Egungo Euskararen Hiztegia
—I—
[bertsioa: 2024-01-10]

i 1 iz i letraren izena.

Mendira igotzeko ere modu alfabetikoa eskaintzen du, "A delakotik abiatu eta, B, D, E, F, G, H, I, J, K eta L izeneko lekuetatik pasatuz, mendiaren M alturaino iritsi".  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 94. orr.

Bokalak, i-e-a-o-u hurrenkeran hartuta, [...].  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.

Bost i dituzten hitzak baditu euskarak: kilimiliklik, [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 205. orr.

Zailagoa da, ordea, hitz batean bost bokalak behin bakarrik eta dagokien hurrenkeran (a, e, i, o, u) agertzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 217. orr.

Ezpainak luzaturik eta aurreko artikulazioaz ahoskatzen da i, ezpainak borobildurik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.

I eta o protetiko horiek areagotu baizik ez dute egiten sonante izate hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 93. orr.

Ken dezagun, lenengo, barrunbe-girodun "n" ori, eta ipiñi gero, tarteko "u" bokal illunaren ordez, "i" bokal argia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 43. orr.

Bokal guztien antzera, i-ak u-ak ü-ak sudurkarizaturiko formak dituzte, bainan urri gertatzen dira eta alde batera utzi ditzakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.

Eskuak poltsikoan, erre i pearen azpian bere izen propioa berrirakurri zuen harrituta, eta data amatatu haietatik hilaren adina kalkulatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

2 i greko (orobat y greko)

Euskaraz, letra-izen guztiek, ordezkatzen duten letra hartzen dute, nola edo hala, izenean, honakook izan ezik: ze, ku, uve bikoitza eta i grekoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 245. orr.

Arantzazun sortu zen, sortu ere, Yakin, i grekoaz.  Berria - Harian   2006-03-19

Ezpainak elkarrengandik bereizi gabe, eta "y" grekoa iksa edo "sh" bezala ahoskatuz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 66. orr.

Gogoan dut O Guarany, y grekoarekin, Pery-ren irudiaz ilustratua, hori ere y grekoarekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.


ia 1 adlag dagokion hitzak adierazten duen nolakotasuna, egoera, modua edo egintza, erabatekoa izateko edo erabat gertatzeko edo betetzeko gutxi falta dela adierazten duen hitza. ik abantzu2, kasik. (izen baten ezkerrean)

Belus purpurazko errezel multzo itzela, ia gela osoa hartzen zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Gainerakoan, ia kolageno hutsa da hezurra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Eta titipuntak eta hauen inguruko koroak ia modu lizunean nabarmentzen ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Lesioaren ia zama guztia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Hildakoak, izan ere, ia urtebete eman zuen iruzurraren gainean datuak biltzen eta aztertzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.

-Ia urtebete da hil zela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.

Ene!, ia zera ematen du-eta... tira, aktore miresgarria dela uste dut!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Benetako animaliez ari gara, jakina, ez ia gure hurko edo senide bihurtu ditugun animalia etxekotu eta etxe-barrukoez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

2 (izen baten ezkerrean)

Nahiko idazkera zabarra zuen, batzuetan ia ulertezina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Gau ia osoa edo agian oso-osoa autobusean eserita eman zuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.

Larritasunak eragindako erantzun ia histerikoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 250. orr.

Baina, zer gaixotasun egon zitekeen emakume ia aingerutar haren psikean?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

Hazkunde laster hori ia etengabea izan zen 1973 arte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Une honetan ia aberatsa naiz; emaztea ere aberatsa da...  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Hi ia mutua haiz, eta ni ia gorra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Instante bateko zalantza izan nuen, odolarekin zorabiatzeko arrisku ia seguruak eragina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 88. orr.

Hitz egitea ia ezinezko bihurtzen zuen zarata izugarri haren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Joxe krakaxen historia ia ezin sinistuzkoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.

3 (adizlagun baten ezkerrean)

Ia larrugorri dagoen neskatila ttipi, pollit bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Larunbata zen, ia ziur nago.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Ezker muturreko mugimenduak ia erabat galdurik zeuden.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Burbuila bat formatzen zen, aski ederra begira eta ia perfektuki esferikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Trukeen hedapen espazialaren mito klasikoari, sekuentzia ia osorik alderantzizkoa kontrajartzen dio beraz Polanyik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Ia lozorroan sartzen ari nintzela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Ia erorian joan zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.

Nirea ia inertziaz mugitu zen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 249. orr.

Baina ia oharkabean, lehentasunei buruzko hausnarrean hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Ia egunero izaten zuten halakoren bat.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.

Ia sekula faltako ez zaizkizunak: arroza eta platanoa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 31. orr.

Ia noiz garbitzen duan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 196. orr.

Itsasoan, ia zeharo neutralizatuta dago grabitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Haien atzean Ega ibaiaren ur ia erabat geldia ageri zen, berdetsua eta arrea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Haragian zehar ia bestalderaino pasata.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Harritzekoa zen nola ari ginen elkarrekin lagunarteko hizketa-moduan, ia hika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.

Zabulondarrek, bai, ia hiltzeraino arriskatu zuten bizia.  Elizen arteko biblia   Epa 5,18

-Ia bertan hil nintzen -esan zuen Tomek-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

4 (aditz baten ezkerrean)

Senarra ere ia erotu zait, hor bainabil beti jirabiraka, abesti hori ahopetik kantaka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

Burua erabat beroturik zeraman, ia kontrolatu ezinik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 212. orr.

Lehen ere esan dugu Keralan ia ez dela analfabetorik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 17. orr.

· Hurbildu zaizkie, baina neskak ia ez dio kasurik egin irgarkiHausterri, kezka izpi bat du aurpegian.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 204. orr.

Emakumea ia lurrera erori zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Ia bere burua hiltzera bultzatzeko moduko depresioak jota ibili zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

Hain bizkor arraio ia galtzazpiak busti bainituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Guatemalan, zioen, ugari bai ugari omen ziren maiar guneak, batzuk ia batere industu gabeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.

Eta uhinek txalupa ia azpian hartua zuten.  Elizen arteko biblia   Mt 8,24

5 (bestelakoen ezkerrean)

Ez du ia ezer esaten.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

Gainera, Julio eta bion artean ez dago ia ezer; ulertzen?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.

Auto gutxi, ia denak zaharrak.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.

Izan ere, ia nahi duten edozein kolore sortzen dute artistek paleta mugatu batetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Duela hiru urte gertatu zen, ia lau.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 83. orr.

Ia zazpi tonelada ogi-irin garbi eta hamalau tonelada ogi-irin arrunt.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,2

Banituen ia hirurogei urte, eta ez nekien zenbat denbora geratzen zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Tomek Harryri buruz jakin uste zuen ia guztia gezurra zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Atseden gutxi edo ia batere ez eta, berehala, ametsetan ere kezkati, egunez bezala.  Elizen arteko biblia   Si 40,6

6 (dagokion hitzaren eskuinean)

Hamaika eta erdiak ziren ia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 195. orr.

Ohean iraun zuen, mende laurden batez ia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Benetan diotsut, zin degizut, nireak egin zuen ia!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Saria jaso baino lehentxeago, "yiddishezko azken idazlea naiz ia..." zioen Singerrek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

Pertsona bakarrarentzat ere ez dago lekurik ia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

7 ia-ia

Itsas armadan nengoela, ia-ia epaiketa militarra egin zidaten itsas mapa sorta baten izen-etiketak nahasteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Badira 2.400 milioi lagun, ia-ia biztanle guztien erdia, garbitasun sistemarik gabe bizi direnak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Haren gorpuzkera: sasoitsu, ia-ia neskatila batena irudi, ileak urdin edo zuri ez balitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 190. orr.

Intziri etenak, hasperen basatiak, orroeak ia-ia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 102. orr.

Ia-ia aurreko marrazkia bezain zorigaiztokoa atera zitzaion!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Indio haiek xamurregiak dira, baketsuegiak, ia-ia umeak bezalakoxeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

Likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Udako gau giro epelaz gozatua nintzen, hiri ia-ia hutsean barna ibiltari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Nire plan guztietan, kazetari bilakatzea izan zen gauzatu nuen ia-ia bakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

Nire bagoia errailez aldatzen ari ziren, eta ia-ia ohetik erori nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.

Ia-ia mina nabaritzen nuen erraietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 62. orr.

Haren zango zolek nireak ukitzen zituzten ia-ia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

Adinaren lorean zegoen, eta, hala ere, emakumeen eta maitasunaren kontuaz den bezainbatean, ia-ia etsia hartua zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

Ia-ia ederra egin zuen!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 128. orr.

Orain zaharra duk: hirurogeita bost urte baditik ia-ia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 103. orr.

Atzera eta aurrera ibili nintzen, eskuak patriketan, batzuetan haizearen alde, ia-ia airean eramana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Haietako batzuk lokatzetan hondoratuak baitzeuden, lurrak irentsiak, ia-ia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Palmondoek ia-ia estalitako etxe batean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 31. orr.

8 ia-ian egon azkenetan egon.

Tarteka-marteka, ia-ian daudenean ziur asko, gelditu egiten dira, beren atsegina eta emakumearen tortura luzatzeko. Ia-ian zeudenek amore eman dute, eta lo faltan zeudenek gaur, behintzat, lasai egingo dute lo.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abertzaleak ia (8); arte ia (20); artean ia (19); aurten ia (8); azkenean ia (9); baina ia (96); baino ia (44); baita ia (13); baitzuen ia (17); bat ia (32); batean ia (12); batek ia (23); batera ia (8); batzuetan ia (8); batzuk ia (14); begiak ia (11); beste ia (10); bezala ia (11); bitartean ia (8); burua ia (10); da ia (176); da ia beti (19); da ia ia (17); dago ia (36); daude ia (8); dela ia (18); den ia (13); dio ia (10); dira ia (52); dira ia beti (11); diren ia (12); ditu ia (12); ditut ia (9); dituzte ia (14); du ia (90); duela ia (60); duen ia (10); dugu ia (17); dut ia (25); dute ia (51); duten ia (12); duzu ia (10)

edo ia (97); edo ia beti (8); egin ia (9); egin zuen ia (9); egitea ia (11); egiten ia (11); egun ia (25); ere ia (52); eta ia (710); eta ia berehala (11); eta ia beti (22); eta ia egunero (9); eta ia ez (20); eta ia ezinezkoa (8); eta ia ia (50); ez da ia (34); ez dago ia (20); ez du ia (40); ez dut ia (12); ez dute ia (25); ez genuen ia (9); ez ia (9); ez nuen ia (12); ez zegoen ia (9); ez zen ia (39); ez zuen ia (37); ez zuten ia (16); ezen ia (13); gabe ia (22); gara ia (10); gaur egun ia (13); genuen ia (16); gero ia (12); harry ia (8); harryk ia (12); hartan ia (8); hau ia (9); honetan ia (14); hori ia (26); horiek ia (11); horietatik ia (12); horrek ia (15); horretan ia (9)

ia ahapeka (9); ia ahaztu (22); ia ahaztua (12); ia ahaztuta (14); ia aho (27); ia aho batez (27); ia alderdi (8); ia aldi (35); ia aldi berean (31); ia amaitu (9); ia arnasarik (11); ia arrastaka (9); ia astebete (11); ia astero (12); ia atsedenik (8); ia aukerarik (12); ia azken (11); ia bakarra (49); ia bakarrak (8); ia bakarrik (14); ia bat (25); ia bat batean (10); ia batera (10); ia batere (63); ia batere ez (16); ia bederatzi (10); ia behin (11); ia bera (13); ia berdin (15); ia berdina (9); ia bere (53); ia berehala (35); ia berrehun (11); ia berrogei (27); ia berrogei urte (15); ia berrogeita (10); ia bertan (13); ia beste (43); ia beteta (16); ia beti (359); ia beti bezala (11); ia bi (147); ia bi hilabete (10); ia bi mila (8); ia bi milioi (10); ia bi ordu (11); ia bi urte (20); ia bigarren (8); ia bikoiztu (15); ia bikoiztu egin (13); ia biluzik (12); ia bizitza (20); ia bizitza osoa (9); ia bost (42); ia bost urte (12); ia bukatu (11); ia buruz (11); ia dena (97); ia denak (120); ia denbora (19); ia denbora guztian (11); ia denboraldi (9); ia denek (51); ia denok (8); ia desagertu (12); ia deus (22); ia deus ere (8)

ia edozein (18); ia edozer (10); ia egun (42); ia egun osoa (10); ia egun osoan (12); ia egunero (151); ia egunero egiten (9); ia ehun (32); ia ehun urte (11); ia elkar (8); ia entzun (8); ia erabakita (17); ia erabakita utzi (9); ia erabat (122); ia erabateko (13); ia erabatekoa (20); ia eraginik (8); ia erdia (25); ia erdiak (32); ia erori (25); ia erori zen (12); ia esan (16); ia eta (12); ia etengabe (12); ia etenik (13); ia etenik gabe (8); ia europa (8); ia euskaldunak (10); ia ez (331); ia ez da (38); ia ez dago (15); ia ez dira (9); ia ez du (21); ia ez dut (8); ia ez dute (14); ia ez nuen (12); ia ez zen (28); ia ez zuen (28); ia ez zuten (9); ia ezagutzen (9); ia ezer (121); ia ezer ere (8); ia ezer ez (20); ia ezer ikusten (8); ia ezezaguna (11); ia ezin (65); ia ezinbestekoa (8); ia ezinezko (8); ia ezinezkoa (177); ia ezinezkoa da (47); ia ezinezkoa dela (14); ia ezinezkoa izango (20); ia ezinezkoa zen (12); ia ezinezkotzat (8); ia gau (8); ia gauero (24); ia gauza (15); ia gehienak (13); ia guztia (47); ia guztiak (103); ia guztiek (45); ia guztien (14); ia guztietan (24); ia guztiz (39); ia hamar (47); ia hamar urte (15); ia harrapatu (14); ia hasi (10); ia hasieratik (13); ia herri (21); ia hil (14); ia hilabete (29); ia hilik (8); ia hiru (92); ia hiru ordu (9); ia hiru urte (15); ia hitz (21); ia hitzik (27); ia hogei (38); ia hogei urte (17); ia hogeita (20); ia hogeita hamar (13); ia hutsik (41); ia hutsik zegoen (11)

ia ia (718); ia ia ez (16); ia ikusezin (12); ia ikusezinak (8); ia ikusi (13); ia ikusten (9); ia inoiz (82); ia inoiz ez (34); ia inor (41); ia inor ez (16); ia inork (47); ia inork ez (29); ia iritsi (14); ia ito (10); ia itsu (11); ia itxita (12); ia jende (10); ia konturatu (26); ia konturatu ere (8); ia konturatu gabe (15); ia lan (9); ia lasterka (9); ia lau (64); ia lau urte (22); ia lau urtez (8); ia laurehun (9); ia lepogabeko (40); ia lepogabeko nick (11); ia lepogabeko nickek (13); ia liburu (8); ia lortu (8); ia lurrera (8); ia mende (21); ia mila (24); ia milioi (21); ia milioi bat (13); ia minutu (9); ia mugitu (13); ia mundu (26); ia nahi (16); ia nahi gabe (9); ia negarrez (11); ia nire (12)

ia oharkabean (38); ia ohartu (20); ia ohartu gabe (13); ia oihuka (22); ia ordu (34); ia ordu erdi (8); ia ordubete (24); ia osoa (48); ia osoan (12); ia osorik (64); ia partida (31); ia partida osoan (14); ia pentsatu (8); ia seguru (31); ia segurua (9); ia sei (29); ia sekula (11); ia ukitu (18); ia ukituz (9); ia une (18); ia une berean (14); ia urte (37); ia urte osoan (8); ia urtebete (35); ia urtebetez (14); ia urtero (17); ia zazpi (22); ia ziur (36); ia ziurra (10); ia ziurtatuta (9); ia ziurtzat (22); ia ziurtzat jo (9); ia zortzi (15); iaz ia (10); izan da ia (8); izan zen ia (9); kopurua ia (8); naiz ia (14); ni ia (11); nik ia (18); ninduen ia (9); nintzen ia (17); nion ia (14); non ia (30); non ia ez (11); nuen ia (26); orain dela ia (8); orain ia (23); oraindik ia (8); partida ia (13); talde ia (8); urte ia (9); zaio ia (9); zati ia (9); zegoen ia (33); zela ia (8); zen ia (155); zen ia beti (12); zeuden ia (8); zidan ia (11); zion ia (25); ziren ia (44); zituen ia (16); zituzten ia (8); zitzaion ia (13); zuen ia (121); zuten ia (48)


iadanik ik jadanik.

iaio (orobat jaio g.er.) 1 izond trebea.

Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio.  Elizen arteko biblia   1 Kro 8,40

Eunton gomazko atezaina, Carpiano erdilari iaioa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 121. orr.

Musikari jaioek musika-nota baten oihartzunetan konposizio oso bat aurreigarri ahal duten legez, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.

Kontable iaio bihurtua baitzebilen ama azken aldian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 183. orr.

Zeure esanetara izanen dituzu borondate handiko gizonak, edozein lanetan iaioak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,21

Baziren gure artean, adibidez, bizpahiru jokalari, mihia ederki astintzen zutenak, ziria sartzen iaioak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 146. orr.

-Benetako idazleak mozorroaren profesionalak dira, inposturaren maisuak, antzaldatzen iaioak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Ehuna gorriz, gorriminez eta morez tindatzen iaioa den gizonen bat.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,6

Entzuna denez euskaldunak iaioak baitira itsas kontuetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 147. orr.

Gainerako herriak baino iaioagoak baitira langintza horretan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Mimikarako iaioa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Ez nintzen oso iaioa ez gogorraren plantak egiten, ez ironiaz baliatzen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 246. orr.

Hiram oso argi, trebe eta iaioa zen edozein brontze-lanetarako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,14

Izan ere, migratzaile iaioak dira abereok.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Poeta iaio bat jaio da!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 84. orr.

Artzai ta zakur iaioak, ardien ondoan jaioak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 157. orr.

Salamanca eskarmentudun taldea da, iaioa partida zailetan.  Berria - Kirola   2006-04-27

2 hed

Eta hilobi bat bertan oso esku iaioaz landurikoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 145. orr.

Lucyren ihes iaio eta setatiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Ureztatze sistema guztiz iaio bat medio, fruitu eder eta barazki bikainetan 120 milioi jende taldea bazkatzeko beste lortzen omen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gizonak House of Commons-ean ileordea zeraman soinean eta andreak iaio asko laguntzen zion atariko eskaileretan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain iaioa (3); da iaioa (4); ehizean iaioak (3); ere iaioa (4); ere iaioa da (3); eta iaioa (5); etapa ehizean iaioak (3); iaio bat (3); iaio eta (6); iaioa da (26); iaioa da oso (3); iaioa dela (3); iaioa den (6); iaioa ez (7); iaioa izan (4); iaioa zen (5); iaioak dira (5); iaioak direla (4); iaioak direla erakutsi (3); oso iaioa (9); oso iaioak (5)


iaiotasun iz iaioa denaren nolakotasuna. ik trebetasun.

Gauza sotil horietarako iaiotasun naturala dut nik sortzez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.

Mendebalde modernoaren iaiotasun teknologikoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 178. orr.

Ontzi batean loreak apailatzen aritzeko erakusten duten iaiotasun hori.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

Enpresen kudeaketan iaiotasuna erakusteko aukera izan dute Deustuko Unibertsitateko 25 ikaslek lehiaketa batean.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Bere iaiotasuna agerian utzi du berriro Syriana-n.  Berria - Kultura   2006-02-11

Mimoa egiteko iaiotasunari esker.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Galdutako iaiotasunak berreskuratzen laguntzen diegu.  Berria - Harian   2005-07-03

Aditu izan dugu zure jakituriaz eta iaiotasunaz mintzatzen, eta toki guztietan esan ohi da hoberena zarela erreinu osoan, jakintza handikoa eta guduetan miresgarria.  Elizen arteko biblia   Jdt 11,8

Lupinek iaiotasunez hartu zituen hirurak, eta barrurago sartu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 278. orr.


iatrogeno izond osasun egoeraren aldaketez eta kidekoez mintzatuz, medikuak eraginikoa.

Kalte iatrogenoa esaten zaio horri, "Medikuak edo botikak eragindako kaltea" dio Lur Hiztegi Entziklopedikoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.


iaz (orobat xaz g.er. eta jaz g.er.) 1 adlag oraingoa hastean bukatu zen urtean.

Horregatik joan nintzen iaz, abenduaren azken aldera, nire jaioterrira.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.

Iaz ohartu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.

Iaz, urrian, erostetxe bateko ilaran zain nengoela.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 77. orr.

Belar-dendako andre zaharra iaz hil zen eta suhiak etxea saldu zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.

Alemaniarraren begiak eta haren bideokamera herrien eraistearen lekuko izan ziren iaz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 83. orr.

Iaz argazki batzuk egin nizkion SSetako ofizial bati.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 227. orr.

Iaz hirugarren saria irabazi genuen, eta aurten lehenaren bila goaz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

Hobe zian gauza bera erabaki izan balu iaz bere alaba hotzez akabatzen utzi zuenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

17rekin hasi eta iaz utzi dio jotzeari, 72rekin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

Ardietsi du iaz fabrikapen gastuen apaltzea, kasik utzia du goi mailako altzairuen egitea.  Herria   2003-02-27

1602 ikasle badabiltza aurten gela elebidunetan, iaz baino 207 gehiago.  Herria   2002-09-19

Iaz arte.Akaiakoek prestakizunak iaztik eginak dituztela esaten diet, eta zuen arreta bizia bizkorgarri gertatzen da gehienentzat.  Elizen arteko biblia   2 Ko 9,2

Suerte pixka batez, txapeldun aterako gara, iaz bezalaxe.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

-Izan duna bertze mutil lagunik iaztik hona -galdetzen dio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 109. orr.

2 iazko

Ziri ederra, bai, Serranok iazko maiatzaren 24an sartu ziguna!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

Iazko uda osoa hari idazten pasatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 284. orr.

Iazko urte osoa Amazonian eman genuen lanean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 85. orr.

Iazko esperientzia guziz ona kausiturik, Mina Agossi berriz dator aurten, festibalaren amatxi ezarriko dute arrunt Baionaz maitemindua baita.  Herria   2004-07-15

Prezioak iazko heinean egon dira aurten.  Herria   2003-11-13

Alor asko eta askotan, esaterako, iazko edozein argitalpen baino modernoago eta baliagarriago gertatzen da Aristoteles bera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 132. orr.

Tomasek axola bera zuen bere kidekoen iritziaz eta iazko haizeaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Zeruak badaki iazkoa baino talde hobea behar dugula.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 138. orr.

Pixka bat barregarria ere bada manifestazio horrena: iazkoan ez ginen laurogeita hamar bilduko; kalea izugarri zabala iruditu zitzaidan, bete ezinezkoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 87. orr.

Nahikoa izan genuen iazkoarekin, ez da hala?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aritu zen iaz (9); aurten iaz (11); aurten iaz baino (9); baina iaz (50); da iaz (27); dio iaz (7); dira iaz (12); ditu iaz (7); donostia iaz (17); du iaz (25); dute iaz (7); edo iaz (7); egin zen iaz (10); egin ziren iaz (8); egin zuen iaz (27); ere iaz (10); eta iaz (206); eta iaz baino (8); eusko jaurlaritzak iaz (9); genuen iaz (11); gobernuak iaz (7); hazi zen iaz (21); hil ziren iaz (8)

iaz araba (8); iaz araban (9); iaz arte (27); iaz atxilotu (9); iaz baino (261); iaz baino diru (8); iaz baino hobeto (21); iaz bere (12); iaz bezain (10); iaz bezala (64); iaz bi (15); iaz bigarren (19); iaz eaen (9); iaz egin (26); iaz egin zuen (7); iaz egindako (23); iaz eginiko (9); iaz emandako (8); iaz epe (21); iaz epe berean (20); iaz ere (107); iaz erredakzioa (7); iaz espainiako (22); iaz eta (44); iaz eta aurten (7); iaz europako (12); iaz euskal (10); iaz ez (61); iaz ez bezala (11); iaz ez zen (15); iaz ez zuen (13); iaz frantziako (9); iaz galdu (7); iaz garai (8); iaz gertatu (9); iaz hainbat (8); iaz hartu (8); iaz hasi (17); iaz hasi zen (8); iaz hasitako (9); iaz hego (14); iaz hego euskal (13); iaz hil (8); iaz hiru (19); iaz hirugarren (12); iaz ia (10); iaz ikusi (7); iaz irabazi (12); iaz izan (19); iaz izandako (12); iaz jokatu (7); iaz kaleratutako (10); iaz lan (7); iaz lehen (13); iaz lortu (13); iaz lortutako (15); iaz onartutako (7); iaz seigarren (7); iaz sortu (14); iaz urte (11); iaz utzi (10)

irabazi zituen iaz (35); irabazi zuen iaz (42); izan zen iaz (51); izan ziren iaz (25); izan zituen iaz (21); izan zuen iaz (15); jaitsi zen iaz (9); jaso zuen iaz (8); jaurlaritzak iaz (9); jokatu zuen iaz (8); lortu zituen iaz (12); lortu zuen iaz (8); sailkatu zen iaz (8); taldeak iaz (9); zen iaz (167); zion iaz (16); zioten iaz (9); ziren iaz (106); zituen iaz (159); zituzten iaz (47); zuela iaz (7); zuen iaz (221); zuen iaz eta (7); zuten iaz (72)


ibai 1 iz berezko ur-lasterra, aski handia, itsasora edo beste ibai batera doana.

Egiptoko ibai, erreka, zingira eta urtegi guztietara.  Elizen arteko biblia   Ir 7,19

Uhin hormatuen artean, ibaiak lasto-gixon bat bezala ninderaman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Eta horregatik ezinezkoa da ibai berean bi aldiz murgiltzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 32. orr.

Ibaian urperatu zelarik, San Frantziskoren merituei esker libratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Ibai handia mundua da; ibaian itotzen ziren anaiak, Ebanjelioko bizimoldeari jarraitzen ez diotenak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1012. orr.

Hirurehun ibaik baino gehiagok hornitzen dute aintzira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Beren urak berehala nahasi ordez, elkarren ondoan doaz bi ibaiok 80 kilometrotan barrena, nahaspilatu gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Ibaiak ur handia zekarren urte sasoi hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Eta ibaia handi eta lokatzez horituta zetorren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.

Uhanditurik zetorren ibaia, azken euriteak zirela eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Ibaia bare zebilen, fusil baten kanoiaren urdin metalikoa bezain distiratsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Ibaia beti aurrera itsasora iritsi arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Rubendarren lurraldeak Jordan ibaia zuen muga.  Elizen arteko biblia   Jos 13,23

Leku hartan, ibaia versta erdi zen zabal.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Ontziz ibiltzeko ibaia dela [Sena ibaia] Roueneraino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Ibai gaineko zubira iritsita.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

Geroxeago, faraoiaren alaba ibaira etorri zen bainatzera.  Elizen arteko biblia   Ir 2,5

Eta ibaira bota du bere burua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Gauerdia baino lehenago gorpua ibaira jaurtikitzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 204. orr.

Pertsiarren inperioa Indo ibairaino hedatzen zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Belaze ederra zegoen Akizeko harresiaren aurrealdean, Aturri ibairainoko zelaian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 122. orr.

Atera ura ibaitik eta isuri lurrean: ura odol bihurtuko da.  Elizen arteko biblia   Ir 4,9

Hurrengo goizean, su-hiltzaileek atera zuten motorra ibaitik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Indietako salerosgaiak Oxus ibaitik pasatzen zirela Ponto itsasora.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Jordan ibaiaz bestaldera dagoen Kerit erreka inguruan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 17,3

Eufrates ibaiaz mendebaldeko lurralde eta hirietan barrena joan zen Jonatan.  Elizen arteko biblia   1 M 11,60

Txalupa itzularazi eta ibaiari goiti jarri nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

ik beherago 8.

2 (izenondoez)

Logroñon sartu aitzin, Ebro ibai ospetsuari so egon naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Ibai nagusietako urek gora egiten segitzen dute Europa erdialdean.  Berria - Mundua   2006-04-05

Munduko ibai handietatik herenaren urak baino ez dira aske mugitzen sorburutik itsasora.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Bakar-bakarrik aurkitu zen Rhin ibai zabalaren ertzean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

Pertsian ez dagoela ibai nabigagarririk, Kur ibaia izan ezik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 140. orr.

Ibai osasuntsua zer da?  Berria - Gaiak   2004-01-23

Zelaia amaitzen zen lekutik ibai hazia ikusi genuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

-Ibai hotzera salto egin zian, bai, salto.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Ibai geldoetan hazten den landare bat.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Etsipenaren ibai lohizko eta zurrunbilotsuan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.

Dublin aldera sigi-saga zihoan ibai gris distiratsuari begiratu zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.

Ibai sigi-sagatsuaren ibilbideari jarraitzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 239. orr.

Ibai garbi baten ondoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Hiri bat, ibai errauts-kolorea edo teilatuegaletatik erortzen den ura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.

Malkoak betzuloetatik behera erortzen zitzaizkion ibai mingotsaren metal ur tantak balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Sumatzen baitzuen ibai haserre batek ere ez lukeela haien mina garbituko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

3 (aditzaren nor osagai gisa)

Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau adarretan banatzen zen.  Elizen arteko biblia   Has 2,10

Aturri eta Errobi ibaiak bateratzen diren juntan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

Ibaia bi aldeetara zabaltzen zen, muinoak gero eta leunagoak ziren ik ibaialde.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Ibaiak oro itsasora doaz eta itsasoak ez du gainez egiten; ibaiak, nora doazen, harantz dira behin eta berriro joaten, bide bera eginez.  Elizen arteko biblia   Koh 1,7

Ibaia bete-betea zetorren batean izan zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 300. orr.

Ibaiak ziren Europa zaharraren zainetan zehar zebilen odol preziatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

Jordan ibaia itsasoratzen den tokiraino.  Elizen arteko biblia   Jos 15,5

Jaso gonak, agertu izterrak, ibaiak oinez igarotzeko. Ibaia pasatzeko ibia aurkituko zutelakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 196. orr.

Biduze ibaia zeharkatu genuen eta Nafarroako mugak gibelera utzi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.

Hiritik atera eta Tobol ibaia igaro zuten gabarra batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Arraunean baitzebiltzan, ibaia txalupaz gurutzatzearren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 166. orr.

Babiloniako ibaiak hustuko ditut, iturburuak agortuko.  Elizen arteko biblia   Jr 51,36

Urumea ibaia bideratzeko proiektuaren egokitzapena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Mendiak zulatuz eta ibaiak desbideratuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.

Ibaira joan zen ur gazizko tanta bakar batez, ibaia ur-handitu zuen tanta txiki-txiki eta izartsu batez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 165. orr.

Honela ibaia, euriteek uhertua, dikeen kontra indar izugarriz oldartzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Azken egunetako uhar nasaiek ibaia loditu eta lohitu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Gero, ur biziko ibai bat erakutsi zidan aingeruak, beira bezain distiratsua.  Elizen arteko biblia   Ap 22,1

Uzta-aroa zen, eta urte-sasoi horretan Jordan ibaia gainezka etorri ohi da.  Elizen arteko biblia   Jos 1,15

Ibaia handi samar zetorrela jokatu zen dema haietako bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

4 (-en atzizkiaz)

Jenisei ibaiaren igaroaldia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

Izan ere, litekeena da hilketa ibaiaren ertzean gertatu izana, edo ibaian bertan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 149. orr.

ik ibaiertz.

Obi ibaiaren eskuineko ertzera zeraman bide zuzenari jarraitu zion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.

Ibaiaren erditik ur ertzak ikusezinak ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Urak bizi-bizi zihoazen bi adar horietatik aurrera [...] eta hainbat uharte inguratzen zituzten, beste hainbeste itsasontzi berdexka irudi zutenak, ibaian ainguraturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

ik ibaiadar.

Abatskoieko geldilekuan, Irtish ibaiaren adar nagusietako bat zeharkatu beharra izan zuten, Ishim izenekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.

Tinko lotu behar ziren berriz ere, Angara ibaiaren ur laster bizi-biziari eutsiko bazioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Ibaiaren ura mantsotu egiten zen bihurgunean, eta bere hotsa oso mehea zen, xuxurla bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Izotz puskak jaisten ziren, ibaiaren ur lasterrak garraiaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 441. orr.

Txalupak, ibaiaren korronteak eramana bezala, portuaren erdirantz jarraitu du geldiro.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Ibaiaren bokalean egokitu zen Léa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Niger ibaiaren deltan.  Berria - Kultura   2004-04-20

Oiartzun, Ibaizabal eta Deba ibaien itsasadarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Ur erreserba ikaragarri hori [...] Parana, Paraguai eta Uruguai ibaien arroetan barrena hedatzen da.  Berria - Mundua   2006-01-29

Ibaiaren isurgunearen aldera, gure nasatik urrun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

Ibaiaren ibilbidean kokatuta dauden herriek ez dute isurtzen duten uren kalitatea bermatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Bostehun oin beherago, ibaiaren ibilgua zabaltzen zen berriro ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

Ibaien iturburuak agorrarazi eta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena.  Elizen arteko biblia   Jb 28,11

Hori hala dela ikusteko, lekuko ederrak ditugu ibaien sorburuak, zeren eta munduko mapetan pintatuta eta idatzita ikusten denez, ibairik handienak eta ugarienak iparraldean jaiotzen baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.

Nolanahi ere, ibaien goiko aldeak nahiko ondo egoten dira normalean.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Laster galduko dituela erregeak Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeak.  Elizen arteko biblia   Esd 4,16

Azken etxeak ibaiaren mailaraino beheratzen ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 349. orr.

Neguko elurra urtu ondoren, ibaiaren ur emariak urtero gora egiten du.  Berria - Mundua   2006-04-18

Ibaiaren oxigeno maila.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Itsasbeherak agerian utziak zituen ibaiaren erraiak, basatza gris ilun ura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

5 (-ko atzizkiaz)

Ibaiko urek itsasora bidean segitu zuten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.

Zaldi zintzoa hilik zegoen ibaiko uretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Laugarren egunean Sena ibaiko uretan aurkitu zen gorpua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.

Egiptoar guztiek putzuak zulatu behar izan zituzten ibai-ertzean, ibaiko uretatik ezin baitzuten edan.  Elizen arteko biblia   Ir 7,24

Ibaietako ura bezain naturala.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

Senperenaren biriketan aurkitutako ura Bidasoa ibaikoa zela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.

Gobernadoreak zehaztu zuen garaiotan Kelkit ibaiko urlasterra oso indartsua dela.  Berria - Mundua   2006-03-10

Dvina ibaiko izotzak urtu zain.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Tamesi ibaiko lainoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Ibaiko haize gozoak bisaia ferekatzen zien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 405. orr.

Ibaiko harrabotsen artetik ezagutu zituen nire laguntza eskeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Ogi oso bat zatitua genuen, ibaiko arrainei botatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Ibaiko iturburuan bizi zen lamiarengana jo zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 65. orr.

Mundu bat biltzen da ibaiko bi aldeetan.  Berria - Kirola   2004-03-20

Ibaiko petrilean jesarri zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Paseo luzea egin zuen ibaiko kaietan barrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Uholdeak ibaiko ezponda hautsi zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Ibaiko zokondo batean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

Hizketan-hizketan, ibaiko errotaraino iristen ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.

Ohio ibaiko pinuzko mendixka batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 57. orr.

Arroza eta Siang ibaiko arrantzaleek emandako arrainak janez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 161. orr.

Urumea ibaiko lanekin berehala hasiko dira, uholde arriskua gutxitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ibaietako pasabideez jabetu dira.  Elizen arteko biblia   Jr 51,32

Irati ibaiko tunela itxi zuten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Ibaietako bidelapur zakarrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

6 irud

Zilarrezko ibaiak doaz Celostik Eruira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.

Suzko ibai bat ateratzen zen haren aurretik.  Elizen arteko biblia   Dn 7,10

Ariannak, ilea ordurako solte, odolezko ibaia irudi, Lamento d´Ariannako zati bat kantatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

Nire burua, ileak, belarriak, gorputz osoa, zizarez inguraturik ikusi nuen, denak bihurrika: zizarezko ibai batean bainatzen ari nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

Lehen gose zinen horrek garirik onena duzu orain janari, egarri zinen horrek atseginen ibaian edaten duzu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Aita eta ama ikusten ditut, betiereko gaztetasunaren ibaian.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 14. orr.

7 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Pertsona eta merkantzien ibai-garraiorako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 261. orr.

Efesoko hiria [...] Kaistroaren bokalean hedatzen zen, bertako bi ibai-portuekin, Panormoko kairaino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.

Suitzak Basileako ibai-kaian duan itsasorako irtenbideaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.

Airea hotza zen, ibai-kanaleko itsasmuturretik baitzetorren.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Baina itsas eta ibai-uretako bizidunen artean, hegal eta ezkata gabeak debekatuak dituzue.  Elizen arteko biblia   Lb 11,10

Ibai-eskurtsio hura zela eta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.

Ibai-ibilaldi honek distraitzeko balioko zidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.

Zergatik ez zatoz gurekin ibai-bidaian?  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Zaldia ibai azalean urpera gabe eduki zezaten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.

Bere esklaboari askatasuna eta ibai-sakanean lur sail bat agindu zizkion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

Ez dago ibai ertzetik urruti, eta bi milia inguruko distantziara dago Madame Rogêten ostatutik, biderik zuzenena hartuta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.

Ibai-ezpondek mozturik duten ordoki honetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.

Etxe aitzineko pentzea zeharkatu zuen lasterka eta ibai hegira heldu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Halako ibai usain belaxka bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Bidasoa, Zadorra, Urumea, Arga, Irati, Urrobi, Errobi eta gainerako ibai-izenek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

Kura-Araks/Araz ibai sistemak hiru herrialdeak hornitzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Hogei kilometroko ibai zatian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Ibai hondoan itotako maitalearen gorpua.  Berria - Kultura   2006-04-06

8 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Ibaizabal itsas ibairantz gehiegi hurbildu, makurtu, gizon handia zelako gorputzak balantza egin, pisuak ibai aldera garaitu eta errekara erori zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 136. orr.

· Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan.  Elizen arteko biblia   Ap 12,15

Antzezpen mutu haren indarrez bihotz-damuz beterik, negar-ibaiak isuri zituzten Jainkoaren mirabeek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 409. orr.

Gaur arte hainbesterainoko tinta-ibaiak sortu eta jaitsarazi dituen jatorrizko testu polemikoaren originala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

· Alcoleako ardo-ibaia urre-ibai bihurtu zen laster.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Modu bihurri hori da Tsíui PÍn zeharzaleak bere nobela-ibai ahitezinaren bihurgune bakoitzean hautatu zuena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 81. orr.

Oh ilunbearen goxo eta epela, oh maitasun ibai sekretu bat bezala isurtzen dena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Ezin duzu imajinatu ere egin, aingeru maitea, nolako atsegin-ibaian murgildu nintzen horrela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

9 ibai aho ik bokale.

Bere lan eskergaren zigilu ere izan zitekeela otu zitzaion ibai-aho haiek emakume aho bihurtzea, artelana beraz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Ibai-ahoko adar batean utzi gintuzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.

Beste nehork ez bezala ezagutzen baitzuen honek San Laurendiko ibai ahoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

10 ibai-bazter

Ibai bazter honetan eta beste aldekoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Beste ibai-bazterrean zaudete, iritsi ezin naizen bazterrean...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 189. orr.

Duela bi egun, Lenako ibai bazterretan zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.

Ezagutzen duzu ondo belar hori, nonahi ateratzen da ibai eta erreka bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.

· Obi ibaiaren bazter oparoetara heltzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Llobregat ibaiaren bazter emankorretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.

Berriz ikusi ditugu Nil ibaieko bazter.  Herria   2001-06-28

11 ibai ondo (56 esaldi, 28 liburu eta 4 artikulutan; orobat ibaiondo 4 esaldi, 4 liburutan)

Sacramentoko bailara eta ibaiondoa ziazerba-tarta handi bat bezala ageri ziren leihatilatik kanpo.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

Ibai ondoan oinez ibiltzen ginenean bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.

Bolada batek inarrosi du ibai ondoko zuhaiztia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 91. orr.

Belardia bezala haziko dira, ibai ondoko sahatsa bezala.  Elizen arteko biblia   Is 44,4

Ibai ondoko herrietan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.

Tigris ibai ondoan jarri zuten denda gaua igarotzeko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Berak bakarrik ezagutzen zuen ibaiondoko leku batera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 189. orr.

Ibai ondotik igaro zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.

12 ibaian barrena/zehar

Elkarrekin etorri ginen-eta Volga ibaian barrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 157. orr.

Askotariko ontziak egiten dira: bai itsas zabalekoak, bai Nilo ibaian barrena joango direnak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Orain egur hori Po ibaian zehar ekartzen da Ravennara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.

Aurrerantzean, goizero, herri osoa ezkutatzera abiatzen zen ibaian zehar zeuden zuloetara.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.

13 ibaian gora/goiti/behera/beheiti

Gora joatea ibaian gora egitea da. Feluka batean ontziraturik, Nilo ibaian gora egin zuen Talesek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 24. orr.

Ibaian goiti doana ibaian goiti galtzen da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 543. orr.

Ur lasterraren eragin zuzena jasaten ari zen orduan eta agudo zihoan ibaian behera. Ibaian behera zetozen izotzek kolpekatzen zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.

Ibaian behera zihoazen ontzietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Azkenean, ibaian behera "ezkontzen dira", Manausetik urrun, bi ibaietako urak, eta kolore arre argi batean nahasten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Sartzen zuten hilotza txalupa haietarik batean, eta ibaian beheiti egozten zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 563. orr.

Istant batez, korrontea alkoholezkoa izan balitz bezala, gainalde osoa suak hartu zuen ibaian behera eta ibaian gora, argindarraren abiaduraz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

· Albistea jakin bezain azkar gosaltzeari utzi eta aztoraturik heldu zenion ibaian gorako bideari.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.

· Izokinak gure ibaietan gora edo enarak habiara xuxen gidatzen dituena bezalako indar bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina ibai (5); bat ibai (6); bat ibai batera (4); beste ibai (17); beste ibai bat (10); bi ibai (8); da ibai (11); dago ibai (5); dituen ibai (4); du ibai (6); ebro ibai (4); edo ibai (10); eta beste ibai (4); eta ibai (100); eta ibai ederra (4); eta ibai ertzean (4); eta ibai ertzeko (4); eufrates ibai (10); ez ibai (5); ezkerreko ibai (4)ibai adar (4); ibai aiensa (20); ibai aiensa aske (4); ibai aldera (19); ibai bat (60); ibai bat dago (4); ibai bat zeharkatzeko (4); ibai batean (12); ibai batek (12); ibai baten (29); ibai batera (7); ibai bazter (9); ibai bazterrak (5); ibai bazterrean (18); ibai bazterreko (12); ibai bazterrera (7); ibai bazterretan (5); ibai berean (5); ibai bihurtu (4); ibai ederra (18)

ibai ertz (19); ibai ertza (6); ibai ertzean (36); ibai ertzeko (30); ibai ertzen (5); ibai ertzera (19); ibai ertzetan (4); ibai ertzetik (9); ibai ertzi (4); ibai esoain (4); ibai eta (36); ibai gainean (5); ibai gaineko (11); ibai gorri (6); ibai gorriti (6); ibai guridi (9); ibai guztiak (5); ibai guztien (4); ibai handi (8); ibai handia (6); ibai handiaren (9); ibai hark (4); ibai hau (4); ibai hori (6); ibai horiaren (4); ibai horren (4); ibai horretan (5); ibai hura (4); ibai inguruan (7); ibai ondoan (26); ibai ondoko (25); ibai txiki (5); ibai zabal (5); ibai zabala (8); ibai zabalaren (4); jordan ibai (8); kebar ibai (5); kebar ibai ondoan (4); laurent ibai (4); nilo ibai (8); zazpi ibai (6); zen ibai (8); ziren ibai (5); zuen ibai (9); zuten ibai (4)

arga ibaia (4); bidasoa ibaia (4); da ibaia (10); danubio ibaia (7); den ibaia (6); east river ibaia (4); ebro ibaia (10); eta ibaia (27); hudson ibaia (5); ibaia baino (4); ibaia bere (10); ibaia bere bidetik (4); ibaia bezala (4); ibaia bideratzeko (4); ibaia da (8); ibaia ere (7); ibaia eta (22); ibaia euskal (5); ibaia ez (7); ibaia gainezka (8); ibaia igaro (24); ibaia igaro eta (10); ibaia igaro zuten (8); ibaia igaroko (6); ibaia igarotzeko (6); ibaia ikus (4); ibaia ikus entzunezkoen (4); ibaia ikusten (8); ibaia izoztuta (4); ibaia zeharkatu (10); ibaia zeharkatzeko (5); ibaia zeharkatzen (10); ibaia zen (6); jordan ibaia (49); jordan ibaia igaro (13); jordan ibaia igaroko (6); jordan ibaia igarotzeko (4); nerbioi ibaia (4); nilo ibaia (7); po ibaia (5); rhin ibaia (5); river ibaia (4); sena ibaia (11); tajo ibaia (4); urrezko ibaia (4); urumea ibaia (7); volga ibaia (5); zen ibaia (7); zuen ibaia (10

amazonas ibaian (4); arga ibaian (5); aturri ibaian (5); baztan ibaian (5); du ibaiak (7); ebro ibaiak (7); edo ibaiak (4); eta ibaiak (26); eta ibaian (21); eta ibaian behera (4); eta ibaian gora (4); ganges ibaian (5); ibaiak bere (8); ibaiak eraman (4); ibaiak ere (4); ibaiak eta (15); ibaiak gainezka (14); ibaiak gainezka egin (7); ibaiak ur (4); ibaiak zeharkatzen (4); ibaian barna (5); ibaian barrena (6); ibaian behera (53); ibaian eta (5); ibaian goiti (8); ibaian gora (48); ibaian gora eta (4); ibaian itota (4); ibaian sartu (6); ibaian zehar (10); irtish ibaian (6); irtish ibaian behera (6); jordan ibaian (8); laurent ibaian (7); nilo ibaian (5); oria ibaian (9); saint laurent ibaian (7); sena ibaian (5); tajo ibaian (5); tamesis ibaian (9); tigris ibaian (5); urdazuri ibaian (5); zen ibaian (4); zuen ibaian (5)

aturri ibaiaren (9); bidasoa ibaiaren (6); da ibaiaren (6); danubio ibaiaren (7); east river ibaiaren (4); ebro ibaiaren (9); errobi ibaiaren (5); eta eufrates ibaiaren (4); eta ibaiaren (28); eta ibaiaren beste (4); eufrates ibaiaren (23); eufrates ibaiaren mendebaldeko (16); hudson ibaiaren (5); ibaiaren adar (8); ibaiaren alde (11); ibaiaren aldetik (5); ibaiaren antzera (4); ibaiaren bazter (5); ibaiaren bazterrean (5); ibaiaren bazterretan (6); ibaiaren bertze (4); ibaiaren bestaldean (6); ibaiaren bestaldera (4); ibaiaren beste (31); ibaiaren beste aldean (13); ibaiaren beste aldeko (5); ibaiaren beste aldetik (4); ibaiaren bi (12); ibaiaren deltan (6); ibaiaren egoera (4); ibaiaren erdian (13)

ibaiaren ertzean (41); ibaiaren ertzeko (6); ibaiaren ertzera (9); ibaiaren ertzetan (11); ibaiaren ertzetik (8); ibaiaren eskuin (8); ibaiaren eskuineko (6); ibaiaren eta (8); ibaiaren ezker (4); ibaiaren ezkerreko (4); ibaiaren gainean (15); ibaiaren gaineko (12); ibaiaren gaineko zubi (4); ibaiaren gainetik (4); ibaiaren hegian (7); ibaiaren inguruan (16); ibaiaren inguruetako (4); ibaiaren inguruetan (4); ibaiaren inguruko (5); ibaiaren izena (4); ibaiaren maila (5); ibaiaren mendebaldeko (16); ibaiaren ondoan (29); ibaiaren ondoko (6); ibaiaren ondotik (4); ibaiaren ur (22); ibaiaren urak (4); ibaiaren uretan (4); irati ibaiaren (7); irtish ibaiaren (15); jenisei ibaiaren (10); jordan ibaiaren (9); larraun ibaiaren (4); niger ibaiaren (6); niger ibaiaren deltan (5); nilo ibaiaren (14); obi ibaiaren (7); oria ibaiaren (7); po ibaiaren (20); rhin ibaiaren (7); river ibaiaren (4); sena ibaiaren (12); tiber ibaiaren (5); tigris ibaiaren (8); tom ibaiaren (6); urdazuri ibaiaren (4); urola ibaiaren (5); urumea ibaiaren (8); zen ibaiaren (4); ziren ibaiaren (5); zuen ibaiaren (5)

eta ibaiari (4); eta ibaiek (6); eta ibaien (8); eta ibaietan (6); eta ibaiko (7); eta jordan ibaiaz (4); eufrates ibaiaz (7); ibaiari begira (9); ibaiari buruz (4); ibaiari jarraiki (4); ibaiaz bestaldean (6); ibaiaz bestaldera (16); ibaiaz beste (12); ibaiaz beste aldean (7); ibaiaz ekialdera (4); ibaiek gainezka (6); ibaien artean (10); ibaien egoera (4); ibaietako ur (5); ibaietako urak (4); ibaietan gora (4); ibaiko ur (14); ibaiko ur gainean (4); ibaiko ura (17); ibaiko urak (21); ibaiko uraren (5); ibaiko uretan (11); jordan ibaiaz (13); jordan ibaiaz bestaldera (8); po ibaiko (4); urumea ibaiko (4); zen ibaiko (5); zuen ibaiko (5)

aturri ibaira (4); barbadun ibaira (4); bat ibaira (4); bere burua ibaira (4); burua ibaira (6); burua ibaira bota (4); deba ibaira (4); ebro ibaira (5); eta ibaira (18); eta ibaira bota (5); eufrates ibairaino (5); gorpua ibaira (7); gorpua ibaira jaurtikitzeko (4); hartu eta ibaira (5); ibaira begira (4); ibaira bota (27); ibaira bota zuen (5); ibaira botatzea (4); ibaira egin (4); ibaira ematen (5); ibaira erori (19); ibaira erori zen (7); ibaira erorita (7); ibaira eta (5); ibaira isurtzen (5); ibaira itzultzen (4); ibaira jaurtikitzeko (4); ibaira jauzi (6); ibaira jauzi egin (4); ibaira joan (7); ibairaino jaisten (4); jordan ibaira (4); kadagua ibaira (5); lehenago gorpua ibaira (4); oria ibaira (6); rhin ibaira (4)

eufrates ibaitik (8); ibairik ez (5); ibaitik atera (6); ibaitik eta (4); ibaitik gertu (4); ibaitik zetorren (6); jordan ibaitik (4)


ibaiadar (ETCn 1.022 agerraldi; orobat ibai-adar ETCn 53 agerraldi ) iz urak beste ibai batean isurtzen dituen ibaia.

Ibai-adarrak hamarka, eta iturbururik ez!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Golkoan aitzina gindoazen, Orinocoren ibai-adar bat hartzeko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.

Mississipiaren ibaiadarrei antzeman nien han behean, laino artetik, eguzki-dirdiran barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Danubioren ibaiadar nagusia den Saveren ertzetan.  Berria - Mundua   2006-04-19

Bi ibaik, Alpehiosek eta Kladeos ibaiadarrak, hiri ondoan egiten dute topo.  Berria - Kirola   2004-08-10

Bihitegi eta soto ugari zegoen ibai-adarraren ezker-eskuin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Ibaiadarrean gora abiatuko zen laurehun eta hirurogei verstako ibilbidea egiteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 124. orr.

Hondoko geruza garbitzeko, Kadagua, Galindo eta Asua ibai[a]darrak aztertu eta dragatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26


ibaialde iz ibaia dagoen aldea.

Sethe izerditan hasi zen, lokaztuta iratzarri zenean bezalaxe, Ohio ibaialdean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 131. orr.

Ibaialdeko belarretan luzetara jauzika.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.

Ibaialdeko behiak sakabanatu egin ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

Ibaialde batera begira dago, non errekasto bat baitoa maldan behera, ziri-ziri, zuhaizpean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 191. orr.

Eskutik helduta eta ibaialdean barrena ikusi nituen, nigandik urrun zihoazela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Gure herria den ibaialde hau bizigarri izango bada, zubiak eraiki beharko ditugu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 114. orr.


ibaiarte iz ibaien arteko eremua.

Eta gero bertan behera utziko zuen mapa, atariko zoruan, alfonbratarako, ibaiarte ezkutu honetako biztanleen oinek munduaren kartografia desegin dezaten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 19. orr.


ibaibide (ETCn 32 agerraldi; orobat ibai bide ETCn 11 agerraldi; ) iz ibaian eratzen den bidea.

Ibaiak «etxekotzeko» saioak nekazaritza bezain zaharrak dira, baina azken mendeetan salbuespen izatetik nagusitzera pasatu dira presak, ibaibideak eta bestelako oztopoak.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Den-denek bazuten zeregina, baina almadia gidatzen gero eta zailagoa zen, ibai bidea ixten ari baitzen begien bistan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 408. orr.


ibaiburu iz ibai baten iturburua.

Baliteke urtaro honetan euriak ibaiburuan mamiagoak izatea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.


ibaidun izond ibaia duena; ibaiak dituena.

Paraje ibaidun batek izenik baldin badu, izen horrek ur-lasterra eta ur-lasterra ez den beste guztia harrapatzen du bere baitan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.


ibaiertz (ETCn 1.001 agerraldi; orobat ibai ertz ETCn 681 agerraldi) iz ibai baten bi ertzetako bakoitza.

Ibaiertzak hondartza bat zirudien. Ibai ertzeko etxe batzuk miatu zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 349. orr.

Ezkerreko ibai ertzera iristen bagara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Emakume baten gorpua aurkitu zen Barrière de Roule-ko ibai ertzean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 138. orr.

Ibaiertzetik paseoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 279. orr.

Egunsentiarekin ibaiertz ezkutu batera joan eta uretan bainatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

Ibaiertz bakarti batetik oinez zihoala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Burdinbidea ageri zen, geltokitik zuzen-zuzen ibaiertzean barna zihoana, mendialdera jiratu aurretik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 17. orr.

Grattan zubia igarotzean, ibaian behera begiratu zuen, beheko ibaiertzetara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 105. orr.

Gero, Nilo ibaiertzeko kanaberen artean utzi zuen saskia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 147. orr.

Senaren eskuin-ibaiertzaren ikuspegia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 112. orr.

Ibaiertz zokoetako garo urdinen esporak igeri joaten dira uretarantz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.


ibaika adlag kopuru izugarrietan.

Hark harkaitza zulatu eta ura atera zen, eta ibaika joan basamortuan barrena.  Elizen arteko biblia   Sal 105,41

Ibaika isuri zituen malkoak bi begietatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Ibaika heldutakoen hira, kantua eta gangarra ustezko erasotzaile oilartuaren kontra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Handik hamarraldi batzuetara, Malaysiako oihanetara aldatu zituztelarik, Wickhamen aleek hevea-sail handi-handiak sorrarazi zituzten, latexa ibaika ematen zutenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Ibaika etorriko zaizu urrea, ibaika.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 467. orr.

Ibaika ekarriko diot Jerusalemi zoriona.  Elizen arteko biblia   Is 66,12

Ai nire aginduei jaramon egin izan bazenie! ibaika izango zenuke zoriona, uholdeka salbamena.  Elizen arteko biblia   Is 48,18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ibaika (3); ibaika isuri (4); ibaika isuri zituen (3)


ibaiondo ik ibai 11.

ibaiontzi (orobat ibai ontzi) iz ibaibideetan ibiltzeko prestaturiko ontzia.

Ibai ontzia baino arinagorik ezer ere ez zegoen Permera edo Kazanera iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Zaldiak konfiskatu ondoren, ibai ontziak konfiskatuko dituzte, eta gero zalgurdiak, eta gero gainerako garraio bideak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 69. orr.

Ibai ontzi konpainiaren bulegoetara jo zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Gameluak, astoak, ibai eta itsas ontziak, gurdiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

-Eta nola doakizu ibaiontziko mutilarekin? -galdetu zion bat-batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibaiontziko mutila (3)


ibairatu, ibaira(tu), ibairatzen da ad ibaira joan.

Kalkulua egin eta ziurtasunez esan zitekeen ibairatzeko puntutik bospasei versta beherago lehorreratuko zirela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.


ibaitxo iz ibai txikia. ik ibaixka.

Limoiondoz eta eukaliptoz mugatutako ibaitxo baten ondoan zehar joan zen limusina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

Txalupan ibiltzeko ibaitxo bat dago Port Lauregais izenekoan, évocation du Canal du Midi, eta ontzi txiki bat ere har daiteke buelta bat emateko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.


ibaitzar izond adkor ibai handia.

Han beheko zulo lanbrotsuan ibaitzar mehatxagarria sumatzen zela.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 70. orr.


ibaixka iz ibaitxoa.

Hiri koxkor bat, harresi zaharrez inguratua, ibaixka baten hegian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Barkuz pasatzen Urdazuri ibaixkaren alde batetik besterat...  Herria   2003-06-12

Untxin ibaixkak egiten du zati on batean bi herrien arteko muga.  Herria   2003-06-26

Uhabiako ondartza kotsatua zen izen bereko ibaixka hala zelakotz.  Herria   2002-09-12


ibar 1 iz bi mendialderen arteko tarte aski luzea. ik haran.

Haren aurrean amildegi sakon bat irekitzen zen, eta hantxe hasten zen ibarra.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 62. orr.

Lotek, beraz, Jordan ibar osoa aukeratu zuen beretzat eta ekialderantz jo zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 42. orr.

Sakanako ibar guzia ikusten da Iruneraino, gure aintzinean San Donato mendia.  Herria   2003-07-10

Baigorri, aspaldiko Baigorri, mendiz inguratua, ibar erditik doan ibai gorri hartaz aberastua.  Herria   2001-07-05

Longidako ibarrean eraikitako hormaren itzala zabalegia izan da ibarreko herritar gehienentzat.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 16. orr.

Hirugarren zutabe hori bat-batean agertu izan ez balitz hegoaldetik Jeniseiko ibarrean zehar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 394. orr.

Biduzeko ibarrean barna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.

Zibilizazio Sinikoa Ibai Horiaren ibarrean sortu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

Brigada hau gatazka latzak egina zen alemanen aurka Garonaren ibarrean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.

Handixe, 4.050 metroko garaiera hartatik, Sewasten herrixka igarri nuen arras gibelean, ia ibar osoa estaltzen zuen gandu batek erdi ezkutatua.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 83. orr.

Ibarrez ibar eta muinoz muino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

· Orba ibarreko Barasoainen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

Hirugarren zutabe hark, mendien oinak inguraturik, Jenisei ibarrean behera jo eta bide nagusia hartu zuen Alsalevsk parean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 366. orr.

Baztan ibarra, Bazuen bestalde anaia bat biziki trebea, esposatu zena Artze Ibar Hiriberriko Porkaxoinera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.

2 (izenondoekin)

Ibar aberatsak eta eskualde hartako guztiko malda emankorrak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Ibar sakon bat da, zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Andeen magaleko ibar galduren batean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Gure azpian harea, ibar lau bat muino artean, harkaitz-muinoak nonbait, dena erabat soildua, basamortu...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Noizean behin, ibar zabal bat, herri ketsu baten kokaleku.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.

Hilerri horretatik ibar zabal-zabal bat, paisaia atsegina eta artzain-tankerakoa ikusten da.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Ibar luze-zabalak dirudite, ibai ondoko baratzeak, Jaunak ur-ertzean landaturiko aloe edo zedro arbolen antzeko dira.  Elizen arteko biblia   Zen 24,6

Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude.  Elizen arteko biblia   Sal 23,4

Gure Erregek laguntzen dituela errentaz eta diru saritan, Pirinioetako ibar hertsiak zaintzen dituztelakotz luteranoen aitzi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ibar edo haran zola zabala delarik, "naba" deitzen dügü zübereraz.  Herria   2003-02-20

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Oasi xume batean bizi da gizateria osoa, ibar-zoko berde batean, eta beronen adar-atal bakanetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Bortziriak eta Malerreka inguruetan, Bidasoa ibaiaren ibar inguru horietan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 122. orr.

4 irud

Esadazue, anaiok, zer dela-eta etorri zarete hona, eta zergatik igo zarete hain azkar errukarrien ibarretik argitasunaren mendira?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 915. orr.

Negar-ibar honetan negar egin dezaten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Apaltasun-ibarrean jaiotzen dira gozotasuna, norbera inoren esku jartzea, baretasuna, eramankizuna, ontasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

5 (eskuin(alde) eta ezker-ekin)

Badoaz orain nere begiak Basabürü alderaino, eta Altzai ezkerrean dagoela ikusten dut eta Ligi eskuinean, baina Altzai dagoen alderdiari Ibar Esküña deritza (Val Dextre) eta Ligi dagoenari Ibar Ezkerra (Val Senestre).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Eta Egako ibar eskuinean, bide beretik, eta hauek ere aurreko egunetan eta bateratsu harturik, San Pedro auzoa, Rua zaharreko alderdi gotikoa, eta Ega eskuineko alderdia, hiriko hego-ekialdean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.

Eta Milafrangaraino joan nintzen, oinez, Errobiren ibar-eskuinetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 305. orr.

Itsas Etorbidean, hegi-hegian, Aturri ibaiaren ibar ezkerrean, hirugarren solairu batean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 330. orr.

Getxoko barrutiak ibar eskuinaldea hartuko du, Getxo, Leioa, Erandio eta Lemoizerainoko kostako partea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

6 ibar alde ik ibarralde.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aspeko ibarrean (5); deba ibarrean (5); edo ibar (3); erronkariko ibarreko (13); erronkariko ibarreko batzarrak (8); eta ibar (17); eta ibarrean (4); eta ibarreko (5); eta ibarretan (6); exkol ibarrera (4); ibar aldera (3); ibar batean (6); ibar beltz ilunetan (3); ibar eta (15); ibar hartan (3); ibar honetan (3); ibar osoa (8); ibarrean behera (7); ibarrean bizi (4); ibarrean gora (3); ibarrean zehar (3); ibarreko batzarrak (8); ibarreko beila (3); ibarrera jaisten (3); ibarretan eta (5); longidako ibarrean (5); mendi eta ibarretan (3)


ibarbide iz ibarrean zeharko bidea.

Ez da nik ezagutzen ez dudan xoko, ibarbide, muino, ez iturririk...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.


ibarralde (orobat ibar alde) iz ibarra dagoen aldea.

Morrontzan aritu eta gero, konde-tituluren bat eman ohi zieten, edo hala-holako probintzi edo ibar alderen bateko markes-titulua gehienez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.

Trintxeran zegoela, Elgetatik hirurehunen bat metro ekialdera, Uberako ibar aldera so, Loxeta baserriko sorora zehazki.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 16. orr.

Soroaren ertzetik jo dute ibar aldera, eskuinean entzuten duten errekaren bila. gero bidea behera egiten hasi zen, ibar aldera.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 100. orr.

Eta Sodoma, Gomorra eta ibarraldeko lautada osora begiraturik, kea ikusi zuen labe batetik bezala lurretik altxatzen.  Elizen arteko biblia   Has 19,28

Hor baziren batzu Alzaziatik, Bretaniatik eta Kataluñatik etorriak, bai eta Aran ibarraldetik.  Herria   2004-06-24


ibartar izond/iz Ibarrakoa, Ibarrari dagokiona; Ibarrako herritarra.

Azpeitiarrak 2009a arte luzatu du hitzarmena, eta ibartarrak 2008a arte.  Berria - Kirola   2006-03-16

Kartzela berberan dagoen Jon Mintegiaga ibartarraren lau lagunek auto istripua izan zuten larunbatean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01


ibartxo iz ibai txikia.

Errekatxo mehea datorren ibartxora laguntzeko eskaini nintzaien; ibar sakon bat da, zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Hotsaren oihartzuna, duna arteko ibartxoek handitu, anitzez biderkatu eta guztiz zolitua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.


iberiar 1 izlag Iberiakoa, Iberiari dagokiona. ik iberiko, ibero.

Judu-diasporak Iberiar penintsulan izandako historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Sefarad deitzen zioten iberiar penintsulari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 144. orr.

Iberiar deitu penintsulan, %17ra oxta-oxta iristen omen ziren alfabetoaren berri zutenak orduan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.

Andaluziako gudu-zelaietan andaluziar musulmanek eta mugaz harantzagoko ibe[r]iar kristau-barbaroek batzuetan kidetasun handiagoa sentitu zuten elkarrekiko iberiar kristauek Pirinioez harantzagoko erlijiokideekin edo iberiar musulmanek Ipar Afrikako erlijiokideekin sentitu zutena baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Ez da batere zaila iberiar monarkiek babesturiko espedizio ugarien atzean italiar merkatarien arrastoa bilatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Sukaldaritza iberiarra zabarra dela eta ardoek ez daukatela Borgoña edo Chablis baten bouquet landua, esanen didate «ahozuriek».  Berria - Kultura   2004-12-26

Europako ugaztunen artean katamotz iberiarraren egoera da bakarrik bisoiarena baino larriagoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Urdaiazpiko iberiarrak ez duela sarbiderik EEBBtan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 57. orr.

• 2 iz erromatarren aurretik Hispaniako sortaldean eta Galiako hegoaldean bizi izan zen herriko kidea.

2500 urte Jesus aitzin, iberiarren eremua Languedoc-eko Herault ibaian hasten zen eta Mediterraneoa segituz hegoaldera, gaurko, Andaluziaraino heltzen.  Herria   2001-10-25

Akitaniarrak bai itxuraz eta mintzairaz, galiarretaz desberdinak direla, bainan eite dutela iberiarrekin.  Herria   2001-11-01

Ba ote dakigu zuzen nolako euskara mintzatzen zen iberiarren garaian [...]?  Herria   2001-10-25

3 Iberiar penintsulako herritarra.

Iberiarren artean erabiltzen dugun portoñola -portugesa eta espainoalaren arteko mistura- ez baitakigu nori egiten zaion ulergarri eta nori ez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iberiar (5); iberiar penintsula (8); iberiar penintsula (8); iberiar penintsulako (10); iberiar penintsulako (10); iberiar penintsulan (13); iberiar penintsulan (13); iberiar penintsulara (3); iberiar penintsulara (3); iberiar penintsulatik (3); iberiar penintsulatik (3)


iberiera (orobat iberera g.er.) iz iberiarren hizkuntza.

Euskarak eta iberierak zer loturak zituzten.  Herria   2001-10-25

Euskara txikiak iberiera handiarekin lehian, latin handiarekin lehian, frantses eta gaztelania handiekin lehian, bentzitu egin du, hizkuntza txikiendako bentzitzea da-eta irautea bera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 22. orr.

Iberera mintzatzen zutenak.  Berria - Kultura   2004-06-29


iberiko 1 izond iberiarrei dagokiena.

Frantziara egin zuen gerra aurrean, eta Parisen ibili zen Arte Iberikoko erakusketan sartuta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 49. orr.

2 Iberiar penintsulari dagokiona.

Guk derrigorrez egin behar izan genuen espetxe bideetako turismo iberikoa. Bisigodoek jatorrizko substratu iberiko hori indartu baino ez zuten egin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 162. orr.

Bilbon eginiko artista iberikoen erakusketak (1925).  Berria - Kultura   2004-02-17

Sei trenbide bilduko dira, abiadura handiko trenaren zabalera dutenak eta zabalera iberikoa dutenak.  Berria - Harian   2006-02-21

Frantses hiritartasuna duen euskal idazle batek badaki egoera konplexu batean bizi dela: lehenik, euskal komunitate iberikoan den euskarazko literatur sistema kanonizatuaren periferian; bigarrenik, frantses literatur sistema zentraletik [...] osoki eta definitiboki kanpo den basamortu batean; hirugarrenik, [...].  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Gizaki mota iberikoari arrazaren bertute sendo eta gudatiak esleitzen zizkion; gizaki mota semitikoari, lapurretarako, azpijokorako eta merkataritzarako joerak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Iturriozen sailkapena egiazkoa izatera, Montanerrek ere gehiago zuen izaera semitikotik iberikotik baino.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

• 3 iz Iberiar penintsulako herritarra.

Anjak eta Carstenek honen etxean afaltzera gonbidatu gura gaituzte iberikoak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 321. orr.


iberismo
1 basko-iberismo iz Iberiar penintsula osoko lehen hizkuntza euskara izan zela dioen teoria.

Basko-iberismoaren aldekoa izan zen.  Berria - Kultura   2004-05-11

2 eusko-iberismo iz basko-iberismoa.

Hark ez ditu ezagutzen eusko-iberismoaren teoriak ez antzinako hizkuntza guztiak euskararen bidez dezifratzen dituen Jorge Alonsoren liburuak.  Berria - Kultura   2004-07-02


ibero izond/iz iberiarra.

Arraza ibero, afrikar [...] bisigodo, musulman eta enparauen influentziaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 78. orr.

Godo eta iberoen saldo batzuk, mairuen zapalkuntzatik ihesi, Luisen lurretan onartuak izan ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.

Iberoen euskotasuna.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 193. orr.


iberoamerikar (orobat ibero-amerikar) izlag Iberoamerikari dagokiona.

Iberoamerikar antzerkiaren Translatinoak jaia hilaren 19an hasiko da.  Berria - Kultura   2004-10-12

Bilera Ibero-Amerikarra.  Berria - Mundua   2004-11-20

Antzezlana berez Kixote iberoamerikarren erakustaldirako prestatu zuten.  Berria - Kultura   2006-03-03


iberoar izlag/iz Iberokoa, Iberori dagokiona; Iberoko herritarra.

Barranban hasi da Iberoarra Gonzalezen eskuina miratuz sakean eta 7-0 ko abantaila hartuz.  Herria   2004-04-08


iberoeszeptiko izond

Lan handia egin beharko da iberoeszeptiko horiei erakusteko hartu den bidea eraginkorrena dela, har zitekeen bakarra delako. herriaŽ


ibi (orobat ubi g.er.) 1 iz ibai batean, uraren sakontasun txikiagatik oinez igarotzen ahal den tokia.

Jordan ibaia Efraimen lurralderantz igarotzeko ibi edo pasabideak hartu zituzten galaadtarrek.  Elizen arteko biblia   Epa 12,5

Ibiren bat, zubirik gabe ere igarotzeko modukoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Artzainaren etxe parean ibi moduko bat zegoen, eta harri zapalekin egindako pasabide bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Gure oinezkoek ibi bat atzeman zuten noizbait.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

Ur handia zekarren erreka bat pasatzeko behar beste pazientzia eduki ez eta, ibi egokitik abiatu beharrean, edonondik saiatu eta ito egin zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 82. orr.

Ibia zeharkatu eta bidean aurrera zihoan zaldizkoen ilara kizkurra. Kibitkak ibi bat igaro zuen erraz aski, Kamsketik harago bidea mozten zuen ibaia zeharkatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Ibaia pasatzeko ibia aurkituko zutelakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 196. orr.

Grosrouvrek bakar-bakarrik aurkitu zuela ibiaren kokalekua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 516. orr.

Oinez edo bizikletaz ezin ibili ahal izango denez, ibiz ibi ibili beharko dugu ur geldietan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 191. orr.

2 (hitz elkartuetan)

On Camillo uretara lerratu eta kontu handiz zeharkatu zuen ur-emana, ibi-hondoa aurkitu zuen arte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Erreka-ibi bat zeharkatzen?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibi bat (4)


ibiakoitz ik ebiakoitz.

ibil-tresna iz ipar ibilgailua.

Pas-de-Roland aldean egiten diren lanen gatik, bidea debekatua izanen da ibil-tresna guziendako maiatzaren 9 tik haste hiru astez.  Herria   2001-05-03

Karrika batzuetan, autoak aise zalutasun handiegian dabiltzala, bi errotekilako ibil-tresna frangok arrabots gaitza egiten dutela, jendearen beharriak tutatuz.  Herria   2005-10-06

Behar litake [...] petrolakia erretzen duten ibil-tresna horietarik aise gutiago, auto, kamiun, hegaztin eta gaineratiko.  Herria   2003-11-13


ibilaldi 1 iz ibiltzea, ibiliz egiten den bitartea edo bidea.

Izan zuen gure aitak ibilaldi haien berri eta sutan jarri zen: lehenbizi, bere alabek ez zutelako gizonekin ibili behar.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 83. orr.

Estaziotik at egiten zuten bigarren ibilaldia zen atzokoa bi astronautentzat.  Berria - Gaiak   2006-02-05

Jordan ibaia igaro eta basamortuan barrena hiru eguneko ibilaldia egin zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 5,24

Hamaika eguneko ibilaldia dago Horebetik Kadex-Barnearaino Seir mendialdeko bidetik.  Elizen arteko biblia   Dt 1,2

Bi egunen ibilaldia beraz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 71. orr.

Milia batzuetako ibilaldia pauso bizkorrean, eta gero atsedena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 262. orr.

Ibilaldiko abiapuntu eta helmugak.  Elizen arteko biblia   Zen 33,2

Jakinmina piztu zitzaidan, noski, eta bizilagunaren ibilaldiak jarraitzen hasi nintzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 21. orr.

Bazkalondoan, ibilaldia egiten genuen biek elkarrekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.

Ibaiertzetik elurretan egindako ibilaldi atseginak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 330. orr.

Handia da eguzkia egin duen Jauna, honen esanetara egiten du ibilaldia.  Elizen arteko biblia   Si 43,5

Zamudiotik Bilborainoko ibilaldia egin zuten goizetik hasi eta eguerdian bukatuta.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Nehork ez zuen hitz egin ibilaldia ia bukatu arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

Orain Danimarkara itzultzekoa zen, eta bakearen aldeko ibilaldiak antolatu nahi zituen han ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 137. orr.

Mundu guztia joan zen zaldiz ibilaldi bat egitera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

"Demokrazia Euskal-Herriarentzat" lemapean iragan da ibilaldia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 22. orr.

Frango jendetsu izanak dira jadanik maiatzaren leheneko ibilaldiak.  Herria   2003-05-08

Askatasunaren Ibilaldia egin zen egunean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 61. orr.

Zurrungaren bat ere bai, ibilaldiaren nekeak taldekideren bat lokarrarazi duelako marka.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Odol-lagin bat aztertuz gero, beti agertuko dira gorputzaren alde batetik bestera ibilaldi bat egitera sartu diren substantziak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Ibilaldi luzea egin zuten sartaldeko bideetan barrena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.

Egunero oinez ibilaldi luzea egitea komeni zaiala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 368. orr.

Saria, ez nola nahikoa: itsasontziz ibilaldi lüze bat.  Herria   2001-06-21

Rousseauren zahartzaroko ibilaldi bakartiak zetozkion gogora.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 10. orr.

Hiritar uholdeak ekin dio, arratsaldero bezala, dendarik dendako ibilaldi urduriari.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 146. orr.

Une hartan, sorgortasun bitxi bat nabaritu nuen, lo-ibiltariak gaueko ibilaldi arriskutsuei ekiterakoan izaten duenaren antzekoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

Ibilaldi latza izan zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.

Aurrera egin zuten ibilaldi neketsuan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 268. orr.

Florent bazter batean zegoen eserita, goizez lan bila egindako alferreko ibilaldiek nekaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 103. orr.

Ilargi-gauetan, bakarkako ibilaldi luzeak egiten nituen sarritan Meatzeetako lurralde basatian gaindi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Kalez kaleko ibilaldi haien bukaeran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Ez zigun uzten mendiko ibilaldietara koñaka edo azukre-koxkorrik eramaten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Hasi dugun ibilaldi honek azken ona izango duen ala ez jakin nahi dugu.  Elizen arteko biblia   Epa 18,5

3 (hitz elkartuetan)

Lehenengo ibilaldi-egunari amaiera emanez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.

Pauloren ibilaldi-asmoak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,5 tit

· Heta erdiak aldera sartu nintzen Anboto kafetegian, gau-ibilaldiari hasiera eman aurretik, ostiralero bezala, kafea eta kopatxo bat hartzera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Kale ibilaldia mozorroekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.

Mendi-ibilaldiak antolatzen zituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 31. orr.

Taxi ibilaldiak iraun zuen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 91. orr.

Auto-ibilaldi bat egin aurretik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 139. orr.

Itsas ibilaldi honek kalte eta galera handiak ekarriko dituela.  Elizen arteko biblia   Eg 27,10

Ibai-ibilaldi honek distraitzeko balioko zidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.

Iparraldeko lurraldeetan gudu-ibilaldia egitera joan zenean.  Elizen arteko biblia   2 M 9,23

Afaldu orduko, negozio-ibilaldi bati ekin behar zion Artek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Askatasun Ibilaldia polizia nazionalaren eraso basatiarekin amaitu zenez, urduri ginen oso.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 61. orr.

Bundesligako klubetan egin du bere kirol ibilaldia.  Berria - Kirola   2004-08-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko ibilaldi (3); bere ibilaldi (8); bi ibilaldi (8); da ibilaldi (8); da ibilaldi bat (3); da ibilaldi hori (3); da oinezko ibilaldi (3); dituen ibilaldi (3); duen ibilaldi (4); dugun ibilaldi (4); dute ibilaldi (7); egindako ibilaldi (12); elgarretaratze eta ibilaldi (3); eta ibilaldi (20); eta ibilaldi bat (3); gaitzeko ibilaldi (3); hiru ibilaldi (5); holako ibilaldi (5)

aldeko ibilaldia (3); apainduen ibilaldia (3); bateko ibilaldia (4); beila ibilaldia (4); bere ibilaldia (4); beren ibilaldia (3); bigarren ibilaldia (3); bizikleta ibilaldia (5); da ibilaldia (11); dantzarien ibilaldia (3); dute ibilaldia (7); egin zuten ibilaldia (4); eguneko ibilaldia (6); eguneko ibilaldia egin (3); erdi bateko ibilaldia (3); ere ibilaldia (3); eta ibilaldia (7); gaindi ibilaldia (4); gaitzeko ibilaldia (3); gauazko karro ibilaldia (3); gure ibilaldia (3); hasiko da ibilaldia (3); haurren ibilaldia (3); hiru kasko ibilaldia (3); huntako ibilaldia (9); huntako ibilaldia bururaturik (3)

ibilaldia antolatu (10); ibilaldia antolatu dute (6); ibilaldia bururatu (5); ibilaldia bururaturik (3); ibilaldia bururatzean (4); ibilaldia egin (22); ibilaldia egin dute (3); ibilaldia egin zuten (5); ibilaldia eginen (8); ibilaldia eginen da (3); ibilaldia egingo (10); ibilaldia egingo dute (7); ibilaldia egiteko (3); ibilaldia egiten (4); ibilaldia eta (9); ibilaldia ez (6); ibilaldia hasi (3); ibilaldia iragan (3); ibilaldia iragan da (3); ibilaldia iraganen (3); ibilaldia izan (4); ibilaldia karrikaz (3); ibilaldia karrikaz karrika (3); ibilaldia karriketan (10); ibilaldia karriketan eta (3); ibilaldia liburuan (3); ibilaldia sarako (6); ibilaldia uztailaren (3); ibilaldia zen (3)

ihiztarien ibilaldia (3); inguruko ibilaldia (3); iragan da ibilaldia (3); karrika ibilaldia (3); karro apainduen ibilaldia (3); karro ibilaldia (11); karro ibilaldia karriketan (4); kasko ibilaldia (4); kilometroko ibilaldia (5); kilometroko ibilaldia egin (3); kofradien ibilaldia (3); larunbateko ibilaldia (3); lur huntako ibilaldia (4); mediterraneoko beila ibilaldia (4); mendi ibilaldia (18); mundu huntako ibilaldia (3); oinezko ibilaldia (12); orduko ibilaldia (3); oreneko ibilaldia (3); pantzarren ibilaldia (4); san pantzarren ibilaldia (4); treinbide ibilaldia (6); udaberriko ibilaldia (6); urteko ibilaldia (4); zen ibilaldia (3); zuen ibilaldia (6); zuten ibilaldia (7)

aldeko ibilaldiak (4); bakearen aldeko ibilaldiak (4); bere ibilaldian (3); bere ibilaldietan (4); dute ibilaldiaren (3); egindako ibilaldian (6); eta ibilaldiak (5); ibarretxe lehendakariaren ibilaldiak (3); ibilaldiak egiten (6); ibilaldiak egitera (6); ibilaldiak eta (6); ibilaldiak ez (4); ibilaldiak iraun (3); ibilaldiak iraun zuen (3); ibilaldiak zaldi (3); ibilaldiak zaldi karrosaz (3); ibilaldian parte (8); ibilaldian parte hartu (3); ibilaldian zehar (3); ibilaldiaren abiatzea (3); ibilaldiaren ondotik (3); ibilaldiari ekin (4); lehendakariaren ibilaldiak (3); makea oinez ibilaldiak (3); mendi ibilaldiak (3); mendi ibilaldietan (3); mendiko ibilaldietara (3); oinez ibilaldiak (3); oinezko ibilaldiak (4); zuen ibilaldiaren (3)


ibilaldiño iz ipar ibilalditxoa.

Leizen ondotik pasatuz eta Zugarramurdiri buruz ibilaldiño bat eginik.  Herria   2004-08-12

Gero, ibilaldiño bat Segurako karrika xaharretan gaindi.  Herria   2001-06-28


ibilalditxo iz ibilaldi txikia.

-Ibilalditxo bat baino ez duk izan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 66. orr.

Datorren astean deitu egin beharko diozu […] eta esan Rolls Royce horretan nahi duzula ibilalditxo bat egin...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.

Athletic taldeko atezainak beste ibilalditxo bat egin behar izan baitzuen ateko sarearen hondoraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 139. orr.

Goizero egiten omen zuten ibilalditxoa, medikuak agindutako moduan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 119. orr.

Ordu erdiko ibilalditxoak mesede handia egiten die haurrei.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 48. orr.

Oihanera egin zuen ibilalditxo hartatik etengabe izan zituen sastadak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibilalditxo bat (19); ibilalditxo bat egin (6); ibilalditxo bat egiten (3); zuen ibilalditxo (3)


ibilarazi, ibilaraz, ibilarazten 1 du ad ibiltzera behartu. (pertsonak)

Ez dut Israel bere arbasoei eman nien lurraldetik urrun ibilaraziko.  Elizen arteko biblia   2 Erg 21,8

Ezaguna dut zuen borondate ona, eta horrek harro ibilarazten nau Mazedoniakoen aurrean.  Elizen arteko biblia   2 Ko 9,2

Berrogei urtez ibilarazi zaituzte Jaunak basamortuan.  Elizen arteko biblia   Dt 29,4

Klara martiniak ez bezala, ni garagardoak bixi-bixi ibilarazten nau, mozkortzeraino gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Montgommeryk bazekien bere gizonak zalu ibilarazten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.

Pauline eskutik hartu eta trostan ibilarazi zuen urdaitegiraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

Berak heltzen zien uhalei, laguntza-zaldia itzulika ibilaraziz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

2 (besteloakoak)

Petroliontzi kaxkarrok batetik bestera gai kutsagarriz beteta ibilarazteak?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Zoazte erreginaren gelara eta ibilarazi ezazue gorua.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 139. orr.

Eugin bildu esperientzia baliatu zuten arras ontsa Orbaizetako olaren eraikitzeko eta ibilarazteko. Polizia zein Justizia arloetako elkarlan egiturak modu eraginkorragoan ibilarazteko erabakia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

Konstituzioa «beharrezkotzat» dauka «Europa ibilarazteko».  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Inork esango du premia ekonomikoak eragindako jarrera dela, baina ni nago alderantzizko logika baten gurpilak ibilarazten duela jokabide hori.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Eskuko behatzak 22 soken artean ibilaraziz ateratzen zaio bere soinu elektrikoa electrocorari.  Berria - Kultura   2004-03-09

Errimaren mekanismoa atzekoz aurrera ibilaraziko bagenu bezala.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrena ibilarazi (3); bide zuzenetik ibilarazten (3); ibilarazten nau (3); ibilarazten zuen (3)


ibilbide 1 iz ibiltzeko bidea; bidea.

Erdialdean, lorategiaren ardatz, ibilbidea zegoen, harri txintxar zuriz hornitutakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Ibilbidearen bi aldamenetako arbola garaien adar guztiak hosto txiki berde argiz beterik zeuden.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria, ibilbideetan oihuka.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,20

Duda-mudarik gabe zihoan, ibilbide ezagunean dabilen bidaztia legez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Zabaldi hori zurezko etxez josia zegoen orduan, den-denak simetrikoki kokatuak eta haien artean ibilbide zabalak utziaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.

Bi ibilbidek gurutzatzen zuten [baratzea], erdian plazatxo bat eratuz eta lau sail berdinetan banatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Piazza San Marcora daraman ibilbide jendetsutik aparte.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Ibilbidean apenas hitz egin genuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 69. orr.

· Champs-Elysées ibilbidean gora.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 240. orr.

ik pasealeku.

Union ibilbideko tiloak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 43. orr.

Pergolako ibilbidea xaharra zen, iluna eta zikina.  Herria   2001-04-26

Cervantes, Unamuno, Sabino Arana, Gabriel Aresti, Koldo Mitxelena, Foruen, Askatasunaren, Independentziaren, Konstituzioaren edo Autonomiaren kaleak, plazak, ibilbideak, pasealekuak eta etorbideak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.

2 zerbaitek edo norbaitek ibiltzen duen bidea.

Bide zirkular batean barrena egin nahi baldin baduzue ibilbidea, luzeagoa izango da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.

Mila kilometro edo gehiago dituzten munduko 177 ibaietatik soilik 64k dute oztoporik gabeko ibilbidea.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Ibilbidearen luzeraz harrituta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Ibilbide luze bat, arkupez, iturriz, parkez inguratua, eta, parke horietan, hegoaldera egindako espedizioetatik ekarritako animalia mordoa; pintura-galeria bat, estatua-bildumak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Ahalegindu nintzen Angelaren gordelekuraino eginiko ibilbideaz gogoratzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 84. orr.

Mekatik Medinarako ibilbidea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Palenquetik plantaziorainoko ibilbidea, airez zuzenean neurturik, eta luze jota, hirurogeita hamar bat miliakoa-edo izango zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

Mendira zihoan ibilbideko atea itxita zegoen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.

Izanen dire bi ibilbide; bat frango luze eta bortitza, kirolzale trebe horientzat; bertze bat hasi berrien heinekoa.  Herria   2003-05-29

Mendiaz ari garela, arratsalderako ibilbide bat prestatu dut.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Bostongo ibilbide turistiko-historikoa oso modu errazean egin daiteke.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.

Harrapaka etxeratu nintzen, ibilbidea behin baino gehiagotan erratuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.

Matson andreak tranbia-ibilbide alderantz egin zuen, etxera eramango zuen trolebusari hantxe itxaroteko asmoz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.

Ibilbideko herri bakoitza.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Ibilbide berezia prestatu du Tourreko antolakuntzak.  Berria - Kirola   2004-07-01

Ibilbidea bederatzi kilometrokoa izango da.  Berria - Kirola   2004-12-31

Luzea da Tipperary-rako bidea, luzea da ibilbidea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

197 autobus gehiago jarri dituzten martxan, eta baita 16 ibilbide berri ere.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Euskaldunak hartutako trenak Hendaia-Paris ibilbidea egiten zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.

Ibilbide luzeko trenetan bakarrik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.

Hiru orenen ibilbidea Argentinako Hiriburu gaitzeraino.  Herria   2005-03-03

3 (-en atzikiaren eskuinean)

Amazonasen ibilbidean han-hemen ageri ziren meandro zabalak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.

Afrikatik zetorren urrea, eta merkatari musulmanek menderatzen zuten urrearen ibilbidea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Karabanen ibilbide handia herriaren ondo-ondotik pasatzen zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

Erlojuaren gezien ibilbide geza.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.

Isiltasun bareak inguratzen zuen dena eta, gaua bere ibilbidearen erdian zegoela [...].  Elizen arteko biblia   Jkd 18,14

Bulegoak Euskal Y-aren ibilbidearen aldaketa aztertzeko eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Madril eta Sevilla arteko bidea egiten duen AHT Abiadura Handiko Trenaren ibilbidean lehergailu bat indargabetu zuten atzo goizean. herriaŽ

Gero trenaren ibilbideak aintzira-bazterrean egiten zuen aurrera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Grafikoetan trenaren ibilbideari segitzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Siberiako petrolioa Ozeano Bareko kostaldera eramango duen hodi sistemaren ibilbidea aldatuko dute, Baikal aintziratik urruntzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-27

4 zerbaitek, espazioan higitzean, egiten edo gauzatzen duen bidea. ik traiektoria.

Eguzkiaren ibilbide eta ilargiaren mugida aldakorrak zer indarrek eta kausak eragiten dituen eta nola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.

Planeten ibilbidea zirkulartzat jotzen badu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 233. orr.

Ez naiz hasiko elektroiaren gorabeherekin, ez naiz ariko haren ibilbide ezin determinatuzkoaz.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Bi jaurtigairen ibilbidea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Ibilbide parabolikoko Tartagliaren kanoi-bolak zubian lehertzen ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Zenbat eta lasterrago joan, hala ere, orduan eta gutxiago du kurbatua ibilbidea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

5 irud

Begien urdinarekin batera, iritsi ote zait niri ere, geneen ibilbide sigi-sagatsuan, haien zoro-ukiturik?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 138. orr.

Belaunaldiz belaunaldiko ibilbidea egin ondoren.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.

Euskal literaturaren ibilbide osoa kurritu dugu luze-zabalean, hasieratik beretik oraintsu arte.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 252. orr.

Sarrera honen lehenengo zatian XX. mendeko filosofiaren sistema postidealisten ibilbidea aztertzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

1224ko irailean, gailurra jo zuen Frantziskoren ibilbide espiritualak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Oroit naiz bere ibilbide intelektualaz hitz egin zidala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Lau urratseko ibilbide hori abstrakziorantz hurbiltzen ari da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

Ibilbidea: Eskolarteko Txapelketetan hainbat sari irabazi ostean, 2000n parte hartu zuen lehengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.  Berria - Kultura   2004-12-15

Hirugarren ikasturtean, aldiz, bi ibilbide espezializatuen artean hautatu beharko dute (ibilbide tekniko-profesionala eta ibilbide zientifiko-humanista), eta ibilbide bakoitzak bere edukiak landuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Ibilbide pedagogikoak.  Herria   2003-03-17

Ikertzaileen prestakuntza: ibilbide akademikoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Ibilbide bitxia izan du liburuak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

Nire lan-ibilbidearen berri ematen duen agiri bat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 196. orr.

Norberak bere ibilbidea egitea askoz onuragarriago baita erosotasuna baino.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Porrotez porrot, garaipeneraino, horra Apple konpainiaren ibilbidea deskribatzen duen lelo ez-ofiziala.  Berria - Gaiak   2006-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arteko ibilbide (7); baina ibilbide (9); bere ibilbide (81); bere ibilbide luzean (5); bere ibilbide osoko (5); bere ibilbide politikoa (9); bere ibilbide profesionala (5); bere kirol ibilbide (7); bi ibilbide (10); da ibilbide (9); du ibilbide (8); duen ibilbide (14); egindako ibilbide (7); entzun ziren ibilbide (6); ere ibilbide (8); eta ibilbide (64); eta ibilbide horretan (6); haren ibilbide (11)

ibilbide akademikoa (8); ibilbide artistikoan (5); ibilbide bat (28); ibilbide bera (14); ibilbide berri (9); ibilbide berria (5); ibilbide bihurria (7); ibilbide bikaina (13); ibilbide eta (12); ibilbide gorabeheratsua (7); ibilbide guztia (7); ibilbide guztiak (7); ibilbide guztian (9); ibilbide hori (16); ibilbide horrek (6); ibilbide horren (10); ibilbide horretan (23); ibilbide ikusgarria (8); ibilbide laburra (8); ibilbide luze (24); ibilbide luze eta (8); ibilbide luzea (49); ibilbide luzea egin (11); ibilbide luzeagoa (6); ibilbide luzean (12); ibilbide luzeko (13); ibilbide ona (5); ibilbide oparoa (21); ibilbide oparoa egin (5); ibilbide oso (6); ibilbide osoa (35); ibilbide osoan (37); ibilbide osoan zehar (7); ibilbide osoko (11); ibilbide politiko (13); ibilbide politikoa (26); ibilbide profesional (6); ibilbide profesionala (12)

kilometroko ibilbide (6); kirol ibilbide (18); nire ibilbide (11); oso ibilbide (5); taldearen ibilbide (9); urteko ibilbide (16); zen ibilbide (5); ziren ibilbide (9); ziren ibilbide osoan (6); zuen bere ibilbide (6); zuen ibilbide (7); zuten ibilbide (7)

antzeko ibilbidea (10); arteko ibilbidea (28); arteko ibilbidea egiten (6); azken urteetako ibilbidea (5); bakarkako ibilbidea (5); baten ibilbidea (8); bere ibilbidea (53); bere kirol ibilbidea (27); beren ibilbidea (5); da ibilbidea (11); den ibilbidea (7); du bere ibilbidea (5); du ibilbidea (9); duen ibilbidea (21); duten ibilbidea (7); egin duen ibilbidea (5); egindako ibilbidea (9); eginiko ibilbidea (5); eta ibilbidea (23); gabeko ibilbidea (8); gure ibilbidea (7); haren ibilbidea (10); hesiaren ibilbidea (7)

ibilbidea aldatu (10); ibilbidea aldatzea (7); ibilbidea aldatzeko (9); ibilbidea bera (5); ibilbidea bukatutzat (7); ibilbidea da (13); ibilbidea du (7); ibilbidea egin (45); ibilbidea egin du (13); ibilbidea egin ondoren (10); ibilbidea egin zuten (5); ibilbidea egingo (11); ibilbidea egingo dute (6); ibilbidea egiteko (11); ibilbidea egiten (21); ibilbidea egiten ari (5); ibilbidea egiten duen (5); ibilbidea ere (16); ibilbidea eta (29); ibilbidea ez (16); ibilbidea ez da (7); ibilbidea hasi (6); ibilbidea ikusita (6); ibilbidea izan (10); ibilbidea laburbildu (5); ibilbidea nahiko (5); ibilbidea osatu (17); ibilbidea osatu beharko (7); ibilbidea oso (11)

kilometroko ibilbidea (29); kilometroko ibilbidea egin (5); kilometroko ibilbidea osatu (6); kirol ibilbidea (67); kirol ibilbidea bukatutzat (5); literatur ibilbidea (6); metroko ibilbidea (9); metroko ibilbidea osatu (5); nire ibilbidea (9); nire kirol ibilbidea (8); ohiko ibilbidea (5); orain arteko ibilbidea (10); ren ibilbidea (6); taldearen ibilbidea (12); urteetako ibilbidea (6); urteko ibilbidea (26); urteko ibilbidea egin (6); z ibilbidea (6); zazpi kilometroko ibilbidea (5); zen ibilbidea (6); zuen bere ibilbidea (6); zuen ibilbidea (12); zuten ibilbidea (7)

bere ibilbideak (5); bere ibilbidean (49); bere kirol ibilbidean (24); duen ibilbidean (5); eta ibilbideak (9); eta ibilbidean (7); ibilbideak ere (6); ibilbideak eta (11); ibilbideak ez (5); ibilbidean aurrera (7); ibilbidean beste (10); ibilbidean beste mugarri (9); ibilbidean egin (5); ibilbidean eta (5); ibilbidean ez (5); ibilbidean zehar (14); kilometroko ibilbidean (5); kirol ibilbidean (38); kirol ibilbidean beste (5); literatur ibilbidean (6); manifestazioaren ibilbidean (5); nire ibilbidean (14); nire kirol ibilbidean (5); taldearen ibilbidean (5); urteko ibilbidean (13)

bere ibilbidearen (23); bere ibilbidearen erdian (7); bere ibilbideari (9); bere ibilbideko (32); bere kirol ibilbideko (45); eta ibilbidearen (7); gaua bere ibilbidearen (7); ibilbidearen berri (5); ibilbidearen erdian (10); ibilbidearen erdian zegoela (6); ibilbidearen eta (7); ibilbidearen hasieran (5); ibilbideari ekin (5); ibilbideari jarraitu (7); ibilbideko azken (9); ibilbideko garaipen (11); ibilbideko garaipen garrantzitsuena (7); ibilbideko lehen (6); ibilbideko une (13); ibilbideko unerik (7); ibilbidetik atera (6); kirol ibilbideari (6); kirol ibilbideko (63); kirol ibilbideko azken (5); kirol ibilbideko garaipen (9); kirol ibilbideko une (6); kirol ibilbideko unerik (5); nire ibilbideko (6); nire kirol ibilbideko (7); urteko ibilbidearen (7)


ibildaun 1 izond alde batetik bestera dabilena, nora ezean dabilena.

Lekaide ibildaun batek jakinarazi zion Dante destainaz mintzo zela berari buruz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.

Antzezle ibildaun behartsuak gara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.

Botadeo izeneko Judu ibildaun hura.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

Iragarpenak zekartzaten ontzi hegalariak aipatzen baitziren, espiritisten espirituak bezala ibildaun eta eragingabeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

2 (adizlagun gisa)

Inor izateko aukera duzun bakoitzean fantasma bihurtzen zara, arima bakartua, espiritisten espirituak bezala ibildaun eta eragingabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 74. orr.


ibilera (ETCn 3.472 agerraldi; 746 agerraldi, 169 liburu eta 66 artikulutan) 1 iz hara-hona ibiltzea; ibiltzea. ik ibilketa.

Basamortuan barrena egin zuen hiru eguneko ibilera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.

-Broadway, Radio City, Central Park... ez dakit ba, turista baten ibilera egingo duzula iruditzen zait.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

Galduak ditut hainbat eta hainbat orri ere hara-hona egindako ibileretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 165. orr.

Soinujoleari batetik besterako ibileretan laguntzen zietenak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.

Erraz jakin zitekeen haien ibileraren nondik norakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Ibileran txanpon bat galtzen denean bezalaxe, aztertu egin beharko duzue bidea, hasieratik bukaeraino, tarterik tarte, ea non egin ziren hutsak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.

Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira, ezta unibertsoaren ibilerak ere bere zehaztasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Giza espezie osoa desagertu ondoren ere naturan ez dela ezer aldatzen eta astroen ibilera ez dela gelditzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Andreak bere ibilera gelditu gabe eta kitxua doinuko gaztelaniaz erantzun dit: [...].Izotzak zailtzen du ibilera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 80. orr.

2 ibiltzeko modua. ik pausaje.

Hasieran hire ibilerak erakarri ninduela uste dinat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Kantuan hasi ginen guztiok eta abestiaren erritmoak gure ibilera berdindu zuen eta militartu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Begira nolako ibilera duen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.

Oihantxora hurbiltzerakoan, zaldien ibilera mantsotzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Joxek, ibilera batere moteldu gabe, burua bihurtu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 48. orr.

Ostatuko bidea hartu eta ibilera arindu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Ibilera bizkortu zaio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Burua tente eta militar baten ibileran.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Ahotsean eta ibileran eta elkarri begiratzeko moduan antzematen zitzaien egonezina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 161. orr.

Ibileran eta sasoian makaltzen doa, beheraka, poliki-poliki.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.

Pauso sendoak, erabaki garbi bat hartu duenaren ibilera.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.

Del Valle zutitu eta automata baten ibileraz hurbildu zen ateraino.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.

Ibilera, ordea, tente eta arina zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Ibilera kementsua zuen Nathanielek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Ezkerrera jo zuen, ibilera baldarrez, eskuinaldera nabarmen balantzaka, zurezko hankaren gainera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Apala zuen begiratua, urduria ibilera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Txakur makilatuaren ibilera abailduarekin desagertu zen gure bistatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Haren ibilera artagabea zen, inora iristeko axolarik ez duen horietakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Ibilera gogorik gabea du, irribarre behartua, begirada galdua...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

Uniformedun guztiek ibilera patxadatsua zuten: ematen zuen paseatzea zutela lanbide.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Hegazti xurinabar gorrixta haren ibilera bildurtia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

Arrotz erdi galdu baten itxura ematen dio darabilen pauso luzeko ibilera urduriak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.

Zaldiari ibilera arin beti-berdina eraginez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.

Ibilera arinez zebilen, estekatzen zuen sokak ia tiratzen ez ziola.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 369. orr.

3 hed

Letra letrari jarraitzen zitzaion, lerroa lerroari, atala atalari, liburua liburuari: ibilera hark goxoki eramaten ninduen loaren mugara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Eulien ibilerari begira ere zentza liteke beraz, jendea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 122. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Alemaniarrak egurra baino patxadatsuagoak dira, bai, baina odolaren ibilera astiro eta mantsoari zor diote hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.

Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira, ezta unibertsoaren ibilerak ere bere zehaztasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Giza espezie osoa desagertu ondoren ere naturan ez dela ezer aldatzen eta astroen ibilera ez dela gelditzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Gurdiaren ibilera zuzentzeko ardura zuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Ilargiaren ibilera distiratsua.  Elizen arteko biblia   Jb 31,26

Honi esker ezarri da Natur Zientzia lehen-lehenik zientziaren ibilera seguruan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Norak, burutazioen ibilera herratu hartaz jabeturik, lepondora eraman zuen eskua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala, zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

4 pl abenturak, gorabeherak.

Modu askotara saiatu nintzen aitaren gerrako ibileren berri izaten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 56. orr.

Haren ibilera libertinoak, haren eskandaluak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Istillagak kontatzen zituen bere anaiaren ibilera noragabeak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Aldean ditut Bargotako apaizaren ibileren bertso berriak, Vianako itsuak jarriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Marinel ausarten ibilerak eta kontakizunak dituzte entzunenak eta estimatuenak. Horren ordez, bere soldadu-ibilerei buruz galdetzen nion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Anarekikoa, ostiral-larunbatetako gau ibileren haritik etorria zen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

Beharbada Miren nire ibileren jakitun zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten ibilera (11); bere ibilera (34); beren ibilera (7); den ibilera (3); du ibilera (3); eta bere ibilera (4); eta haren ibilera (3); eta ibilera (29); gure ibilera (4); haien ibilera (4); haren ibilera (22); ibilera arina (4); ibilera arinez (6); ibilera baldarrez (3); ibilera berezia (3); ibilera bizkortu (5); ibilera ere (3); ibilera eta (9); ibilera ez (3); ibilera guztiak (5); ibilera jarraitu (3); ibilera lasaiaz (3); ibilera mantsotu (5); ibilera mantsotzen (3); ibilera segurua (6); ibilera zuen (3); joxeren ibilera (3); neure ibilera (3); nire ibilera (5); odolaren ibilera (3); zaldiaren ibilera (3); zen ibilera (3); zientzia baten ibilera (3); zientziaren ibilera (7); zientziaren ibilera segurua (3); zuen bere ibilera (3); zuen ibilera (8); zure ibilera (3)

baten ibilerak (3); baten ibilerarekin (3); bere ibilerak (6); bere ibileran (4); ditu ibileran (3); eta ibilerak (9); gure ibilerak (4); haren ibilerak (5); hasieran hire ibilerak (3); hire ibilerak (3); hire ibilerak erakarri (3); ibilerak erakarri (3); ibilerak erakarri ninduela (3); ibilerak ere (3); ibilerak eta (14); ibilerak kontatzen (4); ibileran eta (4); pertsonaien ibilerak (3)


ibilerraz 1 izond bideez eta kidekoez mintzatuz, bertatik erraz ibiltzekoa.

Beste bide guztiak baino zabalagoa eta ibilerrazagoa da, eguzkitsua, gauez makina bat argiontzik argitua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.

2 eraikinez eta kidekoez mintzatuz, ibiltzeko eragozpenik ez duena.

2010erako ibilerrazak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikin gehienak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Lau motatako eraikinak daude egun: ibilerrazak, lege guztiak betetzen dituztenak, oztoporik gabeak, 1983ko legea bai baina 1997 eta 2000koa betetzen ez dituztenak, iragangarriak, irizpide guztiak betetzen ez dituztenak, eta ez iragangarriak, lege bakar bat ere betetzen ez dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09


ibilerraztasun iz ibiltzeko eragozpenik ez izatea.

Asteartean onartutako planaren arabera, administrazioek euren eraikinetara sartzeko ibilerraztasuna bermatu beharra daukate.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Ibilerraztasun plana onartu du Gipuzkoako Diputazioak. herriaŽ

Ibilerraztasun Legeak agindutakoa betearazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04


ibilgailu 1 iz lurrean, uretan edo airean higitzen den eta pertsonak edo gauzak garraiatzeko balio duen edozein tresna.

Bidaiariez gain, baina, 220 ibilgailu auto, kamioi eta autobus zeramatzan Al-Salam Boccaccio 98 ontziak.  Berria - Mundua   2006-02-04

4.000 kilo lehergai zituzten bi kamioi eta ibilgailu bat. herriaŽ

Zartaka ekiten zion ibilgailuko saihets metalikoari, eskua leihatilatik at inarrosiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Ibilgailuen gas isurketak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Ibilgailuek isurtzen duten oxido nitrosoa.  Berria - Harian   2005-02-16

Ibilgailuaren gidaria.  Berria - Mundua   2004-09-02

Errepide guztiak garbi utzi zituzten, ibilgailuen joan-etorri egokia bermatzeko moduan.Telefonoa, elektrizatea, altzairuzko zubiak, zaldigabeko ibilgailuak..  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Bi gurpileko ibilgailuen kasuan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Audi markako ibilgailu bat.  Berria - Mundua   2004-12-02

Motor mugikorra, berriz, darabilen ibilgailuaren txasis edo egiturari atxikitzen zaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Eguzkia dirdaika ibilgailuetako kristaletan eta karrozeria metalizatuetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

X-43A ibilgailuaren motorraren lana.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Paris aldeko garraio kolektiboko ibilgailuetan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 237. orr.

Pala hori suhiltzaileen ibilgailu bati egokitzen zaio.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Ibilgailua miatu eta gero.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 89. orr.

Trafiko handi samarreko errepidean makina bat ibilgailuk jo didate klaxona.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.

Atsegin zuen ibilgailua hain abiadura handian eramatea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 231. orr.

Beren autoaren parean zegoen Suzuki markako ibilgailu berde batetik tiro egin zieten. herriaŽ

Ibilgailu biek aurrez aurre jo zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Bost ibilgailuk elkarrekin talka egindakoan gertatu zen ezbeharra.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

79 urteko gizonezko bat hil da Asteasun, ibilgailu batek harrapatuta.  Berria - Harian   2005-04-18

Ibilgailuak aurreko leku beretan pilatu ziren atzo ere: Biriatun, Irunen eta Durangon.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

233.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Landabenen aurten.  Berria - Ekonomia   2004-11-07

2.300 lagunek erabili dute ibilgailua partekatzeko programa Araban.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Kontrol gunean soldaduek tiro egin zuten ibilgailuaren aurka.  Berria - Mundua   2004-07-07

Harriak jaurti zituzten atentatuaren lekura joan ziren polizia ibilgailuen aurka.  Berria - Mundua   2004-05-08

Bide bakarra: ibilgailua bahitu eta ez itzuli azken txanpona tanka-tanka mahai gainean pausatu arte.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

Furgonetak, izan ere, berrikitan gainditu du IAT delakoa, hots, ibilgailuen azterketa teknikoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 89. orr.

2 (izenondoekin)

Ibilgailu motordun haietakoren batek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 132. orr.

Zeren ibilgailu gurpildunek motelgailua behar baitute autobideetan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Ibilgailu pribatua erabiltzeak sortutako kostua.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Gehienak ibilgailu partikularrean mugitzen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Ibilgailu ofizial kristal-iluna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

20 bat tanke, ibilgailu blindatu eta helikoptero erabili zituen.  Berria - Mundua   2004-05-12

Ibilgailu militarrak dabiltza kaleetan.  Berria - Mundua   2004-11-10

Errepide sare guztia irekita zen eguerdirako, ibilgailu astunentzat izan ezik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Erretegiaren alboan semeak erosi berri duen 4 x 4 ibilgailu galanta egoten da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

NASAk ibilgailu hipersonikoak garatzeko egitasmoa bertan behera utzi zuen atzo.  Berria - Gaiak   2004-11-16

3 (hitz elkartuetan)

Ibilgailu ilarak Miarritze-Baiona autopista zatian gertatu ziren, istripuak harrapatutako autoek ezin zutelako ez gibelera ez aitzinera egin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

· Zubiaren erdian garabi-ibilgailu handi bat ari zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Industria Ibilgailuen saileko arduradunaren ustez.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

Atxilotu eta polizia-ibilgailuan sartu orduko eman zioten abisua guardia zibilek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

4 noranahiko ibilgailu

Spirit zundaren noranahiko ibilgailua iragarritakoa baino egun bat geroago hasiko da lanean.  Berria - Gaiak   2004-01-13

Mendabian noranahiko ibilgailu batek eta autobus batek elkar jo zuten. herriaŽ

Noranahiko ibilgailu batek zuhaitz bat jo zuen errepidetik aterata.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Zaratamon (Bizkaia) ikasleak ertzainen noranahiko ibilgailuetan iritsi ziren ikastetxera.  Berria - Harian   2005-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armadako ibilgailu (4); baino ibilgailu gehiago (4); bat ibilgailu (9); bazterrean utzitako ibilgailu (3); beste ibilgailu (14); beste ibilgailu bat (6); bi ibilgailu (5); diren ibilgailu (3); ehun ibilgailu (3); ere ibilgailu (4); eta ibilgailu (20); eta ibilgailu bat (3); ibilgailu asko (4); ibilgailu astunak (5); ibilgailu bakarra (4); ibilgailu bat (29); ibilgailu bat jo (3); ibilgailu batean (5); ibilgailu batek (16); ibilgailu batek harrapatuta (4); ibilgailu batekin (4); ibilgailu baten (7); ibilgailu berde (3); ibilgailu blindatu (8); ibilgailu blindatu bat (3); ibilgailu blindatuak (4); ibilgailu erre (5); ibilgailu erre zituzten (5); ibilgailu eta (10); ibilgailu gehiago (7); ibilgailu gehien (3); ibilgailu guztiak (4); ibilgailu guztientzat (4); ibilgailu ilara (8); ibilgailu ilara handiak (4); ibilgailu ilara luzeak (3); ibilgailu inguru (7); ibilgailu militar (9); ibilgailu militar bat (3); ibilgailu pilaketak (3); ibilgailu pribatua (3); ibilgailu suntsitu (3); ibilgailu ugari (3); markako ibilgailu (3); noranahiko ibilgailu (7); noranahiko ibilgailu batek (4); orotako ibilgailu (3); sei ibilgailu (5); tanke eta ibilgailu (3); utzitako ibilgailu (3); zuen ibilgailu (5)

bere ibilgailuaren (5); beren ibilgailua (4); beren ibilgailuetan (4); beste ibilgailurik (3); bi ibilgailuak (7); bi ibilgailuek (4); bi ibilgailuk (3); bost ibilgailuk (3); duten ibilgailuen (5); eta ibilgailua (3); eta ibilgailuak (10); eta ibilgailuaren (5); eta ibilgailuen (6); euren ibilgailua (4); euren ibilgailuaren (3); ez ibilgailurik (3); ibilgailuak eta (6); ibilgailuak ez (4); ibilgailuaren aurka (5); ibilgailuaren azpian (3); ibilgailuaren kontra (6); ibilgailuaren kontrola (3); ibilgailuaren kontrola galdu (3); ibilgailuen azterketa (4); ibilgailuetan zihoazen (3); ibilgailuk elkar jo (5); ibilgailuren bat (3); ibilgailurik ez (3); ibilgailutik atera (4); noranahiko ibilgailua (5); zihoazen ibilgailuan (3); zuen ibilgailua (3)


ibilgailugintza iz ibilgailuak egitea.

Ibilgailugintza, elektrizitatea eta elektronika.  Herria   2005-04-14


ibilgaitz izond bideez eta kidekoez mintzatuz, bertan ezin ibilizkoa.

Betiereko egiara iritsi nahirik, zein bide bihurri, oker, mehar, urrun eta ibilgaitzak hautatu dituen gizadiak, ohartu gabe bide zuzen-zuzena daukala aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.

Leku ibilgaitz, arriskutsuak zeharkatuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 529. orr.

Bazter-leku ibilgaitzetara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.


ibilgarri izond bideez eta kidekoez mintzatuz, bertatik ibil daitekeena.

Rita eta bion artean bazen une hartan zubi bat, zinkezko zubitxo bat, erkina baina ibilgarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

Horrela irekitako eta banaka batzuentzat ibilgarria den ezagutze-bide horretan barrena aurrera egitearen zailtasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.


ibilge adlag ezin higi daitekeela, geldirik.

Han zeuden, hotz eta ibilge, Zaindarien irudi erraldoiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.

Frodo ikusi zuen, beltz, argiari kontrajarrita, estu, tente baina ibilge, harrizkoa balitz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.


ibilgetu, ibilge, ibilgetzen 1 da/du ad ezin higi daitekeela egon edo utzi.

Ibaian behera zetozen izotzek kolpekatzen zuten, sakatzen zuten oztopoaren kontra eta erabat ibilgetzen, itsasoko uharri batean hondoa jo izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

2 (ekonomian)

10.000 aterkiren eskaria bidalita jaun agurgarri horrek ondo daki kapital handia geldiaraztera behartzen nauela, guztiz desagertu arte ibilgeturik geldituko dena, salgai horietatik urtean 5 baino gehiago saltzeko esperantzarik ez dut eta.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 57. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Errusiako Justizia Ministerioak argitu duenez, Jukosek dauzkan hiru filialen ibilgetuen salmenta debekatu dio, 2000 urtean zergak ez zituelako ordaindu.  Berria - Ekonomia   2004-07-30


ibilgiro iz ibiltzeko giroa.

Ibilgiro ona.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 166. orr.

Egongiro egongo da, edo sutondo giro, edo ibilgiro, baina hilgiro ez, zerraldo girorik ez, mundua mundu hau denetik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.


ibilgo iz ibilbidea.

Zalantzak jo ninduen ibilgoaren erdi parean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Horregatik, arrazoiak "ez baitio utziko labirintoaren plano bat amesteari" [...] azkenean beraren aurpegia marraztuko duten ibilgoak trazatzeari emana dago Borges.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.


ibilgu 1 iz ibaiak eta kidekoek egiten duten bidea.

Han errekaren ibilgua nabarmen beheititzen da eta ura lasterragotzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Itsasadarraren ibilguan, ondoko toki eta eraikinei buruzko azalpenak emango ditu bere burua «arkitekto kaletarra» definitzen duenak: [...].  Berria - Kultura   2004-02-29

2 ibaiak eta kidekoek ibiltzen duten sakongunea.

Bi gabarrariek aurrera bultzatzen zuten ontzia trebetasun handiz, haga bana eskuan; baina, ur handietara urreratu ahala, ibilgua gero eta sakonagoa zen, eta segituan ez zuten izango kasik nondik heldu eta nondik indar egin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Bostehun oin beherago, ibaiaren ibilgua zabaltzen zen berriro ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

Paraje hartan, Angara mehartu egiten zen eta haren ibilgu zabala erdira murrizten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

Estepako ur laster horiek denak, izotzezko geruza guztiz lodia gainean dutela, aise igarotzen dira [...] haien ibilgua desagertzen baita estepa osoa estaltzen duen zuritasun beti-berdin amaigabearen azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.

Argi utzi nahi izan zuen ezbehar horrek ez diola «inolako kalterik» egin errekaren ibilguari, eta ez duela, hortaz, «inongo kalte ekologikorik» eragin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

3 irud

Kristautasunak beste ubide batetik Erromatar Inperioan zabaldu ahala beretzat egindako ibilguan ur askoren bat-egiteak sortutako erlijio-tradiziozko ur-laster gero eta handiagoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

4 ibiltokia.

Atearen eskuinera harrizko maila zabalak, eskaileraburuan jauregiaren inguru osoa egiten duen ibilgu arkupetsua landarez laztandua, hormetan Erosen koloreetako azulejoak argi printzez horditurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.


ibilgune 1 iz ibiltzeko gunea, ibiltokia.

Begiak ohitu zaizkidanean, gainean bobeda-itxura duen ibilgune moduko haren zoruan lanperna mordoa ikusi dut, inoiz ez bezainbatekoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Herriko Etxea ari da ibilgune berrien asmatzen bereziki txirrindularientzat.  Herria   2001-05-24

Izanen dela 130 autorentzat leku, orain arte ehun baizik ez baitira sartzen, denbora berean oinezko eta txirrindularien ibilgune bat idekiko dela.  Herria   2004-07-08

Bigarren oihan ibilgune bat idekiko dute Angelun, Piñada eta Lazareteko funtsetan.  Herria   2001-02-15

2 bidea.

Bi nazioen arteko harremana «ibilgune diplomatikoetara» itzul dadin.  Berria - Mundua   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibilgune bat (3)


ibili, ibil, ibiltzen 1 da ad gorputzaren zatiren batek beti lurra ukitzen duela higitu.

Ibiltzeko ohitura hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Lauoinka ibiltzeari utzi eta bi oinen gainean ibiltzen hastean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Gauez ibili, eta egunez artasoroetan ezkutatu eta lo egin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 342. orr.

Gero oinez zebilen, balantzaka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Herrian zehar ibili naiz bakarrik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.

Kalean ez zebilen inor.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 81. orr.

Adin oneko gizon andana bat oinez dabiltza, segurrenik Iruñea-Zizur-Iruñea eginez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Ene bidean nabil, oinak hegaldun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.

Laket zait zelai zabalean luzaz ibiltzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

Trabeska ibiliz, lerratu gabe egin daiteke jaitsiera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Bere otoitz liburua eta eskuargia hartuta, tranbiaren bideetatik ibiltzen zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.

Itsasoaren ertzetik zebiltzan mantso-mantso pasieran.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Badiaren ertzetik paseatzen zebilen jendea korrika hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

2 higitu.

Zaldiz ibiltzen ikasi al nuen galdetu zidan osabak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Lubis, erakutsiko al diok Davidi zaldian ibiltzen?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Zaldi gainean ibiltzeko botak eta galtzak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Ardi gainean ibiltzen jakingo duk hik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Behin ere ez naiz ibili euskal artzain baten autoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Aurrerantzean ez gara bi turista bezala ibiliko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Etxez etxe ibiltzen zen, alemaneko eta frantseseko eskolak ematen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 319. orr.

Baina halaxe dabil mundua, esaten nuen neure artean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Inork ez zekien nondik nora ibilia zen ihes egin zuenetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Argazki asko egiten nizkion hiriaren alde batetik bestera genbiltzala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Zozabarren saldo handiak zebiltzan atariko kanpandorre txikiaren inguruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Jende asko zebilen atzera-aurrera, nora jo ez zekiela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 340. orr.

Galerian tren blindatu bat zebilen atzera-aurrera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Filologoak mundua aditu egiten du, entzun; dabiltzan hitzetan aditzen du mundua, ez putzuko hitz geldietan ikusten.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

· Goiztxo genbiltzala iruditzen zitzaion artean ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 137. orr.

· Badabilkidala norbait buruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 137. orr.

3 (subjektu bizigabeaz)

Ekainaren hasierako arrats epela zen, hego haizea zebilen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Zebilen haize gutxiak labe batetik irtena ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

Ez zebilen autorik errepidean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Galdera pilo bat zebilkion arrapaladan buruan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Errege-hiltzailearen izena paristar guztien ahomihietan dabil duela lau egunez geroztik, Ravaillac delako bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

-Omena dabil bere izeba Isabel Hungariakoa izan dela bere lehen amorantea, oraingoz bakarra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

Ahapeka, ordea, esamesa zebilen homosexual baten zetazko maindire artean gertatu zitzaiola ezbeharra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 105. orr.

Erran-merranak zebiltzan bazterretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Auzoan zebiltzan zurrumurruak egia izan ala ez, bailara osoan atxiloketa ugari gertatu ziren handik hilabete batzuetara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Nire kasua bolo-bolo ibili zela gymnasiumean eta hirian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 310. orr.

· Zer zebilen Adelaren buruan?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

4 egon.

Elkarrekin ibili ginen herriko eskola txikian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

Ondo nenbilela esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Stella ez dabil oso ongi azken boladan eta laguntzera etorri naiz aldi baterako.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 99. orr.

Ruche jauna konturaturik zegoen patxada galduta zebilela Perrette azken egunetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

-Ez zabiltza oker, ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Nahastuta nabil.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Lotsatuta ibiltzen zen gure artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Gainera, aita osasunez pattal samar zebilen, ordu gutxiago egiten zituen lanean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Bihotzetik gaixo zebilela obispoa eta auskalo zer egingo zioten nire laguntxoek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

"Presaka nabil", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Gogoratu ezinik zebilen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Gripe asko zabilek bazterretan, baina hi mutil sasoikoa haiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Jende franko dabil kanpora nahian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.

Diruz eskas zebilen, are eskasago familia ugaltzean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.

-Zein dabil hor?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.

Horrekin batera, Um Hamidak jakinarazi zion bere alaba Abas Al-Helurekin ezkongaietan zebilela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.

5 harremana izan.

Zer zabiltza zu baldar horiekin!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Faxistekin ibili zela, hori gauza jakina duk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.

Martin oso konpainia txarrekin omen dabil -erantzun zidan ahotsa beheratuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Artean Idoia-rekin nenbilen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 183. orr.

Ez dabil Martarekin, baina nahi bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 152. orr.

Bestela, Hamidak ez zuen berarekin ibili nahiko, edo hitz egin, edo etorkizuneko ametsak hizpidera ekarri.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 120. orr.

6 aritu, jardun. (norbait)

Bi mila ardirekin mendian artzain ibiltzea ez da bizimodua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Metalgintzako enpresa batean garraiolari ibiltzen zen goizetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.

Ikasle dabil Orthezeko Akademian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

Terranova aldean ibiltzen da bakailao-ontzi batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Galdera bat etortzen zait gauero, jendea hiltzen ibilitako gizon baten semea ote naizen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Bizargina labanak zorrozten zebilen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

Nire eskaintza onartuko bazenu, esku arteko guztia bazter utzita bizkor ibili beharko zenuke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Oso justu dabil Kimikan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 161. orr.

Obabako dantzaldietan soinuarekin ibiltzen nintzen garaietan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Zerrategira bidaliko ninduten Adriani bizikletan ibiltzen erakustera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Biharamunean bainatu egingo ginela eta pilotan ibiliko ginela hondartzan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 101. orr.

Ibili al zarete Urtzan igeri?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Ez zait erreguka ibiltzea gustatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Gero atezain eta gaur polizia lanetan zebilen gizon misteriotsu bezain tirriagarriarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

Taigabeko gutun trukean zebilela Frantziako erregeren ama Katalina Medicikoarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.

Antzematen genion zerbait jakin nahian zebilela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.

Irunen ibilia zela, gudu-lerroari eutsi nahian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.

Zertan ibili haiz gaur gauean?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 112. orr.

Berdin-berdin ibili zitekeen kartetan kandela baten argitan egurtegi batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.

"Jainkoa ez dabil dadoetan munduarekin" esan zuen Einsteinek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Sukaldean zebilen oraindik Maud; plateren zarata entzuten zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 133. orr.

Senak esaten dit aurkitu dudala bila nenbilen gizona -esan zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Partaideak oihu bizian zebiltzan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Zure atzetik ibiltzen den neska hori neukan gogoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Beti ihesean dabiltzan mutilak ehizatu nahi ditut nik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Adelaren aita, POUMen ibili aurretik, PCn ibilia zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Ama frantsesa zuen, paristarra, 68ko maiatzeko mugimenduan ibilia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.

Erreketeak auzoan sartzen ikusi zituen aitak, Marroren aitona atxilotzen ere bai, udaleko idazkaria zelako eta errepublikazalea zelako; auzoko beste batzuk ere eraman zituzten, haietako zenbait ezertan ez zebiltzanak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.

7 (zerbait)

Berehala jarriko dugu-eta autoa berriro ibiltzeko moduan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.

Aldian behin, urarekin ibiltzen den automobila asmatu duen asmatzaile baten berri etorri ohi da egunkarietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Giza motorra gai da erregai bakar batekin ibiltzeko, proteina besterik jan gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Asko dira olio-tanta bakan batzuekin asteetan edo hilabeteetan ibiltzen diren makinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Berogailua ez dabil.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Maialen, esan nion, Internet ez dabil ondo.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 120. orr.

Eta radarra ere ez zebilen, nonbait, behar bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Mekanismoa bazebilen, baina poltsikoko erloju hark ez zeukan kristalik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Pistola garbitzen eta koipeztatzen aritu nintzen; katua eta kolpekaria ongi zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

Tinta injekzioz dabiltzan gailuak.  Berria - Gaiak   2004-10-22

• 8 du ad ik korritu1 2.

Berrogeita hamar verstako bidea ibili ondoren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.

Lau urte lehenago ibili zituzten ibilbide mortuetatik zehar ibili zen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Comalako karrika bakartiak ibili zituen, zaborretan usnaka zebiltzan txakurrak uxatuz bere urratsekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Guk, ordea, kontrako bidea ibiliko dugu: erreferentziak alde batera utzita, hitzak bere horretan hartuko ditugu, hizki- eta soinu-multzoak diren aldetik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 13. orr.

Ibiltzeko geratzen zitzaion bidea ibilitakoa baino askoz motzagoa ageri zitzaiolarik, [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

Eta Teresak ordu erdia behar zuen tarte hura hiru aldiz ibiltzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Bibrazioen ondorioz aire-molekulek ibilitako distantzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.

9 erabili.

Espartzuzko kapazu handi bat ibiltzen zuen, eta argazki sorta bat atera zuen handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Nik Dunhill ibiltzen dut azkenaldi honetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Leku zailenetatik ibili du [umea].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Oiloak ostikoka ibili eta baserritarren moduan hitz egin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Sekula ez zuen atzerako martxa ibiltzen ikasi eta guztiz maniobra arriskutsua zela zioen, hain arriskutsua non Errepideetako Kodeak berak ere debekatzen duen 5 metrotik gorako distantzian!  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.

· Desira bat ibiltzen dugu gure izpirituaren inguruan, topaketa atseginak, ezagutza amultsuak, agian amodioak izateko desira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 203. orr.

Duda franko ibili ondoren deliberatu naiz hemen berriro ateratzera.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

10 (era burutua izenondo gisa)

Zientzia eta mitoa, "hau dena zer den" jakiteko bi bide ibilienak, gauza bat eta bera ote dira ba?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

11 (era burutua izen gisa) ik beherago 16; ik ibilitxo.

Afal ondoren bainutegiko parkean ibili bat egitera joan nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Nahitara joaten zen Abasekin ibili bat egitera, haiekin topo egingo zuela jakitun. eta hartara, leiho erdi zabalduan kukutua, kanpoan zer gertatuko, uko egin zion eguneroko ibilia egiteari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

NASAren Spirit robotak gaur hasiko ditu lehen ibiliak Marten.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Haur bat alokatzen zuten, amak beren ibilietan eramateko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Eguzkiaren ibiliari begira hazten direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1410. orr.

Arretaz begiratu behar diogu pentsamenduen ibiliari.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 193. orr.

12 ibilian

Dena ibilian, dena barrez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.

Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra: ibilian zoazela jan, eta ez duzu denborarik alferrik galtzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Normalean, ibilian gabiltzala, eta eserita gaudela ere bai, aski dira muskuluek egiten dituzten mugimenduak zainak estutzeko eta odola bultzatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 174. orr.

Orain babesean eta seguru dago, pentsatu zuen mutilak, ibilian ibili ondoren, neu ere jaiegunaren distantzia bakartietan noraezean ibili naizen bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 222. orr.

13 -en barrena/zehar ibili

Ez bainaiz beti ibili bide zintzoenetan barrena, eta ez baititut erabili beti baliabiderik legezkoenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Orian barrena ibiltzeko egindako piragua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 11. orr.

Prest utzi nuen bizikleta, inguruetako auzo eta herrietan barrena ibiltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

-Mundu erdian barrena ibilia zara, jauna: pozik egingo nuke nik ere beste horrenbeste...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 284. orr.

Parisen zehar nenbilen goiz eguzkitsu batez, bihotza jaietan, oina alai.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Luzaro ibili nintzen kaleetan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 350. orr.

Anaiak munduan zehar dabiltzanean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Ibaiak ziren Europa zaharraren zainetan zehar zebilen odol preziatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

14 norbait dabilen bideak harrapatu

Haren heriotza ezbeharra da, baina bestearena halaxebeharra jende on-onen begietan (zebilen bideak harrapatu!).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

15 jolasean ibili

Behin, tiragomarekin jolasean nenbilela, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Atarian, umeak baloiarekin jolasean zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.

Ezkutaketan jolasean dabiltzan haurrek, ezkutaleku bila ari direla, gordeleku berean elkar aurkitzea ez da harritzekoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 54. orr.

Mutikoek beren adineko mutikoekin jolasean ibili behar dutela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Curtisek ez du zurekin jolasean ibiltzeko baimenik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Hantxe, ilunabar hartan indioetara jolasean nenbilela, benetako istorio baten erdi-erdian sumatu nuen neure burua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Herri guztietako kaleetan haurrak jolasean dabiltzan ordu hori zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.

Ordenadoreak eta pistolak jolasean ibiltzeko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.

Dirua belarrietatik polpolka eta, hala ere, sarea muntatu behar Donostiako emakumerik finenekin jolasean ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 58. orr.

16 odol-ibili iz

Zutitu egiten ginen noizean behin, odol-ibilia zuzpertzearren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.

Lipar gutxiren jiran, mataza desarildu, eta glukosa bilakatu zen atzera, glukosa hori odol-ibiliak giharre--zunzño bateraino garraiatu, eta han gogorki zatitua gertatu zen bi molekula azido laktikotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Ukituriko gorputz-adarretako odol-ibiliaren hertsapena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

17 norbaiti zainetan ibili

Erresumako odolik garbiena dabilkik zainetan...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Zainetan Albretarren odola ibili ez balitzaio ere.Zilarbizi bihurtu zela zirudien, huraxe zebilkiola zainetan eta begietatik irazten zitzaiola.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Bizi nahi izanez gero, zainetan zebilkigun gaztetasunari nolabait etekina atera nahi izanez gero.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

-Harrizkoa al duzu bihotza, ozpina al dabilkizu zainetan? -bekaiztu zitzaion, ordea, Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Zentzu guztiak erne zituen eta odola borborka zebilkion zainetan barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adi ibili (16); ahotan ibili (8); ainitz ibili (14); ainitz jende ibili (8); aitzinean ibili (8); aldean ibili (10); alderrai ibili (11); alderrai ibili zen (8); aldetik ibili (11); aldiz ibili (9); alferrik ibili (11); antzera ibili (16); arabera ibili (12); arakatzen ibili (8); argi ibili (30); arin ibili (12); arinago ibili (8); arrastaka ibili (9); arte ibili (31); artean ibili (59); artean ibili zen (11); asko ibili (40); askotan ibili (12); atzera aurrera ibili (9); atzetik ibili (66); atzetik ibili zen (9); aurrean ibili (19); aurrera ibili (27); azkar ibili (40); azkar ibili behar (8)

baina ibili (8); baina kontuz ibili (18); bakarrik ibili (28); barna ibili (17); barrena ibili (71); barrena ibili zen (23); barrena ibili ziren (10); bat ibili (46); bat ibili da (12); batean ibili (36); batekin ibili (12); baten bila ibili (16); batera ibili (18); batere fin ibili (8); batetik bestera ibili (44); batez ibili (8); begira ibili (16); behera ibili (48); behera ibili zen (13); bera ibili (8); bere aldetik ibili (9); bestera ibili (65); bestera ibili zen (21); beti ibili (28); beti ibili izan (9); bezala ibili (44); bidean ibili (9); bidetik ibili (13); bila ibili (174); bila ibili da (9); bila ibili eta (10); bila ibili naiz (17); bila ibili ondoren (11); bila ibili zen (13); bila ibili ziren (16); bira ibili (8); bizkor ibili (22); bolo bolo ibili (10); bolo ibili (10); borrokan ibili (18); bueltaka ibili (24); bueltan ibili (9)

da ibili (17); dantzan ibili (10); duda mudatan ibili (13); edo ibili (11); eginda ibili (9); egiten ibili (43); egunez ibili (16); ehizan ibili (13); elkarrekin ibili (36); ematen ibili (9); ere ibili (92); ere ibili da (8); ere ibili dira (9); ere ibili zen (17); ere ibili ziren (13); ere larri ibili (8); erne ibili (106); erne ibili behar (19); erne ibili beharko (20); erne ibili beharra (12); erne ibili dira (9); eskatzen ibili (8); eskean ibili (16); eskolan ibili (8); esku ibili (10); eskuz esku ibili (10); estu ibili (13); eta aurrera ibili (14); eta behera ibili (41); eta bestera ibili (19); eta bira ibili (8); eta etorri ibili (8); eta ez ibili (8); eta hala ibili (14); eta han ibili (12); eta hona ibili (27); eta ibili (83); eta kontuz ibili (19); eta larri ibili (13); etorri ibili (9); etxe ibili (10); etxez etxe ibili (9); ez ibili (60); ezean ibili (18); ezean ibili zen (9); ezin ibili (12); ezinean ibili (22); ezinik ibili (38); ezinik ibili zen (10); ezkutatzen ibili (9); ezkutuan ibili (13)

fin ibili (57); fin ibili zen (8); gabe ibili (54); gabe ibili zen (10); gaindi ibili (51); gainean ibili (30); gainetik ibili (11); gaizki ibili (27); galdezka ibili (21); galduta ibili (32); gehiago ibili (20); gertu ibili (22); gezurretan ibili (19); gisa ibili (11); gora ibili (12); gustura ibili (24); gutxi ibili (9); guztian ibili (9); guztietan ibili (8); hala ibili (28); halatsu ibili (8); halaxe ibili (15); han ibili (36); han ibili zen (10); handiz ibili (45); handiz ibili behar (18); handiz ibili beharko (10); handiz ibili beharra (8); hantxe ibili (12); hara hona ibili (9); harat honat ibili (9); harekin ibili (8); haren bila ibili (8); harremanetan ibili (8); hartan ibili (10); hartzen ibili (8); hemen ibili (11); herri ibili (18); herriz herri ibili (18); hobeto ibili (15); hona ibili (37); honat ibili (11); hor ibili (15); horrela ibili (23); hortxe ibili (8); hurbil ibili (13)

ibili ahal (40); ibili ahal izango (15); ibili ahal izateko (13); ibili ahala (11); ibili al (10); ibili arren (56); ibili bada (13); ibili bada ere (9); ibili bainintzen (9); ibili baino (13); ibili baita (20); ibili baitira (11); ibili baitzen (21); ibili baitziren (13); ibili barik (15); ibili bat (22); ibili bat egitera (13); ibili bazen (12); ibili bazen ere (12); ibili behar (526); ibili behar da (46); ibili behar dela (13); ibili behar du (19); ibili behar dugu (31); ibili behar dut (8); ibili behar duzu (11); ibili behar izan (61); ibili behar izatea (10); ibili behar izaten (40); ibili behar zuen (18); ibili behar zuten (9); ibili beharko (174); ibili beharko du (30); ibili beharko dugu (22); ibili beharko dute (22); ibili beharra (122); ibili beharra dago (19); ibili beharra zegoen (16); ibili beharrak (13); ibili beharrean (28); ibili beharreko (13); ibili beharrik (54); ibili beharrik izango (8); ibili bitartean (13); ibili da (422); ibili da azken (16); ibili da eta (14); ibili dela (56); ibili den (76); ibili dena (18); ibili dira (302); ibili dira azken (10); ibili dira eta (8); ibili direla (26); ibili diren (64); ibili direnak (14); ibili du (11); ibili dut (8); ibili edo (9); ibili egin (9); ibili ere (32)

ibili eta (279); ibili eta ez (11); ibili eta gero (78); ibili eta ibili (33); ibili ez (35); ibili gabe (131); ibili gabea (9); ibili gabeko (11); ibili gara (134); ibili garela (9); ibili garen (17); ibili ginen (169); ibili gintuan (8); ibili gira (15); ibili haiz (32); ibili izan (109); ibili izan da (17); ibili izan naiz (10); ibili izana (25); ibili kontuz (12); ibili munduan (8); ibili nahi (114); ibili nahi ez (17); ibili nahi izan (9); ibili nahiko (8); ibili naiz (223); ibili naiz eta (8); ibili naizela (14); ibili naizen (20); ibili nauk (25); ibili ninduan (8); ibili nintzela (22); ibili nintzen (284); ibili nuen (10); ibili ohi (163); ibili ohi da (24); ibili ohi den (10); ibili ohi dira (14); ibili ohi diren (8); ibili ohi zen (53); ibili ohi ziren (15); ibili omen (37); ibili omen zen (14); ibili omen ziren (9); ibili ondoan (48); ibili ondoren (186); ibili ordez (14); ibili ostean (50); ibili ote (26); ibili ote zen (11); ibili zale (9); ibili zara (52); ibili zaren (10); ibili zarete (18); ibili zela (87); ibili zelako (12); ibili zen (965); ibili zen atzo (14); ibili zen bere (11); ibili zen eta (21); ibili zena (14); ibili zenean (11); ibili zinen (22); ibili zineten (10); ibili zirela (42); ibili ziren (509); ibili ziren atzo (16); ibili ziren eta (9); ibili zirenak (8); ibili zituen (20); ibili zituzten (9); ibili zitzaidan (8); ibili zitzaion (12); ibili zuan (11); ibili zuen (30)

ihesean ibili (8); ihesi ibili (19); ikasten ibili (9); ikertzen ibili (8); inguruan ibili (38); inguruan ibili zen (10); inoiz ibili (10); isilik ibili (14); itsasoan ibili (10); itzulinguruka ibili (13); jende ainitz ibili (8); jende ibili (23); jende ibili da (10); jendea ibili (16); jendea ibili da (15); jolasean ibili (21); jota ibili (14); kale ibili (10); kalean ibili (8); kanpo ibili (9); kanpoan ibili (10); karriketan ibili (16); kili kolo ibili (8); kolo ibili (8); kontu handiz ibili (34); kontuz ibili (229); kontuz ibili behar (68); kontuz ibili beharko (24); kontuz ibili beharra (25); korrika ibili (8); lagun ibili (9); lan ibili (9); lanean ibili (13); lanetan ibili (19); larri ibili (62); larri ibili zen (11); lasai ibili (24); lasterka ibili (10); luzamendutan ibili (19); luzamendutan ibili gabe (12); luzaro ibili (11); luzaroan ibili (10); luzaz ibili (11); luze ibili (8); mendian ibili (11); moduan ibili (13); mudatan ibili (13); munduan ibili (8); nahian ibili (31); naiz ibili (12); noiz arte ibili (8); nola ibili (51); nola ibili zen (9); non ibili (48); non ibili haiz (10); non ibili zara (12); nondik nora ibili (12); nora ezean ibili (18); nora ibili (13); noraezean ibili (32); noraezean ibili nintzen (8)

oinez ibili (28); oker ibili (15); ondo ibili (54); ongi ibili (30); oso fin ibili (15); oso gustura ibili (9); oso kontuz ibili (11); osoan ibili (19); paseatzen ibili (11); paseoan ibili (11); pixka bat ibili (12); presaka ibili (28); prestatzen ibili (8); samar ibili (17); sekula ibili (10); tentuz ibili (33); tentuz ibili behar (9); tentuz ibili beharko (10); tiraka ibili (8); txantxetan ibili (8); txukun ibili (13); ugari ibili (8); urrun ibili (25); urruti ibili (10); urtez ibili (23); urtez ibili zen (9); zalantzan ibili (12); zehar ibili (65); zehar ibili zen (17); zehar ibili ziren (9); zeharka ibili (10); zelatan ibili (12); zen ibili (18); zergatik ibili (17); zertan ibili (26); zertarako ibili (8); zuhur ibili (11

asko ibilia (8); bere ibilian (8); bila ibilia (8); ere ibilia (18); ibilia baitzen (16); ibilia da (41); ibilia dela (9); ibilia den (10); ibilia eta (9); ibilia naiz (23); ibilia nintzela (9); ibilia nintzen (23); ibilia zela (23); ibilia zen (119); ibiliagatik ere (8); ibiliak dira (22); ibiliak ginen (14); ibiliak ziren (26); ibilian eta (8); ibilian ibilian (31)

alferrik ibiliko (8); atzetik ibiliko (10); aurrean ibiliko (9); bakarrik ibiliko (9); barrena ibiliko (10); bat ibiliko (11); bestera ibiliko (9); bila ibiliko (32); ere ibiliko (9); erne ibiliko (8); gaindi ibiliko (13); gaizki ibiliko (9); galduta ibiliko (12); gertu ibiliko (8); han ibiliko (13); herri ibiliko (10); herriz herri ibiliko (9); hobeto ibiliko (8); hor ibiliko (16); ibiliko balira (10); ibiliko balitz (13); ibiliko balitz bezala (8); ibiliko da (186); ibiliko dela (32); ibiliko den (20); ibiliko dira (148); ibiliko direla (25); ibiliko diren (12); ibiliko gaituk (9); ibiliko gara (44); ibiliko ginateke (9); ibiliko ginela (11); ibiliko ginen (11); ibiliko haiz (16); ibiliko litzateke (11); ibiliko naiz (38); ibiliko nintzateke (8); ibiliko nintzela (12); ibiliko nintzen (16); ibiliko ote (16); ibiliko zara (33); ibiliko zarete (10); ibiliko zela (26); ibiliko zen (64); ibiliko ziren (39); ibilita ere (20); ibiliz eta (10); ibiliz gero (37; inguruan ibiliko (13); karriketan ibiliko (8); kontuz ibiliko (12); larri ibiliko (18); nola ibiliko (9); non ibiliko (14); ondo ibiliko (15); ongi ibiliko (10); urrun ibiliko (15); urruti ibiliko (14); zehar ibiliko (9)

atzetik ibiltzea (8); aurrean ibiltzea (11); barrena ibiltzea (8); bestera ibiltzea (10); bila ibiltzea (22); bizikletan ibiltzea (8); ez ibiltzea (16); gabe ibiltzea (16); gainean ibiltzea (11); gezurretan ibiltzea (9); horrela ibiltzea (13); ibiltze hori (11); ibiltzea atsegin (8); ibiltzea baino (29); ibiltzea bezala (8); ibiltzea da (21); ibiltzea edo (11); ibiltzea egotzi (10); ibiltzea ere (20); ibiltzea eta (45); ibiltzea ez (27); ibiltzea ez da (12); ibiltzea gustatzen (25); ibiltzea komeni (10); ibiltzea leporatu (13); ibiltzea maite (9); jolasean ibiltzea (8); oinez ibiltzea (15)

ibiltzeak ez (14); ibiltzearen poderioz (8); ibiltzeari ekin (33); ibiltzeari ekin zion (16); ibiltzeari utzi (27); ibiltzeari utzi gabe (12)

bakarrik ibiltzeko (11); barrena ibiltzeko (9); batetik bestera ibiltzeko (16); bestera ibiltzeko (19); bizkor ibiltzeko (9); erne ibiltzeko (17); eta ibiltzeko (22); eta kontuz ibiltzeko (10); ez ibiltzeko (41); gabe ibiltzeko (13); gainean ibiltzeko (14); handiz ibiltzeko (14); hona ibiltzeko (8); ibiltzeko astirik (8); ibiltzeko aukera (18); ibiltzeko baimena (10); ibiltzeko deia (12); ibiltzeko deia egin (12); ibiltzeko ere (18); ibiltzeko esan (22); ibiltzeko eskatu (24); ibiltzeko eta (29); ibiltzeko gai (26); ibiltzeko gauza (36); ibiltzeko gauza ez (8); ibiltzeko gisan (8); ibiltzeko gogorik (16); ibiltzeko moduan (18); ibiltzeko modukoa (8); ibiltzeko ohartarazi (8); ibiltzeko ohitura (21); kasa ibiltzeko (8); kontu handiz ibiltzeko (10); kontuz ibiltzeko (81); kontuz ibiltzeko esan (8); lasai ibiltzeko (14); mendian ibiltzeko (15); oinez ibiltzeko (12); zehar ibiltzeko (11)

alderrai ibiltzen (8); arabera ibiltzen (11); artean ibiltzen (19); asko ibiltzen (37); asko ibiltzen da (8); atzetik ibiltzen (33); aurrera ibiltzen (18); aurrera ibiltzen zen (9); azkar ibiltzen (8); bakarrik ibiltzen (30); barrena ibiltzen (30); barrena ibiltzen zen (10); bat ibiltzen (20); batean ibiltzen (14); batekin ibiltzen (16); batera ibiltzen (9); batetik bestera ibiltzen (31); behera ibiltzen (20); bestera ibiltzen (50); bestera ibiltzen hasi (9); bestera ibiltzen zen (8); beti ibiltzen (19); bezala ibiltzen (38); bi hankan ibiltzen (8); bila ibiltzen (44); bila ibiltzen zen (8); bizikletan ibiltzen (11); bueltaka ibiltzen (8); da ibiltzen (9); egiten ibiltzen (10); elkarrekin ibiltzen (26); ere ibiltzen (19); eta aurrera ibiltzen (8); eta behera ibiltzen (12); eta bestera ibiltzen (19); eta ibiltzen (43); eta ibiltzen hasi (16); etxe ibiltzen (12); etxez etxe ibiltzen (10); gabe ibiltzen (24); gaindi ibiltzen (8); gainean ibiltzen (39); gehiago ibiltzen (12); hala ibiltzen (11); halaxe ibiltzen (9); han ibiltzen (21); handiz ibiltzen (10); hankan ibiltzen (8); hara hona ibiltzen (13); hegan ibiltzen (8); herri ibiltzen (10); herriz herri ibiltzen (9); hona ibiltzen (20); hor ibiltzen (16); horrela ibiltzen (11)

ibiltzen ahal (28); ibiltzen ahalko (12); ibiltzen ari (22); ibiltzen badira (10); ibiltzen baita (22); ibiltzen baitira (12); ibiltzen baitzen (26); ibiltzen bazen (8); ibiltzen da (200); ibiltzen da beti (10); ibiltzen dela (20); ibiltzen den (63); ibiltzen dena (28); ibiltzen dira (205); ibiltzen direla (24); ibiltzen diren (137); ibiltzen direnak (30); ibiltzen dituk (10); ibiltzen du (8); ibiltzen duk (19); ibiltzen ere (9); ibiltzen eta (34); ibiltzen ez (32); ibiltzen gara (31); ibiltzen ginen (97); ibiltzen hasi (161); ibiltzen hasi eta (10); ibiltzen hasi ginen (8); ibiltzen hasi nintzen (18); ibiltzen hasi zen (55); ibiltzen hasi ziren (14); ibiltzen hasten (18); ibiltzen ikasi (20); ibiltzen ikusi (8); ibiltzen jarraitu (8); ibiltzen naiz (51); ibiltzen naizela (9); ibiltzen nauk (8); ibiltzen nintzen (82); ibiltzen omen (35); ibiltzen omen zen (17); ibiltzen zara (13); ibiltzen zela (47); ibiltzen zen (445); ibiltzen zen bere (8); ibiltzen zen beti (19); ibiltzen zen eta (17); ibiltzen zena (33); ibiltzen zenean (19); ibiltzen zirela (18); ibiltzen ziren (221); ibiltzen zirenak (13); ibiltzen zituen (10); ibiltzen zuen (14)

ibiltzera behartu (13); ibiltzera behartzen (9); inguruan ibiltzen (14); jantzita ibiltzen (14); jende asko ibiltzen (8); jendea ibiltzen (8); jolasean ibiltzen (13); kale ibiltzen (8); kasa ibiltzen (8); kontuz ibiltzen (16); larri ibiltzen (8); lasai ibiltzen (11); mendian ibiltzen (16); moduan ibiltzen (8); nola ibiltzen (37); nola ibiltzen zen (10); oinez ibiltzen (19); oinutsik ibiltzen (9); ondo ibiltzen (10); osoan ibiltzen (9); paseoan ibiltzen (8); samar ibiltzen (9); sarritan ibiltzen (8); txantxetan ibiltzen (10); zaldiz ibiltzen (16); zehar ibiltzen (15); zen ibiltzen (15); zergatik ibiltzen (9)


ibilitxo iz ibilaldi laburra. ik ibili 11.

Eguneroko zeure ibilitxoan erloju bat topatzen baduzu, une batez ere ez duzu zalantzarik egiten erlojugile batek egina dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 126. orr.

Zilene mendian barrena bere ibilitxoa egiten ari zela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 17. orr.

Gure herritik igarotzen den errepide handian ibilitxo bat egitera irteteko, nire bakartasun maitean bildurik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 26. orr.


ibilkari (27 agerraldi, 3 liburu eta 18 artikulutan) 1 izond ibiltaria.

Buhame ibilkariak San Bernateko ordokian.  Herria   2004-07-29

Asiako populu ibilkariek Europara ekarri zituzten mintzairetan.  Herria   2001-10-18

Azoken marmar handia ozenago entzuten zen orain; une batzuetan, kanpai danbadek zaratots ibilkari gero eta handiago hura eteten zuten urruneko pabiloi batetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

2 ipar eskolaz eskola, kalez kale... dabilena

Gero erakasle ibilkari bezala erauntsi züan laborantxako ikasgeien hedatzen.  Herria   2001-08-09

Antzerki ibilkari honen xede nagusia da antzerki herrikoia sustatzea...  Herria   2001-08-09

Apirilaren 11an, ostiral aratseko 9etarik goiti, Atharratze-ko karriketan, kantaldi ibilkaria.  Herria   2003-04-10

15.30etan, "Karrika kantüz" ikusgarri ibilkaria, antzerki, müsika, kantü, ipuin, artista andana batekin.  Herria   2003-04-10

• 3 iz ipar ibilketa probetan parte hartzen duen pertsona.

Bidarraitik abiatuko da bainan ez da gure herrirat itzuliko, Iparla, Irubela eta Artzamendi igan ondoan, Itsasurat jautsiko baitira lasterkari eta ibilkariak.  Herria   2005-06-23

Ibilkariak, adin guzietakoak.  Herria   2001-09-20

Handik bizpahiru egunen buruan bildu gintuzten, puskarik gabeko ibilkariak, eta lerrotan bosnazka kanpaleku ttipiko block 61era joan ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

4 ipar irakasle ibilkaria.

Aurtengo berritasuna da, ibilkari bat ibiltzen dela eskola huntan, astean 3 orenez, euskararen erakasteko: hau dugu Argitxu Sorrondo bankarra.  Herria   2002-09-19

Claudine Leralu eta Isabelle Lichan Erakaskuntzako ikuskari ohiek euskarak sare publikoan eman dituen urratsak dituzte kondatzen aipatuz lehenik ibilkariak eta, nola ez, Saran Aña Mari Curutchet erakasleak abiatu zuen publikoko lehen elebidun gela.  Herria   2005-06-09


ibilkera iz ibiltzeko modua. ik ibilera 2.

Gero, bere ahate-ibilkeraz urrundu zen haiengandik, indarrez aire freskoa sudurraz hartuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.

Bideari emanak bizi diren askorenean bezala, goardien ibilkeran pairamena eta nekea ezagun dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 43. orr.

Ni arin-arin ibiltzen naiz, nire moduan alegia: baina zakur harentzat ez, nirea lapur ibilkera zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.


ibilketa (25 agerraldi, 4 liburu eta 13 artikulutan) 1 iz ibiltzea.

Buru-handien eta erraldoien ibilketak karrikaz karrika.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

Egiten genituen mendi-ibilketak direla bide.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 244. orr.

-Zorioneko bila ibilketa, eta zorioneko topaketa -esan zuen Santxok orduan-.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 70. orr.

Beilarien ibilketa, fedearen izarra hor dago denen gidari: batzuk izar hori aise segitzen dute, bertze batzuk izarra nahi lukete aurkitu, azkenean denak ibiltzen egiazko argiaren esperantzan.  Herria   2002-08-01

· Oro har urte ona ukan du aireportuak, jende ibilketa ehuneko hiruan emendatzen ikusi du.  Herria   2004-01-22

2 (kirola)

Ibilketako 50 kilometroko probako helmugan.  Berria - Kirola   2004-05-01

Nizhegorodovek ibilketako munduko marka berria lortu du.  Berria - Kirola   2004-06-16

Mikel Odriozola berriki ibilketako Espainiako txapelketa irabazitako atleta.  Berria - Kirola   2006-02-23

Zaragozan izango da Mikel Odriozola estatuko ibilketa txapelketa irabazteko asmoz.  Berria - Kirola   2004-02-08

Han jokatuko baita Ibilketako Munduko Kopa.  Berria - Kirola   2006-05-03

Espainiako Ibilketako Federazioak.  Berria - Kirola   2004-05-02

3 ibilbidea.

Kultur eragin siriako eta helenikoek Arabiarantz izandako irradiazio luze eta iraunkorrak gizarte-ondorio metakorra sortu zuen, Mahoma profetaren ibilketa pertsonalean dramatikoki agertua zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibilketako munduko (3)


ibilketari iz ibiltaria.

Oinezko ibilketari gisa abiatzen dira batzu eta beilariak bilakatzen bidean zehar, denak azkenean amodio eta esperantza gose.  Herria   2002-08-01


ibilki adlag ibiltzen.

Maiz elkarrekin ageri ziren ibilki, eleketa... desagertu ziren arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.

Gizonak eta emazteak ehunka ibilki ene inguruan, nik nehor ez ezagutzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

Gogoratzen zait, haurra nintzelarik, eta Hazparne ene sorterriko elizan beretter ibilki, igandetako meza nagusia bururatzean kantatzen ohi zela: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Gainez-gain ibilki naiz beti.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 84. orr.

Amari ez diot orainokoan errana zurekin ibilki naizela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 116. orr.

Ni ere zerbait gisaz goizik ernatua, etxe ondo hartan ibilki nintzen… Herriz herri ibilki zelarik misioneak predikatzen, tokiko euskalkiak ikertzen zituen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Ni eskola libroan ibilki, hura gobernukoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Mary Balester ikusi nuen kaian ibilki, zakuz eta balizaz hornitua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.

Eta zenbat xinaurri bidean ibilki!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Ibilki eta ibilki, batean bihotza alegera, itxaropenez betea, bestean gogoa ilun, etsipenak hartua...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

Beti ibilki eta beti ibilki, delako lorea nehon ez ageri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde bat ibilki (5); artean ibilki (3); artetik ibilki (6); bat ibilki (6); beti ibilki (5); bezala ibilki (3); erne ibilki (3); eta beti ibilki (3); eta hunat ibilki (4); ezkien artetik ibilki (6); gaindi ibilki (4); gehiago ibilki (5); hor ibilki (3); hunat ibilki (4); ibilki baitira (3); ibilki da (4); ibilki dela (4); ibilki dena (4); ibilki dira (6); ibilki dire (3); ibilki direla (5); ibilki diren (9); ibilki ere (5); ibilki eta (11); ibilki liburuko (3); ibilki naiz (3); ibilki nintzen (6); ibilki zen (6); ibilki ziren (5); jende gehiago ibilki (4); ondotik ibilki (4)


ibilkizun iz ibiltzea, ibilketa, ibilera.

Eta hainbeste zaldi otzan, eta andereño ibiltari, eta herensuge [...] eta hainbeste ibilkizun entzun ere ez direnak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 96. orr.

Seinale, diot nik, izan zirela hamabi Pareak eta Pierresak, eta Zidak, eta gainerako zaldunak; beren ibilkizunetara joaki direla, jendeak dioen horietakoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 98. orr.

Eta XIX. eta XX. mendeetako sarraskietan eta zoritxar-katean ni ikasle eta jasale paraturik, barruan prestatutako atzekoz aurrerako ibilkizun kontra-kronologiko zentzudun eta subjetiboetatik zeharo hastantzen nindutela sentitzen nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.


ibilkoi izond ibilkorra.

Santiagorainoko bidean "ibiltari", erraiten den bezala, eta ere, maite dudan hitza erabiliz, "ibilkoi", Lhandek egin hiztegian Laffitek honela itzultzen duena: [...] "kurritzea laket zaiona".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.


ibilkor izond ibiltzeko joera duena.

Heraklitok aipatzen duen ur ibilkorraren kontzientzia mugaezina, cogito tematsu bati lotua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

Gazterik hezi zamaria, gero ere eskupean ibilkor eta maltso atxikiren duzu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 128. orr.


ibilmodu (2 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1 ean) iz ibiltzeko modua. ik ibilmolde.

Aurten trajeria egiazkoaren barnean ikusi diren berritasun batzuez aktoreen ibilmoduetaz.  Herria   2004-07-29

Jendartetik ateratzen ikusi nuen, kementsu eta adoretsu, ibilmodu ezin fermu eta sendoagoan...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 437. orr.


ibilmolde (55 agerraldi, 4 liburu eta 49 artikulutan) 1 iz ipar ibiltzeko moldea.

Militante baten bizitzan abiadura laster hori oraino lasterragoa da, bikoiztua bederen, antena guziak pizturik, sekulako tentsioan, etsaiaren sareetara ez erortzeko, egun batez han, biharamunean beste puntan, beti lasterka, harat-honatka, ibilmolde guziak erabiliz, hau ikusi, bestea ikusi...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 58. orr.

2 jardunbidea.

Bulimiak ez du horren ibilmolde lineala, ez da izaten bilakaera zuzena, etengabeko krisialdien segida baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Hiriart-Urrutiren lan eta ibilmoldea sakontzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Baina etxearen ibilmoldea eta erantzunkizuna emazteak hartzen du bere gain.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Komunikazioan zer gertatzen den eta taldearen ibilmoldearen arauak ikasi, aterabide egokituen atzemateko eta haurrak haunditzen laguntzeko.  Herria   2003-01-14

3 (erakundeetan)

Hautetsiek Herriko Etxeen ibilmoldean euskara garatzeko plana onartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Laborantza Ganberaren ibilmolde hori «malguagoa, demokratikoagoa eta laborariengandik hurbil» izan dadin.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Ez zuen argitu nor izanen den IPEren presidentea, ez ibilmoldea ez eginkizun zehatzak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Akordioa garrantzitsutzat jotzen du EKEk, lehen aldikoz zerbitzu publiko batek barne ibilmoldean euskararen erabilpen normala onartu duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Kide kopuruaren ia bikoizte horrek eragiten duen arazo nagusia da gure ibilmoldea aldatu behar dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ibilmoldea (3)


ibilpen iz ipar ibiltzea.

BAM-eko hiru hiriak hiru gisa ari direla jendeen ibilpenaren kasuan.  Herria   2003-11-13

Autoen ibilpena ttipitzea, ondartzari hurbileko karriketan aparkatzen diren autoen kopurua ere bai.  Herria   2004-02-26

Gomendatzen dute begiak erne ibiltzea, [autobpdeko] obren arabera mendratzen baitituzte lerroak, sekulan ibilpena orobat moztu gabe.  Herria   2002-09-19

Martine Bisauta mintzatu da erne eta zehazki ibilpen planak enbaldituak ahanzten dituela markatuz.  Herria   2003-11-13


ibilsari (orobat ibil sari) iz garraio publikoetan eta kidekoetan ibiltzeko saria.

Denbora berean haatik izan dira prezio goratze batzu, treinetako ibil sariak besteak beste...  Herria   2004-07-08

Oposizioak baietz erraiten du galdetuz haatik ez erdia bakarrik bainan ibilsari osoa bere gain har dezan hiriak.  Herria   2001-02-08


ibiltari (581 agerraldi, 115 liburu eta 121 artikulutan) 1 izond ibilian dabilena; higitzen dena. ik ibilkari.

Bertako mugak behin baino gehiagotan bortxatzen dituzte jende ibiltari eta erabat menderaturik ez dauden horiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

Aldapa gero eta latzagoa zen, baina lasai gindoazen, guardia ibiltarikoak ez baitziren hain paraje urrutietaraino ausartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Avilako Teresa lekaime ibiltari jakintsuaren eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 406. orr.

Gure Xabier santu ibiltariaren festa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 468. orr.

Mamu ibiltariak ziruditen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Hilotz ibiltariak ginen egia erran.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 29. orr.

Nafarroako lurraldearen sinbologia eta mitoak ere ezagutuko dituzte ikasle ibiltariek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Frantziskotar ibiltariei erosita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Bidaia asko egin behar ditu oraindik gure talde ibiltariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 351. orr.

Oin ibiltarien hotsa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.

2 (gauza bizigabeak)

Aita Bartolome gizon garaia zen [...] eta tente ibiltzen zen, burua zut, dorre ibiltari bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.

Begira-begira egon ziren biak, harako zuzi ibiltari haien hura zer izan ote zitekeen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Kaleko teilatuek nire gainean zeruan ebakitzen zuten ibai beltz izarrez beteari begira nengoen, egiazko ibai batek bezalaxe birarazten eta mugitzen baitzuen argizagien erreka ibiltari hark.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.

Apar zurizko hodei ibiltari, sakon, arin bat ari zen jaisten inguruan, hotsik gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Etxolatik hurbil, gurdi eskerga bat ikusi zuen, motxaile edo tsigane jende horren ohiko bizileku ibiltaria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.

Israelen arbasoak [...] beren familiak hartu eta bizimodu ibiltaria zeramaten artzainak izan ziren, herririk eta etxerik gabeak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.

Badago bakardade ibiltari bat ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 367. orr.

4 jarduerez minzatuz, egoitza finkorik gabe egiten dena

Mexikoko eta Brasilgo haurren %18k eginkizun ekonomikoren bat dute birziklatze-lanetan, salmenta ibiltarian edota etxeko lanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Zortzi film labur emango dituzte bihar Donostian, 15/15 Film Laburren Nazioarteko Jaialdi Ibiltariaren barruan.  Berria - Kultura   2004-10-22

Hasi, zirko ibiltari bateko emankizuna hasten den bezala hasi zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Madril eta Salamanca [...] hirietan ikusgai izan ostean, iritsi da Gasteizera erakusketa ibiltaria.  Berria - Kultura   2006-02-02

Kantuketan erakusketa ibiltariak sekulako arrakasta du zazpi euskal herrietan.  Herria   2002-10-10

Italiako merkatu ibiltari tipiko horietako bat dago zentrora bidean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.

5 egiturez mintzatuz, jarduera ibiltari batean aritzeko erabiltzen dena.

Zenbait txerpolari beren postu ibiltariak antolatzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Bulego ibiltari bat ibiliko da herriz herri, kaltetutako bezeroek kexak aurkeztu ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

GURE IRRATIAren estudio ibiltaria etorriko da Sarako plazara programa berezi baten hedatzeko tokitik beretik.  Herria   2001-09-06

Autoa diskoteka ibiltari bilakatu duten parrandero horietako batek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Aralarrek, garabi ibiltari bat baliatuz, ikurrina zintzilikatu zuen atzo Nafarroako Gobernuaren egoitza aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

6 pertsonez mintzatuz, aritzeko leku finkorik gabe aritzen dena.

Komediante ibiltariak, Shakespeareren dramak jokatzen, ikusle ugarien gusturako egokitu ondoren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Eskulangile ibiltarien mundu hartan egindako lagunak ote ziren etxean hartu zutenak?  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.

Birbirraitonak artista ibiltari horien biktima izan ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Dendari ibiltari gaskoi batek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Pentsatu zuen ez zuela merezi saltzaile ibiltari laguna horrelako txikikeriagatik iraintzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.

Hari-saltzaile ibiltari baten laguntzarekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

Ura saltzeko saltzaile ibiltarien gurditxoak.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

-Aizu, zu oso morroi xelebrea zara ordezkari sindikal ibiltaria izateko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 267. orr.

La Barraca antzerki talde ibiltariaren zuzendaritzan ibili zen Ugarte.  Berria - Kultura   2006-02-17

Lehergailuak hiru lagunez osatutako komando ibiltari batek jarriak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

7 (adizlagun gisa)

Gauez ibiltari nenbilenetan, bilkuraz bilkura zehazkiago.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Mozoloak gauean zehar ihes dagi, orban beltz espazio beltzean ibiltari. Gustatzen zitzaion, bularralde hunkigarrian Wernerren ezpainak ibiltari nabaritzea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

• 8 iz ibilian dabilen pertsona.

Niri autoak ez zaizkidak axola, ni oinezko ibiltaria nauk.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Ibilera hori Euskal Herriko mendiak gogoan hartu eta ibiltari bati jarraituz burutuko dugu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 45. orr.

Santiagorainoko bidean "ibiltari", erraiten den bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Bizpahiru hitz egin ditut ibiltari batekin: alemana da eta, Suisan gaindi ibili ondoan Frantzia zeharkaturik, honaratua. Bi ibiltari motxiladun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Zaldun trebea eta ibiltari nekaezina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Berrogeigarren etapari lotuak direla gaur erraiten didate Alemaniatik aspaldi abiatu ibiltari gazteek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

1056an, Liège hiritik Santiagora erromes batzuek 36 egunez egin omen zuten bidea; horrek frogatzen baitu [...] Waloniarrak Alemanak bezain ibiltari onak zirela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

Joanean, bada, zihoalarik, honela zioen gure ibiltari gartsuak bere baitan bakarrizketan: [..].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Europar askok imitatu dituzte ekialdeko txingar gaineko ibiltariak, minik hartu gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Baina izan zen garai bat [...] gezurrik esan ez nuena, soka gaineko ibiltaria saioaren erdian zorabiatuta bezala, eskua luzatu nuena.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

Ibiltari nekaezina da Lepic jauna.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

9 (kirolaria)

Denis Nizhegorodov ibiltari errusiarrak 50 kilometroko probaren marka berria hobetu zuen igandean.  Berria - Kirola   2004-06-16

Ibiltari errenteriarrak Atenasko Olinpiar Jokoetan izan nahi du, bere bigarren Olinpiar Jokoetan.  Berria - Kirola   2004-05-01

Jose Antonio Gonzalez, nire ordez Atenasera joan zen atleta, Maria Vasco ibiltariaren mutil-laguna da.  Berria - Kirola   2004-11-09

10 (hitz elkartuetan)

Ene ohizko ibiltari egoerari plegatu nintzaion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 168. orr.

· Gau-ibiltari bakartia nintzen, zokoetan gustura egoten den horietakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 119. orr.

Mota bateko eta besteko jendearekin topo egitera ohitua dagoen kale ibiltariaren lasaitasunaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 37. orr.

11 eskola ibiltari

Gasteizen, esaterako, herri eskola ibiltaria egin zuten: hiriburutik ibilaldia egin zuten, hiria eta historia bertatik bertara ezagutzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Euskal Herriko eskola ibiltaria abiatu zen atzo Orreagatik (Nafarroa), eta Pirinioak zeharkatuz, bihar Donibane Garazi izango dute helmuga.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

12 lo-ibiltari

Bat-batean esnatutako lo-ibiltari baten moduan hitz egingo nuen ziur asko.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Baina banekien, lo-ibiltariaren ziurtasunarekin, gezurrezkoa zela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Lo-ibiltari baten antzean zebilen nora ezean jauregian, ezpata biluzia eskuan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 111. orr.

12 zaldun ibiltari

Bai bere izen onaren handirako eta bai herriaren zerbitzurako, zaldun ibiltari egingo zela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Sekula ez dela borrokaizunik ikusi edo entzun, munduan zaldun ibiltariren batek egin izan duenik, Don Kijote Mantxakoak burutu zuena bezalakorik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 62. orr.

Ez zuten ulertzen ahuntzainek, ezkutari eta zaldun ibiltari tarteko nahaste-borraste hura guztia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Eta bertan emango dio hasiera bere zaldun ibiltari zereginari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

Holaxe joan ziren argudio-argudio zaldun ibiltaria eta ezkutari ibiltari txarra.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 94. orr.

13 zalduneria ibiltari

Hara bada, Santxo lagun, ez biezat damu izan niri gogozko zaidana, eta ez mundua berritu nahian hasi, ezta zalduneria ibiltaria bere errotik ateratzen ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.

Zalduneria ibiltariaren bizilege latza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 96. orr.

Zalduneria Ibiltari Ordenan sartzen direnek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 84. orr.

Jauna, Mantxako Don Kijote egiazkoa zara zu inondik ere, zalduneria ibiltariaren artizar gidaria.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.

Ahaztuta utzia zegoen zalduneria ibiltaria berpiztu duzun jaun berezi horri.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi ibiltariak (6); bi ibiltariek (6); bizimodu ibiltaria (3); brigada ibiltaria (4); da ibiltaria (3); den ibiltaria (3); duen ibiltaria (3); dute bi ibiltariek (3); erakusketa ibiltari (5); erakusketa ibiltari bat (3); erakusketa ibiltaria (14); erakusketa ibiltariak (3); eskola ibiltaria (11); eskola ibiltariak (4); eskola ibiltarian (4); eta ibiltaria (3); ibiltari bat (16); ibiltari batek (3); ibiltari baten (10); ibiltari baten moduan (4); ibiltari bati (4); ibiltari errenteriarra (3); ibiltari errenteriarrak (4); ibiltari eta (8); ibiltaria eta (4); ibiltaria izan (3); ibiltariak ere (4); ibiltariak eta (3); lo ibiltari (5); lo ibiltari baten (3); munduan zaldun ibiltariak (3); pub ibiltaria (17); saltzaile ibiltari (8); the pub ibiltaria (17); zaldun ibiltari (26); zaldun ibiltaria (5); zaldun ibiltariak (8); zaldun ibiltariei (4); zaldun ibiltariek (8); zaldun ibiltarien (9); zaldun ibiltariren (4); zalduneria ibiltariaren (5); zalduneria ibiltariaren (5); zalduneria ibiltariari (3)


ibiltoki 1 iz ibiltzeko prestaturiko tokia.

Beroki bila kamarotera jaisterakoan, berriro igaro behar gainaldeko ibiltokian barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

Ibiltoki eta hiribideetan poliki paseatzen zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Ibiltoki zabalago batera iritsi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.

Taberna eta arraunketa taldeak nahasten ziren ibai ondoko ibiltokian barrena.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 118. orr.

Goizeko ordu txikietan hiriburuan galtzaile sentimental eta gautxorientzat dauden ibiltokietan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.

Ohatze handiaren eta metalezko paretaren arteko pasabide estua ibiltoki eginik, ate hertsiaren ondoraino desfilatu zen, ohe gainetik begiesten nuen bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Ortziko izarrak ere borrokatu ziren, beren ibiltokietatik borrokatu Siseraren aurka.  Elizen arteko biblia   Epa 5,20

2 (presondegi batean)

Zeldan bakarrik, ibiltokian bakarrik, zeldatik ateratzen nintzelarik beste zelda guziak hetsiak ziren eta pasabideak hustuak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.

Diziplina gutxieneko bat ezarriko dio bere buruari: ibiltokiko promenadetan huts ez egitea, ahal izanez gero, paseoak eta ariketa fisikoak uztartzea...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Ate aldetik isiltasuna, leihatila aldetik presoaren urratsak ibiltokian.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Ibiltokirako ateraldiak arratsalde hastapen-hastapenean metatzen zituzten.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibiltokian sartu (3)


ibiltokiratu, ibiltokira(tu), ibiltokiratzen da ad ibiltokira joan.

Begiak ingurumenaz ase ondoan, erdi burtxoraturik, ibiltokiratzen naiz berritz eta hoztu gabe sobera -otsailean gira-, berritz lotzen naiz egungo ene ekimen nausiari, joan-jinka ibiltzeari.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 53. orr.


ibiltzaile (orobat ibiltzale) 1 izond ibiltzen dena.

Maddalen Erreka ibiltzaile ona zen, biltzaile hobea naski.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 109. orr.

Gero ibiltzale guziak heldu dira plazarat.  Herria   2004-03-11

Bere baitaratua, lo-ibiltzaile, jan gabe, deus egin gabe... bere aitak ez zuen Ahmet inoiz libre utziko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

ik ibiltari 10.

2 ibiltzen duena, erabiltzailea.

Auto ibiltzale guzier galde eginez emeki ibiltzea, argi gorria ere emanik zenbait egunez.  Herria   2005-02-10

Ariko bide dira lege eta erregelamenduen zorrozten, aireko guziek, Charter ala ez, segurtamen bertsua eskain diezoten ibiltzaileari.  Herria   2004-01-22

Dominique Cachenaut Oihanartekoa saristatua izan da berriki bandera ibiltzaile bezala 28 urtez lan hori eginik.  Herria   2001-06-21


ibiltze 1 iz gorputzaren zatiren batek beti lurra ukitzen duela higitzea.

Multxo balios batekin emanak diren kurtsuak batetik, herri barnean eta kanpoan aldizkatuak diren ikasketa, ibiltze, pidaiak bestetik.  Herria   2003-03-13

Atsegin handia ematen zion kalez kale ibiltze horrek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

2 jardutea, aritzea.

Jolas-lagunik ez zitzaidan geratzen ordurako, Itsasondon, eta jendartean bakarka ibiltze hori zein barregarria izan litekeen ohartzeko bezain heldua izango nintzen seguru asko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 94. orr.

Hondarrean, urrun-hurbil ibiltze hori bere naturan da; garesti ordaindu izanagatik ere ez du bestela nahi.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.

Kendu ez ezik, eman ere egin baitizkit gozatu eder askoak bertsolarien artean ibiltze horrek.  Berria - Kultura   2004-01-18

Bere barneko berri, bere zaintzaleen izaiteko manerak, bere zeldako bizi hertsia edo kanporateko ibiltze bakanak aipatzen dituelarik, iduritzen zaitzu hor berean zaudela.  Herria   2005-02-24

Gogorrena: beti arineketan eta presaka ibiltze itogarria.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 189. orr.

Ez zuen ezagutzen nire alda-maldaka ibiltze oinazez bete hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibiltze hori (11)


ibilzale (orobat ibilizale) izond aipatzen den eran ibiltzea atsegin duena.

Atzerazale, geldizale edo astiro ibilzale horietakoa zinela idatzi zenuen behin batean; neurriz, tamainaz, zuhur (xuhur?), zentzuz, kontuz, tentuz... zen zure eskola, eta delako amets hura egin zuenari ez egiten onik, nonbait, erretolika horiek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Aranok, ordea, zinez maite ditu arrastotik kanpo dabiltzanak, beharbada bera ere ez delako ohiko bidetik ibilizalea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 22. orr.

Eta holako jendajeak, nola edo hala, beste inork baino aisego egiten ditu harremanak alderrai samar ibilizale den beste jendaje orotariko horrekin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.

Beti itsumustuan ibilzale baitzen, / otordua prestatu zuen, jan ondoren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 163. orr.


ibis iz hegazti zangaluzea, mokoa mehea, luzea eta kakoduna duena (Threskiornis aethiopica).

Hontza, ibisa, zisnea.  Elizen arteko biblia   Dt 14,16

Gero, bat-batean modurik makurrenean paperak trukaturik, Bocaille jauna, farmazialaria, ibis endekatu bat baizik ez zela esaten zuen, zeren tresneria berezia behar izaten baitzuen [...] hegazti sakratu horrek, behar izanez gero, bere moko luzeaz bere kabuz eta erraz sartzen zuen erremedio berbera sartzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Nork eman dizkie jakinduria eta sena ibis hegaztiari eta oilarrari?  Elizen arteko biblia   Jb 38,36


ibitu, ibi, ibitzen 1 du ad indarra galdu.

Nik esperantza neukan, gure arteko solasaldi lasai eta gizabidetsu haren ostean, zure irrikak ere lasaitu eta gizabidezkotu egingo zirela, inoiz zure "nahi eroak" izendatzen zenituen haiek ibitu eta ematuko zenituela, zure irrikaren alferrikakotasunaz ohartuko zinela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.

Hor zegoen uneoro zure irrika, zure desira isil baina ozena, aurrerabiderik ematen ez nizunez ibitua baina ez amatatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.

2 ibitik igaro.

Han nindoan errekari beherantz jarraiki, doi bat arroketan gaindi, doi bat -ahal zelarik- ibituz, ehiza zakur bat bezala, begiak lurrean josirik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 118. orr.


iceberg (16 agerraldi, 8 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 312 agerraldi; orobat izeberg 8 agerraldi, 3 liburu eta 3 artikulutan, ETCn 155 agerraldi; eta izeber 7 agerraldi, 2 liburutan, ETCn 7 agerraldi) iz izozmendia.

Hurrengo egunean ababorretik bi izotz tontor ikusiko dira itsaso ilun samarrean, lehenengo iceberg biak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Sateliteek bidalitako azken datuen arabera, Antartikako glaziarren abiadura azkartu da, 2002. urtean Larsen B izotz plaka hautsi eta iceberg bilakatu zenetik.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Itsas txakurrek koipezko geruza baten babesa dutenez, beti daude bero, iceberg baten gainean eserita egonez gero ere.Antartikoko izebergetan ere mikrobioak aurkitu dituzte ikertzaileek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

Icebergen artean ibili gira, Upsala, Spegazzini eta Perito Moreno izotz mendien bazterrez bazter.  Herria   2005-03-17

Azpiak jandako izeberra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 145. orr.

“Hau izebergaren punta besterik ez da”, esan zuen Erresuma Batuko zientzialariak.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Nire kasuan, izebergaren punta pisu berriko paperak egiten hasi nintzenean ikusi nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 82. orr.

Whisky koloreko itsasoan izeberg pusketa nanoak ziruditen izotz zatiek.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

Titanic aipatzen da, baina zenbat eta zenbat naufragio izengabe, hitzen icebergetan erpina baizik ez ikustearren.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iceberg (3)


idaroki ik iradoki.

idatzaldi iz testu bat idazten den aldietako bakoitza.

Petrarcak ez zituen mespretxatzen italierazko poesia hauek: aitzitik, oso maite zituen, eta hauxe da honen frogarik hoberena gaurko filologoek bildumaren bederatzi idatzaldi oso bereizi ahal izan dituzte orain arte.  Berria - Kultura   2004-10-02

Gutun honen kronologiari buruz, hau bakarrik esan daiteke: lehen idatzaldia bigarrena baino lehenagokoa dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.

Kode Zibilaren idatzaldiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.

Gombrichek, bere liburuan (1956koa da lehen idatzaldia), posizio konstruktibista hartzen du ikusmenezko pertzepzioaren aurrean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.


idatzarazi, idatzaraz, idatzarazten du ad idaztera behartu.

Alter Vishkowerrek behin-behineko kontratu bat idatzarazi zuen ezkon hitzarmenerako, Ansheli dote handiagoa, opari gehiago, eta Avigdorri eskaini ziona baino mantenualdi luzeagoa aginduz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

Idazten ere ozta-ozta daki, baina bazuen alabari idatzaraztea, edo mutikoari, premian zeudela esateko!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 57. orr.

Eta Henne herriko maisuarengana joan zen eta gutun bat idatzarazi zion, alabak gaitzesten zituela esanez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Gero, bertze karta bat idatzarazi, zigilatu eta sinatu baizik ez zuen egin beharko, ondasun horiek Migelen esku jartzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Frantziskok Piratroko anai Benitori diktatu eta idatzarazi zion Sienako Testamentu hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 167. orr.

Hau idatzarazi zuen behin arau orokor bezala:[...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 381. orr.

Eta egundaino damu naun ez zitzaidalako bururatu den-dena idatzaraztea: Pike Agurgarriak esandakotik nik aditutako guztia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat idatzarazi (4); idatzarazi nuen (3); idatzarazi zion (4); idatzarazi zuen (13)


idatzeder iz ik idatzedergintza.

Dena den, Anaia Jean François eta Anaia Louis beti prest daude nork edo nork, jende, herriko-etxe, parropia, elkarte... nahi balin badu tapizeria berezi bat edo idatzeder urrestatu bat eginarazi.  Herria   2001-10-18


idatzedergintza iz ik idatzeder.

Obra horietarik andana bat, bai tapizagintzan, bai idatzedergintzan, ikusten ahal da Belokeko frailetxearen sartzean muntatua den erakusketan.  Herria   2001-10-18

Azken urte hautan, bertze sail batek du haatik Belokeren omena haunditzen: mintzo gira tapizaginzaz eta idatzedergintzaz.  Herria   2001-10-18


idatzi,idatz, idazten (15.715 esaldi, 281 liburu eta 2.475 artikulutan) 1 du ad zerbait ikurren bidez paperean edo kideko gairen batean irudikatu; bereziki, hitzak letren bidez irudikatu. ik izkiriatu.

Idatziko al didazu?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 224. orr.

Legean, hain zuzen, honela dago idatzirik: [...].  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,9

Etxeratu orduko, Fermati idatzi zion Pascalek Jokaldien problema proposatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.

Baina hor idatzia irakurriko dizut eta esanahia azalduko.  Elizen arteko biblia   Dn 5,17

Austria eta Alemanian ere ospetsua zen, ametsei buruz idatzitako tesiagatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 138. orr.

Han idatzita zegoen telefono-zenbakia irakurtzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.

Amodioaz idatzi nahi zenuke.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 28. orr.

1494an idatzitako liburua!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 279. orr.

Honako hau jende helduarentzat idatzi nuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 184. orr.

William Faulkner-ek zinemarako idatzitako istorioan oinarritua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

"Ostatua" hitza irakurri nuen, esku ez oso trebe batek idatzita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Maite dut harean idatzi eta gero itsasoak idatzitakoa ezabatzea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 84. orr.

Berak sekula idatzi gabeko liburuak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

ik idatzigabe.

Ez da falta izan, haatik, gizaki txit bikainik […] bizitzeko modu zuzenaz gauza miresgarri asko idatzi duenik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 235. orr.

Bestela irudi badezake ere, gutxi idatzi dugu euskaldunok 36ko gerrari buruz, oraintsu arte bederen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 7. orr.

Hala utzi zuen idatzia Einsteinek: "Tontoen nagusitasuna saihestu ezina da, eta segurtatua dago garai guztietarako".  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.

-Hitz horiek ere zuk idatziak dira? -galdetu dit Aiorak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

Benetan idatzi nahi duena musika da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

· Parez pare geneukan Roth, eta nik ez nion begirik kentzen, oso intrigatuta nindukan-eta haren idatzi-behar sukartsuak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Alde hark arrazoitzen zuen nire idatzi nahia, baina haien ondoan bizi izan nuen bakardadearen amildegian ezartzen ninduen berriro.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 51. orr.

Hitzok idatzi hutsarekin kopeta argitzen zait.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.

2 (zer adieraziz)

Hobe nuen nobela bat idatzi Rollebon markesari buruz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Ipuin gogoangarri bat idatzi zuen zikoinari buruz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 74. orr.

Cabo Jubyko garaiaz idatzitako kontaketa batzuk.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 127. orr.

Poema bat idatzi nahi nizun horretaz, baina ez naiz gauza izan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

Gutun bat idatzi dio idazleari, lanei buruz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.

Eskutitz horiek nik idatzi nituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Ez zen ausartzen deklaratzera; maitasun-gutunak idatzi, eta ez zituen bidaltzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Ohartxo bat idatziko diot, egoera azalduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Emakumeaz gogaiturik, dibortzio-agiria idatzi, emakumeari eman eta etxetik bidaltzen badu.  Elizen arteko biblia   Dt 24,3

Sei orrialde idatzi ditut, nolabaiteko atseginaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 108. orr.

Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat, irakaspen eta aholkuak dituztenak.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,20

Hipokrates Kiosekoak matematikaren historiako lehenengo Elementuak idatzi zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 112. orr.

Davidek berak idatzitako hileta-otoiaren hasiera zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Ez, gau hartan [...] ez zituzten grafiti lizun eta erasokorrak idatziko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.

Gero, idatzi egin zuen ametsa.  Elizen arteko biblia   Dn 7,1

Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera-tekla.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Historia ezin da berriz idatzi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

Dataren azpian "deus berririk ez" idatzi dudanean harrak barrenak jaten zizkidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 37. orr.

"Ez noa argirantz, iluntasunak bultzatzen nau", idatzi zuen pintore aleman batek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Idatzi zenizkidaten galderei erantzunez, hau diotsuet: ongi dago ez ezkontzea; [...].  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,1

3 (non adieraziz)

Eta, brontzezko oholetan idatzirik, gutuna igorri zuten Jerusalemera.  Elizen arteko biblia   1 M 8,22

Jaunak ituna iragarri zizuen, bete behar zenituzten hamar aginduak, eta bi harlosatan idatzi zituen.  Elizen arteko biblia   Dt 4,13

Maite dut harean idatzi eta gero itsasoak idatzitakoa ezabatzea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 84. orr.

Izen bat darama bere jantzian eta bere izterrean idatzia: "erregeen Errege eta jaunen Jaun".  Elizen arteko biblia   Ap 19,16

Galeoiaren brankako saihetsean idatzirik zegoena ikusi zuen, Ainhoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Liburu honetan idatzirik dauden xedapen guztiak.  Elizen arteko biblia   Dt 28,58

Paper batean idatzitako zenbaki batzuk besterik ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 35. orr.

Izena eta ordua kaiertxo batean idatzi zituen lehendabizi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

Egunkariaren titulu nagusiaren alboan idatzia zegoen mezuari erreparatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 95. orr.

Tobiasek idatzi egiten du, idazlumarik eta arkatzik gabe, buruan idazten du dena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

4 (modua adieraziz)

Anaia leialtzat daukadan Silbanoren eskuz idatzi dizuet gutun labur hau.  Elizen arteko biblia   1 P 5,12

Berak eskuz idatzitako testu bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Xabiren eskutitz bat zen, lumaz idatzia.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 44. orr.

Letra lodiz idatzi zuen orri batean emaitza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Lerro gutxi batzuk ziren, letra luze-dotorez idatziak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 148. orr.

Zirilikoz idatzitako hitz batzuekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 138. orr.

Hantxe aurkitu nuen hitza, letra beltzez idatzita: Mitxirrika.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Pintzelik finenetako batez, kaligrafiarik loretsuen eta katramilatsuenez idatzi zuen dekretua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 212. orr.

Ekuazio guztiak hitzez hitz idatziak dira, esaldien bidez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.

Beren lana arabieraz idatzi zuten matematikariak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Mezu kriptikoren bat bidaliko ote zidan, morsez idatzia?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 97. orr.

Tinta ikusezinez idatzitako eskutitzen bat, agian?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.

Txartel moduko bat atera zuen azaletik, makinaz idatzita zegoena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

Kontratu serioa zen, esamolde juridikoz betea, testamentu edo ezkontza-kontratuetarako erabiltzen den hizkera tekniko eta hanpatuaz idatzia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 131. orr.

Eta hori... euskara bikainaz, estilo indartsuaz idatzita.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 12. orr.

Bero-beroan idatzitako testamentua...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Etsi-etsian idatzitako eskutitza da.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Paper-mutur idatzi bat eta giltza bat ikusi nituen mahai gainean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Gauza bat dela arau idatzia eta bestelakoa botere faktikoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 64. orr.

Lege zibilaren zatiketa: idatzia eta idatzi gabea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Badirudi, lekukotasun idatziei eta gaiaz arduratu direnen hitzei kasu egitera, nahiko arrunta dela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.

Zuzendaritzak dituen asmoen berri idatzia ez duela eman salatu du lan batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Ezinezko dut judu batekin harreman idatziak edukitzea.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 27. orr.

Lege naturalak ez dira lege idatziak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Beraz, ez da idazkera baizik hitza lege idatziari ezinbesteko zaiona.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 201. orr.

Kissoff jeneralak ez zion agindu idatzirik eman.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Horregatik izan ote da beti hizkuntza idatzia elizgizonen pribilegioa, [...]?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

6 (era burutua izen gisa) ik idazki.

Elias profetak idatzi hau bidali zion: [...].  Elizen arteko biblia   2 Kro 21,12

Salomonen idatzietan agindua dagoenez.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,4

Egiptoko antzinako idatzietan kontatzen da diamante leundu gabea dugula gizakiok barruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Dostoievskiren bizitzan eta idatzietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Nire papera hartu zuen, baina begiak idatzian pausatu beharrean haren eskuin eskuak atxikitzen zuen bolaluma zirriborroak egiten hasi zen nik txukun lerrokatutako hitzen gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Hala eta guztiz ere idatziari tonu objektibo bat eman nahi zion.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

-Nola doaz zure idatziak?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 72. orr.

Eskolako hormetan, idatziak agertu ziren: "Julio, kabroia; prest daukak paredoia".  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Idatzi sainduak irakurri behar zituen Josefina, hinki-tinki igo zen aldarera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

7 idatziz adlag

Kontakizunak ahoz aho eta idatziz hedatu ziren, aldaera askorekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

Guztia zenbatu eta pisatu ondoren, idatziz jasoa gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Esd 8,34

Egoki baderitzo, eman beza idatziz erregeak halako horiek suntsiarazteko agindua.  Elizen arteko biblia   Est 3,9

Idatziz azalduko dizut guztia bihar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.

Horregatik erabaki dut hona idatziz aldatzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 17. orr.

8 idatzizko izlag

Haren idazketa, edo idatzizko aldarrikaldia, profeta deabru-suhar batena zen bete-betean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Hitz batean: ez zuen xahutu ele bat bera ere, ez ahozkorik ez idatzizkorik, biatiko gisa balia zekigukeenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.

Arratsaldero egunean-eguneango berri-emate idatzizko bat egin behar zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

Zer motatako ekintza (ahozkoa edo idatzizkoa) burutzen den eurak eratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

9 idatz-arau (orobat idatzarau) idazteko araua.

Idatz-arau zein askatasunerako, ez da hauen parekorik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 98. orr.

Esaldiak edozein puntutan mozten zituen, idaztarauak errespetatu gabe.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 266. orr.

10 idatzi eta idatzi

Ondokoak bitartean idatzi eta idatzi ari dira, arnasarik hartu gabe.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 118. orr.

Bi ordutik gora zeramatek idatzi eta idatzi.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 119. orr.

11 idazteko makina ik idazmakina.

Idazteko makinak eta kalkulatzeko makinak bulego nagusiko kaxa beltzean gordeta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.

Idazteko makinaren laguntzaz idatzitako bakarra.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 167. orr.

Idazteko makinaren tekla-hotsa eteten den bakoitzean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 258. orr.

Ez dirudi lanerako gela denik, ez dago idazteko makinarik, ez paperik, ez telefonorik.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 50. orr.

Idazteko makinaren teklatua ez da enuntziatu bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agiria idatzi (9); aldiz idatzi (9); arte idatzi (8); artean idatzi (11); artikulu bat idatzi (11); artikuluak idatzi (8); asko idatzi (45); baina idatzi (14); bana idatzi (12); bat ere idatzi (13); bat idatzi (287); bat idatzi behar (14); bat idatzi du (15); bat idatzi eta (14); bat idatzi nion (10); bat idatzi nuen (16); bat idatzi zion (17); bat idatzi zuen (66); bat idatzi zuten (8); batean idatzi (45); batean idatzi zuen (14); batek idatzi (20); batzuk idatzi (25); batzuk idatzi zituen (10); behin idatzi (8); berak idatzi (62); berak idatzi du (9); berak idatzi zuen (12); bertan idatzi (12); besterik idatzi (9); bezala idatzi (15); bitartean idatzi (9); buruz idatzi (94); buruz idatzi du (11); buruz idatzi zuen (12); da idatzi (16); dela idatzi (19); dela idatzi zuen (8); dena idatzi (8); dira idatzi (9); du idatzi (15); dut idatzi (13)

edo idatzi (19); egunkarian idatzi (8); ek idatzi (15); eleberria idatzi (9); ere idatzi (125); ere idatzi du (14); ere idatzi zituen (17); ere idatzi zuen (16); esan eta idatzi (17); eskutitz bat idatzi (12); eskuz idatzi (8); eta hau idatzi (8); eta idatzi (165); eta idatzi behar (9); eta idatzi ere (13); eta idatzi zuen (14); euskaraz idatzi (35); ez idatzi (20); ezer idatzi (22); ezer idatzi gabe (9); frantsesez idatzi (12); gabe idatzi (17); gainean idatzi (9); gaztelaniaz idatzi (13); gehiago idatzi (19); gero idatzi (11); gutun bat idatzi (54); gutuna idatzi (31); gutunak idatzi (11); gutxi idatzi (14); guztia idatzi (8); haiek idatzi (9); hainbat liburu idatzi (8); hala idatzi (11); hark idatzi (10); hartan idatzi (9); hau idatzi (92); hau idatzi zion (8); hau idatzi zuen (36); hauek idatzi (25); hauxe idatzi (42); hauxe idatzi zuen (30); historia idatzi (14); hitza idatzi (8); hona zer idatzi (8); honako hau idatzi (24); honela idatzi (43); honela idatzi du (8); honela idatzi zuen (20); hori idatzi (38); horiek idatzi (20); horregatik idatzi (14); horrela idatzi (13); horretan idatzi (10); hura idatzi (11)

idatzi ahal (28); idatzi ahal izan (8); idatzi ahala (14); idatzi al (16); idatzi al duzu (8); idatzi arren (8); idatzi baino (14); idatzi baitzuen (27); idatzi bat (58); idatzi batean (20); idatzi baten (11); idatzi behar (174); idatzi behar da (11); idatzi behar dute (8); idatzi beharko (49); idatzi beharra (14); idatzi beharreko (9); idatzi berri (24); idatzi berria (8); idatzi bezala (14); idatzi da (22); idatzi den (31); idatzi dio (24); idatzi diot (15); idatzi dira (17); idatzi diren (21); idatzi dit (14); idatzi ditu (97); idatzi ditudan (14); idatzi dituen (34); idatzi dituenak (8); idatzi ditut (30); idatzi dituzte (20); idatzi du (321); idatzi du eta (14); idatzi dudan (32); idatzi duela (9); idatzi duen (94); idatzi duena (17); idatzi duenez (14); idatzi dugu (16); idatzi dut (89); idatzi dute (42); idatzi duten (20); idatzi duzu (27); idatzi edo (18); idatzi egin (48); idatzi egin behar (12); idatzi egingo (8); idatzi egiten (38); idatzi egiten dut (12); idatzi ere (43)

idatzi eta (284); idatzi eta argitaratu (12); idatzi eta gero (21); idatzi eta idatzi (19); idatzi eta zuzendu (9); idatzi ez (45); idatzi gabe (38); idatzi gabeko (26); idatzi genuen (13); idatzi hau (8); idatzi horiek (8); idatzi horren (9); idatzi horretan (17); idatzi izan (61); idatzi izan du (8); idatzi izana (19); idatzi nahi (78); idatzi nion (27); idatzi nituen (38); idatzi nuen (159); idatzi nuenean (17); idatzi ohi (19); idatzi omen (16); idatzi omen zuen (12); idatzi ondoren (21); idatzi ote (13); idatzi zen (25); idatzi zenuen (21); idatzi zian (8); idatzi zidan (26); idatzi zien (25); idatzi zigun (10); idatzi zion (111); idatzi zioten (16); idatzi ziren (9); idatzi zituela (9); idatzi zituen (304); idatzi zituen bere (12); idatzi zituena (8); idatzi zituenak (9); idatzi zituenean (10); idatzi zituzten (24); idatzi zizkion (15); idatzi zuela (48); idatzi zuelako (9); idatzi zuen (1059); idatzi zuen behin (9); idatzi zuen bere (32); idatzi zuen bezala (21); idatzi zuen eta (10); idatzi zuen lehen (9); idatzi zuena (54); idatzi zuenaren (10); idatzi zuenean (24); idatzi zuenez (22); idatzi zuten (76)

inguruan idatzi (17); inoiz idatzi (14); ipuinak idatzi (8); izena idatzi (10); lan idatzi (10); lan idatzi zituen (8); lanak idatzi (8); lehenago idatzi (8); liburu bat idatzi (38); liburu idatzi (36); liburu idatzi ditu (12); liburua idatzi (66); liburua idatzi du (12); liburua idatzi zuen (19); liburuak idatzi (12); liburuan idatzi (13); moduan idatzi (9); n idatzi (8); nik idatzi (18); nola idatzi (33); nola idatzi behar (10); nork idatzi (16); nuen idatzi (10); obra idatzi (11); poesia idatzi (9); sekula idatzi (11); txostena idatzi (14); ugari idatzi (18); urte idatzi (12); urterekin idatzi (8); zela idatzi (15); zenbakia idatzi (8); zer idatzi (62); zer idatzi zuen (20); zera idatzi (12); zerbait idatzi (34); zerbait idatzi zuen (13); zergatik idatzi (16); zertarako idatzi (10); zituela idatzi (9); zuela idatzi (11); zuen idatzi (14); zuk idatzi (11)

bat idatzia (17); batean idatzia (12); batek idatzia (22); dago idatzia (25); du idatzia (10); erdaraz idatzia (8); eskuz idatzia (11); eta idatzia (19); euskaraz idatzia (21); frantsesez idatzia (11); idatzia aurkeztu (11); idatzia baita (8); idatzia da (76); idatzia dago (20); idatzia dagoen (13); idatzia dela (18); idatzia den (24); idatzia du (25); idatzia duen (9); idatzia dut (10); idatzia ere (8); idatzia eta (41); idatzia ez (13); idatzia izan (31); idatzia zegoen (22); idatzia zen (27); idatzia zuen (60); lehenago idatzia (9); leloa idatzia (15); leloa idatzia zuen (13); liburuan idatzia (11); prentsa idatzia (11); zegoen idatzia (15); zuen idatzia (14)

batek idatziak (8); berak idatziak (12); daude idatziak (55); dio idatziak (19); ditu idatziak (8); du idatziak (9); eskuz idatziak (8); eta idatziak (10); idatziak dio (12); idatziak dira (42); idatziak direla (8); idatziak eta (26); idatziak ez (9); idatziak izan (18); idatziak zeuden (12); idatziak ziren (14); idatziak zituen (10); liburuan daude idatziak (44); prentsa idatziak (12)

bat idatziko (46); bat idatziko dut (8); bere idatzietan (11); ere idatziko (10); historia idatziko (8); idatzian ere (8); idatziaren arabera (20); idatziko banu (10); idatziko diot (8); idatziko dizut (14); idatziko du (45); idatziko duen (9); idatziko duena (8); idatziko dugu (18); idatziko dut (35); idatziko dute (10); idatziko duzu (9); idatziko nuke (13); idatziko zuen (26); literatura idatzian (8); poetika idatziaren (8); prentsa idatzian (11); prentsa idatziari (8); zer idatziko (10)

arabieraz idatzitako (8); aspaldi idatzitako (10); aurretik idatzitako (10); batean idatzita (11); batean idatzitako (11); batek idatzitako (22); berak idatzitako (49); buruz idatzitako (32); buruz idatzitakoak (9); dago idatzirik (8); dago idatzita (18); dena idatzita (8); emakumezkoek idatzitako (9); eskuz idatzita (17); eskuz idatzitako (44); eta idatzita (10); euskaraz idatzita (9); euskaraz idatzitako (33); frantsesez idatzitako (14); gainean idatzitako (14); gaztelaniaz idatzitako (9); hark idatzitako (16); idatzirik dago (12); idatzirik dagoena (10); idatzirik utzi (19); idatziriko gutun (8); idatzita dago (35); idatzita dagoen (20); idatzita dagoena (12); idatzita daude (20); idatzita dauden (13); idatzita egon (9); idatzita eta (8); idatzita utzi (37); idatzita utzi zuen (11); idatzita zegoela (10); idatzita zegoelako (8); idatzita zegoen (29); idatzita zegoena (10); idatzita zeuden (15); idatzita zeukan (11); idatzita zuen (12); idatzitako artikulu (10); idatzitako artikuluak (9); idatzitako azken (8); idatzitako beste (9); idatzitako bi (8); idatzitako eskutitz (8); idatzitako eta (11); idatzitako gutun (29); idatzitako gutuna (12); idatzitako gutunak (19); idatzitako guztia (9); idatzitako hainbat (11); idatzitako hitz (13); idatzitako hitzak (17); idatzitako ipuin (14); idatzitako ipuina (8); idatzitako lanak (8); idatzitako lehen (9); idatzitako lerro (12); idatzitako liburu (23); idatzitako liburua (18); idatzitako nobela (9); idatzitako obra (8); idatzitako ohar (9); idatzitako oharrak (13); idatzitako olerki (8); idatzitako orri (10); idatzitako poema (30); idatzitako poemak (8); idatzitako testu (18); idatzitako testu bat (8); idatzitako testua (8); idatzitako testuak (18); idatzitako zenbait (11); idatzitakoa da (16); idatzitakoa irakurri (8); lehenago idatzitako (12); leloa idatzita (12); leloa idatzita zuen (8); nik idatzitako (17); omenez idatzitako (8); urte idatzitako (8); zegoen idatzita (25); zeuden idatzita (9)

ahoz eta idatziz (8); ahozko eta idatzizko (18); edo idatziz (10); eta idatziz (34); eta idatzizko (28); idatziz eman (15); idatziz eta (8); idatziz jarri (17); idatziz jaso (9); idatzizko zereginetan (9); nahiz idatziz (10)

bat idaztea (53); bat idaztea erabaki (9); bat idazteari (12); bat idazteko (87); berria idazteko (9); buruz idazteko (12); da idaztea (9); da idazteko (12); eta idaztea (18); eta idazteari (11); eta idazteko (56); euskaraz idaztea (20); euskaraz idazteko (14); ez idaztea (16); ez idazteko (18); gabe idaztea (11); hau idaztean (8); hau idazteko (67); hau idazteko garaian (43); hauek idaztean (8); hauek idazteko (45); hauek idazteko garaian (8); hauek idazteko unean (25); hauk idaztean (13); idaztea baino (10); idaztea da (16); idaztea edo (9); idaztea erabaki (28); idaztea erabaki zen (13); idaztea ere (15); idaztea eta (22); idaztea ez (15); idazteak ez (8); idazteari ekin (45); idazteari ekin nion (8); idazteari ekin zion (16); idazteari ekiten (8); idazteari utzi (26); idazteaz gain (18); idazteko agindu (9); idazteko asmoa (20); idazteko aukera (11); idazteko beste (9); idazteko denbora (9); idazteko era (8); idazteko eskatu (17); idazteko eta (34); idazteko gai (19); idazteko garaian (53); idazteko gauza (14); idazteko gogoa (18); idazteko makina (11); idazteko makinak (8); idazteko modu (9); idazteko modua (13); idazteko ohitura (9); idazteko orduan (38); idazteko unean (27); lerro hauek idazteko (41); lerro hauk idaztean (13); liburu bat idaztea (9); liburu bat idazteko (16); liburua idaztea (9); liburua idaztean (9); liburua idazteko (31); lotuta idaztea (10); nire idazteko (8); nobela idazteko (9); zerbait idazteko (10); zuen idazteko (9)

ari da idazten (9); ari naiz idazten (14); artikuluak idazten (11); baina idazten (12); bat idazten (119); bat idazten ari (19); bat idazten hasi (13); batean idazten (26); bera idazten (9); berak idazten (11); bezala idazten (22); buruz idazten (24); da idazten (23); dela idazten (9); du idazten (13); dut idazten (16); edo idazten (17); elkarri idazten (9); ere idazten (19); eta idazten (135); eta idazten hasi (13); euskaraz idazten (54); ez dut idazten (11); ez idazten (8); ezer idazten (9); frantsesez idazten (9); gabe idazten (9); gutunak idazten (35); hasi zen idazten (12); hau idazten (61); hau idazten ari (22); hauek idazten (21); honela idazten (14); horrela idazten (9)

idazten ari (301); idazten ari da (19); idazten ari den (25); idazten ari naiz (15); idazten ari naizela (9); idazten ari naizen (40); idazten ari nintzela (9); idazten ari nintzen (11); idazten ari zela (13); idazten ari zen (52); idazten aritu (8); idazten da (30); idazten den (29); idazten dio (11); idazten dira (14); idazten diren (14); idazten ditu (27); idazten ditudan (11); idazten dituen (13); idazten ditut (12); idazten dituzte (10); idazten dizuet (12); idazten dizut (18); idazten du (144); idazten dudala (10); idazten dudan (40); idazten dudana (8); idazten dudanean (16); idazten duela (10); idazten duen (71); idazten duena (14); idazten duenean (15); idazten dugu (9); idazten dugun (13); idazten dut (94); idazten dute (34); idazten dutela (8); idazten duten (22); idazten dutenak (8); idazten duzu (35); idazten edo (10); idazten eman (10); idazten ere (15); idazten eta (63); idazten eta irakurtzen (20); idazten ez (43); idazten hasi (166); idazten hasi aurretik (11); idazten hasi nintzen (25); idazten hasi zen (44); idazten hasiko (10); idazten hastea (9); idazten hasteko (21); idazten hasten (27); idazten ikasi (9); idazten jardun (10); idazten jarraitu (22); idazten jarraitu zuen (8); idazten jarraitzen (19); idazten nituen (15); idazten nuen (27); idazten omen (9); idazten zen (19); idazten zion (14); idazten zituela (9); idazten zituen (74); idazten zituzten (19); idazten zizkion (8); idazten zuela (13); idazten zuen (106); idazten zuten (22)

ipuinak idazten (14); irakurtzen eta idazten (37); lerro hauek idazten (12); liburu bat idazten (12); liburu hau idazten (12); liburua idazten (16); naiz idazten (22); nobela bat idazten (10); nobela idazten (8); nola idazten (19); ondo idazten (15); orain idazten (9); poemak idazten (26); poesia idazten (16); zen idazten (24); zer idazten (27); zerbait idazten (11); zergatik idazten (20); zuen idazten (11)

bat idaztera (8); euskaraz idaztera (10); hau idaztera (8); hauek idazterakoan (9); idaztera bultzatu (17); idaztetik bizi (8); lerro hauek idazterakoan (8); lerrook idazterako (23); lerrook idazterakoan (12)


idatzigabe (corpusean idatzi gabe soilik) 1 izond idatzia izan ez dena.

«Arau idatzi gabea» zen erakunde gehienetan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Leku bakoitzeko usadio idatziak zein idatzi gabeak lagatzera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.

Lege zibilaren zatiketa: idatzia eta idatzi gabea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Idatzi gabea, aldarrikatu ahal izateko naturaren ahotsa edo arrazoi naturala besterik behar ez duena da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 202. orr.

Hondarrean, idatzi gabeak dit interesa pizten.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 90. orr.

2 idatzigabeko izlag idatzigabea.

Idatzitako edozer, idatzi gabeko beste zeozeren zirriborroa besterik ez da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Arauak ditu gidari, eta ez ditu aldatzen, idatzi gabeko kode deontologiko larderiatsu bati egiten dio men.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 66. orr.

Idatzi gabeko papera baino zurbilago.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 118. orr.

Gauean, idatzi gabeko etxeratze-agindua dago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 21. orr.


idatzizkotasun iz idatzizkoa denaren nolakotasuna.

Ahozkotasunaren eta idatzizkotasunaren kontzeptuak, zurrunegi erabiltzen dira sarri, ahozkotasuna eta idatzizkotasuna muturreko bi eredu ideal balira bezala.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, [...] bere estrategia propioak garatzen ditu; oreka propioak ditu, adibidez, ahozkotasun-idatzizkotasun binomioan.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.


idatzondoko iz bukatu ondoan idatzi bati ezartzen zaion eranskina.

Idatzondokoa: (Iruñeko Eliz Artxibo Handiko Katalogotik, 1677an: [...]. Leitzako herri liburutegian J. L. Huartek emandako oharra).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 127. orr.


idazburu ik idazpuru.

idazgai iz idazten denaren gaia.

Zergatik aukeratu dituzu idazgai horiek?  Berria - Kultura   2004-02-21


idazgailu iz idazteko gailua.

Zer behar diat gehiago? idazgailu, paper, gutun-azal, zigilu... erdi ametsetan nagoelarik ene mahai aitzinean jarririk, berritz ere, klaska!, entzuten dut urrunera […].  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

Baina Mourinho gaiztoak luma berezia erabiliko du Herculesen semeak azpiratzeko: dragoien odolaz hornituko du idazgailua, jarrera oldarkorra erakusteko.  Berria - Kirola   2004-05-04


idazgarritasun iz idazgarria denaren nolakotasuna.

[Idaztea gauzak diren baino xinpleago etitea da] idazgarritasun eroso batera ekartzea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.


idazgela iz idazteko gela, idazten den gela.

Eta dena erakutsi zioten: kiroldegia, irakurgela, idazgela, eta liburutegira heldu zenean [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.

Ezin dut hemen ikasi, jangelan; idazgelara joan beharra daukat, lanpara irismenetik kanpo dudan leku batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Labana-arrastoz beteta zeuden Bennetten idazgelan zedrozko hormak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

Goian idazgela zuen, [...] eskuizkribu eta liburuz gainezka; liburuak nonahi, idazgelatik isurtzen etxeko beste gela guztietara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.


idazgintza iz idatziak egitea.

Zenbat erakarri zituen euskal idazgintzara! famatuenak bakarrik aipatzearren: Lauaxeta, Jon Mirande, Txomin Peillen, Bingen Ametzaga, Martin Ugalde.  Berria - Harian   2006-01-26


idazkari 1 iz erakunde, elkarte, batzorde edo bulego batean, bilera agiriak idazteko, gainerako izkribuak prestatzeko eta haietaz arduratzeko egitekoa duen kidea.

Aita erregearen administrazioko idazkaria zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

Andres etxetik atera eta Girondeko prefeturako idazkari orokor ohiak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 9. orr.

Udaletxeko idazkariari [...] bisita egitera joan zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eguerdi aldera, alkatea eta idazkaria hamaiketakoa hartzen ikusi zituen betiko tabernan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 20. orr.

Eskaria Navyko idazkari Frank Knoxen bitartez egin da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.

Karlos Santamaria "Pax Christi" kristau mugimenduaren idazkari zintzoarentzat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Sauveur Harruguet uxer edo auzitegiko idazkariak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Espanyolen aritu ostean, Pitermanen alboan arituko da Rafael Monfort idazkari tekniko lanetan.  Berria - Kirola   2004-07-14

Elkartearen idazkari Fitzpatrick jaunari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.

Konpainia-buruaren idazkaria.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Udaleko heriotz-epailearen idazkari egin zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.

Idazkari berri bat etorri da bere sailera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Lanean ari zen, berrogeita hemezortzi urterekin, Manhattan erdialdeko abokatu-bulego batean idazkari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

Berehalaxe aurkitu zuen lana bulego batean idazkari gisa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.

Ni sekzioko idazkaria naiz, ez maitasun-artekaria!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 274. orr.

Hoteleko idazkariak izen-deiturak eta bertze hainbat xehetasun galdegin zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 69. orr.

Berriako zuzendari Martxelo Otamendi eta EKTko Administrazio Kontseiluko idazkari Joan Mari Larrarte.  Berria - Kultura   2004-03-27

2 norbaiti eskutitzak idazten dizkion eta bulego arazoetan laguntzen dion enplegatua.

Titleyri bidalitako gutuna haren idazkariak irekitzean lehertu zen.  Berria - Mundua   2004-01-06

Gizon ordenatua naiz; horregatik neure idazkariari eman izan dizkiot kontuari dagozkion helbide guztiak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 55. orr.

Printzearen idazkari pertsonala zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 153. orr.

Apeztu aintzin jadanik apezpikuaren idazkari zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 20. orr.

Kontseilariaren idazkariak deitu berri dik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 37. orr.

Telefonoan zuzendariaren idazkariaren ahotsa entzun zuenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.

Jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Behin testua idazkariak osatuz gero, Frantziskok bere eskuz izenpetzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Esan ohi da Frantziskok herri-hizkuntzan diktatzen zuela, eta idazkariak une berean latinez jartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Batzuetan, idazkariak eskribau hutsak ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Beste batzuetan, idazkariek esku-hartze handiagoa izan zuten testua idazten, berrikusten eta birlantzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Idazkera aldetik, Frantziskoren beste idazkiak baino dotoreagoa da eta, beraz, idazkari on baten eskua nabari da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

3 zenbait herrialdetako ministroen izena; gobernu bateko goi kargua.

Madeleine Albright, Estatu Batuetako Estatu Idazkariak gaur bilera izango du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 46. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkari Colin Powellek. nabarmentzekoa da ere John Ashcroft Justizia idazkariak jasoriko gaitzespen oldea. herriaŽ

Bennett Alexander Defentsa-idazkaria zeru gorri piztuari begira geratu zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.

Gero estatu-idazkari baten eskutitza atera zuen paper-zorrotik, non goi mailako funtzionarioak Lajosi jakinarazten baitzion jasoa zuela hark igorri zion gutuna.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 59. orr.

Irlandako eta Erresuma Batuko estatu idazkariekin bilera egin dute alderdi politikoek Belfasten. herriaŽ

Merlyn Rees, 1974-1976 artean Erresuma Batuko Ipar Irlandarako idazkari eta gero 1976an Barne ministro izandako galestarra.  Berria - Mundua   2006-01-07

Hala jakinarazi zuen Londresko Ipar Irlandarako Estatu idazkari Peter Hainek. herriaŽ

Generalitateko Komunikazio idazkari Miquel Sellaresen dimisioa eskatu zuen.  Berria - Mundua   2004-05-14

4 (hitz elkartuetan)

Nora Erfjord-ek bere idazkari-kargua utzia zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 221. orr.

Idazkari-taxuko morroi horrekin, Sidney Franklinekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

idazkari lanetan ari zen alderdi politiko baten bulegoetan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Idazkari lanak egiten zituen herriko garaje batean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 38. orr.

Idazkari-lanak orduka egiten zituen loba batek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 37. orr.

· Bilkuraren antolaketa-idazkaria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

Laura lege idazkaria da.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

Edward Talbot Worcesterreko notario-idazkari alkimiazale bat zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Kolejio-idazkaria: 10. mailako funtzionarioa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

5 alderdi politiko eta sindikatu bateko goi kargua.

PG Alderdi Galegistako antolaketa idazkaria, frankistek fusilatua.  Berria - Mundua   2006-01-07

Espainiako PSOEko antolakuntza idazkari Jose Blancok.  Berria - Mundua   2006-01-31

Espainiako eta Kataluniako Kirol idazkariak aurki bilduko dira.  Berria - Kirola   2004-05-26

Adolfo Muñoz ELAko Negoziazio Kolektiborako idazkariak azaldu zuenez.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

«Euren jarrera malgutzeko» eskatu zien LABeko Metalgintzako idazkari Igor Urrutikoetxeak patronalei. herriaŽ

6 idazkari nagusi1 alderdi politiko edo sindikatu bateko burua.

Alderdi Sozialista Demokratikoko idazkari nagusia izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

De Gasperi demokrata kristauak ministro izendatu zuen Palmiro Togliatti, PCIko idazkari nagusia.PSUk antolatu zuen, udaletxearen aurrean, eta Michel Rocard idazkari nagusiak hitz egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.

FMLNko idazkari nagusi Medardo Gonzalezek salvadortarrentzat aldaketa garaia iritsi zela nabarmendu zuen ostegunean.  Berria - Mundua   2006-03-12

PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako idazkari nagusi Jose Montillak. herriaŽ

Bestelako iritzia azaldu zuen Bernard Thibault CGT sindikatuko idazkari nagusiak.  Berria - Mundua   2004-09-23

Hiru sindikatuetako idazkari nagusiek hitza hartu zuten.  Berria - Ekonomia   2006-04-28

CGTko itsas langileen alorreko idazkari nagusi Jean-Paul Israel are gogorrago mintzatu zen.  Berria - Mundua   2004-09-23

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, [...].  Berria - Harian   2006-03-24

Josu Onaindi Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak ere «abian jarriko diren neurriak zehazteko» eskatuko du gaurko bileran. herriaŽ

PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi den Miguel Buenek gazteleraz egin ditu adierazpenok.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 27. orr.

CDUko idazkari nagusiak dimisioa eman du ustelkeria kritiken ondoren.  Berria - Mundua   2004-12-23

Hil arte izan zen idazkari nagusia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

7 idazkari nagusi2 (bestelakoetan)

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Annan jaunak bost gai proposatu zituen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.

Kofi Annan NBEko idazkari nagusiak bihar iragarriko du nor izendatuko duen Haitiko egoera hobetzen laguntzeko.  Berria - Harian   2005-03-11

Kofi Annan idazkari nagusiaren azken txostenean.  Berria - Mundua   2006-04-29

Nazioarteko erakundeko 2.700 langilek bere sostengua erakutsi zioten atzo idazkari nagusiari eskutitza baten bidez.  Berria - Mundua   2004-12-03

NATOko idazkari nagusi Jaap de Hoop Schefferren ustetan. herriaŽ

AEBetako Altxorraren Saileko idazkari nagusiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Lan-Idazkari Nagusi izandako Robert Reich-ek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Antoni Asuncion Espetxeetako idazkari nagusiak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 149. orr.

EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko idazkari nagusia zen Aranburu. herriaŽ

Gallimard argitaletxeko idazkari nagusi eta Gouncourt Akademiako kidea zen bigarrena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.

Enbaxadako idazkari nagusi Joyce eta horren emaztearekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 142. orr.

Sally Hunt Unibertsitateetako Irakasle Erakundeko idazkari nagusiak adierazi duenez.  Berria - Mundua   2004-01-28

Nazioarteko Daua al Islamia Elkarteko idazkari nagusi Mohamed Ahmed al Sherifekin bildu zen atzo Frattini.  Berria - Mundua   2006-02-10

8 lehen idazkari idazkari nagusia.

SBAK-ko Lehen Idazkaria zen Krustxevi idatzi zion.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 71. orr.

Udako Euskal Unibertsitatearen lehen idazkari nagusi izana eta gero hiru urtez zuzendari, 1976-etik 1979-rat.  Herria   2004-05-06

Gaindegiaren lehen idazkaria ere izan zen Aranburu.  Berria - Harian   2005-01-22

Ni naiz departamenduko lehen idazkaria, eta nik izendatu ez ditudan militanteek ez daukate zilegitasunik Alderdi Sozialistaren izenean hitz egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

François Hollande PSko lehen idazkariaren iritziz, «inmorala da gizartearen elkartasuna iruzurraren diruarekin finantzatzea».  Berria - Ekonomia   2004-05-09

9 neska idazkari

Sarrera gelara iritsi orduko, bertako mahai batean lanean ari zen neska idazkariak esan zion barruan zeudela bere zain.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 113. orr.

10 udal idazkari

Nafarroan, zenbait herri euskaldunetan aspaldi lortu zuten udal idazkariek euskaraz hitz egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Zer egiten du udal idazkari batek?  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Laikoak dira egile horiek guztiak; ez dira apezak, errexentak edo udal idazkariak baizik.  Berria - Kultura   2006-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

acebes ppko idazkari (18); adegiko idazkari (7); adegiko idazkari nagusiak (6); administrazio kontseiluko idazkari (11); aebetako defentsa idazkari (21); aebetako estatu idazkari (45); alderdi komunistako idazkari (6); alderdi sozialistako idazkari (10); alderdiko idazkari (43); alderdiko idazkari nagusi (21); alderdiko idazkari nagusia (6); alderdiko idazkari nagusiak (8); alkartasuneko idazkari (7); annan idazkari (20); annan idazkari nagusiak (9); annan idazkari nagusiari (7); annan nbeko idazkari (29); antolaketa idazkari (9); antolaketa idazkari jose (6); antolakuntza idazkari (34); antolakuntza idazkari jose (17); antolakuntza idazkari rafa (8); arabako idazkari (9); arabiarreko idazkari (10); arabiarreko idazkari nagusi (6); askatzeko erakundeko idazkari (6)

batuen erakundeko idazkari (95); batuetako estatu idazkari (20); batzordeko idazkari (8); bere idazkari (8); bigarren idazkari (8); bizkaiko idazkari (11); bizkaiko idazkari nagusi (6); catalunyako idazkari (6); ccooko idazkari (19); ccooko idazkari nagusi (10); ccooko idazkari nagusiak (8); cfdtko idazkari (6); chivite psnko idazkari (12); ciuko idazkari (18); ciuko idazkari nagusi (10); confebaskeko idazkari (6); de catalunyako idazkari (6); defentsa idazkari (32); defentsa idazkari donald (28); diez idazkari (6); diez labeko idazkari (47); du idazkari (9); du nbeko idazkari (6); duen idazkari (12)

eaeko idazkari (7); eaeko ppko idazkari (18); eako antolakuntza idazkari (12); eako idazkari (51); eako idazkari nagusi (20); eako idazkari nagusia (7); eako idazkari nagusiak (13); eako idazkari nagusiaren (7); ebbko idazkari (10); ebbko idazkari josune (7); eeko bizkaiko idazkari (9); eeko gipuzkoako idazkari (17); eeko idazkari (249); eeko idazkari nagusi (91); eeko idazkari nagusia (25); eeko idazkari nagusiak (102); eeko idazkari nagusiarekin (7); eeko idazkari nagusiaren (21); eeren idazkari (9); egungo idazkari (6); elako idazkari (74); elako idazkari nagusi (18); elako idazkari nagusia (9); elako idazkari nagusiak (40); elkarteko idazkari (24); elkarteko idazkari nagusi (6); elkarteko idazkari nagusiak (8); elorrieta elako idazkari (35); enbaxadako idazkari (6); erakundeko idazkari (126); erakundeko idazkari nagusi (76); erakundeko idazkari nagusia (8); erakundeko idazkari nagusiak (31); ercko idazkari (42); ercko idazkari nagusi (18); ercko idazkari nagusia (7); ercko idazkari nagusiak (14); estatu idazkari (145); estatu idazkari colin (37); estatu idazkari condoleezza (21); estatu idazkari fernando (6); estatu idazkari izandako (6); estatu idazkari ohi (7); estatu idazkari peter (8); eta idazkari (43); eta idazkari nagusia (6); euskadiko ccooko idazkari (9); euskadiko idazkari (10); eusko alkartasuneko idazkari (7)

federazioko idazkari (14); federazioko idazkari nagusi (8); fronteko idazkari (6); gipuzkoako idazkari (24); gipuzkoako idazkari nagusi (16); gonzalez idazkari (6); herri fronteko idazkari (6); horretako idazkari (11); horretako idazkari nagusi (7)

idazkari bat (12); idazkari batek (7); idazkari berriak (7); idazkari colin (37); idazkari colin powell (8); idazkari colin powellek (27); idazkari condoleezza (22); idazkari condoleezza ricek (17); idazkari donald (30); idazkari donald rumsfeldek (19); idazkari eta (26); idazkari fernando (8); idazkari gisa (13); idazkari izan (11); idazkari izandako (8); idazkari joanmari (7); idazkari joanmari larrartek (6); idazkari jose (37); idazkari jose blancok (17); idazkari josune (11); idazkari josune ariztondok (9); idazkari kargua (8); idazkari lanak (6); idazkari lanetan (6)

idazkari nagusi (806); idazkari nagusi amr (7); idazkari nagusi angel (23); idazkari nagusi carlos (17); idazkari nagusi carmelo (16); idazkari nagusi damaso (6); idazkari nagusi eta (26); idazkari nagusi izateko (6); idazkari nagusi izendatu (8); idazkari nagusi jaap (12); idazkari nagusi javier (7); idazkari nagusi joan (12); idazkari nagusi jose (57); idazkari nagusi josep (24); idazkari nagusi josu (11); idazkari nagusi kofi (132); idazkari nagusi mariano (9); idazkari nagusi miguel (27); idazkari nagusi ohia (7); idazkari nagusi patxi (72); idazkari nagusi rafa (33); idazkari nagusi unai (25); idazkari nagusi xabier (25); idazkari nagusia (295); idazkari nagusia da (16); idazkari nagusia ere (9); idazkari nagusia eta (24); idazkari nagusia izan (14); idazkari nagusiak (682); idazkari nagusiak adierazi (12); idazkari nagusiak atzo (34); idazkari nagusiak ere (15); idazkari nagusiak esan (12); idazkari nagusiak eta (23); idazkari nagusiak ez (7); idazkari nagusiak hitz (6); idazkari nagusiarekin (22); idazkari nagusiaren (141); idazkari nagusiaren arabera (20); idazkari nagusiaren esanetan (15); idazkari nagusiaren hitzetan (13); idazkari nagusiaren irudiko (7); idazkari nagusiaren ustez (21); idazkari nagusiari (35); idazkari nagusiek (6)

idazkari ohi (15); idazkari ohia (11); idazkari ohiak (17); idazkari ohiaren (10); idazkari orde (8); idazkari orokorrak (6); idazkari peter (14); idazkari peter hainek (10); idazkari rafa (11); idazkari rafa larreinak (7); idazkari tekniko (11); idazkari teknikoa (7); idazkari teknikoak (14)

irlandarako estatu idazkari (9); justizia idazkari (9); ko idazkari (20); ko idazkari nagusia (12); kofi annan idazkari (20); komunikazio idazkari (15); komunikaziorako estatu idazkari (6); komunistako idazkari (6); kontseiluko idazkari (104); kontseiluko idazkari joanmari (7); kontseiluko idazkari nagusi (29); kontseiluko idazkari nagusia (17); kontseiluko idazkari nagusiak (32); kontseiluko idazkari nagusiaren (6); lab sindikatuko idazkari (14); labeko idazkari (114); labeko idazkari nagusi (26); labeko idazkari nagusia (16); labeko idazkari nagusiak (59); labeko idazkari nagusiaren (10); lehen idazkari (7); liga arabiarreko idazkari (10); lizarbe psnko idazkari (15); lopez idazkari (7); mendiguren kontseiluko idazkari (29); nafarroako idazkari (6); natoko idazkari (16); natoko idazkari nagusi (11); nbeko idazkari (115); nbeko idazkari nagusi (58); nbeko idazkari nagusia (9); nbeko idazkari nagusiak (33)

patronaleko idazkari (8); patxi lopez idazkari (7); ppko idazkari (92); ppko idazkari nagusi (40); ppko idazkari nagusiak (36); pse eeko idazkari (249); pse eeren idazkari (9); pseko idazkari (6); psnko idazkari (61); psnko idazkari nagusi (27); psnko idazkari nagusiak (20); psoeko antolakuntza idazkari (12); psoeko idazkari (37); psoeko idazkari nagusi (9); psoeko idazkari nagusia (7); psoeko idazkari nagusiak (13); rafa diez idazkari (6); raxoi ppko idazkari (9); rovira ercko idazkari (14); segurtasun idazkari (6); segurtasunerako estatu idazkari (14); sindikatuetako idazkari (6); sindikatuko idazkari (55); sindikatuko idazkari nagusi (19); sindikatuko idazkari nagusia (9); sindikatuko idazkari nagusiak (20); sozialistako idazkari (10); sozialistako idazkari nagusi (8); sozialisten idazkari (14); sozialisten idazkari nagusi (7); taldeko idazkari (8); uako idazkari (8); ugtko idazkari (18); ugtko idazkari nagusi (7); unai ziarreta idazkari (10); upnko idazkari (11); upnko idazkari nagusi (6); zapatero psoeko idazkari (17); ziarreta eako idazkari (20); ziarreta idazkari (10); zuen elako idazkari (13); zuen idazkari (16); zuen idazkari nagusiak (11); zuen kontseiluko idazkari (6); zuen labeko idazkari (14); zuen nbeko idazkari (12); zuen ppko idazkari (7)

administrazio kontseiluko idazkaria (8); administrazio kontseiluko idazkariak (8); aebetako defentsa idazkariak (9); aebetako estatu idazkaria (7); aebetako estatu idazkariak (31); antolakuntza idazkaria (15); antolakuntza idazkariak (35); ariztondo ebbko idazkariak (12); batuetako estatu idazkariak (10); chivite psnko idazkariak (7); defentsa idazkaria (10); defentsa idazkariak (30); ebbko idazkaria (8); ebbko idazkariak (17); eeko idazkariak (7); elkarteko idazkariak (8); esan zuen idazkariak (8); estatu idazkaria (39); estatu idazkaria eta (6); estatu idazkariak (105); estatu idazkariak atzo (6); eta idazkaria (14); eta idazkariak (7); haren idazkariak (6); idazkaria da (11); idazkaria ere (9); idazkaria eta (33); idazkaria izan (11); idazkaria izan zen (6); idazkaria zen (15); idazkariak adierazi (8); idazkariak atzo (15); idazkariak azaldu (17); idazkariak azaldu zuenez (9); idazkariak ere (13); idazkariak erredakzioa (11); idazkariak esan (11); idazkariak eta (24); idazkariak ez (9); kirol idazkariak (8); komunikazio idazkariak (14); kontseiluko idazkaria (13); kontseiluko idazkariak (11); labeko idazkariak (10); powell estatu idazkariak (7); pse eeko idazkariak (7); psnko idazkariak (17); psoeko antolakuntza idazkariak (20); rumsfeld defentsa idazkariak (11); upnko idazkariak (6); zuen idazkariak (22); zuen labeko idazkariak (6)

antolakuntza idazkariaren (8); estatu idazkariarekin (9); estatu idazkariaren (16); estatu idazkariari (10); idazkariaren arabera (10); idazkariaren esanetan (8); idazkariaren eta (6); idazkariaren hitzetan (6); idazkariaren iritziz (6); idazkariaren ustez (7); idazkariari eta (7); zion idazkariari (7)


idazkariorde 1 idazkariaren ordekoa edo laguntzailea.

SEAko idazkariorde Aitor Otaolaren laguntzarekin, ekonomiaren egoerari buruzko txostena aurkeztu zuen Fartok.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Paula Dobrianski Washingtongo Gai Globaletarako idazkariordeak.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Jose Maria Mielgo OLBEko idazkariordeak azaldu duenez.  Berria - Kultura   2004-03-19

Espainiako Elizbarrutien Batzordeko ekonomia gaietako idazkariorde Fernando Gimenez Berriocanal prest azaldu da BEZaren ordainketa Gobernuarekin negoziatzeko.  Berria - Harian   2006-01-19

Rafael Gurreak eta Jose Cruz Perez Lapazaranek, UPNren presidenteordeak eta idazkariordeak, hurrenez hurren.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

PPko lan ministroaren idazkariorde batek kudeatutako proposamena.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Andre gaixoak handinahikeria aristokratiko barregarriak erabiltzen zituen, eta bere senarra idazkariorde zen garaia gogoratzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Alderdi errepublikanoko kide da, eta 1974tik duela urte bat arte, Estatu idazkariorde izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

1966an, Italiako Defentsa idazkariorde izendatu zuten.  Berria - Harian   2006-03-24

2 idazkariorde nagusi

Idazkari nagusiaren ondoren datozen hiruek, Alfonso Alonso, Antonio Basagoiti eta Maria San Gil idazkariorde nagusiek, aho txikiarekin izan bada ere, aldaketa proposatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

«Egoera ez da aldekoa», adierazi zuen EBrekiko Harremanetarako idazkariorde nagusi Manuel Moranek.  Berria - Mundua   2004-11-20

Ainhoa Etxaide LABeko idazkariorde nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako estatu idazkariorde (3); aebetako estatu idazkariordeak (3); atzerri ministerioko idazkariorde (3); batuetako estatu idazkariorde (3); defentsa idazkariorde (4); defentsa idazkariorde paul (3); eaeko ppko idazkariorde (3); estatu idazkariorde (11); estatu idazkariordeak (6); idazkariorde eta (4); idazkariorde nagusi (4); idazkariorde nagusia (4); idazkariorde nagusiak (5); idazkariorde paul (3); ministerioko idazkariorde (5); oreja ppko idazkariorde (3); ppko idazkariorde (8); ppko idazkariorde nagusiak (3)


idazkariordetza iz idazkariordearen lanbidea.

Erdiko honek sektore pribatura ihes egin zuen, luzanga honek Madrilgo idazkariordetza batera egin zuen jauzi, eta pottolo-pottolo honek bertzeek baino azkarrago jokatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.


idazkarisa iz andre idazkaria.

[Züberoako gaü eskolaren] idazkarisa : Isabelle Elichondoborde.  Herria   2004-11-25


idazkaritza 1 iz idazkariaren kargua edo lanbidea; idazkari ikasketak.

NBEko Idazkaritza utziko du Annanek urte amaieran.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Klubaren idazkaritza teknikoa utz dezake Juan Carlos Rodriguezek.  Berria - Kirola   2004-06-26

Beldur nintzen Georgiarako misio horretatik bueltan idazkaritzaren bat eskainiko ez ote zioten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Nazioarteko federazioko bulego berrian dira Boutineau president karguan eta Louis Dunat idazkaritzan.  Herria   2002-09-05

"Frantziako Estatuko gobernu" autoizendatzen zen agintaritza baten mendean, Bordeleko prefeturaren idazkaritzan hasi eta Estatuko goi mailako funtzionario izatera iritsiko zen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.

Baldintzak: Euskara eta frantsesa menperatu ahoz eta idatziz, idazkaritza eta kontabilitatea.  Herria   2002-12-05

2 alderdi politiko eta sindikatu bateko buruzagitza.

Posta-kutxan propaganda baizik ez du aurkitu, eta partiduko idazkaritzako gutun bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 53. orr.

Peio Etxeberri-Aintxart ABko idazkaritzako kideak estatu idazkariaren errespetu eskasa azpimarratu zion Berriari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Euskadi Buru Batzarreko idazkaritzak ostean kaleratutako agirian, «ardura eta inpartzialtasunik gabe» jokatzea leporatu zion alderdiko Auzitegiari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

PSOEren zuzendaritzako ordezkari bi PSNren idazkaritza nagusia lortzeko leihatuko diren Juan Jose Lizarberekin eta Carlos Chiviterekin bildu ziren atzo, Iruñean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Jose Luis Rodriguez Zapatero izango da idazkaritza nagusirako hautagai bakarra. herriaŽ

Baina baseak ekarri behar du erantzuna, eta ez idazkaritzak edo koordinaketak bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Hala zioen atzo ELA sindikatuko metalgintzako idazkaritzak agiri batean.  Berria - Ekonomia   2004-10-17

LAB sindikatuko lehen ekonomista izan zen eta idazkaritza teknikoa jarri zuen abian.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

3 gobernu erakunde edo sail batzuen izena.

AEBetako Altxor Idazkaritzak (Ogasun Ministerioaren parekoa da) iaz onartu zuen arau baten ondotik etorri da debekua.  Berria - Gaiak   2004-02-27

Pentagonoari azpikontratatazio hauek gelditzeko manua eman dion AEBetako Barne idazkaritzako eledun Franc Quimbyk zehaztu zuenez atzo.  Berria - Mundua   2004-05-27

Sri Lanka Gobernuko Bakerako Idazkaritzaren buru Palitha Kohonak aire erasoaldia «ekintza bakana» dela esan zuen.  Berria - Mundua   2006-04-27

Mexikoko Kanpo Harremanetarako idazkaritzak hartutako erabakiari buruz hitz egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako Idazkaritzak antolatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Horrela agertzen da talde terroristen Europako zerrendan eta Amerikako Estatu Batuetako Estatu Idazkaritzaren zerrendan ere.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

4 erakunde edo elkarte baten idazki bidezko harremanak bideratzen dituen bulegoa edo zerbitzua; idazkariaren ardurapeko bulego edo zerbitzua.

Argudio hori bera aipatu du Europako Legebiltzarraren Idazkaritzaren txosten batek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroko idazkaritzako kidea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

AGUR aldizkariaren idazkaritzan lan egiten ginuen Mikel Duvert eta Zamorrarekin.  Herria   2005-07-14

Urtebete lehenago, Euskal Idazkaritza sortu zen Baionan, eta "Hizkuntza Saila" osatu zen haren babesean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 153. orr.

Udaletxeko idazkaritzara noiz joan behar den.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Bere arma, paperak eta ekipajea Reinhard Heydrichen idazkaritzan jaso zituen, reichmark pilatxo eder batekin batera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.

Ikasketa-buruaren ondotik egin nuen idazkaritzarainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Fakultateko idazkaritzara joan nintzen egun berean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.

Powers tenienteak idazkaritzako armairu batean ezkutaturiko kutxa gotorra zabaltzen zuen bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 310. orr.

Bulego nagusia eta informazioaren tresneria (egunkariaren idazkaritza, nolabait esateko, telegrafoa barne), Kale Nagusiko 45ean kokatu genituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 195. orr.

-Horretarako, aski zen telebistako administrazio idazkaritzan lan egiten zutenei poliki eskatzea, ezta?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 290. orr.

5 (zerbitzuko kideen multzoa)

Gure Idazkaritza osoa Basilikaraino igo zelarik […].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 186. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Zerbait ikasketa egina zuela esan zuenean, ordea, idazkaritza-kontuen zaintzan jarri zuen berehala Fructuosok.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.

· Mato Grossoko Hezkuntza Idazkaritzak kontratatu ninduen sasoi hartan, antzerki-klaseak eman nitzan estatu hartan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.

Dan Hoganen iloba, udal idazkaritzarako aurkeztu zena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.

Enbaxadaren eta Estatu Idazkaritzaren arteko gutunerian arabera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.

Kataluniako Generalitatearen Kirol Idazkaritzaren babesarekin.  Berria - Kirola   2004-09-15

Maixabel Gaztañaga Emakume idazkaritzako buruak LABl sindikatuan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Jakiunde izeneko akademia errebisatzea, komunikazio idazkaritza antolatzea, kudeaketa formak lantzea, 2006ko aurrekontua prestatzea, egoitza berria aurkitzea...  Berria - Harian   2005-12-17

7 idazkaritza nagusi alderdi politiko eta sindikatu bateko buruzagitza nagusia.

Errenteriako alkate Miguel Buenek bere hautagaitza aurkeztu du PSEko Gipuzkoako Idazkaritza Nagusirako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Alderdiaren Gipuzkoako idazkaritza nagusia ere laster uztekoa da, duela lau urte aukeratu zutenean azken agintaldia zuela ohartarazi baitzuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Nafarroako alderdi sozialistako zuzendaritzak PSOEren Kongresurako 11 militante ordezkari gisa baztertu izana «justifika ezina» dela salatu zuen orain PSNrako idazkaritza nagusirako hautagai denak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abko idazkaritzako (5); emakume idazkaritzako (3); emakumeen idazkaritzako (3); estatu idazkaritzak (4); estatu idazkaritzako (4); eta idazkaritza (3); gipuzkoako idazkaritza (3); harremanetarako idazkaritzak (3); idazkaritza nagusia (4); idazkaritza nagusian (5); idazkaritza nagusiari (3); idazkaritza nagusirako (6); idazkaritza teknikoa (3); idazkaritza utziko (3); idazkaritzako kidea (3); idazkaritzako kideek (3); idazkaritzan eta (3); idazkaritzan lan (3); idazkaritzan lan egiten (3); ijitoen idazkaritza (3); kanpo harremanetarako idazkaritzak (3)


idazkaritzaorde iz idazkariordetza.

Alemaniako Gobernuko Finantza departamentuko idazkaritzaordean egin zuen lan, nazioarteko finantza eta diru harremanetan arduradun gisa.  Berria - Mundua   2004-05-25


idazkera 1 iz nork bere burua idatziz adierazteko modua, idaztankera. ik estilo; idazmolde 3.

Idazle Eskolaren bigarren ikastaroan idazkera literarioa eta administraziokoa landuko dira.  Berria - Kultura   2004-09-15

Kawabataren idazkera nahiko sinplea da, esaldi laburrak egiten ditu gehienetan. Idazkera aldetik estilo sinplea darabilzu, sinplea baina ez arina.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

Batzuetan, idazkariak eskribau hutsak ziren, eta Umbriako italieratik latinera itzultzen zuten, idazkera neurri batean behintzat zainduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Idazle bikaina da Bonabentura, hitzaren eta konposizioaren artista, hizkera aberatsa eta idazkera oso landua duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Bere baitako beste itzalen batena iruditzen baitzitzaion idazkera trinko sentikor hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.

Anbiguotasun horrek ez du eragozten, ordea, idazkeraren zehaztasuna.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

Saramagoren idazkeraren ezaugarri nagusiak diren joritasuna eta perpausa bihurritzeko joera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

Idazkera aldetik, Frantziskoren beste idazkiak baino dotoreagoa da eta, beraz, idazkari on baten eskua nabari da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

Idazkerak galdu egin du Lehen Bizitza-n zuen borobiltasuna, eta bigarren partean bereziki tankera aszetiko eta exortatiboa hartu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Eleberri beltza… idazkera gazte eta fresko batean.  Herria   2004-12-09

Emakumezkoen eta gizonezkoen idazkeraren artean dagoen desberdintasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 320. orr.

Gutun bidezko nobela bat denez, pertsonaiek idatzi egiten dute, eta norberaren idazkeraren eta besteen idazkeraren arteko tirabirak, estiloak alegia, definituko du pertsonaia bakoitza, idazketaren bidez kontatzen diren gertakariek, gogoetek eta asmoek bezainbat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

2 idazteko erabiltzen den ikur sistema.

Idazkera fonetikoak izan daitezke silabikoak nahiz alfabetikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Horrek ez du esan nahi idazkera alfabetikoa erabiltzen denean nahitaez ikur grafiko edo letra bakoitzak hots bat islatzen duenik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Zein dira benetako idazkera fonologiko baten oinarriak?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Idazkera ideografikoak erraz bilakatzen dira bitariko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Dario Handiaren ekintzen kontaketa Behistango harkaitzean [...] hiru eratan transkribatu zuten idazkera kuneiformearen hiru moldapen desberdinetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Bikingoen antzinako erruna-idazkerari buruzko ikasketak egiten dituzte.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 103. orr.

"B Lineal” idazkera minoikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.

Idazkera sistema horren adibide klasikoa txinatar idazkera da Idazkeraren ikurrak arbitrarioak dira: t letraren eta hark irudikatzen duen hotsaren artean, adibidez, ez dago inolako erlaziorik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Japonian shogungoaren mende, hizkuntzak japoniera eta idazkerak ordurako Japonian onartuta zeuden txinatar karaktereen aukeraketa eta erabilera berezi bat izan behar zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Ipar eta hegoaldeko euskaldunen artean idazkera bateratzeko, h letra hartzea gomendatu zuen Euskaltzaindiak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 166. orr.

Eskualde bakoitzeko idazkeran eta herri bakoitzeko hizkeran.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Gutuna arameera-idazkeraz eta -hizkeraz idatzia zegoen.  Elizen arteko biblia   Esd 4,7

3 norbaitek idazterakoan ikur horiek marrazteko duen moldea. ik idazmolde.

Idazkera fina, txinatar tintaz egina, gutunekoa bezalakoa; txikiagoa, ordea, oraingoan, lerroen arteko tartea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

-Idazkera ezagutu duzu?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.

Grosrouvreren idazkera zen, inolako zalantzarik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Harryk berehala ikusi zuen Hermioneren idazkera txukuna, Ronen zirriborro nahasiak, eta Hogwartseko basozain Hagridena ematen zuen idazkera traketsa ere bai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

Lisa idazten eta zenbakiak lerrokatzen ari zen, trabarik gabe irakurtzeko moduko idazkera handi biribilez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 91. orr.

Mariok orain, Parisetik, bere idazkera ñimiño eta irakurrezinean, gure aita-amek nekez ulertzen zituzten gutunak idazten zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.

Behin posta-txartel bat bidali zidaten Barranquillatik, baina ez zegoen idazkera ulertzerik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.

Ezagun du idazkera oraino dotorea esku dardarti baten lana dena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 244. orr.

Saget andereñoaren katu idazkera ezagutu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Ez nituen ahaztuan haren idazkera imitatzeko saioak, eta neke handirik gabe neureganatu nuen haren letra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.

Eskuizkribuak idazkera diferenteak azaltzen ditu.  Berria - Harian   2005-04-13

4 idaztea, idazketa.

Fonema horiek, bere aldetik, idazkeraren bidez adieraz daitezke, legozkiekeen ikurrak erabiliz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Baina hizkuntza gehienak idazkeraren bidez baizik ez ditugu ezagutzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 50. orr.

Idazkerak lausotu egiten duela hizkuntzaren itxura: idazkera ez da jantzi bat, mozorro bat baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 57. orr.

Denboran zehar hizkuntza bizien ahoskera aldatu egiten da, berez eta ezinbestean, eta idazkera ez (ez behintzat bere kabuz).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Homonimia osoak, berez, bi hitzen arteko idazkera eta ahoskera berdin-berdinak eskatzen ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 79. orr.

Idazkera automatikoaren alderantzizko bidea.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.

Eskuko telefonoen idazkera berezia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere idazkera (11); bere idazkeran (3); beste idazkera (4); bi idazkera (9); bigarren ikastaroan idazkera (3); da idazkera (3); du idazkera (4); duen idazkera (3); eszenaren idazkera (3); eszenaren idazkera nozioak (3); eta idazkera (34); eta idazkera ofizialak (3); eta idazkerak (3); haren idazkera (6); hizkuntza eta idazkera (7); idazkera automatikoaren (3); idazkera bat (3); idazkera bera (4); idazkera berezia (7); idazkera eta (6); idazkera ez (4); idazkera ezagutu (4); idazkera ezagutu zuen (3); idazkera hori (5); idazkera literarioa (5); idazkera literarioa eta (4); idazkera mota (3); idazkera nozioak (3); idazkera nozioak menperatzen (3); idazkera ofizialak (3); idazkera oso (4); idazkera sistema (3); idazkera traketsa (3); idazkera zen (5); idazkerak ez (4); idazkeran eta (5); idazkeran eta herri (4); idazkeraren bidez (7); idazkerari buruzko (4); ikastaroan idazkera (3); ikastaroan idazkera literarioa (3); nire idazkera (3); ogam idazkera (3); zen idazkera (4); zuen idazkera (3)


idazketa (243 agerraldi, 69 liburu eta 53 artikulutan, ETCn 3.925 agerraldi) 1 iz idaztea. ik idazkuntza.

Azken bi kapituluen idazketa geroagokoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 491. orr.

Parte hartu dute legearen idazketan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Gutun bidezko nobela bat denez, pertsonaiek idatzi egiten dute, eta norberaren idazkeraren eta besteen idazkeraren arteko tirabirak, estiloak alegia, definituko du pertsonaia bakoitza, idazketaren bidez kontatzen diren gertakariek, gogoetek eta asmoek bezainbat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

Idazketa: informazioaren berrikustea, lehenengo zirriborroa, zirriborroaren berraztertzea, behin betiko idazketa, oharren prestakuntza, azken bibliografia, eranskinak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Hizketako edo idazketako egintza bakoitzean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Idazketa bezain ekintza sortzailea dela irakurketa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Arnasketak oxigenoa nola, idazketak ere irakurketa behar du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Eskolan deskubritu zenuen, hala ere, irakurketarako eta idazketarako zaletasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.

Lau zatiren proiektuen idazketa eta bederatzi zatiren proiektuak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Aurelia Arkotxa idazketaren profesionala da, zizelkaria.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Idazketa koadernoak oso txukun izaten zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 185. orr.

Muchek, bien bitartean, bere idazketa orrialdea bukatzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

idazketa ereduak kopiatzen zituen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Muchek idazketa lezioa hartzen zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.

-Mutil horrek [...] hobe zikean neskatxen barnetegi batean idazketa maisu sartu izan balitz...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 348. orr.

Irakurketa- eta idazketa-tailerreko saioa primeran joan zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Idazketa probak egiteko erabilia.  Berria - Kultura   2004-03-09

DNATeko buruzagi goren zen Roger Marion komisarioak «idazketa akats bat» izan zela argudiatu zuten.  Berria - Mundua   2006-02-18

Definizio hauek, arau hauek, idazketa-konbentzio hauek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 112. orr.

Idazketa-prozesuan batek ez daki narrazioak nondik nora eramango duen, horrek abentura bihurtzen du idaztea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 102. orr.

Idazketa-plangintza egiterakoan hiru aldagai hartuko dituzu kontuan: eredu desberdinak, edukiaren balorazioa eta denbora.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.

Nire barrengo sentimenduak bururatu ahala husten nizkizun, ezer gorde gabe, idazketa-une haiek baitziren biok bat egiten genueneko bakarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 132. orr.

Komeni da, beraz, informazio aipagarria sailkatzea eta ordenatzea, ondoren, lanaren plangintzan eta idazketa-fasetan eskura izateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Idazketa-datari buruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 938. orr.

Dietario baten idazketa-modua.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irakurketa-idazketa prozesua euskaraz egin ez duten ikasleak.  Berria - Harian   2005-10-02

· Dekretu idazketan ari garen honetan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

4 idazkera.

Antzinako Egiptoko idazketa hieroglifikora.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 229. orr.

Haietako bakoitzaren behealdean, argiro nabarmentzen zen amaren idazketa fina, irmoa bezain leuna.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten idazketa (4); behin betiko idazketa (3); bere idazketa (4); betiko idazketa (3); da idazketan (3); estatutuaren idazketan (3); eta idazketa (16); eta idazketak (3); eta idazketaren (4); gernikako estatutuaren idazketan (3); idazketa ereduak (4); idazketa eta (10); idazketa plangintza (3); idazketa prozesua (4); idazketan eta (3); idazketan parte (5); idazketan parte hartu (3); idazketaren bidez (4); idazketaren eta (3); kultura eta idazketa (3)


idazki 1 iz idatzirik dagoen zernahi gauza. ik idatzi 6; izkribu; idazlan.

Liburutegirako liburu eta idazkiak biltzen ibili zen Ingalaterra osoan eta atzerrian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 53. orr.

Euren hitzetan eta testuetan, euren diskurtsoetan eta idazkietan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 137. orr.

Klararen idazki guztiak bere ahizpei zuzenduak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Idazki hau ez da guregana iritsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Testamentu Berriko idazkiak grekoz idatziak izan ziren.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Idazkiaren gai nagusia maitasuna da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

Idazki laburrak liburuak baino mila bider gehiago balio duela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 261. orr.

Idazki ofizial batekin jakinarazi zidaten "lanpostu iraunkorra esleitu" zidatela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 39. orr.

Idazki horretan gauzen oinarriez (archai) eta kausa lehenez arduratuko dela dio Aristotelesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 169. orr.

Idazki honen azken atalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Hau Itunaren kutxa eta Idazki Santuaren armairua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

"Vitae Patrum" idazkietan irakurtzen denez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Agiririk ez da falta: eskutitzak, haren biziaren gaineko idazki-zatiak, isilpeko txostenak, poliziaren artxiboak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

· Aldi jakin bateko zientzia-idazkiei so egitean, harri eta zur eginik geratzen gara ikusirik mundu guztiak hartzen dituela objektu berak hizpide. bestela, nola arituko nintzen ni orain lekukotza-idazki hau zirriborratzen?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 175. orr.

3 idazkuna.

Batean, idazki hau "Agua caliente".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.

Vive la Belgique zioen idazki batek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 352. orr.

Laudanum idazkia zuen botilatxo bat, hutsik, azaldu zen gizonaren ondoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 145. orr.

Atzealdean "élevé en plein air" idazkiaren gainean zerri sano arrosa eta alegeraren marrazkia zekarren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 159. orr.

Hormako karean egindako idazki batzuek erakarri zuten nire arreta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 352. orr.

Paretak orobat hutsik, irudi edo idazkirik gabe.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere idazki (3); beste idazki (6); bi idazki (4); buruzko idazki (4); dugu eta idazki (3); duten idazki (5); edo idazki (3); ere idazki (3); eta idazki (28); eta idazki hau (4); eta idazki honen (5); eta idazki santuaren (3); frantziskoren idazki (8); frantziskoren idazki eta (3); hainbat idazki (5); idazki bat (33); idazki batean (10); idazki baten (10); idazki baten bidez (6); idazki bateratua (5); idazki batzu (3); idazki batzuk (4); idazki eta (17); idazki gehienak (3); idazki guztiak (7); idazki hau (27); idazki hauek (4); idazki honen (11); idazki honetan (3); idazki hori (5); idazki horiek (7); idazki horren (4); idazki horretan (6); idazki hura (5); idazki mota (4); idazki santua (4); idazki santuak (3); idazki santuaren (8); idazki santuen (4); idazki santuko (8)

aurkeztutako idazkia (3); bere idazkiak (5); bere idazkiek (3); bere idazkien (4); bere idazkietan (14); beste idazkiak (3); beste idazkietan (5); du idazkiak (3); duen idazkia (3); en idazkiak (3); eta beste idazkietan (4); eta idazkia (3); eta idazkiak (4); frantziskoren idazkiak (6); frantziskoren idazkien (6); frantziskoren idazkietan (20); haren idazkiak (4); haren idazkiek (3); idazkia aurkeztu (4); idazkia aurkeztu zuten (3); idazkia da (3); idazkia irakurri (3); idazkiak dira (3); idazkiak ere (4); idazkiak eta (9); idazkiak irakurri (3); idazkien artean (6); idazkien bidez (3); kaleratutako idazkian (3); klararen idazkiak (4); san frantziskoren idazkiak (3); san frantziskoren idazkietako (3); san frantziskoren idazkietan (3); santa klararen idazkiak (3); zuen idazkia (4)


idazkigile iz idazkiak egiten dituen pertsona.

Bi idazkigileek harrapatu nahi luketen neska jeneroa.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.


idazkin 1 iz adkor idazlea.

Idatziz bilakatzen da bat idazkin.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 135. orr.

2 idazkia.

Musikaren historiaz edo literatura zein arteari buruzko xehetasunez beteriko idazkinak egitea.  Berria - Kultura   2004-10-29


idazkintza iz idazkiak egitea.

XX. mendeko lehen hamarraldi hori Pío Barojaren nahaste eta katramila politikoen urteak izan ziren [...] baina baita bere idazkintzaren sendotze urteak ere: ia urtero argitaratzen zuen liburu berri garrantzitsuren bat, eta prentsako bere kolaborazioak ugaritu egin ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.


idazkitxo iz idazki laburra.

Beiradun armairu ilara batzuk baziren, idazkitxo horixkatu eta arratoiek eta pipiak janez leporaino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.

Bere idazkitxoak liburu batean biltzeko konpromisoa hartu du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 286. orr.

Inork ez zuen espanturik egingo idazkitxo hau irakurrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 12. orr.


idazkun iz esaldi idatzia. ik idazki 3.

Aldare bat aurkitu dut idazkun honekin: "Jainko ezezagunari".  Elizen arteko biblia   Eg 17,23

Jostuna Petersburgen jaioa zen, baina idazkun hau zeukan dendako atearen gainean: "Londreseko eta Pariseko atzerritarra".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.

Platonen Akademiako frontoian idazkun bat zegoen: "Inor ez da hemen sartuko baldin eta geometra ez bada".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Libreria antica e moderna zioen ate gaineko idazkunak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Ate bat letoizko plaka batean Mr Alleyne idazkuna zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.

Idazkun handi bat zegoen "Kasino" ipintzen zuena, baina edateko ez zegoen tea besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Orotariko eskabideen bulegoa ate gaineko idazkunean bakarrik existitzen zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

Hesi luze bat, ikatzez eta klarionez eginiko idazkun eta marrazkiak zituena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

Arbasoen hilobi babestuetako idazkun guztiak irakurtzen zituen debozioz haietan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 41. orr.

Optika-denda batean idazkunak euskaraz ere badira, frantsesezkoak baino letra ttikixeagoz.  Berria - Kultura   2004-07-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idazkun bat (8); idazkun hau (5)


idazkuntza (42 agerraldi, 12 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 316 agerraldi) 1 iz idazketa.

Irudimenaren bidez ikustea eta oroimenaren bidez berrikustea da idazkuntzaren ondarea.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 43. orr.

Albisteen idazkuntzak arina izan behar du, eta goitik beherakoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

Hain zuzen ere, idazkuntzaren prozesuan zehar zerbait berri deskubritzen duzunean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 188. orr.

1944aren amaieran utzi zuen irakaskuntza, idazkuntzan sartzeko buru-belarri.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Ohiko bideetatik aldenduz, idazkuntzaren historian zehar erabilitako baliabide erretorikoak modu berri edo berezian erabili zituen Queneauk liburu honetan.  Berria - Kultura   2006-01-12

2 (hitz elkartuetan)

Idazkuntza eta sorkuntza prozesu oro da norbere buruaren eta norbere sorkuntzaren gaineko kontzientzia hartze prozesu gradual, apurkakoa.  Berria - Kultura   2006-03-14

Idazkuntza kontseilu horrek Luma aldizkaria bideratzen ere lagunduko du.  Berria - Kultura   2004-09-15

3 idazkera.

Idazkuntza konbentzionaletik eta haren azturetatik libratzeko ahaleginak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 173. orr.

Sua, idazkuntza eta kalkulua asmatu zirenetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idazkuntza eta (3)


idazlan 1 iz idatziz moldaturiko lana. ik idazki.

Eta mendebaldeak zekiena, funtsean, arabiar matematikarien idazlanetatik eta greziar autoreen lanen itzulpenetatik zetorren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Nire bizitzan ezagututako jende gutxi, oso gutxi sartu izan dut neure idazlanetan, gaur arte bederen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 22. orr.

Honela dio S. Bonabenturak bere Epistola de tribus quaestionibus idazlanean: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Gauza bera kontatzen digu Xabier Lizardik "Donapaleura joan-etorria" idazlanaren sarreran.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 89. orr.

Idazlanari titularra paratzeak eman zidan kontsolamendua; "Ez zen hilketa izan", letra larriz nabarmendurik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Egin idazlan bat, gutxienez 40 hitzekoa, gaia izanik “Zelan pasatu nituen nire azken oporrak”.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 111. orr.

Galoisen Idazlan osoak liburuki txiki bakar batean bilduta zeuden.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 333. orr.

Euler-en heriotzaren bigarren mendeurrenean argitaratu ziren Idazlan Osoak, 1983an.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Berriki argitaratu Jean-Louis Davanten Idazlan Hautatuak liburuko bertze pasarte bat irakurri zuen ondotik.  Berria - Kultura   2004-04-13

Xabier Altzibarrek Jean Hiriart-Urrutiren (Hazparne, 1859-1915) idazlanen antologia apailatu du.  Berria - Kultura   2004-09-02

Brechten idazlan argitaragabe batzuk agertu dira Zurichen.  Berria - Kultura   2004-08-24

Jose Cardoso Piresen idazlan zentsuratuak argitaratuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-04

Ernest Renanen Zer da nazioa? idazlan klasikoa argitaratu du EHUk. herriaŽ

Baina Vernek bestelako idazlanak ere idatzi zituen.  Berria - Harian   2005-03-24

Hala ere, galdera horixe egiten diot neure buruari, zerk bultzatu ote ninduen eskolan agindutako idazlanez kanpoko zerbait lehenengoz idaztera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 70. orr.

Irakasle batek idazlan bat eskatu zidan aldizkarirako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 346. orr.

Idazlan akademikoaren ezaugarri orokorrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 6. orr.

Paraleloei buruzko 5. postulatuaz da idazlana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Ikasle baten idazlanari, adibidez, ez zaio eskatzen ikertzaile batenari eskatzen zaion zorroztasun, originaltasun edo sakontasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 329. orr.

Mo-eh ben Maimon lehen mailako talmudista izan zen, eta gai honi buruz garrantzi handiko idazlanak egin zituen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.

1933an naziek bere idazlanak erre eta Alemaniatik bidali zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 76. orr.

-Jatorrizkoak izan zein kopiak izan, papiroa behar da idazlanak egiteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Loturaren bat izango du horrek, beharbada, eginarazten ziguten idazlan-motarekin: gai topikoak, edo topikoak ez zirenean okerragoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Coca-Colaren idazlan-lehiaketa, probintzia osoko 8.mailako ikasleen artean urtero jokatzen zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 70. orr.

Idazlan-proiektu bat egin nuen, bai, handi-mandia, presakako irakurketa haietako ekarriak eta eraginak bildu nahi zituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

Idazlan egitasmoa 2005eko otsailaren 15erako bidali behar da Baionako Mattin Megadendara.  Berria - Kultura   2004-05-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agustinen hainbat idazlan (3); bere idazlan (9); bere idazlan guztiak (4); beste idazlan (8); beste idazlan batzuk (3); da idazlan (3); du idazlan (3); en idazlan (5); eta idazlan (9); hainbat idazlan (6); idazlan akademiko (3); idazlan akademikoa (4); idazlan akademikoaren (3); idazlan akademikoaren ezaugarri (3); idazlan asko (6); idazlan bat (19); idazlan batean (4); idazlan baten (10); idazlan batzuk (4); idazlan eta (3); idazlan gehienak (3); idazlan guztiak (10); idazlan guztien (3); idazlan haiek (5); idazlan hau (3); idazlan hautatuak (20); idazlan honek (5); idazlan honen (4); idazlan honetako (3); idazlan honetan (7); idazlan hori (4); idazlan horiek (4); idazlan osoak (5); ren idazlan (3); zuen idazlan (6)

bere idazlanak (6); bere idazlanei (3); bere idazlanetan (4); da idazlana (3); ere idazlanak (3); eta idazlanak (7); idazlana egiteko (3); idazlanak egiten (3); idazlanak ere (4); idazlanetan ere (4); lehen idazlana (3); nire idazlanak (3); nituen bere idazlanak (4)


idazlangintza iz idazlanak egitea.

Azken urteotan, idazlangintzan finkatu du bere bizimodua, genero ia guztiak landuz: haur eta gazte literatura (Itzala ituzli zenekoa, George L. Steer, Gernikan izan zen kazetaria), kronika (Europako mugetan barrena), ipuingintza (Atoiuntzia, Laudanoa eta Sutautsa...), eleberrigintza (Speed gauak, Baleen berbaroa, Kilkerren hotsak...), saiakera (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan) eta poesia [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 5. orr.


idazlantto iz adkor idazlana.

Idazlantto honen helburua [De re publica edo politikaz] ez da, hala ere, lan sistematiko baten osatzea izanen, ez tesi berezi berri baten aurkeztea.  Herria   2003-08-14


idazlari 1 izond/iz testu ez-literarioak idazten dituena.

Koadernoaren emakume idazlaria, bitartean, esleipenaren zain zegoen enkantegilearen gainetik, idazluma hatzetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Beltzaran handia ez zen jadanik idazlaria arrainaren pabiloian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.

Parra-hostoez apaindurik, auzitegiko idazlaria lehengo moduko koktel bat irabiatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.

Idazlaria aipatu baitugu, erran behar dut erdarazko liburutto batzu idatzi dituela, bereziki ihiziaz, kontrabandaz eta holako gai herrikoiez, arras alaiak eta irakur errexak, bera zen gizon konplaxentaren hainekoak.  Herria   2001-11-15

• 2 iz idazlea.

Liburu honen idazlaria benetan aparta iruditu izan zait beti.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 10. orr.

Estepan Urkiaga -Lauaxeta-, abertzale gazteen lorerik loratuena olerkigintzan, surik sutuena mitinetan, idazlaririk trebeena izparringietan, faxisten eskuetan jausi da, preso.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.

3 juduen artean, legea azaltzen duena.

Herodesek, jakinzale, etengabe galdegin zion, eta Jesusek ez zion deus erantzuten; idazlariek eta apaizek isildu gabe salatzen zuten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 173. orr.


idazle (7669 agerraldi, 214 liburu eta 1817 artikulutan) 1 iz idazten duen pertsona; bereziki, literatura lanak idazten dituena. ik izkiriatzaile.

Nor zen eskutitzon idazlea?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 156. orr.

Idazlearen mamu kuttunak eta obsesio zaharrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Idazleak, hizkuntzaren arragoa.  Berria - Kultura   2006-02-16

Idazlearen sormen ahalmenak etekina ateratzen dio prozedurari, hitzen arteko lotura ezkutuak agerraraziz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 51. orr.

Neure burua gehiago nuela idazletzat kazetaritzat baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Idazle bati egunkari batek eskain diezaiokeen lanik onena nuen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 12. orr.

Duvrescu, kritikariaz gain, idazlea ere bazen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 169. orr.

Neorrealistak, idazleak zein zinegileak, kultura elitista baten guztizko etsaiak dira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.

Idazleek egile eskubideak eskatzen dituzte eta haserretuta idazten dute.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 104. orr.

1950. urteko udazkenean, Madrileko Revista Nueva-n, Ignacio Aldecoa idazlearen ipuin bat argitaratu zen, "Vecinos" izenburukoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 71. orr.

Christian Salmon Idazleen Nazioarteko Parlamentuaren bozeramaileak.  Berria - Kultura   2004-02-08

Idazle Presoen Nazioarteko Eguna dela eta.  Berria - Kultura   2004-11-14

Nazioarteko PENeko Idazle Espetxeratuen Batzordea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Mexikoko Idazleen Bilgunean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 171. orr.

Sarako Idazleen Biltzarrak Jean-Louis Davant eta Philippe Oihanburu idazleak omendu ditu. herriaŽ

Euskal Herriko idazleen Biltzarrak mila pertsonatik gora erakarri zituen Sarara.  Berria - Harian   2005-03-29

Euskal Idazleen Elkartearen babesa eta laguntza du Euskal PEN Klubak, eta hitzarmena sinatuko dute bi elkarteek.  Berria - Kultura   2004-04-24

Idazleen Elkarteko lehendakariaren laguntza ere eskatu du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 79. orr.

EIE Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria.  Berria - Kultura   2006-04-23

2 (izenondoekin)

Idazle handiak beti izango dira handi, ez beren famaren indarrez, ezpada beren lanaren merituz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Zenbat idazle egin ote ditu kritikak ez-dakit-nongo edo badakit-noizko idazlerik handiena?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

Idazle nagusien maisulan onetsiak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Europan, kazetaritzak idazlerik onenak ditu bere lan taldean, politikorik onenak, zientzialaririk prestuenak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 131. orr.

Idazle bikaina da Bonabentura, hitzaren eta konposizioaren artista, hizkera aberatsa eta idazkera oso landua duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Errusiako idazlerik gogoangarrienetako bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

idazle peto--peto baten literatur eraikuntza bikaina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

Beldurrezko istorioen idazle ospetsuenetako bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.

Xalotasun handiko zerbait esan zuen, gure idazle munduzaleen eleberrietako damek eta jaunek esan ohi dituztenen tankerakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Remo Chiti idazle futuristak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.

Ezaugarri horien guztien arabera, argi dago Carver idazle minimalista dela.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Hiruetatik inor ez da idazle oparoa izan. París no se acaba nunca, hein batean, idazle gazte eta hasiberri baten nolabaiteko kronika sentimentala da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 124. orr.

Idazle merkea eta manipulatzaile nazkagarria iruditzen zitzaiolako txekiar frantziartua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 45. orr.

Zola eta D'Annuntzio bezalako plebeioek eta idazle traketsek egina da literaturaren parterik handiena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

Ingeles txarraren kontrako borroka ez da soilik idazle profesionalena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 193. orr.

Idazle juduengan ere maiz ageri dira ezkutalekuak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Bere laguna zen George Sand idazle andreari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 157. orr.

Gogoan daukat, honi buruz, idazle lagun batek esan ohi zidana: […].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.

Mania literarioz jositako idazle deformatzaile guztiekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 32. orr.

Idazle ideologikoak atsegin ez dituela dioenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.

Borgesek [...] idazle eskuindar intelijente hark.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.

3 (izenlagunekin)

Ideologia jakin bateko idazleak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.

Irakurle handia izan beharra dago hirugarren mailako idazle izateko ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 89. orr.

Puntako idazle izateaz gainera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Mundu mailako idazle punta-puntako asko ezagutu ditu Carlosek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Idazle ustekoak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 22. orr.

Egungo euskal literaturaren kanonaren barruan sartzekoak diren emakumezko idazleak badaudela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Emakumezko idazlearen rola, aurrerantzean, zein izango da?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 323. orr.

Alberto Moravia italiar idazle entzutetsuak esandako hitzek zirrara handia egin izan didate beti.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Denek ezagutzen dugu Charles Perrault frantses idazlearen "Le Petit Poucet" ipuina.  Herria   2003-11-20

Jose Artetxe gipuzkoar idazleak.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Ingelesezko idazle handienetakoa bihurtu zen [Conrad].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

· Nolanahi ere, herr Öchlerrek apenas aipatzen zituen erregimenak zigortutako edo debekatutako idazleak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Ezagutzen dut laudatutako idazlearen irribarre eztia, gutxietsi nuen idazlearen begiradako altzairu zorrotza ezagutzen dudan bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 50. orr.

"Yiddishezko azken idazlea naiz ia..." zioen Singerrek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

4 (izenondo gisa)

Neure emaztegai izandako neska gazte idazle bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Zumarragan izan da euskaltzain idazlea Jean Mixel Bedaxagar urdinarbetar kantari ezagutuarekin.  Herria   2001-06-14

Ez dut ordea idazleegi izan nahi: jendea ez da hiriez maitemintzen, jendea pertsonekin maitemintzen da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 9. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garibairen ikasle garaiko gorabeheren narrazioak gaztetako idazle-gogoa berritu diolako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 37. orr.

Lizentzia hori hartu izanak [...] idazle-sena hauspotu dio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 43. orr.

Argi ikuste horretan izango zuen zerikusia nire idazle-dohain deskubritu berri hark, noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Hemen hasten da nire idazle-etsipena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

Idazle titulua eman ohi didaten arren, ni irakurlea naiz beste ezer baino gehiago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 41. orr.

Idazle jende honekin ez dago giro.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 122. orr.

Idazle ofizioa desmitifikatze aldera idatzitako nobela bat zen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 184. orr.

Idazle-izen goratsuak dituzten kalez osatutako auzo batean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Izango zuen zoritxar sentimentalen bat, edo sendiartekoa, edo bere idazle lanarekin lotua... Jakintzaren arbola Barojaren idazle-bizitzaren betearen beteko eleberria da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 136. orr.

"Belaunaldi Galdua" idazle-taldeko gainerako kideak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskuizkribu-idazlea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 77. orr.

Fikzio-idazlea naiz ni funtsean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.

Ulertzekoa da halaber nobela-idazleen jarrera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 78. orr.

Alegia-idazle errusiarra (1769-1844).  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Ez da neurtitz-idazlerik, txiripazko eta ezteusena izanik ere, bere soneto perfektoa zizelkatu [...] ez duenik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Hemeretzigarren mendeko drama-idazle alemanik handiena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 176. orr.

Orain Bere buruari galdezka ea Dursleytarrak oroituko ote ziren batere eta eskutitz-idazlea non ote zegoen orduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.

[Nire gidari holistikoa] ataletan, zelula, kromosoma, DNA, gene eta abarretan gertatzen diren guztien hasierako, funtsezko gidaria, arau idazle nagusia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

7 idazle lan (orobat idazlelan g.er.)

Kadirlira itzulita, idazmakina zahar bat erosi eta orduantxe hasi zen handik aurrera bere ogibide bihurtuko zen horretan, idazle lanetan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 8. orr.

Ez zion inoiz idazle lanari muzin egin Vernek, ezta irakurleek Verneren narrazioei ere.  Berria - Harian   2005-03-24

Alfontso Martinez Lizarduikoaren irakasle eta idazle lanak aski ezagunak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Lanbide askotan aritu zen (mekanikari, taxista, saltzaile, jornalari, kazetari, gidoigile, etab.), baina beti ere idazle lanekin tartekatuz. Egun batez hartu baitzuen S autobusa nire idazlelan neketsuetako heroi hilezkor bihurtuko zelako susmo izpirik ere gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 3. orr.

Danik gustua hartu dio zutabe-idazle lanari.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

andolin eguzkitza idazle (9); antzerki idazle (6); artean idazle (7); baina idazle (22); baita idazle (6); bat idazle (12); bere idazle (10); beste hainbat idazle (6); beste idazle (72); beste idazle bat (8); beste idazle batzuek (6); beste idazle eta (6); bi idazle (17); bost idazle (12); da idazle (44); da idazle izatea (6); dela idazle (8); den idazle (22); dira idazle (14); diren idazle (12); dituen idazle (9); du idazle (38); duen idazle (25); dut idazle (9); dute idazle (11); duten idazle (14); edo idazle (12); egungo idazle (6); eguzkitza idazle (9); eguzkitza idazle eta (6); ere idazle (14); eta beste idazle (8); eta idazle (166); euskal idazle (93); euskal idazle bat (6); euskal idazle eta (8); ez idazle (7); ez naiz idazle (6); frantses idazle (15); frantziar idazle (6); gure idazle (23); hainbat idazle (30); hainbat idazle eta (6); handiko idazle (6); herriko idazle (6); hiru idazle (12)

idazle andana (6); idazle asko (16); idazle askok (20); idazle askoren (15); idazle bakarra (7); idazle bakoitzak (7); idazle bakoitzaren (6); idazle bat (86); idazle bat eta (7); idazle batek (75); idazle batekin (7); idazle baten (57); idazle batentzat (9); idazle bati (25); idazle batzuek (26); idazle batzuekin (7); idazle batzuen (13); idazle batzuk (19); idazle berriak (7); idazle bezala (22); idazle bihurtu (6); idazle edo (11); idazle errusiarraren (7); idazle eta (308); idazle eta artista (11); idazle eta euskaltzain (7); idazle eta euskaltzaina (8); idazle eta intelektual (6); idazle eta irakasleak (9); idazle eta irakurle (7); idazle eta itzultzaileak (6); idazle eta kazetari (11); idazle eta kazetariak (8); idazle ez (12); idazle ezagun (19); idazle ezaguna (10); idazle ezagunak (10); idazle ezagutua (7)

idazle fina (7); idazle frantsesak (7); idazle frantziarrak (8); idazle gazte (17); idazle gaztea (8); idazle gazteak (32); idazle gehienak (7); idazle gehienek (17); idazle gisa (31); idazle gutxik (7); idazle guztiak (7); idazle guztiek (7); idazle handi (23); idazle handia (32); idazle handiak (13); idazle handiaren (8); idazle handien (6); idazle hau (11); idazle hauek (13); idazle honek (12); idazle honen (8); idazle hori (9); idazle horiek (22); idazle horien (15); idazle horren (16); idazle italiarrak (8); idazle izan (32); idazle izan nahi (23); idazle izatea (29); idazle izateak (6); idazle izateko (26); idazle klasiko (6); idazle klasikoak (7); idazle klasikoen (7); idazle moduan (7); idazle nagusia (6); idazle on (6); idazle ona (16); idazle onak (12); idazle oparoa (8); idazle ospetsu (11); idazle ospetsua (10); idazle presoen (9); idazle profesionala (12); idazle zenaren (6)

iparraldeko idazle (7); izeneko idazle (7); jon kortazar idazle (6); kortazar idazle (6); mendeko idazle (15); naiz idazle (6); nire idazle (10); oso idazle (23); zen idazle (18); zenbait idazle (10); zer da idazle (7); ziren idazle (6); zituen idazle (8); zortzi idazle (8); zuen idazle (32); zuten idazle (9)

anjel lertxundi idazlea (7); atxaga idazlea (13); bernardo atxaga idazlea (12); da idazlea (23); den idazlea (6); du idazlea (7); duen idazlea (16); emakumezko idazlea (6); eta idazlea (83); eta idazlea da (8); euskal idazlea (22); ez naiz idazlea (10); felipe juaristi idazlea (7); idazlea bera (19); idazlea bere (9); idazlea da (45); idazlea dela (9); idazlea ere (26); idazlea eta (68); idazlea euskal (7); idazlea ez (19); idazlea hil (13); idazlea hil da (6); idazlea irakurle (48); idazlea irakurle x (47); idazlea izan (29); idazlea izan nahi (7); idazlea izan zen (6); idazlea izango (8); idazlea izatea (6); idazlea naiz (14); idazlea zara (10); idazlea zen (8); itxaro borda idazlea (6); juaristi idazlea (8); koldo izagirre idazlea (6); mendiguren elizegi idazlea (6); naiz idazlea (11); x idazlea (50); zen idazlea (20); zuen idazlea (14)

anjel lertxundi idazleak (8); behar du idazleak (10); beste idazleak (9); bi idazleak (6); da idazleak (6); dio idazleak (16); diren idazleak (10); ditu idazleak (17); du idazleak (86); duten idazleak (17); emakume idazleak (7); emakumezko idazleak (13); eta idazleak (91); eta idazleak ere (6); euskal idazleak (41); ez idazleak (6); gure idazleak (10); idazleak berak (31); idazleak bere (70); idazleak bere burua (6); idazleak beti (8); idazleak dira (6); idazleak egiten (6); idazleak ere (23); idazleak eta (60); idazleak euskal (6); idazleak ez (32); idazleak ez du (10); idazleak ezin (8); idazleak izan (7); irakasle eta idazleak (8); jimenez idazleak (6); kazetari eta idazleak (10); kirmen uribe idazleak (7); lertxundi idazleak (9); zion idazleak (6); ziren idazleak (6); zituen idazleak (9); zuen idazleak (41)

bi idazleek (11); da idazlearen (17); dio idazleari (8); eta idazlearen (35); eta idazleari (8); eta idazleek (12); euskal idazleei (7); euskal idazleek (15); idazlearekin batera (9); idazlearen arabera (12); idazlearen beraren (12); idazlearen eta (17); idazlearen heriotzaren (7); idazlearen lana (6); idazlearen obra (6); idazleari buruzko (7); idazleei buruzko (7); idazleek ere (6); idazleek ez (9); zaio idazleari (10); zen idazlearen (7); zuen idazlearen (7)

bi idazleen (7); burua idazletzat (6); dauden idazleen (7); diren idazleen (6); duten idazleen (15); eie euskal idazleen (7); emakume idazleen (7); eta idazleen (18); euskal herriko idazleen (6); euskal idazleen (99); euskal idazleen elkartea (9); euskal idazleen elkarteak (20); euskal idazleen elkartearen (8); euskal idazleen elkarteko (18); euskal idazleen pen (6); euskal idazleren (7); hainbat idazlek (22); hainbat idazleren (12); herriko idazleen (6); idazleen artean (35); idazleen arteko (17); idazleen biltzarra (22); idazleen elkartea (14); idazleen elkarteak (29); idazleen elkarteak eie (9); idazleen elkartearen (11); idazleen elkarteko (27); idazleen eta (15); idazleen kasuan (6); idazleen lanak (17); idazleen nazioarteko (11); idazleen pen (8); idazleetako bat (8); idazleetako batzuk (6); idazlek eta (7); idazleren lanak (7); katalanezko idazleen (10); sarako idazleen (10); zenbait idazlek (12)


idazleburu iz aldizkari bateko idazle taldearen burua.

1937an, izana zen euskara hutsez behinere agertu lehen egunkariaren idazleburu.  Herria   2004-07-15

Senperen arrastatu dute joanden astean Garikoitz Mujika gaztea, Xirika aldizkariaren idazleburua.  Herria   2005-08-11

[Manex deitzen zutena] luzaz erakasle egonik, gero Baionako katedralean kalonje, denbora berean mende laurden batez nunbait han Eskualduna astekariaren idazleburu...  Herria   2004-09-23


idazlegai iz idazle izateko bidean dagoen pertsona.

Aldizkari horiek ematen dute oraindik publikatzen ahal ez duen idazlegai bati publikatzeko, eta, beraz, testuarekin irakurleekiko distantzia bat hartzeko aukera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 293. orr.

Lagun asko jarri ditu Zavalak bere bizialdia kontatzen, eskola gutxiko jendea ia beti, eta maisu arretatsu baten antzera ibili izan da jesuita gurea idazlan hori sortarazteko: aurrena, hitz-aspertu luzeak, idazlegaiaren kontalari-sena eta kontatu beharrekoaren interesa neurtzeko; gero [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 54. orr.


idazlekume iz adkor idazlea.

Ez nuen uste idazlekumeak hain negarberak zirenik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 13. orr.


idazlelan ik idazle 7.

idazlerro iz lerro idatzia.

Kilometroen ordez idazlerroak kurrituko ditut, perpausak ezin moldatuz, ideiak iheska doazkidala,  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.


idazlesa iz andre idazlea.

Euskal "idazlesen" rola.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.


idazletxo iz adkor idazlea.

Behin baino gehiagotan entzun diot nire idazletxoari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 149. orr.


idazletza iz idazteko jarduera.

Idazletza gaixotasun kronikoa da.  Berria - Kultura   2004-09-11

Bestetik, dena ez azalduta, egungo idazleak muzin egiten dio Ahots Handiari, dogmatismoari, idazletzaren botereari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 47. orr.

-Idazletzatik erretiratzen haizela, alegia? -Xerealek-.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Egundoko jeinu-tropela batu zen mende hasierako Viena hartan, bai idazletzan, bai musikan, bai pinturan.  Berria - Kultura   2004-10-20


idazluma 1 iz idazteko luma. ik luma 3.

Idazluma hartu, [...] tintontzi batean sartu, eta idazten hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Idazluma eta papera hartu eta idazteari ekin diok.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 113. orr.

Tobiasek idatzi egiten du, idazlumarik eta arkatzik gabe, buruan idazten du dena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

Liburuak, koadernoak, arkatzak, idazlumak, borragoma, papera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 32. orr.

Luma berria, garaiko idazlumen antz handia zuen bolaluma sendoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Kapelarik gabeko enplegatu batzuek, idazluma belarrian, begiz jarraitzen zioten, aspertuak, nonbait.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.

Punta lodiko idazlumaz baizik ez baitakit letra polita egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.

Idazluma eskuan, hatzak eta ezpainak tintaz zikindurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Ganibet bat -idazlumak zorrozteko erabiltzen diren labanak bezain mehea eta hezurrezko kirtena horizkaturik zeukana-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.

Idazluma estilografikoa mahaian geratu zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Armen eta idazlumaren bitartez eragindako gerrak etengabeak direla.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 33. orr.

Jose Antonio Arana Martijari (Gernika, 1931) eman dio Bilboko Liburu Azokak aurtengo Urrezko Idazluma.  Berria - Kultura   2004-06-09

2 idazluma estilografiko (orobat luma estilografiko) barnean tinta depositu bat daukan idazluma.

Hamar urte bete nituenean, idazluma estilografikoa eskolara eramaten utzi zidaten, eta andereñoak idazteko erabiltzen utzi zidan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.

Eta, emakumeari begiratu ostean, idazluma estilografikoarekin jolasean hasi zen, txalekoaren poltsikora kateatuta baitzuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 161. orr.

Eta, emakumeari begiratu ostean, idazluma estilografikoarekin jolasean hasi zen, txalekoaren poltsikora kateatuta baitzuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 161. orr.

Idazluma estilografikoa mahaian geratu zen, erabili gabe; haren jabeak, hasperen eginez, mahai bazter txiki-txiki batekin konformatu behar izan zuen, eta babarrunak igurzten hasi zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Sonbreirua mahaiaren gainean utzi zuen, eta gazte falangistak eskaintzen zion luma estilografikoa hartu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Antzara-lumaren erabilera hau zaharkitua da, baina haren gaurko baliokidea, luma estilografikoa, betiereko erabiltzaile berdinaren eskuetan dago.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 148. orr.

Gainerako idazleek inguratu eta luma estilografiko zorrotzekin mehatxatu dute.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta idazluma (3); idazluma aipamena (3); idazluma atera (3); idazluma bat (3); idazluma eskuan (3); idazluma estilografikoa (3); nire idazluma (4); urrezko idazluma (5)


idazmahai iz idazteko erabiltzen den mahaia; bereziki, idazteko egokituriko mahaia.

Gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.

Oinak kaobazko idazmahai berriaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Liburuen lerro txukunak, egongela langela bihurtzen zuen idazmahai apaina, zutikako erloju distiratsua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.

Idazmahaia giltzatu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Banuen laboratorioan idazmahai herren bat, [...] txokotxo batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

Baldwin, idazmahaian eserita, arkatz baten puntari ausikitzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.

Lanpara batez kargaturik itzulitakoan, idazmahaian jarri eta ohar batzuk zirriborratu nituen sortu ahala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.

Gauza izango zela garbiketako andreari idazmahaiaren gainean larrua jotzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 124. orr.

Bulegoko mutil bat sartu zen eta txartel bat utzi zuen idazmahaiaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 428. orr.

Kutxazainaren idazmahai gaineko erlojuan hirurak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Zigarreta pakete zimurtu bat hartu zuen idazmahai gainetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Bere idazmahai leporaino betean jarri zituen bi liburuak Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Beherago, eserleku garai batzuetan, ukabilak idazmahai meharretan jarririk, bi emakume zeuden jesarrita, salmenta oholtxoak aldean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Nellie kulunka ari zen idazmahaiko aulki birakariaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

Idazmahaiko tiradera bat zabaldu eta gutunazal ireki bat atera zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 40. orr.

Idazmahaiko xukapaper bat astintzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.

Idazmahaiko giltza eskatu zidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.

Zangoak idazmahai azpian ezkutatu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Dumbledore McGonagall andereñoaren idazmahaira joan zen, zilarrezko ezpata odoldua hartu eta Harryri eman zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 278. orr.

Harry jaiki egin zen idazmahaitik eta orroka hasi zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.

Eta ez da falta eskolako gela bat: arbelak, idazmahaiak, tintontziak, mapa zaharrak...  Berria - Kultura   2004-03-26

Idazmahaitzat erabiltzen zuen ohetik beso bat altxatu eta konketaraino iristen zen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere idazmahaian (9); bere idazmahaian eserita (4); bere idazmahaiaren (11); bere idazmahaiaren atzean (3); bere idazmahaiko (3); bere idazmahaira (4); eta idazmahai (4); eta idazmahaia (4); eta idazmahaian (4); eta idazmahaiaren (11); eta idazmahaiaren gainean (4); eta idazmahaiko (3); eta idazmahaira (3); haren idazmahaia (3); idazmahai bat (5); idazmahai baten (5); idazmahai gainean (5); idazmahai gaineko (3); idazmahai gainetik (3); idazmahai handi (6); idazmahai handi bat (3); idazmahaia eta (3); idazmahaian eserita (6); idazmahaiaren atzean (5); idazmahaiaren aurrean (5); idazmahaiaren gainean (24); idazmahaiko tiradera (7); idazmahaiko tiradera bat (4); idazmahaiko tiradera batean (3); idazmahaiko tiraderan (3); idazmahaira hurbildu (9); idazmahaira hurbildu zen (3); idazmahaira itzuli (5); idazmahaira joan (4); nire idazmahaiaren (5); zuen idazmahai (4); zuen idazmahaiaren (3); zuen idazmahaiaren gainean (3)


idazmahaitxo iz idazmahai txikia.

Gure gelako idazmahaitxoa nik erabiltzeko ados egongo ote zen galdetu nion Dusseli.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.

Gelan halako argi-ilun bat nagusi zen, idazmahaitxoetan piztutako estalki berdeko lanparek uxatu ez, areagotu egiten zutena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.


idazmakina iz idazteko makina.

Iluntasuna zen nagusi bulego handi hartan; idazmahai horien ilarak eta idazmakina estaliak zeuden bertan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

Beste bulegoetatik idazmakinen eta ahotsen zarata zetorren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 450. orr.

Prentsen usaina artean sudurrean, idazmakinen tintina artean belarrietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.

Erpuruek bortizki jotzen zituzten idazmakinetako teklak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 11. orr.

Bi idazmakina joka hasi ziren, bizi-bizi.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

Idazmakinako praktikak egiten zituen Sarak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

Altzairuzko idazmakinak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Idazmakina edo ordenagailuetako klabierrak ematen digu bereizketa horietako baten arrazoia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.

Ez ahaztu nire Olivetti idazmakina noizean behin olioztatzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 167. orr.

Errege Beltza lapurretaz salatzen zuen eskutitz bat, aitaren idazmakinaz idatzia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 114. orr.

Han aritu ginen denok geure testuak idazmakinaz jotzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen igaro-baimena idaztera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Gutunen batzuk idazmakinaz mekanografiatu nahi bazituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

Idazmakina txiki batean, bere aitabitxiak fakturak egiteko erabili ohi zuena, nola hasi zen poesia idazten.  Berria - Kultura   2004-11-17

Idazmakinaren mahaitxoaren azpitik maleta handi bat atera zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta idazmakina (3); eta idazmakinaren (3); idazmakina aurrean (3); idazmakina bat (8); idazmakina erraldoi (3); idazmakinaren aurrean (3)


idazmen iz idazteko ahalmena.

Idazmenak aldatu egin zuen ahozko istorioen mundua. Ispilu hori, niretzat, kultura idatzia da, alegia, istorio hau idazmenaren aurreko istorio bat dela, ahozko kultura batean sortutako istorioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 354. orr.

Irakurmena, idazmena eta kalkulua lantzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

Ahozko eta idatzizko ulermena eta idazmena neurtzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31


idazmolde 1 iz norbaitek idazteko ikurrak marrazteko duen moldea. ik idazkera 2.

Helbidea ezartzeko neure idazmoldea aldatu nuen, eta aski ontsa imitatu nuen, azalaren gainean, Dijon-eko zigilua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.

Zera aurkitu nuela arbelean idazmolde ederrez idatzirik: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

2 idazteko moldea. ik idaztankera.

Horretarako, 1973ko lehenengo argitalpena oinarritzat hartu dute eta gaurko idazmoldeetara egokitu dute.  Berria - Kultura   2004-06-17

3 estiloa. ik idazkera.

Lapurdiko XVII. mendeko idazleak denak antzera idazten ahalegindu ziren, eta zuberotarrek ere kontuan hartu zuten haien idazmoldea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 35. orr.

Testu zuzenak, italianismoak tartean dituztenak, sinpleak idazmoldeari eta esaldien loturari dagokienez, aipamen bibliko gutxikoak eta eliz autoreen aipamenik gabeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Idazmolde biluzi eta zuzena darabil, apaingarri askorik gabea, narratibatik oso hurbila.  Berria - Kultura   2004-07-24


idazpen 1 iz idaztea, idazketa.

Idazpena jatorriz asmazio majikoa da, magoek egin eta zabaldua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.

Gilermo Etxebarria erakasleak koordinatu du testuaren idazpena.  Herria   2001-05-31

2 (kontu liburu batean)

Gure txartelak ere koadratu beharra zeukan, noski, eta hala berak ere han ezarriko zuen diru-ateratzea, baina idazpen faltsu bakoitzaren aldamenean lapitzez marratxo bat egiten zuen, ikusi nuen nik, eta horrek adieraziko zion balantze zuzenak zenbat behar zuen, aurrezleak galderaren bat egiten bazuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.

Willy Eisnerren eginbeharra zortzietatik hamabi eta erdietara eta ordu bietatik bost eta erdietara gela baten barruan egotea zen, beste zortzi lankideren ondoan, kontuak eta zifrak etengabe konparatzea, eta egiaztatutako idazpenei kakotx bat egitea arkatz txiki batekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.


idazpuru (orobat idazburu g.er.) 1 iz idazki baten izenburua.

Jatorrizko arabiar testuak ez darama inolako idazpururik, baina egileak bere ikasleari egindako gutun batean, "sarrera" izena ematen dio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 237. orr.

Sei tomo ikusi zituen ilaran jarririk, idazpuru honekin: “Gogamenaren teoriarako prestakuntza-sarrera, haren orokortasuna, osotasuna eta mamia kontuan izanik eta gizarte-produktibitatearen adarkatze bikoitzaren jatorri organikoen ulerkuntzara aplikaturik”.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Banekienetz zer izan zen, eta nondik zetorren, gerla aurreko Aintzina aldizkariaren idazpurua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.

Ez zitzaidan arrotz iduritu behialako idazpurua, eta honelatsu itzuli nion euskaraz ene irakasleari bere erranaldia: "Bakoitza Gizartearentzat, Gizartea Presonarentzat".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.

Idazburutik zirudien bezain interesgarria.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 99. orr.

Hots, gainean, eta idazpuru gisa, ohar hau topatu dut: Con censura eclesiástica.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 354. orr.

Prentsa idazpuruek aho batez salatzen zuten otsailaren 13an: "....".  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 175. orr.

2 gutun orrien edo inprimakien buruan agertzen den erakunde edo pertsona baten izena.

Barruko papera ere urdina zen, eta idazpurutzat bere izena baino ez zuen ageri.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Hurbilagotik begiratzean, gutunak idazpuru bat zeukala konturatu zen Ruche jauna: Manausko polizia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.

Iruñeko Udalak bi hizkuntzetan jarri behar dituela idazpuruak, inprimakiak eta bestelako agiriak, bai eta Udaleko ibilgailuen eta uniformeen errotulazioa ere.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

3 idazkuna.

Han, kapeluak eta txanoak saltzen zituen denda bat ageri zen, idazpuru honekin: "Vasili Fiodorov, atzerritarra".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Eta argazkiaren alboan honako idazpuru hau: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 116. orr.


idaztankera 1 iz idazteko modua.

Norbaitek bere idaztankera berariaz disimulatu nahi duenean, polikiago eta artifizialago idazten du.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 156. orr.

Beren liburuetan hitzontzikeriaz erabiltzen zuten idaztankera hanpatua eta eztabaidetan erakusten zuten berotasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

Aitziber Etxeberriaren idaztankera iaz ezagutzeko parada izan genuen.  Berria - Kultura   2004-11-06


idaztarau ik idatzi 9.

idaztaulki iz idazteko aulkia

Tokia, bi metro karratu lan-mahai eta idaztaulki ziren; tresnak, berriz, familia koxkor bat, baina haien artean Westphal balantza eta eterodina ziren seinalatuenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.


idazte 1 iz hitzak letren bidez irudikatzea.

Benetako mirariak egiten baititu idazte hutsak: minak sendatzen, ametsak bermatzen, galdutako esperantza berreskurarazten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 190. orr.

Zerbait idaztea bai, baina idazle izenekoen idazte objetugabea ez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.

· Lerro hautsietan idazte hutsak ez du, bestalde, esaldi bat, besterik gabe, poema bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Sorianok ondo idazten zuela; eta ez dela ondo idazte horretan haren ordezkorik sortu.  Berria - Kultura   2004-02-08

Arrazoi sakonagoa zukeen Enrikeren eskuz idazte horrek.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Biok ere idazte kontu hauetan hasiberriak ginela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.

Ipuinak argitaratzea eta Knut Hamsun-en eleberriak eta Thomas Mannen Mendi magikoa yiddishera itzultzea izan ziren Singerren lehen idazte lanak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

Kode Zibilaren idazte prozesuan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.

Idazte bokazioak kazetagintzara ere eroan zuen.  Berria - Kultura   2004-01-24

Eleberriaren idazte-urte horretan, Barojak ez zituen artean berrogei urteak bete.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.

Idazte-data zehatzik ez badakigu ere, 1223az gerokoa da ziur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idazte data (4)


idaztegi iz liburutegia; idazlekua.

Zaldun famatu honetaz ziharduten paperen batzuk jaso gabe, beren idaztegi edo idazgeletan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.

Gelako leihopean kokatutako idaztegira hurbildu eta ezpata motz bat hartu zuen eskuetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 35. orr.


idazteke adlag idatzi gabe.

Inprentariarena […] mundua ikusteko era zitzaion, aldea zegoela uste zuen mundua idatzirik ala idazteke ikusi, aldea zegoen bezala soro bat goldaturik ala goldatzeke zapaldu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Idazteke dagoen historia bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 253. orr.

Idazteke duzuna aurretik ongi pentsatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.


Idazteun (orobat idazteun) 1 iz Biblia santua. ik idazti 3.

San Agustinek esaten duenez, Idazteuna ondoen ulertzen duena dela, gainerako ulerkera guztiak alde batera utziz, Idazkiaren egia dagoen hartan bilatzen duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 26. orr.

Jaungoikoak inspiratutako Idazteunean oinarriturik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 167. orr.

Maiz irakurtzen baitzuten Idazteuna, nahiz eta bihotza urrun eduki Jainkoa egiaz ezagutzetik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

Idazteuna interpretatzerakoan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

2 pl

Izpiritu Santuak eta Izpiritu Santuagan esanak eta idatziak baitira idazteunak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 26. orr.

Esan zuen Idazteun guztietako testurik zailenetako bat zela ondo interpretatzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 257. orr.

Ugari dira Idazteunetan Jaungoikoaren maitasunari buruzko aipamenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 328. orr.


idaztezale izond idaztea atsegin duena.

Zenbat aldiz ez ote zaizue, idaztezale zaretenoi, honako hau gertatu: [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.


idazti 1 iz liburua.

Uste dut inoiz idatzi den idaztirik alferrikakoena dela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

Idazleak ez datoz bat lege naturala definitzerakoan, hitz hau askotan erabiltzen duten arren beraien idaztietan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 76. orr.

Itun zaharreko idaztiak irakurtzen dituztenean.  Elizen arteko biblia   2 Ko 3,14

2 idazkia.

Aurrenekoa, G. E. Lessing da (Idazti hautatuak, Bilbo, Klasikoak, 2002).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

Gertaera ongi egiaztatua dago frantziskotar iturrietan […] baita begiz-begiko testigu izan zen Vitryko Jakobo Akreko San Joan hiriko gotzainaren idaztietan ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

3 Idazti deuna Idazteuna.

Jaungoikoaren Hiria deitzen diogu, Idazti Deuna lekuko, Probidentzia gorenaren arabera, eta ez giza arimen eraginez suertatuta, giza ingenio guztiak bere mendean biltzen dituen hiriari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 354. orr.

· pl Idazti Deunak jainkotzearen nemesi moral eta intelektuala protestanteen morrontza izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.


idaztitxo iz liburutxoa.

Lisboan azken fede-autoan erre zuten hemezortzi urteko neska judutar bat idaztitxo baten sorburu eta mintzagai izan zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.


idaztohar iz idazte oharra.

Aitortzen dut neure idaztoharrak berriro begiratzean asko direla ulergaitz egiten zaizkidanak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 250. orr.

Orduan egin nituen idaztoharretan hartuta daukat, adibidez, Lotte Inuk, bernan kolore ezberdinetako tiritak jartzen zuen neskarekin ere hitz eginda nengoela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 118. orr.


idaztoki iz idazteko tokia.

Saint-Benoît-le-Bétourné ondoan, idaztokiak diren lekuan, lumen karranka-hotsa entzuten zuten, eta kandelei putz egiten letradunen sudurretan, iluntzean, denden leihatiletatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 103. orr.


idaztortz iz idazluma.

Zuen biloben bilobak luma eta idaztortz elektronikoak hartu ditu orratzaren orde.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.


idea ik ideia.

ideal 1 iz izpirituaren xede edo helburua.

Langileok badute gogoan ideal bat, jomuga eta xede bat.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 21. orr.

Baditut nire idealak, nire ideiak eta nire asmoak, baina oraindik ez dakit behar bezala adierazten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 152. orr.

Ezin utzizko ideal baten alde azkeneraino borrokatzen dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

Jendeak ideal batengatik odola oparo ematen zuen bitartean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Ideal anarkistatik gero-eta hurbilago.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.

Ideal goitarren izenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

Irudiz Michelcok biziaren goiburua, ideala, bertze nunbait ezartzen zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 192. orr.

Ideal zoragarri bat espresatzen du; ez du espresatzen errealitatea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Ekialdeko Erromaren ideal aszetikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Benetako gauzarik ez dagoenean gauza guztiak berdintzen dituen ezerez ideala eta gauza guztien ordain izan nahi lukeen ideal ezereza gelditzen da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.

Idealetan sinesten zuen andaluziar gogor bat zen gure aita.  Berria - Kultura   2004-12-10

2 eredu perfektua.

Aberrizalearen eta heroiaren ideal zaharra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

Neska japoniar birjinaren ideal nostalgikoaren irudia.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 95. orr.

Aspaldi aspertu nintzen gezurrezko ideal baten eredu izatez, jakin ezazu behingoz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Zientziaren ideal modernoaren gainbehera.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Arrazoimen-inferentzia dialektiko honi arrazoimen hutsaren ideala deituko diot.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 152. orr.

Betegintzarre ontologiko gorenaren ideala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.

Ministro letradunen eta Hugolino kardinalaren presioak frantziskotar idealaren frakasoa eta Frantziskoren porrota ekarri zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

Erlijio-eklektizismoaren idealak estatu unibertsalen zenbait gobernari liluratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Komunitate-homogeneotasunaren ideala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

Hemen "erabateko" antzaren ideala adierazteko erabiliko dugu hitz hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Habanan bildu diren amerikar demokrata denei nire arnasa eman nahi diet, eta gure askatasun-idealak garaile izango direlako esperantza adierazi.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

Kristoren pobretasuna eta apaltasuna bizitzeko asmoa, Ebanjelioko anaitasun-ideala, Elizarekiko elkartasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Baztertu egiten zen pobretasun-ideala, Klarak [...] erabatekoa nahi zuena, bai pertsonari eta bai elkarteari dagokionez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1170. orr.

Antisemitismoaren eta [...] komunitate homogeneo baten Mendebaldeko kristau-idealaren arteko lotura estua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

• 4 izond ideia hutsari dagokiona, gauzen munduan izatasunik ez duena.

Platonek estatu ideal hori eraikitzeko hierarkia hezigarri eta soziala sortzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.

Diru errealak eta diru idealak daude.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Ez delako materiala eta ez ideala, baina bai kearen pare.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Kasu ideal eta, ondorioz, abstraktutzat kontsideratu da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Forma goxoak, ia idealak, eguneroko bizitzako gatazka eta lardasketatik libre daudenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna muturreko bi eredu ideal balira bezala.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

Errealitatea adreilu idealez jasotako eraikin edo asmakina baita.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

Denbora luzea zeramala bere bizimodua helburu ideal batetik urrunduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Vitruviok, beraz, arkitekto ideal bat diseinatzen du honela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 180. orr.

Horren arabera, espezie bakoitza tipo ideal edo unibertsal bati dagokio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Adostasun horren bila negoziazio ideal batean parte hartuko luketen kide guztiek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Egoera ideal hori zapuzten hasi zen pixkanaka-pixkanaka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 35. orr.

Gehiegizko plazera [...] debekatuz baieztatzen du bere burua Freuden Aita idealak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 72. orr.

5 desira daitekeen egokiena edo beteginena.

Paris zen hiri ideala, argi elektrikoa, pailazoak, zinema izarrak zituen hiria.  Berria - Kultura   2006-01-17

Hortaz, esan daiteke ikur erabat arbitrarioak direla hobekien betetzen dutenak prozedura semiologikoaren egoera ideala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.

Konfidente neurotiko ideala naizela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 138. orr.

Tipo ideala Yetiarena bezala delako: gutxik ikusi diten eta ikusi dutenek ez diten, zer gerta ere, etxean aurkeztu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.

Etorkinena egoera ideala da esplotazioari eutsi ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Kurbak erakusten du haur batek adin batekin izan beharko lukeen garaiera eta pisu ideala.  Berria - Gaiak   2006-04-29

Ideala izango litzateke jende hori euskal munduan murgiltzea, euskara ikasiz...  Berria - Harian   2005-12-18

Garbi zegoen animalia idealik ez zela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazoimen hutsaren ideala (4); egoera ideal (3); egoera ideala (6); eta ideal (13); eta idealak (4); film ideal (4); film ideal siempre (4); gauza ideal (3); gorenaren ideala (3); hutsaren ideala (4); ideal bat (27); ideal batean (5); ideal baten (9); ideal batera (3); ideal edo (3); ideal eta (12); ideal hori (9); ideal horiek (4); ideal horren (3); ideal siempre (4); ideala da (7); ideala eta (5); ideala ez (3); ideala izan (3); idealak eta (5); mendebaldeko ideal (3); nire idealak (3)


idealismo 1 iz gizakia edo gizartea hobetzeko, idealari atxikitzen zaion gogo jarrera.

Nerabea nintzen oraindik, eta politikak garai horretan sentipenak, errebelamendua, idealismoa, ametsak, eskuzabaltasuna, mistizismoa [...] eta antzeko gauza asko bildu ohi ditu bere baitan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Aurreneko gaztetasun hartako idealismo erromantikoaren eraginez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 77. orr.

Bazuen halako misiolari-kutsu bat, batzuetan, bere gurasoen idealismoaren eraginari irtenbide mistikoagoak emateko joera edo.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

Inolako idealismorik ez duten kolono batzuk jarri zizkigun begi aurrean: McCabe, prostituzioarekin negozio egin nahi duen koldarra, eta burdela dotoreziaz jantzi nahi duen Miller andere gogorra.  Berria - Kultura   2006-03-01

2 (filosofian) gogoaz kanpoko gauzei ideia hutsen izatasuna baizik aitortzen ez dien filosofia sistema.

Idealismoaren arabera mundua gogo-egoeren multzoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Berkeleyren idealismo dogmatikoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 118. orr.

Idealismo enpirikoari lotzen zaizkion psikologo guztiak errealista transzendentalak direnez gero [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 167. orr.

Kantenari Idealismo Transzendentala esaten zaion moduan, Hegelenari Idealismo Absolutua esan ohi zaio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Idealismo transzendentala Dialektika kosmologikoaren konponketarako gako gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.

Idealismoaz, dualismoaz, eliminatibismoaz, identitatearen teoriaz eta, batez ere, funtzionalismoaz eta horren garapenaz arituko gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Filosofoek ez bezala (beste bide batetik, alegia) kontatu zuen Cervantesek idealismoaren eta errealismoaren arteko lehia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta idealismo (6); idealismo alemaniarra (5); idealismo enpirikoari (3); idealismo eta (3); idealismo transzendental (4); idealismo transzendentala (5)


idealista 1 izond gizakia edo gizartea hobetzeko, idealari atxikitzen zaion gogo jarrera duena.

Gizon idealista zen, eta borondatea osoa jartzen zuen beti Euskal Herria askatzeko ideiaren aldeko borrokan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 195. orr.

Aitortu behar dut inbidia apur bat ematen zidala aitona borrokalari eta idealista hark, nire familian behintzat parekorik ez zuenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 65. orr.

Ni gazte idealista samarra nintzen, mundu hobe eta zuzenago batekin amesten zuena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.

Gazte idealistak, bere absolutuan, etsai polimorfoa behar duela!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 48. orr.

Herriaren sentimendu desinteresatu eta idealista.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.

Politikari buruz luze eta zabal hitz egitea gustatuko litzaidakek hirekin; guk ere badiagu interesik gauza horietan; handia, gainera, zeren gu ere idealistak gaituk, gure erara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 121. orr.

Ingenuoa zen, eskuzabala, erromantikoa, idealista, jendeaz errazegi fidatzen zena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Gu ginela utopiaren fusilari eusten zioten azken idealistak, lubakia utzi nahi ez zuten gudari zahartuen modukoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

2 (filosofian) idealismoari dagokiona, idealismoari atxikia.

XX. mendeko filosofiak askotariko erantzunak eman dizkie Kanten ondorengo sistema idealistek sortutako bideei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Objekzio idealista hauek hemen sortzen duten onura begi-bistakoa da orain.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 168. orr.

Bigarren modernitatea paradigma idealistarena da (1789-1900).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ikuspegi idealista gogor kritikatu zuten, bai Britainia Handiko antropologiak [...] bai marxismo ortodoxoak, bai materialismo kultural sortu berriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Estetika idealistak artearen ikuspegi berri bat proposatzen baitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.

Obra klasikoa eta bikaina, hizkuntzalaritza eskola idealista onenaren tradizioari jarraitzen diona.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 23. orr.

3 iz idealismoaren aldeko pertsona.

Idealista transzendentala errealista enpirikoa izan daiteke, eta beraz, deitzen zaion moduan, dualista bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 167. orr.

Idealista dogmatikoa materiaren izatea ukatzen duena litzateke, idealista eszeptikoa, zalantzan jartzen duena, bere izatea frogaezintzat duelako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 168. orr.

Arrazoia esaten denean, idealista objektibista batek arrazoia modu absolutuan ulertzen du: osotasuna da, hemen, giltza-hitza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta idealista (5); gazte idealista (5); idealista bat (6); idealista eta (3); idealista zen (4)


idealizatu, idealiza, idealizatzen (orobat ideializatu g.er.) 1 da/du ad norbaiti edo zerbaiti, benetan ez dituen ezaugarri idealak egotzi.

Doktrina horretan, "gizarte primitiboa" edo "gizaki primitiboa" idealizatzen da, eta zibilizazioen garapena ustelkeriaren prozesutzat hartzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Ene ametsak mentsak zirela, amodioari buruz, eta emakumea idealizatu dudala, eta obsesioz desiratu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Ez dik adiskidetzat hautatu duen laguna idealizatzen, ezagutzen baititu haren akatsak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Iragana idealizatzeko joerakoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 336. orr.

Idealizatu egin ohi da egia, eta batzuetan ez da errepide ertzean lehertutako arratoi bat baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ikerkuntza zientifikoaren ikusmolde idealizatu batetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Forma perfektu horren definizioa, horratx, antzinako artearen ikusmolde idealizatu batean bilatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.

Mitxoletaz jositako zelaien artean paseatzen gogoratzen zuen gizonak emaztea, mundu krudelegitik aldenduta, mundu idealizatuan barrena ibilian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 83. orr.

Ikuspegi manikeo asko [...] bakearen kontzeptu idealizatuegiak (bakea = harkadia eterno bat) bizkarreratu zaizkio bake hitzari.  Berria - Kultura   2004-10-23

Arketipo adoleszente ideializatu horietakoa dirudi orain.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idealizatu egin (6); idealizatu egiten (3); idealizatu nahi (3)


idealizatzaile izond idealizatzen duena.

Arrazoimen idealizatzaile eta adigai transzendenteen eremura igarotzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Horrela, enpirismoari arrazoimen transzendental-idealizatzailearen herritartasun oro lapurtzen zaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.

Bi bertsio horiek gogoan, artisten hautaketa idealizatzaileari buruz pentsatzen geratu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.


idealizazio iz idealizatzea.

Zein da, adibidez, partikulen mekanika klasikoaren eta erlatibitatearen arteko erlazioa? murriztapenarena, muga-kasuarena, egokitasunarena (korrespondentzia), idealizazioarena...?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Errealismo unibertsalista eta idealizazio nazionalista.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Historiaren kritikoek denbora galtzen dute, zer den gertatua eta zer idealizazio-prozesu baten fruitu bereizi nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 939. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta idealizazio (3)


idealki adlag era idealean.

Idealki pentsatuaren arabera, milako bat lanpostu sortu behar litezke gune horretan.  Herria   2004-12-16

Idealki gutxiengo sortzaileek askaturiko gizarte-indar berri bakoitzak erakunde berriak sortu beharko lituzke, hauen bidez funtzionatu ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.


idealtasun iz ideala denaren nolakotasuna.

Honetan datza, beraz, denboraren idealtasun transzendentala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Sentsuen objektu ororen idealtasunaren teoria egiaztatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.

Lehen matematikariaren lehen keinuan ikusi zela idealtasun baten osaketa, historia osoan zehar hedatu dena eta ez dena auzitan jarri ez bada izan bera errepikatzeko eta gardentzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idealtasun transzendentala (3)


ideatiko izond

-Hauxe da gizon ideatikoa! -esan ohi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 295. orr.


ideatu, idea(tu), ideatzen du ad bururatu.

Frederick Law Olmstead eta Callvert Vaux, Central Park ideatu zuten paisajistek diseinaturiko Prospect Park erraldoia ere Brooklynen dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.


ideia (orobat idaia g.er.,eta idea g.er.) 1 iz gauza baten irudikatze abstraktu eta orokorra, gogoak edo adimenak eratua.

Oro har, errealitatea zehatza dela uste dugu; ideia, aldiz, abstraktua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Ideiak gauzen irudiak bezalakoak omen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Zerbaitekin zer ikusia izatekotan, ideiekin du zer ikusia gauzen muinak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Ideien ordena eta lotura, eta gauzen ordena eta lotura, berberak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Ideiek ezagutza-prozesua gidatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Inguratzen gaituzten objektuen irudiak dira gure ideia guztiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 222. orr.

Oinarrizko ideia bakun argi eta bereziok nahitaez sortzetikoak dira (ez adimenak asmatuak, hizkuntza abstraktuak eta konbinaketak bezala edo).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Izan ere, poesia ez dute hitzek egiten, ideiek baizik; eta hitzak ideien euskarriak dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 249. orr.

Zientzia, oroz gainetik, ibili dabiltzan ideiaz osaturiko mundu bat da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 165. orr.

Irudimena ideia bat da, Izpirituak haren bitartez gauza bat kontenpla baitezake hor balitz bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 579. orr.

Hobbesen liburuan bi ideia nagusi irakur ditzakegu: giza itunarena, alde batetik, eta natur legearen eta giza legearen arteko hierarkiarena, bestetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.

Newtonen ideien arabera, aldagaitza da uhin-luzeraren eta kolorearen arteko erlazioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Sinboloan, orduan, Langerrek bi ideia bereizten ditu garbiki: artea sinbolo gisa, alde batetik, eta sinboloa artean, bestetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Esperimentuek egiaztatu duten zentzuzko beste ideia bat: forma pertzibitzeko denbora behar da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Nola bururatuko litzaioke norbaiti, bestela, hitzezko irudi bat ideia batekin elkartzea, ez bazuen aldez aurretik elkarketa hori hizketa ekintza batean hautemana?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Berriki arte frantses kulturan murgildurik baneuzkalakotz ideia gehienak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Barthes-en ideien eraginpean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 281. orr.

Gizon hark ideia baten sinpletasuna zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 154. orr.

Hitz jarioa ideien itokinetatik sortu ohi da sarri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

Debaldetan, jaunak, ideiak ez baitira hiltzen, are gutiago atxilotzen.  Herria   2003-02-27

2 (izenondoekin)

Gaur egungo logika ezagutzeko, beharrezkoa da Aristotelesen eta estoikoen ideia logikoak aztertzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Erlatibismoak baieztatzen du gure ideia kognitiboak, moralak edo estetikoak [...] haiek sortzen diren testuinguruekiko erlatiboak direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Husserlen fenomenologia eta Heideggerren ideia existentzialistak ikasten zituen bidenabar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

Barojar ideia filosofiko horien laburpena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

Hau izan zen gizartearen ideia erakundetzailea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Gure baitan argi eta berezi diren ideiak edo hirugarren ezagutza mailari dagozkionak [...] ez datozkeela lehen mailako ezagutzari dagozkion ideia murriztaile eta nahasietarik, baina bai ideia egokietarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 571. orr.

Ohore hau, beraz, ideia konplexu horietakoa da, ez bakarrik ideia sinpleak elkartuz osatzen dena, baizik eta baita ideia konplexuak elkartuz ere.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Letamendik ez du ideia sakon bat bera ere; hitzak eta esaldiak besterik ez ditu buruan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Ideia orokorrak lausengariagoak dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

Ideia nazionalsozialistarekiko fideltasuna: erabatekoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 133. orr.

Ideia handiak eskaintzera nator: jendeak entzungo ditu eta gogoeta egingo du horien gainean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 211. orr.

3 (-en atzikiaren eskuinean)

Filosofia transzendentala zientzia baten ideia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Lehen kausaren ideia, Schopenhauerrek esan bezala, burdinaz egindako zur puska bat da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.

Jainko izaera mugagabekoaren betegintzarrea gozatzen duela; eta hori [...] bere buruaren ideiak lagundurik, hots, [...] bere kausa propioaren ideiak lagundurik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 581. orr.

Mundua pentsatzea (ezagutzea) ez da Jainkoaren ideia azkeneraino pentsatzea besterik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Espazioaren ideia gorputzari eta haren mugimenduari lotuta dago oinarri-oinarritik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Espazioaren eta denboraren ideiak gure espirituaren premiak direla, baina egiazko izaterik ez dutela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 167. orr.

Gramatikaltasun-mailen ideia erabil dezakegu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 161. orr.

Iraganbidearen ideia ere gizakien beste asmakizun bat da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 218. orr.

Aipatzea merezi du, ordea, bi substantzien ideia horrek epistemologian izan duen eragina.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Nola lege fonetikoaren ideiak egituraren ideiara daraman, diakroniaren ideiak sinkroniarenera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.

· Platonek egiten duen ongi gorenari buruzko planteamenduan ere utilitarismoaren funtsezko ideia ikus daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.

Sarrera honetan logikaren oinarrizko ideiak aurkezten dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

4 pl ideologia.

Eta dena don Pedroren ideiengatik, haren arima-auziengatik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 112. orr.

Halatan, Hervé Malgorn, nolabait, bere ideiengatik preso zegoen, ilobaren ustez bederen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Bada jenderik aipatu interes horiek gidatuta baino, onerako nahiz txarrerako, ideiek edo ideologiek gidatuta dirudienik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Nire ideiak eta iritziak ez dira, ordea, aldatu, horrenbestez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Interesgarriak ziren sentimendu eta ideiez bete ziotela burua eta bihotza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 407. orr.

Errusiak XVIII. mendeko ideiak muinetaraino buruan sartuak ditu, hots, Estatu soberania absolutuarenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Lamela gauza guztietan zegoen atzeratuta, sakon-sakonean: ikasketetan eta ideietan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.

Adelaren ideien sendotasunak txunditu egiten ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 64. orr.

Gustoko ez ditugun ideiei beste ideiekin erantzun behar zaie, baina sekula ez indarkeriarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

XXI. mende hastapenean badoa, gaizoa, XIX. mendeko ideiekin!  Herria   2001-06-14

Sabino Arana Goiriren ideia nazionalistak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 84. orr.

Gerra Zibilean, errepublikaren alde borrokatu zen, eta areagotu egin zituen lehenagotik zeuzkan ideia komunistak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Kristau ideiek, budismotik bost mende gerora azaldu baziren ere, ongiaren eta gaizkiaren esanahiek moldatutako mundua estutu egin zuten.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

5 burutapena; asmoa; ustea.

Ideia horixe zeukaan buruan, anaia heriotzara bidali zuela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.

Lana eta etxea utzi eta mendira jotzeko ideia nuen aspaldidanik buruan bueltaka.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 43. orr.

Hark, ez zuen ideia bat baizik buruan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 38. orr.

Banuen ideiaren bat edo beste.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.

Ideia bat erabili du buruan, lanetik kanpoko orduetan ikusi nahiko lukeela eskatzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

Laster ideia bat gorpuztuz joan zen bere baitan...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Flouret deritzan baten ideia Jack Lang-ek obrarazi zuen.  Herria   2001-06-28

Lantzeko ideia pare bat.  Herria   2003-04-24

Testua egiteko ideiak eman dituzten guztien arteko afari batean bukatuko da hau guztia.  Berria - Kultura   2006-03-26

Uste dut lotsaz gorritu ere egin nintzela ideia hori bururatu zitzaidanean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.

Ideia hura orduantxe burutik igaro berri zitzaiolako itxurak eginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Ideia bat izan nuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.

Hauxe da ideia: lehiaketa bat biper/arraultze moleta hoberenen probatzeko.  Herria   2004-07-29

Ideiatik proiektura pasatu gara.  Herria   2003-07-17

Leku santuetarako bidaiarekin jarraitzeko ideiaren aldekoek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 64. orr.

Operatu aurretik oso bestelako ideia nuen espazioaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

Zera zen ideia: erreplikazioa gobernatuko zuen puntu batean atxikitzea ADNa mintzari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 72. orr.

Taktika psikologiko frogatuak erabiltzea ideia ona dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 103. orr.

Zure ideiak ez du bururik, ez buztanik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 135. orr.

Hura ideia, erregearena, gerrara etortzea eguraldi honekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Ideia bat baizik ez dut; hartan dut egunez pentsatzen, eta gauez amets egiten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Zein da zure sormen prozesua: lehenengo ideia bat dago, forma dago...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 35. orr.

Haurtzarotik ideia bera, kasik obsesioa: apez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Ideia gustatzen zaiola esan dit.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 52. orr.

Dibortziatzea ez zen nire ideia izan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

-Berriz ere ideiaz aldatu zara?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 174. orr.

6 (izenondoekin)

Ohartu gara nola Tomas Akinokoak berak Agustinen ideia arriskutsu batzuk baztertu dituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Straussek uste du idazkera esoterikoak autorea bere ideia heterodoxoengatiko jazarpen politikoetatik salbatzeko xedea duela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Eta gogoetan ari nintzela borborka gaineratzen zitzaizkidan ideia ilunekin ere ezin nintzen borrokatu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

Ez da batere ideia txarra.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 78. orr.

Plan horren ideia nagusia hauxe da: herria trebeskatzen duen errepidea [...] egiazko hiribarne bat bilaka dadin, Hiribururen nortasuna erakutsiko duena.  Herria   2003-07-17

Begiak berriz ere etxerantz jaso nituenean, ideia bitxi bat bururatu zitzaidan, hain ideia funsgabea, izan ere, non arima estutzen zidaten sentimenduen indar bizia erakusteko aipatzen baitut bakar-bakarrik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizona zenbat eta arruntago bihurtu, orduan eta gehiago jokatzen du hurbileko ideia-elkarketen arabera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Barne-bakarrizketa azkengabean, aldiro espiritua zeharkatzen duten ezin konta ahal aieru, hurbilketa, konbinazio, ideia-asoziazioen artetik, su-arrasto batek urratzen du inoizka zerua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 165. orr.

Konpromisoa zabalik dago, hain zuzen nahi duen pertsona edo erakunde orok aukera izan dezan libreki atxikitzeko eta ideia-sorta horrekiko konpromiso pertsonala adierazteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

Besteen ideia zaparradaren aterrune batean.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

Ideia arrastorik ez, noski, Houston-Texas hartan, zer demontre egin behar ote nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Think tanks edo ideia-gordailuak deitu dituzte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Razionalismoan oinarriak arrazoimen-ideiak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea, eta zigor-eremuan delitu eta bekatu ideiak elkarren gainean jartzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Oinarri biak estatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzen dira. ea barruratu zaien santutasun-ideia bat, Jainkoagandik ez datorrena eta Jainkoa garbi bilatzen ez duena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Komenigarritasun-ideia okerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

Morrontza-ideiek ez dute beren espirituetan lekurik izango, erlijio-izuek ez diete adorea nahastuko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.

Ingalaterran bageunde edo Frantzian.... baina hemen... klan ideia oso barneratua dugu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 59. orr.

Genetistek ez dituzte nahikoa kontrastatu beren eugenesia-ideiak zientzialari ez direnekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 157. orr.

Pragmatismoaren eta indar-ideien iruzur txiki horiek guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

'Bizia'ren kontzeptua gako-ideietako bat da, bai Testamentu Zaharrean eta bai Berrian ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

9 ideiarik ere ez izan/eduki

Guk ideiarik ere ez geneukan. Ideiarik ere ez dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 390. orr.

-Ez dut ideiarik ere; nik uste baietz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 93. orr.

Ez zuen ideiarik ere aita hila zuela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.

Egoera hartatik nola aterako ziren ideiarik ere ez zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

-Mutil horrek -esan zuen- politikaz ideiarik ere ez dik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 348. orr.

Ez dut ideiarik ere zer egiten ote duen Hannak gela honetatik kanpora.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Badira hiru urte inguru bazkari hartatik, eta ideiarik ere ez dut non ote dagoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.

Ez daukat ideiarik ere zertan dabiltzan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 101. orr.

· -Bai zera! ez zeukaan ideia zorririk!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.

-Ez daukat ideia arrastorik ere.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 69. orr.

Ez zeukan puta ideiarik ere zoriontasun horren zergatiaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

· -Ezta ideiarik ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 157. orr.

-Ideiarik ere ez, Lar.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.

Zergatik kontatu nion hura guztia, ideiarik ere ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.

Zer esan nuen, ideiarik ere ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 233. orr.

10 ideiarik ez izan/eduki

Ez zuen inolako ideiarik ez espazioaz, ez tamainaz. adimena paper zuri bat da, inolako ideiarik ez duena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Arrats hartan ze emanaldi ote zegoen ideiarik ez nuen arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

Ez zuen, ez jolasaren ideiarik, ez arriskuaren zentzu normalik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Ez dauka ideiarik ez nor den, ez non dagoen, ez nor garen. · -Ideiarik ez -erantzun zion Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 271. orr.

Zuk, ideiarik ez, ezta?, nik bezala orduan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

Eta nik ideiarik ez, soldaduska ere ez diat egin eta...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 73. orr.

Ideiarik ez, ideia zipitzik ere ez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

absolutuaren ideia (7); antolatzeko ideia (7); arrazoimenaren ideia (7); azken ideia (9); bai ideia (7); baina ideia (47); baita ideia (7); bat egiteko ideia (7); bat ideia (12); batean ideia (7); baten ideia (58); bere ideia (67); beste ideia (46); beste ideia bat (15); beti ideia (10); bi ideia (25); buruan ideia (13); buruzko ideia (26); da ideia (70); da ideia txarra (11); dagoen ideia (7); delako ideia (20); den ideia (34); dira ideia (8); diren ideia (21); du ideia (28); duen ideia (50); dut ideia (12); duten ideia (18); edo ideia (35); edozein ideia (11); egiteko ideia (32); ere ideia (21); eta ideia (209); eta ideia bat (9); eta ideia berriak (7); eta ideia hori (19); ez da ideia (23); ez ideia (8); gauza baten ideia (7); gero ideia (7); giza gorputzaren ideia (12); gorputzaren ideia (19); gure ideia (20); hainbat ideia (12); halako ideia (10); haren ideia (22); hire ideia (20); hire ideia xelebre (20); hiru ideia (7); horren ideia (19); huen hire ideia (20)

ideia argi (15); ideia argi eta (11); ideia argiak (7); ideia argirik (9); ideia asko (15); ideia bakar (8); ideia bakarra (16); ideia bat (265); ideia bat besterik (10); ideia bat bururatu (11); ideia bat da (15); ideia bat izan (11); ideia batean (7); ideia batek (28); ideia baten (37); ideia batetik (14); ideia bati (9); ideia batzuen (11); ideia batzuk (46); ideia bera (65); ideia bera ere (8); ideia beraren (8); ideia bere (8); ideia berri (28); ideia berri bat (9); ideia berriak (29); ideia besterik (10); ideia besterik ez (9); ideia bikain (7); ideia bikaina (17); ideia bitxi (17); ideia da (47); ideia den (9); ideia duen (8); ideia edo (42); ideia edo ezagutza (10); ideia egoki (9); ideia egokia (23); ideia egokiak (10); ideia eman (7); ideia ere (28); ideia eta (125); ideia eta proiektu (8); ideia etorri (8); ideia ez (43); ideia ez da (18); ideia ezegokiak (10); ideia ezin (8)

ideia falta (10); ideia finko (7); ideia guztiak (41); ideia guztiek (8); ideia haiek (12); ideia hau (72); ideia hauek (20); ideia hoberik (8); ideia honek (8); ideia honen (12); ideia hori (242); ideia hori bera (8); ideia hori buruan (7); ideia hori ez (7); ideia horiek (64); ideia horien (29); ideia horrek (55); ideia horrekin (27); ideia horren (45); ideia horretan (10); ideia horretatik (10); ideia horri (19); ideia hura (44); ideia izan (46); ideia izan zen (14); ideia jakin (10); ideia nagusi (18); ideia nagusia (26); ideia nagusiak (11); ideia nahasiak (8)

ideia okerra (7); ideia on (19); ideia on bat (13); ideia ona (100); ideia ona da (9); ideia ona iruditu (7); ideia ona iruditzen (10); ideia ona izan (15); ideia onak (8); ideia orokor (8); ideia orokorrak (8); ideia oso (18); ideia polita (12); ideia politiko (27); ideia politikoak (15); ideia politikoen (8); ideia soil (7); ideia soila (17); ideia sortu (11); ideia transzendental (13); ideia transzendentala (7); ideia transzendentalak (7); ideia txarra (38); ideia xelebre (24); ideia xelebre horiekin (20); ideia zen (9)

izpirituaren ideia (14); izpirituaren ideia edo (7); jainkoaren ideia (23); naiz ideia (8); nire ideia (18); nuen ideia (11); oinarrizko ideia (18); orduan ideia (8); oso ideia (45); oso ideia ona (16); ren ideia (9); sortzeko ideia (10); zein ideia (8); zelako ideia (11); zen ideia (35); zenbait ideia (16); zer ideia (9); ziren ideia (7); zituen ideia (8); zitzaidan ideia (19); zitzaion ideia (15); zuen ideia (43); zure ideia (10); zuten ideia (16)

afekzioen ideiak (15); baten ideiak (46); baten ideiak lagun (17); bere ideiak (56); beren ideiak (16); buruzko ideiak (14); diren ideiak (14); dituen ideiak (7); eta ideiak (72); euren ideiak (8); gauza baten ideiak (12); gure ideiak (21); haien ideiak (10); haren ideiak (17); horren ideiak (7); ideiak argi (18); ideiak barne (7); ideiak dira (9); ideiak edo (8); ideiak ere (16); ideiak eta (90); ideiak ez (41); ideiak ez du (11); ideiak garbi (14); ideiak lagun (27); ideiak lagun daraman (23); ideiak modu (7); ideiak nola (7); ideiak oso (7); jainkoaren ideiak (10); kausa baten ideiak (13); nire ideiak (22); norberaren ideiak (12); ziren ideiak (7); zituen ideiak (13); zure ideiak (10)

afekzioen ideien (7); bere ideiekin (12); bere ideien (13); daukat ideiarik (7); duen ideiaren (11); dut ideiarik (12); dut ideiarik ere (7); eta ideiei (7); eta ideien (31); ez daukat ideiarik (7); ez dut ideiarik (12); ideiarekin bat (8); ideiaren arabera (10); ideiaren bat (12); ideiaren eta (10); ideiarik ere (59); ideiarik ere ez (23); ideiarik ez (42); ideiarik gabe (24); ideiaz aldatu (8); ideiek ere (7); ideiek eta (8); ideiek ez (8); ideiekin bat (12); ideien alde (8); ideien arabera (8); ideien artean (10); ideien arteko (10); ideien bitartez (7); ideien eta (29); ideien historiak (11); ideien historiaren (9); ideien ordena (11); ideien ordena eta (7); inolako ideiarik (8)


ideiagintza iz ideak sortzea.

Une haietan bazirudien haren ideiek barnerantz jotzen zutela, eta ideiagintzaren indarrak isiltzera bultzatzen zuela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.


ideiakide iz ideia berekoa.

Idazleak bere irakurle multzoaren aberkide, ideiakide eta talde bereko izan behar duela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 56. orr.


ideiaño iz adkor idea.

Ideiaño baten ukaiteko, 4 milioi Eurorekin HERRIAren hogei urtez biziaraztekoa baliteke.  Herria   2003-10-02


ideiatxo iz pei idea.

Tranpa egin eta zertxobait uzkurtu da, ezberdintasunaren ideiatxoari bultzada arin bat ematearren.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Ideiatxo estu eta sendoen zerbitzuan erabili zituen bere agintea eta [...] erudizio neurrigabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.


ideiaxka iz adkor idea.

Baina Joanesen abenturen ideiaxka bat badu, orain.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 23. orr.


ideki ik ireki1.

identifikagaitz izond identifikatzen zaila.

Interesgunea bera, nolabait esateko, identifikagaitz bihurtzeraino.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.


identifikagarri 1 izond identifika daitekeena.

Gainontzekoa -mahaiak, matrazeak, era guztietako gailuak...- identifikagarria zen, edo ia, gorputz ikaztuak, zipilduak eta ondo gardostuak gorabehera.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.

Naturaren transformazio (sozializazio) prozesuetan identifikagarriak diren ildo politiko-ekonomiko nagusien inertzia.  Berria - Gaiak   2004-12-09

2 zerbait identifikatzen duena.

Abiapuntuko aireportuan ekipajeari jarri zioten txarteltxo identifikagarria.  Berria - Kultura   2006-02-12


identifikatibo iz zerbait identifikatzen duen gauza. ik identifikagarri 2.

Kolorea beti izan da identifikatibo erraza lehenago ere: txapelgorriak ziren karlistak, beltzak liberalak...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.


identifikatu, identifika, identifikatzen 1 du ad nor, zein edo zer den jakin.

"Adiskide leiala" identifikatu gabe zeukaten oraindik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Pelikuletan-eta lagun bat identifikatzerik nahi ez denean, itzal moduko batez difuminatzen da haren aurpegia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Jonathanek, ahalegindu zen arren, ez zuen lortu musikaria identifikatzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.

Geometria lauarekin egin zuen bezala, espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Baina autismoa ez zen 1940ak arte identifikatu, eta ez zen termino bat, are gutxiago adigai bat, 1860etan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Identifikatu ditugun hogeita zortzi zibilizazioetatik […] hemezortzi hilda daude.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

Identifikaturik neuzkan ahots gehienak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Giza genoma atalka identifikatua zuela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

Ezaugarri genetikoak identifikatzeko sistema garatu zuen.  Berria - Gaiak   2004-09-10

Txinan ustezko sei SARS kasu identifikatu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Teoriaren egitura identifikatzeko prozedura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Kontzeptuek propietateak (alegia, predikatuen erreferentziak) identifikatzeko aurkezpen-moduak eskaini behar dituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Lanaren nondik norakoa igartzen hasteko, puntu nagusiak identifikatzeko, loturak ikusteko, etab. giltza-kontzeptuek eta hitzek asko laguntzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.

Identifikatu ezin dudan zerbait gogorarazten dit usainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.

· Ez zuen bere "zer" hura Touretteren sindrometzat identifikatu, hogeita hamazazpi urte bete zituen arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

• 2 da ad nor den esan.

Beltzez jantzita eta aurpegia mozorrotuta zeuden batzuk, baina inor ez zen identifikatu; ez nekien nortzuk ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

• 3 da/du ad (nortasun agiriaren bidez)

Denok inongo arazorik gabe iritsi gara irratiaren atarira; ez gaituzte identifikatu, ez gaituzte katxeatu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.

Ertzaintza bertaratu eta, guztiak kanporatu eta identifikatu egin zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Hiru bidaiariak identifikatu zituzten agenteek, eta, ibilgailua miatu eta gero, CDen eta DVDen [...] kopia ilegalak ikusi zituzten zorro batzuen barruan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 89. orr.

Identifikatu gabe iganarazi zuen atean zain zeukan komisario nagusiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

Gure buruak identifikatzeko agindu zigun bertan guardia egiten ari zen soldaduak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Identifikatzeko eskatu zieten, eta gazteek leihotik eman zizkieten euren nortasun agiriak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Ertzainek eraikinetik kanpora irteteko agindu eta ikasleak atera egin ziren; identifikatzeko eskatu eta identifikatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Guardia zibilen aurrean identifikatu nahi ez izateagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

4 bat egin, berdin-berdintzat jo.

Menéndez Pelayorentzat Volksgeista tradizioarekin identifikatzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 43. orr.

ETAren ideologiarekin bat egin, harekin identifikatu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.

Eta legea indartsuenarena zen baina gu, biolentziaren poetika hartan, derrigorrezko galtzaile ziren indioekin identifikatzen ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 319. orr.

Beroa energia zinetikoarekin identifikatzen den moduan, gogoa garunaren egoera fisiko-kimikoekin identifikatu behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

Minak, adibidez, klase natural bat osatuko ez balu, ezingo litzateke mina propietate fisiko partikular batekin identifikatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

Ni, ostera, Tom-ekin gauza guztietan identifikatzen nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 75. orr.

Euskal Herria Goierrirekin identifikatzen duenak liskarra besterik ez du sortuko, bai Baionan, bai Nafarroako Erriberan, eta bai Gasteizen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 107. orr.

Bada borondate arrazional eta instrumentala [...], eta beste bat emozionala eta afektuzkoa, herri, nazio, komunitate, leinu eta etniekin identifikatzen gaituena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.

Egunkaria irakurtzerakoan ez al ditugu bilatzen intereseko albisteak, identifikatuko garen iritziak?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 354. orr.

Ez bide zen bere enpresarekin aski identifikatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko identifikatu (3); bat identifikatu (13); bat identifikatu du (4); bat identifikatu dute (4); batekin identifikatu (6); batzuk identifikatu (6); dena identifikatu (3); dena identifikatu eta (3); dezakeen genea identifikatu (3); ere identifikatu (8); eta identifikatu (19); etakide identifikatu (4); etakide identifikatu ditu (4); gaizki identifikatu (3); gazte identifikatu (6); gazte identifikatu eta (3); gazteak identifikatu (4); gehiago identifikatu (3); gene bat identifikatu (3); genea identifikatu (7); genea identifikatu dute (5); gorpua identifikatu (4); gorpuak identifikatu (3); guztiak identifikatu (9); guztiak identifikatu eta (3); guztiak identifikatu zituzten (3); horiek identifikatu (7); identifika daitezke (3)

identifikatu ahal (16); identifikatu ahal izan (6); identifikatu ahal izateko (7); identifikatu behar (14); identifikatu beharra (4); identifikatu da (3); identifikatu ditu (10); identifikatu dituzte (22); identifikatu du (12); identifikatu dute (14); identifikatu egin (12); identifikatu egin zituen (4); identifikatu egin zituzten (4); identifikatu eta (52); identifikatu ez (7); identifikatu ezin (5); identifikatu gabe (11); identifikatu gabeko (6); identifikatu izan (3); identifikatu nahi (11); identifikatu nahi izan (6); identifikatu nahian (6); identifikatu ondoren (6); identifikatu orduko (3); identifikatu ostean (9); identifikatu zen (5); identifikatu ziren (6); identifikatu zituen (12); identifikatu zituzten (23); identifikatu zuen (13); identifikatu zuten (5)

izenarekin identifikatu (3); kasu identifikatu (3); lagun identifikatu (11); lagun identifikatu zituen (4); lagun identifikatu zituzten (5); nola identifikatu (3); pertsona identifikatu (6); pertsona identifikatu dituzte (3); poliziak identifikatu (4); zela identifikatu (3)

apartekoak identifikatzeko (3); batzuk identifikatzeko (4); berriak identifikatzeko (3); eta identifikatzeko (3); gorpuak identifikatzeko (7); identifikatuak izan (5); identifikatuak izan dira (3); identifikatutako lagunen (3); identifikatzea da (3); identifikatzea ere (3); identifikatzea eta (3); identifikatzea izan (3); identifikatzea lortu (4); identifikatzeko asmoz (3); identifikatzeko ere (4); identifikatzeko eskatu (15); identifikatzeko eskatu zieten (6); identifikatzeko eta (7); identifikatzeko gai (4); identifikatzeko sistema (5); partaide identifikaturik (3); talentu apartekoak identifikatzeko (3)

batekin identifikatzen (4); gisa identifikatzen (4); identifikatzen da (14); identifikatzen den (5); identifikatzen diren (3); identifikatzen dituzte (4); identifikatzen du (7); identifikatzen dute (4); identifikatzen ez (4); identifikatzen hasi (3); identifikatzen naiz (3); identifikatzen saiatu (3); identifikatzen saiatzen (4); identifikatzen zuen (3); identifikatzen zuten (3); identifikatzera joan (3; jendea identifikatzen (3); pertsonaiarekin identifikatzen (3)


identifikazio 1 iz identifikatzea, nor, zein edo zer den jakitea.

Ondoren ertzainak, forenseak, epaitegiak, identifikazioak… Madame Rogêt, adina eta pena zirela-eta, ez zela identifikaziora joateko gai.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 140. orr.

Eskura ditugun informazio iturrien identifikazioa (liburutegiak, hemerotekak, Internet...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.

[…] irakurtzen dugu, pasaportea besterik ez dagoenean hildakoen identifikazioa egiteko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 30. orr.

Urte berean hasi ziren identifikazio genetikoak egiten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 111. orr.

Identifikaziorako aztarnak galaraztearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

2 bat egitea, berdin-berdintzat jotzea.

Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Bere buruarekiko berehalako identifikazioa, bere umeekikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Hainbesterainokoa izan zen Usandizagaren arrakasta eta herriak harekiko zuen identifikazioa, non donostiar herritarrek suhartasunez prestatu baitzuten musikariaren harrera. Einfühlung hau kanpoko munduarekiko zorionezko harreman bati legokioke (identifikaziozko harremana izango litzateke psikoanalista batentzat).  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

aldean zituen lantegiko mantala eta hango identifikazio-txartela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Datu-basean informazio horrek duen identifikazio-zenbakia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.

Identifikazio- eta adierazgarritasun-erregistro ongi ezagunekin jokatzen du batez ere, halakoetan, filmak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Narrazio-egitura ongi menderatuz (identifikazio-ikuspuntuak aldatuz, adibidez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Irudi orok topatzen du iruditeria, identifikazio-sareak eragiten ditu, eta ikusleak bere buruarekin ikusle begirale bezala duen identifikatzea eragiten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Horren guztiaren aurrean, euskal irakurle askoren eta testuaren arteko identifikazio-arazoak aipatzen dira, itzulpenei eta itzultzaileei egotziz hiztun komunitatearena den defizita: ez dago euskararen alde, erdaren alde baino, egunero irakurtzen dugunaren batez bestekoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.

Oinarri-oinarriko kontraesan bat sortzen da horretatik, narraziozko film klasikoan, eskotofiliaren mugarik gabeko jokoaren [...] eta identifikazio jokoaren artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 121. orr.

Eta halakoa zen testua, bihotz-tiratuetara eta identifikazio nahira emana beste ezeren gainetik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 165. orr.

Ezkutuan irakurritako liburu haiek sekulako emozioz irakurri nituen, eta identifikazio maila osoa sentitzen nuen pertsonaiekiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 76. orr.

Baina identifikazio maila horrek atzeraka eragin zidan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 43. orr.

Imitaziozko artea, naturalista [...] munduarekiko enpatiazko identifikazio-harreman horretan oinarritzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Proiekzio-identifikazioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko identifikazio (3); eta identifikazio (7); identifikazio hori (6); identifikazio maila (6); identifikazio txartela (4); identifikazio zenbakia (4); identifikazioa eskatu (3); identifikazioa eta (3); talde identifikazio (3)


identiko izond berdin-berdina.

Biki identikoak edo monozigotikoek, hots obulu bakar batetik datozenek, informazio genetiko berdina daukate.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Nire nortasun identikoaren determinazioak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 89. orr.

Judizio identiko batean predikatua ezeztatu eta subjektua gordetzen badut, orduan kontraesan bat sortzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

Hau nire izatearen eraz ezer ere argitzen ez duen esakune identikoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 296. orr.

Hemen ez da kontsideratzen ea errepresentazioak berak identikoak diren eta bata bestearen bitartez analitikoki pentsa daitekeen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 289. orr.

Estatua ez zaio gizabanakoari kanpotiarra, baizik barne-barnetarra, intimoa, bere buruaren identikoa, bere kontzientzia, bere arima.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 268. orr.

Zenbaki-identitatea izanik errepresentatu behar dena ezin da identikoa balitz bezala pentsatu datu enpirikoen bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

identikoa da (5)


identikoki adlag era identikoan.

Denboran izateaz dudan kontzientzia, beraz, identikoki loturik dago nigandik kanpoko zerbaitekin dudan hartuemanaren kontzientziarekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 286. orr.


identikotasun iz identikoa izateko nolakotasuna.

Neurri berdinik ezean, berdintasun printzipioa identikotasun printzipio bihurtuz endekatu zenean, orduan sartu zen demagogia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 171. orr.


identitario izond identitateari dagokiona. ik identitate 3.

Gizabanakoa, giza taldea eta kultura; giza talde identitarioa (herria, nazioa, aberria).  Berria - Kultura   2004-01-13

Batera-ren sorrerarekin, departamenduaren aldeko eskaerari osagai politikoa eta identitarioa gehitu zaizkio.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Argumentu unibertsalistetan, liberaletan eta utilitarioetan oinarritutako independentzia, ez argumentu identitarioetan. urrun dagoela ideologia identitariotik eta bortizkeriaren bidez adierazten diren eskaera burrunbatsuetarik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Euskadiren defentsa egitea, baina «gizarte kohesiotik eta ez gatazka identitario batetik».  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Euskal herritarren aniztasun ideologiko eta identitarioa mespretxatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Katolikoak/protestanteak bloke identitarioak deuseztatzea.  Berria - Mundua   2004-12-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta identitarioa (3)


identitate 1 iz nor izateko zertzelada.

Pertsonaren identitatea, beraz, ezinbestean aurkitzen da nire kontzientzia propioan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 165. orr.

Identitatearen arazoa ez du nazionalismoak asmatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Identitatea izatea funtsezkoa da; identitaterik gabe ez gara ez pertsona ez herri; identitaterik gabe fantasmak besterik ez gara.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Hitz batean, beren ondasuna zeukaten, alde batetik identitatea ematen ziena eta, bestetik, gainerakoengandik bereizten zituena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Hiria identitateak sortzeko eta asmatzeko aukera modura.  Berria - Kultura   2006-02-21

Giza sexualitatearen barruan hainbat identitate, desio eta nahi daudela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 82. orr.

Herrien identitatea defendatu beharra aldarrikatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Europako identitateez zerbait jakin guran.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 85. orr.

70eko hamarkadako belaunaldiaren identitateaz mintzo da.  Berria - Kultura   2004-07-06

Munduan diren identitate edo fede nazional guztien kontra.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Inoiz bukatzen ez den prozesua da identitatearena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

2 gauza identikoen arteko erlazioa.

Gogo-burmuin banakako identitatea ("token-token identity" edo "token-token physicalism") erabat fisikoa dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Predikatuak subjektuarekin identitatezko elkarlotura duenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Hizkuntza mekanismoa, oso-osorik, desberdintasun eta identitateen inguruan gauzatzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 143. orr.

Identitate bat dago, bi perpausetan hurrenez hurreneko hotsen multzo zati berdinek [...] esanahi berbera dutelako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik identitario.

Europan ere identitate sentimentua areagotu beharra aldarrikatu zuen. ikastolok ditugun helburuei, identitate ezaugarriei, elkarlanari eta autonomiari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Nazioarteko sindikalismoa identitate krisi sakon batean dago.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Kolektibo baztertu edo gutxituek badakite, jakin, identitate-zantzuak bereganatzeko lehenengotariko gauza dela ahots propioa izatea.  Berria - Kultura   2004-02-11

Estatuaren identitate-aniztasunean aurrera egin ahal izateko legea.  Berria - Kirola   2004-10-16

Haren egoaren parte baten baliogabetze edo atzera-pausoa; identitate-uko txikitzaile eta ezereztailea, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Bai (1) eta bai (2), pertsona berari buruzko identitate-perpausak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.

Multzoek identitate-irizpide garbia dute, unibertsalek ez bezala: A eta B multzo bera dira elementu berak baldin badituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

Objektu batek bere buruarekin duen identitate-erlazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Identitate teoriaren sortzaileek [...] hau proposatzen dute: beroa energia zinetikoarekin identifikatzen den moduan, gogoa garunaren egoera fisiko-kimikoekin identifikatu behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erdaraz pentsatutako eta mamitutako herri-identitatearen garapena.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Europan dauden nazio identitate guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Talde identitate euskalduna, espainola edo nafarra dutenei eginikoa da eskaintza.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Genero-identitatearen eta ideologiaren arteko harremanak.  Berria - Kultura   2004-07-11

Sexu identitatea «ez dago biologiaren esku soilik».  Berria - Gaiak   2004-05-19

Beste guztiak pott egiten duenean, hondar-identitate hori da geratzen dena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Zenbaki-identitatea izanik errepresentatu behar dena ezin da identikoa balitz bezala pentsatu datu enpirikoen bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 84. orr.

5 ez-identitate

Urruntzeak, ez-identitateak, jarraitasunik gabeko sailak, hutsuneak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

Objektu horien ez-identitatea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko identitate (4); arteko identitatea (4); baten identitatea (3); bere identitate (4); bere identitatea (18); beren identitatea (4); da identitatea (3); diren identitate (3); edo identitate (3); ere identitate (3); eta euskal identitatea (6); eta identitate (17); eta identitatea (11); euren identitatea (4); europako identitatea (3); euskal identitate (8); euskal identitatea (16); gure identitatea (7); haren identitate (3); herrien identitatea (4); identitate arazo (3); identitate arazoak (3); identitate arazorik (4); identitate bat (9); identitate edo (3); identitate eta (11); identitate hau (3); identitate hori (8); identitate krisia (7); identitate nazional (3); identitate osoa (4); identitate sinkroniko (3); identitate soziokulturala (4); identitatea eta (20); identitatea ez (9); identitatea ez da (6); identitatea mantenduz (3); norberaren identitatea (3); sexu identitatea (7); sexu identitatea ez (3); zenbaki identitatea (5); zure identitate (5)

bere identitatearen (4); bere identitateari (3); buruarekiko identitatearen (4); eta identitateen (6); euskal identitatearen (5); gure identitateak (3); herri identitatearen (3); identitateak eta (3); identitatearen arazoa (3); identitatearen arazorik (4); identitatearen eta (3); identitatearen gaineko (3); identitatearen teoriak (3); identitateari buruz (4); identitateari eta (3); identitateaz hitz (5); identitateaz hitz egiteko (3); identitateen inguruan (3); identitaterik gabe (3); ikustun identitatearen (3); norbere buruarekiko identitatearen (4)


ideografiko izond idazkeraz mintzatuz, ideak edo adigaiak zuzenean ikurren bidez ematen dituena.

Idazkera ideografikoak erraz bilakatzen dira bitariko: ideograma batzuek, esaterako, hasieran zuten balioaz arindurik, hots bakartuak irudikatu ohi dituzte azkenean. hori, bi idazkera sistemetan -bai sistema ideografikoan, bai fonetikoan ere- gertatu ohi da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Hitz honen irudiak, beraz, balio ideografikoa hartzen du guretzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.


ideograma (orobat idiograma) iz hitz baten adiera, ez hotsa, adierazten duen ikur grafikoa.

Txinatar ideogramak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 84. orr.

Denden neonezko ideogramez josi abisu ugariak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.

Beraren izenaren ideograma zein zen galdetu nion.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 24. orr.

Langileen izen-deituren ideogramak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 26. orr.

Helbide gehienak ideogrametan zehaztuak baitziren.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 26. orr.

Idazkera ideografikoak erraz bilakatzen dira bitariko: ideograma batzuek, esaterako, hasieran zuten balioaz arindurik, hots bakartuak irudikatu ohi dituzte azkenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Hartara, beren takigrafia propioa garatzen dute, beren hieroglifo, ideograma, piktograma sistema.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 99. orr.

Kaligrafiatu nituen ideograma hauek eskaintzen dizkizut.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Horra euskal idiograma bat, bizitza modernorako egokitzapen ederra.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 63. orr.


ideolekto ik idiolekto.

ideologia 1 iz garai, gizarte, talde edo klase baten ideen eta usteen multzoa. ik doktrina.

Ideologiaren eragin ahaltsua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 174. orr.

Lan artistikoetan ideologia, edukietan ez ezik, formaren eta teknikaren mailan ere bideratzen dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

Barkamena ez da beretzat jarrera bat, ideologia bat, pentsaera bat, baizik eta istant batean gertatzen den eta gero desagertzen den gertakaria da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

Euskarak ideologia guztietako jendea behar du.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 116. orr.

Borrokaren ideologiaren sareetan gatibu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

Liberalismo ekonomikoaren ideologian oinarri hartuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Merkatu askearen ideologia ez dela zaharkituriko ongizate korporatiboaren mozorro xume bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 327. orr.

Terroristek hilketak justifikatzen dituen ideologia bultzatzen dute.  Berria - Mundua   2006-03-17

Nagusi den ideologiak dio zer den normala eta zer desbideratze sexuala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

Izan ere, Lyssenkorentzat, benetako eztabaida ez zen zientziaren mailakoa, ideologiaren mailakoa baizik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 45. orr.

Sobietar Gizabanako batek beste gizabanako baten aurrean erakusten duen ontasun hau lekukorik gabeko ontasuna da, ideologiarik gabeko ontasun txikia.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 42. orr.

Azken batean zinema josteta hustzat dugulako, ideologiarik gabeko territorio libretzat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.

Ohiturek, tradizioek, erlijioek, ideologiek nahiz sistema politiko eta ekonomikoek ezin dute diskriminazioa justifikatu.  Berria - Harian   2005-10-18

Bada jenderik aipatu interes horiek gidatuta baino, onerako nahiz txarrerako, ideiek edo ideologiek gidatuta dirudienik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Pentsamolde bakarra, ideologien kontrola eta desinformazioaren espiritu itogarriak haizatzea.  Berria - Kultura   2004-06-20

[Pasolini] izan zen ideologien krisia lehenengo sumatu zuenetakoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.

Sexu, arraza, erlijio, hizkuntza eta ideologien gainetik.  Berria - Harian   2005-02-02

Batasunean, ideologiak ideologia, fisika kapitalista hura ezinbestekoa zuten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Globalizazioaren mitoak indartu egiten du ideologia neoliberala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Ideologia burgesaren erabateko morroi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Ideologia nagusien kontra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

Urrun dagoela ideologia identitariotik eta bortizkeriaren bidez adierazten diren eskaera burrunbatsuetarik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Nolabaiteko paradisu lurtar bat ideologia sekular gehienen helburua baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Ideologia abertzale hertsi bezain larderiatsua kraskatzen denean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

Ideologia espresionistak dakarren gauza berria irudikapenaz haranztiko zerbait badagoelako ideia da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Zinema oso nabarmen ari da ideologia nagusia zabaltzen, hau da, klase nagusiaren ideologia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 206. orr.

Ez zait iruditzen ideologia argirik zuenik, politika-kontuak ere ez zitzaizkion interesatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat ideologi g.er.) ik ideologiko.

Hegemoniaren kontzeptua ideologia-nagusitasunaren mekanismoak aztertzen saiatzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

Ideologia askatasuna ere urratzen dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Askapen ekonomiko horren ondoren berehala iritsi zen gizarte- eta politika-askapena, Mendebaldeko Kristandadean garai hartan zeuden erlijio eta ideologi iraultzen ondorio zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

Azkenaldiotan, AEBetan ideologia-ekoizle huts-hutsak diren hainbat institutu zabaldu dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

Orain arte emandakoak, arrazoi objektiboak dira gainera, ez baitugu uste inolako ideologia kutsurik dutenik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 192. orr.

Bi sektore horien arteko ideologia banaketa geroz eta nabarmenagoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Nafarroa Bai euskal nazionalismoak Nafarroarekiko duen erruduntasun konplexutik dator, bizi izan duten ideologia aldaketatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Kontra-erreformatzaileen eta ideologia aldetiko egokitzaile ankerren aurka borrokatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 161. orr.

Edozein ideologia edo politika ikuspegitatik. Ospakizunak ideologia eta talde atxikimenduen gainetik egon beharko lukeela iritzi dio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 152. orr.

Besteak beste, elkartze, manifestazio, askatasun, parte-hartze eta ideologia eskubideak daude jokoan.  Berria - Harian   2005-02-20

Iztuetak bere ideologia bereko funtzionarioak nahi ditu, eta hau, ideologia garbitze prozesu baten barruan kokatu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zer den hizkuntza bateko tradizioa eta zer literatur ideologia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.

George Bushen marine-en eraso-ideologia.  Berria - Kultura   2006-04-25

Espainiako nazionalismoaren masa ideologia antikatalanismoa da.  Berria - Mundua   2006-02-05

Pareko artalde-ideologiak ditugu, azken finean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 103. orr.

5 ideologiazko

Propagandarako, informaziorako, erlijio-asmoetarako, ideologiazko asmoetarako oro har.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Irudien errepikatze itxuraz infinitua, haien zirkulazio oparoa, haien ideologiazko karga, haien eragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ideologia (15); da ideologia (6); den ideologia (3); dira ideologia (4); dituen ideologia (3); du ideologia (5); edo ideologia (8); edozein ideologia (3); eta ideologia (47); eta ideologia askotako (3); eta ideologia eta (6); euskal ideologia (4); gure ideologia (3); ideologia aldetik (3); ideologia arrazista (5); ideologia askatasuna (5); ideologia askotako (5); ideologia bat (13); ideologia baten (18); ideologia baten arabera (3); ideologia bati (4); ideologia berriak (3); ideologia desberdinak (3); ideologia edo (8); ideologia eta (36); ideologia ez (5); ideologia guztiak (4); ideologia guztien (3); ideologia guztietako (6); ideologia hau (3); ideologia hori (8); ideologia horrek (7); ideologia horren (3); ideologia jakin (8); ideologia jakin baten (3); ideologia nazionalistaren (4); ideologia politiko (3); ideologia politikoa (5); ideologia politikoagatik (3); ideologiak ideologia (3); mendebaldeko ideologia (3); zen ideologia (3); zer ideologia (3)

bere ideologiaren (4); den ideologiak (3); den ideologiak (3); dira ideologiak (5); dira ideologiak (5); eta ideologiak (4); eta ideologiak (4); eta ideologiaren (9); eta ideologiaz (4); eta ideologien (3); gure ideologiaren (3); ideologiak eta (3); ideologiak eta (3); ideologiak ideologia (3); ideologiak ideologia (3); ideologiarekin bat (5); ideologiarekin ere (3); ideologiarekin zerikusirik (3); ideologiaren aldetik (3); ideologiaren arabera (3); ideologiaren inguruan (3); ideologiarik gabeko (4); ideologien gainetik (8)


ideologiko 1 izond ideologiari dagokiona. ik ideologia 2.

Erakunde iraultzaile baten oinarri politiko eta ideologikoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Bizitzari aurpegia erakusteko dituzten trepeta psikologikoak eta ideologikoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Kritika ideologikoa egiteko asmoz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Borroka ideologikoa bideratzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Eztabaidatu beharreko alderdi ideologiko eta politikoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Ezin dira aukera ideologikoak kriminalizatu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Irudiak ikustea era askotako eragileak dituen testuinguru batean gertatzen da egiaz: gizarte testuingurua, erakunde testuingurua, testuinguru teknikoa, testuinguru ideologikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Gure artean dagoen aniztasun ideologikotik abiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Aurreiritzi ideologiko eta estetikoetan oinarriturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

Motibazio ideologikoek bultzaturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 173. orr.

Zama ideologiko handia du nobelak.  Berria - Kultura   2006-04-30

Plano ideologikoan hausnarketa gai interesgarria plazaratzen du obrak.  Berria - Kultura   2004-04-07

Liburu bakoitzaren maila intelektualari gehiago begiratzen diona adskripzio ideologikoari baino...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.

Hitzaurreak bi zati ditu ongi bereiziak: lehenengoan (1-2), liburu osoaren eduki ideologikoaren laburbilduma trinkoa eskaintzen du egileak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 737. orr.

[Elizak] euskarri ideologikoa eman die beti zanpatzaileei.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 68. orr.

Zinemaren eragin ideologikoei buruz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

Mendebaldearen usteltze ideologiko horrek sentimendu bikoitza pizten zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

Margolan baten ikuspena batez ere eragile sozio-ideologikoek determinatzen dutenez [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Halaxe zabaldu zen lesbianismo ideologiko bat, iraultza feminista gisa, gizonak erabat baztertzeko mehatxua eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

Eleberria erabat ideologikoa da, batez ere azken atala.  Berria - Kultura   2004-05-01

Politikariek morfina ideologikoa ematen digute, sufritu ez dezagun, traba ez ditzagun, betiko tresna gera gaitezen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.

2 ideologia baten mende ari dena.

Idazle ideologikoak atsegin ez dituela dioenak, sakonean, ideologia jakin bateko idazleak gaitzetsi nahi ditu soil-soilik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi ideologiko (3); arrazoi ideologiko (5); arrazoi ideologikoak (5); arrazoi ideologikoengatik (3); asmo ideologiko (3); aurreiritzi ideologiko (3); bilakaera ideologikoa (4); borroka ideologikoa (4); edo ideologikoak (3); eredu ideologiko (3); eta ideologiko (4); eta ideologikoa (8); eta ideologikoak (4); eta ideologikoen (7); eztabaida ideologikoa (3); helburu ideologiko (3); ideologiko bat (7); ideologiko edo (7); ideologiko eta (21); ideologiko handia (3); ideologiko hori (3); ideologikoa da (8); ideologikoa dago (3); ideologikoa egiteko (3); ideologikoa ere (3); ideologikoa eta (7); ideologikoak ere (3); ideologikoen arabera (3); jarrera ideologiko (4); oinarri ideologiko (4); oinarri ideologikoak (7); politiko eta ideologikoen (3); politiko ideologikoa (5)


ideologikoki adlag ideologiaren aldetik.

Luzeak eta laburrak bereizi dituzte, umeenak eta nagusienak, iraganekoak eta oraingoak, bertakoak eta kanpokoak, ideologikoki zuzenak direnak eta ez direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Gehiegizkotzat hartu izan da maiz, XX. mendean, lotura edo berdintza hori, eta ideologikoki arriskugarritzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Ideologikoki markatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Nik arazoak ditut ideologikoki gizarte honetan kokatzeko.  Berria - Kultura   2004-04-16

Populua ideologikoki menderatzen zuen jauntxo eliztarraren botere zapaltzailea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Ideologikoki kiratsa ez balerio, gizon portatu nahi nuela erranen nuke.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Sartrek zioen politikoki marxista zela baina ideologikoki ez.  Berria - Kultura   2004-09-05

Ideologikoki, lurraldetasuna ezker abertzaleak sortu duen hitz bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 315. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ideologikoki (4)


ideologizatu, ideologiza, ideologizatzen 1 du ad ideologiaz hornitu.

Proiektuak kultura «ideologizatzen» du, Fernando Maura PPko ordezkariaren ustez, eta baditu «izaera autoritarioa duten politikak».  Berria - Kultura   2004-11-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Euskal sistemak kolera eta herra hori garraiatzen du, literaturaren, eskolaren (Estatuek egiten duten maneran, biktimen aldeko historia ideologizatua irakasten da) eta oro har, kulturaren bidez (jo ta ke irabazi arte).  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

Latinoamerikako antzerkia oso ideologizatua egon da, eta orain aniztasuna ezaugarri funtsezkoa da, baina kezkak dituen antzerkia eta bizitzaren inguruko gogoeta etikoa ahaztu gabe.  Berria - Kultura   2006-03-03


ideologizazio iz ideologizatzea.

Horretarako, langileriaren «ideologizazioa» eta «herrien subiranotasuna berreskuratzea» derrigorrezko jo dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Bai, baina ideologizazio-prozesua baino lehenagoko bi pertsonaia horiek gatz gabeak dira, ez dute arketipo bihurtzeko ez bokaziorik, ez aukerarik, ez gorputzik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.


ideologo iz ideologia bat sortzen duen pertsona; ideologia baten alde teorikoaz aritzen den pertsona.

Inkisizioaren azken ideologoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 118. orr.

ETAren «ideologo nagusia» izan zela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Al Kaedako ideologotzat jotzen dute Al Zauahri.  Berria - Mundua   2004-03-19

Hamasen ideologo gehienak ez dira palestinarrak.  Berria - Mundua   2004-11-09

Jean-Jacques Rousseau da burges pedagogiaren ideologoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Athenaiko demokrazia erradikalarentzat heroi eta ideologo handia izan zen Periklesek [...] oinarri sofistiko nabarmenak erakusten ditu bere pentsaeran..  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Ideologoek horrelako jendeak maite eta militante suhar deitzen dituzte.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 130. orr.

Athenaiko demokrazia erradikalarentzat heroi eta ideologo handia izan zen Periklesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Biktima naiz, erruduna naiz, Arestik nahi zuen Gazteria Tristeko ideologo zahartua naiz.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ideologo (3); ideologo nagusia (3)


idi 1 iz abelgorri ar heldu zikiratua, lanerako erabiltzen edo haragitarako hazten dena.

Lurra lantzen dizueten idi eta astoek belar gozoa izango dute jateko.  Elizen arteko biblia   Is 30,24

Laneko idi eta behiak ferratzen zituen.  Herria   2002-11-07

Probetarako idiak bezala eramaten zuten Joxan herri batetik bestera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 49. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Jose eta neskamea, sokatik idi bat zutela.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.

Bizkaiko orga ttipia esan nahi dut, bi idi eta bi gurpil sendokoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurrean, edo idiak marruma zer janik baldin badu?  Elizen arteko biblia   Jb 6,5

Berehalaxe idiak askatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 398. orr.

Martinek, bada, idia larrutzea erabaki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Konfiantza osoz idia zaintzeko gomendatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Orduan, baserriko idiak uztarrian, arropak, aferak eta dotea osatzen zuen oihaleria osoa orgetan garraiatu zioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

ik beherago 15.

Itzainak, uztarriko idiak askatuta, beren gisara utzi zituen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 94. orr.

Saiheskariak gara asko: hala esaten zaio nekez uztar litekeen idiari, uztarkidearekin batean ibili nahi ez duenari.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Idiak goldean ari ziren eta astemeak inguruan larrean.  Elizen arteko biblia   Jb 1,14

Golda ote lezakete itsasoa idiek?  Elizen arteko biblia   Am 6,12

Non-nahi ikusten ditugu gainera, Erroman ere, han-hemenka lasterkatzen, zezenak, idiak eta betizuak, adar eta hankak soka luzez loturik eta jendez beteak diren karriken erdian iragaiten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 105. orr.

Idiek 1.750 kiloko harria erabiliko dute. herriaŽ

Idien azpiak aldatuta sukaldeko beharretan hasia zela, arrantza entzun zuen Azkaratek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.

Idiaren zainez egindako zartailuz zigorkatu zituen erregeak.  Elizen arteko biblia   2 M 7,1

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondoekin)

Mendi urruna ketan, eta marruka idi gorria...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Nire andereari begi bitxiak, tortotxaren kukusagar bihurturik utzi dizkiozue; urre-urrezko adatsa, idi gorriztaren isats-ile.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.

Idi beilegiek mugimendu nagi eta astunak egingo zituzten itsasbazterreko bidetik behera Ondarroarantz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.

Gorriz tindatzen dituzten ahuntz, behi, ufa, idi basa edo adar-bakarren larruak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 36. orr.

Baina idia adarkaria zela jakin eta jabeak zaindu ez badu, hildako idiaren jabeari idi bizia emango dio hildakoaren ordain, berak hildakoa hartuz.  Elizen arteko biblia   Ir 21,36

Astiki ziharduen, egunero legez, ahokada bakoitza ahoan gozatuz, idi hausnarti baten gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Hamar idi gizen eta hogei idi larreko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,3

Ardi, idi eta zekor gizenduak hil zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 60. orr.

Zergatik dago lurrean zure idi sakratu hori?  Elizen arteko biblia   Jr 46,15

Sasian sartu zen idi izutu dohakabe bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.

Artiledun aziendak eta idi adar-haundiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Arabar ardoaz maneiatutako idi erregosia.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 59. orr.

Beti aintzinean irabazleak Eugi bezain zorrotz eta zainart, Goñi III idi zohitua bezain langile segurra.  Herria   2001-01-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbatu ahalako ardi eta idi-multzo handia eskaini zuten opari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,5

Badago idolo sabelandi bat, idi muturra du eta lepokoa, eta beso lodi motz pare bi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Idi bihotz trinkoak gurditik lurrera jaisten zituzten. ik beherago 6.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Idi birikak handizka saltzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Idi-buztanaren zopa hartzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

Idi buztana eta arroza Afrikar moduan.  Herria   2005-04-14

Irlandatik idi-haragia, kanta askorekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Inoiz ezin jakin idi txuletak edo guraso baten saiheskiak jaten ari garen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

Masailak idi xerrak bezalakoak dituzten pertsona odoltsu horietakoa baitzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 306. orr.

Ondotik idi mihikiaren aldi.  Herria   2004-07-15

Salda, idi errakia jusean, lur sagarrak, gasna, biskotxa eta kafea.  Herria   2003-05-29

Hartu idi-hanka bat, eta Ulisesi bota zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 155. orr.

Oroituko duk, noski, haren idi-soina!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 452. orr.

Arkume osoak ere baziren han, eta idi laurdenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Idi kasta adarmotzari horrengatik ez zaizkiola hazten adarrak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

· Badu 8 urte orain Baionan Hauste egunean, idi gizen erakusketa bat egiten duela Euskal Herriko eta Landesetako harakinen elkarteak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

3a (izenondo gisa)

Franz idi-lepoak maletako hesgailuak trakeski itxi eta bere kide meheari luzatu zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 168. orr.

4 gurdia idien aurrean/aurretik jarri ik beherago 19.

Gurdia idien aurretik jartzea bezalakoa baitzen halako erabaki bat hartzea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 128. orr.

Hau da, gurdia idien aurrean jartzeko joera dugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.

5 idi begi

Tapiatu egin dira ojibak, eta idi begi estu bat besterik ez dute utzi bakoitzaren erdian. atso txikia gora zihoala zirudien, solairuz solairu zebilela, kristalezko zuloetatik pasatuz, txapitulen idi begietaraino iritsi arte.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Badaki bakarrik dagoela, eta ziega-dendaren kanpoaldean sumatzen dituen oinotsak, ateko idi-begitik so dauzkan begiak bere tribu-kidearenak ez direla.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 149. orr.

Ezkerraldean, erloju erabat urreztatu bat bazen, idi begi baten antzekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Nik segituan askatu nituen idi-begiko torlojuak, aire gehiago sar zedin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 120. orr.

6 idi-bihotz tulipa.

Idi-bihotz gorri biziak etxearen muga-ertzen inguruan landatuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Idi bihotz trinkoak gurditik lurrera jaisten zituzten, kanpai isil bat kanpandorretik bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Altzifreak, idi-bihotz arbolak, lizarrak eta palmondo nanoak burumakur zeuden, bost eguneko euriaren eta haizerik ezaren ondoren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

7 idi dema (4 esaldi 4 artikulutan) idi proba

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ostiralean idi dema jokatu zuten Aian, eta Mikel Rezabal probalariak irabazi zituen alde bakoitzak jarritako 1.200 euroak.  Berria - Kirola   2004-08-01

Bakioko (Bizkaia) idi demen laugarren saioa jokatuko da gaur (18:00). herriaŽ

8 idi gurdi/orga

Sakonduretan karranka egiten duten idi gurdiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

Idi orgaren karranka.  Berria - Kultura   2004-09-30

Ardiak aurrean, idi gurdia kalabazez beterik atzean herrira zihoazela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

Amikuze osoan zabaldua da Migel Mailuri Biarnotik ekartzen diotela, urtero, idi-orgek garraiatu upel handietan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 43. orr.

9 idi kosta ipar idi saiheskia. ik beherago 14.

Arraultze moleta bakalauareki, idi kosta lür sagarrekin, etxeko gazna, bixkotxa, kafe eta ondokoa.  Herria   2003-02-13

200 bat bazkaltiarrek zinez preziatu dute ahotik ezin utzia zen idi kosta ta gaineratiko, sagarnotegietan hartzen den apairu bera zerbitzatu baitute burrasoek, Hazparneko ezker paretean.  Herria   2004-04-29

10 idi larru (orobat idilarru g.er.)

Ikus dezagun zenbat urre eta zilar dakarren idi-larru horretan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Ulises lurrean etzan zen, idilarru baten eta ardilarru askoren gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.

Zabaldu zuten, bada, idi-larrua, eta haize guztiak irten ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Altzairu mailazko kota eta idi larruzko erredola duena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.

10a idi musketadun

Hauen artean daude ipar Amerikako elur-oreina, idi musketaduna, Seychelle Uharteetako azeri hegalaria eta lemur marroia.  Berria - Gaiak   2006-03-08

11 idi pare

Hamabi idi-pare zituen aurretik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,19

Idi pare batek enborrak menditik ekarriko ditu.  Berria - Kultura   2004-10-06

Entzuna nago baserriko idi parerik onena saldu zuela esku soinua erosi ahal izateko.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 49. orr.

Sei idi pare aritu ziren lehian.  Berria - Kirola   2004-12-08

Hogeita bost idi pare lehiatuko dira Urteberriko probetan, Deban.  Berria - Kirola   2006-01-04

Lau probalarien idi pareak ariko dira lanean: Erlete, Erreizta, Etxabe eta Andoni Telleria.  Berria - Kirola   2004-12-01

12 idi proba (67 esaldi 54 artikulutan) ik gorago 7.

Bart hasi dira Berrizko idi probak.  Berria - Kirola   2004-01-24

Debako idi probak jokatuta, Abadiñokoen (Bizkaia) txanda heldu da.  Berria - Kirola   2006-02-03

Urteko lehen idi probak izan ohi dira Debako (Gipuzkoa) Urteberriko Idi Probak, eta bihar hasiko dira.  Berria - Kirola   2006-01-04

Sumatzen al duzu hobekuntzarik edo berrikuntzarik idi probetan?  Berria - Kirola   2004-12-08

Ez da idi proba txapelketa asko jokatzen Araban.  Berria - Kirola   2006-04-07

13 idi probalari

Zortzi idi probalariren uztarriak ariko dira lehian.  Berria - Kirola   2006-04-07

Joxemari Uzkudun, idi probalaria.  Berria - Kirola   2004-12-08

14 idi saiheski ik gorago 9.

Donostia oso gustuko duela ere nabarmendu du: batez ere, hango pintxoak eta idi-saiheskia.  Berria - Kirola   2006-03-18

15 idi uztarri batera uztartzen diren idien bikotea.

Idi-uztarriak tiratzen zuenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Idi-uztarriak bultzaturiko gurdi batean eraman zituzten emakume biak hiriburuko kartzelaraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.

Mando-sokak eta idi-uztarriak ezin aitzinatuz metatzen ziren hiriko sei ateetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Ukuiluak eta ukuiluen tamainak abereen arabera eta han elkartuko diren idi-uztarrien arabera egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Osa dezala bakoitzak idi uztarri sendoa, eta, idien atzean, eroso ipini ahalko da gurdia; sekula ere ez, idien aurrean, gurdia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 46. orr.

Ondoren, ardatzen inguruan txikota bat lotu zuen eta idi-uztarri bat jarri zuen txikotatik tiraka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

16 idi zain

Errebolbera ezkerreko eskuan, idi zain bat eskuinekoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.

17 idia orgaren aitzinean jarri ik gorago 19 eta 4.

Horrela jokatuz, ordea, idia orgaren aitzinean jarri dugu nolabait.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

18 idiarena jo gizonezkoa masturbatu.

Hantxe ikasiko genuen idiarena behar bezala jotzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 29. orr.

Prakak belaunetaraino jaitsi, eta idiarena jotzen hasi da batere gupidarik gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Lehen aldia nuen idiarena jotzen nuela, eta Zorab-ek irabazi zuen lehia.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.

Amanciok orduan berak idiarena joko zuela eta kopoirik dibinoena beteko zuela erreberoz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.

Dutxan idiarena jo nuen, nik Margari titiak miazten nizkiola eta Lauaxetak niri zakila miazten zidala irudikatuz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 134. orr.

Jotze aldera jotzea galarazita zeukan antzinako erregimenaren dotrinak; gaurkoak aholkatu egiten du, eta derrigortzetik ere ez dabil oso aparte, beti ere seloxogiaren ordenantza eta neurrien arabera jotzekotan, jakina, larrua edo idiarena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

19 orga idien aurretik jarri ik gorago 17 eta 4.

Hori ez al da orga idien aurretik jartzea?  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere idi (4); bi idi (8); bi idi eta (4); bost idi (5); eta idi (23); eta idi uztarriak (3); idi bat (14); idi baten (4); idi bihotz (8); idi bihotz eta (3); idi eman (3); idi eta (23); idi gizen (3); idi hau (5); idi kosta (5); idi larru (4); idi larrua (3); idi orga (4); idi orgaren (5); idi orgaren karranka (4); idi pare (22); idi pare lehiatuko (3); idi parea (15); idi pareak (15); idi pareak ariko (4); idi pareak irabazi (3); idi parerik (3); idi proba (6); idi probak (62); idi probak bi (3); idi probak bihar (4); idi probak gaur (6); idi probak jokoan (4); idi probak uzkudunen (5); idi uztarriak (3); mila idi (5); sei idi (4); zen idi (4); zortzi idi (3)

a idiak (8); ari den idiari (3); astoa eta idia (3); dira idiak (3); edo idia (3); eta idia (7); eta idiak (7); eta idiaren (6); eta idien (7); ez idirik (5); gurdia idien (3); idia bezain (4); idia eta (9); idia eta astoa (5); idia nahiz (5); idia nahiz astoa (3); idiak ariko dira (4); idiak baino (3); idiak bezala (4); idiak elkarteak antolatzen (3); idiak eta (12); idiaren eraman handia (5); idiaren eta astoaren (3); idiarena jotzen (3); idiek bezala (4); idiek bezala eta (3); idiek irabazi (3); idiek jardungo (3); idiek jardungo dute (3); idien aurrean (4); peñ uzkudunen idiek (5); zuen idia (3)


idiazabaldar izlag/iz Idiazabalkoa, Idiazabali dagokiona; Idiazabalko herritarra.

Don Mateo Múgica apezpikua, idiazabaldarra bera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Horren berri izateko Lide Larrañaga idiazabaldarrarekin hitz egin zuen Berriak.  Berria - Kirola   2004-01-11


idiki iz idi haragia.

Janen dugu: salda, idikia, lur sagar gorrituekin, entsalada, gasna, izozkia eta hurrupaldi onak, kafea eta ondokoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.

Jatekorik nahi ote zuten galdegin zien berriro hiru gizonei eta azak, saltxitxak, pernila eta idikia egosita zituela adierazi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.


idilarru ik larru 10.

idiliko izond artzain giroko maitasun samurra gogorarazten duena.

Bazekiten palmondo haiek uharte idilikoak apaintzen zituztela aintzira bare batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Ohatze hartan jarriko zituen eserita, besoak gerrialdean, musu idiliko bat elkarri ematen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Maitasun idiliko baten ondorioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 264. orr.

Horko bake idiliko hori transmititu nahi izan digu margolariak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.

Oso ipuin maitea izan dugu euskal gizarte idilikoarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 127. orr.

New Yorkeko irailaren 11ko erasoek inflexio puntu bat ezarri zuten bi herrialderen arteko harreman idilikoetan.  Berria - Harian   2005-08-04

Ainguratuta jada existitzen ez den iragan idiliko batean.  Berria - Kultura   2006-05-10

Auskalo zein toki idilikotan ariko diren txorta jotzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

Ez digu pintatu Euskal Herri idiliko bat, baizik problemen barruan urratua, kontraesan artean erdibitua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 40. orr.

Hizkuntza eta kultura eta iraganeko misterio haien guztien zeru idilikoekin batera, ETAren martirioak zuzen-zuzen bultzatu gintuen demokrazia garaiko "terrorismo"ra.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hain idilikoa (3); idiliko bat (4)


idilikotasun iz idilikoa denaren nolakotasuna.

Handinahikeriarik gabe txikitasunetik abiatu da Borda, «pertsonatik pertsonara» poemok idaztera [...]; «idilikotasunetik aldendu eta neuk bizi izan ditudanak» kontatzera.  Berria - Kultura   2004-10-09


idilio 1 iz poema laburra, artzain girokoa eta oro har maitasunezkoa.

Poema honetan Virgiliok Teokrito poeta greziarraren Idilioak imitatu zituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.

Ikerketa bat egin ninan Calpurnius Siculusen idilioei eta hapax legomena delakoei buruz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 88. orr.

2 maitasunaldi samurra.

Nola bukatu zen idilio hura?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 22. orr.

Bada sexualitatearen idilioa, diruarena, boterearena, politikarena, bortizkeriarena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Estatutu onartezina hitzartu zuten, idilio bat antzeztu zuten eta gerra garaiko hizkuntza erabiltzera derrigortu zuten Esquerra, aldi berean Maragall estualdi batean jarriz.  Berria - Mundua   2006-04-21

Laztandu beharra zeukaten atzamarren 56 urteko idilio suntsigaitza izan da Gelatxoren bizitza.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.


idiofono iz soinua instrumentuaren gorputza bera bibraraziz sortzen den zernahi musika tresna.

Bik danbor dundunak zotzez jotzen zituzten, grabeak eta agudoak, tartean idiofonoak edo harizko ngoni-a.  Berria - Kultura   2004-02-15


idiograma ik ideograma.

idiolekto (orobat ideolekto g.er.) iz gizabanakoak hizkuntza jakin batean hitz egiteko duen era berezia.

Eta lengoaia hau beste mundu batekoa izango da, hitz hauek itzulezinak izango dira, idiolekto honek itzelezko antza izango du isiltasunarena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

Baina horren ordez erabaki dut erabiltzea gurean dabilen teknolekto xelebre bat, euskararen berezko izaera pospositiboa prepositiboa bihurtu nahi duen ideolektoa.  Berria - Kultura   2006-01-28

Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz, beren kongregazioko idiolektoaren berri ikasi gabeko batentzat bederen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.


idiomatiko 1 izond hizkuntza jakin bati dagokiona.

Eta orduan senidetasun unibertsala izango da zeru bihurtutako lur honen gainean, eta, hizkuntza bakarraren podorioz, giza ale guztiek elkar hartu eta ulertuko dute erraz eta gozo: denek gauza berberak esango baitituzte, eta denek lerdokeria idiomatiko eta idiotiko berberetan sinetsiko baitute, erraz eta gozo.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

2 ez-idiomatiko

Musika inprobisatua, erradikala eta Bailey berak definitu ohi zuen moduan ez-idiomatikoa.  Berria - Kultura   2006-01-05


idiosinkrasia iz norbaiten edo zerbaiten izaera edo aiurri berezia, besteetatik bereizten duena.

Euskal kultura euskaldunen idiosinkrasiaren adierazpena da, eta arlo asko hartzen du bere barnean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 221. orr.

Proposatzen dituzten sistema horiek bakoitzaren idiosinkrasiaren araberakoak direlako oso.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.


idiosinkrazia iz norbaiten edo zerbaiten izaera edo aiurri berezia, besteetatik bereizten duena.

Horrekin guztiarekin konpromisoa dugu, eta gure idiosinkraziaren parte ere badira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10


idiota 1 izond/iz tentela, tontoa; guztiz ezjakina; adimenik ez duena.

-Badakit zer den mendia, ez naiz idiota.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 163. orr.

Idiota batek kontaturiko istorioa da, deus esan nahi ez duena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Tom idiota edo inuzentetzat bazeukaten ere, autismoaren ezaugarrizkoak dira jarrera eta estereotipo horiek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Irlandar judua eta analfabetoa zela esaten zuten, eta haren seme idiotaren bitartez Jainkoak lukurreriaren gaitzespena agertzen zuela uste zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 236. orr.

Ez da posible alderdi batean luzaroan irautea idiota izan gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.

Informazio zehatza jakiteko eta errepikatzeko izugarrizko ahala daukate, baina gainerakoan deus ikasteko eta ulertzeko gauza ez diren idiotak dira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Hemen denok baitakigu erdara, inor ez da idiota.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

Zeren zeharoko idiota baldin banaiz, injineru aeronautiko egingo bainaiz, eta bestela berriz, filosofo.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Idiota jakintsua, ikasia edo abila deitzen zaion giza jeneroa, beraz, idiota da, baina zenbait arlo zehatzetan, hala nola matematikan, musikan edo datuak gogoan atxikitzen, ohi ez bezalako dohain eta ezin sinetsizko abildadearen jabe da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Idiota alaenak!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

2 (medikuntzan)

Bada haien artean mordoxka bat beste guztien gainetik atentzioa ematen duena, eta hura da teknikoki idiot savant deitzen den idiota klasea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Idiota zelako -erantzun zidan erretoreak buruarekin etsipen keinua eginez-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.

"Idiota“ hitzak, grekoz, "ideia bakarra duena" esan nahi duelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.


idiotatu, idiota(tu), idiotatzen du ad idiota bihurtu.

Ez zegoen polizia hoberik asmatzerik euskaldun jendea txepeltzeko eta lehenaz gainera idiotatzeko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

Jendea lehenaz gain idiotatzeko sistemarena; dirua eta gorputz-arimetako miseria gozoki uztartzen hobekienik asmatu duen sistemarena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.


idiotismo iz

Gizabanakismoa eta gisabanakismoa; hots, idiotismoa bere adierarik zaharrenean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.


idiozia iz adimen gabezia, ergeltasuna.

[Haurtzaroa] Giza bizitzako aro bat, pix-oihaletako haurraren idioziaren eta gaztaroko erotasunaren tartekoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 138. orr.

[Tinta] burdin tanogalatoz, goma arabiarrez eta urez osatutako konposatu bat, batik bat idioziaren kutsadura erraztu eta delitu intelektuala bultzatzeko erabilia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.


idisko (ETCn 111 agerraldi; orobat idixko ETCn 61 agerraldi, eta isku ETCn 7 agerraldi) 1 iz txahal arra, zezen gaztea. ik zezenko.

-Oso ondo, baina eztek zezena, iskua dek, oso gaztia dek oraindik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 14. orr.

-Zezena? Iskua da, moteil, on puska, eta lotuta dago!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 49. orr.

Idisko oso bat ikusi zuen bere begien aurrean aurreneko, sutan erretzen zeukatena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Libani jauzi eragingo dio, zekorrari bezala; / Sarioni, basa-idiskoari bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.

Hartzazu aitaren idixkoa, zazpi urtekoa.  Elizen arteko biblia   Epa 6,25

Senarrak idisko gorriaren txuleta ederra jaten du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Niretzat, berriz, idiskoaren gisatua, andereñoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.

Hantxe zegoen, bai, arestian idisko oldartsua zirudien gizona idi zahar flako bihurturik!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

Libani jauzi eragingo dio, zekorrari bezala; / Sarioni, basa-idiskoari bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.

2 irud

Batzar haietako batean, OIC ko idiskoa atxilotu zutela zabaldu zen; haren kide batek hartu zuen hitza, bere lagunaren "potroak" goraipatzeko, ez baitzuen, nonbait, txintik ere atera, eta alderdiaren egitura osoa poliziatik babesturik geratu zen hala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oic ko idiskoa (8)


idixko ik idisko.

idizain iz itzaina.

Zerrizaina eta idizaina atean geratu ziren zain. erratua baldin bazabiltza galdegin iezaiezu bidea idizainei, urdainei, astozainei eta artzainei.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.

Filetio idizainak ere negar egiten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 157. orr.

Batzuetan Graxi idizain ibiltzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.


idizilkada iz idi zilaz jotako kolpea.

Baina bizitza honetan gaizkintza larriei penen beldur larria dagokie, eta krimenaren zigorra, espetxea eta haitz erpinetik behera jaurtize lazgarria, idizilkadak, borreroak, lakioa, bikea, xafla goria, zuziak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.


idoi iz zingira, putzua.

Zingira, idoia, putzua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 127. orr.

Jauregiko ipotx konkortu itsusiak ekarria zen idoi-zulo sakon beltz batetik; berak ez beste inork ezagutzen zuen [...] putzu usaintsu ezkutu hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.


idoki, idokitzen du ad ipar kendu, atera.

Orrialdea idoki zuen eta esku artean zimurtu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Edozein belar tzarren idokitzeko. Euskal Etxea idoki zutelarik lehen aldikotz, Ganixek eta Anak hartu zuten haren kudeatzea zonbait ilabeterentzat gauzak haxean poxi bat ezarri artio.  Herria   2005-07-28

Udan arto kukulak idoki eta bi aste pasatu zituen Artzandako barnetegian.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 13. orr.

Heriotzaren konboiari Chaumonteko geltokian idokiriko ele haiek, zeutzan han nire aurrean, anabasa eta ahanzturatik salbu.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 57. orr.


idokitzaile iz idokitzen duen pertsona.

Nago idokitzaileak, arto jorratzaileak, sagardogileak, ardo mingarra zoanetarik mahaietara ekarleak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.


idokitze iz ateratzea, kentzea.

Hemen sortu euskaldun gaztendako, begi idokitze bat izan da ikusiz Euskal Herriak jasan dituen egun historikoak etzirela beti hain alegerak.  Herria   2004-12-30


idola iz euriaz eta kidekoez mintzatuz, jasa, erauntsia.

Euria ari du oraindik, baina ez idolaz, atzo bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.

Infanteriari dagokionez, izerdia idolaz dariela alde batera utzirik, ez dira kexatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 235. orr.


idolatra 1 izond/iz idolo-adoratzailea, idolozalea.

Hobe zela ateoa izan idolatra baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 124. orr.

Itun Zaharreko Jainko krudel hura fetixe idolatra odolzale bat besterik ez zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.

Oso emanak gara idolatriara, eta hala ere ez gaude erlijio idolatren mende.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.

Aitasantutzak herri-oposizio "idolatrarekin" bat egin zuen gogotsu, eta horrekin urrats handia egin zuen bizantziar agintetik bere burua askatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

Idolatren ondorengoak hiltzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.

Aitortu behar dut papista erdi idolatra bat ez izatea zor diodala Bidaxuneko etxeari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.

2 hed

Kapitalismoa, militarismoa, alderdi aparatua, iraultza telezuzendua, marxismoaren zein sozialismoaren idolatrak...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten idolatria (4); eta idolatria (4); idolatria eta (4); idolatria eta jokaera (3); idolatriaren aurka (4); idolatriazko jardueraz (3); iragankor baten idolatria (3); zeuen idolatriazko (4); zeuen idolatriazko jardueraz (3)


idolatratu, idolatra(tu), idolatratzen 1 du ad gurtza moduko batez maitatu.

Emakumeak gurtu edo idolatratzeko gai izanik ere, ez zela egundo gauza izango inor maitatzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.

Fitzgeraldek idolatratu zuen Zelda, Paul Bowlesen June, alemaniar erromantikoen Betina Von Armin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.

Mundu sinikoaren kultur erdiguneko herriek berezko joera zuten eurak adierazgarri nagusi zituen kultura bat idolatratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

Lurreko erakunde bat idolatratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Eliza batek bere nortasun korporatiboa idolatratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 449. orr.

Ezingo al zenukete, madame, biok elkarri heldu, eta idolatratzen ditudan bi ipurdi horiek niri begira ipini?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 91. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Corruptio optimi delakoa pessima bada, eliza idolatratua da idolo bakarra gizakiek Leviatan gisa gurtzen duten giza erlauntza idolatratua baino kaltegarriagoa dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.


idolatria 1 iz jainko baten idoloaren gurtza.

Greziarren politeismoa eta idolatria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Koranak idolatria gaitzesten du.  Berria - Mundua   2006-02-19

Ez dute israeldarrek idolatria gehiago egingo eta beren erregeen gorpuak urrundu egingo dituzte niregandik.  Elizen arteko biblia   Ez 43,9

Zeure idolatria eta jokaera higuingarriaz nire santutegia kutsatu duzulako.  Elizen arteko biblia   Ez 5,11

Lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian, eta idolatria gaitzesgarritan.  Elizen arteko biblia   1 P 4,3

Odola isuri eta herrialdea idolatriaz kutsatu zutelako, neure sumina isuri nuen haien gainera.  Elizen arteko biblia   Ez 36,18

Idolatriak tentaturiko jainkozalearen erregu-otoitza.  Elizen arteko biblia   Sal 141,1 tit

Oso emanak gara idolatriara, eta hala ere ez gaude erlijio idolatren mende.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.

Ni, ordea, Maggie idolatriara makurtuko ote zen beldur nintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

2 hed

Nazional-sozialismoa heresia hutsa zela, odolaren eta estatuaren idolatria, besterik ez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 91. orr.

Xede hipotetikoen idolatria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 39. orr.

Sormenaren nemesia: nortasun iragankor baten idolatria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 434. orr.

Dagoeneko sartu dugu, inplikazioz, hirugarren elementu bat Mendebaldeko protestantismoaren berpizkunde judaikoan, bibliolatria alegia, testu sakratu baten idolatria irudi sakratuen idolatriaren ordez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Jakin behar da "gurasoen gaiztakeria semeengan zigortzen du" esaera idolatria-bekatuari dagokiola.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.

3 idolatriazko izlag

Ez duzue nire izen santua belztuko zeuen idolatriazko opariekin.  Elizen arteko biblia   Ez 20,39

Idolatriazko kultuen aurka.  Elizen arteko biblia   Is 57,3 tit

Zeuen idolatriazko jardueraz Jauna ez iraintzeko.  Elizen arteko biblia   Jr 25,6

Idolatriazko gurtzarako gai berri bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idolatriaren aurka (4); zeuen idolatriazko jardueraz (3)


idolo 1 iz jainkotzat hartzen den zerbaiten irudia, jainko balitz bezala gurtzen dena.

Babiloniarrek idolo bat zuten, Bel izenekoa.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,3

Grezia arkaikoko lehenengo eskulturak idoloak ziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Nik ez dut gurtzen giza eskuz eginiko idolorik, Jainko bizia baizik.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,5

Jaunak galarazi ziena egin baitzuten: idoloak gurtu.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,12

Ez erori idoloen tranpan, haien jokabideari jarraituz.  Elizen arteko biblia   Dt 12,30

Ez galbideratu edonolako idolo edo jainko-irudiak eginez.  Elizen arteko biblia   Dt 4,16

Baztertu nautelako, jainko arrotzei intsentsua erre dietelako eta idoloak eginez iraindu nautelako.  Elizen arteko biblia   2 Erg 22,17

Mikeldi idoloa, k.a. 1000. urte aldera harrian zizelatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 224. orr.

Nork moldeatzen du irudia eta idoloa urtzen, probetxurik espero ezean?  Elizen arteko biblia   Is 44,10

Zutoin sakratuak eta zurezko nahiz metalezko idoloak kentzen hasi zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,3

Ez iezadazue egin, ez zilarrezko, ez urrezko idolorik.  Elizen arteko biblia   Ir 20,23

Eta israeldar askok ere onartu zuen haren erlijioa; idoloei opariak eskaini eta bete gabe utzi zuten larunbatari buruzko legea.  Elizen arteko biblia   1 M 1,43

Moloch idoloari haurrak sakrifikatzen zitzaizkion lekua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Beren idoloaren santutegian, sartu ziren, beren bizia salbatzeko asmoz.  Elizen arteko biblia   1 M 10,83

Mikalek etxeko idoloa hartu eta ohean sartu zuen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 19,13

Idoloan eta fetitxean sinestea nagusitasun-ikurra da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

Jainkoa helburutzat ez duen guztia idolo bat da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Hautematen dut, elizako bortan, idolo itxurako bat, lehen bezala beneratua egun.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

2 gurtzen den pertsona edo gauza.

Bitartean, nire atzean, eta segur aski ispiluaren aurrean, nire bihotzeko idoloa kantuz ari zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Russeau zen Robespierre diktadorearen idoloa. jainko txikitzat eta idolotzat nindukatela neska askok eta askok.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 202. orr.

Bakoitzak bazituen pilotarien artean bere idoloak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.

Nire zirrara, Errealeko jokalariak eta nire idoloak zelairatu zirenean!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 33. orr.

Garrintxa euskalduna, kontsumismoaren baztangak harrapatutako idoloaren historia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 69. orr.

Eliza idolatratua da idolo bakarra gizakiek Leviatan gisa gurtzen duten giza erlauntza idolatratua baino kaltegarriagoa dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Zuentzat zientzia ez da helburu gizatiar bat duen instituzio bat dagoeneko [...]; zuentzat gehiago da; idolo bihurtu duzue.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Idoloak sortu ditugu, eta orain damugarriak gertatzen zaizkigu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 277. orr.

Natura idolotzat hartzea, hori da inola ere onar ez dezakeguna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Idolo-adoratzaileen habia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Idolo-moldeatzaileak hutsa dira denak, hain estimatuak dituzten irudiak ezertarako ez.  Elizen arteko biblia   Is 44,9

Beren bekatua baztertzen badute, idolo-aldare guztiak, kararria bezala, hauts egiten badituzte.  Elizen arteko biblia   Is 27,9

Ea salbatzen zaituen zeure idolo-multzoak, zuk laguntza eske deiadar egitean!  Elizen arteko biblia   Is 57,13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beraien idoloak (3); bere idolo (3); bere idoloa (6); bere idoloak (4); beren idolo (3); beren idoloekin (3); egin idolorik (3); eginiko idolo (3); eta idolo (3); eta idoloa (5); eta idoloak (10); eta idoloei (3); ez egin idolorik (3); haien idoloak (3); idolo bat (9); idolo berria (5); idolo bihurtu (3); idolo eta (4); idolo guztiak (5); idolo higuingarria (6); idolo higuingarriak (9); idolo hori (3); idoloa da (3); idoloa eta (3); idoloa zen (5); idoloak eta (7); idoloak gurtu (6); idoloak gurtu zituzten (3); idoloak gurtuz (4); idoloaren aurrean (3); idoloek ezin (3); idoloen aurrean (3); idoloen ondoren (4); idoloetan uste (3); irudiko idolorik (3); izakiren irudiko idolorik (3); metalezko idoloak (3); nire idoloak (3); zurezko idoloak (5)


idologile iz idoloak egiten dituen pertsona.

Elkarri laguntzen diote idologileek eta adore-hitzak esaten elkarri.  Elizen arteko biblia   Is 41,6

Lotsaz eta laidoz beterik, bai, laidoz estalirik doaz idologileak.  Elizen arteko biblia   Is 45,16


idolozale (orobat idolo zale g.er.) izond idoloak jainkotzat gurtzen dituena.

Idolozaleek laster jaten dute / idoloei emandako hitza.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 163. orr.

Idolozaleak, ordea, lotsagarri gertatuko, gizaki huts baitira egileak.  Elizen arteko biblia   Is 44,11

Izarrak eta konstelazioak zerbitzatzen dituzten idolozaleekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 151. orr.

Maite dut Norminha, nire idoloa da, eta ni ez naiz oso idolo zalea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.


idolozalekeria iz

Gorroto izango dut idolozalekeria, ez zait itsatsiko.  Elizen arteko biblia   Sal 101,3


idor 1 izond urik edo hezetasunik ez duena. ik lehor.

Mahaia xahutu zuen, trapu busti batez igurtzi, eta zura oihal idor batez dirdirarazi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.

Irazpaper zati idor baten gainean ezarri nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Jauntzi idorrak behar dituzte, gureak organ blai egin dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.

Alde batera eta bestera begiratu zuen aginduak eman nahian, baina ahoa idorra zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

Ziudadelako putzu bakarra idortzeko beldurrez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Río Seco, "Erreka idorra" delakoak izen egokia dauka: ur tintik ez da uhobian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Neskaren begitarteko ubelak zenbatzen ahal nituen, ubelak eta odol idorra zerien urrakoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

Pixa idor urrina zeriela karrikei.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 111. orr.

2 (lurraz eta kidekoez)

Beroak urtutako elurra lur idorrak irensten duen bezala.  Elizen arteko biblia   Jb 24,19

Txarak eta sasiak, horra lur idor-antzu honek ematen duen guztia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 145. orr.

Hor da oraindik lur idorra ketan, garaiz aurretik fruitua galtzen duten arbolekin, bai eta gatzezko zutabea ere, arima sinesgabearen oroigarri.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,7

Lur idorrezko pista.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

Hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Mendoza, leku idorra, ezagutua da bere fruitu eta partikularzki bere mahasti eta arno onarendako.  Herria   2005-06-02

Bihurgune bazterrean den leku idor zabal batetara gidatzen du bere zaldia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 209. orr.

Pertsiar barbaroen sorterria [...] menditsua eta idorra zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Menditxo idor batzuk ikusten ahal ditugu aurrez, harresien gainetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 135. orr.

Jaurtigailu gehienak eremu idorretan erori ziren, baina bakar batzuk inguruko herrietan erori ziren.  Berria - Mundua   2006-04-05

3 (landare gauzez) ik ihar 3.

Hosto idor herbal bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

Charly ene ondoan zegoen, bere ezker eskuko ahurraren gainean hosto pikatu idorrak tabako gorriarekin nahasten ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Belar idor izpiak ditu oraindik ilean eta aurpegian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 20. orr.

Sasitzetan kiribilduriko liken idorrak eta lahar handiak edonon hasten ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.

Ibarreko zuhaitzen artetik adar idor erori berri baten kraskada heldu zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 108. orr.

Bildu belar metatxo baten gainean, bi egur idor bermatu zituen Martizek eta gizonetarik batek sua eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Su eman zioten zamak gerizatzeko erabiltzen zuten lasto idorrari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.

Garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

4 (janariez)

Txokolatesnea edo kafea aukeran eta bizkotxa xerra idor bana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

Galleta idor batzuk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Eguerditan salda ura eta ogi puska idor bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.

Arrain idorraren hezurrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

"Banque alimentaire" edo jateko idorren biltzea.  Herria   2003-11-27

· Datilak jan dituzue, piku idorrak, pastiza zati zenbait.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 153. orr.

Foagras klase frantses guziak, aintzinako ahate-gibel piko idorrez gozatu haien kopia txarrak baino ez direla.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

5 (eguraldiaz, klimaz) ik ihar 4.

Gertatzen zen, udak idorregiak zirenean, belarra eskas eta pittikek korda ausikika hausten zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.

Sasoin idorra abendutik maiatza arte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 167. orr.

50 eguneko lehorte idorrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 324. orr.

Uda guziz komedia bera, aroa idor izaiten den pondutik.  Herria   2004-07-29

Hotz idorra baino txarragoa zen hura, hezurretaraino sartzen baitzen eta egun guziko gelditzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 121. orr.

6 hed/irud

Lurraren izerdian usain beroak eta hotzak, hezeak eta idorrak dira nahasian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Urratua dut aurpegia, zimur idorrez betea, arraildua azala.  Berria - Kultura   2006-02-28

Naftalina-kiratsa omen zerion eta heste-idor aurpegia omen zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Sukaldean sua behiaren ximaur idortuarekin egiten da oraindik ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Sute idorraren beroa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.

Hastapenean kosta zitzaidan, adibidez, [...] ene familian ikasi nuen "dautzut" uztea, diptongoaren galtzea, "dizut" idorra hautatzeko...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 145. orr.

Hilobi Sainduko batimendu idor beltzairea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Bi pareak elgarren bete izanez partida luze eta idorra izan da.  Herria   2004-07-22

Hain kolpe idorra nun gaixoak begi bat galdu baitu.  Herria   2003-08-14

7 edariez mintzatuz, azukre kopuru txikia duena, gozoa ez dena.

75 tona sagarrekin atera dituzte 35000 pinta sagarno idor, 5000 pinta goxo eta 5000 sagarno-jus. Arno xuri idor bat bainan hautua, biziki ona!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 209. orr.

Ohiko bezeroak behean, piano-barrean, beren martini idorrei hurrupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

8 hotsez mintzatuz, erresonantziarik ez duena.

Tanpez erori da presoa, hots idorra ateraz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 113. orr.

Semaforoen klask idorra baino ez zen entzuten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 146. orr.

Urruneko urratsen harrabots idorrak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Bi eztul idorren oihartzun ahula.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

· Bere barrunbean ate-danbada idor bat entzuten du, eta danbada horrek adierazten dio beste zorigaitz bat erori zaiola gainera.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

9 gozotasunik edo txerarik gabea (pertsonetan).

Irribarre idor bat zuzentzen dio Hakim jaunari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.

Irribarre idor bat zuela aho zilarrezkoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.

Sarrerazainaren keinu idorra ikusirik, desenkusaka hasi nintzaion: banekiela ixteko ordua zela eta barkatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.

Sekula ez ziren enekin mintzatzen, beti aurpegi ilun idor bat, ateak kliski-klaska zabaltzen, goizetan bonjour! eta arratsetan bonsoir!, besterik deus...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

Haurrak aita idor eta bakarti hortatik urrundu ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 38. orr.

Joantto Ithurbide ezagutzen zuen, kasik haurrak zirenetik, eta haren aire otzan eta idorrak beti erakarri zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 65. orr.

-Edo joatera behartzen dituztenean -zehaztu zuen gazteak, molde idorrean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Norbait balditurik utzi nahi zuenean bozari ematen ohi zion doinu idorraz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.

10 (gauzetan)

Ezin jasanezko pena baten zama idorrak lehertua zeukan Josepe.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Behin eta berriz ametsaldiak kitto, eta errealitate idorra gailen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.

Badela oraino nun zer egin jendetasun gehiagoren sartzeko lanaren mundu hortan, frangotan idorregia kausitzen ahal den mundu hortan...  Herria   2004-04-29

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Baina ilargiak baditu bere aldiak, argia batean halako xuri azkar eta idorrean, bestean halako herbail eta minduan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Lau mende lehenago Behenafarroa Nafarroa zen, baina gizonen lege idorrek aspaldian ahantzirik zeukaten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

Bere gauak iragaiten zituen beztiturik eta taula idorraren gainean etzanik; goizetan hirur orenetan jeikia zen eta otoitzari lotua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 129. orr.

11 (erkaketetan)

Ostegunetako eten hori gabe astea basamortua bezain idorra da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.

• 12 (predikatu edo adizlagun gisa) ik idorki.

Kasko kaskoan den harrokaren inguruan, belarra idor eta motz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

-Jaiki bai, esnatu ez oraindik -ihardesten diegu irri etsia ezpainetan, begiak idor eta mihiak totel.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 149. orr.

Egokitzen zaigun tokian kausitzen gara, begiak idor eta aho zokoak lehor.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 171. orr.

Aho zokoa idor neukan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.

Idor eta antzu nengoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 135. orr.

Zu ez kezkatu horretaz -erantzun zion funtzionarioak, idor.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.

Horra Baionattipiko trinket zaharra airestatu dela, partida huntako lekua sano eta idor utziz.  Herria   2005-01-20

· Han-hemen bildu duzuna behar duenean, aski du zu estutzea, eta aurki zaude, belaki, ostera ere idor-idor.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 161. orr.

• 13 (-en edo -ko atzikien eskuinean, izen gisa) idortasuna.

Bizitzaren idorrak kontrastea egiten zuen naturaren oparotasunarekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 67. orr.

Bozaren idorrean ezagun du gaizki hartu duela bere hitzen hista egitea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Medikuaren idorra ez nuen onartu, bidezkoa izanikan ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 85. orr.

Bigarren izena lurraren idorrarekin dago erlazionatua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 39. orr.

· Egia esan, munduko ur guztiek ezin izango zuten nire eztarriko idorra beratu, laborriak eragin ohi duen egarria baitzen nirea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 363. orr.

14 idorreko izlag

Inguruko soroak ez ziren baratzeak, idorreko lurlan erdi menditsuak baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

15 idor-idorra adlag ipar idor-idor. ik gorago 12.

Ahoa idor-idorra. -Beste behin kontrabandoan? -galdegin zion, idor-idorra, paketa erakutsiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

16 idor-idorrik adlag

Begiak sutan gorri eta idor-idorrik geneuzkan biok, beira goriari luzaroegi begiratzez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

17 sos idor janaria barne ez duen lansaria.

Bidarten, etxe berri batzu egiten ari dituzten toki batean, polizak arrastatu ditu bost lagun, denak turkoak, beltzean ar-arazten zituztenak hargintzan, aterbea etxola batean segurtatuz kasik han berean eta jornala sos idorrez pagatuz.  Herria   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak idor (3); belar idor (6); eta idor (10); eta idorra (9); eta idorrak (5); hosto idor (3); idor arazteko (3); idor bat (12); idor batean (4); idor batzuk (3); idor eta (35); idor hauetan (3); idor idorra (5); idor idorra (5); idorra eta (6); idorra izan (5); idorra zen (4); idorrak dira (5); idorrak eta (4); leku idor (6); leku idor eta (3); lur idor (6); lur idorra (3); ogi idorra (3); piko idorrez (3)


idorarazi ik idorrarazi.

idorberia iz hetika, tuberkulosia.

Haize-lasterrak eta soinekorik ezak, ubileria (erreumatismoa) ugaritu dute atxilotuen artean, bai eta idorberia (bular-galtzea) ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.


idorgailu iz idortzeko gailua.

Ilunpetan ere, hango ikuzgailu eta idorgailu handiek, hango esekitoki luzeetan zintzilikaturiko arropek ez zuten akelarre baterako paisaiarik aproposena osatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.


idorkeria iz idortasun gaitzesgarria.

Poderearen idorkeria.  Herria   2004-09-09


idorki adlag idortasunez. ik idor 12.

-Ta zu, zergatik itzuli zara? -bota zion, idorki. Monduteguy jaunaz kanpo bada hemen larderia duen beste gizonik -eten zuen, idorki-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

Errepublika eguneko solasketa berean, Chirac-ek frango idorki bere tokian ezarri du Nicolas Sarkozy.  Herria   2004-07-22

Michel Barnier minixtroa idorki mintzatua da Didier Julia-ren kontra.  Herria   2004-12-30

Beren aldarrikapenak berriz ere agertuz, eta hein bat idorki.  Herria   2003-08-07

Oraino hasarre handiagoan François Fillon, arras idorki mintzatu dena Chirac ederki jorratuz!  Herria   2005-06-09


idoro, idorotzen du ad aurkitu.

Gisa horretan, Virginako txalupa bat idoro zuten, otzan askoa, zeinaren kapitaina kuakero fede-kartsu bat baitzen, Knot izenekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Gure arbasoek Justinianoren Bilduma idoro zutenean, halako goi argibidea izan zuten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 56. orr.

Hilik idoro dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 211. orr.

Kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Gura izan ezkero, laster idoroten dabe pistolea edo mistolea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 107. orr.

“Gauza galdua idoroteko, Aita San Antonio bitarteko” dio Bizkai aldeko beste esaera zahar batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.

idor iz aurkikundea.

Hala ere, bai arrantza ederra, nolako idorokundeak, apal bezain dotore adieraziak!  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat idoro (4); bat idoro nuen (3); idoro eta (3); idoro nuen (5)


idorokuntza iz aurkikuntza.

Itsaso zabala airea bezain hilobi infinitu bilakaraztea izan da Latinoamerikako diktaduren idorokuntzarik miragarrienetakoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 276. orr.

Ustekabeko idorokuntza bi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 339. orr.


idorraldi iz idortasunezko aldia.

Idorraldi eta eguraldi garbitiko saio emankorrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.


idorrarazi, idorraraz, idorrarazten du ad idortzera behartu.

Zer lanak, soinekoak ezin idorraraziz atertu ondoan!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Hitz eztigarriak aditzean begiak idortzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

Nola indigoa eguzkitan idorrarazten duten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.

Paper faltsu baten zuritasunean enkre iluna buhaka idorrarazi eta segitu zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.


idorreri (orobat idorreria) 1 iz sabela husteko debekua. ik lehorreri.

Ezer ez hartzetik mortadela eta sardinekin egindako bokadilloak irenstera egin duzu salto, eta beherakoa idorreria bihurtu zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 105. orr.

Idorreria ez da gaixotasun hilgarria, gogoratzen du alargunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 149. orr.

Baina kontua da idorreriak jo zuela, behin 15 egun eman zituen komunera joan gabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 171. orr.

Asteburu osoan idorreriak eragindako nahi eta ezina kanporatu nahi zenuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.

Gerla denborako idorreria, .../ ...aski jan gabeko ahuleria.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 61. orr.

Hainbat hilabete lehenago hasi zitzaion idorreria arazoak ematen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 149. orr.

2 irud

Zenbait goiargik Putzu-ren soiltasun formala mespretxuzko imintzio aristokratiko batez arbuiatzen du, ez baitu ez dakit zer xilipurdi nouveau baliatu: irakurle pepelerdoa duzu hori, idorreriak jotako gizajoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.


idortasun iz idorra denaren nolakotasuna.

Bigarren hipotesia lurraren idortasuna, tokietako lehortasuna, horizonteetako antzutasuna dateke.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.

Uharrak ingurua basaki kolpatzen zuela, idortasun apurreko egur xehe bila atera nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Ziklo horietako bakoitzak idortasun eta hezetasun-aldiak zituelarik txandaka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

Jendeak barnean elkarren kontra zeuden, idor eta berotasun bila, trinko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 149. orr.

Zer sofrikarioa, katixima egile, Elizako langile batentzat? nola jasan Elizaren idortasuna?  Herria   2003-10-23


idorte iz agortea.

Aspaldian etzela holako idorterik izan gure eskualdetan ez eta hein hortako bero handirik.  Herria   2003-08-14

Idortearen ondotik, eurite gaitzak?  Herria   2003-11-13

Uholdeak edo idorteak izaten ahal dira, uztak suntsitzen edo berdin kiskaltzen ahal dira...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Idorteak eta beroaldiak batetik, euri jasak, lurraren higadura eta uholdeak bertzetik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Harri lauza ttipiek taulada berezi bat eratzen dute idorteak, basamortu batean, puskatu, kraskatu duen lurraren antzekoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Suteak nun nahi badaude Europa guzian, idorte garai huntan.  Herria   2003-08-14

Urtarrila idorte, laboraria dirute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

Afrikako lurraldeetan idorteari buru egiteko programak bideratu ditu.  Herria   2005-04-14

Idorteak kalteak eragiten dizkie laborariei, baina mahastizainei zoriona dakarkie.  Berria - Harian   2005-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idorte gaitza (3); idorte handia (3); idortearen ondorioz (3); idortearen ondotik (3)


idortegi iz zerbait idortzeko prestatzen den lekua.

Zaila litzateke aurkitzea beste inor hark adina gari zuenik [...] eta biltegietan, aletegietan eta idortegietan hark beste oihal, ehun, ardi-larru ondu zein ondugabe, arrain gazitu, barazki eta ehizaki zuenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Soroetan, larrain estalietan, azao-idortegietan eta errotetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.

Idortegietan laboreak jo, jotako aleak larrainetik bihitegira eraman.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.


idortu, idor(tu), idortzen 1 da/du ad lehortu, ura edo hezetasuna galdu edo kendu.

Arretaz idortu nintzen, bainu-oihal garbi batez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Idortu eta beztitu zen hasperenka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.

Juana harrikoa bukatu eta eskuak idortzen ari dela ikusi duenean Lainez zutitu egin da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 76. orr.

Jakaren besoa erabili du aurpegia idortzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Arropa bustiak su ondoan idortzera utzi zidaten, kristau onen legera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.

Lanjantziak egunez garbitzen zitiztean, gauez gela girotu batean idortzen, eta hurrengo goizean goiz ekartzen zitiztean atzera, sirena-jotzearen aurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Ninak oihal xuri batekin ileak idortzen zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Bi azietak txorrotan garbitu, garbi-oihala mahai gainean hedatu eta han uzten dut baxera idortzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Esku gibelaz ezpainetarik zerion hagun zurpaila idortuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 197. orr.

Aurpegiko tantak zamarraren mahukarekin idortzean ohartu da Joxe labana odoldua oraindik eskuineko eskuan duela.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 123. orr.

Udak idortutako belazeak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.

Idortu da guztiaren iturria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Kliskaz idortu genituen godalet lepo luzeak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.

· Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Erreteneko ura idortu egin zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,38

2 hed/irud

Pikoak idortzeko ohitura ere oso aspaldikoa da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Eztarria idortu zitzaidan, soin-adarrak txinaurritu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

Oi sukar, idortu garunok!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.

Sofrikarioak idortzen ahal du norbait.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 228. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Lohi idortuak hirugarren bahe batean pasaraziko dituzte oraingo biez gain.  Herria   2003-12-18

Musu mardula pausatu zion ezpain idortuetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.

Ezpain-eztarri idortuak pixka bat bustitzeko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.

Barazki idortuak, hala nola apez ilarrak eta ilar xabalak ahal bezain xuhurki xahutzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Ogi idortu xehatua (chapelure) eta bertze, Bai goxoa, piko idortua!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

· irud Belarri idortuak zituen, kartoizkoak iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arropa idortzen (3); eta idortzen (3); idortu eta (3); idortu zituen (4); idortzen ahal (4); idortzen ari (3); malkoak idortu (3); piko idortua (3)


idortuxetu, idortuxe(tu), idortuxetzen da ad idortuxe bihurtu.

Handik egun batzuetara, lizarrostoa idortuxetzen zenean, [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.


idortze iz lehortzea, ura edo hezetasuna galtzea edo kentzea.

Lurren idortzearen ondorioz, 25 milioi lagun beren bizilekuak laga beharrean aurkitu direla gaitzetsi dute.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Xingarraren kalitate hobea nahi dute aitzinean jarri, gazitegi handi bat duela sei hilabete estreinatu ondoan, idortze denbora bereziki bederen bederatzi hilabetekoa ezartzen diote "Oberena" xingarrari.  Herria   2001-11-01

Belarraren idortze prozesuak garrantzi handia du laborantzan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14


iduki ik eduki1.

idulki 1 iz estatua edo kideko zerbaiten oinarria.

Marmolezko estatua klasikoak han hemenka sakabanatuak, idulkien gainean goratuak, zuriak, gogoetariak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Marmolezko idulkiok, bertikalitate hori zerurantz, egunen batean estatuok jaisteko aginduko dut, azpiko marmol blokeok kendu eta estatuok hemendik pasatzen den jendearen altueran gera daitezen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 59. orr.

Idulkiaren gainera igorik, belaunikatu zen israeldarren batzar osoaren aitzinean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 6,13

Hor goian idulkian dagoen gixon horrengandik dator.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Impétraz ez zen dantzan hasiko bere idulkiaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 136. orr.

· Orain, baina, luzaroan egoten zen ispiluaren aurrean, zeina, urrezko idulki batean finkatua, gelako sabairaino iristen baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

2 zutabearen oinarria.

Idulkiaren gainean kolomak egiten dira, idulkiek alderik alde duten diametroaren neurria emanez altueran; zabalean, berriz, altueraren hamarren bat emango zaie kolomei, kapitelak eta basak barruan hartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

Gaineko idulkiak beheko idulkiaren erdia izango du altueran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.

Idulki horren gainean jarriko diren kolomek beheko kolomek baino laurden bat gutxiagoko altuera izango dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.

Brno-n, atzera ipini zuten Mendelen estatua bere idulkian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 47. orr.

3 gailentzeko balio duen gauza.

«Denok elkarrekin gaudela erakutsiko dugu, idulkitik jaisteko garaia duela frogatuko diogu», gaineratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idulki baten (3


idumear izond/iz Idumeakoa, Idumeari dagokiona; Idumeako herritarra.

Herodesen fakzioa, bestalde, estatu-politikari oportunista baten jarraitzaileen artetik zegoen erreklutatua, idumear jatorriak bere jeinu pertsonalarekin batera gai egiten zuelarik makabeoen erresuman sartu berria zen probintzia jentil bateko seme hura arazoa aurreiritzi gutxiagoz ikusteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Aldi berean, idumearrek ere, gotorleku egokien jabe eginik, juduei eraso egiten zieten.  Elizen arteko biblia   2 M 10,15

Bet-Sur ere gotortu zuen, herriak idumearren aurrez aurre gotorlekua izan zezan.  Elizen arteko biblia   1 M 4,61

Judas idumearren eta amondarren kontra.  Elizen arteko biblia   1 M 5,1 tit


idun 1 iz lepoa.

Belarritako luzeak zeramatzan, kate bat idunean, orratz bat paparrean, eraztun sortak ezker eskuko bi hatzetan eta eskuineko batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Gerrian, idunean bezala, perlaz aberastutako zilar-soka distiratsuak buelta osoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

Brusa urdina soinean, eta tapizeriazko lepokoa idunaren inguruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

2 (soineko batena)

Bere alkandora zuri gogor, idun gabea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.

Idunean [soldadu alemanek] zeramatzaten izpi itxurako bi marrek ere atentzioa eman zidaten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 90. orr.

Larruzko txano bat zeraman, gizonezkoena, eta larruzko idun hondatu batez apaindutako jaka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Gabardinaren iduna goratu eta kapela belarrietaraino sartu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 70. orr.

Lehen botoia askatu eta iduna lasatu zion alkandorari Markoxek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

Egia da idunik gabeko pijama daramadala jantzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Baziren galtza arraiadunak eta idun gogorrak, eta baita onddo kapela ausart bat ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

Idun zabaleko kamiseta beltza.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Idun jasoko polo beixaren gainetik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Alegia, bere garaikideek, eskolatik irtetean, iseka egiten ziotela (amultsuki) jaka-iduna ukabilaz astabelarri antza jasorik imintzioka, kantari: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Eskuak patriketan eta alkandora-iduna gorantz altxatuta hantxe egonean geundela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Alkandora-iduna lotuz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 31. orr.

Emakume bat charlestona dantzatzen, emakume bat eguzkia hartzen, alkandora-idun meta bat eta gizon bat bere alkandora-iduna egokitzen...  Berria - Kultura   2004-02-25

4 farfail idun

Atso zahar eta mehar bat, moda zaharreko farfail-idun xelebrea jantzita.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 247. orr.

5 idun xingola

Gizon koxkorra zen; ilea labur zeraman, idun-xingola koxkor bat, eta mauka-farfail koxkorrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alkandora iduna (3)


iduneko 1 iz lepoan jartzen den gauza.

Lepoan jarri dioten iduneko plastikozkoaren erruz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.

Ez dut inoiz idunekorik jantzi orain arte eta itolarria eragiten dit.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.

Sama bueltan jarri dioten iduneko ortopedikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.

· irud Bi uso, iduneko berde metalikoa eta koralezko hankak zituztenak, Elleneren bidetik baztertu ziren ahateen ibilkeraz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Eta faisaiak, faisai paregabeak, txano gorrimina, satin berdezko idunekoa, urre nielatuzko kapa, sugarrezko isatsa, herrestan orain, gorteko soineko baten gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

2 lepokoa (apaingarria)

Hark saltzeko zeuzkan eraztun, iduneko eta belarritakoak aztertzen nituen bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Eraztun batzuk, idunekoak eta urrezko besokoak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.

Idunekoa kutxatik atera eta Marinari luzatu nion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 111. orr.

Marinak jantzi zuen azkenean idunekoa, eta irribarre egin zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 111. orr.

Beira-alezko iduneko baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Iduneko puskatu baten aleak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.

Kaobazko edergailu eta urrezko idunekoak eskaini zizkioten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.

Lepoa inguratzen zidan bolatxozko idunekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 123. orr.

Lepoan ipini zuen ezkondu bezperan senarrak oparitutako idunekoa, harribitxi berde-kolorekoez osatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.

Lepoan, egurrezko ale margotuekiko iduneko bat, eta belarritakoak, idunekoari ondo ematen diotenak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 169. orr.

3 (soineko batena)

Betiko soineko klasikoa, iduneko borobila eta bizkarrean lotzen den gerrikoa dituzten horietakoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Oinezkoek burua babesten dute beroki eta longainen idunekoarekin, izoztu egiten dira gizonen biboteak eta abereen muturrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Elurra baino zuriago eta garbiago zeuzkan idunekoa eta paparrekoa, eta, bidaia luzea egin bazuen ere, hauts-izpirik ere ez zeukan frakean; gala-bazkari batera joateko moduan zegoen!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.

Artile oneko jertse grisa, mahuka eta idunean marra berdeduna.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idunekoa jantzita (3)


iduninguru iz lepokoa.

Matoaka gaixoak feltrozko kapelu altu bat zeukan jantzia, perlazko bi girlandarekin; farfail zurrunezko iduninguru handi bat, eta lumazko haizemaile bat eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 125. orr.


iduri (orobat uduri g.er.) 1 iz antza, itxura.

Ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai -gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

Asean dagoen zerri baten iduria zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 84. orr.

Legarrean sartzen direlarik, trunko handi batzuen iduria dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 91. orr.

Ikusiz aintzineko bikario nagusien jokamoldea, apezentzat estimu handirik ez zuelako iduria eman zuen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 32. orr.

Ezen horrela laidoaren iduriarekin lotuko dugu aginduaren irudikapena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 549. orr.

· -Heroi bat, bai... -eten zidan flakostak, barre-iduri bat ezpain zurbiletan-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

Beraz, hisi iduri bat eginik, zutitu eta erran nion orduan: "Zure fermutasunak neure fermutasun osoa bihurtzen dit".  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 409. orr.

2 irudia.

Noizik behin, jaun Marcelen iduri hura etortzen zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 324. orr.

Eta egin zuen osabak iduri bat airean bere hatzaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 316. orr.

Liberaltasun iduri haren azpian bertze iduri bat ezkutatzen zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.

Ene oroitean iduri bat baino ez den emazteki noble eta saindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.

Elizako sainduen iduriei bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.

• 3 iduriko1 izlag itxurako; antzeko.

Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Gero, rapport delako horrekin, presondegi barneko epaitegian pasatzen zira, eta auzi iduriko batean zuzendariak mitard-era kondenatzen zaitu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.

Block-etatik ateratzen ginen, eta zenbait aldiz lantegietatik, haien kondatzeko, lerro lerro zihoazela, kea iduriko buztan xuri bat zariotela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

· (-en atzikiaren eskuinean) Horren iduriko kasu batean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.

Ametsetako andre batekin zaude, ametsetako andre horren iduriko norbait noizbait agertuko zaizulako menturan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Gaztainaren iduriko eltzaur barnehuts bat ematen dik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 26. orr.

Gauza beraren anitz aldiz egitetik dator, alabaina, haren iduriko beste gauza baten egiteko erraztasuna.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Herriaren balakatzeko jalgi zuenaren iduriko solasa da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 159. orr.

Bigarren denbora erdia lehenaren idurikoa izan da.  Herria   2001-06-21

Hiru mintzaira badituzte, okzitanoa, gure kaskoinaren idurikoa, española eta katalana.  Herria   2004-06-24

Sudurra ttipia eta ahoa arrosaren idurikoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 29. orr.

Transzendentearen menean dagoenak ez du adiskidantzaren bidez bere idurikoei sobera hurbildu behar.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Aspaldian ez ginuen ukana joanden eguneko eurite horren idurikorik.  Herria   2001-05-10

Zinez egun berezia, bertze urteko bateko irailaren 11 idurikoa.  Herria   2004-03-18

Kale borroka idurikoa hedatzen ari Frantzian.  Herria   2003-01-09

Oraikoak dira, hemengoak, gu idurikoak, hots gizon eta emazteak.  Herria   2003-08-14

Frantses telebixta Frantzia idurikoa da.  Herria   2001-06-21

Eroski euskaldunentzat bederen saltegi haundi horietarik bat [da], Auchan eta Carrefour idurikoa, euskaldunek sortua eta, beraz, euskalduna.  Herria   2002-07-18

4 ene/zure/bere… iduriko2 nire/zure/bere… ustez.

Ene iduriko, hola pentsatzen dutenak beste planeta batekoak dira eta beste hizkuntza batean mintzo zaizkigu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 32. orr.

Aldiz, ene iduriko, errota da eihera harriaren itxura.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Ez da, ene iduriko, Eutanasia kondenatzen duen legea kanbiatu behar.  Herria   2003-10-02

Hona herri bat, ene iduriko beste herriak baino barnago fede katolikoak markatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Kalteak... ene iduriko ez.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 29. orr.

Eta horrela, ene iduriko, Jainkoaren ahalguztiduntasuna biziki hobeki ulertzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 71. orr.

Euskal gaietan naski galdua dugu denek "immunité" hori... ene iduriko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 165. orr.

Nun da, zure iduriko, Euskal Herriko tokirik ederrena?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 37. orr.

Eta beraz zure iduriko zein liteke Erroman bizi diren espainolen artean bereizi behar genukeena?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 194. orr.

Zure iduriko emazte eta gizon batek oraiko egunean ber lekua dutea gizarte huntan?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 131. orr.

Sofritu ez duen pertsonak, bere iduriko zernahi badaki, asko egiten ahal baitu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 228. orr.

Ez zen, haren iduriko, deus interesgarririk gune hartan, ez eta baserririk ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

Hura gizon xehea eta lañoa da eta, gure iduriko, konturatu gabe mintzatu dateke bazterretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

5 iduriz1 itxuraz, antza denez.

Herri honetan, etxe guti eta, iduriz, hutsak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.

Osasun betean iduriz, aurpegiek diotenez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

Ene aitzinean, neska gazte bat iduriz xarmanta, bizkar erditarainoko ile luze batzuekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.

Patar gogor eta xuta eta iduriz aski luzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Kierkegaardek trenkatu ahal izan du, iduriz, arazo hori, baina berarentzat bakarrik du balio haren irtenbideak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

Ez zuken bada iduriz penitentziaren behar handirik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 207. orr.

Badakigu, xehetasun anitzik gabe, elizako lehen dorrea, iduriz oraingoa baino apalagoa, 1791n altxatu izan zela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.

-Halarik ere, iduriz, untsa ateratzen zira...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 29. orr.

Iduriz ez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 83. orr.

Atearen parean leihoa, aski gora, vasistas edo leihatila sistema bat, doi-doia idekia aire pixka bat uzteko gisan, iduriz...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

iduriz, zeren eta ez baita ongi ageri, sare lodi batek ongi hesten baitu leihatila barneko aldetik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

6 -en iduriz2 -en ustez.

Gauza barkagaitza horixe, amaren iduriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Ttipiren iduriz ez zuen nahitara egiten: "gaitza duk eta ez omen dik sendabiderik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Begirada itxurakoaz, ene iduriz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

7 idurizko irudizkoa.

Itsasertz lehertu baten idurizko nahasmenduan. Errealak baino areago, itxurazkoak eta idurizkoak dira kontradikzione guztiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

[Borroka haiek] gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.

8 ez idurian ez arian bezala, bestela bezala. ik idurika 2.

Ez idurian parropiako kermeza hurbiltzen ari da.  Herria   2001-04-05

Ez idurian, udan, 17.317 presuna galdezkatuak izan dire buruzburu, bertzalde 6.102 telefonoz.  Herria   2005-03-10

Ez idurian tanto xoragarriak izan ditu partida hunek aintzinean baina Titinek eremaiten auzia.  Herria   2002-12-26

Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait, senditzen den erranahi bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

Beharbada zalaparta mediatiko gutxiago sortuz, baina isil-isila, ez idurian, aitzinamendu handiak egiten ditu.  Berria - Harian   2005-11-01

Bizi dago sua eta zabaltzen ari ez idurian sutea, Gilenen baitan hotz eta irmo, semearena ero.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 109. orr.

Jakin behar duzu mundu zahar honetan indarrez betetako gazteez gain badirela beste anitz gauza zure inguruan, zerbaiterako balio dutenak gainera ez idurian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.

9 iduri eta (konpletiba batez) ba-... bezala. ik beherago 14; ik alegia2.

Duela zenbait hilabete Sarkozy jaun ministroa agertzen zen egunero frantses telebixtetan, iduri eta harek bakarrik manatzen zuela.  Herria   2004-08-12

Noiztenka, bere eskua luzatu eta haren esku gainean pausatzen zuen, iduri eta egiaztatu nahi zuela ez zela amets bat, hezur eta larruz egina zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

Euria jauts ahala, iduri eta gu ginela oraingoan zangotik harrapatuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

· Jackie-ri so dago, iduri-eta kondatzen dituen guziak irensten dituen...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 42. orr.

10 iduri izan1 du ad irudi izan.

Ostalertsak emazte ona iduri zuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Ez zuen iduri kexu zela nik erranik Arlesen nahiago nuela gelditu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.

Jende guti alorretan, iduri du denak gerlan direla.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

Iduri du haatik gobernuak ixtorio hortan gibelerat bezala egiten duela.  Herria   2003-11-27

Gau batzuez, iduri du besta egiten dutela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 96. orr.

Bi asteren epea ez dela halere hain luzea, luze iduri badu ere...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Horrek ere ez du irudi fidagarria denik.  Herria   2001-11-15

Horiek euskaldunak bizkitartean, bainan ez dute iduri sobera axolarik badutela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 93. orr.

Bere buruaz kontent iduri du.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Baina arras lotsatua iduri duzu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

Bai, orai, hamar urteren buruan, horretaz orroitzean haurkeriak iduri dute, Aintzinerat egin beharko dela, denek ados iduri dute.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 80. orr.

Frango lasai, hala iduri zuten segurik.  Herria   2003-09-04

Miserable bat iduri dik gizon horrek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 169. orr.

Zetazkoa iduri zuen atorra koloretsu batekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

Andere gazteetan zaharrena iduri zuenak ihardetsi zien: [...].  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 106. orr.

Ez zaigu iduri beraz arazoa hor izan zitekeenik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 85. orr.

Iduri luke bakoitza bere alde ari zirela eta ez elgarrekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 79. orr.

Girondins: Iduri luke hasi dutela holako beherakada bat Baionesen kontra galduz geroztik.  Herria   2004-02-05

Ez ote luke iduri solas horien oihartzuna dugula entzuten XX. mende hastapeneko Unamunoren ateraldi batzuetan?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Itsasoa hain da handi leku horietan non hedoietarik dilindan dela duen iduri.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 91. orr.

11 iduri izan2 zaio ad

Iduri zait autoak berak, airea hautsiz, ene oinazeak mozten dizkidala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Iduri zitzaidan begitartea ez zuela behin iduritua zitzaidan bezain hotza.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 60. orr.

Ez zait iduri Jainkotikakoa zela uste zuenik berak, bainan garbia zela eta bestek kutsatu gabea, bai.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 139. orr.

Erromesari iduri zaioke, gain honetatik behere haietara so eginez, Konpostelara helduxea dela lerratzea aski zaiola.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.

12 iduri izan3 da ad

Segurki, ez gira nehoren zakurrak; bizkitartean iduri da denbora hauetan tendentzia dela gaitz guziak gure gain ezartzea gure itxuraren zikintzeko bizitzaleen aitzinean.  Herria   2003-01-14

13 iduri izan4 (laguntzailea ezabaturik; ik iduri 20)

Denek uros iduri. Bizia bazihoan, egun batak bestea iduri.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 25. orr.

Bakea da haurra iduri.  Herria   2005-06-30

Nehork ez nehori kasu egiten, denek presatuak iduri, kasik galduak, denak arrotzak, beste mundu batetik ateraiak bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Hori erran niolarik, begiak zabaldu zitzaizkion eta eni so gelditu zen, iduri harritua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 115. orr.

Patarrari goiti, kamiunttoa alde bat eztul eta uzker, iduri ez zela sekulan gaineraino helduko...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Abiatu berria baizik ez naizela iduri, eta horra non burdinazko atea zabaltzen entzuten dudan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

Egiazki lo zen, iduri aingeruekin ametsetan ari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Kasko batean, dena argitarat, iduri urrezkoa, Andredena Mariaren itxura.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Galtzerdi pare bat, frantxixkano oinetakoak, eta buruan jockey iduri kasketa bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

· Jainkoa iduria dela arima.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 79. orr.

Uste dutenak etxe handia hiri tipia bezala dela, eta hiri tipia, berriz, etxe handia iduria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 135. orr.

Asmatu dute Izadiaren zuzendari bat edo batzuk badirela, gizakiak iduriak, libre direnak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.

Hortaz, gauza hura gu iduria bada, ahaleginduko gara haren, besteen gainetik, Poztasunez hunkitzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 297. orr.

Eta hortik dator ahalmen horiek eta horiek iduriak edo irudipen hutsak edo izate metafisiko soilak edo unibertsalak direla.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 219. orr.

· Haren hazteko eta osabetetzeko hazkurria eta bera iduriko beste baten sortzeko hazia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.

Gizakia sortzen du, zaintzen eta hazten, bai eta bera iduriko bat dio eginarazten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.

· Beste gauza honek izigarri soleitzen nau, hots, jakiteak Jainko onak baduela aski indar zure arima sainduaren eta zure idurien nasaiki sariztatzeko ene ordez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 49. orr.

14 iduriz eta ba-... bezala; uste izanik. ik gorago 9.

Ene mihiak indar berezia egin zuen hitz bakoitzeko silaba bakoitzean, iduriz eta ahoskeraren garbitasunak egiaren argiaz hornituko zuen nire argudioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Jadanik erran dut nola aipatu dituen Baionako bestak, iduriz eta ez dela bertze bestarik Iparraldean.  Herria   2003-08-14

Iduriz eta etapa errazegia bilakatu zaidala ondarrean!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina iduri (13); baina iduri du (6); baina iduri luke (5); bainan iduri (6); bat iduri (74); bat iduri du (4); bat iduri zuen (4); batzuetan iduri (4); batzuk iduri (4); bertze iduri (12); bertzeak iduri (4); dela iduri (14); dela iduri du (4); dela iduri luke (4); direla iduri (7); du iduri (40); du iduri haatik (9); duela iduri (4); dute iduri (8); ere iduri (5); eta iduri (36); eta iduri du (5); eta iduri luke (9); eta iduri zuen (4); ez du iduri (39); ez dute iduri (7); ez iduri (4); ez zuen iduri (6); ezen iduri (4); galduak iduri (4); hala iduri (16); hala iduri du (6); horrek iduri (8); horrek iduri du (4)

iduri bailuke (4); iduri baino (4); iduri baitu (15); iduri baitzuen (6); iduri baitzuten (4); iduri bat (17); iduri bere (4); iduri du (187); iduri du ez (4); iduri du segurik (5); iduri duela (4); iduri duen (11); iduri dute (38); iduri dutela (4); iduri duzu (6); iduri egin (5); iduri egiten (5); iduri egiterat (4); iduri eta (35); iduri ez (9); iduri haatik (12); iduri haiek (5); iduri haren (6); iduri hura (16); iduri izan (8); iduri izan zuen (4); iduri luke (163); iduri luke ez (7); iduri luke haatik (6); iduri zaio (4); iduri zait (11); iduri zitzaion (4); iduri zuela (4); iduri zuen (139); iduri zuten (21)

kasik iduri (7); nahi iduri (4); on iduri (5); ona iduri (4); zela iduri (9); zela iduri zuen (7); zuela iduri (8); zuen iduri (7)

bainan iduriz (9); baten iduriko (4); baten idurikoa (7); batzuen iduriko (4); bere iduriko (10); da iduriz (5); ene iduriko (56); ene iduriz (4); erlikiontzi iduriko (4); eta iduriz (39); ez idurian (14); gure iduriko (17); haien iduriko (6); haren iduriko (16); hau iduriz (4); heien iduriko (4); horren iduriko (4); iduriko bat (5); iduriko beste (5); iduriko ez (7); iduriko gizon (4); iduriko haren (4); iduriko hartan (7); iduriko hura (8); iduriko zerbait (10); idurikoa da (5); idurikoak dira (4); iduriz arras (5); iduriz bederen (15); iduriz eta (7); iduriz ez (15); iduriz segurik (20); konbertsione iduriko (5); nere iduriko (8); nire iduriko (22); zen iduriz (4); zure iduriko (5)


idurika 1 iz antza.

Urarekin alderatzen du Axularrek denbora, "zeren denborak eta urak elkarren idurika handi baitute”.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

2 ez irudika ipar ez arian bezala, bestela bezala. ik iduri 8.

Karia hortarat Frantxua Bayrou-k ere ez idurika hein bat polliki jorratu du gobernua.  Herria   2003-07-10

Beste arrangura bat, arras minbera hau ere, ez idurika bizia polliki kariotu dela azken bi urte hotan.  Herria   2005-02-10

Egia erran, kanbiatu ere da ez idurika eta ez entraalean gainerat!  Herria   2002-12-26

Ez idurika, Sarkozy-k hartu du ostiko bat.  Herria   2003-07-10

Ez idurika, Begiraleak elkarte hortan badira 314 lagun eta denak atxikiak euskal kulturari.  Herria   2001-01-25

Ez idurika aldaketa handia da hori ere...  Herria   2001-07-05

Horrek ere baditu ez idurika bere gisako ondorioak eta gehiago ukanen, hola segituz, ondoko egunetan.  Herria   2001-10-11

Baditake zernahi gisaz gerlaren beldurrak ainitz egiten duen ez idurika.  Herria   2003-03-13

Kariotze pizkorra ez idurika!  Herria   2005-05-05

Urrun bainoa, ez idurika.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere ez idurika (5); ez idurika (78); ez idurika hellip (3); idurika ezazu (4); idurika itzazu (3); idurikatu nuen (6); irudika idurika (4)


idurikatu, idurika, idurikatzen du ad imajinatu.

Hainbertze idurikatu bide berria ideki bezain laster, hestea aipatzen daukute gure hautetsiek.  Herria   2004-10-21

Nolako geroa idurikatzen ahal du belar tzarrak errotik jalgitzen diren bezala nexka kontzebitu berriak hiltzen dituen herriak?  Herria   2005-04-14

Antinaturaltasuna nork idurika lezake, ez bada hortzekilako oilo batek...  Berria - Kultura   2004-07-17

Idurika itzazu laurogei oin luze dituzten arbelak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

49 urte badu asiatarren artean dagola misionest eta ez da dudarik bere artaldeak idurikatzen duela orai.  Herria   2003-12-04

Klara noragabetua idurikatu nuen, trenputxartua beti, etxera itzuli ezin edo lantokian sartzen ahal ez zela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.

Ezin zuten Sara idurikatu herritarrik gabe, eta nonbait hobendun sentitzen ziren haiek sendo eta salbu baitziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 254. orr.


idurikeria iz irudikeria.

Imajinazinoaren idurikeriak zirela haiek guztiak, eta ez arrazoinaren arrazoinak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 395. orr.

Imajinazinoaren idurikeriak zirela haiek guztiak, eta ez arrazoinaren arrazoinak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 395. orr.


iduriko ik irudi 3; irudi 4.

idurikotasun iz antzekotasuna.

Eta bi idurien idurikotasuna -Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena- konfirmatzerat etorri zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 341. orr.


idurimen iz irudimena.

Edo koskoilak; edo koskabiloak; edo panpalinak; edo barrabilak; edo zintzilikarioak... herri idurimenak delako zorro pilotadun ale-bikoa izendatzeko asmatu dituen molde ugariak agortzeari emanez gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.


iduripen 1 iz irudipena.

Antzinako iduripen eta ustekizun beretan dago hemen Etxepare.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.

Iduripen hutsa, bistan da, baina aski neure buruarekin koleratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Liburuak eta izkribuak epaitzen dituzten letradun batzuen iduripenak eta susmoak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.

Hizkuntzalaritzaren arloa da, hain zuzen, ustekeriak, ameskeriak eta iduripenak gehien zabaldu diren arloa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Iduripena eman du garaztarrak ez duela bere ahaletan aski sinetsi, noiz-eta bortxa gehixagorekin tiratzen hasi delarik bestea.  Herria   2002-11-28

2 irudikapena.

Haritza baita euskaldunen arbola iduripen maitatuena.  Herria   2005-06-02


iduritsu izond gutxi gorabehera antzekoa.

Gudua ondar urtekoaren iduritsu izan da.  Herria   2001-08-02


iduritu, iduri, iduritzen 1 zaio ad iruditu.

Iduritu zait ez zarela arras besteak bezalakoa...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.

Edouard Balladur gobernuburu ohiari iduritzen zaio «Union» hitz xoila batere ez litakeela gaizki.  Herria   2002-09-26

Iduritzen zait, gehiago dena, hemen ezarri lerro bakoitxak zutarik hurbilago ezartzen nauela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.

Urrun iduritzen zaukun Europa hori arras hurbil dugu.  Herria   2004-06-10

Eta iduritzen zaut egiazki norbait diren jendeek beren burua ez daukatela hala.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 32. orr.

Ez zait iduritzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 165. orr.

Magaliren begitartea doi bat ilundu zen, hala iduritu zitzaidan segurik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

Ustekabe atsegina ukan zuen, gizabidetsuagoa iduritu baitzitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Ez zait bada iduritzen, Pierre Eyt, Bordeleko kardinale zenak horrelako irakaspenik emaiten zuela, 1974an, Baionako San Leonen parrokian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 44. orr.

Iduri zitzaidan begitartea ez zuela behin iduritua zitzaidan bezain hotza.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 60. orr.

Eskaleretan goiti ari-eta iduritzen lurpean sartzen ginela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.

Ala eni iduritzen hala zela? ez dakit...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

2 nire irudituan

Gizakiaren baliorik gorena baita nere idurituan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 310. orr.

Nire idurituan, behintzat, hurra eta ura erro bereko izanak baitira, Europako mundu ikuskerarik zaharrenean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.

Nere idurituan, herri batek izan lezazken etsairik haundienak, ahazkorrak baitira" zioen 1993.eko Plazaola aldizkarian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina iduritu (4); bat iduritu (6); bat iduritu zitzaidan (4); eta iduritu (17); eta iduritu zitzaidan (12); hala iduritu (9); hala iduritu zitzaidan (4); iduritu baitzitzaidan (5); iduritu baitzitzaidan ezen (4); iduritu zaie (5); iduritu zaigu (7); iduritu zaiku (4); iduritu zaio (14); iduritu zaiote (4); iduritu zait (31); iduritu zauku (5); iduritu zaut (6); iduritu zitzaidan (77); iduritu zitzaidan ezen (17); iduritu zitzaien (8); iduritu zitzaion (29); iduritu zitzaizkidan (6); iduriturik ezen (6); nere idurituan (5); zela iduritu (7); zer iduritu (4)

al zaizu iduritzen (9); aldiz iduritzen (4); baina iduritzen (5); bainan iduritzen (9); batzueri iduritzen (14); dela iduritzen (5); direla iduritzen (4); eni iduritzen (5); ere iduritzen (4); eta iduritzen (19); eta iduritzen zait (4); hala iduritzen (9); iduritzen ahal (5); iduritzen baitzaio (4); iduritzen baitzait (4); iduritzen baitzitzaidan (5); iduritzen baitzitzaidan ezen (4); iduritzen ezen (5); iduritzen zaie (20); iduritzen zaien (4); iduritzen zaigu (14); iduritzen zaigun (8); iduritzen zaio (42); iduritzen zaion (4); iduritzen zaiote (18); iduritzen zait (88); iduritzen zait ez (4); iduritzen zaizu (16); iduritzen zauku (11); iduritzen zaut (26); iduritzen zauzu (9); iduritzen zitzaidan (27); iduritzen zitzaigun (10); iduritzen zitzaion (23); zaizu iduritzen (10); zaizu iduritzen ezen (4); zela iduritzen (4); zer iduritzen (11); zeren iduritzen (5)


iduritze iz

Iduritzen hau, iduritzen hura, bainan iduritze horiek frangotan tronpakor...  Herria   2001-07-12


iduritzenago izan 1 zaio ad areago iruditu.

Gurpilari lotuak ginen: zenbatenaz eta gehiago idatzi hanbatenaz zitzaigun iduritzenago halabeharrez irakurri behar genituela dendetako apaletako liburuak oro. gero eta iduritzenago zait ezen liburu haien orrietarik atereak izan zitezkeela nik egun haietan bertze marinelei aditurikako hainbat historia.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 51. orr.

• 2 du ad

Atalasera agertu emakumeak iduritzenago zuen etxekoandre lanpetua, nik gogoan erabili bezalako sorgin, igarle edo belagilea baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.


iduzki ik eguzki.

ieepa interj iepa.

Ieepa!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.


iel (corpusean ihel soilik) adlag behorra edo astemea arreske.

Baina abereen (asto-mando-behorren) sexugrina adierazteko erabili ohi den ihel hori?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 22. orr.


ieldu, iel(du), ieltzen (corpusean iheldu soilik) da ad behorra edo astemea iel jarri.

Dena den, behorrak iheltzen diren sasoirako, auzoko herrietara eraman eta astarrak gaineratzen zaizkie, eta umatzen direnean, ekarri egiten dituzte atzera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.


iemstxik iz posta-gidaria.

Posta gidari bat, iemstxik bat, hango hizkuntzaz esanda, arduratu zen zaldiak lotzeaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.

Iemstxika, bestalde, posta bakoitzean aldatzen da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.

Bi lagun eramateko egina zegoen, iemstxika kontatu gabe, zeinak, oreka mirarizko bat zela medio, bere eserleku meharrean irauten zuen erortzeke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.

-Gaizki ari dun hire neba hori -esan zion iemstxikak neska gazteari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 154. orr.

Iemstxikak tarantaseko bidaztiei begiratu zien jakin-min handiz, zaldiak lotzera hurbildu zenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.


iepa interj norbait ikustean agurtzeko erabiltzen den hitza.

Iepa. -Iepa -ogro ahotsa atera zitzaion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 160. orr.

-Iepa Kat!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 9. orr.

-Iepa, Martin, Etxabe nauk.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 153. orr.

-Iepa, bikote -agurtu zituen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 216. orr.

-Iepa, kolega -besarkatu du Dylanek-, hi ere hiri handira etorri haiz, e?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.

Iepa, maitea: [...].  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 147. orr.

Iepa... Euskalduna al haiz?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.

Karrikan guztiz emakume arruntek baizik ez naute agurtzen; pasaian kausitu eta "iepa!" erraten didatenetarik zen ate ondokoa ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.


ifar ik ipar.

ifernu ik infernu.

ifrentzu (orobat infrentzu g.er.) 1 iz oihal, ehun, domina eta kidekoetan, aurkia ez den aldea, atzeko aldea. ik iruntzi; binper.

Arkimedesen dominaren ifrentzua duk hori -azaldu zuen Ruche jaunak ahots hotzez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Kristoren gurutzea daramanean, bertute guztietan honen antzeko izanez, orduan lortzen da egiazko irudia txanponaren ifrentzuan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

Argazkiari buelta eman eta ifrentzuan beste argazki bat zuen itsatsita.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Gero, hauxe irakurri nuen ifrentzuan: “Anny”.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 72. orr.

Ifrentzuan ezer idatzirik ba ote zegoen ikustearren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

Pagoaren hostoa liburu baten orrialderen harat hunatekin, noiz aldea erakutsiz eta noiz ifrentzua, ikara eztian ari da iduzkiarekin josteta.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

Nik aurkia hautatu nuen, eta Jackek ifrentzua, eta ifrentzua atera zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.

Orobat, paper orri batekin erka dezakegu hizkuntza: pentsamendua aurkia litzateke, eta hotsa ifrentzua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

Baina aurki horri ere aurki dakioke bere ifrentzua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 83. orr.

Izan ere, txanponak badik ifrentzua: bere agindupean hago eta berak ez dik ahaztuko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

Garaipenaren eztiak galtzaileen mikatza du bestaldea, aurkiak bere ifrentzua bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 26. orr.

Baina txanpon guztiak bezala, bi alde ditu horrek ere, aurkia eta ifrentzua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Aurkia, ifrentzuaren kaltetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Gauza orok du bere iruntzia, bere ifrentzua, bere alderdi ezkutu edo sibilinoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 102. orr.

Kristoren gurutzea daramanean, bertute guztietan honen antzeko izanez, orduan lortzen da egiazko irudia txanponaren ifrentzuan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

2 hed

Inor ez da arduratu apaintzeaz, ifrentzu bat da, horixe hain zuzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Zer da gezurra, egiaren mozorroa, egia deitzen dugunaren beste aldea, ifrentzua baino?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.

Eskubide bat betebehar baten ifrentzua izaten baita beti.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

Negozio, berriz, otium hitzaren ifrentzua dugu, aisiaren ukaziotik -ne-otium- sortua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.

Eta ez da gezurra Allenderen abisua, baina aurki horrek badu bere ifrentzua: Herri puskatua beti garaitua!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.

Argia baita gure izaera eta gure existentzia, gure aldea eta gure ifrentzua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Gogoramena eta ahazmena gauza bera dira biak, aldea eta ifrentzua dira biak, argia eta itzala dira biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 202. orr.

Alabenganako aitaren maitasunaren ifrentzua suhia da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Kapitalismo basati baten nagusitasunaren ifrentzua baizik ez da estatuek ageri duten geldotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Ahots bikoa (edo hirukoa) da gizakia, eta begietan itsatsirik darama bere historiaren ifrentzua. Ifrentzuan hasi balitzait bezala sentitu nuen barrua, sabela, tripak, hesteak, kanpoan guztia, buelta emaniko eskularru baten moduan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Izan ere, zenbat gezur hitz horren ifrentzuan ere, jaun André!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.

Galdegite goratsua zein ironikoa lanbide bihurtzen dugu idazleok, teknikari edo enpresari edo merkatari baten jokabidearen guztiz ifrentzuan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

3 ifrentzuz alderantziz. ik iruntzi 2.

Askoren arrangura, gauzak hein bat ifrentzuz egiten direla.  Herria   2003-12-04

Eta Donibane Garazin nago, infrentzuz eginik bidea, zer bitxikeria, eta hoin fite!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 50. orr.

Gero jakak elkarri lotu, mahukak ifrentzuz jarri, eta mahuketatik barrena pasatu zituzten bi adar haiek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Aitzin eta gibel, aurkiz eta ifrentzuz, konkistatzaile indiar-jale baten irudia zeraman paper puska muskerraren angelu eta azalera ezberdinek eskaini ahala aukerez baliatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Zeren dohakabeari ongi baliatu baitzitzaion mahats hostoa, nahiz eta, enetzat, ifrentzuzko helburu batean dagoen delako hostoaren erabilera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Egunean zehar, egia erran, laneko eta gainerako betekizunak oro alderantziz edo ifrentzuz obratu nituen: kontularitzan derrigorrezko gehiketen ordez, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkia eta ifrentzua (9); bere ifrentzua (8); eta ifrentzua (14); ifrentzua zen (3)


igali 1 iz fruitua.

Zuhaitzetako igali onduak balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Gero sagar ale eder bat atariko sagarrondotik hartu, eskuin eskuaz igaliari hautsa kendu eta ahora eraman zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Lur emankorrean erori eta fruitu mingotsak, igali odoltsuak, eman zituena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Naturaren igaliez gozatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

Gero udazkenean mandio eta ganbarak alez eta igaliz beteko baziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.

Garaiz kanpoko igaliek duten kolore zurbil eta ajatuarekin, hain urduri eta adeitsu emakume gazte batekin zeudelako.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.

Eta folklore horretan nahasirik ageri ziren Afrikako eta Europako sustraiak, igali hibrido eta koloretsuak emanez.  Berria - Kultura   2004-12-26

2 igali zuhaitz

Arbolaxka txukun inausiak, igali zuhaitzak lorez betetzear, marrubi landareak, mahastiak...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

3 zuhaitz igali

Naturaren soinuak entzuteko belarriak, zuhaitz igaliak hartzeko eskuak, maitearengana laster egiteko oinak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.


igan1 , igaten (291 agerraldi, 29 liburu eta 121 artikulutan; ETCn 46 agerraldi; orobat igaiten ETCn 168 agerraldi) 1 da ad igo.

Hau Mont Blanc kaskorat igan da, Philippe Iphar Donazahartarrarekin.  Herria   2002-10-31

Gaztea, sasoi hoberenean, Everestera igan den lehen emaztea da.  Herria   2001-06-28

Eta hara igan direla eta Noeren ontzia ukitu dutela erraten dutenek gezurra diote.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 67. orr.

Hartua genuela mendi gain haietatik iganen zen bidea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 130. orr.

Abel ezpondara igan eta ahuspez etzanda geratu da, zelatan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Pentze handi eder bat utzi dugu eskuin eta zuhaitzen erdian hasi gara igaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Zuhaitz lerden baterat iganik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

Ziminoak bezain aise arboletara igaten direnak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

Lehen solairura igan zen eta usaiako bizilekuan sartu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 44. orr.

Azkenean, noizbait, soinulariak igan ziren taula gainerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.

Ixtanteko, "demo" batzu beren jarlekuen gainerat igan dira eta xutik plantatu. hormaren kontra altxatua den ohe gainera igan eta handik ene soa doa zuzenago leihatilaren artekatik teilatu izkinara.  Herria   2004-01-15

Zaldira igan, eta Baionarako bidean, ilunpean galdu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Arratsaldeko 7'00etan, jautsi baino lasaiago igan gira denak autobuserat.  Herria   2005-06-23

Oren bat daukazue zuen pusken biltzeko eta berehala helduko diren kamioietara igateko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 35. orr.

Autorat berriz igaiterat nindoalarik, gizon handi sudur-luze bat hurbiltzen zait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Orotarat, mila bost ehun lagun nunbait han igan dira untzi hortarat...  Herria   2001-09-13

Gizonak oinez zihoazen, eta emazteak asto batek tiratzen zuen bi gurpileko orgatxoan iganik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

2 hed/irud

1004. urtean, Iruñeko tronüala igan zen Antso Handia, eüskaldünek üken dügün errege haütüa.  Herria   2004-02-12

Ez da harat ez hunatik: irabazi behar dute nahi badute goi mailarat igan.  Herria   2003-01-21

Ikustea aski da hogei urte hauetan bigarren egoitzen kopurua % zortzitik hamalauetara igan dela.  Herria   2003-08-14

Denen buru, 6 alki irabazi dituzte [hauteskundeetan], 27-tarik igan baitira 33-etarat.  Herria   2001-05-17

14-18 urte artekoetan, Maddalen Arzallus, aurten handienen kategoriarat igan berriak jantzi du igurikatzen ez zuen txapela.Gero, Frantziaren zerbitzuan aitzindari ospetsu bilakaturik, Estatuaren goiko mailetara gazterik igan zen.  Herria   2005-06-23

Iragan urteko sasoin ederrari esker igana dela "Federale 2" sail ederrerat.  Herria   2003-10-23

Frantziako Legebiltzarreraino igan zen eztabaida.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.

Ez dela zuzen, gure artzapezpiku Agurgarria hobendun izanik ere, asko gisetara hain gora igana izanez geroz [...] haren ordezkariek eta Eliza osoak eman arreta uka diezaioten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 164. orr.

Bakotxak gure familietan dugulakotz nor edo nor bertze mundurat igana.  Herria   2002-11-07

Baina ehun urteren buruan, milioi bat eta ehun edo berrehun mila bizilagunetara iganez, bere jende kopurua biderkatua zuen Hegoaldeak, beti hein bertsuan zegoelarik Iparraldea, 200.000 bizilagunetara ezin helduz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

• 3 du ad

Patarra igan dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Tarrapataka igan zituen eskailerak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 189. orr.

Las Nieves kaperara doan eskailera luzea igaiten dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.

Bidarraitik abiatuko da bainan ez da gure herrirat itzuliko, Iparla, Irubela eta Artzamendi igan ondoan, Itsasurat jautsiko baitira lasterkari eta ibilkariak.  Herria   2005-06-23

Igan beharko den mendi lepo gorena 5760 metretan izanen da.  Herria   2003-10-23

Cho Oyu mendia (8201 m.) nahi lukete igan 2004eko larrazken hortan.  Herria   2003-11-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat igan (8); bat igan eta (4); eta igan (5); gabe igan (3); gainera igan (4); gainerat igan (5); goiti igan (3); igan aitzin (4); igan behar (9); igan beharko (3); igan da (12); igan dena (3); igan dira (8); igan dire (4); igan direla (3); igan eta (15); igan ginen (4); igan nahi (3); igan nintzen (3); igan ondoan (5); igan zela (3); igan zen (17); igan zen eta (3); igan ziren (10); igan zituen (3); iganen da (6); kamioietara igan (3); patarra igan (3)


igan2 ik igaran.

iganaldi iz igoaldia.

Azken iganaldian du atakatzen, ez lehenago eta azken kilometretan sortzen du abantaila.  Herria   2001-07-26


iganarazi, iganaraz, iganarazten du ad igoarazi.

Egunsentian, eskuak eta zangoak loturik, orga batera iganarazi zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Kamioizain baten ondora iganarazten naute.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 146. orr.

Aurrerantzean, bada, Poztasuna deituko dut, betegintzarre handiago batera Izpiritua iganarazten duen grina.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.


igande (orobat igante g.er.) 1 iz asteko lehen eguna, larunbataren eta astelehenaren artekoa.

Igandea, 1939ko martxoaren 19a.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 211. orr.

Abuztuak 15, igandea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Igandea, 10:00 a.m.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 87. orr.

Igandea izan zen hona iritsi ginenean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 236. orr.

Igandean, Parisen, kermeza Euskal Etxean.  Herria   2005-03-10

Igandean, aratsaldeko 3etan, Angelun, Euskal Haziak elkarteak muntatu haurren besta.  Herria   2005-03-10

Igande batez Otsabidera zihoala, Arbideko bere sortetxean utzi zuen Agatak Louise.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Igande batean gertatu zen, Jerryren etxean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Abenduko lehen igandea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.

Lehengo igandean, Vézelize jatetxean nigandik hurbil bazkaltzen ari zen bikotea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.

Urriaren 4an, igandean, hobiratu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Maiatzeko igande eguzkitsu batez.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 57. orr.

Igandeetan txukruta hartzen dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Igandeetan dotore janzten ziren.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

Larunbatetan eta igandeetan ere lan egiten zinan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 93. orr.

Egunero, igande eta jai egunetan salbu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 79. orr.

Han ez zen ez jairik, ez iganderik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Igandea han pasatu zuen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 47. orr.

Igande arte, Hendaian, antzerki festibala.  Herria   2005-05-19

Igandeko bazkariaz geroztik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Ezagunak egin zaizkit zenbait, igandeko erlijio-eskolatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

-Barkatu igandekoa -hark, orduan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

Igandetako harizko jaka eta gona tolesduna zeramatzan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Gora joan zen igandetako arropa janztera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Igandetako meza nagusia bururatzean kantatzen ohi zela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Janinak zotin estofatuka higatzen zen, Jacoben igandeetako paltoen papoetan izar horia arraposki eta ezer ez bailitzan josten zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.

Bi igandez segidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Egun batez aitortu zidan berak sekula ez omen zuela igandez lanik egin.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 25. orr.

Artetan joaten nintzen, igandez, parroki batetara, meza bat hemen, elkarrizketa bat han.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 51. orr.

Biharamunean -igandez-, Louvrera joan nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.

Afaltzera ere agertzen zen inoiz edo beste, igandearekin. solasbiderik handiena zuten zer egin behar ote zuketen biharamunean, igandearekin: ostatu hartan egon, meza bezperak entzuteko gisan eta pausuan, lanik egin gabe?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

Igandearen zain zegoen, eta igandea urrun ez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.

Beraz karrikara ez zen jausten hemengo jendea igandetik igandera baizik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hilkutxa asto-mahai baten gainean jarrita dago, barruan du aitaren zerraldoa, igande-jantzian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

Abuztuko igande goiz horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Igande arratsalde hartako eguzki-izpiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Neguko igande-arratsalde hotz eta euritsu hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

"Gurasoak, a zer rolloa" esaka pasatu du igande-bezpera osoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 49. orr.

Igande goizean deitu eta esan zidan: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 290. orr.

Igande aratsaldean, zezen lasterrak Baionan.  Herria   2004-09-30

Igande goizero meza Arantzazutik Euskadi Irratian ematen hantxe segi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1645. urtean, emakunde-igandeko goizean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Inauteri-igandean, ospitaleko guardiatik irten ondoren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

Pasio igandea, aspalditik, Lazaro eguna izendatu zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

Erramu igandez sartzen gara Aste Santuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

1950az geroztik urtero, Pazko igandez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Ostiral Santutik Piztuera igandea arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 81. orr.

Igokunde igandetik Mendekoste zortziurrenera bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.

Larunbat-igandeetan janzteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abuztuko igande (5); aintzineko igande (5); an igande (7); aratsean eta igande (5); asteburuko hitzorduak igande (7); azken igande (12); azken igande huntan (9); bai eta igande (11); baina igande (10); beraz igande (7); besta igande (7); bi igande (18); da igande (45); da igande honetan (6); da igande huntan (14); den igande (44); den igande aratsaldean (5); den igande arratsaldean (16); den igande goizean (11); dira igande (19); dituzte igande (6); du igande (16); dugu igande (9); dute igande (16); dute igande huntan (5); edo igande (9); eguna igande (6); elizan igande (5); ere igande (7); eta igande (114); eta igande aratsaldean (18); eta igande gauean (6); eta igande goizean (7); eta igande honetan (8); finala igande (7); haste igande (5); heldu den igande (6); helduden igande (61); helduden igande aratsaldean (9); helduden igande arratsaldean (7); hitzorduak igande (7); hitzorduak igande arte (7); hitzorduak l igande (6); hori igande (6)

igande aratsalde (13); igande aratsalde huntan (7); igande aratsaldean (198); igande aratsaldean iragan (5); igande aratsaldearekin (8); igande aratsaldeko (70); igande aratsaldez (5); igande aratsean (91); igande aratseko (9); igande arrats (7); igande arratsalde (52); igande arratsalde batean (9); igande arratsalde batez (5); igande arratsaldea (9); igande arratsaldeak (6); igande arratsaldean (100); igande arratsaldearekin (7); igande arratsaldeetan (20); igande arratsaldeko (26); igande arratsaldetan (6); igande arratsaldez (14); igande arratsean (14); igande arte (94); igande batean (27); igande batez (26); igande batzuetan (5); igande eguerdi (7); igande eguerdian (31); igande eguerditan (28)

igande eta (35); igande eta besta (5); igande eta jai (5); igande eta jaiegunetan (9); igande gau (7); igande gaua (6); igande gauean (69); igande gaueko (6); igande gauetan (5); igande goiz (47); igande goiz batean (10); igande goiz batez (6); igande goiz hartan (9); igande goiza (17); igande goizaldean (31); igande goizalderat (8); igande goizarekin (11); igande goizean (212); igande goizean iragan (5); igande goizeko (39); igande goizetako (8); igande goizetan (36); igande goizez (6); igande guziz (18); igande hartan (34); igande honetako (5); igande honetan (106); igande honetan jokatuko (7); igande horietan (6); igande horretan (6); igande hortako (5); igande hortan (22); igande huntako (27); igande huntako dugu (11); igande huntan (246); igande huntan beraz (6); igande huntan dugu (12); igande huntan gure (6); igande iluntzean (7); igande osoan (8

igandez igande (5); iragan igande (16); izanen da igande (8); joan den igande (37); joanden igande (19); joanden igande aratsaldean (6); joanden igande goizean (7); kermeza igande (10); kermeza igande huntan (7); l igande (33); l igande aratsaldean (11); l igande aratsean (8); l igande arte (9); l igande goizean (5); larunbat eta igande (13); lehen igande (9); meza igande (5); nuen igande (7); pilota igande (6); xapelketa igande (5); zen igande (20); ziren igande (10); zituzten igande (8); zituzten igande huntan (5); zuen igande (17); zuten igande (14); zuten igande gauean (6)

anne igandea (7); betiko anne igandea (7); bigarren igandea (8); eta igandea (35); eta igandea arte (9); eta igandea bitarte (6); gaurtik igandea (6); hasi eta igandea (12); hirugarren igandea (5); igandea arte (40); igandea baino (5); igandea bitarte (15); igandea bitartean (14); igandea bretainia (5); igandea da (12); igandea eskozia (6); igandea eta (13); igandea eta astelehena (6); igandea flandes (14); igandea gales (6); igandea galizia (6); igandea herrialde (6); igandea herrialde katalanak (6); igandea iritsi (5); igandea izan (7); igandea korsika (10); igandea zela (6); igandea zen (23); larunbata eta igandea (7); laugarren igandea (9); lehen igandea (8)

aintzineko igandean (25); aitzineko igandean (8); ariko da igandean (6); ariko dira igandean (13); athleticek igandean (9); aurreko igandean (31); azken igandean (13); bai igandean (6); baina igandean (37); bainan igandean (5); bat igandean (6); bataio iragan igandean (7); batasunak igandean (9); beraz helduden igandean (6); beraz igandean (10); berri igandean (8); besta berri igandean (5); besta igandean (8); bestaberri igandean (6); bigarren igandean (13); bildu dira igandean (5); bozak igandean (5); bozak zituzten igandean (10); da datorren igandean (7); da eta igandean (5); da helduden igandean (7); da igandean (101); da iragan igandean (11); da joanden igandean (24); datorren igandean (119); datorren igandean egingo (8); den igandean (442); den igandean egin (9); den igandean eta (5); den igandean jokatu (6); den igandean jokatuko (13); den igandean zortzi (6); dio igandean (5); diote igandean (6); dira helduden igandean (6); dira igandean (46); dira joanden igandean (6); ditu igandean (10)

donostia igandean (5); du helduden igandean (5); du igandean (62); dugu igandean (8); dute igandean (41); egin zuen igandean (13); egin zuten igandean (7); eguna helduden igandean (7); eguna igandean (13); eko igandean (5); elizan iragan igandean (5); ere igandean (23); ertzaintzak igandean (5); esan zuen igandean (5); eta datorren igandean (6); eta hurrengo igandean (7); eta igandean (431); eta igandean beste (5); eta igandean bukatuko (9); eta igandean ere (5); eta igandean jokatuko (6); ezingo du igandean (5); finala igandean (14); ganden igandean (34); gertatu zen igandean (5); hasi eta igandean (8); hau igandean (6); heldu den igandean (117); helduden igandean (268); helduden igandean da (5); helduden igandean dugu (6); helduden igandean eginen (9); helduden igandean izanen (5); hil zen igandean (8); hil ziren igandean (12); hori igandean (7); hurrengo igandean (31)

igandean ageriko (5); igandean aiherran (6); igandean albaceteren (5); igandean aldiz (14); igandean amaitu (23); igandean amaitu zen (19); igandean amaituko (8); igandean amaituko da (6); igandean anoetan (8); igandean aratsaldeko (7); igandean ariko (10); igandean ariko da (5); igandean athleticen (6); igandean atxilotu (5); igandean azken (5); igandean baigorriko (7); igandean baigorrin (8); igandean baino (7); igandean beharra (7); igandean beraz (12); igandean bere (11); igandean berean (5); igandean berriz (13); igandean bertan (32); igandean beste (15); igandean bezala (7); igandean bi (14); igandean bigarren (9); igandean bilboko (6); igandean bilbon (11); igandean bukatuko (11); igandean bukatuko da (10); igandean bururatu (10); igandean bururatu da (8); igandean bururatuko (5); igandean da (11); igandean deportivoren (8); igandean deportivoren aurka (7); igandean donibane (7); igandean donostiako (6); igandean donostian (16); igandean dugu (21); igandean dute (8)

igandean egin (53); igandean egin da (7); igandean egin ziren (10); igandean egin zuen (6); igandean egin zuten (10); igandean egindako (17); igandean eginen (13); igandean eginen da (7); igandean egingo (25); igandean egingo diren (8); igandean eginiko (10); igandean eibarren (9); igandean ekainaren (7); igandean eman (7); igandean ere (43); igandean ere ez (5); igandean erredakzioa (5); igandean eta (43); igandean eta astelehenean (8); igandean europako (7); igandean euskal (5); igandean ez (32); igandean ez zen (5); igandean finala (8); igandean galdu (11); igandean gasteizen (6); igandean gertatu (8); igandean gertatutako (6); igandean ginuen (12); igandean gure (21); igandean gure elizan (7); igandean hasi (18); igandean hasi zen (5); igandean hasiko (24); igandean hasiko da (18); igandean hasitako (7); igandean hazparneko (5); igandean hazparnen (8); igandean herri (6); igandean hil (18); igandean hil zen (15); igandean hiru (6)

igandean ikusi (10); igandean ikusiko (6); igandean ipar (5); igandean iragan (21); igandean iragan da (9); igandean iragan dira (5); igandean iraganen (11) igandean iraganen da (6); igandean irailaren (5); igandean itzuliko (7); igandean izan (15); igandean izandako (8); igandean izanen (11); igandean izanen da (9); igandean izango (22); igandean izango da (13); igandean jaso (5); igandean jokatu (44); igandean jokatu zen (11); igandean jokatu zuen (7); igandean jokatuko (83); igandean jokatuko da (33); igandean jokatuko den (10); igandean jokatuko dira (8); igandean jokatuko du (7); igandean jokatuko duen (5); igandean jokatuko dute (12); igandean jokatzeko (18); igandean jokatzeko moduan (8); igandean kermeza (6); igandean korrituko (8); igandean korrituko da (8); igandean lehen (13); igandean lortu (6); igandean lortutako (5); igandean meza (33); igandean nafarroako (8); igandean osasunaren (7); igandean ospatu (7); igandean ospatuko (9); igandean otsailaren (6); igandean partida (8); igandean racingen (6); igandean racingen aurka (5); igandean real (10); igandean real madrilen (8); igandean realaren (5); igandean sadarren (7); igandean san (13); igandean sevillan (8); igandean urriaren (6); igandean uztailaren (6); igandean zen (11); igandean zortzi (31)

an igandearekin (12); eta igandeetan (32); igandeaz geroztik (18); igandeetan ere (6); igandeetan eta (6); igandeetan ez (5); irabazi zuen igandean (13); iragan igandean (194); iragan igandean egin (7); iragan igandean ginuen (5); iragan igandean gure (8); izan igandean (6); izan zen igandean (10); izan ziren igandean (6); izan zuten igandean (5); izango da igandean (8); izango igandean (7); joan den igandean (310); joan zen igandean (51); joanden igandean (187); joanden igandean iragan (8); jokatuko da igandean (9); jokatuko du igandean (8); kantaldi helduden igandean (5); kermeza helduden igandean (8); ko igandean (7); l igandean (128); larunbat eta igandean (43); larunbat eta igandeetan (6); larunbatean eta igandean (161); lehen igandean (23); lehengo igandean (9); litekeena da igandean (5); merkatua ganden igandean (5); ondoko igandean (19); ospatuko dute igandean (5); ostiralean eta igandean (6); pasa den igandean (12); pilota igandean (9); realak igandean (7); rugby iragan igandean (6); taldeak igandean (5); txapelketa igandean (5); zen igandean (118); zen iragan igandean (8); zioten igandean (10); ziren igandean (40); zituen igandean (18); zituzten igandean (23); zuen igandean (103); zuen iragan igandean (8); zuten igandean (49); zuten iragan igandean (8)

baina igandeko (7); da igandeko (22); datorren igandeko (13); den igandeko (52); dituzte igandeko (6); du igandeko (14); dute igandeko (12); eta igandeko (57); eta igandeko partida (5); heldu den igandeko (11); helduden igandeko (41); igandeko besta (7); igandeko bozak (9); igandeko bozetako (5); igandeko bozetan (20); igandeko derbia (5); igandeko egitaraua (6); igandeko egunkaria (5); igandeko emaitzak (10); igandeko emaitzek (6); igandeko erlijio (7); igandeko erreferendumeko (5); igandeko finala (9); igandeko finalari (5); igandeko finalean (8); igandeko finalerako (8); igandeko hauteskundeak (5); igandeko hauteskundeetan (17); igandeko herri (5); igandeko hori (15); igandeko lehen (7); igandeko meza (32); igandeko meza nagusia (6); igandeko meza nagusian (8); igandeko mezetako (6); igandeko mezetako tenoreak (5); igandeko partida (45); igandeko partidak (7); igandeko partidan (12); igandeko partidarako (11); igandeko partidaren (12); igandeko saioan (7); iragan igandeko (14); joan den igandeko (38); joanden igandeko (19); larunbat eta igandeko (7); larunbateko eta igandeko (5); lehen igandeko (6); zen igandeko (8); ziren igandeko (7); zuen igandeko (13)

baina igandekoa (8); bi igandez (13); bihartik igandera (13); bihartik igandera bitartean (6); da gaurtik igandera (10); da igandekoa (9); den igandetik (9); dira gaurtik igandera (7); du iganderako (5); eta igandekoa (17); eta igandera (18); eta igandera arte (11); eta igandera bitartean (5); eta iganderako (5); eta igandetan (19); eta igandez (13); gaurtik igandera (32); gaurtik igandera bitartean (8); hasi eta igandera (8); igandekoa da (5); igandera arte (55); igandera bitarte (7); igandera bitartean (27); iganderako gauean (10); iganderako prest (5); igandetako meza (5); igandetan ere (6); igandetan salbu (6); igandetik aurrera (7); igandetik igandera (7); igandetik igandera (7); igandez igande (5); izan zen igandekoa (5); izango da igandekoa (5); joan den igandetik (6); larunbat eta igandez (8); larunbatetik iganderako (10); larunbatetik iganderako gauean (9); ortzegunetik iganderat (12); ortziraletik iganderat (41); ostegunetik igandera (6); ostiraletik igandera (6); zen igandekoa (9)


igandekari (orobat igande kari g.er.) adlag ipar igandean.

Urriaren 26an igandekari, egun handia Heletan.  Herria   2003-03-17

Juan Jose Ibarretxe lendakariak eguna berexia du: maiatzaren 13-a, igandekari.  Herria   2001-03-01

Aurten urriaren 14 ean, igandekari, iraganen da.  Herria   2001-10-04

Bigarrena biharamunean, igandekari beraz, bainan aratsaldeko 6-etan.  Herria   2004-10-14

Joanden igandean, abendoaldiko lehen igandekari, iragan da Paueko Erakusgunean Zinodo Urratsaren bigarren gogoetaldiaren abiatze ospakizuna.  Herria   2003-12-04

Gerla denboran ere igandekari zituen bere guduka gehienak galdu Frantziak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 136. orr.

Kondatzen digu igandekari ihizira joan zen bi gazteen etsenplua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 136. orr.

Igandekari denda itxita zegoenez [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 67. orr.

Biharamunean, igandekari, lekuko batek zioenez, hainbeste jende hurbildu zen hilaren ikusteko non ez baitzen batzuen eta besteentzat tokirik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

Igande kari, San Pankrazioko kanpaiek deitu dute mezatara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.


igandero 1 adlag igande guztietan.

Gurasoak ere igandero joaten ziren zinera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.

Gurasoek igandero behartzen ninduten mezetara.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Bizikletan ibiltzen zen igandero Prospect Park-en zehar.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

Eta geroztik igandero ikusten zuten elkar.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 117. orr.

Igandero, goizeko 9:00etatik 12:00ak arte.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 56. orr.

Larunbatero eta igandero elkartzen ziren, batzuetan maizago, jairen bat bazen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Igandero bezala, igande-igandero bezala.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 169. orr.

2 iganderoko izlag

Hemendik gutxira sortuko da iganderoko jendetza, denda zerratuen eta ate itxien artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Iganderoko lanak izaten ziren horiek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.

Öchler bigarren eskuko bizikleta beltz batean agertu zen iganderoko hitzordura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

3 igandero-igandero

Igandero-igandero joaten ziren Monumentalera bermut bat egin eta olagarro txikiak jatera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 206. orr.

Araua omen zen kongregazioko kide zirenen familiek elkarrekin joan behar zutela mezara igandero-igandero.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 309. orr.

Pentsa, igandero-igandero Pagasarrira igotzen zen, eguraldiaren batere aitzakiarik gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta igandero (11); ia igandero (4); igandero bezala (10); igandero egiten (3); igandero igandero (12); igandero joaten (11); igandero joaten da (4); igandero jotzen (3); larunbatero eta igandero (6); zen igandero (3)


igandetiar iz txangoak igandeetan egiten dituen pertsona.

Tokia etxalde bat izana zen oraintsu arte, beren bizitegietatik sobera urrundu nahi ez duten igandetiarrei askariak emateko berriki moldatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.


igangailu iz ipar igogailua.

Gaur egungo biziak eskatzen dituen erraztasunak (bainu gela, igangailua xaharrentzat ea...) eskainiz geroztik hiri barneko apartamendu guztietan ba da jende.  Herria   2002-10-17


igantzitar izlag/iz Igantzikoa, Igantziri dagokiona; Igantziko herritarra.

Agustin Saintz igantzitarraren obra.  Herria   2001-11-08


igaraba 1 iz ugaztun haragijalea, txikia, uretan ibiltzeko egokitua, ilea sarria eta arrea duena, ibai-bazterretan bizi eta arrainez elikatzen dena. (Lutra lutra etab.).

Aker-adarrak zeramatzaten buruan, eta igaraba-larru bat gerrian. Gonak, ez baitzuen galtzarik, zezen larruzko zabalak, eta igaraba larruzkoak galtzerdiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.

2 itsas igaraba itsas bazterretan, bereziki Ipar Asian bizi den igaraba mota (Enhydra lutris)

250.000 hegazti, 2.800 itsas igaraba, 300 itsas zakur, 250 arrano burusoil eta 22 orka hil zituen, besteak beste.  Berria - Gaiak   2006-03-12


igaraile iz iragailea.

Arren igarailea igaran da, eta ni heben egon, lehen kiristiak bezala haidürü.  Herria   2001-01-25


igaran, igaraiten (orobat igan g.er.) da ad iragan.

Orohar sartzea ontsa igaran da, salbü Sohütako lizeoan, non barnategiko erizain postüa elkirik izan den.  Herria   2001-10-04

Igaran urtean, 39 ikasle, 10 erakasle eta sükaltari bat.  Herria   2001-07-19

Larunbatean elgarrekin, batasuneko multxo ederrak Izturitzen egun goxo bat igan dugu.  Herria   2003-11-27

Gaüaldia goxoki igaran dadin.  Herria   2001-03-08

Fite igaraiten beita hanitxen bizia.  Herria   2002-09-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igaran asteko (4); igaran da (5); igaran igantean (3); igaranen da (4)


igarbide iz zerbaiti igartzeko bidea.

Aurki denetariko igarbideengatik antz eman nion hango irakasleek ere bazekitela nire jaiotzako sekretuaren berri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 28. orr.

Igarbide horiek, jakina, ez zituzten profano baten begiek ikusiko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.


igarkizun 1 iz esanahia igarri behar zaion esaldi ulertzeko iluna. ik enigma.

Esaerak, jolasak, kantak, igarkizunak...  Berria - Kultura   2004-10-16

Hau ez da magia... hau logika da... igarkizun bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 257. orr.

Beraz, alegoriarik eta igarkizunik gabe irakatsi nahi izateak iluntasuna eta hitz murriztapena dakar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Haiez mintzatzeko igarkizunez eta alegoriez baliatu dira, metafisikarekin hertsiki loturiko gaiak direlako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

Esfingearen igarkizuna asmatu uste zuen Edipok.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Igarkizun bat esan behar dizuet; eztei-otorduko zazpi egunen barruan asmatu eta aditzera ematen badidazue, soineko eta soingaineko bana emango dizkizuet.  Elizen arteko biblia   Epa 14,12

Igarkizunak asmatzen, ilunpetan soinketa egiten, ingelesez edo frantsesez hitz egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Nire herritarrei igarkizuna ipini eta niri ez didazu adierazi zer esan nahi duen.  Elizen arteko biblia   Epa 14,16

Hara, igarkizun bat jarriko dizuet.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.

Proposa ezazu igarkizun bat eta egizu parabola bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 34. orr.

Ez da epaiketa bat izan -esan nuen-, igarkizuna izan da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 102. orr.

-Ez dut igarkizunetan jolastu nahi; argi hitz egin ezazu!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 301. orr.

Erantzun argi eta garbia eman zuen, baina, igarkizunaren barruan gorderik, beste igarkizun bat zegoen, eta Edipok ez zion igarri: "Ahots bakarreko izakia".  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Izan daiteke une egokia, igarkizun-jolasaren ikuspegia hartzeko.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 42. orr.

Istorioari izari berezia hartzen genion, halako igarkizun kutsua; hots, historia zela.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste igarkizun (3); beste igarkizun bat (3); igarkizun bat (11); igarkizun eta (3); igarkizuna asmatu (3)


igarkizunka adlag igarkizunak jarriz.

Taldekoak gustura ibili dira, eta gero puska batean igarkizunka segitu dute.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 138. orr.


igarkizunkeria iz

Zinez mintzo zen, zioenaz erabat sinetsirik, eta nik, igarkizunkeria horiez, jakina, une bakar batez ere tutik sinetsi ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.


igarkizunzale (corpusean igarkizun zale soilik) izond igazkizunen zale dena.

Baina Maria Bautistak burua argi du; igarkizun zalea izatea, hori besterik ez.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 134. orr.


igarlari izond igartzen duena. ik igarle 2.

-Bentari jauna, lekurik etxean? hemen dator tximino igarlaria; eta Melisendraren askatzea dakarren kontu-ohola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.


igarle 1 iz gauza ezkutuak edo etorkizuna magiaz edo kideko bidez igartzen omen duen pertsona. ik azti.

Orduan, azti, igarle eta astrologoei dei egin zien, ametsaren esanahia azal ziezaioten.  Elizen arteko biblia   Dn 2,2

Egiezue kontsulta hilazti eta igarleei, isil-misilean eta marmarka ari ohi diren horiei.  Elizen arteko biblia   Is 8,19

Kiron mediku eta igarle greziarra zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.

Ez dut ezertxo ere sinesten azti, sorgin, asmatzaile eta igarle horien esanetan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 154. orr.

Orakuluaren eta igarlearen autoritatea.  Berria - Kultura   2006-01-24

Irakurle gehienek broma moduan irakurri zituzten iragarpenok, azti eta igarleen esanak irakurtzen diren eran, lagunartean txisteak eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 183. orr.

Xake partidako mugimendu guztiak aurrez zekizkien igarlea zen, erregea arriskuan zegoenean dorrearekin ordezkatzen zuen endroke egilea, kasualidade urrunetara gidatzen zuten ate guztietako maratilaren jabea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

Hades eta Persefoneren jauregira (infernura) jaitsi behar duk, Tiresias igarle itsuari etorkizuna adierazteko eskatzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 70. orr.

Kartomanteak, igarleak eta aholkulari sentimentalak besterik ez dira.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Arrasto ñimiñoen igarle, Eta horma artean, badakizue, denok egiten gara paperjale, arrasto ñimiñoen igarle, hodeien mugimenduen itzultzaile, denok egiten gara irakurle amorratuak paretaren kontra.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.

Ez zaitzatela engaina zuen artean bizi diren profetek eta igarleek, ez egin jaramonik berorien ameskeriei.  Elizen arteko biblia   Jr 29,8

Ezagutu nian Media Lunan bat igarletzat zeukana bere burua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

2 (izenondo gisa) ik igarlari.

Horretarako, sasi sorgin igarle batez baliatu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 157. orr.

3 profeta, Jainkoak argiturik eta haren izenean egia ezkutuen edo etorkizuneko gertaeren berri ematen omen duen pertsona.

Jainkoak agertu zizkion sura horiek Mahoma igarleari. Arabiatik mundura Mahoma igarlearen erlijioa zabaltzera etorritako musulmanek arrakasta izugarria izan zuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Jainko bakarra sinesten dute eta Zoroastro haren igarle.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 187. orr.

4 iragarlea.

Beren ingurura bildu arazi zituzten hegaztiok, eta honek zibilizazio eta aberastasun igarle bihur arazi zituen, baina gero, hegazti harrapariok uzta sail izugarriak hondatzen, eta batez ere ale jaten hasi zirenean, zorigaitzaren igarle izatera iragoko ziren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Josu Onaindik ere hitz egin zuen atzo ontziolari buruz eta «lehen helburua, Navalen itxiera galaraztea» bete dela esan zuen, aldi berean, «zoritxarraren igarle zenbaiten» jarrera kritikatzen zuela.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

5 (hitz elkartuetan)

Hilazti- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du.  Elizen arteko biblia   Lb 20,27

Erdozaintzi Etxart Donaixtikoak ere ekarri du bere uzta erakargarria berek egin kartekin igarle jokoan sartuz...  Herria   2005-03-10

· Tximino hori ez da izar-igarlea, egi-egia hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

Halere, urteak pasatu ahala, eguraldi igarleak ugaltzen doaz eta ikasiagoak bezala, Meteosat eta beste, meteorologian adituagoak eta jantziagoak ere badira.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 160. orr.

Oso iritzi onean zeukan Cunningham jauna nortasun-ezagutzaile eta aurpegi-igarle gisa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 243. orr.

Ahaztea komeni zitzaigula, egun batez bederen, betiko zoritxar-igarleek aipatzen dutena.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

Ez dut zoritxar-igarle izan nahi baina seguru nago datozen urteetan halako beste bat izango dugula.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Emaztea jipoitzen zuten gizatxarrak, etorkizun igarleak, top-less dantzariak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguneroko igarlea (22); eguneroko igarlea n (5); eguneroko igarlea ren (3); eta igarle (7); eta igarleak (4); eta igarleei (3); hilazti eta igarleei (3); igarle bat (4); igarle batek (3); igarle gisa (3); igarlea eta (3); igarlea n (5); igarlea ren (4); igarlea ri (3); igarleak eta (3); lurrorotako igarlea (3)


igarletza iz gauza ezkutuak edo etorkizuna magiaz edo kideko bidez igartzea; igarlearen jardunbidea.

Kasandrak, Greziako mitologian, igarletzaren dohaina zuen; sekula hark esandakoa ez sinesteko patua ezarria zuen, ordea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

John gazteak igarletzarako eta astrologiarako grina berezia zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.


igarmen iz igartzeko ahalmena.

Zuek gure igarmen-dardarak eragozten ari zarete!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 242. orr.


igaro, igarotzen (6143 agerraldi, 219 liburu eta 1550 artikulutan) da ad 1 toki edo bitarte bati buruz, heldu eta gelditu gabe aurrera jarraitu. ik iragan1; pasatu.

Ez eman gaua basamortuko lautadetan; igaro zaitez bestaldera.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,16

Jordan ibaiaz bestaldera igaro zen bere gudaroste osoarekin.  Elizen arteko biblia   1 M 9,34

Uraren parte bat odolera igarotzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 198. orr.

Hortik, bitarteko fase bat edo bi igarorik agian, mugimendu-neuronetara igarotzen da mezua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Lailaren jauregitik igarotzean, hormak musukatzen ditut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.

Mazedoniatik igaro ondoren joango naiz zuenera.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,5

Tren bat igaro zen zeharkatu berria genuen trenbidetik, leihoak argiztatuak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Errazago dela orratzaren begitik gamelua igarotzea, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1197. orr.

Nire aurretik igaro ziren, ondo-ondotik, eta urruntzen ikusi nituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Segundo gutxi batzuen buruan, Hamida igaro zen bazarraren aurretik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Artizarra Eguzkiaren aurretik igaroko da gaur.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Eta bidez zihoala, Montefeltroko gazteluaren ondotik igaro zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1074. orr.

Mikelen albotik igaro zen, espazio betea espazio huts bihurtuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 82. orr.

Bi arrano agertu ziren, eta denen buru gainetik igaro hegan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Gure baratzean behera joan, eta hesiaren txarrantxaren azpitik igaro nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Etxera bidean, beste emakume ilehori eta begi-urdin baten paretik igaro ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Kontu! ez igaro toki hartatik, hara jaitsi baitira aramearrak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,9

-Omsken barrena igaroko haiz?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 61. orr.

Itsasoan zehar igaro zinen, ur handien artetik oinez.  Elizen arteko biblia   Sal 77,20

Utzi zeuen lurraldean barrena igarotzen geurera joateko.  Elizen arteko biblia   1 M 5,48

Hotzikara bat igaro zitzaidan bizkar osoan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Erregea igarotzean, honela egin zion oihu profetak: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,39

Mezulariak bidali zizkioten Edomgo erregeari, beraren lurraldetik igarotzeko baimena eskatuz.  Elizen arteko biblia   Epa 11,17

Denboralea igaro arte itxoin zuten eta sutondoan jarri ziren, denbora pasa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Trenbideak hortik igaro behar du, ez dago zer eginik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.

2 (modua adieraziz)

Tren bat ziztu bizian eta ziztuka igaro delako.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.

Inguru haietatik igaroa zen Kristoren zerbitzaria, zaldiz, bere gaixotasuna zela eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.

Autoak burrunbaka igaro ziren zubi gainetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 239. orr.

Aleman batzuk igaro ziren kamioietan eta oihu egin zuten: "Juden kaputt".  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 10. orr.

Oton enperadorea segizio eta arrandia handiz igaro zen inguru haietatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Sugea bere ondotik ziztu bizian igaro zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.

Urre koloreko hainbat gezi igaro zitzaizkion hegan hurbil-hurbiletik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

Geroxeago, beste objektu bat igarotzen zaio hegaz ondotik, eta beraren aurrean dagoen eserlekua jotzen du: paperezko pilotatxo bat, puxtarri baten neurrikoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

3 (gauza abstraktuez)

Edo maitasuna pasiotik lasaitasunera igarotzen ote da eta pasioari bakarrik deitzen diogu maitasun.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 28. orr.

Orduan bere hatzetik nire gorputzera indar bero bat igaro zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 49. orr.

Apurka-apurka igaro zen haragizko gizakitik espirituzkora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 286. orr.

Egun batzuen buruan, anaiekin irribarretsu hitz egiten ari zela, poz eta alaitasun handiz, bizitza hilkor honetatik bizitza zoriontsura igaro zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.

Arrunt oharkabean igaro zen ezkongabea izatetik ezkondua izatera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Arrotz izatetik niri bizitzako osagai finkoetako bat izatera igaro zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 130. orr.

Tentaldien proba igaro ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Ideia hura orduantxe burutik igaro berri zitzaiolako itxurak eginez. atzerrian egindako inbertsioen multzoa, igaro zen, 1840an 2.000 milioi dolar baino gutxiago izatetik, 9.000 milioi izatera 1870ean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Terminoa frantses arruntera igaro berria da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 195. orr.

Hau ikusi, bestea ikusi, eguna oharkabean igaro zait.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 44. orr.

Zure sumina gainetik igaro zait, zure ikara larriak galdu nau.  Elizen arteko biblia   Sal 88,17

• 4 du ad zenbaiten alde batetik bestera joan.

Ezkaratz zabal bat igaro nuen ondoren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 167. orr.

Gure arbasoak denak egon zirela hodeiaren babespean eta denek igaro zutela Itsaso Gorria.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,1

Ate guztiak igaro zituen, erregearen aurrez aurre gelditu arte.  Elizen arteko biblia   EstGr 204,6

Hamar bat kontrol igaro genituen gure ikasle-agiriekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.

Oraindik amildegi sakon bat igaro behar zuten ihes egin nahi bazuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Deustuko zubia igaro eta Maximo Agirre kalean sartu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 160. orr.

Zakurrak erreka igaro nahi ez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 54. orr.

Halako bihotz estuasun batez atalase bat igaro eta handik aurrera bat-batean gizon zarenak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

Onik igaro genuen Austriaren eta Italiaren arteko muga.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Muga igaro eta Siberian izango gara, inbasioaren erdi-erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 111. orr.

Hotzikara batek igaro zidan bizkar osoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Hogeita hamar urteen muga horren egoera hitsean igaro izanak astindua eman zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Halako bihotz estuasun batez atalase bat igaro eta handik aurrera bat-batean gizon zarenak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

Beti dago hitza, hitza gelditzen da muga igaro dutenengandik ere.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 9. orr.

Aspaldi igaroak dituzte harrimenaren mugak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 108. orr.

Inork ere ez dizue kalterik egingo, oinez igaro besterik ez dugu nahi eta [zeuen lurraldea].  Elizen arteko biblia   1 M 5,48

5 (gauza abstraktuez)

Ezereza soseguz igaro nahi nuke, hori besterik ez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 17. orr.

6 (denborazkoetan)

Diotenez, hogei urte igaro zituen espetxean Évariste Galoisek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 327. orr.

Igaro berri zuen urte kaxkarra etorri zitzaion gogora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Elkarrekin igaro une zoragarrienak ere ahaztuko zitzaizkion noizbait.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 50. orr.

-Igaro ezazu, arren, beste gau bat hemen eta alai zaitez.  Elizen arteko biblia   Epa 19,6

Igaro ezazu gaua nirekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Eguzkia sartzean, zegoen lekuan igaro zuen gaua.  Elizen arteko biblia   Has 28,11

Denbora nahikoa kanpoan igarotzea aski bide da herrimina sortzeko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.

Gau guztia itsasoan igaroagatik arrain bakar bat ere ez zuten harrapatu.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Elkarrekin igaro une zoragarrienak ere ahaztuko zitzaizkion noizbait.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 50. orr.

Apaiz libertino batekin igaro zuen bere haurtzaroa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Oporrak Danimarkan igaro eta, Kopenhagetik itzuli ondoren, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

On egiten eta deabruaren menpe zeuden guztiak sendatzen igaro zuen bere bizitza, Jainkoa berekin baitzuen.  Elizen arteko biblia   Eg 10,38

Mahatsa bildu baino lehen, loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean, kimu berriak moztu egin ohi dira.  Elizen arteko biblia   Is 18,5

Dolualdia igaro ondoren elkartuko zaio gizona, eta senar-emazte izango dira.  Elizen arteko biblia   Dt 21,13

Zahartzaro ederra igaro ondoren.  Elizen arteko biblia   Epa 8,32

Orain, batek daki zenbat hilabete arraio igaro ondoren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 286. orr.

Ardandegian hausnarketan igarotako denboraldian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 247. orr.

7 (denborazko inpertsonaletan)

Baina denbora joan egiten da, igaro egiten da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 195. orr.

Igaro ziren urteak, hogei gutxienez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Zortzi egun igaro arte ezin izan nuen ikusi.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 165. orr.

Hiru aste igaro dira, eta inork ez du haren arrastorik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 58. orr.

Larunbata igaro zenean.  Elizen arteko biblia   Mk 16,1

Horretan guztian laurehun eta berrogeita hamarren bat urte igaro ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 13,20

Arratsalde bat igaro zen eta goiz bat igaro zen: laugarren eguna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Zeren eta zenbat eta denbora gutxiago igaro bidegabekeriaren eta zigorraren artean, orduan eta indartsuagoa eta iraunkorragoa izaten baita gizonaren gogoan delitu eta zigor ideien arteko lotura.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

8 (denborazkoetan modua adieraziz)

Denbora nola igaro, horixe da kartzela eta kontzentrazio eremuetako arazo handienetako bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 60. orr.

Nire gainbeherako urteak auskalo nongo bazter galduan eman behar baditut, aparretan eta dotoreziaz igaro nahi ditut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

Nik sokaz lotuko zaitut, etzanik igaro beharreko egunak bete arte.  Elizen arteko biblia   Ez 4,8

Baraurik igaro zuen gaua.  Elizen arteko biblia   Dn 6,19

Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua.  Elizen arteko biblia   Lk 6,12

Bozkarioz eta alai igaro zuten eguna.  Elizen arteko biblia   EstGr 9,17

Egun asko erdiminetan igaro ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.

Bizitza goseak igaro eta gero.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 52. orr.

· Urtarrila ia oharkabean igaro eta otsaila iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.

Egunak lasai antzean igaro ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.

Minutuak isilean igaro ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 143. orr.

Minutuak ezin geldiago igaro ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Hizkuntzan bertan, lehena orainean bizi da eta orainaren errainua aldi igaroak iragartzen du.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Samurtasun igaroen historiak nahigabez betetzen dit bihotza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 195. orr.

10 (era burutua izen gisa)

Errepidean etengabeko igaroan zebiltzan autoak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

11 (era burutua –en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Ellenek bere igaroan aurpegiak, fruta-erakusleihoak, lekale-poteak eta oliba-pitxerrak ikusten zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Domingo non zen bilatu nuen, eta gizonak ikusi nituen, denboraren igaroak ni baitan izenik gabe utziko zituenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 139. orr.

Ez nekien denboraren igaroaren kalteen berri, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 226. orr.

Eta hala ere, trenaren igaroan erakusten diguten apur hori, biziki interesgarria duzu.  Berria - Kultura   2004-12-26

12 egoera jakin batean egon. ik pasatu 12.

Eta bukatzeko, festak ondo igaro.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Jende frankok igaro du ezin hobeki Putzu irakurtzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.

• 13 du ad jasan.

Kimioterapia-tratamenduen oinazealdi ahulgarriak igaro ondoren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Zure hegalen itzalpean babesten naiz, ezbeharra igaro artean.  Elizen arteko biblia   Sal 57,2

14 igarotzear adlag igarotzeko zorian.

Jordan ibaia igarotzear zaudete, Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldeaz jabetzera joateko.  Elizen arteko biblia   Dt 11,31

15 igaro-baimen ik igarobaimen.
16 igaro-modu igarotzeko modua.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

albotik igaro (13); aldera igaro (18); aldera igaro ziren (6); aldiz igaro (7); arazorik gabe igaro (6); arratsalde bat igaro (6); artean igaro (9); artetik igaro (13); asko igaro (43); asko igaro dira (10); aste igaro (11); asteak igaro (13); atea igaro (6); aurretik igaro (84); aurretik igaro eta (7); aurretik igaro zen (30); aurretik igaro zenean (6); aurretik igaro zirenean (6); azkar igaro (7); azpitik igaro (14); baino gehiago igaro (12); bakarrik igaro (11); bat igaro (126); bat igaro behar (6); bat igaro da (13); bat igaro ondoren (8); bat igaro zen (44); batean igaro (16); baten ondotik igaro (10); batera igaro (11); batetik bestera igaro (9); batetik igaro (13); batzuk igaro (48); batzuk igaro eta (7); batzuk igaro ondoren (8); batzuk igaro ziren (10); berean igaro (6); bertan igaro (9); bertatik igaro (6); bestaldera igaro (15); beste aldera igaro (11); bestera igaro (9); bi hilabete igaro (8); bi igaro (6); bi urte igaro (16); bizian igaro (6); bost urte igaro (13); denbora asko igaro (7)

denbora igaro (40); denbora igaro ahala (16); denbora igaro zen (10); denboraldi igaro (6); dezente igaro (7); egun batzuk igaro (12); egun igaro (54); egun igaro dira (10); egun igaro ziren (6); egunak igaro (24); egunak igaro ahala (8); elkarrekin igaro (18); epea igaro (7); erdi igaro (21); erditik igaro (8); ere igaro (20); eta erdi igaro (15); eta igaro (11); ez igaro (7); ez ziren igaro (8); gabe igaro (38); gainetik igaro (28); gainetik igaro eta (8); gaua han igaro (6); gaua igaro (11); gehiago igaro (22); gehiago igaro dira (6); goiz bat igaro (6); hainbeste urte igaro (8); hamabost urte igaro (6); hamar urte igaro (18); han igaro (15); handik igaro (27); handik igaro zen (11); hauteskundeak igaro (10); hilabete igaro (46); hilabete igaro dira (18); hilabete igaro ondoren (6); hilabetea igaro (6); hilabeteak igaro (9); hiru egun igaro (6); hiru urte igaro (15); hogei urte igaro (13); hori igaro (11); horrela igaro (11); horrela igaro ziren (7); ibaia igaro (24); ibaia igaro eta (10); ibaia igaro zuten (8)

igaro ahal (15); igaro ahal izateko (9); igaro ahala (55); igaro arren (13); igaro arte (61); igaro arte ez (7); igaro artean (8); igaro aurretik (17); igaro badira (6); igaro badira ere (6); igaro baino (17); igaro baino lehen (16); igaro baitzuen (7); igaro behar (126); igaro behar izan (29); igaro behar izaten (8); igaro behar zuen (10); igaro behar zuten (8); igaro beharko (30); igaro beharko du (6); igaro beharra (15); igaro beharreko (9); igaro berri (11); igaro bezain (6); igaro da (130); igaro da eta (8); igaro dadin (7); igaro daitezen (8); igaro daitezke (8); igaro dela (24); igaro den (16); igaro denean (10); igaro dira (204); igaro dira eta (16); igaro direla (20); igaro diren (37); igaro diren arren (14); igaro direnean (13); igaro ditu (15); igaro ditugu (7); igaro ditut (9); igaro dituzte (7); igaro du (21); igaro dugu (11); igaro dut (6); igaro dute (11); igaro duten (6); igaro eta (242)

igaro eta gero (48); igaro ez (16); igaro gabe (17); igaro gara (21); igaro genituen (11); igaro genuen (25); igaro ginen (24); igaro izan (6); igaro nahi (32); igaro nintzen (22); igaro nituen (20); igaro nuen (30); igaro ondoren (177); igaro ondoren ere (6); igaro ostean (67); igaro ote (9); igaro zara (6); igaro zela (12); igaro zelarik (7); igaro zen (374); igaro zen eta (18); igaro zen handik (6); igaro zenean (36); igaro zirela (17); igaro ziren (220); igaro ziren eta (12); igaro zirenean (34); igaro zituen (76); igaro zituzten (22); igaro zitzaion (10); igaro zuen (130); igaro zuen eta (6); igaro zuen gaua (13); igaro zuenean (6); igaro zuten (77); igaro zuten gaua (7)

inguru igaro (12); izatera igaro (64); izatera igaro da (17); izatera igaro dira (7); izatera igaro zen (19); jordan ibaia igaro (13); jordan igaro (7); lagun igaro (6); lasai igaro (6); latzak igaro (9); lau hilabete igaro (8); lau urte igaro (19); luze igaro (7); luzea igaro (11); luzeak igaro (8); mila urte igaro (8); minutu batzuk igaro (6); minutu igaro (18); muga igaro (15); nola igaro (10); oharkabean igaro (16); ondo igaro (8); ondotik igaro (83); ondotik igaro eta (13); ondotik igaro ginen (7); ondotik igaro zen (22); ondotik igaro zirenean (7); ordu igaro (13)

igaroa zen (16); igaroa zen (16); igaroak ziren (9); orduak igaro (14); oso bat igaro (8); osoa igaro (15); paretik igaro (19); paretik igaro zen (8); segundo batzuk igaro (6); sei urte igaro (7); uda igaro (9); urte asko igaro (21); urte batzuk igaro (7); urte igaro (218); urte igaro arte (6); urte igaro dira (69); urte igaro direla (11); urte igaro diren (8); urte igaro direnean (6); urte igaro eta (22); urte igaro ondoren (25); urte igaro ostean (8); urte igaro ziren (13); urte igaro zituen (9); urte igaroak (9); urteak igaro (39); urteak igaro ahala (11); urteak igaro ziren (6); urtebete igaro (36); urtebete igaro da (14); zazpi urte igaro (7); zehar igaro (11); zenbat denbora igaro (7); ziren igaro (9); ziztu bizian igaro (6); zortzi hilabete igaro (6)

albotik igarotzean (16); aldamenetik igarotzean (6); aurretik igaroko (8); aurretik igarotzean (22); bat albotik igarotzean (10); bat igarota (9); bat igarotzeko (6); batera igarotzeko (8); batetik bestera igarotzeko (10); bertan igarotzeko (6); bestera igarotzeko (11); denbora igarota (7); egun igarota (8); ekintzetara igarotzeko (7); ere igaroko (6); ez igarotzeko (6); gaua igarotzeko (19); handik igaroko (7); hori igarota (6); ibaia igaroko (6); ibaia igarotzeko (6); igaroko da (50); igaroko den (11); igaroko dira (41); igaroko diren (11); igaroko du (9); igaroko dute (8); igaroko duzue (7); igaroko ez (8); igaroko gara (6); igaroko naiz (6); igaroko zen (11); igaroko ziren (7); igarota ere (6); igarotako denbora (12); igarotako une (6); igarotako urteak (7); igarotzea erabaki (7); igarotzeko asmoa (8); igarotzeko aukera (15); igarotzeko baimena (7); igarotzeko eskubidea (6); jordan ibaia igaroko (6); noiz igaroko (6); ondotik igarotzean (30); paretik igarotzean (9); urte igarota (20)

artetik igarotzen (11); asko igarotzen (13); aurrean igarotzen (7); aurretik igarotzen (24); azkar igarotzen (6); azpitik igarotzen (7); barrena igarotzen (6); bat igarotzen (41); bat igarotzen ari (9); bat igarotzen da (7); bat igarotzen zen (13); batera igarotzen (10); bertatik igarotzen (9); bezala igarotzen (7); bizian igarotzen (11); bizkor igarotzen (7); denbora asko igarotzen (8); denbora igarotzen (9); erditik igarotzen (8); eta igarotzen (6); eta orduak igarotzen (6); gabe igarotzen (27); gainetik igarotzen (20); gehiago igarotzen (7); handik igarotzen (25); horrela igarotzen (6); igarotzen ari (75); igarotzen ari den (6); igarotzen ari zen (20); igarotzen ari ziren (8); igarotzen da (86); igarotzen dela (10); igarotzen den (73); igarotzen dena (8); igarotzen denean (7); igarotzen dira (57); igarotzen direla (10); igarotzen diren (34); igarotzen ditu (10); igarotzen dituzte (9); igarotzen du (11); igarotzen duen (10); igarotzen dut (8); igarotzen dute (20); igarotzen ez (12); igarotzen gara (6); igarotzen garenean (9); igarotzen ikusi (10); igarotzen naiz (7); igarotzen nintzen (7); igarotzen utzi (14); igarotzen uzteko (6); igarotzen uzten (11); igarotzen zen (78); igarotzen zenean (6); igarotzen ziren (88); igarotzen zituen (19); igarotzen zituzten (6); igarotzen zuen (22); igarotzen zuten (10); igaroz gero (9); izatera igarotzen (6); muga igarotzen (6); nola igarotzen (14); ondotik igarotzen (33); ondotik igarotzen zen (6); orduak igarotzen (10); ziztu bizian igarotzen (8)


igaroaldi 1 iz igarotzea, igarotzen den aldi bakoitza.

Jenisei ibaiaren igaroaldia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

Labur esateko, Jeniseiren igaroaldi hau izan zen denetan samurrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 354. orr.

Doluaren lana aipatu ohi da, eta igaroaldiaz, metamorfosiaz, mintza gintezke halaber.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Bigarren igaroaldiak lehenak baino arrakasta handiagoa izan zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 243. orr.

Denboraren ordena ari garela aintzat hartzen, ez, ordea, bere igaroaldia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 111. orr.

Bidaiarien igaroaldi bakoitzean, bai igoeran, bai jaitsieran.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 141. orr.

2 aldi igaroa, iraganaldia.

Nekazaria, igaroaldi apalekoa, denbora luzez etxe bat eta lauzpabost mando pare zituena, hamarrekin, gero hogeirekin, agertzen zen bat-batean  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.


igaroarazi, igaroaraz, igaroarazten du ad igarotzera behartu.

Salomon gogoratu zitzaidan, Sabako erregina ispilu baten gainetik igaroarazten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

Beti bezain apal, Tomek keinu bat egin zuen eskua aurpegiaren aurretik igaroaraziz, eskolako nota hari garrantzia kendu nahirik bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Gauean, Jakobek, jaiki, bere bi emazteak, hauen bi neskameak eta hamaika semeak hartu eta Jabok errekako pasabidea igaroarazi zien.  Elizen arteko biblia   Has 32,23

Zeukan guztia ere errekaz bestaldera igaroarazi zuen.  Elizen arteko biblia   Has 32,24

Damu dut zure alabari igaroarazi niona Korronte elektriko bat igaroarazita hezur hautsia bizkorrago osa daitekeelako tesia plazaratu da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 225. orr.

Dena da laua hemen, dena behar da idatzi, metaforizatu, letren iragazitik igaroarazi.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.

Konkurrentziazko mekanismoak ipintzea eta baliabideen esleipenaren funtzioa merkatuetara igaroaraztea dira ekoizpena eta berrikuntza bultzatzeko modurik seguruenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.


igarobaimen (orobat igaro-baimen) iz zainpean dagoen bide batetik igarotzeko baimena. ik salbakondukto.

Bilbotik Donostiara autoz joateko, berriz, igaro-baimena behar izaten zen, zigilu eta guzti.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Bilatu zituzten, izenpetu zituzten letrak, erosi zituzten bidaiariek bi zaldi, inguratu zuten igarobaimen bat; eta arratsaldean, bazkaldu eta gero, Martin eta Bautista Zestoako errepidetik barna abiatu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.

Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen igaro-baimena idaztera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Igarobaimena erakutsi zuten hirurek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 145. orr.

Begien parean alderantziz jarrita irakurri zuten gure igaro-baimena irteerakoek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

Uko egin zion bere funtsgabeko ametsari eta ez zuen baliatu ere haren gortera hurbiltzeko [...] Errege Jaunak aitzinetik emana zion igaro-baimena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.


igarobide 1 iz igarotzeko bidea.

Mendietako igarobideak itxi, mendi garaietako gailurrak gotortu eta lautadetan oztopoak ipini zituztela.  Elizen arteko biblia   Jdt 5,1

Hindu Kush mendiguneko igarobideetan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Jendez gainezka daude vaporettoa hartzeko geltokia eta kanal-alboetako igarobideak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Zorrozaurre Sarrikorekin lotzeko bost igarobide egingo dituztela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Bihar goizean irekiko dituzte Txorrierriko saihesbidea eta Bilbo erdialdea lotzen dituzten igarobideak.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Haren ondoren jaitsirik, Moaberako igarobideak hartu zituzten Jordanen, eta ez zioten inori ere utzi igarotzen.  Elizen arteko biblia   Epa 3,28

Irurtzungo Aizpitarte igarobide ospetsua.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Toki malkartsua zen, igarobiderik batere gabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 199. orr.

Gero eta kontu handiagoz ibili beharra zegoen izotz pusken artean, igarobideak estutzen ari zirelako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 408. orr.

Eserlekuen arteko igarobidetik lasterka joango da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 144. orr.

Gainera, igarobideko lurraldea gara, eta mugaren alde batetik bestera gero eta kamioi gehiago dabiltza.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

· Nola lortu zituen bere kasa libre ibiltzeko beharrezko igarobideak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

2 (gauza abstraktuetan).

Liburua egilearen eskuetatik irakurlearen eskuetara pasatzeko igarobidea. Efektuetatik kausetarako igarobidearen lege guztiak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Psikologia arrazionaletik Kosmologiarako igarobideaz. barne-merkatu benetakoaren faltak hazkundea eta industria-kapitalismorako igarobidea eragotzi zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Aldaketa oro (gauza baten igarobidea egoera batetik bestera) jarraitua da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.

Oso zaila izaten da gertaera batetik besterako igarobidea denbora jauzi bat bezala sentitzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

3 hesirik gabeko igarobide

Trenak umea zihoan autoa harrapatu zuen hesirik gabeko igarobide batean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Araban dauden hesirik gabeko igarobideak zein hesiak dituztenak kentzeko aurrekontua zehazteko eskatu zion Diputazioak Renferi.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

· Hesirik gabeko trenbideko igarobide batek beste istripu larri bat eragin du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

4 lurpeko igarobide

Kalea lurpeko igarobidea erabiliz igaro beharrean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 282. orr.

Batzuetan, ate aurrean etxeari eta urmaelari begira jarririk, bere artean esaten zuen ondo legokeela biak lurpeko igarobide baten bitartez lotzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Trenbidea lurpeko igarobidetik edo zubietako batetik zeharkatzen zuten inurriak bezala zihoazen fabrika pabiloietarantz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igarobide batean (3); igarobide gisa (3)


igaroezin 1 izond bideez eta kidekoez minzatuz, bertatik ezin igaro daitekeena. ik igarogaitz; pasaezin.

Batailoia eliza batean sartuta, bideak elurrarekin igaroezinak zeudela-eta ezin mugiturik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Bidea igaroezina eta lohiez betea zegoen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

2 igaroezineko izlag igaroezina.

Aspergabe ibili ginen gaiztakeri eta hondamen-bideetan, igaroezineko basamortuan zehar, Jaunaren biderik ezagutu gabe.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,7


igarogaitz izond bideez eta kidekoez minzatuz, bertatik nekez igaro daitekeena, ia igaroezina.

XIX. mendeak zer naturalaren eta humanoaren artean altxatu zuen zubi ustez igarogaitza [...] harentzat ez zen existitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.


igarogune iz igarotzeko gunea. ik pasagune.

Israelgo Armadak bi palestinar hil zituen goizean, Eretzen, Israel eta Gaza arteko igarogunean. herriaŽ

Bakezale hauek martxa bat egin zuten Israel eta Gaza hegoaldean kokatutako Kisufimeko igarogunera.  Berria - Mundua   2004-05-22

Eraso honi mendekatzeko, Israelek itxi egin zuen Eretzeko igarogunea.  Berria - Mundua   2006-02-10


igarokor izond igarotzen dena, gutxi irauten duena. ik iragankor.

Behin gaixo egon zen, sukar igarokor batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.

Hodeien arteko ostarte igarokorretan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 22. orr.

Zeinu haiek idatzi zituenaren bizitza irakurri ahala, iragan ahaztu baten argi dirdai igarokor batzuk bezala etortzen zitzaizkidan aldika.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Aritu gara "aro heroiko"ko lorpen horien izaera igarokorraz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Urmael bareak egunsentiko hodei lasterrak nola, halaxe islatzen zituen haren aurpegi mardul, polit, atseginak beste lauren sentimendu igarokor guztiak, haien pentsamenduak oro.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

Gaizkile baten heriotzaren ikuskizun lazgarri baina igarokorrak ez ditu kitatzen hark iraindu duen gizartearekiko zorrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.


igaroleku iz igarotzeko lekua.

Guardak Jordanerako bidera, igarolekuetara, joan ziren haien bila.  Elizen arteko biblia   Jos 1,7

Emakumeak eta gazteak egarriak hilda, eta hiriko plazetan eta ateetako igarolekuetan erortzen ziren indarrik gabe.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,22


igarotze 1 iz toki edo bitarte bati buruz, heldu eta gelditu gabe aurrera jarraitzea.

Batetik besterako igarotze bikoitz horretaz jabetu zen Ruche jauna: "kurba/zuzena", zirkuluan; eta "angelua/zuzenkia", triangeluan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Okerretik okerragora igarotze ezinbesteko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 159. orr.

Astiro, zurrutada bakoitzean denboraren igarotze geldoa dastatuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 67. orr.

Diligentziaren igarotzeak hauts hodeiak harrotzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Nik egokitzen dut helizeen igarotzea eta olioaren berotzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Duke handia ez zen saiatu igarotze hori eragozten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 418. orr.

Batxilergotik fakultateko ikasketetara igarotze horrek beti eragiten dizkio ikasleari halako ilusio batzuk, gizonago dela, bizitza aldatzera doakiola sinetsarazten dio.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Danborrada, denboraren igarotzearekin, hiriaren arima bihurtu da.  Askoren artean   «Rataplan» - 21. orr.

Betierekotasuna beste gauza bat da: obra bat beti momentukoa, indarrean egotea, bere kabuz denboraren igarotzeari aurre egiteko bezain esanguratsua izatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 360. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Istanbulgoan, tramitazio luzea itxaronda ere ez didate igarotze-bisa baino bermatzen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 20. orr.

Atzo Langraizen hildako bi presoak Arabako presondegiko igarotze moduluan zeudela (bosgarrena), beste kartzela batera noiz bidaliko zain epaiketa egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Etorkin klandestinoak kaleratzeko baldintzak hobetzea, euren mugak kontrolatu nahi dituzten igarotze herrialdeei laguntzea...  Berria - Mundua   2004-10-19

· Muga igarotze arriskutsuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.

Hori hasiera baino ez da izan, ez baitauka zerikusirik muga-igarotze honek kontrako norabidean egin nuenarekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 160. orr.

3 santuez mintzatuz, zeruratzea.

Anaia asko zegoen guztien aita eta gidari zenaren inguruan bilduta, haren igarotze dohatsu eta konplimendu zoriontsua begirunez itxaroten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Izan ere, ez zen inola ere egokia Frantziskogatik negar egitea, haren igarotzeak aingeru-talde handiak erakarri baitzituen eta zeruko santu eta Jainkoaren adiskideak pozez bete.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Igarotzearen ordua hurbildu zenean, Frantziskok etxean zeuden anaia guztiei dei egin, eta [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 831. orr.

Santuaren igarotze orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Aita Frantzisko dohatsuaren konbertsio miragarria; Jainkoaren hitzaren predikazio eraginkorra; bertute gorenen dohaina; [...] eta mundu honetatik zerura igarotze aintzatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denboraren igarotzeari (4)


igarpen 1 iz igartzea, asmatzea.

Geroa igartzeko ahalmena ematen zion espiritu batek hartua zen, eta bere igarpenen bidez irabazi ederra ematen zien nagusiei.  Elizen arteko biblia   Eg 16,16

Orakulua eta igarpena, bada, gizakien eta jainkoen arteko komunikabidetzat baliatzen dira, baina jainkoen ondare dira betiere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 18. orr.

Nekatuta balego bezala hitz egin du: -Hitz horietan zegoela orakuluaren igarpena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

Iragarpena a posteriori da igarpen -"ene, asmatu ere, asmatu egin zuen!"-.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.

Ez da aztikeriazko igarpenik, ez eta madarikazio-hitzik, Israelen kontra balio duenik.  Elizen arteko biblia   Zen 23,23

Igarpenak egiteko dira harriak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 64. orr.

Sybill Trelawney, Igarpeneko irakaslea -irakurri zuen Harryk-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Atzo, Igarpeneko azterketa egiten ari nintzela, Trelawney andereñoa oso... oso arraro jarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.

Gure lehenengo Igarpen-eskola izan dugu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gogoak eman, eta han doa; unea iritsirik, alferrik dira azti-igarpenak eta zori-asturuak; teoria huskeria da eta bidean zehar ikasten da; besteen esperientziek ez dute ezertarako balio; nork bere burua neurtzea, horixe da funtsezko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Baina beltzean beltz iragartzen zituen Merlinen aurre-igarpenak, eta Sibilarenak, eta Joachim abadearenak, zeinak Figuren Liburuan baitatoz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.

3 iragarpena.

Izan ere, eguzki sistemari egindako argazkiek bere igarpenak berretsi zituzten.  Berria - Harian   2005-02-11

Aztikeriak, igarpenak eta ametsak funsgabeak dira, erdiminetan dagoen emakumearen irudipenak bezalakoak.  Elizen arteko biblia   Si 34,5

Horrelako igarpenetan ez dut huts egiten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 187. orr.

Hain da handia, oro har, zientziaren igartze-ahalmenean dugun ustea, ezen azti eta ezkutu-ikusleek ez baitute eskrupulurik "zientifiko"tzat saltzeko beren igarpenak, hobeki beitatzeko bezeroak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta igarpena (3); igarpenak eta (3)


igarri, igar, igartzen (orobat igerri) 1 dio ad ustearen edo intuizioaren bidez zerbait ezagutzera heldu edo zerbaitez konturatu. ik antzeman.

Nagusiak igarri dio enigma horri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.

Ez al diezu ene begiei igarri?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.

Uste dut nire esaldiaren sakontasunari ez ziotela igarri.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.

Hark irribarrez igarri zion Fructuosoren asmoari, eta baietz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.

Mirari honegatik igarri zion San Joanek eta esan San Pedrori : "Jauna da".  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 181. orr.

Zalantzarik gabe -txartela irakurri aurretik igarri nion- Derwatt bat zen hura.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 155. orr.

Iritzi honen faltsutasunari berehala igarriko dio gizonen arteko harremanak [...] hotzean aztertzen ohituta dagoenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

-Bai, ongi igarri diozu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 59. orr.

Berehala igarri nion: egun hark ez zuen akabu onik izango.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Aurpegian igarri nion: ohartu zen nor nintzen, konturatu zen berak bidali ninduela kartzelara.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 97. orr.

Erantzun argi eta garbia eman zuen, baina, igarkizunaren barruan gorderik, beste igarkizun bat zegoen, eta Edipok ez zion igarri: "Ahots bakarreko izakia".  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

-Ez dauka ahuldadearekin zerikusirik -esan zion Lupin maisuak zorrotz, Harryren buruan zegoenari igarri balio bezala-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 154. orr.

Zu euskalduna zara, igarri zion bizardunak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 122. orr.

Igarri nionez, traktorea neuk gidatzea nahi zuen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 82. orr.

Begitan hartu hau, Tommo, igarri zioat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Etxe barnean ere igarri nion, ez dakit nola; gaixotasunak ahalmen misteriotsuak ematen dizkigulako?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 196. orr.

Ez dut uste ezer igarri zidanik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Bokalean sartzen ikusi nuenerako nion igarria, Lafayette-ko Markesa zen, gure portuan babestua Frantziako agente ingelesengandik ihesi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Eta Nemesio Arozena, igarriko zenion honezkero, gorrietan egina zen gerra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 278. orr.

-Igarriko diozue, gazte zitalok! -esan zuen orroka-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.

Baina aittitteren aurpegiak inoiz igarri ez nion bezalako gogortasuna hartu zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.

Asmazioetan hasita, igarri egiten diot.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Lehenengoetan ez nion igarri zeren gainean zioen zioena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.

Évarengana hurbildu eta nora ari zen begira igarri nahi izan nion.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

Bart emagaldu batekin joan nahi izan diat, baina begietan igerri egin zidak eta kalera bota naik...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 180. orr.

· Igarri egiten zait, ezta?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.

Igarri egiten zitzaien, ezin zuten ezkutatu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 153. orr.

Baina izena paratzen ez badiozu azpian, akabo zure meritua; inork ez baitio igerriko Ama Birjina denik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

2 (mendeko esaldiekin)

Seinale horretatik batik bat igarri zioten hiltzera zihoala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Gezurretan ari zitzaizkiola igarri zien arren, bere herritarrak kontra jar ez zekizkion, dirua eta haurrak ekartzeko agindu zuen Simonek.  Elizen arteko biblia   1 M 13,17

Gaixorik zebilenik ere ez zion inork igarriko, hain zegoen indartsu eta itxura oneko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 125. orr.

Gezurra esaten ari ote nintzaion jakin guran begiratu ninduela igarri nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 300. orr.

Besteak, berriz, apaiza zela igarri nionak, isilpean etorria zela-ta, bere zertzeladak ez zizkidan eman nahi izan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 372. orr.

Amak, nonbait, berehala igarri zion nor zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Igarriko diozue, bai, nor naizen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.

Igarriko diozu zer-nolako biharamuna izango duzun.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Hi hilda egona haiz eta nik baino hobeto igarri beharko hioke hilda dagoen edo ez.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 98. orr.

Ez nion igarri irriaren maltzurtasuna zergatik ote zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Zer irakurtzen ari zen igarri nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 208. orr.

· Ezin zitzaion igarri nor zen, begiak zapi batez estaliak baitzituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,38

Kontu ilunetan, mafia giroan sartuta zeudela igartzen zitzaien.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.

• 3 du (zerbait norbaiti)

Inork ezin dio gaixotasuna igarri.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 102. orr.

Ezjakintasun-keinua igarriko zidan aurpegian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 53. orr.

Urteak dira, oraindik Berlinen ginela, sendagileek heriotza igarri ziotela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.

Nadiak, ordea, pentsamendua igarri zion, nahiz ez ulertu zergatik bere lagunak presa zuen Irkutskera iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.

Irri-aire bat igarri nion ahotsean Martini.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Léak haserrea igarri zion aurpegian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Léak haserrea igarri zion aurpegian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Kargu hartze tonua igarri zion Antoniari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 19. orr.

Agentziara etorri aitzin igarri nion gogo eza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

· Pixka bat gizendu zinela igarri nizun, baina betiko usain bera izaten jarraitzen zenuela, herdoil eta limoi usaina.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 129. orr.

· Baina batez ere, tristura puntu bat igartzen zaie solidarioei.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 75. orr.

Hala ere gaiztakeria igarri zitzaion begietan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Atsoa aztertu zuen begi artegaz, asmoak igartzen zizkiolakoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 365. orr.

4 (zerbait)

Ezin duzu igarri, laztana, amodioaren oinazea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.

Hutsaren sentsazioa daukazu buruan, eta eromena igarri dezakezu ate joka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.

Amak berehala igarri zuen ezin zela Molly izan. Halako baten biharamunean izango zela igarri nuen, izuz eta pozez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 62. orr.

Bisitaria jakingurak erreta zegoela igarri nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 24. orr.

Honetan igarriko duzue Jaunak hitz egin duela: zartatu egingo da aldarea eta lurrera isuriko gainean duen errautsa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,3

Kristalaren bestaldean bere laguntzaileek irribarre txikiak egiten zituztela igarri zuen, "maritxu honek nola izango ditik bada, seme-alabak, nahiko lan bere burua gobernatzen!".  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.

Hasieran ez zuen igartzen zer zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 64. orr.

Hain azkarra izan, eta ez duk igarri Palas Atenea duala heure aurrean, hi babesten ibili den jainkosa!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 95. orr.

Lehenago igarri behar nuen: horrelako neska bat ez zitzaidan zorrik gabe eskuetara iritsiko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 42. orr.

Hastera noa, eta igarriko zenutenez, berriz ere madameren ipurdiak jasoko du nire omenaldia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 296. orr.

Neke lozorro bitxi hartan ezin nuen igarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

Baina zertarako hau guztia kontatu, ume zapuztu baten bere kontrako amorru itsua, [...] zertarako kontatu behin ere igarri, behin ere horren berri izan ez duenari?  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 27. orr.

Eta hori guretzat igarriko duen profetarik ez dago.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.

· Iraila hasi da eta hori igarri egiten da kaleetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

· Min eman nahi izan nion, eta igarria zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 218. orr.

Igarria da ez diodala bidea erraztu, deserosoa zaiola nik erabakia bere esku utzi izana.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.

5 (aditz laguntzailea ezabaturik)

-Rosa ez -azaldu zion nebak, Mariaren usteari igarriz-; beste Rosa bat, neska gazte bat.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

Tomek eta biok haren galtza-mantalen zergatiari igarri nahiz ari ginela, eskolako autobusa geratu zen etxearen aurrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

-Lo eta nork iratzarriko? -harritu zitzaion mezulari gaztea, alkatearen trikimailu berriari igarri ezinda.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 186. orr.

Santuak, heretikoaren maltzurkeria igarriz, honela esan zien: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1159. orr.

Nahiago zuen, kanpoko hotza igartzean, aldi baterako ohean geratu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.

Patuak niretzat gorderik zer ote zuen igarri gura izan nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 11. orr.

Marta benetan ari ote zen ala ez igarri ezinik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.

Bezeroak bueltan zekarren aulkiak zer matxura edo zer tatxa izango ote zuen igarri ezinik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 102. orr.

Ezetz igarri zer erantzun didan; galde egiozue berari, asmatu egin dudala pentsatuko zenukete eta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 157. orr.

6 ik asmatu.

Zuk ba omen dakizu honelako asmakizunak igartzen eta gauza korapilatsuak erabakitzen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,16

Geroa igartzeko ahalmena ematen zion espiritu batek hartua zen.  Elizen arteko biblia   Eg 16,16

Grekoen artean, ordea, igartzeko gaitasuna ez zegoen hilkor arrunten esku, jainkoei baitzegokien.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 17. orr.

Maribel, zutik, mahai gainean lagatako Ander's aldizkariari so geratzen da, begirada lausotzen zaio, eta asmatu ahalak igartzeari ekiten dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.

Hegoaren eta Iparraren biharko harremanak asmatzeko, belaunaldien arteko loturak ala urradurak igartzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 9. orr.

Baldin eta asmakizun baten erantzunari igartzen bazion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Maribel, zutik, mahai gainean lagatako Ander's aldizkariari so geratzen da, begirada lausotzen zaio, eta asmatu ahalak igartzeari ekiten dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.

Etorkizuna igartzen zuen atsoaren alaba izan behar zuen hark, inondik ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

Etorkizuna igartzea zaila izanik, ez da errazago gertatzen, batzuetan, iragana berrosatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 31. orr.

Jainkoak daki, ez dago igartzerik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 313. orr.

Jakin berri dudanarekin aski dut nora joango den igartzeko...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Eguraldia igartzen duenaren jakituria ezkutua.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 75. orr.

· Denborai igartzeko / zenbait aparatu / ongiegille on batek / zizkan preparatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 36. orr.

7 ezin igarrizko izlag

Besoa behera joan zen berriz, eta gero ostera atera zen, ezin igarrizko gauza batekin batera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Usain izugarria zegoen, ikatz, petrolio eta beste erregai ezin igarrizko batena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Behealdean, kopetako ileorde ezin igarrizkoak, ile kiribil guztiz kizkurtuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Porrot egiteko, gauza gehiegi zituen bere alde, nortasun sendoegia zuen nahigabearen edo zorigaiztoaren haize ezin igarrizkoek beraren bidea galarazteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

Nolatan balioetsi, aldian-aldian, guztiz ezin igarrizkoa den bilakaera baten urratsak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 26. orr.

· Ezin igarrizkotik eta kezkagarritik daukan partea ere onartu beharra dago gainerakoarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 24. orr.

8 igarri-igarrian

Eguzki sartzea igarri-igarrian zegoen eta Midak kalezuloa itzalek lausotua ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Hala ere, igarri-igarrian dago Rakelek gogoa beste nonbait duela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 68. orr.

Igarri-igarrian geratu zela Rakel eta Rubenen arteko zera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 233. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise igarri (3); aldez aurretik igarri (3); aurretik igarri (4); baina igarri (6); bat igarri (19); bat igarri du (3); bat igarri nion (3); bera igarri (3); berak igarri (3); berehala igarri (19); berehala igarri diat (3); berehala igarri zion (4); berehala igarri zuen (4); bertan igarri (3); bi igarri (3); dela igarri (4); du igarri (3); ederki igarri (3); ere igarri (30); ere igarri nuen (3); eta hori igarri (6); eta igarri (8); etorkizuna igarri (4); ez igarri (3); ezer igarri (8); ezin igarri (5); hartan igarri (5); hasieratik igarri (3); hobeto igarri (3); hori igarri (10); hori igarri egiten (7); hura igarri (3); ia igarri (4)

igarri ahal (18); igarri ahal izan (3); igarri ahal izango (3); igarri ahal zen (4); igarri barik (4); igarri behar (11); igarri beharko (5); igarri da (4); igarri diat (4); igarri dio (9); igarri diot (4); igarri diote (3); igarri diozu (4); igarri ditut (3); igarri du (13); igarri dudan (3); igarri dut (14); igarri dute (9); igarri egin (31); igarri egin zidan (5); igarri egin zion (7); igarri egingo (3); igarri egiten (29); igarri egiten da (10); igarri ere (10); igarri ere ez (4); igarri eta (12); igarri ez (14); igarri ezin (3); igarri ezinik (15); igarri gabe (7); igarri genuen (5); igarri igarrian (5); igarri izan (7); igarri izan balu (4); igarri nahi (4); igarri nahian (11); igarri nahiz (3); igarri nien (3); igarri nion (43); igarri nor (3); igarri nuen (32); igarri uste (9); igarri uste izan (6); igarri zen (3); igarri zer (4); igarri zezakeen (3); igarri zidan (8); igarri zion (37); igarri zioten (3); igarri zituen (4); igarri zitzaion (3); igarri zizkien (3); igarri zizkien jesusek (3); igarri zuen (46); igarri zuenean (6); igarri zuten (11)

aise igarriko (3); berehala igarriko (7); ezin igarrizko (3); igarriko diozu (3); igarriko diozue (5); igarriko du (3); igarriko duzu (4); igarriko ote (6); igarriko zion (8); inola ere igarri (3); laster igarri (7); nintzen igarri (3); nola igarri (5); orduko igarri (4); ote zen igarri (4); ote zuen igarri (3); pentsamendua igarri (3); segituan igarri (4); zela igarri (16); zela igarri nion (3); zela igarri nuen (3); zela igarri zuen (3); zen igarri (15); zen igarri ezinik (5); zion igarri (3); zirela igarri (6); zuela igarri (6); zuen igarri (8)

den igartzea (3); ez igartzeko (8); igartzea ez (3); igartzeko gai (4); igartzeko moduan (3); igartzeko moduko (6); igartzeko moduko aldaketarik (5); igartzeko modukoa (3); zen igartzeko (3)

ahotsean igartzen (3); bat igartzen (12); batere igartzen (4); berehala igartzen (7); beti igartzen (3); da igartzen (6); dagoela igartzen (3); dela igartzen (3); duela igartzen (5); ere igartzen (12); ere igartzen da (4); erraz igartzen (3); eta igartzen (7); eta igartzen da (3); ez da igartzen (5); ez zitzaien igartzen (3); ez zuen igartzen (3); ezer igartzen (4); falta igartzen (3); gehiegi igartzen (3); handirik igartzen (3); hori igartzen (4); igartzen ahalegindu (3); igartzen bainuen (3); igartzen da (42); igartzen dela (3); igartzen den (3); igartzen dio (3); igartzen diot (4); igartzen dira (4); igartzen du (8); igartzen duen (3); igartzen dugu (5); igartzen dut (12); igartzen dute (5); igartzen duzu (9); igartzen eta (7); igartzen ez (9); igartzen nuen (5); igartzen saiatu (3); igartzen zaie (5); igartzen zaien (3); igartzen zaio (25); igartzen zen (22); igartzen zion (6); igartzen zitzaien (4); igartzen zitzaiola (4); igartzen zitzaion (14); igartzen zuen (16); igartzerik nahi (3); nola igartzen (5); ondo igartzen (4); oraindik igartzen (4); zen igartzen (6); zitzaien igartzen (3); zuen igartzen (3)


igarriezin (orobat igarri ezin eta igartezin) 1 izond

Heriotza, irizpide errefusagaitz hauen ondotik, forma aldaketa besterik ez da, izaera batetik besterako pasabide igarriezina, Pitagorasek metenpsikosia deitzen zuena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Baina ez zuten kontuan hartzen ezbehar igarri ezina gerta zitekeela, eta haren kontra deus egiterik ez zuela haien ardurak, ezta haien abildadeak ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.

Bekatuaren larritasuna bihotzaren gaiztakeria igarriezinaren araberakoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Paradisuan Aurelianok jakin zuela dibinitate igartezinarentzat berak eta Juan de Panoniak [...] pertsona bakar bat osatzen zutela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Momentu soil eta laburra, lasaia, agian igartezina.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.

2 igarri ezineko izlag igarriezina.

Eta, halaz guztiz, zientzia ere igarri ezinekoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 24. orr.


igarrigaitz izond igartzen zail dena, ia igarriezina.

Otarreak, plastikozko poltsak, oihal edo paperetan bilduriko pakete eta gauza igarrigaitz asko zegoen pasabidean, bidaiariek han utzirik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 130. orr.


igartezin ik igarriezin.

igartze iz ustearen edo intuizioaren bidez zerbait ezagutzera heltzea edo zerbaitez konturatzea.

Hain da handia, oro har, zientziaren igartze-ahalmenean dugun ustea, ezen azti eta ezkutu-ikusleek ez baitute eskrupulurik "zientifiko"tzat saltzeko beren igarpenak, hobeki beitatzeko bezeroak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 23. orr.

Arrasto bakar hartaz at, oro zen itsuan egin beharreko igartze-lana.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 287. orr.


igate iz igotzea.

Bidaiarien mintzamoldean mendi gora batek, igate luze batek; postamutilaren mintzamoldean malkar zakar batek egiten du bi zati ataka hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.


igbo iz Afrikako zenbait eremutan bizi den etnia bateko kidea.

Deltan bizi diren etniek ijwak, ogoniak, igboak eta itsekiriak hainbat multinazionalen kontrako salaketa jarri zuten ekainean.  Berria - Mundua   2006-02-10


igebelar iz landare urtarra, ur gainean hedatzen diren hosto handi biribilak dituena, lurralde bero eta epeletan hazten dena (Nymphaea sp.)

Haztegien hezetasun hartan zutik, arraba errun berrien usaina inguruan zuela ematen zuen, usain lodia, zingirako igebelar eta ihien artetik sortutakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.

Claude Moneten igebelarren margolanak.  Berria - Kultura   2006-05-03


igel 1 iz ornodun urlehortar isatsgabea, azala biguna eta leuna, atzeko hankak luzeak eta behatzak mintz batez lotuak dituena, uretan igerian eta lehorrean jauzika ibiltzen dena (Rana esculenta, Rana ridibunda etab.).

Ez dakit igela ala apoa, zer zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.

Sugandila bat etortzen zitzaion gogora igelarekin batera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 45. orr.

Hildako igelen hezurrak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 148. orr.

Haren sabel handituak igel batena ematen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Goizean zapaldu zuen igela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 45. orr.

Igelen eta saguen arteko borrokan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 148. orr.

Igela abeslari maratza da, ahots on baina belarri txarrekoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

Parke batean igel erraldoi batek metroren bat luze zen sugea jan zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

Igel gautarrek, esaterako, zailtasun handiagoak izaten dituzte harrapakinak topatu eta atzemateko.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Lakuaren urik gardenenetan ere apoak eta igel satsuak ez daude geldi...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.

Hegaztiek, igel zaratatsuek, otsoek, lehoiek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

Pasatzerakoan, igel motadunek salto egin dute ertz eguzkitsutik te koloreko ur geldietara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Arratsaldean dutxatzen zen beraz, hipopotamoak bezala edo Madagaskarreko igel gorriak bezala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.

Bidezidor artez bat egina zuten zingiran zehar, igelak harrapatzeko erabiltzen zutena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 123. orr.

Desagertzeko zorian dauden animaliak: Igeldoko igela, arranoa, otsoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Arrain fresko bakarra igelak ziren, gauza barregarri samarra, elikagai gisa hartzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Txokolatezko igelak, kalabaza-enpanadak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Bazen erreklamo antzeko bat nire anaiak erabiltzen zuena ni erakartzeko: igelen korroka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Igelak entzuten ziren korroka, baina igelak beti entzuten dira ilundu berritan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 105. orr.

Igelak amorru batean ari ziren korroka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Urmael berde handi bat, igelez betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.

Ur benedikatuetako igelak baizik ez zarete.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

2 (erkaketetan)

Weasley andrea igela bezala puzten ari zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 39. orr.

Igela bezala lodituko da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Geratzen zitzaion igel-zatia ahora sartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.

Europarrontzako igel hankak hauta-hautakoak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

Ferratzaileak igel-begiez begiratu zion epaileari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Ezezkoan jarraitzen baduzu, zure herrialde osoa igel-izurriz joko dut.  Elizen arteko biblia   Ir 7,27

Oporretan etxeratzen zenean, poltsikoak igel-arrautzaz beteta ekartzen zituen. badela Donostian igel espezie bat, hiria bezala bakarra omen dena munduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 53. orr.

Igel-hotsa besterik ez zen entzuten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

Egunean zehar, baina batez ere iluntze aldera, padura alde hura igel hotsez betetzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

Hirugarren urteko batzuek nahi gabe igel-burmuinez zipriztindu dute bosgarren ziegako sabaia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

4 igel joko

Ez da trikitia, disko festa, txistorra, gazta, sagardoa, toka eta igel-jokorik faltako.  Berria - Kirola   2004-07-10

5 zuhaitz igel

Zuhaitz-igelek iluntzean bezala egiten du girringa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 124. orr.

Errauste planta eraiki nahi duten lekuan galtzeko arriskuan dagoen hegoaldeko zuhaitz-igela bizi dela. herriaŽ

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baso igel (3); eta igel (9); eta igel bat (4); igel bat (15); igel batek (3); igel eta (3); txokolatezko igel (3); txokolatezko igel bat (3); zegoen igela (3)


igeldoar izond/iz Igeldokoa, Igeldori dagokiona; Igeldoko herritarra.

Igeldoar tenoreak Gure herri maiteari eta Txantxagorria abestuko ditu.  Berria - Kultura   2004-08-08

Jose Mari Olasagasti lehenbiziko igeldoar aizkolari txapeldunari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 25. orr.

Igeldoarrak jantzi du berriz Gipuzkoako txapela.  Berria - Kirola   2004-12-14

Ahuntzaz esaten dena badakik; eta, bera ere, igeldoarra izanik, astean behin bederen, herriraino joaten duk oinez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 347. orr.

Itziartarrekin batera aurkeztu dute helegite hori igeldotarrek, eta hainbat ekimen abiatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28


igeltoki iz igelak dauden tokia.

Igeltokian berriz siku utzi dut.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 213. orr.


igeltsari ik igeltsero.

igeltsaritza ik igeltserotza.

igeltsatu, igeltsa, igeltsatu du ad igeltsuz estali. ik igeltsuztatu.

Batak igeltsatua darama besoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 62. orr.

Beso bat ere igeltsatuta zuela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Esku bat igeltsatuta zuen neskak, ustez kolpe horien ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Oin bat igeltsatuta dauka oraindik jokalari danimarkarrak.  Berria - Kirola   2004-12-01


igeltsero (118 agerraldi, 45 liburu eta 21 artikulutan; ETCn 18.145 agerraldi, horietatik 17.286 Wikipediakoak; orobat igeltsari 3 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 36 agerraldi) 1 iz etxegintzan, paretak eta hormak egiten eta konpontzen dituen pertsona. ik hargin.

Igeltsero eta harginei.  Elizen arteko biblia   2 Erg 12,13

Zurginei, etxegileei eta igeltseroei.  Elizen arteko biblia   2 Erg 22,6

Eskailburuan igeltsero bat ari zen lanean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

Zuk badakizu zenbat kobratzen duen igeltsero batek, orduko?  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 13. orr.

Orain ez nintzateke holakorik egiteko gauza izango, baina orduan igeltsero nagusiak baino hobeto egiten nuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 38. orr.

Egia esanda, ez zirudik Zakarra bezalako igeltsero-maisu gizarajo batek diseinatua denik!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.

Hiru anaiak ez ziren igeltsero profesionalak.  Berria - Kultura   2004-08-15

Dela hargin ala zurgin, dela elektrikari ala igeltsari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

. Ni laguntzen aritu nauk; egia esan, inozoarena egiteko hartu naik; hilabete osoan igeltsero, arotz, peoi eta haurtzain ere eduki naik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 255. orr.

Herentzia hori ohol askok eta adreiluek eta mailuek eta igeltsero eskailerek eta iltzeek osatzen zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 58. orr.

· Nola emigratu zuen gure osaba igeltseroak Frantziara.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Ordurako, peoi igeltseroak lanean ari ziren bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

Margolarien eta Igeltseroen Elkarteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igeltsero lanetan ibilia zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 8. orr.

Ura eramatea hiru eratan egiten da: igeltsero-lanez egindako kanal bidezko ubideekin, edo berunezko hodiekin, edo lurrezko tutuekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

[Errekako harea] igeltsero-paletarekin leuntzen denean izugarri sendoa egiten da zarpeatu-lanetan erabiltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Zer egin behar du neska batek igeltsero taldean onartua izateko?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

3 igeltsero ibili

Zertako igeltsotu bestela kalpar bizarrak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

David ingeles filologian lizentziatu zen 1992an, baina igeltsero dabil ia orduz geroztik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

· Igeltsero laguntzaile nenbilen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 38. orr.


igeltserotza (orobat igeltsaritza) iz igeltseroaren lanbidea.

Irakaskuntza, abeltzaintza, zurgintza, igeltserotza, bulegaritza... esperientzia zabala neureganatu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.

Hargin-lana, igeltsaritza, trebea izan behar du batek hori guztia egiteko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.


igeltsu (orobat igeltso g.er.) 1 iz kaltzio sulfatoa (CaSO4, 2H2O).

Klariona, igeltsua edo auskalo zer zerrikeria erantsi dioten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Jimmy igeltsua xehatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.

Aireak igeltsu lehorraren usaina zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.

Hainbat mezu eta itxaropenez urratutako hamaika esaldi txiki ikus daitezke bere horretan utziak izan diren paretetako igeltsu harramazkatuan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.

Paretetako igeltsua funditua baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Sabaiko igeltsua [...] pitzatu zuen...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 90. orr.

Pitzadurari igeltsua bota eta gero, pintura apur batez margotzen ari zen igeltsuaren zuria.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.

Igeltsuz egindako zarpeatuak zartatu egiten dira horma horietan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Erlaitzak egiteko ahalik eta gutxien erabili behar da igeltsua; hobe testura uniformeko marmol-hauts aukeratua erabiltzea, bestela igeltsua lehenago lehortzen da eta ez du uzten lan osoa dena batera lehortzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Salmahaian igeltsuzko dragoia dago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Igeltsuzko bi estatua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Igeltsuzko horma oso leun bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Denik eta igeltsuzko holtzik arinena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

2 (erkaketetan)

Gure haurra, begiak itxita, lo balego bezalaxe, baina igeltsua bezain zuri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 241. orr.

Nora ote ginderamatzan harkaitz arteko bidexidor malkartsu, harritsu eta hautsu hark, ilargiaren argitan igeltsoa bezain zuri ageri zitzaigunak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Eskaiola plakak, igeltsu zakuak, trasteak han eta hemen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Kamioia errepidean gurutzatuta geratu zen, eta zeramatzan igeltsu piezak erori ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Igeltsu hauts finez estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.

Hormak zarpailduta, igeltso puska eroriak, trasteak bazterretan pilatuta... euriaren ostean, antzokiko igeltsu-usaina garratza gertatzen zen euren sudurzuloetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.

Igeltsu eta pintura usaineko pisua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.

Igeltso kartela sortzeagatik, 248,60 milioi euroko isuna.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

4 gorputz adar bat estaltzen duen igeltsuzko geruza.

Orain min gutxiago izango duzu, igeltsua jarriko dizugu.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 81. orr.

Igeltsua jarri diogu eta ordura arte orkatila guztiz geldirik eduki beharko du, ondo luzatuta.  Berria - Kirola   2004-10-05

Jokinek hanka hautsi zuen atxilotzerakoan eta Martutenen ipini zioten igeltsua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 98. orr.

Atxiloketan hautsitako hanka igeltsutan zuen artean, eta makilakadaka puskatu zioten igeltsu hori.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 102. orr.

Bi aste eta erdi barru igeltsua kenduko dio frantziarrari.  Berria - Kirola   2004-10-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta igeltsuz (3); eta igeltsuzko (6); igeltsua eta (4); igeltsuzko irudi (3)


igeltsutegi (corpusean igeltsutei soilik) iz

San Inaxioko bidean igeltsuteitik, Hiriart langai enpresak galdegiten du arrimatze denboran ahal bezein guti hor gaindi igaitea.  Herria   2005-03-17


igeltsutu, igeltsu(tu), igeltsutzen du ad igeltsuztatu.

Zertako igeltsotu bestela kalpar bizarrak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.


igeltsuztatu, igeltsuzta, igeltzustatzen du ad

Konponketa bat nork egin, nork taxutu, nork igeltsuztatu ez duenean, sekulako abiadan zahartzen da makina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.


igeltxo iz adkor igela.

Iseka egiten zioten haren altuera txikiari, eta haren barreari, igeltxo batenaren pareko, behin baino gehiagotan Asanblea osoa barrez lehertzen jarri baitzuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.


igeri (orobat uger g.er.) 1 adlag ur gainean edo barruan hondoratu gabe eta berez higituz; ur gainean hondoratu gabe. ik flotatu.

Parkeko urmaelean hiru beltxarga zuri, polliki igeri. Lokarriak askatzea lortu, eta urez egin nian ihes, igeri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.

Urertzerantz igeri hasi nintzen, indar guztiekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Igeri iristeko hara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Almadia osorik dagoen bitartean, behintzat, ez naiz igeri abiatuko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Ahalegin betean ekin zion igeri.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.

Sethek erreka zeharkatu ahalko ote du igeri?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 301. orr.

Eskukada batez, pilota zakurrari bidali zion, eta zakurrak hartu eta igeri eraman zuen harrapa ezinezko leku batera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.

Neska gazte guztiz eder hori, urtegi batean hilik igeri datzana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

ik flotatu; ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Are lasterrago erreakzionatzen du urarekin [sodioak], zeinaren gainean igeri geratzen baita (metal bat igeri!) dantza eginez frenetikoki, hidrogenoa dariola.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Pobreak beti bizi dira miserian, baina gauean uholdeak atera eta etxeko gauzak igeri hasten direnean, bizitza ezin eramanezkoa bihurtzen da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Azalean igeri ez da Hendriken gurutze sakrilegoa bakarrik geratzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 145. orr.

2 (airean eta kidekoetan)

Etxeak, bazkalaurreko ordu hartan, airean igeri zirudien, miraia koloretsu baten antzera.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 76. orr.

Beste hainbat gauza bere hartan baitzeuden, airean igeri bezala.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 101. orr.

Eta nola zeruan barna hodei iritsi ezinak igeri zebiltzan, hala [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Baina Lucy bere baitara bildurik zegoen oso barna, axolagabetasunezko laino baten gainean igeri pisurik ez baleuka bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Gaueko egurats izoztuan igeri zebilen ke usaina...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 157. orr.

Pabiloiek makina moderno baten antza hartzen zuten, egun berriaren argitan igeri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

3 irud

Inprimaki ofizial artean igeri, indarrak eta asmoak xahutu egiten dira.  Berria - Kultura   2006-04-05

Jan-edanean igeri dabiltzanak erortzenago dira haragiaren bekatutan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.

Buruan igeri, edo "ihesi", dabilzkidan ideiak harrapatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Hutsartearen arintasunean eta babesean igeri bizitzea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Erudizio zabalean igeri dabiltzanei .  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.

Bi begi argi, gorritan gorri, alkoholetan igeri, ikusi ditu berari so-.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Aski da irakurtzen hastea, etorriak bere bidea bilatzen dizu, bere bidean eramaten zaitu, zeu ere bide bihurturik, zeu ere korronte ugarian, antzinako jakiturian partaide, hitz zahar berrituen uholdean igeri.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 195. orr.

Oroitzapenetan barna igeri abiatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igeri-eskola bat antolatu zuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 164. orr.

Sariak ere ematen zituen, igeri grina suspertzeko. udan egindako igeri saioetan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 164. orr.

Ahateek, azala gogorrago, beren igeri oinak zabal-zabal zeuzkaten  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

5 igerian igeri eginez. ik beherago 15.

Hondoratzea gertatuz gero ere, aurki daitezen beren kabuz igerian onik ateratzeko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2650. orr.

Fay Capeheart zen, larrugorritan igerian.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 44. orr.

Zela igerian, zela gabarraz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 233. orr.

4.000 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta maratoia korrika.  Berria - Harian   2005-08-03

Eta igerian eta bizikletan ere ezin hobeki moldatzen naiz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.

Solidoek igerian egoteko behar zituzten baldintzak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.

Ur bare, beltzez pikortatuaren gainean kortxo bat zebilen igerian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Izarren hautsa unibertsoan igerian.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 98. orr.

B-15A izozmendia egun munduan igerian dagoen objekturik handiena dela esan dute zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Lagun batzuk igerian ari ziren.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 34. orr.

Arraunean eta igerian aritzen zena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 146. orr.

Beste alderaino igerian pasatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Uretan murgildu eta hasi naiz igerian, beso-zangoak gustura luzatuz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Igerian joanak ziren uharteraino.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 203. orr.

Igerian ihes egitea bururatu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Ezin zen igerian zeharkatu, igerilari aparta izan arren [Irtish ibaia].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Urmaelean ahate-multzo bat dabil igerian, lasai-lasai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Ur sakonetan igerian ibili eta gero, orain belarraren gainean atseden hartzen ari ginen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 137. orr.

Orduan jabetzen naiz jubilatuen malkoz bustitako uretan nabilela igerian.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Amets gozoenean, atseginenean igerian zebilen.  Berria - Kirola   2006-05-06

Gerora, itsasoa ezagutu zuen, ikasi zuen igerian.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 137. orr.

Itsaso erdian banengo eta igerian ez baneki.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 344. orr.

-Ba al dakik igerian?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.

Mariok oso ongi zekien igerian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 127. orr.

· Eligiok eta Germanok zakur-igerian baizik ez zekiten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 57. orr.

· Izuturik, bobeda aurreko zulorantz hasi naiz, txapla-txapla eta erdi igeri urdurian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.

6 igeritara igeri egitera.

Azkenean, joan egin nintzen igeritara...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 238. orr.

7 igeri egin ik beherago 15; ik flotatu.

Arrainek igeri egin behar dute, txoriek hegaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.

Zakur batzuek igeri egitea eta uretan ibiltzea oso atsegin dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 29. orr.

Nahi zenuke etorri arratsaldean igeri egitera?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 52. orr.

Itsasadarra igeri eginez igaro eta Miarritzera alde egin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 67. orr.

Bular azpian zapia jarri, eta ahozpez etzan zen itsasoan, igeri egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.

Aurrena, igeri nola egiten nuen erakusteko esan zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Urpean igeri egiten ahalegindu beharko dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 191. orr.

Bizkor eta txukun igeri egiten saiatu zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 57. orr.

Uretatik kanpo egingo nuke igeri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 184. orr.

Hori da ur biziaren aurka igeri egitea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.

Luze egin du igeri itsasoan aurrera, neka-neka egin arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.

Gogo handia piztu zitzaidan haren begi handietan igeri egiteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 155. orr.

Erdararen itsasoan egiten dute igeri.  Berria - Harian   2005-12-27

Zein itsaso izengabetan egin nahi dut igeri?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.

Airean igeri egin eta anaia nagusi Felixi esan dio: [...].  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.

Gonazpiko zahar batek, kolore guztietako pilda desberdinez osatua, bandera baten gisa egiten zuen igeri balkoi hauetarik batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

· Ez zenuke galdu behar igeri pixka bat egiteko aukera.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 35. orr.

Ez ikaratu, lagunok, badakit igeri egiten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

· Orain -dio- hogei luze igeri egitera, xanpain pittin bat edatera eta nire katemetxoa zein maite dudan gogoratzera noa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 238. orr.

8 igeri eginarazi

Ezta desira ere, bera han ito zuena eta gora, gora igeri eginarazi ziona, neska hura balitz bezala itsas gaineko aire garbia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 354. orr.

9 igeri egon ik flotatu.

Airean igeri daudela dirudite.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Erran liteke ibili baino areago igeri dagoela bide meharraren gainetik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

Yves odol zipo karroinduan igeri zegoen, gogortzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

Betegintzarre handiena, txikiena bezala, sustapenik gabe igeri dago arrazoimen espekulatiboaren aurrean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 220. orr.

Esperientzia ororen mugaz goiti igeri dagoen arrazoimenaren asmo leihatsu oro.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.

10 igeri ibili

Putzu gardenean igeri dabilen arrainaren parekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

Zure beste lagun horiek zinera joaten dira noiznahi, eta Romerreko piszinan igeri ibiltzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Ibili al zarete Urtzan igeri?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Bere begietan igeri dabiltzan laino hezeetan. ugaritasunaren uretan igeri zabiltzanean Eta entzimok [...] igeri dabiltza "likido koloidal" tanta batean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Bazirudien arratseko argia igeri zebilela kameliaren adaburuan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.

Inork ez du gogoko kaka zaharretan igeri ibiltzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 68. orr.

11 igeri ikasi

Kontatu zuen umetan txalupatik bota zutela; aitak beti haga batekin harrapatzen zuela; horrela ikasi zuela igeri.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 92. orr.

Nabokovek Miarritzen ikasi zuen igeri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 250. orr.

Bata hozbera delako, bestea lotsatia, honakoa beldurtia eta harakoa igeri ikasi gabea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

12 igeri joan

Ur gardena, itsas hondoa garbi-garbi ageri, aurpegia uretan murgildurik noa igeri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Berriro igeri zihoan ur ilunetan barrena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 100. orr.

Ur gainean igeri zihoan gorpuari sabela ireki zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 48. orr.

13 igeri-jaka

Igeri-jaka berde horietako bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Gu beraien inguruan, igeri-jakak soinean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Nire bidelaguna ere horretantxe ari zen, bere igeri-jaka lotzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Ez dakit zergatik inork ez zuen artean berea erantzia, igeri-jaka, alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

14 igeri jakin

Nola egin arrantza, igeri jakin gabe?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

"Nik hartuko diat, igeri badakien ikusteko!", erabaki zuen Ubanbek sagua Pantxori kenduz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Hor berean hil zuan, igeri ez zekielako, itsas kolpe batek eramanik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 517. orr.

Doi-doi egon nintekeen ur azalean, ez nekien igeri ia-ia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

Etsaiak oro ihesi hasten baitziren itsasoan sartuz, gehienek igeri ez zekitela ahazturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.

15 igerian egin igeri egin.

-Igerian egitera gonbidatu diat.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

Igerian egiteko behar diren mugimendu guzti-guztien berri ematen zien.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 164. orr.

Berriz ere makurtu egin da, igerian egiteko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.

Lehen pelotan jokatzen zuten frontoian, piszinan igerian egin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 62. orr.

Bazen aintzira bat, Grand Lake izenekoa, igerian egiteko irrikaz nindukana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airean igeri (6); artean igeri (3); azalean igeri (3); bat igeri (3); batean igeri (4); da igeri (6); da igeri egiteko (3); du igeri (4); dut igeri (4); egin zuen igeri (3); egiten zuen igeri (4); eta igeri (13); ez zekien igeri (4); gainean igeri (5); igeri dagoen (3); igeri egin (20); igeri egin eta (6); igeri eginez (4); igeri egingo (6); igeri egitea (18); igeri egiteak (3); igeri egiteko (16); igeri egiten (26); igeri egitera (22); igeri eta (4); igeri ez (5); igeri ibili (3); igeri jaka (4); igeri joan (5); igeri zebilen (6); itsasoan igeri (6); naiz igeri (3); nintzen igeri (3); nuen igeri (4); uretan igeri (4); zekien igeri (4); zuen igeri (9); zuten igeri (3)

batzuk igerian (3); dakit igerian (3); du igerian (3); ere igerian (4); eta igerian (18); eta igerian hasi (3); ez dakit igerian (3); gainean igerian (3); igerian ari (8); igerian bezala (3); igerian edo (3); igerian egin (4); igerian egiteko (5); igerian eta (10); igerian ez (10); igerian hasi (6); igerian ibili (4); igerian ihes (3); igerian joan (5); igerian nola (3); igerian zeharkatu (4); zekien igerian (3); zen igerian (6); zuen igerian (5)


igerialdi iz igeri saioa.

Igerialdi labur eta kontrolatu haiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.

Klarak eta Godotek uhartera egin igerialdian.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 226. orr.

Kantauri itsasora hiltzera etorri den izurdearen igerialdiak ikustera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.


igerika 1 adlag igerian.

Urpean igerika, Mikel Strogoff kaian lehorreratu zen Nadiarekin batera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.

-Badakizu, zuk, igerika?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 21. orr.

Setiatuen artean guti ziren igeri zekitenak eta nik igerika trabeskatu nuen Ihuri ibaia, Maitiaren zuberotarren gezien artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Emeki igerika aritu ziren eta prestuki uretik atera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 225. orr.

Ezin zituen begiak saihestu [...] irria ezpainetan igerika eta kokotsa esku ezkerrean bermaturik hari beha zegoen emazte gaztearengandik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

Nor zegoen mahaiaren beste aldean epaileei aurre egiten eta munduaren itsasoan hondora joan gabe igerika zekiela erakusten?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 114. orr.

• 2 iz igeri egitea. ik igeriketa.

Igerika: Munduko xapelgoak jokatzen dira Montreal hirian.  Herria   2005-08-04

Neskak dira hoberenak igerikan.  Herria   2005-08-04

Igandean igerika bataioak proposatuak dira Hendaian, Irandatzeko igerika lekuan.  Herria   2002-10-10

Txupinazoa, Buruhandiak, Antzerkia, igerika frogak, marrazki lehiaketak.  Herria   2001-09-20

Igerikari taldean: Patxi Elichagaray.  Herria   2005-01-13

Itsasorat eta mendirat ateraldiak, igerika ikaste, ekintzak ingurumenaren inguruan, "rafting" eta "surf" iharduerak.  Herria   2003-12-18

Donibane Lohizunen, larunbat goizean egin dute halere Errepublika egunean beti egiten den igerika zoin-gehiagoka.  Herria   2001-07-19

Igerika zaintzalek lan anitz.  Herria   2003-09-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igerika zaintzalek (3)


igerikagune (corpusean igerika gune soilik) iz ipar igerilekua.

Orain, Angeluko gehiengoak nahi luke Barran eraiki igerika gune bat "Complexe aqualudique" deitua, 25 metro luzetasuneko urtegiarekin.  Herria   2003-10-23


igerikaleku (orobat igerika leku) iz ipar igerilekua.

Igerikaleku bat ere izanen dute herrian luze gabe. Igandean igerika bataioak proposatuak dira Hendaian, Irandatzeko igerika lekuan.  Herria   2001-05-17


igerikarazi, igerikaraz, igerikarazten du ad ipar igeri eginarazi.

Errekaren ura baliatuz, zuhaitz trunkoak edo enborrak igerikarazten zituzten elgarri lotu ondoan, almadieroen bitartez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.


igerikari iz igerilaria.

Ez zure trebetasunaz duda egiten dudalako: baina igerikari onak dira itotzen direnak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 225. orr.

Igerikarien biltokia.  Herria   2003-03-17


igerikategi iz ipar igeritegia, igerilekua.

Baiona hunkitzen duen gune horretan gazteak anitz kiroletan ari dira eta familia gaztek igerikategi bat baitezpadakoa dutela iduritzen zaio Destrade kontseilariari.  Herria   2005-04-07


igerikatoki (orobat igerika toki) iz ipar igerilekua.

Herri elkargoak jadanik segurtatzen ditu kantonamenduko kirol aktibitateak eskoletan, igerikatokietara joaiteko.  Herria   2005-02-27

Ezkerreko oposizioak aldiz uste du igerika toki olinpiko bat, 50 metro luzekoa, eraiki behar dela.  Herria   2003-10-23

Egun guzian, igerika tokian Jokoak eta animazioak.  Herria   2001-08-09


igerikatu, igerika, igerikatzen da ad igeri egin.

Literaturaren nabarduretan igerikatzen hasia nintzen; ohartu gabe ere naski doktrina teolologikotik urrunduz nindoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 94. orr.


igeriketa 1 iz igeri egitea.

Igeriketan hasi aurretik, atletismoan zebilen.  Berria - Kirola   2006-01-11

Didieu frantziarrak urrea irabazi zuen banakako igeriketa sinkronizatuan.  Berria - Kirola   2004-05-09

Aurretik, igeriketa sinkronizatuko proba jokatuko da.  Berria - Kirola   2004-05-05

Etorkizun bikaina du igeriketaren munduan.  Berria - Kirola   2004-09-22

Herrian bertan, igeriketako entrenatzaile-lanetan aritua zen beste Gazte Kristauen Elkarte batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aldenik aldeko igeriketa-saioan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

Igeriketa lasterketak egiten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 119. orr.

Caslaru errumaniarrak hamar urte daramatza igeriketa probetako goi mailan.  Berria - Kirola   2004-12-23

Tolosako Usabal kiroldegian zuen igeriketa irakasle lanpostua galdu berri du.  Berria - Kirola   2006-01-11

Judizmendi Igeriketa Klubeko igerilari gaztea.  Berria - Kirola   2004-05-09

Bost hilabete falta dira denboraldi honetako igeriketako hitzordu nagusirako: 50 metroko igerilekuko Europako Txapelketa, Budapesten (Hungaria).  Berria - Kirola   2006-03-02

Europako Igeriketa Txapelketak jokatuko dira gaurtik hilaren 16a bitartean, Madrilen.  Berria - Kirola   2004-05-05

Europako Igeriketa Ligako proba da gaurkoa.  Berria - Kirola   2004-12-29

Nazioarteko Igeriketa Federazioak.  Berria - Kirola   2006-02-01

Nazioarteko Igeriketa Torneoa jokatuko da Donostian.  Berria - Kirola   2004-12-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Igerilari trebea zen gainera, eta bular igeriketan eta azpira joan gabe uretan zutik egoten erakutsiko ziola eskaini zion Ansheli.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 190. orr.

Crawl igeriketako ehun metroetan herrialdeko txapelduna zena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

den igeriketa (3); igeriketa proba (3); nazioarteko igeriketa (3)


igerilari 1 iz igeri egiten duen pertsona.

Igerilari trebea zen gainera, eta bular igeriketan eta azpira joan gabe uretan zutik egoten erakutsiko ziola eskaini zion Ansheli.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 190. orr.

Han besoak luzatuko ditu Moabek, igerilariak igerian bezala.  Elizen arteko biblia   Is 25,11

Urpean egon eta arnasa hartzeko premia larrian dagoen igerilariaren moduan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Ez zen errekan, ezta Urtzan ere, igerilarien zalapartarik sentitzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Gabarroian zeuden igerilarien aurpegiei ia antzematen zienean.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.

Judizmendi Igeriketa Klubeko igerilari gaztea.  Berria - Kirola   2004-05-09

Abiadura probako igerilariekin.  Berria - Kirola   2004-05-09

Martin Strel iraupeneko igerilari esloveniarrak.  Berria - Kirola   2004-02-20

Sandra Gomez igerilari paralinpiarrak ongietorri hitzaldia eginen du Takoneran.  Berria - Harian   2005-05-21

Eskarmentu handiko igerila[ria]k dira guztiak, eta badakite txapelketa garrantzitsuetan lehiatzea zer den.  Berria - Kirola   2006-03-02

Puntako igerilariak Ordiziako Hegats Igeriketa txapelketan.  Berria - Kirola   2006-02-11

2 izond igeri egiten duena.

Larruzko dortokak igerilari indartsuak dira, baina horrek ez du galarazi egun espeziea galbidean egotea.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Koretroia zorrotada bidezko propultsioa erabiliz mugitzen da uretan, igerilari ona da. Ezkatadun animalia igerilari isilak eta azienda gizenak eta piztiak eta hegazki koloretsuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal igerilariak (4); igerilari batek (4); igerilari trebea (3); igerilaria ekonomiaren lanbroan (3); igerilariak ere (3); taldeko igerilari (3)


igerileku (orobat igeri leku g.er.) 1 iz igeri egiten den lekua; bereziki, igeri egiteko prestaturiko urmaela.

Urtegi tipi bat, etxeko abereek askatzat hartzen zutena eta ahateek igerilekutzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Txikia da igerilekua, hogei metro luze eta hamar metro zabal.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.

Igerilekuaren ertzean jarria eta zangoak urean sartuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Igerilekuaren lauki urdinetik gertu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 109. orr.

Igerilekuetan konjuntibitisa hartzeko arriskua handiagoa da.  Berria - Harian   2005-08-06

Igerilekuetako kloroa biriketako gaixotasunekin lotu dute.  Berria - Gaiak   2004-06-13

Igerilekurako trasteria guztia zeramaten aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Igerilekuko sorosleak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Igerilekuaren inguruko aldagelatik atera nintzenean bainu-jantzi busti bat neraman.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 36. orr.

Igeri lekuaren ondoan den kirol sala horretan.  Herria   2001-09-13

Gogoratzen motel hura, igerilekuan zikinkeria hura guztia zegoena?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 40. orr.

Bi pertsona hil dira Kontxako hondartzan eta Falcesko igerilekuan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 151. orr.

Hamabi urteko haur bat hil da Valtierrako udal igerilekuan. herriaŽ

Igerilekura jauzi egiten duten andra-gizonak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 167. orr.

Donostiako Ioldi igerilekuan jokatuko da gaur Eguberrietako Nazioarteko Torneoa-Aldundiko eta Jaurlaritzako Sari Nagusia.  Berria - Kirola   2004-12-29

50 metroko igerilekuko Europako Txapelketa, Budapesten (Hungaria).  Berria - Kirola   2006-03-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Urtza, zerrategia baino beherago ibaiak zeukan zabaltokia, gure igerileku nagusia zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Ia hutsaren truke erosi zuen igerileku eramangarrian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Baita igerileku puzgarri bat ere.  Berria - Kultura   2004-08-20

Bere bizitokian igerileku olinpiko pribatu bat eginez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.

Olinpiar igerilekuak ez du sabairik.  Berria - Kirola   2004-08-10

Hidroterapia eta fisioterapiarako igerilekua.  Berria - Kirola   2004-04-02

Igerileku Motzeko Munduko Txapelketak.  Berria - Kirola   2004-10-07

Indianapolisen jokatzen ari den igerileku laburreko munduko txapelketan.  Berria - Kirola   2004-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta igerileku (8); eta igerileku bat (3); eta igerilekua (4); igerileku bat (7); igerileku batean (3); igerileku motzeko munduko (5); igerilekua eta (3); igerilekuko espainiako (3); metroko igerilekuko (3); udal igerilekuan (3); zangozako igerileku (3)


igeritako iz bainu-jantzia.

Marga hantxe zegoen, nire zain itxura batean, erronbo zuriak zituen igeritako bat jantzita, Coca-Cola banaketako kamioi herdoildu baten ondoan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.

Igeritakoaren atzealdeko korapiloa askatu eta titiak erakutsi zizkidan Margak, estreinakoz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.


igeritegi iz ipar igerilekua.

Igeritegian, uztail-agorrilean bi lagun arta mantenuko eta bertze bi sarrerarentzat.  Herria   2005-06-02

Igeritegia bere ardura onean eman dute, Sarako eta Senpereko haurrek josta lekua segurtatua dute udari buruz.  Herria   2005-06-09


igeritoki iz igerilekua.

Erosketak egindakoan, kanpineko igeritokian bustialdi bat hartu, eta afaria prestatzeari ekin diogu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.

Igeritoki eta aparka lekua.  Herria   2001-11-08


igerri ik igarri.

igitai 1 iz uzta biltzeko edo belarra ebakitzeko lanabesa, altzairuzko xafla kakotu batez eta eskutoki labur batez osatua.

Ukuiluetan argi fluoreszenteak, zoruan hormigoia eta paretan goldea, area, alferra, sega, laia eta igitaiak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 124. orr.

Zenbait jende plazara agertu ziren aitzur, igitai, dailu eta sardeak ekarriz erasoari buru egiteko asmoz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

200 bat jauntxo aizkoraz, ganibetaz, igitaiez eta lantzaz hornituak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

Laborariak beren igitai eta sardeekin; ofizialeak, mailuz, marrazaz eta lanerako bertze lanabesez hornituak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Etxera joan ziren lehendabizi, igitaiak eta eskuareak hartzera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

Garai batean garia, igitaia hartu eta eskuz ebaki behar izaten zen. Belarra igitaiaz mozten, arratsa arte batere jan gabe.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Baratzeko azaburu ederrenak mozten hasi zen igitai batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 146. orr.

Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari. garia igitaiaz ebakitzen ziharduen gizaseme helduarekin.  Elizen arteko biblia   Ap 14,15

Gariari igitaia noiz erantsiko kontuak ateratzen ibiltzen ziren puntuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 255. orr.

Ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai.  Elizen arteko biblia   Is 2,4

Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uzta-aroa da eta.  Elizen arteko biblia   Mk 4,29

Buruan urrezko koroa eta eskuan igitai zorrotza zituela. Hogeita bi elefantez eta gurpiletan igitaiak zituzten hirurehun gurdiz osaturiko gudarostea.  Elizen arteko biblia   Ap 14,14

Igitai zorroztun gurpilek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 201. orr.

· Plaza Gorrian igitaia eta mailu horiak dituen bandera gorria altxatuz abiatu zuten nazien porrota ospatzeko ekitaldia.  Berria - Harian   2005-05-10

2 irud

Etxera ailegatu zinenean ekialdetik ilargiaren igitai gorria ateratzen ikusi zenuen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 231. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Saltari trebeak ez zuen gerriko minik izango igitai-lanetan. ilargiaren igitai-kaxkoa edo talo xurixka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

Emakume taldeak ere ageri ziren, berriketan, bularraldea urre koloreko xaflez apaindua eta burua igitai-ilargiaren itxurako diadema altxatu batez koroatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

· Garo-segak eta garo-igitaiak pikatu eta zorroztu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

4 igitaian egin igitaitu.

Nini pozik sentitzen zen: hainbeste denbora zen igitaian egiten ez zuela, eta nahiz eta nekazariaren lanik astunena izan, jorana eta guzti zeukan harena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta igitaiak (5); igitai eta (3); igitai zorrotza (3); igitaia eta (5)


igitaitu ik igitatu.

igitaitxo iz igitai txikia.

Ez du burdinak gaiztotu behar; urrezko igitaitxoa zerabilten druidek eurek, mihura ebakitzeko enkargua zutenek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.


igitari iz igitatzen duen pertsona.

Baina egun batez, bere aita igitariekin ari zen tokira joan eta [...].  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,18

Orduantxe, eltzekoa egosi eta ontzi batean ogi-apurrak prestatu berriak zituen, eta sorora zihoan igitariei eramatera.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,33

Boozek galdegin zion igitari-buruari: -Nor dugu neska hau?  Elizen arteko biblia   Rt 2,5


igitatu, igita(tu), igitatzen (orobat igitaitu) du ad igitaiaz ebaki.

Ez duzue ereiten ez igitatzen, eta Jainkoak bazkatzen zaituzte, eta ibaiak eta iturriak ematen dizkizue edateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 973. orr.

Galsoro, garagardi eta zekale-alor igitatu gabeak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Batzuek erregearen alorrak goldatu beharko dituzte, beste batzuek uztak igitaitu.  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,12

Garagarra igitaitzen hasteko garaian iritsi ziren Belenera.  Elizen arteko biblia   Rt 1,22

Eta hodeian eseria zegoena igitaitzen hasi zen eta lurreko uzta bildu zuen.  Elizen arteko biblia   Ap 14,16


iglu iz Kanadako eskimoen neguko edo ehiza garaiko etxea.

Beste orrialde batean familia eskimalak igluaren ataritik so egiten zigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Aita itsastxakurren ehizan dabil, ama iglu barruan itsastxakur larruzko arropak egiten, eta zu, iglu aurreko umea zara zu. Iglu bat eraikitzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 362. orr.

Lo hartu zuten, zein bere igluan kokatuak, hanka goian jarria kuxin bigun baten gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.


ignorante (orobat inorant g.er. eta enorant g.er.) izond ezjakina.

Hondoraturik, funtsgabe eta lotsabako da bilakatu, are ignorante.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 67. orr.

Inorant eskolagabe horiek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 131. orr.

Samurtasunaz eta maitasunaz enorant eta ez-jakin zebilen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.


ignorantzia (orobat inorantzia eta enorantzia g,er,) iz ezjakintasuna.

Funtsean, inkontzientzia eta ignorantzia suerte bat baitezpadakoa direla osasuntsu bizitzeko [...] ez baitzaio batere kontrajarria denik adimena garatzearekin.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.

-Jauna: igorri diguzun izurria ez da tipia izan, baina jende honen inorantzia ez da, ez, tipiagoa...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 419. orr.

Inorantzia eta intolerantzia fede dituen gizarte honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.

Elkarrizketaren jakintza besterik ez dela politika erran baitzuen naski behin Hannah Harendtek, ez ote genioke azkenean galdegin behar geure buruari ez ote gaituen halako enorantzia zerbaitek kutsatu euskaldunak oro?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.


ignoratu, ignora, ignoratzen (orobat enoratu) du ad kontuan ez hartu, ez ikusiarena egin.

Baina berak zu ignora zaitzake eta ignoratzen zaitu, zuk bera ezin duzu ignoratu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Geureari jarraitu genion, ondoan genituen kartzeleroei jaramonik egin gabe, enoratuz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 167. orr.


ignoratzaile iz ezagutzen ez duena.

Etorri da oraingo gizona, dotrina ororen sinesle eta guzien ignoratzaile, eta ez daki zer egin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.


igo, igotzen (7012 agerraldi, 261 liburu eta 2008 artikulutan; orobat igon, igoten g.er.) 1 da ad toki batetik, gorago dagoen beste batera joan. ik igan1; goratu. ant jaitsi.

Egiptotik Negeb aldera igo zen Abran, bere emazte eta ondasun guztiekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.

Negebetik igo eta Hebronera iritsi ziren.  Elizen arteko biblia   Zen 13,22

Eskailera biribil batetik igo zitekeen erdiko solairura eta hemendik gorenekora.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,8

Keak ezin zuen tximiniatik gora igo.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Martin bere kaletik igo zen, jaio zen etxea ikustera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Aitak besotik heldu zion, zer gerta ere, eta biak ganbarara igo ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 48. orr.

Lisa zuzen-zuzen igo zen Florenten gelara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Teilatura eskailera batez igo zen, han piperrak jartzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 37. orr.

Bitartean, Moises -Aaron eta Hur berekin hartuta- muino gainera igoa zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 182. orr.

ik 12.

Sanzek Everestera oxigenorik gabe igotzeko asmoa du Peppone bera igo da ringera eta mutur-joka hasi da garailearekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

Urkamendira igo bitarteko denbora.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.

Eta biak gora igo dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Otoitzean hasi zeneko, zeruraino igoa eta eramana izan zen [...] eta aulki asko ikusi zituen zeruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 676. orr.

Gero eta gorago igo zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Ziztu bizian igo ginen aldapa gora.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 145. orr.

Patata gehiagoren bila igo beharra zegoela esan dit amak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.

Estropezuka igo ziren, aharrausika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Gero bere aulkira igo zen laguntzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 201. orr.

Hamidari bihotza punpaka hasi zitzaion, eta odola begitartera eta burura igo zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Odola beroago igo zitzaidan bihotzera.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 22. orr.

Malkoak ugari igo zitzaizkion bihotzetik begietara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 454. orr.

Irakurtzen hasi bezain pronto igo zitzaion usaina: perfume goxo baten ukitu arina zuen postariak ekarritako gutun hark.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 85. orr.

Igo, nahi baduzu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

2 (ibilgailu batera)

Zaldi-kotxera igo zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.

Jauzi batez igo zen Txitxikov kalesara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.

Zalgurdira igo zen, urkamendira igoko zen modu berean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 399. orr.

Bidazti gehiago igo ziren trenera Vladimirreko geltokian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.

Igotzera noan bagoian dagoena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.

Broadwayn gora egiten zuen tranbia batera igo zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Bidaiariak autobusera igo ziren.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 87. orr.

Automobil batera igo ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

Han autora igo, eta ospitalera bidean abiatu ginen abaila batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Orain, Turinera naraman hegazkinera igotzera noanean.  Berria - Kirola   2006-02-10

Norbaitek nire txalupara igo nahi zuela hasten nintzen pentsatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Ontzira noiz igoko itxaroten geundela [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Zaldira igo zen berriro Belasko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.

Motorrera igo eta Danik galdetzen dio: [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 84. orr.

Bizikletara igo eta etxera joan nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 170. orr.

3 hed/irud

Dardara sentitu nuen, bizkarrean gora igo zitzaidan hotz kolpe bat.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 242. orr.

Halako amorru olde bat igo zitzaion garunera doktoreari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Izua sentitu zuen, izua bizkarrezurretatik gora igo zitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Berotasuna igo zaidak begitartera, eta burura.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.

Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zitzaion zainetan gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Espantua urdailetik eztarrira igo zitzaizunean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Urdaileko goragalea lokietaraino igotzen zitzaiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.

Nik uste, Chartreusea igo zitzaiola burura.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 155. orr.

4 egoera edo maila gorago batera igaro.

Mary erregina katolikozalea -Bloody Mary, Maria Odoltsua- igo zen errege-jarlekura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Alaves Lehen Mailara igo zenean.  Berria - Kirola   2006-03-16

Miarriztarrek Baiona jaitsitako sasoi berean lortu zuen Maila Nagusira igotzea. herriaŽ

Aurten ere, mailaz igotzeko moduko taldea osatu du.  Berria - Kirola   2004-11-10

Bilbo Basketek ACB Ligara igotzeko zuen lehen aukera baliatu zuen, Leoni etxean 55-71 irabazita. herriaŽ

Gure indar ezagutzailearen banakako hautemapenetatik adigai orokorretara igotzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

5 (magnitudeak) ik gora 7.

1975ko San Inaziotan bai, 38.0 gradura igo zen beroa Donostian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

Uraren tenperatura gradu bat igotzeko behar den beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Bat-batean tenperatura 40º kelvin igo zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

Hezetasuna igo denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Costaren ahotsaren tonua igo egin zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.

Ahotsaren tonua gogortu zuen, bolumena igo gabe baina-.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 91. orr.

Plajiatu, dezibelioak erantsi, bolumena igo eta musikaren magia eta ralenti guztia azeleratu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 95. orr.

3.000 Hz-etik gora, intentsitatea handituz gero, garaiera ere igo egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

24 Hz-z goiti igo zen maiztasun kritikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Odol-presioa, aldiz, igo egiten da, eta, hartara, hobeto iristen da odola muskuluetara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Arnas estua, odoletan urea igo izanaren ondorioa seguruenik, geroz eta estuago ari zen bihurtzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Baseko biztanleria 10.000 soldadura igo omen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Merkealdiaren efektua igaro orduko %0,8 igo da inflazioa Hegoaldean.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Dolarretako epe luzeko obligazioen interes errealeko tasa (1960-1972 urteetan %3 zen, batez beste, eta %0,5era erori zen 1972tik 1980ra), %9raino igo zen 1983an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Hilabete batzuetan bi puntu igo ziren epe luzeko interesak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Etxebizitza berriaren prezioa %8,8 igo da EAEn eta %6,5 Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Urtetan ibili ziren hala, harik eta piztia hura diru-arazo larriekin hasi zen arte; prezioa igo zion, eta ez zuen "beste fabore" baten truke zorrik kitatu nahi izan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Martxoan Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,9 igo zen Nafarroan eta Gipuzkoan.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) %3 igo zen 2003an.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

· Bizkor ari zen itsasoa igotzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 78. orr.

• 6 du ad (zerbait) toki batetik, gorago dagoen beste batera eraman.

Aingura igo, haizeari zapi bat eman, eta hantxe abiatu ginen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Phineas R. Blackhead-ek bulegoko leiho zabaleko pertsiana igo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Gero, bien artean kutxa autobusera igo zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.

Jaun iritsi berriak gela aztertzen zuen bitartean, bere puskak igo zizkioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Bekainak igo zituen hitz egiten jarraitzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

Igandean, salda bat igo zion, oso aurpegi txarra zuela ikusita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 329. orr.

Amak, ardura handienaz, manta igo dit kokotseraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 210. orr.

Eskalot zaldi gainera igo zuen Lancelotek.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Kuleroak igo eta lagunarengana abiatu zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.

Besoak zerura igoaz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 159. orr.

Larruzko jakaren kremailera goraino igo eta eskuak poltsikoetan gorde ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.

Igoko nauzu?  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 104. orr.

7 irud

Mandataritik behin-behineko kotxe-gidari izatera igo zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Denboraldi bitan zazpi jokalari igo ditu Bilbo Athleticetik Valverdek.  Berria - Kirola   2004-11-20

Diru harekin Trzeciak, Ziganda, Alfredo edota Rosadoren fitxaketak ordaindu ahal izan ziren, eta ezin da ahaztu horiek igo gintuztela Lehen Mailara.  Berria - Kirola   2004-01-03

8 (soldatak eta kidekoak)

Aizu, soldata igo didate.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Noski, soldata ere igo zitzaien.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.

-Alokairua igo nahi ote digu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 44. orr.

Etxejabeak aipatu du errenta igo behar duela, adeitsuki aipatu ere.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 143. orr.

Urtetan ibili ziren hala, harik eta piztia hura diru-arazo larriekin hasi zen arte; prezioa igo zion, eta ez zuen "beste fabore" baten truke zorrik kitatu nahi izan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Gasolina igo zuten, eta horrekin batera autobusen txartelak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.

Garraio publikoa %4,5 igo zen Hegoaldean.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Urdaiazpikoa berriro igo da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 94. orr.

9 zerbaitetan gora egin.

Geletan hara-hona ibiltzen naiz, eskailerak igo eta jaitsi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eskailerak binaka igo nituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

Eskailerak lasterka igotzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

Beste bi eskailera-maila igo eta ate batera iritsi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

Igoak nituen ordurako, hasierako kale aldapatsua ez ezik, ehun bat harmaila.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

Wildstrubelera daramaten aldapak igo aurretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Erreketeak igotzen ari ziren aldaparen kontrako aldetik ihes egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.

Ezponda nekez igo eta lubakiaren ertzetik arin joan ginen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

Beste inon ez dauden mendateak igotzen direlako da erakargarria Giroa.  Berria - Kirola   2004-05-08

Bost pisu igo behar zituen etxera bidean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Tristanek oinez igo zituen bere bulegora iristeko bi solairuak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 113. orr.

10 eskaileretan/eskaileran gora igo

Hozten hasi ginen, eta eskaileretan gora igo ginen berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.

Eskaileretan gora igo eta hallean sartu ziren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.

Marmolezko eskaileretan gora igo zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

Eskaileretan gora bere gelara igo, barrura sartu eta liburuak ohera bota zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Eskaileretan gora, hirugarren solairuraino igo ziren eta gazteak, kopetilun, atea jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 266. orr.

· Lasterka igo zen eskailera lohietan gora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Kapa erantzi eta eskailera kiribilean gora igo ziren logelara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.

Gero, eskailera kiribil batean gora igotzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

11 eskaileretatik/eskaileratik gora igo

Eskaileretatik gora igo ondoren, beira zeharrargizko ate batera iristen da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Emakumeak jauregiko eskaileratik gora igo ziren eta sala handira iritsi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 159. orr.

12 (-en) gainera igo

Nire gainera igo hadi, ea ailegatzen haizen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 200. orr.

Adreilu pilatuen gainera igo nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Atea itxi eta aulki gainera igo zen atzera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 253. orr.

Berriz harri gainera igo zen, eta honako hau esan zuen [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 170. orr.

Arrimatu zuen bankua paretara, banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

-Ez igo sofa gainera, Jack, mesedez!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Zaita bizkar gainera igo zitzaion eta, goiko ertza heldu ziolarik, erraztasunez iritsi zen gora.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Afal ondoren ontzi gainera igo ginen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Bere erratz gainera igo, ostiko eman lurrari eta airean gora joan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

Birgha ezpata uretatik atera eta zaldi gainera igo zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 168. orr.

Mando gainera igo eta geroxeago topatu behar zituzten bi gizonez hasi ziren hizketan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 290. orr.

· Joan zen bere bizikleta zuen tokira, eta, bultzada bat emanda, salto batez igo zen gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.

13 –n gora igo

Aldapan gora igo, eta mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Maldan gora igo nintzen lasai.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 40. orr.

Mikel Strogoff bizi-bizi igo zen bidean gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 155. orr.

Ilehoria berehala igo zen zurubian gora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

ik gorago 10.

Gero, argindarraren poste zaharrean gora igo zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.

Oilarrak arboletan gora igo ta an gelditzen badira, euria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Betaurrekoak igotzen zituen sudurrean gora begi pareraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

Ur izoztuak bularrean gora igo eta barruak ebakiko balizkio bezala sentitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 147. orr.

Gar bat, gar handi, gorri-hori, luze, malgu bat igo zen horman gora.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Hobeki pentsatuta, irentsi egin zituen eztarrian gora igo zitzaizkion hitz airatuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

1880an, Nana, prostituta bat gizartean gora nola igotzen den eta gero nola amiltzen den kontatzen duena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

14 igo berri (orobat igoberri) izond duela gutxi igoa.

Bidaiari igo berri batek.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 61. orr.

Talde igo berriek lanak izaten dituzte mailari neurria hartzeko.  Berria - Kirola   2004-04-16

Realak Levante igo berria izango du aurkari gaur Anoetan.  Berria - Kirola   2004-08-29

Levante, Numantzia eta Getafe igo berriak jaitsiera postuak saihesteko borrokan izango direla dirudi aldez aurretik.  Berria - Kirola   2004-08-24

Alcobendas igoberriaz hiru datu: [...].  Berria - Kirola   2004-09-18

Igo berriarengana begiratu nuen berriro bat-batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 81. orr.

Igo berriek izango dute arazo gehien.  Berria - Kirola   2004-08-24

Igoberrien artean gehien jokatu duena da usurbildarra. herriaŽ

· Florenten logelara igo berria zen, giltza sukaldeko iltzetik hartuta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.

Suediako tronura igo berria zen, eta, horren bitartez, hura zen Norvegiako agintaria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.

Mailara igoberria den taldeak sorrarazi ohi dituen arazoak gainditu ondoan.  Berria - Kirola   2004-08-24

Igo berri dudan muino-muinoan, San Giusto eliza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

· Alaves larri zebilen 1998-1999 denboraldian, Lehen Mailara igo berritan.  Berria - Kirola   2006-01-06

15 igo-jaitsi

Beirazko hutsarte handi bat, alegia, non lau igogailu, beirazkoak haiek ere, igo-jaitsi baitzebiltzan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Igo-jaitsi aski aspergarri horretan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

agertokira igo (11); aldarera igo (6); aldera igo (7); aldiz igo (17); arrastaka igo (7); arte igo (7); artean igo (7); asko igo (26); astiro igo (6); aulkira igo (7); autobusera igo (17); autora igo (6); baino gehiago igo (9); bakarrik igo (7); balkoira igo (8); bat igo (69); bat igo da (9); bat igo zen (12); batean igo (15); baten gainera igo (19); batera igo (89); batera igo eta (14); batera igo nintzen (15); batera igo zen (17); batera igo ziren (12); batetik igo (6); batez igo (14); batez igo zen (11); batzuk igo (13); bera igo (6); bere gelara igo (6); berehala igo (6); berriro igo (17); berriz igo (11); bertara igo (6); bizian igo (7); bizikletara igo (8); dolarrera igo (7); dorrera igo (8)

ere igo (35); eskailera igo (8); eskailerak igo (44); eskailerak igo eta (18); eskaileretan gora igo (15); eta gora igo (13); eta igo (49); eta igo egin (12); etxera igo (22); eurora igo (15); eurora igo da (6); ez igo (7); ez zen igo (10); gabe igo (10); gailurrera igo (12); gainean igo (7); gainera igo (130); gainera igo eta (29); gainera igo zen (25); gainera igo ziren (18); ganbarara igo (22); gehiago igo (22); gehiago igo ziren (6); gehien igo (8); gelara igo (37); gelara igo eta (6); gelara igo nintzen (7); gelara igo zen (10); goiko solairura igo (7); gora igo (151); gora igo eta (27); gora igo ginen (9); gora igo zen (22); gora igo ziren (22); gorago igo (20); goraino igo (8); gorantz igo (7); gorenera igo (7); gurdira igo (7); harmaila igo (6); harmaila igo behar (6); hegazkinera igo (8); horiek igo (6)

igo ahal (20); igo ahal izango (6); igo ahal izateko (10); igo ahala (19); igo arren (8); igo arte (8); igo aurretik (19); igo baino (11); igo baino lehen (7); igo baita (11); igo baitzen (9); igo behar (96); igo behar da (7); igo behar izan (17); igo behar ziren (7); igo beharko (34); igo beharko dituzte (7); igo beharra (11); igo berri (20); igo berria (15); igo da (267); igo da eta (8); igo dadila (6); igo daiteke (10); igo daitezkeela (6); igo dela (16); igo den (17); igo dira (110); igo dira prezioak (6); igo direla (11); igo diren (19); igo ditu (41); igo dituzte (6); igo du (43); igo dugu (6); igo dute (18); igo edo (14); igo egin (89); igo egin da (20); igo egin dira (7); igo egin zen (18); igo egin ziren (10); igo egingo (15); igo egiten (15); igo egiten da (7)

igo eta (414); igo eta gero (11); igo eta jaitsi (13); igo ez (17); igo gabe (13); igo gaitezen (8); igo gara (14); igo genuen (9); igo ginen (51); igo izana (11); igo nahi (56); igo nahi du (8); igo nahi dute (6); igo naiz (28); igo nintzen (102); igo nintzenean (8); igo nituen (8); igo nuen (6); igo ohi (6); igo ondoren (22); igo orduko (6); igo ostean (11); igo zaitez (16); igo zedin (7); igo zela (19); igo zen (650); igo zen atzo (8); igo zen bere (7); igo zen berriro (9); igo zen eta (32); igo zen gehien (6); igo zenean (31); igo zenetik (15); igo ziren (353); igo ziren atzo (7); igo ziren eta (18); igo ziren gehien (6); igo ziren oholtzara (9); igo zirenean (12); igo zitekeen (6); igo zituen (52); igo zituzten (24); igo zitzaidan (12); igo zitzaion (23); igo zuen (77); igo zuten (52)

inguru igo (6); inor igo (6); interes tasak igo (17); izugarri igo (6); jauzi batez igo (10); jendea igo (6); jerusalemera igo (8); kopurua igo (12); kopurua nabarmen igo (7); korrika igo (9); koska bat igo (8); kotxera igo (8); lasterka igo (11); laurden igo (7); lehen mailara igo (23); lekura igo (6); logelara igo (11); maila igo (18); maila nagusira igo (6); mailak igo (7); mailara igo (38); mailaz igo (7); mendia igo (6); mendira igo (43); mendira igo eta (6); mendira igo zen (24); metrora igo (7); milioi eurora igo (6); nabarmen igo (26); nabarmen igo da (11); nagusira igo (10); nekez igo (10); nola igo (11); oholtza gainera igo (11); oholtzara igo (19); ontzira igo (12); pasa igo (33); pasa igo ziren (28); pisura igo (8); podiumera igo (29); postura igo (12); posturaino igo (6); prezioa igo (16); prezioak igo (14); puntu igo (13); puntu laurden igo (7); soilik igo (8); solairura igo (20); soldata igo (9); talde igo (9); tasak igo (19); taula gainera igo (8); teilatura igo (19); teilatura igo zen (8); trenera igo (20); txalupara igo (11); urkamendira igo (6); zaldi gainera igo (19); zaldira igo (8); zen igo (13); zerura igo (20); zeruraino igo (7)

aldiz igoko (6); bat igoko (8); batean igota (6); batera igota (11); dira igoko (6); ez dira igoko (6); gainera igota (16); gehiago igoko (17); gora igoko (9); igoa eta (6); igoa zen (6); igoko da (77); igoko dela (21); igoko den (7); igoko dira (58); igoko direla (17); igoko diren (16); igoko ditu (19); igoko dituela (12); igoko dituzte (16); igoko duela (6); igoko dute (18); igoko gara (8); igoko litzateke (9); igoko naiz (21); igoko zaie (7); igoko zela (7); igoko zen (10); igota zegoen (6); interes tasak igoko (18); mendate igoko (10); mendate igoko dira (6); metrora igoko (7); metrora igoko da (6); noiz igoko (6); tasak igoko (19)

bat igotzea (6); bat igotzeko (7); batera igotzeko (6); eta igotzeko (10); ez igotzea (12); ez igotzeko (15); gainera igotzeko (8); gora igotzea (9); gora igotzeko (26); gorago igotzeko (6); igotzea da (13); igotzea erabaki (17); igotzea espero (11); igotzea eta (24); igotzea lortu (25); igotzea lortu zuen (7); igotzea proposatu (10); igotzeari ekin (7); igotzeko agindu (13); igotzeko asmoa (6); igotzeko aukera (19); igotzeko bidea (7); igotzeko eskatu (11); igotzeko eskatzen (6); igotzeko eta (9); igotzeko prest (12); interes tasak igotzea (8); interes tasak igotzeko (8); lehen mailara igotzea (10); lehen mailara igotzeko (33); maila nagusira igotzea (8); maila nagusira igotzeko (19); mailara igotzea (16); mailara igotzeko (40); mailara igotzeko aukera (6); mailaz igotzea (8); mailaz igotzeko (7); nagusira igotzea (9); nagusira igotzeko (19); podiumera igotzeko (9); prezioa igotzea (8); prezioak igotzea (6); prezioak igotzeko (6); soldata igotzeko (7); soldatak igotzeko (10); tasak igotzea (10); tasak igotzeko (10)

asko igotzen (7); bat igotzen (24); batera igotzen (16); bezala igotzen (9); da igotzen (6); ere igotzen (8); eskailera igotzen (6); eskailerak igotzen (18); eta igotzen (10); gainera igotzen (23); ganbarara igotzen (7); gora igotzen (84); gora igotzen ari (7); gora igotzen zen (8); gora igoz (6); gorago igotzen (10); igotzen ari (109); igotzen ari da (16); igotzen ari zela (11); igotzen ari zen (20); igotzen ari ziren (12); igotzen bada (10); igotzen badira (6); igotzen da (57); igotzen den (31); igotzen dena (9); igotzen denean (8); igotzen dira (34); igotzen direla (9); igotzen diren (13); igotzen dituzte (6); igotzen du (6); igotzen duen (6); igotzen edo (8); igotzen eta (14); igotzen ez (12); igotzen ginen (13); igotzen hasi (41); igotzen hasi zen (11); igotzen hasi ziren (8); igotzen ikusi (20); igotzen ikusi zuen (6); igotzen jarraitu (12); igotzen jarraituko (8); igotzen lagundu (14); igotzen lagundu zion (6); igotzen laguntzeko (8); igotzen naiz (11); igotzen nintzen (7); igotzen saiatu (9); igotzen uzten (6); igotzen zela (8); igotzen zen (100); igotzen zen eta (6); igotzen ziren (32); igotzen zituen (7); igotzen zitzaion (11); igotzen zuen (8); igotzera behartu (6); igotzera behartu (6); igoz gero (18); mendira igotzen (6); nola igotzen (6); prezioa igotzen (7); trenera igotzen (7); zen igotzen (7); zerura igotzen (13); zerura igotzen ikusi (8); zeruraino igotzen (7); zerurantz igotzen (6)


igoal ik igual.

igoaldi iz igotzea, norbait edo zerbait igotzen den aldi bakoitza.

Igoaldi luze baten ondoren, jauregi baten sarreraren aurrean gelditu zen furgoneta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 445. orr.

Patarraren itzulinguruek iduriz errexten ziguten orain igoaldia, eztituz haatik urratsa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Inflazioaren eta langabeziaren aldi bereko igoaldiari aurre egin behar zitzaion bat-batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

1982tik geroztikako kotizazioen igoaldi etengabeak maila beherenetara eraman zituen akzioen errendimenduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Inflazioaren eta soldaten igoaldiaren kontrako erreakzio gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Ez baitago beheraldi gabeko igoaldirik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.


igoaldiro adlag igoaldi guztietan.

"La ley de la gravedad" esan nion lehengusuari, eta harro harro, han noa, bi eskuekin sokari heldu eta, behitik goiti igoaldiro haritzaren gerrian bi iztermasailak estutuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.


igoalditxo iz igoaldi txikia.

Beste igoalditxo bat beharko txartel-bandatxoa aldatzeko...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.


igoarazi, igoaraz, igoarazten du ad igotzera behartu.

Zaldira igoaraziko dituzte bai zalduna bai ezkutaria, begiak trapu batez estalita.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Jaiki zen, bada, Jakob, eta gamelu gainera igoarazi zituen seme-alabak eta emazteak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.

Gero, bere bigarren zalgurdiaren gainera igoarazi zuen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.

Tellagorrik zaildu egiten zuen Martin, ibilarazi egiten zion, lasterka eragin, zuhaitzetara igoarazi.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Biak jeep batera igoarazi zituzten, bultzaka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Hegazkin batera ari ziren igoarazten metraileten artean, beste lagun batzuekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 78. orr.

Lurraren gailurretara igoaraziko zaitut.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Mundu pribatu bat, berezia: ikerkuntzarena; bere grinak, bere pozaldi eta bere etsialdiak dituen mundu bat; zerura igoaraz zein infernuetara jaitsaraz zaitzakeen mundu bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 100. orr.

Mutazioen maiztasuna igoarazi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 59. orr.

Urte hartan bertan, hiru anaia igoarazi zituen apaizgora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1129. orr.

Petrolioaren bigarren krisiak %13ra igoarazi zuen inflazioa ELGE eremuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Eskailerak igoarazi zizkion, bere logela txiki urdinerantz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Horregatik ehun eskailera maila igoarazi?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.

Autobusaren geldialdi bakoitzak maila bat igoarazten dio bere okerrean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batera igoarazi (9); bere etxera igoarazi (3); etxera igoarazi (3); gainera igoarazi (11); gainera igoarazi eta (3); gainera igoarazi zuen (3); gora igoarazten (5); igoarazi ditu (3); igoarazi du (5); igoarazi dute (3); igoarazi eta (9); igoarazi zituen (4); igoarazi zituzten (4); igoarazi zuen (19); igoarazi zuten (5); igoarazten ditu (3)


igobide iz igotzeko bidea.

Puska batean egon ziren zain igobideen aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.

Izotz hesia igotzeko lekua aurkituko duzue [...] hortik ere igobidea erraza izango ez den arren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 309. orr.

Igobidea "muturreko zailtasunekoa" zen, gidaren kalifikazioaren ariora.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.


igoera 1 iz toki batetik, gorago dagoen beste batera joatea.

Bar batean edan dudan esne beroak Alto de Portillorako patarraren igoera erraztu dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.

Infernuetara erortzean, igoera handi baten esperantza sortzen zaigu, eguneroko bizitzan gorabehera etengabean ohituak gaude eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Azken igoera honek zangoak pisutu dizkit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.

Igoera hori, jainkozkoaren gailur-ikuspeneraino, honela deskribatu eta laburbiltzen du: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Igoera luzea da, oso pattarra, aski dorpea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.

Patruila autoa, Mirakruz igoera hasi aurretiko bidegurutzean trabeska geratu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 104. orr.

Igoeraren azken zentimetroetan Raimundo Silva igogailuaren erdian jarri zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 198. orr.

Bihar Tourmaleteko igoera zikloturista.  Berria - Kirola   2004-07-15

Ongi ezagutzen duzu Lazkaomendiko igoera bihurria.  Berria - Kirola   2004-04-02

Goizeko 11etan hasiko da ekitaldi nagusia, pilota plazan: ikurriñaren igoera, dantzariak, joaldunak [...].  Herria   2003-05-29

· Labarretatik Harriandi gainera igoeran, harpearen aurrera ailegatu, gorputza lurrera etzan eta [...] ozen egin nuen oihu: [...].  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.

2 egoera edo maila gorago batera igarotzea.

Jesukristok Jaungoikotasunera egin zuen igoera miragarria.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 118. orr.

Ekipoaren igoera ospatzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 24. orr.

Presioaren igoerak eraginda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

3 (ekonomia arloan)

Sindikatuentzat inoiz ez da behar adinakoa soldaten igoera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

Egundoko igoera ekarri omen zuen horrek gure amaren soldatan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

Laurogeiko hamarkadan gertatu zen inbestimenduen igoerarik handiena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 131. orr.

Hitzarmen kolektiboak mobilizatu zituen, 130 pezetako igoera ari ziren eskatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.

Euroaren igoera ez da ongi etorria.  Berria - Ekonomia   2004-12-03

Zergak gehituz saiatu ziren gastu publikoen igoera orekatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Finantzaketa zuzenaren igoera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Prezioen igoeren efektua deskontaturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Interes tasen igoera mundu mailan.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Bizi-mailaren igotzeak beti ez dakar berekin bizi-kalitatearen hobekuntzarik, eta kalitate horren hobekuntza batek ere ez dakar ezinbestean bizi-mailaren igoerarik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Hazkundea igoera kuantitatiboa da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

Oilaskoaren igoeraz ari ziren emakume bi harategian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bigarren B Mailako igoera ligaxkak zozkatu dituzte.  Berria - Kirola   2004-06-01

Alaves ere igoera postuetan da.  Berria - Kirola   2004-11-09

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendi-igoeretarako goizeko lauretan ateratzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.

Diru batzuen balio-igoera jarraituak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Prezio-igoera txikiena izan duten elkarteko hiru herrialdeen tasa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Garapen teknologikoak eragiten dituen produktibitate igoerak direla eta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Demagun funtzionarioei EAk soldata igoera ederra agintzen diela, K. funtzionarioari ezin hobeki datorkiona.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 113. orr.

Danubioaren maila igoerak alerta eragin zuen Errumaniako hegoaldeko 100 bat hiri eta herritan.  Berria - Mundua   2006-04-05

Martinek zorionak eman zizkion Brionesi bere maila-igoerengatik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Airearen jaitsiera-igoera bertikala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

araberako soldata igoera (5); arrateko igoera (17); arrateko igoera jokatuko (4); atzoko igoera (5); azken igoera (6); baina igoera (13); bateko igoera (4); d ereduaren igoera (5); da igoera (11); du igoera (8); duen igoera (4); duten igoera (4); eragin du igoera (4); ereduaren igoera (5); eta igoera (20); eta soldata igoera (6); etengabeko igoera (4); euroaren igoera (5); euroko igoera (9); gorlako igoera (4)

igoera adostu (4); igoera aurreikusten (4); igoera bakarrik (4); igoera bat (7); igoera da (8); igoera egin (4); igoera egiteko (4); igoera ekarri (5); igoera ere (12); igoera eskaini (14); igoera eskaini die (6); igoera eskaini du (4); igoera eskatu (18); igoera eskatu dute (9); igoera eskatzen (13); igoera eskatzen dute (8); igoera espero (8); igoera eta (40); igoera ez (22); igoera ez da (9); igoera ez dela (4); igoera gehiago (7); igoera handia (11); igoera handia izan (7); igoera handiagoa (4); igoera handiena (8); igoera hasi (4); igoera hitzartu (6); igoera hitzartu dute (5); igoera hori (25); igoera horiek (4); igoera horrek (5); igoera horren (7); igoera horretan (7)

igoera ikusgarria (4); igoera iragarri (4); igoera izan (33); igoera izan du (9); igoera izan zen (5); igoera izan zuen (5); igoera izanen (4); igoera izango (13); igoera izango da (6); igoera jasotzen (5); igoera jokatuko (11); igoera jokatuko da (8); igoera kpi (4); igoera lortu (11); igoera lortu zuen (4); igoera lortzeko (5); igoera nabarmena (10); igoera nabarmena izan (4); igoera nahi (6); igoera nahi dute (5); igoera onartu (4); igoera orokorra (5); igoera oso (4); igoera postuak (4); igoera postuetan (15); igoera postuetatik (6); igoera proposatu (12); igoera proposatu du (7); igoera txikiak (6); igoera txikiak izan (4)

inflazioaren igoera (8); interes tasen igoera (20); izan da igoera (6); kilometroko igoera (4); kopuruaren igoera (4); langabeziaren igoera (4); maila igoera (4); mailako igoera (5); montjuiceko igoera (5); narancoko igoera (4); pentsioen igoera (8); prezio igoera (14); prezioaren igoera (4); prezioen igoera (36); prezioen igoera ez (4); puntuko igoera (9); puntuko soldata igoera (4); salneurrien igoera (5); soldata igoera (145); soldata igoera eskaini (6); soldata igoera eskatu (7); soldata igoera eskatzen (8); soldata igoera eta (14); soldata igoera hitzartu (5); soldata igoera jasotzen (5); soldata igoera proposatu (4); soldataren igoera (6); soldaten igoera (14); tarifen igoera (7); tasen igoera (21); tenperaturaren igoera (4); tourmaleteko igoera (4); zen igoera (4); zergen igoera (4); zuen igoera (6); zuen prezioen igoera (4); zuten igoera (6)

azken igoeran (12); azken igoeraz (7); azken igoeraz gerotik (4); da igoerarik (6); dute igoerarik (4); ez da igoerarik (5); fitoko igoeran (4); igoerarekin batera (4); igoeraren aurka (4); igoeraren aurrean (4); igoeraren ondoren (4); igoerari dagokionez (5); igoerari esker (5); igoerarik handiena (8); igoerarik nabarmenena (4); igoeraz gain (7); igoeraz gerotik (4); igoeraz geroztik (4); interes tasen igoeraren (7); prezioen igoeraren (8); soldata igoeran (5); soldata igoeraren (6); soldata igoerari (8); soldata igoerarik (5); soldata igoerei (4); tasen igoeraren (7); urkiolako igoeran (6); urrakiko igoeran (4)


igoezin iz ezin igo dena.

Hesi zuri harrigarria da, bertikala eta igoezina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.


igogailu iz eraikuntza bateko solairuetan gora igotzeko eta jaisteko erabiltzen den tresna.

Igogailua jaitsi berria zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.

Astor hoteleko igogailuan gora egin zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.

Igogailuak gora eta behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

Inoiz ez zuen igogailurik hartzen, badaezpada ere. Ez zuen hartu igogailua; oinez jaitsi zituen, patxadan, lau eskailera-tarteak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

Igogailuan sartu, botoi urdina sakatu, eta hirugarren solairuraino heltzen naizenerako, bertan izaten dut izeko Margari beso zabalik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 117. orr.

Uil etxe handira eraman nuen, igogailuan ibiltzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 87. orr.

Igogailuan sartu eta Lorategi Japoniarrera igo zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Hesketa automatikoko igogailua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 27. orr.

Igogailuan behera, gorakoan baino askozaz ederragoa iruditu zitzaidan Pantxo Rey.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 36. orr.

New-york-arren urgulua ziren beren 400 metroko goratasunarekin, minuta xoil batez heltzen zinela 110. estaian igogailuz.  Herria   2001-09-20

Gauez atera eta etxerakoan igogailua hondaturik aurkitzen genuenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 107. orr.

Izan ere, igogailua izorratu egin da, eta egoitza seigarren pisuan dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Igogailuetan erasotzen zien haurrei. alkateak agindu zuen igogailua berriki hasi dira eraikitzen Isaac Albeniz kalean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Igogailuko mutilak txokolate-koloreko uniformea eta letoizko botoiak zeuzkan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

ik igogailuzain.

Caulfieldek prostituta eta igogailu-mutil makarrarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

Igogailuko atetik begiratu eta koadro bi ikusi zituen lehenengo pisuan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 178. orr.

igogailuko Ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.

Eskailera gorantz kiribiltzen zen, igogailuaren zuloaren inguruan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

Zorigaitzeko egun batean, Amaia erori egin zen etxeko igogailuko zulotik behera.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

Perspektiba zorabiagarri batez igogailu-zulo bat marraztu zuenean, sei urte baizik ez zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espaziorako igogailuaren (3); igogailua hartu (14); igogailuan gora (3); igogailuan jaitsi (3); igogailuan sartu (10); igogailuaren zain (9); igogailuko atea (5); igogailutik atera (6); igogailutik irten (3)


igogailuzain (orobat igogailu-zain) iz igogailua gobernatzen duen pertsona.

Igogailuzainaren aurpegia ebanozkoa zen, bolizko inkrustazioez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

-Wilmer -esan zion gaueko igogailuzainari-, gauez korridore hauetan argi gehiago behar litzateke...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 444. orr.

Metroko igogailu-zaina premia eternala da.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 47. orr.

New York hirian igogailu-zain ibili ei zen Duņabeitia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.


igoka adlag igotzen

Bengalak gorantz igoka eta kulunka zebiltzan, eta ostera beheraka jaisten ziren gudu-oinerantz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.


igokari 1 izond igoz doana.

Bide igokaria horma arrokatsuen arteko zirrikitu batean sartu, aldapa motza igo eta goi-lautada handi batean agertu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.

Bibote horail igokariaren arku bera errepikatzen zen haren bekain horailetan, begi harritu atsegin haien gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.

Berak asmatu zituen […] daratulua eta makina igokaria, harresietan gainetik igaroz sartzeko balio zutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

Aihen-belar igokariak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

2 landare igokari

Eraikin berria metalezko sare batek inguratuko du, eta han landare igokariak jarriko dituzte.  Berria - Harian   2005-07-22

Bainilla landare igokari bat da, zuhaitzetan gora igoz 10 metroraino luza daitekeen orkidea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

Gorputz gihartsu hura zen, zinez, Sarak behar zuen zutabe sendoa, haren inguruan hazi eta garatu ahal izateko, nola hainbat landare igokari zurkaitzaren inguruan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.

· Beste arrosa-landare igokari bat, adar bihurrikoa eta lore te-koloreak ematen zituena, fatxadan gora igotzen zen mahatsondo baten moduan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.


igoketa iz igotzea.

Gure bizitzako urteak eskalada baten moduan aurkeztu dizkigute, ondasun materialen eta ekonomikoen bila etengabe gora eta gora jo beharreko igoketa baten moduan  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 102. orr.


Igokunde (orobat igokunde) 1 iz Jesus mirariz zerura igotzea. ik Salbatore.

Jesusen igokundea.  Elizen arteko biblia   Lk 24,50 tit

Non nahi ikusten dira alabaina aingeruak umetxoen itxuran margoturik, Jaiotzaren laukietan eta Jesu Kristo gure Jaunaren Igokundean eta Andre dena Mariaren Jasokundean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Jesusen jaiotza, nekaldi, piztuera eta igokundeko misterioak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Hirugarrenik, Kristo gure Jaunaren nekaldiarekin; laugarrenik, Pazko eta Igokundearekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.

Ez dugu Apokalipsian eta Azken Judizioan sinesten; ez dugu Igokundean sinesten, ez eta munduaren amaieran ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

2 zeruratze horren urteurreneko eguna.

Han goian kantuan aritua nintzen, koruan, Igokunde Egun bateko egunsenti aldean, txikitan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

Igokunde hori elizak jarritako jaiegunari dagokio: azentzio-eguna, alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.

3 Igokunde igande igokunde egunaren ondoko igandea,

Igokunde igandetik Mendekoste zortziurrenera bitartean egunero esaten da salmo hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.

4 Igokunde jai Jesusen igokundearen urteurreneko jaia.

Piztuera igandetik Igokunde jaia arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.


igon ik igo.

igorgailu iz uhin elektromagnetikoak igortzen dituen gailua.

Programaren barruan sartzen den pertsonaren etxebizitzan hargailu bat ezarri beharko litzateke, eta igorgailua presoak eraman beharko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Nola egiten dudan hari jarraitzeko? igorgailu bana daramagu, eta horren bidez esaten dit nondik nora joan behar dudan, rallyetan bezala.  Berria - Kirola   2006-03-15

Difusio-bobina bati konektaturik dago igorgailua. Irrati-igorgailu batek sortzen ditu seinale elektriko horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Irrati igorgailu txiki bat daraman tandem bizikleta honek indigenekin batera burutu du ibilbidea.  Berria - Mundua   2004-09-17


igorketa iz igortzea, igorpena.

Frankfurteko Pomosin fabrikako zuzendariak etortzekoak ziren, Opektaren salgai igorketak negoziatzeko. · Azkenik, Molères apezpikuaren igorketa...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.


igorle 1 iz aipatzen dena igortzen duen pertsona.

Nor esan dun dela telegramaren igorlea?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 234. orr.

Gutuna zabaldu baino lehen jakin nahi zuen nor zen igorlea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 226. orr.

Igorlearen izen-deiturak eta helbidea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 242. orr.

Idazle gazteak igorlearen izenik ez zekarren gutun bat jaso zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 121. orr.

Nire irakasle baten izena ikusi nuen igorlearen lekuan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

THX Mezuaren igorlea: Llum 15/04 10:25.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 161. orr.

Maswell-en paradigma klasikoa (igorle -> kanala -> hartzaile) zaharkituta geratu da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

Igorle eta mezuaz gainera, kodeak, hartzaileak eta kanalak ere berritu edota aldatu egin behar dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.

Igorle eta hartzailearen arteko bestelako harremana lantzean bakarrik sor liteke lilura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Bertso-saioetan entzuleriaren erantzunak, edo erantzun horretaz igorleak jasotzen duen berrelikadura edo feedback delakoak leku garrantzitsua du.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Saskiak igorleei itzultzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Albotik pasaeran sumatzen zuen guztiaren igorle moduko bat izango zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Mars planeta edo izarbelean Eguberritan pausatu beharra zen Beagle errobota ez da uste zuten bezain ongi ibili europear igorleen gostura.  Herria   2004-01-01

2 (hitz elkartuetan)

Entzun ezinik, begirada bilakatzen da mezu igorle eta gorputzak igorritako mezu hartzaile.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin, eta merkantzi igorleen agenteak [...] dirua noiz jasoko zain zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

3 (gauzei buruz)

XIX. mendearen adierazpen artistiko izateaz gain, urte haietako gertakarien igorle ere bihurtu baitziren irudi satirikoak.  Berria - Kultura   2004-01-29

Tita ohartuko da prestatzen dituen janak sentimendu igorle direla, eta haien bitartez maite duen pertsonarekin komunikatu daitekeela.  Berria - Kultura   2004-11-10

Ikus-entzunezko narrazioaren ezaugarriak eta narrazioa balio igorle gisa gaitzat hartuta, beste hamaika ariketa daude.  Berria - Harian   2005-12-04

4 igorgailua.

Ekologia Ministerioko adituek hartzaren urratsen berri jaso ahal izanen dute, jarri dizkioten igorle txikien bidez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igorle eta (7)


igorleku iz aipatzen dena igortzen den lekua.

Poliziak zehaztu zuenez, ez zekarren [lehergailuz beteriko gutunaren] igorlekuaren inguruko informaziorik.  Berria - Mundua   2004-01-13


igorpen 1 iz igortzea.

Ixtanteko, igorpena onartua zuela jakinarazi zidan makinak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 37. orr.

Satelite bidezko igorpenak debekatzea aztertzen ari da.  Berria - Mundua   2004-08-21

Ahots landuak zituzten, akats gabeko igorpen paregabea.  Berria - Kultura   2004-04-11

Kurduerazko igorpenaren ondoren eduki ber-berak turkieraz hedatzera derrigortzen dute Turkiako legeek.  Berria - Mundua   2006-03-24

Nabarmentzekoa, tenore arinaren igorpen argia eta gustua.  Berria - Kultura   2004-07-21

PVCa lortzen ari den bitartean edo bere transformazioan egon daitezkeen gas toxikoen igorpena.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Begiztatu baizik egin ez ditugun misterioak, hala nola elektrizitate indarra, hipnosia, borondatearen igorpena, sugestioa, magnetismozko gertaera guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 249. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Prezioan ere ondorio gaindiezinak ditu, ale bakoitzaren igorpen prezioa halako sei edo zortzi gehituko baita.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Espainiako Gobernuak aurkezturiko igorpen planak hutsune nabarmenak ditu.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

· Diru-igorpen bat dauka zuretzat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 68. orr.

Errepidean oinarritutako ereduak %70 areagotu dituelako urteotan gas igorpenak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

CO2 igorpenen Espainiako plana osatu gabe dago.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Horren errudun nagusia klorofluorokarbono igorpenak zirela atzeman zuten ikertzaileek orain urte batzuk.  Berria - Gaiak   2004-07-11


igorrarazi, igorraraz, igorrarazten du ad igortzera behartu.

Apezak partikulazki, horrelako botzak Jainkoaren laudatzeko balio zuela iritzirik, Balantsunen etxekoak balakatu zituen, mutiko koxkorraren Larresoroko seminariora igorrarazteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 42. orr.

Tazitok faltsuki kontatzen du dotorezien epaile izan zela Neronen gortean, eta Tigelinok, jeloskor, heriotzako ordena igorrarazi ziola.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Otoi arren, irakur, zigila, eta postara igorraraz ezazu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 153. orr.

Han, ezagutzen ez duen morroi ttipi batek [...] iragartzen dio zaldi orga behar duela igorrarazi eta berari behar zaiola jarraitu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Otoi arren, irakur, zigila, eta postara igorraraz ezazu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 153. orr.


igorretar (orobat igorrear) izlag/iz Igorrekoa, Igorreri dagokiona; Igorreko herritarra. ik igorreztar.

Euskaldun bakarra agertzen da lehen hamarretan, Iban Mayo (Euskaltel-Euskadi) igorrearra hain zuzen ere.  Berria - Kirola   2004-02-10

Hain dira laster pasatu, gutti baizik ez ditut ezagutu: Haimar Zubeldia usurbildarra, Iban Mayo igorretarra.  Herria   2003-07-31

Baina igorretarraren ezina gertu-gertutik bizi izan dutenak txirrindulariak izan dira.  Berria - Kirola   2004-07-21

Leontzi Aipuzpuru, Antselmo Totorika eta Jose Abasolo poeta igorreztarrak, esaterako.  Berria - Kultura   2004-07-01


igorreztar izlag/iz Igorrekoa, Igorreri dagokiona; Igorreko herritarra. ik igorretar.

Euskarazko literaturaren inongo bibliografian ageri ez diren idazleak aurkitu dituzte; Leontzi Aipuzpuru, Antselmo Totorika eta Jose Abasolo poeta igorreztarrak, esaterako.  Berria - Kultura   2004-07-01


igorri, igor, igortzen 1 du ad bidali. (zerbait)

Marina Gonzalezek musu bat igorri zidan irribarrez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.

Irri pollit bat igorri digu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Igorri nion idunekoa jantzita agertu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.

Egun horretan Agirre lehendakariak telegrama bi igorri zituen Habanara.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 290. orr.

Gela bakoitzak bazuen bere telefonista, leihoan zegoena, lagunen mezuak hartzeko eta igortzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 32. orr.

Oraindik ere erantzun gabe dagoen beste galdera bat igorri zuen iragan martxoaren 10ean Europako Batzordera.  Berria - Mundua   2004-04-18

Gutun apain-bihurri zeremoniatsu bat igorri zidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

Parlamentuari igorritako txosten batean.  Berria - Kultura   2004-01-28

Hedabideetara igorritako prentsa ohar baten bitartez.  Berria - Kultura   2004-10-30

Anjak igorritako faxean, Hans Lauerrek epaiketa egunean esandakoa zetorren komatxo artean azpimarratuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.

Munduko Merkataritza Erakundera salaketa igorri edo ez aztertzen ari dira agintariak.  Berria - Harian   2005-03-25

Salomonek mandatu hau igorri zion Hirami: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,16

Eskabidea igorri nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Tematu nintzen urtero hainbat aldiz liburuak igorri behar nizkiola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Parte hartzeko, zinema nahiz bideo lanak igorri behar dira, euskaraz eginak eta 30 minututik beherakoak.  Berria - Kultura   2004-06-17

33 herritatik igorritako 221 animazio lan jaso zituzten.  Berria - Kultura   2004-12-15

ELBk ordezkaritza bat igorriko du ELAren kongresura.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Manu bat eta dirua igortzen diot.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 327. orr.

Nahiago zuen arroz-esnearen usainak igortzen zion lasaitasuna sentitzea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 119. orr.

Halaber, 68 tonako giza laguntza igorri dute.  Berria - Mundua   2004-01-03

Horrenbeste denbora batere berririk igorri gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Planeta urrun batetik igorririko espaziontzi batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 36. orr.

Ontziak herenegun iluntzeko 20:33ean hondoratze seinalea igorri zuen, bere baliza irratitik.  Berria - Mundua   2004-06-04

Ordubetean, gai erradioaktiboak erradiazioa igortzeko %50eko probabilitatea du.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.

Marteko gainazalaren %90en informazioa igorri du Lurrera.  Berria - Gaiak   2006-04-22

Unibertsoa sortu eta gutxira sortutako galaxien irudia igorri zuen Hubblek. herriaŽ

Ontzi bakoitzak, gainera, grabitate-uhinak aurkitzea helburu duten laser izpiak igorriko ditu.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Jesus Kristo, Jainko aitak igorri Semea.  Herria   2003-04-03

2 (nora)

Ospitalera igorri dugu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 255. orr.

Edo atzerrira igorriko dituztela agindu eta igorri ez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 28. orr.

Ginzburg Civitavecchiako presondegira igorri zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 134. orr.

Bidaxunera igorri ninduten egunean kanbiatu ziren gauzak niretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

Oinazeak edo, noiztenka, bozkario itzal erraz batek, beti mendira igorri naute, [...] bereziki Baigura kaskora!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Berorren ama erreginak, gogo-samin guztiz larrian, berorrengana nau igorri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 136. orr.

Ximurraren bolante-ukaldi ozpinduak autoaren bertze aldera igorri ninduen kasik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Igorri zituzten, bada, gizon batzuk Xilora eta ekarri zuten handik kerubinen gainean eseria dagoen Jaun ahalguztidunaren itun-kutxa.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,4

· Bi, hiru, lau... igorri nituen lurrera! batzuk zauriturik, bertze batzuk jadanik hilak...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.

Horietarik hiru berak zuzen-zuzen beste mundura igorri ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 76. orr.

3 (zertara)

Kristinak Maite igorri zion laguntzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

Davidek mandatariak igorri zizkion, aitaren heriotzagatik doluminak ematera.  Elizen arteko biblia   1 Kro 19,2

Bere mutilak igorri zizkien, eihera harriaren eta tresneria guziaren bahitzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Orduan, Jezabelek mezularia igorri zion Eliasi, esatera: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,2

Apostoluak sermoiak egitera igorriak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

Jauntxoak norbait igorri zuen haren bila, espos mezaren emateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.

Handik urteetara serora igorri zion mezulari erretoreak, konfesioz jakin ahal izan omen zuenaren berri emateko: [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.

AEBek, anartean, 50 marine igorri dituzte euren enbaxada gerizatzeko.  Berria - Mundua   2004-02-24

Arratsalde hartan berean, Migel Mailuk patruila bat igorri zuen bizigarri bila.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

4 (nola)

Nire tokitik, keinuka igorri nizkion eskerrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Gu, 18.ekoak, kamiunetan igorri gintuzten Givet-i buruz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Egun batez, 1500 lagun Alemania aldera igorri zituzten trenez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 83. orr.

Hauekin argazki bildumak osatu eta postaz igortzen zizkioten hilero.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Irratiz igorri behar dituzten mezuak aldez aurretik adosturiko liburu jakin bateko orrialdeen arabera kodifikatzen dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.

Aginduta dugun arauzko bidetik igorri diot gutuna, begiralearen eskutik alegia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 141. orr.

Gerla denboran Alemaniarat bortxaz igorri zen bere adinekoen zerrendan izan zen.  Herria   2004-09-02

Eskularrua baitzeukan eskuinekoan, honetan ezartzen du eta igortzen, igortzen besagainka delako xefari buruz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

5 (bestelakoak)

Juduekin batean heriotzerako ber bideetatik igorriak izan ziren, ehun milaka, Hitler-en gustukoak ez ziren guziak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

Ingeles handirik jakin beharrik ez zegoen nondik igorria zen jakiteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.

Biharamunean, kabala bagoi batean, igortzen gituzte erran gabe norat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Apezpikuak herri hortara bikari zuen igorri.  Herria   2004-07-29

Eta kolpe batez, paretaren kontra igorri zuen, tanpa!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 70. orr.

6 (esapideetan; ik beherago 8 eta 9)

Ostrukak jeiztera igorri behar nukeen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.

Haizea hartzera igorri zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Bai, badakit kaka egitera igorri zintudala...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

7 uxatu.

Eguzkiaren beroak iheska igorri zituen azken lainoak eta xori zuri handien ongarriaren urrina azkartu zen ere.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

8 antzara(k) ferratzera igorri

Gero, antzarak ferratzera igorri ninduen: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Lepoa eginen nuke bat baino gehiago ni antzarak ferratzera igorri beharrean jarri nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Holako galdea egiten didatenak laster igortzen ditut antzara ferratzerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Jakes ene ondotik, trapu tzar bat izan banintz bezala antzara ferratzerat igorria ninduelarik, ene haurraren galtzerat pusatuz!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.

9 txakurraren/mandoaren ipurtzulora bidali

"Antzarrak ferratzera igortzea" esateko "zakurraren ipurdira edo zakurraren ipurtzulora igorri" esaten dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.

Mandoaren ipurtzulora igorriko nukeen, inondik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

10 preso igorri

Jean-Martin-ek bere koinata preso igorri omen zuela, iraultzaren kontrakoa zela leporatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Ez zuela berak bere botz bakarrarekin laguna preso igorri.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.

Dorrera preso igorri zuten eta han giltzapetu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

igor dezatela (10); igor ditzatela (4); igor ditzaten (4); seaskara igor dezatela (6)

aitak igorri (4); bana igorri (17); bana igorri die (5); bana igorri zien (5); bat igorri (104); bat igorri die (4); bat igorri dio (9); bat igorri du (7); bat igorri dute (5); bat igorri nahi (5); bat igorri zien (9); bat igorri zion (18); bat igorri zioten (8); bat igorri zuen (7); batean igorri (4); batera igorri (9); batzuk igorri (4); egitera igorri (4); erakundeak igorri (4); ere igorri (15); erregeak igorri (4); eskaera igorri (6); eskutitz bat igorri (10); eskutitza igorri (4); eta igorri (12); etxera igorri (7); fiskaltzari igorri (4); gutun bana igorri (8); gutun bat igorri (29); gutuna igorri (31); gutuna igorri zien (4); gutunak igorri (7); handik igorri (4); harat igorri (8); hau igorri (8); hau igorri zion (5); hori igorri (5); idatzia igorri (5)

igorri aurretik (4); igorri behar (42); igorri behar dio (5); igorri behar dira (7); igorri beharko (9); igorri dauku (4); igorri die (17); igorri diela (4); igorri dio (32); igorri dion (7); igorri diote (6); igorri ditu (21); igorri dituzte (13); igorri dizkio (7); igorri du (38); igorri duen (5); igorri dugu (4); igorri dute (16); igorri duten (5); igorri eta (15); igorri ez (4); igorri gizonak (4); igorri izana (6); igorri nahi (35); igorri nahi izan (11); igorri nau (8); igorri nien (4); igorri ninduen (11); igorri nion (13); igorri nuen (10); igorri omen (4); igorri prentsa (5); igorri prentsa oharrean (5); igorri uztailaren (4); igorri zidan (10); igorri zien (37); igorri zieten (4); igorri ziola (5); igorri zion (82); igorri zion atzo (6); igorri zioten (22); igorri zituen (23); igorri zituzten (19); igorri zizkien (11); igorri zizkieten (7); igorri zizkion (21); igorri zizkioten (5); igorri zuela (4); igorri zuen (98); igorri zuen atzo (6); igorri zuten (37)

bat igorria (10); igorria izan (26); igorria izan zen (4); igorria izanen (9); igorria izanen da (7); igorria zuen (6); igorriak dira (4); igorriak eta (4); igorriak izan (19); igorriak izan ziren (6); komunikabideei igorri (5); komunikabideei igorri prentsa (4); lasaitasun mezua igorri (12); mandatariak igorri (10); mandatariak igorri zizkion (4); mattin megadendara igorri (4); megadendara igorri (4); megadendara igorri uztailaren (4); mezu bat igorri (11); mezua igorri (26); mezua igorri nahi (6); mezua igorri zion (6); mezua igorri zuen (8); mezulariak igorri (10); mezulariak igorri zizkion (6); oharra igorri (8); onu erakundeak igorri (4); postaz igorri (4); prentsa oharra igorri (4); txosten bat igorri (4); txosten igorri (4); txostena igorri (6)

bat igorriko (14); bat igorriko du (4); batera igorriko (5); baterat igorriko (4); batzordera igorriko (6); eskubideen batzordera igorriko (4); espainiako gorteetara igorriko (4); gorteetara igorriko (4); harat igorriko (4); igorriko da (5); igorriko die (5); igorriko dio (7); igorriko diote (4); igorriko ditu (12); igorriko dituzte (12); igorriko du (19); igorriko dute (13); igorriko ote (4)

atzo igorritako (14); atzo igorritako prentsa (6); bat igorriz (18); bat igorriz ez (9); berriara igorritako (7); cv bat igorriz (9); hedabideetara igorritako (17); hedabideetara igorritako prentsa (12); igorritako agiri (8); igorritako agirian (8); igorritako bideo (5); igorritako bideo batean (4); igorritako eskutitzean (5); igorritako gutun (12); igorritako gutun batean (5); igorritako gutuna (6); igorritako gutunak (7); igorritako gutunean (8); igorritako informazioaren (8); igorritako informazioaren arabera (8); igorritako mezu (4); igorritako mezua (4); igorritako ohar (11); igorritako ohar baten (5); igorritako oharrean (6); igorritako prentsa (32); igorritako prentsa ohar (7); igorritako prentsa oharrak (6); igorritako prentsa oharrean (14); igorritako txosten (6); igorritako txostenean (5); igorriz ez (10); igorriz ez ahantz (9); komunikabideei igorritako (6); komunikabideei igorritako prentsa (5); komunikabideetara igorritako (4)

bat igortzea (8); bat igortzeko (8); ez igortzea (7); igortzea erabaki (8); igortzeko erabakia (5); igortzeko eskatu (4); igortzeko prest (4); mezua igortzeko (4)

bat igortzen (31); bat igortzen dio (5); batera igortzen (11); batzuk igortzen (4); berriz igortzen (4); da igortzen (4); ere igortzen (4); eta igortzen (8); gutun bat igortzen (4); honekin batera igortzen (6); igortzen ahal (7); igortzen ahalko (4); igortzen da (5); igortzen den (4); igortzen dio (7); igortzen dion (6); igortzen diren (4); igortzen ditu (9); igortzen dituen (13); igortzen ditut (4); igortzen dituzte (12); igortzen dituzten (9); igortzen dizkizut (6); igortzen dizudan (6); igortzen dizut (11); igortzen du (15); igortzen duen (11); igortzen dugu (5); igortzen dute (10); igortzen duten (5); igortzen eta (4); igortzen ez (4); igortzen zidan (4); igortzen zituen (9); igortzen zituzten (10); igortzen zizkion (9); igortzen zuela (4); igortzen zuen (12); igortzen zuten (4); postaz igortzen (5)


igortzaile iz igorlea.

Hartara, igortzailea eta jasotzailearen arteko harremana askoz ere estuagoa da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

Mezuaren hizkerak zer pentsatua eman zidan: hartzailea "hi"ka tratatzen zuen, eta igortzailea gehiegikeria nabarmenez baliatzen zen eskolako solas-jolasetako hitz zaharkituez, hogeita bost urte haiek iragan ez balira bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.


igortze iz bidaltzea.

Hain igortze lasterrak ezin adierazizko neurriraino poztu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 530. orr.

Halabeharrez bazter hartara behako soil bat igortze hutsak ez ote zidan bet-betan suntsituko hain artoski eginiko lanaren emaitza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.

Nahi gabe berriz ere gutunazala haztatu zuen, barruan igortze-oharren bat ahazturik ote zen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.

Kanadatiko igortze gastuek bikoiztu egiten zuten liburuaren prezioa.  Berria - Kultura   2004-05-12


igotzaile 1 iz igotzen duena.

Han otsoak behar zituzten, hiltzaile seneko zapaltzaile-igotzaile errukibakoak, eta gure ingeniari finak ez zituen ezaugarri haiek inola ere betetzen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 34. orr.

2 (txirrindularitzan)

Malda horietan erakusten dute igotzaileek euren trebezia.  Berria - Kirola   2004-05-08

Zer da Hamilton, ordokizalea ala igotzailea?  Berria - Kirola   2004-06-30

Erlojupekoetan, aldiz, igotzaileek denbora asko galtzeko arrisku handia dute.  Berria - Kirola   2004-04-03

Roberto Laiseka eta Alberto Lopez de Munain, aldiz, igotzaile petoak dira. herriaŽ

Dena den, artista omen da Lopez, igotzaile fin-fina.  Berria - Kirola   2006-05-04

Birritan saiatu zen, baina Cardenas ere igotzaile trebea da, eta itsutu gabe Mayoren gurpilari eutsi zion.  Berria - Kirola   2004-05-16

Igotzailea zen Munain, eta trebea oso kronoigoeretan. trebea erlojupekoetan eta igotzaile txukuna.  Berria - Kirola   2006-01-04

Igotzaile aparta dela erakutsi zuen eta iazko mailari eusten badio, berea izan daiteke etorkizuna.  Berria - Kirola   2004-05-08

Dider Rous (Bouygues Telecom) beteranoak marka ezarri zuen atzo, Igotzaileen Sarian nagusitu ondoren.  Berria - Kirola   2006-05-02

Discoverykoak ibilbidearen ezagutzea zuen alde, Parrak igotzaile sena.  Berria - Kirola   2006-04-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere igotzaile (3); eta igotzaile (4); igotzaile aparta (5); igotzaile peto (4); igotzaile petoa (6); igotzaile petoa da (4)


igotze iz toki batetik, gorago dagoen beste batera joatea.

Igotze bat senditzen da.  Herria   2004-07-15

Bere igotze espiritualen bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Langabezia igotze horrek 16 eta 24 urte bitartean dituzten lau gaztetik batean izan zuen eragina.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Gogoan izanik uhin horiek presio igotze eta jaiste erregularrak direla.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Hots ozenagoa, presio igotze eta jaiste bortitzagoak gertarazten dituena.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.


igotzeke adlag igo gabe.

Diru politikari buruz, interes tasen igoerak ez direla urgentziazkoak uste du erakundeak, eta Cotisek tasak igotzeke jarraitzen duten Japoniako eta Europako banku zentralen jokaera hobetsi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-22


igual (orobat igoal) 1 adlag berdin.

Beti igual!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.

Aurtengo denboraldian estreinatu da Lehen Mailan, baina futbola iguala da maila guztietan.  Berria - Kirola   2006-01-21

Geneak igualak dira.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Zer grazi leukake ba, munduak, denok igoalak bagina?' Denak igualak dira: andrea ez beste emakume guztien atzetik gau eta egun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.

Jonki puta guztiak igualak dituk.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Gizonen aurrean, igualen artean, beste arrei, norberaren baliokideei erakusteko ehiza.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 156. orr.

· Nirea da, eta ez dut aldatu nahi, baina ez da nire iguala.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 37. orr.

2 beharbada, agian.

Igual ez duk hain zatarra izango...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 31. orr.

Igual ez da kapitaina izango, igual kontramaisua izango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Igoal euria egingo du, igoal ez du egingo... a zer nolako iragarpena!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.

Igual hartuko dut bainu bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 67. orr.

Floridako hondartzaren batera joango da igual hiltzera...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

Gaizki hezitako gizabere traza igoal hartuko zenidan, gaur zortzi, txoko honetan bertan puzker kontutan ari nintzela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Orduan, goazen 'Turgeniev' aurrean dagoen parketxora, han igual pillauko dinagu zerbait.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 272. orr.

Everest da mendi handi-handia, handienetakoa igual.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 119. orr.

Hi baino askoz zaharragoa duk, hamar urte zaharragoa igual.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Etxera joango nauk, igual.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.

Ohitura-falta izango da igual.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 59. orr.

Edo igual bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 104. orr.

Beranduago igual, bai.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 87. orr.

Eta ziklistak berandu heltzen zirela beti, batez ere udan, eta itxaroten egon beharko zuela, berrogeita hamar minutu igual, eguzkipean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 46. orr.

Hobe dugu isilik egon, bestela kendu igual egingo digute lehen emana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 83. orr.

3 igualeko

Gero, igualeko kopurua egiteko bildu beharreko diamante kilo kopurua kalkulatzen saiatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.

Hiruzpalau zakur madarikatu harrapatu behar zituen igualeko kopurua lortzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 165. orr.

· (ironiazkoa) Zuen ondoan igualeko lasaitasunean bizi ginen gu!  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 47. orr.

Igoaleko parajetan bizi gara... edo ez?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 374. orr.

Igoalekoak ziren lehengo garaiak oraingoen aldean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

4 igualekoxe

"Udaberria igualekoxea izaten da", pentsatzen du guztiz itsutzen ari dela sentituz. Gernika igualekoxea zuan guretzat: ihesi zetorren jendearen bilgune eta pasalekua; Bilborantzako joan-etorrien nobedadea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.

5 igual-igual izond berdin-berdina.

Eta egunak joan egunak etorri, denak igual-igualak, elkarrengandik bereizezinak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Bi soinujoleen aurpegiko keinua, irribarre lotsati moduko bat, igual-iguala da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 70. orr.

Igoal-igoalak dituk biak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 13. orr.

Bizkarreko lekedak indarra galdu eta orri batzuk erortzeko zorian daudela; bestela igual-iguala dago.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.

· (-en atzizkiaren eskuinean) Arrebaren igual-iguala gainera.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.

-Ea... ene! Ze polita! Amaren igual-iguala...  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 37. orr.

Vassia ez zen ausartuko... hala ere, haren igual-iguala da!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 286. orr.

Nire asteazkenetan hemen izaten zunan beti, igual-igual eguraldi txarrarekin eta eguraldi onarekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.

Azken denboraldietan igual-igual dabil, eta...  Berria - Kirola   2006-01-29

Baterako edo besterako igual-igual balio dezakeena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 133. orr.

Ni ez naiz sekula hemen izan eta igual igual bizi naiz. hari ezkerretara zein eskuinera eman, igual-igual pizten zen argia.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 58. orr.

Ilda ordurako ez zen bizi Palestinan, baina igual-igual segitzen zuen hartaz mintzatzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 240. orr.

6 igual-igualeko izond

Eta ahaztua ninan benetan, harik eta pelikula hori ikusi genuen arte, horko mutil hori igual-igualekoa baita, haren erretratua bera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 81. orr.

Maindire artean gizon-emakumeek egiten dutena eta bi gizasemeren artekoa ez baitira igual-igualekoak baina bai elkarren antz handikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

7 igual izan dio ad

Igual ziok, ijitoen erregearen semeak baldin badira ere, Piperrak ederra sakatuko ziek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.

Igual zaidak, ba, utziok, gau bategatik...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 268. orr.

· Ba, igual zaio, badakit ordu hauetan mundu-konponketa alfer asko egin ohi dela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

· du ad Izena ez dut maite, bainan igual du!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 144. orr.

Soldado zen norbaitek ez zuen, hola, kazeta batean -izanik ere frantsesez edo euskaraz, igual du- idazteko dretxorik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bai igual (3); baina igual (10); bat igual (3); bestela igual (3); beti igual (3); da igual (9); denak igualak (4); du igual (4); duk igual (3); edo igual (5); edo igual bai (3); ere bai igual (3); eta igual (24); eta igual ez (3); eta igual igual (7); igual bai (15); igual beste (3); igual bizi (5); igual bizi naiz (5); igual du (4); igual egingo (3); igual ez (29); igual ez da (6); igual hasiko (5); igual hori (4); igual igual (17); igual igual bizi (5); igual iguala (8); igual iguala (8); igual iguala da (3); igual iguala da (3); igual igualak (6); igual igualak (6); igual izango (12); igual izango da (8); igual pentsatuko (3); igual uste (3); igual zaio (3); igual ziok (5); iguala da (4); igualak dira (3); izan eta igual (4); izango da igual (4); zen igual (4); zuen igual (3)

eta igoal (3); igoal dio (3); igoal ez (4); igoal igoal (4)


igualitario izond igualitarismoaren araberakoa.

Hegemoniak balio berdinen kate demokratikoaren zabalkuntza igualitarioa du bere logika.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.

Arazoa ez da teknikoa, arazoa egungo indar politiko eta sozialen oreka da, errenten banaketa igualitarioaren erabat kontrakoa dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 154. orr.

Herrialde aberatsenak dira igualitarioenak, alegia, aberastasuna hobeto banatzen dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Zaila da esaten, noski, kausalitatearen noranzkoa nolakoa den: aberastasun handiagoak ahalbidetzen ote duen banaketa ekitatiboagoa, edo aitzitik, banaketa igualitarioak ahalbidetzen duen hazkunde handiagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Agian, garrantzitsuena, bikotea eta familia ulertzeko modu berria izan zen, igualitarioagoa, mendekotasuna kolokan jartzen zuena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Bost erakundeek «modu igualitarioan» hitzartzen zituzten erabakiak, eta gero erakunde bakoitzak bere erabakiguneetan berretsi.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07


igualitarismo iz gizakien berdintasun sozial eta politikoaren aldeko joera.

Euskal Herri malenkoniatu eta esentzializatu baten edukiak ez dira falta: pertsonalismoa, igualitarismoa, demokrazia popularra, emakumearen papera ordena tradizionalean, eta abar.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 31. orr.


igualitarista 1 izond/iz igualitarismoaren aldekoa.

Euskal Herri tradizionala igualitarista izan ei da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 135. orr.

2 iz igualitarismoaren aldeko pertsona.

Igualitaristen aburuz desberdintasunak ez dira bidezkoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.

Liberal klasikoek, aldiz, askatasun pertsonala defenditzen zuten eta igualitaristen ideiak kritikatzen zituzten, etorkizuneko utopia baten izenean giza askatasuna ukatzen zutelakoan.  Berria - Kultura   2004-01-15


igualtsu (orobat igoaltsu) 1 izond berdintsua.

Produktu baten antzekoa da hurrengoa, eta igualtsua denen funtzioa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 7. orr.

Ume guztiak igualtsuak direla esaten du ama den lagun batek. Denborarekin jabeek beren zakurren antza hartzen dute, edo alderantziz, igualtsu da. -Tira, igualtsu dun, ez?  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 29. orr.

Ez zeukan errezetarik, baina igualtsu zen, plaka atera eta ez zioten eragozpenik jarri.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

Atera ditiat mahai gainera eta denak igualtsuak iruditzen zaizkidak.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.

Bidaia hori egin beharra dauka, eta igualtsu zaio norekin joan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 66. orr.

• 2 adlag berdintsu.

Militarrak eta mugazainak nahasten diren denbora honetan, biak igualtsu tratatzen ditut nik, zakur zahar amorratua baino hobekiago ez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Emazteari eta alabei buruz galdetu zidan, eta igoaltsu ekarri zituen hizpidera eskola garaiko zein soldadutzako kontuak; nire bizitza nik baino hobeto ezagutzen zuela zirudien.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 107. orr.

Zama publikoak igualtsu partitzeak lagundu egiten du bakea gordetzen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 161. orr.

Bortxazko egoerak baino ez ditugu ezagutu nire belaunaldikook; eta aurrekokoek ere, igualtsu.  Berria - Harian   2006-03-24

Nafarroan igoaltsu: beren ariman erroturiko ohiturak eta sineskerak koplatuz herria bozkariotan ipinten zuen trobadorea zen bardoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.


igualtxo izond

Sagardoa tipo bakarrekoa da, igualtxoa denetan, eta prezio berbera du onak eta txarrak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.


iguana iz Hego Ameriketako narrasti isats-luzea (Iguana iguana).

Hortxe dago Goio, leihotik begira, iguana bat egongo litzatekeen moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

Harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut, harresiarekin eta arraildurarekin mimetizatua, hazizurriak dituela eta gargarak egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Eguzkipean erdi-lo dagoen iguana dirudizu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 61. orr.

Bera iguanak harrapatzera joan da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.

Ohetik eguzkitara eta eguzkitatik ohera, iguanak bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.

Gure pasaporteak eskuan ditu, iguana eskuaren antzeko bere eskuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.

Bere iguana eskuaz alabaren ilea laztantzen ari da eta ni ez naiz ezer esateko gauza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 300. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iguana bat (3)


igurai (orobat igurain g.er.) iz basoak zaintzen dituen pertsona.

Aita igurai aritzen zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 21. orr.

Imajina zazue denak bezalako igurai ilehori bat, igurai lanean usatzen den arroparekin, eta hortxe duzue aita begien aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 21. orr.

Golubtxik iguraia berehala atera zen kanpora.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.

Ixileko ehiztariak iguraina hiltzen duenian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 303. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

golubtxik iguraia (3)


igurika 1 adlag zain.

Yankiak noiz hurbilduko labana zorroztuta leizean igurika zeuden gerlari nipon haietarik bat.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Ondoko goizean, tropa urriak igurika egoteak aski iraun zuela jujatu eta herria setiatu zuenean, bi gizonen hilotzak, barrabilak ahoan trebes, egurrean gurutzefikatuak kausitu zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.

Jendea zerbaiten igurika denean, begiratzekoa da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 212. orr.

2 igurikan igurika, zain.

Viktor Iushtchenkoren bitoriaren menturan, abenduaren 26an berriz emanen diren bozen igurikan daude.  Herria   2004-12-16

Ama [...] kanpoan da igurikan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 55. orr.


igurikapen iz igurikatzea; itxaropena.

Atzera utzia zuen mutilzahar itsuaren bizitza beti-batekoaren martxa; igurikapen-presio izugarri baten pean zegoen; eta ikustea bera ere nahasgarri eta leher-eragingarri zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Honela, Malthusen igurikapenen betetze postumoa iragartzean, halaber, [...] planetako biztanleria osoaren oinarrizko premia materialak asetzeaz aginte ekumenikoren batek arduratu beharko lukeela ere iragartzen dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Inortxok ere ez zekiela gizon ezkongabe harengan ezarri zituen igurikapenen berri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 103. orr.


igurikatu, igurika, igurikatzen (307 agerraldi, 27 liburu eta 197 artikulutan (horietako 171 Herria astekarian)) 1 du ad espero izan. ik iguriki.

Kinka batean, gauzak arrunt kanbiatu baitziren enetzat, holakorik ez nuelarik batere igurikatzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

Hainbestenarekin, berri on bat jin zitzaidan, ez nuena igurikatzen: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 111. orr.

Hamar bat izen-orde baziren lerroan baina ez igurikatzen zuen hura...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

Gehiago diot; ez ezazu batere plazerrik igurika.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Hire makila ferratuarekin emaiok igurikatzen duen zafraldia!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 20. orr.

Medailarik igurikatzen zuenez? ez baitezpada.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

Inork ez zuen zorotzat hartuko, erregerengandik horien heineko esker ona igurikatzen bazuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Frontetik berri onak heldu zirela, bitoria igurikatu behar zela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.

-Nigandik deus ez igurika, gero.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

2 zain egon, itxaron.

Erantzuna igurikatu gabe, gizonaren besotan kuxkurtu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Otsabiden igurikatzen naute bazkariteko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Thierryk egunaren altxatzea igurikatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

Beltzez jantziriko eta urrez koroaturiko gizonak bere tronuan igurikatzen zuen meteoroaren etorrera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Hemen igurika ezazue.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.

Moisesek bezala, laino hartatik igurikatzen nuen nik neure legea, neure baitako, neure inguruko eta mundu osoko ordena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Azkenean bide beretik etxera itzuli ziren hain aspaldian igurikatzen genituen gure herritar presoak, ihesliarrak eta gerlari ohi berriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Ez nuen pentsatu nahi igurikatzen gintuen errealitate lazgarriari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

Doi bat igurikatzen ahal baduzu, meza bururatu orduko abisatuko dut.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz igurikatzen (3); ainitz jende igurikatzen (4); arte igurikatu (4); bat igurikatu (4); bat igurikatzen (7); denek igurikatzen (6); ere igurikatzen (4); eta igurikatzen (4); gehiago igurikatzen (4); igurikatu behar (14); igurikatu beharko (10); igurikatu beharko da (3); igurikatu eta (4); igurikatu gabe (9); igurikatu zuten (3); igurikatua da (5); igurikatua zen (3); igurikatuak dira (15); igurikatuak diren (3); igurikatuak ziren (3); igurikatzen ahal (10); igurikatzen ahalko (3); igurikatzen baitute (3); igurikatzen baitzuen (3); igurikatzen ditu (5); igurikatzen dituzte (3); igurikatzen duen (5); igurikatzen dute (12); igurikatzen duten (5); igurikatzen ez (3); igurikatzen ginuen (8); igurikatzen nuen (4); igurikatzen zuen (10); igurikatzen zuten (18); igurikatzen zutena (4); jende igurikatzen (8); jende igurikatzen dute (5); laguntza igurikatzen (3); urte igurikatu (4); zer igurikatzen (5)


igurikatze iz itxarotea.

Horra beraz zergatik zuzen den Erroman egitea auziaren epaia, han ez baita artzapezpikuaren ondoriotasunaren igurikatze luzerik, ez laburrik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.


iguriki, igurikitzen (197 agerraldi, 16 liburu eta 3 artikulutan) 1 du ad goi espero izan. ik igurikatu.

Erantzun didate ezen irakurle zentzudun orok hain segur igurikiko zukeela partikular batzuen gutun bilduma batean hutsegiterik kausitzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 32. orr.

Pentsatu zuen, halako egoera batean, atsekabeak jotakoari zegokion itxura zabarra ager zezan igurikiko zuela Whittaker andreak  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

2 zain egon, itxaron.

Ez dakit nire gutuna noren bidez igorri: beraz Joséphine etorri arte igurikiko dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Eta espero nuen bertan igurikiko ninduela, han bertan atzemanen nuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.

Beraz, atea ixten ikusi eta minutu pare bat iguriki du txirrina jo artean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte iguriki (3); arte igurikiko (4); dut igurikitzen (5); eta igurikitzen (4); eta igurikitzen dut (3); ez dut igurikitzen (4); ezin iguriki (3); gutien igurikitzen (3); iguriki behar (5); iguriki behar izan (4); igurikiko balu (3); igurikiko balu bezala (3); igurikiko dut (4); igurikitzen dudan (5); igurikitzen dudan bezala (3); igurikitzen dut (24); igurikitzen dut ez (4); igurikitzen ez (6); igurikitzen nuen (14); luzaz iguriki (3); nik iguriki (3); onik iguriki (3)


igurikimen iz igurikitzea, itxaropena. ik igurikipen.

Eta sekula ez zuten kikildu heriotzaz haraindiko igurikimenek ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

Raymonden igurikimena ezti aho-gozagarria bezalakoxea zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.

Bazerien igurikimen-kutsu halako bat, desatsegina ez zen urduritasun apur bat, atze-oihala igo zain daudenei antzeman ohi zaiena bezalakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.


igurikipen iz igurikitzea, itxaropena. ik igurikimen.

Sekula ez zion erantzun emaitzak bere igurikapenari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Orobat dio ezen orainak baino asetzen ez duenak estu hartzen dituela gauzen emaitzak, zeren bai baitago plazerik etorkizuneko gauzetan, baita iraganekoetan ere, batean iguripenagatik, oroitzapenagatik bestean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 41. orr.


igurtzaile iz aipatzen dena igurzten duen pertsona.

Baldin haatik ohartuko balitzaizkio, dudarik gabe erraiezu gazteluko zoru-igurtzailea izan dela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 267. orr.


igurtzaldi (4 agerraldi 3 liburutan; ETCn 6 agerraldi; orobat igurtzialdi 14 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 31 agerraldi) iz igurtzia.

Begiak igurtzi zituen badaezpada ere, zakar eta sasoiz, loaren orratzak kentze aldera, baina igurtzaldiak ez zion hark espero zuen fruiturik eskaini, eta begizuloak gorri-gorri utzi zituen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 51. orr.

Eta muxu luze eta igurtzialdi bortitzean galtzen dira Xabiren mihi-eskuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.

Oi!, zergatik ez nintzen negar-malkotan urperatu bertan, neure larriari ur horrez igurtzaldi bat emateko?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

Bizitzak zuetako bakoitzari eman dizuen igurtzialdi sentimentala, hori bera da zuen arteko aldea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 146. orr.

Tango baten boladak eta ahots-aieruak zetozkien, baita oinek dantzagunean egindako igurtzialdiak ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.

Edertzeko igurtziak hartzen igarotzen zuten denbora hori: mirra-oliozko igurtzialdiak hartzen zituzten lehen sei hilabeteetan eta [...] lurrin eta usain gozozko igurtzialdiak hurrengo seietan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.

Gerrietan izan dut zartakoren bat edo beste, baina masaje-igurtzialdi pare bat hartu eta segi lanean.  Berria - Kirola   2004-04-15

Aski maitekorra eritzitako bizkar-igurtzaldi batez agurtu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 61. orr.

Tarteka algararen bat, makurtu bat egiten du, edo esku-igurtzialdi sail bat, alboetaranzko kulunkak nahiz irribarre misteriotsuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.


igurtzalditxo iz igurtzi laburra.

Inaxiri igurtzalditxo batzuk eman zizkion lepoan agur legez, baina andreak masaia bat zela pentsatu zuen, eta erdi intzirika esan zion ahapetik, "zuk dituzu eskuak, Mentxu, zuk...".  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.


igurtzi1, igurtz, igurzten (orobat igurtzen g.er.) 1 du ad zerbaiti, bere gainean behin eta berriz halako indarrez igaroarazten den beste zerbaitez eragin. ik torratu; marruskatu; ferekatu. (gorputz alderdiak)

Behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz, behin eta berriro murgildu zen uretan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Olioa ere eman zion, zerbitzariek gorputza igurtz ziezaioten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Egidazu putz, igurtz nazazu, atera iezadazu distira.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 213. orr.

Begiak igurtzi zituen kearen eraginagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 332. orr.

Eskuak igurtzi ditu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

Galtzetan igurtzita garbitu nituen eskuak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

Sudurra ukabilaz igurtzi ondoren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Mitxelenak esku urduri batez igurtzi zituen ezpainak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 297. orr.

Barruko bultzadari men eginik, ilea igurtzi zion Léak Maxi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 239. orr.

Reb Alter, bizarra igurtziz, hizketan hasi zitzaion Ansheli: […].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Izekok besoak eta hankak fuerte igurtzi behar izan zizkion, eta aurpegi osoa garbitu benda batekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 106. orr.

Neska baldin bada, klitoria igurtzi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

Katutxoek bizkarra igurzten zuten Joxe Mariren hanken kontra.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.

Nestorren alaba gazteenak Telemako garbitu zuen eta olioz igurtzi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.

Kerosenoz igurtzi eta bizirik erre zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 101. orr.

Gaixorik dudan alderdia eskuz igurtzi eta sendatuko zidala legena.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,11

Jaunaren atzean zegoela, oinen ondoan, malkoz bustitzen hasi zen, eta buruko ileez txukatzen, eta oinak muinkatzen eta ukenduz igurtzen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

Nik igurtzi eta igurtzi jarraitzen nuen, orain begiak itxita nituen, nire orgasmoa baitzen ardura zitzaidan gauza bakarra.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.

Gantzu eta usain goxo merkez igurzten dituzte beren buruak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 11. orr.

2 (gauzak)

Paul D-k kikararen ertza igurtzi zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 74. orr.

Gizon hura bere erpuru zabalaz aizkora distiratsu baten xafla igurzten ari zela ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.

Kobrezko plater asko genituen, amak astero igurzten zituenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.

Tomate helduekin eta oliba olioarekin igurtzitako ogi zatiak.  Berria - Kultura   2004-10-13

Eztiz igurtzitako opil bat hartu, eta ahoan jarri zion Andreasek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

Atsoak ogi puska bat hartu, eta koipe eta piperrautsez igurtzirik, zakur bati emateko usadioa hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 248. orr.

Haritz ezpalak bata bestearen kontra igurtziz eta gorituz su berria lortzen zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

"Babarrunak igurzteak" babarrun tantodun lizunduak txukuntzea nahi du esan hemen. balearen gantzarekin igurzten zituen bere botak eta nire senideenak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Arkua berotu eta gantzaz igurtziko diagu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 160. orr.

Elkarren arteko junturak olioarekin nahastutako kare biziarekin igurtziko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.

Aleak eskobatu, eta garbitzeko zapiaz igurtzi zuen zorua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.

Kontua [lapikoa] espartzu egokiarekin igurztea da.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.

Lurra eskobatzen zuen eta argizariz igurzten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Eraztuna edo lanpara igurtzi, eta jeinua azaltzen da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Ihiek elkar igurztean ateratzen zuten hotsa eta ibaiaren zarata makurra entzuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Batzuetan garraren distira bizia lehertzen da, adarrek eta enborrek elkar igurzten duten bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.

Hitz jolasguratuak elkarrekin gertatzen dira jendeen aho-mihitan, elkar igurzten dute, adiskidetuz eta haserretuz orobat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

3 irud

Artean egin gabe zegoen "Poeta Hilen Kluba" delako filma, baina gu ere halako dohain batek igurtzirik sentitzen ginela esan liteke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.

4 adkor (kargu publiko bat) erosi.

Senarrak eta beraren etxekoek -emaztea erre, urkarazi edo irato egin badute-, epailea, medikua eta polizia igurtzi egiten dituzte, emazteak bere buruaz beste egin duela esan dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 86. orr.

Auzia gaizkiagotuz gero, gaizkileak polizia mila pezetako batzuez igurtzi eta kito.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

Euren kontra Ŧdiruz ongi igurtzitaŧ arituko direla, eta hurrena Alevesekin ez direla ahalegin betean arituko esan zuen.  Berria - Kirola   2004-06-10

5 (era burutua izenondo gisa)

Eta bainila txokolatezko katilu batean bustitako ogi gurinez igurtzi batez betetzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz igurtzi (3); aurpegia igurtzi (8); aurpegia igurtzi zuen (5); batek igurtzi (4); batekin igurtzi (3); batez igurtzi (11); begiak igurtzi (48); begiak igurtzi eta (6); begiak igurtzi nituen (3); begiak igurtzi zituen (23); bizkarra igurtzi (3); burua igurtzi (5); elkarren kontra igurtzi (4); eskuak igurtzi (26); eskuak igurtzi ditu (3); eskuak igurtzi eta (3); eskuak igurtzi zituen (16); eskuaz igurtzi (4); eta aurpegia igurtzi (3); eta begiak igurtzi (7); eta eskuak igurtzi (9); eta galtzetan igurtzi (5); eta igurtzi (29); eta igurtzi egin (4); eta igurtzi eta (3); eta olioz igurtzi (3); galtzetan igurtzi (6); galtzetan igurtzi zuen (5); gogor igurtzi (3); gozoz igurtzi (3); gurinez igurtzi (3)

igurtzi arin (3); igurtzi arren (3); igurtzi arte (3); igurtzi batzuk (7); igurtzi behar (8); igurtzi behar izan (3); igurtzi ditu (16); igurtzi du (7); igurtzi egin (11); igurtzi egin zituen (5); igurtzi egiten (8); igurtzi eta (78); igurtzi eta igurtzi (14); igurtzi nion (4); igurtzi nituen (7); igurtzi nuen (6); igurtzi ondoren (14); igurtzi zidan (5); igurtzi zion (11); igurtzi zituen (80); igurtzi zituen begiak (6); igurtzi zituzten (3); igurtzi zizkion (9); igurtzi zuen (59); igurtzi zuen distira (3); igurtzi zuen gorputza (3)

adarrak igurtziko (7); adarrak igurtziko ditu (6); erpuruak igurtziko (4); erpuruak igurtziko ditu (4); ertzeko adarrak igurtziko (7); igurtziko dira (3); igurtziko ditu (12); igurtziko du (4); ilea igurtzi (3); jesus ukenduz igurtzi (3); klitoria igurtzi (3); kontra igurtzi (15); kontra igurtzi zituen (3); kontra igurtzi zuen (4); kopeta igurtzi (3); lepoa igurtzi (4); lokiak igurtzi (3); oineko erpuruak igurtziko (4); olioz igurtzi (12); olioz igurtzi eta (3); ondo igurtzi (3); ongi igurtzi (3); txiki batez igurtzi (3); ukenduz igurtzi (8); usain gozoz igurtzi (3)

begiak igurtzitzen (4); begiak igurtziz (7); bestearen kontra igurtziz (3); bizarra igurtziz (3); eskuak igurtzitzen (3); eskuak igurtziz (15); eskuak mantalean igurtziz (3); igurtzitzen ari (11); igurtzitzen ari zen (8); igurtzitzen hasi (4); igurtzitzen hasi zen (4); igurtziz edo (3); igurtziz edo neurtuz (3); igurtziz eta (7); igurtziz gero (3); kontra igurtziz (10); mantalean igurtziz (3); sabela igurtziz (3)

batez igurzten (5); begiak igurzten (9); begiak igurzten ditut (3); bizkarra igurzten (3); bularra igurzten (3); elkar igurzten (5); eskuak igurzten (13); eskuak igurzten ditu (3); igurzteari ekin (4); igurzten ari (26); igurzten ari zela (6); igurzten ari zen (11); igurzten ari zitzaion (3); igurzten dira (3); igurzten ditu (8); igurzten ditut (5); igurzten du (7); igurzten eta (5); igurzten hasi (18); igurzten hasi zen (7); igurzten hasi zitzaidan (3); igurzten hasten (3); igurzten zidan (5); igurzten zituen (11); igurzten zuela (4); igurzten zuen (16); igurzten zuten (5); ilea igurzten (3); ipurdia igurzten (3); klitorisa igurzten (3); kontra igurzten (10); nola igurzten (4); titiak igurzten (4)


igurtzi2 1 iz zerbaiti, bere gainean behin eta berriz halako indarrez igaroarazten den beste zerbaitez eragitea.

Hain zen arina, kasik ume batena, musua gehiago igurtzia baino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 138. orr.

Mary Annek igurtziak ematen zizkion andreari bizkarrean, beroa eman nahi balio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Bere emaztearen masaje eta igurtziek mina arintzen zioten.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.

Izaren igurtzia sentitu nuen titiburuetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Egoki zizelkatuta eta igurtzi askotxoz leunduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.

Txarolezko zapatei igurtzi batzuk eman zizkien bizi-bizi.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.

Edertzeko igurtziak hartzen igarotzen zuten denbora hori: mirra-oliozko igurtzialdiak hartzen zituzten lehen sei hilabeteetan eta [...] bestelako lurrin eta usain gozozko igurtzialdiak hurrengo seietan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.

Badakigu norberekeriaren gaitza hain errotua dagoela batzuengan, non ebakuntza behar baitu, ez ukenduaren igurtzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Ingelesez, azentu alemanaren igurtziarekin, ingelesez.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 142. orr.

Arras-arras, azken igurtzia eman eta amaitutzat eman du arotzak esku-karrila.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

Azal gazteago baten igurtziaz zeuen ximurrak suntsituko direlakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Ez dakizue ezagutzen egiazko gurariaren usainik eta ez haren igurtzirik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 190. orr.

2 (izenondoekin)

Beste igurtzi on bat emango zienat -esan zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 121. orr.

Burbuilen igurtzi atsegina ari nintzen sentitzen nire larruazal guztian.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

Eta aurrera mugitu da, atzera eta aurrera, poliki, eta neskaren igurtzi sotilak erabat puztu du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.

Hozta ukitu zituen, igurtzi arin bat baizik ez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.

Hauxe da seguruenik bere bularren igurtzi goxoa sentitzen duzun azken gaua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 200. orr.

Itsaso ezkutuaren igurtzi indartsuak kaietako arrastoak garbitzen zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.

Espirituaren igurtzi salbagarria isuri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

3 (fonetikan)

Ahots-bidean inolako trabarik jarri gabe, eztarrian igurtzi bat sortzeko adina aire botaz gero biriketatik, hasperena sortuko da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Airearen bidea ez bada erabat ixten, baina bai igurtzia entzuteko nahikoa estutzen, hots igurzkariak ateratzen dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.

Afrikatuetako hersketa poliki irekitzen da, denbora batez ebakera-organoak elkarrengandik nahiko hurbil daudelarik, tartetik igarotzen den aireak igurtzi zarata atera dezan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barruari alkohol igurtzi batzuk egitea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 132. orr.

Federik ez zitzaidan itzuli baina, halako kontsolamendu-igurtzi moduko bat sentitu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.

Iodo igurtziak, atsedena, bururdi termikoa, ur berozko poltsak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

Pornografia ote dira aho-igurtziak?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Garrantzitsuena harrimena da, barne-igurtzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

Hala ere, bazuten naturaltasun poxi bat, hurrenez hurren, helduendako eta haurrendako ene besarkada eta buru-igurtziek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

5 igurtzi egin

Gizonak, gero, igurtzi eta laztan egin zion, emakumearen konfiantza irabaztearren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Horrelakoetan, hainbeste igurtzi egin eta gero, gure azalak distira ere bazuela esango nuke.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 17. orr.

· Elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken igurtzia (3); eta igurtziak (3)


igurtzialdi ik igurtzaldi.

igurtzika adlag igurzten.

Su ondoraino joan zen bizkor, eskuak igurtzika, txinpartak atera nahi balizkie bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 179. orr.

Berak nire gorputza igurtzika jarraitu zuen, eta, izterretara heldu zenean gelditu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.

Alua kulero gainetik igurtzika, begiak zuri.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

Eskobak galtzadako lauzetan aztarka eta igurtzika.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.

Ezkerreko ukabileko hatz-koskorrez ezkerreko begia igurtzika eta igurtzika.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

Ardiak batzuetan zuhaitzen kontra igurtzika hasten dira, azkuraren azkuraz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta igurtzika (5); igurtzika ari (3); igurtzika hasi (3)


igurtziko iz igurtzia.

Isil antza, aspaldiko kontuez aritzen ziren, tarteka marteka elkarren kontra igurtzikoak eginez.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 105. orr.


igurtzimendu iz igurztea.

”Abiadura horretan, aireko molekulekin igurtzimendu handia sortzen da eta segundu gutxitan desintegratzen dira; jendeak ikusi zuen zutabea sortzen da horrela, gas beroarekin”, azaldu zuen Bolidoen eta Meteoritoen Ikerketarako Sareko kideak.  Berria - Gaiak   2004-01-06


igurtzitxo iz igurtzi arina.

Ezer ez, ezer ez, ikara bat ere ez hiri osoan, argitxo bat ere ez, haizearen igurtzitxo bat ere ez. Igurtzitxo batzuk egiten hasi nintzaionean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.


igurzkari 1 izond kontsonanteez mintzatuz, ahots bidea erabat itxi gabe ebakitzen dena.

Esan genezake igurzkariak, organo artikulatzaileen artean airea estuegi pasaraztean sortzen den zurrunbiloari dagokion zarata direla.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.

Fonema diren bezainbatean, euskarazko igurzkari guztiak ahoskabe dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Alofonikoki bakarrik gertatzen dira igurzkari ahostunak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Igurzkari sudurkaria.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.

Aintzat hartuta [ts] afrikatua osorik hobikaria dela, errazago onartuko dugu ez dela [t] (euskaraz horzkaria dena) "sartzen", baizik /s/ igurzkariaren ordez [ts] afrikatua ahoskatzen dela.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Euskaraz maiztasun handikoak direla igurzkari / afrikatu txandakatzeak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Hasperena igurzkaritzat har daiteke, igurtzi baten emaitza delako azken batean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Euskaraz igurzkari guztiak maila fonemikoan ahoskabe izatea fortitio paradigmatiko baten emaitza da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Txistukariak izaten dira nabarmenenetakoak, igurzkari indartsu eta entzungarrienetakoak direlako.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

• 2 iz gantzua.

Ukendu eta igurzkariz betetako mahai bat omen zegoen hormako ispiluaren kontra, eta zetazko bata arin bat ere bai aulki-burua estaliz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igurzkari edo (3); igurzkari eta (4); s igurzkariaren (3)


igurzkaritasun iz igurzkaria denaren nolakotasuna.

Ixtea nola isiltasuna eta leherketa den (herskaritasuna), estutzea zarata jarraitua den (igurzkaritasuna).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.


igurzketa iz igurtzia, igurztea.

Edertzeko igurzketak honela egin ohi ziren: sei hilabetez mirra-olioz, eta hurrengo seietan emakumeek erabili ohi dituzten lurrin eta usain-gozoz.  Elizen arteko biblia   Est 2,12

Ibrahimen esku-erakutsi eta igurzketak esker onez hartzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 212. orr.

Bihurdura-problemak, igurzketa-koefizientea, altzairuaren bibrazioaren eraginezko nekadura eta abar, horiek guztiak nerabiltzan nik orduantxe gogoetan  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.


igurzle izond igurzten duena.

Era berean, zokilen zati bat eurien eraginez desegitera dator eta ibai igurzleek bazterrak jaten dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.


igurzte (corpusean igurtze eta igurtzitze soilik) iz igurtzia.

Igurtze gozoa, sakatzea eta erritmoa -in crescendo- dira plazer lasai baterako edo pasio zoro baterako behar direnak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.

Zoritxarrez-edo, txikiak zituen begiak, eta, horren ondorioz, denbora izugarri luzea ematen zuen igurtzitze-lan horretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.


iguzki ik eguzki.

ihakin 1 iz norbaiten keinuak edo moldeak antzeratzea, askotan isekaz.

Berau areagotze aldera, beti du datxekion eta komeni zaion irudia eragiten eta behin eta berriz sortarazten, beraz, egokituriko ihakinak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.

Gorputzaren trebetasuna ihakinetan.  Herria   2001-06-21

Gero, ahots goibel ihakinezko batez Raleigh-ren "Agur gorteari" lanaren hasierako bertsoak errezitatu zituen: [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 31. orr.

2 ihakina egin ik ihakindatu.

Hori da anitzetan egiten dugun aukera, artoski ustez, ostrukaren ihakina eginez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 68. orr.


ihakindatu, ihakinda, ihakindatzen du ad norbaiten keinuak eta moldeak antzeratu, norbaiten ihakina egin.

Euskal idazleak frantsesak eta espainiarrak bezain onak direnez, batzuetan hobeak ez badira, ez dute haien ihakindatzen ibili beharrik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 52. orr.

Estriptilari baten mugimenduak ihakindatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.


ihalartar izond/iz Ihalarrekoa, Ihalarri dagokiona; Ihalarreko herritarra.

Ihalartarrek izanen dute karrika distirant batean bizitzeko plazerra.  Herria   2004-04-15


ihalozka 1 adlag ihalozkatuz.

Gerritik edo belaunetik, ez zekien zehatz, isurtzen zitzaion odolean ihalozka, besoak zabalik, aurpegia lurrera, zangoak bilduak, bi egur puska gogorrek bizkarrezurra errausten ziotela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.

Hiruretan tanpez iratzarri da, lotara ezin bihurtuz sehaskan ihalozka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 149. orr.

Ihalozka bukatu genuen biok lurrean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.

Eta gure "etxeko" zelaia agertu zitzaidan, hogeita hamar gizon gazte indartsu eta lerden lohian ihalozka ari ikusten nituela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.

Halaz, lurrean herrestatzen ikasia zuten, horma gorakoiak gainditzen, lohian ihalozka lerratzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.

Etsaia lurrean zegoen, oihu eta negarrez ihalozka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

2 irud

Zoritxarrean ihalozka zebilen Ttotteri James Ellroyren nobela berria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.

Bekatuaren minean ihalozka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Erran behar zen ohea zaplastatu zioten gehienek, izaera eta gorputzaren ahalkean ihalozka, aztal-ukaldi batez ito zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.

Eta frantses egoki haren aitzinean baliatzen ninduela, ihalozka eroaten ninduen arkaismoaren lohitik atera zela frogatzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 20. orr.

3 (izen gisa)

Energia kosmikoz hantzera abiatu eta sexu-ihalozka ederraren erdian harrapatuak izan gaitun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 25. orr.

4 ihalozkan (corpusean ihalauskan soilik)

Mary irri gordinaz ihalauskan nakusan bitartean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.


ihalozkarazi, ihalozkaraz, ihalozkarazten du ad ihalozkatzera behartu.

Baina estek-fritak nahiago nituzke, Enez Eussako kozina bereziaren ordez: kedar gustuak barda sabela ihalozkarazi dit.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.


ihalozkari iz ihalozkatzen den pertsona.

Ipotx Tropokila, Mihiluze eta Mihizikin bozeramaileak, Kaskagogor eta Elezaku ihalozkariak, Frakanasai Sabeldarraio Ogasun kontseilaria, Farramail Artaburu eta Gainxuri Hezkuntza kodeatzaileak eta Martinkoska gidazkaria.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 47. orr.


ihalozkatu, ihalozka, ihalozkatzen da ad iraulkatu.

Minak ziztatuta, suge bat bezala ihalozkatu nintzen, ene armen bila.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 194. orr.

Aitzurraz eta palaz ihalozkatu lur gain lohitsuan pausatu zen kutxa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.


ihar (orobat igar g.er.) 1 izond gantz edo haragi gutxikoa. (gizakiez)

Luzea zen, hezurtsua, sudur izugarriarekin, meharra eta iharra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Txabusina krakatsu batez jantzitako agure ihar bat begiztatu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.

Letamendi gizon ihar, txiki, argal bat zen, ile-adats grisa eta bizar zuria zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Mutil ihar batek garangorriak eskaintzen zizkion saski batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Zakil benetan itzela zen, horrelako tipo ihar baten zango artean zintzilik aurkitzea espero izango zenukeena baino askoz handiagoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 313. orr.

Henne ijito bat bezain beltza zen, aurpegia estua, zuloak masailetan, ihar-iharra: hezurra eta azala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Iharra zen, oso iharra, hezurtsua, keinukaria eta irribarretsua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Maria, gorputzez, Aita zenaren antzekoa da: iharra.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 71. orr.

Florentek bere ukondo zimelak, bere sorbalda iharrak atzeratzen zituen, haragi hartan hondoratzeko beldur zehazgabeak harrapaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Oliba-koloreko aurpegi iharrak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Esku ihar mehe bat topatu zuen, berea indarrez estutuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Haren burutxo ile-urdin iharra indar gutxiz kulunkatzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 215. orr.

· Maddi libre zegoen, hondarreko, lepo-ihar harengandik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

2 (animaliez)

Petrusen aldean bi bigantxa ihar ari dira bazkatzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

Atarian txakur igar-igarra ikusi zuan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.

3 (landareez) hezetasunik ez duena. ik idor 3.

Egur hezeari hau egiten badiote, zer ez ote iharrari?  Elizen arteko biblia   Lk 23,31

Lautada mugagabearen monotonia sasi banaka batzuek ozta-ozta hausten dute, iharrak, kiskaliak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

Orain, aitzitik, kanabera ihar bat egina nagok.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.

Besakada bat abar ihar.  Elizen arteko biblia   Eg 28,3

Ikaragarri luzea zirudien, adar iharra bezain mehea. oharkabean, belar iharra urratzen hasi zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 201. orr.

Haizeak erauzitako hosto iharrak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.

Zelofanezko poltsa tiki batetik marihuana iharra aterata.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

4 (eguraldiaz eta kidekoez) euri edo hezetasun gutxikoa. ik idor 5.

Eguraldi iharragoa eta eguzkitsuagoa dakar, seko lehorrera pasatzen ez bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Udamin gogaikarria gertatu zen, errea eta iharra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Bero iharrago batez  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

5 irud

Agorra, diot, eta iharra Erlijio-elkarte pobretxo hau, lurreko gauzen hezetasunetik urruti baitago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Deitzeko indarrik ere ematen ez duen gogo iharra.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 163. orr.

Izeko espiritu ihar eta hits bat zen, bere zorroztasunaren labanak ezpel horian egindako irudi zurbil eta izu bat. abuztuko asteazken hori halakotsua izana zen esku artean nerabilen aferari zegokionez: agorra eta iharra, aroaren pare.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Fonografoko diskoen atzean, jazz taldeen auhen ihar luzeekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

· 6 (idazlagun gisa)

Barauaren barauz, zangoak koloka ditut, gorputza argal eta ihar.  Elizen arteko biblia   Sal 109,24

Begiak zimel zituen, gorputza ihar, arropak pilda txar eginik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Esperantzaren ontzia guztiz hutsik, guztiz ihar, siku, geratzen denean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

7 (erkaketetan)

Hezurretan azala besterik ez dute, egurra bezain ihar.  Elizen arteko biblia   Nk 4,8

Belar iharra bezala erabat erreko dituzte.  Elizen arteko biblia   Na 1,10

Abu ihia bezain luzea da, ira iharra baino iharragoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.

Gizon txikitxoa zen, hetikadun bat bezain iharra, makurra eta hanka-okerra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

8 ihar-ihar egin

mandarina ez zen usteldu, eta, ihar-ihar egin zenean ere, arbolan zintzilik zegoeneko usain goxo ber-bera zerion oraindik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.

Hala ere, gorputza ez duzu horrela zaintzen, ihar-ihar eginik eta zarpailtsu jantzirik, gainerakoan errege bat dirudizun arren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.

Eta han aurkitu zutela, egun batean, goseak ihar-ihar egina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama iharra (4); ama iharrak (4); ama iharrarekin (3); ama iharraren (5); belar iharra (4); egur iharrak (4); egur iharrak eskuz (4); esku ihar (4); eta ihar (5); eta iharra (13); eta iharra zen (3); hain ihar (3); hosto iharrak (3); ihar bat (6); ihar baten (3); ihar eta (16); ihar ihar (3); iharra da (3); iharra eta (6); iharra zen (5); iharrak eskuz (4); iharrak eskuz puskatzean (4); lehengusu iharra (3)


ihardesgailu iz erantzungailua.

Ihardesgailuan mezu bat neukalako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 97. orr.

05.59.28.15.56 telefona zonbakiko ihardesgailüan entzüngei datekean mezüan.  Herria   2005-04-14

Ihardesgailuetako ahotsak ezagutzen zituen, lagun hurbilenak,  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.


ihardesle iz erantzulea.

Hautatuak izan dira ere bortz batzordeen ihardesle eta kideak.  Herria   2002-07-18

Egongelara itzulirik, baldin egiten badut urrats bat, zu kausitzen zaitut ondoan; baldin erraten badut ele bat, zu zaitut betiere ihardesle.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.

Portalisek, berriz ere, ihardesle, bidenabar azaltzeko testamentu egiteko ahalmena mugatua dela, egundo ere ez eskubide naturala, lege politiko eta zibilak arautua baino: [...].  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzordea ihardesle (4)


ihardespen iz erantzuna.

Nire galderaren puska larriena ihardespenik gabe zegoen beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Noizbait ere etorri zen Kantzileriaren ihardespena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 62. orr.

Ihardespenik ezean, irriño zozo bat marraztu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

Berorren ihardespenaren zain nauka kitatu nahi dudan damuaren egonezinaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 391. orr.

Ez zuten entzuten galde-ihardespenez, ordezkatzez, eliza-sariez, kontratuez, patronatuez, salaketez beste solasik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.

Hari entzutea bezain erraza zen, bestalde, ihardespena ematea ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.

747 ihardespen izan dira, honela banatuak: 714 talde-ihardespen, 33 bakarkako ihardespen.  Herria   2003-08-14

Grefierak ontzat eman du euskarazko ihardespena.  Herria   2003-04-10

Jean Grenet Baionako auzapezak ihardespen zorrotza eman zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Gero, ihardespenen txanda hasiko da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Proposamen horiek sortu berri den Herri Elkargoari egin dizkiote, baina oraindik ez dute ihardespenik ukan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Gizarte pobreziari ematen zaion ihardespen bortitza da presondegia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ene ihardespen (3); haren ihardespena (4); ihardespen bat (9); ihardespen ezin (3); ihardespen hura (3); ihardespena izan (3); ihardespenik ez (3); ihardespenik ukan (3); zer ihardespen (4)


ihardeste iz ihardespena.

Osabari ihardeste hura eman bezain laster, xuxendu zen aita prezeptore jaun Marcelenganat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 78. orr.

Alferrikakoa gertatuko zitzaidala ihardeste hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.


ihardetsi, ihardets, ihardesten 1 du ad erantzun.

Orain, arazoa hobeki argitzeko, kontrakoen argumentuei ihardetsiko diet.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 61. orr.

Deiari ihardetsiz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.

Neska gaztearen galde horiei ihardesteko partez, nihaur ere galdeka hasi nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Ihardetsiko digute, bada, ez dela gauzen baitan ez perfekziorik ez inperfekziorik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 101. orr.

Aitak ihardetsi dio, horrelako ziurtagiri batek ez duela balio praktikorik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.

Erantzungailu batek ihardetsi zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Nola ihardetsi, andrea, zure azken gutunari?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.

Gertatu dena da ainitz Europari mendekatu direla gobernuari ostiko bat eman nahiz, ez baitezpada egina zitzaioten galdeari ihardetsiz.  Herria   2005-06-02

Ondorioz, eguneko betekizunak derrigorrezkoak izanagatik, auhena jabaldu artean, nehor ez dut gehiago helatzen, telefonoari ez diot ihardesten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

2 (elkarrizketa kontakizunetan)

-Nik ez dut ezer esan -ihardetsi zion Arantxak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 26. orr.

-Ezetz! -ihardetsi nion, are ozenago.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 57. orr.

Baita gustura ere -ihardetsi du Leirek, ahots logaletuaz-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

-Anaia da hango gizon zuri bakarra -hark ihardetsi-, eta azken bi hilabeteotan ez dugu haren berririk batere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Obadiasek ihardetsi zuen: -Zein oker egin dizut, ni Akaben eskuetara emateko? hil nazan nahi al duzu?  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,9

Ahotik hortzera ihardetsi nion: […].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 221. orr.

Irriño batekin ihardetsi zautan: […].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Irakasleak beste itaun batekin ihardetsi zion: nola kontrolatzen du General Motors?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.

"Baietz" ihardetsi neion, salbuespen honekin: aitaren lekürik ezin züala bete andere batek, haboroziz eta gizon batek amarena.  Herria   2005-08-11

-Nik ere maite zaitut, Josepe, ihardetsi zidan, kasik ahapetik, ene bihotzean erregin jartzen ari zen Magalik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Biek ezpainetan irriarekin ihardetsi zien.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 106. orr.

Emazteak buru ukaldi hotz batez ihardetsi zion nire diosalari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Baietz, ontsa zela, ihardetsi zidan pollikiño.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

3 hed

Hordagoari nork ihardetsiko dio: kanta?  Herria   2002-09-19

François Larralde erakusketa-buruaren gomitari ihardetsirik, bertze bederatzi artisten obrak.  Herria   2001-08-09

Egia bide da Bové juje batek deitua zuela eta ez duela gomitari batere ihardetsi, legeaz axola mikorik ez balu bezala.  Herria   2003-06-26

Kapitainak bat-batean ez higitzeko eta tiroei ez ihardesteko ordena eman zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

4 (cf. fr contester?)

Dena haro eta espantu, holakoetan gisa guziz ixilago behar delarik ibili, Ekialde-Hurbilerat jo zuen, arrunt bere baitarik naski, bahituen askatzea ihardetsiko zuela.  Herria   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ihardets (3); ihardets diezadazun (3); zer ihardets (3)

aitak ihardetsi (7); aitak ihardetsi zion (5); auzapezak ihardetsi (11); auzapezak ihardetsi dio (5); auzapezak ihardetsi diote (3); baietz ihardetsi (19); baietz ihardetsi nion (3); baikorki ihardetsi (3); batek ihardetsi (3); batekin ihardetsi (9); batekin ihardetsi zion (3); batez ihardetsi (8); batez ihardetsi zion (5); berak ihardetsi (5); berean ihardetsi (3); berehala ihardetsi (8); bezala ihardetsi (3); davidek ihardetsi (5); davidek ihardetsi zion (4); dela ihardetsi (4); deus ihardetsi (3); deusik ihardetsi (7); dio ihardetsi (6); eginez ihardetsi (4); erregeak ihardetsi (5); erregeak ihardetsi zion (4); eta aitak ihardetsi (4); eta hark ihardetsi (4); eta ihardetsi (16); eta ihardetsi zion (7); eta nik ihardetsi (4); eta osabak ihardetsi (5); eta pedrok ihardetsi (3); ez dio ihardetsi (4); ez zion ihardetsi (3); ez zuen ihardetsi (5); ezer ihardetsi (6); ezetz ihardetsi (5); gabe ihardetsi (4); haiek ihardetsi (3); hala ihardetsi (4); hala ihardetsi zion (3); halaberean ihardetsi (4); halaxe ihardetsi (8); halaxe ihardetsi nion (3); hark ihardetsi (14); hark ihardetsi zidan (4); honek ihardetsi (5); honek ihardetsi zion (3); honela ihardetsi (10); honela ihardetsi zion (5); horrela ihardetsi (3); horri ihardetsi (4); hunek ihardetsi (4)

ihardetsi baitzidan (3); ihardetsi baitzion (5); ihardetsi behar (16); ihardetsi behar nion (3); ihardetsi beharrean (3); ihardetsi dako (3); ihardetsi die (5); ihardetsi dio (29); ihardetsi diot (6); ihardetsi diote (16); ihardetsi dit (6); ihardetsi du (27); ihardetsi dute (7); ihardetsi duten (4); ihardetsi dutenen (3); ihardetsi eta (4); ihardetsi gabe (7); ihardetsi nahi (14); ihardetsi nahi izan (6); ihardetsi nien (6); ihardetsi nion (90); ihardetsi nion haren (3); ihardetsi nizun (4); ihardetsi nuen (12); ihardetsi omen (4); ihardetsi zidaan (4); ihardetsi zidan (104); ihardetsi zidan aitak (3); ihardetsi zidan ezen (4); ihardetsi zien (29); ihardetsi zion (280); ihardetsi zion aita (6); ihardetsi zion aitak (7); ihardetsi zion aitari (3); ihardetsi zion amak (5); ihardetsi zion erregeari (3); ihardetsi zion ezen (7); ihardetsi zion mikelek (4); ihardetsi zion osabak (8); ihardetsi zion pedrok (3); ihardetsi zioten (12); ihardetsi zuen (71); ihardetsi zuen aragornek (3); ihardetsi zuten (5)

ezetz ihardetsia (3); ihardetsia izan (3); irri batekin ihardetsi (3); jesusek ihardetsi (6); jesusek ihardetsi zien (3); joanikotek ihardetsi (4); joanikotek ihardetsi zion (3); moisesek ihardetsi (4); moisesek ihardetsi zion (4); nagusiak ihardetsi (4); nik ihardetsi (4); nik ihardetsi nion (3); nion ihardetsi (4); nola ihardetsi (8); osaba joanikotek ihardetsi (4); osabak ihardetsi (6); osabak ihardetsi zidan (3); osabak ihardetsi zion (3); pedrok ihardetsi (3); sansomek ihardetsi (3); sansomek ihardetsi zion (3); zela ihardetsi (4); zer ihardetsi (6); zerbait ihardetsi (4); zion ihardetsi (3); zuen ihardetsi (6)

deiari ihardetsirik (4); deiari ihardetsiz (9); gomitari ihardetsirik (3); gomitari ihardetsiz (3); ihardetsiko diet (3); ihardetsiko dizut (3); ihardetsiko dute (4); nola ihardetsiko (3); zer ihardetsiko (4)

argudioari ihardesten (4); argudioari ihardesten diot (4); baietz ihardesten (3); batekin ihardesten (3); beharrei ihardestea (4); beharrei ihardesteko (7); berriei ihardesteko (4); bezala ihardesteko (3); eta ihardesten (3); eta nik ihardesten (4); ez ihardesteko (4); ez ihardesten (3); ezetz ihardesten (4); horri ihardesten (4); ihardesten ahal (5); ihardesten ahalko (3); ihardesten dio (19); ihardesten diola (4); ihardesten diot (11); ihardesten du (10); ihardesten dute (4); ihardesten nien (5); ihardesten nion (6); ihardesten zidan (7); ihardesten zidan ezen (3); ihardesten zien (3); ihardesten zion (22); ihardesten zuen (8); ihardestera behartzen (3); nik ihardesten (7); nik ihardesten nien (3); puntuari ihardesten (5); puntuari ihardesten diot (4)


ihardoki, ihardokitzen (ETCn 830 agerraldi) 1 du ad ipar aurre egin, buru egin. ik iharduki. (zerbaiti)

Genevako Batasunak ez zuen bertuterik aski izan, ez Hitlerren jokabideari ihardokitzeko, Alemaniaz jabetzera zihoalarik "demokratikoki"; ez Mussoliniren harrokeria gaztigatzeko, Etiopian sartu zelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.

Maila sozialeko ezberdintasunei ihardokitzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Lan-gabeziari ihardokitzeko.  Herria   2005-08-04

Munduko zuzengabekerien aitzinean zer egin? ixilik edo ezazol egon, jendetzaren gehiengo handi bat bezala? ala, xutik ezarria den xixtema ekonomiko suntsitzaileari ihardoki?  Herria   2004-11-18

Nola ihardoki gastuen urtetik urterat hola emendatzeari.  Herria   2002-07-25

Zernahi su-hiltzale bildu da su horri ihardokitzeko.  Herria   2004-06-10

Badira oraino zonbait ametz ondo, Urtsuko patar batzuetan, suteeri ihardoki dutenak.  Herria   2003-05-15

Bazkari ondarrean, Jamattittek presentatu gaieri, aise ihardoki dute Miren Artetxe, Eztitxu Arozena eta Maialen Lujanbio bertsulari ezagun eta trebeek.  Herria   2003-03-13

· Handiagotzen zen egoera dorpeetan; ihardokitzea zaila zen, aldiz, lehiarik ez zenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Ez zen gerrazalea, baina, kitzikatzen bazuten, bortizki ihardokitzen zuen eta ez zuen onesten hartaz irri egiterik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Ohi duen bezala, judu gobernuak berehala ihardoki du eta biziki bortizki.  Herria   2001-05-24

2 (eritasunari)

Baginakien ez ontsa zabilala, eta eritegitean tratamenduak egiten ziozkatela, bainan ez du ihardoki ahal izan.  Herria   2001-02-22

Hor da batbatean gaizkitu eta ezin izan du ihardoki.  Herria   2003-11-06

3 (norbaiti)

Baina XI. mendean Nafarroako erregeak emeki kontrolatzen ditu Baigorri, Garazi, eta Ortzaizeko ibarrak, Amikuze eta Oztibarreko zelaiak eta ihardokitzen ere dio Inglaterrako erregeari.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 26. orr.

4 mintzatu, jardun.

Emilio Lopez Adanek, Euskal Herrian Euskaraz elkartearen izenean, ihardoki du, euskararen transmisioa ez dela txikitzen ikustea gauza baikorra dela baina euskara beti lanjerrean dela.  Herria   2002-12-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berehala ihardoki (3); du ihardoki (12); du ihardoki ahal (4); dute ihardoki (3); ez du ihardoki (7); ezin ihardokiz (3); horri ihardokitzeko (5); ihardoki ahal (5); ihardoki ahal izan (5); ihardoki behar (6); ihardoki du (13); ihardoki dute (8); ihardokitzen ahal (4); ihardokitzen dute (3); ihardokitzen eta (3); ihardokitzen zuen (3); nola ihardoki (3); nola ihardokiko (4); nola ihardokitzen (5); nola ihardokitzen ahal (3)


ihardokimendu iz ipar aurre egitea.

10-etan, solasaldia Ondoria ostatuan : "Emazteak eta ihardokimendu izpiritua".  Herria   2001-07-12


ihardokipen 1 iz ipar jardutea, aritzea; erantzuna.

Aste honetako HERRIAn bi ihardokipen bildu ditugu, inkesta sozio linguiztikoaren BAM-eko emaitzak ezagutu bezain laster, Erramun Baxok Euskal Kultur Erakundeko presidentearena, eta Gexan Alfaro Angeluko euskaltzalearena.  Herria   2004-04-08

Ihardokipenak bi gisetara iragan dira : alderdi eta erakunde gehienak elkarretaratu dira Donostian ostiral arratsean ; EH eta LAB sindikatak ere elkarretaratze ixilak deitu dituzte bakea eta burujabetza lemaren pean.Denak kontra ez izaiteko, berriketariek diote araberako erantzun edo ihardokipenak ikusi ere direla alde guzietarik makurren ordaintzeko.  Herria   2001-03-01

Ihardokipenak segidan abiatu dira : Nafarroako auzapez abertzalek faxiztatzat jotzen dute proiektu hori.  Herria   2002-08-15

2 aurre egitea, buru egitea.

Departamenduak lehen tokia hartzen du ihardokipenen lehia horretan.  Herria   2004-07-08

Aste buruan prefeta da mintzatu, ihardokipen haize horren gainean bermatuz, polizari emaiten dio manua abertzaleak Franck Riboud-ren egoitzara hurbiltzera ez uzteko  Herria   2001-04-26


ihardokitzaile 1 izond/iz ipar aurre egiten duena.

Aña Mari Etxeberri bere aldetik, duela hogoi bat urte Euskaldun Gazteriaren animatzaile nagusi izana eta gaur Alozeko auzapez, mintzatu zaiku gazte mugimendu baten garrantziaz, hitz hauekin bururatuz: “gazte ihardokitzailerik gabe, gerorik ez, esperantzarik ez!".  Herria   2004-11-18

40-eko gerla denboran, ihardokitzaile ausarta izan zen, arrastatu zuten eta Dachau-ko herio-kanpo deitoragarri hartan hil zen.  Herria   2005-02-10

Gerla denboran, ihardokitzaile guziz suharra izana zen eta De Gaulle jeneralak eman zion "Compagnon de la Libération" titulu berezia.  Herria   2004-12-16

Babeth, Marie, Pantxo, Thierry, Agnès eta Patxik osatzen duten musika ihardokitzaile multzoa.  Herria   2001-08-02

2 apaiz ihardokitzaile Frantzian, 1789ko Iraultzari buru egin zion apaiza.

Eskualde hartan ez dela neholaz ere apez ihardokitzailerik onetsiko, eta, are gutxiago, lehengo eginkizunak bete eta iraultzaren kontrako propaganda egiten duenik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

Zurrumurruek ziotenez, auzo herrietan jende parrasta bat atxilotu zuten apez ihardokitzaileak sostengatzeagatik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Anartean, dekretu bat izenpetua izan zen, apez ihardokitzaileei erbesteratzea agintzen ziena, non ez zuten Guianara, gaizkile arriskutsuenak eramaten zituzten Outre-mer deitu zoko urrun hartara deportatuak izan nahi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apez ihardokitzaile (3); apez ihardokitzaileak (4); apez ihardokitzaileen (3)


ihardokitze 1 iz ipar aurre egitea, buru egitea.

Eta bere gisan, emazte iraultzalea, desobedientzia zibila moduko ihardokitzearen sustatzaile.  Herria   2004-04-15

Demo-ek sustatu mugimendua ihardokitze hoberena da Euskal-Herriarentzat.  Herria   2002-11-21

Izariz kanpokoa zela [judu gobernuaren] ihardokitze hori zioten frango gobernu gizonek.  Herria   2001-05-24

2 aritzea, jardutea; mintzatzea.

Jostetekin bakarrik ala behar da lanaren eta jostetaren artean okupazione deit zenezakeen edo ez dakit zerbait ariketa, ihardokitze zerbait hartu, asmatu...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 87. orr.

3 helegitea.

Gibelarten: Etxeberria eta Soldatenean bide baten lekuz aldatzea ez ditake egin, inkesta denboran bi ihardokitze izan direlakotz.  Herria   2002-07-25


iharduera ik jarduera.

iharduka adlag

Bietariko bat iharduka hasi arte bai, bederen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 101. orr.


iharduki (ETCn 558 agerraldiorobat jarduki g.er.), ihardukitzen 1 dio/du ad aurre egin, buru egin. ik ihardoki.

-Ihardukiko dugu, kolpez kolpe erantzunen diegu, lepoa mozten baldin badigute ere.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 44. orr.

Irakurtua dut zerbait hemengo historiaz: Obanos hirian bildu zirela hamalaugarren mendean aitonensemeak, erregearen botereari ihardukitzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

Indarkeriaz ezarririko estatu zentralista batuari, desberdinaren, ihesaren, askatasunaren aldarrikapenak dio ihardukitzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

Atea zabaltzen zen aldiro, hor nintzen ene bi zangoen gainean xut, borrokarako prest, edozoin desafio altxatzeko prest, lehenbiziko probokazioneari ihardukitzeko prest, erne.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 76. orr.

Ez dakit musikak musikaren etsipena hartzen ote dakien eta marmolak marmolarena; literaturak, ordea, bera jadanik mutu egongo den garai hura iragartzen daki, eta bere bertutearen kontra gogor jardukitzen eta bere desegintzarreaz maitemintzen eta bere azkenari gortea egiten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.

Nik banekien Hanna ere, ama, ez zegoela inola ere liluraturik neskaren gaztetxo-asmo ziztrin harekin; iharduki egiten zidan, dena den, nik hartaz zer arduraturik ez neukala erakustearren soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 219. orr.

2 jardun, aritu.

Horrela ihardukitzen zuen, bere burua zuritu beharrean aurkitzen zen aldiro.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Komando kideak klandestinitatean ihardukitzera ohituak ziren eta diskretuki, arraileria bultetan zioten eran, edozer "dinamiza" zezaketen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

Hala eta guztiz ere, gu ez ei ginen gerran ihardukitzekoak, buruz burukoan behintzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 137. orr.

3 hitz egin, (aurre eginez) erantzun.

-Zergatik, baina, matxinada? -iharduki nion-, beharbada galdu egin dira haren gutunak, besterik gabe...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

-Baina heure gizonak badauzkak hik -iharduki zion On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 62. orr.

-Jakina, zuk uste duzu herrian bakarrak garela eta aise saltzen dugula, baina hemen ere aldatzen dira gauzak -jarduki du Joxepak-.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Argitaletxeko gizonezko buruzagiengandik iharduki bortitza pairatzen du, zemaia eta aitakeria urduria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 132. orr.

Aita-osaben arteko ihardukiak eta eztabaidak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ihardukitzeko (3); iharduki zion (6); iharduki zuen (5)


ihardukigarri izond eztabaidagarria.

Baina asmatu beharko ote zenuen zuk hainbeste xelebrekeria, ahalegindu izan ez bazina estrukturalismoaren oinarrizko gai batzuk -postulatu ihardukigarrienak, filosofikoki zalantzagarrienak osatzen dituztenak, gainera- baliozkoak egiten eurentzat arrotza den eremu batean?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 226. orr.


ihardukitzaile iz ihardukitzen duena.

Nolabait -ihardukitzaile eta adeigabearen plantak eginez- esango nuke pentsamendu bakarrari egiten zaizkion kritika askok ere pentsamendu bakarraren bertute eta gabezia antzekoak dituela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 103. orr.


ihardukitze (orobat jardukitze g.er.) 1 iz aurre egitea, kontra egitea.

Ximurraren ihardukitzea espero nuen, baina ez zen horrelakorik etorri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Hutsunea balego, gorputzak abiadura infinituan higituko lirateke jardukitze-izpirik aurkitzen ez duen bitartean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

2 jardutea, aritzea.

«Konbentzionala» ez litzatekeen, «beste moduko» ihardukitze hori, arma nuklearraren erabilera litekeela nahiko argi geratu zen.  Berria - Mundua   2006-01-20

Gorputzaren indar eta ihardukitze horiek betitik laket izan zaizkit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Bi ekintzaile palestinarrak Gaza iparraldean dagoeno Jabaliako errefuxiatu bizigunekoak zirelakotz, hango biztanleak Israelgo Armadaren ihardukitze gogor baten zain zeuden atzo.  Berria - Mundua   2004-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ihardukitze hori (3)


ihardun ik jardun1.

ihardute ik jardute.

iharraire izond ihar itxurakoa.

Baina barrualdeko landare iharraire usaintsuen mundua zer zen, ez nuen Donostian sumatu ere egiten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.


iharrarazi (orobat ihartarazi g.er.), iharraraz, iharrarazten du ad ihartzera behartu.

Otsaileko haizeaz, zeinak garo-zurtoinak puskatzen baitzituen, utzikeriak iharrarazi baino lehen; limoi helduak, euren usainaz betetzen patio zaharra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Ez ote dizkio lehenengo arranoak sustraiak atera, fruituak bota eta kimu berriak ihartaraziko?  Elizen arteko biblia   Ez 17,9


iharrausi ik inarrosi1.

iharrosi ik inarrosi1.

ihartezin izond ezin ihartuzkoa.

Argia eta ihartezina da jakintasuna; eta maite dutenei ikusterraz azaltzen zaie, eta bilatzen dutenei aurkierraz  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.


ihartu, ihar(tu), ihartzen (orobat igartu) 1 da/du ad ihar bihurtu, ezetasuna edo bizitasuna galdu edo kendu. ik idortu; lehortu. (gorputza edo gorputz atalak)

Badakidalako heriotza hurbil duela, eta ihartzen ari dela ikusiz [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

Etiopiar "arraijaleek", hildakoen gorpua ihartu ondoan, guztia iheltsoz estali eta margoz apaintzen dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

Eta bat-batean besoa ihartu egin zitzaion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 40. orr.

Hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion, aiztoaren ebakia edo suaren erredura sentitzeko gai ez izateraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Hain elbarri zegoen mutila, non zangoak, erabat ihartuak, ipurmasailei itsatsiak baitzeuzkan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Narni hiriko emakume batek zortzi urtez eskua ihartua izan zuen, ezertarako erabili ezinik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Eta hain da astuna gaitz hau, non Jainkoaren lagunen bihotza ihartu bailiteke eta gorputzean izoztu, ikusiz zeinen desegoki portatzen den jende asko beren Jainkoarekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

Mihia ahosabaiari itsatsi eta ihartu egin zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Ximurraren irri-algarak zainak ihartu zizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.

Bihotz alaiak osasuna ekarri, bihotz tristeak hezurrak ihartu.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,22

Besarkatzen ditut ziegetan usteltzen diren drogadiktoak eta patioetan ihartzen diren psikopatak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

2 (landareak)

Harrak jo eta landarea ihartu egin zen.  Elizen arteko biblia   Jon 4,7

Sustraiak zahartu eta motzondoa lurpean ihartu arren.  Elizen arteko biblia   Jb 14,8

Pikuondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten.  Elizen arteko biblia   Mk 11,20

Basoko zuhaitz guztiek jakingo dute nik, Jaunak, zuhaitz garaia beheratu eta txikia goratu egiten dudala, zuhaitz hezea ihartu eta ihartua hezeberritu.  Elizen arteko biblia   Ez 17,24

Nimrimgo erreka agortu egin da, belarra ihartu, larrea zimeldu.  Elizen arteko biblia   Is 15,6

Beste zazpi galburu mehar sortu ziren, haize-erreak ihartuak.  Elizen arteko biblia   Has 41,6

Gorritzen eta ihartzen ari ziren hostoek dardara egiten zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.

Ureztatze faltaz ihartuz doan lorea bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Belar edo landare-jendea ihartu edo erre egiten da; ez da hiltzen, ez baitzegoen bizirik ere (biologiarentzat bai, jendearen hizkuntzarentzat ez; gauzak berezko zentzuan harturik beti ere, ez erabilera irudizko, hedatu eta norgauzatuetan).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Eta amorioaren lorea, gaur hain ederra dena, bihar berean ihar liteke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 448. orr.

3 (gauzez)

Xigorgailuan ihartzen ari zen ogia zaintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

4 hed/irud

Bai, berarengan bada zerbait erremediorik gabe iharturik dagoena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 236. orr.

Hormatuak zeuden haien ezpainetako otoitzak, airean geldituak haien "aitaren" egiteko keinuak, ihartuak begiradak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Zeren bainekien ezen jaio orduko ihartu eta hostogabetu zitzaidala Elbiraren begietako leihoetarik atzeman eta usaindu nučn udaberri ezin ederrago hura...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

Kontu korronte jori bat zen Inesen bizigarria, agortzen hasiz gero ihartzen hasiko zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.

Ez zuen, egia esan, besterik espero elkartasuna hitz ihartua den garaiotan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Agudo ibiltzeko agindu zigun artzainak, eguzkia ihartu eginen zela -bazekien hizketan agure hark- karabineroak iritsi orduko.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Gorputz-atal ihartuei indarra bihurtzen baitzien eta bihotz gogorrei sentimendu samurrak ezartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Beso ihartua erakutsi zuenean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 40. orr.

Egutxik amaren bular ihartuak ukitu zituen. aretoaren hondoa apaintzen zuen balea ihartuaren antzean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 118. orr.

Zuhaitz ihartua besterik ez naiz.  Elizen arteko biblia   Is 56,3

Zuhaitz guztiak, heze nahiz ihartuak, irentsiko ditu.  Elizen arteko biblia   Ez 21,3

Besoak eta hankak adar ihartuen antzera zintzilik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Bularra gogor eta huts zeukan, egur ihartua bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 69. orr.

Philomčne eta Dominique, bi lore ihartu, igandeko arropa berriegiak soinean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

Udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Hainbat programa berri txertatu ziren orduko programazio ihartu haietan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

6 ihartuxe ihartu samar.

Neskazaharrak, hostoa galdutako frutarbola ihartua iduriarren, badizu oraino izerdi gozorik bihotzondo isilean, eta ihartuxea dirudien frutarbolan bezala, barren barrengo izerdi zaildu gorde hori, paparretik zintzilik daraman mihura mordoak salatuko dio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besoa ihartu (3); erabat ihartuta (3); erreak ihartuak (3); eta berak ihar (4); eta haizerreak ihartuak (3); eta ihartu (9); eta ihartu egin (3); eta ihartzen (4); haize erreak ihartuak (3); haizerreak ihartuak (3); hosto ihartuak (4); hosto ihartuen (3); ihartu bat (4); ihartu baten (3); ihartu da (4); ihartu egin (11); ihartu egin zen (4); ihartu eginen (3); ihartu egiten (5); ihartu eta (7); ihartu zen (4); ihartuko dira (3); ihartzen ari (7); ihartzen da (6); ihartzen da belarra (3)


ihaurgai (orobat ihaurgi) iz ipar inaurkina.

Ihaurgai heze bilakatu hosto sailak kotxez pilatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 219. orr.

Ihaurgairako iratze biltzera larrazkenean idien aitzinean abiatzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

Bagoian han hemenka berduratu lasto azau batzuetarik ihaurgi bat frango goxoa egin genuen  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.


ihaurgaitu, ihaurgai, ihaurgaitzen da/du ad ipar inaurkin bihurtu.

Noizbehinka jinen zen gasnari gustuaren emateko oihal hura asunez ihaurgaitzen zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.


ihaurgi ik ihaurgai.

ihaurkin ik inaurkin.

ihaurri1, ihaur, ihaurtzen du ad bete.

Puskatuz eta txatarrez ihaurritako inguruetan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

Ateko argiak, berriz, hezetasunez ihaurritako lurreko harlauza zabalak nabarmentzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

Abere-gorpuz ihaurriak zeuden larre-bazterrak, eta ardi larrutuak ageri ziren han-hemenka, aho-muturrak zerurantz zabaldurik hilak, saihetsak nabarmendurik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.


ihaurri2 adlag beterik.

Handik laster, istilez ihaurri ziren baratzeetan barna abiatu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.

Hiria zeharkatu zuen, ondoko plaza herexaz ihaurri zen katedral aitzinetik iraganez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Etzanez geroz, ez zitekeen higi, beste bien artean kokaturik, ezin haizatuzko bizkarkinek jana, lastairak horietaz ihaurri baitziren, eta sekula ez garbituak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Abuztuko asteazken horretan, bederen, eliza jendez ihaurri zegoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.

Zimitzak eta labezomorroak ihaurri zituzten haien zeldan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 80. orr.

Eltze bat bor-bor su gainean, saltsa gorriz ihaurri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.


ihaurrika adlag hedatuz, zabalduz.

Mami malguaren minean, haragi malats zuriak ihaurrika zerabilzkion janaria oparituz, bere burua salbatuko zuela sinesten zukeen maiteak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 157. orr.


ihaurtze iz (lurrean) hedatzea, zabaltzea.

Hemen, haatik, onartu zaizkio birjina-ohore eta lore-ihaurtzeak, eta ezkila eta guztiko azken hileta-agurra.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.


ihausi 1 iz zaunka.

Laster zakurren ihausiek akusatu zaituztete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 33. orr.

Ez zen izan elikoptero tarrantarik ez eta etxerako bidexkan otso-zakur ihausirik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

"Kaxtor" xakurra atearen aitzinean, ene ondora jin nahiz nigarrezko ihausi batean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 149. orr.

2 ihausi egin

Zakurrek ihausi eginez, gatuek ihesi eta puralleriak lau haizetara eskapu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.


ihausika adlag zaunka.

Etxe bakar baten saihetsetik zakurra ihausika hasi zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Baina ez zait alimale tzarra lasterka heldu gibeletik; bi edo hiru ehun metro egin dituzkegu molde horretan, hura ihausika eta ni, alegia gostuan, urrats ezti goxo urduri batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.

Zakurrak datozkizue ondotik ihausika.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 40. orr.


ihauska adlag ihalozka.

Lau zangoez zulatu nuen lurra, kaka egin eta haren gainera erori nintzen, ihauska.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.


ihaute ik inaute.

ihauteri ik inauteri.

ihaz ik iaz.

ihazinto ik hiazinto.

ihel ik iel.

ihes 1 iz arrisku edo kalte bat, edo batere gogoko ez den zerbait saihesteko lasterka urruntzea. ik ihesaldi.

Alkohola eta eromena, mistizismoa eta ihesa izan zituen ordu arte bide-makulu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 173. orr.

Ihesi doazenak ihesaren erantzule dira, iheslaririk izan ezean ez bailitzateke izango ihesik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Iritsia zen ordea ihesaren unea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

-Zer dakik Basauriko ihesari buruz? -galdetu dizu bat-batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Euskal batailoiek, batzuk berrosatuta eta besteak deseginda, Santander alderako ihesa antolatu zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 31. orr.

Ihesa gaizki atera?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

Luisa biriketatik gaixo zebilelako atzeratu behar izan zuen ihesaren asmoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Ihesaren prestaketa leporatu zieten hamalauri heriotza zigorra ezarri zieten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Erabakita neukan nire ihesaren lehendabiziko etapak Marseillara eraman behar ninduela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 295. orr.

Hirugarren egunean eman zioten Labani Jakoben ihesaren berri.  Elizen arteko biblia   Has 31,22

Luis XVI.aren eta haren familiaren ihesaren eta atxilotzearen berriak susmo txarrak baieztatu zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.

Zein presok ez du ihes bat amestu?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 74. orr.

Halako batean ihesa antolatu zitean gureetako hiru zorok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 93. orr.

Ikasten hasiak baitziren ihesa garaipena ere izan daitekeela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Ihesa da gogoan darabilen pentsamendu bakarra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 180. orr.

Kinto ez joatearren erruz lotu zitzaizkion ihesari euskal gazteak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Eta guk egin genuen ihesik luzeena estaziora joatea izan zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Ihesi doazenak ihesaren erantzule dira, iheslaririk izan ezean ez bailitzateke izango ihesik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Konforme, ihesean lagundu nion nolabait.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 131. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kartzelatua, eta gero Lipariko konfinamendura bidalia Turatiren ihesean parte hartzeagatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Noraezeko ihesean eroturik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.

Thierryk iheserako keinua markatu zuen, baina emazte zohiak besotik tinkatu zuen, antsiaz: […].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 286. orr.

Animaliak gara, egoera izugarrietan iheserako fisikoki eta biokimikoki egokituta gaudenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

Itxura zenez, sugandilak prest zeuden, iheserakoan, buztanaren hiru laurdenak bixi-bixi galtzeko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

2 (gauzei buruz)

Industria kimikoa etengabe ari da material berriak bilatzen betiko hodi metalikoak ordezkatu ahal izateko eta hauek dakartzaten arazoak ekiditeko, herdoila, ihesak loturetan, […].  Berria - Gaiak   2006-01-12

Ur erradioaktiboaren ihesa izan zen Tsurugako zentral nuklearrean (Japonia).  Berria - Gaiak   2004-08-10

Portuan erabiltzen dituzten zamalanetarako besoek, [...] zauritu batzuk eta erregai-ihesak eragin dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Tokaimurako zentralean (Japonia) bizpahiru tona sodio likidoren ihesa izan zen.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Politikan, aitzakia gisa eguraldiari leporatzen zaio botoen ihesa.  Berria - Ekonomia   2004-06-19

Inbertsio ez errentagarriak (Aljeria) finantzatu zituztenean, edota kapitalen ihesa bultzatu zutenean (Argentina).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Aktibo likidoenak gauzatzeko lasterketa hasten da orduan, eta lasterketa horrek berehala ekartzen du merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

100.000 langile dituen enpresa baten kiebra, petrolio hornikuntzaren arazoak, atzerriko inbertsioen ihesa...  Berria - Ekonomia   2004-07-11

3 (izenondoekin)

Izumen hartan, eta horren ihes bizkorrean, haurretako batek, beldurrak nahasturik, ibaira jauzi egin eta desagertu egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Ordu bele-hegodunen ihes isila.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Lucyren ihes iaio eta setatiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

1938ko maiatzaren 22an ihes handi bat izan zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 72. orr.

Baina ez dezagun goragi esan, ez dadin ihes orokor bat gertatu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 20. orr.

Oilo kolokak eta oilar nagiak kurukuruka beren habietarik ihes izutuan abiatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Artean ikusi gabe neukan gizon harexek jakinarazten zigun faxisten ihes baimenduen berri.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 44. orr.

Zeru urdinean, laino urratu batzuk, bizi-bizi, ihes betean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

· Asmo sendoa hartua zuelako ihesa segurua ez zen bitartean estepan barrena ez saiatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.

• 4 adlag ihes eginez. ik ihesi1.

Zein da ihes dabilen judu bat joango litzatekeen azkeneko zuloa […]?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Jakes haren soakoari ihes zebilkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.

Kaskarin bertan-goxo bat ez da ihes dabilen baten kargu egiten, baina bai kaskotik egindako bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

Alemaniako kontzentrazio zelai eta hango laborantza zein lantegietarik ihes zetozen herritar gazteak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 98. orr.

Maddi lasterka ihes joan zen hilerritik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 164. orr.

Baztan ibarretik mendia zeharkatuz, armadari ihes joan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.

Edonor fusilaraz dezakete desertatu eta ihes joateagatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.

Artoizetik ihes joatea izan zen hartu zuen delibero bakarra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.

Espaloi malkarrean gora zihoan, gurutzatzen zituen jendeetarik ihes.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Louiserentzat laidoa zen Luixa; izena ihes zihoakiola iruditzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 217. orr.

Garratoinak ihes atera dira, tropan, jauzika, urbideetan itoak ez izaiteko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

Egia da, bidaiara ihes abiatzen da bat, zabaltasun bila.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Roswellen umeak eta haren har andana adoratzaileek eroan nintzatela beraz, mundu honetan paira nezakeen bakardade karroindutik ihes!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 223. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

Amstelek eta Ijseelek biek bat egiten dituen ibai artera suaren ihes etorri zen, aspaldi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Hitlerren ihes zabiltzate?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 307. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ihes saioak izan ziren eta bere buruaz beste egin zutenak ere bai.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

Ezkaba mendikoaz gero egin dira beste ihes saio batzuk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Errebolta edo ihes saio bat ote zen, laster baino lasterrago zapalduko zutena?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 274. orr.

Exekuzio publikoak arratsean izaten ziren: makilka edo, ihes-ahaleginak bezalako falta larrien kasuan, urkamendian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 13. orr.

Orduko ihes-asmoei buruzko gorabeherak dauzka Mentxakak gogoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 13. orr.

Gerra-gatibu baten ihes-ametsaren gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 113. orr.

· hed Ustez irudiaren planoari buruz perpendilularrak behar zuten marrak konbergente eta ihes-puntu baterantz zuzenduta marraztu ordez [...] dibergente marrazten direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Ekar dezagun gogora, adibidez [...] "arrain-hezurrezko" perspektiba deitua ("ihes-ardatzezko perspektiba" ere deitua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.

7 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Errusiako Arkangelsk hirian 48 hildako eragin zituen etxebizitza bloke batean izandako gas ihes batek.  Berria - Mundua   2004-07-31

Ustez gas ihes batek eragindakoa izan zen Kurtxaloiko leherketa.  Berria - Mundua   2006-02-09

Mihamako zentral nuklearrean (Japonia) lurrun ihesa izan zen atzo.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Tritio-ihesa eragoztea ezinezkotzat jo du.  Berria - Mundua   2004-03-07

Tokaimurako (Japonia) zentral nuklearrean uranio ihesa gertatu zen, eta sutea.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Aukera baliatu du kapital ihesa justifikatu eta zerga beherapena eskatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Besteak beste, iruzurra eta kapital-ihesa egitea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diote.  Berria - Mundua   2004-05-29

Berlusconik ahalbidetu duen kapital-ihesetik lortuko ditu funtsak.  Berria - Mundua   2006-04-05

Bilkuretan sobera luzaz neska gazteari so egon ez nahiz, nere barnearen barnean nuen ikusten, pertzepzio ihesak kontenplazio iraunkor bilakatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 108. orr.

Amodio-grina baino gehiago, amodio-ihesa zen, amodiora egiten nuen ihes.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 143. orr.

8 ihes egin ik ihes egin.
9 ihesean ihesi. ik iheska; ihesi1 7.

-Ihesean dabilela jendea, ihesean...  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 19. orr.

Bilbotik ihesean Gijonera iritsi zen Jose Mari Mugerza, eta Muselko portuan ontziratu zen tiro eta zalaparta artean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 41. orr.

Erregeren armagizonen ihesean zebilen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Ihesean abiatu ziren guztiak ez ziren ailegatu, ordea, aurrez pentsatutako tokira.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 194. orr.

Frantzia trebeskatu zuela ihesean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.

Beti ihesean banabil ez diat ihes egiten, argi zagok.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 244. orr.

Nola zerbitza daiteke herria, kartzelan, ihesean edo hilerrian egonez?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 101. orr.

Ihesean dauden ekintzaileei amnistia ematea.  Berria - Mundua   2004-09-17

Zure hurbilenekoengandik baztertzea hautatzen duzu, etsaien atzaparretatik ihesean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Crosbie frantziarrak 190 kilometro egin ditu ihesean Paris-Nizan.  Berria - Kirola   2006-03-08

Ihesean egindako kilometroetan behin eta berriz begiratzen zuen atzera, tropelak irentsiko ote zuen beldur.  Berria - Kirola   2004-04-08

· Martinez Bergara, berriz, ihesean epaitu zuten 1993an, eta bost urteko zigorra jarri zioten zortzi tona dinamita lapurtzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Gainerakoak ihesean zirela izan ziren epaituak.  Berria - Mundua   2004-05-04

Madrilen ihesean bizi den eta Obiangek estatu-kolpe asmoaren burutzat jotzen duen Severo Moto aurkariak jakinarazi zuen atzo AEBek bisa baliogabetu diotela.  Berria - Mundua   2004-08-31

10 ihes eginarazi

Joera aristokratiko horrexek [...] behe mailako zen orotik ihes eginarazten zien.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Otsailean, gerra zibila piztear izan zen matxinada izan zuten, Aristide presidente ohia ihes eginarazi zuena.  Berria - Mundua   2004-09-22

11 ihes eragin

Ihes eragin zieten ekialdera nahiz mendebaldera dauden haranetako bizilagunei.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,16

Amorruaren amorruz bere onetik aterata, ihes eragin ziotenek berari eginiko iraina, juduei ordainaraztea pentsatu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 9,4

12 ihes hodi (13 agerraldi, 7 liburu eta 3 artikulutan)

Baina autoa desagertu egin zen bistatik, ihes-hoditik azken bafada bat botaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Lurrun zuri bat zerien ihes hodiaren muturrari eta balbulen estalkiari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Ihes-hodia apurtuta zeukan auto baten zaratak iratzarri zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 55. orr.

Zainak, berriz, hondakinak eramaten ditu, motorraren ihes-hodiak betetzen duen funtzioa betez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Valentino Rossik Portugalen emaitza oso ona eman zion ihes-hodi sistema erabiliko du.  Berria - Kirola   2004-09-18

12a ihes tutu (10 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan)

Kolpe-leungailuak atzeko argiekin bat, lohi-babesak elkar marruskatuz, motoreak marruka, ihes-tutuak ketan. -Nik ez dut inoren ihes-tutua izan nahi -esan zuen barreka begiak txilotuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Autoaren ihes tutuari hodi bat jarri zioten eta hodiaren muturra autoaren barrura sartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Ihes-tutuari txinpartak zerizkion, gau beltzean...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.

13 ihesari ekin

1936ko gerran umeak izan ziren ihesari ekiten ez bakarrak baina bai lehenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 23. orr.

Erraldoiak, larri zaurituta, atzera egin du, eta Errolanek ihesari ekin dio.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 127. orr.

Bi gazteek kontrola pasatu eta ihesari ekin zioten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

14 ihesari eman

Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion.  Elizen arteko biblia   2 Sm 4,4

Aramearrak ihesi zihoazela ikusirik, amondarrek ere ihesari eman zioten Joaben anaia Abixairen aurrean, eta hirira sartu ziren.  Elizen arteko biblia   1 Kro 19,15

Ihesari emango diozue inork atzetik eraso gabe ere. morroiak, zeharo ikaratuta, leihotik salto egin eta ihesari eman zion.  Elizen arteko biblia   Lb 26,17

Gero, ihesari eman, eta, Irkutskeko bidea itxita egonik, Baikal aintziraraino egin behar izan zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

-Hau ez litzateke ihes egitea, hau ihesari ematea izanen litzateke...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 183. orr.

Beste zakur batzuk ere elkartu eta leopardoak ihesari eman zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

battistiren ihesa (3); beren ihesean (4); edo ihesean (7); egin eta ihesari (3); egin zituen ihesean (5); egiptorako ihesa (3); ere ihesari (3); ere ihesean (5); eta ihesa (6); eta ihesaren (3); eta ihesari (18); eta ihesari ekin (3); eta ihesari eman (9); eta ihesari ematen (4); eta ihesean (15); eta iheserako (3); ihesa da (4); ihesa dela (3); ihesa eta (3); ihesa ez (3); ihesa gertatu (6); ihesa gertatu eta (3); ihesa izan (6); ihesa izan zen (4); ihesak eta (3); ihesaren berri (5); ihesaren eta (3); ihesari buruz (6); ihesari buruzko (4); ihesari ekin (7); ihesari ekin zioten (4); ihesari eman (47); ihesari eman dio (3); ihesari eman zion (7); ihesari eman zioten (16); ihesari emana (4); ihesari emanda (5); ihesari emango (4); ihesari ematea (3); ihesari ematen (5); ihesean bezala (3); ihesean bizi (6); ihesean dago (3); ihesean doan (5); ihesean doazen (3); ihesean egin (3); ihesean eman (3); ihesean eta (6); ihesean hasi (3); ihesean ibili (8); ihesean joandako (3); ihesean joaten (3); ihesean lagundu (4); ihesean saiatu (3); ihesean zihoazela (3); ihesean zihoazen (6); ihesik egin (4); ihesik ez (4); joan zen ihesean (3); kapital ihesa (5); kapitalen ihesa (3); lurrun ihesa (3); nire ihesak (3); segoviako ihesa (4); zen ihesean (8); zituen ihesean (6); zuten ihesean (3)


ihes egin 1 du ad arrisku bat edo batere gogoko ez den zerbait saihesteko lasterka urrundu.

Zaldiak, berriz, eroturik ihes egin zuen, oihana biltzen zuen ilunpean desagertzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

-Batere arazorik gabe ihes egin zuten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 52. orr.

'Tiroak ihes egin dit', erantzun zidan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Hainbat jokaldi errazetan aisegi egin zien ihes baloiak miarriztarrei.  Berria - Kirola   2004-11-14

Ama ez zen aski niri eusteko, eta aitak lagundu behar izan zion, sofatik behera neure burua botako ez banuen, arrastaka ihes egiteko asmoz, bainugelan ixtera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Edozein unetan lasterka ihes egiteko gertu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 298. orr.

Zortzik ihes egitea lortu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

Orain ez didazu ihes egingo!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Izuak hartuta, milioika errefuxiatuk ihes egin zuen, etxeak eta jabegoak utzita, -Zergatik ez zuen ihes egin, hala ere, bere burua hil ordez? -galdetu zuen Perrettek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Zertarako dira ba zuloak, ez bada ihes egiteko?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 218. orr.

Baina orduan denek egin beharko dute ihes.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 110. orr.

Ihes egin nahia, bai.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 136. orr.

Ihes egin beharra, murru gaitz eta beltz haiek gainditu beharra, hamaika aldiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 136. orr.

Ihes egin behar ero batek hartu ninduen orduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

-Ezagutzen al duzu? -Idoiari ez zion ihes egin nire jarrerak, eta arretaz begiratzen zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.

Ihes egindako esklabo daniar batek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.

Ihes egiteko beste saio bat; estolderian barrena berriz ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 156. orr.

Ihes eginda nengoen bitartean, gutun trukaketa sarria izan genuen Almak eta biok.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Korridore bihurrietan barrena ihes egiten saiatu arren, Errege Beltza gero eta hurbilago zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 116. orr.

Denbora hatzen artean ihes egiten sentitzen nuen, gorputzetik itzurtzen minutuz minutu, odoluste jadanik geldiezin bat bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.

-Eta oraindik hementxe edukiko nian -jarraitu zuen Morganak-, baldin eta demonio halakoak ihes egin izan ez balit.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 43. orr.

2 (nora)

Gainerakoek Afek hirira egin zuten ihes.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,30

Ihes egizu mendira, hondamendiak harrapa ez zaitzan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 54. orr.

Makinetara egin dut ihes.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 175. orr.

Denek ihes egin zuten etxera agudo.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.

Holandara ihes egindako juduei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

1939an Errusiara ihes egin zuen bere alabarekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

Ez zegoen erasoaren aurrean defenditzeko modurik: hondartza aldera ihes egin eta itzalkin baten azpian gordetzea beste aukerarik ez geneukan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Himachal Pradesh lurraldeko 60 herri hutsik gelditu dira, bertako biztanleek lur altuagoetara ihes egin ostean.  Berria - Mundua   2004-08-14

Nora egin dezaket ihes zeru eta lurretik at, nigana etor zaitezen, nire Jaun hori?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 212. orr.

Begirada labur batek Alaznerengana egin zion ihes-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 198. orr.

Materiaren beharbadakotasun bera frogatu nahiko bagenu, orduan argumentu transzendental batera ihes egin beharko genuke, hau izaki, ordea, hemen saihestu behar zena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Dederen aitona-amonek Frantziara egin behar izan zuten ihes Bartzelonatik 36ko gerran.  Berria - Kultura   2006-04-11

3 (nondik)

Bi presok ihes egin dute Martuteneko espetxetik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 12. orr.

Jaengo espetxetik ihes egindako koitaduren bat izanen zela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 223. orr.

Rita urakanaren ibilbidetik ihes egin nahian.  Berria - Harian   2005-09-24

Ihes egin zion esaldiak ahotik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Begietatik egiten dio ihes.  Berria - Kultura   2006-01-03

Hirian egoera larria da eta ehunka bizilagunek egin dute handik ihes.  Berria - Mundua   2006-02-21

Etxetik zergatik egin zuen ihes.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 112. orr.

Egizue ihes haragikeriatik!  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,18

Grina txarrek munduan eragiten duten ustelkeriatik ihes eginez.  Elizen arteko biblia   2 P 1,4

Eta patu horretatik ez zirudien ihes egiterik zegoenik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

Amaren arima besarkatzen saiatu nintzen, hiru bider, eta hiruretan egin zidan ihes beso artetik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.

Gure garaikideek dagoeneko ez badute jotzen Jainkoaren Hirira eta Ebanjeliora, Leibnitzek zalantzarik gabe egin zuen bezala, hori ez dela haien eraginpetik ihes egin dutelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

Sute-irtenbidetik ihes egitea, teilatu-hodietan zehar katuka ibiltzea...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Alkohol kontrol batetik ihes egin zuten bi lagun ETAko kideak direla uste du Frantziako Poliziak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Aireak egiten diola ihes ertz batetik, eta listu zipriztinak bestetik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Zulo horietatik indarrak ihes egiten dizu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 168. orr.

Ez zuten Dorothy ezagutu eta ez zekiten kartzelatik ihes egina zela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 130. orr.

Afizionatu mailan hamabi garaipen lortu ditut tropeletik ihes eginda.  Berria - Kirola   2004-04-08

4 (zeri, nori)

Atzo itsaso ardoa bezain gorriari ihes egin nion, ekaitzen mende ibili eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.

Errusian zorriei ihes egitea zen arazoa; hemen erotasunak inguratzen zaitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.

Ezin da egin nahi dena, ezin zaio ihes egin norberaren patuari.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Ene maiteok, ihes egiozue, beraz, idolatriari.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,14

-Ezin ote diogu bada ihes egin bizitza ilun horri?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 257. orr.

Beti puta, sekula ere ez maitale, maitasunari ihes eginez, plazera adoratuz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.

Etxeko kateen zamari ihes egiteko ezkondu egin zen lehenbailehen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 146. orr.

Emaitza on bat lortzeko aukerari ihes egiten utzi zioten nafarrek atzoko partidan.  Berria - Kirola   2006-04-23

Apaltasun honek ihes dagio oharpenaren nagusigo sentiberari.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Hain logikoa, hain berezkoa da gizonarengan oinazeari, gaixotasunari, tristeziari ihes egitea!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Gairik korapilatsuenetan ere nola asmatzen duen ikuspegi aurrerakoi bati eusten, topikoei ihes egiten.  Berria - Kultura   2004-01-18

Zer da bestela bizitza, melankoliari ihes egitearen artea ez bada?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.

Izurriari bezala egiten zien ihes.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Izurriari bezala ihes egiten zioten amari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Akusatuak Justiziari ihes egingo balio ere.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

5 (egin ezabaturik)

-Ihes, baina nora?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 89. orr.

Ihes? nora joan behar dugu? lasai.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 89. orr.

Baina gizonak galderei ihes, arraposturik ez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

Antsiak arima nekatzen du: zergatik honi ihes eta hura onartu?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 106. orr.

Artistak Europatik ihes, ikaraturik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 71. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Jopu ihes eginak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 469. orr.

Mirabe ihes eginak kartzelari begiratzen dion bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 324. orr.

Neurrigabekeria guztiak egin zituzten gladiadore ihes eginekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Etxalde handiak dituzten lurjabeek batera dauzkate erroldaturik arima guztiak: biziak, hilak eta ihes eginak...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 418. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aldera ihes (7); artean ihes (7); artetik ihes (9); askok ihes (12); askok ihes egin (8); atzaparretatik ihes (7); baina ihes (23); baina ihes egin (10); bakarrik ihes (17); bakarrik ihes egin (8); batean ihes (17); batean ihes egin (9); batek ihes (48); batek ihes egin (33); batek ihes egiten (7); batera ihes (15); batera ihes egin (7); batetik ihes (25); batetik ihes egin (10); bati ihes (9); batzuek ihes (11); batzuek ihes egin (7); berak ihes (8); berriro ihes (9); bezala ihes (16); bezala ihes egiten (7); bizirik ihes (7); da ihes (8); dio ihes (25); dio ihes egiten (7); diote ihes (8); du ihes (36); du ihes egin (8); duela ihes (9); dut ihes (14); dute ihes (25); duzu ihes (8); duzue ihes (7); edo ihes (16); egin dute ihes (7); egin ihes (18); egin zion ihes (19); egin zuen ihes (65); egin zuten ihes (39); egiten du ihes (8); ere ihes (43); ere ihes egin (26)

eskuetatik ihes (21); eskuetatik ihes egin (11); eskuetatik ihes egiten (7); eskutik ihes (10); eskutik ihes egin (7); espetxetik ihes (14); eta ihes (203); eta ihes egin (99); eta ihes egitea (12); eta ihes egiteko (16); eta ihes egiten (33); etxeetatik ihes (8); etxetik ihes (51); etxetik ihes egin (32); etxetik ihes egiten (8); ez dio ihes (11); ez du ihes (9); ez ihes (7); ez zion ihes (10); ez zuen ihes (22); ezin ihes (18); ezin ihes egin (15); frantziara ihes (8); gabe ihes (16); gabe ihes egin (9); gero ihes (10); gero ihes egin (8); guztiek ihes (13); guztiek ihes egin (10); handik ihes (48); handik ihes egin (19); handik ihes egitea (7); handik ihes egiteko (11); harengandik ihes (7); hari ihes (14); hark ihes (7); hartatik ihes (17); hartatik ihes egiteko (7); hartu eta ihes (8); heriotzari ihes (13); heriotzari ihes egin (10); herritarrek ihes (7); herritarrek ihes egin (7); herritik ihes (13); herritik ihes egin (8); hiritik ihes (11); honek ihes (7); horretatik ihes (17); horretatik ihes egin (7); horri ihes (14)

ihes egin (1983); ihes egin ahal (46); ihes egin baitzuten (8); ihes egin behar (141); ihes egin beharko (8); ihes egin beharra (13); ihes egin beharrean (8); ihes egin dio (22); ihes egin dit (12); ihes egin du (50); ihes egin duen (11); ihes egin dute (41); ihes egin duten (7); ihes egin eta (117); ihes egin ez (43); ihes egin ezin (7); ihes egin gabe (8); ihes egin genuen (7); ihes egin izan (10); ihes egin nahi (130); ihes egin nahian (34); ihes egin nahirik (8); ihes egin nuen (33); ihes egin ondoren (11); ihes egin ostean (9); ihes egin ote (7); ihes egin zidan (13); ihes egin zien (20); ihes egin zion (63); ihes egin zioten (14); ihes egin zuela (23); ihes egin zuen (262); ihes egin zuenean (7); ihes egin zuenetik (9); ihes egin zutela (17); ihes egin zuten (144)

ihes egina (47); ihes egina zen (14); ihes eginak (17); ihes eginda (70); ihes egindako (96); ihes eginen (20); ihes eginez (51); ihes egingo (143); ihes egingo du (14); ihes egingo ez (8); ihes eginik (14); ihes eginiko (7); ihes egitea (303); ihes egitea erabaki (12); ihes egitea eta (12); ihes egitea lortu (105); ihes egitean (15); ihes egitearren (7); ihes egiteko (496); ihes egiteko arriskua (27); ihes egiteko asmoa (8); ihes egiteko aukera (19); ihes egiteko eta (13); ihes egiteko gogoa (11); ihes egiteko modu (7); ihes egiteko modua (7); ihes egiteko modurik (7); ihes egiten (707); ihes egiten ahalegindu (8); ihes egiten ari (25); ihes egiten dio (19); ihes egiten du (38); ihes egiten duen (10); ihes egiten dute (21); ihes egiten ez (10); ihes egiten hasi (8); ihes egiten lagundu (10); ihes egiten nuen (7); ihes egiten saiatu (47); ihes egiten utzi (58); ihes egiten utziko (11); ihes egiten ziola (8); ihes egiten zion (17); ihes egiten zioten (11); ihes egiten zuen (20); ihes egiten zuten (15); ihes egitera (51); ihes egitera behartu (9); ihes egiterat (7); ihes egiterik (33); ihes egiterik ez (7); ihes egiterik izan (7); ihes egizu (7)

ihes eragin (17); ihes eta (19); ihes joan (18); inork ihes (7); jaitsiera postuetatik ihes (11); jendeak ihes (9); kanpora ihes (9); kartzelatik ihes (19); kartzelatik ihes egin (8); korrika ihes (7); lagunek ihes (8); lasterka ihes (8); nik ihes (12); nola ihes (12); nola ihes egin (9); nuen ihes (12); patuari ihes (8); pertsonak ihes (7); postuetatik ihes (16); postuetatik ihes egin (7); postuetatik ihes egiteko (9); tropeletik ihes (7); utzi eta ihes (13); zen ihes (12); zergatik ihes (10); zergatik ihes egin (8); zidan ihes (10); zien ihes (8); zigorrari ihes (11); zion ihes (38); zion ihes egin (9); zioten ihes (8); zuela ihes (7); zuen ihes (111); zuen ihes egin (19); zuen ihes egiteko (9); zulotik ihes (13); zulotik ihes egin (7); zuten ihes (60); zuten ihes egin (8); zuten ihes eta (4)


ihes eginarazi ik ihes 10.

ihes eragin ik ihes 11.

ihesaldi (orobat ihesialdi g.er.) 1 iz ihes egitea, ihesa.

Ihesaldi eta deportazio, kartzelaldi eta sakabanaketa horien historia moduren bat idatzi beharko genuke.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Joan Mari Labordetak, Lexok, bere kartzelaldi eta ihesaldien berri bidali zigun.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 202. orr.

Rufinen ihesa ospetsu bilakatu zen Prusian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 71. orr.

Bost hilabete eta hemeretzi eguneko eta milaka kilometrotako ihesaldi luzea egin ondoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 71. orr.

Ihesaldia geroko uztea ala ez gogoetan ari zela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 278. orr.

Hortaz, zuk zeure aldetik ulerkorra izan beharko duzu, ezikusiarena egin aldizkako ihesaldi horien aurrean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 71. orr.

Gaueko ihesaldietan pentsamendua hegaldatzen zaigu, batean Biblian eta bestean Odisea-n txertatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 68. orr.

Lau lerro soldadu, zutik edo zaldi gainean, atzean jarri zitzaizkien, ihesaldia guztiz oztopatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Erromako printzea bera agertzen zitzaigun bide erdira, ihesa eragoztera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

Nire bi ihesaldien ondoren lasterrago zetorren Inkisizioaren mendekua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.

Eta azpimarratu behar da aurreneko ihesaldi jakinaren eta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbora bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldiena baino hilabete batzuk luzexeagoa dela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Bere bi idazkari pertsonal leialak ezker-eskuin dituela: apaiz gazte bat eta moja are gazteago bat, odisea-giroko ihesaldian laguntza handia eman ziotenak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 136. orr.

Bazekitelako edo bestela susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko hilobi edo airezko hilobi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.

Atzeraldia ihesaldi bihurtu zen. ezkon etxea utzirik, semeenera jo izan baitzuen, ikustaldiak itxuratuz, baina zinez ihesaldiak eginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

Erromesaldiko azken egunean 345 lagun hil dira, pilatuta, ihesaldi batean.  Berria - Mundua   2006-01-13

127 zekorren ihesaldi arriskutsua.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Egungo egunean harrotzen ahal baita bere ihesialdiaz ni neure garaipenaz bainoago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

2 (txirrindularitzan)

Zazpi txirrindulariz osatutako ihesaldia antolatu zen Jaizkibelen.  Berria - Kirola   2004-08-08

Morellako etapan eguneko ihesaldian sartu zen Osa anaia gazteena.  Berria - Kirola   2004-09-14

Etapako ihesaldi onean sartu zen larunbatean, Brochard garailearekin batera.  Berria - Kirola   2004-02-10

Ibilbidearen aurreneko zatia aproposa da ihesaldiak sortzeko.  Berria - Kirola   2006-04-09

Mallorcako bide bihurriek, gainera, ihesaldietarako aukera ederrak eskaintzen dituzte.  Berria - Kirola   2004-02-01

Ihesaldikoak harrapatzea zaila izan zela, baina Euskatel-Euskadik ere lan egin zuela, eta azken kilometroetan lortu zutela.  Berria - Kirola   2006-04-07

Algortakoarenak izan ziren errelebo luzeenak ihesaldiaren azken txanpara arte.  Berria - Kirola   2004-07-14

3 (ekonomian)

Nazio-kapitalen aberriratze-aldiak eta ihesaldiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ihesaldi irriskuak bazirela...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 107. orr.

Txirrindulariek maldan gora hainbat ihesaldi saio egin zituzten lasterketa osoan, arrakasta handiegirik gabe.  Berria - Kirola   2004-10-03

Aurten bertan bigarren postu bat lortua, aurten bertan hainbat ihesaldi saiakera egindakoa, iaz etapa bat irabazitakoa, klasikoetan zaildutakoa.  Berria - Kirola   2004-07-16

Etenik gabeko ihesaldi ahaleginak, baina alferrekoak den-denak.  Berria - Kirola   2006-03-14

· Ez dakigu altxamendu bat edota kartzela ihesaldi bat bultzatu nahian dabiltzan.  Berria - Mundua   2004-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ihesaldiaren (3); beren ihesaldian (3); beste ihesaldi (3); bigarren ihesaldia (3); dozenaka ihesaldi (3); eguneko ihesaldia (9); eguneko ihesaldian (13); eguneko ihesaldian sartu (4); eta ihesaldi (9); eta ihesaldia (4); eta ihesaldiak (6); eta ihesaldietan (4); gabeko ihesaldia (3); hainbat ihesaldi (6); ihesaldi ahalegin (5); ihesaldi ahaleginak (6); ihesaldi arriskutsuak (3); ihesaldi bat (14); ihesaldi bat egin (3); ihesaldi batean (6); ihesaldi bateko (5); ihesaldi guztiak (3); ihesaldi guztietan (3); ihesaldi horretan (3); ihesaldi luzea (3); ihesaldi ona (3); ihesaldi saiakera (5); ihesaldi saiakerak (3); ihesaldi saio (3); ihesaldia egin (3); ihesaldia eragin (3); ihesaldia izan (4); ihesaldia osatu (3); ihesaldia sortzeko (3); ihesaldian sartu (8); ihesaldian sartu zen (4); ihesaldian sartzen (4); ihesaldiaren berri (6); ihesaldiaren ostean (5); ihesaldietan sartu (3); ihesaldietan sartzen (7); ihesaldiren batean (7); ihesaldiren batean sartzen (3); kilometroko ihesaldia (3); zen eguneko ihesaldia (3); zen ihesaldia (3); ziren ihesaldi (4); ziren ihesaldia (3); ziren ihesaldian (3); zuten ihesaldia (3)


ihesalditxo iz ihesaldi laburra.

Tabakoak ez die lan handirik eman, herrira egindako ihesalditxo bat aski pakete batzuk eskuratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.

Baina esaten badidazu sekula ez duzula gogorik izan noizean behin ihesalditxo bat egiteko, sekula ez duzula amets egin etxetik kanpo buelta bat ematearekin, gezurretan ari zara.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 112. orr.

Hiru hilabete barru Espainiara joatekotan gaude, eta nik Euskal Herrira ihesalditxo bat egiteko asmoa badut.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Hiru laguneko ihesalditxoa iritxi zen helmugara, eta Cofidiseko txirindularia Kurt-Asle Arvesen eta Jens Voigten aurretik sailkatu zen.  Berria - Kirola   2004-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ihesalditxo bat (3)


ihesarazi, ihesaraz, ihesarazten du ad ihes eragin.

Eta Damari hitzeman zion, Santiago lekuko hartuz, hiru ehun zaldun garaituko zituela, eta errana egin zuen zaldun frantses, italiano, aleman, portuges eta espainolak ihesarazi zituen leones printzeak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 167. orr.

Bainan euskararik nihundik ere ez! iduri-eta gure mintzaira “barbaroak” ihesaraziko lituzkeela!  Herria   2003-11-06


ihesbide (orobat ihespide g.er.) 1 iz ihes egiteko bidea. ik itzurbide.

Galindezek Landetara egin du, hantxe bada ihesbidea: Bordeleko portua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 112. orr.

Ihesbidea itsasontzia zelarik, itsasontziko kapitaina aldez aurretik egin beharko zuten planaren jakitun.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.

-Oraindik auzoan egon behar dute, ihesbiderik ez dutenez!  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 176. orr.

Inguru hutsera luzatu nituen begiak, ihesbideren baten eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira, inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.  Elizen arteko biblia   Jb 30,13

Zertarako, eta beste aldera pasatu eta, faxisten artean bere burua lasai ikusita, gure kontra asto beltzarenak esango zituen obispo bati ihesbidea errazteko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 90. orr.

2 hed

Jack Londonen ipuineko protagonistak heriotzan aurkitu zuen duintasunik gabeko bizitzaren ihesbidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 166. orr.

Aisialdia, garapenerako bide baino gehiago, ihesbide gisa ulertzen da.  Berria - Harian   2005-09-29

Haatik, gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta, betiereko itxitura biribiletik ihesi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Neure erruek inguratua naukate, ihesbiderik gabe.  Elizen arteko biblia   Sal 40,13

Galduta gaudek hondamendiaren eta suntsipenaren erdian, ihesbiderik gabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Ihesbiderik gabeko tranpa.  Berria - Harian   2005-09-09

Eta ihesbideak ez du inoiz inora eraman.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Egun, urteetan jasandako egoera itogarriaren aurrean ihesbide izan zuten irudimena aldarrikatzen dute bi sortzaileek.  Berria - Kultura   2004-10-16

Irakurtzea nuen ihesbidea eta aisia, kontsolamendua eta pizgarrietan kutunena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Basoko lan akigarria ihesbide izan nuen hasieran, baina azken garaietan nekeak ere ezin zituen nire buru barneko irudi beltzak uxatu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Baina bistan da zorpean sartu dela berriz ere, eta ez duela hona itzultzea beste ihesbiderik izan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.

Ez diezadala berriz otoi eni erran Sasiondoko teologo berriak "Ebanjelioa duela nahi irakatsi eta ez euskal gramatika"! galda niezaioke berari, ea bere ebanjelioa irakasteko nahitaez darabilen gramatika, norena ote den: aingeruena aments, ala gaskoinena? ezen ez dugu ihespiderik: aitortzen ez den fedea galtzen da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.

Horiek guziak ihesbide, bainan ere galbide!  Herria   2004-04-22

3 (kearena eta kidekoena)

Goiko leihoa ireki dute, tabakoaren keari ihesbidea emateko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 188. orr.

Lisak angeluetako dorretxo baten barnealdea ikusi zuen, irteera hodi zabal moduko bat, abeltegiko aire nazkagarriaren ihesbidea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste ihesbiderik (3); dago ihesbiderik (7); eta ihesbiderik (4); ez dago ihesbiderik (7); ez nuen ihesbiderik (3); ez zegoen ihesbiderik (3); ihesbide bakarra (4); ihesbide bat (7); ihesbide izan (3); ihesbidea eta (3); ihesbideren bat (4); ihesbiderik eta (4); ihesbiderik ez (9); ihesbiderik ez zuela (3); ihesbiderik gabe (7); nuen ihesbiderik (3); zegoen ihesbiderik (3)


ihesbidetxo iz adkor ihesbidea.

Ez zegoen lehertuta, gaitzerdi, baina izan bazuen halako ihesbidetxo bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.


ihesezin 1 izond bertatik ihes egin ezin daitekeena.

Zain zuten zelda hutsak ihesezina zirudien, unetik unera gertuago zegoen iturriko itogina, aulkia, Gela Zebratua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

2 ihesezinezko izlag

Baina patua ez da ihesezinezkoa, azpimarratzeko aukera guri emana izan zaigunetik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 106. orr.


ihesgin iz iheslaria.

Gainera ihesgin bakoitzeko gutariko hamar fusilatzen zitiztean denon aitzinean, zentzagarri...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 83. orr.

Ihesginak bortxatu egin nahi izan zuen, baina alargunaren kuraiak gaina hartu zion  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.


ihesgo iz ihesladia, ihesa.

Bi aldetako gerlek eragin ihesgoen ondotik. bBgarren auzi batek aztertu behar ditu Baigorriko afera, Paueko ihesgoa, Baionako auzitegiko tirokatzea eta Miarritzeko banko baten arrobatzea.  Herria   2005-02-03


ihesgune iz ihes egiteko gunea.

Espazioak, ihesguneak eta mikroarkitekturak  Berria - Kultura   2004-03-19


ihesi1 1 adlag ihes eginez. ik ihes 4.

Beldurtu zen Elias eta ihesi joan, bere bizia salbatzeko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,3

Mikel Strogoffek zaldi gainera igo eta lauoinka ihesi joatea beste aukerarik ez du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 235. orr.

Zaldi gainean doa ihesi beti gaizkilea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.

Etxeek ihesi ikusten ninduten, beren begi goibelekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Malkoak begietan ihesi joan zirenen arrasto tristea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Ahalegina egingo dut gaiari lotu eta [...] buruan igeri, edo "ihesi", dabilzkidan ideiak harrapatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Ez daukazue beste aukerarik: borroka egin edo ihesi abiatu, ea norbaitek heriotza saihesten duen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

Frantses polizia etengabe orpoz orpo daukalarik, beti ihesi bizi duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Orduan, jauzi batez zutitu eta ihesi joan zen ero-eroan, kapelarik gabe, eskuak odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Ibai uretan ihesi doazen norberaren irudi puskak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.

Gu ihesi abiatu ginen, erabat izuturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Erabat izuturik eta ikaraturik, sakanean barrena barreiatu ziren denak ihesi, elkarri itxaron gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 158. orr.

Gero, bi mozorrotuak aldapa behera abiatu ziren ihesi, abaila batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Eta haragiaren berezko kosmetika ez ezik, izpirituaren puxka bat ere ihesi doakigu egunero bainugelako ur-zuloetan behera, apar arrotz desohoragarri batekin nahasirik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 287. orr.

Haren begiei ihesi, begirada batez gela inguratu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Egun osoa etxean ematen dugu, kanpoko sapa beroari ihesi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.

Atzera egin zuen berriz, bolbora usain erreari ihesi.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 74. orr.

Oroimen eta gogoetei ihesi iragan dituzu orenak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

-Gábor askoz lasaiagoa da -esan zuen nire galderari ihesi-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Bide horretatik, beren haurtzaroko eliza hertsiari eta kultura zaharrari ihesi, belaunaldi berriak aurkitu zituen Iparralderantz Albert Camus, Jean-Paul Sartre, Simone de Beauvoir eta Pariseko iraultza prestatzen ari ziren profetak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.

Nazismoari ihesi Frantziara etorri zen 26 urteetan 1933an.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.

2 (nora)

Hadad, ordea, mutiko gazte zelarik, ihesi joan zen Egiptora, bere aitaren zerbitzari ziren edomdar batzuekin.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,17

Horrexegatik joaten naiz ganbarara ihesi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 233. orr.

Beste biak ihesi abiatu ziren eta ontzietara iritsi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 64. orr.

Kearen beldurrez, sura ihesi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Ahaztu al zaik hire aita hona ihesi etorri zela [...]?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 121. orr.

Nekazariak Jeniseiz bestaldera joanak ziren ihesi, ibaiaren zabalerak beharbada tatariarrak geldiaraziko zituelakoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.

Eta lasterka hasi zen, bere bizilekurantz ihesi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Igelak, argia piztu orduko, armairu azpitik irten eta ihesi ateratzen ziren hara eta hona saltoka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Kafetegirantz egin bide zuten ihesi.Txoriak ihesi joan ziren, inon ez den tokira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Euskal Herritik New Yorkera ihesi etorritako emakume baten istorioa kontatu dizu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

3 (nondik)

Koadrila ihesi irten zen tabernatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Hara joan ziren Feofar Khanen saldoek inbaditutako probintzietatik ihesi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Jendetza ikaraturik haren gainetik pasatu zen izu-laborrian tiroetatik ihesi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Burua biratzen zuten orain, besteen begiradatik ihesi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 398. orr.

Errusiatik 1917. urtean iraultzatik ihesi alde egin ondoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.

Gure aitona Espainiako justiziatik ihesi zebilen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 207. orr.

Iskanbila horietatik ihesi, Erroman ezkutatu zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

Eskuak gainean ipintzen zituen behin eta berriz, zuloa estali nahirik, bere izana handik ihesi zihoakiola iruditzen baitzitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Itsasotik eta Poseidonen mehatxuetatik ihesi nator.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 26. orr.

Hura ez zihoan forma hutsen atzetik, hura ez zihoan bere burutik ihesi; alderantziz: bere buruarekin aurrez aurre jartzen zen etengabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.

4 (norengandik)

Otso batengandik ihesi, tigre baten atzaparretan erori naiz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 39. orr.

Atxilotuak izateko beldurrez, poliziarengandik ihesi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 89. orr.

Testuak ere arrainak dira, elkarren bila edo elkarrengandik ihesi dabiltzanak. handik egun batzuetara hoteletik hanka egin zuen ilehori hark, bahitzailearengandik ihesi, satiro hutsa baitzen, nonbait.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

-Hebertarra naiz -erantzun zien-, eta ihesi nator neureengandik, laster eroriko baitira haiek zuen eskuetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

Fusil tiroen ihesi ibiliko da merkatari lasai hau.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.

Zeren ihesi?", otutzen zaio Gabini.  Berria - Kultura   2004-05-16

1933an Suitzara emigratu behar izan du, gero Frantziara eta 1942an USAra nazien ihesi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Auzo-probintziako gobernadoreak zioen gaizkile bat justiziaren ihesi zebilela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Zama handiegia baitzeraman haien ihesi joateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Horregatik doa ihesi, emazte biluziaren ihesi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.

Badira han, euskaldunez gainera, juduak, nederlandarrak, poloniarrak, txekiarrak, denak ere Europan gero eta ugariagoak eta ozenagoak diren gerra-hotsen ihesi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 170. orr.

• 6 iz ihesa.

Hiritarren ihesia amaitzera zihoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

7 ihesian ihes eginez. ik ihes 9.

Ihesian omen ditinagu jada alemaniarrak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.

Ez noa Ritak orduan aipatutako oro hemen jartzera, asko baitira ihesian ibilitakoaren oroitzapenak eta asko zoritxarrak jotakoaren kontuak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 61. orr.

Ihesian harrapaturiko San Kristobalgo milizianoei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 262. orr.

Gauza bakarra nahi dut zugandik, sinets diezadazula nire oinazeak, zugana ihesian, aitortuko dizun guztia.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

8 ihesi egin ihes egin.

Heriotzari ihesi egin izanaren ospakizunetan, ahantziak ginen Ximurraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Zweigek berak naziengandik ihesi egin behar izan zuen bezala.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 169. orr.

Izan ere beste bide bat hartu eta aurreraka ihesi eginez gero, etorkizunean are neurri tamalgarriagoak hartu beharko baitira noizbait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artetik ihesi (7); bat ihesi (8); batetik ihesi (6); beti ihesi (7); burdinen artetik ihesi (4); da ihesi (4); doaz ihesi (4); edo ihesi (5); egiptora ihesi (4); ere ihesi (8); eta ihesi (45); eta ihesi abiatu (4); eta ihesi joan (17); etxetik ihesi (6); gerratik ihesi (5); goazen ihesi (4); handik ihesi (9); herritik ihesi (4); hiritik ihesi (5)

ihesi abiatu (27); ihesi abiatu zen (10); ihesi abiatu ziren (10); ihesi alde (7); ihesi alde egin (6); ihesi beste (4); ihesi bezala (4); ihesi bizi (4); ihesi datorren (4); ihesi doa (7); ihesi doan (11); ihesi doaz (14); ihesi doazen (5); ihesi doazenak (5); ihesi egin (5); ihesi eta (13); ihesi etorri (9); ihesi etorritako (4); ihesi ibili (19); ihesi ibili behar (7); ihesi joan (121); ihesi joan da (4); ihesi joan nintzen (4); ihesi joan zen (26); ihesi joan ziren (31); ihesi joana (6); ihesi joanak (15); ihesi joanak ziren (6); ihesi joandako (16); ihesi joandakoak (4); ihesi joango (18); ihesi joango dira (4); ihesi joatea (5); ihesi joateko (8); ihesi joaten (12); ihesi noa (4); ihesi zebilela (5); ihesi zebilen (8); ihesi zebiltzan (4); ihesi zihoakion (5); ihesi zihoala (14); ihesi zihoan (18); ihesi zihoazela (8); ihesi zihoazen (15)

joan ihesi (5); joan zen ihesi (12); joan ziren ihesi (9); justiziatik ihesi (6); ondoren ihesi (4); zen ihesi (19); ziren ihesi (17)


ihesi2, ihes, ihesten da ad ihes egin.

Neorrealistak, idazleak zein zinegileak, kultura elitista baten guztizko etsaiak dira, ihesteko baizik balio ez duen arte baten etsai amorratu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.

Begiak mugimendu ikusezin etengabean hasi zitzaizkion, zuloetatik ihesteko zorian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

Ivan Colonna, duela lau urte ta erdi hurbil, Claude Erignac prefeta hil zutenaz geroztik ihesi zena.  Herria   2003-07-10

Ez zekien non paratu begirada, arakatzen zuten begi haietatik ihesi nahian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.

Dylanek ez zuen garbi ikusi; tarteka biragune sakonen batetik ihesitako argi errainuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Bertus ezkutuan baitabil, lan behartuetatik ihesia da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 316. orr.

Zuen ahalegin oro alferrikakoa izango da eta begiespenera ihestera behartuak izango zarete, Geometriak ere beti egiten duen legez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 51. orr.

Ihesten saiatzea, ezta bururatu ere.  Berria - Harian   2005-07-07

· du ad Guztiz erabakitzeke uzten du gure adigaiei ihesten dien bere oinarriak zein antolaera duen  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.


ihesialdi ik ihesaldi.

iheska adlag ihes eginez, ihesi. ik ihes 9.

Iheska abiatu zen izu-izu egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Bi hitzetan, iheska atera behar izan nuen handik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.

Ez duzu horrela txoro-txoro iheska hasi beharrik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 69. orr.

Hainbat egunetan, iheska ibili nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Egun hartatik bertatik osaba Kamil iheska ibiltzen zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.

Bata besteari iheska zebiltzan, eta zazpi eginahalak egiten zituzten ez elkarrekin topo egiteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Areago, bi emakumeen begiradak elkarri iheska ari zirela erran zitekeen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Ukigarri ez zen guztiari iheska, ur edan berriak gorputz barnera ekarri zidan freskurara ezarri nuen gogoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Ni atetik iheska ateratzen nintzen bitartean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Ez zaitezela horregatik ibil niregandik iheska, ez nazazula zeure aurretik bota.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.

Betiko galderari askotan erantzun diot erdi-iheska: "nahi al zenuke zure seme-alabak bertsolari izatea?".  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iheska (6); iheska abiatu (3); iheska eta (3); iheska etorri (3); iheska hasi (6); iheska ibili (4); iheska ibiltzea (3); iheska ibiltzen (4); iheska joan (11); iheska joanak (3)


iheskada iz ihesa, ihes egitea.

Ez da lehen aldia produktu kimiko iheskadak gertatzen direla hor, RUWEL lantegia sei hilabete honetan hetsia delarik  Herria   2003-07-24


iheskari izond iheslaria.

Hark putz egin eta zerua garbi uzten du, haren eskuak herensuge iheskaria aldez alde zulatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 25,13


iheskeria iz ihes egite gaitzesgarria.

Hango neskez, haien iheskeria -lotsa? zuhurtzia?- baizik ez dut gogoan, baina horretan ez zeuden sobera aparte neure ohiko bizilekuan ezagutzen nituenetatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.


ihesketa iz ihes egitea.

Isiltasuna nagusitu zen beste behin: bata serbilleta-ontziarekin jostalari, bestea azazkalez mahaian joka, elkarrekiko mututasun eta ihesketan tematsu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.

Uste dut sinadura bilketako kanpaina horrek ihesketaren ondorioz sortu zen poz eta euforia bideratzeko balio izan duela.  Berria - Harian   2005-07-07


iheskide (22 agerraldi, 14 artikulutan) iz ihesean kide dena (corpusean soilik txirrindularitzan). ik iheslagun.

Bertan behera utzi zituen bi iheskideak, berehala lortu zituen lehenengo aldeak, eta bakar-bakarrik sartu zen Figeaceko helmugan.  Berria - Kirola   2004-07-16

Tropelari meriturik kendu gabe, bi iheskideen akatsak ere izan zuen zerikusirik.  Berria - Kirola   2004-07-14

Bakarrik iritsi zen helmugara, eta lau segundoko aldea atera zien iheskideei.  Berria - Kirola   2006-04-28

Alberto Martinezek erasoa jo zuen Hondarribian, Ivan Bassok gurpila zulatu zuen eta nahiko lan izan zuen berriro taldetxoan sartzen, Rebellinek iheskideak kontrolatu zituen.  Berria - Kirola   2004-08-08


iheskor 1 izond berehala igarotzen edo desagertzen dena, bistatik behingoan aienatzen dena; atzitzeko edo atzemateko zaila.

Miresmena bainoago, gaitzespena zerien haien begi iheskorrei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

Eta azkenean ezin izan zion malko iheskor bati eutsi.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 37. orr.

Ez da bular iheskorrik gehiago ikusiko.  Berria - Kultura   2004-03-02

Bisaian fereka iheskor bat egin nion, erranaren bermagarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Aurpegia bizitasunez aurreratuz, musu iheskor bat eman zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.

Katek atzamar soil batez bere barruko berotasun guztia pausatu du laztan iheskor batean, mutilari begietara so eginez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 85. orr.

Begirada iheskor bat ibilbidea bukatzean, autobusetik jaistean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 103. orr.

Lapur-begiratu iheskor bat zure bizitzan besterik ez zen izan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 21. orr.

-Ez, ez -esan zuen Cunningham jaunak tonu iheskor batean-, zera... auzitxo espiritual bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 240. orr.

Ez zuen sekula berriz ikusiko eta bere bizitzako alaitasun osoa maitasun-une iheskor hura baizik ez zen izanen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 76. orr.

Begi eder horien samurtasun iheskorra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 79. orr.

Kanporatu zelarik, belaunetarainoko gonaren azpiko aztal beteen ikuskari iheskorrak agurtu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

-Biziera gerra da... deserri arrotzean jasan beharreko pausaldi iheskorra...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 205. orr.

Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Gorputz zuri bat ilargipean, ur beltzen gainean errainu iheskor bat osatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.

Gizakia arnasaldi baten antzeko da, haren egunak itzal iheskorraren antzeko.  Elizen arteko biblia   Sal 144,4

Triestek grazia iheskor bat du, bai.  Berria - Kultura   2004-08-06

Pentsamenturik iheskorrena antolamendu ikusezin bati dagokio eta horrenbestez buru eman diezaioke, edo hastapen, forma sekretu bati.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 127. orr.

2 (izan aditzarekin)

Itzala bezain iheskor da gure bizialdia, eta gure azkena ez dago atzeratzerik.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,5

Oroitzapen "normalak", eguneroko oroitzapenak, ez direla inondik ere finkoak, iheskor eta mudakorrak direla, aldatu egiten direla haietaz pentsatzen dugun aldiro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Pertzepzioen mundua oso subjektiboa izanik, ura bezain aske eta iheskorra ere badelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 397. orr.

Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea; beste batzuk, berriz, makur eta iheskor ziren, hala nola bismutoa eta kadmioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

3 (bizidunei buruz)

Ingrid iheskorra zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Ni protestaria bai baina iheskorra ere banaiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 398. orr.

Lebiatan, suge iheskor eta makurra, zigortuko du Jaunak bere ezpata zorrotz, handi eta bizkorraz.  Elizen arteko biblia   Is 27,1

Sagutxo bat bakarrik dut lagun, sagu belgikar iheskor bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Nik silfide iheskorraren poseak hartzen nituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

4 (adizlagun gisa).

Eguraldia bikain zetorren, epel eta iheskor; eta lakua ezin bareago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 221. orr.

Berak ere begiratu zidan, hasieran iheskor, gero arreta handiagoz, begitxo ñimiño, bizi eta argitsuekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 133. orr.

Dianneren begiak gaseosa-burbuilen antzera mugitzen ziren, arin eta iheskor.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 125. orr.

Etorri bezala, iheskor, uzkur eta itzalgaizka ikusi nuen, bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.

Lopezek iheskor erantzun du: [...].  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

5 izar iheskor

Itsasoko olatu haserreak dira, beren lotsarien aparra botatzen dutenak; izar iheskorrak, betikotasun guztirako ilunpe beltzak zain dauzkatenak.  Elizen arteko biblia   Ju 1,13

Gero lauhazka hasi zen mendi aldera, mendi-hegian izar iheskor baten gisan arin lerratuz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.

Hala, atzo egin ez zutenek nekez izango dute gaur izar iheskorrak ikusteko aukera, eguzkiak ez baitu utziko.  Berria - Gaiak   2004-08-12

· Baina famaren izarra iheskorra duk.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi iheskorrak (3); begirada iheskor (4); begirada iheskorrak (3); begiratu iheskor (3); bezain iheskor (4); eta begi iheskorrak (3); eta iheskor (12); eta iheskorra (7); eta iheskorrak (5); grazia iheskor (8); grazia iheskor bat (4); grazia iheskor horren (4); iheskor bat (24); iheskor bat du (4); iheskor bat egin (3); iheskor batean (5); iheskor batek (3); iheskor baten (4); iheskor batez (3); iheskor eta (7); iheskor hori (7); iheskor horren (4); iheskor hura (3); iheskorra ere (4); iheskorra izan (3); iheskorren bat (3); itzal iheskor (3); izar iheskorrak (3); musu iheskor (3); triestek grazia iheskor (4); une iheskor (4)


iheskortasun iz iheskorra denaren nolakotasuna.

Bizitzaren iheskortasunaz mintzatu dira, izakiaren txikitasunaz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Malenkoniatsua naiz, iheskortasunaren edo ezintasunaren ideiek gozomina sortzen didate...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.

Heriotzaren, denboraren eta iheskortasunaren kontzientzia bizia duzu...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

Despiste keinua ahalegindu da irudikatzen eta, aitzitik, iheskortasuna da aurpegian marraztea lortu duen bakarra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 117. orr.


iheslagun (6 agerraldi, 6 artikulutan) iz iheskidea (corpusean soilik txirrindularitzan).

Han, pedal maiztasun ikusgarriarekin, iheslagunak zituenak atzean utzi zituen eta Petroven bila abiatu.  Berria - Kirola   2006-03-12

Esprintean aidean irabazi zien Ullrichi eta beste iheslagunari.  Berria - Kirola   2004-10-17

McGee australiarra indartsu dago, eta astindu ederra eman zien beste bi iheslagunei.  Berria - Kirola   2004-05-14


iheslari (920 agerraldi, 100 liburu eta 287 artikulutan) 1 iz/izond ihes egiten duena, ihesi dabilena. ik ihesle; ihesliar.

Pentsa zenbat eta zenbat iheslari ibiliko den munduan, auskalo non eta nola.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

Ihesi doa gure protagonista, iheslari errugabea («berari egotzi zioten hilketa»), eta irakurlea bat-batean identifikatzen da euskal artzain iheslariarekin.  Berria - Kultura   2004-01-31

Atzemandako iheslariak kanporatzen hasi zen Frantziako Polizia, Hendaiara atxilo ekarri eta Espainiako Poliziari entregatzen zizkieten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 40. orr.

San Kristobalgo iheslarietatik hiruk bakarrik lortu zuten mugaz bestaldera igarotzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Iheslaria mundu guztian da iheslari, maila pertsonalean estatus edo ospe bereziren bat duen iheslaria izan ezean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 169. orr.

Mugaz bi aldeetan bazituen iheslarien gidatzeko ardura zuten sarekideak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

Erresistentziako kide iheslari anitz gordetzen zuen han.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 75. orr.

Helburua argia zen presoak ihes egiten bazuen, palto zilatu eta zikinetik ageriko zen preso iheslaria zela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Esklabo Iheslarien Legea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.

Ez da bere asmoa biltzea korapilo iheslari bat, non egileak eta obrak identitatea aldatzen duten; non pentsamenduak bere buruaz albait eta gertuen dirauen, berberaren forma ez aldatuan, eta non hizkuntza ez den oraindik diskurtsoaren sakabanaketa espazial eta jarraituan zabaldua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 160. orr.

Telemakok atzerritar iheslaria, Teoklimeno, bere etxera eraman zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 124. orr.

Bideak aleman iheslariz beteak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.

Espainia eta Portugaleko judu sefardita iheslarien komunitate zibilak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

2 bere ideia politikoengatik beste herrialde batean babes hartu duena. ik errefuxiatu.

Uztailean desagertu zen Eduardo Moreno Bergaretxe iheslaria.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 169. orr.

Frankismoaren garaian, Belgikara joan zen iheslari Aranburu eta han, Lovainako unibertsitatean, egin zituen ekonomia ikasketak.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

Bere emaztea berriz Jordanian du, iheslari.  Herria   2004-07-08

Frangotan, ez dira iheslari bezala ezagutuak izaiten.  Herria   2003-07-03

Baina iheslari eta presoez gain, baita deportatuak eta kontzentrazio barrutietan egondakoak ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

36ko gerrako iheslariekin hasi beharko zenukete. erabilpenik gabe zeuden egoitza militarrak, hotel zaharrak, eskolak iheslarientzat bizileku bihurtu zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

Iparraldean ere ez zieten denek abegi gozoa egin iheslariei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

1987a zen, Ipar Euskal Herrian iheslarien aurkako setioan ari zen Frantziako Polizia, eta iheslari haiek multzoka sartzen zituzten kartzelara, denbora gutxiren buruan kaleratzen bazituzten ere asko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 109. orr.

Zurrumurruak bala-bala zebiltzan Iparraldeko iheslarion artean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

1962an deportazio eta konfinamendu politikari ekin zioten agintari frantziarrek, lau euskal iheslariren aurka hartutako neurriekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 169. orr.

30etik gora ziren Frantziak deportatutako iheslariak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.

Sasoi bertsuan iheslariei errefuxiatu politikoen paperak kentzen eta ez berritzen hasi ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 170. orr.

Neskak iheslari judu alemaniarrekin elkartzen ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.

Mexikon den euskal iheslarien kolektiboa «kriminalizatzeko» saioa salatu zuen abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Iheslarien goi komisionatuari sexu jazarpena egotzi diote.  Berria - Mundua   2004-05-19

Margolanak Talibanek, bestalde, ordezkariak bidali dituzte iheslarien kanpalekuetara.  Berria - Mundua   2004-10-09

3 (txirrindularitzan)

Valentziara hurreratu ahala, tropelak iheslariak irentsi zituen.  Berria - Kirola   2004-02-29

Helmugarako lau kilometroren faltan lortu zuten Quick-Step taldeko txirrindulariek euren helburua, eta iheslariak harrapatu zituzten.  Berria - Kirola   2004-03-16

10 minutuko abantaila bazuten ordurako bi iheslariek.  Berria - Kirola   2004-07-14

Kilometroak aurrera joan ahala, iheslarien taldeak bidaide gehiago izan zituen.  Berria - Kirola   2004-08-01

Garaipena iheslarientzat izango zela zirudien, 40 kilometroren faltan 8 minutuko aldea baitzeukaten.  Berria - Kirola   2004-09-07

Bi iheslarien atzetik sartu zen tropel nagusia, 25 segundora.  Berria - Kirola   2004-06-03

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artxiboa ez da enuntziatuaren gertaera babesten duena (nahiz eta berak berehala ihes egin) eta gordetzen duena (etorkizuneko oroimenentzako) bere iheslari-egoera zibila.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 150. orr.

Alemaniako iheslari-talde baten buletin bat zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Iheslari-taldearen kargu egin behar zuen mugalaria Otsoren hatzaparretan erori zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 342. orr.

Badakizue, Cayenneko iheslari aire horiekin...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 348. orr.

Xagu, Ehorzlea eta hirurak, "boltxebikez" mozorroturik, aurrena iheslari-pasa, gero kontrabandistei ebatsiz aritu ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 268. orr.

Matxino kristauek bi taldetan banatuta eraso zioten iheslari eremuari.  Berria - Mundua   2004-05-02

5 auzi-iheslari

Lehenengoan, auzibide zibilez ari denean, auzi-iheslariak kondenatzea debekatzen zaiei epaileei, errua frogatu gabe dagoenean gai zibiletan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beraz, dirua zor duen gizon bat ezin daiteke kondenatu auzi-iheslari gisa, bere zorra frogatuta ez dagoen bitartean; Baina bizitza-kontua denean, kondena daiteke auzi-iheslaria, nahiz eta bere krimena frogatu gabe egon.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

6 iheslari gune

Tindufeko iheslari guneetatik ekarriak dira denak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Gutxienez 159 hildako tutsien iheslari gune bati eginiko erasoan.  Berria - Mundua   2004-08-15

7 iheslari politiko

Aitor Elorza iheslari politikoa hilik topatu zuten atzo, etxean, Baionan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Egun haietan gure iheslari politikoen giroetan ibiltzen nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.

Iheslari politikoen arazoa ere global bihurtu dela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 184. orr.

XX. mende amaieran baziren munduan 11,7 milioi iheslari politiko, denon ahalkerako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 184. orr.

Fidel Castro Mexikon erbesteratu zen, herrialde hartan harrera ona egiten baitzitzaien espainolez hitz egiten zuten iheslari politiko guztiei.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

Gaur, euskal iheslari politikoen egoera aztertuko du Askatasunak, Makean ospatuko duen Elkartasun Egunean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Preso eta iheslari politikoen senideen elkarteak.  Berria - Harian   2006-04-18

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa.  Berria - Harian   2006-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat iheslari (5); beste iheslari (3); bi iheslari (3); eta iheslari (33); eta iheslari guztiak (3); eta iheslari politiko (3); eta iheslari politikoak (3); eta iheslari politikoen (7); euskal iheslari (20); euskal iheslari politikoak (3); euskal iheslari politikoen (9); gatumbako iheslari (6); gatumbako iheslari eremuko (3); iheslari bat (12); iheslari batek (3); iheslari batzuek (3); iheslari belaunaldi (3); iheslari bezala (6); iheslari bizigunean (3); iheslari eragin (3); iheslari eremuko (3); iheslari eta (16); iheslari eta presoen (3); iheslari frango (4); iheslari gehiago (4); iheslari gehienak (3); iheslari gune (4); iheslari gunea (3); iheslari gunean (6); iheslari guneetan (5); iheslari guneko (4); iheslari guztiak (6); iheslari haiek (4); iheslari hil (3); iheslari horien (7); iheslari horietako (3); iheslari ohiak (3); iheslari politiko (6); iheslari politikoa (3); iheslari politikoak (9); iheslari politikoen (22); iheslari politikoen kolektiboak (3); iheslari talde (6); ingushetiako iheslari (3); jabaliako iheslari (3); milaka iheslari (4); milioi bat iheslari (3); milioi iheslari (4); miliun iheslari (4); planak iheslari (3); planak iheslari horietako (3); preso eta iheslari (17); rafako iheslari (6); zen iheslari (4); zuten iheslari (5)

bi iheslariak (6); da iheslarien (4); dira iheslariak (5); du iheslarien (3); ere iheslaria (3); eta iheslariak (27); eta iheslariei (4); eta iheslariek (7); eta iheslarien (32); eta iheslarien alde (7); eta iheslarien aldeko (5); euskal iheslaria (3); euskal iheslariak (9); euskal iheslarien (15); euskal iheslariren (3); hiru iheslariak (3); iheslaria da (3); iheslariak eta (4); iheslariak etxera (3); iheslariak ez (3); iheslariak itzuli (3); iheslariaren atzetik (3); iheslariek ere (4); iheslariek eta (3); iheslarien alde (8); iheslarien aldeko (5); iheslarien artean (4); iheslarien aurkako (4); iheslarien auzia (3); iheslarien auzia konpondu (3); iheslarien egoera (6); iheslarien eta (8); iheslarien kolektiboa (3); iheslarien kolektiboak (5); iheslarien kolektiboaren (6); iheslarien kolektiboko (9); iheslarien kolektiboko kide (3); iheslarien kontrako (5); iheslarien legea (4); iheslarietako bat (5); preso eta iheslariak (8); preso eta iheslarien (17); presoak eta iheslariak (4); ziren iheslariak (3); ziren iheslarien (4); zuen iheslariak (3); zuten iheslariek (3)


ihesle (6 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) iz iheslaria.

Ceciliak, aparte samar, poz argi labur ihesle bezalako bat izan zuen bere begi errugabe gaixo haietan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 201. orr.

Eroaren gisa abiatu zen iheslearen atzetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Inorako Ihesleak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 149. orr.

Lakarko bataila gertatu zen arratsaldeko hirurak aldean, bertako biztanleek berek argitu digutenez, hantxe zegoen oraindik Alfonso "iheslea".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 254. orr.

· Hegoaldeko gure herritar ihesle "lanjerosak".  Herria   2003-06-19

Badute zer xuxendu, Darfur probintzian egin gerlaren ondotik, hunek 180.000 eta 300.000 hilen artean egin baitzituen eta bi miliunez goiti ihesle.  Herria   2005-06-02


ihesleku iz babeslekua, gordelekua.

Jauna ihesleku da zapalduarentzat, ihesleku larrialdian.  Elizen arteko biblia   Sal 9,10

Bedeinkatua Jauna, nire Jainkoa (Sal 143,1), / babesle eta ihesleku gertatu baitzait / larrialdian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 87. orr.

Zu izan zaitut gotorleku, larrialdian ihesleku.  Elizen arteko biblia   Sal 59,17

Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua, nire ihesleku eta salbatzailea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,3

Nahi gabe norbait hiltzen duenak han aurkituko du iheslekua.  Elizen arteko biblia   Zen 35,11

Lebitarrei emango dizkiete sei babes-hiriak, hau da, hiltzailearen ihesleku izateko ezarriko dituztenak.  Elizen arteko biblia   Zen 35,6

Elkarteak libratu egingo du hiltzailea mendekariaren eskuetatik, eta ihesleku izan duen babes-hirira itzularaziko berriro; hantxe biziko da, olio sakratuz gantzuturiko apaiz nagusia hil arte.  Elizen arteko biblia   Zen 35,25

Simone Weil andere jakintsuak, II. Mundu Gerla denboran, ihesleku hartua zuen Ingalaterratik, hauxe idatzi zuen Estatuaz [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 47. orr.

Iheslekurik ez dagoen norabait ihes egin nahi izateko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

Batetik, lurpeko gordabiak eta sator-bideak ere ba omen ziren eginak ihesleku edo eskapabide, bestetik, izan ditake ere beren jukutriak eta laguntzak izan dituzten handik lekutzeko.  Herria   2003-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkituko du iheslekua (3); du iheslekua (3); eta ihesleku (4); ihesleku gertatu (3)


ihesliar (7 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean) iz iheslaria.

XIX. mendean, gerlako desertore, errefuxiatu edo ihesliar mota guztien aztarnak bil bagenitza, ustekabeak izanen genituzke.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

Eta azkenean bide beretik etxera itzuli ziren hain aspaldian igurikatzen genituen gure herritar presoak, ihesliarrak eta gerlari ohi berriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.


ihespide ik ihesbide.

iheste iz ihes egitea.

Milanen bizikletaz ibiltzea ez zen artean inolako ausarkeria, eta barra gainean inor garraiatzea, bonba eta iheste larrizko garai hartan, alde-aldean normala zen  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.


ihesti izond iheskorra.

Ileak kizkurrak eta nahasiak zituen, bizarra gaizki mozturik, sudur-moko galanta, ahoa ezpainik gabea eta begiak ihesti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.


ihestoki iz iheslekua, babeslekua.

Anartean, Iraken berean ere bazuten Tikrit lehen ihestoki izan zitakeena, Hussein horren beraren hiria.  Herria   2003-04-17


ihi 1 iz zurtoin luzeak eta malguak dituen belar landarea, oso toki heze eta bustietan hazten dena (Juncus effusus etab.).

Azienden azpitarako baliagarri den horbel, garo, lasto, ihi eta beste.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Ikustekoak ziren bi bazterretako itsas padurak, ihi eta lezkaz oparoak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 124. orr.

Basa txakurren bizilekuetan belarra, kanabera eta ihia aterako dira.  Elizen arteko biblia   Is 35,7

Baina gerora ihiak sortu ei ziren lur hartan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.

East River ibaiko ihiak hego haizeak orrazten ditu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 43. orr.

Nik badut ustea ihi meheek beren ahots apal hain gozo horiez xuxurlatzen dituzten historiak makurragoak direla oraindik olatuen urrumak kontatzen dituenak baino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Ihi xuxurlariez estalita dauden ibai ertzetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Sortzen al da kanabera paduratik kanpo, hazten ote ihia urik gabe?  Elizen arteko biblia   Jb 8,11

Niloren adarrak agortzeraino jaitsiko dira, kanabera eta ihiak zimelduko.  Elizen arteko biblia   Is 19,6

Burdina ihia bezalakoa da harentzat, brontzea egur ustela.  Elizen arteko biblia   Jb 41,19

Ihien puntak baizik ez nituen ikusten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Ihien malgutasunaz mugitzen diren zangoen gainean aurrera okertuta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

Usain lodia, zingirako igebelar eta ihien artetik sortutakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.

Indietako eta Itsaso Gorriko itsasontzi ihiz egin batek hogei egunetan egiten zuen bidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 32. orr.

Ihizko ontziak bezain arin.  Elizen arteko biblia   Jb 9,26

Ihizko saskiak egin eta saldu egiten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1066. orr.

2 (erkaketetan)

Abu ihia bezain luzea da, ira iharra baino iharragoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.

Zure begiak txingarrak bezain distiratsuak dira, behatzak ihiak bezain luzeak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 81. orr.

Ihia baino meheagoa, sudur luze hezurtsu baten jabe, pikorrak nabari kokots aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Zuhaitzak bezalakoak ziren gizonak, edo ihi bezalako emakumeak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Udagoienean ihia bezain malgu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 244. orr.

Haize zakar batek jotako ihi herbal batzuk baino dardartiago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.

Haren higiezintasuna gauza ederra da larritasunak ihi mengelaren gisa astintzen duen gure existentziaren aldean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 114. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ihi multzo garaixeago batzuk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.

Ihi ilara bakanei.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

Ihi zurtoinen gainean [lore] sortak eta sortak prestatzen ematen zuen egun guztia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Gero, ardura infinituz, ihi pusketan finkatzen zituen haien zurtoin motzak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Helgaren ihi-gorputza etorri zitzaidan gogora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Garo, ihi eta ira bilketa lanak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ihi (4); eta ihiak (3); ihi artean (4); ihi eta (7); ihia bezain (4)


ihidoi iz ihi asko dagoen eremua. ik ihitegi; ihitza.

On Camillo ihidoian etzan eta zain gelditu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 198. orr.

Mendikletaz Fanchekin Feunten Velen aldera zuzendu ginen, ilardi, ote sail, ihidoi eta ahul itxurako seska landen artetik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.


ihintz 1 iz eguratseko hezetasuna, batez ere gau eta goizaldean, ur tanta xehe bihurtzea; ur tanta xehe horiek.

Jaits bedi nire irakaspena euria bezala, isur bitez nire esanak ihintza bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 32,2

Horregatik ukatzen dizue zeruak ihintza eta lurrak fruitua.  Elizen arteko biblia   Ag 1,10

Izan ere, bakea ereingo dut, mahastiak emango du bere fruitua, lurrak bere ekarria eta zeruak bere ihintza.  Elizen arteko biblia   Za 8,12

Ez al du ihintzak sargoria arintzen?  Elizen arteko biblia   Si 18,16

Hau dena bizkor erremediatzen du behe-lainoak, sargoriaren ondorengo ihintzak bizitasuna ekartzen.  Elizen arteko biblia   Si 43,22

Maiatzeko ihintzak urrea balio du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

Urteko gau oskarbi ugari horietan botatako ihintzarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.

Datozen urteotan ez du ez ihintzik ez euririk egingo, nik aginduta ez bada.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 71. orr.

Gauez, kanpalekuan ihintza egitean, gainean agertzen zen mana.  Elizen arteko biblia   Zen 11,9

Irri egiten zuen eguzkiak, soroko ihintzetan dirdirka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

Larre huts, ihintzez blaituetan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Atariko portxera atera eta begiratu bat ematen diogu soropil heze ihintzez estaliari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Eta haiek euri baldin badute, izango dugu guk ihintz.  Berria - Kirola   2004-01-28

2 (erkaketetan)

Lilia bezain zuri zirudien, eta ihintza bezain hotza eta gogorra, harrian landuta balego bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mundu osoa zure aurrean balantza alde batera okertzen duen izpitxoa da, lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,22

Biharamun goizean, ihintz-geruza azaldu zen kanpaleku inguruan.  Elizen arteko biblia   Ir 16,13

Lasai egongo naiz, neure lekutik begira, geldi-geldi, eguerdiko sargoria bezala, uzta-aroko sargoritan ihintz-lainoa bezala.  Elizen arteko biblia   Is 18,4

· Beztiduradun hilak orro-garrasika zebiltzan hango karriketan, izar su-jario, odol-ihintz, eguzkiko asturu gaitzen pean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 233. orr.

Zuen maitasuna goiz-lainoa bezala doa, berehala kentzen duen goiz-ihintza bezala.  Elizen arteko biblia   Os 6,4

Gaztaroko goiz-ihintz freskotan ohi dira helde kutsakorrak errazen gertatzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

Bera izango duzu adore-emaile, bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz.  Elizen arteko biblia   Sal 110,3

4 ihintz-lore

Basotxoa inguratzen zuen ezpondan, astakarduak eta ihintz-loreak loraldi bete-betean zeuden.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Ihintz-lore: Tsuyukusa (Commelina communis).  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 124. orr.

5 ihintz-puntu (fisikan)

Honelakoetan, ihintz-puntua non dagoen kontuan hartu behar bada ere, ez da kondentsaziorik gertatzen, ez da kapatxo xuririk ikusten, ez zaio izotzari antzematen, baina, putzuak, lur zorua eta beste, seko izozten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

6 izar-ihintz ipar ihintza.

Izar ihintz eztiak busti belardian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.

Arrosa udatiarren moldean gorritu zakilak eta izar ihintz odoltsuz busti aluak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ihintz (3); eta ihintza (13); eta ihintzak (3); goizeko ihintzetan (3); ihintza bezala (13); ihintza eta (4); ortziko ihintzak (3)


ihintzaldi iz ihintza egitea.

Italia faxistak, bigarren mailako pirata, Albania hartua zuen, eta etortzear zegoen hondamendiaren aurreiragarpena ihintzaldi likits baten modura kondentsatzen zen etxeetan eta kaleetan barrena, kontu handiko solasetan eta kontzientzia modorrotuetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.


ihintzeztatu, ihintzezta, ihintzeztatzen du ad ihinztatu.

Oi seme laztana, heure gaitzaldi horren su eta garraren gainera ihintzezta ezak patxada freskoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 153. orr.


ihinzdun izond ihintza duena.

Pentsa orain zenbateko zoramena ez zuen izango laborariak, eguraldi zeru urdin garbikoa eta gainera goiz frexko ihintzduna fortunatzen bazitzaion!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.

Goiz freskoa, ihintzaduna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.


ihinztagailu iz ihinztatzeko gailua. ik ihinztatzaile.

Ondotik, komunera sartu, eta lainoztagailu urdin bat ekarri zuen, erpinean metalezko uztai bat zeukana eta zeinetik ihinztagailu gorri bat ateratzen baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.

Lainoztagailua neskarengana zuzendurik, ihinztagailua sakatu, eta lurrinez busti zion masaila.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.


ihinztatu, ihinzta(tu), ihinztatzen (orobat ihiztatu, g.er. eta ihintzatu g.er.) 1 du ad ihintzak bezala busti. ik ureztatu.

On Camillok pauso batzuk egin eta ur bedeinkatuz ihinztatu zituen hango denak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.

Hau mundua, alde guztietatik estutzen baitu bat, han-hemenka eskukadaka hustuz baitoa eginak garen hautsa, zatitan deseginez gu, lurra gure odolez ihinztatuko balu bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.

Elkarren arteko gutunak ihintzatu zituen perfume bera zabaldu zuen Macarenak Antonio lehengusuaren zerraldo aurrean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 107. orr.

Ordukoz, apeza, isipuari eraginez, hilkutxa ihiztatzen ari zen kemen handiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Argi ihinztatu bat, behegaina malkotan blai bailegoen emakumearen azpian.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.

Mandoa bezala lotuta, Paul D-k sentitu du belar ihinztatu eta tentagarria.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 305. orr.


ihinztatzaile iz ihinztatzen duena. ik ihinztagailu.

Eraikin adimendunaren barruko segurtasun neurriak indargabetuta zeuden: bai segurtasun kamerak eta baita keak eragin behar zituen alarma eta ihinztatzaileak.  Berria - Harian   2005-06-14


ihitegi iz ihi asko dagoen eremua. ik ihitegi; ihitza.

Nilo bazterretako eta bokaleko ihitegia, bai eta ibai ondoan ereindako guztia ere, ihartu egingo da eta erabat galduko.  Elizen arteko biblia   Is 19,7


ihitsu izond ihi askokoa.

Apirila euritsu, maiatza ihitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.


ihitza iz ihi asko dagoen eremua. ik ihidoi; ihitegi.

Ibaia haien artetik zihoan sigi-saga Uholde Grisean hondoratzeko: han, ihitzen artean zisne asko zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.


ihizatu ik ehizatu.

ihizi ik ehizi.

ihiztari ik ehiztari.

ihiztoka iz ipar ur mehe geldizko hedadura, gehienetan landare asko dagoena. ik ihiztoki.

Badira urgeldi eta ihiztokak agortuak.  Herria   2004-01-15


ihiztoki iz ipar ihiztoka.

Otsailaren 9 an, igandez, Orx-eko ihiztokietarat.  Herria   2003-02-06


ihiztor 1 iz ehiza-ora.

Ihiztorak naski ni baino eztikiago tratatzen dizkin...  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

2 zakur ihiztor

Zakur ihiztorren besta.  Herria   2001-05-24

Egungo egunean, Baigorriarrek bakan aipatzen dute Ermitarekin bizi den basoilarra, eta aipatzen dutelarik ere artzain zakur batez edo zakur ihiztor batez mintzo balire bezala mintzo dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zakur ihiztorren (4); zakur ihiztorren besta (3)


iholdiar izlag/iz Iholdikoa, Iholdiri dagokiona; Iholdiko herritarra.

Mehaindarra eta Iholdiar anderea bidean ditugu Euskal Herriko xapelketa nagusira eta Oñatiko finalera joaiteko irailean.  Herria   2005-07-21

Hartzen zuela biziko lagun Legarto Alain, iholdiar hargin sano bat.  Herria   2003-07-17

Kattalin Indaburu Iholdiarra.  Herria   2001-05-03

Jeannot Etcheto jaun erretorari eta Jean Pierre Cachenaut Iholdiar laguntzaileari.  Herria   2005-02-24

Filipe iholdiarra zen sortzez, Oihanartekoa, 6 haurridetan zaharrena.  Herria   2001-05-31

Nahiz Irisarrin bizi izana zen, denek dakigu erdi iholdiarra zela.  Herria   2001-01-18

Iholdiarrek dute beraz irabazi.  Herria   2005-04-28

Betidanik ezagutzen dute harpe hori iholdiarrek.  Herria   2003-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

acheritogaray iholdiarra (3); indaburu iholdiarra (5); kattalin indaburu iholdiarra (5)


ihortziri ik ihurtzuri.

ihurtzuri (11 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 45 agerraldi; orobat ihortziri 17 agerraldi 5 liburutan; ETCn 22 agerraldi) iz trumoia. ik inusturi.

Lehena ihurtzuriak erre zuen, bigarrena ez, nahiz hedoi batetarik boz bat entzun zen: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 136. orr.

Gauaren erdian, ihurtzuri ikaragarri batek hiruak bat-batean iratzarrarazi zituen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 114. orr.

Euriak berean zerraikan eta itxuraz ihortziria urrundua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

Eta entzun genuen, bai, halako batean, burrunbots bat, ihortziri baten idurikoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 373. orr.

Zazpi arte kontatu zuen, ihortziriaren urruntasuna haztatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

Lehenik urrundik burrunba ezti bat hauteman zuten, ihortzirien gisako tiroak ere bai.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

Ihurtzuriaren pareko eragina izan duen berria dudarik gabe joan den ostiral arratsaldean.  Herria   2002-10-31


iji
1 adlag iji eta aja barre eginez.

Badoa, hortaz, iji eta aja ari zaretelarik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 134. orr.

Atzerago Txano Gorritxok Grouchorekin segitzen du adar joka, iji eta aja.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 153. orr.

2 iji-aja iz barrea.

Eta iji-ajaka Gorputz Heziketa hartu nuen joan den urtean, iji-aja etenik gabea.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ez zen lanbide nekosoa, eta hamaika gizaseme ezagutu zuen eta hamaika iluntze eman zuen haien konpainian, haien txantxei iji-aja, eta gorbata atseginak zituztela esanez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

4 ijiji-ajaja

Gainera, ama-alabak bi dituk, lauko multzoa osatzeko beste bi falta, ijiji-ajaja...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 141. orr.

Haren leihoak, baina, ez zaizkit, besteetan bezala, begiak iruditzen, ahoak baizik: aho zabal ankerrak, Nekaneri burla egiten diotenak, ijiji-ajaja...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 141. orr.

5 iji-ajaka barre eginez.

Baina, tira, nik ezin ditut bizitzako arazo guztiak ganbaran jaso eta gorde; zenbait gauza iji-ajaka burla-airez hartu beharra dago, beste gainerakoan zeharo lelotuko nintzateke.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

Eta iji-ajaka Gorputz Heziketa hartu nuen joan den urtean, iji-aja etenik gabea.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.


ijitano iz ijitoa.

Egiptotik etorritakoak zirelakoan, hor ditugu ijitano edo ijituak edo hungariatik zetozelakoan hungrianoak deitutakoak, bere lapiko eta pertza...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 172. orr.


ijito (orobat ijitu g.er., jito g.er. eta kitu g.er.) 1 iz Egiptotik zetorrela uste zen herri ibiltari, orgetan bizi den bateko kidea. ik buhame; motxaile.

Ijito gazte batek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.

-Ijito mozkor geihegi zegok.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Brad Pitt ijito gaizkilearen rolean Goierriko euskaran hizketan entzutean.  Berria - Kultura   2004-10-10

Ijitoen kontrako krudelkeriarik handienak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.

Uste dut badutela gure historia etnologiko ilunean beren leku kriptikoa: juduak, moroak, jitoak...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.

Ijitoak irrikaz eutsi dio diruari, ibilgailuaren kontra eserita.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 126. orr.

Ijitoen eta beltzen artetik pasartea egin eta tabernara sartu da Roberto ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 126. orr.

Harresien bestaldean ijito kanpamentu bat zegoen. galdutako anaia zenuela, behinola ijito batzuek sehaskatik ebatsitakoa.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.

Jantzien itxuragatik ijitoak direla pentsatu du Gabrielek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Kanpotik heldutako hiru umeak ijitoak zirela.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

María Francescatti, Bucaresteko emakumea, ijitoa arrazaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 14.000 ijito inguru bizi dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Ijitoek Europan jasan behar izaten duten bazterkeria gaitzetsi du Europako Arrazismoaren Behatokiak.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Lanean hasi da Ijitoen Gizarteratze Kontseilua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Ijitoen Gizarteratze eta Sustapenerako Kontseiluak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Ijitoen Gizarteratze Egitasmoa izan zuten eztabaidagai.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Soziologoa eta ijitoen arazoetan aditua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Ijitoen Gizarte Sustapenerako Kontseiluak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Ijitoen Idazkaritza Nagusiko kideak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ijito hizkera disimulatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

Zokoren batetik ijito musika heldu zelarik [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.

Beti sumatu izandu dut ijito usain ikaragarria, euskal erlijio eta sineskeria orotan ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.

Gizon iluna zen, gaztea, ijito tankerakoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Nirea bezalako ijito-aurpegi harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 14. orr.

Gogaiturik zegoen ijito-bizimoduaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Europa osoko judu eta ijito gutiengo guztien suntsiketa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

Zortzi-hamar urte inguruko ijito talde bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

Haren obran ez da ageri ijito kutsurik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Larruzko zamarradun ijito plantako gizaseme bik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 43. orr.

Metroaren sarreran, ijito koadrila zegoen biribilean eserita.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Ondorioz, antxoa eta ijito-sardina desagertu egin dira itsaso horietatik.  Berria - Gaiak   2004-02-17

• 3 izond

Dantzari ijito tentagarri baten itxura hartu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

Emakume ijitoen egoera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Bospasei urteko haur ijito ile-nahasi bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

Orduko neskatxa mairua eta oraingo neskatxa ijitoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 133. orr.

4 ijito jende (orobat ijitojende)

Badakik ijito jende hori zelangoa den, beste familia batekin bizi zituan, dozenatik gora lagun etxe berean...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 53. orr.

Ikerketen arabera, batez ere ijito jendea dabil tartean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 91. orr.

Pelegrino izeneko ijitojende merkatari negarti horren eragin soziokulturala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.

4 ijito kastako izlag

Ijito kastako tratulariren bat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.

Ijito kastako atsorik lotsagabeenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.

Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak [...] oro har jito kastakoak zirela, edo hobeki esan, orotariko jendaje kriptikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Baina zenbat ote dira gure artean ijito kastako?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da ijito (3); da ijitoak (3); dira ijitoak (6); dituzte ijitoek (5); edo ijito (3); eta ijito (10); eta ijito ez (7); eta ijitoak (9); eta ijitoek (5); ijito bat (7); ijito batek (5); ijito bati (3); ijito batzuek (3); ijito batzuk (3); ijito bizi (4); ijito eta (8); ijito ez (13); ijito ez direnen (8); ijito herriaren (4); ijito horiek (3); ijito inguru (5); ijito inguru bizi (4); ijito kastako (5); ijitoak ere (4); ijitoak eta (10); ijitoak euskal (4); ijitoak ez (3); ijitoei buruz (5); ijitoen eta ijito (7); ziren ijito (3); ziren ijitoak (6)

bizi diren ijitoen (4); da ijitoen (7); diren ijitoen (4); diren ijitoen bizi (3); emakume ijitoen (4); eta ijitoen (10); ijitoen artean (4); ijitoen aurkako (3); ijitoen bizi (6); ijitoen bizi baldintzak (3); ijitoen egoera (3); ijitoen elkarteko (3); ijitoen eta (12); ijitoen eta ijito (7); ijitoen gizarteratze (3); ijitoen idazkaritza (3); ijitoen inguruko (3); ijitoen kontrako (4); ijitoen kultura (6); ziren ijitoen (4)


ijitokeria iz ijitoei egozten zaien egite makurra, maltzurkeria, iruzurra.

Kontu nahasiak zeuzkan jende guztiarekin, diligentziak kudeatzen zituen, maltzurkerian eta ijitokerian ibiltzen zen beti.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.


ijitotasun iz ijito izateko nolakotasuna.

Bere ijitotasuna estali nahiko lukeen batek,  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.


ijitotxo iz ijito txikia.

-Ene, Haritz, ijitotxo horrek a zer begirakunea bota dian!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 50. orr.


ika-mika (orobat ikamika g.er.) 1 iz eztabaida, liskarra.

Jasanezinak zitzaizkion etxean sortzen ziren eskandaluak, liskarrak eta ika-mikak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

Konponezinen bat izan ohi zen beti garai bateko gure ika-mika, istilu, iskanbila, zalaparta, matraka eta borroken jatorrian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 61. orr.

Bion arteko ika-mika bihurtu zen eztabaida.  Berria - Kultura   2004-11-27

Desadostasunak, ika-mikak eta baita haserreak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

PPren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ika-mika aspaldikoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Gu biok ika-mika ugari izaten genuen elkarrekin ibiltzen hasi ginenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.

Alderdi abertzaleen arteko ika-mika eta ezinikusiak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

Ika-mikak izan ziren atzo soldaduen eta herritarren artean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Auziak ika-mikak sortu ditu erietxean, eta sarearen pribatizazioari buruzko eztabaida piztu du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

San Martzialak nahiko ongi iragan dira Irunen, nahiz alardeen inguruko ikamikak ez diren oraino ezeztatuak.  Herria   2005-07-07

Espainiako Kongresuan ika-mika eragin du Del Burgori ezarri beharreko zigorrak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Ika-mikak, bien bitartean, ez zuen etenik izan senar-emazteen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Panfletoen zuzentasun gramatikalaz sekulako ika-mika piztu [zen].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Ika-mikak ahazteko deia egin zien hurrengo lau urteetan sindikatua zuzenduko duen gizonak. frontoietan pilotak aukeratzeko orduan izaten diren ika-mikak behin betiko isilarazi nahi ditu.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

Tarifen ika-mika konpontzen saiatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

2 (izenondoekin)

Gasteizko Udalarekin izandako ika-mika gogorraren eraginez.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Polemika eta ika-mikarik gordinenek baino ez zidaten pizten benetako jakinmina eta interesa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Hiru asteko ika-mika luzeen ostean.  Berria - Mundua   2004-01-06

Ika-mika luze baten ondotik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 141. orr.

Ika-mika motz baten ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Hura estraditatzeko asmoek ika-mika beroa piztu dute.  Berria - Mundua   2004-07-01

Aireko bidaia agentzien segurtasunaren inguruko ika-mika piztu da.  Berria - Mundua   2004-01-08

Bien bitartean zer gertatzen den ebazteak eztabaida eta ika-mika handiak eragin ditu azken mende honetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Ika-mika makur baten esperoan geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Ika-mika poetiko bat-batekoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Frantzisko Xabierkoa ika-mika iturri izan da aspaldidanik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

· Politika ika-miketan sarriegi nagusitzen den pedantekeria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 34. orr.

• 4 adlag ika-mikan.

Baina gure aitak umore ona zuen eta, osaba Domingorekin ika-mika ibili beharrean, hatza zerurantz jasorik, ozenki esaten zuen, erdi serio erdi txantxetan:  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 105. orr.

5 ika-mikan adlag

Orduan ika-mikan hasten ziren aita eta ama, ia-ia egunero hasten ziren ika-mikan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 15. orr.

Mariok, Albertorekin ika-mikan eta borrokan aritu eta gero, egunak ematen zituen "muturtuta", edo "kopetilun", gure etxean esaten zen bezala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 53. orr.

Gainerako emakume ezagun guztiek ez zuten ika-mikan ibili beharrik euren aldartea zela-eta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean ika (5); artean ika mika (3); arteko ika (43); arteko ika mika (14); arteko ika mikak (18); arteko ika mikaren (3); baina ika (3); barruko ika (3); bion arteko ika (3); buruzko ika (5); buruzko ika mikak (4); da ika (8); da ika mika (7); den ika (7); den ika mikaren (3); dira ika (3); diren ika (4); du ika (4); duen ika (3); dugu ika (3); dugu ika mikarik (3); ere ika (6); eta ika (27); eta ika mika (11); eta ika mikak (5); eta ika mikarik (3); ez dugu ika (3); gaineko ika (3); hainbat ika (4); hainbat ika mika (3)

ika mika (216); ika mika bat (3); ika mika bihurtu (3); ika mika dezente (3); ika mika eragin (3); ika mika eta (6); ika mika gehien (4); ika mika handia (6); ika mika handiak (7); ika mika iturri (6); ika mika izan (17); ika mika piztu (5); ika mika sortu (7); ika mika ugari (8); ika mikak (71); ika mikak eta (3); ika mikak ez (4); ika mikak izan (9); ika mikak sortu (3); ika mikan (20); ika mikan hasten (4); ika mikaren (19); ika mikaren bat (5); ika mikari (9); ika mikarik (16); ika mikarik nahi (3); ika mikaz (4); ika mikek (3); ika mikekin (3); ika miken (8); ika miketan (5)

inguruan sortutako ika (4); inguruko ika (7); inguruko ika mika (4); izandako ika (10); izandako ika mika (4); sekulako ika (5); sekulako ika mika (4); sortu den ika (4); sortutako ika (10); sortutako ika mika (4); sortutako ika mikari (3); zen ika (6); zen ika mika (4); ziren ika (3)


ikara (1515 agerraldi 217 liburu eta 137 artikulutan) 1 iz astinaldi labur eta arinen saila. ik dardara.

Ikara urduri batek eraginik eskuak zabaldu zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Ikara latza sentitu zuen bizkarrezurrean behera sigi-sagatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Eta ikara asaldatu batez ezkutatzen zituen bere esku dardaratiak jakaren azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 223. orr.

Eskuetako ikara mendean hartzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.

Nigan behintzat [...]Ikara ezin uxatuzko batek hartu zidan gorputza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

Mogueimek zerua begiratzen du, ikara bat sentitzen du, agian hegaztien oihu zoroa da ikararen arrazoia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.

Haurretan, halako ikara batek inarrosten ninduen hori aditzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Hura ikusten zuenean, ikara batek inarrosten zuen Andres, eta dardaraz hasten zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Eta halako oihu ozenak bota zituen non izumenezko ikara bat zabaldu baitzen elizan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

ik beherago 22.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zapalkuntzatik libre izango zara eta ez duzu ezeren beldurrik izango, ikara ez zaizu inoiz hurbilduko.  Elizen arteko biblia   Is 54,14

Ikara betean hasi zitzaidan dardaraz gorputz guztia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 125. orr.

Idien joarea entzun nuen, eta zuhaitzen ikara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

Beldurra halako ikara fisiko bat bezala sentitzeko beste betarik ez dut izan, hots handi batek eragiten duen ikara hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Dardarka ari da, eta ikarak akabatzen dago.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 180. orr.

Ikarak airean zegoen Mary, aita noiz sartuko zain.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

Entzun dudanean, ikarak hartu dit barrua.  Elizen arteko biblia   Hab 3,16

Hots mehe itoa zen, ikarak arima hartu duenean sakonenetik irteten dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.

· Sumatra iparraldean 6,2 graduko beste itsasikara bat izan da; Andaman eta Nicobar artxipelagoetan ere izan dira ikarak .  Berria - Harian   2005-01-07

2 beldur handia.

Eszenan agertzeko halako beldurra edo ikara sentitzen du, segundo batzuetakoa izaten dena eta eszenara agertzeaz bat desagertzen dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

Halere, beti izaten da beldurra, ikara, mikrofonora joan eta zer kantatu.  Berria - Kultura   2006-01-28

Maiteminduak bere kuttuna galtzeko duen ikara larri bera zen Istillagak bere burua galtzeko zeukana. bakarrik egoteko beldurra jende aurrean agertzeko ikara bilakatu zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

Baso urrunetan galdurik ibili denaren ikara ez da erabat desagertu haren aurpegian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 324. orr.

Ni geldi-geldirik nago, ikara daukat korrika abiatu eta hotsarekin nabarmenduko ote naizen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Nagoen lekutik mugitzeko ikara daukat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Mahaitik eroritako hondakinekin konformatzen den zakurrak bezala jarraitu nuen lanean, eta, bizitzan aurrenekoz, ikara hartu nion etorkizunari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Gizona hain bihotz-gogorra ikusita, ikara hartu zion eta harengandik urrundu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

Hau esaterainoko ikara sartu zitzaion: "Hilzorian dago ene arima"; eta hainbat izerdi bota zuen, non [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 169. orr.

Ikara gorrian bizi ziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

Ikara ikusi du ziba dantzarazten ari den ume baten begietan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.

Eszenan agertzeko halako beldurra edo ikara sentitzen du, segundo batzuetakoa izaten dena eta eszenara agertzeaz bat desagertzen dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

Edozein lekutan seguru bizi ziren, ez zituela inolako ikarak geldiarazten, ez inongo kezkak desbideratzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 760. orr.

Ikara izugarria, eraman ezinezkoa, sortzen zidaten hipokondriako hark bere oihalean ipintzen zituen abstrakzio hutsek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.

Hor dago izua, ikara, baina baita ere izua eta ikara guztiak ezabatzen dizkizun itxaropen gozo bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Kanpalekua ikaraz eta beldurrez bete ondoren, garaile alde egin zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 13,16

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 9,7

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Josebak ikara aurpegia jarri zuen Faraonen gainera igo zenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Izeba Petuniak ere ikara-oihu ito bat egin zuen. Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 51. orr.

Monikarengan, aldiz, harridura izan zitekeen harreman horretako sentimendu nagusia, harridura eta ikara punta bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.

Egia esatera, itxaronaldi hartan Um Hamidak halako begikotasun eta ikara-nahasmendua eragiten zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 158. orr.

Ikara antzeko batek dardararazi ziola ahotsa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dardar ikara hotz batek korritu zidan gorputza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

Baina ezin ireki nuen; eta nire dardar-ikaretan, ihes egin zidan eskutik eta astun erori zen, eta mila puskatan hautsi zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Larritasun ikara bitxi bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

Sentipen-ikara handi bat sorrarazi zidan, nire sentimenaren erdi-erdian jo ninduen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 133. orr.

Hiru Mariak hilobitik poz-ikara handiaz atera ziren, dizipuluei Kristoren berpiztearen berri eman nahiez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 177. orr.

Esku-ikara halaxe baretzearren beharbada. gero eta gorputz-ikara handiagoak egiten zituen haurrak zotinka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.

Bakartasunak hainbateko bihotz-ikara eragin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Halako heriotza-modu lazgarri batek beti sortu ohi du bihotz-ikara bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 23. orr.

Dardarka eta zain-ikara batek astindurik hasten zen Nathaniel, kontakizuna eraman ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Ez al du Ibarretxeren gobernuak krisi ikara txiki bat ere ezagutuko? ez al du inork dimitituko?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 99. orr.

Esan daiteke gal-gal dagiten urak direla, ur-ikarak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.

5 (adizlagun gisa)

Handik mugitu gabe, beldurrez ikara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Kokots bizarra ikara zebilkion pixka bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 68. orr.

Oinen azpian, ontzia zebilkidan ikara!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 70. orr.

· Lertxun hostoa baino ikarago.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 131. orr.

6 ikaran (76 agerraldi, 28 liburu eta 16 artikulutan) adlag ikaraturik, dardarka. ik beherago 8.

Behin borrokan ikusi dut lurrarekin, lurrean etzana, itzulika, jauzika, gorputz guzia ikaran. Bide guzia ikaran egiten zuten, kontrol batean gelditu eta miatuko zituzten beldurrez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

Arrain saltzailea ikaran zebilen poliziak Florent aurkituko ote zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.

Ikaran abiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.

Ikaran jaiki naiz: pentsatzeari uztea banu sikiera, aski litzateke hobeki egoteko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 169. orr.

SSak ikaran, presoak ere ez hain lasai...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

Gauaz holako galdeek ikaran atxikitzen baitzaituzte, denak ahantziak bazenitu bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Goseak joak, zangoak hormatuak, hotzez ikaran elurrean eta haize hotzean abiatzen gira, Gorputza zauritua eta sutan, sukarrez ikaran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Hotzak ikaran, blai eginda, mugitzeko nahiko tokirik gabe...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 244. orr.

Belaunak ikaran heldu nintzen hiri barnera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 72. orr.

Eskuak ikaran, poliki-poliki pasatu dituzu orriak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 217. orr.

Azkenean zaldi bortitz hori gelditzen da oro akiturik eta harriturik, dardar ikaran dagoela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 160. orr.

7 ikaratan (8 agerraldi, 6 liburutan) adlag ikaran.

Ikaratan nengoen ikusiko ote ninduten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

Oroitze hutsak ikaratan jartzen nau!-.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 31. orr.

Ikaratan atearen eskutokiari heldu nion.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.

· Zer gertatu zen asmatzen ahalegindu, beldur-ikaratan egon eta komunera joateko beharra izan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.

8 ikaraz (334 agerraldi, 102 liburu eta 4 artikulutan: 2. adierakoak barne) adlag ikaraturik, dardarka. ik gorago 6.

Ikaraz so egin dizu, ezagutuko ez bazintu bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 92. orr.

Ikaraz nengoen, egiatan esaten dizuet.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

Gela hartatik, eta etxe hartatik, ikaraz itzuri nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Erne zeudenak txunditurik gelditu ziren eta lo zeudenak ikaraz esnatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Ikaraz eta txunditurik, kordegabeturik bezala gelditu zen entzun zuenagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.

Kafka ikaraz zegoen ez ote zen Bamberg bezalakoa bihurtuko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 61. orr.

Vasilik harriturik eta ikaraz ikusi zuen panpinaren begietatik ura isurtzen zela. eraikinean beste nonbaitetik etorritako zarataren batek ikaraz iratzarrarazten zuen arte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.

Belaunika dadila zirkuluaren erdian eta ikaraz entzun dezala iragarriko zaiona.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 300. orr.

Lurra bera ere ikaraz jarri zuten beren oihuekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 62. orr.

Anaia dardarka hasi zen ikaraz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

9 ikarazko izlag

Ahoa zabaldu zuen, ikarazko intziri bat atera zitzaion. Zain geratu zen, ikarazko begiratua bere aurpegi tolesgabean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

–Harri madarikatu eta sorgindu hori ikuskatu al duzu? –oihu egin zuen Gimlik beldur eta ikarazko aurpegieraz-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 56. orr.

Baina oihu hark jada ez zituen izutu, min eta ikarazko oihua baitzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 242. orr.

Eta gero, guztiz bat-batean, pentsamendua, eta ikarazko izumena, eta nire benetako egoeraz jabetzeko ahalegin bizia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

[Ardien] ipursalto eroak eta aiuma ikarazkoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

10 ikaretan (4 agerraldi, 2 liburutan) adlag ikaran.

Ikaretan nagok...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 179. orr.

Ikaretan eta irakitan nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.

11 beldur-ikara

Osasunaldia espero genuen, baina beldur-ikara dugu gainean.      - 0. orr.

Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek.  Elizen arteko biblia   Has 9,2

Beldur-ikara izango du Asiriak, Jaunaren ahotsa entzutean.  Elizen arteko biblia   Is 30,31

Bi osaba, sekulako beldur-ikara eragiten zidatenak, ate haren atzean zaratak eta argiak itxirik, ezkaratzean hara-hona ibiltzen hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

Beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean.  Elizen arteko biblia   Is 19,16

Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 5,5

· Zer gertatu zen asmatzen ahalegindu, beldur-ikaratan egon eta komunera joateko beharra izan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.

12 hotz(-)ikara ik hotzikara.
13 ikara batean

Sukarra banu bezalaxe ikara batean nengoen. Bafleak ikara batean jarriko lirateke irratiko bolumena apur bat gehiago igoz gero.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 97. orr.

Itzal hegadunak berriro zeharkatu zuen zerua, eta ikara batean jarri ziren denak, beldurraren beldurrez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.

Ikara batean gelditu zen, beldur errukarriak menderaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Amonak ikara batean zabaldu zituen begiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Müller jauna ikara batean esnatu zen eta maletatxoa besarkatu zuen bi besoekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 326. orr.

«Frankotiratzailetzat» du bere burua, «odola borborka ipini eta larruazala ikara batean jarri nahi dizun frankotiratzailea».  Berria - Kultura   2004-07-24

14 ikara bizian

Ama, berriz, ikara bizian, osaba Vernonen atzean zegoen kuzkurtuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 48. orr.

Zure haserreak akiturik gauzka, zure suminak ikara bizian.  Elizen arteko biblia   Sal 90,7

Handik hamabost minutura amonaren etxean nintzen, bihotza ikara bizian eta etsi-etsian taupadaka.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 55. orr.

Nevillek ikara bizian begiratu zuen ingurura, norbaitek lagun ziezaiola erregutuz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 112. orr.

15 ikara eman

Denboraren mugarik ezak ikara ematen dizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 22. orr.

Ikara ematen zidan beragana hurbiltzeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.

Adinekoentzako egoitza batera joan beharko zuela pentsatze hutsak ikara ematen zion.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Desertu mota guztiek ikara ematen digute.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 56. orr.

–Hire esku zegok nik gogor egitea edo ez –esan dizu inspektoreordeak, ikara emateko asmotan-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.

Liburuxka haietako batzuk ikara emateko modukoak ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

Hitz batzuek ikara ematen dute.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 190. orr.

–Hiltzeko moduko ikara eman dit esnatu eta sofaren ondoan zutik ikusi dudanean –esan nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 99. orr.

Ikara emateko moduko hotsa atera zuen talkak, eta bi zaldunak joan ziren lurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 77. orr.

A zer ikara eman didazun!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

15 ikara egin dardaratu.

Minutuen orratzak ikara egiten du eta 5:46an geratzen da. Neskameak ikara egin du eta joan da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

Gizon gazteak ikara egin zuen eta begi kolpe motz bat zuzendu zidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 141. orr.

Ikara egin zuen hurbildu nintzaionean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 140. orr.

–Ale, ikara egin! eragin zure ipu[r]diei, urdanga horrek!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

–Ezkondu? –esan dut ikara eginez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 230. orr.

Bat-batean ikararen ikaraz hasi zen, zakurrek ikara egiten duten bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.

Bat-batean labana bera ikusi nuen, zinez ikusi, ikara egiten, mugitzen, geldiro irristatzen, bera bakarrik, mahaiko zuraren gainetik, gelditurik zain zeukan eskurantz, eta haren hatzen azpian geratu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 227. orr.

“Berari ere ikara egiten diote eskuek?” pentsatu nuen edalontzia hartzen nuen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 108. orr.

Eskuak ikara egiten zuen nire besoan, eta mugitzen zen aldi bakoitzean dardara batek hartzen zidan gorputza.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 142. orr.

Gure oinen azpian, lurrak ikara egin zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 287. orr.

ik lurrikara.

Belaunek ikara egin zioten.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 132. orr.

16 ikara eragin dardarazi.

Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat izan zen lehendabizi, zaratarik txikienak ikara eragiten zidan gehiegizko urduritasun bat, alegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Idazletzak, halere, ikara eragiten dio, beldur halako bat.  Berria - Kultura   2004-09-18

Misterio kutsu hura zen ikara eragiten ziona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

Mutikoei ikara eragin baino lehen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 37. orr.

Antonen garrasiek ikara eragin dizute.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 25. orr.

Umorez eta atsekabez beteak daude, ikara eragiten duen umorez zipriztinduak.  Berria - Kultura   2006-02-25

Nolanahi ere, ezin zen finantza-merkatuei buruzko uste onik berriz sortu, non eta errusiar luzamenduak eragindako ikara desagerrarazten ez zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

17 ikara izan1 da ad beldur izan.

Ikara zen neska.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 336. orr.

Mijail ikara zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 118. orr.

Ikara zara egun osoan, etengabe, zu suntsitu nahian suturik dabilen zapaltzailearen aurrean!  Elizen arteko biblia   Is 51,13

Noren ikara zinen, noren beldur, niri huts egiteko, nitaz erabat ahazteko?  Elizen arteko biblia   Is 57,11

Gaua itxuratzen nuen, euri piztiak, dolua, negarrak, auhen kantak eta orduko etxeetako hotz hezea: ikara nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

18 ikara izan2 du ad beldur izan.

Ikara izango dute Sionen bekatariek, dardarak hartuko ditu sinesgabeak.  Elizen arteko biblia   Is 33,14

Izugarrizko ikara genion, bakarrik zegoela sumatzen genuelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Davidek ikara bide zien hutsuneei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Urduri nengoen, artean ez nekien zer zen atxilotua izatea, ikara nion neure buruari.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 9. orr.

· Alemanek ikara handiagoa zieten aire-erasoei guk baino  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

19 ikara sartu

Ikara sartu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Horrela ikusirik ikara sartu zaizu urdail-bihotz errean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 160. orr.

Peterrek hesia saltatu eta bere barkuaren atzean babestu zen, hainbesteko ikara sartu zitzaion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 257. orr.

20 ikararen ikaraz

Bat-batean ikararen ikaraz hasi zen, zakurrek ikara egiten duten bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.

Izumenak gogorturik nengoen, ikararen ikaraz mozkorturik, oihuka hasteko prest, hiltzeko prest.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.

Beldurra ere han ezagutu nuen, ikararen ikaraz garondotik heldu eta ileak lazten dizkizun beldur hori.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

Aurpegia zuri zuen, ikararen ikaraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

21 itsas(-)ikara ik itsasikara.
22 izu-ikara (orobat izuikara g.er.) ik laborri.

Izu-ikara batek jo zuen Nora Andreasek ukalondoetatik oratu orduko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Ihes egin behar ero batek hartu ninduen orduan, heriozko izu ikara bat, guduetako izu ikara egiazkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Benetan izu-ikara ematen zidan haurdun gelditzeak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Eta izu-ikara izango Etiopian, Egipton hildakoak erortzean.  Elizen arteko biblia   Ez 30,4

Pentsatze hutsak, izu-ikara sortzen zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 16. orr.

Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean.  Elizen arteko biblia   Ez 32,25

Nik barre egingo dizuet zeuen zoritxarraz, iseka, izu-ikara sartzen zaizuenean.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,26

Izu-ikara batek zeharkatu balu bezala zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 113. orr.

Dolu-jantzia jarriko dute soinean, izu-ikarak harrapatuko ditu.  Elizen arteko biblia   Ez 7,18

Horien ondoren, milaka arima hasi ziren agertzen, eta izuikarak hartu zidan barrena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 80. orr.

Hobe gutxi eduki eta Jaunarenganako begirunean bizi, altxor handia eduki eta izu-ikaraz bizi baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,16

Ezin ulertuzko latzikarak eta izuikara estuagarriak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Izadiak izuikara dio hustasunari, hala diote.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Izuikarek habia duten lekuraino iritsirik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.

Izu-ikarazko keinu bat egin eta kolpe zakar bat eman zidan bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 249. orr.

Ezpain izuikararen eraginez geldi-geldirik irekiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Izuikara-kliskada bat ikusi diot begietan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

23 izu-ikaratu ik ikaratu 5.
24 lur(-)ikara ik lurrikara.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean izu ikara (3); baina ikara (3); beldur ikara (13); beldurra eta ikara (3); den lur ikara (3); duen ikara (5); ere ikara (11); eta ikara (65); eta ikara bat (3); eta ikara batean (5); eta ikara dira (3); eta itsas ikara (3); gaitzeko lur ikara (3); hainbesteko ikara (3); halako ikara (21); halako ikara bat (5); halako ikara batek (3); hotz ikara (3); hutsak ikara (4)

ikara antzean (3); ikara apur (3); ikara apur bat (3); ikara bat (35); ikara bat sentitu (4); ikara batean (33); ikara batek (19); ikara batek zeharkatu (3); ikara batekin (3); ikara baten (7); ikara bedi (6); ikara betean (5); ikara bizian (8); ikara dira (7); ikara egin (23); ikara egin du (4); ikara egin zuen (8); ikara egiten (16); ikara egiten du (4); ikara eman (8); ikara eman zion (3); ikara emango (3); ikara emateko (8); ikara ematen (46); ikara ematen dio (3); ikara ematen dit (4); ikara ematen dizu (4); ikara ematen zidan (4); ikara ematen zion (8); ikara ematen zioten (3)

ikara eragin (11); ikara eragin zidan (4); ikara eragin zuen (3); ikara eragiten (9); ikara ere (3); ikara eta (25); ikara ez (5); ikara ezartzen (5); ikara ezartzen zuten (3); ikara gorrian (5); ikara gozo (3); ikara handi (5); ikara handi bat (4); ikara handiagoa (3); ikara haren (3); ikara hartu (7); ikara hori (7); ikara horiek (3); ikara hura (3); ikara izan (3); ikara izango (6); ikara izigarri (5); ikara izigarri haren (3); ikara izugarria (3); ikara jasan (4); ikara kentzeko (5); ikara larri (4); ikara larriak (4); ikara pixka (5); ikara pixka bat (5); ikara sartu (10); ikara sartu zitzaion (3); ikara sentitu (8); ikara sentitu nuen (3); ikara sortu (3); ikara sortzen (10); ikara txiki (9); ikara txiki bat (7); ikara zaitezte (4); ikara zen (3)

itsas ikara (15); itsas ikara izigarri (4); izu eta ikara (3); izu ikara (55); izu ikara bat (4); izu ikara batek (3); izu ikara ematen (6); izu ikara ezartzen (5); izua eta ikara (6); izugarrizko ikara (3); lur ikara (61); lur ikara bat (5); lur ikara batek (5); lur ikara baten (5); lur ikara jasan (3); lurrak ikara (7); lurrak ikara egin (3); lurrak ikara egiten (4); nolako ikara (3); nuen ikara (4); pentsatze hutsak ikara (3); zen ikara (6); zuen ikara (3)

baten ikarak (4); baten ikarak eta (3); begi ikarak (3); beldur ikarak (9); beldur ikarak hartu (3); eta ikarak (13); hotz ikarak (8); ikarak airean (3); ikarak eta (10); ikarak eta ostikadak (3); ikarak hartu (11); ikarak hartu zuen (4); ikarak hartua (3); ikarak jota (6); itsas ikarak (3); izu ikarak (13); lur ikarak (12); maisu baten ikarak (3)


ikarabide iz ikaratzeko arrazoia.

Sujet horren karietara deus berririk ezin erran ere nizuke, arrunt gogoetagarria zaidan gertakari bat agitu ez balitz, ikarabide ala esperantzabide ote den oraino ez dakidana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.


ikaragabe izond ikara sentitzen ez duena.

Errealitatearen oneste betegin, soraio eta ikaragabearen alderdi libelante-subjetibo edo desmitifikatzaile-objetibotik, hots, errealitatearen gurtze patologikotik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.


ikaragaitz 1 izond ia ezin ikaratuzkoa.

Malkoak ikusi zituen lehengo aurpegi ikaragaitz hartan, haserrea baino jasangaitzagoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 115. orr.

Kaleko gainerako etxeek, berriz, beren barruko bizimodu txukunen jakitun, aurrez aurre begiratzen zioten elkarri aurpegi arre ikaragaitzez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.

2 (adizlagun gisa)

Baina Maryk ikaragaitz entzun zituen berriak, kurrinka ekin zion purrustaka, txintik ere esan barik, eta ate kulunkariari dinbi-danba eraginez irten zen arrapaladan sukalderantz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.

Aurpegia ikaragaitz mantentzeko ahal zuen guztia egin zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.

Itzalasterrek aurre egiten zion beldurrari, ikaragaitz, Rath Dinenen zizelkatutako irudi bat bezain sendo, bakarra munduko zaldi libreen artean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.

Ikaragaitz, Hermionek makila bere poltsara sartu eta borragoma gorri bizi baten antzeko zerbait atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 197. orr.


ikaragarri 1 izond ikaratzen duena, guztiz beldurgarria. ik izugarri.

Susmo ikaragarri bat dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 39. orr.

Hiltzaile askoren bilobak euren aitonen ekintza ikaragarri horietaz trufatzen aritu dira urteotan.  Berria - Harian   2005-07-24

Bide istripuen balantze ikaragarri horrez gain, Iranek pairatu du beste hondamendirik.  Berria - Mundua   2004-06-26

Iraileko atentadu ikaragarri heien ondorio itsuak.  Herria   2001-11-08

Haren lepo labur lodiak itxura ikaragarria zuen, eta jasanezina zen hatz labur handituei begiratzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Guraso adintsuen azken bisita jaso zuen egun ikaragarriaren bezperan ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.

PP agintean egon den zortzi urteko ikaragarrian (1996-2004).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Gaiztoaren patu ikaragarria.  Elizen arteko biblia   Jb 18,2 tit

Leku arriskutsu, ikaragarriren batetik etorri da noski.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 21. orr.

Historia ikaragarriak kontatzen ziren ohiturari muzin egin ziotenek egindako fin gaiztoaz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

Itsusi ikaragarria zen, beltza, iharra, luze-luzea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Bere familiaren patua taxutu zuen eragin isil baina hala ere desegoki eta ikaragarrian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 44. orr.

Modu ikaragarrian hilko dira eta ez dute hiletarik, ez hilobirik izango.  Elizen arteko biblia   Jr 16,4

Aldaketaren espirituak astindu zuen, adimenean, ohituretan eta izaeran barneratu zitzaion, eta, modurik sotil eta ikaragarrienean, nortasuna bera ere nahasi zion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Zarata eta dardara ikaragarria; eta ikaratu egiten zintuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

· Snaperen entzumenetik kanpo egon zirenean, hari buruz ikaragarriak esaten hasi ziren guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

“Ikaragarriren bat izango duk hemen”, esan zuen Bautistak bere kolkorako.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

2 oso handia.

Milaka metroko desnibel ikaragarri bat igaro.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Turkian lurrikara ikaragarri batek hainbat hiri suntsitu zituela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.

Munduko urre guztiaren truke ere ez zirela hara hurbilduko, pasatu zituzten miseria eta neke ikaragarriak gogoan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Euri jasa ikaragarriak bota zituen egun hartan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 63. orr.

Harri-koskorraren antz ikaragarria duen gai batez beterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Eta, gainera, bero ikaragarria egiten zuen!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Quenuri beldur ikaragarria ematen baitzion gaixotzeak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Sute ikaragarriak pizten dituzte dena hauts-errauts uzteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.

Autotik jaitsi eta harrizko edifizio ikaragarri hari begira geratu nintzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 125. orr.

Ene! Lagun laztana, zein zakil ikaragarria!... ezin dut ia eskuaz bildu!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 163. orr.

Barazkiz beteriko ohe ikaragarri haren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Beharbada, miserable izatea, Victoriarentzat hain ikaragarria zena [...] normala iruditu zitzaidan ordu arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.

Gezi zorrotz ikaragarri horiek.  Elizen arteko biblia   Sal 45,6

Etxea su ikaragarri, bikain bat zen ordurako, munstrozko su bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Zure iraganean gauza ikaragarriak baitaude.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 154. orr.

Nekaldi ikaragarriko orduan sentitu zenuen oinazea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1089. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Talentu ikaragarriko zuzendari bikaina.  Berria - Kultura   2006-03-28

Haren itxura sinpletasun ikaragarrikoa zen: jilbaba bat gorputz mehe beltz batean esekia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

«Arrasateko artxiboan «gai ugaritako dokumentuak» zeuden, «herriaren historia ezagutzeko garrantzi ikaragarrikoak, [...]».  Berria - Kultura   2004-09-02

Banekien gauza ikaragarriren bat erantsiko zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

· Ikaragarria iruditu zitzaidan hura guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.

· adlag Lipar batean arnaska gelditu ziren, mutu eta ikaragarri, okelen gainetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Hau altxatu zen, ikaragarri, xala erortzen utzita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

3 (izan aditzarekin)

Agendan honako hau: “Haurdun nago. Ikaragarria da”.-Ikaragarria da, Liuba!  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Ikaragarria da zuen bion arteko antza.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.

Ikaragarria da... baina zer egingo diogu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean, zure haserrealdian?  Elizen arteko biblia   Sal 76,8

Hitz egitea bera ikaragarria zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.

Piztitzar hura [...] guztiz ikaragarria zen, burdinazko haginak eta brontzezko atzaparrak zituena.  Elizen arteko biblia   Dn 7,19

Horrexegatik zen ikaragarria egoera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.

Izan ere, asko da, ikaragarri da, itxuragabe da izen batek –aho-mihietako putz batek- lezakeena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Asko dezakegu denon artean, baina ez dena; ikaragarri gara denon artean, baina ez dena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Beldurgarri da Jainkoa aingeruen kontseiluan, handi eta ikaragarri inguruko guztientzat.  Elizen arteko biblia   Sal 89,8

Ez dakizu zeinen ikaragarria zaidan zure hutsunea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 221. orr.

· Eta, beldurturik, esan zuen: “Bai ikaragarria leku hau!  Elizen arteko biblia   Has 28,17

• 4 adlag oso, asko, guztiz. ik ikaragarriro. (aditzekin)

Doktor Kerrn hark ikaragarri zekiela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Autoreari ikaragarri atsegin zaio gauza guztietan zehatza izatea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.

B-k ikaragarri maite zuen zinema.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.

Eman musu pare bat, gizona, ikaragarri maite haut eta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Bai zera, ikaragarri aspertzen da...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Haren musika ikaragarri gustatzen zait.  Berria - Kultura   2004-03-04

Kezkatzeko arrazoi gutxi izango zen, gero arma-trafikoa ikaragarri hazi ez balitz Pertsiar golkoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

S@reak jakite huts zertangabea ikaragarri erraztu du eta azkartu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Jende dixtiranta ikaragarri ugaldu zaigu Zientzian, Literaturan (puf!) eta bestetan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Emakumea ikaragarri gorroto zuen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.

Dioxido karbono mailak ikaragarri egin du gora azken urteotan. herriaŽ

Iluntasunean ikaragarri gora egiten baitzuten sei solairu trinkoek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Prostituzioak gora egin du ikaragarri Espainia osoan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Lisa ikaragarri iraindua sentitzen zen horregatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.

Eskua emakume haien gonen azpitik sartzeko keinua egiten genuen, eta ikaragarri gozatzekoa ere bai.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Pixkanaka argitzen doan gorputz ilun horrek erasan egiten dit, ikaragarri erasan ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Gazta gustatzen zaio ikaragarri.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.

5 (izenondoekin)

Ikaragarri jatunak dira, alfertasunetik datorkie neurririk gabe jateko ohitura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.

–Ez, ni ere ez naiz ikaragarri zalea –erantzun zuen emazteak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.

Urduria izan naiz beti, ikaragarri urduria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.

Ikus i genuen lehen gauza hilerria izan zen, ikaragarri handia.Urdin argia zen, ikaragarri ñimiñoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Haren botak ikaragarri handiak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Partida ikaragarri luze eta gogorra izan zen.  Berria - Kirola   2006-03-01

Azpiegiturak oso txarrak dira eta kaleak ikaragarri estuak.  Berria - Mundua   2004-08-27

Haren hitzak ikaragarri argiak bihurtu ziren orduan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Nahiz eta herri osoak putzu hura ikaragarri arriskutsua zela pentsatu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Florent defendatzea, egia esateko, ikaragarri zaila bihurtzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

Heroi haiek guztiek izter ikaragarri mardulak eta bibote izugarri handiak zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Gertaera hasieran itxaropentsu eta geroago ikaragarri haiek.  Berria - Kultura   2006-01-03

· Gari sail ikaragarri handi bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.

Emazteak bazekien […] noiz esan esaldi ikaragarri zakar bat hantxe lur jota uzteko.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 75. orr.

Erreflexu ikaragarri bizkor batez, mikroa hartu zuen gizonak, zorua ukitu baino askoz lehenago.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

«Jarrera ikaragarri hotza» erakusten ari dira.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Gertatu berri zen gauza ikaragarri garrantzitsuaz zeharo oharkabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Horrexek ematen dio gorpuari buiatu itxura hain ikaragarri hori.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Orduan soilik zirudien denak amaituta, kito, aldagaitz, behin betiko, hain ikaragarri bizkor, eta hain izugarri lauso.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 259. orr.

Ixtaber hura zapatagile zahar ikaragarri aberatsa zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

Han zen prokuradorea bere bekain iletsu ikaragarri beltzekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

· (cf oso) Ikaragarri zama astunak garraiatzen dituzte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 176. orr.

Kapistun zuen kide, Amerikanoa, ikaragarri gizon azkarra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Ikaragarri giro ona dago hemen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea, […] ikaragarri gustu onekoa loreak pitxerretan eta lorontzietan atontze-lanetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.

6 (nola adizlagunekin)

Ni ikaragarri otxanduta, gixaixotuta azaldu nintzen psikiatraren aurrera.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Ikaragarri berandu zetozen; izugarri berandu zetozen, esan zien Mintak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

Ikaragarri motel jarri ziren matematikariak abian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Gero gauzak ikaragarri argi ikusten hasi zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

Ikaragarri ondo ari da jokatzen.  Berria - Kirola   2004-01-16

Ikaragarri txarto sentitzen zara, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 184. orr.

–Duela gutxi ikusi nuen; ikaragarri gaizki zahartu da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Ikaragarri lanpetuta daudela ematen du.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 262. orr.

Urrats bat hurbilago ekarri duela arima bere bidaiaren helmuga ikaragarri urrutirantz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

7 ikaragarriko izlag ipar ikaragarria.

Ikaragarriko beldurra ematen zidaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.

Orduan ikaragarriko beroa senditzen nuen, eta beroaren ondotik, izigarriko goxotasuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.

Orotarat, sei ehun bat hil segurik, desagertua frango eta ikaragarriko makurrak.  Herria   2001-01-18

Laugarren entsegu bat izan zitekeen ere ez balu Dominici-k egin ikaragarriko astokeria.  Herria   2004-02-26

Behin ere ezagutua ez nuen plazerra, ikaragarriko plazerra den bezala erraiteko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.

Mendiak dituzu bakarrik atzemanen eta ikaragarriko arrokak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Bat-batean, ikaragarriko aro hitsa mugaren bazter hortan guzian, euri eta ortz.  Herria   2002-09-05

Baina beste egia batzuk ere badira, ikaragarriko hilketak eragiten dituztenak kanpalekuan, edo kanpoko komandoetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

Hegoaldean zen Munich-ek ikaragarriko bonbardaketa jasan behar izan zuen, hiru oren iraun zuena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

8 ikaragarrizko izlag ikaragarria.

Ikaragarrizko matrailekoa eman zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Ikaragarrizko beroa egiten zuen kalean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Ikaragarrizko desengainua hartu zuen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Pilulak ikaragarrizko eragina izan du haurren kopurua kontrolatu ahal izateko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.

Neure gaitza, bada, ikaragarrizko lastertasunaz ari zitzaidan areagotzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Esan beharra dago ikaragarrizko zalaparta eragin nuela.Igandean ikaragarrizko bonbardaketa izan zen Amsterdameko iparraldean.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 21. orr.

Garraioaren kostuak ikaragarrizkoak ziren garai batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Guztiz adierazgarria da hirietako biztanleriaren hazkunde-erritmoa, hazkunde demografiko oraindik ikaragarrizko baten eta modernizazio besterendu batek dakartzan biztanleen lekualdatze masiboen emaitza dena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Mendi osoaren ingurua ikaragarrizko harrizko murruz inguratu zuen eta murru horren gibelean munduko baratzerik ederrena sortu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots ikaragarri (3); baina ikaragarri (10); bat ikaragarri (6); beltz ikaragarri (3); bero ikaragarri (3); da ikaragarri (5); doinu ikaragarri (3); egoera ikaragarri (3); egun ikaragarri (3); ekaitz ikaragarri (3); ere ikaragarri (7); esaldi ikaragarri (3); esatea ikaragarri (3); esatea ikaragarri gustatzen (3); eta horrek ikaragarri (3); eta ikaragarri (47); garrasi ikaragarri (3); garrasi ikaragarri bat (3); gau ikaragarri (5); gauza ikaragarri (8); gertaera ikaragarri (3); gizon ikaragarri (3); handi ikaragarri (3); hanley ikaragarri (5); honek ikaragarri (3); hori ikaragarri (6); horrek ikaragarri (8); hots ikaragarri (3); hutsune ikaragarri (3); hutsune ikaragarri bat (3)

ikaragarri aldatu (3); ikaragarri arriskutsua (3); ikaragarri aspertzen (3); ikaragarri bat (91); ikaragarri bat bota (3); ikaragarri bat egin (3); ikaragarri bat eman (3); ikaragarri bat gertatu (3); ikaragarri batean (15); ikaragarri batean bizi (3); ikaragarri batek (30); ikaragarri batekin (6); ikaragarri baten (27); ikaragarri batetik (3); ikaragarri batez (11); ikaragarri batzuek (3); ikaragarri batzuen (3); ikaragarri bizkor (4); ikaragarri eder (3); ikaragarri ederra (8); ikaragarri egin (3); ikaragarri estimatzen (4); ikaragarri eta (15); ikaragarri gaizki (6); ikaragarri gozatu (3); ikaragarri gozatzen (5); ikaragarri gustatu (9); ikaragarri gustatuko (8); ikaragarri gustatuko litzaidake (3); ikaragarri gustatzen (28); ikaragarri gustatzen zait (13); ikaragarri haiek (5); ikaragarri haietan (3); ikaragarri handi (17); ikaragarri handi bat (7); ikaragarri handi eta (3); ikaragarri handia (26); ikaragarri handia da (3); ikaragarri handia eta (5); ikaragarri handia zen (4); ikaragarri handiak (9

ikaragarri handitu (6); ikaragarri haren (18); ikaragarri hari (4); ikaragarri hark (3); ikaragarri hartako (4); ikaragarri hartan (10); ikaragarri hau (6); ikaragarri hazi (3); ikaragarri honen (5); ikaragarri hori (24); ikaragarri horiek (5); ikaragarri horietako (4); ikaragarri horietako bat (4); ikaragarri horrek (7); ikaragarri horren (7); ikaragarri horretan (4); ikaragarri hura (26); ikaragarri indartsua (4); ikaragarri indartsua da (3); ikaragarri kostatu (3); ikaragarri kostatzen (5); ikaragarri kostatzen zait (3); ikaragarri luze (5); ikaragarri luzea (3); ikaragarri maite (21); ikaragarri maite zuen (4); ikaragarri ona (10); ikaragarri onak (4); ikaragarri ondo (7); ikaragarri pozten (4); ikaragarri poztu (4); ikaragarri sufritu (7); ikaragarri sufritzen (5); ikaragarri txarra (6); ikaragarri txarra da (3); ikaragarri zabaldu (5); ikaragarri zaila (10); ikaragarri zaila da (6); ikaragarri zorroztu (3)

indar ikaragarri (3); isiltasun ikaragarri (3); itzala ikaragarri (3); jendetza ikaragarri (4); kopuru ikaragarri (4); lan ikaragarri (5); oihu ikaragarri (4); partida ikaragarri (4); tresna ikaragarri (3); une ikaragarri (3); zen ikaragarri (3); zerbait ikaragarri (5)

aberastasun ikaragarria (3); ahalmen ikaragarria (4); alde ikaragarria (9); alde ikaragarria zegoen (3); antz ikaragarria (10); arrakasta ikaragarria (9); baina ikaragarria (6); bat ikaragarria (6); beldur ikaragarria (18); beldur ikaragarria ematen (4); beldur ikaragarria sartu (3); bero ikaragarria (5); bero ikaragarria egiten (3); borroka ikaragarria (7); burrunba ikaragarria (6); da ikaragarria (13); den giroa ikaragarria (3); dirutza ikaragarria (4); egoera ikaragarria (4); ere ikaragarria (5); esfortzu ikaragarria (4); eta ikaragarria (37); eta ikaragarria da (8); eta ikaragarria zen (3); eztanda ikaragarria (4); falta ikaragarria (8); falta ikaragarria dago (3); gaitasun ikaragarria (5); galera ikaragarria (3); garrantzi ikaragarria (3); gau ikaragarria (3); gauza ikaragarria (6); giroa ikaragarria (3); gogo ikaragarria (3); gose ikaragarria (3); hain da ikaragarria (6); hain ikaragarria (9); handi eta ikaragarria (5); hau ikaragarria (12); hau ikaragarria da (10); hazkunde ikaragarria (3); hori ikaragarria (7); hori ikaragarria da (5); hots ikaragarria (3); hotz ikaragarria (4); huts ikaragarria (3); hutsa ikaragarria (3)

ikaragarria baino (3); ikaragarria baita (8); ikaragarria benetan (4); ikaragarria bildu (3); ikaragarria da (169); ikaragarria da eta (6); ikaragarria da gizona (3); ikaragarria da hori (6); ikaragarria dago (13); ikaragarria dauka (7); ikaragarria daukat (3); ikaragarria dela (13); ikaragarria den (3); ikaragarria du (13); ikaragarria duela (6); ikaragarria duen (5); ikaragarria duk (4); ikaragarria dun (3); ikaragarria dut (3); ikaragarria dute (5); ikaragarria duzu (3); ikaragarria egin (41); ikaragarria egin du (6); ikaragarria egin zion (5); ikaragarria egin zuen (9); ikaragarria egingo (5); ikaragarria egiten (24); ikaragarria egiten ari (5); ikaragarria egiten du (4); ikaragarria egiten zuen (4); ikaragarria eman (7); ikaragarria ematen (14); ikaragarria ematen dit (3); ikaragarria ematen zidan (3); ikaragarria entzun (3); ikaragarria erakusten (3); ikaragarria erakutsi (3); ikaragarria ere (6); ikaragarria eta (17); ikaragarria ez (3); ikaragarria gertatu (8); ikaragarria gertatuko (5); ikaragarria hartu (6); ikaragarria iruditu (3); ikaragarria iruditzen (12); ikaragarria iruditzen zait (5); ikaragarria iruditzen zitzaion (3); ikaragarria izan (114); ikaragarria izan da (22); ikaragarria izan omen (4); ikaragarria izan zen (55); ikaragarria izan zuen (5); ikaragarria izango (20); ikaragarria izango da (12); ikaragarria izango litzateke (3); ikaragarria izaten (9); ikaragarria jasan (3); ikaragarria jaso (3); ikaragarria leku (3); ikaragarria litzateke (9); ikaragarria sartu (3); ikaragarria sentitu (3); ikaragarria sentitzen (5); ikaragarria sentitzen nuen (3); ikaragarria sortu (11); ikaragarria sortu zen (3); ikaragarria sumatu (3); ikaragarria ukan (3); ikaragarria zegoen (8); ikaragarria zela (5); ikaragarria zen (54); ikaragarria zeukan (3); ikaragarria zuen (14)

ilusio ikaragarria (4); indar ikaragarria (6); isiltasun ikaragarria (3); itxura ikaragarria (6); itxura ikaragarria zuen (3); jauzi ikaragarria (3); jendetza ikaragarria (5); kalte ikaragarria (3); kopuru ikaragarria (6); kopurua ikaragarria (3); lan ikaragarria (23); lan ikaragarria egin (7); lan ikaragarria egiten (3); lana ikaragarria (3); larritasun ikaragarria (3); lasaitasun ikaragarria (3); maila ikaragarria (5); meritu ikaragarria (4); mespretxu ikaragarria (3); min ikaragarria (9); min ikaragarria egiten (3); nagusitasuna ikaragarria (3); nagusitasuna ikaragarria izan (3); oihu ikaragarria (3); oinaze ikaragarria (4); partida ikaragarria (5); partida ikaragarria izan (3); pisu ikaragarria (4); sarraski ikaragarria (4); talde ikaragarria (3); tresna ikaragarria (3); usain ikaragarria (3); zalaparta ikaragarria (3); zarata ikaragarria (5); zerbait ikaragarria (12); zerbait ikaragarria gertatuko (3); zigor ikaragarria (4)

abiada ikaragarrian (3); aldaketa ikaragarriak (3); are ikaragarriagoa (4); arma ikaragarriak (3); baino ikaragarriagoa (3); dirutza ikaragarriak (3); dohain ikaragarriak (4); egintza ikaragarriak (17); egintza ikaragarriak hauek (16); eta ikaragarriagoa (3); eta ikaragarriak (9); gauza ikaragarriak (12); hiru egintza ikaragarriak (16); ikaragarriagoa zen (4); ikaragarriak daude (3); ikaragarriak dira (13); ikaragarriak ditu (3); ikaragarriak egin (6); ikaragarriak egiten (6); ikaragarriak eragin (3); ikaragarriak eragiten (4); ikaragarriak ere (7); ikaragarriak esaten (4); ikaragarriak eta (4); ikaragarriak ez (4); ikaragarriak hauek (16); ikaragarriak hauek izan (16); ikaragarriak ikusi (3); ikaragarriak izan (8); ikaragarriak izan ziren (3); ikaragarriak izango (3); ikaragarriak jasan (3); ikaragarriak ziren (10); ikaragarrien artean (4); ikaragarrien ondoren (3); kalte ikaragarriak (4); modu ikaragarrian (4); ondorio ikaragarriak (6)

baina ikaragarrizko (4); ere ikaragarrizko (3); eta ikaragarriko (6); eta ikaragarrizko (14); hori ikaragarrizko (3); ikaragarriko arrakasta (7); ikaragarriko arrakasta ukan (3); ikaragarriko euritea (3); ikaragarriko lan (4); ikaragarriko makurrak (5); ikaragarriko mugimendua (4); ikaragarriko mundua (3); ikaragarriren bat (13); ikaragarrizko beldurra (6); ikaragarrizko eragina (5); ikaragarrizko eragina izan (5); ikaragarrizko garrantzia (4); ikaragarrizko garrasiak (3); ikaragarrizko hotza (4); ikaragarrizko indarra (3); ikaragarrizko kiratsa (3); ikaragarrizko lezioa (3); ikaragarrizko zalaparta (3)


ikaragarridun izlag ikaragarrikoa.

Aspaldian ikusi duen jokalari gazte interesgarriena dela esan zuen Cristiano Ronaldori buruz, «talentu ikaragarriduna».  Berria - Kirola   2004-06-30


ikaragarrikeria iz egintza ikaragarria, gaitzesgarritzat hartua.

Madrilgo atentatuaren ikaragarrikeriak [...] borroka armatuarekiko daukagun konplazentzia edota axolagabeziaren hesia errotik inarrosi digu.  Berria - Kultura   2004-04-27

Ben Laden zela ikaragarrikeriaren manatzailea.  Herria   2004-09-16

Ikaragarrikeriak gertatu dituk jauregian eta hire lurretan; baina horren guztiaren erruduna hilik zagok. Ez genion salatu zer ikaragarrikeria gertatu zitzaigun baina zerbait senditu balu bezala, solasik nahasienak erabiltzen zituen, noizbehinka Abel aipatuz...  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

Polizia bat pertsona bat jotzen ikusi orduko dardarka hasten zena, ez baitzen inoiz ikaragarrikeria hura ulertzeko gauza.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.

Heriotzarekin aurrez aurre ipintzen ninduen giltza, misteriozko ate bat zabaltzeko erabiltzen den hitz magiko baten antzekoa, ez altxorrez beteriko leize batera sartzekoa noski, baizik eta ikaragarrikeriaren ilunpean barneratzekoa, babesik eta errukirik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Ea salbatzen gaituzun ikaragarrikeria honetatik!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zer ikaragarrikeria (3)


ikaragarriro adlag ikaragarri.

Ibili ahala, harriturik begiratuko diozu zeure itzalari, itzala ikaragarriro luzatuko baita farola pasatzean, eta hurrengo farolera hurbiltzean urtuko baita zure atzean beste itzal bat gauzatzen den artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.


ikaragarritasun iz ikaragarria denaren nolakotasuna.

Izulaborria sortzen zuen, ez bakarrik bonbak iragartzen zituelako, baizik eta bere ikaragarritasun berezkoarengatik ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Metrailaren hotsari kontrapuntua emanez haren ikaragarritasuna azpimarratzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.


ikaragarritu, ikaragarri(tu), ikaragarritzen 1 du ad ikaragarri bihurtu.

Espiritu nazionala edo klasearena sustatu, patriotismoa berotu, barruko edo kanpoko etsaia ikaragarritu, Ongiaren defentsan masak mobilizatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kontu ilun ikaragarrituen gailurrean errukia sortzeko sastakai beltz gisan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.


ikaraka adlag dardaraka.

Antzeman diot ikaraka eta intzirika zegoela, bazirudien mugitu-edo nahi zuela esne beroa zeukan alderantz, handik apur bat edateko asmoz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

Eta besoak luzatzen dizkio ikaraka, irribarrea ezpainetan!...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 207. orr.


ikarakor izond ikaratzkeo joera duena, dardarakorra. ik ikarati.

Lurrak dar-dar egiten du ikarakor nire inguruan, baina lasai nago harrigarriro.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.

Gero, bere kandela-argi ikarakorra apain-mahai baten gainean utzi eta galdetu zien ea zer ordutan nahi zuten deitzea goizean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.


ikaralarri iz

Dena den, Fernandok ongi daki herri xeheak ere ematen dituela lantzean behin bokaziozko hartzekodun ikaralarriak, eta hauei ere ez die barkatzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 52. orr.


ikaraldi iz ikara egitea.

Ikaraldi batek inarrosi zuen Teresa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Ikaraldi batek astindu zuen Raimundo Silva.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Ikaraldi batek itzularazi zuen errealitatera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 39. orr.

Goian, ikaraldiak jo zuen, logelan sartu zenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Gero, ikaraldia eragin zidan tonu abaildu bat atera zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 287. orr.

Hasierako ikaraldia gainditurik, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.


ikaralditxo iz ikaraldi arina.

Haren begietan ikusiriko distirak eta eskuan nabaritutako ikaralditxoak, erne jarri zuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Ikaralditxo batek astindu zuen idazkaria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.


ikarante izond ikara eragiten duena.

Hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela: beldur ikarante batek harrapatutakoaren izaera normal-normal-normala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.


ikararazi (ETCn 45 agerraldi), ikararaz, ikararazten du ad ikaratzera behartu.

Hobengabeak gartzelaratzen dituzu eta hainbat inozente halaber ikara arazten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.

Emakume guztiek duten ostrukaren lotsakortasun hori ez ikararazteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Larriki zauritu abere desesperatu oihua bota zuen, etxeko hormak ikararaziz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 41. orr.

Urduritasun arraro batek ikararazten dizkit begiak eta gorritzen dizkit ezpainak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

–Ni ez naiz inoren gaizkidea, Gabriellerena ezbehar bat izan zen, txolinduta zegoen eta erori egin zen yatetik –oihuka esan zuen, salaketak ikararazia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.


ikararazle izond ikararazten duena.

Horren lehen gauzatze artistikoa da, era ikararazlean iraizekoa eta galkorra den mundu honetako guztiaz ohartarazten duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.


ikarati 1 izond dardaratia.

Irribarre sotilak egiten zituen eta musuak botatzen antzezlarien gisa, bere esku ikaratiaz, zuhaitz inausizko bi ilaretarantz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.

Baina abereek, haizea kontra zutenean ere oso urrutitik abioiak atzematen ikasi baitzuten, garaiz iragartzen zituzten, urruma luze eta ikaratien bidez, aireko erasoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.

Ardien eta bildotsen marraka ikaratiak hautematen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 127. orr.

Atean zutik, Lupinen eskuko sugar ikaratiek argituta, sabairaino iristen zen norbait zegoen kapa batez estalita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Musu bat pausatu zuen haren ezpain zurietan, haizeak txepetxa adar txiki ikaratian pausatzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.

Parketaren kexu arranguratsua, apaingarrien dar-dar ikaratia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

· Nola eman aditzera besteei Aleph infinitua, nire oroimen ikaratiak ozta-ozta hartzen baitu bere baitan?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

2 ikara adierazten duena.

Egiptorako ihesa margolanean, astoaren atzetik doazen bi pertsonaien mugimenduak ahotan darabilten elkarrizketa ikaratia iradoki nahi du –“Hi, entzun duk hots hori?”.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Beldur den neskatilaren irri ikaratia marraztu zitzaion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 97. orr.

– Ez eta ez –boz ikaratiz oldartzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Nork ezagutzen du, nik ez bada, samurtasun horien gozotasun, eromen, estasi ikarati, haragizko, ideal, gizonarena baino gehiagokoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

Gazteena, Gerard botz apal eta ikaratiaz mintzo zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 100. orr.

Sonjak ahalegin ikarati bat egin zuen bere adiskideari laguntzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 195. orr.

3 erraz ikaratzen dena, beldurtia. ik ikarakor.

Edgar, hamaika urterekin, haur ikaratia, isila, goibela zen, eta, bere heroi guztiak bezalaxe, bere baitan itxi zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

Ez ziren bihotza bakean zuten gizonak, ikaratiak eta galtzaileak ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 85. orr.

Iralak, zaldiz ibiltzen ikaratia izaki, istripu koxkor bat izan zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

Isekaz ibiltzen zitzaigun panparroi hura, eta katakume ikarati baten gisa portatzen zen itaunketetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.

4 (adizlagun gisa)

Goibel eta ikarati dago, Lucyri batera eta bestera jarraika, haren orpoen ondoan beti.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.

Tabako saltzaileak eskua luzatu dio leihatilatik, debekaturiko zerbait egiten ariko balitz bezala, azkar eta ikarati.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 28. orr.

Baina Nevillek, urduri eta ikarati, eta lurrean geratuko ote zen beldurrez, gogor jo zuen lurra txilibituak Hooch andrearen ezpainak ukitu ere egin baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikarati (3)


ikaratsu izond ikaraz betea.

Esku ikaratsu batez erakusten zion tiradera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.


ikaratu, ikara(tu), ikaratzen 1 da ad dardaratu, ikara egin.

Ikaratu zen lurra eta dardaratu, zeruaren oinarriak mugitu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,8

Ikara bedi haren aurrean lur osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 81. orr.

Gizakia osorik ikara bedi, mundua osorik dardara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Ikara zaitezte, herriok, suntsitu egingo baitzaituztete!  Elizen arteko biblia   Is 8,9

Gorputz osoa ikaratu zitzaion, epilepsiak jota bezala, eta handik gutxira txilioka hasi zen.  Berria - Kultura   2004-08-20

Gorputza ikaratu zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Apur batez, emazteak ez zuen ihardoki, baina geroxeago, beheko ezpaina ikaratu zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 211. orr.

• 2 da/du ad asko beldurtu, izutu.

Harry izugarri ikaratu zen beheko suaren apal gaineko ispiluan lehenengo aldiz begiratu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 41. orr.

Aurrerantzean ez da ikaratuko; gaizkile horiek ez dute gehiago desegingo.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,9

Jendea ikaratu egiten zen eta amore ematen zuen, baina hori ere alferrik izaten zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Euskal artzainak ez dira euri pittin batekin ikaratzen –esan nion-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Katu zaintzailea eta ukuiluko behietako bat zerraldo ikusi zituenean, guztiz ikaratu zen, odola gatzatu eta izoztu balitzaio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.

Zahar beldurgarri horrek zu ere ikaratu al zaitu, Weasley?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Burutazio hura ez zitzaidan batere gustatu, ikaratu egiten ninduen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.

Baina poliki noa; ez dut ikaratu eta uxatu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 137. orr.

Ekintza zikin horien lekuko izan diren jipoitutakoen lagunak mehatxuka ikaratu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Batzuetan neure burua ere ikaratzen dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 81. orr.

Txoriak ikaratu zituen bozina-hotsa entzun zuen kanpoaldean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 197. orr.

Guztiz txunditurik begiratu nion, baita ikaraturik ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.

Izutu egin zen zintzoen herri osoa, zetozkion gaitzengatik ikaraturik.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,8

Ustekabeak ikaraturik, magaletik behera erori zitzaion liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

Maiz esnatzen da amesgaiztoek ikaraturik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 121. orr.

Suak ikaraturik ihes egin nahi izan dute saguzarrek batean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 153. orr.

Ebe egongelan sartu da, Katen irainek ikaratuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 80. orr.

Izututa zegoen, ikaratuta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 61. orr.

Harryk begiak itxi zituen ikaratuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

–Isildu! Isildu! -ikaratu zen koronela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 56. orr.

Ikaratzeko moduko eguraldia dago, ile guztia banatu dit.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Lehenengo urteko ikasle ikaratuei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Zerbitzari ikaratuak orduan abiatu ziren arrapaladan Gandalfen atzetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Begi ikaratuekin inguruari begiratzean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

Hantxe geratu ginen, zaldi ikaratuen artean, eta haiek pozik ziruditen gu lagunarteko izateagatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Gizarte ikaratuak ziurtasuna bilatzen du; gizarte zeharo ikaratuak, zeharoko ziurtasuna.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Bihotza geldiarazi zien zerbait entzun zuten… garrasi zoli eta ikaratua… Ahots lodia zen oso: itsaso haserrearena, zeru beltzarena, lur ikaratuarena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

4 (erkaketetan)

Bere fortuna sakelan zeramala, erbi bat baino ikaratuago zihoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

5 izu-ikaratu ik ikara 22.

Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu; gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,15

Izu-ikaraturik zegoen Belxatzar eta erabat zurbildurik.  Elizen arteko biblia   Dn 5,9

Ametsez beldurtzen nauzu eta ikuskari gaiztoz izu-ikaratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 7,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko ikaratu (3); batere ikaratu (4); erabat ikaratu (5); ere ikaratu (6); eta ikaratu (17); eta ikaratu egin (5); eta ikaratu egiten (3); ez ikaratu (22); ez zen ikaratu (4); guztiak ikaratu (3); hainbeste ikaratu (4)

ikaratu bat (3); ikaratu behar (4); ikaratu da (3); ikaratu egin (83); ikaratu egin da (6); ikaratu egin nauzu (4); ikaratu egin ninduen (5); ikaratu egin nintzen (8); ikaratu egin zara (4); ikaratu egin zen (30); ikaratu egin ziren (9); ikaratu egingo (9); ikaratu egingo zen (3); ikaratu egiten (49); ikaratu egiten da (3); ikaratu egiten ninduen (3); ikaratu egiten zen (5); ikaratu egiten zuen (4); ikaratu ere (10); ikaratu ere egiten (3); ikaratu eta (11); ikaratu ez (3); ikaratu gabe (7); ikaratu nintzen (5); ikaratu zen (21); ikaratu ziren (5); ikaratu zituen (3); ikaratu zitzaion (4); ikaratu zuen (3)

apur bat ikaratuta (3); baino ikaratuago (3); bat ikaratuta (3); edo ikaraturik (3); erabat ikaratuta (6); eta ikaratua (5); eta ikaraturik (14); eta ikaratuta (9); guztiak izu ikaraturik (3); guztiz ikaratuta (5); ikaratua zegoen (3); ikaraturik gelditu (3); ikaraturik geldituko (5); ikaraturik geldituko dira (4); ikaraturik zegoen (3); ikaratuta al (3); ikaratuta begiratu (3); ikaratuta geratu (5); ikaratuta geunden (3); ikaratuta nago (5); ikaratuta nengoen (3); ikaratuta zegoen (9); izu ikaratu (3); izu ikaraturik (7); izu ikaraturik geldituko (3); jendea ikaratu (3); jendea ikaratu egiten (3); lurra ikaratu (3); ni erabat ikaratu (3); zeharo ikaratuta (6); zen ikaratu (4); zuen ikaratuta (3)

edonor ikaratzeko (4); edonor ikaratzeko (4); ez ikaratzeko (4); ez ikaratzeko (4); ikaratzeko moduan (3); ikaratzeko moduan (3); ikaratzeko moduko (7); ikaratzeko moduko (7); ikaratzeko modukoa (3); ikaratzeko modukoa (3)


ikaratzaile izond ikaratzen duena.

Antxetek habiak zeuzkaten labar ikaratzaileetan jaitsi behar genuela arrautza bila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 200. orr.


ikaratze iz asko bildurtzea.

Komunikabideetan ikaratze eta indarkeria kasu batzuen inguruko berriak ikusi ditugu.  Berria - Mundua   2004-06-01


ikas (hitz elkartuen lehen osagi gisa) ik ikasi 8.

ikasaldi ik ikastaldi.

ikasarazi, ikasaraz, ikarazten (orobat ikasiarazi g.er. ikastarazi g.er. eta ikas arazi) du ad ikastera behartu.

Euskara ikasi nahi ez duenari begirune osoa zor zaio, eta horrela horrek erdara biak ikasaraz eta erabilaraz diezaguke gainerakooi... Euskarak aiseago ikas arazten ditu bertze mintzairak.  Herria   2001-07-05

Eta anaien artean, dauden tokian daudela, norbaitek giza grinen arabera jokatu nahiko balu eta ez Espirituaren arabera, berarekin bizi diren anaiek ohartaraz, ikasaraz eta zentza bezate apalki eta maitekiro.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 136. orr.

Buruz ikasiarazi bere adiskide leialari bere demostrazioen testuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

Beraz, poliziek ikastarazitako erantzunak eman zituen galdeketan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruz ikasarazi (5)


ikasaulki iz ikasgelako aulkia.

Umeak, pixkana-pixkana, badoaz nor bere ikasaulkira.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

Ikasaulkian behera ipurdia irristatzen utzi.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.


ikasberri izond zerbait duela gutxi ikasi duen pertsona.

Honek ikasberriari izenak ezagutarazten dizkio aldez aurretik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 247. orr.


ikasbide (orobat ikas(-)bide g.er.) 1 iz irakaspena.

Historiaren ikasbideak.  Elizen arteko biblia   Sal 78,1 tit

Abrahamen ikasbidea.  Elizen arteko biblia   Erm 4,1 tit

Jauna errespetatzea da zuhurtziaren ikasbidea; apaltasuna lehenengo, ohorea gero.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,33

Galbidetik ikasbidea ateratzeko metodoa.  Berria - Kultura   2004-04-03

Gure jakintzaren inguruko esparruetan egin ditugun saioetatik, guztiz negatiboa izanik ere interesgarria den ikasbide bat ateratzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.

Gure Jaunak ikasbide on bat adierazi digu jainkozko irakatsietan sendo iraun dezagun.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.

Liburu Santuetan idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia.  Elizen arteko biblia   Erm 15,4

Hori erakutsi zidan Idoiak, eta nire bizitzako ikasbiderik behinenetakoa izan zen hura, nahiz eta zeharo ikasi ez dudan oraindik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.

Haiei gertaturiko gauza horiek ikasbide dira guretzat, eta gure eskarmenturako idatzi zituzten, azkenak diren garai hauetan bizi garenok zentzarazteko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,11

Emakumeentzako ikasbide bihurtu zen, eman zioten zigorrarengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 23,10

Aitatxi berriz ere ikastun bilakatu zen, lehenago zapategian bezala, gerlaren ikasbidean oraingoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Sarak Paris maitatzen ikasi zuen, maitasuna sekula amaitzen ez den ikasbidea baita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.

Hasteko, kristauak Jesukristoren ikasbideari ere kasu egin behar dio, Testamentu Berriko "Maita ezazu hurkoa" aginduari bereziki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Idatzirik den oro gure ikasbiderako da.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

2 ikasteko metodoa.

Ez zen euskaltegirik, ez zen oraingo gramatika, hiztegi eta ikasbiderik. Modo breve de aprender la lengua vizcaina izeneko ikasbidean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 85. orr.

Bosgarren liburuki hau da Bakarka ikasbidearen azkena.  Herria   2001-09-27

Atarramentu bera izan zuen Joanes Etxeberri saratarraren latina-euskara ikasbideak: Lapurdiko Biltzarrak ukatu egin zion, hari ere, argitaratzeko diru laguntza.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 28. orr.

Euskararen ikasteko ikas bide bereziak eskaintzen baititu Jaurlaritzak "Internetaren" bidez.  Herria   2004-06-24

Ulertu egin dut Autodidaktaren metodoa: ordena alfabetikoaren araberako ikasbidea egiten du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 67. orr.

Hamahiru-hamalau urteko ikasleak ziren BBBko lehen mailako horiek, eta, adin horretan gertatu ohi denez, zaila da denontzat gustagarri den ikasbidea asmatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.

3 ikasgaia.

Ikas-bide guztien erregina den Teologia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 136. orr.

Ornitologia ikasbide bat da, baina bizi ikasbidea ere bai.  Berria - Kultura   2006-05-02

Sei urte egin ditu Salamankan latina eta grekoa ikasten; eta hortik aurrerako ikasbideetara pasarazi nuenean, olerkiak (baldin eta olerkia ikasbide baderitzate) burua erabat hartua aurkitu nuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 136. orr.

Ikasgaien artekoa zen Irakasle Nafarraren ikasbidea, baina artzain teologiari emanez lehentasuna.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.

4 ikasbide(a) eman

Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen.  Elizen arteko biblia   1 P 2,21

Baina ikasbide ematen dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe joka dezazuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 408. orr.

Kontzientzia arazoei irtenbidea emateko ahaleginean, pertsonaia gogoangarriak sortu zituen literaturaren historiarako, eta, batez ere, ikasbidea eman: galderak eta erantzunak proposatzea estiloa bera baino garrantzitsuagoa iruditu zitzaion.  Berria - Kultura   2004-10-02

Emakumeei buruzko ikasbidea ematen hasi ote zaio bada Lucy, bere umea?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 92. orr.

· Ikasbide bikaina emango diet gazteei, lege santu eta agurgarriengatik gogotsu eta kementsu hilez.  Elizen arteko biblia   2 M 6,28

Oneski jokatu behar dute eta gutxi hitz egin, begira dauzkatenei ikasbide ona emateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.

Benetan ikasbide ona da nik emandakoa, ez baztertu nire irakaspena.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,2

5 ikasbide hartu

Eta bertzenaz beha zezatela Frantziari, hango amak alargun eta hango haurrak zurtz uzten ari ziren gertakari odoltsuei, eta har zezatela haietan ikasbide, halako gorrotoa eta halako jazarpena gure erresumara heda ez zitezen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

Inozoak eta zentzugabeak dira denak: zurezko idoloetara doaz ikasbide hartzera!  Elizen arteko biblia   Jr 10,8

· Nigandik hartu ikasbidea, gazte.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.

6 kristau ikasbide kristauak jakin behar dituen egien irakaskuntza; egia horiek ikasten diren liburutxoa. ik dotrina.

Herrietako hizkuntzetan egin ziren, era berean, dotrinak edo kristau ikasbideak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 22. orr.

Bizkaiko kristau ikasbide batetik hartutako pasartea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Hitz bitxia iruditu izan zitzaidan beti, Geometriako gnomon hitza eta Kristau Ikasbideko simonia hitza bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 13. orr.

North Richmond Street, itsua izaki, oso kale lasaia zen, Kristau-ikasbideko Anaien Eskolak mutikoei jaregiten zien orduetatik kanpo.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haren ikasbide (3); ikasbide bat (3); ikasbidea ateratzeko (3); kristau ikasbide (3); kristau ikasbideak (3)kristau ikasbideak (3); nire ikasbidea (3)


ikasbidetsu izond ikasbide ematen duena.

Korritu ditut, halaber, entremesak, komediak, Galatea, Nobela ikasbidetsuak, Persiles eta Segismundaren lan dudarik gabe nekosoak eta Parnasoko bidaia...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.


ikasetxe ik ikastetxe.

ikasgabe ik ikasigabe

ikasgai 1 iz ikasteko gaia.

Badira liburuetan ikas ez daitezkeen ikasgaiak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Irakurtzea baita idazle bihurtu nahi duenaren lehenengo ikasgaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

Trekeko bertze ikasgai bat: "inork ez dezala igar inondik pasatu garenik".  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Uste hori zuzena izatera, bada geure egunotarako balioko lukeen bigarren ikasgaia: edozein hizkuntza eredu arrakastatsua izango bada, eguneroko jardunetik gertukoa izan behar duela.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 31. orr.

Hauxe da gure egunotarako balio duen ikasgaia: euskalkien etorkizunaz jarduteko, euskalkien iragana ezagutzea dugula ezinbesteko.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 41. orr.

Ume eder honi lizunkeriaren lehen ikasgaiak erakutsi ahal izateko, beharrezkoa da zu, andere, komeni den guztirako prest egotea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 86. orr.

Hizkuntza eta politikaren arteko lotura ezinbesteko ikasgaia da mundu horretan aritu nahi duenarentzat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

Biblia beti izan zen Agustin deunarentzat ikasgai eta inspirazio iturri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

«Israelek inoiz ahaztuko ez duen ikasgaia» agindu du Hamasek.  Berria - Mundua   2004-10-23

· Irailaz geroz hiru kantu dira ikasgai.  Herria   2002-11-21

2 ikasturte edo ikastaro bat banatzen den gaietako bakoitza. ik irakasgai.

Matematika ikasgai eternala zen, urterokoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Horrexegatik aukeratuko nuen natur zientzien ikasgaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Institutuan, urte hartan, 1980-1981 ikasturtean, aukerazko ikasgaia zen euskara. ik beherago 4 D ereduan ikasgai bat erdaraz ematea eskandalua litzateke.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 162. orr.

Ikasturte bakoitzeko 7-8 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.

2003-04 ikastaroan bi ikasgaitan ikasle izan nuen Ainhoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 197. orr.

Programako ikasgaietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.

Ikasgai teorikoak ere izango dira, betiere euskaraz.  Berria - Kultura   2006-02-24

Doktoregorako ikasgaiak ikastea erabaki zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.

Ikasgai horretan matrikulatuta zeudenei galdetu nien ea zer egin behar zen hura gainditzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 48. orr.

Melanie Isaacs ikasleak ezeztatu egin du COM 312 ikasgaiaren matrikula.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 49. orr.

Emaitza bikainak ikasgai guztietan.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 49. orr.

Haurren ikasgai programetan.  Herria   2004-02-26

3 irakasgai bat banatzen den zatietako bakoitza.

Kimikako lehenengo ikasgaiak kenduta, gainerako guztiaz zer erantzunik ia ez zuela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.

Etengabe egiten zien agiraka umeei, eta jo ere egiten zituen ikasgaia ikasten ez zutenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

-Australia, hamaseigarren ikasgaian dago.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.

Unibertsitateko bulegoan nengoelarik, baleen eta kurriloen ohiturari buruzko ikasgaia prestatzen. Atzoko ikasgaia errepikatuko dugu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.

Idazmahaian ezarri zituen ukondoak, pentsati, ikasgaia errepasatzen ari den eskola-ume zintzo bat irudi.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Ikasgaia errezitatuko zukeen ume batek bezala esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.

Eta orain, haur maiteok, gaurko literatur ikasgaia azalduko dizuet..  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 80. orr.

Gaur gauean, adibidez, gizon dotorea izateko lehenbiziko ikasgaia eman zidak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 152. orr.

· Politika ikasgai bat nahi duzu? -esan zidan nekatuta-.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 262. orr.

4 enborreko ikasgai

Garrantzitsua izango litzatekeela hezkidetza enborreko ikasgaia izatea Irakasle Eskolan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Enborreko ikasgaiak euskaraz emango dituzte datozen lau urteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Enborreko eta hautazko ikasgaiek lau ordu izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

5 hautazko ikasgai

Hautazko ikasgaiak emateko modua bideratu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 112. orr.

Hain zuzen, hautazko ikasgaietan badaude hutsune batzuk, eta horiek betetzen joateko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Enborreko eta hautazko ikasgaiek lau ordu izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Karrera urteetatik gehien oroitzen duena hautazko ikasgai baterako egin zuen hirurogeita lau folioko lana da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a ereduan ikasgai (3); balio duen ikasgaia (3); beharreko ikasgaia (5); bere ikasgaietan (3); beste ikasgai (7); beste ikasgai bat (5); bi ikasgai (4); da derrigorrezko ikasgaia (4); derrigorrezko ikasgaia (5); derrigorrezko ikasgaia izango (3); duen ikasgaia (10); duten ikasgaiak (3); ereduan ikasgai (5); ereduan ikasgai bat (4); erlijioa ikasgaia (7); eta ikasgai (5); eta ikasgaiak (7); euskara ikasgai (4); euskarazko ikasgai (3); ez duen ikasgaia (4); hainbat ikasgai (6); hiru ikasgai (4); ikasgai bat (34); ikasgai bat erdaraz (3); ikasgai bat euskaraz (4); ikasgai batzuk (8); ikasgai batzuk euskaraz (3); ikasgai berri (5); ikasgai berriak (4); ikasgai eta (5); ikasgai gehiago (4); ikasgai gisa (7); ikasgai guztiak (3); ikasgai guztietan (4); ikasgai hori (3); ikasgai horiek (3); ikasgai ona (3); ikasgaia da (4); ikasgaia eman (5); ikasgaia ematen (3); ikasgaia ere (3); ikasgaia ez (4); ikasgaia ez da (3); ikasgaia izango (5); ikasgaiak dira (7); ikasgaiak eman (3); ikasgaiak emateko (4); ikasgaiaren ondorioak (3); ikasgairen bat (5); iraganeko ikasgaiak (3); lehen ikasgaia (10); lehen ikasgaiak (3); zenbait ikasgai (3)


ikasgaika adlag ikasgaien arabera.

Unibertsitateko ikasketak, titulazio bakoitzari dagozkion ikasketak, ikasgaika antolatuak daude.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.


ikasgaitxo iz ikasgai txikia edo laburra.

Ematera nioazkizuen ikasgaitxoak, gure aurrentzako, len-ikastola-mailako nexka-mutikoentzako ondu nitun.  Berria - Harian   2006-01-26


ikasgarri 1 izond ikastea merezi duena; ikasteko modukoa.

Edadetzea da bereizkuntza horren ikasgarri bakarra, baina behar den edadea etortzen denean, ahulegi gaude oinazeari muzin egin eta poza hartu eta gozatzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Hnuen nik saria irabazi, lehen saria hain zuzen, enetzat ohore bezenbat ikasgarri izan zena.  Herria   2001-10-04

Horrela, jardunbide eszeptikoa ez da gogobetegarria bere baitan arrazoimenaren galdekizunari dagokionez, baina bai ikasgarria, bere zuhurtasuna iratzartzeko eta bere legezko jabegoa segurtatuko lioketen baliabide sendoak erakusteko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 262. orr.

2 (adizlagun gisa)

Jadanik seinale horietarik zenbait asmatuak ziren baina, orain, ikergailuak igorriago eta gehiago, ari gara argitzen eta beti gehiago segurtasun biltzen, ikasgarri.  Herria   2004-01-29


ikasgela 1 iz ikastetxe batean eskolak ematen diren gela bakoitza.

Arkitektura Eskolako patioan, ikasle taldeak ikasgela noiz zabalduko zain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Pasabide zuri eta gangadunetan, ikasgeletan, jantokian, lotokietan, alde guztietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Kimika orokorreko eskola, behinola San Isidro Institutuko kapera izan eta orain ikasgela bihurtua zegoen areto batean ematen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Guk 25 haurretako 18 ikastalde ditugu eta Hezkuntza Departamentuak 19 ikasgela eman dizkigu bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Hurrengo egunean neska ez da ikasgelan ageri.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 36. orr.

Berrogeita bost ginen ikasgelan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 51. orr.

Paseatzen jarraitu zuen ikasgelako mahaien artean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 70. orr.

Ikasgeletako eraikinetik irten eta liburutegirako bidea hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Trelawney andereñoaren ikasgelara zihoan eskailera kiribilean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 260. orr.

Ikasgelara iritsi zirenean, Lockhartek joaten utzi zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 86. orr.

Barquinen esanetan, kulturen harreman hutsak ikasgela partekatzeak, esaterako ez du bizikidetza bermatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Erabiltzen ez zen ikasgela bat ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 187. orr.

Hari begira egoten nintzen, ezinbestean, elkarrekin ikasgela berean genbiltzan garaian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Ohitura bihurtu zen eskolen ondotik ikasgelan gelditzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.

Ez da berria ikasgeletan bertsolaritza lantzea.  Berria - Kultura   2006-01-21

Ikasgelan onena baldin bahintz ere.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.

Kolegioan geundenean ikasgelako putakumeena zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

189 nazionalitatetako ikasleak esertzen dira Italiako ikasgeletako bankuetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Herriz herri ibiliko den ikasgela mugikor batean, larrialdi kimiko baten aurrean zer egin azaltzeko hitzaldiak emango dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Eraikuntzako istripuak gutxitzeko, ikasgela iraunkorra sortuko dute.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Nesken ikasgelako txokoan zegoela.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 121. orr.

"Esperientziaren ikasgelak" izeneko ikasketen programak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

D ereduko ikasgelak jartzeko ikasleen ratioak berrikustea.  Berria - Harian   2005-09-23

Mondragon Unibertsitateko ikasgelak inauguratzean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

3 ikasten den gela.

Hauxe da nire ikasgela -erran zuen aitak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.

Ikasgelan lanean nintzela, atean agertu zen buruzagia, behar ninduela ikusi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Ikasgelaren ondoko pasabideetarik batean itzarri nintzen, bi ikaskidek zaintzen eta begiratzen nindutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andereñ d ereduko ikasgelak (4); ereduko ikasgelak (5); ereduko ikasgelak jartzeko (4); eta ikasgela (3); eta ikasgelara (3); eta ikasgeletan (3); ikasgela bat (4); ikasgela batean (3); ikasgela batera (3); ikasgela berean (3); ikasgela iraunkor (3); ikasgela iraunkor bat (3); ikasgelako atea (4); ikasgelan bertan (3); ikasgelan sartu (4); ikasgelara itzuli (3); ikasgelara sartu (4); ikasgelara sartzeko (3); ikasgelatik irten (3); oaren ikasgelako (3); zegoen ikasgela (3); zen ikasgela (4)


ikasgelategi iz batez ere ikasgelez osaturiko eraikina.

Ignacio Maria Barriola Ikasgelategian. NUPeko ikasgelategiko pasabideetan gora eta behera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Ogitartekoa amaituta, ikasgelategi ondoko belardian eseri ziren bi neska gazteak, «ikasten jarraitzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-06-15


ikasgia ik ikasgu.

ikasgu (orobat ikasgia) 1 iz irakaskuntza.

Beltzen gorrotoa, batetik, jakina, ikasgu "sektarioa" omen zelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 266. orr.

2 ikastetxea.

Ohore ere zuri, ama, haurtasunean erdizka bakarrik goxatu zinuena, haunditu-eta ere beste urruneko ikasgia edo karriketan barna, hango kulturen landare arrotz bilakatzea onartu beharko duzunean zureño hura.  Herria   2001-05-24

Mauleko San Frantzes ikasgiako bürüzagia.  Herria   2001-06-07


ikasgune iz ikasteko gunea.

Bizpahiru ikasgune zituen orduan ikastolak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.

Zer eraikuntza ederra! zer ikasgune pollita! ez zen bertze hitzik guzien ahotan.  Herria   2003-12-18

Gazte astekaria banatzeko ardura zutenak goizean goizetik ikasgune nagusietako atarietan eta leku estrategikoetan jarri ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Oiartzungo Udalarekin lankidetzan abian jarritako Luberri Ikasgune Geologikoa da sail honen ardatz nagusietako bat.  Berria - Kultura   2004-05-27

HEIS Elkarteak (Herri Eskubideen Ikasgunea Sortzen) antolatutako jardunaldietan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskubideen ikasgunea (3); eskubideen ikasgunea sortzen (3); ikasgunea sortzen (3)


ikasgura iz ikasteko gogoa. ik ikasinahi.

Jende asko hasi zen, hasi ginen, ikasguran UEUra joaten: bai irakastera, bai ikastera.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 147. orr.


ikasi, ikas, ikasten 1 du ad ezaguera multzo bat iritsi, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna bereganatu, adimen lanaz nahiz esperientziaz.

Haurrak ikasi egiten du, eta kito.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Ikasi egin beharko nuke, ordea...  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

"Davidek Avarekin ikasi beharko luke", esan zuen osabak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.

Ikasi nahi nuen, ondo pasatzen nuen eskolan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

Hurka da zaharrena, Saskatchewango Unibertsitateko industria-harremanen irakasle baten izena; han ikasi baitzuen Helenek, hain zuzen ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Horrenbestez, ezin dugu ez ikusi, ez imitatu, ez ikasi.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 240. orr.

Ezin dut hemen ikasi, jangelan; idazgelara joan beharra daukat, lanpara irismenetik kanpo dudan leku batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Haurrean supazterrean ikasi genituen kantu horien ondotik, mende osoa iragan zaigu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

Sanson Carrasco bezala, ni ere Salamankan ikasia naiz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

Hori, geroago ikasi nuen, beren arteko txantxa bat zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.

Asko ikasi dut elkar ikusi genuen azken aldiaz geroztik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 226. orr.

Belaunaldiz belaunaldi ikasi, hartu, transmititu eta birsortzen da kultura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

Hasiberri baten betekizunak dira hauek; asko ikas dezakezu horrela, eta horregatik eginarazten dizut hau guztia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.

Joanden astean beraz, arizan dira ikas eta ikas, berek hautatu antzerkia ahal bezen ederki emaitea gogoan.  Herria   2004-04-29

Agerre, deabruaren eskolan ikasia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

Neska bizia naizela esan diote, balio dudala ikasteko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 85. orr.

Ikasteko aukera izatea ez da aukera txarra.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 97. orr.

Haur gutxi zegoelako kendu ziguten andereñoa, eta Atarrabiara bidali behar izan genituen alabak ikastera.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 134. orr.

2 (zer osagaiaz)

Alemana ikasi gabe ez nuela etsiko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 75. orr.

Paristik bueltatu eta euskara ikasteari ekin zenion.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 84. orr.

Bejaiako dendari baten dendan ikasi zuen Leonardok arabiera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ordu arte latin askorik ikasi ez nuelako seguru asko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Alcalatik iragan zen zuzenbide zibila eta kanonikoa ikastera, Tolosako Unibertsitatera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Musika ikasi zuen, haatik, eta musikari bikaina izan zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Apaiz egin aurretik, erizaintza ikasi nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.

Landare, lore eta hegaztien izenak ikasi nahian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Arratsero, Uil behartu egiten nuen biderketa-taulak ikastera, eta diktaketak eginarazten nizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.

Badirudi teologo batzuek ez dutela behin ere funtsezko teologiarik ikasi, edo ikasi hura ahantzi dutela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

Mustafa zenak zazpi ahaleginak egin zituen bere lanbidea ikas zezan, baina dena alferrik izan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 210. orr.

Herritar gazteak hango dantzak ikas zitzaten.  Herria   2005-02-10

Ikas hau ere: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Oraindik ez duk hire lana ikasi, alemaniar alfer horrek?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Bidean, denok ikasi dugu zerbait.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.

Zer esan dezake filosofia ikasi duenak galdera eta jarrera horien aurrean?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 15. orr.

Aspaldi ikasia daukat lezioa. gaur egungo aingeruek masturbazioa, sarketa, kitzikatzea eta abar garbi horiek oro txit ongi ikasiak dauzkate.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

· Gandiagari ikasi nion zuhaitz-kontu ugari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 143. orr.

Hamaika ikusteko jaioak, harginari ikasi dion legez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 70. orr.

Eibarko itsuarekin ere ihardun zuen, hari ikasi zizkion beste pieza batzuek.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.

Patxi Salaberri filologoari ikasia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.

· Zer ikusi, hura ikasi.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Izanen duzuela zer ikus eta zer ikas, idazlarien ikus moldea baita beti atsegingarri.  Herria   2001-04-12

Gaualdi goxo baten mentura dugu heldu den ostiral aratsean, izanen baitugu zer ikus eta zer ikas.  Herria   2005-04-07

ik beherago 19.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Egongo da han zer ikasi.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 278. orr.

3 (nola adizlagun osagaiaz)

Sarri gertatu ohi da inorengandik hartutakoa gaizki ikastea eta, gaizki ikasitakoa, gaizki erabiltzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 150. orr.

Zeren hiru lagun sartu ginen elkarrekin latin ikastera, eta batak hura txit errazki ikasi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

Ederki ikasi zuen, 1525eko otsailean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Juliok oso erraz eta bizkor ikasten zituen joko guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Idazten, aldiz, irakurriz eta idatziz ikasten dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 30. orr.

Erakutsi ziguten, saiatu ziren eginahalean, baina [...] ez genuen gogo onez ikasi, entzungor egin genion.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.

Bere kabuz ikasi zuen, herriaren beharrei begira.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.

Bide horrek, hala ere, interpretazio- edo ondorioztatze-lan gogorra ezarri zion; hala ikasi zuen, esate baterako, "eskuinaldeko zuritasun" bat [...] hurrengo gelako otordu-mahaia zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Irailaren lehenetik hasi nintzen jo eta su ikasten, eromenak hartua bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Buru-belarri ikasi zituen Ruche jaunak Grosrouvreren hurrengo fitxak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 424. orr.

Jaunaren errebelazioz ikasi zuen agur hori, berberak geroago aitortu zuenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 751. orr.

Bere kasa ikasi izango zuen Gelatxo zaharrak soinua jotzen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.

Errebelazioz ikasia irakasten zuen Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 780. orr.

Esperientziaz ongi ikasia zuen, deabruek laztasunari ikara diotela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.

4 (perpaus galdekatzaile eta konpletiboekin)

Adi orain eta ikas lurrikarak zerk eragiten dituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

Uste dut ikasi dugula elkarrekin nola egin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.

Mirenek ezin izan du mina zer den erabat ikasi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Ikasi non dagoen zuhurtasuna, non indarra eta zentzu ona, eta jakingo duzu non dauden bizitza luzea eta benetako bizia.  Elizen arteko biblia   Ba 3,14

Iruditzen zait gazte askok ez duela hori onartzen, agian ez dutelako ikasi emakume izateko modu asko dagoela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 55. orr.

Horiengandik ikasi nuen norbera dela norbere buruaren arduradun.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Ikasi berria zuen Maxek espezie batzuk aise iristen zirela mende beteko adinera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Noiz ikasi behar duk gure akatsak direla bizirik irauteak ordainarazten digun prezioa?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.

Gutarik zenbaitek ikasi genuen bizkitartean eta sinetsi, Euskal Herria ez zela mugatzen Bidasoaz honaindiko hiru hegal xuhurretara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

Ikasi dugu nola genozidioa, nazismoaren gainbeheraren ondoren ezin gertatuzko gauza zirudiena, aise ager zekigukeen berriro plazara edozein unetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 190. orr.

5 (objektua -n edo -tzen atzizkiarekin edo kidekoekin)

Hizketan ikasi baino lehen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Ez dut ikasi dantzan...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 193. orr.

Hegelek egotziko dio Kanti Kritikarekin alferrik nahi duela, uretan sartu baino lehen, igerian ikasi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Ohoinkerian baizik ez dute ikasi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 76. orr.

Eta larrutan ikasi genuen, den-denetik egiten ikasi genuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 58. orr.

Merezi duenaren gainean oinarritzen ikasi behar duzu, eta gainerakoa alde batera uzten, gaitzetsi gabe gainera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Begiradak irakurtzen ikasi ezean, ezinezkoa da ia esaten den hura ulertzea.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 45. orr.

Katiximan, berriz, Baigorriko erretorearekin, euskaraz irakurtzen ikasi nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.

Har ezak paketea eta ikas ezak behingoan erretzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 136. orr.

Baina udako egunetan errekara eramaten gintuen, ur gainean geure burua hondoratu gabe atxikitzen ikas genezan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Elkar errespetatzen ikasi behar dute...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 426. orr.

Ni, berriz, mutil gaztea nauzu eta gobernatzen ikasi gabea.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,7

ik ikasigabe.

Heldugabeok, ikasi zuhurrak izaten; zentzubakook, ikasi burutsuak izaten.  Elizen arteko biblia   EsZ 8,5

Gizarteak ikasi egin behar du desberdintasuna eta aniztasuna errespetatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

Berrogeita lau mila zazpiehun eta hirurogei gudari bizkor zituzten, babeskia, ezpata eta uztaia erabiltzen ikasiak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 5,18

6 (-tik atzizkiko osagaiaz)

Komeni da eskarmentutik ikastea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.

Ea nondik ikasiak zituen bere hitz ezin-taxuzkoago haiek guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 168. orr.

Besteen esperientziatik ikas genezake.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 60. orr.

Hutsegiteetatik ikasi.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.

Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: [...].  Elizen arteko biblia   Mk 13,28

Urteetako esperientziarekin, bere baitarik ikasia zuen zeinek nahiago zuen goizetako eguzkia eta zeinek arratsaldekoa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.

Holako jende gutxi ikusiko duzu, lurra beste libururik izan ez duen jakintsu xahar horiei gogobihotzak erne paratzen; gustoz eta plazerrez haien senetik ikasten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 99. orr.

Horiengandik ikasi nuen norbera dela norbere buruaren arduradun.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero.  Elizen arteko biblia   1 Ts 4,1

Nigandik ikasia zuen Gilenek, bertzeen hista egiten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.

Elkarrengandik ikasi behar dugu, toki batean egiten den lana beste batean baliatu ahal izateko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 84. orr.

7 (objektua -z atzizkiarekin)

Frantziatik etorriak ziren Sylvain Pouvreau eta Esteve Materre, eta euskaraz ikasi ondoren, euskal idazle bilakatu ziren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 29. orr.

ik gorago 2.

Patxi Zabaltza […] hau ere nafar erdalduna baina estiloz euskalduna bezainbat pentsaeraz euskaltzalea, geroxeago euskaraz primeran ikasi zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 95. orr.

Dagoeneko esana dut erdara hutsez ikasi genuela guk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.

Oinez ikasi, gero korrika egiteko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 137. orr.

Hori dela eta, gazteleraz baino ez nuen ikasi.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 72. orr.

Denok dakigu zertaz ari garen, eta termodinamikaz eta entropiaz zerbait ikasi badugu, gehiago.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.

Egia esatera, bere buruaz egun bakar batean gehiago ikasi zuen ordu arteko bere bizitza osoan baino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 256. orr.

· Helburua da EHUko titulazio guztiak euskaraz zein gaztelaniaz ikasi ahal izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

8 (ikas hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Ikas baldintza duinetan ikasteko eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Ertzetan lotuta ontzi turistikoak, ikas bidaietako taldeen aiduru, Nikkon eta Yashicaz hornituriko turista japoniarren aiduru...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.

Zein denboratan eta zer-nolako ahaleginarekin lortuko duen hitzartutako ikas-helburua.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Gainera, ikas-kontratoen bidez, zazpi urtez gutxienez egonarazten zituzten fabriketan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 254. orr.

KGBren ikas-lerro nagusiak baliatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.

Ikas-prozesua bertan behera uzteko arriskua.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Umoreak dezente laguntzen duela ikas prozesuan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 78. orr.

Komertzial ikas saila jarraitzen duten lau gazte.  Herria   2002-12-12

Ikas sail horietaz bertzalde, ikuskizun batzu ere antolatuko ditu.  Herria   2003-07-03

Ikas saioa bukatutzat eman zuen, ustez, eta beraz neuk egin nion oraingoan galdera.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 157. orr.

"Kirolari-ikasle" talde bat zen, beren matematika-irakaslearekin ikas-txangoan irtena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

Haur baten lehen ikas-urratsen antzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Aldaketa hartatik aurrera, asko ahalegindu nintzen txintxoa izaten eta izugarrizko ikas zakua egin nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 230. orr.

Uztaritzen den Ikas zentroak.  Herria   2001-08-02

9 erakutsi.

Haurrer ikas eüskara.  Herria   2003-08-07

10 jakin, jabetu.

Elkarrizketei adi, Garazi zeritzola ikasi nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 303. orr.

Lehenago ohartu ez banintzen, orduan ikasi nuen ez nintzela Vladimir Ilitx izateko sortu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Patty, geroago ikasi nuenez, aspaldiko neska-laguna zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

Baionako bulegoaren eginkizun nagusia, oro har, espioitza-lana zela ikasi nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.

Plajioa latinezko plagiare-tik datorrela ikasi nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

Hantxe ikasi nuen, adibidez, Gobernu Liberalak Oñatiko Unibertsitatea hestea erabaki zuela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 289. orr.

Han ikasi nuen lehenik, gure Herriak izan duen teologo handienak, Frantzisko Vitoriakoak, idatzi zuela: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.

Ez naiz, bada, larunbat batean, gaueko trena hartu eta Valladolid aldera abiatu, Marisa non bizi zen ere ikasi gabe!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Jatetxeko etxekanderearenganik ikasi nuen zer zen gertatua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Garagardo hurrupatzen ari ginela, izendatzen ez zuen metropolis batean emazte batez amoros egon zela ikasi nuen agudo, amodio haren bulta ahitu zitzaienean herrira itzuli zela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

11 (era burutua izenondo gisa) eskola duena, kultura duena.

Baita jende ikasiaren artean ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.

Ustez behintzat, jende ikasia zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

Hobe gizon zuhurra indartsua baino, eta gizon ikasia ahaltsua baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 24,5

Ezen entzuten zeuden pertsona ikasi asko erabat harriturik geratu baitziren gizon eskolagabe haren sermoiarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1156. orr.

Ikasiak eta jakintsuak ere txundituta zeuden haren hitzen indarraz eta egiaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 523. orr.

Zerbitzua nork egin erabakitzeko zotz egin zuten, zozketan denak sartuz: gazte eta zahar, ikasi eta ikasle.  Elizen arteko biblia   1 Kro 25,8

· Orobat, in- aurrizkia, oso emankorra -eta ikasia jatorrian-, bi forma desberdinez agertu ohi da egoera berdinetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.

Konturatu gabe pasatuko baitira gurpiletik tortura geldi eta ikasiagoetara.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

12 –en berri ikasi

Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz, beren kongregazioko idiolektoaren berri ikasi gabeko batentzat bederen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

Mutikoak ikasi behar baitu aitzinekoen berri.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.

Jonasek Jaunaren errukiaren berri ikasi.  Elizen arteko biblia   Jon 4,1 tit

13 buruz ikasi (171 agerraldi, 77 liburu eta 19 artikulutan)

Buruz ikasi dudan epigrama bakarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

Buruz ikasi duena errepikatu besterik ez du egingo, loroek bezala.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 137. orr.

Gaixoak, liburu osoa irakurri, eta irakurraldi bakarrean ikasi omen zuen buruz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Irudi bat buruz ikasi edo berriro kopiatzeko eskatzen bazaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.

Testu osoa buruz ikasten ari banintz bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

Entzutearen poderioz, buruz ikasi zituzten, azkenean, karabanako kideek zifrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

Holaxe, Genet-en aipua, buruz ikasia, etorri zitzaidan eta idatzi egin nuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 151. orr.

Pasarteak buruz ikasarazten zizkiguten eta niri poemak buruz ikastea asko gustatzen zitzaidan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.

14 gogoz ikasi (13 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan) buruz ikasi.

Gogoz ikasi behar genituen zati osoak eta gero gogoz errezitatu erretorearen aurrean, Baigorriko elizan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.

Gogoz ikasten zituen Talmuda eta Thora, juduek ohitura duten bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

Eusebiok, gainera, alemanen mugimendu guziak gogoz ikasiak zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

Iraultzako kantuak gogoz ikastera bortxatuko ote zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.

15 ikas erraz ik ikasterraz.
16 ikas(-)mahai ik ikasmahai.
17 ikas(-)maila ik ikasmaila.
18 ikas(-)material ik ikasmaterial.
19 ikus eta ikas

Ikus eta ikas ibili dira abendoan.  Herria   2001-01-25

Izanen duk han ere zer ikus eta ikas.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

· Eskarmentu bat emango da, gainera, jendeak ikus eta ikas dezan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

ahotik ikasi (7); ainitz ikasi (7); anitz ikasi (8); asko ikasi (118); asko ikasi du (8); asko ikasi duela (7); asko ikasi dut (21); asko ikasi nuen (12); asko ikasi zuen (7); aspaldi ikasi (13); aurre egiten ikasi (7); baina ikasi (17); baino gehiago ikasi (7); bat ikasi (46); batean ikasi (23); batean ikasi nuen (7); batzuk ikasi (11); berarekin ikasi (6); berehala ikasi (9); bereizten ikasi (13); berri ikasi (9); berriak ikasi (7); bertan ikasi (8); bizitzen ikasi (19); buruz ikasi (56); buruz ikasi zuen (7); da ikasi (7); dela ikasi (14); den ikasi (16); dena ikasi (7); deus ikasi (10); du ikasi (8); dut ikasi (15); dute ikasi (15); ederki ikasi (6); edo ikasi (8); egiten ikasi (46); egoten ikasi (6); erabiltzen ikasi (11); ere ikasi (86); ere ikasi behar (11); ere ikasi dut (6); ere ikasi zuen (7); ereduan ikasi (6); esaten ikasi (9); esker ikasi (14)

eskolan ikasi (24); eta asko ikasi (6); eta buruz ikasi (6); eta han ikasi (7); eta ikasi (112); etxean ikasi (11); euskara ikasi (74); euskara ikasi behar (6); euskara ikasi edo (8); euskara ikasi eta (8); euskara ikasi nahi (12); euskaraz ikasi (51); euskaraz ikasi ahal (7); euskaraz ikasi nahi (21); ez dut ikasi (9); ez dute ikasi (10); ez ikasi (12); ez nuen ikasi (7); ez zuen ikasi (9); ezer ikasi (18); filologia ikasi (6); filosofia ikasi (16); frantsesa ikasi (8); gabe ikasi (6); gauza asko ikasi (20); gauza ikasi (10); gaztelaniaz ikasi (6); gehiago ikasi (27); gehiago ikasi behar (7); gero ikasi (7); gerora ikasi (6); guztia ikasi (6); guztiak ikasi (8); hala ikasi (12); han ikasi (28); harekin ikasi (7); harengandik ikasi (7); hartan ikasi (8); hartzen ikasi (11); hemen ikasi (6); historia ikasi (7); hizkuntza ikasi (14); hor ikasi (10); hori ikasi (14); horiek ikasi (6); horrela ikasi (7); hura ikasi (11); ibiltzen ikasi (20); idazten ikasi (9)

ikasi ahal (43); ikasi ahal izan (13); ikasi ahal izango (7); ikasi ahal izateko (16); ikasi ahala (7); ikasi al (8); ikasi arren (8); ikasi arte (14); ikasi badu (6); ikasi baino (8); ikasi bainuen (14); ikasi baitut (8); ikasi baitzuen (13); ikasi behar (312); ikasi behar da (12); ikasi behar dela (6); ikasi behar du (12); ikasi behar dugu (29); ikasi behar dut (16); ikasi behar dute (12); ikasi behar duzu (14); ikasi behar eta (6); ikasi behar izan (45); ikasi behar izaten (7); ikasi behar nuen (6); ikasi beharko (58); ikasi beharko du (7); ikasi beharko dute (10); ikasi beharra (48); ikasi beharra dago (8); ikasi beharrean (8); ikasi beharreko (15); ikasi beharrekoak (7); ikasi beharrik (9); ikasi berri (10); ikasi berria (8); ikasi bitartean (6); ikasi diat (6); ikasi ditu (7); ikasi dituen (7); ikasi ditugu (8); ikasi ditut (13); ikasi dituzte (10); ikasi du (105); ikasi dudala (8); ikasi dudan (25); ikasi dudana (6); ikasi dudanez (7); ikasi duela (25); ikasi duen (22); ikasi duena (7); ikasi dugu (83); ikasi dugula (8); ikasi dugun (14); ikasi duk (8); ikasi dut (137); ikasi dute (69); ikasi dutela (7); ikasi duten (10); ikasi duzu (25); ikasi duzue (8)

ikasi edo (18); ikasi edo hobetu (6); ikasi egin (63); ikasi egin behar (29); ikasi egingo (6); ikasi egiten (39); ikasi egiten da (12); ikasi ere (31); ikasi ere bai (7); ikasi eta (203); ikasi eta gero (15); ikasi eta ikasi (10); ikasi eta lan (6); ikasi ez (46); ikasi ezin (6); ikasi gabe (25); ikasi gabea (9); ikasi genituen (9); ikasi genuela (8); ikasi genuen (69); ikasi izan (15); ikasi izana (11); ikasi nahi (139); ikasi nahi du (7); ikasi nahi duten (15); ikasi nahi ez (8); ikasi nahi izan (7); ikasi nahi nuen (6); ikasi nahi zuen (8); ikasi nahian (13); ikasi nian (10); ikasi nituen (30); ikasi nuela (10); ikasi nuen (222); ikasi nuen nik (11); ikasi nuenean (6); ikasi nuenez (7); ikasi omen (9); ikasi ondoren (22); ikasi ordez (7); ikasi ote (13); ikasi zenuen (12); ikasi zituela (6); ikasi zituen (58); ikasi zituzten (10); ikasi zuela (26); ikasi zuelako (7); ikasi zuen (320); ikasi zuen eta (8); ikasi zuenean (9); ikasi zutela (10); ikasi zuten (63); ikusi eta ikasi (15)

ingelesa ikasi (7); irakurtzen ikasi (16); izaten ikasi (20); izenak ikasi (6); jokatzen ikasi (10); jotzen ikasi (16); kabuz ikasi (7); kasa ikasi (7); lana ikasi (6); laster ikasi (12); lezioa ikasi (7); maitatzen ikasi (8); medikuntza ikasi (8); nik ikasi (7); noiz ikasi (6); nola ikasi (15); non ikasi (26); nuen ikasi (8); oinez ikasi (8); onartzen ikasi (6); ondo ikasi (16); ongi ikasi (26); ontsa ikasi (6); orain ikasi (9); oraindik ikasi (8); orduan ikasi (13); orduan ikasi nuen (8); orduantxe ikasi (6); sekula ikasi (7); unibertsitatean ikasi (10); zela ikasi (12); zen ikasi (7); zer den ikasi (9); zer ikasi (74); zer ikasi eta (6); zerbait ikasi (33); zuen ikasi (13); zutela ikasi (6); zuzenbidea ikasi (14); zuzenbidea ikasi zuen (7)

asko ikasia (7); asko ikasiko (8); buruz ikasita (7); buruz ikasitako (16); egiten ikasiko (6); ere ikasiko (8); eskolan ikasia (7); eta ikasia (18); eta ikasiak (8); eta ikasiko (8); eta ikasitako (7); euskara ikasiko (13); gizon ikasia (13); horrela ikasiko (12); ikasia du (6); ikasia dut (7); ikasia eta (22); ikasia izan (7); ikasia nuen (13); ikasia zen (11); ikasia zuela (6); ikasia zuen (44); ikasia zuten (15); ikasiak eta (14); ikasiak zituen (8); ikasiko du (24); ikasiko duela (16); ikasiko duk (10); ikasiko dut (17); ikasiko dute (34); ikasiko duzu (28); ikasiko duzue (7); ikasiko ez (7); ikasiko genuen (6); ikasiko nuen (10); ikasiko nuke (8); ikasiko zuela (9); ikasiko zuen (14); ikasiko zuten (7); ikasitako guztia (16); ikasiz eta (6); ikasiz gero (9); jende ikasia (10); laster ikasiko (7); lezioa ikasita (6); non ikasia (6); ondo ikasia (8); ondo ikasita (11); ongi ikasia (18); ongi ikasiak (11); sekula ikasiko (6); zer ikasia (26); zer ikasiko (6); zer ikasirik (7); zerbait ikasiko (14)

buruz ikastea (9); buruz ikastea (9); egiten ikastea (9); egiten ikastea (9); eta ikastea (8); eta ikastea (8); euskara ikastea (35); euskara ikastea (35); euskara ikasteari (8); hizkuntza ikastea (6); hizkuntza ikastea (6); idazten ikastea (7); idazten ikastea (7); ikastea baino (9); ikastea baino (9); ikastea da (24); ikastea da (24); ikastea erabaki (11); ikastea erabaki (11); ikastea ere (8); ikastea ere (8); ikastea eta (28); ikastea eta (28); ikastea ez (16); ikastea ez (16); ikastea ez da (7); ikastea ez da (7); ikastea izan (9); ikastea izan (9); ikasteari ekin (10); ikasteari utzi (6); ikasteaz gain (13); zerbait ikastea (7); zerbait ikastea (7)

baina ikasteko (7); berriak ikasteko (8); bizitzen ikasteko (10); buruz ikasteko (15); egiten ikasteko (17); ehun ikasteko (18); eta euskaraz ikasteko (8); eta ikasteko (57); euskal herrian ikasteko (10); euskara ikasteko (116); euskara ikasteko aukera (9); euskaraz ikasteko (60); euskaraz ikasteko aukera (15); euskaraz ikasteko eskubidea (18); ez ikasteko (6); frantsesa ikasteko (8); herrian ikasteko (10); herrian ikasteko eskubidea (6); hizkuntza ikasteko (11); hizkuntzak ikasteko (15); ikasteko asko (7); ikasteko asmoa (7); ikasteko asmotan (9); ikasteko aukera (76); ikasteko aukera izan (6); ikasteko aukera izango (10); ikasteko aukera izatea (6); ikasteko aukerak (6); ikasteko aukerarik (12); ikasteko balio (13); ikasteko balio izan (6); ikasteko duten (9); ikasteko edo (6); ikasteko ere (11); ikasteko eskubidea (52); ikasteko eskubidearen (7); ikasteko eta (44); ikasteko gai (6); ikasteko gaitasuna (9); ikasteko gogoa (13); ikasteko leku (8); ikasteko metodoa (6); ikasteko modu (7); ikasteko oraindik (6); ikasteko orduan (6); ikasteko parada (9); ikasteko prest (6); presoek ehun ikasteko (11); unibertsitatean ikasteko (10); zerbait ikasteko (7)

ari da ikasten (8); ari dira ikasten (7); ari naiz ikasten (6); ari zen ikasten (8); arkitektura ikasten (6); asko ikasten (39); asko ikasten ari (15); asko ikasten da (6); bakarrik ikasten (8); bat ikasten (24); bat ikasten ari (6); batean ikasten (9); berriak ikasten (6); beti ikasten (15); bidez ikasten (11); buruz ikasten (27); d ereduan ikasten (6); da ikasten (11); den ikasten (6); dira euskara ikasten (6); dira ikasten (11); dugu ikasten (7); dute ikasten (11); edo ikasten (6); egiten ikasten (17); egun ikasten (10); egunez egun ikasten (8); ere ikasten (26); ereduan ikasten (7); eskolan ikasten (14); eta buruz ikasten (6); eta ikasten (43); eta ikasten ari (8); euskara ikasten (133); euskara ikasten ari (36); euskara ikasten duten (6); euskara ikasten hasi (12); euskararen ikasten (13); euskaraz ikasten (24); euskaraz ikasten duten (6); ez dugu ikasten (7); filologia ikasten (7); filosofia ikasten (13); filosofia ikasten ari (6); gehiago ikasten (13); hasi zen ikasten (6); haurrek ikasten (6); hizkuntza ikasten (11); hizkuntzak ikasten (9); hori ikasten (8); horrela ikasten (7)

ikasten ahal (13); ikasten ari (279); ikasten ari da (36); ikasten ari dela (8); ikasten ari den (15); ikasten ari dira (11); ikasten ari diren (17); ikasten ari gara (11); ikasten ari naiz (22); ikasten ari nintzela (9); ikasten ari nintzen (9); ikasten ari zela (15); ikasten ari zen (27); ikasten ari ziren (9); ikasten aritu (10); ikasten aurkitu (6); ikasten baita (10); ikasten da (70); ikasten dela (15); ikasten den (19); ikasten dira (12); ikasten dituzte (19); ikasten du (46); ikasten duela (8); ikasten duen (15); ikasten duena (9); ikasten dugu (25); ikasten dute (82); ikasten dutela (11); ikasten duten (42); ikasten dutenak (6); ikasten duzu (19); ikasten edo (15); ikasten ere (13); ikasten eta (59); ikasten ez (25); ikasten genuen (12); ikasten hasi (88); ikasten hasi behar (6); ikasten hasi nintzen (9); ikasten hasi zen (23); ikasten hasia (8); ikasten hasteko (11); ikasten hasten (9); ikasten ibili (9); ikasten jardun (11); ikasten jarraitu (12); ikasten jarraitzeko (13); ikasten jarraitzen (8); ikasten nituen (8); ikasten nuen (9); ikasten saiatu (12); ikasten segitu (8); ikasten zegoen (9); ikasten zegoen mutila (9); ikasten zituen (13); ikasten zituzten (12); ikasten zuen (36); ikasten zuten (21)

euskara ikastera (10); ikastera edo (6); ikastera eta (15); ikastera joan (18); ikastera joaten (10); ingelesa ikasten (18); irakasteko ikasten (6); irakurtzen ikasten (8); letrak ikasten (6); liburutegian ikasten (19); liburutegian ikasten aurkitu (6); liburutegian ikasten zegoen (9); medikuntza ikasten (10); naiz ikasten (10); nintzen euskara ikasten (7); nintzen ikasten (8); nola ikasten (9); ofizioa ikasten (7); unibertsitatean ikasten (15); zen ikasten (21); zen ikastera (6); zer ikasten (11); zerbait ikasten (12); zuen ikasten (8); zuzenbidea ikasten (9)


ikasigabe (orobat ikasgabe g.er.) izond eskolarik ez duena, kulturarik ez duena.

Desberdintasunak sortzen dira gizartean, jende ikasiaren eta ikasigabearen artean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 78. orr.

Nire seme Salomon oraindik gaztea da, ikasigabea.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,5

Bildutakoen artean ikasiak eta ikasgabeak, jakintsuak eta jakintzarik gabe Jainkoaren gogoko izaten dakitenak daudenez [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

Zer eleberri edo ipuin-liburu sekula idatzitakorik ez zuen irakurriko "buruargi ikasigabe" hark?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.

Bideetako predikaria eta herri ikasigabearen mistikoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.


ikasinahi iz ikasteko gogoa. ik ikasgura.

Jakinmina, inbidia, ikasinahia, mirespena, baina beti ere gehiago.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 102. orr.


ikasizale izond ikasteko zaletasuna.

Irakasleek gazteria ikasizalea metodikoki astotzeko baizik ez dute balio.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Gogorrean usatutako langile ikasizalea, bere kamaraden defendatzaile sutsua.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 52. orr.


ikasketa 1 iz pl ikastetxe batean erakusten diren gaiak ikastea.

-Zer moduz ikasketak? Lehen zikloko ikasketetan matrikulatuta dauden ikasleek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Erdi mailako ikasketen agiria.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Unibertsitate aurreko ikasketeetan hizkuntzen erabilera kontuan hartzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 189. orr.

Filosofiako ikasketetan estandar bihurtu diren gaiak eta metodologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 15. orr.

Laborategiko Ikasketak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

SS-Anhenerbeko Ikasketa Berezien saileko laguntzailea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

Zientziaren eta Teknologiaren Ikasketak deritzanean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Ikasketa teknikoen iraupen teorikoa..  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Zuzenean egiten dituzten ikasketen edukiak dira eskuragarri dauden bakarrak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Ikasketen emankortasunari begira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

"Esperientziaren ikasgelak" izeneko ikasketen programak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Langabezia handiko ikasketak EHUn.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 225. orr.

Egoera hura, noski, ez zen batere erosoa niretzat, eta ez zidan batere laguntzen ikasketetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.

Gure kontuak jakin nahi zituen: ikasketetan nola gindoazen, etorkizunerako zer asmo genituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 83. orr.

Neure irakurketa eta ikasketetan bete-betean sartuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.

Batxilergotik fakultateko ikasketetara igarotze horrek beti eragiten dizkio ikasleari halako ilusio batzuk.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Lehen titulua lortzeko ikasketen iraupena laburtzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Nik irribarrez erantzun nion nire altxor bakarra nire ikasketak zirela.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.

Alproja; ikasketarik gabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Princetoneko Ikasketa Aurreratuen Institututik oso gertu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

2 (singularrean) ikastea. ik ikaskuntza.

Erromatar zuzenbidea, epaitegien sententziak eta berriro idatzitako usadio-gorputzak ezagutzeak, ikasketa eskatzen zuen, eta nobleak eta letrarik gabeko herritarrak ez ziren horretarako gai.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Mekanismo horiek ikasketa "normal" baten bidez barneratzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Ikasketa hura ez zen, horratik, hurrengo egunean hasi.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

Puntu honetan, bada, kontrako jarrerak daude teoria innatista baten, Gestalt-en, eta ikasketaren teoria baten, konstruktibismoaren, aldetik. Bizitzako funtzioen ikasketa eleberrien irakurketa bezain erakargarri edo erakargarriago gertatuko zitzaiola uste zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.

Zientzia zehatzen ikasketa arbuiatzen duen gazteriaren denbora-erabilera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

Antzinako hizkuntzen ikasketari buru-belarri emana dagoen letragizon bat da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Latinaren ikasketa metodikoan abiatua nintzen ni garaitsu hartan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Liburu santuen ikasketa gogoko ez zuelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.

Hizkuntz jabekuntza, H2ren ikasketa, hizkuntz patologiak, etab.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Baina felazioaren bene--benetako ikasketa praktikoa Trinik berak azaldu zigun.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 63. orr.

3 (aditzaren objektu gisa)

Andresek unibertsitateko ikasketak hasi zituenean, Margaritak hogeiren bat urte zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Distira eta argi berezirik gabe gainditu zituen oinarrizko ikasketak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 214. orr.

Japonian, esaterako, goi mailako ikasketak dituzten emakumeek etxean egiten dute lan.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Ikasketak bukatu bezain laster.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

1997an graduondoko ikasketak amaitu zituen Zuricheko Kontserbatorioan.  Berria - Kultura   2004-08-06

Unibertsitateko ikasketak amaitu berriak dituen gazte baten esku utziko dut zure eskabidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 451. orr.

Madrilgo Complutense Unibertsitatean burutu zituen filosofiako ikasketak, 1985ean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Bost urte baino gehiago behar izaten dituzte ikasketak burutzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Lizentzia edo ingeniari titulua eskuratzeko ikasketak amaitu ondoren, doktore tesia egin behar du ikerkuntza lanetan hasi nahi duenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Gurasoek, bestalde, ezin zizkidaten ordaindu ingeniaritza elektronikoa egiteko ikasketak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

EHUk presoen ikasketak arautuko dituen protokoloa onartu du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Unibertsitate ikasketak Europako goi-ikasketen eremura egokitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Sokorritzaile ikasketa batzu antolatuak izanen dira Ortzaizen helduden otsailean.  Herria   2001-01-18

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikasketa-orri distiratsua aurkezten ahal zuela fraideenekoa bukatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Estatu Batuetara, gobernuaren ikasketa-burtsa bati esker joan omen zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 33. orr.

Ikasketa prozesua ez da batere erregularra.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 101. orr.

Ikasketa maila guztietan berdin gertatzen da joera hori eta beti leporatzen zaio prestakuntza txar horren erantzukizuna aurreko mailari.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Luis Campoyk berak ikasketa ibilbideak bertan behera utzi zituen, LOCE indargabetzearekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

DBHko hirugarren mailako ikasleek ez dute ikasketa ildoa aukeratu beharrik izango.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Ikasketa plan berriak ezarri ziren urtean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.

Bi gertaerak atera ninduten nire ikasketa-egitarau zorrotzetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Ikasketa-saio luzeak eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.

Ikasketa etxea erdi eroria zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Aldi berean entzutegi, sinagoga, ikasketa gela eta psikoanalista kontsulta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

Ezta bere ikasketa kideak ere.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

ik ikaskide.

Ez zen oso ekintzailea, eta ikasketa kontuan etekin eskas samarra ateratzen zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.

Ikasketa-bidaiarako dirua lortzeko COUkoek antolatzen zuten "diskoteka".  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 80. orr.

India eta Asia Hegoaldeko Ikasketa Zentroko ikerketa zuzendari Jean-Luc Racinek dioenez.  Berria - Mundua   2004-06-13

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hizkuntzalaritza ikasketak hemengo eta kanpoko unibertsitateetan egin ditu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

LBH ikasketak bukatu zituztenen artean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 32. orr.

Musika-ikasketak amaitu nituenean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Kirol-ikasketetako ikasleak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.

Alabak maistra-ikasketak egitea lortu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Errabino ikasketak egiten diren apaizgaitegi edo goi mailako eskola.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.

Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Donostiako Seminarioan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Eliz Ikasketetan Madrilgo Comillas Unibertsitatean lizentziatua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Liburu santuen interpretaziorako giza ikasketa eta jakintzaz lortzen den trebeziarik izan ez arren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.

15-64 urteen arteko biztanleen %23ak unibertsitate ikasketak ditu EAEn.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 26. orr.

Lanbide ikasketez ari garela [...] komeni da hor ere bereizketa handiak egitea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 32. orr.

Segur naiz oraindik espekulazio-ikasketarik egin ez duten hasi berri guztiek probetxua aterako dutela Tratatu honetako kapitulu batzuetatik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

Aurreko prestatze-ikasketen iraute luzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Prestakuntza-ikasketa horien ondoren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

6 ikasketak egin

Unibertsitateak sortu ziren, zentro berriak, ikasketak egiteko aukerak, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

Nahi dituzun ikasketak egin; zure gauza da hori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

%60 inguruk egin ditu bigarren hezkuntzako ikasketak gutxienez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Frantziara joan aitzin ikasketak egin nituela Nafarroan eta Filosofia eta Eskolako Teologia ikasi nituela Alcalako Unibertsitatean, hots, Gaztela Berrian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 213. orr.

Ingeniaritzako goi ikasketak egin zituen, Nafarroako Unibertsitatean.  Berria - Kultura   2006-04-28

Nire senideek ere, arrazoi beragatik, oinarrizko ikasketak etxean egin zituzten, maistra batzuekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

Ikastetxe pribatu batean egin zituzten batxilergoko ikasketak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Lehen zikloko unibertsitate ikasketak egiten hasten diren ikasleen artean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 103. orr.

Ikasketak euskaraz egiteko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 84. orr.

Johanesek eliz ikasketak egin zituen Salamancan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 75. orr.

Montserraten ikasketak egin, eta Bartzelonan bizi zela, berak fundatu zuen Ama Maria Mesedeetakoen Ordena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Matematika hautatu nian, ez bakarrik batik bat matematikako ikasketak egina nintzelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten ikasketa (3); batez ere ikasketa (3); bere ikasketa (6); beren ikasketa (3); beste ikasketa (9); da ikasketa (6); dago ikasketa (3); den ikasketa (4); dira ikasketa (3); ditu ikasketa (3); duen ikasketa (3); duten ikasketa (3); edo ikasketa (4); ere ikasketa (5); eta ikasketa (41); eta ikasketa horiek (4); eta ikasketa maila (4); goi mailako ikasketa (3); gure ikasketa (3); hainbat ikasketa (4)

ikasketa amaierako (4); ikasketa aurreratuen (6); ikasketa aurreratuen institutua (4); ikasketa bat (4); ikasketa batzuek (5); ikasketa batzuk (6); ikasketa berri (5); ikasketa berriak (4); ikasketa burua (8); ikasketa buruak (10); ikasketa buruaren (5); ikasketa buruari (3); ikasketa edo (4); ikasketa egin (4); ikasketa egin ahal (3); ikasketa eta (14); ikasketa etxean (7); ikasketa gogorra (3); ikasketa guztiak (17); ikasketa guztiak euskaraz (5); ikasketa guztietan (4); ikasketa handirik (3); ikasketa hauek (5); ikasketa horiek (24); ikasketa horien (3); ikasketa horietan (4); ikasketa luzeak (3); ikasketa maila (15); ikasketa mota (7); ikasketa plan (7); ikasketa plana (4); ikasketa planak (6); ikasketa planen (10); ikasketa planetan (4); ikasketa programa (3); ikasketa prozesu (3); ikasketa prozesua (12); ikasketa prozesuan (3); ikasketa prozesuaren (3); ikasketa teknikoak (3); ikasketa unibertsitarioak (5)

lehen ikasketa (3); mailako ikasketa (5); nire ikasketa (4); princetoneko ikasketa (6); princetoneko ikasketa aurreratuen (6); zen ikasketa (4); zenbait ikasketa (3); zituen ikasketa (3); zuen ikasketa (3)

abokatu ikasketak (3); alaben ikasketak (3); antzerki ikasketak (3); arkitektura ikasketak (4); askok ikasketak (3); bai eta ikasketak (3); baina ikasketak (5); behin ikasketak (3); bere ikasketak (20); beren ikasketak (11); bertan ikasketak (3); bigarren mailako ikasketak (9); biologia ikasketak (3); buruzko ikasketak (3); dantza ikasketak (6); derrigorrezko ikasketak (4); dira ikasketak (7); diren ikasketak (3); ditu ikasketak (6); dituen ikasketak (8); dituzte ikasketak (14); dituzten ikasketak (4); doktoretza ikasketak (3); dute ikasketak (4); duten ikasketak (4); edo ikasketak (5); egin zituen ikasketak (14); egindako ikasketak (3); ehun ikasketak (3); ekonomia ikasketak (6); ekonomia ikasketak egin (3); enpresa ikasketak (5); ere ikasketak (7); ere ikasketak euskaraz (3); eskaintzen dituen ikasketak (3); eskolako ikasketak (4); eta euskal ikasketak (5); eta ikasketak (40); eta ikasketak bukatu (3); eta musika ikasketak (3); eta teologiako ikasketak (3); eta unibertsitate ikasketak (3); eta zuzenbide ikasketak (3); euren ikasketak (5); euskal filologia ikasketak (4); euskal filologiako ikasketak (5); euskal ikasketak (7); euskal ikasketak sailean (3); euskara ikasketak (4); euskarazko ikasketak (6); ez dituen ikasketak (5); filologia ikasketak (6); filologiako ikasketak (8); filosofia ikasketak (8); filosofia ikasketak egin (3); filosofiako ikasketak (4); goi ikasketak (9); goi mailako ikasketak (31); gradu ikasketak (3); hasi zituen ikasketak (3); heziketako ikasketak (3); historia ikasketak (4)

ikasketak abian (3); ikasketak abian jartzeko (3); ikasketak amaitu (61); ikasketak amaitu baino (3); ikasketak amaitu berriak (3); ikasketak amaitu eta (20); ikasketak amaitu nahi (3); ikasketak amaitu ondoren (5); ikasketak amaitu ostean (4); ikasketak amaitu zituen (3); ikasketak amaitu zituenean (4); ikasketak amaituta (8); ikasketak amaitutakoan (4); ikasketak amaitzean (10); ikasketak amaitzeko (6); ikasketak amaitzen (9); ikasketak amaitzera (5); ikasketak arautzeko (3); ikasketak ari (4); ikasketak aurrera (5); ikasketak aurrera atera (3); ikasketak bertan (4); ikasketak bertan behera (3); ikasketak beste (3); ikasketak bukatu (27); ikasketak bukatu berri (4); ikasketak bukatu eta (6); ikasketak bukatu ondoren (5); ikasketak bukatuta (4); ikasketak bukatzean (3); ikasketak bukatzeko (7); ikasketak bukatzen (3); ikasketak bukatzen ari (3); ikasketak bururatu (6); ikasketak bururatu ondoan (3); ikasketak burutu (5); ikasketak burutzeko (7); ikasketak direla (6); ikasketak direla eta (3); ikasketak ditu (3); ikasketak dituzte (3); ikasketak dituzten (5)

ikasketak edo (5); ikasketak edo lana (4); ikasketak egin (98); ikasketak egin behar (3); ikasketak egin ditu (7); ikasketak egin eta (6); ikasketak egin nahi (4); ikasketak egin ondoan (3); ikasketak egin ondoren (6); ikasketak egin zituen (41); ikasketak egin zitzan (3); ikasketak egina (3); ikasketak eginak (8); ikasketak eginen (3); ikasketak eginez (3); ikasketak eginik (3); ikasketak egitea (5); ikasketak egiteko (35); ikasketak egiteko aukera (6); ikasketak egiten (42); ikasketak egiten ari (14); ikasketak egiten hasi (5); ikasketak egitera (27); ikasketak ehun (3); ikasketak eman (4); ikasketak eman zizkion (3); ikasketak ere (10); ikasketak eskaini (5); ikasketak eskaintzen (6); ikasketak eta (28); ikasketak eta han (3); ikasketak euskaraz (43); ikasketak euskaraz egin (6); ikasketak euskaraz egiteko (9); ikasketak euskaraz egiten (6); ikasketak ez (8); ikasketak hasi (15); ikasketak hasi zituen (4); ikasketak hemen (3); ikasketak izan (4); ikasketak jarraitzeko (4); ikasketak nola (4); ikasketak ongi (5); ikasketak ordaindu (5); ikasketak ordaintzeko (6); ikasketak sailean (3); ikasketak segitzeko (3); ikasketak segitzen (3); ikasketak utzi (14); ikasketak utzi eta (5); ikasketak uztea (4); ikasketak zirela (3); ikasketak zituen (3)

ingeniaritza ikasketak (8); irakasle ikasketak (3); izateko ikasketak (5); kazetaritza ikasketak (10); kazetaritza ikasketak egiten (3); lanbide heziketako ikasketak (3); lehen ikasketak (14); mailako ikasketak (47); mailako ikasketak dituzten (3); mailako ikasketak egin (5); mailako ikasketak eginak (3); mailako ikasketak egiteko (3); mailako ikasketak egitera (3); maileko ikasketak (3); maistra ikasketak (3); medikuntza ikasketak (10); medikuntza ikasketak egin (3); moduz ikasketak (3); muggle ikasketak (6); musika ikasketak (17); nere ikasketak (3); nik ikasketak (4); nituen ikasketak (4); oinarrizko ikasketak (14); presoek ikasketak (3); presoen ikasketak (3); seme alaben ikasketak (3); soziologia ikasketak (4); teologia ikasketak (6); teologiako ikasketak (5); unibertsitate ikasketak (39); unibertsitate ikasketak egitera (3); unibertsitate ikasketak euskaraz (4); unibertsitate mailako ikasketak (4); unibertsitatean ikasketak (3); unibertsitateko ikasketak (19); unibertsitateko ikasketak euskaraz (3); urteko ikasketak (5); utzi zituen ikasketak (3); zen ikasketak (4); zer ikasketak (3); zer moduz ikasketak (3); zientzia ikasketak (4); zikloko ikasketak (6); zituen bere ikasketak (4); zituen ikasketak (24); zituen ikasketak eta (7); zituen lehen ikasketak (3); zituen musika ikasketak (3); zituzten ikasketak (3); zuten ikasketak (3); zuzenbide ikasketak (23); zuzenbide ikasketak egin (3)

aukeratutako ikasketetan (4); beren ikasketen (5); da ikasketen (4); diren ikasketen (6); duten ikasketen (3); edo ikasketengatik (3); eta ikasketaren (3); eta ikasketen (7); eta ikasketetan (4); euskal ikasketen (11); euskal ikasketetan (3); goi mailako ikasketen (6); graduondoko ikasketen (5); hainbat ikasketatan (3); ikasketaren bat (3); ikasketarik egin (4); ikasketarik ez (9); ikasketarik ez duen (3); ikasketaz eta (4); ikasketei dagokienez (3); ikasketek eta (6); ikasketek ez (4); ikasketekin batera (4); ikasketekin jarraitzeko (4); ikasketen agiria (3); ikasketen artean (6); ikasketen egitera (3); ikasketen eskaintza (9); ikasketen eskaintza zabala (3); ikasketen eta (5); ikasketen gaiarekin (3); ikasketen garaian (3); ikasketen inguruan (3); ikasketen iraupena (3); ikasketen karietara (3); ikasketen zentroko (3); ikasketetan eta (7); ikasketez ari (3); mailako ikasketen (7); mailako ikasketetan (3); presoen ikasketen (4); unibertsitate ikasketen (5); unibertsitateko euskal ikasketen (4); unibertsitateko ikasketekin (3); ztg ikasketek (4)


ikasketaburu (25 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; orobat ikasketa(-)buru 29 esaldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) iz ikastetxe batean ikasketen arduraduna dena.

Zuzendaria, ikasketaburua, tutorea eta irakasle bat.  Berria - Harian   2005-04-24

Ikasketaburuak ikasleen eskuak ikuskatu ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 85. orr.

Zuzendaria kanpoan zen egun haietan, eta, halakoetan, ikasketa-burua zen zuzendari-lanak betetzen zituena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Ikasketa-buruaren bulegora joan ginen presioa egitera. eskolako zuzendariak edo ikasketa-buruak erabaki beharko du ustez droga kontsumitzen duten ikasleekin zer egin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

Ikasketaburuak begitan hartu nau!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 86. orr.

-Ikasketa-buruarengana joango naiz protestatzera!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 62. orr.

Ikasketa buruak adierazi zidanean, bihotza plauxta erori zitzaidan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.


ikasketadun izond ikasketak dituena.

Egungo publikoan denetik dagoelako, emakumeak daude, gizonezkoak daude, adin diferentetakoak, kalekoak, baserrikoak, ikasketadunak, ikasketarik gabeak.  Berria - Kultura   2006-03-18

Bera, unibertsitate ikasketaduna; ni, aldiz, [...] idazkari xume bat, gehienez ere ingeles eta informatika ikastaroren bat egina duena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 65. orr.

Unibertsitate ikasketadunak ia bikoiztu egin ziren urte horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Gizonezkoa, lehen edo bigarren mailako ikasketaduna eta bikotekiderik gabea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27


ikaskide (374 agerraldi, 77 liburu eta 54 artikulutan) iz ikasketa kidea. ik ikaslagun.

Ikaskideek baztertu egiten zuten, baita hain aberatsak ez ziren batzuek ere.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 46. orr.

Ezin esan emakume katxarro horietakoa zenik, baina bai polita oso: ikaskide guztiak maiteminduta gintuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.

Psikologoak azaldu zuenez, ikaskideen arteko erasoak batez ere 13 eta 14 urtekoen artean gertatzen dira.  Berria - Harian   2005-11-25

Ikasleak bere buruaz beste egin zuen, ustez ikaskideen jazarpenagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Adingabe bat atxilotu dute ikaskide bati labanaz erasotzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Azaldu die, irakasle eta ikaskideei, arriskua zer den: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 191. orr.

Gelako ikaskide batzuei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Hiru lagunen artean La Salleko beste ikaskide bati erloju bat ostu genionean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 29. orr.

Festara, ordea, neskatila ezezagun bat etorri da, Irati izenekoa, lehengusuaren ikaskidea, antza.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 119. orr.

Ez dakit zer pentsatu zuten nire ikaskideek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 83. orr.

Bere erdaldun ikaskideekin erkatzen badugu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 70. orr.

Gure eskolako ikaskide errepikatzaile batek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.

Ene gaztetako ikaskideak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Karrerako ikaskide batzuekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Loiolan, Jokin Zaitegi, Lauaxeta, Iñaki Goenaga eta Plazido Mujika izan zituen, besteak beste, ikaskide, eta Aita Estefania irakasle.  Berria - Harian   2006-01-26

Ordurako, ikaskide izandako lagun batzuk irakasle ziren unibertsitatean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 48. orr.

-Motel, aspaldiko! -egin zuen oihu ikaskide ohiak, Andresengana hurbilduz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 254. orr.

Ikaskideak izan ginen, elkarrekin igotzen ginen hesietara!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Ez izan harremanik ikaskideekin, haiek ez diate-eta ezer onik irakatsiko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

Julen ikaskidearekin jarraitu nuen pisuan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ikaskide (9); bere ikaskideen (3); beste ikaskide (6); bi ikaskide (3); eta ikaskide (8); gainerako ikaskideak (3); gure ikaskide (9); ikaskide bat (7); ikaskide batek (7); ikaskide batekin (6); ikaskide baten (4); ikaskide bati (9); ikaskide batzuekin (3); ikaskide batzuk (4); ikaskide eta (3); ikaskide gehienak (4); ikaskide guztiak (4); ikaskide hark (3); ikaskide hura (3); ikaskide ohi (5); ikaskide ohiak (3); ikaskide ohiaren (7); ikaskideek ez (3); ikaskideen aldetik (3); ikaskideen artean (8); ikaskideen jazarpena (5); ikaskideen jazarpena jasaten (3); ikaskideren bat (6); jokinen ikaskide (4); nire ikaskide (11); nire ikaskide ohiaren (4); nire ikaskideak (4); nire ikaskideek (4); nire ikaskideen (5); ustez ikaskideen (4); zen ikaskide (3); zenbait ikaskideren (3); zuen ikaskide (4); zure ikaskide (4)


ikaskintza iz ikaskuntza.

Hamabi neguz jarduna naiz metrikaren ikaskintzan buru-belarri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.


ikaskizun iz ikasi behar den gauza.

Egun hartako ikaskizun bat: laguntzak uztarria ekartzen ohi du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Eskalatzailearendako ere ikaskizun izanen zelakoan, dena mahairatu nion, testu eta irudi, eta haren benedikazio guztiak hartuta handik ziztuan hanka egitea bertze lanik ez zitzaidan gelditzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Bertze garai batean gaitzerranei irri eginen zien, San Anbrosioren ikaskizunei jarraikiz: […].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

Kalbinoren ikaskizunak bere egiteko prest.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.

Baldin eta arreta jartzen bazuen egiten zuen horretan eta egiten zuen horren zergatian, taxiak beste inon ikasi ezin ziren ikaskizunak emango zizkiola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

Heriotzarekiko enkontru labur honetatik ikaskizunik ateratzekotan, honako hau izango zen: nire bizitza, hitzaren zentzurik hertsienean, ez zen jada nirea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.

Nik beste ikaskizun lurtarrago eta konkretuago bat nerabilen gogoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.

Hori da istorioaren ikaskizun morala?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 119. orr.

Zer ikaskizun dago hor?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 270. orr.

Beste historia bat, ez ikaskizun gutxiagokoa: minbiziarena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 98. orr.

Ikaskizun on horren gomuta dut gordeko neure bihotzaren zaintzaile.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

Ohiturik geunden moralkeriaren kontra egiten zuen Reich-ek istorio haren ikaskizunarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Ikaskizunen bat proposatzen duten kontakizunena.  Berria - Kultura   2004-05-29

Gure atsotitzek badutela filosofia lezio eta ikaskizunik hitz gutxitan bilduta...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.

Ikaskizun mota hori sarri laketu zitzaidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 253. orr.


ikaskuntza 1 iz ikastea, ikasketa.

Jabekuntza/ikaskuntza (ing. acquisition/learning) modu ezberdinetan erabiltzen den termino bikotea da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Autore batzuek ikaste naturala (jabekuntza) eta formala (ikaskuntza) bereizteko erabiltzen dute; beste batzuengan, jabekuntza lehenengo hizkuntza (H1) ikasteari dagokio eta ikaskuntza, bigarren hizkuntza (H2) ikasteari.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Sinagogari, berriz, apaltasun harroz, soilki "scòla" deitu ohi zioten, hots, ikaskuntza eta heziketa hartzen den lekua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Irakaskuntza aldatu bada, ikaskuntza ere aldatu da.  Berria - Kultura   2004-09-29

Eta hori, hezkuntza deitzen dioten arren, ikaskuntza baino ez da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 192. orr.

Euskal ikaskuntza unibertsitarioen hastapen hartan.  Berria - Kultura   2006-01-21

Ikaskuntza profanoak exegesi biblikoari dakarkion onura nabarmentzen du eta oratoria kristaua tradizio klasikoarekin lotzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Euskararen ikaskuntza motibatzailea sustatzeko aholkuak.  Berria - Kultura   2006-05-02

Euskararen ikaskuntza errazteko laguntzak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Guztiz funtsezkoa iruditu zitzaion hedabide modernoen ikaskuntza, irakaskuntza eta azterketa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 123. orr.

Memoria historikoa gizarteratzea, eta agiriak zabaltzea, ikaskuntzarako material gisa.  Berria - Kultura   2004-09-08

Ikaskuntzarako eta ikerketarako zentro modernoa.  Berria - Kultura   2004-05-25

Etengabeko ikaskuntzaren Liburu Zuria prestatu du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Jorge Arevalo EAEko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzarako sailburuordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikaskuntza programa bat Frantziatik pagatua.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 202. orr.

Ikaskuntza prozesuak elkarrekintza izan behar du oinarri esanguratsua izango bada.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Ikerketarako gelak ere izango ditu Deustuko Unibertsitateko Ikaskuntza eta Ikerketarako Baliabideen Zentroak.  Berria - Kultura   2004-05-25

Xabier Etxague EHUko Ikaskuntza Berrikuntzarako errektoreordeak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esango nuke euskararen irakaskuntzan ere, berdin helduen bigarren hizkuntz ikaskuntzan zein eskoletako umeen irakaskuntzan, askoz garrantzi handiagoa ematen zaiola gramatikari ahoskerari baino.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

Bestetik, auto-ikaskuntzaren eragina ere badago.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Euskal Herriak goi ikaskuntza eta ikerkuntza arloan dituen beharrak ez direlako ase.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ditu eusko ikaskuntzak (8); du eusko ikaskuntzak (6); eta eusko ikaskuntzak (7); euskararen ikaskuntza (3); eusko ikaskuntza (42); eusko ikaskuntza elkarteak (5); eusko ikaskuntza eta (3); eusko ikaskuntzak (83); eusko ikaskuntzak antolatu (5); eusko ikaskuntzak antolaturik (4); eusko ikaskuntzak antolatuta (3); eusko ikaskuntzak antolatutako (3); eusko ikaskuntzak bere (4); eusko ikaskuntzak eta (3); eusko ikaskuntzak miarritzen (3); ikaskuntza elkarteak (5); ikaskuntza eta (11); ikaskuntzak antolatu (5); ikaskuntzak antolatu jardunaldian (3); ikaskuntzak antolaturik (4); ikaskuntzak antolatuta (3); ikaskuntzak antolatutako (3); ikaskuntzak bere (4); ikaskuntzak eta (3); ikaskuntzak euskal (3); ikaskuntzak miarritzen (3)

baionako eusko ikaskuntzaren (4); eta eusko ikaskuntzako (5); eta eusko ikaskuntzaren (3); eusko ikaskuntzako (35); eusko ikaskuntzako eta (3); eusko ikaskuntzako kide (3); eusko ikaskuntzako kidea (3); eusko ikaskuntzako lehendakari (3); eusko ikaskuntzan (6); eusko ikaskuntzara (3); eusko ikaskuntzarekin (5); eusko ikaskuntzaren (68); eusko ikaskuntzaren asmoz (3); eusko ikaskuntzaren egoitzan (25); eusko ikaskuntzaren eskutik (4); eusko ikaskuntzari (4); ikaskuntzako eta (3); ikaskuntzako kide (3); ikaskuntzako kidea (3); ikaskuntzako lehendakari (3); ikaskuntzako lehendakariak (3); ikaskuntzaren asmoz (3); ikaskuntzaren egoitzan (25); ikaskuntzaren eskutik (4); retegi eusko ikaskuntzako (4)


ikaslagun (11 agerraldi, 7 liburutan) iz ikaskidea.

Paseo bat egin nuen ikaslagun batekin.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Ikaslagunek bestela ere adarra jotzen baitzioten bere jantzi lasai eta zeloz erantsitako betaurrekoengatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Aita-amen ikaslagun zahar guztiei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 274. orr.

Aldaketak alderdi desatsegin franko zituen, eta hau desatseginena: Gilen ez zen gehiago nire ikaslaguna izanen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.


ikasle 1 iz ikastetxe batean edo irakasle batengandik eskolak edo irakaspenak hartzen dituena.

Ikasle gutxiago dago orain, eta irakasle gehiago.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 147. orr.

1.926 ikasle daude irakaskuntza katolikoan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Irakaskuntza publikoak 3.900 ikasle biltzen ditu, eta frantsesari eta euskarari oren kopuru bera eman kasu hoberenean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Ikasle bikaina eta egundoko irakaslea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Ikasle saiatua nintzen ni, lehen urtean behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.

Ikasle askeak heziko dituen eredu baten alde.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Nahiago zuela hura ikasle buruargia baino.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 372. orr.

Bordeleko ikasle euskaldunen etxera.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 92. orr.

Eta katedraletik ez urrun U.N.E.F ikasle ezkertiarren sindikatuaren egoitza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Ikasle unibertsitarioen usteak arakatu dituen azterketaren nondik norakoak azaldu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Urte barru itunpeko sarearen ikastetxeek ikasle etorkinen %40 eskolatzea hartu du helburutzat.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Horrekin EHUk garbi utzi nahi izan du, ikasle presoek ez daukatela «inongo pribilegiorik».  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Hemezortzi urteko ikasle ez-diplomatuek soldadutzara joan behar zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 85. orr.

Ikasle kakaumez, irakasle koipetsuz eta era guztietako keinu lizunak egiten zizkiguten pailazoz inguraturik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 100. orr.

Irakasle heldu bat, bere andreaz aspertuta kutizia ero bat hartua bere ikasleetariko batekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Otsailaren 6ko biltzar nagusian, 2.000 ikasle bildu ginen.  Berria - Ekonomia   2006-03-18

Irakaskuntza bera aldatzea eta ikasle eta irakasleen funtzioak berregokitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Zenbat ikasle matrikulatu diren kontuan hartu gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Ikasleak hartzeko eta hautatzeko bideak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.

Ikasleak titulazio bati dagokion agiria eskuratzeko duen ikasgaien egitura.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

Ikasturte bakoitzean ikasleak gainditu beharko lituzkeen kredituen gutxieneko kopurua zehaztea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Eskolan emaitza onak lortzea ikaslearen esku dago, ikastetxeak eta aukeratzen duen ereduak ez baitaukate eragin handirik.  Berria - Harian   2005-03-22

Ikasleak lan akademikoak atontzeko behar dituen irizpideak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

2 (izenlagunekin)

A ereduko ikasle bakar batek ere ez daki euskaraz, azterketa horren arabera. Oxfordeko ikasle den garaian. herriaŽ

Letretako ikasle bat zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Jesuitetako ikasleen artean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Karrerako azken kurtsoko ikaslea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Teologiako ikasle eta lapurretan?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 91. orr.

Behialako ikasleak pertsona helduak ziren ordurako, hogeietan aurrera edo oso aurrera zihoazen gizon eta emakumeak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

3 maisu edo gidari baten irakaspenak hartzen dituena. ik dizipulu.

Jonian, handik hurbil-hurbil, urte batzuk igaro zituen Talesen eta haren ikasle Anaximandroren ondoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Teofrastok, Aristotelesen ikasle batek, Lizeoa sortu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.

Luzaroan iraun du ideia horrek, Ingres eta Ingresen ikasleak iritsi ziren arte, gutxienez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Jakin zuten fariseuek Joanek baino ikasle gehiago egin eta jende gehiago bataiatzen zuela Jesusek.  Elizen arteko biblia   Jn 4,1

Ondoren, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta toki guztietara.  Elizen arteko biblia   Lk 10,1

Jerusalemera iritsi zenean, Saulo ikasleekin elkartu nahirik zebilen, baina beldur zioten denek, ez baitzuten sinesten benetako ikasle zenik.  Elizen arteko biblia   Eg 9,26

Hiri hartan berriona zabaldu eta ikasle asko egin ondoren, Listrara, Ikoniora eta Antiokiara itzuli ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 14,21

Frantziskoren ikasle pribilegiatu bihurtzen da Klara, bere adiskidearen pentsamenduaren eta Kristorenganako leialtasunaren partaide.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.

Egileak bere ikasle R. Yosef ben R. Y-hudah-ri eginiko gutuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 26. orr.

Erosen ikasle abantailatua zen neurrian, harreman erotikoen hariak ehoteko abilezia aparta zuen Montsek.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 164. orr.

Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da.  Elizen arteko biblia   Lk 6,40

Kristok bere ikasleak predikatzera bidaltzean esaten diena entzun zuen: alegia, ez eramateko urrerik, ez zilarrik, ez poltsarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez makilarik, ez oinetakorik, ezta soinekorik aldatzeko ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 508. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikasle garaian, liluratuta nindukan Hipiasek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Ikasle denboran ere ez zen buru bero haietarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Liburutegiko elkartze ustekabekoa: ikasle-giroko gertaera peto-petoa, alajaina!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Ikasle-egoitza hartan mojek zeukatela etxeko ardura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 152. orr.

Unibertsitateko ikasle txartela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 91. orr.

Hamar bat kontrol igaro genituen gure ikasle-agiriekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.

Hona hemen IAk zerrendatu dituen ikasle eskubideak: [...].Bigarrenik, ikasle mugimenduek erakutsi duten heldutasun maila azpimarratu nahi izan zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Eurijasa noiz atertuko zain dagoen ikasle multzo baten erdian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Baina, ikasle-andanaren erdian sartuta, ihes egiten du hark.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

Ikasle elkarte batek antolatu 'ballroom dancing' dantzaldi batean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Eskolako patioan, ikasle taldeak ikasgela noiz zabalduko zain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Ikasle kopuruaren beherakada dela eta.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 102. orr.

Seigarren urteko ikasle-pila baten artean estututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.

Ikasle-bizimoduari agur esatea neukan pentsatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.

Ez ginen ikasle-irakasleak, bi adiskide baizik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 318. orr.

Ikasle Abertzaleak taldeko kideek Villabonan antolatutako Ikasle Egunean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Unibertsitateko janlekuan sarritan ikusten nuen medikuntza-ikasle bati galdetu nion.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Eta ni kazetaritza ikaslea nintzen, ohiko ideiak ez zituena...  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 254. orr.

New Yorkeko Juilliard School-ek jazzaldiko bosgarren mintegia antolatuko du, musika ikasle orori zabalik.  Berria - Kultura   2004-03-27

Hara biltzen ziren, halaber, Unibertsitateko filosofia ikasle eta irakasle asko.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

Amarekin etorritako jostun ikasleak oihuka hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Gure amak josle-ikasle bat ere bazuen, Alice joslea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 80. orr.

Bere garaiko zaletasun eta plazerak kutsatu zitzaizkion, eta "libertino-ikasle" saiatua izan zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

Emozioaren dardaraz baina oporraldi lasaian dabilenaren patxadaz, "omen" baten atzean babesturiko diletantismo-ikasleak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

• 5 (predikatu edo adizlagun gisa)

Adio, ikasle eder hori: zeren ikasle baitzaitut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 268. orr.

Mutila ikasle zen Salamankan. oso historia arrunta dut; ikasle izan nintzen, gero maistra...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

Ibarretxek ikasle zenean euskal historia zein euskara ikastea ezinezko izan zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Ikasle izandakoen elkarteko kide batek.  Berria - Gaiak   2006-01-21

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Juan Bautista zen mutikoa, eta aurki ikasle izango nuen Arrasaten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 54. orr.

Ez baitakit non gertatu zen hori, susmoa daukat Groutxo Marx ikasle ibili zen eskola ez ote zen izango.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 194. orr.

Carlos Tadrid dut izena, / Madrilen ikasle nagoena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 26. orr.

Ez zuen atsegin guraso mugleen haurrak ikasle hartzea, ez zirela fidagarriak uste baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 129. orr.

6 ikasle ohi

Ez da hurbildu ikasle ohia agurtzera, nahiz eta emozio izpiren bat sentitu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 112. orr.

Emakume gazteagoekin ditudan harremanetan, ikasle ohiekin batik bat, badago muga bat adinaren tartea gogorarazi eta deseroso sentiarazten nauena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.

Euskaltegietako zenbait irakaslek eta ikasle ohik hartu zuten parte.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

-Angie O'Connor nauzu, zure ikasle ohia.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 110. orr.

· Haurrak han izango ziren nonbait, gertu -nire piano ikasle ohiren bat ere bai, tartean, lepoa egingo nuke-.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

a ereduko ikasle (5); arte ikasle (5); baina ikasle (11); baino ikasle (6); barneko ikasle (7); bat ikasle (33); bere ikasle (30); bertako ikasle (6); beste ikasle (20); bi ikasle (21); da ikasle (22); dela ikasle (5); den ikasle (6); dio ikasle (5); dira ikasle (7); diren ikasle (11); ditu ikasle (8); dituzte ikasle (7); du ikasle (20); du ikasle abertzaleak (5); duen ikasle (7); dugu ikasle (6); dute ikasle (14); duten ikasle (23); edo ikasle (8); ehunka ikasle (6); ere ikasle (13); ereduko ikasle (7); eskolako ikasle (15); eskoletako ikasle (5); eta haren ikasle (5); eta ikasle (138); eta ikasle abertzaleak (11); eta ikasle gehiago (6); eta ikasle gutxiago (8); europako ikasle (6); euskal herriko ikasle (6); euskal ikasle (11); gero eta ikasle (17); gure ikasle (10); hainbat ikasle (12); hamar ikasle (5); haren ikasle (24); herriko ikasle (7); hiru ikasle (8); ia ikasle (6)

ikasle abertzaleak (74); ikasle abertzaleak eta (6); ikasle abertzaleak ia (7); ikasle abertzaleak taldeak (21); ikasle abertzaleak taldeko (5); ikasle abertzaleek (24); ikasle abertzaleen (10); ikasle andana (9); ikasle ari (6); ikasle asko (26); ikasle askok (10); ikasle badaude (6); ikasle baino (18); ikasle baino gehiago (11); ikasle bakar (7); ikasle bakoitzak (12); ikasle bakoitzaren (7); ikasle bakoitzeko (8); ikasle bat (74); ikasle batek (68); ikasle batekin (8); ikasle baten (29); ikasle bati (16); ikasle batzuek (17); ikasle batzuekin (8); ikasle batzuk (25); ikasle berri (18); ikasle berriak (12); ikasle berrien (6); ikasle bezala (5); ikasle bikaina (5); ikasle bildu (8); ikasle daude (10); ikasle dira (8); ikasle ditu (10); ikasle edo (9); ikasle egoitza (5); ikasle eguna (7); ikasle eta (148); ikasle eta irakasle (21); ikasle eta irakasleen (7); ikasle eta langabetuentzat (8); ikasle etorkinak (7); ikasle etorkinek (6); ikasle etorkinen (20); ikasle euskaldunen (7); ikasle ez (6); ikasle garaian (29); ikasle garaiko (9)

ikasle gazte (19); ikasle gazteak (11); ikasle gazteek (11); ikasle gazteen (9); ikasle gehiago (33); ikasle gehiagok (6); ikasle gehien (6); ikasle gehienak (14); ikasle gehienek (19); ikasle gisa (16); ikasle gutxi (8); ikasle gutxiago (17); ikasle guziek (6); ikasle guztiak (44); ikasle guztiei (11); ikasle guztiek (46); ikasle guztien (21); ikasle guztientzat (6); ikasle haiek (7); ikasle hark (6); ikasle hauek (6); ikasle hil (6); ikasle horiei (5); ikasle horiek (17); ikasle horien (12); ikasle inguru (23); ikasle inguruk (10); ikasle irakasle (9); ikasle izan (48); ikasle izan dira (5); ikasle izan zen (12); ikasle izana (7); ikasle izandako (8); ikasle izango (9); ikasle izanik (5); ikasle izatea (6); ikasle kopuru (8); ikasle kopurua (20); ikasle kopuruak (10); ikasle kopuruaren (12); ikasle mugimendua (6); ikasle mugimenduaren (6); ikasle multzo (5); ikasle ohi (18); ikasle ohia (11); ikasle ohiak (11); ikasle ohiek (15); ikasle ohien (11); ikasle on (7); ikasle ona (33); ikasle ona izan (6); ikasle ona zen (5); ikasle onak (13); ikasle orok (5); ikasle pisu (5); ikasle presoak (5); ikasle presoek (9); ikasle saiatua (6); ikasle talde (30); ikasle talde bat (9); ikasle talde batek (10); ikasle zein (5); ikasle zela (5); ikasle zen (6); ikasle zeuden (5); ikasle ziren (5)

ikastetxeko ikasle (6); ikastolako ikasle (7); institutuko ikasle (9); irakasle eta ikasle (11); izan nire ikasle (7); lau ikasle (5); lehen ikasle (6); lizeoko ikasle (7); mailako ikasle (5); medikuntza ikasle (6); mila ikasle (11); milaka ikasle (5); ni ikasle (9); nire ikasle (31); oso ikasle (7); unibertsitate ikasle (7); unibertsitatean ikasle (6); unibertsitateko ikasle (16); urte ikasle (5); urteko ikasle (16); yeshivako ikasle (5); zen ikasle (20); zenbait ikasle (8); zenbat ikasle (8); ziren ikasle (16); zituzten ikasle (7); zortzi ikasle (7); zuen ikasle (16); zure ikasle (8); zuten ikasle (14)

arte ederretako ikaslea (10); baina ikasleak (5); bere ikaslea (5); bere ikasleak (18); beste ikasleak (9); da ikasleak (5); dira ikasleak (22); diren ikasleak (10); ditu ikasleak (12); dituen ikasleak (5); dituzten ikasleak (12); du ikasleak (9); duen ikaslea (7); duten ikasleak (18); ederretako ikaslea (10); eskolako ikasleak (10); eskoletako ikasleak (6); eta ikaslea (13); eta ikasleak (63); eta ikaslearen (14); euskal ikasleak (5); gainerako ikasleak (7); gure ikasleak (9); haren ikasleak (6); ikaslea bere (5); ikaslea da (19); ikaslea eta (12); ikaslea izan (19); ikaslea izan zen (10); ikaslea nintzen (7); ikaslea zen (12); ikasleak bere (9); ikasleak bi (5); ikasleak dira (21); ikasleak ere (21); ikasleak eta (60); ikasleak eta irakasleak (5); ikasleak ez (21); ikasleak izan (10); ikasleak izango (6); ikasleak joan (5); ikasleak ziren (10); ikastolako ikasleak (7); institutuko ikasleak (5); lizeoko ikasleak (9); mailako ikasleak (6); unibertsitateko ikasleak (12); urteko ikaslea (5); urteko ikasleak (9); ziren ikasleak (18); zituen ikasleak (7); zuen ikaslea (6); zuen ikasleak (11); zure ikaslea (13)

baina ikasleek (9); bere ikasleei (37); bere ikasleei esan (5); bere ikasleek (15); beste ikasleek (7); d ereduko ikasleek (5); da ikasleek (6); die ikasleei (12); diegu ikasleei (5); diete ikasleei (5); diren ikasleek (6); dituzte ikasleek (20); dute ikasleek (40); duten ikasleei (6); duten ikasleek (7); ereduko ikasleek (7); esan zien ikasleei (7); eskolako ikasleek (10); eta ikasleei (26); eta ikasleei eman (5); eta ikasleek (52); gainerako ikasleek (5); gure ikasleek (6); ikasleei babesa (5); ikasleei begira (6); ikasleei dei (10); ikasleei dei egin (5); ikasleei eman (9); ikasleei eman zizkien (6); ikasleei ere (5); ikasleei esan (10); ikasleei esan zien (7); ikasleei eta (12); ikasleek baino (6); ikasleek behar (5); ikasleek berek (6); ikasleek beren (10); ikasleek duten (5); ikasleek egindako (6); ikasleek ere (13); ikasleek esan (9); ikasleek esan zioten (8); ikasleek eta (27); ikasleek eta irakasleek (6); ikasleek euren (5); ikasleek euskara (6); ikasleek euskaraz (5); ikasleek ez (44); ikasleek ez dute (22); ikasleek ez zuten (5); ikasleek ezin (5); ikasleek ordaintzen (5); ikasleek parte (6); ikasleek zer (5); ikastetxeetako ikasleek (7); jesusek bere ikasleei (7); lizeoko ikasleek (10); nire ikasleei (5); unibertsitateko ikasleek (7); urteko ikasleei (6); urteko ikasleek (8); zaie ikasleei (6); zatitu eta ikasleei (5); zien ikasleei (12); zieten ikasleei (5); zituzten ikasleek (6); zitzaien ikasleei (6); zure ikasleek (6); zuten ikasleek (24)

baina ikasleen (5); bere ikasleekin (24); bere ikasleen (12); beste ikasleekin (5); da ikasleen (15); dauden ikasleen (6); dbhko ikasleen (6); dira ikasleen (8); diren ikasleen (20); dituzten ikasleen (6); dute ikasleen (7); duten ikasleen (34); duten ikasleen kopurua (6); ereduko ikasleen (7); eskoletako ikasleen (5); eta ikasleekin (10); eta ikasleen (55); eta ikasleen artean (8); euskal herriko ikasleen (19); euskal ikasleen (11); herriko ikasleen (19); herriko ikasleen gurasoen (12); hezkuntzako ikasleen (6); ikasleekin batera (7); ikasleekin eta (6); ikasleen artean (74); ikasleen arteko (21); ikasleen aurrean (14); ikasleen beharretara (5); ikasleen burrasoek (5); ikasleen dozierentzat (5); ikasleen egoitza (5); ikasleen egoitzara (5); ikasleen erdiak (6); ikasleen eskubideak (11); ikasleen eskubideen (13); ikasleen eta (14); ikasleen euskalduntzea (9); ikasleen euskara (6); ikasleen guraso (9); ikasleen gurasoak (5); ikasleen gurasoek (5); ikasleen gurasoen (17); ikasleen gurasoen elkarteak (5); ikasleen gurasoen elkarteko (5); ikasleen kopurua (30); ikasleen kopuruak (8); ikasleen lanak (6); ikasleen nazioarteko (6); ikasleen ordezkari (6); ikasleen parte (5); ikasleen sindikatu (6); ikasleen sindikatuak (5); ikasleen zerrenda (5); irakasleen eta ikasleen (5); lipako ikasleekin (5); lizeoko ikasleen (8); mailako ikasleen (6); unibertsitateko ikasleen (9); urteko ikasleen (6); zen bere ikasleekin (5); zen ikasleen (7)

bat ikaslek (13); bere ikasleetako (5); bi ikaslek (5); diren ikasleentzat (7); eta ikasleentzako (5); eta ikasleentzat (7); euskal ikasleon (8); hainbat ikaslek (8); hiru ikasletik (5); ikasleengana joan (6); ikasleentzat eta (7); ikasleetako bat (10); ikasleetako batek (10); ikaslek egin (5); ikaslek eman (5); ikaslek eta (10); ikaslek parte (8); ikaslek parte hartuko (5); ikasleren artean (5); ikasleren bati (5); ikaslerik ez (5); ikaslerik onena (6); ikasletik gora (7); mailako ikasleentzat (5)


ikaslegai iz etorkizunean ikasle izango den pertsona.

Ikaslegaiak sarrera froga ofizialak gaindituak izan ondoren.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.

Horrekin, ikaslegaien gurasoen eskakizunak ez betetzea salatu nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05


ikaslego iz ikasletza.

Gaztearen eta memento berean esperantzaren kopa eskainia izan zako Eñaut Saldubehere-ri, "Perkain" batasunean hasirik bere ikaslegoa eta orai "Zaharrer Segin" segitzen duena.  Herria   2005-04-21


ikasleku iz ikasteko lekua. ik ikastoki.

Loleku baino ikasleku bihurtu nuen hura ere.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 141. orr.


ikasleria iz ikasle multzoa, ikasleak.

Jaiki orduko erabaki zuen gure irakasle maiteak ez zegoela eskolarik; ikasleria gustura asko.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.

Ikasleria, irakasleria, irakaskuntza lerro, antolakuntza eta titulazio propioak izanen lituzke unibertsitate horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Euskal ikasleriari inposatzen zaizkion Frantziako eta Espainiako hezkuntza sistema arrotzek ez dituzte gure eskubideak errespetatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Gaur egun Euskal Herrian 268.354 euskal ikasle euskalduntzen ez duten ereduetan ari dira ikasten, hots, ikasleria osoaren %62.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Ikasleriaren hazkundea zertxobait txikiagoa izan da.  Berria - Harian   2005-02-25

Ikasleria errektoreordea izan zen 1991tik 2000ra.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04


ikasliburu iz eskola liburua; ikasgai bat azaltzen duen liburua.

Gure unibertsitateko ikasliburuetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 94. orr.

Ikasliburu guztietan dator.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Idatzizko zereginetarako ere egin zen, gehienbat ikasliburuetan eta esparru tekniko eta zientifikoetan erabiltzeko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 229. orr.

Ikasliburuetan erabiltzen den hizkerak egokia, ulertzeko erraza izan behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Ikasliburua bera ergelkeria hutsa zen, liburu frantses batzuetatik puskak hartuz egina, argitasunik eta gogo-berotasunik gabe idatzia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Ikaslibururik gabeko irakaskuntza.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Hor dago, adibidez, ikasliburuen alorrean egindako lana, txalotzekoa, salbuespenak salbuespen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 353. orr.

Ikasliburuetako litografiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

Ikasliburuak, ordenagailuak edo eskolako bestelako materialak.  Berria - Harian   2006-01-15

Ikasliburuak argitaratzen ditugu, eta etxe nagusia Chicagon dago.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 49. orr.

Ikasliburuetarako mailegu sistema ezartzeak.  Berria - Harian   2006-01-15

Ikasliburuen mailegutza sistemaren kontra.  Berria - Harian   2006-05-09

Ikasliburuak erosteko laguntza zuzenaren alde.  Berria - Harian   2006-01-15

Ikasliburuen doakotasunaren eztabaida.  Berria - Harian   2006-01-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikasliburuak (3); familiei ikasliburuak (3); familiei ikasliburuak erosteko (3); ikasliburua ez (4); ikasliburuak erosteko (5); ikasliburuak euskaraz (3); ikasliburuak ez (5); ikasliburuak ez diren (3); ikasliburuak maileguan (3); ikasliburuen doakotasuna (6); ikasliburuen doakotasuna mailegu (3); ikasliburuen doakotasunaren (5)


ikasmahai (orobat ikas-mahai g.er.) 1 iz ikasteko mahaia.

Nire ikasmahaia norabidez aldatu nuen, leihoko argia ezkerretik sartzen zitzaidala ipinia baineukan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.

Ikasmahaian jarri eta, argi triste baten pean, gramatika eta hiztegien gainean maratz-maratz sarturiko orduen fruitua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 225. orr.

Euklidesen Elementuei buruzko hamahiru ikas-mahaiekiko ikuskizun amaiezin hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 177. orr.

2 (ikasgeletan)

Gela erdiko ikasmahaiaren alde banatara eseri ziren, eta larruzko maletatxotik bere paperak eta apunteak eta liburuak ateratzen hasi zen irakaslea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 110. orr.

Eskolako mutikoak ikasmahaien gainean hilda geratzen ziren euliek helduta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.

Ikasturtez ikasturte nire gibelean jasatera behartu baininduen, gelako ikasmahaien lerroan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

Ikasmahaian elkartu gintuzten ia lehenengo egunetik: García ni, Garciandía bera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 12. orr.

Atsegin hartzen dut eguzki hau gozatuz, ikasmahaiaren, klarionaren, arbelaren haur usain hori dastatuz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.


ikasmaila (orobat ikas(-)maila) iz hezkuntza maila.

Lanera bidaltzen zituen lehen ikasmaila amaitutakoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 370. orr.

Emaitzen zain geratu nintzen, hurrengo ikasmailara igarotzeko itxaropenez, irakasleak eskuzabal jokatuko zuelakoan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.

Hamar urte daramakialako ikas maila berean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 195. orr.

Hitzartutako ikas-mailetara iristea sustatu behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18


ikasmaterial (orobat ikas(-)material) iz ikasteko liburu eta lanabesen multzoa.

Ikasliburuaren kontzeptua ikasmaterialarena baino murritzagoa da; hor sartuko lirateke erreferentziazko lanak, hiztegiak, entziklopediak, lan monografikoak eta bestelakoak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Ikasmaterialak sortzea ez da lan erraza.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Ikas Pedagogi Zerbitzuen ikas-materialen aurkezpenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Ikas-materialaren itzulpena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Irakasleek ikastaroak egiten dituzte, ikas material asko sortu da...  Berria - Kultura   2006-04-22

Ikas-materiala prestatzen ari dira.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 102. orr.

Euskarazko ikasmaterial onenak eta berritzaileenak saritu ditu Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Ikasmaterial osagarririk onena: Zubia argitaletxearen Matematikako koadernoak 1.1, 1.2, 1.3 LMH.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskarazko ikasmaterial (3); ikasmaterialak sortzea (3)


ikasmaterialgintza iz ikasmaterialak egitea.

Euskarazko ikasmaterialgintzari doakionez, Euskal Herriko pedagogia zentroa da IKAS.  Herria   2001-11-08

Ikasmaterialgintzako proiektu kudeatzaile bat.  Herria   2004-03-25


ikasmin iz ikasteko gogo bizia.

-Seme-alabon artean, soinuaren edo beste tresnaren baten ikasminik ez jatzuen sortu?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 62. orr.

Gure gizarteen egoera zein den baino, pozgarri da jurisprudentziak, oraingoz bederen, zientzia osatzea eta zientzia horrek jakituria erakarri, norberaren izatea bete eta ikasmina esnatu ahal izatea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 48. orr.

Diosala egin, eta neure ikasmina azaldu diot segituan, maistra xaharrari: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.


ikaspen iz ikastea; irakaspena.

Beste haurrekin harremanetan jartzen, harreman horiek gidatzen dituzten arauak barneratzen, ohiturak jasotzen ikasten du haurrak lehen etapa horretan, eta ikaspen horiek bizitza osorako izanen dute eragina umearengan, Tafallako eskolako zuzendariaren ustez.  Berria - Harian   2005-10-28

Arratsaldean skate eta roller lehen ikaspenak urririk eskainiko dira.  Herria   2003-03-10


ikaspostu iz

Atseginez jakinarazten dizugu ikaspostu bat duzula Hogwartseko Sorgin eta Azti Eskolan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 51. orr.


ikastalde iz ikasle taldea.

Guk 25 haurretako 18 ikastalde ditugu eta Hezkuntza Departamentuak 19 ikasgela eman dizkigu bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Ikastaldeak minutu batzuk behar izan zituen berriro lasaitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 243. orr.


ikastaldi (297 agerraldi, 17 liburu eta 164 artikulutan –horietako 143 Herria aldizkarian-; ETCn 1.133 agerraldi –horietako 791 Herria aldizkarian-) 1 iz ikastaroa; ikas jardunaldia.

Atzo Iruñean amaitu zen udako ikastaroen 32. edizioaren balorazio ona egin du zuzendariak, eta Miarritzeko eta Iruñeko ikastaldien artean lortu den oreka azpimarratu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Natur Zientziak Sailak bi ikastaro antolatu ditu Iruñeko ikastaldirako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Argazkiari eskaini erakustoki iraunkor batez gain, ikastaldiak eta sorkuntza egonaldiak eskaintzeko espazio batek osatuko du Argazkiaren Etxeak.  Berria - Kultura   2004-02-14

Tolosako Institutu Katolikoak antolatu udako ikastaldietan hitzaldi baten emaitera etorri zela Uztaritzeko Seminariora Robert Schuman jaun ministroa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 135. orr.

Bazkoko ikastaldian Euskal Herriko historiaz mintzaldi baten ematera gonbidatu zuten antolatzaileek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 13. orr.

Lehen urratseko hiru ikastaldi antolatuko ditu AEK-k.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Teologia politikozko ikastaldiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.

Italiako XX. mendeko ipuingintzari buruzko zazpi orduko ikastaldi bat emateko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 39. orr.

Ikasi nahi duten haurrentzako ikastaldiak egonen dira egun osoan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Soinularien ikastaldiak ere badira elkarte huntan.  Herria   2004-09-30

Hasi nintzen ezohiko ikastaldietan, sakramentuak eta arimaren salbamenari zuzenean doazkion beste gai izpiritualak hunkitzen dituzten Dekretalen tituluak argitzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.

Ikastaldi ttipi bat egin dugu, 96 oren orotara.  Herria   2001-11-15

Itsuentzako Institutu Juduarekin harremanetan jarri ginen ikastaldi trinko batean sar zedin (astean lau saio).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Euskararen Aholku Batzordeak ikastaldiak trinkotzea gomendatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Ikastaldien arduraduna.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

2 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Mineralogia ikastaldian ezagutzen ikasitako silizio, kaltzio eta magnesio ospetsuei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Aurten berriz ere Perkain pilota ikastaldiak arrakasta haundienarekin iragan dira Donapaleun.  Herria   2003-08-14

Puntu horiek berreskuratzeko beharrezkoa da segurtasun ikastaldiak segitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Aintziartek aipu ditu, jarraian [...] Lafitte xaharrarekin, Narbaitz zenarekin eta gutarik beste zenbaitekin berak hartu zituen historiazko, literaturazko eta gramatikazko lehen euskal ikastaldiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akademiaren ikastaldi (4); bi ikastaldi (4); da ikastaldi (4); dantza ikastaldi (6); dantza ikastaldiak (5); dira ikastaldi (4); dira ikastaldiak (3); ikastaldi bat (24); ikastaldi bat antolatzen (4); ikastaldi batean (6); ikastaldi batzu (7); ikastaldi berezi (11); ikastaldi berezi bat (4); ikastaldi berezi batzu (6); ikastaldi eta (12); ikastaldi hori (6); ikastaldi horiek (6); ikastaldi horiek urririk (3); ikastaldi horietan (3); ikastaldi nagusia (4); ikastaldi nagusian (3); ikastaldiak ere (4); ikastaldiak eta (3); ikastaldian parte (4); ikastaldiaren prezioa (3); informatika ikastaldi (6); informatika ikastaldiak (3); kantu ikastaldiak (3); lehen ikastaldia (3); ravel akademiaren ikastaldi (4); ren ikastaldiak (3)


ikastarazi ik ikasarazi.

ikastaro (335 agerraldi, 67 liburu eta 135 artikulutan) 1 iz gai bati buruz ematen diren eskola edo irakaspen jarraituen multzoa. ik ikastaldi.

Urteetan emandako hitzaldi, ikastaro eta artikuluetan azaldutako iritzi eta gogoetak.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 7. orr.

Natur Zientziak Sailak bi ikastaro antolatu ditu Iruñeko ikastaldirako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

3.149 pertsona izan ziren jardunaldietan eta 1.112 ikastaroetan.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Ikastaro horietako batek kable bideko telebista zuen gaitzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

Astebeteko ikastaro bat eman behar nien Finisterreko ordezkariei Brest-en.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 251. orr.

Masaje-emaile izateko ikastaro bat egina nintzen ordurako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

Klausenhof Akademie delako ikastetxean matrikulatzea lortu nuen, etorkin turkiarrentzako ikastaro batean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.

UNED-Bergarak euskarazko ikastaro gehiago eskainiko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Yogako ikastaro labur bat eman zezala eskatu zioten, gutxienez oinarrizko asanak ikasteko. osasun arloko profesionalak trebatzeko ikastaro bereziak antolatzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.

Euskarazko Ikastaro praktikoa antolatu dute UEUk eta Aranzadik.  Berria - Kultura   2006-02-24

250etik gora ikaslek parte hartu dute ikastaro monografikoetan.  Berria - Kultura   2004-12-14

Eskola amaitzean, erresistentziako gazte batek ikastaro bat ematen zigun heziketa politikoaz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.

Gurasoei ikastaro bat eskaini zien, drogek kultura diferenteetan duten lekuaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Erakusketa bat dela, hirugarren adinekoen ikastaro bat dela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 71. orr.

Donostiako udalak antolatzen zituen ikastaro batzuetara joan ginen alfabetatzera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

Ikastaro hartarako matrikula egin ala ez zalantzatan zebilela esan zionean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 189. orr.

Eta horretarako, beharbada, ikastaro batzuk antolatu beharko lirateke irakasleei begira.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 173. orr.

Gutxik burutu zuten ikastaro hura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.

Katearen zuzendariak neure formazioari begira eskaini zidan ikastaro gehigarriarekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beharbada ikastaro amaierarako maiteago izango dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Leideneko irakaskuntza institutuko ikastaro liburuxka eskatu du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 153. orr.

Leire Arrizabalaga eta Ainhoa Beola ikastaro arduradunek ikastaro praktikoa egin nahi izan dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Bai irakasleen trebatzaile gisa, eta baita ikastaro antolatzaile gisa ere.  Berria - Kultura   2006-01-22

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Besteak beste, gerraosteko britainiar literaturari buruzko gau-ikastaro bateko eskoletara joan zen, hamabost astez, udaberri gogoangarri batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

Aerobic ikastaro batean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

Münsterreko unibertsitateak hizkuntz ikastaro bat eskaintzen du bertan matrikulatzen diren atzerritarrentzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.

Bukatu gabe utzi behar izan nuen musika ikastaro hura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

Aspalditik nirekin lanean ari ziren bi ikertzaile, Charles Babinet eta Hubert Condamine, prestakuntza-ikastaro bana egitera abiatu ziren, bata Ingalaterrara eta bestea Estatu Batuetara.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 87. orr.

Logikako sarrera-ikastaro baterako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Onofre, irakaslea, birziklatze ikastaro bat egiten ari dena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

Pozez esan dezaket haren aita dohakabeak Unibertsitateko Sakontze Ikastaro batean uste duela bere alaba.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

4 ikastaro trinko eskola-ordu askoko egun gutxitan ematen den ikastaroa.

Arantxak hogeita hamabi urte bete zituen egunean, Zen ikastaro trinko horretarako matrikula ordaindu zion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 187. orr.

Gizarajoak mundologia ikastaro trinkoa egin du bidaia honetan zehar.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 328. orr.

Errusierazko ikastaro trinkoa.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Uda osoa eman nuen irakurketan, literatura unibertsaleko ikastaro trinko bat egin banu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Big City-n urtero egiten zen goi mailako ikastaro trinko haren eragile eta zuzendari nagusia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.

Ikastaro trinkoak eginarazi zizkien han.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

1994an sortua, urtero eskola eta ikastaro trinkoak antolatzen ditu komunikazio alternatiboaren inguruan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste ikastaro (3); bi ikastaro (4); buruzko ikastaro (9); buruzko ikastaro bat (3); da ikastaro (3); dute ikastaro (3); eta ikastaro (13); euskarazko ikastaro (3); hainbat ikastaro (4); ikastaro antolatu (6); ikastaro bana (4); ikastaro bat (43); ikastaro bat egin (4); ikastaro bat egiten (4); ikastaro bat eman (4); ikastaro bat ematen (3); ikastaro batean (19); ikastaro batzuetan (6); ikastaro batzuetara (3); ikastaro batzuk (7); ikastaro batzuk egin (3); ikastaro berezi (4); ikastaro bereziak (16); ikastaro bereziak izango (3); ikastaro eman (3); ikastaro eskainiko (5); ikastaro eskainiko ditu (3); ikastaro eta (8); ikastaro gehiago (5); ikastaro haietan (3); ikastaro hartan (3); ikastaro hartarako (3); ikastaro hartarako matrikula (3); ikastaro hau (3); ikastaro hauek (4); ikastaro hori (8); ikastaro horiek (8); ikastaro horien (3); ikastaro horietako (4); ikastaro horretan (3); ikastaro hura (4); ikastaro izango (6); ikastaro izango dira (5); ikastaro labur (3); ikastaro labur bat (3); ikastaro praktikoa (3); ikastaro trinko (10); ikastaro trinko bat (5); ikastaro trinkoa (4); ikastaro trinkoak (9); ikasteko ikastaro (3); izateko ikastaro (3); nuen ikastaro (3); oso ikastaro (3); prestakuntza ikastaro (4); udako ikastaro (3); udako ikastaro batzuetan (3); zen ikastaro (3); zenbait ikastaro (3); zituen ikastaro (3); zuten ikastaro (3)

buruzko ikastaroa (13); buruzko ikastaroa antolatu (3); da ikastaroa (7); dantza ikastaroa (3); doktorego ikastaroa (5); dute ikastaroa (3); eta ikastaroa (3); ikastaroa antolatu (10); ikastaroa antolatu du (8); ikastaroa da (3); ikastaroa egin (10); ikastaroa egiten (9); ikastaroa egiten ari (7); ikastaroa eman (5); ikastaroa emango (9); ikastaroa emango du (7); ikastaroa ematen (3); ikastaroa ematen ari (3); ikastaroa ere (3); ikastaroa eskainiko (3); ikastaroa eta (4); ikastaroa hasi (4); ikastaroa hasiko (3); ikastaroa izango (3); ikastaroa izango da (3); ikastaroa utzi (3); inguruko ikastaroa (5); orduko ikastaroa (6); udako ikastaroa (5)

antolatutako udako ikastaroak (3); buruzko ikastaroak (7); dira ikastaroak (5); ditu ikastaroak (4); dituzte ikastaroak (4); doktorego ikastaroak (5); du ikastaroak (3); ehuren udako ikastaroak (4); eta ikastaroak (5); euskara ikastaroak (6); euskarazko ikastaroak (4); hirugarren uda ikastaroak (3); ikastaroak antolatu (9); ikastaroak antolatzeko (3); ikastaroak antolatzen (5); ikastaroak dira (8); ikastaroak egin (8); ikastaroak egiteko (3); ikastaroak egiten (4); ikastaroak eman (3); ikastaroak emateko (4); ikastaroak ematen (6); ikastaroak ematen ditu (3); ikastaroak ere (8); ikastaroak eskainiko (6); ikastaroak eskainiko ditu (3); ikastaroak eskainiko dituzte (3); ikastaroak eta (14); ikastaroak ez (3); ikastaroak ez dira (3); ikastaroak iraun (3); ikastaroak uztailaren (3); lehen ikastaroak (3); musika ikastaroak (3); prestakuntza ikastaroak (5); ren udako ikastaroak (3); uda ikastaroak (8); udako ikastaroak (30)

antolatutako ikastaroan (8); bigarren ikastaroan (4); bigarren ikastaroan idazkera (3); buruzko ikastaroan (4); dute ikastaroan (3); eskolaren bigarren ikastaroan (3); ikastaroan idazkera (3); ikastaroan idazkera literarioa (3); ikastaroan izena (4); ikastaroan parte (4); ikastaroan parte hartu (4); ikastaroan zehar (4); ikastaroaren amaieran (3); ikastaroaren azken (3); ikastaroaren barruan (4); ikastaroaren bidez (3); ikastaroaren zuzendariak (3); izeneko ikastaroaren (3); sorgintzarin ikastaroaren (3); udako ikastaroan (3); udako ikastaroek (8); zuen ikastaroan (3)

aurtengo ikastaroen (3); dituen udako ikastaroen (4); dituzte ikastaroetan (3); doktorego ikastaroetan (3); ehuko udako ikastaroetan (7); ehuren udako ikastaroen (4); ehuren udako ikastaroetan (12); eta ikastaroetan (3); eta udako ikastaroko (7); etxepare udako ikastaroen (4); ikastaroen barruan (7); ikastaroen lehen (3); ikastaroen zuzendariak (5); ikastaroetan emandako (3); ikastaroetan ere (3); ikastaroetan izena (5); ikastaroetan izena emateko (4); ikastaroetan parte (6); ikastaroez gain (4); ikastaroko gazteen (6); ikastaroko gazteen gogoko (5); ikastaroko ikasleek (4); ikastaroren bat (3); uda ikastaroen (7); udako ikastaroen (26); udako ikastaroen barruan (6); udako ikastaroen zuzendariak (3); udako ikastaroetako (4); udako ikastaroetan (39); udako ikastaroko (7); udako ikastaroko gazteen (6)


ikastaroburu (corpusean ikastaro-buru soilik) iz ikastaro baten buru dena.

Ikastaro-buru irakasle laguntzaile gazte bat zen, argala, luzea, konkor samarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.


ikaste 1 iz ezaguera multzo bat iristea, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna bereganatzea. ik ikaskuntza; ikasketa 2.

Halere ez dira haurrak enoatzen katiximan! gogotik ari dira beren ikaste eta lantxoetan.  Herria   2004-03-18

Iduritu zait ikaste abstraktuek naturatik urrundu nautela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 67. orr.

Autore batzuek ikaste naturala (jabekuntza) eta formala (ikaskuntza) bereizteko erabiltzen dute; beste batzuengan, jabekuntza lehenengo hizkuntza (H1) ikasteari dagokio eta ikaskuntza, bigarren hizkuntza (H2) ikasteari.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Ikaste espliziturako lobulu tenporalen erdialdeko sistemaren osotasuna beharrezkoa bada ere, ikaste inpliziturako bide primitiboago eta lausoagoak erabil daitezke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Herri baten mendetako arnasa sentitzea, gozatzea, mila galdera ergelen erantzuna buruz ikaste hutsa balitz bezala!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mendirat ateraldiak, igerika ikaste, ekintzak ingurumenaren inguruan, "rafting" eta "surf" iharduerak.  Herria   2003-12-18

· Ikaste prozesu bat izan zen Sartrerentzat Goragalea idaztea.  Berria - Kultura   2004-02-27

Ikaste prozesuaren emankortasuna.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 101. orr.

HEMEN Elkarteak antolatzen du ikaste bidaia bat Nafarroara maiatzaren 5ean, Salbatore ortzegunean.  Herria   2005-04-28


ikastegi (ETCn 2.556 agerraldi) iz ikasketak egiteko lekua.

387. urtean sortutako ikastegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 281. orr.

1789ko iraultzaz geroz, alabaina, Frantziaren eremuetako ikastegi guztietan, izan zitezen Errepublikarenak edo Elizarenak, Enperadorearenak edo Erregerenak, irakatsi izan da beti, Estatua eta Nazioa eta Populua eta Aberria: patrie, peuple, nation, état, denak gauza bera direla, egundainotik eta sekulakotz Frantzian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 39. orr.

Dena den, Piarres-Larzabal ikastegiak den tokian segitu behar du aurten segurik, ez da hortan haratik ez hunatik.  Herria   2001-09-06

Fedegabeei armak edo beste edozer gauza emateko debekuaz, Coimbrako Jesusen Lagundiaren Ikastegi Ezagunari eskainia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.

Ikasketak egin ondoan Donibane Garazin, Madrilgo San Fernando deitu Arte Ederretako ikastegira joan zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 187. orr.

Gauzak horrela, ikastegi mota bakarra egon beharko litzateke eta ikastetxe horretan era guztietako ikasketak eskaini beharko lirateke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 101. orr.

Iraken, Hego Amerikan bezala, atxilotuak torturatzeko teknikak Georgiako SOA ikastegian eta CIAren eskuliburuekin irakasten dela esan dio berriari akademiaren ibilbidea zaintzen duen taldeko kideak.  Berria - Mundua   2004-05-25

Turingo Unibertsitateko Kimika Ikastegiko biblioteka beneragarrira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiak, Musikenek, jam session-a egingo du gaur 20: 00etan Miramar jauregian.  Berria - Harian   2005-07-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako iut ikastegian (4); baionako musika ikastegi (8); ditu labayru ikastegiak (3); donamaria ikastegian (3); ikastegi batean (6); ikastegi batzuk (3); ikastegi hortan (7); ikastegi nagusian (6); ikastegi nagusian moldatu (3); ikastegia eta (3); ikastegian dabiltzan (3); ikastegian eta (5); ikastegian eta baionako (3); iut ikastegian (6); labayru ikastegia (8); labayru ikastegiak (11); larzabal ikastegia (5); larzabal ikastegiak (4); larzabal ikastegian (10); mailako musika ikastegian (3); musika ikastegi (10); musika ikastegi nagusian (6); musika ikastegian (5); piarres larzabal ikastegia (5); piarres larzabal ikastegiak (4); piarres larzabal ikastegian (9); xalbador ikastegia (9); xalbador ikastegian (4)

baionako ikastegietan (4); baionako musika ikastegiko (3); ikastegiaren alde (5); ikastegiaren pesta (3); ikastegiko gaztetxo (3); ikastegiko haurren (3); ikastegiko ikasle (3); ikastegiko orkestra (3); labayru ikastegiaren (10); labayru ikastegiko (4); larzabal ikastegiaren (9); larzabal ikastegiaren alde (5); larzabal ikastegiko (13); larzabal ikastegiko gaztetxo (3); larzabal ikastegikoak (3); mailako musika ikastegiko (3); musika ikastegiko (7); musika ikastegiko orkestra (3); piarres larzabal ikastegiaren (9); piarres larzabal ikastegiko (13); piarres larzabal ikastegikoak (3); santa terexa ikastegiaren (3); terexa ikastegiaren (3); xalbador ikastegiko (5)


ikasterraz (orobat ikas erraz) izond ikasteko erraza.

Hiztun guztiendako ez bada ere, gehienendako, behintzat, ulerterraza eta ikasterraza izatea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 33. orr.

Bestalde, erdiguneko hizkera zenez, euskaldun guztiendako ulerterraza eta ikasterraza gertatzen zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 73. orr.

Instrumentua ikas erraza dela dio.  Berria - Kultura   2004-03-09


ikastetxe (ETCn 31.147 agerraldi; orobat ikas etxe g.er.) 1 iz irakaskuntzan edozein mailatan, baina bereziki lehen mailan edo erdikoan, ari den etxea.

Legazpiko lasalletarren El Buen Pastor ikastetxea, orain ikastola den hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 18. orr.

DBHa Antiguako Jakintza ikastolan egiten duten gehienek Luberri ikastetxean egiten dute gero Batxilergoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 160. orr.

Ikastola bitan zatitu zenean partaidetza sozialeko ikastetxeen sarean jarraitzearen aldeko apustua egin zuten gurasoek omenaldia jasoko dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Ikastetxe batean izena emanda, beraz, ez lehen-hezkuntzako eskola batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

Gerard Urrutia Ziburuko ikastetxeko lehendakariaren hitzak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

800 metrotara ikastetxe bat eta ikastola bat daude.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Ikasleek aukera gutxi dituzte ikastetxe zein unibertsitateetako erabaki organoetan parte hartzeko.  Berria - Harian   2005-09-29

Donostian, marianisten ikastetxean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 173. orr.

Birjintasuna emakume txepelen txepelkeriatzat baitzuen, mojen ikastetxe batean ikasi zuen arren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.

Hamasei urte zituen, eta prestigio handiko ikastetxe batean estudiatzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.

Arte eszenikoen ikastetxe ofizialaren proiektua.  Berria - Kultura   2004-03-27

Dena suntsitu, edo Arte Ilunetarako ikastetxe bihurtuko du.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 244. orr.

Eliza katolikoa denetan sartua zen, biziko sail guzietan, fraile eta serorek sekulako ikas etxeak bazituzten, lan haundia egiten baitzuten haur eta gazteak altxatzeko.  Herria   2003-12-04

Bazen ikas etxe bat, Amerikanoek kudeatzen zutena.  Herria   2002-10-03

Elur ekaitzak 29 ikastetxe itxiarazi zituen atzo.  Berria - Harian   2005-01-27

ikastetxeko jantokian bazkaltzen ari ginela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 75. orr.

Ikastetxeetako lo-ganbarek hogei pertsona hartzen dituzte gehienez ere, eta begirale batek zorrotz zaintzen ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.

Ikastetxeetako organo gorenek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Ikastetxeetatik bullying-a desagerrarazteko borrokan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

ikastetxeko maisuek aipatu dutenez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Ikastetxeko lankideren batzuek ematen zidaten tarteka Monikaren berri  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tolosako Eskolapioen ikastetxe zaharra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Beti ikasi nuen ikastetxe erlijiosoetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Hezkuntza Sailak ziklo hau ikastetxe publikoetan ere zabaltzeko konpromisoa hartu beharko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen eskaintza ezagutarazi.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Itunpeko ikastetxe pribatuek matrikulazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Ikastetxe pribatu batean egin zituzten batxilergoko ikasketak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

UNED Bergarako Ikastetxe Elkartuan izango dira ikastortuak.  Berria - Kultura   2004-09-15

Ikastetxe kristauen elkartea.  Berria - Mundua   2004-11-04

Seaskak ikastetxe elebakarrek baino emaitza hobeak lortu ditu baxoan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendarien elkartea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Semea edo alaba frantses edo ingeles ikastetxe batera bidaltzeak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.

3 ikastetxe bateko kideen multzoa.

Zaletasun handia zegoen quidditcherako, eta, ohi bezala, ikastetxe osoa abiatu zen partida ikustera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 144. orr.

Baina batez ere Buckbeaken arazoak ematen zion Harryri kemena ikastetxe osoaren aurrean Malfoy menderatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 245. orr.

Ziegetan Quirrell maisuaren eta zure artean gertaturikoa erabat sekretua da, eta, beraz, ikastetxe osoak daki, noski.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 267. orr.

Ikastetxe osoaren inplikazioa eta ikastetxearen eta familiaren arteko harremana.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikastetxe aldaketak kalte egin zion gero.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 50. orr.

Hezkuntza Saileko Ikastetxe zuzendariak.  Berria - Harian   2006-02-08

Horrela, ikastetxe motaren arabera behintzat, ez litzateke irakasleen arteko bereizketarik egingo.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 101. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskola, moja-ikastetxe bat amak hala nahi zuelako, unibertso izugarri bat zen berarentzat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Garai batean moja-ikastetxeko zuzendariak gabonetako kantak kantarazten zizkigun.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Amezketako (Gipuzkoa) Zumadi Herri Ikastetxean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Batxilergoa lortzeko ikasketak jarraitu nahi zituelarik, lanbide ikastetxe batera bideratu nahi izan zuten.  Berria - Harian   2006-04-13

Laborantxa ikastetxeko ikaslentzat logelak eginen dituzte.  Herria   2004-04-15

Gau-bilera iskanbilatsu baten ondoren, bi-biek aho batez hartu zuten ni barne-ikastetxe batera bidaltzeko erabakia.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

Hainbat administrazio-ikastetxe sortu zituen, errusiarrak Mendebaldeko administrazio-metodo berrietara bultzatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basauriko ikastetxe (6); beste ikastetxe (8); bi ikastetxe (6); bigarren mailako ikastetxe (6); d ereduko ikastetxe (3); da ikastetxe (6); diren ikastetxe (4); ditu ikastetxe (4); dituzten ikastetxe (3); du ikastetxe (3); dute ikastetxe (4); duten ikastetxe (4); ere ikastetxe (3); ereduko ikastetxe (3); eta gipuzkoako ikastetxe (3); eta ikastetxe (32); eta ikastetxe guztietan (4); gipuzkoako ikastetxe (3); hainbat ikastetxe (5); herri osoko ikastetxe (3); herriko ikastetxe (3); hiriko ikastetxe (4); hiru ikastetxe (10)

ikastetxe arruntetara (3); ikastetxe asko (4); ikastetxe askotan (3); ikastetxe bakoitzak (5); ikastetxe bakoitzak bere (3); ikastetxe bakoitzaren (4); ikastetxe bakoitzean (5); ikastetxe barruan (5); ikastetxe bat (10); ikastetxe batean (40); ikastetxe batean ikasi (3); ikastetxe batean irakasle (5); ikastetxe batek (4); ikastetxe bateko (7); ikastetxe baten (3); ikastetxe batera (14); ikastetxe batzuetan (7); ikastetxe berean (3); ikastetxe berri (4); ikastetxe berria (4); ikastetxe berriak (3); ikastetxe berrian (3); ikastetxe erlijiosoetan (4); ikastetxe eta (22); ikastetxe gehienetan (3); ikastetxe guztiak (5); ikastetxe guztiek (7); ikastetxe guztietan (10); ikastetxe hartan (4); ikastetxe hau (3); ikastetxe honek (3); ikastetxe horietako (3); ikastetxe horietan (4); ikastetxe horren (3); ikastetxe horretan (7); ikastetxe hortako (4); ikastetxe hunek (4); ikastetxe inguruko (3); ikastetxe kristauen (4); ikastetxe kristauen elkartea (4); ikastetxe nagusian (5); ikastetxe pribatu (7); ikastetxe pribatu batean (3); ikastetxe pribatuak (5); ikastetxe pribatuek (3); ikastetxe publiko (11); ikastetxe publikoa (4); ikastetxe publikoak (5); ikastetxe publikoan (3); ikastetxe publikoei (4); ikastetxe publikoek (3); ikastetxe publikoen (6); ikastetxe publikoetako (9); ikastetxe publikoetan (24); ikastetxe publikoetan eta (3); ikastetxe zein (3); ikastetxez ikastetxe (4)

mailako ikastetxe (8); mailako ikastetxe batean (6); mojen ikastetxe (5); mojen ikastetxe batean (4); osoko ikastetxe (3); sei ikastetxe (3); ziren ikastetxe (3); zuen ikastetxe (5)


ikastoki (orobat ikas toki g.er.) 1 iz ikasteko tokia.

Sala eder nasaiak biltzarretako, eta bazterretan ikastoki berri modernoak alde batetik eta ikasleen logelak bestetik, hots ainitz zerbitzu motaren bilgia.  Herria   2002-10-03

Hauen artean daude gaur egungo musiken zentro bat, hiru mila ikusle bil ditzakeen kontzertu gune bat, ikus-entzunezko zein argazki ikastokiak, argazkiaren etxea, baita dantza eta musikaren kontserbatorioa ere.  Berria - Kultura   2004-12-11

2 ikastetxea.

Ikas toki bat topatu behar dizugu, kurtso erdian jasoko zaituena, eta...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.


ikastola 1 iz euskaraz erakusten den eskola edo lehen hezkuntzako ikastetxea.

Pentsatzen dut eskolan edo ikastolan norbaitek galdetuko zizula Lizardiri buruz zerbait.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.

Eskolak, ugari; ikastolarik ez, ordea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 21. orr.

Zortzigarren kurtsoa amaitu, eta ikastolatik institutura aldatu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.

Gaur egungo gizartean ikastolek edo titulartasun pribatuko bestelako hezkuntza zentroek izan behar duten lekuaz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Ikastolatik unibertsitateraino iritsi da euskara.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 15. orr.

Mutila ikastolara eraman behar genuela, ez fraideetara.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.

Ikastola eta euskaltegien bidez.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 211. orr.

Zarauzko ikastolan sartu nintzen andereño.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 84. orr.

Nafarroako eremu erdalduneko ikastolen egoeraren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Ikastolara inspektorea etortzen bazen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 230. orr.

Ikastolako lanak egiten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 109. orr.

Bigarren hizkuntza mota hau, batzuek "ikastolako hizkera" deitzen diotena, nagusitzen da gazteen mintzoan azkeneko urteetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 79. orr.

Ikastolako gabonetako jaialdian ekitaldi batzuk ditugu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 248. orr.

Ikastolako haur-kategoriako futbol-taldera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 248. orr.

Maiteen nituen ikastolako txokoen artean Gela Handia zegoen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 80. orr.

Iztunde ikastolako zuzendaria izan zen frankismo garaian.  Berria - Kultura   2004-02-03

Iñaki Astarriaga Lizarra Ikastolako lehendakaria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Ikastoletako lehendakariak, zuzendariak eta irakasleak bildu ziren, 200 bat guztira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Gipuzkoako elkarteen lekukotasunak, ikastoletako irakasle, guraso eta laguntzaileen iritziak jendeen dei eta sostengu mezuekin tartekatu dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Ikastolako arduradun bat hurbildu zitzaidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

Hasi, artean Franco bizi zela hasi nintzen, 1975ean, Arrasateko ikastolan, zortzi urteko neska-mutikoen maisu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

Filosofian lizentziatu berri, hogeita bi urte nituela hasi nintzen Arrasateko ikastolan irakasle.  Berria - Kultura   2004-11-27

Nafarroako Hezkuntza sarearen barruan dagoen Hegoalde Ikastolara joateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Elortzibarren ikastola eraikitzeko egitasmoa atzeratu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Seaskak ikastola irekiko du Baigorrin irailean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Iparraldeko ikastolak garatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

LABek, EIBk eta Partaidek EAEko ikastola pribatuetako Lan Hitzarmenaren gaineko aurreakordioa sinatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Urtero hainbat ikastolatako matrikulazio datuak Nafarroako Gobernuak egiten duen zenbaketatik kanpo gelditzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Ikastolen publifikazio prozesuak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Ikastolen Elkarteko presidenteak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak Bosgarren Batzarraren lehen saioa egin zuen atzo Donostian.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

2 (hitz elkartuetan)

Halako batean, ikastola-urteak amaitu eta handik gutxira desagertu zen Ander gure bizitzatik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 59. orr.

Ikastola garaietan denak urduri jartzen ziren hitz hori aipatze soilarekin.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Ikastola ereduaren barruan euren seme-alabei bigarren hezkuntzaren osteko ikasketak eman ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

· Orio Herri Ikastolako sortzaileei.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ako ikastola (11); ako ikastola eta (3); aldeko ezkia ikastola (3); alozeko ikastola (3); ama ikastola (4); arrasateko ikastola (3); baita ikastola (4); beste ikastola (5); bi ikastola (4); da ikastola (13); da ikastola berria (4); dira ikastola (4); edo ikastola (3); ere ikastola (4); errobi ikastola (8); eta ikastola (19); ez da ikastola (3); ezkia ikastola (26); ezkia ikastola berria (3); ezkia ikastola berriaren (3); ezkia ikastola pestan (3); garaziko ikastola (16); garaziko ikastola ederra (3); gobela ikastola (3); gure ikastola (7); hazparneko ikastola (10); hendaiako ikastola (3); herri ikastola (3); herriko ikastola (3); hiru ikastola (3); ikastol eta (6); ikastol eta eleiz (6); ikastola antolatzaile (6); ikastola asko (3); ikastola bat (10); ikastola batean (6); ikastola baten (8); ikastola berri (21); ikastola berri bat (9); ikastola berri baten (4); ikastola berria (21); ikastola berrian (3); ikastola berriaren (15); ikastola berrien (3); ikastola da (8); ikastola da antolatzaile (3); ikastola ederra (5); ikastola edo (6); ikastola eraikitzeko (3); ikastola ere (3); ikastola eta (33); ikastola ez (4); ikastola gure (3); ikastola guzien (3); ikastola hau (3); ikastola hori (4); ikastola horren (5); ikastola horretan (3); ikastola hortako (3); ikastola hunek (3); ikastola izan (4); ikastola kexu (3); ikastola pestan (3); ikastola sortu (10); ikastola sortzeko (4); ikastola utzi (3); ikastola utzi eta (3); ikastola zen (3); iparraldeko ikastola (4); laugarren ikastola (3); lehen ikastola (4); lizarra ikastola (3); orain ikastola (5); orioko herri ikastola (3); ortzaizeko ikastola (9); oztibarreko ikastola (3); sortu zen ikastola (5); urruñ urruñ zen ikastola (12); zuen ikastola (3); zuten ikastola (4)

ako ikastolak (9); aldeko ezkia ikastolak (4); amikuzeko ikastolak (12); baionako ikastolak (5); bi ikastolak (4); bretoin ikastolak (3); ditu ikastolak (4); donibane ziburuko ikastolak (3); du ikastolak (11); errobi ikastolak (15); errobi ikastolak eta (3); eta ikastolak (13); ezkia ikastolak (21); ezkia ikastolak antolatu (6); ezkia ikastolak antolaturik (4); ezkia ikastolak antolatzen (4); garaziko ikastolak (8); garaziko ikastolak antolaturik (4); gure ikastolak (3); hazparneko ezkia ikastolak (3); hazparneko ikastolak (9); hazparneko ikastolak antolatzen (3); hendaiako ikastolak (5); herri ikastolak (5); herri ikastolak eta (3); herriko ikastolak (8); ikastolak antolatu (14); ikastolak antolaturik (24); ikastolak antolatzen (19); ikastolak antolatzen du (8); ikastolak antolatzen duen (7); ikastolak ateak (7); ikastolak ateak zabalik (3); ikastolak bere (7); ikastolak ere (5); ikastolak eskaini (3); ikastolak eta (27); ikastolak ez (3); ikastolak gomitaturik (4); ikastolak hamar (3); ikastolak hamar urte (3); ikastolak jaso (3); ikastolak muntatu (4); ikastolak muntatu kantaldia (3); ikastolak muntatzen (3); ikastolak muntatzen du (3); ikastolak sare (3); ikastolak sare publikoan (3); ikastolak urte (3); kanboko errobi ikastolak (8); lizarra ikastolak (6); oihana ikastolak (4); orioko herri ikastolak (4); ortzaizeko ikastolak (23); ortzaizeko ikastolak antolatzen (5); oztibarreko ikastolak (9); oztibarreko ikastolak antolaturik (4); sarako ikastolak (3); urruñ uztaritzeko ikastolak (9); zaldubi ikastolak (4); ziburuko ikastolak (5); ziren ikastolak (3)

aldeko ezkia ikastolako (3); amikuzeko ikastolako (5); ander deuna ikastolako (4); arrasateko ikastolako (3); baionako ikastolako (4); bestalde ikastolako (5); bestalde ikastolako langileen (4); betiko ikastolako (7); betiko ikastolako zuzendari (4); bixtan dena ikastolako (3); da ikastolako (4); dena ikastolako (3); dena ikastolako haurrak (3); deuna ikastolako (4); deuna ikastolako zuzendariak (3); dute ikastolako (3); errobi ikastolako (6); eta ikastolako (13); eta ikastolako haurrak (3); ezkia ikastolako (29); ezkia ikastolako burrasoek (3); ezkia ikastolako haur (3); ezkia ikastolako haurrek (4); ezkia ikastolako ikasleak (3); ezkia ikastolako ikasleek (3); garaziko ikastolako (6); haurtzaro ikastolako (3); hazparneko ikastolako (17); hazparneko ikastolako burrasoek (3); hazparneko ikastolako haurrak (3); herri ikastolako (7); ikasberri ikastolako (3)

ikastolako antzerki (3); ikastolako arduradunek (5); ikastolako buraso (6); ikastolako buraso eta (4); ikastolako burasoak (5); ikastolako burasoek (7); ikastolako burasoek eta (3); ikastolako burraso (6); ikastolako burrasoek (12); ikastolako burrasoen (3); ikastolako eta (3); ikastolako guraso (4); ikastolako haur (21); ikastolako haur eta (4); ikastolako haur guziek (3); ikastolako haurrak (34); ikastolako haurrek (24); ikastolako haurrek ikusgarri (3); ikastolako haurrekin (7); ikastolako haurren (3); ikastolako hiru (3); ikastolako ikasle (7); ikastolako ikasleak (7); ikastolako ikasleek (4); ikastolako irakasle (6); ikastolako irakasleak (3); ikastolako kideek (4); ikastolako lagunek (3); ikastolako langileen (4); ikastolako langileen aldetik (4); ikastolako lehen (3); ikastolako lehendakaria (5); ikastolako lehendakariak (7); ikastolako pedagogia (3); ikastolako pedagogia taldeak (3); ikastolako talde (3); ikastolako zuzendari (17); ikastolako zuzendaria (10); ikastolako zuzendariak (13); lauro ikastolako (3); lizarra ikastolako (18); oiartzungo haurtzaro ikastolako (3); olain ikastolako (3); orioko herri ikastolako (5); ortzaizeko ikastolako (7); ortzaizeko ikastolako pedagogia (3); txingudi ikastolako (3); uztaritzeko ikastolako (4); zuen ikastolako (3)

ako ikastolan (7); aldeko ezkia ikastolan (7); arrasateko ikastolan (10); arrasateko ikastolan hasi (3); bilboko kirikiñ da ikastolan (4); donibane lohizuneko ikastolan (3); ere ikastolan (3); errobi ikastolan (11); eta ikastolan (10); ezkia ikastolan (25); ezkia ikastolan ibiltzen (3); fermin ikastolan (3); haurrak ikastolan (3); hazparneko ezkia ikastolan (3); hazparneko ikastolan (8); ikastolan berean (10); ikastolan dabiltzan (4); ikastolan diren (3); ikastolan egin (3); ikastolan ehun (4); ikastolan ehun eta (4); ikastolan ere (7); ikastolan eta (8); ikastolan hasi (5); ikastolan ibili (3); ikastolan ibiltzen (4); ikastolan ikasi (5); ikastolan irakasle (5); jakintza ikastolan (4); kanboko errobi ikastolan (3); kirikiñ lizarra ikastolan (3); lohizuneko ikastolan (3); o ikastolan (3); o ikastolan (3); ortzaizeko ikastolan (3); san fermin ikastolan (3); tolosako ikastolan (4); udarregi ikastolan (5); urruñ uztaritzeko ikastolan (6); zarauzko ikastolan (6); zen ikastolan (4)

aldeko ezkia ikastolarentzat (3); arangoiti ikastolaren (3); da ikastolaren (4); errobi ikastolaren (9); eta ikastolaren (5); eta ikastolatik (6); ezkia ikastolaren (14); ezkia ikastolarentzat (4); ezkia ikastolatik (7); garaziko ikastolaren (7); garaziko ikastolaren alde (3); goiti eta ikastolatik (4); gure ikastolaren (3); hazparneko ikastolaren (6); hazparneko ikastolari (3); hendaiako ikastolaren (3); herriko ikastolaren (7); herriko ikastolaren alde (3); herriko ikastolaren besta (3); ikastolara eraman (5); ikastolara joan (8); ikastolara joateko (5); ikastolaren alde (31); ikastolaren aldeko (5); ikastolaren besta (9); ikastolaren estreina (3); ikastolaren fagoretan (7); ikastolarik ez (3); ikastolatik eta (3); kanboko errobi ikastolaren (3); ortzaizeko ikastolaren (3); oztibarreko ikastolaren (3); umea ikastolara (3)

baionako ikastolek (15); dute ikastolek (4); eta baionako ikastolek (3); eta garaziko ikastolek (4); eta ikastolei (4); eta ikastolek (5); garaziko ikastolek (4); garaziko ikastolek prestaturik (3); ikastolek bat (3); ikastolek bat egin (3); ikastolek beren (3); ikastolek deskulturizazioa (5); ikastolek deskulturizazioa eragiten (3); ikastolek eta (7); ikastolek prestaturik (3); nafarroako ikastolek (3); xiberoko ikastolek (5); zuberoako ikastolek (3)

arabako ikastolen (7); arabako ikastolen besta (3); aurrekoetxea bizkaiko ikastolen (3); bizkaiko ikastolen (18); bizkaiko ikastolen aldeko (6); bizkaiko ikastolen elkarteko (3); da nafarroako ikastolen (3); du ikastolen (6); du ikastolen konfederazioak (3); elkarlanean ikastolen (3); elkarlanean ikastolen elkartea (3); eta goierriko ikastolen (3); eta ikastolen (18); eta ikastolen elkarteak (4); eta ikastolen elkartearen (3); eta nafarroako ikastolen (6); euskal herriko ikastolen (23); gipuzkoako ikastolen (21); gipuzkoako ikastolen alde (4); gipuzkoako ikastolen besta (6); gipuzkoako ikastolen elkarteko (4); goierriko ikastolen (3); herriko ikastolen (23); herriko ikastolen konfederazioak (12)

elarena nafarroako ikastolen (3); ikastolen alde (22); ikastolen aldeko (20); ikastolen aldeko besta (3); ikastolen artean (3); ikastolen arteko (5); ikastolen arteko harremana (3); ikastolen besta (17); ikastolen besta handia (5); ikastolen elkartea (18); ikastolen elkarteak (58); ikastolen elkarteak ere (3); ikastolen elkarteak eta (7); ikastolen elkartean (6); ikastolen elkartearekin (4); ikastolen elkartearen (14); ikastolen elkarteari (3); ikastolen elkarteko (33); ikastolen elkarteko lehendakari (3); ikastolen elkarteko presidenteak (5); ikastolen elkarteko zuzendari (3); ikastolen elkarteko zuzendariak (4); ikastolen eta (7); ikastolen eta euskararen (3); ikastolen federazioa (5); ikastolen federazioak (6); ikastolen federazioak eta (3); ikastolen federazioko (3); ikastolen festa (5); ikastolen konfederazioa (6); ikastolen konfederazioak (31); ikastolen konfederazioak eta (6); ikastolen konfederazioaren (6); ikastolen konfederazioko (4); iparraldeko ikastolen (27); iparraldeko ikastolen elkarteak (23); mariñ nafarroako ikastolen (40); nafarroako ikastolen aldeko (3); nafarroako ikastolen elkartea (3); nafarroako ikastolen elkarteak (7); nafarroako ikastolen elkarteko (11); partaide ikastolen (10); partaide ikastolen elkarteak (7); zuen ikastolen (5); zuten ikastolen (3)

baionako ikastoletako (4); baionako ikastoletako burasoek (3); bi ikastoletako (3); dira ikastoletan (3); diten ikastoletan (3); duten ikastoletako (3); edo ikastoletako (5); edo ikastoletako proiektuen (3); ere ikastoletan (3); eta ikastoletako (6); eta ikastoletako haurrek (3); eta ikastoletan (8); eta uztaritzeko ikastoletako (3); ikastoletako burasoek (4); ikastoletako burrasoek (3); ikastoletako haurrak (5); ikastoletako haurrek (4); ikastoletako proiektuen (3); ikastoletako proiektuen inguruko (3); ikastoletan dabiltzan (3); ikastoletan dabiltzan ahalmen (3); ikastoletan edo (3); ikastoletan ere (4); ikastoletan eta (8); ikastoletan lan (3); izan diten ikastoletan (3); proiektua edo ikastoletako (3); uztaritzeko ikastoletako (3)


ikastolakume iz adkor ikastola-ikaslea.

Ikastolakumea, azkoitiar gazte batek neska bizkaitar baten ezagutza egin du Korrikako azken jaian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 89. orr.

Ez zuen taxu handirik gure alabaren bihotza anarteraino hunkitu zuten ikastolakumeekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.


ikastolero iz adkor ikastolakumea.

Bai, esan ezak hik ere, Gomez, Perez edo Lopez horrek bezala, ikastolero alu hauek ez dutela euskara maite.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 120. orr.


ikastolizazio iz ikastetxe bat ikastola bihurtzea.

Baleareetako presidente Jaume Matasek «eskolen ikastolizazioaren» aurka egingo zuela iragarri zuen.  Berria - Mundua   2004-10-09


ikastordu iz eskola ordua; ikasteko ordua.

Goizeko azken ikastorduaren amaiera aldera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.

Erlijioen historia jasoko lukeen ikasgaia sortzea alferreko lana egitea izango zela azpimarratu du, eta, hori eginez gero, ikastorduak galduko liratekeela ohartarazi du.  Berria - Harian   2005-09-17

Denbora gutxi egiten zuten elkarrekin, astearte eta ostiralero, Hannaren biolin-ikastorduen garaian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.


ikastun 1 izond asko edo ongi ikasten duena.

Lehen ganorabako koadrila ederra juntetan zan karrera horretan, baina orain nota onenak daukezanak bakarrik sartzen dira, ikastunak, eta zure alabea ondo inguratuta egongo da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 15. orr.

Pberrietako gaztetxo ikastunez inguraturik ikusi genuen geure burua.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 32. orr.

Sendagile hura -gizon ikastuna-, diagnostikoa oso gutxik ohi duten bezala menderatzera iritsia zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Izan ere, formaltxo, santujale eta ikastun fama ondo irabazia neukan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

• 3 iz ikaslea, bereziki lanbide ikaslea. ik aprendiz.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Gurrea, nire manupera ikastun ibilitako ergel hantuste bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Joanikot, Migelen anaia gaztea [...] ikastun hastekoa zen aitaren zapategian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Aitatxi berriz ere ikastun bilakatu zen, lehenago zapategian bezala, gerlaren ikasbidean oraingoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Fornellsek Ugartek bobeda margotzeko egin zituen zirriborroak bildu ditu Bulebarren, «artistaren atzean dagoen ikastuna erakusteko».  Berria - Kultura   2004-10-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zapatagin-ikastunari puska bat joan zitzaion armagizon haien artean bere mintzairaz egiten zuenik aurkitu arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Ondoko urteak klase eta jite ugaritako lanbideen probaleku izan zituen, zein baino zein bereiziago: tailer bateko mekanikari-lagun, obretako peoi edo pintore-ikastun, batetik bertzera opor aldiak tartekatzen zituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Etxeberrik beretako nahi ninduen, ministro-ikastun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zapatagin ikastuna (3)


ikasturte (orobat ikasurte eta ikas urte g.er.) 1 iz uda oporraldi biren arteko eskola aldia.

1980-1981 ikasturtean, aukerazko ikasgaia zen euskara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Gogorra egin zitzaidan 1964tik 1965erako ikasturtea, Batxilergoko seigarrena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Biolineko bederatzigarren ikasturtea gaindituta, Ganbera Musikako Goi Mailako Irakasle titulua lortu zuen Larburuk. herriaŽ

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2004-2005 ikasturterako Batxilergoko aukerako irakasgaiei buruz onartu duen dekretuak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Nire adin berekoa zen Jon Baltza, ikasturte berekoa baina aldameneko gelan zegoena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Ikasturte berriak lagun zaharrak elkartu zituen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 29. orr.

Laugarren ikasturtearen hasieran.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.

Kimikako laugarren ikasturteko programaren barnean bazen ikastaro labur bat fisikako ariketak egiten zirenekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

BUPeko 3. ikasturtea Beasaingo Institutuan egin ostean COU edo UBI egitera Tolosara itzuli nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 112. orr.

Filologiako azken ikasturtean nago; datorren urtean, doktorego-ikastaroetan matrikulatuko naiz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

Gogoan izan ikasturte berria irailaren 1ean hasiko dela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Aurtengo ikas urtea arrunt berezia dute, kolegioko 4 mailak aterbetzen dituztelako.  Herria   2002-11-07

Ikasturte bakoitzean ikasleak gainditu beharko lituzkeen kredituen gutxieneko kopurua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Oinarrizko Hezkuntza Orokorrak irauten zuen zortzi urteetan, ikasturte bakoitzeko 7-8 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.

Horrenbestez II. ikasturteko Analisi Kualitatiboko laboratoriorako onarturik geunden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Ikasturteko azken azterketa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 26. orr.

Ikasturteko lehen eskola eguna.  Berria - Mundua   2004-09-02

Datorren ikasturteko aurrematrikula, irailean.  Berria - Kultura   2004-07-09

Ekain inguruan Andresek ikasturteko eta Lizentziako azterketak egin zituen, eta onik atera zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

New Yorkeko Syracuse Universityn ikasturte bateko egonaldia lortzeko.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 141. orr.

Datorren ikasturteko testuliburuen zerrenda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Irakasle horiek aukera izan dute 3 ikasturtez liberatuta egoteko.  Berria - Harian   2005-03-17

2 (aditzaren objektu gisa)

Lehenengo bi ikasturte haiek gainditu nituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

Ikasturtea gainditzeko falta duen ikasgaiko azterketa prestatzeko.  Berria - Harian   2005-08-19

Ikasturteak gainditzea zitzaion axola, eta igandean eskien gainean edo haitzetan gaindi ibiltzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Ikasturtea hasi aurretik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 12. orr.

Ikasturtea amaitu da ia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 58. orr.

Ez nuen ikasturterik huts egin arazo fisiko eta psikologikoak eduki arren.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 95. orr.

Ez da oso-oso bizkorra, eta ikasturtea errepikatu egin beharko duela iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

3 hed

Ikasturte judizialaren hasiera ekitaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Uda ondorengo ikasturte politikoa garrantzitsua izan daitekeela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Eusko Legebiltzarrean ikasturte politiko berria ireki zuten atzo EAko legebiltzarkideek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ikasturte honetako azken zikloa hasiko du gaur.  Berria - Kultura   2004-04-22

3 (hitz elkartuetan)

Ikasturte-bukaerako jaia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 346. orr.

Ikasturte-hasierako oturuntza laster hasiko da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 105. orr.

Ikasturte hasieraren bezpera arte. Ikasturte-erdiko azterketa ere ez omen zuen egin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Ikasturte bukaerako azterketen garaia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Ez bada aintzinatzerik, heldu den ikasturte sartzean ere beren boza entzunaraziko dutela erran dute.  Herria   2003-06-19

Lehen emanaldia ontsalaz ikasturte ondarrean emana izanen da.  Herria   2005-02-27

Aurtengo ikasturte-zabalkundera joatekoa nintzen ni, bestalde, 1874ko urriaren hasieran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 267. orr.

· Madrilen komunistekin batera egiten zuen 1936-37ko gerra-ikasturte hartatik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ikasturte (4); bi ikasturte (7); bi liburu ikasturte (3); da ikasturte (5); den ikasturte (4); ditu ikasturte (3); du ikasturte (4); dute ikasturte (4); dute ikasturte berria (3); eta ikasturte (16); ikasleek ikasturte (3); ikasturte amaierako (5); ikasturte amaieran (3); ikasturte bakoitzeko (5); ikasturte bakoitzeko bat (3); ikasturte bakoitzerako (3); ikasturte bat (3); ikasturte berria (14); ikasturte berria hasteko (3); ikasturte berrian (4); ikasturte berriaren (6); ikasturte berriari (3); ikasturte berriko (3); ikasturte berrirako (9); ikasturte berrirako lan (3); ikasturte erdian (6); ikasturte erdiko (3); ikasturte hartan (12); ikasturte hasiera (3); ikasturte hasierako (11); ikasturte hasierako ekitaldian (3); ikasturte hasieran (5); ikasturte honen (5); ikasturte honen hasieran (3); ikasturte honetako (3); ikasturte honetan (20); ikasturte honetarako (12); ikasturte horretan (5); ikasturte hura (3); ikasturte oso (3); ikasturte osoa (5); ikasturte osoan (7); ikasturte politikoa (3); lehen ikasturte (6); lehen ikasturte hartan (3); lehen ikasturte hura (3); liburu ikasturte (3); liburu ikasturte bakoitzeko (3); zen ikasturte (3); zuen ikasturte (4)

aurtengo ikasturtea (5); azken ikasturtea (5); bigarren ikasturtea (4); da ikasturtea (3); dute ikasturtea (5); eta ikasturtea (6); hasiko dute ikasturtea (3); ikasturtea amaitu (16); ikasturtea amaitu arte (3); ikasturtea amaitu eta (4); ikasturtea amaitzean (3); ikasturtea arte (3); ikasturtea bukatu (3); ikasturtea egiten (3); ikasturtea egiten ari (3); ikasturtea ere (4); ikasturtea hasi (26); ikasturtea hasi baino (4); ikasturtea hasi eta (4); ikasturtea normal (3); lehen ikasturtea (8); lehenengo ikasturtea (3); zuen ikasturtea (4)

aurreko ikasturtean (12); aurreko ikasturtean baino (3); aurtengo ikasturtean (13); azken ikasturtean (9); bigarren ikasturtean (5); datorren ikasturtean (28); datorren ikasturtean indarrean (3); den ikasturtean (12); hirugarren ikasturtean (3); hurrengo ikasturtean (13); iazko ikasturtean (10); ikasturtean arabako (4); ikasturtean baino (3); ikasturtean ehun (3); ikasturtean eta (4); ikasturtean euskal (3); ikasturtean ez (4); ikasturtean hasi (3); ikasturtean ikasleen (3); ikasturtean indarrean (4); ikasturtean jarriko (3); ikasturtean zehar (12); iragan ikasturtean (3); joan den ikasturtean (6)

aurreko ikasturteko (4); aurtengo ikasturterako (7); azken ikasturteko (3); bi ikasturteetan (3); datorren ikasturteari (4); datorren ikasturteari begira (3); datorren ikasturterako (11); datorren ikasturtetik (3); datorren ikasturtetik aurrera (3); den ikasturteko (3); den ikasturterako (9); eta ikasturteko (3); heldu den ikasturterako (9); hurrengo ikasturterako (5); ikasturtearen amaiera (3); ikasturtearen amaieran (4); ikasturtearen hasiera (3); ikasturtearen hasieran (10); ikasturteari begira (5); ikasturteari hasiera (4); ikasturteari hasiera emateko (3); ikasturteko azken (4); ikasturteko lehen (7); ikasturtetik aurrera (3)


ikatz 1 iz errekin beltz eta trinkoa, gehienbat karbonoz osatua, landare etorkia duena. ik harrikatz.

Usain izugarria zegoen, ikatz, petrolio eta beste erregai ezin igarrizko batena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Sototik ikatza igo eta sua bizituko nuela esan nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 118. orr.

Ikatzik onena pagoarena eta elorriarena seinalatzen dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Ezker-eskuin, oholesi ikatzez belztuak zeuden.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Ikaztegian ez zegoen zakuak pisatzeko edo ikatza garraiatzeko deus.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Ikazkina ikatz banatzen egon zitekeen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

Irratitelegrafoen ganbaran eman nituen gau eta egun asko hegoaldeko itsasoetan, Hego Barearen itsasbidea egiten zuten ikatzez betetako kargaontzi haietan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.

ik ikatzontzi 2.

Besterik ez bada zurezko ate bat eginen dut eta ikatzezko berogailua ipiniko dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 59. orr.

Ikatzezko lokomotora zaharrak.  Berria - Kultura   2004-08-26

Badira teknologia garbiak ikatzezko zentraletan karbono dioxidorik ez isurtzeko.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Zentral nuklearrek ikatzezkoek baino askoz CO2 gutxiago isurtzen dute.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Antza, ikatza erre, eta karbono monoxidoa arnastuta hil ziren guztiak. herriaŽ

Ur biltegietan ikatz aktibatuzko iragazkiak jarriko dituzte arazoa konpontzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Ikatza erretzeak sortzen du gehienbat euri azidoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Ikatzaren gas toxikoagatik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Jendeek ikatzaz egiten baitzuten eguneroko sua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Ilbeherako zurgaiak nahi ziren sutarako edo ikatzetarako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Urrearen ordez ikatza eman nahi diguten garaiak bizitzen ari gaituk.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 235. orr.

Burdinazko ontzi batean ikatz piztuak jarriz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.

-Ikatz ikaragarri txarra eman digute -esan zuen makinistak-.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Horregatik ezin ezagutu du ez bere kolorerik, ez, eskuarki inolako besterik, urrearen margo ederrik, ikatzaren kolore beltzik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Dakiguna da odola gorria dela, gehienetan, ikatza beltza, elurra zuria, baina odolak ez du zehazten gorritasuna, ez ikatzak belztasuna, ez elurrak zuritasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

Ikatz guri-guria zaukak horrek hanka artean, ikatz guri-guria, zera!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Ez da gehiago amets hutsa, Europako Erkidegoa badabil, Ikatzaren eta Altzairuaren Erkidegoa alhan da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Apenas dugu neguko ikatz-karga erosteko dirurik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Lehenengo ikatz-zama sartu zuenean, emakumea harat-honat zebilen sukaldean zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Lehen-lehenik Baionako portuan, docker gisa jardun zuen, ikatz-zaku zamaketari gehienbat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 143. orr.

Etxeetarako nahikoa ona zen, ikatz-kondar xehatua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Hormetako karea belztua zegoen, belztuak eta ikatz-hautsez beterik hormetako zartadura ugariak ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Eguzkia gorri jalgiko da, ikatz suak hartua lez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 435. orr.

Begietan ageri zuen: bi ikatz koskor ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Berandu bazen ere, ikatz-adreiluak eta arroza ekarrarazi zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Kanpoan ipinitako labe bat; han ikatz-adreiluak erretzen dira, eta ke beroa gelaren azpitik igarotzen da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Txingarrak kartoi puska batekin elkarrengana bildu eta ikatz-tontor gorituaren gainean zabaldu zituen zuhurki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Ikusten genuen zer ikatz metak hirira eramaiten zituzten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Ikatz-meategiek erregaiaz hornitzen dituzten herrialdeek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Krasnolimaskaya ikatz meategian izandako metano leherketaren ondorioz.  Berria - Mundua   2004-07-21

Ikatz-meatzariak […] ez dituk gu baino okerrago bizi.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 13. orr.

Kyotok ez diola kalterik egingo Espainiako ikatz ekoizpenari.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Ikatz-biltokia izandakoa zen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 37. orr.

ik ikaztegi.

Eguneroko ikatz-hornidura eta berogailua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.

Orain zakuetan sartuak zeuden, bide bazter batean lotan [...] edo ikatz bagoietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Ordenagailuek, ordea, ez zuten kontuan izan ikatz lantegiak egun hartan bere festa eguna zuela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 284. orr.

Midland trenbideko enplegatu izan zen […], ikatz-konpainia batean bide-saltzaile, komisiora, ikertzaile pribatu, aguazil laguntzailearen bulegoan enplegatu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.

Ikatz-saltzailea naiz, kalearen bestaldekoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 172. orr.

Ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Kolegioan gelatxo bat zuen, ikatz-berogailu batez hornitua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.

Ikatz-kealdi bat sudurrera etorri zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Ikatz-ke usain sarkorrak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

Begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gudari-gezi zorrotzen, ipuru-ikatz gorien antzeko zaren hori!  Elizen arteko biblia   Sal 120,4

Buztinezko arragoa, zotz-ikatza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.

Zotal ikatzezko belardi batean zehar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Gatz gema, burdin minerala, kok ikatza, zink pirita eta halakoak.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.

4 (pisu neurriekin edo kidekoekin)

Emaztea nigana etortzen da hamar libra ikatz erostera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.

Zer dira hamar libra ikatz neguan?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.

Léonek zenbait palakada ikatz bota berriak zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Kkrasnolimaskayako meategia herrialdeko emankorrenetakoa eta seguruenetakoa da eguneko 10.000 tona ikatz ateratzen dituzte.  Berria - Mundua   2004-07-21

5 (margotzeko gai gisa)

Ikatzarekin egingo zigutek potreta...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Zuloagaren hainbat koadro bildu ditu, ikatzez, klarionez eta arkatzez eginiko 40 marrazki zuri-beltz.  Berria - Kultura   2004-06-16

Ikatzez eta arkatzez egindako hamar marrazki inguru. margolariak erabiltzen duen teknika sorta suertatzen da deigarriena: olioa, ikatz ziria, grafitoa, pastela, akuarela, tintak...  Berria - Kultura   2004-09-14

Hurrengo sei hilabeteetan, Dryer-ek beste hogeita zazpi margolan egin zituen, bai eta beste hainbat dozena tintazko marrazki eta ikatz-zirizko zirriborro ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

6 (zigorrraren irudi gisa)

Ikatza horientzat.  Berria - Kirola   2004-03-04

Sacyr Vallehermosori (-%1,55) ikatza utzi diote erregeek.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

Ikatza zuten CDNk eta UPNk zain.  Berria - Harian   2005-12-23

Bart gauean zapatak leihoan utzi badituzte, litekeena da bi aurrelariek ikatza jaso izana.  Berria - Kirola   2006-01-06

Oparia eta ikatza banatuko dira gaur Baskonia eta Estudiantesen arteko finalerdietako azken partidan.  Berria - Kirola   2004-06-02

Iragan gertuari begira ikatza banatuko zenuke?  Berria - Kultura   2006-01-06

7 (erkaketetan)

Namah ikatza bezain beltza zela eta amorrazioz betea ibiltzen zela beti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Eskeleto bat zegoen aulkian eserita, ikatza bezain beltza.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.

Ikatza bezain beltzak zituzten besoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Beltza zen, ikatza bezalakoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 42. orr.

Pastelak, ikatza bezain beltz erreta, erretiluetan metatuta zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

Itzalek, ikatza bezain ilun, saldoka zeharkatzen dituzte ilargi-izpiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

· Ile beltz luze ederra, ikatz puxka parea ziren begiak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.

8 egur ikatz egurrarekin egiten den ikatza.

Uholdeek bereziki kaltetzen dute Haiti, egur ikatza egiteko herrialdeko zuhaitzen %90 moztu baitituzte.  Berria - Mundua   2004-09-22

Besteak beste, Luzaide izan da egur ikatz anitz egiten zen tokia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Bestelakoa zen gar hura, lehen alkoholaren erregai puruaz sutu eta orain, berriz, egur-ikatzaren indar organikoaz erreko balitz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.

Egur-ikatzezko sutontzi baten inguruan, eserleku baxu eta bigunak kokatu zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 98. orr.

Habibik te-ontzia hartu zuen; patiora irten, iturriko uretan pasatu te-ontzia, egur-ikatza erantsi kanunari, eta ura sartu zuen te-ontzian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

9 ikatz bizi (orobat ikazbizi g.er.)

Sekula ez nuen denbora alferrik galdu ikatz bizien gainean oinutsik ibili nahian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

Ikatz bizian oinutsik ibili zen Irujo partidaren bigarren zatian.  Berria - Kirola   2004-03-31

Neskaren bularraren azpian sua edo ikatz bizia jarri balute bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Ikatz biziak bezalako begiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.

Iluntasunean ikazbiziak sortzen dituen irudiak bezalakoak.  Berria - Kultura   2004-04-14

10 ikatz gori

Galipotezko upeletan eta ikatz gorizko pertzetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 25. orr.

Kea zerion sudurretik, su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,9

Gurpilak, burdinagak, balantzinak ikusi uste zituen galdararen azpian, ikatz gorien purpura lausoak argiturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Ohorez eta aintzaz koroatua eta ikatz gorien artean kokatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Zalantzak jo ninduen ibilgoaren erdi parean, eta ikatz gorien gainean sentitu bainintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Ikatz goriak bezain handiak ziren errubi-pila ari zen pisatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.

11 ikatz-kolore izond ikatzaren kolorea duena.

Mona Lisarena bezalakoa neure aurpegia, ile ikatz-kolorea belarri gainetan mototsetan bildua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 80. orr.

Errabinoari begira geratu zitzaion bere bekain iletsu, ikatz-koloreen azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

12 ikatz/ikatza egin

Ikusten ahal dira mendi eta irasailetan ikatz egiteko tokien herrestoak edo hatzak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Olentzero heldu zela bere bizar haundiarekin eta ikatz egiten ibiltzen dituen arropa zirtzilekin.  Herria   2004-12-30

Zuhaitz burukitak egurtu eta, ikatza egiten zuten, hori ere kabletan jausteko errepideraino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Sutarako ere ez omen da ona, baina aldiz, ikatza egiteko oso ona, onena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 118. orr.

Egur-erre puskak, erdi ikatz egindakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Emakumeak sugarren artetik lasterka, ilea kiskalia eta ikatz eginak bularrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

13 ikatz-ontzi ik ikatzontzi.
14 zotal ikatz erregai harroa eta arina, zingira lekuetako belardietan eratzen dena. ik zohikatz.

Mikel Strogoffek zaldiari eragin eta zotal ikatzezko belardi batean zehar jo zuen aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egur ikatza (3); eta ikatz (23); eta ikatz gorien (3); eta ikatza (12); eta ikatzarekin (3); eta ikatzezko (3); ikatz beltza (3); ikatz eta (5); ikatz goria (3); ikatz goriak (5); ikatz gorien (8); ikatz hautsa (4); ikatz hautsez (3); ikatz koskor (4); ikatz koxkorra (5); ikatz mutur (3); ikatz pila (3); ikatz puska (4); ikatz saltzailea (3); ikatz saltzaileak (6); ikatza baino (6); ikatza bezain (12); ikatza bezain beltza (6); ikatza bezain beltzak (3); ikatza bezala (3); ikatza bezalako (3); ikatza botatzen (3); ikatza erre (5); ikatza eta (13); ikatza eta egurra (3); ikatza eta gasa (4); ikatzaren eta (3); txori eta ikatz (3); zuen ikatz (3)


ikatzegile iz ikazkina.

Luzaiden azkenik ezagutu dugun ikatzegilea izan da Juan Pedro Erviti arotza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.


ikatzontzi (orobat ikatz-ontzi) 1 iz ikatzaren ontzia, bereziki berogailuena.

Atetik hurre burdinazko berogailu handi eta dotorea burrunba batean, aldamenean ikatz-ontzi beltz distiratsua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 205. orr.

Duffy jaunak berak erosiak ziren gelako altzari pieza guzti-guztiak: burdinazko ohe beltza, burdinazko apain-mahaia, kanaberazko lau aulki, arropak esekitzekoa, ikatzontzia, su-babeskia eta burdinak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.

Susie erietxera eramateko kotxe baten bila abiatu zenean, egunkari hura lurrera bota zuen, ikatz-ontziaren ondora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

2 ikatza garraitzeko itsasontzia.

Eskerrak ikatz-ontzi ingeles batek ikusi eta gau aldera handik jaso gintuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.


ikazbizi ik ikatz 9.

ikazdun iz ikatz-saltzailea.

Soto batean aurkitu dute, ikazdunaren alabarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.

Ikazdunak tabernarako urrats urriak egin zituen, eta errabinoa atzetik joan zitzaion, erdi erorka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 173. orr.


ikazki iz ikatz gaia.

Erreka haren ertzean ikusi zituen buhame taldearen sutearen hondakinak, errautsa, ilauna, ikazki egurrak eta sasietan dilindan, botaiak ziren hainbat etxeetan erdietsi arropa zapituak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.


ikazkile (orobat ikazkille) iz ikazkina.

Eta otordu horren usaiera datorrena behar du izan, inondik inola, alderrai jende horrek guziak: alemanak, hungaroak, zingaroak, ijitoak, agotak, ikazkileak, kaskarotak edo dena delako eskazaleak, alegia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.

Ikazkille gaxuak / dijuaz basora / anua bizkarrian, / eskuan aizkora...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.


ikazkin 1 iz/izond ikatz egiten duena; ikatza saltzen edo garraiatzen duena.

Bolada hartan, Mikel gipuzkoar ikazkin gaztea Otañez mendian ari zen lanean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 71. orr.

Ikazkinen surik ez basoetan, meatzarien kanpamenturik ez harrobi zokoetan, ezta txabola galdurik ere zuhaitzen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Artzain ta ikazkinen mintzaira.  Berria - Harian   2006-03-19

Ikazkina zegoen atean, orga baten endaitzak esku banatan hartuta eta haserre.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Ikazkina ikatz banatzen egon zitekeen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

Ikazkin malapartatuak gaur goizean utzi eta esan du itzuliko zela ikatza barrura sartzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Camagueyn eta Las Villas probintzien iparraldeko uharteñoetan ikazkin lanetan hil ziren guztiei.  Berria - Kultura   2006-02-08

Niri agindutako hitzordua baino ordu erdi beranduago iritsi zen Angeloren lagun ikazkina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Urtarrila hotza, ikazkinaren poza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

2 (adizlagun gisa)

Aitaren aita, nire aitona Joxemari, ikazkin ibili zen gaztetan, mendian txondorra eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Urteak joan urteak etorri, zertara bidali zituzten ere ahaztuko zitzaiean bai berei bai baserritarrei, eta ikazkin hasi zituan, jaiotzeko sua behar duen, izateko ere sua behar duen eta hil ere suak hiltzen duen minerala egiten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 292. orr.

3 ikazkinarekin beltz eta errotariarekin zuri

Jan Janssen, ordea, ikazkinarekin beltz eta errotariarekin zuri izan ohi diren horietako pertsona zen, dirudienez, eta laster baino lehen etxean baino hobeto moldatu zen atzerriko itsaslapurren artean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olentzero ikazkina (4); olentzero ikazkina da (3); zuen ikazkinak (6)


ikazkingo iz ikazkintza.

Segur, beti itxura bertsua du, beti ikazkingoan segitzen du, ikatzak tira gutiago badu ere, beti mendian nunbait bizi da.  Herria   2002-12-26


ikazkintza iz ikatza egitea.

Ezkondu eta gero alde batera utzi zituen ikazkintza eta baso-lana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 85. orr.

Gure aitak gobernuarentzako ikazkintzan aurkitu zuen lana, basoan.· Oligarkak eta ikatz eta altzairugintzako beren langileek esan zuten prest zeudela Janukovitxek gaztetan izan zituen bi zigorrak lapurretagatik eta eraso batengatik ahantzi eta lehen ministro gisako ibilbideagatik harengan konfiantza izateko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.


ikazleku iz ikatza dagoen lekua.

Aldeotako baso oihantsu, burniola zahar, eta ikazleku oparoenetakoa  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.


ikaztegi iz ikatza gordetzen den tokia edo biltegia.

Ikaztegia etxepe batean zegoen, Madonna del Mare elizatik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Ezkaratzeko ikaztegian zati batzuk zakura sartzen hasi eta ukitu nuen pistolaren metala.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 127. orr.

Labearen albora heldu, ikaztegira makurtu eta ikatz artean haztamuka hartu nuen pistola.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 132. orr.

Begiratu bat, lehendabizi sukaldeari, gero aitaren bulegoari, eta handik ikaztegira, Muxiri ataka zabaltzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 141. orr.

Bere lagun batek ikaztegia zeukan, nonbait, portu inguruko sotoetako batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Hor hartuko nuen nik parte, ikaztegiko sarrera-irteeren kargu egingo nintzela esan baitzidan Angelok.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Ikaztegian ez zegoen zakuak pisatzeko edo ikatza garraiatzeko deus.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Ikaztegiko langileek nire kontrola nola hartuko zuten beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 220. orr.

Mutikoak garbitegitik ikaztegiko ate irekira eraman zuen atzeraka Gales Hegalaria.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.


ikaztegietar izlag/iz Ikaztegietako, Ikaztegietari dagokiona; Ikaztegietako herritarra.

Mikel Artetxe larrabetzuarra eta Mikel Gaztañaga ikaztegietarra.  Berria - Kirola   2006-01-05


ikaztu, ikatz/ikaztu, ikazten 1 da ad ikatz bihurtu.

Gure herriko baserri maite guztiak arrotzei merke saltzen zegokion agentziaren hondarrak suak ikaztu zituen, su hiltzaileak eta poliziak jin baino lehen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Plastikoa urtu behar zuen, baina kontu izan behar zuen aurretik ez ikazten.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Suak ikaztutako erraiak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 194. orr.

Erreduraz ikazturiko mahaiaren ertzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Ikaztutako puska beltz eta suak purifikaturiko hauek, edo tximistak erretako haritzak, errespeto handiz gordetzen ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

2 irud

Joana neukan gogoan bat-batean, Creac'heko itzal iheslaria eta ikazten ninduen Maienganako sugeldo haragikorra.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Oihal ikaztu pilotik auhenka ari zen zerbait atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

Ardi, behi eta zaldi ikaztuak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Gorputz ikaztuak, zipilduak eta ondo gardostuak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.


ikebana iz Loreak kokatzeko japoniar antzea.

Irudiren bat eskegitzen da urtaroaren arabera, eta ikebana edo lore bizi sorta batekin apaintzen da.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.


iker (hitz elkartuen lehen osagi gisa) ik ikertu 3.

ikerbide (16 esaldi, 7 liburu eta 2 artikulutan) iz ikertzeko bidea. ik ikerketa 7.

Ez da inolako modurik asmatzeko nora eramango duen ikerbide jakin batek, ez eta, beraz, zein izango diren aplikazio posibleak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 158. orr.

Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Kolore aldagarrizko erauzkinak ematen zituzten, polit-bitxiak haiek ere, baina ezinago ezegonkorrak: saio-egun gutxiren buruan, untxietara jo baino ere lehenago, ikerbide hura artxibaturik uzteko baimena lortu nuen Commendatorearengandik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Puntu honetan, gure ikerbidea erabat aldentzen da hizkuntz egituraren beste hainbeste teoriatatik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 77. orr.


ikerburu iz ikerketaburua.

Hiru ikerkuntzatako ikerburu izan da: [...].  Berria - Kultura   2004-06-25


ikergai (49 esaldi, 16 liburu eta 15 artikulutan) iz ikerketaren gaia. ik ikerketa 10.

Ikerketak, jakina denez, ikergaia gero eta gehiago zatikatuz, atalduz, egiten du aurrera.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

K hizkuntza ikergaitzat harturik, hauxe aurkitzea da arazoa: [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Ohar bedi ezin argudia daitekeela ibai-ertza den bank eta aurrezkiak gordetzeko bank hitz beraren agerraldi bi direnik, horixe baita, hain zuzen, ikergaia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 167. orr.

Osagai-egitura sistemaren ezaugarri formalak ikergai interesgarria dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.

Egokitasun hauek, sintaxia, semantika eta bion arteko loturak aztertuko dituen hizkuntz teoria orokorrago baten ikergaiaren atalak izan litezke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Euskal Herria eta erlijioa ziren bere ikergaiean ardatzak.  Berria - Kultura   2004-06-03

Diabetesa da zure ikergaia.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Xabier Irigoienek itsasoa du ikergai; itsasoaren biodibertsitatearen inguruko ikerketa bat egin berri du, eta ondorio interesgarriak lortu ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-22

Garuneko akromatopsia ez zuen ia inork ikergaitarako hartu hurrengo hirurogeita hamabost urteetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Jakintsua, hasieran, gehiegizko koldartasunez hurbiltzen da ikergaira, astiro, uzkur, oso galdera apalak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 274. orr.

Eta banku bateko kamera korazatutik ateratzerakoan justifikatu ezineko bederatzi mila dolar baldin badauzka batek aldean, besterik gabe bihurtzen da ikergai.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 92. orr.

Preso irakiarrek pairatutako ustezko tratu txarrak ikergai.  Berria - Mundua   2004-01-18

Senatari bat ikergai, irailaren 11ko erasoez aurretik zuen informazioagatik.  Berria - Mundua   2004-01-23

Saguak eta arratoiak hartu zituen ikergai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 50. orr.

Xenpelar Dokumentazio Zentruaren inguruan gorpuzten ari den ikertaldekoei berriz, kezkagai zer dudan eta ikergai zer datekeen zirriborratu diet.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.


ikergailu iz ikerketarako gailua.

Hain zuzen bazuten europearrek Express deitu ikergailu bat Marterat igorria eta huna handik berri interesgarriak etorri berri direla guretako ainitz balio dutenak jakintza mailean.  Herria   2004-01-29


ikergaitz izond ia ikertezina.

Arrazoimen hutsaren idealari, ordea, ezin zaio ikergaitza deitu, zeren arrazoimenaren beharra baino bere beste errealitatearen baieztapenik ez baitu aurkeztu behar bere bitartez batasun sintetiko oro osatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

Bere izatea efektu jakinen bitartez adierazten duten izadiko indar askok ikergaitz dirau guretzat; izan ere, behaketaren bitartez ezin gatzaizkie behar adina urrun jarraiki.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

Pentsagarria den aldetik ere ez da ikergaitza.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.


ikergune iz ikerketa gunea.

Joseba Zulaikaren gidaritzapean dagoen Center for Basque Studies izeneko ikergunean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 12. orr.

Azkenik, hemen ez zegoen Espainiako CSIC, Frantziako CNRS edo Britania Handiko NERC bezalako ikerketarako erakunde publikorik: ikergune publiko hauek baliabide asko dituzte eta egiten den inbestimenduen kopuruan eragin handia dute.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 131. orr.

Zientziaren aurrerapena ikergune pribatuetan oinarritzen denean arazo handiak sortzen ahal dira, uste gabean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Unibertsitate eta ikergune publikoek har zezatela bere gain arlo hauetan egiten den ikerkuntza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Amaia Elizagarate Aztiker Ikerguneko teknikari eta liburuaren zuzendariaren esanetan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aztiker ikerguneak (3); aztiker soziologia ikerguneak (3)


ikerka adlag ikertzen.

Ondotik, itsasoz haraindian ere ikerka ari izana zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 11. orr.


ikerketa (5451 esaldi, 168 liburu eta 2508 artikulutan) 1 iz ikertzea. ik ikerkuntza; ikerpen.

Horrela, fisika izaki fisiko-naturalen ikerketa da, higitzen diren izakiena, hain zuzen ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Ikerketa horren arabera, haurren %39k soilik hartzen dute amaren esnea, bizitzako lehen sei hilabeteetan.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Ikerketa horiek aztergai beregainak zituzten.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.

Atentatuaren ikerketari dagokionez.  Berria - Mundua   2004-03-28

Gobernuak eskuratu ditu berak manatua zuen ikerketa baten emaitzak.  Herria   2004-10-28

Ikerketa sustatzeko ikertzaile gaituak izatea ezinbestekoa dela dio Europako Batasunak.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Azken denbora hotan akulatu den ikerketa nasai baten ondorioz.  Herria   2004-10-21

Ikerketa abiatu zutenetik gaur arte hiru lagun auzipetu dituzte kasuan. energia iturri alternatiboen inguruko ikerketari eskainitako aurrekontuak.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Ikerketa berak salatzen dauku ere probintziaka nun zonbat jende bizi den.  Herria   2002-12-12

Ikerketa, galdeketa edo dena delakoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 244. orr.

Euskal Herriko ikerketa, garapena eta berrikuntza zabaltzeko eta bultzatzeko nazioarteko sarea.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Ikerketa oso aurreratuta zegoen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.

Ea ikerketak inolako baliorik baduen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Hori frogatuta dago; hainbat ikerketak berresten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Azken ikerketek erakusten dutenez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 113. orr.

Eta ikerketa haren ondorioz, lanpostua utzi behar izan nuen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 218. orr.

Ikerketa aurrera zihoan neurrian, beste hainbat gertakari arraro izan ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 36. orr.

JMAren aurka zenbait eskolatara ez agertzeagatik eta harrera-orduetan bulegoan ez egoteagatik martxan zuen ikerketa bertan behera utziko du unibertsitateak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

180 adituko taldea prest da ja ikerketari ekiteko.  Berria - Gaiak   2006-01-08

Ikerketa ordaintzen duenak ondorioak nahi baititu berehala.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

"Ikerketa eta Garapenerako" (I+G) erabiltzen diren inbestimenduak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

Ikerketa horien emaitza izan zen liburu mardul eta mamitsu bat, Visionaries.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 47. orr.

Krimen horien ikerketa eta epaiketan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 78. orr.

Euskal Herriari buruzko ikerketak liburu batean bildu ditu Aztik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Guztira, 2.600 boluntariok parte hartu zuten ikerketan.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Epe luzera lehiakor izateko berrikuntza eta ikerketan inbertitu beharra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Parisen zegoen, nazioarteko espioitza kasu baten ikerketan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.

Ni bihurrika nenbilen plazerrez, baina Kikok ez zidan mugitzen uzten, nire aluaren ikerketan ari baitzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 120. orr.

36ko Gerraren garaiko hilobi komunen inguruko ikerketan ari da lanean sail hau. 50 guardia zibil ari dira ikerketan lanean.  Berria - Kultura   2004-05-27

EAEko etorkinei egindako osasun inkesta izeneko ikerketatik atera dituzte datuok,  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Oinarrizko ikerketa egitea denbora galtzearen pareko zerbait dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Lehen mailako ekuazio aljebraikoei buruzko ikerketak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 326. orr.

Alzheimerrari buruzko bi ikerketa.  Berria - Gaiak   2006-02-17

Askotan salatu izan da pertzepzioari buruzko ikerketak etnozentrikoak direla.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.

Sekta okultisten gaineko ikerketa, Urtxipiaren hilketaren eragile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Gaia -aski interesgarria eta emankorra ikerketa sistematiko baterako- ez da sinplea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.

"Gizakia zer da" auziari buruzko ikerketa filosofikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 279. orr.

Zientziaren ikerketa sozialen ildotik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Ikerketa historikoan aspalditik egiten zen galdera horrek ez du erantzun errazik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Ikerketa historiko-kritikoak ahalegin handia egin du testuen arteko harremanak aztertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Ikerketa genetikoen eragina.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Erregulazio publikoak ikerketa zientifiko-teknologikoaren mugak ezartzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Barrutiko inspektoreak ikerketa berezi bat agindu zuen krimenaren arrazoiak argitzeko.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin garbiagoa da, ikuspuntu guztietatik begiratuta ere, nire laginean agertu dudan hirugarren ikerketa-adar hau. Naturaren legeak Jainkoaren legea ordeztu duelarik ikerketa-arlo gehientsuenetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.

Ikerketa beka bat du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 14. orr.

Baina delitu txikietan, akusatuaren errugabetasun-probabilitatea gutxitu egiten denez, luzatu egin behar da ikerketa-denbora.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Fonologia ikerketa eremu bizia izan da azken urteotan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Zenbait ikerketa-eskolak erronkari heldu eta bigarren hautagaiarekin geratu ziren, gizartearekin alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Horren ikerketa-esparrua zientziaren eta teknologiaren praktikatik eratortzen diren ziurgabetasunak eta arriskuak aztertzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Ikerketa fasean dauden bi botikek.  Berria - Gaiak   2006-02-17

Ikerketa-garapenean (IG) inbertsiorik handienak egiten dituzten herrialdeetako enpresek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Gorago aipatu dugu Ikerketa Institutuak sortzeko beharra.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 147. orr.

Ikerketa jarduera sustatzeko erabiltzen diren edo erabili beharko liratekeen pizgarriei buruz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Arlo bakoitzeko ikerketa joerak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.

Hamazazpi museo eta galeria, Washington D. C.-ko Zoo Nazionala, hamaika ikerketa-laborategi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.

Lehen ikerketa-metodoa dauden zibilizazioak, jada identifikatuak, hartzea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 417. orr.

Zientzia politikoaren ikerketa objektua errealitatean azaltzen diren politikek osatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Ikerketa orduan egiten zaizkion itaunei erantzutera ukatzen denak legeak ezartzen duen zigorra merezi du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.

Ikerketa-plan eta –egutegiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 26. orr.

Bertsolaritzaren ikerketa-politika.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

Beste batzuek, berriz, adaptazionismo delako hori ikerketa-programa bat dela uste dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.  Berria - Harian   2005-12-30

Bizitza atzemateko jakingura hori, hain gizakiarena den ikerketa-sen hori, gainerako ia ikasle guztiek bezalaxe sentitzen zuen berak ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Ikerketa teknikak, ikastaroak, lanabesak, jardunak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 58. orr.

Beste filosofo batzuek ikerketa-programa edota ikerketa-tradizio bezalako kontzeptuak erabili dituzte teoria zientifikoa ezaugarritzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Armadak berak kapitaina "istripuan hil zela" idatziz zarratu zuen ikerketa txostena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua vasca hizkuntz ikerketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Barne-ikerketa bat abiatu zen, aztertzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 165. orr.

Gogoratzen Pandora inguruko barne-ikerketa?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.

Oraindik ere osasun-ikerketa askorik ez baita.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 224. orr.

Osasun-ikerketak egin dituzte Bonbaiko emagalduen artean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 224. orr.

Bere garapenerako eremu ikerketa egin duelarik enpresa batek, Mugerreko garraio lekuan metro karratua berrogei eurotan proposatua izan zaio ; aldiz hego Landesetako Seignanx aldetik hamabost euroko proposamena egin diote.  Herria   2004-07-15

XIX. mendearen erdialdera etorri zen Bonaparte printzea Euskal Herrira, eta ordukoak dira haren dialektologia ikerketak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 64. orr.

Landa-ikerketak egin zituen garaian.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 103. orr.

5 ikerketapean

British Arways, Air France-KLM eta Lufthansa dira, besteak beste, ikerketapean dauden airelineak.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

Irregulartasun susmoak zirela eta, Faziok kargua utzi behar izan zuen eta ikerketapean dago, Giovanni Consorte Unipoleko presidente ohia bezalaxe.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Juje batek ikerketapean ezarriz geroz.  Herria   2001-01-11

6 ikerketa batzorde

Beste agiri batean ikerketa-batzordeen eraketa eta eskumenak azaltzen dizkiote.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

Ikerketa Batzordean ezin bada honelakorik salatu, zertarako nahi dugu Liderra bertan egotea?  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.

Deputatuen artean muntatua izana zen ikerketa batzorde bereziak bere lana bururatu du.  Herria   2004-03-04

· Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordekidea da 1990 urteaz geroztik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.

7 ikerketa(-)bide (15 esaldi, 5 liburu eta 9 artikulutan; orobat ikerketabide 2 agerraldi, liburu 1ean) ik ikerbide.

Horra bada, antropologiaren arreta merezi duen ikerketa-bide bat:[...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

XIII. mendean, berriz, Aristotelesen miresmena indarraldi osoan zegoen bitartean, ikerketa bide hori nahikoa etenda egon zela aitortu behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.

Bi biltzar horietan Euskal Herriko kulturaz, hizkuntzaz, ekonomiaz, industriaz eta zientziaz eta ikerketa bide berriak sustatzeaz egin zituzten hitzaldiak.  Berria - Kultura   2004-11-24

Garmendiaren bizia eta lanak ditu goraipatu, bereziki Sevillan eramanikako urte garrantzitsuak, han baitzituen ikerketa bide berri batzu urratu.  Herria   2005-05-05

Ideia horrek ezagutzaren eta burmuinaren inguruan ikerketabide oparoa ireki du, zientzien arteko elkarlanean gauzatzen dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Aitor ezazu zu ez zarela egia, ez baitabil egia bere buruaren bila, eta zu ikerketa bidez iritsi zinen egiara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 205. orr.

8 ikerketa erakunde

Euskal Herritik kanpoko ikerketa erakundeetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak aspaldidanik ari dira, gehienetan zein bere aldetik eta nor bere esparruan, sozioekonomia aztertzen.  Berria - Harian   2005-01-22

Ifo ekonomia ikerketa erakundeak hobetu egin du aurten Alemaniako ekonomiak izango duen hazkuntzaren aurreikuspena.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Azti Arrantzarako Euskal Ikerketa Erakundeko.  Berria - Harian   2006-04-30

Espainiako Ozeanografia Institutuko, Frantziako Itsasoaren Ikerketarako Institutuko eta Marokoko Itsas Baliabideetarako Institutukoak.  Berria - Harian   2006-04-30

9 ikerketa egin

Unibertsitateak, gainera, ikerketa egiteko ere balio du, askotan enpresek ezinbestekoak dituzten ikerketak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Badirudi bi eratako irakasleak beharko genituzkeela izan unibertsitatean: ikerketa egiten duena, eta ikerketarik egiten ez duena edo helburu hori ez duena behintzat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 120. orr.

Ikerketa egitera bidali ninduenean bezain indartsu nago oraindik ere.  Elizen arteko biblia   Jos 14,11

Ikerketa egin egiten da, itxuraz behintzat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Ikerketa egiteko bi lagun izendatu zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Onartu behar izan duelakotz auziaren ikerketa egitea baina ez haren epaitzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 158. orr.

Ikerketa egiteko 205 haur aztertu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoaren jokabidea salatzen du, elkargo horrek ez duela ikerketarik egiten ere funski ezagutzeko zertan den aloimenduaren problema hiru hiri horietan.  Herria   2003-03-20

· Ikerketak egin zituzten hainbat herrialdetan nire gurasoen bila, bizirik egon zitezkeelakoan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.

-Tira, zenbait ikerketa eginda, hortik zehar galdetuz eta, badakik, hainbat gauza entzun ditiat hire neska horri buruz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 51. orr.

Mundu osoko fisikariak etortzen ziren ikerketak egitera.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 66. orr.

Mundu Gerrak fisika nuklearreko ikerketak egiten harrapatu zuen Werner.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

1996tik hona eginiko ikerketak aztertu ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Ikerketa bat egiteko «diru laguntza handiak» behar dira.  Berria - Gaiak   2004-02-22

Oinarrizko ikerketa egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Hildakoaz nekizkien guztiak esan nizkien epaileei eta poliziako ofizialei, eta ikerketa sakon bat egin zen uharte osoan..  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 190. orr.

Nori zegokiok istripu honen ikerketa egitea?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.

Duela urtebete emakumeen sexualitateari buruz ikerketa bat egin nuen Askabiden.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 37. orr.

Hura topatzeko egin ziren ikerketak arreta handiz jarraitu zituen, eta beste gizon batekin alde egina zelako zurrumurrua heldu zitzaiolarik, hunkitu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

10 ikerketa gai (9 esaldi, 2 liburu eta 7 artikulutan) ik ikergai.

Ikerketa gai interesgarri baten iradokizun gertatuko ahal da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Antropologo garaikideentzako ikerketa gaia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 110. orr.

Hori guztia hauteskunde Batzorde Nazionalaren ikerketagaia da.  Berria - Mundua   2004-01-25

Euskara ikerketa gai duen edozein ikerketa taldek Sisteman parte hartu ahal izango duela dio legeak. herriaŽ

11 ikerketa(-)lan (152 esaldi, 8 liburu eta 123 artikulutan) ik ikerlan.

Jarrera filosofiko hori ikerketa-lan askotara itzuli behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Deialdi publikoen bitartez finantzatzen diren ikerketa lanetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriari buruzko ikerketa lanak egiteko, diru laguntzak eskaintzen ditu.  Herria   2002-12-26

1950ko hamarkadan, Jose Migel Barandiaranekin hasi zen ikerketa lanetan.  Herria   2002-11-28

Azken finean, ikerketa lan saiatuari esker egiten du aurrera zientziak.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Duela urte eta erdi istripua argitzeko hasitako ikerketa lan asko bukatu gabe daudela salatu dute. herriaŽ

Landareekin egindako gurutzamenduak eta kolore berriak asmatzeko ikerketa-lanak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 143. orr.

Orain arte, ikerlari askok opor garaiak baliatu dituzte ikerketa lanak egiteko.  Berria - Kultura   2004-05-27

Wagnerren obraren gainean egin ditu bere ikerketa lan gehienak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.

Idazle batek gai jakin baten inguruan ikerketa eta azterketa lan handia egiten duenean, zergatik jo nobelara eta ez saiakerara?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

Ia zortzi urteko ikerketa eta bilaketa lana izan zen, eta pozik utzi ninduen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

12 ikerketa(-)programa

1962. urtean, ordenagailuen gaineko ikerketa programa bat abiatu zuen ARPAk.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Ikerketa programa sustatzeko asmoa agertu duzu kanpainan zehar...  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Ameriketako Estatu Batuetako Autismoaren Ikerketarako Aliantza Nazionaleko (NAAR) Ikerketa Programarako arduraduna da Andy Shih.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Beste filosofo batzuek ikerketa-programa edota ikerketa-tradizio bezalako kontzeptuak erabili dituzte teoria zientifikoa ezaugarritzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Etorkizuna gogoan duen ikerketa programa indartsu baten alde egin dezazun eskatzen dizugu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.

13 ikerketa(-)proiektu

Zenbait ikerketa proiektu akademikotan hartu du parte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Lan hau egiteko bi ikerketa-proiekturen laguntza izan dut: 9/UPV 00003. 230-13707/2001 (EHU) eta BFF2002-03294 (MCyT).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 283. orr.

Globalizazioak Gipuzkoan izango dituen eraginak eta aukerak aztertzeko Open Gipuzkoa ikerketa proiektua izenpetu zuten atzo MCCk, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. herriaŽ

Ameriketako Estatu Batuetako Ikerketa Proiektu Aurreratuetarako Defentsa departamentuaren Agentziak soldaduentzako hezurdura mekanikoa aurkeztu du.  Berria - Gaiak   2004-03-06

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak ikerketa proiektu onena saritzen du beka horrekin, urtero.  Berria - Gaiak   2004-08-29

14 ikerketa(-)talde (78 esaldi, 61 artikulutan) ik ikertalde.

Londresko College Unibertsitateko ikerketa talde batek ikerketa bat egin du bularreko angina duten emakumeei zer-nolako arreta eskaintzen zaien ikusteko.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Norwicheko (Erresuma Batua) New Eeagle Unibertsitateko ikerketa talde batek egin du publiko ikerlana. herriaŽ

1.200 inkesta egin ditu ikerketa taldeak Euskal Herriko hiru herrialde horietan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Hwangek atzo adierazi zuenez, ikerketa taldeko kide batzuek engainatu zuten.  Berria - Gaiak   2006-01-13

EHUko Historiaurreko irakasle Andoni Saenz de Buruagak zuzenduriko ikerketa taldea 2004an hasi zen Saharako ondarea aztertzen.  Berria - Kultura   2006-05-03

«CIAk, behin eta berriro, ustezko terrorista andanaren bahiketak eta legez kanpoko atxiloketak egin ditu EBko hainbat estaturen esparruetan», azaldu du ikerketa taldearen txosten egile nagusiak, Claudio Faviak.  Berria - Mundua   2006-04-27

Ikerketa taldeko buru Jan Egelandek.  Berria - Mundua   2004-04-21

Ikerketa taldeak dokumentuak aztertzen ari dira.  Berria - Mundua   2004-09-16

David Kay AEBetako Estatu Batuetako Irakeko Ikerketa Taldeko buru ohiarekin elkartuko dela esan zien kazetariei. herriaŽ

Nazioarteko Ikerketa Taldeak zuzendu zuen itaunketa.  Berria - Mundua   2004-02-06

15 ikerketa(-)zentro

Azken urteotan eztabaida horiek muga akademikoak hautsi eta arazoen kokagunera zabaldu dira, hots, ospitaleetara, ikerketa-zentroetara, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

14 ikerketa zentro daude Iparraldean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.

Irudikatzen al nauk ni ikerketa-zentro batean lanean egun osoan, "lankidez" inguraturik?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

16 ikerketan jardun

Herri horretako udal artxiboan ikerketan jardun ondoren, trena hartzera abiatu da irakaslea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 112. orr.

Gai hauen ikerketan dihardutenen adimenaren solitasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.

Produkzio sistemak ez du oinarrizko ikerketan jardungo, epe laburrerako irabaziak eta emaitzei begira dagoelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Salbamendu taldeak erretako eraikinaren hondakinen artean gorpuen bila zebiltzalarik, jendarmeek bestelako ikerketan ziharduten, sutea zerk eragin zuen argitzeko.  Berria - Mundua   2004-08-06

Harik eta Hermann von Helmholtzek, ikusmenari buruzko ikerketan ziharduela, piztu eta zehaztasun berri bat eman zion arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

17 zientzia ikerketa

Zientzia-ikerketa beraren jarraipena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Bada esparru bat zientzia-ikerketa orotatik kanpo geratzen dena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 191. orr.

Mundu osoko puntako ikerlari ugari elkartzen zituzten hormok, era guztietako zientzia-ikerketak burutzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 35. orr.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan iaz 700 milioi euro inbertitu ziren zientzia ikerketa eta teknologia garapeneko jardueretan (I+G).  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Farimonteko Zientzia Ikerketarako Institutuko ikertzailea da Edwards (Mendebaldeko Virginia, AEB).  Berria - Gaiak   2004-08-19

CSIC Zientzia Ikerketarako Espainiako Goi Kontseiluaren menpeko Bioteknologia Zentroko kidea da Santos Mañes. herriaŽ

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aburu ikerketa (6); akulatu ikerketa (8); argitaratutako ikerketa (8); argitzeko ikerketa (32); argitzeko ikerketa abiatu (6); atentatuen ikerketa (7); atzo ikerketa (7); auziaren ikerketa (6); azken ikerketa (6); aztertzeko ikerketa (13); baina ikerketa (25); barne ikerketa (13); batek ikerketa (6); bere ikerketa (25); beren ikerketa (7); beste ikerketa (27); beste ikerketa bat (12); bi ikerketa (9); buruz ikerketa (10); buruzko ikerketa (87); buruzko ikerketa bat (8); da ikerketa (41); dago ikerketa (6); den ikerketa (31); dio ikerketa (13); dira ikerketa (18); diren ikerketa (15); ditu ikerketa (11); dituen ikerketa (8); dituzte ikerketa (6); du ikerketa (66); du ikerketa batek (8); duen ikerketa (33); dute ikerketa (44); dute ikerketa horren (8); duten ikerketa (10); edo ikerketa (7); egin du ikerketa (11); egin dute ikerketa (7); egin ikerketa (14); egin zuen ikerketa (6); egindako ikerketa (65); egindako ikerketa batek (10); egindako ikerketa baten (34); eginiko ikerketa (28); eginiko ikerketa batek (9); eginiko ikerketa baten (9); eman dute ikerketa (6); ere ikerketa (8); ertzaintzak ikerketa (7); espainiako ikerketa (10); eta ikerketa (233); eta ikerketa sailak (18); eta ikerketa sailburu (16); ez da ikerketa (8); gaineko ikerketa (27); gobernuak ikerketa (7); gure ikerketa (6); hainbat ikerketa (18); hasitako ikerketa (14); hori ikerketa (6); horien ikerketa (6)

ikerketa abian (15); ikerketa abian jarri (6); ikerketa abiarazi (6); ikerketa abiatu (42); ikerketa abiatu du (15); ikerketa abiatu zuen (11); ikerketa abiatzeko (8); ikerketa agindu (6); ikerketa asko (13); ikerketa aurrera (9); ikerketa bat (206); ikerketa bat abiatu (13); ikerketa bat agindu (13); ikerketa bat egin (26); ikerketa bat egingo (6); ikerketa bat egiteko (10); ikerketa bat egiten (7); ikerketa bat hasi (7); ikerketa batean (24); ikerketa batek (65); ikerketa baten (123); ikerketa baten arabera (86); ikerketa batzorde (31); ikerketa batzorde bat (17); ikerketa batzordea (38); ikerketa batzordea eratzea (6); ikerketa batzordea eratzeko (7); ikerketa batzordeak (31); ikerketa batzordean (17); ikerketa batzordearen (20); ikerketa batzordearen aurrean (6); ikerketa batzordeari (6); ikerketa batzordeko (11); ikerketa batzu (8); ikerketa batzuen (12); ikerketa batzuk (7); ikerketa berezi (7); ikerketa berri (10); ikerketa bide (10); ikerketa bultzatzeko (6); ikerketa da (8)

ikerketa egin (67); ikerketa egin du (8); ikerketa egin duen (6); ikerketa egin zuten (6); ikerketa egingo (14); ikerketa egitea (18); ikerketa egiteko (52); ikerketa egiten (33); ikerketa egiten ari (16); ikerketa erakunde (8); ikerketa eskatu (14); ikerketa esparru (6); ikerketa eta (136); ikerketa eta garapenean (15); ikerketa eta garapenerako (13); ikerketa ez (13); ikerketa gehiago (13); ikerketa gehiago egin (10); ikerketa guztiak (6); ikerketa hasi (41); ikerketa hasi du (16); ikerketa hasi zuen (7); ikerketa hau (9); ikerketa historiko (12); ikerketa honek (11); ikerketa honen (15); ikerketa hori (35); ikerketa horiek (23); ikerketa horien (10); ikerketa horietan (6); ikerketa horrek (10); ikerketa horren (47); ikerketa horren arabera (6); ikerketa horren berri (11); ikerketa horretan (13); ikerketa ildo (6); ikerketa independente (12); ikerketa independente bat (7); ikerketa independentea (23); ikerketa ireki (7); ikerketa jarduera (6); ikerketa judizial (6)

ikerketa lan (46); ikerketa lana (34); ikerketa lanak (29); ikerketa lanaren (6); ikerketa lanetan (10); ikerketa lerro (6); ikerketa mota (14); ikerketa programa (8); ikerketa proiektu (9); ikerketa publikoa (9); ikerketa sail (7); ikerketa saila (6); ikerketa sailak (19); ikerketa sailburu (16); ikerketa sailburu anjeles (16); ikerketa sakon (9); ikerketa sakon bat (6); ikerketa sakona (15); ikerketa sustatu (6); ikerketa talde (21); ikerketa taldeak (16); ikerketa taldearen (9); ikerketa taldeko (18); ikerketa txostenak (6); ikerketa ugari (8); ikerketa zabaldu (7); ikerketa zentro (16); ikerketa zentroa (11); ikerketa zentroak (18); ikerketa zentroko (21); ikerketa zientifiko (11); ikerketa zientifikoak (6); ikerketa zientifikoaren (6); ikerketa zuzendu (9); ikerketa zuzendu duen (6)

inguruan ikerketa (9); inguruko ikerketa (80); irakaskuntza eta ikerketa (14); jakiteko ikerketa (13); legebiltzarreko ikerketa (7); legezko ikerketa (10); lehen ikerketa (13); nazioarteko ikerketa (14); oinarrizko ikerketa (11); p ikerketa (9); polizia ikerketa (10); poliziak ikerketa (8); poliziaren ikerketa (6); unibertsitate eta ikerketa (58); unibertsitateko ikerketa (8); urteko ikerketa (13); zehazteko ikerketa (8); zen ikerketa (15); zenbait ikerketa (12); zituen ikerketa (6); zuen ikerketa (48); zuen ikerketa bat (6); zuten ikerketa (17); zuzendu du ikerketa (6)

azken ikerketak (7); bere ikerketak (10); buruzko ikerketak (29); dira ikerketak (8); diren ikerketak (10); du ikerketak (12); duten ikerketak (6); egindako ikerketak (11); eginiko ikerketak (12); eta ikerketak (20); gaineko ikerketak (10); ikerketak agerian (6); ikerketak aurrera (14); ikerketak egin (41); ikerketak egin eta (6); ikerketak egitea (8); ikerketak egiteko (23); ikerketak egiten (36); ikerketak egiten ari (7); ikerketak erakutsi (6); ikerketak ere (7); ikerketak eta (22); ikerketak ez (15); ikerketak ez du (8); inguruko ikerketak (33); zuen ikerketak (7)

bere ikerketan (8); bere ikerketaren (6); buruzko ikerketaren (8); da ikerketaren (8); duen ikerketaren (6); dute ikerketaren (6); egindako ikerketaren (23); egindako ikerketaren arabera (13); eta ikerketan (7); eta ikerketarako (24); eta ikerketaren (14); ikerketan eta (9); ikerketan parte (16); ikerketan parte hartu (9); ikerketarako eta (6); ikerketarako institutuko (9); ikerketaren arabera (70); ikerketaren ardura (11); ikerketaren berri (21); ikerketaren bigarren (9); ikerketaren emaitzak (24); ikerketaren harira (7); ikerketaren ondoren (6); ikerketaren ondorioak (9); ikerketaren ondorioz (6); ikerketaren ondotik (6); ikerketari buruzko (6); ikerketarik egin (13); inolako ikerketarik (6); zientzia ikerketarako (6); zuen ikerketaren (9)

azken ikerketek (6); azken ikerketen (10); azken ikerketen arabera (7); diren ikerketek (8); diren ikerketen (9); diren ikerketetan (6); egindako ikerketek (13); egindako ikerketen (13); egindako ikerketen arabera (8); egindako ikerketetan (6); eta ikerketek (7); eta ikerketen (8); ikerketei esker (6); ikerketek aurrera (8); ikerketek erakusten (6); ikerketek erakutsi (9); ikerketek eta (6); ikerketek ez (6); ikerketen arabera (77); ikerketen berri (15); ikerketen emaitzak (11); ikerketetan eta (6); lehen ikerketen (9); lehen ikerketen arabera (9)


ikerketabide ik ikerketa 6.

ikerketaburu (orobat ikerketa buru) iz ikerlan baten buru den pertsona.

Mikel Noval ELAko ikerketaburuak kritikatu zuen langabezia gutxi jaitsi dela, eta %8ko tasa ez dela gainditu.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

«Esperimentu honek erakusten du posible dela ernalketa galarazten duen gizonentzako txerto itzulgarri bat diseinatzea», esan du Michael O'Rand Ipar Karolinako Unibertsitateko zientzialariak eta ikerketaburuak.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Ezer ez dakitela onartu zuen atzo Steve Squyres AEBetako Espazio Agentziaren Propultsio Laborategiko ikerketa buruak.  Berria - Gaiak   2004-01-22

Horretan Israelgo Armadako Inteligentzia Zerbitzuetako Ikerketa buru Yossi Kuperwaserrek argi esan du hilketak ondorio latzak eragin ditzakeela epe laburrera.  Berria - Mundua   2004-03-23


ikerketagai ik ikerketa 9.

ikerketalari iz ikerlaria.

Katowice hiri handitik hurbil dagoen Chorzoweko erakusketa guneko hegatzaren erortzea zerk eragin duen aztertzen hasiak dira ikerketalariak.  Berria - Mundua   2006-01-31


ikerketatxo iz adkor ikerketa.

Hainbeste unibertsitario kritiko eta progre dabilen Espainietan, arrazismo espainolak (Ortega, Sánchez Albornoz, etc.) ikerketatxoren bat ez ote du merezi?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 275. orr.


ikerkizun pred ikertzeko.

Munduari bira egiten ez dion itzulinguruko esferarik ba ote den jakiteari dagokionez, halaber, ikerkizun dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.


ikerkuntza (534 esaldi, 22 liburu eta 172 artikulutan) 1 iz ikerketa.

Esana dago irakaskuntzak eta ikerkuntzak nahitaez eskutik joan behar dutela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 120. orr.

Ikerkuntza azkenik gabeko prozesu bat da, eta inork ez daki deus haren bilakaeraz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 24. orr.

Baliabideak behar dira [...], baliabideak irakaskuntza eta ikerkuntza egokiagoak egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Azken urte hauetan ikerkuntza eta garapenari garrantzi handia eman zaie.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

EAEk BPGren %1,5 bideratzen du Ikerkuntza eta Garapenera.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

Japonia inbestimendu handiak egiten ari da oinarrizko ikerkuntzan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

Oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerkuntza behar bezala sustatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 95. orr.

Punta-puntako ikerkuntzaren berri izateko aukera.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Armando Llanos arkeologoak, era berean, etengabeko ikerkuntzaren beharra azpimarratu du.  Berria - Kultura   2004-04-08

Euskal ondare bibliografikoari buruzko ikerkuntzaren eta kontserbazioaren esparruan.  Berria - Kultura   2004-06-10

Gramatika-egituraren ikerkuntza formalaren emaitzetako bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Ikerkuntza babesten duten erakundeek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Ikerkuntza garatzeko toki guztietan unibertsitateari berez dagokion zeregina.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Beharbada horren begi-bistakoa ez bada ere, ikerkuntza honen ibiliak Nelson Goodman eta W.V. Quineren lanaren eragin sakona jasan du.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 26. orr.

Zer egin behar duen batek ikerkuntzan hasten denean bere ibilbide akademikoa behar bezala zedarritzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

2001ean ikerkuntzara bideratutako diruaren %56 baino ez zen enpresa pribatuena.  Berria - Gaiak   2006-01-20

1999an zientzia eta ikerkuntzari Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,83 eskaini zion Txinak.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Bizitza zoriontsurako aski da egiaren ikerkuntza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 35. orr.

Filosofia ez da jakituria bera; jakituriaren ikerkuntza da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.

Hizkuntzaren ikerkuntzan, gramatika eta gramatikaren teoria da axola duena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Sintaxiaren eta semantikaren arteko loturen ikerkuntzan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 130. orr.

Eritasunek sortzen dituzten heriotzen % 90 aztertzeko, ikerkuntzako diruen % 10 bakarrik erabiltzen da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Ikerkuntza eta Enpresekiko Harremanetako errektoreordea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Elikagaien Ikerkuntzarako Institutuko zuzendari Jan Mousingek.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Rafal Antczak Varsoviako Gizarte eta Ekonomia Ikerkuntza zentroko ekonomistak.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Espainiako Poliziako Ikerkuntza Teknologikorako Brigadako poliziek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Frantziako CNRS Zientza Ikerkuntzarako Zentro Nazionalean.  Berria - Mundua   2004-12-16

Euskadiko Kutxako Ikerkuntza departamentuko zuzendariak.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Gizarte Zientzien Euskadi Ikerkuntza Saria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Ikerkuntzako Euskadi Saria  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahozkotasunaren ikerkuntza arloa.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 110. orr.

Iradoki dugun hizkuntz teoriaren ikerkuntza-egitasmoan hiru betebehar nagusi daude.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.

Ikerkuntza prozesu azkengabe bat da, nondik nora egingo duen sekula jakiterik ez dagoena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 158. orr.

Kontrolik ezaz, artikulurik hutsalenak maila gorenetara iristen dira, ikerkuntza erreportajeen eta nazioarteko albisteen kaltean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

Benetako unibertsitate sistema eraginkorra lortuko badugu, ikerkuntza jarduera suspertu egin behar da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 120. orr.

Gizarte zientzien arloetako ikerkuntza jardueraren garapen maila, apalagoa da beste arlokoen garapena baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.

Ikerkuntza-kredituak banatzeko kargua zuten batzorde eta erakundeek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 29. orr.

Barne-arazokoek bere ikerkuntza-metodoetan aurkitutako irregulartasun batzuez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 101. orr.

Ezein kudeatzailek, ezein fundaziok, ezein ikerkuntza-ministrok ez zituen bide horretan abiarazi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 28. orr.

Bistan da ezin ditugula ikerkuntza mota guztiak, jakintza arlo desberdinetan gainera, bultzatu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 146. orr.

ikerkuntza-ordezkaritza bat sortu zuen, hainbat urtetarako egitamu baten arabera gehituz zihoan aurrekontu batekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 26. orr.

Ikerkuntza-subjektu horren behinekotasuna.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 8. orr.

Lanbide Heziketako ikerkuntza zentro bat jarriko dute Errenterian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Tekniker ikerkuntza zentroak Ikerkuntza esparru ezberdinak jorratu ditu Axelek.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Ikerkuntza gune publiko sare bortitz bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 146. orr.

Azterketa egiteko lana MIT (Massachussets Institute of Technology) ikerkuntza-institutuko talde bati eman zioten.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.

Industria eta ikerkuntza ministroa Bidarten Izarbel deitzen den teknopolioan.  Herria   2003-12-25

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak babestua.  Berria - Kultura   2004-06-25

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan honek EEBBko [...] Air Force (Zientzia-ikerkuntzarako bulegoa, Aire-ikerkuntza eta Garapen Komandoa) eta Navy (Itsas-ikerkuntzarako bulegoa) erakundeen diru-laguntza jaso du.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 27. orr.

Gramatika-ikerkuntza giza hizkuntzaren formari buruzko teoria baten zerbitzuan hasi berria zen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Haur-eskoletatik unibertsitate-ikerkuntzaraino Unibertsitate ikerkuntzan ere, gutxiago inbestitzen da hemen herri horietan baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 116. orr.

Haur-eskoletatik unibertsitate-ikerkuntzaraino.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

4 ikerkuntza egin

Euskal Herriko unibertsitateak ez dira sortu, pentsatu eta antolatu ikerkuntza egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Ikerkuntza egiteko prestakuntza eta gogoa sustatu behar dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 120. orr.

Unibertsitatean ikerkuntza egiteko diru kopuruak atzera egin du.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

Munduan zehar diru publiko asko erabiltzen da ikerkuntzan, baina enpresek ere diru asko erabiltzen dute ikerkuntza egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 129. orr.

· Ikerkuntza hau egin artean, Zellig S. Harrisekin eztabaida luze askotan jarduteko aukera izan dut.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 26. orr.

5 ikerkuntza lan

Kubako hegoaldeko kostaldean patruilatzeko eta ikerkuntza lan zenbait egiteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.

Gaur egun hainbeste lagun daude Euskal Herrian ikerkuntza lanak egiten, horietako gehien-gehienak EHUn.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

EHUko irakasle guztien %40 inguruk ez du ikerkuntza lanik egiten.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Doktore tesia egin behar du ikerkuntza lanetan hasi nahi duenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Claudie Haignere Frantziako Ikerkuntza ministroak, bestalde, ukatu egin zuen zientzialarien kargu-uzteak ikerkuntza lana gelditzea ekar dezakeela.  Berria - Gaiak   2004-03-10

6 zientzia ikerkuntza

Ba ote zientzia-ikerkuntzan mugaren bat, ez ezagutze-ahalmenak, baizik eta ezagutzeko interesak ezarria?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 193. orr.

Zientzia ikerkuntzaren alorrean aurrerapen handiak egon direla, alor horretako asmakuntzak patentagarriak izan ez arren.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Biziaren errespetua maizegi ukatua, gosetea eta ezaxolkeria, zientzia ikerkuntzaren ilunbeak eta gerlen ekaitzak.  Herria   2004-12-23

Frantziako zientzia ikerkuntzarako zentro nazionaleko kidea.  Berria - Mundua   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

den ikerkuntza (11); du ikerkuntza (6); egiten den ikerkuntza (6); eta ikerkuntza (32); eta ikerkuntzan (6); ikerkuntza egitea (6); ikerkuntza egiteko (9); ikerkuntza egiten (6); ikerkuntza eta (32); ikerkuntza mota (6); ikerkuntzan eta (8); oinarrizko ikerkuntza (16); oinarrizko ikerkuntzan (9)


ikerlan (139 esaldi, 27 liburu eta 73 artikulutan) 1 iz ikerketa lana. ik ikerketa 11.

Gure aita bizitza osoan ikerlan zientifikoan aritu zen buru-belarri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 34. orr.

Fisika nuklearraren arloko ikerlan funtsezko batzuk egin zituen, haietako batzuk Fermirekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Osakidetzari zonako ikerlan epidemiologikoa egin dezala eskatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Izan ere, jakituria eta gizatasuna ez baitira jatorkeria batzuk asmatu eta taigabe haiek predikatuz umotzen, buruko argi guziak itzali arte nork bere ikerlan eszeptikoan segituz baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.

Ikerlanaren arabera, gai kimikoak izan dira eragileak: Irakek erabilitako nerbio gasa eta AEBek arma kimikoetatik babesteko soldaduei emaniko drogak, adibidez Azken hamarkadako ikerlanek frogatu dute garun-azala oso plastikoa dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Ikerketaren baldintza zenbaitegatik hizketari buruzko ikerlanek, edo ekoizpenari edo oharmenari eman izan diote lehentasuna.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.

Hala ere, lan bat aintzat har dadin, pentsamolde berri bat onar dadin, araztu beharra dago ikerlana zabor afektibo edo irrazional guztiez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pasteur Institutuko gure laborategian martxan zeuden bi ikerlan motak [...] ez zirela, izatez, fenomeno beraren bi aurpegi baino, mekanismo beraren bi adierazpen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 187. orr.

Santiago Leone Puncel ikerlariak[...] irabazi du Irungo Udalak antolatutako Jose Antonio Loidi ikerketa-bekarako lehiaketa, Euskal Herria XIX. mendeko bidaia liburuetan izeneko ikerlan egitasmoari esker.  Berria - Kultura   2004-01-20

Gasteizko harresiak berreskuratzeko ikerlan egitasmoa aurkeztu dute.  Berria - Kultura   2004-02-04

Ikerlan enpresak hainbat proiektu ditu esku artean.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Eusko Ikaskuntzak diru-laguntzak emanen ditu 12 ikerlan egileri.  Herria   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruzko ikerlan (4); eta ikerlan (5); ikerlan bat (7); ikerlan batean (3); ikerlan eta (4)


ikerlari (329 esaldi, 46 liburu eta 151 artikulutan) 1 iz ikertzailea.

Orain arte, ikerlari askok opor garaiak baliatu dituzte ikerketa lanak egiteko.  Berria - Kultura   2004-05-27

Fonoestilistika arazoek ikerlarien arreta gutxiago jaso dute beste batzuek baino.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 87. orr.

Mireiak International Physics Center horretan egiten zuen lan, ikerlari moduan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 72. orr.

Mundu osoko puntako ikerlari ugari elkartzen zituzten hormok, era guztietako zientzia-ikerketak burutzeko..Horrela osatu genuen batzordea, komisarioaz gain ikerlaria ere tartean zela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 35. orr.

Poliziako ikerlarien arabera istripuzko gertakaria zitekeen, baina ez zuten pista bakar bat baztertzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

Dopin genetikoaren arriskuaz ohartarazi dute ikerlariek.  Berria - Kirola   2004-08-31

NBEko bost ikerlari independentek azken hiru urteetan egindako lanaren emaitza da atzo kaleratu zuten txostena.  Berria - Harian   2006-02-17

Kimikari ezin hobea eta ikerlari aspergaitz zorrotza zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Spencer Wells ingles ikerlariak ahaidetasun zerbait aurkitzen du euskararen eta Kaxmir eskualdeko burushaski mintzairaren artean.  Herria   2003-03-20

Gaur egun Berkeley unibertsitateko (California) ikerlaria da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 14. orr.

Iker-CNRS taldeko ikerlaria da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.

2 ik ikertu 1.

Eta ikerlariak bidali zituen etsaien kanpakelura.  Elizen arteko biblia   1 M 12,26

Ikerlariak bidali zituen, Saulen etorrera ziurtatzera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 26,4

3 (hitz elkartuetan)

Kutx ala pil egin bezain pronto ikerlari lanetan jarria zen errioxarra.  Berria - Kirola   2004-03-16

Agustin Azkarate EHUko irakasleak zuzendutako ikerlari talde bat.  Berria - Kultura   2006-05-10

Ikerlari taldea hamabost hilabetez egon da lanean eta aurki helaraziko dute txostena bere osotasunean.  Berria - Mundua   2004-09-18

· Badira ere, beste ainitz mailetan, xakur heziak: batzu itsu gidari, besteak droga ikerlari, edo jende bakartuen etxeko lagun, ala xahur toki zaindaria edo gizonaren lagun hoberena, errana den bezala.  Herria   2001-07-05

Bere arrazoiketa oinarritzeko Francois Passard garraio ikerlariaren hitzak ekarri ditu gogora.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Bizkitartean, Hannah Arendt-en arabera, eskuineko ala ezkerreko politika-ikerlariek onartzen omen dute bortizkeria ez dela boterearen erakusle argiena baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.

Ba ote du interesik filologo eta literatur ikerlarien sekta murritzetik kanpoko irakurlearentzat idazle baten ariketen bildumak?  Berria - Kultura   2006-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dute ikerlariek (6); duten ikerlari (3); eta ikerlari (9); eta ikerlaria (3); eta ikerlariak (9); hainbat ikerlarik (3); ikerlari askok (3); ikerlari batek (3); ikerlari eta (17); ikerlari gehienek (3); ikerlari horiek (4); ikerlari talde (3); ikerlaria da (6); ikerlaria eta (6); ikerlariak bidali (3); ikerlariak eta (4); ikerlariak ez (3); ikerlarien arabera (3); literatur ikerlaria (3)


ikerlaritza iz ikertzaile jarduna.

Gogor egiten zuen lan [...] oinez jarraitzen zuten eta Ramsay andrea ez zen esanahiaz zehatz ohartu, hitz bakanak soilik, han-hemenka... disertazioa... ikerlaritza... lektoradutza... katedra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.


ikerle 1 (102 esaldi, 14 liburu eta 69 artikulutan) iz ikerlaria, ikertzailea.

Hannah Arendt (1906-1975) judu aleman ikerlea, Totalitarismoaren Iturriak aztertu dituena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Akiro Mitamura Japoniako herri literaturaren ikerle ospetsuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Atzerritik etorritako hainbat ikerle entzutetsu geure hizkuntzaz arduratzen zela ikustea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 157. orr.

Egiaren ikerlea zoriontsua da, egiaren jabe izatera iritsi ezin bada ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

Hango piramidearen ondoan frantses ikerle batzu ari direla beren ikerketen egiten.  Herria   2004-10-07

Datu arkeologikoetan oinarrituz nekazaritzaren sorrera Euskal Herrian aztertu zuen Lydia Zapata EHUko irakasle eta ikerleak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Bilduak zituzten Testament zahar eta berria aztertzen dituzten ikerleak.  Herria   2004-04-29

Gogamenaren teoria multifaktorial edo konposatuaren mugak dituzte ikerleok hizpide.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.

Zeren baitaki guztiek dakitena, hots, Inkisidore Jaunek, Ikerle diren ber, ez dutela neholako eskubiderik nehongo apezpiku xumeenaren ala gaiztoenaren gain.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.

2

Han-hemenka jendea geldiaraziz eta ikerle-aurpegi urduriz, atzamarrak bihurritu eta karraskatuz itauntzen ziela: "barkatu, joateko asmoa daukazu?", eta: "zergatik?", edo eta: "zure ustez hobe al da horrela, galdetzea zilegi bada?".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aro ikerleek (6); eta ikerle (5); ikerle eta (6); xiberotar ikerleak (3)


ikerleku iz ikerketa egiten den lekua.

Princeton: mundu osoko zientzialari ospetsuenetakoen ikerlekua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.


ikerlerro iz ikerketa-lerroa.

Barandiaranen ikerlerro garrantzitsuenetakoa izan zen herritarren ahotik kondairak jasotzea.  Berria - Harian   2006-03-03


ikerpen (4 esaldi, liburu 1 eta artikulu 1ean) iz ikerketa.

Monsieur Poiroten ikerpenak.  Berria - Kultura   2004-12-04

Ikerpen eta behatze filosofikoek soilik janaritzat balio diote gure jakinahiari...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 10. orr.


ikerraldi (orobat ikertaldi) 1 iz ikerketa.

Izan ere, apaldegi makulagabe, kanfor, argizari eta mendeetako kimika-nekez usaintsu haietan beste ikerraldi bat eginez, zera ikasi nuen: azido urikoa, gizonaren eta ugaztunen jariakinetan urri-urria, txorien iraizkinen ehuneko 50 dela, eta narrastien iraizkinen ehuneko 90.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

2 ik ikertu 1.

Zaldi ikertaldia (hobekuntza) Saran , uztailaren 8-tik 13-ra, 1800 lib.  Herria   2001-06-28


ikerrarazi, ikerraraz, ikerrarazten (orobat ikertarazi) du ad ikertzera behartu.

Estatu batzuek ez dute ikertu nahi, baina NBEren instantziek ikerrarazi beharko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Horren kontrako lehen urratsa, bere buruaren ikertaraztea edo miaraztea da, gero sendagailu zorrotzetara joaiteko.  Herria   2004-12-09


ikertalde (3 esaldi, 2 liburutan) iz ikerketa taldea. ik ikerketa 14.

Xenpelar Dokumentazio Zentruaren inguruan gorpuzten ari den ikertaldekoei berriz, kezkagai zer dudan eta ikergai zer datekeen zirriborratu diet.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.

Biologia molekularreko iker-taldeak ziren han kokatzekoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 84. orr.


ikertaldi ik ikerraldi.

ikertegi iz ikerketa zentroa.

Hamar urte segurik beharko ikertegiaren eraikitzeko, ondotik beste hogoi bat edo gehiago ikerketa guzien egiteko.  Herria   2005-07-07

Ez ote duten ustegabeko nuklear ixtripu zerbait ukan beren ikertegietan.  Herria   2004-09-16

Danobat taldea honako hauek osatzen dute: D+S Sistemas, Estarta, Goiti, Lealde eta Soraluze kooperatibek eta Ideko Ikertegiak.  Berria - Ekonomia   2004-02-25


ikertezin izond ezin ikertuzkoa. ik ikergaitz.

Gauza guztien egilea [...] hasierarik eta amaierarik gabea dena, aldaezin, ikusezin, kontaezin, esanezin, adiezin, ikertezin, bedeinkatu, goresgarri, ospetsu, goraipatu, goren, garai, leun, maitagarri, atsegingarri eta gauza guztien gainetik guztiz desiragarria gizaldietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

Eta bitartean lauzpabost indio haiek hantxe, zirkinik egin gabe, pantaila ximurtuaren aurrean kukulumuxu, nork bere lastozko kapelutzarra buruan, beharbada pozik, beharbada ez, ezin ba jakin, hain ikertezin, hain mongoliko...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Desarrazoi ikertezina.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 41. orr.

Osoki ikertezina den adigaia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 240. orr.

Hainbestez, ibilera baten zeinua barnebildu behar duen esperientziaren lurra uzten duen heinean, eta honetaz goiti ulertezina eta ikertezina denera ausartzen den heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 240. orr.


ikertu, iker, ikertzen 1 du ad aztertu, arakatu, miratu.

Arduradunak denak ikertu zituen, zaharrenarenetik hasi eta gazteareneraino; eta Benjaminen zakuan aurkitu zuen kopa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 124. orr.

Faraoiak ikertzeko agindu zuen, eta egia zen israeldarren abererik ez zela galdu.  Elizen arteko biblia   Ir 9,7

Igo ziren, bada, gizonak eta lurraldea ikertu zuten Tzin basamortutik hasi eta Rehob-eraino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.

Bi gizon bidali zituen Xitimgo kanpalekutik lurraldea isilean ikertzera.  Elizen arteko biblia   Jos 1,2

Bi poliziek goitik behera ikertu zuten beltzez beztitu anderea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Poliziak igotzen ziren bidaztiak ikertzera eta den-denak zorrotz ikuskatzen zituzten, Ivan Ogareffen bila baitzebiltzan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.

Nire irudia ikertu nuen armairuko ispiluan, titi eder batzuk ikusi nituen, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 118. orr.

Badakit ikertu egiten nauela, baina aurrekoa baino eramangarriagoa da hau.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 40. orr.

Aitona Juanitoren bizitza ikertu nahi duk?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 89. orr.

Ikertu lehenengo, zehatz-mehatz galdetuz eta aztertuz; eta ikusten baduzue, egiaz gertatu dela zuen artean gaiztakeria hori, [...].  Elizen arteko biblia   Dt 13,15

Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?" ikertzen ditu, bai, gizakiaren barrena bihotz-hondoraino ikertzen duenak.  Elizen arteko biblia   Sal 64,7

Berak aztertuko ditu zuen egintzak eta ikertuko zuen egitasmoak.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,3

Egia ikertze hutsak, hura lortu gabe ere, gizakiaren zoriona ekar lezake.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 41. orr.

Ez ezazu iker zuretzat ilunegi dena, eta ez azter nahaspilatuegirik dagoena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Arren eskatu nion diskrezio osoz iker zezala Müller doktoreari buruz: zenbat urte zituen? nolako itxura? non ibilia zen gerran? Miren Arteagaren hilketa ikertzen ari naiz, jakingo duzun bezala oraindik argitu gabe dago eta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.

Poliziarengandik, Rosarioren desagerpena ikertzeko promesa baizik ez nuen erdietsi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

2003. urtean, Ertzaintzak 71.202 delitu eta falta ikertu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Iker ezazue arazoa legearen arabera eta epaitu. Salaketa ikertu zuten, eta funtsik gabea zela ondorioztatu zuen Fiskaltzak.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,13

Matematika ikertzeak erakutsiko ziela medikuei nola konpondu medikuntzako arazo ezin konponduzkoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.

Laborategiek hazi horien ADNa ikertu zuten.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Erresuma Batuko Plymouth Derriford erietxeko zientzialariek 12.674 lagin ikertu dituzte eta horietatik hirutan Creutzfeldt-Jakob (CJD) gaitzaren aztarnak aurkitu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Zizeron ikertzea derrigorrekoa zen hizlarigaientzat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

2 jakintzari edo zientziari dagozkion aurkikundeak egiteko aztertu.

Zer ikertu behar du Filosofia Politikoak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Ikertu nahi nuena zera zen: ea bakterioen baitako gene-adierazpenaren erregulazioan atzemandako printzipioek zer neurritan funtzionatzen zuten organismo konplexuetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 71. orr.

Messenger-ek Merkurio ikertu ahal izateko tresneria berezia darama.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Marten inoiz urik izan ote den argitu nahi dute orain datu horiek ikertuta zientzialariek.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Balada zaharrez ikertutakoa bildu du Ereinek argitara eman berri duen liburu batean.  Berria - Kultura   2006-02-12

Aldekoen arabera, parkinsona, alzheimerra, minbizia eta diabetesa sendatzeko bidea aurki daiteke ama zelulak ikertuta.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Enbrioiaren garapena ikertu nahi bazen, enbrioiak hartu behar ziren aztergai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 74. orr.

Zuzenean ingelesa ikertu beharrean, iker ditzagun alfabetoan a eta b letrak baino ez dituzten zenbait hizkuntza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 41. orr.

Sasoi hartan Deba arroko euskara ikertzen niharduen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 218. orr.

Egokitasun hauek ikertu egin beharko lirateke, hizkuntz formaren teoria eta hizkuntz erabileraren teoria barne-ataltzat biltzen dituen hizkuntz teoria orokor batean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Azken boladan globalizazioari eta krisi ekologikoari buruz ikertu du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Eritasun horren erroak nork ikertu ditu?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 146. orr.

George A. Kennedy erretorika klasikoa erakartzearen arte gisa ikertu duen aditu garrantzitsuena da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 176. orr.

Gai hori Leo Straussek ikertu eta aztertzen du Jazarpena eta idazteko artea izeneko bere liburu ospetsuan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Euskal Herriko Unibertsitatean ikertu euskaraz ikertu behar litzateke, eta argitaratu, berriz, ingelesez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 125. orr.

3 (iker hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Gramatika semantikatik bereizia den iker-alor beregain bezala formulatzen da hobekien.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 143. orr.

Hizkuntzaren beste iker-alor batzuek.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.

Ahoskeraren eta ortografiaren arteko lotura iker-eremu oparoa da zalantzarik gabe.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.

Zantza dute bai denak, baina egiaren iker-harrian ezin iraun denek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.

Horietako bakoitzaren barrenean ere, zenbait iker-maila dauzkagu aukeran: [...].  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

I. Berlinek behin baino gehiagotan arakatu izan du bere iker-saioetan, hori Euskal Herrian bakarrik ikusten dena, edo ikusi izan dena behintzat [...] ez baita.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.

Baita opoterapia-gaien ekoizpen sailetara eginiko zenbait iker-txango ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

4 iker-lerro (corpusean ikerlerro soioik)

Barandiaranen ikerlerro garrantzitsuenetakoa izan zen herritarren ahotik kondairak jasotzea.  Berria - Harian   2006-03-03

5 iker-txosten (orobat ikertxosten)

Hainbat fosil beneragarri aurki daiteke bertan, hala nola elezaharrezko iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.

Nik ere ikertxosten bat neukan aurkezteko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iker daiteke (4); iker dezake (3); iker dezala (4); iker dezatela (3); iker dezaten (4); iker zitzan (3)

arretaz ikertu (3); asko ikertu (11); auzia ikertu (8); aztertu eta ikertu (5); baina ikertu (3); bat ikertu (5); batek ikertu (4); behar beste ikertu (3); behar bezala ikertu (3); berriak ikertu (3); beste ikertu (3); bezala ikertu (4); bideak ikertu (3); bizitza ikertu (3); den ikertu (3); dena ikertu (3); dena ikertu behar (3); diren ikertu (3); duen ikertu (3); dut ikertu (3); dute ikertu (3); duten ikertu (3); eragina ikertu (3); erasoak ikertu (3); ere ikertu (14); ere ikertu nahi (3); eta ikertu (20); eta ikertu behar (3); eta lurraldea ikertu (3); ezer ikertu (4); gaia ikertu (3); gehiago ikertu (12); gehiago ikertu behar (4); gehiago ikertu beharko (4); gehien ikertu (3); gertatutakoa ikertu (3); gutxi ikertu (6); guztiak ikertu (11); guztiak ikertu behar (3); handiz ikertu (4); historia ikertu (4); hobeki ikertu (3); hori ikertu (4); horiek ikertu (6); horiek ikertu eta (4)

ikertu ahal (12); ikertu ahal izango (5); ikertu ahal izateko (5); ikertu arte (4); ikertu behar (60); ikertu behar da (13); ikertu behar dela (8); ikertu behar dira (6); ikertu behar direla (5); ikertu behar dugu (5); ikertu behar izan (3); ikertu beharko (24); ikertu beharko lirateke (3); ikertu beharko litzateke (5); ikertu beharko luke (5); ikertu beharra (7); ikertu beharrean (5); ikertu beharreko (8); ikertu den (6); ikertu dira (4); ikertu ditu (18); ikertu dituen (4); ikertu dituzte (20); ikertu du (22); ikertu duen (12); ikertu dugu (4); ikertu dut (3); ikertu dute (15); ikertu duten (3); ikertu duzu (3); ikertu egin (5); ikertu egingo (5); ikertu egiten (3); ikertu eta (78); ikertu eta argitu (3); ikertu eta onartu (3); ikertu ez (9); ikertu ez den (3); ikertu gabe (13); ikertu nahi (37); ikertu nahi dugun (3); ikertu nahi duten (3); ikertu nahi zuen (3); ikertu nuen (3); ikertu ondoan (5); ikertu ondoren (15); ikertu ostean (3); ikertu zituen (13); ikertu zituzten (5); ikertu zuen (15); ikertu zuten (12)

berriz ikertuko (3); delituak ikertuko (3); egoera ikertuko (3); ikertua izan (4); ikertua izanen (3); ikertuak izan (6); ikertuak izan dira (4); ikertuko ditu (12); ikertuko dituela (5); ikertuko dituen (3); ikertuko ditugu (3); ikertuko dituzte (16); ikertuko du (22); ikertuko duela (12); ikertuko duela iragarri (4); ikertuko duen (5); ikertuko dugu (3); ikertuko dute (20); ikertuko dutela (5); ikertuko zituztela (3); ikertuko zuela (7); ikertuko zuela esan (3); kasua ikertu (4); kasua ikertuko (3); kasuak ikertu (5); konduak ikertu (3); konduak ikertu eta (3); kontu handiz ikertu (3); lurraldea ikertu (5); lurraldea ikertu zuten (3); salaketak ikertu (4); salaketak ikertuko (4); zaharrak ikertu (3); zer ikertu (5); zuten ikertu (3)

da ikertzea (5); den ikertzea (4); diren ikertzea (6); dituen ikertzea (3); eta ikertutako (4); eta ikertzea (5); eta ikertzeaz (3); ez ikertzea (6); ez ikertzeagatik (5); gehiago ikertzea (3); ikertuz eta (4); ikertzea da (5); ikertzea dute (4); ikertzea dute xede (3); ikertzea erabaki (7); ikertzea eskatu (3); ikertzea eta (14); ikertzea merezi (4); ikertzea xede (3); ikertzearen alde (3); ikertzeari ekin (8); ikertzeari ekin zion (3); ikertzeari eta (3); ikertzeari uko (4); ikertzeaz arduratzen (3); ikertzeaz arduratzen den (3); ikertzeaz gain (3); untsa ikertuz (3); zelula amekin ikertzea (9); zelula amekin ikertzearen (5)

atentatua ikertzeko (4); atentatuak ikertzeko (12); atentatuak ikertzeko batzordeak (3); atentatuak ikertzeko batzordean (3); auzia ikertzeko (10); auziak ikertzeko (3); bat ikertzeko (3); behar bezala ikertzeko (3); bezala ikertzeko (3); boulevardeko salmenta ikertzeko (4); dagoen ikertzeko (3); den ikertzeko (4); diren ikertzeko (6); duten ikertzeko (4); ebaluatu eta ikertzeko (7); egoera ikertzeko (5); erasoa ikertzeko (8); erasoa ikertzeko batzordean (4); erasoak ikertzeko (5); eta ikertzeko (27); eta ikertzeko erakundeak (3); ez ikertzeko (3); gertaerak ikertzeko (3); gertatutakoa ikertzeko (7); guztiak ikertzeko (5); heriotza ikertzeko (10); heriotzak ikertzeko (3); hilketa ikertzeko (3); hori ikertzeko (6); horiek ikertzeko (4); hura ikertzeko (3)

ikertzeko agindu (18); ikertzeko agindu du (6); ikertzeko agindu zuen (3); ikertzeko agindua (3); ikertzeko agindua eman (3); ikertzeko aginduz (3); ikertzeko ardura (4); ikertzeko asmoa (4); ikertzeko asmorik (3); ikertzeko asmoz (3); ikertzeko aukera (3); ikertzeko baimena (4); ikertzeko batzorde (11); ikertzeko batzorde bat (4); ikertzeko batzordea (9); ikertzeko batzordea eratu (3); ikertzeko batzordeak (6); ikertzeko batzordean (10); ikertzeko batzordeko (3); ikertzeko beste (3); ikertzeko bidea (3); ikertzeko borondatea (4); ikertzeko duen (4); ikertzeko erabili (3); ikertzeko erabiltzen (3); ikertzeko erakundeak (3); ikertzeko erakundeak isei (3); ikertzeko erakundeko (3); ikertzeko ere (5); ikertzeko eskatu (66); ikertzeko eskatu dio (6); ikertzeko eskatu diote (6); ikertzeko eskatu du (12); ikertzeko eskatu dute (6); ikertzeko eskatu zion (8); ikertzeko eskatu zioten (4); ikertzeko eskatu zuen (15); ikertzeko eskatzen (4); ikertzeko eta (26); ikertzeko exijitu (3); ikertzeko gai (4); ikertzeko konpromisoa (3); ikertzeko legebiltzarreko (3); ikertzeko legebiltzarreko batzordea (3); ikertzeko nazioarteko (4); ikertzeko zentro (3); ikertzeko zentro bat (3)

inguruan ikertzeko (3); istripua ikertzeko (4); jarduera politikoa ikertzeko (3); kasua ikertzeko (6); krimenak ikertzeko (5); lana ikertzeko (4); minbizia ikertzeko (8); nondik norakoak ikertzeko (4); norakoak ikertzeko (4); ondasun guztiak ikertzeko (3); ote diren ikertzeko (3); politikoa ikertzeko (3); politikoa ikertzeko agindu (3); sakonki ikertzeko (4); sakonki ikertzeko eskatu (3); salaketak ikertzeko (8); salmenta ikertzeko (10); sanchizen heriotza ikertzeko (3); sarkozy ikertzeko (5); tortura salaketak ikertzeko (6); torturak ikertzeko (3); zituzten ikertzeko (3); zuen ikertzeko (4)

aebak ikertzen (3); ari da ikertzen (3); ari dira ikertzen (5); arrazoiak ikertzen (3); arrazoiak ikertzen ari (3); auzia ikertzen (10); auzia ikertzen ari (4); bat ikertzen (7); bat ikertzen ari (5); batzuk ikertzen (3); berriak ikertzen (3); bezala ikertzen (3); da ikertzen (6); delituak ikertzen (3); den ikertzen (11); den ikertzen ari (9); dira ikertzen (6); dituen ikertzen (3); dituen ikertzen ari (3); du ikertzen (3); duen ikertzen (4); duen ikertzen ari (4); edo ez ikertzen (3); ekitaldia ikertzen (4); ekitaldia ikertzen ari (3); enpresa ikertzen (3); enpresa ikertzen ari (3); erasoa ikertzen (3); erasoa ikertzen ari (3); erasoak ikertzen (15); erasoak ikertzen ari (8); erasoak ikertzen dituen (5); ere ikertzen (4); eta ikertzen (20); eta ikertzen hasi (3); eta ikertzen jarraitu (4); ez ikertzen (4); gaia ikertzen (4); gertaera ikertzen (3); gertaera ikertzen ari (3); gertatu zen ikertzen (4); gertatutakoa ikertzen (10); gertatutakoa ikertzen ari (9); gizakiak ikertzen (3); guztiak ikertzen (6); hilketa ikertzen (5); hilketa ikertzen hasi (3); hori ikertzen (7); horiek ikertzen (6); horren inguruan ikertzen (3)

ikertzen ari (297); ikertzen ari da (90); ikertzen ari dela (8); ikertzen ari den (29); ikertzen ari dira (81); ikertzen ari direla (8); ikertzen ari diren (15); ikertzen ari gara (7); ikertzen ari zela (9); ikertzen ari zen (14); ikertzen ari zirela (6); ikertzen ari ziren (11); ikertzen aritu (15); ikertzen aritu da (5); ikertzen aritu den (4); ikertzen dabil (8); ikertzen ditu (12); ikertzen dituen (16); ikertzen dituen batzordean (3); ikertzen dituzte (4); ikertzen dituzten (4); ikertzen du (7); ikertzen duela (4); ikertzen duen (4); ikertzen duenak (3); ikertzen dugu (3); ikertzen dute (6); ikertzen duten (5); ikertzen eta (13); ikertzen eta aztertzen (3); ikertzen hasi (39); ikertzen hasi da (4); ikertzen hasi dira (4); ikertzen hasi nintzen (3); ikertzen hasi zen (10); ikertzen hasi ziren (6); ikertzen hasi zirenean (3); ikertzen hasiko (5); ikertzen ibili (8); ikertzen ibili garen (3); ikertzen jardun (4); ikertzen jarraitu (15); ikertzen jarraitu behar (8); ikertzen jarraituko (6); ikertzen jarraitzea (4); ikertzen jarraitzeko (4); ikertzen jarraitzen (7); ikertzen jarraitzen du (4); ikertzen zuen (5)

inguruan ikertzen (9); istripua ikertzen (5); istripua ikertzen ari (4); izana ikertzen (3); izana ikertzen ari (3); jazotakoa ikertzen (3); kasua ikertzen (15); kasua ikertzen ari (7); kasuak ikertzen (4); lurraldea ikertzen (3); minbizia ikertzen (3); nondik norakoak ikertzen (6); norakoak ikertzen (6); norakoak ikertzen ari (5); orain ikertzen (3); ote den ikertzen (3); ote zen ikertzen (4); ote zuen ikertzen (6); salaketak ikertzen (6); ustelkeria ikertzen (3); zen ikertzen (11); zen ikertzen ari (8); ziren ikertzen (7); ziren ikertzen ari (3); zituen ikertzen (3); zuen ikertzen (15); zuen ikertzen ari (13); zuten ikertzen (4)

ikertzera bidali (10); ikertzera bidali zituen (4); ikertzera eraman (3); ikertzera etorri (3); kanaan lurraldea ikertzera (4); lurraldea ikertzera (12); lurraldea ikertzera bidali (5)


ikertuezin izond ezin ikertuzkoa.

Ikertu ezina ikertu beharra zen bere asmoa.  Berria - Kultura   2006-04-11


ikertxosten ik iker 5.

ikertzaile (1269 esaldi, 65 liburu eta 592 artikulutan; orobat ikertzale g.er. eta ikerzale g.er.) 1 iz jakintza edo zientzia ikerketan aritzen den pertsona. ik ikerlari.

Harrera egin zion liburuzain andreak galdetu zion ea irakaslea edo ikertzailea zen; ea ikerlan bat egiten ari zen, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 34. orr.

Ikerketa sustatzeko ikertzaile gaituak izatea ezinbestekoa dela dio Europako Batasunak.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Ikertzaileen joan-etorri askea.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Laborategietan eta ikerketa zentroetan lanean aritzen diren ikertzaileen jarduna.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Zentroko ikertzaileen helburua birusaren kontrako botiken eraginkortasun probak erraztea da eta, horretarako, gene markatzaile bat txertatu nahi diote birusari.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Ikertzaileek haizearen abiadura, itsas sakonerak [...] eta parkeen garapen teknologikoa aztertu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-03-09

NASA [...] agentziako ikertzaileek espaziontziak bidalitako informazioa prozesatu eta egun hauetan erakutsi dute Marteko koloreetako lehen argazkia.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Salzburgoko Unibertsitateko ikertzaileek gas horiek organismoari egiten dioten kaltea neurtzeko beste sistema bat ere garatu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Ehun galderatik gorako galdetegia prestatu zuten ikertzaileek, eta ikerketa horren emaitzen arabera [...].  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Ikertzaileen arabera, teknikak lagunduko du minbiziaren kontrako terapia eraginkorragoak eta toxikotasun gutxiagokoak garatzen.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Pestizidek eta bestelako gai toxikoak leuzemia eragin dezakete, ikertzaileen arabera.  Berria - Gaiak   2004-09-07

Ikertzaile guztiek ez dute modu berean lan egiten.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

Hala ere, ikertzaile zientifikoek jada asko zekiten gai honetaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

DIPC Fundazioak punta-puntako ikertzaileak, tartean sei nobel saridun, ekarriko ditu irailean Donostiara.  Berria - Harian   2005-02-11

Akusazio horien aurrean bi izan dira zientziaren soziologiaren eremuko ikertzaileek erabili izan dituzten defentsa-argudioak: […].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Merkataritza-zikloen ikertzaile adituen ustez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.

Pidal batez ere El Cid eta epika gaztelauaren ikertzailea izan da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 24. orr.

Zientzia biologikoetako ikertzailea omen da, poliglota, Caracaseko unibertsitatean irakasle.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.

Unibertsitateetan oso ikertzaile gutxi aritzen ziren, eta gainera, oso urriak ziren ikertzeko gertu ziren baliabideak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 131. orr.

Ikertzaileen prestakuntza: ibilbide akademikoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Era guztietako berritsu, asmaketari, ikertzaile, zientzialari eta iruzurtiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.

2 polizia ikerketetan eta kidekoetan aritzen den pertsona.

"Ikertzailea etorriko da hatz markak hartzera", esaten dute alde egitera doazela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 145. orr.

Gero bi ikertzaile etorri ziren, ahalik eta erantzunik laburrenak eman nizkien egin zizkidaten galderei.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 113. orr.

Hori zen detektibe pribatu batek, edo hobe esanda, ikertzaile batek egin zezakeen hankasartzerik latzena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 92. orr.

Esterhuyse ikertzaile nagusiak [...], bere artxiboen artean bilatzen du, eta gero patio batera darama.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 202. orr.

Konpainiaren ikertzailerik gorenetako bat izan zen, eta aseguru-etxean egin nituen urteetan hainbat kasutan ibiliak ginen elkarrekin lanean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Esan dezagun horrela, ikertzaile interruptus bat zen bera, misteriozko antzerki batean lehen aktoan bakarrik parte hartzen zuen aktorea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Ikertzaileek denbora asko galdu zuten alferrik, hilketak eraginiko armaren bila.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 109. orr.

Ustelkeriaren aurkako ikertzaileak.  Berria - Harian   2006-04-09

Hegazkinak erori ziren lekuetara, FSB Errusiako zerbitzu sekretuetako ikertzaileak ere joan ziren sorosleekin batera.  Berria - Mundua   2004-08-26

Polizia eta ikertzaileak zirkuitu itxiko kamerek hartutako grabazioak aztertzen ari ziren.  Berria - Harian   2005-07-09

Ikertzaileen arabera, susmagarria talde kriminal bateko kidea da.  Berria - Mundua   2004-02-22

Ikertzaileek frogak aurkeztu behar dituzte inori ezer leporatu aurretik.  Berria - Mundua   2004-10-08

Ikertzaileak suntsipen handiko armarik ez dagoela esan arren, Etxe Zuriak eta Erresuma Batuko gobernuak halakoak topatuko dituztela berretsi dute. herriaŽ

Ikertzaleek galdegina diote ONU-ko arduraduneri luza dezakoten miatze horien epea.  Herria   2003-01-21

ONU erakundeak igorri ikertzaleak, espiungoan zirela ari Irakian.  Herria   2003-01-14

3 (hitz elkartuetan)

Horren ordez, ikertzaile-agentzia bati ordaintzen dio, haren lorratza aurkitzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Ikerketari eta Ikertzaile-Populazioari buruzko Azterketa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 222. orr.

· Madril da unibertsitate ikertzaile gehien duen erkidegoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 132. orr.

Idazle, hizkuntza ikertzaile, kazetari edo irakasleak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.

Azken urteotan, izadia hobeto imitatzen duten plastikozko materialak garatzeko gai izan dira material-ikertzaileak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 45. orr.

Bistan da enpresaburuen nahiak eta unibertsitateko irakasle-ikertzaileenak ez datozela beti bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

4 (izenondo gisa)

Lehenbiziko mediku ikertzaileek gogo-ahalmen bakar baten hipertrofiatzat hartzen zituzten, batzuetan, savanten trebetasunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Kaliforniako San Diego Unibertsitateko Larry Squire neuropsikologo ikertzailearen lana funtsezkoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Hasierako asmo ikertzailea aldatzen ari zaigula konturatu naiz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.

Polizia gizon ikertzalek diote ez dela dudarik Ben Laden-en kidekoen jokoak direla horiek oro.  Herria   2002-12-05

5 ikertzaile pribatu

Agian horixe zen nagusiek nahi zutena, beste edozein dohainen gainetik, ikertzaile pribatu on bat bilatzeko orduan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 224. orr.

Sam Spade ikertzaile pribatua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 75. orr.

Midland trenbideko enplegatu izan zen, The Irish Times eta The Freeman's Journal egunkarietarako iragarki-biltzaile, ikatz-konpainia batean bide-saltzaile, komisiora, ikertzaile pribatu, aguazil laguntzailearen bulegoan enplegatu, eta oraintsu, berriz, udaleko heriotz-epailearen idazkari egin zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.

6 ikertzaile talde

Parkinson hereditarioaren Park8 aldaera eragiten duen gene bat identifikatu du Euskal Herriko eta Valentziako [...] ikertzaile talde batek Euskal Herriko lau familiatan.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Zenbait ikertzaile taldek egindako azterketek frogatutzat eman dituzte Hwang jaunak egindako tranpak.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Mikrobio andui jakin batzuetatik material sintetikoak sortzeko moduak aztertzen ari da Sankt Gallengo Materialen Ikerketarako Institutuko [...] ikertzaile talde bat.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Ikertzaile taldeko buruak.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Ikertzaile taldeko arduradunak.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Fiskaltza nagusiko ikertzaile talde bat.  Berria - Mundua   2006-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako ikertzaile talde (3); baina ikertzaile (3); baino ikertzaile (3); bat ikertzaile (3); batuetako ikertzaile (7); batuetako ikertzaile talde (7); batuko ikertzaile (7); batuko ikertzaile talde (7); beste ikertzaile (5); bezalako ikertzaile (3); bi ikertzaile (5); da ikertzaile (4); diren ikertzaile (7); du ikertzaile (4); duen ikertzaile (3); dute ikertzaile (3); erresuma batuko ikertzaile (7); estatu batuetako ikertzaile (7); eta ikertzaile (27); eta ikertzaile asko (3); frantziako ikertzaile (4); idazle eta ikertzaile (5)

ikertzaile asko (4); ikertzaile askok (9); ikertzaile bat (6); ikertzaile batek (10); ikertzaile batzuek (13); ikertzaile batzuen (6); ikertzaile batzuen arabera (3); ikertzaile batzuk (3); ikertzaile edo (3); ikertzaile eta (25); ikertzaile eta idazle (3); ikertzaile eta irakasle (3); ikertzaile ez (3); ikertzaile gaituak (3); ikertzaile gazte (6); ikertzaile gazteak (5); ikertzaile gazteen (3); ikertzaile gehiago (3); ikertzaile gisa (6); ikertzaile gutxi (5); ikertzaile hauek (3); ikertzaile horiek (7); ikertzaile jakintsunak (3); ikertzaile lanetan (3); ikertzaile pribatu (3); ikertzaile talde (71); ikertzaile talde bat (9); ikertzaile talde batek (48); ikertzaile talde baten (7); ikertzaile taldeak (3); ikertzaile taldeko (14); ikertzaile taldeko arduradunak (3); ikertzaile taldeko buruaren (5)

irakasle eta ikertzaile (7); kanadako ikertzaile (3); kanadako ikertzaile talde (3); nazioarteko ikertzaile (3); nazioarteko ikertzaile talde (3); nazionaleko ikertzaile (3); oso ikertzaile (3); unibertsitateko ikertzaile (8); unibertsitateko ikertzaile talde (5); zuen ikertzaile (5); zuten ikertzaile (3)

ari dira ikertzaileak (4); die ikertzaileei (3); dira ikertzaileak (9); du ikertzaileak (8); ematen die ikertzaileei (3); eta ikertzailea (7); eta ikertzaileak (14); handiko ikertzailea (3); ikertzailea da (14); ikertzailea eta (5); ikertzailea izan (3); ikertzaileak ari (3); ikertzaileak azaldu (3); ikertzaileak bere (3); ikertzaileak dira (3); ikertzaileak ere (4); ikertzaileak eta (10); ikertzailearen arabera (5); ikertzailearen esanetan (6); ikertzailearen eta (3); ikertzaileei eta (3); unibertsitateko ikertzaileak (3); zuen ikertzaileak (3)

adierazi dute ikertzaileek (3); agentziako ikertzaileek (3); aro ikertzaileek (4); atzeman zuten ikertzaileek (3); aurkitu dituzte ikertzaileek (4); batuko ikertzaileek (6); diote ikertzaileek (13); dituzte ikertzaileek (16); dute ikertzaileek (50); dutela diote ikertzaileek (3); erresuma batuko ikertzaileek (6); esan dute ikertzaileek (6); esan zuten ikertzaileek (3); eta ikertzaileek (8); ikertzaileek atzo (3); ikertzaileek azaldu (5); ikertzaileek denbora (3); ikertzaileek egin (6); ikertzaileek erredakzioa (3); ikertzaileek esan (3); ikertzaileek ez (7); ikertzaileek ez dute (4); ikertzaileek iradoki (3); ikertzaileek jakinarazi (3); ikertzaileek uste (5); ikusi zuten ikertzaileek (3); institutuko ikertzaileek (4); izan dute ikertzaileek (3); nasako ikertzaileek (5); ondorioztatu dute ikertzaileek (6); orain ikertzaileek (3); oraindik ikertzaileek (3); unibertsitateko ikertzaileek (10); uste dute ikertzaileek (5); zuten ikertzaileek (22)

batuetako hainbat ikertzailek (3); du ikertzaileen (3); eta ikertzaileen (16); eta ikertzaileen artean (6); eta ikertzaileentzat (3); hainbat ikertzailek (9); ikertzaileen arabera (42); ikertzaileen artean (12); ikertzaileen esanetan (13); ikertzaileen eta (4); ikertzaileen kopurua (5); ikertzaileen lana (7); ikertzaileen ustez (4); irakasleen eta ikertzaileen (3); izadiaren ikertzaileen (3); nasako ikertzaileen (3); unibertsitateko ikertzaileen (3); zenbait ikertzailek (5)

ikertzale eta (4)


ikertzaileburu iz ikertzaile talde baten burua.

Zientzia politikoetako doktorea da, eta egun Errusiako Zientzia Akademiako Europako Institutuan dihardu, ikertzaileburu.  Berria - Mundua   2004-12-26


ikertzale ik ikertzaile.

ikertze iz aztertzea, arakatzea, miratzea; jakintzari edo zientziari dagozkion aurkikundeak egiteko aztertzea. ik ikerketa; ikerkuntza.

Zer dela eta zalantzan jarriko dugu egiaren ikertze hutsak zoriontsu egin dezakeela bizitza?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

Estilo estrategikoan ikertze bat esaten zaion hori egiten ari nintzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

Xuxen zer egin behar den eta zonbat gostako den, ikertze bat manatua izan da.  Herria   2001-09-27

Hilarri horietaz ainitz ikertze balios egin da.  Herria   2005-02-24

Berrikitan akulatu ikertze baten arabera, [...] gutienetik 150 miliun jende badira mundu zabalean beren herritik urrun joanak lan zerbaiten menturan.  Herria   2002-10-10

Goi mailako zer ikasketa eta ikertze behar diren hautatu oraidanik, kontratu hori bururatu baino lehen.  Herria   2001-09-13

Oraindik ere ikertze aldian daude material horiek.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Pinochet jenerala gauza da epaiketa bat jasateko; etapa guztiekin, hala nola ikertze deklarazioak eta lekukoen aurrez aurrekoak.  Berria - Mundua   2004-12-14

Horrela agindu zidaten agentzian, bazegoelako tartean beste ikertze-lan larriago bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 90. orr.

Filosofoaren eta teologoaren ikertze bizitza osora hedatzen den ikuspegi zabal honetatik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.

Baldin eta aurrerantzean ere oinarrizko ikertze-ahaleginari eusten bazaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 196. orr.

Italian ere bi gizon edo bi emazteren arteko ezkontza legea (homo) galdatzen baitzuten zenbaitek, iritzi ikertze edo sondaia batek erakutsi du garbiki ez direla batere hortarik ari italiarrak.  Herria   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikertze bat (4); ikertze baten (5); ikertze baten arabera (4); ikertze edo (3); ikertze horiek (3); ikertzeak egin (4)


ikertzeke adlag ikertu gabe.

Orotara 599 salaketa daude ikertzeke.  Berria - Mundua   2006-02-24

Ikertzeke duzun arazoaren aurkezpena [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 378. orr.


ikilimiliklik ik ikimiliklik.

ikimiliklik (orobat ikilimiliklik) adlag

Ikimiliklik irensten zuen, lagunek bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Eta ez zen presoen abantailetan dena ikimiliklik irenstea hura baizik ez baitzuten egun osorako.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Urtero, gerezi beltz lodi-lodiak ematen zituen, ikilimiliklik beren hexurrarekin jaten genituenak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.


ikoldu, ikol(du), ikoltzen da ad uzkurtu, zapaldu.

Sasien arteko euren kokalekuetan, bi banderadun berari so zeuden, aurpegiak tentsioagatik ikolduta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.


ikoniko izond ikonoari dagokiona, ikono izaera daukana.

Oso kontuan edukiko dugu beti ideia hori: bere irudikapen ikonikoa baino askoz ere konplexutasun handiagoko kategoria dela espazioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

Konposizioak zerikusi estuagoa zuen koadroaren material plastikoarekin, edota haren material ikonikoarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.


ikonikotasun iz ikonikoa denaren nolakotasuna.

"Iruditsu" hitzak, eta "figura" hitzak ere, argi erakusten dute tradizioz figura, edo figuraren printzipioa, hobeto esanda, hitzezko dena ikonikotasunak kutsatze batek eragintzat hartzen dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.


ikono 1 iz Sortaldeko Elizan, zurezko ohol batean egiten den erlijiozko irudia.

Kandela bat eduki dut gau osoan ikonoaren aurrean pizturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Ikonoaren azpiko lanparatxo gorri-beltza zen gelako argi bakarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.

Alferrik eta barne-minez gogoratu zituen argizari piztuak, sotanaz jantzitako popea, horman margotutako ikonoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Ikonoek agerian uzten dute artista errusiarrek eredu bizantziarrak eraldatu zituztela.  Berria - Kultura   2006-03-29

Bizantziar ikonoak naturaz gaindiko aura bat zuen, bere erlijiozko eginkizunari zegokiona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Budaren estatua errepikatuak, adibidez, eta [...] kristau ortodoxoen ikonoak, jainkoaren egonlekutzat hartzen direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Ama bitartean belauniko egon zen ikonoaren aurrean sukaldean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.

Bera ere nitaz errukitzen da hasieran, eta gero haserretu, ikono bat bezala gurtzen ez dudalako.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 139. orr.

Sikhtarrei, berriz nazkagarri zaie hindutarren mila eta mila jainko, ikono, irudi eta pintura.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 188. orr.

2 irudikatzen duen gauzarekin antz formala duen ikurra.

Hitzezkoa edo ikono bidezkoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

"Ikono bidezko izendapen kode" kontzeptuarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Errealitatea ikono gisa irudikatzen duten zentzuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

3 ordenagailuaren pantailan, programa edo funtzio bat irudikatzen duen iruditxoa.

Ezin harroago sentitzen da bere azpi-programa horren bitartez status line-aren bazter bateko ikono ñimiñoa zabaltzen den bakoitzean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

4 sinbolo balioa duen zerbait edo norbait.

Nork eta nola sortzen ditu ikono horiek?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Abangoardia izan dena jasotzen du kontzertuak, konposatzeko era diferenteen ikono izan diren obrak erakutsiko dira.  Berria - Kultura   2004-08-17

Nazioarteko kitsch literarioaren ikono eta sinbolo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Artelana giza sentimenduaren ikonoa dela definizioz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

47 urterekin, Morrissey ikono bat da.  Berria - Kultura   2006-04-13

Ikono bat da Einstein, ikur bat.  Berria - Harian   2005-09-06

Lou Reed, New Yorkeko ikono eta The Velvet Underground talde mitikoko kide ohia.  Berria - Kultura   2004-04-30

Hauster maiteminduta dago Marujaz, Donostiako gau moreen ikono behinenaz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Beste ikono bat Londresko Tate Modern da.  Berria - Kultura   2004-07-23

Justiziaren izenean hiltzen duen justizia baten ikono hotza da.  Berria - Kultura   2006-04-16

80ko hamarkadako garage-psikodelia revival-aren ikonoetako bat izan zen The Cynics. Ez dira mundu osoko ezkerrarentzat ikono bihurtu eta Zinemalditik igaroko diren buruzagi bakarrak.  Berria - Kultura   2006-03-23

Bihar da [Jean Gabin] Frantziako zinemaren ikono handia izan zen aktore zakar eta goxoaren jaiotzaren lehenengo mendeurrena.  Berria - Kultura   2004-05-16

Metropoliko zinema kazetariak intelektualegiak dira, nonbait, halako dinosauro populistak ikonotzat hartzeko.  Berria - Kultura   2004-09-19

3 (hitz elkartuetan)

Ez naiz ikono-gurtzaile.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

· Eskultura eta diseinu patroiak deskodetzeko sentsibilitatea erabiliz, kultura ikonoak hobeto ulertzera garamatza.  Berria - Kultura   2004-12-18

82 urterekin hil zen Christopher Isherwood, gay eta lesbianen askapen ikono bihurtuta.  Berria - Kultura   2004-08-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikonoak (13); eta ikonoak poema (4); ikono bat (9); ikono bat da (3); ikono bihurtu (3); ikonoak poema (4); ikonoetako bat (4); mimodramak eta ikonoak (11)


ikonofilo izond ikonoen zale dena.

Baina Kristau Elizaren barruan ikonofilo eta ikonofoboen artean izandako eztabaida paraleloa aztertzen dugunean, harritu egiten gaitu bere iraunkortasun eta nonahikotasunak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.


ikonofobia iz ikonoekiko gorrotoa.

K.o. 726an ikonofobia judaikoaren arima, luzaroan airean geldi egona, agertokiaren erdira ekarri zuen [...] Leon Isauriarraren Dekretu Ikonoklastak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.


ikonofobo izond ikonoei gorroto diena.

Baina Kristau Elizaren barruan ikonofiko eta ikonofoboen artean izandako eztabaida paraleloa aztertzen dugunean, harritu egiten gaitu bere iraunkortasun eta nonahikotasunak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.


ikonografia iz gai edo izaera jakin bateko irudi multzoa.

Euskaraz eskolatutakoen ikonografian geratu den irudia da: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.

Euskal produkzio kulturalaren ikonografia (garai hartako kartelak, liburuetako portadak, pegatinak...).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

Publizitatearen ikonografia berritzea eta ugaritzea lortuko zuen.  Berria - Kultura   2006-03-01

Garai hartako ikonografian oinarritu da batik bat.  Berria - Kultura   2006-01-11

Erdi Aroko ikonografian, "gatazkarik gogorrenetan ere, bere arimako sosegua galtzen ez duen jendaki noble eta zintzoa" adierazten omen zuen arrabioak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.

Egia da kristau-tradizioak oro har ikonografia oparoa erakutsi duela. Panofskyk berak ere proposatu izan zuen [...] 1910eko zinema eta Erdi Aroko artea konparatzea, ulermenaren lagungarri izango zen ikonografia egonkor baten bila ari baitziren bata eta bestea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ikonografia naziaz inguratua.  Berria - Mundua   2006-02-12

Aginteak erabiltzen duen ikonografiaz baliatzen dira bestelako mezua zabaltzeko, arrazakeria, sexismoa, patriarkatua eta nazionalismoa kritikatzeko, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Francis Klingender-ek Ingalaterrako artelan batzuetan lehen industria iraultzari buruz agertzen den ikonografiaz egindako azterketa aipagarria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Texas errepublika bihurtu zuen borroka AEBen ikonografiaren aldareetan izan da urteetan.  Berria - Kultura   2004-04-28

Film zatarrak oso, baina modu askean eginak eta irudi eta ikonografia propiodunak.  Berria - Kultura   2004-09-25

Ikonografia-unea da, eta tradiziozko kodeak (eta intentzio-kodeak, azpimarratzen du Panofskyk) ezagutzea eskatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikonografia (5)


ikonografiko izond ikonografiarena, ikonografiari dagokiona.

Simbolismo zaharrago batetik etorritako eskema ikonografikoa da, izatez, argi-koroatik, auratik, datorrena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Gero tradizio ikonografiko ugari sortzeko izango ziren beste bide batzuk irekiz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

Keith Haring artistaren hizkuntza ikonografiko aberatsa aurkeztu du Montehermoso kulturuneak.  Berria - Kultura   2006-04-07

Perraultek 1989an irabazi zuen Liburutegi Nazionala eraikitzeko proiektu lehiaketa, eta erakusketak agerian uzten ditu arkitektoak eginiko ikerketa grafiko eta ikonografikoak.  Berria - Kultura   2004-04-14


ikonografo izond ikonografian espezialista.

Departamenduak beka bat eskainiko dio argazkilari gazte onenari eta "ikonografoen" "elkarteak sari bat emanen dio oraino agertua ez den argazki deigarrienari.  Herria   2001-05-03


ikonoklasia iz ikonoklastia.

Eta intelektual kazetariren batzuen ofizioa bilakatu den [...] baliotxo kuttun "erlatiboen" ikonoklasiak, [...] eta ausardia paregabeak (beti ahulenekin!), ez dute balio batzuen fanatismoa goritzeko eta besteen inbezilitatea laketzeko baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.


ikonoklasta 1 izond/iz irudi sainduen gurtzaren aurkakoa dena.

Ekialdeko erromatar gobernu inperialaren politika ikonoklastaren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

Jesuiten eta erlijioaren aurkako erreakzio ikonoklasta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Ikonoklastak idoloak desegin bai, baina ez duela berririk jartzen, eraisten dituela baina ez dituela altxatzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

2 tradizioko balioen eta irudien suntsitzailea.

Testuaren bizkortasunean eta aktore bien gaitasun eszenikoan datza euren estilo ikonoklasta.  Berria - Kultura   2006-01-20

Horretaz aparte, bere nortasun ikonoklasta erakutsi du beste hamaika proiektutan.  Berria - Kultura   2006-02-16

Howe Gelb Giant Sand taldeko buruak ere proposamen ikonoklasta aurkeztuko du lehenengo egunean. herriaŽ

Jon Mirandek ere istorio horren aldaera bat egin zuen, oso ikonoklasta, gainera, egilearen nortasunari zegokion bezala.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 170. orr.

Lan guztietan agertzen da bere ikonoklasta sena.  Berria - Kultura   2006-01-22

Letra motzak eta ikonoklastak ziren Zapparenak.  Berria - Mundua   2004-04-23


ikonoklastia iz joera edo jokaera ikonolasta. ik ikonoklasia.

Artean ikonoklastia gisa agertzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.

Ikasleak, ikonoklastia morea nagusi, autoantolamenduzko ekin behar hartan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.


ikonologia iz arte irudikapenaren azterketa.

Ikonologiazko jardueraren oinarrien beraien oso kritika interesgarri bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Artearen historialariek, Norman Bryson-engandik hasi eta Svetlana Alpers edo Daniel Arasse-renganaino, ikonologia-lana egiten dute ia denek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.

ik ikonologiko.


ikonologiko iz ikonologiarena, ikonologiari dagokiona. ik ikonologia.

Hauxe da analisi ikonologikoaren maila, eta Panofskyk garbi esaten du esanahi horiek guztiak izan daitezkeela asmo jakinik gabekoak, eta halaxe direla gehienetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.

Irudien interpretazioa interpretazio ikonologiko bat izaten da gaur egun normalean, eremu guztietan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.


ikonomia iz

Bizantzion, hain zuzen, irudiak, ikonoak, han irudia definitzen zuten arau ideologikoen -kasu honetan erlijiosoen- arabera arautzeko jokoa hartzen zuen bere baitan ikonomiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.


ikonosfera iz cf ionosfera.

Aitzitik, gauza bakoitzak bere erabil-arauak ditu berekin, eta esan daiteke ikonosfera halako batean bizi-edo garela, non zentzubako gauzei ere beren zentzua eransten zaien.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 154. orr.


ikonostasio iz ikonoz eta irudi sakratuz apainduriko zurrezko hesia, greziar elizetan aldarearen aurrean jartzen dena.

San Zirilo monasterioko ikonostasioko oholek egiten diote harrera ikusleari.  Berria - Kultura   2006-03-29


ikonotu, ikono(tu), ikonotzen du ad ikono bihurtu.

Programa bat ikonotu, eta martxan segitzen du besteen azpitik, fitxategi bat hara eraman dezakezu, bestea handik hona ekarri, gauza asko ikas daitezke informatikaren bitartez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.


ikore iz zenbait zauri gaiztori darien zorne modukoa.

Ikore-isurtzez daukak arima gaur zikina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.


ikorzirin iz baba, pusla.

Eskuak eta oinazpiak maskurturik eta ikorzirinez josirik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.


ikosaedro iz hogei aurpegiko poliedroa.

Dodekaedroa, hamabi aurpegiak pentagono erregular dituena; eta ikosaedroa, hogei aurpegiak triangelu aldekide dituena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.


ikotika 1 iz jauzia.

Bildots asetuek, berriz, jolasean eta ikotika leunean dihardute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.

• 2 adlag jauzika.

Igaro ziran beste neska-mutil sokatxo bi, honeek be alkarri helduta, ikotika, ta bertan hasi ziran abestuten.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.

Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

Gero piztiak eta abereak ikotika hasten dira larre marduletan eta ibai azkarrak zeharkatzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.


ikterizia iz min horia, larumina.

Laruminez edo ikteriziaz eri dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Aberatsak ikteriziak jota gelditzen ziren urdailean trabatuta geratzen zitzaien kolore hura ikustean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.

Ikterizia edo hipogluzemia, esaterako, ohikoagoak dira 35 asterekin jaiotako umeengan, adituen arabera.  Berria - Gaiak   2004-08-04


iktiofago iz arabiako hegoaldean-edo bizi zen herri bateko kidea, arrainez elikatzen zena.

Pertsiarrek iktiofagoen, oriten eta beste herri barbaro batzuen esku uzten zuten itsasbazter osoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Arraina jatea galarazi zien iktiofagoei, itsasbazter hartan nazio zibilizatuak bizi zitezen nahi baitzuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.


iktiologia iz zoologiaren adarra, arrainak aztertzen dituena.

Eta nik baietz, sekula gehiegi landu ez badut ere, iktiologia ikasi genuela geure ikasle garaietan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 97. orr.


iktiologo iz arrainak aztertzen dituen zoologoa.

Batzuen ustez balea izan zen, baina Stanford Unibertsitateko Jordan doktore iktiologo ospetsuak gartsu antzean dio Zapaburu erraldoi bat (Sapus buruhandi) izan zela edo Txalburua (Biga pseudochephalea).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.


ikuilu ik ukuilu.

ikur 1 iz zerbaiten adierazgarri erabiltzen den letra, ezaugarri edo kidekoa. ik zeinu1.

Ortografiaren ikur bikoitzek.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Transkripzio sistema guztiek ez dituzte ikur berak erabiltzen.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Ikurra, adierazia, adierazlea. n letra da hitz honen ikurra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.

Orduan asmatu zuen @ delako ikur bitxi hori.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 79. orr.

Ikur gutxi batzuen bitartez -gure bi eskuetako hatz kopurua halakoa, zehatz-mehatz-, munduko zenbaki guztiak irudikatzeko aukera ematen du zenbakera horrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

Noiz agertu ziren plus ikurra eta minus ikurra?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 298. orr.

Minus ikurra aurretik duten osagaiak atera egin behar dira ekuazioetatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.

Erro karratua adierazten du ikur honek: "erro karratuaren ikurra"; eta Rudolff alemanak asmatu zuen, 1525ean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

Infinituaren ikurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

S luzatu bat sortu zuen Leibnizek: integralaren ikurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

Handik laster TAU itxurako ikur handia ikusi zuen Frantzisko dohatsuaren bekokian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Eta bularrean P izkiarekin zilarrezko ikur distiratsu bat zeukala ohartu zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.

Kleraz gurutzearen ikurra eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Mailuaren eta igitaiaren ikurra erliebean daukan arrautza.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

Dolarraren ikurra laketgarria zen, apain-apaina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Framazonen ikur eta sinboloak Paris eta Erromako katakunbetan aurkitu izan dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.

Ikurrinaren bihotz zurian, Eusko Armadaren ikurra agertzen zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Laurak saltegiaren ikurra zekarten zakuz zamatuak ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 233. orr.

Ikur horien azpian polimero bat daukagu, poli (binil kloruroa), hain zuzen ere.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Seda beltzezkoa zuten bandera, honako ikurrez: burezur bat, hareazko erloju bat, bi hezur gurutzatu, eta, azpian, gezi batek zeharkaturiko bihotz bat, nondik hiru odol-tanta jausten baitziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

· Ikur ezberdineko presio politikoen aurreko autokonfiantza, gure herriak bizi duen eta kultur zereginetan ere eragina duen ataka politiko luzean.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horrek ez du esan nahi idazkera alfabetikoa erabiltzen denean nahitaez ikur grafiko edo letra bakoitzak hots bat islatzen duenik, ez eta hots bat beti ikur beraren bidez idazten denik.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Herskari ahostunen ikur arrunta kiribiltxo moduko batez luzatzen da gora eta eskuinetara.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Gramatika horrek aukera ematen du elkarrengandik urrun dauden elementuak lotzeko, ikur "ez-terminalak" sartuz, eta, bestetik, ikur terminalekin ordezkatu ahal dira ikur horiek.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

Ikur linguistikoaren arbitrariotasunaren beharra.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Baldin eta haietako bakoitzari ikur foniko jakin bakar bat badagokio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

Matematikako ikurrik ospetsuena bihurtuko baitzen aurrez aurre zeukan hura: berdintzaren ikurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Aztikerietarako ikur kabalistikoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mintzaira heterogeneoa da; era horretara mugaturiko hizkuntza, aldiz, homogenoa da: ikur sistema bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

· Hogeitaka ortografia-ikurren konbinazio posible guztiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Gogoan ditut haren koaderno koadrikulatuak, tatxadura beltzak, tipografia-ikur bitxiak eta intsektu-letra hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Puntuazio-ikur bat bailitzan, estatus arrunta izendatu zitzaion ikur horri: zifra bilakatu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Galdera ikur bat marraztu zuen egun hartan betunarekin zapataren punta biribilduan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Nik beti galde-ikurra jarri ohi diet antzekotasunari buruzko iritzi-miritziei; eskarmentuz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

Begi zuri eta handiak dira orain interrogazio ikur berriak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 93. orr.

Betunezko harridura ikur bat zapataren gainean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.

4 sinboloa.

Bandera, ikur, erretratu haien guztien gainean hedatzen zen gaiztakeria, lurrun likatsu baten antzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Dotore inprimaturiko katalogo batzuk ikusi nituen, Deutsche Grammophon-en ikur klasikoa zeramatenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Dirua da gizarte berriaren ikur adierazgarrienetako bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Yesteko hura borroka nazionalaren ikur gordina bihurtu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 72. orr.

Prometeo ikur bat da gizadiarentzat; [...] jainkoek ezarritako ordena naturalaren kontrako borroka irudikatzen du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 141. orr.

Giza klase baten goitasunaren ikur ez ezik, gozotasunarena ere baitzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Nobleziaren ikur zen sableaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Tribuaren ikur adierazle gisa arrano zuria hartu zuten, gaur egun ere Poloniaren ikur den arranoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Bien arteko lotura estuaren ikur, bi arloetako txartelak bata bestearen ondoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Ubarroi edo karrabaso hura, esaterako, Sadam Husseinek petrolio putzuei su eman eta lumak olio beltzez zapuztuta erakutsi zitzaiguna, "parekorik gabeko hondamendi ekologikoaren" ikur.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

Errenazimentuak "garai argitsua" izan nahi zuela azaldu zigun, eta eguzkia hartu zuela ikurtzat, Galileok unibertsoaren erdian kokatu berria zuen astroa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

Hark asmatu zituela sinbolo frankistarik ezagunenak: uztarri eta gezien ikur falangista eta Espainiako armarria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazten dituzten ikur (3); baina ikur (3); bakearen ikur (3); batek ikur (3); baten ikur (6); bere ikur (6); beste ikur (6); beti ikur (3); bi ikur (7); borrokaren ikur (4); da ikur (3); den ikur (4); dira ikur (4); dituzten ikur (5); du ikur (10); duen ikur (4); edo ikur (4); ere ikur (3); erlijio ikur (5); erlijio ikur nabarmenak (3); eta ikur (28); galdera ikur (16); galdera ikur bat (5); haren ikur (3); harridura ikur (6); harridura ikur bat (5); hiriko ikur (3); hiru ikur (3); horren ikur (3)

ikur bakar (3); ikur bakarra (5); ikur bat (41); ikur bat bihurtu (3); ikur bat da (3); ikur baten (4); ikur batez (3); ikur batzuk (4); ikur berdeak (3); ikur berria (3); ikur berriak (5); ikur bezala (3); ikur bihurtu (19); ikur bihurtu da (7); ikur bihurtu zen (4); ikur bihurtzen (3); ikur bilakatu (19); ikur bilakatu da (8); ikur bilakatu zen (3); ikur den (5); ikur dira (5); ikur diren (6); ikur edo (3); ikur erabat (3); ikur eta (25); ikur ez (3); ikur faxistak (3); ikur fonetikoak (6); ikur gisa (17); ikur gorria (4); ikur grafiko (4); ikur grafikoa (3); ikur guztiak (3); ikur haiek (4); ikur handi (3); ikur handia (3); ikur hori (11); ikur horiek (11); ikur horien (4); ikur horrek (3); ikur horren (3); ikur izan (18); ikur izan da (3); ikur izan zen (4); ikur izango (3); ikur izaten (5); ikur linguistikoa (9); ikur linguistikoa arbitrarioa (3); ikur linguistikoak (4); ikur linguistikoaren (5); ikur linguistikoen (4); ikur multzo (3); ikur nabarmenak (5); ikur nagusi (4); ikur nagusia (12); ikur nagusia da (3); ikur nagusiak (3); ikur nagusiaren (3); ikur nagusietako (3); ikur nagusietako bat (3); ikur nazionala (3); ikur politikoa (4); ikur sistema (9); ikur sistema bat (3); ikur txuri (3)

ikus ikur (3); ikus ikur fonetikoak (3); kontrako mugimenduaren ikur (3); legeak erlijio ikur (3); mugimenduaren ikur (4); nortasun ikur (4); taldeko ikur (5); zuen ikur (3)

armadaren ikurra (4); baten ikurra (10); berdintzaren ikurra (4); bere ikurra (3); den ikurra (4); eta ikurra (4); etaren ikurra (4); euskadiko ikurra (3); galdera ikurra (4); garaipenaren ikurra (3); gurutzearen ikurra (3); ikurra bilakatu (4); ikurra da (22); ikurra dela (3); ikurra delako (5); ikurra den (11); ikurra duen (5); ikurra eginez (3); ikurra eta (13); ikurra galdu (4); ikurra izan (14); ikurra izan da (6); ikurra izan zen (5); ikurra izango (3); ikurra jarri (4); ikurra zen (6); minus ikurra (4); nafarroako ikurra (3); prefektu ikurra (3); selekzioaren ikurra (3); taldearen ikurra (4); zuen ikurra (3)

ageriko erlijio ikurrak (3); baten ikurrak (4); diren ikurrak (3); duten ikurrak (4); erlijio ikurrak (9); eta ikurrak (4); eta ikurraren (4); eta ikurraren arteko (3); euskal ikurrak (3); galdera ikurrak (4); ideiaren eta ikurraren (3); ikurrak direla (4); ikurrak erabiltzea (3); ikurrak ere (6); ikurrak eskuetan (3); ikurrak eta (9); ikurrak ez (3); ikurrak ziren (5); ikurraren arbitrariotasuna (7); ikurraren arbitrariotasunaren (4); ikurraren arteko (3); ikurraren izaera (3); politika ikurrak (3); ziren ikurrak (3)

erlijio ikurren (4); erlijio ikurren erabilpena (3); eta ikurren (4); euskal ikurren (3); haren ikurren (3); ikurren aurka (3); ikurren bidez (3); ikurren erabilpena (3); ikurren eta (3); ikurren legea (15); ikurren legeak (3); ikurren legearen (8); ikurren legearen aurka (6); ikurren legeari (5); ikurretako bat (27); ikurretako bat da (5); ikurretako bat izan (5); indarrean jarritako ikurren (3); jarritako ikurren (3); nafarroako ikurren (4); onartutako ikurren (3)


ikurdi iz armarria.

Begira beza, hor ez dela erraldoirik edo zaldunik, edo katurik, edo armarik, edo ikurdirik, osoan nahiz erdibian, edo zintzilik nahiz urdinik nahiz madarikaturik, zer ari da berori? nire bekatu-bekatuak horratik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 56. orr.


ikurdun izond ikurra duena.

Gehienetan ez da ezer gertatzen, noski, baina ikurduna -edozein ikurdun- arerio posible bat da beti.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 147. orr.

· izlag Martinez Irujok Eskuz Banakako txapeldunaren ikurdun elastikoa estreinatu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-25


ikurreztatu, ikurrezta, ikurreztatzen da ad

Neurtu ezina bere balioa, Jainkoaren irudiz ikurreztatua dagoelako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.


ikurrin 1 iz Euskadiko bandera.

Tarteka, bandera zuri-urdinak eta ikurrinaren bat ere ikusi ahal izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Haien bandera ez zen bandera, ikurrina baizik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 24. orr.

Txikia zen ikurrina, biren artean eutsia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 111. orr.

Ikurrinaren koloreak jarriko nizkiola esan nion.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 9. orr.

Ikurrinaren legalizazioaren alde.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.

Ikurrina legeztatu zen egunean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Hogeita bost urte ikurrina baimendu zenetik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 114. orr.

Pankarta eta ikurrin ugarirekin, manifestazio koloretsua izan zen, istilurik gabekoa.  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Baten batek poltsotik-edo ikurrin txikia atera eta jendea elkartzen hasten zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 122. orr.

Udaletxeaz bestaldera, balkoian eskegitako ikurrinak agurtu nau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 96. orr.

Azkenean, nahikoa gaizki serigrafiatutako Obelix batek menhir ikurrindunaz zipaio talde bat zanpatzen zuenekoa hartu nion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Hark zuela deseinatu, orai denek hain maite du-gun euskal bandera, ikurriña...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 12. orr.

Euskal Herriko ikurrina, espainola barik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Frantses bandera handiaren orde, euskaldun ikurrina hautatu dutelarik hilkutxaren gainean agertzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

2 bandera.

Albaniako ikurrina independentzia lortu ondoren Vloran altxatu omen zuten lehenengo aldiz 1912.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 239. orr.

Zenbaiten Irlandako ikurriñari diosala, baina mami gutxi akzio azokan atzo.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

Txopan Panamako ikurrina zeraman zamako berri batean hartu ninduten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.

Merkatuko plazan, orai De Gaulle deitua, aleman ikurrin gorri luze bat bazuten emana, haga batetarik dilindan.  Herria   2004-09-30

On Diego Lopez Harokoaren estatua inguruan Bilboko ikurrinak paratu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-06-19

Bi ikurrinen hausnarketa, bata Kristorena, zeina gure kapitain eta jaun gorenena den; bestea Luziferrena, gure giza naturaren etsai minarena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Kristok deitzen gaituen eta nahi gaituen guztiok bere ikurrinpean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Haize-oihalak bilduak zeuzkaten eta, haizetan dantzari-tiki eta urari gain-muxuka, ikur eta ikurrin ugari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balkoian ikurrina (3); bandera eta ikurrina (4); bat ikurrin (3); bi ikurrinen (3); du ikurrina (4); ere ikurrinak (3); ere ikurrinak (3); eta ikurrin (5); eta ikurrina (17); eta ikurrinak (6); eta ikurrinak (6); eta ikurrinaren (5); eta ikurrinari (3); euskal ikurrina (4); gobernuak ikurrina (3); ikurrin bat (5); ikurrin baten (3); ikurrin erraldoia (3); ikurrin eta (3); ikurrin hori (3); ikurrina atera (6); ikurrina bat (6); ikurrina eta (17); ikurrina eta nafarroako (4); ikurrina etaren (3); ikurrina etaren bandera (3); ikurrina ez (3); ikurrina handi (4); ikurrina handi bat (3); ikurrina kendu (6); ikurrina kentzeko (10); ikurrina kentzeko agindu (4); ikurrina legeztatu (3); ikurrina soilik (4); ikurrina udaletxean (3); ikurrinak eta (11); ikurrinak eta (11); ikurrinak eta nafarroako (3); ikurrinak eta nafarroako (3); ikurrinak jarri (3); ikurrinak jarri (3); ikurrinaren alde (3); ikurrinaren aldeko (3); ikurrinari buruz (4); ikurrinekin eta (3); upnk ikurrina (3); xingoladun ikurrina (3); zegoen ikurrina (3); zeuden ikurrinak (3); zeuden ikurrinak (3); zuen ikurrina (5); zuten ikurrina (3)

a (3); a eta (3); en gerla (3); euskal ikurriñ ikurriñ ikurriñ


ikurrindun izond ikurrina duena.

Makuluaren puntaz gerturatu, makurtu, eta lurretik jaso zuen pizgailu ikurrinduna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.


ikurrintxo iz ikurrin txikia.

Lehenengo ikurrintxo haren ostean panfletoren bat edo beste izan ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 63. orr.


ikurritz (orobat ikurtitz) iz goiburua.

Elkarteak, aurrerago sortu ziren gainerako elkarteek bezala, ikurritz edo arau bat du, honako hau: [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 57. orr.

Persioren "quod sapio, satis est mihi; non ergo curo, esse quod Arcesilas aerumnosique Solones" hartu dute ikurritz gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Aranaren pizkundeak "Jaun-Goikua eta Lagi Zarra" hartu zuen ikurtitz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.

Publizitateko ikurritzek badute hemen zer irabazi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 73. orr.

Izen ofizialarekin bat etorri ez, eta norbaitek beste izen bat ezarri zion, gurean askotan bezala, bi bando osatu ahal izan genezan, bakoitza bere ikurritzaren azpian: "ahantzi" zaleak, batetik, eta bestetik, berriz, "ahaztu" zaleak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 92. orr.


ikurriztatu izond ikurritzez hornitua.

Nik bezala orri goiburu-ikurriztatutan idazten zuen, eta are Goldbaum-ez oroitzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.


ikurtxo iz ikur txikia.

Diskurtsoa ez baita berez hartzailearengan emozioa sorrarazteko gauza, sorrarazi nahi lukeen emozioaren berri ematen dio, ikurtxo hauen bidez, igorleak hartzaileari.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 231. orr.


ikus ik ikusi 9tik ikusi 13ra .

ikusaldi ik ikustaldi.

ikusarazi, ikusaraz, ikusarazten (orobat ikusiarazi g.er. eta ikustarazi g.er.) 1 du ad ikustera behartu.

Otoitzean deabruak emakume bat ikusarazi zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Pop-art-ak edo hiperrealismoak, adibidez, desberdin "ikusarazi" dizkigute eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Jaunak begiko baldin banau, itzularaziko nau eta ikusaraziko dizkit kutxa eta bera dagoeneko oihal-etxola.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,25

Durant jaunak arren ikusarazi nahi izan zion Roseri opor txiki batzuk baino ez zirela haiek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.

Egoera batere behartu gabe, tipoari deus ere aurpegiratu gabe, inozo hutsa besterik ez zela ikusarazten zion ederki.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Ni, jakina, saiatzen nintzen ikusarazten ze zaila zen Polloen hilobi bat erostea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Ikusarazten didazu horrenbeste bidegabekeria?  Elizen arteko biblia   Hab 1,3

Izan ere, nork ikusaraziko dio ondoren zer gertatuko den?  Elizen arteko biblia   Koh 3,22

Jainkoak argi ikusaraziko dizue horretan ere.  Elizen arteko biblia   Flp 3,15

Baina gure presoak izan dituk, diozu, begi-bistakotzat duzuna lagunei ikusarazi nahian.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 99. orr.

Nire barneko lizuna ikusarazi nahi didan kabroi bat delako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 120. orr.

Baina Bankes jaunak haren adorea ikusarazi zion bere buruari; haren trebetasuna; gaur egungo berriak zehatz zekizkiela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.

Dena hustu zidan hutsa, urrutitik neure burua ikusarazi zidana [...] idortzen, itsutzen eta deuseztatzen zaituen argirantz hegaka doan txotxongilo modura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.

Espazioan elkarrengandik urruti ez dauden bi argi-puntu ikusarazten zaizkio ikusle bati.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

Gizarteari «ikusarazi egin behar zaio» gobernu aldaketa posible dela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Problemarik ikusten ez duenari ikusarazi egin behar zaizkio [...] soluzio bila has dadin.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Geure buruari ikusarazteko bizimoduan aurrera egitea nola den [...] zigor isolamenduzko eta azkengabeko batera kondenatua izatea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Eta orotariko egiez laburki mintzatzean, erakustaldi argi batera hurbilduz, gauzak erdizka ikusarazi ditut.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.

Adibide horrek oso argi ikusarazten du langile espezializatuen denbora osoko okupazioa ez dela errentagarria gertatzen, baldin salmenta kopuru jakin batetik gora ez bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

"Perspektiba" atmosferikoa (oso urruti dauden gauzak, [...] lausoago ikusarazten dituena).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Aritmetikaren bitartez eraikinen kostuak kalkulatzen dira, neurrien arrazoiak ikusarazten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Gertakari horrek eragin zion beldurrak ikusiarazi zion zer den garrantzitsua bizitzan eta gaur egun Eliza Metodistan sartuta dago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.

2 gorriak/senperr(ena)k ikusarazi

Gorriak ikusarazi dizkiozu zeure herriari, zorabiozko ardoa edanarazi diguzu.  Elizen arteko biblia   Sal 60,5

Gorriak ere ikusarazi zenizkion lau egunetan lo egin ezinik eduki zenuenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.

Gorriak ikusarazten hizkien bele horiei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Ene!, senperrenak ikusarazten zizkion Allie-ri, okela berak nahi bezain bizkor ebakitzen ez bazion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 67. orr.

Eman dian porrazo bakoitzeko, senperrak ikusaraziko zizkioagu Xegama horri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat ikusarazi (4); bat ikusarazi zion (3); bezala ikusarazi (3); ere ikusarazi (4); garbi ikusarazten (3); gorriak ikusarazi (3); ikusarazi behar (5); ikusarazi egin (3); ikusarazi egin behar (3); ikusarazi nahi (12); ikusarazi nahi dugu (3); ikusarazi nahi izan (3); ikusarazi zidan (4); ikusarazi zion (7); ikusarazten du (4); ikusarazten zizkion (3); zela ikusarazteko (3)


ikusbera izond ikusnahia.

HP gizon ikusbera zela bota nion orduan, zolia eta begiluzea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 132. orr.

Jaun-andreok, turistak, bidaiariak edo hankabiko ikusbera soilak, iristen ari gara Arco da Conceiçaora.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.

Ni atzealdean nindoan, bidaia-burusi baten azpian uzkurtuta, ikusberen bistatik gordeta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.


ikusberritu, ikusberri(tu), ikusberritzen du ad berrikusi.

Baina zenbat eta gehiago ikusberritu orduan eta gehiago oroitzen da, eta gero eta zailago da ikusmena berritzen, ikusten dugulakoan begiratu, oroitu, besterik ez baitugu egiten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.


ikusbide 1 iz ikusteko bidea. ik ikuspide.

Arnasbideaz gain, ikusbidea ere baziren zulotxoak eta, zatika bazen ere, kanpoan gertatzen zena ikus nezakeen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

2 froga.

Bihotz guziz igortzen derauzkitzut Jauna, ikusbide horiek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 185. orr.


ikusbitarte iz ikus eremua.

Desagertua nintzen emakume zahartu haren ikusbitarte murritzetik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 128. orr.


ikusentzule ik ikusi 21.

ikusentzun ik ikusi 22.

ikusentzunezko ik ikusi 23.

ikusentzungailu iz ikusteko eta entzuteko gailua.

Zinemak leku haundi bat badaukala ezin uka: 18.832 ikusle orotarat 665 ikusentzungailutan.  Herria   2004-04-08


ikusentzungarri iz ikusteko eta entzuteko emankizuna.

Saxofoijoile baten laguntzarekin, Bruno Aguerre pintoreak margotuko du zuzenean musika ta pinturaren arteko harreman ikusentzungarrian.  Herria   2001-08-02

Horiek oro gogoan, jende ostea jina zen, Titant-eri egiten zizkion ikusentzungarrian parte hartzera edo xoilki ikusle bezala: bikoteak koadrillak dantzatzen, zahar-gazteen arteko sokatira, mus turnadaren antzerkia, klikaren musika zati hoberenak, hainbeste bertsu, kantu eta dantza, argazki xaharren erakusketa, auzapez jaunaren mintzaldia, oparien eskaintza, bertsutan eskertu ditu denak Titantek.  Herria   2003-11-27


ikuseremu ik ikusi 24.

ikusezin (601 esaldi, 130 liburu eta 76 artikulutan; orobat ikustezin 63 esaldi, 25 liburu eta 7 artikulutan; ikus ezin g.er. eta ikusiezin g.er.) 1 izond ezin ikusizkoa. cf ikusiezin.

Esku ikusezin bat han idazten ari balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.

Gaitz sendaezin eta ikusezina.  Elizen arteko biblia   2 M 9,5

Airezko zurubi ikusezinean barrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Tinta ikusezinez idatzitako eskutitzen bat, agian?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.

Kontua da testu xehea eta ikusiezina berrezartzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.

Gauza ikusezin, ezezagun beldurgarriren baten kontra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.

Halako espiritu-eragin bat sentitu zuen, gauza ikusezinetara erakartzen zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Jauntxoari irri ikus ezina eskapatu zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.

Gai horiek guztiek uhin ikusezinak igortzen dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Eguzki zurbilari bero ikusezin baten distira zerion barrualdetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Merkatuaren esku ikusezinak ez du inoiz funtzionatuko ukabil ikusezin baten laguntzarik gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.

Idazkera ttiki-ttikiari edota irudi ñimiño ia ikustezinari arretaz so egiten badiozu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 83. orr.

Ikasia zuen aztarna kasik ikusezinei erreparatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Nazio zein kultura ikusezinetan bizi ziren jendeek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 50. orr.

Egun edo gaueko beste edozein ordutan ez zuen ikusezinaren aurreko etsipen hura sumatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.

Arruntean ikusezina izaten nintzen horientzat guztientzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Merkataritzan bertan, aberastasun handiak sarritan izan ohi dira ikustezinak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.

Golema edo Gizon ikusezina bezalako literatur asmazioen osaketan beti dago zientzia mekanizistaren edo alkimiaren kontrako jarrera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Ikusezina, horixe zara; ikusezinak, horixe zaizkizu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.

Ikusiezina den izaki bat maitasunaren aurreko laztanetan hasi balitzait bezala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

· Gau beltzaren erdian ikusiezinetik sortzen zirenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 406. orr.

2 (adizlagun gisa)

Vatinelen ola Epiventeko etxaldearen ertzean zegoen, orain ikusezin eta hutsik zegoen errege bide handiaren ondoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 143. orr.

Lurraren maldak ikusezin egiten dituen kanpandorrearen gainean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.

Karakorum-eko leku suntsitua ere oraindik ikustezin baina bizirik zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

3 ikusezinezko (orobat ikus ezinezko g.er.) izlag ikusezina.

Gero ikusezinezko indar batek ur hondoraino tiratzen ziola geldiro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Kalera jaisten nintzen zein gelatan zeneukan argia piztuta ikusteko, hartara zure ikusezinezko presentzia ziurtasun handiagoz sentitzeko.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 20. orr.

Nire etxe berean izaki ikus ezinezko bat bizi zela sinetsirik bainengoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Marra zuri ikus ezinezko baten gainetik ibiliz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.

Ikus ezinezko loturaren batzuetatik askatzen ari balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 227. orr.

Bai, lehen ikus ezinezkoak ziren lekuetara eramanen gaituzte zenbaitzuk.  Berria - Kultura   2004-05-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku ikusezin (17); esku ikusezin batek (11); eta ikusezin (8); eta ikusezin bihurtzen (3); hari ikusezin (3); ia ikusezin (12); ia ikusezin bat (3); ia ikusezin batez (3); ikusezin baina (3); ikusezin bat (22); ikusezin batean (3); ikusezin batek (27); ikusezin batek gidaturik (3); ikusezin batekin (4); ikusezin baten (12); ikusezin baten aurka (3); ikusezin batez (4); ikusezin bati (4); ikusezin bihurtu (8); ikusezin bihurtu nahi (4); ikusezin bihurtzen (9); ikusezin egiten (4); ikusezin eta (16); ikusezin hori (5); ikusezin horrek (3); ikusezin izan (3); ikusezin izateko (3); izaki ikusezin (4); izaki ikusezin bat (3)

esku ikusezina (3); esku ikusezinaren (6); eta ikusezina (5); hari ikusezina (3); hori ikusezina (3); ia ikusezinak (8); ikusezina da (3); ikusezina dela (4); ikusezina dena (4); ikusezina eta (3); ikusezina izan (6); ikusezina zen (3); ikusezinak dira (7); ikusezinak egiten (3); ikusezinak gara (3); ikusezinak ziren (9); lagun ikusezina (4); ordu arte ikusezina (3)


ikusezinki (corpusean ikustezinki soilik) ezin ikusizko eran.

Hala egin baitzen ene entzutea hagitzez ere sentiberagoa, ene belarria ikustezinki zabaldu balitz bezala, bazter guztietarat iristeko gai...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.


ikusezintasun (orobat ikustezintasun g.er.) iz ikusezina denaren nolakotasuna.

Uste nuen okerrena ikusi genuela Ikusezintasunaren liburu ikusezina-ren 200 ale eskatu genituenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

Hemen dagoen botoitxo hau ikusezintasunaren eragingailua da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.

Geratu egin zen entzutera, Ikusezintasunaren atalean ezkutatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 168. orr.

Nire sorlekuaren ikusezintasunaren aurka borrokatzea abiapuntu ona izan zitekeela pentsatu nuen; motor ideologiko, intelektual, etiko baten gisakoa, idazteari ekiteko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Agintari batzuen ustez, idazleak ez gara existitu ere egiten eta horretaz Nafarroan badakigu; barkaezina irudituko litzaidake ikustezintasun hori gure literatura sisteman ere errepikatzea.  Berria - Kultura   2004-04-02

Harryk kutxa zabaldu zuen berriro, eta gauzak alboetara baztertu zituen ikusezintasun-kaparen bila...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Bukatzeko, azken arrazoia enuntziatuaren ia-ikusezintasun honetarako: [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikusezintasun (7); eta ikusezintasun kapa (5); ikusezintasun kapa (38); ikusezintasun kaparen (5); ikusezintasun kaparen azpian (4); ikusezintasun kapaz (4)


ikusgai 1 izond ikus daitekeena.

Gainerako gauza ikusgai guztiak bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 164. orr.

Gas isuri motel eta ikusgai baten argi naturaz kanpokoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Haien egitura ikusgaiari eginik so.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 171. orr.

Giza gogamenak errealitate ikusgaia alde batera utzi duenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Beraz, esan daiteke ikusgaia, ikusmena bera, espirituaren higitze horretatik sortzen dela...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 118. orr.

2 (izan aditzarekin)

Pertzepzioak ikusgai dena nola antolatzen duen -eta, horrenbestez, ikustearen giza kategoriara nola jasotzen duen- deskribatuko dugu, modu orokor batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Ikusgai denaren bertakotasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 253. orr.

Horrela ikusiko zaituzte bertzeek ere, baldin eta haientzat ikusgai bazara.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 81. orr.

Musika hotsa, ikusgai ez genuen lekutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Atzera-aurrera ibili zen Gainera, beste hainbat ikuskizun ere ikusgai izango dira partidak gehixeago girotzeko.  Berria - Kirola   2006-01-29

Nora hiriko zubi ugarietan, noiz barride aberatseko harlauzazko etxeak ikusgai, noiz marinelen auzoko arkitekturarekin liluraturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Animaliak eta animalien ohiturak izan zituelako ordu arte ikusgai eta ikasgai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.

3 (adizlagun gisa)

Sabai piztuaren argitasunak ikusgai bihurtzen zituen zokorik ezkutuenak. Zaharren gorputzak ezkutatu egiten dira gehienetan; han, ordea, ikusgai eduki zuten, eta filosofo batena zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Nazioarteko agentziek eta TB kateek berton jartzen dituzte ikusgai euren produkturik freskoenak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

Hemen zeuden, eta han, eta leku orotan, ikusgai eta ukigai nire aurrean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Euskalgintza arloko materialak eta proiektuak egonen dira ikusgai eta salgai.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Gogoa askoz bizkorrago mugitzen da, beraz, ikusgai eta begien bistan ageri den edozer baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.

Asteburu honetan Aupa Etxebeste!-ren hamalau kopia egongo dira ikusgai Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-10-07

Gogoa askoz bizkorrago mugitzen da, beraz, ikusgai eta begien bistan ageri den edozer baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.

Maite dutelako hil nahi dute, hain zuzen, euskara: disekatu, eta museoren batean ikusgai jartzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 22. orr.

Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Hango lorategi izandakoan daude gaur egun, zarauztarren nahiz bisitarien ikusgai, bai Lizardiren bai Basarriren soin-enborrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 132. orr.

Jendearen ikusgai jarritako andereño guztiak ezagutzen eta agurtzen zituen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

• 4 iz ikusgarria.

Nire bulegora eraman eta aztertu genuenean -koloretako ikusgai handiak erabiliz lehenik, eta mugimendu eta linterna handiak gero-, huts egin zuen erabat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Gehry-ren museoa da orain erreferentea, eta bertan Serraren tortsio eliptikoak dira ikusgai nagusi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

Baina soroen edertasunak, mahastien atseginak, edozein ikusgai ederrek, ezerk ez zion plazerrik eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Edozein lekutan geundela -Notre Dame-n, Opera-n, Parisek dituen hainbat ikusgairen aurrean-, etengabe zetorkidan burura zein pozgarria zatekeen gauza haiek biok batera besotik helduta ikusi ahal izatea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 351. orr.

Hurrengo ikusgaia Valdefuenteseko ermita.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aratsaldetan ikusgai (3); arte ikusgai (3); bat ikusgai (7); batean ikusgai (3); berean ikusgai (3); bertan ikusgai (3); bilbon ikusgai (3); da ikusgai (72); da ikusgai donostian (4); dago ikusgai (23); daude ikusgai (48); dira ikusgai (78); dira ikusgai eta (3); ditu ikusgai (10); dituzte ikusgai (18); du ikusgai (6); dute ikusgai (6); egongo da ikusgai (26); egongo dira ikusgai (12); erakusketa ikusgai (16); erakusketa ikusgai da (3); erakusketa ikusgai izanen (4); erakusketa ikusgai izango (4); ere ikusgai (30); ere ikusgai daude (3); ere ikusgai izan (4); ere ikusgai izanen (5); ere ikusgai izango (11); eta ikusgai (9); ez ikusgai (4); guztiak ikusgai (5); guztiak ikusgai daude (3); han ikusgai (3); hau ikusgai (4); hau ikusgai da (3); hor ikusgai (3)

ikusgai bertan (3); ikusgai bihurtzen (3); ikusgai bilboko (3); ikusgai da (17); ikusgai dago (12); ikusgai dagoen (9); ikusgai dagoen erakusketa (5); ikusgai daude (23); ikusgai daude egunotan (5); ikusgai dauden (10); ikusgai den (8); ikusgai dena (3); ikusgai denaren (4); ikusgai dira (11); ikusgai diren (5); ikusgai ditu (4); ikusgai donostian (6); ikusgai egon (5); ikusgai egongo (10); ikusgai egongo dira (4); ikusgai egunotan (3); ikusgai erakusketa (3); ikusgai eta (18); ikusgai eta salgai (4); ikusgai euskal (3); ikusgai gaur (3); ikusgai izan (7); ikusgai izan zen (4); ikusgai izanen (39); ikusgai izanen da (10); ikusgai izanen dira (21); ikusgai izanen direlarik (3); ikusgai izango (38); ikusgai izango da (19); ikusgai izango den (3); ikusgai izango dira (14); ikusgai jarri (21); ikusgai jarri ditu (4); ikusgai jarri dituzte (4); ikusgai jarriko (5); ikusgai jarritako (3); ikusgai jartzeko (4); ikusgai lehen (3); ikusgai nafarroako (3); ikusgai nafarroako museoan (3); ikusgai zegoen (3); ikusgai zeuden (3)

izan zen ikusgai (4); izan ziren ikusgai (3); izango da ikusgai (36); izango dira ikusgai (43); jarri ditu ikusgai (4); jarri dituzte ikusgai (12); jarri du ikusgai (6); jarriko ditu ikusgai (4); jarriko dituzte ikusgai (3); lan ikusgai (3); lana ikusgai (7); lanak ikusgai (7); lanak ikusgai izango (3); margolariaren obrak ikusgai (6); museoan dago ikusgai (3); museoan ikusgai (5); obra daude ikusgai (5); obra ikusgai (6); obrak ikusgai (22); obrak ikusgai dira (4); obrak ikusgai izanen (7); orain ikusgai (3); zen ikusgai (6); ziren ikusgai (5)


ikusgailu iz ikusteko zernahi gailu.

Gauza bat lupaz begiratuta edo astronomiarako ikusgailu batez begiratuta ikusiko litzatekeen bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Aski zen, gero, okularrak elkarrengandik distantzia hartara jarrita zituen ikusgailu batetik begiratzea, eta sakontasun-efektu handia eragiten zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Etxearen aurrean jartzen zitzaizun espaloian, kokatzen zuen etxea ikusgailuko laukian, kakoetako batekin botoia sakatu, eta horra argazkia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 23. orr.


ikusgaitasun iz ikusgaia denaren nolakotasuna.

Orain arte eman ditugun azalpenak ikusgaitasunari zegozkionak ziren guztiak: pertzepzio-aparatuak argitara erreakzionatzean dituen ezaugarri nagusiak aurkeztu ditugu labur-labur.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Renfek adierazi du pasabidea «egoera onean» dagoela, autoei «ikusgaitasun nahikoa» ematen dielako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Aurrena, beraz, nahimena bere baitango gauzatzat ezartzen dut, erabat jatorrizkotzat; bigarren lekuan bere ikusgaitasuna edo objektibazioa, gorputza [bere fenomenotasuna]; eta hirugarren tokian ezagumena, gorputz horren zati baten funtzio soiltzat  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.


ikusgaitz izond nekez ikusten dena, ia ikusezina.

Kolpe ikusgaitzek astindurik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.

Josebak barre ikusgaitza egin zuen, bere baitarako.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 175. orr.

Zabalagoa, ikusgaitzagoa eta, ondorioz, neurtzen zailagoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 140. orr.

Hegoek hegaztia hara eramanaz batera, pozoin ikusgaitzak geldiarazten eta atxikitzen du eta lurruna sortzen den lekurantz zuzen jausten da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.

Sofritu egiten dut, giharreraino ukitzen nauen min sor ikusgaitz batek nauka menderatua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 240. orr.

Egungo sistema kapitalistak ikusgaitz bihurtu du proletarioa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Ikusgaitzetik ikustekoa, negatibotik positiboa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.


ikusgarri 1 izond ikus daitekeena, ikusteko modukoa.

Susana xarma handiko emakumea zen, ikusgarria benetan.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,31

Arbola, hartatik jateko ona zela eta begietarako ikusgarria.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 46. orr.

Deus ez ikusgarriagorik margolan hura baino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Gauez ere bista ikusgarria da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 72. orr.

Uniforme beltz ikusgarriak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.

Soineko bitxi ikusgarri bat jantzita.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Ez omen nintzen nekatu haren titi ikusgarriei so egiteaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Gertuago balego bezala pertzibitzen da, kolore ikusgarriagoa balu bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Tximeleta bilduma ikusgarri bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 178. orr.

Kalte ikusgarriak izan omen ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.

Erremusina eskatu zidan babes-keinu ikusgarri batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Tximist-trumoi eta harri erauntsi ikusgarriak bota zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Uhin ikusgarri bat jendea irentsi baino bi segundo lehenago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 97. orr.

Japonian izan zituen nazionalismo ekonomikoak emaitzarik ikusgarrienak. herrialde industrializatuetan bideratu diren desauratze-politiken ondorio ikusgarrienetako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Hedapen ikusgarri horren sorburua dela-eta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Dotorea, baina ez karioa; ikusgarria, baina ez deigarriegia; modernoa, baina ez nabarmenegia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

Bai ikusgarria urregorria beso honetan, bai miresgarria gorrimina ezpain hauetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.

Izena ezaugarri entzungarrien zeinu entzungarria da; beste zeinu entzungarriak ere ezaugarriak dira, baina ez ezaugarrien ezaugarri, gauza ikusgarrien ezaugarri baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 180. orr.

· Modu ikusgarrian berpiztu zen kolonia-zabalkundearen ekimena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Inportazioen bolumena modu ikusgarrian hazi baitzen han.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Beste biek lauoinka ibiltzen baino ez zekiten, nonbait, eta hala zihoazen modu ikusgarrian bezain barregarrian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Egun gogoangarri hartatik aurrera, bada, gure artekoak hobera egin zuen, ez era ikusgarri batean, baina.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

2 (adizlagun gisa) ik ikusgarriki.

Ikusgarri margotutako etxe zurezkoak, plaza baten inguruan pilaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Psikologia kognitiboa azken hamarraldian ikusgarri garatu den psikologiaren adar bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Izan ere, XIII. mendearen erdialdera noba bat gertatu omen zen, eta ondorioz gure gaineko izar horietako baten argitasuna ikusgarri handitu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Itsasoak ikusgarri jotzen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Ainhoa izen distiratsua ikusgarri brankan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

• 3 izond ikusgaia.

Gauza jakina da argi zuria [...] espektro ikusgarrian diren uhin-luzera guztiak dituen argi "nahaste" bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Formaren pertzepzioaren arazoa eta objektu ikusgarrien pertzepzioaren arazoa gauza berbera dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Eroa Sinagogan dago orain, oholtzaren gainean, angelu guztietatik ikusgarri, alde guztietatik entzungarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

Jainkoa (bedeinka bedi!) ez baita ikusgarri gorputzezko begiekin. Ingelesek ez zuten Pasaian utzi OLD COLD bi silabak beste aztarnarik, merkatariren baten errotulua arauz, oraindik ere ikusgarri direnak, Felipe II.aren potretaren ondoan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 51. orr.

• 4 iz ikuskaria; ikusia izatea merezi duen gauza. ik ikuskizun.

Aintzineko urteetan bezala, kafe antzoki gisa apaindua izanen da Aiherrako Denen Etxea, erran nahi baita entzuleek mahain batzuen inguruan jarririk entzunen dutela ikusgarria.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

Gu, haurrok, antzokira urtean behin baino joanak ez ginenok [...] hilabete osoan ikusgarrira joan ahalko ginen arratsaldero!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.

Zirkoetan eta plazetan egiten diren zezenen eta basabereen lasterkatzeko ikusgarriak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Bizkitartean anitz hiritan eta beste leku batzuetan badela oraino zernahi jende, bere indarren eta ausartziaren erakusteko, ikusgarri publikoetan eta pribatuetan zezenekin eta beste abere basekin jostatzen denik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Ikusgarri publiko guztietan da komenigarria erantzuna edo feedbacka.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Jendaurreko ikusgarria.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Bittor zein Bettan biak, Maddiri beha zegozkien ikusgarriaren eztitasun harrigarriak hurrupatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Ikusgarriak gau osoa iraun du, noizean behin baretuz eta gero atzera berriz zuzpertuz beste eztanda-sorta batekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Atea irekitzea lortu zutenean, ikusgarri danteskoa kausitu zuten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Hauek ikusgarri faltsuak ziren derrigorrez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 92. orr.

Ikusgarri inpertsonala; heriotzari buruz zerbait; oso gutxi amodioari buruz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

Gero, urak apaltzean, errekako arrainak non nahi karriketan barna, zer ikusgarri tristea!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

5 ikusgarrizko izlag

Ikusgarrizko izotzak jo omen zuen hango paraje gehienetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.

Ikusgarrizko pena zen Ramsay jaunak gainerako jendearen antzerago ez jokatzea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 49. orr.

Ikusgarrizko barre ergel batean lehertu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 402. orr.

Zientzialariek ikusgarrizko lana eta eztabaida izan zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Segurtasun handieneko presondegiko patioan azaldu zinenean ikusgarrizko aztoramendua egon zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatzen du ikusgarri (4); antzerki ikusgarri (6); antzerki ikusgarri bat (4); babes keinu ikusgarri (3); baitha ikusgarri (5); baitha ikusgarri gunean (5); bat ikusgarri (3); bere dantza ikusgarri (4); bere ikusgarri (9); berrien ikusgarri (3); besta eta ikusgarri (7); bezain ikusgarri (5); bi ikusgarri (16); da ikusgarri (16); da ikusgarri hau (3); dantza berrien ikusgarri (3); dantza ikusgarri (43); dantza ikusgarri bat (11); dantza ikusgarri eder (4); dantza ikusgarri eta (3); daukute ikusgarri (3); den ikusgarri (9); denen ikusgarri (3); dira ikusgarri (7); diren ikusgarri (3); du ikusgarri (7); duen ikusgarri (6); dute ikusgarri (10); dute ikusgarri hau (3); ekintza ikusgarri (3); elkarteak bi ikusgarri (3); erakusketa eta ikusgarri (5); ere ikusgarri (17); ere ikusgarri aritu (5); estropada ikusgarri (3); eta dantza ikusgarri (4); eta ikusgarri (43); eta musika ikusgarri (3); etapa ikusgarri (3); euskal dantza ikusgarri (3); gauza ikusgarri (3); gelan ikusgarri (3); hain urrun ikusgarri (3); handiko ikusgarri (3); haurrek ikusgarri (6); haurrek ikusgarri pollit (3); hiru ikusgarri (4); holako ikusgarri (5); hots zinez ikusgarri (3); ikastolako haurrek ikusgarri (3)

ikusgarri ari (10); ikusgarri ari da (5); ikusgarri ari dira (3); ikusgarri aritu (22); ikusgarri aritu da (7); ikusgarri aritu zen (13); ikusgarri arraro (3); ikusgarri arraroa (4); ikusgarri asko (4); ikusgarri bat (121); ikusgarri bat egin (3); ikusgarri bat emanen (4); ikusgarri bat ere (3); ikusgarri bat eskaini (3); ikusgarri bat eskainiko (8); ikusgarri bat eta (3); ikusgarri bat izanen (4); ikusgarri batean (9); ikusgarri batek (5); ikusgarri batekin (7); ikusgarri baten (20); ikusgarri baten inguruan (3); ikusgarri batetik (3); ikusgarri batez (3); ikusgarri bati (5); ikusgarri batzu (10); ikusgarri batzuen (4); ikusgarri berezi (13); ikusgarri berezi bat (9); ikusgarri berezia (11); ikusgarri berri (5); ikusgarri berri bat (3); ikusgarri berria (16); ikusgarri berriaren (5); ikusgarri eder (26); ikusgarri eder bat (15); ikusgarri eder baten (4); ikusgarri ederra (12); ikusgarri ederrak (5); ikusgarri edo (7)

ikusgarri egin (4); ikusgarri egiten (3); ikusgarri eta (42); ikusgarri eta beste (3); ikusgarri eta gaineratiko (3); ikusgarri frango (3); ikusgarri gela (3); ikusgarri gertatzen (5); ikusgarri gisa (3); ikusgarri gunean (5); ikusgarri guzietan (3); ikusgarri haiek (5); ikusgarri hau (26); ikusgarri hauen (3); ikusgarri helduden (3); ikusgarri honek (4); ikusgarri honetan (5); ikusgarri hori (13); ikusgarri horiek (4); ikusgarri horren (11); ikusgarri hortarat (3); ikusgarri hunentzat (3); ikusgarri hura (5); ikusgarri izango (3); ikusgarri jokatu (6); ikusgarri koloretsu (4); ikusgarri koloretsu eta (3); ikusgarri nagusia (6); ikusgarri osoa (3); ikusgarri poetiko (3); ikusgarri pollit (15); ikusgarri pollit bat (8); ikusgarri pollit baten (4); ikusgarri pollita (3); ikusgarri xoragarri (7); ikusgarri xoragarri bat (5); ikusgarri xoragarria (6); ikusgarri zen (3); ikusgarri zinez (3)

irudi ikusgarri (5); izanen da ikusgarri (6); kalitatezko ikusgarri (3); kanpoko ikusgarri (3); keinu ikusgarri (3); keinu ikusgarri batekin (3); maule baitha ikusgarri (5); musika ikusgarri (5); oinarritu ikusgarri (3); oreneko ikusgarri (3); partida ikusgarri (3); taldeak ikusgarri (3); txotxongilo ikusgarri (3); txotxongilo ikusgarri bat (3); urrun ikusgarri (3); zen ikusgarri (7); zer ikusgarri (4); zinez ikusgarri (4); zinez ikusgarri koloretsu (3); zirko ikusgarri (3)

aho ikusgarria (3); ahoz aho ikusgarria (3); aldaketa ikusgarria (3); antzerki ikusgarria (5); azken ikusgarria (7); baina ikusgarria (5); benetan ikusgarria (4); beren ikusgarria (10); bezain ikusgarria (12); bigarren itzuli ikusgarria (3); bolada ikusgarria (9); bolada ikusgarria eten (4); buru ikusgarria (3); da ikusgarria (12); dantza ikusgarria (93); dantza ikusgarria ezker (3); dantza taldearen ikusgarria (9); defentsa ikusgarria (3); den ikusgarria (4); denboraldi hasiera ikusgarria (3); denboraldi ikusgarria (10); denboraldi ikusgarria egin (3); denboraldi ikusgarria egiten (3); du ikusgarria (3); duen ikusgarria (5); dute beren ikusgarria (4); dutela ikusgarria (4); ederra eta ikusgarria (3)

eguberriko ikusgarria (4); ekintza ikusgarria (5); ekintza ikusgarria egin (5); emaitza ikusgarria (6); en ikusgarria (4); entzunen dutela ikusgarria (4); ere ikusgarria (7); ere ikusgarria da (3); ere lan ikusgarria (3); eskaini ikusgarria (6); estua eta ikusgarria (4); eta dantza ikusgarria (3); eta ikusgarria (43); eta ikusgarria da (4); eta ikusgarria izan (4); eta kantu ikusgarria (4); eta musika ikusgarria (4); etapa ikusgarria (7); euskal dantza ikusgarria (5); ez da ikusgarria (4); garaipen zerrenda ikusgarria (6); gaua ikusgarria (5); gol ikusgarria (6); guztiz ikusgarria (3); hain ikusgarria (4); hasiera ikusgarria (11); hasiera ikusgarria egin (5); haurren ikusgarria (5); haurrentzat ikusgarria (3); hazkunde ikusgarria (4); ibilbide ikusgarria (8); ibridoa ikusgarria (3); igoera ikusgarria (4)

ikusgarria antolatu (3); ikusgarria ari (4); ikusgarria ari da (4); ikusgarria arrola (3); ikusgarria arrola taldearekin (3); ikusgarria benetan (5); ikusgarria bera (3); ikusgarria bezain (4); ikusgarria bizi (3); ikusgarria da (69); ikusgarria da benetan (3); ikusgarria den (3); ikusgarria du (9); ikusgarria egin (58); ikusgarria egin du (7); ikusgarria egin gabe (3); ikusgarria egin zuen (19); ikusgarria egin zuten (12); ikusgarria egiten (18); ikusgarria egiten ari (10); ikusgarria eman (8); ikusgarria eman zion (3); ikusgarria emanen (5); ikusgarria ematen (4); ikusgarria erakutsi (6); ikusgarria erakutsi zuen (5); ikusgarria ere (3); ikusgarria eskaini (3); ikusgarria eskainia (3)ikusgarria eskainia izanen (3); ikusgarria eskainiko (6); ikusgarria eskainiko du (3); ikusgarria espero (4); ikusgarria espero da (3); ikusgarria eta (21); ikusgarria eten (4

ikusgarria ez (7); ikusgarria ez zen (3); ikusgarria ezker (3); ikusgarria gertatu (10); ikusgarria gertatu zen (6); ikusgarria izan (92); ikusgarria izan da (19); ikusgarria izan daiteke (5); ikusgarria izan zela (3); ikusgarria izan zen (41); ikusgarria izan zuen (6); ikusgarria izan zuten (4); ikusgarria izanen (4); ikusgarria izanen da (3); ikusgarria izango (35); ikusgarria izango da (20); ikusgarria izango dela (7); ikusgarria izateko (4); ikusgarria izaten (4); ikusgarria jokatu (9); ikusgarria jokatu zuten (3); ikusgarria larunbat (3); ikusgarria lortu (7); ikusgarria lortu du (3); ikusgarria lortu zuen (3); ikusgarria luhusoko (3); ikusgarria osatu (8); ikusgarria zen (21); ikusgarria zinez (3)

istripu ikusgarria (3); itxura ikusgarria (6); itzuli ikusgarria (4); jaialdi ikusgarria (3); jarrera ikusgarria (3); joko ikusgarria (21); joko ikusgarria egin (7); joko ikusgarria egiten (4); kaia ikusgarria (4); kantu ikusgarria (4); lan ikusgarria (18); lan ikusgarria egin (9); lan ikusgarria egiten (3); lasterketa ikusgarria (3); lau buru ikusgarria (3); laurden ibridoa ikusgarria (3); lehen ikusgarria (5); lehia ikusgarria (15); lehia ikusgarria izan (4); lehia ikusgarria izango (5); maila ikusgarria (7); marka ikusgarria (7); musika ikusgarria (4); nahiko ikusgarria (3); oso ikusgarria (9); oso ikusgarria izan (3); partida ikusgarria (29); partida ikusgarria egin (3); partida ikusgarria izan (5); partida ikusgarria jokatu (8); side story ikusgarria (5); story ikusgarria (5); talde ikusgarria (12); talde ikusgarria du (3); taldearen dantza ikusgarria (3); taldearen ikusgarria (14); tan dantza ikusgarria (3); txotxongilo ikusgarria (13); zamalzain ikusgarria (3); zen ikusgarria (9); zerrenda ikusgarria (8); zinez ikusgarria (5)

are ikusgarriagoa (3); argazki ikusgarriak (3); baino ikusgarriagoa (3); bezain ikusgarriak (3); bi ikusgarriak (3); dantza ikusgarriak (20); dohain ikusgarriak (4); ekintza ikusgarriak (3); emaitza ikusgarriak (5); emaitzak ikusgarriak (7); emaitzak ikusgarriak izan (6); ere ikusgarriak (4); ere ikusgarriak ziren (3); eta ikusgarriagoak (3); eta ikusgarriak (22); gauza ikusgarriak (4); gero eta ikusgarriagoak (3); hain ikusgarriak (5); ikusgarriagoa da (5); ikusgarriagoa izan (7); ikusgarriagoa izan zen (3); ikusgarriagoa zen (3); ikusgarriak agorrilaren (4); ikusgarriak dira (16); ikusgarriak direla (3); ikusgarriak ditu (3); ikusgarriak egin (7); ikusgarriak egin zituen (3); ikusgarriak egiteko (3); ikusgarriak egiten (3); ikusgarriak eta (11); ikusgarriak ez (9); ikusgarriak izan (26); ikusgarriak izan dira (5); ikusgarriak izan direla (4); ikusgarriak izan ziren (8); ikusgarriak izango (4); ikusgarriak utzi (3); ikusgarriak ziren (11); jauzi ikusgarriak (3); kalte ikusgarriak (6); konduko dantza ikusgarriak (7); lan ikusgarriak (4); oso ikusgarriak (6); partida ikusgarriak (4); udako ikusgarriak (9); udako ikusgarriak agorrilaren (4); uholde ikusgarriak (3); zinez ikusgarriak (3)

bolada ikusgarriari (3); bolada ikusgarriari jarraipena (3); da ikusgarrien (3); duen ikusgarrian (3); era ikusgarrian (4); eta ikusgarriaren (3); eta ikusgarrien (3); eta ikusgarriena (7); gauza ikusgarrien (3); gauzarik ikusgarriena (3); handiena eta ikusgarriena (3); ikusgarrian ari (3); ikusgarrian ari da (3); ikusgarrian ere (3); ikusgarriaren borobiltzeko (3); ikusgarriaren ondotik (6); ikusgarriari begira (5); ikusgarriari esker (3); ikusgarriari jarraipena (3); ikusgarriaz gain (3); ikusgarriena izan (3); ikusgarrienetako bat (7); ikusgarririk egin (12); ikusgarririk egin gabe (3); ikusgarririk ez (4); ikusgarritik landa (3); ikusgarrizko pena zen (3); iraun duen ikusgarrian (3); joko ikusgarririk (8); joko ikusgarririk egin (5); lan ikusgarriari (3); maila ikusgarrian (4); maila ikusgarrian ari (3); modu ikusgarrian (13); oso modu ikusgarrian (3); partida ikusgarrian (3); partida ikusgarririk (3); partidarik ikusgarriena (5)


ikusgarriki adlag era ikusgarrian. ik ikusgarriro.

Ondoren erabiliko diren oinarrizko lehen lerroak marrazten ditu ikusgarriki, hauek nahi den guztia apaintzen eta ezkutatzen diren arren hostoen eta apainduren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.


ikusgarriño iz adkor ikusgarria, ikuskaria.

Eta hara gaizo Zanpantzar, denen bekatuak haren bizkar ezarririk, sutan kixkailtzen dela! eta jo aintzina besta giroan, zirko ikusgarriño batzuekin, dantza-jauzi, afari eta kontzertu-dantzaldiekin gauaren puntaraino.  Herria   2003-02-13


ikusgarriro adlag era ikusgarrian. ik ikusgarriki.

Badakizu hareharri higatua ikusgarriro higatzen dela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Dozena bat neska nabarmen, ganoragabe, likits eta ikusgarriro makilatu. gain horretan dituzte zimentuak etxeek eta beste eraikuntzek, nahas-mahas kokaturik ikusgarriro.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.


ikusgarritasun iz ikusgarria denaren nolakotasuna.

Opera Handiak daukan ikusgarritasun erromantikoa.  Berria - Kultura   2004-10-20

Gertakarien ugaritasunari eta ikusgarritasunari baino garrantzi handiagoa eman diozu pertsonaien barruko kezkei eta zalantzei.  Berria - Kultura   2004-04-16

Ikuskizunaren ikusgarritasunaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Protestaren ikusgarritasunari soilik erreparatuko dio.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

Panathinaikosen defentsa itogarria eta erritmo neurtua, eta Maccabiren ikusgarritasuna eta saskiratzeko erraztasuna.  Berria - Harian   2005-05-06

Xehetasun pare bat ikusgarritasunaren gehigarri: Coca Cola kaxa, galtzontziloak, helikopteroa, xake-jokalari bat ezagutu berria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 42. orr.

Mota desberdinetako galtzontziloak janzteko eskatuko nizueke, espektakuluaren ikusgarritasunerako.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 116. orr.

Ez duzu zerbitzari umil honen zuriketarik behar zure izen ona gordetzeko, inor itsutzeko moduko ikusgarritasuna baitu zure ontasunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

Orpoz ez ditu jokaldi asko egiten, hegaletatik ere ez min asko, zelaierdian presioa besterik ez, ikusgarritasun gutxi, eta kalitatea ere apurka.  Berria - Kirola   2004-06-17

Ikusgarritasun mota guztiei uko eginez, eskuargia itzali eta begiak itxi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikusgarritasuna (8); ikusgarritasuna eta (6)


ikusgose iz ikusteko gosea.

Batzu doatzi grazia baten eske edo beren fedea barnatuz, besteak toki eta jende ikusgose, edo beren osasunaren frogatzeko ere bai.  Herria   2004-07-01


ikusgune iz

Guk ezagutzen dugun oro, kondizio batzuekin eta harreman edo erlazio sistema batean ezagutzen dugula, h[au] d[a], ezagun dugun zernahi hori, ikusgune baten arabera, beste puntu batzuekiko erreferentzi sisteman, geuk aurrezarririko interes (teoriko edo praktiko) batzuen markoan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.

Bulegoko marmarrak eguzkiaren ikusgunea jarraitzea galarazi zion, aldika.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.


ikusgura 1 izond ikusnahia.

Eta horrela gizaki harro, ikusgura eta lizuna beste bizitza batean sartzen da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 145. orr.

Gernikako Batzarretxea aldunez eta ikusguraz bete--beterik egoan goiz baten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 149. orr.

2 (adizlagun gisa) ikusguraz.

Edozein lurjaberen herrixkara iritsirik, ikusgura begiratzen nion zurezko kanpandorre estu eta garaiari edo zurezko eliza zahar, zabal eta ilunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.


ikusguratsu izond ikusguraz dagoena.

Gurean musaren inguruan ikusguratsuak nola, hemen ere hala.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.


ikusi, ikus, ikusten 1 du ad begien bidez somatu. (zerbait edo norbait)

"Ikus dezaket?" galdetzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 24. orr.

-Ikusi al genezake zure haurra?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 151. orr.

Inoiz ikusi dudan gizasemerik bitxiena inondik ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Ikus itzaxu ene bular faltsu ederrak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.

Baina nire aurpegia ez zenezake ikus, ez bainazake gizakiak ikus eta bizirik iraun.  Elizen arteko biblia   Ir 33,20

Ikus gaitzazuen estaltzen dugu aurpegia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.

Malkoak bat-batean jin zitzaizkidan begietara eta doi-doia izan nuen jiratzeko astia, ikus ez nintzan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 313. orr.

Josek begiak jaso eta Benjamin ikusi zuen, bere anaia, bere amaren semea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 122. orr.

Berak bere begiez ikusi zituen gizonak, bere belarriez entzun zituen Migelek esandako hitzak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 233. orr.

Berak, behintzat, ez zuen inor ikusi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.

Hartan, zeppelinaren itzala ikusi nuen etxe aurreko lorategian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Ez nau inork ikusi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Pareta urdinak, horra Ruche jaunak ikusi zuen gauza bakarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Historia horren errainua ikusi nion, inondik ere, Adelari begiradan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Ez zegoen inor etxea zaintzen, ez nuen ezer susmagarririk ikusi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 251. orr.

Lepoa ez zitzaion ikusi ere egiten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

-Banoan, Patricia -burua ikusi zitzaion kristal hautsiaren gainetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.

Noiz ikusi dira zaldiak logela batean?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.

Errauts artean usoak ikusi-uste ditut, hobeto esateko; edo bele tzarrak ote?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

-Ikusi dut, ikusi, nire herriak Egipton bizi duen zapalkuntza.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 149. orr.

Une batez neure burua ikusi nuen ispiluan, eta nire islak ikaratu egin ninduen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.

· Etorri zitzaion medikua ikustera eta kauterizazioa egin nahi ziola esan zion  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.

2 (nola)

Ezin ikus dezaket sekula lurrean zerraldo etzanda eta hilda.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.

Hermann, ordea, ez nuen inoiz neurritasuna galduta ikusi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Biluzik ikusi diat, eta, niretzat posatu nahiko balu, zerupean...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Clémenceren zain ikusi diat espaloian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Garbi ikusi zuen Saget andereñoak berri handiren bat zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.

Egunkariari begira ikusi haut.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 187. orr.

-Ez dakit, ez dizkiot ileak ondo ikusi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.

Beste galeretako erromatarrek harri eta zur ikusi zuten sanbuka nola desegin zen: bihozgabeturik zeuden.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

Ez ziren oroitzen beren ama negarrez ikusi izanaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 482. orr.

Askotan ikusi nuen hitlerzale gazteen jantzian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Argi ikusi zuen salerosketa hura onuragarria gertatuko zitzaiola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Behin ere ez zaitut hain guapa ikusi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Eta mutikoak gizona kopetilun ikusi baitzuen, errukitu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 50. orr.

Galdua ikusi nuen neure burua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

3 (noiz, non)

Ez al zenuen ba aurreko igandean ikusi?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 100. orr.

-Horrelako antxeta pilarik ez nian sekula ikusi -esan nion-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.

Oraintxe bertan ikusi nahi dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

Ikusi orduko ezagutu zituen Josek bere senideak.  Elizen arteko biblia   Mt 2,21

-Ikusi duzu inoiz?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 233. orr.

-Madagaskarren ikusi zian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

Gero Presborg kaleko etxe batean ikusi nuen sartzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 240. orr.

Izua ikusi nuen amaren begietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 145. orr.

Atzera bere burua ispiluan ikusi, eta hatsanka egin zuen hasperen, gaitziturik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.

4 (zertan)

Sartzen ikusi naun eta ez didan nire mazagrana ekarri... ostatutik irteten ikusi nuen dotore ustean jantzita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Gero Presborg kaleko etxe batean ikusi nuen sartzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 240. orr.

Inork ez zuen ikusi estolda-zuloan behera desagertzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Ikusi zituen joaten, zuhaitz artean gorderik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Sartalderantz luzatzen ikusi zuen bere itzala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.

Liburu-dendaren atarian zutik, joaten ikusi zituen Perrettek, bekaitzez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

MTGDk, Maxek bezala, zuhaitzen artean erortzen ikusi zuen Nofutur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 510. orr.

Ez al dituzue etengabeko liskarrean ikusi?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.

Mezetan ikusi zintudan igandean, esan zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Lantegiko lagunak hurbiltzen ikusi zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Farairi zeharrez begiraturik, buruarekin baiezkoa egiten ikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 281. orr.

5 (dezagun/ditzagun formekin)

Arazo hori aztertu aurretik, ikus ditzagun larruazalaren beste tasun interesgarri batzuk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 67. orr.

-Ea, ikus dezagun -abiatu zaizu-: atzo esandakoaren arabera, bitartekari batek ekarri hinduen Gorlizera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 96. orr.

Ikus dezagun zer dioen Thomas Gage-k espainiarrek Indietan izandako jokabideaz: [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.

Ikus dezagun nola gertatu den hori.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 22. orr.

Ikus dezagun hondatu den.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Ikus dezagun, azkenik, bereziki argigarria den kasu bat: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 217. orr.

Ikus ditzagun adibide batzuk.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 218. orr.

-Ikus dezagun, ikus dezagun... -esan zuen ahopean, makila magikoa atera eta mapa mahai gainean berdinduz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.

6 (nola esaldi txertatu batekin)

Emakumeek ere ikusi zuten nola Sebastiao Sintrako printzeak Angela [...] eskutik hartu eta gozo-gozo ekarri zuen dantzara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.

Ez zuten alferrik ikusi nola jarri zituzten hango pernorik ñimiñoenak ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 247. orr.

7 (konpletibarekin)

Printzea ondora etorri zitzaion, baina zutik geratzen zela ikusi zuen Joanesek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 239. orr.

Hurbildu zirenean, lau Heinkel 111 zirela ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Ingurura begiratu eta dena berde zegoela ikusi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 179. orr.

Iritsi zirela ikusi zuen Joanesek, bere talaia hostotsutik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.

Gordeleku horretatik ikusi zuen atea irekitzen zutela, zalgurdia geldo-geldo jauregiko lorategian sartzen zela, eta gero berriro ate hots karrankariz itxirik gelditzen zitzaiola.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Tabernariaren alabak begiak zabalik zituela ikusi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 272. orr.

Gero, beste biak jakin-minez kiskaltzen ari zirela ikusi zuenean, ahots zoliz hasi zen: […]  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 322. orr.

8 (agintezko formetan)

-Ikusi zer dagoen paretan idatzia -esan zidan-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 177. orr.

Ikus beza berorrek, horrelako izena eta, ez ote den horren eskuetan hiltzeko ere beldur izatekoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.

9 (ikus forma agintezko esaldietan)

Zoazte eta ikus!  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,14

Entzun, gorrok; begira eta ikus, itsuok.  Elizen arteko biblia   Is 42,18

Ikus nola Santxok Kijotek bezalaxe hitz egiten duen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 157. orr.

-Hori zuk ikus.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.

Zeuk ikusi, baina ez ahantzi Samandal erregearen aldartea oso aldakorra dela, eta haren erreakzioak antzemanezinak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 77. orr.

Orain, zuk ikus ene aholkua baliagarri zaizun ala ez. izanen duk han ere zer ikus eta ikas.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.

Bazkak bistaz ikus ahala urrun.· Ikus 18. oharra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Ikus, horren erakusgarri, 13. orriko aipua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

Ikus beste diferentzia batzuk 58. gehigarrian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 132. orr.

Ikus Plinio, VI. lib., X. kap.; eta Estrabon, XVIII. lib.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 353. orr.

Ikus obra horren aipua 3. oharrean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 19. orr.

Ez zekarren egilearen izena, baina Jaurretxe apaizarena zen (ikus in Altuna 1987: 84).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 70. orr.

Ikus The Economist, 2001eko azaroaren 3a.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 95. orr.

ikus goiko eskema).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.

Ikus, bestela, zer dioen horretaz, Albert Lord aipu duela, Rainer Friedrich-ek […].  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 135. orr.

10 (ikus elkar partikularekin)

Baina zatozkit Ptolemaidara, elkar ikus dezagun.  Elizen arteko biblia   1 M 10,56

Elkar ikusi genuenean, ni lasterka hasi nintzen etorritako bidetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

"Eta noiz ikus dezakegu elkar?" galdetu zenuen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 51. orr.

Hainbeste denbora pasako al da ba berriro elkar ikusi arte?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Hamar bat urte igaro zituzten elkar ikusi gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 13. orr.

Elkarrekin ikusi ditut; kuartelera doazela ematen du beti.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.

Elkarrekin ikusi genuen filma.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 215. orr.

11 hed ik ohartu 6.

Ikus ezak kotxe bat alokatzerik badagoen hemendik alde egiteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.

Ikusi beharra zegoen zer-nolako atsegina hartzen zuen hitz hori esaten!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Animalia hura aske aztertu nahi baitzuen Héracliusek, [...] bere gisa ibiltzen utzi, eta haren eguneroko bizitzan parte hartuz, ahazturik zituen ohiturak berreskuratzen ikusi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 53. orr.

Eta ordu arte inoiz ikusi ez nion alderdi on pila bat, halako xarma gozo bat, halako ekarrai malenkoniazko bat aurkitu nizkion bat-batetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.

Gisa horietako gogoetetan murgilduta nindoala ikusi nuen berriro.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Lehenago ere ikusi dugu, ikuslearen fantasma bezala [...] espazioaren irudikapena nolabait arrazionalizatu eta ikusgai bihur zitekeelako ideia hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

12 (ikus hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenekin; ik beherago 25)

Ikus-adierazleek (itsas seinaleek eta abarrek) ez bezala, hots-adierazleek denboraren lerroa besterik ez dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.

Ekialde Urruneko munduan ikus-arteak oraindik eragin helenikoetan inspiratzen ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.

Poesiaren, musikaren eta ikus-arteen iturria da, eta arimak Jainkoarekin elkartzeko duen bidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Kolore desberdinetako harien arteko ikus-aurkakotasunei esker.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.

Gizabanako gehienetan ikus-aztarnak garbiagoak eta iraunkorragoak dira hots aztarnak baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Gizakiak keinua ere aukera baitzezakeen eta ikus-irudiak erabili, hots irudien ordez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Holografia delako sistema garatu da horren antzeko teknikaren bidez ikus-irudiak gordetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Lehen begiratuan, hizkuntza ikurrak eta ikus-ikurrak parekatzeko arriskua dago, ikus-ikurrak espazioan denak batera eta nahastu gabe egon baitaitezke, eta pentsa baitezakegu osagai banaketa era berean egin daitekeela, gogoaren inolako lanik gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 138. orr.

Ia kasu guztietan ikus-erregistrozko sistemak hizkuntza ofizialaren notazio grafikoaren forma hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Karaktere sinikoak esanahiak dauzkaten "ideogramak" zirenez, eta ez hotsak adierazten dituzten "fonemak", Tsin She Huang-tiren egintzaren ondorioa Gizarte Sinikoa ikus-hizkuntza uniforme batez hornitzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Bost urtez itsu egon ondoren, ikus-oroitzapenak hain lauso bihurtuak zitzaizkionez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Ikusmen-kortexeko gainerako aldea, ikus-estimulaziorik gabe, oso gutxi garaturik egon liteke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Erabat ahaztu du ikus-ahalmena edo ezintasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Irratilariak ikus-komunikazioan jarri behar ditugu entzuleekin; normalki irratiko hizlarien boza eta izena bakarrik ezagutzen baititu entzuleak, baina ez beren aurpegiak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.

13 (ikus hitz elkartuetan lehen osagai gisa, aditzekin; ik beherago 22)

Hurrengo atalburuan ikus-irakurtzen duenak entzun-jakingo du zer-nola hasi zen hizketan adi-gidari gaztea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 155. orr.

Eta, Jainkoaren errukiari eta neronengan ikus-ikasiari esker, gaitzesten ditut orain eta gerorako guztian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Horrela ikus-ikasten da balioek benaz eta egiaz zer balio duten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 88. orr.

14 (ikusi hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hik, liburu-saltzaile asko-ikusi horrek, aise antzemango diok, begien aurrean edukiko dituanean, zenbat kostatu zaidan hori guztia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

15 (era burutua izenondo gisa)

ETB-1eko saio ikusienetakoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 27. orr.

Hala, Bilboko Guggenheim museoaren historiako erakusketarik ikusienetako bat izan zen.  Berria - Kultura   2006-01-11

16 (era burutua izen gisa)

Zuri ikusi bat egitera besterik etorri ez, eta hara non amaitu den gure berriketaldia!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 42. orr.

ik ikustaldi.

Ikusi hutsean nekez ezagutuko nukeen gure belaunaldikoen oilolurreko ezproiduna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

Beste era batean esanda, analogia ikusiari dagokio, itxurari, errealitate ikusgarriari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

17 ez ikusiarena egin

Emakumeak, gizonaren harriduraz ohartu arren, ez ikusiarena egin du.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 67. orr.

Konturatu arren, ez ikusiarena egiten du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 9. orr.

Txanel batetik zeinuka ari zen urketariari kasu egin gabe edo ez ikusiarena eginda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 193. orr.

Sistemak ez ikusiarena egin, eta "gaitz iragankortzat" joko du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 36. orr.

Espainiako gerla piztu zutelarik, Nazioen Batasun Demokratikoak ez ikusiarena egin zuen, non intervention delakoaren aitzakiaz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.

Honen bertuteak hain ziren nabarmenak, non bere etsaiek, ez ikusiarena egin ezinik, ukatu egiten baitzituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 141. orr.

18 ezin ikusi irud

-Ezin du Rory ikusi ere egin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

· iz Ezin ikusiaren beldurra beti izan dute gure arbasoek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 303. orr.

Zorigaitzez, mugak beti hor daude: zikoizkeriaren, elkar ezin-adituaren, ezin-ikusiaren mugak bereziki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

19 ezin ikusizko izlag

Ezin ikusizko izaki batzuek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 330. orr.

Nanoteknologia deritzanak sortu behar omen duen ezin ikusizko nanomundu ahaltsura igaro gara.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Jaiotzetiko marka ezin ikusizkoren bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

Dirua itsua da eta itsugarria, fede guztien gisan, baina baita ezin ikusizkoa delako ere, jainko bakarrak izaten diren legez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Hori irudimenaren ondorioa besterik ez dela diote, hau da, ikusgai denaren bidez [...] ezin ikusizkoari ere inferentziaz iritzi nahi izatea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 232. orr.

20 ikus arte ik beherago 27.

Ikus arte.  Herria   2005-09-08

-Ikus arte izeba.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 75. orr.

-Ikus arte, eta hortan bururatzen da "Ez da musik" emankizuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 23. orr.

Maddalen airatu zen bere bizikletaren puntan, "ikus arte" erranik pollikiño, irri ezti-ezti batekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Beste bi kilometro, eta ikus arte errepideari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.

· iz Goizeko elizaren aitzinean erran genituen ikus arteak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 137. orr.

21 ikus-entzule (orobat ikusentzule g.er.)

Hilabete osoan 79 kontzertu eta ikuskizun bildu ditu Hamabostaldiak eta 53.000 ikus-entzule izan dira horietan.  Berria - Kultura   2004-09-07

Gogobeterik, ikus-entzuleei begiratu zien.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Ohi legez nazioa bikain zihoala oroitarazi zien ikus-entzuleei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 228. orr.

Ikus-entzuleengana hurbildurik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Ikus-entzuleen parte-hartzea bultzatzeko.  Berria - Kultura   2004-08-21

Ikus-entzuleen kopurua iazkoaren parekoa izan da.  Berria - Kultura   2004-11-07

Gehienak, ordea, telebista ikus-entzuleak dira: ia bi milioi lagun.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Hartzailea (ikus-entzulea edo irakurlea) bere obra edo bere interpretazioa ulertzera, ederrestera eta oniriztera heltzen delako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 14. orr.

22 ikus-entzun (orobat ikusentzun g.er.)

Egunkariak irakurri ditut, eta irratia entzun, eta telebista ikus-entzun. hainbertze egunkari irakurririk eta telebistan eta irratian hainbertze albistegi ikus-entzunik erotu zitzaion osaba.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

Hain zuzen ere, zer esango ote luke, bizi balitz, Ondarroako arrantzale baporeak gaur egun senegalesez josita [...] daudela ikus-entzungo balu?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Hortik aurrera ezer gutxi zekiela aitortzen zidan, telebistan ikus-entzundakotik oroitzen zuena besterik ez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

Horretan iritsi zen estudiora filmaren zuzendarietako bat, Mireia Gabilondo, Salvadorren lana filmean nola gelditu den ikus-entzutera.  Berria - Kultura   2006-04-30

Egia esatera, eguneroko prentsa, nola leitzekoa hala ikusentzutekoa, ahuntzaren gauerdiko eztula baino gutxi gehiago izaten da neretzako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.

Hortik aurrera ezer gutxi zekiela aitortzen zidan, telebistan ikus-entzundakotik oroitzen zuena besterik ez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

23 ikus-entzunezko1 (orobat ikusentzunezko g.er.) izlag

Emanaldia ikusentzunezko formatoan grabatzeko asmoa du San Franciscoko bandak.  Berria - Kultura   2004-08-13

Ikus-entzunezko arte garaikidea ulertzeko modu berri bat.  Berria - Kultura   2004-01-13

75 gobernu badira munduan oso gertutik kontrolatzen dituztenak ikus-entzunezko hedabideak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Ramon Zallo Ikus-entzunezko Komunikazioetako katedradunak. herriaŽ

Ikus-entzunezko tresna-mordo handi batez inguratuta zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Baina ongizate birtualak bizi-kaiolako gela bakoitzean gutxienez ikus-entzunezko gailu bana ezarri duenetik, [...].  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

ik ikusentzungailu.

Ikus-entzunezko kasete batzuetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

Behe-solairuan harrera gela, liburutegia, ikusentzunezkoen gela, bilera gelak.  Berria - Kultura   2004-04-08

DVD eta ikusentzunezko baliabideak.  Berria - Kultura   2004-12-11

Ikusentzunezko Kontseilu Gorenean salaketa jarri zuten.  Berria - Mundua   2004-08-21

· Haririk gabeko transmisioen -ikus nahiz entzutekoen- forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

24 ikus-entzunezko2 iz

Elkarlan sindikalari buruzko ikusentzunezkoa eman zuten gero.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Diskotetak, ikus-entzunezkoen denda, klub bat, eta izkina batean "Afrika Batua"ren argi basatiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.

Jaurlaritzak ulertu du ikus-entzunezkoen arloa ez dela soilik kultura, industria ere badela. Ikus-entzunezkoak proiektatzeko pantaila.  Berria - Kultura   2004-05-19

Lehen, ikus-entzunezkoen hastapenetan, oso toki jakinetan (taberna batzuetan eta) izaten zen irratia, eta gerora, telebista.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Ikus-entzunezkoen eta bereziki telebistaren mende bizi diren pertsonak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Euskal zinematografia eta ikus-entzunezkoen ekoizpena egonkortu nahi da.  Berria - Kultura   2004-12-24

Iruditzen zait elkarrizketaren berezko esparrua ikus-entzunezkoarena dela, hor adierazten dela hoberen norbaitek zer esaten duen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.

Ikus-entzunezkoena industria estretategikoa da..  Berria - Kultura   2004-05-19

Ikus-entzunezkoen Europako Legea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Nafarroako Ikusentzunezkoen Kontseiluko presidente Ramon Bultoren agerraldia eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

IBAIA Euskal Ikus-Entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkarteko lehendakari da.  Berria - Kultura   2004-05-19

24a ikus-entzunkizun iz

Larunbatean, iparralde huntako etxe-mozkinen eguna izanen da, aratsaldean Baigorriko Arrola dantza taldeak eta Erramun Martikorena kantariak beren ikus-entzunkizuna eskainiko dutelarik.  Herria   2004-05-13

Itsas Soinua elkarteak antolaturik, Miarritzeko Herriko Etxeko kultur zerbitzuen laguntzarekin, musika klasikoak toki handi bat ukanen du, uda guzian proposatuak zaizkigun ikus-entzunkizunen artean.  Herria   2003-07-17

24b ikus-entzute

IBAIAk [...] Euskal Herriko eta Pirineoz bestaldeko ikus-entzute enpresen topaketa antolatu du bihar Miarritzen.  Berria - Kultura   2004-01-20

25 ikus eremu (orobat ikuseremu g.er.)

Bi begien ikuseremu osoan. Beraz, V4ko zelula bakoitzak ikus-eremuaren zati handi bati buruzko informazioa jasotzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

1844an, Hermann Wilbrandek, bere praktika neurologikoan ikusmen-galera desberdineko gaixoak ikusirik -batzuetan, ikus-eremuan batik bat; beste batzuetan, kolorearen pertzepzioan batik bat; eta, beste batzuetan, berriz, formaren pertzepzioan batik bat-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Ikus-eremuko eskuinaldean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Apartamentuen ataria ikus-eremutik at gelditzen zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

26 ikus-min ik ikusmin
27 ikusi arte ik gorago 20.

Agurtu zituen, Ikusi arte batez, eta gibelera joan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 232. orr.

"Ikusi arte", esan nion, eta jira eta kirol zelairantz abiatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

28 ikusi-makusi

Oso ona zen "ikusi-makusi"n, eta "ikusi-makusi, gauza bat, K letraz hasten dena" aditu orduko, zerrenda hau bota zuen berak: "Kandela, katua, kafetegia, kafea, kikara, kazeta".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

29 ikusi-pasada (corpusean ikusi-pasara soilik)

Bertara heldu, eta barra aldeko aurpegi gorrituei ikusi pasara azkarra eman die.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

30 ikusiak ikusi

Ikusiak ikusi, ordea, harrimenak ahulena egiten zuen jadanik nire zentzumenetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

argi ikus (26); argi ikus daiteke (12); asko ikus (11); baina ikus (15); bakarrik ikus (19); bat ikus (60); bat ikus daiteke (14); bat ikus zitekeen (16); batean ikus (17); batzuk ikus (11); bertan ikus (10); bezala ikus (27); da ikus (28); dela ikus (12); den ikus (14); du ikus (10); elkar ikus (12); ere ikus (111); ere ikus daiteke (23); ere ikus daitezke (13); ere ikus zitezkeen (10); eta garbi ikus (11); eta ikus (164); eta ikus arte (13); eta ikus dezagun (13); eta ikus entzunezko (13); eta ikus entzunezkoen (15); ezin ikus (26); garbi ikus (25); hau ikus (12); hemen ikus (10); hobeto ikus (12); honetan ikus (12); hor ikus (20); hori ikus (12); horretan ikus (12)

ikus ahal (16); ikus arte (71); ikus bedi (27); ikus beza (13); ikus daiteke (303); ikus daiteke nola (10); ikus daitekeela (12); ikus daitekeen (65); ikus daitekeen bezala (12); ikus daitekeena (27); ikus daitekeenez (44); ikus daitezke (219); ikus daitezkeen (23); ikus dezadan (11); ikus dezagun (201); ikus dezagun orain (18); ikus dezagun zer (19); ikus dezake (48); ikus dezakegu (54); ikus dezaket (21); ikus dezakete (13); ikus dezakezu (30); ikus dezakezunez (18); ikus dezala (20); ikus dezan (33); ikus dezatela (11); ikus dezaten (46); ikus dezazun (24); ikus ditzagun (31); ikus ditzakegu (23); ikus ditzaket (10); ikus ditzaten (15)

ikus entzule (15); ikus entzuleak (14); ikus entzuleen (12); ikus entzunezko (164); ikus entzunezko saioen (12); ikus entzunezkoak (32); ikus entzunezkoen (112); ikus entzunezkoetan (10); ikus ere (32); ikus eta (100); ikus eta sinets (10); ikus eta zer (16); ikus ez (79); ikus ez zezan (19); ikus ez zezaten (11); ikus ezazu (24); ikus filosofia (10); ikus genezake (12); ikus hemen (13); ikus i (19); ikus lehen (16); ikus lehenago (10); ikus liteke (12); ikus molde (10); ikus moldea (11); ikus moldeak (11); ikus nezakeen (28); ikus nola (10); ikus zer (10); ikus zezakeen (65); ikus zezaketen (12); ikus zezan (32); ikus zezaten (21); ikus zitekeen (129); ikus zitezkeen (100); ikus zitzakeen (17)

inork ikus (12); irudia ikus (10); irudiak ikus (11); lanak ikus (13); lanak ikus daitezke (13); nekez ikus (10); non ikus (11); nun zer ikus (24); ongi ikus (13); ugari ikus (10); zer ikus (74); zer ikus eta (26)

a ikusi (19); agertzen ikusi (24); aita ikusi (21); al duzu ikusi (11); aldiz ikusi (110); aldiz ikusi ahal (14); ama ikusi (21); andrea ikusi (16); argazkia ikusi (23); argazkiak ikusi (19); argi ikusi (126); argi ikusi nuen (18); argi ikusi zen (12); argi ikusi zuen (28); argia ikusi (74); argia ikusi zuen (11); argiago ikusi (18); argiak ikusi (11); argirik ikusi (14); argitan ikusi (11); ari dela ikusi (10); ari zela ikusi (36); ari zirela ikusi (13); arriskua ikusi (11); arriskuan ikusi (13); arte ikusi (63); arte ikusi ez (16); arte ikusi gabeko (10); artean ikusi (37); asko ikusi (80); asko ikusi ditut (10); askok ikusi (17); askotan ikusi (38); aspaldi ikusi (23); aspaldian ikusi (25); ateratzen ikusi (44); atzo ikusi (17); aukera ikusi (23); aurpegia ikusi (72); aurpegirik ikusi (12); aurre ikusi (18); aurrean ikusi (46); aurretik ikusi (30); aurrez aurre ikusi (17); aurrez ikusi (30); azkenekoz ikusi (22)

baina ikusi (107); baina ikusi egin (10); bainan ikusi (10); baino gehiago ikusi (13); baino gehiagotan ikusi (38); baizik ikusi (11); bakarra ikusi (15); bakarrik ikusi (56); bakoitzak ikusi (10); barruan ikusi (10); bat ere ikusi (33); bat ikusi (1027); bat ikusi ahal (14); bat ikusi behar (11); bat ikusi du (29); bat ikusi dugu (18); bat ikusi dut (63); bat ikusi dute (12); bat ikusi eta (27); bat ikusi genuen (44); bat ikusi nahi (18); bat ikusi nuen (212); bat ikusi uste (15); bat ikusi zuela (21); bat ikusi zuen (280); bat ikusi zuten (53); batean ikusi (110); batean ikusi nuen (22); batean ikusi zuen (19); batek ikusi (50); batek ikusi zuen (14); batekin ikusi (22); batera ikusi (27); batez ikusi (14); batzuk ikusi (98); batzuk ikusi nituen (30); batzuk ikusi zituen (17); begi onez ikusi (153); begiak ikusi (32); begiek ikusi (16); begiekin ikusi (19); begien aurrean ikusi (10); begiez ikusi (33); begira ikusi (14); begiratu eta ikusi (10); begiz ikusi (44); behar da ikusi (13); beharra ikusi (33); behartuta ikusi (11); behin ere ikusi (36); behin ikusi (32); beltz bat ikusi (11); bera ikusi (56); berak ikusi (30); bere begiz ikusi (13); bere burua ikusi (26); berean ikusi (18); berehala ikusi (73); berehala ikusi nuen (13); berehala ikusi zen (10); berehala ikusi zuen (18); berriro ikusi (123); berriro ikusi nahi (23); berriro ikusi nuen (16); berriz ikusi (91); berriz ikusi nahi (11); bertan ikusi (36); bertara ikusi (19); bertatik bertara ikusi (19); bestela ikusi (11); besterik ikusi (13); beteta ikusi (11); beti ikusi (11); bezala ikusi (59); bi gizon ikusi (10); bi ikusi (23); bidean ikusi (18); biluzik ikusi (10); burua ikusi (52); burua ikusi zuen (18)

da ikusi (45); dagoela ikusi (30); dagoen ikusi (18); dagoeneko ikusi (15); daudela ikusi (12); dela ikusi (70); dela ikusi dugu (11); den ikusi (76); den ikusi behar (11); den ikusi beharko (16); dena ikusi (46); denak ikusi (15); denek ikusi (25); denok ikusi (10); desagertzen ikusi (17); deus ikusi (22); diat ikusi (10); dira ikusi (15); direla ikusi (32); diren ikusi (30); dituela ikusi (19); ditut ikusi (21); du ikusi (57); dudala ikusi (13); duela ikusi (44); duen ikusi (38); duen ikusi beharko (11); dugu ikusi (32); duk ikusi (16); dut ikusi (113); dut inoiz ikusi (10); dute ikusi (33); dutela ikusi (31); duten ikusi (21); duzu ikusi (40)

eder bat ikusi (15); ederra ikusi (13); ederrak ikusi (14); edo ikusi (26); egiten ikusi (86); egiten ikusi zuen (12); egundo ikusi (14); egunean ikusi (14); egunetan ikusi (10); elgar ikusi (16); elkar ikusi (155); elkar ikusi gabe (33); elkarrekin ikusi (16); emaitzak ikusi (18); emakume bat ikusi (18); emaztea ikusi (10); entzun eta ikusi (32); erakusketa ikusi (22); erdian ikusi (14); ere ikusi (475); ere ikusi ahal (30); ere ikusi behar (16); ere ikusi ditugu (15); ere ikusi du (10); ere ikusi dugu (11); ere ikusi gabe (16); ere ikusi izan (15); ere ikusi nahi (15); ere ikusi nituen (19); ere ikusi nuen (22); ere ikusi zituen (10); ere ikusi zuen (34); erortzen ikusi (29); eserita ikusi (22); eta argi ikusi (12); eta berehala ikusi (11); eta berriro ikusi (13); eta ez ikusi (10); eta garbi ikusi (36); eta han ikusi (32); eta hantxe ikusi (16); eta ikusi (523); eta ikusi ahal (12); eta ikusi behar (13); eta ikusi beharko (10); eta ikusi dugu (15); eta ikusi dut (11); eta ikusi dute (10); eta ikusi egin (30); eta ikusi egiten (10); eta ikusi ere (13); eta ikusi nahi (17); eta ikusi nuen (41); eta ikusi zuen (35); eta ikusi zuenean (11); eta orduan ikusi (42); eta orduantxe ikusi (10); etortzen ikusi (25); etxean ikusi (17); ez da ikusi (11); ez ditut ikusi (18); ez du ikusi (31); ez duela ikusi (17); ez dugu ikusi (22); ez dut ikusi (88); ez dute ikusi (21); ez duzu ikusi (18); ez ikusi (96); ez nau ikusi (10); ez ninduen ikusi (10); ez nituen ikusi (11); ez nuen ikusi (79); ez zaitut ikusi (16); ez zela ikusi (16); ez zituen ikusi (24); ez zuela ikusi (24); ez zuen ikusi (110); ez zutela ikusi (10); ez zuten ikusi (30); ezer ikusi (103); ezin du ikusi (10); ezin ikusi (46); ezin zuen ikusi (22)

filma ikusi (28); filmak ikusi (13); gabe ikusi (35); gai ikusi (12); gainean ikusi (20); gaizki ikusi (22); garbi ikusi (127); garbi ikusi dut (12); garbi ikusi nuen (18); garbi ikusi zuen (28); gauean ikusi (13); gaur ikusi (14); gauza ikusi (12); gauzak ikusi (13); gazte bat ikusi (17); gazte ikusi (21); gazte ikusi zituen (16); gehiago ikusi (123); gehiago ikusi nahi (20); gehiagotan ikusi (39); gehiegi ikusi (12); genuen ikusi (12); gero ikusi (42); gertu ikusi (10); gertutik ikusi (20); gisa ikusi (39); gizon bat ikusi (54); gizon ikusi (18); gizona ikusi (13); gora ikusi (10); gorago ikusi (11); gorpua ikusi (10); gorria ikusi (25); gorria ikusi zuen (11); gorriak ikusi (93); gorriak ikusi zituen (36); guk ikusi (25); gutxi ikusi (20); gutxitan ikusi (27); guztia ikusi (33); guztiak ikusi (45); guztiak ikusi ahal (10)

haiek ikusi (35); hala ikusi (35); halakorik ikusi (26); halaxe ikusi (16); han ikusi (103); han ikusi nuen (18); han ikusi zuen (18); handi bat ikusi (37); handia ikusi (28); handik ikusi (11); handiz ikusi (14); hantxe ikusi (44); hantxe ikusi nuen (12); haren aurpegia ikusi (10); hark ikusi (12); harmailetatik ikusi (10); harry ikusi (11); hartan ikusi (36); hasieratik ikusi (15); hau ikusi (40); hauek ikusi (10); hazten ikusi (11); hemen ikusi (20); herrian ikusi (10); hiltzen ikusi (27); hobeki ikusi (11); hobeto ikusi (24); holakorik ikusi (20); honetan ikusi (14); hor ikusi (38); hori ikusi (124); hori ikusi eta (10); horia ikusi (16); horia ikusi zuen (10); horiek ikusi (16); horrela ikusi (32); horrelakorik ikusi (28); horretan ikusi (15); huntan ikusi (11); hura ikusi (176); hura ikusi eta (19); hura ikusi gabe (15); hura ikusi nuen (14); hura ikusi orduko (10); hura ikusi zuen (11); hura ikusi zuenean (13); hurbil ikusi (10); hurbiltzen ikusi (19); ia ikusi (13); igandean ikusi (10); igarotzen ikusi (10); igotzen ikusi (20)

ikusi ahal (838); ikusi ahal izan (367); ikusi ahal izanen (17); ikusi ahal izango (273); ikusi ahal izatea (15); ikusi ahal izateko (116); ikusi ahala (10); ikusi ahalko (86); ikusi ahalko da (29); ikusi ahalko dira (32); ikusi al (171); ikusi al dituzu (12); ikusi al duk (27); ikusi al duzu (58); ikusi al duzue (13); ikusi al zenuen (11); ikusi arren (35); ikusi arte (142); ikusi arte ez (15); ikusi aurretik (14); ikusi bai (15); ikusi baikenuen (10); ikusi baina (12); ikusi bainituen (11); ikusi baino (46); ikusi bainuen (30); ikusi baitut (19); ikusi baitzuen (71); ikusi baitzuten (16); ikusi balu (13); ikusi barik (27); ikusi behar (597); ikusi behar da (105); ikusi behar dira (11); ikusi behar du (24); ikusi behar dugu (32); ikusi behar dut (12); ikusi behar dute (13); ikusi behar izan (33); ikusi behar zer (11); ikusi beharko (275); ikusi beharko da (99); ikusi beharko du (18); ikusi beharko dugu (28); ikusi beharko litzateke (11); ikusi beharra (38); ikusi beharrean (10); ikusi beharrez (10); ikusi beharrik (14); ikusi bere (13); ikusi berri (45); ikusi berria (12); ikusi besterik (110); ikusi besterik ez (106); ikusi bezain (85); ikusi bezain laster (55); ikusi bezain pronto (14); ikusi bezala (30); ikusi bide (11); ikusi da (201); ikusi den (68); ikusi den bezala (26); ikusi denez (16); ikusi diat (43); ikusi dinat (18); ikusi diot (12); ikusi dira (64); ikusi diren (10); ikusi ditiat (15); ikusi ditu (126); ikusi ditudan (43); ikusi dituen (23); ikusi ditugu (196); ikusi ditugu eta (10); ikusi ditugun (43); ikusi ditut (220); ikusi ditut eta (10); ikusi dituzte (58); ikusi dituztela (13); ikusi dituzten (12); ikusi dituzu (28); ikusi du (429); ikusi du argia (11); ikusi du bere (24); ikusi dudala (23); ikusi dudalako (12); ikusi dudan (112); ikusi dudana (17); ikusi dudanean (35); ikusi dudanez (20); ikusi duela (40); ikusi duen (74); ikusi duena (13); ikusi duenean (35); ikusi dugu (477); ikusi dugu nola (13); ikusi dugun (125); ikusi dugun bezala (77); ikusi duguna (24); ikusi dugunez (76); ikusi duk (41); ikusi dut (588); ikusi dut eta (15); ikusi dut neure (19); ikusi dut nik (12); ikusi dute (260); ikusi dutela (24); ikusi dutelako (11); ikusi duten (28); ikusi dutenean (12); ikusi dutenez (10); ikusi duzu (211); ikusi duzue (56); ikusi duzun (26)

ikusi edo (58); ikusi edo entzun (10); ikusi egin (300); ikusi egin behar (86); ikusi egin beharko (58); ikusi egin dut (10); ikusi egin nahi (30); ikusi egin zuen (23); ikusi egin zuten (10); ikusi egingo (19); ikusi egiten (82); ikusi egiten dut (10); ikusi ere (217); ikusi ere egin (66); ikusi ere egiten (21); ikusi ere ez (31); ikusi eta (886); ikusi eta bere (11); ikusi eta berehala (11); ikusi eta entzun (53); ikusi eta ez (22); ikusi eta ezagutu (10); ikusi eta gero (55); ikusi eta ikasi (15); ikusi ez (447); ikusi ez arren (12); ikusi ez den (17); ikusi ez duen (21); ikusi ez dugun (11); ikusi ez eta (17); ikusi ez nuen (10); ikusi ez zuen (27); ikusi ezin (62); ikusi ezinik (14); ikusi gabe (391); ikusi gabe egon (13); ikusi gabe ere (20); ikusi gabe eta (13); ikusi gabea (53); ikusi gabeak (26); ikusi gabeko (113); ikusi genian (10); ikusi genituen (106); ikusi genuen (369); ikusi genuena (12); ikusi genuenean (19); ikusi gura (20); ikusi gure (10); ikusi hain (11); ikusi haut (17)

ikusi izan (307); ikusi izan balu (22); ikusi izan da (11); ikusi izan dira (11); ikusi izan ditugu (10); ikusi izan ditut (23); ikusi izan dut (32); ikusi izan ez (18); ikusi izana (28); ikusi izango (10); ikusi nahi (983); ikusi nahi al (21); ikusi nahi ditu (12); ikusi nahi ditut (12); ikusi nahi du (18); ikusi nahi duela (10); ikusi nahi duenak (15); ikusi nahi dugu (14); ikusi nahi dut (40); ikusi nahi dute (17); ikusi nahi duzu (12); ikusi nahi ez (47); ikusi nahi izan (46); ikusi nahi izango (14); ikusi nahi nuen (31); ikusi nahi nuke (31); ikusi nahi zituen (14); ikusi nahi zuela (15); ikusi nahi zuen (24); ikusi nahi zuten (14); ikusi nahia (10); ikusi nahian (30); ikusi nahiko (57); ikusi nahiko nuke (11); ikusi nahiz (16); ikusi nauenean (10); ikusi nian (41); ikusi ninan (12); ikusi ninduen (27); ikusi ninduenean (58); ikusi nion (29); ikusi nire (15); ikusi nituela (17); ikusi nituen (394); ikusi nituenean (16); ikusi nizkion (14); ikusi nola (37); ikusi nuela (54); ikusi nuelako (15); ikusi nuelarik (19); ikusi nuen (1627); ikusi nuen arte (12); ikusi nuen azken (10); ikusi nuen berriro (17); ikusi nuen eta (31); ikusi nuen gure (10); ikusi nuen neure (48); ikusi nuen nik (14); ikusi nuen nire (21); ikusi nuen nola (13); ikusi nuena (40); ikusi nuenean (178); ikusi nuenetik (17); ikusi nuenez (20)

ikusi ohi (67); ikusi omen (68); ikusi omen zuen (26); ikusi omen zuten (10); ikusi ondoan (22); ikusi ondoren (143); ikusi orduko (222); ikusi ostean (41); ikusi ote (67); ikusi ote zuen (16); ikusi uste (87); ikusi uste izan (37); ikusi uste zuen (11); ikusi zaitut (39); ikusi zen (206); ikusi zenituen (11); ikusi zenuen (66); ikusi zer (35); ikusi zian (11); ikusi zintudan (54); ikusi zion (36); ikusi ziren (44); ikusi zituela (31); ikusi zituen (533); ikusi zituen barraren (16); ikusi zituenean (77); ikusi zituztela (11); ikusi zituzten (146); ikusi zituztenean (23); ikusi zizkion (20); ikusi zuela (138); ikusi zuela esan (12); ikusi zuelako (21); ikusi zuelarik (49); ikusi zuen (2318); ikusi zuen argia (14); ikusi zuen arte (21); ikusi zuen azken (11); ikusi zuen bere (76); ikusi zuen eta (65); ikusi zuen harryk (26); ikusi zuen jainkoak (11); ikusi zuen lehen (12); ikusi zuen nola (21); ikusi zuen orduan (10); ikusi zuena (32); ikusi zuenean (356); ikusi zuenetik (24); ikusi zuenik (13); ikusi zutela (42); ikusi zutelako (10); ikusi zutelarik (10); ikusi zuten (686); ikusi zuten eta (16); ikusi zutena (11); ikusi zutenean (107)

ikusiak ikusi (18); inguruan ikusi (14); inoiz ikusi (231); inoiz ikusi dudan (24); inoiz ikusi ez (40); inoiz ikusi gabeko (25); inon ikusi (29); inor ikusi (56); inork ikusi (69); inork ikusi ez (11); inork ikusi gabe (23); irteten ikusi (35); irudia ikusi (16); irudiak ikusi (19); ispiluan ikusi (20); itsasoa ikusi (16); itzultzen ikusi (14); izena ikusi (14); jainkoa ikusi (14); jaisten ikusi (11); jauna ikusi (13); jendea ikusi (13); jendeak ikusi (16); joaten ikusi (32); jokatzen ikusi (19); jotzen ikusi (22); kalean ikusi (16); kanpo ikusi (10); kea ikusi (10); lagunek ikusi (17); lana ikusi (11); lanak ikusi (16); lanak ikusi ahal (11); laster ikusi (25); lehen aldiz ikusi (27); lehen ere ikusi (10); lehen ikusi (36); lehenago ere ikusi (12); lehenago ikusi (39); lehenengoz ikusi (15); lehenik ikusi (10); leihotik ikusi (16); libre ikusi (16); lurrean ikusi (12); maiz ikusi (17); moduan ikusi (12); mugitzen ikusi (10); nau ikusi (11); negarrez ikusi (13); neronek ikusi (12); neska bat ikusi (11); neska gazte ikusi (16); neska ikusi (14); neuk ikusi (19); neure begiez ikusi (11); neure burua ikusi (11); ni ikusi (46); ni ikusi eta (10); ni ikusi orduko (13); nik ikusi (63); nik ikusi nuen (10); ninduen ikusi (11); nintzela ikusi (11); nion ikusi (10); nituen ikusi (18); noiz ikusi (28); nola ikusi (63); nola ikusi duzu (27); non ikusi (43); nor ikusi (11); norbait ikusi (14); nork ikusi (16); nuela ikusi (10); nuen ezer ikusi (18); nuen gehiago ikusi (12); nuen ikusi (102)

obra ikusi (10); ona ikusi (14); ona zela ikusi (16); ondo ikusi (81); ondo ikusi dut (10); ondoan ikusi (24); onez ikusi (155); onez ikusi du (30); onez ikusi dute (12); onez ikusi zuen (11); onez ikusi zuten (12); ongi ikusi (44); orain arte ikusi (25); orain ikusi (33); oraindik ikusi (18); oraino ikusi (10); ordu arte ikusi (14); orduan ikusi (97); orduan ikusi nuen (24); orduan ikusi zuen (19); orduantxe ikusi (27); ordura arte ikusi (12); oso ondo ikusi (17); osoa ikusi (13); osoan ikusi (18); osorik ikusi (14); partida ikusi (35); partidak ikusi (10); pasatzen ikusi (29); pdf a ikusi (16); plazerrekin ikusi (10); polita ikusi (10); pozik ikusi (10); sarri ikusi (13); sarritan ikusi (15); sartzen ikusi (81); sekula ikusi (149); sekula ikusi dudan (10); sekula ikusi ez (33); sekula ikusi gabea (11); sekula ikusi gabeko (17); sekulan ikusi (20); soilik ikusi (15); telebista ikusi (29); telebistan ikusi (31); telebistaz ikusi (11); telebixtan ikusi (14); txartel gorria ikusi (16); txartel horia ikusi (13); txiki bat ikusi (14); ugari ikusi (20)

urruntzen ikusi (16); urrutitik ikusi (21); urte ikusi (10); urtean ikusi (18); zabalik ikusi (13); zaitut ikusi (20); zegoela ikusi (97); zegoela ikusi nuen (14); zegoela ikusi zuen (31); zegoela ikusi zuten (12); zegoen ikusi (10); zehar ikusi (10); zela ikusi (219); zela ikusi dut (10); zela ikusi genuen (11); zela ikusi nuen (27); zela ikusi zuen (70); zela ikusi zuenean (11); zela ikusi zuten (23); zen ikusi (66); zena ikusi (17); zer ikusi (156); zer ikusi nuen (11); zerbait ikusi (67); zerbait ikusi zuen (13); zetorrela ikusi (21); zetozela ikusi (14); zeudela ikusi (37); zeudela ikusi zuen (13); zeuk ikusi (15); zihoala ikusi (17); ziola ikusi (12); zion ikusi (12); zirela ikusi (70); zirela ikusi zuen (19); zirela ikusi zuten (12); ziren ikusi (18); zituela ikusi (34); zituela ikusi zuen (11); zituen ikusi (40); zituztela ikusi (11); zituzten ikusi (10); zu ikusi (25); zuek ikusi (11); zuela ikusi (114); zuela ikusi nuen (14); zuela ikusi zuen (18); zuela ikusi zuenean (12); zuela ikusi zuten (10); zuen ezer ikusi (16); zuen gehiago ikusi (12); zuen ikusi (172); zuk ikusi (19); zuri bat ikusi (12); zutela ikusi (34); zuten ikusi (50); zutik ikusi (12); zuzenean ikusi (13)

aldiz ikusia (13); aurrez ikusia (11); bat ikusia (16); batean ikusia (13); ere ikusia (35); ere ikusiak (14); eta ikusia (15); ez ikusia (27); ez ikusiarena (113); ez ikusiarena egin (53); ez ikusiarena egitea (11); ez ikusiarena egiten (29); ezin ikusia (12); gaizki ikusia (27); gaizki ikusiak (16); ikusia da (21); ikusia dago (12); ikusia dugu (15); ikusia dut (32); ikusia eta (14); ikusia ez (17); ikusia izan (27); ikusia nago (12); ikusia naiz (30); ikusia nuen (43); ikusia ote (10); ikusia zegoen (10); ikusia zen (12); ikusia zuela (21); ikusia zuen (68); ikusia zutela (10); ikusia zuten (13); ikusiak ditut (13); ikusiak ikusi (18); ikusiak izan (19); ikusiak nituen (29); ikusiak zituen (24); ikusiarena egin (53); ikusiarena egitea (11); ikusiarena egiten (29); ongi ikusia (23); zer ikusia (33)

aldiz ikusiko (20); argi ikusiko (15); argia ikusiko (15); aurki ikusiko (14); aurrera ikusiko (10); aurrerago ikusiko (24); baina ikusiko (17); bat ikusiko (59); batean ikusiko (13); begi onez ikusiko (34); berehala ikusiko (24); berriro ikusiko (55); berriz ikusiko (58); bezala ikusiko (17); bihar ikusiko (22); da ikusiko (12); dela ikusiko (14); direla ikusiko (10); elkar ikusiko (67); elkar ikusiko dute (16); ere ikusiko (53); eta gero ikusiko (11); eta ikusiko (180); eta ikusiko dugu (45); eta ikusiko duk (11); eta ikusiko dut (11); eta ikusiko duzu (40); eta ikusiko duzue (17); eta orduan ikusiko (11); ezer ikusiko (10); gaur ikusiko (25); gaur ikusiko da (21); gehiago ikusiko (72); gero ikusiko (48); gero ikusiko dugu (10); geroago ikusiko (20); gorriak ikusiko (26); gustura ikusiko (19); han ikusiko (37); hor ikusiko (25); hori ikusiko (10); horrela ikusiko (13)

ikusiko al (15); ikusiko balu (39); ikusiko balu bezala (16); ikusiko banindu (10); ikusiko banu (10); ikusiko bazenu (13); ikusiko da (268); ikusiko da nola (10); ikusiko da zer (11); ikusiko dela (17); ikusiko den (25); ikusiko den bezala (11); ikusiko denez (24); ikusiko diagu (42); ikusiko diat (11); ikusiko dira (70); ikusiko ditu (32); ikusiko ditugu (108); ikusiko ditugula (13); ikusiko ditut (14); ikusiko dituzte (26); ikusiko dituzu (53); ikusiko dituzue (27); ikusiko du (140); ikusiko du argia (12); ikusiko duen (11); ikusiko dugu (551); ikusiko dugu ea (16); ikusiko dugu elkar (16); ikusiko dugu nola (22); ikusiko dugu zein (10); ikusiko dugu zer (45); ikusiko dugula (27); ikusiko dugun (64); ikusiko dugun bezala (28); ikusiko dugun moduan (10); ikusiko dugunez (54); ikusiko duk (115); ikusiko dun (29); ikusiko dut (84); ikusiko dut zer (13); ikusiko dute (116); ikusiko dutela (10); ikusiko duzu (355); ikusiko duzu nola (30); ikusiko duzu zein (11); ikusiko duzu zer (18); ikusiko duzue (111); ikusiko duzue nola (14); ikusiko eta (15); ikusiko ez (85); ikusiko genuela (19); ikusiko genuen (11); ikusiko genuke (18); ikusiko luke (21); ikusiko nuela (14); ikusiko nuen (23); ikusiko nuke (20); ikusiko ote (51); ikusiko ote zuen (14); ikusiko zaitut (17); ikusiko zen (11); ikusiko zer (11); ikusiko zituen (16); ikusiko zuela (18); ikusiko zuen (68); ikusiko zutela (14); ikusiko zuten (26

inoiz ikusiko (15); inork ikusiko (14); laster ikusiko (36); nekez ikusiko (27); noiz ikusiko (40); nola ikusiko (10); non ikusiko (12); nor ikusiko (10); ondoren ikusiko (10); onez ikusiko (35); orain ikusiko (30); oraintxe ikusiko (15); orduan ikusiko (43); orduan ikusiko da (12); orduan ikusiko dugu (10); zer ikusiko (38)

ari zela ikusirik (17); bat ikusirik (18); dela ikusirik (20); direla ikusirik (12); du zer ikusirik (15); eta ikusirik (18); ez zegoela ikusirik (11); hori ikusirik (61); hura ikusirik (26); ikusirik eta (23); ikusirik ez (49); ikusirik ezen (10); ikusirik izan (11); ikusirik nola (10); zegoela ikusirik (45); zela ikusirik (90); zen ikusirik (13); zer ikusirik (149); zer ikusirik ez (34); zer ikusirik izan (10); zihoala ikusirik (11); ziola ikusirik (14); zirela ikusirik (25); zuela ikusirik (43); zutela ikusirik (16)

ari zela ikusita (17); arrakasta ikusita (13); aurpegia ikusita (20); dagoela ikusita (10); dagoen ikusita (10); dauden ikusita (11); dela ikusita (29); den ikusita (40); dena ikusita (17); direla ikusita (12); diren ikusita (14); duela ikusita (22); dutela ikusita (15); egoera ikusita (35); emaitza ikusita (11); emaitzak ikusita (29); ez zegoela ikusita (11); ez zela ikusita (19); ez zuela ikusita (23); ez zutela ikusita (11); guztia ikusita (13); guztiak ikusita (16); haiek ikusita (13); hartan ikusita (11); hori ikusita (110); horiek ikusita (22); horrela ikusita (14); hura ikusita (47); ikusita ere (35); ikusita eta (24); ikusita ez (24); ikusitakoa ikusita (10); ikusitakoak ikusita (23); itxura ikusita (12); jarrera ikusita (17); kanpotik ikusita (21); larria ikusita (10); maila ikusita (19); nintzela ikusita (12); ona ikusita (12); zegoela ikusita (35); zela ikusita (83); zen ikusita (21); zirela ikusita (26); zituela ikusita (12); zuela ikusita (56); zuen ikusita (11); zutela ikusita (23)

bat ikusiz (13); bat ikusiz gero (10); eta ikusitakoa (13); eta ikusiz (19); hori ikusiz (13); ikusitako guztia (11); ikusitakoa ikusita (10); ikusitakoak ikusita (23); ikusitakoaren arabera (40); ikusiz eta (32); ikusiz ez (11); ikusiz gero (100); ikusiz nola (26); ikusiz nolako (13); ikusiz zer (30); inoiz ikusitako (20); zela ikusiz (15); zen ikusiz (12)

aski da ikustea (19); bat ikustea (50); berriro ikustea (18); berriz ikustea (13); da ikustea (121); da ikustea nola (28); dela ikustea (15); den ikustea (31); direla ikustea (10); diren ikustea (14); du ikustea (13); duen ikustea (14); egiten ikustea (12); elkar ikustea (15); ere ikustea (10); eta ikustea (21); ez ikustea (100); hura ikustea (16); ikustea aski (15); ikustea baino (42); ikustea besterik (19); ikustea besterik ez (17); ikustea da (30); ikustea edo (10); ikustea ere (26); ikustea espero (30); ikustea eta (70); ikustea ez (40); ikustea ez da (18); ikustea gustatuko (13); ikustea gustatzen (15); ikustea izan (18); ikustea izan zen (10); ikustea merezi (13); ikustea nahi (13); ikustea nola (48); ikustea oso (13); ikustea zein (10); ikustea zen (20); ikustea zer (18); interesgarria da ikustea (12); telebista ikustea (10); zen ikustea (34); zu ikustea (20); zuen ikustea (11)

aurpegia ikustean (10); bat ikustean (21); dela ikustean (11); ez ikusteagatik (10); ez ikusteak (10); ez ikustean (14); haiek ikustean (11); hori ikustean (43); hura ikustean (62); ikusteak ere (17); ikusteak ez (16); ikustean eta (11); ikustearekin batera (20); ikusteaz gain (16); ni ikustean (15); ni ikusteaz (10); zegoela ikustean (13); zela ikustean (33); zirela ikustean (18); zuela ikustean (21); zutela ikustean (15)

ala ez ikusteko (19); aurpegia ikusteko (15); baina ikusteko (23); baina ikusteko dago (17); bat ikusteko (66); bat ikusteko aukera (20); baten ikusteko (16); berriro ikusteko (30); berriz ikusteko (42); bertara ikusteko (12); bertatik bertara ikusteko (12); bezala ikusteko (19); da ikusteko (23); dagoen ikusteko (19); dela ikusteko (19); den ikusteko (96); diren ikusteko (40); duen ikusteko (39); duten ikusteko (20); edo ez ikusteko (20); elkar ikusteko (35); ere ikusteko (34); eta ikusteko (72); eta ikusteko dago (18); ez ikusteko (146); ez ikusteko moduan (15); filmak ikusteko (11); garbi ikusteko (12); gauzak ikusteko (21); gehiago ikusteko (16); guztiak ikusteko (12); haiek ikusteko (16); hamaika ikusteko (15); hamaika ikusteko jaioak (10); haren ikusteko (12); hau ikusteko (14); hobeki ikusteko (11); hobeto ikusteko (41); hori ikusteko (35); horiek ikusteko (11); hura ikusteko (40)

ikusteko ahalmena (11); ikusteko asmoz (19); ikusteko aukera (312); ikusteko aukera ematen (16); ikusteko aukera ere (12); ikusteko aukera eskainiko (11); ikusteko aukera izan (38); ikusteko aukera izango (78); ikusteko aukerarik (25); ikusteko baimena (11); ikusteko dago (166); ikusteko ea (15); ikusteko edo (19); ikusteko era (13); ikusteko ere (29); ikusteko eta (130); ikusteko ez (12); ikusteko gai (23); ikusteko gauza (14); ikusteko gisan (13); ikusteko gogo (16); ikusteko gogoa (33); ikusteko gogorik (15); ikusteko gogoz (10); ikusteko irrika (20); ikusteko irrikan (21); ikusteko irrikaz (19); ikusteko jaioak (11); ikusteko joera (11); ikusteko modu (28); ikusteko modu bat (11); ikusteko modua (23); ikusteko moduan (101); ikusteko moduko (12); ikusteko modukoa (10); ikusteko modukoak (10); ikusteko nola (29); ikusteko nor (11); ikusteko parada (96); ikusteko parada izan (18); ikusteko parada izanen (10); ikusteko parada ukanen (11); ikusteko prest (10); ikusteko zegoen (13); ikusteko zein (12); ikusteko zer (30)

inork ez ikusteko (13); mundua ikusteko (21); ni ikusteko (14); oraindik ikusteko (11); ote zegoen ikusteko (12); ote zen ikusteko (25); partida ikusteko (24); zegoen ikusteko (24); zen ikusteko (65); zer ikusteko (22); zerbait ikusteko (13); ziren ikusteko (16); zu ikusteko (38); zuen ikusteko (21); zuten ikusteko (17); zuzenean ikusteko (19)

deus ikustekorik (73); deus ikustekorik (73); deus ikustekorik ez (26); deus ikustekorik ez (26); du deus ikustekorik (11); du deus ikustekorik (11); eta ikustekoa (16); ikustekoa da (38); ikustekoa izan (16); ikustekoa izan zen (10); ikustekoa izango (18); ikustekoa izango da (11); ikustekoa zen (41); ikustekoak dira (10); ikustekorik ez (35); ikustekorik ez (35); zer ikustekorik (15); zer ikustekorik (15)

aita ikusten (11); al duk ikusten (11); al duzu ikusten (43); al duzue ikusten (14); aldaketarik ikusten (10); aldez aurretik ikusten (12); aldiz ikusten (27); ama ikusten (11); apenas ikusten (18); arazorik ikusten (14); argi ikusten (177); argi ikusten da (39); argi ikusten dugu (10); argi ikusten dut (11); argia ikusten (35); argiago ikusten (31); argirik ikusten (20); ari gara ikusten (13); ari naiz ikusten (12); arrazoirik ikusten (21); arriskua ikusten (18); arriskuan ikusten (29); artean ikusten (28); asko ikusten (60); askorik ikusten (13); askotan ikusten (21); atseginekin ikusten (11); aukera ikusten (35); aukerak ikusten (12); aukerarik ikusten (18); aurpegia ikusten (21); aurrean ikusten (36); aurretik ikusten (15); aurrez ikusten (16)

baina ikusten (58); baino hobeto ikusten (14); baino ikusten (21); baino ikusten ez (17); baizik ikusten (28); baizik ikusten ez (15); bakan ikusten (12); bakarrik ikusten (53); bat bezala ikusten (21); bat ere ikusten (12); bat ikusten (384); bat ikusten ari (20); bat ikusten da (21); bat ikusten du (22); bat ikusten dugu (12); bat ikusten dut (39); bat ikusten nuen (14); bat ikusten zen (46); bat ikusten zuen (17); batean ikusten (42); batek ikusten (14); batekin ikusten (17); batera ikusten (20); batere ikusten (10); batez ikusten (20); batzuk ikusten (43); begi onez ikusten (210); begi txarrez ikusten (27); begiek ikusten (35); begiez ikusten (18); begira ikusten (11); begiz ikusten (17); beharra ikusten (31); beharrezko ikusten (24); beharrezkoa ikusten (31); beharrik ikusten (23); behin ikusten (19); beltz ikusten (24); bera ikusten (30); berak ikusten (16); berdin ikusten (17); bere burua ikusten (18); berean ikusten (10); berehala ikusten (21); berriro ikusten (16); berriz ikusten (33); bertan ikusten (13); bestela ikusten (10); besterik ikusten (28); besterik ikusten ez (13); beti ikusten (13); bezala ikusten (130); bezala ikusten du (12); bezala ikusten dut (14); biderik ikusten (13); burua ikusten (41)

da ikusten (106); dagoela ikusten (25); daudela ikusten (10); dela ikusten (73); den ikusten (19); dena ikusten (42); denek ikusten (10); deus ikusten (31); dira ikusten (25); direla ikusten (32); diren ikusten (11); ditu ikusten (13); dituk ikusten (12); ditut ikusten (15); du ikusten (74); dudala ikusten (10); duela ikusten (47); duen ikusten (11); dugu ikusten (35); duk ikusten (21); dun ikusten (11); dut ezer ikusten (12); dut ikusten (117); dut ikusten zergatik (11); dute ikusten (40); dutela ikusten (21); duzu ikusten (76); duzue ikusten (19)

ederki ikusten (20); ederki ikusten da (10); edo ikusten (18); egiten ikusten (27); egoki ikusten (26); egun ikusten (12); egunero ikusten (61); elkar ikusten (62); elkarrekin ikusten (13); entzuten eta ikusten (16); ere ikusten (226); ere ikusten da (19); ere ikusten du (17); ere ikusten dut (12); ere ikusten ez (14); erortzen ikusten (10); erraz ikusten (31); erraz ikusten da (16); eta garbi ikusten (26); eta hor ikusten (11); eta ikusten (231); eta ikusten ari (14); eta ikusten da (11); eta ikusten ez (17); ez da ikusten (74); ez dela ikusten (12); ez dira ikusten (14); ez ditu ikusten (12); ez ditut ikusten (15); ez du ikusten (67); ez duela ikusten (16); ez dugu ikusten (31); ez duk ikusten (10); ez dut ikusten (114); ez dute ikusten (30); ez duzu ikusten (32); ez genuen ikusten (12); ez ikusten (31); ez nuen ikusten (49); ez zen ikusten (28); ez ziren ikusten (13); ez zuela ikusten (14); ez zuen ikusten (45); ez zuten ikusten (14); ezer ikusten (106); ezer ikusten ez (11)

gabe ikusten (31); gai ikusten (43); gainean ikusten (16); gaizki ikusten (37); gara ikusten (17); garbi garbi ikusten (10); garbi ikusten (209); garbi ikusten da (36); garbi ikusten dut (16); garbi ikusten nuen (11); garbi ikusten zen (10); garbi ikusten zuen (11); garbiago ikusten (18); gauza ikusten (12); gauzak ikusten (17); gehiago ikusten (71); gehiago ikusten da (11); genuen ikusten (14); gertu ikusten (35); gertuago ikusten (15); gisa ikusten (103); gisa ikusten du (15); gorriak ikusten (24); guk ikusten (13); gustura ikusten (11); gutxi ikusten (28); gutxiago ikusten (21); gutxitan ikusten (27); guztia ikusten (19); guztiak ikusten (25); guztietan ikusten (12)

haiek ikusten (16); hain argi ikusten (11); hala ikusten (33); halaxe ikusten (10); han ikusten (40); handi bat ikusten (12); handia ikusten (24); handiak ikusten (13); handirik ikusten (11); hantxe ikusten (21); hara non ikusten (19); hartan ikusten (11); hau ikusten (11); hemen ikusten (33); hobeki ikusten (13); hobeto ikusten (49); hobeto ikusten dut (11); hola ikusten (13); honetan ikusten (17); hor ikusten (91); hor ikusten da (24); hor ikusten dugu (11); hori ikusten (49); horiek ikusten (13); horixe ikusten (14); horra non ikusten (10); horregatik ikusten (13); horrela ikusten (51); horrelakorik ikusten (13); horretan ikusten (16); hura ikusten (39); hurbilago ikusten (10)

ikusten ahal (181); ikusten ahal da (21); ikusten ahal dira (26); ikusten ahalko (171); ikusten ahalko da (46); ikusten ahalko dira (50); ikusten ahalko ditugu (10); ikusten ahalko dugu (10); ikusten al (125); ikusten al duk (15); ikusten al duzu (70); ikusten ari (353); ikusten ari da (19); ikusten ari dira (10); ikusten ari gara (29); ikusten ari garen (11); ikusten ari naiz (29); ikusten ari nintzela (15); ikusten ari nintzen (18); ikusten ari zela (14); ikusten ari zen (32); ikusten ari zena (14); ikusten ari ziren (10)

ikusten bada (28); ikusten badu (72); ikusten badugu (37); ikusten badut (24); ikusten badute (28); ikusten baduzu (33); ikusten bainuen (41); ikusten baita (51); ikusten baititu (11); ikusten baitu (25); ikusten baitugu (19); ikusten baitut (29); ikusten baitute (26); ikusten baitzen (18); ikusten baitzituen (13); ikusten baitzuen (44); ikusten baitzuten (21); ikusten baldin (35); ikusten bazuen (34); ikusten bere (16)

ikusten da (826); ikusten da eta (19); ikusten da hori (17); ikusten dela (34); ikusten delarik (22); ikusten den (184); ikusten den bezala (35); ikusten dena (70); ikusten denean (21); ikusten denez (124); ikusten diat (49); ikusten dio (22); ikusten diot (13); ikusten diozu (16); ikusten dira (216); ikusten direla (11); ikusten diren (109); ikusten direnak (16); ikusten ditu (178); ikusten ditudan (37); ikusten ditudanean (14); ikusten dituela (16); ikusten dituen (61); ikusten ditugu (127); ikusten ditugula (12); ikusten ditugun (54); ikusten ditugunean (12); ikusten ditut (206); ikusten dituzte (67); ikusten dituztela (14); ikusten dituzten (16); ikusten dituztenean (11); ikusten dituzu (73); ikusten dituzun (18); ikusten dizkio (11)

ikusten du (648); ikusten du bere (51); ikusten du eta (14); ikusten dudala (21); ikusten dudalako (11); ikusten dudan (95); ikusten dudana (22); ikusten dudanean (37); ikusten dudanez (42); ikusten duela (100); ikusten duela esan (15); ikusten duelako (19); ikusten duelarik (17); ikusten duen (149); ikusten duena (44); ikusten duenak (10); ikusten duenaren (12); ikusten duenean (40); ikusten dugu (422); ikusten dugula (21); ikusten dugulako (11); ikusten dugularik (11); ikusten dugun (87); ikusten dugun bezala (11); ikusten duguna (34); ikusten dugunean (16); ikusten dugunez (17); ikusten duk (51); ikusten dut (779); ikusten dut eta (18); ikusten dut neure (32); ikusten dut nik (20); ikusten dut nire (10); ikusten dut orain (11); ikusten dute (280); ikusten dutela (28); ikusten dutelako (18); ikusten duten (66); ikusten dutena (17); ikusten dutenak (15); ikusten dutenean (36); ikusten duzu (501); ikusten duzu nola (11); ikusten duzu zeure (25); ikusten duzu zuk (11); ikusten duzu zure (18); ikusten duzue (75); ikusten duzuen (16); ikusten duzuen bezala (12); ikusten duzuena (10); ikusten duzuenez (20); ikusten duzula (11); ikusten duzun (53); ikusten duzun bezala (17); ikusten duzunean (20); ikusten duzunez (55)

ikusten edo (20); ikusten egon (20); ikusten ere (27); ikusten esan (11); ikusten eta (140); ikusten eta entzuten (19); ikusten ez (573); ikusten ez bada (11); ikusten ez badu (11); ikusten ez den (36); ikusten ez dena (17); ikusten ez diren (23); ikusten ez duen (21); ikusten ez duena (11); ikusten ez duguna (11); ikusten ez duten (14); ikusten ez nuen (10); ikusten ez zen (13); ikusten ez zuela (12); ikusten ez zuen (12)

ikusten genituen (39); ikusten genuen (103); ikusten ginuen (15); ikusten gure (14); ikusten hasi (84); ikusten hasi zen (20); ikusten hasten (11); ikusten haut (20); ikusten izan (27); ikusten ninduen (18); ikusten ninduenean (12); ikusten nire (11); ikusten nituela (13); ikusten nituen (164); ikusten nola (46); ikusten nuela (32); ikusten nuelako (19); ikusten nuen (420); ikusten nuen neure (21); ikusten nuen nik (11); ikusten nuen nire (13); ikusten nuena (20); ikusten nuenean (26)

ikusten omen (36); ikusten ote (44); ikusten ote zuen (10); ikusten utzi (25); ikusten uzten (56); ikusten uzten ez (12); ikusten zaitut (51); ikusten zein (12); ikusten zela (19); ikusten zen (308); ikusten zenuen (12); ikusten zer (29); ikusten zergatik (18); ikusten zion (10); ikusten ziren (205); ikusten zituela (14); ikusten zituen (162); ikusten zituenean (16); ikusten zituzten (49); ikusten zitzaion (18); ikusten zitzaizkion (11); ikusten zuela (78); ikusten zuelako (20); ikusten zuelarik (13); ikusten zuen (508); ikusten zuen bakoitzean (19); ikusten zuen bere (36); ikusten zuena (28); ikusten zuenean (45); ikusten zutela (19); ikusten zutelako (11); ikusten zuten (158); ikusten zutena (21); ikusten zutenean (15)

ilun ikusten (22); indartsu ikusten (15); inguruan ikusten (20); inoiz ikusten (10); inon ikusten (11); inor ikusten (25); inork ikusten (20); inork ikusten ez (12); irudia ikusten (20); ispiluan ikusten (12); itsasoa ikusten (15); jantzita ikusten (11); jendea ikusten (13); jendeak ikusten (10); kalean ikusten (11); kanpo ikusten (10); kanpotik ikusten (24); lanean ikusten (10); leihotik ikusten (23); lotuta ikusten (10); maiz ikusten (35); modu batera ikusten (10); moduan ikusten (64); moduan ikusten du (10); modurik ikusten (10); mugitzen ikusten (10); nabarmen ikusten (13); nahi ikusten (12); naiz ikusten (16); nekez ikusten (18); neure burua ikusten (12); ni ikusten (13); nik ikusten (28); nola ikusten (264); nola ikusten dituzu (15); nola ikusten duen (14); nola ikusten duzu (153); nola ikusten duzue (10); non ikusten (81); non ikusten dudan (25); non ikusten duen (12); non ikusten dugun (11); nonahi ikusten (15); norbait ikusten (10); nuen ezer ikusten (14); nuen ikusten (58)

obrak ikusten (16); ondo ikusten (127); ondo ikusten dut (20); onez ikusten (214); onez ikusten du (35); onez ikusten dute (15); ongi ikusten (65); orain ikusten (48); oraindik ikusten (11); orduan ikusten (11); oso garbi ikusten (15); oso ondo ikusten (20); oso zaila ikusten (13); osoa ikusten (13); ozta ikusten (13); ozta ozta ikusten (12); partida ikusten (16); pasatzen ikusten (15); posible ikusten (35); pozik ikusten (13); premia ikusten (11); prest ikusten (16); sarri ikusten (14); sarritan ikusten (12); sartzen ikusten (15); telebista ikusten (58); telebistan ikusten (15); txarrez ikusten (31)

ugari ikusten (10); urrun ikusten (38); urrunago ikusten (12); urrundik ikusten (10); urruti ikusten (25); urrutitik ikusten (13); usu ikusten (17); zail ikusten (44); zail ikusten du (20); zaila ikusten (53); zaila ikusten du (15); zaila ikusten dut (18); zegoela ikusten (10); zela ikusten (33); zen ezer ikusten (11); zen ikusten (62); zer ikusten (94); zer ikusten duzu (24); zerbait ikusten (33); zirela ikusten (10); ziren ikusten (29); zituen ikusten (12); zuela ikusten (29); zuen ezer ikusten (11); zuen ikusten (58); zuten ikusten (20)

aita ikustera (10); ama ikustera (14); bat ikustera (64); bat ikustera joan (16); baten ikustera (11); bera ikustera (15); dagoen ikustera (10); den ikustera (33); eta ikustera (30); goazen ikustera (11); gu ikustera (17); haiek ikustera (18); hori ikustera (18); hura ikustera (49); ikustera eraman (24); ikustera eramaten (11); ikustera ere (12); ikustera eta (39); ikustera etorri (62); ikustera etorriko (12); ikustera etortzen (28); ikustera irten (12); ikustera joan (214); ikustera joan behar (16); ikustera joan ginen (12); ikustera joan nintzen (16); ikustera joan zen (45); ikustera joan ziren (23); ikustera joanen (16); ikustera joango (33); ikustera joatea (32); ikustera joateko (44); ikustera joaten (50); ikustera joaten zen (10); ikustera noa (11); ikusterik ez (20); ikusterik izan (29); ni ikustera (44); ote zen ikustera (12); partida ikustera (16); zegoen ikustera (10); zen ikustera (36); zer ikustera (10); zu ikustera (32)

[3] donostia ikus entzunezkoen (3); du ikus entzunezkoen (3); duen ikus entzunezko (4); entzunezko hedabideak (5); entzunezko hedabideen (3); entzunezko komunikazioa (3); entzunezko kontseiluak (5); entzunezko lanak (5); entzunezko saioen (12); entzunezko saioen nazioarteko (10); entzunezkoen alorra (4); entzunezkoen alorrean (3); entzunezkoen alorreko (3); entzunezkoen arloa (3); entzunezkoen arloan (6); entzunezkoen arloko (4); entzunezkoen europako (9); entzunezkoen europako legea (7); entzunezkoen euskal (6); entzunezkoen euskal ekoizle (6); entzunezkoen finantzabidearen (3); entzunezkoen jaialdian (3); eta ikus entzunezko (13); eta ikus entzunezkoen (15); euskadiko ikus entzunezko (3); fipa ikus entzunezko (7); herriko ikus entzunezko (3); ibaia ikus entzunezkoen (4); ikus entzunezko (164); ikus entzunezko hedabideak (5); ikus entzunezko hedabideen (3); ikus entzunezko komunikazioa (3); ikus entzunezko kontseiluak (5); ikus entzunezko lanak (5); ikus entzunezko saioen (12); ikus entzunezkoen (112); ikus entzunezkoen alorra (4); ikus entzunezkoen alorrean (3); ikus entzunezkoen alorreko (3); ikus entzunezkoen arloa (3); ikus entzunezkoen arloan (6); ikus entzunezkoen arloko (4); ikus entzunezkoen europako (9); ikus entzunezkoen euskal (6); ikus entzunezkoen finantzabidearen (3); ikus entzunezkoen jaialdian (3); kataluniako ikus entzunezko (5)


ikusiezin iz ezin ikusia.

Ahizparen gorrotoa eta ikusiezina behin eta berriz bereganaturik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.

Ez da suniten eta xiiten arteko ikusiezinaren ondorioa izan, bai, ordea, terrorismo ekintza huts bat.  Berria - Mundua   2006-02-10

Iruzurgile ausart batek (beti jende berezia izaten da) herri ezjakinaren miresmena eta argituaren ikusiezina izango du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

Goiz oheratu nintzen; nion ikusiezina eta guzti, berotuta geratu nintzen haren zirriekin, eta nahiago izan nuen gustora masturbatu, Luisa eta Antoniorekin telebista ikusi baino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

· Zer ikusten dugu honen guztiaren ordez? elkar ikusiezin betierekoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.


ikuska 1 adlag ipar ikusten.

Dominique de Villepin barne-minixtroa ibili da ikuska suak nolako eremuak hartuak zituen.  Herria   2004-10-28

Maite zuen Man-i so geratzea, Man bera ikuska hurbilaz ohartzen ez zela ardurenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Hendaian,joanden egunean, itsas-bazterrean ikuska zabilan norbaitek atxeman ditu hiru paketa drogakiz beteak.  Herria   2004-01-29

Jantziz eta gogoz arin dabiltza gure xokoetan gaindi bazterren ikuska, begiak kurios eta bihotza alegera, agian bai segurik.  Herria   2005-07-28

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Urte guzian landu dute historiaurrea, beren ikasgaietan, baita ere toki desberdinetan ibiliz: Errioxako dinosauroen aztarnen ikuska, Gasteizko arkeologia-erakustokia bisitatuz, Larla mendiko aztarnen ezagutza eginez Argitxu Beyrie-rekin...  Herria   2003-07-10

2 (izen gisa)

Joko asko zabaldurik jendea ibili da gosturat, ikuska hautuak eginez eta gogoko gauzak erosiz.  Herria   2003-08-07

Maite zuen Man-i so geratzea, Man bera ikuska hurbilaz ohartzen ez zela ardurenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

3 bazter ikuska bazterrak ikusten.

Bainan bazter ikuska ere ibili dira.  Herria   2004-03-11

Itzuliño bat egin ere dute Euskal Herrian gaindi, bazter ikuska.  Herria   2004-10-28

Zer dioten oihanzainek, artzainek, ihiztariek, hautetsiek eta mendian bazter ikuska ibiltzen direnek...  Herria   2003-04-17

Deliberatu nuen norabait behar nuela mugitu, bazter ikuska ibiltzea ez dela kalte, munduaren berri hola jakiten ahal dela, eta abiatu nintzen Marsellako alderat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Euskal-Herri barne hortarat ere joaiteko bazter ikuska.  Herria   2001-03-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazter ikuska (25); bazter ikuska ibili (4); da ikuska (4); eta bazter ikuska (3); ikuska ibili (5)


ikuskagarri izond ikuska daitezkeena.

Planetaren beheko aldetik sartu zen haren orbitara, eta handik irudi ikuskagarriak bidali dizkigu.  Berria - Gaiak   2004-12-26

L Metaforaren erabilpena abstrazioaren iturburua da, gauzakien mugak gainditzen eta aldatzen dira, sortzen da ikuskagarri ez den ikusteko ahalmena, sortzen da gogozko harremana, majikoa; hori da abstrazioa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.


ikuskaketa iz ikuskatzea.

Senarraren administrazioak, haatik, zuhurra behar du izan eta ikuskaketak, mugatua; senarraren eraginak zabalago jokatu behar du babesean aginpidean baino; indartsuena da ahulena defendatu eta sostengatu behar duena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Txartelaren ifrentzuari so egin nion: azken ikuskaketaren data zekarren, 1944ko urtarrilaren 4a.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Iranek ez du Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunaren atal gehigarria beteko eta IAEAko ikuskaketei uko egingo die. herriaŽ

Trenbide sare osoan konpainiako 10.000 langile aritu ziren ikuskaketa egiten.  Berria - Mundua   2004-03-25

Hantxe nituen, hain zuzen, begien aurrean, 1942ko urtarrilaz geroztiko ikuskaketa-agirien zerrenda amaigabea [...] eta zenbaki guztiak egokitzen zitzaizkion ebazpenak arautuari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.


ikuskaldi iz ikuskatzea.

Urteak joan, urteak etorri, poliziak halako ontzien kopuru ederra bildua zuen dendari haien etxeetan egiten zituen ikuskaldietan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Herrialdean berriki egindako ikuskalditik landa, Unicefeko batzorde eragileko kide eta Ekuadorko enbaxadore Luis Gallegok hauxe esan zien atzo kazetariei: «Kongoko emakumeen eta haurren egoera larriak nazioartearen berehalako arreta behar du».  Berria - Mundua   2004-06-12


ikuskapen 1 iz ikuskatzea.

Ilaran jarrita egiten genuen bizarra, lerrokatuta jaten genuen, eta errenkadan izaten ziren ikuskapenak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Lurruna presio handian irten zen, 200 graduko tenperaturan, eta ohiko ikuskapen bat egiten ari ziren hamaika behargin harrapatu zituen.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Natur baliabideen ikuskapen, antolamendu eta banaketa bidezkoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.

Eta leihatilak eta ateak hermetikoki itxita zeuden, ongiegi itxita egon ere, pentsatu nuen nire kabutan ikuskapen zehatz-mehatz baten ondoren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 31. orr.

Gure trepetak garbitu, martxa-lerroan gora eta behera ibili, ikuskapenetara agertu behin eta berriro.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Eskumen gehiago eduki eta ikuskapenak kontrolatu.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Jaun ahalguztiduna ikuskapena egiten ari zaio borrokara doan gudarosteari.  Elizen arteko biblia   Is 13,4

IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziaren ikuskapenarekin abiatuko dutela programa zehaztu zuten agintariek. Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko zuzendariari. herriaŽ

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igande goiz batean, ikuskapen-saioa izan genuen armen plazan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 116. orr.

Espainiako Armada, Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta RENFEko laginleak aritu ziren ikuskapen lanak egiten, besteak beste, 45 helikopteroren, txakurren eta auto blindatuen laguntzarekin.  Berria - Mundua   2004-04-03

Legebiltzarraren neurria egokia den aztertuko du ikuskapen talde batek.  Berria - Mundua   2004-09-22

Prekarietatea eta benetako ikuskapen falta dira eraikuntzan etengabe gertatzen diren lan istripu hilgarrien eragile nagusi.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresetan hiru ikuskapen mota egiten zituzten orain arte.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Hezkuntza ikuskapen egoitza baten aurkako erasoa.  Berria - Mundua   2004-10-16

Barne Ikuskapen Zerbitzuen Bulegoko arduradun nagusi Dileep Nairren ustezko kutunkeria kasuaren ikerketa itxi izanak eragin zuen sindikatuaren mozioa.  Berria - Mundua   2004-11-21

Aireko Ikuskapen Artxiboko zuzendari Allan Williamsek azaldu duenez.  Berria - Kultura   2004-01-20

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hango ospitaleetan egiten dituzte begi ikuskapen guztiak.  Berria - Gaiak   2004-06-15

Bigarren boto ikuskapenaren inguruan zituzten zalantzak azaltzeko eta iruzurra egiaztatuko luketen «frogak» aurkezteko.  Berria - Mundua   2004-08-20

Kudeaketaren kontu ikuskapena ere egin beharko litzateke.  Berria - Kirola   2004-09-08

Kremlinek 2000. urtean egindako zerga-ikuskapena baliatu zuen neurria hartzeko.  Berria - Mundua   2004-04-18

Langileen formakuntza bultzatu, hazkuntza ekonomikoaren oinarriak aldatu, kausalitate printzipioa indartu eta Lan Ikuskapena sendotuko dituela ziurtatu du.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikuskapen bat (3); ikuskapenerako informazio eta (9)


ikuskari (836 agerraldi, 66 liburu eta 160 artikulutan) 1 iz ikuspena, alegiazko edo naturaz gaindiko ikusketa.

Kartzelatik aske geratu ondoren Asisa itzuli zenean, espedizio militar batean parte hartu nahi izan zuen, ospearen bila, baina abiatu eta berehala, uko egin zion bere asmoari, ikuskari baten ondorioz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Ikuskari bat izan zuen: goserik zegoen anaia multzo handi bat zeukan inguruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.

Eta ikuskari batean Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriro ikusi ahal izan dezan.  Elizen arteko biblia   Eg 9,12

Urrengo gauean eta beste bi gauetan, ikuskari bat izan zuen Jainkoak emanda: Frantzisko santuaren ahotik urrezko gurutze bat ateratzen zen; honen goiko punta zeruraino iristen zen eta besoak sortaldetik sartalderaino zabaltzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 944. orr.

Pauloren ikuskari eta agerpenak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,1 tit

Damaskoko bidean izandako ikuskariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 273. orr.

Anai Pazifikok Bovarako elizan izan zuen ikuskaria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Ikuskaria izan zuenak, pozez gainezka, preso lagunei jakinarazi zien aginduriko mesedea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Jainkoaz beteriko gizonak oso ongi ulertu zuen ikuskariak iragartzen zuena, Aginte apostolikoa bere onginahian berarengana makurtuko zela, alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 755. orr.

Gainera, Espiritu Santuak argiturik ziurtatu zuen egun haietan izan zuen zeruko ikuskaria gizon honen bidez beteko zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 756. orr.

Ikuskari bat datorkio gogora, Lucy lan-jantzi urdineko bi gizonekin borrokan, haiei jazartzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 128. orr.

Anne Katherine Emmerich serora estigmatikoaren ikuskari mistikoak.  Berria - Kultura   2004-03-09

Kritikari askok erromantikotzat jotzen dute, eta biziki miresten dute amets eta ikuskari fantastikoen sortzaile gisa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Poetak beren poemekin bizitzen eta paseatzen dira; ikuskariak izaten dituen gizon batek ez du bestelako lagunik behar.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

2 ikuskizuna.

Merteuil andreak Italiar Komediara eraman zezatela manatu zuen, han palko bat baitu; bakarrik zen, eta [...] ezein gizon ez zitzaion hara bildu ikuskari osoa bitartean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Zirkuko ikuskari harrigarriak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 402. orr.

Kale antzerkiko ikuskari batek itxiko du inauterien aroa.  Berria - Kultura   2004-02-22

Lindaren eta hartzaren arteko borroka zen ikuskari txundigarria. En Derangement clown ikuskaria eskainiko du Petit Monsieurrek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Antzerki kutsua hartuko du ikuskariak.  Berria - Kultura   2006-04-08

Beste ikuskari bat prestatzen ari zen Elsarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Sekula ere ez bainaiz ausartu horrelako antzoki batean eta horrelako ikuskari batean parte hartzen.  Berria - Kultura   2004-03-03

Atxagak ez du gogoko ikuskaria hitza, eta, aldiz, saioa «irakurketatzat» hartu beharko litzatekeela uste du: «Irakurketa, eta gero, kantuak».  Berria - Kultura   2004-03-03

Baztertu egin ditu ikuskariek erantsita ohi dituzten efektismoak-eta: «Hitzak, ahal badu, aurrera aterako du 75 minutuko saioa, eta bestela hitzaren porrota izango da».  Berria - Kultura   2004-03-03

9etan Ikuskarien gelan, Christophe Biamont.  Herria   2001-10-11

· Sute bat ikuskari atsegina ez den arren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.

Kalera ateratzean, espero ez zuen ikuskari batekin topo egin zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

Zehar-so egin nion hegalak berriz ere irekitzen ote zitzaizkion janzkiari, baina neskaren eskuek finki kontzen zieten, izterren ikuskari miresgarria ukatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Naturaren ikuskariak eta hegazti harraparien hegaldiak miresteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 44. orr.

Ohitura gaiztoen ikuskari horrez asaldatuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 35. orr.

Ikuskari ederra emango zenukete zuek, bai!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 77. orr.

Ikuskari, entzukari, usainkari...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Joko horretan ikuskari-tresneria sartzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 120. orr.

· Kale ikuskari batekin itzelezko marka baita 200 saio egitea. Jainkoak gorputzeko gaixotasunez eta gau-ikuskariz Frantziskoren bihotza bisitatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Gau-ikuskari batean, Jainkoak dei egin zion Jakobi: -Jakob! Jakob! Jakobek erantzun: -Hemen nauzu.  Elizen arteko biblia   Has 46,2

Garai hartan asko jaikiko dira hegoaldeko erregearen aurka; haien artean zure herriko gizon oldarkoi batzuk ere bai, goi-ikuskariren bat betetzen dutelakoan, baina porrot egingo dute.  Elizen arteko biblia   Dn 11,14

4 ikuskatze lana egiten duen pertsona. ik ikuskatzaile 2.

Legea eraginkorra izatea nahi badute, ikuskariak lehenbailehen jarri beharko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Etxeak urez hornitzen dituzten zentroetan ikuskariak falta dira.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Germaine Hacala, zazpi urte huntan gela elebidunetako ikuskari zena.  Herria   2004-07-15

Estatuko naiz nazioarteko ikuskari eta epaileek balioztatu dituzte emaitzak.  Berria - Mundua   2004-08-17

Bernard de Korsak ingeniariak, Olivier Beth Laborantzako Ikuskari Nagusiak eta Christiane Cabanel administrazioaren ikuskariak txosten bat ondu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Jean Michel EPLE Akademiako ikuskaria.  Herria   2004-07-08

Hezkuntza saileko ikuskariek.  Herria   2001-11-08

Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeak (ESKE) iragarri zuen ez dituela igandeko hauteskundeetara ikuskariak bidaliko, segurtasun falta argudiatuz.  Berria - Gaiak   2004-10-31

300 ikuskari bidali zituen ESKEk.  Berria - Mundua   2004-10-19

Ordurako 954 ikuskari eta 968 ikuskariorde egotea aurreikusten du Espainiako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Lan ikuskariak ez zuen gehiegikeriarik ikusi langileen lanuztean.  Berria - Ekonomia   2004-08-19

Langile batzordeak eskatuta, lan ikuskari batek Atxuriko tren geltokia bisitatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Lan ikuskarien kopurua %20 handitzea onartu du gobernuak.  Berria - Ekonomia   2006-05-07

Akademia ikuskariak ez du deus errateko gai horren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Price Waterhouse-Coopers-eko kontu-ikuskariek egindako txostenaren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

KPMG kontu ikuskariak uko egin dio BWEren 2003ko kontuei buruzko iritzia emateari, hutsune nabarmenak aurkitu baititu.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duen ikuskari (3); eta ikuskari (8); gau ikuskari (9); gau ikuskari batean (5); gau ikuskari kezkagarri (4); goi ikuskari (3); horrelako ikuskari (3); ikuskari bat (19); ikuskari bat izan (14); ikuskari batean (16); ikuskari batek (3); ikuskari baten (6); ikuskari baten bidez (3); ikuskari bitxia (3); ikuskari ederra (3); ikuskari eta (6); ikuskari haren (5); ikuskari hark (4); ikuskari harrigarria (3); ikuskari hau (12); ikuskari hau izan (6); ikuskari honen (5); ikuskari honetan (4); ikuskari hori (6); ikuskari hura (16); ikuskari hutsalak (3); ikuskari kezkagarri (4); ikuskari kezkagarri bat (4); ikuskari miresgarri (3); zuen ikuskari (10); zuen ikuskari hura (3)

akademia ikuskariak (4); akademiako ikuskariak (4); bigarren ikuskaria (3); duzun ikuskaria (3); eta ikuskariak (3); eta ikuskarien (3); gau ikuskarietan (3); hirugarren ikuskaria (3); ikuskaria eta (3); ikuskaria izan (10); ikuskaria izan zuen (4); ikuskariak eta (4); ikuskarian agertu (3); ikuskariari begira (3); ikuskariren bat (3); izan duzun ikuskaria (3); izan zuen ikuskaria (6); izandako ikuskaria (7); kontatu zion ikuskaria (3); lan ikuskarien (3); serafinaren ikuskaria (3); zen ikuskaria (3); zien ikuskaria (3); zion ikuskaria (4); zuen ikuskaria (8)


ikuskariorde iz ikuskariaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

Ordurako 954 ikuskari eta 968 ikuskariorde egotea aurreikusten du Espainiako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2006-05-10


ikuskaritu, ikuskari(tu), ikuskaritzen du ad ikuskatu.

JFKn lur hartu baino ordu laurden lehenago eman dizkigute aduanan ikuskarituko dizkiguten paperak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.


ikuskaritza 1 iz ikuskariaren jarduera, kargua eta lanbidea; ikuskariak lan egiten duten zerbitzua; zerbitzu horren bulegoak.

Elikagaien planifikazioa eta ikuskaritza. Pasaporteen ikuskaritza zorrotza gainditu beharko genuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 298. orr.

Goi mailako ikuskaritza zientifiko baten pean 1935ean eta 1937an Londresen kontu handiz egindako esperimentu batzuek erakutsi zutenez, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

NDFri zegokion, lehen bezala, ikuskaritza makroekonomikoaren ardura.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Etorri eta berehala lortu zuen ikuskaritzak onar zezan mutilak eta neskak elkartzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak aitorpenak berrikusiz eta ikuskaritzaren lanari esker ia 300 milioi euro azaleratu zituzten 2004an (iazko datu ofizialik ez dago).  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Ikuskaritza medikuak hiru egunen buruan erantzuten ez badu, mutualitateak senda-agiria eman ahalko dio.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Departemenduko Ikuskaritza Akademikoak.  Herria   2005-07-07

Merkataritza-bankuen nazioarteko jardueren ikuskaritza egin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Kudeaketaz gain, Gobernuak enpresen kontuen eta orain arteko kudeaketaren ikuskaritza eginen du.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Hiru lantegietako kontuen ikuskaritza egin ondoren […].  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Kontuak ikuskaritza pasatzeko ditu oraindik Gamesak.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

IEAEren ikuskaritza onartu eta energia nuklearrari uko egiteagatik zigorrak kentzeko eskatu zuen Libiak.  Berria - Mundua   2004-04-28

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako agintariei galdetuz gero, erantzuna berehalakoa da: «Guk eskunduntzarik ez daukagu horretan eta, beraz, ez gara sartuko».  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Juan Ramon Ibarra Foru Ogasuneko Ikuskaritzako zuzendariordea kargugabetzea erabaki zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. herriaŽ

Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikuskaritzaren ordezkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Kutsatutakoetako bat Elikagaien Ikuskaritza Bulegoko langilea da.  Berria - Gaiak   2004-04-03

2 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Herrialdearen egoera aztertzeko, ikuskaritza batzordea bidaliko du lehenik.  Berria - Mundua   2004-01-24

Stormontek eta Dublinek ikuskaritza talde bat izendatuko dute, eragingarritasuna aztertzeko.  Berria - Mundua   2004-09-22

Hainbat ikuskaritza misio behar dira.  Berria - Mundua   2004-05-09

Botere politikoa eta sozio-ekonomikoaren arteko lokarri hertsiak geroz eta sendoagoak direlarik [...] ikuskaritza-eskuduntzak lausotuz eta elkarrekin nahasiz doaz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 111. orr.

Enpresak eredua ezarri ondoren ikuskaritza enpresa bati deitzen dio ezarpena ikuskatu dezan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.

KPMG ikuskaritza enpresaren txostenaren arabera.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Espainiako Botere Judizialeko Batzorde Nagusiko (CGPJ) Ikuskaritza Zerbitzuak. herriaŽ

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Administrazioak diruz babestutako jarduerak zerbitzu-ikuskaritzaren bidez aztertzea proposatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

1833ko Legeak eratu zuen lantegi-ikuskaritza urrats bat izan zen beste mota bateko herri-administrazioaren garapenean...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Parisko osasun-ikuskaritzak ez zuen sekula ezer arrarorik sumatu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Paueko Akademia Ikuskaritzak segurtatu duenez, departamendu mailan 5 irakasle zeuden greban.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola guztiek A eredua eskaini dezatela eskatu dio Espainiako Hezkuntza Ministerioko Goi Ikuskaritzak Eusko Jaurlarizari.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

4 lan ikuskaritza.

Ikuskaritzak eskatuta, Osalanek obren ia erdia berriro bisitatu zuen, baldintza egokiak zituztela egiaztatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

Segurtasun arauak ez betetzeagatik 30 obra geldiarazi ditu ikuskaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

5 lan ikuskaritza

Lan Ikuskaritzak beste isun bat jarri nahi dio Pferd Ruggeberg Caballito enpresako Zuzendaritzari. herriaŽ

Salaketa bat jarri zuen langile batzordeak Lan Ikuskaritzan.  Berria - Ekonomia   2004-01-15

CCOOk salatu zuen atzo Bizkaiko Lan Ikuskaritzan Azkotarpe eraikuntza enpresak Urdulizen baldintza txarretan lanean dituela hainbat langile portuges.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Lan Ikuskaritzak 217 eskari jaso ditu jazarpen morala ikertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Auto ilaran Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentutik, Nafarroako Parlamentutik eta Lan Ikuskaritzaren egoitzetatik pasatu zen aurrena, eta aurten hildako langile bakoitzaren omenez zuhaitz bana landatu zuten ondoren.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

· (egoitza) Iruñean Lan-Ikuskaritzaren aurrean egin zuten protesta.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akademia ikuskaritza (4); akademia ikuskaritzak (7); cgpjko ikuskaritza (3); dute lan ikuskaritzan (4); eta lan ikuskaritzak (4); eta lan ikuskaritzaren (3); ikuskaritza batzordea (3); ikuskaritza egin (3); ikuskaritza zerbitzuak (3); ikuskaritzak ez (7); ikuskaritzak ez du (3); ikuskaritzaren aurrean (4); lan ikuskaritza (4); lan ikuskaritzak (25); lan ikuskaritzak ez (3); lan ikuskaritzan (15); lan ikuskaritzaren (10); lan ikuskaritzaren aurrean (4); lan ikuskaritzari (6); lan ikuskaritzari eta (4); ogasuneko ikuskaritzako (3); paueko akademia ikuskaritzak (5)


ikuskatu, ikuska, ikuskatzen 1 du ad arretaz ikusi; ikertu, arakatu.

XIX. mendeko lehen urte haietan bada, Euskal Herriko bi alderdiak hurbiletik ikuskaturik, Wilhelm Humboldt prusiar jakintsuak idatzi zizkigun ohar harrigarri hauek: Hegoaldean ikusten da, zein barna finkatua den aspaldian euskaldunek nazio bat osatzen dutelako kontzientzia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.

Sarrerako horma ikuskatu zuen harik eta harri handi bat topatu zuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.

Emakumeak lepoa besterik ez zuen bihurtu atearen atzera, eta alboko gela ikuskatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

Paperak ikuskatu eta luze aztertu zituen gizonaren agiriak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

-Ikuskatu al dituzu haren egunkariak eta gutunak?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

Liburuko materiala ikuskatu, zuzendu eta txukuntzen hasiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Sarjentua banan-banan hasi zen petateak ikuskatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

Ikasketaburuak ikasleen eskuak ikuskatu ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 85. orr.

Pontzio Telesinok ere Katonek esandakoa bera adierazi zuen arrazoi handiz, [...] tropak ikuskatu eta, Erroma suntsitu eta birrindu egin behar zela deiadar egiten zuenean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.

Joantto ez zen behin ere mintzatu eta mahaikideen ikuskatzen ari zen, aditu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

Hamahiru urte baino ez nuen, eta artean ez nekien zu zelatatu eta ikuskatzeko nerabilen berebiziko jakin-mina maitasuna zela.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Poliziak igotzen ziren bidaztiak ikertzera eta den-denak zorrotz ikuskatzen zituzten, Ivan Ogareffen bila baitzebiltzan, polizi buru nagusiaren aginduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.

Ni ondo ikuskatu ondoren, goiko leihoan bi begi itzali zirela ohartu nintzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

Parera iritsi zitzaionean, agureak gain behera ikuskatu zuen, eta kopeta zimurtu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

Banan-banan ikuskatu nituen, patxada ederrean, neska gazte izateari aspalditxo utzitako andere bidaide guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

Mesas zuzendariak kontatu zion, biharamunean, ikerketa bere gain hartu zuen polizi inspektoreari: «Lur azpitik ihes egin ote zuten» sotoak ikuskatu zituztela, «ezkutatuta ote zeuden» teilatuak begiratu zituztela...  Berria - Harian   2005-07-07

Sierra Nevadako kronoigoera, eta Calar Alto gainean bukatzen den etapa ikuskatu ditugu, eta oso gogorrak dira.  Berria - Kirola   2004-09-02

Lan haiek guztiak zure etxezainak ikuskatzen zituen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.

Teilatuan kristalezko begiratoki handi bat zegoen, ez ikuspegiak miresteko, ezpada nekazarien lanak ikuskatzeko, mujik bakoitza non zegoen eta zertan ziharduen ikusteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.

2 zerbait behar bezala dagoen edo dabilen ikusteko ikerraldia egin.

IRA «prest» dago bi apaizek desarme prozesua ikuskatzeko.  Berria - Mundua   2004-11-17

Itsasbazter zabal hori ikuskatu ahal izateko, ordea, gerraontzi zahar bat, bi patruila ontzi, sei txalupa eta bi batel baino ez ditu.  Berria - Harian   2006-04-04

Ukrainara, orotara, nazioarteko 7.095 begirale joan dira heldu den igandean egingo diren bozak ikuskatzera.  Berria - Mundua   2004-12-19

El Alto auzoan liskarrak egon ziren sindikalista batzuen eta erreferenduma ikuskatzera joan ziren Amerikako Estatuen Erakundeko (OEA) begiraleen artean.  Berria - Mundua   2004-07-20

Lan Ministerioak, «iruzur zantzuren bat» izanez gero, langabeen zerga aitorpenak ikuskatu ahal izanen ditu, abenduaren 24an argitaratu dekretuari esker.  Berria - Harian   2006-01-08

Horretarako, kontuen azterketa aurkeztu beharko dute, eta UEFAk, susmo txarren bat badu, kontuak ikuskatu ahal izango ditu.  Berria - Kirola   2004-04-28

Obrak ikuskatu behar dituzte tokian tokiko Administrazioek, enpresek legedia errespeta dezaten.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Iaz 200dik gora etxebizitza ikuskatu zituen Nafarroako Gobernuak, eta, ondorioz, 21 isun ezarri zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Hipermerkatuak, burdindegiak, zerbitzu guneak eta tabernak ikuskatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Gobernuak hiruhilero suhiltzaileen ibilgailuak eta tresneria ikuskatuko ditu segurtasuna bermatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Atzokoa izan da Carlos Urkijok [...] aginduta ikuskatu den lehenengo eskola.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Udaltzainek hiriko 36 lokal ikuskatu zituzten eta horietako lautan jende gehiegi zegoela ziurtatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Hainbat kontu ikuskaritza egin dira ubideko obren inguruan; Estatuak egin du bat, baina ez da bakarra izan; kanpoko erakunde batek ikuskatu ditu lanak, bai eta Kontuen Auzitegiak ere; ez da legez kanpoko deus aurkitu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

UNMOVIC Irakeko Desarmea Egiaztatzeko, Kontrolatzeko eta Ikuskatzeko Batzordearen azken txostenak.  Berria - Mundua   2004-12-09

Desarmea ikuskatu zuen IICD Desarmerako Nazioarteko Batzorde Independentea, ordea, prozesuarekin kontent agertu da.  Berria - Mundua   2006-02-12

Indar Atomikoaren Nazioarteko Agentziak nahi duenean ikuska ditzake instalazio nuklearrak.  Berria - Mundua   2004-01-15

3 (era burutua izenondo gisa).

Olde hau harat-honat dabil ilunpean, eta ez dago zoragarriagorik begitarte polit ikuskatuen eta irri alegera apalduen nahaste diskretu hau baino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.

Adierazpenok Munduko Medikuak elkartearen egoitzan egin zituen Madrazok, drogaren kontsumo ikuskatuaren gelak sei hilabete dituenean, zerbitzuaren gaineko azterketa egiteko egindako agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskuak ikuskatu (3); eta gela ikuskatu (3); eta ikuskatu (5); etapak ikuskatu (5); gela ikuskatu (5); hori ikuskatu (5); ikuskatu ahal (5); ikuskatu al (3); ikuskatu behar (4); ikuskatu ditu (5); ikuskatu dituzte (4); ikuskatu dut (3); ikuskatu eta (7); ikuskatu nituen (5); ikuskatu ondoren (5); ikuskatu zituen (9); ikuskatu zuen (11); ikuskatu zuten (3)

bozak ikuskatzera (3); desarmea ikuskatzeko (3); eta ikuskatzeko (3); haiek ikuskatzen (3); ikuskatzea izango (5); ikuskatzea izango da (3); ikuskatzeko eta (3); ikuskatzen ari (10); ikuskatzen ari da (4); ikuskatzen aritu (4); ikuskatzen ditu (3); ikuskatzen hasi (3); ikuskatzen izan (3); ikuskatzen zituen (4); ikuskatzen zituzten (3); ikuskatzera joan (4); lanak ikuskatzen (3)


ikuskatzaile (307 agerraldi, 624 liburu eta 133 artikulutan) 1 izond ikuskatzen duena.

Nazioarteko batzorde ikuskatzaile baten sorrera kalteak neurtzeko eta balorazioak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

New Yorkeko Gorte Federalak aintzat hartu du Eusko Jaurlaritzak Prestige ontziaren sozietate ikuskatzailearen aurka [...] aurkeztutako auzi eske zibila.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

American Bureau of Shipping (ABS) enpresa ikuskatzaileak Espainiako Gobernuaren aurka jarritako helegitea.  Berria - Gaiak   2004-08-06

• 2 iz ikuskatze lana egiten duen pertsona. ik ikuskari 4.

Ikuskatzaileak bosgarren aldiz txulatu zizkigun txartelak, eta mamu harrigarri baten antzera desagertu zen gero.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.

Itxura denez, ikuskatzaile bat ekarri zuten hodieriak aztertzeko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 508. orr.

Han itxoin nuen bila etor zekizkidan probarako, hau da, nire klasea emateko ikuskatzailearen eta bi aholkulariren aurrean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Kazakhstanen eginiko hauteskundeetan ikuskatzaileen misioko burua izan da.  Berria - Mundua   2004-12-02

Osasun-batzordeko ikuskatzailearenera eta udal-arkitektoarenera era joan zen gizalegezko diosalak egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

-Estatuko trenbideetako ikuskatzaile izendatu behar omen zaituzte, ez da hala?  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.

Aduanako ikuskatzaile eta funtzionarioez aritzen baziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Aseguru-etxeko ikuskatzailea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 139. orr.

-Ez zabiltza zuzen, arrain ikuskatzaile postu horri uko eginda -esan zion Florenti-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

Lehenbiziko egun hotzetatik, ikuskatzailearen bulegoak jakin-min bizia piztu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

Pushkinek, berriz, Ikuskatzailea komediaren eta Arima hilak eleberriaren gaiak iradoki zizkion Gogoli.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Arma Kimikoak Eragozteko Erakundeko ikuskatzaileak atzo ailegatu ziren Tripolira IAEAko ikuskatzaileek hiru urte eman dituzte Iranen programa nuklearra gertutik jarraitzen eta aztertzen.  Berria - Mundua   2004-02-28

3 (hitz elkartuetan)

Ikuskatzaile-lanak egiten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.

Londresen egiten ari diren lan guztiak gainbegiratuko ditu Nazioarteko Olinpiar Batzordeko ikuskatzaile talde batek.  Berria - Kirola   2006-04-20

· Txartel-ikuskatzaileak esan zion bigarren klaseko txartela zela hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

-Zu... zu al zara gas-ikuskatzailea? -galdetu zion mesfidantzaz, ate erdian jarririk.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Eskola-ikuskatzailea zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Notarioen eta kontu ikuskatzaileen zerbitzuei ere ez die eragingo.  Berria - Harian   2006-02-14

Guardia Zibilak Ondarroako zortzi ontzijabe eta arrantza ikuskatzaile bat atxilotu zituen orain bi aste. herriaŽ

Arma ikuskatzaileen buruak.  Berria - Mundua   2004-02-29

Hauteskunde ikuskatzaile batzuk ez dira arduratzen hauteskundeen aurreko irregulartasunez.  Berria - Mundua   2004-10-28

Horrelako lanetan Roland Bruyseraede zirkuitu ikuskatzailea, Charlie Witting 1 Formulan FIAren ordezkari teknikoa, eta segurtasun batzordeko beste ordezkari bat aritzen dira.  Berria - Kirola   2004-05-28

4 goi ikuskatzaile

Espainiako Hezkuntza ministerioko goi ikuskatzaileak zentroa bisitatu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Ministerioko goi ikuskatzailea joan den ostegunean izan zen Basaurin, bertan, Velazquez eskolan, A eredua bat-batean desagertu zela-eta Carlos Urkijok egindako salaketa egiaztatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma ikuskatzaile (6); arma ikuskatzaile (6); arma ikuskatzaileak (5); arma ikuskatzaileen (5); arrain ikuskatzaile (5); arrain ikuskatzaile (5); dute ikuskatzaileek (3); erakundeko ikuskatzaileak (5); erakundeko ikuskatzaileek (4); iaeako ikuskatzaileek (3); ikuskatzaile bat (11); ikuskatzaile bat (11); ikuskatzaile berria (3); ikuskatzaile berria (3); ikuskatzaile eta (5); ikuskatzaile eta (5); ikuskatzaile izendatu (3); ikuskatzaile izendatu (3); ikuskatzaile postua (4); ikuskatzaile postua (4); ikuskatzaile talde (5); ikuskatzaile talde (5); ikuskatzaileak ez (4); ikuskatzaileek esan (3); ikuskatzaileen arabera (3); ikuskatzaileen buru (3); nazioarteko ikuskatzaileek (3); osasun batzordeko ikuskatzailea (4)


ikuskatze 1 iz arretaz ikustea; zerbait behar bezala dagoen edo dabilen ikusteko ikerraldia egitea.

Ikuskatze moduko bat zela, lanari begira egindako gaitasun-proba.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.

Ikuskatze luze baten ondoren, Kuglerren eremura noa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 141. orr.

Ikuskatze teknikoak larunbatean egingo dira.  Berria - Kirola   2004-11-24

Bere ikuskatze horretan oso kontzentratua dirudien arren [...].  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 53. orr.

Bertzalde, ustegabeko ikuskatze edo kontrola batzu eginak izanen dira edozoin tenorez.  Herria   2003-05-29

Urkijok ikuskatze gehiago iragarri zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak nabarmendu nahi du hiru urteotan Iranen eginiko ikuskatzeetatik oraindik ez dituela oso garbi Iranen programa nuklearreko hainbat arlo. herriaŽ

Espainiako Gobernuak ikastetxeetan ikuskatzeak egingo dituela esan du Carlos Urkijok.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Lehenengo ikuskatzea egin genuen eta hilobia aspaldikoa zela ohartu ginen.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Quilish muinoko ikuskatzeek aurrera jarraitzen badute.  Berria - Gaiak   2004-08-26

2 (hitz elkartuetan)

Hego Poloan egongo naiz ikuskatze proiektu bat egiteko.  Berria - Kultura   2004-08-11

Kontratuen Ikuskatze Batzordearen erabakiaren zain.  Berria - Kirola   2004-10-24

Nazioarteko Aholku eta Ikuskatze Batzordeak.  Berria - Mundua   2004-06-09

UGT eta CCOOk lan istripuen prebentziorako legea betetzeko eskatu die enpresei eta Administraziori ikuskatze lanetan zorrotzagoa aritzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Kalearteko ohitura onen aldeko ikuskatze lanak betetzen?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 99. orr.

Gipuzkoak luiziak kontrolatzeko «ikuskatze sistemarik modernoena» daukala baieztatu arren […].  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Ingurumen Kontrol eta Ikuskatze Plana aurkeztu du Sabin Intxaurragak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

· Eraman zituzten armak segurtasun enpresa batek segurtasun ikuskatzea egiteko utzitakoak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Mintzaldi, harreman eta bazter ikuskatze askoren parada izan da hor.  Herria   2001-09-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikuskatze (3); ikuskatze batzordeak (3); ikuskatze lanak (9); kontratuen ikuskatze (5)


ikuskera 1 iz ikusteko era edo modua.

Euriak paisaiaren ikuskera lausotzen du.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Nire begiak, ordea, ez dira orain 13 urtekoak, eta ez naiz ikusmenaz ari, ikuskeraz baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

Azkeneko mende honetan errealitatearen ikuskera artistikoan izan diren inarrosaldiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Banatzen diren bidexken jardina Tsíui PÍn-ek unibertsoaz zuen ikuskeraren halako irudi osagabe bat da, ez hala ere faltsua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Bizitzaren erritmoak ikuskera jakin bat eragiten du; ikuskerak, berriz, bizitzaren erritmoa markatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Literaturak errealitatea du abiapuntu, baiki, eta txosten baten itxura hotza har badezake ere [...] txostenak, literarioa bada, munduaren eta bizitzaren ikuskera bat erakusten du: errealitatea baino haratago doan zerbait. munduaren ikuskera aldarazi zuen bidaiaren kronika egin zuen Pigaffetak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ikuskera tragiko hark luzaz liluratu zuen, bada, Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 52. orr.

Kristautasunaren muina greziar ikuskera eta pentsaeraren arabera aurkezteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Analisi psikologikoaren azterketak nortasunaren freudiar ikuskerarekin harreman puntu batzuk dituen teoria bat aurkezten digu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Tradizioan oinarritutako ikuskerak.  Berria - Kultura   2004-12-05

Beste muturreko ikuskerak (Hobbesena, kasu) gizakia gaiztoa eta berekoia dela aldarrikatzen du.  Berria - Kultura   2006-03-07

Aristotelesen Topikoetan topikoak lekuak dira, ikuskerak -predikatuak, atributuak-, predikatu batek subjektuarekin elkarrekikotasuna egiten ahal duelarik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Gauzen izaeraren ikuskera sakonagoa izateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Bere egia (ezta oro har kausa arazle baten adigaiaren baliotasun objektiboa ere) ez dela oinarritzen ezein apriorizko ikuskeratan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Kultura ikuskera horri haurren esklabotza laguntzen duten beste zenbait arrazoi gehitu behar zaizkio.  Berria - Gaiak   2004-04-16

2 (hitz elkatuetan)

Kultura ikuskera horri haurren esklabotza laguntzen duten beste zenbait arrazoi gehitu behar zaizkio.  Berria - Gaiak   2004-04-16

3 mundu ikuskera

Unibertsoaren infinitutasunarekin mundu-ikuskera berria zabaldu zuena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Nire mundu ikuskera osatzeko, ezinbestekoak izan dira Simone de Beauvoir eta J.P. Sartreren obrak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Liburu honekin Kantek Filosofia ez ezik, izadiaren eta munduaren ulermena, hots, gure mundu-ikuskera ere hankaz gora jarri duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Bat-batean konturatu nintzen nire fedegabetasun hura ez zegoela ongi burutua, eta nik orduan nire "mundu-ikuskera" deitzen nion ergelkeria hura zuloz josita zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

-Batak zein besteak beren mundu-ikuskeraren araberako bukaera emango lioketek narrazioari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ikuskera (4); bere mundu ikuskera (4); beste ikuskera (4); buruzko ikuskera (3); eta ikuskera (6); eta mundu ikuskera (4); ikuskera bat (7); ikuskera baten (4); ikuskera berri (3); ikuskera berria (3); ikuskera eta (7); ikuskera hori (4); ikuskera oro (3); ikuskera ororen (3); mundu ikuskera (51); mundu ikuskera bat (5); mundu ikuskera baten (4); mundu ikuskerak (5); mundu ikuskeran (3); mundu ikuskeraren (10); munduaren ikuskera (9); ustezko ikuskera (3)


ikusketa 1 iz ikustea.

Bideo ikusketak, erakusketak, txotxongiloak, jokoak, margolanak... molde desberdin horien bidez dira haurren eskubideak oroitaraziak izan.  Herria   2002-11-28

2 ikuskatzea.

Erregeak agindutako arma-ikusketa biharamunean egingo da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 55. orr.

Bihar goizean Edorasera abiatuko nauk, Markako tropen ikusketarako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 73. orr.

Lizardiren alargunak, gerra-ostean guardia zibilek maiztasun handiz egiten zituzten ikusketen beldur, poetaren liburu, koaderno eta paper zahar gehienak bota omen zituen Tolosako ibaira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 220. orr.

Teheranek Arma Nuklearrak ez Ugaltzeko ituna bortxatzen arituko litzateke, IAEAk 'ikusketak egin behar ditugu' esango balu eta sartzen utziko ez balieke.  Berria - Mundua   2004-03-14

AEBetako Armadako paraxutistek aurreko egunetan base militarraren inguruan egindako ikusketetan hainbat arma biltegi aurkitu zituztela jakinarazi zuen atzo koronelak.  Berria - Mundua   2004-01-18

Bikandiren arabera, ikastetxe publikoetako egoera gero eta okerragoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren ikuskatzaileen ondorioek ez dute beti benetako egoera adierazten, garbitzaileek gutxieneko zerbitzuak bete berritan joan izan baitira ikusketak egitera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19


ikusketari 1 iz ikuskariak dituen pertsona.

Ez egin kasurik profetaren esanei, ezta ikusketariaren ikuskariei ere.  Elizen arteko biblia   Dt 13,4

Gerta daiteke profeta edo ikusketariren bat zuen artean agertzea, eta, mirari edo egintza harrigarriren bat iragarriz.  Elizen arteko biblia   Dt 13,2

2 ipar ikuskatzailea.

-Ez da gaitz, ontsa lan egin oren bat edo biez, zure aitzinean lan egina ikus dezaten ikusketariak pasatuko direlarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.


ikuskide iz

Alabaina oraino bazen zertaz goza eta non usma, begi-luzeen alde gogorra ikuskide.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.


ikuskizun 1 begien aurrean agertzen dena; antzerki, dantza edo kidekoren baten emanaldi jendaurrekoa. ik ikuskari 2.

Ikuskizun bat nahi zuten: ukabilaz bularrean jotzea, damua, ahal balitz malkoak ere bai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 88. orr.

Geroago jakin izan genuen dena gezurra izan zela, neska AEBetako enbaxadorearen alaba zela eta guztia Hill and Knowlton enpresak antolatutako ikuskizuna genuela estatubatuarren inbasioa justifikatzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

Interesgarria iruditzen zaiola guztien agerian muturka ari diren bi gizonen ikuskizuna.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 164. orr.

Libertinoak, une batez begi aurreko ipurdi ederraren ikuskizunaz atsegin hartutakoan, [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

Burua jiratu zuen Norak, ikuskizuna eraman ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Benetako ikuskizuna da hura lanean ikustea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

Hara hurbiltzean, ikuskizuna erabat aldatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Claude esku zartaka ari zen, ikuskizun hari begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Bai festagiroko ikuskizun guzietan (dantza, musika, koplagintza, fartsa, ihauteri...) bai sendakuntza eta sineste guzietako sorginkeria orotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.

Aurten doako 130 ikuskizun antolatu dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-14

On Camillo galtzontzilotan agertarazi eta ikuskizun hartaz gozatu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.

Jaia ikuskizun bilakatzeko joera dago.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Kasik partida guztietan omentzen dute norbait, Pottoka maskota ere ikuskizun bihurtu dute.  Berria - Kirola   2006-03-08

Azotaldiak eguneroko ikuskizun bilakatu ziren ziudadelako patio zabalean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

Heriotza-zigorra ikuskizun bilakatzen da gehienentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.

Aurten bi ikuskizun antolatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Sei arte erakusketa eta 71 ikuskizun, tartean ganbera musika, folk, pop-rock, folklore edo artisautza erakustaldiak eta herri kirola biltzen ditu Cultur 2004 egitarauak.  Berria - Kultura   2004-07-22

Gazteentzako 11 ikuskizun eskainiko dituzte Irunen.  Berria - Kultura   2004-10-07

Telebistako ikuskizun bat, alegia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 88. orr.

Guztira 74 kontzertu eta ikuskizun izango dira.  Berria - Kultura   2004-07-23

Broadwayko ikuskizun eta jatetxeetara joandako errepublikanoei aurre egiten.  Berria - Mundua   2004-08-31

Bizitzari ikuskizun bati bezala begira egoten naiz sarritan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.

4:30etan, Luhusoko ikuskizunen gelan,"Euskararen zazpi pekatuak" antzerkia emana izanen da.  Herria   2005-03-03

Eskolako aretoan ematen zituzten ikuskizunetara joaten nintzen, emakumez eta haurrez inguraturik, eta doinu herrikoi kurduen musikarekin dantza egiten genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.

Asko eta asko etorri ziren ikuskizunera, eta horien artean lurralde hartako kondea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.

Ikuskizuna ez baita bukatu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

Euskaldunak ez du halako ikuskizunik eskaintzen despedidetan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 142. orr.

Erredakzio batean daitezkeen atal guzti-guztietan utzi dut nire sinaduraren lorratza: Lokala, Politika, Ekonomia, Kultura, berriz ere Politika, Nazioartea, eta berriz ere Kultura (gehi Ikuskizunak, gehi Telebista).  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

2 (izenondoekin)

Gizon bat aulkian eserita, artaziekin bere burua zikiratzen; ikuskizun itsusia, baina gizon hori berori emakume baten gorputzaren gainean ekinean baino itsusiagoa ez, nondik begiratzen zaion.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Han, ikuskizun lotsagarria balitz bezala besaulki baten gibelean kukutua, Josuren disko-jogailu zaharra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Bertan ikuskizun nazkagarria neukan zain: izterra mozten ari zitzaizkion korazero gazte, lerden eta eder bati.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.

Ikuskizun zakar hura begien aurrean nuela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 83. orr.

Gaizkile baten heriotzaren ikuskizun lazgarri baina igarokorrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.

Brunekildaren suplizioaren ikuskizun harrigarria.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.

Iragar iezaiezue ikuskizun anker bat: duelu bat, sute bat, bataila bat, gladiadoreen arteko borroka bat: ikusiko duzue nola etortzen diren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 154. orr.

Zein ikuskizun atsegina jendetza fanatikoarentzat!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 76. orr.

Federico ikuskizun publikoa zen gu bizi ginen kalean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Antzerki lanez gain, dantza proiektuak, ikuskizun multimediak eta bestelako lanak ere izan dira tartean.  Berria - Kultura   2004-07-02

Ikuskizun Berritzaile Onenaren sarian.  Berria - Kultura   2004-04-27

Argi eta hotsezko ikuskizun erabatekoa!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

· Neu ere momentu hartan aireratzen zen hegazkin baten ikuskizun beti harrigarrian galduko nintzatekeen, gizonak besoan ukituz arreta eskatu ez balit.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Masa-kulturaren ikuspegi kritikoak adierazten digu ikuskizun-merkatu erraldoiak abiadura handian mugitzeko gai diren merkantziak bakarrik onartzen dituela.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.

Horrek guztiak ematen dio ikuskizun izaera antzezlanari.  Berria - Kultura   2004-06-10

Espazio plastikoa, ikuskizun-espazioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.

Ikuskizun-aurkezle batek entzuleei pertsona miragarri bat aurkezten dienean bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 288. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

17.00: "Sarri gure artean" poesia ikuskizuna, Bihotz Bakartien Kluba-k emanik.  Herria   2003-04-17

Menpean gauzkaten kultura-ikuskizun formetatik ihes egin, dena auzitan jarri, begiradak zabaldu, desirak gizartekotu.  Berria - Kultura   2004-01-28

Topaguneak askotariko 90 kultur ikuskizun eskainiko ditu herririk herri.  Berria - Kultura   2004-07-21

Turistentzako nazioarteko kabaret ikuskizun bat ikusi nuen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.

Zezen-ikuskizun batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Dantza-ikuskizun batekin hasiko gara...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.

Euskal Herri barnekaldeko musika eskolek trikitixa ikuskizun bat eskainiko dute azaroaren 13an.  Herria   2004-11-11

Sexu ikuskizunak eskaintzen dituzten areto batean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 273. orr.

Kale ikuskizun ugari programatu dituzte antolatzaileek, jaialdia kalera ateratzeko asmoz.  Berria - Kultura   2004-07-24

Ekilibrista naiz [...] gerra aurretik "akrobazia ikuskizun saila" egiten genuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.

5 ikuspena.

Bertze ikuskizun bat: Donapaleun naiz, Larreak nire eskuan utzi duen papera irakurtzen ari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Patriziok laino arteko ikuskizuna begien sorginkeriatzat zuen, gezurtzat; Gustavok [...] benetakotzat zuen emakumearen agerpena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 64. orr.

• 6 ikuskizun izan du ad

Eta, edonora begiratzen nuelarik, soldaduak nituen ikuskizun, soldaduak maniobratan, martxa-lerroan ibiltzen, biraka, lau hankan, itzulinguruka, agur egiten, armak agertzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 115. orr.

Beata Beatrix ikuskizun nuela, bigarren zalantza zera izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.

· Biok geratu ginen une batez isilik, gauak inguraturik, kaleko argitasunaren isla sabaian ikuskizun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

7 ikuskizun izan (da ad)/egon

Etorkizuna ikuskizun denez, erantzukizun handia dik hire eginkizunak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

Ikuskizun zen Vlaams Blok alderdia negoziazioetan sartuko ote zuten.  Berria - Mundua   2004-06-19

Geroak zaitu arranguratzen, ikuskizun denak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 106. orr.

Ikuskizun dago kasu hauen bilakaera, baina orain arte, sintomak nabarmen apaldu zaizkie, eta lobotomiaren ondoko portaera-arazo txikietariko batzuk baizik ez dituzte nabari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Ikuskizun dago Westerveldekin uda honetan zer gertatuko den.  Berria - Kirola   2004-05-19

Talenturik badudan, ikuskizun dago oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 262. orr.

Denetariko lanetan jardun ostean unibertsitatean sartzekotan da, lehenik, eta gero, oraindik ikuskizun dagoen 1944an, Lan Ministerioan sartzera iritsiko da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 131. orr.

Yann Tiersenen zuzenekoari buruz entzunda genituen iritzi guztiak, onak, Le fabuleux destin d'Amélie Poulain filmaren arrakastaren harira eskainitako emanaldietakoak ziren [...] baina bira honetan ekarriko zuen formatua ikuskizun zegoen.  Berria - Kultura   2006-02-25

8 ikuskizuna huts egin

-Ez dut eiki ikuskizuna huts egin nahi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ikuskizun (6); baino ikuskizun (5); baten ikuskizun (3); beste ikuskizun (10); beste ikuskizun bat (4); bi ikuskizun (5); bost ikuskizun (4); da ikuskizun (10); dantza ikuskizun (8); den ikuskizun (7); diren ikuskizun (3); dituen ikuskizun (6); du ikuskizun (6); duen ikuskizun (5); dute ikuskizun (6); ere ikuskizun (4); eta ikuskizun (48); eta ikuskizun hura (3); ez da ikuskizun (5); hainbat ikuskizun (11); halako ikuskizun (5); halako ikuskizun bat (3); haurrentzako ikuskizun (4); hiru ikuskizun (3)

ikuskizun antolatu (6); ikuskizun antolatu dituzte (3); ikuskizun aparta (8); ikuskizun aparta eskaini (3); ikuskizun atsegina (5); ikuskizun bakarra (4); ikuskizun bat (38); ikuskizun bat eskainiko (3); ikuskizun bat izan (3); ikuskizun batean (7); ikuskizun batekin (4); ikuskizun baten (6); ikuskizun batera (3); ikuskizun baterako (3); ikuskizun batez (3); ikuskizun beldurgarri (3); ikuskizun berezia (7); ikuskizun berria (11); ikuskizun bihurtu (4); ikuskizun bihurtzen (3); ikuskizun bikaina (10); ikuskizun bilakatu (4); ikuskizun bilakatzen (4); ikuskizun da (6); ikuskizun dago (18); ikuskizun eder (3); ikuskizun ederra (28); ikuskizun ederra da (5); ikuskizun ederra eman (3); ikuskizun ederra izan (4); ikuskizun eskainiko (7); ikuskizun eskainiko ditu (3); ikuskizun eskainiko dituzte (4); ikuskizun eta (15); ikuskizun gela (3); ikuskizun guztiak (4)

ikuskizun handia (11); ikuskizun handiena (3); ikuskizun haren (8); ikuskizun haren aurrean (4); ikuskizun hari (5); ikuskizun hark (9); ikuskizun harrigarria (5); ikuskizun hartaz (4); ikuskizun hau (10); ikuskizun honek (6); ikuskizun honen (4); ikuskizun honetan (4); ikuskizun hori (11); ikuskizun horiek (3); ikuskizun horrek (8); ikuskizun horren (8); ikuskizun horretan (3); ikuskizun hura (15); ikuskizun hutsa (4); ikuskizun izango (4); ikuskizun izango dira (3); ikuskizun lazgarri (3); ikuskizun lotsagarria (7); ikuskizun moduan (4); ikuskizun multimedia (3); ikuskizun nagusia (3); ikuskizun negargarri (3); ikuskizun negargarria (3); ikuskizun onenaren (8); ikuskizun onenaren saria (4); ikuskizun oso (3); ikuskizun osoa (4); ikuskizun paregabea (7); ikuskizun paregabea eskaini (3); ikuskizun polita (17); ikuskizun ugari (4); ikuskizun urria (3); ikuskizun zoragarria (3)

izeneko ikuskizun (5); kale ikuskizun (4); kirol ikuskizun (3); kontzertu eta ikuskizun (3); orain ikuskizun (3); oso ikuskizun (8); oso ikuskizun ederra (3); zen eta ikuskizun (3); zen ikuskizun (5); zenbait ikuskizun (3); zituen ikuskizun (5); zuen ikuskizun (7)

agian ikuskizuna (3); antzerki ikuskizuna (4); azken ikuskizuna (6); baina ikuskizuna (9); benetako ikuskizuna (4); berebiziko ikuskizuna (4); bertso ikuskizuna (3); beteriko ikuskizuna (3); bidezidorretatik ikuskizuna (4); buruzko ikuskizuna (3); da ikuskizuna (16); dantza ikuskizuna (14); den ikuskizuna (9); dituen ikuskizuna (8); du ikuskizuna (11); duen ikuskizuna (7); emandako ikuskizuna (4); eskutik ikuskizuna (3); eta ikuskizuna (28); eta ikuskizuna ez (3); gabe ikuskizuna (3); gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna (4); handiko ikuskizuna (5); heldu eskutik ikuskizuna (3); horrelako ikuskizuna (3)

ikuskizuna amaitu (3); ikuskizuna aurkeztuko (20); ikuskizuna aurkeztuko du (13); ikuskizuna aurkeztuko dute (6); ikuskizuna baino (3); ikuskizuna baino ez (3); ikuskizuna bera (4); ikuskizuna bermatzen (3); ikuskizuna da (22); ikuskizuna dela (3); ikuskizuna ederra (4); ikuskizuna egin (3); ikuskizuna egingo (3); ikuskizuna eman (19); ikuskizuna eman zuen (3); ikuskizuna eman zuten (9); ikuskizuna emanez (3); ikuskizuna emango (9); ikuskizuna emango du (4); ikuskizuna emango dute (5); ikuskizuna ematea (5); ikuskizuna emateko (7); ikuskizuna ematen (7); ikuskizuna ere (5); ikuskizuna errepikatzeko (3)

ikuskizuna eskaini (5); ikuskizuna eskaini zuten (3); ikuskizuna eskainiko (20); ikuskizuna eskainiko du (10); ikuskizuna eskainiko dute (8); ikuskizuna eskaintzen (4); ikuskizuna estreinatuko (5); ikuskizuna estreinatuko dute (3); ikuskizuna eta (16); ikuskizuna ez (15); ikuskizuna ez da (4); ikuskizuna ez zen (4); ikuskizuna galdu (4); ikuskizuna galdu nahi (3); ikuskizuna hasi (3); ikuskizuna ikusi (3); ikuskizuna izan (9); ikuskizuna izan zen (6); ikuskizuna izango (11); ikuskizuna izango da (9); ikuskizuna murriztu (3); ikuskizuna prestatu (4); ikuskizuna taularatuko (6); ikuskizuna taularatuko du (4); ikuskizuna ziurtatuta (3)

baina ikuskizunak (3); dantza ikuskizunak (6); diren ikuskizunak (4); duen ikuskizunak (4); eta ikuskizunak (13); horrelako ikuskizunak (3); ikuskizunak aurrera (3); ikuskizunak erakarri (3); ikuskizunak eskaintzen (3); ikuskizunak eta (7); ikuskizunak ez (8); izan zen ikuskizuna (3); izeneko ikuskizuna (5); kale ikuskizuna (3); kale ikuskizunak (5); moduko ikuskizuna (5); nolako ikuskizuna (3); oinarritutako ikuskizuna (7); oinarritutako ikuskizuna da (3); primerako ikuskizuna (4); primerako ikuskizuna eman (3); txikiegia agian ikuskizuna (3); uztartzen dituen ikuskizuna (3); zen ikuskizuna (9); zirku ikuskizuna (3); zuen ikuskizuna (8); zuen ikuskizunak (5); zuten ikuskizuna (3)

da ikuskizunaren (3); da ikuskizunik (4); dira ikuskizunean (3); ere ikuskizunaren (3); eta ikuskizunaren (9); eta ikuskizunari (3); eta ikuskizunen (3); eta ikuskizunetarako (3); ikuskizunaren aurrean (5); ikuskizunaren zati (3); ikuskizunari begira (7); ikuskizunaz gozatu (5); ikuskizunaz gozatzeko (6); ikuskizunen artean (5); ikuskizunen batera (3); ikuskizunik eman (4); ikuskizunik ez (5); munduko ikuskizunik (3); zuten ikuskizunaren (4)


ikuskoikeria iz

Ikuskoikeria dela holako emankizuna diote hanitzek.  Herria   2001-05-10


ikuskor izond ikusgaia.

Gasteiz Lurralde Ikuskorra izenpean arte bisualekin zerikusia duten ekintza ugari bildu ditu Gasteizko Udalak.  Berria - Kultura   2004-05-19

Mendebaldeko ekonomi amaraunaren sare ikuskorretatik libratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.


ikuskortu, ikuskor(tu), ikuskortzen da ad ikusgai utzi

Soineko zuri bat jantzia zuen, zeinak, goi aldean, alkandora arrosa bat ikuskortzen baitzuen eta, behe aldean, ostera, galtzerdi grisaxka batzuk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.


ikuslari 1 iz ikuslea.

Sei mila ikuslariez goiti bildu da gehienak angeluarren sustatzeko.  Herria   2003-01-09

Ikuslariak hautematen dituen sorreraren hari ezkutuak [...] sare askagaitz bat egiten dutela, bizitza bakarra bizitzeko sabia bakarrak elikatua, bakarra ugaritasunean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

2 ikuskaria.

Proiektuen biltzeko, egitarauen egiteko eta egutegiaren finkatzeko, eta Hezkuntza nazionaleko ikuslarien eta Euskaltzaindiaren kalitate bermearekin gauzatzeko.  Herria   2001-07-05


ikusle 1 iz ikuskizun bat ikusten duen pertsona. ik ikusliar.

Ikusleek jasota aurkituko dute agertokiko oihala, antzokian sartzen direnean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Jarraitu behar zuen hezleak, baina ikusiz lortua zuela ikusleen jakin-minaren efektua, eta jendetza hark lehenbailehen nahi zuela zirku barrura pasatu, oihu egin zuen: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Malkoak isuri zaizkio ikusleren bati.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 99. orr.

Ikusleak banaka eta binaka sarrarazten dituzte, multzoan harro ez daitezen presoa ikusita.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.

Bertsogintzan ikusle eta entzulearen erreakzioak, begiak, txaloak, barreak, isiltasunak... sortzailearentzat lehentasunezko inputak dira.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Une hartantxe, ikusleak denak batera eserlekuetatik altxatu eta oihuka hasi dira: "Hil ezazu!  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 137. orr.

Monsieur Guillotinek, horregatik, hiltzeko makina garbia asmatu zuen, ikusleak besteen heriotzaz goza zitezen, odol jario gehiegizkorik gabe, jakina baita odolaren ikuspegia zirraragarria dela beti; ikusleak zibilizazioarekin bat zetorren ikuskizun errefinatu eta aurreratuaren lekuko izan zitezen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Partida gustagarria izan da zinez, saldo haundian etorriak ziren ikusleentzat.  Herria   2004-07-29

Motorzaleek ikusleen txalo eta animo oihuak jasotzen dituzte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.

Hondartza ikuslez bete zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.

Ikusleengana itzuli zen Tomen aita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.

Antzezpenak ikuslearengan pizten duen erreakzioari deitu zion katarsi Aristotele filosofoak.  Berria - Kultura   2006-03-09

Nola eskuratu, ordea, seko drogatuta zeuden ikusle odol-egarrituen sinpatia?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.

Bilbo Basketen eta Tauren arteko derbiak 12.000 ikusletik gora batuko ditu etzi Bizkaia Arenan.  Berria - Harian   2006-01-20

Arriaga antzokiak 160.019 ikusle bildu ditu 2005. urtean.  Berria - Kultura   2006-01-08

Izpi infragorriak erabili dituzte Erroman, museoetako ikusleen arreta zer-nolakoa den jakiteko.  Berria - Kultura   2004-01-29

Hura zen [...] antzinate osoko antzokirik handiena; muinoan bertan zulatua zegoen, eta 15.000 ikusle hartzen zituen, berrogeita hamar bat harmailetan eseriak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

Ikusleen eserlekuak jartzeko harmailen altuera ez da izango oin bat eta sei hazbete baino txikiagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.

2 ikusten duena.

Ni naiz argazkiaren kanpoko ikuslea. Telebisiotik ematen dutenean, benetako sagardotegiaren itxura hartuko dio ikusleak jatetxeari.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 22. orr.

Ontzi norvegiarra zela esan zuten ikusle batzuek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.

Beirateaz harata, ikusle nituen erredakzioko nire lankide guztiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.

Lekukorik gabe nahi dituzu zeure zauriak miazkatu, ikuslerik gabe, ezagunik gabe etzan eta indarberritu edo betiko etzan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 169. orr.

Espazioan elkarrengandik urruti ez dauden bi argi-puntu ikusarazten zaizkio ikusle bati.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

Lumière Zinematografoaren lehenengo ikusleen artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Irudiak ikusleari eragiten dio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

Ikusleak irudia eraikitzen du; irudiak, ikuslea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Espazio plastikoaren eta ikuslearen espazioaren arteko bereizkuntza argitzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.

Ez dago gertatutakoa islatuko duen ispilurik, haren lekuan leiho bat dago, eta bertatik irakurleak, entzuleak edo ikusleak gertatutakoa zuzenean ikus dezake, bertan balego bezala.  Berria - Gaiak   2004-03-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola sorrarazten du zinemak ikusle mota jakin bat?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.

Argitu beharra zegoen ea hain ahula ote zen oraindik haren ikusmena eta ikusle-nortasunaren oinarri guztia. Ikusle eredua arras desberdina da, irudiaren irakurketan ala haren produkzioan finkatzen den begirada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Lacanen ikuspegiaren harira [...] ikusle-identifikazioaren bi mailako teoria bat landu du Metzek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bigarren ekitaldiaren erdialdera jo zuen opera ikuslearen telefonoak, tenorra unerik gorenetako batean zenean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.

Zinema ikusleari argizko estimulu eten bat ematen zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Film-ikuslearen egoera distantzia psikiko guztiz berezi baten adibide bikaina da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Ikusten duen irudia errealitate dokumental batekin erabat berdintzen duen telebista-ikuslearengan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Ondo agerian azaldu zen haiengan zezenketa-ikuslearen morala; besteari, gudu-zelaian soldaduari, histrioiari, zirkuko toreroari ausardia eskatzen zion koldarraren morala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.

• 5 izond ikusten duena.

Subjektu ikusleak bere begiradarekin duen "lehen mailako" identifikazioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Gizaki ikusle dela jadanik […] ikusteko ahalmenez -begiratzera, hain zuzen- ateratzen baita  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 47. orr.

6 ezkutu-ikusle

Berrogei milaren bat azti, igarle, ezkutu-ikusle eta karta-botatzaileren artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 23. orr.

Hain da handia, oro har, zientziaren igartze-ahalmenean dugun ustea, ezen azti eta ezkutu-ikusleek ez baitute eskrupulurik "zientifiko"tzat saltzeko beren igarpenak, hobeki beitatzeko bezeroak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 23. orr.

Hain zuzen ere, ezein igarle, azti edo ezkutu-ikusle ez da gai izan aurreikusteko, ez Japoniaren ekonomiaren hazkundea, ez Berlingo hesiaren lur-jotzea, [...] eta ez azken urteotako gainerako gertakari garrantzitsuetatik bat bera ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 19. orr.

7 tele-ikusle

Duela hamabost bat urte, berrogei segundoz "plano amerikano" geldo bat jasango zuen tele-ikuslerik ez zela esaten ziguten adituek.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ikusle (4); baino ikusle (8); baino ikusle gehiago (6); bat ikusle (28); da ikusle (11); dagoen ikusle (4); den ikusle (4); dituen ikusle (3); du ikusle (4); duen ikusle (5); dute ikusle (4); edo ikusle (3); ehun ikusle (5); ere ikusle (9); ere ikusle asko (3); eta ikusle (45); eta ikusle gehienak (3); ez ikusle (3); ezkutu ikusle (3)

ikusle ainitzen (3); ikusle asko (11); ikusle askok (4); ikusle askoren (4); ikusle baino (8); ikusle baino gehiago (6); ikusle baizik (3); ikusle baizik ez (3); ikusle bakoitzak (5); ikusle bat (5); ikusle batek (17); ikusle batekin (3); ikusle baten (9); ikusle bati (7); ikusle batzuek (3); ikusle batzuk (7); ikusle bezala (3); ikusle bildu (22); ikusle bildu ziren (11); ikusle bildu zituen (3); ikusle bilduko (4); ikusle ditu (3); ikusle edo (3); ikusle eta (28); ikusle eta entzule (3); ikusle gehiago (14); ikusle gehiago izan (4); ikusle gehienak (6); ikusle gehienen (3); ikusle gisa (6); ikusle gutxi (4); ikusle gutxiago (5); ikusle guziak (4); ikusle guzien (3); ikusle guztiak (9); ikusle guztien (4); ikusle guztientzat (3); ikusle hurbildu (4); ikusle huts (4); ikusle hutsa (3); ikusle hutsak (3); ikusle inguru (40); ikusle inguru bildu (3); ikusle inguru san (4); ikusle izan (18); ikusle izan dira (3); ikusle izan ziren (7); ikusle izan zituen (4); ikusle izango (3); ikusle jarraikiek (4); ikusle joan (4); ikusle kopuru (8); ikusle kopurua (27); ikusle kopuruak (3); ikusle kopuruaren (5); ikusle marka (7); ikusle mota (3); ikusle orok (3); ikusle saldo (3); ikusle san (3); ikusle sartzen (12); ikusle sartzen dira (10); ikusle soil (3); ikusle talde (3); ikusle ugari (6)

mila ikusle (7); milioi ikusle (5); zein ikusle (3); zen ikusle (6); zeuden ikusle (4); zuen ikusle (4); zuten ikusle (3)

baina ikuslea (4); da ikuslea (14); darama ikuslea (3); du ikuslea (13); dute ikuslea (8); eta ikuslea (13); ikuslea aktore (3); ikuslea bera (3); ikuslea bere (3); ikuslea da (3); ikuslea ere (5); ikuslea ez (12); ikuslea ez da (4)

baina ikusleak (3); baiona ikusleak (4); baita ikusleak (3); behar du ikusleak (3); da ikusleak (3); dira ikusleak (3); diren ikusleak (4); ditu ikusleak (15); dituzte ikusleak (3); du ikusleak (23); du topo ikusleak (4); eta ikusleak (40); hormadi ikusleak (10); ikusleak berak (4); ikusleak bere (10); ikusleak ere (13); ikusleak eta (13); ikusleak ez (14); ikusleak ez du (5); ikusleak irudia (4); ikusleak irudiarekin (7); ikusleak irudiarekin duen (5); ikusleak oso (3); izango du ikusleak (3); topo ikusleak (4); ziren ikusleak (5); zituen ikusleak (4); zuen ikusleak (4)

baina ikusleek (6); den ikusleari (4); den ikusleari (4); die ikusleei (4); dio ikusleari (10); dio ikusleari (10); diote ikusleari (4); diote ikusleari (4); dira ikuslearen (4); diren ikusleek (6); du ikuslearen (3); dute ikusleek (8); eta ikuslearen (20); eta ikuslearen arteko (5); eta ikusleari (12); eta ikusleari (12); eta ikusleei (7); eta ikusleek (27); eta ikusleek ere (3); eta ikusleek ez (3); eta ikusleek txalo (3); film ikuslearen (3); harrera ikusleari (3); harrera ikusleari (3); ikuslearen arreta (11); ikuslearen arteko (6); ikuslearen aurrean (4); ikuslearen begiradaren (3); ikuslearen denbora (5); ikuslearen eginkizuna (5); ikuslearen egoera (3); ikuslearen espazioaren (3); ikuslearen eta (13); ikuslearen eta irudiaren (6); ikusleari begira (4); ikusleari begira (4); ikusleei begira (3); ikusleek ere (8); ikusleek eta (7); ikusleek ez (16); ikusleek ez dute (4); ikusleek ez zuten (4); ikusleek txalo (8); ikusleek txalo zaparrada (3); irudiaren ikuslearen (3); zaio ikusleari (8); zaio ikusleari (8); zuten ikusleek (13)

baita ikusleen (3); bete zuten ikusleen (3); da ikusleen (5); eta ikusleekin (3); eta ikusleen (30); eta ikusleen artean (4); eta ikusleen arteko (4); ikusleen aitzinean (4); ikusleen arreta (8); ikusleen artean (37); ikusleen arteko (6); ikusleen artetik (4); ikusleen aurrean (12); ikusleen baitan (5); ikusleen baitan sorkuntza (4); ikusleen eta (6); ikusleen gustukoena (3); ikusleen harrera (5); ikusleen kopurua (3); ikusleen saria (8); ikusleen txalo (6); zen ikusleen (4); zen ikusleen artean (3); zeuden ikusleen (3); ziren ikusleen (5); zuela ikusleen (3); zuen ikusleen (3); zuten ikusleen (6); zuten ikusleen aurrean (3)

ikusleren aitzinean (5); ikusleren aurrean (7); ikuslerentzako tokia (5); ikuslerik ez (3); ikusletik gora (12); ikusletik gora izan (5)


ikuslego iz ikusleria, ikusleak.

Ikuslegoaren erdia ere ez dago zelaira begira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Telebistako ikuslegoaren arreta.  Berria - Mundua   2004-10-15

Hasia da beraz TF.1 gatea M6-en ondotik bildu beharrez bere ikusle eta entzulegoa.  Herria   2001-10-25


ikusleria iz ikusle multzoa.

Argazkia jostaketaren eta artearen erdibidean dagoen eta bere ikusleria berezia duen jarduera sozial bat bezala aztertzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Udaltzainak ezkutatu egin dira, ez dute emazte biluzi bat atxilotu nahi, halakorik, kuku eginen lieke oihu ikusleriak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.

Beldurra zabaldu da agertokitik eserlekuetara, ezusteko itzela jaso du ikusleriak.  Berria - Kultura   2004-08-15

Ofiziozko eta afiziozko antzerkilarien topagunea, adin ezberdinetako ikusleriaren topagunea, hainbat eskualde eta estilotako artisten topagunea...  Berria - Kultura   2004-04-25


ikusletegi iz ikusleria, ikusleak.

Zelai inguruko ikusletegia hustu behar ukan dute orduan tarrapataka eta ez da deus gertatu.  Herria   2004-12-16


ikusliar 1 iz ikuslea.

Hemendik bultza, handik ukondoz kaska, ikusliarren lehen lerroan jartzea lortu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.

Ez ditut sekula ahaztuko Indiako zinemak, kokorreraino jende behartsuz, erdi larrugorri doazen ikusliarrez beteak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.

Beraz, nahikoa eszeptiko nago balioen komedia honetan guztian ikusliar.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.

Mauleko Marius Rodrigo kirol zelaiko 4.000 lekutako harmaila eta jarlekuetara hurbilduko diren ikusliarrek.  Berria - Kultura   2004-07-24

Arrakasta handia lortu zuen ikusliarren artean San Frantses ikastetxeko haurrek Maulen emandako 'Jesüs' pastoralak.  Berria - Kultura   2006-05-09

2 ikustaldi bat egiten duena. ik bisitari.

Ikusliarrak etxera datozenean, senarrari iruditzen bazaio emazteak bere lagunei zerbizatzea komeni dela, etxekanderea ongietorri-egilea bihurtu eta hantxe arituko da lanean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 81. orr.

Gure neskamea alde batetik legebidetsua da eta nik galdetu ezik, ikusliarra nor den ez dit esaten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.

Gernikako herriak estreinatu berri du Bakearen Museoa eta, paradaz balia, begiratu ditut ikusliarrentzat lau hizkuntzatan argitaratu dituzten pertsona, alderdi edo elkarte ezagun batzuen oharrak euskal gatazkari buruz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.

Patioa eta inguru guztiak ttipitzeraino metatzen ziren orduan ikusliarrak gazteluan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Joanden urtean 6000 ikusliar pasatu ziren, aurten 7000 goaitatuak dira.  Herria   2003-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikusliarrak ere (3)


ikusmen 1 iz ikusteko ahalmena.

Ikusmenaz, entzumenaz, dastamenaz eta usaimenaz arduratzen diren sentipen-organoak andeaturik egongo dira ziur asko egungo gizakietan, orain ez baitira lehenengo garaietan bezain baliotsuak bizirik irauteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Itsutasuna begien akatsa dela diogunean, begiek ikusmena berezkoa dutela aitortzen dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 364. orr.

Ikusmen ona eta entzumen ona beharrezkoak izatera iritsi baino askoz lehenago, gure antzinako arbasoek [...] usaimena garatu zuten janaria bilatzeko eta harrapariei ihes egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Badakigu koloreak ezin direla entzumenez sumatu, ez eta soinuak ikusmenez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 130. orr.

Bere ikusmen luzeko begiekin agian ikus zezakeen hosto antzeko forma urritu hura.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 202. orr.

Miopia eta guzti, ez zen hagitz ikusmen zorrotzik behar pistola ezagutzeko Ximurraren eskuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Ikusmen normaleko pertsona batentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Andreak erdizka itxi zituen begiak bere ikusmena zorrozteko ahaleginean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 19. orr.

Nork ez du nahiago ondasunak galdu ikusmena baino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 330. orr.

Itsuek ikusmena berreskuratzen dute, gorrek entzumena, mutuek hitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Itsuei ikusmena itzuli, konkordunak zuzendu, eta beste gauza harrigarri asko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro.  Elizen arteko biblia   Lk 18,43

Lausoak hartu zion ikusmena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Ikusmena erabat galdua zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Ehun eta hogei urte zituen Moisesek hil zenean; ez zitzaion ikusmena ahuldu, ez zioten indarrek huts egin.  Elizen arteko biblia   Dt 34,7

Ikusmena moteltzen ari zitzaiola eta, kexatzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

-Barkadazu, ene gazte, ikusmena ahuldua dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Odola bildu egin zitzaion, ikusmena lausotu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

Ingurura begiratu zuen, baina ikusmena nahasten zion hainbeste ardo-kopa gorri eta berderen distirak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

Haren silueta lausoa besterik ikusten ez bazuen ere, oroimenak eta irudimenak osatu egiten zuten haren ikusmen akitua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Nahiz eta ikusmena gero eta nekatuago duen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Ez zen ikusmenik izan begiak jaio aurretik, ez hitz egiterik, mihia sortu aurretik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.

Ikusmena aztertzen zidaten bitartean, konturatu nintzen ez nintzela gauza letrak edo koloreak bereizteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Zernahi zela ere gertatutakoa, berriro gertatuko zitzaiola, eta erabat galaraziko ziola ikusmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Nire begiak, ordea, ez dira orain 13 urtekoak, eta ez naiz ikusmenaz ari, ikuskeraz baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

Ikusmenaren kulturak -batez ere zinemaren narratzeko erak- erabat kutsaturik du narratiba.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 47. orr.

Koadroak ikusmenerako nabarmena behar du izan, ikuslea "erakarri, gelditu, atxiki" egin behar du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

Beren inguruaz arduratu eta beren ikusmeneko eremuan zegoen edozer kuxkuxeatu eta zirikatu beharrean, geldo eta zozoturik zeuden.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ikusmen-zorroztasuna neurtzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Gauza jakina da nikotinak ikusmen-lausotzea ekar dezakeela..  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

· Lehen puntua izango da irudipen-ikusmenaz sute handiak ikustea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 71. orr.

3 (leku deklinabide atzizkiez)

Ke arteak argitu eta gero, elkarri begiratu genion berriro, tren-geltokia gure ikusmenetik kanpo zegoen jada.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.

Vilma hil eta gure arteko haustura gertatu zenean, Lajos desagertu egin zen gure familiaren ikusmenetik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Baina behin ere geratu gabe hurrengo izkinara iritsi eta taxia ikusmenetik galdu zen arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.

Ez da zerua ikusmenean dudana, lurra baizik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Atsegin dut ur gardenetan biluzik bainatzea, baina betiere itsas hondoa ikusmenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 253. orr.

Baina noizbait ikusi zuen hiria aspaldi ezkutatu zela begien bistatik eta ikusmenean ez zegoela aroztegirik, ez errotarik, ez hirien inguruan egon ohi diren gauzen aztarnarik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.

Turin inguruko mendiak, egun argietan ikusmenean, eta bizikletaz irispidean, gureak ziren, ordezkaezinak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Eta ene garaian nomo honetan izugarrizko bat gertatu zen: akerra emakume batekin lotu zen, eta hau jendearen ikusmenera iritsi zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.

Hamaika eguneko itsasaldiaren ondoren iritsi gara uhartearen ikusmenera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

4 (testuinguru teknikoagoetan)

Ikusmena berreskuratua dutenei, nerbio-sistemaren funtzionamendua errotik aldatzea eskatzen die ikusten ikasteak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Zirkuitu itxiko telebista-sistema baten antzekoa da ikusmena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Ikusmenaren baliabideetako bat dira begiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Ikusmena prozesu bat da hain zuzen ere, eta hainbat organo espezializatuz baliatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begia eta ikusmen-sistema.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

"Erretinako irudia" ikusmen-sistemak argia tratatzeko duen prozesuaren aldi bat baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Eskualde urdin-berdean, begia sentikorren den lekuan, gutxi gorabehera 50 eta 150 arteko kuantuko ikusmen-seinale batek ikuste-sentipen bat sortuko luke, gehienetan, begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Kristalinotik zehar igarotako argiaren seinaleak erabiltzen ditu begiaren esposimetroak, garuneko ikusmen-konputagailuak eta erretinak kontrolaturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Bulkada elektriko bat ikusmen-nerbioaren zuntz batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Ferra-karramarroaren ikusmen-zelula bakoitza bere nerbio-zuntzari konektaturik baitago beti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Makiletan -gau-ikusmenerako erretinak dituen zelula sentikorretan, alegia- 5-15 kuantu argi xurgatzeari dagokiola ikusmen-atalasea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Erretinatik garuneko ikusmen-alde primariora igortzen ziren "zentzumen-datu" edo "inpresio"ekin parekatzen zen ikusmen-pertzepzioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Ikusmen-eremuaren ezkerreko aldean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Ikustea, berez, espero duguna eta gure ikusmen-aparatuak jasotzen duen mezua konparatzea baino ez dela izan da, hain zuzen ere, Gombrichen lehen ekarpena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Begiaren behaketa-eremu onenean dagoen kono-ikusmenak xehetasun handia ematen du, kono bakoitza zuntz bakar baten bidez konektatzen baita gehienetan ikusmen-nerbiora.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Kolore-ikusmenaren bat-bateko eta erabateko eten baten historia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

7 ikustea.

Gainera, ateen ikusmena ere galarazi egiten dute koloma ugari horiek, eta estatuak ikusteko ere traba egiten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Ikusmena eskasa zen, iluntzea zen eta.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Ikusmena iristen zitzaidaneraino ez zen hiririk ageri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

8

Bide nagusia ikusmen genuela, Volvoak, argi keinukaria piztu gabe, bira egin zuen, bat-batean, bigarren mailako errepide batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

9 ikusmenezko

Ikustea, ikusmenezko atzematea, ikusmenezko pertzepzioa oso jarduera konplexua da, eta ezin da, egia esateko, funtzio psikiko nagusietatik, ulermenetik, ezagutzatik, oroimenetik, desiratik erabat bereizi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Ikusmenezko pertzepzioaren azterketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Ikusmenezko oroimen miragarria zuen, eta bazirudien aski zituela segundo batzuk, eraikin edo hiri-ikuspegirik konplexuenak bereganatu, eta xehetasunik ñimiñoenak gogoan edukitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Ikusmenezko informazioa esaten denean, bada, gure ikusmen-sistema begietara iristen zaizkigun argi-fenomenoetan zenbait erregulartasun atzeman eta interpretatzeko gauza dela esan nahi da, izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Ikusmenezko irudi guztiek, beren izaera, forma, zertarakoa, produzitzeko modua nolakoa den axola ez diola, denek berdin dutenaz nahi da hitz egin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.

Ikusmenezko haluzinazioak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.

Espazioa gure ikusmenezko eta ukimenezko sentsazioei, biei, dagokielako batera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 205. orr.

Goi-goiko maila ematen zuela haur-haurretatik test espazial eta ikusmenezkoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

Hartu dugu "analogia-mailak" esapidea, adierazi nahiz irudiak analogia baduela, baina, horretaz gainera, analogiak, gehienetan analogiazkorik deus ere ez duen eta ikusmenezkorik ere deus ez duen zerbait (publizitate mezua, erlijiozkoa, narraziozkoa, eta abar) bideratzeko balio duela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.

10 ikusmen gune (orobat ikusmengune)

Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat, nahiz eta berak ez izan horren froga anatomikorik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Aldi berean garun-azal azpiko ikusmenguneak ukitu gabe baldin badaude.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

11 ikusmen kortex

I. jaunaren ikusmen-kortex primarioa funtsean ukitu gabe zegoen, eta kortex sekundarioa zen (V4 aldeak zehazki, edo haiekiko konexioak) lesioaren ia zama guztia jasan zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Tximino anestesiatuei ikusmen-kortexean mikroelektrodoak sartu, eta estimulu koloretakoak ematean sortzen ziren potentzial neuronalak neurtzen zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Ikusi zen ikusmen-kortexaren eremu txiki batean zuela lesioa (mako fusiforme eta mihi formakoetan).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Duela mende erdi bat jakin zen argi zurizko puntu bat erregistratzen duela begiak ikusmen-kortexaren gaina elektrikoki estimulatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ikusmen (4); da ikusmen (4); edo ikusmen (3); eta ikusmen (9); garuneko ikusmen (8); gure ikusmen (10); gure ikusmen sistema (3); gure ikusmen sistemak (3); haren ikusmen (3); ikusmen arazoak (10); ikusmen eremu (6); ikusmen eremua (3); ikusmen eremuaren (9); ikusmen eta (5); ikusmen kortex (3); ikusmen kortexaren (3); ikusmen normaleko (4); ikusmen ona (5); ikusmen sistema (8); ikusmen sistemak (18); ikusmen sistemak ez (3); ikusmen sistemaren (4); ikusmen zorrotza (3); ikusmen zorroztasuna (5); zen ikusmen (3)

baina ikusmena (4); baitzuen ikusmena (3); batean ikusmena (3); batek ikusmena (3); da ikusmena (5); du ikusmena (3); entzumena eta ikusmena (4); eta ikusmena (14); ikusmena baino (4); ikusmena bera (3); ikusmena berreskuratu (13); ikusmena berreskuratu zuen (5); ikusmena eman (3); ikusmena erabat (4); ikusmena ere (3); ikusmena eta (12); ikusmena eta entzumena (4); ikusmena etorri (3); ikusmena ez (5); ikusmena galdu (7); ikusmena galtzea (3); ikusmena galtzeak (3); ikusmena galtzen (3); ikusmena iluntzen (3); ikusmena itzuli (3); ikusmena lausotu (3); ikusmena lausotzen (4); ikusmena mugatua (3); itsuei ikusmena (3); kolorearen ikusmena (4); virgilek ikusmena (3); virgilen ikusmena (3); zitzaion ikusmena (5); zuen ikusmena (12)

begiaren ikusmenaz (3); eta ikusmenaren (5); ikusmenaren ahalmena (3); ikusmenaren bidez (3); ikusmenaren eta (5)

da ikusmenezko (3); du ikusmenezko (4); eta ikusmenezko (11); ikusmenezko bi (3); ikusmenezko bilaketa (3); ikusmenezko ertz (3); ikusmenezko ertzak (5); ikusmenezko eszena (3); ikusmenezko eta (5); ikusmenezko irudi (4); ikusmenezko mundua (9); ikusmenezko munduarekin (3); ikusmenezko munduaren (7); ikusmenezko pertzepzioa (9); ikusmenezko pertzepzioaren (10); ikusmenezko pertzepzioari (4); ikusmenezko piramide (3); ikusmenezko piramidea (3); ikusmenezko piramidearen (5); ikusmenezko sistemaren (3); ikusmenezko ukimenaren (3); ikusmenezkoak ez (3)


ikusmendun izond ikusmena duena.

Gizon horiei ez ote zizkieten begi ikusmendunak erauziko, urretxindorrei garai batean, eta agian gaur ere, erauzten zizkieten bezala,  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 43. orr.


ikusmenezkotasun iz ikusmenezkoa denaren nolakotasuna.

Ukimenezkotasunaren eta ikusmenezkotasunaren paradigma horretan aise ikusten da lehen ere aipatu dugun Hildebranden intuizioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.


ikusmin (orobat ikus min g.er) 1 iz

Armak aldean eramatera ohitu nintzen, hainbateko ikusmina pizten baitzieten, pistolak bereziki.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

Eibarren eta Real Madrilen arteko partidak ikusmin itzela piztu zuen.  Berria - Kirola   2004-01-08

Ikusmin handia piztu duten pelikula ugari ikusi ahalko dira.  Berria - Kultura   2004-05-12

Ikusmin handia sortu zuen partidak, eta Labrit pilotalekua ia oso-osorik bete zen.  Berria - Kirola   2004-12-05

Gizon bitxi hura ezagutzeko ikusmina sortu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.

Ikusmina handia da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Bere itxura apainak eta bere jokaera prestuak arrazoizko ikusmina eragiten zutela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.

Festa hark sortu zuen, bai, jakinminik eta ikusminik aski...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Azkenean, ikusmina aserik, gezur-eztul batzuk egin zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Bere urduritasuna ikusmin bihurturik sentitu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

Hala ere, Zaitaren gisako izaki batek beti topatzen du zulo bat bere gelaren eta labearen arteko horman, hartara bere ikusmina eta amets ankerrak asetzearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.

Zinez miresgarritzat jo zuen halako kontuekiko ikusmin sano hura sentitu ahal izatea berriro ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Zaragozak etxean hartzen zuen Athletic taldea eta ikusmin handia zegoen kafetegian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.

Itsasondon bozketek izandako bilakaera begiratzen ibili naiz, ikusmin hutsez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Jakin-minak ikusmina eta honek maitemina ekarri baldin bazuten, maitasunak berriro eraman ninduen jakin-min are irrikatsuago batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Une hartan ere opera-kantaria nuen ikusmin nagusi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 217. orr.

Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira; ezta Xotera anderea ere, hainbestetan hantxe, kuxkuxero, ikus-min.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aterki beltzari tente-tente heldurik eta ikusmin ukitu batekin mugituz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.

• 3 izond

Jende ikusmina erruz bildu zen exekuzioa bertatik bertara ikusteko  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

4 ikusminez

Haurrek so egiten diote inguruan bildurik, ikusminez jarraitzen diete emakumearen esku latzen mugimenduei mailua jasotzen duen bakoitzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Budur ikusminez inguratu zen zamaketa lanak ikustera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.

Ikusminez, isilean inguratu nintzen pila gero eta haziagoen aldera.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Eszenatokiaren kanpoaldera gerturatzen hasi nintzen, ikusminez, senak halakorik ez egiteko agintzen bazidan ere. Ikusminez beterik, Fatima berarengana eraman zezatela agindu zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean ikusmin (4); baino ikusmin (6); baino ikusmin handiagoa (5); da ikusmin (3); du ikusmin (3); eta ikusmin (14); eta ikusmin handia (9); ikusmin gehien (7); ikusmin gehien sortu (3); ikusmin gehien sortzen (3); ikusmin handia (108); ikusmin handia dago (10); ikusmin handia piztu (26); ikusmin handia sortu (45); ikusmin handia zegoen (9); ikusmin handiagoa (9); ikusmin handiarekin (5); ikusmin handiena (10); ikusmin handiena sortu (3); ikusmin handiz (6); ikusmin itzela (4); partidak ikusmin (7); partidak ikusmin handia (6)

du ikusmina (3); duen ikusmina (10); eta ikusmina (9); halako ikusmina (3); ikusmina dela (3); ikusmina dela eta (3); ikusmina eta (6); ikusmina handia (7); ikusmina handia da (3); ikusmina handia zen (3); ikusmina izugarria (4); ikusmina izugarria zen (3); ikusmina pizten (3); ikusmina piztu (14); ikusmina piztu du (10); ikusmina piztu zuen (3); ikusmina sortu (21); ikusmina sortu du (6); ikusmina sortu zuen (11); ikusmina sortuko (3); ikusmina sortzen (5); jendearen ikusmina (3); lehiak ikusmina (3); sekulako ikusmina (5); sortu duen ikusmina (4); sortu zuen ikusmina (5); sortutako ikusmina (3); zuen ikusmina (6)

du ikusminik (3); eta ikusminez (5); hainbesteko ikusminik (3); ikusminez begiratzen (3); ikusminez beterik (5); ikusminez eta (3); ikusminik handiena (3); ikusminik sortu (3)


ikusmira 1 iz ikusmiratzea.

Besteren miseriaren ikusmirak sortzen duen sentsazio atsegina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 276. orr.

Soineko dotoreen eta altzari garestien ikusmirak diru-gosea pizten zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Azazkal mutur gris-zuri luzeak irteten zitzaizkion, nabarmen, hatz-puntez haraindira, eta haien ikusmirak deseroso sentiarazten zuen senarra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

2 (leku deklinabide atzizkiekin)

Bazen zertan pentsatu, baziren funts handiagoko gaiak ikusmiran.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 145. orr.

Biharamunean, Migel Mailuk berak [...] eskolta eman zion erregeri Luzaideko dorrea ikusmiran izan zezan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Terrorismoaren ikusmiran egoteak dirua ere beldurtzen du.  Berria - Ekonomia   2004-04-06

Orain bere titi parea dauka ikusmiran, baina ezin bertan hondoratu, eskumuturretatik tinko heldurik baitauka, irribarre bat anbarezko adatsek mugaturiko aurpegian.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.

Gibela emanda mendi urrunei, gazteluzainak ikusmiran hartu du bere ardurapeko eskualdea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Fruitu-arbolen baratzearen hondoan ezkutatu baikinen, etxaldeko ikusmiratik at eta Amama Otsoren begirada zelataritik urrun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.

Erdigune horretatik, ikusmiran zituen salerosketen, langileen, garraiolarien eta bezeroen atzera-aurrerak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Bazirudien zoratu egin zela, mundua ikusmiratik galdua zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Haien atzealdean, hilobiak eremu zabalean sakabanatzen ziren, ikusmiratik aienatzeraino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Aparteko txoko batean, besteen ikusmiratik urrun, jesartzera gonbidatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

3 ikuspegia.

Muinoa jaisten hasi berria da, eta orain ez dago ikusmira eragozten dion zuhaitzik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Batere trabarik ez ikusmira guztian, lautada zuri berdinduan!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Liz ez dago paisaian edo ikusmira zabaletan interesatua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Barrio latza da Petare, eta haurtzaindegi gainetik dagoen ikusmira, ikaragarria: milaka eta milaka ranchito edo txabola ziztrin, pendizetan zintzilik, sasiaren, lokatzaren eta harrien artean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 49. orr.

Barandaren ondo-ondoko mahaietatik halako ikusmira zabal bat dago beheko pistarantza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.

Ikusmira huraxe, esan zuen, bertan gelditu eta begiak uherturik, maite zuen bere senarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

Begiei ikusmira ederrak eskaintzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.

Eta bai ederra geltokiko ikusmira: eliza, etxe ttipi lerrokatuak (ia portu bateko etxeak irudi), hotelak, eliza...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.

Urjauzien ikusmira zoragarria izan da, zoragarria eta zirraragarria.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.

Hura gelditu egin ohi zen zuhaitz bati begiratzeko, edo lakuaren gaineko ikusmirari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 174. orr.

-Ikusmira ederra benetan, Inazio!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 86. orr.

· "Hori, Tximu, gauzen ikusmira motza edukitzea duk", Manuk.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.

4 ikuspuntua.

Denen iritziak eta ikusmirak begiratzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

Alabaina, zaletasunak ez ezik ikusmirak ere mudatzen hasi zitzaizkion alabari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 91. orr.

Ohar bedi ikusmira honetatik teoria orokorra eta gramatika bereziak ez daudela betiko finkaturik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

5 ikusnahia.

Heriotza guztiek ez digute ikusmira berdina sorrarazten, denek ez gaituzte berdin lasaitzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Kontzertuak ikusmira handia sortu du, eta duela zenbait egun bukatu ziren sarrerak.  Berria - Kultura   2004-12-29

Desafio Torneoko finalaren bezperetan hirukoteen arteko lehiak ikusmira handia sortu zuen; ikusmira eta mesfidantza.  Berria - Kirola   2004-05-16

Berriro Pradora joan eta dena da berriro haluzinazio bat bezalakoxea: haiek bai neska ederrak, inon ederrik bada, gizonak ere oso eder, gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa, ikusmiraren ikusmiraz aspertu ere ez ni.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

6 (izenondo gisa)

Joritasun ikusmira hark isilik eduki gintuen denboratxo batean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 149. orr.

7 ikusmiran ikusmiratzen.

Rubenekin gustura ibili naiz anasazi indiarren erruinetan ikusmiran.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.

Ohe gainean etzanda, ikusmiran egon zen une batez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 132. orr.

Lagun biboteskaduna ere agertu zen halako batean eta, hantxe, ikusmiran eta irribarretsu gelditu, eskuak patriketan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

Berak, belauniko, ikusmiran jarraitu zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

Oilo-ipurdia jarri zitzaidan gure laguna hilik ikusi nueneko aulki birakorraren ikusmiran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Zeren astelehenetan, bostak arte itxi denda, eta joan-etorri bat egiten baitzuen Auzo Latindarreko liburu-dendetara, liburu argitaratu berrien ikusmiran.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.

8 ikusmiraz ikusnahiz.

Jaunak zigortu egin zituen Bet-Xemexekoak ere, Jaunaren kutxari ikusmiraz begira egon zirelako  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,19

9 ikusmira egin

Anak azkenetarik egiten zuen, neure putzuaren barnean ikusmira egitera utziko nien jendeetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste ikusmira (3); ikusmira ederra (4); ikusmira eta (3); ikusmira handia (6); ikusmira handia sortu (4); ikusmiran egon (5); ikusmiran egon naiz (3); ikusmiraren eraginez (3)


ikusmiraka adlag ikusmiratzen.

Planifikaziorik gabeko hautaketa arbitrario samarra egiten dudala, liburu-dendan ikusmiraka ibili eta gero hau edo beste hartuaz  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 43. orr.


ikusmirante iz adkor ikusmiran ari den pertsona.

Hartu-emanezko gerra honetan, beraz, ze perbertsio klase da gurea?; ikusmirante hutsak al gara?; begiekin jotzen al dugu?; emetzeko beldurrak al garamatza geure atseginari -debaldeko atsegin-hartzeari- uko egitera?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.


ikusmiratsu iz

Hogan barruan indio zahar bat zegoen eta sujetu ikusmiratsuak galdetu zion: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 136. orr.


ikusmiratu, ikusmira, ikusmiratzen du ad miratu, aztertu.

-Bilduma zaharrak ikusmiratzeko apeta izaten diat noizean behinka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.

Ibrahim Farat heldu zen, bere segizioak inguratua, tokia ikusmiratzeko asmotan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Kalea arretaz ikusmiratu arren, ez zuen inon topatu, ez atzean, ez aurrean, ez eskuinean, ez ezkerrean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Eskaleak lerrokaturik zeuden eta Zaitak bere begi beldurgarriekin ikusmiratu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

Begi arranpaloekin ikusmiratu zuen, arretatsu, lanpararen argi ilaunarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.

Manhattango etxeorratzen zerulerro guztia ikusmira daiteke. hantxe alderik alde esekitako zapiak eta banderak ikusmiratzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 120. orr.

Gainera, eta hori da interesanteena, malekoitik pasieran dabiltzanak ikusmiratzeko aukera ematen du kuxkuxero itxurarik egin gabe.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 85. orr.

Bartzelonan egun batzuk eman zituzten, hiria ikusmiratzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Barran jarri dira, bazterrak ikusmiratzen.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arretaz ikusmiratu (3); ikusmiratu zituen (6); ikusmiratu zuen (6)


ikusmiratzaile izond ikusmiran ari dena.

Begiluze ikusmiratzaile moduan nengoen han.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.


ikusmiratze iz miratzea, aztertzea.

Ikusmiratze hartara bildu zuen gogo guztia, emakume batek beste emakume bati nahierara eta inor ohartu gabe so egiteko aukera duenean bezala  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.


ikusmirazale iz ikusmiraren zale den pertsona.

Gizon heldu, lasai eta ikusmirazale bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 41. orr.

Eta irakurketa ozena edota dastaketa isila eskatzen duten testuak dauden bezala, zeruak ere baditu, ikusmirazalearentzat, bere baldintzak: ederreste isila besterik ez du onartzen, begirada bakartiaren irakurketa biluzia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.


ikusmodu iz ikusmoldea.

Letrak kontsideratzeko ikusmodu estalinista apezkoi hori izan da, euskal letretan gailendu den bakarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.


ikusmolde (orobat ikus-molde g.er.) 1 iz ikusteko moldea.

Ene ikusmoldean, ni nintzen errukarria eta nire laguna dohatsua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.

Mahai gainean ezarri ditu bere oroitzapenak, dokumentuak, ikus-moldeak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.

Ikuslearen ikusmolde honek, ororen gainetik, irudiaren kide aktibo gisa hartzen du ikuslea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Oso bestelako mundu batekoak, oso bestelako ikusmolde batekoak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.

Frango ikusmolde desberdinak dituzte.  Herria   2002-10-24

Bainan hautatze hori da preseski zaila, ainitz ikusmolde desberdin agertzen-eta.  Herria   2001-11-01

Abertzaleen artean ere baziren ikusmolde aski desberdinak.  Herria   2005-02-24

Batak nahiz bertzeak ikusmolde makurra zuten elizaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Oso ikusmolde zorrotzak baititu heziketaz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 120. orr.

Ezagutzaren ikusmolde tradizionala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

Bertsio horri ezagutzaren ikusmolde hertsia esan izan zaio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Benetako ikuspegi antropozentrikoaren ordez ikusmolde mekanizista itxura berritua azaldu ohi da mamian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.

Luze samar mintzatu zen bere eritasunaz zuen ikusmoldearen gainean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

Ikusmolde hori iraultzera dator lantxo hau.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 13. orr.

Badut nire iritzia, nire ikusmoldea eta nire printzipioak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 235. orr.

Horrek fruiturik ekartzen ez badu, neure iritzia eta neure ikusmoldea mantenduko ditut nolanahi dela ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 183. orr.

Hizkuntza sistema kognitibotzat hartzen duen teoriarekin guztiz bat datorren lehen gramatika-liburua da, hala ikusmoldean nola egituran.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.

Nola tratatzen ditu irudikatze horrek espazioa eta denbora, errealitateaz dugun ikusmoldearen kategoria nagusiak diren horiek?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizarte osoan gertatzen ziren ikusmolde-aldakuntzekin batera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras ikusmolde desberdinak (3); artearen ikusmolde (3); baten ikusmolde (3); bere ikusmolde (4); bertze ikusmolde (6); bertze ikusmolde batetik (3); beste ikusmolde (5); bi ikusmolde (7); buruzko ikusmolde (4); da ikusmolde (6); da ikusmolde hori (3); du bere ikusmolde (3); espazioaren ikusmolde (3); eta ikusmolde (12); eta ikusmolde berriak (3); ezagutzaren ikusmolde (5); filosofiaren ikusmolde (3); gure ikusmolde (4); ikusmolde bat (11); ikusmolde batek (3); ikusmolde baten (6); ikusmolde batetik (4); ikusmolde bera (3); ikusmolde berri (4); ikusmolde berria (4); ikusmolde berriak (4); ikusmolde desberdin (5); ikusmolde desberdinak (15); ikusmolde estandarraren (8); ikusmolde estandarrean (3); ikusmolde eta (5); ikusmolde hau (7); ikusmolde honek (3); ikusmolde hori (16); ikusmolde horiek (3); ikusmolde horrek (7); ikusmolde horren (4); ikusmolde horri (3)

bakotxak bere ikusmoldea (4); bere ikusmoldea (31); bere ikusmoldea eman (4); bere ikusmoldearen (8); beren ikusmoldea (14); besteen ikusmoldeak (3); dauden ikusmoldeak (3); du bere ikusmoldea (3); gure ikusmoldea (9); gure ikusmoldeak (3); haren ikusmoldea (3); ikusmoldea agertu (3); ikusmoldea agertzen (3); ikusmoldea aldatu (5); ikusmoldea eman (6); ikusmoldea eta (10); ikusmoldea ez (3); ikusmoldearen arabera (6)


ikusmuga 1 iz ikusten denaren muga; zerumuga.

-Legoak eta legoak egin beharko dituzue ikusmugarik gabeko eremu zabal honetan beste etxeren bat aurkitzerako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Bigarren dimentsioa, horizontala, sorbalda-lerroa izango litzateke, gure aurrean dugun ikusmugaren paraleloa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

2 hed

Horren astuna arintzen da familia gaztearen baliabide eta artapen hunkigarrien bidez, hortxe ikusten baita norberaren birjaiotzea, hilobiaren ikusmugan gerarazten gaituena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.

Ikusmuga oso txikia baino ez dugu, ordea, eta horrekin egin behar dugu historia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 92. orr.

Horrek ekumenismo handiko ikusmuga zabal baterako sarbidea eskaintzen digu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Adigai bakoitza puntu bat balitz bezala begizta daiteke, zeinak, ikusle baten ikuspuntua den aldetik, bere ikusmuga duen, h[au] d[a], bertatik errepresentatuak eta, nolabait esateko, gainbegiratuak izan daitezkeen gauzen kopuru handi bat duen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.

Espezie bakoitzak azpi-espezieak barnebiltzen ditu espezifikazioaren printzipioaren arabera, eta ikusmuga logikoa ikusmuga txikiagoez soilik osatzen da (azpi-espezieak), ez, ordea, hedapenik ez duten puntuez (banakoez).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.


ikusnahi 1 izond ikusteko edo ezagutzeko gogoa duena.

Zeren zientzia maite duenak berez izan behar baitu begiluze eta ikusnahi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 169. orr.

Gela horretan ostatu hartu duen gizona isila eta lasaia izan ohi da, baina izugarri ikusnahia, eta berebiziko interesa erakusten du bidaiariaren gaineko xehetasun guztiak jakiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Eta aterbean sartzeko, ate bat, hertsi egin daitekeena, ikusnahi begiluzeenganik babesteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 126. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bi albo eraikinetako leihoak zabaldu ziren eta hamaika buru agertu ziren, ikusnahi, gertatzen ari zenaren berri izan nahian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

3 hed

Nire haur-begirada ikusnahiak gauza liluragarri ugari kausitzen zituen beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.


ikuspegi 1 iz ikuslearen aurrean agertzen den eremua. ik ikusmira 3.

Bazekien paisaia beraren ikuspegi berri bat erakutsiko ziola oroimenak aldi oro, heriotzaren ganduak guztietan azkena lausotzen zion arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 162. orr.

Ikuspegia ikaragarria zen, eta egunsentia izadiaren ikusgarri miragarri bat zen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 269. orr.

Bat-batean, hantxe bukatu basoa, eta paisaiaren ikuspegi panoramikoa agertu zitzaien.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Harkaitz baten kontra, ikuspegi zabal baten gainetik nengoen, haranean herri suntsituen orban beltzak ikusten nituela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 98. orr.

Ikuspegi bikaina dago tontorretik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Ilargipeko ikuspegi zabalari atsegin handiz begira zegoen orain, sudurra autobusaren beiraren kontra estuturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Hiriaren ikuspegi osoa hedatzen zen gure hoteleko leihoen aurrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Ibarraren ikuspegi zabalena zuen talaia horrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Ikuspegi hesigabeak omen zituen gustuko, mendi eta belardi berdeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.

Beti dago haren lanean nolabaiteko berreraikuntza; bere-bere dituen margolanetan, bereziki: logelako leihotik zuen ikuspegiarenean, adibidez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

Paisaia zoragarri eta itsas ikuspegi ederraz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Paisaia-ikuspegi txikitxo batzuk margotzen espezializatu zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.

Mutilak bere biluztasunaren aurreko ikuspegia eskaini dio.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 71. orr.

Gugana hurbiltzen zen bakoitzean zer aztertu eta miretsi ematen baitzidan (bere bular oparo eta hunkigarrien aurrez aurreko ikuspegia, alegia) eta baita aldentzen zenean ere (bere atzealde biribil eta doi bat mardularen atzeko ikuspegia).  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Bazirudien aski zituela segundo batzuk, eraikin edo hiri-ikuspegirik konplexuenak bereganatu, eta xehetasunik ñimiñoenak gogoan edukitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

2 (ikus eremua)

Telefonoa ene gelako atetik bi-hiru metro haratago zegoen, nire ikuspegitik kanpora, beraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Aterpetxea ikuspegian dute.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 84. orr.

Ikuspegian izan duenean presa keinu bat egin du Abelek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 45. orr.

Joxe ikuspegitik joan zaion unean aditu du Abelek motor hotsa.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 82. orr.

Aztore bat ikuspegira sartu eta gero desagertu egiten da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Pentsatzen jarraitu, eta are gogo biziagoa sentitu zuen Verner ikusteko eta bere ikuspegira ekartzeko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.

3 hed

Hartara, hala espero dugu behintzat, Garapen Iraunkorraren ikuspegi osoagoa izango du irakurleak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

Programa horiek arazo ekologikoen ikuspegi bertikal eta sektorial batean oinarrituta zeuden.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

Euskal ortografiaren ikuspegi orokorra izateko, ikus Zuazo 1988.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 34. orr.

Telebistak errealitatearen ikuspegia itzulipurdikatu egiten du, handia txikitu eta txikia handitu.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 160. orr.

Beti izan duzu ikuspegi zabaltasuna.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.

4 ikustearen ondoriozko irudia.

Fermatek oso ikuspegi argia zuela eta garbi zekiela alegia zer zen egia eta zer ez zenbakien teoriaren alorrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 426. orr.

Hala diosku Xabier Letek, euskal tradizioan ondo errotuta dagoen ikuspegia jasoz: lana zigorra dela, alegia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 129. orr.

Azalpen haien haritik bizitzaren eta errealitatearen ikuspegi bat eraikitzen joateko aukera izan nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.

Kontatu diat sekula nire kosmosaren ikuspegia?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

Zientzialari batek egiten duen hori, bada, beraren mundu-ikuspegiak ez ezik, garaiarenak ere determinatzen du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 175. orr.

Errealitatetik hautematen duena deskonposatu eta gero bestela berrosatu: hara nola eraikitzen duen margolariak, poetak zein zientzialariak bere unibertso-ikuspegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 188. orr.

· Oteizari buruzko ikuspegi mitomanoak ezkuta ez dezan haren ekarriaren benetako aurpegia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

Tradizioari buruzko ikuspegi etxezuloegiek bezainbat goganbehartzen naute kanpoederregiek, tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

5 ikuspuntua.

Stephenek azken marrazkiak erakutsi nahi zizkidan; [...] eta miraz ikusi nituen (helikopteroko ikuspegitik egindakoak bereziki).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Sarrera bakoitzak egilearen ikuspegia islatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 18. orr.

Ordu arte bizitza hesitu zioten ikuspegi mugatuez haragoko zerumuga zabalagoen zentzua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

Kristau-fedearen ikuspegia galdu gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Ikuspegi psikologikoa duela hagiografikoa baino gehiago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 50. orr.

Ez da gai berria euskal literaturan, eta ikuspegiak ere ezer gutxi du originaletik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 99. orr.

Denborak "denborari buruzko ikuspegi bat" behar du, Merleau-Ponty-k esan bezala; denborazko ikuspegi bat behar du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 103. orr.

Denboraren ikuspegitik begiratuta.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 70. orr.

Ikuspegi zabalago batetik begiratuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Ikuspegi orokor batetik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

Ikuspegi orokor horretatik aztertuko dugu, bada, ikuslea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 75. orr.

Ikuspegi filologikotik landa, literariotik ere interesgarria zela.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.

Bi eratako gizakiak daudela Espainian, ikuspegi moraletik begiratuta: gizaki mota iberikoa eta semitikoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Irudiaren ikusleaz dauden ikuspegi nagusien gainbegiratu labur honek erakusten duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Errealitatearen ikuspegi laikoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

Muskuluak, ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan motor linealak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Iruditeriaren kontzeptu hori asko sakondu dute psikoanalisiaren ikuspegitik zinemari buruz egin diren lanek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

1998ko Txostenak kontsumoa aztertzen du, giza garapenaren ikuspegitik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 70. orr.

Ama alabaren ikuspegitik deskribatzea falta da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 52. orr.

Ikuspegi horren arabera egin ditugu honelako liburu xume batean ezinbestean egin behar izaten diren hautuak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.

Hala ere, Erdi Aroko pentsamendua, filosofiaren ikuspegitik, zinez antzinako filosofiaren jarraipentzat har daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Perspektiba linealaren legeak aski bakunak dira geometriaren ikuspegitik, eta ongi ezagutzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Subkontzientearen ikuspegitik arrazoia pedante bihozgabe bat da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 123. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horratx zertan datzan biologiaren munduan azken urteotan gertatu den erabateko ikuspegi-aldaketa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 13. orr.

Oro har, bizidunak azaltzeko bi ikuspegi-mota agertu izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alde guztietara begiratzen zuen kanoian barrena, etengabe, Iparraldeko ertzaren ondotik igaro eta gero eta gorago kanoi osoaren txori-ikuspegia izateraino igo ginelarik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.

Zientzi ikuspegi modernoa sortu ez balitz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.

G. Gentile-ri (1875-1944) eta haren filosofia-ikuspegiari dagokiona.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

Gizarte-ikuspegitik, aro heroikoa zorakeria eta krimena da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.

Ume-ikuspegi horren zehaztasun zorrotzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Isisen gurtzak eta neoplatonismoak kristau-ikuspegi eta praktikari egin zizkioten bezain ekarpen emankorrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Nolako sukarrak berotzen zituen bazterrak oharturik eta bere legelari ikuspegiari nahiz jarraiki, eginahalak oro egin zituen Espainiako Inkisizioaren auzitegitik auziaren kentzeko eta Erromara eramateko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Ez zion kontulari-ikuspegiz begiratu nahi lagunaren liburutegiari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Narrazio-egitura ongi menderatuz (identifikazio-ikuspuntuak aldatuz, adibidez),  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

8 ikusmoldea.

Nire ikuspegian, Bidaxunera igorri ninduten egunean kanbiatu ziren gauzak niretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bai ikuspegi (5); baina ikuspegi (16); bere ikuspegi (8); beste ikuspegi (85); beste ikuspegi bat (34); beste ikuspegi batetik (31); bestelako ikuspegi (8); bi ikuspegi (33); bi ikuspegi horiek (5); bigarren ikuspegi (5); bizitzaren ikuspegi (6); buruzko ikuspegi (53); da ikuspegi (13); den ikuspegi (9); du ikuspegi (17); duen ikuspegi (7); dute ikuspegi (6); duten ikuspegi (8); ere ikuspegi (16); errealitatearen ikuspegi (5); eta ikuspegi (100); ez ikuspegi (10); gaineko ikuspegi (13); gauzak ikuspegi (5); gure ikuspegi (7); hainbat ikuspegi (6); hiru ikuspegi (5); historiaren ikuspegi (6); hizkuntzaren ikuspegi (5); honen ikuspegi (5)

ikuspegi aldaketa (6); ikuspegi argia (6); ikuspegi bakar (5); ikuspegi bat (75); ikuspegi bat da (5); ikuspegi bat ematen (8); ikuspegi batekin (6); ikuspegi baten (6); ikuspegi batetik (53); ikuspegi bera (6); ikuspegi berezi (7); ikuspegi berezia (7); ikuspegi berri (20); ikuspegi berri bat (12); ikuspegi berria (7); ikuspegi berriak (9); ikuspegi desberdinak (8); ikuspegi ederra (6); ikuspegi edo (6); ikuspegi ekonomiko (6); ikuspegi ekonomikotik (7); ikuspegi erabat (10); ikuspegi eta (29); ikuspegi ezberdin (7); ikuspegi ezberdina (8); ikuspegi ezberdinak (14); ikuspegi ezkorra (5); ikuspegi filosofiko (6); ikuspegi guztietatik (6); ikuspegi hau (21); ikuspegi historiko (5); ikuspegi historikoa (8); ikuspegi honek (11); ikuspegi honen (8); ikuspegi honetan (6); ikuspegi honetara (5); ikuspegi honetatik (35); ikuspegi hori (53); ikuspegi horiek (15); ikuspegi horrek (17); ikuspegi horrekin (9); ikuspegi horren (25); ikuspegi horren arabera (9); ikuspegi horretan (18); ikuspegi horretatik (57); ikuspegi horretatik begiratuta (7); ikuspegi horri (10); ikuspegi jakin (7); ikuspegi juridiko (5); ikuspegi juridikotik (8); ikuspegi kontrajarriak (6); ikuspegi kritiko (8); ikuspegi kritikoa (24); ikuspegi nazional (8); ikuspegi nazionala (8); ikuspegi orokor (20); ikuspegi orokor bat (8); ikuspegi orokorra (34); ikuspegi oso (15); ikuspegi osoa (11); ikuspegi pertsonaletik (5); ikuspegi politiko (16); ikuspegi politikoa (6); ikuspegi politikotik (8); ikuspegi zabal (12); ikuspegi zabala (17); ikuspegi zabalago (7)

inguruko ikuspegi (6); kanpoko ikuspegi (5); kulturaren ikuspegi (5); munduaren ikuspegi (12); nazio ikuspegi (5); oso ikuspegi (16); zer ikuspegi (7); zuen ikuspegi (7)

bakoitzak bere ikuspegia (6); baten ikuspegia (6); bere ikuspegia (43); bere ikuspegiak (6); beren ikuspegia (5); bestelako ikuspegia (11); bestelako ikuspegiak (6); bi ikuspegiak (5); buruz duen ikuspegia (6); buruzko bere ikuspegia (5); buruzko ikuspegia (14); den ikuspegia (9); duen ikuspegia (26); dugun ikuspegia (6); duten ikuspegia (14); eta ikuspegia (15); eta ikuspegiak (8); genero ikuspegia (9); gure ikuspegia (14); herri ikuspegia (5); ikuspegia aldatu (7); ikuspegia azaldu (6); ikuspegia eman (8); ikuspegia ematen (5); ikuspegia ere (11); ikuspegia eta (17); ikuspegia ez (16); ikuspegia ez da (7); ikuspegia helarazi (5); ikuspegia oso (6); ikuspegiaren arabera (8); nazio ikuspegia (8); nire ikuspegia (5); oso bestelako ikuspegia (5); zen ikuspegia (5); zuen ikuspegia (6); zure ikuspegia (5)

baten ikuspegitik (14); bere ikuspegitik (5); egungo ikuspegitik (7); ekonomiaren ikuspegitik (6); ezkerreko ikuspegitik (8); filosofiaren ikuspegitik (8); gaur egungo ikuspegitik (5); gaurko ikuspegitik (7); gure ikuspegitik (10); hainbat ikuspegitatik (9); herriaren ikuspegitik (5); historiaren ikuspegitik (8); hizkuntzaren ikuspegitik (5); idatziaren ikuspegitik (6); ikuspegitik aztertu (15); ikuspegitik begiratuta (24); ikuspegitik egiten (5); ikuspegitik ere (8); ikuspegitik eta (7); ikuspegitik ez (6); ingurumenaren ikuspegitik (6); nire ikuspegitik (8); poetika idatziaren ikuspegitik (5)


ikuspegidun izlag ikuspegia duena.

Berriro eman zidaten ikuspegidun gela hura, Sena aldera, eta oraindik inoiz bisitatu ez dudan Louvre ditxosozkora, juxtu pare-parean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 144. orr.


ikuspen 1 iz ikustea, begien bidez hautematea.

Gizakiaren ikuspena irudikapenaren arau bihurtzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Margolan baten ikuspena batez ere eragile sozio-ideologikoek determinatzen dutenez, [...]. Bi ikuspen-modu horiekin, irudikapen-artearen muturreko bi joera edo polo lortzen zituen Hildebrandek: polo optikoa, urrutiko ikuspenari dagokiona […]; beste muturrean, polo haptikoa (ukimenezkoa) dago, hurbileko ikuspenari dagokiona. artearen bilakaera […] "ukimenezko" ikuspenaren eta "ikusmenezko" ikuspenaren eraginaren arabera gertatu dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Tenpluko pronaoaren ikuspena ez galarazteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Bere egiturak, anfiteatro natural batean eserita, ikuspen ezin hobea ahalbidetzen du harmailetako leku guztietatik.  Berria - Kirola   2004-07-24

Ikuspen orokor bat izan dezagun, historiako bide larrienak eta garrantzitsuenak azpimarratuz.  Herria   2004-10-07

2 (hitz elkartuetan)

Ikuspen-eremuaren aldaketa etengabeak halako fluxu gisako bat eragiten digu erretinan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Film klasiko gehien-gehienetan ikuspen-zentro baten edo biren inguruan eraikitzen da irudia, pertsonaien inguruan maizenik. Begitik urrutien dauden elementuek ikuspen-ardatzetik hurbilago dagoen irudi bat osatzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

· Irudikapena zentratzea eta giza ikuspenarekin berdintzea 1800 inguruko pinturaren ezaugarriak dira batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Espazio-ikuspena askoz ere jarduera konplexuagoa dela berehalaxe aztertu behar dugun erretinaren "argazkia" baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Berpizkundeko humanismoak definitu zuen ispilu-ikuspenaren kode hura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

3 begien edo gogoaren aurrean agertzen den ikuskizun naturaz gaindikoa.

Orduan Abraham profeziazko ikuspen eta goi arnasazko egoera jasoan aurkitzen zelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.

"Israelgo semeen artetik hautatuak" deituriko hirurogeita hamar zaharren ikuspenaz ari da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 242. orr.

Eta gau-ikuspenez Jainkoak dei egin zion Israeli, zioela: Jakob, Jakob!  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.

Moisesek Sinai mendian izan zuen Jainkoaren ikuspenaren kontakizun biblikoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Mistikoa, azken finean, eta profeta: pixka bat itxoinez gero paradisuaren ikuspenak ikusiko omen nituen haren bonbillekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.

Zeruaren ikuspenak, nik jazz-musika aditzean izaten nituen ikuspen txiki zarpail haiek duda izpirik gabe.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.

Uhin bereziak, ikuspenak ekarrarazten dituzten horiek.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.

Galdu egiten naiz oroitzapen urrun-urrunean, ikuspen batzuk beste batzuekin nahasten ditut, gauza miragarri batzuk beste batzuekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Lehen hitzaurrea irudipena da, tokia ikusiz; hemen izango da irudi-ikuspenez ikustea sinagogak, landetxeak eta gazteluak, non Kristo gure jaunak predikatzen zuen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 81. orr.

Zuhaitz eder eta txit garai bat ikusi zuela goi-ikuspenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.

4 alegiazko irudia, norbeararen irudimenean sortua.

Nazkarekin batera, ikuspen bat izan nuen: koltxoi hura, nolabait esateko, ustelduta zegoen, eta zizare, har edo dena delako haren pareko milaka eta milaka izakik hartzen zioten barrena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

-Ikuspenez betetzen ditu basamortuak gizakien bihotzak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 142. orr.

Konta iezaiezu hona inguratzen ari diren gerlarien ikuspen hori.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 145. orr.

Ispiluaren aurrean janzten ari nintzelarik, bermatu beharra izan nuen zorabiatzen ari nintzela sentituta: ikuspen bat izan nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Errealitateak ordea, dutxa hotz berezi horrek, nire ikuspenetik esnatu ninduen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Pontitoren "ikuspenak" egunez hasi zitzaizkion etortzen, orduan; zirrara izugarria eragiten bazioten ere, holografien parekoak ziren ikuspenok, zehaztasun handikoak eta hiru dimentsiokoak baitziren aldi berean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.

Ikuspen bortitz hark eragindako barne-asaldura pixka bat baretu zitzaionean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 16. orr.

Ezabatu egin zen ikuspena; geroztikako izu-ikarak, ordea, iraun egin zion Ruche jaunari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Edozein unetan etor dakizkioke halako ikuspenak: jan-edanean nahiz paseatzen zein dutxatzen ari denean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.

Ikuspen fantastiko bat izan banu baino ere harrituago eta urduriago geratu naiz Hura geldi-geldi zegoen, ikuspen batek sorgindurik baleuka bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.

Hura ikuspena baldin bazen, ni hemen zurekin eserita egotea ere ikuspena da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 85. orr.

5 ikusten den gauza, ikuskizuna.

Petrusek badu ikuspen bat etorkizunari buruz, eta Lucy bezalako jendeak ez du tokirik ikuspen horretan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Kaleetako ikuspenak, bestalde, nardatu egiten ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 289. orr.

Tristea zen ikuspen hura aurrean izatea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

6 ikus-eremua.

Ia ez zebilen autorik, baina bat agertu orduko, bazter-bazterreraino arrimatzen zen aita, bidea hain zen estua eta ikuspen laburrekoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da ikuspen (4); duen ikuspen (3); eta ikuspen (10); ikuspen bat (13); ikuspen bat izan (9); ikuspen batek (3); ikuspen eta (3); ikuspen fotopikoa (3); ikuspen hori (7); ikuspen modu (4); ikuspena da (4); ikuspenari dagokiona (3); irudi ikuspenez (5); paradisuaren ikuspenak (5); txantxetako ikuspenak (3)


ikuspide iz ikuspegia, ikusmoldea. ik ikusbide.

Ikuspide pluralista da hori, diferentearen eta erlatiboaren maitalea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 162. orr.

Historiaren ikuspide "progresista".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 186. orr.

Historiaren mekanizismo ("fisika") hori historiaren ukoa dela, eta azken batean arimaren (izpirituaren) ikuspide hori, arimaren ukoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 168. orr.


ikuspuntu (orobat ikuspundu g.er.) 1 iz zerbait ikusten den puntua, zerbaiti begiratzen zaion puntua. ik ikuspegi 5.

Lepoa luzatuz [...] azkenean atxemaiten dut ikuspuntu egokiena, hormaren kontra altxatua den ohe gainera igan eta handik ene soa doa zuzenago leihatilaren artekatik teilatu izkinara.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Zenbait margolan bi egileek ikuspuntu berberetik eginak dira.  Berria - Kultura   2006-03-01

Bihotza, pentsamendua eta begiak ikuspuntu berean jarri, munduari begiratu eta ikusten saiatzen da argazkilaria.  Berria - Kultura   2004-04-17

2 (objektu abstraktuez)

Ez da gauza erraza ikuspuntu horiek guztiak metodologia orokor beraren mendean sartzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 90. orr.

Hartu zuten bizi-moldearen estutasunetik euren ikus-puntuak zabaltzen saiatzen ziren, gazteegi itxi zituzten ate batzuk irekitzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 106. orr.

Egoera, premia eta ikuspuntu berriek, Frantziskoren irudiaren berrinterpretatzea ekarri zuten ezinbestean, Ordenaren norabide berrien ikuspuntutik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

-Arazoa beste ikuspuntu batetik ikus dezakezu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Ikuspuntu horretatik begiratuz gero, unibertsitateak ez du parekorik gizartean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Ikuspuntu horretatik begiratuta, ezagutza ez da norabide bakarreko prozesua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Bai artistaren ikuspuntutik, bai ikuslearenetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.

Antropologiaren ikuspuntu hutsetik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Jekaterinburg, ikuspuntu geografikotik, Asiako hiria da, Ural mendietatik hara kokaturik baitago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Gizarte prekapitalistetan, antolamendu ekonomikoaren ikuspuntutik, ekonomia ez zen alor beregaina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Bi ikuspuntuen -sinkronikoaren eta diakronikoaren- arteko aurkakotasuna erabatekoa da eta ez du hautsi-mautsirik onartzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 114. orr.

Sexualitatearen inguruko ikuspuntu platonikoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.

Oso ikuspuntu desberdinetatik aztertu izan da langabezia ekonomian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Ikuspuntu metodologikoa aldatzearekin batera, prozedura taxonomikoek hizkuntzaren ikerkuntzari jartzen zizkioten oztopoak kenduz joan ziren.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 14. orr.

Azken afaria: apostolu bakoitzaren aurpegia gertatzen ari denari buruzko ikuspuntu narratzaile bat da.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

Hori horrela gertatu zen; ulertu beharra dago halako herriaz ari direla; hau da ikuspuntu zuzena!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Zorrotzegia zen horretarako, ikuspuntu estukoa, politikak eta botereak beharrezko duten malgutasunik gabea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.

Pablo Aldazek, hala ere, ez zuen ikuspuntu ezkorra agertu nahi izan, eta oro har Nafarroako jendeak ez duela erretzen nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Ez duk nire ikuspuntu berekoa zertan izanik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Arrazoizkoa iruditzen zait ikuspuntu hori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 201. orr.

Den-dena okerreko ikuspuntu batetik ikusten duzu, gazte maitea.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.

Konprenitzen zuten nik beste ikuspuntu bat defenditzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ikuspuntu kontua da, bat(zuk) aukeratzea beste bat(zuk) baztertzea dakarrelako nahitaez.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 203. orr.

Beharbada distantzia eta ikuspuntu kontua zen mito bihurtzeko gaitasuna; distantzia-tamainen arteko proportzio kontua.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.

Nik aurrera eta atzera egiten ditudan saltoak eta narratzaileraren ikuspuntu-desplazamenduak ez dira estetika hutsa.  Berria - Kultura   2006-02-19

· Hauteskunde ikuspuntu batetik.  Berria - Harian   2006-03-25

Berak dituen jokolari, zuzendari eta idazle ikuspunduak txirikordatuz, gaiari buruz dituen gogoetak ekarriko dizkigu.  Herria   2005-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bai ikuspuntu (4); baina ikuspuntu (3); bat ikuspuntu (3); bere ikuspuntu (4); beren ikuspuntu (3); beste ikuspuntu (52); beste ikuspuntu bat (11); beste ikuspuntu batetik (30); beste ikuspuntu batzuk (4); bestelako ikuspuntu (5); bestelako ikuspuntu bat (3); bi ikuspuntu (11); buruzko ikuspuntu (6); da ikuspuntu (7); den ikuspuntu (6); den ikuspuntu batetik (4); duen ikuspuntu (3); dut ikuspuntu (3); edo ikuspuntu (3); ere ikuspuntu (3); eta beste ikuspuntu (3); eta ikuspuntu (33); eta ikuspuntu ezberdinak (3); eta ikuspuntu guztiak (3); eta ikuspuntu horretatik (4); eta narratzailearen ikuspuntu (3); ez zuen ikuspuntu (3)

ikuspuntu asko (3); ikuspuntu askotatik (7); ikuspuntu bakar (3); ikuspuntu bat (18); ikuspuntu batetik (50); ikuspuntu batetik begiratuta (5); ikuspuntu batetik ikusten (3); ikuspuntu batzuk (4); ikuspuntu berri (3); ikuspuntu berritzailea (3); ikuspuntu demokratiko (3); ikuspuntu demokratiko batetik (3); ikuspuntu desberdinak (6); ikuspuntu desberdinetatik (6); ikuspuntu ekonomikotik (3); ikuspuntu eta (12); ikuspuntu ezberdinak (12); ikuspuntu feministatik (3); ikuspuntu filosofikotik (3); ikuspuntu guztiak (3); ikuspuntu guztietatik (4); ikuspuntu hau (3); ikuspuntu historikotik (4); ikuspuntu honek (4); ikuspuntu honetatik (14); ikuspuntu hori (12); ikuspuntu horiek (6); ikuspuntu horrek (4); ikuspuntu horren (4); ikuspuntu horretatik (42); ikuspuntu horretatik begiratuta (3); ikuspuntu juridikotik (5); ikuspuntu moraletik (3); ikuspuntu politiko (6); ikuspuntu politiko batetik (3); ikuspuntu politikotik (9); ikuspuntu positibo (3); ikuspuntu sozio (3); ikuspuntu zabalago (3); ikuspuntu zientifiko (3)

inguruko ikuspuntu (3); lau ikuspuntu (3); narratzailearen ikuspuntu (3); oso ikuspuntu (5); zein ikuspuntu (3); zuen ikuspuntu (4)

bakoitzak bere ikuspuntua (3); bere ikuspuntua (13); bere ikuspuntua eman (3); beren ikuspuntuak (4); bi ikuspuntuen (3); duen ikuspuntua (14); eko ikuspuntua (3); eta ikuspuntua (4); euren ikuspuntua (8); euren ikuspuntuak (4); gure ikuspuntua (8); ikuspuntua aldatzen (4); ikuspuntua azaldu (4); ikuspuntua azaltzeko (4); ikuspuntua eman (5); ikuspuntua ematen (3); ikuspuntua eta (6); ikuspuntua ez (4); ikuspuntua jaialdian (4); ikuspuntua jaialdian alberto (3); ikuspuntua jaialdiaren (3); ikuspuntua zinema (7); ikuspuntua zinema jaialdia (3); ikuspuntuak ere (3); ikuspuntuak ezagutu (3); ikuspuntuak gerturatzeko (3); ikuspuntuarekin bat (3); inguruan duen ikuspuntua (3); iruñ kanpoko ikuspuntua (3); nire ikuspuntua (6); zure ikuspuntua (3)

edozein ikuspuntutatik (3); hainbat ikuspuntutatik (5); zein ikuspuntutatik (4); zer ikuspuntutatik (3)

baten ikuspuntutik (18); bere ikuspuntutik (5); demokraziaren ikuspuntutik (4); egungo ikuspuntutik (4); ekonomiaren ikuspuntutik (3); fonetikaren ikuspuntutik (3); gaur egungo ikuspuntutik (3); gizartearen ikuspuntutik (3); gure ikuspuntutik (15); hezkuntzaren ikuspuntutik (3); hizkuntza baten ikuspuntutik (3); ikuspuntutik aztertu (3); ikuspuntutik aztertzeko (3); ikuspuntutik baino (3); ikuspuntutik begiraturik (3); ikuspuntutik begiratuta (14); ikuspuntutik egin (3); ikuspuntutik ere (7); ikuspuntutik eta (3); ikuspuntutik ez (6); ikuspuntutik oso (3); ingeniaritzaren ikuspuntutik (4); komunikazioaren ikuspuntutik (3); kulturaren ikuspuntutik (3); logikaren ikuspuntutik (3); merkataritzaren ikuspuntutik (3); moralaren ikuspuntutik (4); nire ikuspuntutik (8); pankroniaren ikuspuntutik (3); politikaren ikuspuntutik (3)


ikustaile iz ikuskatzailea.

Eta, bai zentzuz mintzatu ere Don Kijote, ukitu zituzten gai guztiez; dudarik gabe, erabat sendatuta bere onera etorria zela uste izan zuten ikustaile biek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.


ikustaldi (ETCn 1.587 agerraldi; orobat ikusaldi ETCn 33 agerraldi;) 1 iz bisita. ik bisitaldi.

Ikustaldi luzeek ez diote onik egiten adiskidetasunari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 87. orr.

Meza bat egunoro, ikustaldi zenbait eskualdeko behartsuei, goizeko eta arratseko otoitzak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Gerrira iristen zen oholtza baten alde banatan jarrita ikustaldiak ordu laurdenekoak izaten ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Iñigok aipaturiko hotelera egiteko asmoa zuen ikustaldia aurreratzea erabaki zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Bideoan grabatzen dizkiete bisitok, eta ikusaldia amaitzean biluztu egiten dituzte.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 184. orr.

Baleztenera ere urritu ditugu ikustaldiak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 140. orr.

Onartu du zure ikustaldia, baldin azkenekoa bada.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 397. orr.

Hala ere, nik badakit maite nauena eta seme-alaben ikustaldiak estimatzen dituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

Gelazainari manatu nion nire logelan egon zedin ikustaldi horren denbora guztian.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 274. orr.

Bi bisitarion ikusaldi hura, dena dela, bitxia izan zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 372. orr.

Urtetik urtera pazientzia erreago agertu ohi zen eta itzulingururik gabe kexatu zitzaion, halako moldez non, ezkon etxea utzirik, semeenera jo izan baitzuen, ikustaldiak itxuratuz, baina zinez ihesaldiak eginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

Neure bigarren ikustaldian esan nizuena bera esaten diet orain, urruti nagoela.  Elizen arteko biblia   2 Ko 13,2

Afari eder bat eta Zientziaren Museora ikustaldi gidatua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zorionez, pasea zen ikustaldi ordua, baina Eugeniak Borboiei buruz hitz egin zuen, eta Sabatiniren eskaileraz, Gaspariniren egongelaz [...] eta ispiluen aretoaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

-Justuki ikustaldi hitzordua daukat etzi; joanen gara elkarrekin nahi baduzu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.

3 begiraldia.

Azken ikustaldia makillaje osoari eta ederki.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

Ikustaldi bat eman eta galtzarbean jartzen dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

4 ikuskizuna.

Ikusaldi hunen izena da "Ambrouille" eta hau beraz emana izanen da buruila hunen 28 an ortziralearekin, aratseko 9 orenetan.  Herria   2001-09-20

Erreusitze handia izan zuen joan den udan emana izan zen kabalkada toberak ikusaldiak.  Herria   2004-01-01

Aratsaldean "Moto Trial" ikusaldi bat izanen da Latseko kartierean.  Herria   2002-12-05

Eta bide ertzera baztertuta, begira-begira egon ziren biak, harako zuzi ibiltari haien hura zer izan ote zitekeen; handik oso gutxira, kristau talde ugari bat bistatu zuten, atorra-jantzian zetozenak, eta ikustaldi beldurgarri honek erabat erauzi zuen Santxo Panzaren kemena  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

5 ikusmira.

Gain hartarik ezin ahantzizko ikusaldia.  Herria   2001-09-20

Leihotik Manhattango etxe-orratzak eta trafikoaren sugea ikus zitezkeen; mututasun inpresionagarrizko ikustaldiak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.

6 ikustea

Haren kapela beltzeko ikurraren ikustaldi labur bat izan nuen: zilarrezko burezur bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 175. orr.

Schenker doktorearen aurpegiaren ikustaldi labur bat izan nuen: uretatik ateratako arrainak bezala hartzen zuen arnasa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

7 ikustaldi bat egin

Opera bukaturik, teatroko atseden gelara joan nintzen neure adiskideei ikustaldi bat egitera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.

Bigarren solairuko Um Hamidari ikustaldi bat egiteko prestatzen ari zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Gurasoen herrira joatea bururatu zitzaidan, haiei ezusteko ikustaldi bat egitera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.

Joan den udan ikustaldi bat egin nionean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.

Skinner behaviorista handiari idatzi, eta azkenean ikustaldi bat egin zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

8 ikustaldia egin bisitatu

Goizean Joyce, Tom eta Honey, Aurora eta Nancy etorri ziren ikustaldia egitera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.

Nire alaba Rachel [...] etorri zitzaidan ikustaldia egitera, New Jersey-tik autoz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Harry astean hainbat aldiz joaten zitzaion margolariari estudiora ikustaldia egitera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

"Aldi baterako etorri zara, ala ikustaldia egitera baizik ez?" galdetzen dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 269. orr.

Legendunei egindako ikustaldiaren ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Antonio Borboikoarekin, berriz, ez zuen gizonez gizon mintzatzeko bere nahia konplitu; kanpoan zen, Frantziako bere jabegoetan ikustaldia egiten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Orain etorriko da sendagilea eta hark egingo dizu ikustaldi bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikustaldi (3); ikustaldi bat (21); ikustaldi bat egin (6); ikustaldi bat egitea (3); ikustaldi bat egitera (6); ikustaldi labur (4); ikustaldi labur bat (3); ikustaldia egitera (9)


ikustalditxo iz ikustaldi laburra.

-Gaur gauean lo dagoen printzesari ikustalditxoa egingo diot -esan zuen mutilak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 147. orr.

Konstantin Fiodorovitxenera joan gaituk ikustalditxo bat egitera...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 488. orr.

Manuel Lasarteren "bixki-lagunari" [...] ikustalditxo bat egin ondoren, ibilaldi ederra egin genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikustalditxo bat (4); ikustalditxo bat egin (3


ikustamen iz ikustaldia.

Operatu berria zan Orixe, Ategorrietako klinikan, eta ikustamen bat egitera joan gintzaizkion nere emaztea ta biok.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 344. orr.


ikustate 1 iz begirunea; adeitasun agerpena; esker ona.

Lanari emanen diozu zure bihotz ona, nasaitasuna, eta lanak emanen dautzu onarpena, laneko lagunak beren ikustatea, errespetua.  Herria   2003-09-11

Bestalde hilari gure ikustatea nahi badiogu erakutsi, behar da, nunbait, orroit-leku bat, hil-herrietan bezala.  Herria   2004-06-17

Egun guziz hartze dute gure ikustatea bainan denen buru oraino gehiago, zendako ez, holako egun batez, loreño batzu eskainiz, edo beste zerbait opari...  Herria   2005-05-26

Amikuztar askok segitu ere dute funtsean Zibururat, berriz ere beren ikustatea agertzea gatik.  Herria   2004-10-07

Gizon miresgarri horri, ezagutza eta esker onezko ikustate hau egin diote Frantzian.  Herria   2005-05-12

Ikustatea zor zion aitaren biziari amodio apur bat eskainirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Aljeriako gerlari ohiek eta Herriko Etxeak parte harturik emanak izan zaizkiote itxura eder batzu, segur, biak biziki hunkiak izan baitira ikustate hortaz.  Herria   2005-05-19

Damak, gizon horrek zituen kortesia eta ikustate nobleek xarmaturik, gazteluan gauaren iragateko baia ematen zion.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Bakotxak merexi duen ikustatea ukan dezala eta bat bestearen errespetuan egon, beti ahalaz hobetuz, arno onaren pare!  Herria   2002-12-26

Elkarrenganako Maitasun hori, bada, eta, ondorioz, maite gaituenari eta, guri ongi egitera lehiatzen denari on egiteko ahalegina, Eskerrona edo Ikustatea deitzen da  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 311. orr.

2 ikuspena.

Ikustateak segundo bat iraun du edo beharbada gutxiago; ez dakit zenbat txori ikusi ditudan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ikustatea (4); beren ikustatea (7); beren ikustatea agertzea (3); ikustatea agertzea gatik (3)


ikustatu, ikusta, ikustatzen 1 du ad ikustaldia egin, bisitatu.

Han zegoen Joram oheratua, eta Judako errege Akazias ere bertan zen, Joram ikustatzera joana.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,16

Akaz Damaskora joan zen Asiriako errege Tiglat-Pileser ikustatzera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,10

Jean Etxeparek-eta oroz lehen San Inazioren sortetxea ikustera egin zuten gero basilika eta gainerako komentuak ikustatzeko.  Berria - Kultura   2004-07-11

Erregea ikustatzera joan zitzaionean, esan zion Amnonek: [...].  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,6

2 begiztatu, urrundik ikusi.

Laino argitsuan zehar, Governors Island-eko eraikin txikien atzean, Brooklyn-go zubiaren pilare handiak, kable okertuak eta aireko mihiztadurak ikustatu zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.

Urrutitik ikustatu nuen Itsasoari izena eman zion mendia: haren mazeletan euforbioa hazten da, edenen deusezgarria.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Beste txalupa bat ikustatu nuen, deitu egin genion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 98. orr.

" Vírgen de Iciar" itsasontziko gure reketeek "Goixeko ixarra" itsasontzi gorria ikustatu zuten gauaren erdian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.

3 ikuskatu, arretaz ikusi.

Tom Times Square-n eta ni Grand Central-en, eta jendearen erreakzioak, portaerak, mezuak ikustatuko ditugu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 69. orr.

223 lagun zeramatzan ikustatu zuten lehen itsasontziak eta motorra matxuratuta zuen.  Berria - Mundua   2004-10-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikustatu nuen (3); ikustatzera joan (4); ikustatzera joan zen (3); joram ikustatzera (3)


ikustatze iz arretaz ikustea.

Nor bere mikrokosmosean, ahalik eta hitz gutxien botatzeko tentsioarekin, begiratuen borroka nekaezinean, ikustatze arinean, defentsiban.  Berria - Kultura   2004-04-03


ikuste 1 iz begien bidez sumatzea.

Begirada hitza erabiltzen den zentzu guztietan, baita arruntenetan ere, ongi bereizten da ikuste soiletik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

Jendartean Pedro Huizi ikusi nuela eta ikuste hark harritu egin ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 436. orr.

Pertzepzioak ikusgai dena nola antolatzen duen -eta, horrenbestez, ikustearen giza kategoriara nola jasotzen duen- deskribatuko dugu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Trabestismoa maite duten gizajo koadrila bat, odola ikuste hutsak xoratuko lukeena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Erdi-ikuste horretan, Edurneren titi beteak [...] nire bihotzarekin batean pilpiratzen zirela imajinatzen ahal nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Argi ikuste horretan izango zuen zerikusia nire idazle-dohain deskubritu berri hark, noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Erretinan gertatzen diren aldaketa kimikoek eragiten dute ikuste-sentipena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Erretinako makila bakar batean kuantu bakar bat xurgatzen denean hasten denez ikuste-prozesua [...].Joan Brossaren ikuste-poemetakoen antzekoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Eszenaratzea ikuste-poesiaz zipriztintzeko.  Berria - Kultura   2004-12-11

Konpainiako sei dantzariek ikuste-efektu harrigarriak eraiki dituzte.  Berria - Kultura   2006-05-07

Garun-azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexuak, ikuste- eta entzute-esperientzien oroitzapen eta asoziazioarekin zerikusia dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

2 (izenondoekin)

"Herri osoak trumoiak ikusten zituen", eszena hori "ikuste profetikoa" zen arren [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 111. orr.

La Ilustracion Española y Americanak erredaktore artistiko bat bidali ei du hona, Comba jauna, jarraigoaren zenbait ikuste fotografiko hartzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 121. orr.

3 elkar ikuste (orobat elkarrikuste g.er.)

Gertakari handi hori aita Anselmek mezutu dit, harengana jo baitu hemendik aurrera gida dezan, bai eta antola dezan ere gure arteko elkar ikuste bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 399. orr.

Orain hotzagoa da lehenengo elkar ikuste hau, besteak beste gure herritarrak sartzerako aretoa txukelez betea daukatelako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.

Danceny bihar goizean behar duzu ikusi; badakizu zeinen garrantzitsua den elkar ikuste hori baino lehen mintza nakizun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

Kausitua nuen bide soil, eroso eta ziur bat zure gutunak hari emateko, bai eta, segidan, zuk nahi dituzun elkar ikuste horiek errazteko ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 289. orr.

Otoi arren, jauna, egin biezat bada, nire delibero berriak hari jakinarazi eta niretzat elkar ikuste berezi bat hari galdatzeko ontartea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 391. orr.

Nola gure elkar ikuste laburrak promenaldia bitartean izaten baitira, egungo egun osoan egin duen eguraldi ezinago txarrak ez zidan deusik igurikatzen uzten: zinez gaitzitu ere zitzaidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkar ikuste (14); elkar ikuste hori (5); eta ikuste (3); ez ikuste (3); ikuste bat (4); ikuste hori (6); ikuste hutsa (3); ikuste hutsak (14); ikuste hutsarekin (18)


ikustear
1 ikustear egon adlag ikusteko egon.

Hori oraindik ikustear dago. Orain ikustear dago, behin agintea galduta, zer gertatzen den.  Berria - Harian   2006-04-12


ikustearren adlag ikusteko.

Nire eskuak bere buruari eutsiz, harik eta berak astiro begiak bir-zabaldu zituen arte, zer nahi ote nuen ikustearren: neronek ere jakin ez, ordea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

Begiak itxita netzan, neure gorputz zaharra ez ikustearren...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 206. orr.

Gero, atzezkoz aurrera jarri zuen orria, ifrentzuan ezer idatzirik ba ote zegoen ikustearren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

Ni ondoko zuhaitz batera igo nintzen, hobeto ikustearren, nire adineko beste gaztetxo batzuekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.

Berak burua atera zuen tapakien azpitik zer aurpegi ote neukan ikustearren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.


ikustegi 1 iz behatokia.

Bi astronomo amerikanok dute aurkikuntza hori berriki egin beren Nasako ikustegitik.  Herria   2004-09-09

2 erakustokia.

Arropa denda baten ikustegi aurrean gelditu zen ezer esan barik, ugari zituen halakoak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 14. orr.


ikusteke adlag ikusi gabe.

Ezer ikusteke jarraitzen zuten eta itsasoak oliozko urmaela zirudien, beltza eta barea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Ez inor ez ezer ikusteke. ikusteke begiratzen zuen, entzuteke entzuten zuen, dena ahazten zuen, ia dena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.

Musika Hamabostaldiaren azken egunetan kontzertu garrantzitsuak geratzen dira oraindik ikusteke.  Berria - Kultura   2004-09-01

Ikusteke ditugun aurrerapen teknologiko guztiek.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Ikusteke dago, hala ere, nolako ondorioak izango dituen aldaketak.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Zeminen agintepean Txinan asko zabalduriko ustelkeriaren kontrako konpromiso sendoa du, baina ikusteke dago erreforma politikoak gauzatzeko, oraindik boteretsu diren Zemin eta haren aliatuen indarrari aurre egiteko gauza izango ote den.  Berria - Mundua   2004-09-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikusteke dago (38)


ikusterraz izond ikusten erraza dena.

Barrera ikusterrazak ipiniz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 166. orr.

Batzuetan loturak ikusterrazak dira, beste batzuetan testuaren eta abestiaren arteko sokak detaile edo txikikeria batean korapilatuta daude, metafora edo irudi baten bi muturrak lotzen dituela...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.

Kontua da kale jendegabean ikusterraz eta hondabera sentitzen nintzela, infinituki.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 72. orr.


ikusterrean adond ikusmenean, begien irispidean.

Nik ere, haiek ikusterrean zirela bederen, ahalik eta gutien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.


ikustezin ik ikusezin.

ikustun 1 izond/iz ikusmena duena.

Ahalegin guztiak eginagatik gizon ikustun baten bizitza bizitzeko, arazotsuago bihurtu zen garai hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.

Argizarizko madari ongi itxuraturiko bat sartu genuen benetako fruten artean; tamainaz eta kolorez benetakoaren hain parekoa izanik, erabat engainatu zituen ikustunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Itsuak ikustunari besotik oratu dio esku batez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 449. orr.

Nork egiten du gizakia mutu ala gor, itsu ala ikustun, nik, Jaun honek, izan ezik?  Elizen arteko biblia   Ir 4,11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer espero zezakeen, hoberenean ere? zenbaterainoko ikusmenezko mundua, ikustun-bizitza ote zuen zain?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Hori gertatuz gero, pertsona batek, itsu bihurtzeaz gain, galdu egiten du ikustun-izaera, ez du barne-egoerako inolako aldaketaren berri ematen; erabat ahaztu du ikus-ahalmena edo ezintasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Halakoetan, itsu ematen zuen arren, eta ikustun-portaerarik bat ere erakutsi gabe ere, "ikusi" hitza erabiltzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Episodio horietan, itsua balitz bezala tratatzen zuen familiak Virgil; ikustun-nortasuna ukatu, edo hari azpijana egiten zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Ikuste-prozesatzearen eta ikustun-identitatearen porrota.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikustun (6); ikustun identitatearen (3)


ikutu ik ukitu1.

ikutuka ik ukituka.

ikuzarazi, ikuzaraz, ikuzarazten (orobat ikuz-arazi) du ad ikuztera behartu.

Kid kapitainak perraila ikuzarazi zuen, ileak erantsiak baitzitzaizkion, odol gatzatuz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Euri temati batek tona asko amianto ikuz-irazi zituen harrobiaren hormetatik beretatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.


ikuzgailu (18 agerraldi, 6 liburu eta 7 artikulutan) 1 iz ikuzteko makina. ik ikuzmakina; garbigailu.

Amaren aspaldiko kezka omen zen gure lagunaren galtza zikinen sakelak ongi miatzea, ikuzgailura txina eta guzti ez botatzearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Gero ikuzgailua ireki eta aitonaren izarak atera zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.

Ikuzgailutik arropa garbia aterata.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Ikuzgailu asko zeuden ilaran garbitegi publiko hartan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.

Ikuzgailua geratu egin zen eta, arropa bustiak hortik atereaz, lehorgailuan sartu zituen, hamar zentaboko txanponaz makina martxan jarriz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.

Elektrotresnen saltokian, ikuzgailuen eta hozkailuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Ilunpetan ere, hango ikuzgailu eta idorgailu handiek, hango esekitoki luzeetan zintzilikaturiko arropek ez zuten akelarre baterako paisaiarik aproposena osatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

2 ikuzteko gailua.

Autoen parabrisa ikuzgailuak lapurtzen bide zituen gero tailerretan saltzeko,  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.

3 ontzi-ikuzgailu

Fagor enpresaren ontzi-ikuzgailu lantegi berria inauguratzera. herriaŽ


ikuzgile iz

Lagunetan ni izan nintzen baikorrena: urtebete jo nion, gehienez ere, ikuzgile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.


ikuzgintza iz ikuzgailuak egitea.

Fernando Soria delakoa, ikuzgintza sektoreko enpresaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.


ikuzi, ikuz, ikuzten 1 du ad uretan garbitu.

Big Lannie egunez joan ohi zen dama dirudun eta astitsuen etxera, gobada egitera, nola zetazko arropak hala lihozko zapi zuriak ikuztera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.

Gure jantziak ikuzteko agindu zigun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 88. orr.

Barruko arropak hantxe etxe ondoko iturrian ikuzten zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

Erreka hartako uretan ikuzten zitian ikuztegiak lanjantziak: irazi egiten zian, ordea, ur hori, eta ioi-trukezko araztailu batetik pasarazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Lanjantzi eta txanook egunero ikuzten dituk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Ohe-atorra arrosa ere, josturako ehuna han-hemenka sareturik zuena, ikuzi beharraren ikuzi beharraz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Hoteleko nagusi batek, errukitu eta lana eman zion ontzi ikuzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.

Belea ikuz daiteke, xuri ez daiteke...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 496. orr.

Bazeren ikuzteko produktua.  Herria   2003-11-06

Gordinik kontsumitzeko, aurretiaz ikuzi diazinon-ur edo ehetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 110. orr.

Ezin bestean direnek aurkitzen dute hor ongi etorria, kafe bat, dutxa bat, beren jantziak ikuzteko tresna bat eta laguntzaile sozial bat entzuteko prest.  Herria   2004-07-01

· Gizonak heriotzetik ikuzten dituen ibai sekretua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

2 urarekin garbitu.

Non ote zegoen ura, begitartea ikuzi ahal izateko?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.

Miraila jalgi zuen esku-poltsatik eta ileak ozkan ezarri zituen, ezpainak gorritu, koloniako urarekin begitartea ikuzi eta freskatu ostean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Apezak hor bilduak zeuden ehun bat beilarieri zangoak ikuzi ditu.  Herria   2004-10-07

Ura burrustaka zarion errobinet batetara joan ginen ikuztera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Sarjentak bortz minutu eman dizkizuela ikuzi, jantzi eta lerrokaturik egoteko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 27. orr.

Kolpatuen zaurien ikuzteko ozta-ozta.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

Ikuziz kameraren begia errautsez betea.  Herria   2002-09-19

3 garbitu.

Munduko bekatuak ezin nehork osoki ikuzi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 82. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska ahoratu bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikuzi eta (6); ikuzi ondoan (3); jantziak ikuzteko (3)


ikuzketa iz ikuztea.

10 orenetan izanen da beribil eta karrosa garbiketa 5 eurotan; barne eta kanpoaren ikuzketa, ez da kario!  Herria   2003-12-04


ikuzle iz ikuzten duen pertsona.

Liluragarri zeuden Urumea ibarreko inguru baketsuak... ertzeko ikuzleak zalapartan lixiba jotzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Eta zubi nagusiaren ondoko ikuzleez, Urumean bezala Aturrin, eta Akizen bertan, harrikoa egiten ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 122. orr.

Bertze biak, ikuzlea eta mafiosoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.


ikuzmakina iz ikuzteko makina. ik ikuzgailu.

Ikuzmakina honek ez dauka stopik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.


ikuztaldi iz ikuztea.

Bidean iturriren bat aurkitzen badu, ikuztaldi bat egingo du Etxean bada, amak atonduko du afaria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.


ikuzte iz uretan garbitzea.

Ikuzte edo abluzio erritual eta higieniko horiek egin-eta, mendi Gozora (Mons Gaudii) bozkario osoz iragaiten ziren.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.


ikuztegi iz arropa garbitzen den denda.

Lanjantziak ikuztegitik zekartzan kamioneta itzultzen ikusi nuenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.

Lau urte geroago, makineria ultramodernoaz hornituriko ikuztegi berria ireki zuen, Jabearen erretretaren kariaz salgai zegoen ikuztegiaz jabetu zen, auzo batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Hain segur ere, hire ikuztegiak eramateko maneraz nik ere izan nezakek erratekoren bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Haren kamioneta zuri-gorriak maiz topatzen nituen han eta hemen, Soria Ikuztegiak, S.L. enpresaren izena harro erakusten zutela.]  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soria ikuztegiak (4)


ilabete ik hilabete.

ilabetekari ik hilabetekari.

ilabetero ik hilabetero.

ilabetesu ik hilabetetsu.

ilada ik ilara.

ilagin 1 iz artilea egiten edo harrotzen duen pertsona.

Langabezian jausitako irule, ehule, ilagin, bolatzaile, tindatzaile, mandazain, dendari eta abarrek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Ilagin batek as laurden bat emana zion ordain-sari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.

2 (ilagi-ren ordez ziur aski) ilagia, artilea.

Belartze-atorra, ilagin gozo-finezko galtzak eta oinetako leunak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Lau ohol zakar, asto biren gainean, astoak ez hain berdinak, koltxoia mehe, koltxa zirudiena, kozkorrez betea, eta, zarrata batzuetatik ilagin-kozkorrak zirela ageri izan ez balute, ukitu hutsetik harri kozkorrak ziruditen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.


ilagindegi (orobat ilandegi) iz artilea lantzen den lantegia.

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.


ilaia ik ilaje.

ilaje (ETCn 405 agerraldi; orobat ilaia g.er. ETCn 49 agerraldi) 1 iz adkor ilea. (pertsonena)

Ilaje harro eta naroa bizkarrean behera aske duela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.

Ilajea nahasia, bi egunetako bizarra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Esku bat bere ilaje naro eta nahasian sartu eta burua nire kontra pitin bat estutuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 62. orr.

Haren ilaje aspaldi orraztu gabeagatik ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 83. orr.

Bere ilaje euriz blaitua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.

Domingori [...] bakantzen eta urdintzen hasia zitzaion ilaje beltz sarria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Keinu dotore usteko batekin laztantzen zuen ilaje bakan eta urdindua.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 105. orr.

Ilaje beltza leuntzen zuen bitartean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Neskatxak bere ilaia iluna orrazten jarraitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 44. orr.

Gizonak eztitasunez laztandu zuen ilaia bereizten zion artesia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 250. orr.

Haren ilaje zilarrezkoak distira egin zuen lanpararen argitan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 488. orr.

Nazka-nazka eginda zegoela ilaje urrekoloreaz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 62. orr.

Harroturik ilajea eta bihurriturik gorputza, ate erdi-irekiaren babespetik kanpora buru-lepoak eta besagain biluzia baizik ez zitzaizkion agertzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Botilakadaz gorrituriko ilajearen azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Biraka ari zitzaizkion zilar-koloreko ilajeko xerlo luzeak, hegan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.

Ane, beltzarana ilajez eta azalez, sorbaldetaraino heltzen zaion txima luzea motots batean lotua, bikea baino beltzagoak begi handiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Baten batek ilean sartuko du lorea, eta ausartagoren batek sabelpeko ilajean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.

2 (animaliena)

Behatzez eta oinpeaz katuaren ilaje leuna eta sabelaldea laztanduz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.

Aspaldion ilaje bereko astooi laket zaigu elkarri azkurea kentzea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 176. orr.

Otsoko gorri eder bat, azeri kolore distiratsua eta ilajez harro askoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ilaje (8); eta ilaje (3)


ilar 1 iz baratzeko landare lekaduna, jaten diren hazi biribilak ematen dituena (Pisum sativum).

Ilarrak haztea ere lortu dute, grabitate gabeko baldintzetan. Ilarrak eta babarrunak beren zurtoin meheak kiribiltzen hasiak ziren hango zurkaitz basoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

· Ilarretan ondoretasuna nola gauzatzen den azalduz Gregor Mendel-ek idatziriko lehenbiziko txostenaren mendeurrena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 41. orr.

Ilarraren ondoren, eulia hartu zuen aztergai genetikak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 48. orr.

2 landaren horren hazia edo alea.

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota. Ilarrak aletzea nahiko lan nekagarria da berez ere, baina ez dakizu zer den lekak zuritzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Harrak jotako ilarrak bezala isurtzen zitzaizkion biraoak ahotik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Ilar eta azalore lurrintsuak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

Ilar berriak irailean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

Ilar guztiak jan zituenean, garagardoa hurrupatu eta Corleyren abenturan pentsatzen egon zen tarte batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Garunak ilarrekin, saltxitxak azalorearekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Eta 'guk' holako ilar handiak eta beste handiago batzu ere, egun guziz, errexki irensten!!  Herria   2003-07-24

3 (neurriekin)

Hogeita hamarren bat kilo babarrun eta bost kilo ilar ditugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Lakari bat ilar eman zion Denverri, aletu eta gauean beratzen uzteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.

-Ekarri plater bat ilar -esan zuen-, eta botila bat garagardo gorri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Plater bat ilar min, piper eta ozpinez atondurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Zenbat da plater ilarra? -galdetu zuen Lenehanek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ilar-ale gordinen antzeko notak ausaz kantatzen ziharduen zozoa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 153. orr.

Etxean batera eta bestera nabil ilar-aletxo bat botila batean bezala. Nik uste dut oso jende gutxik dakiela zenbat bitamina duten eta zein gozoak eta samurrak diren ilar lekak, barruko azala kendu diezunean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 233. orr.

Ilar-ontziaren ondoan eseri zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 240. orr.

Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

· Arbi sorta zuriez, ilar eta aza pila berde biziez osaturiko loratze jori hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Atzo amak lehenengo ilar zopa egin nahi izan zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 38. orr.

5 babarruna.

Ilarraz, ilar-biribilaz edo babaz mintzatzen direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.

6 ilar biribil ipar ilarra.

Ilarraz, ilar-biribilaz edo babaz mintzatzen direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.

Bazkaria: salda, amuarraina, ahatea, ilar biribila, entsalada, ardi gasna, bixkotxa, kafea eta ondokoa, 80 libera.  Herria   2001-06-28

Bazkaria (Salda, arraina, ahatekia, ilhar biribilak, entsalada, ardi gasna, bixkotxa, kafea, ondokoa, arnoa...).  Herria   2005-06-30

6 ilar gorri babarrun gorria.

Afaritarako, esku bete lentexa edo ilar-gorri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Aitamek irrisa eta ilhar gorria ekarrarazten dituzte Tachunaldu lurraldean.  Herria   2005-01-20

7 ilar leka (orobat ilarleka) ilarraren leka.

Xerrikia ilar zuriekin edo ilar lekarekin.  Herria   2003-09-18

Bai segur, dela porru, aza, tipula edo baratxuri, dela piper, pastenagre, entsalada edo ilarleka, ahantzi gabe perrexila eta xarbota.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.

Gero aratxekia errerik eta hunen laguntzeko ilar leka eta lur sagarrak.  Herria   2004-07-15

Oso jende gutxik dakiela zenbat bitamina duten eta zein gozoak eta samurrak diren ilar lekak, barruko azala kendu diezunean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.

8 ilar xabal ipar dilista.

Etxekoandreek ezin asmatuzko tokietan guarden bistatik gorde zituzten barazki idortuak, hala nola apez ilarrak eta ilar xabalak ahal bezain xuhurki xahutzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

9 ilar xehe ipar ilarra.

Bildoxkia edo oilaskoa hautuan ilar xehearekin.  Herria   2004-05-27

Atunkia ilar xehe batzuekin.  Herria   2005-05-26

10 ilar zuri ilarra.

Mertxikak, meloia, ilar zuriak, ardi-gazta, oilasko-izterrak...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

Xerrikia ilar zuriekin edo ilar lekarekin. Pote bat ilar zuri.  Herria   2003-09-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat ilar (4); edo ilar (4); eta ilar (10); eta ilarra ipuinaren (3); eta ilarrak (5); ilar ale (3); ilar eta (3); ilar zopa (3); ilarrak aletzen (4); ilarrak eta (3); printzesa eta ilarra (3)


ilara (orobat ilada g.er.) 1 iz errenkada, ondoz ondoko gauzen lerroa.

Irudi beltz ttipiak ilara eta ilara amaigabeetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

Beste batek ilara txukun monotonoetan lerrokatzen zituen etengabe adreiluak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Idazmahai horien ilarak eta idazmakina estaliak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

-Edonola ere, joan den astean berrezarri egin dugu telegrafo-tantaien ilara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 156. orr.

Soldaduak plazan ilarak eratuz zeuden ordu berean agertu zen Martin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Dispertsioak heriotza dakar ohartarazi zuten 33 lagunek bi ilara osatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Ilara luzexkak gertatu ziren Aguileran.  Berria - Kirola   2006-03-15

Udaltzainek autoak beste kale batzuetatik bideratu behar izan zituzten ilarak arintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Goizean lau kilometro inguruko ilarak sortu ziren Irunen. herriaŽ

Etxe handizko bi ilaren artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Kale inorgabeak luze hedatzen ziren gas argiontzien ilaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Ilararen amaieran, arriskurik handieneko lekuan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.

Ilararen buruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

Ilararen eskuineko muturrean zegoen botila biribila seinalatu zuen Hermionek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 258. orr.

Eta ilarako mutur batean, txakurkume beltz mordoxka bat topatu dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 93. orr.

Balthazar, François andrearen zaldia, abere gizenegia, ilararen buru zihoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Arnasestuka lehendabiziko solairura iritsi nintzenean [...] self-service-n ilaran ikusi nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.

Ilarako gizonek buelta eman eta kutxei begira jarri ziren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 154. orr.

Ilaratik bereizi eta han barrena pasatzen ari zen zakur bat besarkatzera joan zen lasterka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.

Bertakoen ilaretan nahasirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 423. orr.

2 (izenlagunekin)

Lehenbiziko ilaran esertzen zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Bigarren ilaran aparkatutako autoek utzitako pasaleku estuetan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 38. orr.

Iganderoko zinezaleak ez baitziren sekula beheko 21garren ilarako butaketan esertzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Sarrerak erosteko ilaran jarri nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Inor ohartu gabe, atzeko ilarako eserleku batean esertzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

Gasolindegien inguruan 3 kilometroko ilarak ere egoten dira.  Berria - Mundua   2004-01-09

Haren atzetik hamabi zaldi gorri-beltzak zihoazen, seinakako ilaretan, sei orain eta sei gero.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lepo bakoitzean buru izugarri bana dauka, eta buru bakoitzean hiru hortz-ilara beldurgarriak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Nikelezko hortz-ilarak zituen aho bat zen linotipia, irensten, xehatzen zuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Bi jendarme ilara alboetan, fusilak kargaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Orpoz orpo, Dantxarinetikako errepidetik gorantz, soldadu ilara trinko bat ikusi dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.

Gurdi ilara gehiago eta gehiago zetozen azoketarantz, etengabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Adreilu horizko eraikin-ilara baten parera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Murrutzar beltza eta hari erantsitako txabola-ilara xumea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 42. orr.

Bi leiho ilara oso ageri dituk, elkarren gainean paraturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Gas-lanparen argi zakarraren azpiko ohe-ilarak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Aldare nagusiaren atzean, zutabe ilara bikoitzaren itzalpean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Belus higatuzko besaulki-ilara batera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Mahats-soroak eta olibondo-ilarak hasi ziren ikusten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Maldan gorako zuhaitz ilara bikoitz hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 79. orr.

4 ilaran adlag ik beherago 7.

Ilaran atera gintuzten galeriatik kanpora. Ilaran zihoazen espaloi estutik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Eta bost izen zetozkidan ilaran, behin eta berriz, etengabe, etsimenduaren ezintasun errepikakorrean: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 173. orr.

Bost leiho zabal ditu ilaran etxaurre bikainak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

Ilaran galdu ditugu geure buruzagirik maiteenak...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 235. orr.

'Denak ilaran irten eta trenaren kontra!' deiadar egin du beste soldadu batek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

-Eta gero sein piloa iladan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 54. orr.

5 auto ilara

Auto ilararik ez errepidean.  Berria - Harian   2005-08-30

Houstondik ateratzeko, berriz, 160 kilometroko auto ilarak zeuden.  Berria - Harian   2005-09-24

Istripuak auto ilara luzeak eragin zituen. herriaŽ

Auto ilara luzeak izan dira A-8an irteera operazioko bigarren egunean. herriaŽ

6 bigarren ilara

Auto gehiegi bigarren ilaran, betaurreko ilun franko kalearen bi aldeetan, zigarro piztu bana betaurrekodunen ahoetan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 124. orr.

Bigarren ilara desagertu dela azpimarratu du, eta horrek autobus publikoen zirkulazioari egin diola mesede.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Goazen bizkortxo, kotxea bigarren ilaran daukat aparkatuta-eta, garabia azaltzen bada ikusiko duzu...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 260. orr.

106. kalera sartu zen eta 448. zenbakira heltzean gelditu egin zen, autoa bigarren ilaran utziz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 51. orr.

7 ilara-biko (corpusean ilarabiko soilik)

Aldea, teknikoa ere bazelako: [soinu] ilarabikoarekin beti-betiko errepertorioko dantzez gain, lotua ere jo zitekeen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

8 ilaran-ilaran

Imajina dezagun azukre-kanaberen artean gaudela etzanda eta ilaran-ilaran pasatzen ikusten ditugula, eskuan daga bana daramatela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.

Ilaran-ilaran jarriko bagenitu denak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agerpenen ilara (3); armairu ilara (3); auto ilara (84); auto ilara amaigabeak (3); auto ilara handiak (8); auto ilara luzeak (44); baldintzen ilara (24); baldintzen ilara bere (3); baldintzen ilara osoa (3); baterako baldintzen ilara (4); beste ilara (5); bi ilara (12); botoi ilara (3); da ilara (4); den ilara (4); egoeren ilara (3); emakume ilara (3); ere auto ilara (5); errepresentazioen ilara (3); eta auto ilara (11); eta ilara (19); eta ilara luzeak (3); etxe ilara (7); gizon ilara (3); hiru ilara (4); hortz ilara (5); ibilgailu ilara (8); ibilgailu ilara handiak (4); ibilgailu ilara luzeak (3)

ilara amaigabeak (7); ilara bat (50); ilara bat dago (3); ilara bat eta (4); ilara bat osatzen (5); ilara bat zegoen (4); ilara batean (13); ilara batean zehar (3); ilara batek (7); ilara baten (15); ilara batera (3); ilara batzuk (3); ilara bere (4); ilara bere baitan (3); ilara bi (3); ilara egin (3); ilara enpirikoaren (3); ilara estu (3); ilara eta (5); ilara gisa (5); ilara handiak (16); ilara handiak izan (4); ilara handiak sortu (5); ilara honen (4); ilara luze (17); ilara luze bat (3); ilara luzea (13); ilara luzeak (81); ilara luzeak daude (3); ilara luzeak egin (5); ilara luzeak eragin (9); ilara luzeak izan (10); ilara luzeak sortu (29); ilara luzean (5); ilara luzeen (4); ilara luzeetan (4); ilara osatzen (3); ilara oso (5); ilara oso bat (3); ilara osoa (11); ilara osoa ere (3); ilara osoak (3); ilara zegoen (4)

inurri ilara (3); istripuak auto ilara (3); jazoeren ilara (3); jende ilara (12); kamioi ilara (3); leiho ilara (3); zen ilara (3)

auto ilarak (97); auto ilarak eragin (7); auto ilarak eta (3); auto ilarak izan (8); auto ilarak jasan (3); auto ilarak saihesteko (3); auto ilarak sortu (34); auto ilarak sortzen (3); diren auto ilarak (3); eta auto ilarak (9); ilarak bere (3); ilarak daude (3); ilarak eragin (9); ilarak eragin zituen (6); ilarak eta (10); ilarak ez (6); ilarak izan (11); ilarak izan ziren (9); ilarak jasan (3); ilarak osatzen (3); ilarak saihesteko (3); ilarak sortu (47); ilarak sortu dira (5); ilarak sortu ziren (33); ilarak sortu zituen (4); ilarak sortzen (6); ilarak zeuden (5); inguruko auto ilarak (6); jende ilarak (7); kilometroko auto ilarak (26); kilometroko ilarak (10); kilometroko ilarak sortu (3); kilometrotako auto ilarak (3); metroko ilarak (3); sei kilometroko ilarak (3); ziren ilarak (4)

agerpenen ilaran (9); atzeko ilaran (5); aurreko ilaran (5); aurreneko ilaran (5); auto ilaran (6); autoa bigarren ilaran (3); azken ilaran (5); baldintza enpirikoen ilaran (3); baldintzen ilaran (6); banakako ilaran (3); bateko ilaran (3); batera ilaran (3); bigarren ilaran (13); da ilaran (3); denak ilaran (3); denboraren ilaran (4); enpirikoen ilaran (3); ere ilaran (4); eta ilaran (7); eta lehen ilaran (3); ilaran beste (3); ilaran eseri (3); ilaran esertzen (3); ilaran eta (5); ilaran jarri (22); ilaran jarri zen (7); ilaran jarriak (5); ilaran jarriko (3); ilaran jarrita (12); ilaran jartzeko (4); ilaran jartzen (9); ilaran jartzen dira (3); ilaran zain (7); ilaran zegoen (7); ilaran zeuden (13); lehen ilaran (7); lehenengo ilaran (6); ondoan ilaran (3); zeuden ilaran (9)

agerpenen ilararen (5); agerpenen ilararen itzulera (3); aurreko ilarara (3); auto ilararik (4); baldintzen ilararen (12); bi ilaratan (5); hiru ilaratan (3); ilararen itzulera (3); ilararen osakide (8); ilararen osotasun (5); ilararen osotasun absolutua (3); ilararen totalitate (3); ilararen zatia (3); ilarari begira (3); ilararik ez (5); ilaratan zeuden (3); ilaratik at (5)


ilarabiko ik ilara 6.

ilaratxo iz ilara laburra.

Beren txanda noiz tokatuko, han jartzen ziren bata bestearen atzean, eta ilaratxoa laster hasi zen luzatzen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 203. orr.


ilargi (orobat illargi g.er.) 1 iz Lurraren satelitea, Eguzkiak argitzen duena, gaueko argizagi nagusia.

Duela 35 urte Neil Amstrong izan zen Ilargian pausoak eman zituen lehen gizakia.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Ilargiko lurrazala aztertzeko robota bidali nahi du Bushek gizakia bidali aurretik.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Ilargiko harri kozkor batzuk eta han lurrean bildu dugun errautsa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Ilargiko kraterren irudi bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 64. orr.

Ilargiko beste mineral bat aurkitu dute, 2000. urtean Lurrera iritsitako meteorito batean.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Ilargiko ipar-poloko puntu batean.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Triku ikusi nuen Obabako ostatuan Amstrong eta bere kideak ilargira iritsi ziren egunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Ilargira aurrenezkoz heldu zirenak sobietarrak izan ginen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 138. orr.

Hiru eguneko bidaia da Lurretik ilargirakoa. herriaŽ

Teleskopioarekin ilargiko izakien bizitza ikus daitekeela.  Berria - Kultura   2004-05-21

ik ilargitar.

Ilargiak lurra inguratzeko behar duen denbora.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

2 Ilargiaren itxura Lurretik ikusten den bezala.

Ilargi gabeko gau bat zen, aire gabea, erregarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

ik ilargigabe.

Ilargirik gabeko gaua zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 173. orr.

Biak ilargirik gabeko zeruari begira zeuden gau batean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 179. orr.

Ilargiak argitzen zuen dena, eta gauzarik txikienak ere ikus nitzakeen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Eguzki, ilargi eta izarrek distira egiten dute eta esaneko dira eman zaien eginkizuna betetzen.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,59

Ilargi gorri handi-handi bat altxatzen da ezponda atzetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Ilargi zurbila baino zurbilago geratu zen aita.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.

Koroa txikia ilargiaren jiran uztaitua sarri ikusi ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Ilargi koroatua, laster euri zioten Azpeiti aldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Hiru brie gazta, ohol biribil batzuen gainean, malenkoniatsu ageri ziren, ilargi itzaliak iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Ilargiak bere betealdia izan eta gero, ilzahartu eta gero, beheruntz abiatu denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.

Ilargiaren gorapenean jarritako arrautzetatik, gehienak oilasko; beherapenean ipinitakoetatik, oilandak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Ilargi lehen laurdenean gaude eta beherapena.  Herria   2001-10-04

Ilargiaren distira hor-hemen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

3 beste planeta baten satelitea.

Cassini-Huygens espazio zundak beste bi ilargi atzeman ditu Saturnoren orbitan.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Neptunon beste bost ilargi atzeman ditu nazioarteko astronomo talde batek.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Phobos, Marteren ilargia.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Jupiterren mapa bat hartu eta haren ilargien izenak ikasten hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 224. orr.

Saturnoren Titan ilargi gorrixkan lur hartuko du robotak, ilargi hori solidoa baita.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Diotenez, Uranoko gainerako ilargien antzekoa dirudi sateliteak.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Titan ilargiaren orain arteko irudirik zehatzenak.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Xena-k ilargi bat duela.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Sedna planetak ez du ilargirik.  Berria - Gaiak   2004-04-16

2008ko udaberrian beste aukera bat izango du Cassini zundak Enceladusi argazkiak egiteko, ilargitik 350 kilometrora igaroko baita.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Planeta eta ilargietan laginak hartu behar dituzten misioek ziurtatu behar dute aurkituko diren gaiak ez dituela zundak berak lurretik eraman.  Berria - Gaiak   2004-11-07

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen oroimen-irudimenetan agertzen zitzaidan bezalakoa, ametsezkoa eta ilargi-argiak argitua.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Hegazkinaren hegalak ilargi-argitan diz-diz, hotz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Ilargi-gaua zenean, haren argitan aritzen zitunan lanean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.

Bizarginaren ilargi-itxurako aurpegi koipetsua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

Aurrerantzean ez duzu eguzkirik beharko eguna argitzeko, ez eta ilargi-distirarik ere gauez.  Elizen arteko biblia   Is 60,19

Ilargi-errainuarena aitzakia hutsa baitzen, neska erromantikoren bat engainatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.

Begira jarri zen ilargi esnez bustita zirudien ganbera hartan. ik 16.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 252. orr.

Agindu horiei jarraituz, ilargi giroko eszena misteriozko bat eratuko da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 129. orr.

Ilargi-paisaje hartan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

Noiz hasten da ilargi eguna?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 389. orr.

Ilargi urte bateko epean, ikusezin izendatu naute.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

Nor bere Ilargi-urtearen arabera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.

Babiloniarrek, esaterako, ilargi egutegia zuten, 30 eguneko hamabi hilabetekoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.

Zilar-koloreko ilea eta bizar luzeak zituen, ilargi-erdiaren tankerako betaurrekoak eta sudur guztiz kakotua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 78. orr.

Mendi ostean erortzear dagoen ilargi laurden hori mehe batek odaiertzaren ertzetik argitzen duen gau hits zuhaila.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Badakigu ilargi betealdi bakoitzak 29 egun eta puxka bat dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.

Arropa amerikano arruntak zeramatzaten soinean, beren ilargi-ospakizunerako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Elizak [...] bere egun eta festa nagusiak ilargi jokoaren mende kokatzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.

Ilargi izpi bat ere ez zen ageri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.

Ez dirudi pozik daudenik, izuturik baizik, ilargi kolorea hartu die aurpegiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Mitxeletak zebilzkion buruaren inguruan, mitxeleta zuri, ilargi-kolorekoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 199. orr.

Ilargi aldaketa garaietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.

Ilargi-izpi eskukadak harrapatzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 245. orr.

5 ilargitan ilargiaren argitan

-Ilargitan bezain ederra zara eguzkitan ere -eten zuen Andreasek isiltasuna. eta eguzkitan, ilargitan eta izar guztien argitan zabalduko dituzte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

Harryk Firenzeren buruaren atzealdeari begiratu zion, eta ilargitan zilarreztatua ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 234. orr.

Badoa apaiza maldan gora, arnaska, ilargitan itzal beltza arrastaka daramala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 227. orr.

Gure itzalak ilargitan: guraizez ebakitako siluetak!, Sabethen irudiko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

6 eguzki-ilargi pl eguzkia eta ilargia.

Eguzki-ilargiok, bedeinka ezazue Jauna.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,62

Haien aurrean dardar dagi lurrak, ikara da zerua; eguzki-ilargiak ilundu egiten dira, izarrek beren dirdira galtzen.  Elizen arteko biblia   Jl 2,10

Zureak dira gau-egunak, zuk eratuak eguzki-ilargiak.  Elizen arteko biblia   Sal 74,16

Haren edertasuna eguzki-ilargiek miresten baitute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Eguzki-ilargien orbitak nola sortu zituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

· Handik isurtzen baitigute eguzki-ilargi-izarrek euren argia lurrera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 236. orr.

7 ezti-ilargi eztei bidaldia.

Eta Gabriel Grettarekin zihoan berriro kotxean, lauhazka, ontzia hartzera, lauhazka, beren ezti-ilargira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 318. orr.

8 ilargi amandre

Atarian eserita, izarrei eta ilargi amandreari begira.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 59. orr.

Xarma berezia dizu ilargi amandreak horrelakoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Ilargi amandrea, zeruan zer berri?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

-Gu biok eta Ilargi Amandrea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 225. orr.

· Ilgora eta ilbehera, hortxe dabil gizendu eta flakatu, bete eta hustu gure amandre ilargia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.

9 ilargi beltz ilargi berria.

Hilabete hastapeneko gau batez, ilargi beltzaren ilunaz baliatuz, haren lantegitik hartu trukesekin alanbre xixtadun 8atzuen moztera ahalegindu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 146. orr.

10 ilargi berri ik ilberri.

Asteartearen edo ostiralaren maldiziotxoa berekin ekarriko ote zuen ilargi berri edo ilbeteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Izan zen udazken bat, aspaldikoa, zeinetan ilargi berria San Martin egunez egokitu zen, azaroaren 11n.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.

Pazkoz ilargi-zar, hausterrez ilargi berri akordatuko ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.

Astearte huntaz geroz ilargi berriarekin gorapena, Astearte huntako ilargi berriarekin gorapentzen gira.  Herria   2003-07-31

Ortzegun huntan ilargi berria, gorapentzen, aro ederraren meneko gaude.  Herria   2001-06-21

11 ilargi bete ik ilbete.

Ilargi betea da gaur.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 169. orr.

Ilargi betea ortzegun huntan.  Herria   2002-12-19

Ilargi beteko gauetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 602. orr.

Ilargi betetik ilargi betera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Jo turuta ilargi berrian, eta ilargi beteko gure jaiegunean.  Elizen arteko biblia   Sal 81,4

Nire buru gainean, ilargi handi, bete, zabal bat hedatzen zen, zeru urdinkara esnezko baten erdian argi ematen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Mutil galant bat irten zen, ilargi betearen parekoa, bibote sarriekikoa eta masail gorriduna.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 74. orr.

Nire bi titiek salto egin zuten aske, xamurrak eta ederrak bi ilargi beteen antzera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Zenbat, haur eta heldu, txundituta egon izan diren ilargi bete-beteari begira!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Ilargi ia betea leihotik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 20. orr.

Ilargi betearekin beherapenean sartu gira aste huntan.  Herria   2002-07-25

Ilargi betea eta beherapena igandean.  Herria   2003-07-10

12 ilargi-eri ilargi-joa.

Ebanjelioan ageri diren ilargiak-jotako haien gaitza, Jesusi senda zitzan bazter guztietatik eramaten zizkioten haiena: ilargi-eriak, halaxe deitu izan zaie aspaldiko itzulpenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

Ilargi-eriz jota etorri badira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

13 ilargi eklipse

Bezperatik komunikabideetan iragarrita zegoen gau hartan ilargi-eklipsea izango zela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 59. orr.

Egun hartan egokitu zen ilargi-eklipse bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Ilargi-eklipse bat zertan datzan ongi aski ez baneki bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Ordura arte sekula ez baikenuen, ezta nik ere, hain ilargi-eklipse argirik ikusi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 188. orr.

Almanaka bati esker ilargi-eklipse baten berri izan zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.

14 ilargi-erdi (orobat ilargierdi g.er.) diskoaren erdia edo gutxiago argitua duen ilargiaren irudia.

Andaluziar ikurrak azaltzen dira, arabiar ilargi erdiarekin batera.  Berria - Kultura   2004-11-03

Launa zauri ziren esku bakoitzean, ilargi erdien antzekoak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 201. orr.

Zortzi ilargi erdi odoltsu haiei begira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 201. orr.

Estalpeko kale nagusiaren gangaren armazoi garaiak argitasunezko ilargi erdi bat ebakitzen zuen zeruaren urdin zurbilean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Ikusi nuen bihotzaren aldea gurutzatzeko xedeaz pentsatua zegoela ilargierdia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.

Zilar-koloreko ilea eta bizar luzeak zituen, ilargi-erdiaren tankerako betaurrekoak eta sudur guztiz kakotua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 78. orr.

Ilargi erdi baten itxurako kateorratz bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Zaldiraino joan eta ilargi-erdi itxurako ezpata luzea hartu zuen Alkimistak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 164. orr.

Ararateko gailurraz bestaldean eguzkia artean ez zen ilargi-erdi gorri bat besterik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Azazkaletako ilargi erdiak akasgabeak zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

15 Ilargi Erdi Gorri Ilargi gorria.

«Inongo babesik gabe sartu dira, Armada estatubatuarraren kontrol batean minutu batzuk geldi pasa ondoren», adierazi zuen Ilargi Erdi Gorriko bozeramaile batek.  Berria - Mundua   2004-11-14

Munduko Elikadura Programako (PAM) bi langile sudandar eta Ilargi Erdi Gorriko beste hiru bahitu zituztela larunbatean Darfur hegoaldean.  Berria - Mundua   2004-08-31

Ilargi Erdi Gorriak artatu behar izan zituen.  Berria - Mundua   2004-11-13

16 ilargi esne

Mineral sekundario ezezagunez osatutako egoera berezi hori osatzen zuen substantziari moonmilk edo ilargi esne izena jarri zioten orduan zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Aizarnan ilargi esnezko erreka bat dagoela argitu du Aranzadi elkarteak.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Ilargi esnea paretetan dagoen estaldura bat da, zuria eta distiratsua.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Ernioko errekako ilargi esnea, berriz, egoera likidoan dago.  Berria - Gaiak   2004-12-31

17 Ilargi Gorri Gurutze Gorriaren arabiar kidekoa.

Ilargi Gorria erakundearen arabera. Ilargi Gorriko bozeramaile Ahmed Al Rauiak. herriaŽ

Ilargi Gorriko arduradun Ahmedu Uld Haiek azaldu zuenez.  Berria - Mundua   2006-03-07

Irakeko Ilargi Gorriak azaldu duenez, Falujako erasoa baino lehen, 300.000 pertsonak alde egin zuten hiritik. Ilargi Gorriko zuzendariak, Fardous al Ubaidik giza hondamendia gertatzen ari dela ohartarazi zuen. herriaŽ

Ilargi Gorriak Mauritanian duen ordezkaritzak atzo jakinarazi zuenez.  Berria - Mundua   2006-03-09

Emakumea Ilargi Gorriak Bamen duen ospitalean dago orain.  Berria - Mundua   2004-01-04

«Populazioarentzat osasun arrisku handia dira gorpuak», azaldu zuen Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Elkarteen Nazioarteko Federazioko kide Marko Kokicek.  Berria - Mundua   2004-05-29

18 ilargi-jo (orobat ilargijo) Ilargiaren eraginpean dagoen pertsona, aldizkako zoroaldiak dituena.

Badira, bai, artean ere, ilargi-joak eta ilargi-aldiak dituztenak...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

Ilargitar [...] Ilargiko biztanlea, ilargi-joarekin nahasi behar ez dena; hori ilargiak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 150. orr.

Eta Hitlerrek halako ilargijo bat dauka bere buruzagien artean?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

18a ilargi urte Lurreko behatzailearentzat Ilargiak eguzkiaren inguruan 12 itzuli egiten ematen duen denbora, gutxi gorabehera 354 egunek osatzen dutena.

Ilargi urte bateko epean, ikusezin izendatu naute: oihu negien eta ez zidaten erantzuten, ogia ebasten nuen eta ez zidaten bururik mozten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

Mahai inguruan esertzeko orduan ere oso kontuan hartzekoa omen zen Kua zenbakia, eta halaxe jarri ginen, txintxo-txintxo, nor bere Ilargi-urtearen arabera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.

19 ilargi zuri (orobat xuri) ilargiaren argia. ik ilargite.

Beha egoiten gara, beha luzaz, ilun beltza da -ilargi xuri.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 148. orr.

Gaua ederra da, ilargi xuri eta hotzik ez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.

Ilargi-zuritan ikusi zen altzairuaren distira.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.

Ur beltz dirdiradunaren klaxka-klaxka ilargi zuritan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 148. orr.

Eduardo Gerra burusoila, Zilarbizi ezizenez ezagunagoa, ilargi zuritan haren buruak zilarbiziak bezala egiten baitzuen distira.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

Arrats hartan bi gizon, ingelesak, mugaraino lagundu behar zituen, ekaineko aro eder eta epel batez, ilargi xuria lagun.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

Azken dolarra ere joka dezakek ez dela ez ilargi xuririk ez ele-melerik izango.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.

Ilargi zuria zen, orbainez estalia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Haren begiak bi ilargi zuri ziren, handi-handiak.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 233. orr.

· Ilargi-xuritea dela gauero sartu zaigu buruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.

20 ilargi zahar ilargi betea. ik ilbete.

Pazkoz ilargi-zar, hausterrez ilargi berri akordatuko ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.

Goian ilargi izoztu eta zahar-zaharra ñirñirka ari zen, mendigainak erdizka estalirik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat ilargi (4); bi ilargi (9); da ilargi (7); den ilargi (3); dute ilargi (3); edo ilargi (6); eguzki eta ilargi (4); ere ilargi (3); eta ilargi (43); eta ilargi betea (3); eta ilargi erdi (3); ez ilargi (3); gure ilargi (3); hurrengo ilargi (4)

ilargi aldaketa (3); ilargi aldera (5); ilargi aldi (3); ilargi aldiak (3); ilargi amandre (3); ilargi amandrea (4); ilargi amandreari (3); ilargi argitan (8); ilargi atzeman (3); ilargi atzeman ditu (3); ilargi aurpegiduna (4); ilargi bat (7); ilargi berria (11); ilargi berriarekin (7); ilargi bete (7); ilargi betea (31); ilargi betea zegoen (4); ilargi beteak (14); ilargi betearekin (5); ilargi betearen (11); ilargi beteari (4); ilargi beteko (13); ilargi beteko gau (4); ilargi beteko gauetan (4); ilargi eklipse (4); ilargi eklipsea (6); ilargi erdi (11); ilargi erdia (3); ilargi erdiaren (7); ilargi erdiaren tankerako (3); ilargi esnea (5); ilargi esnezko (3); ilargi eta (19); ilargi gabeko (4); ilargi gaua (3); ilargi gorria (6); ilargi gorriak (19); ilargi gorriak ohartarazi (3); ilargi gorriaren (5); ilargi gorriaren arabera (3); ilargi gorriko (10); ilargi gorriko bozeramaile (3); ilargi handi (5); ilargi handienaren (3); ilargi hori (3); ilargi izpi (5); ilargi koska (5); ilargi langa (3); ilargi zaharra (3); ilargi zuria (4); ilargi zuritan (5)

irakeko ilargi (4); saturnoren ilargi (10); saturnoren ilargi handienaren (3); titan ilargi (3); zen ilargi (13); zuen ilargi (6)

da ilargia (8); du ilargia (4); egunez ilargia (3); eguzkia eta ilargia (9); eta ilargia (45); gure ilargia (4); ilargia agerian (3); ilargia agertu (8); ilargia agertu zen (4); ilargia atera (3); ilargia baino (4); ilargia bera (4); ilargia bera ere (3); ilargia bere (4); ilargia bete (3); ilargia bezain (10); ilargia bezain handi (3); ilargia bezala (3); ilargia distiratsu (4); ilargia edo (3); ilargia ere (15); ilargia eta (21); ilargia eta izarrak (3); ilargia eta lurra (3); ilargia hodei (3); ilargia ikusi (3); ilargia lagun (3); ilargia oso (3); ilargia zapaldu (4); ilargia zeruan (3); izarrak eta ilargia (3); zen ilargia (6); zuen ilargia (6)

baina ilargiak (4); baitako ilargiak (16); baitako ilargiak txotxongilo (3); eguzki ilargiak (5); eguzkiak eta ilargiak (4); eta ilargiak (20); gure baitako ilargiak (16); ilargiak argitzen (4); ilargiak baleki (3); ilargiak bere (6); ilargiak bezala (3); ilargiak distira (6); ilargiak eguzkiaren (3); ilargiak ere (6); ilargiak eta (8); ilargiak ez (11); ilargiak ez du (4); ilargiak ilundu (3); ilargiak ilundu egiten (3); ilargiak txotxongilo (3); titan ilargian (3)

babuino handia ilargiaren (3); da ilargiaren (5); dira ilargiaren (5); eguzkia eta ilargiaren (3); eguzkiaren eta ilargiaren (7); ere ilargiaren (4); eta ilargiaren (35); eta ilargiaren argitan (3); handia ilargiaren (3); handia ilargiaren argitan (3); ilargiaren adar (5); ilargiaren argi (6); ilargiaren argia (10); ilargiaren argiak (6); ilargiaren argipean (4); ilargiaren argitan (32); ilargiaren argitan bere (3); ilargiaren argitara (3); ilargiaren aurpegi (3); ilargiaren azpian (3); ilargiaren azpiko (3); ilargiaren distira (6); ilargiaren distirak (4); ilargiaren eragina (3); ilargiaren eskolan (3); ilargiaren eta (5); ilargiaren inguruan (3); ilargiaren kaleak (3); ilargiaren ondoan (3); ilargiaren orbitan (3); ilargiaren pean (3); ilargiaren sekretua (11); ilargiaren sekretua filma (3); saturnoren titan ilargiaren (4); titan ilargiaren (8); zen ilargiaren (7)

eguzki ilargien (3); espazioa ilargiko (3); eta ilargira (5); eta ilargirik (3); eta ilargirik gabeko (3); ilargira eta (7); ilargira eta martera (4); ilargira heldu (3); ilargirik ez (8); ilargirik gabe (3); ilargirik gabeko (10); ilargirik gabeko gau (4); ilargirik gabeko gauetan (3); ilargirik handiena (3); lurretik ilargira (4); saturnoren ilargirik (4); saturnoren ilargirik handiena (3)


ilargialdi 1 iz ilargi hilabetea.

Nahiz eta bere ilargi aldi osoa 28 egunekoa izan, 28 egun horiek, gure egutegietako 29 eta ordu batzuetaraino iristen dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

Ilargialdi oso bat eta erdi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 351. orr.

Alegia, egizu kontu ilargiak bere bidea osatzeko, 28 egun dituela, baina, egun luzexeagoa duenez, 25 ordu eta minutu batzuekikoa, bere ilargialdia betetzeko, 29 egun eta puxka bat behar duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 390. orr.

Zein ilargialdik dakartzan arkume gehiago eta horrelako eztabaidak sarri pizten dira artzainen artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 495. orr.

Polita da urte-sasoiak existitzea, ilargiak eta ilargialdiak, ez zaizu iruditzen?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 90. orr.

Han goian, Alemanian, ia-ia lau ilargialdi pasatuta, are urtaro gogorragoa iragartzen zuten hodei beltzek.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.

Eraikuntza bat aztertzen dugunean ere ez diogu alderdi bakar bati erreparatu behar, edota gizaki galantean ilajeari soilik, edota hizlari trebea mirestean eskuen mugimenduari, edota ilargialdietan hiruzpalau eguneko aldarteei soilik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 206. orr.

2 ilargiak alditsuengan duen eragina.

Zer den ilargi-aldia? [...] Ebanjelioan ageri diren ilargiak-jotako haien gaitza, Jesusi senda zitzan bazter guztietatik eramaten zizkioten haiena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.


ilargierdi ik ilargi 14.

ilargigabe izond ilargia ikusten ez dena.

Behin, udako ilunabar ilargigabe batean, hiria Egipto bezain beltz zegoela, Taibele bere lagunekin aulkian eserita zegoen, kalez kaleko saltzaile bati erosi zion liburu bateko istorio bat kontatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.


ilargijo ik ilargi 18.

ilargikume iz satelite artifiziala.

1957tik hona, urriaren 14an lehen ilargikumea hor jiraka ipini zutenetik [...] auskalo zenbat tona txatar-zahar dabilen hor goian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.


ilargipe iz ilargi argiaren azpia.

Ez dut deusik aditzen ilargipe isil honetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

Ni hebainduta nengoen, eta lurra kiskalita, baina hantxe kokorikatu nintzen, buruari eskuez eutsirik, ilargipe urdinskan izerditan blai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

Paisaia hau, eguzkitan hain alegera, hitsa bihurtua zen ilargipean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 171. orr.

Terraza batean gaude, itsasoa etxe artean ikusten dugula, zilartsu ilargipean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.

Eta zuhaitzek diz-diz egiten zuten ilargipean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.

Ilargipean ardiak estatuak ziruditen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 61. orr.

Gorputz zuri bat ilargipean, ur beltzen gainean errainu iheskor bat osatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.

Oreina ilargipeko azken une grinatsuez oroitzen duk, larrearen erdian gelditzen duk, amodiozko borrokaren lekuan. Lehenago inguruez axola gutxi erakutsi arren, ilargipeko ikuspegi zabalari atsegin handiz begira zegoen orain.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.


ilargiratu, ilargira(tu), ilargiratzen da ad ilargira joan.

Ameriketan NASA erakundeak jakinarazi du berria: 2018an ilargiratuko direla.  Herria   2005-09-29


ilargiratze iz Ilargira heltzea.

Bitxikeria modura: ilargiratzea goizeko 02:56 GMT izan zenez, 1969ko uztailaren 21ean.  Berria - Gaiak   2004-07-22


ilargitar 1 izond ilargikoa, ilargiari dagokiona.

Eta halere, mundu ilargitar hau ezaguna dut, hala iruditzen zait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.

Alde egin du helikopteroak, harrizko paisaia ilargitar honen handitasunean zuek bakarrik utziz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 122. orr.

2 iz Ilargiko biztanlea.

Ilargitar [...] Ilargiko biztanlea, ilargi-joarekin nahasi behar ez dena; hori ilargiak bizi baitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 150. orr.

Ilargitarrak deskribatu zituen, Sir John Herschelen irispide luzeko teleskopioaren bidez ikusitakoaren arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Jarraian ematen da Ilargitar txunditua [...] izenburuko liburu zahar batetik hartutako zati bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 115. orr.


ilargitari iz ilargialdiaren araberako egutegia.

Badira ilargitariak, ilargiaren arabera egindako egutegiak, alegia, hori poliki seinalatzen dutenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.

Ilargiarena ez dago gure egutegiko egunekin finkatzerik, hori ilargitarian beharko genuke erreparatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 183. orr.


ilargite iz ilargiaren argia. ik ilargi 19.

Kanpora irten ziren ilargiteak argituriko sailetara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.

Garrasi egin zuen iratxoak, Harryri begira, leihorik hurbilenetik sartzen zen ilargiteak begi biribiletan dir-dir egiten ziola.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 282. orr.


ilargitsu izond ilargi argiz beta.

Eta biharamuneko gau ilargitsuan zaldia hartu, eta beheko txaboletarat joan nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 580. orr.


ilargitu (orobat illargitu) izond ilargi-joa.

Ilargi-eriak, halaxe deitu izan zaie aspaldiko itzulpenetan: illargituak ere bai, ilargi-joak gajoak, nolanahi ere ilargi-aldiak dituztenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

· Maitagarria eta aldi berean beldur emailea, bakardade ilargituenean bizi da otzaran egon behar ez lukeen psikopata gaixoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.


ilargitxo iz ilargi txikia.

Ni ikusteko kandela besoa jasota zeukanez, ilargitxo bat balitz bezala iruditu zitzaidan haren buruan, altzari zaharrez gainezka zegoen gela zabal hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 406. orr.


ilargitzar iz ilargi guztiz handia.

Ilargitzarra zeruan, eta arroken zohardura -zilarrezkoak bailiran-, besterik ez zen antzematen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 163. orr.


ilari iz artile haria.

Kulunkaulkian haria biribiltzen zuen andreak, antioju borobil txikiak erantzi, ilaria alde batera utzi eta, ernegaturik, atea seinalatu zuen: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.


ilarleka ik ilar 7.

ilarraindu, ilarrain, ilarraintzen da ad harrotu, harropuztu.

Orain arte bere baitan zatikatu zuten oker guztien konponketa aurkitu izanaz ilarraintzen naiz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.


ilatx iz ile izpia; izpia.

Aitak, ardiak laxatu zituen eta lohian txapatxapa ihalozka pasatu ziren, muturrak lurrera, ilatxetan iratze zein ote abarrak perlatzen zirela, kakaila pikorren artetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Edmea zutitu zen, arropari itsatsi belar idor ilatxak eskuz garbitu zituen eta ahurraz akotea orekatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.

Kaka pikor beltz biribilak, ardi ilatxak, eta deizteko unean, ilunetik argirako ibilaldian kalit harrapatu ulutxak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Gatu ilatxez estali jargian.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Paperetik kanpo zebilzkion tabako ilatxak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 193. orr.


ilaun1 1 izond bizitasunik, indarrik, funtsik gabea. ik ahul; geldo.

Lanpararen argi ilaunarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.

Argi ilaun triste bat besterik ez dela haraino [ur handi edo sakonetaraino] iristen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Ipurtargiak hurbil iragartzen dik goiza, zurbiltzen hasia baitu bere su ilauna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

Argi kaskarra egiten baitzuen bonbilla ilaun bakartiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Arestiko begirakune ilauna desagerturik, begirakune gotor erronkaria josi zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Bat-batean, nik antzematen ez nuen seinale batera, hotzikara egiten zuen, bere hazpegi ilaun ederrak gogortzen zituen eta inurri lanari ekiten zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Irribarre ilaun batez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

Halako artegatasun ilaun batek egin zuen habia neure barrenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Lilura ilaunak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 29. orr.

Susmo ilauna, lausoa...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Ez da hau, ordea, ohoregose direnen berezitasuna, baina, bai, zorigaitzak jotzen dituen eta barne ilauna duten guztiena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

Zuria lepoa, handiak begiak, ilauna begirada.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 400. orr.

Begiak altxatu eta lokamuts ilauna aienatu egin zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.

Orduan zilarrezko kanpaitxo baten hots ilauna aditu nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.

Geroenean, burua makurturik, ahots ezin ilaunagoz esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.

Urrutitik datoz orduko ahotsen oihartzun ilaunak, gero eta itzaliago.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 41. orr.

Bere burua argi engainagarriren baten inguruan jiraka zorabiaturik galtzen duen sorkari ilaun eta pasakor izate horretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 307. orr.

Beren izate ilauna euli baten gisako sentitzeraino.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 123. orr.

Itzal ilaun bat bezala jarraitzen ziola noranahi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gogoko ditut zaldiak, nik -esan zion Camillari, zurbil eta ilaun baitzegoen satinezko etzaulki abrikot-kolorean-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Husainek, orduan, ahotsa ilaun: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 268. orr.

Hain ilaun sentitzen zen gaualdi bare hargatik, hain ahul, odolki eta txerri gantz usainengatik, hain motel, Pauline potxolo hura bere belaunen gainean lo gelditu ondoren [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa ilaun (5); ilaun bat (3); ilaun batek (3); ilaun batez (3)


ilaun2 iz paperaren, lastoaren edo zernahi gai arinen errautsa; ikatzaren gainean egiten den errauts zuria

Erreka haren ertzean ikusi zituen buhame taldearen sutearen hondakinak, errautsa, ilauna, ikazki egurrak eta sasietan dilindan, botaiak ziren hainbat etxeetan erdietsi arropa zapituak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Ekaineko airean dabiltzan kardu-ilaunen hegaldi hutsala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Ilaun batek bera baino jaunagoari.  Herria   2003-04-03

Ilaunezko bolatxoek masaila kilikatzen zioten Ruche jaunari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Aski baitzen txinpart edo ilaun bat ibaian erortzea naftazko korronte hura guztia suak har zezan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.


ilaundu, ilaun(du), ilauntzen 1 da ad ilaun bihurtu.

Filologoak ez luke intelektual errealista, aurrerakoi eta arrazoizale merkea izan nahi, baina inolaz ere ezin egin dezakeena da bere baitan daraman su fedekalte hura ilauntzen uztea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Berrogeita bi urteko aurpegi ilauntzen hasia.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

· Motorra euri-zaparraden eraginez erabat lohitua aurkitzen dut, dena garbitu beharra dago, dena dago ilaundua eta gingildua, polen-usaina dario, lubrikazio-olioari itsatsia eta usteltzen ari, baina ni pozik, lanean...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Negar-malko mardulak isuri zituen bere begi jadanik ilaunduetatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.


ilaunki adlag ahulki, bizitasunik gabe.

Jende arteko giza irudi batzuk zaintzen zituzten ilaunki, eta batzuetan kritikaren bat egiten zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 85. orr.

Arima kordegabetzen zihoakion, eta elurra entzuten zuen unibertsoan barrena ilaunki erortzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.

Atzera itzuli, eta esan zuen, ilaunki: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.


ilauntzear adlag ilauntzeko zorian.

Hegaztiaren begiek dir-dir egin zuten, baina ilauntzear zegoen sugarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.


ilazki iz ilargia.

Gure ilargia, argizaria, ilazkia edo goikoa, horrela ere deitu izan baitzaio gure eskualdeetan, beti egon da eguneroko lan eta ohiturekin estu-estu loturik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 35. orr.


ilazkin iz artilea harrotzen duen pertsona.

Lihoginak etsita geldituko dira, ilazkin eta ehuleak zurbil.  Elizen arteko biblia   Is 19,9


ilazti ik hilazti.

ilbehera iz ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia; ilbeheraren erdiko eguna, ilargiaren erdia argiturik dagoena.

Hilaren 8an ilbehera, 16an ilberri eta 23an ilgora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.

Ilbeherako bakeak eta orekak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

Eta ilargiak? ilgora ala ilbehera? oiloa noiz lokatzen den kontu: arrautza gainean ilberrian edo ilgoran jarriz gero, oilaskoak gehienak; ilbetean edo ilbeheran, oilandak nagusi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Hau dena dakart ilgora-ilbehera ohiko horien uhinen mende bizi garela denok gogoratzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Ilbeherarekin gaiztotzen bada eguraldia [...].Ez dago gogoratu behar handirik, ilargiaren eraginak geurean zenbat zabalduta dauden jabetzeko, hala ilbeherarenak nola ilgorakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.

Zura egiteko mementu beretik abiatzen zen baserritar gurea: Hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.

Ilberriko alea lastotsu, ilbeherakoa burutsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.

Biek zeukaten Ilbeheraren irudi bana bizkarra baino goraxeago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ilbehera (3)


ilbeheradun izlag ilbeheraren irudia duena.

Banu Kasitarren otzantasuna, gerlari baskoiak eta arabiarrak elkarrekin Karlomagnoren harropuzkeria inperialaren kontra, ilbeheradun hilobia Gaztelu enparantzako parkinaren pean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.


ilbeltz (orobat hilbetz g.er.) iz urtarrila.

1977ko ilbeltzaren 19ko gauerdi aldera.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

1967ko 29an, ilbeltzaren azkenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.

Agustin saindua, zeinak urtero, ilbeltzaren 22an, sermoi dotore bat eskaintzen zion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.

Ilbeltzeko elurra, brontzea, otsaillekoa zura, ta martxokoa ura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Oraintxe ilbeltzean, gordelekuetan lozorroan daudela, beren operkulotan itsatsiak, dira gozoenak eta garbienak karakolak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

Joan den hilbeltzean ere jaso zuen Volkswagenek beste bonba mehatxu bat.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Ilbeltza, beti hil beltza! biribilduko zuen besteak aldamenetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.


ilberri 1 iz Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako ikusezina gertatzen den ilargia; orobat hurrengo egunetakoa, ilargi betea arte. ik ilargi 10.

Hilaren 8an ilbehera, 16an ilberri eta 23an ilgora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.

Bihar ilberri da.  Elizen arteko biblia   1 Sm 20,5

Gau hartan ilberri zen eta ia zeharo ilundu zuen hamaiketatik ordu biak arte.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Etorri zen ilberria azaroaren 8an, eta 11tik, San Martin egunetik, euria eta hotza etorri ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.

Ilberriko baba eta zalkeak, leka askatu ta ixuri egiten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Ilberriko alea lastotsu, ilbeherakoa burutsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.

Txarria hilteko egun txarra da ilbarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Zura egiteko mementu beretik abiatzen zen baserritar gurea: hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.

Ilberriz ebakitako ilea hazi ta mehetu egiten baita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Sortu ziren zenbait esaldi, beti ere ilberri eta ilzaharrarekin kontatzen hasita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 351. orr.

Ilberriko hirugarren egunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 351. orr.

Larunbat eta ilberri-egunetan, jendea sarrera honetara etorriko da.  Elizen arteko biblia   Ez 46,3

Eta ilberri oro eta larunbatero nire aurrean ahozpeztera etorriko dira gizaki guztiak.  Elizen arteko biblia   Is 66,23

Masailezurrek more aire lauso bat zuten eta, bekainen ordez, esku aditu batek bi ilberri marraztu zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bai eta Jaunari egin ohi zizkioten erre-opari guztietan, larunbat, ilberri-jai eta jai nagusietan ere.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,31

Jaiegun, larunbat eta ilberri-jaietan.  Elizen arteko biblia   1 M 10,34

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ilberri (5); eta ilberri jaietan (3); ilberri eta (7); ilberri jaia (3); ilberri jaiak (3); ilberri jaietan (5); larunbat eta ilberri (3); zazpi ilberritan (3)


ilbete iz aurpegia erabat argiturik agertzen duen ilargia. ik ilargi 11; ilzahar.

Pazkoa noiz den, udaberriko lehen ilbeteak markatzen baitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.

Urtarril hark bi ilbete bizi izan zituen: 2an, opari ederrez etorri zitzaiguna, eta 31an.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.

Otsail ilbete gabea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

Otsailgo ilbete, edurra ni bete dio atsotitzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Uda mineko ilbete txuri-txuria, biribila.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 67. orr.

Izan da aldi ilargialdiko berezirik, 500 litro ondroso eta beteak eman dituenik, ilbetearekin hasi euritea, eta ilbetearekin amaitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

Ilbetean itzuliko da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Arrautza gainean ilberrian edo ilgoran jarriz gero, oilaskoak gehienak; ilbetean edo ilbeheran, oilandak nagusi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Eramana du diru-zorroa ere, eta ez da ilbetera arte itzuliko.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,20

Ilbeteko gauean eginiko jauzi bizkor batez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 105. orr.

Ilbetearen argia, besterik ez zegoen oasian mutila kanporatu zenean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 151. orr.

Mutila Ramadaneko ilbetea bezain ederra baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.


ildaska (orobat ildaxka) 1 iz Goldeak lurrean egiten edo urratzen duen ildoa.

Landatu behar omen zituen landareentzat ildaskak egiten, nonbait.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 385. orr.

2 hed

Kolometako ildaxkek hogeita lau izan behar dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Ildaxken zabalera aldatzen joango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.

Hosto barruko ildo eta ildaxken koxka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.

Oskolaren bihotzak, haren koloreak, ildaskek, akatsek edo gogortasunek...  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.

3 (hitz elkartuetan).

Kolomaren diametroari kentzen zaiona ildaxka-kopuruari gehitzen zaion horrekin konpentsatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.


ildaskadun (corpusean ildaxkadun soilik) izond ildaskak dituena.

Diametro bereko bi koloma hartu, bata ildaxkaduna eta bestea ildaxka gabea,  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.


ildaskagabe (corpusean ildaxka gabe soilik) izond ildaskarik ez duena.

Diametro bereko bi koloma hartu, bata ildaxkaduna eta bestea ildaxka gabea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.


ildaskatu, ildaska(tu), ildaskatzen (orobat ildaxkatu) 1 du ad ildaskak egin.

Boluten zentroek ez dute begiaren diametrotik kanpora atera behar, eta bolutak berak ildaskatu egin behar dira, erretenaren neurria boluten altueraren hamabiren batekoa eginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

Berdel urrekarek, bizkarra txartatu berdexkez ildaskatuta, beren saihetsetako nakar aldakorrari distirarazten zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

· Traje iluna, marra argiz ildaskatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Badira bi muskulu mota nagusi: lisoak eta ildaskatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Beso, zango eta enborrean daude muskulu ildaskatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Esan daiteke ikusmenezko pertzepzioa kokatuta dagoen kortex ildaskatuaren eremua zutabetan antolatuta dagoela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 29. orr.

Handik beste nerbio konexio batzuk abiatzen dira garunaren atzeko alderantz, eta kortex ildaskatura iristen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Tximista ildaskatuek zerua trumoiz bete zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 277. orr.

Hori eginez, bere ordenari dagokion ildaxkatu berezi hori izango du koloma doriarrak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.


ildaxka ik ildaska.

ildo 1 iz goldeaz lurra irauliz egiten den irekidura luzea. ik ildaska; ildoxka.

Bizkor zabaltzen du ildoa goldeak orain, zokil artean trabatuta geratzen da gero.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Traktoreak utzitako ildoengatik ez balitz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.

Ildoak egiteaz arduratzen da buru-belarri, eta gauean oraindik ganadua gobernatu behar.  Elizen arteko biblia   Si 38,26

Ildoa goldearen bide zuzenetik ateratzen eta semenaren kolpea lekutik apartatzen baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 303. orr.

Ildoak ureztatu, zokorrak berdindu, euri-zaparradaz harrotu, ernamuinak bedeinkatu.  Elizen arteko biblia   Sal 65,11

Aita ikusten du soroa ildoz ildo oinkatzen, mokorrez mokor zapaltzen, eskuarez bezala berdintzen, sasiak, zuhaixkak, karduak eskopetaz jotzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Fulgor Sedano, lurraren usaina aditu, eta euriak ildoak nola zarrastatzen zituen ikustera irten zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

Haien zuzenbidea, ordea, soro-ildoetan hazten den belar gaizto bihurtu da.  Elizen arteko biblia   Os 10,4

2 hed/irud

Izerdiak ildo ñimiñoak goldatzen zizkidan lepoan eta galtzarbeetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Urak beste ehun bat metro egiten zituen sastraka eta ihi artean, bizi-bizi orduan ere, zaplaztaka ildo harritsuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Marmolezko blokeetan ildoak egin, eta burdinazko ziriak sartu zituen ildootan, porlanez disimulatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Halaxe ohartu nintzen kutxaren barruan bazela ildo antzeko bat, zurezko pieza bi elkarri josten zaizkionean geratzen dena bezalakoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 358. orr.

Garabi-besoak, goi muturrean eskegita, ildo biko gurpiltxoa zeukan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.

Grabatzeari ekin zion gero, markatutako lerroetatik ildoak eginez.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Aurpegia ferekatu nion berriro; zimurren ildo sakonak, goizeko bizarraren ile urdin tenteak, azal marguldua...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 148. orr.

Hondar hezezko bere ildo kontzentrikoekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Ibaiaren erdian uhin-ildo kexatuek apokalipsia irudikatzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Gailuaren orratzak diskoko ildo espiralean grabaturiko gorabeheretan aurrera egin ahala, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Baina orratz marketsak disko zaharraren ildo beltzari eutsi eta nota bizkorrek segitu zuten baserriko sabaiko egurats ilunaz jabetzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Harriak bihotzean ildoak nola irekitzen dituen sentitu dut.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 121. orr.

Kopetatik eroritako odolak ildo bakarra utzirik zuela, jakaren lepoaren ezkerraldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

Batelak aurrera egiten zuen eta ur ildo txiki bat uzten zuen atzean. bi malkoak masailean behera erori zitzaizkion, ildo hezeak irekiz haren azal ederrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.

Pneumatikoen ildo-zirrituetan zegoen itsatsita zer nazkagarri hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Emakume baten irudi handi ildo-sakon bat marraztu zuen hondarrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

3 haria, bidea.

Bazekien bidea urratu beharra zeukala, aurrea hartu behar ziola idazleari ahal zuen neurrian, berak markatu behar zuela ildoa, eta ez hark.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 196. orr.

Horrela jakituriara gidatuak lirateke Jaungoikoaren errukiaren ildo seguruetan zehar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 149. orr.

Frantsizkotarren ildo zahar eta iraunkorretik bazabilan hor, behartsuen zerbitzuko.  Herria   2001-09-13

Gandhi, Luther king edo Cesar Chavez-ek urratu ildoari jarraikiz.  Herria   2002-11-21

Unamuno gaztea garai honetan positibismoaren ildoan dabil buru-belarri.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

Ildo berria eta oldar eragilea eskaini zion Agustinen bizitzari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Badira antzezlanetatik ateratako hainbat zati ere, baina ez dago ildo narratibo bakar bat.  Berria - Kultura   2006-02-03

Sistemaren osagai alde bikoak ildo hierarkiko eta politiko jakinen arabera jarduten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Ildo sindikal berria zehaztu bezain laster, mugaz beste aldera itzuli beharra neukan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.

Gaur egun kooperatibak ildo horrek gidatzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.

Gure jasangogortasun burlati hura ez zela aski; sumin bihurtu behar zela, eta sumin hori iraultza organiko eta xuxen baten ildora ekarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

"Oinarri ideologikoak" onartu ziren erakundearen ildo berriari begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Ildo berri horrek ahalegina egiten baitu politikak prestatzeko prozedurak gardenagoak izan daitezen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Behin ildo hori ireki zenez gero, aurrerantzean ere, bertatik aurrerapauso garrantzitsuak egin ziren hainbat norabidetatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Erabat eta biziki estimatzen du eta horregatik bizi da ildo horri jarraiki.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 119. orr.

Ildo horri jarraitzen dion ereduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

Estetika horrek 1970 inguruan bolada-boladan zegoen "freudo-marxismoaren" eragin handia du; ildo horrixe jarraituz ahalegindu zen geroxeago Lyotard "ekonomia libidinal" bat paratzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Baina Txekhovengandik Carverrengana doan ildoko ipuingintza ere ez zaizu erabat arrotza.  Berria - Kultura   2006-04-12

Erraztiren ildokoek hartu dute Bizkaiko zuzendaritza.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Luzaz, katekesia girixtinoen haurreri eskainia zen eta fede ildoak hola segitzen zuen, familien belaunaldien erritmoa errespetatuz.  Herria   2004-01-29

Puntuazio sistema bitxiak eta narrazio ildo desordenatuak bikain lortzen dute irakurlea tren-geltoki txiki bateko eta gazte baten sentimenduen zurrunbiloan sartzea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.

Bertsozale Elkartearen lan-ildoak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Bi lan-ildo nagusi ditu alor honek: batetik, irakaskuntza arautuan txertatutako bertsolaritzaren jarraipena egitea eta, bestetik, bertso-eskolak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Eusko Jaurlaritzak finantzaketa ildo berriak baliatuko ditu.  Berria - Kultura   2004-09-15

Musika alemanak ezin hobeki islatzen ditu bi kultura-ildo horiek, bere baitan biltzen baititu kondaira ipartarrak eta ideia kristauak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.

Ikerkuntza ildo honen oinarri diren zenbait ikuspuntu argitu nahi nituzke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 75. orr.

Baina ikerketa-ildo hau ixten da Taigher desagertzen denean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 66. orr.

Kritika ildo honi jarraiki, Ongizate Estatuaren paternalismoa kritikatzera ere iristen dira hainbat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.

Garapen iraunkor baten aldeko argudio-ildo nagusiak finkatzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 75. orr.

Arazo deitu horiei loturiko egiazko jarduera ildo eraginkorrak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 102. orr.

Borroka ildo berriak zabaltzeko beharra izan zen solidarioak sortzearen funtsa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.

5 -en ildotik (362 agerraldi, 56 liburu eta 221 artikulutan)

Nire bizimoduak betiko ildotik jarraituko zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Frantxua Gilenen ildotik apeztuko zelako ametsa zerabilkion gogoan dantzari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik, nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,11

Garbizaletasunaren ildotik asmatutako hitz berriak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 180. orr.

Silvia Treudlek, gogor ekin dio Haiderren aurka, feminismoaren ildotik aldendu gabe.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 111. orr.

Bestalde, Beldurra Izpirituaren ezintasunetik heldu da, eta ez, beraz, Arrazoiaren ildotik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 519. orr.

Arratsaldean, gertakariak inork aldez aurretik sumatuko ez zuen ildotik mamitu ziren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 118. orr.

· Bestelako biderik ezean, horrenbeste aldiz jorratutako ildotik jo nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 33. orr.

6 ildo berean (356 agerraldi, 9 liburu eta 163 artikulutan)

Horra bigarren gutuna, lehenengoaren ildo berean baina larritasunezko doinua erantsita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.

Ildo berean jarraituz, begia ez da oso bizkorra argi-estimuluak bereizten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Aztertu beharra dagoela ustez elkarren kontra doazen legeak ildo berekoak al diren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 172. orr.

Ildo berean, hiru aldeak desberdinak dituzten triangeluei eskalenoak esaten zitzaien: herrenak. Ildo berean, Serratek adierazi zuen orkestra batekin kantuen tratamendua askotarikoa izan daitekeela: «Abesti batek ez du musika lanketa jakin bat; norberak erabakitzen du nola moldatu».  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

7 ildo beretik (750 agerraldi, 29 liburu eta 308 artikulutan)

Bidaiaren gainerakoa ildo beretik joan zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 65. orr.

Aste bati bestea jarraitzen zitzaion, ildo beretik, monotoniaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Haien jarduera ere ildo beretik zihoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Ikertzaile horiek, eta beste askok, Panofskyren ildo beretik, perspectiva artificialis, izatez, berraurkikuntza bat dela azpimarratu dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.

Beste filosofo askok ere ildo beretik jarraitu zuten eta, oro har, bi ikuspegi nagusitu ziren teoria bakoitzean: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Ildo beretik jarraiki, Amsterdamgo Itunak, 1997ko urriaren 2koak, garapen iraunkorraren printzipioa jaso zuen Europako Komunitatearen helburuen artean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.

Ildo beretik, baina, aldi berean, Krutwigekin lehian, Jose Luis Alvarez Enparantzaren pentsaera nabarmentzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.

Madrileko jujeek dutela gisa hortan beren lana segitu, aspaldian abiatu ikerketa batzuen ildo beretik.  Herria   2005-06-02

Arrazoizkoa dirudi nazio guztiek, bakoitzak idazteko bere hizkuntza erabiltzea eta, ildo beretik, alemaniarra dena ez mespretxatzea alemanez idazten duelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

8 ildo bertsutik (24 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean)

Ildo bertsutik, hona zer zioen Rafael Termesek gehigarri horretan bertan: [...].Hausnarketa estrategiko kolektiborako prozesu bat da, Rio de Janeiroko Goi Bileran jaiotako Foro Globalaren ildo bertsutik doan sare, aliantza eta gizarte zibileko mugimenduen arteko topaketatik sortua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 98. orr.

Bizkitartean, ez dezaket ahantz, bizpalau hilabete lehenago, 1973ko abenduan, ildo bertsutik zihoan tesia aurkeztu nuelarik [...] nola entzungor egin zuten ez bakarrik Baionako apezpikutegiak, baina bai ere Pariseko Irakasle edo Argitaletxeek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 168. orr.

Nuriaren ondotik, bigarren emakumea mintzatu zen, ildo bertsutik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 208. orr.

9 ildo honetan (34 agerraldi, 2 liburu eta 12 artikulutan)

Ildo honetan, Eusko Legebiltzarraren funts bibliografikoa Liburutegi Digitalaren barruan sartzeko helburuarekin lan egiten ari da Kultura Saila.  Berria - Kultura   2004-06-10

Ildo honetan esan genezake ETA izan dela Euskal Herri modernoaren benetako sintoma.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

10 ildo honetatik (36 agerraldi, 6 liburu eta 9 artikulutan)

Ildo honetatik, Adierazpen honetan jasotako eskubideak modu eraginkorrean gauzatu ahal izateko beharrezko administrazio, lege zein beste arlo batzuetako neurriak hartuko dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 129. orr.

Eta ildo honetatik aipa dezakegu halaber ez dagoela hizkuntzarena bezain zaila den sistemarik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 112. orr.

11 ildo horretan (2228 agerraldi, 13 liburu eta 921 artikulutan)

Ekintza zailak eta konplexuak izan dira herrietan egindakoak, baina jende andanak parte hartu du, eta, ildo horretan, oihartzun zabala lortu dute.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 81. orr.

Christopher Gilberg [...] ez da iritzi berekoa, uste baitu goi mailako sormena izan dezaketela Asperger motako autistek; ildo horretan iradokitzen du, hain zuzen, ea Wittgenstein eta Bartók ez ote ziren autistak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.

Ildo horretan Agustinek diosku gauza on guztiak Jaungoikoagandik datozkigula, bera baita Ondasun Gorena, eta erabakimena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.

Hona, ildo horretan, Maurice Dobb autore marxistaren hitzak: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

· Eta Euskal Idazleen Elkartea ere ari da ildo horretako lanak egiten...  Berria - Kultura   2004-12-07

12 ildo horretatik (776 agerraldi, 16 liburu eta 313 artikulutan)

Uste izan dut ildo horretatik jarraituko zuela, baina hitz-beste egin du segituan, eta kontu arinekin jarraitu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Gaitza egitea zertan datzan aztertu nahi izan dugu eta ildo horretatik esan ditugu orain arte esan ditugunak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 122. orr.

Dirudienez, nahimen hori gabe bekaturik ezin egingo genukeen eta ildo horretatik, ikaragarria badirudi ere, Jaungoikoa har genezakeen gure bekatuen egiazko egiletzat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 123. orr.

Ildo horretatik, homo complexus berria dugula esan dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Ildo horretatik, 1994ko Txostenean elementu nagusia enplegua zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 70. orr.

· Meiklejohn-ek ildo horrexetatik jotzen du: [...].· Baina ildo horretatiko baieztapen bakan horiek, halere, ez dute frogatzen 1816an aditu guztiak egia honen esanahi eta garrantziaz jabetzen zirenik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

13 ildo-txori (corpusean ildoxori soilik) iz buztanikara.

Etzuten samatseko hegaztinek ildoxorien grazia, udaberrian arto ereiteko iraultzen ari ginela heldu zirelarik, oraindik kaldan zeuden ildoen barnean jatera, buztan keinukaria ezker edo eskuinera, ikusiz non zen zizaria, ez bazen hemen erdi bat eta han bestea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

baina ildo (10); beste ildo (7); bi ildo (11); borroka ildo (5); da ildo (12); dira ildo (8); dira ildo horretan (5); diren ildo (5); du ildo (6); dute ildo (5); ere ildo (47); ere ildo beretik (34); eta ildo (70); eta ildo beretik (11); eta ildo horretan (19); eta ildo horretatik (13); hiru ildo (7); hiru lan ildo (6); ikerketa ildo (6)

ildo bat (22); ildo bera (15); ildo berari (7); ildo berean (179); ildo berean hitz (7); ildo berean mintzatu (10); ildo bereko (6); ildo beretik (381); ildo beretik doa (9); ildo beretik doala (5); ildo beretik egin (15); ildo beretik hitz (5); ildo beretik jarraitu (11); ildo beretik jo (51); ildo beretik joan (8); ildo beretik mintzatu (24); ildo berria (8); ildo berriak (10); ildo bertsutik (12); ildo editoriala (8); ildo errepresiboa (5); ildo estrategikoak (5); ildo eta (5); ildo honetan (17); ildo honetatik (19); ildo hori (20); ildo horiek (11); ildo horietan (5); ildo horrek (7); ildo horretan (1116); ildo horretan azpimarratu (7); ildo horretan kokatu (9); ildo horretan lanean (5); ildo horretatik (391); ildo horri (19); ildo horri jarraituz (5); ildo komando (7); ildo nagusi (16); ildo nagusia (17); ildo nagusiak (56); ildo politiko (27); ildo politiko instituzionalaren (13); ildo politikoa (21); ildo politikoan (6); ildo politikoaren (5); ildo politikoari (6)

kontseiluko ildo (12); kontseiluko ildo politiko (11); lan ildo (71); lan ildo nagusi (7); lan ildo nagusiak (6); lasa kontseiluko ildo (6); programaren ildo (6); programaren ildo nagusiak (5); zuen ildo (6)

arteko ildoari (6); baten ildotik (9); begirako lan ildoak (9); eta lan ildoak (5); geroko lan ildoak (5); haren ildotik (9); honen ildotik (11); horren ildoan (15); horren ildotik (65); ildoak eta (12); ildoak finkatu (8); ildoak zehazteko (9); ildoarekin bat (6); ildoaren berri (5); ildoari eusteko (5); ildoari jarraiki (7); ildoari jarraituz (9); ildoari jarraitzen (7); ildotik abiatu (5); ildotik doa (7); ildotik jo (7); ildotik mintzatu (7); lan ildoa (25); lan ildoak (67); lan ildoak eta (7); lan ildoak finkatu (7); lan ildoari (6); orain arteko ildoari (6)


ildokatu, ildokatu, ildokatzen du ad ildaskatu.

Haren kopeta ildokatzen zuten zimur hasberrietan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 170. orr.

Ongi ezagutzen genion zimur hura ezpain ertzean zuen ildokatua, eta bazirudien begiak zabaldu, mugitu, eta hitz egin behar zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.


ildotu, ildo(tu), ildotzen 1 du ad ildoak egin, goldatu.

Bizi beharrez goldera auhen egiten eta, nabarra sakon, lurra ildotzen ohiturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.

2 irud ik ildaskatu.

Zerbaitek, denbora ez bertze zerbaitek, hazpegiak ildotu eta antzaldatuak zizkion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.

Esklabo latzikaratu batek kontatu zuen arrasto gorri bat ikusi zuela ilunpeak ildotzen Etnaren gailurrerantz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.


ildotxo iz ildo txikia.

bero egiten duenean batez ere, rougea lerratu egiten da, emakume gazteek ere ezpainen inguruan dituzten zimur-ildotxoetan barrena sartzen da pixkanaka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.


ildoxka iz ildo txikia.

Eskuinaldean, xehatzeko mahai izugarri batek euskarri hartzen zuen murruan; haritzezko enbor puska eskerga zen, txit astuna, ebakiondoz eta ildoxkaz josia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.


ildoxkatu ik ildozkatu.

ildoxori ik ildo 13.

ildozkatu, ildoxka(tu), ildoxkatzen (orobat ildoxkatu) 1 du ad ildaskatu.

Etxe zorrotz, ojibaz ildoxkaturiko teilaz gain-estalien, eta piperrontzi tankerako kantoidorre urdin-horien artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 101. orr.

2 irud

Ez zuen bizia biderkatzen, ildozkatzen eta neurkatzen zion zurrunbilo horren azkenik antzematen, bukaerarik gabekoa baitzen, mundua adina zabala, zerura iristeko orratz zuloa bezain txikia halaber.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.


ildoztatu, ildozta(tu), ildoztatzen du ad ildaskatu.

Enearen gisako ehun bat hobi nolabait taxutuk ildoztatzen zuten mendia eta harana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

Bere gelako sabai erronboz ildoztatura itzulia aurpegia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.


ile (orobat ule g.er.) 1 iz giza gorputzaren buruan eta beste alderdi batzuetan, eta zenbait animaliatan, batez ere ugaztunen azalean, sortzen diren adarkizko zuntz mehetako bakoitza. ik bilo.

Haren ileak urrezko hariak ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Baina ez duzue buruko ile bakar bat ere galduko.  Elizen arteko biblia   Lk 21,18

Jator jokatzen badu, ez zaio ile bat ere eroriko lurrera; baina nolabaiteko gaiztakeriarik aurkitzen badiogu, heriotza izango du.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,52

Haren jantzia elurra bezain zuri, buruko ileak artilea bezain garbi.  Elizen arteko biblia   Dn 7,9

Gure ileak laztu eta kamioi ero hura gerarazteko moduko harrokeriaren bat aurkitu nahi zuela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

-Ileak laztu zitzaizkidan pentsatze hutsarekin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 45. orr.

Behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Ileak tindatzeko produktuez ari ziren gidari biak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 21. orr.

Ileak apainarazi eta bizarra motzarazi ondoan, Durruty notarioaren lantegira hurbildu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Desira bizi batek betetzen ninduen oinetatik buruko ileetaraino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.

Eroritakoan, ileetatik heldu dizu, eta, altxarazi ondoren, sekulako astindua jaso duzu hormaren kontra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 33. orr.

Inspektoreordeak, ileetatik tiraka berriro, altxatzera behartu zaitu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 39. orr.

Orduan, Jaunaren aingeruak buruko ileetatik hartu eta haizearen bultzadaz Babiloniara eraman zuen, lehoi-zuloaren ahora.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,36

Zer edo zer esaten badion, badakin, iletatik tiratuko dinat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.

2 ileen multzoa; batez ere, buruko ileen multzoa.

Zazpigarren egunean, gorputzeko ile guztia moztuko du.  Elizen arteko biblia   Lb 14,9

Hankarteko ilea, berriz, horia zen eta ez oso kizkurra.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Denbora eman zuen bere mihiaz nire pubiseko ilearekin jolasean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Orain ile ondo moztu eta orraztuarekin ageri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Laban artaldeari ilea moztera joana zelarik, Rakelek bere aitaren etxe-jainkoen irudiak ostu zituen.  Elizen arteko biblia   Has 31,19

Beraz, burua estali nahi ez badu, moztu dezala erabat ilea.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,6

Ilea zurituko zaik, ibilera baldartuko eta atsegin-grina hoztuko.  Elizen arteko biblia   Koh 12,5

Ikusten badu azalekoa baino sakonagoa dela eta ilea horitua eta bakandua duela, kutsatutzat aitortuko du.  Elizen arteko biblia   Lb 13,30

Sidneyk ilea txukundu zuen, zutitu zen axolagabe itxurak eginez, eta nesken aldera joan zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Gero hortzak garbitzea dator, ilea kizkurtzea, azkazalak zaintzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Ilea luzatzen utzi zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 59. orr.

Ilea tindatzeko henna erostetik dator emakume pakistandarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

Bi eskuez lisatzen hasi zen, ilea lisatzen zuen bezain emeki.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.

Ondoan eseri eta ilea ferekatzen hasten zaio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 14. orr.

Neskatxak zeharrez begiratu zion eta, ilea txirikordatu bitartean, [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Txistua bota zuen eskuetara ilean artesia egin aurretik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 58. orr.

Ilea motots batean bilduta, dotore etorri zen Ane.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ni lasterka joan nintzen haiengana, gorbata lotu gabe eta ilea nahasia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Ilea orraztua zuen ordurako, soina kortsearen barruan estu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Malkoz busti dizkit oinak eta bere ileaz xukatu.  Elizen arteko biblia   Lk 7,44

Ez al dizkiok ikusi ihintza ttanttak ilean?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.

Iletik heldu eta lurretik arrastaka eraman omen zuen erasotzaileak emakumea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Iletik pasatu zizkidan hatzak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 133. orr.

Armiarma erraldoi bat, bi metro altu eta ilez estalia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

3 (koloreei buruzko izenondoekin)

Ile beltza motots estuan bilduta zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Soraya liraina eta garaia da, ile beltz luzea eta begi ilun urtsuak ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.

Gizontxo ihar baina irribarretsu bat zen, begi eta ile beltzekoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 75. orr.

Ile beltzezko xerloak ageri zituen ia nonahi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

Zapal dezagun zintzo bizi den behartsua, ez diezaiogun alargunari errukirik izan, ez eta begirunerik ere agurearen ile zuriei.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,10

ik beherago 21.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gizakiarentzat benetako ile zuria zuhurtzia da, adin handia bizitza akasgabea.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,9

Bitxienetakoa ile zuriko gizontxo mehe-mehe bat zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 83. orr.

Gizon altua zen, ile zuri eta kizkurrekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Hemen ez zagok ile zuridun horren aztarnarik, Alex.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 189. orr.

Ilargiaren argitan bere ile gorrixka orrazten eta orrazten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Juanek bere ile gorri eta larru zuriarekin gringo itxura du paisaia honetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.

ik beherago 14.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta gizon buru bat azaldu zen, ile gorria eta azala ia kolore berekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.

Ile horia zuen, begi ederrak, itxura bikaina.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,12

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Emakumearen ile horiaren gainean kapela bat ikus zitekeen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 134. orr.

Ile horiak uhinak egiten zituen haren sorbaldetan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Aurretik buru-soila zen, baina ile hori-grisaxka zuen buruaren atzealdean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Ile gris batzuk baino ez zituen bere kaskezur luzexkan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

Haizeak ile urdinezko xerlo batzuk soilune higatuan inarrosten zizkion bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Buruzapi beltza behera irristatu zitzaion, garondoko ile urdinen artean buru soila agerian utziz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

ik beherago 19.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ile urdin bakanek soilgune txiki bat osatzen duten lekuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Ilea gaztain-kolorea zuen, goialdean bildua modaz pasatako moduan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

4 (bestelako izenondoekin)

Ama zenak ere ile argia zuen eta begi berde-berdeak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Argala zen Angela Galli, luzanga, begi eta ile argikoa, mototsean bildua ia beti.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 179. orr.

Ederki emango lizuke, ile luze horiekin...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 182. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Neskatoaren ile luze sakabanatua ukitzen ari zenean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

Eskuak buruko ile labur latzetik pasatu eta, atea itxi gabe, ohera hurbildu eta bertan eseri zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 157. orr.

Ederki emango lizuke, ile luze horiekin...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 182. orr.

ik beherago 17.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Badago ile laburreko lapurra zeu zarelako susmorik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 537. orr.

Ile kizkur luzeak aurpegi erdia estali zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.

Klima epeletan ere arazo bera dute ile sarria duten animaliek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

ik beherago 19.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gazte mehar eta zurbila zen, eta ilea zeukan oraindik, ile sarri, hori eta kirrua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

Hankak zabal eta luze, pubisa harro eta ausart -beti izan dira oso politak nire Venusen mendia eta nire ile sarriak-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.

Ile sarriko hartz-larru handi eta lodi baten gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

Jaioberriaren gorputza estaltzen duen ile fina ere desagertu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Ile fin sarriak, atzeraka orraztuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Ile kiribila likaz lisatzen saiatzen zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 37. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ile kiribileko sasoiko gizona, berrogeien bueltan ibiliko zena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 127. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larruazalaren zentimetro koadro bakoitzeko ile kopurua bertsua dela gizakietan eta gainerako primateetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Ile-xerlo horailak ageri zitzaizkion bere kapelu oktogonalaren azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Lozioen eta ile-punta erreen usaina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

Ile-moztaileekin ere egon ei ziren -hala esan zuten- eta eurei ere eman ei zieten xaboi zatia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.

Ile-gogortzailea emana zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Hala nola bizitza, heriotza, sudurreko hotzeria edo ile-galtzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 13. orr.

· izond Ez zuen inork ezagutuko atzerriratutako ile-urdindu arrotz hura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.

Gizon baten buru txiki ileurdindua agertu zen gero emakumearen ondoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.

Gizaseme gazte bat eta mutil ile-kizkur bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Annieren argazki margoztatu bat, ile-harrotua eta bular-irtena azaltzen zena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Argentino xurigorria da, mardula, ileurdintsua, hazpegi finetakoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.

Adinik onenean nago (hori banekien ispilurik gabe ere), ileurdindun, baina sasoitsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskuak badaki emakume-ilea bigunagoa dela itsasertzeko hondar fina baino, lorategi dotore bateko belarra baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Estalki horri gainetik buztina jartzen zaio ahuntz-ilearekin nahastuta eta dena lodi emanda. Katu-ile gorrixka luze batzuk.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Medusaren suge-ilea balitz bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 135. orr.

Gero zein bere txandan joaten ginen "despatxu"ra, non Caselli triku-ileak banatzen baitzizkigun lehengaiak, exotikoak zein domestikoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Nituen zurda-ileak nahasirik zeuzkaten zaldi batzuk  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

7 (testuinguru teknikoetan)

Ilea (beroaren edo gai kimikoen bidez tratatu gabea bada) zilindro leun bat da normalean; horrelakoa denean, lisoa da adatsa, oro har. Zelula ama horiek ile erraboileko folikuluetan daudela zehaztu dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Folikulu bakoitzak ile bat gordetzen du, folikuluaren pareten zorroan gora larruazala zeharkatu eta kanpora irteten dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Sentipen-nerbioz inguraturik daude ile-folikulu asko, eta ukimen-organo delikatu bihurtzen ditu horrek ileak. Ile-zelulak elkarri josita daude, alfonbra baten harien antzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Zelula hartzaile bakoitzaren muturrean, ile finezko motots bat dago: zilio deitzen diete anatomistek ileoi, eta beren kasa mugitzeko ahalmena dute ziliook.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Isolatzaile aparta da ile-larrua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Sudur-mukosako zelula hartzaileetatik irteten diren ile sentikorrak erraz desaktibatu ohi dira hotzeriarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Ardiaren ileak 93 ºC-rainoko tenperatura irits dezake kanpotik tropikoetako eguzkipean, eta, aldi berean, fresko du barrualdea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

8 ilezko izlag

Ilezko poltsa beltza eta alboan Elena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Ipar herri batzuetako biztanleak erabiltzen dituzten ilezko kapeluen antza-edo zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 365. orr.

Ez dute erabiltzen larruzko jantzirik, ez lihozko ehunik, ilezko tunika kaputxadunak bakarrik baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

Ilezko berogiez edo manta batzuekin ontsa inguratzen dute eta zubi meharrean pasatzen dira, nehork ikusi gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.

Mototsa askatzean eskainitako ilezko irribarrea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.

Larru-ilezko kapela bat eta artilezko eskularru urdin ilunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Mandatariek, sartzean, etxeko idoloa aurkitu zuten ohean, ahuntz-ilezko oihala burualdean zuela.  Elizen arteko biblia   1 Sm 19,16

9 ile adats (orobat ileadats g.er.)

Ile-adatsa emakumeena bezalakoa, eta hortzak lehoiarenak bezalakoak.  Elizen arteko biblia   Ap 9,8

Ile-adatsa laztandu nion, eskuin eskuaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Ilehoriak ziren biak, altuak, eta batak bizarra zeraman eta besteak ileadatsa motots batean bilduta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

10 ile-apaindegi (57 agerraldi, 29 liburu eta 17 artikulutan; ETCn 13.925 agerraldi –12.147 Wikipediakoak-; orobat ileapaindegi 26 agerraldi, 14 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 299 agerraldi)

Domingok etxe ondoko ile-apaindegian egiten zuen lan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 70. orr.

Ile-apaindegiko laguntzailea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Kale-kantoiko ile-apaindegiko mutil hori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.

Ile-apaindegiek eskaintzen dituzten zerbitzuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

Burua ileapaindegian orraztua eta ezpainak poliki margoturik zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Globe ile-apaindegia ere itxi egin beharko da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

Ileapaindegi bateko erakusleihoaren parean geldirik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.

Saint-Honore kaleko ile apaindegi baten aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Xiringa batekin ile-apaindegi batean lapurreta egiteagatik atxilotua.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

ile-apaindegira joateko hitzordua.  Berria - Kirola   2006-01-25

Gizonak ile-apaindegian biltzen dira.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 215. orr.

Etxetik irtetera zihoala, ordea, nor topatuko eta ile-apaindegitik zetorren bere emaztea topatu zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 25. orr.

11 ile-apaintzaile (28 agerraldi, 16 liburu eta 5 artikulutan orobat ileapaintzaile 8 agerraldi, 6 liburutan) iz

Ile-apaintzailea naiz ofizioz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Balizko ile-apaintzaile lanbide horretan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

Autoak konpontzen motorrak konponduz ikasten dela, eta ile-apaintzaile izaten, ilea moztuz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 30. orr.

Larunbatero, ilea labanaz txukuntzen zioten, lepoa zuri-zuri izateko, Deux-Ecus kaleko ile apaintzaile batenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Xanpu koloratzaile bat aholkatzen dit ile-apaintzaileak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 43. orr.

Ile zuri batzuk han eta hemen, ileapaintzaileak noizean behin ezkutatzen dizkionak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

Gustavek, ile-apaintzaileak, manikurako lau langilerekin, horiz margoturiko eraikin berri-berri baten lehen solairuan du egoitza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Agertokian, ile-apaintzaile gay arraitsu batek bi bezerori egiten die kasu, bata beltza, bestea zuria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

Sidney ile-apaintzailea zorigaiztoko kartazala irekitzen ari da eta ugazabaren ultimatuma ozen irakurtzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

Atzera ileapaintzaile lanetan hasi zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

12 ile-argi (orobat ileargi g.er.) izond ilea argia duena.

Azal horaileko gizon ile argi bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Gazte ileargi, muxugarbi bat zen Kruz Lete, fina esaten zaien horietakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.

Hiru neska, ile-argiak hirurak, galtza motz zuriez jantzita, jaitsi ziren arroken aldetik besotik helduta. Kirgizak, ile-argiak, Enba ibaiaren bazterretatik ekarriak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

13 ile-beltz (orobat ilebeltz) izond ilea beltza duena.

Emakume txikia, oin eta esku txikikoa eta ile-beltza.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Etxekoandrea emakume ilebeltz, azal zuriko bat zen, aurpegia ia perfektua zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Ilehoriaren lagun ilebeltza sartu zen. Gizon garaia zen, goibela, ile-beltza, anaia hilaren antzeko samarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Vittorio ile-beltza zen, bizkar-zabala, eta kokotsa luzea eta aterea zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 115. orr.

Bizarra egiten duten gizon oso ile-beltzek ohi duten bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.

Tartean Alessandro, gazte tantai bat, ile-beltz kirrua, biolin-jotzailea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Ni baino ilebeltzagoa eta sudurmotzagoa baita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.

14 ile-gorri ik ilegorri.
15 ile-hori ik ilehori.
16 ile-kiribil (orobat ilekiribil) iz ilezko kiribila.

Kopetarainoko ile-kiribil luze ongi apainak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 63. orr.

Aurpegi obalatu txiki bat, ile kiribil marroiak mugaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Almendra-begiak zituen, ile-kiribil beltz eta leunak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Egun luze hartako maitasunak zurrunduak zizkion ile-kiribilak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.

ile-kiribil beltzak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.

Bere atzean piztua zegoen kandelaren argiak distira egiten zuen bere ilekiribil zuri batean zehar.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 73. orr.

Barre txoroko neska victoriar batengan pentsarazten dit, kaskarin batengan, ile-kiribil horiko eta masail-barren potzolo gorriko neska horietako batengan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 273. orr.

Mutiko ihar ile-kiribila.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

17 ile-labur (orobat ilelabur g.er.) izond

Bere buru ile-labur handia makurtu, eta sorbaldan jarri zion eskua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Neska ile-labur batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.

Galderren belarriek ozta-ozta jasaten zituzten londrestar ile-laburren arrantzak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 119. orr.

Beltzarana, ilelaburra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.

18 ile-luze (orobat ileluze g.er.) izond ilea luzea duena.

Azken finean, Durero bera ere -hantxe ikusten nuen, bere Autorretratuan- ileluzea zen, bigote eta bizarduna, ez, inolaz ere, azal soilekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

[…] -esan zion soldaduetako batek, biboteduna eta ile-luzea bera, bentariari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

Bakeroak zeramatzan berarekin zegoen gizon ile-luzeak ere.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.

Mutiko ile luzeak ez zuen ezer erantzun.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Diskoak ipintzen ari zen mutil argal garai ile luzeak musika aukeratzen jarraitu zuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

Gazte bibotedun eta ile luzeak itsuaren mahaiari begiratu eta han gainean biolin bat ikusirik esan zuen […].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

Ez zen batere harritu neskak bere buru astuna, ile-luzea eta beltza, beraren lepoan jarri, eta esan zionean isilka: […].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 59. orr.

Lau zaldi ile-luzek tiraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Ileluze potrodun eta ero samar hura, orain ile ondo moztu eta orraztuarekin ageri zen, bizarra eginda, eta PSOEn oso aurrera zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

· Gaztetxearen iluntasunean aurreko asteko ile-luze-gorria bilatzen hasi zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 123. orr.

19 ile motots (orobat ilemotots g.er.)

Esku biak praken patriketan, ile-motots gorrikara sorbaldan behera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.

Haren aurpegia, haren ile motots sarria, haren masailbizarrak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.

Sekula baino argalago, ile-motots handiak erorita, [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

Buruko ile-mototsa borobil eta tente, belarri lotsorrak ilearen azpitik ageri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 312. orr.

Berarengan zerak ematen zidan atentzioa gehienbat, solasaldirakoan, desadostasuna adieraztearren, bere ile-mototsa atzerantz botatzeko egiten zuen keinuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Ile-motots kaxkagorridun neskatxa arrotz hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Jerusalem, moztu zeure ile-mototsa eta bota! zein atsegin handia labanaz lehenengo ile mototsa kendu nionean.  Elizen arteko biblia   Jr 7,29

Ilemototsarekin atonduta.  Berria - Kirola   2004-04-28

Hitzak ile mototsak balira bezala lotuz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.

20 ile-sarri (orobat ilesarri) izond ile sarrikoa.

Begi beltz kartsuak, bekain ile-sarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Bere belarrondoko bizar ile-sarri eta ondo zainduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Begitxo txikiak oraindik iraungi gabe zeuzkan, eta bizkor higitzen zituen bekain ilesarrien azpian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

21 ile txima (orobat iletxima)

Marihuana hosto baten gainean, Bob Marley-ren aurpegia ageri zen, bere ile txima luzeekin.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 76. orr.

Eskua kopetara altxatu, iletxima bat kiribildu eta berriro erortzen utziz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 120. orr.

Eta burura etorri zaik, atzera berriz, haren begirada hura, ile-txima kiribilduen atzean ezkutatua, eta bere doinu irmoa, gonbiteari ezetz esan zionean.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 125. orr.

Buruarin eta axolakabe samarrak, "iletximak zintzilik" zituztenak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 98. orr.

22 ile-urdin (orobat ileurdin) izond ilea urdina duena.

Agure txiki ile-urdina zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Hala ere, adineko emakume ile-urdin horren malkoek biziki hunkitu zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Ondoan eserita, esate baterako, atso ileurdin bat genuen, etxeko bata zarpail eta zapatila beroekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Legoa baten laurdena baizik ez genuen eskas izanen Nabarrenkoxeko murruak ikuspegian izateko, gizon ile-urdinaren arabera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.

Klubeko emakume bat, ile-urdina, lepoan arrasto bat zuen andre mehe bat […] etorriko zen berehala kafe poto batekin.Nola zabukatzen ziren amaren buru ile-urdina eta kapela beltz parpailaduna.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Ile-urdina bere gizonengana bihurtu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

-Hori ileurdin azalori batekin joatia baino hobia dok -Xankapok-.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 122. orr.

23 ile xerlo

Ile-xerlo bat dindilizka zeukan bekain baten gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.

Mirariri ile-xerloa erori zitzaion kopetara.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 249. orr.

Soinean zeukan jantzia eta bere seme hilaren ile-xerlo bat, gero gutunazal batean gordetzen zuena: horiexek besterik ez zuen bererik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 13. orr.

Ile-xerlo bihurri batek ihes egin zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 25. orr.

Ile-xerlo horailak ageri zitzaizkion bere kapelu oktogonalaren azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Han izaten zen, ile xerlo horiak lepoan eta lokietan, soinekoaren botoiak gaizki lotuak, bere postuaren atzean eserita, ganoragabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Gizenago zegoen eta burutik soildua ia-ia, baina buruaren goiko aldean bazituen, artean ere, ile-xerlo hori leun banatu batzuk.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 230. orr.

Horregatik ateratzen da kea ile xerloa balitz bezala estolderietatik gora.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 15. orr.

24 ile-zuri (orobat ilezuri) izond

Donati andrea altua zen, handia, polita eta ile-zuria.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 120. orr.

Orain, zahar eta ile-zuri naizenean, ez nazazu bertan behera utz.  Elizen arteko biblia   Sal 71,18

Hirurogei bat urteko gizon ile-zuria zen Nobel sariduna.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 180. orr.

Lehen egunean jantoki obalatuan ikusi zintudan hazpegi finak zituen gizon dotore ilezuri batekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Atso ile-zuri sagar-musu batek buruari eragin zion, etsipenezko zirkin bat eginez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Gizon ile-zuri batek bizkarreko zauriak olioz eta ukenduz gantzutzen zizkidala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Umeei letrak erakusten zizkien agure beneragarri ile-zuriak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Agure ile-zuri bat, ero-begia, fusila kargaturik eskuan zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

-Berriro ilezuria?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

baina ile (8); bat ile (5); bere ile (87); bere ile gorria (7); bi ile (8); bizar eta ile (5); buru ile (7); buruko ile (27); buruko ile bat (8); da ile (8); den ile (5); diren ile (6); du ile (6); duen ile (5); edo ile (8); emakume ile (10); emakumearen ile (5); ere ile (5); eta bere ile (15); eta haren ile (5); eta ile (176); eta ile beltz (10); eta ile horia (5); eta ile luzea (6); eta ile luzeak (5); ez zuen ile (5); gaineko ile (5); gaztaina koloreko ile (8); gizon ile (9); gorputzeko ile (5); haren ile (58)

ile adats (23); ile adatsa (21); ile adatsak (6); ile apaindegi (13); ile apaindegi batean (5); ile apaindegia (6); ile apaindegian (12); ile apaindegiko (6); ile apaindegira (7); ile apaintzaile (8); ile apaintzailea (6); ile apaintzaileak (6); ile argia (5); ile bakar (16); ile bakar bat (12); ile bat (28); ile bat ere (9); ile baten (6); ile batzuk (13); ile beltz (70); ile beltz beltza (5); ile beltz eta (7); ile beltz luzea (7); ile beltza (34); ile beltzarana (6); ile beltzeko (8); ile bustia (5); ile de (9); ile de france (7); ile eta (29); ile eta bizar (8); ile gorri (34); ile gorria (23); ile gorrixka (7); ile gris (10); ile guztia (13); ile guztiak (12); ile horail (5); ile horaila (5); ile hori (51); ile horia (44); ile horia eta (7); ile horiak (14); ile hura (8); ile iluna (8); ile kiribil (8); ile kizkur (40); ile kizkur bat (6); ile kizkurra (24); ile kizkurra eta (5); ile kizkurrak (12); ile kizkurreko (10); ile larrua (6); ile lehorgailu (5); ile leun (8); ile lisoa (5); ile luze (41); ile luze eta (6); ile luzea (40); ile luzea eta (6); ile luzeak (19); ile luzeko (8); ile mataza (15); ile matazak (6); ile motots (16); ile mototsa (8); ile mototsak (6); ile motxa (5); ile motz (13); ile motza (11); ile moztea (6); ile nahasi (7); ile nahasia (5); ile sarri (5); ile txima (5); ile urdin (14); ile urdina (10); ile urdinak (7); ile urdindua (5); ile xerlo (40); ile xerlo bat (11); ile xerloa (7); ile xerloak (6); ile zuri (29); ile zuria (13); ile zuriak (10); ile zuridun (8); ile zuriduna (15); ile zuriko (11)

koloreko ile (19); kopetako ile (5); mutil ile (6); neska ile (15); neskaren ile (5); nire ile (7); oso ile (5); txiki ile (5); zen ile (16); zeukan ile (6); zion ile (5); zitzaion ile (13); zitzaizkion ile (7); zuen bere ile (6); zuen eta ile (6); zuen ile (22); zure ile (9)

baina ilea (5); bere ilea (19); bizarra eta ilea (6); buruko ilea (12); du ilea (12); dut ilea (6); eta ilea (115); haizeak ilea (7); haren ilea (9); hoffen ilea (6); ilea askatu (8); ilea atzera (7); ilea atzerantz (5); ilea baino (7); ilea beltza (12); ilea bustita (9); ilea ere (15); ilea erori (6); ilea eta (36); ilea eta bizarra (6); ilea ez (6); ilea gorri (5); ilea harrotu (6); ilea hazten (6); ilea laztandu (13); ilea laztantzen (12); ilea luze (9); ilea luzea (5); ilea motots (9); ilea motots batean (6); ilea motz (10); ilea motz motz (5); ilea motza (6); ilea mozteko (11); ilea mozten (18); ilea moztera (7); ilea moztu (46); ilea moztu behar (5); ilea moztu eta (11); ilea orrazten (6); ilea orraztu (12); ilea tente (5); ilea tindatu (5); ilea txukundu (6); ilea ukitu (6); ilea urdindu (6); ilea urdintzen (12); ilea urdintzen hasia (7); koloreko ilea (14); kopetako ilea (7); nire ilea (9); t hoffen ilea (6); zen ilea (5); zeukan ilea (10); zion ilea (7); zitzaion ilea (9); zuen ilea (28); zure ilea (7)

batek buruko ileetatik (7); bere ileari (5); buruko ileak (32); buruko ileetatik (16); buruko ileetatik behatzetako (7); buruko ileetatik oinetako (6); eta ileak (30); eta ilean (6); eta ilearen (5); eta ileetatik (6); haren ileak (10); haren ilearen (6); ileak ere (8); ileak eta (10); ileak lazteko (6); ileak laztu (11); ileak tente (7); ilean eta (6); ilearen kolorea (7); ileetatik behatzetako (7); ileetatik behatzetako atzazaletaraino (7); ileetatik heldu (7); ileetatik oinetako (7); ileetatik oinetako behatz (6); ileetatik tiraka (10); ileko zinta (5)

eta ilerik (9); eta iletik (11); ilerik ez (7); ilerik gabe (7); ilerik gabea (6); ilerik gabeko (9); iletik heldu (10); iletik tira (5); iletik tiraka (7)


ileadats ik ile 9.

ileapaindegi ik ile 10.

ileapaintzaile ik ile 11.

ileargi ik ile 12.

ilebeltz ik ile 13.

iledi iz ile multzoa.

Frantxuaren iledia malgutzen eta desegiten zuen euriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.


iledun izond ilea duena.

Kasaka berdea, galtza gorriak, azpantar zuriak, larruzko mantala eta kapelu luze iledunak.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

-Hauek ez ditek iledunik etzanarazi oraindik!  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 14. orr.

· Hori esaten zuen bitartean, zilar iledun gizonak urre trinkozko erlojua atera zuen poltsikotik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 154. orr.


ilegabe izond ilerik ez duena.

Haren isats ilegabea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.

Ume bularra zuen, zuria, zapala, ilegabea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

Hark, ordea, kaskarra zuen guztiz ilegabea.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 19. orr.

Hain zeuzkan leun eta ilegabe masailak eta kokotsa, ezen itsua izan beharra baitzegoen haien mardultasuna eta biribiltasuna ez miresteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.


ilegabetu, ilegabe(tu), ilegabetzen da/du ad ilea galdu edo kendu.

Orgia bizi bat hasten zen bertan, denak harrapatzen zituena, lumagabeko emagazte daktilografoak zein ilegabeturiko gizaseme kontulari, orduko zuzendaritik hasi eta behe-beheko postuetaraino, atezainak barne, elbarri zibilak baitziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.


ilegal 1 izond legez kanpokoa.

Mundu garatuak harresi barneraezinak eraiki ditu, eta gizaki migratzailea gizaki ilegal bilakatu da. Taxi ilegaletan ibiltzeak dakartzan arriskuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Droga ilegalik gabe ere, aski pizgarri ditu festa honek denen gogoa kilikatzeko. ibilgailua miatu eta gero, CDen eta DVDen (musikaren eta zinemaren merkatuko azken nobedadeak tartean) kopia ilegalak ikusi zituzten zorro batzuen barruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.

Musika-jaiste ilegalaren aurka zigor mailakatua hautatu dute Frantzian Trafiko ilegala egin zuela uste dut.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Rahimek satelite bidezko telebista dauka etxean, ilegala, jakina.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 92. orr.

Egoera ilegalari amaiera emateko.  Berria - Mundua   2004-07-10

Beste asko bezala egoera ilegalean zegoenez, [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.

Etorkinei pisua modu dohakabe (eta ilegal) horretan alokatu dietenak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 72. orr.

Alegala da, hori bai, baina ez ilegala.  Berria - Harian   2005-12-10

Montakargas hau ilegala da...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Protesta horiek ilegalak eta ez-legitimoak dira, presio-formula onartezina.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Yakuzakoek tatuajea onartzen zuten, kemena adierazten zuelako eta, ilegala zenez, legez kanpoko bihurtzen zituelako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 120. orr.

Ilegala da, bisaturik gabea...  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 62. orr.

Zuzendaritzak «greba ilegaltzat jotzea eskatu duela, horrek legearen aldetik dakartzan ondorio guztiak onartuta».  Berria - Ekonomia   2004-02-05

2 (adizlagun gisa)

-Ez, ilegal zegoen, bisatu eta paperik gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilegala da (6); ilegala dela (3)


ilegalitate (3 agerraldi, 2 liburu eta 1 artikulu 1ean) iz ilegaltasuna.

Ez dakizue ilegalitatean sartzen ari zaretela?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 206. orr.

Trantsizio demokratikoari eta gizarteratzeari muzin eginda, indarkeriaren eta eta ilegalitatearen aukera egingo dutenak.  Berria - Mundua   2004-06-08

Pena ematen didazue, bai, zeren kartzelan edo ilegalitatean bizi baitzarete izugarrizko sakrifizioak eginez  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 88. orr.


ilegalizatu, ilegaliza, ilegalizatzen 1 du ad ilegal bihurtu, legez kanporatu.

Batasuna, AuB, Herritarren Zerrenda eta ondorengo guztiak ilegalizatuko ditiztek, eta ez duk ezer gertatuko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 33. orr.

Ilegalizatutako alderdiekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Greenpeace erakunde ekologista ilegalizatzea aztertzen ari da Floridako [...] Fiskaltza Nagusia.  Berria - Gaiak   2004-05-18

Frankismoan bezala Nafarroan ikurrina ilegalizatu eta debekatzen zutenekin bat egiten duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

2 (era burutua izenondo gisa)

Gezurra ematen du, alderdi ilegalizatu batek lan gehiago izatea legezkoa zenean baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.

Talde ilegalizatuetako ordezkarien parte-hartze erabakigarria bermatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Mahai berean alderdi legalizatuak eta ilegalizatuak sartzea.  Berria - Harian   2005-12-08

Ilegalizatu guztien izenean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10


ilegalizatze iz ilegal bihurtzea, legez kanporatzea. ik ilegalizazio.

Espainiarren gehiengoak nahi omen du Batasunaren ilegalizatzea eta gehiengoaren nahi horixe omen da gaur arau.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 92. orr.

Gizarte erakunde eta sindikatu asko agertu dira euskal alderdi politiko bat ilegalizatzearen kontra.  Berria - Gaiak   2004-06-02


ilegalizazio (175 agerraldi, liburu 1 eta 108 artikulutan) iz ilegalizatzea, legez kanporatzea.

Ilegalizazioaren mehatxupean.  Berria - Harian   2006-01-22

Ilegalizazioa salatzeko gaur elkarretaratzea deitu du Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Batasunaren ilegalizazio prozesua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Ilegalizazio politikak zauriak eragiten ditu.  Berria - Harian   2005-04-02

Ilegalizazio egoera behin-betikotu eta egoera anti-demokratiko horri zilegitasuna emateko jarrera.  Berria - Harian   2005-04-02

Estatu espainol eta frantsesaren errepresio eta ilegalizazio dinamikaren porrota.  Berria - Harian   2005-03-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batasunaren ilegalizazioa (10); eta ilegalizazioa (5); hzren ilegalizazioa (3); hzren ilegalizazioaren (3); hzren ilegalizazioari (3); ilegalizazio estrategia (3); ilegalizazioa eta (4); ilegalizazioa salatu (3); ilegalizazioa salatzeko (4); ilegalizazioaren aurka (6); ilegalizazioaren aurka hitz (3); ilegalizazioaren aurrean (3); ilegalizazioaren inguruko (3); ilegalizazioaren inguruko eztabaida (3); ilegalizazioaren ondorioz (3); ilegalizazioari aurre (3); ilegalizaziorik ez (4)


ilegalkeria iz ilegaltasun gaitzesgarria.

Legez kontrako diru laguntza: «Onartu duzuen diru laguntza ilegalkeriaz betea da».  Berria - Harian   2005-07-27


ilegalketa iz ilegalizazioa.

elkarte eta biltzar eskubideak, erakunde "Estatuaren etsaien" ilegalketa arbitrarioak (Alderdi Komunista eta Sozialdemokrata debekatuak izan dira; besteak berak "libreki" desegin dira), eta posta, prentsa, teatro eta informazioaren kontrola  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.


ilegalki iz era ilegalean.

Ertzainak etxe bat hustera doaz, ilegalki bizi diren gazteak ateratzera.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 46. orr.

Gorte Gorenak itxiarazi zuen, ilegalki irekia izan baitzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 191. orr.

Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak edo diru bereiziekin ilegalki erosiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.


ilegaltasun (15 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan) iz ilegala denaren nolakotasuna. ik ilegalitate.

Urgull mendiko okupa nintzen, desanparoaren beldurrik gabe, bakardadeak ez ninduen izutzen, ezta ilegaltasunak ikaratzen ere. Hain zuzen, borroka armatuaren inguruko bere ikusmoldearen arabera luzatzen da legaltasunaren eta ilegaltasunaren arteko marra gorria.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Bere lege propioak ilegaltasunera makurtuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

Segi erakundearen eragina handia denean eskola horietako abertzale gazteen artean, ikastoletan ilegaltasunaren kultura bat barneratzen dela ematen du, nahiz eta ez den egia.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 101. orr.

Udalbatzako idazkaritza nagusiari txosten juridikoa egiteko eskatu dio, «udalbatzako eskumenen urraketak ilegaltasunaren oinarri» direla argudiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13


ilegaltze iz ilegal bihurtzea.

Akabo orduan nere tripako min guziak, buruko nerbio eta ilegaltzeak, erreumak, hipotentsioak, eta emaztearen hileroko gorabeherak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.


ilegitimo iz ez-legitimoa.

Haien arabera, «Nafarroa Baik estrategia ilegitimo eta desleialen bidez ezker abertzalea ordezkatu nahi du hauteskundeetan».  Berria - Euskal Herria   2004-02-07


ilegorri (orobat ile-gorri) izond ilea gorria duena.

Kontent naiz ilegorri izateaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Ilea bakantzen hasia, baina ez burusoila, ile-gorria, bibote lodiak aho oraindik gordinaren inguruan ia gakotuak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Begitxo beltzeko ile-gorria, ederra da, bai ala ez?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 404. orr.

Handik, buru ile-gorri bat baizik ez nuen bereizten ahal gidariaren jarlekuan. bizar ilegorriko gizaseme ihar eta luzea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Sabeth bere motots ilegorria garondotik atzerantz botatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 286. orr.

Isats ile-gorri bat erakutsi zion, handi-handia, behor sendoren bati kendua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

-A! badakizu, ilegorri baten trakeskeriak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 243. orr.

Ilegorriak barrako ohol urratuaren gainean eusten zion gorputzari.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

Puntuz puntu baieztatu zizkidan ilegorri bular-handiaren informazioak [...] zituen gehigarri nabarmenenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Ilegorri gazteena sartu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 91. orr.

Haren besoan trabatua, mutil ile-gorri bat.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Nire lehengusu ilegorriari eta bioi oso ideia ederra iruditu zitzaigun.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 107. orr.

Gizatzar ile-gorri bat zen, bizar-gorria, oso handia, halako Herkules baketsu, eratsu bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.

Aurpegi argaleko mutil gazte judu ilegorri bat zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

Bestea mozkotea, baldarra, ile-gorria.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

· King Kong neska ile-gorritxoaz jabetu zen bezala oratu eta herrestan eraman ninduen kanpoaldera.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon ilegorri (6); hiltzaile ilegorria (3); ilegorri bat (8); ilegorri batek (5); ilegorria da (4); ilegorria eta (5); ilegorria ez (3); ilegorria zen (6); lehengusu ilegorria (8); lehengusu ilegorriak (3); lehengusu ilegorriari (3); mutil ilegorri (4); neska ilegorri (5); neska ilegorria (8); neska ilegorriak (3)


ilegun iz abuztuko lehen egunetako bakoitza.

Hogeita lau egun zituzten ilegunak; 24 egun, urtarrileko kontuan hartu beharrekoak, urteko eguraldiaren martxa ongi markatu nahi bazuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 16. orr.

Ilegun, zotaleguna, sortelegun, igerregun... molde horietan denetan deitu izan zaie Abuztuko lehen egunei.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 306. orr.

Kontuak horrela, nire iritzirako, abuztuko ilegun eta sortegun hauek ez dira hemengo landarea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 308. orr.


ilehori (orobat hilehori g.er. hile hori g.er. eta ile hori g.er.) izond ilea horia duena.

Bata ilehoria zen, eta garaia; bestea apur bat baxuagoa, eta ilebeltza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Miranda ttikia zen, mehea eta ile-horia, begi-urdina.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Arrieta ez da ez ilehoria, ez garaia; guztiz bestelakoa baizik: mozkotea, beltzarana oso, [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 100. orr.

Gazte-gaztea da, ilehoria oso, eta ez ditu hogei urtetik gora.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 119. orr.

Briotxe bat jaten ari zen gizon ilehori altu batekin zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Beste emakume ilehori eta begi-urdin baten paretik igaro ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Andre Virginia emakume garai, ilehori, lodi bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

Gizaseme hile hori begi urdin lerden bat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

Tipo ilehori musugorri bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Moztaka ilehori bat?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 256. orr.

Emakume atsegin ilehori hura beltzaren besoetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

Londrestar txiki ile-hori batek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Nik platerak lehortzen laguntzen nion ofizial ilehoriari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

Txapel gorria buru ilehorian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

-Emakume bat aurkitu behar duzu, ilehori deigarri bat, apartekoa esan didatenez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Ilehori eder baten bila nabil.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Klaseko beste neska bat da Amanda, ilehori mehe bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.

Berrogei urteko ilehori mardula da, masail gorri eta leunekoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Orain bi aste edo, nire bezeroa zorioneko ilehoriarekin oheratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Ilehoriaren familiakoak konde haren zerbitzura zeuden.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

-Beraz, ilehoriaren bila zabiltza...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.

Ilehoriaren lagun ilebeltza sartu zen. handik Espartara joan behar duk, Menelao hilehoriaren etxera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Bezero ilehori-buruzuriak erdizka baizik ez zuen adituko barran esaten zena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.

Besoetan lehoi-muturreko txakur ile-hori bat zuela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ilehoriak (6); emakume ilehori (7); emakume ilehoria (3); eta ilehori (5); eta ilehoria (14); eta ilehoriak (9); gazte ilehori (10); gizon ilehori (6); gizon ilehori bat (3); ilehori bat (22); ilehori batek (8); ilehori batekin (4); ilehori baten (4); ilehori eder (6); ilehori eta (9); ilehoria ere (5); ilehoria eta (14); ilehoria ez (3); ilehoria gure (3); ilehoria gurekin (3); ilehoria zen (13); ilehoria zen eta (4); ilehoriak ere (3); ilehoriak esan (3); ilehoriak eta (5); ilehoriak ez (8); ilehoriak ez zuen (3); luze ilehori (3); mutil ilehori (4); mutil ilehoria (4); neska ilehori (15); neska ilehori bat (4); neska ilehori batek (4); neska ilehoria (8); neska ilehoriak (5); ofizial ilehoria (8); ofizial ilehoriak (7); ofizial ilehoriari (3); zen ilehoria (3); zion ilehoriak (3); zion ilehoriari (3); zuen ilehoria (3); zuen ilehoriak (3)


ilehorixka izond ilea horixka duena.

Zerbitzari ilehorixkak beste garagardo bat ipini du barra gainean  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.


ileizun iz ileordea.

Ileizuna alde batera okertua zuen, pompadour orrazkera itogarriaren azpitik ihes egiteko asmoz edo  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.


ileketa adlag ipar ile eske.

Ardia ahuntzari ileketa.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 153. orr.


ilekiribil ik ile 16.

ilelabur ik ile 17.

ileluze ik ile 18.

ilemotots ik ile 19.

ilemoztegi iz ileapaindegia.

Bizimodu sotilaren gozoak dastatzea, ehizan ibiltzeaz gain, Santa Klara karrikako ilemoztegian sartu eta "Ilea eta bizarra, dena!" agintzea zen, brotxaren kilima masailetan, kolonia merkeen lurrina, motzailearen jardunari sobera belarri eman gabe ispiluan islatzen zen buruari barre egitea...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.


ilen iz astelehena.

Astelehenari ilen ere esaten zaio, hau ere ilargiaren izenarekin lotua dagoen hitza erabiliz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 40. orr.


ilenti ik ilinti.

ileo iz hestearren hersketa mingarria.

Hasieran kezka hutsala baino ez zena, ordea, larriagotu egin zen denboraren joanarekin, harik eta, tratamendua zela eta kontsultara joan ziren batean […] Casado doktoreak kolon-ileoa antzeman zion arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 149. orr.


ileorde iz ordezko ilea.

Pailazo zuria, ileorde gorri batekin eta sudur handi batekin...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 55. orr.

Olatz da, mutil jantzian eta ileorde beltz bat jantzita duela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 175. orr.

Azenario koloreko artilezko ileorde harro batekin.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 87. orr.

Gizon bat ikusi zuen [...] luzea eta argala era berean, ileorde gari-kolore, bai, gari-kolore eta azafrai-usainekoa zuena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

Garai hartako erretratu batean ileordea, jaka, txalekoa eta estokea dituela agertzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Ileorde kaoba-kolorekoak benetako ilea ematen zuen; bularrek ere benetakoak ematen zuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Emakumez jantzita ikusi dute beti, ileorde eta betaurreko handi ilunen atzean ezkutatuta.  Berria - Kultura   2006-05-02

Hark ere ez zuen ileordekorik erabiltzen, apaindura zaharkitua zitzaiolako.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Umeek eta txakurrek Maradonaren ileordeak janzten zituzten.  Berria - Kirola   2006-03-21

Ileorde beltzaz jantzita.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 209. orr.

Maletatik zerbait atera zuen, ileorde bat, pistola bat eta betaurreko batzuk, eta soinean jarri zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.

Gizonezko bat eta ileordea zeraman emakume bat agertu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Ileordea askatzen hasi zitzaion.  Berria - Kirola   2004-05-27

Kendu ileorde eta soineko barregarri horiek oraintxe bertan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ileorde (4); eta ileordea (3); ileorde eta (3); ileordea zeraman (3)


ileordedun izond ileordea duena.

Korridorearen bukaeran familiako kide frantsesen erretratuak zeuden, buru-estunekiko dama zaharrak, [...] jaun ezezagun, gizen, ileordedun eta ezpain lizunekoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.


ilesarri ik ile 20.

iletratu iz eskolagabea.

Euskalduna, ez da berez letratu, letratu kondeszendiente baizik, euskaldun iletratuak jada beragandik bueltarik gabeko arroztu eta ergeltegi bateko azienda bezala ikusiko dituena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.


iletrismo iz eskolagabetasuna.

Hiru ardatz ditu Frantziako Hezkuntzak 2004-2205. urteari begira, iletrismoa aitzinikustea, lehen mailako programa berriak indarrean ezartzea eta ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen jarraipena eta laguntza bermatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12


iletsu iz ile asko duena.

Gorputza bere senarrarenaren antzekoa zuen, hezurtsua eta iletsua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

Haren buru iletsu iharra bolatxo zurixka baten antzera zetzan semearen bularrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 56. orr.

Bi masailak laztandu zizkion bere masail iletsuekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Alkandora hutsean, oin biluzi iletsuak lurrean, eserita eta isilik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 172. orr.

Orduan, maleta hartu du esku sendo iletsuetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.

Bekain iletsu elurrez estalitakoen azpitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 170. orr.

Sudur busti eta esku dardarti iletsu haiekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.

Biziki maite zituen lehengusuaren barrabil iletsuak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

Gogotik gustatzen zaizkit pubis iletsuko emakumeak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Sudur zulo iletsuak hatz batez esploratzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Gorputz handi, ipur-behera, iletsu bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 208. orr.

Atea ireki eta, sekulako zalapartan, urkamendirantz zuzen-zuzen, arratoi iletsu bat irten zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.

Indian zerriak eskuarki iletsuak, mutur-okerrak, beltzak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 173. orr.

Piztiak sei hanka luze-luze eta iletsu zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

Bere isats iletsuaren muturra astinduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Errusiako kapela iletsua buruan eta kandela eskuan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Lehenengo atera zena ilegorria zen, abere-larrua bezain iletsua.  Elizen arteko biblia   Has 25,25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekain iletsu (4); bekain iletsuen (4); bezain iletsua (3); bezain iletsuak (4); buru iletsua (3); eta iletsu (6); eta iletsu bat (3); eta iletsua (9); eta iletsuak (4); handi iletsua (3); iletsu bat (9); iletsu baten (3); iletsu eta (10); iletsua eta (5); luze eta iletsuak (3)


iletxima ik ile 21.

iletxo iz ile txikia.

Iletxo batzuk ere bazituen goiko ezpainaren gainean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.

Sudurzuloetatik ateratzen zitzaizkion bi iletxo kendu, eta, aitaren egin orduko, txilar koloreko frak izpildun baten barruan sarturik zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Gorputz osorik ezean, zure bi iletxo nahi nituzke, gizon jakintsu hori, oroigarritzat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 187. orr.

Besoko iletxoak zelan tentetzen zitzaizkion igarri ahal izan zuen kamiseta azpian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 146. orr.

Iletxo luzeak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.

Haren azal leunak distira egiten zuen urrezko iletxoez estalia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iletxo batzuk (3)


ileurdin ik ile 22.

ileurdindun ik ile 5.

ileurdintsu ik ile 5.

ilezuri ik ile 24.

ilgora (orobat hilgora g.er.)1 iz ilargi berritik ilargi betera doan 14 eguneko aldia; ilgoraren erdiko eguna, ilargiaren erdia argiturik dagoena.

Ilgora osoan, berritik betera bitarteko bi asteotan, ilargia betelanean doa, trinkotzen eta indartzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.

Putzuari begira geratu nintzen une batez, ilgoraren argitan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Ilgorak indarra eransten omen dio izadiari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.

Hazi eta urdindu egiten dela ilberri eta ilgoran ebakitako ilea. soroko lanak eta laboraritzakoak ilgoran ezin baziren osatu, ilbeherako ostiralari itxarongo zion. ilbete eta ilbehera eguraldi eskasekoa zihoala, ba, ilgorako ostiralari erne, ea orduan eguraldi hobea tokatzen zitzaion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.

Hilaren 8an ilbehera, 16an ilberri eta 23an ilgora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.

Ilgora baitzen gau hartan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 231. orr.

Erdian, klariona gorriaz marrazten zuen ilgoran dagoenean ilargiak daukan itxurako herrialde bat: Kurdistan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.

2 ilgoraren irudia.

Gazteluaren goi aldean musulmanen ilgora jaitsi zen azkeneko aldiz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

Zeren historialariak jakin beharko lukeen bezala, banderan ilgora jartzearena otomanoen inperioaren asmazioa izan baitzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 57. orr.

Eta, nola ez, kruasanak, frantsesezko izena eman zien ilgora-eite horrekin, lehen ausikiarekin ilbehera bihurtzen dena, gutxiagotzen doana, platerean apurrak baizik gelditzen ez diren arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.

Labar artetik itsasertzeraino jaitsi ginen, ilgora formako hondartza txiki batera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Ilgora bezain ederra zen neska batek osatzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Otomandar hilgoraren adarrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 246. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ilgora zegoen ilargia, eguzkiarekin "koadraturan".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

4 Ilgora Emankor

Eta Ilgora Emankorreko arabiar herriak kopuruz askoz gehiago ziren israeldarrak baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ilgora (3)


iliako izond pelbiseko hezurrik handienari dagokiona.

Gogoratu behar da Berrueta artatu zuten larrialdiko zerbitzuek egindako txostenaren arabera, lau bala zulo zituen okinak: bat sorbalda inguruan, beste bat ipur-masailean, beste bat aurpegian, eta bestea pala iliakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16


ilindi ik ilinti.

ilinti (orobat ilenti g.er. eta ilindi g.er.) 1 iz egur zati erdi errea.

Ilinti bakan batzuk artean gori zeuden supazterrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 141. orr.

Ilindia hauspean ehortzirik ezkutatzen denez Ilinti bati airean eraginik zuzi gisa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.

Orduan arreba, sutatik ilenti bat hartu, eta anairen atzetik abiatu zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.

Amak, Alteak, ilintia garretatik atera eta gorde egin zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.

Azkenean iritsi ziren Gryffindorreko egongelaren segurtasunera; han sua ia itzalita, ilenti batzuk baizik ez zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.

-Beharbada! -esan zion Reginak, ilintia baino gorriago jarriz, begi guztiak bere gain jarri zitzaizkiolako.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 126. orr.

2 irud

Asiako errebolta helenikoaren azken ilintiak K.a. 493an itzali ondoren [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Hautsak sua estali bazuen ere, ilintiak bizi jarraitzen zuen Alustizako Zuriñeren bakartasunaren kolkoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 163. orr.

Alabaina, zoroaldiaren ilintia ez zegoen itzalia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.

Adimenaren ilintia, jakintzaren gezia, zentzuzko oharpenen perlazko idunekoa, mintzo zuzenaren lorategia...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.

Eta hura lasai zegoen bitartean, Hamida zinezko ilintia zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Neska garbi eta Jaungoikoaren beldurra duen batek nolatan jarri ahal izan ditu begiak infernuko ilenti horrengan?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 267. orr.

Eskandalua ilintietan zegoela, lehengo lepotik burua, berriro hauspotzen zuen, eta suak hartzen, eta bazirudien berebiziko plazera hartzen zuela esamesak sortzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez ikaratu Siriako Retzinen eta Remaliasen semearen haserre-sumina dela-eta, kea darien ilinti-mutur bi besterik ez baitira.  Elizen arteko biblia   Is 7,4

Biak jaikitzen dira, mugimendu erreflexu batez suontzira hurbiltzen dira, makurtu, beren eskuak ilinti-hondarretara luzatzen dituzte.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 223. orr.

4 ilinti bizi.

Egurrean sua pizten denean, eta egurra garretan jartzen, ilinti bizi bihurtzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

Urrezko ilinti-bizi dira hirurak, erabat, bera eta bere neskameak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 126. orr.


iliondar izond/iz Iliongoa, Ilioni dagokiona; Iliongo herritarra.

Eta hala, Troiako ibaien inguruan behiak gorriak eta ardiak errauts kolorekoak jaiotzen direlako, esaten da iliondarrek ibai horri horregatik deitzen diotela Xanto ibaia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.


iliriar izond/iz Iliriakoa, Iliriari dagokiona; Iliriako herritarra.

Italian bere senide zituen oskoera eta unbriera dialekto italikoekin borrokatu behar izan zuen, eta mesapiera eta veneziera iliriar dialektoekin [...] eta zer esanik ez etrurierarekin, bere anatoliar sorlekuko kultur ondarea bere gain zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

X. mendea: tribu eslaviarrak iliriar, avar eta erromatarrekin nahastu, eta Dukljako dukerri erdi independentea osatu zuten.  Berria - Mundua   2006-03-05


ilkaldi ik ilkialdi.

ilkatu, ilka, ilkatzen du ad iltzatu, sartu.

Distiraren erdian Gurutze Santuaren seinale patu onekoa ikusi zuen, eta gurutzean ilkatua munduaren Berreroslea, inguruan aingeru-saldo hagitz ugari zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Labana xerran ilkatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Zatiak dira, baita esaldi osoak ere, esanahidunak, beste munduetatik etorririko zelula geldi eta dirdiratsuak bailiran oroimenean ilkatzen direnak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.

Kapelua bekainetaraino ilkaturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 251. orr.

Behin orpo aldeko takoak larregi ilkatu zitzaizkion zelai lokaztuan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.


ilki, ilkitzen (orobat elki) 1 da ad atera, irten.

-Noiz ilkiko haiz, Iker?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

Jakinen duzu beraz, Myrratik ilki eta Hipokrataren lurraldeetara buruz joan beharko duzula.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 59. orr.

Eta irla horren inguruko itsasoan diren arrainak urtean behin itsas-hegira ilkitzen dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 90. orr.

Zeren Siondik ilkiko baita Legea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 70. orr.

Azkenean, berriz, Visnuren oinetatik shudrak ilki dira, kasta mailan errukarrienak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

Jainkoa bera behartua dela eman hitzaren atxikitzera, horra zergatik 88. salmoan kantatzen den: Ene ezpainetarik ilki direnak ez ditut deuseztatzen. Ikusi nituelarik Oiartzungo gazteak, diktadura militar batetik ilki berriak, dantzan zebiltzala zirurikan [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

• 2 du ad atera.

Jeff hark base-ball makila ilki zuen eta banba...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.

Karkara gordina askatzen zuen noiztenka, etxekoei maleta hanpatu batetik ilkitzen zituen opariak banatzen zituela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.

Zuloaren barnera ponpatu eta buztin astuna arakatuz kaskezur bat ilki zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Belarri idortuak zituen, kartoizkoak iduri, betondo ilkiak, eta aho erdi irekian hortz handi horiak ageri zituen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilki eta (3)


ilkialdi (corpusean ilkaldi eta elkialdi soilik)

Pilota partida bat egin adineko lagunekin, besta zein mozkor zenbait, Nouba dantzatokira ilkaldi batzuk.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.


ilkiarazi, ilkiaraz, ilkiarazten du ad aterarazi, irtenarazi.

Gauza zen, Lutero-ren eta Dante-ren begitarte eta hazpegietatik soilik haien germaniartasun arraziala, biologikoa, ilkiarazteko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.


ilkibide (orobat elkibide) iz aterabidea, irtenbidea.

Hersteaz beste ilkibiderik ez zela bazekien, alta Daniel Lavie kandidatuak Delbard nagusiaren hitzak errepikatu zituen, bake lehiaz: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.

Eta elkibidea izaten ahal da langile baten hartzea.  Herria   2003-05-29

Anartean, elkibide bat atzaman düe apaidüak kanpoan prestaraziz.  Herria   2001-09-20


ilkitze iz ateratzea, irtetea.

Halere, eguzki ilkitzetik datozen izpi dirdiradunak erlaino zurixkaren urratzen hasiak dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.


iloba (orobat illoba g.er.) 1 iz anaia, arreba edo ahizpa baten semea edo alaba.

Bi ume izan zituzten (iloba Tom eta iloba Aurora), baina ezkontza hautsi egin zen hamabost urte geroago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Nire iloba Tom Wood-i.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Begiak aterarazi zizkion bere iloba Bernardo Italiako erregeari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.

Amak ez zekien astero osabak ilobari 1.000 dolar ematen zizkionik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 21. orr.

Nire iloba lotsati eta maiteminduaren buru-osasunarengatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Berdin litzateke adeitasun gutxi erakustea, hala izebari, nola ilobari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 125. orr.

Illoba ttipi horiek zuen inguruan.  Herria   2001-06-28

Zure sabelean nire ilobaren haurra daramazu!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 48. orr.

Zure iloba jaunak...  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

2 biloba.

Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,6

Hurrengo eszenan, aitita-ilobek beren bideari jarraitzen zioten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Rosemonde andrea arras iloba-min da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Aladinentzako jantzirik ederrenak hautatu ostean, oihalik politenak eta ehunik finenak erosi, osaba-ilobak merkatari jendea ezagutzera joan ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 211. orr.

Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten iloba (7); bere iloba (36); bi iloba (4); en iloba (3); ene iloba (9); erregearen iloba (4); eta bere iloba (4); eta haren iloba (4); eta horren iloba (3); eta iloba (40); eta iloba bat (4); etxekoandrea eta iloba (3); gazteluzainaren iloba (3); haren iloba (16); hiru urteko iloba (3); horren iloba (4); iloba ahikar (3); iloba bakarra (3); iloba bat (18); iloba batek (7); iloba bati (4); iloba da (8); iloba edo (5); iloba ere (5); iloba eta (33); iloba eta familiako (5); iloba eta haren (3); iloba eta jendakia (3); iloba ez (3); iloba izan (3); iloba lot (3); iloba maitea (4); iloba naiz (3); iloba ttipi (4); iloba zela (4); iloba zen (10); lehen iloba (3); mailuren iloba (5); migel mailuren iloba (4); nagusiaren iloba (3); neure iloba (4); nire iloba (25); ospetsuaren iloba (3); urteko iloba (7); zen iloba (5); zuen iloba (5); zure iloba (9)

alabak eta ilobak (3); bere ilobak (9); bere ilobaren (8); bere ilobari (8); bere ilobei (3); bi ilobak (3); esan zuen ilobak (4); eta bere ilobak (3); eta ilobak (18); eta ilobak ere (3); eta ilobaren (7); eta ilobek (5); eta iloben (8); haren ilobak (3); haren ilobari (3); ilobak dira (3); ilobak ere (5); ilobak eta (10); iloben artean (5); iloben arteko (4); izeba ilobak (5); nire ilobak (8); nire ilobaren (8); osaba ilobak (7); osaba ilobek (6); osaba iloben (5); osabak ilobari (3); zion ilobari (3); zuen ilobak (4), bere ilobarekin (4)


ilobaño iz urte gutxiko iloba.

Saint-Jean jesuista, kartiereko semeak, eman du meza bere bi ilobañoak zituela beretter.  Herria   2003-05-01


ilobaso iz ipar biloba.

Azken hau arras ongi ezagutu dute Juan Pedro Aguirre-ren ilobasoek, eta haien artean Pedro Aguirre-k.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.

Ondoan bizi zen etxetiar zaharra ohartu zen eta medikuaren abisatzera bere ilobaso gazteena igorri zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Gure gaztaroan ginen baino biziki gazte gehiago baditugu gure iloben eta ilobasoen belaunaldietakoak, sorterriaren kezka bihotzean barna alha dutenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.

Bereziki, Kattin eta Beñat "Burki"-ri zeren diren bi azkeneko ilobaso heien aitatxi eta amatxi zoriontsuak.  Herria   2003-02-13


ilobatxo iz urte gutxiko iloba.

Sufrimendu horren guztiaren ordain bakarra ilobatxoa hazteko ezusteko oparia izan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.

Gina izeneko bat, bi urtekoa, Filottiren lehen ilobatxoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.

Zahartzaro onean eta umotuan helduko zaik heriotza eta beren esku samur leunekin itxiko dizkiate begiak hire ilobatxoek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 175. orr.

Ez, ilobatxo, bakarrik egingo dut hemendik aurrerako bidea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 177. orr.


ilobazale izond iloben zale dena.

Halaber, ez nuen denbora alferrik galdu oroitarazten bere amaginarreba ez zela munduko amatxirik ilobazaleena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.


ilogika iz

Baina futbolean bi gehi bi ez dira lau, eta ilogikak logika irentsi zuen. herriaŽ


ilogiko iz logikaren aurka doana.

Hau dela eta, ez da batere ilogikoa bi artikulazio era horiek banako mekaniko eta akustiko batean biltzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 282. orr.

Euskal Herrian estatuek antolatzen dituzten diskurtso suntsitzaile eta ilogikoak ikusita...  Berria - Kultura   2006-02-03

Sharon logika ilogikoaz mintzatu da: hesiak atentatuak saihesteko balio du; Hagak hesiaren kontra egin du; beraz Haga, zeharka, atentatuak bultzatzen ari da, horien konplizea da, azken batean.  Berria - Mundua   2004-07-25

Legez kanpokoa eta ilogikoa da.  Berria - Mundua   2006-03-28

Ekintza-bide hori ezin zen baztertu ilogikotzat joz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.


ilogikotasun iz ilogikoa denaren nolakotasuna.

Ez bakarrik Unamuno-ren arrazoiketaren ilogikotasun posiblea garai hartako bere beste arrazoimoldeekin [...] ezpada ilogikotasun horrek Bilbon erakutsi duen agresibitatearen arrazoia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 109. orr.


ilokutorio izond mintzatze ekintzez mintzatuz, hiztunaren intentzioa adierazten duena.

Zin-egiteak, erreguak, kontratuak, frogapenak, gehienetan zenbait formula ezberdin edo esaldi banandu eskatzen dute: zaila litzateke euretako bakoitzaren enuntziatu-estatusa auzitan jartzea aitzakia modura hartuz ekintza ilokutorio berberak zeharkatzen dituela denak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.


ilortu ik hilaurtu.

ilota iz antzinako Espartako esklaboa.

Espartan, Lazedemonian, iloten ehizara joaten ziren, gu Frantzian eperretara bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.

Menderatutako herriek hiritarrei bizibiderakoak hornitzera behartuta zeuden: lazedemoniarrei ilotek ematen zieten jaten; kretarrei, perieziarrek; tesaliarrei, penesteek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.


iltzar ik ilzahar.

iltzarazi, iltzaraz, iltzarazten du ad iltzatzera behartu.

Hesola batzuk iltzarazi zizkidan etxe aurreko luzera osoan, eta lurretik hogeita hamar zentimetrora soka batekin lotarazi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.

Tarteetan, beste hainbat albiste kontatu zizkioten Wilmarth andereñoari, begiak berripaperetan iltzarazi zizkieten haietakoak eta erizainak gogotsu eta irribarre zabala ezpainetan entzun zien adi-adi guztiei.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 210. orr.


iltzatu, iltza, iltzatzen 1 du ad zerbait iltzez edo kidekoez finkatu.

Larru-puskak iltzatu genituen zapatariaren mahaian, hormetan eta atean, zapata-zolak josteko iltze txikiez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Atsegin handiz iltzatuko zion sastakai zorrotz bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.

Jesusen tailua iltzatua zekarren egurrezko gurutzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Zuhaitzean iltzatutako kartel hura.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 64. orr.

Hamar minutu geroago iltzaturiko ateak behartu, autoan sartu eta han zihoazen, ziztu bizian autobiderantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.

· irud Eta begirada zorrotzez iltzatu ninduen paretaren kontra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 18. orr.

• 2 da/du ad iltzea bezala sartu.

Milioika orratz iltzatu zitzaizkidan zangoetan, bihotza mila geografiatan zatitu zitzaidan biriken artean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 149. orr.

Gezia non iltzatuko, hantxe lurpera zezatela eskatu zuen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 200. orr.

Baina burdinazko kako bat sentitu zuen sorbaldan iltzatuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 88. orr.

Gero jostorratza esponja zatian iltzatu du.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 167. orr.

Hareatzan matadorea, honezkero zazpi banderilla iltzaturik dituen zezenaren bizkarrezurrean ezpata sartzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.

Piztiek hatzetan iltzatzen zizkidaten sarritan beren hortz zorrotzak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

Laukiekiko txalekoa zuen eta, txakur-buru batez apaindutako iskilinba bat ere, brokatuzko gorbatan iltzaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Eskandinavian ereiaroa seinalatzen zien urkiak: bere zarbatxoak lurrean tente iltzatuz seinalatzen baitzuten noraino zuten egina erein-lana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Azazkalak harrien kosketan iltzatu nahian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

Azazkal zorrotzak ahurretan iltzatu zituen eta arnasari eutsi zion hogei zenbatu arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

Lurrean sendo iltzatutako makiletan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Harriek mina ematen zioten oinetan, zapaten zola higatuetan iltzatzen baitzitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Oinak lohian iltzatuak zeuzkaten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.

Aipatu horietaz gainera, termometro bat lur zoruan behera, lurrean iltzatuta sartzen da, lurpeko tenperatura hain gutxi aldatzen dena apuntatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Hantxe jarraitzen nuen, gorpuari begira, lurrari iltzaturik, bertan sustraiak banitu bezain paralizaturik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 16. orr.

· irud Begi bistakoa egiten zait gabeziaren baten sentipena zeukala barrenean iltzatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 25. orr.

3 finkatu

Cesar Telleria erabat zurbildu zen, eta lurrean iltzaturik geratu zen, inguruko jendearen begirada zorrotzen pean masailak gorrituta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 20. orr.

Nire aulkian iltzaturik nago, eta aulkia zoruari atxikirik, eta ez gintuzke ezerk handik jasoko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 327. orr.

Haren sudurra emakumearen lepoan iltzatu zen, bortizki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Inkomunikazioa pertsonaien mihietan iltzatzen denean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.

Harik-eta [petsona] bere norberatasun horretan zeharo harrapatua, gatzatua eta iltzatua gelditzen den arte.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

4 (gogoan eta kidekoetan)

Egun tristea gogoan iltzatuta gordetzekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 316. orr.

Itzarri orduko, ezbai hura iltzatu zitzaidan gogoan: gertatuaren berri osabari eman ez eman.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 274. orr.

Filmean esaten zuten esaldi bat geratu zaio Hanseli buruan iltzatuta: […].  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.

Burmuinetan iltzaturik banu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

Oso gogoan ditut xehetasun horiek guztiak, iltzatuak geratu zaizkit betiko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

Ondo iltzatua gera zedin nire memorian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 188. orr.

Sigmund Freuden irudia oroimenean iltzatuta du Margherete Walterrek.  Berria - Harian   2006-05-06

Oroimenean iltzatzeko erraza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.

Nik ikusitako emakumezko lehen pubisa, beltz-beltza, begi-ninian eta garunetan iltzaturik geratu zitzaidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

Hona hemen gure hildakoak, gure torturatuak; hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

5 (begiak, begirada eta kidekoak)

Begirada hura haren begi ausartetan iltzatu zen lotsarik gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Neskak begietan iltzatu zion soa, irribarretsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Begiak begietan iltzatzen zenizkidala, erran zenidan-: [...].Telebistan iltzatu nituen berriro begiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 401. orr.

Budek haren esku gorri koipetsuetan iltzatu zituen begiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Begiak testuan iltzaturik eta arkatza eskuan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 107. orr.

Erregina Zuriaren begien so grisa, partida osoan nigan iltzaturik sentitu nuena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 58. orr.

Gizonak bere begi sarkorrak iltzatu zituen Hamidarengan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Zer zela eta iltzatzen zion begirakune lizun hura kuku-gordeka?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batean iltzatu (3); batean iltzaturik (5); begiak iltzatu (5); begiak iltzaturik (4); begietan iltzatu (3); begietan iltzaturik (3); da iltzatuta (3); gogoan iltzaturik (4); gogoan iltzatuta (7); gogoan iltzatuta geratu (4); iltzatu ditu (3); iltzatu eta (11); iltzatu nituen (3); iltzatu nuen (4); iltzatu zen (4); iltzatu ziren (8); iltzatu zituen (12); iltzatu zituen begiak (3); iltzatu zizkion (6); iltzatu zuen (11); iltzatuak geratu (3); iltzaturik bezala (3); iltzaturik geratu (14); iltzaturik geratu zait (3); iltzaturik sentitzen (3); iltzaturik zeukan (3); iltzatuta gelditu (4); iltzatuta geratu (13); lurrean iltzatua (3); lurrean iltzaturik (3); lurrean iltzatuta (3); memorian iltzatuta (3); nigan iltzaturik (3)


iltze 1 iz metalezko atal mehea eta luzea, mutur batean punta eta bestean burua duena, finkatzeko, batzeko, zintzilikatzeko erabiltzen dena. ik itze; entenga; kabila.

Soliba bakoitzean taularen bi muturretan bina iltze josiko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.

Berehala tapa jarri eta iltzeekin josi zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 86. orr.

Gure botopaper bakoitza, azkenean, elkarrizketa politikorako mahaia josteko iltze bat izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Altxatu du mailua eta ekin dio iltzea sartzeari, baina egurrak jaso du kolpea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Uhalak lotzen diren lekuan, iltzeak sartzen dira, uhala ez dadin alde batera edo bestera labaindu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Denborak dena sendatzen duela pentsatu nuen, iltze bat beste batek ateratzen duela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

Behin batean banuen bihotzean iltzatutako iltze bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 92. orr.

Iltzeekiko bota handi gogor eta beruna bezain astunak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Ziplo akabatzen dute animalia aire-pistolaz garunean sartzen zaion iltze batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Iltze baten hortzarekin, letra bana zizelkatu nuen baletan: batean J, Juliorentzat; bestean M, Marrorentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

Iltze batean zintzilikatua..  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Soingainekoa iltze batean trabatu zitzaidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.

Udako soineko zuri tanta horidun bat iltze batean zegoen zintzilik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Iltze batean jositako lanparak argitzen zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 171. orr.

Iltze batetik zintzilik zegoen bisera bat jarri zidan buruan..  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Erdi biok iltze luze batekin elkarri estekatuak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 164. orr.

Ziri bezala iltze bat erabiliz -entenga esaten zitzaien Obaban-, zinta-karrerarako entrenatzen hasi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

Amona lanean sumatu zuten, mailu eta zerra, ohol eta iltze, etxeari beste zatiren bat erantsi nahian bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 151. orr.

Baina zaila da ulertzen 31 urte bakarrik dituen atleta batek iltzezko oinetakoak zintzilikatu nahi izatea.  Berria - Kirola   2006-04-14

Gurutzatu ziren arratsalde hartan geldo geratu ziren, soak iltze.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.

· Vuelta hasteko hamabost egun falta zirela radioa hautsi nuen, eta iltzeak jarri behar izan zizkidaten.  Berria - Kirola   2004-09-23

2 (izeonondo eta izenlagunekin)

Pareta horri kanaberak josiko zaizkio luzera guztian buru zapaleko iltzeekin. Iltze buru-zapalak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3330. orr.

Paretetan iltze herdoildu batzuk josirik zeuden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Mailua eta iltze zuzena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 27. orr.

Iltze okertu batekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Nabari dira, dena den, iltze zaharrek utzitako zulotxo maiztuak, iltze berriak sartu dizkioten zulotxoen ondoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Florenten logelara igo berria zen, giltza sukaldeko iltzetik hartuta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.

Burdina ugari prestarazi zuen, ate-orrietako iltze eta gakoak egiteko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,3

Zilarrezko iltzeak zituen besaulki batean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Ez dut gogoratzen iltze hura urrezkoa, burdinazkoa ala maitasunezko[a] zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren eskuek eta oinek iltze-zuloak bezalakoak zeuzkaten alde bietatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Nahiz elektrokuzioa den halakoak akabatzeko ohiko sistema, eta ez iltze-ukaldia. bidezidor mugarriztatu bat elurtegian gora, giza aztarren bat, alegia: iltze-joskura dirudi, baina Sabethi seguru aski besterik irudituko litzaioke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Iltze fabrika abandonatuaren barruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.

Itxaropenari iltze goriari bezalaxe heltzen dio.  Berria - Kirola   2006-03-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa )

Poltsatxo batean kako-iltze batzuk sartu bitartean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.

Ferra-iltzerik ezean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 121. orr.

Burdina-iltzez jositako ohol sendoen artean lotu zuen presoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

5 (erkaketetan)

Azkenean buruan sartuta geratu zitzaidan iltze bat bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.

Mazpilduko zaitut, iltze bat bezala!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 239. orr.

Maianak ez zezakeen bihotzean iltze herdoilduaren pare bermatzen zihoakion herabetasuna bazter.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

Iltzea bezain argala eta bizarluzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

6 idi demetan, probalekuaren luzera.

Herenegun amaitu ziren probak eta idi pare garaileak 62 iltze eta 2 metro pasatxo egin zituen.  Berria - Kirola   2006-01-25

Atzoko lana aintzat hartu gabe, Mendipek du marka onena: 55 iltze eta sei metro.  Berria - Kirola   2006-02-05

7 iltze-kanela.

Pipermina eta kanela, iltzea eta intxaur muskatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Drogagileak opio greziarra hartu zuen, eta kubaba txinarra; horrez gain, kanela, iltzea, jengibrea, piperrautsa eta mendiko sugandila ere bildu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei eta Moskuko gozoki lehorrez beteriko potoei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

8 eskuzko pilotariei ahurrean sortzen zaien mina.

Abuztuan asko kargatu nuen eskua eta hiru aste egon naiz jokatu gabe eskuko iltzea zela eta; halere, orain ondo nagoela uste dut.  Berria - Kirola   2004-10-15

9 gakoa.

Hara auziaren iltzea: liburuez aritzeko orduan, batzuek epaitzea lehenesten dute; beste batzuek, ostera, ateratzea, atzematea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.

9a (corpusean untze soilik) luzera neurria.

Igandean amaitu ziren Aulestiko zaldi-mando probak, eta Berangoko (Bizkaia) Ekaitz Elorduiren abereak egin zuen marka onena: 73 untze.  Berria - Kirola   2004-03-30

Larunbatean hasi zen Getxoko (Bizkaia) Andra Mari probalekuko txapelketa, eta Janire Alegriaren abereak egin zuen markarik onena: 57 untze eta 2 metro.  Berria - Kirola   2004-11-09

Bost abere plazaratu dira, eta Fikako Maitane Garciarenak egin du markarik onena: 58 untze eta 0.95 metro.  Berria - Kirola   2004-03-27

10 iltze-ateratzeko

Soldagailuak, azkoinak, iltzeak eta iltze-ateratzekoak, zizelak, pintzak, kurrikak, artaziak eta altxaprimak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

11 iltze-belar eukaliptuaren familiako landarea, lurralde beroetan hazten dena, iltze-kanelak ematen dituena (Caryophyllus aromaticus).

Horregatik, Petrushka jantziak eranztera eta botak kentzera inguratzen zitzaion bakoitzean, iltze-belarra ipintzen zuen sudurrean, eta neskagazte batenak bezain kilikabera izaten zituen sarritan kirioak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

Kikarakadatxo bat iltze-belar?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

12 iltze-buru ik iltzeburu.
13 iltze-kanela iltze-belarraren lorearen pipil ihartua, janarien bizigarri erabiltzen dena.

Arabiarrek kardamomoa, iltze-kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen omen dituzte kafeari zapore berezia emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Kanela, iltze-kanela, usainki, mirra eta intsentsu.  Elizen arteko biblia   Ap 18,13

14 iltzez eta giltzez itxi erabat itxi.

Iltzez eta giltzez itxi zaizkie euskalkiei ateak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 180. orr.

Ez aipatu Porta de Ferroren aurrean, ez eta beste ezein ateren aurrean ere, mairuen arraza zital hau ez baita hain herabea, eta ez delako borrokarik gabe iltzez eta giltzez itxiko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.

Gero tunika eta kapirotea jantzi eta kalabozo hartatik atera nintzen, di-da, Fred Astaire baino zaluago, beste mozoloa iltzez eta giltzez itxita utzirik. · Atea giltzez eta iltzez ixten zuen, eta alferrik ariko zitzaion inor deika, ez baitzuen irekiko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

15 iltzez josi ik iltzeztatu.

Ukuiluko ate-leihoak iltzez josi eta zigiluak ipini zizkieten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 172. orr.

Etxean geratu zen eta iltzez josi zuen postontzia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 40. orr.

Esku-oinak iltzez josiak zituen eta eskuineko saihetsa lantzaz zulatua. leihotapa guztiak iltzez josita zeuzkala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Lurrean iltzez josita geratu banintz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.

Urre eta zilarrez apainduak eta iltzez eta mailuz josiak, eror ez daitezen.  Elizen arteko biblia   Jr 10,4

16 kako iltze (corpusean gakoiltze soilik)

Gero paretan bi gakoiltze sartu eta haietatik handik gutxira Minimax markako suitzalgailu bat zintzilikatzeko.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat iltze (3); edo iltze (3); edo iltzeak (4); erditik iltzeek (3); erditik iltzeek zulatuak (3); esku oinetan iltzeen (3); eta iltze (15); eta iltzeak (11); eta iltzeekin (4); eta iltzez (6); ez iltze (3); iltze bat (19); iltze bat bezala (4); iltze batean (6); iltze baten (4); iltze baten antzera (3); iltze batetik (12); iltze batetik eseki (3); iltze batetik zintzilik (6); iltze batez (3); iltze batzuk (3); iltze buruak (4); iltze eta (8); iltze herdoildu (3); iltze zuloak (3); iltzeak berak (3); iltzeak berak baizik (3); iltzeak eta (4); iltzeak sartzen (3); iltzeek zulatuak (3); iltzeen buruak (4); iltzeen buruak eskuen (4); iltzeen lekua (4); iltzeen seinaleak (3); iltzeen zuloak (3); iltzez eta (10); iltzez eta giltzez (7); iltzez josi (5); iltzez josita (5); lau iltze (4); oinak erditik iltzeek (3); oinetan iltzeen (3)


iltzeburu (orobat iltze-buru) iz iltzearen burua.

Esku-oinetako iltze-buruak borobilak eta beltzak ziren.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.

Handik gutxira, atzera lehengo iltzeburuan joz, honela idatzi zion Pascali: "Neronek bermatzen dizut proposizio horren egia".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 426. orr.

Perrettek atzera lehengo iltze-buruan jo zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 379. orr.


iltzedun izond iltzea duena; iltzeak dituena.

"Goazen ibiltzera!", esaten zuen goizean goiz gure aitak mendian, kedarraren koloreko jaka zahar hura, galtzerdiak eta bota iltzedunak jantzita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 268. orr.

Bota militar iltzedun baten oinatzak apaindua.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Giza hezurrak aukeran zeuden erakusmahaiaren gainean eta tresna herdoildu eta iltzedunak sabaitik zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Iltzedun bota astunen hotsak kanpandorre barrutik nigana hurbiltzen sumatu ditut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 172. orr.

Iltzedun tormentu tresnak eta uhalezko zigorrak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 150. orr.

Talde guztiek prest dituzte Suediako elur eta izotz pistetan aritzeko ezinbestekoak diren iltzedun pneumatikoak.  Berria - Kirola   2006-02-03

Brontzezko ezpata handia hartu nuen bizkarrean, zilarrezko iltzeduna.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 66. orr.


iltzeria iz

Lehenengo jaunartzea prestatzen ari zarenez, eta katekesira zoazenez, jakingo duzu gizateria ez dela zure zain egon iltzeria sufritzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 98. orr.


iltzetxo iz iltze txikia.

Zapatariaren irudia etorri zitzaidan, orkoiaren aurrean jarrita, betaurreko labur estuekin, iltzetxoak ezpain artean zituela eta mailu txiki batez zapata-zoruak josten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 50. orr.

Zurezko txirrika bat emana zioten, gain-gainean iltzetxo batzuk zituena josirik bira osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.


iltzeztatu, iltzezta, ilzeztatzen du ad iltzez josi.

Ezkerrera, [...] horma biluziak, keak eta zikinak horituak, zortzi urte atzeragoko egutegia, pentsu konpainia baten propaganda, 1924koa, garai oparoago baten oroigarri gisa iltzeztatua geratu zena.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 54. orr.


iluminatu (ETCn 134 agerraldi), ilumina, iluminatzen 1 argiztatu.

Thames, Greenwich eta inguruak arras iluminaturik ikusi ditizugu airetik.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 72. orr.

2 argitu.

Vitruvioren deskripzioen interpretazio literala egiteko kezka edo ardura baino gehiago tratatu erromatarraren printzipioak eta arauak modu pertsonalean 'iluminatzeko' asmoa ikusten zitzaion areago, grabatuak egin ziren garaiko arkitektura errealak edo posibleak sartuz irudietan, baita orduan berreskuratu nahi zen tradizio klasiko harekin zerikusi handirik ez baldin bazuten ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) goiargitu-ustea dena.

Gizona iluminatu bat da.  Berria - Kultura   2006-02-14

Erreibindikatu egiten zuen pailazoaren emazte estatusa eta abertzale iluminatuaren paperean jartzen zen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.

Harrokeria iluminatua, ez besterik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 53. orr.

Gure eztabaiden %90ek iluminatu koadrila hori izan zuen iturburu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Iluminatuaren jakinduriazko mespretxu errukitsuz goitik behera begiratzen diotenak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.

4 iluminismoaren jarraitzailea; iluminismoari dagokiona.

Mistizismoarekin batera erasmismoaren eta iluminatuen espiritua nabari da haren ekarrian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Axularren Gero (1643) ez da pentsamendu originala [...] baina aurreko mistizismo iluminatuari aszetismoarekin erantzun nahi izan zion.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.


iluminazio (ETCn 99 agerraldi) 1 iz argiztapena; toki bat argitzen duten argien multzoa.

Ziur goia sofa eroso eta iluminazio ilunagoez horniturik dagoela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

2 argi berezia, goiargia.

Amodioa baino gehiago iluminazioa zen, mendeetako lotsak giltzarrapoz kateztatu bihotzaren iratzartze berria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.

Izena ahoskatzearekin berarekin iluminazioa nigan eragin zuen Fatiharekin.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.

Zentzu honetan da pizkundea hau ere, hirugarren pizkundea, erlijioaren erreferentzia historiko edo nazionalismoaren kultu ospakizunetik haratago dagoena: unibertsalaren forman eta eguneroko iluminazio profanoan gauzatua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 139. orr.

3 kolorea eman zaion iduria.

Erdi Aroaren azken aldiko iluminazio askotan badira sakontasuna adierazten den eszenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.


iluminista iz iluminismoari dagokiona.

Arkeologia iluministaren ordezkari nagusienetako batek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

· Caravaggio, Rembrandt eta gisako argi-ilunaren margolarietatik hasi eta margolari iluministetaraino, Velázquez eta Vermeer, esate baterako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.


ilun 1 izond argiz edo argitasunez gabetua; argi edo argitasun gutxi duena. ik goibel; beltz. ant argi.

Ordu erdi geroago iritsi zen Ron gela ilun hartara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.

Ziega ilun batean egindako tortura beltzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 289. orr.

Eta hantxe dago, taberna ilun eta umel hartan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 100. orr.

Hiri arrotz bateko etxarte ilun batean herabe begira.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Katedralaren zoko ilun batean elkarri musuka.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 178. orr.

Zulo ilun, txiki eta zikin batean lo egitearen truke.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 93. orr.

Auto aparkatuz beteriko kale ilun batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Las Vegasko karrika ilun eta etxe zokoratuetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Auzo ilunetako fama txarreko kaleetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.

Kapera ilun bateko banku batean eseri ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Ez bat eta ez bi, korridore ilun batean barneratu ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Bizitzaren bidaiaren erdian, baso ilun batean galdu nuen bidea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

Koruko eskailera ilun-estuetan gora eta behera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.

Hodei ilun trinkoek sekulako abiada hartzen zuten hegazkinen antzo.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Eguna iluna zen, lanbrotsua, hezetasuna hezurretaraino sartzen zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Gero eta ilunago zegoen eguna, eta Alcatrazeko argiak piztuta zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Gaua iluna zen, tristea, euritsua, etxean edo estalpean egoteko egokia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.

Oso gau ilun eta hodeitsua zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 216. orr.

Donibane Gurutzekoaren "arimaren gau ilunean".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Gaua hondorik gabeko zaku iluna zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 179. orr.

Harry makurtu, eta hodi luze eta ilunaren barrura begiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 271. orr.

2 irud

Zer dela-eta aurpegi ilun horiek?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 226. orr.

Blackek bekozko ilun samarraz begiratu zion Hermioneri, baina ez berarekin haserretuta zegoelako-edo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 300. orr.

-Pozik jakingo nuke zertan dabilen -esan zuen Fredek, bekozko iluna jarrita-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 44. orr.

Axola dizu?, galdetu zidan asko harritu ninduen ahots ilun batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Nire begiek edertasun ilun hura guztia xurgatu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Bai, hark bezala beldurra sentitu nuen, beldur ilun bat, herioa hurbil sumatzen duenaren antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Tristeziazko olatu geldo eta ilun bat bezalakoa izan zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Halako inozokeria pila bategatik infernu ilun batera amiltzear zegoen Europa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Larru zuria, eta ezerez iluna bere begietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

Nolabait esan, Ehiztari Beltza, kristandadetik bazter gelditzen dena genuke, edo sotana beltzaren azpian gordetako hereje, moro, jito, judio edo dena delako jendaje iluna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Elkarte erlijioso ilun bateko idazkaria zen Padre Mendibe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

Jasoko banitu arrazoiaren jarraitzaile ilun eta baketsuen isileko eskerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Gorroto nuen nire alde ilun hura.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Bada, ordea, beste alderdi ilun bat, idazleari, baina, agor ezinezko kontagaia ematen diona: legez kanpoko gizartea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak, marraska ibiltzen ziren eremuan, lur ilun idorretan.  Elizen arteko biblia   Jb 30,3

Bautista harritu egiten zen Martinen grina ilun harekin, bera argia eta ordenatua baitzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.

Baina ez ziren inongo, ez ziren inoizko, zorigaiztoko kondena ilun batek kalesa madarikatu hartan ezin hilez bizirik ibiltzera behartu zituenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Aldea, Virginiak ilea eta begiak kolore ilunekoak zituela, eta Mary Annek ko-lore argikoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Eskaileretan elkar agurtu zutenekoa oroiturik, bihotz ilunak egin zitzaizkion: ezin, bada, ulertu, nolatan utzi zion bere ezpainak ukitzen ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 261. orr.

Marinelari bihotz ilunak egin zaizkio lasai asko afrikarrak izan zitezkeen haur horien egoeraz jabetzean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

3 (koloreekin)

Ardo beltz batzuen gorri ilun hori.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 73. orr.

Ile gorri iluna zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 187. orr.

Esku-zartako bizi bat eman zion landare gorri ilun arantzadun bati.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 82. orr.

Behi gorri-ilun batzuk barreiatzen ziren hara-hona.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Berde ilun koloreko ate margotu berri bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Azal berdaska iluna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Corte Inglesko traje urdin ilunez jantzia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 37. orr.

Jertse urdin iluna soinean, alkandoraren lepo zuria dauka agerian.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.

Begi urdin ilun parea nabarmena zen aurpegi biribil zurbil eta hauskor hartan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Aitzinean, ikus ahala luzea den itsas-hegia eta Strait of Belle Isle blu ilunaren eremu hedatua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 141. orr.

Basatza gris ilun ura Jamesek marra berde argiekiko jantzi gris ilun bat zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

Moketa gorraila edo ubel ilun kolorekoa zela iduritu zitzaien.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 111. orr.

Ile gaztain kolore ilun luzeak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 43. orr.

Lauki urre kolore ilun horrek inguratzen duen oihala. melanina izeneko pigmentu marroi ilun bat.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.

Zutabeak eta gapirioak marroi ilunez margotuak dauzka.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 215. orr.

Eskularru more ilunak jantzi, eta belo lodi bat itsatsi zion kapelari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Lizarrako kaleak, more ilunean blai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Beste batzuk, izokin-kolorekoak; eta beste batzuk, berriz, hori ilunak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

4 kolore ilunekoa.

Emakumeak begi ilun eta eztiak ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Alexen begi ilunek basatasun puntua izan ohi zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.

Ilaia, ilun eta dirdaitsua, hutsagatik ez zitzaion belaunetara heltzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.

Alice-k gaztaina-koloreko ile iluna eta panpin aurpegi leuna zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.

Oskarrek marra finezko traje ilun bat janzten zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Beroki iluna eranzten zuen bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Garaizago oheratu beharko niken, betzulo ilun horiek...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 356. orr.

Emeki-emeki, Mercedes iluna legarrezko bidean aurrera lerratu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Burua zapi ilun baten bildua zeukan. moketa gaineko arrasto iluna.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.

Aurpegia asfalto ilun, zikinaren kontra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Irribarrez, pistola ilun eta hotz hura eskuan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.

Ararateko artzainek begi eder ilun handi eta tristeak dituzte, behatzak luze eta meheak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 62. orr.

Hemen ere badira pobreak, jende koloreduna, iluna, zu baino ilunagoak behintzat, aireportuko pasaporte kontrolean gelditu dutena bezalakoak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.

Azal iluneko aurpegiko gizon haiek guztiak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

ik beherago 14.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Oihal ilunezko sofa astunez jantzitako egongela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Hilde andereak zur ilunezko barra astuna seinalatu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 108. orr.

5 ulertzeko, azaltzeko, mugatzeko zaila dena.

Orduan, ziur nauk, oso bestelako argi batez begiratuko diok matematika ilun eta lauso horri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Horra hor metodo aski bitxia, gauza ilun bat are gauza ilunago batekin frogatu nahi duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 225. orr.

Laburbilduz, buruak ezin uler ditzakeen gauza ilun hauetan ez dira hartu behar beste gauza batzuk frogatzeko premisak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 226. orr.

Marinak ez daki zertara datorren orain igarkizun ilun hori.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 145. orr.

Hizkuntza arkaiko edo ilun batean idatziriko inskripzioak argitu eta esplikatzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.

Idazkera nahasi eta ilun orotik aldendu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Zer da kode ilun, nahasi eta anbiguo hori, non etengabe nahasten baita jurisprudentzia frantsesa erromatarrarekin [...]?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 239. orr.

Intuizioari lotutako nozio ilunek ezin gaituzte ondorio zentzugabeetara eraman.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Lege feudalen ikerketan labirintu ilun, zidorrez eta itzulinguruz bete batean banago ere, uste dut eusten diodala hari-muturrari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Gizonik jatorrena zigorrik ankerrenaren arriskupean jartzen duen lege mordoa dago, eta, ostera, bizio eta bertute izenak ilun eta aldakor bihurtu dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Kolera gogobetetasunarekin nahasi zitzaion berriro ere, eta bere baitan bortizkeria eta desafiozko desira ilun bat nabaritu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.

Santosek silueta ilun bat besterik ez zuen bereizi Azken Portuko kaian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

Kontatu dizudan ipuinaren argitasun iluna edo iluntasun argia ulertuko duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 110. orr.

Maelek esku keinu batzuk egin zituen Oisinen aurrean, aldi berean Hizkuntza Ilunean zenbait hitz esaten zituelarik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

· Honek iluna izatera behartu nau, eta lainopean estaltzera egiaren argia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.

6 alaitasunez gabetua, tristea, goibela. ik itun2.

Bihotza pozik, aurpegia argi; bihotza triste, begitartea ilun.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,13

Argi ezazu aurpegi ilun hori!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Aholkuak eta berriak ekartzera natorkizu garai ilun honetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 23. orr.

Begirada ilun eta galdetzaileko begi haiek.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

Arrantzale ilun eta hits haien etxola mixerableetara ere ez zen geroztik hurreratu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Haien soinua iluna eta hitsa da zurearen aldean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Bertzalde Frantziako iraultza ilun hartan, Etxalartarrek ez ote zituzten gure arbaso ainitz desterrutik gerizatu?  Herria   2004-02-05

Ondoko urtean bukatu zen Espainiako Gerra, eta, Errepublika hondoraturik, urteak eta urteak iraungo zuen diktadura ilun bati ireki zitzaizkion ateak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Commendatorea zen nagusia, nahiz Basileako beste nagusi ilun-lauso batzuen mendean egon.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

• 7 iz iluntasuna.

Begiak iluna zulatzeko geziak izan zirenean, bi buru ikusi zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Gaueko ilun trinkoak harrapatu zituen Po ibaiaren ondoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Amama sangria prestatzen ari zen, sukaldeko ilun nabarrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 99. orr.

Bere argiaren esfera txikitik kanpo dena ilun beltza zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 229. orr.

Ilun beltzean murgilduta, nor bere etxerako bidea aurkitu ezinik zebilen.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,17

Desordenazko aro heroikoa bat-batekotasun harrigarriz bukatzen da, eta ondoren "ilun-aroa" etortzen da, non lege eta ordenaren indarrak berriro sendotzen diren pixkanaka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.

Baina horrek ez du irauten, ezin du iraun, eta ondotik berriz ere ilun erabatekoa, nora eza.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Bosgarrena da, batere argirik gabeko ilun beltza, ezen parerik gabe, mundu honetako su edozeinek baino gehiago erretzen duen su hura, ilun eta beltza, argi izpirik gabea da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.

Malenkoniaren aire leunak darabilen orbela omen zirudien musikak; egunsenti martziala barik, eguzkia ezkutatu osteko ilun-dardara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 144. orr.

Jauffretek berak ilun aire bat aurkitzen ote zien argi hoiei?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.

Hotza eta gauaren iluna handituz zihoazen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

Elkarren ondoan, bi andreek ilunaren eta argiaren irudia osatzen zuten, tristeziaren eta alaitasunaren enblema moduko bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Elurraren eta ilunaren etorrerarekin, hibernatzen duten animalien antzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.

Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik.  Elizen arteko biblia   1 J 1,5

Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita.  Elizen arteko biblia   Lk 12,3

Ilunetik argira bitarteko tartea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

• 8 adlag argitasunik, alaitasunik gabe.

Ilun eta ziztuan mintzo ziren eta nik ez nuen tutik ere ulertzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 22. orr.

Eta gaua erori zen, arin eta ilun.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.

Bereziki ilun zegoen han.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 171. orr.

-Hauxe zen Gabrielle -ilun jarri zitzaion begitartea-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 110. orr.

Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan.  Elizen arteko biblia   Mk 10,22

Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ezin ziren esanahiaz jabetu; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.  Elizen arteko biblia   Lk 9,45

-Egunak daramatzagu deus probatu gabe -esan du ilun Joxek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 86. orr.

-Ez da min klase hori -erantzun zuen Peterrek, ilun.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 148. orr.

Urrunago behatuz, geroa ilun ikusten nuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 107. orr.

· Ahotik ahora hitz egiten diot hari, / ez ilun-gordeka, / aurrez aurre baizik, / eta Jaunaren irudia ikusten duelarik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 201. orr.

9 (izen bati elkarturik izenondo edo adizlagun gisa)

Beharrik, ez zen orain arte ezagututako ibilgailu ofizial kristal-iluna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Txukin jauna, etorri zitzaidan, gizon kopeta-iluna, bihotz-lehorra.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Mendi kopeta-ilunek ixten zuten zerumuga.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Gizon barren-ilun hura harrituta geratu zen Zalakainen eta Bautistaren adorearen eta baretasunaren aurrean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

· Zergatik dago hain mutur-ilun gaur gure hiltzailea?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.

Mary Jane atzetik begira geratu zitzaion, aurpegi-ilun, zer pentsatu ez zekiela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.

Oso gogo-ilun nenbilen bolada hartan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 40. orr.

Aturri ibaia, marroi-ilun eta haserre, indar handiz itsasoari buruz zihoan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 129. orr.

10 (erkaketetan)

Ilun du gogoa, gaua bera bezain ilun.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

11 ilunxeago

Azazkal haiek bereak baino handiagoak ziren, ilunxeagoak, biribilagoak eta, batez ere, zainduagoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 50. orr.

Horregatik esaten nionan ezetz kale ilunxeagoetara eraman nahi izaten ninduenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 80. orr.

Ilea lehen baino ilunxeagoa dauka.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.

· Horrek kale nagusiari bizitasuna ekarri zion, zoologikoaren alboetara eta atzealdera desbideratzen ziren kalexkak ilunxeago utziz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

12 ilunxegi

Oso guapo zetorrela ile kolore berriarekin, tonu beltzaxka harekin, ilunxeegia aukeran, baina ondo hala ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 62. orr.

13 argi-ilun iz ik beherago 16. ik argilun.

Gai honi buruz ere bada argi-ilun nabarmenik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

Caravaggio, Rembrandt eta gisako argi-ilunaren margolarietatik hasi eta margolari iluministetaraino, Velázquez eta Vermeer, esate baterako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Gelatik lorategi bat ikusten zen, argi-ilunen arteko mundu koloretsu eta usaintsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.

Turista guztiak liluraturik zeuden argi-ilunetan agertzen zitzaizkien mirari haien aurrean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 59. orr.

Rasputinen heriotzaren kronika beti izan da argi-ilunez betetakoa, ilunez batez ere...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.

"Maisuaren lana", azpimarratu zuen [...] esaldiaren argi-ilunetan, esaldiaren laburrean bide nabar eta zeharka indartuz eta oinarrituz giza eskuena baino ahalmen handiagoa zuen norbaitek egina zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

14 aurpegi-ilun izond

Tsarraren jauregiko goi kargudun aurpegi-ilun baten itxura ematen zion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.

Zergatik zaudete hain aurpegi-ilun?  Elizen arteko biblia   Has 40,7

15 azal-ilun izond

Senako ferry batean ikusi zuela Marie Rogêt, delako igandean, gazte azal-ilun batekin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 145. orr.

Badakizu, haurtzain azal-ilun horietako bat eduki izan du, betiereko mammy edo inude beltz horietakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.

Zorionekoa, zu, Walter Williams azal-iluna delako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Provenceko neska azal-ilunen gisakoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Emazteak [...] berriketan jarduten mutil mandatariekin eta emakume latsari azal-ilunekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

16 ilun-argi iz ik gorago 13.

Kolorea, jakina, baina baita kontrastea ere: ilun-argia beti erabili izan da zirrara bortitzak eragiteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

· Zelda hartako ilun-argian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.

Begiak pixkanaka ohitu zitzaizkion gelako ilun-argira.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

17 ilun-bista ik ilunbista.
18 ilun-ilun

Utzi zuena kuzkurtuta leku ilun-ilun batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 338. orr.

Biharamun goizean oso goiz esnatu zen Harry, artean ilun-ilun zegoela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Ilun-ilun ageri ziren leihoak... baina barruan dena distiratsu eta alai zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 113. orr.

Ura beltz-beltza dago, ilun-iluna.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 92. orr.

-Aditu duzue zer gertatu den goiz honetan?, bota zuen gero kara bat-batean ilun-iluna.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.

Eta etxerat abiatu, gogoa ilun-iluna, ezin onetsiz bezperagoan sekulako musu goxoak emanak zizkidan neska hura bera zela ortzegun hartan beste batekin berdin-berdin musuka ari...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Bihotza ilun-ilun, mingaina pasatzen dut ezpainetatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahots ilun (6); alde ilun (9); alderdi ilun (7); argi ilun (17); artean ilun (9); aurpegi ilun (13); azal ilun (16); baso ilun (5); bazter ilun (5); bazterrak ilun (5); begi ilun (18); begi ilun eta (6); begitartea ilun (6); berde ilun (15); berri ilun (9); beti ilun (6); bezain ilun (20); bide ilun (6); dena ilun (31); dena ilun zegoen (5); egun ilun (14); erabat ilun (7); ere ilun (8); eta ilun (100); eta ilun bat (6); eta ilun batean (7); eta ilun baten (6); etorkizuna ilun (6); etxe ilun (11); gaitz ilun (7); garai ilun (19); gau ilun (14); gau ilun eta (6); gauza ilun (16); gela ilun (34); gela ilun batean (6); gela ilun eta (5); gelatxo ilun (5); gertakari ilun (8); gogoa ilun (5); gogoeta ilun (7); gorri ilun (15); gorri ilun bat (6); gris ilun (7); hain ilun (9); handi ilun (5)

ilun ageri (6); ilun antzean (5); ilun asko (13); ilun baino (5); ilun bat (154); ilun bat besterik (6); ilun bat zuen (7); ilun batean (102); ilun batean sartu (5); ilun batek (31); ilun batekin (8); ilun bateko (11); ilun baten (43); ilun batera (19); ilun batera eraman (5); ilun batetik (18); ilun batez (18); ilun batzuen (5); ilun batzuk (11); ilun beltza (7); ilun beltzean (6); ilun bihurtzen (5); ilun da (7); ilun dago (27); ilun daude (5); ilun edo (6); ilun egon (5); ilun eta (271); ilun eta hotz (5); ilun ez (6); ilun gertatzen (6); ilun guztiak (5); ilun haiek (16); ilun haien (6); ilun haietan (12); ilun handiak (5); ilun haren (5); ilun hark (8); ilun hartako (10); ilun hartan (40); ilun hartara (6); ilun hau (5); ilun honen (6); ilun honetan (14); ilun hori (27); ilun horiek (9); ilun horietako (7); ilun horrek (8); ilun horren (10); ilun horretan (7); ilun horri (5); ilun hura (25); ilun ikusten (22); ilun ilun (15); ilun iluna (13); ilun koloreko (5); ilun kolorekoa (5); ilun nabarrean (7); ilun samar (15); ilun samarra (13); ilun zegoela (7); ilun zegoen (73); ilun zegoen eta (8); ilun zen (9); ilun zeuden (7)

irudi ilun (7); itzal ilun (7); kale ilun (9); karrika ilun (5); kartzela ilun (5); kolore ilun (7); kontu ilun (10); kopeta ilun (11); korridore ilun (7); lan ilun (6); leku ilun (9); marroi ilun (6); masa ilun (5); mendi ilun (6); modu ilun (5); mundu ilun (6); nahiko ilun (5); oraindik ilun (6); oso ilun (27); oso ilun zegoen (5); pasillo ilun (5); pentsamendu ilun (5); puntu ilun (9); puntu ilun asko (5); putzu ilun (5); soto ilun (7); taberna ilun (6); traje ilun (6); triste eta ilun (5); txiki ilun (5); txoko ilun (10); txoko ilun batean (7); urdin ilun (19); zerua ilun (11); ziega ilun (6); zoko ilun (18); zoko ilun batean (8); zulo ilun (9)

alde iluna (12); alderdi iluna (6); argia eta iluna (7); argitu orduko iluna (5); aurpegi iluna (11); azal iluna (13); begirada iluna (5); begitarte iluna (6); bekozko iluna (47); bekozko iluna ipinita (8); bekozko iluna jarri (13); bekozko iluna jartzen (6); berde iluna (12); bezain iluna (8); egun iluna (5); ere iluna (9); eta iluna (62); eta iluna zen (7); etorkizun iluna (16); gau iluna (33); gau iluna zen (5); gaua iluna (8); gauaren iluna (10); gela iluna (7); giro iluna (6); gorri iluna (11); gris iluna (8); hain iluna (5); hizkuntza iluna (6); ile iluna (8); ilun iluna (13); iluna argi (5); iluna baino (5); iluna da (48); iluna dela (8); iluna den (5); iluna du (8); iluna egin (7); iluna egiten (5); iluna ere (8); iluna eta (92); iluna ez (9); iluna ipinita (8); iluna izan (21); iluna izan da (5); iluna izan zen (6); iluna izango (13); iluna izango da (6); iluna izanik (6); iluna jarri (18); iluna jarri zuen (10); iluna jartzen (7); iluna sartzen (6); iluna sartzen hasia (5); iluna zegoen (8); iluna zela (7); iluna zen (49); iluna zuen (9); iragan iluna (5); itzal iluna (8); jaun iluna (10); kapa iluna (5); kasik iluna (5); kolore iluna (6); kopeta iluna (11); lan iluna (7); orduko iluna (7); oroitzapen urdin iluna (6); oso iluna (15); urdin iluna (27); zen iluna (12); zerbait iluna (5); zeru iluna (8)

are ilunago (11); are ilunagoa (5); baino ilunago (21); baino ilunagoa (14); eta ilunago (28); eta ilunago zegoen (8); eta ilunagoa (17); eta ilunagoak (6); gero eta ilunago (20); gero eta ilunagoa (12); ilunago ikusten (5); ilunago zegoen (12); ilunagoa da (12); ilunagoa zen (7)

alde ilunak (9); argi ilunak (25); argiak eta ilunak (7); arrasto ilunak (5); begi ilunak (11); bekozko ilunak (5); berde ilunak (9); betaurreko ilunak (12); bezain ilunak (11); bihotz ilunak (15); bihotz ilunak egin (13); egun ilunak (7); eta ilunak (41); garai ilunak (5); gauaren ilunak (5); gorri ilunak (7); ilunak beste (5); ilunak dira (13); ilunak egin (16); ilunak egin zitzaizkion (9); ilunak egiten (5); ilunak ere (16); ilunak ere izan (5); ilunak eta (40); ilunak izan (5); ilunak ziren (9); ilunak zituen (11); jaun ilunak (9); kontu ilunak (8); laino ilunak (5); orban ilunak (6); oroitzapen ilunak (5); pentsamendu ilunak (6); urdin ilunak (10); zulo ilunak (7)

ahots ilunez (7); argi ilunen (6); argi ilunetan (6); arte ilunen (38); arte ilunen aurkako (37); azal iluneko (11); bekozko ilunarekin (7); bekozko ilunez (28); berde ilunez (5); betaurreko ilunen (5); dorre ilunaren (5); eta bekozko ilunez (5); eta ilunaren (18); eta ilunean (8); eta ilunegia (5); eta ilunen (11); eta ilunetan (8); garai ilunetan (7); gau ilunean (27); gauaren ilunean (10); gela ilunean (7); ilunaren erdian (5); ilunaren gainean (6); ilunean aurrera (5); ilunean eta (5); iluneko gizon (7); ilunen artean (10); ilunen aurkako (40); ilunen aurkako defentsa (12); ilunen aurkako defentsako (18); ilunen bat (12); ilunen batean (13); ilunetan barrena (6); ilunetan ere (5); ilunez eta (8); ilunez zegoen (6); jaun ilunaren (6); kolore iluneko (5); kolore ilunez (6); korridore ilunean (12); urdin ilunez (8); urte ilunetan (6); zoko ilunen (5); zoko ilunetan (5)


ilunabar (orobat ilun nabar g.er.) 1 iz eguzkia sartu ondoko iluntzea. ik iluntze; ilunbista; ilunsenti.

Anitz aldiz erraiten dugu : ilun nabarra, ez argi, ez eta ere oraino iluna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 73. orr.

Geldi zaitezte ilunabarra arte.  Elizen arteko biblia   Epa 19,8

Ilunabar batez deitu nuen eta gizonezko batek hartu zuen telefonoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.

Beroa eta euria, iduzkia beti oren berean ateratzen eta beti oren berean sartzen, ilunabarrarik gabe.  Herria   2003-03-13

Azkenean amaitu egin zen ustez amaigabea zirudien ilunabarra.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 22. orr.

Askotan, ilunabarraren itzalei gelan barneratzen uzten zien, argia piztu gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 161. orr.

Ilunabar eta gauean.  Herria   2004-08-12

Goizean bata eta ilunabarrean bestea.  Elizen arteko biblia   Ir 29,39

Atzo ilunabarrean hamarnaka lagun bildu ziren bi herri horietan, Lefort eta Carrereren sostenguz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Frantzisko urriaren 3ko ilunabarrean hil zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 324. orr.

Ilunabarrean, lanetik etxerakoan, Gregory egoten zen tabernan sartu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 65. orr.

Goizeko edo ilunabarreko angelusetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.

Ekin zioten guduari eta borrokan jardun zuten egunsentitik ilunabarreraino.  Elizen arteko biblia   1 M 9,13

Orduan nere etxerat etorri behar duzu gaur ilun nabarrean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 97. orr.

Behin batean, ilunabar aldera bazihoan bere anaia lagunarekin San Verekundoko bidetik[...] eta dei egin zioten alorrean ari ziren nekazari batzuek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Aita ilunabar aldera itzuli zen, emakume batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Ilunabar aldera hegazkin bat azaldu zen, militarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Ilunabarreko zortzi eta erdiak aldean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.

Arrantzale batzuk nasan, ilunabarreko zeru gorri ilun baten argia atzetik zutela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.

Hor dator Lizarriturri ilunabarreko basoerdiak hartzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Saguzarren aldrak agertu ziren [...] ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Izpiliku usaina darabil haizeak, eta ilunabarreko isiltasuna erabatekoa da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 156. orr.

Ilunabarreko orduek erasotzen diote, lanaren arabera antolatua daukalako eguna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 84. orr.

Kaleko zumarren adaburu beltzak ageri ziren ilunabarreko urdin kobaltoarekin jolasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Euri-usaina zerion ilunabarrari, hodei goibelez zegoen zerua belzturik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.

2 (izenondoekin)

Sargori egunetako ilunabar freskoetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Udazkeneko ilunabar euritsu batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 122. orr.

Iparraldeko Venezia deitzen diote [...] eta ilunabar politak ditu, zeruminak denbora dezente irauten baitu zeruertzean galdu baino lehen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Emakumeek, bularrak airean, distira egin zuten ilunabar apalean, eguzkiaren ordezko balira bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

3 irud

Hauxe zion Xavier Grall poetak bere biziko ilunabarrean: [...].  Herria   2001-11-01

Bizitzaren ilunabarrean zegoelarik, bere onberatasuna isurtzen zuen ororengan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urrezko ilunabar-argiaz blaiturik zegoen gela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Eta maldan gorako zuhaitz ilara bikoitz hura, ilunabar argitasun barean ikustean, bihotzean sartu zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Hura ilunabar-pila filmatuta neukana, Tamaulipaseko basamortukoak, besteak beste, hiru ziren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 281. orr.

Ilunabar-arrats ingururako Hendrixtownera itzuli beharra daukat, "Turgeniev" irekitzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.

· Itsas ilunabar zoragarria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Ostegun ilunabar hartan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 203. orr.

Arratsalde-ilunabarrean sartu zen, nonbait, eraikinean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 212. orr.

Arrats-ilunabarreko albistegietan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ilunabar (8); eta ilunabar aldera (3); eta ilunabarra (10); eta ilunabarra arte (3); ilunabar aldera (15); ilunabar batean (12); ilunabar baten (3); ilunabar batez (3); ilunabar hartan (10); ilunabarra arte (14); ilunabarra baino (7); ilunabarra baino lehen (3); ilunabarra baino lehenago (3); ilunabarra bitarte (3); ilunabarra da (4); ilunabarra gainean (3); ilunabarra heldu (3); ilunabarra zen (11); zen ilunabarra (4)

atzo ilunabarrean (22); baina ilunabarrean (3); egunsentitik ilunabarrera (8); eta ilunabarrean (23); eta ilunabarreko (9); hamalauko ilunabarrean (3); hurrengo ilunabarrean (3); ilunabarrean bere (3); ilunabarrean edo (4); ilunabarrean hil (5); ilunabarrean iritsi (4); ilunabarrean itzuli (7); ilunabarrean itzuli ziren (4); ilunabarrean sartzen (3); ilunabarreko argi (9); ilunabarreko azken (4); ilunabarreko eguzki (4); ilunabarreko eguzkiak (3); ilunabarrera arte (6); ilunabarretik aurrera (4) +; larunbat ilunabarrean (3); zen ilunabarrean (5); zen ilunabarreko (3); ziren atzo ilunabarrean (3); zuen atzo ilunabarrean (4); zuen ilunabarrean (3)


ilunabarrero adlag ilunabar guztietan.

Hala ere, orain ez du semea ikusi gabeko orduak marraz marra zenbatu beharrik, ez platerik jarri beharrik, ezta ohea zabaldu beharrik ere, ilunabarrero hitzordua baitauka semearekin.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 112. orr.

Ilunabarrero, gauaren malkarrean erori ez erori, ateak ixten zituztenean biltzen ziren, barrakoiko atzeko aldean, laukoteren bat jotzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.


ilunabartu, ilunabar(tu), ilunabartzen 1 du ad ilunabarra heldu, zerua ilundu.

Izan ere, hain goiz ilunabartzen du.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.

New York lainotua ilunabartzen ari zuen, kaleetako eta etxeetako argiak pizten zihoazen eta ordu erdi bat baino lehenago beste itxura bat hartuko zuen hiriak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 128. orr.

Ilunabartzen ari zen, kaxa mugituen hotsa entzuten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Mollyk Charlieren sorbalda gainean zeukan burua, eta ilunabartzen ari zuen gure ingurumarian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 101. orr.

Harik eta, azkenean, itzalak luze-zabal hedatu ziren arte eta erabat ilunabartu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 72. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nabe altua zen, kanpotik bezain biluzia barrutik, iluna, hotza, miserablea eta handia, egun ilunabartuaren isla ubel eta lurkarek doi argitua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.

· irud Ezeren lotsarik, hiltzeko lotsarik ere ez dagoenean, umetzeko lotsarik ere ez dago, eta orduan, pertsona ilunabartuak, bere garapen oso eta etsigarria gainean dakusalarik, haur bihurtzera bulkatzen du bere burua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilunabartzen ari (3)


ilunabartze iz ilunabarra heltzea, zerua iluntzea.

Hotza zen urtarrileko ilunabartze hartan Manhattanen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 11. orr.


ilunagotu, ilunago(tu), ilunagotzen da/du ad ilunago bihurtu.

Betaurreko ilunen atzetik, "Potzoloren" begitartea ilunagotzen sumatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Bisaia ilunagotuz erantzun nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Betaurrekoak puska tiki eginda, begietako lausoak ilunagotzen zuen toki zoldazu horretako ilunpea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.


ilunaire izond ilun-antzekoa. ik ilunkara.

Toki apaina zen, franko modernoa, argi ilunaire goxo-eztiarekin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.


ilunaldi 1 iz argiaren etenaldia.

Lauzpabost minutuan egon ziren zelaian jokalariak, teknikariak eta epaileak, ilunaldia bukatu zain.  Berria - Kirola   2004-11-14

Segidan datozen fotogramen arteko ilunaldian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Zineman berez geldirik dauden irudiak erabiltzen dira, irudi horiek kadentzia erregular batean pantaila baten gainera proiektatuz, eta tartean ilunaldiak utziz, filma fotograma batetik bestera aldatzen den bitartean proiektorearen objektiboa gortina birakari batek estaltzen duelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

2 aldi iluna.

Sararen gorabeherak eta aldarteak -argialdiak eta ilunaldiak- pazientzia handiz eraman beharko nituela, ondorio arrakastatsurik izatekotan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.

Esan nahi dut argialdi bakoitzari ilunaldi luzea zerraiola.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 161. orr.

Eta, Mexikoko jatorrizko kultura sendotzen ari bazen laurehun urteko ilunaldiaren ondoren, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

Gizonaren sormena ere negualdian, ilunaldietan, itzalaldietan, ernaltzen baita.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

Zenbat pozaldi eta zenbat ilunaldi?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Lehen bidaia hark ilunaldi bakar bat izan zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.


ilunantz 1 iz argitasun ahula.

Ilunantz hartan begiak erdi itxita ohe-barrenera begiratu zuen, eta han fardel-metatxo bat ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.

Leihoa itxi zuen eta ilunantza jabetu zen gelaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 212. orr.

Han, egurats hertsi hartan, zenbait gas argiontziren ilunantzean, arnasa garbiaren freskura aurkitzen zuen berriz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Gela ilunantzean zegoen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Katedralaren ilunantzean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 36. orr.

Ilunantz goibel haien barrenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Ez zitzaion ezinegona joan harik eta, ilunantz lodian, itzal altu bat jaiki eta oinez hasi zen arte.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.

Ilunantz motelean, isiltasun sakonean, [...] atseden hartzeko abagunea aurkitu zuen pintura-museoko aretoetako bat agertu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.

Nahi gabe ahots apalagoz hasi ginen hizketan, ilunantzean dena ahulago bihurtu balitz bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.

2 (izenondo gisa)

Pasabide ilunantz hartan, pixa usainarekin nahastua, Joseba odol lodiz inguratua zegoen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.


ilunarazi, ilunaraz, ilunarazten du ad iluntzera behartu

Zuri bakarrik, antza, nahiz eta bertze batzuen begitartea ilunarazi ikuskizunak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 149. orr.


ilunarte iz tarte iluna.

Gas argiontzi batek, ilunarte batetik irtendakoan, zapata baten iltzeak, blusa baten orban urdina, txapel baten punta argiztatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.


ilunbe ik ilunpe.

ilunbetaratu ik ilunpetaratu.

ilunbista (orobat ilun-bista) 1 iz ilunabarra, iluntzea.

Bere gorputzak, ilun-bistan, "hari beltza eta zuria bereizi ezin diren unean", sendoagoa ematen zuen, beteagoa; hogei urte izan ordez hamar gehiago balitu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Ohol-gazteluak geneuzkan inguruan; ibaiak bereizi egiten gintuen mundutik; ilun-bistak babestu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Gero, itzuli bat egin genuen kaian zehar, ilun-bistaren urdin gero eta ilunagoa barneratuz, nire ikasketei buruz eta erosi nituen liburuez mintzatzen ginen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Azalpen horixe egin nien bi lagunei, ilun-bista jaio berriaren altzoan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.

Paola eta Mario paseo malenkoniatsuak egiten zituzten, biek elkarrekin edo bakoitzak bere aldetik, ilunbistan, bakardade barrenkoian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Gaua, epela eta haizetsua zetorren, eta ilunbistan amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.

Adiskidetzearen errainu-izpiak hasiko ote dira, oraindik ilunbistan, argi egiten?  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

2 (izenondo gisa)

Denborarekin kriseilu batzuk ezarri ziren etxe bakoitzean, giro ilunbista argitzeko lain ez zirenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.


ilundegi iz ilunpea.

Arimako jaiotzaz nahi nuen hitz egin, eta Hitz horrek berak distiratzen duen ilundegiaz, beronek fruitu onuragarriak omen dituenez arimarentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.


ilundu, ilun, iluntzen 1 da/du ad argia edo argitasuna galdu edo kendu, ilun bihurtu.

Jaunak ilunpea bidali eta dena ilundu zen, baina haiek ez zituzten haren egintzak ulertu.  Elizen arteko biblia   Sal 105,28

Ilundu egiten da haren etxeko argia, itzali, argi egiten zion kriseilua.  Elizen arteko biblia   Jb 18,6

Gauak ilunduriko Ama Birjinaren kaperaren aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Zerua zeharo ilundu zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Ilargia iluntzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.

Bat-batean, ez da eguzkirik ikusten, hodeiek ilundu egin baitute, baina gero haizeak jo eta garbitu egiten ditu.  Elizen arteko biblia   Jb 37,21

Egun hartan, eguerdi betean sarraraziko dut eguzkia, eta egun-argitan ilunduko dut lurra.  Elizen arteko biblia   Am 8,9

Zu itzaltzean, zerua estaliko dut: izarrak ilundu eta eguzkia lainoz estaliko; ilargiak ez du distirarik egingo.  Elizen arteko biblia   Ez 32,7

Jakin badakigu gure hitzek zure egintza ospetsuen distira asko ilundu dutela, ez baitira neurriko hain perfekzio handia azaltzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

2 irud

Bigundu beharrean areago ilundu zitzaion kopeta gizonari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Osaba Kamilek kopeta ilundu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

Aurpegia are gehiago ilundu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 264. orr.

Ez zitzaion nire galdera gustatu, begiak ilundu baitzitzaizkion bat-batean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.

Ardoak iluntzen ditu haren begiak.  Elizen arteko biblia   Has 49,12

Zaitak, begitartea ilundurik, koleraz beteriko garrasia egin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.

Kontakizunak aurrera egin ahala, begitartea iluntzen joan zitzaion Umbertori.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 258. orr.

Baina ilundu egin zitzaien adimena israeldarrei.  Elizen arteko biblia   2 Ko 3,14

Gertakari batek XIII. mendea ilundu zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 196. orr.

Tumore bat agian, ez dakit, aldi berean gibelaldea paralizatu, ikusmena ilundu eta txegoste sistema hein batean nahasiko zidan zerbait.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.

Handik beste pixka batera, guztiz iluntzen da ikusmen-eremua, eta ez da ezer ikusten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 93. orr.

Kontzientzia hartze hori ilunduz eta ideologia perspektibista mekanikoki produzituz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Hori esaterakoan, ahotsa ilundu egin zaiola iruditzen zait.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 145. orr.

Atzoko bileraren ondotik, Sestaoko Navalen etorkizuna ilunduz doa.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Iluntzen nahiz argitzen ziren noten tinbreak, baina piezak kementsu segitzen zuen aurrera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

3 (eguna, eguraldia eta kidekoak).

Arratsaldea da; laster ilunduko du.  Elizen arteko biblia   Epa 19,9

Arratsalde hartan goiz ilundu zuen, bost eta erdiak inguruan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 113. orr.

Mugi gaitezen, ilundu baino lehen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Agian ilundu baino lehen iristeko itxaropenaz inoiz baino urduriago gu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Egun osoan jarduten genuen goizetik ilundu arte.  Berria - Kirola   2004-06-16

Ilundu arte ez zen etxetik mugitu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 77. orr.

Berandu ilundu du, Turkia baino ordu eta erdi atzerago baitago Iran, erlojuari dagokionez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 89. orr.

Artean ez zegoen ilundu beldurrik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.

Bizkor ilundu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 479. orr.

Ilundu zuenean, untzia aintzira erdian zegoen, eta Jesus lehorrean, bakarrik.  Elizen arteko biblia   Mk 6,47

Ilunduta zegoen ordurako, eta sabaiko argi gorriak binbilika egiten zuen trenarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.

Hala eta guztiz, gau hartan ilberri zen eta ia zeharo ilundu zuen hamaiketatik ordu biak arte.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Doi ilundu berritan tabernara datozenengan nabari da baretu ezin duten indar baten distira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Eguerdialdea zen, eta ilundu egin zuen lurbira guztian hirurak arte.  Elizen arteko biblia   Lk 23,44

Ilunduko du eta haize hotza egingo du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.

Ilundu arteko denboran harrika eman genien.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Argia ilundu artean itxaron dugu, eta gaua belztu egin da berriro bat-batean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Eguna ilundu zuen, eta neskatxa ez zen atzera ere agertu Kaukasoren zubian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.

Ilundutakoan joango naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 179. orr.

Eguzkia sartua zen, eta iluntzen ari zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Bostak aldean iluntzen hasten du jadanik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 53. orr.

Sototik irten ginenean, iluntzen hasita zegoen, eta hotz gordin batek hartua zuen airea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Iluntzeko puntuan, hiriko ateak ixtekotan zeudela ailegatu nintzen Uhaitzandi ibaiaren ertzetara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.

4 alaitasuna galdu edo kendu, goibeldu. ik betilundu.

Ordura arteko begitarte alaia ilundu zion bekozkoa jarrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 100. orr.

Bihotza ilundurik, negargalea etorri zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 148. orr.

Gogo bihotzak iluntzen zaizkit berri horiek entzun-eta.  Herria   2004-05-13

Oroitzapenek gogoa ilundu eta isilarazi egin zuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.

Joseperen gogoa hasi zen iluntzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

Argi faltan ixten den lore bat bezala ilundu zitzaidan barrena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 288. orr.

Bien bitartean, gauza batek ilundu du nire zoriona.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 240. orr.

Bisaia eta aldartea alaitu-ilundu zaizkio ziztu bizian.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 87. orr.

Berri trixte batek ilundu du herri guzia, Maxime Albandos zendu zela jakitearekin.  Herria   2001-06-07

Eguberri biharamuna ilundu du haatik Mulhouse hirian gertatu den ixtripu izigarri horrek.  Herria   2004-12-30

Aski ene gogoaren hondarra iluntzeko...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

5 ulergaitzago bihurtu.

Etimologiaren ziurtasuna nahas edo ilun dezakeen [...] faktore bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 274. orr.

Argi dago idazkera horrek ilundu egingo lukeela argitzera zetorrena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Honelako informatzaileen erantzunek, Lounsburyren esanahiari buruzko galdera zuzena egingo balitzaie, arazoa ilundu baino ez lukete egingo.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 167. orr.

Baina hemen misterioa ilundu egiten da, ikasiko duzue noizbait ere, une egokia ailegatzen denean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Bandera gorri ilunduaren azpian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 313. orr.

7 iluntzearren adlag

Kontuok gehixeago iluntzearren, sarritan bozketaren emaitza ez dator bat nahimen orokorrarekin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apur bat ilundu (4); are gehiago ilundu (3); argia ilundu (3); asko ilundu (3); aurpegia ilundu (7); bat batean ilundu (3); bat ilundu (6); batean ilundu (3); batek ilundu (8); begiak ilundu (7); begiak ilundu zitzaizkion (3); begitartea ilundu (7); begitartea ilundu zitzaion (3); bekokia ilundu (7); bekokia ilundu zitzaion (3); bekozkoa ilundu (4); berehala ilundu (3); bezala ilundu (3); bihotza ilundu (8); bihotza ilundu egin (4); dena ilundu (5); eguna ilundu (6); eguzkia ilundu (4); erabat ilundu (10); erabat ilundu zuenean (3); ere ilundu (6); eta ilundu (22); eta ilundu arte (5); gaua ilundu (3); gehiago ilundu (4); gela ilundu (3); gela ilundu egin (3); guztiak ilundu (3); guztiz ilundu (7); ilargiak ilundu (3); ilargiak ilundu egiten (3)

ilundu ahala (3); ilundu arte (25); ilundu arte ez (3); ilundu aurretik (6); ilundu baino (27); ilundu baino lehen (23); ilundu bezain (3); ilundu bezain laster (3); ilundu da (5); ilundu ditu (5); ilundu dituen (3); ilundu du (15); ilundu dute (5); ilundu egin (51); ilundu egin du (3); ilundu egin zen (9); ilundu egin ziren (3); ilundu egin zitzaion (6); ilundu egin zuen (9); ilundu egingo (5); ilundu egiten (14); ilundu egiten da (4); ilundu egiten dira (4); ilundu eta (41); ilundu eta gero (11); ilundu eta handik (4); ilundu gabe (8); ilundu nahi (3); ilundu nuen (3); ilundu ondoren (4); ilundu orduko (9); ilundu ostean (7); ilundu zaio (3); ilundu zen (25); ilundu zion (7); ilundu zitzaion (27); ilundu zitzaion eta (5); ilundu zitzaizkion (5); ilundu zuen (44); ilundu zuen arte (3); ilundu zuen eta (4); ilundu zuenean (9)

bekokia ilunduz (3); bihotza ilundurik (5); eguzkia ilunduko (3); ilundua du (3); ilundua zen (3); ilundua zuen (3); ilunduko da (3); ilunduko du (5); ilunduko du eta (4); ilunduko zuen (3); ilundurik eta (3); ilunduta ere (3); ilunduta zegoen (4); ilunduz gero (3); ilunduz joan (5); kopeta ilundu (28); kopeta ilundu zitzaion (3); kopeta ilundu zuen (11); kopeta ilundurik (8); laster ilunduko (5); laster ilunduko du (3); orduko ilunduko (3); zeharo ilundu (4)

aurpegia iluntzen (4); baina iluntzen (5); begitartea iluntzen (8); bihotzak iluntzen (3); eguna iluntzen (3); eta iluntzen (11); gogoa iluntzen (6); goiz iluntzen (3); ikusmena iluntzen (3); iluntzen ari (63); iluntzen ari da (6); iluntzen ari du (6); iluntzen ari zen (7); iluntzen ari zuen (32); iluntzen da (5); iluntzen ditu (3); iluntzen du (13); iluntzen du eta (3); iluntzen duenean (3); iluntzen dute (3); iluntzen ere (3); iluntzen eta (4); iluntzen hasi (17); iluntzen hasi orduko (3); iluntzen hasi zuen (3); iluntzen hasia (14); iluntzen hasia zen (7); iluntzen hasita (4); iluntzen hasita zegoen (4); iluntzen hasten (3); iluntzen joan (4); iluntzen zihoan (3); iluntzen zion (4); iluntzen zuen (4); iluntzen zuten (3); itzalak iluntzen (3); kopeta iluntzen (3); osoa iluntzen (3); zen iluntzen (4); zerua iluntzen (4); zuen iluntzen (3)


ilundura 1 iz iluntasuna; argitasun galtzea.

Begiak ilundurari ohitzeko denbora emateko, sarreran Camille Claudelen argazki argituek egiten diote ongietorria bisitariari.  Berria - Kultura   2004-04-03

Bere barneko ilundura samina.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 182. orr.

Zorigaitzez Beltran Etxauzkoaren apezpikugoak badu bere ilundura.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.

Eman nahi dizut zuretzat nire betiereko argia, zure ilunduren truke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.

Hau baita Jainkoaren ikustea eta maitatzea gozo bete handienarekin, neholako ilundura kutsurik ez hutsik gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.

Ilundurak hartzen gintuen gero eta sarriago zergatik jakin gabe. ekonomiaren aldetik, gauzak etzoatzila hain untsa, bazela hor gaindi halako ilundura pisu bat, ez bazen ere argi ageri zerk emaiten ahal zuen hori...  Herria   2003-02-27

Ilundura bat gaitza ukan nuen jasateko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.

Hautatuen oski dirdiratsuek ilundura bat jasan zuketen eta gehienek Euskal Herriko aro txarra madarikatzen zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 141. orr.

2 ipar (eguraldiaz minzatuz)

Zerua goibeldu da eta sendi da halako ilundura pisu bat...  Herria   2003-02-13

Aste ondarrean ilundurak hegoari buruz.  Herria   2001-06-14

3 (hitz elkartuetan)

Gure amak "galipoteria" bihotz-ilundura eta bakardade sentimenduen nahas-mahasari deitzen zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako ilundura (3); ilundura bat (3)


ilunik adlag ilun.

Eta baldin bertan beren egarria asetzen badute, ilunik dauden puntuetako batean besterik ez bada ere [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

Ilunik zegoen ordurako, eta ateetako arkuez harunztik polizia eta soldadu garaituen itzalak ikusten ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.


ilunkara izond ilun-antzekoa.

Landaretza itxi eta ilunkararen erdiko argiune bakarrean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Titiburu ilunkara haiek bular beteetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Zamau gorri ilunkara batek estaliriko mahaiaren ertzean telefono bat ageri zen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.

Erretratuen koloreak, oro har, arre ilunkarara jotzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.


ilunkera iz iluntzea, ilunabarra.

Ilunkeran, fabrikatik irtendakoan, justu izaten dugu astia erosketa batzuk egiteko, zerbait jateko.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 45. orr.

Orain Cameron Avenue-n ez da neskarik ikusten ilunkeran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 468. orr.

Blues kantak kantatzen zituen, ilunkera batean afaria zerbitzatzen zielarik ezagututako hiru musikarirekin batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.

Heldu da ilunkera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 147. orr.

Zapatu ilunkeran, Yolanderenera joan nintzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.

Igande ilunkera batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Ni kapitaina ninduan Saseta batailoian, eta tenienteari tarte-bitarteka autoa eskatuz hasi gintuan Polixene eta biok ilunkeran ateratzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.


ilunki adlag iluntasunez, ilun.

ilunki bada ere badaki bere ibilaldi bitxi honek baduela helburua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 162. orr.

Gau-ikuskariaren latzikara hauxe da: sorkariek bihotza ilunki eta itsuki hartu izana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Aldiz, ibarreko zuhaitzak, udaberriz jantzirik ordurako, gu bezalakoak ziren, haiek ere jende, hitzik gabea baina bero-izotzak sentitzen dituena, gozatzen eta sofritzen zekiena, jaio eta hiltzen zena, haizetan polena zabaltzen, ilunki eguzkiari bere bidean jarraitzen diona.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilunki bada ere (3)


ilunkiro adlag ilunki.

Lanza gustura zegoen, eta ilunkiro baketurik galdarekin, termometroarekin eta finean mundu guztiarekin eta bere buruarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.


ilunpe (1547 agerraldi, 183 liburu eta 54 artikulutan; ETCn 5.057 agerraldi; orobat ilunbe 142 agerraldi, 28 liburu eta 19 artikulutan; ETCn 509 agerraldi) 1 iz argirik edo argitasunik eza. ik iluntasun.

Eguzkia ilunpe bihurtuko da, ilargiak odol-itxura hartuko du.  Elizen arteko biblia   Eg 2,20

Heliodoro lurrera erori zen zerraldo, ilunpe handiak inguratua.  Elizen arteko biblia   2 M 3,27

ilunpeak irents dezan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 174. orr.

-Ez dut ilunpea gogoko -xuxurlatu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 42. orr.

Zuregatik ilunduko ditut zeruko argizagi guztiak, eta ilunpea ekarriko zure herrialdera.  Elizen arteko biblia   Ez 32,8

Zuk argitzen duzu, Jauna, nire ilunpea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,29

Eta bertan, ilunperik beltzenean gelditu zen Elimas, eta itsumustuka zebilen, eskutik nork eramango.  Elizen arteko biblia   Eg 13,11

Argiaren egilea eta ilunpearen sortzailea.  Elizen arteko biblia   Is 45,7

Berak atera gaitu ilunpearen menpetik.  Elizen arteko biblia   Kol 1,13

Ilunperik beltzenean daudenei argi egitera.  Elizen arteko biblia   Lk 1,79

Euskaldun nortasuna ilunpe etengabeak zedarritzen du?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 153. orr.

Alboetan, beste kaleen sarbide beltzak ageri ziren, oro isil, oro ilunpe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Eskuak zinkezko ertzari atxiki eta aurrera makurtzen zen, kaleak ikusteko; ilunpez beteak zeuden oraindik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.

2 pl

Ilunpeak uxatzen dituen egunsentiak bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Bederatzigarren izurria: ilunpeak.  Elizen arteko biblia   Ir 10,21 tit

Altxa ezazu eskua zerurantz eta ukitzeko moduko ilunpeak izango dira Egipton.  Elizen arteko biblia   Ir 10,21

Adiskide eta lagunak urrundu egin dizkidazu: ilunpeak ditut lagunarte bakar.  Elizen arteko biblia   Sal 88,19

Begiradarekin segitu zion Mathildek, harik eta ezkaratzeko ilunpeak senarra guztiz irentsi zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Ilunpeek hartu zuten kafetegia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.

Baina ilunpeek ez zuten onartu.  Elizen arteko biblia   Jn 1,5

Zein da argiaren bizitokirako bidea? non da ilunpeen egoitza?  Elizen arteko biblia   Jb 38,19

Humirzah deabrua naiz, ilunpeen, euriaren, kazkabarraren, trumoiaren eta basapiztien jauna.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 20. orr.

Ilunbeen bihotzerainoko bidaia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.

Ilunpe trinkoen orduetan, lauretan jaikitzen ziren eta gosaldu gabe, hegiak agerian zeuzkan kamioira igotzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 222. orr.

Niregan sinesten duenik inor ilunpeen menpe geldi ez dadin.  Elizen arteko biblia   Jn 12,46

Ilunpeetako sakonena agerrarazten du eta itzalik beltzenak argitara ateratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 12,22

Ezintasun giro horretan murgiltzen hasten naizenean, anitzetan ene ilunpeetako urratsak hilerrira bideratzen ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

Argiak ilunpeetako munstroak suntsitzen dituenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Ilunpeetako printzearekin borrokan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.

3 (leku-denborazko atzizkiekin singularrean)

Erabateko ilunpean murgildu zen gela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 33. orr.

[Trena] ilunpean galdu zen, atzealdeko bere argi gorria zabuka zebilela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

Eta ilunbean gure txokotxoa aurkitu genuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 92. orr.

Ilunpean eta ahanzturan galtzen ziren berriz ere liburuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Lisak beldurra izan zuen morrosko haren ondoan ilunpean ibiltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.

Loroaren begiek diz-diz egiten zuten ilunpean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Berak argituko du ilunpean ezkutatua dagoena.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,5

Lurra mugatuta dago arrantzalearentzat, eta ilunpean, ilargirik ez denean, ibaiak mugarik ez du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Maixabel ilunpean geratu da zenbait segundoz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 77. orr.

Fred eta George eskailera-buruko ilunpean zeuden kuzkurtuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 59. orr.

Geldirik egon nintzen, begiak ilunpera egokitu arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Ilunpera jaurtikitako gorpuak.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,70

Jada ikusezinak zirela ahaztuta, ilunpera erretiratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 217. orr.

Beste ahots bat ateratzen da ilunpetik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 242. orr.

4 (leku-denborazko atzizkiekin pluralean)

Eta kaleko ilunpeetan murgildu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 71. orr.

Zuhaitz baten alboan gelditu zen [...] eta gau sartzen hasi berriaren ilunpeetan babestu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Frantsesa berriro murgilduko balitz kristautasunaren ilunpeetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Kriseiluak, haren inguruan, hara-hona astiro ibili eta gelditu egiten ziren ilunpeetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Kaira heltzen ari zen kalesa, biltegi eta eraikuntzetako teilatuen atzealdeko ilunpeetan erdi ikusten ziren ontzietako masta-punta, gabia eta belazurrunen arabera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Loaren ilunbeetan barrena sartzeko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

Halakoaren etxera joatea heriotzarantz joatea da, beraren bideak ilunpeetara eramaten zaitu.  Elizen arteko biblia   EsZ 2,18

Ilunpeetara bidean, iluntasunerantz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 153. orr.

Begiak ilunpeetara ohitu arteko astia hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.

Urtarrileko ilunpeetara irteten den lautada elurtu eta eguzkitsu itsugarri bat ikusten dut.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.

Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik.  Elizen arteko biblia   Has 1,4

Gau berezi horietan ilunpeetarik jalgi nahi ez zuten Platonen harpeko kide sentitzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Zalantzen ilunpeetatik irten ezinik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

Ezkutuko indar batek heriotzaren ilunpeetatik biziaren argira itsumustuan erauzia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

Hango jende gehiena Erromako Satan handiaren ilunpeetatik atera eta zalu-zalu egiten ari zen Erreformaren argira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Argi ezazu nire barne-ilunpea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Lanpara hark iduri zuen gela hartako gau-ilunpe zirkularraren bihotz berdea zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 137. orr.

6 ilunpetako

Egun hartan bertan hil zen infernuko morroi eta ilunpetako seme zen gizon zital hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

7 ilunpetan iluntasunean. ik gorago 4.

Atea erdi zabalik zegoen, eta korridorea ilunpetan zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.

Gogotik ari ziren lanean ilunpetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Pentsatu nuen bizitza osoa eman nuela [...] eskailerak ilunpetan bakarrik igotzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Ilunpetan joan nintzen, hanka-punttetan, aitonaren gelako ateraino.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.

Bizkarrean fardela harturik, ilunpetan aterako zara; estali aurpegia zeure herrialdea ez ikusteko.  Elizen arteko biblia   Ez 12,6

Leihoko gortina itxi zuen gero, gela ilunpetan uzteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

Bere senideari gorroto diona, berriz, ilunpetan dago, ilunpetan dabil eta ez daki nora doan, ilunak itsutu egin baitizkio begiak.  Elizen arteko biblia   1 J 2,11

Zintzoen urratsak ditu zaintzen, baina gaiztoak ilunpetan dira galtzen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,9

Neguko egun ilunetan argia joaten zenetan, ia ilunpetan geratzen ginen eskolan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 32. orr.

Telebista itzali eta ilunpetan geratu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

8 ilunpetara ik gorago 4.

Hegoak zabaldu eta leihotik kanpora irten zen ilunpetara. Argitasunetik ilunpetara jaurtikia, mundutik ere kanporatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Erreinuaren oinordeko zirenak, berriz, kanpora, ilunpetara, botako ditu.  Elizen arteko biblia   Mt 8,12

Atea gontzetatik atera, lurrean utzi eta balantzaka joan zen ilunpetara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 146. orr.

9 ilunpetatik ik gorago 4.

Atera gaitezen ilunpetatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 225. orr.

Ez bakarrik munduko ilunpetatik atera eta argira ekarriz, baita bertuteen dohain eta merezimendu bikainez ospetsu eginez ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 877. orr.

Korridorera iritsi zirenean, Filchen aurpegia agertu zen bat-batean ilunpetatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 218. orr.

Segi gora, oraintxe noa eta -hots egin zuen Gabrielek ilunpetatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 263. orr.

10 erdi ilunpe.

Ordea, proiekzio-gelako erdi-ilunpe goxoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 79. orr.

Atzealdeko mahai txiki batean eserita zeuden, te-areto bateko erdi-ilunpean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.

Nola igarri ahal izanen zenukeen zure logelako erdi-ilunpean egondako neska kikil hura ni nintzela!  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Nola igarri ahal izanen zenukeen zure logelako erdi-ilunpean egondako neska kikil hura ni nintzela!  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Erdi ilunbean badarik ere, handik behintzat bikotea ikusten nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

Pertsianen zirrituetatik sartzen ziren argi-txirrinta jolastiek halako sosegua ematen zioten gelako erdi ilunpeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Elizako bankuetan, erdi-ilunpetan, neska bat, bizkarra emanda, nire musika entzuten.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 80. orr.

11 ilunpez ilunpe

Aldi hartan, beste behin, ilunpez ilunpe, bortu eta zelaietan barna Gasnaren Bidea segitu nuen, Oxkaxen behera jaitsiz, neurea ere ez zen lurraldean aterpetzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argia eta ilunpea (3); argia ilunpea (3); argia ilunpea baino (3); erabateko ilunpe (3); eta ilunpe (22); eta ilunpea (13); eta ilunpeak (9); ilunpe artetik (3); ilunpe beltz (6); ilunpe beltzak (3); ilunpe beltzean (3); ilunpe eta (5); ilunpe hartan (20); ilunpe honetan (3); ilunpe itsuan (6); ilunpea baino (4); ilunpea eta (10); ilunpeak baino (3); ilunpeak eta (3); ilunpeak inguraturik (3; nire ilunpea (3); zen ilunpe (3); ziren ilunpe (3); zuen ilunpe (4); zuten ilunpe (3)

ahotsak ilunpean (3); baina ilunpean (3); bat ilunpean (3); beti ilunpean (3); da ilunpean (4); erabateko ilunpean (6); erdi ilunpean (8); eta ilunpean (18); gela ilunpean (6); gelako ilunpean (3); han ilunpean (3); hango ilunpean (3); hartako ilunpean (3); ia ilunpean (4); ilunpean dagoen (5); ilunpean egon (4); ilunpean eta (13); ilunpean galdu (3); ilunpean galduta (3); ilunpean galtzen (3); ilunpean geratu (5); ilunpean geratzen (3); ilunpean ikusi (3); ilunpean izan (3); ilunpean murgildu (8); ilunpean murgildu zen (3); ilunpean zegoen (13); nuen ilunpean (3); sukaldeko ilunpean (3); zen ilunpean (6); ziren ilunpean (3); zuen ilunpean (5); zuten ilunpean (5)

bat ilunpetan (4); begiak ilunpera (4); da ilunpetan (5); dena ilunpetan (3); erdi ilunpera (3); erdi ilunpetan (21); erdi ilunpetan zegoen (3); ere ilunpetan (4); eta ilunpearen (3); eta ilunpeko (4); eta ilunperik (3); eta ilunpetan (17); gaueko ilunpetan (3); gela ilunpetan (6); gela ilunpetan zegoen (3); ia ilunpetan (6); ilunpearen babesean (4); ilunpeko erreinuaren (3); ilunpera ohitu (3); ilunpera ohitu ahala (3); ilunperik beltzenean (5); ilunpetan bizi (6); ilunpetan dabil (4); ilunpetan dago (5); ilunpetan ere (4); ilunpetan eta (11); ilunpetan galtzen (3); ilunpetan geratu (10); ilunpetan geratu zen (3); ilunpetan ibiliko (3); ilunpetan murgildu (3); ilunpetan uzten (3); ilunpetan zegoen (22); ilunpetik argira (7); nahiz ilunpetan (3); osoa ilunpetan (3); zen ilunpearen (3); zen ilunpetan (10); zuen ilunpetan (3)


ilunpetar izlag ilunpetakoa.

Eta ez al zen gutasun bakar hori jende primitibo, ilunpetar, ezjakin eta bakartuenaren ezaugarrietarik bat?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 283. orr.


ilunpetaratu, ilunpetara(tu), ilunpetaratzen (corpusean ilunbetaratu soilik) da ad ilunpetara joan.

Liburu batzuk argitaratu egiten dira, beste batzu ilunbetaratu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 173. orr.


ilunpetsu izond ilunpez betea.

Bide zuzena utzi eta ilunpetsuetatik doazenengandik.  Elizen arteko biblia   EsZ 2,13

Argi naza zure errukiak eta galde biezaiete, erantzuteko gai badira, giza minen leize ezkutuei eta Adanen semeen samin ilunpetsuenei.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 230. orr.

Zulo ilunpetsu batzuk.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.


ilunpetu, ilunpe(tu), ilunpetzen 1 du ad ilundu, ilunpetan ezarri.

Bestalde, ibai guztietatik eta lurretik bertatik ere lainoak eta lurrunak sortzen ikusten dugu, zeintzuk arnasa bezala honela gorantz igorriak diren eta ortzia ilunpetzen eta, astiro-astiro pilatuz, hodeiak sortzen dituzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

2

Amatxiren eskuek bereak tinkatu zizkioten supazterreko suak baizik argitzen ez zuen sukalde erdi ilunpetuan, eta hark gauza bera egin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 112. orr.


ilunpilatu izond adkor iluna.

Ideia argi eta bereziak gabe, irakurleak eklektizismo ilunpilatu bat topatzen badu, zilegi bekio garaiko informazio edo kulturaren agergarritzat jotzea hori ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.


ilunsenti iz iluntzea, ilunabarra.

Neguko arratsaldeak ilunsentia ematen zuen, Sawyer jatetxearen atzeko kalezuloan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 178. orr.

Sethek sokekin denbora-pasak egin zizkien, eta itzalekin irudiak ilunsentian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 322. orr.

Eta galdu ditudan amodioetako bat behintzat ondoan eduki, ilunsentiak bizitzan dena gaizki egin dugula emeki xuxurlatzen digun une horretan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.


iluntasun 1 iz argi edo argitasunik eza; iluna den edo dagoenaren egoera. ik ilunpe.

Egunaren amaiera zen, ilunabarra, gau betea eta iluntasuna zetozen.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,9

Eta horrelaxe bildu ninduen ilunabarrak, eta gero iluntasuna etorri zen, eta geratu zen, eta joan zen, eta eguna berriz argitu zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Tximistek iluntasuna nola urratzen duten ikustea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 126. orr.

Sartzearekin batera dena da formarik gabeko iluntasuna, begiak ohitu heinean pertsonak eta gauzak agerian uzten hasten dena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 210. orr.

Iluntasunik ez badago, baina, askok ez dute ganoraz lo egiten.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Ziegan beti argia dagoelako edo galdeketa gelan iluntasuna.  Berria - Harian   2005-08-18

Gauean, iluntasunaren babesean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.

Iluntasuna loditzen ari zen, hotz bortitzak zuhaitzak kraskarazten zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Lanpara itzalia zegoen, baina iluntasuna ez zen erabatekoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

Iluntasunean haztamuka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 135. orr.

-Ez al zara iluntasunean galduko?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.

Palenquek badu diesel-motor bat, argindarra ematen duena, baina gaueko 9etan itzaltzen zuten, eta derrepente oihaneko iluntasunean murgiltzen zinen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Bi ahots mintzo ziren gelako iluntasunean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Begira eguzkiaren izpiek zer egiten duten, gelako iluntasunean sartu eta argia zabaltzen dutenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.

Horrelaxe erortzen dira elur malutak leiho argiztatuaren aurrean: beti maluta berberak direla ematen du, baina desberdinak dira, denak berriak, iluntasunetik datoz eta iluntasunera doaz etengabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Ez baitago etsipen gozorik inon, berarekin baitakar minaren itzala, argiak ere iluntasuna bere baitan daraman bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Lehen, gaua iluntasuna besterik ez zen Jansonentzat, lo egiteko denbora bereziki iluna; orain, aldiz, haren izaera misteriozkoa eta mehatxagarria sentitzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

2 (izenondoekin)

Tabernetako iluntasun koipetsuan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Zinema aretoko iluntasun erdi sakon erdi ahul deprimigarrian. Neguak, berriz, luzeak dira gure lurraldean, eta iluntasun handikoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.

Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Iluntasunik beltzena erori zitzaion gainera Gillesi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.

Iluntasunik ilunenean ibili arren, hormari atxikia zihoan  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

3 irud

Bohartu zen ilunbe haietatik laster heriotzaren iluntasuna etorriko zitzaiola.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.

Bere argitasunak gezurraren iluntasuna deusezten du.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 239. orr.

Oraingo haurrek ere ez omen dute garai hartako umetxoen beldurrik ezagutu, iluntasunik gabeko mundu batera sortuak izan direlako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.

Baserri-giroko jendearengan ohikoa den iluntasun psikologiko horretan bizi izan zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Egitasmoak burutzeko eran ere iluntasuna da nagusi, informazioa ez da behar bezala zabaltzen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Zientzia-artikuluetan, iluntasunetik argirantz daraman errege-bide batean barrena doa adimena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 163. orr.

Ustezko iluntasunean argi izpi bat ikusi dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

4 iluna denaren nolakotasuna.

Aristokraziak gaizkiaren ezaugarri oro arbuiatzen du: makurkeria, koldarkeria, iluntasuna, ahultasuna, distiragabetasuna, taldetasuna eta abar.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Udazkeneko gau euritsuaren iluntasuna eta bakardadea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.

Iluntasuna eta handitasuna bateratzen dituzten eraikin erraldoi horietako bat zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.

Etxea ez zen berria, ezta oso zaharra ere, baina abegikorra ematen zuen, ez baitzuen etxe zaharren iluntasuna ezta berri askoren hoztasuna ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 239. orr.

5 (testuetan eta kidekoetan)

Vitruvioren hizkeraren "iluntasunari" eta ulermen-zailtasunei buruzko eztabaida antzinakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Iluntasuna eta sakontasuna ez dira gauza bera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

· Testuan arkituko dituzun iluntasunak, beraz, ez dira guztiak itzultzailearen ezinak edo ezjakinak eragindakoak. Ikas ezazu etenik gabe, eta Legeko iluntasun larrienak, pertsona adimentsuarentzat ere zailak, argiturik ikusiko dituzu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 22. orr.

Izan ere, haren existentziaren kausa -aingeruarena esan nahi dut- iluntasunez inguratua da eta hor da "haren begitartea" deitu izan dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 106. orr.

6 alaitasunik eza, goibeltasuna.

Luzaroan egona zen bere baitara bildua, iluntasunik handienean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Fedeak salbatu zuen, baina, iluntasun zorigaitzeko hartatik, eta maitasunaren argitara eraman.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Jesu Kristoren Pazko Misterioak erakusten dio Frantziskori bere iluntasun eta sufrimenduaren misterioa bizitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Kalean alde batetik bestera, ez nuen lortzen kezka eta iluntasuna gainetik kendu eta kontu arruntagoak pentsatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Etxe osoko argiak piztu ditu, argitasunarekin amets gaiztoen iluntasunetik ihes egitearren.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Argitasun eta iluntasun guneak daudela gaineratzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

· Hala arima nola hilaurreko barne-iluntasun sakona begirada arrotz, gaizto eta etsaietatik babesteko bezain lasai zeuden.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Errusiako intelektual aurrerazaleek zorrotz kritikatu zuten, eta, besteak beste, "zartailuaren predikaria eta buru-iluntasunaren apostolua" deitu zion Belinski literatur kritikari ospetsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina iluntasuna (3); berezko iluntasuna (4); edo iluntasun (3); eta iluntasun (23); eta iluntasun hartan (3); eta iluntasuna (19); eta iluntasunak (12); eta iluntasunaren (3); gaueko iluntasuna (3); gero eta iluntasun (3); iluntasun bat (5); iluntasun beltz (4); iluntasun beltzak (3); iluntasun beltzean (4); iluntasun eta (10); iluntasun hartan (13); iluntasun honetan (3); iluntasun hori (4); iluntasun horretan (3); iluntasun hura (3); iluntasun sakon (3); iluntasun sakona (3); iluntasun trinko (4); iluntasuna baino (3); iluntasuna da (5); iluntasuna erabatekoa (3); iluntasuna ere (3); iluntasuna eta (13); iluntasuna ez (5); iluntasuna ez zen (3); iluntasuna iritsi (4); iluntasuna nagusitu (3); iluntasuna zen (4); iluntasuna zen nagusi (4); iluntasunak eta (6); iluntasunak ez (3); iluntasunak hartu (3); iluntasunaren erdian (3); iluntasunaren eta (3); orduan iluntasuna (3); zen iluntasun (4); zen iluntasuna (5)

bere iluntasunean (3); erabateko iluntasunean (3); eta iluntasunean (13); eta iluntasunean desagertu (3); gauaren iluntasunean (8); gelako iluntasunean (3); iluntasunean desagertu (4); iluntasunean desagertu zen (3); iluntasunean eta (5); iluntasunean galtzen (4); iluntasunean murgildu (3); iluntasunera ohitu (3); zen iluntasunean (4); zion iluntasunean (3); ziren iluntasunean (6); zuen iluntasunean (6)


iluntsu izond iluntasunez betea.

Hitz horiek jakinduria hori modu iluntsu batean transmititzen dutela adierazten duen ideia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.


iluntto izond ipar ilun samarra.

Maite ginituen ateraldi horiek, eskapada batzu bezala baitziren eguneroko dorpe eta iluntto haitarik nolazbait.  Herria   2001-09-27


iluntxa iz ilun samarra. ik ilunxko.

Bertan hiru arbola zeuden, haien enborrak antzigartuta, eta kukuluetan, berriz, hosto iluntxa batzuk, orain astoak ez zuen aurrera egin nahi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 77. orr.


iluntxe ik iluntze.

iluntxo adlag ilun samar. ik iluntto; ilunxko.

Horregatik, eguzkiarena iluntxo egokitu bada ere, beste aldeko saskian dagoen esanahia ziurragoa da igoal.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.


iluntze (orobat iluntxe ipar) 1 iz gauaren hasiera, gaueko lehen orduak. ik ilunabar.

Iluntzea gau bilakatu zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 74. orr.

Laster iluna izango da, eta iluntze horren epeltasuna irail-brisaren hozkirriak menderatuko du.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.

Iluntze batean, Charlie, Big Joe eta hirurok etxera gindoazen, landa-bidean gora.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.

Horrexegatik nentorren hain zorabiatuta iluntze hartan ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 90. orr.

Hitz eman zion idazgelatik pasatuko zela, iluntze aldera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Pub-era joan ohi zen iluntze gehienetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Ez zen lanbide nekosoa, eta hamaika gizaseme ezagutu zuen eta hamaika iluntze eman zuen haien konpainian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Udako iluntze baten hondarrean izan zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

Abuztuko iluntze hartan Mary ez zegoen Ernesten alboan, hantxe, Mundakako hilerrian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.

Damu dut iluntzea izorratu izana zuei.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 135. orr.

Iluntzearen azken hondarrean. Iluntzearen zain dago adulteriogilea.  Elizen arteko biblia   Jb 24,15

Kashemirara iluntzearekin heldu nintzelarik, hiriko ateak itxirik topatu nituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.

Bazkalondotik ia iluntze arte irauten zuen ohe-jardunaldi batean zirrika geundela [...].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.

Uste diat iluntzea baino lehen euria izango dugula.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.

2 (zenondoekin)

Hitzaldiren bat eman eta, ilunabarrean (edo iluntze ertsian, sasoiaren arabera) amaitu, kalera irten eta denak, bai entzule, bai antolatzaile desagertu ondoren, bakar-bakarrik geratzen nintzenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 88. orr.

Arratsalde eta iluntze osoa egon nintzen zain.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 135. orr.

Iluntze oso bat, Herbierekin bakar-bakarrik, liskarrerako bide zen ezinbestean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Iluntze goxo eta suspergarriak nahi zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

Iluntze nabarra da eta harbidean behera goaz Imanol eta biok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.

Hango iluntze infinituan Baltikoko itsasertzera joan ginen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 229. orr.

Zeinen iluntze zoragarria igaro zuten eskertu ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 140. orr.

3 (leku-denborazko atzizkiekin)

Goizean jaitsi, iluntzean igo.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 85. orr.

Iluntzean iritsi zen Baionara.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

Iluntzean futbola zegoela edo.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 107. orr.

Iluntzean itsasontzi batera bisitaldia egitekotan gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 177. orr.

Varsoviara iritsi ginen eguneko iluntzean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 303. orr.

Bihar iluntzean, astelehenero bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 111. orr.

Biharamuneko iluntzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 152. orr.

Herengun iluntzean Jon Gaztelumendi presoari egin zioten ongietorria Errenterian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Giroa, berriz, hotz-hotza, urtarrilaren hemeretziko iluntzean espero zitekeenez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 119. orr.

Goizetik iluntzera eta iluntzetik goizera, zenbakiek hizkiek baino leku gehiago hartzen zuten buru-hezur zabal haren barnean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.

Iluntzerako bueltan ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.

Han egongo naiz iluntzerako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.

Zer asmo daukazu gaur iluntzerako?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.

Guarda konpainia osoak hara-hona ibili ziren egunsentitik iluntzeraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Herbie ez zen ia behin ere etxean egoten iluntzetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Iluntzeetan, Arrate irratian musika egoten zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.

Igande iluntzeetan elkarrizketen zalaparta gozoak hartzen zuen etxea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Ez zen edozein moduzko gaua: negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen, ulu eta buhada, bazter guztiak astintzen eta hozten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Iluntze partean, txakurkume maitagarri bati kontu egiten zion atezainak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Atzo, Ibaetan, iluntze partean Bolognako prozesua izan zuten hizpide.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Iluntze orduetan izarrak ikusiko dituzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.

· Astearteetako rugby entrenamendu iluntzetan salbu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 139. orr.

Goiok beste bidaia bat egin zuen, ia aldi berean, arratsalde iluntze hartan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 174. orr.

Udazken iluntze batean leihotik kalera begiratzeak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.

Ostiral iluntze bateko hamaikak dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.

Asteazken iluntxean sei orenetan izan da delako "Krexa bizia" haur ttipienekin.  Herria   2004-01-01

Astearte iluntzean herriko etxean hartu gintuzten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.

Ostiral iluntzean auto istripu larria gertatu zen Gorlizen. herriaŽ

5 iluntzeko izlag

Iluntzeko kazetak poltsikotik atera eta haietako bat luzatu zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Iluntzeko trenean itzuli ziren herrira.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 122. orr.

Bart iluntzeko egoera bertsuan gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.

Iluntzeko bederatziak jo artean ia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

Emanaldi horiek guztiak iluntzeko 20:00etan hasiko dira.  Berria - Kultura   2004-04-22

Kontzertuak irailaren 7tik 10era egingo dira, Gasteizko San Pedro elizan, iluntzeko 20:15etatik aurrera.  Berria - Kultura   2004-07-23

Atzo iluntzekoa, esaterako.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 34. orr.

Eguerdiko berriak eta iluntzekoak, besterik ez zuen ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 139. orr.

6 iluntze alde

Gehienak arratsalde eta iluntze aldean pilatuko badira ere, hasierako kontzertua eguerdian izango da.  Berria - Kultura   2004-06-20

Zatoz behean jarri dizudan helbidera, nire landetxe berrira, datorren ostiralean, hilak hamabost, iluntze aldean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 15. orr.

Iluntze aldean zuri lagun egiteko urrutitik: orain aretora doa, orain esertzera doa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 27. orr.

Iluntze aldeko berbaldietan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 56. orr.

Iluntze aldera Bilboko suhiltzaileak etorri ziren.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 64. orr.

Hamabi gizon etxeratu omen ziren iluntze aldera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo iluntzea artean (5); eta iluntze (10); eta iluntzea (6); iluntze aldean (3); iluntze aldera (24); iluntze arte (4); iluntze batean (15); iluntze berri (4); iluntze berri baten (3); iluntze hartan (31); iluntze partean (3); iluntzea baino lehen (3); iluntzea zen (6)

agintariek atzo iluntzean (3); astearte iluntzean (13); asteazken iluntzean (11); astelehen iluntzean (5); atzo iluntzean (187); atzo iluntzean abiatu (3); atzo iluntzean arnaldo (3); atzo iluntzean aurkeztu (4); atzo iluntzean bertan (3); atzo iluntzean bilboko (3); atzo iluntzean egin (3); atzo iluntzean emandako (3); atzo iluntzean ere (3); atzo iluntzean euskal (3); atzo iluntzean iritsi (3); atzo iluntzean utzi (3); atzo iluntzean zen (3); bart iluntzean (10); bihar iluntzean (7); biharamun iluntzean (3); du gaur iluntzean (5); dute gaur iluntzean (6); eguneko iluntzean (4); eta gaur iluntzean (3); eta iluntzean (37); eta iluntzean etxera (3); gaur iluntzean (51); hartako iluntzean (4); herenegun iluntzean (33); igande iluntzean (7)

iluntzean abiatu (3); iluntzean arnaldo (3); iluntzean arnaldo otegi (3); iluntzean aurkeztu (4); iluntzean aurkeztu zuten (3); iluntzean auto (5); iluntzean auto batek (3); iluntzean berriz (3); iluntzean bertan (4); iluntzean beste (6); iluntzean bezala (3); iluntzean bilboko (5); iluntzean donostiako (3); iluntzean donostian (3); iluntzean egin (6); iluntzean egindako (5); iluntzean eginiko (3); iluntzean emandako (3); iluntzean ere (8); iluntzean eta (4); iluntzean etortzen (3); iluntzean etxera (6); iluntzean euskal (5); iluntzean euskal herriko (4); iluntzean ez (5); iluntzean hainbat (3); iluntzean hasi (5); iluntzean hasi ziren (4); iluntzean iritsi (7); iluntzean iritsi ziren (4); iluntzean jakinarazi (4); iluntzean jokatu (4); iluntzean oraindik (4); iluntzean utzi (4); iluntzean zen (3)

larunbat iluntzean (12); ostegun iluntzean (7); ostiral iluntzean (13); zen atzo iluntzean (9); zen iluntzean (5); ziren atzo iluntzean (21); ziren iluntzean (7); zituzten atzo iluntzean (4); zuen atzo iluntzean (24); zuen herenegun iluntzean (6); zuen iluntzean (3); zuten atzo iluntzean (19); zuten iluntzean (6)

atzo iluntzeko (6); eta iluntzeko (6); eta iluntzerako (7); gaur iluntzeko (7); goizetik iluntzera (3); iluntzeko bederatziak (4); iluntzeko panelak (6); iluntzeko panelak kentzen (3); iluntzeko zortziak (9); iluntzeko zortziak aldera (3); iluntzeko zortziak arte (3); iluntzeko zortzietan (4); iluntzera arte (17)

iluntxe batez (5); joanden iluntxe (3); joanden iluntxe batez (3); ortzirale iluntxean (3)


iluntzealdi iz

Erretilu obal luze batean jarri zituen xerrak, iluntzealdikoaren arrats hartan Jonathani itzuri zitzaion hartantxe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

-Hori da, dagigun iluntzealdiko bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.


iluntzero 1 adlag iluntze guztietan.

Egunero deitzen zion, iluntzero hutsik egin gabe.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.

Molly eta biok ia iluntzero biltzen ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.

Iluntzero etxean, zintzo-zintzo, arratseko seiak eta erdietarako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.

Esate baterako, iluntzero harekin afaltzeko betebehar neketsu hura.Eta ezinezkoa zen beti musuen eta gainerako zirrien mende egotea, iluntzeroko denbora-pasarako, behin zazpi urteko ezkon bizitzaren ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Iluntzero bezalaxe, dendetako ateak itxirik zeuden eta kalezuloko auzokideak solasaldi bat egitera joanak ziren kafera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.

2 iluntzero-iluntzero

Goizero-goizero eta iluntzero-iluntzero Gerald belauniko makurtuko zitzaion Camillari alboan eta esku lurrintsu hura musukatuko zion eta "bihotzeko kutuna" deituko zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

Iluntzero-iluntzero ordu eta leku jakin batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iluntzero iluntzero (3)


ilunune iz gune iluna.

Xakuto batetik makillaje lapitzak eta hautsak atera zituen eta begiak margotzen, masailetan ilununeak ezartzen hasi zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

Argi distiratsuekin batera kezkatzeko ilununeak ere badirela ikusten dugu-eta.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 19. orr.

Obra honetan ez naiz behin ere edonola mintzatu, zehaztasun osoaz eta egokitasun handiz baizik, eta ardura handia ukan dut ilunune bat bera ere argitu gabe gera ez dadin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.


ilunxka izond ilun samarra.

Oliba-koloreko azal ilunxkak argitan distira egiten zion.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 182. orr.

Eguerdiko zeru garbi gardenak, eguzkia indarge baxutik dabilelako urdin ilunxka duenak, Sortzez Garbiaren zeru orbangabe zeharrargia gogoratzen omen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.


ilunxko adlag ilun samar. ik iluntxo.

Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.


ilupa 1 izond ganoragabea.

Atezain ilupa horrek polizia batekin tronpatu banau, berak dik errua, ez baitiot inolako biderik eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Baina zer lagunduko nindian ilupa horrek, negar eta negar, horretan baizik ez ariki eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Ilupa xoranda, xoxo alaena!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arreba Jonek lehen jaunartzea egin orduko irabazia zuen mari-apain eta ilupa fama.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.


ilupatu, ilupa, ilupatzen 1 da ad higatu, maiztu.

Frank Zappari ez zaio kasik bibote arrastorik gelditzen, hain baitago ilupaturik eta maizturik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 56. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bakero ilupatu batzuk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Eskuan darama norbaitek luzatu dion estalki ilupatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 12. orr.

Jantziak zarpail, bizkarra makur, lumarik ez haren kapelu hega-zabal ilupatuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.


ilusigarri izond ipar ilusionagarria.

Baginituen hor bi etxe hustuak gure huntarik ere urrun: bietan guhauk etxaldeak bizi ikusiak: ontasunez, kabalez, etxekoz, biak ilusigarri izanak.  Herria   2001-05-10


ilusimendu iz ipar ilusioa.

Tresna ergel horrengatik gaitzeko ilusimendua sorturik haren gogo-bihotzetan!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 85. orr.

Ez duk hori ilusimendu bat baizik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 66. orr.

Segidako amodio bero eta sano bat ez zitekeela enetzat ilusimendu huts baizik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 75. orr.


ilusimendukeria iz ipar ilusimendu gaitzesgarria.

Eta zer loria etzen guretzat jaun horien azken iker edo berriketa batzuen jakitea! ez, ez! etzela han ustekeri arin eta ilusimendukeriarik.  Herria   2001-11-01


ilusio (orobat ilusino g.er. ilusi g.er. eta ilusione g.er.) 1 iz itxura faltsuak eraginiko hautemate okerra; zentzumenen bidez hautematen denaren interpretazio faltsua.

Irudi batek ilusioa eragiten duela esaten da irudi haren ikusleak estimuluaren ezaugarri fisikoren batekin bat ez datorren pertzepzio bat deskribatzen duenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 66. orr.

Zehazki hitz egin nahi bada, pertzepziozko hutsegite bat da ilusioa, irudiaren eta irudi hori ez den beste zerbaiten arteko erabateko nahastea edo hutsegitea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Ponzo-ren ilusioan, adibidez, goiko marra "urrutiago" balego bezala ikusten da, zehar-marren konbergentziak eragiten duen perspektiba-efektuak eraginik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 66. orr.

Tamainaren eta distantziaren ebaluazioari dagozkion ilusioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 66. orr.

Hala gertatzen da irudi zinematografikoan, adibidez, itxurazko mugimenduak eratzen duen ilusio bete-bete horretatik ateratzen baitu irudi mota horrek dokumentua balitz bezala sinesgarri izateko gaitasuna; zinematografoa asmatu zen garaiko ikusleek filmeko irudiaren naturalismoaren berme gisa hartu zuten, beste ezeren gainetik, ilusio hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

Zinemak oso errealitate-ilusio eraginkorra sortzen duela, denboraz eta [...] sakontasunaz, baliatzeko gai delako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Pinturaren ilusio partziala, hain zuzen, baliabide hori bereziki egokia baita espazio-sakontasunaren ilusioa eragiteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 97. orr.

Irudi ilusio-eragilea eta irudi-antza ere bereizi beharra dago, orobat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

Irudi errealista ez da nahitaez errealitate- ilusioa eragiten duena (ilusio hori gertatzeko oso-oso probabilitate gutxi dago gainera [...]).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Edo artelan oro irudi birtuala dela ("ilusio" eta "irudi birtual" sinonimotzat hartzen ditu).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Horrek egia nabaria dirudi, baina zergatik erabiltzen du "ilusio" hitza, horrek iruzurraren esanahia badu? badirudi Langerrek, gainera, hori azpimarratu egiten duela, arteak ikuslea engainatzen duela esaten duenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Ilusio hori aspaldi apurtu zuen Saussurek, eta geroztik hizkuntz zeinuetan "adierazlea" eta "adierazia" bereizten ikasi genuen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 249. orr.

Baina ez da hala gertatzen, ilusio bat da, zeren silaba eta bere azentua, ahoskatze ekintza bakar bat baizik ez baitira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

2 gogoa liluratzen duen iritzi faltsu edo uste okerra.

Ondo idatzitako hitz batzuk, Itxaso kontura zedin gutunen bidezko maitasun hura ezinezkoa zela, ilusio gaixo bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 303. orr.

Aukeratzeko aske ziren sentipena ilusio bat zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.

Oraindik ere aukeraz beterik ikusten dut geroa, beharbada ilusio hutsa izango da baina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 39. orr.

Ametsak dira, ilusio hutsak, zuetarik nehork ez baitaki non zaudeten.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Asmo horrekin etorri ginen hona, Euskal Herriko bazter lasai honetara, zertara gentozen jakinaren gainean, ilusio faltsurik egin gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.

Ilusio faltsuekin burua berotu zezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.

Zorion ilusio hori, ordea, lehenengo mokaduekin desagertzen zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Euskal kultura benetan existitzen da ala ilusio politikoa da?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 221. orr.

Ez dago indukzioaren inolako arazorik epistemologian, gaizki erabilitako hizkuntzari loturik agertzen den ilusio intelektuala besterik ez baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Hura ere ez baitzen izan, nire semea alegia, ilusio bat gehiago baino; ez bainuen sekula izan semerik batere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.

Errealitateak, ordea, indar gehiago izaten du gure aurreikuspen eta ilusio guztiek baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Halaz ere, bada jendea, elebakartasunaren ilusioan bizi dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 257. orr.

3 gogoa kitzikatzen duen poz edo itxaropena.

Ez dago hasierako ilusio hura, hasierako su hura.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 258. orr.

Lana bere ilusio eta borondate osoarekin egiten duenak. ikerkuntzarako, eguneroko lan ixila eta eskerga egiteko, jendearen konpromisoa eta ilusioa behar izaten da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Bere ilusio guztia Italiara heltzea zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Italia... nire ilusioa izandu da beti...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.

-Harek ilusinoa edonorako eukan eta bildurrik inorako bere ez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 23. orr.

Bere ametsetan ez zegoen eragozpenik, hain ziur zegoen bere kemenaz, hainbesteko konfiantza zuen bere buruarengan eta hain ilusio handia zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

Ilusio handiz kontatu zion dena.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 71. orr.

Eta bizimodua aldatzeko egarriz eta ilusio handiz geunden, Parisa [...] denboraldi luze bat pasatzera joateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

Ilusio ikaragarriarekin etortzen naiz lan saioetara.  Berria - Kirola   2004-10-20

Haurrari eskainitako hainbeste denbora eta energia; hainbeste ilusio eta maitasun!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.

Idazleak gogoan du bai Gasteizko aurkezpen hura, gogoan du aurkezpenetara ilusio gehiagorekin joaten zen garai hura.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

Oraingo gazteak baino hobeto ibiltzen ginen gu orduan erromerian, hura ilusioa!  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

Baina gazte jendeak balseoa nahi izaten zian; eta zer nahiko zitean bada sasoi hartan, bihotzari ilusio zerbait eta bizitzari gozoaldi izpiren bat ematea baino?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Bada, gaur egun dagoeneko ez dituzun ilusio haiek guztiak berriro gogoratuz, gaur egun garai batean "ziren" bezalakoak "iruditzen" ez zaizkizun gauza haiek guztiak gogoratuta [...].  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 122. orr.

Beti plazaratzen naiz ilusi handiarekin.  Berria - Kirola   2004-08-10

Ez dugu disgustua eman diogun neskatilaren begirada lurrerantz eroriaren ilusio suntsitua bere benetako neurrian atzematen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Bataren edo bestearen ilusio edo kezken konfident nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

Eta horra lurrean azken ilusioneak, oraino baldin bagenituen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.

Bakoitzak gure gorputza, gure biologia eta gure istorioa daukagu; bakoitzak gure bizipenak, desioak, gustuak, nahiak, esperantzak; gure ahultasunak, ilusioak, asmoak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 59. orr.

4 (aditzaren objektu gisa)

Tourvel andreak gaztaroaren ilusio xarmantak itzuli dizkit.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Ilusio haiek bazkatu genituen eta haiek bazkatu gintuzten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Denborarekin, errotarriak gari ale asko xehatu eta gero, ilusio bat sortu zitzaidan: ohitu egingo nintzela egoera berrira, ahaztu egingo nintzela Angelez eta bere lagunez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Sentituko du poza, ilusioa, itxaropena, baina bederatzi hilabeteak iparra galduta egiten dituzte gehienek.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 48. orr.

Umeari ilusioa pizteko ezin al du aita batek deus egin, ala?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.

Beraz, berriz maitemindu ahal gara eta ilusioa berreskuratu ahal dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 259. orr.

Ilusioa antzematen zaio aurpegian eta bultza egiteko eran.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 67. orr.

-Damu dut zure ilusio hori hondatu beharra, baina gaur goizean harekin hitz egin ostean, uste dut ez duzuela zer ikustekorik batak bestearekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Baina ez nuen lagunen ilusioa zapuztu nahi.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.

Graça ez zen ausartu amari kontra egiten, zertarako zapuztu ilusio hura.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 158. orr.

Ez da gehiago zuria; ilusioak urtzen direneko kolore horixkak bereganatu du arraso.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Ez dago abenturarik, ez dago une perfekturik... ilusio berberak galdu ditugu, bide berberak jorratu ditugu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 243. orr.

Ilusio guztia galdurik, izarpeak niretzat gordetzen zuen tokia zein zen ezin kausiturik, une kritikora iritsi nintzen: suizidatzeko tentazioak eduki nituen, baina hala edo nola, aldi latza gainditu nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 91. orr.

Ez atzera ez aurrera geratzen naiz, hezur-muinetaraino sartzen zait beldurra, eta ametsak eta ilusioak galarazten dizkit.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 35. orr.

Sendagileak, baina, oharpen eta gomendioen poderioz, haren ilusioak porrokatu zituen eta bizitasun doi bat besterik ez zitzaion geratu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.

Eta horra non bat-batean ilusio horrek erreka jotzen duen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

Ilusioneak, xapeldun ohiarenak, ez du iraun.  Herria   2004-12-30

Gutxi iraun zidan ilusioak, ordea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

5 ilusioz adlag

Egindako guztia ilusioz egin dugu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 120. orr.

Proiektu hau guztiok ilusioz hartu dugulako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Ondo sentitzen dira, pozik eta ilusioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.

Hasieran ilusioz inguratzen gara parkera.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 66. orr.

Gramatikazko lezioak hartzeko ilusioz gogoberotzen den haurra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 48. orr.

Kasinoetan aberasteko ilusioz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 134. orr.

Oso pozik daude, ilusioz beterik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 62. orr.

Ilusioz beteriko ingenuo batzuk.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 176. orr.

Ilusioz beteta etorria zen Europara, zinemaren munduan tokitxo bat egiteko asmoz ustez "glamour" zerion Parisera, eta, ni bezala, bera ere konturatu zen geroak zer zekarkion ilusio faltsuzko paradisuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.

6 ilusiozko izlag

Gaixo eskizofreniko haiei obsesio, haluzinazio eta ilusiozko aztoramenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Irudi primitibotik (irudiak gauzaren beraren ordezko bezala, idolo bezala balio duenetik) ikus daitekeenera igortzen duen ilusiozko irudira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Guk (bere burua eta gainerako Pertsonaiak seinalatuko ditu berriro), ilusiozkoak izatea beste errealitaterik ez badugu, ongi letorkizukeela zuri ere zure errealitateaz ez gehiegi fidatzea, arnasten duzun eta zure baitan ukitzen duzun errealitate horretaz askorik ez fidatzea, zeren -atzoko errealitatea bezala- ilusio irudituko baitzaizu bihar.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 122. orr.

7 ilusio optiko

Haloa ilusio optiko hutsa da, aireko hezetasunak sortua, ortzadarraren antzera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.

Honela adierazi zuen bere ustea: "Ilusio optikoa egia optikoa da!".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Ilusio optikoa egia neurologikoa da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Ilusio optikoak erabiliz, mundu zeharo berri bat ondu dute, alde guztietatik irekita dagoen mundu bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 167. orr.

8 ilusioa egin

Eta ilusioa egiten du lehendabiziko aldian.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 67. orr.

Ilusioa egiten dit, bai, ona izango da niretzat berriro jokatu ahal izatea.  Berria - Kirola   2004-01-14

Txorakeriak ditun horiek, bazekinat, baina ilusioa egiten zigutenan, eta halaxe bizi gintunan, burua txoriz betetako nexka gaztea bainintzen ni artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

Niri ilusioa egiten didate oraindik jantzi politek, eta jende interesgarria ezagutzeak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Ilusioa egiten zidan hura elkarrizketatzeak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 61. orr.

Atzean ikusteak ere poxa ematen du, ilusioa egiten.  Berria - Kirola   2004-04-09

Sekulako ilusioa egiten dit, benetan, arratsaldean elkarrekin igarotzen dugun ordutxo horrek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 226. orr.

Berebiziko ilusioa egin zion bere ideia ahalik eta zehaztasun handienaz paper batean marrazteko proposamenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 367. orr.

Ikaragarrizko ilusioa egingo lidake nik jositako oihalak antzokian zintzilikatuak ikusteak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

· Beti egin dit ilusio handia hura ezagutzeak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.

Gazteei ilusio handia egiten die.  Berria - Kirola   2004-01-22

Ez dakit zer pentsatu duen, baina ez dio ilusio handirik egin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.

Hala ere, garbi utzi zuen ez dela komeni, oraingoz, ilusio handirik egitea: «Arratoiekin jardun dugu lanean, eta oraindik esperimentu asko egin behar dira gizakietan aplikatu aurretik».  Berria - Gaiak   2004-08-15

-Ez ilusio handirik egin, Ibarra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 26. orr.

Garaztarrek hastapenean baizik ez dute ilusione egin, aski laster amor eman behar izan dutelarik argentindar pare on baten kontra.  Herria   2004-09-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

are ilusio (3); baina ilusio (7); baino ilusio (10); baino ilusio handiagoa (5); bere ilusio (4); bere ilusio eta (3); da ilusio (6); dio ilusio (3); du ilusio (3); duen ilusio (3); egiteko ilusio (3); ere ilusio (5); eta ilusio (44); eta ilusio handia (10); eta ilusio handiagoz (3); eta ilusio handiarekin (3); eta ilusio handiz (7); ez da ilusio (3); gero eta ilusio (3); halako ilusio (4); ilusio apur (3); ilusio bat (14); ilusio baten (3); ilusio berezia (7); ilusio bete (3); ilusio eta (31); ilusio eta itxaropen (3); ilusio falta (4); ilusio faltsuak (3); ilusio faltsurik (4); ilusio garaia (4); ilusio gehien (4); ilusio guztia (6); ilusio handia (85); ilusio handia daukagu (4); ilusio handia daukat (6); ilusio handia du (5); ilusio handia dugu (3); ilusio handia dut (5); ilusio handia dute (4); ilusio handia egin (8); ilusio handia egiten (21); ilusio handia nuen (3); ilusio handia zuen (4); ilusio handiagoa (9); ilusio handiagoarekin (3); ilusio handiagoz (5); ilusio handiarekin (22); ilusio handiko (3); ilusio handirik (13); ilusio handirik egin (3); ilusio handirik ez (3); ilusio handiz (40); ilusio handiz hartu (7); ilusio hori (23); ilusio hori ez (3); ilusio horiek (3); ilusio horrek (3); ilusio hura (4); ilusio hutsa (10); ilusio hutsa baino (5); ilusio ikaragarria (4); ilusio izugarria (5); ilusio optiko (4); ilusio optikoak (4); ilusio oro (3); ilusio partziala (3); ilusio punttu (3); inoiz baino ilusio (4); jokatzeak ilusio (3); oinarrizko ilusio (3)

baina ilusioa (10); baten ilusioa (7); bere ilusioa (3); beti duzu ilusioa (3); da ilusioa (12); dagoen ilusioa (5); du ilusioa (8); du ilusioa galdu (3); duen ilusioa (5); dugun ilusioa (4); duten ilusioa (3); duzu ilusioa (3); egiteko ilusioa (8); ere ilusioa (5); eta ilusioa (50); eta ilusioa berreskuratu (3); eta ilusioa egiten (3); eta ilusioa ez (5); ez du ilusioa (3); gazteen ilusioa (3); gizartean ilusioa (3); gogoa eta ilusioa (9); haurren ilusioa (3); horrek ilusioa (5); ilusioa baino (3); ilusioa berpiztu (4); ilusioa berreskuratu (3); ilusioa berreskuratzeko (4); ilusioa da (6); ilusioa daukat (4); ilusioa dugu (5); ilusioa egin (8); ilusioa egin zion (3); ilusioa egingo (6); ilusioa egiten (22); ilusioa egiten dit (6); ilusioa egiten du (3); ilusioa eragiteko (5); ilusioa eragiten (4); ilusioa ere (6); ilusioa eta (45); ilusioa eta indarra (4); ilusioa ez (11); ilusioa galdu (11); ilusioa galduta (3); ilusioa galtzen (3); ilusioa handia (3); ilusioa izan (6); ilusioa piztea (3); ilusioa pizteko (9); ilusioa pizten (8); ilusioa piztu (8); ilusioa piztu duen (3); ilusioa sor (3); ilusioa sortu (6); ilusioa sortzeko (8); ilusioa sortzen (8); ilusioa zapuztu (6); ilusioa zapuztu nahi (3); izateko ilusioa (4); jarraitzeko ilusioa (6); jendearengan ilusioa (3); jokatzeko ilusioa (4); nire ilusioa (13); poza eta ilusioa (4); sekulako ilusioa (3); sortu duen ilusioa (3); sortutako ilusioa (6); zalearen ilusioa (3); zelako ilusioa (4); zen ilusioa (6); zuen ilusioa (4)

ametsak eta ilusioak (7); baina ilusioz (7); du ilusiorik (5); duen ilusioari (4); dut ilusiorik (5); ere ilusioz (3); eta ilusioak (19); eta ilusioak galarazten (5); eta ilusioarekin (4); eta ilusioaren (4); eta ilusioen (5); eta ilusiorik (10); eta ilusioz (32); eta ilusioz beteta (3); eta ilusioz ekin (3); eta ilusioz gainezka (6); ez du ilusiorik (3); ez dut ilusiorik (5); gogoz eta ilusioz (7); ilusioak eta (9); ilusioak ez (4); ilusioak galarazten (5); ilusioarekin ari (3); ilusioarekin eta (4); ilusioari eusten (4); ilusiorik egin (4); ilusiorik ere (3); ilusiorik ez (4); ilusiorik falta (3); ilusiorik gabe (14); ilusiorik gabeko (3); ilusiorik galdu (5); ilusiorik handiena (9); ilusiorik handienarekin (3); ilusioz ari (3); ilusioz bete (4); ilusioz betea (3); ilusioz beterik (12); ilusioz beteriko (4); ilusioz beteta (16); ilusioz betetako (4); ilusioz betetako proiektu (3); ilusioz ekin (6); ilusioz eta (15); ilusioz eta gogoz (3); ilusioz gainezka (28); ilusioz gainezka dago (5); ilusioz gainezka nago (3); ilusioz hartu (4); ilusioz joan (3); jokatzeko ilusioarekin (3); jokatzeko ilusioari (3)

ilusione bat (3); ilusionez beterik (3)


ilusiogabetu, ilusiogabe(tu), ilusiogabetzen da ad ilusioa galdu.

Kaixo baino ez diote elkarri esan, sinesteko ere lanak, hainbeste promes inplizito eta gero, arrosen jolasa eta gero, emakumeak eman zituen urrats ausart horiek guztiak, eta gero hau, nork daki ez ote dagoen jada ilusiogabeturik harrera hau ikusirik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 306. orr.


ilusionagarri izond ilusionatzen duena.

Garai ilusionagarriak omen dira bizi ditugun hauek, historikoak, Mariok haserretzen denetan esaten duen moduan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 13. orr.

Une historikoa eta ilusionagarria da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Geroari begira perspektiba berriak eta ilusionagarriak sortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20


ilusionante izond ilusionagarria.

Horregatik, orain Chavez etortzea hori amaitzeko asmoarekin benetan ilusionantea izan da jendearentzat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.


ilusionatu, ilusiona, ilusionatzen 1 da ad ilusioz bete, ilusioa piztu.

Aukera horrekin ilusionatu al zinen? Telefonoz deitzen zidaten bakoitzean gizon hura izango zela pentsatzen nuen, eta ilusionatu eta urduritu egiten nintzen, nerabe maitemindu berri baten antzera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 41. orr.

Gu erabat ilusionatuta gaude, dinamika diskreto baina arduratsu horrek hurrengo hilabeteetan eman ditzakeen fruituen inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Etxera iritsi naizenean Txuspori nire aurkikuntzaren berri eman diot, ilusionatuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 101. orr.

-Hementxe, idatziz bizi nahian! -erantzun zidan ilusionaturik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 35. orr.

2 du ad ilusioa eragin.

Ez nau kezkatzen maila gorenean jokatu behar horrek, guztiz kontrakoa horrek gehiago ilusionatzen nau eta oso kontent nago.  Berria - Kirola   2004-03-25


ilusionatzaile izond ilusionatzen duena, ilusionagarria.

Herri honen historia berriko momenturik ilusionatzaileenak unibertsitatean bizitzea tokatu zitzaigun.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 181. orr.


ilusionismo iz esku jokoak egiteko antzea.

Ez da ilusionismoa ez esku-jokoa ere, baina haien mugan dabil.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Ilusionismoaren ordez ilusioa jartzeko, kontuan hartzeko gogoetak dira ELA eta Elkarri-renak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Zapaterok Euskalduna jauregian egindako efektu kolpeari «ilusionismoa» deitu dio Iñigo Urkullu EAJren BBBko lehendakariak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18


ilusionista iz eskujokaria, esku jokoak egiten dituena.

Ilusionista baten emankizuna zirudien, edo antzerki bat.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 66. orr.

Endrek arretaz entzuten zion Lajosi, ilusionistaren sekretuak ezagutzen dituenaren moduan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Han, bere bizpahiru lagunen aurrean, gure garaiko ilusionistarik txarrena ere lotsatuko lukeen esku-jokoa egin zuen,  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.


ilusitu, ilusi, ilusitzen da/du ad ipar ilusionatu.

Ez nuela ilusitu behar, Magali ez zela enetzat, Jakesek partida irabazia zukeela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 153. orr.

Tommy-ak heldu dira, ez ilusi, hunat helduko direlarik, zuetarik nehor ez da bizirik izanen, kalituko zituztegu denak!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Ez giten ilusi, petrolakia beti han zen halere itsasoan, itsasoak iretsia iduri bazuen ere...  Herria   2001-02-15

Beren zekenkeriaren estaltzeko eta herrialde askatu berrien ilusitzeko eta larrutzen jarraitzeko herrialde aberatsek asmatu ele huts gezurtiak baizik ez direla gure Deklarazio, Hitzarmen, itun eta araudi guztiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.


iluso izond ameslaria; inozoa

Gu beti holaxeko ilusoak (edo hipokritak?) izan gara: kanpoko uniformismoa imitatu eta geurean ergelkiro komertzializatu ondoren, jatorra eta "ugaria" hau dela esanez, hura gaitzetsi eta bapo!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.

Ez pentsa, beraz, iluso hutsa naizenik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.


ilustralari iz ilustratzailea.

Ilustralari sonoroa emankizun kulturalen arduradun eta berriemaile bilakatu zen, eta 1981ean Hego Amerikarako emanaldien zuzendari izendatu zuten. aurtengo ekaina arte.  Berria - Mundua   2004-09-19


ilustratu1, ilustra, ilustratzen 1 du ad irudiztatu.

Hautamenezko ahaidetasun bat dagoelako ilustratu zituen Agustin Ibarrolak, eta ez Oteizak edo Oteiza zale batek, Arestiren liburuak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Alex Orbek ilustratutako Groau! antzerki lana.  Berria - Kultura   2004-12-11

Paula en Nueva York Mikel Valverdek ilustratu eta osoki berak idatzitako lehen liburua da.  Berria - Kultura   2006-03-25

Valverdek 1998tik Bernardo Atxagaren Banbulo saileko liburuak ilustratzen ditu.  Berria - Kultura   2006-03-25

Galdutako marrazki horiei dagokienez, Berpizkundetik aurrerako tratadistikak mito bihurtu zituen, eta erruz ilustratutako tratatu baten ideia finkatzen lagundu zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beraz, 1511n, Venezian, argitaratu zen lehenengo edizio ilustratua, Fra Giocondo da Verona-k egindakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.

Liburu ilustratuekin baino gehiago ikasi genuen gure jolas eta barreen zirkulu krudelean gatibaturiko izakiekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 170. orr.

Aldizkari ilustratu bateko argazki bitxi bati begira nengoela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Trenerako ordua heldu artean, hoteleko bezeroentzat erosten zituzten aldizkari ilustratu horietako baten orri-pasa egon nintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 278. orr.

Jendea egunero harritzen zen asmakuntza berriekin: lurrun ontzia, trena, telegrafoa, argindarra, harako edo honako lurraldearen aurkikuntza... baina prentsa ilustratuan baizik ez zen haien berri zabaltzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Etengabe hitz egiten zuten nobela ilustratuetan irakurritako gauza haietaz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 217. orr.

• 3 du ad argitu, azaldu.

Hitzak ondo ilustratzen dituen argazkia dator azpian: bi lagun, zein baino zein gihartsuagoak, pose erotikoak egiten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Esan dudana ondo ilustratzen duen pasadizo bat konta dezaket -esan zuen Z-k.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.

Etsenplu batekin ilustratuko diat erran nahi diadana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

Horrek kliman duen eragina ilustratzeko adibide adierazgarriak eman dituzte.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Liebanako Beatoak bere apokalipsiaren komentarioa ilustratzeko mapa egiteko, bidaiarien testigantzak eta erlijio liburuak izango zituen erreferentzia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

Balzac-en hitz batzuk ere baliatu ditu Gorteko giroa ilustratzeko: "Botere oro da konspirazio etengabea".  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Hainbatek erabili du zuhaitza eta intxaurren metafora -batzuek arbola astindu eta beste batzuek intxaurrak jaso- jeltzaleen pragmatismoa ilustratzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 96. orr.

• 4 da/du ad jakituria hartu; jakituria eman.

Periodikua leituz ilustratzen gera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 98. orr.

Bukhara, [...] hiri loriosa, Avizenak eta X. mendeko beste jakintsu batzuek ilustratua, zientzia musulmanaren erdigunetzat hartzen da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

5 (era burutua izenondo gisa) letraduna, ikasia, eskoladuna.

Vitruvio, batez ere, teknikari erromatar pragmatikoa zen, aski ongi ilustratua, baina espekulazioetan eta abstrakzio-lanetan hasteko batere zalea ez zena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Amaren familia zeharo intelektuala zen, letretako jendea, jende ilustratua eta kultura handikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 175. orr.

Garai bateko hiritar ilustratu edo argituaren argitasun hura (egunkariak irakurtzetik, eta haietan, apaizen esanetan ez bezala, Egia irakurtzen zela sinestetik zetorkiona: ez pentsa besterik zenik).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Gau-eskolara solfeoa ikastera joaten zenetik ez du Jexuxek eskolarik hartu, eta hala ere gizon ilustratua izan da, irakurtzeko izan duen zaletasunagatik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 41. orr.

Gau-eskolara solfeoa ikastera joaten zenetik ez du Jexuxek eskolarik hartu, eta hala ere gizon ilustratua izan da, irakurtzeko izan duen zaletasunagatik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkari ilustratu (4); ilustratu baten (3); ilustratu ditu (3); ilustratu du (5); ilustratzen ditu (4); ilustratzen gera (4); ilustratzen zuen (4); jokin mitxelenak ilustratutako (3); ongi ilustratzen (3)


ilustratu2 1 izond argiduna; Argien Mendekoa.

Gizaki natural ilustratu hori, naturarekin edo arrazoimenarekin hain berdindurik, barne-eduki propiorik gabe geratu da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.

Liburu hau azaldu baino lehen, Voltaireren prosak [...] ederki astindu zituen orduko giro ilustratuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Milanera itzuli zenean, gune ilustratuetan murgildu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Orduko pentsamendu ilustratuaren arabera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Orduko monarka ilustratuen erreforma ezagunak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

Gizarte-ituna ez zen monarkia ilustratuen abiapuntua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Presokratikoen ahalegin ilustratua ukaezina da, Kultura unibertsal jator ilustratu hori tradizio frantses jatorrean beti egon dela eta orain ere han bilatu beharko dela nonbait.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Oro har, Ilustrazioa ez da oso ilustratua izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Islamdarrek arrazoimenik ez dutela, pentsatzen jarraitzen dugu beharbada Europa ilustratuan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 72. orr.

Diderot ilustratuarekin pentsa genezake, naturak aski irakasten diola gizon-emakumeari bere moral zuzena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 132. orr.

Condorcet jakintsu ilustratuak Instrukzio Publikoari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Frantziako Batzar Nazionalaren aurrean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

• 2 iz pertsona letradua; Ilustrazioaren jarraitzaile den pertsona.

Nola jokatu ilustratuek bezala, naturaleza erloju edo makinatzat hartuz?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Eman ditzaket, ordea, egoerari buruzko zenbait argibide ilustratu baten eta erromantiko baten arteko elkarrizketa baten itxura eginez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.

Ilustratu espainol puntakoenak antiabsolutistak ("despota ilustratuaren" aldezleak, ordea) eta, ondorioz, frantsestiak eta Jose Bonaparteren "collabo" izan dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.

Egia da, ilustratu liberalen batzuek ez dute Bourbon familiaren Baionako abdikazioa Bonaparteren alde onetsi.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.

Euskal ilustratuak, misiolariak, gerlariak, konkistatzaileak, Espainia egiten aritu dira beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

Egungo Ilustratuek dioskutenez, Herder, Humboldt, Victor Hugok..., "mende erromantikoak" atondu omen zuen Euskal Herriaren irudia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.

Izan ere, behinola mistiko oinazetu, gero etakide sutsu, hurrena marxista porrokatu, ondoren posmoderno sumindu izanikoak ilustratu haserretu bilakatu zaizkigu orain.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilustratu eta (3); ilustratua izan (3)


ilustratutxo iz peio ilustratu ustekoa.

Eta gero ilustratutxo hauek baitira munduan ezagutzen direnak, ezin harritu, abertzaleak oraindik Tubalen kontuekin dabiltzala, serioski uste badute, ikertzaile amerikar edo ingelesen batzuek ez ezik, "espezialista" espainolek berek...  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 37. orr.


ilustratzaile (41 agerraldi, 4 liburu eta 23 artikulutan) iz ilustrazioak egiten dituen marrazkilaria. ik ilustraziogile.

Liébanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

Haur-literaturako liburuen ilustratzailea zela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 47. orr.

Natalia, 32 urtekoa, ogibidez ilustratzailea, bere lagunek lehen bezala maite ez dutena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

Erresuma Batuko egungo ilustratzaileen lanaren berri ematen du, Artiumen, 'Magic Pencil'-ek.  Berria - Kultura   2004-12-28

Victoriak arrazoi zuen Rossetti, sortzailea baino gehiago, ilustratzailea zela esatean, eszena tragiko hori -elizkizunetan poemak zerraldoan sartzekoa- dozena bat urte lehenago sortu baitzuen bere arreba Christina Rossetti idazleak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ilustratzaileak (3)


ilustrazio1 1 iz argigarria, iduria.

De Neuvillek Jules Verneren liburua ilustratzeko egindako marrazki haietako bat etorri zaio gogora idazleari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

Vitruvioren jatorrizko testuaren hainbat bertsio egin zituzten latinez, hainbat hizkuntzetara itzuli zen, eta komentario kritikoak egin ziren, exegesiak eta ilustrazio grafikoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

Daniele Barbaro-ren edizio veneziarra, Andrea Palladio-ren ilustrazioekin jantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Ipuin batzuk idatzi, beste batzuk garbira pasatu, ilustrazioak erantsi.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.

'Begira hauek, santuak!' esan zuen ilustrazioak seinalatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 210. orr.

Zuri eta beltzezko ilustrazioak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Jose Mari Morzillo marrazkilariak koloreetan egindako ilustrazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Ilustrazioak: Asisko Urmeneta.  Berria - Kultura   2006-01-17

2 ilustraziogintza.

Ilustrazioaren Liburu Zuria atera du IEPk, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ilustratzaileen elkarteak.  Berria - Kultura   2004-05-27

3 argigarria, azalpena.

Zuek badakizue, lagunok, badirela bizitzaren ilustrazioa izateko asmaturiko bidaia batzuk, existentziaren sinbolotzat har daitezkeenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 13. orr.

4 jakituria.

Jakintzak hor heziera esan nahi du, argitasuna, ilustraziñua, aurrerapena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Pierre Gros-ek demostratu du, aldiz, zein puntutaraino den faltsua gisa horretako ilustrazio-korpus exhaustiboa imajinatzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.

Latinezko argitaldari edota irakurle soilek liburu hori argitzeko azken bost mendeetan egin izan dituzten irudi edo ilustrazio-sailen historia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Inolako zentzurik ez luke bost menderen joanean Vitruvioren obrak izan dituen ilustrazio-serie guztien egin gabeko historia sistematikoaren zirriborrorik eman nahi izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Mattinen ilustrazio lana.`  Berria - Kultura   2004-02-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da ilustrazioa (5); egindako ilustrazioak (3); eta ilustrazio (5); eta ilustrazioa (3); ilustrazio a (3); ilustrazio bat (3); ilustrazio eta (4); ilustrazioa bera (3)


Ilustrazio2 iz Argien Mendea.

Erdi Aroan bezala Ilustrazioan eta XX. Mendean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.

Berpizkundean, Ilustrazioan, Lehen Mundu Gerraren ondoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.

Ilustrazioko Arrazoimenaren gure nostalgikoek argitzen ez digutena da, Ilustrazio horrek gaur zer izan beharko lukeen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

Herderrek razionalismoari gogor eraso ziola, Ilustrazioaren gehiegikeriatzat ulertu zuela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

Europar Ilustrazioak kulturaren eta zientziaren unibertsaltasuna proposatu zuen gisa berean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

"Ausart hadi heuk jakitera", hots, heure buruaz pentsatzera, izango da Ilustrazioaren maxima.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

"Ausart gaitezen ulertzen", Ilustrazio berri bat galdatuz Nietzsche hisiatu den legez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.

"Arima onaren aberria mundu guztia da", biribil dezake Demokritok Ilustrazio grekoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ilustrazioaren (5); ilustrazioaren garaiko (3)


ilustraziodun iz ilustrazioa duena; ilustrazioak dituena.

Moda-kontuak, emakumeen atalari emandako orri ilustraziodunean: Hamalauzpamasei Andereñoentzakoak noski.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.


ilustraziogile (4 agerraldi, 4 artikulutan) iz ilustratzailea.

Kanpotik ere onartzen dute Euskal Herriko produkzioa oso kalitate handikoa dela, bai testuen aldetik eta baita ilustraziogileen lana ere.  Berria - Kultura   2004-03-21

Ilustraziogilea: Joao Caetano.  Berria - Kultura   2006-01-03


ilustraziogintza iz ilustrazioak egitea.

Erresuma Batuko ilustraziogintza urrezko bigarren aroan sartuta dago, gaia jorratzen duten adituen ustez.  Berria - Kultura   2004-12-28

Erresuma Batuko sortzaileek oso tradizio aberatsa dute ilustraziogintza berritzailearen esparruan.  Berria - Kultura   2004-12-28

Komikigintzaren eta ilustraziogintzaren iturrietatik datoz, testuaren aberasgarri, Garmendia sail honetako irudi ikusgarri eta biziak.  Berria - Kultura   2004-01-31

Iazko Ilustraziogintzaren Bratislavako Nazioarteko Biurtekoan parte hartu zuen.  Berria - Kultura   2004-12-28


ilustre izond ospetsua.

Inoiz erresumara itzuliko ez den atzerriratu ospetsu, entzutetsu eta ilustrea, beti ezkutuan ibili behar duen pertsonaia distiratsua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 236. orr.

Galiarrek Erroma hartu zutenean, senatorerik ilustreenak egin zuten bere buruaz beste.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

Familia ilustre bati itsatsitako ospe txarragatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko kolpisten senitarteko ilustreak babesteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 36. orr.

Akiles eta apoarmatuaren problema ilustrearen soluzioak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.

Halakoetan ohi bezala, aretoa bete-bete dago; ez, gainera, entzule arrunt edo xumeez, oso jende ilustreez baizik; ez dira horien artean falta idazle, kazetari, apaiz, irakasle, literatur kritikoak."Katedra-sozialistak" (batzuk ilustre askoak gainera: G. Schmoller, L. Brentano, W. Sombart).  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 7. orr.

Horien artean, Mario Salegi ilustrea, Ameriketako euskal enbaxadorea.  Berria - Kultura   2004-10-24

Berriro jarri direla [dilistak] modan zenbait ilustreren dietan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.


ilzahar (orobat iltzar g.er. eta ilzar g.er.) iz ilbetea, ilargi zaharra.

Bizkai aldean eta Baxenabarren ere, ilzaharrean moztu behar dela ulea edo biloa diotsate. Hortxe sortu ziren zenbait esaldi, beti ere ilberri eta ilzaharrarekin kontatzen hasita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Ilzarrean moztu bear da ulea, urdindu eztaitean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.

-Martxoko iltzarra, horrek eraman du nire behor zarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.


ilzahartu, ilzahar(tu), ilzahartzen da ad ilargi zaharra izan.

Maiz galdetzen dizute kontu hau, ilargiak bere betealdia izan eta gero, ilzahartu eta gero, beheruntz abiatu denean, ea ilbeherako egunaren esperoan egon behar dugun ilbeheran garela esateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.


imajina (orobat imagina g.er.) 1 iz Jesukristoren, Ama Birjinaren edo santuen tailua edo eskultura.

Arantzazu eta bertako imajina gurgarria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 269. orr.

Ama Birjinaren imajina.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 319. orr.

Bertan beren deboziozko santuaren irudi pintatua edo imajina izaten dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 429. orr.

Berak goizean goiz jarritako kandelatxoak argitzen du imajina.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 137. orr.

Mila errezo-opari eskainka ari ziren Espainiako otoitz etxe eta imajina guztiei.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.

Etorkizuneko belaunaldietan ere ez du inork pentsatuko, berak metalez, harriz edo zurez landuriko imajinak zerua eta lurra sortu dituela, eta horrek gobernatzen dituela ere ez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.

2 irudia.

Imajina enfokatzen, argia neurtzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

Ez duzu pentsatu nahi, gelditu nahi dituzu gogora datozkizun imajinak, etengabeko oroitzapen mingarriak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 177. orr.

Zaldibiako imajinak ikusten ari nintzela, telebisioan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 110. orr.

Bizilagunek leporaino irensten dituzte europar orgia kontsumistaren isla diren imajina engainagarri eta anestesiagarri horiek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 81. orr.


imajinaezin 1 izond ezin imajinatuzkoa.

Haien arrazoibidearen arabera, imajinaezina da sala triangular edo pentagonalik. Imajinaezina da bera bezalako kontalari batek honen gisako komentariorik egitea [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

Ipar Irlandan imajinaezina dena posible al da Euskal Herrian?  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Euskadi erreala askok amestutakoa baino hobea dela esango nuke; hizkuntza berreskuratzeko egin den bidea, imajinaezina hasiera hartan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 95. orr.

Imajinaezina, baina gaur egun ere gertatzen da, nik uste.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Urruna baino gehiago, imajinaezina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 169. orr.

2 imajinaezinezko imajinaezina.

Hegoafrikara! hori da eskutik aukera ukan gabe hordagoa jotzea eta garaipena lortzea, imajinaezinezko bidaia, alegia.  Berria - Kirola   2004-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guztiz imajinaezina (3); imajinaezina da (4)


imajinagarri izond imajina daitekeena.

Gure gizarteetan naturan esku hartzea da haren izaera ukiezina eta hasierakoa ziurtatzeko modu imajinagarri (hots, erreal) bakarra.  Berria - Gaiak   2004-12-09


imajinarazi, imajinaraz, imajinarazten (orobat imaginarazi) du ad imajinatzera behartu.

Lege hori iritzi arruntean baino ezin zen oinarritua egon; beldurrak, hainbeste gauzaren asmatzaile omen den beldurrak, imajinarazi izan ditu halakoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Atzeko historia imaginarazten du argazkiak.  Berria - Kultura   2004-04-16


imajinario (orobat imaginario) 1 izond irudizkoa.

Pertsona errealak izaki imajinarioz beteta daude.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 9. orr.

Gizarte imaginario bat sortu dugu, adin batean nebek arrebei ahoa josten dieten gizartea.  Berria - Kultura   2004-03-23

Bide imaginarioak sortzen ditut haien artean, distantziak handitu eta txikitu, eta poliki-poliki ikusten dudan hori abstrakziora eramaten dut.  Berria - Kultura   2004-09-19

Eta gero barrez lehertuko ziren biak, fular imajinarioak lepo inguruan kiribilduz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.

Bi pistola baleuzka bezala tiro imajinarioak botatzen hasten da.  Berria - Kirola   2004-02-28

Biraketaren ardatza polo bien arteko lerro imajinarioa dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Literatura geografia imaginarioa da.  Berria - Kultura   2004-11-02

Badakigu hor dagoela horratik, geografia imajinarioa izanagatik lekuak benetakoak direla.  Berria - Kultura   2004-12-15

Esmalteaz egindako marrak, ametsetatik ihes egindako soldadu imajinarioak bailiran.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

2 iz iruditeria.

Familia zen zure imaginarioa eta bihotza babesten zituen aterpea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.

Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat. Halako eskema prospektibo bat nagusituz baitzihoan proiektu hartan sinesten zuen gizataldearen imajinarioan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Euskal Herria Europako imajinarioan kokatu zen garai hartan: nahiz eta Euskal Herriak ez osatu batasun politikoa, Europan une hartan jakin zuten Euskal Herria bazela.  Berria - Kultura   2004-01-20

Hala heltzen zaizkio irakurleari, entzuleari eta ikusleari, eta halaxe fosiltzen dira imajinario kolektiboan, munduko gauzarik naturalena balitz bezala.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 119. orr.

Imajinario kolektiboaren sortzaile garen heinean, ekoizten eta igortzen ditugun edukietan ere jarri behar dugu ardura.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

imajinario bat (4); imajinario baten (3


imajinatibo izond irudimen-, irudimenezko.

Propietate komun hori ez da pertzepzio imajinatiboek soilik eskuratutako zerbait, enpirikoki beraz, baizik eta aldez aurretik emana zegoen, a priori, arimaren ideiarekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Horren aurrean ez da nabarmendu behar harmen imajinatiboa, baizik eta adimenaren jarduera; ez hurrenez-hurrenezkotasun kronologikoa eta bere kausalitate koerlatiboa, baizik oinarriztapen-ordena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.

Harro puntua zeukana enpresarioa, on-ona zenak enpresa familiarrari jarraitu zion, serioak zirenak negozio-gizon eta abokatu eginik daude, imajinatiboak, berriz, kazetari, antzerkilari.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 127. orr.


imajinatiboki adlag

Aztarna horien bitartez imajinatiboki hautematen dira kanpo-gorputzak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

Puntu honetara iristean naturako ordena komunean imajinatiboki murgilduriko eta esperantza eta beldurra, segurtasuna eta segurtasun-eza, asetasuna ea ez-asetasuna, eta abar bezalako afektuen menpean dagoen gizaki batekin topo egiten dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.


imajinatu, imajina, imajinatzen (ETCn 10.321 agerraldi; orobat imaginatu g.er.; ETCn 184 agerraldi) 1 iz irudikatu. (norbait)

Imajina ezazue Evans andrea mahai baten azpian gordeta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 147. orr.

Michèle imajinatzen dut, biolontxeloa jotzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.

Esku luze finekin eta kontzerturako jantzian imajinatu nuen neska, pianoa niretzat bakarrik jotzen ari zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Hitz haiek entzun orduko, aita imajinatu nuen nik, aitzurra jasota eta adi-adi, satorra aitzur-buruaz jotzeko lorategiko lurra mugitzen ikusitakoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Klara bere giltzen bilaketa alferrean imajinatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.

Irribarrez imajinatu nuen, alu zikina, haren betaurrekoak bezain beltzak ziren kotxe ofizialeko kristal ilunen atzetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Amagoia nire anaiaren txabusina zaharra bertze jantzirik ez zuela imajinatu nuen istant batez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Bere zira transparentearekin jantzita imajinatu nuen, opari bila Hayes edo Union Squareko dendetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Ohean etzanda imajinatu nuen, deskantsatzen, oinutsik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Ez Charly ez Ximurra imajinatzen ahal nituen egunkari bat eskuetan zutela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Imajinatu dezaket tipoa txisteen kontrako elkarte bat sortzen -Gizon Serioen Batzarraren Eliza Unibertsala-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.

Zergatik ez imajinatu, esate baterako, Aita Gojenola, 60 urte betetzetik gertu, krisi existentzialak jota?  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 141. orr.

Emaztearen ondoan imajinatzen zaitut, ez dakit hala zauden baina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 49. orr.

Neskaren magalean atsedendurik imajinatu zuen bere burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.

Edo metro-geltoki hartan, metro aurrean erortzen imajinatu zenuenean zeure burua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 159. orr.

2 (zerbait)

Labirintoen labirinto bat imajinatu nuen, labirinto bihurgunetsu gero eta handiago bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 74. orr.

Ez dakit hasperena entzun ala imajinatu egin nuen-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

Nire eskuak papar beltxaran horretan beheiti imajinatu nituen, guri sumatzen nuen larruazalaren beroaren hurrupatzaile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Eta imajina dezaket udazkeneko arratsa Central Parkeko xendra orbeltsuetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 117. orr.

Imajina dezagun Oteizaren nerabezaroko eszena hipotetiko bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Gain zabal eta beratz horretan, nire andrearen eta Ximurraren arteko zilipurdiak imajinatu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Hartan ari zela, maniobra txarren bat egin eta inoiz imajinatuko ez nukeena gertatu zen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Baina bat-batean emakume-hots imajina daitezkeen finenak entzun ditut.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.

Furgoi beltzean itzaleratu zutenean, gilotinaren mihi fin eta zorrotza lepondoan hotz lerratzen imajinatu eta trenputxartu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.

Bere bizitza imajinatu zuen haietako etxe batean Andreasekin bizitzen jarririk.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Plaza osoa poliziaz beterik imajinatu zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 51. orr.

Imajinatu egoera: Mutila zutik neskari begira, hautsonzia zigarro-muturrez beteta, eta Carme, amorratuta, minduta, dena pikutara bidaltzeko prest, Mutilari begira. Adibidez, euskararen desagerpena gauzatuko dela, hori hain epe laburrean nola gerta daitekeen ez dakidan arren; edo, zerbait gauzagarriagoa imajinatzearren, une horretan bertan amaituko dela euskal literatura.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 177. orr.

3 (mendeko perpausekin)

Imajinatu dezaket nola egiten duten, baina gustura ikusiko nuke.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Imajinatzen dut zer datorren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.

Ez dut imajinatu nahi zer espero didan agertzen ez bada.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Esku artean hartu eta zabaldu bitartean ez nuen imajinatzen ere zer topatuko nuen barruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

Aise imajinatuko duk orain nola hartu zuten nire ihesaldia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 247. orr.

Odola kopetan behera zetorkiola imajinatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Imajinatu zuten gizon oro bi gizon dela eta benetakoa bestea dela, zeruan dagoena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

Imajinatu ez dela deus aldatu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 232. orr.

Imajinatu nuen eskumuturrean, erlojuaren lekuan, aparatu berezi bat neramala, zunda moduko bat, itsasoaren edo ibai baten sakonera neurtu beharrean, puntu geografiko bakoitzaren denbora-sakonera kalkulatzen zuena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 40. orr.

Imajinatzen dut gomazko eskularruak dituen gizon zuriz jantzitako batek astintzen nauen bitartean oihu egiten didala: "Ni ez naiz iturgina!".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

Egiteko latz bat aurrera atera nahi duenak hura jadanik burutua duela imajinatu behar du, iragana bezala aldaezina den etorkizun bat inposatu behar dio bere buruari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

"Zeinek imajinatu, etxe txar honek honelako gela bat izan behar zuenik!", esan nien lagunei.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

Erraz imajinatu genuen gutxi falta izan genuela arrain haiek bezala geratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Gaur goizean jantzi naizenean ez dut imajinatu eskuetan edukiko nuenik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

4 (mendeko perpausetan)

Berak pentsatu bezain gozoa zuen ahotsa, tabernari konfiantza gehiegizkoarekin eta maila beheragoko emakume haiekin jolas alai eta urdurietan ibili aurretik imajinatu zuen bezalakoxea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.

Nik imajinatu baino lodixeagoak ziren, nik amestu baino motzagoak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 82. orr.

Imajinatu bezain primitiboa iruditu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 120. orr.

Harryk sakon gogoeta egin zuen, Halloween-gauean zer gertatu ote zen imajinatu nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 244. orr.

Lizarriturrik hatzen mugimenduaren laguntzaz pentsatu egiten du, burutazioak imajinaturiko musika baten harira helduko balitzaizkio bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.

Berak imajinatutako mugimenduak burutzen dituela.  Berria - Kultura   2004-04-18

Beste begi baten pertzepzioaren arabera imajinatutako tresna besterik ez, hodei bat, kea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 51. orr.

Honakoan Credenceko abeslaria nintzela imajinatuz etorri nauk: Oh Susie Q, oh Susie Q...  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Mendekuaren zapore gozoa dastatu nuen, Isabel Sanjoseren muturra imajinatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Ezereza imajinatzeko, beharrezkoa zen bertan egotea, munduan bete-betean eta begiak zabal-zabalik eta bizirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

Berehala hasi da Ines biluzik imajinatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

5 (ezin-ekin)

Ezin nuen bizitza imajinatu etxetik, hiritik kanpo.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 151. orr.

Amona Erikarengatik izan ez balitz, ezin dut imajinatu zein bide hartuko zuen nire bizitzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

Ezin duzu ezta imajinatu ere, Walter: beren amatxorengana bezalaxe inguratzen zaizkizu, izugarria da!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.

Han, imajinatu ere ezin duzuen zerbait dago.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

-Ama ikasle -esan zuen-, ezin dut imajinatu ere egin, ama gelaska batean bizitzen, ganbara batean, zuk esan bezala... horretaz ez dit sekula ezer kontatu. Baina sartu zuenean, sekulako oinazea sentitu nuen, ezin imajinatu hura baino oinaze biziagorik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 180. orr.

Esku bat luzatu zuen ohe ondoko argia pizteko, mugimendu harekin bere bizitzari amaiera emango ziola imajinatu ezinik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 89. orr.

6 (era burutua izenongo gisa)

Bizitza imajinatuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 126. orr.

Azkenean, zabar apurtzen nuen eszena imajinatuaren lilura.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

Bere imajinarioa asmatu behar baitzaio "Nazio espainol" berriari, haren nortasun augusto imajinatuaren duina alegia, mistikoa, ezen ez historiko, ez soziologiko eta ez politiko erreala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

7 ezin imajinatuzko

Egia hain begien bistako hori, zenbakiak idatzi eta idazketa hori manipulatuz emaitza sortzea, alegia, ezin imajinatuzkoa zen, berez, garai hartako gizaki gehienentzat -kalkulatzen zekien gutxiengo urriarentzat-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Eta, guk ezin imajinatuzko sentsazio horiek..  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina imajina (7); baina imajina ditzagun (3); ere imajina (6); erraz imajina (3); eta imajina (11); imajina daiteke (7); imajina daitekeen (7); imajina daitezke (3); imajina daitezkeen (7); imajina dezagun (10); imajina dezake (5); imajina dezakegu (4); imajina dezakek (3); imajina dezaket (19); imajina dezakete (4); imajina dezakezu (5); imajina dezakezuen (3); imajina ditzagun (4); imajina ditzaket (4); imajina ez (3); imajina ezazu (19); imajina ezazue (20); imajina ezin (3); imajina nezakeen (8); imajina zezakeen (4); imajina zitekeen (3); nekez imajina (10); nola imajina (3)

bat imajinatu (10); bat imajinatu nuen (3); bizitza imajinatu (3); burua imajinatu (3); du imajinatu (3); dut imajinatu (11); duzu imajinatu (7); duzu imajinatu ere (4); duzue imajinatu (6); edo imajinatu (5); ere imajinatu (4); erraz imajinatu (3); eta imajinatu (10); eta imajinatu nuen (3); ez nuen imajinatu (3); ezin dut imajinatu (9); ezin duzu imajinatu (7); ezin duzue imajinatu (6); ezin imajinatu (5); ezin nuen imajinatu (8); ezin zuen imajinatu (5); ezta imajinatu (3); ezta imajinatu ere (3); hori imajinatu (4); horrela imajinatu (3)

imajinatu ahal (15); imajinatu ahal izango (3); imajinatu baitzuen (3); imajinatu behar (6); imajinatu dezaket (3); imajinatu du (4); imajinatu dugu (3); imajinatu dut (6); imajinatu edo (3); imajinatu egin (5); imajinatu egiten (4); imajinatu ere (39); imajinatu ere egin (22); imajinatu ere ezin (6); imajinatu eta (10); imajinatu ez (5); imajinatu ezin (3); imajinatu izan (9); imajinatu izan du (3); imajinatu nahi (11); imajinatu nahian (3); imajinatu nituen (10); imajinatu nola (3); imajinatu nuen (49); imajinatu ohi (4); imajinatu zer (7); imajinatu zituen (11); imajinatu zuen (48); imajinatu zuen bere (4); imajinatu zuenean (3); imajinatu zuten (3)

imajinatua zuen (3); imajinatuko duzunez (3); imajinatuko ez (6); imajinatuko zuen (3); inoiz imajinatuko (5); inoiz imajinatuko ez (4); nola imajinatu (3); nola imajinatuko (3); nuen imajinatu (12); nuen imajinatu ere (3); sekula imajinatuko (4); zela imajinatu (8); zela imajinatu zuen (4); zirela imajinatu (3); zuela imajinatu (5); zuela imajinatu zuen (3); zuen imajinatu (7); zuk imajinatu (3)

ama imajinatzen (3); baina imajinatzen (4); bat imajinatzen (13); bat imajinatzen nuen (3); bera imajinatzen (3); da imajinatzea (6); da imajinatzen (4); dut imajinatzen (3); ere imajinatzen (5); eta imajinatzen (19); eta imajinatzen nuen (4); ez dut imajinatzen (3); ez nuen imajinatzen (5); horrela imajinatzen (3); imajinatzea ez (3)

imajinatzen ahal (4); imajinatzen ahalegindu (3); imajinatzen ahalegindu zen (3); imajinatzen al (13); imajinatzen al duzu (7); imajinatzen ari (7); imajinatzen bainuen (3); imajinatzen diat (5); imajinatzen ditu (4); imajinatzen ditugu (3); imajinatzen ditut (7); imajinatzen du (9); imajinatzen dut (44); imajinatzen dut nik (3); imajinatzen duzu (11); imajinatzen duzue (5); imajinatzen genituen (3); imajinatzen genuen (3); imajinatzen hasi (6); imajinatzen hasten (5); imajinatzen nituen (13); imajinatzen nuen (43); imajinatzen ote (3); imajinatzen saiatu (5); imajinatzen zaitut (4); imajinatzen zituen (10); imajinatzen zuen (26)

nuen imajinatzen (5); ondo imajinatzen (3); zen imajinatzen (4); zirela imajinatzen (4); zuela imajinatzen (3)


imajinatze iz irudikatzea.

Imajinatze hutsak barruko sugarra pizten dit.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Galduko zaitudala imajinatze hutsak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

Baina haren gorputza besteen eskuetan imajinatze hutsa sabela arantzaz beteta izatea bezalakoa zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 43. orr.


imajinazio (ETCn 1077 agerraldi; orobat imaginazio ETCn 35 agerraldi, eta imajinazino ETCn 9 agerraldi) iz irudimena, asmamena.

Itzelak dira, inondik ere, imajinazioaren ahalmenak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.

Alabak baino imajinazio gutxiago izanki.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 34. orr.

-Hik daukak imajinazinoa!  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 99. orr.

Erabil ezazue imajinazioa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.

Imajinazioa lanean jarrita nola edo hala moldatuko nintzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Mundua ulertzeko emanak izan zaizkigun dohain guztien artean imajinazioa da tresnarik zorrotz, ausart, eta osoena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 285. orr.

Izan ere, bizitza imajinazioaren ariketa badaezpadako eta halamoduzko bat baino ez da, borroka bat aurrez irudikatu genuen guztiaren eta sasoi bakoitzak bere orenean dakarkigun egia ergelaren artean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 114. orr.

Gaur, gizon-emakumeen barrenak gose dauden garaian, telebistak osatzen du horiei denbora nola pasa asmatzeko falta zaien imajinazioaren lekua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.

Margaritak gehitu zuen errazagoa zela horrelako esperientziak izatea telebista eta zinema zabaldu zirenez geroztik, hain zuzen ere imajinazioak hainbat eta hainbat irudiren euskarria zeukalako orain.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 138. orr.

Eranzten saiatu nintzen, baina imajinazioa ikaratu egin zitzaidan flanelazko gonazpiko motzera eta belaunetaraino iritsiko zitzaizkion barneko galtza urdin ilunetara heldu zenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 89. orr.

Imajinazioa exijitzen diogu idazleari, eta hark hori bera itxaron du guregandik, ea bien artean liburua mediokritatetik salbatuko duen sendagai magiko antzekoa egosten duten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 285. orr.

Imajinazioak kalea zapaldu behar du, eszena barregarriak klasiko bihurtzen zituen Fellini maisu berdin ezinak esango lukeenez.  Berria - Kultura   2004-07-31

Horregatik agertzen dira horrenbeste aipamen imajinazioak sorturiko mundu bati.  Berria - Harian   2005-10-12

2 (izenondoekin)

-Imajinazio handia beharko dut, ez pentsa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.

Imajinazio lizuna zer den.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Ximurrak imajinazio eskasa zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gizakiak bere baitan eratzen duen mundu-irudikapena, zientzian oinarritua izan zein mitoan, imajinazio-kontua da hein handi batez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 169. orr.

Gero bizkarrak harrotu zituen, bere senarraren imajinazio falta barrutik deitoratuz.  Berria - Kultura   2004-08-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta imajinazioa (3); imajinazioa da (4)


imajineria 1 iz imajina multzoa.

Atenas aldean eta Erroman berean, maiatzean egiten dira tenpluetako garbiketa urterokoak: hala zorua eta hormak, nola sabaialdeak, eta baita imajineria eta estatuak denak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.

2 iruditeria.

Manta gaineko jipoiek, elektrodoek, bainerak edo plastikozko boltsek militantziaren alderdi beldurgarri baina aldi berean heroikoaren imajineria osatzen zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.


imam (ETCn 576 agerraldi; orobat iman, imman eta immam) 1 iz musulmanen erlijioan mezkitako otoitzaldiaren zuzendaria.

Mezkitetako imamek ez dute sinesleen herra hazi behar.  Berria - Mundua   2006-03-04

Sarkozy barne-minixtroak otoiztu ditu musulman erlisioneko imam predikari bero batzu, beira diten otoi prediku sutsu eta herratsuetarik.  Herria   2003-04-03

Eta, azkena, imana, hildakoa hilerrira eramatera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 103. orr.

2 musulmanen komunitate bat gidatzen duena.

Xiitek ohoratzen duten Ali imamaren mausoleoaren inguruetan guduka gogorrak gertatu ziren.  Berria - Mundua   2004-08-11

1920ko urteetan izandako elkarrizketa batek Sana-ko Yahya iman zaidiaren eta britainiar mandatariaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 258. orr.

Moktada al Sadr iman gaztearen aldekoek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 127. orr.

Muktada al Sadr imman xiitaren gerrillarriek sei polizia irakiar bahitu zituztela.  Berria - Mundua   2004-08-05

Muktada al-Sadr immamaren Mehdiko Armadako gerrillariek.  Berria - Mundua   2004-08-06

Abu Omar imama bahitzeaz daude akusatuta agente sekretuak.  Berria - Mundua   2006-04-13

Abu Hamza imama estraditatzeko epaiketa hasi da.  Berria - Mundua   2004-05-29

Autobus batek minutu gutxitan eraman baikaitu hiriko auzo aberats eta modernoenera, etortzeko dagoen hamabigarren iman-aren izena daukan Valiasr barrutira.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.

"Eta zenbat gerra-ontzi erasoezin ditugu kristau zerri horien bihotzak erdibitzeko?" galdetu zion Itsas Armada Beti Garaileko Imamari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abu hamza imama (3); al hadi imamaren (4); al sadr imam (10); al sadr imamaren (18); ali imamaren (34); ali imamaren mausoleoaren (5); ali imamaren mausoleoko (3); ali imamaren meskita (5); gazako meskitetako imamek (3); hadi imamaren (4); hussein imamaren (7); hussein imamaren heriotza (3); imam xiitaren (7); imam xiitaren mehdiren (3); imamaren aginduetara (4); imamaren aldeko (5); imamaren mausoleoa (4); imamaren mausoleoko giltzak (3); imamaren mausoleora (4); imamaren meskita (5); najafeko ali imamaren (5); sadr imam xiitaren (7); sadr imamak (7); sadr imamaren (18); sadr imamaren aginduetara (4); sadr imamaren aldeko (5); zuen imamak (3)

al sadr iman (3); eta iman (3); iman ahmed (3); iman al (4); iman al hams (3); iman batek (4); iman baten (3)

al sadr immam (3); sadr immam xiitaren


iman1 1 iz burdina eta kidekoak erakartzen dituen burdin atala.

Iman bat ipar orratz bati hurbildurik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.

Uretatik ateratzen nuen bakoitzean, hauts marroizko xerlo bat zekarren imanak atxikirik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da, eta beraz, hipotesi horretan erraza izango zen gainerakotik bereiztea, hutsik zein burdinarekin, iman batez baliaturik, besterik gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Iman indartsu bati.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Fardel beltza zen, eta imanen bidez auto azpian itsatsita zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

2 irud

Nik esango nuke lehen aipatutako imana, gure protagonista halako indarraz erakartzen duena, haurtzaroa dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.

Egia da Chavezek indar handia daukala, energia izugarria, oso dinamikoa da, bera iman bat da, denak biltzen ditu ingurura, jendea zoratu egiten du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 114. orr.

Ume-umetan ere, kalean harri edo potoren bat ikusten nuenean, automatikoki joaten zitzaidan hanka bertara, iman ezkutu batek-edo erakarrita.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 9. orr.

Iman batek nola, Parisek hala erakartzen zuen nabarmentzen zen jende oro.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

3 iman harri burdin oxido batez (Fe3O4) osatutako harria, burdina erakartzen duena.

Iman-harrizko mendia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.


iman2 ik imam.

imandu, iman(du), imantzen da/du ad imanaren tasunak eman edo hartu. ik imantatu.

Baina euliak igandea zela ohartu gabe eta paper zintzilikatuen beldurrik gabe ari ziren, burrunbari, batak bestea jo eta oso bizkor bereiziz, bata gora espiral zoroan, bestea kolpearen puntura bueltaka behin eta berriro, imandurik balego bezalako zorabioan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.


imanente ik immanente.

imantatu, imanta, imantatzen 1 du ad imandu; imanak bezala erakarri.

Soka gora eta gora, zerurantz, eguzki beroak imantaturik bezala.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Hango itsasoa da guziz perilosa, harri imantatuak baitira han nonahi, hitze eta burdinezko piezak dituzten ontziak bereganatzen baitituzte eta ez baitira gehiago handik lekutzen ahal.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

Bera baino gehiago den zerbaiten bide edo mezutzat hartu du norbanakoa, noranzko imantatuak eskaini dizkio bere goraldiaren askatasunari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 170. orr.


imertsio ik immertsio.

imigrante ik immigrante.

imigratu ik immigratu.

imigrazio ik immigrazio.

imini ik ipini.

imintzio 1 iz keinua.

Neskaren edozein keinu edo imintzio ederretsiz, haren gaztetasunaz liluraturik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.

Imintzioak borondateren irmotasuna erakuts zezakeen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 183. orr.

Geunden-geundenean, imintzio hutsak hondamendia ekartzen ahal zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Aspaldiko urteetan imintzio biziak, irriak eta hitz-jario oparoak eragiten zizkidan guztia azaletik lerratzen zait orain.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.

Imintzio txiki bat besterik ez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 227. orr.

Hamidak halako imintzio galdetzailez eragin zion buruari. hobeto esanda, beso bat osoa eta bestearen puska zabaldu zituen, nagiak ateratzeko imintzio baldarrez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.

Bere jantziak ikusteak imintzio urduria eragin dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 85. orr.

Aldi berean bere urrezko erloju handiari josten zion begirakunea, eta sudurra ukitzen zuen imintzio mekanikoetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Kapela jasotzeko imintzio labur batez agurtu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Lepoa tente eduki beharraren imintzioa baino ez da izan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Nahigabe, nazka eta desilusiozko imintzio bat ikusi zion aurpegian.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 39. orr.

Gero imintzio egin nion ezpainak zimurtuz. hatz-muturra aurpegian jarri eta goitik behera labanaz mozteko imintzio eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 38. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txitxikov, galdera-imintzioa marrazturik aurpegian, zain geratu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 173. orr.

Knot jaunak kilimusi egin zuen, zeremonia-imintzio isilez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

Harridura imintziorik gabe erantzun dio.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 46. orr.

Irabazle imintzioak eginez irten ziren jolastokitik.Umeek harridura imintzio nabarmenak egiten zituzten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 19. orr.

Etsipen imintzioa egin zuen gizonak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Aurpegi-imintzio eta keinu bitxiak egiten zituzten pertsonen kasuak edo nahi gabeko zantarkeria eta biraoak botatzen zituztenenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Eta buru imintzio bat egin zuen, "Zatoz" esan nahi balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Kezka imintzio bat eginik, gaineratu zuen [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 319. orr.

Raduan Husainik gaitzespen imintzio bat eginez begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 126. orr.

Agureak, asaldura imintzio bat eginez, erresuminez esan zuen: […].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.

Bi besoekin karpeta estutu zuen laineza imintzio bat eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

Don Pedrok disgustu imintzio bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Gizontxoak nahigabe imintzio bat egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

Kolpe imintzio batzuk egin zizkion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Lehengo handinahi imintzio, eta garaipen eta oldarkortasun berberarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Salto txikiak eginez dantza-imintzio baldarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Apal imintziozko zirkin bat egin zuen gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 208. orr.

3 imintzio bat egin

Ni ikustean adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.

Neskak, atzerakako imintzio bat eginik, begiak jaitsi zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.

Lisak erdeinuzko imintzio bat egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 205. orr.

· (izenondoekin) Ukabila airean itxiz imintzio garratz bat egin zuen amonak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 94. orr.

Amorruz eta suminez, bat-bateko imintzio zakar bat egin zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 368. orr.

Esku batarekin ezpainak estali zituen, negar aieru bat, imintzio mutu bat eginez, besterik gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 67. orr.

4 imintzioa egin

Berari buruaz imintzioa egin, eta oinez jarraitu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 146. orr.

Esku gainarekin bekokia estutuz diva baten alditxartzearen gezurrezko imintzioa eginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Fusilaketaren imintzioa egin behar dute.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 161. orr.

Harritu imintzioa egin zuen Joanesek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 39. orr.

Gustatu zaiolako imintzioa egin du, ezpainak mihizkatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.

Mimo-imintzioak egin nizkien.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Altxatzeko imintzioa egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Pepponek joateko imintzioa egin zuen baina On Camillok ez zion alde egiten utzi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 325. orr.

Gizon potoloak Lainezi sabelean ukabilkada jotzeko imintzioa egin dio. nik gainean tu egiteko imintzioa egin dut.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 92. orr.

Joateko imintzioa egin zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Berak, bere aldetik, burua makurtzeko imintzioa egin zien.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.

Esku bat luzatu zuen, barkamena eskatzeko imintzioa eginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.

· (ezezkoetan) Emakumetxoak esertzeko imintziorik egin ez zuenez, zutik iraun nuen neuk ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.

Ez zidaten geratzeko imintziorik egin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 63. orr.

Olaf Pollackek enbidoa boa dio McEweni, baina etapa garailea ez du mugitzeko imintziorik egin.  Berria - Kirola   2006-05-10

5 imintzioak egin

Mugitu ordez imintzioak egiten dituzte, ez dute posturarik, jarrerak baizik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.

Imintzioak egin genizkion Gwilymi eta gatza bota genion tera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 36. orr.

Dabidek eta biok [...] baiezko imintzioak egin genituen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.

Gelditzeko imintzioak egin zizkigun parera iritsita.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

Zorabiatzen ari zirelako imintzioak eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Ikustekoa zela haien malgutasuna zerutik ia lurreraino abiada bizian jaitsi, bonbardaketen eta tiroketen imintzioak egin, eta berriro ere oso denbora laburrean altura hartzeko orduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 121. orr.

Dantza geldi baten pauso nagiak edo imintzioak egiten dituzte, gorputza emeki eta malgutasunez mugituz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

Ez duk oso harritzekoa ere, ezen ene osaba Danimarkako errege duk, eta ene aita bizi zelarik aurpegira imintzioak egiten zizkiotenek hogei, berrogei, berrogeita hamar, ehun dukat dituzte orain ordaintzen beraren erretratu miniaturazko batengatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 936. orr.

Esku librearekin airean imintzio haserreak eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.

Imintzio urduriak eginez.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten imintzio (3); buru imintzio (3); esku imintzio (6); eta imintzio (14); halako imintzio (4); imintzio bat (39); imintzio bat egin (18); imintzio bat eginez (6); imintzio bat eginik (3); imintzio bat egiten (4); imintzio batean (3); imintzio batez (5); imintzio egin (4); imintzio eta (7); imintzio eta keinu (3); imintzio guztiak (4); imintzio labur (4); imintzio txiki (4); imintzio txiki bat (4); zuen imintzio (5)

agur imintzioa (3); baten imintzioa (5); baten imintzioa egin (3); egiteko imintzioa (3); eta imintzioak (12); eta imintzioak eginez (3); eta imintzioak egiten (5); eta imintzioen (3); harridura imintziorik (3); imintzioa egin (45); imintzioa egin du (4); imintzioa egin zuen (19); imintzioa eginez (9); imintzioa egiten (6); imintzioak egin (9); imintzioak eginez (15); imintzioak egiten (18); imintzioak eta (5); imintziorik egin (10); imintziorik ere (3); imintziorik txikiena (4); joateko imintzioa (4); joateko imintzioa egin (4); keinu eta imintzioak (3)


imintzioka adlag keinuka.

Imintzioka, hitzik ahoskatu gabe, lapurrari kutxa hartzeko eskatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.

Imintzioka adierazi zidan hantxe itxaroteko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

Ni imintzioka hasi, eta gainerakoak oihuka, dena izan da bat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 222. orr.

Ispilu batean bere burua imintzioka ikusi izan balu legez, jarkera hieratikora itzuli zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 113. orr.

Beste pixka batean geratu zen han, nazka imintzioka plater eta azpilen gainetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

-Halakoxe egia esan zezakeen Fernandok ere -jarraitu zuen Léak, imintzioka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Haurrek -hiru mutiko eta bi neskato- isil-isil iraun zuten, Del Vallek, ahots goran eta imintzioka, bere ustezko arte-dohainen berri ematen zien bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

Oihuka eta esku-imintzioka ari baitzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta imintzioka (6); imintzioka ari (3)


imintziotu, imintzio(tu), imintziotzen du ad imintzioa egin.

Txakur gorrail bat zen, sasikoa, jipoitu-itxura uzkurrekoa: hain zuzen ere, Sandrok kontatu zidanez, animali pasadizo hura bere gisara imintziotuz, zorigaiztoko enkontru bat izan zuen, artean txakurtxo, kateme batekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.


imitaezin izond ezin imitatuzkoa.

Azaleztatze gehienak antzinakoak ziren, denboraren poderioz liburu-azaletako larrutxek bakarrik izaten duten patina imitaezin hori eta guzti.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

Munduko sudur ederrenaren jabe zen, sudur japoniarra, sudur imitaezina.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 13. orr.

Woody Allenen zinemagile imitaezinak hain gustuko dituen kontrasteak nabarmentzen dira.  Berria - Kultura   2004-07-24

Hor Boswell imitaezinaren sublimetasun maila jotzen du ia Diogenes Laerziok.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Ez dio Erasmoren izenari zor margolan horrek imitaezina izatea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 24. orr.

Ingeniaritza kimikoaren eta fluidoen mekanikaren aldetik giltzurrunak erakusten duen maisutasuna inbidiagarria da teknologoarentzat, baina imitaezina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.

Irudi honek gizabanako aszesi eta santutasunerako eredutzat hartzen zuen hura, erabat aparteko eta, beraz, imitaezintzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.


imitagarri izond imitatua izatea merezi duena.

Gure (mundu ororen?) aurrekoak eta aitzinekoak, zintzoak dira eta leialak, nobleak eta azkarrak, argidotarrak eta bulardetsuak, ohoragarri, beneragarri eta imitagarriak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

Ona hemen Anaia txikien Ordena santua, Apostoluei jarraitzen dieten gizonen biziera harrigarri eta imitagarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

Horrexegatik, egoera penagarrian gertatu ziren: greziarren jokabideak eta biziera hartu nahi zituzten, eta eredu eta imitagarritzat hartu nahi zituzten greziarrak berak bihurtu zitzaizkien etsai eta borrero.  Elizen arteko biblia   2 M 4,16


imitaketa iz imitatzea.

-Jolas gaitezen animalia harraparien imitaketan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 156. orr.


imitarazi, imitaraz, imitarazten du ad imitatzera behartu.

Gela zahar batean sartzen gintuen Matxinek, pareta guztiak bere koadroz beterik zeudela, eta bere pedagogia bakarra koadro haiek imitaraztea zen  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 67. orr.


imitatu, imita, imitatzen 1 du ad antzeratu.

Oso gai berezia da hezurra; materialen zientziak esplikatu bai baina imitatu ezin dituen ezaugarriak ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Horixe baita biderik egokiena umeek ikusi, imitatu eta ikas dezaten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.

Erromak laster imitatu zuen etsenplu hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

Ohitura gaiztoko jendeak nituen inguruan, eta haien bizioak imitatu nituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

-Egun on! -egin nuen oihu, ahateen ahots sudurkaria imitatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 105. orr.

Laster, Pisak eta Genoak imitatu zuten Venezia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Hizketan hasi zen, erdi irribarrez, soldaduburua imitatuz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.

Saskibaloiko jokalariak imitatuz, hiru bat metrora zeukan paperontzira bota zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 12. orr.

Imitatu egin behar du naturaleza, eta baita antzinako maisuen idazteko modua ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.

Fikzioak errealitatea antzirudikatu, imitatu egiten omen du. muturra bihurritu eta McGonagall andereñoaren ahots zorrotza imitatu zuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 153. orr.

Adiskidea, ez dut imitatuko anitzetan gaitzetsi izan dudana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 314. orr.

Ikusi behar da ea mezuak nerbioan zehar igarotzeko duen kodea imitatu ote daitekeen korronte elektrikoa den bezain baliabide zakar baten bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

Ingeniariak ezin du imitatu giza makinak bere burua ugaltzeko duen prozesu sotil, landu eta (lehenengo faseetan, behinik behin) bereziki atsegina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.

Tradizioa da, bestalde, idazle batek aurki dezakeen askatasun-eremurik bikainena: ereduak imita ditzake; iragana deitora dezake; kaosaren anabasan eskuak sarturik, sortu egin dezake.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Filosofian ezin da imitatu Matematikak definitzean erabiltzen duen metodoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Guk, steel gitarra erabiliz, ahotsak imita ditzakegu.  Berria - Kultura   2004-12-17

Imitatu ezin horretan gauzak txarretik okerrera joan ziren, gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.

Hauxe dugu ofizioetan oparoena: imitatuz gizatxartu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Baina beste legegile batzuek, ostera, ezjakinenak baina, ziur asko, imitatuenak, alderantzizko iritziari eusten diote-.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kurrinka txiki batzuk egiten zituen ezin imitatuzkoak,  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

3 ezin imitatuzko izlag ik imitaezin.

Tea zerbitzatzeko ekialdetarrek duten keinu ezin imitatuzko hori eginez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa imitatuz (3); ahotsa imitatzen (3); bat imitatuz (5); doinua imitatuz (3); eta imitatu (4); eta imitatzen (4); ez imitatu (3); haiek imitatzen (3); hura imitatuz (4); imitatu behar (6); imitatu egin (4); imitatu egiten (3); imitatu eta (4); imitatu ezin (3); imitatu nahi (9); imitatu nahian (6); imitatu zituen (3); imitatu zuen (14); imitatu zuten (3); imitatzen da (3); imitatzen dituzte (4); imitatzen du (11); imitatzen duela (3); imitatzen duten (3); imitatzen eta (3); imitatzen hasi (11); imitatzen hasi zen (3); imitatzen hasi ziren (4); imitatzen saiatzen (12); imitatzen saiatzen gara (3); imitatzen zituen (5); imitatzen zituzten (3); imitatzen zuen (10); imitatzerik ez (3); natura imitatuz (3)


imitatzaile 1 iz (zerbait) imitatzen duen pertsona.

Artista, hortaz, imitatzailea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Egokitzaileen, imitatzaileen eta berridazleen eskua ere ikusten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

De Montemayorren liburuak arrakasta handia eta imitatzaile ugari izan zuen.  Berria - Kultura   2004-07-02

Leninen alderdi bakarreko erregimen diktatorialaren arrakasta haren imitatzaileen kopuruak erakusten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Starbucksek epaiketa irabazi dio Txinako imitatzaile bati.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

2 (norbait) imitatzen duen pertsona.

William Blakeren imitatzaile batek esango zukeen bezala, "lehoiari atzaparrak eta hortzak eman zizkion Berberak zebraren gorputza marraztu zuen".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

Laurent Gerra frantses imitatzaileari.  Herria   2004-07-05

Aita guztiz onaren imitatzaile arduratsu bihurturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1198. orr.

San Frantziskoren imitatzailerik zintzoenetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1160. orr.

Kristoren bete-beteko imitatzaile izanik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.

Ordu-erdiko elkarrizketa egin zion joan zen asteburuan McLaughlinek, elkarrizketa politiko seriotan galdera xelebreak tartekatzeagatik ezaguna den kazetariak, AEBetan hainbat imitatzaile ere badituen pertsonaiak.  Berria - Harian   2006-04-29

• 3 izond imitatzen duena.

Ahalmen imitatzailea ez da sortzailea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Tragediaren definizioaren gainean eratzen du, gainera, artearen teoria orokorra (arte imitatzailearena, jakina).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

Ezin da frogatu artelan oro imitatzailea dela (musika eta pintura ez-objektiboa ez dira imitatzaileak), ezta emozioak adierazten dituela ere (diseinu formalek ez dute emoziorik adierazten).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.


imitazio (orobat imitazione g.er.) 1 iz imitatzea.

Irudikapenezko arteak izadia imitatzen du, eta imitazio horrek plazerra ematen digu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Artea bigarren mailako imitazioa dela esan baitzuen Platonek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.

Errealitatearen imitazio optikoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Orijinal handi eta inspiratuen imitazio mekaniko eta azalekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.

Ikusmenezko imitazioaren biribiltasun eta betetasun harrigarri hori osatzeko, ingurumenera guztiz eta harrigarriro egokitu ohi da imitazioa, eta, hala, erabat burutzen da engainua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

Ea atzera begiratu eta "antzinakoen" mirespen eta imitazioak [...] garapen "modernoa" oztopatu ote zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.

Imitazio autistaren alderdi automatikoenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Betidanik jakin izan dut imitaziorako joera dudala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.

Antzerkirako eta imitaziorako dohain apartak zituen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.

Egiazkoen imitazio ona.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Tiro hotsen imitazioak egiten zituen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 39. orr.

Literatura klasikoen imitazioak egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.

-Hortaz, gazte -esan zion Fredek Harryri, Percyren imitazio harrigarria eginez-, porta zaitez ongi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 159. orr.

Giza primateok imitazioaren bidez ikasten dugu normalean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.

Imitazioaren teoria bat zen, zalantzarik gabe, baina oraingo honetan emozio eta sentimendu kontzeptuei egokitua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Espero izatekoa zenaz bestera, ez dago brodatuzko imitazio-lanik, ezta urmargoz era kaskarrean gauzatutako Vermonteko paisaia elurtuen irudirik, ezta Currier and Ives-en erreprodukziorik ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Imitazio bidez ikasten dugu guztia..  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.

Arte-jardueraren sustraian betidanik egon izan den imitazio-premia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

Beltzek imitazio sen txit garatua dute, haien inteligentzia biziaren seinale ageria baita hori, dio Aranzadi-k.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.

· Marmol-imitaziozko mahaiek.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

3 imitaziozko

Ez zen kobre gainurreztatuzkoa baino, imitaziozko harritzar arrosakolore batekin. benetako eta imitaziozko bitxiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.

Imitaziozko artea, naturalista, Einfühlung hori den munduarekiko enpatiazko identifikazio-harreman horretan oinarritzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Italiako artista eta jakitun kartsuek imitazioko atenastar bihurtzeko joera izan zuten bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Imitaziozkoa ez den artea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Gurutze bat, aitaren esanetan marfilezko omen zen Kristo bat zuena, [...] gero jakin dudanez, egiaz imitaziozkoa zena, hain zuzen ere aluminiozkoa marfil kolorez margotua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 415. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten imitazioa (4); eta imitazio (3); imitazio bat (5); imitazioa da (5); imitazioa egiten (3); imitazioa eta (5); imitazioak ere (3); imitazioaren teoria (6)


immakulatu (corpusean inmakulatu soilik) izond orbangabea.

Lester txikia zen, John, arima garbia, kerubin inmakulatu bat...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 111. orr.


immam ik imam.

imman ik imam.

immanente (4 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; orobat imanente 13 agerraldi, liburu 1ean, eta inmanente 15 agerraldi, 9 liburu eta liburu 1ean) izond (zerbaiten) barnean, kanporanzko eraginik gabe, dagoena edo aritzen dena. ik bere1 7a.

Oinarri-esakuneen aplikazioa esperientzia ahalgarriaren zedarrien barne gertatzen denean, hauei imanenteak deituko diegu, muga hauek gainditzen badituzte, transzendente.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Lekua, lehenengo eta behin, ez da gorputzaren printzipio immanentea balitz bezala ikusi behar, ez baitu higidurarik jasaten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Ongia unibertsal immanentea baizik ez baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Hala ere, arrazoimenaren erabilera izadiaren kontsiderazio arrazional honetan fisikoa edo hiperfisikoa da edo, hobeto esanda, imanentea edo transzendentea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

Fisiologia imanenteak, aitzitik, izadia sentsuen objektu ororen multzo gisa kontsideratzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

Genero edo arte forma berri edo sendotu samar baten ikuspegi immanente batetik abiatuta.  Berria - Kultura   2004-01-13

Jainkoa gauza guztien kausa inmanente gisa agertzen dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.

Idaztea egintza inmanente bat da, horizontala, erlatiboa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.


immanentista (orobat inmanentista) izond/iz immanentismoari dagokiona; immanentismoaren aldekoa.

Bai, baina inmanentista, existentzia fisikotik haratago ez lihoakena.  Herria   2005-02-17

Barka diezadatela bekatu larri hau gure artean kontu hauen monopolioa duten immanentistek.  Berria - Kultura   2004-10-02


immanentzia (orobat inmanentzia) iz immanentea denaren nolakotasuna.

Era berean, sorturiko argiaren gorputza, erran nahi baitut -ekîn-h (‘immanentzia', 'Jainkoaren presentzia') ez da esferen edo argizagien gorputza, -ekîn-h-ren gorputza edota sorturiko hodei-adarrarena Jainkoaren gorputza (gorets bedi!) ez den bezalaxe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 233. orr.

[Mistikak] ez du esan nahi transzendentzia, baizik jainkozkoaren inmanentzia, esan nahi du Jainkoa altzoan bertan barrentzea "unio mystica"-ren bizipenaren bitartez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Hasieratik ohartarazi zuen Txillardegik hizkuntza «bere inmanentziatik hartuta» aztertuz eta jorratuz egindako ekarpena izango zuela hizpide.  Berria - Kultura   2004-09-10


immaterial (corpusean inmaterial soilik) izond materiagabea.

Ondarea giza-multzo baten nortasuna oinarritzen eta multzo hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guztiek osatzen dute.  Berria - Kultura   2004-09-26

Ondare inmaterialaren zerrenda zabalduko du aurki Unescok.  Berria - Kultura   2004-09-24

Zeren argia ez baita materiaren beste edozein alderdi baino inmaterialagoa, maila berberekoa baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Negligé zoragarri batez janzten zuten nire hatz inmaterialek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.


immaterialitate (corpusean inmaterialitate soilik) izond immaterialtasuna.

Galtzarpa sorbaldan zintzilik daramaten artzainen inmaterialitate hurbilak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

Inmaterialitate sentimendu hutsal batek desjabetzen zuen neska.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.


immaterialtasun (corpusean inmaterialtasun soilik) iz immateriala denaren nolakotasuna.

Lana fabrikaren gunetik atera da, eta langile klasearen ziurtasun batzuen galerarekin batera lanaren inmaterialtasuna eta izaera intelektuala nagusitu da.  Berria - Kultura   2004-04-22

Ni neu, goizaldeko ordu tikietan, Charlyren eta Ttipiren arteko puntta saio bat baino gehiagoren lekuko izana naiz, batak eta bertzeak salgai zituzten produktuen "materialtasuna" eta "inmaterialtasuna" solas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.


immediato (corpusean inmediato soilik) izond berehalakoa.

Irri egingo du irakurketa inmediato horren aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 131. orr.

Punch gehiagoko zerbait behar diagu, inmediatoagoa den zerbait, Elioten mundu poetikoko milikerietan geratu gabe.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.

Gure belaunaldiko jendeak berehala ibiliko dira eremu ezagun eta inmediatoetan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.


immensitate (corpusean inmensitate soilik) iz neurrigabetasuna, baztergabetasuna.

"Sentibera sentigorrak", deitu zien norbaitek artistei, gerra betean itsasoaren inmensitate eta edertasunaz idazten zuten poetak gogoan hartuta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.


immertsio (corpusean inmertsio, imersio, imertzio eta imerzio) 1 iz murgiltzea.

Urez egiten da, bi modutara: inmertsioz edo murgiltzez, eta aspertsioz edo zipriztinez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.

2 (hezkuntzan)

Alozeko ikastola lehen mailako eskola bat da eta imertsioaren bidez euskaraz ikasten da ; frantsesa aldiz, CE1-etik harat progresiboki ikasten da.  Herria   2005-02-27

Erran behar da langile guziak guttienez elebidunak direla eta euskara emaiten dutela, zeren “imersioa euskaraz" aipatzerakoan ez baita aski ikasgelan erakaslearekin euskaraz mintzatzea.  Herria   2001-09-13

Imertzioan ez diren elebidun sailek ez dutela euskalduntzen", oharra ez ttipia egin dute joan den astean erakasleek.  Herria   2005-03-24

Murgilpen edo imertsio sistemarentzat.  Herria   2003-05-08

Elkarteko lehendakari ordea den Mixel Estebanek murgiltze edo imertsio sistemari konparatuz esplikatu duen bezala. Murgilketa edo imerzio sarea hautaturik.  Herria   2003-05-08

Murgilpen edo imerzio sistemara (D modelora) pasatuak dira gela elebidunak herri hauetan: Azkaine, Donapaule, Donibane Lohizune, Hazparne, Itsasu, Kanbo, Urruña eta Uztaritze.  Herria   2001-09-13

Parada duzue imersio sistemaren ezagutzeko.  Herria   2005-05-26


immigrante (166 agerraldi, 3 liburu eta 72 artikulutan; orobat imigrante g.er. eta inmigrante g.er.) 1 iz immigratzen den edo immigratu berri den pertsona. ik etorkin.

Europarako bidean ehunka immigrante hil dira itsasoan azken hilabeteotan eta inork gutxi izan du heriotza horien berri.  Berria - Mundua   2006-03-08

Orotara 650 immigrante iritsi dira Lampedusa uhartera, bi ontzitan.  Berria - Mundua   2004-09-14

Espainiako Guardia Zibilak bi ontzitan zihoazen 68 immigrante atxilotu zituen Almeriako itsasertzera heltzear zeudenean.  Berria - Mundua   2004-08-22

Erroman bizi diren 33.000 immigrante legalek udaletxean euren ordezkariak izango direnak hautatu zituzten herenegun.  Berria - Mundua   2004-03-30

AEBetan bost urtetik gora daramatzaten immigranteei paperak ematea proposatu dute demokratek.  Berria - Mundua   2006-04-08

Ameriketara joandako immigranteen mundua.  Berria - Kultura   2004-01-16

Legez kanpoko immigranteak izatea edo immigrazio klandestinoa sustatzea leporatuta.  Berria - Mundua   2006-03-08

Inmigranteak, etorkinak, nonbaitetik etorritako pobreak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.

Paperik gabeko immigranteen aldeko taldeek.  Berria - Mundua   2006-04-12

Saharaz hegoaldeko immigranteak.  Berria - Mundua   2006-03-17

Immigranteen gizarteratzea garaitu beharreko erronka da oraindik.  Berria - Harian   2005-11-10

Hola ditu 203 imigranteren naturalizatzeko galdeak onartu iragan aste hortan berean, 123 armeniar eta 40 bat vietnamdar.  Herria   2003-03-10

Hemen, Québec-en (ene herrian) Québec-eko frantsesa imigranteei erakasten diet.  Herria   2002-09-05

Immigranteen zentroak egiteko asmoak kezkak eragin ditu EBn.  Berria - Mundua   2004-10-01

Immigranteen sarrera murrizteko neurriak.  Berria - Mundua   2004-05-26

Hirian denok gara, definizioz, etorkin, dio Delgadok, eta absurdua da, esaterako, "bigarren" belaunaldiko immigranteez hitz egitea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Immigrante-trafikanteen artean zintzoak ere izango dira seguruenik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Hispanoek, immigrante talderik handienak, beren botere guztiarekin jo dute AEBen establishment-aren atean.  Berria - Mundua   2006-04-12

Parlamentuak urtero zehaztuko du behar duen immigrante kopurua eta horren arabera onartuko dira eskariak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

• 3 izond immigratzen den edo immigratu berri dena.

Langile immigranteak egitura ekonomikoaren barruan direla.  Berria - Harian   2005-05-11

Prostituta immigranteei langile estatusa emanez gero, ez al lukete paperak eskuratzeko aukera gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Prostituzioak gora egin du ikaragarri Espainia osoan, eta emakume immigranteak dira horretan ari diren gehienak, %90 inguru.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Kanpotiar imigranteeri.  Herria   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ehunka immigrante (4); immigrante artean (5); immigrante baino gehiago (3); immigrante berrien seme (3); immigrante deitzen (3); immigrante hil (3); immigrante inguru (4); immigrante iritsi (11); immigrante iritsi dira (7); immigrante iritsi ziren (4); immigrante zeuden (4); immigrante zihoazen (3); immigranteak dira (3); immigranteen aldeko (3); mila immigrante (7); mila immigrante inguru (3)


immigratu, immigra, immigratzen (orobat imigratu g.er. eta inmigratu g.er.) 1 da ad herrialde batera atzerritik etorri eta bertan kokatu.

Euskaldunak imigratu zirelarik.  Herria   2001-05-24

2 (era burutua izenondo gisa)

Langile kanpotiar imigratuen paperak xuxendu beharrez.  Herria   2005-02-10

3 (era burutua izen gisa)

Beste 92 immigratu afrikar arrastatuak izan ziren Tenerifera joan berriak zirelarik.  Berria - Mundua   2004-01-11

Isaso zakarragatik eta hotzaren eraginez, antza, hil direnekin batera barku pneumatiko batean zeuden beste 11 immigratu albaniar sorostu zituzten Italiako Itsas Armadakoek.  Berria - Mundua   2004-01-11

Basamortuan Europa zaharretik etorri beste immigratuekin, hinki-hanka mintzatzen ikasiriko amerikar perpausaren bihotzean fucking elea edonon sakatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

Los Angelesko hondamendiak beste inmigratu saldo bat ekarrarazia zuen Paris aldera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.


immigratzaile (corpusean imigrazaile eta inmigratzaile soilik) iz immigrantea.

Hiru gune horietan, xori imigratzaile desberdinak ikuskatzen ahalko dira.  Herria   2003-02-06

Enpresa-izpiritua bultzatzeari, inmigratzaileen lana gogor ustiatzeari.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.


immigrazio (orobat imigrazio g.er. eta inmigrazio g.er.) 1 iz immigratzea, immigranteen etorrera.

Immigrazioak klase ezaugarri nabarmenak ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Leizaola Fundazioak immigrazioari buruz antolatutako jardunaldietan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Film laburra immigrazioari eta etorkinen arazoari buruzko drama da.  Berria - Kultura   2006-04-04

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarrek immigrazioaz duten jarrera aztertzeko. herriaŽ

Italiako againtariek immigrazio klandestinoa bultzatzea leporatzen diete.  Berria - Mundua   2004-08-10

Eusko Jaurlaritzak oso mugatuta dauka eskumena immigrazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Inmigrazioa murrizteko 1921 eta 1924an emandako Legeen aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.

Britainiarrek juduen inmigrazioa geldiaraz zezaten, eta arabiarrak eta juduak berdintasunez erabil zitzaten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 200. orr.

Sarkozyk 2003an aurkeztu zuen immigrazioa gogortzeko lehen egitasmoa.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Immigrazioa kontrolatzeko neurri zorrotzagoak eskatzeko.  Berria - Mundua   2006-05-02

Immigrazioari aurre egiteko politika murriztaileak sustatzen ditu.  Berria - Mundua   2006-01-26

Sarkozyk «pairatzen» den immigrazioa baztertu nahi du, hautuzkoa bultzatzeko. Generalitatearen esku geratuko dira, besteak beste, immigrazioarekin lotutako eskumenak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Frantziako gobernuaren xedea immigrazioa mugatzea da, eta etorkin mota bat hautatzea.  Berria - Harian   2006-02-10

Abokatu bat daukat imigrazioko paperak egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 234. orr.

Immigrazioaren fenomenoari ere aurre egiten ikasi beharko du kirolaren esparruak.  Berria - Kirola   2004-02-12

Immigrazioaren hazkundeak «gizatasun berri bat» eskatzen duela esan zuen.  Berria - Mundua   2004-09-29

Immigrazioaren Behatokiak lau mila herritarrei egingo die galdeketa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Ikerketa sakona egingo du Immigrazioaren Euskal Behatokiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Immigrazioaren Mahaiak bilera egin du Iruñean. iazko abenduan onartutako Mugazaintza, Antiterrorismoa eta Legez Kanpoko Immigrazioaren Kontrolerako Legeari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

2 immigrante taldea.

Zein da Euskal Herrira etorritako immigrazio berriaren osasun egoera?  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Txinatar imigrazioaren seme-alaba ugari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Anelka, Henry, Govou, Luyindula, Saha... belaunaldi berrien ordezkariak dira, Frantzian jaio diren immigrazioaren semeak.  Berria - Kirola   2004-02-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Immigrazio fluxu horrek «gero eta eragin handiagoa» dauka Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lan merkatuan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Legez kanpoko immigrazio trafikoan.  Berria - Mundua   2004-01-11

Hura lehenengo olatua besterik ez zen izan, inmigrazio-prozesuaren erpina 60ko hamarkadan jo baitzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Gure immigrazio sistemaren segurtasuna eta fidagarritasuna sendotzea.  Berria - Mundua   2004-01-06

Beste sei ere askatu zituzten, baina immigrazio delituak egotzita berriz atxilotu zituzten.  Berria - Mundua   2004-04-30

Integrazioa aldarrikatzen duen immigrazio eredu zaharrak porrot egin du.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Lan, gizarte segurantza eta immigrazio eskumenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Glasgowko immigrazio zentro bateko sarreran.  Berria - Mundua   2006-04-01

Immigrazio alorrean, Kanariar Uharteetara iristen eta iritsi nahian diren etorkin afrikarren inguruko auzian.  Berria - Mundua   2006-03-25

Immigrazio prozesuaren hastapenean baino ez gaude.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Islama ez dela immigrazio kontu bat.  Berria - Mundua   2004-06-18

2001eko abuztuan atxilotu zuten Moussaoui, immigrazio arauak urratzeaz akusatuta.  Berria - Mundua   2006-05-05

Andoni Basterra immigrazio gaietako aholkularia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Nahiz eta AEBetako immigrazio bulegoak Boschen aurkako jarrera hartu zuen [...].  Berria - Mundua   2004-11-20

Lege hori lehen urratsa izan zen immigrazio politikaren aldaketan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Immigrazio arduradunek aireportutik ateratzen uzten ez diotenez.  Berria - Kultura   2004-09-02

Immigrazio Planaren konpromisoa beteta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Udal Immigrazio Plana gaurkotu eta egokitu behar dela nabarmendu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Asiloa ukatu dieten errefuxiatuei eragiten die Rita Verdonk Immigrazio ministroaren plan eztabaidatsuak.  Berria - Mundua   2004-02-18

Consuelo Rumi Espainiako Immigrazio idazkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Barbro Holmberg Immigrazio ministroa.  Berria - Mundua   2006-03-22

Euskal Autonomia Erkidegoko Immigrazio zuzendariaren kargua hutsik dago.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzan egin duen lana.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Xurxo Martinez CIGko Immigrazio Saileko arduradunak Venezuelako EAJren Immigrazio Batzordearen akta liburua.  Berria - Kultura   2004-02-03

Frantziako Immigrazio Lege egitasmoa.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Kartzelan sartu eta gutxira, Immigrazio Gaietarako Helegite Batzorde Berezira jo zuten.  Berria - Mundua   2004-12-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako immigrazio (4); da immigrazio (3); du immigrazio (5); espainiako immigrazio (3); eta immigrazio (10); eusko jaurlaritzako immigrazio (13); immigrazio batzordearen (3); immigrazio eta (9); immigrazio klandestinoa (4); immigrazio lege (4); immigrazio legea (8); immigrazio legeak (3); immigrazio legearen (3); immigrazio plana (5); immigrazio politika (19); immigrazio politikak (3); immigrazio politikan (3); immigrazio zuzendari (17); immigrazio zuzendari bertin (3); immigrazio zuzendari ohia (3); immigrazio zuzendariak (5); immigrazio zuzendariaren (4); jaurlaritzako immigrazio (18); jaurlaritzako immigrazio zuzendari (8); jaurlaritzako immigrazio zuzendariak (4); oke jaurlaritzako immigrazio (3); sarkozyren immigrazio (3)

da immigrazioa (4); du immigrazioaren (3); dute immigrazioa (3); dute immigrazioaren (5); eta immigrazioa (7); eta immigrazioaren (4); immigrazioa arautzeko (3); immigrazioa eta (9); immigrazioa etorkinen (7); immigrazioa kontrolatzeko (7); immigrazioak gora (3); immigrazioarekin lotutako (3); immigrazioaren alorrean (6); immigrazioaren aurkako (5); immigrazioaren errealitatea (3); immigrazioaren eta (4); immigrazioaren gaia (4); immigrazioaren gaineko (6); immigrazioaren inguruko (8); immigrazioari aurre (8); immigrazioari aurre egiteko (7); immigrazioari buruz (7); immigrazioari buruzko (6); kanpoko immigrazioa (5); kanpoko immigrazioaren (7); legez kanpoko immigrazioa (5); legez kanpoko immigrazioaren (7)


immobiliaria (orobat inmobiliaria)1 iz etxe agentzia.

Immobiliariako akzioek beti behera egiten zuten, eta nik pentsatzen nuen ordurako lurraren sakonean egonen zirela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 95. orr.

Egia da, lehen egunetan, ikustaldiren bat egin nuela hiriko inmobiliarietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Inmobiliariakoak sartu ziren txaletean, bota egin zuten eta laster batean hasi ziren eraikuntza berria jasotzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 35. orr.

2 higiezinen akzioa.

Zuk Burtsan asko dakizu-eta, zer iruditzen zaizu, asmatuko nukeela Immobiliariak salduz?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 150. orr.

Immobiliariek behera egin dute.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 23. orr.

Zeren esperoan zaude zure Immobiliariak saltzeko?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.


immobiliario (orobat imobiliario eta inmobiliario) izond higiezinen, higiezin-.

Jukutria horren bidez, golf eremuarekin batera proiektu immobiliario baten eraikuntza ahalbideratu zen, eta aberatsendako 240 etxe eraiki.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Agentzia imobiliarioaren murruak, leihoak eta ateak erraustu zituen eztandak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 10. orr.

Vatikanoaren operazio imobiliario erdi-mafiosoak.  Berria - Kultura   2004-06-30

Espekulazio inmobiliarioa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 115. orr.


immobilismo (orobat inmobilismo) iz ohiko egoera aldatu nahi ez izateko, aurrerabideari uko egiteko joera.

Azaldu zuen «inmobilismo politikoa» haustea lortu dela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Elizaren egiturak eta gure immobilismoak patriarkatuaren eskema betikotzen dute, gizarteak egiten duen aldaketaren aldeko apustuaren kontra.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Adegiren «immobilismoa» ikusita, bi eguneko grebara deitu dute ELAk eta LABek. herriaŽ

Iduritzen zaie jujeak lehen aldikotz konprenitu duela batetik SNCF-aren imobilismoa ez doala nehora, eta bestetik demoek ez dutela gibelera eginen matraka edo kondenuen gatik.  Herria   2003-05-22

Bazela beste espazio bat, ETAren indarkeria nahi ez zuena, baina immobilismoa ere nahi ez zuena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Hamasek badaki immobilismo hutsean geratzeak mesede handia egingo liekeela Israelen benetako akordiorik nahi ez dutenei.  Berria - Mundua   2006-02-19

Immobilismoa ezaugarri zuen politikatik, itxaropenerako pausoa eman dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Immobilismoa» egotzi dio CCOOk ELAri metaleko hitzarmenean.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Geroz eta gehiago dira Frantzian immobilismoa alboratu eta herrien autonomia areagotu behar dela dioten ahotsak.  Berria - Harian   2005-05-31


immobilista (orobat imobilista eta inmobilista) izond immobilismoak joa; immobilismoaren aldekoa.

PSOEko sektore inmobilistenak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Kataluniako Estatutuan ari gara ikusten, sektorerik zentralistenei eta immobilistenei amore ematen ari baita.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Horrek esan nahi duena da errealitate objektiboa ez dela immobilista.  Berria - Harian   2006-03-19

Ezker Batua ez da inoiz jarrera «suntsitzaile, negatibo eta immobilistan» egon.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Laborantza mundutik aparte so eginez, hemen, arrunt imobilista ez diren egitura guziek pentsatzen dute laborantza ganbera behar litekeela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Eskuindar izanik ere, ez zeukan bere burua inmobilista besalper haietakotzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jarrera immobilista (3)


immobilizatu (orobat inmobilizatu), immobiliza, immobilizatzen 1 du ad higiezin bihurtu; higidurarik eza atxiki.

Aldi berean, sorbalda immobilizatzera jartzen dira lepoko eta bularreko muskuluak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Zezenei aurre egiten diete esku hutsik, inmobilizatu nahian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.

2 kapitalez mintzatuz, epe laburrera diru ezin bihurtu diren ondasunetan inbestitu

Argitu gabe geratzen da zergatik nahiago duen enpresa horrek inbertsio baten arriskua hartu, alegia, kapitalak immobilizatu, eta ez produktu berrian edo ekoizpen-prozedura berrian interesaturiko enpresekin lizentziak negoziatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Kapital handiak immobilizatu behar izaten direla.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Immobilizatzen diren kapitalen zenbatekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.


immobilizatzaile (corpusean inmobilizatzaile soilik) izond immobilizatzen duena.

Fontcalent-en egona da Jarraipen Bereziko Internoen Fitxategikoekin lanean, ohitua dago inoren harrotasunaz baliatzen, giltza inmobilizatzaileak egiteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.


immolatu (orobat inmolatu), immola, immolatzen 1 da/du ad Jainkoari eginiko opari gisa hil.

Serhane Ben Abdelmajid Fakhet [...] joan den larunbatean Leganesen (Madril) immolatu ziren ustezko ekintzaile suiziden artean dagoela adierazi zuen atzo Espainiako Barne ministro Angel Acebesek.  Berria - Mundua   2004-04-06

Zinguak, Angolako erreginak, izan den emakumerik ankerrenak, beren maitaleak inmolatu egiten zituen, berarekin gozatu bezain laster.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 154. orr.

Bere gorputz atal guztiak eskaintzen zituen opari, eta, gure alde immolatua izan den Bildotsa hartzean, bere espiritua immolatzen zuen, bere bihotzeko aldarean itzaltzen ez zen sutan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.

Gaur egun, zinismoa besterik ez luke sortuko belaunaldi gazteagoetan "Beste" nagusi horren aldarean, "España una, grande y libre" betiko izan dadin, giza sakrifizioak immola daitezkeela pentsatze hutsak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 50. orr.

Aberriaren alde bere burua inmolatzera bultzatzen du, ekintzaren aurreko fanatismoa delarik beren saria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

2 irud

«Lan-Ikuskaritzan immolatu nahi duen enpresabururik ez da», salatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Immolatuaren patua are larriagotuko zen, zalantzarik gabe, hala jokatu izan banu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 110. orr.


immolazio (orobat inmolazio) iz immolatzea.

Auto-immolazio moduak ziren azkenik, ihesbideak, kontraesan jasanezinetatik, Bilboko infernutik, Euskal Herri eroritik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.

Nik neuk ere ez nuen beste irtenbiderik ikusten: inmolazioa edo tortura.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 73. orr.

Waltraud Meier sopranoaren gaixotasunak aldarazi egin zuen jatorriz ezohikoa eta mamitsua izango litzatekeen egitaraua, hau da, bigarren zatian Richard Wagnerren Jainkoen gainbehera-tik Brunhilderen immolazio eszena.  Berria - Kultura   2004-06-06


immoral (corpusean inmoral soilik) izond moralgabea; moralaren aurkakoa.

Maizenik, tradizioarekin bat datorrena, gizarteak moraltzat hartu ohi du; inmorala, etimologikoki, "ezohikoa" besterik ez da hain zuzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 70. orr.

Poligamia inmorala ote da?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 71. orr.

Inmorala da gizartearen elkartasuna iruzurraren diruarekin finantzatzea.  Berria - Ekonomia   2004-05-09

Gizon txit inmorala, txit susmagarria eta gizartearentzat txit lotsagarria.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.

Zentzugabea bezain arriskutsua litzateke makinaren ibilera inmoralari etengabe eutsi behar dioten pertsonak moralak izatea eskatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

Irudimen sukartsu eta inmoralekoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.


immoralismo (corpusean inmoralismo soilik) izond moral arruntaren arauen alderantzizko arauak proposatzen dituen doktrina.

Nietzscheren inmoralismoa, nolanahi ere, gutxienez sofistengan bezainbat, askoz gehiago seguruenik, moral "heroikoan" inspiratu da, aro "tragikoaren" espirituan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 266. orr.


immoralista (corpusean inmoralista soilik) izond ezaugarritzat immoralismoa duena; immoralismoaren aldekoa.

Lehengo filosofo moralisten aurka, sasimoral horren genealogia bastarta saiatuko da erakusten oraingo filosofo (agian hobe: "psikologo") inmoralista.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 246. orr.

Funtsean bietan inmoralistena, hori da kontua, Diodoto "humanitarioa" baita; ez, denak hilarazi nahi lituzkeen Kleo gupidagabea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 263. orr.


immoralitate (corpusean inmoralitate soilik) izond immorala denaren nolakotasuna.

Neska baten bizipoza gehiegikerian eta inmoralitatean ez balego bezala, emakumerik zoriontsuena lohi eta lizunkerian murgilduta bizi dena ez balitz bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 292. orr.

Orain preso politikoen inmoralitatea erakutsiko die preso sozialei, ohoinak eta trafikatzaileak besterik ez omen diren hauei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 85. orr.

Zenbat eta inmoralitate handiagoa, zenbat eta plazer gehiago, orduan eta sehaska gutxiago eta zerraldo gehiago!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.


immoralki (corpusean inmoralki soilik) izond moral arruntaren aurka.

Horrela, gizakiak, naturalki diharduenean, beti dihardu ongi: ekaitza sortu eta euriak harrapatzen bagaitu eta burutik behera blai-blai utzi, zeinek esaten du horregatik naturak inmoralki diharduenik?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.


immoraltasun (corpusean inmoraltasun soilik) izond immorala denaren nolakotasuna.

Politiko handiaren moral edo inmoraltasun arazorik ez dago beraz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 236. orr.

Haren inmoraltasunaren pozoiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.


immortalitate (corpusean inmortalitate soilik) izond hilezkortasuna.

Zer duk Joachim du Bellayren inmortalitatea?  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 75. orr.

Batzuentzat inportantea duk inmortalitate literarioa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 75. orr.


immortalizatzaile (corpusean inmortalizatzaile soilik) izond hilezkortzen duena.

-Bai, ukabilkadea zelan emoten deutsudan inmortalizatzea derrigorra da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 26. orr.


immune (orobat inmune g.er.) izond organismoez eta kidekoez mintzatuz, immunizatua, immunitatea duena.

Bakterio arriskutsuen seinalea jasotzen duten errezeptoreak blokeatzen dituzte, zelula immuneetan.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Kakalardoarekiko immuneak diren arto-landare transgenikoak bilatzen dituzten laborategiek.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Sistema immuneak sortarazten dituen errefusak.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Sistema inmunearen parte diren CD4 motako zelulen heriotza.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Kultur txaubinismoaren gaitzaren aurka immune bihurtzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 404. orr.

Mendebaldeko Gizarteak, azken batean, ez duela immune izan behar horrelako patu baten aukerarekiko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 406. orr.

Norbera inmune eta zigorgabe uste izatea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.


immunitate (144 agerraldi, 5 liburu eta 64 artikulutan; orobat inmunitate 17 agerraldi, 9 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz pertsonez mintzatuz, zenbait zigor, eginbide edo betebeharrez salbuetsia egoteko abantaila.

Paramilitarrek amnistia eta immunitatea eskatzen dute akordioa sinatu aurretik.  Berria - Mundua   2004-10-09

Gorenak Pinocheti immunitatea kentzeko erabakia berretsi du.  Berria - Mundua   2004-08-27

Helegite Auzitegiak immunitatea kentzea baztertu zuen. herriaŽ

Jose Efraim Rios Montt jeneral ohiak atzo immunitate parlamentarioa galdu zuen.  Berria - Mundua   2004-01-15

Lehen ministroari erabateko immunitatea ematen dion legea.  Berria - Harian   2006-04-12

Bosniatik soldaduak erretiratuko zituela ohartarazi zuen [...] AEBetako presidenteak, Nazioarteko Zigor Auzitegiak immunitatea eman ezean.  Berria - Mundua   2004-06-27

Eliza katolikoak, berriz, hirurak errugabeak zirela esan eta immunitate diplomatikoa eman zien.  Berria - Mundua   2006-02-22

2003ko ekainaren 18an Schifani legea onarrarazi zuen, korrika eta presaka, bere immunitatea bermatzeko.  Berria - Mundua   2004-01-18

Washington saiatu da bere inguruko enpresari eta mertzenarioentzat immunitatea lortzen.  Berria - Mundua   2004-06-30

Elizgizonek beren lurraldean justizia egiteko zuten eskubideari inmunitate deitu zitzaion.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 295. orr.

Nazioarteko Zigor Auzitegian duten immunitatea beste urte batez luzatzen ahaleginduko dira AEBak.  Berria - Mundua   2004-05-30

Seguraski, horixe bera frogatzeko eman zuen elkarrizketa jeneralak, immunitateak edozertarako balioko ziola pentsatuta.  Berria - Mundua   2004-05-30

Immunitatea, agintean dauden bitartean eraginkorra izateaz gain, aurretik irekita dauden kasuetara ere hedatzen da. herriaŽ

Bere uharte-gotorlekuak ematen zion immunitate konparatiboaz baliatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Haietako biztanle behartsu, ahul, atzeratuei immunitate birtuala emateko militarista "zibilizatuen" adeitasun gogaikarriaren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

2 organismoez mintzatuz, zenbait agente patogenok ezin erasana izatea.

Animaliatxo hori egokia zen immunitatea aztertzeko, baina immunologoek untxia erabiltzen zuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 81. orr.

Txerto bidez eragin daiteke immunitate artifiziala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Immunitatea ematen duen genea identifikatu dute.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Antigorputzak eta inmunitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

3 irud

A priori justifikatuak izan diren usteak, ezezta al ditzake esperientziak? razionalistaren ustez, ezin da eraginik izan uste horien gain, ukiezinak dira, nahiz eta argi ez laga immunitatea nola den posible.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inmunitate-pribilegioa eta, beraz, justiziarena, elizgizonenak eta seglarrenak zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.

Berlusconiren Immunitate Legea ezeztatu du Italiako Justiziak.  Berria - Mundua   2004-01-14

Europako Legebiltzarreko Auzi Juridikoetarako Komisioak aho batez atzera bota zuen atzo Koldo Gorostiaga legebiltzarkide ohiak eginiko inmunitate eskaera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

NBE pozik dago Estatu Batuek immunitate eskaera erretiratzeagatik.  Berria - Mundua   2004-06-25

Estatubatuarren immunitate epea ekainaren 30ean amaituko da. beste 89 estaturekin sinatu dituzte AEBek immunitate akordioak.  Berria - Mundua   2004-06-27

Nire inmunitate-gaitasunen prozesu salbatzaile bati esker.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 124. orr.

Legebiltzarreko Immunitate Batzordeak.  Berria - Mundua   2004-05-01

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ebidentzia klinikorik ez badago ere, zelula immunitateari kalte egin diezaioke, baina kaltea behin-behinekoa da.  Berria - Harian   2005-04-17

6 immunitate sistema agente patogenoek ezin erasana izateko organismoaren sistema. ik immunologia 2; immunologiko 2; immuno 2.

Birus bat, bere transmisio bideak dituena eta gure immunitate sistemari eragiten diona, hau da, defentsarik gabe uzten gaituena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 118. orr.

Zenbait kasutan, birusak ez du lortzen immunitate sistema suntsitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Immunitate sistemak ernaltzea galaraz dezake.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Kutsadurak hartz zuriaren immunitate sistema ahuldu du.  Berria - Gaiak   2004-09-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzitegi gorenak immunitatea (3); auzitegiak immunitatea (6); auzitegiak immunitatea kentzea (3); eta immunitate (4); eta immunitatea (3); gure immunitate (4); helegite auzitegiak immunitatea (5); immunitate legea (12); immunitate legea onartu (3); immunitate legearen (4); immunitate sistema (16); immunitate sistema gogortzen (3); immunitate sistemak (7); immunitate sistemaren (4); immunitate sistemari (4); immunitatea ematen (5); immunitatea galdu (3); immunitatea kendu (7); immunitatea kendu zion (3); immunitatea kentzea (8); immunitatea kentzea baztertu (3); immunitatea kentzeko (8); immunitatea kentzeko erabakia (3); pinocheti immunitatea (6); pinocheti immunitatea kentzeko (5); zuen immunitate (4); zuen immunitate legea (3)


immunizatu, immuniza, immunizatzen (orobat inmunizatu g.er.) 1 da/du ad agente patogenoek ezin erasana izateko prestatu.

Horrek esan nahi du gaur egun jende asko dagoela txertatu gabe eta, beraz, gaitzaren kontra immunizatu gabe.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Gaitz bati aurre egiteko, demagun, antibiotikoak "egiaz" hartu behar dituenean, pazientea immunizaturik egotea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

2 irud

Zer pentsa oroitzapen edo fantasia neurotiko edo histerikoez, denboraren higadurarekiko immunizatuak baitirudite?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

Lagunekin hitz egiten hasi nintzen, eta ohartu nintzen jendea nolabait immunizatuta dagoela.  Berria - Kultura   2006-03-24

Sen estetikoa erabat itxuragabetua eta atrofiatua du hori dioenak, father Bill eta antzeko marikoiak bezala, beren burua alu baten edertasunaren kontra inmunizatzeraino iritsi zirenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.


immunizatze iz agente patogenoek ezin erasana zateko prestazea.

Joan zen abuztuan eten zuten immunizatze programa.  Berria - Gaiak   2004-08-01


immunizazio (orobat inmunizazio g.er.) iz immunizatzea.

Gaitza desagertu den arren, berriz agertzeko arriskua dagoen lekuetan immunizazio kanpaina bereziak bultzatu behar dira.  Berria - Gaiak   2004-01-16

Immunizazioak 10 urte irauten duela ziur dakite, baina hortik gora datuak kontrajarriak dira.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Immunizazioaren aurkako zaplaztekoa da film hau.  Berria - Kultura   2006-03-24

Aire garbia hartzen dutenek eta janari kontuan neurritsu direnek inmunizazioa dute gaitz honen sarraskien kontra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.


immuno (orobat inmuno) ik immunoantisorkuntza; immunosupresore; immunoterapia.
1 immuno eskasia organismoaren gaitasunik eza infekzioei aurre egiteko.

Hiesa (Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea) gaitz bat da, GIB Giza Immuno-Eskasiaren Birusak eragiten duena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Giza Immuno-Eskasiaren Birusak kutsaturikoak ia 40 milioi dira jada munduan. herriaŽ

Giza Inmuno-eskasiaren Birusa dutenek (GIB) eta GIBak kutsatu gabeko emakumezkoek osatutako bikoteek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Ugari dira Giza Inmuno-eskasiaren Birusa izan eta haurdun geratu direnean gaitza haurrari kutsatu dioten amak ere.  Berria - Gaiak   2004-04-09

Inmuno-eskasiak piztutako neumozistis bakterioaren aurkakoak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.

2 immuno sistema immunitate sistema. ik immunologia 2; immunologiko 2.

In vitro zelulak eta immuno sistemarik bako saguak erabili genituen laborategian.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Neutrofiloak immuno sistemako zelulak dira berez, koloratzaile neutroz tindatzen diren zelulak.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Dendrita zelulak gizakiaren immuno sistemako zelulak dira.  Berria - Gaiak   2004-08-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

giza immuno (3); giza immuno eskasiaren (3); immuno eskasiaren (4); immuno sistemako (4)


immunoantisorkuntza iz

O'Randen taldeak urteak eman ditu immunoantisorkuntza izeneko teknika lantzen.  Berria - Gaiak   2004-11-14


immunoglobulina iz odol gazuran eta beste isurkari organiko batzuetan aurkitzen den proteina, antigorputzak osatzen dituena.

Hain zuzen ere, bikoiztez bikoizte eratu dira, besteak beste, hemoglobinen moduko gene-familia asko, hainbat erregulazio-eragile eta immunoglobulinaren familiako geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 108. orr.


immunologia 1 iz organismoen immunitate gertakarien azterketa.

Immunologiak eta genetikak, bada, luze-zabal frogatu dute ezen, biki petoak izan ezik, gutariko bakoitza desberdina dela Lurraren gainean bizi izan diren, bizi diren edo biziko diren gizakien aldean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 130. orr.

Era berean, mikrobiologiaren eta immunologiaren inguruko eskolak ere eman ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Bi atera nituen, Artxibo mediko-kirurgikoak eta Immunologiako aldizkaria.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Immunologia eta onkologia departamentuko arduraduna.  Berria - Gaiak   2004-08-18

2 immunologia-sistema immunitate sistema. ik immunologiko 2; immuno 2.

Ondorioz, askok ikusmen arazoak dituzte eta immunologia-sistema ahulagoa dute, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Era berean, immunologia-sistema ahultzen du, eta, ondorioz, gaitz infekziosoak errazago zabaltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Gorabehera handiko dietek immunologi-sistemari kalte egiten diotela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-06-03


immunologiko (orobat inmunologiko) 1 izond immunologiari dagokiona; immunitatearei dagokiona. ik immunitate 4.

Bihotzeko gaitzak eta zenbait gaixotasun immunologiko aztertzeko beste ate bat ireki dutela esan dute Pittsburgheko Unibertsitateko ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Antigorputzen tasun immunologikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 86. orr.

Gai horren aurkako babes inmunologikoa sortuz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Erantzun immunologikoa bilatzen duen txerto hau esperimentazio fasean dago oraindik.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Desberdintasun immunologikoak, bi modutara argituak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 129. orr.

Erreakzio immunologiko bat sortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

2 sistema immunologiko immunitate sistema. ik immunologia 2; immuno 2.

Harik eta gorputzaren sistema immunologikoa gainditzeko teknika hobeak garatu ziren arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Gorputza babesteaz arduratzen diren zelulak -sistema immunologikoa osatzen dutenak- berehala jotzen dute birusaren kontra.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Sistema immunologikoaren antigorputzak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erantzun immunologikoa (3)


immunologo iz immunologialaria.

Animaliatxo hori egokia zen immunitatea aztertzeko, baina immunologoek untxia erabiltzen zuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 81. orr.

Garai hartan, Institutuko animalia-erabiltzaile nagusiak immunologoak ziren, untxia zutela animalia kuttun.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 86. orr.


immunosupresore izond sendagaiez mintzatuz, organismoaren immunitate erreakzioak ahultzen edo ezeztatzen dituena.

60ko hamarkadan sortu zituzten botika immunosupresoreak azatriopina eta ziklosporina kasu.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Hartzaileak, esaterako, bizi osorako tratamendu immunosupresorea jarraitu beharko du. herriaŽ


immunoterapia iz organismoaren immuniatea gehitzean datzan sendabidea.

Immunoterapiaren bidetik.  Berria - Gaiak   2004-10-31


imoskapo iz zutabearen enborra hasten den zati kurbatua.

Tenplu eustiloaren kolometan ere, sistiloarenetan bezala, bederatzi zati eta erditan banatu behar da altuera, eta horietako zati bat izango da imoskapoaren lodiera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Kolomaren fusteak finkatuta daudenean, honako proportzio honen arabera egin beharko dira kapitelak: joniarrak baldin badira, imoskapoaren zabalerari hamazortziren bat gehitu ondoren, abakoak haren luzera eta zabalera berdina izango ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.


imurtxi (orobat imurtzi) 1 du ad atximur egin.

Gero, titiburuak imurtxi, eta, gogortu zaizkionean, eskuineko hiru hatz luzeenen puntak zupatu, eta alura eraman ditu lizun. Batek egin diola besotik imurtzi, / bigarrenak masallen pixkabat igurtzi, / irugarrenak berriz ukittu ta utzi, / Orratx gure okerra zer dan erakutsi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

2 imurtxi egin atximur egin.

Jakingurak barrena imurtxi egiten zion eta gonbitea onartu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 157. orr.


in fraganti adlag hutsegite edo delitu bat egiten den ume berean. ik zopa 9.

Nik in fraganti gezurretan harrapatu nuelako.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.

Gasteizko Udalak enpresa bat in fraganti harrapatu zuen joan zen astelehen gauean, estoldetara azidoa botatzen ari zen bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Leihotik oilo arrotz bat bere baratzean aztarrika ikusten zuen edonork eskubidea zuen fusila hartu eta bi aldiz tiro egiteko hari: in fraganti behar zuen, haatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.


inabilitazio ik inhabilitazio.

inakitibitate iz jarduerarik eza.

Israelgo kokaguneen aurkako Bakea Orain taldeak Zisjordanian Israelgo Gobernuaren baimenik gabe eraikitako kokagune bat suntsitu zuen, Gobernuaren inaktibitatea salatzeko. herriaŽ


inaktibo izond jardueragabea.

Aita ohean etzanda egoten zen, ilea orraztu gabe, begirada galduta, eskuak inaktiboak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 121. orr.

Batzordearen arabera, «zaintza denboran inaktiboak diren aldiak ez dute behar aldi aktiboak bezain besteko babesik», eta, ondorioz, «zaintza denboraren zati jardueragabea ez da lan denbora».  Berria - Ekonomia   2004-09-23


inar1 (orobat inarri g.er.) 1 iz txinparta, pindarra.

Zigarroaren inar ilauna.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

Ez zen linterna bakar baten distirarik edota inongo suren inarrik ere ikusten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Burua jasorik, ikasketa-burua ikusi nuen ate zabaldu berriko argi-inarri hits baten erdian, nitaz galdezka.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 112. orr.

Eta haren mihia bertze ezpata bat zen, xindak eta inarrak zerizkiona, suzkoa zenean; baina hotza eta zorrotza ere izan zitekeen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 308. orr.

Eta, musu hura inarra bezain fite iragan eta iraungi zen arren eta iraute apurrekoa izan zen arren, izar finko bat bihurtu zen, handik aitzina, ene memorian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

2 irud

Harik eta osabaren begiek bi inar erakutsi zizkidaten arte, malizi puntu batek piztuak eta argituak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

3 inar bat poxi bat, apur bat.

Bi libra arroz, piper batzuk, gatz inar bat zeramatela....  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 262. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inarrak (3)


inar2 iz ginarra, txilarra.

Udako solstizioaren egunari dagokion zuhaitza da ainar edo añarra, edo beste bailaratan inar edo ginar ere deitzen zaiona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 247. orr.

Urrian, artoak burutzen eta inarrak buztantzen; inarrak, noski, inaurkinetako erabiltzen diren ihi eta garoei deitzen diete zenbait eskualdetan; baita txilar eta erratzak egiteko erabiltzen den isats luzexka horiei ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.


inarrosaldi (orobat inarrausialdi g.er.) 1 iz inarrostea.

Gaua heldu zaigu; treina badoa trinkili trankala, inarrosaldi ederrik hartzen dugula.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Irribarrez begietsi zituen ibilgailuaren inarrosaldiei amorerik ez emateko nire ahaleginak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Debalde ene fereka amultsuak eta inarrosaldi bortitzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Baina hara non, bat-batean, inarrosaldi batek eraso egin zion, gorputz-arimak porrokarazi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.

Inarrosaldi handi bat sentitu nuen Yvanen bizkarrezur osoaren luzeran.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 111. orr.

Itsaso pean gertatu den inarrosaldi horrek uhainak haizatu ditu lur aterberat, hogei metra gora eta gehiagokoak, oro eremaiten zituztela, jende, kabala eta oihal etxola.  Herria   2004-12-30

2 irud

Azkeneko mende honetan errealitatearen ikuskera artistikoan izan diren inarrosaldiak ere ez dira aski izan ohitura hori galtzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Jauntxoentzat izugarriko inarrosaldia izan da, sekulako zafraldia.  Berria - Harian   2006-02-23

Inarrosaldi handi baten ukaiteak on egiten du, hain segur, bainan dena dela nahiago dut ez abiatu!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 8. orr.

Diktatura pean, euskal kantagintzari eta euskal kulturari oro har gaitzeko inarrosaldia eman zuen talde hunek.  Herria   2003-02-13

Ukrainan beste inarrosaldi mota bat izan da Errusiaren hegietako herri hortako bozekin.  Herria   2004-12-30

Aurreneko inarrausialdi haien ondoren, zerbait argi geratu bada, zera da, demokrazia formala bada, formak galtzeak demokraziaren gainbehera besterik ez dezakeela ekarri.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Bi egun baizik ez ziren haren menpeko Ramirezek bigarren inarrosaldia eman zidanetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Aurreneko sentimendu inarrosaldia igaro ondotik, senarrarekiko orain sentitzen duen amodioa handiagoa dela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inarrosaldi bat (4)


inarrosarazi, inarrosaraz, inarrosarazten du ad inarrostera behartu.

Handik gutxira lurra mugitzen hasi zen eta etxeak erortzen, amets gaiztoko indar gaitz bat kaleak inarrosarazten balebil bezala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

Zuhaitz iharrak tankaz inarrosaraziz hegaldatzen ziren hogei bat sai, zeru gris hotzean jostatzen miretsi zituen Agatak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Paris osoa irudiz bermeetan inarrosarazteko oihua askatu zuen Xarlesek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 74. orr.


inarrosi1, inarros, inarrosten (orobat inarrausi g.er. eta iharrausi g.er.) 1 du ad astindu, higidura bortitzez higitu. (norbait)

Hotzikara batek inarrosi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.

Barru-barruraino inarrosi naute kolpe lehorrek.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 69. orr.

Zirrara batek inarrosi nau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.

Andereak atsedenik gabe xurgatzen zidan eta beste orgasmo batek inarrosi ninduen, lehenak bezain ezustean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.

Ikaraldi batek inarrosi zuen Teresa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Emozioa, artetan inarrosi nauena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 47. orr.

Graxik ere izigarrikeria haiek bizi izan zituela ohartzen dira eta laztura batek inarrosten ditu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 47. orr.

Geldi-geldi geunden, zurbil, gertakizun izugarriren baten zain, belarria erne, bihotza taupadaka, edozein hotsek inarrosten gintuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.

Bat-batean, sukar batek inarrosten du zaldun gaztea, bien gorputzak kordokatzen dira eta biak erortzen dira, ezin atxikia den ikarak pirripitan badaramatza lurraren gainean, harat eta honat, itzulipurdika, alderdi guzietara.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

2 (zerbait)

Eperrek borrokari eutsi diote, astinka, hegoak inarrosiz, lumak barreiatuz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 19. orr.

Filipinetako artxipelagoa azken egunotan inarrosi duten tifoiek 1.000tik gora hildako eta desagertu eragin dituztela.  Berria - Mundua   2004-12-04

Denon etxea den lurra inarrosi egin da: arma termonuklearrak lehergailu atomikoaren ordezkoak dira. Mendia inarrosi zuen erauntsi bat izan zen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 65. orr.

Iparraizeak bazterrak inarrosten zituen martxoko egun batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 237. orr.

Neguko haize zakarrak inarrosten zituen haien kapa ilunak, denak itxura berekoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.

Burua eta besoak inarrosi zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Burua inarrosi nuen, baietz alegia, baina keinu automatikoa izan zen gehiago, gogoeta baten ondoko erantzuna baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Dardara egin zioten hankek, zirrara hotz batek inarrosi zion gorputz osoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.

Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Joxek airean inarrosi du makila.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 48. orr.

Bereterrak are biziago inarrosi zuen urrezko intsentsu ontzia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

Klarak azukre-ontzia inarrosi zidan begi parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Haize deabruzko batek inarrosi balitu bezala biziberritu dira txingar likitsak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Etxeak lehertzen ari, lur-ikara batek inarrosi balitu bezala!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

3 irud

Mundua inarrosi duten aldakuntza handiak.  Herria   2001-07-12

Nazioarteko banku-sistema errotik inarrosi zuen 1980ko hamarraldiko zorraren krisiari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Irail hondarrean, berri batek Frantzia osoa inarrosi zuen: Legebiltzarra desegina izan zen erresumari konstituzio berri baten emateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.

Hots, bada saltsa bat ederra! zerbait on jalgiko ote da halere azkenean alderdia hola inarrosiz?  Herria   2003-02-13

Euskal literaturaren putzu bare ia ustela gogotik inarrosi zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 24. orr.

Ideiak inarrosi nahi ditugu, eztabaida piztu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Legeak trabak ezartzen baditu, herriarengana jo behar dugu, kontzientziak inarrosiz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Atxiloketak bazterrak inarrosi ditu Baionako auzitegian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Hamida desagertzeak goitik behera inarrosi zuen bere bizitza.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Tristura bulta batek inarrosi zion barnea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.

Barne guzia inarrosi zitzaidan!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Eta barrena inarrosi zidaten, hunkitu egin ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Ez ziren diru kontuak izan Migelen bihotza inarrosi zutenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Gogo bihotza iharrausten zait bi hitz horien entzütez.  Herria   2001-06-14

Istorio horrek biziki inarrosi zuen [ama].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Zail suertatzen da irakurlea inarrostea, haren hunkidura eragitea.  Berria - Kultura   2006-04-04

Horrek guztiak kontzientziaren hondo iraultzailea inarrosi baitzidan une zehatz batean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

Seinanen hezurrak entzun ziren haltsarretan txertatzen, geldotasunaren oreka inarrosiz, jasanezinezko hats hiroa etxe barnean berriz barreiatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

· 4 da ad higitu.

Ikusi zuen nola inarrosten zen paradisu-arbola bere hostoak erortzen utziz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 162. orr.

Bazirudien hango hautsak eta isiltasunak ere ezkutuko magiaren batez inarrosten zirela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat inarrosi (4); batek inarrosi (22); batek inarrosi ninduen (6); bazterrak inarrosi (6); bazterrak inarrosi ditu (4); behera inarrosi (3); besoak inarrosi (4); bortizki inarrosi (3); burua inarrosi (8); burua inarrosi zuen (6); burua inarrosiz (3); eta inarrosi (5); goitik behera inarrosi (3); guzia inarrosi (7); haizeak inarrositako (3); horrek inarrosi (3); hotzikara batek inarrosi (3); inarrosi behar (4); inarrosi ditu (13); inarrosi dituzte (4); inarrosi du (9); inarrosi duen (3); inarrosi egin (3); inarrosi egiten (4); inarrosi eta (15); inarrosi nahi (4); inarrosi nau (3); inarrosi ninduen (12); inarrosi zen (4); inarrosi zion (4); inarrosi zituen (8); inarrosi zizkidan (6); inarrosi zuen (38); inarrosia izan (3); mundu guzia inarrosi (3)

bat inarrosten (3); batek inarrosten (5); bazterrak inarrosten (9); burua inarrosten (7); eta inarrosten (7); inarrosten ari (5); inarrosten da (3); inarrosten ditu (5); inarrosten dituen (3); inarrosten du (8); inarrosten duen (4); inarrosten dute (3); inarrosten eta (5); inarrosten hasi (3); inarrosten ninduen (6); inarrosten zituen (3); inarrosten zituztela (3); inarrosten zituzten (6); inarrosten zuen (12); inarrosten zutela (3); inarrosten zuten (7); nola inarrosten (3)


inarrosi2 iz inarrosaldia.

Katuak, gorputzaren inarrosiaz, bizirik dagoela ageri du, baina ez du mugitzeko ahaleginik egin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Bestea gertakarietan murgiltzea zen, bortizkeriaz eta malkoen, hasperen-inarrosien eta negar-zotinen eldarnioarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.

Bolidoak igarotzean eragiten duen inarrosiak kristaldu egiten du atmosferako ur lurruna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.


inarrositsu izond inarrosiz betea.

Arestiren oskorri inarrositsuan bizi izan zuen nire belaunaldiak ETAren lehen hamarkada.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.


inarroska adlag astinduz.

Txakurra etorri zitzaien, isil, buztana inarroska.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.

Eta pikondo ahul bat banintz bezala eragiten zidan inarroska.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 202. orr.

Bakoitza inarroska eta grimaska bere baitaratzen da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

Urgun handiak eginez besoak inarroska abiatu zaionean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.


inarrosle 1 izond inarrosten duena.

Orain neure baitan dardara inarrosle bat sumatzen dut, metrokoa baino askoz bortitzagoa, azpi-azpian nuen desioa zuhaitzetako sustraiak bezala kanporatu nahian dabilena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 64. orr.

• 2 iz zerbait inarrosten duen pertsona.

Bazter inarrosleak eta saloietako iraultzaileak ere trenpu txarrean uzten zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.


inarroste iz astintzea, higidura bortitzez higitzea. ik inarrosaldi.

Horiek baitira mugimendu hori hots bihurtzeko miraria egiten duten maitagarriak, metamorfosi horren bitartez izadiaren inarroste mutua kantari egiten duen musika sorrarazten dutenak...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

Inarroste txiki horiek guztiak isolatu egiten ziren, berez ezartzen ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 218. orr.

Inarroste bat ukan dute hor parioek, zenbaiten kaltetan naski.  Herria   2002-10-17


inaugural izond inaugurazio bati dagokiona, inaugurazio-.

Bikoteengan gau inauguralaren memoria berritzeak sortzen duen atseginarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.


inauguratu, inaugura, inauguratzen 1 du ad eraikin, zerbitzu edo kideko zerbait jendaurrean lehen aldiz abian jarri.

Lehenagotik abian bazegoen ere, atzo inauguratu zuten ofizialki eraikin erraldoia.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Bizkaiko Zubia Alberto de Palacio ingeniariak diseinatu zuen eta 1893an inauguratu zen.  Berria - Kultura   2004-06-19

Arasur plataforma inauguratu dute, etorkizunean merkantziak trukatzeko Euskal Herriko gunerik handiena izango dena.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Franco urtegi berria inauguratzera Gasteizera joan zenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Autobidea bi urte lehenago inauguratu zuten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 89. orr.

Oraingoz inauguratu duten bakarra lur azpiko aparkalekua da.  Berria - Kultura   2004-11-24

Obaban kirol zelaia inauguratu zuten egunekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Gamesa Energiak AEBetako Ilinois-en parke eoliko bat inauguratu zuen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Nazionalistek 1931ko uztailaren 26an Euzko-Etxea edo batzokia inauguratu zuten Hondarribian, Monzon, Barrena eta Oruetaren mitinarekin.  Berria - Kultura   2004-12-02

On Camillo ikusten egon zen Herriaren Etxea inauguratzeko ekitaldia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.

Malaysiako hotela, guztiz amaituta egonda ere, inauguratu gabe omen dago oraindik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 180. orr.

Gaur inauguratuko dute Artziniegako Museo Etnografikoa Araban.  Berria - Kultura   2004-03-25

BERRIAk Iparraldeko egoitza berria inauguratu du, Baionan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Hurrengo egunean, urriaren 7an, inauguratuko du Miren Azkaratek Frankfurteko euskal erakusmahaia.  Berria - Kultura   2004-09-29

Jorge Oteizaren 'Ertz hutsa' inauguratuko dute gaur Irunen.  Berria - Kultura   2004-09-24

Bilduma iraunkorreko lau erakusketa eta aldi baterako beste hainbeste inauguratu ditu Guggenheimek 2003an. Jaialdia asteazkenean inauguratuko du, Montxo Armendarizen Obaba filmak.  Berria - Kultura   2004-01-14

2 hasiera eman.

Aurrenekoa, Italiako iparraldeko hiri estatuek inauguratu zutena, hazkunde lasterreko bidea izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Gau gogoangarri bat inauguratu zuen jatetxeko ordainagiria.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Maitasun historia berri bat inauguratuko dute aireportuko behelainoan THE END agertzen den une berean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 111. orr.

Leialtasun bat inauguratzen du subjektuarengan ekintza horrek, prozedura bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.

Harro nengoen zulatua izan nintzelako nire odolaren tanta batzuen erdian, milikeriarik gabe, benetako emea benetako arrak inauguratu behar duen gisan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo inauguratu (18); atzo inauguratu zuen (4); atzo inauguratu zuten (10); bat inauguratu (10); bat inauguratu zuen (4); berria inauguratu (14); berria inauguratu dute (3); berria inauguratu zuen (4); berria inauguratu zuten (4); egoitza berria inauguratu (7); erakusketa inauguratu (3); eskultura inauguratu (4); etxea inauguratu (3); frontoia inauguratu (3); inauguratu behar (5); inauguratu berri (5); inauguratu du (12); inauguratu dute (17); inauguratu gabe (3); inauguratu zen (10); inauguratu zituen (3); inauguratu zituzten (3); inauguratu zuen (27); inauguratu zuen atzo (10); inauguratu zuten (50); inauguratu zuten atzo (8); inauguratu zutenetik (4)

bat inauguratuko (5); bat inauguratuko dute (5); bat inauguratzen (4); erakusketa inauguratuko (6); erakusketa inauguratuko du (4); eskultura inauguratuko (5); eskultura inauguratuko dute (3); etxea inauguratzeko (3); gaur inauguratuko (5); gaur inauguratuko dute (5); inauguratuko da (3); inauguratuko ditu (3); inauguratuko du (14); inauguratuko dute (29); inauguratuko dute bihar (3); inauguratzen ari (3); inauguratzen da (8); inauguratzen dira (5); inauguratzen du (3); zubia inauguratzen (3); zubia inauguratzen da (3)


inaugurazio 1 iz inauguratzea.

Hiletak, ezkontzak, inaugurazioak, ekitaldi politikoak, omenaldiak, beste hainbat gizarte ekitaldi...  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 40. orr.

Burdinbidearen inaugurazioa zela-eta jai handia egin zuten Donostian.  Askoren artean   «Rataplan» - 78. orr.

Inaugurazio ofiziala gaur egingo da, baina profesionalentzat atzo hasi zen azoka.  Berria - Kultura   2006-02-09

Lokalaren inauguraziorako zegoen pentsatua bertso bazkaria.  Berria - Kultura   2004-05-18

LABek Zangozan ireki duen bulegoaren inaugurazioan.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Inaugurazioko ospakizunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Herriko batzokiaren inaugurazioko esku-paper bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 92. orr.

Inauguraziorako [...] dena prest egongo dela uste dute.  Berria - Kirola   2004-05-05

Ondoren, inaugurazioa egingo dute, ikurrinaren igoera alegia.  Berria - Kirola   2004-05-20

Inaugurazioa publizitate handiz egin zuten agintariek.  Berria - Mundua   2004-07-23

2 hasiera ematea.

Augustoren irudian gauzatu ziren forma unipertsonalen sorrera, Printzaldiaren inaugurazioa eta horren ondorengo barealdia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

2004ko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian parte hartuko du Bjork abeslariak, Atenasen.  Berria - Kultura   2004-08-07

San Sebastian egunaren bezperan egin zen inaugurazioko ekitaldia.  Askoren artean   «Rataplan» - 77. orr.

Inaugurazio hitzak esan zituenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 160. orr.

Inaugurazio egunean zuk soinua jotzea gustatuko litzaidake.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Zerbitzu berria urtarrilaren 19an abian jarriko den arren, urtarrilaren 15ean egingo dute inaugurazio bidaia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Aldarea sagaratu ondorengo inaugurazio-jairako opariak.  Elizen arteko biblia   Zen 7,88

Inaugurazio festan herri osoa zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.

Kontzertuaren aurkezpenean, Baluarteko inaugurazio emanaldiaz ere mintzatu zen Maria Bayo.  Berria - Kultura   2004-01-03

Ikasturteko inaugurazio hitzaldia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

den inaugurazio (3); egingo den inaugurazio (3); egoitzaren inaugurazio (5); inaugurazio egunean (11); inaugurazio eguneko (3); inaugurazio ekitaldia (15); inaugurazio ekitaldiak (5); inaugurazio ekitaldian (35); inaugurazio ekitaldian izan (5); inaugurazio ekitaldiarekin (3); inaugurazio ekitaldiko (6); inaugurazio ekitaldira (4); inaugurazio ofiziala (4); inaugurazioko ospakizunean (3); monumentuaren inaugurazio (3); zen inaugurazio (3); zinemaldiaren inaugurazio (4); ziren inaugurazio (4); zuen inaugurazio (5); zuen inaugurazio egunean (3)


inaurkin (orobat iñaurkin)iz azienden azpiak egiteko erabiltzen diren garoa, abarrak eta kidekoak.

Inarrak, noski, inaurkinetako erabiltzen diren ihi eta garoei deitzen diete zenbait eskualdetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Han inaurkinez, lastoz, burusiz estaltzen gara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 161. orr.

Azpi horien guztien ondorioa simaurra zenez, ongarri mota honi berari ere iñaurkin deitu izan zaio baserrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.


inaurkin (orobat iñaurkin)iz azienden azpiak egiteko erabiltzen diren garoa, abarrak eta kidekoak.

Inarrak, noski, inaurkinetako erabiltzen diren ihi eta garoei deitzen diete zenbait eskualdetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Han inaurkinez, lastoz, burusiz estaltzen gara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 161. orr.

Azpi horien guztien ondorioa simaurra zenez, ongarri mota honi berari ere iñaurkin deitu izan zaio baserrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.


inausi, inaus, inausten 1 du ad adar eta abar gehienak moztu. ik murriztu; kimatu.

Han gabarrak kargatu, hemen basoa inausi, soroetan zuhaitzak aldatu, eta sail guztiak aitzurtu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Zuhaitza ez al duzue inausten adar gehiegi duenean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 265. orr.

Hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.

Urte horretan ez duzue ereingo soroetan, ez mahastirik inausiko.  Elizen arteko biblia   Lb 25,4

Ez konformatu adarrak inaustearekin: sustraitik atera hain fruitu kaltegarriak ematen dituen landarea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Mahatsondoari aihen zaharrak inausi behar zaizkio. Pasatutakoan ikusitako azken laguna nekazari zahar eta sendoa izan zen, hesia inausteko lanean ari zena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.

Inausi ahala, gero eta indartsuago emango dizkizu, baratze-lanetan balioko dizuten zarbak, makila luxeak, hagatsu, baba eta leka txut eusteko gauza izango diren zarbak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Inausteko artaziekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.

2 irud

Teatro baroko espainolaren defentsan klasizismoaren aurka permatu da, baina "erromantizismoa" ere gehiegikeria frantsesetatik ongi inausiz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

Alderantziz, hasitako bideari jarraitzekotan da; nahiz kronikak, zenbaitetan, "inausirik" agertu izanari jadanik ohartua izan...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zuhaitz inausien artean egindako bide zuzenetan barrena ibiltzen ziren. Landare sail inausiak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Baratze honek gisako xarma dauka, ongi begiratu beharrekoa dena: arbolaxka txukun inausiak, igali zuhaitzak lorez betetzear, marrubi landareak, mahastiak...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Klaustroko patioa lorategi bat da, biziki ongi zaindua, ezpel inausiek hamazazpigarren mendeko arabesko zoragarri horiek denak osatzen dituztela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.


inauskai iz inausteko erabiltzen diren guraize gisakoak.

Bai, mahatsa bildu baino lehen, loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean, kimu berriak moztu egin ohi dira inauskaiaz, moztu eta bazterrera bota.  Elizen arteko biblia   Is 18,5

Lorezain-moduko bat hurbildu zen, inauskai bat eskuan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 465. orr.


inausketa 1 iz inaustea.

Mahatsondo ilarak eskuin-ezker zabaltzen dira, ia bailararen mugetaraino, eta atzera aurrera luzean galdu, ohi baino soilduago inausketa egin berritan.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

Eskuan jo zuen inausketako guraizeez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 226. orr.

Baita inausketetako eta lorezaintzako hondakinak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

2 irud

Santutegi oparo eta abarotsua bizi zuen kristau herriak sasoi batean, azken Kontzilioak entresaka eta inausketa kupidagabea egin zuen arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

3 (hiz elkartuetan)

Lurra iratzartzen hasten deneko, zuhaitzak esnatu baino lehen, laborariak inausketa lanak hasten ditu, beroak dena nahastu dezan baino lehen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.

Aurreneko aldiz, halaber, inausketa lanetan zortzi etorkin aritu dira.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inausketa eta (3)


inauste iz adar eta abar gehienak moztea.

Labore lanetan eta txertu eta inauste beharretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.

Inauste kanpaina berezia agindu du Iberdrolak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Inauteri hitzak berak dioenez, inauteriak inauste garaian hasten dira.  Berria - Kultura   2004-09-21


inaute (ETCn 117 agerraldi; orobat ihaute ETCn 156 agerraldi, horietako 86 Herria aldizkarian; Euskaltzaindiaren Hiztegiak 2014an onartu zuen ihaute) 1 iz inauteria.

Edonork daki, Nafarro aldean badirela ihaute berezi eta partikularrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 81. orr.

Apaizek azken mendean dantzez bakarrik osatutako kabalkadetara mugatu nahi izan badute ere, aurten, aspaldiko partez, zaldun inaute kari Libertimenduak hitza berreskuratuko du Donibane Garazin, antzerki eta bertsoei esker, dantza baztertu gabe, alabaina.  Berria - Kultura   2006-02-25

Martxoko lehen bi egunek ikusiko dute Sarako ihautea.  Herria   2003-02-20

Ihaute zoramenak jadanik estaltzen hasiak ditu bazterrak, dena mozorro, kantu, dantza eta besta.  Herria   2004-02-05

-Asteburu guzian, ihaute bestak Donostian.  Herria   2001-02-22

Urtero, ihaute irian "Marrazkirri" umore-marrazki erakusketa egiten da Haize Berri kulturetxean.  Herria   2004-02-12

Benetan inaute-astearte motela datorkiguna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 113. orr.

2 astearte-inaute

Gaur astearte-inautea da, baina Bouvillen horrek ezer gutxi esan nahi du; hiri osoan ehun bat pertsona eskas ibiliko dira mozorroturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.

Astearte-ihautean ez zaitez joan krepeak egingo ditugu-eta.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

3 igande-inaute (corpusean igande-ihaute soilik)

Igandean Kaxkarrotak ibili dira ere karriketan bainan aurtengo igande ihaute hortan bukatu da bertze ausagailurik gabe.  Herria   2005-02-10

Handienak ez baitezpada asteburu huntan bainan bestean, igande ihaute otsailaren 22-an izanki-eta.  Herria   2004-02-12

Asko lekutan lehengo ohidura xaharrak segituz ospakizun horiek egiten dituzte igande Ihaute inguruan.  Herria   2005-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igande ihaute (4)


inauteri (283 agerraldi, 49 liburu eta 54 artikulutan; ETCn 4.520 agerraldi; orobat ihauteri –408 agerraldi, 14 liburu eta 185 artikulu -horietako 181 Herria aldizkarian–; ETCn 2.006 gerraldi –horietako 1.680 Herria aldizkarian–, eta iņauteri g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegiak 2014an onartu zuen ihauteri) 1 iz (singularrean)

Iparraldeko kanten leloak datozkigu beti burura, eta Aleijadinho eskultore barrokoa, eta sanba eskolak, futbola, inauteria eta São Pauloko makarroiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Gainera, musikatik hurbilegi baikeunden eserita: egundoko zarata, batetik, eta, bestetik, noranahi begiratzen zenuela ere, inauteri nahasi hura, faroltxo haiek, zigarreten eta zigarroen lurrinetan gandutuak, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Inauteriaren musika haritzen adarrek urratua zetorren Cambados-eko plazatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.

Lekuka, Frantzia behere hortan, ihauteria Pazko ondoan ere aintzina ospatzen dute, karro apaindu eta beste, aise lore gehiago izaiten den sasoin batean.  Herria   2004-02-05

Danborrada Inauteriaren aurrerakina dela.  Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.

Ihauteriaren burrunba handiena ixildua da, Xuberoko maskarada badoa haatik aintzina herriz-herri.  Herria   2003-03-27

Etengabeko inauterian bizi da Dominikar Errepublikan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Inauteria egiten dutenentzat gaur egungo ekintza da, propioa.  Berria - Kultura   2006-01-27

Aurten, usaiakoaren gainerat, bigarren ihauteria bat ere badugula sasoin berean, herriko bozek sei urtetarik ekartzen dutena omen...  Herria   2001-02-08

2 (pluralean)

Sarri egokitzen dira Inauteriak eta Garizuma otsailean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.

Inauteriak pasatzera goaz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 67. orr.

Iparralde huntan ere eskualde orotan ospatuko dira ihauteriak.  Herria   2005-02-27

Tolosako inauterietan.  Berria - Kultura   2004-02-10

Inauterietan joatekotan geratu da.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 103. orr.

San Sebastianetako eta Inauterietako jaietan.  Askoren artean   «Rataplan» - 14. orr.

inauterietako azken egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.

Ilunabarra zen, inauterietako eromen handieneko egunaren arratsa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.

Inauterietako soinekorik biziena eta ezezagun baten zapatak jantzita egon zen 124aren portxean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 327. orr.

Literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Begira iezadak niri, inauterietako buruhandia ematen diat, lepoa jiratu ezinik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Ihauterietako xaribarietako arizaleak iduri, bertze norbaitena jokatzen nuen astean behin, eta nire pertsonaiari ahalik eta fidelena izatera ahalegintzen nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.

Askotan ikusten omen zuten Unión Artesanako Inauterietako karrozak gogo biziz prestatzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 14. orr.

Baina niri bestelako zerbait iruditzen zitzaidan, rockero zaharra barik pailazo berria, paseatzeko baino inauterietarako askoz aproposagoa izan zitekeen piura harekin.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inauteri aurreko ostegunean, ostegun gizen delakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Inauteri gau alai bat zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Inauteri egunean, Joxe Krakaxek bere burutazio haietako bat izan zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Mardi Gras izeneko inauteri eguna da ezaguna New Orleansen, baina hura eromena omen da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Nekazariek inauteri-egunetarako bereziki apainduriko gurdiak iristen ziren aldirietatik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Inauteri-astea zen, eta kaleak zarataz eta jendez beterik zeuden.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 53. orr.

Mozorro-festak eta inauteri jaiak antolatzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 36. orr.

Inauteri tankera apur bat zuten beren uniforme austriar, italiar eta frantses dotoreez jantzita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Inauteri-igandean aurkitu zituen jantzirik hoberenak hartu eta haiekin joan zen gozotegira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilboko inauteriak (3); bilboko inauterietan (5); eta inauteri (8); eta inauteriak (4); eta inauterien (3); eta inauterietako (7); eta inauterietan (3); inauteri eta (4); inauteri igandean (3); inauteria gaur (3); inauteriak eta (3); inauterien inguruan (3); inauterietako desfilea (5); inauterietako jaitsiera (7); inauterietako jaitsiera bertan (3); inauterietako jaitsieran (3); lapurdiko inauteria (3); lapurdiko inauteriak (3); tolosako inauterietan (3); zuberoako inauteri (3)

aurtengo ihauteriak (6); baionako ihauteria (3); da ihauteria (4); dira ihauteriak (4); dire ihauteriak (3); ditugu ihauteriak (4); eta ihauteriak (4); igande ihautez (4); ihauteri bestak (6); ihauteria besta (8); ihauteria bestak (8); ihauteria eskual etxean (3); ihauteria famatuak (4); ihauteria gogoan (3); ihauteria kari (6); ihauteria merkatuan (4); ihauteriak entzunik (4); ihauteriak ganden (3); ihauteriak gure (5); ihauteriak gure herrian (3); ihauteriak iragan (4); ihauteriak itsasun (3); ihauteriak itsasun aurten (3); ihauteriak karrikako (3); ihauteriak karrikako besta (3); ihauteriak otsailaren (4); ihauteriko kadria (3); lantzeko ihauteria (4); lapurdiko plazan ihauteria (3); miarritzeko ihauteria (4); ospatuko ditugu ihauteriak (3); plazan ihauteria (4); plazan ihauteria merkatuan (3); ta ihauteriak (3); ta ihauteriak entzunik (3)


inauteri (283 agerraldi, 49 liburu eta 54 artikulutan; ETCn 4.520 agerraldi; orobat ihauteri –408 agerraldi, 14 liburu eta 185 artikulu -horietako 181 Herria aldizkarian–; ETCn 2.006 gerraldi –horietako 1.680 Herria aldizkarian–, eta iņauteri g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegiak 2014an onartu zuen ihauteri) 1 iz (singularrean)

Iparraldeko kanten leloak datozkigu beti burura, eta Aleijadinho eskultore barrokoa, eta sanba eskolak, futbola, inauteria eta São Pauloko makarroiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Gainera, musikatik hurbilegi baikeunden eserita: egundoko zarata, batetik, eta, bestetik, noranahi begiratzen zenuela ere, inauteri nahasi hura, faroltxo haiek, zigarreten eta zigarroen lurrinetan gandutuak, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Inauteriaren musika haritzen adarrek urratua zetorren Cambados-eko plazatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.

Lekuka, Frantzia behere hortan, ihauteria Pazko ondoan ere aintzina ospatzen dute, karro apaindu eta beste, aise lore gehiago izaiten den sasoin batean.  Herria   2004-02-05

Danborrada Inauteriaren aurrerakina dela.  Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.

Ihauteriaren burrunba handiena ixildua da, Xuberoko maskarada badoa haatik aintzina herriz-herri.  Herria   2003-03-27

Etengabeko inauterian bizi da Dominikar Errepublikan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Inauteria egiten dutenentzat gaur egungo ekintza da, propioa.  Berria - Kultura   2006-01-27

Aurten, usaiakoaren gainerat, bigarren ihauteria bat ere badugula sasoin berean, herriko bozek sei urtetarik ekartzen dutena omen...  Herria   2001-02-08

2 (pluralean)

Sarri egokitzen dira Inauteriak eta Garizuma otsailean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.

Inauteriak pasatzera goaz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 67. orr.

Iparralde huntan ere eskualde orotan ospatuko dira ihauteriak.  Herria   2005-02-27

Tolosako inauterietan.  Berria - Kultura   2004-02-10

Inauterietan joatekotan geratu da.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 103. orr.

San Sebastianetako eta Inauterietako jaietan.  Askoren artean   «Rataplan» - 14. orr.

inauterietako azken egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.

Ilunabarra zen, inauterietako eromen handieneko egunaren arratsa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.

Inauterietako soinekorik biziena eta ezezagun baten zapatak jantzita egon zen 124aren portxean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 327. orr.

Literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Begira iezadak niri, inauterietako buruhandia ematen diat, lepoa jiratu ezinik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Ihauterietako xaribarietako arizaleak iduri, bertze norbaitena jokatzen nuen astean behin, eta nire pertsonaiari ahalik eta fidelena izatera ahalegintzen nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.

Askotan ikusten omen zuten Unión Artesanako Inauterietako karrozak gogo biziz prestatzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 14. orr.

Baina niri bestelako zerbait iruditzen zitzaidan, rockero zaharra barik pailazo berria, paseatzeko baino inauterietarako askoz aproposagoa izan zitekeen piura harekin.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inauteri aurreko ostegunean, ostegun gizen delakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Inauteri gau alai bat zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Inauteri egunean, Joxe Krakaxek bere burutazio haietako bat izan zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Mardi Gras izeneko inauteri eguna da ezaguna New Orleansen, baina hura eromena omen da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Nekazariek inauteri-egunetarako bereziki apainduriko gurdiak iristen ziren aldirietatik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Inauteri-astea zen, eta kaleak zarataz eta jendez beterik zeuden.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 53. orr.

Mozorro-festak eta inauteri jaiak antolatzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 36. orr.

Inauteri tankera apur bat zuten beren uniforme austriar, italiar eta frantses dotoreez jantzita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Inauteri-igandean aurkitu zituen jantzirik hoberenak hartu eta haiekin joan zen gozotegira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilboko inauteriak (3); bilboko inauterietan (5); eta inauteri (8); eta inauteriak (4); eta inauterien (3); eta inauterietako (7); eta inauterietan (3); inauteri eta (4); inauteri igandean (3); inauteria gaur (3); inauteriak eta (3); inauterien inguruan (3); inauterietako desfilea (5); inauterietako jaitsiera (7); inauterietako jaitsiera bertan (3); inauterietako jaitsieran (3); lapurdiko inauteria (3); lapurdiko inauteriak (3); tolosako inauterietan (3); zuberoako inauteri (3)

aurtengo ihauteriak (6); baionako ihauteria (3); da ihauteria (4); dira ihauteriak (4); dire ihauteriak (3); ditugu ihauteriak (4); eta ihauteriak (4); igande ihautez (4); ihauteri bestak (6); ihauteria besta (8); ihauteria bestak (8); ihauteria eskual etxean (3); ihauteria famatuak (4); ihauteria gogoan (3); ihauteria kari (6); ihauteria merkatuan (4); ihauteriak entzunik (4); ihauteriak ganden (3); ihauteriak gure (5); ihauteriak gure herrian (3); ihauteriak iragan (4); ihauteriak itsasun (3); ihauteriak itsasun aurten (3); ihauteriak karrikako (3); ihauteriak karrikako besta (3); ihauteriak otsailaren (4); ihauteriko kadria (3); lantzeko ihauteria (4); lapurdiko plazan ihauteria (3); miarritzeko ihauteria (4); ospatuko ditugu ihauteriak (3); plazan ihauteria (4); plazan ihauteria merkatuan (3); ta ihauteriak (3); ta ihauteriak entzunik (3)


inauterizale (orobat ihauteri zale) izond/iz inauteriren zale den pertsona.

Dolu-gelan bildutako jendearen errezo-marmarrek kaleko ardaila estaltzea lortzen badute ere, inauterizaleen kantuak bisitariaren buruan segitu du Galtzaundiren zerraldoaren aurrean aitaren egin duenean ere: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

Ostegun horri deitzeko [...] izen mordoxka zituzten, bailara bakoitz inauteri-zale horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.


inaztura ik oinaztura.

inbaditu, inbadi, inbaditzen 1 du ad herrialde baten lurraldean beste herrialde bateko gerra osteak indarrez sartu.

Napoleonek Errusia inbaditu zuenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.

Alemaniarrek Belgika inbaditu zuten egunetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

Errusiak Asian duen inperioa osorik inbaditzeko gertu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

1996an Ruandak Kongoko ekialdea inbaditu zuen.  Berria - Mundua   2004-11-21

X. mendean, Malcolm I.a Eskoziako errege zela, jakin zuen bikingoak etortzekoak zirela Eskoziako lurrak inbaditzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Biharamunean, Erresuma Batuak eta Frantziak unilateralki inbaditu zuten Sinai, aitzakia faltsu batekin.  Berria - Mundua   2004-12-05

Sei Eguneko Gerran inbaditu eta okupatu zuen Golango Gaina (Siria) eremua Siriari itzultzeko prest dagoela.  Berria - Mundua   2004-08-14

Israelgo Armadak Zisjordaniako Tulkarem hiria tankez eta ibilgailu blindatuz inbaditu eta sarekada egin zuen.  Berria - Mundua   2004-08-15

Israelgo 20tik gora tankek, 5 bulldozerrek eta hainbat Apache helikopterok inbaditu zuten mendebaldeko errefuxiatu kanpalekua.  Berria - Mundua   2004-09-26

Armada sobietarrak Hungaria inbaditu izana gaitzetsi zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.

Martetarrak Lurra inbaditzen ari ziren.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 73. orr.

2 hed

Indigenei dagokien lur eremua zein den zehazten ez den bitartean, kolonoek, ehiztariek zein zur ustiatzaileek araren lurrak «inbaditzen eta suntsitzen» jarraituko dutela.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Igelek inbaditu gaituzte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 87. orr.

Proteina arrotzek (bakterioek, esate baterako) gorputza inbaditzen duten guztietan, granulozitoak, mobilizatu, eta gertalekura abiatzen dira prestu. erresumako ehundegiek banan-banan itxi zituzten ateak, atzerriko produktu merkeagoek herrialdea inbaditu zuten, eta hala bai langabezia nola txirotasuna zabaldu egin ziren hirietan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

3 irud.

Kurduak Kirkuk «inbaditzen» ari direla salatu dute.  Berria - Mundua   2004-09-17

Etxeaz jabetzen zen higadura, ordea, muga guztiak gainditzen ari zen, eta, espazioa ez ezik, neure bizitzaren beste alderdi batzuk inbaditzera jo zuen. Arteak inbaditzen zaituenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Behin batean, telebistak gure etxeak eta garunak inbaditu baino lehen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.

Ez zen politikak hizkuntza inbaditzen zuen lehen aldia.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.

Ilunpeek inbaditutako adimenak dagoeneko ez zuen gerran pentsatzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 114. orr.

Baina orain ulertzen dut bere borondateak hiriaren bihotza bera ere nola inbaditu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 161. orr.

ELAren ustez, PSOEren lege proiektuak «inbaditu egiten ditu Nafarroako eta EAEko instituzioek gizarte zerbitzuen arloan dituzten eskumen esklusiboak».  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

4 (era burutua izenondo gisa)

Eskualde inbadituetan barrena abiatuko ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Lurralde inbadituetan zehar eraman beharreko mezu garrantzizkoren batek eragozten zion tsarraren mandataria zela esatea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 285. orr.

Siberiako probintzia inbadituak gezurrezko nortasunaz zeharkatu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alemaniak polonia inbaditu (3); eta garunak inbaditu (3); garunak inbaditu baino (3); inbaditu baino lehen (3); inbaditu dute (3); inbaditu egin (3); inbaditu eta (20); inbaditu eta gero (3); inbaditu eta okupatu (3); inbaditu ondoren (4); inbaditu zuela (4); inbaditu zuen (15); inbaditu zuenean (4); inbaditu zuenetik (4); inbaditu zuten (15); inbaditu zutenean (3); inbaditzen ari (6); inbaditzen zituzten (3); irak inbaditu (11); irak inbaditu eta (6); irak inbaditzeko (6); irak inbaditzen (3); kuwait inbaditu (3); polonia inbaditu (3)


inbaditzaile (76 agerraldi, 17 liburu eta 14 artikulutan) 1 iz inbaditzen duen pertsona. ik inbasore.

Bidea libre zegoen inbaditzaileentzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 374. orr.

Atzerriratuak inbaditzaileekin elkartuko direla.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Alta, inbaditzaileek kolaboratzaile-traidore parrasta bat ukan zuten Filipinetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Negu gorrian, tatariar inbaditzaileak hirietan kantonatuko ziren. eta inbaditzaileek erraustutako alderdi haiek aukeran ez zeharkatu nahiago zuela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Irtish eta Obi ibaien beste aldera aldatu zituzten beren dendak, inbaditzaileen harrapaketetatik ihesi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Arabiar inbaditzaile musulman primitiboek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Inbaditzaile alienigenen istorio guztien iturburua.  Berria - Kultura   2004-09-29

2 (hitz elkartuetan)

Bata zein bestea behartuta zeuden inbaditzaile osteen artetik pasatzen ahalegintzera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.

• 3 izond inbaditzen duena.

Handik zortzi urtera Jean Sobieskik 30.000 soldaduko armadarekin Viena askatu zuela turko inbaditzaileen atzaparretatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Auzo hartan soldadu inbaditzaile bat hilik topatua zutela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

Ivan Ogareffen soldadu osteak Feofarren tropekin bat egin eta armada inbaditzailea osaturik geldituko zela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.

Armada inbaditzailearen aurretik zihoazela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 366. orr.

Kanpo-proletalgo inbaditzailearen gerra-taldeek askoz geldiago egingo zituzketen beren harraparitzak Erromatar Inperioaren azken aldian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Zertarako jan eta edan itzal inbaditzaile honen azpian?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 94. orr.

Pagano izandako eskandinaviar barbaro inbaditzaileengan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Baina badaude beste espezie inbaditzaile batzuk ikusten ez direnak.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Edozein proteina arrotz, hala nola mikrobio inbaditzaile bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inbaditzaile bat (3); inbaditzaileen esku (3)


inbaditze iz herrialde baten lurraldean beste herrialde bateko gerra osteak indarrez sartzea.

Arma hauen esistentzia izan zen Washingtonek Iraken inbaditzea justifikatzeko baliatu zuen aitzakia.  Berria - Mundua   2004-06-04


inbaginazio iz mintz bat edo zelula geruza bat barnealdera biltzea.

Zenbait urrats nahitaezko baino ez dira, antza, guztietan gertatzen, hala nola "gastrulazioa", inbaginazio goiztiar moduko bat, bata bestearen gaineko zelula-"orrixkak" sorrarazten dituena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 122. orr.


inbalditu ik enbalditu.

inbalier 1 iz ipar elbarria, baliaezina.

Elbarritu eta inbalieren onetan kartsuki bermatzen diren elkarte kudeatzaile batzuk.  Herria   2005-07-21

-Haurrak eta inbalierrak gure nagusiak dira.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 228. orr.

Hango jendea inbalierra zen, behin-behineko edo behin-betiko 4/5000 gizon.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.

Zendako sinetsarazi nahi zenidan ama inbaliera zenuela eta aita mundu honetarik joana, bide ixtripu batean bizia galdurik?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

2 irud

Ikasle txarra nintzen eta konplexu handiak nituen matematiketan inbalierra nintzelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.


inbaliertu, inbalier(tu), inbaliertzen 1 da/du ad ipar elbarritu, inbalier bihurtu.

Aipatuko dut hemen euskaldun bakar bat, Durangokoa, zangoz inbaliertua, bidea egiten baitzuen bi makuluren gainean, egunean 20 kilometro.  Herria   2003-09-18

2 (era burutua izenondo gisa)

Oraino ganden udan ikusten zen Auxtin bere emazte eri eta inbaliertuaren artatzen eta eskuko karrosa ttipi horietan pusatzen.  Herria   2004-06-03


inbariante iz magnitudeez, erlazioez, tasunez eta kidekoez mintzatuz, eraldatze jakin batean aldatu gabe dirauena.

A priori, baldin trukerako joera, Adam Smith-ek pentsatzen zuen bezala, gizakiak berezkoa badu -inbariante unibertsala dela esango genuke gaur-, trukeen globalizazioaren fenomenoa berdin-berdin gerta zitekeen Ekialde Urrunean edo beste nonahi.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.


inbariantza 1 iz inbariantea denaren nolakotasuna.

Inbariantzaren hipotesia, hain zuzen, objektu multzo horren barnean, begiraleak bat bakarraren hautua egiten duela abiapuntutzat hartzea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Inbariantzaren hipotesi honek lotura estua du, beraz, lehenago aipatu den pertzepzio-jarraitasunaren fenomenoarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eredu enpiristaren arabera, behin eta berriro beteko litzateke hipotesi hori, "saio eta huts egite" modura: behin aplikatuta, huts egin dela ikusten baldin bada, ikusmen-sistemak berriro aztertzen ditu bere inbariantza-hipotesiak, eta beste hipotesi batzuk proposatzen ditu, harik eta hipotesi guztiak (lehendiko esperientziaren eta asoziazioen arabera) posible den konfigurazio batekin ados datozen arte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Beste erredundantzia batzuk egiturazko erregulartasun nagusiek eragiten dituzte, simetriak batez ere, baina baita Gestalt-en legeak betetzeak ere (eta inbariantza-irizpide orok, oro har).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.


inbasibo izond medikuntzan, esploratze metodoez mintzatuz, esploratzen den organismoari erasateko arriskua duena.

Hala ere, gaixo askok ez dute nahi izaten «proba inbasibo eta nekagarri» hori egin diezaieten.  Berria - Gaiak   2004-05-20


inbasio 1 iz inbaditzea.

Normandiarren inbasioek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

Non egon zarete azken 37 egunotan, israeldarren inbasiopean ginelarik?  Berria - Mundua   2004-08-06

Georgiaren inbasio baten beldur, defentsa neurriak zorroztu dituzte Adjarian.  Berria - Mundua   2004-05-06

Iraken inbasioa prestatzeko plazaraturiko informazioaren inguruan ikerketa independentea abiatzea.  Berria - Mundua   2004-01-31

Izan ere, zurrumurrua zebilen ahoz aho herri kirgizak altxatu ote ziren eta tatariarrek inbasioari ekin ote zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Nik uste inbasio bat antolatzeko amorratzen daudela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.

Errusiaren ekialdeko mugan zurrumurrua zebilen hara eta hona matxinada eta inbasioa etengabe hedatzen ari zirela bazterrik bazter.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 118. orr.

Soldadu errusiarren osteak, berriz, urruti zeuden [...] eta ezin zioten inbasioari aurre egin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Oinez joan behar, jakirik gabe, inbasioak errausturiko lurralde batean zehar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Ez zirudien inbasioa berehalako batean geldiaraz zitekeenik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

Inbasioaren mehatxua hurbiltzerakoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.

Inbasioaren lehen fasea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 28. orr.

Inbasioa legezkoa izan zen argitzea eskatu diote Hagari.  Berria - Mundua   2004-03-03

Lurraren inbasioa kontatzen da bertan, zorri izurrite baten inbasioa hain zuzen ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 239. orr.

2 (izenlagunekin)

Justinianoren erreinuaren ondoren lonbardiar, eslaviar eta arabiar inbasioen uholdea etorri zen laster.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Alemaniar inbasioak Belgikan harrapatu du Lehendakaria.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 173. orr.

Nikaraguako iraultza sandinista, Afganistango sobietar inbasioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Sekulako inbasioa egin zuten gure lurraldeetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.

3 hed/irud

Odolean dauden globuluetariko batzuk dira germenen inbasioen aurka gorputzak duen babes-mekanismo nagusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Izan ere, burmuinak ezin dio inbasio neurokimiko horri luzaroan eutsi.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 271. orr.

Proteina arrotza gorputzaren barnean agertzen denean baino ez da aktibatzen inbasioaren aurkako defentsa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Pentsamendu ilustratu-jakobino modernoaren inbasioaren aurka.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 51. orr.

Hugo baitan badago jada landaren landatasun defentsa bat, naturaltasunaren defentsa bezala, hiriaren eta modaren inbasioen aurka, modernizazio perbertitzailearen aurka hain zuzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inbasio indarren agintari gorena.  Berria - Mundua   2004-07-01

Nola da posible inbasio tropek erresistentziak baino askoz zibil gehiago hil izana albistegietan agertzen diren hildako guztiak hauen biktima badira?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 203. orr.

1961ean Playa Gironen (Bahia Cochinos) Gobernu iraultzailearen kontrako inbasio saioan.  Berria - Mundua   2004-05-23

Inbasio mota bakoitzak berariazko antigorputza sortzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Ez zekarren basamortuaren usainik, ezta mairuen inbasio-mehatxurik ere.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 225. orr.

Latinak [...] jasandako aldaketa nabarmenenak, hain zuzen inbasio garaietan gertatu zirela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Agian garrantzitsua izango zen XIX. mendean eta hogeigarrenaren hasieran, mugek zerbait egiten zutenean, eta kultur inbasio bat geldiarazteko gai zirenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 104. orr.

Suspertu nintzenean gertatu zen piraña inbasio hura.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inbasioa (4); inbasio bat (4); inbasio baten (5); inbasio eta (9); inbasio hura (3); inbasio indarren (7); inbasioa abiatzeko (3); inbasioa eta (5); inbasioa hasi (24); inbasioa hasi aurretik (4); inbasioa hasi da (3); inbasioa hasi zenetik (7); inbasioa izan (4); inbasioa justifikatzeko (5); inbasioak eta (4); inbasioaren alde (3); inbasioaren aurka (5); inbasioaren aurkako (9); inbasioaren aurkako jarrera (3); inbasioaren aurretik (5); inbasioaren hirugarren (4); inbasioaren lehen (4); inbasioaren ondoren (6); inbasioari buruz (4); inbasioaz geroztik (4); inbasioen aurka (3); inbasiorik ez (3); irakeko inbasioa (9); irakeko inbasioan (3); irakeko inbasioaren (14); irakeko inbasioaren aurkako (3); iraken inbasio (6); iraken inbasio eta (5); iraken inbasioa (17); iraken inbasioa hasi (4); iraken inbasioak (5); iraken inbasioaren (19); iraken inbasioaren alde (3); iraken inbasioaren aurkako (4); iraken inbasioaz (3); tatariarren inbasioak (3); tatariarren inbasioaz (3)


inbasioaldi iz inbasioa.

Sortaldeko inbasioaldiak atzera egin zuen azkenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.


inbasore (23 agerraldi, 9 liburu eta 8 artikulutan) iz inbaditzailea.

Jadanik ez zegoen turkiar inbasorearengandik libratzerik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.

Lehergailuen eztandarekin inbasoreei tuneleko sarrera ixteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

Gero, bonbardaketen kontra idazten hasi zen, eta orain, inbasoreen aurka.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.


inbeia ik enbeia.

inbentariatu, inbentaria, inbentariatzen du ad inbentarioa egin.

Balio etnografikoa duten piezak eskuratzen jarraitzeaz gain, azken urteotan eskuratutakoak ordenatu, siglatu eta inbentariatzeko lanean jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izenpetutako hitzarmenari jarraiki.  Berria - Kultura   2004-05-27

Baina agente isila inbentariatzen ari da beren oroitzapenak, mingostasunak, dezepzioak eta aladurak.  Berria - Kultura   2004-06-23

Orain inbentariatu egin behar dira irekitako norabideak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 49. orr.

Hondakin arriskutsuei dagokienez, 2002an inbentariatutako hondakin arriskutsuen %100 kudeatu ziren  Berria - Euskal Herria   2004-11-09


inbentario 1 iz pertsona, enpresa edo erakunde batenak diren edo toki jakin batean dauden ondasunen zerrenda egituratua.

Ondarearen inbentarioaren zain.  Berria - Kultura   2004-07-08

Inbentarioan sailkaturiko 196 eskuizkribuetatik 147 oinarri harturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Maila paradigmatikoan (esan nahi baita euskal hotsen inbentarioan) herskariez gainerako trabarien sailean gertatzen da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Inbentarioan "kloruro demonio" izenez zetorren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

IRAk deuseztatutako armen inbentario berriak aurreko desarmeetan egin genituen hirurak barne hartzen ditu.  Berria - Harian   2005-09-27

Inbentarioa bururatu zuenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 197. orr.

Inbentarioak emango dizkigu zenbaki zehatzak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.

Zer pentsatuko ote zuten nire noizbehinkako bisitariek ezpain-zapi haiek, paperontzian bota beharrean banan-banan jasotzen eta haien inbentarioa osatzen harrapatu izan banindute?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.

Garai guztietako matematikarien halakoxe inbentario bat ezarri beharra zeukan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

IRAk deuseztatutako armen inbentario berriak aurreko desarmeetan egin genituen hirurak barne hartzen ditu.  Berria - Harian   2005-09-27

Eusko Jaurlaritzako Industria Ondarearen Inbentarioak «sailkatzeko industria ondare gisa» jasotzen ditu Orconerako etxeak.  Berria - Kultura   2004-03-12

2 inbentarioa egin

Neuri zegokidan halaz ere amonaren poltsaren inbentarioa egitea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 71. orr.

Galtzerdien inbentarioa egin behar duzu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Berehala, leku hartan zeuden janari guztien inbentarioa egiten hasi zen batetik bestera usainka ibiliz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Esaterako, ondasunei zegokien atalean, ondasun higiezin eta higigarri guztien inbentario zabal, zehatz eta zorrotza egin zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 30. orr.

Altzuzako bildumaren inbentarioa egin zenean.  Berria - Kultura   2004-04-11

Dendari txorrotx batek bere salgaien inbentarioa egingo lukeen bezain xehe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 68. orr.

Berak ere bere aje eta oinazeen inbentarioa egin zigun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.

Lurzorua kutsatu dezaketen enpresak dauden lurren inbentarioa eginda dago dagoneko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Eskolatik irten eta, sarritan, suscripciones patrioticas deitzen zirenak egin behar genituen, donazioak bildu eta inbentarioak eginez: Juan Mari Anacabe, oilo bat; Irene Uribe, hiru membrillo; Lino Etxaburu, lau konejo; Gregorio Erroteta, lau zaku patata; Anisia Etxenagusia, urdaiazpiko bat, lau botila ardao, zerrikume bat bizirik; aurrekoaren neskameak, libra bat gurin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inbentarioa egin (9); inbentarioa egiten (5)


inbentatu, inbenta, inbentatzen (10 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) du ad asmatu.

Bestalde, Los Planetasena inbentatuta zegok aspaldi: betiko pop-a duk, ezer berririk ez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 41. orr.

Arras itxuragabeko filiazioak inbentatuz autore eta ideien artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.

Espainia hori geroago inbentatuko da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Mundua bere kasa idazten da, eta fotografiak irakurri egiten du, baina irakurketa Jorge Luis Borgesek aldarrikatzen zuen moduan: irakurtzea sortzea, inbentatzea da  Berria - Kultura   2004-04-17


inbento ik inbentu.

inbentore iz asmatzailea.

Baina gero oinazearen inbentoreak eta merkatariak etorri ziren, eta haragizko oinaze partikular hura, ideia edo pentsamendu publiko arrunt bihurtu zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.

Juaristik Ernazimentuan aurkitu du euskaldunaren inbentua; baina ez Ernazimentuan oro har [...] baizik pertsona konkretu gaizto batengan, intentzio makurrez juduen aurka propio asmatua, haiei lanbideak kentzeko apropos, eta "diferentziaren" inbentorea Lizentziatu Poza urduñarra izan da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 154. orr.


inbentu (13 agerraldi 5 liburutan; orobat inbento 12 agerraldi 4 liburutan) 1 iz asmazioa.

Liberalen inbentua da Estatu-Nazioaren kontzeptua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Politikie kapitalisten inbento bat da dirue atatzeko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 163. orr.

2 asmakaria.

X. mende abiaeran, artean ere, inbentu askotxo baitzegoen asmatzeko...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 31. orr.

Gamma izpiak, pentsatu zuen, bai inbentu itzela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 122. orr.


inbentutxo (corpusean inbentotxo soilik) iz

Benetako plazera sortze lana da, lehen aipatu dizkizudan kontu txiki horiekin guztiekin: apurketak, inbentotxoak, kapritxoak.  Berria - Kultura   2006-02-04


inbertitu, inberti, inbertitzen (403 agerraldi, 29 liburu eta 249 artikulutan; ETCn 7.559 agerraldi) 1 du ad diru kopuru bat zerbaitetan ezarri edo erabili.

Atzerrian ezarri, mailegatu edo inbertituriko kapitalen irabaziak, eta etorkinek bidalitako diru-funtsak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Interesak %10ean baldin badaude, inor gutxik inbertituko luke %12ko errentagarritasuna eskainiko duela aurreikusten den negozio batean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Interesak sei hilabetetik behin eskuratu ordez, hiru hilabetetik behin eskuratu, eta berriz inbertitu bahitu, urte bukaeran P(1 + 1/4)4 edukiko huke.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

Hortaz, 50 milioi euro inbertituko duen lagun batek aukera izan behar du gero irabaziak lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Ingeles kapitalak Portugalen inbertituko balira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Herrialde zordunetan inbertitzeko interesa zuten enpresa multinazionalei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Epe luzera lehiakor izateko berrikuntza eta ikerketan inbertitu beharra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Herrialde hartzailean eskuratutako mozkinak berriro bertan inbertituz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi.  Elizen arteko biblia   Mt 25,16

1991tik 1996ra [...] eragile pribatuek 900.000 milioi dolar korronte inguru mailegatu, ezarri edo inbertitu zituzten garapen-bideko herrialdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Txinak 500 milioi dolar inbertituko ditu Kubako nikel produkzioan.  Berria - Mundua   2004-11-24

Kataluniako aurrezki kutxak hiru milioi euro inbertitu zituen gizarte lanetan.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

'Hedge funds'-etan inbertitzeko lehen funtsa sortu du BBK-k.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Badago funts solidario eta etikoetan inbertitzea errentagarritasunari uko egin gabe.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 200. orr.

Izan ere, urtegiaren mehatxua aurrean izanda, nork inbertitu behar zuen ezer bere etxeko teilatua edo paretak konpontzeko?  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 145. orr.

Lanean hasteaz batera, dirua aurreratzen eta inbertitzen hasi nintzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 101. orr.

Hor dago familia, hor dago gizartea bera, guregan inbertitu duena: mantendu gaitu, urte askotan itzuli behar ez zen dirua eman digu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 257. orr.

Garapen emozionalean inbertitzen den guztia bueltan etortzen da: haurra lasaiagoa izango da, esplorazio aberatsagoa egingo du, harremanak errazago egingo ditu...  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

2 alderantzikatu.

Dezeleragailua inbertitu eta 2043 urtera itzultzeko agindua sakatu zuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 83. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Espainian piramide inbertituaren eskemari zorrotz jarraitzen zaio normalean, eta Frantzian piramide inbertitu hori irekiagoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko inbertitu (5); berriz inbertitu (3); diru asko inbertitu (4); dolar inbertitu (3); eta berriz inbertitu (3); euro inbertitu (28); euro inbertitu ditu (9); euro inbertitu ziren (4); euro inbertitu zituen (5); euro inbertituko (40); euro inbertituko (40); euro inbertituko dira (3); euro inbertituko dira (3); euro inbertituko ditu (22); euro inbertituko ditu (22); euro inbertituko dituela (3); euro inbertituko dituela (3); euro inbertituko dituzte (8); euro inbertituko dituzte (8); gasteizen inbertitu (3); gehiago inbertitu (9); horretan inbertitu (4); inbertitu behar (17); inbertitu beharko (9); inbertitu beharra (3); inbertitu dira (3); inbertitu ditu (16); inbertitu du (4); inbertitu eta (5); inbertitu nahi (6); inbertitu ziren (5); inbertitu zituen (5); inbertitu zuten (5); inbertituko dira (3); inbertituko dira (3); inbertituko ditu (27); inbertituko ditu (27); inbertituko ditu aurten (4); inbertituko ditu aurten (4); inbertituko dituela (4); inbertituko dituela (4); inbertituko dituzte (11); inbertituko dituzte (11); milioi dolar inbertitu (3); milioi euro inbertitu (25); milioi euro inbertituko (38); milioi euro inbertituko (38); milioi inbertituko (3); milioi inbertituko (3)

atzerrian inbertitzeko (3); dirua inbertitzen (3); euro inbertitzeko (3); euro inbertitzeko asmoa (3); gehiago inbertitzen (3); gehien inbertitzen (5); gutxi inbertitzen (3); gutxiago inbertitzen (5); inbertitzeko asmoa (3); inbertitzeko eskatu (3); inbertitzeko eta (3); inbertitzeko prest (3); inbertitzen ari (6); inbertitzen ari dira (3); inbertitzen da (3); inbertitzen du (4); inbertitzen duen (5); inbertitzen dute (6); inbertitzen duten (3); milioi euro inbertitzeko (3)


inbertitzaile (ETCn 1.308 agerraldi) 1 izond/iz inbertitzen duena. ik inbertsiogile; inbestitzaile.

Era horretan nazioarteko inbertitzaileek hartzen dituzten arriskuak murrizten dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Maileguen gainean ordaindutako interesak eta atzerritar inbertitzaileek beren herrira eramandako dibidenduak eta mozkinak kontuan hartzen badira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Maileguen gainean ordaindutako interesak eta atzerritar inbertitzaileek beren herrira eramandako dibidenduak eta mozkinak kontuan hartzen badira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Parmalateko inbertitzaileek auzitegietara joko dute.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

• 2 izond

Talde inbertitzaile sendoa da, eta 50 milioi bezero ditu mundu osoan.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Erakunde inbertitzaileen erosketak dira prezioak etengabe igotzearen erantzuleak.  Berria - Harian   2006-04-19


inbertsio (ETCn 20.697 agerraldi) 1 iz diru kopuru bat zerbaitetan ezarri edo erabiltzea. ik inbestimendu.

Bere independentziari harrotasunez atxikirik, Japoniak ez zituen kanpoko maileguak eta inbertsioak onartu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Inbertsioa sustatu eta enplegua sortzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

Energia berriztagarrietan eta kontsumo eraginkorrean 4.900 milioi euroren inbertsioak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak. herriaŽ

Ikerketa bultzatzeko, Bill Gatesek sei milioi dolarreko inbertsioa egin zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

Katalunian, bestalde, inbertsio handia egin da osasun zerbitzuetan.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Estatuak inbertsio masiboak egin zituen industria astunetan eta oinarrizko azpiegituretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

Ikasliburu baten egiten den inbertsioa berdintzeko hiruzpalau urte behar izaten ditu argitaletxe batek.  Berria - Harian   2006-01-15

Ikerketa-garapenean (IG) inbertsiorik handienak egiten dituzten herrialdeetako enpresek atzerrian ere egin ohi dituzte inbertsioak, beren berrikuntzak ustiatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Enpresen inbertsioa zergagabetuko da.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Enpresen inbertsioek behera egin zuten urteko hirugarren hiru hilekoan (-%0,1).  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Markoetan egiten ziren inbertsioen zenbatekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Merkataritza, nazioarteko inbertsioa bezalaxe, osagarritasunezko irizpideen gainean oinarritzen zen funtsean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Trukeen, inbertsioen eta kredituen fluxuen bitartez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

Beste lekuetan aurkitzen ez diren lehengaiak ustiatzeko ez bada, nazioarteko inbertsioak ez du periferiako lurraldeetara jotzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Atzerriko inbertsioa jaitsi arren, esportazioak %15,6 igo ziren.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Urre-ereduaren erregimenaren baitan [...] nazioarteko maileguak, eta baita zuzeneko inbertsioak ere, sekula ez bezalako lastertasunaz garatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Nazioarteko zuzeneko inbertsioen hazkunde indizea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Herrialde industrializatuen arteko inbertsio gurutzatuen nagusitasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Inbertsio pribatua sustatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

Inbertsio ez errentagarriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Zortzi urterekin, haurrak nekazaritza lanetan laguntzen hasiko ziren; beraz, karga ez, baizik eta inbertsio ona zen haur asko izatea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Autodeterminazioaren aldeko botoa «gatazkaren konponbide demokratikoan inbertsioa egitea» dela erantsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Inbertsiotzat hartu nuen bidaia, gizon aberatsen bat aurkituko nuen ustean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste aldetik, baliabideen kostua handitu egiten da, inbertsio-tresna errentagarriagoak agertzearekin (inbertsio-sozietate eta inbertsio-funtsak), familien aurrezkiak banku-gordailuetatik urruntzen baitituzte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Europako Inbertsio Bankuaren dirua erabil dadila.  Berria - Mundua   2006-03-25

Stephen O'Sullivan UFG inbertsio etxeko adituak.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Fininvest bere inbertsio enpresari lotutako auzi batean.  Berria - Mundua   2004-11-13

Permira eta Carbalek (Ballve anaien inbertsio elkarteak) akzioko 2,15 euro eskaini zituen.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Hein handi batean, kotoiaren esportazioak finantzatzen zuen inbertsio-ahalegina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Maileguz hartutako funtsak inbertsio-proiektu errentagarrietan erabili zirenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Produktu manufakturatuen tokiko merkatuetan sorturiko urrialdiek inbertsio-aukera esperogabeak ekarri zizkieten bertako enpresaburuei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Makina-erreminta inbertsio ondasuna da.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Inbertsio-tasa hori BPGaren %22 zen 1993an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Herrialdean I+Gn eginiko inbertsio proportzioa «ona» dela azaldu zuen Camposek.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

Orain arteko errentagarritasunari eta inbertsio mailari eustea du asmo.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Inbertsio plan errentagarriak finantzatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Haien inbertsio-estrategiak, dinamika berriak sortu baino areago, jadanik abian diren barne-dinamikei atxikitzen zaizkie gehienetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Inbertsio-atonia iraunkorra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

inbertsio dezifizita zuzentzea.  Berria - Mundua   2006-01-03

Txinara joango dela herrialdeak Asian dituen merkataritza eta inbertsio harremanak bultzatzen laguntzeko.  Berria - Mundua   2004-08-14

Manufakturen sektorean eta ekonomia dinamikoenetako zerbitzuetan egin diren inbertsio-forma berriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

1970eko hamarraldiaz geroztik garatu diren inbertsio molde berriei esker, bereizi egin daitezke ekoizpenaren kontrola eta kapitalaren ekarpena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Inbertsio-erregimenaren liberalizazio etengabearekin batera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Hala eta guztiz ere, datu horiek nahiko ondo islatzen dute inbertsio-ardatzen eta inbertsio-hartzaileen arteko hierarkia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kreditu inbertsioen balioa 7.885 eurokoa da.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Enpresen kapital inbertsioa %5,1 hazi da.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Lizentziak ematea erraza izaten da gauzatzen, ez da garestia, eta teorian irabazi gehiago eman ditzake ekoizpen-inbertsio baten mozkin beti aleatorioek baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Konpromisoak gauzatzeko aurrekontu-inbertsio handiak behar dira hezkuntzan, informazioan, partaidetzan eta komunikazioan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Eskualde osoan bultzatu zen truke-tasen balioeste gehiegizkoari esker, eta lurreko oligarkiaren sarreren lepotik, industria-inbertsioen kostuak murriztu ahal izan ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Gai jakin batean, material berezi batean murgildurik, bestalde, egunean-egunean handituz doa denbora- eta lan-inbertsioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 74. orr.

I+G+I inbertsioen, prestakuntza iraunkorraren, azpiegituren, marketinaren, kudeaketaren eta malgutasunaren alorretan.  Berria - Ekonomia   2004-06-30

Esportazio eta barne-inbertsioen gorakadak eta nazioarteko ekonomiaren egoera onak eragin dute hazkunde hori.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

4 alderantzizkatzea.

Horixe baita inbertsioa: segida baten osagaiak aldrebes jartzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

Permutazioaren aldaera bat da inbertsioa, baina hain da oparoa hitz jolasen munduan non atal berri bat egitea erabaki dugun, aurreko permutazioetatik bereizia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

Labur esatearren, nigan inbertsio bat gertatu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Zeinuaren inbertsioak ez du alternatibotasunaren bermea ziurtatzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

5 inbertsio funts

Aurrezleak gehien erakarri dituzten produktuak inbertsio funtsak izan ziren joan den urtean.  Berria - Ekonomia   2004-01-09

Ageriko aurrezki, hipoteka mailegu eta inbertsio funtsen igoerek negozioaren bolumena %12,3 haztea eragin zuten.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Merkatu indartzen hasi guztietara zabaldu zen orduan mesfidantza, eta Long Term Capital Management estatubatuar inbertsio-funts handiaren porrota eragin zuen ia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Inbertsio funts, pentsio funts eta aseguru-etxe handiek mugitzen duten dirutza osoa 21 bilioi dolar ingurukoa dela kalkulatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

FIDELITY AEBetako inbertsio funts taldeak partaidetza ugari eta handiak ditu geure burtsan.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako inbertsio (3); aparteko inbertsio (5); arteko inbertsio (3); atzerriko inbertsio (4); baina inbertsio (4); baino inbertsio (6); diren inbertsio (6); du inbertsio (3); egindako inbertsio (7); egitasmo eta inbertsio (3); eta inbertsio (44); eta inbertsio funtsak (4); hainbat inbertsio (5)

inbertsio aukera (3); inbertsio bankuak (5); inbertsio bankuaren (3); inbertsio bat (3); inbertsio baten (3); inbertsio berriak (6); inbertsio eta (13); inbertsio eta pentsio (3); inbertsio funts (9); inbertsio funtsa (3); inbertsio funtsak (10); inbertsio funtsari (3); inbertsio funtsek (4); inbertsio funtsen (4); inbertsio gehiago (6); inbertsio gehiago egin (3); inbertsio gurutzatuak (4); inbertsio gurutzatuen (4); inbertsio gutxiago (4); inbertsio handi (3); inbertsio handia (15); inbertsio handia egin (7); inbertsio handiak (20); inbertsio handiak egin (11); inbertsio hori (3); inbertsio horiek (6); inbertsio horien (5); inbertsio horri (3); inbertsio maila (3); inbertsio ona (3); inbertsio oso (3); inbertsio plan (5); inbertsio plana (5); inbertsio pribatua (5); inbertsio proiektuak (3); inbertsio publiko (3); inbertsio publikoak (4); inbertsio zuzenen (4)

merkataritza eta inbertsio (3); nazioarteko zuzeneko inbertsio (3); zenbait inbertsio (5); zuzeneko inbertsio (7); zuzeneko inbertsio gurutzatuak (3)

atzerriko inbertsioa (3); beharreko inbertsioa (3); den inbertsioa (4); dolarreko inbertsioa (4); egin beharreko inbertsioa (3); egindako inbertsioa (5); enpresen inbertsioa (6); eta inbertsioa (9); euro inguruko inbertsioa (6); euroko inbertsioa (77); euroko inbertsioa aurreikusi (4); euroko inbertsioa egin (25); euroko inbertsioa eginen (4); euroko inbertsioa egingo (11); euroko inbertsioa egiteko (3)

inbertsioa aurreikusi (5); inbertsioa aurreikusi dute (3); inbertsioa beharko (3); inbertsioa berdintzeko (4); inbertsioa berreskuratu (3); inbertsioa da (5); inbertsioa dela (3); inbertsioa egin (40); inbertsioa egin behar (7); inbertsioa egin du (11); inbertsioa egin dute (6); inbertsioa egin nahi (3); inbertsioa egin zuen (3); inbertsioa eginen (4); inbertsioa egingo (16); inbertsioa egingo du (10); inbertsioa egitea (7); inbertsioa egiteko (3); inbertsioa egiten (4); inbertsioa eskatzen (3); inbertsioa eta (8); inbertsioa eta epeak (3); inbertsioa ez (4)

inguruko inbertsioa (6); milioi euroko inbertsioa (66); milioiko inbertsioa (5); nazioarteko zuzeneko inbertsioa (3); zenbateko inbertsioa (4); zenbateko inbertsioa egin (3); zuzeneko inbertsioa (5)

atzerriko inbertsioak (4); beharreko inbertsioak (4); bideratutako inbertsioak (3); diren inbertsioak (4); diru inbertsioak (4); dituen inbertsioak (3); dituzte inbertsioak (3); dituzten inbertsioak (5); egin beharreko inbertsioak (4); egindako inbertsioak (6); enpresen inbertsioak (3); eta inbertsioak (19); euroko inbertsioak (11); euroko inbertsioak egin (6); euroren inbertsioak (8); euroren inbertsioak egingo (6); g inbertsioak (3); hobetzeko inbertsioak (3); inbertsioak behar (3); inbertsioak bultzatu (3); inbertsioak dira (4); inbertsioak egin (17); inbertsioak egin dituzte (3); inbertsioak egin eta (3); inbertsioak eginez (3); inbertsioak egingo (11); inbertsioak egingo ditu (5); inbertsioak egingo dituzte (4); inbertsioak egitea (5); inbertsioak egiteko (19); inbertsioak egiten (7); inbertsioak ere (6); inbertsioak eta (17); inbertsioak ez (7); inbertsioak ez du (3); milioi euroko inbertsioak (11); milioi euroren inbertsioak (8); nazioarteko zuzeneko inbertsioak (15); ziren inbertsioak (3); zuzeneko inbertsioak (19)

atzerriko inbertsioen (6); enpresen inbertsioei (3); eta inbertsioaren (3); eta inbertsioen (10); euroko inbertsioarekin (4); inbertsioei buruz (6); inbertsioen eta (4); inbertsioen fluxuen (4); inbertsioen munduko (5); inbertsioen munduko stockaren (3); inbertsioen parte (6); inbertsioen parterik (3); milioi euroko inbertsioarekin (3); nazioarteko zuzeneko inbertsioei (4); nazioarteko zuzeneko inbertsioen (55); zuzeneko inbertsioei (4); zuzeneko inbertsioen (55); zuzeneko inbertsioen fluxuen (4); zuzeneko inbertsioen munduko (4); zuzeneko inbertsioen parte (5)


inbertsiogile (211 agerraldi, liburu 1 eta 160 artikulutan; ETCn 1.661 agerraldi) iz dirua inbertitzen duen pertsona. ik inbertitzaile.

SFR-ren akzioak pikutara joan dira, eta inbertsiogile handi batek adio esan digu gaur.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 85. orr.

Epe luzeko inbertsiogileen oinarri handi bat sortzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

Egunero diru kopuru handiak salerosten dituzten inbertsiogile pribatuei.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

Inbertsiogile nagusia pribatua bada.  Berria - Ekonomia   2004-09-08

Herrialde bat inbertsiogileentzako erakargarria izateko baldintzak aipatu zituen, eta horrekin batera, inbertsiogileak uxatzen dituzten egoerak.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Txirula hartu eta inbertsiogile txiki eta handiak liluratu zituen bere musika alaiarekin.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

· Ingelectric eta Murueta, balizko inbertsiogile.  Berria - Harian   2005-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzerriko inbertsiogileek (4); diote inbertsiogileek (3); du inbertsiogile (3); eta inbertsiogile (6); inbertsiogile eta (3); inbertsiogile handiei (3); inbertsiogile handienen (3); inbertsiogile pribatuak (4); inbertsiogile pribatuek (5); inbertsiogile pribatuen (15); inbertsiogile pribatuen esku (15); inbertsiogileek eta (5); inbertsiogileen artean (3); naval inbertsiogile (4); naval inbertsiogile pribatuen (4); nazioarteko inbertsiogile (3); zuten inbertsiogileek (4)


inbertsiogintza iz inbestimenduak egitea.

Garaiko Mendebaldeko merkataritza-publizitatearen praktika, bere inbertsiogintzaren ugaritasunean eta "merkatu-ikerketaren" arduratasunean, propaganda komunistak nekez gainditu bazezakeen ere, desberdinak eta garrantzitsuagoak ziren emaitzetara jo zuen, eta bai lortu ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.


inbertsore (28 agerraldi, 3 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 394 agerraldi) iz inbertsiogilea.

Inbertsore batek, 1990ean, azken enpresa horren 10.000 dolar erosi izan balitu, 2000. urtean 13,4 milioi dolar izango zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 163. orr.

Kanpoko inbertsoreek ez dutelako arrazoirik etekin txikia emango dieten herrialde horietako aktiboetan eta tituluetan inbertitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Egitasmoak behar duen diruaren erdia kanpaina handi baten bidez lortu diren inbertsore pribatuek eman dute.  Berria - Mundua   2004-09-18

Konpainia berriak ere sortu ziren inbertsore berrien eske zegoen euforia-giroari probetxua ateratzeko asmoz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Parmalatek bere burua finantzatzeko inbertsoreei jaulkitako tituluei dagozkien dokumentuak. makina bat inbertsore harrapatu zuen ekonomia berriaren burbuilak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

· Espainia dela Boliviako inbertsore atzerritar nagusienetako bat.  Berria - Mundua   2006-01-05


inbestidura (orobat inbestitura g.er.) 1 iz norbaiti aginte edo dignitate bat ematea.

EAE-ko lehendakariaren inbestidura. Zapateroren inbestidura babesteko, baldintzak jarri dituzte EAk eta ERCk.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Zapateroren inbestiduran EAJ, seguruenik, abstenitu eginen dela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

2003an Rabanera eta Alonsoren inbestiduraren alde bozkatu zuen PSE-Eek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Inbestidura lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

EHAKren babesa edo, bestela, PSE-EEren abstentzioa beharko du inbestidurako bozketan lehendakari aukeratua izateko.  Berria - Harian   2005-04-18

RPR-ren inbestituraren bila abiatu zen, baina azkenean, independente gisa aurkeztu zen, alderdi gaullistak Caset sostengatu baitzuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

2 (hitz elkartuetan)

Gaur Mikhail Saakashvili Georgiako presidentearen inbestidura ekitaldia izango da Tbilisin.  Berria - Mundua   2004-01-25

Iazko ekainaren 22an Eusko Legebiltzarrean egindako inbestidura hitzaldian Kontseilu Politikoaren zeregin nagusiak aurreratu zituen lehendakariak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Azkaratek esan zuen Ibarretxek inbestidura saioan hartutako konpromisoei eutsi egiten diela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibarretxek inbestidura (3); inbestidura ekitaldia (4); inbestidura saioa (6); inbestidura saioan (38); inbestidura saioan hartutako (3); inbestidura saioan zer (4); inbestidura saioaren (3); inbestidura saioari (3); inbestidura saioko (7); lehendakariak inbestidura saioan (4); lehendakariaren inbestidura (7); presidentearen inbestidura (4); rodriguez zapateroren inbestidura (5); zapaterok inbestidura saioan (4); zapateroren inbestidura (11); zapateroren inbestidura saioa (3); zapateroren inbestidura saioan (4); zapateroren inbestiduran (3)


inbestigazio iz ikerketa.

Meteorologia azterketa eta inbestigazio sano bezain sakona.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 178. orr.

Bere inbestigazioen berri emateko, gauean bertan edo bestela biharamun goizean telefonatuko zuela sinfalta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.


inbestimendu (40 agerraldi, 3 liburutan; ETCn 88 agerraldi) iz inbertsioa. ik inbestizamendu.

Japonia inbestimendu handiak egiten ari da oinarrizko ikerkuntzan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

Azpimarratzekoa da, hala ere, inbestimendu publikoei dagokiela EAE eta Europar Batasunaren artean dagoen alde handiena, inbestimendu pribatuei dagokiena txikiagoa baita, datu horietan ikusten den gisa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 130. orr.

"Ikerketa eta Garapenerako" (I+G) erabiltzen diren inbestimenduak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

I+Grako inbestimenduak, BPGaren ehunekoetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 226. orr.

Gizarteak ikasleko egiten duen inbestimendua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 160. orr.

Inbestimenduetarako gastu handia egiteak esan nahi du, normalean, unibertsitate sistema hazten ari dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 84. orr.

Gure inguruan zer egiten den ikusi behar da, eta ikusi behar da nola egiten den, zer inbestimendu mota egiten den, nork jartzen dituen baliabideak, nork erabiltzen dituen baliabideak, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diren inbestimenduak (6); egiten diren inbestimenduak (5); inbestimendu handiak (3)


inbestitu, inbesti, inbestitzen (16 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) du ad diru kopuru bat zerbaitetan ezarri edo erabili.

Hazparne ez du Arbelbidek sortua, diru ainitz inbestitu badu ere.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 104. orr.

Sardinzarrak, alkaterna eta eltzeak saltzen ziren denda batean inbestitua zuen Peshek dotea, eta nekazariz gainezka egoten zen beti denda.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 193. orr.

Horrek esan nahi du AEBetan hemen baino askoz ere ahalegin handiagoa egiten dela, lau aldiz gehiago inbestitzen baita ikasleko, nahiz biztanleko errenta bi aldiz handiagoa izan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 181. orr.

Baina irakaskuntzan inbestitzen dena da, benetan, beste herri horietatik urruntzen gaituena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 116. orr.

Ezagutzan inbestitzen duenak etorkizunean inbestitzen du.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gehiago inbestitzen (4); inbestitzen dela (3); unibertsitatean inbestitzen (3)


inbestitzaile iz inbertitzailea.

Beste inbestitzaile bat edo behar baduzu kontu horretan zurekin batera sartzeko, baliteke prest egotea laguntzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.


inbestizamendu (35 agerraldi 23 artikulutan -denak Herria aldizkarian-; ETCn 113 agerraldi –denak Herria aldizkarian-; orobat inbeztizamendu 13 agerraldi 10 artikulutan -denak Herria aldizkarian-; ETCn 18 agerraldi –denak Herria aldizkarian-;) ipar inbertsioa.

Aurtengo inbestizamenduak 61 milioi eurotarat heltzen dira.  Herria   2005-02-03

11 milioi euro ezarriak izanen dira inbestizamenduetan, azken bi urtetan baino xifra apalagoa.  Herria   2002-11-07

Haren ustez Hitzarmen Bereziko inbestizamenduak gotorrak dira, Frantzian kasik bakarrak hein horretakoak antolakuntza aldetik.  Herria   2002-10-17

Ekoizpen lerro berri horiek aterbetzeko, 6500 metro karratuko bastiza berri bat eraikiko dute, 12 milioi euroko inbestizamendu pentsatua dute.  Herria   2003-12-18

Jaurlaritzak Iparraldean egiten dituen inbestizamenduak.  Herria   2003-01-21

Kontatzen dituzte hogei milioi euro inbeztizamendu.  Herria   2004-12-09

22 proiektuak lerrokatuz 23 milioi euro inbeztizamendu beharko dela.  Herria   2004-01-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euroko inbestizamendua (4); milioi euro inbeztizamendu (4)


inbezilitate iz ergelkeria.

Batzuen fanatismoa goritzeko eta besteen inbezilitatea laketzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.


inbidia (412 agerraldi, 134 liburu eta 45 artikulutan; ETCn 2.641 agerraldi; orobat enbidia g.er.) 1 iz norbaitek, berak ez duen zerbaiten jabe denaren aurka duen damua. ik bekaizkeria.

Gorde daitezela anaiak inolako harrokeria, handiuste, inbidia, diru-gose, mundu honetako ardura eta axolatik, eta gaizki esate eta marmarrean aritzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.

Handiustea, kodizia, haragikeria, hira, jatunkeria, inbidia eta nagikeria izendatu zituen Tomas Akinokoak bekatu nagusi.  Berria - Kultura   2006-03-16

Gerra baino gehiago izan ziren hemen ezin eramana eta inbidia.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 172. orr.

Denek egiten dute gizon horren esana, ikusezinik eta inbidiarik gabe.  Elizen arteko biblia   1 M 8,16

Inbidia ederrak pasatutakoa naiz neska hark eskolara eramaten zuen txokolatearekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 170. orr.

Kapa estreinatu berriaz gain, bazuen lagunen inbidia pizteko beste arrazoi bat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 138. orr.

Milaka pertsonen inbidia pizten zuen lanpostua.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 79. orr.

Hango ileei begira zegoen, inbidia barneraino sartua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Inbidia sentitu zuen neskatoaren senargaiaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 111. orr.

Harryrentzat zaila zen Ronen inbidiarik ez sentitzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.

Inbidia hartzen nien guztiei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Eta inbidiak jana egoten nintzen neronek idatzi ez nuelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 67. orr.

-Aizan, zoragarria, inbidiak erreta hilko diren bizpahiru lagun ezagutzen ditinat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Buru-makur eta inbidia-punttu batez begiratu diete irabazleei.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 26. orr.

Ez nion ezer esan, baina inbidia pixka bat sentitu nuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 75. orr.

Besteen inbidia musua ikusi nuen, eta une hartan hori izan zen gehien gustatu zitzaidana.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

Freden eta Georgeren inbidia-aurpegiak ikusteko itxaropena. ez dakit zergatik, zerbait falta nuen irudipena, inbidia-sentipena ere bai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

3 inbidiatan (30 agerraldi, 16 liburu eta artikulu 1ean) inbidiaz.

Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ez eta haiekin elkartzeko gogoz ere.  Elizen arteko biblia   EsZ 24,1

Ni inbidiatan egoten nintzaion begira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.

Eta neska guztiak zure inbidiatan ibiliko dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.

Labar gaineko kaio eta kuliskei jostailuzko kometa zuriak bailiren begiratzen nien euren hegaldi askearen inbidiatan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Erdi harro erdi inbidiatan mintzatzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

4 inbidiaz (60 agerraldi, 35 liburu eta 9 artikulutan)

Ez zaitez indarzalearen inbidiaz bizi, ez eta haren biderik hartu ere.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,31

Gaiztoen arrakasta ikusirik, harroputz horien inbidiaz nengoen.  Elizen arteko biblia   Sal 73,3

Autoan sartu direnean, ostatuko neskak inbidiaz begiratu dio Juliari.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 14. orr.

Inbidiaz begiratzen zioten eskolako lagunek kapa berria jantzi eta trenbidera abiatzen zen bakoitzean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 136. orr.

Guri sekula ez digute hara joaten uzten -esan zuen Ronek inbidiaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 52. orr.

5 indibiazko

Inbidiazko bekatutik ihes egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Jainkoaren aldeko Maitasuna ez dezake kutsa ez Inbidiazko ez Bekaizkeriazko afekzioak; baina Maitasunezko lokarri berak Jainkoari lotzen dizkion jende gehiago irudikatu arau, maitatzenago dugu Jainkoa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 559. orr.

Emakumeen suspirioei eta gizonezkoen inbidiazko begiradei jaramonik egiteke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.

6 inbidia eman

Miepek askotan esaten digu inbidia ematen diogula hemen dugun lasaitasunagatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

-O, Anshel, hori inbidia ematen didazuna -esan zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 207. orr.

Amorantea izango dela erabaki dugu eta inbidia eman digu agure xahar eztulkariak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.

Eta pena eta inbidia eman zidan aldi berean [...] bere burua puntu hartaraino engaina zezakeelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 336. orr.

· Aspaldi honetan hortik zehar ibiliz ezagutu dudan jendilajea aztertuz gero, ez dit inork inbidia handirik ematen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 107. orr.

Inbidia puntu bat ematen zion garai hartan.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 40. orr.

7 (norbaiten) inbidia izan du ad

Absurdua zen, baina iruditu zitzaidan beti izan nuela Marcel Martinen inbidia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Beti izan dut haren inbidia pixka bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.

Korritzea gauza miragarria da, gizonen inbidia pittin bat dut nik hori dela-eta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

Ene inbidia dute, Raduan!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Uste dut gaur egun EOSek ez duela izan behar beste orkestren inbidiarik.  Berria - Kultura   2004-03-30

8 (norbaiti) inbidia izan dio ad

Hau inbidia diodana!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

Badakit inbidia didatela deabruek Jaunak bere onginahian egin dizkidan mesedeengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 634. orr.

Ondamua eragiten zidan horrek, Ulisesi bekaizkeria izugarria nion, inbidia gorria, · Giza salbamenaren etsaiek inbidia handia didate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Neurri batean, beste bi belaunaldiei inbidia apur bat izateko arrazoiak baditugu tarteko belaunaldikook.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.

Gure amak inbidia pixka bat zien beti Paolaren adiskideei.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina inbidia (4); batzuetan inbidia (3); dio inbidiarik (3); dut inbidia (3); eta inbidia (19); eta inbidiak (3); eta inbidiaz (5); ez dio inbidiarik (3); haren inbidia (4); hau inbidia (3); horrek inbidia (3); inbidia apur (8); inbidia apur bat (7); inbidia diet (4); inbidia diot (3); inbidia eman (3); inbidia ematen (11); inbidia ere (6); inbidia eta (4); inbidia ez (3); inbidia handia (3); inbidia handiz (3); inbidia pixka (12); inbidia pixka bat (10); inbidia piztu (3); inbidia punttu (3); inbidia sanoa (4); inbidia sentitu (4); inbidia sentitzen (4); inbidia zion (3); inbidia zioten (3); inbidiarik ez (10); inbidiarik gabe (5); inbidiarik izan (3); inbidiatan egon (4); inbidiatan egoten (3); inbidiaz begiratu (9); inbidiaz begiratzen (11); zure inbidiatan (3)


inbidiagarri iz inbidia ematen duena.

Beren iraganeko garaipen egiazko edo alegiazkoetara jo zuten, edo beren nazioaren edota kultur izaeraren ezaugarri inbidiagarrietara. Reala egoera «inbidiagarrian» dagoela esan zuen Gari Urangak herenegun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 51. orr.

Inork bere buruari ez eta Idazleak bereari permititzen ahal zion heterodoxia inbidiagarri -inbidiagarri, modu ez batere osasungarrian- batekoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 88. orr.

Inbidiagarri zaizkidanak ez dira, ordea, ez gizarte honek inbidiagarritzat aurkezten dizkigunak ez handi-mandiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 70. orr.

Haien bizimoldeen jendetasuna, soinekoen brodatuak, haien sakela beteak inbidiagarriak zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Paperik gabeko etorkin guztien inbidiagarri izango ziren segurutik zeru hutsera begira jarritako milaka esku paperdun haiek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.


inbidiatsu izond inbidiaz betea, bekaiztia.

Abasek, inork baino hobeki ezagutzen baitzuen lagunaren izaera inbidiatsu eta ozpina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 314. orr.

Harroa da Luzifer, inbidiatsua Leviatan, Beltzebuk ez du sabela beste deus buruan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

Hau gaiztoa da eta inbidiatsua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.


inbidiatu, inbidia(tu), inbidiatzen (orobat enbidia g.er.;) du ad inbidia izan.

Ez nostri saeculi, baina ezkutuan inbidiatuko zituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Seguru eta inbidiatua sentitzen zen haren ondoan, Tarantinoren nobia bailitzan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Izan ere, ezin da munduko herri seguruena izan, munduko herri mehatxatuena zarenean, gorrotatuena edo enbidiatuena.  Berria - Mundua   2004-07-25


inbido ik enbido.

inbitatu, inbita, inbitatzen du ad gonbidatu.

Dantzatokietan [...] Onintze inbitatzen zuen dantzara.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 132. orr.


inbitazio iz gonbita.

Aurtengoak ez dira izan lehenengo inbitazioak.  Berria - Kirola   2004-03-25


inbokatu, inboka, inkokatzen du ad aipatu, ahotan hartu.

Zuak diskurtsoan kolaboratzeko irakurlearen ahalmena inbokatzen du, autorearen beraren maila berdinean dagoela esateraino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Bilbo gorri honentzat Brechten "ilargi zahar" zurbila inbokatzea probokazioa ere bazen, poesiara ihes egitea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 17. orr.

Nire izena inbokatzen zuen Jainkoa inbokatzen balu bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.

Ostatuko maindireak zikindu ditut zu inbokatuz, baina errealitatera bueltatutakoan ez zinen hemen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 139. orr.

Ez ditugu berdinduko arraza inbokatzen duten denak, eta Ortega horiekin guztiekin are gutxiago.Orain arte sakrifizioa inbokatu, eta abertzaleak uste zuen bide zuzenean zegoela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.


inbokazio iz inbokatzea.

Horregatik, inbokazio honen ondoren, berehalaxe pasatzen da lehen pertsona pluralera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Espiritismo-gaua aukera jeniala zen ondo pasatzeko, espirituen inbokazioan eta haien balizko agerpenean sinetsi gabe ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.

Erregetzaren legitimaziorako herriaren edo nazioaren inbokazioak berdin izan baitzezakeen irakurketa iraultzailea bezala ertarotarra.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.


inbolukratu, inbolukra, inbolukratzen da ad tartean sartu.

Subjektuarekin inbolukratu izan diren idazleak interesatu izan zaizkit.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 191. orr.


inboluzio iz atzeranzko aldaketa edo prozesua.

Aspaldi esana zuen Frente Popularren gobernu ahulegiak ateak zabaltzen zizkiola inboluzio bati.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 75. orr.

PPren eta PSOEren inboluzio demokratikoari erantzuteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Alderdien Legearekin eta autonomia estatutuen erreformen kontrako jarrerekin, «inboluzio autonomiko» bat abiatu duela seinalatu dute askok.  Berria - Mundua   2004-03-09

Inboluzio bat espero izatekoa da agian gure espeziean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.

Ahalmenak, trebetasunak, garapen edo inboluzio mailak, inguruneari erantzuteko erak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.


inboluzionista izond inboluzioarako joerari dagokiona.

Aurpegi antidemokratikoa eta inboluzionista erakusten ari da, ahoan bilorik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20


inbusteria ik enbusteria.

inbutu (orobat enbutu g.er.) iz l tresna, alde estuan tutu bat duen kono barne-huts batek osatua; tutu formako lanabesa erpin aldean utu bat duena, likido bat ontzi aho-mehar batera isurtzeko erabiltzen dena. ik onil.

Har ezazu inbutu handi bat, ipini ahozpez, ahoa beheraka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.

Nola egoten den atsedenaldian boxeolaria kornerrean managerrak eskainitako inbutuan odol-listu eta lerde-aparrak tu egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.

2 inbutua gogorarazten duen tresna.

Epaileak inbutu baten muturretik oihu egiten zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

Gauza ederra zen ikusteko nola pasatzen ziren xehatzeko makinatik haragi puskak, bitan, hirutan, eta nola sartzen zituen haragi masan osagai guztiak, eta nola betetzen zituen hesteak inbutu batez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Ontzia zintzilik geratu zela zirudien, magiaz bezala, berehanzko bidearen erdian, zirkunferentziaz izugarri handia eta sakonean harrigarria zen inbutu baten barruko azalean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Ontziaren gainean tapa bat joango da alderantzikatutako inbutu baten itxurakoa eta ondo doituta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.

Marielexako jende nagusia asko ikaratu ohi zelako irrati edo garaitsu haietan ezagutu zen fonografoaren soinu haiekin, gizonik inon ageri ez eta inbutu haien barruan zer sorgin ote zegoen!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 186. orr.

Une hartan, don Estebek eskuak bildu, aho parean jarri, haiekin inbutu bat osatu, eta hitzak isurtzen hasi zen, batean don Justinianoren belarrira eta bestean don Kosmerenera.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 73. orr.

3 irud

Gure herriko errepide eta trenbide berri guztiak Pasaiako portuaren garapenaren mende utzi behar al ditugu, guztiak Pasaian amaitu edo jaiotzen diren inbutu bihurtuz?  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inbutu (3); inbutu baten (4)


indaba (orobat indiaba g.er.) 1 iz babarruna. (landarea)

Mutilak indabetarako zurkaitz bat hartu du eskuetan, eta txakurrari hurbiltzen ez uzteko darabil.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.

2 (alea)

Haize hegoa ona da artaburuak eta indabak, mizpirak eta gaztainak heltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 170. orr.

Arroza, indabak eta olioa banatu genituen euriteak kaltetutakoen artean.  Berria - Mundua   2004-09-23

Hauek dira gatz gehien duten prestatutako produktuetako batzuk: indaba erreak, zerealak, pizza, zopa edo saltxitxak.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Bizitzen ikasi nuenetik artoz elikatu ninduten, eta indiabaz.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.

Indaba batzuk jan ostean kafea eskatu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 81. orr.

Gaur indaba pintoak prestatu behar dizkio, eta biharko eltzeko bat geratu diren azenarioekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lenteja edo indaba zakuak garraiatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Eskaileran indaba-usaina zegoen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 90. orr.

Atzo, hirurehun lagunentzako indaba jana prestatu zuten Erriberako merkatuan.  Berria - Harian   2005-02-27


indar 1 iz higitzeko edo aritzeko ahalmena, bereziki fisikoa. ik kemen.

Gizon garaia zen oso, eta indar beldurgarria zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 60. orr.

Kristo gurutziltzatua Jainkoaren indar eta jakinduria.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,18 tit

Gizon antzeko hark berriro ukitu ninduen eta indar berriak eman zizkidan.  Elizen arteko biblia   Dn 10,18

Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 173. orr.

Eta kalera irteten ahalegindu zen, bere indar guztiak baturik. banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

ik beherago 14.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bere besoen indar hutsez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.

Pedalen gainean altxatu eta indar biziz hasi nintzaien eragiten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue.  Elizen arteko biblia   Eg 1,8

Josafaten indar militarra.  Elizen arteko biblia   2 Kro 17,10 tit

· Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Haizearen indarrez martxan jartzen den makinak oso emaitza dotoreak ematen ditu bere artearen fintasunagatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.

Errobi ibaiaren hegian indar handiz zihoan ura.  Berria - Harian   2005-12-07

Eta natura, Lukreziorentzat [...] indar sortzaile ez ezik, indar suntsitzaile ere bada.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

Gorputzean duen zereginari ondo egokitutako indar eta gogortasuna du hezurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Erlijio erlikien antzera, armek indar berezia ditek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Sobera denbora eta indar galdu da herri honetan eztabaida antzuetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 20. orr.

2 gizarteari eragiteko ahalmena.

Zientziaren kontrako mugimendu akademikoak sortu dira, eta batzuetan nahiko indar hartu ere, batez ere Frantzian eta Estatu batuetako zenbait tokitan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

Gutxi dira eta indar gutxi dute, ez dutelako gobernuen edo bankuen laguntzarik jasotzen.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Baina bizirik irtetea lortu zuen eta gaur egun indar handia du mugimendu errepublikanoan.  Berria - Harian   2006-03-25

Masoneriak indar etikoa du.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Oraindik, hala ere, homofobiak indar handia du gizartean.  Berria - Harian   2005-04-22

Sektore guzietan barne dira eta 1996etik goiti, ezin ukatuzko indar bat dira.  Herria   2004-07-22

3 betekizuna betetzeko edo eragina izateko ahalmena.

Leku horietan eguzkiak udan indar handia izaten baitu jaiotzen den unetik, eta eguerdian kiskali egiten baitu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Ordenagailuen indar itzelarekin.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.

Zer indar ulergaitz eta misteriotsuk erakartzen nau, bada, zuregana?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Kontzientzia psikologiko, moral eta profesionalaren pisuak berak ere [...] indar jasanezinez estutu gaitzake batzuetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 78. orr.

Oihartzun eta indar handiko irudiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Fundamentalismoa ageri zaigu bere indar guztiarekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.

Oso indar eskasekoak dira, ordea, plazaraturiko argudioak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 37. orr.

Jaiki zen Elias, jan eta edan zuen, eta janari haren indarrez berrogei egun eta berrogei gau ibili zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,8

ik beherago 14.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Neure indarrez egin dut hori guztia, neure trebeziaz, argia bainaiz.  Elizen arteko biblia   Is 10,13

Egipto utzi eta Jerusalem hartu zuen armen indarrez.  Elizen arteko biblia   2 M 5,11

Pentsaera bakarrak pentsamendu propioa du etsai, nork bere gogoeta askeaz eraikitzen duen pentsamoldea, alegia; sedukzioaren indarrean sinisten duen gogoeta eta ekintza-bidea da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Baina guk juduok, Liburuaren herriak, sinesten dugu oraindik hitzaren indarrean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

4 irud

Eta indar goibel batek bultzaturik bideetan nabil.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 212. orr.

Indar ezkuturen batek era horretantxe txikitzen ditu giza asmoak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

Arimaren indar goitiar hauek.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Indar eta su ezezagun batek hartua zirudien zaldiak ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

5 hertsatzeko ahalmena.

Bazekien, agintean jarraituz gero, indarra erabili beharko zuela okerrak zuzentzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Jesuitek, indarra erabiliz, Ingalaterra herri katoliko bihurtzeko eta Karlos III.a (1630-1685) erailtzeko asmoa zutela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Bazirudien giza bihotzetan lurperatutako guztia, usteldutako eta lirindutako guztia indar gupidagabe batez berpizten zela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Gizon-emakumeak indar saihetsezinez lotzen dituen grina baino indartsuagoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

Ongiak indarra baino zerbait gehiago behar du, eta hori ordena da: jakintsuenak dira ordena hobekien errespetatzen dutenak, dio Sokratesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

6 ondorio bat eragiteko ahalmena.

Sugarren indarra moteltzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.

Frantziskoren kordoiaren mirarizko indarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Greccioko belar onduaren mirarizko indarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Gauzak aldatzeko indarra emango didan irribarre bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 241. orr.

7 boterea.

Estatu Batuen indar hegemonikoaren babespean, globalizatu egin zen mundu ekonomia kapitalista.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Erlijioaren indar nagusia hartan sinestean datza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.

Ez dugu botere politikoa nahi, indar ebangelikoa baizik.  Berria - Harian   2005-04-06

Ejertzito horrek enpresarioen indarra areagotzen du, oro har langileen elkartasun ahalmenaren eta negoziazio indarraren kalterako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.

Kapitalaren atomizazioa dela medio [...] enpresaren goi mailako zuzendarien indarra areagotu egin da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.

Nola artikulatu nazioz gaindiko enpresen indarra mugatuko duen nazioz gaindiko indar eragile bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Kanufaktura-lanaren, merkataritzaren eta kolonia-hedapenaren apologia ziren doktrina honen gai nagusiak, estatuaren indarra sendotzeari baitzegoen osorik emana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

8 (fisikan) gorputz baten forma edo higiduraren norabidea edo lastertasuna alda dezakeen eragingarria.

Gizakiak 6 zaldi potentziako (zp) indarra egin dezake segundo batean edo bitan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Katuaren kasuan, kilo batzuen indarra (eskuaren presioak palankaren muturrean egiten duena) tona bat edo gehiagoren indarra bihurtzen da automobila jasotzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Normalean bi muskuluk edo gehiagok egindako indarren oreka delikatuak eusten dio hezurrari bere lekuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Zientzia abstrakzioez arduratzen da: indar, atomo eta geneez, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

indar horiek formulen bidez adierazten saiatuko da mekanikari-matematikaria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Atomoen barne-egitura hori zela eta, indar berriak agertu zitzaizkigun: indar nuklearrak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 194. orr.

Teoria honek ekarpen garrantzitsua egin zion Eredu Estandarrari, hau da, indar elektromagnetikoarekin, indar ahularekin eta indar azkarrarekin loturiko fisika guztia azaltzen duen teoriari», esan zuen atzo Suediako Akademiak.  Berria - Gaiak   2004-10-06

· Nire pubak zortzi bafle dauzka, eta 2.000 batioko indarra jaurtitzen dute lokalaren hesteetara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Presio aldaketaren intentsitate edo indarra, berez, wattetan neur daiteke.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

9 pl botere edo iritzi talde jakin bat ordezkatzen duen pertsona multzoa.

Italia bi indar politiko indartsuren artean erdibituta zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 11. orr.

Babeserako Batzarrean ordezkaritza zeukaten indar politiko eta sindikalak ez ziren ados jartzen nola jokatu behar zuten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 87. orr.

Horregatik, indar demokratikoek aurrera egitea exijitu behar da.  Berria - Harian   2006-03-18

Bide horretan indar abertzaleek «prozesu soberanista abian jarri» behar dutela esan zuen.  Berria - Harian   2006-04-16

Indar autonomista eta independentistei dagokienez, egoera aski nahasia zen.  Berria - Harian   2005-05-31

Indar politiko independentista bateko burua.  Berria - Mundua   2004-03-25

Indar Nazionalen Fronte Batua eta Elkarrizketa Nazionala taldeak izan ditu solaskide egunotan.  Berria - Harian   2005-04-30

Indar bat sortu behar dugu gure herria aurrera ateratzeko; ez soilik bakea, baizik eta herria.  Berria - Harian   2006-03-25

Eskuineko indarrek, Elizaren alderdi kontserbadoreenen laguntzaz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 67. orr.

Opus Deiren balioen araberako politika egiten duelako, eskuineko indar atzerakoien aldekoa.  Berria - Harian   2006-03-09

Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,24

10 pl armada edo talde armatu bateko kideen multzoa.

Zati-zati egingo zukeen jendetzak indar armatuak azaldu ez balira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Bere erreinuko indar guztiak bildu eta gudaroste arras indartsua antolatzeko agindu zuen Antiokok.  Elizen arteko biblia   1 M 3,27

Garai hartako indar okupatzaileekin kolaboratu zutenak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 154. orr.

Bere indar guztiekin hegoaldeko erreinuaz jabetzea erabakiko du.  Elizen arteko biblia   Dn 11,17

Errepublikaren indarrek faxisten erasoari azkenean ere aurre egiten asmatu zutelakoan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 13. orr.

Ratko Mladic jeneralaren indar serbiarrek 8.000 musulman bosniar hil zituzten.  Berria - Harian   2005-07-10

Bukharako khanerria [...] estatu ikaragarria da, eta Errusiak indar handiak beharko lituzke hari kontra egiteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 50. orr.

Talibanak ihesi, "indar askatzaileak" boterean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.

Aurpegia zapi gorriz gorderik indar errepresiboak mehatxatzen zituzten gazteak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Iragan asteetan hasitako operazioaren haritik, Iraken zabalduta dituzten okupazio indarrak berritzen jarraitzen du AEBetako Armadak.  Berria - Mundua   2004-01-16

Frantses Indar Libreak izeneko sarea osatzen zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

11 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Europa eta Japoniaren arteko indar-harremanen oreka berria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Indar-erlazio politiko berrien bila.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.

Orain indar metaketa hasi beharko da konponbiderako bidean jarri ahal izateko.  Berria - Harian   2006-04-02

Gizakietan, nabarmen laburragoa da besaurrea besondoa baino; lastertasun- eta indar-betekizun kontrajarrien arteko hautsi-mautsi bat adierazten du diseinu horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

300 eta 350 bitarteko watt-en indar-gastu etengabea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Indar eta diru galera bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Zenbaiti, odolberotasuna eta erronkazaletasuna, mugapen fisiko eta sozialekiko etengabeko indar-probaketa [nabari zitzaien].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Irudia indar-eremu bat bezala ikusten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Ortzegun aratsean, Kanbon, herriko pilota plazan, euskal indar jokoak.  Herria   2003-08-07

12 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Legeen barne-indar babeslea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Negoziazio indar handia dutenek, hau da, nolabaiteko botere ekonomikoa dutenek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Honen erakarmen-indarra atsegin-egarrian baino gehiago heziketan dago. Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.

Gizarte indarrek hizkuntzan izan ohi duten eragina.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 109. orr.

Aristokrazia lurjabeak bere zapalkuntza-indar osoa berreskuratu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Su berberak zintzoak janaritu zituela, berezko suntsipen-indarra ahaztuz.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,23

Garaiko legegileak suntsipen-indar gobernaezinekin gudua galtzera erremediorik gabe bideratuta daudenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Bide bazterrean ezkutatuko bonba batek zuen eztanda egin okupazio indar horien konboi bat albotik igarotzean.  Berria - Harian   2006-04-28

Zeharkakoak eta froga-indar eskasekoak ziren guztira emaitzak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 53. orr.

Emozio-indar bitxi eta ilun bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.

Mahayanaren adimen-indar iraunkorra budismo primitiboaren filosofi eskolatik hartutako ondarearen parte zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.

Bizirik ateratzen bada, erabat zigorkatua etorriko zaizu, toki hura benetan Jainko-indarrez inguratua baitago.  Elizen arteko biblia   2 M 3,38

Festa hau lege-indarrez ezarriko duzue belaunez belaun.  Elizen arteko biblia   Ir 12,14

Une saminak eta une pozgarriak, betiere bizi-indarrez eta itxaropenez gainezka, borborka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Igeltseroak dira, linterneroak, peoiak..., beren esku indarrez edozelako gailuak erabilgarri, bizigarri, gozagarri bilakatzen dituen jendea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Lurrun-indarrez funtzionatzen zuen gaztalekua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 171. orr.

Dotzena bat ile-mozteko, elektrika indarrez ari direnak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Lurrun indarrezko trena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Egun batean, alabaina, Errepublikako Seguritate Indarrek egin ziguten eraso.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 40. orr.

13 indarrean1 adlag legeez, ohiturez eta kidekoez mintzatuz, balio duena edo erabiltzen dena.

Indarrean dagoen araudiaren arabera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.

Indarrean dauden nazioarteko erregimenak zaintzeko, edo are nazioarteko ordena ere zaintzeko. Apartheid sistema egon da indarrean hainbeste urtez Hegoafrikan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Artean plan zaharra zelarik indarrean, bosgarren kurtsoan ematen nuen neure ikasgaia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

1971ko martxo hartan Salbuespen Egoera zegoen indarrean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Heriotza zigorra indarrean dagoen lekuetan.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Hemen "ateak zabalik" deritzan politika dago indarrean, aspaldisko.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.

Izan ere, indarrean zegoen hiriko agintariaren erabaki bat, ez gauerdian bakarrik, baizik eta kanpaiaren hirugarren joaldiaz geroztik hirian barrena inor ibiltzea debekatzen zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Oraindik ere indarrean dauden ideiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 143. orr.

Gure administrazioan 35 orduko lanaldia indarrean jarri zenetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 141. orr.

Diru-batasuna 1999ko urtarrilean jarri zen indarrean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Legeek indarrean iraun zuten artean, inor ez zen kexu izan feudoa kendu ziotela-eta, legeak ez baitzion betiko ematen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

Leninek duela ia ehun urte, sobietar iraultzaren garaian, landu zuen teoriak oraindik ere indarrean dirau zenbait tokitan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.

Kyotoko Protokoloa indarrean sartzen denean, sinatzaileak behartuta egongo dira, legez, berotegi efektua eragiten duten gasen emisio mugak betetzera. herriaŽ

Napoleonen gerlen ondotik, lehengo erresumaren lege zaharra berriz indarrean sartu zelarik, Lapurdiko bazter hondatuetan ez ziren aitzineko desmasiak berehala ordaindu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 109. orr.

14 indarrean2 adlag indartsu, sasoian.

Bidegabez erasotzen zidaten etsaiak indarrean ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 79. orr.

1874an zuriek indarrean segitzen zuten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 245. orr.

Existentzialismoa indarrean zebilenean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 35. orr.

Indarrean sentitzen zen, mendia azpikoz gora jartzeko lain.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Arratsaldea indarrean dago oraindik.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

Haizea eta hotza sartzen ziren indarrean bagoiaren zirrikitu guztietatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Eta aitte eta ama bixak indarrean ageri dozak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 25. orr.

Bereziki Etcheto arras indarrean agertu da partida huntan, lehen finalerdia zelarik hau.  Herria   2004-09-30

15 indarrean3 adlag indarrez.

Ura indarrean zihoan Bilboko Alde Zaharreko kaleetatik dendak eta tabernak hondatuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.

Behin baino gehiagotan, indarrean sartu ziren ia hiri barruraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Esku batetik indarrean hartu eta [...] harritzar kubiko horietako baten kontra ipini ninduen erdi etzanik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.

Baina inor ezin da indarrean eztei paliora eraman.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Ukondo bat egiten bada, urak indarrean bultza eta hautsi egingo ditu hodi arteko junturak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Munduaren jaun eta jabeek Operation Iraqi Freedom jarri zioten izena Mesopotamia zaharra indarrean irabazteko azio odoltsuei.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.

16 indarrez1 adlag indarra erabiliz.

Emadazu berehala; bestela, indarrez kenduko dizut.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,16

Aliatuak indarrez edo akordioen bitartez lortzen dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 72. orr.

Baina eraso eta indarrez jabetu zen hiriaz.  Elizen arteko biblia   1 M 6,63

Haien [Erdialdeko Europa eta Baltikoko herrialdeen] industrializazioa, historikoki, eremu komunistak indarrez beretu aurrekoa da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Izan ere, indarrez bahituta ekarri ninduten hebertarren herritik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.

Bisitariek indarrez atera zituzten bera, emaztea eta bi alabak, eta hiritik kanpo utzi.  Elizen arteko biblia   Has 19,16

Gotorleku bat indarrez hartzera doan gerlariaren antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

Estatu Batuek 1960 inguruan indarrez ezarritako blokeoari aurre egiteko.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 119. orr.

Ez dakigu nahita alde egin zuen edo indarrez kanporatu zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Handik aste betera indarrez Haarlem izeneko galeoi batean sartu zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

Babiloniako errege Nabukodonosor gure lurraldean indarrez sartu zenean.  Elizen arteko biblia   Jr 35,11

Esan zieten modu hartan amaituko zutela Arturren lurretan indarrez sartzen ziren guztiek.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 110. orr.

Etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze... nork bere istorio ikaragarria zekarren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Han, polizia errukigaberen batek ontzira igotzea galaraziko zion indarrez!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.

Hiltzea nahi lituzketen atxilotuak berez hil daitezen, guziak indarrez hiltzea atzerritarren eskandalugarri bailitzateke.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Hi indarrez edo amarruz hiltzen saiatu al da norbait?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.

Neskak uzkurtu egin ditu ipurdiak, baina gizonak indarrez zabaldu dizkio.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Eztarritik behera indarrez sartu zioten koñaka gizonari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

17 indarrez2 adlagindartsu.

Haizea indarrez hasi zen, ipurdantzari, mendebaletik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Hari-laukotearen allegroari ekin zioten, gogoz eta kemenez ekin ere, tresnen sokak indarrez joz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Selifanek indarrez dantzatu zuen zigorra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 318. orr.

Hiru aldiz inarrosi zuen sorbaldatik, lehena poliki, bigarrena kemenez, hirugarrena indarrez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 389. orr.

Bat-batean, eskua jaso eta indarrez jo ninduen matrailan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.

18 indarrezko izlag

Honela hasi zen gatazka, hasieran agiri-gerra gisara, laster indarrezko gerra izatera endekatu zena, non alde bakoitzaren baliabideak "dirua eta pistolak" baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Oroit gaiten 2004ko maiatzaren zazpian Miarritzeko aireportuan gertatu zela indarrezko kanporaketa bat.  Herria   2005-03-10

Ez dut indarrezko neurririk hartu ordena publikoa berrezartzeko.  Berria - Mundua   2004-12-26

Globalizazioak merkatuen eta estatuen arteko indarrezko harremanak arras aldatzea esan nahi du; alegia, kapitalaren metaketaren legeen eta gizarteak gidatzen dituzten legeen arteko harremanak aldatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

Homerok, darabilen indarrezko gizarte egituraren barruan ere, ez dio muzin egiten zuzenbideari zibilizazioaren hasiera deskribatzen duenean, errege zuzena aurkezten duenean edo herritarren eskubideak aipatzen dituenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Nola hari lezio bat eman -indarrezko mendekura iritsi gabe?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 210. orr.

Halako indarrezko gerruntze moduko bat, oholtxoz eta sokaz egina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

19 indar egin

Nik indar egiten nuen, jiraka, daratuluaz egurra zulatzen ari banintz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Astiro eta jarraituki indar egiteko diseinaturik dago muskulu lisoa. besoak alde banatara luzatuz indar egin zuen, ibaiertzak bata batera eta bestea bestera aldenduz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Heldu egin dio, ukondotik gertu; aurreko hankekin indar eginez, tira egiten dio, orroka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Goraka indar eginez emakumea zaldi gainean eserarazi zuen, bere atzean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 131. orr.

Lan horretan indar egiteko asmoa azaldu du EAJk.  Berria - Harian   2005-06-25

· Oso indar handia egin behar denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Azkenean, soldaduak indar apur bat eginez askatu zizkion eskuak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.

20 indar eman

Zurrumurru horiei indar eman zien Dumbledorek...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

Beren asmoari indar emateko, sinadurekin batera Europako zenbait naziotan egiten dena azaldu dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 67. orr.

Tatariarren prestalanek Ivan Ogareffen gomendioei indar ematen zieten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 440. orr.

Holako arrazoinek indar eman diote Egiptoko buruzagien esku gogorrari.  Herria   2003-09-11

Eskualde eta nazioak Europar Batasunean agente aktibo izatea lortzeko, beharrezko da estatuez azpiko erakundeek elkarlanari eustea eta indar ematea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

21 indar gabe (orobat indargabe) adlag indarrik gabe. ik indargabe.

Gorputza minduta nuen, indar gabe sentitzen nintzen eta negarrez blai nengoen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Indargabe sentitzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.

Indar gabe sortu da Enpleguaren Kontseilua.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Espainiako Gobernuak jarritako helegitea indar gabe uzten ahaleginduko direla azpimarratu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Kanadako Auzitegi Gorenaren epaiak indar gabe utzi du, hala, 2002. urtean beste auzitegi batek erabakitakoa.  Berria - Gaiak   2004-05-25

Zintzotasunaren bertute nagusia ardurarik ezak eta iniziatiba hartu edo arriskatzeko joerarik ezak uzten baitzuen indar gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.

22 indar hartu

Indar hartzen ari zen sua ezpalei itsatsirik, txinpartaka, gero eta sorgin-dantza biziagoan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.

Apezik eta elizkizunik gabe, nahi ala ez, jende ainitzen fedea ahuldu zen, kartsuenenek indar hartu baldin bazuten ere.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.

Berrogei urtera hurbiltzen hasi zenean, zuhurtziak indar hartu beharrean, bizitzeko gogo eroak bultzatuta-edo, lehen egin ez zituen erokeriak egiten hasi zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 129. orr.

Susmo batek gure baitan indar hartzen duenean ematen duen argiarekin irudikatu nuen idazlea zahartzaroan maitasun berri batek eman dezakeen [...] bozkarioa eta tortura aldi berean gozatzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.

23 indarra/indarrak hartu

XX. mendearen hasieran sekulako indarra hartu zuten kultur elkarteek eta aldizkariek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

Orijinaltasunaren kontzeptuak indarra hartu zuenetik, edo, txanponaren beste aldetik esanda, plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean. hizkuntza batek gizartean indarra hartzen duenean, orduan hasten dira hizkuntza horretan idatzitako obra literarioak -eta politikoak, legeei buruzkoak...- sortzen eta zabaltzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Baina ordurako indarra hartua zuen gaitzak, eta, ezer egitekotan, mediku trebezia izugarria eta erremedio gogorrenak behar ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

Industriak indarra hartzen hasteko behar diren osagaietatik, hezkuntza da dudarik gabe garrantzitsuenetako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

-Indarra hartzeko aukera eman behar zaiok gauean lanean ibili denari... -erantzun zidan, burlaizez.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.

Ogi-puska bat ekarriko dizut; jan ezazu, indarrak hartzeko eta bideari ekin ahal izateko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,22

Negua pasatu ondoren, samuaren kumea esnatzen denean, babarrun ale osoa dauka elikagai, indarrak hartu eta zeru zabalera irten aurretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

24 indarrak batu

Urtutzen ari zara, begiak itxi, indarrak batu, arnasa hartu eta zartatu, azkenean leher egin.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

· Izan ere kontsumitzaileak benetako indar eraginkorra izateko, indar hori artikulatu egin behar baitu, indarrak batu eta bideratu, eta hori ez da, ez, lan makala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Autodeterminazioaren alde indarrak batzera deitu du Barrenak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Tokian tokiko gobernuek, sektore pribatuak eta bestelako erakundeek indarrak batzea, «osasun publikoan diru gehiago inbertitu dadin.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Gizakiek esperientziaz ikasiko dute, bizkitartean, elkar lagunduz dituztela eskuratuko biziki errazkiago eskas dituztenak eta beren indarrak batuz baizik ez dituztela nonahi mehatxatzen dituzten arriskuak saihesten ahalko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Erasoari aurre egiteko, Europak, Estatu Batuek eta Txinak euren indarrak batuko dituzte, baina dena alferrik izango da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 119. orr.

25 indarrak bildu

Altxatzeko indarrak bildu nituenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 120. orr.

Carlosek, nola edo hala, indarrak bildu zituen irribarre egin eta 'pikutara kaka zahar hori guztia!' esateko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 9. orr.

Bezperatik indarrak bilduz, BARATXARTE ostatuan, non Battittik berexiko dituen tripotxik hoberenak beti bezala ; igandean ere, mokoxuri ñapurrek hartzen ahalko dute beren plazerra.  Herria   2004-11-25

Hala, Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikalei indarrak biltzeko eta norabide horretan bultzatzeko deia egin zien Batasunak atzokoan.  Berria - Harian   2005-05-27

· Hauteskundeotan abertzale eta ezkertiarren indarrak biltzeko benetako saioa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

«Konponbide demokratikoaren aldeko indarrak biltzea» dutela lehentasuna azpimarratu zuten.  Berria - Harian   2006-03-18

Hala, Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikalei indarrak biltzeko eta norabide horretan bultzatzeko deia egin zien Batasunak atzokoan.  Berria - Harian   2005-05-27

Denen indarrak bilduz geroz, iharduki dezakete menturaz tipiek eta gutiek boteretsuen oldarrari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.

26 indarrak berritu ik indarberritu.

Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,29

Trago bat edan behar dut indarrak berritzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 113. orr.

-Indarrak berritu behar dituzu -eta erretilua jarri zion neskari belaunen gainean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

Orduan ogi eta okela puskaren bat jan, basokada bat edo bi kwass edan, indarrak berritzeko, eta ordu baten buruan, bi orduren buruan gehienez ere, Irkutskeko bide amaiezinari ematen zion ahalegin guztian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Indarrak berritzeko esertzen gara frantsesez Espace Détente deritzan pausalekuetan Atsedenaldi aspergarri eta gertakizunik gabeko bat besterik ez zuen desiratzen, indarrak berritzeko aukera bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.

27 indarrak neurtu

-Ez dakit oso ondo nondik hasi -neure indarrak neurtu nituen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.

Orduan behar izren indarrak neurtu, gorputzaren mugak entzun, behar den denboraz pausatu... eta jo aintzina!  Herria   2004-02-05

Antzinako tradizio bat errespetatzeagatik indarrak neurtu behar zituen berriz, norgehiagokan, Otomandarrarekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 106. orr.

Gimnastika erritmikoko Euskadi eta Alemaniako taldeek indarrak neurtuko dituzte gaur Gernikan. herriaŽ

Eta behar ziren ere, "Napoleon Errebidea" leher egin gabe igan nahi bagenuen, indarrak neurtu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 30. orr.

Ez ziren berriro jaiki, baina elkarren indarrak neurtu ondoren berriro borrokari lotu ez lotu zalantzatan dauden bi olde elkarren arerio bezala hasi ziren elkar aztertzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 83. orr.

28 indarrak probatu indarrak neurtu.

Lehenengo mugimenduetan, indarrak probatzeko-edo, xakean jarri zituen piezak mendebaldeko frontean, Hegoaldean eta Iparraldean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 247. orr.

Uste baitu hura dela tamainako etsaia, bere neurriko etsaia, bere indarrak probatzeko dina den etsaia, eta harekin nahi baitu ikasi zer den beldurra sentitzea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

29 indarraren indarrez

Mende erdi bat geroago ere, Gaztela indarraren indarrez Nafarroa Garaiaren jabe egin zenean, Erasotarrek inbaditzaileekin bat egin omen zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 196. orr.

-Gu, orduan, mendez mende, herriz herri ele hori barreiatzeko lurrak aukeratutako ihiak baino ez gara! -esan du Kandidok indarraren indarrez ia zutituz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 134. orr.

30 besa-indar

Zorabiaturik, hesteak errebentatzen, baina, besa-indarraren eragin hutsez, buelta eman dio harriari gerriraino.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.

31 erakar indar

Erakar-indar horrek merezi luke funtsezko goratzea deitzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.

32 lan indar (orobat lanindar g.er.) (ekonomia marxistan)

Era horretan hazi egiten ziren lur-jabeen errentak eta lan-indarra ugaltzearen kostua, eta, horren ondorioz, soldatak ere handitzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Lan-indarraren ordainketa da munduko espazio ekonomikoaren beste faktore desberdintasun-eragile egiturazko bat.Kapitalak ezin menderatu duen lan-indarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Ez dioala sekula salduko heure lan indarrik hire ideologiarekin bat ez datorren inori!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.

1990eko hamarraldiaren hasieran industriak lan-indarraren ia %40 hartzen zuen lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Hiriek, haietan eskuratzen ziren soldatak zirela-eta, indartsu erakartzen zuten landa-giroko lan-indarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Fabrikatik askoz haratago doan lan indar mugikorra da, klase osaketa guztiz ezberdina duena: langile prekarioak, emigranteak...  Berria - Kultura   2004-04-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adina indar (24); aldeko indar (22); are indar (14); are indar handiagoz (8); artean indar (10); arteko indar (21); aski indar (25); baina indar (35); baino indar (86); baino indar gehiago (24); baino indar handiagoa (25); baino indar handiagoz (9); barne indar (14); baten indar (8); bere indar (142); bere indar eta (8); bere indar guztia (15); bere indar guztiak (10); bere indar guztiarekin (9); bere indar guztiaz (17); beren indar (22); beste indar (62); beste indar bat (14); beste indar politiko (9); bi indar (29); bigarren indar (12); bizi indar (15); bizi indar hori (9); da indar (49); dauden indar (9); den indar (22); dira indar (10); diren indar (17); ditu indar (9); dituen indar (13); du indar (33); duen indar (32); dugu indar (8); dut indar (10); dute indar (15); duten indar (37); duten indar politiko (9)

ene indar (8); ere indar (49); ere indar handia (12); espainiako indar (37); eta bere indar (16); eta indar (370); eta indar gehiago (14); eta indar guztiak (10); eta indar guztiz (8); eta indar handia (9); eta indar handiagoa (26); eta indar handiagoz (10); eta indar handiz (10); eta indar metaketa (8); euskal herriko indar (11); euskal indar (35); euskal indar jokoak (16); ezkerreko indar (9); farc indar (25); farc indar armatu (24); farc kolonbiako indar (8); gero eta indar (43); geroz eta indar (8); geure indar (8); gure indar (29); hain indar (10); hainbat indar (8); halako indar (28); haren indar (12); herriko indar (13); honetan indar (9); hori indar (10); horrek indar (15)

indar abertzale (13); indar abertzaleak (12); indar abertzaleek (13); indar abertzaleen (19); indar apur (11); indar apur bat (11); indar armatu (69); indar armatu iraultzaile (30); indar armatuak (36); indar armatuek (36); indar armatuen (43); indar armatuetako (11); indar asko (13); indar bakarra (8); indar barik (19); indar bat (137); indar bat egin (18); indar batek (32); indar baten (15); indar bera (12); indar berarekin (8); indar berezi (47); indar berezi bat (37); indar berezia (39); indar berri (37); indar berri bat (18); indar berria (12); indar berriak (21); indar betean (19); indar biziz (9)

indar edo (12); indar egin (33); indar eginez (19); indar egiteko (9); indar egiten (22); indar ekonomikoa (8); indar erakustaldi (12); indar erakustaldia (30); indar erakustaldia egin (10); indar eta (184); indar eta kemen (9); indar ezezagun (10); indar ezkutu (9); indar fisikoa (12); indar gabe (10); indar gaitza (13); indar gehiago (121); indar gehiago izan (10); indar gehiagorekin (10); indar gehiagoz (9); indar gehiegi (9); indar gehien (21); indar gehienak (10); indar gutxi (10); indar gutxiago (22); indar gutxiko (8); indar guziak (16); indar guziez (10); indar guztia (69); indar guztiak (90); indar guztiak bildu (8); indar guztiarekin (36); indar guztiaz (56); indar guztiekin (31); indar guztien (16); indar guztiez (18); indar guztiz (37)

indar handi (19); indar handi bat (9); indar handia (226); indar handia dauka (8); indar handia du (36); indar handia dute (16); indar handia egin (10); indar handia eman (13); indar handia hartu (28); indar handia hartzen (8); indar handia izan (9); indar handiago (13); indar handiagoa (124); indar handiagoa du (8); indar handiagoa hartu (9); indar handiagoa izan (9); indar handiagoarekin (15); indar handiagoz (61); indar handiak (8); indar handiarekin (8); indar handiena (11); indar handiko (54); indar handikoa (10); indar handikoak (9); indar handirik (15); indar handiz (60); indar hartu (9); indar hauek (9); indar hori (72); indar horiek (27); indar horien (13); indar horrek (9); indar horren (8)

indar iturri (8); indar izan (9); indar joko (42); indar joko eta (11); indar jokoak (115); indar korrelazioa (15); indar metaketa (45); indar metaketaren (8); indar militar (9); indar nagusia (15); indar nahikorik (14); indar nuklearraren (10); indar okupatzaileek (10); indar okupatzaileen (12); indar osoa (12); indar osoz (16); indar pixka (10); indar pixka bat (10); indar politiko (144); indar politiko eta (19); indar politiko guztiek (11); indar politikoa (23); indar politikoak (27); indar politikoei (9); indar politikoek (26); indar politikoekin (8); indar politikoen (34); indar politikoen artean (11); indar polizial (12); indar polizialek (11); indar serbiarrek (13); indar sortzaile (8); indar txikiko (17)

irakeko indar (18); jainkoaren indar (8); kolonbiako indar (8); kolonbiako indar armatu (8); legebiltzarreko indar (8); nahikoa indar (20); nazioarteko indar (17); neure indar (12); nire indar (31); okupazio indar (13); oso indar (9); polizia indar (8); segurtasun indar (43); zein indar (8); zen indar (12); zenbat indar (8); zer indar (21); zeure indar (9); ziren indar (8); zituen indar (12); zuen indar (35); zuten indar (18)

baina indarra (11); baten indarra (17); benetako indarra (10); bere indarra (74); berebiziko indarra (9); beren indarra (16); bigarren indarra (10); boluntarioen indarra (11); buruko indarra (10); da indarra (12); den indarra (19); du indarra (21); duen indarra (69); dugu indarra (8); dute indarra (15); duten indarra (28); egiteko indarra (25); ere indarra (24); eta horrek indarra (12); eta indarra (180); gaitzeko indarra (8); grabitate indarra (8); gure indarra (18); haien indarra (11); haizearen indarra (10); halako indarra (10); haren indarra (15); hirugarren indarra (10); horrek indarra (22); horren indarra (16); horretarako indarra (8)

indarra atera (8); indarra baino (15); indarra behar (21); indarra bildu (9); indarra da (26); indarra dauka (15); indarra dela (9); indarra du (29); indarra duela (9); indarra duen (13); indarra dute (11); indarra egin (16); indarra eginez (8); indarra egiten (11); indarra eman (46); indarra emango (19); indarra emateko (16); indarra ematen (51); indarra erabili (17); indarra erabiltzea (13); indarra erabiltzeko (8); indarra erakusten (12); indarra erakutsi (20); indarra ere (21); indarra eta (214); indarra eta kemena (10); indarra ez (26); indarra falta (12); indarra galdu (78); indarra galdu du (21); indarra galdu dute (8); indarra galdu zuen (11); indarra galduko (14); indarra galtzen (48); indarra galtzen ari (12); indarra galtzen du (8); indarra hartu (64); indarra hartu du (17); indarra hartu zuen (16); indarra hartuko (12); indarra hartzen (40); indarra hartzen ari (14); indarra izan (60); indarra izan zuen (20); indarra jabetu (8); indarra jabetu zen (8); indarra kendu (9); indarra kentzen (10); indarra talde (8); indarra zuen (8)

izugarrizko indarra (9); jainkoaren indarra (9); jarraitzeko indarra (14); jaunaren indarra (9); kemena eta indarra (8); lan indarra (14); lehen indarra (8); militar indarra (8); nolako indarra (16); sekulako indarra (18); uraren indarra (8); zer nolako indarra (8); zuen indarra (29); zure indarra (10); zuten indarra (8)

alde indarrak (11); aldeko indarrak (32); aurka indarrak (9); autodeterminazioaren aldeko indarrak (13); azken indarrak (13); bake indarrak (8); begira indarrak (8); bere indarrak (34); beren indarrak (15); da indarrak (8); ditu indarrak (69); ditugu indarrak (9); dituzte indarrak (130); duten indarrak (8); egiteko indarrak (9); eta indarrak (72); gure indarrak (21); haren indarrak (9)

indarrak ahitu (8); indarrak ahultzen (8); indarrak batu (32); indarrak batu eta (8); indarrak batzea (15); indarrak batzeko (43); indarrak batzeko deia (9); indarrak berritu (8); indarrak berritzeko (9); indarrak bildu (46); indarrak bildu eta (18); indarrak bilduz (8); indarrak biltzea (25); indarrak biltzea eta (8); indarrak biltzeko (40); indarrak biltzen (11); indarrak dira (9); indarrak ere (14); indarrak eta (57); indarrak ez (28); indarrak gorde (12); indarrak hartzeko (8); indarrak metatu (8); indarrak neurtu (24); indarrak neurtuko (17); indarrak neurtuko dituzte (11); indarrak neurtzeko (14)

irakeko segurtasun indarrak (14); jainkoaren indarrak (9); nazioarteko indarrak (9); neurtu dituzte indarrak (9); neurtu zituzten indarrak (25); neurtuko ditu indarrak (54); neurtuko dituzte indarrak (109); nire indarrak (9); okupazio indarrak (70); polizia indarrak (10); segurtasun indarrak (93); zituen indarrak (11); zituzten indarrak (32)

bere indarraz (13); duen indarraren (9); eta indarraren (17); indarraren erabilera (9); indarraren eta (17); indarrari esker (23); indarrari esker (23); indarraz eta (8); lan indarraren (8); nazioarteko indarraren (9)

akordioa indarrean (10); alderdien legea indarrean (10); arte indarrean (14); artean indarrean (8); aurka indarrean (10); bat indarrean (32); bat indarrean jarri (12); batean indarrean (8); berria indarrean (19); berriro indarrean (25); berriro indarrean jartzeko (8); berriz indarrean (23); berriz indarrean jartzeko (11); da indarrean (93); dago indarrean (28); dira indarrean (21); ditu indarrean (10); dituzte indarrean (9); du indarrean (23); dute indarrean (22); egoera indarrean (10); egongo da indarrean (10); egun indarrean (62); egun indarrean dagoen (37); egun indarrean dauden (10); ere indarrean (22); eta indarrean (66); eta indarrean dagoen (9); etena indarrean (16); euskal herrian indarrean (9); gaur egun indarrean (23); geroztik indarrean (8); gobernuak indarrean (12); hau indarrean (8); herrian indarrean (9); hitzarmena indarrean (9); hori indarrean (16); horiek indarrean (10)

indarrean da (11); indarrean dago (39); indarrean dagoela (18); indarrean dagoen (175); indarrean dagoen legedia (9); indarrean dagoen sistema (8); indarrean dagoena (11); indarrean daude (17); indarrean daudela (15); indarrean dauden (71); indarrean den (37); indarrean diren (20); indarrean duten (13); indarrean egon (42); indarrean egon den (16); indarrean egongo (15); indarrean egongo da (8); indarrean egotea (10); indarrean eman (8); indarrean emana (10); indarrean eta (27); indarrean ez (10); indarrean ezarri (28); indarrean ezarriko (8); indarrean ezartzea (17); indarrean ezartzeko (12); indarrean ezartzen (8); indarrean izan (17); indarrean izango (13); indarrean jar (8); indarrean jarraituko (8); indarrean jarraitzen (30); indarrean jarraitzen du (8); indarrean jarri (182); indarrean jarri behar (9); indarrean jarri du (10); indarrean jarri eta (11); indarrean jarri nahi (11); indarrean jarri zen (15); indarrean jarri zenetik (8); indarrean jarri zuen (11); indarrean jarriko (48); indarrean jarritako (24); indarrean jarriz (8); indarrean jartzea (55); indarrean jartzeko (83); indarrean jartzen (33); indarrean sartu (66); indarrean sartu zen (12); indarrean sartuko (16); indarrean sartzeko (11); indarrean sartzen (9); indarrean zegoen (40); indarrean zeuden (11)

ituna indarrean (14); jada indarrean (9); jarri zen indarrean (23); jarri zuen indarrean (11); jarri zuten indarrean (13); jarriko da indarrean (20); jarriko dute indarrean (8); kyotoko protokoloa indarrean (9); legea indarrean (84); legea indarrean jarri (19); legea indarrean sartu (9); legeak indarrean (11); litzateke indarrean (8); nafarroan indarrean (9); neurriak indarrean (11); orain indarrean (10); oraindik indarrean (36); plana indarrean (16); protokoloa indarrean (11); sartu zen indarrean (18); sartuko da indarrean (20); su etena indarrean (16); urteetan indarrean (9); zen indarrean (52); zuen indarrean (22); zuten indarrean (18)

aldeko indarrek (15); bi indarrek (9); duten indarrek (9); espainiako segurtasun indarrek (14); estatuko segurtasun indarrek (10); eta okupazio indarrek (10); eta segurtasun indarrek (9); indarrei aurre (8); indarrei eta (13); indarrek egindako (8); indarrek eta (20); indarrek ez (24); indarrek ez zuten (9); indarrekin izandako (10); irakeko segurtasun indarrek (21); israelgo segurtasun indarrek (10); marokoko segurtasun indarrek (9); okupazio indarrei (46); okupazio indarrek (180); okupazio indarrek eta (9); okupazio indarrekin (22); oposizioko indarrek (14); polizia indarrek (18); segurtasun indarrei (39); segurtasun indarrek (213); segurtasun indarrek ez (8); segurtasun indarrekin (11); zuten okupazio indarrek (16)

aldeko indarren (14); bere indarren (11); duten indarren (10); erresistentzia indarren (15); eta okupazio indarren (32); eta segurtasun indarren (16); gure indarren (8); indarren arabera (15); indarren artean (29); indarren arteko (44); indarren aurka (21); indarren aurkako (31); indarren batek (8); indarren buruzagi (9); indarren esku (8); indarren eskutik (8); indarren eta (55); indarren eta irakeko (8); indarren kontra (12); indarren kontrako (13); irakeko segurtasun indarren (15); nazioarteko indarren (11); okupazio indarren (178); okupazio indarren artean (9); okupazio indarren arteko (10); okupazio indarren aurka (13); okupazio indarren aurkako (19); okupazio indarren eta (28); polizia indarren (10); segurtasun indarren (140); segurtasun indarren artean (8); segurtasun indarren arteko (10); segurtasun indarren aurkako (10); segurtasun indarren eta (13)

armen indarrez (9); bat indarrez (15); baten indarrez (11); bere indarrez (19); ere indarrez (8); espirituaren indarrez (9); eta indarrez (80); eta segurtasun indarretako (8); halako indarrez (25); indarretako kide (13); indarretako kideak (12); indarrez agintzen (12); indarrez atera (15); indarrez botatzen (12); indarrez edo (8); indarrez egin (8); indarrez eraman (8); indarrez estutu (8); indarrez eta (48); indarrez hartu (20); indarrez jo (13); indarrez sartu (26); irakeko segurtasun indarretako (11); obedientzia santuaren indarrez (9); okupazio indarretako (13); santuaren indarrez (14); santuaren indarrez agintzen (8); segurtasun indarretako (71); segurtasun indarretako kide (9); segurtasun indarretako kideak (9); segurtasun indarretan (10); zuen indarrez (8)

aski indarrik (14); baina indarrik (11); du indarrik (15); egiteko indarrik (12); eta indarrik (26); eta indarrik gabe (16); ez du indarrik (14); ez zuen indarrik (18); indarrik ere (22); indarrik ere ez (9); indarrik eta (11); indarrik ez (61); indarrik gabe (157); indarrik gabe geratu (8); indarrik gabe utzi (12); indarrik gabea (11); indarrik gabeko (12); indarrik handiena (14); indarrik izan (20); indarrik izango (11); zuen indarrik (22)


indarberritu, indarberri(tu), indarberritzen (orobat indar berritu g.er.) 1 da/du ad berriro indar hartu edo eman, indarra eraberritu. ik indartu. (norbait)

Ekarzu ura niretzat, indarberritu nazazu sagarrekin, maiteminak jota bainago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Xanpainaren ondotik Hungariako ardoa edan zuten, eta horrek indarberritu eta are gehiago alaitu zituen guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.

Jendea barneberriturik, indarberriturik iratzarri zen, orakulu zaharraren utopiak jarri zuen martxan. lekukorik gabe nahi dituzu zeure zauriak miazkatu, ikuslerik gabe, ezagunik gabe etzan eta indarberritu edo betiko etzan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

Amodioaren indar sortzaile eta eraikitzailea sentitu zituen, izan ere amodioak indarberritzera eta asmatzera bultzatzen baikaitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Zaude erne, eta indarberri ezazu oraindik bizirik daukazuna, erabat hil baino lehen.  Elizen arteko biblia   Ap 3,2

Jende errukarri horiek, Gabarrariek, hitz horiek indarberriturik, lanari ekin zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Mintzo hau entzutean, emakumea indarberrituta jaiki zen lotatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Baina erromatar andre debotoaren etorrerak indarberrituta, bazirudien zertxobait gehiago biziko zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Nork pentsatuko zuen Angeluarrak irabazle itzuliko zirela Libournetik? ala eguerditan jastatu duketen hango arno onak ditu indar berritu?  Herria   2001-11-01

2 (zerbait)

Haizea sortutakoan nagitzen hasitako arratsaldeko argia indarberritu egin zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Hirukoa indarberritua atera da hauteskundeetatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Izendatu ziguten gudu-lerroa indarberritzeko asmoz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 169. orr.

Ez ditzakegu ere ahantz, aberria indarberritu beharrez egin lan handiak kulturaren sailean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 136. orr.

Kale borrokaren indar berritzea.  Berria - Harian   2006-03-05

Esan nahi baita, "Estatu Arrazoia" etzi indarberrituko dela botoak eta abstentzioak kontatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 286. orr.

Beheraldi horrek, aldi berean, ELGE eremuko jardueraren suspertzea moteldu zuen, interes-tasek behera egin zuten arren, kreditua ezin baitzen indarberritu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Elkartasun hark biziki hunkitu ninduen eta xarma berezi batez indarberritu zuen nire grina filologikoa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 130. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Otsotzarmendi jaunak, zurbil aurpegia eta itzal begiak, mikrofonoa ezpaineratu zuen kemen indarberrituaz; hain kementsu, ezen alkatxofa irensteko zorian izan baitzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta horrek indarberritu (3); eta indarberritu (9); eta indarberrituta (3); horrek indarberritu (5); indarberritu behar (4); indarberritu egin (15); indarberritu egin zen (5); indarberritu egingo (3); indarberritu egiten (4); indarberritu eta (3); indarberritu zuen (3); indarberritzea porrota (3); indarberritzen ari (4); porrota indarberritzea (3); porrota indarberritzea porrota (3)


indarberritzaile (orobat indar-berritzaile) izond indarberritzen duena.

Denok berdintzen gaituen lo indarberritzailearen esku geratu da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.

Hona hemen XX. mendearen erdialdean erretorikaren indar-berritzaile nagusia izan zen Chaïm Perelmannek genero horretaz egin zuen deskripzioa: [...].  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.

Gure garaiotako erantzukizun handiko agintariek duten atseden-premia sekulakoaz jabetu bainaiz, eta baita halakoek ondo merezia duten laketaldi espiritual indar-berritzaileaz ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 228. orr.


indarberritze iz berriro indar hartu edo ematea, indarra eraberritzea.

Honen azalpen bat zera izan liteke: estatu unibertsala indarberritze bat dela arazoaldiaren ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 444. orr.

Erregulartasunak porrot eta indarberritzeen txandaketetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Asteotan entrenamenduak baino gehiago indarberritze saioak egin ditut.  Berria - Kirola   2006-05-04

Ez zait hain burugabea iruditzen kale borrokaren indarberritze bat baztertzea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Udalaren erabakian garrantzizkoa izan da Basauriko Komertzioen Indarberritze Ikerketa ere.  Berria - Ekonomia   2004-07-29


indarbide iz

Zure aberastasun guztiak ez dira aski izango, ez zure urrea, ez eta indarbide guztiak ere.  Elizen arteko biblia   Jb 36,19


indarbiziagotu, indarbiziago(tu), indarbiziagotzen da/du ad

Gauzak zabarki orokortu eta indarbiziagotzeko joera zabarretik pobrezia datorrela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.


indardun 1 izond indarra duena.

Bere lagunen batasun indardunarekin, axolatuko dire bihotz kartsuz, gure herriaren egoeraz.  Herria   2001-04-05

George Bushek berak proposatua du OTANen laguntza galdegin dezaten irakiar indardun berriek.  Herria   2004-07-01

J. M. Satrustegik esana: "Hamalau, euskaldunon indardun nagusiaren izena da".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 106. orr.

2 indarrean dagoena.

Horien betegarri egokia, zalantzarik ez, legea indarduna izateko aldarrikatu eta argitaratu beharra.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 18. orr.


indargabe 1 izond indarrik ez duena. ik indarge; indar 16.

Ilargiaren argi indargabe bat baizik ez zen beraienganaino iristen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 206. orr.

Kolore indargabeak, inpresionista samarrak, lasaitasuna zabaltzen dutenak.  Berria - Kultura   2004-02-17

Hasierako kolpeak, ukabila itxita, masaila bete-betean jo bazizkion ere, hurrena ukaldi indargabe sarriak eman zizkion, negarrak amorrua baretu izan balio bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Neure buruari esan diot: ontasun hau indargabea da, eder eta indargabe, goizeko ihintza bezala.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 45. orr.

Zenbat eta zentzugabeagoa izan, zenbat eta itxuragabeago eta indargabeagoa izan, orduan eta handiagoa da.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 46. orr.

Indargabearentzat babesleku izan zara, behartsuarentzat larrialdian babesleku.  Elizen arteko biblia   Is 25,4

2 indargabeko izlag indargabea.

Zein ederki laguntzen diozun ahulari eta eusten indargabeko besoei!  Elizen arteko biblia   Jb 26,2

Emakumeek gatazken indargabeko ebazpenean betebehar garrantzitsua jokatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Harek erran du haundiena dela ttipiena, indargabekoa, haurra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta indargabe (6); indargabe utzi (4)


indargabearazi, indargabearaz, indargabearazten (corpusean indar gabe arazi soilik) du ad indargabetzera behartu.

Orroit 25 herriko etxek euskal departamenduaren aldeko elkarteari ekarri zioten diru lagunrtza indar gabe arazi duela berriki prefetak administrazio auzitegiaren aitzinean.  Herria   2005-06-16


indargabetu (403 agerraldi, 44 liburu eta 247 artikulutan; orobat indar gabetu g.er.), indargabe(tu), indargabetzen 1 da/du ad indar gabe gelditu edo utzi. ik indargetu; indargaldu.

Baina milia erdi egin orduko, barauagatik bista lausotzen hasi zitzaien, zangoak ahultzen, belaunak kolokatzen, eta gorputz osoa indargabetzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Haxixak eta lizunkeriak besoak indargabetu dizkizute eta!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Lanak nekatua eta indargabetua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.

Animalia dontzeilaren altzoraino otzan-otzan hurbiltzen zenean, hark adarretik helduta eustea nahikoa zen animalia indargabetu eta dontzeilaren nahiera geratzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 203. orr.

Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin, berau serum-injekzioaren bitartez eraginkorki indargabetua izan baitzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Lehertarazi egin zituzten herritik urrun aurkitutako bonbak, edo indargabetu etxeren batetik hurbil egoteagatik lehertarazi ezin zirenak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

Indargabetutako lehergailua bi kilo kloratitaz zegoen osatua, eta titadinez indartua.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Laborantza ganbararen sustengua indar gabetzen prefetak.  Herria   2005-06-16

Munduko aginte eta botereak indargabetu egin ditu eta denen aurrean lotsagarri agerrarazi.  Elizen arteko biblia   Kol 2,15

Euskal Herrian injustizia indargabetzea da bidea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Sakabanaketa politika indargabetzeko beharra.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu egin du Hezkuntza Sailak irailean banatu zuen gutuna.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Galdegiten du hiriak eman eraiki baimena indar gabeturik utzia izan dadin.  Herria   2003-05-08

Horrelaxe hartu zuen parte Egia erlatiboa da eta, gainera, ondo argudiaturiko gezurrak egia indargabe dezake.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.

Aurrekoak indargabetzen dituen agindu berri bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 54. orr.

Justinianok Konstantinoren legea indargabetu zuen, eta era guztietako pertsonei eman zien ezkontzeko bidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.

Plana ez onartzeak ez du indargabetuko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Baina Klaudiok indargabetu egin zuen puntu honi dagokionez Tiberiok egindakoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.

Ohitura bitxi horren berri, bera indargabetzen duen legeari esker jaso dugu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

Jesusek ere gizakiaren haragi-odoletan, heriotzaren nagusi den deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko.  Elizen arteko biblia   Heb 2,14

2 (era burutua izenondo gisa)

Estatu indargabetuaren azken fetixea besterik ez da subiranotasunaren sinesmen hau.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 57. orr.

Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 9. orr.

Edo mundu zahar bat, asko bizi izanaren ondorioz, indar gabetua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 347. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordioa indargabetu (4); akordioa indargabetu du (3); araua indargabetu (3); auto bat indargabetu (4); auto indargabetu (4); bat indargabetu (21); bat indargabetu du (4); bat indargabetu dute (3); bat indargabetu zuen (7); bat indargabetu zuten (4); bonba auto indargabetu (4); ere indargabetu (3); eta indargabetu (4); guztiak indargabetu (4); hori indargabetu (3); indargabetu behar (3); indargabetu ditu (4); indargabetu du (12); indargabetu dute (9); indargabetu dutena (3); indargabetu egin (26); indargabetu egin du (5); indargabetu egin dute (3); indargabetu egin zuen (4); indargabetu egin zuten (5); indargabetu eta (10); indargabetu nahi (9); indargabetu nahi ditu (3); indargabetu nahian (6); indargabetu ondoren (5); indargabetu zituen (8); indargabetu zituzten (8); indargabetu zuen (21); indargabetu zuen atzo (3); indargabetu zuten (7); indargabetua izan (4); legea indargabetu (6); lehergailu bat indargabetu (10); lehergailua indargabetu (3); lehergailua indargabetu zuen (3); poliziak indargabetu (3)

alderdien legea indargabetzea (5); alderdien legea indargabetzeko (7); indargabetzea da (3); indargabetzea eta (5); indargabetzea galdegin (3); indargabetzea lortu (3); indargabetzeko eskatu (12); indargabetzeko eskatu dio (3); indargabetzeko eskatu dute (3); indargabetzeko eta (4); indargabetzen ari (4); indargabetzen ditu (5); legea indargabetzea (6); legea indargabetzeko (11); legea indargabetzeko eskatu (6); legeak indargabetzeko (3)


indargabetzaile (orobat indar gabetzaile) izond indargabetzen duena. ik indargetzaile.

Urruntxagotik beha zegoen heldu batek eraman die bitxoa su hiltzaileei, hauek poliza abisatu dute, hauek indar gabetzaileak ekar erazi segidan.  Herria   2001-05-24

Arestian jasotako atal guzti horietaz gain, lege proposamenak hamaika xedapen gehigarri, aldi baterako hiru xedapen, behin-behineko bost xedapen eta xedapen indargabetzaile bat jasotzen ditu. herriaŽ


indargabetze iz indar gabe gelditzea edo uztea.

Ez dago legerik erromatarrek ezkontzei eta seme-alaben kopuruari aitortuak zizkieten pribilegio eta ohoreen indargabetzea dakarrenik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

Lehenengo inpresioa belaunetako ahulezia izan zen, gero hotzarena, eta zabaltzen hasia zen gripe epidemiari leporatu zion ustekabeko indargabetze hura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Baina ez du inongo eraginik, gutun baten badaezpadako indargabetzea delako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12


indargai iz ipar indarra edo energia sortzeko gaia.

Ikusten delarik ikatza, petrola eta holako indargaiak azkarki xuhurtzen ari-eta, frango badaudela arrunt nukleartegien menturan, [...].  Herria   2001-01-11

Helburua da atomo arinenetarik arrunt batetaratzea jakinaren gainean atomo horiek elgarri gisa hortan lotuz biltzen ahal dela ikaragarriko indargai meta.  Herria   2005-07-07

Hola segurtatuko ote da petrola eskastearekin beharko den indargaia, nasaiki eta hein bat merke gainerat?  Herria   2005-07-07

Gisa hortan jokatuz indargai gutiago erreko zela.  Herria   2001-11-01


indargaldu, indargal, indargaltzen da ad indarra galdu. ik indargabetu.

Gorputz eta espirituz, indargaltzen ari banaiz ere, zu zara nire adorearen euskarri, oi Jainko, zu nire betiko ondasun.  Elizen arteko biblia   Sal 73,26


indargaltze (orobat indar(-)galtze) iz indarra galtzea.

Laugarren proba galtzekotan egon bazen ere Peñagarikanoren aurka, amaiera arte jardun zuen amore eman gabe, eta Peñagarikanoren indar-galtzea baliatu zuen txartela bereganatzeko. Janaria nekez banatzen da zain guztietan zehar eta ez da nahikoa, hainbeste indar galtzeren ordez, behar besteko hornitze lana egiteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.

Bere gustoko lekuaz, paisajeaz, giroaz arroztu den hirikumeak, fikziokumeak, hainbeste gauza ukatu behar ditu egunaren buruan, non bere buruari nortasuna ematen diolako ustean, ez den ohartu ere egiten, taigabeko ukatze (indargaltze) ergel horrexegatik beragatik gelditu dela bere nortasunaren zipitzik ere gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 328. orr.

Indar galtze sentimenduaren ezabatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.


indargarri 1 izond indartzen duena.

Beste haurrek jogurtak eta janari indargarriak jaten dituzte.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.

Gozatu aire indargarri honetaz!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 276. orr.

Gu hil egiten gaituzte (akabatu ere esan ohi da, baina zentzu mendragarri, gutxiesle edo indargarri batean).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Izenordain indargarrien alorrean hiru sail daude euskalkien arabera: mendebaleko neuk, Iparraldeko nihaurk, eta gainerako hizkeretako neronek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 197. orr.

Hitz bikoitzak aurkitzen ditugun bigarren sail handia bikoiztapen indargarriek osatzen dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

• 2 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Paper batzuk zabaldu zituen Joseluren begi aurrean eta, pabilioian zegoen argi ahularen indargarri, linterna batez lerrotik lerrora segitu zion irakurraldiari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 145. orr.

Hizlariak [...] datu erreal ugari erakusten ditu bere hipotesiaren indargarri.  Berria - Kultura   2004-06-27

Horren indargarri datorkio burura kartzelero eta preso, denak elkarrekin nola egoten diren telebista aurrean armonia ederrean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Ikaraz zeuden denak; denen kemenaren indargarri, ordea, zurrumurrua zebilen Juan de Panonia [...] prest zegoela halako heresia malapartatua ezestera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

Kristalinoak kolorea zuzentzeko duen gaitasunaren indargarri gisa, bada pigmentu horiko gune bat erretinaren erdialdean, batez ere argitasun onean zehatz ikusteko erabiltzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

• 3 iz indartzen duen gauza.

Suspergarri edo indargarri kontzentratuen kontsumoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

Gogoratu, gainera, pontxea eta indargarria hartzen nituela beti nekatuta nenbilelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Haserrealdi eta pozaldietan edo solas xume batean irten ohi diren esapide asko ez dira, zehaztasunez hitz eginda, indargarriak baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Onomatopeikoak zein indargarriak izan, hitz bikoitz batzuek ez dute marraren beharrik, eta halakoetan hitz elkartuak hitz bakunaren antza hartzen du: aitaita, amama, marmar, ñirñir, ttunttun, tuntun, txirritxirri, txirtxir, txortxor...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

horren indargarri (3)


indarge 1 izond indargabea.

Zepoan harrapatutako txoriaren moko indargeari begiratzen genionean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Pauso indarge batez nenbilen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Ilargiaren esne-kolore indargea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

Besarkada indargeak oinazearen usain gazia sudurreratu zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Harriak eraitsi zuenetik ez zuen inoiz haren zama indargea bernezurren gainetik kentzerik lortu, hankak lurrari kentzeko ezintasuna itsatsirik leukan barraskilo zimela bailitzan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.

Azkenean, eroetxe batera eraman zuten, hezur-haragizko txorimalo indarge bihurtuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 312. orr.

2 adlag indar gabe.

Babiloniako erregea, horren berri jakitean, indarge dago, estu eta larri, emakumea erdiminetan bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 50,43

Haren emaztea, arropa-zaku bat bailitzan, indarge eta astunki eseri zen kulunkaulkian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.

Gerritik behera guztiz elbarri eta indarge zegoelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.

Eta hitzak, odoletan blai, lurrera abaildu zaizkigu, astun, baldar, indarge.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahul eta indarge (3); eta indarge (6); indarge eta (4); zuen indarge (3)


indargetu (22 agerraldi, 14 liburu eta 2 artikulutan) indarge, indargetzen 1 da/du ad indargabetu.

Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen; gero kliska egin, eta azkenerako itzali egin zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.

Bizarginak toaila bero baten azpian indargetu zituen haren hitzak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Noski, eguzkia indargetzen doan beste, arratseko eta goizeko giro freskoa gero eta nabarmenago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 395. orr.

Atsekabea indargetu egiten da.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Etsidura oiharrik ez zen sumatzen [...] euskalduntasuna eta abertzaletasun suharra kolpatuko edo indargetuko bailiran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 267. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Badirudi adin batetik aurrera ardoak bakarrik lortzen duela agureen hainbat atal indargetu eta soraio, eskuen ukimena edo zaporea, adibidez, berpiztu eta bizipoztea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.

Hilobian amaitzen da gaiztoen zalaparta eta han aurkitzen atseden indargetuek.  Elizen arteko biblia   Jb 3,17

Hotsa atzeko menditik etorri zaio, oso indargetua.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 118. orr.

Hauxe da historia, itzulpenaren eraginez apur bat indargetua, piamontera hizkuntza mintzatua baita funtsean, eta gure italiera marmolezko hau, berriz, hilarriak idazteko egokia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.


indargetzaile izond indargetzen duena.

Autoaren puntu egokia altuerak, karga aerodinamikoak, malgukiek, jauskerak, indargetzaileek eta beste hainbat gauzek ematen dute.  Berria - Kirola   2004-04-24

Indargetzaile edo motelgailuarena egiteko zerbitzu sarigabea, Kristandade Ortodoxoaren gorputz nagusiak garai batean Mendebaldeko mundu berarentzat jokatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 365. orr.

Horrelako hilak berpizten saiatu behar dugu, konkretutasuna itzuli behar diegu, ahaleginak egin talka egin dezaten gaur egun, distantziak eta indargetzaileak sortuz, etorkizuneko sufrimenduaren oinarriak ezartzen ari direnekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 113. orr.


indargin iz indar egiten duena.

Indargintza oro absolutuki gaiztoa bada, beti berdin absolutuki da eta izan da beti absolutuki gaiztoa: indarginarekin ez dago zer diskutiturik, elkarrizketak ez du zentzurik, kondena bera beti errepikatu edo bariatu egin liteke gehienez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 81. orr.


indargintza iz indar egitea. ik biolentzia.

Euskal Herriko indargintzaren arazoa ez da arazo abstraktu, absolutu bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

Batek ezin du ulertu, noski, balioen erlatibismoa profesatzeak gaur ETAren indargintzaren alde zer ikusi behar duen gehiago haren kontra baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.

Uste dut honezkero horrek izan behar duela biolentziaren inguruko planteamendua: ez, zilegi da edo ez da ETAren indargintza?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 116. orr.


indargune iz gune indartsua.

Kontzeptuaren erabilera komun horixe zela garapen iraunkorraren indargunea; anbiguotasuna, berriz, ahulunea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Ondareari dagokionez eragileek planean aipatzen dituzten indargune eta ahulgunetako batzuk.  Berria - Kultura   2004-10-28

Indarguneak eta hutsuneak antzematen.  Berria - Harian   2005-09-18

Euskarazko kazetaritzaren diagnostikoa egingo dute, lehenengo eta behin, haren ahuleziak eta indarguneak sektorez sektore zehaztuz.  Herria   2004-11-04

Sektorearen gabeziak eta indarguneak zeintzuk diren zehaztu ahal izan dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Nere ustez nobela honek duen indargune nagusia gaia da.  Berria - Kultura   2004-11-06

Nafarroan, hauteskundeetarako abertzaleen indargune bakar bat osatzea oso garrantzitsua dela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Anoeta gotorleku izan zen txapelketa hasieran, baina indargune hori ere galtzen ari da azken boladan.  Berria - Kirola   2006-03-08

Bi dira Malagaren indargune nagusiak: estrategia jokaldiak eta hasierako erritmoa.  Berria - Kirola   2004-12-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahuleziak eta indarguneak (3); eta indarguneak (7); indarguneak eta (3)


indarguztidun izond indar oro duena.

Erakutsi zeure herri osoari eta leinu guztiei zu zarela Jainko ahalguztiduna eta indarguztiduna, eta zu beste babeslerik ez duela Israel herriak!  Elizen arteko biblia   Jdt 9,14


indarka1 1 adlag indar eginez; ahaleginduz.

Frantses eremuan indarka sartzeko asmoa omen zuten espainolen pasaien eta hara-honen kontrolatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Neska ezker-eskuin mugitzen hasi da eta ipurdiak estutu ditu, hatzak indarka sartu nahi du, baina postura deserosoa da eta ez du lortzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 48. orr.

Oinak Lucyren gomazko oinetakoetan indarka sartuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Estrategiak ondorio onak ukan zitzan, Belgika eta Luxenburgoa indarka hartu zituen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Auto bat heltzen zelarik, haiek hartzen zuten, indarka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.

Atea indarka irekitzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 303. orr.

Bi poliziek atea indarka bultzatu eta zirrikitu bat zabaltzea lortzen dute.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 151. orr.

Idoia, indarka, askatzen ahalegindu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.

Azkenean altxatu egin nintzen, harengandik aldentze aldera, baina indarka berriz bere ondoan esertzera behartu ninduen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 87. orr.

Eskuineko eskuan zeraman izterrezurra jaso eta indarka bota zien.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 112. orr.

Legea ezin da indarka onetsarazi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.

Txakurrarena da hiriko etxekoandreak bilatu duen helduleku seguruena, eta txakur tonto batek ateratzen du indarka kalera, adiskidantza tristez egindako lokarri batetik tiraka.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Indarka erbesteratutako 40.000 morisko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 214. orr.

Hitzen kontra ari naiz indarka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 213. orr.

Eta arnasa sakon hartzeari ekin diot, indarka ia-ia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.

Hark ateratzen baitio, indarka eta ahaleginean, kuku alperrari bere ume bakar lepo-zabala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.

2 indarkako izlag

Gehienetan debalde gorri gorria aritzen zen indarkako lan hartan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 197. orr.

Defentsako lan gogorrean, partida trabatuan eta indarkako jardunean galdu ziren haiek ere.  Berria - Kirola   2004-01-08

Gnassingbe Eyadema diktatoreak 40 urtez herri hori bere peko atxikirik, bizia galdu ondoan, hunen semeak irabazi ditu bozak militarren laguntzarekin baina herria ez baketu indarkako nausitze horrekin.  Herria   2005-05-12

Baxenafarreko Euskal Indarkako xapelketa.  Herria   2003-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta indarka (10); eta indarka hasi (4); indarka ari (7); indarka bezala (3); indarka eta (4); indarka hasi (7); indarka sartu (3)


indarka2 iz indarraren bidezko ahalegina.

Tirabirek eta indarkek luzaz iraun zuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.

Pauso soinuak Nikosen gelan, indarkak, zerbait arrastan, gero ate kolpe bat eta igogailua martxan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.

Gero haatik Olaizolak du hobekienik atxiki bururaino, Barriolak aldiz higatuagoa emaiten zuen hoinbeste indarkaren ondotik.  Herria   2002-12-05

Eta sinistu ere ez egiteko moduan dena, indarka batean, patrikak kilometrotako sakontasuna balu bezala, hartan hatzetan hozka egiten zioten piztiak baleude bezala!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.

Bururatze lazgarria izan du haatik indarka horrek, garbitasun baten egitera jokatu baitira laster sauditarrak berak.  Herria   2004-06-03

Baina nork daki zenbat irauten duten gisa hortako putxisten urteek indarkatik indarkara ibiltzen usatuak eta gustatuak diren toki horietan?  Herria   2005-08-11


indarkada iz

-Donostikoa indarkada handia izan zan niretzat, baina beste trikitilariakaz ez neukan hartu-emon handirik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 73. orr.


indarkari iz indarka aritzen dena.

Amerikanoen eta Israeldarren gostukoa zen hau nolazpait, ez baitzen Yasser Arafat bezain bortitza eta itxura emana zuen tratu negurtuen gizona zela baina denen gostua ezin egin harek ere palestinarren indarkarien artean batetik eta besteen nausi gosearen gatik bestetik.  Herria   2003-09-11


indarkeria (ETCn 40.894 agerraldi) 1 iz norbait menderatzeko indar basatia; zerbait indarrez lortu nahi duenaren gehiegikeria. ik bortxa; bortxakeria; bortizkeria; gogorkeria.

Argi utzi behar da eraso sexualak lotuago daudela indarkeriarekin sexuarekin baino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 283. orr.

Indarkeria guztien atzean, indarkeria guztien sorburu, indarrean dagoen sistema patriarkala dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Frantziskok ezetz esan zien diruari eta jabetzari, ezetz botereari eta indarkeriari, ezetz gerrari eta naturaren eta bizitzaren mespretxuari...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Indarkeriak indarkeria ekartzen du beti.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.

Herri kurduaren kontrako gosea, indarkeria eta zapalkuntza salatu ditu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Poliziaren indarkeria hori salatzeko komisario batekin hitz egin nahi nuen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.

Zergatik izango ote da su-etenaren aldarrikapenak indarkeria jasaten dutenak baino gehiago poztu dituela indarkeria erabiltzen dutenak?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.

Subiranotasun modernoaren adierazpen nagusia indarkeria erabiltzeko zilegitasuna izanik, ETAk garbi zuen indarkeria erabiltzeko eskubidea zuela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Benetako elkarrizketa, ETAk indarkeria etetea, espetxe politikaren aldaketa. haien akatsak zuzendu zituen, indarkeria gerarazi zuen, boterea arautu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Era guztietako indarkeriak gaitzestea eta tolerantziaren eta elkarrizketaren apustu garbia egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.

Politikak gaina hartzen ahal ziola gerlari eta indarkeriari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Simeon eta Lebi anaiak indarkeria erabiltzeko bat datoz.  Elizen arteko biblia   Has 49,5

Indarkeriari aurre egiteko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 59. orr.

Aingerukeria eta sadismoa pozik daude indarkeriaren gaiztoaz kalakari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Inor ez zen ohartu -esan zuen Sophiek, zigarrokina indarkeria apur batekin hautsontzian itzaltzen zuela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

Halere, ez dut indarkeriara jo, garbia da nire otoitza.  Elizen arteko biblia   Jb 16,17

Herriaren ariman nahikoa errotuta dago-eta indarkeriarekiko mirespena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.

Zorigaitzaren eguna uxatu nahi, eta indarkeriaren nagusigoa dakarzue.  Elizen arteko biblia   Am 6,3

Indarkeriaren biktimek babes-neurriak eskatzeko prozedura errazteko taxutu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Indarkeriarik gabeko erantzun aktiboa munduan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

«Baldintzarik gabeko elkartasuna» adierazi zien indarkeriaren biktimei, eta Indarkeriaren Aurkako Itunaren eraginkortasuna aldarrikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Indarkeria fisikoaren aurretik indarkeria psikologikoa gertatzen dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Indarkeria terroristaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak lan saioa egin du Nafarroako Parlamentuan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Hemen oinarrizko indarkeria gehien praktikatu dutenak frantses eta espainiar Estatuak izan direla.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.

Ezberdintasun egoera hori da emakumeen kontrako indarkeria elikatzen duena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Emakumeen aurkako indarkeria arazo estrukturala da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Haurralde Fundazioak antolatutako Egiturazko Indarkeriari eta Globalizazioaren Indarkeriari buruzko Mintegian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Atzo, Tuterako Instrukzio Epaitegiaren esku geratu zen eta Etxeko Indarkeria Zerbitzura bidali zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

3 indarkeriazko ekintza

Elizgizonei egozten zieten beren idoloak suntsitu izana eta Karlomagnoren indarkeria guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 321. orr.

Segur da zernahi indarkeria gertatuko dela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaur egun arte emakume askok isilean pairatu dute indarkeria klase hori.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.

Zure alderdiak, oker ez banago, indarkeria mota guztiak arbuiatzen ditu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 111. orr.

Alde bakar batetiko indarkeria kasuak bakanak dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Indarkeria egoeretan, esaterako, bada armadetan izan gabe, taldeetan antolatzen den jendea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 158. orr.

Bertso anonimo bakar horretan agertzen den indarkeria-giroak ere ez du, antropologiaren ikuspegitik begiraturik, garrantzi gutxiago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

Pepponek ez zuen indarkeria-ekintzarik burutu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Nahikoa du inoiz gaizki aparkatzeagatik isun bat jasotzea edo polizia-auto bat ikustea, gogamenean indarkeria-irudiak agertzen has dakizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Ez indarkeria-pasadizorik, ez bortxaketarik, ez psikologia-tratamendurik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sexu indarkeriarekin lotutako erasoak izaten dituzte sarritan, eta GIB birusa ere bizkor zabaltzen ari da.  Berria - Harian   2006-01-14

Sexu indarkeriaren kontra borrokatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Nafarroako Unibertsitate Publikoan genero indarkeriari buruz egiten ari diren mintegian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Genero Indarkeriaren Prebentziorako Elkarteko koordinatzaile Angeles Alvarez. herriaŽ

Familiarteko genero indarkerian egondako zenbait kasu aztertu eta ondorioak ateratzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritza Nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Genero Indarkeriaren Aurkako Lege Organikoaren Egitasmoan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Bereziki «jazarpen indarkeria» delakoa jasaten duten pertsonen eskubideak «behatu» nahi dituela azaldu zuen Lamarkak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Jazarpen indarkeriaren biktima direnei babesa adierazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Ripak «jazarpena eta polizia indarkeria» eskaintzen dituela salatu du Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

polizia indarkeriaren aurkako erresistentzia.  Berria - Mundua   2004-12-03

Lege berriak «Estatu indarkeriaren biktimak» kontuan hartzea nahi du EAJk.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Haren arabera, bai kale indarkeriak eta bai ETAk «behin betiko desagertu behar dute euskal gizartetik».  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Ezin da kale indarkeria gutxietsi, okerreko bidean joatea litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

6 indarkeria(rik) eza mug

Indarkeria eza ekintzarako proposamena da, pasibotasunaren eta utzikeriaren guztiz aurkakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Indarkeria ezak bidegabekeriak sortzen dituen ororekin zuzeneko kolaboraziorik ez egitea proposatzen du, eta desobedientzia zibila kolaboraziorik eza gauzatzeko metodo egokia eta eraginkorra dela aldarrikatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Independentziaren aldeko ekitaldiekin hasi zen, indarkeriarik eza gidaritzat hartuta.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 48. orr.

Indarkeriarik ezak ez du esan nahi gatazkarik ez dagoenik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Indarkeria ez aktiboak bidegabekeria ororen aurrean konpromisoa hartzea lehenesten du, eta ezaugarri nagusitzat bidegabekeria gehiago ez sortzea du Indarkeriarik ez aktiboa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

7 indarkeriaz adlag

Manhattanen indarkeriaz hildako mutil atzerritarra, europarra, eta erlijio katolikoan bataiatua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.

Hurrengo, indarkeriaz ekin dit Jimmyk, erabat gogor.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.

Indarkeriaz ezin da ezer lortu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.

Halako batean, aitak besoetatik oratu zidan, baina ez indarkeriaz, ni lasaitzeko eginahalean baizik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

8 indarkeriazko izlag

J. R. Hebert kazetari eta politikaria iraultzaren etsaien kontra indarkeriazko neurririk gogorrenak hartzearen alde agertzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Jendea arrazoibidez baretu behar da, ez areago aztoratu indarkeriazko ekintzekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.

Arrazoi naturalarena bestea, zeinaren izenean denok indarkeriazko heriotza saihesten saiatzen garen, hori baita naturaren gaitzik gorena. emazteak erre egiten dira senarrak hiltzen direnean; errugabeek bakarrik nozitzen dute han indarkeriazko heriotza.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 35. orr.

Miseria, erresumina, heriotza indarkeriazkoak, bakardadea...  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 174. orr.

Arazo berari erantzuteko indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilaren aldamenean beste batzuek indarkeriazko desobedientzia baliatzen badute [...].  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Indarkeriazko gatazkaren oinarrizko faktoreak egungo nazioarteko gizartean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arteko indarkeria (6); aurka indarkeria (4); aurkako indarkeria (197); aurkako indarkeria bi (20); aurkako indarkeria eta (4); aurkako indarkeria gizon (28); aurkako indarkeria gizonezko (8); aurkako indarkeria hiru (9); aurkako indarkeria salatzeko (4); aurretik indarkeria (5); baina indarkeria (5); bakarra indarkeria (8); bat indarkeria (6); batasunak indarkeria (4); beste indarkeria (6); da indarkeria (25); dela indarkeria (8); den indarkeria (21); diren indarkeria (5); ditu indarkeria (7); du indarkeria (18); duela indarkeria (8); duen indarkeria (12); dugu indarkeria (4); dute indarkeria (11); duten indarkeria (8); edo indarkeria (9); edozein indarkeria (4); emakumearen aurkako indarkeria (6); emakumearen kontrako indarkeria (4); emakumeen aurkako indarkeria (184); emakumeen kontra indarkeria (4); emakumeen kontrako indarkeria (82); erabilitako indarkeria (5); eragindako indarkeria (4); ere indarkeria (5); eta etari indarkeria (5); eta genero indarkeria (6); eta indarkeria (138); eta indarkeria egoera (4); eta indarkeria eta (4); etak indarkeria (27); etak indarkeria behin (5); etaren indarkeria (57); etaren indarkeria gaitzetsi (5); etari indarkeria (24); etari indarkeria uzteko (9); etengabeko indarkeria (4); etxeko indarkeria (5); ez du indarkeria (4); gatazka eta indarkeria (6); genero indarkeria (138); genero indarkeria bi (8); genero indarkeria gizon (22); genero indarkeria hiru (5); horrek indarkeria (8)

indarkeria alde (9); indarkeria alde batera (7); indarkeria amaitu (5); indarkeria amaitzeko (36); indarkeria amaitzeko eta (4); indarkeria amaitzeko itxaropena (4); indarkeria amaitzen (5); indarkeria arazo (5); indarkeria arazoak (4); indarkeria arbuiatu (6); indarkeria areagotu (11); indarkeria areagotu egin (6); indarkeria areagotzen (4); indarkeria arrastorik (4); indarkeria baino (4); indarkeria baliatu (4); indarkeria baliatzen (8); indarkeria baztertu (6); indarkeria behin (32); indarkeria behin betiko (30); indarkeria bertan (12); indarkeria bertan behera (12); indarkeria beti (4); indarkeria bi (31); indarkeria bi gizon (25); indarkeria bost (5); indarkeria bukatzeko (9); indarkeria bultzatzea (4); indarkeria da (17); indarkeria dela (6); indarkeria desagertu (6); indarkeria desagertzea (8); indarkeria desagertzeko (5)

indarkeria edo (10); indarkeria egoera (19); indarkeria egoerak (7); indarkeria egoerari (4); indarkeria ekintza (9); indarkeria ekintzak (12); indarkeria erabat (6); indarkeria erabili (11); indarkeria erabiltzea (19); indarkeria erabiltzeko (11); indarkeria erabiltzen (28); indarkeria erabiltzen duten (4); indarkeria erabiltzen dutenak (4); indarkeria eragiten (7); indarkeria ere (5); indarkeria eta (92); indarkeria etetea (8); indarkeria eteteko (4); indarkeria ez (30); indarkeria ez da (6); indarkeria ez dela (5); indarkeria ez erabiltzeko (4); indarkeria eza (9); indarkeria fisikoa (6); indarkeria fisikoaren (5); indarkeria gaitzestea (9); indarkeria gaitzesteko (8); indarkeria gaitzesten (15); indarkeria gaitzesten ez (10); indarkeria gaitzetsi (16); indarkeria gaitzetsi behar (4); indarkeria gaitzetsi ezean (4); indarkeria gehiago (4); indarkeria gehiagorik (6); indarkeria gehiagorik ez (5); indarkeria geldiarazteko (5); indarkeria giro (8); indarkeria giro honen (4); indarkeria giroa (6); indarkeria giroan (4); indarkeria gizon (59); indarkeria gizon bat (56); indarkeria gizonezko (9); indarkeria gizonezko bat (9); indarkeria gutxitzeko (4); indarkeria guztiak (5); indarkeria helburu (5); indarkeria helburu politikoak (4); indarkeria hiru (16); indarkeria hiru gizon (7); indarkeria hori (15); indarkeria horren (5)

indarkeria iraganeko (4); indarkeria jasan (12); indarkeria jasan duten (6); indarkeria jasaten (16); indarkeria jasaten duten (9); indarkeria kasu (6); indarkeria kasuak (10); indarkeria kasuetan (6); indarkeria mota (39); indarkeria mota guztiak (13); indarkeria mota hori (5); indarkeria mota horrek (4); indarkeria olde (10); indarkeria oldea (9); indarkeria oldeak (6); indarkeria oro (8); indarkeria oso (5); indarkeria pairatzen (5); indarkeria politikoa (13); indarkeria politikoaren (4); indarkeria saihesteko (7); indarkeria salatu (6); indarkeria salatzeko (14); indarkeria sektarioa (5); indarkeria sexistaren (4); indarkeria utz (6); indarkeria utzi (6); indarkeria uztea (6); indarkeria uzteko (21); indarkeria uzteko eskatu (5); indarkeria zantzuak (5); indarkeria zantzurik (8)

jazarpen indarkeria (7); kale indarkeria (7); kontra indarkeria (6); kontrako indarkeria (98); kontrako indarkeria gizon (8); kontrako indarkeria salatzeko (5); lortzeko indarkeria (4); pairatzen duen indarkeria (4); politika eta indarkeria (4); zen indarkeria (4); zion indarkeria (4); zuen indarkeria (12)

aurkako indarkeriak (11); aurkako indarkerian (5); aurkako indarkeriarekin (7); aurkako indarkeriarekin lotutako (5); emakumeen aurkako indarkeriak (10); emakumeen aurkako indarkerian (4); emakumeen aurkako indarkeriarekin (7); eta indarkeriak (8); eta indarkeriarekin (8); etaren indarkeriak (7); genero indarkeriak (7); genero indarkeriarekin (7); indarkeriak eragin (4); indarkeriak eragindako (6); indarkeriak ez (17); indarkeriak ez dauka (5); indarkeriak ez du (5); indarkeriarekin amaitzeko (4); indarkeriarekin ez (5); indarkeriarekin lotutako (9); indarkeriarekin zerikusia (5); kontrako indarkeriak (5); kontrako indarkeriarekin (4)

aurkako indarkeriaren (32); aurkako indarkeriaren kontrako (4); da indarkeriaren (5); dago indarkeriaren (4); du indarkeriaren (7); emakumeen aurkako indarkeriaren (28); emakumeen kontrako indarkeriaren (35); ere indarkeriaren (4); eta genero indarkeriaren (5); eta indarkeriaren (36); etaren indarkeriaren (12); etxeko indarkeriaren (9); etxeko indarkeriaren kontrako (4); genero indarkeriaren (65); genero indarkeriaren aurkako (13); genero indarkeriaren kontrako (14)

indarkeriaren aldeko (5); indarkeriaren amaiera (22); indarkeriaren amaierarako (9); indarkeriaren amaierarekin (5); indarkeriaren amaieraren (13); indarkeriaren amaieraren hasieran (6); indarkeriaren arazoa (9); indarkeriaren atzean (9); indarkeriaren aurka (26); indarkeriaren aurkako (51); indarkeriaren aurkako borroka (4); indarkeriaren aurkako borrokan (5); indarkeriaren aurkako lege (7); indarkeriaren aurrean (16); indarkeriaren bidea (7); indarkeriaren bidez (9); indarkeriaren biktima (16); indarkeriaren biktimak (16); indarkeriaren biktimei (4); indarkeriaren biktimen (9); indarkeriaren bitartez (4); indarkeriaren erabilera (10); indarkeriaren erabilerari (6); indarkeriaren eta (15); indarkeriaren gaia (4); indarkeriaren gaitzespen (4); indarkeriaren gaitzespena (4); indarkeriaren inguruan (7); indarkeriaren inguruko (8); indarkeriaren kontra (19); indarkeriaren kontrako (56); indarkeriaren kontrako borroka (4); indarkeriaren kontrako borrokan (6); indarkeriaren kontrako lege (5); indarkeriaren ondorioak (6); indarkeriaren ondorioz (16); indarkeriaren prebentziorako (4)

kontrako indarkeriaren (39); kontrako indarkeriaren aurka (8); zuen indarkeriaren (5)

aurkako indarkeriari (20); aurkako indarkeriari aurre (11); aurkako indarkeriari buruz (5); emakumeen aurkako indarkeriari (18); emakumeen kontrako indarkeriari (16); eta indarkeriari (14); eta indarkeriari uko (6); genero indarkeriari (9); indarkeriari amaiera (7); indarkeriari aurre (44); indarkeriari aurre egin (4); indarkeriari aurre egiteko (30); indarkeriari babesa (4); indarkeriari buruz (11); indarkeriari buruzko (16); indarkeriari eta (6); indarkeriari uko (16); indarkeriari uko egin (9); kontrako indarkeriari (18); kontrako indarkeriari aurre (8); kontrako indarkeriari buruzko (4)

emakumeen kontrako indarkeriaz (7); eta indarkeriarik (9); eta indarkeriaz (11); genero indarkeriaz (5); indarkeriarik erabili (4); indarkeriarik eta (11); indarkeriarik eta bazterketarik (9); indarkeriarik ez (11); indarkeriarik eza (14); indarkeriarik eza eta (5); indarkeriarik gabe (22); indarkeriarik gabeko (47); indarkeriarik gabeko egoera (11); indarkeriarik gabeko egoeran (6); indarkeriarik gabeko giroan (5); indarkeriaz betea (6); indarkeriaz hitz (4); inolako indarkeriarik (4); kontrako indarkeriaz (8)


indarkeriazale (orobat indarkeria zale) izond indarkeriaren zale dena.

Indarkeriazalea eta autoritarioa izanik, Zilonek ezin izan zuen jasan inor ausartu izana bere gogoari uko egiten. Ahoberoa zen, eta indarkeria zalea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Zuk nauzu indarkeriazaleengandik salbatzen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,3

Armen indarkeriazale zarete, egintza higuingarriak egin eta lagun hurkoaren emaztea desohoratzen duzue.  Elizen arteko biblia   Ez 33,26


indarketa iz indar egitea.

Muskulu bati indarketa jarraitua eragiten zaionean, unitate eragile batzuk geldi egoten dira beste batzuk lanean ari diren bitartean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

Gobernu zakarreko menditarrak behar ditu indarketa besterik ez den egungo estropadak, halako jendea beharko du agian iraultzaren txalupak ere.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.


indarño iz indar txikia.

Are Indarño bat, eta Santa Catalina de Somozan gaude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 173. orr.

Euskal Herriak baduela bere nortasun berezia eta gisa dela hemen nunbait kokatzen denak indarño bat egitea nortasun hortaz doi bat bederen axolatzeko.  Herria   2004-09-30

Indarño bat bederen egin dezan euskararen onetan...  Herria   2004-01-01


indarraldi iz indarrezko ahalegina, indar egiten den aldia.

Indarraldi bat egin nuen neure kamainan zutitzekotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

Izerditan zegoen, hasperen egiten zuen indarraldi bakoitzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Bizkaiko eta Gipuzkoako hitzarmen kolektiboen indarraldia luzatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-12-04


indarreratu, indarrera(tu), indarreratzen du ad indarrean jarri.

Ondorioz, gizartean nahiz parlamentuan etika-batzordeak eratu dira, eta baita legeak indarreratu ere ikerketari muga moral eta juridikoak ezarri nahian.  Berria - Gaiak   2004-01-21


indarretxe iz argindarra sortzen duen fabrika. ik zentral 8.

Transistore irratia asmatu zen 1954an, eta urte berean sortu zen lehenbiziko indarretxe nuklearra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

Auzokideak beldur dira indarretxea ez ote den izango auzoan atzemandako minbizi kasu ugariren jatorria.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

25.000 metro koadro izango ditu guztira guneak, eta hamabi filmaketa estudio hartuko ditu, horietako bat indarretxe bat egondako lekuan kokatua, 150 metro luze eta 40 metro garai.  Berria - Kultura   2004-02-03


indartasun iz

Dena zalutasunez, pollitasunez, eta indartasunez egina den kirol hori, mail guzietan betetzen ahal da  Herria   2001-09-13


indartsu 1 izond indar handikoa.

Beste apaiza morroi garratz, garai, indartsu, aurpegiera kementsuko bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.

Aries guztiak pertsona indartsu eta dinamikoak izaten dira.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 138. orr.

Bi zerbitzari garai eta indartsu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Gazte indartsu asko prestatu ziren lehiarako, haien artean Altzinooren hiru seme: Laodamante, Halio eta Klitoneo.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.

Bere gerri buelta besarkatzeko bi marinel indartsu behar ziren gantz upel hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.

Bat-batean, ama etsitua emazte indartsu bat, beste norbait bilakatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.

Ziklopeak askoz ere indartsuagoak ziren, eta kalte ugari egiten zieten etengabe.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 27. orr.

Errezilgo Irureaundiko indartsuak, artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela, hamabi arroako harria bizkarrean berdindu zuelarik [...].  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Askea naiz, gorputzez eta arimaz, ez dut amarik behar, borrokak indartsu egin nau.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Beso indartsu batzuen estutu isila, eta hortxe bukatuko zen dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 179. orr.

Baina belarriak konturatu egin ziren esku indartsu batek haritz ateko aldaba jo zuela, birritan, barrura sartzeko presaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Lokomotor txiki baina indartsu batek kokatzen zituen bagoiak banan-banan zerraturaren zuloaren azpian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Halako haize indartsua dabilenean eskribauren bat hil dela esaten zuten antzina.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.

Itsaso ezkutuaren igurtzi indartsuak kaietako arrastoak garbitzen zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.

Gazteak nahiz zaharrak, indartsuak nahiz ahulak, mozkorrak nahiz lehorrak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

Lasterketan ez dela beti bizkorrena nagusitzen, ez eta guduan ere indartsuena.  Elizen arteko biblia   Koh 9,11

· Gaexento perratzaile beso-indartsuak ikusi zuen begi zoliez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

2 ahalmen handikoa, ahaltsua.

Proiektore indartsu batzuez argiturik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 14. orr.

Lanpara elektriko indartsu bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 245. orr.

Margolan indartsu baina nahiko beldurgarri eta arrotz haietatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Euskalkiak aberastasuna direla, hizkuntzaren altxorra direla, euskara natural, fresko, bizi, indartsu eta gihartsu direla.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 48. orr.

Euskara indartzeko beste tresna indartsu bat, eskola da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.

Orain garai hartan baino auto gehiago dago, eta handiagoak, indartsuagoak eta politagoak dira.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 41. orr.

Hiri handi eta indartsuetan.  Elizen arteko biblia   1 M 5,26

Atenas, aro klasikoan, finantzagune indartsua zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Sanzek azaldu zuen Acciona salerosketa egiteko aukerarik onena zela, «konpainia indartsua delako, eta Nafarroan eta sektorearen barruan gelditzeko asmoa duelako».  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Dakien gizartea da indartsuena une honetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.

Talde indartsu horien esanetara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.

Estatu Batuak izan ziren gerrak suntsitu ez zuen herrialde industrial indartsu bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Zibilizazio bat indartsua baldin bada, osorik betetzen du gizona.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 88. orr.

Etsaia gu baino ainitzez indartsuago duk eta ahal guziak eskuetan dizkik.  Herria   2003-03-10

Oso ondo daki eskandalua arma indartsua dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Katapulta indartsuetatik irteten diren jaurtigaiak bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.

3 eragin handikoa; ondorio nabariak dituena. ik bortitz.

Burbuilen barruan, alkohol indartsu bat zegoen ezkutatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Pontxe bero indartsu gozo bat hartzera gonbidatu zituen denak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Botika indartsuak datoz hamar urteotan alzheimerraren aurka.  Berria - Gaiak   2006-01-22

Droga edo sendagai indartsu bat eman zaie.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 114. orr.

Pozoirik indartsuena bezain hilgarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

Klitoria dela emakume anatomiako plazer eragile indartsuena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.

Klitoria ingeniaritza lan bikaina dugu [...] eta pasiorik indartsuenak, sutsuenak, hezeenak eta atsegingarrienak iratzartzeko gai da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.

Mikel Strogoffek zaldiak aurrerago joan daitezen ahalegindu da zartailu ukaldi indartsu bat joaz; baina uko egin haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.

Bultzada indartsu bakar batez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Zeinek askatu ahalko zuen estutze indartsu hartatik?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 172. orr.

Nire zakilak tentetze indartsu eta iraunkor batez erantzun ziean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 63. orr.

Baina hotsak ez ziren Merryk aurreko gauean entzun zituenak bezain indartsu eta garbiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 84. orr.

Txirrin hots indartsu, luze, sarkor bat entzun da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

Botere indartsu baten hegalpetik kanpo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 316. orr.

Nik gauza gogor eta indartsu bat sumatzen diat nigan, hemen barruan... ez zekiat nola azaldu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 133. orr.

Arrazoi indartsu hori zein izan zen, bada garaia horixe jakiteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.

Ikerketa programa indartsu baten alde.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.

Poztasunetik sortzen den Desira, besteak beste, indartsuagoa da Tristuratik sortzen den Desira baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 413. orr.

Gorputzak babes-mekanismo indartsu bat duela proteina arrotzak suntsitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 204. orr.

Grina indartsuak gizonaren jabe egiten dira, baina ez luzaroan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.

Fusio-bonba baino mila aldiz indartsuagoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 222. orr.

Ontasuna indartsua da, indarrik ez duenean!  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 45. orr.

4 (adizlagun gisa) ik indartsuki.

Hobe da indarge hasi eta indartsu amaitzea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

Ezinduaren eta ahularen ondoan osasuntsu eta indartsu sentitzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Esku bakar batekin bulego guztia desegiteko bezain indartsu sentitzen zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 131. orr.

Itsas aldetik haizea indartsu zetorren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 58. orr.

Ibaia indartsu eta lohi zetorren gauaren ilunean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 185. orr.

Mikel Strogoffek indartsu estutu zuen bere bidelagunaren eskua, baina erantzunik ez zion eman.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 376. orr.

Telefonoak jo du orduan, indartsu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 82. orr.

Dumbledorek sudurretik arnasa hartu zuen indartsu, sakelatik urrezko erlojua atera eta aztertzen zuen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 17. orr.

Badakigu ezin dugula irabazi, baina indartsu borrokatzera jotzen dugu beti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Haiek barne-merkatu azkenik bateratua ematen baitzioten indartsu hazten ari zen industriari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Irritsa hain indartsu berpiztu zitzaion non min egiten baitzion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Estatuek indartsu diraute, baina Estatuaren zentzuak ez, Estatu-Nazioa soberan dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

Zenbait adituk klima aldaketarekin lotu izan ohi dute malaria Afrikan berriro ere indartsu zabaltzea.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Langarrak, euri sarri bihurtzen ari baitzen, gero eta indartsuago jotzen zuen kristalen kontra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Gipuzkoan zegoen, eta dago, euskara indartsuen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arrazoi indartsu (5); atzetik indartsu (5); baina indartsu (7); bezain indartsu (32); bultzada indartsu (4); burua indartsu (4); da indartsu (7); du indartsu (9); ere indartsu (15); esku indartsu (4); eta indartsu (79); eta indartsu bat (5); gazte indartsu (7); gizon indartsu (12); gogor eta indartsu (4); hain indartsu (21); hain indartsu ez (4); haize indartsu (4); horren indartsu (5)

indartsu ageri (5); indartsu agertzeko (4); indartsu agertzen (5); indartsu ari (12); indartsu ari dira (4); indartsu aritu (18); indartsu aritu da (4); indartsu aritu zen (6); indartsu asko (5); indartsu atera (5); indartsu azaldu (5); indartsu baina (4); indartsu baitaude (4); indartsu bat (97); indartsu bat nahi (4); indartsu batean (5); indartsu batek (22); indartsu batekin (5); indartsu baten (35); indartsu baten aurka (5); indartsu baten bidez (4); indartsu batez (6); indartsu bezala (4); indartsu dabil (6); indartsu dago (28); indartsu dagoela (19); indartsu daude (7); indartsu den (5); indartsu dira (4); indartsu egin (14); indartsu egingo (4); indartsu egon (5); indartsu egotea (4); indartsu ekin (13); indartsu ekin zion (5); indartsu eta (108); indartsu eta ausartak (4); indartsu ez (5); indartsu haiek (6); indartsu hasi (23); indartsu hasi zen (4); indartsu hazi (4); indartsu hori (6); indartsu hura (4); indartsu ibili (4); indartsu ikusi (7); indartsu ikusten (15); indartsu ikusten ditut (5); indartsu itzuli (4); indartsu izan (8); indartsu jarraitzen (8); indartsu jarraitzen du (4); indartsu jokatzen (4); indartsu sartu (10); indartsu sartu zen (6); indartsu sentitu (4); indartsu sentitzen (13); indartsu zegoela (5); indartsu zegoen (7)

keinu indartsu (5); keinu indartsu eta (5); lehergailu indartsu (4); mugimendu indartsu (4); osasuntsu eta indartsu (4); oso indartsu (64); oso indartsu aritu (4); oso indartsu dago (11); oso indartsu dagoela (6); oso indartsu ikusten (4); talde indartsu (26); talde indartsu bat (8); talde indartsu baten (7); taldea indartsu (4); zuen indartsu (12)

aitzin multzo indartsua (5); aski indartsua (5); aurkari indartsua (17); aurkari indartsua baita (5); baina indartsua (7); bezain indartsua (45); bezain indartsua da (4); bikote indartsua (5); da indartsua (4); ere indartsua (4); ere indartsua da (4); eta indartsua (73); eta indartsua zen (9); eta talde indartsua (4); fisikoki indartsua (6); gizon indartsua (17); gizon indartsua da (4); guztiz indartsua (4); hain indartsua (7); haize indartsua (5); handi eta indartsua (4); handia eta indartsua (4); hasiera indartsua (6); herri indartsua (4); ikaragarri indartsua (4)

indartsua baita (9); indartsua behar (7); indartsua da (121); indartsua da aitzinean (4); indartsua da eta (13); indartsua da oso (4); indartsua dago (4); indartsua dela (18); indartsua dela eta (4); indartsua delako (5); indartsua den (5); indartsua du (20); indartsua duk (4); indartsua dute (7); indartsua egin (15); indartsua egiten (4); indartsua eman (6); indartsua ere (8); indartsua eta (58); indartsua ez (6); indartsua izan (35); indartsua izan arren (4); indartsua izan behar (6); indartsua izan zen (7); indartsua izango (6); indartsua izatea (7); indartsua izaten (4); indartsua nahi (4); indartsua osatu (6); indartsua osatzen (5); indartsua sortu (6); indartsua zara (4); indartsua zela (4); indartsua zen (37); indartsua zuen (5)

joko indartsua (7); kolpe indartsua (4); mugimendu indartsua (4); multzo indartsua (5); oso aurkari indartsua (4); oso indartsua (63); oso indartsua da (19); oso indartsua dela (5); oso indartsua izan (7); oso talde indartsua (13); talde indartsua (88); talde indartsua da (17); talde indartsua du (8); talde indartsua dute (5); talde indartsua osatu (4); talde oso indartsua (6)

are indartsuago (9); askoz indartsuago (9); baina indartsuago (5); baino indartsuago (86); baino indartsuago bihurtuko (4); bat indartsuago (5); bera baino indartsuago (8); eta indartsuago (58); eta indartsuago egiten (4); etsaia baino indartsuago (4); gero eta indartsuago (27); geroz eta indartsuago (4); indartsuago aritu (6); indartsuago bat (9); indartsuago batek (6); indartsuago bihurtuko (5); indartsuago bihurtuko zaitu (4); indartsuago bihurtzen (4); indartsuago dago (7); indartsuago den (4); indartsuago egin (4); indartsuago egingo (5); indartsuago egiten (8); indartsuago eta (17); indartsuago sentitzen (8); indartsuago ziren (4); inoiz baino indartsuago (14); ni baino indartsuago (5); sekula baino indartsuago (5)

are indartsuagoa (4); askoz ere indartsuagoa (6); askoz indartsuagoa (8); askoz indartsuagoa da (4); baino indartsuagoa (55); baino indartsuagoa baita (4); baino indartsuagoa baitzen (4); baino indartsuagoa da (9); baino indartsuagoa den (4); baino indartsuagoa zen (6); bestea baino indartsuagoa (4); bikote indartsuagoa (4); ere indartsuagoa (8); eta indartsuagoa (36); eta indartsuagoa dela (4); eta indartsuagoa den (4); gero eta indartsuagoa (13); handiagoa eta indartsuagoa (4); indartsuagoa baita (8); indartsuagoa baitzen (7); indartsuagoa da (37); indartsuagoa dela (10); indartsuagoa den (9); indartsuagoa eta (11); indartsuagoa izan (18); indartsuagoa izan da (6); indartsuagoa izaten (4); indartsuagoa zen (14); ni baino indartsuagoa (7); talde indartsuagoa (8)

askoz indartsuagoak (7); baino indartsuagoak (19); baino indartsuagoak dira (5); baino indartsuagoko (4); eta indartsuagoak (12); eta indartsuagoak dira (4); gero eta indartsuagoak (5); indartsuagoak dira (18); indartsuagoak direla (7); indartsuagoak eta (7); indartsuagoak ziren (4)

aurkari indartsuak (4); bezain indartsuak (6); eta indartsuak (32); eta indartsuaren (4); euro indartsuak (10); hain indartsuak (4); haize indartsuak (5); haize indartsuek (5); indartsuak dira (29); indartsuak dira eta (4); indartsuak direla (4); indartsuak diren (6); indartsuak ditu (6); indartsuak ditugu (4); indartsuak dituzte (4); indartsuak ere (6); indartsuak eta (29); indartsuak ez (4); indartsuak izan (8); indartsuak izango (4); indartsuak ziren (6); indartsuaren aurka (12); oso indartsuak (19); oso indartsuak dira (5); talde indartsuak (19)

arlorik indartsuena (4); artean indartsuena (4); bikote indartsuena (4); bikote indartsuenak (5); da indartsuena (20); dira indartsuenak (11); eta indartsuen (8); eta indartsuena (13); eta indartsuenak (5); eta indartsuenek (4); europako talde indartsuena (4); europako talde indartsuenetako (4); indartsuen aurka (6); indartsuen eta (6); indartsuena da (18); indartsuena dela (13); indartsuena dela erakutsi (5); indartsuena ere (4); indartsuena eta (5); indartsuena izan (11); indartsuena izateko (4); indartsuenak eta (4); indartsuenak izan (4); indartsuenaren legea (9); indartsuenek ere (5); indartsuenen artean (17); indartsuenen arteko (4); indartsuenen aurka (5); indartsuenetako bat (16); indartsuenetako bat da (4); indartsuenetakoa da (5); indartsuenetakoa izan (5); izan dira indartsuenak (4); izan zen indartsuena (8); izan ziren indartsuenak (6); mailako talde indartsuenetako (5); talde indartsuen (10); talde indartsuen aurka (4); talde indartsuena (17); talde indartsuenak (15); talde indartsuenek (10); talde indartsuenen (15); talde indartsuenen artean (6); talde indartsuenen aurka (5); talde indartsuenetako (17); talde indartsuenetako bat (7); talde indartsuenetakoa (5); talderik indartsuena (17); talderik indartsuenetakoa (4); txirrindulari indartsuena (6); zen indartsuena (18); ziren indartsuenak (10)

ahots indartsuz (6); esku indartsuz (9); eta esku indartsuz (4)


indartsuagoki adlag indartsuago.

Hitzarmen hunen bidez, euskararen presentzia nahi da gero-ta indartsuagoki finkatu Herriko-Etxeko gora-beheretan: bai idazki ofizialetan, bai ekitaldi berezietan.  Herria   2002-07-25


indartsuagotu, indartsuago(tu), indartsuagotzen da ad indartsuago bihurtu.

Erran behar da gero ta indartsuagotuz joan dela Ezcurra gaztea gibelean eta 39-33, iduri zuten bi anaiek hortan despeitzen zutela.  Herria   2004-02-05


indartsudun izond indartsukoa.

Medium Handia -SIMAKHA jauna- Igarle Handia Ondoretasunez jasotako ahalmen indartsuduna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.


indartsuki adlag indar handiz, sendoki. ik indartsu 4.

Joseba urduri jarri zen, barrenak irauli egin zitzaizkion, eta poltsari indartsuki heldu zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Faltsutasun hura indartsuki borrokatu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.

Aurkakoaren limurtze orori indartsuki aurka egitearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.


indartu, indar(tu), indartzen 1 da ad indar hartu, indartsu bihurtu.

haurra suspertzen eta indartzen joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Hurrengo urte arte ez zitzaizkion indartu zangoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Jende klase hori indartu egiten da borrokarekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Ministroen taldea indartuz zihoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Handik laster sortu zen eta indartu Hitlerren alderdi nazia edo Nazional-sozialista.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 79. orr.

Argi bat indartuz joan zen haren gogamenean-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 223. orr.

Era horretan, industria-iraultzak aztoraturiko Europa hartan, berriz indartu zen merkantilismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Periferiako eremuez nagusitzeko borroka hau areago indartuko zen industria- iraultzarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Eguzkia pixka bat indartzen zenean, adineko turistak izaten genituen lagun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Pentsamendu hori ez zitzaion berehala bururatu, eta ez zitzaion indartu harik eta behin eta berriz iradoki zioten arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Sinetsita nago, egun ere -eta ia sineskeria den uste berezi hori indartu egin zen gutun haiek irakurrita-, bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Euskal nortasuna indartu behar zen pertsonen eta erakundeen askatasunaren bidez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Mundutik aldendu, mundura indartuta itzultzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 93. orr.

Lopezen ustez, PSE-EE «indartuta» atera da PSOEren Biltzarretik.  Berria - Harian   2005-02-22

Eta, ia indarturik atera nintzen neure abertzaletasunean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 119. orr.

Zu, egiazko poz bakarra, dohainik zerbitzatzeko eta gozatzeko neukan gogo hasiberria ez zen oraindik gai lehengo zaharra, urteen poderioz indartua, garaitzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 228. orr.

Indargabetutako lehergailua bi kilo kloratitaz zegoen osatua, eta titadinez indartua.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

• 2 du ad indar eman, indartsu bihurtu.

Nik trebatu eta indartu nizkien besoak.  Elizen arteko biblia   Os 7,15

Giharrak indartzen ditu, birikak zabaltzen, burmuina oxigenatzen eta tentsioak lasaitzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.

Ez sahats samurrek, ez ihintzak indarturiko belarrek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Umeari ilea ilberan moztu bear zaio, indartuko bazaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.

Errege-zerbitzariak sua indartu eta indartu ari ziren, petrolioa, bikea, amukoa eta egurra emanez.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,46

Gotorra zen, burdinazko xafla lodiek indartua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 289. orr.

Baina goizeko argiak ez zuen indartu sabaitik zetorren argitasun motela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 49. orr.

Azken hitz horiek indartu zituen nabarmen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Esandakoa indartzeko, eskuaren presioa pixka bat lasaitu zuen, mintzatzen uzteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 213. orr.

Ezinbestekoa da herri euskaldunetako hizkerak babestea eta indartzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 255. orr.

Azpiegituren atala ere indartuko du Seaskak, eta autobusak ezarriko ditu Senpere herrigunetik aintzirara joateko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Pausa egin zuen, esatera zihoanaren eragina indartzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.

Miarritzeko ikastaroak indartu, eta Iruñekoak trinkotu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Estatu batek bere menpe dauzkan herri xumeen artean diskriminaziorik edo bereizkuntzarik egin baleza, hala nola, hizkuntza, sineste, ohitura edo kultura indartsuenak indartuz eta ahulenak ahulduz, orduan sor litezke arazoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.

XVII. mendean, monarkia zentralizatuek indartu zuten batez ere merkantilismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Halatan, batasun politikoa indartu beharra ikusi zuten agintariek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Baiona-Angelu-Miarritzen euskararen eskaria indartu da, baina ez zaio emanen eskariari biderik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Ordutik ezkero hainbatetan bezalaxe, munduan krudelkeria nagusi zelako ziurtapena areagotu, indartu eta zabaldu egin zitzaion barnean, gorputzeko hezur-mamiak zartatzerainoxe ia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Bederatzietatik hamaikak arte itxaron beharrak liluraren erakargarritasuna indartu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 50. orr.

Ideia hori are gehiago indartu du telebistak, zuzeneko transmisioaren bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Administrazioek bizitza familiarra emakumeari dagokion ustea indartu dute?  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Dena den, biak batean eta elkar indartuz agertu baldin bazaizkigu boterea eta bortxa gure azken mendean, ez genituzke halere nehoiz biak nahasi behar.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Adaren estilizazioa, janzki errauskoloreak indartuagoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Gizarteratze politikak, Osasuna eta Segurtasuna indartu ditu Ibarretxeren gobernuak legealdia hasi zenetik  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Era dezagun azentu indartua duen Ind morfema, ondoko erregela morfofonemikoa ezartzen zaiola: [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 92. orr.

Teoria horren arabera, zorizko bulkada horiek erresistentzia gutxieneko bideetatik igaroko dira, hau da, oroimen-arrastoen ezarpenak -hots, arrasto indartuagoak- eraldatu dituen sinapsietatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Bederatzi hildako eta 20 zauritu eragin zituen atzo Indiaren kontrolpeko Jammu eta Kaxmir estatuko Budgam eskualdean, lehergailu indartu bat zubi batean eztanda egitean.  Berria - Mundua   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

are gehiago indartu (4); asko indartu (14); babestu eta indartu (4); bat indartu (5); berriro indartu (6); bezala indartu (4); birusa indartu (7); biziki indartu (6); borroka indartu (6); defentsa indartu (5); ere indartu (17); ere indartu egin (8); eskaria indartu (4); eta indartu (48); eta indartu egin (9); gehiago indartu (5); gehien indartu (5); hori indartu (19); hori indartu egin (6); hori indartu egiten (5); horiek indartu (5); horrek indartu (4)

indartu ahala (5); indartu asmoz (4); indartu baino (4); indartu baizik (4); indartu behar (44); indartu behar da (5); indartu behar dela (5); indartu behar dira (5); indartu behar dugu (4); indartu beharko (6); indartu beharra (16); indartu beharrean (4); indartu besterik (5); indartu besterik ez (4); indartu da (17); indartu dela (5); indartu den (5); indartu dira (13); indartu ditu (8); indartu dituzte (7); indartu du (31); indartu dute (15); indartu dutela (8); indartu dutela dio (4); indartu egin (104); indartu egin behar (9); indartu egin da (16); indartu egin dela (6); indartu egin dira (6); indartu egin du (8); indartu egin dute (4); indartu egin zen (15); indartu egin zuen (4); indartu egingo (23); indartu egingo da (7); indartu egiten (72); indartu egiten da (13); indartu egiten dela (4); indartu egiten du (19); indartu egiten duela (5); indartu egiten zen (4); indartu ere (7); indartu eta (63); indartu eta zabaldu (4); indartu nahi (52); indartu nahi du (12); indartu nahi dugu (6); indartu nahi izan (4); indartu nahian (4); indartu zen (24); indartu ziren (4); indartu zituen (9); indartu zituzten (5); indartu zuen (14); indartu zuten (9)

ituna indartu (10); jarrera indartu (4); lana indartu (4); neurriak indartu (5); ondo indartu (5); presentzia indartu (5); psoe ituna indartu (4); segurtasuna indartu (5); sua indartu (6); taldea indartu (10)

batasuna indartzea (4); ere indartuko (4); eta indartuko (7); eta indartuz (5); eta indartzea (18); eta indartzea da (4); gehiago indartuko (4); hori indartzea (7); indartuko da (7); indartuko ditu (9); indartuko du (23); indartuko duen (4); indartuko dute (9); indarturik atera (6); indartuta atera (20); indartuta atera da (5); indartuta atera dela (6); indartuta irten (4); indartuz eta (5); indartuz joan (10); indartuz joan dela (4); indartzea da (19); indartzea dela (5); indartzea erabaki (9); indartzea erabaki zuten (5); indartzea ere (5); indartzea eta (38); indartzea izan (6); indartzea izango (4); indartzea izango da (4); indartzearen alde (6); indartzeaz gain (5); taldea indartzea (4)

aurrealdea indartzeko (4); borroka indartzeko (4); dioen teoria indartzeko (5); ekonomia indartzeko (4); ereduak indartzeko (4); eta indartzeko (23); euskara indartzeko (7); ezker hegala indartzeko (4); gehiago indartzeko (4); harremanak indartzeko (4); hegala indartzeko (7); hizkuntza indartzeko (6); hori indartzeko (8); hura indartzeko (4); indartzeko asmoa (12); indartzeko asmoz (18); indartzeko aukera (7); indartzeko balio (15); indartzeko balio izan (7); indartzeko balioko (4); indartzeko edo (4); indartzeko erabiltzen (4); indartzeko eta (29); indartzeko nahia (4); kanpoko lerroa indartzeko (5); lana indartzeko (4); lerroa indartzeko (9); neurriak indartzeko (7); nortasuna indartzeko (5); presentzia indartzeko (5); segurtasun neurriak indartzeko (5); taldea indartzeko (13); teoria indartzeko (7); teoria indartzeko balio (5)

ekonomia indartzen (4); ere indartzen (4); eta indartzen (32); eta indartzen ari (4); gehiago indartzen (5); hazten eta indartzen (4); hori indartzen (12); indartzen ari (53); indartzen ari da (12); indartzen ari dela (6); indartzen ari den (6); indartzen ari dira (7); indartzen bada (6); indartzen baitira (4); indartzen da (9); indartzen dira (5); indartzen ditu (4); indartzen dituzte (6); indartzen du (27); indartzen duen (10); indartzen dute (8); indartzen eta (21); indartzen hasi (5); indartzen hasien (5); indartzen jarraitzen (4); indartzen laguntzen (6); indartzen zuen (4); jarrera indartzen (5); merkatu indartzen (4); teoria indartzen (4); zen indartzen (4)


indartxo iz adkor indarra.

Aitak eta nik ere, indartxo batekin, solasean parte hartu genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 97. orr.

Harexek ematen zigun bizipoz pixka bat, egun berriari aurre egiteko indartxoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 154. orr.


indartzaile izond indartzen duena.

Beste batzuetan ikusiko dugu nola zailtasun beraren aurrean irtenbide ezberdinak dauden, bide ahultzailea nagusituz batzuetan, indartzailea, beste zenbaitetan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.


indartze iz indar hartze edo ematea, indartsu bihurtzea.

Afrikatze bidezko indartze horren parean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Esango nuke euskal bertsogintza indartzeen gertaleku oparoa dela.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 102. orr.

Nahiago zuela 2000 urte hori guzia argizko xoramen bat bezala ikusi, giristinoen fedeak hartu duen indartze baten lekukoa, hots.  Herria   2002-10-03

Galesek indartze nabarmena izan zuen 2003ko Munduko Kopan hasita eta iaz biribildu zuen Torneoko Grand Slama irabazita.  Berria - Kirola   2006-02-02

Japoniaren indartze handi eta eraginkorragatik eta Txinaren esnatze ikusgarriarengatik ez balitz, balegoke esatea mundu-ekonomia Europakoaren adarra dela gaur oraindik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euroaren indartzeak (5); indartze edo fortitioak (6)


indarzale izond indarraren zale dena.

Gorde nazazu, Jauna, gaizkileengandik, zaindu indarzaleengandik.  Elizen arteko biblia   Sal 140,5

Nazio indarzaleetan, justizia egitea irainen bat egin zuenari iraina jaso zuenaren mendekuaren kontrako babesa ematea besterik ez zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 292. orr.

Hi indarzalea haiz, baina ez zitala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 109. orr.


indarztatu, indarzta(tu), indarztatzen du ad indartu.

Joanesek erran du ezen uste duela apez izan nahi duela, eta denbora hori ez letorkioke gaizki uste horren indarztatzeko eta sendotzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 340. orr.

Nola bortiztu eta nola indarztatu ninduen osabaren bisita hark!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 63. orr.


indefentsio iz babesik eza, babesgabetasuna.

HZk indefentsioa eta eskubide ugariren urratzea argudiatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

«Irregulartasun eta infrakzio prozesal guztiek automatikoki indefentsioa» ez dakarrela argudiatu du epaiak: izatekotan, «indefentsio formala» baino ez zela izan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

«Sakabanaketa eta indefentsioa sinonimo dira», ohartarazi du Etxerat-ek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Hainbat gaztek jasaten duten «kriminalizazio eta indefentsioa» salatzeko Epaiketan defentsa lanetan ari diren abokatuek salatutako indefentsio egoerari buruz aritzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indefentsio egoera (3


indefinitu izond zerhaztugabea.

Adin indefinituko dendari txinoa, Wang deituko da edo Li, oso gora altxaturiko eskuaz palatxoari eraginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Behakoa nire gorputzaren leku indefinitu batean tinkatua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.


indefinizio iz zehaztasunik eza.

Kazetariak badaki Rodriguez Zapateroren "vasco" eta bere "euskal herritar" ez dela gauza bera, ez di tuztela biek subjektu berberak batzen, indefinizio horretan dagoela muina bera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 195. orr.

Ulertezina da AB nola gelditu daitekeen indefinizio batean, horrelako garrantzia duen gaiaren inguruan.  Berria - Harian   2005-05-31


indeleble izond ezin ezabatuzkoa.

Inpresioa dut oso gaztetandik trokelatu gaituztela eta forma hori indeleblea dela, betikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 204. orr.


indemnizatu (3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan), indemniza, indemnizatzen du ad kalte-ordaina eman.

Errefuxiatuak itzultzea eta beren ondasunak galdu dituztenak indemnizatzea erraztuko duen mekanismo bat ezartzea. herriaŽ

Zigor kodean aipatzen da kaltetua indemnizatuta badago, eta akusatuek aurrekaririk ez badaukate urtebete eta bi urte arteko espetxe zigorrak bete gabe gera daitezkeela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Nik uste dut indemnizatuko gaituztela.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 37. orr.


indemnizazio (7 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean) iz kalte-ordaina.

Gasteizko epaile batek La Zeta de Gasteiz aldizkariaren editorea 1.080 euroko isuna eta Ramon Rabanerari 12.020 euroko indemnizazioa ordaintzera zigortu zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.

30.000 mila pezetako ordainketa Canovas jaunaren alargunari, indemnizazio gisa. enbaxadorearen hitza du operazio honetan izan litekeen edozein galera edo heriotza gerrako galeratzat joko dela, egoki litezkeen indemnizazioak hartzeko eskubide eta guzti.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 77. orr.

Higiezinen gainean indemnizazio-eskubide bat ezarri da jaun haien alde.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.


independente (917 agerraldi, 43 liburu eta 585 artikulutan; orobat independiente 70 agerraldi, 19 liburu eta 36 artikulutan) 1 izond herrialdeez mintzatuz, estatu bat osatzen duena.

Herrialde aske, independente, demokratiko eta federal bat eraikitzeko aukera izan dezagun.  Berria - Mundua   2004-06-02

Bi estatu burujabe, independente eta bideragarri. herriaŽ

Irlanda batu eta independentearen ametsa soilik bide politikoen bidez lortzeko erronkari heldu dio.  Berria - Harian   2005-07-29

Abenduan, tamilek estatu independentea osatzeko eskaera bertan behera utzi zuten, autonomiaren truke.  Berria - Mundua   2006-02-23

Nazio independente eta gerrari hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

Garai hartako Grezia ez zen inperio bat, hiri-konstelazio bat baizik, estatu-hiri independentez osatua, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

Lehen Mundu Gerraren bezperan, afrikar estatu bakarra zen independentea, Gaur egun bost errepublikak hartzen dute alderdi hori, bostak independienteak Soviet Errepublika Sozialisten Batasuna 1991n desegin zenetik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Independenteak ziren ordurako amerikar kolonia gehienak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Kanpora kolonialismoa! gora Maroko independentea!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 192. orr.

2 pertsonez mintzatuz, alderdi politiko bateko kide ez dena.

Maite Astiz Larraungo alkate independenteak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Erakundeak, alderdiak, elkarteak eta pertsona independenteak biltzen dituen koalizioa.  Berria - Mundua   2004-10-03

Hasi EAJtik eta Haikaraino, tartean direla tarteko eta independente guztiak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 52. orr.

Izpurar euskaltzale hori independente gisa aurkeztu zen duela sei urte. herriaŽ

Independente moduan PPrekin aurkeztutako zinegotzi bat ere atxilotu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Abokatua, Donostiako zinegotzi independentea EAJ zerrendan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Eraikitzen elkartearen barnean lanean arizan ziren abertzale independente batzueri.  Herria   2004-07-15

Mahmud Ozman politikari kurdu independenteak.  Berria - Mundua   2004-06-10

Gure gobernua prest dago; Hamaseko kideak, independenteak eta teknokratak ditu.  Berria - Mundua   2006-03-19

Bere alde bozkatu zuten %38 demokratak zirela, %25 errepublikanoak eta gainerakoak independenteak.  Berria - Mundua   2004-10-28

DPPk 89 eta TSUk 11 diputatu lortu zituzten; independenteek, aldiz, 12.  Berria - Mundua   2004-12-12

Frantziako mahastizain independenteen sindikatuko zuzendaria.  Berria - Harian   2005-09-11

Zerrenda independientea legez kanpo utzi zutela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

3 beregaina, besteren mende ez dagoena. (norbait)

Baina inon baino independenteago dira hemengo zaharrak: bakarrik bizi eta unibertsitatera joaten dira, hizkuntzak ikasten dituzte eta kirolik arriskutsuenak praktikatzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 62. orr.

Gizona ezin daitekeela independentea izan, izar bat bestearekiko den bezala?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 252. orr.

Fanny Osbourne, Stevenson baino hamaika urte zaharragoa, sortzear zegoen emakume independentearen eredu zen: bi seme-alabaren ama banandua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 83. orr.

Ekonomian aurreratuago dauden lekuetan, non emakumea ekonomikoki independenteagoa den, dibortzio tasa handiagoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.

Izan ere, Milosevicek sendagile «independente» baten iritzia eskatu zuen.  Berria - Mundua   2004-09-02

Zimbaweko Kazetari Independenteen Elkarteak.  Berria - Gaiak   2004-05-04

Aditu independente talde batek egindako ikerketa baten arabera.  Berria - Mundua   2004-08-25

Bi lekuko independente gonbidatu ditugu, bata eliza protestantekoa eta, bestea, katolikokoa, prozesuaren testigantza eman dezaten.  Berria - Harian   2005-07-29

· Igeldo herri independente bihurtzeko eskaera egitera bertaratu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Markina-Xemeindik bereizi eta udalerri independente izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

4 (zerbait)

Sei ale argitaratu zituen Abuztuaren 14a aldizkari independente errepublikazale eta ausartarenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Errusiako lehenengo telebista independentea izan zen NTV.  Berria - Mundua   2004-06-03

Disketxe independenteen eremua desagertzen ari da.  Berria - Harian   2006-01-27

New Yorkeko Zinema Independentearen Jaialdi ospetsuan.  Berria - Kultura   2004-12-10

Diru-politika independente baten abantaila nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

CDNk ahots independientea dauka, eta aukera guztiz nafarra da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Ez dago beste egiarik ziurragoa denik, beste guztietatik independenteagoa eta froga gutxiago behar duenik horixe baino.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Produzitutako kapitalak natur baliabideak behar ditu sortua izateko, ez da naturak eskaintzen dizkigun baliabideetatik independentea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

Frogak euren artean independenteak direnean, aztarnak bere baitatik at frogatzen direnean, alegia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.

Horrek ez du esan nahi objektu horiek gure gogamenarekiko independente direnik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Ikerketa independentea eskatu du elkarteak behin eta berriz, baina Nafarroako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak ez diote erantzunik eman.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 178. orr.

Hirugarren zatiko obren inguruko txosten tekniko independentea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Azterketa epidemiologiko independenterik ez dute egin nahi izan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Osagai Independenteen Analisia izeneko analisi matematikoak.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Behaketa Batzorde Independentea desegiteko eskatu du Sinn Feinek.  Berria - Mundua   2006-02-03

Lehenengo, abenduan, IRA osoki desarmatuko zen eta Nazioarteko Desarme Batzorde Independenteak egiaztatuko zuen.  Berria - Mundua   2004-12-10

5 (adizlagun gisa)

Kurduak, iparraldean independente bilakatzeko aspaldiko nahia lortuko dute.  Berria - Mundua   2004-07-31

Baina ipuin bakoitza independente irakur daiteke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.

Betelana eginez, dena trinkotuko da, kolomak altxa daitezen banaka eta bakoitza independente.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzorde independente (16); batzorde independente bat (5); batzorde independente batek (5); batzorde independente baten (3); erakunde independente (4); erakunde independente batek (3); eskozia independente (3); estatu independente (16); estatu independente bat (8); estatu palestinar independente (3); eta independente (7); euskal herri independente (3); hautagai independente (6); herri independente (4); herrialde independente (3); ikerketa independente (12); ikerketa independente bat (7); independente bat (39); independente bat eratzea (3); independente bat sortzeko (3); independente batean (8); independente batek (17); independente baten (13); independente bati (3); independente bilakatzeko (3); independente eta (19); independente eta bideragarri (3); independente gisa (29); independente gisa aurkeztu (6); independente izan (8); independente izanez (4); independente izanez gero (4); independente izango (3); independente izatea (3); independente izateko (4); independente moduan (5); nazio independente (4); palestinar independente (3); talde independente (4); udalerri independente (4)

bakoitza independentea (3); batzorde independentea (10); behaketa batzorde independentea (5); bizitza independentea (3); erabat independentea (5); erakunde independentea (3); errepublika independentea (3); estatu independentea (19); estatu independentea izan (5); estatu palestinar independentea (11); eta independentea (14); eta independentea dela (3); eta independentea izan (3); euskal herria independentea (6); gaineko ikerketa independentea (3); herri independentea (3); herria independentea (6); ikerketa independentea (23); ikerketa independentea abiatzea (3); ikerketa independentea egiteko (4); ikerketa independentea eskatu (5); independentea abiatzea (4); independentea da (17); independentea dela (9); independentea den (6); independentea egingo (3); independentea egiteko (7); independentea egiteko eskatu (4); independentea eskatu (6); independentea eskatu zuen (3); independentea eta (14); independentea izan (21); independentea izan behar (4); independentea izan dadin (3); independentea izan zen (3); independentea izango (16); independentea izango da (5); independentea izango dela (5); independentea izatea (3); independentea izateko (3); independentea lortzea (3); independentea sortu (7); independentea sortzeko (6); inguruko ikerketa independentea (3); nazio independentea (3); palestinar independentea (11); palestinar independentea sortu (3); politika independentea (3); quebec independentea (3); talde independentea (3)

barguti hautagai independenteak (3); batzorde independenteak (28); batzorde independenteak atzo (3); batzorde independentearekin (5); batzorde independentearen (5); behaketa batzorde independenteak (11); behaketa batzorde independentearen (3); bizitza independentearen (5); bizitza independentearen mugimenduaren (3); elkarte independenteak (4); estatu independenteak (3); estatu independentearen (3); eta independenteak (9); hautagai independenteak (11); hautagaitza independenteak (3); hauteskunde batzorde independenteak (6); independenteak atzo (3); independenteak dira (8); independenteak eta (6); independenteak ez (4); independenteak izan (5); independenteak izatea (4); independenteak ziren (3); independentearen mugimenduaren (3); modu independentean (3); nazioarteko batzorde independenteak (5); palestina independentearen (3); prentsa independentearen (3); zinema independentearen (10)

aditu independenteen (3); batzorde independenteko (11); batzorde independenteko buru (7); desarme batzorde independenteko (3); estatu independenteen (7); estatu independenteen komunitateko (3); eta hainbat independentek (3); eta independenteek (5); eta independenteen (6); hainbat independentek (3); independenteek eta (3); independenteen esku (3); independenteen eta (3); independenteen komunitateko (3); independenteko buru (7); independenteko buru john (7); independenterik ez (3); nazioarteko batzorde independenteko (4)


independenteki adlag beregain.

Hogei urtetan hasi nintzen independenteki bizitzen, baina gehienetan bi edo hiru bizileku ukan izan ditut paraleloki: Bordele/Hendaia, Paue/Hendaia/Donibane Lohitzune, Montréal/Hendaia, Parise/Hendaia...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 125. orr.

Bi komunitate desberdinek, independenteki eta elkar ezagutu gabe jokatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.


independentezale izond independentziazalea.

Beraz, lehen independentezalea zen mugimendua autonomista bilakatu da.  Berria - Mundua   2004-05-21


independentismo iz

Nazionalismotik independentismora.  Berria - Harian   2005-03-15

Hori al zuen benetan helburu Aznarrek, independentismoaren eta katalanismoaren izugarrizko gorakada Maragallen hurrengo gobernuan?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 95. orr.

Euskal independentismoak bere proiektu politiko eta soziala bide eta tresna demokratikoetatik bideratu behar du.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Independentismo erradikalak neutralizatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Subiranotasun eta independentismoaren ikurra.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Azken hamar urteotan independentismoaren aurkako politika bultzatu du Txinak.  Berria - Mundua   2004-12-28

Nere independentismoari berdintsu zaio mugak non jartzen diren eta lurraldeak ze itxura eta hedadura hartuko lituzkeen mapan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

independentismoaren eta (4)


independentista (433 agerraldi, 11 liburu eta 253 artikulutan) 1 izond independentziaren aldekoa. ik independentziazale.

Horrez gain, 2000n PKK alderdi independentistak su-etena aldarrikatu zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.

Gazte independentista batzuena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Aslan Maskhadov Txetxeniako presidente independentista.  Berria - Mundua   2004-09-21

Temaru buruzagi independentistak gose greba hasi du.  Berria - Mundua   2004-10-27

Stefan Philippe militante independentista bretoiak lau urte egin ditu Parisen espetxeratuta.  Berria - Mundua   2004-10-02

14 soldadu eta polizia errusiar hil dira Txetxenian, gerrillari independentistak burutu dituzten hainbat erasoren ondorioz.  Berria - Mundua   2004-02-08

Poliziak Resistenza Corsa erakunde armatu independentistako ustezko lau kide ohi atxilotu zituen Bastian.  Berria - Mundua   2004-06-26

Indar politiko independentista bateko burua.  Berria - Mundua   2004-03-25

Ezkerreko gazte erakunde independentista 1979ko maiatzean jarri zen abian.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Ezker independentistaren aurkako «sorgin ehiza» egin zuela.  Berria - Mundua   2004-10-02

ERCren aldeko boto independentistak hirukoiztea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 95. orr.

Harridura adierazi nahi nuke, Estatuak proposamen independentista ororen aurrean duen erantzun garratzagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Gogorrenak HBra inguratuak ziren, jarrera independentistak hartuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Aukera independentistari atea ireki behar zaio...  Berria - Harian   2006-03-26

Ni ez naiz independentista izan neska koskorretan, eta orain ere ez naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 46. orr.

Independentista ez diren nazionalista katalanen jarrerak erakusten du erregionalista hutsak direla.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

2 (izen gisa)

Manifestazio bateratuak 7.000 independentista inguru bildu ditu.  Berria - Mundua   2004-09-12

1992an atxilotutako 15 independentista katalanen auziaz ebazpena kaleratu du Giza Eskubideen Auzitegiak.  Berria - Mundua   2004-11-03

Independentistak eta autonomistak indar nagusiak diren oposizioaren mesedetan.  Berria - Mundua   2004-05-25

Herrialde Katalanetako Independentistak taldean hasi zuen ibilbide politikoa.  Berria - Mundua   2006-02-05

Aurreneko aldiz independentista bat izango da Asanbleako presidente.  Berria - Mundua   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi independentista (14); buruzagi independentista (4); erakunde independentista (5); erakunde independentista eta (3); eta independentista (7); ezker independentista (7); gazte independentista (6); gazte independentista eta (5); gerrillari independentista (7); herriko gazte independentista (4); independentista bat (3); independentista batek (4); independentista da (6); independentista dela (3); independentista ere (4); independentista eta (24); independentista eta ezker (3); independentista eta ezkertiarrak (4); independentista izan (3); militante independentista (7); mugimendu independentista (4); politiko independentista (5); politiko independentista eta (3); polo independentista (3); presidente independentista (7); presidente independentista aslan (3); proiektu independentista (3); talde independentista (5); txetxeniako buruzagi independentista (4); txetxeniako presidente independentista (5)

alderdi independentistak (7); alderdi independentistako (12); armatu independentistako (3); bat independentistak (3); buruzagi independentistak (6); dira independentistak (3); emgann alderdi independentistako (5); emgann mugimendu independentistako (3); erakunde independentistak (4); eta independentistak (6); ezker independentistako (9); ezker independentistako alderdiak (5); gerrillari independentistak (3); gobernu independentistako (5); independentistak ere (3); independentistak eta (5); independentistako alderdiak (5); independentistako burua (3); independentistako eledun (3); independentistako eleduna (3); independentistako kideak (3); mugimendu independentistak (3); mugimendu independentistako (6); popular ezker independentistako (4); presidente independentistak (8); talde independentistako (3); temaru independentistak (3); txetxeniako presidente independentistak (3)

buruzagi independentistaren (6); eta independentistek (4); eta independentisten (5); gazte independentisten (3); gerrillari independentistek (8); gerrillari independentisten (5); gobernu independentistaren (4); independentistaren eledun (3); independentistek eta (3); independentisten aurka (4); independentisten eta (5); mugimendu independentistaren (5); presidente independentistaren (5); presidente independentistaren eledun (3); talde independentisten (3); txetxeniako gerrillari independentisten (3)


independentzia 1 iz estatu bat osatzen duen herriaren burujabetza.

Subiranotasunaren azken helburutzat jo izan da independentzia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

Duela gutxi esan zenuen independentzia ez zela aukera, ezta egun bezala jarraitzea ere.  Berria - Mundua   2004-04-03

Jainkorik ez delako ideiari, gure independentziaren ideia jarraitzen zaio.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 124. orr.

Euskal Herriaren independentzia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 111. orr.

Nafarroaren independentziaren aldekoa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.

Bozkatzea Kosovoren independentziaren alde egitea zela esan zuten Serbiako alderdiek. herriaŽ

Espainiarekiko independentzia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 30. orr.

Hiri-estatu horrek bi ezaugarri zehatz zituen: burujabetasuna eta independentzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Hiriak zituen ezaugarri bereziak (independentzia eta buruaskitasuna) galtzen ari ziren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Alderdiaren epe luzerako helburua independentzia dela berretsi zuen Iwanek.1956an Pakistanek Indiatik independentzia lortu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 49. orr.

XVIII. mendearen amaieran independentzia galdu zuela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Titoren heriotzak eta 80ko hamarkadan komunismoak izan zuen gainbeherak bultzatu zuen Eslovenia independentzia aldarrikatzera.  Berria - Mundua   2004-04-30

1991: Sobiet Batasunak Estoniaren independentzia onartu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-21

Herritar gehienek independentziaren alde bozkatu zuten erreferendumean.  Berria - Mundua   2004-04-30

Independentziaren Aldarrikapena irakurtzen ari da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.

Independentziari buruzko erreferendum bat egitea hitzartu zuten 1990ean.  Berria - Mundua   2006-04-23

Eskoziak eta Galesek independentzia eskatzea demokraziaren aurkakoa dela.  Berria - Mundua   2004-04-18

Herrialdea bateratu eta independentziarantz joatea.  Berria - Mundua   2004-08-08

independentziaranzko bidea.  Berria - Mundua   2004-01-10

Independentziaranzko prozesua moteltzeak eragin du, antza, errepublikanoek babesa gutxitzea.  Berria - Mundua   2004-01-10

Independentziarako borrokan.  Berria - Mundua   2004-01-17

Independentziarako bidea argi dezake abertzaleen garaipenak.  Berria - Mundua   2004-06-29

Independentzia «saihetsezina» dela dio SNPko buru berri Salmondek.  Berria - Mundua   2004-09-07

2 beregaintasuna.

Nire independentzia arriskuan jartzen ez zuten esperientziak, guztiak ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.

Zintzotasun handiko jendea izango da eta egin behar duten lana egiteko independentzia izango dute.  Berria - Mundua   2004-02-04

Joseba Azkarragak Ruiz Piñeirori «independentzia eta inpartzialtasuna» eskatu zizkion.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Futbola, bi dendak [...] liburu batzuk... eta nire independentzia ere zainduz, lotura emozional gorabeheratsuetatik eta hurbilegiko harremanetatik urrun.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 233. orr.

Botere judizialaren independentzia zorrotz errespetatuz.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Bere independentzia pertsonala gordetzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 46. orr.

Erraztiren hitzetan, Batasunak «ez du behar adinako independentzia politikorik ETAren indarkeriarekiko».  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Independentzia ekonomikoa izan da independentzia sozial, afektibo eta sexualerako giltza.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 282. orr.

Gizonak oso urduri jartzen ditu emakumearen independentzia sexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 202. orr.

Espainian epaileek independentziaz jarduten dutela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Horrek erakusten du epai-mahainaren independentzia.  Herria   2005-03-03

Elkarteek independentzia galduko dezaketela ohartarazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat independentzi g.er.)

Balkanizazioa edo independentzia gerrak hasi ziren arte, sei errepublikak osatzen zuten Jugoslavia.  Berria - Harian   2006-03-12

Kroaziako independentzia gerra garaian.  Berria - Mundua   2006-03-11

Aljerrek zein Mauritaniak sahararren independentzia eskubidea babesten dute.  Berria - Mundua   2006-04-23

1.700.000 sinadura inguru bildu eta NBEri helarazi dizkiote, independentzia erreferenduma egin ahal izatea galdeginez.  Berria - Mundua   2004-12-26

Amerikako independentzia mugimenduak Ozeano Bareko ardatza jarraitu zutela esan zuen Chavezek.  Berria - Mundua   2004-01-14

Eskoziako Alderdi Sozialistak Legebiltzarraren egoitza ondoko muinoan independentzia aldarria egin zuen.  Berria - Mundua   2004-10-16

Independentzia aldarrikapenak ugaritzen joan ziren.  Berria - Harian   2005-03-15

Independentzia adierazpenaren egunean.  Berria - Kultura   2004-04-28

Eskoziaren independentzia eskaera babestu dute Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

PAEk palestinarren independentzia eta burujabetasun asmoak islatzen ditu.  Berria - Mundua   2004-11-18

Herri haiek gobernu zibilean beren independentzi espirituaren zati bat galdu zutenean, eta erregeak Estatuan ordena publiko hobea jartzeaz arduratu zirenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 291. orr.

Egia da gizonak bere independentzia-espiritua garatuko duela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.

Nire berezko independentzia-egoerara itzuliko naiz, libre eta zoriontsu biziko naiz denbora batez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

XXI. mendea ez da independentzia garaia, interdependentzia eta partekatutako burujabetzaren garaia baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eliz independentzia gordetzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askatasuna eta independentzia (3); autodeterminazioa eta independentzia (3); autonomia eta independentzia (4); baita independentzia (3); batuaren independentzia (3); bere independentzia (17); beren independentzia (9); botere judizialaren independentzia (7); burujabetasuna eta independentzia (3); da independentzia (10); den independentzia (3); du independentzia (10); duela independentzia (3); dugu independentzia (3); dute independentzia (6); edo independentzia (3); emakumeen independentzia (3); epaileen independentzia (4); erabateko independentzia (7); erabateko independentzia dugu (3); erresuma batuaren independentzia (3); eskoziaren independentzia (4); esloveniak independentzia (3); eta independentzia (66); eta independentzia aldarrikatu (4); eta independentzia ekonomikoa (4); eta independentzia eta (3); eta independentzia lortu (4); euren independentzia (3); euskal herriaren independentzia (20); ez duela independentzia (3); frantziatik independentzia (3); gure independentzia (5); hego osetiak independentzia (3); herriak independentzia (4); herriaren independentzia (22); herriaren independentzia eta (5); herriaren independentzia lortu (4); herritarrek independentzia (3)

independentzia aldarrikapena (3); independentzia aldarrikatu (30); independentzia aldarrikatu dute (4); independentzia aldarrikatu zuen (10); independentzia aldarrikatu zuten (6); independentzia aldarrikatuko (5); independentzia aldarrikatuz (3); independentzia aldarrikatuz gero (3); independentzia aldarrikatzeko (10); independentzia aldarrikatzen (15); independentzia aldarrikatzen dute (5); independentzia aldarrikatzen duten (5); independentzia arriskuan (3); independentzia aurki (3); independentzia barne (5); independentzia behar (6); independentzia bilatzen (5); independentzia da (5); independentzia dela (5); independentzia du (5); independentzia dugu (4); independentzia edo (3); independentzia ekonomikoa (18); independentzia ekonomikoa berreskuratu (3); independentzia ekonomikoa berreskuratzen (3); independentzia ekonomikoaren (3); independentzia erdietsi (3); independentzia ere (5); independentzia erreferenduma (4); independentzia eskaera (3); independentzia eskatzea (3); independentzia eskatzen (6); independentzia eskuratu (12); independentzia eskuratu ondoren (3); independentzia eskuratu zuenetik (4)

independentzia eta (62); independentzia eta demokrazia (3); independentzia eta sozialismoa (11); independentzia eta sozialismoaren (9); independentzia ez (10); independentzia ez da (3); independentzia ezinezkoa (3); independentzia gerra (5); independentzia gerran (3); independentzia hori (4); independentzia izan (6); independentzia izango (5); independentzia izango da (3); independentzia lortu (53); independentzia lortu arte (3); independentzia lortu eta (4); independentzia lortu zuen (14); independentzia lortu zuenean (3); independentzia lortu zuenetik (9); independentzia lortu zutenean (3); independentzia lortu zutenetik (3); independentzia lortuko (6); independentzia lortuz (3); independentzia lortuz gero (3); independentzia lortzea (3); independentzia lortzeko (12); independentzia lortzen (7); independentzia nahi (19); independentzia nahi du (3); independentzia nahi duela (3); independentzia onartu (6); independentzia osoa (4); independentzia plazan (6); independentzia politikoa (4)

indiak independentzia (4); iparraldearen independentzia (3); judizialaren independentzia (7); justiziaren independentzia (10); justiziaren independentzia eta (3); kataluniaren independentzia (4); kieveko independentzia (4); kieveko independentzia plazan (4); komunikabideen independentzia (3); kosovoren independentzia (3); osetiak independentzia (3); subiranotasuna eta independentzia (5); tamil tigreek independentzia (3); tigreek independentzia (3); tigreek independentzia aldarrikatzeko (3); uhartearen independentzia (3); urte independentzia (4); urtean independentzia (3); urtean independentzia lortu (3); zen independentzia (4); zuten independentzia (3)

eta independentziak (3); eta independentziarako (3); independentziak ez (3); independentzian bizi (3); independentzian topa (6); independentziarako bidea (4)

bere independentziaren (4); da independentziaren (3); du independentziaren (4); ere independentziaren (5); eskualdearen independentziaren (3); estatuaren independentziaren (3); eta independentziaren (24); eta independentziaren alde (9); eta independentziaren aldeko (5); eta independentziaren aldekoak (3); euskal herriaren independentziaren (4); herriaren independentziaren (5); herriaren independentziaren alde (3); independentziaren aldarria (5); independentziaren alde (61); independentziaren alde borrokan (5); independentziaren alde bozkatu (4); independentziaren alde egin (3); independentziaren alde egiten (3); independentziaren aldeko (76); independentziaren aldeko borroka (3); independentziaren aldeko borrokan (6); independentziaren aldeko borrokarekin (3); independentziaren aldekoa (9); independentziaren aldekoa da (3); independentziaren aldekoak (16); independentziaren aldekoak dira (6); independentziaren aukera (6); independentziaren aurka (3); independentziaren auzia (3); independentziaren bidean (6); independentziaren eta (7); independentziaren eta sozialismoaren (4); independentziaren inguruko (3); independentziaren plazan (4); irlandaren independentziaren (3); kosovoren independentziaren (4); kosovoren independentziaren alde (3); taiwanen independentziaren (3)

independentziari buruzko (9); independentziari buruzko erreferenduma (5); independentziaz eta (5)


independentziazale (67 agerraldi, 2 liburu eta 44 artikulutan; orobat independentzia zale g.er.) izond independentista.

Emgann mugimendu independentziazaleko bozeramaile Gael Roblinentzat.  Berria - Mundua   2004-03-24

India ipar-ekialdean talde armatu independentziazale asko daude.  Berria - Mundua   2004-10-03

Nazionalista gales independentziazalea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

Gandhi, Indiako independentzia zalea, bere enegarren gose greba egiten ari da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

Abkhaziako, Adjariako eta Hego Osetiako independentziazaleek.  Berria - Mundua   2004-01-09

Independentziazaleek gehiengoa lortu.  Berria - Mundua   2006-03-05

Independentziazaleek orduan egin nahi izan zuten erreferenduma.  Berria - Mundua   2006-03-05

Independentziazaleek lasai asko jarraitu ahal izango zutela, konplizitaterik gabe Burokraziarekin.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.

Sobietar armadak 19 independentziazale georgiar hil zituen.  Berria - Mundua   2004-08-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emgann mugimendu independentziazaleko (3); independentziaz eta (5); independentziazaleen eta (3)


indeterminatu izond zehaztugabea.

Begiespen enpiriko baten objektu indeterminatuak agerpena izena du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.

Adigai bakoitza bertan barnebildua ez dagoenari begira indeterminatua da, eta determinagarritasunaren oinarri-esakunearen menpean dago.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 210. orr.

Nintzen etengabeko sexu aldetik frustratu eta norabidez indeterminatu hau bederen kitzikatzea lortzen zuten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indeterminatua den (3); urrunera indeterminaturantz (3)


indeterminatuki adlag zehaztugabeki.

Indeterminatuki urrunera (in indefinitum) hedatzen den itzulera-bidea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 195. orr.

Galdekizun hau indeterminatuki besterik ezin da erantzun.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 135. orr.


indeterminatutasun iz indeterminazioa, zehaztugabetasuna.

Sailkaketa ahalgarriari dagokionez esfera logikoaren indeterminatutasuna soilik baieztatzen duen printzipio logikoak ez du horretarako aukerarik ematen  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.


indeterminazio iz zehaztugabetasuna.

Probabilismoak, indeterminazio edo ziurgabetasunak, noiznolakotasunak, irrazionaltasunak edo kausagabeziak ez dirudite, begiratu batera, ortodoxiaren aldarean etzateko moduko zerak, baina gauzak halaxe dira, edo ziren, fisiko txorrotxenen artean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Heisenberg, eta indeterminazioaren printzipioa.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Horrek lan amaiezina sortzen du, eta baietzaren indeterminazio sintaktikoa adierazten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

Hiru dira itaun horien inguruan eztabaida daitezkeen tesiak: erreferentziaren ineskrutabilitatea, itzulpenaren indeterminazioa eta teoriaren azpideterminazio enpirikoa (arestian aipaturiko elkarneurgaiztasunaren tesiarekin batera).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.


indeterminismo iz doktrina filosofikoa, gertatze baldintzek ez dituztela nahitaez gertakariak determinatzen dioena.

Zein da kausaren eta lege edo azalpen kausalaren kontzeptuen izaera? zein da enuntziatu kausal singularren zentzua, bai eta azalpen kausalen egokitasunaren justifikazioarena? zein da determinismoaren eta indeterminismoaren arteko erlazioa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.


index 1 iz (I larriz) Eliza Katolikoak debekatzen dituen liburuen zerrenda.

Bederatzi urte iraun zuen oraino auziak: "Guztiz heretiko susmagarri" gisa kondenatua izan zen Carranza eta haren Katixima liburu debekatuen "Index"-ean sartu zuten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Zientzietarako Argimenen Azterketa liburu benetan ospetsua lehen aldiz 1575ean kaleratu zen eta 1581ean Inkisizioaren Indexean sartu zuten, 1966a arte; urte horretan Auzitegiak liburu debekatuen Indexa betiko desagerrarazi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

2

Philosopher's Indexekin batera datu basean beste index batzuk ere aurki ditzakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

3

Gizartean argazkiak dokumentu-eginkizuna izatea gehienbat, eta, batez ere, bere izaeraz, argazkia "izan dena eta gehiago ez dena hatzaz erakusten duen" index bat izatea, fetixea den bezalatsu  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.


indexatu, indexa, indexatzen du ad datu edo argibide multzo bat irizpide bakar baten arabera ordenatu.

Haren pertzepzioa eta oroimena -saltoki, liburutegi edo artxibo handien pareko-, indexatu edo kategorizatu, edo asoziazioz elkarrekin metatu gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Tasa indexatutako banku-kreditu sindikatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.


indexatugabe (corpusean indexatu gabe soilik) izond indexatu ez dena.

Argudio hori baliagarria da ekonomia indexatu gabeetan eta kanpora aski irekiak daudenetan (Estatu Batuak eta Japonia adibidez).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.


indexazio 1 iz indexatzea.

Balio erantsiaren banaketa mozkinen kalterako aldatzea ez zen izan soldaten indexazioaren ondorio bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Soldaten indexaziozko mekanismoek, herrialde industrializatu gehienetan indarrean zeudelarik, soldata errealak beherantz doitzea galarazi zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Praktikan ordea, indexazio-mekanismoek eragindako prezio-soldaten espiralak, inflazioaren gorakada izugarria ekarri zuen herrialde industrializatuetan  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.


indexiko iz

Esaldi batek adierazitako proposizioa ezagutzeko testuinguruaren bidez "osatu" beharreko osagaiak erakusleak ("hau", "hori"...), indexikoak ("ni", "hemen", "gaur"...) eta deskribapen zehaztu osagatubeak ("txakur bat") dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

David Kaplan-ek dioenez, indexikoak, testuinguruan, erreferentzia zuzeneko adierazpenak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Alegia, indexiko hori ageri duen perpaus batek adierazten duen proposizioari bere erreferentzia soilik eskainiko dio, eta ez, inondik ere, esanahi deskriptiborik edo erreferentziaren aurkezpen modurik. Indexiko puruen edukia testuinguruak finkatzen du zuzenean ("ni", "hemen", "gaur"...); benetako erakusleen edukia ez dago finkatuta erakuste bat egiten ez bada ("hau", "horiek"...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.


indexologiko izond

Eta jakin ere badaki, zeren geroago beste zenbait kapitulu indexologiko aurkituko baititugu, hiztegia bukatu eta gero.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.


indezente 1 izond lizuna.

Santik, ostera, asko egiten zituen, nahiko indezenteak gehienak, eta kopla zaharren teknika erabiliz, jakina.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 20. orr.

2 lotsagarria, itxurarik gabekoa.

Bai... atxur ganorabako bat, mozkor indezentea...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 200. orr.

3 (adizlagun gisa)

Atxilotuari atxiki zitzaizkion karguak ez dira larriak; kalean indezente ibiltzea eta atxilotua izateari erresistentzia egitea baino ez, azken hori bortxarik gabe izan dela aipaturik gainera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 181. orr.


indi gaztaina (orobat indigaztaina g.er.) iz zuhaitz handi eta abartsua, hostozabala eta lore-zuria (Aesculus hippocastanum).

Indi gaztainen gerizpean eseri eta jatetxetik ateratako garagardo eta limonadak edatera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.

Tabernan edaria hartu eta kanpora atera ginen Indi gaztainen azpian esertzera. harrizko banku batean eseri eta Indi gaztaina baten azpian argiak utzi arte irakurtzen gelditu ahal izatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Kaleak Indi gaztainak zituen alde banatan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.

Indigaztaina erori berriei ostikadak emateko sekulako gogoa sortu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Lehengo xendra orain bidea zen, baina oraindik Indi gaztainek arkupea egiten zioten beheko belarrari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indi gaztainen (5)


indi oilo ik indioilo.

india iz indiar emea.

Zer moduz Venezuela alde horretan? indio asko kristautu al dituzu, ala indiak gehiago interesatzen zaizkizu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.


indiaba ik indaba.

indiano 1 iz Ameriketara joandako euskalduna; bereziki, gero berriro Euskal Herrira aberasturik itzulia.

Triku berpiztu egin zen Montevideon, eta indiano aberats bihurturik dago orain, hiriko jatetxerik onenetakoaren jabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

Elizondon dik jauregi moduko bat, indiano batek duela berrehun urte eraikitakoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 100. orr.

Indianoa ohituta zegoen neskak aise errenditzera, dirua berogarri ezin hobea baita bakartien ohetarako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

Prest zegoela, esan zion, baita maizter-zorrak kitatzera ere, baldin neskak, lotara bertan gelditurik, konplitzen bazituen indianoaren gutiziak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

Indianoaren ondasun guztiak Juana Bixentaren eskuetara pasatu ziren legezko bedeinkapen guztiekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 101. orr.

Fama da Joxe Joakin morroi beltzak indianoaren traje eta kapelu zuriak janzten zituela emazteari besoa eman eta semearekin paseatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 101. orr.

• 2 (izenondo edo izenlagun gisa)

Hauxe izango duk benetako mundializazioa, pentsatu zenuen, perutar batek egindako sukalde frantsesa, Elizondoko jauregi indiano batean eserita dastatzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 136. orr.

Indiano girgileria sinbolikoz estalia zen Belgikako Jacquesek.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

• 3 iz ipar Ameriketako indiarra.

Innu indianoak gutartean ikusiko ditugu laster.  Herria   2004-05-20

Chiapaseko indianoez xehetasun zonbaiten emaiteko.  Herria   2001-03-22

Espainia, Ameriketako Indianoak, Txina eta Afrika. galdegiten diote ere mexikano deputueri bozka dezaten lege bat indianoen eta heien kulturaren eskubideak zainduko dituena.  Herria   2001-04-12

-Jende zuri gehienarentzat indianoen erreserbak jolas parkeak baizik ez dira...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.

Quebec hiritik ez hain urrun, omen Huron-Wendat populuaren usaia zaharren atxikitzeko, bere burua wendat indianotzat zeukan ile hori, larru zuri eta begi urdineko gizon handi eta gotor hark.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 116. orr.

Kontrabandista eta guarda, indiano eta cow-boy jokotan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Üdüriala gü gira denen indianoa.  Herria   2004-07-22

4 ipar Asiako indiarra.

Bainan Estatu Batuek Pakiztana ere dute fagoratzen, Afganistaneko gerla hartan Amerikanoen alderdia baitute atxiki eta horrek ditu ere kexatzen indiano gobernu gizonak, haatik Muxarrak pakiztandar presidenta dutela bakarrik goraki gaitzesten, makila bi burutarik nahi baitu atxiki.  Herria   2002-12-12

5 (izenondo gisa)

Zamarrak, oihal indianoz eginak eta kotoi gordinez estaliak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

6 indiano itsaso ik indiar 4; indiko 2.

Urrunekoa, hala da zinez, hemendik 10 000 kilometrotan, Indiano itsasoan den Réunion deitu ugartea.  Herria   2001-11-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diren indiano (3)


indiar 1 izlag/iz Indiari dagokiona; Indiako biztanlea.

Kontratupeko indiar eta txinatar langileen ondorengoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.

Indiar kontrabandista batzuek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Nire indiar lagunek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Alfonbra lantegietan bakarrik 300.000 indiar haur daudela uste dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Inork ez luke, esate baterako, Georges Orwell indiar pentsalaritzat hartuko, Indian jaio zen arren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Malba koloreko indiar sari itxurako bat eta sokazko sandaliak jantzita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Indiar erlijioa oso erakargarria egiten zitzaion Oppenheimerri.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.

Indiar zenbakerak sekulako balentria egin zuen, alfabetoarena baino are miragarriagoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

Haren bitartez ezagutu zituzten arabiarrek indiar zifrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Britainiar Inperioak indiar elitea erabili zuen, otomandar padishak Ekialdeko elite kristau ortodoxoa erabili zuen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

Indiar Batasuna eta Pakistan seinala daitezke Indiako herri-administrazio britainiarraren onuradun gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

Ipar Indiako hindu-biztanleei urduera esaten zaion pertsiartutako hindiera herri-hizkeraren baliokidea emateko, hori indiar musulmanek landua zutelarik berentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Ez zegoen indiarrik, adibidez, Britainiar Inperioaren hilezkortasuna desiratzen edo iragartzen zuenik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

Indiarrek sinesten dute Ganges ibaiko urek ahalmen santifikatzailea dutela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.

Gaur egun erabiltzen ditugun zifrak indiarrek asmatu zituzten Indian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

2 Ameriketan europarrak bertaratu aurretik bizi ziren herrietakoa; herri horiei dagokiena.

Indiar txabola hutsezko Palenque hartan, zinema egon bazegoela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Garaiak ziren, sendoak, hezurtsuak, ilea gorri-antxa eta aurpegiak indiar eitekoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.

Arizonako indiar erreserba batean bizi ziren zazpi indiar navahorekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Navaho indiar batzuekin batera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Eta gogorat datozkit Indietan ezagutu nituen indiar haiek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.

Jakintsuagoak ziren indiar haiek konkistatzaileak baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.

Ama Birjina indiar bat zen, bere bularrak erakusten zituena, nondik esnea edoskitzen ari baitzitzaizkion bular batetik Jesus haurra eta bertzetik san Jose.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.

Ipar Amerikako indiarrekin hemezortzigarren mendean izandako harremanetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.

Indiarren eta larruzurien arteko mugan salerosketan eta ehizan ibiltzen zen gizona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.

Bisonteari, "bi-adarreko" esaten diote Amerikako indiarrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Ameriketako Indiarren Museoa.  Berria - Mundua   2004-10-23

Kolonek, orduan, indiarrak zentzatzeko amarrua asmatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.

Siuxen Hunkapa tribuko indiarren ohiturak.  Berria - Kultura   2004-03-17

AEBetako indiarren aldeko ekintzailea.  Berria - Kultura   2004-07-03

Telebistako indiarrak eta bakeroak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.

Indiarrek izango al dute estatus berezirik Quebec independentean?  Berria - Harian   2005-11-16

3 (hitz elkartuetan)

Turinen jaioa da, eta Rajiv Gandhi 1991. urtean hil zuten lehen ministro ohiarekin ezkontzean eskuratu zuen indiar herritartasuna. herriaŽ

Bi kausa horien eragina zorrotz aztertu du indiar-britainiar gizarte eta kultur harremanen historiaren hogeigarren mendeko aztertzaile ingeles batek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Indiako Ozeanoko merkataritza arabiar-indiarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Mendebaldeko industri langileen eta asiar, afrikar eta indiar-amerikar nekazarien artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

· Konkistatzaile indiar-jale baten irudia zeraman paper puska.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

4 indiar ozeano/itsaso Afrikaren, Asiaren eta Australiaren artean dagoen ozeanoa. ik indiko 2.

Indiar ozeanotik zetozenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Latindar aparailuko Indiar ozeanoko "karabela".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

Afganistan eta Pakistanen arteko mugaldean kokatua den Kohaten, Indiar Itsasoko Diego Garciako base militarrean.  Berria - Mundua   2004-06-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako indiarren (3); amerikako indiarren (6); amerikar indiarren (3); ameriketako indiarren (4); beltzak eta indiarrak (3); bi indiar (12); edo indiar (5); emazteki indiar (3); eta bi indiar (3); eta indiar (21); eta indiarrak (7); eta indiarrek (7); eta indiarren (12); ezen indiar (4); hiru indiar (3); indiar bat (13); indiar batek (10); indiar batzuk (7); indiar edo (4); indiar eta (9); indiar gorri (19); indiar gorri haiek (5); indiar gorri haiekin (4); indiar gorriak (7); indiar gorrien (7); indiar haiek (10); indiar horiak (9); indiar horien (5); indiar horien eta (3); indiarra eta (3); indiarra hil da (3); indiarrak eta (8); indiarrak eta beltzak (3); indiarren arteko (5); indiarren arteko harremanak (3); indiarren aurkako (3); indiarren eta (9); indiarren museoa (3); ziren indiarren (3); zuen indiar (7)


indiaratze iz Indiara joatea.

Indiaratzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 11. orr.


indiartu, indiar(tu), indiartzen da/du ad indiar bihurtu.

Harik eta egun zahar txarretan gizatiarregi indiarturiko "nabob" ingelesa britainiar funtzionario profesionalki akasgabe eta pertsonalki hurbilgaitz bihurtu zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Indiar elite honek azkenean arrakasta izan zuen (fanariotek huts egin zuten lekuan) inperioa indiartzen eta ukitu gabe gordetzen, Pakistanen banakuntzaren salbuespen handiarekin  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.


indiauts iz

Argoterako asmatzen hasita, hor dagoke indiautsa, "farlopa" edo "kokaina" esateko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 44. orr.

Indiautsaren kontsumoak gora egin du Euskal Herrian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.


indibidual 1 izond banakakoa, banakoari dagokiona.

Inbertsiogile indibidualek eta Banestok osatutako Retos Cartera taldeak.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Liburu Zuriak abertzaletasunari eskaintzen dion kapitulua pertsona indibiduala eta nazioaren pertsona kolektiboa bereiziz hasten da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.

Aberriarenganako adorez eta maitasunez betetako errepublikar zahar haiek ez zuten nazio modernoetan aurkitzen den erruki indibidual hau ezagutzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 263. orr.

Gogora dezagun erabilpen berri bat, beti, gertaera indibidual batzuetatik hasten dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 283. orr.

Gizakitxo durduzatuaren neurosi indibidual jasanezina gainditzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.

Gertaera honek gogoeta indibidual eta kolektiboa eragingo du zuzenbide penalak estatu batean izan behar duen edukiaz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Erakusketa indibidual nahiz taldekakoak jartzeko asmoa azaldu dute sustatzaileek.  Berria - Kultura   2004-07-11

Giza eskubide indibidual eta kolektiboen urraketa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Maila indibidual zein sozialean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Idaztea ariketa indibiduala da, transferiezina, eta intimoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 208. orr.

Gizarte alderdiari eta alderdi indibidualari dagokie batera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Aberats bakan batzuek baino ez dute [berekoikeria eta dirua]; behartsuen artean, berriz, zentzu indibidualik ez da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 250. orr.

2 (logikan)

A formula bada eta xi aldagai indibidual sinbolo bat bada, orduan xi formula da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

A2 ={ai}iI: konstante sinbolo indibidualen multzoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askatasun indibidual (3); askatasun indibiduala (3); askatasun indibidualak (4); ekintza indibiduala (3); eskubide indibidual (11); eskubide indibidual eta (8); eskubide indibidualak (6); eskubide indibidualak eta (3); eta indibiduala (3); indibidual eta (18); indibidual eta kolektiboak (5); indibidual eta kolektiboen (4); indibidual zein (4); indibiduala da (6); indibiduala eta (3); indibidualak eta (7)


indibidualismo (42 agerraldi, 15 liburu eta 12 artikulutan) iz gizabanakoaren eskubide eta ikuspegiak garatzeko edo indartzeko joera. ik indibidualtasun; indibidualitate; norbanakotasun.

Indibidualismoa da askatasun pertsonalaren babesik onena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Gizakiak berezkoa al du indibidualismorako joera?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 76. orr.

Egoera iragankor honetan, gizarte-hutsunea indibidualismoak betetzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Bi muturrak, indibidualismoa eta estatalismoa, gaitzetsi ondoren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 121. orr.

Indibidualismoaren eta komunitarismoaren arteko eztabaidarako.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 183. orr.

Indibidualismo unamunoarraren fruitua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.

Autoritarismo eta nagusikeria guztien erro-errotiko arbuioa, indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Murrizketarik gabeko indibidualismo ekonomikoaren Eszilaren eta ekonomi jardueraz Estatuak egindako kontrol totalitarioaren Karibdisen artean bidea zabalduz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta indibidualismoaren (3); indibidualismoa eta (6)


indibidualista izond indibidualismoari dagokiona; indibidualismoaren aldekoa.

Malinovski, Thurnwald, Polanyi eta beste hainbat antropologoren ikerketek azpimarratu izan dute joera indibidualisten aldean giza taldeari buruzko joera dela nagusi gizarte primitiboetan. giza baloreen eta balore tradizionalen gainbehera sumatzen da, izaera indibidualista nabarmenarekin batera, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Tellagorri uste osoko indibidualista zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Traidoreak ginen, ezdeusak, sugeak, faltsuak eta, hona irain handiena, indibidualistak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 41. orr.

1970eko hamarkadan garatu zen soziobiologiak determinismo genetikoa aldarrikatzen zuen giza portaera azaltzeko, eta politika sozial indibidualista eta liberalak bultzatzen zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Beste mendietatik aparte dagoen mendi bat da -mendi indibidualista-, eta turista gutxi joaten da hara.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 134. orr.


indibidualitate (3 agerraldi, 2 liburutan) iz banakotasuna. ik indibidualtasun; indibidualismo.

Herder-en herrien "izpiritua" -nortasuna, indibidualitatea- abere eta landareetara ere hedatzen da, beraz: Herder-en herri gogo edo izpiritua naturalista da, ez mistiko-metafisikoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 171. orr.

Herri honetan komandoak sortzen dira komandoek bi gauza behar dituztelako: batetik, indibidualitate oso markatu bat, eta bestetik, indibidualitate hori babestuko edo indartuko duen taldea, eta, era berean, taldea ere oso markatua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 59. orr.


indibidualizatu, indibidualiza, indibidualizatzen 1 da ad banako bat edo talde bat bere motako gainerakoetatik bereizten duten ezaugarriak adierazi.

Jokabideak indibidualizatu behar ditu, delitu jakinak pertsona jakinei leporatu, alegia.  Berria - Harian   2005-04-23

Stendahlen eleberri bat edo Dostoievskiren eleberri bat ez al dira indibidualizatzen Balzacen La Comédie humaineren bi liburukiak indibidualizatzen diren bezala?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

2 (era burutua izenondo gisa).

Gorputz zehatz bat, nortasun indibidualizatu bat eta guregan eragina duen eta modu bateko edo besteko egiten gaituen inguru sozial bat gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Akusazioak oso orokorrak dira, ez dira indibidualizatuak.  Berria - Harian   2005-02-24

Ikusten dugu salaketak ez daudela oinarrituta froga indibidualizatuetan.  Berria - Harian   2005-02-27


indibidualizazio iz indibidualizatzea.

Liburuaren indibidualizazio materiala: leku jakin bat betetzen du, balio ekonomiko bat du eta berez bere hasieraren eta bukaeraren mugak adierazten ditu zeinu kopuru zehatz baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.

Arteetan bezala, iraupen ohargarria duen kalitate indibidual iraunkor hori aski da argazki on bat ere antolamendu eta indibidualizazio-printzipio batean oinarritzen dela erakusteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.


indibidualkeria iz indibidualtasun gaitzesgarria.

Jakina, finean indibidualtasuna eta indibidualkeria bereiztu beharko lirateke, edota buruzaletasuna eta burukoikeria, edota berekoitasuna eta berekoikeria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Zikoizkeria, lukurreria eta xuhurkeria bezala, indibidualkeria edo berekoikeria ere nagusi dira egungo gizartean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.


indibidualki adlag era indibidualean.

Kolektiboki eta indibidualki bizitzen ditugun momentuetaz oroitzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 300. orr.

Ez dago ziur Jaungoikoak arimak banan-banan indibidualki sortu ote zituen edota gurasoen bitartez transmititzen ote diren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 26. orr.

Baldin eta jendetza osatzen dutenek ez badituzte indibidualki egiten ekintza horiek.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 111. orr.

Ez duelako bitarteko berezi eta egokirik eskaintzen adimen urritasuna duten haurrak indibidualki gizarteratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11


indibidualtasun (18 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) iz indibiduala izateko tasuna. ik indibidualitate; indibidualismo.

Ustez ekonomilariak izan zirela indibidualtasunari balizko oinarri zientifikoa eman ziotenak, balizko darwinismo sozialari oinarriak ezarriz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Jakina, finean indibidualtasuna eta indibidualkeria bereiztu beharko lirateke, edota buruzaletasuna eta burukoikeria, edota berekoitasuna eta berekoikeria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Giza arimaren indibidualtasuna ukatu egin behar omen zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Indibidualtasunaren aldeko ideiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 155. orr.


indibiduo iz gizabanakoa, norbanakoa.

Liberalismoak egiten dituen proposamenen arabera, funtsezko giza eskubideak gizabanakoarenak dira, indibiduoarenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

Etikaren balio absolutua erlatibatu edo indibiduoaren eskubideak ukatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 149. orr.

Feministok ez diogu gizonezkoari, indibiduo gisa, errua botatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Bi indibiduoren arteko borroka zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

Esperientziarekin erlazionaturiko pentsamenduak, hausnarketak eta portaerak, ez beste ezerk, kontrolatzen zituztela indibiduoaren egoera psikologiko partikularrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Hala, bada, espezie bakoitzak, sexu bakoitzak eta indibiduo bakoitzak bere usaina dauka.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

Espezieek eta, oro har, maila goreneko taxoiek ez dituztela klaseak adierazten, indibiduoak baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.


indie iz (musika mota)

Rhythm King and Her Friend hirukoteak Kitty-Jo disketxe alemaniar ezagunaren bidez kaleratu du I am disco, indie-popa eta electro-a modu bizian uztartzen dituen lana.  Berria - Kultura   2004-10-01

Indie estiloko musika folk eta zelta doinuekin uztartzen du.  Berria - Kultura   2004-03-30

Espainiako indie mugimenduan.  Berria - Kultura   2006-04-06


indiera iz

Raj Kapoor, Satyajit Ray eta Guru Dutt zinemagileek altxatu zuten Indiako industria, 50eko urteetan, Madras, Calcutta eta Bombayn, indieraz eta bengaleraz eginiko lanei esker.  Berria - Kultura   2004-02-21


indietronika iz (musika mota)

Post-rocketik indietronikara eraman zaituztete kritikariek.  Berria - Kultura   2004-12-16

Aspalditik datorkizu indietronika eta Lali Puna, mum edota Matt Elliottekiko interesa?  Berria - Kultura   2004-10-22


indiferente izond/iz ezaxola, axolagabea.

Horra zergatik nahiago izan duten eraiki Jainko bat guztiz indiferentea, Bere borondate absolutuak kreatu nahi zuena baizik kreatu ez duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 71. orr.

Uste dut ez zela jendetza hartan begirada indiferenterik; begi batzuek jakin-mina adierazten zuten, gorrotoa besteek, eta, tarteka, malkoz betetako begiak ere ikusi nituen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.

Ekintza oro, berez, indiferentea da: bidezkoa ala bidegabea izatea, gobernariaren eskubideari dagokio.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 141. orr.

Zerrategian antolatu beharreko eskola beste gairik ez zuen, eta guztiz indiferentea zirudien bere jaiotetxeko horma eta bazterrekiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Trukean, irribarre egiten zidaten, mundu handiko jendeak orori, adiskide, etsai nahiz indiferente, egiten dion irribarre horietako batez: hutsa eta fatala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.

"Indiferenteok ere nazkagarriak gara", esan liteke agian Célineren juzgua osatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guztiz indiferentea (3)


indiferentzia iz ezaxola, axolagabetasuna.

Sararen indiferentziak eragindako ohiko erantzunaren zain geratu zen Karmele: "Psss...". bazirudien lana leku berean egiten dutelako elkarrekin bidaiatu behar izaten dutenen indiferentziak lotzen zituela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 85. orr.

Kritika txar bat baino okerrago hartzen dute indiferentzia.  Berria - Kultura   2006-04-14

Ziurrenik erdeinuzko esaldiren bat edo indiferentziazko jarreraren bat jasoko du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 48. orr.

Begira nola malenkonia indiferentziarekin estaltzen duten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 41. orr.

Gorrotoa eta mirespena sortzen du, baina inoiz ez indiferentzia.  Berria - Kultura   2004-05-11

Oisinek berak ere bere indiferentzia galdu eta mesfidantza puntu batez begiratu zion Goli.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 173. orr.

Bat-batean ikaragarrizko gorrotoa sentitu nuen gazte harenganako, eta aldi berean erabateko indiferentzia printze zaharrarenganako.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Indiferentzia gure bihotzaren muin-muinean egon arren -bihotza arkaikoa da-, ikasi egiten dela bestearen ezbeharra konprenitzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 126. orr.

Tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia orokor bat proposatuz.  Berria - Kultura   2006-04-30

Baina demokraziak gizartean indiferentzia espazioak maite ditu: indiferentzia ideologikoa edo neutraltasun erlijiosoa bereziki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 75. orr.

Indiferentzia ukittu bat ematen ziok horrek hire jardunari.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 103. orr.


indiferentziatu izond desberdintzen duen bereizgarririk ez duena.

Frenologoek, mende hasieran, gogameneko edo jokabideko ahalmen baten "egoitza" ikusi zuten garunaren gainazalaren zati bakoitzean; 1830etik 1850 ingurura arte, berriz, horren aurkako joera indartu zen, eta, ondorioz, garuna gibela bezain indiferentziatua zela uste zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.


indigaztainondo iz indi gaztaina.

Hantxe dago Eduardo, etxe aurreko indigaztainondoan bermatuta.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 54. orr.


indigena (orobat indijena g.er.) 1 iz herrialde bateko bertatiarra den pertsona.

Munduan, 300 milioi indigena inguru bizi dira, 70 herrialdetan banatuta.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Agintariak indigenak kanporatzen hasi zirenean.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Birjinitate kulturala galdua ez zuen indigena baten eran.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 116. orr.

Amazoniakoak diruditen indigenak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 65. orr.

Indigenez ari garelarik ez gara politikaz ari, antropologiaz baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 92. orr.

Justiziak lurren jabe izateko eskubidea aitortu die Nama indigenei.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Mexikoko indigenen zapalkuntza.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 109. orr.

Mexikar indigena batzuen ahotik jasotakoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Lurralde haietako indigenen osasun-egoera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 167. orr.

Marokon, esaterako, amazigh kulturako indigenek arabiar izenak jarri behar izaten dizkiete euren seme-alabei. aborigenak babestea eta indigenen parte-hartzea sustatzea, haien egunerokoan eragina izan zezaketen gobernu eztabaidetan.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Nahiz eta Australiako biztanleen %2,1 bakarrik izan indigena, espetxean dauden %20 aborigenak dira.  Berria - Mundua   2004-02-17

Gezur horietako bat -diot- euskaldunak/-ok Europako azken indioak edo indigenak direlako/garelako ixtorioa da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

Indigenak garenez, bestalde, ez gara agertzen ikerketa sozio-ekonomikoetan.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Gaur egun, "garapena" esanez gero edozein gauza uler dezakegu ia-ia; bai azpiegitura handi bat eraikitzea bai indigena masai batek sakelako telefono bat izatea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Zein da emakumearen rola indigenen aldeko mugimenduan?  Berria - Gaiak   2004-04-13

Indigenen hizkuntzak «gutxietsita» daudela salatu dute.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Indigenen Kontuetarako Nazio Batuen Foroa biltzen den hirugarren aldia da aurten.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Indijenen arte eta kulturarekin loturiko ondasunak saltzen dirutza handiak eskuratzen ditu urtero Australiak.  Berria - Mundua   2004-02-17

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alabaina inozentziaren abantaila ez zitzaien pobreei eta indigena izaerakoei nehondik ere aplikatzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Gobernuak hartuko ditu orain arte ATSICenak ziren egitekoak, baina, horretarako aukeratutako indigena talde baten laguntza izango du.  Berria - Gaiak   2004-04-17

Kolonbian indigena talde asko desagertzeko arriskuan daude, gatazkaren erdian harrapatuta.  Berria - Harian   2006-04-20

Ona-k Suaren Lurraldea artxipelagoko indigena herrietako bat ziren.  Berria - Gaiak   2004-09-01

3 izond herrialde bateko bertatiarra dena.

Haur indigenek nekez izaten dute euren hizkuntzan ikasteko aukera.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Brasilpeko lurraldean multinazional ustiatzaileren batek [...] mehatxaturik dauzkan lurretan jaioa den emakume "indigena kaingang" bati.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

Alkandora eta galtza zabal haiek ongi ematen ziotela zamaketari indigena bati, baina ez berari. Talde-kontzientzia dugu, beste hainbat gizatalde indigenak bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

Etiopiako eta Sudango komunitate indigenak baztertuta daudela salatu dute batzarrean bildutakoek.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Komunitate indigena zapatistek beren buruak gobernatzeko erakundeen moldaketa.  Berria - Mundua   2004-08-12

Inuiten, samien eta Artiko inguruko beste herri indigenen ordezkariek Kyotoko Protokoloa sinatzeko exijitu zioten atzo Estatu Batuetako Gobernuari.  Berria - Gaiak   2004-11-13

Herri indigenen bizi-kalitatea hobetzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Herrialde indigenek eta beren komunitateek eta tokian tokiko beste komunitateek funtsezko lana dute ingurumenaren antolaketan eta garapenean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 123. orr.

Rasur jainko indigenaren gainean izango da obra hau.  Berria - Kultura   2004-08-21

On eta gaiztoen, bizien eta hilen patuak berdintzen dituen fatalismo beltz hori ez zaio zor Mexikoko kultura indigenaren eraginari soilik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Hizkuntza indigenak.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Lehen aldiz, komunikabide indigenek martxaren informazioa eman ahal izango dute.  Berria - Mundua   2004-09-14

Chiapasko estatuan zapatistek eremu indigena autonomoak sortu dituzte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 132. orr.

Tarcila Rivera Peruko Kultura Indigenen Zentroko burua da.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Eskubide eta Kultura Indigenen Legea onetsia.  Berria - Mundua   2004-08-12

NBEk antolatutako Herri Indigenen Hamarkadari amaiera eman zitzaion atzo.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Herri Indigenen Eskubideen Nazioarteko Aldarrikapena tresna garrantzitsua da.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Conaie Ekuadorko Nazio Indigenen Konfederazioko presidentea da Macas.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 92. orr.

Kolonbiako Indigenen Erakunde Nazionala 1982an sortu zen.  Berria - Mundua   2004-09-14

Afrika Hegoaldeko Gutxiengo Indigenaren Aldeko Erakundeko (WIMSA) kidea.  Berria - Gaiak   2004-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruzagi indigenak (5); da indigenekin (3); diote indigenek (4); dira indigena (3); diren indigenak (3); dute indigenek (7); emakume indigena (4); emakume indigena batek (3); emakume indigenek (4); eta indigena (7); eta indigenak (7); eta indigenek (4); gutxiengo indigenaren (3); haur indigenek (8); hegoaldeko gutxiengo indigenaren (3); herri indigena (8); herri indigenak (8); herri indigenek (11); indigena bat (3); indigena batek (10); indigena hil (3); indigena hil zituen (3); indigena talde (5); indigenak bizi (4); indigenak bizi diren (4); indigenak dira (3); indigenak eta (3); indigenak ez (3); indigenek beren (4); indigenek bizi (4); indigenek eurek (3); indigenek euren (5); indigenek ez (4); indigenek ez dute (3); indigenek osatzen (3); indigenek osatzen dute (3); indigenekin hitz (3); komunitate indigena (3); komunitate indigenak (3); milaka indigena (4); presidente indigena (3); salatu dute indigenek (4); traidorea da indigenekin (3); zuten indigenek (4)

bizi diren indigenen (4); dira indigenen (4); diren indigenen (4); ekuadorko nazio indigenen (7); ekuadorko nazionalitate indigenen (3); emakume indigenen (5); emakume indigenen kontinente (3); eta indigenen (16); eta indigenen arteko (5); eta kultura indigenen (4); gobernuak indigenen (3); haur indigenen (6); herri indigenen (41); herri indigenen aldeko (4); herri indigenen eskubide (3); herri indigenen eskubideak (3); herri indigenen eskubideen (3); herrialde indigenen (7); herrialde indigenen aldeko (3); indigenen ahotsa (3); indigenen alde (8); indigenen alde egiteko (3); indigenen aldeko (14); indigenen aldeko erakundeak (3); indigenen aldeko nazioarteko (4); indigenen arteko (7)

indigenen egoera (6); indigenen eskubide (3); indigenen eskubideak (10); indigenen eskubideei (4); indigenen eskubideen (10); indigenen eta (17); indigenen eta nekazarien (6); indigenen hizkuntzak (3); indigenen konfederazioak (4); indigenen konfederazioko (7); indigenen konfederazioko presidentea (3); indigenen kontinente (3); indigenen kontinente arteko (3); indigenen kontra (3); indigenen kontuetarako (5); indigenen kontuetarako nazio (4); indigenen lur (3); indigenen lurrak (5); indigenen lurretan (4); indigenen nazioarteko (3); indigenen ordezkariak (3); kolonbiako indigenen (4); kultura indigenen (6); nazio indigenen (7); nazio indigenen konfederazioko (6); nazionalitate indigenen (3); nazionalitate indigenen konfederazioak (3)

herri indigenetako (8); herri indigenetan (4); herrialde indigenetan (8)


indigenismo iz indigenen nortasun politiko eta soziala aldarritzen duen higikunde politikoa.

Indigenismoa, hatz muturretan eramandako gaia izanik ere, zer den sarritan, aparteko karpeta bat besterik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 92. orr.

Indigenismoa hartu du ardatz nagusitzat Ostiela! aldizkariak 33. zenbakian.  Berria - Kultura   2004-05-22

Indigenismoak literaturan duen lekuaz mintzatuko dira, (hilaren 30ean) eta polizia eleberriaz (urriaren 2an).  Berria - Kultura   2004-09-16


indigenista izond indigenismoari dagokiona; indigenismoaren aldekoa.

Hona hemen Augusto Monterrosok euskaldun baten lepotik hartutako literatur mendeku indigenista.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 57. orr.

Kriolloa [...] indigenista agertzen da europarron aurrean, indioen ondorengo eta aldezle, baina guztiz europar jokatzen du gero indio horiexen aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 130. orr.


indigestio iz janondo gaiztoa.

Betekada hark sekulako indigestioa eragin zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Jakin badakite, gainera, hura puskatuz gero, indigestioa ekarriko diela gainerako bazkaltiarrei.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.

Ez bainuke zu indigestio batez hiltzerik nahi.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 28. orr.


indignatu, indigna, indignatzen da ad (biziki) gaitzitu.

Batzuk, torturengatik berengatik indignatu dira.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 164. orr.


indignazio iz gaitzidura.

Nola liteke? orduak pasatu ahala, harridura sumin, indignazio bihurtu zen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.

Salaketaren aurrean, jende askok azaldu du bere indignazioa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 164. orr.

Indignaziozko jesturen bat, hitzen bat espero nuen agure haren ahotik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 158. orr.


indigo iz anila, belar-urdina.

Indigo: anila ere deitua, Indiako landare batzuen hostoekin lortzen den kolore urdin oso iluna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Aho batez onartzen dute indigo-ontzian sarturiko eta tindaturiko oihal zuriaren kasuan, ez dela hura indigoak beltzarazi duena, belztasuna indigoaren gorputzaren akzidentea baita, eta beste gorputz batera ezin iragan liteke.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 207. orr.

Kondatu nion, nola Koilunen, izigarri bero egiten duen eta nola piperra berek landatu zuhaitzetarik maiatzean, ekainean eta uztailean biltzen duten, nola indigoa eguzkitan idorrarazten duten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.

Selinosko kreta edo bitxietako kreta grekoek isatin deitzen duten glasto edo pastelarekin nahastuz, kolore indigoaren imitazioa egiten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.


indigotu izond indigo bihurtu.

Ura blu indigotua zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.


indijena ik indigena.

indikadore iz adierazlea. ik indikatzaile.

Europako indikadorea Hezkuntza Sailaren ardatza izango dela nabarmendu du, eta horretara iristeko neurriak hartuko dituela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Konpromisoa eta borondatea funtsezkoak direla euskal esparru ekonomikoaren berezko indikadoreak lortzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-23


indikatibo iz adizki errealen gramatika modua.

Izan-en eta *edun-en indikatiboko adizkiak. Amare aditzaren indikatiboko orainaldiaren lehen pertsona amo da.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 156. orr.

Nor-nori, zer-nork eta zer-nori-nork, nola indikatibozko hala subjuntibozko formetan jokatuak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 167. orr.

Analogia, aktiboaren singularreko lehen pertsonan soilik gauzatu zen hasiera batean; gero, indikatibozko era burutuaren ia paradigma osoraino helduko zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.


indikatzaile iz adierazlea.

Orain arte erreferentzia SMI zuten laguntza eta prestazioetan beste indikatzaile bat hartuko da kontuan, ez gutxieneko soldata.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Sailburuak osasun-sistemaren indikatzaile onen zerrenda luzea eskaini zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Errauste plantak eraikiko diren herrietako herritarrei odoleko analisiak egingo zaizkie, beren indikatzaile biologikoen jarraipena egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

NDFren ustez, «barne kontsumoak ahul jarraitzen du» eta zenbait hazkunde indikatzaile «gelditu» egin dira.  Berria - Ekonomia   2004-04-22


indikazio iz aholkua, oharra.

Ba, ez, poesiara ondo iristeko indikaziorik ez dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

Transplante autologoaren indikazio bakarra helduen aplasia (kimioterapiaren zein radioterapiaren ondoriozko gaitza) sendatzeko dela.  Berria - Gaiak   2006-03-14

2 adieraztea, keinua.

Kontzertu guztian ikusi zenez, Wolff zuzendariak ez zituen tema ezberdinak behar den argitasunez aurkeztu eta bere keinu perkutiboarekin begi-bistako gauza gehiegi markatu zituen [...], nire ustez horrelako orkestra bateko musikariek behar ez dituzten indikazioak (subdibisio ugari, anakrusak...).  Berria - Kultura   2004-01-24


indiko 1 izond indiarra.

Arabiar Kalifaldiak antzeko aukera eskaini zion Islamari, eta mundu indikoan gupta-rajak hinduismoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Mendebaldeko Zibilizazioa eta Kristau Ortodoxoa, Kristau Elizaren bidez, Zibilizazio Helenikoaren filialak ziren; Ekialde Urruneko Zibilizazioa, mahayanaren bidez, Zibilizazio Sinikoaren filial; Hindu Zibilizazioa, hinduismoaren bidez, Indikoarena; Zibilizazio Iranikoa eta Arabikoa, Islamaren bidez, Siriakoarenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

Zeilanen, uhartearen eurigabeko erdialdean loratu zen Zibilizazio Indikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.

Iraganean, jatorri judaikoko erlijio nagusiak zelaian zeudenean intolerantzia izan zen nagusi, eta ethos indikoa nagusitu zen lekuetan "bizi eta bizitzen uztea" izan zen erregela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Antzeratsu Tibeteko goi-ordokiak ia gotorleku iristezin bat eskaintzen zuen desagertua zen Gizarte Indikoaren mahayaniar fosil tantrikoarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

2 ozeano indiko indiar ozeanoa.

Iaz Ozeano Indikoan halako alerta sistemak jartzeko proposamenek oihartzun eskasa izan zuten.  Berria - Mundua   2004-12-30

New Yorketik Mediterraneora joko du, Aljerretik Haifa eta Tel Avivera joateko, gero Suezen barrena Jidara heldu eta Ozeano Indikorantz segitzeko, azkenean Kolonbon gelditzeko.  Berria - Mundua   2004-07-25

Ozeano Indikoko kostaldeetako hiri eta herriak.  Berria - Mundua   2004-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

filosofia indikoaren (3); indiko eta (6); mundu indikoan (4)


indikzio 1 iz

Indictio: denbora neurtzeko sistema; indikzio bakoitzak hamabost urte zituen. Indikzioa hamabost urteko denboraldia da, Konstantinok 312an ezarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

2 sinodo edo kontzilio bilkurarako deialdia.

Jaunaren 1221. urteko maiatzaren 23an, 14. indikzioan, Mendekoste egun santuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1122. orr.

Jaunaren Gizakunde ondoko 1226. urtean, indikzioko hamalaugarren urtean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

3 lurraren gaineko zerga, indikzioari lotua.

Baina indikzioak, kapitazioak eta enperadoreen garaian gizon jareginen edo beren ondasunen gainean jasotako beste zergak, muga zaindu edo gerrara joan beharraren truke aldatu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 280. orr.


indio 1 iz indiarra, Indiari dagokiona.

Bigarren aldiko denbora laburrez 2 apez indio (Asiakoak) pasatu dira Baigorrin.  Herria   2005-01-20

Ingelesek utzi zuten hutsunea betetzeari ez zion indioen filosofia fatalistak asko lagundu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Indioak musulmanen azpian gizaldietan egon ziren eta haien ikuspuntu asko bereganatu zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 70. orr.

Indioek erlijio-maisuei, guruei, begirune ez ezik, obedientzia handia ere erakusten diete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 195. orr.

2 Ameriketako indiarra.

Blufildarrak kalean: beltzak, mestizoak, zuriak, txinoak, arabiarrak, indioak; Indiakoak zein bertakoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Venezuelan [...] hiru arraza nagusi nahastu izan dira mendeetan: zuria, beltza eta indioa edo bertakoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.

Hego Ameriketako indioak ere horrela egoten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Frai Petri Gantekoarentzat indio amerikarrak arrazoimenik gabeko abereak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Eta legea indartsuenarena zen baina gu, biolentziaren poetika hartan, derrigorrezko galtzaile ziren indioekin identifikatzen ginen, iragan mingarriko cowboy hark tiro egin eta kiowak zerraldo barra barra erortzen zirenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 319. orr.

-Nahualt indioen testu batek.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 151. orr.

Beagleren bidaia hartan, indio ingelestuak ekarri zituzten, horien artean Jemmy Button, Ingalaterrara ia ume eramandakoa eta, ingelesa ondo ikasirik, yamanera ia ahaztuta zuena. oihal txikiez jantziriko indio matxetedunak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 396. orr.

Hori izan zen indioen genozidioaren azken borroka handia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 87. orr.

Kriolloa[...] indigenista agertzen da europarron aurrean, indioen ondorengo eta aldezle, baina guztiz europar jokatzen du gero indio horiexen aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 130. orr.

Mutikoek behintzat aski dute bainujantziaren gainean zapi zahar bat zintzilik uztea, indioen gerripekoa irudikatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 150. orr.

Indioarena egiten hasi dira haur taldeak han-hemen: zaldi gainean trostan, zurien karabanari erasoan, lehortea amai dadin euriaren dantzan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 152. orr.

Gezur horietako bat -diot- euskaldunak/-ok Europako azken indioak edo indigenak direlako/garelako ixtorioa da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

· Hargatik gara gu Europako lehenbiziko indioak, lehenbizikoak eta bakarrak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Imanol Muruak, beretik, Pirinioetako indioentzat sarbide ona daitekeen bere liburuan Geronimoren historia bere soilean eta zehatzean jasotzen du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Halako batean, indio-talde bat, Düsseldorfeko Hencke-Bosch S.M.ko enplegatuak alegia, beren "Señor" hila zela esan zigutenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

Nash 55a [...] indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Indio-odolik balu ere hura ukatuz eta ezkutatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 130. orr.

• 4 izond

Inguruko herri indioekin, naturarekin, beren jainko Usenekin bakean bizi ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 92. orr.

Nazio indioen eta AEBen arteko «adiskidetzea» da museoaren helburu behinena.  Berria - Kultura   2004-01-23

Indioen pelikuletako jefe indioaren uzkurtasuna imitatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 110. orr.

Eskualde haietako biztanle indioen kontra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ameriketako indioen (5); eta indio (6); eta indioa (3); eta indioak (3); eta indioek (3); indio bat (3); indio batek (3); indio eta (4); indio haiek (4); indio zahar (4); indioak ere (3); indioak eta (3); ipar ameriketako indioen (3)


indioilanda iz indioilo gaztea.

Indioilarrak elkarren artean lehian ibiltzen dira indioilanda bat bereganatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 76. orr.


indioilar 1 indioilo arra. iz

Zaldi bat ilargi-argitan grauska bazkan ari, eta esparru berean orkatz bat, baina zaratarik ez, eta urrunxeago ahardi beltz bat, eta indioilar bat, oinazturak izutu eta derrepente makakorroka hasi zena, eta harantzago antzara batzuk, indioilarrak asaldaturik, beraiek ere marraka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Indioilarra aterpearen aurreko esparruan, eta haren kurrixkak, tximistak atsegin ez dituelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

Paumak indioilarra lurrean etzanda eta lepoa luzaturik ikusten duenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 76. orr.

indioilar bikainen haragi samurra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Hiru indioilar bikain, urdinez pikardatuak bizarra moztu berriko kokots baten irudira, bizkarraren gainean zeutzan lo, zintzurra josia, beren isats zabalek eratzen zuten haizemaile beltzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Indioilar errearen usaina aditzen zen nonahi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Indioilar industrialen hankak desitxuratuta daude.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Indioilarren lapurrak haiek biak ziren, bera eta txakurra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Indioilarrak hazten dituen etxalde batean kutsatutako hegaztiak dauden susmoa ere azaldu zuten atzo agintariek.  Berria - Gaiak   2006-02-24

Ostegunean bi etxaldetan hildako 1.000 indioilarrak H5N1 birusa zutela esan zuen atzo Israelgo Nekazaritza Ministerioak.  Berria - Gaiak   2006-03-18

11.000 indioilar zituen haztegi batean aurkitu dute birusa.  Berria - Gaiak   2006-02-25

2 (hitz elkartuetan)

Indioilar-jate haien ondoren, [...].  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 27. orr.

Indioilar haragizko sandwich bikoitzak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Haren okelaz ospe handiko "quaiëtta 'd pitô" (indioilar-opil) semi-ritual bat atontzen zelako Pazko jaietarako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Indioilar-bularki hotz horrek itxura ona du...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 134. orr.

Azaz, sagarrez, pernilez, pepinoz eta tomatez eta indioilar zatiez egindako pintxoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 67. orr.

Afari-askaria egin zuten indioilar-ogitarteko, opiltxo bigun, trifle eta Eguberrietako pastelaz. buruan kapela luze mehea, indioilar luma bat tente zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

Bud-en indioilar-lepo mehea zeharkatu zuen gero; eta azkenik, begirada hura haren begi ausartetan iltzatu zen lotsarik gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Indioilar etxalde batean kutsatutako hegaztiak.  Berria - Gaiak   2006-03-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta indioilar (5); indioilar bat (3); indioilar luma bat (3)


indioilartasun iz adkor harrotasuna.

Lepoa panparroi gorantz begira duen nobleziako emakume adinean sartuaren indioilartasuna zaio bere morroiari mespretxuaren ikur.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.


indioilo iz oiloaren familiako hegaztia, jatorriz Ameriketakoa, etxe hegaztien artean handiena, lepoa luzea, biluzia eta gorrixka, eta luma beltzaxkak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Meleagris gallopavo).

Indioiloak karkara egiten zuen, eta Lattes Jaunari eragozten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Indioilo andrea, ixo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Indioilo edo antzara puska bat erosten zuen beheko dendan hamabi sosean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak, gazteei belarrietan kilimak egiten zizkietenak, ohatzean biratzen zirenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Eta hala behin eta berriz, desfilean, bere "armak" erakusten ari den indioilar baten antzera indioiloa limurtzeko erritoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indioilo bat (3)


indiozale izond indioen zale dena.

Eta berak hasperen egin zian, Aaa, esanez bezala Indiozale alproja.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 120. orr.


indipikondo iz zurtoin arantzedun eta oso mamitsuak dituen landarea, piku berde-horixka gozoak ematen dituena (Opuntia ficus-indica)

Kaktusen eta indipikondoen atzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Gelaren azpian bazuen terraza itzaltsu bat, goroldio askokoa, loreontzi batzuetan indipikondoak eta agabeak zeudena, eta eguzkiak inoiz jotzen ez zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.

Hura urritu zenean gerezi-loreetara abiatu zen, gero magnolia, paradisuko melia, karia, intxaurrondo eta indipikondoetara.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 161. orr.


indipiku (orobat indipiko) 1 iz indipikondoaren fruitua.

Bi ogi-xerra handi irensten ditu indipiko-marmeladarekin bustita, hura ere etxean egina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.

2 indipikondoa.

Indipikuz estalitako ordeka batera iritsi ginen, eta azienda han zebilen alderrai, tarteka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.

Indipikoek eta agabeek beren hosto zabalak hedatzen zituztela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.


indiskretu (orobat indiskreto) izond diskreziorik ez duena.

Badakit ez duela asmo txarrez egiten, baina Dan oso jakinluze eta indiskretoa da. ez zegoelako bere koldarkeria barka zezakeen inolako lekuko indiskreturik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.

Begirada indiskretuetatik urruntzeko.  Berria - Harian   2005-08-27

Galdera indiskretoei erantzun behar izatea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 93. orr.

Laster hasiko duk hizketan, baina ez dik belarri indiskreturik nahi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 243. orr.


indiskrezio iz diskreziorik eza.

Maragallek joan den astean erabaki eskubidearen gaineko adostasunaz hitz egin zuenean, gaizki ulertzea baino gehiago indiskrezioa ematen zuen, oraindik esan ezin diren gauzak esaten hasi zela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Batasuneko bozeramaileak dioena egia bada, informazioa nondik nora heldu zitzaion CiUri? ERCren indiskrezio batetik?  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Arrotz sentitzen nuen indiskrezioa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Motiborik gabe indiskrezioan erori, xederik gabeko bultzada batek eraginik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 201. orr.


indiskriminatu izond bereizkuntarik gabekoa.

Hilketa indiskriminatua ezer baino bidegabeagoa zela sentitzea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 31. orr.

Al Jazeera telebistaren arabera, «eraso indiskriminatuaren biktima gehienak zibilak» dira.  Berria - Mundua   2004-04-28

Atentatu indiskriminatua egin nahi zutela ez da egia.  Berria - Harian   2005-03-10

Atxiloketa indiskriminatuak, egunkarien indarren bidezko itxiera, alderdi politikoen eta bestelako herri-erakundeen legez kanporatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Faxismoak gure ekintzei ematen dien erantzuna basatia eta indiskriminatua izaten da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

Europa lirain sortu berri horrek oraindik ez du debekatu antibiotikoen erabilera jeneralizatu edo indiskriminatua, horrelako substantzia edo botikak hartzeak populazioan ondorio tamalgarriak izan ditzakeela jakinik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Ez baitzuten euren irenskortasun indiskriminatuak balia zezakeen deus aurkitzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 406. orr.


indiskriminatuki adlag era indiskriminatuan.

Zaindaria sukaldeko laban batekin sartu zen goizean gela batera, eta indiskriminatuki labankadak ematen hasi zen.  Berria - Mundua   2004-08-05


indize 1 iz adierazgarria.

Beste indize praktiko bat ere bada motorraren errendimendua neurtzeko: potentzia/pisua erlazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Hemezortzi hilabeteko epean, industria-ekoizpenaren indizea bi heren jaitsi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

Guatemalan, 1998an, Giza garapenaren Indizea -besteak beste, bizi itxaropena, bost urtetik beherako haurren pisua, langabezia-tasa, generoari buruzko desberdintasunak, alfabetizazio, uraren erabilera, jaiotze tasak, hezkuntza eta osasun tasak kontuan izaten dituen adierazlea- landako biztanleriarentzat 0,536koa izan zen eta hirikoarentzat berriz 0,672.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 270. orr.

Berehala nire Gorputz Masaren Indizeaz oroitu eta, oso gosetua ez banintzen ere, sartu egin naiz birritan pentsatu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 96. orr.

Zahartze indizea kalkulatuz gero (60 urtetik gorakoen kopurua zati 20 urte baino gutxiago dituztenen kopurua), Euskal Herriko zahartze indizea (130,0) Europako Batasuneko (EB) estatu guztietakoa baino handiagoa da: Espainia (102,7), Frantzia (81,1), Irlanda (50,4)...  Berria - Harian   2006-04-08

AEBetako manufaktura indizea martxoan uste baino gutxiago hazi arren.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Euskalduntze indizeak izoztuta jarraitzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Erdiko klasearen «miseria indizea» aurkeztuko du astelehenean John Kerryk.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

2 (ekonomian)

Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) gosaria mikaztu dio Ekonomia Ministerioari.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Kontsumo Prezioen Indizeak %0,2 egin zuen behera otsailean.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Maizenik, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) bilakaerarekin neurtzen da inflazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Hazkunde ekonomiko negatiboa, inflazio indize altuak eta bizkor hazten zihoan langabezia zirela-eta.  Berria - Mundua   2004-06-08

Ibex indizeak %21 galdu du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

New York-eko burtsan ekonomia berriarekin zerikusia duten enpresen akzioen kotizazioak neurtzen ditu Nasdaq indizeak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Alemaniako enpresaburuen konfiantza neurtzen duen IFO indizea 95,3 puntutaraino igo zen urrian. herriaŽ

Dow Jones indizeak behera egin du, bi puntu, eta urduritasuna zabaldu da diru-azoketan barrena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 144. orr.

Alemaniako Dax indizea %4tik gora jaitsi zen.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Londresko FTSE-100 indizea %2,2 beheratu zen.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Eurostoxx-50 indizeak %3,03, CAC-40 indizeak %2,97 eta Alemaniako Dax indizeak %3,46 galdu zuten atzo.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Europako indize nagusien artean Parisko CAC-40 jaitsi da gehien: %2,12.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Euribor indizea %2,216ra jaitsi zen urtarrilean.  Berria - Ekonomia   2004-01-31

Etxebizitzen prezioen eta burtsako indizeen gorabeheretan beti goraka ageri diren zifren artean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Eusko Ganberek jakinarazi dutenez, 2003ko Industriaren Ekoizpen Indizea zertxobait jaitsi da, baina, hala ere, hazkundea «egonkortu» egin da.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

Aspalditik ikusten ez ziren jaitsierak izan zituzten atzo Europako indize nagusiek.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

3 aurkibidea.

Nire lagunak Lanark izeneko nobelaren egilea hartzen zuen gogoan, zeinek liburuari bi indize jarri baitzizkion, bata atalena eta bestea egindako plajio guztiena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.

Indizeen ugaritasunean tronpatu ez banaiz, behin bakarrik ere ez da ageri bestearen izena Migne-ren Patrologia mardulak dakarren Aurelianoren liburu mordoan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Sarri horrela mugitzen dira burtsa indizeak. Berankortasun indizea %0,28koa da.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

Kontsumo Prezio Indize Harmonizatuaren urtarrileko datuak jakinarazi zuen atzo INEk, Espainiako Estatistika Institutuak.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

1970eko hamarraldian, nazioarteko zuzeneko inbertsioen hazkunde-indizea munduko merkataritzaren maila berera iritsi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Michiganeko konfiantza indizearen jaitsierari eta petrolioaren bilakaerari jaramonik egiteke.  Berria - Ekonomia   2004-10-02

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontsumitzaileen konfiantza indizea.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Kornea, errefrakzio-ahalmenik handiena ematen duena, ez da guztiz esferikoa, baizik eta kurbatura handiagoa du erdialdean ertzetan baino; errefrakzio-indizea ere (edo errefrakzio-ahalmena) handiagoa da erdialdean. errefrakzio indize zehatzeko kristalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Gernuaren eratze-indizea ez da minutuko 1 ml baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Irakurketa indizeei dagokienez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 118. orr.

Munduko lehen superpotentzia, planetako 49.a da alfabetizazio indizeari dagokionez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 117. orr.

Hiru argitasun-indizeen konparazioa hiru uhin-bandentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Transformazio bakoitzak denborazko "biskositate" indize berezia du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Zenbatean jaitsarazi omen dituen kriminalitate-indizeak mundu osoan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.

Heterogeneotasun indize bat erabili behar zela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

5 azpi indize

QLren funtzio-sinbolo bat bada, azpi-indizeak (i-k) funtzio-sinboloen arteko desberdintasuna adierazten du; goi-indizea (n-k), berriz, funtzio-sinbolo horren atzean zenbat termino egon behar duen termino berria osatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

6 goi indize

QLren funtzio-sinbolo bat bada, azpi-indizeak (i-k) funtzio-sinboloen arteko desberdintasuna adierazten du; goi-indizeak (n-k), berriz, funtzio-sinbolo horren atzean zenbat termino egon behar duen termino berria osatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Sinboloaren goi-indizea 1 bada.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berankortasun indizea (4); da indizea (3); den indizea (3); derrigortasun indizea (3); euribor indizea (8); europako indize (10); europako indize nagusiak (4); europako indize nagusiek (4); garapenaren indizea (8); giza garapenaren indizea (8); gorputz masaren indizea (6); hazkunde indizea (3); ifo indizea (3); indize hori (7); indize nagusia (5); indize nagusiak (8); indize nagusiak urteko (3); indize nagusiek (8); indizea gehi (3); indizea halako (3); indizea kpi (5); konfiantza indizea (4); kontsumo prezioen indizea (17); masaren indizea (6); prezioen indizea (20); prezioen indizea gehi (3); prezioen indizea kpi (5)

burtsa indizeak (5); dow jones indizeak (4); eta indizeak (3); euribor indizeak (8); europako indizeak (4); gure indizeak (5); ifo indizeak (5); indizeak azken (4); indizeak behera (4); indizeak behera egin (4); indizeak bere (3); indizeak berriro (3); indizeak berriro ere (3); indizeak ere (5); indizeak eta (4); indizeak ez (4); indizeak gora (7); indizeak gora egin (6); ism manufaktura indizeak (3); jones indizeak (4); konfiantza indizeak (6); konfiantza indizeak gora (4); kontsumo prezioen indizeak (6); manufaktura indizeak (3); nasdaq indizeak (3); prezioen indizeak (7); ziren indizeak (3)

batuketak osatutako indizearen (3); eman zizkioten indizeari (3); europako indizeek (3); europako indizeetan (3); gure indizeek (10); ifo indizearen (3); indizearen arabera (4); indizeek ere (3); indizeko enpresa (3); indizeko onena (4); konfiantza indizearen (4); kontsumo prezioen indizearen (5); osatutako indizearen (3); prezioen indizearen (6); zizkioten indizeari (4); zuten gure indizeek (3); zuten indizeek (4)


indizekide izond indize bera duena.

ACS eraikuntza enpresak Ibex-35ean indizekide duen Abertisen %16,77 bere esku du jada, Autostraderi %2,5 gehigarri bat erosi eta gero.  Berria - Ekonomia   2004-10-02


indizio 1 iz injekzioa.

Indizioaren ziztadak min pixka bat eman zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 144. orr.

Holakoetan on-onena zakurrari indizioa eman eta akabatzea da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 123. orr.

Edozein droga edo indizio eman ziotela ere, ez zirudien batere minik sentitzen zuenik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

Etxetara ere joaten nintzen indizioak jartzera, eta baserrietara ere bai.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 68. orr.

Zenbat aldiz ez ote nion kontatu, behin, lagun baten etxeko txakurrak aztaletan haginka egin, erietxera eraman, eta tetanoaren aurkako indizioa ipini zidatenekoa.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.

Albaitariak indizioa sartu zien sufri ez zezaten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Indizio batez intsulina gainezka eman omen zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nire bularrak agudo hazteko, hormona indizioak ematen zizkidaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 223. orr.

Berarekin batera beste 600 giltzapeko herio-indizioaren zain daude.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indizioa eman (3)


indizipilina iz diziplinarik eza.

Diziplina artekoa da, eta gustatzen zaigu indiziplina artekoa dela esatea ere.  Berria - Kultura   2006-04-26

Errektoreak indiziplinen zerrenda azaldua zion amari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 288. orr.


indiziplinatu izond diziplinagabea.

Eta bai bere inkontsekuentzia indiziplinatuan ere, arrazoiak onetsi ezin duena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 123. orr.

Espainola arraza tirtiriku, egonarrigabe, indiziplinatu bat da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 187. orr.


indoeuropar (orobat indoeuropear g.er.) 1 izlag ia Europa osoan eta Asiako hainbat lurraldetan hedatu ziren eta familia bereko hizkuntzez mintzatzen diren herrietakoa; herri horiei dagokiena; herri horietako kidea.

Asian ia ez da indoeuropar hizkuntzarik, hindia eta honen ahaideak baizik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 8. orr.

Hizkuntza askotan, indoeuropar hizkuntzan batez ere, bi artikulazio gutural bereizten dira garbi.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 74. orr.

Indoeuropar superlatiboak bi atzizki zituen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 211. orr.

[Sanskritoak] hain zuzen indoeuropar "s" guztiak atxiki dituelako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Printzipioz problemarik ez luke egon behar "arraza" ez indoeuropar batek hizkuntza indoeuropar bat, edo, aldez beste, arraza indoeuropar batek, hizkuntza ez indoeuroparra mintzatzeko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.

Abeltzain indoeuroparrek (eta heleniarrak hala ziren) barrutietan sailkatzen zituzten larreak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.

Gu indoeuroparrak gara, amerikarrak bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 51. orr.

Indoeuroparrak ez ziren beste hizkuntza batzuen hiztunak.  Berria - Kultura   2004-06-29

• 2 iz indoeuropar pertsona.

Beste indoeuroparrek bezalatsu, izartegiko jainkoa hartu zuten gureek jainkotzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 343. orr.

Ez dugu zertan alboko indoeuroparren txaloen edo errieten arabera aritu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 53. orr.

Euskaldunak Europako nazio zaharreneko seme-alabak dira, indoeuroparren aurrekoen seme-alabak dira.  Berria - Harian   2006-03-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da indoeuroparra (3); eta indoeuropar (4); ez da indoeuroparra (3); ez indoeuroparra (4); hizkuntza indoeuropar (4); indoeuropar hizkuntza (6); indoeuropar hizkuntzak (3); indoeuropar hizkuntzan (6); indoeuropar hizkuntzaren (8); indoeuropar hizkuntzen (4); indoeuropar hizkuntzetan (3)


indoeuropartze iz indoeuropar bihurtzea.

Gaurko gure indoeuropartze azkarraren beste hitz fetitxeetako bat da hau, "transmisioa".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 117. orr.


indoeuropeista iz indoeuropar hizkuntzetan aditua den hizkuntzalaria.

Izan ere, erromanistak, indoeuropeistak ez bezala, ezin hobetuzko egoeran zeuden lan horri ekiteko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

Izan ere, indoeuropeistek, bilakaeraren poderioz dagoeneko askotariko hizkuntzez osaturiko familia handi bat izanik, pentsatu zuten halako zatikatzea geografikoki banakatzetik soilik etor zitekeela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 254. orr.


indoeuropeo izond jatorrizko indoeuroparren ustezko hizkuntza.

Indoeuropeoaren gramatika konparatua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.

Indoeuropeoaren historiaurrearen ikuskera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 255. orr.

Indoeuropeoaren ahostun hasperenduak ahoskabe hasperendu bilakatu dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 124. orr.

Indoeuropeoz, singularreko akusatibo guztiek bukaerako -m bakarra agertzea zuten ezaugarri.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 193. orr.

Indoeuropeozko -n orok bereari eutsi dio grezieraz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 283. orr.


indoeuropera iz indoeuropeoa.

Beti indoeuroperatik abiatzea gomendatzen duen […] Schleicher-ek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.


indogermaniar iz indoeuroparra.

Hori, eta horretan ez gaude oso urrun herri indogermaniarrengandik, eta mendian aurki daitekeen eguzki lorea (Carlina acaulis).  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.


indonesiar 1 izlag Indonesiakoa, Indonesiari dagokiona.

Bantu, indonesiar eta indiar jatorriko hego-afrikar herrikideen gain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Pramoedya Ananta Toer indonesiar idazleari Adierazpen Askatasunaren saria eman dio Norvegiako Egileen Batasunak.  Berria - Kultura   2004-05-28

Indonesiar armadaren kontra oldartuak zirenak.  Herria   2005-05-19

Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen bazen droga salerosketan jarduten zuen indonesiar talde amorratu bat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.

Maria Ulfa indonesiarrak, Sajem Khan indiarrak, Joseba Basarte ordiziarrak eta Mikel Laboak abestu dute.  Berria - Kultura   2004-10-21

Bi libanoar eta bi emakume indonesiar.  Berria - Mundua   2004-10-01

Diru ahulenen erorikoak (bath thailandiarra, errupia indonesiarra, ringgit malaysiarra...), [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

• 2 iz Indonesiako herritara.

Hiru indonesiar droga ebastera joan ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.

Poliziak berehalaxe indonesiarren susmoa hartu zuen eta atxilotu egin zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.

Hildako guztiak indonesiarrak zirela.  Berria - Mundua   2004-09-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lpeeko presidente indonesiarrak (3)


indostaniera iz Hindia edo urdua. ik indostaniko.

Inork ez luke George Orwell […] indiar pentsalaritzat hartuko 1903an Mothinari-n jaio bazen ere (Indiako iparraldean), eta bere bizitzako zati garrantzitsuak inguru haietan bizitzea erabaki (gaurko Birmanian) eta hango hizkuntza ezagutu bazuen ere (indostaniera eta, batik bat, birmaniera).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.


indostaniko izond Hindia edo urdua. ik indostaniera.

Biziagoa da Kixotearen mamu aleman nahiz eskandinaviar nahiz indostanikoa, estilistaren hitz-sorkari asmotsuak baino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.


indotxinar izlag Indotxinakoa, Indotxinari dagokiona; Indotxinako herritarra.

Orreaga aipatuz zaku berean sartzen ditu Indotxinarrak eta Euskaldunak.  Herria   2004-05-13


induktibo izond indukzioari dagokiona; indukzio bidez ari dena. ik indukzio 2.

Nola justifika daiteke epistemikoki argudio induktiboa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Ba al dago portaera induktiborako justifikazio razionalik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Arrazoibide induktiboen eta probabilistikoen erabilpenarena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Arrazoiketaren metodo induktiboa tresna osagabea baita nabarmenki proposamen negatibo bat frogatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.

Irakaskuntzan ohitura da razionalismoa eta enpirismoa kontrajartzea: beharbada egokiagoa litzateke [...] razionalismo matematiko-deduktiboaz (metafisiko) eta razionalismo induktiboaz (enpirista) mintzatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.


induktiboki adlag indukzio bidez, indukzioz.

Lege eta kontzeptu horiek zentzumenen esperientziez ari dira, baina ezin deduzi litezke haietarik modu logiko batean edo induktiboki, halako moldez non gerta litekeena baita [...] bi oinarri teoriko eta esplikatzaile zeharo diferentek zeinek bere gisara esperientzia beraren berri eman eta esperientzia horrekin bat etortzea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.


induktore izond eragilea.

Prentsa sentsazionalista zein kalitatezkoak, eskuinekoak zein laboristak, den-denek kritikatu zuten oso gogor Blair-en jokamoldea, Kellyren heriotzaren induktore izan zitekeela iradokiz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 28. orr.


indukzio 1 iz datu jakinetan oinarrituta, hatsapen orokor batera iristeko egiten den arrazoibidea.

Azken batean, zelan operatzen du zientzian indukzio hedatzaileak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Hortaz, indukzioaren arazoa, indukzioa razionalki sendoa -logikoa, cogent- ez izatea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Arazo tradizionalak -indukzioa barne- sasiarazoak dira, eta horien iturria hizkuntzaren erabilera traketsean aurki dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Gabin indukzioz iritsi zen postulatzera liburutegiko lan hura guztia biltzen eta gauzatzen zuen koaderno haren existentzia.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.

Pentsa dezagun norbaitek A ustea duela eta A ustea B ustearen bitartez justifikatzen duela, bigarren horretatik ondorioztatuz -indukzioz, dedukzioz edo azalpen hoberenaren inferentziaz, esaterako-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Halako edozein esakune orokor erabilgarria da arrazoimen-inferentzia bateko esakune nagusi gisa, esperientzia bertatik hartua izan arren (indukzio bitartez); ez da horregatik, ordea, printzipio bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

Esperientziatik jasotakoak orokortasun alderagarria besterik ez du, hots, indukzioaren bitartez lortutako orokortasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.

· Misterioaren hariak lotzeko erabili zituen indukzioen nolakoa ez baitzion inoiz agertu Prefektuari, ezta beste inori ere -niri izan ezik-, ez da noski harrigarria [...] Dupinen gaitasun analitikoak intuizioaren sona hartzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

2 zirkuitu batean korronte elektrikoak sortzea, beste korronte elektriko baten edo iman baten eraginpean.

Kontua da, bateria hori azal azpian doala eta indukzio bidez kargatu behar dela.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Horren ondoriozko hutsunea betetzeko, gainerako kulturek elementu eta fenomeno berriekin inbadituko dizkigute hainbat esparrutako sukaldeak (jantokietakoak, hotel eta jatetxe askotakoak, etc.; etxekoa izan ezik, agian): [...] orain arte oso ezagun ez ziren egospen berriak (indukzioa, gas likidoen erabilera).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

3 eragitea, bultzatzea.

Besteak beste, delituaren eragileak «egile jakin bat» eta «delitu jakin bat» zehaztu behar dituela dio legeak, indukzioa egon dela ondorioztatu ahal izateko.  Berria - Harian   2006-03-17

Beraz, kidetza, kolaborazioa eta indukzioa leporatzen dizkigu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Indukzioari buruzko jurisprudentziaren aipamena.  Berria - Harian   2006-03-17

Sexu-elkartzean profagoari induzituriko garapena (indukzio erotiko delakoa, alegia).  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 69. orr.

4 indukziozko izlag ik induktibo.

Indukziozko metodoa defendatu ahal izateko, baldintza berri bat onartu behar dugu, epearena alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Horren iritziz, indukziozko arrazoinamendua ez da benetako arrazoinamendu-mota, razionalki justifikatuta ez baitago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Sortzen duen oinarrizko galdera esperientziari dagokio, hots, nola justifikatuko luke esperientziak indukziozko arrazoinamendua? hori jakiteko ez da nahikoa behaketa zuzena, indukziozko inferentziak behatu gabeko kasuei buruz ere baieztapenak egiten baititu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Humeren ustez, indukziozko premisak eta ondorioak bi proposizio-mota oso desberdinak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Arrazoinamendu-mota hori indukziozkotik eta dedukziozkotik bereizten da, datu-segida bat azaltzerakoan hipotesi bat aurreratzen duelako, eta bere justifikazioa azalpen hoberena dela uste izatea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indukzioaren arazoa (6); indukzioaren bitartez (3); indukziozko arrazoinamendua (6)


induljentzia (orobat indulgentzia g.er.) 1 iz bekatuen zigorraren barkamena.

Kontatu zidan nola Leon X. aita sainduak Tetzel monjea igorri zuen Alemaniarat indulgentzien saltzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 95. orr.

Hartzen ditut agintarien gomendiotzat gurutzada-buldak eta beste induljentziak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.

Ea Gurutzadako buldan ematen diren induljentzien eta ordaintzen diren grazien artean izan behar ote den araberako neurririk. erraten dut gure delako bulda ematen ahal dela hain zuzen adieraziz eta finkatuz zer-nolako amoina eman behar den induljentzien irabazteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.

Indulgentziak irabazten ahaleginak egiten dituzte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.

Lekuko apezpikuak edo bi kalonjek induljentziak iragartzea eta haiek berek amoinak biltzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 187. orr.

Irakurri berriak nituela Lutherok indulgentzien kontra skribatu zituen 95 tesiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 630. orr.

2 barkaberatasuna; barkaberatasunezko barkamena.

Izan ezazu, mesedez, induljentzia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 24. orr.

Emakume hark bere gain hartu zuen egiten ari zenaren ondorioa, horrexegatik eskatu zion induljentzia senarrari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.


indultatu, indulta, indultatzen 1 du ad indultua eman, barkatu.

216 preso saharar, tartean 30 preso politiko, indultatu zituen Mohamed VI.ak.  Berria - Mundua   2006-04-23

Menemek orotara diktadurako 300 kide indultatu zituen bere agintaldian (1989-1999) sinatu zituen hamar indulturen bidez.  Berria - Mundua   2004-03-20

Nola ezabatu tortura, ikerketari muzin eginez (edo zigortuak indultatuz) zigorgabetasuna eskaintzen bazaie torturatzaileei?  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Grazia handia egingo zian hiri, ezta, Jeneralak ezin hinduela indultatu esan nuenean!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.

Aita, indultatu zutenetakoa izan zuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.

Hiltzaile bat zen, indultatua, esperimentu bitxi batean parte hartzearen truke aske utzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

Martxoan, indultatutakoak ateratzen hasi zirenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Indultatuak irten orduko Belgikara, Austriara, Danimarka eta Norvegiara kanporatu zituen gobernu espainiarrak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indultatu zituen (3)


indultu (orobat indulto) 1 iz epai mugiezin batean ezarritako zigorraren barkamena.

Felipe Gonzalezek Veraren indultua eskatu dio PSOEko gobernuari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Kableak mozteagatik epaitutako eta zigortutako solidarioentzat indultua eskatu du.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

-Agian indultua emango diote.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Auzitegiaren irizpideen aurka indultua emateko asmorik ez du Gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Fiskaltza indultuaren aurka agertuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Gerora, baina, guardia zibil horiek indultua jaso zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Jose Ramon Goikoetxea, Franco hil eta gero jasotako indultu bati esker, 1975 hondarrean askatu zuten, Basauri, Carabanchel, Soria, Jaen eta Palentziako kartzeletan preso egon ondoren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 272. orr.

Biek indultua lortu zuten azkenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Mallonari fusilamenduaren ostean indultua etorri ei zitzaion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 229. orr.

Indultuaz baliatzeko aukera eman zioten, baina berak zigor osoa jasan nahi izan zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Putinen onespena behar da orain indultua indarrean sartzeko.  Berria - Mundua   2004-09-21

1945ean gerra garaian borrokatu zirenen aldeko indultua sinatu zuen Francok; gerra amaituta atxilotutakoek, ordea, preso segitu zuten.  Berria - Kultura   2004-09-23

Ez zuten indulturik onartu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Diktadurako agintarien indultuak baliogabetuta.  Berria - Mundua   2004-03-20

Indultu mugatua preso politikoentzat.  Berria - Mundua   2004-08-12

Indultu orokorra ezartzea debekatuta dago 62. artikuluan. hurrengo martxoan beste batzuk hasi ziren irteten, beste indulto izun bat bitarteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

Bera ez zela gaixo zegoen preso bakarra eta ez zuela indultu pertsonala onartuko.  Berria - Mundua   2004-10-03

2 (hitz elkartuetan)

2003ko ekainean indultu lege egitasmoa eztabaidatu eta onartu zuen Txileko Senatuko Giza Eskubideen Batzordeak. herriaŽ

Indultu Legearen bozketa.  Berria - Harian   2005-02-18

Bi alderdietako batek galtzen zuenean, ez zegoen bakerik egiterik kondearen oniritzirik gabe , eta horrek zerikusia zuen gure indultu-zedulekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 218. orr.

Indultu eskaeraren kontrako helegitea aurkeztu du Cristina Fanjulen abokatuak.  Berria - Gaiak   2004-02-01

Barrionuevo eta Vera kalean zirela, honentzat eta harentzat indultu eskaera zegoela...  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 73. orr.

Tsarrak ez dio uko egingo haren izenean ematen dudan indultu agiria onartzeari!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 425. orr.

Indultu emaileak diren gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko indultu (3); eta indultua (3); indultu eskaera (6); indultu eskaeraren (4); indultu lege (5); indultu lege egitasmoa (3); indultu legea (4); indultua eman (14); indultua eman zien (3); indultua eman zion (4); indultua ematea (5); indultua ematearen (4); indultua ematearen aurka (3); indultua emateko (7); indultua emateko asmorik (3); indultua eskatu (11); indultua eskatu du (5); indultua eskatzeko (3); indultuak ematen (3); rafael verari indultua (4); veraren indultua (6); verari indultua (8); verari indultua emateko (3); zuen indultu (3)


indusi, indus, industen du ad induskatu, hondeatu. ik industu.

Zubi bakarreko lubaki sakona indusi zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.

Elurkimarentzat […] hilobi handia indusi zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 145. orr.

Haietako bakoitza mendian indusia eta harresi batek inguratua zen, eta harresi bakoitzak ate bana zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Gotorlekuaren sarrera ere ekialdera begira zegoen, baina arrokaren bihotzean indusia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Inurriak bezain langile, orkoak indusi eta indusi ari ziren gogo biziz, zirkulu itzela osatzen zuten lubaki sakonak egiten, harresietako arkuen helmenetik kanpo doiki.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Haitzean indusitako eskaileratik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 242. orr.

Indusitako materialak tratatzeko finantzaketa-baliabide eskasak daude, ikerkuntza arkeologiko proiektu askotan tratamendua zatikatua gertatzen da.  Berria - Kultura   2004-10-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indusi eta (3)


induska 1 adlag induskatzen.

Induska hasi nintzen, zula eta zula.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Huggyns dk. egiptologo ospetsuak argitzen du hilobiak errugabeki "induska" daitezkeela barrukoak "kiratsa zabaltzeari" utzi bezain laster, ordurako arimak lekua alde batera hustua baitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.

2 irud

Hala ere, Nora pasio erromantiko erreal mingarri baten porrota bizitzen ari zela adierazten zion bere adimenak, eta jakin-minaren harra ari zitzaion etengabe induska. Norberaren hildakoen iraganean induska ibili behar denean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Paper pertsonaletan induska ibiltzea, esku-poltsak zabaltzea, niri zuzendu ez zen posta ireki eta irakurtzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.


induskailu (orobat induskagailu) iz indusmakina.

Langile eta induskailuen ariketa geldoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Dozenaka poliziarekin eta induskagailuen laguntzaz egun batetik bestera desagerrarazi zuten.  Berria - Harian   2006-02-09


induskaketa ik indusketa.

induskari iz induskatzen duen pertsona.

Denbora luze gabe, esklabo batzuk erosi ditut, niretzat induskari, eta diru apur bat aurreztu dudan bezain laster andre bat ere erosi dut.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.


induskatu, induska, induskatzen du 1 ad zerriak edo basurdeak, hazkurria-edo aurkitzeko, lurrean muturra sartuz aritu. ik uxartu.

Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

2 lurrean, haitzetan edo kidekoetan zulo edo barrunbe bat egin.

Pikotxa kontu handiz sarturik, induskatzeari lotu zitzaion, lurra hanka artean metatuz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.

Espainiarrek meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Koilara batez Ellen kontu handiz induskatzen ari zen aguakate erdia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.

Harri zuria belar erkinaren gainetik nabarmentzen zen, eskumenean, eta aski zen bizpahiru arra induskatzea harri beltza aurkitzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

3 irud

Diferentzia, gertaera jakin baten inguruan putzuak eta meazuloak induskatzen dituen pentsamendu eragilearen eta pentsamendu inorendu, bizigabearen artean dagoena da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.

Quixoteren Meditazioak Ortega gaztearen aurreneko liburua da, eta ikerlan franko badago, saiotxo multzo horretan Ortega-ren "sistema filosofikoaren" lehen formulazioa induskatu guran.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.


induskatzaile izond induskatzen duena.

"Deskonstruktore" zorrotzak dira eta edozein kausaren eta borroka ideiaren azpian ideologiko edo mitikotik dagoen guztiaren induskatzaile gupidagabeak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 157. orr.


indusketa (orobat induskaketa) 1 iz induskatzea.

Indusketa abiatu berria zuten makinek Bartzelonatik gertuko Hostalets de Pierola herrian, zabortegi bat egiteko.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Nafarroako Gobernuak ez baitu inolako indusketarik agindu eraitsitako herrietan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 141. orr.

Zuhaitzak bota, indusketak egin eta etxolak eta etxeak nonahi eta nolanahi eraiki zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 367. orr.

Lurra atera bedi indusketa ahalik eta sakonena eginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Beraz, leku horietan aurkitzen badira ur beroko iturriak, eta egindako indusketa guztietan lurrun beroa ateratzen bada, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

2 (arkeologian)

Ponpeiako indusketetan aurkitutako hebrear eskuizkribu bat balitz bezala saltzen baitzuen liburuzaleak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

Atapuerca Burgosko probintzian dago, eta hango indusketan gauza asko aurkitu dira, balio handikoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 150. orr.

Alvaro Arrizabalaga Aranzadiko elkarteko arkeologo eta Irikaizko indusketen arduradunak.  Berria - Kultura   2004-08-19

Herrialdean abiatutako indusketen emaitzari esker.  Berria - Kultura   2004-04-08

Debako koba batean ere indusketak hasi ditu Aranzadik.  Berria - Kultura   2004-05-27

Indusketak hasi dituzte Bosniako muino batean, piramide bila.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Herriko etnografoarekin, eta bertako harrespil eta trikuharrietan egiten ari ziren indusketen berri eman zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

Ostegunean hasi ziren hobian indusketak egiten.  Berria - Harian   2005-07-10

Hasi besterik ez dira egin indusketak, baina dagoeneko hainbat aztarna aurkitu dute.  Berria - Mundua   2006-04-29

Los Arcosen egin indusketek frogatzen dute Euskal Herrian laborantza ezagutzen zutela duela 7.000 urte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Irikaitzen udan egindako indusketek garrantzi handiko aztarna arkeologikoak azaleratu dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-19

Beriainen egin behar dituzten urbanizazio lanen aurretik indusketa arkeologikoak egiteko baimena eman du Nafarroako Gobernuak.  Berria - Kultura   2004-01-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Galdames indusketa lantegiaren atarian bildu ziren, bezperan Artzentalesen behargin bat hil zela salatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Indusketa eremua babesteaz gain, bertaratutako bisitariek arkeologoen lanak ikusi ahal izatea erraztuko du plataforma batek.  Berria - Kultura   2004-05-21

Indusketa obrek aurrera egiten duten bitartean elizaren jarduera mantenduko da.  Berria - Kultura   2004-06-19

Eraikinaren hegoaldean kokatuta dago indusketa zona.  Berria - Kultura   2004-06-19

Iazko indusketa denboraldian gertatu zena dute gogoan arkeologoek.  Berria - Harian   2006-03-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa

Industria gehiegia, kutsadura, berotegi-efektua, itsas zolaren zulaketaz baliaturiko petrolio-indusketa; hots, munduaren andeagarritzat jotzen dugun guztia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 93. orr.

Bildutako informazioa eta material kopurua hiri indusketetan biltzen ohi dena baino askoz handiagoa delako.  Berria - Harian   2006-03-07

Arkeologia indusketa baten antzekoa izango da.  Berria - Gaiak   2006-01-14

5 indusketa lan

Istripuaren unean, indusketa lanetan ari ei zen eta hondeamakina batek atzerantz maniobra arraro bat egitean gizona harrapatu zuen.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Indusketa-lanak areagoturiko makurdurarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Zenbat Erroma diren elkarren gainean, arkitektuek indusketa lanen bati ekiten dioten orotan ageri da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.

Indusketa lanak amaitu bitartean, biltegian ere izango da bai lanik.  Berria - Kultura   2004-08-14

· irud Problema soin-enbor zigortua jasoz konpon nezakeen, baina beldur nintzen kasko barneko konpresoreak ta-ta-ta areagotuko zuen bere indusketa lana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

6 indusketa makina ik indusmakina.

Istiluak 10:15 aldera hasi zirela azaldu zuen Gazte Asanbladako kideak; indusketa makinak agertu eta udaltzainak haiei bidea egiten saiatu zirenean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Eraikina beste biren erdian zegoenez, ezinezkoa egin zitzaien indusketa makinei kolpe batez ziplo lurrera botatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indusketa lanak (4); indusketa lanetan (4); indusketak egiten (4)


indusketaburu (corpusean indusketa buru soilik) iz indusketa lan baten burua.

Christian Tietze indusketa buruak adierazi duenez.  Berria - Kultura   2004-04-20


indusmakina iz indusketa makina.

Israelgo tankeek lagundutako indusmakina militarrek beste hiru etxe bota eta landa hektarea bat suntsitu zuten Rafako hirian.  Berria - Mundua   2004-09-02

Soldaduak bertako errefuxiatu gunean indusmakinaz etxeak botatzen ari ziren.  Berria - Mundua   2004-08-12

Atzo Salfit eta Skaka herrietan soroak suntsitzen aritu ziren indusmakinak eta buldozerrak.  Berria - Mundua   2004-06-16

Normalean, lur mugimenduengatik edo indusmakinengatik mozten dira kableak, baina Telefonicak ez zuen atzoko matxuraren arrazoia zehaztu  Berria - Euskal Herria   2004-10-14


industria 1 iz lehengaiak eskuratzea, ustiatzea eta lantzea helburutzat duten ekonomia-jardueren multzoa.

Ekonomia sektoreei dagokienez, industria eta zerbitzuak izan ziren hazkuntzaren motorra.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Industria eta nekazaritza bizkortu egin zirela.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Nafarroako CCOOek industria zaintzeko behatoki bat sortzea eskatu dio Miguel Sanz Nafarroako presidenteari.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Industria tradizionala gainbehera zetorren.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Industria nazionalizatuetako langileek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Euskal Herrian dauden industria publikoak suntsitu gura ditu PSOEk.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Industria laguntzaileari ere mesede egingo diote kontratu horiek.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Industria eta merkataritza kontrolatzen zituztenek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 309. orr.

Bilbo hiria industria eta itsasketari emana da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 294. orr.

2 jarduera multzo horren adar jakin bat.

Gogoan hartu behar da garai hartan ingeles industria aski babestua zegoela. Industria astuneko inportazioak ordezkatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Industria astunaren garapena bultzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Estatuak inbertsio masiboak egin zituen industria astunetan eta oinarrizko azpiegituretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

Gipuzkoako industria siderometalurgikoak pentsio osagarria zeritzona onartu zuen hitzarmen kolektiboan.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Hiru lurraldeetako 11 herri dira industria kimikoetatik hurbil daudenak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

industria zinematografikoaren kontra jardun zuen atzo Woody Allenek.  Berria - Kultura   2004-09-18

Muga-sariak %5eraino jaitsarazi zituen, eta lur jota utzi zuen bertako industria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Gure ikus-entzunezko industria propioa behar dugu.  Berria - Kultura   2004-12-21

Sexuaren industria sarritan aipatu da gaurko eztabaida saioan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Euskararen gainean eraikitako industria euskararekin berarekin nahasten dutenak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.

Industria farmazeutikoa eta mafia kimikoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 184. orr.

Depresio Handiak publizitatearen industria ahitu zuenean.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 64. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, orobat industri) ik industrial.

Estatu Batuak, Alemania eta Japonia, hirurak ziren "industria-herrialde berriak" XIX. mendearen bukaeran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Industria-zibilizazioak ezarritako ereduaren mehatxupean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 145. orr.

Industria-garapenaren garrantziaz oharturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Mendebaldeko industri gizartearen historia intelektualean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Mendebaldeko Alemaniako ekonomia, bere neurriagatik, industria-ahalmenagatik eta diru-sinesgarritasunagatik, nagusia zen Europan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Baina hala ere, ez da Txinan sortu, ez merkataritza kapitalismorik, ez industria-kapitalismorik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Industria-kapitalismo basatiaren aurka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

SEPIren industria plana goraipatu du Solbesek.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Industria eremuetako proletarioaren profila.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Industria-kontzentrazioa areagotu zelako, eta hirietako industria-jarduerak landa-eremuetara eta hiri handietatik txikietara desbideratu zirelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Japonian, industria-enpleguaren ehunekoak bere horretan jarraitu zuela urte horietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Industria-eraldaketarako behar ziren lehengaiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Industria eta finantza-talde handiak (trust Estatu Batuetan, Konzern Alemanian, zaïbatsu Japonian).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Ekainean, Euroguneko industria ekoizpena %0,4 jaitsi zen.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Lurreko oligarkiaren sarreren lepotik, industria-inbertsioen kostuak murriztu ahal izan ziren, baina horrek industria-esportazioen garapena galarazi zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Munduko industria-esportazioen %27.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Dela gordailu-banku, dela industria-banku.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Industria-gaiei dagokienez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Andreas Renschler multinazionaleko Industria Ibilgailuen saileko arduradunaren ustez.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

Industria patenteak oinarrizko ikerkuntza egiten denean bakarrik garatzen direlako herri aurreratuetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Atzerritar kapitalentzat erakargarria gerta daitekeen industria-kultura heredatu du komunismoaren garaitik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Mendebaldeko industri teknika militarraren gailu modernoetako batzuk.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Parlamentuko Industria batzordera.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietate publikoak Sestaoko lantokia ATB Austriako taldeari saldu zion. herriaŽ

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 72. orr.

Gasteizko Merkataritza, Manufakturazio eta Industria Batasuna.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Jose Montilla industria ministroa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak.  Berria - Kultura   2004-12-29

Merkataritza eta Industria Ganberak. herriaŽ

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Manufaktura-industria, gutxi garatua oro har, estatuek sortua da kasurik gehienetan. Izan zela ehungintza-industria goiztiar bat, Flandriako eta Italiako merkatari handien ekimenez sortua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Film industria Indiako mafiari oso lotua dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Zinema industria estatubatuarraren mesede.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Esklusibotasun-hitzarmen finkoak dauzkate farmazi industria handiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Haien ekonomia krisi larrian dago eta gerra-industria suspertzea komeni zaie.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 301. orr.

Berebil-industria garaikidearen maisulan honen atze-eranskinean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.

Aeronautika industria krisian dago.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

5 industria gune ik industriagune.
6 industria-gizon (orobat industriagizon g.er.)

Diru kontuetarako aholku-emaile zebilen industria-gizon batentzat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 196. orr.

Diru kontuetarako aholku-emaile zebilen industria-gizon batentzat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 196. orr.

Fiateko industria-gizon ahaltsuari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Ttipirena han zen, tamaina erdikoa, ez handia, ezta tikienetarik ere, 93 urteko agure zendu berriaren eta industriagizon baten bigarren urtemuga iragartzen zuenaren artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

7 industria-iraultza (25 agerraldi, 6 liburu eta 4 artikulutan) ik industrial 2.

1800. urtean Industria Iraultza hasi zenetik, 118.000 milioi tona karbono dioxido xurgatu dituzte ozeanoek.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Industria-iraultza arte, merkatuaren erakundeak, nahiz eta aspaldikoa izan, bigarren mailako eginkizuna baino ez zuen izan aldian aldiko zibilizazioetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Japonia da XIX. mendean industria-iraultza izan zuen Europatik kanpoko herrialde bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Periferiako eremuez nagusitzeko borroka hau areago indartuko zen industria-iraultzarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Ilea baino 100.000 aldiz meheagoak dira, baina «industria iraultza berria» eragiten ari dira.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aebetako industria (6); agirre industria (24); agirre industria sailburua (5); agirre industria sailburuak (12); ana agirre industria (24); armendariz industria (8); arteko industria (5); atzo industria (5); baina industria (7); bere industria (4); bertako industria (6); beste industria (4); da industria (8); dagoen industria (4); dauden industria (4); den industria (6); dio industria (8); ditu industria (5); dituen industria (4); du industria (27); du industria sailak (6); duen industria (10); duen industria plana (4); dute industria (7); eaeko industria (14); edo industria (5); elikagaien industria (4); ere industria (5); espainiako gobernuko industria (4); espainiako industria (70); espainiako industria eta (4); espainiako industria ministerioak (4); espainiako industria ministerioaren (5); espainiako industria ministro (4); espainiako industria partaidetzarako (33); estatuko industria (13); estatuko industria partaidetzarako (13); eta espainiako industria (4); eta industria (134); eta industria ganberak (4); eta industria ganberako (7); eta industria plana (4); eusko jaurlaritzako industria (36); eusko jaurlaritzaren industria (5); ez industria (4); g industria (4); gipuzkoako industria (11); gipuzkoako industria jarduera (4); gobernuko industria (8)

industria alorrean (5); industria arloko (4); industria bat (8); industria da (7); industria ekoizpena (6); industria ekoizpenaren (4); industria ere (7); industria eta (69); industria eta energia (4); industria eta eraikuntza (4); industria eta lan (6); industria eta merkataritza (12); industria ganberak (4); industria ganberako (7); industria garatzeko (4); industria gizon (7); industria gune (4); industria hori (5); industria iraultza (8); industria iraultzak (6); industria iraultzaren (4); industria jarduera (13); industria jarduerek (4); industria kimiko (6); industria laguntzailea (4); industria lantegi (4); industria ministerioak (7); industria ministerioaren (7); industria ministerioko (6); industria ministro (10); industria ministro jose (4); industria ministroa (11); industria ministroak (13); industria ministroaren (4); industria nuklearrak (5)

industria ondarearen (6); industria ondarearen elkarteak (4); industria osagarriaren (4); industria osagarriko (4); industria oso (6); industria partaidetzarako (56); industria partaidetzarako estatuko (28); industria partaidetzarako sozietatea (23); industria partaidetzarako sozietateak (5); industria plan (22); industria plan bat (7); industria plan sendoa (5); industria plana (73); industria plana ezartzeko (4); industria planak (4); industria planaren (12); industria planari (4); industria planaz (4); industria planik (8); industria planik ez (5); industria politika (12); industria prozesuetan (4); industria saila (10); industria sailak (34); industria sailaren (13); industria sailaren irudiko (4); industria sailari (6); industria sailburu (11); industria sailburu ana (6); industria sailburua (11); industria sailburuak (35); industria sailburuak azaldu (5); industria saileko (7); industria sarea (5); industria sarearen (4); industria sektore (5); industria sektoreak (4); industria sektorean (8); industria talde (4)

jaurlaritzako industria (50); jaurlaritzako industria sailak (12); jaurlaritzako industria sailburu (6); jaurlaritzako industria sailburuak (11); jaurlaritzaren industria (5); javier armendariz industria (8); jose montilla industria (5); lan eta industria (5); lehen industria (4); merkataritza eta industria (23); montilla espainiako industria (8); montilla industria (5); musikaren industria (4); nafarroako industria (4); oraindik industria (4); petrolio industria (4); sepi espainiako industria (9); sepi industria (7); sepi industria partaidetzarako (6); sepik espainiako industria (11); sepik estatuko industria (8); sepirekin espainiako industria (6); sepiren industria (21); sepiren industria plana (11); sepiri espainiako industria (4); zen industria (8); ziren industria (4); zituen industria (4); zuen industria (14)

arrantza industriaren (5); ditu industriak (4); du industriak (4); edo industriako (5); elikagaien industrian (4); eta gazitze industriako (4); eta industriak (8); eta industriako (7); eta industrian (12); eta industriaren (17); eta industrien (5); euskal industriaren (5); gazitze industriako (4); industriak eta (9); industriak ez (9); industriak ez du (5); industrian eta (16); industrian eta zerbitzuetan (4); industrian lan (6); industrian lan egiten (4); industriaren alorrean (5); industriaren eta (7); industriaren garapen (4); kultur industriaren (6); musika industriaren (4); musikaren industriak (4); zinemaren industriak (5)

beste industri (6); beste industri plan (5); bizkaiko industri (4); du industri (4); espainiako industri (4); eta industri (12); industri iraultza (9); industri iraultzaren (7); industri jarduera (11); industri langileak (4); industri langileen (4); industri partaidetzarako (9); industri partaidetzarako estatuko (7); industri plan (15); industri plan bat (7); industri plana (21); industri planak (4); industri planaren (7); mendebaldeko industri (6); sepi industri (4); sepi industri partaidetzarako (4); sepiren industri (8); sepiren industri plana (6)


industriadun izond industria duena.

Munduko zazpi herri industriadun handienen lehen buruzagiek.  Herria   2001-07-26


industriagintza (orobat industrigintza) iz industria.

Hemengo industrigintzaren lehiakortasuna, enpresen erantzuteko ahalmena eta eskainitako produktuen maila.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Azken batean esan daiteke dendari familia bateko oinordekoa zen Louis Beguerie mauletarrak ziola bultzada eman Zuberoako industriagintza tradizionalari.  Berria - Harian   2005-03-25

Industriagintza militarraren esparruan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Eraikuntzan, ostalaritzan, industriagintzan eta nekazaritzan aritzen direnak.  Berria - Harian   2005-05-11

Produkzio hazkundea %43 handitu denean industriagintzako enpresek %25 gutxitu dute isurtzen duten CO2a.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Ekimen publiko eta pribatuak «ondo» uztartu dira industrigintzan.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Industrigintzarekin, energiarekin, eta birziklapenarekin lotutako enpresa taldea.  Berria - Ekonomia   2004-02-12


industriagizon ik industria 5.

industriagune (orobat industria(-)gune eta industrigune) iz industriak dauden eremua. ik industrialde.

Kostaldea Tolosa ondoko industria-gunearekin lotzen duen errepidetik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 40. orr.

Bustinzuri industria guneko enpresa batek egin zuen isuria.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

1939an industria gune garrantzitsu zen hiriarena. industria gunetan aurkitzen da aire kutsatuena, bereziki Bilboko eskualdean eta Arrasaten.  Herria   2003-11-27

Hiri hori, hortaz, industrigune garrantzitsua da, eta haren inguruko lurraldean ugariak dira fabrika metalurgikoak eta platinoa eta urrea garbitzeko ustiategiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Horiek dira Italiako benetako motoreak, han baitaude industrigune nagusiak eta enpresa txiki eta ertainak. Industriagune baten aurkako atentatua egin nahi zutela.  Berria - Mundua   2006-04-13

1939an industria gune garrantzitsu zen hiriarena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.

Urdaibaiko Erreserbako 12 hektarea inguru industrigune bezala sailkatzea eskatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Etxegintza parkea eraberritzea, industria guneak osatzea eta bizi kalitatea hobetzea.  Berria - Harian   2005-11-06

Azalpenak eskatu zizkion Washingtonen ordezkaritzak ostegunean IAEAri industriagune hori ikuskatu ez izanagatik.  Berria - Mundua   2004-09-18

Lasarte-Oriako udalak industria gune bat nahi luke eraiki Teresategiko mazeletan.  Herria   2004-02-12

Hona beraz industria gune bat osoki zerbitzuetara pasatzen dena.  Herria   2003-03-06


industrial 1 izond industriari dagokiona. ik industria 3.

Estatu Batuak izan ziren gerrak suntsitu ez zuen herrialde industrial indartsu bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Gipuzkoako herri industrial batean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 30. orr.

Gizarte industrial batean bizitzeagatik ordainsari bat ordaindu beharra daukagu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Nekazaritza industrial, intentsibo eta esportatzailea bultzatzen duten politika neoliberalek.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

Moldaketa industrial asko sufritu ditugu, eta lan taldea murriztu dute beti.  Berria - Harian   2005-02-26

Plan industrial sendoa prestatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Elikadura alorreko enpresa industrial handien aholkulari izaten segituko du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.

Langile-klase industrial berriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Golfeko makila herdoilduak, makinaria industrial erabilezina.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

Ingurune industrial batean bizi ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Dioxina gai industrial bat da.  Berria - Mundua   2004-12-12

Zutik jarraitzea merezi duten eraikin industrial, biltegi edo eskola zahar asko daude geure hirietan.  Berria - Kultura   2004-07-23

Bilboko lehengo ondare industrial hori guztia galdu da.  Berria - Kultura   2004-11-14

Hori gertatzen zaio John Grishamen tamainako idazle industrialari.  Berria - Kultura   2004-10-27

2 iraultza industrial (11 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan) ik industria 7.

Iraultza industrialak eskulan merkea behar zuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Trena da iraultza industrialak ekarri zuen bizitza-estilo alienatuari plazerezko etekinen bat ateratzeko aukera bakarrenetakoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

Ezin zaio eredu politiko bera eskaini nekazari gizarte bati eta, ekonomialarien arabera, «bigarren iraultza industriala» gauzatzen ari den herrialde bati.  Berria - Mundua   2004-09-16

Ondare kulturala suntsitua izan da iraultza industrialaren ondotik, bereziki XX. mendean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekoizpen industriala (3); eredu industriala (3); esnetegi industrialek (3); eta industriala (3); eta musika industrialaren (3); gizarte industrial (3); gune industriala (4); herri industrial (3); industrial bat (9); industrial batean (4); industrial eta (6); industrial hori (4); industrial sendoa (3); industriala da (3); industriala eta (7); industriala ez (3); industrialak eta (3); industrialaren arteko (3); industrialen eta (3); industrialik ez (4); interes industrialik (3); iraultza industriala (4); iraultza industrialak (3); jarduera industriala (3); modu industrialean (3); moldaketa industrial (3); musika industrialaren (4); nekazaritza industriala (4); plan industrial (11); plan industrial bat (3); plan industrial sendoa (3); plan industriala (4)


industrialari (g.er.; orobat industrilari) iz

Bestea Mixel Etxebest industrialariak kudeatzen duena "agir ensemble pour Mauléon" lemarekin. Schneidre familia Le Creusot-ko industrilari aberatsetenetarik bat da, Frantzia guzian ezagutua.  Herria   2001-02-01

Algortako industrialari xehe batek garajea utzi zigun bertako etxe batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.

Industrilari partikular baten esku utzi du.  Herria   2002-10-24

Beraz Bush presidentak jakin arazi du delako tratua ez duela izenpetuko, ez baitezazke bortxa amerikano industrilariak hartan ezarriak diren arau garratzen onartzerat.  Herria   2001-03-22


industrialde (orobat industriaalde g.er.) iz industriagunea.

Orain zelaiak eta soroak direnak, errepideak, industrialdeak eta etxebizitzak izan daitezke etorkizunean. inguruko lurretan 700 etxebizitza eta bi industrialde eraikitzeko proiektua dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Industrialde berriak eskualdeka eratu behar direla.  Berria - Harian   2005-04-27

Industrialdea ere oraino zabaltzera doatzila.  Herria   2001-02-22

Epe laburrera Angeluko Forum industrialdean kokatuko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Industrialdeko kale nagusiaren hustasunean ez zen bertze ibilgailurik bistara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Lebarioko industriaaldeko Estampaciones Vizcaya lantegian ziharduen.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

285.000 metro koadroko industrialdea eraikiko du Txinan MCC korporazioak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 204. orr.

Anoetako Errota industrialdeko dendan denetariko gaiak salduko diren gunea sortu dute.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

Gamarrako industrialdeko pabiloian 111 langile ditu beharrean.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

C-5 puntua hurbil zen, industrialdeko eraikin-multzoaren atzeko aldean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belartza industrialdean (3); eta industrialde (4); eta industrialde bat (3); eta usurbilgo industrialdean (3); industrialde bat (7); industrialde batean (6); industrialdean dagoen (4); inguruko industrialde (3); usurbilgo industrialdean (3)


industrialdu izond industrializatua.

Gizarte industrialduetan, heriotza gaitz kardiobaskularrekin [...] minbiziarekin eta diabetearekin lotzen da..  Berria - Euskal Herria   2004-08-24


industrialismo iz industria lehenesteko joera.

Errealitate "handiaren" aurrean, hau da, gerren, torturen, indarkeriaren, multinazionalen, arrazismoaren, industrialismoaren, gorputzaren hipersakralizazioaren, materialismoaren, antiekologismoaren eta horien guztien aurrean, idazlearen ahotsak ezer gutxi lor dezake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Industrialismoaren eragina jabetza pribatuan, kapitalismoaren eta komunismoaren sorrerak argitzen duten bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

Mendebaldeko industrialismo inportatuaren ondorio desmoralizatzailea, adibidez, bereziki nabarmena izan zen Hego-ekialdeko Asian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

industrialismoaren eragina (4)


industrializatu, industrializa, industrializatzen (orobat industrialisatu g.er.) 1 du ad industriaren alderditik gararazi.

Gerra amaitzean Y... industrializatzen hasi zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Iparraldea nola industrializatu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 190. orr.

Integraziozko logika hau aspaldi industrializaturiko eskualdeetan dago kontzentratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Kontua duk mendia pista narrasez, makinaz eta tramankuluz bete eta industrializatzen ari direla etengabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 105. orr.

2 zerbait industria-jardueraren pean ezarri.

Egun, metodoa industrializatzeko lanetan ari dira.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Egiazko kalitatearen zerbitzuko, laborantxa industrializatu eta intensifikatu bat baztertuz...  Herria   2001-10-25

Elikagaiak industrializatzearen ondorioez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mundu industrializatuan oro har zabalduz ari den efektua da hori.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.

Nazio industrializatuak jorratzen ari diren garapenerako bideetako asko benetan okerreko eta ezin gauzatuzkoak dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 21. orr.

Herrialde industrializatuen inportazioen gaineko batez besteko muga-sariak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Herrialde industrializatuen arteko inbertsio gurutzatuen nagusitasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Garai horretan eratu ziren, herrialde industrializatuenetan, industria eta finantza-talde handiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Eskualde industrializatu eta aurreratuetan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Zentro industrializatua eta periferia azpigaratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Mendebaleko gizarte industrializatuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 11. orr.

Ekonomia industrializatu nagusien arteko harremanak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Kapitalismo industrializatuan lanak gizakiaren alienazioa eta suntsipena dakarrela azpimarratzen duen ikuspegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

· Goi mailako gastronomia [...] vs. elikadura industrializatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

4 industrializatu berri izond

Asiako herrialde industrializatu berriek bideratu zuten batez ere estrategia hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Produktuen eduki teknologikoaren gorakadak, lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrietan, truke-tasa errealek gora egitea ekarri du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Ondorio hori ezin hobeto agertzen da azken hamarraldiotako herrialde industrializatu berrien eta Saharaz behetiko Afrikaren ekonomia-ibilbide guztiz desberdinetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

· Industrializatu berri diren herrialdeetan, esaterako, emakumeari ezarri zaizkion lan baldintzak kaltegarriak zaizkio osasunarentzat  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

5 industrializatu gabeko

Garapen bidean diren herrialdeak, edo garatu gabeko herrialdeak, industrializatu gabeko herrialdeak, herrialde txiroak eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 288. orr.

Funtsak finantza tresna berriak sortu zituen, industrializatu gabeko herrialde zorpetuek beren ekonomiak neurri jakin batzuen arabera aldatzearen truke, epe luzerako finantzazioa eman ahal izateko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Enpresa horiek ezartzen diren herrialdeen ekonomian eta gizartean, eta bereziki industrializatu gabekoetan, hazkunde eta garapen ekonomikorako bete dezaketen eginkizuna oso garrantzitsua izan daitekeela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asiako herrialde industrializatu (7); aspaldi industrializaturiko (5); aspaldi industrializatutako (3); belaunaldiko herrialde industrializatu (4); beste herrialde industrializatuetako (3); da herrialde industrializatuetan (3); eta herrialde industrializatuek (3); herri industrializatu (4); herrialde industrializatu (35); herrialde industrializatu berriek (4); herrialde industrializatu berrietan (3); herrialde industrializatu gehienetan (3); herrialde industrializatuak (5); herrialde industrializatuei (7); herrialde industrializatuek (13); herrialde industrializatuen (24); herrialde industrializatuen artean (3); herrialde industrializatuen arteko (5); herrialde industrializatuenak (4); herrialde industrializatuetako (16); herrialde industrializatuetan (31); industrializatu berriak (3); industrializatu eta (4); industrializatu gabeko (6); industrializatu gehienetan (3); industrializatuen artean (3); industrializatuen arteko (5)

industrializatzen ari (3)


industrializatzaile izond industrializatzen duena.

Industrializatzaile esaten zaien industrien estrategiak, petrolioen errentak dituzten herrialde batzuek bideratuak (Aljeria, Iran, Irak 1970eko hamarraldian), alderantzizko bidetik joan dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.


industrializatze iz industriaren alderditik gararaztea. ik industrializazio.

Garai berean, industrializatzearekin batean, bi mugimendu kontrajarri hedatzen hasi ziren liberalismoa alde batetik, eta sozialismoa bestetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.


industrializazio 1 iz industriaren alderditik gararaztea.

Industrializazio eta antolamendu ekonomiko moderno baten oinarriak ipintzen hasi.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Independentzia lortu berria zuten estatuak izan ziren, jakina, industrializazio horren eragileak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Industrializazioa bizkorra izan zen, erabatekoa, eta emazteak osoki murgildu ziren lan munduan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Eskualde azpigaratuen industrializazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Herrialde horietako industrializazioa, 1960ko hamarraldiaz geroztik, hidrokarburoen errenten ustiapenean oinarritzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Aljeria da estatuaren industrializazioaren estrategia horren eredurik argiena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Neurri zehatzen bidez galarazi zuten metropoliek hainbat koloniaren industrializazioa, lehiakide arriskutsuak zirelako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Hegoaldearen industrializazioa geldiarazteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Lurralde horietako industrializazioa oso azalekoa da oraindik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 115. orr.

Garapen-bideko zenbait herrialderen industrializazio lasterrak eragin duen hirugarren munduaren zatiketaren ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Britainiar industrializazioa gizadi osoarentzat da onuragarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Soldata apaletan oinarrituriko industrializazioari aurka egitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 258. orr.

Industrializazioak eskulan beharra murriztu zuen erabat.  Berria - Mundua   2004-04-28

Beste sozializazio-bide batzuk, erlijioa adibidez, funtsezkoak ziren industrializazioaren aurreko gizarteetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

2 zerbait industria-jardueraren pean ezartzea.

Epe ertain edo laburrean, dudarik gabe, pintxoen kulturaren industrializazioa (masifikazioa) jazoko denez [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Sektorearen industrializazioak euskal haragiaren kalitateari kalte egingo dio.  Berria - Harian   2005-08-28

Gas kontsumoa bermatzea, gasaren industrializazioa sustatzea.  Berria - Mundua   2004-05-28

Nanopartikulen erabateko industrializazioari aurrea hartu nahi diote.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Industrializazio garaian sortu zen kooperatiba.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Izan ere, arrisku handi bat zegoen, alegia, lubaki sakonegiak eratzea industrializazio-prozesuan aurreratutako herrialdeen eta gainerakoen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Lehen industrializazio-saioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Bai Alemaniak, bai Estatu Batuek [...] protekzionismo zorrotz baten gainean egin zuten beren industrializazio-ahalegina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Industria-ahalmen aski handia badute ere, herrialde hauek munduko ekonomian txertatzeko duten arazoa ez da funtsean industrializazio-bidean dauden beste eskualdeenetatik desberdina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Hiru adibide aurkezten dira hemen, garapen-bideko herrialdeetan aplikatu diren hiru industrializazio-estrategiei dagozkienak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

4 industrializazio aldi

Adierazgarria da langileen erakundeak antolatzeko eta errenten banaketa aldatzeko egin diren saioak, nolabaiteko arrakastarik izan dutenean, industrializazio-aldi lasterretan eta kanpoko konkurrentziatik babesturik egin izan direla.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta industrializazioa (4)


industrializaziogune iz

Igaro den mende erdi honetan garapen-bideko herrialdeetan izan den industrializazioguneen ugaltzea ezin bereiz daiteke, beraz, kolonia-estatututik emantzipatu izanetik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.


industrialki 1 lag industriaren aldetik.

Batasuneko lurralde zabalak industrialki gutxiegi populatuak zeudenez, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.

Etxe berrian bizitza oso mugitua izan zuten, bai artistikoki bai industrialki -hasieran sotoetan jarri baitzuten okindegi berria, eta gero Rafael Caro Raggio-k bertan jarri zuen inprenta eta argitaletxea-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

2 era industrialean.

Berak ideia bat zuen [...] baina zerbitzu militarrean zegoen eta ez zuen nahikoa asti: nik ordezkatu egin behar nuen, laboratorioan esperimentatu beraren ideiok, eta gero, modurik bazen, berarekin batera, industrialki gauzatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.


industriategi iz industria instalazioa.

Baina liburu horretan berariaz utziko nuela albora kimika handia, industriategi kolosalen eta fakturazio-ustelkeria zorabiagarrien kimikatzar loriosa, hori lan kolektiboa baita eta, beraz, anonimoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.


industriatu izond industrializatua.

Kyotoko akordioan zortzi herri industriatuenek bazuten akordio bat, 1997an sinatua, industria horien gazakiez gutiago pozoindatzeko airea.  Herria   2005-08-04


industriatxo iz industria.

Herri honek bere industriatxoa sortuz joan behar du.  Berria - Harian   2005-07-15


industriaurre iz industrializatze aurreko garaia.

Baina lanak eta aisiak industriaurrean elkarrekiko zuten mendekotasun eta parekotasun hori desegina geratu zen langilea gau eta egun urte osoan lanean jarrai zezaketen makinen zaintzaile bihurtu zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Ematen zuen industri teknologiak ezarritako arauketak enpresa pribatuaren industriaurreko espirituari bizia kenduko ziola.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

Gainera, entrepreneur industrialaren industriaurreko askatasun-espirituak, industri iraultzaren iturri nagusi izanak, indar eragile izaten jarraitu zuen prozesuaren hurrengo atalean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.


industu, indus, industen du ad induskatu, hondeatu. ik indusi.

Aztarnategietatik industutako materialarekin lan egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04


industugabe (corpusean industu gabe soilik) izond

Guatemalan, zioen, ugari bai ugari omen ziren maiar guneak, batzuk ia batere industu gabeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.


induzigarri izond induzitzen duena.

Jacques Monod-ekin gero, kolibaziloaren baitako proteina-sintesi induzigarria aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 69. orr.


induzitu, induzi, induzitzen 1 du ad eragin.

Sexu-elkartzean profagoari induzituriko garapena (indukzio erotiko delakoa, alegia).  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 69. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gure laborategian martxan zeuden bi ikerlan motak -lisogeniari buruzkoa, André Lwoff-en eskutik, eta entzima-biosintesi induzituari buruzkoa, Jacques Monod-en eskutik-.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 187. orr.

Arau horien ondoren, pinturaren historian behintzat, helburu bera zuten beste arau batzuk etorri ziren, kolore induzituen "araua" adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Ez baita plagioa, izan ere, ipuin induzitu bat baizik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.


inedito izond argitaragabea.

Telesforo Monzonen zortzi poema inedito aurkeztu zituen atzo Koldo Izagirrek, gerra garaian idatziak eta egun Abertzaletasunaren Arteako Agiritegian gordeak.  Berria - Kultura   2004-11-18

Markiegiren fusilaketari buruz Telesforo Monzonek idatzitako poema inedito batzuk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 37. orr.

Agosti Xahoren kantutegia eta XVIII. mendeko Zuberoako antzerki moldapen ineditoen bilduma.  Berria - Kultura   2006-02-12

XVIII. mendeko hamar antzerki lan ineditoren edizio kritikoa prestatu dut.  Berria - Kultura   2006-02-12

Abesti ineditoak disko batean bildu ditu Pascal Comeladek.  Berria - Kultura   2004-05-04

Disko ineditoa eta omenaldia.  Berria - Kultura   2004-11-20

Bertsio gehienak ineditoak dira. harrigarria da, ez dakit ineditoa delako edo pixka bat gure garaiarekin bat egiten duelako.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

poema inedito (3)


inefable izond ezin esanezkoa.

Garai hartan ederresten nuen hitz batekin esanda, agerpen hura inefablea izan zen niretzat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

-Benetakoak diruditen gauza guztien artean -esan nuen-, ez da denbora bezain iheslari, irristakor eta inefablerik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 80. orr.


inefiziente izond ez-eraginkorra.

Nahiz eta jakin epe ertain eta luzera neurri hutsal eta inefiziente horiek atxikitzearen eraginkortasuna hutsaren hurrengoa den.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.

Baina desberdintasuna inefizientea al da, edo, ekonomilari askok errepikatzen duten legez, ekitate eta justizia arazoa al dakar soilik?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.


inefizientzia iz eraginkortasunik eza.

Ezaguna da plangintzapeko ekonomiek porrot egin zutela, besteak beste, beren burokrazia, inefizientzia eta baliabide galera handiengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Nekez ahaztu daitezke bertako burokrazia eta inefizientzia handiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Bai politika-sisteman bai ekonomia-sisteman gertatzen diren inefizientziei konponbiderik bilatzeko inongo arretarik gabe.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.


inerte 1 izond bizigabea.

Oraingoan, lepoa okertu eta utzi egin zion Linok buru inerteari erortzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Nire beso inertetik malguki bat atera zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Edozein dogma edo balio absolutu inerteren ukoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 35. orr.

2 geldoa, erreakzio kimikoak eragiteko gaitasunik ez duena.

Sistema honen bitartez hazitako landareek ematen dituzten fruituek itxura perfektua dute, kolore eta ehundura ederra, uraren eta airearen arteko oreka kontrolpean baitago, eta, gainera, substratu inerteak dituenez, ez dago izurririk edo gaixotasunik jasotzeko arriskurik.  Berria - Kultura   2004-12-31


inertzia 1 iz materiaren ezaugarria, gorputz batek bere egoeraren aldaketei kontra egitean datzana.

Julenen gorputzak, Newtonen lehen legea zintzo-zintzo betez, aurrera jarraitu zuen, inertziak bultzatuta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 247. orr.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Bere pisuaren inertziak eramanda.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 108. orr.

Mugimendu horietan guztietan, buruarekin batera mugitzen dira kanalak, baina barruko jariakina, inertziaren eraginez, atzera geratzen da, eta ile-zelulek erresistentzia bat jasaten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

Horretarako lubrikazioa eta motorraren osagaien pisua murriztu behar da, inertzia guztiak ahalik eta txikienak izan daitezen.  Berria - Kirola   2004-09-28

XVII. mendean lehenengo aldiz, Galileok aurre egin zien Aristotelesen teoriei, inertziaren printzipioarekin.  Berria - Harian   2005-02-11

2 irud

Inertziaren antzeko zerbaitek bultzatuta segitu duzu bizitzen.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.

Ahulezia guzien ondorio, halako indar bat: gelditasunaren aisetasuna, inertziaren tema.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

Inertziaren indarrez ihardoki genuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 157. orr.

Pentsamoldeen inertzia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.

Batetik, sektore pribatuaren inertzia, eta, bestetik, industria bultzatzeko estatuaren egituretan sumatzen den estrategia falta erabatekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Gizarteak ezin du historiaren inertzia gelditu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 124. orr.

Tribuaren, tradizioaren eta inertzien kontra aritzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 402. orr.

Han egon, ez ezer esan, ez ezer egin, eta inertziari utzi, beraz, bere bidea egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.

Hankapalorenera jo nuen, aspaldiko inertziak eramanda edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

Inertziaren mende xahutuz joan zaizkiola urteak.  Berria - Kultura   2004-02-10

Lanaren inertziak bultzatzen duen amodioaren inertzian.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan, corpusean inertzi soilik)

Inertzi katea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inertzia (3); eta inertziaren (3); inertzia hori (3); inertziaren indarrez (3)


inertzial izond inertziarena, inertziari dagokiona.

Zentzuzkoagoa da misilek eta itsaspekoek erabiltzen duten orientazio-sistema inertzialarekin konparatzea labirintoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.


inesentzial izond ez-oinarrizkoa.

Onartzen da egon behar duela maila bat [...] non lana errebelatzen den bere zatiki guztietan, baita txikienetan eta inesentzialenetan ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 31. orr.


inesentzialtasun iz inesentzaiala denaren nolakotasuna.

Gertakarizko historia ageriaren inesentzialtasunak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.


inesibo iz non kasua.

Hitz bati esaldian funtzioa ematen dioten kasu marka ezberdinek ere bat etortzen dira batzuetan: hizkuntzak (absolutu plurala, ergatibo singularra, ergatibo mugagabea), Eibarren (inesiboa, genitiboa)...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

"Dei", "hodei", "gehi" eta inesibo mordoska bat baino ez.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.


ineskrutabilitate iz ezin asmatuzkoa denaren nolakotasuna.

Hiru dira itaun horien inguruan eztabaida daitezkeen tesiak: erreferentziaren ineskrutabilitatea, itzulpenaren indeterminazioa eta teoriaren azpideterminazio enpirikoa (arestian aipaturiko elkarneurgaiztasunaren tesiarekin batera).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.


inestrikable izond guztiz korapilatsua, ezin askatuzkoa.

Ordurako, minotauroak erabat nahasia zuen labirintoko haria kalexka sare inestrikableetan barrena, eta hari horretan harrapatuta zeuden -geunden?  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 105. orr.

Grabatu haien marrazki inestrikable haietan zetzan inskribatuta Klararen misterioa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.

Agian guretzat ez dagoelako ezer inestrikablerik.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 93. orr.


inexistente 1 izond existitzen ez dena.

Une batez, bikoiztasuna baliatuz fantasiazko Cesar aluzinatu eta inexistenteak benetako Cesar ordezkatu ote zuen iruditu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.

2 (adizlagun gisa)

XX. mende osoa inexistente deklaratu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 159. orr.


infalible izond hutsezina.

Infaliblea, aizu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 23. orr.


infalibleki adlag era infaliblean,

Hastekotz eta bat: etxean ez izanki telebista pizturik ukaiteak, infalibleki ez, baina ebasteko menturan hurbil daitezkeenak ditzake uxa... agian.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.


infame 1 izond zitala, doilorra.

Bide batez, nik heriotza-zigorrera kondenatzen dut Frédéric-Guillaume infamea (Prusiako erregea).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

Piedade gabeko gizon infamiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 79. orr.

2 ezin txarragoa.

Gogoan dut esan nuela, hildakoa nahikotxo urrun garraiatu zutenean, lasai, lagunok, guk geure esku zegoen guztia egin dugu, edo horrelako zerbait, txorakeria infame bat nolanahi ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.


infamia 1 iz doilorkeria, zitalkeria.

Audientzia-maila jakin bat lortzeko zilegi ote da, finean, hainbeste infamia, nik jasan behar izan nuen tirania?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 182. orr.

Artikuluaren amaieran, Le Dépéche du Midi-k onartu egiten du agentzia ohar okerra erabili zuela eta hortik laidoa, infamian amilarazi zuela Malika.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 79. orr.

2 infamiazko

Gogoan dut, nire izaeraren alderdirik beltzenak argitan ipintze aldera, hiru itaunlari prestuek hartu zuten bide infamiazkoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.


infanta iz erregeren alaba, erreginagaia ez dena. ik infante.

Eta geroxeago, paseatzen jarraitu eta salaz sala errege-erreginak, printze-printzesak, infante-infantak bere dotoreziaren dotorezian erretrataturik ikusi nituenean [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Josefa Fernanda Infantaren haurra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 28. orr.

Honen aita, Francisco de Paula de Borbón, infantea, eta ama, Luisa Carlota infanta.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Frantziako erregeren eta Espainiako infantaren ezkontza sonatu hartarik itzuli zelarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 167. orr.


infante 1 iz erregeren semea, erregegaia ez dena. ik infanta.

Eta geroxeago, paseatzen jarraitu eta salaz sala errege-erreginak, printze-printzesak, infante-infantak bere dotoreziaren dotorezian erretrataturik ikusi nituenean [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Honen aita, Francisco de Paula de Borbón, infantea, eta ama, Luisa Carlota infanta.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

On Afonso infantea, halako agindu hain bakan hau entzun zuelarik, berriz makurtu zen lurrean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.

2 infanteriako gudaria. ik oinezko.

Azaroaren 3an preseski, Moriones eta Primo de Riveraren agindupean, tropa liberalen elkarketa munstroa antolatu zen Sesman: 16.000 infante, 1.000tik gora zaldi, eta 24 kanoi astun (Krupp markakoak gehienak).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.


infanteria 1 iz armadan, oinezko osteak osatzen duten atala.

Harresietatik Morgulgo armadak zetozen; eta hegoalderago, zelaietatik, Haradtarren infanteria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 143. orr.

Rohango Zaldizkoak Hegoaldeko Gizakien lerroen artera sartu ziren, zalditeria sakabanatuz eta infanteria zanpatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 146. orr.

Euzkadiko gudarosteko infanteriak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 104. orr.

Tankeen aurrean baionetaz armatuta doazen infanteriako soldaduek.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Erromatar infanteriako soldaduak trumilka jaitsi ziren mendietatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

Nire albotik igarotako infanteriako ofiziala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Haren amaren aldetiko aitona lerroko infanteriako 2.eko gudari bat izan zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

Bradley ibilgailu batean patruilan ari ziren AEBetako Armadako 3. infanteria dibisioko hiru soldadu.  Berria - Mundua   2004-01-18

Berak ez zeukan bere burua militartzat, antza, infanteriako lotinanta zen arren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 110. orr.

Aspaldian ezagutzen nuen eta ontsa, 14-18ko gerlan, infanteriako 34. erreximenduan omonier ukana bainuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Infanteriaren deskargak entzuten dira.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 95. orr.

Etengabeko bonbardaketa, artilleria eta infanteria blindatuak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.

Gerla mundialean, 1914tik 1915era infanterian hamazazpi urterekin boluntario.  Berria - Kultura   2004-08-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat infanteri)

Vetvitski infanteria-kapitainak koronelak baino zaldi hobea zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.

Infanteria Dibisioko militarrak.  Berria - Mundua   2004-07-09

Berrogeita hamarren bat emazte infanteria konpainia iduri ilara bakarrean lerrotuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Fronte itxi batek edo infanteria sail on batek aurre egiten dio kirgiz talde bati hamar aldiz gutxiago izanik ere. Alfonso XII.aren armada "alfonsinoak" indar hauek zeuzkala "Nortean", batailarako prest: 131 infanteri batailoi, 11 zaldieri errejimentu, eta 174 kanoi; gehi gaztelu eta gotorlekuetakoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Espainiako Armadako Paraxutisten Brigadak eta Infanteria unitateek ariketak egingo zituztela Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-infanteriako soldatapeko batek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 401. orr.

Ingelesen lehorreratzeko txalupak alemaniarren itsas infanteriaren kontra borrokan ari dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta infanteria (4); eta infanteriako (3); infanteria dibisioko (3)


infantil 1 izond haur-, haurrena; haurkara. ik haur 3; ume 3.

Agureak gauerdiko amesgaiztoa ahaztu zuen, eta neskatoaren xarmaren aurrean etsi egin behar izan zuenean, sentipen infantila jauzi zitzaion: neskak haurtxo bat bezala maite zuela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 49. orr.

Egia da halako izaera infantila ez dela egokia Zalduak kritikari eskatu seriotasuna lantzeko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.

Klitoriko orgasmoak zituztenak infantilak, berekoiak eta heldugabeak zirela, eta orgasmo maskulinoideak zirela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.

2 (kiroletan) haur-, haurrena.

Lau mailatan banatuta arituko dira: benjamin, alebin, infantil eta kadeteak.  Berria - Kirola   2004-05-30

Euskal Herriko txapela jasoko omen zuten infantiletako batelarekin haiek biak tostetan edukiz gero.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 124. orr.

Ordu laurden geroago infantilak ariko dira, 2.155 metroko zirkuituan.  Berria - Kirola   2006-01-04

Argazkian, Iñaki Gallastegiren Athleticeko infantilen futbol taldeko kideak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

infantil eta (3)


infantilismo iz haurrari dagozkion izaera eta jarduera.

Umekeriaz bustitako inkontzientzia batek hartu ditu gure garunak, gizartean larriki hedatzen ari den infantilismoarekin bat eginik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 43. orr.

Independentzia heldutasun maila erakusten duen ekintza da, eta dependentzia, infantilismoa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Gaur egun, inoiz baino gehiago, Bestelako Komunikazioa matxinada-ekintza bat da: [...] infantilismo eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.


infantilizatu izond haur bihurtua.

Izan ere, kritikarien aburuz, Hego Afrikako beltzak guztiz infantilizatuak ageri dira Country of my Skull filmean: dantza egiten, kantatzen eta mozkorraren mozkorraz lurrera erori arte edaten.  Berria - Kultura   2004-02-08


infantilizazio iz haur bihurtzea.

Masa kulturak bultzatzen duen gizartearen infantilizazioak literatura ito behar duela diote, literaturari eman nahi zaion funtzioa entretenitzearena dela kritikatuz.  Berria - Kultura   2004-03-27


infantizidio iz haur hiltzea.

Atxilotuak izan ziren, epaileak behin baino gehiagotan iradoki zizkion prentsari haien erruari buruzko susmoak, eta egunkariek istorio izugarriak asmatu zituzten haien inguruan: promiskuitatea, infantizidioa, diruzalekeria, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 289. orr.

Azaldu nizun, Eugeni, zein garrantzi txikia duen erailketak munduan, eta, ondorioz, jabetuko zinen infantizidioak askoz ere txikiagoa duela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 147. orr.


infantzoi iz bere lur eta funtsen gaineko aginte mugatua zuen kaparea.

Kaparedun etxe batekoa zen, infantzoi, beraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Antonio Borboikoak bere meneko lurraldeetako noble, infantzoi eta armagizon guztiak bildu zituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Hurrengo udaberrian, erreginaren kartak infantzoi bilakatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

Alabarendako senargai infantzoia aurkitzeaz bezainbatean, egotea hobetsi zuen noble gazteak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 82. orr.

Laster su galdatan erreko da Navarreria, eta Obanosko Biltzarreko infantzoiak han eta hemen feudo gaizkileek egindako hondamendiak estali nahian dabiltza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.


infartu 1 iz organo bat, eskuarki bihotza, edo organo zati bat hiltzea. ik bihotzeko.

Infartu hura izan zuenetik bihotza zaindu beharra dauka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

Alain Sole diabetikoa da, eta kartzelan zegoela infartu bat izan zuen.  Berria - Mundua   2004-07-10

Bihotz bat infartu batez matxuratuta gelditu denean.  Berria - Gaiak   2006-01-31

· Bularreko angina bihotzeko infartuaren atariko eritasuna izaten da askotan.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Aizpuruari medikuek azaldu diotenez, Gorostidiri bihotza gelditu egin zitzaion miokardioko infartu akutu baten ondorioz. herriaŽ

2 (beste organo batekoa)

Buruan infartua eman zidan, eta buru erdia gelditu egin zitzaidan.  Berria - Harian   2005-07-02

Odolbilduen aurkako botikek Sharonen garuneko infartua erraztu zutela salatu dute.  Berria - Mundua   2006-01-11

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Pio Leiva abeslari kubatarra atzo hil zen, Habanako (Kuba) erietxe batean, burmuineko infartu batek jota.  Berria - Kultura   2006-03-24

3 garun infartu

Gaur, AEBetan, hiru minutuan behin pertsona bat hiltzen da garun infartuak jota. herriaŽ

Ostiral iluntzean zendu zen, garun-infartu baten eraginez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

4 adkor guztiz kitzikagarria.

Harenak bai zango luzeak, eta ze titi parea... infartukoa, aizu! Kontuz, Mikel.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.


infektatu, infekta, infektatzen 1 da/du ad izaki bizidun batek beste bati mikrobio patogenoak itsatsi. ik pasmatu.

Sinuak infektatzen direnean [...] hazi egiten da mukosa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Buru gaineko azalean dituen erredurak ez dira larriak, dio hark, baina kontuz ibili beharko du infektatu ez daitezen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

Zeren oineko behatza infektatu egin baitzait eta pomada jarri behar dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

Kontua da gure gorputzak beti daudela infektaturik, mikrobio pila izaten baitute barruan; besteak beste, gaixotasun arruntak eragiten dituztenen koloniak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Behin birus batek pertsona bat kutsatzen duenean, pertsona horrek antigorputzak sortzen ditu gaitzaren kontra, eta birus horrek berriro ezin du infektatu.  Berria - Gaiak   2006-03-25

2 (informatikan)

Aldaera berriak infektatutako ordenagailuen bidez zabaltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-02-11

3 (era burutua izenondo gisa)

Odol transfusio batean odol kutsatua jasoz gero, baita pertsona infektatu baten odolarekin kutsatutako xiringa, orratz edo beste edozein tresna erabiliz gero  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.


infekzio (orobat infezio g.er.) 1 iz mikrobio patogenoak organismoan zabaltzea, bai organismo osoan, bai zati batean. ik pasmo1.

Hesi mekaniko gisa, garrantzi handikoa da larruazala osoa izatea, infekzioa eragozteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 69. orr.

Infekzioa izan den lekuan agertzen den zornea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Infekzio bat izan zuen Euler-ek, eta, sufrimendu ikaragarrien ondoren, bigarren begitik ezindurik geratu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.

Infekzioa harrapatuko duzu!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 25. orr.

Biriketako infekzioa du eta pneumonia izateko arriskua.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Hesteetako infekzioak saihestuz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 135. orr.

Odolaren infekzioak hil zituen emakumeak.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Hainbat infekziok erasan zioten, tartean tuberkulosiak.  Berria - Harian   2005-11-30

Gero, hiru asteren buruan, infekzioa menderatu zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Infekzioa agertu eta 12 ordu baino lehenago azaldu ohi dira biomarkatzaileak.  Berria - Gaiak   2004-08-04

Biriketan duen infekzioa larriagotzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-01-18

Hiru egunen buruan, baina, hil egin zen, erreketak ekarri zion infekzioarengatik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 91. orr.

Belarriko infekzio batek eragin zion gaitza.  Berria - Kirola   2004-04-01

Mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 168. orr.

Odoljario eta infekzio larriak gertatu ziren zenbait kasutan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Infekzio larri baten ondorioz, eskuin zangoa ebaki behar izan zioten.  Berria - Kultura   2004-05-13

Askotan infekzioak sortzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.

Jariatzeak zailtasun handiagoak izaten ditu, eta infekzio kronikoa sor daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Zaldiaren hanka zaurituan infekzioaren aurkako ukendu bat jartzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Infekzio eritasunen kasuan, adibidez, lehen Afrikara joaten zinenean han garatzen zenuen gaixotasuna, han inkubatzen zenuelako birusa. ik beherago 4; ik infekzioso.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Hainbat infekzio kasu eragin dituelako haur jaioberrietan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Berehalaxe desegin zitzaion infekzio-gunea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.

Ospitaletan hondamendia franko eragin duen infekzio-gurutzatzearen arriskua saihesteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Hurbiltasun horrek areagotu egiten du infekzio arriskua.  Berria - Gaiak   2006-01-18

Kroazian beste infekzio-gune bat, bigarrena, agertu dela baieztatu zuten atzo osasun agintariek.  Berria - Harian   2005-10-25

Putzuak infekzio-fokuak dira.  Berria - Mundua   2006-02-15

Egun komertzializatzen den haragi asko infekzio-iturri denez, haragizko produktuek antibiotiko ugari txertatuak dauzkate.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Borrokaldiaren ondorioz Sebas Lasak joan den astean gernu infekzioa izan zuela azaldu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

4 infekzio gaitz ik infekzioso 2.

OMEren esanetan, ordea, N-9ak infekzio gaitzen arriskua handi dezake. Iragan astean Txinako Infekzio Gaitzen Kontrolerako Zentroak esandakoa berretsi du.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Erromako Unibertsitateko Infekzio Gaitzen Institutuko zuzendariak.  Berria - Gaiak   2004-03-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste infekzio (3); biriketako infekzioa (4); eta infekzio (4); eta infekzioen (3); infekzio asko (4); infekzio bat (3); infekzio batek (3); infekzio gaitzen (12); infekzio gaitzen kontrolerako (8); infekzio gune (3); infekzioa du (4); infekzioa izan (5); infekzioen aurkako (3); pekingo infekzio gaitzen (3); txinako infekzio gaitzen (5)


infekzioso 1 izond infekzio-. ik infekzio 2.

Gaixotasun infekziosoen azterketak.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Artsenikoa eta eritasun infekziosoek sorturiko toxinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Gaixotasun Infekziosoen Nazioarteko Biltzarrean.  Berria - Gaiak   2006-03-22

2 infekzioa eragiten duena.

Biziak ezinbestekoa du barne-ingurune berezi bat mantentzea, organismo infekziosoetatik eta ehun arrotzetatik babestua ez ezik, gai kimiko kaltegarrietatik ere libre.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

3 gaitz infekzioso ik infekzio 4.

Immunologia-sistema ahultzen du, eta, ondorioz, gaitz infekziosoak errazago zabaltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Aurkikuntzak prostatako minbizia gaitz infekzioso batek eragin dezakeela iradoki du.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Sendatzen errazak diren gaitz infekziosoen ondorioz hiltzen dira urtero milioika lagun.  Berria - Gaiak   2006-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaixotasun infekziosoen (4)


inferentzia 1 iz ondorioztatzea; ondorioztatzearen ondorioa.

Filosofoak inferentzia razional baten beharra du, eta hori lortzea epistemologiaren oinarrizko auzien artean dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Egiten duguna inferentzia bat da, objektutik eta horren propietateetatik abiatuz horien kausara ailegatu arte, hots, objektura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Azkeneko oinarria aurkitu arte inferentziak egiten jarraitzen badugu, arrisku handia dugu gurpil zoroan sartzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Horrela legearen azterketak inferentzia induktiboaren logika soilik aztertu beharrean, aurkikuntzaren mekanismoaren -analogien, ereduen, metaforen, esperimentuaren edo behakuntzaren- aztertzeari ekingo dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Arrazoimen hutsak arimaren adigaitik abiatuta arimaren substantziatasuna, batasuna eta hilezkortasuna inferitzeko egiten duen saialdiak inferentzia okerren sistema bat sortzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Inferentzia bakoitzean oinarrian datzan esakune bat dago, eta honetatik segitzen den beste bat, hots, ondorioztapena, eta azkenik, inferentziaren ondorioa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.

"Ni bakuna naiz" esakunea apertzepzioaren adierazpen zuzen gisa ikusi behar da, "cogito, ergo sum" ustezko inferentzia kartesiarra egitatean tautologikoa den bezala, cogito-ak (sum cogitans) errealitatea zuzenki adierazten duen heinean. filosofoak, ordea, hori irudimenaren ondorioa besterik ez dela diote, hau da, ikusgai denaren bidez (hau da, gurengandik hurbil diren gorputzen arabera) ezin ikusizkoari ere inferentziaz iritzi nahi izatea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 163. orr.

Pentsa dezagun norbaitek A ustea duela eta A ustea B ustearen bitartez justifikatzen duela, bigarren horretatik ondorioztatuz -indukzioz, dedukzioz edo azalpen hoberenaren inferentziaz, esaterako-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat inferentzi g.er.) ik inferentzial.

Oro har onartzen da inferentzia-katea ez dela lineala, holista baizik, eta uste batek bestea babesten duela, horietariko inor aurretiazkoa izan gabe, edo beste denak baino oinarrizkoagoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Lehenengotik bigarrenera abia gaitezen: inferentzia prozesu baten beharrean gaude, eta hau egokiro azaldu beharko genuke bere erabilera justifikatu ahal izateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Egiazkotzat jotzen diren proposizio batzuetatik, inferentzi-arauak bide-makulu harturik, beste proposizio batera iristen den arrazoiketa-modua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Horietatik dedukzioak egiteko inferentzia-erregela batzuk zehazten dira eta, horrela, gure logikaren teoremak deduzituko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Inferentzia-sistema batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 136. orr.

Oso garbi jabetzen da (adimenez, inferentzia bidez bada ere) zer ari den galtzen bizitzan. Inferentzia-ondorioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiru eratakoak dira inferentziak, beraz, oro har judizio guztiak diren bezala, adimeneko ezagutzaren hartuemana adierazteko eran ezberdintzen diren heinean, hots, arrazoimen-inferentzia kategorikoak, edo hipotetikoak, edo disjuntiboak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 142. orr.

Halako edozein esakune orokor erabilgarria da arrazoimen-inferentzia bateko esakune nagusi gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazoimen hutsaren inferentzia (3); arrazoimen inferentzia (28); arrazoimen inferentziak (3); arrazoimen inferentziaren (3); arrazoimen inferentzien (8); arrazoimen inferentzietan (4); hutsaren inferentzia (4); inferentzia baten (3); inferentzia dialektiko (5); inferentzia dialektikoen (3); inferentzia era (5); inferentziaren ondorioa (3)


inferentzial iz inferentziarena, inferentziari dagokiona. ik inferentzia 2.

Lukreziok gertaera sentsorialetan eta arrazoiketa inferentzialetan oinarrituriko argitasunez aurkezten ditu beti bere tesiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Arrisku handia dugu gurpil zoroan sartzeko, segida inferentzialean aldez aurretik agertutako uste bat berriro ager daiteke-eta (A-B-C-D... -B-C-D-...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Justifikazio inferentzialeko kateak zirkuluan -gurpil zoroan- ixten direla dio koherentismoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.


inferiarazi, inferiaraz, inferiarazten du ad inferitzera behartu.

Beste izate oro inferiarazten duen izatearen korrelato gisa..  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 174. orr.


inferitu, inferi(tu), inferitzen du ad ondorioztatu.

Esperientzia da soilik, kausaren eta efektuaren izatea eta mugak erakusten dizkiguna, eta objektu baten existentzia beste batenetik inferitzeko gai egiten gaituena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

Gogoeta egiteak beti aurrea hartzea esan nahi du, kuestionatzea, oinarriak bilatzea, ideiak eta gertakariak lotzea, inferitzea, hitz batez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Zuzenki ezagutua denaren eta inferitua besterik ez denaren artean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.

Hemen, bigarrena lehenengotik abiatuta inferitzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 299. orr.

Niri eman ahal zaizkidan oro harrezko objektuak pentsatzeko baldintzen totalitatetik abiatuta oro harrezko gauzen ahalgarritasunaren baldintzen batasun sintetiko absolutua inferitzen dut, h[au] d[a], beren adigai transzendental soilaren arabera ezagutzen ez ditudan gauzetatik abiatuta zerizan ororen zerizana inferitzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 152. orr.

Hortaz, munduko gauzen izatetik beren kausa inferitzen bada, orduan hau ez dagokio arrazoimenaren berezko erabilerari, baizik espekulatiboari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

absolutua inferitzen (3); ere inferitu (5); inferi daitekeela (3); inferitu ahal (5); inferitu besterik (3); inferitzen du (3); inferitzen dugu (3); inferitzen dut (6); inolaz ere inferitu (4)


inferitze iz ondorioztatzea.

Halako adigaiek, dena dela, baliotasun objektiboa baldin badute, orduan conceptus ratiocinati izena jaso dezakete (zuzenki inferitutako adigaiak); ez dutenean, itxurazko inferitze baten bitartez onartzen dira ezkutuan bederen eta conceptus ratiotinantes izena jaso dezakete (arrazoikeriaren adigaiak).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 144. orr.

Inferitzea beti behar dugunez eta azkenean bertara erabat ohitzen garenez, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.


infernal izond infernutarra.

Erakargarria zen putzu infernal hura.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.


infernu (orobat ifernu g.er.) 1 iz kristau erlijioan, kondenatuak betiereko zigorra hartzen duten lekua.

Eta Danteren infernuko zein zirkulutan eta zenbatgarrenean sartuko lituzkete gero ene errautsen errautsak?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.

Hura infernuko deabrua balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 625. orr.

Egun hartan bertan hil zen infernuko morroi eta ilunpetako seme zen gizon zital hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Berak agintzen diguna egingo diagu, eta infernuko oinazeetatik libratuko dizkiagu geure arimak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 993. orr.

Irten zen infernutik, saiatu zen purgatorioa igarotzen, baina bere barruko infernuko sugar ikaragarrietan erre zen, paradisura iritsi gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Aspaldi-aspalditik infernuko penak eta nekeak nozitzen dituen kriatura dohakabe bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 289. orr.

Nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari?  Elizen arteko biblia   Mt 23,33

Zuk munduan hainbeste gaiztakeria eta bekatu egin zenuelako, infernua merezi duzu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 959. orr.

Mendearen bukaerarako infernuak, paradisuak, ardiak eta artzainak desagertu ziren, elizak hustu eta apez larderiadunak xuhurtu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Infernuraino segituko nizuke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Zeruak ez ahal nau zigortuko eta infernuak ez ahal du nire kontrako mendekurik hartuko ostatuan kontatu didatenarekin paper zuria belzteagatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Mundu guztiarekin larrua joz gero, bazoaz ala ez zoaz infernura?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

Paradisuko bidea infernukoa baino errazagoa zela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Negozioarekin infernuraino jarraitzea beste biderik ez dut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Zure laguna infernuko laugarren zirkuluan dago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 59. orr.

Alak fundi eta infernu sakonera kondena dezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

2

-Hoa infernura! -erantzun zuen Pepponek-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Doala infernura!, nik, erabat amorraturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Nahiago infernura joan!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 229. orr.

Doazela infernura, madarikatu arraio horiek! -oihu egin zuen agureak-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.

Ederto, Jauna, bidal nazazu infernura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.

Joan daitezela infernura bere auto madarikatua eta bere seme madarikatua!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.

-Ez diat inor ez infernura ez zerura bidaliko...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 16. orr.

Infernuan erreko ahal da! -erantzun zioten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 83. orr.

· Doala infernuko zulora!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.

3 grekoen mitologian eta Testamentu zaharrean, hilen arimen egoitza.

Ulises ez al zen, ba, infernura jaitsi bere adiskide Elsenor zenduaren itzalaren bila, lagunak, itzala eskuraturik, betiko atsedena izan zezan?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Infernu aldera laku batetik sartzeak, [...] bataioaren errito kristaua murgilduz egiteari bide eman zion.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 49. orr.

Greziar mitologian, Infernuko ibaietako bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.

Alde banatan, urrezko eta zilarrezko zakurrak zeuden, Altzinooren etxea zain zezaten Hefesto infernuetako jainkoak eginak; zakur horiek hilezkorrak dira eta ez dira zahartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

-Ahal banu, bizia ere kenduko nikek, eta Hadesera (Infernuetara) bidali.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.

Hades eta Persefoneren jauregira (infernura) jaitsi behar duk, Tiresias igarle itsuari etorkizuna adierazteko eskatzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 70. orr.

4 irud

Lau egun, Gernikako infernutik ateratzea erabaki zuenetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.

Infernuan emandako lau aste.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Bilbora itzultzea infernura itzultzea zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 19. orr.

Infernu hartatik libratuko du, azkenik, soldadu talde batek.  Berria - Kultura   2004-09-19

Eta gero... gero zerutik infernura!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

Gau hartantxe, infernua hasi zen: organotxoak, bozgorailuak, eztandak, uluak, kantuak, ezkilak, txistuak, danbakoak, marruak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

Paradisua eta infernua, txanponaren bi aldeak ezagutu nituen den-bora gutxian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 157. orr.

Hiru gizonek infernu bana garraiatzen dute, eta guztiak infernu bakarra dira, eritasunak, miseriak, ezjakintasunak eta malurak bazkatzen duten infernu grekoa.  Berria - Kultura   2004-06-16

Tortura izugarriak eragiten ditugula, infernuaren atari direla etxeotako sotoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 353. orr.

Infernu batetik bertzera, Franco-ren haztaparretarik Frantses Estaduaren sare gaixtoetara, askorentzat hilobi bihurtuko zirenak, nun ez ziren Mauthausen-eko alanbre hilkorren barnetara igorriak...  Herria   2003-11-06

Parabisua [Bali] ifernu bilakatu da : 190 hil, 300 bat kolpatu, haien artean ehun bat gogorki zaurituak, batzu hil-zorian.  Herria   2002-10-17

Dachauko infernutik atera ziren herritar zenbait ezagutu ditugu halere 1945-1946ko urte haietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 91. orr.

Bazekien hura zela "infernu naziaren zirkuluetako bat", hala adierazi du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 248. orr.

Ni infernuan egona nauk, ez diat hara itzuli nahi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.

Ostera komisaldegian nintzela iruditu zitzaidan, berriro infernu hartan...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Bere haurtzaroa infernua izan zela aitortu zidan lagun batek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Hantxe bertan genuen guk nahiko infernu latza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

Hitlerren infernutik, Stalinen infernutik, eta baita beste pare bat infernutatik ere pasea naiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 122. orr.

Infernua bizi dugu eta infernuaren erdian bizi gara; bi modu daude infernurik ez bizitzeko: infernua onartu eta infernuko bihurtu, hala jokatuta ez baikara infernuan bizi garenik ohartuko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 100. orr.

Hots mingorra zen, gauaren behe-sotoetan edo infernu urrunen batean sortua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

Itsuskeriaren infernutik atereak dirudite ostatuko parrokiano femenino bakanek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Ez zeru eta ez infernu, minaren sentipenak eta plazerarenak nahasten diren linbo badaezpadakoa begitandu izan zaio beti bizartegia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Marrorekin izan nuenak beste infernu bat piztu zidan barruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Izan ere, asteak ez dira zazpi egunekoak infernu honetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 178. orr.

Atletico Madril Bigarren Mailako infernuan zebilenean.  Berria - Kirola   2004-01-31

Alavesek puntu bakarrera du infernua, eta Athleticek hiru puntura.  Berria - Kirola   2006-04-04

Zerbaitegatik deitzen diote [Paris-Roubaix] probari iparraldeko infernua.  Berria - Kirola   2006-04-09

Zeru bakoitzak bere infernua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.

5 (izenondo gisa)

Eta infernu hura, halarik ere, infernuago izan zitekeen -gaitz eta neke den arren halakorik imajinatzea-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 608. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Oi Herio harro hori, zer festa duk antolatua heure infernu-zuloan, ukaldi odoltsu batez baituk hainbeste printze bet-betan kolpatu?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 229. orr.

Infernu-zulo guztietako ateak irekitzeko bidea eman zion Jexuxi.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 97. orr.

· Berak kontzentrazio-infernua ezagutu zuen soberan, erbesteratu baino lehen, Le Vernet d'Ariège eta Djelfa esparruetatik igaro zen eta.  Berria - Kultura   2004-01-23

Baina garrantzitsuena mundu osoak kartzela-infernu honetan arreta jartzea izan da.  Berria - Mundua   2006-01-03

7

-Infernu zolako bi mila deabruak!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 286. orr.

8 infernuko izlag infernutarra.

Etsairen bat edo beste badaukak infernuko ontzi honetan, Sebastian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 117. orr.

Eta garrasika hitz egin behar zenuen, mota guztietako karranka, burrunba eta txistuen artean, infernuko kakofonia zen hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 43. orr.

Infernuko etsai bi hainbeste aingeruz inguraturik...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 100. orr.

Infernuko lana, horixe egin ditek alemanek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 187. orr.

Biluzik ikusi banu baino askoz gehiago zirraratu ninduen hiru kolore haien elkarketa ia infernukoak; infernukoak, ez dut beste hitzik aurkitzen hori adierazteko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Munstro ahoa zeukaten bi kapitxele beltzak gar bizien aitzinean nabarmendu ziren, eta infernuko bi zakur ematen zuten, sutan arnaska.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

9 infernuko hauspo eskusoinua.

Soinu txikiak edo infernuko hauspoak, iraultza bat sortu zuen erromerietan.  Berria - Kultura   2004-01-31

Eta elizak infernuko hauspoari gogor erasoagatik, oinak dantzan sonujolearen inguruan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.

Gizarajo hura ez zen izan infernuko hauspoaren doinura dantza lotuan egiteagatik zigortu zuten bakarra.  Berria - Kultura   2004-09-28

Eta Zumarragako aldean jotzera prestatzen ginen soinujoleoi hasi zituan apaiz alditxartuak infernuko hauspoa jotzen genuela esaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Zergatik uste duzue, bada, infernuko hauspoa deitzen zitzaiola eskusoinuari?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

10 ez zerurako ez infernurako

Garibai bere amonarekin oheratzen zelako omen dago haren arima ez zerurako ez infernurako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere infernua (3); da infernu (3); da infernua (5); eta infernu (9); eta infernua (17); eta infernuak (12); eta infernuak ez (9); eta infernuan (7); eta infernuaren (8); infernu bat (6); infernu bihurtu (4); infernu bilakatu (4); infernu bilakatuko (6); infernu hartako (3); infernu hartan (13); infernu hartarik (3); infernu hartatik (5); infernu honetan (5); infernua baino (3); infernua bera (3); infernua bizi (4); infernua da (4); infernua ere (4); infernua eta (10); infernua izan (3); infernua merezi (6); infernua merezi duzu (3); infernuak ere (4); infernuak ez (10); infernuak ez ahal (9); infernuan baino (3); infernuan bizi (3); infernuan ere (6); infernuan ere ez (3); infernuan erreko (3); infernuaren erdian (4); infernuaren ideia (3); infernuetara jaitsi (3); iparreko infernua (7); orain infernua (3); zerua eta infernua (5); zigortuko eta infernuak (9); zuen infernua (3)

baina infernuko (3); da infernuko (4); edo infernuko (3); edo infernura (4); ere infernuko (3); eta infernuko (20); eta infernuko sua (3); eta infernura (8); ez infernurako (3); ez infernurik (3); hura infernuko (3); infernuko atea (7); infernuko ateak (4); infernuko etsaia (5); infernuko hauspoa (10); infernuko hauspoaren (4); infernuko makina (3); infernuko su (4); infernuko sua (4); infernuko sukaldean (3); infernuko sutan (4); infernuko sutara (5); infernuko zulo (3); infernuko zuloan (6); infernuko zulora (12); infernukoa baino (3); infernura eraman (3); infernura eramango (3); infernura eta (3); infernura jaisten (5); infernura jaitsi (3); infernura jaurtikia (3); infernura jaurtikia izan (3); infernura joan (11); infernura joango (6); infernura joaten (3); infernurako bidaia (3); infernurako bidean (5); infernurik ez (4); infernutik zerura (3); leizea infernuko (3); pagabasoko leizea infernuko (3); zerurako ez infernurako (3); zerutik infernura (5); zoaz infernura (4)


infernuratu, infernura(tu), infernuratzen da/du ad infernura joan edo eraman, infernura kondenatu.

Xedez, obraz eta hitzez bekatu eginen zuen eta zuzen-zuzen infernuratuko zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.

Bai, deabruak Koro Zaitegi du izena, tolosarra, irakaslea, eta arima ustez garbi bat infernuratu nahian ari zen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 94. orr.

Zeren Luthero hil zen, Jainkoak infernuratu zuen, eta orain harat eta honat dabilkigu hura, Luziferren legioekin deabru bihurturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Antzinako jendeek infernuratzeko sarbidetzat zeukaten lakua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 49. orr.

Geu infernuan kiskali ordez gure erruaren sinboloa infernuratzeko aukera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

Hila eta infernuratua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.


infernutar (orobat infernutiar) izond

Aberastasuna berdintasunez banatzearen aldeko teoria infernutarrek kutsatua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 79. orr.

Aitzin egunetako tenperatura infernutarra ez zen batere eztitua, eta izerdi-uharretan nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Aberastasuna berdintasunez banatzearen aldeko teoria infernutarrek kutsatua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 79. orr.

Zertarako deskribatu zain eta etsita dagoenaren egoera infernutar hori.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 38. orr.

Pirro infernutiarrak Priamo aitaso zaharra bilatzen du.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.


infernutsu izond infernutiarra.

Baina ezin esango dut gertakizun goratsua edo behera-behar infernutsua izan denik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 152. orr.


infibulazio iz norbaiti ernalkinetan eragozpen bat ipintzea, koitoa ezin gauza dezan.

Infibulazioa: Hirugarren modu hau are gordinagoa da.  Berria - Gaiak   2006-02-04


infidel 1 izond/iz sinesgabea.

Egia absolutu bat badagoela, eta leku seguru batean dagoela gordeta, fidelek eta berak badakiten lekuan, infidelak beti haren mehatxu barbaroa izaten diren santutegian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.

Infidel horiek, Jainkoaren existentzian sinetsi arren, beren sineskera faltsua Jainkoari besterik zor ez zaion zerbaiti aplikatzen ziotenez gero [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.

Finkielkrauten Arrazoimenaren Elizak bere fidelak, infidelak, heretikoak, konbertituak eta Elizek behar izaten duten orotarik nahikoa dauka.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 137. orr.

• 2 izond/iz desleiala.

Emazte infidelak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.

Gizonok infidel fama daukagu konkistak bakarrik kontatzen ditugulako, engainatu gaituztela esatea gustatzen ez zaigulako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.


infidelitate (10 agerraldi 3 liburutan) iz desleialtasuna.

Noraren infidelitatea begien bistakoa zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Inoiz ez nuen pentsatu infidelitate batek hainbesteko sufrimendua sor zezakeenik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Nire psikologoak zioen posible zela infidelitatea gainditzea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.


infideltasun (4 agerraldi 2 liburutan) iz desleialtasuna.

Senarrak emaztearen infideltasunaren kariaz, honengandik banatzea eska dezakeen bezala, emazteak ere eskatu ohi zuen behinola senarraren infideltasunarengatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

· Oso bizkor geratu zen alargun, eta esamesa zebilen nire aitonak bere burua hil ote zuen, haren infideltasunak jasan ezinez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.


infiltrazio 1 iz norbait erakunde, talde edo gune batean isilean sartzea, espiotza, sabotaia edo kideko ekintzak egiteko.

Banaketa hesia palestinar terroristen infiltrazioa saihesteko da.  Berria - Mundua   2004-02-13

Muga ez kontrolatzea eta «terroristen infiltrazioa» laguntzea leporatzen diete.  Berria - Mundua   2004-12-16

Infiltrazioa burutzeaz gain, Poliziak baimena ukanen du salaketa bultzatzeko talde horietako partaideen artean. herriaŽ

1947ko martxoan sindikatuetan eta administrazioan ez ezik, ikuskizunen munduan ere, eta Hollywooden bereziki, infiltrazio komunistaren kasuak aztertu behar zituen lehenengo batzordea sortu zen.  Berria - Kultura   2006-02-05

2 (hitz elkartuetan)

Infiltrazio-prozesu neketsu hau.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

CIAkoak ofizialki Kubatik joanak ziren arren, infiltrazio lanetan segitu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.


infiltratu, infiltra, infiltzatzen 1 da/du ad norbait erakunde, talde edo gune batean isilean sartu, espiotza, sabotaia edo kideko ekintzak egiteko.

Kim Philby, britainiarren zerbitzu sekretuetan infiltratu zen agente sobietarra Gernikan izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.

Miamin bizi diren disidente taldeetan infiltratutako bost kubatarrak berriz epaituko dituztela jakinarazi dute.  Berria - Mundua   2006-04-02

Kanpamentuan infiltratu ziren mairuen satorren lana izan zitekeela ahaztu gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.

Frantziatik infiltraturiko terroristak harrapatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.

Erasotzaileek pertsona bat infiltratu zuten Kadiroven inguruan.  Berria - Mundua   2004-05-11

90eko hamarkadan Kubako Zerbitzu Sekretuen Zuzendaritza Nagusiak (DGI) hainbat kide infiltratu zituen terrorismo ekintzak egiten zituzten disidente taldeetan.  Berria - Mundua   2004-11-20

2 iragazi.

Pixkanaka infiltratzen da nire baitan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 156. orr.

3 norbaiti, min harturiko giltzadura batean, sendagai bat injektatu.

Nihatek infiltratuta jokatu du azken bi partidetan. herriaŽ

4 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Handik aurrera, obsesio bihurtu zitzaion Fructuosori "santujale" infiltratuak bazter guztietan bilatzea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Gerra hasi zenean bi apaiz infiltratu atxilo hartu zituen hura bera nauk...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

Polizia infiltratu berberek agian.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.

· Lehendik ere bagenuela eskarmentua, eta infiltratuak egon zitezkeela organizazioan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Gu ideia nazionalsozialistetara zorrotz lotzea izaten zen haren lana, baina baita gure artean egon zitezkeen infiltratuak detektatzea ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Esaten ahal dizut infiltratuak dauzkagula tropan, han berton, uhartean, eta lanean ari gara ideia sozialistak zabaltzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.

Estatu Batuek trebaturiko 10 irakiarretik bat infiltratu lanetan aritu dela.  Berria - Mundua   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

infiltratu asko (3); infiltratu zen (3)


infinitesimal 1 izond guztiz txikia.

Ideia hori are gehiago indartu du telebistak, zuzeneko transmisioaren bidez, hartan gertaeraren denbora eta irudiarena bat baitatoz erabat, atzeramendu infinitesimal baten aldearekin, uhin hertziarrek iristeko behar duten denboraren aldearekin, mikrosegundo batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Koktelaren apar infinitesimalak mihia eta eztarria leundu eta barnean dir-dir egiten zion Elleni.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 503. orr.

Baina ttikiak, azkengabeki ttikiak, infinitesimalak, ez du bere ttikian azkenik, eta handiak, azkengabeki handiak edo infinituak ere ez handian (azkengabea, azkenik ezean, ez da, eta baldin bada, orduan ez da azkengabea).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

2 (matematikan) azkengabe txikia.

Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Hamaseigarren menderako garbi zegoen egutegia hamar egun atzeratuta zihoala eta, hamar egun horiek kendu ondoren, ikusi zen posible zela bere desegokitasuna kuantu infinitesimaleraino murriztea bisusturteei buruzko araua aldatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.

Egoera bat aztertzeak ekarriko du, ezinbestez, garrantzi gutxiko aldaketak alde batera uztea, matematikagileek ere, hainbat eragiketatan -logaritmoen kalkuluan, esaterako- kopuru infinitesimalak baztertzen dituzten bezala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 136. orr.

Zenbakien teoria, geometria, metodo infinitesimalak, optika, astronomia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

3 kalkulu infinitesimal matematikaten adarra, kopuru infinitesimalekin egiten diren eragiketez aritzen dena.

Eta, kalkulu infinitesimalaren bidez, haiek ebazteko bidea erakutsi zuen.  Berria - Harian   2005-02-11

Kalkulu infinitesimala (kalkulu diferentziala, kalkulu integrala).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

· Saguek larrutik ezagutzen dute kalkulu infinitesimala: zerotik oso hurbil dago jaio eta katuengandik babestu behar dutela ikasi bitarteko denbora.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 129. orr.


infinitibo iz zenbait hizkuntzatako aditzaren modu ez jokatuetako bat.

Hebreeraz, arabieraz bezalatsu, aditzak aipatzeko, latinez orainaldiko lehen pertsona, gaztelaniaz infinitiboa edo euskaraz partizipioa bezala, iraganeko hirugarren pertsona singularra erabiltzen da, era horretan aditzaren erroa, eskuarki hiru letrakoa, ondoenik agertzen delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

Aditz baten infinitiboa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 94. orr.

Alemanezko infinitiboen azken silaba.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

[Frantsesezko geroaldia] latin arruntean sortu zen infinitiboari [...] aditzaren orainaldea erantsi zitzaionean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.


infinitu (orobat infinito g.er.) 1 izond azkengabea, amaigabea, mugagabea.

Bakardade huts, infinitua, guztiz ere geldia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.

Jainkorik gabe, ni erabat neure buruaren jabe nintzen, neure erabakien jabe, askatasun infinito bat erdietsi banu bezala.  Herria   2005-02-10

Benerazio infinitua sentitu nuen, lastima infinitua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 170. orr.

Emakumeak uste du seme edo alaba bat galtzen duenak atsekabe infinitua behar duela sentitu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 52. orr.

Neke geldigabea, neke bukaezina, neke infinitua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 92. orr.

Agurearen ondoan eseri zen, tortilla puska txiki-txikietan zatitu eta eraman infinituz puskak ahoratu zizkion.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Ezjakinek uste dute zozketa infinituek denbora infinitua eskatzen dutela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.

Gertaeren, sentipenen, gogoeten baso berez infinituan bidezidor bat bereizi eta handik abiatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 99. orr.

Zeren itsasoa infinitua eta mugagabea baita eta alde batetik kentzen diguna bertzetik emaiten baitigu...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 467. orr.

Zeren gero eta sinetsiago bainago ezen Jainkoa infinitua dela, bere formarik gabeko forman.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 644. orr.

Begirada zeruertz infinituan galdurik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 161. orr.

Itsaso infiniturantz begira geratu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Inoiz aurkituko ez duen erantzunaren bila, aurrerabide infinituan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Ezagutza horrek indar infinituaren sentsazioa ematen zion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.

Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori, eta egin kontu orban bat baizik ez dela zabaltasun infinituan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

Biziaren aniztasun zabalaren ñabardura infinituetan laketzen zuelarik egile horrek bere fantasia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 11. orr.

Funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona, Ministerioko pasabide infinituetan galdu zen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

Bi gauza dira infinituak: unibertsoa eta giza ergelkeria.  Berria - Harian   2005-02-11

Baina ttikiak, azkengabeki ttikiak, infinitesimalak, ez du bere ttikian azkenik, eta handiak, azkengabeki handiak edo infinituak ere ez handian (azkengabea, azkenik ezean, ez da, eta baldin bada, orduan ez da azkengabea).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

2 (matematikan) kopuru aldakorrez mintzatuz, aldez aurretik ezarritako limite oro baino goragokoa dirauena.

Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago; galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

Kopuru izugarri handia; ez, hala ere, infinitua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Elementu kopuru infinitu baten "batuketak", eta are gehiago elementu infinituki txikien kopuru infinitu batenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

Cavalierik, XVII. mendearen hasieran, esan zuen gorputz solido oro plano kopuru infinitu baten gainezarpenez osaturik dagoela.Liburu honen orri kopurua zehazki infinitua da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.

Aitzitik sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Unibertsoa infinitua ez dela ere badakigu, Einsteini esker.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Infinitua al da zenbaki lehen bikien kopurua?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Infinituaren ikurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

A1 = {xn}nN: aldagai indibidualen multzo infinitua izango da, infinitu zenbakigarria, hau da, zenbaki arrunt bezainbeste aldagai izango ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

• 3 (zenbaki gisa)

Infinitu aldiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Zeren bizitzaren indarraren eta kosmosaren artean infinitu funtzio desberdin baitaude.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Proiektatutako irudi bat infinitu objektu posibleren proiekzioa izan daitekeela, izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.

Geometriaren ikuspegitik, proiekzio bera izan lezaketen infinitu objekturen irudia izan daitekeela perspektibazko irudi bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 65. orr.

Begian infinitu argi-izpi sartzen dira, eta erpina begian duen kono bat eratzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

4 (izen gisa)

Infinituaren eta ezerezaren artean kokatuta!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 368. orr.

Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan bat egiten zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 391. orr.

A liburua kausitzeko, aurrez B liburu batera jo eta hark A liburuaren tokia adieraziko digu; B liburua kausitzeko, aurrez C liburu batera jo, eta horrela infinituraino...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.

Denbora etengabea eta infinituraino zatigarria balitz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.

Batura n berdin 1etik infinitura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 401. orr.

Minus infinitutik plus infinituraino, guztiak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimen infinituan (3); atsekabe infinitua (3); denbora infinitua (5); denbora infinitutik (4); duenak atsekabe infinitua (3); ere infinitua (4); espazioa infinitua (3); eta horrela infinituraino (3); eta infinitua (6); eta infinituraino (3); horrela infinituraino (4); infinitu bat (16); infinitu batean (5); infinitu baten (10); infinitu baten eta (4); infinitu batez (6); infinitu horretan (3); infinitua bada (3); infinitua baita (4); infinitua behar (3); infinitua da (10); infinitua dela (9); infinitua eta (3); infinitua ez (8); infinitua ez da (4); infinitua izan (4); infinitua izanik (3); infinituak direla (5); infinituak direla (5); infinituak izan (4); infinituak izan (4); infinituaren existentzia (3); infinituraino luzatzen (6); infiniturantz begira (3); kopuru infinitu (12); kopuru infinitu baten (3); kopuru infinitu batez (5); kopuru infinitua (7); kopuru infinituko (4); kopurua infinitua (5); kopuruz infinituak (4); kopuruz infinituak (4); modu infinitu (5); serie infinitu (3)


infinituki (orobat infinitoki g.er.) 1 adlag era infinituan.

Cervantes-en testua eta Menard-ena berdin-berdinak dira hitzei dagokienez, baina bigarrena ia infinituki aberatsagoa da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 42. orr.

Infinitukii meheak liratekeen orri kopuru infinitu batez osatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.

Bi gauza dira infinituak: unibertsoa eta giza ergelkeria.  Berria - Harian   2005-02-11

Ez dakit zergatik zen hain infinituki patetikoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

2 (matematikan)

Kurba bateko arku infinituki txiki bat ukitzaileari dagokion zuzenkiarekin berdindu daiteke.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

Funtzioaren aldaketa infinituki txiki baten eta aldagaiari zegokionaren arteko erlazioa kalkulatuz, besterik gabe; eta, ondoren, azken horri 0rantz joaraziz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 363. orr.

Berez aski da denbora infinituki azpizatikorra izatea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.

Integrala: laukizuzen infinituki txikien kopuru infinituki handiaren batura, zeinaren azalera osoa irudiaren azalera baita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

infinituki txiki (3); infinituki txikien (3)


infinitutasun iz infinitua denaren nolakotasuna.

Infinitutasun hori bat dator, guztiz modu harrigarrian etorri ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.

Finitutasun espazial hau, ostera, infinitutasun tenporalez konpentsatzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Halabeharraren zenbaki zigizagatsuekin eta platonikoek gurtzen duten Loteriaren Arketipo Zerutiar delakoarekin... berdin dela gauza infinituak aldi berean existitu edota haiek badenaz eta jada ez denaz osatuak direla uste izatea, hots, akzidentezko infinitutasuna.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.

Haren infinitutasuna ene gorputzaren mugetarat ekarri ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 483. orr.

Neure mugak haren mugagabetasunean eta infinitutasunean urtu ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 483. orr.


infirmeria iz ipar erizaindegia.

Geroago SS-en infirmeriara eramana, kanpalekutik kanpo, egun batez erran zidan: "Goiz huntan hasi niz zigaretari gustu zerbait harrapatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 140. orr.


infirmiersa (orobat infirmiertsa) iz ipar andre erizaina.

Hemen Gurutze Gorriko infirmiersa andana handi batek ongietorri egiten digu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Egun hauetan jujatua izan da eri artatzaile bat Christine Malevre infirmiertsa, zazpi eri haundieri, hiltzeko erremedioa eman diotelakotz ez baitzituen jasaiten ahal heien sofrikarioak.  Herria   2003-02-06

Zenbait urte bazuen eri handi zagola bazakien arta etxeetako berri, aldia egin ondoan berriz etxerat, hor bere lagunaren ondoan, alabaren eta infirmiersen arteri esker beti goxoki zagon.  Herria   2001-02-01


inflamazio iz hantura.

Inflamazio bati aurre egiteko antiinflamatorioak oso eraginkorrak izaten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.


inflazio 1 iz prezioen maila orokorraren igoera egonkorra, diruak duen balioa txikiagotzen duena.

Prezioen maila orokorraren igoera egonkorra da inflazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Maizenik, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) bilakaerarekin neurtzen da inflazioa. Politika murrizgarriek inflazioa, hau da, prezioen hazkundea kontrolatzea dute helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Prezioen iraultzak [...] mozkinen inflazioa ekarri zuen, lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Inflazioak «traba» egiten dio bai lehiakortasunari, bai hazkunde ekonomikoari, bai enpleguari.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Inflazioa kaltegarriagoa izan daiteke hartzekodunentzat [...] zordunentzat baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Petrolioaren bigarren krisiak %13ra igoarazi zuen inflazioa ELGE eremuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Inflazioak %0,7 egin zuen gora joan den hilabetean Hego Euskal Herrian. herriaŽ

Apreziazio horri berorri esker asko murritz zitekeen inportazioen prezioa; horrek inflazioa jaitsarazten zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Solbesek iragarri zuen martxoan inflazioa apaldu egin beharko litzatekeela.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Enpleguak gutxituz lortu zen leku guztietan inflazioa jaistea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Soldatak edo alokairuak eguneratzeko unean esaterako, inflazioak behera egin zuela diote estatistika hotzek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

Euroaren eremeuko inflazioak behera egin zuen urtarrilean %1,9ra.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Finantza publikoak behar bezala onbideratu edo inflazioa gutxiagotzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Inflazioa ezeztatu beharra dago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Indexazio-mekanismoek eragindako prezio-soldaten espiralak, inflazioaren gorakada izugarria ekarri zuen herrialde industrializatuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Soldatak beheraka, inflazioa goraka.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.

Inflazioaren eta langabeziaren aldi bereko igoaldiari aurre egin behar zitzaion bat-batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Inflazioaren kontrola eta ekonomiaren bultzada uztartzea ez delako erraza.  Berria - Harian   2005-12-02

Petrolioaren krisiak inflazioan izandako eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Petrolio upelaren igoera islatu da apirilean euroguneko inflazioan.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Alemaniako historiako inflaziorik handiena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 179. orr.

2 irud

Telefono deien inflazioa iruditzen zait eragin dugula.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

Aldaketak euskal politikagintza osoan gertatzen ari direla uste du EBBko eledunak; «politikagintza pil-pilean dago», esan eta, inoiz baino proposamen gehiago mahaigaineratu direla adierazi zuen, «proposamenen inflazioa dago». balioen arazoa larri-larria bilakatu da gure gizartean; eta, horregatixe, Botereak eskuan hartu duen eta bizitza publikoan inflazio jasangaitz bat ikusten duen arazo bilakatu da, hain zuzen. herriaŽ

· Unibertsoaren inflazioa, energia ilunak sortzen duen azelerazioa.  Berria - Gaiak   2006-03-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik inflazionista.

Era horretan Alemaniako inflazio-tentsioak gutxiagotuko ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Dena den, inflazio arriskuak direla eta, adi egoten jarraituko dutela adierazi dute.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Inflazio-tasa txikienak dituzten hiru herrialdeen interes-tasen batez bestekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Urteko inflazio tasa altuenak.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Kontsumorako prezioan indizearen arabera neurtutako inflazio-tasa harmonizatuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Hazkunde ekonomiko negatiboa, inflazio indize altuak eta bizkor hazten zihoan langabezia.  Berria - Mundua   2004-06-08

Inflazio-diferentzialak eta gerraren ondoren finkatutako parekotasun sarritan artifizialak, truke-tasa errealen aldaketa garrantzitsuen eragileak izan ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Bi herrialdeen arteko inflazio- aldeek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Funtsezkoa da arrisku horiek epe ertaineko inflazio aurreikuspenei ez eragitea.  Berria - Ekonomia   2006-01-13

Horixe baitzen inflazio-iragarpenak aldatzeko eta prezioen egonkortasuna berreskuratzeko modu bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Konkurrentziazko inflazio-murrizteak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrenbestez, eskari-inflazioa eta kostu-inflazioa bereizten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Ondasunek edo zerbitzuek prezio bat dute, eta prezio horren osagaien kostuek gora egiten dutenean sortzen da kostu-inflazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

5 azpiko inflazio

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskuak kontutan hartzen ez dituena oso prezio aldakorrak baitira, %2,1 hazi da azken urtean.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Energia eta elikagai freskoak kenduta lortzen den azpiko inflazioa %0,9ra jaitsi zen iragan hilean. herriaŽ

Azpiko inflazioak berdin jarraitzen du, eta, petrolioa ez bada garestitzen, «inflazioa neurrian» igoko dela pentsatzeko aztarnak badirela uste du patronalak.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Azpiko inflazioa %2,9an mantendu zen.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

6 inflazio-eragile (orobat inflazioeragile) izond ik inflazionista.

Politika horien eragin aldi berean errezesibo eta inflazio-eragilearen ondorioz [...] 1980ko hamarraldian Diru Funtsak bere mekanismoak ugaldu zituen, egiturazkoagoak ziren neurrien bitartez. Politika hori permisiboa eta inflazioeragilea gertatzen bada, interes-tasen beherakadak kapitalen irteera garbiak bultzatuko ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

7 urtearteko inflazio (orobat urte arteko i.)

Espainiako urtearteko inflazioa urrian %3,6 izan dela kontuan hartuz gero [...].  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Maiatzeko urte arteko inflazioa %3,4koa zen Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Urtearteko inflazioa %2,7ra iritsi da Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Urte arteko inflazio tasa txikiena, berriz, Gipuzkoarena da %1,8arekin.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Euroguneko urte arteko inflazioa ehunen bat jaitsi zen martxoan, otsailekoarekin alderatuta; %2,3tik %2,2ra, beraz.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Herrialdeka, urtearteko inflazio tasa handiena dutenak Grezia (%3,1arekin) eta Espainia, Irlanda eta Luxenburgo (%2,3arekin) dira.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

8 urteko inflazio

Adibidez, 1993an, Ukrainan, urteko inflazioa %500ekoa izan zen eta Brasilen, berriz, %1.200ekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

Urteko inflazioa %0,2 gutxitu zen iaz abenduan euroa erabiltzen duten herriko datuak kontutan harturik.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

Euroguneko urteko inflazioa 0,1 puntu murriztu da ekainean.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko inflazio (3); arteko inflazioa (10); arteko inflazioak (3); azpiko inflazioa (7); azpiko inflazioak (4); da inflazioa (12); donostia inflazioak (3); du inflazioak (5); eremuko inflazioa (3); eta inflazio (8); eta inflazioa (13); eta inflazioa kontrolpean (3); eta inflazioak (3); eta inflazioaren (6); euroaren eremuko inflazioa (3); euroguneko inflazioa (11); euroguneko inflazioaren (3); horrek inflazioa (3); inflazio arriskuak (3); inflazio tasa (18); inflazioa baino (5); inflazioa eta (8); inflazioa izan (4); inflazioa kontrolatzeko (4); inflazioa kontrolpean (5); inflazioa murriztu (3); inflazioak behera (3); inflazioak ere (3); inflazioak ez (3); inflazioak ez du (3); inflazioak gora (4); inflazioan eragin (3); inflazioaren aurkako (4); inflazioaren azpitik (3); inflazioaren eragina (5); inflazioaren eragina kontuan (4); inflazioaren eta (4); inflazioaren gaineko (3); inflazioaren gorakada (4); inflazioaren igoera (8); inflazioaren kontrako (6); inflazioaren kontrola (4); inflazioari buruzko (3); inflazioari eusteko (6); urte arteko inflazioa (10); urte arteko inflazioak (3); urtearteko inflazioa (7); urteko inflazioa (9); z inflazioa (3); zen inflazioa (5)


inflazioeragile ik inflazio 6.

inflazionista izond inflazioa eragiten duena. ik inflazio 6.

Diruaren depreziazioaren eragin inflazionistak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Aldi berean, halako inertzia inflazionista bat ere ekarri zuen, zenbait herrialdek, Europan batez ere, oso nekez gaindituko zutena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Herrialde inflazionistenetako konkurrentziaren beherakadak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.


inflexio (orobat inflesio g.er.) 1 iz aldaketa

Herrialde industrializatuetako jardueraren mugimenduarekin lotuta dauden inflexio ziklikoak gorabehera, nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua (%9 1998an, eta %5 1985ean) handituz joango da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Bestalde, Batzarren ustez «inflexio une» batean daude orain.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

2 doinu aldaketa.

-Baina hala ere -jarraitu zuen Gabrielek, ahotsari inflexio leunago bat emanez-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 304. orr.

Bere haurrideenganako grina lakar eta goxoa begirada batez, bere ahotsaren inflexio batez sumarazten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

Dantzarien mugimenduak estuki lotuta daude partituraren inflexioei eta oinen hotsek behearen kontra musikaren erritmo bortitza azpimarratzen dute.  Berria - Kultura   2004-09-12

8421 iluna da, kontzeptuala, guztiz hotza eta hermetikoa, eta Shostakovitxen musikaren inflexioei zehatz-mehatz atxikia.  Berria - Kultura   2004-05-30

3 inflexio puntu1 kurba bat ganbil izatetik ahur izatera -edo alderantziz- igarotzen den puntua.

Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua; inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Une jakin batean, fisika legeen arabera ezinbestez beherantz jo behar zuen kurbaren inflexio puntu horren inguruan-edo, beheraka jo beharrean, gorago eta gorago jo zuen Svenek.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

Froga ezazu elkargune hori inflexio-puntu bat dela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.

4 inflexio puntu2 norabide aldaketa.

Programa inflexio puntu bat izan zen politika komunitarioan, zeren eta Lurraren Goi Bilerari (Rio 1992) emandako erantzun komunitarioa zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.

XX. mendeko hogeiko hamarkadan, ostera, epistemologia horretan inflexio-puntu bat nabarmentzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Hazkunde eta Enplegurako Lisboako Adierazpenak [...] inflexio puntu bat erakusten digu iraunkortasuneranzko bidean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.

Sara eta biok marrazten ari ginen historiaren lerroak, baina, izan behar zuen noizbait bere inflexio-puntua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 185. orr.

Bigarren inflexio puntua alderdien mahaia sortzea izan behar du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Su-etenak eragindako «inflexio puntua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Dorre bikien erasoa inflexio puntua izan da giza eskubideen urratzean?  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren inflexio (3); inflexio puntu (21); inflexio puntu bat (10); inflexio puntua (28); inflexio puntua izan (7)


influentzia (orobat influentzi g.er.) 1 iz eragina.

Etxarte ere Bozen influentzia argi pera erori ote zen?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 67. orr.

Autore honek ere, Herder-en influentzia behin eta berriro aipatzen duen arren, ohi den eran, behin ere ez du argitzen influentzia horren nondik norako konkretua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

Mirande zegoen influentzien pean beste asko ere bazegoela adieraztearren.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 237. orr.

Artetik erraiteko, influentzi edo eragin haundia ukan dute Euskal Herriko anitz apez gaztek haurren baitan, lehengo kirol eta ohidureri buruzko afizionea sortaraziz eta euskal nortasuna gora atxikaraziz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

2 pl dezaketen adiskideak.

Ez zekiten ordea Francisco ez dela gizagaixo bat, eta influentziak dituela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 104. orr.

Aurreneko aldia nuen, ez ninduten gogorregi zanpatu, kuartelilloan berriro entzun nuen "influentziak" neuzkala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Donatien bere faboreak beste emakume batzuei eskaintzen hasi zenean, guztiz jeloskortu eta zapuztu zen madame de Montreuil, hainbesteraino, non polizian zituen influentzia guztiak erabili baitzituen mendeku hartzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

3 influentzia trafiko ustelkeria politikoa.

Bolueta kasuan prebarikazioa eta influentzia trafikoa gertatu zirela dioen txostena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Paueko Thierry Pons epaileak Destrade auzian auzipetu zuen, influentzia trafikoa erabiltzea eta gizarte ondasun abusua erabiltzea leporatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Escartinentzat eta Sanchorentzat urtebeteko espetxe zigorra, 18 urtez gaitasungabetzea eta 7.800 euroko isuna eskatu du fiskalak, prebarikazioagatik, hondamendi arriskua eragiteagatik eta influentzia trafikoagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta influentzia (5); influentzia trafikoa (3) +


influentziatu, influentzia(tu), influenziatzen du ad eragin.

Autoritatearen abusua da, irakasleak bere posizio pribilegiatua manupekoak ideologiko-politikoki influentziatzeko erabiltzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 79. orr.

Liburu maitalea pazientziaduna da, librea, bere iritzia berak egiten dakiena, medioek eta kritika akademikoek luzaroko influentziatuko ez dutena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.


infoaberats iz

Hori guztia egia izanda ere, bistan da iraultza teknologikoak ez duela infoaberatsen eta infopobreen arteko amildegia murriztu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.


infografia iz ordenagailu bidez irudiak sortzeko teknika.

2002an Euskal Herrian ekoitzi zen film bakar hau berriztatzailea izan zen, animazioa, infografia, efektu digitala eta irudi errealak nahasi baitziren bertan.  Berria - Kultura   2004-01-10

Dantza garaikidea, bideoa eta infografia uztartu dituzte 3600 lanean.  Berria - Kultura   2004-04-16

Une jakin batzuk kenduta, gozotasun pasarte gutxi daude muntaian, eta egonezina areagotu egiten da amaieran, atzeko pantailan zubi eta eraikuntzetako infografia gogorra proiektatzen delarik.  Berria - Kultura   2004-05-02


infografista iz infografian espezialista.

Joxean Apeztegia Berriako infografistak egin du grafikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30


infograma iz

Era guztietako xehetasunez apainduta ematen dituzte komunikabideek horrelako heriotzen berri: ordu zehatza, grafikoak, infogramak...  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Eta hala, alde batean irakurlearen sentimenduak kudeatzen dituzten albisteak daude, eta horregatik ematen zaigu mozkortu arterainoko informazioa: infogramak, aurpegiak, izenak, detailerik morbosoenak...  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.


infolio iz folio tamainako liburua.

Petrarcaren obra guztiak bildu zituen lehenengo edizioak adibidez 1.500 bat orrialde ditu, eta 1554an inprimatutako infolio zarratu hauetatik 75 bakarrik dira italieraz idatziak.  Berria - Kultura   2004-10-02

Infolioaren edizio txukunak harritu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Baltsamatzeari buruzko tratatuaren infolio-neurri berekoa zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.


infopobre iz

Hori guztia egia izanda ere, bistan da iraultza teknologikoak ez duela infoaberatsen eta infopobreen arteko amildegia murriztu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.


informal 1 izond protokolo, zeremonia edo hotsandiaren arauetatik kanpo dagoena.

Politika publiko jakin baten garapena arautzen duten balore, printzipio eta arau formal zein informalen multzoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

Jantzi ohi dituen gorbata eta trajeak etxean utzita, alkandora informal bat eta panazko galtzak zeramatzan.  Berria - Harian   2005-07-31

Arropa informal baina dotorea du, Armani jeans-ak.  Berria - Harian   2005-05-08

Sare informalak sortu, familiari lagundu, boluntario programak egin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Elkarrizketa informal bat izan nahi nuke zuekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 57. orr.

NBEren Segurtasun Kontseiluaren bilera informala, IAEAren txostena eztabaidatzeko.  Berria - Mundua   2006-04-29

Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta UNESCO-rekin kontsultarako harreman informalak ditu.  Berria - Kultura   2004-04-24

Mahai inguru informala zen, izaera juridikorik gabekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Ahozko mintzabide mota batzuen bereizgarri nagusia izan liteke diskurtsoaren egiturarik eza (berriketa informala, kirol edo gizarte gertakarien zuzeneko emanaldia, eta abar).  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.

Izaera ezberdineko bertso-eskolak ditugu, hala ere: batzuk informalagoak, besteak etorkizuneko bertsolariak zailtzeko eta trebatzeko asmo zehatzagoarekin jokatzen dutenak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.

Taxismotik arte informaleraino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

2 (izen gisa)

Informalaren txanoa jantzi, eta lasterka txikian iritsi nintzen institutu aurreko autobus-geltokira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

Informal txanoduna hartzen dut, eta eskolako poltsa bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berriketa informala (3); informal bat (3); musika tresna informalak (3)


informalismo iz margolaritzan, materiaren adierazpen ahalmena ohiko formetatik eta forma geometrikoetatik at bilatzen den joera.

Ruiz Balerdi informalismoaren aitzindariaren erakusketa zabala.  Berria - Kultura   2004-12-12

1950eko hamarkadan informalismoaren ildoa landu zuten artistak dira.  Berria - Kultura   2004-09-05

Bilduma iraunkorreko lanekin antolatutako erakusketetako batek informalismoaren nondik norakoak ezagutzeko parada emango du.  Berria - Kultura   2004-12-14


informalista 1 izond informalismoari dagokiona.

Nolanahi ere, begiekin sabaiko orban informalista baino haratago behatzen asmatzen duela ematen du, ganbara eta gaineko teilatua baino ere harago.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 93. orr.

2 iz informalismoa lantzen duen artista.

Informalistek, esaterako, XVII edo XVIII. mendeetako tradizioa berreskuratu zuten.  Berria - Kultura   2004-09-05


informalki adlag era informalean

Ulergarria denez, espekulazioa aurrenik sistemako diru periferikoen ingurukoa izan zen, hau da, finlandiar markoaren eta suediar koroaren ingurukoa, informalki baino ez baitzeuden haiek alemaniar markoarekin lotuta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.


informaltasun iz informala denaren nolakotasuna.

Aurkezpenaren informaltasunak hori estal lezakeelako, garrantzitsua da hemen azpimarratzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 26. orr.


informante iz informatzailea.

Behar izango zuen Ministerioko karpeta, informanteen izenak eta helbideak eta hitzorduak zituena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 47. orr.

Informanteen fitxak ere bete behar zituen, eta Martina eta Mercedesen fitxa bete zuen lehenengo.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 74. orr.

Ez zion, gainera, datu berririk eman informanteak, Jesusak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 102. orr.


informatibo 1 izond informazioarena, informazioari dagokiona.

EITBren ildo informatiboa salatu dute 18 taldek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Estrategia informatibo nagusiak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Egun bizi dugun saturazio informatiboa da zentsurarik perfektuena askotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Horra gure arreta bideratzeko bi gune informatibo bero.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 31. orr.

Gerra zikin informatiboan badago erantzukizunik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Informazioa eta gardentasuna eskatzea, eta manipulazio informatiboa gaitzestea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Presak ez du justifikatzen zorroztasun informatiboa alde batera uztea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Luciano Violantek «totalitarismo informatiboa» bultzatzea egotzi zion atzo Gobernuari.  Berria - Mundua   2004-05-06

Eskaintza informatiboa zabaltzeko.  Berria - Harian   2005-06-12

Irizpide informatiboak, irudiaren garrantzia informazioaren hautaketan, mezuaren hautaketa, albistegien egitura baldintzak, albisteen formak eta telebistaren errealitate soziala.  Berria - Harian   2005-12-04

2 zerbaiten berri emateko dena.

Gutun informatiboak bidaliko zaizkie guraso, ikasle eta irakasle guztiei.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

13:00etan batzar informatiboa eta elkarretaratzea egingo dira Kantinan, «itsasertzak izango duen hondamendi beldurgarria salatzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Epaitegiak diligentzia informatiboak ireki zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Izenburuak informatiboa izan behar du, esaldi batean jaso behar du idazlana zertaz ari den.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 377. orr.

Haien ustez, EITBn agertutako kanpaina, informatiboa izan beharrean, publizitarioa baino ez da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Udalerritan banatuko da txosten informatiboa, B eta D ereduetan matrikulatzera animatuko duen gutunarekin batera. eguneroko elkarretaratzeak egiten eta eskuorri informatiboak banatzen jarraitu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Artxibo informatiboak ezabatzea.  Berria - Harian   2005-03-08

Goiz eta arratsalde mahai informatiboak jarriko dituzte Bulebarrean.  Berria - Harian   2005-11-30

3 iz berriak emateko irratsaioa edo telebista emanaldia. ik albistegi.

Ez zuen informatiboa entzun ez eta zerura begiratu ere zein eguraldi egiten zuen jakiteko.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 54. orr.

TVEko informatiboetako buru Alfredo Urdazi Iriarte kazetari iruindarra.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.

Informatiboa ikusten ari zen Dionisos.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Buongiorno, notte-n, garai hartako telebista informatiboetako irudiak erabili ditu Bellocchiok.  Berria - Kultura   2004-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzar informatibo (3); batzar informatiboa (4); gosari informatiboan (3); informatibo baten (3); informatiboa da (3); informatiboa egingo (3); informatiboa egingo dute (3); informatiboa eta (3); manipulazio informatiboa (3); totalitarismo informatiboa (3)


informatiboki adlag informazioaren aldetik.

Informatiboki, ekonomiaren egoeraz erakundeak egiten zuen analisia zen garrantzitsuagoa.  Berria - Ekonomia   2004-09-22

Zuhur jokatu behar dugu irudi bereziki morbosoak ez emateko eta albisteok, gainera, informatiboki ez nabarmentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Ildo beretik, informatiboki egon den jarrera eta hilketak lotu zituen parlamentario ohiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14


informatika 1 iz informazioa automatikoki erabili ahal izateko tekniken eta jakintzen multzoa.

Gure eguneroko bizitza dago informatikak baldintzatua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Gaztea da irakaslea, informatikan aditua.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 122. orr.

Hitzaldietan, eztabaidetan eta baita informatikako ikastaroetan ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.

Poliziaren informatikako espezialistak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Informatikako ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 21. orr.

Informatikaren arloan ez zegoen erdi mailako titulurik orain arte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Microsoftek informatikaren merkatua kontrolatzen duelako.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Informatika kuantikoak atomoaren egoera kuantikoetan gordetzen den informazioa maneiatzea eskatzen du.  Berria - Gaiak   2004-06-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik informatiko.

Informatika sistema batek zituen apustu guziak zentralizatzen eta tratatzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 119. orr.

Informatika sistemen ustiapena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Informatika instalazioetako segurtasun inguru berritzaile bat lantzen ari da.  Berria - Gaiak   2004-11-04

BBK-k interesik gabeko maileguak eskainiko ditu informatika ekipamenduen erosketarako.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Informatika programetan espezializatutako Decidia konpainiak.  Berria - Mundua   2004-10-31

Calmeyra deitu informatika proiektua.  Herria   2001-03-01

Aspalditik Microsoft informatika erraldoiak bere lehiakideek merkatuan duten eserlekuaz bereganatzeko estrategia hartu du.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

XML informatika lengoaiaren onurez hitz egin du Iñaki Alegriak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Hego Amerikako nortasun agiri faltsuak, informatika materiala, matrikulak eta 12.700 euro.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Informatika teknologia oso aurreratua erabiltzen omen zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Lanbidek izango duen informatika aplikazioa aurkeztu zien Azkarragak atzo prestakuntza zentroei.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Barneko elektrizitatea eta informatika sare guztia erabat kaltetu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Ikastetxeetako irakasleak, ikasleak, informatika ingeniariak, garbitzaileak, funtzionarioak eta militarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Informatika eta telematika tresneria berriak mila bider areagotu ditu Platonen mitoak idazketari erantsitako arriskuak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.

Gunea sareratzeaz arduratu den Zuhar Informatika Zerbitzuko arduradun Osoitz Elkorobarrutiak azaldu zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Microsoft informatika taldearen aurka.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Informatika multinazional handiek interes gutxi jarri dute proiektuan.  Berria - Gaiak   2004-04-18

Bill Gatesen informatika konpainiaren akzioek %11 gutxiago balio zuten atzo burtsa itxi zenean.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

Apple informatika enpresa Mac OS sistema eragileko akatsak aztertzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-04-23

Materiaren ezagutza mailan, ADNaren egitura mailan eta informatika kontuetan aurrerapen handiak egin ondoko urteetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.

Informatika-gelako ordenagailuetan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

Lehengusuak ez ziren itzuli artean beren taekwondo eta informatika ikastaroetatik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 15. orr.

Bistan da informatika-teknikoa izateko ez dela beharrezkoa buru-argia izatea.  Berria - Kultura   2004-03-31

Bizkaiko Ezindu Fisikoen Koordinakundeko Informatika irakasleak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Informatika ikasle baten lagunak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Unibertsitatean nago gaur, Informatika Fakultatean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duen informatika (3); ehuko informatika (3); eta informatika (16); eta informatikan (6); eta informatikan formakuntza (3); eta informatikaren (4); fiskal eta informatikan (5); informatika enpresa (9); informatika eta (16); informatika fakultatean (5); informatika fakultateko (11); informatika fakultateko irakaslea (6); informatika gela (3); informatika ikastaldi (6); informatika ikastaldiak (3); informatika taldearen (3); informatika teknikaria (3); informatikak eta (3); informatikako oinarrizko (3); informatikako oinarrizko programen (3); informatikan formakuntza (3); informatikan formakuntza edo (3); informatikaz eta (3); microsoft informatika (6)


informatikari (orobat informatikalari g.er.) iz informatikan aditua den pertsona.

Informatikarien hizkuntzan esanda, softwarea litzateke zientzia, eta hardwarea teknologia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Eskolen azken saioan, Xabier Arregi informatikaria CVS eta XML teknologiei buruzko ezagutzak finkatzen saiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Hizkuntzalariei eta informatikalariei da jardunaldi hau zabaldua.  Herria   2002-10-17

Casablancan igarotako oporretatik itzultzen zen neskarena, treneko komunean larrua jotzetik zetorren informatikariarena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 21. orr.


informatiko 1 izond informatikari dagokiona. ik informatika 2.

Sistema telematiko eta informatikoen ahalmen fisikoa (hardwarea) izugarri hobetu dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.

Eskuliburu, hiztegi eta programa informatikoen laguntzaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Beste aplikazio informatikoetara eramateko aukera eskaintzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Etxebizitzarako ekipamendu informatikoa eta Interneterako lotura.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Eraikinean zen langile bakanetako batek adierazi zuen poliziek «zerbitzari informatiko osoa» eraman zutela.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

Euskarri informatikoa duten beste bilaketa tresna batzuekin batera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Lau orduz jardun zuen bere produktu informatikoen xehetasunak, gorabeherak eta inguruabarrak azaltzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 85. orr.

Material informatikoa, osagai elektronikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Eredu mekaniko edo optikoetatik baino eredu informatiko edo zibernetikoetatik hurbilago dagoen informazioaren tratamendu baten bitartez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Sasser har informatikoa maiatzaren 1ean agertu zen lehen aldiz.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Hiru mezu berri: kinieletan irabazteko metodo bat, birus informatiko berri baten aipamena eta... Mireiaren mezu bat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 59. orr.

Errotaburun bildutako informazio guztiaren kopia informatikoak daude beste egoitza batzuetan.  Berria - Harian   2005-06-14

Segurtasun informatikoaren alorreko enpresa.  Berria - Gaiak   2004-12-21

2 informatika bidezkoa.

Gure @Euskadi aldizkari informatikoak informatzen zuen gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 162. orr.

3 iz informatikaria.

1.100 biologo, informatiko eta teknikari ari dira lanean, 16 laborategitan eta 6 estatutan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Lanbidez informatikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 149. orr.

"Retourn" tekla zanpatu eta, istant bat gabe, pantailak, "erabiltzaileak pribilegio aski ez" zuela egin zidan gaztigu, informatikoen ohiko hizkera txatxuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birus informatiko (3); birus informatikoa (8); birus informatikoak (12); birus informatikoaren (5); enpresa informatikoak (3); har informatikoa (4); har informatikoak (3); informatiko bat (5); informatiko eta (3); informatikoa eta (4); informatikoen bidez (3); mydoom birus informatikoak (4); programa informatiko (4); programa informatikoa (3); programa informatikoen (4); sasser birus informatikoaren (3); segurtasun informatikoaren (3); sistema informatiko (5); sistema informatikoak (8)


informatikoki adlag informatika sistemak erabiliz.

«Informatikoki erregistratuta» dauden datuak direla nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Bertan pertsonaren xehetasunak bilduko dira informatikoki eta bost urteko iraupena ukanen du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Europako 17 gunetako izenak informatikoki landu ditu, orotara 20.000 sarrera eginez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09


informatizatu, informatiza, informatizatzen 1 du ad informatikaren baliabideak aplikatu.

Hil bukaeran etorri zen Unaji jauna nire lana informatizatzera.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

Udal Liburutegien katalogoak informatizatzea.  Berria - Kultura   2004-01-04

Herrialde hartako justizia bulegoak informatizatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Baina zaila omen daukat, garai hori ez omen dagoelako informatizatua.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 115. orr.

Eta konputagailuen garaia eguzki honi arrotza balitzaio moduan, hemen barruan ez da fitxategi informatizaturik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 30. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta konputagailuen garaia eguzki honi arrotza balitzaio moduan, hemen barruan ez da fitxategi informatizaturik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 30. orr.


informatizazio 1 iz informatikaren baliabideak aplikatzea.

Iraultza mikroelektronikoak -hots, informatizazioak, automatizazioak edota errobotizazioak-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Orokortze hau interesgarria da berez, baina ez ditu bete eragin zituen informatizazio-esperantzak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.


informatu, informa, informatzen 1 da ad berri jakin.

1942ko apirilean New Yorkeko Baskoen Ordezkaritzaren sinpatiak pro-Axis izan zitekeela informatu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 212. orr.

Informatuko nintzen hobeto.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Irakurlea ez dabilela gaizki titulu hutsekin "informatzen" denean. bitartez informatzen ziren agertzen zitzaien arazo bakoitzean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 198. orr.

Euskaldunok euskaraz informatuak izateko eskubidea dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Egilea informatua zegoen, bai, baina ez zekien zer zioen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

Informatuta gaudela uste dugu, soilik antzezpenerako sarrerak dauzkagula konturatu gabe.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 73. orr.

Informatuta egoteak nekatu egiten du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Ongi informatutako iritzi publikoaren oinarriak zabaltzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.

Ez kritikatu informatu aurretik; pentsatu lehen, egin agiraka gero.  Elizen arteko biblia   Si 11,7

• 2 du ad berri eman.

Gernika bonbardatu zutela informatu zuen Union Radioko esatariak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 53. orr.

Gobernu Ordezkaritzak informatu zuenez, 14:00etan, Espainiako Poliziari deitu zion egin zuena kontatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

PPren gobernuak ekimenaz hobeto informatuko zuela eta udaleko talde politikoen artean «adostasun zabalagoa» lortuko zela uste zuten sozialistek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bai abokatuak eta bai Askatasunak informatu dutenez, hiru gazteak gaur goizean, 10:00etatik aurrera pasatuko dira epailearen aurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

PSOE eta PP erakunde armatuarekin bildu zirenean herritarrak «informatu» zituztela eta segimendu talde bat zegoela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Hauteskundeak baino hainbat aste lehenago herritarrak eta bereziki beltzen komunitateak beren boto eskubideei buruz informatu genituen.  Berria - Mundua   2004-10-27

Esaterako, Bushek terrorismoaz, Ekialde Hurbilaz eta abarrez informatzen duten txostenez egin duen erabilera ikertzeko.  Berria - Mundua   2004-08-22

Gerenteak ez digu ezer zehaztu, eta langileak gutun bidez bakarrik informatu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-02-27

-Gaizki informatu zaituzte -azaldu zuen goxoki-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 304. orr.

-Amsterdamen izan dira duela bi aste -informatu nau Luisak alkoholaren aterrune batean-.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

Prentsa ageri honen bidez informatu nahi zaituztegu Uztaritzen eramaten dugun dinamikari buruz.  Herria   2004-01-01

Baina -kakazaharra!- atezainak aurki informatu ninduenez, idazlea La Jolla-ko misio batean zegoen entzerraturik, nobela berria amaitzeko aitzakiaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 139. orr.

Iragarkien helburu nagusia gizartea informatzea zela adierazi zuen Amannek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Sare publikoko irakasleria sentsibilizatu eta informatu nahi dute kanpainarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

• 3 (dio ad)

Birritan deitu diozu etxera, baina ez dagoela informatu dizu pisukide batek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 111. orr.

Argirantz bultzatu zuen, eta Gargantuaren txirristaren amaieran dauden koltxoien gainean erori zen Uxue, onik, udaltzaingoak Xabiren emazte ohiari informatu zionez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 43. orr.

Herriko astekariak informatzen zigunez, Sipsey eta Onzell zeuden sukaldari, Big Georgek, berriz, erretegiaren ardura zeukan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 107. orr.

Pilotariek pilotalekuko ikusleei informatzeko piketea eratu dute.  Berria - Kirola   2006-03-12

4 (era burutua izenondo gisa)

Tonto informatu batek sinesteko moduan asmatua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

Nazka-nazka eginda nengoen pertsona informatua izateaz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.

"Oso turista informatua naiz", erantzun zidan berak burlati.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Tonto-falta izugarria datorkigula bizi garen sasoi informatu honetan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

Iritzi publiko libre eta informatua lortzeko.  Berria - Gaiak   2004-02-04

Itsas-giroko jende ez-informatu eta kulturagabeena dela jakintsuena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

· Jendea orain elkartera informatuago heltzen dela uste dut.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta informatu (3); eta informatzeko (4); gaizki informatu (3); herritarrak informatzeko (4); informatu eta (5); informatu nahi (3); informatu zion (3); informatuak izateko (3); informatzea eta (3); informatzeko eta (9); ondo informatuta (3)


informatzaile (orobat informatzale g.er.) 1 izond informatzen duena.

Eztabaida garbi, luze eta informatzailea falta da, eta behar da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 35. orr.

Nekazarien ENBA sindikatuak hitzaldi informatzailea antolatu du bihar Tolosan (Gipuzkoa), gazteak nekazaritzan sartzeari buruz.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

2 informazioarena, informazioari dagokiona. ik informatibo.

Batetik, politika informatzailea hasieratik indartuko nuke, herria ongi informatzeko eta autobidearen aurkako koordinadorak hasieratik muntatu zuen estrategiari aurre egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

3 iz informatzen duen pertsona.

Irail horretan informatzaile batek FBIri jakinarazi dio Lasarte, Arana, Monzon eta Irala New Yorkera iritsiak direla.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.

Galindezek lau informatzaile finko ditu, gutxienez jota, Dominikar Errepublikan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Atxiki ezak gogoan informatzaile konfidentziala naizela, aditu?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Madrilen bildu dira Europa G8 eko bosten informatzaile arduradunen buruak (Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Italia eta Alemania).  Herria   2004-03-25

Bazen garai hartan San Petersburgon poliziaren informatzaile bat, izenez Leibusch.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.

Oro har oso sinesgarritasun ttipia ematen diogu artikulu horri, idazlearen informatzalea "norbait" baldin bazen ere.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 88. orr.

Pello Zubiriaren izendapena aipatzen duen agirian, «KASeko informatzaileak» Zubiriaren aukera ez zuen egokitzat jotzen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Informatzaile pribatua tiroz hila bere bulegoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Datu-biltzaile arduratsu batek ziurrenik bikoteen froga erabiliko luke, bi informatzailerekin edo informatzaile bakarra eta grabagailuarekin.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 133. orr.

Informatzaileek eman xehetasunen arabera, [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 85. orr.

Informatzaile izateak eskatzen dizkion zereginei ekingo die.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.

Ramírez kapitaina ez zen beraz, zehazki, espioia, informatzailea baizik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

· Horrentzako eta Enbaxadako bigarren idazkari Joycerentzat informatzaile jardun izan baitu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Euzkadi'ko Jaurlaritzak Ameriketan antolaturik duen informatzaile Sarea-ren barruan espioitza zereginetan dihardutenek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.

Galdera ugari egin zioten horregatik, eta informatzaile eginkizunaren garrantziaz oharturik, eta bere albisteekin sentitzen zuen pozarekin erantzuten zien denei.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere informatzaile (3); eta informatzaile (4); informatzaile bat (3); informatzaile batek (3); poliziaren informatzaile (3)


informazio (orobat informazione g,er., eta informazino g.er.) 1 informatzea, berri ematea.

Itzulpengintzaz Masterra egin zuen Gasteizen, eta Hizkuntza, Informazio eta Komunikazioaz Donostian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Besteak beste, EITBren informazio politika kritikatu zuten, bertsotan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.

Ikus-entzunezkoen, aisialdiaren eta informazio eta komunikazioaren teknologia berrien industriarako oinarrizko plan baten itxura izan beharko du sorta horrek.  Berria - Kultura   2004-10-31

Informazioaren euskarriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 327. orr.

Eredu informatiko edo zibernetikoetatik hurbilago dagoen informazioaren tratamendu baten bitartez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Formaren teoria gainditzeko ahaleginak informazioaren kontzeptuaren inguruan bildu dira batez ere azken hamarraldi hauetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.

Informazioaren gizartean bizi omen gara.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 15. orr.

Ezinbestekoa da gauzen berri izatea, jakitea, kalitatezko informazioa eskura izatea alegia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.

Informazioaren aroa ate joka ari zaigu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Informazioa lortu eta prozesatzearen kostuen izugarrizko murrizketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.

Informazioaren transmisioa eta artaldearen jokabidea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.

Komunikazio eta informazioaren inguruan gertatzen ari den guztia da aski harrigarria.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.

2 argibidea.

Esperimentu eta behaketa sinple batzuek hainbat informazio ematen dute gogoratze-prozesuari buruz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Ikusmen-sistemak ez du aski informazioa kopiatzea, maila bakoitzean erabat tratatzen du berriro informazio hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Ezin igaro daiteke hiru dimentsiotako eszena batetik bi dimentsioko irudi batera informaziorik batere galdu gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.

Informazio gutxi daukagu, eta, gainera, informazio interesatua eta manipulatua da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Nancy-rekin izandako elkarrizketan bildutako informazio guztia eman nion azken xehetasunera arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 108. orr.

Nik informazio horixe besterik ez nion eman.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 74. orr.

Oharpen eta informazio jakingarriz beteriko, euskal historiaren eta gizartearen lekukotza paregabeak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.

Nik informazio konfidentziala lantzen diat, badakik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Informazio ofizialak urriak zirelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Informazio eguneratua eskuratzeko baliabideak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Informazio praktiko uga.ri eskaintzen dituzte liburuxkek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Matxinatuen saioak iraun zuen bitartean informazio askea hedatzea lortu zuen hedabide bakarra.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Iritzi eta informazioz beteriko egunkari hau.  Herria   2003-03-20

Entziklopedia bat argitaratzea goitik behera gezurrezko informazioz osatua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Informazio kuantikoaren teoria: erronkak eta ikuspegiak.  Berria - Harian   2005-09-06

Informazio digitala kopiatzeko erreztasuna hutsaren hurrengoa da.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Informazio jakin bat beste hitz batzuekin jakinaraz daiteke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 121. orr.

Eranskina: Informazio gehigarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 6. orr.

Raimundo Silvak informazio osagarria nahi du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 189. orr.

Lehenengo perpausak ("a=a" formakoak) ez du informazio berririk ematen; bigarrenak ("a=b" formakoak) bai.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.

Horrela posible da informazio genetikoa pasatzea organismo batzuetatik besteetara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

· Laborategikoan 120 giga informazio zegoen ia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 79. orr.

3 albistea, berria.

Horrek sinesgarritasun handiagoa eman zion informazio sasiko hari.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Informazio horretan Al Kaeda eta Saddam Husseim-en arteko harremana konfirmatuta zegoela ere esaten zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

6.637 karaktereko informazio nagusia eta 2.625eko zatidura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Egunero jasotzen dituzten ehunka informazio eta estimulu analizatzeko, laburtzeko, eta hierarkizatzeko gai izatea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 124. orr.

Ondoren informazio hori prentsari igorri zitzaion.  Berria - Mundua   2004-01-23

Ez zuen baietsi, ezta gezurtatu ere joan den astelehenean The Washington Post egunkariak zabaldu zuen informazio bat.  Berria - Mundua   2006-01-05

Inork ez du gezurtatu informazio hori, eta horrek balio dit Sanzek esanak berresteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Informazio hori gezurra da, demagogia hutsa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Informazio horiek Espainiako Gobernuaren aurka erabiltzen diren «espekulazioak» baino ez direla.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Informazio hori Kellyren ahotik jaso zuela zioen kazetariak.  Berria - Mundua   2004-02-01

Helburua informazioa ematea zen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Badakit Gobernuak informazio hori ezagutzen zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Interneteko atari bat, albiste eta informazio atari bat...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 75. orr.

Isilune bat etorri zen informazio bitxi horren ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.

Informazio faltsutu batzuetan oinarrituta, bidegabeki akusatu naute.  Berria - Harian   2006-05-03

Deitoratu egin du El Mundo-k «interesatutako filtrazioa» egin izana eta informazio hori SEArekin alderatu ez izana.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Ripak erabakia hartuta zegoela erran zuen atzo goizean, eta informazio hori gezurtatu zuen Nafarroako kontseilariak arratsaldean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Tituluak dira informazioaren elementu nagusiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 197. orr.

Palestinarren aldetik jasotako informazioek ziotenez, [...].  Berria - Mundua   2004-01-29

Atzo kaleratutako hainbat informaziok.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehengo informazio-funtziorik ez duela berreskuratuko bertso-paperak.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.

Informazio-gerra bat da hau.  Berria - Kirola   2006-01-27

Herritarrok dugun informazio eskubidearen alde. Adierazpen-askatasunarekin eta informazio-askatasunarekin lotutako edozein eskubide.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 98. orr.

Informazio-fluxuaren analisian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Indibiduo bakoitza taldeko besteekin komunikatu egiten da, informazio-trafiko batean hartzen du parte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.

Gure esku dugun informazio kopurua ikaragarria baita.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

Informazio teknologien gizartean buru belarri murgildurik gaude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.

Informazio faltaren ondorioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 124. orr.

informazio-sistema aldatua izan delako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Bestalde, gogamena informazio prozesatzailea dela esatea ez ote da gogamenaz ikuspegi murritzegia izatea?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Kultur eta informazio transmisioa egunkari erdaldunetan finkatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 288. orr.

Konputagailu baten memoria edo informazio-gordailua zinta magnetiko batean sar daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Begien arteko konbergentzia, esate baterako, sakontasunari buruzko informazio iturri izan daiteke berez. egoera bakoitzari dagokion "ziurtasun eza" neur dezakegu eta hizkuntzaren "informazio-edukia" zehaztu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Peiok nere laguntzari esker ukan zituen informazio gakoak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 290. orr.

Haren esanahiaz galdetu diot informazio-bulegoko arduradunari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Badira mugimenduari dagozkion beste informazio mota batzuk ere: mugimenduzko paralaxia, esate baterako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 44. orr.

Horretarako informazio eta heziketa lan handia egin behar da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

Errepide berriaren helburuak zehaztu gabe informazio ikerketa bigarren fasean sartu izana salatu du Leiak.  Berria - Harian   2005-03-27

Planetan zehar kultur harreman eta informazio-erlazioak hedatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Hiri bakoitzeko informazio-telefonoetara deitu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 287. orr.

Informazio sailekoei jarraipena egiteko eskatu nien.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 142. orr.

Sasoiko beharginei zein nekazariei zuzendutako doako informazio telefonoa martxan jarriko du.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Putz ez zen informazio aldizkaria, sormenekoa baizik.  Berria - Kultura   2004-05-21

"Albistegia" deitu informazione sailak ez du beste edozein katekoeri zorrik.  Herria   2003-01-14

Zenbait informazio hedabide (The Wall Street Journal, Financial Times eta The Economist, besteak beste).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Informazio-gizarteko aurrerapen teknologikoek abantaila handiak ekarriko diruzte.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 185. orr.

Poliziaren Informazio Unitate Zentralak.  Berria - Mundua   2004-10-26

Informazio eta Turismo Ministerioko zuzendari nagusiak.  Berria - Kultura   2004-09-28

Informazio Askatasunari Buruzko Ituna (Freedom of Information Act, edo FOIA).  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Zerbait" horrek, "kokapen-informazio" horrek, martxan jarriko ditu guneko geneak, erdiak aitarengandikoak eta erdiak amarengandikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 64. orr.

Angiek, ia intuizioz, irudimenak sor ziezazkiokeen esanahi elkarketak ekiditeko, soinu-informazio hura blokeatu zuen buruan eta eguneko eginbeharretan kontzentratu zen. telefono-informazioari buruzko publizitate kanpainak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

Bath Erresuma Batuan dagoen georgiar estiloko hiririk zoragarriena dela dio turismo-informazio orok.  Berria - Kirola   2006-04-18

Aurkariei buruzko inteligentzia-informazioa bil zezaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.

Ongi jabeturik geunden eguraldi-informazioaren balioaz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 78. orr.

Eta horrela entretenitzen da gaztea gazte-informazioarekin bere burua janzten.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

6 informazio aldizkari

Putz ez zen informazio aldizkaria, sormenekoa baizik.  Berria - Kultura   2004-05-21

7 informazio-emaile iz ik informatzaile.

Aurrerantzean etxeko informazio-emailerik izango ez denez, beste iturri baten bila abiatu beharko du eskatzaileak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 55. orr.

8 informazio gune

Berria egunkaria, berria.info informazio gunea eta tokian tokiko hainbat egunkari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Ministerioen arteko informazio gunea sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Suediako informazio gunearen xedeetako bat herrialde horietako sami erakundeekin elkarlanean aritzea izango da.  Berria - Mundua   2004-11-20

9 informazio kanpaina

Euskal sindikatuek informazio kanpaina abiatu dute langileei «PPren asmoak» zein diren azaltzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

10 informazio orri

Bertako informazio-orrian irakurri nuenez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 36. orr.

11 informazio pikete

Horrela, eraikuntza lanetara ez ezik, informazio piketeak higiezinen bulegoetara eta eraikuntza materialen biltegietara ere joango dira.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Sindikatuek jakinarazi zuten ez dituztela astelehenerako antolatutako «informazio piketeak» bertan behera utziko.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

12 informazio zerbitzu

Informazio-zerbitzuetan adituak izan eta espainolez hitz egiten zekiten gizon fidagarriak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 144. orr.

Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuak txostena igorri zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalera.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Euskal Informazio Zerbitzuen egoitza zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.

Francoren Informazio Zerbitzu Militarra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

informazio agentziak (9); informazio agentziaren (10); informazio agentziaren arabera (10); informazio agentziek (11); informazio askatasuna (6); informazio asko (28); informazio bakarra (8); informazio bat (14); informazio batzuen (12); informazio batzuen arabera (7); informazio berririk (8); informazio bila (15); informazio bilkur (6); informazio bilkura (12); informazio egokia (6); informazio eskaera (6); informazio eskasa (8); informazio eske (18); informazio eskubidea (7); informazio eta (93); informazio eta komunikazio (16); informazio eta plangintza (9); informazio eza (9); informazio falta (30); informazio faltsua (14); informazio garrantzitsua (6); informazio gehiago (91); informazio gehiago behar (6); informazio gehiago eman (8); informazio gehiago eskatu (9); informazio gehiagorako (9); informazio gehiegi (6); informazio gehien (9); informazio gehiena (7); informazio gehigarria (7); informazio genetikoa (13); informazio gune (8); informazio gutxi (24); informazio guztia (82)

informazio handia (6); informazio hau (10); informazio hori (134); informazio hori ez (6); informazio hori guztia (9); informazio horiek (17); informazio horien (9); informazio horrek (9); informazio horren (16); informazio hura (13); informazio iturri (47); informazio iturri izan (6); informazio iturriak (18); informazio iturriek (19); informazio iturrien (11); informazio iturrik (43); informazio iturriren (63); informazio iturriren arabera (62); informazio iturririk (6); informazio kanpaina (18); informazio konfidentziala (7); informazio kontrajarriak (6); informazio ministro (14); informazio ministroak (6); informazio nahikoa (7); informazio nahikorik (7); informazio okerra (7); informazio orokorra (7); informazio orriak (11); informazio osoa (19); informazio sekretua (9); informazio teknologien (10); informazio trukaketa (7); informazio ugari (13); informazio unitate (6); informazio urria (7); informazio zabala (7); informazio zehatz (7); informazio zehatza (31); informazio zehatzik (9); informazio zerbitzu (11); informazio zerbitzuak (9); informazio zerbitzuek (12); informazio zerbitzuen (14)

inguruan informazio (8); inguruko informazio (40); oso informazio (10); poliziaren informazio (11); samien informazio (6); zen informazio (11); zenbait informazio (9); zer informazio (9); zibilaren informazio (10); zion informazio (6); zuen informazio (18); zuten hainbat informazio (11); zuten informazio (12)

baina informazioa (10); bildutako informazioa (8); buruz informazioa (11); buruzko informazioa (205); buruzko informazioa bildu (6); buruzko informazioa eman (6); buruzko informazioa ematen (9); buruzko informazioa jaso (10); buruzko informazioa jasotzeko (6); da informazioa (14); dagoen informazioa (7); den informazioa (26); du informazioa (20); duen informazioa (27); dugun informazioa (15); dute informazioa (9); duten informazioa (17); egiteko informazioa (6); egoerari buruzko informazioa (6); emandako informazioa (16); eskuko informazioa (9); eta informazioa (69); gabeko informazioa (6); gaineko informazioa (53); horiei buruzko informazioa (8)

informazioa baieztatu (6); informazioa bilatzen (7); informazioa bildu (25); informazioa bildu eta (6); informazioa bilduko (7); informazioa biltzea (12); informazioa biltzeko (10); informazioa biltzen (24); informazioa da (10); informazioa dago (6); informazioa du (6); informazioa eman (56); informazioa emango (7); informazioa ematea (23); informazioa emateko (33); informazioa ematen (37); informazioa ematera (6); informazioa ere (22); informazioa eskaini (6); informazioa eskaintzen (6); informazioa eskatu (26); informazioa eskatzen (6); informazioa eskura (6); informazioa eskuratu (9); informazioa eskuratzeko (14); informazioa eta (64); informazioa euskaraz (11); informazioa ez (32); informazioa ez da (7); informazioa ezkutatu (13); informazioa ezkutatzen (19); informazioa ezkutatzen ari (9); informazioa helarazi (8); informazioa jaso (43); informazioa jaso eta (9); informazioa jasoko (9); informazioa jasotzea (8); informazioa jasotzeko (33); informazioa jasotzen (20); informazioa lortu (12); informazioa lortzea (8); informazioa lortzeko (20); informazioa nahi (9); informazioa oso (11); informazioa trukatzeko (18); informazioa urria (6); informazioa zabaldu (14); informazioa zabalduko (6); informazioa zabaltzea (13); informazioa zabaltzeko (14); informazioa zabaltzen (11)

inguruko informazioa (117); inguruko informazioa eman (6); inguruko informazioa emateko (6); jasotako informazioa (9); lehen eskuko informazioa (7); lortutako informazioa (7); oinarrizko informazioa (6); zen informazioa (8); zuen informazioa (26); zuten informazioa (11)

argitaratutako informazioaren (7); argitaratutako informazioaren arabera (7); buruzko informaziorik (33); buruzko informaziorik eman (7); buruzko informaziorik ez (8); den informazioaren (7); du informaziorik (6); dugun informazioaren (6); dute informaziorik (6); emandako informazioaren (18); emandako informazioaren arabera (14); eta informazioaren (20); ez du informaziorik (6); ez dute informaziorik (6); igorritako informazioaren (8); igorritako informazioaren arabera (8); informazioaren arabera (77); informazioaren eta (9); informazioaren gizartea (7); informazioaren gizartean (9); informazioaren truke (8); informazioari esker (7); informazioaz gain (6); informazioen arabera (35); informaziorik eman (26); informaziorik ematen (10); informaziorik ez (48); informaziorik jaso (8); inguruko informaziorik (25); inguruko informaziorik ez (7); inolako informaziorik (11); jasotako informazioak (6); zabaldutako informazioak (6); zabaldutako informazioaren (7); zabaldutako informazioaren arabera (7)


informe1 (61 agerraldi, 22 liburu eta 18 artikulutan) iz txostena.

Informe edo raport hori osatzeko datuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.

Informeak, azkenean, diagnostiko bat zekarren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

Nork erredaktatuko du Miss Obaba eta bere lau damei buruzko informea?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.

-Nik informeak egiten ditut, informe faltsuak, konprenitzen duzu?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 150. orr.

Informeak zehatzak ziren, atentatua ongi planifikatua egon zen, baina dinamitak huts egin zuen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.


informe2 iz formagabea, eitegabea.

Hainbeste gorputz elkarren ondoan, hainbeste bular, hainbeste triangelu formako oihal-puska pubisa estaltzen: ez zegoen pertsonalizatzeko modurik, gorputzak masa informe batean galtzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

Nola joan den osatzen gaur egungo mataza informe hori.  Berria - Kultura   2004-01-02


infra-razial izond

Egon litezkeela tarteko geruzak, ez arraza-esperientziak ez esperientzia pertsonalak metatuak, maila supra-pertsonal baina infra-razialeko talde-esperientziak baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.


infrabalorazio iz

Truke-tasa errealaren infrabalorazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.


infragastronomiko izond

Etorkizuna infragastronomikoa omen dator beraientzat, eta xerrada ekonomiko hori ez ei da Chavez eta bere ingurukoen erretratu zehatz bat baizik, anabasa nazkagarri bat alegia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 42. orr.


infragorri 1 izond irrada elektromagnetikoez mintzatuz, gorriaren azpiko argi espektroari dagokiona.

Kaser izpiak edo argi infragorriak jaurtitzen dituzten armekin.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Izpi infragorriak erabili dituzte Erroman, museoetako ikusleen arreta zer-nolakoa den jakiteko.  Berria - Kultura   2004-01-29

2 izpi infragorrizkoa; izpi infragorriz dabilena.

Calipsok kamera bat eta irudi infragorriak sortzeko gailuak ditu.  Berria - Gaiak   2006-04-29

Hawaiin jarritako teleskopio infragorri batek eta Txileko Behatoki batetik ere atzeman zuten iaz metanoa Marten.  Berria - Gaiak   2004-03-30

Maverick AGM-65 izeneko misil infragorriak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

• 3 iz argi infragorria; erradiazio infragorria.

Infragorria bistaratzen duen erresoluzio handiko kamera sistema bat.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Infragorri bidezko detektagailuak, ultrasoinu bidezko detektagailuak.  Berria - Harian   2005-07-21

Infragorrien bidezko behaketek galaxia guneak erakusten dizkigute.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Infragorriko berogailu txikia esku artean hartuta ez balebil bezala aritu naiz jolasean kablearekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.

Inoiz espazioratu den infragorrizko gailurik boteretsuena.  Berria - Gaiak   2004-10-21

4 erradiazio infragorri

Sudurreko usaimen-nerbioen zelulek erradiazio infragorria igortzen dutela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Kosmoseko objektuen berotasuna erradiazio infragorrian hedatzen da.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Erradiazio infragorriaren gehiena gure atmosferak irensten duela.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Han inguruko kafetegi batean eseri nintzen, beirazko aterpea eta izpi infragorrizko berokuntza zeuzkan batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.


infrakzio iz lege haustea.

Helburua lege zabala egitea da, ahal bezainbat infrakzio kokatzeko bere barruan, ondoren gogor jotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

«Irregulartasun eta infrakzio prozesal guztiek automatikoki indefentsioa» ez dakarrela argudiatu du epaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21


infralapsario iz

Infralapsario [...]: Adanek, gogora etorri zitzaion arte, bekatu egiteko premiarik ez zuela sentitu sinestera menturatzen den pertsona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.

Infralapsarioei batzuetan Sublapsario izena ere ematen zaie, nahiz eta horrek ez izan eraginik Adani buruz duten ikuspegiaren garrantzi eta argitasunean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.


infrarrealismo iz

Mexikon bizi izandako infrarrealismoaren konkistatik salbatu ziren tributuak dira poemok.  Berria - Kultura   2006-03-14

Infrarrealismo mugimenduari esker.  Berria - Kultura   2006-03-14


infrentzu ik ifrentzu.

infusio 1 iz egoskina.

Estitxuk infusioa eskatu du.  Berria - Harian   2006-03-23

Itzuli zara tabernara eta tila infusioa gehiegi epeldu da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Hostoa herrialde askotan hartu ohi da te infusioa egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

Zaharrek gaur egun ere belar horren infusioa hartzen dute buruko minari aurre egiteko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 172. orr.

Erizain batek katilu handi bat infusio utzi zuen mesanotxean eta esan zuen: "Hori dena edaten duzunean, ez duzu bularretako minik izango!".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

2 irud

Gauez izarren infusioa dirudi batzuetan, zerua oskarbi denean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.


infusorio iz protozoo betileduna.

Infusorioak mikroskopio xafla baten gainean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

Hor dituzu azinetido zurrupariak, beste infusorio batzuen protoplasma-gaia xurgatzen dutenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

Kieselgura infusorio-lur bat da, zeina erabiltzen baita dinamita egiteko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.


ingelera iz ingeles hizkuntza.

Aurreneko aldiz entzuten dut hotel horren izena -esan zidan frantses azentuz kutsatutako ingeleraz. Ingelerazko esaera batekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Rollin McCrash deitzen zioten, ingelerazko roll (irauli) eta crash (tupust egin) aditzetatik eratorriko ezizena.  Berria - Kirola   2004-01-09


ingeleratu, ingelera(tu), ingeleratzen da/du ad ingeleseratu.

AEBetan 67.000 inguru bizi dira euskaldun sentitzen direnak, nahiz eta euskararik jakin ez, eta horiengatik ingeleratu ditut bertsoak.  Berria - Kultura   2004-01-11


ingeles (ETCn 39.190 agerraldi; orobat ingles ETCn 891 agerraldi, angeles g.er. eta angles g.er.) 1 izlag Ingalaterrakoa, Ingalaterrari dagokiona.

Ingeles (edo britainiar) herriak, bere uharte-gotorlekuak ematen zion immunitate konparatiboaz baliatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Ingeles langileek debekatua zuten atzerrian lan egitea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Eta berak, ateratzean, ingeles beilari batek ahantzi duen makila eman dit opari gisa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Ingles politikatzalek zioten urrats bat gehiago zela hor egina gerlari buruz.  Herria   2003-02-06

Ingeles musikagile handienen lanak entzuteko aukera.  Berria - Kultura   2004-03-18

Frantziako kostaldean ingeles paraxutistak jaitsi dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

Ingeles kolonizatzaileek portu bat behar zuten Txinaren hegoaldearekin komertzio harremanetan aritzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 78. orr.

Montgomery ingeles jeneralak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Tony Blair ingles lehen minixtroak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Thomas Hobbes ingeles protestanteak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

Richardson ingeles idazlearen "Pamela" (1741) nobelaren eraginez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Ingeles eta estatubatuar gudariak borroka bete-betean daude.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

Ingeles poeta (1770-1850), ingeles erromantizismoaren aitzindaria.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.

Ingalaterran ezin sar zitezkeen ingeles itsasontzietan garraiatzen ziren salgaiak baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Ingeles irratiak hamaiketako emanaldian, alemanez: gudaroste buru den Dwight Eisenhower jeneralaren hitzaldia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

Hiri gainetik igarotzen ziren ingeles hegazkinen kontra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.

Erran zidan, gau hartan berean ingeles airekoek, ehunka, Berlin bonbardatu zutela 3 orenez salbaiki.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.

Daily Mirror ingeles kaseta famatuaren burua bere kargutik kendu dute jestu gutiz.  Herria   2004-05-20

Gogora etorri zitzaion bere ingeles nortasun-agiria.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.

Sir Paul Rycaut-ek, Konstantinoplako ingeles enbaxadako idazkari argiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Ingeles lurrean kokaturiko etxe batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Ingeles hizkuntzaren urrezko eguerdi distiratsuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 185. orr.

Gogoan hartu behar da garai hartan ingeles industria aski babestua zegoela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Antzinako greziarrekiko bere maitasuna ere, dio Hannak, Ingeles Lorategian erne zitzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.

2 (izenondo gisa)

Oso eruditoa den elizgizon ingeles bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 184. orr.

Kolonizatzaile ingelesaren lehen helburua landan bizitzea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Aristokrata ingelesaren emazte amerikarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 205. orr.

Andrew Boorde ingelesak The fyrst Boke of the Introduction of Knowledge liburua idatzi omen zuen 1542an.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

Eta Harry Blount, kazetari ingelesak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

Harantzago, bi marinel ingeles cockney-z ari ziren eztabaidan, mozkor-mozkor eginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.

Hogeigarren mendeko eleberrigile ingeles batek, poeta saritua ere bazenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 306. orr.

Ba al duk azken urteotako talde ingelesen berri?  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 131. orr.

Jarb, ordurako, zakur ingelesa musukatzen ari zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.

Ederki aski ezagutzen zuen irribarre ingeles gezurrezko hura.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.

Labana ingeles eta su-izkilu errusiarrak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Izterren gainean jarri ohi zuen tapaki ingelesak irrist egin zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Etzanda, bere alkandora ingelesaren paparra zabalik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

Zetazko gorbata dizdizka; zapata marroi ingelesak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 157. orr.

Oihal ingelesa?, edo, aukeran, hemengoa nahiago duzu, Errusiakoa bertakoa?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.

Eta orain diru ingelesa irabazten duk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 153. orr.

Tabako ingelesaren usain lodia aditzen diat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Espioitza film ingelesetan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

Aldizkari ingelesaren arabera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 145. orr.

Leviatan, ordea, bi mastako goleta ingelesa zen, 200 tonakoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.

Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

3 (neurriekin)

Bukhara, zortzi milia ingeles baino luzeago den harresi batez inguratua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Emanen dizkio sei oin ingeles lur eta, hain handia denez, bat gehiago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

• 4 izlag ingelesezkoa.

Etxe honetan badira ingeles biblia batzuk, are lehenbizikoa bera, John Wiclif-ena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.

Pope-ren ingeles Iliadaren harpidedun egin nintzela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.

Plinioren lehenbiziko ingeles bertsioaren, Philemon Holland-enaren, ale bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Edizio ingelesa 1651koa da: De Cive, Philosophical Rudiments Concerning Government and Society.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.

Ferrocarril Sud konpainiako ingeniari bat, gerora ingeles eskolak emango zizkidana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 208. orr.

Josefa ingeles ikastaro batean ezagutu nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Neskatxa, Jenny McBain, New Yorko Fordham Unibertsitatean Ingeles Filologia ikasten ari zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 65. orr.

Doktoretza amaitzea, unibertsitateren bateko ingeles-sailen batean leku bat aurkitzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.

Lord Byronen ondoren, Dylan Thomasen inguruan sortu dira segur aski mitorik handienak ingeles literaturaren munduan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

• 5 iz Ingalaterrako herritarra.

Benetako ingeles bakar bat ere ez zagok hemen oraintxe bertan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 177. orr.

Bi gizon horietatik bata ingelesa zen, bestea frantsesa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Hiruek frantsesez egiten badute ere, anfitrioi dirudiena ingelesa da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Baina Milan Kunderaren solasari jarraikiz erran genezake, "frantses, errusiar, ingeles batek ez duela sekula horrelako arazorik asmatuko".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.

OíConnor zeritzon ingeles bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Gipuzkoan ez dituzte ingelesak maite.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Niri, ingeles barbaro honi, eman zait misterio garden hori agerian jartzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Ni ere ingeles egingo nauk! -hots egin zuen bihotz-berriturik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 322. orr.

Ez zuen inortxo ere hastio, ez juduak, ez armeniarrak, ezta ingelesak berak ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

Ingelesak tiro eta tiro ari ziren Baionarantz iheska zihoakien ontzi baten kontra.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 17. orr.

Arrats hartan bi gizon, ingelesak, mugaraino lagundu behar zituen, ekaineko aro eder eta epel batez, ilargi xuria lagun.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

Ingelesen ustez ez dela arrisku handirik izanen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 38. orr.

Inglesek biziki maite dute Dordogne eskualdea..  Herria   2005-03-17

Ingelesek utzi zuten hutsunea betetzeari ez zion indioen filosofia fatalistak asko lagundu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

6 germaniar hizkuntza, batez ere Ingalaterran, Estatu Batuetan eta antzinako ingeles kolonietan mintzatzen dena.

Nire ingeles motzean, hala nahi izanez gero elkarrekin irten gintezkeela diotsot.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 21. orr.

Erdipurdiko ingelesean, Manausko komisario nagusiak [...] jakinarazten zuen Senhor Elgar Grosrouvre hila zela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.

Nahiko ingeles kaskarrean omen dago.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 223. orr.

Bere ingeles kaxkarrari nik alemanez erantzun orduko igarri zidan suitzarra naizela. nire bizitzaren laburpena egiteari eman diot, ahalik eta ingeles txukunena erabiliz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Sir Charlesekin ikasi nuen, halaber, dakidan ingeles apurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 585. orr.

Berak nik baino ingeles eta geografia askoz ere gehiago dakiela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 204. orr.

Ingelesak ez baitira ingelesa ulertzen trebeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.

-The Hollies -nahikoa ondo ebakitzen zuen ingelesa-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Baina hemen erabiltzen duten ingelesak txinera dirudi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.

Eta ingelesa hitz egiten den herrialde batean, nola iritsi liteke aiton-amona izatera ingelesa menderatu gabe?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.

Ingeles ikasten ari da, postaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.

Gero, Estatu Batuetan, ingelesa ikasten ari zela [...].  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 100. orr.

Segurtatzen ahal dizut dantza eta ingelesa ikasten hasiko zarela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.

Helburu horri dagokio liburu azkeneko hiztegia ingeles-euskara hurrenkeran ere agertzea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

Astean bi oren ingeles ikasiko baitute.  Herria   2002-09-12

Gela honetan ingelesaren hastapenak irakasten dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 281. orr.

Ingelesaren eragina gehiegizkoa dela.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Ingelesaren gramatikako hainbat gertakariren azterketa zorrotza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.

Ingelesaren aditzaren sistema morfologikoaren azterketa bikaina.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Gaztelania eta ingelesa zituen ama hizkuntza.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.

Lehen hizkuntza ingelesa duenak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Egun batean ingelesak irabaziko dio frantsesari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 88. orr.

-Dianne Short naiz -emakumea ingelesera pasatu zen orduan-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 75. orr.

Alemaniar azentu arin batekin hitz egiten zuela ingelesez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Indian ingelesez jakinez gero, batetik bestera traba handirik gabe ibiliko zara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 17. orr.

Komunikazioa baldin bada gure ardura, egin dezagun denek ingelesez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 185. orr.

Okinarekin ingelesez hastea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.

Korrespondentzia ingelesez idazten hasi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Filosofian, jakina, dokumentu gehienak ingelesez daude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Teresa gelako atean gelditu zen, pentsakor, ingelesezko hitzak xuxurlatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.

Publizitate agentzia batean dabil lanean eta arratsaldeetan ingeleseko klaseak ditu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.

Bere aita ingeleseko irakasle zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 6. orr.

Psikopatia sexualei buruzko frantsesezko eta ingelesezko liburu batzuetatik oharrak hartzen ikusi omen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Ingelesezko Biblia bat topatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.

Aurrean ditut ingelesezko, alemanezko, italierazko eta gaztelaniazko itzulpenak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.

Tesiaren ingelesezko bertsioa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 181. orr.

Monet, Picasso, Renoir, Matisse-renak..., baina ingeleseko bertsioan, zoritxarrez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.

Ingelesezko musika da nagusi disketxetan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

Hainbat kasutan euskarazko siglak erabili dira, eta besteetan berriz ingelesezkoak, usadioaren arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

Orotara 30.466 erran zahar dira aurkitzen liburu hortan: gutti gora behera, euskarazko 17.000 erran zahar, gaztelanezko 5.500, inglesezko 4.200 eta latinezko 3.700.  Herria   2003-11-27

Gainera, ingelesetiko itzulpenak egiten zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

7 giltza ingeles/ingeles giltza giltza zabalgarria.

Giltza ingelesari heldu, eta hutsaren hodiari kolpeka ekin zion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Giltza ingelesa ekarri nuen landroverretik, eta Herbertek sarraila jauzarazi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

Giltza ingeles batekin jota lehertu zioan begia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.

Zubira igota lemaren ardatzean ipinia genuen giltza ingelesa estutzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.

Nire aita mekanikari aparta zen eta eskuan ingeles giltza hartzen zuenean herri oso bat jarriko zuen ihesi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

9 ingeles hizkuntza ingelesa.

Berak bezala, ingeles hizkuntzako lizentziatura egin nuen nik ere unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Izumenezko eleberria genero herrikoia eta tradizio handikoa da ingeles hizkuntzazko erromantizismoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Aurten, Nafarroan eta Euskal Autonomi Elkartean berdin, ingeles hizkuntzak markatzen ditu tantoak: astean bi oren ingeles ikasiko baitute lehen mailako haurrek  Herria   2002-09-12

10 ingeles hiztun ik ingelesdun.

Bokal eta kontsonante gutxiago ditu eskura euskal hiztunak ingeles hiztunak baino.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 127. orr.

Ingeles hiztunentzat ere, berez, hu[k] errazagoa izango litzateke fisikoki.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Irlandako ingeles hiztuna, dublindarra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.

Europako aitzindari mendebaldar protestante ingeles-hiztunak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere ingeles (8); blair ingeles (3); da ingeles (7); duen ingeles (3); emakume ingeles (4); ere ingeles (3); eta ingeles (34); frantses eta ingeles (5); ingeles airekoek (3); ingeles bat (33); ingeles bat eta (3); ingeles batek (21); ingeles batekin (6); ingeles baten (17); ingeles bati (5); ingeles erako (3); ingeles eta (27); ingeles eta gaztelania (3); ingeles filologia (4); ingeles filologia ikasten (3); ingeles hizkuntza (7); ingeles hizkuntzan (3); ingeles hizkuntzari (3); ingeles hiztunak (8); ingeles horiek (3); ingeles hura (4); ingeles irratiak (8); ingeles kasaka (3); ingeles lorategian (4); ingeles lur (4); ingeles maila (5); ingeles ontzi (3); jeneral ingeles (3); kanta ingeles (5); kazetari ingeles (3); nire ingeles (5); oin ingeles (4); oin ingeles lur (4); ontzi ingeles (3); sei oin ingeles (4); talde ingeles (8); zen ingeles (3); ziren ingeles (4); zuen ingeles (7)

anai joan ingelesa (6); baina ingelesa (3); benetako ingelesa (3); da ingelesa (4); edo ingelesa (7); eta ingelesa (46); euskara eta ingelesa (4); gaztelania eta ingelesa (12); geratu zen ingelesa (3); giltza ingelesa (8); hizkuntza ingelesa (7); idazle ingelesa (3); ingelesa da (10); ingelesa edo (9); ingelesa edo frantsesa (4); ingelesa ere (7); ingelesa eta (33); ingelesa eta frantsesa (6); ingelesa eta gaztelania (3); ingelesa ez (7); ingelesa gehiago (3); ingelesa hitz (3); ingelesa hitz egiten (3); ingelesa ikasi (7); ingelesa ikastea (3); ingelesa ikasteko (5); ingelesa ikasten (18); ingelesa ikasten ari (3); ingelesa ikasten hasi (3); ingelesa ikastera (3); ingelesa izan (6); ingelesa jakin (4); ingelesa jakin behar (3); ingelesa ulertzen (3); ingelesa zen (9); ingelesa zuen (3); izen ingelesa (3); joan ingelesa (6); lehen hizkuntza ingelesa (3); nire ingelesa (5); talde ingelesa (5); umore ingelesa (3); zen ingelesa (9); zuen ingelesa (4)

abeslari ingelesak (3); batean ingelesak (3); blair ingelesak (3); dira ingelesak (4); duten ingelesak (3); edo ingelesak (3); egunkari ingelesak (3); erantzun zion ingelesak (4); erantzun zuen ingelesak (3); esan zion ingelesak (3); esan zuen ingelesak (9); eta ingelesak (20); frantsesak eta ingelesak (4); ingelesak baino (3); ingelesak bere (5); ingelesak beste (4); ingelesak bezala (3); ingelesak dira (4); ingelesak ere (6); ingelesak eta (15); ingelesak ez (13); ingelesak irabazi (5); ingelesak irabazi zuen (3); ingelesak ziren (3); jokalari ingelesak (3); kazetari ingelesak (7); musikari ingelesak (4); talde ingelesak (10); tony blair ingelesak (3); zion ingelesak (8); ziren ingelesak (7); zuen ingelesak (24); zuzendari ingelesak (3)

da ingelesaren (3); den ingelesaren (4); eta ingelesarekin (4); eta ingelesaren (10); idazle ingelesaren (4); ingelesaren arteko (3); ingelesaren egitura (3); ingelesaren egiturari (3); ingelesaren egiturari buruzko (3); ingelesaren eragina (4); ingelesaren eta (5); ingelesaren eta alemanaren (3); ingelesaren gramatika (8); ingelesaren gramatikako (3); ingelesaren osagai (3); ingelesaren perpaus (5); talde ingelesaren (4)

baina ingelesek (4); da ingelesen (5); dituzte ingelesek (3); du ingelesen (3); dute ingelesek (4); eta ingelesek (13); eta ingelesen (14); eta ingelesen kontra (3); eta ingelesera (5); eta ingelesetik (4); ingelesei ez (4); ingelesek bezala (3); ingelesek ere (5); ingelesek esaten (4); ingelesek esaten duten (4); ingelesek eta (13); ingelesek ez (20); ingelesek ez dute (7); ingelesek ez zuten (3); ingelesek irabazi (5); ingelesek oso (3); ingeleseko klaseak (4); ingelesen artean (4); ingelesen arteko (6); ingelesen aurka (16); ingelesen defentsa (3); ingelesen esku (4); ingelesen eta (7); ingelesen kontra (14); ingelesen lehen (3); ingelesen mende (3); ingelesentzat lan egiten (3); ingelesera egindako itzulpenetik (12); ingelesera eta (3); ingelesera itzuli (6); ingelesera itzuliko (3); ingelesera itzultzeko (3); ingelesera itzultzen (3); mato ingeleseko (3); partida ingelesen (3); talde ingelesen (3); zien ingelesei (3); zuen ingelesen (4); zuten ingelesek (13)

baina ingelesez (6); bat ingelesez (4); batek ingelesez (3); batzuk ingelesez (3); beti ingelesez (3); da ingelesez (13); du ingelesez (7); dute ingelesez (3); duzu ingelesez (3); edo ingelesez (13); edo ingelesez abesten (3); ere ingelesez (7); eta ingelesez (80); eta ingelesez egin (3); eta ingelesez emango (3); eta ingelesez ere (5); eta ingelesez hitz (5); euskaraz eta ingelesez (5); ez ingelesez (3); frantsesez edo ingelesez (3); frantsesez eta ingelesez (11); gaztelaniaz edo ingelesez (6); gaztelaniaz eta ingelesez (19); gehienak ingelesez (3); gero ingelesez (4); hitzak ingelesez (6)

ingelesez abesten (6); ingelesez abesten zuen (3); ingelesez argitaratzen (3); ingelesez ari (5); ingelesez besteko (11); ingelesez besteko film (6); ingelesez dago (3); ingelesez dakien (3); ingelesez daude (4); ingelesez edo (13); ingelesez edo frantsesez (6); ingelesez egin (13); ingelesez egin zuten (5); ingelesez egiten (8); ingelesez emango (3); ingelesez emango dira (3); ingelesez ematen (4); ingelesez ere (21); ingelesez esan (5); ingelesez esan zuen (3); ingelesez eta (33); ingelesez eta alemanez (6); ingelesez eta frantsesez (6); ingelesez eta gaztelaniaz (3); ingelesez ez (7); ingelesez hasi (3); ingelesez hitz (17); ingelesez hitz egin (3); ingelesez hitz egiten (12); ingelesez idatzi (5); ingelesez idatzia (5); ingelesez idatzitako (4); ingelesez idazten (4); ingelesez irakurtzeko (3); ingelesez izanen (4); ingelesez izanen da (4); ingelesez jarri (3); ingelesez kantatzen (5); ingelesez mintzatu (3); ingelesez mintzatzen (7); ingelesez mintzo (3); ingelesez ondo (4)

da ingelesezko (5); edo ingelesezko (3); eta ingelesezko (11); ingelesezko bertsioa (9); ingelesezko eta (12); ingelesezko eta alemanezko (3); ingelesezko eta euskarazko (3); ingelesezko eta gaztelaniazko (5); ingelesezko first (3); ingelesezko fishing (3); ingelesezko fishing arrantza (3); ingelesezko hitz (7); ingelesezko hitz bat (3); ingelesezko hitzak (4); ingelesezko perpaus (4); ingelesik ez (4); liburua ingelesez (5); nik ingelesez (3); nuen ingelesez (4); zein ingelesez (4); zen ingelesez (5); zuen ingelesez (8)


ingelesdun izond/iz ingeles hiztuna dena.

Perpaus horiek aurkezten bazaizkio, hiztun ingelesdunak perpaus arrunt baten doinuaz irakurriko du.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 34. orr.

Adibidez, ingelesdun askorentzat, /aneim/ fonema-hurrenkera era bikoitz batean uler daiteke, bai a name "izena" eta bai an aim "xedea" bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 121. orr.


ingeleseratu, ingelesera(tu), ingeleseratzen du ad ingelesera itzuli.

Unescorekin hiru liburu itzuliko dituzte datorren urtean; poesia itzuli eta ezagutaratzeko, AEBetako aldizkaria erabiliko dute, eta EIEren web orriaren atal nagusiak eta idazle bakoitzaren lanaren lagin bat ingeleseratuko dute.  Berria - Kultura   2004-04-04


ingeleskume iz adkor ingelesa.

Zera esango deutsut: behin edo behin ikusi neban ingeleskume ha.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 36. orr.


ingelestasun iz ingelesa izateko nolakotasuna.

Irlandatik Ingalaterrara lan bila joan zirenen ondorengoen ingelestasunaz hitz egiten digu.  Berria - Kultura   2004-11-28

Ingelestasunak berez ez baitu zerikusirik chauvinismoarekin.  Berria - Kultura   2004-11-28


ingelestu (orobat inglestu) izond inglesdun bihurtua.

Beagleren bidaia hartan, indio ingelestuak ekarri zituzten, horien artean Jemmy Button, Ingalaterrara ia ume eramandakoa eta, ingelesa ondo ikasirik, yamanera ia ahaztuta zuena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 396. orr.

Nahiz eskualde heietan mintzairaz ere aspaldian inglestuak diren, ez dute ahanzten bretoin eta euskaldun asko ibili dela denboran han gaindi, euskaldunak bereziki balearen ondotik, eta batzu han kokatu ere...  Herria   2003-03-06


ingelestxo izond adkor ingelesa.

Handik iritsi zitzaizuen Gerla Handia irabazteko burdina, ingelestxook!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 28. orr.


ingeniari (441 agerraldi, 70 liburu eta 115 artikulutan; ETCn 5.733 agerraldi; orobat injeniari g.er.) 1 iz mota guztietako makinak edo ibilgailuak, zubiak edo bideak, industria tresneria eta kidekoak marrazteko, eraikitzeko edo mantentzeko heziketa zientifiko eta teknikoa hartu duen pertsona. ik injineru.

Ingeniari batek makina bat diseinatzen duenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

Ekarrarazi zuten Iruñetik ingeniari bat urtegia berritzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.

Itoizko urtegiko obren ingeniari Javier Sanchez Carok.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 168. orr.

Babcockeko hamar bat ingeniari Austrian trebatuko direla urtarriletik aurrera.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Hernandez Industriako Ingeniari Doktorea da.  Herria   2001-10-18

Bere aita Serafin meatzetako ingeniariaren ogibideak hartaratuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 75. orr.

Bihotzak, ponpa gisa begiratzen bazaio, mirespena eragingo dio ingeniari hidraulikoari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Aire Armadako ingeniari aeronautikoen agindupean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Ingeniari mekanikoari, hala ere, hainbat arazo sortzen dizkio giza gorputzaren azterketak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Ingeniari kimikoak zer miretsi ugari aurkitzen du usaimenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Bi zentzutan erabiltzen ditu ingeniari biomedikoak ingeniaritzaren ideia eta teknikak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Eneko Lakuntza ingeniari informatikoa da.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Atxilotutako gehienak informatikako ingeniariak eta telekomunikazio arloko enpresetako arduradunak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Alicia Fernandez San Millan ingeniari agronomoak garatu du tabako landareetatik albumina lortzeko teknika.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Odol-zirkulazioa, gorputzean diren beste asko bezala, baina ingeniari proiektugilearen ahalmenetik kanpo dagoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Bigarren gitarra jotzaile eta grabaketako ingeniari laguntzaile da egitasmo berri honetan.  Berria - Kultura   2006-02-01

Eusko Jaurlaritzako ingeniari tekniko batek esan zigunez.  Berria - Harian   2006-02-28

Hesiaren lehenengo arduraduna, Pablo Murga Ingeniarien kapitaina.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 60. orr.

Bideetako, Ubideetako eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 26. orr.

• 2 (predikatu gisa)

Izan da filosofo gorte-gizonik, filosofo lente-leuntzailerik, are filosofo ingeniari eta estrategarik, baina ez da izan filosoforik, nik dakidala, handizkako saltzaile edo dendaririk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.

Tom lankide ingeniariak eta biok egin dezakegula.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ingeniaritza 2.

Lizentzia edo ingeniari titulua eskuratzeko ikasketak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Liejan ingeniari ikasketak egiten ari zela esan zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

Aipagarria da Bilboko Ingeniari Eskolaren kasua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

Egileak «ingeniari lanak» egin ditu.  Berria - Kultura   2004-03-18

48 infanteri batailoi, 3 zaldieri errejimentu, eta 2 ingeniari batailoi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.

Iritzia ematera hurbiltzen ziren ingeniari-saldoak eta aditu-andanak ez zetozen bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 7. orr.

Espainiako bi ingeniari elkargo horietan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekoizpen-ingeniari batek eragozpenak jarriko lizkioke begiari, oso kalitate-kontrol zorrotzik egiten ez duelako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Automobil-ingeniariek, orain dela gutxi arte, ezin eraman izan dute praktikara etengabeko lubrikazioaren kontzeptua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Atxilotu gehienak gizonezkoak dira eta atxilotuen artean daude, besteak beste, ikastetxeetako irakasleak, ikasleak, informatika ingeniariak, garbitzaileak, funtzionarioak eta militarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Jasoagoa zen Serafin Barojaren lankide izan zen beste mina ingeniari bat.  Askoren artean   «Rataplan» - 92. orr.

Nekazaritza-ingeniari honek zer egin lezakean gobernu berri batean.  Berria - Mundua   2004-05-16

-Hor duzun hori arrantza-ingeniaria da -kankailua seinalatuz, Sergiok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 180. orr.

Telefonia-ingeniariek ondotxo ezagutzen dute arazo hori, eta linean anplifikagailu bat jarrita konpondu ohi dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Habe- zutabe- eta zubi-lana egiten duten hezurretako arazoak ezagun zaizkio egitura-ingeniariari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Feedback-begizta asko eta beste hainbat automatismo ikusten ditu kontrol-ingeniariak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Osasun-ingeniari peto-petoa ematen duzu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Michael Saunders ingurumen ingeniariak.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Telarteko arduradunak, gainera, soinu ingeniariak dira, eta oso ondo menderatzen dute zuzenekoak behar duen teknika.  Berria - Kultura   2004-03-10

· Industria ingeniari titulua atera eta ekonomian lizentziatu zen.  Berria - Kultura   2004-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat ingeniari (3); bi ingeniari (4); bigley ingeniari (3); den ingeniaria (4); edo ingeniari (5); eta ingeniari (11); eta ingeniaria (3); eta ingeniariak (6); eta ingeniariek (10); eta ingeniarien (6); eta ingeniarien elkargoek (3); eta portuetako ingeniarien (4); geologoek eta ingeniariek (4); geologoen eta ingeniarien (6); ingeniari aeronautiko (3); ingeniari bat (12); ingeniari batek (18); ingeniari baten (6); ingeniari biomedikoak (4); ingeniari britainiarra (3); ingeniari elektroniko (3); ingeniari elektroniko batek (3); ingeniari esaten (3); ingeniari eta (15); ingeniari gazte (3); ingeniari izan (3); ingeniaria da (4); ingeniaria eta (3); ingeniariak eta (6); ingeniariek eta (4); ingeniarien elkargoak (3); ingeniarien elkargoek (5); kenneth bigley ingeniari (3); portuetako ingeniarien (4); zuen ingeniari (3); zuen ingeniariak (3)


ingeniaritza (orobat injeniaritza g.er.) 1 iz ingeniariaren ezagutza eta tekniken multzoa.

Ingeniaritzako ikasleak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Gero ingeniaritzan matrikulatu zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Bera ingeniaritza ikasten ari zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 128. orr.

Muskuluak, ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan motor linealak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Maskuriekin eginiko saioak erakutsi digu ehunen ingeniaritza tresna egokia dela.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Materia aldatzen eta osagai berriak sortzen, ingeniaritza atomikoari esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 49. orr.

Gero Lausanara eraman zuten bost urtez Ingeniaritza Industriala ikastera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Bizitza aldatzeko gai izango gara, ingeniaritza genikoari esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 49. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Horretarako, elektronika ikasi beharra zagok, seme; ingeniaritza elektronikoa egitea onena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Yemenen ingeniaritza hidraulikoko lan ikaragarri bat ikus zitekeela, Marib-eko eustorma edo dikea, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

«Ingeniaritza fiskala» saihesteko neurriak eskatu zituen, eta administrazioei galdegin zien fiskalitatea egokitzeko eta «langile apalenen zama arintzeko».  Berria - Ekonomia   2004-07-03

Gizarte-gorputzaren egiturari aplikaturiko ingeniaritza politikorik trebeenak inoiz ez luke balioko arimen berrerospen espiritualaren ordezko gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

Giza giltzadura askoren marruskadura-koefizientea 0,005 eta 0,02 bitartekoa da: ingeniaritzako teknika aurreratuenek nekez hobe dezaketen emaitza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Industria diseinuko ingeniaritza teknikoko lizentziatura.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Hemen "ingeniaritza tekniko" gisa ezagutzen ditugun titulazio horietan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Arturo Rebollo Bideetako, Ubideetako eta Portuetako Ingeniaritzan doktore da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.

18 enpresa izango dira: zerbitzuetakoak, ingeniaritzakoak, makina erremintakoak eta energiakoak, batik bat.  Berria - Ekonomia   2004-10-29

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 72. orr.

Erresuma Batuko Ingeniaritzako Errege Elkarteak.  Berria - Gaiak   2004-07-30

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ingeniari 3.

Gáborrek amaituak zituen ingeniaritza-ikasketak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Adrianak badaki ingeniaritza ikasiko duela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Lille-ko unibertsitatean ezagutu zuen, ingeniaritza eskolan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

Ingeniaritza titulua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria da egun.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Pablo Garcia Bringas Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakasleak.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Nonbait, ikasleek -haietako asko ingeniaritza karrerakoak izaki- ez zuten hizkuntz kontuei buruzko interes berezirik erakusten.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

Klitoria ingeniaritza lan bikaina dugu, ukipen errezeptorez eta nerbio bukaeraz josia, eta pasiorik indartsuenak, sutsuenak, hezeenak eta atsegingarrienak iratzartzeko gai da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.

Muga-lubrikazioa darabilten ingeniaritza-materialetan inoiz neurtu den frikzio-indar txikiena baino bost edo hamar aldiz txikiagoak dira giza giltzaduretan neurtutako frikzio-indarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Tunela Arlaban-Eskoriatza tarte osoko ingeniaritza obra nagusia da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Nafarren bizikidetza eta ongizatea bultzatzeko ingeniaritza zubiak ez eze, ideologikoak ere eraikitzen ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza campuseko Ikasleen Batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Filial horrek energia, ingurumen eta industria alorretan ingeniaritza zerbizuak eskaini eta zehastasun handiko osagaiak ekoizten ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Doxa, gainera, ingeniaritza aholkularitza da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Ingeniaritza eta aholkularitza enpresak.  Berria - Ekonomia   2006-01-15

ELAk dio gero eta ohikoagoak direla «finantzei lotutako ingeniaritza operazioak», eta Sidenor jarri du adibidetzat.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

Ameriketako Jose Ramon Goikoetxea Ingeniaritza saileko lehendakariordeak.  Berria - Ekonomia   2004-05-23

AEBetako Armadako Injeniaritza Egiturako buruzagi batek.  Berria - Mundua   2004-06-02

Estatu Batuetako Ingeniaritza Akademia Nazionaleko kidea ere bada.  Berria - Gaiak   2004-07-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontrol-ingeniaritzatik edo datu-prozesaketa elektronikotik eratorritako ideiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

Meatze ingeniaritzen ikasketen kasua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.

Nekazaritza Ingeniaritzako ikasle Rebeka Fernandezek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Gipuzkoan, Informatika Ingeniaritzan leku kopurua 190etik 150era gutxituko da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

«Kultur ingeniaritza» deitu du Garmendiak berak.  Berria - Kultura   2004-10-01

Gasteizko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

· Finantza-ingeniaritza eragiketei onura handiagoa ateratzeko aukera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Angeluko eraikuntza ingeniaritza eskolari.  Herria   2002-10-03

4 ingeniaritza genetiko genei buruzko esperimentzate eta ikertze metodo eta tekniken multzoa.

Aplikaziook gerora baino ez dira iritsi, aukera ikusi zelarik organismoen geneetan beretan eragiteko, ingeniaritza genetikoa esaten zaionaren eskutik. Ingeniaritza genetikoak esperimentu bidezko sarbide erabat berria ematen digu hainbat auzi konplexu aztertzeko, hala nola enbrioiaren garapena, minbizia eta burmuinaren funtzionamendua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 28. orr.

Ingeniaritza genetikoak [...] aukera ematen zuen zernahi ere organismotatik gene bat bakartu eta beste batean txertatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 99. orr.

Ingeniaritza genetikoak lortua du, izan ere, euli batean gene hori halako moduan atondurik sartzea, ezen aise ager baitaitezke begiak animaliaren hegaletan zein hanketan!  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 128. orr.

ingeniaritza genetikoaren bidez eraldaturiko landareak erabiltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 193. orr.

Ingeniaritza genetikoak, bada, goitik behera aldatu ditu ikerkuntzaren ikuspegi eta metodoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 123. orr.

Animalien ingeniaritza genetikoan aritzen diren ikerlarien helburua. genetikoko enpresen promesak ez direlako betetzen ari.  Berria - Gaiak   2006-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilboko ingeniaritza (10); bilboko ingeniaritza eskolak (3); bilboko ingeniaritza eskolako (5); eleka ingeniaritza (6); eta bilboko ingeniaritza (3); eta ingeniaritza (9); finantza ingeniaritza (3); industria ingeniaritzako (3); ingeniaritza biomedikoa (3); ingeniaritza elektronikoa (4); ingeniaritza eskola (4); ingeniaritza eskolak (5); ingeniaritza eskolako (9); ingeniaritza eskolako zuzendaria (6); ingeniaritza eskolan (3); ingeniaritza eta (7); ingeniaritza fakultateko (3); ingeniaritza genetikoa (9); ingeniaritza genetikoak (9); ingeniaritza genetikoaren (8); ingeniaritza genetikoari (3); ingeniaritza ikasketak (8); ingeniaritza lan (4); ingeniaritza tekniko (4); ingeniaritza teknikoko (8); ingeniaritzako proiektua (3); ingeniaritzan doktorea (3); ingeniaritzari dagokionez (4); unibertsitateko ingeniaritza (3)


ingenio (orobat injenio) 1 iz asmamena.

Izaera ingenioak neurtzen du, doktrina zientziak, eta erabilera emaitzak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 358. orr.

Beste batzuk badira haiek bezainbat ardura, ingenio eta trebetasun erakutsiz obra beteak eta apartak egin zituztenak bai beren herrikideentzat eta bai baliabide ekonomiko urriko jendearentzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Esperientzia gaixtoak injenioa eta adimendua iratzartzen dituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 127. orr.

Hori baino beharrezkoagoa izaten da, ordea, ingeniariak bere buru barruan daukana, zientzia, ingenioa eta artea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 358. orr.

Zeren injenio handikoa baitzen, bizia eta xarma handikoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.

2 idazlea.

Jarraian, prologomania desegokietsi zuen, "aspaldian erabili baitzuen jada trufagai, Kixotearen aitzinsolas antzetsuan, Ingenioen Printzeak".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.


ingeniotsu (orobat ingenioso, injeniotsu eta injenioso) izond asmotsua.

Interesgarriago zeritzon, nahiz egikeran kontraesantsua eta axalekoa izan, Daudet-en asmo ospetsua: figura batean elkartzea, Tartarin-engan, hain zuzen, Aitorenseme Ingeniotsua eta haren ezkutaria...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

Badago beste makina-mota bat aski ingeniosoa eta azkar erabiltzeko izugarri baliagarria dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4690. orr.

Bat-batean honako edo halako jokaldi sumatu duen futbolaria edo edozein arazoren aurrean bat-batean konponbidea asmatzen jakin duen teknikaria, pertsona talentudun, argi eta injeniotsutzat hartua izango da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 79. orr.


ingenuitate iz tolesgabetasuna, xalotasuna. ik ingenuotasun.

Hortik aurrerakoa badakik: morriña, ingenuitatea (total, neri zer egingo zidatek ba), eta alde honetara pasa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Bere bizitzako garai eta une guztietan hain nabarmenki erakutsi zituen ingenuitate eta bihurrikeria, askatasun nahia eta libre izatearen harrotasuna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.


ingenuo 1 izond tolesgabea, xaloa.

Bera izan zen eusko gudarien errendizioa italiarrekin negoziatu zuena, arrakastarik gabe azkenean, zer ingenuoak ziren, benetan uste al zuten italiarrei entregatuz gero gudariak itsasoz ebakuatzen utziko zietela Francori bizkarra emanda, zer ingenuoak ziren.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Ez zuen ihes egin, no voy a hacerme reo de un delito que no he cometido errepikatzen zuen beti bere arrebek ihes egiteko esaten ziotenean, zer ingenuoa, edo adoretsua, edo ausarta, ez dakit.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.

· Dezepzionatua zirudien, nirekin konektatzeko esperantza ingenuoa baitzeukan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Gyorgy Kovesen begirada inuzente, ingenuo eta batzuetan inpertinentearen esku uzten du Kerteszek narrazioaren gidaritza.  Berria - Kultura   2004-02-28

Ez dut eskandalizatuarena egin nahi, zientzia ez dela politizatu behar eta gisa horretako adierazpen ingenuoak eginez.  Berria - Gaiak   2004-07-16

2 (adizlagun gisa)

Heu haiz saltsa honetan hain ingenuo eta inkontziente sartu den bakarra.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.


ingenuotasun iz tolesgabetasuna, xalotasuna. ik ingenuitate.

Ez da bat eta bera Elorriagaren eta Magdalenaren literatura egiteko modua, baina badute antzekotasun sakonik, funtsean, literatura eta bizitzaren aurreko jarrerari dagokionez: ingenuotasun eta xalotasun erabatekoaz, halaber baikortasun eta bizipozez, begiratzen diote munduari, eta hala irudikatzen beren lanetan.  Berria - Kultura   2006-04-04


ingenuotu, ingenuo(tu), ingenuotzen du ad

Clunytarren eraginez egin zen Coyanzako kontzilioa 1050ean, eta juxtu handik urte bete baino lehen, "Vizkaia et Durango"ko eliza guziak laikoen agindupetik askatzeko ("ingenuotzeko") dekretua zabaldu zuen Nafar Erregeak, besteen artean, honako agindu hau emanez: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.


ingerada iz ingurua, silueta.

Eguzkiaren forma eta ingerada.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 339. orr.

Euskaldunatik gorde zuten garabi bakarraren ingerada azaldu da langar eta behe-laino artean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 36. orr.

Aurreko egunetakoen moduan, goiza hotza zen eta laino mehe batek berdintzen zituen gauzen ingeradak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 34. orr.

Berriro lantzen ari zen, nonbait, artean ere bizirik zeuzkan ikusmenezko modalitate guztiak -forma, ingerada, mugimendua, sakontasuna-, eta lehen baino irrika handiagoz ikertzen guztiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Horren arabera irudikatuta dagoenean, ingerada, ertza, markatuko da, kanpoko kurbatura gera dadin leun-leun biribilduta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.


inginadore iz ipar ingeniaria.

Philippe Mazeaud Bidetako Inginadore burua.  Herria   2005-06-09

Hor 2 000 deserritu badira hiru geletan zatituak, S.S., "kapo" eta "stubédient"-en menpean, gure lana zuzentzen dutela inginadore eta "meister"-ek.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Ukaldi txar bat egin dute tirokada batekin, bost hil eta kolpatu batzu eginez, hiletan bi amerikano, bi ingeles eta australiar bat petroliotegi batean beren lana zuten inginadoreak.  Herria   2004-05-06


inginari iz ingeniaria.

Ainitz lan tzarretan lekuko langileak ezin aurki, orduan kanpotiar imigranteeri dei egin behar ukan dute tokiko inginari eta arkitektoek.  Herria   2004-02-19

Carlos Bosgarrenaren semeaz ari naiz orain, jakina; "gerra-inginari gaitza" omen denaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.


inginaritza iz ingeniaritza.

Medikuntzako Anton Erkoreka, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Ludger Mees, Geografia eta Historiako Jasone Cenoz eta Inginaritza Eskolako Juan Jose Unzilla aurkeztuko dira Perezekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27


inglandar 1 izlag adkor ingelesa, Ingalaterrari dagokiona.

Inglandar agente bat daukazue zeuen artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 78. orr.

2 (izenondo gisa)

Sinets iezadak laborista inglandarra ez dela iristen Bermeoko sabindarrenaren hankapera paxismoari aurre egiteko tenorean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 71. orr.

• 3 iz ingelesa, Ingalaterrako herritarra.

Inglandarrak sportman hutsak dira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.

Ez nuen konprenitzen doixtarren jokamoldea, ez inglandarrena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

Orduan, esanen duk hik, zergatik zenieten halako herra inglandarrei?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.


inglandera iz adlag ingelesa, ingelesa hizkuntza.

Horregatik hasi zen inglandera lardaskatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 71. orr.

Egik inglanderaz!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.


ingles ik ingeles.

ingrat izond eskergabea, esker gaiztokoa.

Haurrak ingratak zirela marmaratu eta loak hartu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

Hoa hemendik lehenbailehen, bastart ingrat hori.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 359. orr.

· Gaurko menderako kanonekiko gorpuzkera ingrata zeukala ager genezake: txikia, lodikotea, papogabea, beltzarana, erdi-mutiko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.


ingrediente iz osagaia.

ingresatu, ingresa, ingresatzen 1 du ad ospitaleratu.

Rioquemadoko erietxean ingresatuta geratu dela esan diot. Bi egun egin zituen ingresatuta Palentziako ospitalean, Espainiako bi poliziaren zaintzapean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 82. orr.

Bertso Egunaren biharamunean, Donostiako Poliklinan ingresatzekoa zen Lazkao Txiki, bihotzeko ebakuntza egiteko.  Berria - Kultura   2004-05-04

Astelehenean ingresatu zuten gastroenteritis larri batengatik.  Berria - Kirola   2004-04-08

Hala ere, ez zuten zauri larririk, eta ez zituzten ingresatu behar izan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

2 sartu, -ratu.

2000ko udan egin zuten proba, zaharrentzako egoitza batean; ongi zainduta eduki zuten, amona ere itxuraz gustura, eta bertan ingresatzea erabaki zuten azkenean, udazken hartatik aurrera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 135. orr.

2000ko udan egin zuten proba, zaharrentzako egoitza batean; ongi zainduta eduki zuten, amona ere itxuraz gustura, eta bertan ingresatzea erabaki zuten azkenean, udazken hartatik aurrera -Horra Vladimir, psikiatrikoan ingresatua!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asteazkenean ingresatu (3); ingresatu behar (3); ingresatu behar izan (3); ingresatu egin (3); ingresatu zuten (15); ospitalean ingresatu (5)


ingreso iz sarrera, sartzea.

Neska bizia naizela esan diote, balio dudala ikasteko, eta merezi duela batxilerrerako ingresoa Oñatin egiteak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 85. orr.

Gure mutil ilegorriarekin joan da errebisio medikoa eta ingresorako paperak betetzera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 58. orr.

Askotan, krisialdi laburren ostean, gaixo asko ez dira gertatzen ari zaienaz jabetzen; ingresatuta egon badira ere, askotan ingreso hori beren borondatearen kontra egindakoa izaten da.  Berria - Harian   2005-07-03


ingude 1 iz burdina altzairatuzko masa, oinarri baten gainean finkatzen dena eta burdina eta metalak lantzeko erabiltzen dena.

Goritutako burdina sutegitik atera, ingudean jarri, mailuaz jo eta burdinatik aroztegi oso-osoa betetzeko adina txinparta atera ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

Berdin ingude ondoan eserita dagoen errementaria, bere arreta burdingintzan jarria duelarik.  Elizen arteko biblia   Si 38,28

Tona banako muturrekoak izaten ziren haiek, ingudean jotako mailukadak bailiran astiro eta gupidagabe emanak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.

Bihotzak bularra inarrosten zidan, nola mailuak ingudea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Ingudean mailuak eguna du hasi.  Berria - Kultura   2006-04-04

· Hiru lehiakide aritu ziren 18 kiloko ingudearekin Iaz Mugartegik jantzi zuen txapela, eta baita atzo ere.  Berria - Kirola   2004-08-01

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Artisauak zilarginari ematen dio adore, mailukari leuntzaileak ingude-jotzaileari, esanez: "Ederra soldaketa!"  Elizen arteko biblia   Is 41,7

3 irud

Arimaren ingudean nire arrazarentzat kontzientzia berria forjatzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 124. orr.

Hortxe dauzkak hire grafologo sena lantzeko ingudea eta mailua.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 218. orr.

Bere aurretik ihesi zihoazen guztiak mailuaren eta ingudearen artean harrapatuta gelditzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 149. orr.

Mailuaren eta ingudearen arteko burdina goria gara, kolpea kolpearen ondoren jasatearen poderioz amatatu egiten dena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

4 belarriko hiru hezur txikietako bat.

Hiru hezur txikiz osaturiko kate baten bidez konektaturik daude tinpanoa eta leiho obala; mailua, ingudea eta estribua deritze hezurtxo horiei (duten formagatik).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

5 ingude altxatze ingudea altxatzean datzan euskal kirola.

Lokotx-biltzea, ingude-altxatzea eta lasto-altxatzea izango dira txapelketako lehen hiru kirolak.  Berria - Kirola   2004-08-21

Txinga txapelketa, ingude altxatze txapelketa eta kadete mailako arpana txapelketa ere jokatuko dira.  Berria - Kirola   2004-07-10

Ingude-altxatzea izan zen hirugarren proba. Bizkaitarrak bi kiroletan gailendu ziren: sokatiran eta lokotx-biltzen; ingude-altxatzen eta lasto-altxatzen bigarren sailkatu ziren. herriaŽ

Ingude-altxatzen, lau kirolari ariko dira lehian 18 kiloko ingudearekin.  Berria - Kirola   2004-07-31

Ingude-altxatzen, berriz, Alain Bidart Gabadikoak 83 jasoaldi egin zituen.  Berria - Kirola   2004-07-27

Atzo izan zen ingude-altxatzean Nafarroako txapelketa.  Berria - Kirola   2004-07-13

· Izanen diren jokoak: harri altxatzea, ingudea, lasto altxatzea, dantza, toka, xiba, zerra, soka tira, jende zama, arto biltzea, esne untziak, zaku eremaitea.  Herria   2005-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ingude altxatzea (9); ingude altxatzen (9)


inguma 1 iz amesgaiztoa; mamua.

Suaren xuxurlak ingumez hanpatu loarekiko sosegu amini bat ekarri zidan eta behinekoz jaikitzea erabaki nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 74. orr.

Bazuen bulta bat ez nintzela frantses estatuko hiri nagusian izan, nahiz gaueko inguma gaixtoek frankotan hango karrikak, gauak eta espaloietako kabina telefonikoak gogoaren ziliportatzera ekartzen zizkidaten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Antzinako itzal eta ingumen ordez, isiltasuna hedatzen zen gero zubi gain konkorrean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

· Ez gira hautesle ingumak edo kanpotik etorriak, baizik eta Hazparneko seme alabak, gure herriari lotuak.  Herria   2002-12-26

2 (pertsonifikatua)

Mendebaleko Pirinioetako alde bietan lan egiten duten deabru ugariak -Munttiot, Laxaborrete, Plaga, Xakerre, Kinkilimarro eta gainerako galtxagorri, intxixu, inguma eta etsaiak- pozik matxinatuko lirateke zazpi Matxino handien kontra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 31. orr.

Abentura nobela bat da, eta bi protagonista nagusi ditu: batetik, inguma, gaizkilea; eta, bestetik, Basajauna, zintzoa, besteei laguntzen diena. herriaŽ

3 tximeleta.

Begiratu han hemenka zebiltzan tximeletei, eta "hau, mitxirrika", "hau, txoleta", "hau, inguma".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Eta, bat-batean, zinezko tximeleta zuri bat -mitxirrika, inguma, txoleta- hegan etorri eta justu goroldio hartan pausatu zen Egiaz latsagia euri-ondoko uda-minetako laino arinek troxatzen zuten eta uretik jezartzen ziren hostozko inguma orlegiek haurraren izpiritua nahasi zuketen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.


ingumatu, inguma(tu), ingumatzen da ad

Kastelak, ametsetako kadrilla eskain asmoz, Yvonne bahitu zuen; emaztea, mutur, urrin txarra zerion gizonaren urratsean ingumatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.


ingurabide 1 iz zerbait inguratzen duen bidea.

Urlasterrak eta haizeak ez zien nabigatzaileei ingurabidez hurbiltzeko aukerarik ematen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Mendia inguratzea ez baldin bada oso luzea, ingurabidea egingo da, eta haranak ez baldin badira jarraituak, aldapan behera eramango dira bideak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Bai goitik beherako bidea, bai ingurabideak eta bai sabelak eta ur-goraketak metodo honekin egin baitaitezke, iturburutik barru harresiturainoko aldapa orekatuta dagoenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

2 hirigune bat inguratzen duen errepide edo autobidea.

Donostiako bigarren ingurabideak 220 milioi euroko aurrekontua du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Hiriaren ingurabidearen ondoko hotel batean sartu nintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Autobia edo ingurabide bat pasatzen duk handik hurbil.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

Aeroportutik ingurabideetarako tartean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donostiako bigarren ingurabidea (4); hiriaren ingurabidearen (3)


ingurada iz bihurgunea.

Garden bihurtzen ari zen eta, segundo batzuen buruan, bere inguradaren lerro finak baino ez ziren ikusgai.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 132. orr.

Eta hor hara, ingurada latzean, bi zaldiek ene buru muina inarrosten zutela  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.


inguraezin izond ezin inguratuzkoa; hurbilezina.

Haren inguruan eraikin bat altxa zuten eta zaindari greko bat jarri zuten inork ez zezan barrukorik ikusi, eta agindu zuten leku hari abaton deitzea, inguraezina.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

Galsoro sailak jo nituen begiz, inguraezinak eta biluziak, leihatilatik barrena: inor ez zen sekula handik pasatu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 37. orr.

Hizketan hotza eta zimurra bezain afektiboki inguraezina zen hango langileria, erran gabe doa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.


inguraka adlag inguruan.

Leihotik barnera jauzi egin du, [...] inguraka dabila marrumaz, ene ohantzetik hurbil asmuka ari da...  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 212. orr.


inguraketa (orobat inguruketa g.er) 1 iz inguratzea, ingurua ibiltzea. ik inguraldi.

Baltzak eta biok, alegia: oinez, Harkaizpeko Urtegiaren inguraketa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 220. orr.

Eta ezinbestean ezkontzaz pentsatzera behartua, atsegin hartzen zuen gizonaren inguraketekin, edota haren barrenari igarririk eta sentimenduak hitzez nola janzten zituen ikusirik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.

Talde osoa barnean hartzen zuen inguruketa bat eragin zion besoari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 253. orr.

2 hurbilketa.

Jaioterrian eman zioten, nonbait, nire helbidearen berri eta segituan hasi zuen -nik izendatu nuen moduan esanda- inguraketa operazioa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.

Azkenean honeraino iritsi dena konturatzen da oso urruti ibili dela Jainkoaren bila eta inguraketa asko eginez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

3 setioa.

Setiatuak zeudenetako batzuek, hala ere, lortu zuten inguraketari ihes egitea.  Elizen arteko biblia   1 M 6,21

Helenoen aurka mendeku hartu beharraren zama ikusten zuten beren gain,Troiako inguraketa eta suntsipenagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 273. orr.


inguralde iz zerbaiten inguruko aldea.

Afrikan, zehaztu gabeko hiri bateko inguraldeko auzune txiroan girotu du idazle arabarrak bere lehen antzerki lana.  Berria - Kultura   2004-06-19


inguraldi iz inguratzea, ingurua ibiltzea. ik inguraketa.

Jaunaren kutxa hartu, eta inguraldi bat eman zioten hiriari; gero, kanpamentura itzuli ziren, gaua han igarotzeko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.


inguramen 1 iz ingurua.

Inguramena doi bat argitzen delarik ohartzen gira Lukenau-eko geltoki ttipian girela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.

Familia euskaldun batean sortu nintzen, eta euskara bakarrik entzuten nuen inguramenean hazi.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 78. orr.

Hirugarrenik, inguramenaren egituratzeko tartekaria da Hizkuntza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Hizkuntzalariak ohartuak dira, norberak bere ama-hizkuntzaren bitartez ordenatzen eta egituratzen duela bere inguramen osoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Honek inguramen guzia, 14eko gerlaren ondotik, loeria gaizto batek hartua zeukala oharturik, gazte zenbaitekin "Aitzina" deitu oldar berria piztu nahi izan zuen.  Herria   2004-12-16

Tirabira horrek bete-betean harrapatu ninduen, eta, jakina, oztopo bat izan zen nire inguramen naturalean egokitzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 177. orr.

Bere inguramenez erdi biarnes, erdi gaskoin haunditua, funtsean amarik ez goxatua eta aita eta biak ere ez luzaz, nola zituen berak [P. Lafittek] aurkitu, erraiteko maneran, euskararen bideak.  Herria   2001-03-01

2 ipar ingurumena.

Inguramena eta natura dutelarikan laguntzen.  Herria   2003-10-02

Euskal-Herrian, nasaiki ezagutzen ditugu inguramen aberastasunak: itsasoa, mendiak, errekak, oihanak, abere edo jendeen bizi toki ederrak.  Herria   2001-04-26

Inguramena errespetatzen duten kalitateko ekoizpenak egin; laborantza iraunkor bat sustatu; laborantza ideki laborantza mundutik heldu ez diren gazteeri...  Herria   2001-05-24

Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzan Lurralde Antolamendu eta Inguramen saileko arduraduna.  Herria   2004-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gure inguramena (3)


inguramendu iz ingurua, inguramena.

Iparrerantz, Karn mendien inguramendua udaberriko lehen egunetako zuritasun distiratsu lausoan hondoratzen da.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Asasinatzaile ezezagun baten eskuetan hil behar zuen kondenatuak, iradoki zuen Nolan-ek, inguramendu berariaz dramatiko batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.


ingurarazi, ingururaz, inguratazten du ad inguratzera behartu.

Navas de Tolosa-ko batailan miramamolinak burdinazko kate batez ingurarazi zuen bere eremua, baina Nafarroako erregeak aizkora ukaldi batez eten zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.

Suari begira denbora puska batez egon ondoren, besotik heldu eta bere gorputza ingurarazi zidan harekin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 38. orr.

Indar gaitzean igortzen zuen ura eihera harrien ingurarazteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.

Don Kijotek bezalaxe egitea erabaki zuen; eta honela, burukiaz ongi babestua, zain egon zitzaion; ezin baitzuen bere mandoa harantz-honanzka ingurarazi; izan ere, neka-neka egina zegoen mandoa, eta honelako umekeriatan ohitu gabea izanik, ez zen gauza pauso bat emateko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.


inguratu, ingura, inguratzen 1 du ad norbaitek beste norbaiten ingurune osoa hartu.

Alde guztietatik inguratu, eta gogotik ekin zioten eskatzeari hirian beste pare bat astez gera zedila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 223. orr.

Horregatik inguratu zuten kazetariek ministroa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

-Eman ezak, Eduardo, inguratua hago-eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Hantxe inguratu zuten, eta alde guztietatik tiro egiten zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Hermione berarengana joan zen, eta besoaz inguratu zuen animatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.

Itxasok maitekiro inguratu du bere besoetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 275. orr.

Carmona jauna soldaduz eta horrelako jendez inguratua ibiltzen zen beti.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 148. orr.

Isekatzailez inguratua nago.  Elizen arteko biblia   Jb 17,2

Haiek juduen gudarostea inguratu eta goizetik arratsera geziak jaurtikitzen ari izan zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 M 10,80

· Zitoplasmako antenak luzatuta, organismo sarkina inguratu, irentsi eta desegin egiten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

· Oraiko lana, adixkide eta zerbitzari gazteagoez ahal bezainbatez inguratzea, euskal ohituren biziarazteko gogo jarraiki batean.  Herria   2005-07-14

2 zerbaitek norbaiten ingurune osoa hartu

Herio-uhinek inguratu ninduten, uholde gaiztoek ikaratu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,5

Gorsehillgo oihan oparoak inguratzen ninduela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Eta beldur ikaragarri batek inguratzen ari ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

Inguratzen gaituen errealitatetik abiaturik, imajinatzen dugun mundua kontatzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Kalera irten bezain laster, udaberriko aire hezeak inguratu zuen, eta sudur azpia hezetu zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Nire gizonaren hankek gerria inguratu zidaten bi sugek bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.

Atea bultzatu, eta berehala inguratu zuen gizona kantu-taberna hartako giro heze eta eztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Atorra sentitzen nuen nire titiburuak igurzten eta zurrunbilo koloretsu geldi batek inguratu nau eta heldu dit.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.

Zirimola geldiezin batek inguratu ninduen, kemen basatiaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Luxuria jabetu zen nitaz eta inguratu egin ninduen bere traiziozko itzal mugikorrez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

3 norbaitek zerbaiten ingurune osoa hartu

Hein berean ihardetsi behar, eta gerri liraina inguratu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Gero, sardexka eskuan, alde guztietatik inguratu zuten mahaia, eta [...] jaten hasi ziren denak, nor kabiarra, nor sardinzar ketuak, nor gazta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.

Zelai osoa hesitu zuen, eta gero putzua kable elektrifikatuz inguratu zuen oso-osoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 106. orr.

Bahiketa gertatu eta berehala Errusiako Armadak eta Ipar Osetiako Poliziak eraikina inguratu zuten.  Berria - Mundua   2004-09-02

Espainiako Poliziak plaza inguratu zuen, eta ondorioz, antolatzaileek ekitaldia tokiz aldatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Egun haietan, Gazara hiria inguratu eta setiatu egin zuen Simonek bere gudarostearekin.  Elizen arteko biblia   1 M 13,43

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Espioiek diote galiziarrak hamabi mila soldadu baizik ez dituela, ez da nahikoa hiria inguratu eta setioa estutzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 213. orr.

Hilerriren bateko altzifreen artean, bide hilobiz inguratuetan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.

· Horregatik agertzen ziren gauetan penaz beteriko arimak, [...]; horregatik ezin zen etxea hiru aldiz inguratu; horregatik zetorren zigorra agindu sakratua ongi betetzen ez zuenarentzat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

4 zerbaitek beste zerbaiten ingurune osoa hartu.

Haren bolalumak nire izena biribil batez inguratu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Urka-bilurrak Wardwellen lepoa inguratu zuenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Lurra urak inguratzen du, ura aireak, eta berau, azkenik, suak inguratua da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

Harresi beltz altu batek inguratzen du Urbia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Ur izoztuz betetako hobiz inguratua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Lehen behakoan, ez zen aise hilketarik imajinatzea nire begiek inguratu zuten eremuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Torino inguratzen duten muinoetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Barrakoi xume bat lurrean zulatua eta lubakiz inguratua bera, frontetik ez oso urruti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.

Harresiak eraiki eta Sion mendia harlanduz inguratu eta gotortzeko agindu zien lan-arduradunei.  Elizen arteko biblia   1 M 10,11

5 setiatu.

Eta helenoek mendekuz Troia inguratu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Zaldiak eta gudu-gurdiak berekin zituela, Samaria hiria inguratu eta erasotzera igo zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,1

Zuek hiria inguratuko duzue: sei egunez, egunero itzuli bat eginen duzue guda-gizon guztiok hiriaren inguruan.  Elizen arteko biblia   Jos 6,3

Ondorioak izango ditu Mukata inguratzeak.  Berria - Mundua   2004-03-07

6 lur eremu, mendi edo kidekoren baten alde batetik bestera, haren ertzetik edo albotik joan.

Aintzira haietako bat [...] hogei verstako luzeran inguratu behar izan zuen, zailtasun galantak garaituz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

Lehenbizi Obi gurutzatu, gero Kolivanera, handik Tomsk inguratu Irkutskeko bidea utziz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 226. orr.

Amildegiaren alde batetik bestera, barruko zubi batek aukera ematen du eraikina zuzen zeharkatzeko, erdiko hutsunea inguratu behar izan gabe, beste solairu guztietan egin behar den bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.

Autoa inguratu zuen aurretik gidariaren atetik sartzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 203. orr.

Portugaleko karabela batean Esperantza Oneko lurmuturra inguratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

· 1490. urteaz gero, Afrika osorik itsasoz inguratzeko ideia zehazten ari ziren portugaldarrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Mundua osoki inguratu zuten aurreko marinelek ez bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 90. orr.

Ilargiak lurra inguratzeko behar duen denbora  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

7 lurralde edo eremu batean zehar ibili.

Ordu laurden geroago, izerditan inguratu nuen alde zaharrera ailegatzeko azken tartea: bi lorategi publikoren arteko karrika iluna, harresiz haratagoko auzoetara isurtzen zen errepide zabala zuena buruan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 316. orr.

Ataria inguratu orduko zain nuen Arrosko baroia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 267. orr.

8 adkor lortu, eskuratu.

Nondik edo handik txarro bat inguratu eta hantxe jarri zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Hyderabad-en 6.000 rupiagatik 13 urteko neska bat inguratu zuen, harekin ezkontzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 97. orr.

Nola inguratu droga erosteko sosak?  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 221. orr.

Xoxak nondik inguratu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 186. orr.

Beatricerentzako kanten kopia bat inguratu zuen, eta pazientzia handiz konparatu zituen berak Becchinarentzat idatzi zituen bertsoekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.

Nik jendea zuzentzen nian haien ostatura, edota janaria inguratu, azukre apur bat, ogia, gazta, okela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Salomonek mila eta laurehun gudu-gurdi eta hamabi mila zaldi inguratu eta hirietako gudari-tokietara eraman zituen, bai eta bere ondora ere, Jerusalemera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,26

Irakurle berriak inguratzea da arazoa.  Berria - Harian   2006-03-19

Zer egin dezakegu bizirik gelditu direnentzat emazteren batzuk inguratzeko?  Elizen arteko biblia   Epa 21,7

Zer bilakatzen da bezeroak inguratzeko grazia galdu duen puta?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.

9 zerbaitekin bildu edo estali.

Ogia erditik pikatu, arrautzopilez bete, ogitartekoa paperez inguratu eta eskuetara eman zion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 75. orr.

Cantoneko irris bihiketan, banana hostoz inguratu krema erreetan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Bost guardia zibilek bi orduz zilarrezko paperez inguratu porra batekin zanpatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

Zapi batez inguratu dio zauria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.

Dutxatik atera, tarrapatan xukatu eta oihala bularretatik izterretara, gorputzean inguratzen du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

• 10 da/du ad hurbildu.

Uretan geundela, konturatu ginen zakur bat inguratu zela gure gauzak zeuden lekura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 12. orr.

Aulkitik zutitu eta Morales anaien mahairaino inguratu zen hautsontziaren bila.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 114. orr.

Budur ikusminez inguratu zen zamaketa lanak ikustera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.

Ahal nuen guztietan inguratzen nintzen batzarra egiten ari zirenen artera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Irri malizios batekin inguratu zait dantza eskatzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 319. orr.

Zarpail samar jantzitako emakume lodikote bat inguratu zaigu bere hogeita bost bat urteko seme atzeratua eskutik dakarrela.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.

Behin baino gehiagotan inguratu nintzaion zerbait ote zuen begiratzera.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 76. orr.

Gauak aurrera egin ahala, gero eta jende gehiago inguratu zen, leinu osoak, antza.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Nagusiarengana inguratu eta zerbait esan dio.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Osakidetzako anbulantzia bat inguratu bazen ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Basamortuan aurkitu zuen, uluz beteriko bakardadean; inguratu eta bere ardurapean hartu zuen, begininia bezala zaindu.  Elizen arteko biblia   Dt 32,10

Gero, trena hirira inguratu ahala, paisajeak lirismoa galdu zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

-Ea, inguratu hona guztiok -esan zien Snapek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 107. orr.

Sudurra inguratu zuen botilen muturrera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

Arratsaldean, Danek mendi kasko batera inguratu du furgoneta, bidaiariok hango ikuspegia goza genezan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.

Argazki bat hartu kortxotik eta inguratu egin zuen hobe aztertzearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.

Kanpoan ez zen istilurik izan, Poliziak inor inguratzea eragotzi baitzuen.  Berria - Harian   2005-02-02

Epaileak erruduntzat jotzen baditu, hiru hilabetez pertsona horren etxera inguratzea debeka diezaiokete.  Berria - Gaiak   2004-07-31

Etxera inguratzerako jabetu nintzen bazela zerbait.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 142. orr.

• 11 joan.

Bestelakoak: Jende asko inguratu zen Hernaniko Galarretara erremonteko binakako finala ikustera.  Berria - Kirola   2004-01-11

Aurten egun gutxiago izan diren arren, jende asko inguratu da emanaldietara.  Berria - Kultura   2004-07-13

12 (era burutua izenondo gisa)

Ja ez omen baikara bizi Erdi Aroko bastida edo hiri harresitu bateko unibertso inguratu txikian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Ibartxo hura harritsua zen, bi haitz handik ixten zuten, ez zuen irteerarik; eta otso inguratua itzuli egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Hortxe isildu, tigre inguratua bezala pixka bat bizkortu, eta bi ukabilez pareta jotzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 79. orr.

Madiango oste setiatzaile guztia Israelgo defentsa inguratuen barrura.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

13 inguratzearren adlag

Gudari-talde hura desegiteko asmoz, gudaroste osoa bildu zuen Judasek, jende hura inguratzearren.  Elizen arteko biblia   1 M 6,19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde guztietatik inguratu (4); asko inguratu (3); bat inguratu (55); bat inguratu da (3); bat inguratu eta (8); bat inguratu zen (4); bat inguratu zitzaidan (3); bat inguratu zitzaion (4); bat inguratu zuen (8); batean inguratu (6); batek inguratu (19); batek inguratu nau (3); batek inguratu ninduen (4); batek inguratu zuen (4); batekin inguratu (5); batera inguratu (8); batez inguratu (17); batez inguratu eta (3); batez inguratu zuen (4); batzuk inguratu (4); berehala inguratu (9); beso batez inguratu (4); besoarekin inguratu (3); besoaz inguratu (6); besoekin inguratu (7); besoekin inguratu zuen (3); besoez inguratu (8); besoez inguratu zuen (3); bezala inguratu (3); distiraz inguratu (3); egoitza inguratu (3); egoitza inguratu zuten (3); ere inguratu (8); eskuez inguratu (3); eta etxea inguratu (3); eta inguratu (29); eta inguratu egin (16); eta leihora inguratu (4); etxea inguratu (10); etxea inguratu zuten (3); etxera inguratu (4); gabe inguratu (3); gehiago inguratu (6); gerria inguratu (13); gerria inguratu nion (3); gerria inguratu zion (3); gizona inguratu (4); gizonek inguratu (3); guregana inguratu (3); guztiak inguratu (4); guztietatik inguratu (4); hara inguratu (9); harengana inguratu (6); harresiz inguratu (3); hesiz inguratu (3); hiria inguratu (12); hiria inguratu eta (6); hura inguratu (3)

inguratu ahala (8); inguratu behar (10); inguratu behar izan (4); inguratu da (30); inguratu denean (3); inguratu dira (7); inguratu ditu (5); inguratu du (12); inguratu du eta (3); inguratu duen (6); inguratu dute (12); inguratu egin (52); inguratu egin dute (3); inguratu egin genituen (3); inguratu egin zituzten (6); inguratu egin zitzaion (4); inguratu egin zuen (5); inguratu egin zuten (7); inguratu egiten (10); inguratu ere (4); inguratu eta (149); inguratu eta eraso (4); inguratu eta estutu (3); inguratu gara (4); inguratu genuen (3); inguratu ginen (5); inguratu gintuen (3); inguratu gintuzten (4); inguratu hiria (3); inguratu nahi (4); inguratu naiz (5); inguratu nau (5); inguratu ninduen (11); inguratu ninduten (5); inguratu nintzaion (7); inguratu nintzen (18); inguratu nintzenean (4); inguratu nion (5); inguratu nuen (10); inguratu ondoren (9); inguratu orduko (6); inguratu zaio (6); inguratu zait (6); inguratu zela (4); inguratu zen (79); inguratu zen eta (7); inguratu zen neska (3); inguratu zenean (6); inguratu zion (9); inguratu ziren (22); inguratu zirenean (3); inguratu zituen (13); inguratu zituzten (10); inguratu zitzaidan (8); inguratu zitzaien (7); inguratu zitzaigun (6); inguratu zitzaion (23); inguratu zitzaizkion (5); inguratu zitzaizkionean (3); inguratu zuen (79); inguratu zuen eta (9); inguratu zuenean (3); inguratu zuten (58); inguratu zuten atzo (3); inguratu zuten eta (8)

jende asko inguratu (3); jende gehiago inguratu (4); karmelo inguratu (3); lagunek inguratu (5); lagunek inguratu dute (3); leihora inguratu (10); leihora inguratu zen (5); lepoa inguratu (9); mahaia inguratu (7); mahaia inguratu eta (3); mahaira inguratu (6); mahaira inguratu eta (3); neska bat inguratu (3); osoa inguratu (4); plaza inguratu (3); poliziak inguratu (3); ugari inguratu (3); zulora inguratu (3)

adixkideez inguratuak (3); argiz inguratua (3); batek inguratua (11); batez inguratua (26); eta adixkideez inguratuak (3); eta inguratua (4); handiz inguratua (6); harresiz inguratua (6); hilobiez inguratua (3); inguratua bera (3); inguratua bezala (3); inguratua bizi (5); inguratua da (6); inguratua eta (9); inguratua izan (4); inguratua nengoen (3); inguratua zegoela (4); inguratua zegoen (13); inguratua zen (8); inguratua zuen (4); inguratua zuten (4); inguratuak eta (4); inguratuak ziren (4); inguratuko da (8); inguratuko dira (3); inguratuko du (3); inguratuko dute (5); jendez inguratua (3); mendiz inguratua (3); ongi inguratua (3); ongi inguratuak (3); poliziaz inguratua (4); zuhaitzez inguratua (3)

adixkidez inguraturik (3); batek inguraturik (6); batez inguraturik (21); batez inguraturiko (4); ertzainez inguraturik (3); eta familiakoez inguraturik (3); familiakoez inguraturik (5); familiaz inguraturik (3); harresiz inguraturik (4); haurrez inguraturik (7); ilunpeak inguraturik (3); inguraturik bizi (18); inguraturik bizi dira (4); inguraturik dago (5); inguraturik egin (3); inguraturik egon (7); inguraturik egon arren (3); inguraturik egotea (3); inguraturik ere (3); inguraturik eta (11); inguraturik gaude (6); inguraturik ikusi (5); inguraturik zegoela (5); inguraturik zegoen (7); inguraturik zeuden (5); inguraturik zeukaten (3); jendeaz inguraturik (4); jendez inguraturik (6); lagunek inguraturik (3); lagunez inguraturik (3); poliziaz inguraturik (5); poliziek inguraturik (3); zuriz inguraturik (3)

artistaz inguratuta (3); bakardadez inguratuta (3); bakardadez inguratuta dagoenean (3); batek inguratuta (5); batez inguratuta (11); batez inguratutako (3); beltzez inguratuta (3); emakumez inguratuta (4); erabat inguratuta (6); ertzainez inguratuta (7); eta poliziez inguratuta (3); etxez inguratutako (3); hesiz inguratuta (4); hesiz inguratuta dago (3); inguratuta atera (3); inguratuta aurkitu (3); inguratuta bizi (9); inguratuta dago (12); inguratuta dagoenean (3); inguratuta daude (4); inguratuta daukate (6); inguratuta egon (4); inguratuta egotea (3); inguratuta eta (7); inguratuta geratu (3); inguratuta zegoen (13); inguratuta zeudela (4); inguratuta zeuden (7); inguratuta zeukaten (3); jendez inguratuta (10); lagunez inguratuta (3); mendiz inguratuta (4); mendiz inguratutako (4); milaka bakardadez inguratuta (3); najaf inguratuta (3); poliziaz inguratuta (7); poliziez inguratuta (5); tankez inguratuta (3)

ez inguratzeko (3); inguratuz eta (3); inguratuz joan (3); inguratzea da (3)

alde guztietatik inguratzen (10); aldera inguratzen (3); asko inguratzen (5); baina inguratzen (3); bareak inguratzen (6); bareak inguratzen zuen (6); bat inguratzen (12); bat inguratzen duen (4); batek inguratzen (40); batek inguratzen du (6); batek inguratzen zituen (4); batek inguratzen zuela (8); batek inguratzen zuen (11); batez inguratzen (4); bera inguratzen (5); berau inguratzen (4); berau inguratzen duten (3); berriz inguratzen (3); besoaz inguratzen (3); besoez inguratzen (3); bezala inguratzen (5); burua inguratzen (6); da inguratzen (5); du inguratzen (4); erabat inguratzen (3); eta inguratzen (18); etxea inguratzen (8); etxea inguratzen duen (4); ez da inguratzen (3); gehiago inguratzen (3); gerria inguratzen (8); gorputza inguratzen (4); guzien otoitzak inguratzen (3); guztia inguratzen (3); guztiak inguratzen (4); guztietatik inguratzen (10); haiek inguratzen (4); herria inguratzen (5); hiria inguratzen (12); hiria inguratzen duten (3); hiria inguratzen zuen (3); hona inguratzen (3); hori inguratzen (5); horrek inguratzen (3); hura inguratzen (8); ikusi du inguratzen (3)

inguratzen ari (33); inguratzen ari zirela (4); inguratzen ari ziren (4); inguratzen da (8); inguratzen den (6); inguratzen denean (3); inguratzen dion (3); inguratzen dira (9); inguratzen diren (4); inguratzen ditu (4); inguratzen dituen (7); inguratzen dituzte (7); inguratzen dituzten (10); inguratzen du (34); inguratzen duela (7); inguratzen duen (71); inguratzen duena (6); inguratzen dute (19); inguratzen dute eta (3); inguratzen duten (53); inguratzen eta (18); inguratzen gaituen (21); inguratzen gaituen guztiak (3); inguratzen gaituzte (3); inguratzen gaituzten (4); inguratzen gara (3); inguratzen ginen (3); inguratzen gintuen (11); inguratzen gintuzten (5); inguratzen hasi (11); inguratzen hasi ziren (4); inguratzen nau (4); inguratzen nauen (8); inguratzen nauten (8); inguratzen ninduela (3); inguratzen ninduen (14); inguratzen ninduten (7); inguratzen nintzen (4); inguratzen zaituen (3); inguratzen zaizkie (3); inguratzen zen (16); inguratzen ziola (3); inguratzen zion (11); inguratzen ziren (10); inguratzen zituen (15); inguratzen zituztela (3); inguratzen zituzten (8); inguratzen zitzaizkion (5); inguratzen zuela (14); inguratzen zuen (81); inguratzen zuen dena (8); inguratzen zutela (4); inguratzen zutelarik (3); inguratzen zuten (43)

ipurdiko zuloa inguratzen (3); isiltasun bareak inguratzen (6); jendea inguratzen (3); lepoa inguratzen (6); mahaira inguratzen (3); multxo batek inguratzen (6); nintzen inguratzen (3); nola inguratzen (3); osoa inguratzen (8); osoa inguratzen duen (3); otoitzak inguratzen (3); otoitzak inguratzen zuela (3); plaza inguratzen (3); pollit batek inguratzen (5); zen inguratzen (4); zuloa inguratzen (3)


inguratzaile izond inguratzen duena.

Ez dute begirada-kontakturik egiten [...] gainbegirada inguratzailez berenganatzen bide dituzte gauzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Bake eta normalizazio prozesu inguratzaile bat beharrezkoa da, garaile eta garaiturik gabekoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Han gailen den epeltasun eroso eta inguratzailean murgil nadin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 173. orr.

Leireren estrategia konplexu samarra izaten da, sotila, inguratzailea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 60. orr.

Prozesu horren emaitzak «ahalik eta akordiorik zabalena eta inguratzaileena» izan beharko luke.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26


inguratze 1 iz norbait edo zerbaitek beste norbait edo zerbaiten ingurune osoa hartzea.

Baldin eta, bitartean, moriskoen oldar-brigadek, inguratze-mugimendua eginez, ez bazituzten lehorreratzeko gabarrak hondatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 234. orr.

Isiltasunean hain atsedengarria eta hain ona gertatzen zitzaidan gauen inguratze iluna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 397. orr.

2 hurbiltzea.

«Lauaxeta nola bizi izan zen eta nola hil zen kontuan hartuta, inguratze ideologiko bat egin dute batzuek», baina inguratzeak, batez ere literarioak izan direla azpimarratu du Igerabidek.  Berria - Harian   2005-08-02


ingurikatu, ingurika, ingurikatzen (orobat ingurukatu) 1 du ad ipar inguratu.

Mendia ingurikatuz hatxemanen diat, bai, bide xuxena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 123. orr.

Gidaliburuak iragarri harritxirria ingurikatu dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

• 2 da ad inguruan ibili.

Marzo izarbela da iguzkiarekin ingurukatzen diren gure Lur hunen parekoetan Lur hunen eite haundiena duena.  Herria   2004-01-29


ingurina iz ipar ingurua.

Honek harritu gaitu, hainbeste zalutasun eta habileziarekin dantzarazten zuen bere makila: esku, geruntze, zango, leporen ingurinan itzulikaraziz ikus ahala bezain laster...  Herria   2004-12-30

Noiztenka ingurinetako artzainak hor biltzen dira otoitz egiteko  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.


ingurrasti iz adkor koadernoa, kaiera.

Maixu, ez da «koadernoa» esaten, «ingurrastia» esaten da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 55. orr.


inguru 1 iz hurbileko alderdien multzoa. ik ingurumari.

Jaiotzen garenean, berriz, euskarri biologiko hori inguru, pertsona eta kultura jakin batzuekin harremanetan jartzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Beste inguru bat izan banu, beste bat izango zen nik hautatutako bidea ere, horri "hautatu" esan badakioke, behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 75. orr.

Nik inguru guztian nituen milizianoak, eseriak zein zutik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

Begira inguru guztira; zuzendu begiak zauden lekutik iparralde nahiz hegoaldera, ekialde nahiz mendebaldera.  Elizen arteko biblia   Has 13,14

Halako giro berezi bat jabetu zen inguru guztiaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hondarribiko Golfa eta inguru guztiak turistaz beterik izango dira egunotan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.

Ura besterik ez inguru osoan, eta ni hantxe zutik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Diote goroldioz estalia den pareta batek diola ingurua osoki egiten, hegotik iparrera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 81. orr.

Begira inguruan eta ikus.  Elizen arteko biblia   Sal 142,5

Han inguruan zebilen zakur bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Nire arreba eta bere senarra hemen inguruan bizi dira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Inguru pobrea zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Inguru hurbila arakatzen zuen begiekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Begi zorrotzez arakatzen du inguru lainotsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 270. orr.

Deus ezagunik ez, zeharkatzen ari ginen inguru lainotsuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Inguru berri batean, lur-sail oraindik goldatu gabeak lantzera behartuta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Bestela, inguru bakartienetan paseotxoa eman, eta ostatura itzultzen nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 275. orr.

Oso kontuan hartzeko gauza da, beraz, inguru jakin batean kokatzeko sortua dela irudi oro, eta irudi horrek mugatzen duela hura ikusteko modua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Gorputz zehatz bat, nortasun indibidualizatu bat eta guregan eragina duen eta modu bateko edo besteko egiten gaituen inguru sozial bat gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Gero eta inguru zabalagora hedatzen diren hirietan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.

Oso kontuan hartzeko gauza da, beraz, inguru jakin batean kokatzeko sortua dela irudi oro, eta irudi horrek mugatzen duela hura ikusteko modua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Zelofanezko inguru batean bildurik bizi izan zen beti.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 46. orr.

3 (artikuluarekin, edo erakusle edo leku atzizki batekin singularrean)

Uharrak ingurua basaki kolpatzen zuela, idortasun apurreko egur xehe bila atera nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Nire begietara ingurua agertzen hasi zenean, zurezko ontzi batzuk ikusi nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Lur hiro busti usainak ingurua bete zuela ohartu nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 130. orr.

Ingurua lagun beti; lagunak inguruan, gehienetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.

Hiri itxura galduz doa ingurua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.

Itoizko urtegiak ur azpian hartuko zuen ingurua bisitatzera joan zen Urralburu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 20. orr.

Ingurua Po ibaiaren aldeko zabaldiaren zati bat da.-Ezagutzen al duk inguru hori?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.

Nor dira inguru honetako lurjabeak, bada? Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 73. orr.

Emaztea galiziarra zen, maistra, eta senarra, inguru hartan jaioa, injineru agronomoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.

Bakea behar dut inguruan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 268. orr.

Usain gozo miragarria inguruan zabalduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.

Bihotza estutzen zitzaion hainbeste janari inguruan borborka sentiturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Etxe berria eraikitzen baduzue, babesa jarriko diozue etxegainari inguruan.  Elizen arteko biblia   Dt 22,8

Israeldarrak kanpaleku inguruan nor bere tokian zeudelarik.  Elizen arteko biblia   Epa 7,21

Irainez betetzen dituzte Jerusalem eta zure herria inguruan bizi diren guztiek.  Elizen arteko biblia   Dn 9,16

Alferra ez zuen begia ireki zuen inguruari begiratzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 88. orr.

4 (artikuluarekin, edo erakusle edo leku atzizki batekin pluralean)

Dagonen jauretxea erakutsi zioten, suak errea, hiria bera eta inguruak hondatuak, gorpuak han-hemenka barreiatuak.  Elizen arteko biblia   1 M 11,4

Egiptoko etxe guztiak eta inguruak ezpateuliz beteko dira.  Elizen arteko biblia   Ir 8,17

Valparaiso eta hango inguruak ikusgarriak baitira ederraren ederrez. Eta Three Rivers, Visalia, inguru horiek guztiak ere bai.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.

-Zer ari zara zu, Joxemai, inguru hauetan? -galdetu dit.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 56. orr.

–Ta...? zermoduz inguru horietan? -galdetu dit.  Berria - Harian   2005-04-26

Inguru haietan, herrixkatik hamar verstara, jeneral bat bizi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 387. orr.

Txitxikovek txango ugari egiten zituen inguru haietan barrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Gero, inguru haietako jauntxoen semeak bahituran hartu eta Jerusalemgo gotorlekuan preso sartu zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 9,53

Hemen gaua pasatzeko zailtasunik ez: ostatua franko bertan eta inguruetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 136. orr.

Bakean bizi zen inguruetako lurralde guztietakoekin.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,4

Egun batean kanpora atera zen eta inguruetara arreta biziagoz begiratzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean singularrean)

Barne borrokan jarraitu zuen une batzuetan, urdaitegiaren inguru goibelari begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Sasiek eta malkoek inguratuko dute gure katabutaren inguru tristea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Urtebetez alde egin nahi duzu zure inguru maite itogarritik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Zinemagile amateurrentzako pantaila batzuetan, pantailaren ingurua beltzez margotua izaten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Titiburuaren ingurua odolez bustita zuen maitale harekin batera.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Zentro horren inguru hurbilean aurten eraikiko dute 600 lekuko auto aparkaleku bat.  Herria   2004-03-11

Gure inguru hurbilari erreparatzen badiogu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 129. orr.

Eta, hala, apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.

Ibilgailuaren azpian -txoferra esertzen den alderdiaren inguru horretan, hain zuzen ere- bada metalezko pieza bat sendo atxikia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 89. orr.

Herriko bestak herri erdian iraganen dira, plaza berriaren inguru hortan.  Herria   2001-03-01

Mendi osoaren ingurua ikaragarrizko harrizko murruz inguratu zuen eta murru horren gibelean munduko baratzerik ederrena sortu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 76. orr.

Lekukoek zurezko kaiaren ingurua horiz tindatua zuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

Galgalarako bidea harturik, Arbela hiriaren inguruan dagoen Mesalot setiatu zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 9,2

Tronuaren inguruan hogeita lau aulki zeuden, eta aulkietan eseriak hogeita lau zahar, jantzi zuriak soinean eta urrezko koroak buruan zituztela.  Elizen arteko biblia   Ap 4,4

Idi-bihotz gorri biziak etxearen muga-ertzen inguruan landatuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Luzaroegi ibili zarete jadanik mendialde horren inguruan; jo ezazue iparraldera!  Elizen arteko biblia   Dt 2,3

Demetriok etxera bidalitako gudariak errege berriaren inguruan bildu ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 11,55

Bi emakume zeuden mahai baten inguruan jarririk, ama-alabak eitez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean pluralean)

Arrastirian Santa Klara eta San Benitoren komentuen inguru lauetatik ibiltzen nintzen pasieran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 178. orr.

Ekialdeko atetik irtenarazi ninduen, eta tenpluaren inguruak neurtzeari ekin zion.  Elizen arteko biblia   Ez 42,15

Betel, Jexana, Efron eta hauen inguruak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 13,19

Nahasmen ezti batek lausotzen dizkio ganberan dauden gauzen inguruak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.

Nire haurtzaroko urteetan, Plaza Zaharraren inguruak izaten ziren zalapartatsuenak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

Eztul-erauntsiak mahaiaren gaina eta inguruak zipriztindu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

Sagardo usaina ere ez zen falta izaten gure inguruetan, tarteka nabarmen, etxazpi ilunetatik itzuria..  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Bilbori eta bere inguruei buruz hamar lagunek duten ikuspegia.  Berria - Kultura   2004-01-07

Peña Platako kasernaren inguruetatik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

Harresien inguruetaraino hurbiltzera ausartu ziren esploratzaileetako batzuk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 131. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean, guztia, osoa edo kidekoekin)

Gona, berriz, gerriaren inguru guztian estu bildurik eramaten da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

Tenpluaren inguru guztian, sala handiaren eta santutegiaren hormei atxikia, eraikuntza bat egin zuen, hiru solairukoa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,5

Zirkuaren inguru osoa banku korritu ilaraz betetzea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Kanpalekuaren inguru osoan ezarri zituzten, lehortzeko.  Elizen arteko biblia   Zen 11,32

Zuhaitz adabegitsuak zeuden harresiaren inguru osoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.

Jauregia eta gure inguru osoa trentotarren sakristia bihurtuko dik jesuita honek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 238. orr.

Estatuko trenbideetako tailerraren inguru guztiko hesi hura pintatzen ari ginenean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 43. orr.

· Eulitzarrez beteko dira Egiptoko etxe eta etxe-inguru guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 160. orr.

Eguraldi oso txarra tokatu bazen ere, arkupeen aurretik, eta plaza inguru guztian, zurezko hesi-sail luzea eraiki zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

Gainerako odola aldare-inguru guztian isuri zuen.  Elizen arteko biblia   Lb 8,24

Gure lorategia ez da oso handia, baina etxe inguru osoa hartzen du.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

8 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Nafarroako inguru erdaldun batean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 297. orr.

Asfaltatu gabe zegoen artean Amarako inguru hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

Urbiaingo inguru hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Eta zenbait itzuli eginik Arleseko inguruan, berriz jo nuen etxalde...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 69. orr.

Ez dago tren estaziorik hiru miliako inguruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.

Lizarran aurkitu nuen, eta Lizarrako inguruetan batez ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Atxuelako tontorpera berera, Etxeto baserriaren ondoko inguruetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 140. orr.

9 (izen soilaren eskuinean singularrean)

Itsas inguru hartan geunden, bada.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.

Eguzkia zen nagusi hondartza inguru hartan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 76. orr.

Erbia ermita inguru hartan nonbait zebilela adieraziz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

Eta eguzkia, kotoizkoa irudi, likits eta beroa, ortzadar-inguru batez gandutua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Berenean tinko iraun eta bizitza eroso samarra izatea mundu helenizatuan, hura baitzuten gizarte-inguru saihestezina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Arrotzez betetako mundua baita hau, gizarte inguru itxiz osatutako hiria.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

Irriñoak loratu zion berriz aho ingurua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Kanpaleku-ingurua erabat erre zuen.  Elizen arteko biblia   Zen 11,1

Hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik.  Elizen arteko biblia   1 Kro 18,3

Ortzadarra zuen buru inguruan, aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak.  Elizen arteko biblia   Ap 10,1

Pentsiotik ateratako puskak ohe inguruan nituen, nolanahi barreiatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Emaztea mahatsondo emankorraren antzeko izango duzu etxe-txokoan; seme-alabak olibondo gazteen pareko zeure mahai inguruan.  Elizen arteko biblia   Sal 128,3

Drouot kale inguruan emakume bat zebilen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

10 (izen berezien eskuinean singularrean)

Irinbeltzaga inguru honetan bi hondartza daude.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.

Inoiz edo behin alde egiten badut Baztan inguru honetatik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 155. orr.

Honelakoxea da Kumas ingurua, non mendiak ketan dagozen, sufre biziz beterik eta iturri beroz horniturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.

Senpere inguruan, buruz buruko batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Quimperlé inguruan zen, Bretainiako alderdirik bigunen eta ederren horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.

San Frantzisko inguruan bizi da, hiritik kilometro batzuetara dagoen bizigune batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

11 (izen soilaren eskuinean pluralean)

Iturri inguru haietan galeperrak ugariak ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 45. orr.

Baina orain ez nizkion beso inguru biluziak miresten ahal, estu loturik baitzeraman gaineko zamarra bakeroa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Hango baratze inguruak harez eta lokatzez tapa-tapa eginda utzi baitzituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.

Begi-inguruak gorri-gorriak zituen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Eta nire gizarte-inguruak pentsatzen du pertsona ondradua naizela!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

Gehienak tren eta autobus geltokietan, zinema inguruetan, denda handien ondoan, kale nagusien espaloietan aurkituko dituzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

Goizaldean harrigarria da Bonbaiko trenbide inguruetako ikuskizuna.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 19. orr.

Jendea erraz galtzen zela herri inguruetatik aldenduz gero.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 123. orr.

12 (izen berezien eskuinean pluralean)

Port Vendrell inguruak ezagutzen nituen nik ondoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Chalindray eta Chaumont inguruak berritzen ari dituzte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.

Aurrenekoan Ahmedabad inguruetan ibili nintzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 8. orr.

Goizueta inguruetako baserrietan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 155. orr.

13 (denborazko testuinguruetan).

Urriko Pilareko Ama Birjina inguru horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

Gabon inguru hartan, urteroko bilera egin genuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 106. orr.

Gurutze santuaren Gorapen jaiaren ingurua zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Eguerdi ingurua zen. lasai-lasai egin nuen lo eguerdi ingurua arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.

14 bide zuzena baino luzeagoa den bidea ik itzulinguru.

Automobila, inguru bat egin ondoren, plazan sartu zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 219. orr.

Inguru luzea egin dut, Jessicaren fuck you indartsu hartatik emakume ministerialtsuaren horretaraino.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.

Bizikleta hartu eta auzoaren ingurua egin zuen: buhame arrastorik ez!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

Ertz batetik bestera bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,23

15 bira, biribila.

Gizonek inguru bat egin zuten, erdian utzirik, buruz buru, Filiberto eta biok.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.

Borrokalekuan jende asko dago, inguru bat eginez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

Oraino 80 garren urterat hurbildurik ikusi dugu guhaurek Baztango Mutildantzaren inguru haundian parte hartzen berak ere.  Herria   2001-01-11

Ur jauzi haundi bat erortzen da delako putzu horretara eta zirimolaka aritzen azkarki, dena inguru eta inguru.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Taberna aurrean jende-inguru bat zegoen, eta gorputz bat lurrean, odol-putzu baten erdian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 80. orr.

Ho-sapeko gaztelua alkazar eder bat zen, hiru harresi-inguru zituena babes.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 100. orr.

16 artikulurik gabe, zenbaki batek mugatzen duen izen sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko.

Donostian, berriz, 15 ibilgailu inguruk elkar jo zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

40 gazte inguruk Donostiako Alde Zaharrean dagoen Zuloaga eskola okupatu zuten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Hiru mila gizon inguru hil ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 4,15

Hiru mila inguru gizon joan ziren Ai hiriari erasotzera.  Elizen arteko biblia   Jos 7,4

Lau mila inguru atsotitzez hornitua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 194. orr.

Giza belarrian, badira 28.000 nerbio-zuntz inguru.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Eta hauen atzetik soldaduek 30.000 inguru tiro jaurti zituzten arma automatikoekin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 24. orr.

Pasabide estu horien amaieran dauden 300 milioi inguru aire-zorro txiki edo albeoloetaraino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu (sudurraren alde bakoitzean).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Ekuadorren milioi bat adingabe inguruk lan egiten dute egunero.  Berria - Gaiak   2004-06-01

Asko dira dastamen-papilak: 9.000 inguru gizakietan, mingainean gehienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

Bi eratako hartzaileak dira [...]: makilak (120 milioi inguru) eta konoak (7 milioi inguru).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Milimetro kubiko bat odolek 7.000 globulu zuri inguru ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Urtero 1200 bertso-saio inguru antolatzen dira euskararen geografian zehar.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 38. orr.

Bildu zituen Israelgo erregeak profetak, laurehun inguru, eta galdegin zien: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,6

Hormaren kontra, elkarri eskua emanik, dozena inguru eskailera-maila beherago trabeska zetzan sofari begira.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Eskola-txirrinak jo du eta ilara bitan lerrokatu gara, isil-misilik, hogeina haur inguru.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Larrinagako 3.000 inguru presoak antzeko baldintzetan zeuden.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Nafarroan fusilatuak 3.000 inguru dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

· Erdia inguru irakurri ostean, kontzentrazioa galtzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

Sudurretik hartutako airearen hiru laurden inguru botatzen ditu ahotik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Hezurraren pisuaren %70 inguru (edo haren bolumenaren erdia) hondarra da, hezur-minerala ere esaten zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

EHUko irakasle guztien %40 inguruk ez du ikerkuntza lanik egiten.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Estatu Batuetan herritarren %65 ingururi eragiten dio gaixotasunak, hau da, 10 milioi pertsona ingururi.  Berria - Gaiak   2004-10-15

17 (luzera banakoekin)

Bakoitzarentzat leku gutxi dago, 45 zentimetro inguru.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 86. orr.

Altueran ehun oin inguru altxatzen zen makina hori harresia suntsitzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Erregela bat jartzen da, bi oin inguru luzekoa eta sei hatz zabalekoa, eta lau hatz lodikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4690. orr.

Iratxo haiek urdin-urdinak ziren, eta hogei zentimetro inguru ziren altu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Nigandik metro bat inguru ezkerretara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 206. orr.

18 (pisu banakoekin)

Hiramek emanak zizkion Salomoni lau tonelada inguru urre.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,14

Urte oroz Salomon erregeari hogeita bi mila inguru kilo urre etorri ohi zitzaion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,14

Zilarrezko azpil bakoitza kilo eta erdi inguru zen eta ixipu-ontzi bakoitza 800 gramo inguru.  Elizen arteko biblia   Zen 7,85

· Alaskatik itzuli eta Obaban hotela eraiki zuen garaian don Pedro ehun eta hogei kilo inguru zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

19 (denbora banakoekin)

Duela 800 urte inguru jaio zen Ramon haurtxoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 343. orr.

Ehun urte inguru ditu pianoak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Hogeita hamar urte inguru zituen eta soinean jaka lasai bat zeraman.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Badira hiru urte inguru bazkari hartatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.

Berrogeita hamar urte luze inguru har dezaketen uhin luzeko zikloak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Frantziatik Espainiara itzuli ondoan, hogeita hamar urtez inguru Eliza Legea irakatsi nuen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 213. orr.

Hilabete inguru neraman Stonehamen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Aurretik patiora, ordubete inguru jatordu bakoitzaren aurretik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 102. orr.

Ordu eta erdi inguru geroago, hemezortzi versta eginik, herrixka bat begiztatu zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 471. orr.

Galdeketak ordu laurden inguru iraun zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Ordu laurden bat inguru iraun zuten haren izen-emate eta galdeketak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 130. orr.

Isilaldiak bi minutu inguru iraun zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.

Vezélize ostatutik atera nintzenean hirurak inguru ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Seiak inguru izanen dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

· Ate itxiari begira igaro diren hogei segundo inguru horiek arras luzesten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 225. orr.

Gau hartan, goizeko seiak laurden gutxi inguru horretan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 168. orr.

Zuri bederatziak eta bostean edo inguru horretan, hor inguruan deituko genizuke...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 89. orr.

Orain, bostak inguru honetan, "irakurketaren ordua" hasten da, seiak-zazpiak inguru arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 102. orr.

Gosaldu eta telebista ikusten dut ordu biak inguru arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 224. orr.

K.o. 170. urte inguru arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Alemaniar artista eta intelektual belaunaldi oso bat, 1920 inguru horretan, espresionista izan zela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.

1978 inguru hartako egoera politiko nahasiak ere izango zuen horretan zerikusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 17. orr.

20 (bestelako banakoekin)

Litro erdi inguru egunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Pitzadurak sor daitezke, eta, haien bidez, urtegia hustu eginen litzateke, segundoan 20.000 eta 40.000 metro kubiko ur inguru kanporatuz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 175. orr.

Uztailean 40 gradu inguru egunero.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Egunero 100 rupia inguru irabazten du familia bakoitzak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 138. orr.

Azkenean lepoko bat erosi nuen, ehun eta hirurogei bat dolar inguru pagatuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

80.000 bolibar, hau da, 23.000 pezeta inguru.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 37. orr.

Erromatarrek berrogeita hamar milioi sestertzio inguru bidaltzen zituzten urtero hara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 27. orr.

Gutako bakoitzaren bidaia berrehun mila pezeta inguru kostatu omen zaio zergadun espainolari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

21 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txorierri ta Arratiatik aldra handiak etorten dirala; inguru herrietatik zer esanik ez dago.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

Inguru-hormaren ondoko patio bazter batera eraman ninduen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

Gero, haren inguru-itzulia egin, eta altxorra zegoeneko piramide berdeari erreparatu zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

ik ingurubira.

Inguru-mailetan zehar, egunik egun, lehergailuen eztanda zebilen: konoaren hormen pendiza doi-doi kalkulaturik zegoen erauziriko materiala hondoraino lerratu bai baina oldar handiegirik har ez zezan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Dantzatokiaren inguru-ertzetik abiatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Erdian buruarentzat zuloa zuen, eta zuloaren inguru-ertza bular-oskola bezain urraezina.  Elizen arteko biblia   Ir 39,23

Inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Ikusmenezko eremua inguru-soslai batez bi eremutan bereizteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Testuinguruaren barruan, ordea, "inguru-testua" eta "egoera" bereiztuko ditugu.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 142. orr.

22 inguruan1 (-en atzizkiaren eskuinean) biran

1995ean aurkitu zuten lehen aldiz izar baten inguruan orbitatzen zuen planeta bat.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Izar horren inguruan beste hiru planeta ere badira.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Izar baten inguruan birak ematen dituen ustezko planeta baten irudiak lortu ditu Hubblek. herriaŽ

Lurraren inguruan, orbita geoestazionarioan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Ortziak lurraren inguruan egiten duen biraketa-mugimendua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4410. orr.

Zentro baten inguruan mugituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.

Lurraren eta itsasoaren inguruan biraka ibiltzen da etengabe ardatzaren muturretan jarritako gontzen bitartez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4190. orr.

Gogoak ematen zien bezala ari ziren Eguzkiaren inguruan biraka planetak, zirkuluei muzin eginik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

23 inguruan2 (-en atzizkiaren eskuinean zeri buruz-i erantzunez)

Orduan, arazo horren inguruan hausnartzen ari zela, bainu bat hartzera joan omen zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.

Eztabaidagai (latinez quaestio) baten inguruan aldeko eta kontrako autoreen iritziak jaso.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Askori irudituko zaie Lukreziorekin aurrez aurre baleude bezala ari direla gauzen izaerari buruz eztabaidan, edo Zizeronekin erretorikaren inguruan, eta ondorengo asko Varronekin arituko dira latinari buruz hizketan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4170. orr.

Begira aita Julian Alustizak Euskal baserriaren inguruan liburuan bildu digun elur klaseen lezioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Nork egingo dit iruzkina lerro horien inguruan?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.

Torturaren inguruan sortzen diren dilema moralak "klasikotzat" har ditzakegu etikaren alorrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Garai batean, istorio beldurgarriak kontatzen zituzten masturbazioaren inguruan; bizkarrezur muina desegiten zela, eta horrelakoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.

Genomaren inguruan garatzen ari diren proiektu hauek ekarriko dituzten aurrerapenak maila guztietan ikusiko ditugu etorkizunean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 97. orr.

Transgenikoen inguruan dagoen eztabaida.  Berria - Gaiak   2006-03-30

24 inguruan3 (noiz-i erantzunez)

Han jaio zen Tales, -620 urtearen inguruan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Uztailaren azken astearen inguruan udamin deitu sasoian sartuko gara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

1318 inguruan eraturiko bilduma da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

Demetrio erregeagana joan zen ehun eta berrogeita hamaikagarren urte inguruan, eta urrezko koroa, palmadarra eta tenplura eraman ohi direnak bezalako olibo-adarrak eskaini zizkion.  Elizen arteko biblia   2 M 14,4

Maiatzean edo sanjoanak inguruan ere bada ohitura hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.

Gauerdi inguruan, zaintzaileak aldatu berri zirelarik, heldu zen Gedeon bere ehun gizonekin kanpaleku ondora.  Elizen arteko biblia   Epa 7,19

Hamaikak inguruan, erdi lo geratu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Tomek ordu bata inguruan jaulki ditu "ikusiko dugu" hitzak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 236. orr.

· Kantuan jo eta ke aritu zinen, hantxe, ordubete inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

Zirkulu batean zehar mugitzen da ardatza, eta 26.000 urte inguruan behin etortzen leku berera: ekinozioen prezesioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.

25 inguruko izlag

Suaren eta uraren inguruko erritoen bidez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Neure inguruko toponimorik ezagunenak gogoratuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 36. orr.

Sabino Aranaren ingurukoek egindako aldakuntzetako bat.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 86. orr.

Erran eta egin, lepo inguruko herstura laxatzen sumatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Saioaren hasieran aipatu da, Erdi Aroan zehar, Mediterraneo inguruko herrietan sortutako lingua franca.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 220. orr.

Three Rivers inguruko mahasti sailen artean lurra pitzatu izan balitz, ez nukeen izu handiagoa hartuko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Turin inguruko mendiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Inguruko berdeguneetako zuhaitzen itzalpean gerizaturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Motorra itzaltzearekin, ukabil batek bezala zafratu ninduen inguruko isiltasunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Inguruko energia hartu, aldatu eta erabiltzeko gaitasuna dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

· Bostak aldera, Vicenteren tabernan, hogei gizon inguruko koadrila bat zegoen, tartean Pedro.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 60. orr.

Hiru mila metro inguruko gailurretarantz goaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Begia globo bat da, ia esferikoa, bi zentimetro eta erdi inguruko diametroa duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Mila kilometro koadro inguruko eremu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Hemezortzi urte bete baino lehen, 1,90eko luzerarekin eta ehun kilo inguruko pisuarekin, zerrategiko "aizkorarik" hoberenaren ospea zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Segundoko ehun metro inguruko abiaduran.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Hamabost urte inguruko adinean hasten da bat-egite prozesu hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Giltzadura horiek 90º inguruko angeluko tolesdura ahalbidetzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Intentsitate ertainetan 10 Hz ingurukoa izaten da maiztasun kritiko hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

1996an, hamahiru merkatu indartzen hasien burtsa-kapitalizazioa 2.400 mila milioi dolar ingurukoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Gehienek onartzen zuten hasierako 100.000 inguruko kopurua goratu izan dute, batzuetan, 140.000raino eramanez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.

Cahiers du cinéma aldizkariaren 1970 inguruko aleetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

1991z geroztik Alemania Federal ohiaren BPGaren urteko %4 ingurukoak izan ziren Mendebaldetik Ekialdera eramandako baliabideak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

· Kontuan hartu behar da XX mendearen lehen laurdenean hotsaren inguruko azterketetan fonetika besterik ez zela ezagutzen eta onartzen.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

Kristautasunaren inguruko gaiez hark egindako gogoeta pertsonala sakona, zabala eta filosofia-kutsu handikoa izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Pitagorasen inguruko kontuak ziren denak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

· Amorragarria bere bizia eta ingurukoena katramilatzeko haren dohain aparta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Haren ingurukoen solasak kolpetik itzali ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

-Joanes Mailu nauzu -lotu nintzaion, ingurukoei kasurik egin gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

26 inguru-inguru

Bere bakardade egarria inguru-inguruan ditugun edertasun naturaleko lekuetan asetzen. Horren inguru-inguruko lagun handi bat bazeukaat nik, eta lekutxo bat bilatuko diat nik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

Inguru-inguruko bizpahiru gauza eta beste hainbeste pertsona, hor nonbait.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 177. orr.

27 inguru-minguru

Kasuaren inguru-minguru gehienak aipatu nizkion, jendaurrean agertzeko modukoak, behintzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Aferaren inguru-minguru guztiak zuritu gabe, muin-muinera jo nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Belardiak, xendak eta lorategiak inguru-minguru guztian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.

[Zakurra] erabat urduri, intzirika, zuloaren inguru-minguruei usainka.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.

Inguru-minguruan arratoiak; gaizki egositako zekalezko ogia zela eta puzkerka; mantetatik nork bere aldera tiraka.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 227. orr.

Jauzika ari nintzen mahaiaren inguru-minguruan, eta harroxko ere jarri nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 176. orr.

· Noiz arte ibili behar duzu inguru-minguru, alaba bide-galdu horrek? Hona nik, Jaunak, zerbait berria sortu: emakumeak gizonezkoa gorteiatzen.  Elizen arteko biblia   Jr 31,22

Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka, hiriaren inguru-minguru.  Elizen arteko biblia   Sal 59,7

Hiriaren inguru-minguru dabiltza, zakurren antzera gosea jasanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

28 inguru-minguruka

Ez kuxkuxean ibili hiriko kaleetan, ez eta inguru-minguruka ere hango toki bakartietan.  Elizen arteko biblia   Si 9,7

Ohean, inguru-minguruka dabiltza, belaun ukaldi bat hemen, beso kaska bat han.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Inguru-minguruka ibili gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.

29 inguruz inguru

Aldez aurretik elkar hartu, eta gau batez basoa sutu omen zuten denak batera inguruz inguru, etsaiek aldegiterik izan ez zezaten.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.

Lore ontziek zertzelada zehazgabezko orban biribilak eratzen zituzten soropilen inguruz inguru.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

Zergatik zabilzkidate arrastoan inguruz inguru, arte-sare batera eraman nahian bezala?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 138. orr.

30 itzul-inguru ik itzulinguru.
31 itzul-inguruka ik itzulinguruka
32 mahai inguru (orobat mahain inguru g.er.)

Mahai-inguru, hitzaldi eta antzekoek deprimiturik uzten naute.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 87. orr.

Ezinezko mahai inguru haren amaieran bostekoa luzatu zidan Jeanek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 65. orr.

Saien ustezko erasoei buruzko mahai-inguru bat antolatzen ari zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 132. orr.

Mahain inguru aberats bat Baigorrin, euskararen erabileraz.  Herria   2003-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

ale inguru (9); aste inguru (12); astebete inguru (9); baina inguru (8); bat inguru (45); bat lagun inguru (10); bat urte inguru (8); bazkide inguru (11); bere inguru (10); bi aste inguru (7); bi hilabete inguru (10); bi inguru (9); bi milioi inguru (11); bi ordu inguru (10); bi urte inguru (11); biak inguru (7); bidaiari inguru (10); biztanle inguru (20); biztanle inguru ditu (8); bost urte inguru (8); da inguru (16); dira inguru (18); dolar inguru (41); du inguru (7); duela hilabete inguru (23); duela urtebete inguru (8); edo inguru (8); egun inguru (14); ehun lagun inguru (17); ehun pertsona inguru (13); emakume inguru (10); erdi inguru (43); erdia inguru (20); erdiak inguru (7); ere inguru (12); espezie inguru (8); eta erdi inguru (23); eta inguru (123); eta inguru guztian (9); eta mahai inguru (7); etxe inguru (7); euro inguru (172); euro inguru balio (11); euro inguru ordaindu (10); gazte inguru (12); gizon inguru (10); gramo inguru (8); gure inguru (31); gure inguru hauetan (11); hamabost urte inguru (8); hamar inguru (13); hamar urte inguru (30); haur inguru (19); hegazti inguru (11); herritar inguru (14); hilabete inguru (77); hiru urte inguru (11); hogei urte inguru (7); ibilgailu inguru (7); ikasle inguru (23); ikusle inguru (40)

inguru ari (11); inguru ari dira (8); inguru ariko (10); inguru ariko dira (9); inguru arte (8); inguru atera (12); inguru atxilotu (22); inguru atxilotu zituzten (9); inguru aurkitu (10); inguru baino (11); inguru baino ez (9); inguru balio (12); inguru bat (27); inguru batean (31); inguru batean parte (9); inguru batu (14); inguru batu ziren (13); inguru behar (29); inguru behar dira (8); inguru behar izan (7); inguru beharko (18); inguru bildu (151); inguru bildu dira (15); inguru bildu ziren (101); inguru bildu zituen (7); inguru bilduko (9); inguru biltzen (16); inguru bizi (58); inguru bizi dira (41); inguru da (13); inguru daude (103); inguru daudela (7); inguru dira (76); inguru ditu (63); inguru dituela (8); inguru dituzte (8); inguru egin (50); inguru egingo (10); inguru egiten (12); inguru egon (18); inguru egon ziren (7); inguru elkartu (26); inguru elkartu ziren (19); inguru eman (17); inguru espero (11); inguru eta (38); inguru galdu (8); inguru garestitu (8); inguru gehiago (12); inguru geratzen (7); inguru guzia (8); inguru guztia (42); inguru guztiak (19); inguru guztian (148); inguru guztiko (12); inguru guztira (7); inguru haietako (27); inguru haietan (65); inguru haietatik (8); inguru hartako (30); inguru hartan (92); inguru hartzen (8); inguru hartzen ditu (8); inguru hasi (16); inguru hasi ziren (10)

inguru hauetako (20); inguru hauetan (70); inguru hil (98); inguru hil dira (20); inguru hil dituzte (11); inguru hil ziren (26); inguru hil zituzten (11); inguru hiltzen (25); inguru hiltzen dira (17); inguru honetako (10); inguru honetan (38); inguru hori (18); inguru horiek (8); inguru horietan (33); inguru horretako (22); inguru horretan (106); inguru hortako (8); inguru hortan (15); inguru hura (10); inguru hurbilean (8); inguru igaro (12); inguru iraun (25); inguru iraun zuen (12); inguru iraungo (9); inguru iraungo du (7); inguru irauten (9); inguru iritsi (8); inguru izan (69); inguru izan daitezkeela (7); inguru izan dira (12); inguru izan ziren (27); inguru izango (54); inguru izango dira (14); inguru izango ziren (9); inguru izango zituen (8); inguru jaso (15); inguru joan (11); inguru kutsatu (8); inguru lortu (11); inguru minguru (17); inguru minguruka (7); inguru ordaindu (14); inguru osatzen (8); inguru osoa (14); inguru osoan (22); inguru pasatu (7); inguru sartu (10); inguru sortu (7); inguru testu (7); inguru testua (9); inguru testuaren (9); inguru zauritu (40); inguru zauritu ziren (19); inguru zeuden (21); inguru ziren (36); inguru zituela (8); inguru zituen (18); inguruz inguru (14)

jarraitzaile inguru (8); kide inguru (11); kilo inguru (22); kilometro inguru (50); kilometro inguru egin (7); lagun inguru (246); lagun inguru batu (10); lagun inguru bildu (67); lagun inguru elkartu (22); lagun inguru hil (14); lagun inguru hiltzen (8); langile inguru (41); lau urte inguru (7); laurden inguru (15); mahai inguru (76); mahai inguru bat (9); mahai inguru batean (15); mahai inguru eta (7); mahain inguru (16); mahain inguru bat (7); manifestari inguru (8); metro inguru (11); mila gizon inguru (8); mila inguru (27); mila lagun inguru (30); mila pertsona inguru (13); milioi dolar inguru (22); milioi euro inguru (74); milioi inguru (66); milioi lagun inguru (7); milioi pertsona inguru (18); milioi urte inguru (13); minutu inguru (20); ordezkari inguru (8); ordu erdi inguru (12); ordu inguru (38); ordu laurden inguru (12); ordubete inguru (27); palestinar inguru (7); pertsona inguru (190); pertsona inguru atxilotu (7); pertsona inguru bildu (38); pertsona inguru bizi (12); pertsona inguru hil (41); polizia inguru (9); preso inguru (23); preso inguru daude (8); soldadu inguru (19); tona inguru (19); urte inguru (234); urte inguru bizi (7); urte inguru ditu (13); urte inguru hasi (8); urte inguru izango (10); urte inguru zituen (14); urtebete inguru (33); zen inguru (23); ziren inguru (13); zituen inguru (8); zuen inguru (17)

bere ingurua (15); bere inguruak (10); buruzko mahai ingurua (17); eta bere ingurua (9); eta bere inguruak (8); eta ingurua (35); eta inguruak (39); gure ingurua (8); ingurua da (10); ingurua egin (9); ingurua egingo (14); ingurua egingo dute (11); ingurua eta (16); ingurua izango (8); ingurua izango da (8); inguruak eta (16); inguruak ez (7); mahai ingurua (93); mahai ingurua egingo (14); mahai ingurua izango (8); mahai inguruak (34); mahai inguruak eta (8); mahain ingurua (10); zuen ingurua (9)

aferaren inguruan (14); aintziraren inguruan (14); akordioaren inguruan (11); aldaketaren inguruan (11); aldaketen inguruan (7); aldare inguruan (12); apezpikuaren inguruan (7); arazo horren inguruan (7); arazoaren inguruan (8); arazoen inguruan (12); ardatzaren inguruan (15); ardatzen inguruan (9); area inguruan (10); aren inguruan (13); armen inguruan (10); arriskuen inguruan (8); asis inguruan (8); askoren inguruan (9); asmoen inguruan (9); ate inguruan (9); aukeraren inguruan (10); aurrekontuen inguruan (8); autodeterminazioaren inguruan (10); autogobernuaren inguruan (7); auzapezaren inguruan (14); auzi honen inguruan (12); auzi horren inguruan (17); auziaren inguruan (34)

bai inguruan (8); baina inguruan (19); baiona inguruan (7); baita inguruan (8); bakoitzaren inguruan (11); baserriaren inguruan (16); baso baten inguruan (11); bat inguruan (15); bata inguruan (8); batasunaren inguruan (10); baten inguruan (499); baten inguruan bildu (21); baten inguruan bururatu (7); baten inguruan eseri (11); batzuen inguruan (67); batzuk inguruan (7); beharraren inguruan (8); beraren inguruan (41); bere inguruan (244); bere inguruan eta (7); bere inguruan gertatzen (13); bere inguruan zituen (7); beren inguruan (41); berriaren inguruan (30); berrien inguruan (12); berrirako proposamenaren inguruan (11); bihotzaren inguruan (7); bileraren inguruan (7); buru inguruan (8); buruaren inguruan (26)

da horren inguruan (7); da inguruan (16); dagoen inguruan (7); denaren inguruan (8); dio horren inguruan (23); dira inguruan (8); ditu inguruan (19); donostia inguruan (8); du bere inguruan (8); du horren inguruan (7); du inguruan (13); duenaren inguruan (7); dute inguruan (7)

eder baten inguruan (8); edo inguruan (13); egitasmoaren inguruan (19); egitearen inguruan (8); egoeraren inguruan (42); egoitzaren inguruan (8); eguerdi inguruan (14); eguzkiaren inguruan (22); ekarpenaren inguruan (9); ekimenaren inguruan (12); ekitaldiaren inguruan (7); eliza inguruan (17); elizaren inguruan (16); en inguruan (28); ene inguruan (21); erabakiaren inguruan (20); erabileraren inguruan (7); eraginaren inguruan (8); eraikuntzaren inguruan (8); erasoen inguruan (8); erdi inguruan (9); erdiak inguruan (10); ere inguruan (15); ereduaren inguruan (14); ereduen inguruan (7); errauste planten inguruan (11); erreformaren inguruan (18); eskubidearen inguruan (18); eskubideen inguruan (30); eskumenen inguruan (9); estatutu proposamenaren inguruan (10); estatutuaren erreformaren inguruan (7); estatutuaren inguruan (12); eta bere inguruan (12); eta erdiak inguruan (9); eta gure inguruan (7); eta haien inguruan (18); eta haren inguruan (29); eta horien inguruan (11); eta horren inguruan (36); eta inguruan (143); eta inguruan bizi (10); etenaren inguruan (13); etorkizunaren inguruan (26); etxe inguruan (37); etxearen inguruan (19); euren inguruan (16); europako konstituzioaren inguruan (11); euskal baserriaren inguruan (8); euskal gatazkaren inguruan (12); euskal herriaren inguruan (9); euskal kulturaren inguruan (9); euskararen inguruan (36); ez inguruan (11)

familia inguruan (8); familiaren inguruan (8); gai baten inguruan (13); gai batzuen inguruan (8); gai beraren inguruan (9); gai hauen inguruan (8); gai honen inguruan (57); gai horien inguruan (17); gai horren inguruan (84); gaiaren inguruan (122); gaien inguruan (42); gairen inguruan (25); gaitzaren inguruan (13); galdeketaren inguruan (7); gatazkaren inguruan (27); gauerdi inguruan (8); gauzen inguruan (7); gaztetxearen inguruan (10); geltoki inguruan (7); geltokiaren inguruan (13); gerraren inguruan (16); gerri inguruan (7); gerriaren inguruan (10); gertaeren inguruan (7); gertakarien inguruan (13); gertatutakoaren inguruan (12); giza eskubideen inguruan (11); gizonaren inguruan (7); gorputzaren inguruan (10); goxo baten inguruan (10); gripearen inguruan (7); gure inguruan (147); guztiaren inguruan (13); guztien inguruan (17)

haien inguruan (78); hainbat gairen inguruan (11); hamaikak inguruan (8); hamarrak inguruan (9); han inguruan (53); haren inguruan (189); harremanen inguruan (18); harriaren inguruan (10); hartzearen inguruan (7); hauen inguruan (30); haurren inguruan (11); hauteskundeen inguruan (8); helburuen inguruan (7); hemen inguruan (35); heriotzaren inguruan (24); herri inguruan (9); herriaren inguruan (23); hire inguruan (7); hiri inguruan (16); hiriaren inguruan (29); hirurak inguruan (7); hitzaurrearen inguruan (7); hitzen inguruan (9); hizkuntzaren inguruan (10); honen inguruan (150); hor inguruan (11); horien inguruan (120); horren inguruan (570); horren inguruan eta (7); horren inguruan ez (7); horren inguruan ezer (7); horren inguruan gogoeta (9); horren inguruan hitz (14); hunen inguruan (12)

ibai inguruan (7); ibaiaren inguruan (16); ibarretxeren planaren inguruan (14); indarkeriaren inguruan (7)

inguruan ados (19); inguruan adostasun (7); inguruan adostasuna (12); inguruan agertu (10); inguruan akordio (11); inguruan akordioa (8); inguruan antolatu (20); inguruan antolatutako (7); inguruan antolatzen (14); inguruan ari (22); inguruan aritu (25); inguruan aritu zen (7); inguruan aritu ziren (10); inguruan aritzeko (8); inguruan asko (12); inguruan atzo (8); inguruan aurkitu (7); inguruan azalpenak (9); inguruan azalpenak emateko (7); inguruan azken (18); inguruan bada (8); inguruan baino (7); inguruan bat (17); inguruan batasunak (7); inguruan begira (8); inguruan begiratu (18); inguruan begiratzen (7); inguruan behar (8); inguruan bere (13); inguruan beste (39); inguruan beti (7); inguruan bezala (7); inguruan bi (15); inguruan bildu (82); inguruan bildu dira (11); inguruan bildu eta (11); inguruan bildu ziren (23); inguruan bilduak (14); inguruan bilduko (9); inguruan bildurik (15); inguruan bilduta (22); inguruan bildutako (18); inguruan biltzeko (7); inguruan biltzen (36); inguruan bira (8); inguruan biraka (28); inguruan bizi (97); inguruan bizi den (9); inguruan bizi diren (20); inguruan bizi zen (14); inguruan bizi ziren (8); inguruan bueltaka (13); inguruan bukatu (7); inguruan bururatu (7); inguruan dabil (15); inguruan dabilen (8); inguruan dabiltzan (9); inguruan dago (16); inguruan dagoen (62); inguruan dantzan (19); inguruan daude (10); inguruan dauden (60); inguruan den (7); inguruan dena (21); inguruan diren (17); inguruan dituen (28); inguruan dituzten (14); inguruan duen (50); inguruan duen jarrera (9); inguruan dugun (8); inguruan duten (31)

inguruan edo (20); inguruan egin (114); inguruan egin diren (18); inguruan egin zuen (7); inguruan egindako (72); inguruan egindako adierazpenak (10); inguruan eginen (7); inguruan egingo (12); inguruan eginiko (35); inguruan egiten (68); inguruan egiten ari (18); inguruan egiten den (7); inguruan egiten diren (8); inguruan egiten duen (10); inguruan egon (26); inguruan egun (8); inguruan elkartu (7); inguruan eman (17); inguruan emandako (9); inguruan erabaki (9); inguruan eraiki (17); inguruan eraikitako (9); inguruan ere (137); inguruan ere mintzatu (17); inguruan erreferenduma (8); inguruan esan (16); inguruan esan zuen (9); inguruan esandakoak (8); inguruan esaten (8); inguruan eseri (30); inguruan eseri eta (9); inguruan eseri ziren (7); inguruan eserita (27); inguruan espainiako (15); inguruan eta (139); inguruan euren (7); inguruan eusko (14); inguruan ez (103); inguruan ez da (8); inguruan ez du (10); inguruan ezarri (9); inguruan ezer (20); inguruan eztabaida (28); inguruan eztabaidatu (9); inguruan eztabaidatuko (7); inguruan eztabaidatzeko (21); inguruan eztabaidatzen (11); inguruan galdetu (26); inguruan galdetu ziotenean (7); inguruan galdetuta (14); inguruan gauza (10); inguruan geratu (8); inguruan gertatu (42); inguruan gertatu zen (20); inguruan gertatutako (9); inguruan gertatzen (68); inguruan gertatzen ari (17); inguruan gertatzen dena (10); inguruan gertatzen diren (8); inguruan gogoeta (43); inguruan gogoeta egin (13); inguruan gogoeta egiteko (15); inguruan gure (7); inguruan hainbat (27); inguruan halako (7); inguruan hamaika (7); inguruan hartu (11); inguruan hartuko (7); inguruan hartutako (19); inguruan hasi (25); inguruan hasi zen (14); inguruan hasiko (8); inguruan hausnarketa (15); inguruan hausnartu (11); inguruan hausnartuko (8); inguruan hausnartzeko (7); inguruan hausnartzen (7); inguruan hiru (12); inguruan hitz (109); inguruan hitz egin (44); inguruan hitz egiteko (31); inguruan hitz egiten (11)

inguruan ibili (38); inguruan ibili zen (10); inguruan ibiliko (13); inguruan ibiltzen (14); inguruan idatzi (17); inguruan ikerketa (9); inguruan ikertzen (9); inguruan ikusi (14); inguruan ikusten (20); inguruan indarrak (7); inguruan informazio (8); inguruan inor (7); inguruan iritzi (10); inguruan iritzia (7); inguruan itzuli (9); inguruan izan (70); inguruan izan diren (13); inguruan izan zen (9); inguruan izandako (26); inguruan izanen (10); inguruan izango (25); inguruan izaten (9); inguruan jardun (11); inguruan jarrera (20); inguruan jarri (35); inguruan jarri ziren (9); inguruan jarririk (11); inguruan jarrita (8); inguruan jartzen (8); inguruan jende (7); inguruan jendea (13); inguruan jira (12); inguruan jirabiraka (17); inguruan jiraka (24); inguruan kaleratu (7); inguruan kezka (10); inguruan kiribiltzen (7); inguruan kokatzen (8); inguruan lan (35); inguruan lan egiten (19); inguruan lanean (19); inguruan lanean ari (7); inguruan lau (7); inguruan lortutako (7); inguruan lotu (9); inguruan mintzatu (46); inguruan mintzatu da (11); inguruan mintzatu zen (22); inguruan mintzatu ziren (7); inguruan mintzatuko (9); inguruan mintzatzeko (9); inguruan mugitu (10); inguruan mugitzen (11)

inguruan orain (11); inguruan orain arte (9); inguruan oraindik (7); inguruan osatu (8); inguruan osatutako (7); inguruan oso (10); inguruan parte (13); inguruan parte hartu (8); inguruan pilatu (7); inguruan pilatzen (9); inguruan piztu (7); inguruan sortu (58); inguruan sortu den (20); inguruan sortu diren (9); inguruan sortu zen (11); inguruan sorturiko (13); inguruan sortutako (62); inguruan sortzen (34); inguruan sortzen den (9); inguruan sortzen diren (8); inguruan zabaldu (7); inguruan zabaldutako (8); inguruan zalantzak (10); inguruan zebilen (31); inguruan zebiltzan (16); inguruan zegoen (41); inguruan zein (7); inguruan zenbait (13); inguruan zer (37); inguruan zerbait (14); inguruan zeuden (60); inguruan zeuzkan (7); inguruan ziren (18); inguruan zituela (7); inguruan zituen (36); inguruan zuen (21); inguruan zutik (7)

itoitz inguruan (13); itoizko urtegiaren inguruan (22); itunaren inguruan (16); izar baten inguruan (8); izarraren inguruan (10); jardueraren inguruan (7); jarreraren inguruan (14); jauregiaren inguruan (7); kasuaren inguruan (7); konstituzioaren inguruan (25); kontsultaren inguruan (8); kulturaren inguruan (15); lagunak inguruan (7); laguntzen inguruan (9); lakuaren inguruan (7); lanaren inguruan (11); legearen inguruan (16); lepo inguruan (45); lepoaren inguruan (32); literaturaren inguruan (13); lurraren inguruan (23); lurraren inguruan biraka (9); mahai baten inguruan (67); mahai inguruan (115); mahai inguruan parte (10); mahaiaren inguruan (50); mahaien inguruan (8); mahain baten inguruan (9); mendiaren inguruan (7); munduaren inguruan (8); musikaren inguruan (10); nagusiaren inguruan (13); nagusiren inguruan (10); neure inguruan (15); neurrien inguruan (11); nire inguruan (124); nuklearraren inguruan (19); nuklearren inguruan (7)

ohe inguruan (12); on baten inguruan (60); ondorioen inguruan (14); orenen inguruan (8); partidaren inguruan (9); planaren inguruan (31); planten inguruan (11); plaza inguruan (7); plazaren inguruan (10); politikaren inguruan (18); politikoaren inguruan (16); politikoen inguruan (12); presoen inguruan (16); proiektuaren inguruan (24); proposamenaren inguruan (50); proposamenen inguruan (7); prozesuaren inguruan (16); realaren inguruan (14); ren inguruan (45); salaketen inguruan (9); senpereko aintziraren inguruan (7); sistemaren inguruan (10); su etenaren inguruan (13); suaren inguruan (41); taldearen inguruan (22); torturaren inguruan (11); torturen inguruan (9); tratuaren inguruan (7); uraren inguruan (7); urte inguruan (44); urtearen inguruan (10); urtegiaren inguruan (46); y aren inguruan (9); zegoen inguruan (7); zelai inguruan (7); zelaiaren inguruan (11); zen inguruan (29); zen nire inguruan (7); zenbait gairen inguruan (7); zeuden inguruan (8); zeukan inguruan (7); zeure inguruan (8); ziren inguruan (12); zituen inguruan (8); zuen bere inguruan (13); zuen horren inguruan (12); zuen inguruan (40); zuloaren inguruan (7); zure inguruan (45); zuten inguruan (7)

bere inguruaren (7); eta inguruaren (7); eta inguruari (12); eta inguruetako (49); eta inguruetan (75); eta inguruetara (8); etxe inguruetan (10); hiriaren inguruetan (11); inguruari begira (8); inguruari begiratu (9); inguruari begiratu zion (7); inguruetako herri (11); inguruetan bizi (11); inguruetan ere (14); inguruetan eta (15); inguruetan ez (8); inguruetara begira (9); inguruetara begiratu (8); mahai inguruaren (8); mahai inguruetan (11)


inguruabar (73 agerraldi, 25 liburu eta 6 artikulutan) iz zertzelada, zirkunstantzia.

Erran berri dizkiat saltsa honek niretzat dituen inguruabar bereziak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

Poliziak ez zuen "homosexuala" erran, "marikoia" baizik, eta hori, inguruabar ideologikoez aparte, ez da inoiz adiskide batez erabiltzeko hitza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Batzuetan, jakina, izaten dira inguruabar aringarriak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.

Gertakarien benetako nondik norakoa gobernatzen duten inguruabarrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 31. orr.

Esan ohi da klima jakin eta inguruabar zehatzen azpian, poligamia ere onargarriagoa izan daitekeela, beste inguruabar eta klima batzuetan baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Halako kasuetan, inguruabar horiek kontuan harturik, elkarteak erabakiko du hiltzailearen eta mendeku-eskubidea duenaren arteko auzia.  Elizen arteko biblia   Zen 35,24

Inguruabarrek hartaraturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.

Orain inguruabarrak aldatu egin dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Mofffou diskoak argi utzi zuen Salif Keita berriz zela Afrikako musikari handienetakoa, inguruabarrak gaindituta (albino jaiotzea zorte txarrekotzat hartzen dute kultura askotan).  Berria - Kultura   2006-02-02

Baztertutako izaki kargamentu bat ginen: mozkorrak, inkonpetenteak, ahulak, eroskak, argi eta garbi, norbere lurraldeko egoera eta inguruabarretara egokitu eta arazo hauek gainditzeko gai izan ez ginen saldoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.

Ez dut haien xehetasunik bat ere oroitzen, baina inguruabarren kateatze zorrotzaz ohartu naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Zenbait inguruabar argitzeko idazten dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Lege zibilak inguruabarren arabera erabakitzen du; batzuetan arreta gehiago eskaintzen dio gaitza zuzentzeari, beste batzuetan gaitzari aurre hartzeari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

Bi ordain-modu horien abantaila kasuan kasuko inguruabarren araberakoa da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inguruabarren arabera (4)


ingurubegi iz ipar ikuspegia.

Ibañetako kaskotik ingurubegi zabala ginuen, behako luze bat eman ginuen urrun urrunera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 185. orr.

Leon hiria aurrean daukat, bere ingurubegi ospetsuan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.


ingurubila iz espira.

Ingurubilak marraztuko dituzte airean, jirabiraka, lehorreko harkaitz ilunetatik itsasora.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Eta ezetzak, eta baietzak, eta ingurubila lako azalpenak emanen dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.


ingurubildu, ingurubil, ingurubiltzen du ad bildu.

Amildegi goria ingurubiltzen duen karel porotsuaren gainean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Hainbat kolorez tindaturik zeuden eta hosto berdez ingurubildurik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.


ingurubira (orobat inguru-bira) 1 iz gauza biribil baten inguru osoa.

Kamera sinple batean [...] tutuak eskala bat izaten du ertzaren ingurubiran, distantzia desberdinetara dauden objektuak zehatz fokatzeko zenbaterainoko bira eman behar zaion adierazten duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Zeruko esferaren ingurubiraz ari naiz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.

Sei eltze zeuden suaren ingurubiran.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Guztiz trebea zen gatibu bati bekokiaren ingurubiran metxa bat bihurdikatzen, begiak irtenarazteraino, edo aurpegia ferekatzen palma-hosto irazekiz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

2 ingurubira egin

Irteera aldera joan zen, eta geltokiaren ingurubira egin zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

· Baina, goiztiri beroa Ozeano lasai garbian gaindi altxatu, eta inguru-bira bera eginez segitzen zuen beti ere Algerreko Arrosak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Harkaiztiren batekin topo egiten bazuten, berriz, ingurubira handia egin behar izaten zuten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.


ingurubiraka (orobat inguru-biraka) 1 adlag ingurubirak eginez.

Mars izeneko lekuetan sortzen da, inguratzen du [...] Meroe izeneko lurraldea, eta aintzira-lur horietatik Astansobas eta Astoboa ibaietatik eta beste hainbatetatik ingurubiraka luzatuz, mendietan barrena ur-jauzietaraino iristen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.

2 intzulinguruka.

Inguru-biraka ibiltzeak zentzurik ez duela iritzita, ahalik eta modu neutroenean kontatu dio Txemik marisorgin emea espezieko arra baino askoz handiagoa dela, eme horrek arra inguratzen duenean kopulatu egiten dutela [...] eta, kopula horrek irauten duen bitartean, emeak jan egiten duela arra.  Berria - Kultura   2004-08-11


ingurugiro (95 agerraldi, 12 liburu eta 43 artikulutan; orobat inguru-giro g.er.) 1 iz ingurumena.

Irailean sartuko da indarrean ingurugiro politika berria.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Walonia eskualdeko Ingurugiro ministro Benoit Lutgnek.  Berria - Mundua   2004-07-31

Ingurugiro eskubideari buruzko Bizkaiko Adierazpena  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

2 inguruko giroa.

Inguru-giroa usnatzen nuen, eta hezetasuna erabat urrinztatua ailegatzen zitzaidan sudurretara.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.

Kolonizazioak, menperatze modu bat baizik ez denak, ingurugiro desberdinetara hedaraziko du hizkuntza bat, eta gertakari horrek, bere aldetik, aldaketak ekarriko ditu hizkuntza horretan. banderaren antzera zegoen flotatzen pozezko ingurugiro batean, gorputzeko kirio bakoitza zeharo eta goxoki aseturik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Eskemek eta planteamenduek harrapatua, zeintzuek zeharo betetzen baitzuten ingurugiro kultural guztia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ingurugiro (9); eta ingurugiroa (5); eta ingurugiroaren (4); eta ingurugiroari (4); ingurugiroaren eta (3)


ingurujira (orobat inguru-jira) ingurubira.

Enplegatu askok beren baratze koxkorra zuten, bulego-etxe karratuaren inguru-jiran.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Erraietaraino sartu gabe haragiaren ingurujiran hedatzen deneko muga zorrotzeraino iritsi zen atsegale hori.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.


inguruka 1 adlag inguruan biraka.

Boxeoa: bi gizon txiki, txikiaren txikiz epaileari bularreraino baino heltzen ez zaizkionak, elkarri inguruka, oldarka, erasoka ari dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.

Inguruka ari zaizkit hegazti harrapariak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.

Orro txikiz, ezker-eskuin inguruka ari zaio txakurra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.

Adela aintziran inguruka ibili zaio, haren burua jostetan urperatu nahian.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 78. orr.

Neska bat dabilkio inguruka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.

Etxera orduko, deskargatzea, lezafinak inguruka.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

2 irud

Jakizu behingoz polizia inguruka dabilkigula.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

Heriotza inguruka ibilia zitzaidan bi hilabetez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Eta aldian behin haien purrustaldiak iristen zaizkigu sarraski jadaneko sumatuari inguruka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

Eta luze gabe, bele sail baten gisara, oroitzapenak inguruka hasi zaizkit.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.

3 biraka, itzulika.

Jakin-minez, etxeari inguruka ibili nintzen, eta zementuzko eraikin handi batera hurbildu.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.

Txori txiki eta luzexka, enara iduri, inguruka hegalkatzen da arin uraren arrasean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Tangoa: atzera, aurrera, inguruka.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.

Jandarmak beti inguruka, André-Hubert bildu nahiz.  Herria   2003-10-30

Perretteri, ordea, inguruka zebilkion bere ideia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Infernura inguruka doan eskaileran geratu gara.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 137. orr.

Badoa inguruka borda barne ilunean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

4 itzulinguruka.

Inguruka hasi zen Ivan, hara eta hona, niri deus esan gabe.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 109. orr.

Inguruka ari gara berriro ere, batzordeburu jauna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Ez du mingainean kozkorrik eta inguruka aritu gabe hitz egiten du.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala, zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka, esan beharreko hartarik ihesi beti, esan nahi eta esan ezinez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inguruka (4); inguruka ari (5); inguruka hasi (5); inguruka hasi zen (3); inguruka ibili (4); itzul inguruka (4)


ingurukari 1 izond inguruka dabilena.

Beste batzuetan aire ingurukariak hautsitako exilioko trenen leihoetarik mendekatzen ziren altu-estratuak zituen pentsaide.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

2 (adizlagun gisa)

Belaunetan jarri eta Maialenek mihia ahoan sakatu zidanan, akuilu kolpeaz hautsi eta bihurdikatzen zen sugea bezala ingurukari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.


ingurukatu ik inguratu.

inguruketa ik inguraketa.

ingurumari 1 iz (singularrean nahiz pluralean) ingurua.

Elgea mendikatean laster batean parke eoliko bat jarri behar dutela eta ingurumari hartara azken txangoa egitea erabaki du.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 123. orr.

Ederki ezagutzea egokitu zitzaiola Mexiko eta ingurumaria, literaturaz eta bestez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.

Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.

Ilunabarrarekin, iluna ari zen auzuneaz nagusitzen eta ingurumariak hutsik ageri ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

Bai kalezuloan bai ingurumarietan "doktore" esaten zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Abasek, ingurumarira arretatsu begiraturik, ilunabarreko iluntasunean bilatu zituen neskaren ezpainak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Eta ez bat eta ez bi, autora hurreratu, ingurumarian inor ez zebilela ziurtatu, eta gidariaren ateko kristala txiki-txiki egin zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 60. orr.

Emakumeak, arriskuaz kontu egin gabe, jarraitu egin zion, eta ingurumarietara begira geratu zen gizonak ordaintzen zuen bitartean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 245. orr.

Garrantzizkoa da ingurumarietan gertatzen diren gorabeherak garunari jakinaraztea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Eginahalak eta bi egin zituzten ingurumariko bazterrak azpiratu eta mendean hartu nahian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Ingurumariko landare eta harriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.

Ba al da zalditegirik ingurumari honetan, zaldi basatiak alokairuan dituenik?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.

Ingurumarikoek ziotena entzuteko gai izateko ahalegin etengabean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, singularrean nahiz pluralean)

Kolivan hiriaren ingurumaria lasai-lasai zegoen, erabat abandonaturik, antza.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

Eztainu koloreko portuaren ingurumariak itsasontziz beterik ikusi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.

Salzburgoko hiria eta bere ingurumariak menderatzen zituen gain batean geunden.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 124. orr.

Gelaren ingurumarian gainbegiratu bat eman zuen, inspirazio-iturri bila. Bikarioak esan zuen ahalik eta jenderik gehien bilduko zuela herrixkako bilkura-aretoan, herrixkaren ingurumari osoan miatze-lana antolatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.

Nire ingurumarian ikusi ahal izan nuenez [...].Minutu batzuetan geratuko da Margaren etxearen ingurumarietan, eta joan egingo da ondoren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Neskak lerro-lerro plazaren ingurumarian eserita, gehientsuenak nork bere bular beltxaranari haurtxo bana itsatsita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Horixe zen azkenaldian jauregiaren ingurumarian zebilen lehoia.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.

Etxearen ingurumaritik urrunduz joango dira taldeak, inguruko kamino, xendra, zidor eta estratetan barrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean, singularrean nahiz pluralean)

Bazihoan gizon bat Asteasuko ingurumarietan ibilaldi bat egiten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 68. orr.

Txinako hiriburuan, Kaxgar-eko ingurumarian.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 61. orr.

Itsasgorak halako harro puztaldia agerrarazten zion Nerbioiko ingurumariari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 151. orr.

Haren Rolls Royce-a izan ezik, ez zen beste autorik hainbat miliatako ingurumarian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

4 (gauza abstraktuena, singularrean nahiz pluralean)

Pertsona bat, bera eta bere ingurumaria omen da.  Berria - Kirola   2004-02-10

-Mami-mamia kontatuko diat: ingurumaria heuk jarri, kasurako nola bizi den italiar bat Alemanian; egona haiz eta, gainera, han.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Bizkaian, bertsoaren ingurumarian dabiltzan gazte guztientzat.  Berria - Kultura   2004-03-25

Neolitikoan, gizonak bere burua ingurumari batera hesitu zuenez geroztik, ingurumari horrekin batera bere burua ere sakratu eta madarikatu bihurtu zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 175. orr.

Hala ere, gertakari haietaz eta beren ingurumariaz pentsatzen hasi eta zinez dramatikoa izango zela iruditzen zait orain.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Kondenaren kausa eta ingurumariak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Gaiaren ingurumariko ustez alde garrantzitsuenak jorratzen hasi ginen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.

Damiano Cunego txirrindulariak aho bete hortz utzi du Giroko ingurumarian dabilen oro.  Berria - Kirola   2004-05-29

Ingurumariak axola du, baina mamiak gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

5 itzulingurua.

Arropa narraski kendu niola gogoratzen dut, eta baita ere, ingurumaririk gabe, titiak igurzten hasi nintzaiola.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 52. orr.

Esango nuke nahiago izaten dutela proposamen zuzena [...] gizonok askotan egitera beharturik sentitzen garen ingurumari korapilatsu eta lerdenak baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.

Ingurumarietan eta zeharka ibili ostean, egiazko gauza zehatz batera iritsi ote garen jakin nahi nuke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ingurumaria (3); eta ingurumaria (3); eta ingurumariak (3); ingurumari haietan (4); ingurumari hartan (3); ingurumari honetako (3); ingurumari honetan (3); ingurumari osoan (3)


ingurumarika adlag ingurubiraka.

Ez dezatela harresietara erasoan erraz iristeko modurik izan, baizik eta etsaiak ingurumarika eta leku malkartsu eta estuetatik eramanez, lortu behar da ateetara iristeko bideak ez daitezela zuzen egon, ezkerretara okertuta baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.


ingurumen (2641 agerraldi, 34 liburu eta 1196 artikulutan) 1 iz izaki bizidunen portaeran eta garapenean eragiten duten inguruko faktore fisiko eta biologioen multzoa.

Ingurumena eta lurralde antolaketa elkarri erabat loturik daudela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Ingurumenaren babesa eta hazkunde ekonomikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 311. orr.

Orain, animalia asko desagertu direnean, lur azalean urte askotan egin diren kalteak konpon ezinak diren une honetan, itsasoko arrain mota asko betiko galdu ditugunean, orain, mundua ekologismora itzuli da eta ingurumenaren zaindari egin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.

Ingurumenaren aldeko neurriak arautu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Ingurumenaren kalterako.  Herria   2003-01-28

Frantziako Parlamentuak adostasunik gabe onartu du ingurumenaren ituna.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Ingurumena kutsatzen eta hari kalte egiten dioten jarduerak gutxitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Ingurumena babesteko proposamenak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Ingurumena begiratuz, ekonomia dela azkartzen eta azkenean bakearen mentura gehiago ere izaiten dela.  Herria   2004-10-14

Ingurumena errespetatuko duen Europa gizatiar baten alde dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Batzuk diote haatik ez dela oraiko bidea xoilki hobetuko, bainan gune batean bide osoki berri bat urratuko, pagodietan gaindi, ingurumena suntsituz.  Herria   2004-01-22

Ingurumenean eragina duten gertakariak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Urtegiak ingurumenean izanen zuen eragin kaltegarria.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

Ingurumenari egindako kalteak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Ingurumenarentzat kaltegarriak diren hainbat ekimen publiko geldiarazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Proiektuak ingurumenean eraginen zuen kalteari buruzko txostena.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 20. orr.

Ingurumenaren esplotazio eta ekonomia-esplotazioaren kontra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Andres Herri Lan eta Garraioko diputatu izango da; Alaña, berriz, Hirigintza eta Ingurumenekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Ingurumenaren Eguna zela eta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 124. orr.

Geoffrey Howard Ingurumena Babesteko Mundu Batzordeko (IUCN) kideak azaldu duenez.  Berria - Gaiak   2004-03-15

Nafarroan beste tokietan baino lehenago egin zen Ingurumenaren Aholku Kontseilua.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 159. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ingurumen politiketan ere eragina du horrek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 160. orr.

Ingurumen-legediaren aplikazio-epeak aurreratuko dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Ingurumen-hezkuntzako masterra egiten aritua zen hiru urte lehenago.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Ingurumen alorreko gastu publikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio bateratua.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ingurumen eragina: Txikia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 77. orr.

Ingurumen faktoreek osasunean eragiten dituzten ondorioak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Ikuspegi integratua: lehentasuna du ingurumen-aldagaia sektore-politika guztietan txertatzeak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Herrialde garatuek besteekin duten «ingurumen zorra» ordaindu behar dutela nabarmendu zuen Kirchnerrek.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Herrialde industrializatuetan ingurumen kutsadura.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 17. orr.

Garraioak, energia-kontsumoak, airearen kalitateak, hondakinen sorrerak eta lurzoruaren erabilerak, aldiz, ez dutela gainditu urteroko ingurumen-azterketa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Horretarako ingurumen ikerketak egin behar dira oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Badaioko zentraleko ingurumen txostena ez du berriro egingo Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

«Ingurumen kontzientzia» falta dela erantzun diote herritarrek Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Guardia Zibilaren Seprona ingurumen unitateak egindako azterketen ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

2002-2020 Garapen Iraunkorraren Ingurumen Estrategian hartutako konpromisoak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak. herriaŽ

Zarauzko Udalak herenegun jaso zuen Donostiarekin batera EMAS Ingurumenaren Kudeaketaren Europako Ziurtagiria.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Ingurumen saileko arduradun Larrañagak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Barakaldoko Udaleko ingurumen zinegotziak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Josu Madariaga Bizkaiko Ingurumen foru diputatuak iragarri duenez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Sabin Intxaurraga Ingurumen sailburuak.  Herria   2004-03-04

Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilariaren bulegoa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 192. orr.

Espainiako Ingurumen Ministerioko buru Cristina Narbonak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak EAEko Ingurumen Adierazleen Txostena egin du. herriaŽ

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezjakintasunez edo axolagabekeriaz kalte izugarri eta betikoak eragin diezazkiokegu gure bizitzaren eta gure ongizatearen oinarria den lur-ingurumenari. Nazio Batuen Giza Ingurumenari buruzko Konferentziak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 108. orr.

4 ingurua, ingurunea.

Apurka-apurka, urratsez urrats, bere ingurumena eraikitzen du umetxoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 188. orr.

Itxura batean, ez zen ohartzen besteez, eta ez zen arduratzen ingurumenaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Ingurumen fisikoaren eta moralaren ondorioz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Hortaz, zerbait egin nahi duenak, ingurumen txiki batera mugatu behar du, zure iritzian, bere justizia-ekimena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Orduko ingurumenean jartzen naiz, aspaldiko giroan nago jagoitik. ez nintzen ohartzen ene ingurumenean gertatzen ari ziren gizarte-aldaketei.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 102. orr.

Stephen liluratu egin zuen hitzak, haren hots-ingurumenak, eta atsegin agerikoz jardun zuen errepikatzen zenbait aldiz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.

Zinemako pantailaren edo telebistako hodiaren ikuspena "eguneko" ikuspena da, "gau" ingurumen batean gertatzen bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Bakoitza familia, gizarte eta kultura ingurumen batean bizi gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Gainazal baten argitasuna (psikologikoa) bere argi-ingurumenarekiko duen erlazioaren arabera erabakitzen da ia erabat; atzealdearen araberakoa izaten da batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Krisztinaren iritzia zitzaian axola, batez ere beste klima batean jaiotako persona bat tropikoko bizi-ingurumena jasateko gauza izango ote zen....  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 166. orr.

5 ingurumen zale ik ingurumenzale.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

antolamendu eta ingurumen (28); batasuneko ingurumen (8); batuko ingurumen (4); da ingurumen (5); den ingurumen (4); diren ingurumen (5); du espainiako ingurumen (4); du ingurumen (13); du ingurumen sailak (4); duen ingurumen (5); dute ingurumen (4); eaeko ingurumen (13); eaeko ingurumen sailburuak (7); ekonomia eta ingurumen (4); erresuma batuko ingurumen (4); espainiako gobernuko ingurumen (10); espainiako ingurumen (65); espainiako ingurumen ministerioak (21); espainiako ingurumen ministerioaren (6); espainiako ingurumen ministerioari (4); espainiako ingurumen ministerioko (10); espainiako ingurumen ministro (6); espainiako ingurumen ministroak (5); eta ingurumen (111); eta ingurumen sailak (11); eta ingurumen sailaren (4); eta ingurumen sailburu (5); eta ingurumen sailburuak (8); eta ingurumen saileko (4); etxebizitza eta ingurumen (5); europako batasuneko ingurumen (8); europako ingurumen (10); euskal ingurumen (9); euskal ingurumen estrategia (4); eusko jaurlaritzako ingurumen (55); eusko jaurlaritzaren ingurumen (7); frantziako ingurumen (6); gobernuaren ingurumen (4); gobernuko ingurumen (40); gobernuko ingurumen kontseilari (4); gobernuko ingurumen ministerioaren (4); gobernuko ingurumen sailak (10); hango ingurumen (4); hirigintza eta ingurumen (5)

ingurumen agentziak (4); ingurumen arazoak (7); ingurumen arloko (10); ingurumen baimen (6); ingurumen baimen integratua (5); ingurumen baldintzak (4); ingurumen batean (6); ingurumen batzordeak (6); ingurumen eragina (9); ingurumen eraginaren (4); ingurumen estrategia (4); ingurumen eta (56); ingurumen eta lurralde (17); ingurumen eta osasun (4); ingurumen foru (6); ingurumen foru diputatuak (6); ingurumen gaietarako (13); ingurumen hori (4); ingurumen inpaktuaren (4); ingurumen kontseilari (12); ingurumen kontseilari andres (5); ingurumen kontseilari jose (6); ingurumen kostuak (4); ingurumen mailako (6); ingurumen ministerioak (38); ingurumen ministerioaren (14); ingurumen ministerioari (7); ingurumen ministerioko (18); ingurumen ministro (16); ingurumen ministro cristina (8); ingurumen ministroa (8); ingurumen ministroak (21); ingurumen ministroek (8); ingurumen politika (9); ingurumen politikan (4); ingurumen saila (7); ingurumen sailak (86); ingurumen sailaren (30); ingurumen sailaren arabera (5); ingurumen sailari (5); ingurumen sailburu (9); ingurumen sailburu sabin (7); ingurumen sailburua (15); ingurumen sailburuak (45); ingurumen sailburuak atzo (6); ingurumen sailean (6); ingurumen saileko (26); ingurumen sariak (4); ingurumen zinegotziak (6)

intxaurraga eaeko ingurumen (4); intxaurraga ingurumen (11); intxaurraga ingurumen sailburuak (5); iraunkorraren euskal ingurumen (5); jaurlaritzako ingurumen (77); jaurlaritzako ingurumen eta (10); jaurlaritzako ingurumen sailak (21); jaurlaritzako ingurumen sailaren (7); jaurlaritzako ingurumen sailburua (7); jaurlaritzako ingurumen sailburuak (15); jaurlaritzako ingurumen saileko (6); jaurlaritzaren ingurumen (11); jaurlaritzaren ingurumen sailak (5); josu madariaga ingurumen (4); madariaga ingurumen (5); madariaga ingurumen foru (5); nafarroako gobernuaren ingurumen (4); nafarroako gobernuko ingurumen (26); nafarroako ingurumen (21); nafarroako ingurumen kontseilari (6); narbona espainiako ingurumen (4); sabin intxaurraga ingurumen (11); udaleko ingurumen (5); zuen ingurumen (14); zuen ingurumen sailburuak (5); zuten ingurumen (5)

da ingurumena (4); dira ingurumena (7); du ingurumena (8); dute ingurumena (7); eta ingurumena (58); eta ingurumena babesteko (8); giza ingurumena (4); gure ingurumena (5); ingurumena ahal (4); ingurumena arriskuan (4); ingurumena babestea (9); ingurumena babesteko (42); ingurumena babestu (6); ingurumena clemenceau (5); ingurumena eaeko (5); ingurumena ere (4); ingurumena errespetatu (4); ingurumena errespetatuz (4); ingurumena errespetatzen (8); ingurumena eta (43); ingurumena garbi (4); ingurumena giza (4); ingurumena greenpeacek (4); ingurumena hobetzeko (7); ingurumena itsas (4); ingurumena klima (4); ingurumena zaindu (7); ingurumena zaintzea (5); ingurumena zaintzeko (6); itsasoko ingurumena (4); osasuna eta ingurumena (5)

eta ingurumenak (4); eta ingurumenarekiko (6); eta ingurumenarekin (8); ingurumenarekiko errespetu (4); ingurumenarekiko errespetua (5); ingurumenarekiko inpaktuaren (5); ingurumenarekin eta (6); ingurumenarekin lotura (6); ingurumenarekin lotura duten (5); ingurumenarekin lotutako (11); ingurumenarekin zerikusia (4)

da ingurumenaren (8); du ingurumenaren (7); dute ingurumenaren (8); ere ingurumenaren (4); eta ingurumenaren (62); eta ingurumenaren arteko (5); eta ingurumenaren babesa (6); giza ingurumenaren (4); ingurumenaren alde (24); ingurumenaren aldeko (44); ingurumenaren aldeko elkarte (4); ingurumenaren aldeko erakundeen (4); ingurumenaren arloan (10); ingurumenaren arloko (6); ingurumenaren arteko (5); ingurumenaren aurkako (8); ingurumenaren babesa (15); ingurumenaren babesa eta (6); ingurumenaren babesaren (4); ingurumenaren babesean (5); ingurumenaren babeserako (8); ingurumenaren defentsa (5); ingurumenaren egoera (7); ingurumenaren egunak (11); ingurumenaren eta (18); ingurumenaren etikak (5); ingurumenaren gaineko (13); ingurumenaren ikuspegitik (6); ingurumenaren inguruko (4); ingurumenaren kalitatea (4); zuen ingurumenaren (4)

batuen giza ingurumenari (4); eta ingurumenarentzat (7); eta ingurumenari (29); eta ingurumenari buruzko (7); giza ingurumenari (6); giza ingurumenari buruzko (5); ingurumenari buruz (8); ingurumenari buruzko (46); ingurumenari buruzko informazioa (4); ingurumenari dagokionez (10); ingurumenari edo (4); ingurumenari egindako (5); ingurumenari egiten (6); ingurumenari egiten dion (4); ingurumenari eragiten (5); ingurumenari eragiten dioten (4); ingurumenari eta (24); ingurumenari eta garapenari (5); ingurumenari ez (4); ingurumenari kalte (23); ingurumenari kalte egin (5); ingurumenari kalterik (14); ingurumenari kalterik egiten (5); ingurumenari loturiko (5); ingurumenari lotutako (5); osasunari eta ingurumenari (5)

du ingurumenean (5); eta ingurumenaz (8); eta ingurumenean (17); eta ingurumeneko (8); eta ingurumenerako (6); horrek ingurumenean (4); ingurumenaz arduratzen (4); ingurumenaz arta (5); ingurumenaz axola (4); ingurumenean duen (7); ingurumenean eragin (8); ingurumenean eraginen (15); ingurumenean eraginen lukeen (9); ingurumenean eragingo (6); ingurumenean eragiten (6); ingurumenean eta (10); ingurumenean izango (15); ingurumenean izango duen (8); ingurumenerako eta (4); proiektuak ingurumenean (5)


ingurumenzale (corpusean ingurumen zale soilik) izond/iz

Zuek ingurumen zaleok ulertzeko moduan esanda, Espainiako arrano inperialen antzekoa da euskararen egoera.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 125. orr.


ingurune 1 iz zerbaitek hartzen duen ingurua. ik ingurumari.

Lehenengo gizakien ingurunea, zentzu kimikoan, gaur egungoa baino askoz garbiagoa zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Baina arraina lasai bizi da; ez du grabitatearen arazorik, ez eta gorputza ingurunea baino tenperatura handiagoan mantendu beharrik ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.

Izugarri nozitzen dugu gure ingurunearen eragina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 322. orr.

Ez da bere berezko ingurunetik ez fisikoki ez sinbolikoki ez ekonomikoki urruntzen.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 56. orr.

Hautetsiei presio egitea egotzi dio Imazek «Batasunaren inguruneari».  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Nire ingurunetik ihes egiteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Gorputzaren barruko egituren eta kanpoko ingurunearen arteko kolpe-motelgailua den aldetik, ezaugarri praktiko asko ditu larruazalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Ingurunea nolakoa den eta bakterioak zer elikagai behar duen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 54. orr.

Babestutako inguruneak: Adituen arabera, arriskuan dauden espezieak babestu ahal izateko, oinarrizkoak da haien bizi-baldintzak bermatuko dituzten inguruneak sortzea.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Erdi Aroko nekazari batek, bera bizi zen lekuko bost kilometroko ingurune batean eskuratzen zuen kontsumitzen zituen ondasunen %90.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Bikietan egindako azterketen helburua genetikaren eta ingurunearen efektu erlatiboak aztertzea izan da.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Horrela aurrekariak eta ingurunea hobeto ezagutuz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

ik testuinguru.

Zeren baiezta daitekeen gauza bakarra baita, hori bakarrik ezagutzen dugulako, ingurune honetan, testuinguru jakin honetan, erdarek euskarak baino erraztasun handiagoa dutela komunikatzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.

Mendebaldekoa ez zen ingurune batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.

2 (izenondoekin)

Ingurune arrotz batean aurkitzen duen pertsonaren ziurtasun erabatekoarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 152. orr.

Ingurune zaratatsuetan, gai da belarria, arreta bilduz, soinu batzuk hautatzeko eta gainerakoak ez entzuteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Ingurune industrial batean bizi ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Erraz erakuts daiteke lubrikazio hidrodinamikoa ezinezkoa dela ingurune biologikoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

Teknologia ez da azalpen beharrik duen zerbait, ingurune sozialean askotariko eraginak dituen kaxa beltza (black box) baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Lehen frantziskotarren garaiko ingurune historiko kulturalean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Eredu hori oso desegokia bihurtu zen orduko ingurune ekonomikoarentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Izan dira meatzari-herriak ingurune guztiz euskaldun batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.

Berdin [b] / [ß] bikotean bigarrenaren jarraitutasuna da ingurune jarraituagatik esplikatzen dena.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.

Aurkakotasuna ingurune jakin batean gal daiteke.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Biziak ezinbestekoa du barne-ingurune berezi bat mantentzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Kanpo-ingurunearen arrisku termiko, mekaniko eta kimikoetatik babesten gaitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

Eta, orain herri txikietan etxez etxe doazen kamioitxo horien antzera, etorkizunean landa-ingurunean horrelako salmenta jeneralizatuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Giza ingurunearen gaineko gero eta kontrol handiagoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.

Gizarte-ingurunearen bat-bateko aldaketaren astindu gehigarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Gizarte-ingurune atzerritar batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 256. orr.

Gainera, gizarte-, Eliz eta kultura-ingurune jakin batean sortu ziren eta ingurune horretan murgilduak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

AZTI Fundazioko Ozeanografia eta Itsas Ingurunea Saileko buruak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

4 ingurua.

Eta gero Erdialdeko Anatoliako lurraldea zeharkatu behar da, ingurune lehorra, hotza, monotonoa...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 21. orr.

Gure ingurune honetako putre eta saiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.

Egun hartan eta hurrengoetan inguruneko jauntxoak iritsi ziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

Hiru zaku eta bi kaxa, hirurehun metroko ingurunean han-hemenka sakabanatuta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Utzia zuten atzean Bilboko ingurunea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 224. orr.

5 ingurumena.

Pertsonok elkarri min egiteko eta beste izaki batzuekin partekatzen dugun ingurunea suntsitzeko halako berezko gaitasun bat izateak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

Ingurunearen babeserako eta hobekuntzarako eskubidea nazioarteko legedian sartzeko kanpaina.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

Giza eskubideak, ekologikoki osasungarria den ingurunea, garapen iraunkorra eta bakea elkarren mendekoak eta bereiztezinak dira.  Berria - Kultura   2004-02-05

Ingurune-irakaslearen semea.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ingurunea (6); bere ingurunean (5); da ingurune (7); den ingurune (5); duen ingurune (4); eta ingurune (19); eta ingurunea (8); eta ingurunearen (11); gizarte ingurune (4); ingurune batean (11); ingurune fisikoa (4); ingurune hartan (9); ingurune horiek (4); ingurune horretan (9); ingurune jakin (9); ingurune jakin batzuetan (5); ingurune seguru (4); inguruneak ere (4); ingurunearen arteko (6); natur ingurunea (4); zen ingurune (4); zuen ingurune (5)


ingurunedun izond inguruneak eraginikoa. ik ingurunegabe.

Herskari ahostun eta ahoskabeak ingurune horretan ere bereizi behar direlako, ezin diogu amore eman ingurune ahostunetan trabariak ahostuntzeko bilakabide ingurunedunari.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.

Oro har esan dezakegu, gero eta hots unitate gehiago behar, ontasun fonetikoaren aldeko aukera oinarrizko gutxiago izango dituela hizkuntzak (bilakabide ingurunedun edo ingurune gabe gutxiago, beraz).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.

Nahiz eta jakin ahostuna eransketa ingurunedun bati dagokion.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.


ingurunegabe (orobat ingurune gabe) izond inguruneak ez eraginikoa. ik ingurunedun.

Ontzat ematen bada hizkuntza bakoitzaren oinarrizko unitate edo fonema saila, tasun konbinaketa onena bermatzen duten fortitioek egituratzen dutela, esan behar da fortitio horiek ingurunegabeak direla.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.

Oro har esan dezakegu, gero eta hots unitate gehiago behar, ontasun fonetikoaren aldeko aukera oinarrizko gutxiago izango dituela hizkuntzak (bilakabide ingurunedun edo ingurune gabe gutxiago, beraz).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.


ingurutar iz ipar aipatu inguruan bizi den pertsona.

Mugerre portualdeko ingurutarrek arrangura seriosak agertu dituzte Pleitalekuko enpresek ekartzen dituzten eneguen gatik.  Herria   2001-06-28

Moderne trinketak sortzen duen mugimenduak zenbait ingurutar arranguraturik uzten ditu.  Herria   2003-06-05

Idatziz proposatu galdeketari 300 ingurutarrek eman dute ihardespena, horietan hamarretik bederatzi lekukoak izanki.  Herria   2002-07-18


ingurutsu iz gutxi gorabeherako ingurua.

Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, babazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

Arano, Elduaien eta Goizuetako dermioak elkar mugatzen duten ingurutsuan, ezaguna da Abaden Gurutzea lekuizena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.


ingurutxo iz euskal dantza baten izena.

Sendiko hilak oro bazerabilzkion halaber buru-onaren itzalean, dantza eta ingurutxo zoroan, batzuetan bizia trabatzen eta besteetan bizitzeko lotsa gerizatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Nafarroa osoan hain ezaguna izan den Ingurutxo izeneko dantzari ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Juan Antonio Urbeltzek aipatu du zintzoki zer izan den bere ikerlana, Auritzeko ingurutxoa eskuratu beharrez.  Herria   2005-06-30


ingushetiar izlag/iz Ingushetiakoa, Ingushetiari dagokiona; Ingushetiako herritarra.

Ozdoiev fiskal ingushetiarra zen eta bere lana FSBren jarduna eta bahiketak ikertzea zen.  Berria - Mundua   2004-06-23

Txetxeniar eta ingushetiarrek harreman estuak izan dituzte historikoki.  Berria - Mundua   2004-06-23

1991n, txetxeniarrek independentzia aldarrikatu zutenean, ingushetiarrek erreferendum bat egin eta Errusia barneko errepublika izatearen alde bozkatu zuten.  Berria - Mundua   2004-06-23


inhabilitatu, inhabilita, inhabilitatzen du ad gaitasungabetu, gaitasunik gabe utzi.

Urtarrilaren 13an egindako adierazpenetan, inhabilitatzen bazuten politika utziko zuela iragarri zuen Juppek.  Berria - Mundua   2004-02-03

Jose Emilio Agote Donostiako EAko presidentea barne karguetarako eta kargu publikoetarako urtebetez inhabilitatzea erabaki du Eusko Alkartasuneko Kontrol eta Berme Batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04


inhabilitazio 1 iz gaitasungabetzea, gaitasunik gabe uztea.

Jupperen inhabilitazioa 10 urtetik bakarrera gutxitu dute epaileek.  Berria - Mundua   2004-12-02

Isunaz gain, inhabilitazioa eskatzen du akusazioak hirurentzat.  Berria - Harian   2005-10-27

Otegiri 8 urteko inhabilitazioa eta 15 hilabeteko kartzela ezarri diote.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Urtebeteko kartzela zigorra eta 7 hileko inhabilitazioa du bere gain.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Fiskalak 15 hileko espetxe zigorra eta beste horrenbesteko inhabilitazioa eskatu zuen hiru auzipetuentzat. herriaŽ

Zortzi urteko erabateko inhabilitazioa. herriaŽ

Urtebeteko espetxeratzea eta zazpi urteko inhabilitazio osoa agindu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

15 hileko espetxe zigorra eta beste horrenbesteko inhabilitazioa eskatu ditu fiskalak. herriaŽ

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak seina urteko espetxe zigorra eta hamarna urteko inhabilitazioa eskatu du hiru gazterentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Inhabilitazio bereziak 6 urtetik 12 urtera doan zigorra du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Eroskeria delituaren zigor nagusia espetxea eta inhabilitazioa dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Bi inhabilitazioaren alde eta bi kontra.  Berria - Kirola   2004-09-14

2 (hitz elkartuetan)

Iragan urtarrilean ebatzitako inhabilitazio zigorra.  Berria - Mundua   2004-12-02

Jupperi emandako 10 urteko inhabilitazio zigorra.  Berria - Mundua   2004-12-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste horrenbesteko inhabilitazioa (6); bitarteko inhabilitazioa (3); erabateko inhabilitazioa (6); erabateko inhabilitazioa eskatu (4); horrenbesteko inhabilitazioa (6); horrenbesteko inhabilitazioa eskatu (4); inhabilitazio osoa (3); inhabilitazio zigorra (3); inhabilitazioa eskatu (10); inhabilitazioa eskatu ditu (3); inhabilitazioa eskatu zituen (3); inhabilitazioa eskatu zuen (3); inhabilitazioa eta (8); inhabilitazioa ezarri (3); urteko erabateko inhabilitazioa (5); urteko inhabilitazio (5); urteko inhabilitazio osoa (3); urteko inhabilitazioa (11); urteko inhabilitazioa eta (4); urteko inhabilitazioa ezarri (3); zortzi urteko inhabilitazioa (5)


inhabitable izond (bertan) ezin bizizkoa.

Espazioa harrizkoa bihurtua zen, inhabitablea eta monumentala.  Berria - Kultura   2006-05-07


inhalatu, inhala, inhalazen du ad arnastu.

Lanza-perfumea izeneko droga kloroformoz, zereal-alkoholez eta eterrez egiten da; inhalatuta hartzen da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.


inhalazio iz arnastea.

Poxpolu-usaina, ke-inhalazio luzea, ke garratza, sarkorra, trinkoa, gozoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Hogei ordu zeramatzan han, salbutamol inhalazioak hartzen, aldizka oxigenoaren hodira konektatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.


inharmoniko izond harmoniagabea.

Zer esanik ez moral estukoak eta heziketa inharmonikokoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 71. orr.


inhazi iz

Ikusten zuenean Beinatek Germena eta Laurendi zein hiski erabiltzen zituen, gizonaren bihurdikatzeko, haurren urkatzeko edo sangreatzeko gutiziaren inhaziak larranzten zion kolkoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 260. orr.


inherente izond berezkoa zaiona, berezkoa duena.

Zergatik daukan gauza bakoitzak ahalmen mugatua eta zergatik zaion muga bat hain barneki inherentea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Espazioaren eta denboraren errealitate absolutua baieztatzen dutenak, hau subsistente gisa nahiz inherente gisa onartzen badute ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.

Hartuemanaren batasun baldintzatugabea, h[au] d[a], norbere burua, ez inherentea, baizik subsistentea den aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 175. orr.


inherentzia iz inherentea denaren nolakotasuna.

Hiru hartueman dinamikoak, beraz, inherentzia, kontsekuentzia eta elkarketarenak dira, eta beraietatik abiatuta sortzen dira gainerako guztiak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 115. orr.

Hala ere, errealki horri substantzian izate bereziren bat atxikitzen bazaio (adibidez, higidura, materiaren akzidentea den heinean), orduan izate horri inherentzia deitzen zaio substantziaren izatetik bereiztearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Pentsatzearen subjektu logiko jarraikorra inherentziaren subjektu errealaren ezagutzatzat jotzen duen heinean  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 161. orr.


inhibidore iz inhibitzailea.

Laboratorio-buruak ez zian sinetsi nahi bere begiek ikusten zutena: ez omen zian sekula ikusi hain inhibidore indartsurik  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.


inhibitu, inhibi, inhibitzen 1 da ad epaiketa batean parte ez hartu.

Zortzi gazteren epaiketan inhibitu egin da Auzitegi Nazionala.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Kontrol eta Berme Batzordea bost kidek osatzen dute, baina haietako bat, Ricardo Burutaran, inhibitu egin zen, Donostiako hautagaitza aukeratzeko prozesuan parte hartu zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Donostiako epailea inhibitua zen ordurako, eta Auzitegi Nazionalak hartua zuen kasua.  Berria - Harian   2005-07-07

Donostiako Auzitegiari inhibitzeko eskatu zion fiskalak atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

• 2 du ad (medikuntzan eta biologian) eragotzi, oztopatu.

Burmuineko neokortexa, hau da, kultur balioen eta gustu pertsonalen sistema, zeinek ekintzara bultzatuko gaituen edo inhibituko gaituen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.

Hartzaile multzo bat zelula bati metaketazko konexioz lotuta baldin badago, zenbat eta hartzaileak kitzikatuago orduan eta kitzikatuagoa izango da zelula ere [...]; alderantziz, lotura inhibitzailea baldin bada, hartzailearen edo zelularen eraginak hurrengo zelularen jarduera inhibitu (=oztopatu) egingo du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Mikroorganismoen garapen eta hazkundea in vitro inhibitzeko gai den substantzia bat da septrim.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Estatu Batuetako ikertzaile talde batek beta-amiloide proteinek sortzen dituzten plakak inhibitu ditu, laborategian, hazkuntza-hodietan egindako esperimentu batean. herriaŽ

Diabetesa inhibitu dute, odoleko zelulak pankreako zelulak bihurtuta.  Berria - Gaiak   2004-10-01

3 (era burutua izenondo gisa)

Nahiz eta Bennett oso prestatua dagoen, are irrika duen, sindromeaz termino neurokimiko eta neurofisiologikotan pentsatzeko -berak anormaltasun kimikoaren hiztegia darabil halako kontuetan: "piztu eta itzaltzen diren zirkuituak", "bide ematen zaien jokabide primitibo, eskuarki inhibituak"-, sindromea nortasunaren zati bihurtu zaiola ere sentitzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inhibitu egin (3)


inhibitugabe izond eragotzi gabekoa.

Ez dago garbi arreta hiper-fokatu hori -estu bezain zorrotza- autismoko fenomeno primarioa den ala erreakzio edo egokitzapen bat, sentsazio-zaparrada inhibitugabe baten aurrean garatzen duena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.


inhibitzaile izond inhibitzen duena, eragozlea.

Gerra biologikorako ekoitzi diren nerbio-gas batzuk kolinesterasaren inhibitzaile dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Hartzaile multzo bat zelula bati metaketazko konexioz lotuta baldin badago, zenbat eta hartzaileak kitzikatuago orduan eta kitzikatuagoa izango da zelula ere [...]; alderantziz, lotura inhibitzailea baldin bada, hartzailearen edo zelularen eraginak hurrengo zelularen jarduera inhibitu (=oztopatu) egingo du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Badira, esate baterako, eremu bat bi azpieremutan, bata metaketazkoa eta bestea inhibitzailea, banatuta duten kortex-zelulak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

CDK inhibitzaileak eta minbizia izenburuko berbaldia eskaini zuen Koffek.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Masa gehitu diote inhibitzaile lanak egin behar zituen molekulari.  Berria - Gaiak   2004-10-31


inhibizio (orobat inibizio g.er.) 1 iz lotutasuna, herabetasuna.

Bitxia da behin gizon baten aurrean biluztu direlarik nola galtzen duten erabat emakumeek gorputza erakusteko inhibizioa. Alkoholak azken inhibizio moraletik askatzen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.

Orobat zen egia, ordea, doluak bere baitan biltzen dituen sentimenak -nahigabea, tristezia, gogogabetasuna, inhibizioa- poliki-poliki atzean utziz joana zela, Freudek adierazi bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Presondegian, nonbait, oso bere gogara sentitu zen, behingoz ongi eta bakean bere buruarekin, konplexuetatik eta inhibizioetatik libre.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.

Eta gainera, horien espantu-imintzioak, zoriontsuak bailiran, amerikanoak direlako, inhibiziorik gabeak omen, nahiz eta benetan harroputz zaratatsuak besterik ez izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

2 (testuinguru teknikoagotan)

Behin Greg "esnatuz" gero, haren garun-azala iratzarriz gero, haren bizitasuna bera ere bitxia zela ikusten zen: inhibiziorik gabeko tankera berezi-berezi bat, lobulu frontalen alde orbitaletan (hots, begi ondoko aldeetan) lesioa izan dutenengan ikusten direnen antzekoa edo sindrome orbito-frontala izenekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Halako atzera-pausoak, oharkabez bada ere, motibatutzat jotzekoak ziren: "oinarri funtzionaleko" inhibiziotzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Ikustun-identitatearen porrot edo inhibizioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Horrekin batera, sentsazioen inhibizioa, batzuetan erabat soraiotzerainokoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

3 parte ez hartzea.

Iztuetaren «inhibizioa» salatu du CCOOk.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Alonsoren inhibizioa, utzikeria eta zabarkeria jarrera arduragabearen ondorioz, hiriak ez du parte hartuko salmenta operazioak utzitako gainbalio garrantzitsuetan.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Orokorrean testuari sostengua eman bazioten ere hainbat «inhibizio» izan zirela esan zuen: «Isiluneak, batzuetan, oso adierazgarriak dira».  Berria - Mundua   2006-01-22

3 (hitz elkartuetan)

Inhibizio mota ugarien aurkako borroka hasia da eta naski ez da bertan bururatuko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

Anaia Juan ikusten zuenean, munstroak ikustean sentitzen den nazka-inpresio hori, inibizio-inpresio hori sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Oraindik, ordea, ez dugu konbinatoria honek eskatzen dituen haztaketa-mekanismoen egiazko eredurik batere: metaketa eta inhibizio legeek eragin handia dutela horretan guztian, hori besterik ez dakigu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

· Psikomotrizitate aldetik ondo zebilela esan zigun, eta ez ziola buru-inhibizio nabarmenik sumatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.


inhumano izond gizagabea.

Toki bakarti horiek, hain zakarrak eta inhumanoak, fantasmak sortzen dituzte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Baldintza tamalgarriak ziren Puertokoak -jarraitzen du aurrerago- inhumanoak ziren, Batere exajeratu gabe. badakit, era berean, hau dena oso gogorra dela zuentzat, inhumanoa ere esango nuke, baina nire nahia, gaurko egunez, horixe besterik ez da: gizakiaren eraman-ahalmena neurtzea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 151. orr.


ininteligibletasun iz ulertezintasuna.

Euskara ininteligibletasun, inpronunziabletasun eta beste inbletasun batzuen izena da, euskara ezagutzen dutenentzat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.


inizial 1 iz haste letra.

Justo Badiolak errotulagailu gorriz azpimarratu zituen inizialak: James Baldwin, Jean Baudrillard, [...], Joxemiel Barandiaran eta Joxe Bonaparte.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 74. orr.

Etxeko arropa zurietan inizialak non josi erabakitzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Bultza egiten dio pare bat metro, apartatzen da, eta A.E.L. inizial urre-koloreak ikusten ditut hilkutxaren atzeko partean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.

Gorpu horrek, kasualitate hutsez, nire inizial berberak zituen, eta nire adin berbera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.

Egilearen abizena eta iniziala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 374. orr.

Erakundearen inizialak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 184. orr.

Zilar trinkozko mahai-tresnaren bat, haren inizialez zigilatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

2 izond haste-, hasierakoa.

Alabaina, gerora asmaturiko kosmogonietan, pentsalari presokratikoek […] nahiago dute betiere elementu soileko singulartasun iniziala, ahalik eta bakartuena eta xinpleena, hala nola, sua, airea, ura, Jainkoa, edo Big Bang delakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere inizialak (3)


iniziatiba 1 iz ekimena.

Nik deiadar egin nuen Hermannen iniziatiba goratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Aitaren familiakoak, aldiz, enpresa tradiziokoak ziren [...]: iniziatiba handikoak eta ausartak, erraz asko jo izan dutenak munduan zehar enpresa berriak martxan jartzera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 175. orr.

Niri, aldiz, iruditzen zait amonak ahultzat zuela aita, iniziatibarik gabetzat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 161. orr.

Zeren bakartasunaren helburu nagusia presoa arrunt kontrolatzea baita, arrunt iniziatibarik gabe uztea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 77. orr.

Juduari simaurra bota zionetik, Hermannek zeraman berriro iniziatiba guztia, eta horrek nire porrota adierazten zuen. nire baitakoak esaten zidan hobe nuela haren iniziatibaren zain egotea, alferrik izango nuela egoera bihurritzen saiatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Berriro ere besteena izango zen nire bizitzari buruzko iniziatiba.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Iniziatiba nirea zenean batez ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.

Gizakiek iniziatiba zuten, gizakiak patuaren aurka matxinatzen ziren.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 52. orr.

Argi eta garbi geratu zen gutuna ezagutarazteko iniziatiba Hitlerren ingurutik irten zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 118. orr.

Gurasoek amonari utzi zioten iniziatiba.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 159. orr.

Bakartasuneko sistemaren pean ez erortzea, beti iniziatiba atxikitzea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 94. orr.

Faxistek iniziatiba berreskuratzeko hurrengo kolpea non jo erabaki behar dutela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 53. orr.

Iniziatiba politikoa berreskuratzeko ahalegin honek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Iniziatiba berritzaile eta interesgarri horrek bi ahulezia zeuzkan eta ezin izan du emaitzarik lortu.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Islamdarrak gainerako ikasleengandik apartatzeko iniziatiban, debatea da ez al gauden aurrerakoitasun faltsuen izenean makilatu nahi den arrazakeria baten aurrean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Herritarren iniziatibaz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

2 herri iniziatiba herri ekimena.

Herri iniziatibako erreferenduma antolatzea eskatzeko izenpeak biltzeko kanpaina.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Herri iniziatibatik sortu tokiko erreferendumak antolatzeko aukera ematen du legeak. herriaŽ

3 iniziatiba hartu

Brastakoan ulertu nuen: iniziatiba hartu behar nuen eta adorerako irudimena erakutsi, hori zen froga.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

Iniziatiba hartu behar duk, esaten zidan barruko ahots batek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 337. orr.

Konturatzen baitzen nolako klasea nintzen ni, iniziatibarik hartzen ez duten horietakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.

Ilegalizazioa salatzeko iniziatiba aktiboak hartzeko konpromisoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atxilotzeko iniziatiba (3); eta iniziatiba (5); iniziatiba hartu (15); iniziatiba hartu duten (5); iniziatiba hartuko (3); iniziatiben hartzen jakitea (5); publikoan sartzeko iniziatiba (5); sartzeko iniziatiba hartu (5)


iniziatiko izond iniziazio-. ik iniziazio 2.

Heriotzaren eta berpizkundearen ziklo iniziatikoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.

Gorde nazazu lurpean bidaia iniziatiko bat ere bada, espirituaren fenomenologia bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 126. orr.

Poesia eta imajinazio iniziatikoa direla ezagupen ororen oinarri.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 21. orr.

Konbertsioaren egitura iniziatikoak, […] honako hauek ditu pauso obligatuak: infernuetara jaitsi, han heriotza sinbolikoa ezagutu, eta, bidean gora altxatuaz, pizkundea irabazi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.

Arestik ere "maldan gora eginiko gogoeta eroak" dakartza bere poema iniziatikoaren amaieran.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.

Zentzu iniziatikoa eta erlijiozkoa baitzuen pikoak, eta horregatik omen ziren eremitak piko zale.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.


iniziatu, inizia, iniziatzen 1 da ad iniziazioa hasi, abiatu.

Halaber, Euskal Herrian ohitura zen ezkontza egunean andregaia hilerrira joatea, senargaiaren familian iniziatzeko.  Berria - Kultura   2006-01-04

Praktikaren zenbait misteriotan iniziatu berri dugu gure ikaslea: ez dezagun teoria baztertu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 143. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Demostenesek kontatzen du nola lohiaren bitartez purifikatzen zituzten iniziatuak, misterio orfikoetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

Egia zinezkoa besterik zen, gure teleskopioentzat iritsezina, iniziatuen eskura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Zentzu bikoitzeko mintzaira batean idatziak zeuden, eta bi interpretazio-mailaz baliatzen ziren: bata, mundu guztiak ulertzen zuena; bestea, berriz, iniziatuentzat bakarrik gordea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.

Hizkuntzaren maratila guztiak menderatzen dituen aldetik paradoxak, barbarismoak edo iniziatuentzako keinuak tartekatzen ditu han-hemen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 10. orr.

Pitagoras, berriz, "matematikari"en gidaria zen, iniziatuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.


iniziatugabe iz iniziatua ez dena.

Bistan denez, Hesiodoren Teogoniak, Upanishad-ek edo Bibliak kontatzen diguten Sorkuntza bezain irensgaitza zaie halako historia bat iniziatugabeei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 35. orr.


iniziatugai iz iniziatua izatera doana.

Uharteko egonaldia errito iniziatikoetako katabasiaren pareko: arazte-errito batzuk jasaten ditu iniziatugaiak, biluzik, barau eginez bakardadean, eta lau elementuetara bidaiatzen du sinbolikoki: lurra, ura, sua eta airea.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.


iniziazio (orobat iniziazione g.er.) 1 iz talde jakin batean sartzera doan pertsona batek jasaten duen errituala.

Iniziazioa ez da heriotzan bukatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.

Hipaso izan zen lehenengoetariko pitagoriko bat; hura zen "akusmatiko"en buruzagia: iniziaziorako hautagaiena, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

Felix Ibarrondoren musiketan iniziaziorako bidaia hasteko.  Berria - Kultura   2004-04-01

2 hastapena; hastea, abiatzea.

Bi talde dirate: goizez, iniziazionea eta arrestiez hobekuntza.  Herria   2002-11-14

3 (hitz elkartuetan) ik iniziatiko.

Haren asmazio hutsa zen, iniziazio-erritual basatien bertsio moderno eta tekniko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.

Iniziazio prozesu batean geundela esan zigun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.

Demagun iniziazio-proba bat izan zela hura.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

Poeta gazte baten iniziazio zikloa onartzean, Danteren infernuetara jaitsi eta Gizon Zaharraren heriotza besarkatu beharra dauka, bere hiriarentzat Gizon Berria sortu nahi badu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.

N. jaun artistak hegoa maite badu, biziki maite ditu utopia, sentsualtasuna, beroaren koloreak eta koloreen beroa, indar atabiko ate bikoak, bat-bateko senaren emaitzak, iniziazio-bidaiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 253. orr.


injektagarri 1 izond injekta daitekeena.

Lantegi horretan erremedio likidoak egiten dituzte eta berinazko untzietan ezartzen, flaskoak eta anpula injektagarriak bereziki.  Herria   2003-12-18

2 (izen gisa)

Horrela osaturiko injektagarriek ez dute hotzik behar kontserbatzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-20


injektatu, injekta, injetatzen 1 du ad xiringaren bidez sartu.

Emmanuel heroina injektatzen ari zunan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.

Eta nik lagundu egiten nion, estu sentitzen zenean lasaigarriak zainetatik injektatuz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 232. orr.

Nik hurrena bolalumaren bolatxoa injektatu behar diat zainetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.

Zerrien areetatik atera ondoren, zuzenean injektatzen dira gaixoaren organoan.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Bere buruari injektatzeko baliatzen zuen tresneria bera erabiltzen zuen, ondoren, gaixoekin.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Antiseptiko iododuna ipur-masailean kotoi-zati batez eman, eta anestesia lokala injektatu zion, batere dardararik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Orobat injekta daiteke gene bat gorputzeko zelula guztietan koka dadin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 160. orr.

Batzuetan, nahikoa izaten da "hildako" txerto bat -bakterio edo birus hilak- injektatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Formola injektatzea bihotzean biki judu nahiz ijitoei, begi heterokromatikoak ateratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 156. orr.

Arrautza ernalduetan injektatzea ADNa, erdibitze ororen aurretik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 160. orr.

Orain arte emailearen hezur-muina ezartzen zitzaion gaixoari, baina orain odoleko zelula amak injektatzeko aukera dago.  Berria - Gaiak   2004-05-01

Droga injektatuta hartzeko joera gora egiten ari da leku askotan eta horrek lagundu du infekzioa zabaltzen. herriaŽ

2 hed/irud

Begira horiei: begiak alkoholez eta desiraz, odoletan injektaturik.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.

Odolez injektatutako begi haiek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Bizitza halako lanbide zorigaiztokoa izan ez dadin, nork injektatzen ote dizkigu beharrezkoak zaizkigun proteina sinbolikoak?  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.

Hain zen zoragarria eta bizkorra ezen begiratu hutsarekin lasaitasuna injektatzen zizun.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 86. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Erakutsi gerta litekeela ADN injektatua onkogene-ezabatzaile batetik hurbil integratzea eta horrenbestez minbizi bat eragitea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 161. orr.


injektore iz likido edo gas bat presioz gorputz baten barnean sartzeko gailua.

Hala, elektronikoki kontrolatutako nahasketa sartzen dute injektoreek zilindroetan; memento bakoitzean behar den erregai/aire proportzioan eta behar den presioan.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Gizakiaren baginaren lana da zakila jasotzea, honek, tutu injektore edo mangera baten moduan, umetokitik ahalik eta gertuena utz ditzan espermatozoideak  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.


injekzio 1 iz xiringa baten bidez organismo baten barnean sendagai bat sartzea. ik indizio.

Injekzio batzuk agindu zizkidan, hala ere, hilekoa etorrarazteko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Galderarik egin gabe jarri zidan injekzioa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Medikua etorri, injekzioa ipini eta halaxe pasatu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.

Ukendu bat ipini eta injekzio bat sartu zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.

Ospitalean baita, hartutako zartadatik baretzeko injekzio batzuen eraginpean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 118. orr.

Herriko medikuaren injekzioen beldur izaten zelako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 9. orr.

Lo terapeutikoan murgilduko dute injekzio gozo bat emanda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.

Sendagileak injekzio aringarri bat jarri zion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Autoan bertan dominikar mediku batek injekzio loeragilea sartu zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.

Sara aise engaina nezakeen injekzio hilgarri batekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 230. orr.

Injekzio letala?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Baziren hilekoa atzeratzeko injekzio batzuk ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Injekzio-kontua besterik ez da...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.

· Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin, berau serum-injekzioaren bitartez eraginkorki indargabetua izan baitzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Ergotina injekzio bat eman zion segituan, baina ezin izan zuen eragotzi Luluk hemorragia handi bat izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

3 (matematikan) egokitasun mota.

Izan bedi [...] B x-ren soingainekoaren botoien multzoa eta B' aipatutako botoi horien kokapen posibleak x' ren arabera, frogatu Btik B'ra doan injekzioa ez dela bijekzioa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 175. orr.

4 (motorretan) erregaia zilindroan zuzenean, karburagailurik gabe, sartzeko sistema.

Hamasei balbula dauzka, injekzioa, zaldi piloa...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez didate injekziorik (3); injekzio bat (6); injekzio batzuk (3); injekzioa jarri (5); injekziorik jarri (3)


injeniadore ik injinadore.

injeniari ik ingeniari.

injenio ik ingenio.

injinadore (16 agerraldi, 2 liburu eta 9 artikulutan; ETCn 48 agerraldi; orobat injeniadore g.er.) iz ingenaria.

Biharamunean, bada, galdeketa egin ondoren, Komrover judua injinadore uniformearekiko gazte dotore bat lagun zuela bueltatu zen zeldara.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 79. orr.

Dohain bat, Jainkoak emaiten duena, gogo oneko gizon eta emazteeri, injeniadore ala langile xumeeri, xuri ala beltxeri, aberats ala pobreeri.  Herria   2003-01-14

Bizi guzian arizana da oihanzaingoari loturikko injinadore lanetan.  Herria   2004-01-08

Lehen promozioko 27 ikasleei inginadore diplomak eman dizkie.  Herria   2001-10-04

Eraikuntzako Injinadore eskolako buruzagiek gomitaturik.  Herria   2001-10-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

injinadore eskola (5)


injinari (15 agerraldi 7 artikulutan; ETCn 45 agerraldi) iz ipar ingeniaria.

ESTIA, Bidarteko injinari eskolan 107 ikasle berri sartu dira irail honetan.  Herria   2003-10-02

François Xavier Gamoy injinari gazteak sortu berria du enpresa bat Geomatika deitua.  Herria   2004-01-22

Enpresa bakoitzak 6700 euro laguntza eskuratuko du injinari bat hartzea gatik.  Herria   2004-01-08

Italiarra tekinikoki piloto hoberena da, aurkarien taldeek, bitartean, euren injinariak burubelarri lanean jarri dituzte Rossiren nagusitasunari aurre egiteko.  Berria - Kirola   2004-08-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidarteko estia injinari (3); estia injinari (7); injinari eskolak (3)


injineru (36 agerraldi, 14 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 143 agerraldi) 1 iz ingeniaria.

gaztetandik nahi izan dut injineru izan, zubiak eta errepideak egitea gustatuko litzaidake niri.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 49. orr.

Orduan ez lehenago jakin zuen Johanes van der Meer injineruak bere lana amaitua zela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 113. orr.

Injineru tekniko izateko ikasketak egin bitartean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 174. orr.

Emaztea galiziarra zen, maistra, eta, senarra, inguru hartan jaioa, injineru agronomoa, Donapaleun lan egiten zuena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.

Ez zait gehiegi gustatzen Eiffel-en garaian burdinari ahalik etekin gehien atera nahirik sortutako arkitektura exhibizionista: injinerua gainditzen zaio arkitektoari, teknika senari, ikuskizuna arimari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Zelaiaren inguruan EHUk Injineru Teknikoen eskola, I+G zentroa, Herri Lan eta Meatzaritza eskola, Ikus-entzunezko Teknologia Berriak eta Telekomunikazio eskola eta liburutegia eraikiko ditu.  Berria - Kirola   2006-04-08

2 (izenondo gisa)

Nik, besteak beste, lagun injineruak dauzkat, eta asuntoa ez zait, berez, komikoa iruditzen.  Berria - Kultura   2004-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta injinerua (3); injineru aeronautiko (3)


injinerutza iz ingeniaritza.

Zazpi urte iraun zuten injinerutza lanek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Malagatik Donostiara injinerutza ikastera etorria.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.

-Zer esan nahi duzu, injinerutza utzi, eta botijoak egiten hasi behar duzula? Injinerutza aeronautikoko lizentziaturaz gain, entrenamendu militarrak eta diziplina gogorrak urrearen pare jartzen zuen Agentziaren begietan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 17. orr.

Zenbait zientzialariren kezka da biologia molekularra eta injinerutza genetikoa gizakia laborategian diseinatzeraino iritsi ahal izatea, genetikaren halabeharrari desafio eginez.  Berria - Gaiak   2004-01-21


injustizia 1 iz bidegabekeria.

Merezitako zigorra ezartzean ez dago Harengan injustiziarik edo zitalkeriarik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

Desordena baino, injustizia nahiago duen engranaje baten aurka ari ziren borrokan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

Munduko injustiziak salatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 172. orr.

Injustiziak gainditzeko ahaleginak egiten hasiak gara.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Bakearen aitzakiarekin ezin liteke injustizia onartu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 48. orr.

Oharpen hauek, oro har, gizartearen oinarrian dauden injustiziak gorrotatzera eroan naute.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.

Injustiziari aurre egin behar diozula gogoratu.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 102. orr.

Inork ez du lehenengo injustizia ahazten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.

Injustiziaren aldekoak justiziaren aurka jardun ziren, eta esaten zuten errepublikak ezin zuela zutik iraun eta hazi injustizian oinarritzen ez bazen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.

Beren bizimoduak berak injustiziaren eta pertsekuzioaren biktima bihurtzen zituen gizartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Biktimei ematen dien errudun itxura hori, horra porrotaren injustizia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.

Injustiziak eragindako suminetik kontatu nuen kontatu beharrekoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Injustizia hutsa izango litzateke legeaz zigortzea lege hori betetzeko gauza ez dena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 231. orr.

Injustizia osoa iduritzen zitzaigun.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 156. orr.

Pairatzen ari zen injustizia bidegabea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Aurpegia zein erraiak bihurritzen dizkizun injustizia zikina.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

Injustizia izugarria litzatekeela egintza haren arabera baizik ez juzgatzea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 62. orr.

Gizon argituenek ere baimendu zituzten injustizia kaltegarri eta onartu hauek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.

Munduko injustiziarik handiena balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 150. orr.

Munduaren luze-zabalean gosea gero eta handiagoa da, injustiziak gero eta latzagoak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 27. orr.

Ondorio gisa, itsustasuna errotiko injustizia dela esan behar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat injustizi)

Andresek zioen injustizia-egoera hori ezin aldaturik ez zegoela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 119. orr.

Injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratu eta uztarri oro apurtzea.  Elizen arteko biblia   Is 58,6

Hizkuntzarekiko Kulturaren munduan jarduten zutenak injustizia sentimenduaz apaintzen ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte-injustiziaz zituen ideiak azaltzen zituenean, Julio Aracilek betiko senaz eta zentzuaz eteten zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

5 injustizia (bat) egin

Subiranoak ezin du bere grazia eskubidea erabili nolabaiteko injustizia bat egin gabe.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Nire gaztetasunean egindako injustizia bat ordainarazi nahi diot neure buruari.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 8. orr.

Ez dio inori injustiziarik egingo.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 118. orr.

· Ez nuen dudan jartzen anai Jaxintok injustizia handia egin zidala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako injustizia (5); eta injustizia (16); eta injustiziak (6); eta injustiziaren (3); eta injustiziaren kontrako (3); injustizia bat (17); injustizia bat da (3); injustizia bat dela (4); injustizia bikoitza (3); injustizia da (3); injustizia dela (5); injustizia eta (13); injustizia handia (4); injustiziak eta (4); injustiziaren aurka (3); injustiziaren kontra (3); injustiziaren kontrako (5); injustiziari aurre (7); injustiziari aurre egiteko (4); munduko injustizia (3); zen injustizia (3)


injustu (orobat injusto g.er.) 1 izond bidegabea.

Printze haiek hiltzaileak ziren, injustuak eta ankerrak, nazio osoa halakoa zelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Gerra «injustua eta bidegabea» izan dela esan du.  Berria - Mundua   2006-04-13

Heriotza-zigorra injustua da, eta ez da ez beharrezkoa eta ez eraginkorra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Lau gipuzkoar hauek jasaten ari diren merezi gabeko tratu injustua eta iraingarria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Salaketak guztiz injustuak direla.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Uruñuela auzipetzea «erabat injustua» dela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Ez dago gauza injustuagorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 236. orr.

Bizitza injusto hau soilik merezi du bizitzea aldatzeko baldin bada.  Berria - Harian   2005-10-21

Injustuak diren gertaerak salatzeko altxatu beharko luke bere ahotsa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 209. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Peter zur eta lur utzi zuena ez zen haginkadaren mina izan, ezpada ekintzaren injustua.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

injustua da (16); injustua dela (9); injustua eta (5); injustua zen (4); oso injustua (4); oso injustua da (3)


injustuki adlag bidegabeki.

Arima kaskar oilo-bustiak oker bezain injustuki epaitu ohi ditu handiaren ekintzak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.

Ez dute onartu nahi Iñaki injustuki kartzelatu zutela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01


inka 1 izlag Egungo Perun eta inguruetan bizi zen herri batekoa.

Ollanta Humala militar ohiari inka inperioko banderekin eta musika herrikoiarekin egiten diote harrera.  Berria - Mundua   2006-01-18

Inka herriaren gune garrantzitsuak ez dira falta bere obran.  Berria - Kultura   2006-04-13

Hor agertzen dira oraino Inka populuak utzi herrestoak eta berantago, espainol konkistadorren obrak : eliza, gaztelu... kolonial itxuran.  Herria   2005-05-26

Maia, azteka, zapoteka, olmeka eta inka kulturei buruzko dokumentalak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Atahualpa inka Jende Zuzenbidearen arabera baizik ezin zen epaitu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.

Cuzcon, enperadore inkaren gortean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Cajamarca hirian atxilotu zuen Francisco Pizarro konkistatzaileak, Atahualpa buruzagi inka.  Berria - Gaiak   2004-08-26

2 iz inka herriko kidea.

Inkek hildakoaren ondoan opariak eta janaria utzi ohi zuten hark hil ondorengo bizian erabili zitzan.  Berria - Gaiak   2004-03-07

Halaber, inkek bideak erabili zituzten beren konkistak sendotzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Hastapenetan entretenimendu hauek hildakoen omenezko jaiak izaten ziren; horrelaxe egiten zituzten grekoek, Nemeseia izenaren pean, eta baita azteka eta inkek ere.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inken garaiko (3); inken inperioaren (3)


inkakor izond itsaskorra.

Gero, testu hautamenaren desadostasunaz gehiago esan gabe, euli gose batek baino txaplata inkakorrago bati ekin dio, Adarbakoitzaz aritu ginen arratsalde hartakoa bezalako bakarrizketa luze bati: -Bo! Euli gosea baino bero inkakorragoa egiten zuen, baina Norak ez zuen sapa astunaren oharkera handirik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.


inkaminari iz eskujokaria. ik prestidigitadore.

Gaur egun munduan diren eskujokari eta inkaminari guztiek ezagutzen baitute, eta aldiro-aldiro etortzen baitira ezer berririk baduen begiratzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.

Kristalak, inkaminariaren abiltasun ustekabekoarekin xurgatu eta itzuliko dizu figura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

Moises ez zela izan inkaminari bat baino  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 128. orr.


inkaminatu, inkamina, inkaminatzen du ad bat-batean desagerrarazi.

Nik itzal baten arrankura dut: Etxetoko zikin zabor pisuak, hilabete guziz, inkaminatzen zauzkiten, hori zen parte, herriaren garbitasunaren iturri".  Herria   2003-03-20


inkante ik enkante.

inkarnatu, inkarna, inkarnatzen da ad hezurmamitu.

Nekez inkarna zitezkeela ene ideia haiek Urbiaingo orduko bizimoldean eta jende haien baitan...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 412. orr.

Herri gogo edo izpiritua, esaten zuen, gutxiengo batean inkarnatzen da, horretan mamitzen da nazioaren funtsa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.

Politikan bezala, filosofian ere ikus daitezke bata-bestearekin borrokan bi kontinenteak (kontinente bakoitzak printzipio bat inkarnatzen duela).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 229. orr.

Lur honetan ez bada ere, bere mendean inkarnatua zen Arbelbide.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 132. orr.


inkarnazio (orobat inkarnazione g.er.) 1 iz

Indibiduoa, bere moraltasun pribatuarekin, ezereztua ageri da berriro, arrazoimen naturalaren inkarnazioa ei den Estatuaren edo mekanika historikoaren barruan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.

2

Erromako Jondoni Petrin emana, Inkarnazionetik landako 1567 urtean, azaroko kalendetan, gure Aita Sainduagoko bigarren urtean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 105. orr.

Noizean behinka halere agertzen du komentuetako erlisionea ere, inkarnazionearen erlisionea dela, lur honetan errotu erlisionea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 130. orr.


inkas 1 ipar bada ezpada ere.

Inkas zerbeit gertatzen balitz.  Herria   2003-01-14

Izena eman inkas, telefonatuz [...] edo mezu birtual baten bidez.  Herria   2005-02-10

2 inkas eta

Reno-raz geroz, hoin aipatuak diren Joko etxe edo sos etxe horietan itzuliño bat egin gabe ez zen sori izanen, memento batez kilikatu ditugu makina horiek, inkas eta ere!!  Herria   2003-12-04

Inkaseta norbait animatzen bada ere, agian gauzak aldatuko dira.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.


inkatu, inka, inkatzen du ad itsatsi, finkatu.

Ama haurgabetuak, berriz, mendi berdeak oinkatuz, lurrean inkaturiko apatx bikoitzaren oinatzak ezagutu nahi ditu, bazter guztiak begiztatuz, ea nonbait ume galdua hautematen duen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

Antzutasuna, izan ere, semen lodiegiak eragiten du eta, bestela, behar baino likido meheagoak: meheak ezin du dagokion tokian inkatu eta berehala lerratzen da eta fruturik utzi gabe itzultzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Zu, irakurtzean sofan inkatuta geratu zinenean, nagusixeagoa zinen.  Berria - Kultura   2004-09-28


inkesta (orobat enkuesta g.er.) 1 iz arazo edo gai bati buruz, dagokienen uste edo iritziak bilduz egindako azterketa.

Zoriontasunari buruzko inkesta batean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Yediot Ahronot egunkariak plazaratutako inkesten arabera.  Berria - Mundua   2004-02-04

Inkestak kaleratutako emaitzak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Israelgo Yediot Ahronot egunkariak atzo ezagutarazitako inkestaren arabera, herritarren %65ek sostengatzen dute plana eta %26 kontra daude.  Berria - Mundua   2004-10-27

Dakiguna ere da, inkestak salaturik, % 70-ak ez duela deus aldatu nahi, % 18-ak aldiz bai, % 12-ak ez duela bere iritzia emaiten.  Herria   2005-02-10

Inkesta guztiek argi erakutsi dute irabaziko duela, baina, inkestak ez dakigu noraino diren sinesgarriak.  Berria - Harian   2005-05-05

Azken inkestek lehen postuan jartzen zuten Alderdi Sozialista.  Berria - Mundua   2004-06-10

Inkestek hamabi eta hamabost diputatu artean ematen dizkiote Likudi.  Berria - Mundua   2006-03-28

Inkestek besterik adierazten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Hala diote inkestek.  Herria   2005-04-28

Inkestek diotenez, ezkerrak bozen %39,5 jasoko du eta eskuinak %36,5.  Berria - Mundua   2004-06-12

Oleg Malishkin eskuineko ultranazionalistak bakoitzak botoen % 10 ere ez dituztela eskuratuko iragartzen dute inkestek.  Berria - Mundua   2004-03-14

Inkestek alde txikia erakusten dute bi alderdien artean.  Berria - Mundua   2006-04-09

Oposizioak agindutako inkestek ere Chavez hilaren 15eko erreferendumeko garailetzat jotzen dute.  Berria - Mundua   2004-08-08

Inkestan parte hartu zuten emakumeen %17k onartu zuten nahi gabe haurdun geratu zirela 16 urte bete aurretik.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Konfiantzari buruzko inkesten manipulazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 110. orr.

Inkesten emaitzekin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 180. orr.

Hauteskundeak aurreratu behar dira, egoera politikoa ikusita ez daukagu beste irtenbiderik; eta gainera inkestak gure alde daude.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.

Foto-inkesta zen batez ere buruko minik gehien sortzen ziguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 13. orr.

2 (izenondoekin)

Inkesta kuantitatiboari inkesta kualitatiboa ere gehitu dio.  Berria - Harian   2005-09-18

Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 222. orr.

Azpienplegu hori ez da agertzen langabezia-mailari buruzko inkesta ofizialetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Boto asmoari buruzko asteroko inkesta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Bezperako inkestek aurreikusi eta atzo egiaztatu zena.  Berria - Mundua   2006-03-29

3 (egin aditzaren objektu gisa)

Kanpaina haren barruan, inkesta egin zuten Aralarko Mikel Donea ikastetxeko ikasleen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Inkesta euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eginen da, buruz buruko elkarrizketetan.  Berria - Kultura   2004-10-06

Egin ezazu inkesta bat Baionan edo Iruñean, ea zer esaten dizuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 107. orr.

Europako hizkuntzez inkesta egin zuen enpresa bera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Ez da ulertzen zergatik agindu zuten inkesta egitea, herritarren ordezkariek iritzia aurrez emana bazuten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Eusko Jaurlaritzak Euskal Herri osoko inkesta egiteko asmoarekin jarraitu baitzuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Inkesta egiteko 4.000 pertsona pasa galdekatu dituzte Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-09-18

Eusko Jaurlaritzak inkestak egin zituen mahairik mahai, sistema berriaz boto emaileek zuten iritzia jakiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Jada ez dituzte inkestak egiten, Gobernuari komeni ez zaiolako.  Berria - Mundua   2004-11-17

2003ko urrian AEBetako Estatu Departamenduak egindako inkesta baten arabera.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.

Euskararen egoeraz egin inkestaren emaitzak plazaratzean.  Herria   2004-04-08

INRA agentziak eginiko inkesta baten arabera, flandestarren %84k Belgikaren barruan segitu nahi dute.  Berria - Mundua   2004-10-23

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

CIS inkesta etxearen arabera, joan den martxoaren 11ko atentatuek «eragin zuzena» izan zuten handik hiru egunera egin ziren hauteskundeetan, Espainiako hautesleen %28,5en boto asmoan.  Berria - Mundua   2004-05-07

Ezkerrekoek eta eskuinekoek, liberalek eta kontserbadoreek, inkesta enpresek eta komunikabideek galtzailetzat jo dute Kerry aldez aurretik.  Berria - Mundua   2004-10-02

Inkesta elkarteek uko egin diote boto asmoaz azterketa egiteari.  Berria - Mundua   2004-01-04

Inkesta orriak banatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 31. orr.

Harridurarekin jakin dugu gertakari horri buruzko inkesta batzorde proiektu bat baztertu dutela abenduaren 19-an Bruselan.  Herria   2003-02-13

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egiten zuen Soziolinguistika Inkestari zegokion Nafarroako azterketa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Iritzi inkestek erakusten dute estatubatuarrek ez dituztela musulmanak lurralde musulmanean borrokatu nahi.  Berria - Mundua   2006-01-20

Nortasun-inkesta moduko bat betearazi zigun.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 31. orr.

Gehien kontsumitzen diren izozki moten gaineko kale-inkesta-super-interesgarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

168 diputatu eman die barne-inkesta batek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

CIS inkesta gobernuzalearen datuak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Soldata-Egitura Inkestak agerian utzi du Nafarroako gizonezkoen urteko lansaria emakumezkoena baino 6.537 euro handiagoa dela.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

Barne Mediku Egoiliarrek ospitale zerbitzuetan jasotako prestakuntzaren ebaluaketa-inkestaren azterketa estatistikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

6 ipar auzitegi ikerketa.

Inkestak abiatu ziren ohi bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

Auzitegiak ez zuen bere inkesta ongi egin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 97. orr.

Armand Riberolles eta Christophe Seys, orduan Baionan juje zirenek salatu dute, argi eta garbi, nolako traba ukan dituzten inkesten egiteko.  Herria   2001-03-08

Polizi inkestaren arabera, autodun norbaiten laguntza ukan zukeen Lopez de Lacallek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Emeki emeki, Florence Larrieu jujeak segitzen du inkesta eta, azkenean, mintzatzen hasten dira gehienak beldurrik gabe.  Herria   2001-06-28

Lille-tik dator polizia gazte bat eta haren inkestari esker sartzen gara hiri hartako ustelkerian.  Herria   2003-03-13

Bastidako jandarmek inkesta egin beharra omen dute.  Herria   2003-05-08

Beraz, kasketadunak eta kasketagabeak beren inkesten egiten ari zirelarik, argazki, marrazki, grabatze, neurketa eta abar, teknika berri guziak baliatuz, […].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 166. orr.

Eleberri beltzaren lege narratiboak segituz, inkesta baten giroa izan zitekeen batzuetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 36. orr.

Noiztenka, gorputz bat aurkitzen zen Errobi gainean zihoala, baina alferrik ziren inkestak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Iparrekopaetako bidea lekuz aldatzea Kristofe Legagnoak galdeginik, inkesta bururatua zen eta kontseiluak onhartu du aldaketa hori.  Herria   2001-05-17

7 ipar ikerketa.

Inkesten arabera ez da dudarik Al Qaida dela hobenduna, hilak 200 baino gehiago direla.  Herria   2004-03-25

3 nobeletan Amaia Ezpeldoi emazte detektibearen inkestek Bretainia, Parise eta Herri Urratsera eramanen dituzte irakurleak.  Herria   2001-07-12

Bere inkesta egin zuen hitz horren jatorriaren ezagutzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 40. orr.

Hori guztia oso arrazoizkoa zen: errazagoa da bataio-erregistroetara jotzea Petiri Pauloren seme den jakiteko, hori inkesta luze baten bidez frogatzea baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Eskerrak behar zaizkie eskaini filma egileei, Arthur Mac Caig eta Sylvie Garat-i, behar den bezala egin baitute inkesta, mintzaraziz egiazko lekukoak, parte hartu zuten batzu hala nola Lopez Carrillo edo Perote esplikatzen zutela nola hautatuak ziren hiltzaileak eta nola pagatuak ere.  Herria   2001-03-08

8 inkesta publiko ipar

Sarako Herriko Etxeak adiarazten du inkesta publiko bat izanen dela hilabete batez Lezeko Harrobiaz.  Herria   2003-12-25

Negu honetan inkesta publikoa iragan eta, primaderan trenkatuko du auzia herriko kontseiluak.  Herria   2003-10-23

Azken kasu huntan herriak galdeginen du inkesta publiko baten egitea eta gero kontseiluak ondotik beharko du trenkatu.  Herria   2002-09-12

Inkesta publikoaren txostena ez da oraino agertua bainan kontrakoek aldarrikatu dute afera hortan jarraitzen badu auzitegi admistratiborat itzuliko direla.  Herria   2005-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitaratutako inkesta (6); argitaratutako inkesta baten (5); artean inkesta (6); artean inkesta bat (3); artean inkesta egin (3); azken inkesta (6); baina inkesta (3); barne inkesta (3); batek inkesta (3); batek inkesta bat (3); bere inkesta (3); beste inkesta (5); buruzko inkesta (14); da inkesta (8); den inkesta (8); du inkesta (15); du inkesta publiko (4); duen inkesta (9); dute inkesta (5); duten inkesta (3); edo inkesta (3); egindako inkesta (26); egindako inkesta batean (3); egindako inkesta batek (4); egindako inkesta baten (18); eginiko inkesta (10); eginiko inkesta baten (6); eta inkesta (11); euskararen inkesta (4); hiru inkesta (4)

inkesta bat (46); inkesta bat egin (13); inkesta bat egingo (3); inkesta batean (11); inkesta batek (14); inkesta baten (66); inkesta baten arabera (54); inkesta baten berri (3); inkesta bati (4); inkesta bati jarraiki (3); inkesta bera (3); inkesta bere (3); inkesta beren (3); inkesta beren gain (3); inkesta bete (3); inkesta bururatua (3); inkesta egilea (3); inkesta egileek (4); inkesta egin (31); inkesta egin du (4); inkesta egin dute (3); inkesta egin zuen (4); inkesta egin zuten (4); inkesta eginen (3); inkesta egiteko (4); inkesta egiten (5); inkesta eta (4); inkesta etxeak (5); inkesta gehienek (5); inkesta guztiek (11); inkesta guztien (3); inkesta guztien arabera (3); inkesta guztietan (3); inkesta honen (3); inkesta hori (6); inkesta horrek (4); inkesta horren (12); inkesta horren arabera (4); inkesta horren emaitzak (4); inkesta horretan (4); inkesta horri (3); inkesta inguru (3); inkesta martxoaren (3); inkesta publiko (10); inkesta publiko bat (6); inkesta publikoa (9); inkesta soziolinguistikoa (7); inkesta soziolinguistikoak (6); inkesta soziolinguistikoan (3); inkesta soziolinguistikoaren (5); inkesta soziologiko (3); inkesta soziologiko bat (3); inkesta x (4)

azken inkestan (4); dio inkestak (4); du inkestak (5); egindako inkestak (5); egindako inkestan (5); eta inkestak (6); hainbat inkestak (3); inkestak agerian (5); inkestak agerian utzi (4); inkestak egin (4); inkestak egiten (3); inkestak erakusten (4); inkestak eta (5); inkestak eta beste (3); inkestak ez (5); inkestak ez du (3); iritzi inkesta (4); kaleratutako inkesta (5); plazaratutako inkesta (3); poliziak inkesta (3); zen inkesta (5); zuen inkesta (3); zuten inkesta (3)

aktiboaren inkestaren (4); aktiboaren inkestaren arabera (3); argitara emandako inkestaren (3); azken inkestaren (8); azken inkestaren arabera (5); biztanleria aktiboaren inkestaren (3); duen inkestaren (3); duen inkestaren arabera (3); dute inkestaren (3); egindako inkestaren (13); egindako inkestaren arabera (11); eginiko inkestaren (4); eginiko inkestaren arabera (3); emandako inkestaren (4); emandako inkestaren arabera (4); inkestaren arabera (70); inkestaren datuak (3); inkestaren emaitza (3); inkestaren emaitzak (22); inkestaren emaitzen (3); inkestari erantzun (4); izeneko inkestaren (3); jaurlaritzaren inkestaren (3); zuen inkestaren (4)

azken inkestek (11); azken inkesten (35); azken inkesten arabera (30); azken inkestetan (3); baina inkestek (3); diote inkestek (13); diren inkesten (4); diren inkesten arabera (3); du inkestetan (3); dute inkestek (7); egin inkestetan (4); egin inkestetan argi (3); egindako inkestek (5); egindako inkesten (6); egindako inkesten arabera (5); egindako inkestetan (4); ematen diote inkestek (3); eta azken inkesten (3); eta inkestek (6); eta inkesten (5); eta inkesten arabera (5); eta inkestetan (4); inkestei jarraiki (3); inkestek botoen (4); inkestek diote (9); inkestek diotenez (5); inkestek erakusten (10); inkestek erakusten dute (4); inkestek erakusten dutenez (4); inkestek ere (5); inkestek eta (3); inkestek iragarri (3); inkestek iragartzen (3); inkesten arabera (133); inkesten arabera erredakzioa (3); inkesten emaitzak (4); inkesten emaitzek (3); inkestetan argi (3); inkestetan gora (5); zioten inkestek (3)


inkestagile iz inkestak egiten dituen pertsona.

Sexua garrantzitsua den ala ez, kazetariek eta inkestagileek maiz egiten duten galderak, ez du zentzurik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 124. orr.

Dabid maisuak klase partikularrak besterik lortzen ez zuela ikusirik, bestelako lanetan hasi zen izena ematen: etxez etxeko saltzaile, inkestagile, gauzaintzaile...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 65. orr.

· Epaileek berek ez dute onartu erranez mintzatuko zirela bakarrik justiziako inkestagileekin.  Herria   2004-02-19


inkestalari iz inkestagilea.

Asteak, hilabeteak pasatu zituzten inkestalariek, azkenean turistak iduri baitzuten eta ez baitzuten ahoan besterik, zinez bazter ikusgarriak zirela Euskal Herri honetan eta damugarri zela holako edertasunak eta ontasunak andeatzea balio gabeko ixtorio triste batekin...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.


inkestatu iz inkesta baten galdeketari erantzun dion pertsona.

Ekialdean inkestatuen %12k dute jarrera hori eta mendebaldekoen %24k.  Berria - Mundua   2004-10-06

The Washington Post egunkariak kaleratutako inkesta baten arabera, inkestatuen %27k uste dute ekonomia dela auzi garrantzitsuena, Irak %26k, «terrorismoa» %19k eta osasuna %9k. herriaŽ


inkestatzaile iz inkestagilea.

Inkestatzaile guztiek, baita oposizioarentzat lan egiten dutenek ere, Chavezi ehuneko hamarretik jaisten ez den abantaila ematen diote.  Berria - Mundua   2004-08-08


inkiet 1 izond urduria, artega.

Gizon inkieta, sekula ez satisfos bezala.  Herria   2004-10-21

2 (adizlagun gisa)

Ezpeleta zeharkatzen ari ginela, ikastolako arduradun bat hurbildu zitzaidan inkiet, hemen erraten den bezala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.


inkietagarri izond kezkagarria.

Begirakune inkietagarria.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 107. orr.


inkietante izond kezkagarria.

Beldurra sentsasio inkietantea da.  Berria - Kultura   2004-02-06


inkietatu, inkieta, inkietatzen da ad kezkatu, artegatu.

Mutil xifritua begira zegokidala ikustean hargatik, inkietatu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

Ez inkieta!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 32. orr.


inkisidore (orobat inkisitore g.er.) 1 izond/iz larderiaz galdekatzen duena.

Edo hik ere heure anaiaren inkisidorea izan behar ote duk?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

Haren idazkariak [...] edonolako heterodoxien inkisidore guztiz zorrotzaren ospea zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Ugazaba inkisidorearen begirada zorrotzetik aske.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 15. orr.

Gabriel Celayaren edo Unamunoren memoria erasotu zein liburu-dendak erretzen dituztenak atzoko eta gaurko inkisidoreen zerrendetan sartzen direla beren kabuz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

Zerk sortzen du absurdo hori? -galdetu zuen Jonathanek, ikus-entzuleei finko begiratuz, inkisidore-begiradaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

· izond Milaka dira, eta Bradburyrena bezalako salaketetarako abiapuntu ezin hobeak, gizakion espiritu inkisidoreak eragin dituen suntsiketak, erreketak, txikizioak, hilketa eta salaketak, kartzela-aldiak, desterruak, pertsekuzioak, torturak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Haren begi inkisidoreak berehala hasi ziren dantzan, dena miatuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.

2 Inkisizioko auzitegiko epailea.

Ofizio Sainduko inkisidoreak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 429. orr.

Ulertu nahi du, halaber, zein zeruk onartzen duen Lancre inkisidorea euskal lurraldeetan egiten ari den sarraskia...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.

F. Tom. Lorenzo Matteucci-k, Ankonatar Markako Inkisitore orokor, Gaizkeria Heretikoaren kontra bereziki Ordezkari izendatuak, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.

Apezpikuek, inkisidoreek eta bertze elizgizonek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 101. orr.

1252an Inozentzio IV.ak akusatuak torturatzeko baimena eman zien inkisidoreei.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Edonor epaitzeko eta zigortzeko ahalmena zuten inkisidoreek.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Inkisidore Jaunek, Ikerle diren ber, ez dutela neholako eskubiderik nehongo apezpiku xumeenaren ala gaiztoenaren gain.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.

Pertsonaien artean, bada bat garrantzi berezia hartzen duena: Inkisidore Nagusia.  Berria - Kultura   2004-12-01

Jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 556. orr.

Elurra bezala hurbildu ziren inkisidorearen guardiak, paisajearen zurian hots handirik atera gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 421. orr.

· -Zer nahi duk, jaun inkisidorea honat ekartzea, eta hi sutan erretzea, orain dela urte batzuk Lapurdiko sorgin haiek bezala?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.

Zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínek zinez izan behar baitzuen bere osaba inkisidorearen eskolakoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 605. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inkisidorea izan (3); jaun inkisidorea (3); jaun inkisidoreak (6); jaun inkisidorearen laguna (3)


inkisitibo izond zehatz arakatzen edo ikertzen duena.

Justizia penalaren izaera publikoa, auzi akusatzailea eta ez inkisitiboa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.


inkisitorial 1 izond inkisidoreari edo Inkisizioari dagokiona.

Artzapezpikuak izendaturiko Batzorde inkisitorialaren epaiarekin ados ez zegoelarik, Meister Eckhartek zuzenean eta pertsonalki Avignongo aitasantuarengana jo zuen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Prozesu inkisitorial bat irekitzen dio "fedearentzako doktrina arriskutsuak zabaltzeagatik herriari egindako alemanezko sermoietan".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

2 inkisidore gisa aritzen dena.

Ikuspegi hori alderdikoia eta inkisitoriala izaten da, mugak eta hierarkiak ezartzera oso emana. inork ezin zuen haren presentzia mehatxagarria, inkisitoriala, harroputza eta lotsagabea jasan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.

Garaiak eta zirkunstantziek hala eskatuta, eskuin inkisitorialak garatu du estreina Volksgeist espainolaren definizioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.

Buruzagien autonomia falta kezkagarria dago politikan, ortodoxia inkisitoriala sortzen duen iritzi egoera baten aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28


Inkisizio (orobat inkisizio g.er.) iz antzinako eliz auzitegia fedearen kontrako hutsak zigortzeko sortua. ik ofizio 8.

Nork sinetsiko luke garai batean izan zela Inkisizioa baino auzitegi izugarriago bat, eta auzitegi hau Karlomagno berberak ezarri zuela?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Espetxetik, gutun bat bidali zion Erromako Ofizio Santuari -Inkisizio beldurgarriari, alegia- aita salatuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Gorteko jendeak kementsu hauspotzen ditu kontuok, eta elizgizon ahaltsuenen eta Inkisizioko arduradun nagusien belarrietara helarazten dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.

1600, Giordano Bruno-ren heriotzaren urtea, filosofo "heretiko" hori izan baitzen Inkisizioak kiskalitako azkena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Inkisizioak hamaseigarren mendean komisarioa zeukan Bermeon.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 64. orr.

Inkisizioak 1774ko ekainaren 20an debekatu egin zuen liburua irakurtzea, baina liburuari baimena ematen jarraitu zuen Gaztelako Kontseiluak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.

Sanbenito: inkisizioak zigor gisa inposatzen zuen ikurra, jantzita eramateko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.

Bisigodoen kodeari zor dizkiogu egungo inkisizioaren arau, printzipio eta ikuspegi guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Inkisizioaren epaiketa ekarri nuen gogora, eta hartatik abiatuta nire benetako egoeraren berri izaten saiatu nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.

Eginahalak oro egin zituen Espainiako Inkisizioaren auzitegitik auziaren kentzeko eta Erromara eramateko, bere epaile naturalaren, hau da, Aita Sainduaren beraren aitzinera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Itxaropena zen, oinaze estiran gailentzen den itxaropen hori, Inkisizioaren leotzetan ere heriotzara kondenatuei belarrira mintzatzen zaiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.

Inkisizioaren odol-egarriak luzeak ditu atzaparrak eta zorrotzak hortzak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.

Inkisizioa Europan ezarri zuenaren eguna da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aulki elektrikoaren inspirazio iturri nagusia inkisizio garaiko galdeketa aulkian dago ziur aski.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak, bazuten zer ikustekorik zilibitu, firulin edo danbolinarekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

3 ikerketa; galdekatzea.

Denbora nolabait pasatzearren egiten zidan itaunketa, ni bere dotrinan leziatzearren eta bere buruari haize ematearren, inolako inkisizio-asmo benazkorik gabe: bera soldadu bat zen, ez borrero-morroi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Auzi penala erruztatuaren aitorpena lortzera bideratzea, inkisizio-prozedurak erabiliz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Prebentzio orokorraz, edo inkisizio-auziarekin amaitu beharraz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inkisizio garaian (3); inkisizio garaiko (3); inkisizioaren aurrean (3); inkisizioari buruzko (3)


inklinatu, inklina, inklinatzen 1 da ad makurtu.

Habe bakar bat zutik jarrita erabiltzeak, beraz, abantaila hori du, alegia, aurretik nola jarri nahi den pentsatuz, albo batera inklinatu eta karga nahi den tokian utz daitekeela, ezkerrean edo eskuinean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Makina hori sei eratara mugitzen zen: aurrera, ezkerrera eta eskuinera; bultzatuz gero, gora ere berdin altxatzen zen; eta inklinatuz gero, behera jaisten zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Gure ikuspen-ardatzari buruz inklinatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Hodiak jarriko dira zanga aldera inklinatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) ik makur 2.

Bi isuriko estalkia jarri zioten estalpeari, eta gailur inklinatu hori lohiarekin igurtziz, euri-ura kanpora botatzen saiatu ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Galileok berak aukeratutako pisua zuten bolak plano inklinatutik eraitsi zituenean (...), argi bat piztu zitzaien natur zientzialari guztiei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.


inklinazio (orobat inklinazio) iz makurdura.

Argiak erretinan jotzen duen lekuak, eta argiak iristean duen inklinazioak eragiten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Pitagorasen triangelu angeluzuzenak duen proportzioaren araberako inklinazioa emango zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.

Nire herriko lege zaharrak agintzen duen berrogeita bost graduko inklinazio prestu eta eskuzabal horrekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Zodiakoaren inklinazioaren eta eguzkiaren ibilbidearen araberakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.


inklinometro iz ibilgailu edo paretan baten horizontalarekiko makurdura neurtzeko gailua.

Proposamen horien harira, Ingurumen Ministerioak beste hainbat sismografo eta inklinometro jarriko ditu urtegian, lurrikarak eta ezker hegala aztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25


inklusibo izond

Eskola integratzailea eta eskola inklusiboa gauza bera da?  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Eskola inklusiboaren oinarriak sendotu nahi dituzte ikastolek, eta ikasle atzerritarren eskolaratzea marko horretan kokatu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01


inklusio 1 iz barnean hartzea.

Inklusioa esaten dugunean da haiek gurean integratu behar badira, guk zer egin dezakegun, eskolak zer urrats egin behar dituen, nola ireki behar dituen ateak pertsona horiek eta kolektibo horiek egin behar duten ibilbidea errazteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Hala ere, inklusioak ez die soilik etorkinei eragiten, gizartean beste ezberdintasun batzuk baitira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

2 (hitz elkartuetan)

Inklusio estrategia bat da, eta horretan elkarrekiko erantzukizunaren printzipioa bere erabateko esanguraz ageri da. espazio eta geografia kokapenen eremu bat izango da, koordenada, distantzia, auzo-harremanak eta inklusio-harremanak eta guzti.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

3 masa baten barnean nabaritzen den gorputz arrotza.

Izan ere, Cullinanek bazuen erdigunean kristala lausotzen zuen inklusio bat, harribitxiaren edertasuna "zikintzen" zuen barneko akats bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.


inkognita iz ezezaguna.

Hala ere, horrek ez zituen inkognita guztiak argitzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 109. orr.

Hor zegoen koska, korapilo itsua, inkognita edo ezezagun erraldoi eta beldurgarri bat zuen ekuazioa planteatzea zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Hala ere, horrek ez zituen inkognita guztiak argitzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 109. orr.

Alderdien legeak markatu du kanpainako inkognitarik handiena.  Berria - Harian   2005-04-18

Zergatik X Films? inkognita zelako, ez genekielako zer izanen zen.  Berria - Kultura   2006-02-22

Nor zen, bada, Juan Perez Lazarragakoa? hori da inkognita handienetako bat.  Berria - Kultura   2004-03-09


inkognito adlag nortasuna ezkutatuz.

Donostiara 1853an inkognito etorri zen bidaiari ingeles hark.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.


inkoherente izond loturarik gabekoa.

Tresneria-enpresa bateko departamentua izateko femeninoegia iruditu zaizu beti diseinua, inkoherentea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.

Funtsean, esan daiteke bakoitzak badituela bere oinarri etikoak, eta oinarri horiek zenbaitetan koherenteak izan daitezke, eta beste batzuetan inkoherenteak, eta batzuetan norbaitek muzin egingo dio bere etikari, bekatu egingo du alegia.  Berria - Kultura   2004-09-23

Ohar interesgarriak, zalantza barik, baina zerikusi gabekoak, are inkoherenteak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 84. orr.

Ergelak! naturak atsegin hartzeko aholkatzen digu beti, inoiz ez digu bestelako zaletasunik, bestelako haizerik ematen; nola izango da hain inkoherentea?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.


inkoherentzia 1 iz loturarik eza.

Kontraesan horiek denboran irauten dutenean, eta salbuespena zena zure bizitzaren oinarrizko arau bihurtzen denean, orduan sortzen da inkoherentzia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 55. orr.

Jainkoaren kontzeptuarekin bat ez datozen inkoherentziak saihesteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Onartzen zituen nire mania eta inkoherentziak, jasaten zituen nire beheraldi ilunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

Inkoherentziak, kontraesanak, esan gabe gelditzen direnak.  Berria - Kultura   2004-01-24

Ez duzu inkoherentzian erori nahi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Guareschik inkoherentzia politikoa predikatzen duela esan daiteke.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.

Edonola, inkoherentzia etikoa baino larriagoa iruditzen zait inkoherentzia politikoa.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Jende asko ezagutu dut inkoherentziaren zubiak erabiliz bere bizitza goitik beheraino aldatu duena aurpegiko irribarrerik galdu gabe.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 55. orr.

2 loturarik gabeko gauza.

Nahiago Biblia neronek irakurri eta egoki iruditzen zaidana pentsatu irakurri dudanaz, zuzenean nahi dut jabetu berri onez, eta ez entzun apaizei gripeak jotako ahotsaz inkoherentziak botatzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.


inkomodatu, inkomoda, ikomodatzen da/du ad deseroso sentitu edo sentiarazi.

Hirian jendea alferrik mugitzen zen, ez zegoen erne, edozergatik inkomodatzen zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 268. orr.

Barkatu, kontatzen ari naizenak inkomodatzen bahau -gehitu zuen ahots apalez, tonu ia goxoz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.

Nik ere hala uste dut! jauna, esan behar dizudana... -gelditu egin da, eta gorritu-: baina, inkomodatzen zaitut, beharbada?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.


inkomodo izond deserosoa.

Horregatik hartzen dute Turkian idazle "inkomodotzat”.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Askotan izaten dut susmoa, balioak goraki aipatuz, azpitik morala sartu nahi izaten zaigula mozorropean, eta oso inkomodo sentitzen naiz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.


inkomunikatu, inkomunika, inkomunikatzen 1 du ad bakarkako ziegan komunikaziorik gabe jarri.

Azken 25 urteotan 10.000 euskal herritar atxilotu eta inkomunikatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Guardia zibilek atxilotu, inkomunikatu eta torturatzen gaituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Torturatzeko inkomunikatzen dituztela diote TATek eta AAMk.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Ertzaintzak ez du «sistematikoki» atxilotua inkomunikatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Legeri antiterroristaren babesean atxilotuak inkomunikatzen dira, Hori da zuri ezartzen dizuten zigorraren helburua: zu bakartzea, inkomunikatzea, bakarrik sentitzea eta damutzearen mugara eramatea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Hiru egun inkomunikaturik egon ondoren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 69. orr.

Emakumeak bi egun pasa ditu poliziaren eskuetan, inkomunikaturik, arropa artean legamia eramateagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Eta, kasik zazpi egunez inkomunikaturik eta egoera kaxkarrean atxiki dute, gizatasun izpirik gabe.  Herria   2003-03-06

1997an, elurte makur mardul batek lanak ematen ditu sei egunean penintsulako ordokian: 22 pertsona hil, eta 1000tik gora auzo eta herri inkomunikatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Atzo arratsaldera arte inkomunikatuta atxiki zuten, «Israelen segurtasunaren aurkako egitateak» leporatzen zizkiotelarik.  Berria - Mundua   2004-05-28

2 bakartu, komunikaziorik gabe gertatu.

Eguraldi makurrak Kantabriako Liebana eskualdeko hamazazpi herri inkomunikaturik utzi zituen.  Berria - Harian   2005-01-26

Haitiko Gobernuak atzo adierazi zuenez, 662 gorpu bildu dituzte, baina ohartarazi zuten kopurua nabarmen haz daitekeela, larrialdi zerbitzuak inkomunikatuta dauden herrietara iristen diren heinean.  Berria - Mundua   2004-09-22

[Eraikinaren] teilatuan elur ugari zegoen eta haren pisuak eragin zuen hondamendia: «Ehunka pertsona inkomunikatuta gelditu dira barruan».  Berria - Mundua   2006-01-29

3 (era burutua izenondo gisa)

Aniztasuna ona da, zalantzarik gabe, baina lubaki inkomunikatuek sortutako eta produzitutako lanek ez garamatzate inora, ez bada, gure irakurlegoaren eta eroslegoaren nahasmenera.  Berria - Kultura   2004-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atxilotu eta inkomunikatu (5); biak inkomunikaturik (3); bost egunez inkomunikaturik (6); egunez inkomunikaturik (8); egunez inkomunikaturik egon (3); egunez inkomunikaturik izan (3); eta inkomunikaturik (4); inkomunikatu eta (6); inkomunikaturik dago (3); inkomunikaturik dauden (5); inkomunikaturik deklaratu (4); inkomunikaturik eduki (7); inkomunikaturik eduki zuten (3); inkomunikaturik egon (17); inkomunikaturik egon da (3); inkomunikaturik egon zen (4); inkomunikaturik izan (8); inkomunikaturik izan zen (3); inkomunikaturik jarraitzen (3)

arte inkomunikatuta (5); atxilotu eta inkomunikatuta (3); atxilotuak inkomunikatuta (3); bost egun inkomunikatuta (3); egun inkomunikatuta (8); egun inkomunikatuta egin (3); egun inkomunikatuta egon (4); egunez inkomunikatuta (8); egunez inkomunikatuta eduki (6); ere inkomunikatuta (3); ertzaintzak inkomunikatuta (3); esku inkomunikatuta (9); esku inkomunikatuta egon (8); eta inkomunikatuta (14); gazteak inkomunikatuta (3); guztiak inkomunikatuta (3); hiru egunez inkomunikatuta (3); inkomunikatuta dago (4); inkomunikatuta daude (6); inkomunikatuta deklaratu (3); inkomunikatuta eduki (13); inkomunikatuta eduki ondoren (3); inkomunikatuta eduki zuten (5); inkomunikatuta egin (6); inkomunikatuta egon (29); inkomunikatuta egon diren (3); inkomunikatuta egon eta (3); inkomunikatuta egon ostean (4); inkomunikatuta egon zen (6); inkomunikatuta eraman (3); inkomunikatuta izan (11); inkomunikatuta izan zuten (4); inkomunikatuta jarraitzen (4); inkomunikatuta zegoela (4); zibilaren esku inkomunikatuta (6)

ez inkomunikatzeko (4)


inkomunikatze iz bakarkako ziegan komunikaziorik gabe jartzea.

Askatasun, adierazpen eta defentsa eskubideak urratu dituztela, atxilotze, inkomunikatze eta kartzelatze neurrien erabilera gehiegizkoa egin dutela.  Berria - Harian   2005-02-20


inkomunikazio 1 iz atitxilotu bat inkomunikaturik egotea.

Ertzaintzak inkomunikazioa ezarri ez dezan neurriak hartzeko. Inkomunikazioa Ertzaintzaren komisarietatik desagerrarazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Inkomunikazioak tortura ahalbidetzen duenez, inkomunikazioa arautzen duen legeria indarrik gabe uzteko eskatu zuen Van Bovenek. herriaŽ

Inkomunikazioa desagertzea, polizi-etxeetan kamerak jartzea.  Berria - Harian   2005-08-12

12 eguneko inkomunikazioa onartzen duen legeria bat.  Berria - Harian   2005-08-12

Inkomunikazioa amaitzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Madrili.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Bestalde, Haritz Totorikari atzo kendu zioten inkomunikazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Inkomunikazioa erabaki judiziala da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Erdiek inkomunikaziopeko egunetan torturatu egin zituztela salatu zuten. herriaŽ

2 komunikaziorik eza.

Telebistarik ez, inkomunikazioa dakar eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

Hilabete gutxi egin zuen Ertzaintzak atxilo eraman zuenerako, bost eguneko inkomunikazio aldian torturak nozitu ondoren, Alcalan sartu zuten atzera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 183. orr.

Hiperkomunikazioak inkomunikazioa dakarrela, hori ez al da topiko zahar ustela?  Berria - Gaiak   2006-01-29

Erabatekoa duk haien eta nire arteko inkomunikazioa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 90. orr.

Baina bi kultura horiek gero eta gehiago urrutiratzen badira elkarrengandik [...] bien arteko amildegia sakondu egingo da, bi kodeen arteko inkomunikazio erabatekoa eragiteraino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Gutasuna pixkaka galtzen ari gara, mahaian ez ezik, hizkuntzan eta kontzientzian orobat, nitasunaren mesedetan, inkomunikazio eta indibidualismoaren eraginez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 101. orr.

Gehienez ere, inkomunikazioaren azpiko zirrikitutik sartzen zen argi izpi ahula baino ez bide zen beretzat komunikazioa une haietan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Inkomunikazio egoera euren kabuz ezartzen dute horiek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 113. orr.

Bost bilbotarrei, gainera, inkomunikazio egoera ezarri diete.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Inkomunikazio epea amaitu arte zain egon eta tortura testigantzak entzutean kezkatzea nahikoa ez dela-eta.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Mardonesek inkomunikazio hasieran -lehengo larunbatean atxilotu zituztenean- kolpeak eta presioak jasan zituela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Snowek aipatzen zituen bi kulturetako bakoitzean daude inkomunikazio arazoak, kultura-klase bakoitzean ere inkomunikazio esparruak gero eta sakonagoak baitira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Inkomunikazio eredu xelebre honen ostean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atxilotuen inkomunikazio (4); bost eguneko inkomunikazio (3); den inkomunikazio (3); eguneko inkomunikazio (3); ere inkomunikazio (3); eta inkomunikazio (11); eta inkomunikazio aldian (3); inkomunikazio aldia (6); inkomunikazio aldia amaitu (3); inkomunikazio aldian (14); inkomunikazio aldian pairatutako (3); inkomunikazio alditik (3); inkomunikazio alditik atera (3); inkomunikazio egoera (21); inkomunikazio egoera salatu (3); inkomunikazio egoeran (17); inkomunikazio epea (5); inkomunikazio epea agortuta (3); inkomunikazio garaian (7)


inkomunikazioaldi (orobat inkomunikazio aldi) iz komunikaziorik gabeko aldia.

Inkomunikazioaldian torturak salatu zituen Altzugurenek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Inkomunikazio-aldiak iraun zuen bitartean pasatako izua eta larria ez dira errazak adierazten paperaren gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.

Inkomunikazioaldian galdera bat bera ere ez ziotela egin esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Hilabete gutxi egin zuen Ertzaintzak atxilo eraman zuenerako, bost eguneko inkomunikazio aldian torturak nozitu ondoren, Alcalan sartu zuten atzera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 183. orr.


inkonexo izond loturagabea.

Eta horrelako hainbat esaldi inkonexo esan zituen Luvinok, bata bestearen atzetik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 99. orr.


inkonformismo iz konformismorik eza.

Inkonformismoaren lasaikeriaren kutsua dute.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 85. orr.

Gazteriaren inkonformismoaz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Errebeldia, inkonformismoa eta irudi estereotipatuen ukazioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.

Bizitza nola badoa zure lehendabiziko liburuan, jadanik, zure obran konstante bilakatuko den inkonformismo kutsua, etsipena eta iluntasuna nabari dira...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 305. orr.


inkonformista 1 izond inkonformismoarena, inkonformismoari dagokiona.

Makro-prozesu politiko, orokor eta ezkerreko gizarte mugimendu inkonformisten, zein euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duten taldeen aurka ad hoc eginak. Europako ingurune intelektualean entzun daitezkeen ahots ziztatzaileen eta inkonformistenetako bat. herriaŽ

Etsi duen jendeak hiritik betirako alde egin aurretik egiten duen azken keinu inkonformista besterik ez da, agian.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 114. orr.

2 iz inkonformismoz jokatzen duen pertsona.

Zuen artean egon daitezkeen inkonformista guztiak babestuko eta euren lan eskubidea defendatuko dituzuelakoan nago.  Berria - Kultura   2006-02-05


inkonfundible izond ezin nahasizkoa.

Edonoizko fasetakoak direla, inkonfundibleak ez ezik balio absolutuko poemak ditugu bereak.  Berria - Harian   2005-12-06


inkongruente izond kongruentziarik gabea.

Alderantziz, berretsi egin zuen Jahve eta Kristoren elkartze inkongruentea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Erakundezko estalki handia [...] inkongruentea da eliza baten izaera espiritualarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

Bi kasuetan ondorioa zera izan zen, gizarteari maila ekonomikoan egitura berri bat eman ziotela, maila politikoan zuten egiturarekin inkongruentea zena  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.


inkongruentzia iz kongruentziarik eza.

«Gizonaren egiaren antropologiarekiko inkongruentzia garbia» direla dio.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Inkongruentzia izan zen.  Berria - Mundua   2004-03-31


inkoniatu izond

Inkoniatua (désolé) den irakurlea.  Herria   2004-12-09


inkonparable izond ezin konparatuzkoa.

Pixka bat obsesionatuta zeudela denak marko inkonparablearen kontu harekin, horrexegatik agertzen zitzaiela nonahi.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.


inkonpatible izond ezin bateratuzkoa, bateraezina.

Ezinegona sumatzen dugu horretaz jabetzen garenean, batez ere berdintsu erakartzen gaituzten bi aukerak inkonpatibleak direnean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 29. orr.


inkonpetente izond ezgaia, gaitasunik gabea.

Eta inondik ere, inkonpetente hutsa da ohol biko zerraldo hau enkargatu duen ergela!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.

Bere lana behar bezala bete ez duen langile inkonpetenteari esleitzea istripuaren ardura, eta ez sistemaren (giza osagaiak barne) konplexutasun konstitutiboari.  Berria - Gaiak   2006-03-26


inkonpetentzia iz gaitasunik eza.

Arafati «agintekeria eta etsaiei aurre egiteko inkonpetentzia» leporatuta.  Berria - Mundua   2004-11-05

Beste askotan bezala, ideologia eta kontzeptu errepublikanoen inguruan sistema judizial britainiarrak duen inkonpetentzia eta ezjakintasuna erakutsi du.  Berria - Mundua   2004-12-28

Irribarrea eta lasaitasuna sortzen baitu besteen inkonpetentziak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.


inkonpleto izond osatugbea.

Nobela inkonpletoa zen Vredaman, beraz; idatzi den onenetakoa, hala ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 186. orr.


inkonprentsio iz ulertu ezina.

Inkonprentsioaren bakardade latzean murgilduak, ez dute familiarik, ez hiririk, ez deus ere; inork ez ditu nahi, maite.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 61. orr.


inkonsistente izond funsgabea.

Locke sonatuak adigai hauek esperientziatik eratorri zituen kontsiderazio honen gabeziagatik, eta berak adigai hutsak esperientzian aurkitu zituelako, eta hain era inkonsistentean jokatu zuen, non beraiekin esperientziaren mugaz erabat goiti doazen ezagutzak lortzeko saialdia egitera ausartu baitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.


inkonstante izond jarraikitasunik gabea.

Gure oroimena gara, forma inkonstanteen museo kimerikoa gara; apurtutako ispilu pila hori gara.  Berria - Gaiak   2004-05-05


inkonstituzional iz ez-konstituzionala.

Espainiako Gobernuak emakumearen aurkako indarkeriaz aurkeztutako lege-proiektua inkonstituzionala dela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Beraz, ezin esan baztertzailea denik, ezta inkonstituzionala ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Ibarretxe plana erabat inkonstituzionala da, haren oinarrizko printzipioa hausten duelako.  Berria - Harian   2005-02-02

Diktadurako sei agintari militarrei ezarri zien indultua inkonstituzionaltzat jo zuen atzo Rodolfo Canicoba epaileak  Berria - Mundua   2004-03-20


inkonstituzionaltasun (corpusean inkostituzionaltasun bakarrik) iz konstituzionala ez denaren nolakotasuna.

Bardeako tiro eremua kentzea, A-15 autopistaren doakotasuna, eta Nafarroako lege batzuen aurkako inkostituzionaltasun helegiteak kentzea eskatuko du, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04


inkonsziente ik inkontziente.

inkonszienteki ik inkontzienteki.

inkontinente izond neurribiderik gabea.

Jaiotzak kontrolatzen zituen ingeniari agnostikoak nekazari inkontinente eta superstiziosoagandik honek ingeniariagandik adina zeukan ikasteko  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.


inkontinentzia 1 iz gernu jarioa kontrolatzeko ezintasuna.

Adin handian, esate baterako, maskuriko irteera zaintzen duten muskuluek kontrola galtzen dute, eta inkontinentzia sortzen da, eritasun gogaikarri bat, uste baino arruntagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Maskuriko minbizia, inkontinentzia eta beste gaitz batzuk tratatzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Albo ondorioak: Orain arte inoiz ez du gernu inkontinentziarik eta inpotentziarik eragin.  Berria - Gaiak   2004-11-21

2 neurribiderik eza.

Imajinatu ezazu eszena: astapotro ero amorratu bat, burmuina kokainaz edo anfetaminaz gainezka, eta, erreka amazoniko baten inkontinentziaz, non sequiturs eta non sequiturs bota eta bota sekula deus ulertu ez duten entzuleen gainera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.


inkontratu, inkontra, inkontratzen da/du ad topo egin, aurkitu,.

Ubarnerat joan eta nekazari batekin inkontratu nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.

Alferrikakoak izan ziren, handik aitzina, gure entseiuak eta itzul-inguruak, haren edireiteko eta inkontratzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 211. orr.


inkontrolatu izond kontrolik gabekoa.

Aldaketa inkontrolatuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Neskak atzazalak haginka desitxuratzeko zaletasun inkontrolatua izaten zuen eta inoiz ez zuen belarritakorik erabiltzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 84. orr.

2 agintarien kontroletik at indarkeria erabiltzen duen pertsona.

Beisbol bateak eskuetan inkontrolatuen erasoetatik gazteari etxeraino lagundu zioten ahots bipilak ditu akorduan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 85. orr.

Inkontrolatuek ez gaituzte kikilduko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Inkontrolatu talde batek Ander harrapatu eta bortizki jipoitu zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 114. orr.


inkontru 1 iz topo egitea.

Inkontru bakarra izan zuten bizkaitarren aurrelariekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.

Buruz buruko inkontruetan, batez ere, baionetazko kargetan garbiki, gutarrak urrundik hoberenak izan zirelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Ustekabeko inkontrua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 511. orr.

Gartsutasuna itzaltzen hasi zitzaion, sentimenduak hozten, eta Abas Al-Helurekiko inkontru haien aurreko egoerara itzultzen sentitu zen, hunkiduraz eta itxaropenez gabetua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 188. orr.

Darasa kaleko inkontruaren biharamunean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 235. orr.

2 inkontru egin topo egin.

Orduan erregek hurran etsitua zebilela, egin zuen inkontru baratzezain pobre baten emaztearekin, eta haren gernuaz edo ur-isuriaz begiak igurtzi zituen bezain fite, argitu zen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 73. orr.

Bortuko gerlariekin inkontru egin genuen lekutik hurbil.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.

-Heriotzarekin hiru aldiz egin dugu inkontru, eta ez nuke aitzina egin nahi...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.


inkontsekuente izond esaten denaren eta egiten denaren artean egokitasunik atxikitzen ez duena.

Hirugarren munduko politika inkontsekuentea egin da eta gutaz inor fida ez dadin lortzen ari zara.  Berria - Harian   2005-05-12


inkontsekuentzia iz esaten denaren eta egiten denaren arteko egokitasunik eza.

Osterantzean kontraesan nabaria edo inkontsekuentzia egongo da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

Aldi berean, kritikatzen gaituzten batzuk esaten ari dira, eta ez inkontsekuentziarik gabe, gure irudi batzuek ez dutela izadiaren antzik batere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.

Jolasak, ingenioak, ironiak, subjetibitatea askatzen dute eta inkontsekuentziara bultzatzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 9. orr.


inkontziente (orobat inkonsziente) 1 izond oharkabea, kontzietziarik gabea.

Zer bereizgarri inkontziente transmititu zizkidaten gurasoek berak ohartu gabe?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.

Bi motatako arrazakeria dagoela garbi genuen, borondatezkoa eta nahi gabekoa edo inkontzientea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Erreflexu inkontzienteak eragindako hutsen hausnarrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 20. orr.

Eragin kontzienteez gain, irakurketek, irudiek eta hotsek idazlearen ganbaran pilatu dituzten arrasto inkontziente bezain errotuak ditu sorkuntza-lan batek iturri nagusi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Diskurtso primario, inkontziente baten sintoma-aztarrenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Egutegian eskala-handiko erregulartasun egiturazkoak atzemateko, arau inkontzienteak eta algoritmoak ateratzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.

Peter Panen lagunak izan arren, modu inkontzientean beharbada, etsaiak ere badira. bainuontziko laurehun tapoi lapurtu berri zituen gazte inkontziente bat zegoen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

2 iz psikismoaren zatia, erabat kontzientziatik at gelditzen dena.

Ikusten ez den errealitatea biluzi zuen, arima, inkontzientea, desio eta beldur ezkutuen habia.  Berria - Harian   2006-05-06

Haurren inkonszientea era berezi samarrean osatzen da.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 54. orr.

Objektu horiek gure inkontzienteak bakarrik ulertzen duen informazio bat eskaintzen dute.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 7. orr.

Inkontzienteak egindako aukera izango da akaso.  Berria - Kultura   2006-04-06

Hitz egitea, batez ere geure inkontzienteari gauzak esatea da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 81. orr.

Literaturak inkontzientean ditugun irudiak kontzientera ateratzeko balio du, baina kontzientzia hori hartzerakoan badirudi irudiak lehortu, erraustu egiten direla...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.

Inkontzientearen "hizkuntzan" eta haren lekualdaketa eta kondentsazio-prozesuetan oinarritzen den adierazpen subjektibo, neurotikoaren eremua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Inkontzientearen eta irudiaren arteko lotura estua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.

Hargatik, beharbada, beldurraren ibai hark inkontzientearen lurrak zeharkatzen zizkiolako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 61. orr.

Munduaren Arimara (Jungek "inkontziente kolektiboa" deitu zuen hartara) heltzeko bide bakarra.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Adimena eta talentua oro har ulertzeko bidea irekitzeaz gain, orobat ireki zezakeela gaur egun kognizio-inkontzientea esaten zaion eremu zabalerakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.


inkontzienteki (orobat inkonszienteki g.er.) adlag oharkabeki, era inkontzientean.

Diskriminazioa jarrera kolektiboa da, aspaldikoa, ohar gabe, anitzetan inkontzienteki, gizonezkoek eta emakumezkoek egiten dutena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 163. orr.

Inkontzienteki eta ilunki bazen ere, amodioaren indar sortzaile eta eraikitzailea sentitu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Pertsona batek, denik eta zintzoena izanik ere, inkontzienteki jokatu arren, ez ote du deabruaren amarrukeriekin bat egiten?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 349. orr.

Eta egun baten, inkonszienteki, Germinal berba etorri zitzaidan ezpainetara.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.

Eta eginkizun horrek denboralditxo bat entretenitu ninduen, halakoetarako neguko zamarra baten patrikan inkontzienteki ezkutaturiko pakete ia hasi gabea aurkitu nuen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.

Ez ote dugun geuk inkontzienteki hil, gure mamuen gose aseezinaren eta oldarkortasunaren bitartez.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 21. orr.


inkontzientzia 1 iz oharkabetasuna.

Umekeriaz bustitako inkontzientzia batek hartu ditu gure garunak, gizartean larriki hedatzen ari den infantilismoarekin bat eginik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 43. orr.

Funtsean, inkontzientzia eta ignorantzia suerte bat baitezpadakoa direla osasuntsu bizitzeko.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.

2 kontzientziarik eza.

Hitz egitea kontzientziaren eta inkontzientziaren arteko zubi bat eraikitzea besterik ez da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 81. orr.

Zerbitzariek argiak itzaltzen dituzte eta [Fasquelle jauna] inkontzientziara lerratzen da: gizon hau bakarrik dagoenean loak hartzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 33. orr.

Sentipen negatiboak dira, denboraren etengabeko igarotzeak inkontzientzia egoera batera bultzatu dituenak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.


inkorporatu, inkorpora, inkorporatzen da ad erantsi, gehitu.

Baina Jon Juaristik egindako salaketak inkorporatu egin ditugu geure diskurtsoan.  Berria - Kultura   2004-07-01


inkorrekzio iz gisagabekeria.

Editore batek nola onar zitzakeen halako inkorrekzioak galdetu zidan kritikari batek.  Berria - Kultura   2006-02-28


inkriminatorio izond inkriminatzailea.

Auzitegi Gorenaren ustez, CESIDek pisua erosi izana «ezin da hartu zantzu inkriminatoriotzat» eta ezin da ondorioztatu jarduera deliktiboak burutzeko erosi zenik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17


inkriminatu, inkrimina, inkriminatzen du ad egotzi.

Bere latinezko eta alemanezko obren 49 pasarte inkriminatu ziren heresia-susmopean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Eckartek berak emandako argibideak bere liburuan inkriminaturiko artikuluen defentsan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.


inkriminatzaile iz inkriminatzen duena.

Ikuspegi inkriminatzailea: «Guardia Zibilaren esku dago garrantzitsuak zein agiri diren erabakitzea, epailearen esku zein agiri jarri erabakitzea, baina selekzioa ikuspegi inkriminatzailetik egiten du, inputatuaren kaltean, eta epaileari ez dizkio ematen izaera errugabetzailea duten agiriak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28


inkriminazio iz inkriminatzea.

Eta akusazioa osatzeko, «inkriminazio ideologikora» jo du epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Horiek guztiak Auzmendiren inkriminaziorako argudioak dira, auzipetze autoan, Elosuak diputatuei azaldu zienez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03


inkrustatu, inkrusta, inkrustatzen du ad atal batean beste gai bateko zatiak txertatu.

Printzeari gustatzen zitzaion, bada, bere arrotzei tabakontzi horiek, urre pisuzkoak, marfilez eta esmeralda txikiz inkrustatuak, erregalatzea eta beti edukitzen zituen halako ontzi asko eginak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.


inkrustazio iz inkrustatzea; inkrustatu den gauza.

Horma-ordulari handi bat, kaiola inkrustazioz beteta zuena, Inperi estiloko antzinako altzariak, zenbait ispilu apaingarridun eta Valentziako hiriaren XVII. mende hasierako plano bat. Urrea, askotan, eta batzuetan harribitxizko inkrustazioak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Igogailuzainaren aurpegia ebanozkoa zen, bolizko inkrustazioez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.


inkrustaziodun izond inkrustazioak dituena.

Arrosondo-zurezko inkrustaziodun eta belus gorriz forratutako kutxatila hura.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.


inkubadore iz inkubagailua.

Kontatu zuen, irakiar soldaduek bera borondatezko beharrean zegoen ospitalean sartu, eta armak eskuetan, hirurehun ume atera zituztela inkubadoretatik, hantxe, zoru gainean hiltzen uzteko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.


inkubagailu 1 iz haur jaioberri goiztiarrak edo ahulak artatzeko tresna.

Ospitale batean sartu dira eta ama berrien atalean zeuden inkubagailu guztiak lapurtu dituzte, eta bertan zeuden haurrak lurrean utzi.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

Erditze goiztiarretarako inkubagailuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

2 irud ik inkubatzaile.

Judatik Nabukodonosorrek deserritutakoen babiloniar gatibualdian, sortzen ari zen erlijio nagusi batentzat inkubagailua izan zen hiriburua, eta han ikuspegi estuaren ordez ikuspegi ekumenikoa hartuz bere arima aurkitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.


inkubatu, inkuba, inkubatzen 1 du ad (medikuntzan) organismoak gaitz infekzioso bat garatu.

Infekzio eritasunen kasuan, adibidez, lehen Afrikara joaten zinenean han garatzen zenuen gaixotasuna, han inkubatzen zenuelako birusa.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Hori da birusak inkubatzeko behar duen denbora.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Txakur ahulak arkakuso asko, lehendik inkubatua izango zuela, ezkutuan, eta gorputza tratamenduarekin ahulduta zuelako agertua zitzaiola orain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

2 irud

Agian aspaldi desagertutako mundu bateko izakia zen, eta bere espezieak, ilargiaren azpiko mendi ahaztu eta hotzen artean gordeta, habia nazkagarriren batean azken oinordeko gaizto hura inkubatzeko bizirik iraun zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.


inkubatzaile iz inkubatzen duena. ik inkubagailu 2.

Eta honela, erlijio nagusi baten inkubatzaile gertatu ziren barbaroen legean sartzean, sumertar legeak, erromatar legeak bezala, marka handiagoa utzi zuen historian, bere motakoen artean ohikoa zen aintzagabeko irteera patutzat zuten barbaroengan eragiten aritu izan balitz baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.


inkubazio 1 iz inkubatzea.

Baziloak denbora luzea behar izaten du ugaltzeko eta, normalean, bost urte inguruko inkubazio epea izan ohi du. Inkubazio isileko gaitz bat besterik ez, oharkabean gugan garatzen doana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

2 irud

Zergatik zitzaien hain mingarria bereiztu beharra, hain denbora gutxi izanik elkar ezagutu zutela? ez ziren ahaleginduko horri erantzuten, baina, bistan zen, inkubazio-aldi laburra behar zuten zenbaitetan loturarik estuenek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.


inkubo iz gizon itxura hartuz emakume batekin sexu harremanak dituen deabrua. ik sukubo.

Satanek berak batzuetan inkubo-arena egiten duela eta, oro har beren senarrei emandako hitzari fidel egon nahi duten emazteei deserosotasun eta aztoramen handia sortzen dizkiela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.

Anitz baitziren historiak eta anekdotak jakinarazten zutenak ezen inkuboek haurdun uzten zituztela neskatoak eta emaztekiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

Inkubo eta sukubo guztien zerrenda osoa nahi duenak -inkubo eta sukubo emeak barne- jo beza Protassusen Liber Demonorum-era (Paris, 1328).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 152. orr.


inkulpatu, inkulpa, inkulpatzen 1 du ad norbait delitu batez akusatu.

Amaiak ez bazuen istiluetan parte hartu, eta garbi zegoen ez zuela parte hartu, orduan nola, zer irizpide eta zer froga erabili zuen erretorego taldeak Amaia inkulpatzeko?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 141. orr.

Arabako EB-IUko hiru biltzarkideek eta Gasteizko bi zinegotziek euren buruak inkulpatu zituzten atzo Arabako Probintzia Auzitegiko Fiskaltzan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Berantago 126 lagunek beren burua inkulpatu zuten, ekintza harekin zerikusia zutela aitortuz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

SNCFak errepresio bortitzarekin ihardetsi du lau urte eterdi huntan Demoen ekintzeri: 131 presuna arrastatuak, 97 inkulpatuak, 11 auzi, 14 zauritu, 60.000 euro isun, 50 eguneko presondegi zigorra...  Herria   2005-06-16

Andoni Beroiz eta Xabier Arriluzea ere inkulpatuta zeuden, baina Auzitegiak aske utzi ditu, frogarik ez dagoela argudiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta gainerako inkulpatuak ere berdin izendatu ote zituen?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 141. orr.


inkulpazio iz inkulpatzea.

Salatu zuenez, inkomunikazioa Salaberriaren inkulpazioa bilatzeko erabili da, eta «helburu politiko» garbia dauka.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Inkulpaziorik eza: «Auzitegi Nazionalak bidalitako agirien artean, inkulpaziorik ezin ondorioztatzeko moduan aipatzen du Berasategi jauna Guardia Zibilak instruitutako txostenak».  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Martinez Lizarduikoa kezkatuta aurkitu zuela osasun egoeragatik eta epaileak egozten dizkion inkulpazio larriengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02


inkulto izond ezikasia, ezjakina.

Aspaldikoa da euskararen (hizkuntza ezdeus barbaroa) eta euskaldunaren erdeinua: menditar tontoa dela, arlotea, ezjakina, inkultoa, Tubal eta ideologia barregarrien sinestuna, etab., etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.


inkultura iz ezjakintzauna, kulturarik eza.

Deabrua ez da europarren edo amerikanoen inperialismoa, inkultura eta basakeria baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.

Gure baiespenetan bezainbat ezespenetan, edo gure ezbaietan soil, gure egungo kulturan (hots, inkulturan, Finkielkrauten ebazpenean) Herder begieran dago beti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.

Euskal idazlea ikuspuntu frailuno horren heredero eta depositario huts bihurtu da, batere ñabar pinttarik gabe, euskal inkultura letratuaren komentuko zoldan bakteria bat bezala birsortua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.


inkunable 1 iz 1500 urtea baino lehen inprimatua izan dena.

Liburuzaleen giroan, inkunable esaten zieten halakoei: "sehaskako" obrak, 1500 urtea baino lehen inprimatuak. Inkunable batzuk ere badauzkagu, baina horiek ez zaizkio edonori uzten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.

2 irud

Musikaren inkunableak mende gutxi barru.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 58. orr.


inkurtsio iz sarraldia.

Haur literaturan obra gogoangarriak idatzi ditu, diskografian ere hainbat kanta ezagun, antzerkigintzan inkurtsio berritzaileak, irratirako gidoiak eta zer ez.  Berria - Kultura   2004-02-04

Margolaneko puntu jakin-jakin batean, konposaketaren gune nagusian, pausatzen duzu zuk begirada, eta, handik abiaturik, inkurtsioak egiten hasten zara, eta aurkikuntza bat egin orduko, berriro ere gunera itzultzen zara, erlea lorerik gozoenera itzuli ohi den bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Inkurtsio eta eraso batzuen ondoren, alderdi biak negoziaketarako esertzen dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 263. orr.


inmakulatu ik immakulatu.

innatismo iz gizakiak ideia innatoak dituela dioen dotrina.

Ikuspegi honek baditu ordezkariak XIX. mendetik bertatik hasita: innatismoa […] ikustea ikasi egiten dela oinarritzat hartzen duten teoria guztien kontra definitzen da, izenak berak argi dioen bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Innatismoa ukatuz hasten da: "adimena paper zuri bat da, inolako ideiarik ez duena".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Descartesen innatismo hori MMei eginiko objekzioetan beretan arbuiatu dute jada Gassendi-k eta Hobbes-ek, ezagutzaren teoria atomista-sentsualistaren tradizioan kokatuta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.


innatista izond innatismoari dagokiona, innatismoan oinarritzen dena.

Puntu honetan, bada, kontrako jarrerak daude teoria innatista baten, Gestalt-en, eta ikasketaren teoria baten, konstruktibismoaren, aldetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.


innato izond berezkoa, jaiotzetikoa.

Plazan milrraiazko praka, gerriko baltz, arkondara zuri, ohiko txapel eta bere zigarro ia innatoa ezpan ertzean behera eginean ebala agertuko zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 8. orr.

Bere jokamoldea berak antolatu, egokitu, doitu beharra daukan animalia dugu gizon-emakumea, hori berez doitzen dion instintorik edo mekanismo innatorik ez baitu bestela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.


innoble izond zitala.

Izan ere, innoble samarra izango litzateke kasualitatea probokatzea eta bainugelako atea braustakoan irekitzea, barruan dutxa-soinua entzutean edo dutxa gazte baten azken tantak entzutean tank-tank.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 71. orr.


inofentsibo izond ez-kaltegarria, kaltegabea.

Baina ulertu behar da Ortega, bere arrazaren erabileran, ez dabilela filosofoaren zerugain teoriko soil inofentsibo batean filosofatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.


inoiz 1 adlag (ik beheko konbinatorian inoiz adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
2 inoizko izlag (ik beheko konbinatorian inoizko izenlagunaren agerraldi maizkoenak)
3 inoiz edo behin

Inoiz edo behin Hurtado etxera joan zitzaion ikusi bat egitera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

-Inoiz edo behin, baina oso gutxitan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 26. orr.

Inoiz edo behin gau beranduan bakarrik ikusten omen zuten gautxorien biltegi diren nolabaiteko edaritegietan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Kexu edo plazer aiuma txikiren batzuk egin eta lo jarraitzen zuen, nahiz eta inoiz edo behin, berariaz horretara jarri nintzelarik, lo egonik ere atsegin hartzen zuela zirudien.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.

Azken hilabeteotan burutik pasatu zait, inoiz edo behin, neronek deitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 48. orr.

Peter Van Daan inoiz ez zen nire eskolako kideak bezain gogaikarria gai hauetarako; hasieran, inoiz edo behin bai, baina niri hitz eginarazteko inoiz ez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 184. orr.

Banekien Adelak ez zituela inondik ere onetsiko nire asmoak, baina inoiz edo behin zerbait pizten zaio bati barruan, eta, ideiek kontrako bidea adierazten badiote ere, berak ezin du barneko su hori itzali, eta ideiak azkenean grinaren mende erortzen dira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Izan diren heroirik handienek aitortu dutenez, borrokan hasi baino lehen, makalaldia sentitu dute inoiz edo behin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.

Maitemintzea denoi gertatzen zaiguk inoiz edo behin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 223. orr.


inoizka 1 adlag inoiz edo behin.

Inoizka, borrokaldiak handik kanpo izaten zuen segida, leku bakartuagoetan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Belusezko galtza-nasai belaunetarainokoz jantzirik etortzen zen eskolara, artile zakarrezko galtzerdiz, eta, inoizka, Renato Fucini1 gogorarazten zidan brusa batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Hogeita hamar kiloko pardela eramaten zuen inoizka, baina normalean gabe joaten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Begi urdin argiak zituen, inoizka distiratsuak, alkoholak behin ere lainotu gabeak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Gerra-urtea gezur-urtea dela esan ohi zen, baina badaki gerrak egia gorria erakusten ere, egia bel-betza ez ezik, eta baita inoizka egia bera zer den ere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

Bertsolariak pozez barre eragingo digu tarteka pailazoen antzera; zirrara ere bai inoizka, lehoiak gobernatzen dituen bezatzailearen moduan.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.

Barka iezadazu, inoizka lumari tanta garratzen bat badario, barka iezadazu...  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 40. orr.

Joskerari dagokionez, nabarmena gertatuko zaio inoizka hegoaldeko irakurleari aditzaren sintaxi-jokoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

2 inoizkako izlag inoiz edo behingo.

Inoizkako mugimendu estereotipatuak, burukadak; hizkuntza hasi-masikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Lekukotasunek hornituriko material-bilduma baldarrean, oso inoizkakoak dira pasarte berezi eta imitaezinak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Inoizkako zehar-aipu dramatikoki mozturen bat edo beste.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.


inoizkari iz adkor inoizka argitaratzen den aldizkaria.

Hain zuten bereganatua pertsonaia literario bihurtzeko borondatea, non beren lanak inoizkarian -halaxe deitzen zioten aldika, oso aldika, atera eta EUTGn banatu ohi zuten orri-sorta multikopiatuari- argitaratzean erabiltzen zituzten ezizenak izen bihurtuak baitzituzten, eta halaxe deitzen baitzioten elkarri, eta elkarri ez ezik baita bakoitzak bere buruari ere.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 18. orr.

Poetika moduko baten bila dabiltza azken batean, eta literaturari buruzko inoizkari edo manifestu bat idatzi nahi dute, Pott bandakoen eta Ustelakoen bidetik.  Berria - Kultura   2004-07-31

-Zera bururatu zaidak, ea grabatu honek balio digun inoizkariaren azalerako.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.


inoizkotasun iz inoizko izateko nolakotasuna.

Lekukotasunek hornituriko material-bilduma baldarrean, oso inoizkakoak dira pasarte berezi eta imitaezinak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.


inoiztxo adlag adkor inoiz.

Ez dut inoiztxo ere emakumerik zakurra jotzen ikusi.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 22. orr.


inokulatu, inokula, inokulatzen 1 du ad organismoan agente patogeno baten birusa edo bakteria artifizialki barneratu.

Hienari gaixotasun bat inokulatzea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.

Formola injektatzea bihotzean biki judu nahiz ijitoei, begi heterokromatikoak ateratzeko; edo tifoidea inokulatzea haurrei, biki unibitelinoen eta bibitelinoen erreakzioak erkatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 156. orr.

Isurkari pestizidak inokulatu edo lainoztatzeko gailuek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

2 irud

Orain nahigabe berri bat inokulatzen zitzaielarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.


inokulazio iz inokulatzea.

Giza eriarengandik inokulazioz animaliei transmititzerik ba ote dagoen ez dakigu, esperimentuz frogatu gabe dagoen kontua baita.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.


inokuo izond ez-kaltegarria, kaltegabea.

Eta faltsifikazio batzuk txikiak ziren, inokuoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 97. orr.


inola 1 adlag (ik beheko konbinatorian inola adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
2 inolako izlag (ik beheko konbinatorian inolako izenlagunaren agerraldi maizkoenak)
3 inolaz adlag (ik beheko konbinatorian inolaz adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina inolaz (21); baina inolaz ere (20); bainuen inolaz (3); bainuen inolaz ere (3); baita inolaz (4); baita inolaz ere (4); baitan inolaz (5); baitan inolaz ere (5); baitzuen inolaz (4); baitzuen inolaz ere (4); bere baitan inolaz (4); da inolaz (76); da inolaz ere (75); dago inolaz (9); dago inolaz ere (9); daiteke inolaz (4); daiteke inolaz ere (4); dela inolaz (12); dela inolaz ere (12); dio inolaz (3); dio inolaz ere (3); dira inolaz (9); dira inolaz ere (9); ditu inolaz (5); ditu inolaz ere (5); du inolaz (30); du inolaz ere (29); duela inolaz (8); duela inolaz ere (8); dugu inolaz (23); dugu inolaz ere (20); dut inolaz (8); dut inolaz ere (8); dute inolaz (12); dute inolaz ere (12); dutela inolaz (7); dutela inolaz ere (7); eraikitakorik ezer inolaz (4); eta inolaz (21); eta inolaz ere (20); ez baita inolaz (3); ez da inolaz (49); ez dago inolaz (7); ez dela inolaz (10); ez dira inolaz (4); ez du inolaz (24); ez duela inolaz (8); ez dugu inolaz (14); ez dut inolaz (4); ez dute inolaz (10); ez dutela inolaz (7)


inon 1 adlag (ikus beheko konbinatorian inon adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 inondik adlag (ikus beheko konbinatorian inondik adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
3 inondik ere (baiezko testuinguruetan) izan ere, dudarik gabe.

Inondik ere, auzoei galdetzea dugu onena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.

Inondik ere, konortea galdu nuen, ezen gogoan dut egongelako sofan etzanik esnatu nintzela hurrena, eta ama nuela alboan eserita, lokiak igurtzika, eta berdin sorbaldak eta bularra, begi larriz niri begira-begira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Idoiaren amak Parisen ezagutua zuen Paco, eta adiskide minak ziren inondik ere, ezen, hura Euskal Herrira etortzen zenean, behin baino gehiagotan hartu zuten etxean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.

Kuarteletan zeuden, inondik ere, bat-batean abian jartzeko prest.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.

Egun batzuen buruan auzoko bat ezagutu nuen, 30-40 urte inguruko gizaseme bat, inoiz ikusi dudan gizasemerik bitxiena inondik ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Lisak arrazoi zuen, inondik ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.

Adela emakume bulartsua eta bizia zen, ohi ez bezalakoa, lanerako ahalmen izugarria zuen, eta sexurako ere bai, inondik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

4 (ezezko testuinguruetan) inola ere.

Ez zara inondik ere ohartzen zure begiradaren indarraz, emakumeei oparo eskaintzen diezun samurtasunak oharkabean goxoago eta beroago bihurtzen duena.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.

-Inondik ere ez -berretsi zuen Ruche jaunak-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Inondik ere ez zen unerik egokiena, bistan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 329. orr.

Odol jario bat suertatuz gero -eta ez zen inondik ere salbuespena-, Jainkoaren borondatea zela esaten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Irudi horien ikusmenezko itxura gauza kontingentea zela guztiz, irudi horietan jokatzen zena ez zela inondik ere atzemangai denaren errepika izatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 291. orr.

Ez zuen ezetzik aditu nahi, ezta inondik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

5 inongo izlag (ikus beheko konbinatorian inongo izenlagunaren agerraldi maizkoenak).

inondar (orobat inontar) izond inongoa dena, tokiren batekoa dena.

Kristau ziren itxuraz eta hebrear muin eta zinez; federik gabeko kristau ziren eta jakiterik gabeko judu; kristauentzat judu ziren eta juduentzat kristau; atzerritarrak ziren atzerrian; Portugalen portugesez eta Gaztelan gazteleraz hitz egiten zuten arren, inondar ere ez ziren, hebrear ere ez. Zatoz inontar honi laguntzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.


inondiko izlag inolako.

Ber denboran ohartu zen ere ez zuela haren ikusteko inondiko gogorik!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 227. orr.

Ez zeukan sendabiderik; funtsean ezin zuen inondiko erremediotan federik izan ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 259. orr.


inongotartasun iz inongotarra denaren nolakotasuna.

Gustatzen zaio inongotartasun hau.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 49. orr.


inontar ik inondar.

inoperantzia iz eraginkortasun eza.

Nahiago dut funtzionatzen duen pentsamendu bakarraren aldeko izan, pentsamendu utopikoaren inoperantzian militatu baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 98. orr.


inopia iz txoritan egotea.

Ez zuen asko iraun, hala ere, Matiasen inopia-une horrek, eta berehala bueltatu zen lanera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.


inor izord (ikus beheko konbinatorian inon izenordainaren agerraldi maizkoenak).

inora 1 adlag (ikus beheko konbinatorian inora adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 inorako izlag

Eta horrela, jiraketa etengabean, inolako helbururik gabe, inorako asmorik gabe, jiratze hutsagatik jiratuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.

Bat nentorrela esan nion, ez zuela noski hartan errurik, eta gero galde egin nion ea gure lurraldean inorako asmotan ote zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 240. orr.

Arrotz eta guzi egiten baitzait emakumea, zakotea bizkarrean duela inorako abieran.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Ez dugu adorerik hari esateko ez dela gehiago Ipar Alderako trenik izango, ez dela gehiago inorako trenik izango.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 7. orr.

Frantzisko santuak, inorako ihesbiderik gabe eta deabruaren itxura guztiz krudela jasan ezinik, bat-batean itzuli zen, eskuak, aurpegia eta gorputz osoa harkaitzaren kontra jarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Gero, jende artean galdu da, poliki ibiliz, inorako presarik ez balu bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 8. orr.

adlag

Etxerako nagok beste inorako baino...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.

Esan izan diot, behin baino gehiagotan, etortzeko Iruñera, baina bera ez omen dago inorako, nahiago omen du geratzen zaion denbora apurra etxe-jiran eman, arrotzen artean hil baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 139. orr.

Baina Baionan egotea ere, oro har, inor gurutzatu gabe, eta inorako eta ezertarako gogorik gabe, zentzugabekeria zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 344. orr.

Munstro bilakaturik, ez zeuden ez inorako ez inorentzat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.

Harek ez eukan bildurrik inorako.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 18. orr.

Harek ilusinoa edonorako eukan eta bildurrik inorako bere ez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 23. orr.

Izanez ere, zinezko sorgina, hereje fina, ez baituzu inorako, ezta ezkerrerako ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.


inoraezin iz inora joan ezina.

Eguzkiaren tronupean mundu osoa geldi-geldi, eta ur xirripa bere zilar bidean, nere belarria goxatuz, marmarika bere burutik, bizitzaren inoraezin xalo eta fina erakutsiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.


inorant ik ignorante.

inoratu, inora(tu), inoratzen da ad inora joan.

Gainerakoan, egun haietan ez zen hegaztien lorratzik ere ageri eta basapiztia gizajoak ez ziren oihanetik inoratzen: gehienak, izurrira etsiak, bertan akabatzen ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

Baina Ramsay jaunak hartantxe eduki zituen beti begiak josita, inoiz ez zion bere buruari utzi beste inoratzea edo saihestea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 154. orr.


inorendu, inoren(du), inorentzen 1 da/du ad inorena bihurtu.

Biziarteko errenta inorentzen da; diru kopuru baten erabilera dohainezkoa, mailegu hutsa da; korriturik eta itzultzeko asmorik gabeko eskuzabaltasuna, dohaintza da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eroa, inorendua, da poeta; sortzeko gaitasuna ez da prozesu razionalean oinarritzen, jainkoren baten inspirazioan baizik. Diferentzia, gertaera jakin baten inguruan putzuak eta meazuloak induskatzen dituen pentsamendu eragilearen eta pentsamendu inorendu, bizigabearen artean dagoena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.


inorentze iz inoren bihurtzea.

Dohaintza eta mailegua eskuzabaleko ekintzak dira; akura eta inorentzea, ostera, inola ere ekintza ez-bidezkoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.


inorez iz inor iz izatea.

Ezer ez, / Horra izan ginena, garena eta / Izango garena, loretan beti: / Ezerezaren Arrosa, / Inorezaren Arrosa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 13. orr.


inoreztatu, inorezta, inoreztatzen da/du ad norbait kontuak ez hartu, inor ez balitz bezala tratatu.

Ni neu, berriz, gutxitan sentitu izan naiz orduan bezain inoreztatua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 31. orr.


inorgabe izond tokiez edo eremuez mintzatuz, inor ez dagoena.

Gurinaren pabiloian eta hegaztienean, saltoki txiki burdin-hesituak ageri ziren lerro-lerro, eta erdiko kale inorgabeak luze hedatzen ziren gas argiontzien ilaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Esnatzen zara, eta berriro dakusazu aurrean estepa inorgabea, etxerik gabeko eremu zabala, dena berdina eta laua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Konturatu gabe aspaldi zegoela kotxean eseririk, kotxea aspaldi irten zela bidera eta ordurako zelai inorgabeak besterik ez zeukala aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 118. orr.

Zu, ordea, zabala zara, inorgabea, berdina; atzemangaitzak dira zure hiri zapalak eremu lau horretan, puntuak edo orbantxoak dirudite zabaldiaren erdian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.


inorgabetasun iz inorgabea denaren nolakotasuna.

Sastrakaz eta basalandarez estalirik bazegoen ere, bera zen herri handi hartako bizi-eragile bakarra, bera zen, bere inorgabetasun xarmagarrian, gauza benetan eder bakarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.


inorgabetu, inorgabe(tu), inorgabetzen da/du ad inorgabe gertatu.

Ama nonbait enkarguren bat egitera joan da, umea dendakoen esku utziko zuen, hauei lana sartu bat-batean, eta umea inorgabetua sentitu da bat-batean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.


inorganiko 1 izond egituratu gabea.

"Abstrakzioaren" poloa alde batetik, estilo zehatza inorganikoa duena, eremu planoan eta lerro zuzenean oinarritua, balio kolektiboak mamitzen dituena, eta Einfühlung poloa bestetik, naturalismoarena, organikoa, biribiltasunean eta hiru dimentsioko espazioan oinarritua, joera eta xede indibidualak mamitzen dituena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Esperientziak baino ezin dezake erabaki gorputz artikulatu baten organizazioa noraino irits daitekeen, eta ziurtasunez ezein zati inorganikotara iritsiko ez balitz ere, dena dela, hauek esperientzia ahalgarrian egon beharko lukete bederen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 199. orr.

Bereiz eta bana al daitezke hizkuntza batean, bilakaera naturala, organikoa, alde batetik, eta literatura hizkuntza bezalako forma artifizialak, kanpoko faktoreen eraginez gertatzen direnak, eta horrenbestez inorganikoak direnak, bestetik?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 49. orr.

2 (kimikan) gai konposatuez mintzatuz, osagaien artean karbonoa ez duena.

Mineral-edukiaren araberakoa da hezurraren sendotasuna, hau da, hezurrak duen gai inorganiko gogorraren kantitatearen araberakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

3 kimika inorganiko

Kimika Inorganikoko katedraduna da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06


inortxo izord adkor inor. (ezezko testuinguruetan)

Hain dirudizu ninia eta errukarria, inortxo ez baitzaizu ausartzen errieta ematera, bihozgabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 183. orr.

Eta, halaber, ez zuen inortxo ere maite.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

Ez zaio etorriko inortxo ere laguntzera.  Elizen arteko biblia   Dn 11,45

Inortxo ere ez da agertu ikusi zuenik, egun horretan, amaren etxea utzi zuenez geroztik...  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 138. orr.

Inortxok ez dio txakur txikirik emango.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.

Ez zuen inortxok erantzun baina norbait behar zuen han barruan, sua piztuta aldegin ez baldin bazuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Bere gisara hizketan hasi da eta inortxok ere ezin izan dio fitsik ere ulertu. segituan joango naiz, bakar-bakarrik, inortxok ere agindu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 240. orr.

Han inortxok ere ez gaitu ikusiko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.

Eta banekien, era berean, munduan inortxok, ezta Nunuk ere, ezingo zidala lagundu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Baina gaur inortxori ere ez zaio bururatu kexuka hastea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 124. orr.

Bera bizi zen bitartean inortxori ez esateko agindu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

Negozioaren ardura bere-berea izaki, ez zuen inortxoren laguntzarik izaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Konturatu nintzen, konturatu nintzenez, beste inortxorekin ezin izan zenuela hitz egin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.

Eta denbora guztian bakarrik ibiltzen ikusi dut, inortxorekin elkartu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 34. orr.


inoxente (22 agerraldi, 8 liburu eta 3 artikulu; ETCn 35 agerraldi; orobat inoxent 14 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulu; ETCn 40 agerraldi) izond adkor inozentea. ik inuxente.

Arreske dagoen neska inoxente baten aurpegitxoa jartzen zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Tomista momifikatu edo fededun inoxent baten argumentuak ez zaizkit aski. bere burua listotzat daukan makina bat inoxenteri ematen dio bazka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

Edo zeinen inoxenteak diren moderno ustekook!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.

Hain haiz inoxenta! Inoxenta, ni! ez banio bederen, ez banio Mathiasi deus aipatu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.

Inoxente Egunean asmatua dirudi gure historiak oraino.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.


inoxo iz adkor inozoa.

Badirudi txantxangorria ez dela batere txori onbera, inoxoa eta errukarria, guziz bestelakoa baizik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.

Poliziaren teoriarekin osoki bat egiten ez nuela iradokitzeko bide inoxo bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Urte franko egina haiz heure inguruko kaken berri ematen, orain inoxoaren predikuan hasteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.


inozente (88 agerraldi, 29 liburu eta 15 artikulu; ETCn 539 agerraldi; orobat inozent 21 agerraldi, 2 liburu eta 7 artikulu; ETCn 35 agerraldi) 1 izond tolesgabea, xaloa. ik inoxente; inuzente.

Neskak bere begi handi inozenteekin behatu dit.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 154. orr.

Belarri inozenteetan hitz hutsek egiaren oihartzuna hartu ohi dute.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 27. orr.

Naina gaizkile likitsa [...] nor eta ni izatea, herri txiki bateko giro garbi eta inozentean jaiotako mutil jator bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere: karrera bukatu berria, huraxe zuen lehenengo lana, aurretik, itxura denez, probatu gabea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Betirako paradisu horrek, betirako poz horrek, nola ez zuen inor hunkitzen, eta gainera, buruan argi muttur bat zuenarendako, sari baino areago zigor zirudien, "infernu eternoa" asmatu behar izan zuen erlijio judukristauak, monoteismoa hedatzerakoan jende inozentea harrituko eta ikaratuko bazuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 112. orr.

Liburu bizia egin nahi nuen, liburu inozentea beharbada, pasionala.  Berria - Kultura   2006-02-23

Ez, ni ez naiz, horren inozentea, ez dut federik nere arima hegatu ezin duten aingeru disekatuetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

Inozentearena egin, honetarako?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.

ETBk inozente egunean bota zuen Espainiako Kopako Eibar-Real Madril Anoeta estadioan jokatuko zela, jende gehiago joateko ikustera, eta askok, sinetsi.  Berria - Kirola   2004-01-27

2 errugabea.

Alkateak herriko buru inozentea izan behar du, ez honen edo haren eskumakil politikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.

Zeren hartzak lotsatiak baitziren, eta inozenteak Jainkoaren bildotsak bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

Meeka eta maaka zoatzin gaixoak azken merkatutik nik ez baitakit norat, kamiunaren orroak estaliz, hantxetarat orduko, kume inozent haien azken intziriak.  Herria   2002-12-26

Bost mila jente inozenten bizia [...] merexi düan borrokarik ez da ene ustez.  Herria   2001-09-20

Badakizue, biktima inozenteen aurrean elkartzen dira putreak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.

Odol hotzean hil dituzten inozentak.  Herria   2004-11-04


inozentki adlag errugabeki.

Eman dezagun bada haur denboran inongo babesik gabe umekotxean eserita zegoenean, edo norbaiten belaunetan, gurdi bat ikusi zuela norbaiten oina jakin gabe eta inozentki mastrakatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.


inozentzia (orobat inozentzi g.er.) 1 iz tolesgabetasuna.

Baina gerran ezinezkoa da inozentzia.  Berria - Kultura   2004-05-18

Hobe bai, inozentzia galdu ez banu aspaldi eta oraindik ere Olentzero zernahitarako gauza dela sinetsiko banu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 40. orr.

Hots, politika gaietan, gure inozentzia ala enuxentzia etikoa galdua genuen seminarista gutiz gehienek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

Errudunaren oinazeak dastatu beharko ditu, eta, agian, bere jatortasuna irainduta ikusteak sortzen dion etsipenak bere inozentziaz damutzera eramango du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zein eder, zein zoragarri eta aintzatsu agertzen zen Frantzisko bere bizi-inozentziaz, hitz-xalotasunaz, bihotz-garbitasunaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Elkartetxe berriak [...] agertuko du Dominique TROLLIET hazpandarraren obra andana bat (40 inguru) eta hain segur arrakasta ederrarekin, hain baitira koloretsu, argi eta inozentzia sortzale.  Herria   2003-04-10

2 errugabetasuna.

Epaimahai honek akusatuaren inozentzia aldarrikatzen du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 215. orr.

Gero, atxilotuen erabateko inpotentzia, inozentzia ere, inozenteak direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

3 inozentziaz tolesgabetasunez.

Nola desiratzen nuen [...] neskari adarra jo eta begiez jatea, eta neskak "lotsagabe zikina" esatea, eta "hi ere bahaiz batxo", neska hura inozentziaz eta lizunkeriaz kortejatzea, garagardo eroriaren eta edontzi pilatuen artean hutsean bukatuko zen maitasun batez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.

Hain garrantzitsu bihurtu al da ba?, bota zuen inozentziaz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 88. orr.


inozo 1 izond adimen urrikoa; ergela. (pertsonez)

Madarikatua modako iritziak goraipatu baino egiten ez duen idazle inozo eta arrunta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Jedediah Buxton izeneko langile inozo batek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Frontera zihoazen soldadu gazte, inozo eta eskarmenturik gabekoen moralari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Feminista amerikar inozo horiek bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Stalinek amesgaizto bihurtu zuen Marx inozoaren utopia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 175. orr.

Abertzaleen, idealisten eta inozo guztien gorpuen kiratsa helduko ez zen bazter ederren batera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Artean gazte eta inozo izan arren, den-dena genekiela uste genuelako.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 38. orr.

Barbamiclín inozoa zen; Acqui-n begirune eta babesa ematen zioten, inozoak Jainkoaren haurrak baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Haren senarra inozoegia da, adarrez ez hornitzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.

-Ez inozoa izan -esan zidan-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

"Hori jende inozoa! hori buru gutxi!", hots egin zuen halako batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Inozo behar du pertsonak, eguzkia jainkotzat hartu eta gurtzeko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.

-Atera hortik, Stan, inozoa halakoa...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.

Biek ere inozotzat hartuko nindutela pentsatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 111. orr.

Askok, haiek ikusi eta haiei entzun ondoren, engainatzaile edo inozotzat zeuzkaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.

2 (beste izenondo batekin)

Mutila inozo handia zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

"Kontxo!" esaten duten guztiak inozo hutsak dira, nire irudiko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

Inozo hutsa izan behar da gure espeziea munduarentzat behar-beharrezkoa dela sinesteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Inozo muturluzeak ziren haiek ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 281. orr.

Berriki, «abertzaleen inozo erabilgarria» izatea leporatu zion Madrazori.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Bizitzaz deus ez zekien ergel bat bezala geratu zela sentitzen zuen, inozo ezjakin bat bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.

· Horrelako kaiku inozo bat inoiz irakasle izatera iritsi delako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

3 (gainerakoez) inozotasuna adierazten duena.

Uriel da Rua-ren begi inozo ongira eginek ez zuten sekula santan halako bortizkeriarik ikusi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Maitaldi ondorengo irribarre xume, inozo, tolesgabea iruditu zitzaion da Ruari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Irri inozo bat egin zuen zerbitzuburuak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.

Sineskeria inozo horietako bat zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

Galdera inozoa zen, baina zein galdera ez zen inozoa egoera hartan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.

Hori baino borroka inozoagorik ez da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.

Traizio inozoez betetako moda-modako telesaila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 242. orr.

Txantxa inozo eta gustu txarrekoei.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 28. orr.

Segur aski hura guztia haur joko inozo bat baizik ez zela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 78. orr.

Gainera gol inozo xamar bat sartu digute.  Berria - Kirola   2004-03-07

Bi huts inozo egin zituen.  Berria - Kirola   2006-04-27

Zentzurik gabeko bizitza inozo batera zeraman zaldi mengelaren zelatik erori eta argia ikusi zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.

Haurtzaro inozo eta tolesgabea, auzoko haurrekin jolasean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Sublimetasun inozoaren kontrako borrokan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.

Nik ezin dut ulertu merezi duen jendea ez astintzeko dagoen joera txepel inozo hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Wight uhartean oporretan egin ohi diren erokeriatxo inozoetan aritu ziren: dantza egin, parranda giroan ibili, gaueko festetara joan...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

4 (adizlagun gisa)

Baina beldur ziren, ezgai eta inozo sentitzen baitziren haren aurrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Baina zuk botoa eman zenion, eta ez zenuen inozo jokatu horregatik, kontua ez baitzen hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Izan ere, Iruñeko taldeak inozo, oso inozo jardun zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-04-04

-Hogeita bi? -bota dute denek batera, inozo.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 27. orr.

-Ohea? -morroiak, inozo.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

Inozo bezain zintzo uste zuen, uste sendo-sendoz, hondamendiaren errudunak bi bakarrik zirela, erregea eta Galeazzo Ciano.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

5 (-en azizkiaren eskuinean, izen gisa)

Ez zituen guti harrituko parrokianoak galderaren inozoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 278. orr.

Eta, nor zein den ezagutzen denean, nire inozoan eta bekatarian ere honetan nago ni, ez da amets-eraginik, hebaintze eta zoritxarra baizik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.

6 (erkatetetan)

Antartikako pinguinoak bezain inozo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

Reivitx ingeniaria, haur bat baino inozoagoa.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Inozo aurpegia jartzen nuela ikusita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 110. orr.

Inozo-itxura handiegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

Litekeena zen, oso, testamentuaren kontua inozo plantak egiteko asmatu izana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.

Pentsatzen jarri beharrean, sarrailak ipintzen besterik ez dakien inozo aldra baten erdian bizi naiz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

8 inozo-inozo adlag

Mezu faltsuaren misterioa inozo-inozo argitu nahian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 158. orr.

Unibertsoko lehen izakiak izateaz hain harro gaudenez, inozo-inozo pentsatzen dugu izaki goren horrek jasandako kalte oro krimen izugarria dela ezinbestez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

-Ez -erantzun zion Harryk, inozo-inozo jakin-mina erakusten saiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.

Egun batez, inozo-inozo, ehun liberako billete bat diru xehez aldatzeko eskatu zion osabari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.


inozokeria 1 iz inozotasun gaitzesgarria.

Bertute naturalarena beti izango litzateke gardena eta nabarmena, baldin eta gizonen inozokeria eta grinek ilunduko ez balute.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Zenbaitetan lotsagarri ere utzi izan zuten haren inozokeria eta esperientzia falta zela-eta.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

Zehaztasun falta honek iraunarazi eta handitu egingo ditu nagikeria eta inozokeria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.

2 inozoari dagokion egintza.

Inozokeria litzateke besterik pentsatzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Inozokeria galanta litzateke haize erroten kontra borrokan egitea...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Hara, Pavlusha, ikasi, zintzoa izan eta ez egin inozokeriarik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

Diru gehiago izanez gero, inozokeria gehiago egingo zituen beharbada.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.

Inozokeria bat egin nuen, aitortzen dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 59. orr.

Beldur ziren inozokeriak esateko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.

Hainbeste inozokeria idazteko aukera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.

Etsipenari aurre eginda, inozokeria guztiak alde batera uzten saiatu zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 187. orr.

Ezin da sinetsi nolako inozokerietan eror gaitezkeen arrazoiaren zuzia bazterrean utzita argudiatzen saiatzen garenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 251. orr.

Beti inozokerietan!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 40. orr.

Burtsan, ordea, ez zen atzo inozokerietarako betarik.  Berria - Ekonomia   2004-12-29


inozoki adlag ergelki. ik inozo 4.

George, burutik zaude -zezeldu zuen eta bat-batean barreka hasi zen inozoki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 452. orr.

Gainera, a zer-nolako senargaia duen! -Ruthek inozoki egin zuen barre-. Edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme-alabekin mintzatzen zuan, seme-alaben edukazioaz arduratzen zuan [...] eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.


inozomentean adlag

Soziedadera eraman ote zaituzte lagunek inozomentean, jakin ez dezazun zure alaba biluzik doala eguerdi zuritan herriko karrika nagusian barrena?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.


inozotasun iz inozoa denaren nolakotasuna. ik inozokeria.

Ikasia baitzuen ordurako norberaren inozotasunak errukira bainoago maltzurkeriara bultzatzen dituela besteak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Borondate oneko jendea oso arriskutsua da, inozotasunarekin estaltzen baitute ezjakintasuna, eta onbeharraren nahiarekin injustizia oro.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 66. orr.

Inozotasun axolagabeaz jokatzen zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 83. orr.

Biziki hunkitu ninduen orduan inozotasun hark, eta lotsa sentitu nuen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 51. orr.

-Ez, bada, jakin. -besteak, inozotasunez. 06ZubP01Ž


inozotu, inozo(tu), inozotzen da/du ad. inozo bihurtu, ergeldu.

Olerki bakoitzari ezin hobeto gelditzen zaio bikotearen naif estilo goxoa, propio inozotua, baita bi ahotsetara egindako harmonia landuak ere.  Berria - Kultura   2006-04-06


inpaktante izond zirraragarria, bortitza.

Ikuskizunen artean inpaktanteenetako bat Banana voodoo izenekoa da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 148. orr.

Soinu hau indartsuagoa eta inpaktanteagoa da.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.


inpaktatu, inpakta, inpaktatzen du ad zirrara eragin; erasan.

Inpaktatu egiten duten irudiak erabili ditugu.  Berria - Kultura   2004-03-23

Ezin uka dezaket: neure zer guztiak paper beldurgarri hartan hizki larriz eta argazkiz inprimatuta ikusteak zeharo inpaktatu ninduen, erraz ulertuko den moduan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.


inpaktu (orobat inpakto g.er.) 1 kolpea, talka.

Tiroen inpaktuek ongi adierazten zutenez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Harrigarria da bala batek egiten duen inpaktuaren soinua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.

· irud Lehen inpaktuan indar handia dute, eslogan publizitarioen antzera.  Berria - Kultura   2006-03-31

2 eragina.

Errauste plantak eragingo dituen inpaktuei buruzko lau azterlan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Lurren eta uren kutsadurarekin eta beste zenbaitekin lotutako beste inpaktu batzuk.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Argi daukat energia eolikoak ez duela kutsatzen eta, gainera, inoiz atzera egin nahi izanez gero, inpaktua itzulgarria dela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Eusko Jaurlaritzak ingurumenarekiko inpaktuaren azterketa onartu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Gauez, jatorri artifiziala duen argi-fluxua intentsitate edota norabide desegokian zuzentzeak eragiten duen inpaktuari deritzo argi-kutsadura.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Coca-Colari haurren esplotazioa, naturaren aurkako ekintzak, inpaktu soziala eta beste delitu batzuk ere leporatu zaizkio azkenaldian.  Berria - Mundua   2004-07-11

3 (hitz elkartuetan)

Albisteen hautaketa gertaerok duten osagai dramatikoa eta jendearengana iristeko daukaten inpaktu-ahalmenaren arabera egiten dugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

· Kartzelak Zubietan gizarte inpaktu eta eragin ekologiko izugarria izango duela nabarmendu du.  Berria - Harian   2005-08-14

4 eragin bortitza, zirrara.

Fedetik kanpo osatutako sistema filosofiko hain erakargarriaren inpaktua gutxitzeko kristau-kultura tradizionalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

Erakusketa didaktikoa egiten ahalegindu direla azpimarratu du Javier Gonzalez de Duranak, dramatismoa eta inpaktoa bilatu gabe.  Berria - Kultura   2004-05-06

Horrek bereziki interesgarri bihurtuko du egikera perfektuko eta inpaktu handiko pieza borobil hau.  Berria - Kultura   2006-05-03

Ederra zen konposizioa, inpaktu handikoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

5 ingurumen inpaktu

Jarduera ekonomikoaren ingurumen inpaktu edo eraginak kanpoko elementutzat hartzen dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Ingurumen-inpaktuaren inguruko ebaluazioak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 122. orr.

Ingurumen Inpaktuaren Memoriaren Lapurpenaz ari dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

6 inpaktu ekologiko

Inpaktu ekologikoa bat dator bizimodu batzuei eutsi ahal izateko kontsumitzen dugun natura kantitatearekin.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Biosfera osoaren gainean gertatzen ari den mundu mailako inpaktu ekologikoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.

Azterketan ikusten diren aldeek agerian uzten dute naturaren gaineko inpaktu ekologikoa herrialde garatuetatik datorrela gehienbat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inpaktu (4); ingurumen inpaktua (3); ingurumen inpaktuaren (4); ingurumenarekiko inpaktuaren (5); inpaktu ekologikoa (4)


inpartzial izond alderdikeriarik gabekoa, ez-alderdikaria.

Saio zintzoa da gurea, baina ez, inola ere, inpartziala, eta hori aitortu nahi dizugu, irakurle, hasieratik beretik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.

Euskal Herrian itxitako hedabideei buruzko jarraipen-txosten «inpartziala» landuko du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

ELAk uste du laudoa ezartzea «greba eskubidearen aurkako erasoa» dela eta Jaurlaritza ez dela inpartziala.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Ez dela gertaerak argitzeko eta erantzuleak zigortzeko ikerketa inpartzialik egin.  Berria - Harian   2005-07-19

Beraz, begi elektroniko objektibo inpartzial batek egina omen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

Baina ez kezkatu: oso epaile zuzena eta inpartziala izanen dugu, Boggess epailea.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 145. orr.

Otegiren aurkako epaiketan «epaile inpartziala izateko eskubidea» ez zela bermatu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Lege itsu eta inpartzialaren esku.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Ez baitut etsaminatzaile aditu eta inpartzialengan gaizki-ulertzerik aurkitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Inpartziala izan nahi du, eta sentimentalismo orori uko egiten dio.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 10. orr.


inpartzialitate (3 agerraldi 3 artikulutan) iz inpartzialtasuna.

Aljeriarrek, hitz egiterakoan, argazkilaria bera gogor kritikatzen dute: europarrok herrialde hau nola epaitzen dugun, inpartzialitate falta...  Berria - Kultura   2004-11-16


inpartzialki adlag alderdikeriarik gabe.

Hori dela eta, tortura salaketa guztiak «azkar, sakon eta inpartzialki» ikertu behar direla gaineratu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26


inpartzialtasun (24 agerraldi, 5 liburu eta 13 artikulutan) iz alderdikeriarik eza.

Epaimahaiburuaren inpartzialtasunaz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Espainiako Estatuko epaileen «inpartzialtasuna» zalantzan jarri zuen. Inpartzialtasunaren itxura egiteko, aurrena nire izena proposatu zuen eta, zalantza txiki baten ondoren, bere lagun Egurenena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 217. orr.

Nazionalismoaren izaera eta iturriak; nazionalismoa eta inpartzialtasunaren eskakizunak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

Independentziaz eta inpartzialtasunez lan egitea nahi nuke.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Legea betetzera eta inpartzialtasunez jokatzera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

BBBrako hauteskundeak eteteagatik «ardura eta inpartzialtasunik» gabe jokatzea leporatu diote jeltzaleek alderdiko Justizia Auzitegiari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02


inpazientzia iz egonarririk eza.

Alferrak inpazientzia onberaz tratatzen zuen aita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Besteak, aldiz, inpazientzia zorrotz eta mespretxuzkoaz tratatzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Inpazientziaz beteta eta erabat aztoratuta egon zen Demba zain.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.

Ordura arte nazioak erakutsita zeuzkan inpazientzi eta arinkeri zantzuak nagusien hautapena edo jokabidea zela-eta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.


inpedantzia iz korronte aldizkatzaile batek zirkuitu kondentsadoredun edo harildun batean eragiten duen alegiazko erresistentzia.

Soinuak airetik uretara igarotzeko duen gaitasun kaskarra [...] ingeniari elektrikoek inpedantzia-parekatze izenez ezagutzen duten arazoaren adibide bat da, eta ura airea baino askoz dentsoagoa izateak eragina batik bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.


inpekable izond akatsgabea.

Traje ilunarekin inpekable jantzita zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.


inpentsan adlag ustekabean.

Bryce Canyon liluragarrian gertatu da, zerua inpentsan ilundu, eta euria bota ahalean hasi duenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 229. orr.

Orduan, inpentsan, nik Ruben dantzara atera dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 184. orr.

Batzuetan horrela egiten dut, gezur bat botatzen dut inpentsan, harira datorrela uste dudanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Eta agertu badut, inpentsan izan da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

-Burutazio bat izan diat! -atera zitzaion inpentsan Husaini-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 322. orr.

Inpentsan harrapatu zuen galderak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 278. orr.

Bat-batean eta inpentsan sortutako laino sarri lodi batean sarturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.

Egun batez, webgune batekin lanean ari nintzela, irudi desitxuratua sortu zitzaidan inpentsan, barra-kodea.  Berria - Kultura   2004-11-26


inperadore ik enperadore.

inperatibo 1 iz betebeharrezko egitekoa.

Inperatiboren bat izatekotan, hurkoaren aurpegian adierazia da: «ez duzu hilko».  Berria - Kultura   2006-01-12

Soldaduaren inperatiboa iheslaria salatzea da, fusilatzera kondenatutako etsaia baita.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Ez al zituen gorroto dogma guztiak, demostratu gabeko baieztapen guztiak, inperatibo guztiak?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

Inperatibo moral batek indargetzen dizu irudimena jaregiteko bulkoa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.

Inperatibo-klase horri inperatibo hipotetikoak kontrajartzen dizkio Kantek, agintzen duten ekintzaren ontasuna beren baitan ez dutenez, beste zerbait lortzeko bitarteko diren inperatiboak alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

2 inperatibo kategoriko gizabanakoak bere buruari, arrazoiak adierazia denez gero, ezartzen dion arau etikoa.

Oinarri objektibo hori Inperatibo Kategorikoaren bitartez formulatuko du Kantek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Haren ustez, moraltasuna inperatibo kategorikoen sistema da, hots, honela, ez bestela jokatzeko esaten diguten aginduen multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Inperatibo kategorikoaren adibide egokia izan daiteke "ez duzu hurkoa torturatuko"; hipotetikoarena, berriz, "ez duzu hurkoa torturatuko, zigor zaitzaten nahi ez baduzu".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du, beti ere iraganarekiko liluraren erakarmenez, ohitura onen eredupean eta inperatibo kategorikoaren aginduz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Neketsua eta aspergarria ere bada geure buruei jartzen diogun inperatibo kategorikoaren etengabeko zama hori, "euskaldun naiz eta Euskadi dut maite" behin eta berriro frogatzen ibili behar hori, batez ere bat ez bazatoz euskalduntasuna ulertzeko modu batzuekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.


inperatiboki adlag betebeharra adiraziz.

Inork ez dauzkalako, eskatzen dira hain inperatiboki (zeini eskatzen zaizkio?).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 202. orr.


inperfektibo izond aditzen erez mintzatuz, burutugabea. ik perfektibo.

Eslaviar hizkuntzek aditzaren bi aspektu bereizten dituzte erregularki: perfektiboak bere osotasunean, puntu gisa irudikatzen du ekintza, bilakatze orotatik kanpo; inperfektiboak gertatzen ari dela aurkezten du, eta denboraren lerroan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.


inperfektibotasun iz inperfektiboa denaren nolakotasuna. ik perfektibotasun.

Errusieraz, perfektibotasunaren eta inperfektibotasunaren arteko bereizketa horrela gauzatzen da gramatika bideak erabiliz [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 171. orr.


inperfektu izond akastuna, ez-perfektua.

Legeak kontingenteak eta inperfektuak dira, alabaina eta, horregatik hain zuzen, politika da kontrajartzeko zein bateratzeko artea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Atal inperfektuek osatzen baitute perfekzioa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 206. orr.

Bietan gizakien izaera inperfektua ageri da.  Berria - Kultura   2006-02-14

450 milioi lagun, 450 milioi esperantza, kezka eta beldur, hamaika herri, kultura, hizkuntza, historia eta sentsibilitate biltzen dituen mosaiko eder eta inperfektuan bilduak.  Berria - Harian   2005-05-31

Badirudi zuzentasunak itsustu egiten duela eguneroko bizitza arrunt akatsez betea, deserosotasuna dakarkiola arrunton bizitza inperfektuari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Perfektuen artean perfektuena zen arren, bestela ikusten zuen bere burua, guztiz inperfektutzat joz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Destilatzen hasi orduko, jakitun zara aspaldiko mendeek sakratuztaturiko erritu bat errepikatzen ari zarela, erlijio-ekintza bat ia, zeinean materia inperfektu batetik esentzia lortzen baituzu, "usía" delakoa, espiritua, eta behin-behienenik alkohola, aldartearen alaigarri eta bihotzaren pizgarri hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.


inperfekzio (orobat inperfekzione) 1 iz perfekziorik eza.

Balizko perfekzioaren zain, inperfekzioa eta absurdua ditugu habitat naturalak, Patri. Inperfekzioak emakumea edertzen duela, defektu txikiek emakumea bakar bihurtzen dutelako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 95. orr.

Ihardetsiko digute, bada, ez dela gauzen baitan ez perfekziorik ez inperfekziorik eta Jainkoaren nahi soilari dagokiola gauzak beteginak edo huts eginak eta onak edo txarrak deitzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 101. orr.

2 akatsa.

[Sudurraren] azpian, batek daki nola, are eta perfektuago egiten zaituen inperfekzioa: hortz handiak estaltzeko ezpain mehe ezinduak, baina, aitzitik, nire musua ozenki erakartzen dutenak. berezko simetria-akatsen ondorioz, arazo handiak agertzen ziren: inperfekzio txikienek prozesu osoa desegonkortzen zuten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.

Nahiz eta demokrata konbentzitua izan, jakitun zegoen demokraziaren inperfekzioez.  Berria - Kultura   2004-01-15

Beharbada horixe da bizidunon ezaugarri eta patua: erantzukizunei heltzea, gure hoben eta inperfekzioekin aurrera segitzea...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 9. orr.


inperial 1 izond inperiokoa, inperioari dagokiona.

Mongoliako goi-ordokiaren hego-ekialdeko ertzean zegoen toki batean, non baitzegoen estepa hiri inperial berritik hurbilen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Urtetan jauregi inperialean bizi izan zen, bisir handien artean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 108. orr.

Erroma inperialean.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

Erromatar gobernu inperialaren eta Elizaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Ekialdeko erromatar gorte inperialean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Turkiera zen administrazio inperialaren hizkuntza ofiziala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Administrazio inperialaren makina ahaltsua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

Erakunde inperialen erabilgarritasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.

Herri-administrazio inperialeko langile iraunkorrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Sekula ez zitzaion bururatu indiar burokrazia inperiala sortzea Akbar-en mansabdar-en ereduaren arabera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Opera Inperialeko zuzendaria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.

Adalbert Füchsel Kontseilari Inperialaren etxean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 35. orr.

Adineko konde inperial alargun bat.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 47. orr.

Lehenbizi, Frantses Errepublika sortu berriaren Konbentzioko gudarosteak etorri ziren, ia segida-segidan, Napoleonen gudaroste inperialak.  Askoren artean   «Rataplan» - 16. orr.

Polizia inperialaren bermearekin bidaiatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Armarri inperialen zigiluaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Haren begiak zigilu inperialaz jantzitako gutuna ikusi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.

Ivan Ogareffek gutun inperiala atera zuen sakelatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 323. orr.

Komunikabide-sistema inperiala erabiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Aro inperialean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Garaipen inperialen omenez eraikitako monumentuen aurrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Karlomagnoren harropuzkeria inperialaren kontra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Austriarren arrano inperiala nahi dut zure etxeko armarriaren parean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Egun arranoaren sinbologia inperial eta konkistatzailea nagusi da munduan.  Berria - Mundua   2004-02-15

AEBk politika inperiala egiten ari da.  Berria - Kultura   2004-12-29

Inbertsioa ez zen nazioartekoa, inperiala baizik; inperialista, Leninek ospetsu bihurtu zuen esapidearen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Sophia Yaliraki Erresuma Batuko Eskola Inperialeko irakaslea.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Munduko Ordena Berri Inperiala.  Berria - Mundua   2004-08-27

• 2 iz zalgurdi zaharretan, sabai gainerko gune aulkiduna.

Apezek jauzi egiten dute gurdiko inperialera, puruak erretzen dituzte, emazteen zangoei erreparatzen diete, lehoien antzera jaten dute eta iltzeak bezain mehe daude.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 184. orr.

Inperialean jarri naiz ostera, eta askatu dira idiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.

Kapitain karlista ohi bat neraman lagun, ni bezala Baionako Diligencias Peninsulares-en inperialean jarrita.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.


inperialismo 1 iz beste estatuak politikan edo ekonomian bere mendera ekarri nahi dituen estatuaren politika.

Inperialismo kulturala edo mestizajea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 50. orr.

Inperialismo ustiatzailearen ikuspegia, sinpleki eta inongo ñabardura eta zalantzarik gabe azaldutakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

Ea Hong Kong eta Shanghai hazkunde-puntuak izango ziren Txinan britainiar inperialismoarentzat, Bonbay eta Kalkuta Indian izan ziren bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

Ordena teknoglobalitarioaren inperiorik gabeko inperialismoa arakatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Espresionismoaren inperialismo honek gerra ondoren jo zuen agian gailurra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Palestinarrek sionismoaren eta inperialismoaren kontra zeramaten borroka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 75. orr.

Inperialismoari aurre egiteko bide egokiena.  Berria - Mundua   2006-05-05

Kapitalismoak ezinbestean dakarrela inperialismoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Inperialismoaren bihotza den hiri honetan.  Berria - Mundua   2004-10-19

2 (hitz elkartuetan)

Nazio eta inperialismo arazoak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 185. orr.

· Alemaniaren eta Frantziaren energia inperialismoari aurre egin behar diote besteek.  Berria - Mundua   2006-03-25

Honela Pireneren hilobia, orduz gero, halaber izango da hizkuntz inperialismoen hilobia ere.  Berria - Kultura   2004-06-29


inperialista izond inperialismoari dagokiona; inperialismoaren aldekoa.

Europako politika inperialistak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 202. orr.

AEBen gerra inperialista kaleetan salatzea.  Berria - Kultura   2004-03-17

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernu inperialistak.  Berria - Mundua   2006-03-23

Ez zuen pentsatu Armada inperialista bateko kide izango zela.  Berria - Mundua   2004-05-28

Sindikatuak adierazi zuen «egungo globalizazio inperialistaren» erakusle dela BBVA, eta espekulazioa hartu duela lan tresnatzat.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Nazioarteko komunitateak ez zuen behar beste indarrik bildu AEBen asmo inperialistei aurre egiteko.  Berria - Mundua   2004-07-18

Baina halako harrokeria inperialista anakronikoaren aurkako oposizioa sendoa da britainiarrengan.  Berria - Mundua   2004-04-09

Azken finean, inbertsioa ez zen nazioartekoa, inperiala baizik; inperialista, Leninek ospetsu bihurtu zuen esapidearen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Ez zuen bidaia libururik irakurtzen, inperialista hutsak zirelakoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.


inperialki adlag era inperialean.

Etxe bat ageri da, harrizko etxe handi balkoiduna, ikusi batean Espainiaren armarritzat hartu dudan blasoi batekin, hain arranditsu eta inperialki girgileztatua izaki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.


inperio 1 iz estatu batek bere nagusigoa beste zenbait herri edo lurralderen gainean hedatzen duen politika antolaketa; antolaketa hori osatzen duten lurralde guztien multzoa, burutzat enperadore edo errege bat duena.

Ez zegoen indiarrik, adibidez, Britainiar Inperioaren hilezkortasuna desiratzen edo iragartzen zuenik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

Inperioko eskualderik atzeratuenetan. erromatarrek hizkuntza ofizialtzat latina ezartzerakoan beren inperioko probintzietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Sardes-en, Lidiako inperioko hiriburuan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Bizantziar Inperioa berreraikitzeari ekin ziotenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Alexandrok K.a. laugarren mendean Akemenestar Inperioa suntsitzeak eta Erromak K.a. hirugarren mendean Kartagoar Inperioa suntsitzeak auzokoen gaineko nagusitasuna eman zioten Gizarte Helenikoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.

Inken Inperioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Erromako inperioa gainbehera zetorren garaian hasi zen kontua.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Inperio bat osatu nahi duten herriak.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Inperio berri bat sortzeko haren [Karlomagnoren] ahaleginak huts egin zuen, ondorengo ahalegin guztiek huts egin zuten bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Errusiako Inperioaren menpe zegoen Georgiak independentzia lortu zuen.  Berria - Mundua   2004-05-06

Inperio austrohungariarra galduz gero, zer gertatuko da inperio horrek bere altzoan babesten dituen norabiderik gabeko herri eta gizabanakoekin?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Inperioa desegiteko mugimenduarekin bat egitea beste aukerarik ez daukagu.  Berria - Mundua   2004-10-21

Edozein elizaren ala herriren, Inperio, Erreinu edo beste karguren jabe direnei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Inperioenak ez diren hizkuntzak ez baitira existitzen.  Berria - Kultura   2006-03-07

Herri bat, Inperio bat, Führer bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.

2 (izenondoekin)

Erromatarrek inperio handia osatu zuten Europa, Asia eta Afrikan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Mendebaldeko Europa osoa estatu edo inperio handi batean batzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Herbehereak, arrazoi dinastikoak zirela-eta, Karlos V.aren inperio zabalaren parte bihurtu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Ezin izan zuen gizarte-aldaketaren bidea gerarazi Japoniar Inperio bakartuaren barruan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Mogolen Inperio musulmana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

Pirinioetatik Indus ibaiaren ertzetaraino hedatzen zen inperio islamikoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Inperio Otomanoaren erorikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Europako gainerako inperio kolonialetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Bai Bushek bai Kerryk inperio kapitalistari eusteko konpromisoa hartu dute beren hitz eta ekintzekin.  Berria - Mundua   2004-10-21

Estatu indartsu haiek berek, hau da Frantziako, Ingalaterrako, Errusiako inperio puxantek eta Alemaniako, Austriako, Turkiako inperio lehiakideek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 72. orr.

3 irud

Konturatzen zara herri askotan fabrika inperio bat zela, esate baterako Zumarragan.  Berria - Kultura   2006-01-08

Harro egon behar genuke inperio mediatikoen alboan euskal prentsak errealitatearentzako beste habia bat atondu duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Eraitsi egin behar baitira nazioak eta beste gauza batzuk, handienetatik hasita, Kapitalaren inperio antiterroristatik hasi eta beste guztietaraino.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Enpresa hori inperio erraldoia da, oraindik ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Adimenezko zientziaren inperio osoa aldarrikatzen du.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.

Joera ia biologikoa du gau eta lainozko inperio bat eratzeko.  Berria - Mundua   2004-12-24

Legearen inperioaren pean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 23. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik inperial.

Erromatarren inperio garaian.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Matxinada zeloteak orekatu egin zituen Erroman, ondorengo inperio-aroan, helenismora konbertituriko liberto siriakoen uholde herodetarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

Hona AEBek Irak inbaditzeko izan zituzten benetako arrazoiak: hasteko, beren inperio asmoa gauzatzea [...].  Berria - Mundua   2004-06-25

Horietako bat, Karlomagnok bere hiru semeen artean egindako inperio-banaketaren kapitularra da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Inperio komisarioa.  Berria - Kultura   2006-02-15

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Judu-inperio bat lurrean sortzeko hainbat ahalegin suizidatan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.

Urrutiko oasi-estatu horretatik sortu eta garatu zela arabiar mundu-inperio musulmana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Era berean, kolonia-inperioen osaerak ere ez zuen auzitan jarri Europako nazioarteko sistemaren mundu-ekonomiaren nolakotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Portugal [...] hamarraldi batzuetan Brasildik Makaoraino iristen zen merkataritza-inperio baten ardatz bihurtu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Hor eraiki dira oraingo industria inperio asko.  Berria - Kultura   2006-01-08

Aspaldidanik bertan behera utzitako literatur inperio bat berriro hartzeko lehen urratsa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Komunikabide, banku eta argitaletxe inperio bat.  Berria - Mundua   2004-01-14

6 erromatar inperio

Erromatar Inperio berpiztua bermatzeko xedean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.

Erromatar Inperio Santuaren pizkunde helenikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 134. orr.

Ekialdeko Kristandade Ortodoxoan sortu zuen Erromatar Inperio berria artean loratzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Ekialdeko Erromatar Inperio batuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.

Agustinek berak Erromatar Inperio berantiarrean baitu bere kokagune historikoa, Erdi Aroa esan zaiona baino zenbait mende lehenago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Erromatar Inperioaren probintzietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Erromatar inperioko gizonezko aske guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

· Egiatan, Erdi Aroa Mendebaldeko Inperio erromatarraren harrien gainean eraikitako gizarte-modu eta erakunde berrien eta ez hain berrien ekoizpena izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

· Rodolfo Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Bohemiako eta Hungariako erregea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.

Inperio erromatar-germanikoaren hiriburu izan zen.  Berria - Mundua   2004-04-27

7 inperio-aurre

Inperio-aurreko aristokraziak ez ziren inperiogileek behar zuten material bakarra beren herri-administrazioak antolatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.


inperiogile 1 izond inperioa egiten duena.

Botere inperiogilearen nagusitasu  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Mundu sinikoan, adibidez, batasun politiko iraunkorra ezarri zuen lehen aldiz Tsin-go estatu inperiogileak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

2 iz inperio bat egiten duen pertsona.

Inperiogileek nekez izaten dute nahikoa giza indar edo arma-lanbidearekiko aski ardura beren inperioari laguntzarik gabe eusteko eta defendatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Etruskoak greziar bihurtuak ziren adopzioz erromatar inperiogileen agintepean jarri aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Estatu unibertsal batzuk inperiogile atzerritarren egintza dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Inperiogileek nekez izaten dute nahikoa giza indar edo arma-lanbidearekiko aski ardura beren inperioari laguntzarik gabe eusteko eta defendatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.


inperiogintza iz inperioa egitea.

Indiako Britainiar Inperioa da atzerritarren inperiogintzaren adibiderik nabarmenenetakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

Mundu sinikoa heldua zegoen hura onartzeko, Tsin She Huang-tiren inperiogintza iraultzailea salbatuta geratu zenean Han Liu Pang-en esku trebeek baretu zutelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.


inperiozale izond inperioaren zale dena.

Horregatik guztiagatik, «ideologikoki atzerakoi, eskuindar, monarkiazale, koloniazale, inperiozale eta abar izanagatik ere», Hiriart-Urruti oso idazle interesgarritzat du Altzibarrek.  Berria - Kultura   2004-09-07


inpernu ik infernu.

inpersonal ik inpertsonal.

inperterrito izond ezin ikaratuzkoa, izukaitza.

Esfinge baten aurpegiera inperterritoa beti-bat mantentzen duen maiordomoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.


inpertinente izond errespetugabea.

Gyorgy Kovesen begirada inuzente, ingenuo eta batzuetan inpertinentearen esku uzten du Kerteszek narrazioaren gidaritza.  Berria - Kultura   2004-02-28

Halatan ere, guk enpiristatzat jo arren, hizkera zientifikoak inpertinentetzat -desegokitzat, alegia- joko luke Larkinen poesia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Agindu inpertinente batek.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.


inpertsonal (orobat inpersonal g.er.) izond pertsona jakin bati ez dagokiona.

Bere Jainkoa, halako Izate inpertsonal bat, Osotasun batean murgildua, Naturarekin bat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Merkatuaren lege inpertsonalen mende.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

2 aditzez mintzatuz, subjektu ageriko edo ezkuturik ez duena.

Aditz inpertsonalez edo epiteto deklinaezinez osaturiko hizkuntza batena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

3 nortasungabea.

Zalantza baten ondoren, barren-barreneko kezka bat inori aitortzean erabili ohi dugun ahots lau, inpertsonal horrez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 165. orr.

Hiri handiak, hiri kosmopolitak, pertsonaien bakardadea areagotzen duten hiri inpertsonalak dira horiek.  Berria - Kultura   2004-11-20

Gela inpertsonal batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 72. orr.

Kristal eta porlanezko olagarro inpertsonal hartan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 43. orr.


inpertsonaltasun iz inpertsonala denaren nolakotasuna.

Literatura bat (idazlearen inpertsonaltasuna aldezten baitzuen, bat zen harentzat Literatura).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 9. orr.


inpio izond/iz fedegabea, erlijiogabea.

Honetan, beldur naiz ez ote duzun usteko zientziaren elementu inpioetan abiatu eta gaizkintza bidean sartzen ari zarela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Herriaren gogo eskergabe eta bular inpioei.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.


inpiokeria iz fedegabetasuna; fedegabekeria.

Aitzitik, ordea, erlijioa bera da sarritan gaizkintzak eta inpiokeriak eragin dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.


inpizta iz erronka.

Ahopaldi, ele bero, gaizto, eztabaida, ez zen deusen eskasik halako kalda batean Eskual Herriko plazen atxikitzeko, aldekoak eta kontrakoak bazituztela batzuek eta besteek, eta pariatzaileak ez ziren azken inpizta-emaileak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 34. orr.


inpiztatzaile izond erronka egilea.

Inglaterra, Espainia eta Frantzia, hor zauden barrandan, aztaparrak kanpoan, bata bertzeari beha, zoin izanen zen lehen inpiztatzalea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.


inplakable izond errukigabea.

ERCk gobernu hirukoitza muntatzeko momentuan adarra jo zion CiUri, baina transatlantikoen mugimenduak geldoak dira, urperatzean zurrunbilo handiagoa sortzen dute, baina behin ibilbide zehatz bat hartuta inplakableak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03


inplantatu, inplanta, inplantatzen du ad (medikuntzan) norbaiti protesi, ehun edo gairen bat gorputzean landatu.

Urratsik handiena bularrak inplantatu nituenean egin nuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Egitura txiki pasibo batzuk arazorik gabe inplantatu ahal izaten dira batzuetan; ez hala sistema mugikorrak edo barne-organo edo -ehunetara ondo itsatsirik geratu behar duten gailuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

Oraindik ez da benetako posibilitaterik bihotz artifizial bat oso-osorik gorputzean inplantatzeko, ezta esperimentu-animalietan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 246. orr.


inplantazio iz ezartzea.

Merkatal eta Industria Ganbarako inplantazio sailarekin kolaborazio lanetan gaude helburu horrekin.  Berria - Kultura   2004-02-14

Frantziskori buruzko literaturaz gain, bada beste idazki multzo bat, Ordenaren bilakaera eta honen inplantazioa Europako lurralde ezberdinetan ezagutzeko garrantzizkoa dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1113. orr.


inplante 1 iz inplantatzea.

Enbrioietatik hartutako zelula amak edo enborreko zelulak oso erabilgarriak dira ikerkuntzak egiteko eta programa genetikoa hobeto ezagutzeko, baina animaliei edo gizakiei inplanteak egitean, tumoreak eragin ditzakete.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

[Polietilenoa] ontzietan eta botiletan erabiltzen dena dentsitate altukoa da (HDPE), eta pisu molekular oso-oso altua duena (UHMWPE) medikuntzan inplanteak egiteko ere erabiltzen da.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Bular inplanteak gauzak asko aldatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

2 inplantatzen den gauza.

Inplanteak azal azpian, ezkutuan, jartzeko bideak aztertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Alaba zaharrari inplante bat jarri diote.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.

Arazorik izanez gero inplante horrek seinale bat bidaliko lioke medikuari.  Berria - Gaiak   2004-07-30

Inplanteak dituzten emakumeetan gainerakoetan baino txikiagoa da minbizia izateko arriskua.  Berria - Gaiak   2006-04-23

Bi kasu horietan inplante elektrikoak ezartzen dira kirurgiaren bidez.  Berria - Gaiak   2004-04-11

Inplante koklear hori azal azpian jartzea aztertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-10-15


inplementatu, implementa, inplementatzen da ad egitasmoez eta kidekoez mintzatuz, abian jarri, abiarazi.

NBEk begiratu beharko zuen ea aholkuak inplementatzen diren.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

1982an, arazo global garrantzitsuenei eta horiei begira inplementatu behar diren konponbide globalei buruzko azterketa bat egiteko agindu zioten Nazio Batuek Ingurumen eta Garapen Batzorde bati. argi egiazta dezakegu garapen iraunkor terminoaren erabilera progresiboak ez duela balio izan gorago aipatu ditugun arazo larri biak konpontzera bideratutako politika efektiboak inplementatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Beraz, mina -edo beste edozein gogo-egoera- zertan inplementatzen den jakitea -burmuina, konexio elektronikoak, silikona...- ez da garrantzitsua mina identifikatzerakoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.


inplementazio iz inplementatzea.

Elkarrizketa sozialaren inplementazio baketsua mobilizazioaren kaltean; horren ordainez, patronalen eta sindikatuen finantzaketa publiko oparoa; erakunde sindikalen barruan pobretze ideologiko ikaragarria...  Berria - Euskal Herria   2006-01-05


inplikarazi, inplikaraz, inplikarazten du ad inplikatzera behartu.

Negoziazio mahai horietan Iparraldearen boza entzunaraztea eta Iparraldeko beste partaideak inplikaraztea da gure erantzukizun politikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30


inplikatibo izond ondorioz ekartzen duena.

Badiou-ren unibertsaltasun kontzeptuak egitura inplikatiboa azpimarratzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.

Unibertsalak egitura inplikatiboa dauka.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.


inplikatu, inplika, inplikatzen 1 da/du ad zerikusia izan; parte harrrarazi; nahasi.

Poliki-poliki meatzarien borroketan inplikatzen da Domitila.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 63. orr.

Ez zegoela gu ekintzetan inplikatzeko batere frogarik.  Berria - Mundua   2004-12-04

Auzian zuzenean inplikatu dute, eta orain bere interesak defendatu beharko ditu.  Berria - Kirola   2006-03-11

[Gazte asanbladak] autogestioaren inguruan ehunka gazte inplikatu ditu.  Berria - Harian   2006-04-21

Ezinbestekoa da aldaketa egitea, gizarte osoa inplikatuko duen aldaketa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Jakin-min unibertsala, lanerako eta aferetan inplikatzeko gaitasun izugarria.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

Saddam Husseinen gobernua zuzenean inplikatua zegoela 2001eko irailaren 11ko atentatuetan.  Berria - Mundua   2004-10-24

Bruni-k bera inplikaturik egon zen kasu bat kontatu zigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Bertsolaritzan hala edo hola inplikaturik sentitzen direnen elkargunea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

Jende gehiegi dago inplikatuta mafien negozioetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Inplikatutako eragile guztien partaidetza eta konpromisoa behar da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Inplikatutako guztiek, Valenciennes taldeko Robert jokalaria izan ezik, dena ezeztatu zuten.  Berria - Kirola   2006-02-01

Bere lanak erakutsi zion Oudin-i geneak zuzenean inplikaturik zeudela antigorputzen sintesian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 86. orr.

Zuzenean inplikatutakoak ez ezik, beste hainbat lagun, lagun asko azkenean, harrapa zitzakeen gertaera hark.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 223. orr.

2 ondorioz ekarri.

Ez digute erakutsi emakume izatea zer den edo zer inplikatzen duen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 51. orr.

Sormenak, normalean ulertzen den moduan, "zer" bat ez ezik, "nor" bat ere inplikatzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Estatua ez dela legearen iturri bakarra, eta Estatu subiranotasunak ez duela benetako boterea inplikatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.

Testuinguru honetan "mugarik gabe" hitzek zer inplikatzen duten gogoratu behar dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Lehen predikatuaren esanahiak bigarren predikatua inplikatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Afekzioen ideiek, aldi berean, giza gorputzaren eta kanpo-gorputzen izatasuna inplikatzen dute, zeren afekzioan bertan presente dagoen zerbait komunaren partaide baitira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Grinak edo gelditasunak aldaketa inplikatzen dute horiek jasaten dituen subjektuarengan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.

Garai klasikoan, egiturazko ezaugarrien araberako espezieen sailkapenak inplikatzen du izakien jarraitasunaren hastapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.

Ez da mugimendu bat bera ere, jarrera bat bera ere, ondoren bat, gero bat, hurrengo unera pasatze bat inplikatzen ez duenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 19. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Inplikatuen borondatezko partaidetza.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Inplikatuen abokatuek horiek ez argitaratzeko eskatzeko eskubidea dute.  Berria - Mundua   2004-05-14


inplikazio 1 iz inplikatzea, zerikusia izatea.

Irakurlearen inplikazio hau lortzeko, lau prozedura nagusi darabiltza: […].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

«Milaka euskaltzaleren inplikazioari esker sortu eta hazi diren» Ikastolen eta Euskaldunon Egunkaria-ren sorrera ekarri zituen gogora.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Erakunde publikoen inplikazioa bultzatzeko asmoz eginiko ekintza izan da.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Euskal nazionalismoak inplikazio zuzena duela krimenaren historian onartzea litzateke.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

Inplikazio emozionalek eragin zuzena baitaukate.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 413. orr.

Ezinbestekotzat du «mobilizazioak eta inplikazioa» areagotzea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Bere obrarekiko inplikazio pertsonal erabateko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

2 ondorioa.

Auzi honek ere baditu hainbat alde, hainbat zeresan eta inplikazio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.

Garapen iraunkorrak osatzen duen "tandem" horren esangura eta inplikazioei buruzko gogoetan murgilduko gara. nekeza dela teoria zertzea, ondorio orokorrak ateratzea eta baita inplikazio guztiak eratortzea ere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 37. orr.

Inferentzien, ondoz ondoko inplikazioen eta arrazoiketa demostratiboen ordena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Elurrak inplikazio harrigarriak ditu beti, baina, beste angelu batetik ikusita, edozein paisaia basamortu bihurtzen du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Mekanika kuantikoaren paradoxen inplikazioak.  Berria - Gaiak   2004-10-08

3 (hitz elkartuetan)

Jakobson-en inplikazio legeez geroztik gutxienez, badakigu afrikatuak dituzten hizkuntzek herskariak ere izaten dituztela bere fonema sailetan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Lehen zuzendaritzan nengoen, eta inplikazio maila txikiagoa zen.  Berria - Kirola   2006-01-21

· Noiz izan dira [...] (naturako) gertakari hutsak, inolako balio inplikaziorik gabe, mundua, itsasoa, eguzkia, edo gerra, familia, heriotza?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 88. orr.


inplizitu (113 agerraldi, 21 liburu eta 23 artikulutan; ETCn 1.540 agerraldi; orobat inplizito 11 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 57 agerraldi) izond zerbaitek barne hartzen duen gauza, nahiz ageriki adierazten ez duen.

Horixe da, oinarri-oinarrian, ikusleak bere buruari egiten dion galdera inplizitua. gizadiaren eta naturaren arteko itun inplizitua nolabait berreskuratzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Legez kanpo eraikitako bi jatetxeri su emateko agindu «inplizitua» eman izana aitortu zuen Bonnetek.  Berria - Mundua   2004-10-14

Ikaste espliziturako lobulu tenporalen erdialdeko sistemaren osotasuna beharrezkoa bada ere, ikaste inpliziturako bide primitiboago eta lausoagoak erabil daitezke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Beste batzuk inplizituak dira, barruko kultur heziketan daude. horiek banku pribatuak izaten dira gehienetan, eta beren estatuen babesa izaten dute, inplizitua edo esplizitua, beren eskubideak betearazteko unean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.


inplizituki adlag era inplizituan.

Liburu honetan, aurrerantzean, ikuspegi kontruktibista hartzen da inplizituki.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.

Irudikapen orok bere barruan inplizituki daraman "errealitatea baltsamatzeko" desiraren adierazpen nagusietako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Lege zibil orok zigorra daramala bere baitan, esplizitu edo inplizituki.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.

Kategoria horiek guztiz orokorrak direla ikusi dugu, eta, horregatik, inplizituki edo esplizituki erabiliak izaten dira izatearen edozein esparruri buruzko teoriak eraikitzen ditugunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.

Ea onartzen zituen nire liburuak, inplizituki nahiz esplizituki, ematen zituen epai-iritziak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Hitz hauekin, Venezuelako enpresarien buruak, inplizituki bada ere, erreferendumeko porrota onartu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-08-18


inplosibo izond kontsonanteez mintzatuz, bokal edo silabagune baten atzean dagoena.

Hots esplosiboen eta inplosiboen arteko bereizketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Kontsonante eiektibo eta inplosiboak, aire-etorriari dagokiola, glotis-mekanismoaz (glottalic airstream mechanism) sortzen direla esan ohi da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Itxierari inplosioa deitu zaio, eta irekierari esplosioa; p bati inplosiboa (p>) edo esplosiboa (p<) esaten zaio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Gogoan izan behar da kontsonante eiektiboak ahoskabe izaten direla, baina inplosiboak ahostun izaten direla.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Azterketak frogatzen digu sonanteak betiere inplosiboak direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.


inplosio 1 iz barne presioa kanpo presioa baino txikiago den gorputz bat barnealderantz indarrez haustea.

Uhinaren presio positiboa iristean, burbuilako lurrina kondentsatu, eta prozesu osoan lortutako energia eskualde txiki batean biltzen da: burbuilaren inplosioak -hertsidura bortitzak alegia- mugatzen duena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Lehenbizi musika egokia lortu, eta ondoren konprimitu, inplosio baten bitartez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 167. orr.

Horregatik ez dira errazak lortzen inplosio simetriko horiek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.

2 kontsonantez amaitzen den silaban gertatzen den aire irteeraren itxiera.

Itxierari inplosioa deitu zaio, eta irekierari esplosioa; p bati inplosiboa (p> ) edo esplosiboa (p< ) esaten zaio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Lehen inplosio baten eta lehen esplosio baten artean desberdintasun hau dago: esplosioak, ahoaren kokaera neutroa eragiten duenez, ez du hurrengo momentua oztopatzen; inplosioak, aldiz, beste edozein esplosioren abiapuntu izan ez daitekeen kokaera jakin bat sortzen du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.


inpoildu, inpoil, inpoiltzen du ad ipar enpoildu.

Nora doa gure lurra, zalapartek inarrosita, ondarkinek eta goitikoek inpoildua? norat ari dira, jo harat-jo hunat erabiliak diren langileak?  Herria   2004-12-23


inponente izond ikaragarria, sekulakoa.

Walt Whitmanen erretratu inponente bat zegoen entziklopedian.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 163. orr.

Mailukia inponentea zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 136. orr.


inporta iz garrantzia.

Laborarientzat maiatza ditake hilabete kargatuena eta aroak inporta haundia du.  Herria   2003-05-29

ik inporta izan 7.


inporta izan, inportako 1 zaio ad axola izan.

Hori zuri ez zaizu inporta. Berari inporta ez bazaio, zergatik inporta behar zaizu zuri?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 28. orr.

"Eta zer inporta zaidak niri?", erantzun nion muturtuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Eni, zer inporta zait de Gaulle ala Mitterrand.  Herria   2005-05-19

Ez zait inporta etikari pixka batean huts egitea horrela justiziaren alde egiten badut...  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 17. orr.

Ez zait inporta zer den -esan nuen-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.

Baietz ziotenen arrazoiak inporta zaizkigu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

-Inporta zaizu hemen gelditzen banaiz bazkaltzera?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 65. orr.

-Inporta al zaizu probatzea?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 107. orr.

Ez zaidak inporta hilabete txar bat pasatzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.

Ez zaio inporta, entzun beza.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Nortaz ari nintzen ez zekien noski, baina guti inporta bide zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

Eta ez zait batere inporta!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 147. orr.

Ez omen zaio zipitzik ere inporta...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.

-Niri hainbeste ere ez zaidak inporta -esan zuen lagunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 121. orr.

Bizitza oso baten erreferentzia galdu dute pertsona horiek, baina badirudi inori ez zaiola inporta.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 128. orr.

Hitz egin dezaten inporta zaizkien gauzez.  Berria - Kultura   2006-03-21

Oraingo honetan ez zaio inporta izan ingurumena, ez bere eraikinen erabiltzaileen ongizatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 181. orr.

Inportako ez zitzaion, ba, zein eguraldik lagunduko zion!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 320. orr.

Janariarenak, egia esan, ez lidake askorik inportako, beste gauza batzuk atseginagoak balira behintzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

• 2 dio ad

Zu ere haren parte zara, baina ez dizut esango nola, ez dio inporta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Bazekien, baina ez zion inporta, jarrera pragmatiko-egozentriko ibiltaria zen harena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 25. orr.

Baina, ez dio inporta, ez axola.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.

Ez dit pipertxorik inporta zuhaitz dontsu honi buruzko sineskeriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

Aa inporta zien sozietatearen kide gisa agertzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.

-Eta irribarre egiten du inporta ez diola adierazteko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Azkenekoan ez zizun asko inporta izan, ezta?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.

Ez nuen uste inportako zionik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.

• 3 da ad

Bost axola Eliotek beste ikuspegi bat izatea, inporta dena zera duk, niri zer esaten didan, nire galderentzat erantzunik baduen ala ez.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.

Eta horixe da, hain zuzen, inporta den gauza bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.

• 4 du ad

-Horrek ez du inporta.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 51. orr.

Zu baino zaharragoa naiz..., baina zer inporta du horrek?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 108. orr.

Eta hala balitz ere, zer inporta du?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 201. orr.

Zer inporta du ongi edo gaizki dauden, hemendik laster Hitler etorri eta denak akabatu behar bagaitu?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 189. orr.

Azken batean zer inporta du?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 214. orr.

Ez du inporta zer esaten den.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

Hasieran, ez du inporta, baina gero aspertzen hasten zara.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

-Ez dik inporta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 186. orr.

Baina gutxi inporta zuen nor zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Inork ez du hitz egiten inporta duten gauzez.  Berria - Kultura   2006-03-21

Handik aurrera ezerk ez zuen inporta izan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 78. orr.

Pilota Euskal Herrikoa da, bertzek eztute inporta.  Herria   2004-09-30

Herritar eta kidekoen artean gertatzen denak inportako ez balu bezala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.

5 (laguntzailea ezabaturik)

Inporta ez niri, arnasa hartzen utzi nion une batean eta gero berriz bultzatu nion burua eta orgasmo bat izan nuen hantxe bertan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Asko inporta berari!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.

-Eta niri asko inporta! -esan zion Ninik sorbaldak jasoz, alai, haserre punturik ere gabe.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.

Hilabete errenazentistak izan ziren, florentziarrak, baina niri inporta ez, gustura ere ibili nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.

Eta zer inporta! hitz egitea da garrantzitsuena.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 146. orr.

Etxarri lantegia likidatzeko xedea duzue: zer inporta?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.

-Inporta? -galdetu zion Einsteini, esku urdurian agertutako zigarroa erakutsiz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.

6 bost inporta

Sutan zegoen, baina bost inporta zait, egia esateko. Eta okerrena, jende gehienari azken batean bost inporta zaiola herrietako euskal prentsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

Oso aztoratuta zebiltzan, baina bost inporta guri.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Bost inporta niri nor dagoen inguruan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 125. orr.

Inporta zitzaiguan bost.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 37. orr.

· Bost inporta, galgarritasun horrek ere: Urrian ehiztaria, goizean goiz atzarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.

-Horri, ordea -esan zuen Eligiok-, bost inporta bonbardaketak ere: polita zen, e, Campoformido-ra joatea!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 38. orr.

7 inportarik (4 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean] /i_nportik [10 agerraldi, 5 liburutan) izan

Hark itxurak egiten zituen, ez zitzaiola inportik, baina mendekatu zen ederki.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

Niri ez zait batere inportik jaun honek zer iritzi duen gutaz, baina gustatuko litzaidake oker dabilela frogatzeko aukera izatea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Ez zaizue inportik zauden-zaudetenean abiatzen bagara, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

· Pixka bat garestia ere bada, baina ez dio inportik, zeren bankuan kreditu pertsonala lortzea oso erraza da.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

Horrek ez dio inportarik gure tenporen arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 98. orr.

· Matxinoa baldin bazara, ez du inportarik Egipton bizi edo beste nonahi bizi.  Berria - Kultura   2004-06-25


inportante (638 agerraldi, 104 liburu eta 212 artikulutan; ETCn 8.234 agerraldi; orobat inportant 66 agerraldi, 5 liburu eta 27 artikulutan; ETCn 528 agerraldi) 1 izond garrantzitsua.

ikustekoa zen nola bai batak bai bertzeak goraipatzen zuten liburuaren zati inportant hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.

Eta huraxe zela esatekoa nuen gauza inportantea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.

Zigorra "pedagogiaren" tresna inportantea zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Estadoak lehen errefuxiatu kanporaketa inportanta egiten du 86 ko udan.  Herria   2004-06-24

Beote baserria bidegurutzea zen, toki inportantea Gerra garaian mugimenduak hasi zirenean. gizona erailtzen duenari edo idazki inportante bat faltsutzen duenari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 193. orr.

Pasaporte berezia zen, aberrigabe inportante batzuei ematen zietena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 181. orr.

Gure gizon handi eta inportantea zeinen txiki eta bihurri bilakatzen zen bere "maskulinitatea" nire mingainarekin inguratzen nuenean!  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 59. orr.

Nire bizitzako lehen erabaki inportantea hartu nuenean .  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 55. orr.

Aurki berri inportanteak izango ditugu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 124. orr.

Beste puntu inportantea: diplomadun guziek lana jadanik atxemana dutela.  Herria   2001-09-20

Sugea ere giza ahalmen bat da, irudimena, gizakiaren atal inportantea, baina deabruaren ekintzarako oinarri izan daitekeena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Hauexek dira haren bi alderdi inportanteenak, haren bizitza osoa eta haren gogo osoa hartu zutenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Hori esanda, Gidariaren irakurketari buruzko tesiaren gauzarik inportanteenera heldu gara.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Beste bazkari bat heldu zaigu, biziki inportantea.  Herria   2005-03-31

Oihenart gizon biziki inportanta izana da bere denboran.  Herria   2003-02-06

-Oso inportantea, epaile jauna -erantzun nuen-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 17. orr.

Hori oso inportantea iruditzen zait. zuk emandako aginduak ez zaizkiola ahaztu esan du, baina gaia inportantea bezain presazkoa iruditu omen zaio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 283. orr.

Inportantea sentiarazi nau, baina ez dit ezer esan egunkariko argazkiaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

2 inportantea izan (inpertsonalean)

Inportantea da xehetasun garrantzitsu bat nabarmentzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Inportantea da denetarik zerbait ikastea, gero ere izango duzu gauza bakar bati heltzeko aukera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.

Horregatik oso inportantea da bereiztea zer den konbentzio hauen ondorio eta zer gizonen arteko hitzarmen, gizonen arteko harremanetan lege-esparru batzuen barruan joka daitekeelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Auzi ideologikoa bezain inportantea zen irudiarena niretzat, eta halaxe ikusten nuen nik: partidu gaztea, jende gaztez osatua, konprometitua, eta modernoa gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.

Hiriarentzat inportantea izango dela iradoki diot.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.

· Euskal Herriak Québec-i erakasten ahal dio zoin inportanteak diren "frantseskiak" eta gurea nola salbatu, Québec-en.  Herria   2002-09-05

Zergatik uste duzue dela horren inportantea borondatea?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 82. orr.

Kontua da niretzat ikaragarri inportantea zela hark bi izen izatea, bata egiazkoa eta bestea faltsua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Hori preseski iduritzen zaut biziki inportantea dela: besteeri hitza ematea eta besteen hitzarekin kondatzea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 71. orr.

Arras inportanta edo garrantzitsua da hitzen erran-nahi xuxenaren jakitea...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 11. orr.

Horixe duk inportanteena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.


inportantzia (97 agerraldi, 26 liburu eta 25 artikulutan; ETCn 879 agerraldi) iz garrantzia. ik garrantzi.

Material etnologiko-folkloriko honek guztiak inportantzia handia izango du.  Berria - Kultura   2006-01-04

Aiten aitek landatua, haiengandik ukana, mahastiak bazuen garrantzi edo inportantzia gaitza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Antso Handiaren bizian inportantzia handikoak izan ziren Urraka axama eta Ximena ama.  Herria   2004-02-19

Diferentzien inportantzia edo inportantziarik eza, ez dago diferentzietan, diferentzion kontsiderazio moldean baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.

Gazte idealista bat zuan, heziketari sekulako inportantzia ematen ziona.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 34. orr.

Gazteria modernoaren gaitzik nabariena horrexetan sumatzen dut: nahiz eta arrunt desmaneratuak iruditu, artifiziozko manerari ematen dioten inportantzia osoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.

Atentatua saihesteak duen inportantziak baimentzen du zigorra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.

Baina orduan amaren lotsak eta ez neureak ere ez zuten inportantziarik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

Gure arbasoek, erlijio faltsu batek itsututa, kriminaltzat jotzen zituzten jokabide asko eta asko ezdeusak eta inportantzia gabeak direla.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 267. orr.

Inportantziarik gabeko ekintzei edota jendearentzat onuragarriak direnei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.


inportatu, inporta, inportatzen du ad herrialde batek atzerriko salgaiak bertaratu.

Salgaiak inportatu edo esportatu ahal izateko behar den dibisen salerosketarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Txinak 110 milioi tona petrolio inportatzen ditu urtero.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Janari eta edarien %90 inportatu egin behar ditu.  Berria - Mundua   2006-02-19

Munduko eremu egongaitzetatik inportatzen den petrolioaren menpekoa da Amerika.  Berria - Mundua   2006-02-02

Armak inportatzen aritu dira azken asteotan.  Berria - Mundua   2004-09-25

Portugali, hortaz, ingeles oihala inportatzea interesatzen zaio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Venezuelak kontsumitzen dituen gauzen %70 inportatzen du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 53. orr.

Inportatu baino %82 gehiago esportatu zuten enpresa arabarrek.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Londresetik arte lanak inportatzen zituela, Madrilen saltzeko batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Greziatik erromatar aberatsek inportatzen zituzten esklabo eskolatuen antzeko baikinen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Lan desatsegin eta oinarrizkoenak egiteko zuria ez zen jendea inportatu zen eskualdeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

Asiatik inportaturiko zeta behar zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Merkatariek inportaturiko luxuzko ondasunak eskuratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

2 irud

Dena den, demokrazia ezin dela inportatu uste dugu.  Berria - Mundua   2004-10-03

Badirudi Europan bertan azken hamar urteotan Reich-ek berak miresten ez zuen eredua inportatu dela, eta eredu hori ari dela nagusitzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Tira, adinaren kontua izango da, gorroto diot "hirugarren adina" esapide horri, amerikarren beste zurikeria bat, gaurgero inportatuak ditugun hainbesteren artean, amerikarrak eufemismo zuriaren erregeak dira.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ondasun inportatuen kontsumoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Dibisen sarrerek produktu inportatuen kontsumoa areagotu zutenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Izan ere, kapital faltak oso lotura estua izaten du aurrerabide teknikoak inportatuak izatearekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

«Kontsumoaren estandar inportatuetatik landa», jolasa, sormena eta parte hartzea bultzatzen duen astialdirako eskaintza berezia izango da.  Berria - Kultura   2004-10-15


inportatzaile izond/iz inportatzen duena.

Herrialde inportatzaileen nazio-errentei eragindako diru-hustea handiagoa edo txikiagoa izan zen mendekotasun energetikoaren mailaren arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Italiak ahalik eta gas gehiena erostea gomendatu zien enpresa inportatzaileei abenduan.  Berria - Mundua   2006-01-03

Bezero inportatzaileen eskakizun gero eta handiagoen zioz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 41. orr.

Gaien esportatzaile eta produktu manufakturatuen inportatzaile izaten jarraitu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Alemania, Italia eta Frantzia dira Errusiako gasaren inportatzaile nagusiak.  Berria - Mundua   2006-01-03

India, kotoi-ehunen esportatzaile izatetik, inportatzaile izatera igaro zen 1830ean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Madrilgo inportatzaile jordaniar batek ekarria dela.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 61. orr.


inportazio 1 iz inportatzea.

Inportazioaren gaineko debeku oro ezabatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Gariaren inportazio librean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Bruselak debekatu egin baitzuen hormonaz gizendutako behikiaren inportazioa.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Inportazioak aseko du bertako eskaria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Alpapa eta ahuntz-larruak esportatzeari utzi, eta inportazioetan espezialdu ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.

AEBetako produktu batzuen inportazioa zigortu du Ebk.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

New Yorkeko inportazio eta esportaziorako enpresarik zaharrenetako eta prestigiotsuenetako bat...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.

2 pl inportaturiko salgaiak.

Murriztu egingo da portugaldar inportazioen balio orokorra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Estatuak inportazioen kontrako oztopoak ugaltzen hasi zirelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Inportazioen bolumena modu ikusgarrian hazi baitzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Inportazioak geldotu eta esportazioak bultzatu nahian.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

Inportazioak %2,1 handitu dira.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

Inportazioen kontrolean, aurrekontu-laguntzetan, hobarietan eta kredituaren esleipenean oinarriturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Salatu du zenbait ehunetan %1.000 hazi direla Txinako inportazioak.  Berria - Harian   2005-03-25

AEBetarako inportazioak 153.000 milioi dolarrekoak izan ziren eta esportazioak, berriz, 98.100 milioikoak.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Gerraren eraginez, Indiatiko inportazioak bertan behera geratuak ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alabaina, ekonomiaren inportazio-ahalmena nekazaritza-sektoretik etorritako esportazioko sarreren mendeko zen. lana eman zidan inportazio negozioan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Kanpoko zorraren metaketari esker bakarrik eutsi ahal zitzaion inportazio-mailari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Herrialde batek, beraz, gehiago irabaziko du trukean zenbat eta sendoagoa izan inportazio-eskariaren prezio-elastikotasuna, eta zenbat eta ahulagoa izan esportazio-eskaintzaren prezio-elastikotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Altzairuzko hainbat produkturen gainean ezarri zituen inportazio mugasaria.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Inportazio kopuru mugatuak bertan behera utzi direnetik.  Berria - Harian   2005-03-25

Inportazio-esportazio enpresa bateko bulegari zaildu eta trebatua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txinako petrolio inportazioak %40,7 igo dira uztailean.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Altzairu inportazioei mugasaria ezarri die Txinak.  Berria - Ekonomia   2004-01-15

Banana-inportazioen bitartez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 50. orr.

Makina-erreminta inportazioak apur bat suspertu dira Estatu Batuetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Labore inportazio eta esportazio kontuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.

4 inportazioko izlag

Inportazioko prezioen bilakaerak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Inportazioko merkataritza ere ikasten ari naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Handik denbora gutxira, inportazioko Golf bat erosi nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.


inposaketa (115 agerraldi, 5 liburu eta 87 artikulutan) 1 iz inposizioa.

Bazekielako Marcel Martinen izaerari ez zegokiola inposaketarik onartzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 243. orr.

Konstituzio markoaren inposaketa bermatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Ezin dugu etorkizuna inposaketaren gainean eraiki.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Ez inposatu inori zuri inposatu zizuten ezer, batez ere inposaketa horrek zuregan amorrua, tristura edo herra sortu baldin bazuen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 131. orr.

Bilbon eta Baionan egin dituzte elkarretaratzeak «Espainiaren eta Frantziaren inposaketaren aurka».  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Espainiar inposaketari ez, frantziar mespretxuari ez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Noiz bukatuko da Espainiako Gobernuaren inposaketa eta indarkeria?  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Inposaketei aurre egiteko eskatzen diogu Azkunari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Hauteskundeak «inposaketa hori salatzeko» erabiliko dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Inposaketaren bidea baztertzeko eskaera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

2 (hitz elkartuetan)

Ezker abertzaleko zenbait erakunderen ustez, baina, «inposaketa eguna» da gaurkoa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

· Segik hizkuntz inposaketa salatu du Donostian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Estatu inposaketaren aurrean kateak apurtzeko konpromisoa berretsi dugu gazteok.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12


inposatu, inposa, inposatzen 1 du ad bortxaz ezarri.

Herrietan berek nahi dutena inposatzen duten jauntxoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Iraultzaileek hika mintzatzea inposatu zuten frogatzeko denak, gizon edo emazte, orobat direla.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.

Uko egin bainion inposatu zidaten terapiari, apeztu aitzin, apez egiteko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Horrela inposatzen dizkiote gustuak eta higuinak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Bi errauste planta inposatu nahi dituztelako.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Osasun profesionalen iritzia aintzat ez hartzea, proiektua inposatzea eta herriari eztabaida eta erabakia lapurtzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Bozkatu gabe, inposatu egin du Villepinek Berdintasunerako Legea.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Legea indarka inposatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.

Lege sinbolikoaz ari gara, arauen gainetik inposatzen den lege tautologikoaz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Lege sinkronikoa […] erabilera kolektiboaren hertsadura dela medio inposatzen da gizabanakoetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 125. orr.

Nafarrei inork ez die deus inposatuko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Ez inposatu inori zuri inposatu zizuten ezer, batez ere inposaketa horrek zuregan amorrua, tristura edo herra sortu baldin bazuen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 131. orr.

Inposaturiko tradizioaren eta gizartearen ekintza librearen arteko balantza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 102. orr.

Inposaturiko jairik gabeko egutegia eskatu die LABek erakundeei.  Berria - Harian   2005-10-13

Lizarraga jeneralak inposatutako ohiturari jarraituz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Aurretik ezer pentsatua eduki gabe; inposatutako eredurik gabe.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.

Uste zuen gabezia mingarri bat inposatzen ziola bere buruari.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 44. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adierazle hori erabiltzen duen gizatalde linguistikoari dagokionez, aldiz, ez da librea, inposatua baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 101. orr.

LABen irudiko, erreforma «inposatua» izango da atzera ere.  Berria - Harian   2005-05-07

«Proiektu inposatuak» jendartean eragin duen desadostasuna.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28


inposatzaile izond inposatzen duena.

Eusko Jaurlaritzaren jokabide inposatzailea arbuiatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

5.352 zornotzarrok proiektu inposatzaile horren kontrako botoa eman genuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Bere ustez, gaur egun komunikazioaren paradigmatzat hartzen den Lasswell-en ohiko eredu hori -igorlea-kanala-hartzailea-(feedback)-igorlea- ez da benetakoa, guztiz hipotetikoa izateaz gainera, erabat autoritario, bertikala eta inposatzailea delako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.


inposatze iz bortxaz ezartzea.

PSOEren gobernuak inposatze-egitasmo horrekin jarraitu nahi duela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07


inposible izond ezinezkoa.

Nik hire amodio inposible hura gogoratzen diat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 114. orr.

Integrazio proiektu onest bat logikoki inposiblea da, beraz, a priori?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 149. orr.

-Inposiblea, zergatik?  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 51. orr.

Bonaparte ibilera arinez hurbiltzen ausartu da, baina inposiblea zaio Parisen sartzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.


inposizio (129 agerraldi, 6 liburu eta 95 artikulutan) 1 iz inposatzea, bortxaz ezartzea.

Abusua, inposizioa eta indarkeria galaraztea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.

Gizasemeak oso urrutira eraman zuen bere ereduaren inposizioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.

Servetek gertutik ezagutu zituen erreformatzaile gailenak [...] eta ez zuen inoiz arrazoiaz beste inposiziorik onartu nahi izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Gizarte eztabaidaren aurrean, inposizio hutsa, larderia askotan, jaso dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Ez du sektorearen oniritzia jaso, inposizio hutsa da.  Berria - Harian   2005-08-28

Bazakiat hau inposizio gaiztoa dela, baina norbaiten senarra sutan zagok eta kontu handiz ibili behar diagu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.

Nazioarteko merkatu hori eraikitzeko, logika kapitalistaren inposizio ekonomikoen aurrean makurtu beharko dutela.  Berria - Harian   2005-05-29

Eta totalitarismo horien barruan, literatura politikaren luzapen edo apendize bilakatzen zuen inposizioaren aurka aritu zen.  Berria - Kultura   2006-01-24

Gizarte atzerakoiaren inposizioetatik ihes egiteko.  Berria - Kultura   2006-02-10

Ez zitzaidan iruditzen hautuz eta askatasun osoz sortutako harreman mota zenik, inposizioz baizik, eta, horregatik, familia kontzeptua gorrotatu egiten nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 180. orr.

Bortxaz eta inposizioz, mugak Ebrotik Bidasoara ekarri ziren.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gatazka eragiten duen inposizio egoera aplikatzen zaio Euskal Herriari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Jokaleku berrira iristeko, «inposizio garaiak» bukatu behar direla ohartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Haren "modernitate" primitibo haizejoaren eta zure ezezagutzaren atzean, Espainia modernoaren inposizio historia guztia dago ezkutatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.


inposta iz arku bati eusten dion harlandu irtena.

Ebakidura hori geratzen den lekuan koka bitez pasabideen inpostak; horrekin behar adinako altuera izango du gangadurak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.


inpostatu izond artifiziozkoa, itxurazkoa.

Bazeukan halako sentiberatasun berezi bat jendeak erakusten zuen kualitate fisikoarekiko, gehienetan erdizka berezkoa eta erdizka inpostatua, ikasia, faltsua izaten dena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 49. orr.

Literatura ona egiteko fedea eta sentimendua askotan oztopo ere badirela erantzun nion, gaztetan egiten baita literaturarik mimetikoena, mediokreena, inpostatuena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.


inpostazio 1 iz ahotsa berezko tesituran kokatzea.

Inpostazio oso arinez.  Berria - Kultura   2004-10-31

2 irud

Bazeukan halako sentiberatasun berezi bat jendeak erakusten zuen kualitate fisikoarekiko, gehienetan erdizka berezkoa eta erdizka inpostatua, ikasia, faltsua izaten dena, primitibotasunetik gertuko aleetan baizik ezin baitzen topa ia inpostaziorik gabeko tesitura egiazkorik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 49. orr.


inpostore iz beste pertsona batena egiten duen pertsona.

Haren adiskide batek hildakoarena egin, eta gure inpostoreak berpiztu egin zuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.

Ez zen samurra izan, baina bahitu zuten azkenean inpostore nazkagarri hura, komediante askojakina.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.

Adierazi nahi genuke Brown jauna errugabea zela, ez zela inpostore bat, eta, beraz, bere burua defendatzeko gezur errukitsu batzuk asmatu behar izan zituela ezinbestean, ez maltzurkeriaz,  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 70. orr.


inpostura iz nortasun iruzurra, engainua.

Benetako idazleak mozorroaren profesionalak dira, inposturaren maisuak, antzaldatzen iaioak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Ez dut bereziki maite intelektualismoa, baina baserritarrismoa, nire kasuan, inpostura hutsa litzateke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.


inpotente 1 izond ahalmenik gabekoa.

Pentsamendu berriak sistema hegeliar bera sistema inpotentea zela azpimarratu zuen, potentzialitate hutsez egina, baina Borondate irrazionalaren ekintzarik gabe gauzatu ezin dena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 46. orr.

Eskuak magalean dauzkazu geldirik, etzanda bezala, inpotente.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 78. orr.

• 2 izond/iz (sexu ahalmenari dagokionez)

Eunuko inpotente bati ez zaio ezer barkatzen, ez zaio ezer sinesten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.

Pfizer konpainiaren arabera, gizonen %40 inpotenteak dira.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Nire bigarren senargaia maritxu porrokatua zen eta erdi inpotentea, baina harekin ezkontzeko zorian egon nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Inpotentea zehazki, agian ez, baina antzua bai, Marilyn Monroerekin flirt-ean zebilen garaian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 276. orr.

Kartzelako egonaldiak inpotente bihurtu ote zuen?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.


inpotentzia 1 iz ezintasuna.

Estatuak bere errepresio-indarraren azalpen nagusia egiten duelakoan, inpotentzia besterik ez du azaltzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 51. orr.

Jainkoaren inpotentzia jendearen sufrimenduari buruz, egite kreatzailearen ondorio bat da. ahots propioak, eztabaidak eta gure juja ahalmenak, indarrik ez balute bezala, erabateko inpotentzian barna amildu ziren.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Eta Kako-oker itsasontziaren bizkarrean, inpotentziaz betetako ezpata-kolpeak botaz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 194. orr.

Kako-oker dohakabea, inpotentziak jota eta izerditan, aurrerantz erori zen, moztutako lore baten antzera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 177. orr.

Hurbileko norbaitek betiko alde egiten digunean ezinmina sentitzen dugunean bezala, inpotentziaren mina sentitzen dugunean bezala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 236. orr.

2 sexu ezintasuna.

Isabel II.aren negela eta amorru erotikoa; haren senarraren inpotentzia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

Internet bidez saltzen diren inpotentziaren kontrako zenbait botika arriskutsuak direla.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Albo ondorioak: orain arte inoiz ez du gernu inkontinentziarik eta inpotentziarik eragin.  Berria - Gaiak   2004-11-21

3 (hitz elkartuetan)

Senarra, aldiz, inpotentzia arazo gaindiezinak alegatuz, berriro itzuli zen muino bakartu hartara.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 8. orr.

Halako kasuetan inpotentzia sentsazioa sortzen da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Paueko prefetak erraten duenean ez duela euskal departamendurik aipatu nahi, ez eta ere euskal presoen hurbiltzerik Espainiari begira, inpotentzia aitorpen bat egiten du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07


inprebisible iz ezin aurreikusizkoa, ustekabekoa.

Ukitu literarioa eman behar horretan, inprebisiblea eta perbersoa zen batzuetan samurtasun eta drama gehiegizkoetatik aparte.  Berria - Kultura   2006-01-24


inpregnatu, inpregna, inpregnatzen 1 du ad biziki barneratu

Ez da harritzekoa izango hain lur-zabalera handian ezin konta ahala zuku-barietate egotea ere, eta lur horren zainetatik dabilen uraren indarra haiekin inpregnatuta egotea iturrietatik kanpora irteten denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3910. orr.

2 biziki kutsatu

. Ortega-ren ikusmoldeak arrazialismo sarkor batek inpregnatuak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 188. orr.


inprenta (91 agerraldi, 36 liburu eta 21 artikulutan; ETCn 974 agerraldi) 1 iz inprimatzea, paperaren edo kideko gairen baten gainean testu edo irudi batean hatza mekanikoki uzteko tekniken multzoa.

Noiz asmatu zuen Gutenbergek inprenta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 187. orr.

Merkataritza suspertu egin da inprentak zabaldu dituen egia filosofikoen argira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Pragako kopistek deabruaren asmaziotzat jo zuten inprenta eta matxinatu ere egin ziren lehendabiziko inprenta hirira heldu zenean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Inprentak kulturaren "demokratizazioa" baitzekarren.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Teknikak kultura batetik bestera doaz, gurpil, uztarri, iparrorratz edo inprentaren kasuetan bezala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Inprentaren teknologiak liburua du ikur nagusi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

Horrek inprentako gastuak ordaintzeko baino ez du ematen.  Berria - Kultura   2006-03-04

1829. urterako, Sequoyahk asmatutako ikurrak inprentako tipoak egiteko egokituta zeuden, eta aldizkariak argitaratu ziren cherokee hizkuntzan, Sequoyahk asmatutako idazkera-sisteman.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 197. orr.

Nire izena inprentako karaktere gotikoekin idatzia zegoen gutuna.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.

Inprentako hutsak dira lapsus hauetako batzuk.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Inprenta-akats bat izan zitekeela pentsatu nuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 134. orr.

Ez da inprenta hutsa, ez.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 77. orr.

Inprenta-probak zuzentzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 77. orr.

Inprenta-letrak golde muturrak bezala metalezkoak baitziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Inprenta lanetan aritzen ez zenean, itzultzailearen nekeak hartzen zituen gainean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Gastuei egunero egin behar diegu aurre; soldatak, inprenta gastuak, banaketa...  Berria - Harian   2005-10-11

Inprenta usaina baino gehiago duten liburuak.  Berria - Kultura   2004-12-04

Emakume hura bizi-gogoz beterik zegoen hantxe agertu zitzaigularik bere inprenta-kutxa freinetarrarekin, bere ipuinekin, gu tratatzeko modu adeitsu eta eztiarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.

3 inprimategia.

Gero Rafael Caro Raggio-k bertan jarri zuen inprenta eta argitaletxea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

Kontatu zidan hiriko inprenta ofizialean bando bat ari zirela inprimatzen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.

Inprenta batean lan egiten du.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Inprentako lur zolan bata bestearen gainean anabasa ederrean pilatzen ziren, paper zaharrarekin batera -letrazko gerraren hondakin, orri idatziak izatera iritsi ez zirenak [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Biografoaren lana, hainbat eta hainbat eskuizkribuz osatua, prest dago inprentara eramateko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 51. orr.

Gara egunkariaren urtekaria daramat, inprentatik atera berria.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.


inprentaratu, inprentara(tu), inprentaratzen da ad inprimatzera eraman.

Gure euskara inprentara zenerako, galdua genuen geure buruaganako konfiantza eta harrotasun hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 332. orr.


inprentari iz inprimatzailea, inprimategi bateko langilea.

Haren aitona Bernabek, jaiotzez bitoriar eta ofizioz inprentari, lantegia izan zuelako Katedraleko atarira jotzen zuen kale kantoi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Inprentariarena, lanbide soil eta arrunt barik, mundua ikusteko era zitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.


inprentatu, inpreta(tu), inprentatzen da/du ad inprimatu.

Eta inprentaturik ez dut inoiz ikusi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 196. orr.

"La Gaceta Oficial" izenaz argitaratu zen egunkaria ere, hantxe nonbait inprentatzen zela entzuna nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 267. orr.


inpresentable izond petrala.

Sedano neurotiko obsesiboa agian ez, baina arrunta eta inpresentablea delako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 111. orr.

2 ezin onartuzkoa.

Gaztelera inpresentable baten exhibizioa egiten dutenez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.


inpresio (ETCn 3.300 agerraldi; orobat inpresione g.er.) 1 iz zirrara; bihotzondokoa. ik zirrara.

Hark ere inpresioa egin zidan, arrasto bat espirituan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 16. orr.

Bezperako eszena gorpurik gabe ikusteak zer inpresio egingo zidan jakin nahi nuen batetik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Ez dakit ziur zer inpresio eragin dion; ez naiz gogoratzen zer esan duen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 204. orr.

Hegazkinak oso baxu pasatzen dira Mendelu auzoaren gainetik [...] eta inpresio pixka bat egiten duela diote batzuk.  Berria - Harian   2006-02-28

Hauek gaitzeko inpresionea egin daukute.  Herria   2001-04-26

Gogoan dut oraindik berriak sorrarazi zidan halako magia deserosozko inpresio hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Inpresio gutxi ezagutzen ditut hura baino latzago eta gogorragorik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Eta "lehen harritze" horietan, "aurreneko inpresio" horietan, zailtzen da, inon ez bezala, jendaki bakoitzaren nortasuna.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.

Gauzen izaeraz liburuaren gaurko irakurleak bi inpresio jasaten ditu ezinbestean: zalantza, filosofiako tratatu bat bertsoz idatzita aurkitzearen aurrez, eta ezustea, atomismoa, hots, oraingo fisikaren ikuskera, dagoeneko antzinako munduan hain esplizituki eta biribilki formulatua izanaz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

Esandako hitza gure belarriak jasotzen du, eta tonuaren arabera inpresio bat sortzen du guregan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 76. orr.

Unean uneko sentsazio eta inpresioei soilik erantzuten zieten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Paisaia inpresio bat da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Zeren animalia basatiek, nire txikitako bizipenengatik-edo, inpresio handia egin izan baitidate.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Inpresio handia egin zidan fabrikatzar hark.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 174. orr.

Halako inpresione edo zirrara bitxi bezain arraro bat ukan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.

Gizon haiek sabai apaleko zoko hartan izerditan eta mugitzen ikusi zituenean, inpresio ezatsegin bat eragin zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

3 irudipena, ustea.

Lehen inpresioak ez zion zirrara berezirik eragin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 163. orr.

Lehen inpresioari ez egin kasurik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.

Ondo jaso al ditut nire paperotan hiriak sortu dizkidan inpresioak?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 44. orr.

Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren [...] inpresioak kontatu genizkion elkarri.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Inpresioa baitut historia aldatzea gogokoegi dugula batzuetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.

Zoramenean erori garelako inpresioa dut batzuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Bere egoeraz seguruegi zegoelako inpresioa hartu nuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 40. orr.

Zoramenean erori garelako inpresioa dut batzuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Nik, behinik behin, gazteria jadanik ulertzen ez nuelako inpresioa neukan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Gogoan dauzkat erortzen ari naizelako inpresioa, zartakoaren aurreko unea eta ondokoa.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 72. orr.

Nire inpresioa da Espainian tendentzia bat dagoela iragana estaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Egia esan, ezagutu zintuenetik izan du Luisek zurekiko inpresio hori.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 25. orr.

Inpresio hori eman nahi zuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.

Nik ez dut inpresio hori atera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 64. orr.

Ni ez nabil Parisen, eta hemen, leku askotan, inpresio egiten dit ari garela Bruselan bagina bezala.  Berria - Kultura   2004-10-31

Inpresio hori ematen ditek Rohmerren filmek, oso distantzia gutxi dagoela pantailako bi aldeen artean.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 130. orr.

42 pintore inpresionistaren 42 inpresio.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

4 (izenondoekin)

Zutik gelditu zen, begira, hemen lehen aldiz sartu delako inpresio arraroarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 201. orr.

Azken batean diziplina apur bat, lanpostua, inpresio berriak eta josteta pixka bat espero nituen lanetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 72. orr.

Hondarribiak inpresio pindartsu bat utzia zidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 86. orr.

Goizean izandako inpresio gogobete bera sentitu nuen baltsamatzearen liburuko azal eta bizkarreko letra urre-koloreak hatz-puntez ferekatzen hasi nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Etorkin baten bihotzaren erdiko inpresio sarritan garratzak atzemango ditugu nobela txiki honetan. mojetara pasatzeak nik uste baino inpresio sakonagoa egin zidan zeren eta beste mundu batera pasatzea izan zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 148. orr.

Horren inpresio nahasi lauso bat ez zitzaion eskapatu Gabini.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

Agian muturreraino eramaten ari naizela irudituko zaio bat edo bati inpresio hutsa besterik ez dena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 80. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inpresio-sekuentzien bidez antolatzen dituzte itsuek beren munduak (ukituzko, entzunezko, usnazko munduak, alegia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako harridura-inpresio bitxia. Denborak ematen digun bertigo inpresioari hurbiltzen zaion zerbait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Anaia Juan ikusten zuenean, munstroak ikustean sentitzen den nazka-inpresio hori, inibizio-inpresio hori sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma- inpresio"entzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Zinemak eragiten duen errealitate-inpresio indartsuaren kariaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

Liburutxo honek, hasi eta buka etenik gabe irakurtzean, nahaspila-inpresioa egiten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

7 inprimatzea.

Egunkaria-k bere inpresio zentro propioa nahi duela-eta Egunkaria-koekin berriro hitz egin behar dutela aipatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Erietxean eginiko argazki bat erakusten zidaten: erizain oso polit baten besoetan azaltzen nintzen, gelako kristalaren beste aldean nire aita gazte samurkiro hunkituaren irudia, bere umeari irribarre eginez, gain-inpresioan bezala ageri zela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.

8 inpresio on

Gutiérrez, gizon txaparroa zen, lodikotea, baxua, ez zidan inpresio ona egin, ez zitzaidan konpetentea iruditu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Inpresio ona egin zion Maddalenek lehen hizketaldi haren ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 168. orr.

Hurtado inpresio txarra hartuta joan zen etxera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.

Inpresio ona hartu zuten eta berriz irekitzea erabaki zuten.  Berria - Harian   2005-05-01

· Lehiaketatik kanpo aurkeztu ziren beste bi filmek askoz inpresio hobea utzi zuten Berlinalen.  Berria - Kultura   2006-02-12

9 inpresio txar

Neure onera hasi nintzen etortzen, lehen inpresio txar hura gaindituta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 65. orr.

Zure atzoko gutunak halako inpresio txar bat utzi dit.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 242. orr.

Inpresio txarra ere eragin dezake.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.

Jokaera honek inpresio guztiz txarra eragin zion Dembari, eta haserre bizian jarri zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 142. orr.

Begi bat okertu zitzaidala diote ordudanik, inpresio txarretik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 110. orr.

Kanpotik begiratuta, bada, ez zaio muskuluari motor baten helburuak betetzeko itxurarik hartzen; are inpresio txarragoa ateratzen da, hala ere, azterketa xehe bat eginda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.


inpresionagarri izond zirrara eragiten duena.

Makati auzoko betoi eta berinazko 'building' inpresionagarri baten hamaseigarren estaian kokatzen ziren Frantziako errepublikako administrazioko bulegoak. Trafikoa inpresionagarria zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Gondoleroaren bizitza hagitz inpresionagarria iruditu zitzaidan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 92. orr.

Gondoleroaren bizitza hagitz inpresionagarria iruditu zitzaidan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 92. orr.


inpresionante izond inpresionagarria.

Santiago Errekan egiten zituen erromeria batzuek inpresionanteak izaten ziren.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.


inpresionatu, inpresiona, inpresionatzen 1 du ad zirrara eragin; hunkitu.

Marie Cardinal-en Les mots pour le dire obrak ikaragarri inpresionatu ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Santiagoko bide honetan, egunero inpresionatzen nau armen burrunben ondotik, erdi hustuak diren herrien isiltasunak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Solaskidea inpresionatzeko asmo hark, ordea, nahi baino nabarmenago uzten zuen argitan halako urduritasun puntu bat.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

-Beharbada frantsesez esan banio gehiago inpresionatuko nuen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

Ni inpresionatzeko ez daukazu horrelako tramankuluen beharrik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 69. orr.

Kabuki-antzerkian erakusten den borroka batez ere inpresionatzeko da, baina hori ez nuen nahi film honetarako.  Berria - Kultura   2004-01-25

Pelegrinoak oso inpresionatua baitirudi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

Redin oso inpresionatuta geldituko zela, Hemingway oso ospetsua zelako Espainian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 104. orr.

2 irarri.

Hogeita hamalau urtean piano horretan jo dena fonografo batek inpresionatu izan balu, ziur naiz hainbat urte beharko liratekeela inpresionatutako hori erreproduzitzeko eta gustu guztiek izango zutela zer entzun.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aprendiz inpresionatuaren zurriburri zentzubakoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 89. orr.


inpresionismo 1 iz XIX. mendearen bukaeran bereziki Frantzian garatu zen margolaritza higikundea, argiaren eta gauzen alderdi aldakorrak marra eta ukitu arinez irudikatzen saiatzen zena.

Argiaren inguruko lana da inpresionismoaren oinarrietako bat.  Berria - Kultura   2006-05-03

XIX. mendean, Courbet baten errealismoak, edo, argiago, inpresionismoak, "ikusten dena" margotu behar zelako ideia aldeztu nahi izan zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Inpresionismoak desitxuratu egiten du ikusmenezko errealitatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Inpresionismotik eta espresionismotik edan zuen Parisen.  Berria - Kultura   2004-04-21

Inpresionismoak, fauvismoak eta postinpresionismoak nabarmen eragin zuten Etxebarriaren obran.  Berria - Kultura   2004-01-28

Inpresionismoaren ondorengo formaren berreskurapena Ingresen marrazkian oinarritu zen.  Berria - Kultura   2006-03-05

2 musikan edo literaturan, teknika beraz baliatzen den estiloa edo idazkera.

XX. mendearen hasieran musikak hiru tendentzia zituen: Claude Debussyren inpresionismoa, Vienako eskola eta eskola nazionalistak.  Berria - Kultura   2004-03-04

Ondorioz Aita Donostiaren konposizioetan eragin frantsesa igertzen hasi zen, Parisko inpresionismo zantzuak azalduz.  Berria - Kultura   2004-03-04


inpresionista 1 izond inpresionismoaren teknikaz baliatzen dena.

Hogeigarreneko hamarraldiko frantses zinema-eskolak, eskola "inpresionista" deituak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Horregatik maite ditut nik horrenbeste, poeta inpresionista guziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.

42 pintore inpresionistaren 42 inpresio.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Koadro inpresionista baten imitazioa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 29. orr.

Denetara 15 margolan dira ikusgai daudenak; paisaia inpresionistak islatzen dituzte obra guztiek.  Berria - Kultura   2006-01-22

Kolore indargabeak, inpresionista samarrak, lasaitasuna zabaltzen dutenak.  Berria - Kultura   2004-02-17

Ezin inpresionistagoa izan liteke farolen argi horiskaren azpian elurrak osatu duen margoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 31. orr.

2 irud

Beraz, inpresionista izan daiteke ene idazteko modua; pintzeladak emanaz noa eta pintzelada ezberdinek osatzen dute koadroa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 304. orr.

Liburuak egin dira Arestiz eta datuetarako Anjel Zelaietaren biografia oso garrantzitsua da, baina barnealdera begiratuz, irakurketa inpresionista bat egin dut nik.  Berria - Kultura   2004-01-07

Busti eta bustikuntza bezalako hitzak terminologia inpresionistari dagozkio, nolabait esan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Dardarkari bakun (bigun, terminologia inpresionistan) ere deitu izan zaio.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.

• 3 iz inpresionismoaren teknikaz baliatzen den margolaria.

Zolarentzat Cezanne, inpresionisten artean koloreak hobekien menperatzen zituena zen.  Berria - Kultura   2006-03-14

Inpresionisten museoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 352. orr.

Komodako ispiluan inpresionisten postalak zituelako itsatsita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.

inpresionistei buruzko liburu bat kontsultatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.


inpreso izond inprimatua.

Elektronikaz osatu hainbat zirkuito inpreso ttiki, eta dijitalizaturiko hainbat gune ordenadoretako eta beste.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 298. orr.


inpresora (9 agerraldi, 4 liburu eta 5 artikulutan) iz inprimagailua.

Paskinek bi txandatan eginak dirudite, paper mota ezberdinez, inpresora ezberdinez, letra mota ezberdinez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

Bi ordenagailu eta inpresora bat eraman zituzten.  Berria - Kultura   2006-04-11

Inpresora jakin batzuek, adibidez, nanoteknologia erabiltzen dute irudiak eta testuak zehatzago landu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Barruan dozena bat ipuin zeuden, inpresorako paperean atera berriak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 100. orr.


inpresore iz inprimatzailea.

Bestalde, eta Oihenartek jasotakoaren arabera, Adrian Morront inpresoreak egun ezagutzen ez den beste edizio bat prestatu zuen.  Berria - Kultura   2004-03-09


inprimagailu (13 agerraldi, 9 liburu eta 8 artikulutan) 1 iz inprimatzeko makina.

Inprimagailu hura oso oso makina txikia zenez, eta besoz mugitzekoa, Peña Platako gelatxo batean kokatu genuen, kasernako atariaren ondoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 145. orr.

2 (ordenagailuari dagokiona)

Pantailak, inprimagailuak, ohiko teklatu urdinxka luzeak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 97. orr.

Ordenagailuren bateko inprimagailutik ateratakoa, ziurrenik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 82. orr.

Laser inprimagailu bakoitzak bere marka uzten du agirietan.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Stand-by egoeran joaten da ordenagailuek, fotokopiagailuek, inprimagailuek eta faxek kontsumituriko argindarraren %90.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Inprimagailu bakoitzak agiriak inprimatzeko era berezia duela aurkitu dute eta egilea identifikatzeko programa bat garatu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Inprimagailuentzako tinta.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Inprimagailuetako edo ordenagailuetako kartutxa hustu eta baliatuen bilketa bat antolatzen duela.  Herria   2003-01-09


inprimagarri izond

6 diaporama 157 argazkirekin eta lau bideo ttipi [...] bai eta inprimagarri diren pastoralaren hitzak eta argazki zonbeit.  Herria   2005-02-27


inprimaketa iz imprimatzea.

Gure aldizkariaren inprimaketaz arduratzen zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Zerbaitetarako balioko didate, horretara, "El Cuartel Real"en inprimaketan emandako urteek...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 300. orr.

Oraingoz -erantzun nion- inprimaketa hutsezko lanak egiteko asmoa dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 300. orr.

Inprimaketa eta promozio kostuak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 52. orr.

· Zauri sakratuen inprimaketa, eta mundu honetatik zerura igarotze aintzatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.


inprimaki (orobat inprimakin g.er.) 1 iz Orri inprimatua.

Bertze zerbait bilatzen bide zuten... armak, Erresistentziaren inprimakiak... Boletín Meteorológico deitu inprimakia ateratzen zuen, estimu eta arrakasta betean hartzen zena.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 46. orr.

Alemaniako iheslari-talde baten buletin bat zela; baroiak uste ez zuen bezalako mesedea egin ziola, ordutik aurrera aiseago banatuko zituela-eta astero ateratzen zituzten inprimakiak; banatu zituela orri gehienak eta gutxi batzuk baizik ez zitzaizkiola geratzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Eta nire inprimakinak gero eta itxura hobean lortzen nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 343. orr.

2 betetzeko laukiak dituen orri imprimatua.

Iruñeko Udalak bi hizkuntzetan jarri behar dituela idazpuruak, inprimakiak eta bestelako agiriak, Bada eskabideak egiteko inprimaki bat Zein erratz? liburuaren atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.

Donazioak egin nahi dituztenek Herriko Etxean edo zerga bulegoetan eskatu beharko dute inprimakia.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

3 ereduko C7 inprimakia bete.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.

Atzerriko enpresaburuak internet bidez ere bete ahal izango ditu inprimaki eta paper guztiak.  Berria - Harian   2006-02-14

Komisariara joan nintzen nortasun agiriaren inprimakiak betetzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 15. orr.

Lau atal sinple dituen inprimaki bat betetzea baino ez da behar.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Inspektoreak inprimaki batzuk eskuratzen dizkie bertan sinatzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 165. orr.

Inprimaki bat jaso zuen, hau idatzita zekarrena: "Adierazi ohore-dominak eta meritu bereziak".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.

Mutualitateko inprimakiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Inprimaki bakarra nahikoa izanen da bederatzi etxe promozioetan parte hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

3 (hitz elkartuetan)

Pasaporte inprimakiak ziren, behar bezala zigilatuak eta sinatuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.

Posta eta oroigarriak, banku-agiri, telefono eta argi fakturak, aseguru-prima edo zerga-inprimakien aldakien ondo-ondoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.


inprimakin ik inprimaki.

inprimarazi, inprimaraz, inprimarazten du ad inprimatzera behartu.

Bosgarren zatia liburu-saltzaileak inprimarazi zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Sei orrialdekoa zen, eta Abelek bere kontura inprimarazi behar izan zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Columbiak diskoaren azala diseinatu eta milaka ale inprimarazi zituen.  Berria - Kultura   2004-09-28

Eta orduan kartelak inprimarazi eta kantoi guztietan jarraraziko ditut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Inprimarazi duen bandoaren kopia bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 321. orr.


inprimategi iz orriak, liburuak eta kidekoak inprimaten diren lantegia.

Atzera egin, eta inprimategira itzuli zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

Ez zuen liburuaren eskubideak zentaboz zentabo eztabaidatzen zizkioten inprimategiko editore zeken haiekin fabore eske ibiltzea atsegin. Bere lan denbora guzia iragan du Kanbon, bere emaztearekin atxikitzen zuten inprimategian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Asteburu honetan atera da inprimategitik.  Berria - Kultura   2004-04-13

Hark eman baitzuen 1976 eta 1985 artean argitara Zarauzko Itxaropena inprimategian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 5. orr.

Inprimategian lehen arramak montatzen ariko dira, inprimatzaileak, espezialista bereizten duten keinu geldo eta zehatz horiekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.


inprimatu, inprima, inprimatzen 1 du ad paperean edo kideko gairen batean izkribu edo marrazki baten hatza utzi; paperean edo kideko gairen batean testu edo irudi baten aldakiak egin, hartarako makina edo tresnen bidez..

Eraztunetik argizarira irudia inprimatzen den moduan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Seigarren zatia, berriz, hirugarren mailako ekuazioaren ebazpenari buruzkoa izan behar zuena, ez zen sekula inprimatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Adrian Anberesek Lizarran 1561ean inprimatua.  Berria - Kultura   2004-03-09

Liburu hau Itxaropenak inprimatu du, AGaramond letra-tipoa erabiliz, 2000. urteko azaroan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 5. orr.

Mapa horren 60.000 kopia inprimatu dituzte.  Berria - Kultura   2004-07-15

1500 aletan inprimatu liburu baten bidez.  Herria   2003-06-05

Enuntziatu bat berdina izan daiteke ahoskatua, txartel batean inprimatua edo magnetofono batean erreproduzitua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 120. orr.

Urre-koloreko letretan inprimaturiko izenburuarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

Egun batean ohar bat iritsi zen, gainean inprimaturik haize-errota bat zeukana.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 112. orr.

Txikia zen; estu-estu inprimatua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

Badio beldur piska bat inprimatutako hitzari.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 44. orr.

Taldearen irudia eraman dezatela, A3 formatuan inprimatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Kartzelara bidali ninduten grebarako paperak inprimatzeagatik. kartel txukun bat edo pegatina ikusgarri bat inprimatzea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.

Bozka-orriak Internetik inprimatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Prentsarekin inprimatzea, gainera, sekulako lana da: orri bat aldi bakoitzean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 320. orr.

Vietnamitaz inprimatzen genuen aldizkari hura.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 89. orr.

Inprimatzeko materialez beteta dagoen gela batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 100. orr.

Inprimatzeko tresneria berritzeko premian zegoen erakundea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 139. orr.

Hizki kaxa pare bat eta 1870eko inprimatzeko makina txiki bat zeuzkan, eta denda gainean "Moldiztegia" ipini zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Inprimagailu bakoitzak agiriak inprimatzeko era berezia duela aurkitu dute eta egilea identifikatzeko programa bat garatu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Liburuak inprimatzeko berunezko karaktereak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Testu bat inprimatzean gertatu ohi den huts oro.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 58. orr.

· Goiko partearen eskuin aldera, zigilu karratu batez inprimatuta, zerbitzu militarretik libre gelditzen zela zioen Freistellung vom Wehrdienst oharra, letra gotiko urdinetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

2 (ordenagailuaren inprimagailuaren bidez)

Maikak Mikelen mezua inprimatu eta, ikerketa hasi zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 184. orr.

Web orrialdean agertzen zen artikulua inprimatu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 185. orr.

Artxiboa inprimatu, eta beti gainean zeraman motxilan sartu zuen..  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 61. orr.

Txostena inprimatu egin zuen, gero hobeto aztertzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 156. orr.

Istant batean bidali dut mezua, eta bitartean ordenadore ondoan inprimatu berria dagoen papera ikusi dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.

Inprimatu orrialdeak eta egongelara itzuli naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.

Azken zirriborroa idatzi eta gero, hura inprimatu eta material horren gainean egin ukituak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Iritsitako gutun batzuk Internetetik inprimatuen fotokopiak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

3 irarri.

Ordutik aurrera, ikur sakonez inprimatu zitzaion bihotzean Jaunaren nekaldiaren oroitzapena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.

Errege gorengo eta gupidatsuak [...] Frantziskoren gorputzean Gurutzearen ikurra inprimatu nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 840. orr.

Ideia moralak ere ez dira buruan inprimatzen, ez badira gogoan behin eta berriro gogor sakatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.

Handik egun gutxira, Jainko biziaren behatzaz Jesus Jaunaren Zauriak inprimatu zitzaizkion Frantziskori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.

Ikuskariak, desagertzean, halako kartsutasun miragarri bat utzi zion bihotzean, eta hori bezain seinale miragarriak haragian inprimatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Kristoren benetako estigmak alegia, bere gorputzean inprimaturik zeramatzala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Pertsonaia horrek edozein objekturi begia eman, eta gogoan inprimaturik geratzen zitzaion, talismana bailitzan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.

Tarteka, gehiago makurtzen zen xehetasunen bat arakatzeko; ikusten zuena betiko inprimaturik geratuko zitzaion garun-azalean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Letra Gorriminaren ale inprimatu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Liburuaren lehendabiziko edizio inprimatua.  Berria - Kultura   2004-07-02

Paperezko diru inprimatua Sung gobernuak, bai, jaulki zuen K.o. 970ean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Konstrukto teoriko horrek -ahozkotasun primarioa, kultura idatzi inprimatua, ahozkotasun sekundarioa- badu bere egituran kutsu ia bibliko halako bat.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

Eta xingolan zenbaki inprimatu bat, nirea adibidez 64921 da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.

Irudi inprimatuak argia behar du ikusi ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Irakur daitekeen paper inprimatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Aljebrako lehen idazlan inprimatua. Liburu inprimatuen katalogo nagusia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 279. orr.


inprimatzaile 1 iz inprimategi bateko langilea.

1545ean Bordelen Morpain inprimatzaileak egina.  Berria - Kultura   2004-03-09

Garibai bere lanekin agertzen zaionean, Plantin inprimatzaileak ezin du sinetsi ikusten ari dena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 43. orr.

Gero itzuli zen Salamancara, Antonio Portonariis inprimatzailearen etxera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 21. orr.

Bai argitaratzaileak bai inprimatzaileak uko egiten zioten liburua bere horretan argitaratzeari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Inprimategian lehen arramak montatzen ariko dira, inprimatzaileak, espezialista bereizten duten keinu geldo eta zehatz horiekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.

2 inprimatzen duena.

Inprimatzailea: itxaropena, s.a. -Araba kalea, 45-Zarautz  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 3. orr.


inprimatze 1 iz paperaren edo kideko gairen baten gainean testu edo irudi batean hatza mekanikoki uzteko tekniken multzoa; inprimatzeko antzea.

Inprimatzea sortu zen garaian liburu-saltzaile izatea!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Inprimatze, fotoestatika eta beste teknika batzuen bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

2 paperean edo kideko gairen batean izkribu edo marrazki baten hatza mekanikoki uztea.

Ez zitzaion gauza berriak ikastea axola, eta era guztietako inprimatze teknikak erabili zituen.  Berria - Kultura   2006-04-07

Obra grafikoa lortzeko erabiltzen diren hainbat inprimatze sistematan.  Berria - Kultura   2006-02-05

Margo akrilikoak, oihalean eta paspartu paperean, eta inprimatze digitala oihalean dira Urrutikoetxeak erabili zituen teknikak margolan horietan.  Berria - Kultura   2006-02-23

Bigarren ezaugarri honek eramaten gaitu bideo-irudia irudi inprimatu bezala irudikatzera, inprimatze hegaskor eta beti berritu batez inprimatua bada ere; horretan ere, ordea, garbi ikusten da ez dela inprimatze egiazko bat (inprimatze-inpresio bat baizik, esateak balio badu).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Inprimatze-data bilatu zuen Ruche jaunak  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.


inprimazio iz inprimatzea. ik inprimaketa.

Marra argiak eta inprimazio biziak ageri zituzten oihal baliotsu haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.


inprimeria 1 iz ipar inprimatzea, paperaren edo kideko gairen baten gainean testu edo irudi batean hatza mekanikoki uzteko tekniken multzoa.

[Martin Azpilikueta] munduratu baino apur bat lehentxeago, Konstantinopla hiriaz jabetzen ziren Turkoak eta inprimeriak egiten zituen lehen urratsak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.

2 inprimategia.

Gure irarkola edo inprimeriaren interneteko helbidea.  Herria   2005-02-24

Robert hobeki ezagutua zen Kanbon, bere inprimeriako lantegia hor baitzuen.  Herria   2004-06-17

Parisko inprimeria batean bi sosen truke lanean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.

Baionako inprimeria xahar batean egina zuen aprendizgoa eta "conducteur offset" kalifikazioa erdietsi ondoan, araberako lana zeukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

75 harpidedun behar zituela inprimeria gastuen pagatzeko.  Herria   2003-12-04

Ez baitut ahanzten langile bat naizela eta bereziki esku-langilea izan naizala 25 urtez inprimerian.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 11. orr.


inprimiki iz ipar inprimakia.

Herriko Etxeak jakinarazten du badituela oraino inprimikiak ardi-sarien galdea egiteko.  Herria   2004-01-29

Hortako paperak edo inprimikiak behar dira hartu Herriko Etxean.  Herria   2005-06-16

Herriko Etxean badira inprimikiak betetzeko, gero behar den lekurat helarazteko.  Herria   2003-09-25


inprimitu, inprimi, inprimitzen du ad inprimatu.

Finala aldiz asteazkenean, guk kaseta hau inprimitu ondoan.  Herria   2004-09-16

Zenbat bozka-orri inprimitu dituzue?  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Bestetik, jakina da halaber, ene liburu guztiak argitaratu aitzin, Gaztelako Errege Jaunaren Kontseiluak aztertu izanak zirela eta inprimiturik izateko baimena bazutela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 203. orr.

[Liburutegi digitalak] aukera ematen du liburuaren orrialde bakoitzean sartzeko, tamaina handitzeko, gordetzeko edota inprimitzeko.  Berria - Kultura   2004-06-10


inprimitzaile iz ipar inprimatzailea.

Argitaletxe hau orain sortu dute Jean Claude Larronde historialariak, Patrick Delprat inprimitzaileak eta Txomin Laxaltek, hunen obra delarik argitaletxe berriaren lehen argitalpena.  Herria   2004-12-02


inprobabilitate iz gertagaiztasuna.

Deliturik ankerrenak, edota ilun eta kimerikoenak, inprobabilitate handikoak, alegia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 89. orr.


inprobable izond gertagaitza.

Berak gauza inprobableak esaten zituen eta hamasei urterako nirekin maitemindurik zegoela gogorarazten zidan berriro.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 99. orr.


inprobisadore izond inprobisatzailea.

Hamar herrialdetako bertsulari eta inprobisadoreak dira Bertsozale Elkarteak antolatutako topaketa horietan aurkituko: Kuba, Jamaika, Mexiko, Portugal, Georgia, Sardinia, Menorca, Maroko, Sahara eta Argentina-Uruguaikoak.  Herria   2003-10-30


inprobisaketa iz inprobisatzea.

[Antzerkia] idazteko materia, ikasleen inprobisaketetatik jalgi da.  Berria - Kultura   2004-04-01

Euskal musika mundukoari josia, musika inprobisaketen bidez, batzu eta bertzen talenduak onturik.  Herria   2004-12-30


inprobisarazi, inprobisaraz, inprobisarazten du ad bat-batean eginarazi, inprobisatzera behartu.

Drama bat inprobisarazi nahi digu, hutsetik?  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 70. orr.


inprobisatu, inprobisa, inprobisatzen 1 du ad bat-batean egin, bat-batean aritu.

Gai zen, ordea, musika-pieza landuak gogoratzeko eta ikasteko; eta are zuzendari aritzeko, interpretatzeko edota organoan inprobisatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Sei urte zituela, bere kasa inprobisatzen hasi zen Tom.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Bertsolariak bertsoak sortzen ditu, inprobisatu egiten du.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.

Esperantza baino gehiago, erronka zen Dorrean hitzetik hortzera inprobisatu zuen abestia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.

Jon Sarasuak inprobisaturiko bertsoa da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 212. orr.

Bertsolariaren gaitasun erretorikoak segundo gutxi batzuetan sortzen du, bat-batean inprobisatuz, ahozko diskurtso egituratu bat.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 231. orr.

Edozeri buruz inprobisatzen.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

Bat-batekotasunak baditu -izan behar ditu- bere trikimailuak eta saxofoiak edo gitarrak inprobisatu behar duena -inprobisatu lezakeena- behin eta berriro errepikatzen aritzen da musikaria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Jakina, horrelako saio batean ez da ezer inprobisatzen, ondo pentsatuta egongo da dena aldez aurretik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

Askotan eszenak inprobisatu behar ditugu margolan batetik abiatuta.  Berria - Kultura   2006-02-05

Aretoko izkina batean bi mahairekin inprobisaturik zeukaten tabernara eraman nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Hamaiketakoa biltzeko zilarrezko paperarekin inprobisaturiko pilota.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Jokalariak sortu egin behar duela zelaian, une-uneko jokaldia inprobisatu.  Berria - Kirola   2004-12-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Bakarka jotzen den jazz-saio inprobisatu baten gisan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Talde dantza inprobisatu bat gero.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

inprobisatua zelako itxurak eginez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 98. orr.

Ahozko erretorika inprobisatuak, idatzizkoarekin bat dituen baliabide testualez gainera, egoeraren araberako baliabideak ere baditu. hautaturiko bukaerak baldintzatzen du bertsoaren atal inprobisatua, eta ez soil-soilik errima kontuetan.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

Dezima eta Bertso Inprobisatuaren Iberoamerikako IV. Jaialdi-Jardunaldietan.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.

Azterturiko bertso ia guztiak dira bertso ez inprobisatuak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

Zuzeneko emanaldi inprobisatuak egingo dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-18

Lagunarteko hizketaldietatik eta antzeko egoera inprobisatuetatik sortzen dira ideiak.  Berria - Kultura   2006-03-26

Amak sukaldean lo egiten zuen, kamaina inprobisatu batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 21. orr.

Malgobernu bufoikara eta inprobisatu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.


inprobisatzaile iz bertsoak edo ahalpaldiak bat-batean sortzen dituen pertsona.

Kanpoko inprobisatzaileek poetatzat dute euren burua.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Bi faktore garrantzitsu ahazten dituzte inprobisatzailea poetatzat hartu nahi dutenek.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Kuban, gurean bezala, hedabideetan bere lekua daukan jarduera da inprobisatzaileena.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 166. orr.

Beste inprobisatzaileen jardunak ezagutzeak izugarri lagundu digu bertsolaritza hobeto ezagutzen.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.

Munduan zehar ezagutu ditugun beste inprobisatzaile gehienek (kubarrek, mexikarrek, kolonbiarrek, mallorkarrek... musika-tresnaren baten laguntzaz egiten dute beren lana.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.


inprobisatze iz bat-batean egitea, bat-batean aritzea. ik inprobisazio.

Inprobisatzeak denboraren kudeaketarekin du zerikusi zuzena.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Aste guzian, astelehenetik ortziralera, izanen dira bertsu eta inprobisatze saioak Donostiako Lugaritz kultur etxean, arastiriko 7etan.  Herria   2003-10-30


inprobisazio 1 iz inprobisatzea, bat-batean egitea, bat-batean aritzea.

Music-halleko artistak ere agertzen ziren; eta Sheridanek balsak eta polkak jo eta inprobisazioak egiten zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 91. orr.

Zuloetako piano aurrean eserita egiten omen zituen bere inprobisazioak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

Bat-batekotasuna prestatuz, inprobisazioa bilatuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Inprobisaziorako jarrera eta gaitasunak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.

Ahozko inprobisazioa ezagutzea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Inprobisazioaren benetakotasuna.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.

Hortik aurrera, inprobisazio hutsean aukeratutako puntu-hitzen arabera moldatuko ditu bertsoa osatzeko erabiliko dituen gainerako argudioak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 188. orr.

Izan ere, bertsolariek oholtza konpartitzen dute, bertsotan elkarrekin gaiak eta temak partekatzen dituzte, inprobisazioa elkarrekin txirikordatzen dute.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 68. orr.

Kantu bidezko inprobisazioaren aukerak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Inprobisazioari buruzko teoria-lanetan.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 96. orr.

Leslie [...] izugarri ospetsua da inprobisaziorako ahalmenengatik eta musikarako oroimen sinetsezinagatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

2 pei

Gehienetan, zabarkeria da nagusi, inprobisazioa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

ISO 9000 arauek enpresetan kalitate sistema bat ezartzea dute helburu, enpresak inprobisazioak alde batera utzi eta enpresan egin beharreko eginkizunak idatziz zehaztutako arau batzuei jarraiki beti taxuz egitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertsolarien inprobisazio-artearen funtsezko alderdia.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.

Arazoa hori da inprobisazio eredu gehienentzat.  Berria - Kultura   2006-01-07

Emakumeak inprobisazio-saioa amaitu zuenean, baritono ahotseko gizonak beste aldaera bati ekin zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.

Dantza klasiko eta garaikideko klaseak, inprobisazio tailerrak, mugimenduaren azterketa, dantzaren historia.  Berria - Kultura   2006-04-21

Giant Sanden diskoek inprobisazio kutsua dute zenbaitetan.  Berria - Kultura   2004-05-09

Inprobisazio lanaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-10-29

AMM inprobisazio taldeko kide finko bihurtu zen John Tilbury, Eddie Prevost perkusio jotzailearekin eta Keith Rowe gitarristarekin batera.  Berria - Kultura   2006-01-11

Udazkenean egin ziren Nazioarteko Inprobisazio Jardunaldiei erreferentzia eginez.  Berria - Kultura   2004-01-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hauxe da abesbatzak jazz inprobisazioa egingo duen estreinako aldia.  Berria - Kultura   2004-07-16


inproduktibo izond ez-emankorra.

Adibidez, behin eta berriz errepikatzen da gastu soziala oso dela inproduktiboa, eragin negatiboa duela altxor preziatu bilakatu den lehiakortasun santifikatuarentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 147. orr.


inpromatu, inproma, inpromatzen du ad

Ahal bezala gorde nintzen ni, binilo arrosaz itxuraturiko mangleondo baten azpian, baina mutiko talde bat ari zen inguru haietan ni inpromatu nahian, iraindu ninduenaren aginduetara.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

Gaitzeko parrandan bizi ginen han barruan, sinets iezadazue, inortxok ere ez gintuen inpromatzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 82. orr.

Nire sentiberatasun madarikatu hori gabe, oraindik ere bizirik egongo zen beharbada Yvan, neu baino ez ninduten inpromatuko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 117. orr.


inpromptutsu izond

Hiru kontinentetako arraza gorbizien mestizajearen emaitza izan da gizamota espainola, tenperamentu inpromptutsua, kartsu sinestean, ez lan eta estudiozale ekuru, egonarriko, baizik matxin bihurri, grinatsu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.


inpronta 1 iz marka, eragina.

Zilegi bekit esatea egun hartan gertatutakoak sakon markatu ninduela; nire pupitre-lagunaren hitz aparteko haiek behin betiko inpronta utzi zutela nire baitan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 86. orr.

Gure Antzinako Bihotzean hain tinko ezarritako inpronta hura.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Ohi denez, musika lagungarria izan zen inpronta itsatsita gera zedin; zauria bezala, ildoa bezala, ariman ebakia bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 87. orr.

2

"Inpronta esaten zaio horri", argitu du Elik, psikologiako ikasleak: "Animalia batzuek, txitoek adibidez, jaio eta berehala ikusten duten lehenengoa amatzat hartzen dute eta estu-estu lotzen dira harekin, beste espezie batekoa izan arren".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 137. orr.


inpronunziable izond ezin ahoskatuzkoa, ahoskaezina, ebakiezina.

Amutxastegi -nere ama-aldeko deitura- inpronunziablea zela esan zidan behin batean Planplona/Iruñeko alaba asko estudiatutako batek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 284. orr.

Aitzitik, inpronunziablea bere baitan da ahoskatu ezina, zeren "guk ahoskatu ezina" besterik gabe bihurtu baita "ahoskatu ezina", halako moduan non munduan diren hiztun guztien artean gu bakar bat baita aintzakotzat hartua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

Zenbat bazter, zenbat giza ale eta jainkotxo inpronunziable izan ote dira Historia pronunziablearen eskuz ezdeustuak eta lurraren azaletik erauziak!  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.


inpronunziabletasun iz ahoskaezintasuna.

Euskara ininteligibletasun, inpronunziabletasun eta beste inbletasun batzuen izena da, euskara ezagutzen dutenentzat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.


inpudiko izond lotsagaldua, lotsagabea.

Zer eskubide zenuen nire aurrean agertu eta zure bihotza horrela biluzteko, erakusaldi ia inpudiko batean?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 14. orr.

Ni asko haserretu nintzen Armando Bonillaren heriotz inpudikoarekin: klasikoek beste errespetu bat merezi dute.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 180. orr.

Nire beste alde bat azaldu dut liburuan, edo nire barruko beste norbait, eta ipuinak nahiko inpudikoak dira  Berria - Kultura   2006-04-08


inpudikoki adlag lotsagalduki.

Animaliarik txikienak, fisikoki ahulenak zirenak akabatu egiten zituztela, inpudikoki, eta zinpeko zaintzaile zolien baimen isilekoarekin?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.


inpudikotasun iz lotsagaldutasuna.

Ez daukat neure burua Claude Lelouchentzat, baina gizon eta emazte haren ibilaldia konta diezazuket, agian haien aditzen inpudikotasun publikoak naizen herabea inoxenta inarrosi zuelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 92. orr.


inpugnatu, inpugna, inpugnatzen du ad erabaki bat ezeztatzea eskatu. ik kontestatu.

EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeak epaitegietan inpugnatuko dituela iragarri zuen atzo Francisco Doñate errektoregaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Emaitza inpugnatu zuten, baina ordu erdian baztertua izan zen bere eskaera.  Berria - Kirola   2004-09-14

Lege ez diren ebazpenak ere inpugnatu daitezkeela argudiatzen du Auzitegiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Gobernuak HZ inpugnatu du, Batasunaren ondorengotzat jota.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

PSOEko gobernuak HZren hautagaitza inpugnatu izana kritikatu zuen Ibarretxek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

HZren zerrenda inpugnatzeko erabakia jakinarazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak erabakia inpugnatuko du.  Berria - Kirola   2004-03-31

Mallorcak igandeko partida inpugnatu du, Aloisi legez kanpo zelairatu zelakoan.  Berria - Kirola   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hautagaitza inpugnatzeko (3); hzren hautagaitza inpugnatzeko (3); inpugnatu du (4); inpugnatu egingo (3); inpugnatzeko erabakia (4); partida inpugnatu (3)


inpugnatzaile iz inpugnatzen duena.

Lukreziok nahiago izan duela epikureismoaren alde mintzatuko direnen eskuetan arma kontzeptual sendoak ipintzea, sendotzen hasiak zeuden [...] bere garaiko inpugnatzaileen aurka borrokatzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.


inpugnazio iz erabaki bat ezeztatzea eskatzea.

Aznarren Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenaren aurkako inpugnazioa aurkeztu zuenean [...]. herriaŽ

Hurrengo egunean bertan Auzitegi Gorenean inpugnazioa aurkezteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Espainiako Estatuko abokatuek Ondarroa eta Lekeitio UEMAn sartzeko erabakiaren kontra jarritako inpugnazioa.  Berria - Harian   2005-05-14

Gobernuak eta Fiskaltzak HZren aurkako inpugnazioa iragarri dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Estatuko Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok ere «berehalako inpugnazioa» iragarri zuen.  Berria - Harian   2005-03-16

Espainiako Fiskaltzaren eta Estatuko Abokatuaren inpugnazioei alegazioak aurkeztu zizkien atzo Herritarren Zerrendak Auzitegi Gorenean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Hautagaitzaren inpugnazioaren bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Espero dut epaileek inpugnazioa ez onartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

EAEko Auzitegi Nagusiak udazkenean ebatziko ditu inpugnazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Nahiago izan dute Arabako Foru Aldundiaren inpugnazioari buruzko erabakia hartu arte itxaron. bost egun ditu Ibarretxeren gobernuak helegitearen inpugnazioa eskatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak [...] Espainiako Gobernuak ezarritako inpugnazioa atzera botatzea erabaki baitzuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Konstituzionalak atzera bota du HZren kexua, agirien «inpugnazio generikoa» egin duelako, Aurreneko txostena, inpugnazioa onartzearen aldekoa, Guillermo Jimenez magistratuak egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Inpugnazioaren edukiagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21


inpultsibo izond oldarkorra, jauzkorra.

Intuiziozkoa, inpultsiboa zen sorkuntza bestelako begiz ikusteko eta aztertzeko aukera du egileak kontzientzia hartze horrek bere bidea eginda.  Berria - Kultura   2006-03-14

Bennettek zuen sindromearen beste agerkari bat -oso bestelakoa, bat-bateko ukitu-behar inpultsibo eta konpultsiboaren aldean- honako bitxikeria hau da: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.


inpultsio iz bulkada.

Horregatik, mota bereko inpultsio bat eta tentsio bat jarraiarazten badira, efektua etengabea da hasieratik bukaeraraino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 282. orr.


inpultsu (orobat inpultso) iz bulkada, oldarra.

Alanbrearen aurrean sentitzen dugun inpultsu hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.

Botoi edo palanka horiek, beren aldetik, bat-batean azaleratzen diren ezusteko inpultsoek mugitzen dituztela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 300. orr.


inpune adlag zigorrik gabe.

Halako izugarrikeriak ezin daitezke inpune gelditu, eta neuk bilatu ditut erantzuleak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 81. orr.


inpuneki adlag zigorrik jasan gabe.

Inpuneki euren presoentzat indultuak eta amnistia eskatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27


inpunitate 1 iz zigorgabetasuna.

Honelako dekretuek bikaindu egiten dituzte legeak, eta inpunitatearen bide guztiak ixten. Inpunitatearen eta kanpoko babesaren artean ez dago alde handirik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Tortura gehienak funtzionarioei inpunitatea eskaintzen dien legeria antiterroristaren esparruan egiten dituzte.  Berria - Mundua   2004-11-04

Delitu baten konplize salatariari inpunitatea aginduko balio.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Lege horrek «torturatzaileen inpunitatea» babesten du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Epaileek zigorrak leuntzen dituztenean, elikatu egiten dute gaizkileengan inpunitatearen itxaropena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 183. orr.

Torturak duen «inpunitatea» salatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Okupatzaileen «itxurazko inpunitatea» salatu du Aik.  Berria - Mundua   2004-03-11

Proxenetaren inpunitatea dago lehenik, bezeroarena jarraian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Honelako lege batek, gainera, salatzailearen inpunitatearekin batera, honen erbesteratzea ekarri beharko luke. edozein lege hausteren gainetik eta inpunitate osoz jokatzen dute.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Batasunak «inpunitate osoz» jarduten duela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Lavalas Alderdiko bidelapurrak oraindik indarrean daude eta inpunitatez ari dira jokatzen.  Berria - Mundua   2004-03-05

2 (hitz elkartuetan)

Delitu hauen maiztasuna ez inpunitate-arriskuagatik baizik eta beste arrazoi batzuengatik gertatzen denez [...].Euskal Herriaren kasuan, «salbuespenezko mekanismoak eta inpunitate guneak» martxan jarri dituztela salatu du Gizarte Foroak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 89. orr.

Inpunitate dekretu publiko bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.


inpuru (orobat inpuro) izond ez-garbia.

Arraza espainola inpurua da: […].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 229. orr.

Mairuak, odol inpuro ezespainolekoak; aristokrazia, odol godo espainol garbikoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.


input 1 iz prozesu baten hasiera elementua; datu sarrera. ik output.

Garrantzitsua da egoera horrek zer egiten duen jakitea, zein den horren rol kausala sarreraren (input) eta irteeraren (output) tartean, baita gainerako gogo-egoeren sarean ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Ondoren agindu sinpleak ematen dira, honako honen modukoak: makina S egoeran badago eta I inputa jasotzen badu, orduan O outputa emango du eta S' egoerara pasatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Ez da munduak eskaintzen duen input-a ukatzen, ezagutza oro, nahiz eta soziala izan, esperientzian oinarrituta baitago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Beldurra ez litzateke kasu bakoitzean erreakzio hori eragiten duen eragilearekin identifikatu behar, propietate abstraktuago batekin baizik, input horretatik output hori eragiten duen rol kausalarekin, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Irudian teoria lanabes gisa itxuratzen da: corpusa du sarreran (input), eta gramatika irteeran (output).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

Ekoizpen funtzioaren inputen kostu egitura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Komunikabide modernoenek ere, hala nola telebistak, konputagailuek eta sateliteek, ezin dute lanik egin begirik eta belarririk gabe; begiak eta belarriak behar dituzte mutur bakoitzean input-a prestatzeko eta output-a interpretatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Ikusmen-aparatuaren eginkizuna ez da, haren iritzian, ez inputak "deskodetzea", ez pertzeptuak "eratzea", informazioa ateratzea baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Bertsogintzan ikusle eta entzulearen erreakzioak, begiak, txaloak, barreak, isiltasunak... sortzailearentzat lehentasunezko inputak dira.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Itxura guztien arabera, argi-bizitasunarekin erlazionaturik dago begiaren sentikortasuna, halako moduz ezen askoz konstanteago mantentzen baita output-seinalea argi-inputa baino, gorabehera handiak izaten baititu argi-inputak: irrati-hargailuetan erabiltzen den bolumen-kontrol automatikoarekin konpara daitekeen baliabidea da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.


inputatu, inputa, inputatzen 1 du ad egintza zigorgarri bat leporatu.

Hiru adingabe inputatu dituzte Donostian, ustez ikaskide bati jazartzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Villanueva ere inputatu dute Pegenaute aferan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Felipe Bayo eta Enrique Dorado guardia zibilak inputatu zituzten, baina auzipetu ez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Ezker Batuak, bestalde, Fiskaltzak Bizkaiko Ogasuneko beste bi kargu inputatu izana «oso kezkagarria» dela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Udalbiltzako 11 kide inputatu eta deklaratzera deitu ditu Garzonek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Xakiren eta ezker abertzaleko nazioarteko sarearen aurkako operazioan inputatu zuelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Batasunaren kontrako auzian inputaturik daude.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Oraingoz, 36 lagun daude inputatuta 35/02 sumarioan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Udabiltza auzian inputatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Itoizko urtegiaren aurkako borrokagatik inputatu eta espetxe zigorra jaso izanak hainbat gauza erakutsi zizkion solidarioari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.

Iturritxa eta Natalia Rojo inputatzea arbuiatu dute EAJk eta PSE-Eek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Inputatzen badute eta auzibidea abiatzen badute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Inputaturiko 11 lagunak zein diren ikusita, berretsi egiten da erabaki horren izaera politikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Inputatutako guardia zibilen bertsioa berresten duten medikuek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Dutrouxek emazteari eta auzian inputatutako bi gendarmeri egotzi zizkien hilketak.  Berria - Gaiak   2004-03-04

2 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Martin Ugalde inputatua izateko aukera zabalik zegoela hil zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

11 atxilotu eta 40 inputatu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Inputatu guztiei delitu bera leporatu arren.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

22 inputatu galdekatu eta miaketatan atzemandako milaka agiri aztertu ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Atzo, baina, inputatu bakoitza bere aldetik joan zen auzitegira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Ikerketa bukatu arte inputatu biak espetxean egotea nahi zuen Fiskaltzak.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

Lekuko eta Perituak Babesteko Legeak soilik horiek babesten dituela dio, eta ez inputatuak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Zorroa inputatuen etxean aurkitu zuten. herriaŽ

Oleagaren auzian lau guardia zibilek deklaratuko dute gaur, inputatu gisa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Greba egunaren harira inputatu gisa deklaratu du Olanok.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Hilaren 9ko greba eta mobilizazioen harira hainbat liskar izan zirela eta haien bultzatzaile izan zela egotzita inputatu gisa deitu zuen epaileak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23


inputazio 1 iz inputatzea.

Ondorioz, Permachen kontrako inputazioari buruz erabakitzeko eskumena galdu zuen Garzonek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Inputazioa jakinaraztea izan zen Grande Marlaskak egin zuen lehen gauza.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Balzaren aburuz, ministro batek presoen aurkako inputazioak «eraikitzeak» zigor bermeen sistema «apurtzea» dakar.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Olabarriaren aburuz, zuzenbidea errotik urratzen du inputazio berriak eraiki nahi horrek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Hurrengo pausoak inputazioak kentzea izan beharko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Villanuevaren inputazioa eskatu du Euskara Kultur Elkargoko abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Egiten zaizkien 'terrorismo' inputazioei erreparatuta, atxilotuak ETAko kide direla pentsa daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Rafa Diezen zein beste bost lagunen aurka Grande Marlaska epaileak eginiko inputazioak salatzeko.  Berria - Harian   2006-03-17

2 inputazio (orokorraren) indize

Metodologian aldaketarik eskatuko duzue? esaterako, inputazio indizea (EAEko errenta Estatukoarekin harremanetan jartzen duen kopurua) jaistea?  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Sinplifikatzeko asmoz, beti hartzen da inputazio orokorraren indizea deritzona erreferentzia gisa, %6,24 famatua.  Berria - Ekonomia   2006-02-16


insatisfazio (orobat insatisfakzio g.er.) iz asegabetasuna, kontentagaiztasuna.

Errotiko insatisfazio bat bizi nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.

Nerabezaroko larrujotze urrun eta idealizatu baten ondorengo insatisfakzio kateatuen minberagarritasuna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

Liburu bat amaitzean beti gelditzen zait insatisfazio puntu hori.  Berria - Kultura   2004-11-18

Gizakiaren insatisfakzio egoera eternala.  Berria - Kultura   2004-10-08

Bikoteen bakardadea, jeloskortasuna, insatizfakzioa... lagunekin eta maiteekin sortzen diren arazo eta ezin ulertuak kontatzen ditu.  Berria - Kultura   2004-10-01


insaturatu izond gai kimikoez mintzatuz, asegabea.

Dagoeneko, adibidez, oilo-arrautzarekin eta behi-esnearekin hainbat saiakuntza egin dira, gantz azido aseen partez arrauzkiek eta esnekiek asegabeak (insaturatuak) eduki ditzaten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.


inseguritate iz segurantzarik eza.

Inseguritate juridiko gehiegi dago.  Berria - Ekonomia   2006-04-07


insegurtasun (orobat intsegurtasun)iz segurtasunik eza.

Nire zalantza eta insegurtasun eta laino guztietatik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Eta hola, batarekin eta bestearekin, jakinaren intsegurtasunarekin edo ezjakinaren segurtasun ezarekin, euskaldunak ez gara gai hizkuntza behar bezalako erraztasun eta aberastasunarekin erabiltzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 154. orr.


inseguru (orobat insegur eta intseguru) izond ez-segurua.

Pauta bat jarraitzen ez dutenekin inseguruago sentitzen nauk, ez dakik zer baloratzen duten!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 270. orr.

Lurzorua burdinaz apurtzen hasi ziren eta gerra insegurreko burrukak berdindu egin ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Eguraldiaren eguneroko eta ordu oroko gurpilean, aroaren hegada pinpilinpauxa xotil intseguru baten antzekoan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 189. orr.


inserto iz tartekia, zinema edo telebista eszena batean tartekatzen den idazpuru esplikagarria.

Insertoak: alegia, hitz egiten ari nintzen bitartean beti nire aurpegia ager ez zedin irudiak behar genituen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.

Orduan programa hartako zuzendariaz gogoratu nintzen: hark insertoak behar zituen nire jarduna apaintzeko, osatzeko, biribiltzeko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.

Poema ondo girotu ondoren, han-hemenka inserto indartsuak sartuko ditut, tarteka sakontasun eta zorroztasun-uneak nabarmenduz  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.


insertzio (orobat inzerzio) iz

Halaber, bi aldeak ados jarri dira insertzio kontratua «kasu oso berezietara» mugatzeko eta errelebukoa bultzatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Inzerzio edo orientazio mailan lanean ari diren egitüreekin harremanak hobeki finkatzea.  Herria   2003-05-29


insigne 1 izond argidotarra.

Grilo poeta insignea eta Castelar diputatu ezaguna besarkada baten bildu baitira portikoan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 165. orr.

2 ik insignis.

insignis (orobat insigne) pinu iz pinu mota, Euskal Herrian ohikoa. (Pinus radiata)

Haranetako nekazaritza uztearekin eta insignis pinuaren ezarpenarekin paisaia erabal aldatu da ekosistemaren kalterako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Baina baso natural bat eta insigne pinuen sail bat ez dira gauza bera, ezta? Baina, noski, basoen eremuaren inguruko datuetan, basoak hazi egin direla pentsa dezake batek.  Berria - Gaiak   2004-06-16


insinuazio ik intsinuazio.

insistentzia (orobat intsistentzia) iz behin eta berriz ekitea.

Axola gehiago zitzaidala zure adiskidetasuna esan nahi dut, zure insistentziak sortzen zidan gogaidura baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.

Gombrichen insistentzia ia didaktikoak margolaritzaren giroan berez sortu ziren teoriak ditu gogoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Insistentzia horren arrazoia Frantziskoren garaiko testuinguru erlijioso-sozialean dago zalantzarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

Elkarrekin atera ginen kalera eta bere ondoan, ibilian, ohartu nintzen lehen aldiz insistentzia puntu batekin begiratzen zidala, nigan beste norbait ikusi edo nik beste norbait gogoratuko banio bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.


insistitu, insisti, insistitzen (orobat intsistitu) du ad behin eta berriz ekin.

"Ezta hitzik ere", insistitu dute behin eta berriz, eta denek bete dute agindutakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.

Probatu, insistitu zenuen, eta zer egiten nuen pentsatu gabe sartu nuen atzamarrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Funtzionarioak insistitzen zuela ikustean, kartzelako zuzendariarekin egon nahi zuela esan zion.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 110. orr.

Eta insistitu egiten zuen, beharrezkoa zela Lilyrentzat, beharrezkoa Mintarentzat, beharrezkoa zela ezkontzea denentzat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.

Garaiko autore gehienek arraza eta nazioa ez direla nahastu behar insistitu ohi dute, Unamuno-k, etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.

Honetaz ere ez dut gehiegi insistitu nahi, lehen ere aski luze jardun dut eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 41. orr.


inskribatu1, inskriba, inskribatzen 1 da/du ad (geometrian) figura bat beste baten barruan marraztu, halako moduz non, elkar ebaki gabe, zenbait puntutan elkar ukitzen baitute.

Zirkuluaren azalera jakiteko, karratu bat inskribatzen da haren barruan, eta bikoiztu egiten da gero alde kopurua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Karratu batean inskribatutako oktogonoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Planoan, zirkulu batean inskribatutako ezin konta ahal poligono erregular dago.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 163. orr.

Esferan inskriba daitezkeen bost poliedro erregularrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

2 irud

Baina artxiboa da, halaber, eragiten duena esandako gauza horiek guztiak ez daitezen metatu mordo amorfo batean, ez daitezen inskribatu etendurarik gabeko linealtasun batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 150. orr.

Teoria ekonomikoan eta bere joko kontzeptualaren arauetan inskribatutako bi posibilitateok, bi aukera ezberdinetarako bidea ireki dute, elementu beretatik hasten direnak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

Espazioan bezalaxe inskribatzen da denboran kontaketa, eta, horrenbestez, narraziozko irudi oro, eta berdin irudikapenezko irudi oro, narratibotasunaren "kodeek" markatuta dator, narratibotasun hori sekuentziatze baten bidez agertu baino lehen ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

Kondekorazioekin batera ageri ziren txarteletan irakurri nituen oroimenean, neure baitan, sekula gorde eta inskribatu ezin izan nituen datak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.

Grabatu haien marrazki inestrikable haietan zetzan inskribatuta Klararen misterioa.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zirkulu zirkunskribatua poligonoaren kanpoaldean dago eta haren erpin guztietatik pasatzen da; zirkulu inskribatua poligonoaren barrualdean dago, eta haren alde guztiak ukitzen ditu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Aldi bakoitzean lortzen den poligono inskribatuaren azalera gero eta handiagoa da, baina zirkuluarena baino txikiagoa, betiere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.


inskribatu2, inskriba, inskribatzen (orobat inskribitu) da/du ad izena eman.

Erakundea handitu guran, inskribitzeko, karlistek egiten zuten galdera bakarra hau zen: [...].  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.

Lehenengotatik Euzkadi'ko Jaurlaritzaren begirale legez inskribatu banintz ere, jardun, ordezkari jardun dut.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.

-Zer uste duzu, gero?, badela erroldan inskribaturiko arima bakoitza hogei kopekeko prezioan salduko lizukeen ergelik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.

Kristalezko atetzarra zabaldu eta alabastrozko hallean berehalaxe eskuratzen dizkizute zure gelako giltzak, zuk zeuk inskribatu bezalaxe izendatuak: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 184. orr.

Enpresa bakoitzak bi bizkartzain inskribatu ditu.  Berria - Kirola   2004-12-26

Joaquin Maza Erauskin eta Jordi Cantillo Fontanals akziodunek egun horretan onartutako kontuak forma akats bategatik Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroan ez inskribitzeko eskatu diote erregistratzaileari.  Berria - Kirola   2004-11-24

Federazio Ligan aritzeko inskribatu zituela.  Berria - Kirola   2004-07-23


inskripzio1 (orobat inskripzione) iz esakunea.

Gerra-oroitarrietako eta hilarrietako inskripzioak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Iturri horretan, hain zuzen, inskripzio bat dago harrian idatzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.

Diognetok hiri-barrura sartu zuen hiriak setiatzeko makina hura, eta inskripzio hau jarri zion: "Diognetok opari hau eskaini dio herriari etsaiari kendutako harrapakin gisa"."Ca custa lûn ca custa, Viva l'Austa" dio oinean daraman inskripzioak. eta eskeletoaren inguruan, letra ezin tipiagoetan, inskripzione bat: […].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.

Eta inskripzio bat ipini nion azpian.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 167. orr.

Inskripzio hau idatzi du: […].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

Maillotak Euskal Herria inskripzioa du erdian, ikurrina ondoan.  Berria - Kirola   2004-06-04

Libertè, Ègalitè, fraternitè inskripzioa zuen petakak, eta hitz haien ondoan, itsasoan ubera utziz zihoan belaontzi baten grabatua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Hizkuntza arkaiko edo ilun batean idatziriko inskripzioak argitu eta esplikatzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.

Ez dut inskripzioa ulertu, noski.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 138. orr.

Inskripzioa deszifratzerik ez balute ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 176. orr.


inskripzio2 iz izen ematea.

Herrian falangistarik ez zegoenez gero, falangistak egiteko inskripzio boletinak zabaldu ziren, alderdi berriaren programa azalduz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.

Inskripzio boletinak kartzelan ere banatu ziren-.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.


insolent izond ozarra, errespetu gutxikoa.

Eta, bere soa bizkaitarrarenganat desbideratzen zuela, irritsu bezain insolent, gaineratu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 549. orr.


insolidario izond elkartasunik gabekoa.

Enpresa txikietako langileak abandonatuta uzten dituen negoziazio kolektibo insolidarioaren nagusitzea. Arduragabeak eta insolidarioak izango ginateke prozesu horretan lagunduko ez bagenu.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Esan nien idazlea, berez, ez dela beste edozein giza abere baino justuago edo sentiberago [...] eta bai direla, duda izpirik gabe, beste edozein giza abere baino egolatrago eta handiusteagoak, eta baita insolidarioagoak ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.


insolidaritate iz elkartasunik eza.

Eginen nikek ez dela oheratu, insolitaritatea irudituko zitzaioan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.


insomne izond logabea, lo galdukoa.

Z zolia eta I insomnea ez beste guztiak erdi-lo zeuden. Gain hartatik ikusita, uhartearen hego-kostaldeko urbanizazioek larregi argitutako hiri insomne baten atalak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 135. orr.

Errezatu egin nien Jainkoari eta eliza populatzen zuten igeltsuzko, egurrezko eta marmolezko irudi nekatu eta insomneei.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.


insomnio iz loezina, lo galdua.

Insomnioak hartuko zaituen beldur zara.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.

Insomnioa eragiten dizute.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 99. orr.

Gau asko eman dituzu insomnioaren eraginpean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.

Normalean hila banengo bezala lo egiten nuen gauez, baina garai hartan insomnioak jota nengoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Insomnioak joen emendatzea, presoen emendatzearekin batean gertatu zen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 102. orr.

Goian, gauez, insomnioa dutenak "entretenitzen" aritzen dira...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 63. orr.

Segidan, entretenimenduak bizitu egingo zaitu, eta insomnioa ezinbestekoa bihurtuko zaizu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 122. orr.

Izan ere, insomnio kronikoak depresioa ere eragin dezake.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Insomnio sekulakoa, insomnio gauerokoaren erdian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 122. orr.

Adiskideak esan zidan, insomnio-gau petral baten ondotik, bere buruaz beste egitea erabaki zuela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

Insomniozko hutsarteetan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 85. orr.

Zenbatez argiago Maitearen begiak, hainbatez gehiago bihurtzen ziren insomniozko erreten begi haiek, garai batean sekula alde batera begiratzen ez zutenak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 336. orr.

Insomnioa: THCak hipnosioaren eragin berak ditu: REM fasea laburtu eta loaren 4. fasea luzatzen du.  Berria - Harian   2005-04-17


insoportable izond eramangaitza, ezin eramanezkoa.

Bainan horrek ekartzen du besteentzat batzutan insoportable gertatzen ahal zirela, eta orduan ez dakit noraino den defauta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 48. orr.

-Insoportablea da.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 23. orr.


inspektatu, inspekta, inspektatzen du ad ikuskatu.

Beha ginauden libratzaleak dira! Inginadoreak inspektatzen gitu eta oihu egiten dauku: "Tommy-ak heldu dira, ez ilusi, hunat helduko direlarik, zuetarik nehor ez da bizirik izanen, kalituko zituztegu denak!"  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.


inspektore (orobat inspektur g.er., inzpektore g.er., inzpektur g.er.) iz 1 ikuskaria, ikuskatzailea.

Zergen inspektorea itxaroten ari zara.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 17. orr.

Errioxan Ogasun arloko inspektore gisa.  Berria - Mundua   2004-03-09

Olivier Beth laborantzako inspektore nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

SGS portuetako inspektoreen elkarte independenteak adierazi zuen petrolio kargak bidali gabe geratuko direla grebaren ondorioz.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

Prestige kostaldetik urruntzea «erokeria» izan zela dio Louzanek, eta petroliontzira joan zen inspektoreak egindako lana, «lotsagarria».  Berria - Gaiak   2004-02-07

Nazio Batuen Erakundeak Irakera bidalitako inspektoreek ez zuten ordea armen inongo aztarnarik aurkitu.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Egun batez, kasketadun eta kasketagabeko inspektoreek prentsaurreko bat antolatu zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

ONUko inzpektore kontrolatzaileen buru den Hans Blix jaunak.  Herria   2003-04-24

2 (eskoletakoa)

Eskolok [...] toleratuak izatera pasa ziren, hezkuntzako inspektoreen bisitak eta guzti.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 168. orr.

Bere biziko anabasa izaten zen ikastolan inspektorea etorri aurreko egunetan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 56. orr.

Hasi gara, bada, zazpi-zortzi urteko ikasleak inspektorearen balizko galdeketarako prestatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 56. orr.

Ume menditarrak dira -jakinarazi zion maisuak inspektoreari bisita egitera etorri zitzaigunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.

Idatzi zion Inzpekturrari galde egiteko erreint postu bat eskola publikoan.  Herria   2003-12-04

-¡Ven aquí, desgraciado! -egin zuen garrasi inspektoreak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

-Nahikoa izango da, inspektore jauna -esan zuen maisuak aurpegi zurbilez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Hiriart, Archu eta Carresson hezkuntza frantseseko inspektoreek euskararen alde egin lana goraipatzen zuen Arbelbidek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 145. orr.

Jacques Lasserre Departamendu burua, Jean Castaing kontseilari orokorra, bai eta Arielle Pouchou-Fahier Akademiako inspektorea.  Herria   2002-07-18

Akademiako inspektura lekura jin da.  Herria   2001-09-13

Ikustekoa zen inspektore andrearen aurpegia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.

3 uniformerik gabeko sail berezi bateko poliziakidea

-Badauzkazu Llumen etxeko giltzak? -galdetzen dio Martorell inspektoreak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 150. orr.

Jendarmeak eskua kokotsean zuela harrapatu zuen inspektorea, koaderno txiki batean idatzitako oharrak irakurtzen ari zela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 217. orr.

Inspektorearen ustez, klanen arteko kontu-garbiketa argia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 106. orr.

Inspektorearen bulegora eraman zaituzte goizean, eta bezperako polizia ezezagunak, dotore jantzita, Madrilgo ordezkaritzari buruzko galderak egin dizkizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 173. orr.

Inspektoreak bukatutzat eman du oraingoz galdeketa. Inspektoreak zure agenda hartu du eskuan, harrapatu zintuztenean puskatzen saiatu zinen hori, eta, zabaldu ondoren, martxoaren 12ari dagokion orrialdea erakutsi dizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Inspektoreak ezkutuko erruaren onarpen gisa ulertu behar du zure mututasuna.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 32. orr.

Inspektorearen "eredua" aplikatu dizute berriro, helbidea behingoz aitor dezazun.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.

-Ez haugu ia ukitu -jarraitu du inspektoreak-, hiri egindakoagatik inork ez dik konorterik galtzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.

Ordu erdi daramazu galdeketa-gelan inspektoreak alde egin duenetik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 69. orr.

-Argazki bat erakutsi nahi diat -esan dizu inspektoreak-, ea ezagutzen duan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 158. orr.

Inspektoreak amua irentsi du berriro.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.

Amaiak […] Ertzaintzako inspektore izatea zuen amets.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 57. orr.

Inspektore nagusiak oso legetsu hartu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bertan, 60 lagunez osaturiko mediku eta inspektore talde batek lan egingo du.  Berria - Harian   2005-01-12

Taddei, 63 urtekoa, 1961ean sartu zen Polizian, eta inspektore kargua lortu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-10

-Non dago? -galdetzen dio polizia bati, inspektore-plaka erakutsiz batera.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 163. orr.

· Istorioak kontatzen hasi eta polizia inspektoreekin trukaturiko ukabilkadak eta gortera egindako bisitak nahasten zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Polizi inspektoreak adi-adi irakurri zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.


inspektoreorde iz inspektorearen azpiko kargua duen poliziakidea.

Inspektoreordea duk, berak ere hartuko dik hire kasuan parte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 31. orr.

-Utz ezazu nire eskuetan -sartu da inspektoreordea tartean, borra astintzeko prest-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 33. orr.

Inspektoreordeak, ileetatik tiraka berriro, altxatzera behartu zaitu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 39. orr.

-Merezi duzuena jasoko bazenute... -gaineratu du inspektoreordeak, bere nagusiaren hitzekin ados- orduan jakingo zenukete zer den makila.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.

Hiltzailea neroni nintzela sentiarazi zidaten: galderak, galderak eta galderak, horixe baizik ez zidaten egiten, inspektoreorde madarikatu horrek bereziki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.


inspekzio 1 iz ikuskatzea.

Kontua da Franco bizi zen bitartean inspekzioa pasatu behar izaten zutela ikastolek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 56. orr.

-Tira, hementxe amaitzen da inspekzioa: oso ume jatorrak dituzue.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.

Errutinazko inspekzioa egitera gatoz, jauna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Poliziak inspekzioa egiten du, ikerketa martxan jarri eta, ahal izanez gero, lapurrak atxilotzeko.  Berria - Harian   2005-07-21

Ez diagu inolaz ere inspekzioa gaindituko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Maria ohera hurbildu eta, aulkian eseri aurretik, inspekzio akustikoa pasatuko ez lukeen musu bat eman zion.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

Arratsalde hartan lantegiko kontrola, inspekzioa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 163. orr.

Araudiak ahalmena emango dio Ogasunari inspekzioaren aurretik zergadunen datuak erkatzeko eta enpresen kontabilitate liburuak aztertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

2 ikuskaritza.

Inspekzio, Zaintza eta Egiaztatze Batzordeak eta okupazio indarrek jasotako dokumentazio guztia Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari aurkezteko eskatu zuen Moskuk. herriaŽ

Ertzaintzako barne inspekzioa pertsona horrekin harremanetan jartzen da, eta ikertu egiten da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19


inspirabide iz inspiratzeko bidea.

Hauen obra eta joera gogoratuz zaio eman erakusketari "Higidura eta oreka" gaia, artistei inspirabidea eta ekitaldiari funtsa eman beharrez.  Herria   2005-07-21


inspiratu, inspira, inpiratzen 1 du ad eragin, bulkatu.

Mirande, Baroja, Ortegari entzun dizkiegun protestak, Nietzschek inspiratuak dira gehienak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da.  Elizen arteko biblia   2 Tm 3,16

Garbi ikusten zuen haren egintzak Jainkoak inspiratuak zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.

Jainkoak inspiraturik, kapitulu-gelako aterantz begiratu zuen, eta bere begiz Frantzisko ikusi zuen, airean jasota.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

Bestelako goiburu batek inspiratu zituen jesuita misiolari aitzindariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Egunsentiak inspiraturik, margotzeari ekin zion berriro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Eugenesia-mugimendua inspiratu zuten ideia gehienek ez zutela zentzurik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 157. orr.

Istriako natura karstikoak inspiratu duen testurik ederrenetik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Literaturak musika sortzen du, edo gutxien-gutxienik inspiratu.  Berria - Kultura   2004-08-25

Harro zegoela hitz haiek inspiratu nizkiolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

-Ikaragarri inspiratzen zaitut orduan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

• 2 da ad ideia hartu, oinarria hartu.

Globalizazioak bultzada erabakigarria izan zuen, eta hautsita utzi zituen garai zaharkitu batean inspiratzen ziren ahalegin diplomatikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Nietzscheren inmoralismoa, nolanahi ere […] moral "heroikoan" inspiratu da, aro "tragikoaren" espirituan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 266. orr.

Ebanjelioan inspiraturiko bere bizimoldearen jatortasuna osorik gordetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

Lege arbitrario bat maitasunean edo gorrotoan berdin inspira daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

Liburu honen proposamenetan inspiratu zen garaiko zenbait monarka ilustratu beren berrikuntzak egiteko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Zazpi hiriburutan inspiratutako beste hainbeste film labur.  Berria - Kultura   2006-03-08

Azken hori, Nietzscheren Zarathustra-n inspiraturikoa.  Berria - Kultura   2004-07-29

Baina inspiraturik geunden, nonbait, eta abesti ugari atera zitzaizkigun.  Berria - Kultura   2006-04-19

Errematean ere aurrekoetan baino inspiratuagoa egon zen.  Berria - Kirola   2004-12-23

Horrelaxe inspiratzen zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Apuleioren Urrezko astoa irakurri behar huke inspiratzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 258. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abestuz.  Elizen arteko biblia   Ef 5,19

Profeta erotua dago -diozue-, gizon inspiratua burutik egina.  Elizen arteko biblia   Os 9,7

Orijinal handi eta inspiratuen imitazio mekaniko eta azalekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.

Lagun eta ikaskidearen bat-bateko hitzaldi bero, inspiratua miresten zuen eta aldi berean ikara zion.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.

Menelik II.a enperadorea gizon inspiratua zen, ordea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.


inspiratzaile izond/iz inspiratzen duena.

Goiko solairuan aurki zezakeen, hala esatea gustatzen zitzaion, isiltasun inspiratzailea.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 209. orr.

Oinarri inspiratzaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Dokumentu honetan garrantzi handiagoa du alderdi inspiratzaileak alderdi juridikoak baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Fede inspiratzailea baina sinpleegia zen, agian; izan ere, zenbait ilusiotan oinarritua zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

Poema haiek sortu, ez dakit nola sortu nituen [...] baina inoiz ez nuen izan inori erakusteko asmorik, ezta amodio haren inspiratzaileari ere, halakorik izan bazen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.

Fonologia mota horren inspiratzaile ziren hizkuntzari buruzko galderak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Jainkoa baita gauza guztien Egilea, adimenaren Emailea eta bizitza zoriontsu eta egokira garamatzan maitasunaren Inspiratzailea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.

Artisten inspiratzaile baita pilotaAustro-marxistek eduki dute [Herder] maisutzat eta nazio zapalduetako nazionalistek inspiratzailetzat,  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 182. orr.


inspirazio (orobat inspirazione g.er) 1 iz goi arnasa.

Izan ere, inspirazioak lanean aurkitu ohi gaituela esan du norbaitek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 178. orr.

Musen inspirazioak lagundu ziola pentsatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4110. orr.

Jakina denez, inspirazioaren kontzeptua erromantikoa da.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 165. orr.

Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Filosofikoari dagokionez, inspirazio platoniarra eta neoplatoniarra ziren nagusi haien artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Barruan baitzeraman inspirazioaren garra.  Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Erlijio nagusi batzuk inspirazio atzerritarrak animatu izan ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

2 goiargia.

Eta hori Jainkoaren inspirazioz eta Jesu Kristoren borondatez gertatu zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.

Jainkoaren borondateak eta inspirazioak eraginda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 523. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koadroa ederra da [...] eta begi bistakoa Klimt-en inspirazio iturri izan zela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Horretan Asisko Frantzisko hartzen du inspirazio-iturritzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Erlijio nagusi baten inspirazio-sorburu izandakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Artista handi askoren inspirazio kolpeak ez dira garunean, bekokiko lobuluan, jasaten dituzten epilepsia erasoen ondorio baizik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Sinesteak emaiten duela inspirazione isla bat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 206. orr.

Inspirazio krisia daukazula esan diezu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 165. orr.

Eta isuritako odola inspirazio kaliz bilakaturik, orriak eta orriak eta orriak bete izan ditut idazketa sukartsuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.


instalakuntza (20 agerraldi, 4 liburu eta 12 artikulutan) 1 iz instalazioa.

Esparru militarraren ertzean gelditu ginen, Firestone enpresak dauzkan instalakuntzen beste aldean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Arma nuklearrak garatzeko instalakuntza guztiak euren zaintzapean daudela.  Berria - Mundua   2004-10-13

Iaz arte ikuskatzen zituzten instalakuntzak «sistematikoki eraitsi» dituztela zehaztu zuen erakundeak.  Berria - Mundua   2004-10-13

Groenlandiako Gobernua, ordea, Thuleko erradarraren instalakuntzak bakarrik berritzearen alde agertu zen atzo.  Berria - Mundua   2004-08-07

Instalakuntza zibilen identifikazioa.  Berria - Mundua   2006-03-03

Instalakuntzak erakutsi zizkigun, frontoi ederra, dutxak, liburutegia.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.

Realak gaur aurkeztuko ditu harrobia lantzeko atondu dituen Zubieta XXI izeneko instalakuntza berriak.  Berria - Kirola   2004-04-02

2 (hitz elkartuetan)

Erinys enpresak, esaterako, 14.000 gizon ditu Iraken ustez petrolio instalakuntzak babesteko. kirol instalakuntza itxietan ere debekatuta egongo da erretzea.  Berria - Mundua   2004-04-17

Zinema tresneria eta instalakuntza hobeak izateko laguntzea.  Berria - Kultura   2006-01-04

3 (artearen alorrean)

Hainbeste liburu eta aldizkari, hainbeste margo, eskultura, instalakuntza eta perfomance.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Koadroez gain, badira argazki, bideo, eta instalakuntzak ere.  Berria - Kultura   2004-02-06


instalatu, instala, instalatzen 1 du ad makina, zerbitzu edo kideko bat, dagokion tokian eta funtzionatzeko eran ezarri.

Holakoetan teleskopioa instalatu eta arratsalde osoa ematen du begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.

Bost espazio agentziak hitzarmena egin dute, 2010. urterako estazioan falta diren laborategiak instalatzeko eta bertan astronauta gehiago bizitzen jartzeko .  Berria - Gaiak   2006-03-04

18 MWeko haize errotak, bederatzi guztira, instalatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Eta horra hor zergatik instalatu zen, 1812an uste dut, ontziolan dagoen sokategi handia, nik hainbeste mesprezatu nuena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Eta ur beroa eta hotza instalatu zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.

Plastikozko oihal baten azpian, mahai txiki bat instalatu zuten eta jatetxe inprobisatu horretan hiru gizon ari ziren eltzekari baten irensten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

New Yorkeko kaleetan instalatutako megafonian.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Ez da software berezirik instalatu behar.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Aipagarria da nola amak enbrioiarentzat instalatzen duen aurre-atze ardatza amaren aurre-atze ardatz bera den.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 64. orr.

Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko informatika sistemak instalatzea eta mantentzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Ordenagailuan instalatzen den edozein programaren oharrak arretaz irakurri.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Automatikoki instalatzen da artxibo hori sistema eragilean.  Berria - Gaiak   2004-06-17

RealPlayer, ordea, norberak jaitsi eta instalatu behar du makinan, bideoak ikusi ahal izateko.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

• 2 da ad kokatu.

Kolonizazioaren historiaz eta han instalatutako lehen familiez hitz egin zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 111. orr.

Bisitatik egun batzuetara, Margarita, Andres eta Luis etxean instalatu ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Lagunak instalatuak ziren anartean, nor fardo baten gainean ene gisa, nor zoruan zegoen zelaren baten gainean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Setiatuak nahiko eroso instalaturik baitaude, oraindik, hirian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Bertan instalatu zen feriatik feriako nomaden tropa.  Berria - Kultura   2004-11-17

Izan ere, ugalketa eta sexualitatea, izaki bizien bihotz-bihotzean instalatuak egoteaz gainera, orobat daude kokaturik, giza espeziean, kultura izadiarekin uztartzen den puntu horretantxe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 147. orr.

Nire eginkizunean instalaturik nago azkenik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Bitsustasunaren atzean bere bertutean ondo instalaturik dagoenari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 116. orr.

Logika zentrifugoan instalatuta, erdiguneari ekiteko oso garai ilunak bizi ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04


instalatzaile izond/iz instalatzen duena.

EVEk gomendatu zizkigun enpresa instalatzaileek iruzur egin zigutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Erabiltzaileak eta instalatzaileak trebatzeko ikastaroak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16


instalatze iz kokatzea.

Lurren espekulazioa saihesteko eta lehentasunez laborari gazteen instalatze politika bat bultzatzeko. Instalatze primak erabiliz, etxaldea handitzeko zein barruki eta arditegiak berritzeko asmoa zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.


instalazio (450 agerraldi, 31 liburu eta 243 artikulutan) 1 iz instalatze lanean erabiltzen diren elementuen multzoa. ik instalakuntza; muntadura.

Argitekariak instalazioa jartzen; beste lankide batzuk barra egokitzen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Instalazioak egokiak dira, eta zerbitzu ona ematen dute.  Berria - Harian   2005-01-27

Mundu osotik etortzen dira hegazkinak Calgaryra lan berezi eta mantenimendurako; bertako instalazioak [...] Ipar Ameriketako onenetakoak dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Gasari hezetasuna kentzeko, instalazio batetik pasarazten dute, aurrena gasa hoztuz eta gero berotuz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Japoniarren instalazioen bonbardatzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 118. orr.

3.300 arma kimiko eta hainbat instalazio suntsitzeari ekin diote.  Berria - Mundua   2004-02-28

Instalazioan, 180 ardi eta 15 behi nitian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 149. orr.

Hornidura elektrikoa: eguzki panelen 23 instalazio.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Instalazio nuklearrek inguruetan bizi diren pertsonen osasunean dituzten ondorioak aztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Moldaketa-hareak tratatzeko beste instalazio bat egin beharko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Zaborra tratatzeko instalazio bat jartzeko lur sailak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Instalazioak, tresneria eta prozesuak kontrolatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

Instalazioetan eraberritze lanak egiteko.  Berria - Kultura   2006-02-02

Eibarren, enpresaren instalazioetan.  Berria - Kultura   2006-05-10

Beharginei egotzi zien «pertsonen eta instalazioen kontra» indarkeria erabiltzea.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

2 (artearen alorrean)

Ikuspen eskotopikoa oso gutxitan gertatzen da irudiei dagokienean, eta hala nahita gertatzen da gertatzen denean ere: "instalazio" artistiko batzuetan, esate baterako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Telebista-pantaila sail bat erakusten duen Nam June Paik-en instalazio bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.

Duchampen instalazio surrealista bat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 16. orr.

Berak instalazioa egin du erakusketan, usaimenarekin jokatzeko.  Berria - Kultura   2004-05-12

Gonzalo Etxeberria-ren instalazioak salatzen du lurra karioegi dela...  Herria   2004-08-12

Hirurehun lagunekin egingo du Tunickek Kursaaleko instalazioa.  Berria - Kultura   2006-04-21

2005eko apirila arte egongo da instalazioa Bilbon.  Berria - Kultura   2004-08-11

Azken urteotan eginiko koadro eta eskulturekin instalazioa paratu du Suzy Gomez artista mallorcarrak Nafarroako Museoan.  Berria - Kultura   2004-12-08

Instalazioak Eugenie elizpean jarriko dituzte.  Berria - Kultura   2004-01-22

3 kokatzea.

Martxoaren 18 an, lurraren problematikaz eta gazteen instalazioaz.  Herria   2004-03-11

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oihalez estaliko zituzten apalak, instalazio-lanek sortutako hautsetik babesteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

Instalazio proiektua asmatzean, [...] paperean eskribatua eta errealitatezkoa ez dituk berdin joan. eguneratze kostuak, sistemen bateragarritasun arazoak edo instalazio arazoak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 149. orr.

Museoak lau solairu ditu, sei instalazio-mailatan banatuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 261. orr.

Spezial Material Zuricheko musika-artista taldeak bi instalazio-emanaldi eskainiko ditu Euskal Herrian.  Berria - Kultura   2004-12-02

Instalazio moduan aurkeztutako erakusketa da.  Berria - Kultura   2006-01-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ziklo edo bolada teknologikoetan bi epe bereiz daitezkela: Instalazio epea eta hedapen epea, Ohiko argindar-instalaziora konektatzea besterik ez zegoen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

Argindar, ur-berokuntza eta aireztapen-instalazioak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Hark diseinatu du grabazio horiek guztiak entzun ahal izateko soinu instalazio berezia.  Berria - Kultura   2004-11-26

Munduko saneamendu-instalaziorik onena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Luzera osoan aire edo argi instalazioa zeukaten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Informatika instalazioetako segurtasun inguru berritzaile bat.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Gibela da gorputzaren kimika-instalazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Protesta baten irudiaren lekuan, arte instalazio bikaina ikusi nuen nik hartan, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 66. orr.

Pasaialdea biziberritzeko eta portu instalazio berriak sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Sarrera doan daukate udal kirol instalazioetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 79. orr.

Jendea biluztuz, argazki instalazioa egingo du Donostian Tunickek.  Berria - Kultura   2006-03-21


instante ik istant.

instantzia 1 iz Justizia gorabeherak erabakitzeko eta epaia emateko, legeak mugatuak dituen jurisdikzio mailetako bakoitza.

Epaitegi hori da azken erabakia har dezakeen instantzia eta, hark, hamabost eguneko epea du epaia kaleratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Azkenik, Auzitegi Gorenak instantzia prozesal guztiak agortzen dituen kasazio organoa izaten jarraitzen duela salatu zuen Olabarriak. auzia Mexikoko Auzitegi Gorenak konpondu beharko duela baieztatu zuen, bitarteko instantzia legal guztiak agortu eta gero. herriaŽ

«Estatuko hainbat instantzia judizial eta hedabideren aldetik lau gipuzkoar hauek jasaten ari diren merezi gabeko tratu injustua eta iraingarria» salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Niri nahi baino gehiagotan tokatzen zait neure burua ordezkatzea instantzia ofizial horietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 297. orr.

Lotsagarria da euskaldunon arteko eztabaidek Madrilgo instantzien baimena behar izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

60 eguneko epeak auzia nazioarteko instantzietara eramateko tartea ematen duela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Hona zein diren bost jujeak: Daniel Trouvé presidentea, Chantal Wagenaar instantziako auzitegi burua, Isabelle Monterosso haur auzitegi burua, [...].  Herria   2001-09-13

2 aginpide maila; erabakimena duen agintaritza edo korporazioa.

Zientziaren Filosofian justifikazioaren arazoa legeen eta teorien justifikazioaren arazoa da, eta horretarako instantzia berresle edo konfirmatzaile jakin batzuk erabiltzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Instantzia honek biltzen du bere baitan, orobat, diskurtsoaren jabe egiteko erregimena eta prozesua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 79. orr.

Balio eta arrazoien arteko konfliktoan erabakitzeko, balio eta arrazoien artetik kanporako instantzia bat hartzen da, matematikoa eta -moralki- neutrala itxuraz: gehiengoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.

Parlamentuak erresumako ia auzi guztiak epaitu zituen azken instantzia gisa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.

Ez dago gertaeren sakoneko esanahia edo pertsonaien motibazioak argituko lituzkeen narratzailerik edo instantzia nagusi orojakilerik.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 11. orr.

Baina, bitartean, zer gehiago egin dezakete instantzia politikoetan, Egunkaria-ren auzia bezalakoetan?  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Subjektua hartzen dela arrazionaltasunaren instantzia fundatzaile modura, edo hartzen dela sintesiaren funtzio enpiriko bezala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.

3 aginteari egiten zaion eskaera.

-Instantzia bat idatzi behar didak epaitegira, nire kasua kontatuzøø.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.

Instantzia bat egin dut ea itzultzerik ba ote duten, nire osasunerako ezinbestekoa dela-eta kefirraøø.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

Helegite eta instantzia guztiak agorturik zeuden.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 181. orr.

Hilabeteak igaro dira eta instantziak ez du erantzunik izan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 175. orr.

Epailearen instantziaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

4 (hitz elkartuetan)

Prokuraketa horren betetzeko joan behar da: edo instantzia auzitegira, edo jandarmeriara edo polizetxera.  Herria   2005-05-05

Harremana, alde batetik, medikuntza-erabakitze instantziaren eta, bestetik, epai-erabakitze instantziaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

Erregimen demokratikoetan, zigor eskubidearen kontrol sozialak beste kontrol-instantzien norabide berean jokatuko du. gainerako presoei instantzia eta paper kontu guztiak egiten laguntzen zielako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

5 azken instantzia

Hau zioen autonomia erkidegoko justiziako auzitegi nagusiei buruz: bere esparruko auzibideetan azken instantzia izan daitezela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Lege batetik besterako aldian, hala ere, bada aurreko ezeztatzearen salbuespenik, baldin eta oker eta abusu horiek finkatu eta irmotu badira transakzio, azken instantziako epai edo arbitro ebatzien bidez eta gauza epaituaren indarraz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.

Joachimek ezin eraman zezakeelako, beti ere, Hannak bere buruari eta ez beste inori iriztea, haurrei dagozkien zeretan, instantzia azken eta bakarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

Hau zioen autonomia erkidegoko justiziako auzitegi nagusiei buruz: bere esparruko auzibideetan azken instantzia izan daitezela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

6 goi instantzia

Hala ere, Creteileko Goi Instantziako Auzitegiko epaile batek prozedura bat ireki dio.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Honek, Goi-Instantzietara bideratu ordez, zakarretara botatzen ditu zuzenean, agintariek agindu dioten moduan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.

7 lehen instantzia

Bilboko 10 zenbakiko lehen instantziako epaitegiak urtarrilaren 9an hartutako erabaki baten harira.  Berria - Harian   2006-01-31

Haurra hari eman eta zazpi egunetara erantzuten dio lehen instantziako epailearen irailaren 2ko eskaerari.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 60. orr.

Hala erabaki du Tolosako Lehen Instantziako epaitegiak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Tafallako Instrukzioko eta Lehen Instantziako bigarren epaitegiak hartu du bere gain auzia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Paueko dei gorteak atzo Baionako auzitegiak aurtengo urtarrilaren 8an lehen instantzian ezarritako isunak emendatzea erabaki zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17


instintibo izond instintuari dagokiona. ik instintu 4.

Senoko zuloa, hara bueltatu eta handik ez ateratzeko gogo instintiboa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 164. orr.

Baina orain ez zen lehenagoko inprobisazio instintiboa, orain keinu oro pentsatu egiten baitzuen, eta pentsatu zuen musukatu behar zuela eta musu eman zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 114. orr.

Arraza materialista, instintiboa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 188. orr.

Hitzekin eta eskuekin komunikatzen gara, baita begiradarekin ere, baina eskuak instintiboagoak dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

Gizakiaren alde instintiboena.  Berria - Kultura   2006-03-26

Harro nago egin dudan lanaz, nahiz eta modu instintiboan egin dudanez ez dudan harro egoteko arrazoirik.  Berria - Kultura   2004-09-22

Orain, berriz, askoz modu instintiboagoan egiten ditugu kantuak.  Berria - Harian   2005-08-09


instintiboki adlag era instintiboan. ik instintu 3.

Burua biratzen da, instintiboki, bi belarrietako seinaleen denboren edo indarren diferentzia handiena bilatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Ez zuen begirada jaso egunkaritik, baina nik neurea jaitsi nuen instintiboki: bera izan zitekeen nire izen-emateaz arduratuko zen militarra!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

Nik begirada jaitsi nuen instintiboki, oinezkoren batekin gurutzatzen nintzen guztietan bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

instintiboki makurtu zuen linternaren norabidea lurrera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.


instintu (34 agerraldi, 13 liburu eta artikulu 1ean; orobat instinto 15 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz sena.

Zakurrarengan [...] instintua da oraindik nagusi; tximinoarengan, berriz, arrazoibideak hartzen du gaina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.

Espeziearen instintua seme-alabak izan nahia da, jarraipena izan nahia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Badagoela jendea zeinarentzat giza sexualitatea instintu edo sen bat besterik ez den, edo, behar primario hutsa.  Berria - Harian   2006-05-06

Ohar bedi, holakoetan herriaren arima instintoarekin berdintzen dela nolabait.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 87. orr.

Instinto berak eraginda, altxatu eta gorputz zurrundutik nagiak atera zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 61. orr.

Gizartearen instintu kontserbazaleak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Bere instintu antisoziala handitzen ari zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.

-Ba, maitasuna [...] instintu fetixistaren eta instintu sexualaren bateratzea da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.

Neskatila hauek badakite hatzak sorbaldan kokatzean/belarrira hitz egin eta instintua pizten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 157. orr.

Seigarren instintoak eraginda.  Berria - Harian   2005-05-08

2 (hitz elkartuetan)

Gizarte-gorputzaren kontserbazio-instintuak nahiko indar du digeritu ezin duen guztia arbuiatzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Sexu-instintuak gizona emakumearenganantz eta emakumea gizonarenganantz bultzatzen ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Subertsio instintu bakoitzak -eta naturala dena subertsiboa da beti-, ondoan du bere jendarmea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.

3 instintuz ik instintiboki.

Instintuz Rekexorengana begiratu zuen, honen azalpenaren bila bezala.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 289. orr.

Lotsatzeko moduan hasi gintuan garrasika, instintuz.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 43. orr.

4 instintuzko ik instintibo.

Arimak (arrazoimenak) gorputzaren (animaliaren) egintza instintuzkoak menperatu eta kontrolatuko balitu bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 11. orr.

Instintozko edo naturala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 24. orr.


institutu (orobat instituto g.er.) 1 iz Espainiako hezkuntza sisteman, bigarren irakaskuntzako ikastetxe publikoa.

Hurrengo kurtsoa -BUPeko lehenengoa alegia- institutu batean egingo nuela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

Galarazita genuen institutu barruan erretzea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 121. orr.

Institutu aurreko aparkalekuan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 123. orr.

Aitak La Salleko ikastetxetik atera ninduenean, institutuan matrikulatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.

Emaztea neska gaztea zen, institutuan ikasitakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.

Institutuan adiskidetu, eta harrezkero elkarrekin ibili gara.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 55. orr.

Institutuan neskak neskekin jarri gintuzten; mutilak, mutilekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 142. orr.

Institutuko lau urteak elkarrekin egin genituen Margak eta biok.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 12. orr.

Institutuko irakasle guztien artean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

Sestaoko bi ikastetxeetan elkarretaratzeak egin zituzten eta Deustuko institutu aurrean bidea moztu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Euskal Herriko institutu eta unibertsitateetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Abenduaren 6an, 7an eta 8an, EAEko institutu publikoak haserre daude irakasgaien dekretuarekin.  Berria - Kultura   2004-01-28

Bigarren hezkuntzako institutu publikoen asanbleak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Egun institutu batean lanean hasten den irakasle batek, unibertsitatean hasten den beste irakasle batek baino 5.500 euro gutxiago jasotzen ditu urtean. herriaŽ

2 zenbait ikerteta edo ikasketa erakunderi ematen zaien izena.

Unibertsitate baten menpekoak dira institutu gehienak; izan ere, 14 institutu horietatik, 9k dute nolabaiteko harremana unibertsitate batekin edo birekin, eta hori Frantzian dagoen joera orokorraren isla da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.

Gainera, Unibertsitateetan egiten den ikerketa jardueraren osagarria denez institutu horietan egiten den lana, zeharka, horrek ere baldintzatzen du Unibertsitateetan egiten den ikerkuntza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Integrazio gela digitala inauguratu dute Easo Lanbide Pasteur Institutuko gure laborategian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Heziketako Institutu Politeknikoan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Valence-tik iparrera 30 kilometrora... Grandchamps Institutu Teknikoa... baina ez da ikastetxe ikastetxea....  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 51. orr.

Caltech-en, Kaliforniako Institutu Teknologikoan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 29. orr.

Ikerketa JPL laborategiko eta Kaliforniako Institutu Teknologikoko adituek egin dute.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Princetoneko Ikasketa Aurreratuen Institutua.  Berria - Kultura   2004-05-22

Institutu Onkologikoa uda aurretik hasiko dira egiten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Erresuma Batuan [...] Hetforshireko Biologiako Arauen Kontrolerako Institutu Nazionalean.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Pariseko Institutu katolikoko aita Tesson irakasle argia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Jean Jacques Casteret Institutu Okzitanoan etnomusikologo dena.  Herria   2003-11-20

Historia eta Antropologia Institutu Nazionaleko ikertzaile eta irakasle Felipe Echeniquek esan zuenez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Gaitasun pedagogikoko proba praktikoak Lyongo institutu batean egin nituen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Itsuentzako Institutu Juduarekin harremanetan jarri ginen ikastaldi trinko batean sar zedin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Giza genoma proiektua" hartzen du izena eta batez ere Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionalak (NIH) eta Erresuma Batuko Welcome Trust daude atzean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Aholku eskatu zitzaien zientzialarien artean egokitu bainintzen, iradoki nuen egoki zatekeela saguaren institutu edo bat eraikitzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 82. orr.

3 interes publikoko hainbat erakunderen izena.

Gorpua Bilboko Institutu Anatomiko Forentsera eraman zuten autopsia egiteko. herriaŽ

Meteorologia Institutu Nazionalak urtero prestatzen duen Almanaka batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.

Espainiako Institutu Geografikoak, etenik gabe, estatuan gertatzen diren lurrikarak erregistratzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak jakinarazi zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Cervantes Institutuak gonbidaturik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.

Estrada almiranteak, Itsas Institutu Sozialeko lehendakari-delegatu gisa, Askatzailearen arrantzarako zaletasunaz jardun zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.

Espainiako Enplegu Institutu Nazionala.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Hala esan du Frantziako Defentsa Ministerioaren Institutu Geografikoak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Italiako Astrofisika Institutu Nazionaleko astro[no]moek.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Ikerketa JPL laborategiko eta Kaliforniako Institutu Teknologikoko adituek egin dute.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Moskuko Marx-Engels Institutuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Gure dirua [Venezuelako] Kirolaren Institutu Nazionalak dauka, eta urriaren 13tik banka paralelo batean sartua dauka, interesak irabaziz gure kontura.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Susmoa du institutu garaian Beatriz harekin maitemindurik egon zela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.

Gorago aipatu dugu Ikerketa Institutuak sortzeko beharra.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 147. orr.

Arkeologi Institutu batean ari dela lanean orain.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.

Meteorologia Institutuan lan egiten zuen adiskidearengana.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 21. orr.

Europa eta Estatu Batuetako unibertsitate eta filosofia-institutuetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Kimika institutu batean leherketa bat izan eta pertsona bat hil da.  Berria - Mundua   2006-03-25

Azterketa egiteko lana MIT […] ikerkuntza-institutuko talde bati eman zioten.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.

Alabaina ile-apaindegian mutu geratu zen eta Sybele edertze-institutuan doi-doia hitz egin zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.

5 Frantziako Institutua mug

Frantziako Institutua frantziar kultura munduan zabaltzeaz arduratzen da eta ordezkaritzak ditu munduko hainbat hiritan.  Berria - Kultura   2004-12-07

Frantziako Institutuko liburutegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Etorriko diren adituen artean daude Kenneth Fowler Edimburgoko Unibertsitateko irakaslea, Milango Unibertsitateko Nadia Covini eta Philippe Contamine, Frantziako Institutukoa.  Berria - Kultura   2004-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arauen kontrolerako institutu (3); aurreratuen institutua (4); da institutua (4); donostiako institutu (5); espainiako institutu (10); espainiako institutu geografikoak (8); estatistika institutu (3); estatistika institutua (4); eta institutu (7); euskal soziolinguistika institutua (3); ikasketa aurreratuen institutua (4); ikerketa institutu (4); institutu anatomiko (5); institutu anatomiko forentsera (3); institutu aurrean (3); institutu bat (7); institutu batean (14); institutu batean lanean (3); institutu eta (5); institutu garaian (13); institutu garaiko (4); institutu geografikoak (9); institutu horretan (3); institutu nazional (3); institutu nazionala (3); institutu nazionalak (10); institutu nazionalean (3); institutu nazionaleko (7); institutu politeknikoko (3); institutua da (3); institutua eta (5); institutua sortu (7); kontrolerako institutu (3); nintzen institutu (3); soziolinguistika institutua (3)

arangiz institutuak (6); cervantes institutuak (8); emakumearen institutuak (19); eskubideen institutuak (3); espainiako estatistika institutuak (11); espainiako geografia institutuak (18); espainiako toxikologia institutuak (4); estatistika institutuak (16); estatistika institutuak emandako (4); geografia institutuak (19); geografia institutuak jaso (4); giza eskubideen institutuak (3); ikerketa institutuak (3); institutuak antolatu (3); institutuak antolatutako (3); institutuak atzo (3); institutuak bere (4); institutuak du (3); institutuak egindako (5); institutuak emandako (5); institutuak emandako datuen (3); institutuak eta (10); institutuak jakinarazi (6); institutuak jakinarazi du (3); institutuak jaso (4); institutuak jaso du (4); institutuak sortu (3); kultura institutuak (3); nafarroako emakumearen institutuak (16); nazioarteko institutuak (5); osasun institutuak (3); osasun publikoaren institutuak (4); publikoaren institutuak (5); robles arangiz institutuak (6); toxikologia institutuak (6)

arangiz institutuaren (3); aresti institutuan (4); beasaingo institutuan (3); bertendona institutuan (5); cervantes institutuan (4); cervantes institutuaren (3); espainiako estatistika institutuaren (5); espainiako geografia institutuaren (7); estatistika institutuaren (9); estatistika institutuaren arabera (8); eta institutuan (3); eta institutuaren (3); gabriel aresti institutuan (4); geografia institutuaren (7); geografia institutuaren arabera (4); gizarte institutuan (3); hondarribiko talaia institutuan (3); institutuan egin (3); institutuan egongo (3); institutuan eta (4); institutuan ez (3); institutuan hasi (6); institutuan ikasi (3); institutuan ikasten (5); institutuan izan (3); institutuan lan (6); institutuan lan egiten (5); institutuan sartu (3); institutuaren arabera (17); institutuaren arteko (3); institutuaren esanetan (3); institutuaren eta (4); institutuaren zuzendaria (3); itsasoko gizarte institutuan (3); ondarroako institutuan (3); pasteur institutuan (10); robles arangiz institutuaren (3); talaia institutuan (7)

biomedikuntza institutuko (3); cervantes institutuko (3); emakumearen institutuko (11); emakumearen institutuko zuzendari (5); eta institutuko (6); frantziako institutuko (3); georgiako teknologia institutuko (3); goddard institutuko (3); hondarribiko talaia institutuko (7); ikerketa institutuko (3); ikerketarako institutuko (9); institutuko adituek (5); institutuko arduradunek (3); institutuko atarian (3); institutuko azken (3); institutuko beste (3); institutuko buru (7); institutuko eskola (3); institutuko eskola kontseiluan (3); institutuko eta (3); institutuko hainbat (4); institutuko ikasle (9); institutuko ikasleak (5); institutuko ikasleei (3); institutuko ikasleek (4); institutuko ikertzaileek (4); institutuko irakasle (7); institutuko irakaslea (8); institutuko irakasleak (9)

institutuko kide (3); institutuko kidea (9); institutuko kidea da (5); institutuko kideak (6); institutuko presidente (3); institutuko presidentea (3); institutuko presidenteak (4); institutuko talde (3); institutuko zientzialari (4); institutuko zientzialari talde (3); institutuko zientzialariak (4); institutuko zientzialariek (6); institutuko zientzialarien (3); institutuko zuzendari (18); institutuko zuzendari teresa (4); institutuko zuzendaria (15); institutuko zuzendaria da (5); institutuko zuzendaria eta (3); institutuko zuzendariak (13); institutuko zuzendariaren (3); kaliforniako teknologia institutuko (4); karolinska institutuko (4); massachussetseko teknologia institutuko (3); medikuntza institutuko (3); nafarroako emakumearen institutuko (9); nazioarteko institutuko (4); osasun publikoaren institutuko (3); pasteur institutuko (4); publikoaren institutuko (3); roslin institutuko (4); talaia institutuko (26); talaia institutuko irakasleak (4); teknologia institutuko (17)

eta institutura (3); institutura bidean (3); institutura eraman (7); institutura eraman zuten (4); institutura etorri (3); institutura joan (8); institutura joaten (6); institutura sartu (3); medikuntza institutura (3); zen institutura (4)


instituzio (837 agerraldi, 42 liburu eta 507 artikulutan; ETCn 17.795 agerraldi; orobat instituzione g.er.; cf erakunde 11901 agerraldi, 148 liburu eta 5888 artikulutan; ETCn 155.143 agerraldi) 1 iz erakundea.

Baina instituzio zaharrek hiritar guztiak ezkontzera behartzen zituztenez [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Goi mailako burgesia [...] ez da gauza instituzio burges demokratikoak eraikitzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Konstituzioak instituzio eraginkor eta demokratikoak sortuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Nafarroa Behereko instituzio gorenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Nazio eraikuntza, instituzio propioak, hizkuntzaren ofizialtasuna...  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 199. orr.

Instituzio nazional bati, Udalbiltzari alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Instituzio politiko eta errepresiboekin hautsi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

instituzio publikoek bertsolaritzari eskaintzen dioten laguntza.  Berria - Kultura   2006-04-29

Munduko gobernamenduaren nondik norakoa gidatzen duten instituzio globaletan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 96. orr.

Platonen legea instituzio lazedemoniarren gainean eratua zen, non magistratuaren aginduak erabatekoak baitziren. "Zinema esperimentala" [...] instituzio zinematografiko guztietatik horixe baita berariaz "arte plastikoetara" gehien hurbiltzen dena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Artea instituzio soziala bilakatu da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Departamendua Napoleonen garaiko instituzio bat da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Ipar Euskal Herrirako berezko instituzio baten proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Israelgo instituzio, ordezkaritza eta produktuei boikota egitea.  Berria - Harian   2005-11-26

Sobera sari, sobera instituzio...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik instituzional.

Herri elkargoa instituzio mota aski berria da.  Berria - Harian   2006-01-13

Estatuak euskara errespetatu, sustatu eta babestu egingo du, instituzio arlo guztietan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Gure borroka elkarte egituratik instituzio mailara pasatzea izanen da, eta ofizialtasuna lortzea. herriaŽ

Nola bultzatu komunitateak eta bere gizarte zein instituzio egiturak, elkarbizitza bakezkoago eta orekatuago bat ahalbidetzearren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

Ez baitute kontuan hartzen Ipar Euskal Herrian instituzio ezagupenaren aldeko eskakizuna.  Berria - Harian   2005-11-01

Ipar Euskal Herriko instituzio taldeak. herriaŽ

Instituzio xedea aurkeztu dute, «eztabaida pizteko tresna» gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Instituzio proposamenak jarraipenik izanen du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Instituzio proiektu horrekin «eztabaida luzatu eta lagundu» nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Italiako Instituzio Erreformarako ministro eta Lega Nord alderdiko diputatu Roberto Calderolik.  Berria - Mundua   2006-02-09

Gure borroka elkarte egituratik instituzio mailara pasatzea izanen da, eta ofizialtasuna lortzea. herriaŽ

Artearen instituzio-teoria, ebaluazio-proposamen berriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 243. orr.

Aldi berean, forma artistikoen arteko autonomiaren kontzientzia garbiagoa ekarri du, orobat, arte abstraktuak [...] eta baita arte deitzen duen horren instituzio-indarraz kontzientzia garbiagoa ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

Instituzio eta Giza Harremanetarako ahalduna .  Berria - Kirola   2004-05-26

Instituzio Harremanetarako Gipuzkoako diputatu Fernando Tapia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

· Udalbiltza, udalen eta udal hautetsien biltzarra den neurrian, prozesua udalerrietaraino eramanen duen nazio instituzio erreferentzia bilakatzeko borondatea azpimarratzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Karitate instituzio gisa, mirespena sortzen duzue.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 39. orr.

Galdeketa bat bideratu nuen kontsumo-gune nipondarretan eta beste osasun-instituzio batzuetan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 37. orr.


instituzional izond instituzioarena, instituzioari dagokiona. ik instituzio 2.

Arlo instituzional bat finkatzeko. harreman instituzionalaren forman.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 179. orr.

Maila instituzionalean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Egitura instituzional baten premiaren azalpena. borondatea dago harreman instituzionalak berreskuratzeko mugarik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Europak, kondu hartu beharko duela ezagutza instituzionalik oraino ez duten hanbat populu edo herrietaz.  Herria   2003-09-04

Terrorismoaren kontrako erantzun instituzionala.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Ordurako Frantzisko anaien gaineko aginte instituzionalari uko egina zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Zenbait aldaketa politiko eta instituzional ere gertatu ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 252. orr.

Arabako Foru Aldundiak adierazpen instituzionala onartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Eusko Jaurlaritzaren eta Trebiñuko eta Argantzongo udalen arteko laguntza instituzionalerako formulak.  Berria - Harian   2005-08-05

Gaur egun feminismo instituzionala da nagusi.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Kutsu instituzionala hartu zuen omenaldiak.  Berria - Harian   2006-02-25

Estatu arrotzek inposaturiko errealitate instituzionalak ezin duela gure naziogintza zedarritu.  Berria - Harian   2005-10-09

Ezker abertzalearen eta abertzaletasun instituzionalaren arteko etena.  Berria - Harian   2006-03-24

Zapaterok nazionalismo instituzionalarekin itun estrategikoa sinatu nahi du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Baina alde handia zegoen hasierako fraternitas xumearen eta eliz ordena instituzionalean gero eta integratuagoa zegoen Ordenaren artean. zientzialarien helburu indibididualak eta instituzionalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Ondorioz, iraunkortasunak eredu ekonomiko, instituzional, kultural, estetiko eta etikoaren goitik beherako aldaketa bat eskatzen du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Eskualdeko ekonomia multzoen eraketaren ezaugarri nagusia izaera instituzionala da, izaera instituzional horrek ematen baititu trukeen eremua antolatzen eta mugatzen dituzten arauak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Konkurrentziaren printzipioaren egituratze instituzionala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

«Rrrespetuz eta erantzukizun instituzionalez» jokatu nahi duela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Mexikon, Alderdi Instituzional Iraultzailea, 1910eko Iraultzaz geroztik 2000a arte boterean egon dena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazpen instituzional (7); adierazpen instituzional bat (6); adierazpen instituzionala (24); adierazpen instituzionala egin (3); adierazpen instituzionala irakurri (4); adierazpen instituzionala onartu (5); batzorde instituzional (4); batzorde instituzional batek (4); batzorde instituzionalak (5); egitura instituzional (4); egitura instituzionalak (3); ekitaldi instituzionala (5); elkarrizketa instituzionala (4); elkarrizketa instituzionalak (3); esparru instituzional (4); eta instituzional (6); eta instituzionala (11); eta instituzionala kontuan (3); eta instituzionalak (7); harreman instituzionalak (8); instituzional bat (16); instituzional bat onartu (4); instituzional batek (4); instituzional batek zuzenduko (3); instituzional baten (3); instituzional berri (3); instituzional eta (5); instituzional hori (3); instituzionala egin (4); instituzionala eta (12); instituzionala irakurri (4); instituzionala irakurri zuen (4); instituzionala izan (5); instituzionala kontuan (3); instituzionala onartu (7); instituzionala onartu zuen (5); politiko eta instituzional (3); politiko eta instituzionala (5); politiko instituzionala (6); zein instituzionalak (4)


instituzionalizatu, instituzionaliza, instituzionalizatzen 1 instituzio izaera eman.

1995ean, [...] Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Frogagarritasunerako joera dutenei, zientzia modura jasotzen, instituzionalizatzen, transmititzen eta batzuetan irakasten direnei.Aarkitekturaren irakaskuntza berria instituzionalizatzeko ahalegin borbonikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.

Higuina ematen didate gazteen ekimenak instituzionalizatu nahi dituzten agintari guztiek.  Berria - Kultura   2004-11-13

Kritikaren prozesatze instituzionalak, gero, erregulazio politiko-legalaren forma hartzen du gure gizarteetan, zilegitutako (instituzionalizatua izan den hertsadura den heinean) erresistentzia edo kontra-indar gisa.  Berria - Gaiak   2006-01-26

2 (era burutua izenondo gisa)

Botere-harremanak aspalditik daude gizarte-konpromiso instituzionalizatuen gisara kodetuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Herrialde osoan gauzatu ziren tortura instituzionalizatu haietan parte hartu zuten guztiak, zibilak zein militarrak, zigortzen dituztenean.  Berria - Mundua   2004-11-12

Daktilografo instituzionalizatuek ere onartu zuten egia izango zela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 190. orr.


instituzionalizatze iz instituzionalizatzen duena.

Honek, nahiz eta Frantziskoren esku-hartzea eta presentzia nabaria izan, kutsu juridiko handiagoa izango du, handiagoak ziren-eta instituzionalizatze-bidean zen erakundearen erregulazio-premiak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.


instituzionalizazio iz instituzionalizatzea.

Alor ekonomiko, politiko eta sozialen arteko harremanen berrantolaketa hau, nazioarteko mailan, nazioarteko harreman ekonomikoen instituzionalizazioari zegokion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Baieztatzea anaiartearen instituzionalizazioa eta Ordena bilakatzea ez dela kaltegarri izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Politika globalaren instituzionalizazio izugarri zabal bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Batera plataformak Euskal Herriaren instituzionalizazio bidean herri kontsulta antolatzeko xedea aurkeztu du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16


instituzionalki adlag instituzio gisa; instituzioen aldetik.

Baxe-Nafarroa, Xiberoa eta Lapurdi instituzionalki ez dira ezagutuak.  Herria   2002-12-19

Gutxiengo serbiarren eskubideek eta segurtasunak instituzionalki bermatuta egon behar dute.  Berria - Mundua   2006-02-22

Politikoki, instituzionalki eta sozialki, Euskal Herri berri baterako indarrak aktibatu nahi ditugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Oso adierazgarria izango litzateke, honetarako, bigarren mailakotzat hartu ohi den alor bat (instituzionalki behintzat), komikia hain zuzen, aztertzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Bideo-arteak ez du arazo larririk izan instituzionalki zinema komertzialetik bereizteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.


instruitu, instrui, instruitzen du ad (epaietan) zuzemenak egin.

61 lagun daude auzipetuta guztira, Baltasar Garzon epaileak instruitutako auzian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Auzitegi Nazionalak bidalitako agirien artean, inkulpaziorik ezin ondorioztatzeko moduan aipatzen du Berasategi jauna Guardia Zibilak instruitutako txostenak  Berria - Euskal Herria   2004-10-02


instruktore 1 izond (zuzenbidean) instruitzen duena.

Erreforma helegiteez epaile instruktoreek erabakitzen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

ik instrukzio 7.

Kasua artxibatzeko eskatu diote epaile instruktoreari Egunkaria-ren itxierari buruzko sumarioko zazpi auzipetuen abokatuek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Juan del Olmo epaile Instruktoreak agindutako auzipetze autoak bertan behera uzteko eskatu zuen atzo Iruinek. herriaŽ

Grabazioa dagoeneko Elena Rodriguez Donostiako Auzitegiko epaile instruktorearen eskuetan dago.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Epaiketan gertatutako forma akatsak ugariak izan ziren, bai eta Fiskaltzaren eskariz lekuko gisa deklaratu zuen ertzain instruktorearen kontraesanak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

2 (izen gisa)

Instruktoreak erreforma helegiteak atzera botatzen baditu, zigor aretoari dei helegitea aurkeztu ahal izango diote.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Gainera, instruktorearen akusazioa ez dela loteslea esaten du, akusazioek -fiskala nahiz herri akusazioa- hori alda dezaketela euren behin-behineko ondorioetan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Orain, dagoeneko Jaurlaritzaren zigor prozedura martxan dela, Emakundek instruktore bat izendatuko du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Guardia zibilekin «hitzartutako» deklarazioa egin zuen, beraz, Guardia Zibileko instruktorearen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07


instrukzio 1 iz (epaietan) instruitzea, zuzemenak egitea.

Arabako Probintzia Auzitegian salaketa horien harira irekitako instrukzioan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Instrukzioa abiatu eta horren harira hartu zion atzo goizean deklarazioa Nekane Bolado epaileak Javier Balzari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Orain sumarioaren instrukzioa daraman Maria Pilar Rubio epaileak froga gehiago eskatzeko epe berria zabaldu du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Egunkaria auziko instrukzioa jada oso aurreratua dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Guardia Zibilak eginiko instrukzio maltzur bati.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Instrukzioan parte hartu duten 11 guardia zibil eta 18 polizia.  Berria - Harian   2005-11-20

Instrukzio honek ikertzen dituen gertakariak argitu ditzaketen elementuak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Atzo kaleratu zuen epaileak instrukzioari amaiera ematen dion autoa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Orain arteko instrukzioa baliogabetzeko eta Garzoni itzultzeko eskatu diote Auzitegi Nazionaleko Zigor Salari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Garzonek zuzenduriko instrukzioan jardun duten hiru epailek osatuko dute 18/98 sumarioari dagokion auzien epaimahaia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Tortura salaketaren instrukzioan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

2 soldaduzkoa.

Gu instrukzioa egiten aritu ginen: armak nola erabili eta gauza horiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Zergatik egin behar du kontsul alemanak halako eskandalua gazte alemanak instrukzioa egiten erakusten ditugulako?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

Hiru hilabeteko instrukzioa egingo nuen; esan daiteke gauero egoten nintzela kuartel barruan edo irteteko baimenik gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.

XIX. mendean instrukzioa Frantziako akademia militarretan egin zuten zuberotar gazteen eskutik iritsi ziren dantza urrats zail horiek Zuberoako herri ohituretara.  Berria - Kultura   2006-02-10

3 irakaskuntza.

Gure aitak lizeora bidali zuen ikastera, uste baitzuen, horrela, bere semeak ez zituela berak nagusien morroi gisa nozitutakoak nozituko, eta aberatsen umeek izandako instrukzioa izatea nahikoa zela dirua egiteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.

Condorcet jakintsu ilustratuak Instrukzio Publikoari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Frantziako Batzar Nazionalaren aurrean, Frantziako umeek zein gazteek zer eta nola ikasi behar zuten aditzera emanez, eta euskal hizkuntzaz hitz-erdirik ere esan gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

4 pl erabilbideak, jarraibideak.

Instrukzioen arabera, institutu aurreko aparkalekuan egon behar zuen autoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 123. orr.

Instrukzioak paper honetan idatzi dizkizut.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Ondo irakurri dituzu instrukzioak?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 13. orr.

-Eta gainera instrukzioak gaizki zeuden.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 260. orr.

Instrukzioak jarraituko zenituela banekien eta...  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 270. orr.

Konputagailu batean, gelditzearen eta jarraitzearen arteko hautua ez da zorizkoa izaten, diseinatzailearen instrukzioen araberakoa baizik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

RNA molekularen helize bikoitzean dauden instrukzio kodetuek arautzen dute gorputzeko zelulen proteina-ekoizpena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Instrukzio kontrajarriak ematen jardutea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 264. orr.

Hiltzen naizenerako instrukzioak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 116. orr.

Aaiunen ez sartzeko instrukzio bereziak ditugu.  Berria - Harian   2005-06-04

· Setheren instrukzio bakarra izan zen "Eraman 'zak Soilgunera", eta bera saiatu zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 233. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

300.000 orriko sumarioa osatu du instrukzio fasea zuzendu duen Garzon epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Instrukzio fasea amaitu da eta urtarrilerako edo otsailerako espero dute epaiketa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Instrukzio lanetan aritu zen ertzaina izan zen ikasleek azaldutakoaren aurkako bertsioa eman zuen bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Instrukzio magistratuak eta prokuradoreak.  Berria - Mundua   2004-03-27

Josteko makinaren instrukzio-liburua. Instrukzio-liburua da: gogojardunak ematen dituenari gogojardunak nola eman esaten dion liburua.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mintzamenarekin -eta hitzean oinarritutako pentsamendu mota ugarien programazio-instrukzioekin- zerikusia duten oroimen-arrastoak ezkerreko hemisferioan kontzentratzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 264. orr.

7 instrukzio epaile

Bermutier jaunak irribarre egin zuen, handizki, instrukzio epaile batek irribarre egin behar duen bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 184. orr.

Besoak instrukzio-epaile batek bezala antxumatuz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Instrukzio epaileak ez zegozkion eskumenak bere gain hartu zituela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Instrukzio epailearen aurrean inolako lekukorik gabe agertu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Parisko auzitegiko finantza arloko lege hausteen magistratu berezia den Philippe Corroye instrukzio epaileak du auzipetu, «gizarte ondasun gehiegikerian jardutea, dirua mehatxupean eskuratzea eta terrorismoari sosez laguntzea» akusaziopean.  Berria - Mundua   2004-01-03

8 instrukzio epaitegi (orobat) ik beherago 9.

Fiskaltzak eta Auzitegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegiak haiekin «elkarlanean» jardun zutela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Nafarroako Hirugarren Instrukzio Epaitegian irekitako sumarioari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Litekeena da auzia 6. instrukzio epaitegiak bere gain hartzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Instrukzio Epaitegia sei salaketa ikertzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin zuen salaketa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Kereila, Bilboko Instrukzio Epaitegian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Instrukzio Epaitegiko epaileari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Instrukzio Epaitegi Zentralak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

9 instrukzio ganbera ik beherago 8.

Gaur aztertuko du Paueko instrukzio ganberak Segiko hiru lapurtarren aurka dagoen euroagindua.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Monseko Instrukzio Ganberak Espainiak Belgikara igorritako euroagindua betetzeari uko egin zionean argudiatu zuenez [...].  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Instrukzio ganberak hogei eguneko epean eman behar du erabakia.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Apirilaren 13an Pariseko Auzitegiko instrukzio ganberak hartuko du eskaera horren gaineko erabakia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

10 instrukzio prozesu

Orain arteko instrukzio prozesuan emandako urratsak baliogabetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

18/98 sumarioko instrukzio prozesua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Zigor Salak instrukzio prozesua Garzoni dagokion 5. epaitegiari itzultzeko «nahikoa arrazoi» egon badaudela diote.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

11 instrukzioko epaile instrukzio epailea.

Ajaccio-n nintzen instrukzioko epaile.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 184. orr.

Zuzenbide-ikasketak egiten ari zen, eta instrukzioko epaile gazte batekin ezkontzekotan zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Jose Sainzek egin zuen aitorpenari buruzko txostena, eta ondoko hitzak sartu zituen, Bilboko Epaitegi Militarreko Instrukzioko epaile komandanteak bere asmoen alde egin zezan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.

Instrukzioko epailearen ebazpen proposamena.  Berria - Kirola   2006-05-03

12 instrukzioko epaitegi instrukzio epaitegia.

Instrukzioko Epaitegiak ikerketak abiatu zituen salaketa horiek ikusita.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

· Gasteizko Instrukzioko seigarren epaitegiak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 75. orr.

Iruñeko instrukzioko hirugarren epaitegiko buruak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Tafallako Instrukzioko eta Lehen Instantziako bigarren epaitegiak hartu du bere gain auzia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

13 lehen instrukzio

Barkatu jauna, epaitegiko idazkaria naiz eta lehen instrukzioa egin behar dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 108. orr.

Tuterako Lehen Instrukzio Epaitegiko autoaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Lehen Instrukzioko Epaitegiak sekretua kendu dio iazko otsailaren 23an hasitako ikerketari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29


instrumental 1 izond instrumentuen bidezkoa.

Gizartearen babesa pertsona batek duen harreman multzoa da, inguruko informazioa eta babes instrumentala nahiz emozionala ematen diona.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Estatuen ahalmen instrumentala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.

Jarduera horrek, asko jota, erabilitako modu instrumentalen (hau da, bitartekoen) (des)egokitasuna irekiko du eztabaidara. Ekonomiaren eta komunikabideen globalizazioak Estatuaren funtzio instrumental nagusiak murriztu dituela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Nola identifikatu [...] teoriaren balio erregulatzaileak, mundu-ikuskera, edo haren teknika instrumentalak integratzeko?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Horrekin nahikoa ez bada, [hemorroideen] tratamendu instrumentalera joko genuke.  Berria - Gaiak   2004-01-24

2 (gramatikan) kasuez mintzatuz, bidea edo instrumentua adierazten duena.

Kasu instrumentala erabiliz eratutako buruz buru sailekoak (ahoz aho, aldez alde, gainez gain, hurrenez hurren, orpoz orpo, parez pare...).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 31. orr.

Gure deklinabideak badu "instrumentala".  Herria   2003-06-26

3 musika tresna soilez joa.

12 abesti dira: zazpi euskaraz, bat ingelesez eta lau instrumentalak.  Berria - Kultura   2006-04-27

Lanak liburuki bi izango ditu; musika instrumentalari buruzkoa lehena, eta ahots musikari buruzkoa bigarrena.  Berria - Harian   2006-01-28

Pieza instrumentalekin tartekatuta.  Berria - Kultura   2006-02-23

Liburutxo honetan daukazuen diskako lehen kantua trikitixa bat da, zortzi zati instrumental eta zortzi kopla-doinu dituena.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.

Haren oniritziarekin Txoria txori abesti instrumentala erabili dute Artzeren poema laguntzeko.  Berria - Kultura   2006-01-10

Azaroaren 4an Gasteizko Talde Instrumentalaren emanaldia izango da.  Berria - Kultura   2004-10-27

70eko hamarkadako hard-rock doinuetara jo du, bere aurreko hiru lanetako paisaia instrumentalak alboratuz.  Berria - Kultura   2006-03-09


instrumentalismo iz doktrina filosofikoa, teorien eta ideien balioa beren ekintza-ahalmenean datzala dioena.

Errealismoaren eta instrumentalismo konbentzionalistaren (Poincarérena eta Le Roy-rena esaterako) ikusmoldeen artean, Duhemek hirugarren bide bati ekiten dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Artearen instituzio-teoria, ebaluazio-proposamen berriak, instrumentalismoa edo auzi estetiko zehatzen azterketa analitikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 243. orr.


instrumentalista iz instrumentalismoari dagokiona.

Errealismoaren eta instrumentalismo konbentzionalistaren (Poincarérena eta Le Roy-rena esaterako) ikusmoldeen artean, Duhemek hirugarren bide bati ekiten dio (horrek zailtzen du Duhem eskema klasikoen arabera kokatzea, ez baita konbentzionalista, errealista, instrumentalista, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.


instrumentalizatu, instrumentaliza, instrumentalizatzen du ad instrumentu bihurtu, instrumentu gisa erabili.

Pertsona ezin da instrumentalizatu ez eta beste baten zerbitzurako bitartekoa bailitzan erabili.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Bultzada politikoko ekimenak dira auziok; eskubide zibil eta politikoak nabarmen urratu dira eta Zigor Kodea helburu politiko batekin interpretatu eta instrumentalizatu da.  Berria - Harian   2005-02-20

Hizkuntzaren, Lurraren eta Historiaren alderako borrokan tematzen zarenean, etsaia ez ezik, zure jendetasuna ere instrumentalizatua suertatzen da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 137. orr.


instrumentalizazio iz instrumentalizatzea.

Hitzaren instrumentalizazio politikoa eta hegemonia mediatikoa ere salatu zituen.  Berria - Kultura   2004-02-08

Indarkeria baliatzen duen mugimenduak desobedientzia zibilaren «instrumentalizazioa» egiteko arriskuaz ere ohartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Pentsioen sistema bezalako gai garrantzitsuan hauteskundetan egiten ari diren instrumentalizazio arduragabearekin oso kezkatuta dago saila.  Berria - Ekonomia   2004-03-11


instrumentalki adlag instrumentu gisa

Indarkeria instrumentalki erabiltzea erabaki zuelako.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.


instrumentatu, instrumenta, instrumentatzen du ad musika lan bat zenbait instrumentuk joa izateko egokitu.

Hainbat tabernatan pianoa jotzen aritu zen, musika lanak sortu eta instrumentatzen zituen bitartean.  Berria - Kultura   2004-04-15


instrumentazio iz musika lan bat zenbait instrumentuk joa izateko egokitu.

Diskoak oso instrumentazio aberatsa duela, jazz munduko osagaiak betiko baxu-bateria-gitarra formazioarekin uztartuz.  Berria - Kultura   2006-01-05

Gero, kantu berriagoak etorri ziren, oso bestelakoak -Picasso Moon esate baterako-, eta haiek harmonia ilun eta sakonekoa eta instrumentazio elektronikoa zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Konposaketa eta instrumentazio katedraduna.  Berria - Kultura   2004-07-16


instrumentista iz musika tresna bat jotzen duen musikalaria.

Zazpi instrumentista eta hiru kantari, musikari zailduak denak ere.  Berria - Kultura   2006-02-01

Alfonso Etxeberria abeslaria eta Pablo Sarasateko instrumentistak.  Berria - Kultura   2006-02-03

Saxofoiaren alorrean instrumentista asko ezagutu ditut.  Berria - Kultura   2006-05-04

Gipuzkoako Aldundiak babestuta, harizko instrumentistentzako Nikanor Zabaleta musika beka jaso zuen udan.  Berria - Kultura   2006-02-05


instrumentu (192 agerraldi, 21 liburu eta 109 artikulutan; orobat instrumento g.er.) 1 iz musika tresna.

Instrumentu bat behar zuen, eta txirula bat egin zuen kanaberarekin, Orkestra osatzen duten musikari guztien zerrenda dator, jotzen duten instrumentuaren arabera sailkatuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 245. orr.

Jazzaren arloan instrumentu hutsezko diskorik onenaren grammya Wayne Shorterren Alegria lanarentzat izan zen.  Berria - Kultura   2004-02-10

Klarinete, Arpa, Piano eta Hari-instrumentuetarako Kontzertua.  Berria - Kultura   2006-01-07

Perkusio, korda eta haizezko instrumentuen bitartez.  Berria - Kultura   2004-06-04

Haizezko instrumentu akastun eta herdoilduak.  Berria - Kultura   2004-10-26

Modu distiratsuan hasi zen gure orkestra Richard Strauss-en Macbeth izeneko poema sinfonikoan, instrumentuen familia guztien lanari esker.  Berria - Kultura   2004-02-20

Instrumentu akustikoak erabiltzen dira batik bat, baina efektu elektronikoak baztertu gabe.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Tritikilari zaharrek ez eben euren instrumentua larregi ezagutzen.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 94. orr.

Afrikako cora instrumentuaren bertsio elektrikoa.  Berria - Kultura   2004-03-09

2 (hitz elkartuetan)

Deitura zailak zituzten askok: poloniar, txekiar, hungariar... harizko instrumentu-joleek batez ere. musiko profesionalak ez diren abeslari eta instrumentu jotzaileez osatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 126. orr.

· Gospela koru askorekin erlazionatzen badugu ere, kasu honetan musika instrumentuak nagusitzen dira, ahots bakarra baitago  Berria - Kultura   2004-12-17

3 neurtzeko, aztertzeko edo kontrolatzeko tresna.

Adimen zientifikoak erabilpen guztiak aurkitzen dizkio instrumentu optikoari.  Berria - Gaiak   2006-02-02

4 helburu jakin baterako erabiltzen den gauza.

Britainiarrek garapen instituzionalerako instrumentuak eta autonomia handiagoa eman zizkioten Gibraltarri.  Berria - Mundua   2004-08-05

Planean aurreikusten diren jarduera guztien atzean instrumentu juridiko bat dago.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Jaurlaritzak [...] programa bat jarri nahi du abian eta Euskadiko Pilota Federazioarekin elkarlanean garatuko duela jakinarazi du, hura delako horrelako ekimenak aurrera eramateko instrumentu egokiena.  Berria - Kirola   2004-12-29

Gazteak produktibismorako instrumentuak baino gehiago gara.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

5 adkor zakila.

-Instrumentu ona daukak, eta orain jotzea bakarrik falta zaik, je-je-je.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 147. orr.

6 instrumentu taula auto, hegazkin eta kidekoetan, pilotoaren aurrean dagoen adierazgailuen multzoa, taula moduko batean bildua.

Instrumentu taula ikusten dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 53. orr.


insulto (orobat insultu) iz iraina.

Egin ditu... hiru delitu gelan; patioan beste bi; portaera txarragatik eta insultoengatik ere baditu parteak; anonimoak bidali ditu...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 172. orr.

Hori ez da insultu bat, definizio bat da.  Berria - Kultura   2004-09-05


insurgente (corpusean intsurgente soilik) iz matxinatua.

Horrekin batera, intsurgenteak inguruko estatuetatik sartzea ahalbidetu zuten.  Berria - Mundua   2004-06-25


insurgentzia iz matxinada.

Insurgentziak hogei lagun hil zituela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 150. orr.

Bete-betean jotzen ari zirela insurgentzia babestua dagoen auzo eta etxeetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 107. orr.


insurrekto iz matxinatua.

Maniguako palmondo baten bala arrastoak ageri direnean, insurrektoek tiroketa saioak dituztela esan gura dik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.

Hamabostetik hamarrera jaitsia zegoen valentziar bat jausi zuan hamakatik, "Insurrekto bat gutxiago! " esanez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 104. orr.

Manzanilloko portuan preso hartutako insurrektoei ikasi zien argudio xume bat errepikatzen duela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 160. orr.


insurrekzio iz matxinada.

Auzoko india politarekin oheratzearenaz aparte, insurrekzioa oso morfosintaktikoa dela esango nuke.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.

Saia naiteke zerbait lekuz aldatzen, piztuz amodioak, katastrofeak eta eklipseak, eta gauzen insurrekzioa eraginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 307. orr.

Baina non dago gauzen insurrekzioa?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.


inta iz ur mehe geldizko hedadura, gehienetan landare asko dagoena.

Denbora haietan ez zen biderik eta Santa Catalinako inta famatuak [...] pasatu behar zituzten.  Herria   2005-04-28


intagune iz intak dauden gunea.

Bisitatu dituzte Naturaren Etxea, Ilbarritzeko Intaguneak, Urdazubiko Harpeak, argitasunak profesionalek ematen zizkietela.  Herria   2003-09-25


intatsu izond intak daudena.

Dachau-ko kanpalekua toki intatsu batean, urtsu batean eraikia zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Lehengo denboretan, Tardajos eta Rabé de las Calzadas herrien artean, ibar intatsu bat zegoen  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.


integral 1 izond osoa; alde guztiak hartzen dituena.

Horren azterketa integralak, zientziaren alde metodologikoak ez ezik, Zientziaren Soziologiatik, Zientziaren Historiatik, Zientziaren Ikasketa Sozialetatik eta abarretik eratorritako ezagupenak ere aintzat hartu behar ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Unibertsitateko «eztabaida integrala» eskatu du ikasle eta irakasle talde batek.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Uholdeak saihesteko proiektu integrala «oso aurreratuta baitago».  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Genero indarkeriaren kontrako lege integrala lehenbailehen arautzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Nola izango da lege hau integrala, arlo penala, arlo zibil garrantzitsuenak eta lan eta gizarte segurantzaren eremu juridikoa kanpo uzten baditu?  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Nafarroako Parlamentuak 2002. urtean onartutako indarkeria sexistaren kontrako neurri integralak hartzeko legea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Administrazio bakoitza bere megaproiektua bultzatzen ari da, beste administrazioekin inolako koordinaziorik gabe eta inolako planteamendu integralik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Gaitzaren ikuspegi osoa izan behar da beraz, integrala...  Berria - Gaiak   2006-01-22

Irakaskuntza integrala lantzen dute eta denetik dakite denek.  Berria - Kultura   2004-11-11

Behin betiko konponbide justua nahi dugun guztion artean gatazkaren erresoluziorako proposamen integral bat osatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Garraio publikoaren eredu eta diseinu integral bat .  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Paper lantegi integrala sortzea.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

«Telekomunikazio sistema integralak» eskainiko dizkie bezeroei.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

Polizia integrala baita Ertzaintza, bete-betekoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Kosmosa, bere konplexutasun guztiarekin ere, batasun integrala da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Hortaz, edozein aldetatik heltzen diogula arazoari, inon ez dugu hizkuntzalaritzaren helburu osoa, integrala aurkitzen, guztietan bi irtenbide elkarren kontrakoren aurrean aurkitzen baikara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.

Nahasketa gertatu da hazkunde eta garapen terminoen artean, eta garapenaren dimentsio integrala desitxuratu egin da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

Garapen integral baterako funtsezkoak diren beste kontu asko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 70. orr.

Lehen legea hau da, kultur irrada integral bat, argi-irrada integral bat bezala, bere osagaien espektroan difraktatzen dela, gauzaki errefraktario batera sartzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Alde Zaharreko Birmoldaketa Plan Integrala.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 81. orr.

Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren Jarraipen Batzordeak herriaŽ

• 2 iz

Integrala: laukizuzen infinituki txikien kopuru infinituki handiaren batura, zeinaren azalera osoa irudiaren azalera baita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

Totalizazio hori ikur bidez adierazteko, S luzatu bat sortu zuen Leibnizek: integralaren ikurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

3 musikagile baten lan guztien edo lan sail oso aten emanaldia edo grabaketa.

Beethovenek piano eta orkestrarako egindako kontzertuen integrala egingo du.  Berria - Kultura   2004-09-07

1998tik Gustav Mahler konpositore austriarraren sorkuntza sinfonikoa aztertzeko Hamabostaldia egiten ari den integralari amaiera ematea.  Berria - Kultura   2004-09-07

4 kalkulu integral kalkulu infinitesimalaren zatia, funtzioen integrazioaz aritzen dena.

Kalkulu infinitesimala (kalkulu diferentziala, kalkulu integrala).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Eudoxo Knidekoa, exauzioaren metodoa -kalkulu integralaren aurrekoa- sortu zuena, Antifonekin batera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.

Hala, Hassan Sabbahek ez zuen armaz hartu Alamuteko gotorleku garaiezina, kalkulu integralaren bitartez baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.


integrapen iz integratzea, gizarteratzea.

Maylis de Menditte lehen axuantaren esku izanen da Angeluar berrien integrapena, hilabete bakoitz 150/200 familia berri baitira Angelun.  Herria   2004-01-15


integratu, integra, integratzen 1 da/du ad osotasun bat eratu; barnean hartu.

Funtsezkotzat jotzen du gai sozio-ekonomikoak eta ingurumenekoak integratzea. ETNek bertikalki integraturik izaten dituzte hornitzaile eta bezero sareak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 24. orr.

Baina ezkuta ezinak zaizkion maileguak testuan integratzen ditu idazleak: biluzik eta lotsagabe.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

Nola integratu hiru mailako egituran aspektu pragmatikoak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Euskalkiak integratuak dituen euskara batu aberatsean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.

Izan ere, ikusten zuen guztia atzemanagatik, kanpoko eta integratu gabeko zerbaitzat atzematen zuen nolabait.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Yassin integratuta zegoen gure errutinan. astea joan astea etorri, gertakari berriak bizitzen ari nauk eta horiek nobelan integratu nahian nabilek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 120. orr.

Nortasun eta iritzi ezberdinak integratuko dituen akordioa egitea. herriaŽ

Eraikina ondoren harresian integratzea pentsatu zuten.  Berria - Kultura   2004-05-21

2 (talde edo kideko batean)

Horretaz gain, gizarte honetan integratzeko ere arazoak izan nituen; beste kultura, ohitura, hizkuntza, harreman mota, gastronomia eta bizimodu batean egokitu behar duzulako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bertakoa dirudi Xabierrek, oso integratua dago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

Bertan du familia eta bertako gizartean ondo integratua dago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 70. orr.

Ikasturtea hasi eta hilabete batzuetara etorri zen eskolara, jadanik oso berandu zenean lagunak egiteko edota herriko lagun talderen batean integratzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Taldean integratua sentitu izan zara betidanik?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 26. orr.

Nik, berriz, ez nuen inongo taldetan integratzeko gogorik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 162. orr.

Nire borondatea ahalik eta azkarren integratzea da, eta klubaren ideiak neureganatzea.  Berria - Kirola   2004-06-04

Japonian integratu nahi duen atzerritar orok Inperioko usadioen errespetua bihurtzen du bere ohorearen giltzarri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 121. orr.

Euskadi ez dago Espainian integraturik, hori da Euskadiko benetako arazoa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Lurralde eta bizimodu horretan integratzeko prest nago?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 164. orr.

Ez nintzen inoiz lar integraturik sentitu pisu berrian.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 67. orr.

Hala, iaz ahalmen urriko zortzi haur integratu ziren, Donibane Garazi, Sohüta, [...] eta Hendaiako ikastoletan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Europan integratutako Euskal Herri independentea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

3 (era buruta izenondo gisa) osotasun homogeneoa eratzen duten elementuz osatua.

Jaurlaritzaren eta aldundiaren laguntzekin, paper lantegi integratua sortu zuen Jofel taldeak.  Berria - Ekonomia   2006-03-05

Belarri hegalak belarri-tutu integratu gisa egiten duen lana oso eraginkorra da katuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Bihotz-muskuluak ere kontrol-sistema integratu bat du, eta taupada erregularrak ematen ditu bizitza osoan ahalegin kontzienterik gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Diru-konkurrentziak finantza-espazio integratu batean sortutako arazoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Europako sare elektriko integratua sortzea.  Berria - Mundua   2006-03-25

Asentamendu sare integratu bat osatzea eta landa inguruetatik hiri inguruetarako migraziora maila minimora jaistea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.

Eboluzioaren teoriak osotasun integratu bezala aztertu beharko lituzke organismoak. · Ekonomia globalki integratu batek nazioarteko lan banaketa hobea ekarriko baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Gizarte global harmoniatsu eta kulturalki integratua.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

EAEko Lurraren Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Baimen Integratua.  Berria - Harian   2006-02-12

3 integrala egin.

Nola integratzen dituzu, Saint-Exupéry ikasle jauna, Bernouilliren ekuazioak?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 140. orr.

5 integratzearren adlag integratzeko.

Ataturkek oso gogoko zituen Frantziako iraultza garaiko pentsalariak, eta, Turkia mendebaldeko zibilizazioan integratzearren, erreforma sakonak egin zituen.  Berria - Mundua   2004-12-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batean integratzeko (4); erabat integratuta (3); gizartean integratzeko (4); gizartean integratzen (3); haur integratu (3); ingurumen baimen integratua (5); integratu ahal (5); integratu bat (3); integratu behar (6); integratu beharko (4); integratu dira (3); integratu eta (6); integratu gabeko (3); integratu nahi (9); integratu nahi ez (3); integratu zen (3); integratuko da (3); integratuko dituen (5); integratzea da (4); integratzea eta (4); nola integratu (3); ongi integratu (3)


integratzaile izond integratzen duena.

Sistema integratzaileak, izan ere, espazioak ezarriz ezberdintasuna errespetatzen dutenak dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.

Bizimodu normalizatuagoa eta integratzaileagoa egin dezakete familian egoitza batean baino.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Logika integratzaile pribatuak nagusi diren egoera ekonomiko batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Garai hartan, ingurumen/garapen harremana ez zen gaur ematen zaion ikuspegi integratzaileaz ulertzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Nazio-estatuaren eremua gainditzen duten prozesu integratzaile berriak sortu dira mundu osoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Jadanik lurraldetasunaren ideia integratzaileak Iparraldea Hegoaldeari itsuki beha jartzen du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

Bata integratzailea da, zibikoa; bestea baztertzailea, etnikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordio integratzailea (5); aterabide integratzaileak (4); eskola integratzailea (3); eta integratzailea (4); integratzaile eta (3); integratzailea eta (3)


integratze iz gizarteratzea.

Hor ageri da agoteek integratze mail desberdinak zituztela.  Herria   2003-11-27


integrazio (orobat integrazione g.er.) 1 iz integratzea.

Merkataritza-sareen zabalkuntza dago XV-XVI. mendeetako planeta mailako integrazio handiaren sorburuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Europan, truke-tasen egonkortasun falta integrazio ekonomikoaren eragozpen handitzat hartzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Ezinbestean gizarte, ekonomi eta ingurumen dimentsioen erabateko integrazioa behar duen eredu berri bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.

Herrialde industrializatuetako espazio ekonomikoaren homogeneizazio eta integrazio gero eta handiagoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Planeta mailako integrazioaren ondoren eraturiko espazio ekonomikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Mundu ekonomia hori kontinenteko espazioen integrazioaz eta txertakuntzaz garatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Etorkinen integrazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Esperientziak aitzindiari bilakarazi du Seaska ahalmen urriko haurren integrazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Goragoko mailetan gertatzen da integrazioa, eta hala elkartzen dira koloreak eta oroimena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Integrazionea eta inposaketa ez dira elgarrekin untsa uztartzen.  Herria   2001-09-06

Hori integrazioa ez, segregazioa da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Integrazio-lan hori, dio Renardek, irakurleak egin behar du ezinbestean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 11. orr.

Integrazio gela digitala inauguratu dute Easo Lanbide Heziketako Institutu Politeknikoan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Nazioarteko merkatuek oso urruti dute oraindik herrialdeetako barne merkatuen integrazio maila.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Europaren integrazio-prozesua XI. mendetik aurrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Malgutasunez jokatu behar da, integrazio egitasmoa baldintzatzen duten hainbat irizpide kontuan hartuz eta erregularki ebaluatuz. Mendebalde kristauak XV. mendean abiarazi zuen integrazio-higikunde handia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Esra Ersen turkiarrak etorkinek izaten dituzten integrazio eta egokitze arazoak erakusten ditu.  Berria - Kultura   2004-11-14

Ez dago inolako integrazio estrategiarik.  Berria - Kultura   2006-01-08

Globalizazioa, ororen gainetik, pribatutzat jo daitezkeen integrazio-logiken emaitza da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.

Integrazio- eta baztertze-fenomeno bikoitza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Elkartearen aurkezpenean Integrazio Batzordeko kideek Frantziako Hezkuntzak dituen eskasiak azpimarratu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barne-integrazio hobea lortzeko helburuaz. garraio sistema horren bidez, arraza eta gizarte integrazioa sustatu nahi ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

Familia egituren aldaketek edota emakumearen lan-integrazioaren areagotzeak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 147. orr.

Eskualde-integrazioaren dinamika [...] eskualde arteko inbertsioen fluxu horietan oinarritzen da batez ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Finantza-integrazioa eta diru-pluralismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

1960ko hamarraldian abian jarri zen finantza-integrazioaren dinamikaren aurrean estatuek egiten duten atzerakada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

· Gizarte integrazio mailako gatazkak sortarazten ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.

4 (matematikan) integrala egitea.

"Gauza ezin txikiagoen" kopuru infinitu bat batzea da integrazioa, eta batuketa horrek gauza ondo definitu bat ematen du, azkenean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

Urte gutxiren buruan, ordea, diferentziazioa eta integrazioa sortu ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Diferentziazioa eta integrazioa bata bestearen alderantzizkoak ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Leibnizek eta Newtonek mendearen hasieran plazaraturiko problemen askabideak urrats handiak egin zituen: koadraturak, ekuazio diferentzialen integrazioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.


integrismo 1 iz erlijio edo ideia sistema baten osotasuna atxiki nahi duen doktrina.

Heresia orok integrismo edo ortodoxia bihurtzeko joera duela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.

Integrismoak estatuen antolaketa politikoaren gainetik ezartzen du erlijioa.  Berria - Mundua   2006-01-12

Komunismoaren integrismoari erlijioaren integrismoak segitu zion.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

2 zernahi bilakaerari uko egiten dioten kristauen edo musulmanen jarrera.

Apaizek errazago esekitzen dute sotana beren integrismoa baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Integrismo katolikoa sasoi bizian zegoen garaian.  Berria - Kultura   2004-09-28

Bush jauna, esaterako, oso lotua dago integrismo kristauari.  Berria - Kultura   2004-06-25

Integrismo islamikoaren sareetan harrapatu dutela.  Berria - Harian   2006-04-13

Aberatsa balitz, Hassanek beste zeozer hobetsiko luke, liberalismo ekonomikoa esate baterako, eta erlijiotasun arin eta itxura hutsekoa edo; baina, ez denez, integrismoa aukeratzen du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Moussaouik erakutsi digu integrismoa, etxekotua dugula.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 50. orr.

Fanatismoa esatea integrismoa esatea baino egokiagoa baita.  Berria - Harian   2005-07-08

3 hed

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak iragarritako erreformen harira, bi aukeren artean hautatu beharra duela uste du Ibarretxek: edo «integrismo konstituzionalaren» bidetik jo edo «konstituzionalismo baliagarria» aukeratu. herriaŽ


integrista 1 izond integrismoari dagokiona.

Islamismo integristen diru iturri handiena.  Berria - Mundua   2004-05-30

Jakin dut geroztik Lefèvre apezpikuaren ingurune integristean ibili zela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 110. orr.

Teoria horren oinarrian monogamia absolutu eta integrista bat dago, metafisikoa ia-ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

2 integrismoaren aldekoa.

Islamista integristen atentatuak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.

Ariel Sharon sionista integrista arrazistaren alde.  Berria - Mundua   2004-05-23

George Bushek zuzentzen dituen kristau integristei.  Berria - Mundua   2004-05-09

Edozein erlijio talde integristak eskola, osasun zerbitzuak edo Administrazioak babestutako beste edozein jarduera baldintzatzeko eduki ditzakeen asmoak galaraziz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Musulman talde integristaren aldarrikapena berea eginez.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 119. orr.

Atentatua Lashkar-e-Khangvi talde sunita integristari egotzi zion Poliziak.  Berria - Mundua   2004-03-03

Ustezko ekintzaile integrista baten testua argitaratzeagatik.  Berria - Mundua   2004-01-08

Zelula integristak Almeriako 'ijito' bati erosi behar zizkion lehergailuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 99. orr.

Hassan integrista zen, inondik ere, eta are integristagoa izango da talde batek bereganatu eta orain daukana baino teoria zabalxeagoa ematen dionean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

3 XIX. mendeko Espainiako alderdi integristakoa; alderdi integristaren ideologiakoa.

Foru Liga Autonomiazalearen presidentea, boto integristek eta karlistek aukeratua.  Askoren artean   «Rataplan» - 27. orr.

Jauntxo guztiak karlistak edo monarkiko integristak zirenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 63. orr.

Kirikiño, garaiko abertzale gehienak bezala, kritikatzen zituen karlistak bezain integrista zen alor askotan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.

Tolosako, Azkoitiko, Errezilgo eta Amezketako erretore integristek auzitara eraman zuten.  Berria - Kultura   2004-04-14

Don Mateo Múgica apezpikua, idiazabaldarra bera, integrista izan arren euskal nazionalismoaren kontra beraiek nahi bezala agertu ez zenez [...].  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Integrista katolikoa zen Azkoitiko giroa.  Berria - Kultura   2004-11-20

• 3 iz integrismoaren aldeko pertsona.

Justinianoren txanda etorri zen gero; garai hartako integristek "unibertsitate paganoak" esaten zietenak ixteko agindua eman zuen hark: Akademia, lehenik; gero, Atenasko beste eskola guztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.

Integristen menpean egon dira eta orai, zertan diren gaixo Afganistandarrak nehork ez daki.  Herria   2002-11-28

Integrista islamikoen intolerantzia Grekoz ari baitzen hastapenean Erromako eliza eta ez latinez, besterik sinetsarazi nahi badigute ere integrista amorratu ezjakin batzuek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Aristoteleszale porrokatua baitzen, gorroto zituen integristak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

· Integrista batzuek Aita Santu "liberalaren" konbertsiorako errezatzen zuten orduan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.


integritate iz integroa denaren nolakotasuna.

Nik integroa izatea bilatzen badut ere, ez dago integritate osoa erdiesterik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 426. orr.

Emazte haien nortasuna zein integritate psikologikoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Biziarekiko errespetua, askatasuna, justizia eta zuzentasuna, elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta integritatea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.

Bere integritatea gordetzeko bere homosexual papera jokatu behar zian denen aurrean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.


integro izond pertsonez mintzatuz, erabat osoa eta zintzoa dena.

Nik integroa izatea bilatzen badut ere, ez dago integritate osoa erdiesterik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 426. orr.

Txarra al da, bada, erlatibismoaren garaian pertsona integroa, osoa, oinarri sendoak dituena izatea?  Berria - Harian   2005-07-08

2 hed

Itxura integro eta dotore horren atzean gizagaixo bat ezkutatzen da, lar sofritzen duen gizonkilo bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 103. orr.


intelektu (orobat intelekto) 1 iz adimendua.

Munduarekin harremantzen dena ez dela intelektu bat ("tabula rasa"), nahimen eta sentimenduzko norbait aktibo baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Beti esan izan da guk, Mendebaldean, intelektua lantzen dugula batik bat.  Berria - Kultura   2004-04-06

Horretarako nire intuizioan fidatzen naiz, ez bakarrik intelektuan, intuizioa intelektuak harrapa ez ditzakeen eremuetara hel baitaiteke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Meharra eta zarpaila izatea desiratu izan dut maiz, fisikoaren eta intelektoaren arteko orekak ematen dion osotasuna zapuzteko eta ahuldadearen zirrikitu horretan nireago egiteko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa) ik intelektual.

Kristal beltza zentzuen sinboloa da; gero arrazoia dator zentzuzkoa galbahetzen duena eta intelektu-produktua eskaintzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.


intelektual 1 izond adimenduari dagokiona.

Badago batasun-dibertsitate zerebral, psikologiko, afektibo, intelektual eta subjektibo bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Bere kemen intelektual eta emozionala gehienbat harantz bideratuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Hemen transzendentziaren modu batera itzultzen gara, endelgura, Nous delakoan datzan printzipio intelektual horretara hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Beste autista batzuk, ordea, ezintasun intelektual handia izaten dute.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Gizadiaren historia intelektual guztia nahi du erakutsi Hegelek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Irudimena da indar eragilea, elementu sortzailea, artean nahiz beste zeinahi jarduera intelektualetan bezala zientzian ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 185. orr.

Ez da ariketa intelektualik azken finean alferrikakoa ez denik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Emeki emeki lan intelektualaren gustua joan zitzaidan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

Irudikapenezko arte kanonikoa, berriz, ezin da existitu konbentzio intelektual batzuei esker ez bada, konbentzio matematiko batzuei esker, azken finean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Bere gisa hazi zen, aparte, nirekiko inolako harreman afektiborik ez intelektualik gabe.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 55. orr.

Solasaldi intelektual bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

Altxatu behar genuen eraikuntza intelektual eder bezain sendoaren lehen esaldia ipintzeari ekin nion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 80. orr.

Mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

Bizkaia da nik ikusi dudan herri bakarra non kultura intelektuala eta morala benetan herrikoia baita.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 155. orr.

Ez iritzi artikuluetan, non larderia intelektuala ez baitzen inoiz sobran.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 90. orr.

Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitu bezala har daiteke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 2. orr.

Jabetasun intelektualaren legea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Unibertsitateko bere lagun intelektualei.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

Gure errealitate politikoaren arazo erabakigarriak intelektualak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.

Metropoliko zinema kazetariak intelektualegiak dira, nonbait, halako dinosauro populistak ikonotzat hartzeko.  Berria - Kultura   2004-09-19

Pertsona ez-ikasi, "ez-intelektual"en baitan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

• 2 iz gehienbat adimena erabiltzea eskatzen duten lanetan aritzen den pertsona, buru-langilea.

Intelektual, filosofo, politikari, artista eta pentsalariz osaturiko presio talde eraginkor bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.

Intelektualak gogoeta deserosoak egin behar ditu, batzuei deserosotasun hori mingarri gerta badakieke ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

Bertako kafetegietara artista eta intelektual ugari biltzen omen zen garai batean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 107. orr.

Eta intelektual anitzek Sartre zeukaten gidari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 102. orr.

Ezkerreko intelektual baten begiez begiratu diozu beti euskaltasunari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.

Euskal kulturaren inguruko intelektual eta artisten artean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.

Erdi Aroko intelektualak logikaren aldetik aristotelikoak ziren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Liberalismo ekonomikoaren aldeko intelektual askori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Pasolini mende honetako intelektual librearen eredu handietako bat da.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.

Garai hartako intelektual aurrerazale guztiek sutsuki goraipatu zuten Gogol.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Gerra Hotzaren garaian intelektual disidenteen jazarpena, giltzapetzea eta hilketa ohiko kontuak izan ziren ekialdeko erregimenetan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

Entzuleen artean, berriz, euskal intelektualik ospetsuenak han ziren.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

Galindez intelektualak gertaera haren irakurketa zuzena egin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

Intelektualen gauzak, badakizu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

Intelektualak kaka zaharra dira, Nathan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Intelektualak eta politika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alemaniar artista eta intelektual belaunaldi oso bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.

Oso gaztea zen, eta betaurreko txiki batzuk zeramatzan, intelektual itxura ematen ziotenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

Betiere harrokerian ibiltzeko edo intelektual plantak egiteko asmorik gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 192. orr.

Intelektual-kutsuko piroteknia tontolore horretara erakarriak baitzeuzkan berarekin lan egiten zuten guztiak ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori bera gertatzen da, helburu intelektual-asmoko batez, hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarraldietako artista "kontzeptualengan" ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

· Edo, hobeto esanda, ez ote ginen sasi-intelektual klasista batzuen gisara jokatzen ari?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

Nik beti izan baitut kultura pixka bat, eta hura erdi-intelektuala baitzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

arlo intelektualean (4); dute intelektualek (3); eta intelektualari (3); eta intelektualei (3); eta intelektualek (7); eta intelektualen (6); historia intelektualean (3); intelektualaren arteko (3); intelektualaren aurkako (5); intelektualaren aurkako delitua (3); intelektualaren gaineko (3); intelektualaren legea (3); intelektualaren legeak (3); intelektualek eta (3); intelektualen artean (10); intelektualen eta (4); intelektualen jarrera (3); intelektualik ez (3); jabego intelektualaren (6); jabetza intelektualaren (24); jabetza intelektualaren aurkako (5); lan intelektualaren (4); lan intelektualen (3)


intelektualeria iz intelektualak. ik intelektualitate.

Eskuin-eskuin frantsesean eta Espainiako intelektualeria batean bakarrik, nik uste, XIX. eta XX. mendeen arteko itzulian dagoen Volksgeistaren loraldi txundigarri halakoan, kontzeptuak arras bestelako esanahia eta balioa dauka hartua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 277. orr.


intelektualillo iz pei intelektuala.

Zer esanik bahuela intelektualillo haien aurrean, eta zer eta "barruan badiat konfiantzazkorik" bota huen, bai, eta seriotan hartu zitean.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 122. orr.


intelektualismo iz adimenari dagokionari lehentasuna emateko joera. ik intelektualtasun.

Intelektualismoa antzua da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Intelektualismoa izan da usu ene aterbea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 126. orr.

Zer ez du maite oroz gainetik? ideologia, abstrakzioa, intelektualismoa.  Berria - Kultura   2004-11-19

Dryer-ek, bere lanaren intelektualismo hotza gorabehera, berezko dohain ikaragarriak zeuzkan marrazkilari eta margolari kolorista gisa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Ez dut bereziki maite intelektualismoa, baina baserritarrismoa, nire kasuan, inpostura hutsa litzateke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.


intelektualista izond adimenari dagokionari lehentasuna emateko joera duena.

Hori guztia beharrezkoa zela iruditzen zitzaion batzuetan; axolagabetasun intelektualistan, adierazpen horiek, bizitzaren azalpen bortxazkoak, ikusiz gozatu eta guzti egin zitekeela iruditzen zitzaion batzuetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Gure arrazoimen-ezagutza ororen objektuari begira filosofo batzuk sentsualista soilak izan dira, besteak, filosofo intelektualista soilak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.


intelektualitate iz intelektualak, intelektualeria.

Manuel Lekuonak 1930ean Bergaran egindako hitzaldia har daiteke [...] euskal intelektualitatearen iritzi aldaketaren arrazoi nagusitzat, bat-bateko bertsolaritza beste begiz ikusten hasten baita harrezkero intelektualitate hori.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.

Euskal intelektualitateak ordura artekoan trikitixari buruz zituen keriak baztertzeko lana hartu behar izan zuen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.

Nahiz eta alemaniar intelektualitatean Sloterdijk baztertzeko deialdia hedatu, jadanik haren itzulpenak munduko bazter guztietara iritsi dira.  Berria - Kultura   2004-11-24


intelektualizante izond intelektualizatzen duena.

Baina bizipen horiek hoztasun intelektualizante batetik begiratuta ordenatzeko modu berezi horrek nolabaiteko duintasuna ematen dio aitortutakoari.  Berria - Kultura   2004-01-28


intelektualizatu, intelektualiza, intelektualizatzen du ad izaera intelektuala eman.

Leibnizek agerpenak intelektualizatu zituen, Lockek, berriz, bere aldetik adimenaren adigaiak [...] osotara sentsifikatu zituen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.

Denboraren eta espazioaren bere irakaspide sonatua, sentimenaren forma hauek intelektualizatzen zituen irakaspidea, hausnarketa transzendentalaren iruzur berberatik baino ez zen sortu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.


intelektualizazio iz intelektualizatzea.

Askotxotan errepikatu dugu [...] ikusmenezko pertzepzioa intelektualizazio bat dela egiaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.


intelektualkeria (orobat intelektualeria) iz intelektualismo gaitzesgarria.

Beren ofizioa ikasten duten epean, gaztek ikasle estatutua eskuratuko lukete, araberako karta eta abantail partikularrekin; eta intelektualkeria luzeak ez baitituzte gogoko, bi urte edo gehienik hiru aprendizgoren ondotik segidan ofizioa eskutan lirateke, lanean hasteko prest, ikasle klasikoak baino biziki lehenago.  Herria   2005-07-07

Fazoinak eta intelektualeriak baztertuz.  Herria   2001-09-13


intelektualki adlag alderdi intelektualean.

Etikoki eta intelektualki antzua den kontenplazio batera kondenatzen du artista.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Alegia, intelektualki ez ezik moralki ere gaitzesten da aurkaria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Fraintzik iraultza politikoa egin du, baina intelektualki erreakzionarioa izaten jarraitzen du barrendik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.

Beste guztiok, bada, hainbestean bizi gara, eta ez dugu agian soluzio baten premia larririk sentitzen; intelektualki beharbada bai, baina gorputzarekin ez, gorputza nahikoa ondo gobernatuta baitaukagu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

Emeki emeki sentitu dut, baina intelektualki ene ustez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 47. orr.

Jokalaria intelektualki prestatzen dute, profesional gisa goi-mailan zentzuz jokatzen jakiteko, eta bestela ere bizitzan aurrera egiteko.  Berria - Kirola   2004-02-24

Baina gauza bat da hau guztia intelektualki geureganatzea, auzia ezberdintasun guztiak adosten dituen erlatibotasunaren bitartez aztertzea […] eta beste gauza bat da, izugarria gero, telefonistari aurre egitea, bere begirada lotsagabea jasatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 251. orr.

inte iz intelektuala izateko nolakotasuna; intelektualismoa.

Gizonezkoek intelektualtasuna gehiago garatzen dutela esaten da, eta emakumeek emozioei eta sentipenei garrantzia handiago ematen dietela...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 261. orr.

Intelektualtasunaren aldeko apustua egitea ez al da gizonezkoen ezaugarria? sarritan ahalegin berariazkoa egin behar izaten dugu intelektualtasunaren mundu horrek eskatzen duen partida jokatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 88. orr.

Bizitza urlaster zalapartatsu eta oharkabeko bat zen; ulertzen ez zuten tragedia bat antzezten zuten aktoreek bertan, eta gizonek, intelektualtasun-egoera batera iritsirik, errukizko eta onginahizko begirada batez begiratzen zuten eszenara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.


intelekzio iz ulermenaz hautematea.

Nolabait esateko, esku batean gauzaren intelekzioa daukagu, eta bestean gauza, objektua; eta bien arteko konparaketa egiten dugu, gure gauzaren intelekzioa egokia -egiazkoa- den ala ez erabakitzeko.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 73. orr.


inteligente (61 agerraldi, 21 liburu eta 24 artikulutan; orobat intelijente 6 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan) 1 izond/iz buruargia, azkarra.

Elmira emakume zuhur eta inteligentearen eredua da Molière-ren Tartuffe antzerkian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Zorte handikoa naiz nire lagun hoberenak gizonezkoak eta inteligenteak direlako, eta inteligenteak diren neurrian, sentiberak ere badira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 203. orr.

Ez ote da Kerry inteligenteegia AEBetako presidente izateko?  Berria - Mundua   2004-10-23

Soldadu bihoztun eta lider inteligentearen ospea zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

Irakurlea izaki inteligentetzat hartzen duen kritika behar dugu.  Berria - Kultura   2006-01-31

Oso inteligenteak dira erleak bidaiak egiten dituztenean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 200. orr.

Eraikin inteligente ergel hauetako giro kaltegarria ongi jasaten dute.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Ideia handiak bihotzean jaiotzen dira, inteligenteak buruan.  Berria - Kultura   2006-02-14

Bizitza betetzea eta modu intelijentean betetzea, besteren zoritxarra sorrarazi gabe.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 182. orr.

Prokofiev-en lan honen bertsio berezia entzuteko aukera izan genuen astelehen arratsez; bertsio intelijentea, latza eta disdiratsua.  Berria - Kultura   2004-09-01

2 adimenduna.

Horrekin bakarrik makina gai da hainbat operazio "inteligente" gauzatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Kasu batzuetan kreazionismoari Diseinu Inteligentearen Teoria esaten zaio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Entusiasmoa ez duk, ez, inteligenteen jarrera.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inteligenteak (4); inteligentea eta (3); inteligentea izan (4)


inteligentsia ik intelligentsia.

inteligentzia (253 agerraldi, 22 liburu eta 109 artikulutan; orobat intelijentzia 5 agerraldi, liburu 1 eta 3 artikulutan) 1 iz buruargitasuna, azkartasuna.

Gizon argia eta inteligentzia handikoa zan ha.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 20. orr.

Harrigarria duk sendagile horien inteligentzia. Irakurleari den-dena eginda, janda ematen bazaio, bere inteligentzia gutxiesten eta bere irudimena kamusten ari gara.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 157. orr.

Espero dugu herri honetako eragile soziopolitikoek nahiko inteligentzia izanen dutela proposamen konkretu horri baikor erantzuteko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Jainkoak gizakia bere irudira egin bazuen, eta inteligentzia eman bazion, inteligentzia hori erabil dezan izango da, noski.  Herria   2005-02-17

Herritarren inteligentziaren kontrako iraina.  Berria - Mundua   2004-05-28

Hautu horrek ELAren kemena eta inteligentzia erakusten ditu.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Nire doktrinaren ezaugarri nagusia, orain arte izandako guztiekin kontrajartzen duena, nahimenaren eta inteligentziaren artean ezartzen duen erabateko bereizpena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Ile eta begi argiak izango ditu, inteligentzia bizikoa izan daiteke.  Berria - Gaiak   2004-05-20

PPk Gobernuarekiko jarrera aldatzea «inteligentzia politikoa izatea» litzateke, PSEko buruaren ustez.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

'Ez duzu inteligentzia emozionalik batere,' esango dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.

Konputagailua neurozientziekin lotzen dugunean inteligentzia artifizialaz hitz egiten hasiko gara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Inteligentzia anizkunaren teoria.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

Haren xarma eta inteligentziaz inbidia sentitzen nuen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 34. orr.

Eta ordenadorea ez daiteke intelijentziaz harro, zeren dena dakielarik, ez baitu ezer ulertzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 294. orr.

«ETAren bukaera» inteligentziaz kudeatzeko eskatu dio PSOEri Erkorekak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Buruarekin erantzun du, inteligentziarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

2 ezkutuan lorturiko argibideak, bereziki politkoak edo militarrak.

Inteligentzia Nazionaleko zuzendaria ez da CIAko zuzendari bera izango.  Berria - Mundua   2004-12-09

Arriskua handia zuten Inteligentzia Militarraren esku torturaren pareko den tratua jasotzeko.  Berria - Mundua   2004-05-13

1979. urtean Inteligentzia Militarreko kide egin zuten eta koronel kargua eman zioten.  Berria - Mundua   2006-02-10

Inteligentzia Militarreko Zerbitzuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat inteligentzi g.er.)

Zerbitzu sekretuetako Inteligentzia arloko analista gisa.  Berria - Mundua   2004-08-22

Inteligentzia prozesuaren politizazioagatik.  Berria - Mundua   2004-08-22

FBIren operatiboak [...] ailegaturik Ernesten inteligentzia-lana amaitu zenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 201. orr.

Inteligentzia zerbitzuen garrantziaz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

Benitez jenerala ez da edonor; Kubako Inteligentzia Zerbitzuen burua da. orain Espainiako Inteligentzi Zerbitzuek (CNI) eman behar dituzte argibideak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Bi israeldarrak Mossad inteligentzia zerbitzuaren aginduetara ari ziren lanean.  Berria - Mundua   2004-07-16

Ameriketako Estatu Batuen inteligentzia, informazio zein espioitza zerbitzuen dokumentuetako batzuk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 212. orr.

John Negroponte Inteligentzia zuzendari nazionala.  Berria - Harian   2005-07-08

Honek boterea eskuratzeko lehian zituen aurkariei buruzko inteligentzia-informazioa bil zezaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.

Nazioartearen eremuko 'inteligentzia' arloa CIAk hartuko du eta FBI 'etxe barruko' arazoetara mugatuko da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 220. orr.

JIC Inteligentzia Batzorde Bateratuak.  Berria - Mundua   2004-07-15

Kongresuaren Inteligentziarako Hautazko Batzorde Iraunkorreko kide eta buru gisa.  Berria - Mundua   2004-08-22

CIA Inteligentzia Agentzia Zentraleko zuzendari berria izango da Michael Hayden. herriaŽ

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estatu Batuen kanpo-inteligentzia eta kontraespioitza zerbitzuetako bat da hori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.


inteligentziadun izond adimenduna.

Garai berean hasi ziren ikerketa berezi batzuk egiten bonba inteligentziadunak indarrean jartzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 110. orr.

Satelite bidezko telefonoa, ahotsa mekanikoki ezagutzea, txartel "inteligentziadunak", giza genomaren mapa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.


inteligible izond ulergarria, adierraza.

Hau, ordea, mundu inteligiblean besterik ezin da gertatu sortzaile eta gobernari jakintsu baten menpean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

Nahimena askea izan daiteke, baina hau gure nahi izatearen kausa inteligiblearen kontua besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 269. orr.

Egoeren ilara bera absolutuki (kausa inteligible baten bitartez) hasi balitz bezala ikus daitekeela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.

Arrazoimenaren kausalitatea izaera inteligiblean ez da sortzen, edo ez da hasten denbora batean, honela efektu bat sortzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.


intelligentsia (30 agerraldi, 3 liburu eta 3 artikulutan; orobat inteligentsia 3 agerraldi, 3 liburutan) iz intelektualeria, intelektualak.

Errusiar intelligentsiak jada burgesiaren aurka hartua zuen norabide horren argitan, [...]. Britainiar Inperioak hazitako hindu-intelligentsia horrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.

Intelligentsia hauek azkenean beren ugazaben aurka bihurtzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

Intelligentsia paristar kutsukoa, unibertsitate jendea, aktore-ikasleak...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Baina Gorteko etsaiak ez daude Garibaik egin zien itzala ez ahazteko ez barkatzeko, eta, batez ere, ez daude Gortean gero eta indar handiagoa duen euskal inteligentsiari bidea libre uzteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

Kexu ginen oraintsu, non ote ziren ezkutaturik Espainiako inteligentsia eta intelektualak, non ote zen haien gidaritzaren ahots kritiko betierekoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

intelligentsia baten (3)


intelokratiko izond

Zera adierazi zuen gero, erregimen intelokratiko kapitalista etnia anizkunak Nobel saria edo nik dakit zer eman ziola Knut urliari, eta hura bai, hura subertsibotasunaren froga ukaezina zela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 86. orr.


intendente 1 iz armadan, administrazio zerbitzuen nagusia.

Baita Espartza intendentea ere, eta Eusebio Zubizarreta politikaria, eta gure Iparragirre jeneral leial zaharra, perlesiak jota ia-ia erabat ezindurik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 369. orr.

2 probintziako gobernadorearen kideko administrazio funtzionarioa.

Bestetik, han ziren Kongresuko lau diputatu, Santiago[ko] intendentea eta bi unibertsitateko errektoreak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

3 pilota enpresetan, hornitze ardura duen pertsona.

Pilota enpresetan intendenteek gozotegietan obradoreek egiten duten lan berbera egiten dute.  Berria - Kirola   2004-01-08

«Lehen mailako bi partida izanen dira egunero», azpimarratu zuen enpresako intendente Kike Elizaldek.  Berria - Kirola   2004-07-06

Handik Tampara itzuli zen, Gerrikabeitia eibartarrarekin batera, intendente aritzeko.  Berria - Kirola   2004-10-20

Pilota gehiago zergatik ez duen eskatu? «horretarako intendenteak daude».  Berria - Kirola   2004-05-07

Teknologia berriek ekarri dituzten aldaketek intendenteen lana hankamotz utzi dutela dio Arregik.  Berria - Kirola   2004-10-20

4 (hitz elkartuetan)

Hiksoen erregimenaren azken egunetan ekonomi intendente gisa, zetozen gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

Jokatzeari utzi zionean bi urte egin zituen kantxako epaile bezala, Ocalako pilotalekuko intendente postua onartu aurretik.  Berria - Kirola   2004-10-20

Miguel Zestauk ez du jarraituko intendente karguan, eta Kike Elizaldek ordezkatu du.  Berria - Kirola   2004-05-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elizalde intendenteak (3); enpresako intendenteak (3); intendente kike elizaldek (3)


intendentzia iz armadetan, hornitze gorputza.

Euzko Gudarosteko intendentzia komandantea, 1937ko ekainean faxistek fusilatua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.

Estatuak, garai hartan, armategiak eta intendentzia-zerbitzuak ez ezik, falta zituen banku zentrala, altxortegi publikoa eta funtzionario gaituak ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Ama bere intendentzia arazoez atzendu baitzen une batez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

Intendentzia arazoek, arazo logistiko eta domestikoek izorratzen gaituztela, ez digutela literatur asmoetan aurrera egiten uzten.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

intendentzia arazoez (3


intenporal izond denboragabea.

Horiek ez dira osagai aztoratzaileak, diskurtsoaren forma huts, neutro, intenporal eta isilari gainjartzen zaizkionak [...] haatik bere osagai eratzaileak izango lirateke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.

Pitzadura zuri eta paradoxikoki intenporal batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.

Soinu intenporal eta modernoa lortu nahi genuen.  Berria - Kultura   2004-12-16


intenporaltasun iz denboragabetasuna.

Diskurtsoa garapenaren legetik erauzten da eta jarraitasunik gabeko intenporaltasun batean ezartzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 190. orr.

Intenporaltasunaren zentzua, adibidez, viktoriar garaiaren hirurogei urteetan hazi egin zela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.


intensibo ik intentsibo.

intensio (orobat intentsio) iz edukiera.

Nola bereizten zituen hark [Port Royal-eko Logika deritzanak] ideien comprehénsion edo, geroagoko izenez, intensioa (ideiak bere baitan hartzen edo biltzen dituen tasun edo ezaugarrien multzoa), eta étendue edo estensioa (ideia aplika dakiekeen gauzen multzoa); ideia batek zenbat-eta intensio eskasagoa, orduan-eta estensio handiagoa du, eta, alderantziz, intensioa ugariagoa eta estensioa urriagoa; gauza hitzak intensio eskasa du (oso ezaugarri gutxi ditu bere baitan edo izaeran) eta estensioa berriz oso handia, ia edozeri aplika baitakioke; aitzitik, borragoma hitzak intensio handiagoa du (ezaugarri asko behar ditu definitua izateko) eta estensioa, jakina, hagitzez urriagoa.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Mundu posibleen semantikak Fregeren zentzu kontzeptuaren pareko den bat darabil: termino singular batek edo predikatu batek estentsio bat eta intentsio bat (edo "zentzu" fregear bat) dauzka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Intentsioa, ostera, estentsioa determinatzen duen funtzio bat da: mundu posibleetatik estentsioetara doan funtzio bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Adibidez: "gorri"ren intentsioak mundu guztietan begiratu eta mundu bakoitzean gorri diren gauzen klaseak hartzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Estatuen izenek -kartografia politikoaren izenek oro har- ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.


intensional izond intensioari dagokiona.

Mende horretako logikan, aniztasun eta eztabaida ugari aurki dezakegu, esate baterako, logika formala zertan datzan, zein diren oinarrizko forma logikoak edota logikak, oro har, estensionala edo intensionala behar duen izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Besterik da euskal herri semantikoa, zerbait esan nahi duena eta dioena ("euskarazko herria, euskaraz mintzatzen -eta mintzatzen aditzen!- den tokia"), bestela esanda, intensionala: intensio jakina duena, baina estensio jakinik eta betibateko edo iraunkorrik ez duena eta izan ez duena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.

Euskal herri intensional edo semantikoak, bere zertasunarekin batean, bere pluraltasuna ere galdu du.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.


intensionalitate (corpusean intentsionalitate soilik) iz

Honek ziola kontzientzia ez dela substantzia bat, bere oinarriaz bizi dena, pentsamendu garbi bat, baizik intentsionalitate bat, gauzei eta jendeei idekia, eta beraz harremanetan sortua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 42. orr.


intensitate ik intentsitate.

intentatu, intenta, intentatzen du ad saiatu.

Gerard-ek (1558-1584) gauza bera intentatu zuen, eta lortu ere bai.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Beste batek ihes egitea intentatu du leihotik salto eginez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.


intentsibo (orobat intensibo g.er.) 1 izond nekazaritzaz mintzatuz, ekoizpenaren hazkundea eremu mugatu batean kapital edo lan hornidura handiaz lortzen duena.

Nekazaritza praktika intentsiboek lurraren emankortasuna ahultzen dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Mexikoko nekazariak derrigortuta daudela laborantza ez intentsiboari uko egitera.  Berria - Gaiak   2004-11-16

· Nekazari eta abeltzain intentsiboak aise konturatuko dira: beren ustiategiak humanizatzeko inbertsioa merkeagoa izango da merkatu intentsiboan segitzeko egin beharko luketen ahalegina baino.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

2 hed

Industria sektore intentsiboek Ekialdeko herrialdeen eskulan merkeari neurria hartu beharko diote, ezinbestean.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Babes bereziko guneetan turismo intentsiborik ez dutela onartzen nabarmendu zuen Karrerak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Hazkundea, estentsiboa izatetik, intentsiboa izatera igaro zen, eta gizartearen sektore zabalagoei gertatu zitzaien onuragarri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

3 intentsitate handia ezaugarri duena.

Mekanizazio hori ekipamendu espezializatuan eta kapital intentsiboan oinarritzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Eskulan intentsiboa behar duten hainbat produktu ekoizterakoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 250. orr.

Errauste planta birziklatze intentsiboarekin bateraezina dela gaineratu zuen Lozanok.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Handitasun intentsiboa, eta honi jarraiki hautemapenaren objektu denei, hautemapenak sentsazioa barnebiltzen duen heinean, handitasun intentsiboa egotzi behar zaie, h[au] d[a], sentsuaren gain duten eraginaren maila.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.

4 ikastaroez eta kidekoez mintzatuz, trinkoa.

Ibarretxek ikastaro intentsiboek emaitza ona eman dezaketela frogatu zuen ederki.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 81. orr.

Ikerketa labur eta intentsibo baterako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.

5 arta intensiboko sail arta intentsiboko gunea.

Eramaten ditugu beraz arta intentsiboko sailera, eta hantxe jarraitzen dute biek bi astez, ahaleginean, gero eta hobeto denean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.

6 zainketa intentsiboko/intentsiboetako unitatea arta intentsiboko gunea.

Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Gizona ZIU Zainketa Intentsiboko Unitatean dago oso gaixo.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Zainketa Intentsiboetako Unitatea utzi du.  Berria - Kirola   2004-10-28

Orihuelako ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten, koma egoeran.  Berria - Kultura   2004-06-25


intentsiboki adlag era intentsiboan.

Agerpen oro hedakorki zein intentsiboki hartuta handitasun jarraitua bada, "aldaketa oro (gauza baten igarobidea egoera batetik bestera) jarraitua da" esakunea aise eta ebidentzia matematikoarekin frogatu ahal izango litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.


intentsifikatu (orobat intensifikatu g.er.) izond intentsitatea areagotu.

Ikusten genuen gaixotasuna abeltzaintza eredu intentsifikatu batetik zetorrela. Egiazko kalitatearen zerbitzuko, laborantxa industrializatu eta intensifikatu bat baztertuz...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.


intentsio ik intensio.

intentsional ik intensional.

intentsionalitate ik intensionalitate.

intentsitate (ETCn 6.338 agerraldi] orobat intensitate g.er.) 1 iz egitate, gertakari, nolakotasun, sentsazio eta kidekoen indar maila.

Presio aldaketaren intentsitate edo indarra, berez, wattetan neur daiteke.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Leherketaren intentsitatea ikusita.  Berria - Mundua   2004-09-10

Begiak baduela mekanismorik garunari adierazteko noiz gehitzen edo gutxitzen den argitasunaren intentsitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

Iluntasunaren intentsitateak zapaltzen eta itotzen ninduela zirudien.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.

Pentsa daiteke hain sudur sentikorra duen animalia zorabiatuta ibiliko dela intentsitate normaleko usainen artean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Liburu bat lehen aldiz eskuetan hartzen duenean sentitzen duen zirrararen sakontasuna, intentsitatea, urduritasunaren neurria eta emozioaren handitasuna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 110. orr.

Gatazka ez dugu guk sortu, eta gatazkaren intentsitatea ere ez dugu guk erabakitzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Askorentzat globalizazio prozesuaren intentsitatea eta hedapena erabat agerikoak eta ezinbestekoak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 203. orr.

Eta alda daiteke bilakaera hori gertatzen den lastertasuna zein intentsitatea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 178. orr.

Atea jotzeko badago kadentzia eta intentsitate jakin bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 15. orr.

Informalismo abstraktutik intentsitate handiko kolore formak margotzera igaro zen.  Berria - Kultura   2004-12-12

Partida gaitzak, gogorrak, intentsitate eta tentsio handikoak jokatu gura izaten ditu.  Berria - Kirola   2004-10-24

Luzaz ixilik egon eta, ekintza armatuak berriz hasten ditu 1977an, intensitate gehiagorekin.  Herria   2004-05-20

Pixkana, intentsitatea galtzen doa, ikuslea gogaitu arte.  Berria - Kultura   2004-09-21

Mahaitxoa, armairu beltza eta intentsitate erregulagarriko lanpara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Intentsitatea jartzen zuen egiten zuen guztian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 286. orr.

Europako Kopan aritzeak intentsitatez aritzea eskatzen du.  Berria - Kirola   2006-04-02

4 (hitz elkartuetan)

Kontzentrazioa, pentsamendu-intentsitatea, ziurtasuna, tinkotasuna, itxurakeriarako gaitasunik eza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.

Beldur naiz, izan ere, irakurle arruntari interes intentsitate nerbioso hau adieraziko dion beste modurik ez ote den izango.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

1990-2002 bitartean, energia intentsitatea %13 murriztu zen, hau da, hobetu egin da energia erabileraren eraginkortasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

2 uhinen nolakotasuna, bibrazioen anplitudaren araberakoa dena.

Soinu baten ozentasuna haren intentsitatearen (hau da, daraman energia kantitatearen) eta maiztasunaren mende dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Intentsitate handiko soinu uhinak erabiltzen ditu LFAS sonarrak.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Ahotsaren tonua eta intentsitatea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.

Argiaren intentsitatea eta maiztasuna nolakoak diren, metalak elektroi gehiago edo gutxiago askatuko ditu.  Berria - Harian   2005-02-11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soinuaren intentsitate mailak dezibeletan adierazten dira (dB, forma laburtuan).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Espektroaren zati horretan, bada, bilioitik baterako intentsitate-eskala jasan dezake belarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Luminantzia [...] objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

180 dezibeliotik gorako soinu intentsitateak.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Kolorea, argi distiratsu baten errainu-intentsitatearen poderioz, gris-aluminiozkora hurre zegoela esan liteke.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.


intentsu (12 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 241 agerraldi; orobat intentso 12 agerraldi, 4 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 242 agerraldi) izond intentsitate handikoa.

Ordubeteko bilera intentsua izan zen, baina kafe bat edateko tartea ere hartu zuten.  Berria - Harian   2005-02-19

Bolada intentsoa izan zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 125. orr.

Rubalkabaren esanetan, «bereziki intentsoa eta irekia» izan zen Fiskaltzak Euskadiko Erkidegoan izango duen antolaketa eta jardueraren gaineko eztabaida.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Iraungo duten gauzen alde saiatzeak gehiago merezi baitu galdu egingo direnen alde saiatzeak baino, sarritan azken hauek gozamen intentsoagoaren erakarpena daukaten arren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 94. orr.

Plazer intentsuegia izan zuen Alaznek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 214. orr.

Bai intentsua Txillardegiren bizitza! gu berriz beti etzanda.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.


intentzio (orobat intentzione g.er. eta intentziño g.er.) 1 iz asmoa.

Moralak ez du gaiztotasun horren berririk, epaileak ekintzak bakarrik juzkatzen baititu; erlijioak, ordea, intentzioak ere epaitu nahi lituzke.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.

Inoiz ez da jakiten haizeak ze intentzio duen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 34. orr.

Ez dut inoiz halako intentziorik izan, eta hobe ez izatea gainera, barregarria bailitzateke asmo hutsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 125. orr.

Ez zioten sinetsi hiltzeko intentziorik gabe joan zela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 166. orr.

Hitzok entzutean nahigabe handia izan zuen Frantzisko santuak, gizonaren intentzioaz ohartu baitzen: hain zuzen, nekazariak uste zuen anaiek etxea etxeari erantsiz lekua handitzeko bizi nahi zutela han.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Bakarrik geratu ginen orduko, intentzioz egin zidan irribarre.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 150. orr.

Hasiera batean hura harrapatzeko eta agurtzeko intentzioarekin jokatu dut horrela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 154. orr.

Frantziskoren Testamentua, bere asmoen berri jakiteko testu nagusietakoa, ez da "intentziorik gabeko" testua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 164. orr.

Isilunerik gabe [ez da] ez herio ez misterio, ez tentsio ez intentzio.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 52. orr.

2 (izenondoekin)

Gure intentzio on gehienak bidean galtzen dira.  Herria   2005-02-17

Tamalez intentzio onei loturiko erretorika izaten da nagusi eta gauzak, hein batean, bere horretan jarraitzen dute edo are okerrago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Diruak, ordea, ez asmo onek eta ez intentzio hobeek menderatu ezin ditzaketen hainbat eranskin izaten ditu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Barkamenari helburu bat jartzen zaionean, nahiz eta intentziorik onenarekin izan, barkamenaren nozioa kutsatu egiten da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Intentzio txarrik ez duenari traba egiten baitio manera zaindu beharrak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.

Ez da lurbira guztian giza naturaren etsaiaren pareko basapiztirik bere intentzio galgarriari hain zitalki jarraituko dionik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Intentzio jakinik gabeko ekintza soil bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.

Anaiek, haren intentzio santu eta deboziotsua jakitean, etsenplu ona hartu zuten harengandik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1032. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Liderrarekin %5 igo dugu boto-intentzioa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.

4 (testuinguru teknikoagotan)

Espirituaren talentuak (ulermena, asmamena, juzgatzeko gaitasuna) edo tenperamentuaren propietateak (erabakimena, intentzioetan tematzea) ontzat har badaitezke ere, ezin dira berez on bezala definitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Jatorrizko intentzioak bereizten ditu berezko funtzioa eta funtzio akzidentalak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.

Izan ere, ideia praktikoan bi aldeak funtsezko moduan daude lotuak, baina intentzio moralak, baldintza den aldetik, zoriona lortzea ahalbidetzen duelarik, eta ez alderantziz, zorionaren ikuspegiak intentzio morala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

Hau sinesmen negatiboa litzateke, moraltasuna eta intentzio ona sortu gabe ere hauen analogoa sortzen duena, hots, intentzio gaiztoen sorrera boteretsua saihets dezakeen sinesmena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.

Ez nago ni (Weber bera ez zegoen bezala) gizarte modernoan intentzio edo intuizioa, konbentzimendua, etikatik desterratu beharra dagoela uste dutenekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Ikonografia-unea da, eta tradiziozko kodeak (eta intentzio-kodeak, azpimarratzen du Panofskyk) ezagutzea eskatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.


intentzional 1 izond asmoei dagokiena, asmo-.

Emakumeon lanari benetako balorea ematen hasten garenean berez marraztuko dira irudi horiek: bai auto-irudia eta baita irudi intentzionala ere eta, hauek, legitimatzen denarekin bat egingo dute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 433. orr.

Abestien letrei «oso gogor, kritiko eta ikuspegi soziologikotik errefusatzeko modukoak» iritzi arren, zigor arauek eskatzen duten intentzionalitaterik ez zutela esan zuen epaileak.  Berria - Kultura   2006-01-27

2 (testuinguru teknikoagotan)

Judizio eta objektu materialen arteko erlazioa, hortaz, intentzionala eta zuzena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Judizioa eta horren objektu intentzionala desberdinak dira, haluzinazio-kasuetan ikus daitekeen moduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Azalpenak beti testuinguru linguistiko jakin batzuetan emanda daudenez gero, hitzen produkzio intentzionalaren testuinguruari estuki lotzen zaiena, edo azkenik, azalpenaren alderik azpimarragarriena ulertzea (zergatik? zer? nola?...) dela adierazten duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Quale bat intentzionala ez den gogo-egoeren aspektua da, alegia gogo egoeren eite fenomenikoa, modu introspektiboan, lehen pertsonan, ezagutzen dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.


intentzionalitate (orobat intentzionalidade g.er.) 1 iz asmoa.

Liburu honetan ez da falta intentzionalitate literariorik.  Berria - Kultura   2004-05-19

Ezkutuko intentzionalidadez gidaturiko jokabide hauek guda zikina eta manipulazioari bidea zabaltzen diete.  Berria - Harian   2005-01-16

Testuari balioa, lehenik, idazlearen intentzionalitateak ematen dio eta, ondoren, artea egiteko gaitasunak, gaitasunik edukiz gero.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 195. orr.

2 (testuinguru teknikoagotan)

Intentzionalitatea: Zerbaiti erreferentzia egitea da intentzionalitatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

Argazkian arreta erakarri zuen lehenengo gauza bere intentzionaltasunik eza izan zela: argazkiaren "idi-begiak" objektiboaren aurrean dagoena erregistratu baizik ez du egiten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

XX. mendeko lehenengo hamarkadetako fenomenologiaren hasieran, Franz Brentano-k berreskuratutako kontzientziaren "intentzionalitatea" eta bere psikologia deskribatzailea aurkitzen ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Egoera fisikoek, aldiz, ez dute intentzionalitaterik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Banakakoen arteko identitateak ez ditu behar bezala jasotzen gogoaren berezko hainbat ezaugarri, besteak beste, qualia eta intentzionalitatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.


interahots iz interfonoa.

Eta interahotsez bere guardia pretorianoko kideak deitu zituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 184. orr.


interaktibitate iz eragin-trukea.

Ziberespazioa, iraultza digitala, interaktibitatea... hitzetik hortzera dabilkigun hitz-jario berriaren erakusle dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.

«Ikuskizun freskoa» izango dela azaldu du Mayak, «musikarien eta ikusleen arteko interaktibitatea» erraztuko duena.  Berria - Kultura   2004-07-02


interaktibo izond eragin-trukatzailea.

Haitzuloetako lehenengo marrazki eta grabatuetatik bideo-arteko komikietara edo irudi interaktiboetara.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 166. orr.

Musika kontsumitzeko lekua baino gehiago, ekintza interaktiboena izan nahi du.  Berria - Kultura   2004-01-28

Arte interaktiboa, ikuslearen nahitaezko parte-hartzea behar duena interesatzen zaie, oroz gaindi.  Berria - Kultura   2004-01-10

Bideojokoek eta jolas interaktiboek tarte zabala izango dute.  Berria - Kultura   2004-11-10

Telebista digital interaktiboa. gela digital interaktibo bat izango dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Webgune interaktiboa osatu nahi dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Antzerki interaktiboa.  Berria - Kultura   2004-11-13

3.619 metro koadroko liburutegi interaktiboa.  Berria - Kultura   2004-12-11

Gure politika behar bezain interaktiboa al da?  Berria - Harian   2005-04-01

Gure politika behar bezain interaktiboa al da?  Berria - Harian   2005-04-01


interaktiboki adlag eragin-trukez.

Neurri batean interaktiboki inprobisazioaren garapenean partaide izatea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.


interaktibotasun iz eragin-trukatzailea denaren nolakotasuna.

Konpartitzeak plazer handia ematen dio eta mundu berriak interaktibotasunari eta komunikazioari esker bakarrik eraiki daitezkeela uste du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.


interaktuatu, interaktua, interaktuatzen du ad iz eragin-trukea egin.

Musikak testuarekin interaktuatzen du.  Berria - Kultura   2004-04-07

Interaktuatu beharrean, aktoreak adiskideari idatzi dion gutuna errezitatuko du.  Berria - Kultura   2004-04-07


interakzio 1 iz eragin-trukea, elkarrekintza.

Eta gero begien arteko interakzioa zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

Ustezko quark-ak elkarrengandik oso gertu daudenean, haien arteko interakzioa hain da ahula non ia partikula libreen gisan portatzen baitira, eta, aitzitik, quark-ak elkarrengandik urrunago, eta interakzioa handiagoa baita.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Izpiok oso energia handikoak dira [...] eta indar nuklearraren eta elektromagnetikoaren arteko interakzioaren bidez sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Organismo baten (bere elementu guztiak solidarioak izango dituena) eta ingurune [...] baten arteko interakzio moduen azterketarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.

Bere esanetan, hizkuntzen interakzioak «oso konplexuak» dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Ideolab diseinu grafikoa eta interakzioa lantzen dituen laborategia da.  Berria - Kultura   2004-01-10

Azken urteotan supersoken teoriari ekarpen garrantzitsuak egin dizkio, betiere partikulen oinarrizko interakzio guztiak azaltzeko teoria bateratuaren bila.  Berria - Gaiak   2004-10-06

2

Nik honela definitzen dut globalizazioa: giza interakzioaren ezaugarririk funtsezkoenak aldatzen ari den prozesu konplexu bat da.  Berria - Gaiak   2004-03-25


interbalika iz

Otamendi zuzendaria [...] bakarlari gisan aritu zen Santiagoren Goratzarre berezi batean, interbalika aberatsarekin eta latina eta grekera nahastuz.  Berria - Kultura   2004-08-24


interbalo iz denbora-bitartea.

Hiru-lau minutuko interbalo irregularrekin.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 192. orr.


interbenitu, interbeni, interbenitzen 1 du ad atzeman, atzitu.

Naziek ondasun gehienak interbenitu baitzizkieten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 319. orr.

2 esku hartu.

Lehenengo Mundu inperialistatik Hirugarren Mundu kolonialean gure "arrazoiarekin" interbenitu nahita ere, ez dugula ezer egiten, interbentzionismo koloniala ("morala" orain!) itsuski jarraitu baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 72. orr.


interbentore iz kontralatzailea, ikuskatzailea.

Janzkeraz jendarmea zirudien interbentore batek azaldu zion bere litera-konpartimenduaren kokapena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

Udaleko interbentorearen emaztea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

EAJk eta EAk ez zituzten mahaietan egoteko interbentoreak jarri eta botoen zenbaketara ere ez zen inor azaldu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14


interbentzio (orobat interbentzione g.er.) 1 iz esku hartzea.

Ez dela gauza bera aurretiko arreta eta ondorengo eskuhartzea, prebentzioa eta interbentzioa?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.

Hemen ez gara ari masa-hedabideetan bestelako interbentzio motak proposatzen bakarrik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.

Estatu Batuetako Federal Reserve Board erakundeak interbentzio-tasa puntu-laurden bat jaistea erabaki zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Amerikar interbentzio armadak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

Estatu Batuek Kolonbian dituzten interbentzio egitasmoetan.  Berria - Mundua   2004-05-07

Intelektualak idazteko beste modu bat ere bilatu beharra dauka, Roland Barthesek interbentzioko idazketa deitzen zuena: egunkarietan idatziz, irrati eta telebistetan iritzia emanez...  Berria - Kultura   2004-01-27

2 mintzaldia.

Intentzioak aparte, Unamuno-ren interbentzioa Bilboko Lore Jokoetan euskararen biziraupenari atake bat zuzen-zuzenekoa izan da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.

Espainia «nazio, hizkuntza eta kultur aniztasunean oinarritutako Estatu Konstituzionala» dela gogorarazi zuen Ibarretxek, bere interbentzioan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

3 ikuskatzailetza.

Seguru nago bere ilusiorik handiena udaletxeko funtzionarioa izatea dela, kontadurian edo interbentzioan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 51. orr.

4 Interbentzio Ezaren Batzorde Esku Ez Hartzeko Batzordea.

Interbentzio Ezaren Batzordearen jarrera zuria lotsagarria izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.

5 interbentzio kirurgiko kirurgia ebakuntza.

Hematoma epidurala omen deritzana, interbentzio kirurgiko batez (geroztik esan izan zaidanez) aise sendatu ahal izanen omen zatekeena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.


interbentzionismo iz Estatuak herrialdeko ekonomian edo politikan, edo nazioarteko arazoetan gehiegi esku hartzeko joera.

Autodeterminazio nazionala, subiranotasuna eta interbentzionismoa dira aztergai, besteak beste, lan kolektibo izugarri honetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

Bilakaera horrek XIX. mendean jo zuen gailurra, eta, ekonomiari dagokionez, estatuen interbentzionismo gero eta handiagoarekin batera gertatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Lehenengo Mundu inperialistatik Hirugarren Mundu kolonialean gure "arrazoiarekin" interbenitu nahita ere, ez dugula ezer egiten, interbentzionismo koloniala ("morala" orain!) itsuski jarraitu baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 72. orr.


interbentzionista izond interbentzionismoaren aldekoa, esku-hartzailea.

«Interbentzionista neokolonial» ospea garbitu eta mertzenario garaiko oroitzapenak lurperatu nahi ditu.  Berria - Mundua   2006-03-08

Felipe Puig bozeramaileak hirukoari «sektarismoz aritzea» salatu zion: «Argi dago hirukoak borondate interbentzionista duela».  Berria - Mundua   2004-05-14


interbiu iz elkarrizketa.

-Hik ez duk etsiko heure interbiua lortu arte...  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 178. orr.

Ustezko hiltzaileari frantziartasuna ukatu ez dion prentsak, interbiua Moussaouiren amari, Aicha El Wafi-ri: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 51. orr.

-Hemen grabatuko diagu gero hire interbiu nagusia.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.


interdependente izond elkarren mendekoa.

Lurraren natura osoa eta interdependentea, gure etxea, dela onartuta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 117. orr.


interdependentzia iz elkarren mendekotasuna.

Independentzia, gaur egun, hainbat eta hainbat interdependentzia onartu, antolatu eta bizitzeko eskubidea baino ez dela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 86. orr.

XXI. mendea ez da independentzia garaia, interdependentzia eta partekatutako burujabetzaren garaia baizik», azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Kultur aniztasunak egoera bat adierazten du: bi kulturaren edo gehiagoren presentzia fisikoa gizarte batean; kultur artekotasunak, ordea, interdependentzia adierazten du, bestearekin elkarrizketa, trukea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Artista, obra eta museoaren arteko interdependentziari buruzko metafora bisuala da.  Berria - Kultura   2004-04-07


interdiziplinar (orobat interdisziplinar) izond jakintza adarren artekoa.

Oraingoan lan interdisziplinarra osatu dute.  Herria   2002-11-14

Gau bakar bat antzerki obraren ondotik idatzitako eta liburu berean argitaratutako poeman oinarritutako ikuskizun interdiziplinarra.  Berria - Kultura   2004-11-24

Lehen pertsona batek alor asko hartu behar zituen kontuan, baina zientzia hau, gero eta gehiago, zientzia interdiziplinarra bilakatu da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04


interdiziplinario izond interdizipilinarra, jakintza adarren artekoa.

Funtsean, diziplina artistikoen arteko mugak suntsitu nahi dituzte, dantza, performance eta arte eszenikoen eremuan proposamen interdiziplinarioak eginez.  Berria - Kultura   2004-06-26


interes (orobat intres g.er.) 1 iz norbaiti axola diona, doakiona, onuragarri zaiona.

Norberaren interes zuhurraren kalkulu hotzak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Une horretan bat etorri ziren ingeles kapitalismoaren interesak eta britainiar interes nazionala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Humanitatearen interesa aldarrikatzen duten nire proposamenengatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 26. orr.

Gure helburua: herriko intres orokorraren "zerbitzari" izaitea.  Herria   2001-03-08

Interes komunaren mesedetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Planeta osoaren intereseko politikak bultzatu ahal izateko erakundeak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Jainkoa izan zedin helburua eta ez beren interesa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Hauek dira gogoz behartsu direnak, beren buruei eta beren interesari uko egin dietenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 104. orr.

Ez da kontu pribaturik administrazio publikoak intereseko ez duenik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Diputatuak debekuaren alde hitz egin zuen atzo, «gizartearen interesa babestu baitzen». herriaŽ

Haurraren interesa dela lehentasuna azpimarratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

2 pl

Hark, ordea, merkataritzaren interesen atzetik jarri ditu beti interes politikoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.

Oraindik ere, garapen iraunkorra epe laburrera begirako interes ekonomikoen mendean jarriz bideratzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Alde bakoitzak bere interesak defendatzen jarraituko du.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 23. orr.

Herrialde hegemonikoak bere interesen arabera baino ez du jarduten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen, ekoizleen interesen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Guztien interesak errespetatuko diren eta ingurumenaren sistema osoa eta munduko garapena babestuko dituen nazioarteko akordioa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 117. orr.

Merkantilismoak printzearen zerbitzura zegoen merkataritza-klasearen interesak aldezten zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Morala zenbateraino den agintari-klasearen interesak babesteko arma.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Damu zaiola [...] Errusiaren edo Vienaren aldeko espioi-lanetan ibili delarik, inoiz Veneziako interesak kaltetu izana.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Irakurleak aukera dezala, beraz, bere interesen arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Pertsona horrek, agian interes zitalek bultzatuta, ekimenari muzin egiteko gomendatu zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egungo sistema sozio-ekonomikoaren, giza garapenaren eta naturaren babesaren lehentasunen arteko interes-gatazka.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Bi gizarte horiek elkarrengandik aldenduta baitzeuden ethos desberdinengatik eta interes-gatazkagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

Berdin baitzen zer alderdik, zer enpresak edo zein familia ahaldunen arteko interes-uztarketak lagundu zioten unean uneko kargura igotzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.

Hau da kezka eta interes-ingurua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 263. orr.

Osterantzean, Foroak ikusten zuen proposatutako dialogo prozesua oso burokratizatuta zegoela bost interes-talderen artean, honakoak baitziren: langile sindikatuak, GKE ak, herri indigenak, nekazarien sindikatuak eta multinazionalak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Baina beldur naiz, izan ere, irakurle arruntari interes intentsitate nerbioso hau adieraziko dion beste modurik ez ote den izango.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Bioi piztu zitzaigun euskal kulturarako interes apur bat erdal basamortu hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Iruditzen zitzaidan nik esandako guztiak ez zuela interes mikorik haientzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 55. orr.

Inori gera dakiokeen zaletasun eta interes hondarra zapaldu eta itotzeko baino ez!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Baina interes falta gezurrezko honek ere ez du lasaituko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza interes handiko gauzak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.

Giza interesaren ikuspegia zibilizazioen helmuga diren idealetatik erlijio nagusien helmuga direnetara aldatzen denean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Ez Frantziak ez Ingalaterrak ez zutela inolako ekonomia-interesik gure herrian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 33. orr.

Ekonomia eta estrategia interesen arabera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.

Alderdi interesak albo batean utzi behar ditugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Beste nazio batzuek interes politikoen atzetik jarri dituzte merkataritza-interesak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.

Udal interesekin kezkaturik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 131. orr.

Islama -hasieran, batez ere, beren gizarte-interesezko arrazoiengatik hartu zutena- sustraitu egin zen haien bihotzetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

5 garrantzizkoa dela edo arreta merezi duela uste denaren aurrean ernatzen den gogo egoera edo jarrera.

Gezurra esateko inolako interesik ez dutenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.

Ohartu zen ez zuela interes handirik -edo bat ere ez- askatasun horretaz baliatzeko..  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Batak erosteko interesa badu, besteak saltzekoa, eta batasun guztiak elkarren premiaren gainean oinarritzen dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Azken finean, konkurrentzia-abantaila handia eskaintzen dion aktibo oro internalizatzeko interesa izaten du enpresak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Kalumnia sinesteko interesik egonez gero, sinetsi egingo ditek eta, horra!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.

Oso galdera interesgarria da hori, eta emakumeen euren interesa eragin du, eta baita gizonena eta sexualitatearen ikertzaileena ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 207. orr.

Nik uste dut, bultzada handiagoarekin, interesa sortuko litzatekeela.  Berria - Kultura   2006-02-12

Beren bizitzeko arrazoia den bezeroa ez dadin haserre, arreta eta interes handia erakusten dutela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 86. orr.

Ikusi behar zen eskolako haur horien intres handia, Liliane itsuari dena galde eta galde.  Herria   2005-03-17

Batere interesik gabe entzun zuen haraino eraman ninduen arrazoia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 119. orr.

Hizkuntzarekiko interes filosofikoa antzinatikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.

Jaimek, nire lehengusuak, Kandinskyrenganako nire interesaz galdetu dit.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.

Jackie-k segidan erakusten du halako interes bat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 34. orr.

Arrisku txiki horrek [...], normala denez, jendearen interesa piztu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

Interes berezia piztu zitzaion mutiko harenganako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 185. orr.

Kanpainak herritarren interesa ez zuela piztuko zirudien.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Irudi artistikoari helburu jasoago bat, interesa pizteko duinagoa aitortzen baitzaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.

Guztiz galdua nuen hastapenetako interesa eta bizipoza.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Inoren interesik pizten ez duten gauzaz betetako entziklopedia bat bezala gelditu nintzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.

Rawls-ek A Theory of Justice izeneko liburua plazaratu zuenean, filosofia politikoari buruzko interesa berriro ere berpiztu egin zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.

Galdera hori ez zen jende askoren intereseko kontua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

Interesik ez liburuez eta politikaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Horregatik, haien solasak inoiz ez zuen interes izpirik galtzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 189. orr.

6 interesgarria denaren nolakotasuna.

Nozio honek interes berezia du irudiei dagokienez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

Metodo horren interes osoa honetan datza: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Bada Erromako San Ignazio elizan interes handiko margolan bat, elizako habearte nagusiaren ganga osoa hartzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Interes handiko liburua, guretzat, bederen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Premiazko interesa izango balute bezala eginiko galdera haiek.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 50. orr.

Ikusmenezko informazioaz edo algoritmoez hitz egiteak badu interesa, baina ez du argitzen nork taxutzen dituen algoritmo horiek, nor baliatzen den informazio horretaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Nahiz eta bertan bildutako testu batzuk ez ditugun sartu, argitalpen honetarako interes urria dutelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Egunkaria irakurtzerakoan ez al ditugu bilatzen intereseko albisteak, identifikatuko garen iritziak?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 354. orr.

Hau da Interes Publikoko Erakundea berrikitan sortu dena Baionan.  Herria   2004-12-23

7 korritua.

Urritu egin zituen kapitalak; jaitsi interesak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Interesa hileko ehuneko batean finkatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 358. orr.

Horrexek bihurtu zuen dolarra nazioarteko diru nagusia: urrea bezain segurua zen aktibo likidoa, interesak sortzen zituena gainera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Soldataren erdia, mailegua eta interesak ordaintzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.

Maileguen gainean ordaindutako interesak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Mailegua lukurreriaz egin eta interesak kobratzen ditu.  Elizen arteko biblia   Ez 18,13

Politika berri horrek, epe laburreko interes errealen tasa altuekin batera, Estatu Batuetarantz bultzatu zuen munduko aurrezkia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Lukurreriazko interesekin maileguan hartu eta emateko tentazioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Epe luzeko interesen igoaldi horrek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

8 interes gabeko izond ik interesgabe.

Ninak interes gabeko galderak pausatzen zizkion bere izebari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 181. orr.

Ohartzen ari naiz ene biziko apez lanez guti kontatzen dudala: interes gabeko gauzak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 73. orr.

%60 interes gabeko maileguetara bideratu ditu, eta %40 interes txikikoetara.  Berria - Kultura   2004-12-29

Bederatzi milioi euro banatuko ditu maileguetan, eta maileguen artean interes gabekoak eta interes txikikoak bereizi ditu.  Berria - Kultura   2004-09-15

9 interes tasa

Inflazioari eusteko, %4,75era igo ditu Fedek interes tasak.  Berria - Ekonomia   2006-03-29

Horren ondorioz, interes-tasek gora egiten dute, eta eskariak, ekoizpenak eta enpleguak berriz behera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Interes-tasen igoerak ez du familien ekonomia «kaltetuko».  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Interes tasak jaitsi ostean, suspertzea ahula izan da.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Interes tasak murrizteko zain.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Interes tasa baxuen laguntzaz, BPGa asko hazten ari da azkenaldian. Diru politika, bi hitzetan esanda, diru eskaintzaren eta interes tasen kontrolean datza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.


interesante (65 agerraldi, 28 liburu eta 10 artikulutan; orobat interesant g.er.) izond interesgarria.

Adinik interesanteenean omen dago Aurora, emakumeak, bizi esperientziaren jabe, edertasun umotuenera iristen diren puntu horretan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 56. orr.

Badaude autore interesante askoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 57. orr.

Itxuraz, planta ederreko beltzaran interesante horietako bat zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.

Amonak beti esan izan dik aitona goapoa baino gehiago zera... interesantea zela.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Gai horren inguruan Kongresuan piztutako eztabaida oso inportantea eta interesantea izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bere burua interesantetzat jo eta kasorik egiten ez diotelako samurtzen den mutikoxkorrak bezalatsu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.


interesarazi, interesaraz, interesarazten du ad interesatzera behartu.

-Edo interesarazi behar dun -mozten du Kattalinek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 161. orr.

Politikariek behar den bidea hartzen ote dute kanpaina hauetan jendea Europaz interesarazteko?  Berria - Euskal Herria   2004-06-08


interesatu, interesa, interesatzen (orobat intresatu g.er.) 1 da ad interesa hartu. (zertan osagaiaz)

Tales ez zen askorik arduratu zenbakiez; irudi geometrikoetan interesatu zen bereziki.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Liz ez dago paisaian edo ikusmira zabaletan interesatua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Hain zuzen gogoeta historiko-sozial eta politikoetan interesatuko naiz orain gutxien-gutxiena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.

Ez zegoen beste hitzetan interesatua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 51. orr.

Kurt Goldstein bereziki interesaturik zegoen ahalmen global horretan "ahalmen abstraktu-kategoriko" edo "jarrera abstraktu" deitzen zion berak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

Izan ere, bai Foreign Office, bai Deuxičme Bureau oso interesaturik daude gure argibideetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 37. orr.

Bizi-bizia bera, eta oso interesatua saguaren azterketa genetikoan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 86. orr.

Akustika-arazoetan interesaturiko ingeniari elektroniko batek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

2 (zertaz osagaiaz)

-Harritzen naiz nola interesatzen zaren garai haietaz...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Ikusmolde anatomista-naturalista batetik interesatuko dira gizakiaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Irakurtzen ari nintzen liburuaz interesatu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 294. orr.

Filosofiaz interesatzen den edonork, diziplina honetan erakargarrien zaizkion gaietan nondik hasi eta nora jo ikusi ahal izango baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Orain hamabost-hogei urte nazioarteko gizarte literarioa hasi zen beronen obraz benetan interesatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Biziki interesatzen zen nire lagunei zegokien guztiaz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 64. orr.

Aitortzen dut, ez naizela gehiegi interesatu izan [...] azken urteotan Europan egiten diren hausnarketak arazo hauei buruz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

Eta hara, sekulako fenomeno horretaz, inor ez da interesatzen, profesional bakan batzuk izan ezik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 97. orr.

Eta neska nitaz interesatua ikusi nahi nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Gero eta interesatuagoa zegoen Stephenez, bai pertsonaz, bai artistaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

· Baina bere burua ez zegoen interesatua etorkizunarekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 106. orr.

Zurekin interesatua zegoen, eta dena utzi eta berarekin ihes egiteko erregutzen zizun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

3 (nori osagaiaz)

Nori interesatzen zitzaion Miren Arteaga hilda egotea?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.

-Barkatu, menturaz istorio horiek ez zaizkizu batere interesatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Interesatzen zait ene lagun handienaren aitatxiren gorabeheren ezagutzea...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Ez uste izan, gero, kontu hori ez zaidanik interesatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Hori, inori interesatzekotan, poliziari interesatzen zaiok, ez niri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Bestetik, hizkuntz gaietan Chomskyk hartutako ikuspegi kognitiboa, hizkuntzalariei ez ezik, filosofoei eta psikologoei ere interesatu zitzaien laster.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

-Niri ez zait futbola interesatzen -esan zuen Z zaharrak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.

-Zer ekarri diadan ere ez zaik interesatzen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Argazki asko egin zizkiguten ikasturte hartan, eta orain, aurrenekoaren ostean, bost hilabete geroagoko beste bat daukat eskuan, gehien interesatzen zaidana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Italiar bikotea gehiago interesatzen niri, ordea, hango estatua guztiak baino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Ezin omen zuen ulertu nola zitekeen guri hondakin-kontuak batere ez interesatzea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Orain dena interesatzen zitzaidan Kubari, Castrori eta "Che"ri buruz.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 97. orr.

Interesatzen zitzaigulako estudiatzen genuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.

Liburu sakratu bat erakuts diezazuket, agian interesatuko zaizuna.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.

4 (objekturik gabe)

-Gustura egon zara hemen? -interesatu zen Maria.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.

Bistan zen interesaturik zegoela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Hori horrela, hangoak eta hemengoak, den-denak, egon litezke interesaturik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

Oso interesatua nintzen, baiki.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.

Oso interesatuta zeudek, goiko jendea batez ere, eta txosten politiko interesantea egin genezakek.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 155. orr.

-Zein gauza? -Alexek benetan interesaturik zirudien.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 167. orr.

Joder, ni ere interesatuta nengoen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 117. orr.

Oso interesaturik sartu ziren senar-emazteak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 232. orr.

-Ez dakizu mutilaren izena? -bisitariak, itxura batean interesaturik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 157. orr.

· 5 du ad ipar interesa sortu.

Bigarren gerla mundialeko gertakizunek interesatzen eta hunkitzen badute ere, ez du ahanzten hogeita batgarren mende hastapen honetan, munduan zehar izigarrikeria eta miseria gorriak badaudela oraino.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Okupazio garaiko istorioek ez zaituzte interesatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 117. orr.

Amerikako familiako gertakariek biziki interesatzen ninduten.  Herria   2005-03-31

Proëllari dagokionez, herio erritoa baldin bada, egiazki interesatzen nau.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.

Ni, "Salon Mozart" gelako ateak ninduen interesatzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Lehenbiziko hurrupaldiņoari lotzen zaio eta iritzi artikulu batek interesaturik, irakurtzen hasten da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 56. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Solaskide interesatu eta adi bat aurkitu duela konturatu da Peter.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

Herritar interesatu guztiek dagokien mailan parte hartzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 119. orr.

Guk, gizaki denborazkoak izaki, hautamen interesatua egiten dugu denborak aurrera egin ahala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Informazio gutxi daukagu, eta, gainera, informazio interesatua eta manipulatua da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Gizonaren zinezko gaiztotasuna, ez da ekintzazko eta itxurazko gaiztakeria ikasi interesatu hori, baizik eta gizabereak bere muinean gorde duen gaiztotasun geldo eta zakar hori, kasik gaiztakeria ere ez den horixe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Neurekoia, ergela, koldarra, interesatua, eta ez dakit zer gehiago omen naiz, esaten dutenez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

Pentsatzen zuten zurrumurru interesatuak zirela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Beren iritzi interesatu eta apetatsuen mende daudenei aurre egiteko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.

-Berak erran dik? -interesatuari begira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.


interesdun izond/iz interesa duena.

Nire ustez, emakume abandonatu baten lekukotasuna ematen duena ezin da berarekin ezkondu, zeren Legeak "alderdi interesdun" deitzen baitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Artearekin zerikusia zutenak izaki, oso desberdinak ziren argazkiak, baina denak egiten zitzaizkidan kilikagarriak, interesdunak, deigarriak, garden eta zehatzak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Holako gizon interesdunik .../... maiz izan det parez pare .../... dirua atera nahi liokeena .../... baita haizeari ere!  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 127. orr.

Gai hauetan zintzoki kezkaturik dena interesdun bezain eroapen handikoa izango delakoan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 37. orr.

Jo beza interesdunak aipatu Fischer-JØrgensen-en liburu zinez gomendagarrira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.

Interesdunek berek sena edo talentua dela esaten dute; haien etsaiek berriz, kasualitatea, suertea dela diote.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.


interesgabe izond interesik ez duena. ik interes 8.

Mapetako puntu interesgarri eta interesgabe guztietatik tarte berbera edo oso antzekoa dagoela lurraren erdira, eta bazter guztiak direla hemen, orotan hemen esaten dela, ez hemen bakarrik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Ni ez naiz inoiz horrelakoa izan: interesgabeak iruditzen zitzaizkidan nire aitaren autoa, nire familia, nire gauzak oro har, eta miretsi egiten nituen horrelako bizitza aberats eta kilikagarria zeukaten lagunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 137. orr.

Gramatika hau, baina, hain izango da konplexua, non erabilgaitza eta interesgabea izango baita.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 44. orr.


interesgai iz intereseko gaia.

Beste batzuek, dodoa baino zorion gehiago edo gutxiagokoek, batere nabarmendu gabeko bizitza eraman zuten, antropologoen interesgai bihurtuta, giza "zoo" edo erreserbetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 246. orr.


interesgarri (2048 agerraldi, 206 liburu eta 873 artikulutan; orobat intresatu g.er.) 1 izond arreta erakartzen duena; interesa duena. ik interesante.

Liburuak badu dibulgaziozko dimentsio interesgarri bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Beste adibide interesgarri asko ere aipa litezke gai honi buruz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

Hirurok gertatu zitzaizkidan interesgarri oso.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 117. orr.

Azken hilabete haietan gauza interesgarri franko gertatu zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 60. orr.

Behin batean Oñatin gauza guztiz interesgarri bat ikusteko aukera izan nuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Bizpahiru gauza interesgarri eta harrigarri ikasi dut berarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 32. orr.

Mapetako puntu interesgarri eta interesgabe guztietatik tarte berbera edo oso antzekoa dagoela lurraren erdira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Ideia baliagarri eta interesgarri batzuk atera dituztela obra horretatik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Batetik bestera badira aldaketa txiki baina interesgarri batzuk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 206. orr.

Edozein gai interesgarri bihurtzea kontatzeko edo adierazteko moduaren bitartez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 349. orr.

Thomas Friedman eta Ignacio Ramonet-en arteko eztabaida interesgarri bezain demagogikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

Ideia interesgarria zirudien.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.

Muskuluak ez dirudi oso material interesgarria motor bat egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Eztabaida interesgarria izan zen: egia/gezurra, literatura/bizitza...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 19. orr.

Istorio interesgarria da guztiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Konplexua bezain interesgarria da auzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Interesgarriak dira gizakiaren egitura, funtzio, egokitzapen eta mekanismo biokimikoak, baina ez apartekoak, biologoarentzat behintzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.

Nik erantzun, eta dena iruditu zitzaion interesgarria.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Interesgarria aurkituko duzu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

Begira zein gizon interesgarria ematen duzun", esan zuen orduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Gizon ezin interesgarriagoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Proposamen interesgarriak, bai, inondik ere, hiri honetako kultura ofizialarenak baino interesgarriagoak behintzat.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.

Erran nion egun batez, Angel Ainciburu luzaidar adiskideari, Euskal Irratietan zabaltzen dituen emankizun interesgarriek idaztea eta argitaraztea merezi luketela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.

Pasadizoz jositako antzinako ixtorio baten xehetasun interesgarrienak aletzen ari balitz bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 178. orr.

Odola da gorputzaren organo interesgarrienetariko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

Kontu handiz farola lurrean utzi, eta hondoko apalean begiratu zuen itxura interesgarriko libururen baten bila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.

Ez zen, haren iduriko, deus interesgarririk gune hartan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

Nire bizierak ez du ezer interesgarririk, eta nik neuk ere ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 181. orr.

Neska mordoa zegoen gure gelan, baina gehienak ez zitzaizkidan interesgarriak iruditzen, ezta politak ere, eta interesgarri irudi zekizkidakeenek ez ninduten interesgarritzat jotzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 86. orr.

Honegatik bestegatik ez balitz ere, interesgarritzat hartuko nukeen Palazio-eneko neure egonaldi luzakorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

2 (izan aditzaz)

Zubererazko kontsonanteak aztergai interesgarria dira.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Interesgarri ez diren gaiak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

Orokortze hau interesgarria da berez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.

Neska interesgarria omen zen, interesgarri bezain misteriotsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 110. orr.

Ezin interesgarriagoak dira ahozkotasunaren hipotesia sendetsi duten Parry, Havelock, Nagy eta gainerako autoreen ekarpenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.


interesgarritasun iz interesgarria denaren nolakotasuna.

Baina grabatuaren berezko interesgarritasunaz gainera, badu niretzat balio erantsi bat, ikusleen test baten modura baliatzen baitut: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

Argi eta garbi esan nahi dut aipuen berritasunak ez duela inola ere obraren interesgarritasuna bermatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 132. orr.


interesgune (21 agerraldi, 10 liburu eta 9 artikulutan; orobat interes(-)gune 6 agerraldi, 3 liburu eta 3 artikulutan) iz intereseko gunea.

Mediterranear mundura aldatu zuen bere interesgunea eta hiriburu nagusia Siriako Antiokian ezarri zuen Orontesen ahotik hogei miliara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Batez ere Iruñean zegoen Inaxiorentzat interes-gunea egun hartan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

Kolore anitzetakoak dira euskaldunon interesgune eta zaletasunak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 226. orr.

Atzo Orion, dena dela, ez zen estropada izan interes gune bakarra.  Berria - Kirola   2004-07-04

Beste interesgune bat ere bazuen zazpi urte zituenean: bat-bateko hondamendiek txoratzen zuten, eta batik bat lurrikarek. bi izan baitira erredakzio nagusia Gipuzkoa-Bizkaietan duten hedabideen interesguneak: Vienaraino joan eta Athleticen partida ikusi gabe itzuli ziren 4.000 jarraitzaileak eta U2 taldeak abuztuan Donostian eman behar duen kontzerturako sarreren gorabeherak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.


interfaze iz informatikan, osagai batek sortzen dituen seinaleak beste osagai batentzat ulergarri diren seinale bihurtzen dituen gailua.

Interfaze grafikoan, ordea, pantailan agertzen diren objektuen bidez komunikatzen da ordenagailua erabiltzailearekin.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Jobs bisitan joan zen Xerox enpresaren laborategira eta han ikusi zuen lehen aldiz interfaze grafiko bat.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Macintosh ordenagailua egin zuen orduan Applek, interfaze grafikoarekin.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Ikusmenean, ukimenean eta audioan oinarritutako interfaze naturalak.  Berria - Gaiak   2004-04-18


interferentzia 1 iz seinale batek uhin luzera bereko beste seinale batean eragiten duen nahasmendua.

Beste harri batek sortutako uhinekin elkartzen direnean, interferentziak gertatzen dira: uhin handiagoak sortzen dira edo erabat deuseztatzen dira.  Berria - Harian   2005-02-11

Badirudi telefono-linean interferentziak daudela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.

Aitonak, oraindik, errosarioak entzuten ditu egunero, Herri Irratitik grabatuak, interferentzia eta guzti.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 76. orr.

Gure aparatuak, behintzat, ez zien interferentziarik egiten berenari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 15. orr.

Transmisio forma hori, korrontearen indarra aldatu ordez bulkada batetik besterako tartea aldatzen duena, oso ezaguna da komunikazioen industrian, eta baditu hainbat abantaila; bat, kanpoko interferentzietatik nahikoa libre egotea; interferentzia, izan ere, arazo larria litzateke garunean, kontuan izanik axoi kopuru handiak ari daitezkeela, elkarrengandik oso gertu, aldi berean lanean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Zuzen-zuzen eta zuon bion arteko interferentziarik gabe, haren seinalea argi iristen zitzaizun burmuinera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.

2 irud

Erdararen interferentzia, ordea, gero eta handiagoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Edukia interferentziarik gabe eskaini ahal izatea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 81. orr.

Taiwaneko gatazka barne afera bat da eta atzerriko interferentziarik ez egotea espero dugu.  Berria - Harian   2005-04-16

Konduktisten esanetan, gordetako informazioa ahaztu egiten da berreskuratze prozesuan interferentziak gertatuz gero.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Frantziako Futbol Federazioaren erabakian «ez dago arrazoi politikorik, ez da interferentziarik izan», adierazi zuen.  Berria - Kirola   2004-02-05

Aniztasun eta desberdintasunerako joera uniformetasunerako joerak ordezten du, eta honek bere ahalmena erakusten du lehentxeago edo geroxeago bai kanpotiko interferentziak bai barnetiko aurkakotasuna garaituz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Interferentzia elementua izan liteke.  Berria - Harian   2005-06-19

Batzuek testu baten barruko konfigurazioa definitzen dute, beste batzuek testu ezberdinen arteko harreman eta interferentzia moduak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.


interferometro iz interferentzia gertakarietan oinarritzen den neurgailua.

Egitasmo honen helburua aurrerago martxan jarriko den LISA Laser Interferometroaren Espazioko Antena proiektuari bidea irekitzea da.  Berria - Gaiak   2004-06-25


interfono iz barne komunikazioetan, bereziki bizitza etxeetan, erabiltzen den telefono sarea; sare horretan erabiltzen den tresna.

Segundo gutxira interfonoaren hotsa entzun zuen. -Matilde -galdetu zuen interfonotik- ailegatu al da Morales?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 51. orr.

Kristina berriz ere interfonoaren bertzaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.

Interfonoa ere hondatuta dago, badakizu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 56. orr.

Interfonorantz makurtu zen eta kafe bat eskatu zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.

Interfonoko botoia sakatu, eta etxeko atea zabalik utzi zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 158. orr.

Interfonoko botoiari sakatzen dio, eta halako indarrez gainera, ezen botoia hondoratuta geratzen baita.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 159. orr.

Interfonoaren txirrin lodia.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 67. orr.


intergalaktiko izond galaxiartekoa.

Bataila intergalaktiko frankotan parte hartu duela ematen dik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Agian ez ziren gerlari intergalaktiko besobakar baten faltan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Haurtzarotik zahartzarora iraganen nintzen, neronen tiriatzeko eta segurtatzeko ahala zeukan zulo beltz intergalaktikoa hedatzen zitzaidala bien artean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.


interim iz ipar aldibaterako lan moldea.

Hots, Interim lan moldea goititzen da, laneko gai diren anitzek hori hautatzen dute, ANPE-ko bulegoetan beti markatuak egonez.  Herria   2003-10-23

Gaur egun 230 langile ditugu, interim-ekoak kontatu gabe.  Herria   2001-08-02


interimario izond/iz ipar langileez mintzatuz, aldi baterakoa, interimekoa. ik interino.

Hemengo kargudunei berriz ere errana izan zaie hetsiko dela Baionako Chupa Chups xurga lantegia, 67 langile finkoak eta 30 interimarioak deusik gabe utzirik.  Herria   2003-06-12

67 langile eta 30 interimario dira lantegi hortan orain langabeziara kondenatuak.  Herria   2003-06-26


interino iz heg langileez mintzatuz, aldi baterakoa. ik interimario.

Interinoen eta behin-behinekoen prekarietatea eta antzinatasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Era berean, beste gai batzuk negoziatzeko prest agertu zen Osakidetzaren zuzendaria, besteak beste, interinoen antzinatasuna aitortzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28


interiorista iz barnealdeak diseinatzeko edo dekoratzeko lanbidea duen persona.

Ez zalantzarik izan, hurrengo bizitzan interiorista izango naiz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 164. orr.


interjekzio iz hiztunak bihotz egoerak bizitasunez adierazteko erabiltzen duen oihu hitza, perpausetik at ematen dena.

Karmeleren hitzak aditu bezain laster, amaren keinuak gogorretik bigunera eta ekaitzetik barera egin zuen, apurka-apurka irri bat bihurtzeraino, interjekzio bat haren ezpainetan: "A!".  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.

Neurekiko daukat, ordea, bigarren mailako hiruzpalau atsegin horiei -metaforaren begi-jolas, erritmoaren belarri-gozo, interjekzioaren nahiz hiperbatonaren ustekabe harrigarriei- lekurik ez emateak frogatu ohi digula darabilen gaiaren grina nagusitzen dela idazlearengan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Interjekzioa: zaldiei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 223. orr.


interklasismo iz klaseartekotasuna.

Interklasismoa, nik uste berdintsua zela: inork ez zeraman kopetan idatzita bere etxean zenbat diru sartzen zen, baina janzkeraz eta jarreraz identifikatu uste nituen jatorri proletarioko trauskil airekoak eta burgeskume finagoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.

Interklasismoa eta euskaldun guztion arteko anaitasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.


interklasista izond klaseartekoa.

CiUri beti interesatu zaio ezkertiarren eta eskuindarren eztabaidetatik aldentzea eta [...] alderdi interklasista bezala definitu izan da.  Berria - Mundua   2004-07-30

Gizarte-maila guztietakoak ibili ohi ziren ikastetxe erlijiosoetan, arragoa interklasista eta ideologikoa ginen alde horretatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Akelarre biziko larrujotze interklasista.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.


interkomunikazio iz elkarrekiko komunikazioa.

Teknologia berriak interkomunikaziorako eta norabide bakarreko fluxuen eraginak gainditzeko bide berriak urratzen ari badira ere, aitortu beharrekoa da egungo mendebaldeko hiritarrak kontsumitzen dituen ekoizpen gehien-gehienak diferituan, bakarka eta parte hartzeko nahiz elkar ekintzarako aukera gutxirekin kontsumitzen dituela.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Ahozko inprobisazioko mugimenduen arteko interkomunikaziorako tresna.  Berria - Harian   2005-12-18


interkonektatu izond interkonexioa duena.

"Hiri" hitzaz izendatzen duguna, sistema interkonektatu hori, jende eta zerbitzu dentsitate handi batekin-eta, hori mamitzen ari da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.


interkonexio iz elkarrekiko konexioa.

Nekez hitz egin daiteke merkatu bateratu batez: interkonexioak ez dira %3ra heltzen, liberalizazioa Espainian eta Ingalaterran soilik da egia, legeak ezberdinak dira herrialde batetik bestera eta, orobat, lehiakideok ez dauzkagu joko arau berberak.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Unibertsoko elementu guztien interkonexioan sinesten dute.  Berria - Gaiak   2004-03-31


interkontinental izond kontinenteartekoa.

Amatxik ez zuen segida entzuteko gogorik eta elkarrizketaren hari interkontinentala moztu zuen, tresna berritz goxoki pausatuz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 70. orr.

Zeru bideetako turista interkontinentalak behin bederen ezagutu dituen bi lanjerren artean zegoen Mikel.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 48. orr.


interkooperazio iz elkarrekiko lankidetza.

Kooperatibak Arrasate Taldean bildu zirenean ezarri zituzten gaur egun indarrean dauden printzipio Kooperatiboak: atxekimendu librea, [...], kudeaketan parte hartzea, ordainsarietako elkartasuna, interkooperazioa, gizartearen eraldaketa, unibertsaltasuna eta hezkuntza.  Berria - Harian   2005-10-21


interkulturalitate iz kulturartekotasuna.

Interkulturalitatea eta Europako identitatea garatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27


interlokutore iz hizketakidea, elkarrizketako kidea.

Elkarrizketak testuan bertan txertatzen ditu, interlokutore biak esaldi berean mintzatzen dira, bataren ahotsa bestearenaren segidan agertuz.  Berria - Kultura   2004-05-19

Gehiegi mintzo baldin banaiz beldur naiz interlokutorea aspertzeaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 293. orr.

Bi gauza egitea erabaki genuen: hizkuntzaren arloan bakarrik mugitzea; eta Espainiako Estatua bihurtzea gure interlokutore.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Gau mutua zen gure interlokutore bakarra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 159. orr.

Eragile guztiek interlokutoretzat hartzen dutena espetxeratzea.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10


interlokutorio iz behin betiko epaiaren aurreko erabakia, arazoaren muinaz ari ez dena.

Esate baterako, interlokutorio batengatik borrokatzen baziren, interlokutorioa besterik ez zen galtzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 218. orr.


interlokuzio 1 iz solasaldia, elkarrizketa.

Eragile politiko, sozial eta sindikalekin bilerak egiten saiatuko direla iragarri zuen, interlokuzioa abiatu eta haiek ere borroka horretan inplikatu daitezen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

IUk lehentasunezko interlokuzioa izatea garrantzitsua da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Euskal Interlokuzio Nazionala osatzea «ezinbestekotzat» jo zuen HZk.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

2 (hitz elkartuetan)

Erkidegoetako gobernuen eta justizia organoen artean kooperazio eta interlokuzio mekanismoak egotea onuragarria da. alderdi, sindikatu eta eragileekin aurrera eramandako interlokuzio lanari buruzko azalpenak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

· Permachek herri interlokuzioren aldeko deia zabaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14


interludio 1 iz bi musika zati nagusiren artean jotzen den pieza laburra.

Frank-en Redemption-eko interludioarekin.  Berria - Kultura   2004-03-31

Errealismoaren, espresionismoaren eta inpresionismoaren artean koka liteke Ono musika zuzendariak Britten-en partituratik egindako irakurketa, batez ere lau interludioetan.  Berria - Kultura   2004-03-30

Drama lirikoa izaki, interludio sinfoniko ugari ditu Brittenen lanak.  Berria - Kultura   2004-03-19

2 hed

Whiskyak edontzietara isurtzean egiten zuen musika arinak interludio atsegin bat eratu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 250. orr.


intermedio iz bitartekoa.

Eta Matias intermedio bat zen andrearentzat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 100. orr.


intermitente 1 izond aldizkakoa, etenkaria.

Hotelaren izenak, bere neoizko letrero intermitentearekin, zantzu arraro eta tristeak eskaintzen ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 50. orr.

• 2 iz (ibilgailuetan) keinukaria.

Autoak ez dauka intermitenterik, baina handia da, indartsua, leun-leuna.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

Erretrobisorea kendu eta atzeko eskuineko intermitentea ostikada batez izorratu nuen,  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 61. orr.

3 ikuskarietako aldizkako profesionala.

Arte eszenikoetako aldi bateko langileek, intermitenteek, Cannesko Nazioarteko Zinemaldirako beren aldarrikapenak zabaltzeko bozgorailu moduan baliatzeko asmoa iragarri zuten.  Berria - Kultura   2004-05-12

Intermitenteen grebak ez du galaraziko Cannesko jaialdia.  Berria - Kultura   2004-05-11

Prekarietatean dauden intermitenteak laguntzeko 20 milioi euroko kutxa izanen dela ere erran du.  Berria - Kultura   2004-05-06

Azken hiru urte hauetan, alta, intermitente estatutua hartua zuen.  Berria - Kultura   2004-09-03

Larrialdiko funtsa intermitenteentzat.  Berria - Kultura   2004-05-18

Pianoak lagunduta azalduko da Elton John gaur Baionako zezen-plazan, eta intermitenteek emanaldia oso garestia dela salatuko dute.  Berria - Kultura   2004-05-28

Ikusgarrietako intermitenteek ere bat egin zuten atzoko manifestazioarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13


intermodal izond hainbat garraio mota biltzen dituena. ik multimodal.

Donostian eraikitzeko asmoa duten geltoki intermodala.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Etorkizunean Abiadura Handiko Trenak nahiz Irungo geltoki intermodalak izango duten eraginagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Errepidean oinarritutako eredutik trenak garrantzia nabarmena izango duen eredu intermodalera pasatu behar dugu  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geltoki intermodala (3); geltoki intermodalak (3)


intermodalitate iz intermodala izateko nolakotasuna.

Intermodalitatea erraztu beharko da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04


internalista izond

Alderdi hau, internalista, lehendik datorren tradizio batek landu du, morfologia razionala deritzanak hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.


internalizatu, internaliza, internalitzatzen du ad barneratu.

Azken finean, konkurrentzia-abantaila handia eskaintzen dion aktibo oro internalizatzeko interesa izaten du enpresak; bestela esanda, aktibo horiek merkatuan zabaltzea eragotzi nahi izaten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.


internalizazio iz internalizatzea.

Nazioartekotzea, beraz, internalizazioarekin lotua ageri da hemen, merkatuaren hutsuneei emandako erantzun gisa, oligopolio-konkurrentziazko egoera batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Herrialde industrializatuen arteko nazioarteko zuzeneko inbertsio gurutzatuak, internalizazio multinazional horren ondorioa direnak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Produktuaren ziklotik internalizaziora.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.


internamendu iz barnetegiratzea.

Internamendua adingabe bati inola ere aplikatu ezin zaion zigorra dela dio.  Berria - Harian   2005-11-25

Atzo goizeko 9:00etan Oier Gomez atxilotu zuen Ertzaintzak, eta Aramaioko Adin Txikiko Internamenduan sartu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19


internatu, interna, internatzen du ad eritetxe psikiatriko batean sartu.

Hamalau erizainek lan egiten omen dute, hogei gaixo omen daude internaturik, eta ikusi ditugu erizainak beren bata zuriekin, eta gaixoak beren begi larriekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.


internauta iz Interneten edo kideko sare baten zerbitzuak erabiltzen dituen pertsona.

Pantaila bidezko harreman elektroniko hura nahikoa ez eta, buruz buru elkar ezagutzeko irrikak bultzaturik, hitzordu bat adostu zuten bi internautek.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.

Badakit internautak ez direla nirekin ados egongo baina "kopiatu-itsatsi" pentsakera gailentzen ari zaigu, eta ez zait ondo iruditzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 407. orr.

Makina bat herritako internautek erantzun diote www.nontzeberri.com atariaren gonbitari.  Berria - Kultura   2004-05-08

Euskal internauten animazio lanak mundura zabaltzeko.  Berria - Kultura   2004-12-15

Internautok saretik filmak jaitsi eta elkartrukatu zituzten, eta horregatik hiru hilabeteko kartzela zigorra eta 2.000 eta 5.800 euro arteko isuna ordaindu beharko dute.  Berria - Kultura   2004-04-30

Eustaten arabera, «internauten %20k euskara erabiltzen dute Interneten nabigatzeko».  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

EAEko gazteen %67 internautak dira.  Berria - Ekonomia   2004-11-16

SGAEk auzitara eraman du Internauten Elkartea.  Berria - Kultura   2004-05-04


internazional (323 agerraldi, 39 liburu eta 181 artikulutan; ETCn 2.205 agerraldi) 1 izond nazioartekoa. ik nazioarteko.

Palestinarren eskubide zibil urratuen berri emango duen delegazio internazional bateko kideak.  Berria - Kultura   2004-08-12

Bada prosa egiteko era internazional bat, behintzat sartaldeko herri eta kultura denek onartua.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 21. orr.

Kultura garaikideko zentro internazional bat behar dela.  Berria - Harian   2006-01-18

Ezeiza Aireportu Internazionala.  Herria   2005-05-05

Artista guztiak sare internazionaletan daude sartuta.  Berria - Harian   2006-01-18

Angel Uranga artistak bira internazionala hasiko du laster eta olioz egindako bere margolanak New York, Miami, Toronto eta Arabiar Emirerri Batuetan erakutsiko ditu.  Berria - Kultura   2004-08-31

Bi Mundu Gerren ondoren, erakunde internazionalak abian jartzea ezinbestekoa zela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Alemania eta Italia faxisten porrotak, Franco-ren bakartze internazionalak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 275. orr.

Amnistia Internazionaleko ordezkariak.  Berria - Harian   2005-10-16

• 2 izond/iz nazioarteko partidak jokatzen dituena.

Jokalari internazionala.  Berria - Kirola   2004-08-28

Baumann atzelari internazionala.  Berria - Kirola   2004-04-01

69 aldiz izan da internazionala Frantziarekin.  Berria - Kirola   2004-06-13

Etorkizun handiko jokalaria baita eta internazionala Frantziarekin.  Berria - Kirola   2004-08-17

Noiz egiten da atezaina internazional?  Berria - Kirola   2004-01-20

Betsenek eta Thionek izan ezik, Miarritzek dituen internazional guztiek jokatu zuten.  Berria - Kirola   2004-12-05

Larunbateko hamabostekoan hamar internazional aritu ziren.  Berria - Kirola   2006-04-04

Italiako internazional ohia eta Parisko Stade taldeko jokalaria.  Berria - Kirola   2004-03-30

Marlu internazional ohiak pausatu zuen baloia entsegu marraz bestalde.  Berria - Kirola   2004-01-04

Ackford ingeles internazional ohi handia.  Berria - Kirola   2006-04-23

3 Internazionala1 mug (abestia)

Mikrofonoaren parean Internazionala jotzen hasi zen. kanposantu hartan Internazionala kantatu genuen guztiok.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 226. orr.

Ur gainean hasperen bihurturik, Internazionalaren doinua pixkanaka-pixkanaka aienatuz zihoaan lainoaren baitan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 476. orr.

Internazionala-rekin ezkondu ginen, eta sobietar tronpetista batek jo zuen, gainera, zer iruditzen zaizu?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 15. orr.

"Eusko Gudariak" eta "Internazionala" elkarren segidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 101. orr.

Arestik euskaratutako Internazionalak dioen gisan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 311. orr.

4 Internazionala2 mug munduko hainbat naziotako langileen elkartea.

Bata gerra izan zen, Napoleon III.ak deklaratu eta Bismarkek gogo onarekin hartu zuena, izan ere, Internazionala ez zen gauza izan egoismo nazionalen gainean egoteko...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 129. orr.

Internazionalaren manifestu berria egin nahi huen, ala?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 85. orr.

Internazionalaren tradiziotik kanpoko komunismo baten aldarria zabaltzen jarraitzen du, irmo eta suhar.  Berria - Kultura   2004-04-22

Anarkismoaren eta komunismoaren arteko auzi hura zela-eta, I. Internazionalean egon bagina bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.

70eko hamarkadaren hasieran ezkutuko lan politikoan ari ziren alderdi komunista ugariek -Hirugarren internazionalekoek, laugarrenekoek, maoistek- ez zuten planteamendua onartzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

5 Brigada Internazional

Brigada Internazionala, Garibaldi italiar batailoia barruan duena, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Brigada Internazionalaren komandantea bilakatu zen gizona.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 163. orr.

Hogeita bost urte zituenean Espainiara joan zen Brigada Internazionalekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

6 Internazional Sozialista

Venezuelako presidente ohi eta Internazional Sozialistako kide Carlos Andres Perezek.  Berria - Mundua   2004-07-28

Internazionall Sozialistako kide izaten saiatu zen.  Berria - Mundua   2004-11-10

Internazional Sozialistako lehendakariorde Cuathemoc Cardenas.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21


internazionaldu izond internazional bihurtua.

Gure euskalerdaltze internazionalduari esker.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.


internazionalismo 1 iz muga nazionalak gainditzearen eta nazioarteko elkarlana sustatzearen alde egiteko joera.

Bi eginkizun nagusi dauzka langileriak: bere diktadura ezarri eta internazionalismo proletarioa gauzatu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Unibertsalarekin loturik internazionalismoaren arazoa agertzen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 126. orr.

Muga nazional guztien gaindi internazionalismo sozialista baten aukera ikusi behar zen urrunean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Abertzaletasuna eta internazionalismoa uztartu zituen.  Berria - Kultura   2006-03-12

Internazionalismoak zerbait badu, politika lana du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

2 (hitz elkartuetan)

Garai batean nahiko indarra izan zuen internazionalismo ideia horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Halako internazionalismo besarkada bat eskaini beharko genieke desesperaziotik alde egiten dutenei.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 68. orr.


internazionalista 1 izond internazionalismoarena, internazionalismoari dagokiona.

Lehengo ETAren utopia internazionalista eta sozialista, ekonomia globalaren nahia, justizia sozialarena, nazioen arteko ordena, eta abar, hor daude denak zain.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Elkartasun internazionalista adierazteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.

ETA ren zatiketaren ondoren sestakoak borroka politiko eta sindikalera lerratu baitziren, eta mugimendu estatalistetan sartu, ikuspegi internazionalista bultzatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.

Hango ezker mugimenduaren joera internazionalistak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.

Talde ekologistetan sarturik zebilen, kolektibo feministetan, komite internazionalistetan eta beste bizpahiru mugidatan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.

Orain ugari dira Gobernuz Kanpoko Erakunde zibilak, hirugarren mundu deritzan horretan laguntzen dabiltzanak, edo kooperante internazionalistak bestela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.

Hango eta hemengo milizianoz osatutako Batailoi Internazionalistak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 78. orr.

Nazionalista bezain internazionalista naizela.  Berria - Kultura   2004-03-17

• 2 iz internazionalismoaren aldeko pertsona.

Internazionalista talde batekin zegoen kafetegi batean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Internazionalista presoen barrutia inguratzen duen itxiturako hesolak harrapatzen dituzte gauez, etxolak egiteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Internazionalistena zen Gurseko talderik dinamikoena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.


internazionalizazio iz internazional bihurtzea.

80ko urte hasieran arrazoibide bera zen: lehen ez zen globalizazioa, orduan internazionalizazioa zen; ez ziren Txina eta India, Japonia eta Brasil baizik.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Internazionalizaziorako korporazioaren bigarren plan estrategikoaren arabera, 2004an MCCren arlo industrialaren ekoizpenaren %16a atzerrian egingo dute 42 filialek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.


internazionalki adlag nazioartean.

Euskal literaturak internazionalki existitzen diren mugimendu literarioekin fasean izan behar du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

Internazionalki Estatuen ahotsek bakarrik balio badute, eta subiranotasunean gotortuta beste ezer ulertzen ez duten Estatuen baitan independentzia beharrezko baldin bada, segidan erantsi beharra dago Rubertentzat baieztapen hauek duten zentzu ironiko eta dialektikoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.


internet (orobat Internet) iz mundu mailako sare informatikoa, informazioa telefono linearen bidez ematen bidaltzen duena.

Gutenbergek XV mendean inprimategia asmatu zuenez geroztik Internet izan daiteke informazio munduan berrikuntzarik handiena. Hedabideen edo interneten aurrean, eperik laburrenean tokirik urrutienera heltzeaz batera, laguna, urtaroak, bizitza, gorputza, sentimenduak, hausnarra, arrotz bilakatzen zaizkigu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.

Minutu batean, planeta honetako biztanle bakoitzeko eragiketa bat egin dezake interneten bidez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 101. orr.

Hitzeman zien Ninak arlo ezberdinetako idazlanak interneten bidez, 'e-mailez', eskolara igorriko zituela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 41. orr.

Internet ultramotel batean bueltaka, futbol gabeko igandeak ezin jasan.  Berria - Kirola   2004-06-30

Bazar Nagusiko saltoki zaharrak nahiz Taksim auzoko denda modernoak; haragi errezko ogitartekoak dastatzeko postu ugariak nahiz multinazionalen hanburgeseriak; ur-pipatik erretzeko te-etxe tradizionalak nahiz internetetik nabigatzeko zibertokiak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

Gaur, lasai asko suntsi dezakezu Bagdadeko barazkien azoka internet bidez.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Linux internet bidez lor daitekeen sistema operatiboa da, eta adituek diotenez, fidagarriagoa Windows baino.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

Interneten kontsultatzen ahalko da, aipatu www.paysbasquenumerique.net gunean.  Herria   2004-12-09

COM interneteko irrati berriarendako kazetari animatzaile bat xekatzen da Hazparnen lan egiteko.  Herria   2005-10-13

2 (hitz elkartuetan)

'Cyber-café' internet-ostatuaren sartzearen ondoko xokoan zegoen telefonoa utzi zuelarik, Mikel itzuli zen bere eserlekura, alokatzen ari zen ordinagailuaren parean jartzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 195. orr.

Horrelako internet atariak bost autobus aterbetan aurkitzen dira: herriko etxe gibelekoan, tren geltokikoan, departamenduko egoitza aitzinekoan, San Leon itzulgunekoan eta Camus kolegio aitzinekoan. herriko etxeak ideki du gune berezi bat internet sarean.  Herria   2005-04-28

Aurrerantzean, agintarien jarduera nagusia ez da izango jendaila leku batean zarratzea eta arimetan diziplina ezartzea, baizik kontrol orojakilea, kontrolatua sentiaraztea, are itsaso zabalean, internet sare infinituan, "kontrol jarraitua" hezkuntzan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 54. orr.

Ansar al Sunna erakundeak hartu zuen bere gain erasoa internet gune batean zabaldutako agiri baten bidez.  Berria - Mundua   2004-12-22

Lan horren helburua delarik internet gune baten sortzea gure herria ezagutarazteko.  Herria   2004-04-08

Internet lotura puntu iraunkorra zabalik dago Donapauleko mediatekan.  Herria   2003-04-24

inte iz

Baina, zer da internismoa? auzi epistemologikoak pertsona baten ikuspuntu kognitiboaren barruan sortua eta maneiatua izan behar duela dio internismoak, eta pertsona horrek soilik ikuspuntu horretatik eskuragarri dituen gauzak har ditzakeela kontuan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Baina ezin dugu esan internismoa hasierako kartesianismoarekin guztiz bat datorrenik, errealismo zuzenarekin baizik, ez baitu ukatzen, besteak beste, pertsona baten ikuspuntutik gertakizun eskuraezinik dagoenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Kartesianismotik at, dena den, eszeptizismoa errefusatzeko asmoz makina bat alternatiba aurki dezakegu: fundazionismoaren aurrean, koherentismoa; internismoaren aurrean, esternismoa; baina baita pragmatismoa ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.


internista 1 izond internismoari dagokiona.

Epistemologia kartesiarra internista da; hau da, ezagutzaren justifikazioa subjektuaren errepresentazioen barneko gauzen mende dagoela esaten du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Oro har, eta bere aniztasunaz ahaztu gabe, kartesianismoa internista eta fundazionista da, eta horiek dakartzaten arazoei egin behar die aurre.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

• 2 iz internismoaren aldeko filosofoa.

Internistak ezin du azaldu "oso sinpleak" diren subjektu epistemikoen baldintza epistemikoa -animalia gorenak, haur oso txikiak, etab.-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Internistak, ez zakur bizi-bizkorrei ez zakur lelo-motelei ez die arrazoitzeko gaitasunik onartuko, eta, jakina, gaitasun hori ez badute, justifikatzeko gaitasunik ere ez dute eta, hortaz, ez dute ezagutzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.


interno 1 izond barnekoa.

Errealitatearen ezagutza interno hori (pentsamenduen edukia) esplizitu egiteko bidea da hizkuntza; beraz, errealitatea, pentsamendua eta hizkuntza bereizi ezinezko erlazioan azaltzen zaizkigu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Organismoen ezaugarri guztiak inguruari aurre egiteko garatu diren moldaketak dira, eta beste kausa internoagoak [...] ez dira kontuan hartzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

• 2 iz barneko ikaslea.

Interno gehienak asteburua pasatzeko etxera joaten ziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.

Internoen gelako leihotik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.

Adrian, Carmelo, ni neroni, baita interno zeuden beste morrosko batzuk ere [...] ikasle onak ginen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Gurasoek Kalaportuko ikastetxean matrikulatu ninduten, interno gainera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.

Fontcalent-en egona da Jarraipen Bereziko Internoen Fitxategikoekin lanean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.


interparrokial izond parrokien artekoa.

"Europar" gerra interparrokialetan Britainiak uharte-boterearen papera eta Espainiak, Frantziak eta Alemaniak ondoz ondo Britainiaren etsai kontinental izateko papera jokatu zuten bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.


interpelatu, interpela, interpelatzen du ad zerbaiti buruzko azalpenak eskatu, bereziki aginpidea edo eskubidea duenak.

Berriketan hasten da ama, nondik norako argirik gabe, batzuetan aita interpelatuz, besteetan niri hitz eginez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

Lukreziok ez du bere azalpenean irakurlea ikusle huts bihurtuko zuen bakarrizketarik erabiltzen, hasiera-hasieratik elkarrizketaz interpelatzen baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Niretzat idaztea interpelatzea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 188. orr.

Irakurlea interpelatu nahi dut, hausnar egin dezan.  Berria - Kultura   2006-04-30


interpelazio 1 iz interpelatzea.

Ikustekoa zen biktima leial honek nolako adeitasunez jarraitzen zuen jendetzaren interpelazioei erantzuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Poeta oinazetuaren lanak, interpelazioaren bidetik, otoitzaren itxura hartzen du, Xabier Leteren azkenaldiko poema askotan bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 100. orr.

Diskurtsoaren edo Augustori zuzendutako interpelazioaren forma erretorikoa erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Baieztapen hau egiatzat hartuz gero, interpelazioa ez al doakio hobeto kazetaritzari, literaturari baino?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 188. orr.

2 legebiltzar batean, gobernuari edo mahaiari legegaiez kanpoko eztabaida bat eskatu.

Gainera, PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean interpelazio bat aurkeztuko duela iragarri zuen. herriaŽ

Aralarrek aurkeztutako interpelazio bati erantzun zion Balzak Eusko Legebiltzarrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

Batzordearen zeregina gatazka politikoa konponbidean jartzea dela berretsi zuen, eta orain, interpelazio lanaren ostean, eragile politikoek, sindikalek eta sozialek eginiko ekarpenak jasotzen ari dela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01


interplanetario izond planetartekoa.

Bidaia interplanetario honetan eraman nahi gaituztenak.  Berria - Kultura   2004-06-10

Nire mundua zara, nire zera interplanetarioa, ni eta nire bihotzaren arteko zubia.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 145. orr.


interpolatu, interpola, interpolatzen du ad hurrenkera bat osatzen duen gauza sail baten barnean tartekatu.

Izan ere, diploma gehienak berreginak, interpolatuak, makillatuak eta beranduago asmatuak ere badira  Berria - Kultura   2004-03-24


interpolazio iz interpolatzea; interpolatzen den testua.

Ataltxo hori -eskuizkribu batean ez baita agertzen- zenbait ikertzailek interpolaziotzat jo du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.

Luxuzko edizioa zunan, hamazazpigarren mendekoa, Calpurnius Siculus-en edizio bat Amsterdameko Enschede&Söhne inprimategikoa, interpolazioekin, glosekin eta marjinako oharrekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 90. orr.


interpositibotasun iz

Interpositibotasun konfigurazio bat ez da auzokoak diren diziplinen multzoa; ez da antzekotasun-fenomeno behagarri hutsa; ez da zenbait diskurtsoren diskurtso jakin honekiko edo bestearekiko harreman hutsa; euren komunikazioaren legea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.

Arkeologiak gogoan duen ostertza, ez da zientzia bat, pentsamolde bat, kultura bat, interpositibotasunen nahasketa da, non mugak eta gurutzatze-puntuak ezin diren bat-batean finkatu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Horrela, filologia sartuta zegoen interpositibotasun-sistema sakonki birmoldatu zen XIX. mendeko bigarren erdian, filologiaren positibotasuna auzitan jarri gabe  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 200. orr.


interpretagarri izond interpreta daitekeena.

Esaldi gramatikalen estatusa ematen diete interpretagarriak diren multzoei, baldin eta zuzen eratuak izan diren.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

"Bestelako Komunikazioa" terminoa nahiago dut, zabalagoa eta interpretagarriagoa ere badelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Horrek gauza biotako batera eramanen baitzintuzke: zeure arreta alegoriaren helburutik saihestera, edo interpretagarri ez diren eta horretarako jarri ez ziren hitzak interpretatzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.


interpretapen iz interpretatzea.

Hemen, bikotearen bi terminoen interpretapen berri bat dugu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 283. orr.

Orain ikusten da ikurraren eskemaren benetako interpretapena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 152. orr.


interpretarazi, interpretaraz, interpretarazten du ad interpretatzera behartu.

Ikusten dutenaren esanahia gaizki interpretarazi.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 189. orr.

Antzerki bat interpretarazi.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.

Agian, Bilbo-Lizarra kontrasteak gauzak ikustea eta interpretaraztea eskaini zidan eta ez nintzen konformatzen esaten zidatenarekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 178. orr.


interpretari 1 iz interpretatzen duen pertsona. (testu bat)

Interpretari berri bat hartu zuenetik [...].  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 28. orr.

Interpretari baten zerbitzuez baliatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Ama zuen gidari, interpretari, irakasle.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.

Interpretari pribatu eta ilunek liburukote ulertezinetan taxutuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

2 (musika lan bat)

Carlos Alvarezek beste hamaika aipamen jaso ditu mundu osoan zehar; musika klasikoko interpretari latindar onenaren Grammy saria,  Berria - Kultura   2004-01-29

3 (hitz elkartuetan)

Portoko gotzainak gaztigatu zuen erregeak bere predikua egin behar zuela, eta berak egingo zuela, fidelki, interpretari-lana.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 166. orr.

Formakuntza hori dute beraz 14 su-hiltzaileri hemengoek eman 15 egunez, interpretari-itzultzaile baten laguntzarekin.  Herria   2005-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta interpretari (4); eta interpretarien (4); interpretari lana (3); zuzentzaile eta interpretarien (4)


interpretaritza iz interpretariaren jarduera.

Euskal filologian, itzulpengintzan eta inerpretaritzan lizentziatua da Errasti, eta Jaurlaritzako Justizia Sailean egiten du lan, itzultzaile.  Berria - Kultura   2006-02-04


interpretatibo izond interpretazioarena, interpretazioari dagokiona. ik interpretazio 3.

Generoaren eskema interpretatiboei jarraitzen die Zelanok, Frantzisko santutasun-eredutzat aurkeztuz, hori baitzen tankerako obren helburua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Arriskuko itzulpena iruditzen zait; jauzi interpretatiboa oso handia izan da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Nolabaiteko hutsunea ikusten dut sistema interpretatiboak garatzeko.  Berria - Harian   2005-12-04

Musika idatziaren alderdi interpretatiboa lantzen dugu.  Berria - Kultura   2004-02-06

Lortu dugun puntu interpretatiboarekin oso gustura gaude.  Berria - Kultura   2004-02-06


interpretatu, interpreta(tu), interpretatzen 1 du ad esaldi edo kideko bati esanahi jakin bat eman.

Jatorrizko testua interpretatu eta ulertu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Entzuleak ez badu hiztunaren hizkuntza ezagutzen, horren esanak ez ditu inola ere interpretatuko, kode ezberdinak erabiltzen dituztelako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 162. orr.

Milaka liburu idatzi dira bere obra interpretatzeko, bere estiloa disekzionatzeko, bere ideologia aztertzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Eraketa diskurtsibo jakin batek, konstelazio berri batean berrartuta, kokatuta eta interpretatuta, aukera berriak agerraraz ditzake.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 79. orr.

Sofista handien testu guztiak bigarren eskukoak direla jakin behar du eta, beraz, interpretatuta etorri zaizkigula.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Nola interpretatu egungo krisia?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 128. orr.

Noizbait idatz nezala nahi zuen, edo hala interpretatu nuen nik orduan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.

Baimena ematen geniola interpretatu zuen Enbeitak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 118. orr.

2 (nola adizlagunekin)

Azkuek oker interpretatu zian, esaldia ez baita orduez ari, etxeko ateez baizik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

Oker interpretatua izan den idazlea ez da zentsuratu behar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 209. orr.

Lege batek senaren kontra egiten badu, edo txarra da, edo gaizki interpretatuta dago.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

San Mateoren pasarte bat oso estu interpretatu zuelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Entzuleak ez du formulazioa hitzez hitz interpretatu behar.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.

Araubidea malgutasunez interpretatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Esperimentu asko egin dira gai honi dagokionez, baina benetan interpretatu ahal izateko moduko emaitzak aurkeztu behar direnean, porrot egiten dute ia guztiek, ia tautologikoak baitira izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

3 zerbaiti esanahi bat egotzi.

Bidean, eskutik heltzeko keinu hura interpretatu nahi izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.

Keinu-sorta oso bat, mutilek era batean edo bestean interpretatuko dutena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Ametsak interpretatzen zekien emakume batengana joatea besterik ez zuen egin.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 48. orr.

Baina orduan inork ez zukeen horrela interpretatuko gertaera.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.

Askok interpretatu dute Eudel eta Lakuaren arteko ika-mikan besterik zegoela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Baina lagunek nola interpretatuko zuten ene egitea?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Alderdi sozialistak beti jakin du, eta beti jakingo du, herritarren borondatea ondo interpretatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Esperimentu horiek behar bezala interpretatzea ez da gauza erraza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Ikusmen-sistemak ikusten ari dena interpretatzeko behar dituen elementu guztiak eskura ez baldin baditu [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu [...]; horietan sortzen dira garunak gero usain-sentipen gisa interpretatuko dituen seinaleak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Analisi kimiko bat egiten denean, interpretatu egin behar izaten dira emaitzak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Zuzen interpretatu baldin badugu Herodes Handiaren politika, herodianismoaren heroe eponimo hark sinesten zuen [...] helenismo-dosi homeopatiko bat izango zela bitartekorik onena judaismoaren iraupena ziurtatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Zakurrek beraiek badakite nola interpretatu usain hori  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 36. orr.

4 musika lan bat jo.

Campo, Rebotier eta Nono konpositoreen lanak interpretatuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-17

Straussen eta Tomas Araguesen piezak interpretatuko dituzte Eguberrietan egingo duten biran.  Berria - Kultura   2004-12-02

Michel Portalek eta Bordeleko Orkestrak John Adams konpositorearen 'Gnarly buttons' obra interpretatuko dute gaur Miarritzen.  Berria - Kultura   2006-04-09

Emanaldiaren bigarren zatian ere musika erlijiosoa interpretatuko dute.  Berria - Kultura   2004-08-26

Wagner interpretatzeko sopranorik onenetakoa dela.  Berria - Kultura   2006-01-20

Begiak ixten zituenean, Yehudi Menuhinen biolinak interpretatutako Brahmsen sehaska kantaren konpasean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.

OLBEk sarritan eman du opera lan hori eta zuk ere askotan interpretatu duzu Mimiren papera.  Berria - Kultura   2004-09-16

Georges Bizeten 'Les pecheurs de perles' operako Leila interpretatuko du Bilbon Elena Zarembak.  Berria - Kultura   2004-04-28

Asmatzeko daude oraindik bere pentagramak ongien interpretatuko dituzten musika-tresnak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

5 antzeztu.

Bernardo Atxagaren Lezio berri bat ostrukari buruz testuan oinarritutako ikuskizuna interpretatuko dute. herriaŽ

Pertsonaia gardena da Nadir, baina, era berean, interpretatzeko zailtasun ugari ditu.  Berria - Kultura   2004-04-28

Alberto San Juan eta Emma Suarezek Juan Jose Garfia eta Marimar interpretatuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-20

Poncelak sarri askotan interpretatu ditu pertsonaia homosexualak, eta denak egin ditu gustu eta begirune handiz.  Berria - Kultura   2006-01-13

Gazteak ezagutu zuen gizona Jesus Caramesek interpretatuko du eta hiruren artean dantzatik baino antzerkitik hurbilago dagoen produktua osatuko dute.  Berria - Kultura   2006-03-17

Javier Bardemek benetako istorioa interpretatzen du han.  Berria - Kultura   2004-09-01

Katuak hartu zuen nire lekua gure etxean egunero interpretatzen zen ipuinean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.

Hamlet interpretatzeko nahi beste modu daudela sinetsita dago.  Berria - Kultura   2006-02-02

Erronka tankerako ikuskizuna, Mahai gainekoa, interpretatuko dute dantzariek, abesbatzak eta bertsolariek guztiek elkarrekin.  Berria - Kultura   2004-08-12

Interpretatzeko teknika oinarrizkoenak irakatsi zizkigun aitak, eta beti izan ditut gogoan: interpretatzea ez da dagokizun esaldia esatea soilik, konpartitzea da.  Berria - Kultura   2004-09-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

arabera interpretatzen (5); bezala interpretatzen (4); eta interpretatzea (4); eta interpretatzeko (8); eta interpretatzen (7); gisa interpretatzen (3); hau interpretatzeko (3); honela interpretatzen (3); horiek interpretatzeko (3); interpretatzea ez (4); interpretatzea ez da (3); interpretatzeari ekin (3); interpretatzeko aukera (4); interpretatzeko eta (8); interpretatzeko gaitasuna (3); interpretatzeko modu (4); interpretatzeko modu bat (3); interpretatzen da (4); interpretatzen dituen (3); interpretatzen dituzte (3); interpretatzen du (11); interpretatzen duen (4); interpretatzen dut (3); interpretatzen dute (5); interpretatzen duten (3); interpretatzen hasten (4); interpretatzen hasten da (3); interpretatzen zuen (6); nola interpretatzen (5)


interpretatzaile 1 izond/iz testu edo kideko bat interpretatzen duena. ik interprete 2.

Eta badakigu bitan banatze hauek zer zailtasun sorrarazten dizkieten azterketa interpretatzailean dihardutenei.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.

Ez da diziplina interpretatzailea: ez du bilatzen ezkutuagoan dagoen "beste diskurtso" bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 159. orr.

Guztiek ote dute sendatzeko dohaina? guztiak mintzo ote dira hizketa arrotzez? guztiak ote dira hizketa arrotzen interpretatzaile?  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,30

Izen hori mende batzuk geroago Aristotelesen testuaren interpretatzaileek ezarritakoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 169. orr.

Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpretatzaileen Elkartea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 78. orr.

2 musika edo antzerki lan bat interpretatzen duena. ik interprete 3.

Aditu askoren ustetan XXI. mendeko piano interpretatzaile garrantzitsuenetakoa da John Tilbury ingelesa.  Berria - Kultura   2006-01-11

Birgit Nilsson sopranoa hil da, Wagnerren interpretatzaile ospetsua.  Berria - Kultura   2006-01-13

Riccardo Frizza zuzendari italiarra pozez zoratzen agertu zen bildutako interpretatzaile taldearekin: «Lehen mailako taldea dugu: munduko onentsuenak daude».  Berria - Kultura   2004-08-31


interpretatze iz musika edo antzerki lan bat jokatzea.

Baina ez gaude sekulako interpretatze lan baten aurrean, arintasuna eta pertsonaia klixedunak hobetsi direlako itxurakeria eta kritika satirikoari lehentasuna ematearren.  Berria - Kultura   2006-03-08


interpretazio (orobat interpretazione g.er. eta interpretazino g.er.) 1 iz interpretatzea. (esaldi eta kidekoak)

Eskrituristen artean pasarte honek bi interpretazio ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.

Esaldiak bi interpretazio onartzen ditu, beraz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 227. orr.

"Egiazko" predikatuari buruz interpretazio ugari egin da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Vitruvioren deskripzioen interpretazio literala egiteko kezka edo ardura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

Identitatearen interpretazio arrunta (baina ez bakarra) berdintasuna izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Ez du egin arauen interpretazio malgurik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Irudien interpretazioa interpretazio ikonologiko bat izaten da gaur egun normalean, eremu guztietan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

2 (musika, antzerki edo kideko lanak)

Disserratevi, i porte d'Averno ariaren interpretazio zoragarriarekin.  Berria - Kultura   2006-02-28

Esteban Elizondoren interpretazio ezin hobeak, Bergarako San Pedro elizako Stolz organoaren doinu-ezaugarrien edertasunak eta aurkezpen grafiko eta literarioaren egokitasunak argitalpen honen interesgarritasuna gehitu baino ez dute egiten. Letoniako kantariek irabazi zuten Euskal Obra baten interpretazio hoberena.  Herria   2001-11-15

Liburuaren oinarri diren pertsonaia, istorio, kantu eta abarren irakurketa edo interpretazio pertsonala egiten du kontalariak.  Berria - Kultura   2004-07-01

Iazko azaroan, New European Film Festival zinemaldian (NEFF), interpretazio onenaren saria eraman zuten Eramos pocos-eko aktoreek. herriaŽ

Conversaciones con Mama filman eginiko interpretazio bikainagatik.  Berria - Kultura   2004-10-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik interpretatibo.

Iraganeko irudiak izaten dira askotan interpretazio-ahalegin handiena eskatzen dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Interpretazio-tarte murriztuarekin jokatu dela beti.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Zentzu bikoitzeko mintzaira batean idatziak zeuden, eta bi interpretazio-mailaz baliatzen ziren: bata, mundu guztiak ulertzen zuena; bestea, berriz, iniziatuentzat bakarrik gordea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.

Bide horrek, hala ere, interpretazio- edo ondorioztatze-lan gogorra ezarri zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Gero Eviek "interpretazio" ariketa bat jarri zion, astero bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Sartu barik egin zuen antzerkitxoa atetik, norbaiten aurrean interpretazio saioren bat burutzen egongo balitz bezala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 98. orr.

Boz ederrenaren saria, Amaia Patalagoity eta Camille Bacqué; interpretazio sari berezia, Maddalen Larrory.  Herria   2003-05-01

Gertatua, nire ustez, interpretazio kontua izan da, gaizki-ulertu bat zure aldetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Berrikuntza analogikoak, interpretazio aldaketen sintomak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 210. orr.

Tratatu erromatar horren inguruan egin nahi ziren interpretazio-lizentziak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

Orainaren interpretazio ahalmena galtzen hasi zitzaion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

Erregelaren interpretazio-prozesua jarri zen berehala abian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

Bizitzeko eskubidearen interpretazio-joera horrek ondorioak izan ditzake.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Konstante ez-logikoek, aldiz, interpretazio desberdinak onartzen dituzte interpretazio-eremuaren arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Aldagai hori interpretazio-unibertsoko elementu guztiekin ordezkatu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

J interpretazio-funtzioa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.


interprete 1 iz ahozko esaldien itzulpen lanetan aritzen den pertsona.

Interpretea itzultzen hasi da.  Berria - Harian   2005-11-29

Gure frantsesa ez denez oso airosoa, interpreteren bat edo beste beharko dugula etsi dugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 48. orr.

Omochi jaunaren diskurtsoaren aldi bereko interpretea izan behar izan banu, hona hemen nire itzulpena: [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 109. orr.

Eztabaida guztia [...] latinez egingo baita, interprete eta bat-bateko itzultzaileen bidez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 236. orr.

Da Longa Espadarekin zetorren fraide interpreteak itzuli zuenean, uzkur, bere ahoak hainbeste sarkasmo gordetzen zuten hitzak ahoskatzeari uko egiten baitzion, [...].Deialdi bat da, prozesu batean interprete-lana egin dezadan; akusatua nire herrialdeko errefuxiatu bat da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.

Administrazioko itzultzaile-interprete emandako urteetan.  Berria - Kultura   2004-03-13

Idazle, itzultzaile, interprete, zuzentzaile, hizkuntzalari eta abarren artean.  Berria - Harian   2005-11-18

Verneren euskarazko itzulpen guztien zerrenda kontsulta daiteke Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) webguneko katalogoan  Berria - Harian   2005-03-24

2 testu eta kidekoen interpretatzailea.

Nor izango da orduan legearen interprete legitimoa?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Nor izango da orduan legearen interprete legitimoa?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

-Alkate gisa diotsuet hau, eta alkate gisa eta biztanle guztien borondatearen interprete gisa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 306. orr.

3 musika, antzerki edo kideko lanen interpretatzailea.

Interprete gazteen zikloaren barruan, sei kontzertu eskainiko dituzte aste honetan Miramar jauregian.  Berria - Kultura   2004-08-24

Musika klasikoko interprete onenaren saria, berriz, Ainhoa Artetak edo Alejandro Zabala euskaldunek irabazi ahal izango dute.  Berria - Kultura   2004-02-20

Bizi egiten zuten musika interpreteek.  Berria - Kultura   2004-08-06


interprezio iz

Hau guztia ez da, egia esan, interprezio bat egunean jartzea, oinarri bat aurkitzea, egintza eratzaileak askatzea; ez da, ezta ere, arrazionaltasun bati buruz erabakitzea edo teleologia bat zeharkatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 145. orr.


interrail iz

Interrailaren bidez Italiara noala esan zieat, eta erantzun zidatek ea zer egin behar dudan halako batean tripako minez hasten banaiz.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.


interregno 1 iz herrialde bat errege edo bururik gabe dagoen denbora bitartea.

150 urteko benetako interregno baten ondoren, Bizantziar Inperioa berreraikitzeari ekin ziotenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

2 irud

Kronologikoki hiru aldi horiek zibilizazio zaharraren desintegrazio-aldiarekin, interregnoarekin eta zibilizazio berriaren sorraldiarekin pareka daitezke gutxi gorabehera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Aro Heroikoa gizarte-interregno bat dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.


interrelazio iz elkarrekiko erlazioa.

Berehalatik ateratzeko ondorioa: ez gara gauza interrelazio konplexu hauek azaltzeko eredurik, ezta sinplifikaturik ere, emateko (zenbait teoriatan, hala ere, debekatutzat dauzkate halakoak).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.


interrogatorio iz galdeketa.

Gero komisariara, interrogatorioak, artxibotik fitxa aterako lukete, kolpeak, mehatxuak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

Gorra zen eta galderak egiten zituen, baina interrogatorioa ez zen gure erantzuna entzuteko, baizik eta konklusioak eta ondoriozko zigorrak eransteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 384. orr.


interrogatu, interroga, interrogatzen du ad galdekatu, galdeketa egin.

Herenegungo istiluak orain arteko gogorrenak izan ez dira ere 928 pertsona interrogatu zituen Poliziak asteartean.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Berak interrogatu gintuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 296. orr.


interrogazio iz galdera marka.

Ziur al zaude, Interrogazio hankaduna eta zalantza besoduna zara, izan ere, Burua baino ez dut falta.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Oi bai, begi zuri eta handiak dira orain interrogazio ikur berriak, aspaldiko zerri-gako itxurako haiek baztertu ditugu, orain biribilak eta zuriak dira galdera ikurrak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 93. orr.


interruptore iz etengailua.

Interruptorea zen Matiasen ilea, eta burkoaren kontra jotzen zuenean zerbait amatatzen zen klak Matiasen buru barruan; amatatzen zen, esate baterako, Matiasen espiritua klak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 90. orr.


intersektorial izond sektoreartekoa.

Guk pentsatzen dugu legearen eragina eraginkor egiteko akordio intersektorialak bultzatu behar direla.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28


intersekzio 1 iz multzo teorian, elkarketa.

Gero B letra eta C letra zentro bezala hartuz, D puntuan ebakiko diren zirkuluak egingo dira; ondoren, D intersekzioa eta zentroa hartuz, lerro bat botako da muturreraino eta lerro horretan egongo dira E eta F letrak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.

2 irud Oraina ez baita [...] bere horretan / hasten, / ez bukatzen, baizik eta intersekzio puntu bat baita / izandakoaren eta izateko denaren artean  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 185. orr.


intersindikal izond sindikatoartekoa.

Horietako bat izan zen Kataluniako Alternatiba Intersindikala.  Berria - Mundua   2004-10-17


interstizial izond landare edo animalia ehun baten zirrituetan dagoena.

Likido horrek fluido interstiziala eratzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Hodi horietara pasatzen den fluido interstizialari esaten zaio linfa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.


intersubjektibo izond subjektu bi edo gehiagotan gertatzen edo gauzatzen dena.

Psikologiak zientzia izan nahi badu "intersubjektiboa" izan behar du, hots, hirugarren pertsonaren ikuspegitik egina.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Kontzeptuek intersubjektiboak dira, hau da, ez dira izaki pribatuak, izaki partekatuak baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Balioen baliagarritasuna, zinezko objektibitatea zertzen duena (onargarritasun intersubjektiboa), gizarte bizitza eratzen duen gizatasuna edo giza esperientzia da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.


intersubjektiboki adlag era intersubjektiboan.

Termino batek esanahia izan dezan eta termino hori zientzian erabilgarria izan dadin intersubjektiboki egiaztagarria izan behar du positibisten ustez. Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten, haien ustez publikoki (intersubjektiboki) kontrastagarriak ez diren terminoek ez baitute inolako esanahirik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.


intertestual izond testuartekoa.

Baina, batez ere, Soinujolearen semean literatura klasikoari egiten zaio gorazarre intertestuala.  Berria - Kultura   2004-02-01

Dickensen Eguberriko ipuin famatu bat da hemen alibi intertestuala.  Berria - Kultura   2004-10-27


intertestualitate iz testuartekotasuna.

Intertestualitateari ere (testuartekotasunari, nahiago bada) lotzen zaizkio testu batek beste batekin edo batzuekin dauzkan harremanak, baina literaturaren ur handitan murgiltzen gara ia ohartu gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 198. orr.

Berea ez omen da plagioa, intertestualitatea, testu-artekotasuna baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.

Intertestualitatea deitzen zaion lapur-zaku hondorik gabea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

Nik ulertzen ditut filologoak, testu horren bertsio on bat egin behar da [...] niri aldiz, intertestualitatea eta kontestualizazioa interesatzen zaizkit.  Berria - Kultura   2004-12-15

Biografien saileko liburuen arteko harremanak jasotzen dituzte, eta literatura honen guztiaren "intertestualitate" trinkoa agerian jartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.


intifada 1 iz palestindarren kale borroka.

Palestinan bigarren intifada hasi zenez gero.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 171. orr.

Oraingo Intifadan argi dugu zeren kontra borrokatzen ari garen, baina ez zeren alde borrokatzen garen.  Berria - Mundua   2004-08-08

Lehenbizikoan, okupazioaren kontrako borrokaz gain, beste hamaika herri borroka zeuden, eta Intifadari zentzua eman zioten.  Berria - Mundua   2004-08-08

PANeko presidentearekin batera erbestean egon ostean Palestinara itzuli ziren buruzagiak eta azken bi 'intifadetan' parte hartu zutenak.  Berria - Mundua   2004-10-29

Intifada bultzatu duten taldeak.  Berria - Mundua   2004-12-21

2 hed

Xiiten intifada deitu dutena aurrera doa, etengabe, igandean izandako oldarraldiaren ondoren.  Berria - Mundua   2004-04-08

Matxinada honek zantzu guztiak ditu Irakeko Intifada bilakatzeko.  Berria - Mundua   2004-04-09

Sahararrek Intifada abiatu dute.  Berria - Harian   2005-06-04


intimidazio iz larderia.

Beste biak berriz [...] zentimetroak, kiloak eta defentsa lanaren ahulezia estali beharko lukeen intimidazioa eskainiko dute.  Berria - Kirola   2004-09-29


intimismo iz barne bizitzaren edo barneko sentimen eta zirraren adierazpenak ezaugarri dituen arte joera.

Gune biribilak osatzeko premia ikusten dut, intimismoari lekua egingo dioten gune biribilak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 414. orr.

«Nitasunik gabea da Monzonen poesia, intimismorik gabea», Izagirrek dioenez.  Berria - Kultura   2004-11-18

Barneratuegi dugu estereotipoa: gizonezkoa berdin burua berdin agerikotasuna berdin garrantzitsua; emakumea berdin bihotza berdin intimismoa berdin ez hain garrantzitsua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.

Gaur egun, joera dago eraikinak egiteko, kultura kalera ateratzeko, baina intimismoa edo intimitaterako joera galtzen ari gara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 414. orr.


intimista izond intimismoari dagokiona, barrenkoia.

Kantu intimistak dira oro har, AEBetako folk talde berri batzuek landu duten ildokoak.  Berria - Kultura   2004-10-07

Hitz intimistekin jantzi ditu 'Oinetan kea' estreinako laneko rock, hardcore, metal eta pop erritmoak.  Berria - Kultura   2004-11-14

Pucciniren alderdi intimista.  Berria - Kultura   2006-02-15

Estilo aldetik, pop eta jazz intimistaren arteko zerbait.  Berria - Harian   2005-08-02

Beste gizakien artean lekua aurkitzeari buruzko eleberri intimista eta hunkigarria.  Berria - Kultura   2004-06-05

Idazlearen egitekoaren ikuspegi guztiz intimista defendatzen zuen, esanez literatura, ezer izatekotan, nitasunaren laborategia dela, geure nortasun hondatua konpontzeko balio duen tailerra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Gizartearen baitan gutxi samar errebelatzen diren emakumeei intimistak direla esaten zaie, arrosak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 432. orr.


intimitate (247 agerraldi, 80 liburu eta 61 artikulutan) 1 iz intimoa denaren nolakotasuna; barrukotasunezko harremana. ik intimotasun.

Nola esango nuke, norbaitekin berriro intimitatea, konplizitatea -bai, konplizitatea da hitza- lortzea ez zitzaidan oraintsu arte bururatu ere egiten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 280. orr.

Eta hura zuan gure arteko intimitatearen frogarik nabariena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 172. orr.

Nahiko dute uztartu sexua eta eztitasuna, pasioa eta samurtasuna, plazera eta intimitatea, kitzikapena eta bat-egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 250. orr.

Haien arteko harremana profesionala da, kortesiazkoa bai, baina hotza, intimitaterik gabekoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Intimitatezko aldi horiek aprobetxatuz, euren barne jarioa isuri zuten nire aurrean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 92. orr.

Senar-emazteen arteko maitetasun eta intimitatezko harremana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

2 gune intimoa.

Bere intimitatean sartzen nintzela iruditu zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.

Zerbait zuen bere gorputzaren intimitatean, higuingarria izan gabe, atsegina gertatu ez zitzaidana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

Pasaporte bat intimitaterako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Honen hatz potoloa arrakalan barneratu da, nekez ireki du sarrera debekatua, intimitate sutsuan hondoratu da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Badira besteren intimitateko ateak bortxatzeko inolaz ere gauza ez diren pertsonak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 303. orr.

Intimismoa edo intimitaterako joera galtzen ari gara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 414. orr.

Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean [...] arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Amodio zaharrek ez daukate intimitatearen estalki beharrik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Minak gizakumeari intimitate guztia kentzen diola pentsatu zuen, min hori pasatzeko besteen beharra daukagun piztia bakarrak garelako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

3 (aditzaren objektu gisa)

Barka ezazu, ez nuen zure intimitatea hautsi nahi...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 113. orr.

Itxuraz, min handia egin zion bere intimitatea bortxatzeko modu hark.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

Intimitatea galtzea zekarren horrek, baina okerragoa zen hotzaren zastada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 169. orr.

Neure intimitatea eta askatasuna babesteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Hurkoaren intimitatea errespetatuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 111. orr.

Bere intimitatea gordetzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

Intimitatea zainduko da era horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Estatuak edonoren telefonoa, komunikabideak, intimitatea kontrola ditzake.  Berria - Mundua   2004-08-01

Familiak gutxieneko intimitatea (logela pribatua...) eskaini beharko dio.  Herria   2005-04-14

Berak irrati edo telebistako hitzaspertu luzeetan ateratzen du bere intimitatea denen begi bistara.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Koitoak beste atsegin klase bat emango dio, bat-egite eta intimitate sentipenak ematen duena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 248. orr.

Ez zidan amodio eta intimitate premia ordezkatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Non dago adierazpen askatasunaren eta intimitate eskubidearen arteko muga?  Berria - Gaiak   2004-02-04

Azido sulfidrikoaren gelara, hilgarria baitzen han atmosfera, intimitate-irrikaz zeuden bikoteak erretiratzen ziren, eta bakartiren bat mokadu bat jatera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Ez erabiltzeko adizki hori egoera intimoetan, intimitate-zapuztailea da eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 147. orr.


intimo 1 izond barru-barrukoa, barne sentimenei dagokiena.

Badira bizitzaren zoko-moko intimo eta ilunenak lotsa handirik gabe publikoari aitortzen dizkioten autobiografiak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Sentimendu intimoei buruzko azalpen ñabarduraz beteak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Aitorpen intimo bat egitea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.

Ahotsak biltzen zituen irrika intimoenak atzemango banizkio bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.

Borreroak amets intimo bat dauka: udalak, noizbait, seme kuttun izendatuko duela.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.

Izatez filosofia, literatura, horixe da: galdera intimo bati ematen diogun erantzuna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 235. orr.

Orrien artean gordetako gutun intimoren bat...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Hezetasun intimoenak eta erekzio bihurrienak eragiteko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Ordudanik larruari atxikirik eraman zuen babesleku hura, presondegi intimo hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.

Eragina izan zuela nire izatearen gune intimoenetan ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 83. orr.

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Oraingoan, baina, ez zinen kontu akademikoekin hasi; intimoa izan gabe ere pertsonala zen behintzat bota zenidan galdera, eta ildo beretik jarraitu zuen solasak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.

Intimoagoak dira liburuko beste pasadizo batzuk.  Berria - Kultura   2004-12-01

Xalotasun naif berberaz dira kantatuak drama politikoak eta bizi intimokoak.  Berria - Kultura   2006-03-30

Varisco ere andregaiturik zegoen, eta elkartasun sakona eta isilberri intimozko truke ugaria zebilen horrenbestez bien artean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

Estatua ez zaio gizabanakoari kanpotiarra, baizik barne-barnetarra, intimoa, bere buruaren identikoa, bere kontzientzia, bere arima.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 268. orr.

· Eguneroko ene etsai intimo horiek.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 63. orr.

2 bakartasunari dagokiona, bakartasunean edo bakarka egiten dena.

Zer dago intimoagorik isiltasuna baino?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Espazio biribil eta intimo horiek.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 414. orr.

Biok betiko lotzen gintuen ekintza intimo bat partekatu genuela sentitzen nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.

Benetako izenak argi epela zabaltzen zuen, intimoa-edo; faltsuak, berriz, ezin sinistuzko distira zuen, erregezkoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Bizitza pribaturik gabeko pertsona bainoago, bizitza intimorik gabeko pertsona iruditzen zaizu.  Berria - Kultura   2006-04-16

Argi-ilun baten laguntzarekin giro intimoago batean sartzen da bisitaria.  Berria - Kultura   2004-12-19

Kontu intimo bat publiko egiteak sorrarazten dituen ahalkea eta babes-eza.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 13. orr.

Sormena berez jardun partikular eta intimoa baita.  Berria - Kultura   2004-10-29

Jatetxe lasai eta intimo bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Bisita intimoak ukaiteko eskubidea ukatzen die Frantziak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Gaur egun, bi aurrez aurreko izaten dituzte hilero, familiarra bata, intimoa bestea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Beti besta intimoak izan dira eta gaur ere hiru bikote bildu gara.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.

Erizain baten esku utzi behar du komunean esertzea bezalako ekintza intimoa...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Gorputzaren hustubehar intimoak egiteko tokia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 69. orr.


intimoki iadlag barrukotasunez.

Eta irizpide horien arabera ibiltzen diren editore zenbaitek esaten dutenean "liburu hau oso ona da", badakit, intimoki, nire gustukoa ez dela izango.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 317. orr.


intimotasun (13 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) iz intimitatea, barnekotasuna..

Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da eta, aldi berean, intimotasunari buruzko gogoeta bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Neurriz goitikoak iruditzen zaizkidan intimotasunetara iritsi gara, ohartu ere egin gabe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 343. orr.

Eta eskuetan hondar aleak nahastu ziren, eta gorputz hura eskuen artean izateak, intimotasunaren ataka hura gainditu izanak, harrotasunez bete ninduen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 51. orr.

Etxeko intimotasuna zubi bihurtzen da.  Berria - Harian   2005-11-27


intolerante 1 izond intolerantziazkoa. ik intolerantzia 3.

Erlijio-fanatismo intolerantetik erlijiogabeko tolerantziara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 178. orr.

Integrista intoleranteak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Gasteiz Izan plataforma abertzaleak PPko udal gobernuaren jarrera «intolerantea» dela salatu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Harrigarria ere egiten zaigu katoliko izateak Frantziskorengan duen erradikaltasuna, katoliko ez direnekiko intolerante bihurtzeraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

Normalean, mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu hondogabea ezkutatzen da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

2 (adizlagun gisa)

Nola bizi nintekeen kinka hartan, eta are gehiago gazte-denboran, denak erradikal eta intolerante agertzen garen adin horretan?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.


intoleranteki adlag era intolerantean.

Erromatar munduan paganismoaren erauzketaren historian, intoleranteki erlijiozalea zen kristau jaiotako Teodosio I.a enperadoreak pagano izandako Konstantino I.a konbertituari jarraitu zion.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.


intolerantzia 1 iz gainerakoen ideiak edo jarrerak errespetazen ez dituenaren jarrera.

Integrista islamikoen intolerantzia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

EBn musulmanen kontra dagoen intolerantzia eta bazterkeria.  Berria - Harian   2005-03-08

Zentzugabekeria, itsukeria eta intolerantziaren biktima izan direnak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Genetikaren bidea hartzea, bada, nirekiko, zera zen: uko egitea arrazoiaren lekuan intolerantzia eta fanatismoa ipintzeari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 47. orr.

Euskotarra, alegia, intolerantzian eta gogorrean jarrita, zeharo eta osotoro dela kastillanotzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

Espainiako Legebiltzarrak Indarkeriaren, Arrazakeriaren eta Intolerantziaren aurkako lege aurreproiektua onartu zuen herenegun.  Berria - Kirola   2006-03-19

2 organismo batek janari edo sendagai jakin batzuk onartzeko gaitasunik eza.

Erretzaile ez izan arren besteen kea denbora luzez arnastu dutenen %17k ere glukosarekiko intolerantzia garatu dute.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Produktu batzuek (glutena, esnea, kakahuetea, etab.), pertsona zenbaitengan intolerantzia eta alergiak sorrarazten dituzten arren.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan) ik intolerante.

Intolerantzia jarrera oro baztertu eta neurriak hartzeko plana hitzartu dute.  Berria - Mundua   2004-04-30

Intolerantzia izpiritu berberaren ekoizpenak dira Inkisizioa eta gurutzadak, eta Estatu-Nazioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Arrazakeria, bazterketa, eta intolerantzia eredu berriak sortu dira eta gizartea ohartarazi behar dugu.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Intolerantzi historiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 362. orr.


intonatu, intona, intonatzen (orobat entonatu) du ad abesti bat edo abesti hasiera bat doinu egokian kantatu.

Gero, zuzenean murmuriatzen du doinu goxo, melodiatsu bat, astoak gaueko izarrari bere otoitza intonatzen dionean egiten duenaren antzekoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.

Barrenean musika tresnen akordeak entzuten ziren, eta saxofoiaren soinua Americano non voglio cantar... entonatzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 168. orr.

Miretsi egiten zuten gure ahotsa, gure doinuen errepertorioa, gure entonatzeko gaitasuna, gure geldotasuna, gure kontzentrazio erdi-mistikoa...  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 101. orr.

Miretsi egiten zuten gure ahotsa, gure doinuen errepertorioa, gure entonatzeko gaitasuna, gure geldotasuna, gure kontzentrazio erdi-mistikoa...  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 101. orr.

Barrenean musika tresnen akordeak entzuten ziren, eta saxofoiaren soinua Americano non voglio cantar... entonatzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 168. orr.


intonazio (orobat entonazio) iz entonatzea; entonatzeko modua.

Ahotsaren entonazio egokia erabiltzen erakutsi dit.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 119. orr.

Kantaerari dotoretasuna ematen ziotela uste zuen entonazio eta ahoskeraren manierismo modaz pasatu guzti haiekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.

Beste momentu batzuetan, Iesus Dominus-en adibidez, desajuste erritmiko eta entonaziozkoak egon ziren.  Berria - Kultura   2004-08-24

Beste momentu batzuetan, Iesus Dominus-en adibidez, desajuste erritmiko eta entonaziozkoak egon ziren.  Berria - Kultura   2004-08-24

Tupustean, intonaziorik gabeko ahotsaz esan dit: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 228. orr.

Ikusita nolako apainkeria zaharkituarekin adierazten zituen esaldiak, eta zein intonazio handitsu eta eztiz melatua erabiltzen zuen ideiarik txikiena adierazteko ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Gizona hitz egiten ari da, goranzko eta beheranzko intonazio-aldi borobilduetan harilkatutako hitzaldia ematen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.


intoxikatu, intoxika, intoxikatzen 1 da/du ad pozoitu. ik toxikatu.

Lau pertsona intoxikatu dira karbono monoxidoa arnasteagatik, Asteasun.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Lan ideala da kontsulta; eskuak zikindu gabe, bizkarrezurrik hautsi gabe eta kixkalirik edo intoxikaturik amaitu gabe ospea eta sosak ematen dizkizuna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

Intoxikatuetariko bi portugaldarrak dira, eta beste biak espainiarrak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

2 informazio faltsua edo alderdikoia hedatu, norbaiten iritzia edo jarrera aldatzeko.

Espainiako Gobernuak «gardentasun osoz» informatu zuela eta «intoxikatzen» aritu zirenek «beste batzuk» izan zirela esan zuen.  Berria - Mundua   2004-07-29

3 (era burutua izenondo gisa)

Dena den, lau intoxikatuak atzo bertan atera ziren erietxetik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09


intoxikatzaile izond intoxikatzen duena, informazio faltsua hedatzen duena.

Gaurkoan hedabide intoxikatzaile-kriminalizatzaile horien rola agerian utzi eta aurre egin nahi izan die Segik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11


intoxikatze iz pozoitzea.

Masturbazioa, larru jotzea, era guztietako intoxikatzeak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.


intoxikazio (23 agerraldi, 3 liburu eta 13 artikulutan) 1 iz pozoitzea. ik toxikazio.

Askotan aritzen da erietxetan intoxikazioa gertatzen denean pozoitu denak zer jan duen identifikatzen saiatzen.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Intoxikazioa bizkorra izanik, espasmorik edo gonbitorik ez zion eragin, nonbait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 308. orr.

Euskal Herrian, gehienetan intoxikazio arinak izaten dira.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Intoxikazio etilikoengatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.

Euskal Herrian intoxikazio gutxi gertatzen dira, jendeak gehiago irakurtzen duelako eta informazio gehiago duelako.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Elikagai bidezko intoxikazioak.  Berria - Harian   2005-10-25

Kopa bat jerez hartzea sekulako mozkorraldi baten hasiera gertatzen zitzaion; eta gutxitan iristen bazen ere intoxikaziora, eskandalu izugarriak sortu zituen behin baino gehiagotan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baliteke urte batean perretxiko pozoitsu bat asko ateratzea eta intoxikazio kasu asko gertatzea.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Perretxikoak janda eragindako intoxikazio mota berriak jaso ditugu.  Berria - Gaiak   2006-05-05

3 intoxikatzea, informazio faltsua hedatzea.

Arzalluzi «gezurra eta intoxikazioa erabiliz herri honi ezer ez eskaintzea» egotzi zion.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Espainiak eta Frantziak Euskal Herriaren errealitatea desitxuratzeko «intoxikazio informatibo sendoa» zerabiltela uste zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

4 (hitz elkartuetan)

Biktimen inguruan ateratako inkestaren ondorioak PPren gobernuaren «intoxikazio politikaren» emaitza dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

EAk ere «UPNk bake prozesuaz abiatutako intoxikazio eta gezur kanpaina» salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22


intrabenoso izond zain-barnekoa, zain barrutikakoa.

Kafeina intrabenosoa hartuko nuke.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 84. orr.


intrahistoria iz Herri baten ohiko bizitza, historialariek aztertzen dituzten gertakarien azpian datzana.

Unamuno-k joera dauka intrahistoria (herriaren arima) jende xumeari hurbiltzeko. Alabaina, intrahistoria isil geldi hori ei da herri eta jendeei bizia eta ekimena ematen dien iturria, karakterea ezartzen dien indarra, eta egiazko historiaren egiazko egilea: teologia da politikaren azpiko fundamentua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.

Errepublikan ala monarkian, orain festan, gero hiletan (historian), nola belaunaldi batean hala hurrengoan, sakonean gizarte bat beti gizarte bera da (intrahistorian, edo iraunaldi luzeko historian).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.

Ematen du, historia eta intrahistoria, esentzia eta akzidenteak edo jarduna eta egona bezala kontrajartzen direla, izana eta bilakaera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.


intrahistoriko izond intrahistoriari dagokiona.

Unamuno hau da, herri espainol intrahistorikoaren erredentore, eta horren salbazioaren amorez Estatu oligarkiko eta zentralistaren apostolu bilakatua, Bilbora etorri dena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.


intralinguistiko izond hizkuntza barnean gertatzen dena.

Ohartuko da arrazoi intralinguistiko eta soziolinguistiko ezberdinenak nahasian dabiltzala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 107. orr.


intramarginal izond

Dirua erasopean duten herrialdeei epe laburreko eta epe ertaineko finantza-laguntza emateko aukerak ugalduz, eta diruak beren mugako kotizaziotik modu arriskutsuan aldentzen zirenean esku-hartze intramarginalen zama banku zentralen artean banatuz, Europar Diru Sistemak Bretton Woodseko sistemaren eraketan nagusi izan ziren printzipioak zabaltzen eta hobetzen zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.


intransferible izond ezin transferituzkoa, ezin eskualdatuzkoa.

Gero gitarraz jo zion zerbait Romari, komunera joateko gogo intransferiblea sentitu zuen arte.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.


intransitable izond ezin ibilizkoa, igaroezina.

Itinerario imajinarioa jarraitzen dut, baina ezinezkoa da, marra amaitzen delako, marrak leku intransitableetara naramalako, marra bitan banatzen delako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.


intrantsigente (orobat intransigente) izond amore ematen ez duena.

Ordutik erabaki nuen gai horretan terrorista bat bezain intrantsigentea nintzatekeela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 188. orr.

Ortodoxia nagusi intrantsigenteak ez bezala, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 275. orr.

Gogorrenak, intransigenteenak ez dira izan gerran sartuen egon direnak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 60. orr.

Bera oso intrantsigentea da, eta, auskalo, agian bota egingo luke Toshiro.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.

Abertzalego suhar zein intransigentearekiko identifikazio hurbilegia mendratzen bide du euskararen hedapena.  Berria - Kultura   2004-03-02


intrantsigentzia (orobat intransigentzia) iz amore ez ematea, amore eman ezina.

Eliz agintari batzuek egoera ikusi zuten bezala, elizei geratzen zitzaien itxaropen bakarra erabateko intrantsigentzia zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Errege katolikoen denboretan iritsi baitzitzaigun uholdea, intransigentziaren eta pertsekuzionearen uholdea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 89. orr.

Marokoren intrantsigentzia salatu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-28


intrantsitibo izond iragangaitza.

Aditz intrantsitiboaz deklinatzen da maitemina, zeure gogo-gabea bailitzan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 110. orr.


intraokular izond begi barnekoa.

Glaukoma: Kalamuak begi presio intraokularra jaisten du eta glaukoma saihesteko egokia izan daiteke horregatik.  Berria - Harian   2005-04-17


intraszendente izond garrantzigabea, gorabehera gabekoa.

Erantsi nahi nuke Ostegunak-eko ipuinak, per se, literarioki erabat intraszendenteak direla, divertimento bezala ere funtzionatzen ez dutenak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 18. orr.


intrauterino iz umetoki barnekoa.

Eta sorterrira itzultzeko gogo hori erein zuen gugan [...] Orozkoko Itakara itzultzeko behar hori, eta edozein psikoanalistak esango lizuke hori bizimodu intrauterinoa errekuperatzeko gogoa dela...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 57. orr.


intres ik interes.

intriga 1 iz kantakizun batean jakin-mina pizten duten osagiak.

Flaubert-en liburuan erabat desagertu da intriga, desagertu da abentura: ez da istoriorik kontatzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.

Nire testigantza hau ez da eleberri bat, intrigarik ere ez du -egia da, bestaldetik, intriga ez dela beti garrantzizkoena eleberrietan [...].Intrigazko nobela on batean bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 145. orr.

Abenturazko liburuak, intrigazkoak, poliziakoak eta zientzia fikziozkoak.  Berria - Kultura   2004-04-20

2 (hitz elkartuetan)

Ondo idatzitako intriga-nobeletan ohi bezala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.

Cornelia Funkeren 'Lapurren Burua' abentura eta intriga liburua.  Berria - Kultura   2004-11-10

Baina, hala ere, gelditzen da intriga-puntu bat: Carbayok, Borgesek Tukumangoa akabatuko zuela jakinik, nola ez zekien, ordea, Mendizaleak edo Pioletadun Hiltzaileak bera akabatuko zuela?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 75. orr.

3 azpijokoa.

Badakit konspirazioak, konplotak eta intrigak oso modan daudela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 135. orr.

Askatasuna jauregi-intriga batek eman dion herri baten bozkario denboraz kanpoko eta prekarioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.


intrigante izond azpijokaria.

Ez du agerian uzten, iradoki egiten du, eta haren metodoak, zurbil eta koloregabea, ezin du arrakastarik izan bere tankera bereko gizonekin ez bada, arrazoiak onar ditzaketen intriganteekin, politikariekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.


intrigategi izond adkor

Guk iratzarria izan arren, intrigategi handi bat legez ulertzen zuen Jean Claudek jardun politikoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 183. orr.


intrigatu, intriga(tu), intrigatzen da/du ad jakin-mina piztu.

Intrigatu egin ninduen izenak, ez ote zuen liburu hark nitaz ere zerbait esango?  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 83. orr.

Halatan, gorteko jendeak kementsu hauspotzen ditu kontuok, eta elizgizon ahaltsuenen eta Inkisizioko arduradun nagusien belarrietara helarazten dira; intrigatu egiten dute gortean eta kantzilerietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.

Intrigatuta zegoen Matias Iduseko kale-izenekin.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 158. orr.

Parez pare geneukan Roth, eta nik ez nion begirik kentzen, oso intrigatuta nindukan-eta haren idatzi-behar sukartsuak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Gaur goizean, erabat intrigatuta, Lincoln Memorialera jo dut berriro.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.


intrintseko (orobat intrinseko) izond berezkoa, inguruabarren mende ez dagoena.

Begiradaren balio intrintsekoa. Sare kontzeptuala deskribatzen da diskurtsoaren erregulartasun intrintsekoetatik irtenda.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Gizakitik geratzen den gauza bakarra bere izaera da, bere animalia-alderdi intrintsekoa eta horregatik bereganatu du mendekuak halako indarra.  Berria - Kultura   2004-09-11

Intrintsekoak erraten dut, estrintsekoa dena baztertzeko, hots, ideiaren eta honen objektuaren arteko egokitasuna izendatzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.


intrintsekoki adlag berez.

Arrazoimenaren lorpen epistemikoak ezin koka daitezke esparru analitiko a priorian, gertaera historiko eta sozialetatik haraindi, intrintsekoki eta berez razionalak balira bezala  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.


intro iz sarrera.

Zazpi kantu oso eta intro bat eskaintzen ditu zuzeneko disko honek.  Berria - Kultura   2006-01-19

Una mujer rota kantu berriaren intro luzea.  Berria - Kultura   2004-05-09


introbertsio iz barrenkoitasuna.

Espresionismoa "introbertsiora daraman, eta errealitate enpirikoarekiko harreman arrazional eta nahimenezko guztiak desegiten dituen autismo baten eraginpean erortzen da, etikoki eta intelektualki antzua den kontenplazio batera kondenatzen du artista".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.


intromisio iz tartean sartzea.

Horixe pentsatzen dute, intromisio lazgarria izan zela hura, guztiz salagarri eta arbuiagarria, zaila baita pentsatzea, inoren mesedetan aritu zirenik liskar haietan eskuhartu zutenak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 52. orr.

Politiko bat baino gehiagorengandik entzun izan dira Euskal Herriari bere hitz propioa, intromisiorik gabea eta bere buruaren jabea, aitortu xedean oinarritutako hautagai zerrenda bateratuak, kontsentsuatuak, osatzearen aldeko adierazpenak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.


intron iz ADN segmentua, genean dagoena baina proteinaren inongo zatirik kodetzen ez duena. ik exon.

Proteinak kodetzen dituzten sekuentziak -exonak- etenez, badira, gehien-gehienetan, sekuentzia ez-kodetzaile batzuk -intronak- tartekatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 121. orr.

Ez dagokie genearen segmentu ez-kodetzaile edo intronei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 109. orr.

Intronak eta inguruko ADN segmentuak zeinahi moldetakoak izan daitezke, kasuan kasu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 109. orr.


introspektibo izond introspekzioari dagokiona. ik introspekzio 2.

Erantzunak sentimen-esperientziara eta esperientzia introspektibora jotzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Heldutasun handiko koreografia honetan mugimenduaren alde aratz eta introspektiboak izan dira nagusi.  Berria - Kultura   2006-05-03

Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten, haien ustez publikoki (intersubjektiboki) kontrastagarriak ez diren terminoek ez baitute inolako esanahirik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Zenbait gauza "barrutik" bakarrik ezagut daitezkeelako, introspekzioz: "Some things can only be understood from the inside".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.


introspekzio 1 iz norbaitek bere barnea eta gogo aldarteak aztertzea.

Garai hartan, ustea zebilen autistaren adimena ez zela gai ez bere burua ez beste inor ulertzeko, eta, horrenbestez, ez introspekzio ez erretrospekziorako ere. Aspergerren sindromean, berriz, badago auto-kontzientzia, eta introspekziorako eta kontaketarako ahalmen nolabaiteko bat ere bai, behintzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 247. orr.

introspekziorako biderik ederrena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Nork bere esperientziatik abiatu behar du, introspekzioa egin eta egiatan barnean duzun hori atera behar duzu.  Berria - Kultura   2006-04-30

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik introspektibo.

Batetik, bera da zer den pentsatzeko introspekzio-ahalmena duen izaki bakarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Aprioriko ezagutzaren kasuan, horren justifikazioak ez du zerikusirik esperientziarekin -sentimen, memoria edo introspekzio-esperientziarekin-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Pascalen introspekzio antropologia espiritualaren gailurrarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.


intrusio iz bidegabe sartzea. ik sarkinkeria.

Baffinek, uharteko lehen esploratzailea zen partez, segur aski intrusiotzat jo zuela gure etorrera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 173. orr.

Intrusio honek, gogoeta gorenak eta ondorio lasaigarrienak eragiteko eszena hartan, beren urratsa mantsotu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 133. orr.


intrusismo iz bidegabe sartzea. ik sarkinkeria.

Intrusismorik gabeko giroan, oligopolioak sortutako keak airean.  Berria - Kirola   2004-03-04

Bikandik ere trikiti irakaskuntzako intrusismo hori salatu zuen.  Berria - Kultura   2004-09-29


intruso izond/iz sarkina.

Txantxangorri intrusoak aldegin nahiko ez balu, burrukarako prest dagoela adieraziko dio lurraren jabe zaharrari, eta bien arteko burruka gaizto batek erabakiko lurraldearen jabe eta nagusi zein gelditu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.

Ez zuen adorerik izan, gainera, manpara pixka bat zabaldu eta intrusoa nor zen begiratzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 70. orr.

Andere batek parrokoarengana jo omen zuen galdetzera ea ilunpetan nola bereiz zezaketen emakumeek intruso lotsagabea eta senarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.


intsegurtasun ik insegurtasun.

intseguru ik inseguru.

intsektiboro iz intsektujalea.

Diskoa osatzen duten zortzi kantuak KW Nuklearra, Danger, Sumiso, Bat eman eta bi hartu, Stoner, Intsektiboro, Denbora eta Herri politizatua, taldearen beste batzuekin batera.  Berria - Kultura   2006-02-02


intsektizida iz intsektu-hiltzailea.

DDT intsektizida erabili nahi dute malaria zabaltzen duen eltxoa hiltzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-05

Kirol-hegazkin batek intsektizida barreiatuko balu bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.

Guri zer nork bota duen intsektizida!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 61. orr.

Intsektizida edo pestiziden beharrik ez izateko.  Berria - Gaiak   2004-02-28

Intsektizida bik umekiei kalte egiten dietela baieztatu dute Estatu Batuetan.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Berun tetraetiloa (gasolinak eduki ohi duena) eta paration intsektizida, berez toxikoak ez izanagatik, oso konposatu pozoitsu bihurtzen dira gibeleko entzimen eraginez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Zilborresteko odolean intsektizida maila zenbatekoa den neurtu zuten  Berria - Gaiak   2004-03-31


intsektu 1 iz animalia artropodoa, sei hanka dituena eta gehienetan hegoduna dena, itxuraldaketak jasaten dituena.

Beroaldiak intsektuak ugaritzen dituenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 106. orr.

Badut ingelesezko hitz bat buruan bueltaka, intsektu bat lanpararen inguruan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.

Gizona hantxe egongo zen uzkurturik intsektu bat bezala.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 98. orr.

Armiarmak harrapaturiko intsektu bat bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 299. orr.

Duela bi urte […] dendatxo lotsagabe batek erakusgai zuen, artean ere, Tu-pu-nez, intsektuak hiltzeko produktuaren iragarki bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Intsektuen ziztadak ere ohikoak izaten dira garai honetan.  Berria - Harian   2005-08-06

Pyrophorus generoko intsektu bat dela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 141. orr.

Atomotxoa han da, intsektuaren mila begietariko batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Oro har, munduko animalia espezie guztien hiru laurdenak intsektuak baitira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Intsektua ernaldurik gertatzen da, arrautzak jartzen ditu eta hiltzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Intsektuaren larbak [...] petrolio putzu txikietan bizi ohi dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 120. orr.

Efemeropteroak intsektuen arteko ordena bat dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 238. orr.

2 (izenondoekin)

Larba horietatik imagoa jaiotzen da, itxuraldaketa edo metamorfosiaren bidez intsektu heldu bihurtuko dena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 239. orr.

Intsektu argi-emaileak dira.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

Litekeena da fosila intsektu hegalari batena izatea.  Berria - Gaiak   2004-02-13

Gergor Samsak, ohean zetzala, bere burua intsektu izugarri bat bihurtuta ikusi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 64. orr.

Kakalardoak (hau dugu koleopteroen familiako intsektu beltz bat) zilatzen du zumarraren enborra.  Herria   2003-12-04

Ezin ihes egin eskualde zingiratsu horren bazter guztiak betetzen dituzten intsektu dipteroen ziztadei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

3 zomorroa.

Lau zangoko beste intsektu hegadun guztiak debekatuak dituzue.  Elizen arteko biblia   Lb 11,23

Intsektu eta tximeleta bildumak egiten baitzituen bere txolarteetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 154. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amazoniako oihaneko zuhaitz bakar batek 1.500 intsektu-espezie eduki ditzake bere baitan!.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 245. orr.

Europako beste zenbait herrialdetan ere agertu da intsektu mota hori.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Intsektu hodeiak nekazaritzan kalterik ez duela eragin.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Gizonak bakar-bakarrik, [...] ahoa zabalik, beren intsektu-mihia hegoak astintzen doala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

Gogoan ditut haren koaderno koadrikulatuak [...] tipografia-ikur bitxiak eta intsektu-letra hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

ints (orobat intsektu-jale) iz intsektuak janez elikatzen dena.

Intsektujaleak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.

Horrela, babestuta geratzen da arrautza, intsektu-jaleek ez baitute ikusten han barruan dagoen arrautza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.


intseminatu, intsemina, intseminatzen (orobat inzeminatu) 1 du ad harraren hazia emearen obulura helarazi.

Artifizialki intseminatzeko ere espermatozoideak ezinbestekoak baitira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 276. orr.

2 (era burutua izenondo gosa)

Axuriak burrustan sortzen ari baitira bereziki ardi inzeminatu horietan.  Herria   2002-11-14


intseminatzaile (corpusean inzeminatzaile soilik) intseminatzen duena.

Azkenean, hasi ziren inzeminatzaile independiente batzu biziki merkeago, 94-ean osatu zuten hauek AGP elkartea.  Herria   2003-06-05


intseminazio (orobat inzeminazione eta inzeminazio g.er.)iz intseminatzea.

Intseminazio artifizala, in vitro ernalketa eta espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa (ICSI).  Berria - Harian   2005-07-16

Intseminazioak badu muga; in vitro ernalketak ez hainbeste.  Berria - Harian   2005-07-16

Umea intseminazio artifizialaren bidez sortua izan balitz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Bazen Ann Arbor-eko aldirietan intseminazio artifizialeko klinika bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.

Intseminazio post mortem-a hildako gizon baten izoztutako hazia erabiltzea emakume bat ernaltzeko.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Hura baino lehen izan ziren beste intseminazio teknika batzuk.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 276. orr.

AGP inzeminazione elkartea.  Herria   2003-06-05

Gaur egün 14 langile dütü, prodüzio eta inzeminazioa sailean.  Herria   2003-05-29


intsentsatu izond zentzugabea, burugabea.

Zer genioen jakitetik izen, ideia eta kontzeptu intsentsatuetara erori gara.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.


intsentsu 1 iz gai erretxinaduna, erretzen denean urrin gozoa barreiatzen duena eta batez ere elizkizunetan erabiltzen dena.

Beren kutxatilak zabalduz, eskuerakutsiak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra.  Elizen arteko biblia   Mt 2,11

Sagarapenetarako gantzuketa-olioa eta intsentsu usaintsu garbia ere prestatu zituen.  Elizen arteko biblia   Ir 37,29

Eta intsentsua erre ohi zuen Jaunaren aitzinean zegoen aldarean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,25

Berak ere muinoetan eskaini ohi zituen opariak eta erretzen intsentsua.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,3

Erre-opariak eta intsentsua eskaintzen zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 6,34

Jaunaren aurrean, intsentsua ikatz gorietara botako du.  Elizen arteko biblia   Lb 16,13

Ez dio oliorik isuriko gainera, ezta intsentsurik ezarriko ere.  Elizen arteko biblia   Lb 5,11

Intsentsuz beteriko ontzi ketsu bat zeramala agertu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Abegi ona intsentsuaren usaina bezala nonahi sumatuko duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 9. orr.

Higuingarri zait intsentsuaren lurrina.  Elizen arteko biblia   Is 1,13

Egiaren aldareko intsentsu mareagarri horrek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 227. orr.

Intsentsua erretzea autoaren ihes-hodiaren muturrean arnastea bezala da.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Jolas bat zen, euren buruari intsentsua emateko erabat, baina ez zuten neurtu euren ausardia noraino iristen zen eta benetako jainkoak (Zeus eta Hera) haserretu egin ziren  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 226. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi eskukada intsentsu-hauts usaintsu hartuz.  Elizen arteko biblia   Lb 16,12

Handik laster eliza batean sartu zen eta orotan barreiaturiko intsentsu usainak haurtzarora eroan zuen: negar gutizia piztu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Ezkoargi sagaratuak bezalako zurbil ageri zen eta intsentsu-sutontzi gisako dirdai biguna zerien begiei.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Intsentsu-keak egoitza santuan bezala.  Elizen arteko biblia   Si 24,15

Intsentsu-kiribilak erabat desagertuak zirenez, errazago hartzen zuen arnasa Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Eskuak bildurik, erretzen ari ziren intsentsu makiltxoak atxikitzen zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 95. orr.

Intsentsu-ziriak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.

Mirrari aldaxka bat jaiotzen zaio, intsentsu-alea daraman kimua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

Arratsaldeko intsentsu-eskaintza egin ohi zen ordu berean.  Elizen arteko biblia   Jdt 9,1

Bai eta zenbat urre garbi behar zen intsentsu-mahaia egiteko ere.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,18

Tenpluko sala handira sartu zen, intsentsu-aldarean intsentsua erretzeko asmoz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,16

3 intsentsu ontzi

Har ezazue denok zeuon intsentsu-ontzia, nork berea, eta intsentsua jarrita aurkez ezazue Jaunaren aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 208. orr.

Intsentsua erretzeko intsentsu-ontzia eskuan zuela.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,19

Isur-opariak egiteko ontziak, azpilak, urrezko intsentsu-ontziak, oihala eta koroak ostu zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 1,22

Urre nahiz zilar hutsezko tresnak hartu zituen: intsentsu-ontziak eta ixipu-ontziak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta intsentsu (17); intsentsu aldarea (7); intsentsu eskaintza (3); intsentsu eskaintza egin (3); intsentsu eta (8); intsentsu guztiarekin (3); intsentsu guztiarekin batera (3); intsentsu ontzi (3); intsentsu ontzia (7); intsentsu ontziak (7); intsentsu usaina (8); intsentsu usaintsua (5); urrezko intsentsu (4)

arrotzei intsentsua (7); arrotzei intsentsua erre (3); aurrean intsentsua (5); baali intsentsua (3); beren jainkoei intsentsua (3); egin eta intsentsua (3); erreginari intsentsua (3); eskaintzen eta intsentsua (5); eta intsentsua (34); eta intsentsua erre (5); eta intsentsua erretzeko (4); eta intsentsua erretzen (6); eta intsentsuaren (3); gainean intsentsua (3); intsentsua ere (3); intsentsua erre (22); intsentsua erre eta (5); intsentsua erre ohi (3); intsentsua erretzeko (15); intsentsua erretzeko aldareak (3); intsentsua erretzen (23); intsentsua erretzen jarraitu (3); intsentsua errez (3); intsentsua eskaini (3); intsentsua eskaintzeko (4); intsentsua eskaintzen (3); intsentsua eta (13); intsentsua eta mirra (3); intsentsuaren usaina (4); jainko arrotzei intsentsua (7); jainkoei intsentsua (5); opariak eta intsentsua (4); zeruko erreginari intsentsua (3)


intsignia 1 iz pertsona, talde eta kidekoen adierazgarria eta ezaugarria den ikur edo gauzakia.

Slytheringoen zutoinen atzean, ordea, berrehunen bat lagunek intsignia berdeak zeramatzaten. Hagrid ikusi zuen, bularra intsignia gorriz estalita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 248. orr.

Bibote luzea zuen, urre kolorezko botoiak ageri zituen jakan, eta intsigniak kapelan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Panazko uniformea zeraman, primeran doitua, Rainbow Division izenekoaren intsigniez apaindua eta xingolez eta galoiz hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 373. orr.

"Jugoslavian lan egiteko", erantzun zioten berehalaxe mutilek, botoi-zuloan komunisten intsignia baitzeramaten eta harro zeuden harengatik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 48. orr.

Gonzalez Txabarrik Gipuzkoako ohorezko intsignia jarri zien ahaldun nagusiei.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Urrezko intsignia bazkide gisa 50 urte egin dituztenei.  Berria - Kirola   2004-12-16

Realak denboraldiaren amaieran urre eta harribitxizko intsignia jarriko dio, «lehen taldean hamar denboraldian jokatzeagatik».  Berria - Kirola   2004-02-28

2 (hitz elkartuetan)

Konstantinoplan urruti zegoen Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Pontifize-intsigniez apaindua, urrez bordaturiko eta harribitxi zizelkatuz ederturiko jantzi sakratuak ditu soinean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta harribitxizko intsignia (3)


intsinuatu, intsinua, insinuatzen du ad iradoki, hitz erdika esan.

Nik ez nuen ezer intsinuatu, ezer adierazi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.

Beren hegada pausatu eta ero samarraz zeru-sabaian lorratz ikusezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien txilioak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.

Nik intsinuatu nuen haren harrotasuna jo zitekeela, agian, akastzat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 148. orr.


intsinuazio (orobat insinuazio g.er.) iz iradokizuna, hitz erdia.

Sara eta bion artean ez baitziren intsinuazioak, keinuak eta aieruak baizik izan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.

Xehetasun asko ditu konposizioak, eta «beste musika batzuen intsinuazioa» azpimarratu zuen Letek.  Berria - Kultura   2004-04-04

Berez eta ez insinuaziozko jolas zuhur batez adierazkorrak ziren hitzak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 289. orr.


intsolazio 1 iz eguzki kolpea.

Zehazki zer gertatu zitzaion jakin nahi izango zuten, bihotzekoa ala intsolazioa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 74. orr.

Beste 559 lagun osasun arazoengatik hil ziren, batez ere intsolazioak jota.  Berria - Mundua   2006-01-13

Larri zeuden, intsolazio, egarri eta gosearen eraginez.  Berria - Harian   2006-04-04

2 (meteorologian) eguzkialdia.

Taula baten begiratuz, hiruko erregela medio, eguneko intsolazioa zenbatekoa den kalkulatu...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.


intsonorizatu, intsonoriza, intsonorizatzen 1 du ad hotsgabetu.

Musika entzuteko intsonorizatutako gela bat.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 78. orr.

Hormak-eta intsonorizatuak daude, eta telebista ere baxu egoten da.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 83. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Sabai intsonorizatuari so gelditu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Begiak kafetegi zaratatsuko goialde intsonorizaturat zuzendu nituen, zeruari pazientzia eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.


intsula iz lit uhartea.

Mississippiren deltako beso ugarietako batean antolatu zuen bere gotorlekua, Baratariako intsula edo uhartean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 126. orr.

Balizko erroten kontra borrokatzen lagundu ziolako bere nagusiak intsula bat oparitu zion eskudero haren istorioaren berri balu bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.


intsuldatu, intsulda, intsuldatzen du ad diru kopuru bat kontu batetik beste batera aldatu. (irud)

Orduantxe sortzen dira legeak, Protagorasek ere onartu digunez, indarrezko egoera hori intsuldatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.


intsulina 1 iz odoleko azukrea kontrolatzen duelako diabetearen aurka erabiltzen den proteina hormona.

Gorputzak ez duela ekoizten behar beste intsulina odolean daukagun glukosa maila kontrolatzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Intsulinarik gabe ez dago odoleko glukosa metabolizatzerik.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Zelula horiek intsulina sortzea dute eginkizun.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Intsulina ekoizten duen ehuna sortu dute, sagu baten zelula pankreatikotik abiatuta.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Hamar urte barru intsulina egiteko gai diren zelula amak txertatu ahal izango zaizkie diabetikoei.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Indizio batez intsulina gainezka eman omen zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urte horretan Sunny von Bulow intsulina koma batean sartu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Solek lau urte daramatza kartzelan eta diabetikoa izanik, «intsulina grebari» ekin dio.  Berria - Mundua   2004-02-07

Tratamentu kardiobaskularrari eta intsulina injekzioei uko eginez.  Berria - Mundua   2004-07-31

· izond Zelula intsulina-ekoizleak areako zelula ametatik sortzen dira gure gorputzean.  Berria - Gaiak   2004-05-13

3 intsulina-mendeko (orobat menpeko)

Horietako kasu bat I motako diabetes mellitus-a da, eta zehatzago intsulina menpeko diabetes mellitusa.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Bada era horretako joera mordoa, halako edo halako HLA haplotipoarekin loturikoa; besteak beste, haurraren diabetes intsulinamendekoa eta hemokromatosi idiopatikoa, burdinaren metabolismoaren gaitz larri samarra  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta intsulina (3); intsulina ekoizten (6)


intsumisio 1 iz nahitaezko soldadutzari uko egitea.

Armada Invencible delakoaren garaian intsumisioa itzela zen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 66. orr.

1961ean, "121en manifestu" ospetsua izenpetu zuen, Aljeriako gerrari intsumisioa egiteko eskubidearen aldekoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.

2 lege jakin bat betetzeari uko egitea

«Frantziako eta Espainiako estatuen inposizioaren aurkako» intsumisioaren aldeko borroka.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

«Trebiñu Euskal Herria da, muga inposatuei intsumisioa» zioen pankarta ezarri zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Hiru mila emakumetik gora batu ziren Bilbon derrigorrezko zaintzari intsumisioa egiteko eskatzen zuen pankartaren atzean.  Berria - Harian   2006-03-09

2 (hitz elkartuetan)

Intsumisio kanpaina abiatu zutenetik, hainbat eta hainbat ekintza egin dituzte Segiko gazteek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

intsumisio ekimenak antolatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Euskal naziotasunaren aldeko Intsumisio Eguna.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Bretainiako Intsumisio Mugimenduko eledun ohi Alan Couraudek.  Berria - Mundua   2006-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

derrigorrezko zaintzari intsumisioa (3); intsumisio astean (3); intsumisio eguna (3); intsumisio egunaren (3); intsumisio ekimenak (3); intsumisio jarrera (3); intsumisio kanpaina (5); intsumisioa egin (3); intsumisioaren aldeko (5); intsumisioari buruzko (6)


intsumiso 1 iz nahitaezko soldadutzari uko egiten dion pertsona.

Ekintza haren errua intsumisoei edota feministei egoztea ere ez zaie bidezkoa iruditu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.

Gernika-Lumoko intsumisoei babes ofizial eta publikoa eskaintzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Epaitegian erdaraz egiteari uko egiten dioten 2.000 intsumiso daude dagoeneko Gernikan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Intsumisoak dira, oso modu baketsuak erabiltzen dituzte dauden gabeziak azaleratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Abokatuek erran nahi izan zuten intsumiso nintzelako sartuko nindutela kartzelan, baina hori ez zen egia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 96. orr.

2 lege jakin bat betetzeari uko egiten dion pertsona.

Konstituzioarekiko intsumiso deklaratu zituzten beren buruak.  Berria - Harian   2005-02-22

3 (hitz elkartuetan)

Berak, ordea, aurrez epaitegi horren aurrean intsumiso jarrera hartua zuen, eta ez zen joaten sinatzera.  Berria - Euskal Herria   2006-05-09

• 3 izond gizartearen hertseketen aurrean amore ematen ez duena.

Artista gehienak Oteizaren aldekoak dira, artista intsumisoaren eredua erakutsi zielako.  Berria - Kultura   2004-12-18

«Gazte mugimendu intsumisoa» antolatzea du helburu behinena Segik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Identitate arrotzen kontrako jarrera intsumisoak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Urraketa horren aurrean jarrera intsumisoa hartu duen beste inor atxilotzen badute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

· Euskal Udal Intsumisoen Mankomunitatea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

4 (adizlagun gisa)

Hala eta guztiz ere, Donatienek tinko jarraitzen du, borrokalari, intsumiso.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrean intsumiso jarrera (3); horren aurrean intsumiso (3)


intsumitu iz/izond intsumisoa.

Intsumitu gehiago lortzeko ahalegina egiteaz gainera, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Gobernu militarraren aurrean, intsumitu talde bat bildu zen beren egoeraz protesta egiteko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 75. orr.

Naziotasunaren, lurraldetasunaren eta autodeterminazioaren eskubideen inguruan dinamika intsumitua antolatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

EUDIMA Euskal Herriko Udal Intsumituen Mankomunitateak Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan egitekoak diren erakustaldi militarra gelditzeko eskatu dio Alfonso Alonso Gasteizko alkateari. herriaŽ


intsurgente ik insurgente.

intsusa (orobat intxusa) 1 iz Caprifoliaceae familiako zuhaixka, zura oso arina eta fruituak mulkoetan dituena.

Otsaihenak intsusen, otsalizarren eta hurritzen behealdea itotzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Den-dena aprobetxatzen baita intsusatik: hostoak, loreak, freskotan bezala ihartuta, fruituak, azal-mintza barrukoa... zer ez?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Akazia zuria eta intxusa bereizten ez zekiten bi hiri-haize emango genuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Lasai ari dira jolasean intxusa erne berrien pean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Judasek intsusatik zintzilik urkatu zuen bere burua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Deabrua etxean sartzea omen zen intsusa erretzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Intxusen kimue egosi, eta aren lurriñen jarri begiak eta sendatzen da begiko miñe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

2 intsusaren zura.

Haurtxo bat intsusaz egindako sehaskan ipiniko balitz, haren galera izango litzateke, ubelduraz eta atximurrez belztuta utziko lukete sorginek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat intsus)

Lorategi hark, gainera, lili- eta intsusa-zuhaizti txiki bat zeukan baratzearekin bat egiten zuen lekuan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Satorrak lurra erabili eztezan, satorra dagoan tokian intxusa-adarrak sartzen dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

Erredurak eta kimio-saiotan ahuldu eta erretako azala goxatzeko probatu duenak, badaki zer den intsus-ukendua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

4 intsusa beltz mulko ale-beltzak dituen intsusa.

Aspaldidanik, eta kultura askotan, sorginekin lotua dator intsusa beltza: ukendu eta botiken sekretu sortarengatik, akaso?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Intsusa beltzaren urteko adar lerdena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

5 intsusa lore

Intsusa-loreak ere asko balio du: aundituta aide-miñe daukenean intxusa-lorak egosi eta aan lurriñe artu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

Eta, zaurian emateko, botika miragarri bat, kobre-sulfatoa, ‰1ean, intsusa loretan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Erreka inguruan, uraren soinuak eta intsusa lorearen gozoak eternalak dirudite.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta intsusa (4); intsusa beltza (3)


intsusti iz intsusa saila.

Ez zuen fama batere onik intsusti bateko lore usain sarkor berezi horrek: herioa zekarrela uste zuten noizbait, eta hori, sendagai eta botiketarako hain egokia zela jakinik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.


intuitibo izond intuizioari dagokiona. ik intuizio 3; intuizio 5.

Grekoen lege natural intuitiboa. Liburu argia da eta teoria azaltzeko hainbat adibide intuitibo erakusten ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Nortasun handiko gaztea da, argia, intuitiboa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Beraz, halako adimen baten ezagutza, giza adimen batena bederen, adigaien bidezko ezagutza da, ez intuitiboa, diskurtsiboa baizik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.

Zelotearen ethos berezia emozionala eta intuitiboa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 258. orr.

Eskema intuitiboa: intuitibo eta desordenatuak direnentzat, analisian sintesian baino hobeki defendatzen diren horientzat hain zuzen, ideiak sorraraz ditzakeen eskema da egokiena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.


intuitiboki adlag intuizioaren bidez.

Intuitiboki eta kontzeptu horri buruzko eztabaidan sartu gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.

Eguneroko bizitzan ez dago zalantzarik, intuitiboki atzematen dugulako izaki bat bizirik dagoen ala ez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Hori guztia intuitiboki nekien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.

Intuitiboki esanda, burmuina den organo berezi horrek sortzen duena, edo sor dezakeena, da gogoaren erreinukoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.


intuitu, intui, intuitzen du ad intuizioa izan.

Droga horrekin kontuz ibili behar nuela intuitu nuen hamabost urterekin, eta geroztik beti kontuan izan dut.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 103. orr.

Ukatzen du, beraz, edertasuna, edo hori zuzentzen duten erregelak, razionalki intuitu egin ditzakegula.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.

Haren asmoa intuitzen jakin nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.


intuizio (orobat intuizino g.er.) 1 iz senaren bidezko ezaguera edo hautematea, berehalakoa eta arrazoibideaz kanpokoa. ik sen1 4.

Senak gidatzen du, intuizioak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 165. orr.

Intuizioak ez dit huts egin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Intuizioak, ordea, ez dio askotan kale egiten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 137. orr.

Intuizioari kasu egin zion zientzialaria.  Berria - Harian   2005-02-11

Horretarako nire intuizioan fidatzen naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Konfiantza falta dago norberaren intuizioan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.

Ez da Makelele bezain indartsua, baina intuizio gehiago du.  Berria - Kirola   2004-06-20

Guk dugun Jainkoaren ezaguera intuitiboa da, edo intuizio hutsa, hau da, intuizioa baino ez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 54. orr.

Ikerketa sistematikorik egin nahi izan gabe, eta intuizio soiletik abiatuta, [...].  Berria - Kultura   2004-12-02

Gizakiaren ametsen hutsaltasunaren halako intuizio bat.  Berria - Kultura   2004-05-08

Analisi formaldatzaileak, [...] asimetria honen azalpen erraza eskaintzen du, gramatikalariek hizkuntzari buruzko intuizio zuzen bati men egin diotela onartuz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

Haren intuizio zientifikoak huts egiten ez bazion, huraxe zen La Jollako neskarik motxin-beroena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Intuizioari lotutako nozio ilunek.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Zer motatakoa da aprioriko intuizioa? ez-diskurtsiboa dela diote razionalistek: intuizio hura aipatzen dugunean ez gara ari arrazoinamendu-prozesu bati buruz, bitartekaririk gabe zerbait ezagutzen uzten zaigun gertakizun bakunaz eta zuzenaz baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Gai zen, intuizioz edo, edozein zenbaki handiren biderkatzaileak asmatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 192. orr.

Liburu bat editatu edo ez, intuizioz erabakitzen da.  Berria - Kultura   2006-04-14

Ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

2 pl

Gure intuizio gehienak ase gabe geratzen baitzaizkigu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Garai berriek eskatzen dituzten desafioei aurre egiteko intuizio gidariak izan ditu.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Asmamen handia behar da -maltzur-puntu bat, ia-ia-, sentsuei bistako zaien ororen aurka, intuizio ororen aurka, bidea egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 10. orr.

Anaia txikiaren nortasuna baieztatzen du Bigarren Erregela-k ere, Lehen Erregela-ko intuizio nagusiak berretsiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 153. orr.

Uste dut egon daitezkeela euskaldun batzuk nik liburuan agertu ditudanen antzeko intuizioak dauzkatenak, hizkuntzaren inguruan dauden diskurtso nagusien aurrean beren buruak identifikaturik ikusten ez dituztenak eta agian beste formulazio baten bila ibil daitezkeenak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Bat-bateko intuizioei ez omen zaie behar duten baino garrantzi gehiago eman behar.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.

Inongo planik gabe, intuizioei edo unean uneko apetari jarraituz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik intuitibo.

Autoeraketa honen oinarriak hauek izan litezke, guztiak ere elkartearen ibilbidean intuizio mailan garatuak: [...].  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Garai hartan ez nuen artean ezagutzen enpresa-agirien anestesia-ahalmen izugarria, intuizio- zirkin oro eta asmamen-txinpart oro oztopatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

Intuizio kolpe baten zain zegoen.  Berria - Harian   2005-12-06

Baina horretarako jarrera berezia behar, aldez aurretik sumatutako intuizio-izpi bat...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

Darabilten diskurtso dotorean intuizio-arrastorik ere ez duen jendea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emakume intuizioaz baliatzen zen Marga nire inteligentzia maskulinoak eragotzia zuen lekuraino iristeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Kalkuluz, halako errealitate batera iristen dira, non gauzek hala behar dutelako ebidentzia matematikoak muturrez mutur jotzen baitu sentsu-intuizioaren datu guztiekin. Zergatik kristautasunak, Jainkoa maitasun den judu-intuizioa onartu eta aldarrikatu ondoren, onartu ote zuen berriro horrekin bat ez datorren Jainko jeloskorraren judu-kontzeptua?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 32. orr.

5 intuiziozko ik intuitibo.

Esaldien intuiziozko antzekotasuna.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Egia arrazionalaren eta intuiziozko egiaren arteko aldearen izaera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Ez direla nahastu behar intuiziozko ulermen hau eta geometria bera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Gure azken helburua, aurkeztutako gramatika bat ebaluatzeko, eta proposatutako beste gramatikekin erkatzeko bide objektiboa eskaintzea da, ez intuiziozkoa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Lege horiek konbinaketa erdi-enpiriko, erdi-intuiziozkoak dira, izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Oraindik orain egin diren aurreramenduek guztiz egiaztatzen dituzte bere garaian zientifiko baino intuiziozkoago ziren Filmologia eskolaren hipotesiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina intuizio (3); bere intuizioa (3); buruzko intuizioa (3); eta intuizio (3); eta intuizioz (3); intuizio bat (3); intuizio eta (3); intuizio hori (3); intuizioa eta (6); intuizioaren aldetik (3); intuizioren bat (3); intuizioz edo (4)


intuizionismo iz beste ezaguera eren gainetik lehentasuna intuizioari ematen dion ikuspegi filosofikoa.

Intuizionismoarentzat judizio etikoak egiazkoak ala faltsuak izan daitezke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Teoria honen helburuetako bat teoria objektibistek -naturalismoak eta intuizionismoak, adibidez- jasandako kritikak gainditzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Intuizionismoak, sentikortasun sakonak eta horrelako ideiek osatzen zuten ekimen horien erroa, naturalismoaren eta kritika sozialaren aurka.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.


intuizionista izond intuizionismoari dagokiona.

Erabaki genezake logika klasikoan betetzen den legeren bat ez onartzea ere, esaterako, "hirugarren baztertuaren legea", hau da, =A -A (logika intuizionista), etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.


intxaur (orobat intzaur g.er.) 1 iz intxaurrondoaren fruitua, ihartu eta laster erortzen den azal berde batez, gogortzen den oskol batez eta jateko on den mami arrakalatsu eta oliotsu batez osatua. ik eltzaur.

Atera poltsikotik piku lehorrak, intxaur batzuk edo ogi zati bat, eta elkarren artean banatzen genituen. Intxaur jaten ari ginela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.

Umea intxaur batzen bezala aritu nintzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 64. orr.

Nireak, ordea, intxaur batu berriak bezalakoak dira, aukera-aukerakoak denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.

Intxaurrak hausteari ekin nion, aitak erakutsi bezala, esku bakar batez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.

Nola kraskatu behar ziren etxean intxaur eta hurrak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Inork ez zuen intxaurrak kraskatzekoa aurkitzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Flash baten ondoren, ahuspez aurkitu zuen bere burua, intxaur baten eran kraskatu zen autotik kanpo, baso izoztu baten erdian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.

Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Tamainaz, Brasilgo intxaur baten antzeko ponpoilo bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Intxaur eta txokolatezko izozki bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 258. orr.

Flanelazko ohe-ator zuriaren gainetik txaleko gorri bat zeraman jantzia, intxaurren tamainako latorrizko botoiez apaindua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.

Hasi gazpatxotik eta etxean egindako pekan intxaurrezko gozopileraino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Komunikabide berriei esker, esku-eskura ditugu orain urrutiko intxaurrak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Liluramenduak edonon egoten dira, ideologiekin ala urrutiko intxaurrekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.

Urrutiko intxaurrak hamalau, bertaratu eta lau.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Betidanik, zer gerta ere, lau intxaur eskura nahiago, urrutiko hamalauak baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

· Zorro bete intxaur opari eman ziotela esanez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erromatarrek, intxaur aleari, giza buruaren tankera hartzen omen zioten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Leihoan Intxaur eta ezti entsalada prestatu zion.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 52. orr.

Izozkia (txokolate, mugurdi eta intxaur-zatiz egina) jan bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 75. orr.

Intxaur puskak, ogia edo kakahueteak ipintzen nizkien.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Horren ondotik, intxaur-olio epela isuri zuen nire zaurien gainera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 243. orr.

Berak egindako intxaur-galletak zerbitzatu zituen,.Abasek osaba Kamili intxaur pastel zoragarri bat egiteko agindua eman zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.

Oin azpian zapaldutako intxaur-oskol hutsen antzera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

Baina gizon batek bere konpromisoak izaten ditu, ezin da beti intxaur oskolaren barruan bizi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 56. orr.

Ihaurkinketa lanak, babarrunparda, intxaur, gaztaina eta sagar bilketak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Virgil gustura egon zen Intxaur-kraskatzailearen emanaldian. ondoren, Changek eta ik beherago 9.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Bis bezala, Txaikovskiren Intxaur-hauskailua-tik, lehen ekitaldiko bukaera.  Berria - Kultura   2004-09-04

Mihia latz sumatu zuen, intxaur-birringailu baten antzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

Bikote gazte horrek ez baitzakien lehenbizian zendako zen intzaur hausteko hura.  Herria   2002-09-19

Intxaur tankerako pilotak.  Berria - Kirola   2004-07-10

· Santa Madalena euriak, intxaur-gaztainak usteltzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emigrazioa kola-intxaurra bezalakoa da: behin dastatuz gero, ez da samur bazterrera lagatzea  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 136. orr.

4 (itsasontziaren irudi gisa)

Eta gau hartan, ilargia bete-beteta zegoela, eta txoriak lotan zeuden bitartean, bere intxaur-oskolean sartu (halaxe esango zukeen Francis Pretty kapitainak) eta urruntzen hasi zen. Zeren intxaur-azal bat bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 253. orr.

Baina Montse uholde bat zen, esana dut, eta ezer gutxi zezakeen ni bezalako intxaur-azal batek itsas ikara hari aurre egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 158. orr.

Egun haietan Indalexio bera ere itsasora irten zen, bere intxaur azalaren barruan. Intxaur azaltxoa zen Sinbadek askatu nahi zuen ontzia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

5 intxaurrondoa.

Beoten dagoen intxaur gainera igota ikusi zuela dantza-apustua eta Amak irabazi zuela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 77. orr.

Baserri aurreko intxaur gainean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 42. orr.

Benaibordako behi beltxa etorri, eta [...] han hasi zen intxaur hostoak jaten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

6 intxaur zura.

Eibarren intxaurra gehiago estimatzen zen kulata eta beste egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Haren ehorzketan izan nintzen; intxaurrezkoa zuen zerraldoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Lacik behin esan zuenez, Nunuk berniza galdua zuen, intxaurrezko altzari zahar baten moduan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

7 zintzur sagarra.

Tiroidearen ertza -hizkera herrikoian "intxaurra" deitzen den hori- ongi nabaritzen da gizonezkoen lepoan  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

8 intxaur arbola intxaurrondoa.

Beldur handiz intxaur-arbolaren puntaraino igo zen intxaurrak botatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.

Apaiza balitz, oraintxe bertan labana sartu, eta, hesteak aterata, lepoaren jiran jarri, eta hor kanpoko intxaur-arbolatik jarriko nikek zintzilik!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

9 intxaur beltz

Intxaur beltza zen, bizkarralde jaso-ederrarekin, eta belus granatearekin tapizaturiko ipurdikoan kutxatxo bat zeukan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.

Burduntzalia, intxaur beltzezko mahaia, Arantzazuko egutegia, telebista... irudiak pilatu egiten zaizkio begien aurrean,  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 327. orr.

10 intxaur kraskagailu (orobat kraskailu)

Intxaur-kraskagailua da beste palanka mota bat: mutur batean du euste-puntua, harengandik hurbil karga eta harago indarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

· Halaber, Tchaikovskyren Intxaur kraskagailua, Brahmsen Dantza hungariarra eta Manciniren Tribute to Mancini obrak ere interpretatuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-12-02

Casse-Noisette (Intxaur kraskagailua) balet ezagunaren bertsio eraberritua aurkeztuko du Biarritz Balletak gaur eta bihar.  Berria - Kultura   2004-08-12

Clavelek Intxaur kraskailua-n oinarritutako beste koreografia batekin jarraituko du emankizunak.  Berria - Kultura   2004-01-02

11 intxaur muskatu Miristika fragans zuhaitzaren fruitua, intxaur txiki baten antzekoa, janarien bizigarri erabiltzen dena.

Pipermina eta kanela, iltzea eta intxaur muskatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Oraingoak baino askoz birringailu zorrotzagoak baliatuko dira[...] gazta, intxaur muskatu, zitrikoen azal... eta era guztietako elikagai izoztuak xehatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

Uso arren haragi zatiekin eta intxaur muskatu doi batekin nahasirik egon ohi zen Selim Aluanek eguerdiro jaten zuen gari xehatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.

Natilla-azpil bat, intxaur muskatu hautsez gaineztatua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

12 intxaur oskol

Intxaur-oskolak eta zuhaitz-azala erabiltzen ziren ogia egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

13 intxaur saltsa

Bi ordu geroago, postrea irabazia genuen: soingaineko-botoi bat... intxaur-saltsan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.

14 intxaur zur intxaurrondo zura.

Armairu landu bateko intxaur-zurezko atea berez ireki zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 411. orr.

Intxaur-zur landuzko armairu beltzurietatik, han irten ziren zimitzak osteka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Intxaur zurezko zoru eder bernizatuak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta intxaur (12); eta intxaurrak (7); intxaur azal (5); intxaur bat (5); intxaur baten (4); intxaur eta (8); intxaur kraskagailua (3); intxaur muskatu (3); intxaur oskol (3); intxaur zurezko (4); intxaurrak eta (5); intxaurrak hamalau (4); urrutiko intxaurrak (7); urrutiko intxaurrak hamalau (4)


intxaurdi iz intxaurrondoak landatu diren saila, intxaurrondo basoa.

Neure intxaurdira jaitsi naiz, ibarretako landaretza ikustera, mahastiak kimuberritzen, granadondoak loratzen ikustera. inguruko intxaurdi eta olibadien lurrina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.


intxaurki iz intxaur zura.

Gurasoek intxaurki ilunari eta Vermont-eko marmolari gustua hartua zieten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 515. orr.

Argi bizi batek intxaurkiz apainduriko jangela hura gainezkaturik zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Intxaurki beltzezko bibliotekan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 514. orr.


intxaurrondo (orobat intzaurrondo g.er.) 1 iz tamaina handiko zuhaitza, itzalpe handikoa eta zur oso onekoa, hostoak elkartuak eta loreak dilinda dauden gerbatan dituena, fruitua intxaurra duena (Junglans regia). ik intxaur 5.

Eskuin aldean intxaurrondo handia, fotoa egitean hostoz josia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.

Atzealdeko intxaurrondo sendoan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 215. orr.

Plazatxo estu eta luze baten erdian, intxaurrondo adaburu-zabal ikaragarri bat dago. bidezidorrak, soroak, auzolurrak, intxaurrondo emankorrak eta hesi loratuak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 224. orr.

Bakaiku inguruko haritzetatik eta intxaurrondoetatik atera du egurra bi sailetako eskulturak egiteko.  Berria - Kultura   2006-04-07

Intxaurrondo baten itzalean lotan gelditu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Gure etxean, atariko koska gainean izaten ziren intxaurrondo koskor batzuk, aitak Artikutzatik ekarri eta aldatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Intxaurrondo haietakoren baten itzalean etzanez gero.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Intxaurrondoaren motzondoa erdibituta zegoen, haizemaile baten antzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.

Hor gaude umeok, makila luzeaz intxaurrondoa astintzen, eta erortzen diren intxaurrak biltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.

Intxaurrondoaren erro batean jarririk nago.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 143. orr.

Aparte samar, intxaurrondoz inguratuta, burdin hesi batek zaintzen zuen bere txaleta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 209. orr.

Osabidea erraza da, nahi eta ahal izanez gero; baina berarentzat [...] urrutiko intzaurrondoa bezalakoa da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 66. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Intxaurrondo hostoz bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Hala nola lehertzen den intxaurrondo enbor tinkatua, edo larruzko zeruan tximista horzduna.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 123. orr.

Intxaurrondo-adar batekin eragiten ziela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Intxaurrondo-egurrez egindako su bat dauka aurrean. gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 305. orr.

Gurinaren irudia, intxaurrondo-usaina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 161. orr.


intxixu iz euskal mitologiako izakia.

Zeren, etxea guztiz hertsirik zenuela sartu bainintzaizun, eta horrek ahaltsu egin ninduen, ipuinetako iratxoak, intxisuak eta gainerako spirituak bezainbat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 395. orr.


intxusa ik intsusa.

intzaur ik intxaur.

intzestu 1 iz senideen arteko sexu harremana.

Aho batez aitortzen dute etnologoek unibertsala dela intzestuaren debekua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 147. orr.

Kultura bakoitzak baditu bere arauak, zenbait elkartze mota galarazten dutenak, sarritan intzestuarekin lotuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 153. orr.

Intzestua gauza arrunta zen Egipto zaharrean, Juno Jupiterren arreba eta emaztea zen, mundu guztiak jotzen zuen larrua mundu guztiarekin, naturala da, intzestua berez txarra dela pentsatzea da artifiziala, ez dago berez deus txarrik intzestuan, alderantziz, Naturaren indarra da, guztiz naturala!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

Komunitate batzuek lapurreta toleratzen zuten; beste batzuek hilketa; beste batzuek, berriz, sodomia, intzestua eta animaliazalekeria.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.

Ia espezie guzti-guztietan etengabe gertatzen da intzestua -amak semeekin, aitak alabekin eta arrebak anaiekin-.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Ez utzi Danimarkako errege-ohea izan dadin lizunkeriaren eta intzestu ezainaren etzalekua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ahizpa, ipuinetako amaordearen alaba, itsusia bai behintzat [...]; gurasoak, intzestu-ezkontza eginak, ze igual-igualak ziren.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 11. orr.

Abortuaren kontrakoa da, bortxaketa eta intzestu kasuetan edota emakumearen bizia arriskuan denean izan ezik.  Berria - Mundua   2004-10-31

3 intzestuzko

Aita-alaben arteko harreman intzestuzkoen madarikazioa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.

Oi, lehiaren makurra, hain agudo laster egitea intzestuzko maindire artera!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 38. orr.

Mozkorrik lo zurrun datzala, edo amorruak harturik, edo bere oheko atsegin intzestuzkoan, jokoan biraoka, edo halako egintza salbazio-arrastorik ere ez dukeen batean...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.

4 intzestu-egile ik intzestugile.

intzestugile (orobat intzestu-egile) iz

Lizunak dira, libertinoak, homosexualak, intzestugileak, eta sodomizatu, jo, zauritu, hil egiten dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Ai, piztia intzestu-egile, ezkon-nahasle horrek.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.


intzestutsu izond intzestuzkoa. ik intzestu 2.

Daniar errege intzestutsu, hiltzaile, kondenatua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 227. orr.


intzidente iz gertakaria, gorabehera.

Gisa horretako intzidente diplomatikoaren ondotik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 55. orr.

Oroitzen zen nitaz, jakina, batez ere mugako intzidenteagatik, nire deituragatik eta baita bagoian pasatako orduarengatik ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 128. orr.


intzidentzia iz eragina.

Gaixotasun horren intzidentzia eta banaketa geografikoa ezagutzeko.  Berria - Harian   2005-10-19

Minbiziaren intzidentzia eta beste patologia batzuk aztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Erresuma Batuko populazioan (59,2 milioi 2002an) eskizofreniak izan ohi duen intzidentziaren arabera, 5.923 kasu gertatu behar ziren.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Sindromearen intzidentziari eta ezaugarriei buruz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Savantismoak autisten artean zuen intzidentzia -ehuneko 10 doi-doi- atzeratuen artean duenaren berrehun halako zela, eta biztanleria normalean duenaren mila halako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.


intziditu, intzidi, inziditzen du ad eragina izan.

Gutxi-asko ikus nezake, esparru honetan eta zeregin honetan ETAren indargintzak nola intziditzen duen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 91. orr.


intzigar iz ihintz izoztua. ik antzigar.

Prezipitazio deituko diogu lurzoruan bertan ekoiztuko zaigun ihintzari, intzigar edo izotz zuriari ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.

Neguko giroa bada, gehiegi hozten da: orduan, kondentsazio hori ur-krixtal txuri hotz jelatuan izan ohi da; izotz txuria edo intzigarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.

Udazkenean eta, batez ere, goizean intzigarra egiten hasten den sasoian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.

Ihintza joan zenean, intzigarraren antzeko hauts xehe eta fin bat gelditu zen lur gainean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 180. orr.

Samovar intzigarrez estalia; pinuzko horma ondo leunduak; hiru ertzeko alasa zoko batean, teontzi eta katiluz beterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.


intzigartsu izond intzigarrez betea.

Parisko hezetasunean, eta hango eguraldi hodeitsu eta intzigartsuan lizuntzen egon ordez, Alexandria Zurian egoteko garesti ordaintzeko prest zeudela esatea gutxi esatea da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.


intziri (orobat intzirin g.er.) 1 iz ahozko adierazpena, berez oinaze edo atsekabezkoa eta hitzik gabekoa. ik zinkurin; aiuma.

Egun hartan, jauregiko kantuak intziri bihurtuko dira.  Elizen arteko biblia   Am 8,3

Zotin eta intziri artean behin eta berriz laztantzen eta besarkatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Dena zen barau, dena negar eta intziria; eta haietako asko zaku eta errauts gainean etzan ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 135. orr.

Oso bare, intziri eta suspiriorik gabe, jarraitu zuen negarrez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.

Lo hartzerakoan, alde batetik aitaren morsearen tik-tik etengabea entzuten nuen, eta bestetik zaurituen intziriak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.

Lokomotoraren intziriarekin batera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 65. orr.

Lokomotoraren ziztuak garabien intziria birakoan bagoien talkak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.

Begiak zabal-zabalik, baina begiradarik ez, intziri soil bat, egarri zela xuxurlari, ahots erabat erlatsez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orduan, intziri ahul bat iritsi zen ganberaren ertzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

Ahots asaldatuen hotsa entzun zen, eta, hotsarekin nahastuta, pena edo oinazezko intziri isilak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Neskaren intziri itoa, aska nezan erregutu nahirik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Tristuraz betetako intziri lazgarri hartan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 49. orr.

Kanpai hotsez oratutako intzirin metalikoak inarrosi ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Kanpokoak ordea intziri goibel luzeak botatzen zituen orain.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Sartu eta atera, sartu eta atera hasi zen, ganoraz, neska intziri zorrotz batez korritu zen arte.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Intziri mehe batek sorbaldak jaso zizkion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Paseko hegaztien intziri urrunaren antzera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Hontzuriaren intziri ikaragarria entzungo zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.

Lurrun-makina intziri bakartian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 353. orr.

Ahoa zabaldu zuen, ikarazko intziri bat atera zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez zerion doinurik edo kanturik, baizik eta intziri-auhen jarraitu bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 79. orr.

· Ulua entzuten hasi bezain azkar, bi tiro atera eta uluaren ordez oinaze-intziri bat entzun zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 317. orr.

Halako oinaze intziri bat bezala egin zuen orduan: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 320. orr.

Oinaze-intziritan haur askoz erdi dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Nork baino nork orgasmo intziri erraldoiena eta entzungarriena botaz lehiatzen ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 28. orr.

Ronen min eta amorru-intziri itoak bakarrik entzuten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

Beraz, ihesi joan nintzen lurraren gainean noraezean negar-intziri bizitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 921. orr.

Norbaiten pausoak sentitu nituen etxolatik hurbil, eta arnasa-intziri batzuk.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Zakurraren zaunka-intziriak, herioari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

4 intziriz ik intzirika.

Intziriz eta negar-zotinka nago, garrasi bizian Moabengatik.  Elizen arteko biblia   Jr 48,31

Egurkari txiro bat, abarrez arras kargaturik, intziriz eta makur, pauso motelez zihoan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

Baso eta bakarlekuetan otoitz egiten zuenean, basoak intziriz betetzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

Intziriaren intziriz, hezur eta azal bihurtua nago.  Elizen arteko biblia   Sal 102,6

-Egia da -onartu zuen inudeak, intziriz-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

· Markesek intzirizko protesta bat zirudien zaunka apal batez erantzuten zien irain haiei, isatsari pendulu bat bailitzan eragin eta sigi-saga ibiltzen hasten zen, nonahi usnaka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

5 intziri-aldi

Tomek amesgaiztoak aipatu zituen, bat-bateko negar- eta intziri-aldiak, isilaldi eta beheraldi luzeak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.

6 intziri-egile

Haize hiltzaile, ziztugile, intziri egile, orro egile hori, ikusi al duzu, ikusi ahal dezakezu? mamua ez zen mindu behar, bestela agian, are tzarragoa iratzar zitekeen edo intziri egileen kontra bihur zitzakeen pistolak eta fusilak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 267. orr.

7 intziri egin

Intziri egingo dute, atsekabearen atsekabez, Kir-Hareseteko mahats-opilez oroituz.  Elizen arteko biblia   Is 16,7

Mason andreak intziri egin zuen arima herratuak bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Faraoiari, berriz, besoak hautsiko dizkiot, eta hilzorian intziri egingo du haren aurrean.  Elizen arteko biblia   Ez 30,24

Ezer esaten hasi aurretik, intziri dagit, eta bada zertaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Egizu intziri bihotzeko irrika eta maitasunik sutsuenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Eta oihu mingots haiek ez ziren izan hipokritak; hipokresiak ez daki hain gordin intziri egiten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

Arnasa, estua, ai intziri-hots batean kanporatua, kondentsatu egiten zitzaion neguko airean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Animaliatxoak intziri egin zuen bigarren aldiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

· Eta zuk, gizaseme, egin negar eta intziri beraien aurrean.  Elizen arteko biblia   Ez 21,11

Bertan egiten diren higuingarrikeria guztiengatik intziri eta negar egiten dutenen bekokian.  Elizen arteko biblia   Ez 9,4

· Neskak intziri bat egin du, intziri ito bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.

Barren-barrendik intziri handiak egiten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 501. orr.

Zakurkumeak intziri errukarria egin zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.

Zakur jipoitu batenak bezalako intziriak egiten zituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

Alaitasunezko intziri bat eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

· -Ezin dut -intziri egiten zuen andreak-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

-Ez duk nire errua -egin zuen intziri Steffik, begiekin barkamen eske-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 206. orr.

-Hik ez -intziri egin zuen neskak-, hire etxeko zital horien biktima baino ez haiz hi...  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 270. orr.

8 intziri hots (orobat intziriots g.er.)

Erabateko isiltasuna dago beti Zaron, elizako erlojuaren ahots erlastuak baizik ia eteten ez duena, intziri-hots batekin mekanikoki emanez orduak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Arnasa, estua, ai intziri-hots batean kanporatua, kondentsatu egiten zitzaion neguko airean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Uraren emana gelditu egin zen; kirrika eta intziriots txikiz bete zen mundua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalako intziriz (3); basoak intziriz (3); basoak intziriz betetzen (3); baten intziria (4); baten intziriak (3); batenak bezalako intziriak (3); bezalako intziriak (3); edo intziri (3); egin intziri (6); egin zuen intziri (7); eta intziri (28); eta intziri artean (3); eta intziri egin (3); eta intziri txikiak (3); eta intziriak (11); eta intziriz (3); gero intziri (3); haur baten intziriak (3); intziri ahul (3); intziri ahul bat (3); intziri apal (4); intziri apal bat (3); intziri artean (4); intziri bat (18); intziri bat atera (3); intziri bat entzun (3); intziri batez (3); intziri batzuk (3); intziri burges (3); intziri burges guztien (3); intziri egin (26); intziri egin zuen (19); intziri eginez (3); intziri egingo (4); intziri egiten (11); intziri egiten du (3); intziri egiten zuen (4); intziri eta (18); intziri eta negar (5); intziri mehe (3); intziri txiki (4); intziri txikiak (4); intziri txikiak eginez (3); intziriak eginez (3); intziriak egiten (4); intziriak eta (9); intziriz betetzen (3); intziriz betetzen zituen (3); intziriz eta (3); negar eta intziri (4); negar intziri (3); zuen intziri (7)


intzirika 1 adlag intziri eginez, intziriz.

Negarrez eta intzirika zihoan bidean bera bakarrik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 153. orr.

Dardarka eta intzirika ari zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Negarrari eman zioten intzirika eta oihuka nahigabez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 673. orr.

Malko ugariz, intzirika eta bular joka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 960. orr.

Intzirika egiten zuen negar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 112. orr.

Lur jota geldituko zara, lurrean intzirika.  Elizen arteko biblia   Is 29,4

Minez intzirika ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.

Ni ikusi eta intzirika hasten zen, mesedez askatzeko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.

Txakur gazteenak bozkarioz jartzen dira bera ikustean, lasterka hasten dira atzera eta aurrera beren kaiola barruan, irrikaz intzirika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 105. orr.

Trena bafaka zihoan, intzirika, astinka, bihurgunetik bihurgunera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.

-Baina, fusilatu egin behar al gaituzte? -galdetu zuen intzirika.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 116. orr.

-Dagoeneko behar baino gehiago egin dau niregaitik -esan zion Hagridek intzirika-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.

-Ezin dut sinetsi! -Hermionek intzirika-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.

· Israeldarrek, bitartean, intziri eta deiadarka ziharduten esklabotzapean.  Elizen arteko biblia   Ir 2,23

Hiltzear, intziri elkor, heren eta minberaka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lasterka hurbilduko zaizkio poz-intzirika eta jauzika.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 36. orr.

3 intziri-mintzirika

Hutsaren hurrengoa gaitun, neska! -esan zion intziri-mintzirika Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

4 negar-intzirika

Momentu batez lasaitzea lortu nuen, baina berehala hasi zen berriro ere negar-intzirika.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 444. orr.

-Hi al haiz? -esan zuen negar-intzirika.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Hortxe hasi zen zakurtxoa negar-intzirika  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta intzirika (30); eta intzirika ari (3); eta intzirika hasi (5); intzirika ari (15); intzirika ari zen (8); intzirika egiten (3); intzirika eta (14); intzirika hasi (9); intzirika hasi zen (3); intzirika hasten (4); intzirika hasten zen (3); negar intzirika (9); negarrez eta intzirika (7); zion intzirika (3); zuen intzirika (3)


intzirikarazi, intzirika, intzirikarazten (corpusean intzirika arazi soilik) du ad intzirikatzera behartu.

Metroa etorri zen, geltokiaren eremua haizez betez eta errotak intzirika araziz andatik zentimetro apurretan pausatuz, altzairuzko txoria bailitzan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 152. orr.


intzirikatu, intzirika, intzirikatzen du ad intzirika esan.

Jendarmeak zetozela, Ttotte eta kaguensos me salbatu nauk intzirikatzen zion neska bidean zeuden jada.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.


intziriots ik intziri 7.

intziritsu izond intziriz betea.

Maite dutenari zaunka laburrak, intziritsuak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 28. orr.

Errekondoko haritzek eta pinu intziritsuek inguratzen eta xurgatzen zizkieten algarak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 238. orr.


intziritxo iz intziri txikia.

Hau egiten nuen bitartean, haurtxo batenak ziruditen intziritxoak irteten zitzaizkion, orduan eta beroago jartzen ninduenak  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.


inude (orobat iñude g.er. eta unide g.er.) 1 iz beste emakume baten haurrari bularra ematen dion emakumea.

Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta lehoikume bat bezain indartsu hazi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.

Neguriko etxeetan, garai batean, ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Berak ez zuen inude edo haur-zaintzaile bati pagatzeko dirurik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Makina bat haurtzain izan zuen, haurtzain idorrak eta inudeak, eta kantak erakutsi zizkioten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 156. orr.

Lau urterekin, erabat gortu zitzaion eskuineko belarria, inudeak behar bezala zaindu ez zuelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

Umea inudearekin esertzen zen pikondoaren azpian eguerdian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion.  Elizen arteko biblia   2 Sm 4,4

Bere inudearen titiari hozka egiten dio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.

Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea.  Elizen arteko biblia   Has 35,8

Ez, denak isilik zeudean, baita Nini ere: gogoan al duk inude zaharra?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.

Emazteki bikaina zen Felisa, jaun André, ene haz-ama eta inudea izan zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.

Inude: presta ezazu ohea, etzan nadin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 178. orr.

Kukuak txantxangorria iñude; eguterak masail bat aiñube.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.

2 irud

Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakume batek bere umeari eta beste norbaiten umeari ematen badie bularra, eta inude-sari txikia ematen badiote, zer egin dezake gehiago jasotzeko?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 253. orr.

Egia da, ordea, erditzeak zituen gastuak, inude saria eta elikadura izateko eskubidea baizik ez zekarrela horrek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Goi mailako auzoetan inude lana egin ahal izango nuen itxaropena ere eman zidaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 80. orr.

Umeak jostari topatzen genituen, ama gazteen eskutik edo inude janzkerako emakumeen besotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 334. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inudeak (6); euriklea inudeari (3); galdetu zuen inudeak (3); inude baten (4); inude eta (3); zuen inudeak (10)


inude (orobat iñude g.er. eta unide g.er.) 1 iz beste emakume baten haurrari bularra ematen dion emakumea.

Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta lehoikume bat bezain indartsu hazi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.

Neguriko etxeetan, garai batean, ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Berak ez zuen inude edo haur-zaintzaile bati pagatzeko dirurik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Makina bat haurtzain izan zuen, haurtzain idorrak eta inudeak, eta kantak erakutsi zizkioten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 156. orr.

Lau urterekin, erabat gortu zitzaion eskuineko belarria, inudeak behar bezala zaindu ez zuelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

Umea inudearekin esertzen zen pikondoaren azpian eguerdian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion.  Elizen arteko biblia   2 Sm 4,4

Bere inudearen titiari hozka egiten dio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.

Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea.  Elizen arteko biblia   Has 35,8

Ez, denak isilik zeudean, baita Nini ere: gogoan al duk inude zaharra?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.

Emazteki bikaina zen Felisa, jaun André, ene haz-ama eta inudea izan zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.

Inude: presta ezazu ohea, etzan nadin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 178. orr.

Kukuak txantxangorria iñude; eguterak masail bat aiñube.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.

2 irud

Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakume batek bere umeari eta beste norbaiten umeari ematen badie bularra, eta inude-sari txikia ematen badiote, zer egin dezake gehiago jasotzeko?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 253. orr.

Egia da, ordea, erditzeak zituen gastuak, inude saria eta elikadura izateko eskubidea baizik ez zekarrela horrek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Goi mailako auzoetan inude lana egin ahal izango nuen itxaropena ere eman zidaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 80. orr.

Umeak jostari topatzen genituen, ama gazteen eskutik edo inude janzkerako emakumeen besotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 334. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inudeak (6); euriklea inudeari (3); galdetu zuen inudeak (3); inude baten (4); inude eta (3); zuen inudeak (10)


inuit (orobat enuit g.er.) 1 iz/izond Ameriketako eta Groenlandiako iparburuko lurraldeetako biztanlea; biztanle horiei dagokiena.

Inuiten herriak milaka urte zeramatzan bizitzen Europa-ko, Asiako eta Amerikako iparraldeko lurraldeetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 174. orr.

Knud Rasmussen 1910. urtean Qaannaaqera iritsi zenean, inuiten kolonia txiki bat besterik ez zen hura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

Inuitak zuriaren aldaera ugari bereizteko gai dira.  Berria - Mundua   2004-06-20

Inuit ehiztariez gain (hiru adiskide), ekialdeko groenlandiar bat (Hendrik Olsen) eta bi zientzialari eraman zituen Knudek berekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.

Ama inuita eta aita daniarra zituen, eta inuiten artean hazi zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Berak ongixko ezagutzen zituen herritar inuitekin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

'Milesker,' esango du andretxo inuit zahar batek, saretik libratu eta bere bizilekurantz abiatu orduko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Inuit herriaren ordezkaria.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Inuit jendeen sinesmenean, itsas sakonean jarraitzen du Sednak, gizakien aurka itsas ekaitzak sortzen.  Berria - Gaiak   2004-03-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuten inuitek (3)


inulina iz

Inulina da prebiotikoetako bat.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Zainzurietan, orburuetan, patatetan... aurki dezakegu inulina; normalean, landare jatorriko produktuetan beti.  Berria - Gaiak   2004-08-29


inurri (167 agerraldi, 58 liburu eta 17 artikulu) 1 iz intsektu himenoptero txikia, arrez, emeez eta langileez osaturiko talde handiak eratuz inurritegian bizi dena (Formicidae familia). ik txindurri; xinaurri.

Inurriak, herri ahula izan arren, udan beren ogia ziurtatzen dutenak.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,25

Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek, guztiz samurtzen zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

Zoaz inurriagana, alfer hori! begira nola jokatzen duen, eta ikasi.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,6

Inurriak bezain langile.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Haren lana inurri batena izanen baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 51. orr.

Gu lanean aritu baikara, isilean bai, baina baita etengabe ere, inurriak bezala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 63. orr.

Bata bestearen atzean, inurrien gisan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 85. orr.

Omsk barnean soldadu tatariarrak inurriak bezain ugari ageri ziren karrika eta plazetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Inbaditutako lurraldean inurriak bezala ohi dabiltza zelatariak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Armada portugaldarra inurri zurien multzoa bezalakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 341. orr.

Gero, inurri-langile saldo bat bailiran, txosnak desmuntatu eta joan egin ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 62. orr.

Inurrien kontrako hautsak hartu eta goizeko kafesnean pitinka zerbitzatu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

2 (izenondo gisa)

Zeren, baldin anaiak hartza akabatzen bazuen, are jigantago eginen baitzen ene begien aitzinean, eta ni tipiago eta inurriago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 204. orr.

3 irud

Orduan kezka zahar baten inurria igan zitzaigun bihotzaren mimikoraino.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.

Umeek haren gorputza ukitzen zuten bakoitzean inurriak sentitzen zituzten goitik behera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 73. orr.

Idazleen gauza da, denbora eta sarritan bizitza osoa letrak diren inurrien ilara amaigabeak antolatzen ematea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.

Zeren zinez baitzirudien ezen gaitzari gaitzagoa zerraiola, fortuna gaixtoaren inurriari hegalak sortu balitzaizkio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahai gainean azukreontzia, inurri ilara batekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.

Inurri ilara bat ere ikusi nuen koadrotik irteten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 182. orr.

Nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 144. orr.

Inurri izaerako jendea.  Berria - Kultura   2004-12-01

Bere hazpegi ilaun ederrak gogortzen zituen eta inurri lanari ekiten zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Sumindu egiten nau nire atzean begi eta gogoeta galduen inurri mugimendu hori sentitzeak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 205. orr.

Bere inurri-zuhurtasunarekin, diru kopuru bakoitzarekin zenbat plazer lor zitekeen kalkulatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Batzuetan inurri orbanak agertzen ziren lurrean, beren hegalekin, edo landare-zorrien tortikak landareetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Erle-abaraskak eta inurri-koloniak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen; haren luma hautsez eta lurrez zikinduek sorgin-belarren buruen antzera egiten zuten inurri-azkura.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Inurri itxura hartzen duten armiarmak, atzealdean beste "buru" bat duten tximeletak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Altzairuzko lehoi-inurriak eta mantikorak, zementuzko zikoinak, zurezko neskato abstraktuak eta alanbre herdoilduz egindako mutikote geometrikoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi inurri (3); eta inurri (8); inurri bat (12); inurri ilara (3); inurri lana (4); inurriak bezala (5); inurrien moduan (3)


inurridura iz gorputzaren adar bat inurritzean sentitzen den azkura mingarria. ik txindurridura.

Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen, baina ferrya ontziralekutik ibaiaren ur izurtuaren gainean zamalkatzen aldentzean, halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Pilula bat irentsi eta halako inurridura bat sentitu zuen zainetan, ohiko inurridura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.


inurrijale izond inurriak jaten dituena.

Tximino, suge, krokodilo, hartz inurrijale edota arantzurdekia, horra eskaintzen zitzaigun aukera parebakoa  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 279. orr.


inurriola iz

Eguraldi onak inurritegia inurriola egiten du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.


inurritegi 1 iz inurrien bizilekua, lurpean edo zuhaitzen enborrean eginiko igarobidez eta gelatxoez osatua. ik txindurritegi.

Inurritegi bat zirudien gure etxeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Zinez, inurritegi bat zen Amsterdameko auzo hura, gauerat zabaldua...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 476. orr.

Nik inurritegi bat daukat buruan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 95. orr.

Ene etorrerak lanean jarria zuen mamuen inurritegi hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Arrantzako txalupek inurritegi duten portu zaharragatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Metroko atariko inurritegiaren inguruan ahal zuen apurra bizkortu du pausoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 33. orr.

Gizonaren gurtzan oinarritu nahi izan ditu, norbanakoaz harago, nork bere buruarekiko eta hurkoarekiko duen jokaera ez dadin izan termita inurritegiko ohituretarako konformismo itsua, maitasun jarduera librea baizik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 170. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Geroago, ordoki soil zabalak [...] jende inurritegi bihurtzen dira.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Zantarra iritzi nion Atenasi, balkanikoa, [...], hiriska bat, ia herriska bat esango nuke, levantinoa, jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

N. jaun artistak, iparreko hiri inurritegi langile batean jaioa izan arren, oso gogoko duela hegoaldeko hiriak eta lurraldeak bisitatzea, usaintzea, dastatzea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 253. orr.

Banuela galdera anitz egiteko: nire burua galdera-inurritegi asaldatua zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inurritegi bat (3)


inurritu, inurri(tu), inurritzen da/du ad gorputzaren adar batean, jarrera txar baten ondorioz edo, azkura mingarria sentitu. ik txindurritu.

Hura joan eta gero, planetak jiraka jarraitu zuen, baina jiratze hark ez zidan ekartzen lehen bezalako zorabio gozorik, urdailaren ahoa inurritzen zidan hura bezalakorik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Elbarria ez balitz, hankak inurrituak zituela esango zukeen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Whiskyaren beroa sabelean eta atzamarrak inurriturik, Jimmy Herf zazpietan iritsi zen Park Avenuera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 516. orr.

Jimmy bere aulkian eserita zegoen hankak inurrituta zeuzkala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Belaunak minduta eta oinak guztiz inurrituta bukatzen dugu beti.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.


inurritxo iz adkor inurria.

Imajina ezazue burdinazko bola bat, mundua bezain handia, eta bola hartan inurritxo bat korrika txikian jira eta bira etengabean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 182. orr.

Berak ez zituela behar bostehun zendu haiek arratsalde-pasa pollit bat egiteko, nahikoa zuela inurritxoekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.


inusturi (2 agerraldi, liburu 1ean; orobat iñusturi 2 agerraldi 2 liburutan) iz trumoia. ik ihurtzuri.

Autoan sartuta inusturiak legez igaroko zuten Sukarrieta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 16. orr.

Arbolaren adarretarik hara airean hedatu da izua, ortzian inusturia baino biziago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Zugaitz, etxe, laño, danak dardarizaturik, zeuzkan aldagoik eta iñusturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.


inusturi (2 agerraldi, liburu 1ean; orobat iñusturi 2 agerraldi 2 liburutan) iz trumoia. ik ihurtzuri.

Autoan sartuta inusturiak legez igaroko zuten Sukarrieta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 16. orr.

Arbolaren adarretarik hara airean hedatu da izua, ortzian inusturia baino biziago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Zugaitz, etxe, laño, danak dardarizaturik, zeuzkan aldagoik eta iñusturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.


inutil 1 izond gauzaeza.

Pierranoren seme inutilaren soldadugora ez joateko eskaera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 169. orr.

Norbera baino inutilagoen premia bada beti.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 20. orr.

Ezagutza mota hau eta logika binarioa morrontzak konsideratzen ditu, gauza pobre eta idorrak, bakarrik inutilenak agintera [...] eramateko balio dutena.  Berria - Kultura   2004-03-31

Ez zen harritu batere, erabat inutiltzat nindukan eta.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 82. orr.

Ez dakit beste ezer egiten, inutil bat naiz.  Berria - Kultura   2006-01-08

Auherretan kontatzen ninduten, inutiletan, independentista anitz eta friboloetan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.

2 alferra, alferrikakoa.

Loak eraman aitzin, bilkuraren tentsio bizkar mazelatik are urruntzen ninduten bizpahiru gogoeta inutil neramatzan oraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

Anderearen solasei kasu egiteko baztertu nituen ene pentsamendu inutilak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 86. orr.

Ardiak eta dortokak direla animaliarik inutilenak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inurritegi bat (3)


inutilidade iz ezgaitasuna.

Ez omen diote inutilidade totala eman nahi.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 40. orr.


inutilkeria iz alferrikakotasun gaitzesgarria.

Azpi izenburua, berriz, Inutilkeriaren balioaz bi solas.  Berria - Kultura   2006-02-11

Ironia doi bat, inutilkeriatik fitsik ez duen horretaz mintzatzeko.  Berria - Kultura   2006-02-11


inutiltasun iz alferrikakotasuna.

Inutiltasunaren unibertsaltasunaren ateak jotzen ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.


inuxente (53 agerraldi, 28 liburu eta 4 artikulu; ETCn 273 agerraldi; orobat inuxent g.er.) izond adkor inuzentea. ik inoxente.

Irribarre eginez, begirada inuxente batekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 206. orr.

Ausaz garai inuxente haietan baizik posible ez zen gauza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 401. orr.

Zozoak beti ahoa zabalik ibiltzen dira, deneri konfiantza egiten... aire inuxenta batekin...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 75. orr.

Haren akatsak inuxenteak iruditzen zitzaizkion, ume-akatsak, errukia eta gupida merezi zutenak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.

Amona, bere berekoian, bularreko haur bat bezain inuxente eta tolesgabea zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

Nire zalantzak ditut, ez naiz hain inuxentea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.

Inuxentea zara, oso, eta emakume bat zuri galtzak jaisten saiatu arte ez zenioke susmorik hartuko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 42. orr.

Makinazioaren engranajearen beste zati txiki bat ziren, ala, neu bezala, inuxente dohakabe batzuk?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 150. orr.

-Hauxe inuxenta!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.

Nik, badaezpada ere, bihar egingo diet proposamena, Inuxente egunez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inuxente (3); inuxenten eguna (3)


inuxentekeria iz adkor inuzentekeria.

Neskatoei inuxentekeriak esaten.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 18. orr.

-Ezebez, inuxentekeri itzelak, txorakeriak, baserria, baserria txuria zela, zerua urdiña, gure baso berdeak eta dena holako txotxolokeriak!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 148. orr.

Demokrazia sakralizatu duen [...] aingerukeria edo inuxentekeriatik bakarrik uler daitezkeela objekzio horiek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 95. orr.


inuxenteki adlag inuzenteki.

Balzac idazlearengan «inuxenteki» identifikatzen omen zen.  Berria - Kultura   2004-02-26


inuzente (58 agerraldi, 31 liburu eta 14 artikulu; ETCn 821 agerraldi; orobat inuzent g.er.) 1 izond tolesgabea, xaloa; ergela. ik inozente; inuxente.

Neskatila inuzent eta xalo batekin esposatzea lortu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 97. orr.

Hain begirada goxo eta inuzentea zuen! hain berba leun eta faltsua!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 149. orr.

Bazekien maitasun hura ez zela inuzentea eta aldi berean ez zela haragizkoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 102. orr.

Edozer gauza esan, modurik inuzenteenean ere, eta irainduta sentituko zen berehala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Egunik egun inuzenteagoa da koitadua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Ez nion behatu, nik inuzentarena jokatzen jarraitu behar nuen, ez ninduen nire aitorpenaren emaitza ikusteko irrikak galdu behar.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 203. orr.

Egizu orain inuzentearena!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

Eta urtero-urtero herriko inuzentea alkate aukeratzen zuten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Eta inuzente honek zakur hori adiskide nuela pentsatzea ere.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 109. orr.

• 2 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Eta Polly, berriz, ez gisa horretako aipamenak beti deseroso jartzen zutelako bakarrik, baizik eta, bere inuzentean, zuhurki, amaren tolerantziaren atzean zegoen asmoa asmatu zuela pentsatzerik nahi ez zuelako egon zen deseroso.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Inuzente-itxurak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 51. orr.

Hara bi belarri zuri eta begi beltz parea, mihi txiki bat ahotik aterata, inuzente aurpegitxo hori.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 134. orr.

Han bertan bukatuko dugu, Inuzente Egunean.  Berria - Kultura   2004-12-02

4 (adizlagun gisa)

'Ni ez,' esan zuen Inazitok, inuzente.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.

Zenbat denbora ibili ote zen Adan zorion harekin, erabat inuzente?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.


inuzentekeria iz tolesgabekeria.

Haren narrazioek xalotasunari eta inuzentekeriari ihes egiten diote.  Berria - Kultura   2006-04-11

Inuzentekeriak iruditzen zitzaizkidan niri haren mintzagaiak, baina berak munduko gauzarik inportanteenak balira bezala jorratzen zituen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 103. orr.

Arropak garbitu, musika entzun, CNN ikusi hotelean, egunkari honetan inuzentekeriak idatzi... denetik apur bat egin dut okupatuta egoteko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 76. orr.

Joxe Martin da Elvirak zaintzen duen bigarren edadetua, zaharra, agurea, jubilatua... garai bakoitzeko inuzentekeriak aukeratzen ditu bere hitzak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 152. orr.

UCI Pro-Tour desagertu egingo zela irakurri zuela dio norbaitek eta gero, bukaeran, inuzentekeria zela jartzen zuela.  Berria - Kirola   2006-04-05


inuzentetu, inuzente(tu), inuzentetzen da ad ergeldu.

Paisajegintzaren lainopean galduak gabiltza, eta nik Fernando artzainaren begiradatik puska bat eskatzen dut gure begi inuzentetuentzat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.


inuzentzia iz tolesgabetasuna.

Inuzentzia edo tolesgabetasun moduko hori ez zen zintzotasunetik sortua, baizik eta itxurak eta tolesak ("munduaren tresneria ustela", Traherneren hitzetan) ulertzeko ezgaitasunetik; ia autista guztiengan izaten da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Ez dut nire inuzentzia aldarrikatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 227. orr.

Inuzenziaz edo emozioz erreakzionatu dutenak askoz ere argiagoak dira  Berria - Harian   2006-03-24


inzeminatu ik intseminatu.

inzeminazione ik intseminazio.

inzerzio ik insertzio.

inzibilizatu izond ez-zibilizatua.

Beraz, inzibilizatua omen zen basajende gerrazale horri, zibilizazioa ere dexente aitortu ahal dakioke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 97. orr.

Arrantzale eta bateleren Pasaia ez da inzibilizatua, baizik naturala; Donostia hiritartua -liberala- ez da zibilizatua, baizik desnaturaldua soil-soil.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.


inziblilizazio iz gizalegerik eza.

Zibilizazio egoeran da arriskutsua krudeltasuna, kaltetutako izakiak ia sekula ez duelako izaten laidoari erantzuteko beste indar; baina inzibilizazio egoeran, indartsuaren aurka gauzatzen bada, honek erantzun egingo dio, eta ahularen kontra egiten bada, berriz, naturaren legeen arabera, indartsuari men egiten dion izaki bat kaltetzen denez soilik, ez da inolako arazorik sortuko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.


inzineradora iz erraustegia.

"Inzineradorarik ez", "estradiziorik ez", "agresiorik ez"...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.


inzpektore, inzpektur ik inspektore.

iodatu izond iododuna.

Gatz iodatuaren aldeko kanpaina.  Berria - Gaiak   2004-12-23

OMEk dio egunean 5 gramo gatz iodatu hartu behar dela gehienez.  Berria - Gaiak   2004-12-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatz iodatua (3); gatz iodatuaren (5); gatz iodatuaren aldeko (4); iodatuaren aldeko (4)


iodo 1 iz gai bakuna, halogenoen sailekoa, berotzean lurrin moreak eratzen dituena (I; zenbaki atomikoa 53).

-Iodoa eman duzu. Izan ere, lurrak iodorik ez badu, han hazitako landare eta animaliek ere nekez izango dute.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Tindufeko uraren gehiegizko iodoak zikindutako hortzak agerian dituzte.  Berria - Harian   2005-07-17

Jatorrizko molekulan han-hemenka kloroa, bromoa, iodoa eta beste atomo batzuk erantsita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Edari beroak, gargarak egitea, iodo igurtziak. Valium potoa iodo potoaren alboan herdoilari itsatsirik ikusi nuenean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 75. orr.

Iodo pilulak ordezkatzen zituzten gozokiak ere banatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Aireak iodo usain bortitza hartzen duelarik haizea itzultzen den aldian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Iodo faltak sortzen dituen osasun arazoak.  Berria - Gaiak   2004-12-23

OME Osasunerako Mundu Erakundeak Iodo gabeziak munduan izenburuko txostena argitaratu zuen herenegun.  Berria - Gaiak   2004-12-23

3 iodo tintura

Gaza esterilizatuekin eta iodo-tinturarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 53. orr.

Iodo-tintura urratu eta harramazketarako, metileno-urdina eztarriko minerako, eta "bir" delakoa hazpizarretarako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ioien bidezko (4); sodio ioiak (3)


iododun izond iodoa duena. ik iodatu.

Gatz iododuna ohikoa da denda espezializatuetan. Presta-lana amaiturik, hor ekin zion Bennettek lan benetakoari: antiseptiko iododuna ipur-masailean kotoi-zati batez eman, eta anestesia lokala injektatu zion, batere dardararik gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.


iodoformo iz iodoz, hidrogenoz eta karbonoz osaturiko gaia, antiseptiko gisa erabiltzen dena.

Hango airean alkohola eta iodoformoa antzeman zitezkeen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.


ioduro iz iodo gatza.

Zilarrezko ioduroz Pekin gainean dauden hodeiak bonbardatuko dituzte, euria egin dezan.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Hodeiak zilar iodurozko partikulekin bonbardatuz sortzen zuten euria.  Berria - Gaiak   2004-08-11


ioi 1 iz karga elektrikoa duen atomoa edo atomo saila.

Atomoen desintegratze elektrolitikoaren bidez, oraindik ondo ezagutzen ez diren ioi eta elektroi horiek azaltzen dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Izatez, ioien mugimenduaren bidez transmititzen da seinalea, modu korapilatsu baina eraginkorrean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Koralak, maskordunek eta zenbait plankton motak itsasoko ioi karbonatuen beharra dute.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Gaur dakigunaren arabera, ikusmeneko unibertsoa atomo baten parte txiki bat izan liteke, ioiz osatua, animaliaren baten bizi isurkinetan (eter argiduna) flotatuz legokeena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.

Pentsamendu zientifikoaren gaurko joerak ioien teorian bilatzen du oinarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 203. orr.

Xenon gasaren ioiak jaurtita lortzen du bultzada motorrak.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Eguzkiaren indarrak elikaturiko ioien bidezko propultsioa erabili baitu ESAren zunda batek.  Berria - Gaiak   2004-11-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ioi multzo handi batek kapilarretarako bidea egin duenean, haien karga positibo metatuak karga negatiboa duten ioiak (kloroa, adibidez) erakartzen ditu gai irazitik odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Ioi bidezko propultsio motorra. Irazi egiten zian, ordea, ur hori, eta ioi-trukezko araztailu batetik pasarazten. larru-zurragarri organikoak polifenolak dituk, ez duk munduan erretxina ioi--trukezkorik hura geldiaraziko duenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sodio ioiek karga positiboa dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Kaltzio ioien kontzentrazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Zitrato edo oxalato ioiek berehalaxe desagerrarazten dituzte kaltzio ioiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.

Zundak xenon ioizko motorea abiatu zuen astelehen arratsaldean.  Berria - Gaiak   2004-11-17


ioniko izond ioiei dagokiena.

Elikagai falta, tenperaturaren gorakadak eta inguruko baldintza ionikoen aldaketak ura falta denean edo ur gehiegi dagoenean gertatzen diren aldaketak horietako batzuk besterik ez dira.  Berria - Gaiak   2004-01-22


ionizatu, ioniza, ionizatzen 1 da/du ad ioi bihurtu; ioiak eratu.

Haizea ionizatu egiten da, eta elementu positiboak eta negatiboak banatzen ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.

Gasa ionizatzeko, eguzkiaren indarra erabiltzen du zundak.  Berria - Gaiak   2004-11-16

X eta gamma izpien erradiazioak, ordea, ez du atomoaren energia aldatzen, baina elektroiekin topatu bezain laster, atomoa ionizaturik (elektroi gutxiagorekin) utziko du.  Berria - Gaiak   2004-11-25

2 (era burutua izenondo gisa)

Behaketen bidez ikusten ahal da zulo beltzen inguruetan hodei ionizatuak daudela.  Berria - Gaiak   2004-11-25


ionizazio iz ionizatzea.

Ionizaziorik gabeko erradiazioak giza osasunean duen eragina.  Berria - Gaiak   2004-01-15


ionosfera iz atmosferaren goialdeko geruza ionizatua.

Ionosfera atmosferaren hirugarren geruza da, eta Lurretik 50 kilometrora hasi eta 500 kilometroko altueraraino iristen da.  Berria - Gaiak   2004-05-23

HAARP antenez baliatzen da ionosferara uhinak bidaltzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Lur planetaren atmosfera inguratzen duen burbuila bat da ionosfera.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Uhinak ionosferako puntu bakarrean biltzen dira, eta 10 gigawateko indarra lor dezakete.  Berria - Gaiak   2004-05-23


iota iz

Ez ziren iota batez ere aitzinatuak, greziarrek esango zutenez; eta abenduan sartuxeak ziren, dagoeneko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Dogmatik ez zuen iota bat kenduko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 94. orr.


ipar (orobat ifar g.er.) 1 iz iparraldetik datorren haize hotza. ik beherago 12.

Ipar hotza zebilela, ipar gorria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

Denean sartzen baitu muturra ipar finak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Hark nahi duenean hegohaizeak jotzen du, bai eta ipar bortitzak eta haize erauntsiek ere.  Elizen arteko biblia   Si 43,16-17

Iparra muturra sartu nahian dabilkeenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

Iparra ta hegoa alkarri obeditzen hasiz gero, lehortea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.

Euri xehea, iparra laster.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

Iparra dagonean, jakea soiñean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Aire-pistan, izotza botatzen ari du ia, eta iparrak jotzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Iparrak euria dakar, mihi gaiztoak aurpegi ilunak.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,23

2 iparraldea.

Guk ez dugu ez ipar ez hegorik, ez ekialde ez mendebalik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Ipar zein Hegoko pertsona pobre guztien beharrak asetzera.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 46. orr.

Eskerrak ipar samarrean bizi garen...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.

Sortzeko ametsa ipar hartuta. gero eta gatazkatsuagoak ziren hegoalde garatu gabearen eta ipar industrialaren arteko harremanak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 74. orr.

Tamalgarria, halaber, ipar urruneko jendeen nondik norakoak ulertzeko ez gauza izatea ni.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 123. orr.

Ipar urruneko erresuma batean eta hizkuntza barbaro batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.

3 irud ik iparrorratz 2.

Bazekien saiakera edo dena delako haiek nobela zutela jomuga, itu, ipar.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 98. orr.

Orain, noraezean dabil, iparra galduta, ikurrik gabe, gose diren jokalaririk gabe.  Berria - Kirola   2006-04-12

Arratsaldeko 7'00etan, jautsi baino lasaiago igan gira denak autobuserat, oroigarriak eskuan, xapelak buruan eta iparra galdu gabe...  Herria   2005-06-23

Partidaren erritmoa aldatu eta arriskatzeari ekitearekin bat, Barriolaren defentsa apurtu, eta iparra galarazi zion.  Berria - Kirola   2004-12-28

Ez berak ez taldeak ez dute iparra aurkitu.  Berria - Kirola   2006-04-06

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskala [...] da epaileari iparra markatzen diona.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren ile grisak, halako gris uher batekoak, ipar herri batzuetako biztanleak erabiltzen dituzten ilezko kapeluen antza-edo zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 365. orr.

Ez litzaioke gure Ipar herrialde ergeletan [...] egingo arrotzari honelako harrerarik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Apartamentu txiki bat hartu zuten errentan hiriaren ipar-aldiriko bizigunean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Espainiako ipar eskualdea polliki polliki urratzen ari naiz, urratsez urrats.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Lapurdiko ipar kostaldea.  Berria - Kultura   2004-10-06

Matterhorneko ipar hormaren eitea hartu dio Txusmak lehen eta bigarren kanpamenduen artekoari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

Zehazkiago, gazteluaren ipar dorrea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Ipar aire karroinduak bizi-haztu isiltasun bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Ipar latitudearen 80 gradutan nago.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.

Ipar latitudeko hogeita bost graduan jarri zuela bere ezarlekuen muga.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

Batez ere ipar partean eta mendialdean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 91. orr.

Duckbill delakoa uhartearen ipar muturra da. Ipar puntatik zuzen honuntz haize polarra abiatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Hotz ikaragarriak eta kizkurgarriak sortzen diren ipar eremu haietatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Mediterraneoko eta Ipar Itsasoko portu-hirietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Edo Ipar Carolina edo Hego Carolina izan behar du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.

Mundu islamikoko asiar eta ipar afrikar probintzietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

Hegoaren ondotik, ipar euria gogotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

Ipar-euria, hogei eta lau orduko euria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

5 iparreko izond ik iparralde 2.

Iparreko herrialdeetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.

Iparreko Errusian eta Siberian.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.

Iparreko hizkuntza batzuek kontsonanteak metatu dituzte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.

Baina Iparreko alaba da, izatez; lainoa bezala uxatzen du eguzkiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Iparreko Itsasoan eta Itsaso Baltikoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Iparreko hiriren bat.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 129. orr.

Iparreko mito paganoei buruz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.

Azpiko lur horietan, ez da iparreko izarra ikusten baizik eta bertze bat, […] Antartika deritzana.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 94. orr.

Usmatuak zituen iparreko haizea, haizeboladek bultzatuta ailegatzen ari ziren musika berriak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Iparreko dorrearen bila gabiltza gu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Katalunia iparreko lurraldeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Ternuako iparreko lehorretaraino.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Haizea iparrekoa dela usnatu eta ezkerraldetik zeharkatu du kalea.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 50. orr.

6 frantzi ipar ipar haize mota bat. ik beherago 11.

Haren babesean, haize kontinentala, gurean frantzi-iparra deitzen dioguna, bidaltzen digula, zerualdeak lehortu eta garbitu ohi dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Frantzia aldetik datorrena, frantzi-iparra deitzen zaion hori, goia lainoz garbitu, eta giro lehor hotza ekarriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

7 ipar bele bele mota bat.

Evans jauna, ez duzu bada ipar-beleak hiltzeko riflerik izango?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 131. orr.

Beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Ipar-beleek karranka lakarra egiten zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

8 ipar beltz ipar haize mota bat.

Haize polarra esanda ez dakit antzemango dion gure baserritarrak, ipar beltza deitzen baitio berak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Ipar-haundi, itsasaldetiko trumilkakoa, ipar-beltza, zapa datorrenean; ipar-gorri, Frantzia aldetik lehorrago baina seko hoztuta datorrenean...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Bai zera, ipar beltza zabilek, ekaitza dakarren haizea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.

Ipar beltz horrekiko fronteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Ipar baltz petralarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 195. orr.

Ez da ipar beltz horietakoa iritsi zaiguna, udazkena sendo kastigatzen duen horietakoa; hau, itsasoko ipar-mendebal umela da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Laino eta hodei-masaok azpi-azpitik, tripa-beltz dakartzanean, Ipar-beltza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Horren arriskua ohi du, gutxitan bada ere, ipar beltz narrastiak: Ipar beltzak ondore gaitzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

9 ipar-ekialde (244 agerraldi, 24 liburu eta 69 artikulutan; orobat iparekialde g.er. eta iparrekialde g.er.) ostertzeko zortzi puntu nagusietako bat, iparraldearen eta ekialadearen erdian dagoena. ik beherago 21.

Austrasiak gaur egungo Frantziako ipar-ekialdea, Alemaniako hego-mendebaldea eta Herbehereetako zati bat hartzen zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.

Kurdistanen, Irak iparekialdean.  Berria - Mundua   2004-05-13

Danimarkaren mendeko uhartea, Kanadaren ipar-ekialdean, Australiaren ondoren munduko handiena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Eskuin aldera jarria dut arreta, ipar-ekialdera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

Ramalatik 50 kilometro iparekialdera.  Berria - Mundua   2004-02-13

Hego ekialdetik ipar ekialdera zihoan lur arrasetik ia nabarmendu gabe, estepa bera zuela haran bakar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 237. orr.

Ipar-ekialdeko haize hotz kontinentala iristen zaie.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Mediterraneo Itsasoaren siriar ertzetik Homo Agricola-ren ipar-ekialdeko aurrepostuetaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Elurra ere egingo du toki askotan, ipar-ekialdeko haizeak eraginda.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Indiako hegoaldeko salerosgaiak Indo eta Oxus ibaietatik eta Kaspio itsasotik iristen ziren mendebaldera, eta iparrekialdekoenak, berriz, Seratik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

· Depresio horrek berak haize indartsurik ez normalean, baina bero lamadak bidaltzen ditu goranzka eta ipar / ipar-ekialderantz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Ipar-ipar-ekialdez baino ez nago zoro; haize hegoarekin ongi bereizten dut belakitik belatza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.

10 ipar-ipar

Klima polarra deitzen dioguna, Alaskan, Kanadan, Groenlandian eta Errusiako ipar-iparrean daukagu, eta noski, Antartidan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 484. orr.

Ipar iparreneko parajeotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

11 ipar gorri (orobat ipargorri g.er.) ipar haize mota bat. ik gorago 6.

Eta zein da ipar-gorria? Frantzia aldetik datorrena, frantzi-iparra deitzen zaion hori, goia lainoz garbitu, eta giro lehor hotza ekarriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Ipar-haundi, itsasaldetiko trumilkakoa, ipar-beltza, zapa datorrenean; ipar-gorri, Frantzia aldetik lehorrago baina seko hoztuta datorrenean...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Haize bilauak eta beldurgarriak izaki, izen asko erantsi zaizkie: Ipar-gorria, Haize gorria, gose haizea, izotz haizea...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

Artean ere, ipar hotza zebilela, ipar gorria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

Nafarroako Erriberan, hain ezaguna den ipargorriak bortitz jo zuen atzo han.  Berria - Kirola   2004-03-24

Nafarro aldetik datorren ipar gorri sarkor txorrotx horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

12 ipar haize (orobat iparraize g.er.) iparra.

Ipar-haizeak, halere, hodei ilunak zekartzan itsasaldetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 113. orr.

Haize-erauntsia hegoaldetik irteten da eta hotza ipar-haizetik.  Elizen arteko biblia   Jb 37,9

Bertako mitologian ipar haizearen seme Butes erlezaina omen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Ipar haize fina zebilen, bide bazterreko gaztainondoen hosto artean txistuka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

Ipar haize meheak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Aski goizetik hasi ziren ume-multzo zalapartariak iparraize hotza nolazpait goxatzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.

Ipar haize beltzak, kilin kalanka darabilzki lehiatilak aitonaren etxean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Uda partean, ipar haizetan, arratsaldez, iturriaren gerizpean biltzeko ohitura zutela apaizek euren tertuliak egiteko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

13 ipar handi ipar haize mota bat.

Ipar-haundi, itsasaldetiko trumilkakoa, ipar-beltza, zapa datorrenean; ipar-gorri, Frantzia aldetik lehorrago baina seko hoztuta datorrenean...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Zakar eta gozakaitz datorrenean, bolada astinzale bortitzekin, Ipar haundia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Ez halere, barrualdetik eta Nafarroako mendi babesetan direnek, Erribera aldean-eta: Ipar handia sartu da, eta badator lanbroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

14 ipar-hego

Teoriaren printzipio orokorra baliagarria gertatzen da oraindik ere sektore mailan eta orobat Ipar-Hego harremanetan Ipar-Hego inbertsioen fluxua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

1970eko hamarraldiaren erdialdean Ipar-Hego elkarrizketak hasi ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Era horretan, Ipar-Hego zorpetze ziklo berria jarri da abian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Ilargiak ez dakit, baina aztertzekoa litzateke ipar-hegoek eragiten dieten edo ez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Lau burdinak seinalatzen zuten ipar-hegoak eta sortalde-mendebalak norantz ziren.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.

15 ipar hemisferio

Keopsen piramidea Gize-n dago, 30°ko latitudean, ipar-hemisferioan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Izekok egindako artilezko jertsea (ipar-hemisferioko lodiena, egilearen esanetan).  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

Berotzea ipar hemisferioaren iparraldean gertatu da batez ere.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Esne Bideko ipar hemisferio osoa arakatu nahi dute teleskopio horrekin.  Berria - Gaiak   2006-04-16

16 ipar-mendebal1 (orobat iparmendebal g.er.) ipar-mendebaldeko haizea.

Mendebala eta ipar-mendebala ohi baitira nagusi neguaren bihotzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

Ipar mendebala ez denean, hodei busti umelez bazterrak zirtatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Ez da ipar beltz horietakoa iritsi zaiguna, udazkena sendo kastigatzen duen horietakoa; hau, itsasoko ipar-mendebal umela da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Iparmendebalaren enbata sartzen baita zapa-zapa, euri merke eta umela noiznahi botatzen duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

16b ipar-mendebal2 (orobat iparmendebal g.er.) ipar-mendebaldea.

Zorigaiztoz, goi ipar-mendebalaren aldetik sartzen zitzaigun haizearen mende.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 156. orr.

Haize bolada iparmendebaletiko horiek tentetzen badira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

San Petersburg Ipar-Mendebaldeko koroa, muga eta atea da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 240. orr.

17 ipar-mendebalde (236 agerraldi, 25 liburu eta 70 artikulutan; orobat iparmendebalde g.er.) ostertzeko zortzi puntu nagusietako bat, iparraldearen eta mendebaldearen erdian dagoena. ik beherago 20.

Hego-mendebalde eta ipar-mendebaldera begira dagoen Kretako portu horretan.  Elizen arteko biblia   Eg 27,12

Ipar-mendebaldea izan da Justxenkoren garaipen eremua.  Berria - Mundua   2004-11-30

Irango ipar-mendebaldean ez baitute egiten farsiz, hizkuntza ofizialaz alegia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 125. orr.

Afrikako ipar-mendebaldeko kostaldera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Hudson ibaian jotzen zuen iparmendebaldeko haize indartsuan gaindi hegaz zebilen kearen pare.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Indiako Britainiar Inperioaren ipar-mendebaldeko mugan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

18 ipar-orratz ik iparrorratz.
19 Ipar Polo (orobat ipar polo) ik Iparburu.

Peary iritsia zen Ipar Polora.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Ipar poloko aire poltsa handi hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.

Iberiar penintsulatik Uraletaraino eta Ipar Polotik Afrika iparralderaino.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 279. orr.

Ibaietatik iristen zen ur hotza, ur gazi pisua baino arinagoa izanik, itsas gainean zabaldu, eta han jelatzen da, hotzari eta ipar poloetako jela hormatuei eutsiz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Ilargiko ipar-poloko puntu batean.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Ipar eta hego poloaz harengak egiten zizkidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

20 ipar-sartalde (corpusean iparsartalde soilik; 3 agerraldi 2 liburutan) ipar-mendaebaldea.

Paradisua ipini zuen maparen iparsartaldean, eta Europa, Asia eta Afrikaz gainera terra incognita bat itsasoaz bestaldean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

Iparsartaldeko haizeak joko du, euriarekin eta behelainoarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

· Ipar-iparsartaldez, bestela ez da berdin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

21 ipar-sortalde (3 agerraldi 2 liburutan; orobat iparsortalde 10 agerraldi liburu 1ean) ipar-ekialdea.

Iparsortaldean giroa argiagoa da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Ebro ibaiaren adar bat, Lleidatik pasatzen dena, Espainiaren ipar-sortaldean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Beribila ahal bezain zuhurki zihoan, zuzen, ipar sortaldeari buruz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 112. orr.

Iparsortaldeko haizea izango duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Eta iltze herdoildu berbera erabiliko duzu, letreroa iparsortalderantz apuntaturik lotzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 325. orr.

22 ipar tente ipar haize mota bat.

Goiko iparrekoak dauzkagu gero, Ipar-tentea, hotza, elurretara aise jotzen duena, baina prezipitazio gutxiagoz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

23 ipar txiki ipar haize mota bat.

Eta ekialdeko ukitua duela, baina Pirinio eta Auñamendi elurtuetatik pasatutakoan, hozkirria eraginez datorrena, ahulago, horri Ipar ttikia deitu izan zaio, nafar gorria ere bai, Ipar gaiztoagoaren koloretik baduelako, eta nafar-haize ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

Aldiz, etzanago ia, nafarraldetik, barreneko parajeetatik datorkigun haizexka mantsoago horri, ipar ttikia deitzen diogu, edo eguzki-haizea deitu izan zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Kontuz, bada, ipar ttiki negukoarekin, ez da batere beroa-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

24 ipar zuri ipar haize mota bat.

Ipar beltzetik ipar zurira aldatzen ari zen haizea, eta airea altzairu-koloreko distira fina hartzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

Ibaiaren kanaletik sartzen zen ipar zuriak ez zekarren, ordea, euri-usainik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.

Ipar zuriak zerutik erauzia du hezetasun eta lanbro gehiena, eta autotik ikusten den perspektiba garbia da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

apaizek ipar (16); apaizek ipar haizeari (16); atzo ipar (7); bai ipar (8); baina ipar (10); baina ipar euskal (8); baiona ipar (19); baiona ipar euskal (15); baita ipar (12); baita ipar euskal (8); bat ipar (12); batek ipar (5); batuko ipar (14); batuko ipar irlandarako (14); da ipar (68); da ipar euskal (48); dago ipar (8); dago ipar euskal (7); dagoen ipar (5); dela ipar (9); dela ipar euskal (5); den ipar (10); dio ipar (5); dira ipar (22); dira ipar euskal (15); diren ipar (12); diren ipar euskal (8); ditu ipar (15); ditu ipar euskal (6); dituzte ipar (9); donostia ipar (5); du ipar (43); du ipar euskal (24); duen ipar (6); dute ipar (28); dute ipar euskal (19); duten ipar (5); edo ipar (25); edo ipar euskal (6); egin zuten ipar (5); egun ipar (5); ere ipar (12); erresuma batuko ipar (14); eta ipar (271); eta ipar ameriketan (6); eta ipar europako (6); eta ipar euskal (117); eta ipar irlandako (7); eta ipar korea (7); eta ipar mendebaldeko (5); ez du ipar (8); frantzia ipar (11); frantzian eta ipar (7); gaur ipar (5); gure ipar (6); hego eta ipar (15); hego zein ipar (5); honen apaizek ipar (16); igandean ipar (5); indiako ipar (8)

ipar afrikako (12); ipar afrikan (11); ipar aldean (11); ipar aldeko (19); ipar aldera (10); ipar aldetik (7); ipar amerika (19); ipar amerikak (6); ipar amerikako (44); ipar amerikan (24); ipar amerikarrek (5); ipar ameriketako (41); ipar ameriketan (46); ipar ameriketan gaindi (5); ipar ameriketarat (8); ipar ameriketatik (6); ipar atlantikoko (15); ipar atlantikoko itunaren (7); ipar baiona (6); ipar baionako (9); ipar baionan (12); ipar beltza (6); ipar buru (15); ipar buru batzarreko (10); ipar ekialdea (7); ipar ekialdean (38); ipar ekialdean dagoen (5); ipar ekialdeko (43); ipar ekialdera (20); ipar eta (118); ipar eta hego (70); ipar eta hegoaldeko (9); ipar europako (15); ipar europan (9); ipar euskal (1419); ipar euskal herri (51); ipar euskal herria (73); ipar euskal herriak (34); ipar euskal herrian (459); ipar euskal herriarekin (9); ipar euskal herriaren (42); ipar euskal herriarentzat (17); ipar euskal herriari (22); ipar euskal herriaz (5); ipar euskal herriko (597); ipar euskal herrikoak (10); ipar euskal herrikoek (5); ipar euskal herrira (50); ipar euskal herrirako (10); ipar euskal herritik (16); ipar gorria (7)

ipar haize (16); ipar haizea (10); ipar haizeak (14); ipar haizearen (6); ipar haizeari (16); ipar haizeari aldarea (16); ipar hego (19); ipar hegoa (7); ipar hemisferioan (12); ipar hemisferioan negua (6); ipar ipar (12); ipar irlanda (13); ipar irlandak (6); ipar irlandako (88); ipar irlandako legebiltzarra (5); ipar irlandako polizia (9); ipar irlandako poliziak (5); ipar irlandan (15); ipar irlandarako (31); ipar irlandarako estatu (14); ipar irlandarako ministro (5); ipar itsasoan (9); ipar itsasoko (20); ipar itsasoko brent (6); ipar karolinako (12); ipar katalunia (13); ipar katalunian (11); ipar korea (52); ipar korea eta (7); ipar koreak (38); ipar koreako (44); ipar koreako agintariek (6); ipar koreako gobernuak (5); ipar korean (13); ipar korearen (10); ipar koreari (8); ipar koreatik (6); ipar mendebaldea (7); ipar mendebaldean (37); ipar mendebaldean dagoen (9); ipar mendebaldeko (41); ipar mendebaldera (14); ipar osetia (10); ipar osetiako (30); ipar osetiako beslan (6); ipar osetian (14); ipar poloan (6); ipar poloko (5); ipar polora (7); ipar renania (5); ipar uribe (14); ipar uribe eta (5); ipar uribek (10); ipar uribeko (12); ipar zein (11); ipar zein hego (6)

iran eta ipar (5); izan da ipar (6); kilometro ipar (9); nafarroa eta ipar (8); nafarroako eta ipar (5); nafarroan eta ipar (5); nato ipar (5); nato ipar atlantikoko (5); nola ipar (5); sumatrako ipar (5); zein ipar (6); zen ipar (31); zen ipar euskal (15); zion ipar (7); ziren ipar (14); ziren ipar euskal (9); zituen ipar (8); zuen ipar (25); zuen ipar euskal (7); zuten ipar (10)

da iparra (5); eta iparra (10); eta iparraren (5); eta iparreko (13); hegotik iparrera (5); iparra eta (21); iparra eta hegoa (12); iparra galdu (12); iparra galduta (22); iparra hegoa (13); iparraren eta (9); iparraren eta hegoaren (9); iparreko infernua (7); iparretik hegora (10)


iparamerikar ik iparramerikar.

Iparburu (orobat iparburu eta Ipar Buru g.er.) iz Ipar Poloa.

Hegoburuan eta Iparburuan izotza nola urtzen ari den aztertu behar zuen.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Ondorioz, itsasoak goiti ari, Iparburuko hormaguneak urtzen, sasoinak aldatzen.  Herria   2005-09-15

Edo bestenaz arrunt hormatua, Ipar Buruko izotzak estalia bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 153. orr.

Noranahi joanen naiz zure bila, baita Alemaniara ere, baita Iparburura ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 19. orr.

Bizkarrean, iparburura doazen haitz biluzi alimaleak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 141. orr.

Gero, Iparbururaino iristeko grina sortu zitzaion gizon zuri europarrari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Mikel Alvarez bizkaitarrak Iparbururainoko espedizioa kausitu du.  Herria   2004-04-29

· Mars Expressen gailu sofistikatuek hartutako irudiek urtarrilaren 18an hartutako irudiak dira, gainera, «garbi» erakusten dute karbono dioxido banaketa desberdina dela iparburuan eta hegoburuan  Berria - Gaiak   2004-01-24


iparekialde ik ipar 9.

ipargoi iz ipar haizea.

Ipargoia- hau da erderazko Norteri dagokiona. Ipargoiko aizea, geiago barik, bat batera ta guztizko asarre amorratuan sartu zan Arranondoko erritxoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 142. orr.


ipargorri ik ipar 11.

iparkorear (orobat ipar korear g.er.) izlag/iz Ipar Koreakoa, Iparkoreari dagokiona; Ipar Koreako herritarra.

Lehenik, Ipar-Korear Pyongyangeko gobernu komunistak aitortua du bide hortarat heldua dela.  Herria   2005-02-17

Gaur egun, Kim Jong Il presidente duen herrialdetik alde egin duten 5.000 iparkorear bizi dira hegoaldean.  Berria - Mundua   2004-07-28

Gaur Seulera beste 200 inguru iparkorear iristea espero da.  Berria - Mundua   2004-07-28

Betiereko presidentea da Kim Il Sung, iparkorearren betiereko eguzkia, Armada Gorriaren eguzkia.  Berria - Mundua   2004-07-09


iparmendebal ik ipar 16.

iparorratz ik iparrorratz.

iparraize ik ipar 12.

iparralde (orobat ipar alde g.er.) 1 iz ostertzeko lau puntu nagusietako bat, hegoaldeari aurrez aurre dagoena. ik ipar.

V-X mende bitarteko Europa gotorleku setiatu bat zen, ekialdean hungariarren inbasioei, hegoaldean musulmanenei eta iparraldean normandiarren erasoei ahal zuen moduan aurre egiten ziena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Eudonen dukatuak sekulako lurralde-sailak zituen -Rodano ekialdean eta Bizkaiko itsas golkoa mendebaldean, Loira iparraldean eta Ebro ibaia hegoan-, eta musulmanak zituen hego eta mendebaldean eta merovingiarrak ipar eta ekialdean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Alboko gela batean iparralde hotzeko olerkariak irakurraldia prestatzen zuten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 47. orr.

Asiako iparralde osoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Alemaniako enperadore Frederiko II.ak Italia Iparraldea kontrolatzen zuen eta Bi Sizilietako erreinua. Inperio horren iparraldea, alegia Kaspio itsasoa Ponto Euxinotik bereizten duen partea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Kaiondotik iparraldera han zegoen beti itsasoa, zelai hondozorurik gabea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Berrehunen bat metro iparraldera zegoen zumardira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Italiako iparraldean lehenik, Alemanian eta Herbehereetan gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Gerora, programa horiek Europa ipar aldean garatu ziren bereziki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

Fraideak inperioaren ipar aldetik zetozen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Rietitik iparralderantz, 4 km t'erdira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Egun haietan ikus zitekeen kometa erakutsi nion, ipar alderantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

Orduan, gu iparralderantz joanen gara, kanal magallanikoetara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Artista-lantegi guztiak bezala, iparralderantz orientaturik zegoen hura ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Veracruz-etik iparralderanzko gasometro bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

2 iparraldeko izond ik ipar 5.

Eta iparraldeko abstemio bat, ikuspuntuetan erradikala, jokamoldeetan puritanoa eta bere lanean ikusmen garbikoa. Iparraldeko herriak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Iparraldeko lurretako mitologiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Haren gogoak iparraldeko lurralde hotz hezeak maite zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Biztanleak iparraldeko lautadetara joanak ziren babes bila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Iparraldeko muga zaintzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 206. orr.

1570etik aurrera iparraldeko merkatari-itsaslapurrek sistematikoki ostu zituzten Mediterraneoko herrialdeak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Espainiarren zapalkuntza eta iparraldeko probintzia protestanteen boikota pairatzen zuelarik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Iparraldeko itsasoan eta Baltikoan. Iturburuak batez ere mendietan eta iparraldeko lurretan bilatu behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Itsaso hau iparraldeko ozeanoko zati bat zela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Iparraldeko konstelazioak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

Frantzia iparraldeko Valenciennes-eko frantziskotar komentuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Estatu Batuetako iparraldeko hiritarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.

Europako Iparraldeko larru esne kolorekoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 213. orr.

Bi polo daudela esan zigun, goikoa iparraldekoa eta behekoa hegoaldekoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Lekurik iparraldekoenetan ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Skagen hirira, Danimarkako iparralderik iparraldekoenean dagoen hirira abiatu ginen nire zalgurdian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 257. orr.

· Ipar eta hegoaldeko euskaldunen artean idazkera bateratzeko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 166. orr.

Gainera, itzala oinarriarekiko zut izateko, ipar-hegoaldeko orientazioan egon behar du oinarriak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alkartasuna iparralde (6); ametsak iparralde (3); ametsak iparralde izoztuan (3); da iparralde (10); da iparralde huntako (4); dira iparralde (3); du iparralde (5); ea iparralde (6); eta iparralde (13); eta iparralde huntako (3); eusko alkartasuna iparralde (6); gure iparralde (4); iparralde eta (27); iparralde eta hegoaldeko (7); iparralde guzian (10); iparralde hau (6); iparralde honetan (20); iparralde hontan (7); iparralde hortan (3); iparralde huntako (43); iparralde huntako euskal (3); iparralde huntakoak (3); iparralde huntan (47); iparralde huntan ere (8); iparralde huntara (4); iparralde huntarik (21); iparralde huntarik ere (9); iparralde izoztuan (3); iparralde nahiz (3); iparralde osoa (7); iparralde osoan (19); iparralde osoko (7); iparralde urruneko (3)

da iparraldea (3); eta iparraldea (22); gaza iparraldea (4); gazako iparraldea (5); hegoaldea eta iparraldea (8); iparraldea bertan (7); iparraldea bonbardatu (3); iparraldea borrokan (11); iparraldea ere (4); iparraldea eta (19); iparraldea eta hegoaldea (7); iparraldea okupatu (4); iparraldea okupatzen (5); iparraldea okupatzen duen (4); iparraldeak bere (3); irlanda iparraldea (11); irlanda iparraldeak (3); irlandako iparraldea (8); italia iparraldea (4); nafarroa eta iparraldea (3); turkiak iparraldea (3); uhartearen iparraldea (7)

afrika iparraldean (12); afrika iparraldean eta (3); afrikako iparraldean (6); afrikaren iparraldean (3); angelu iparraldean (3); atzo gaza iparraldean (6); bagdad iparraldean (11); bai iparraldean (14); baina iparraldean (6); baiona iparraldean (11); bat iparraldean (5); batez ere iparraldean (4); bereziki iparraldean (4); bizkaiko iparraldean (3); da iparraldean (22); dela iparraldean (3); den iparraldean (5); dira iparraldean (6); ditu iparraldean (3); du iparraldean (13); dute iparraldean (7); egun iparraldean (3); ere iparraldean (5); espainiako iparraldean (3); eta iparraldean (66); eta iparraldean ere (6); europako iparraldean (11); euskal herriko iparraldean (4); ez iparraldean (4); frantzia iparraldean (9); frantziako iparraldean (7); gara iparraldean (3); gaur egun iparraldean (3); gaza iparraldean (25); gaza iparraldean dagoen (4); gaza iparraldean israelgo (3); gazako iparraldean (10); gure iparraldean (3); hegoaldean eta iparraldean (5); herrialdearen iparraldean (6); herriko iparraldean (4); hiriaren iparraldean (4); indiako iparraldean (3)

iparraldean adar (3); iparraldean bainan (4); iparraldean bereziki (4); iparraldean beste (4); iparraldean bezala (5); iparraldean bi (3); iparraldean bizi (18); iparraldean bizi diren (7); iparraldean dago (6); iparraldean dagoen (31); iparraldean dauden (6); iparraldean den (3); iparraldean duen (4); iparraldean edo (5); iparraldean egin (5); iparraldean egiten (8); iparraldean egiten ari (4); iparraldean enpresa (3); iparraldean ere (41); iparraldean eta (56); iparraldean eta ekialdean (9); iparraldean eta hegoaldean (9); iparraldean eta nafarroan (3); iparraldean euskal (4); iparraldean euskara (3); iparraldean ez (14); iparraldean gaindi (4); iparraldean israelgo (3); iparraldean izan (4); iparraldean kokatua (3); iparraldean kokatua den (3); iparraldean kokatutako (4); iparraldean nagusi (3); iparraldean segurik (3); iparraldean sortu (3); iparraldean udalbiltza (3); iparraldean zegoen (3); iparraldean zein (4); iparraldean zuen (3); irak iparraldean (17); irakeko iparraldean (4); iraken iparraldean (3); irlanda iparraldean (18); irlandako iparraldean (8); italiako iparraldean (9); izan iparraldean (3); japoniako iparraldean (3); jerusalem iparraldean (4); kaukaso iparraldean (3); kilometro iparraldean (5); nafarroako iparraldean (3); nafarroan eta iparraldean (22); uhartearen iparraldean (11); uhartearen iparraldean eta (4); zen iparraldean (4); ziren iparraldean (5); zisjordania iparraldean (4); zisjordaniako iparraldean (3); zuten iparraldean (3)

eta iparraldearekin (4); eta iparraldearen (12); eta iparraldearen arteko (5); iparraldearen arteko (6); iparraldearen beste (3); iparraldearen eta (16); iparraldearen eta hegoaldearen (15); iparraldearen independentzia (3); iparraldearen izenean (3); iparraldearen kasuan (3); iparraldeari buruz (11); iparraldeari dagokionez (3); iparraldeari doakionez (6); irlanda iparraldearen (9); irlanda iparraldeari (3)

afrika iparraldeko (7); afrikako iparraldeko (3); alemaniako iparraldeko (3); artekoen iparraldeko (3); aurten iparraldeko (4); bagdad iparraldeko (5); baina iparraldeko (10); baiona iparraldeko (10); baita iparraldeko (4); bat iparraldeko (7); batez ere iparraldeko (4); da iparraldeko (23); darfur iparraldeko (3); dela iparraldeko (4); den iparraldeko (7); diote iparraldeko (4); dira iparraldeko (14); diren iparraldeko (5); ditu iparraldeko (4); du iparraldeko (21); duen iparraldeko (8); dugu iparraldeko (3); dute iparraldeko (3); dute irlanda iparraldeko (3); edo iparraldeko (8); ere iparraldeko (16); erredakzioa irlanda iparraldeko (4); espainia iparraldeko (5); espainiako iparraldeko (3); eta frantzia iparraldeko (3); eta iparraldeko (125); eta iparraldeko bertsulari (6); eta iparraldeko bertsularien (3); eta irlanda iparraldeko (6); europa iparraldeko (15); europako iparraldeko (13); ez da iparraldeko (3); ez iparraldeko (4); frantzia iparraldeko (16); frantziako iparraldeko (4); gaza iparraldeko (8); gaza iparraldeko beit (3); gelan iparraldeko (3); gelan iparraldeko bertsulari (3); gure iparraldeko (5); hego eta iparraldeko (8); hegoaldeko eta iparraldeko (10); herri iparraldeko (3); herrialdearen iparraldeko (3); hiriburuan eta iparraldeko (3); horietan iparraldeko (3)

iparraldeko abertzaleen (4); iparraldeko abesbatzen (4); iparraldeko abesbatzen elkarteak (3); iparraldeko adarrak (5); iparraldeko alderdi (15); iparraldeko alderdiak (5); iparraldeko alderdiek (6); iparraldeko alderdiekin (3); iparraldeko antzerki (3); iparraldeko artzain (3); iparraldeko ate (3); iparraldeko autonomia (19); iparraldeko autonomia berriz (6); iparraldeko bake (3); iparraldeko beit (5); iparraldeko beit hanun (5); iparraldeko bere (3); iparraldeko bertsolari (4); iparraldeko bertsolariak (3); iparraldeko bertsu (13); iparraldeko bertsu eskolen (5); iparraldeko bertsu eskoletan (3); iparraldeko bertsulari (23); iparraldeko bertsulari gazteen (10); iparraldeko bertsulari xapelketaren (4); iparraldeko bertsularien (8); iparraldeko bertsularien lagunak (4); iparraldeko bertsularitzaren (4); iparraldeko beste (5); iparraldeko bi (10); iparraldeko bi bertsulari (3); iparraldeko bidetik (4); iparraldeko bigarren (4); iparraldeko biztanleen (4)

iparraldeko ea (5); iparraldeko edo (5); iparraldeko egoera (4); iparraldeko egoerak (3); iparraldeko ekologistak (3); iparraldeko ekonomia (4); iparraldeko erakunde (3); iparraldeko erakundeak (4); iparraldeko erregea (4); iparraldeko errepublika (5); iparraldeko errepublika turkiarra (5); iparraldeko eskualde (9); iparraldeko eta (52); iparraldeko eta ekialdeko (4); iparraldeko eta erdialdeko (3); iparraldeko eta hegoaldeko (28); iparraldeko eta nafarroako (3); iparraldeko euskal (15); iparraldeko euskaldun (5); iparraldeko euskaltzain (3); iparraldeko euskara (6); iparraldeko eusko (3); iparraldeko familia (7); iparraldeko frontean (5); iparraldeko gazte (4); iparraldeko gazteak (4); iparraldeko gazteek (3); iparraldeko gazteen (4); iparraldeko gobernua (4); iparraldeko gure (7); iparraldeko hainbat (11); iparraldeko hainbat herritako (3); iparraldeko haize (3); iparraldeko haizeak (5); iparraldeko hautagaia (3); iparraldeko hautetsi (3); iparraldeko herri (11); iparraldeko herri batean (3); iparraldeko herriak (5); iparraldeko herrialde (5); iparraldeko herrialdeen (4); iparraldeko herrialdeetan (4); iparraldeko herriek (5); iparraldeko herrien (9); iparraldeko herrietan (3); iparraldeko herriko (7); iparraldeko herritar (5); iparraldeko herritarrek (3); iparraldeko herrixka (4); iparraldeko hiri (25); iparraldeko hiri nagusian (3); iparraldeko hiru (15); iparraldeko hitz (3); iparraldeko hogoita (3); iparraldeko hogoita hamar (3)

iparraldeko idazle (7); iparraldeko idazle gazteak (3); iparraldeko idazleak (3); iparraldeko ikasleak (3); iparraldeko ikastola (4); iparraldeko ikastolen (27); iparraldeko ikastolen elkarteak (23); iparraldeko instituzioak (7); iparraldeko instituzioak berriz (3); iparraldeko itsas (3); iparraldeko itsasoan (4); iparraldeko jauziak (3); iparraldeko jende (3); iparraldeko jendea (4); iparraldeko jendeak (8); iparraldeko joko (3); iparraldeko kanporaketa (4); iparraldeko klasikoak (4); iparraldeko kontseilari (3); iparraldeko kultur (3); iparraldeko kultura (3); iparraldeko lau (7); iparraldeko legebiltzarra (3); iparraldeko lehen (13); iparraldeko lehen aberri (3); iparraldeko lurralde (9); iparraldeko lurraldeetan (4); iparraldeko mosul (7); iparraldeko mosul hirian (4); iparraldeko muga (7); iparraldeko mugan (3); iparraldeko mugimendu (4); iparraldeko mugimendu abertzalearen (3); iparraldeko ordezkari (4); iparraldeko petrolio (3); iparraldeko pilota (3); iparraldeko pilotarien (3); iparraldeko polizia (3); iparraldeko saihesbidea (3); iparraldeko sei (12); iparraldeko talde (13); iparraldeko talde bat (3); iparraldeko taldeak (4); iparraldeko zein (5); iparraldeko zein hegoaldeko (3); iparraldeko zipreko (9); iparraldeko zipreko errepublika (8)

irak iparraldeko (13); irak iparraldeko mosul (3); irlanda iparraldeko (80); irlanda iparraldeko alderdi (9); irlanda iparraldeko alderdiek (3); irlanda iparraldeko autonomia (14); irlanda iparraldeko bake (3); irlanda iparraldeko erakundeak (3); irlanda iparraldeko gobernua (4); irlanda iparraldeko instituzioak (7); irlandako iparraldeko (31); irlandako iparraldeko autonomia (4); irlandako iparraldeko sei (6); italia iparraldeko (4); italiako iparraldeko (9); izan iparraldeko (3); izanen da iparraldeko (3); ko iparraldeko (4); lapurdi iparraldeko (3); munduko iparraldeko (3); nafarroa eta iparraldeko (7); nafarroako eta iparraldeko (7); nafarroako iparraldeko (6); nigeria iparraldeko (3); sanoki gelan iparraldeko (3); serbia iparraldeko (3); uhartearen iparraldeko (4); uharteko iparraldeko (5); zen iparraldeko (12); zipre iparraldeko (6); zipre iparraldeko errepublika (5); ziren iparraldeko (5); zituen iparraldeko (4); zuen iparraldeko (12); zuen irlanda iparraldeko (4); zuten iparraldeko (4)

bi iparraldekoak (4); biga iparraldekoak (3); eta iparraldekoa (5); eta iparraldekoak (5); eta iparraldekoek (5); iparraldekoa eta (4); iparraldekoak dira (5); iparraldekoak eta (3); iparraldekoak izan (3)

afrikako iparraldera (3); bagdadetik iparraldera (8); bat kilometro iparraldera (4); eta iparraldera (11); eta iparralderago (8); gero eta iparralderago (3); hegoaldetik iparraldera (9); hiriburutik iparraldera (6); iparraldera begira (12); iparraldera begiratzen (3); iparraldera buruz (5); iparraldera dago (5); iparraldera dagoen (13); iparraldera edo (4); iparraldera edo ipar (3); iparraldera eramatea (3); iparraldera eta (8); iparraldera ihes (5); iparraldera ihes egin (5); iparraldera jo (3); iparraldera joan (7); iparraldera joateko (3); iparraldera jotzen (5); iparraldera okzitania (3); iparraldera zihoan (3); iparralderago joan (3); kilometro iparraldera (23); kilometro iparraldera dago (3); kilometro iparraldera dagoen (5); mendiaren iparraldera (3); mugaz iparraldera (3); tolosatik iparraldera (4); tolosatik iparraldera okzitania (3); zenbat eta iparralderago (4)

afrika iparraldetik (4); dator iparraldetik (6); eta iparralderantz (5); eta iparraldetik (9); eta irlanda iparralderako (3); europako iparraldetik (3); frantzia iparraldetik (5); haizea dator iparraldetik (4); iparralderako duen (5); iparralderako duen idazkari (3); iparralderantz abiatu (3); iparraldetik eta (12); iparraldetik eta ekialdetik (3); iparraldetik etorriko (4); iparraldetik etortzen (3); iparraldetik hegoaldera (11); iparraldetik hegoaldera eta (3); iparraldetik hegoalderantz (3); iparraldetik sartu (4); iparraldetik zetorren (4); irlanda iparralderako (9); irlanda iparralderako duen (3); irlandako iparralderako (3)


iparraldetar izlag iparraldekoa, iparraldeari dagokiona.

Borgesek, bere iparraldetar irakurketak lagun, fantastikotasunera jaso zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.


iparramerikar (51 agerraldi, 19 liburu eta 13 artikulutan; orobat iparamerikar 4 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan eta ipar amerikar 50 agerraldi, 5 liburu eta 14 artikulutan) izlag/iz Ipar Amerikakoa, Ipar Amerikari dagokiona; Ipar Amerikako herritarra.

Ba ei zegoen iparramerikar presidente Franklin Delano Rooseveltek gure lendakari Jose Antonio de Agirreri emandako hitza.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 275. orr.

Orduan euskal partidua eta sindikatuak apurtzea erabaki zuten iparramerikar zerbitzuek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 178. orr.

Urte horietako iparramerikar eleberririk onena zela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 174. orr.

Suzanne Langer iparramerikar filosofoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Etxe-orratzaren ezkaratzean, asiar, europar ala ipar-amerikar jaunttoak agertzen ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Tony Kushner iparamerikarraren testuan.  Berria - Kultura   2004-01-27

Estatu Batuetako iparramerikarrek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 185. orr.

William A. Christian ikerlari iparramerikar bat da, fenomeno erlijiosoetan espezializatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 47. orr.

Ez, inoiz ez dut etsiko nire dieta iparramerikarrarekin. Irabazi zutelarik, argi zen denentzat ipar amerikarrek ez zutela inondiko autonomiarik bertako jendeei eskainiko.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Laurdena nafarrak eta gaineratikoak ipar zein hego amerikarrak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Iparramerikarren gerra-armadako ofizial talde bat  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 274. orr.


iparrekialde ik ipar 9.

iparreuropar izlag/iz Ipar Europakoa, Ipar Europari dagokiona; Ipar Europarko herritarra

Iparreuropar batentzat beti ez da erraza izaten Hegoaldeko moduetara ohitzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.


iparrizar (orobat ipar izar) iz Hartz txiki konstelazioko izarra, izar ikusgaien artean zeruko Iparburutik gertuen dagoena.

Konstelazio horretatik Ipar-izarra deitzen dena ikusten da dirdirka Hartz Handiaren buruaren ondoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.

Iparrizarraren inguruan etengabean itzulika ari den izar batetik hasi omen zen konstelazioa.  Berria - Kultura   2004-09-04

Ipar-izarraren inguruan jiratzen diren zazpi izarrak ez direlako inoiz itsasoko uretan hondoratzen.  Berria - Kultura   2004-09-07

Mollyk primeran ezagutzen zituen izarrak -Hartz Handia, Esne Bidea, Iparrizarra-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

Mediku psikiatra hura [...] nire gau ilunean piztutako ipar-izarra bezalakoa gertatu baitzitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 229. orr.


iparrorratz (orobat ipar orratz g.er. eta iparorratz g.er.) 1 iz iparraldea seinalatzen edo adierazten duen burdin atal imandu birakorra, hondoan haize-arrosa duen kutxatxo gehienetan kristaldun batean finkatzen dena.

Historiak irakasten digu iparrorratza aurkitu baino lehen lau aldiz saiatu zirela Afrikako itzulia egiten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.

Iparrorratzak mundua zabaldu zuen, nolabait esateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Iparrorratzak unibertsoa ireki zuen; merkataritzak, aldiz, berori gizarteratu du.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.

"Iparrorratza ekarri dut", esan zuen Mikelek esploratzaile jarrera hartuz eta bere motxilatik kutxatxo bat atereaz. planoa eta iparrorratza hartuta, hor abiatu dira lurralde miresgarriaren bila.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Letoizko iparrorratz txiki bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Ez al zekizkien iparrorratzaren lau muturrak? galdetu zion.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 165. orr.

-Zuzenean iparraldera -esan zuen Ronek, aginte-koadroko iparrorratzari begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Juanek esnatu orduko esan zuen bezala, iparrorratzean North East twenty one norabidea aurkitu, eta hari jarraitzeko eskatu zigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Iman bat ipar orratz bati hurbildurik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.

Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Gauza ezezagunez betetako kaos honetan funtzionatzen ez dakien iparorratz ero bat da egia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

Garai hartan, nabigatzaileak behartuta zeuden itsas bazterrari jarraitzera; horixe zen, nolabait esan, haien iparrorratza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Paperetatik irteteak, ordea, iparrorratzik gabeko marinel bihurtzen zuen askotan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 15. orr.

2 irud ik ipar 3.

Ez zuen beste gairik izan, ahotik jaurtitzen zituen hitzek beti norabide bera hartzen baitzuten, deabruaren azpi-jokoak eta jukutriak iparrorratz.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 39. orr.

Susmoa bainuen aski nuela urrats bat haratago egitea, bihotzaren iparrorratzak markatzen zidan norabidean doi, zeru oskarbiko eguzki haiek guztiak neure egiteko...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

SEPIri iparrorratza eman diote: pribatizazioa.  Berria - Ekonomia   2004-12-18

Gure iparrorratz magnetikoa prezioen egonkortasuna baino ez da. herriaŽ

Halako lan bat noraezeko iparrorratza da, nora ezean ez ibiltzeko.  Berria - Harian   2005-05-04

Martxoaren 7an galdu zuen iparrorratza, Racingen aurka Ronaldok min hartu zuenean, eta hiru txapelketako uretan ito egin da.  Berria - Kirola   2004-04-13

Literaturaren gai klasiko eta betierekoak omen direnak dira liburu honetan ere ardatz, iparrorratz.  Berria - Kultura   2004-01-24

3 (hitz elkartuetan)

Beste eskuan, berriz, gaileta bat zeukan, iparrorratz-kutxaren ondoko apal batean kokatutako kafe kikaran busti berria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iparrorratz magnetikoa (3); iparrorratzik ez (3); iparrorratzik gabe (4)


iparrosetiar izlag/iz Ipar Osetiakoa, Ipar Osetiari dagokiona; Ipar Osetiako herritarra.

Beslango eskola batean izandako bahiketa gerrillari txetxeniar, ingush eta iparrosetiarrek, besteak beste, egina eragozten ez asmatzeagatik.  Berria - Mundua   2004-10-28


iparsortalde ik ipar 20.

ipartar izlag iparraldekoa, iparraldeari dagokiona. ik nordiko.

Sekula antzemango ez nuen "maelström" ipartar hura bertago zen, eta altuago, eta erraldoiago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.

Himmler Erdi Aroak eta mitologia ipartarrak liluraturiko gizona da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.

Weberren ustez, musika alemanak ezin hobeki islatzen ditu bi kultura-ildo horiek, bere baitan biltzen baititu kondaira ipartarrak eta ideia kristauak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.

Sekula antzemango ez nuen "maelström" ipartar hura bertago zen, eta altuago, eta erraldoiago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.


ipi-apa iz xehetasunak, zertzeladak.

Behin batean ipi-apa guztiekin planeatu zuen berrogeita hamar kilometroko bidaia bat emakume bat ikusteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 44. orr.

Larunbata noiz iritsiko pasatu nuen aste osoa, ipi-apa guztiekin planeatu nuen zer esango nion eta zer egingo genuen zinean eta zinetik irten ondoren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Ipi-apa guztiekin esplikatu behar zaizu dena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 69. orr.


ipinarazi, ipinaraz, ipinarazten du ad ipintzera behartu.

Oholesi bat ipinarazi zuen jauregiaren lurren inguruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 48. orr.

Pasabide batzuetan guardiak ipinarazi zituen, agindu honekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 988. orr.

Berari bizkarra emanda jarri ninduen, eskuak sukaldeko gainestalkiaren kontra ipinarazi zizkidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ipinarazi zuen (3); kontra ipinarazi (3)


ipini, ipin, ipintzen (orobat ipiñi g.er. eta imini g.er.) 1 du ad norbait edo zerbait toki edo egoera berri batean gerta dadin egin. ik jarri.

Herritarrek bandera zuria ipini zuten; eta armada, jenerala buruan, hirian sartu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Azkenean dorre handiagoa ipini behar izan nuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 126. orr.

"Ipini behar al dugu salmahairik?" galdetzen dio Lucyri.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 168. orr.

-Onena hortzeria berria ipintzea duzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 220. orr.

Atezainak keinu egin zidan, ondoko bulegora sar nendin, "Debekatua sartzea" ipintzen zuen hartara.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

Neurgailuak ipin ditzakezu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 33. orr.

Ekonomia- eta gizarte-harremanen erregulazio-eredu keynestarrak [...] ezohiko hazkunde baten oinarriak ipini zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Hiru zigor ipintzen dizkizut aukeran; hautatu horietarik bat eta huraxe ezarriko dizut.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,10

Beste nahi adina adibide ipin ditzakegu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 26. orr.

Ordu bata ipini dute sarrera-ordua.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.

Mahai gainean oparigaiak ipintzen ziren.  Elizen arteko biblia   Ez 40,42-43

Mundu guztia jakinean ipintzen saiatu zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

Joxe Mari eta biak joan ziren epaitegira, salaketa ipintzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

2 (zerbait nonbait)

Bost zapata pare atera zituen handik, eta egunkari orrien gainean ipini.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.

Esku bat ipini zuen kopetan, bisera gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.

Belarria ipini haren bularrean, eta bizirik zegoela jakin zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.

Abiatu aurretik, txapel handi bat ipini zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Zuloaren inguruan jarri beharreko babes-hesia ipini gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Ez nekien non ipini hankak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 44. orr.

Zerrenda itsaskorra ipini nuen zirrikituan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.

Saltzaileak kaiola batean sartu zuen txakurra; bizikleta gainean ipini, eta abiatu egin zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

Naziek erloju bonba bat ipini zuten gure bulegoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 109. orr.

Ez zen ausartu haren eskuan txanpon bat ipintzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Ipin ezazue itsasertzean kanpamentua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 170. orr.

Zeus Kronosen semeak hodei beltz bat ipini zuen itsasontziaren gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

Amaren belaunen gainean ipini nuen burua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.

Sukarra dugunean bekokian zapi busti bat ipintzeak ondoeza arintzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

· Ikusmolde horrek oso dilema zailen aurrean ipini zituen ekonomia-politika nazionalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Esperientzia bitxi hark, hala ere, mugarri bat ipini zuen nire bizitzan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 165. orr.

Ez dezatela beren itxaropidea aberastasun galkorretan ipin.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,17

3 (norbait nonbait edo zerbaitetan)

Eserlekuan ipini ninduen, trapuzko panpina baten antzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 23. orr.

Pareta baten kontra ipini ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

Bosgarren urteko hirugarren gelan ipini ninduten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 38. orr.

Historiak hitzontzien artean ipini du Gall, baina haren oinarrizko ideiak zuzenak ziren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Eta goardiaburuak, hain zuzen, Jose ipini zuen haien zerbitzari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 110. orr.

4 (zerbait norbaiti)

Eraztuna ipini diot sudurrean eta eskumuturrekoak eskumuturretan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 67. orr.

Zalantzan egon zen, baina, azkenean, sorbaldan ipini zidan eskua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.

Gizonak emakumea jo zuen eta errebolber bat ipini zion lokian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.

Hartu zuen Abrahanek oparitarako egurra, eta bizkar gainean ipini zion Isaak semeari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 57. orr.

Amak te on bat ipini zigun, eta familia guztia eseri ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.

Lo gelditzen direnean lepoko bat ipintzen diete, emisore ttipi batekin, nondik nora dabiltzan jakiteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.

Merkurokromo eta ukendu bat ipini zioten eskolako erizaindegian.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 61. orr.

Ordutik aurrera, Barka-Franklin gaitzizena ipini genion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Esana diet morroiei trabarik ez ipintzeko zuri.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.

Egun batean, lagun batek problema zail bat ipini zion ebazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 91. orr.

Ordutik aurrera, Barka-Franklin gaitzizena ipini genion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Aurkitua nuen psikiatra batek tratamendua ipini zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Zilan ipini zioten izena alabatxoari.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.

5 (zerbait beste zerbaiti)

Hamar urterekin, kometak egiten zituen, eta linterna piztuak ipintzen zizkien kometei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Juduak, duda egin ondoren, agindu-txartelak bete eta zigiluak ipini zizkien.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

Ez nion sekula trabarik ipintzen hark erabakitakoari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.

XX. mendeak muga berriak ipini zizkion formalizatzeko eta aurreikusteko gure gaitasunari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 173. orr.

Ez zenidaten jaramonik egin semeen gehiegikeriei muga ipintzeko abisatu nizuenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 185. orr.

Biztanleriari mugak ipintzeko biderik artezena haur galtzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

Beti aitzakia bera ipintzen zion genetikari: materialismo dialektikoarekin bateraezina izatea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 45. orr.

6 (nola, zertan)

Estalkia kendu, ezpata utzi, soka batez baliaturik aizkorak lerro-lerro ipini, eta lurra bota zuen inguruan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 158. orr.

Datu hark hankaz gora ipini zidan ordura arte osaturik neukan puzzlea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.

Leunkeriak batere maite ez zituen Prim jeneralak, ordea, Erregetza bera nahi zuen hankaz gora ipini.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Isil bedi Demodoko, beraren kantuak negarrez ipintzen baitu atzerritarra.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 44. orr.

Hartu nire ezkutua, hoa Kamelotera, eta ipini Esteban Donearen elizan zintzilik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 88. orr.

Marrok pistola tirabidean ipini zion, tiro egitera balihoa bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Ez zuen izaten eztarria urratu beharrik batere, aski baitzuen mingostasun zakar hura auzo guztiko haurrak izu-laborrian ipintzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Karrozeria berritu nion, eta motorra puntuan ipini.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Motorrera igo, martxan ipini eta alde egiten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.

Lanpara bere oinen gainean zut ipini zuen berriz Maxek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.

Aitaren atzetik nindoala, belarria tente ipini nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Baina atsoak halako eran ipini zuen argiontzia, non eskaileraren hasiera argitzen baitzuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Har ezazu dirua eta bankuan irabazian ipini.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.

Saudi Arabiara heldu bezain laster, haurrak eskean ipintzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 30. orr.

7 (zerbaitetarako)

Ura berotzen ipini zuen tea egiteko. Petrolioaren prezioa 1974ko mailara eramanez [...] baldintza egokiak ipini zituzten munduko kontsumoa ere lehengo maila berera itzul zedin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 68. orr.

Artaldeak zaintzeko mastin zakurrak ipintzea omen da biderik onena.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Lakioak ipintzen zituen lorategian txoriak harrapatzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

8 (bestelakoetan)

Gero, atzeratu egin zen, aurpegi serioa ipini, eta begira-begira egon zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Kopeta iluna ipintzen zuen eta pixka bat haserretu ere bai.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.

Mundu guztia jakinean ipintzen saiatu zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

Ipini arreta pittin bat.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 65. orr.

Behar-beharrezko da gehiegikeria sokratikoa, arrazoizkoa, kulturalista bere neurritan ipintzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

Amak ez zuen oztoporik ipini.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.

Txikitandik gorderik nekarren zama hustu, nire historia sekretuaren jakitun ipini, koipea erabat garbitu behingoz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

• 9 da ad

Aurpegia guztiz distiratsu eta alai ipini zitzaion, anaia guztiak harrituta uzteraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 955. orr.

10 begiak ipini

Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,18

Gero, bere itzalaren muturrean ipini zituen begiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

Harik eta Jaunak bere begiak harengan ipini zituen arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Begitxoak ipintzen eta igurtzitxo batzuk egiten hasi nintzaionean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

11 bekozkoa/bekozko iluna ipini

Hagridek bekozkoa ipini zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 209. orr.

Paul D-k bakozkoa ipini, baina ez zuen ezer esan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 102. orr.

Ronek bekozko iluna ipini zion Percyri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.

Bekozko iluna ipintzen zuela ikusi zuen Harryk ilargiaren argitan-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 105. orr.

-Zer gertatzen da? -esan zuen Woodek, bekozkoa ipinita, ziztu bizian beraiengana hurbilduz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

-A, jakina! -esan zuen McGonagall andereñoak, bat-batean bekozko iluna ipinita-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 92. orr.

12 urduri ipini

Eltxoen burrundara edonor urduri ipintzeko bezalakoa da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Hura kalean ibiltzeak urduri ipintzen zituen auzotarrak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abian ipini (4); arretarik ipini (4); artean ipini (18); artean ipini eta (5); atzean ipini (6); aurpegia ipini (7); aurre ipini (6); aurrean ipini (32); aurrean ipini zion (7); aurrean ipini zituen (4); aurrez aurre ipini (6); azpian ipini (11); bana ipini (6); bat ipini (142); bat ipini du (7); bat ipini eta (7); bat ipini zion (17); bat ipini zuen (41); bat ipini zuten (9); batean ipini (25); baten gainean ipini (4); batzuk ipini (7); begira ipini (9); belarrian ipini (6); belaunen gainean ipini (4); bere lekuan ipini (12); berezia ipini (4); berria ipini (6); berriak ipini (7); betaurrekoak ipini (4); bi ipini (5); bidean ipini (5); bigungarri bat ipini (4); bularrean ipini (4); buru gainean ipini (6); disko bat ipini (4); ere ipini (14); esku ipini (6); eskua ipini (5); eskuan ipini (5); eskuetan ipini (9); eta aurrean ipini (5); eta ipin (5); eta ipini (21); ez ipini (7); gainean ipini (97); gainean ipini du (7); gainean ipini eta (8); gainean ipini zituen (10); gainean ipini zuen (23); gainean ipini zuten (4); gainetik ipini (5); gerrian ipini (5); gora ipini (8); handia ipini (6); hankaz gora ipini (6); hantxe ipini (6); harria ipini (7); hori ipini (4); hormaren kontra ipini (4); horregatik ipini (5); hura ipini (6); indarrean ipini (5); ipin ezazu (6)

ipini ahal (9); ipini ahal izateko (6); ipini arte (4); ipini aurretik (4); ipini behar (47); ipini behar dira (4); ipini beharko (12); ipini beharreko (4); ipini berria (6); ipini da (4); ipini den (4); ipini dio (5); ipini diot (4); ipini dit (5); ipini ditu (26); ipini dituela (5); ipini dituen (5); ipini dituzte (19); ipini du (54); ipini duen (5); ipini dugu (4); ipini dut (13); ipini dute (25); ipini duten (8); ipini duzu (4); ipini edo (5); ipini egin (4); ipini ere (5); ipini eta (115); ipini ez (5); ipini gabe (14); ipini genituen (4); ipini genuen (7); ipini gura (5); ipini izan (6); ipini nahi (42); ipini nahi izan (5); ipini ninduen (5); ipini nion (18); ipini nire (4); ipini nituen (7); ipini nuen (40); ipini ohi (10); ipini ondoren (8); ipini orduko (8); ipini zen (12); ipini zidan (14); ipini zidaten (5); ipini zion (76); ipini zioten (26); ipini ziren (8); ipini zituen (88); ipini zituztela (5); ipini zituzten (35); ipini zitzaion (5); ipini zizkien (5); ipini zizkieten (6); ipini zizkion (15); ipini zuela (8); ipini zuen (241); ipini zuen bere (4); ipini zuen eta (8); ipini zuen haien (4); ipini zuenean (5); ipini zuten (76); ipini zutenean (6)

askoren buru ipiniko (4); aurrean ipiniko (6); bat ipiniko (18); buru ipiniko (7); ere ipiniko (4); ipinia zuen (7); ipiniko da (4); ipiniko diozu (5); ipiniko ditu (8); ipiniko dituzte (18); ipiniko du (10); ipiniko dugu (5); ipiniko dut (13); ipiniko dute (14); ipiniko duzu (5); ipiniko nuke (5); ipiniko zuen (7); izena ipini (12); izena ipini zioten (4); izena ipiniko (4); kontra ipini (15); larrian ipini (4); lehergailu ipini (4); lekuan ipini (15); lepoan ipini (4); lurrean ipini (8); mahai gainean ipini (19); mahaian ipini (4); martxan ipini (12); moduan ipini (4); nik ipini (4); non ipini (10); nork ipini (5); oinarriak ipini (5); ondoan ipini (14); parean ipini (7); salaketa ipini (12); sorbaldan ipini (5); sutan ipini (6); tente ipini (6); txiki bat ipini (4); zalantzan ipini (8); zergatik ipini (4)

agerian ipiniz (4); bat ipinita (7); bat ipiniz (6); bat ipintzea (5); bat ipintzeko (7); bazterrean ipinitako (6); bazterrean ipinitako lehergailu (4); bekozko iluna ipinita (8); bekozkoa ipinita (6); bide bazterrean ipinitako (6); bilurrak ipinita (5); gainean ipinita (7); gainean ipiniz (6); gainean ipintzeko (7); iluna ipinita (8); ipinitako bonba (4); ipinitako lehergailu (4); ipinitako lehergailu batek (4); ipiniz gero (15); ipintzea erabaki (4); ipintzea eta (4); ipintzea izan (6); ipintzea lortu (4); ipintzeaz gainera (4); ipintzeko eskatu (5); izena ipintzea (5); kontra ipinita (7); lurrean ipinita (4)

artean ipintzen (4); bat ipintzen (31); bat ipintzen zuen (4); bat ipintzen zuten (4); batzuk ipintzen (7); berak ipintzen (5); bidean ipintzen (4); dantzan ipintzen (4); eta ipintzen (5); gainean ipintzen (13); gora ipintzen (4); hala ipintzen (4); ipintzen ari (15); ipintzen ari zen (5); ipintzen da (6); ipintzen den (5); ipintzen dira (4); ipintzen diren (7); ipintzen ditu (10); ipintzen dituen (6); ipintzen dituzte (14); ipintzen dituzten (8); ipintzen du (33); ipintzen duen (20); ipintzen dugu (5); ipintzen dute (10); ipintzen ez (6); ipintzen ninduen (4); ipintzen zidan (4); ipintzen zion (8); ipintzen zituela (5); ipintzen zituen (17); ipintzen zituzten (10); ipintzen zuela (12); ipintzen zuen (29); ipintzen zuten (17); kartelak ipintzen (4); kontra ipintzen (4); musika ipintzen (5); ondoan ipintzen (6); zalantzan ipintzen (4)


ipinkera iz ipintzeko modua.

Paper bat eta kartazal bat ezarri zituen mahai gainean ezker-eskuma, eta bien artean aukeratzeko beharra adierazi zion Santosen esku-ipinkerak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 137. orr.


ipitz iz izpia.

Haietako batean zuritasun ukitu bat, eta sastraka ipitz berde bat harkaitz gainean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

Ez du ipitzik utzi, ezta ipitz bakar bat ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 25. orr.


ipizki iz labea garbitzeko eskuila.

Labe aldean ez zen gauza handirik: abar batzuk, ia erdi erretako pala zatar bi, ta labe-ohea garbitzeko ipizkia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.


ipizta iz ipar erronka, borroka.

Hor jakin nuen Garaziko hiru jaunen ipizta zela hori : Pierre Narbaitz Azkaratiar bikario jenerala eta Ttotte Lecuona jaun erretora ziren Louis Inchauspe Donibaneko jaun mera eta kontseilu nagusiko buru zenarekin hitzartuak laborantzako Eskola baten sortzeko, 14-17 urteko putikoentzat.  Herria   2003-09-18

Badabiltza berri batzu, Hussein haren dei bat ere menturaz, diotenak gerla eta ipiztak beti bizi dauzkatela zenbaitek, lehengo tirano higuin harekin berarekin ez bada oraino, nunbaitik.  Herria   2003-06-19


ipotx 1 iz nanoa.

Samurki maite zuten elkar nexka txikiak eta ipotx konkordunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.

Horko jendeak ipotxak bezain ttipiak dira, baina ez pigmeoak bezainbat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 86. orr.

Burua galduta, Harry lasterka ihes egiten saiatu zen, baina ipotxak belaunetatik heldu eta danba! lurrera bota zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 201. orr.

Adoretsu, beste guztiekin batera barre egiten saiatu eta zutitu egin zen, hankak sorgortuta ipotxaren pisuagatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 201. orr.

Ipotx-oin ñimiñoarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 49. orr.

Edurne Zuri eta zazpi ipotxak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.

• 2 izond

Bi fraide ipotx.  Berria - Kultura   2004-03-30

Emakume ttiki-ttikia zen, ipotxa kasik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi ipotx (3); eta moviles ipotxak (6); eta zazpi ipotxak (3); ipotxa eta (7); ipotxak ere (9); ipotxak eta (6); ipotxaren kotizazioa (3); moviles ipotxa (4); moviles ipotxak (16); moviles ipotxak ere (4); tpi ipotxa (14); tpi ipotxa eta (4); tpi ipotxak (11); tpi ipotxak eta (3); zazpi ipotxak (4)


ipuin (orobat ipui g.er.) 1 irudimenak sortutako alegiazko kontakizuna, jostatzeko helburua duena. ik alegia2.

Kontaidazu ipuin bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 217. orr.

Dunyadad ahizpak ipuinari zoragarria iritzi zion, eta Xerazadek are ipuin zoragarriagoa kontatuko zuela hitzeman zuen, baldin eta Xariar sultanak bizia beste egun batez luzatzen bazion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 35. orr.

Hemen jasotzen diren errezitaldietako gidoiak eta ipuinak idazteko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 11. orr.

Eta ipuina irakurtzen hasi zaio.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

Ipuinak entzuteko, antzezteko, irakurtzeko eta ikusteko gune bat egingo da aurki Asteasun.  Berria - Kultura   2004-10-15

Gau argitan esandako ipuina harilkatzen, ez dakigu zenbatgarren aldiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Postariaren lanbidea guztiz ogibide literario eta kilikagarria zela, horretan oinarrituta hainbat ipuin asma zitezkeela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.

Azken finean, zer da nobela bat, ipuin puztu bat baino?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Ipuin luze, nobela labur edo dena delakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.

Borgesen "Funes el memorioso" ipuinak oroimenaz egiten duen irakaspen motzaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.

Humirzahren ipuinak ez ziren sekula bukatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Dürrenmatt-en ipuineko tren haren antzera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Jack Londonen ipuineko protagonistak heriotzan aurkitu zuen duintasunik gabeko bizitzaren ihesbidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 166. orr.

Ipuinaren gai nagusia seme-alaben adopzioa da.  Berria - Kultura   2004-12-10

Eta hirugarren ipuineko Gaiztaindizahar baserriko Joxepa [...] laugarren ipuineko hiltzailearen iloba da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 145. orr.

Loti Ederraren ipuinarekin gogoratzen naiz batzuetan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 104. orr.

Joan liburutegira eta begiz jotako lehen liburua hartu nuen eskuetan, Villiers de L'Isle-Adam idazlearen ipuin aukeratuak biltzen zituena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

Sutondoan edo artazuriketan kontatutako ipuinak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Ataunen entzundako ipuinak transkribatzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 81. orr.

Zientzia fikziozko ipuin batzuk egin nituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 89. orr.

Lehen pertsonan kontatutako ipuin mitologikoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 117. orr.

Neu izan bainintzen zuzendariarengana jo zuenetako bat Öchlerrek neskame desatsegin bati buruzko ipuin lizun dekadente bat irakurri zigula salatzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Ipuin likits bat, nire libidoa kitzikatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Ipuin mitikoetan, garia eta oloa ezin ditu bereizi bahe labirintikoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ipuin tonu orokorra eten zezakeen saiakerarik ez sartzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Nire aurreko ipuin liburuan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 175. orr.

Hori esatean, estalki batean bildurik, ipuin sorta luzatu omen zion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 148. orr.

Egiazko gertaeretan oinarritutako ipuin bilduma egin nahi dut.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 131. orr.

Maupassanten obretan, Parisko ipuin zikloan batez ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

Nire fakultatean bertan antolatzen zuten ipuin lehiaketa batera aurkeztu nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 185. orr.

Ipuin kontaketaz ari dela.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 52. orr.

Handik aurrera bakantzen hasten dira ipuin argitalpenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.

Mendez mende sortu eta osatu zen, ahotik belarrira, ipuin kontalarien bidez.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 9. orr.

Elkarrizketatzaileak ipuin idazleari egingo dion bigarren edo hirugarren galdera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 135. orr.

Ipuinen eta ipuin ahaleginen koadernoa erretzen ari zela, ama sartu zen sukaldera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mito-ipuin baten bidez kontatzen du alfabetoaren asmakuntza, Fedro izeneko dialogoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.

Ez dago herri-ipuin horietaz fidatzerik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Han, maitagarri-ipuin batean bezala, uraren ertzean, ostatu zahar bat, dena beiratez inguratua, teilatua lastozkoa zuena: Txalupazainen topalekua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Don Pacheco eta Doña Incarnacion izeneko irri-ipuina txertatu zuen Jean Baptiste Elizanburuk bere Piarres Adame eleberrian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

"Izu-ipuinak" omen zirenen garaia zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

Haur ipuinen artista.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 37. orr.

Umetan, peto-peto sinesten nuen nik amandre-ipuinetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 38. orr.

Herioak amodio bekaitzak lurrintzen zituen, egiazko maitasun ipuinak zilegitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Bada artzai ipuin klasiko bat gure artean hagitz ezaguna dena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.

Eguberri ipuina.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.

· Gutun bat bidali zidan hango herri-ipuin bilduma batekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 66. orr.

4 egiazkoa ez den esana.

Enpresen edo estatuen arteko espioitza Interneten bidez egiten da benetan, ala ipuina da hori?  Berria - Gaiak   2004-11-14

Globalizazioaren ipuinarekin-eta has gintezke hemen, baina ez dut merkekerietarako gogorik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 104. orr.

Kontu horiek ipuinak dira, mitologia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 61. orr.

Zuek, belebeltzok, inbutuz sartutako ipuinak!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

are ipuin (18); are ipuin zoragarriagoa (18); aurreko ipuin (7); baina ipuin (6); bat ipuin (5); bere ipuin (5); bertze ipuin (4); beste ipuin (24); beste ipuin bat (4); beste ipuin batean (5); bi ipuin (15); bost ipuin (5); buruzko ipuin (10); da ipuin (21); den ipuin (4); dira ipuin (5); ditu ipuin (5); du ipuin (5); duen ipuin (9); dut ipuin (6); edo ipuin (26); edo ipuin batean (4); edo ipuin hutsa (4); eleberri edo ipuin (8); en ipuin (4); ere ipuin (13); eta ipuin (70); eta ipuin bat (5); euskal herriko ipuin (4); euskal ipuin (5); euskaldunei buruzko ipuin (5); girotutako ipuin (4); hainbat ipuin (13); hainbeste ipuin (4); hamabost ipuin (4); hamabost zauri ipuin (4); hamar ipuin (6); haren ipuin (4); herri ipuin (7); herriko ipuin (4); hiria ipuin (4); hiru ipuin (4); idatzitako ipuin (14); idazlearen ipuin (5)

ipuin amodiozko (5); ipuin antzeko (6); ipuin antzeko alegi (4); ipuin asko (8); ipuin bakarrak (5); ipuin bakoitza (6); ipuin bana (4); ipuin bat (157); ipuin bat baino (4); ipuin bat eskatu (5); ipuin bat irakurri (5); ipuin bat kontatu (11); ipuin bat kontatzen (8); ipuin batean (37); ipuin batean bezala (6); ipuin batek (11); ipuin batekin (4); ipuin bateko (11); ipuin bateko pertsonaia (4); ipuin baten (18); ipuin batetik (5); ipuin batzuk (15); ipuin bera (4); ipuin bilduma (49); ipuin bilduma bat (4); ipuin bildumak (4); ipuin bilduman (7); ipuin bildumaren (4); ipuin eder (4); ipuin edo (14); ipuin erotiko (4); ipuin erotikoak (8); ipuin erotikoen (4); ipuin eta (49); ipuin gehienak (5); ipuin gogoangarriak (6)

ipuin guztiak (13); ipuin guztien (4); ipuin haiek (9); ipuin harrigarri (4); ipuin hau (20); ipuin hauek (15); ipuin hauen (4); ipuin hauetako (5); ipuin hauetan (10); ipuin honen (8); ipuin honetako (6); ipuin honetan (4); ipuin hori (18); ipuin horiek (13); ipuin horrek (5); ipuin horren (11); ipuin horretan (6); ipuin hura (19); ipuin hutsa (9); ipuin izugarriak (7); ipuin kiowa (5); ipuin klasikoak (4); ipuin kondaketa (10); ipuin kondaketa bat (4); ipuin kondalaria (4); ipuin kontaketa (5); ipuin kontalari (13); ipuin kontalaria (8); ipuin kontalariak (16); ipuin kontalarien (5); ipuin labur (10); ipuin labur bat (4); ipuin laburrak (4); ipuin lehiaketa (23); ipuin lehiaketaren (5); ipuin liburu (23); ipuin liburu bat (5); ipuin liburua (30); ipuin liburua argitaratu (4); ipuin liburuak (9); ipuin liburuan (4); ipuin liburuaren (4); ipuin luze (8); ipuin miresgarri (5); ipuin orokorra (6); ipuin orokorraren (4); ipuin polita (8); ipuin sariketa (4); ipuin sorta (6); ipuin tradizionalak (6); ipuin zahar (5); ipuin zoragarriagoa (18); ipuin zoragarriagoa kontatuko (18); ipuinez ipuin (4); izeneko ipuin (4)

koldo ameztoi ipuin (4); lau ipuin (7); liburuko ipuin (6); lile ipuin (4); maitagarrien ipuin (4); metafora edo ipuin (4); mujika ipuin (4); nire ipuin (8); oso ipuin (4); sei ipuin (6); sei ipuin amodiozko (4); tene mujika ipuin (4); xerazadek are ipuin (18); zauri ipuin (4); zazpi ipuin (5); zein ipuin (5); zen ipuin (5); zenbat ipuin (5); zituen ipuin (7); zuen ipuin (12)

asiako ipuina (4); azken ipuina (8); bere ipuina (4); buruzko ipuina (6); da ipuina (17); erdialdeko asiako ipuina (4); eta ipuina (18); ez da ipuina (4); galduko ipuina (6); idatzitako ipuina (8); ipuina amaitu (5); ipuina argitaratu (6); ipuina baino (6); ipuina da (8); ipuina edo (6); ipuina eman (6); ipuina ere (7); ipuina eta (9); ipuina ez (9); ipuina idatzi (4); ipuina irakurtzen (5); ipuina izan (5); ipuina kontatu (6); ipuina kontatzen (7); ipuina lantzeko (4); izeneko ipuina (5); lehen ipuina (5); lehenengo ipuina (4); mariaren ipuina (6); nire ipuina (4); uharte galduko ipuina (6); zen ipuina (5); zuen ipuina (10)

asmatutako ipuinak (4); begiz jotako ipuinak (5); bi ipuinak (4); du ipuinak (6); eta ipuinak (35); eta ipuinak idazteko (4); fantasiazko ipuinak (7); idatzitako ipuinak (5); ipuinak asmatzen (7); ipuinak bildu (4); ipuinak dira (10); ipuinak edo (5); ipuinak entzuteko (4); ipuinak ere (6); ipuinak eta (25); ipuinak eta poemak (4); ipuinak ez (11); ipuinak hurrup (5); ipuinak hurrup eta (5); ipuinak idatzi (8); ipuinak idazteko (6); ipuinak idazten (14); ipuinak irakurtzen (6); ipuinak kontatzea (4); ipuinak kontatzen (18); jotako ipuinak (5); liburuko ipuinak (5); nire ipuinak (4)

ahizpak ipuinari (18); ahizpak ipuinari zoragarria (18); amandre ipuinetako (5); bere ipuinaren (4); dunyadad ahizpak ipuinari (18); eta ipuinen (5); euskarazko ipuinen (4); gaztelaniazko ipuinen (4); herri ipuinetako (6); herri ipuinetako peru (4); ipuinaren azken (4); ipuinaren eta (5); ipuinaren hasieran (4); ipuinari zoragarria (18); ipuinari zoragarria iritzi (18); ipuinean bezala (4); ipuinean ere (6); ipuinek ez (8); ipuinek ez dute (4); ipuinek osatzen (4); ipuinek osatzen dute (4); ipuineko pertsonaia (4); ipuineko protagonistak (4); ipuinen atalean (4); ipuinen bat (5); ipuinetako pertsonaia (6); ipuinetako peru (5); ipuinetako peru eta (4); ipuinetan bezala (6); ipuinetan ere (4); ipuinik gabe (4); izeneko ipuinean (4); liburuko ipuinetan (8)


ipuinaldi iz ipuin saioa.

Xan Errotabeherek abendoaren 14ean, astezken arratsaldean, emanen duen ipuinaldia haurrentzat.  Herria   2005-12-08

Igande aratsaldean, Ainhoan, euskal ipuinaldia Koldo Amestoy-ekin.  Herria   2001-07-12


ipuingile (15 agerraldi, 7 liburu eta 6 artikulu) iz ipuinak ontzen dituen idazlea. ik ipuinlari.

Raymond Carver poeta eta ipuingilea izan zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.

Argi dago ipuingileak La Chanson de Rolanden haritik zabaldutako elezaharra ezagutzen zuela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 206. orr.

Ipuingile saritu ugariren lanak.  Berria - Kultura   2004-02-21

Beti pentsatu izan dut nobelagile baino, ipuingile hobea dela Millas.  Berria - Kultura   2004-08-18


ipuingin (agerraldi 1, artikulu 1ean) iz ipuingilea.

Hiru ikerlan eskaintzen ditu Idatz & Mintz-en zenbaki berriak: Adolfo Arejitaren Lauaxeta ipuingin, [...].  Berria - Kultura   2006-05-02


ipuingintza 1 iz ipuinak ontzea.

Ipuingintza, nobela, poesia, antzerkia, apunteak, ia genero guztiak ditu landuak.  Berria - Kultura   2004-09-11

Maupassanten ipuingintza oparoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.

Errusiako ipuingintzaren joera berritzaile zabaleko idazlea izan zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Estatu Batuetako XX. mendearen bigarren erdiko ipuingintzaren maisuak.  Berria - Kultura   2004-08-25

Animazio hori ipuingintzan oinarritzen da.  Herria   2001-05-17

Euskarazko ipuingintzaren arloan.  Berria - Kultura   2006-02-11

Urte gutxian bide oparoa egin du Iban Zalduak ipuingintzan.  Berria - Kultura   2006-04-12

2 (hitz elkartuetan)

Erabat ipuingintza-tradizio iparramerikarraren baitan kokatzen da ipuin hauen nolakoa.  Berria - Kultura   2006-04-18

· Peru Abarkak, liburuko pasarteetako batean, Peru eta Marixeren herri-ipuingintza arbuiatzen du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.


ipuinka adlag

Baina haren alaba gaztea Xerazade zela esanez gero, seguruenik gehientsuenek Mila gau eta bat gehiago liburu miresgarriaz oroituko dute, eta hark, omenka-omenka, ipuinka-ipuinka, nola lortu zuen Xariar erregearen bihotza sendatzea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.


ipuinlari (9 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulu; orobat ipuilari g.er.) ipuingilea.

Ipuin kondaketa bat (euskaraz) Koldo Ameztoi ipuilariarekin.  Herria   2003-07-31

Izan ere, nire uste apalean, McEwan ipuinlari hobea zen, nobelagile baino.  Berria - Kultura   2004-05-26

Baina, beste ezeren gainetik, idazle da Schwob, ipuinlari dotore eta prosa poetikoaren maisu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 9. orr.

Querini matematikaria da ofizioz eta arrakasta dezenteko ipuinlaria dibertimenduz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 67. orr.

Kazetaritzan ikasi zuten ipuinlari askok.  Berria - Kultura   2006-02-19


ipuintxo iz ipuin laburra.

Haren oroitzapen-giroan egin nuen ipuintxo hau ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 231. orr.

Bestela, ipuintxoak asmatzen segitzen nuen nik, Portugalgo kazetariaren onerako, hark irratirako erabiltzen zituen eta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 192. orr.

Oso erraza da atsotitz bat hartu eta ipuintxo bat osatzea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 157. orr.

Jeneral ohiak ipuintxoa kontatu zion Agirreri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 176. orr.


ipuinzale izond ipuinen zalea dena.

Badakik alaba oso ipuinzalea dudala eta hamaika ipuin erosi izan dizkiodala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 257. orr.

Leire bezala, ipuinzalea zen, eta eritasunak are ipuinzaleago egin zuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 247. orr.


ipular 1 iz ipar alor baten ertza.

Urtarrileko hormek ipularrak zuritzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 77. orr.

Besoak besoetan, neska ipularrean berme mantentzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.

Ipularretik bat-batean bi argi-iturri borobil miretsi nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.

Ipularrean hedailo, hatsanka zegoen azeriari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 147. orr.

Ipularrean utzi autotik aldenduz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.

2 hed

Bozatarrak, agotak gituk, jendetzearen ipularrean bizi gituk, ikusten gituenak burua itzultzen dik, kurutzatzen gituena baztertzen duk. bertsetaren buruan eta bertsuaren ipularrean itzuliz, neurtitz bat edo bertze berriz hartuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.


ipurbeltz 1 izond ipurdia beltza duena.

Pazia zaharrak pertzari: ken hadi ipurbeltz hori!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.

"Zozoak beleari ipurbeltz", baina ez nion deus erran...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 326. orr.

Eta barazkiari dagokionez, begira nor ari zaion esaten beleari ipurbeltz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.

2 (adizlagun gisa)

Makarroi erreen ontziak ipurbeltz jarraitzen du, eta gosaldu bitartean ur bero xaboituarekin eduki ondoren, ekin dio espartzuarekin hondo erre ikaztua mehetzeari.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.


ipurbelztu, ipurbelztu/ipurbeltz, ipurbelzten du ad zerbaiten ipurdia belztu.

Neurrigabe garestitzen ari da […] urre beltza (40 dolarrera iritsi da) eta, horrek, beherakoa eragin dio akzioen azokari, burtsari, burtsa kopeta eta ipurbelztuz  Berria - Ekonomia   2004-05-08


ipurbero izond ipurdia beroa duena. ik ipurdi 13.

Charlyren erranetan, auzoetako neskak "ipurberoagoak" eta "errazagoak" ziren, gu hazi gintuen Zabalguneko mojakume motz-estuak baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

[Fenix] gaurko "txori ipurberoa"-ren aurrekari klasikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 118. orr.


ipurdantzari izond

Haizea indarrez hasi zen, ipurdantzari, mendebaletik, izenik gabeko lurralde luzetik joka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.


ipurdi (orobat eperdi g.er.) 1 iz giza enborraren behe eta atzeko aldea, esertzean gorputzari eusten diona.

Lehen bihurgunearen ondotik, agertu zitzaizkidan haren ile horail franko bitxiki moztuak, bizkar irmea, ipurdi pottoloa, hanka leun eta finak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Estropezu egin eta ipurdi gainean erortzen da atzerantz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

Mesedeetako zubirantz joan da kalean behera, ipurdi bikain hori berak bakarrik dakien gisan mugituz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 145. orr.

Ahaztu beharko ditut neskaren beso txuriak, haren ipurdi tenteak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 145. orr.

Nik atsegin dudan guztia duzu: titi txikiak eta ipurdi gogorra.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Joango zen ez titi ez ipurdi ez duten marimutil horietako batekin eta badakizu...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.

-Ipurdia gorrituta al dauka?  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 72. orr.

Ipurdian irtendako erlakaiztena da.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 84. orr.

Nire atzetik hasi zen lasterka ipurdian sekulako ostikoa emateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Ipurdian ostikoz jo ez dezaten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 237. orr.

Ipurdian hartutako kolpe itsusi hura zela eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 91. orr.

Gaueko guardiaaldian telegrafistari gonak altxatu eta ipurdian geltokiko zigiluak jarri zizkiola.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Orduan, berak eskua sorbalda artetik ipurdiraino jaitsi dizu bizkarrean lerro zuzen bat marraztuz, leun, erdiko hatz-puntarekin.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 80. orr.

Sermoi luzeak ipurdia mugiarazten du, eta motzak bihotza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Tximinoa gorago, eta ipurdia ageriago.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 40. orr.

2 (sexu gozamenaren iturri gisa)

Haien ipurdi trinkoak ikusteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 46. orr.

Makurtu egin nintzen berak nire ipurdiaren arrakala hobeto ikusi ahal izateko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

Nire ipurdiko erretenean zehar isuri zen hazia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 38. orr.

ik beherago10.

Ipurdi eder bat aurrean jarri eta harekin gozatzeko erregutu zidanean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

-Estutu ipurdia, urdanga hori, estutu ipurdia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.

Ez badiozu ipurdiari eragiten [...] zigorra hartu eta hainbeste plazer ematen didan ipurdi eder hau jipoituko dut larrutu arte.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.

Eugeni xarmangarria, laztanik gozoenez ase nahi dut ipurdi hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 91. orr.

Ipurdia miaztu behar diot kanpaia jotzen diodan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.

Hark den-dena zekien niri buruz, baita osaba Afonsori Los Angelesetik bueltan ipurdia agindu niola ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.

Hator, maitea, hator, Sodomako sugarren merezitzaile izan nadila hire ipurdi bikainean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.

Honen ipurdian atzera-aurrera batzuk egin ondoren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Emearen gainean jarri zen eta sutsu bezain arduratsu zulatu zion ipurdia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 37. orr.

Eskaintzen dizudan ipurdi hau zulatu duen gizon ikaragarriena izateko ohorea ere ez duzu izango!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Neure bizitza osoan ez dut hain ipurdi ederrik izorratu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 179. orr.

Nola egon behar du hartzailearen ipurdiak emailearen atseginak oso-osokoak izan daitezen?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 126. orr.

Minutu gutxiren buruan, bero-bero eginda, esnea bota nuen ipurdi eder hartan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 119. orr.

Laster isuriko duelarik bere hazi ugari bezain sendoa gozagaiaren ipurdiaren hondoan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

Bere buztana eskaintzen zidan tente-tente nik txupatu eta bustitzeko eta gero oso-osorik sartzen zidan ipurditik ni lauoinka jarrita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Ipurditik joko diat larrua, zerri horri!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

Emakumeei ipurditik larrua jotzea, erdizka izatea baino ez da: fantasia hori gizonak gizonarekin betetzea nahi izan du naturak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 124. orr.

3 pl ipurmasailak.

Zelako sabel laua, zelako ipurdi gozoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Ipurdi ikaragarri haietara hurbildu nintzen eta gorri-gorri jarri arte astindu nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

Ea, altxa ipurdi horiek, gauza asko dauzkagu ikusteko-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

Silikonazko ipurdi berriak ondo ezartzeko gai dena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 257. orr.

Ikusi nola zabaltzen zaizkion ipurdiak, ikusi bular puztua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 73. orr.

Eroso al dituzu nire ipurdiak, Dolmancé?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.

Zu nire beso artera etorriko zara, zure ipurdi ederrok ahalik eta zabalduen eskaintzen dizkiozularik Mugitu zure ipurdiak, Eugeni, zure uzkiak estutu dezala nire zakila.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.

Eragin ipurdiei, eragin urdanga horrek.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ipurdi zuloan sartu aurreko istanteetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

ik ipurtzulo.

Eta bizi ederrenaren eramaiteko, azkarrenari ipurdi milikan aritzea baino bide hoberik ez zuten ezagutzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 63. orr.

Ahal genuena eginez, ipurdi-heltzen, titi-jorran eta musuka, han errenditzen gintuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

-Hauxe da berri-ipurdi koadrila!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 122. orr.

Lurrean luze eta ipurdi-bizkarrak mindurik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 91. orr.

· Beraz, ikus dezadan hain grinatsu desiratzen dudan jainkosa-ipurdi zoragarri hau!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.

Eta zer eta tuntun-ipurdi hau babo arraio horrekin maitemindu behar, aizu!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.

Zakur-ipurdiko ametsak!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

5 abere eta animalia batzuetan, uzkiaren aldea.

Eta ez pentsa gero, zakurrek ipurdi zikinarekin ibiltzea laket dutenik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

Tximino erraldoi bat ikusi zuen, bere ipurdi gainean eserita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.

Bere zaldi irenduaren ipurdi higatuaren kontra bridez jota, esnetegira bidean zen berriro ere, bueltan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Begiak biraka eta ahoa antzararen ipurdia bezala jarrita.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.

Zozoak ere beleak baino ipurdi zuriagoa duela uste du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

6 (zuhaitzetan)

Kalte handiak dira: arbolak ipurditik aterata, adarrak erorita...  Berria - Harian   2006-02-01

Bost arbol sakratuok ipurditik bota eta erre zituen sasoi hartan iritsi zen erlijio berriak, Erromakoak noski.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Ahuntz bat leizezulora hurbildu eta zuhaiskaren ipurdiko belarra bazkatzen hasi zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 123. orr.

Sutan, arbola-ipurdi bat, zain eta guzti.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 150. orr.

Nirea baietz bota arbola-ipurdi hura baino urrutirago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

Pago ipurdi batean eseri zen, atseden hartzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

7 (galtzena)

-Eltzen badizut galtzen ipurditik sartuko zaitut emen, Merke Trefe!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 171. orr.

Ipurdian adabakiak eraman behar nituelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

8 (ontzietan eta) hondoa.

Ipurdi horituko te-kikara bat; aurreko urteko egunkariak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Kafe-hondarra astindu zuen kikararen ipurdian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

Lapiko zahar baten ipurdia konpontzera etorritako gailegoren bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 70. orr.

Ontziko marinelak dado-jokoan hasi dira barrika irauli baten ipurdi gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Juan Jose Urtiaga Inchaurraga, edalontzi ipurdi lako betaurrekoak zituena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.

Nahiz eta miopiak betaurrekoak -edontzi-ipurdi halako lodiak- orritik hiru hatzetara edukitzera behartzen zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Paderari teflonezko ipurdia jarri ala ez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.

Haren lagunek esan zioten farfailginari orga-ipurdi batean zurratu zutela gizona eta Paristik egotzi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

Artilleroetako batek odoletan zeukan ezkerreko besoa; kanoi-ipurdi lodi-biribil baten azpian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Ordenagailuaren pantailaren ipurdia ferekatu zuen berriz, ia-ia likitsa gertatu zitzaidan keinu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

Baten batek pikotxaren ipurdiaz ebaki zion burua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 35. orr.

Eta hau esanik, puruari kosk txikia egiten zion ipurdian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 57. orr.

Kixok, bitartean, pankarta atera du furgonetaren ipurditik, bi makilaren inguruan biribilkatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Segovian, Eresma ibaia bere bidetik atera eta 2 zubi eraman zituen ipurditik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.

Sorgin-haize hurakan kutsuko batek hiru errota atera zituen ipurditik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

9 fusil, pistola eta kidekoetan, atzealdea, helduleku edo bermaleku gisa erabiltzen dena.

Astra bat, 7,62 mm, zazpi tiro, ipurdi zilarkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Gerrikopean estuturik ontziburu berriak pistola zeukan, eta harexen ipurdiari laztan egiten ziharduen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 232. orr.

Nire lagunak hiru ordu lehenago niri erakutsitako pistola ipurdi zilarkaradunak ikusmiran zuen morroi zurbildua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Domingok armaren ipurdia besagainean bermatzearekin egin zidan bere ondoan makurtzeko keinua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

Soldado batek, harma ipurdiaz, bi kaska emaiten dizkio buruan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.

Gero, nabal baten ipurdiaz harri bat joz, pindarrak atera eta ardagaia piztu zuen  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.

10 (esapideetan) ik ipurtzulo 2.

Mokoz ipurdi eginez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.

Andreasengandik orpoz-ipurdi ihes egin, eta berriro Ameriketara eramango zuen ontziren batean ezkutatu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.

Eta halako imintzioa egin zian begiak trabes eta aho-ipurdi eginez.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 46. orr.

Sator-lanen batean ari zelakoan nengoen ni, eta ez agintariei ipurdia miazkatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Zutitu zen gizona eta kaiolatutako abere amorratu baten moduan hasi zen, aurrera eta atzera, ipurdia non zuen ere ez zekiela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Gutxi kobratu baina telefonorik ez zuten zurginak, eta zakurraren ipurdian zeuden oihal-dendak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 264. orr.

Judasen ipurdia baino zuriagoak dituk eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 14. orr.

-Katolikoek eta protestantek, guztiek ere ipurdian zuloa...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

-Ipurdia garbitzen ahal duk horrekin -teman tinkatua ni.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Primo Levik Anus mundi (Munduaren ipurdia) deitu zion Auschwitzi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.

Haren enpresak hedatu nahi zuen plantazioa munduaren ipurdian zegoela iruditu zitzaidan, hor nonbait, Guatemala aldean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Han nengoen ni, gazte aleman sasoiko bat, goitik behera bustita, bihotzaren taupa bizia entzuten nuela eta munduaren ipurdian usnaka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

-Oraingoan ere ipurditik sartu behar izan dute bere armarria -esan zuen egun hartan Zaratiegik-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.

Sar zitzala bere egunak ipurditik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 42. orr.

11 ipurdiko izlag ik ipurdiko.

Horrenbestez, ipurdiko min hori ez zitzaion sekula osatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 88. orr.

Eta horien moda... sartu dezatela ipurdiko zuloan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 162. orr.

Baina modu horien guztien artean, ipurdikoa da atseginena, zalantzarik gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Zin dagizuet ez dudala aluko gozamena baino gauza aspergarriagorik ezagutzen, eta behin ipurdiko gozamena frogatutakoan, zuk bezala madame, ez dut ulertzen nola itzul daitekeen besteetara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.

12 ipurdi alde (7 agerraldi, 6 liburutan) ik ipurtalde.

Biluztu egin du eta haren ipurdi aldera zuzendu ditu bere lehen begiradak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.

Mendian zein gaueko ekintzetan zainartu mutikoen ipurdi alde gogor eta gotorrak desiragarri zitzaizkien "gixon" melengei.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Agustinen ipurdi aldera itzuli eta laztandu egin du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 278. orr.

Bai, ikusia nuen, Opel zuri bat, eserlekuak hautsita zeuzkana ipurdi aldean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

13 ipurdi-bero izond ik ipurbero.

Hik uste duk beharbada neska atrebitu ipurdi-bero bat naizela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.

14 ipurdi-bistan ipurdi agerian

Ez nazak utz ipurdi-bistan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 186. orr.

Biek ala biek uretarantz jo zuten, kurrixka bizian lasterka eta ipurdi-bistan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

Bera zen bakarrenetakoa gure burgeskume-kontraesanak ipurdi bistan jartzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

15 ipurdi dantza (corpusean ipurdidantza soilik) ipurdiaren danza.

Ipurdidantzari ekin nion berriro, gorputz atal horri gora eta behera eraginez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

16 ipurdi-handi (orobat haundi) (3 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean) izond ipurtandia.

Zelako diferentzia, antzinako gris ipurdi-handi motel haien eta zipaio kankarro hauen artean!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Zonbait aldiz badira emazte -den bezala erraiteko- ipurdi haundi batzu...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 147. orr.

Ipurdi handia, jenio txarrekoa, usain txarrekoa: ezer onik ez.  Berria - Kultura   2006-01-31

17 ipurdi-harro izond

Ipurdi-harro haiek egunak zituen ordu guztiak esamesaka ematen zituztelako eta bera haiek isilarazteko gauza ez zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

· Clémence da -La Sarriettek moztu zion-, luze ihar bat, ipurdi harro dabilena, barnetegi batean ikasi zuelako  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.

18 ipurdi masail (8 agerraldi, 6 liburutan; orobat ipurdimasail g.er.) ipurmasaila.

Sustraiek zango-sagarrak, izterrak, ipurdi-masailak urratu dizkiote.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.

Ipurdi-masaila bat estutu nion nire izterren artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Ipurdia altxatzen nuen zakila sartzekotan zegoela eta txoratu egiten nintzen ipurdi-masailetan jotzen zizkidan pintzel-kolpe moduko haiekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.

Ipurdimasail gizen, zuri eta bigun batzuk agerian utziz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

19 ipurdi mazela (16 agerraldi, 7 liburutan) ipar ipurmasaila.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Bere borondatez ipurdi mazela presentatu zion, pikura egin ziezaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.

Gustatzen zitzaidan ipurdi-mazela oparo haiek ene sabelpe gosetiaren jo-mugatzat sentitzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Kapitain galtzak kitatzen zituenean Janinaren begiak ez ziren haren ipurdi mazela zainart eta ilezuetarik kantitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

20 ipurdi-miazkatzaile (orobat ipurdimiazkatzaile) izond

Preso asko eta asko kartzelarien laguntzaile, ipurdi-miazkatzaile, salatari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Noizbait Richard seminarista ipurdimiazkatzaileak eta sarjentuak gure errespetu apur bat merezi izan bazuten [...] egun hartantxe galdu zuten betirako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

20a ipurdi zulo ik ipurtzulo.
21 ipurdi(a) agerian (orobat ipurtagirian) ik gorago 14.

Eta ez baitzeraman azpikogonarik, ipurdi agerian geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.

Ez die utziko hanka-hutsik eta ipurtagirian hazten, beraiek hazi ziren bezala.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 109. orr.

Asiriako erregeak ere halaxe eramango ditu egiptoar presoak eta etiopiar erbesteratuak, zahar eta gazte, larrugorritan eta oinutsik, ipurdia agerian dutela.  Elizen arteko biblia   Is 20,4

"Bestela, ipurdia agerian joanen dira!", esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 238. orr.

Oro har ez, baina erne ibili beharra zegon, beti uzten dinagu-eta norbait ipurdia agerian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.

Ziur al zaude ez zela izan, besterik gabe, ipurdia agerian harrapatu zintuztela?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 244. orr.

Ez dakizu markaren izena, ezta ba ote duten ere, eta ipurdia agerian gerta zaitezke.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 133. orr.

22 ipurdiko zulo (17 agerraldi, 6 liburutan) ipurtzuloa.

Ipurdiko zuloa garbitzen hasi zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 92. orr.

Etzan zaitez eta ipurdiko zuloa inguratzen duten giharrak indarrez uzkur itzazu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Erakutsi zure ipurdiko zuloa, andere, gogoak ematen didan bezala milika dezadan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.

23 ipurditik eman

Beti eman nahi izan zidan ipurditik, eta nik behin ere ez nion utzi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

Mutil edo neska bati ipurditik ematen dion gizonak sodomia aktiboa egiten dihardu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.

Honek alutik sartuko dit, zuk ipurditik emango didazu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 176. orr.

Eugenik, kontsolagailu honekin armatuta, ipurditik emango dit.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.

24 ipurditik hartu ik ipurtzulo 3.

Antisorgailurik bazen ordurako, baina metodorik ziurrena ipurditik hartzea zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.

Ordurako ezin hobeto pasatzen nuen ipurditik hartuz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Txakurra baino hoberik ez duzu, haren hitzetan, ipurditik hartzea gustuko baldin baduzu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 143. orr.

25 ipurdiz gora (orobat goiti)

Ipurdiz gora daude hiriaren zentroko hainbat kale nagusi ere.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Baionako Katedrala ipurdiz gora botatzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 145. orr.

Estatua nahi dute ipurdiz gora ezarri eta gu harekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 206. orr.

Viña Albinak, beharbada, bigarren botila ipurdiz goiti emana baikenuen orduko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

Orduan subil moduko batekin zabaltzen zuen masa mahai gainean, eta anisa hartzeko kopa txikiak ipurdiz gora ahotik masatan sartu eta pasta biribil eta pottolo batzuen forma ematen zion masari, garai bateko txanpon handien neurrian gutxi gorabehera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

26 oilo ipurdi persona baten azala, hotzaren edo beldurrarengatik oilo lumatuaren itxura artzen duenean.

Oilo-ipurdia egin zitzaidan: emakumeak lehengo eguneko zapata takoidunak zeramatzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Supiztaileari buruzko gogoeta horrek oilo-ipurdia eragin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Ni ere hotzak nago, esan zuen Karmenek, besoetako oilo ipurdia lagunari erakutsiz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.

Mila! -atera zitzaion osabari eta niri oilo ipurdia jarri zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 65. orr.

Ximurraren karkailak oilo-ipurdia jarri zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Eta ostiko eta hasperenak egiten zituztela entzuten nuen, eta oilo-ipurdia jartzen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Oilo-ipurdi jarri zitzaidan azala albistea irakurri nuenean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 74. orr.

Gizakietan ere badira oraindik mekanismo horren aztarnak, hotzak edo beldurrak eragindako oilo-ipurdiak erakusten duen bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Ene... ordu haiek, oilo ipurdiz, burua lehertzeko zorian.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.

Ez dakit nola azaldu, baina dardaran bezala jartzen zidan larru-azala soinu hark, oilo-ipurdia ateratzeraino.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 59. orr.

27 zakurraren ipurdira bidali pikutara bidali. ik ipurtzulo 5.

Gradellek bere iloba errepublikazalea zakurraren ipurdira bidaltzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Gurasoek hots egiten zuten aldiro, zakurraren ipurdira bidaltzen nituen. herria uxatzen duten jokamoldeak sustatzen ditu babaztoak, ezker abertzalea zakurraren ipurdira bidaliz.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ipur (5); ipur masailak (3); ipur masailean (5)

baina ipurdia (3); baten ipurdia (5); bati ipurdia (3); bere ipurdi (10); bere ipurdia (4); du ipurdia (3); elkarri ipurdia (3); ere ipurdi (3); estutu ipurdia (5); eta ipurdi (13); eta ipurdia (28); eta ipurdiak (4); eta oilo ipurdia (4); haren ipurdi (5); haren ipurdia (4); hire ipurdi (4); ipurdi aldean (3); ipurdi aldera (3); ipurdi azpian (7); ipurdi batean (3); ipurdi bistan (3); ipurdi eder (10); ipurdi gainean (11); ipurdi handia (3); ipurdi hau (3); ipurdi hori (5); ipurdi horiek (4); ipurdi masailak (3); ipurdi mazela (4); ipurdi mazelak (7); ipurdi milikan (3); ipurdi polita (3); ipurdi politak (3); ipurdia agerian (9); ipurdia altxatzen (3); ipurdia baino (3); ipurdia bezalakoa (3); ipurdia bezalakoa da (3); ipurdia bistan (4); ipurdia emanez (3); ipurdia eragiten (3); ipurdia ere (9); ipurdia eta (8); ipurdia igurzten (3); ipurdia jarri (12); ipurdia jarri zitzaidan (4); ipurdia jartzeko (6); ipurdia jartzen (6); ipurdia oso (3); ipurdiak eta (3); munduaren ipurdia (3); nire ipurdi (8); nire ipurdia (11); nire ipurdiak (3); oilo ipurdia (37); oilo ipurdia eragiten (3); oilo ipurdia jarri (10); oilo ipurdia jartzeko (5); oilo ipurdia jartzen (6); ustea ipurdia (3); ustea ipurdia bezalakoa (3); zuen ipurdia (4); zure ipurdi (3); zure ipurdia (9)

bat ipurdian (3); bat ipurditik (3); baten ipurditik (3); ere ipurdian (3); ere ipurdian zuloa (3); ere ipurditik (4); eta ipurdian (9); eta ipurdiko (6); eta ipurdiko zuloa (4); eta ipurdiz (3); guztiek ere ipurdian (3); haren ipurdian (4); haren ipurdiaren (4); ipurdian eserita (3); ipurdian eta (3); ipurdian jarri (4); ipurdian zuloa (4); ipurdiko mina (3); ipurdiko zuloa (12); ipurdiko zuloa inguratzen (3); ipurdiko zuloan (3); ipurditik atera (4); ipurditik eman (9); ipurditik emango (6); ipurditik ematen (10); ipurditik sartu (3); ipurditik sartuko (3); ipurdiz gora (11); nire ipurdian (3); nire ipurdiaren (3); nire ipurdiaz (4); nuen ipurdian (3); zakurraren ipurdira (6)


ipurdidantza ik ipurdi 15.

ipurdieder izond ipurdi ederra duena.

Ederrago gerritik beheiti zirenei "ipurdieder" deitzen zien, konparazio batera kondesa andreari.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 32. orr.

Eta emakume tiroles hori, nik ikusten nuen bezala, ipurdiederra eta titiederra zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 77. orr.


ipurdikada 1 iz ipurdiarekin emandako kolpea.

Mandoa, halako kolpetzar hartaz izututa, landan barrena abiatu zen korrika, eta ipurdikada gutxitan lurrera bota zuen bere jabea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 42. orr.

2

Soinuak jotzen zuenean dantza soltean egiten zuten […] eta ipurdikada prestatzen zen: une horretan mutil bakoitzak gustukoen zuen neska ipurdiaz jotzen zuen, eta hala harik eta soinuak berriro doinuari ekiten zion arte, non denok askatu eta dantza soltean jarraitzen baitzuten.  Berria - Kultura   2004-01-31

Txistulariak sarraraziz, hauekin ipurdikadarik ez zen-eta  Berria - Kultura   2004-01-31


ipurdikeria iz

Ipurdikeria gizen arruntetarat lerratzea ez dut onartzen...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.


ipurdiko iz ipurdian hartzen edo ematen den kolpea. ik ipurdi 11.

Agustinen txanda da gero; honek ere berdintsu jokatzen du, eta bukatzerakoan ipurdiko eta bizkarreko batzuk eman dizkio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 297. orr.

Maimieri ipurdiko on batzuk ematera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 274. orr.

Sethe eta Paul D elkarri hatzak harrapatzen eta heltzen hasi ziren berriro, batak besteari ipurdiko arinak ematen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 181. orr.

Errekan bi urrats egin, oreka galdu eta ipurdikoa hartu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 238. orr.

Izotz-puska malapartatu bat zegoen espaloian, ordea, eta eserarazi egin zintuen, brasta; ipurdiko ikaragarria hartu zenuen, gizagaixo maite horrek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.

Zure amatxok den-dena kontatu dio nireari eta ipurdiko ederrak jaso ditut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 124. orr.

-Etzan tontakeriarik esan eta emaion karneta -Natxok, ipurdiko goxo bat jota.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 53. orr.

Bartolok egin omen du lastozko zubia / haretan pasatzeko bera ta nobia, / pasatzen asi omen da, ta erori zubia. / Bartolok artu omen du ipurdiko haundia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 29. orr.


ipurdikoka adlag ipurdikoak emanez.

Beharrondoko, ipurdiko eta ostikoka.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 48. orr.


ipurdimasail ik ipurmasail.

ipurditxo iz adkor ipurdia.

A zer nolako ipurditxoa duen! probokazio hutsa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 99. orr.

Zuk ipurditxo goxo hori emango didazu, ez zaizu gustatzen nola ferekatzen dizudan?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

Laster ikusiko dugu Agustin zangarra ipurditxo polit hau geure begien aurrean urratzen, eman ahala guztian.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.

Bere ipurditxoa itxi egin zen eta estutu egin ninduen, inoizko plazerrik handiena ematen zidalarik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.


ipurfin iz ipurdi fina duena.

Hogei urte lehenago ere haren presentzia bermagailu zen, gisako tokietan gu bezalako ipurfinek kausitzen ahal genituen arriskuetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.


ipurgain iz ipurdiaren gaina.

Zaldi bat ikusi zuen hilda, ipurgaina txikiturik eta erraiak barreiaturik. bizkarrezurrak eta ipurgainak bat egiten duten toki geografikoan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Ipurgainean elkarturik zituen eskuak aurrera aldatu zituen, oraingoan sabel gainean elkartzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

Ipurgainean jarri zituen gero eskuak, paretaren kontra.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.

Eta halako batean, abere basati baten gisa orroe eginez, isuri egin zen, hazi guztia nire ipurgainean hustuz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 38. orr.


ipurgarbitzaile iz adkor lausengaria.

Ministro, diputatu eta ipurgarbitzaile guztiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.

Hala usteko du noski, zure bizi-denborako eta hil-ondoko ipurgarbitzaileen samalda azkengabeak, hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen bestetan ez dakien jende-modu horrek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Baina gure idazleak ez bide du arrazoizko jabegorik bilatzen [...] ezta ipurgarbitzaileen segizio bat ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.


ipurkonkor iz ipurtezurra. ik ipurmokor.

Ipurkonkorreko min hura, berriz, noiz hasi zitzaion?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Ipurkonkorra libre antzera geratuko zitzaion hartara, eta hobeto eramango zuen hainbeste denboraz eserita egotea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.

Pauso txar bat eman zuen orduan, eta min bizia sentitu zuen ipurkonkor alde hartan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ipurkonkorreko min (4); ipurkonkorreko min hura (3)


ipurmami (12 agerraldi, 8 liburutan) iz ipurmasaila.

Gimnasia saioak egiten nituen gordeka, ipurmamiak mehetzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

Nire lehengusuari hotzikarak eragiten zizkion eskuak bere amaren ipurmamietan jartzen zituela pentsatze hutsak, baina ikaragarri berotzen zen ideia harekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 185. orr.

Nire ipurmamiak hartu ditu bere eskuekin, oretu ondoren, ongi ireki ditu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.

Bi eskuez ipurmamiak bereizi nizkion eta hantxe ikusi nuen une hartako ene irrikaren helburu eta xede gorriska: Imanolen uzkia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 42. orr.

Nire esku biluzia pasatu nuen haren bizkarrean behera, ipurmamietaraino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.


ipurmasail (151 agerraldi, 47 liburu eta 8 artikulutan) iz ipurdiko bi alde mamitsuetako bakoitza, ipurdi masaila. ik ipurmami; ipurdi 3.

Aurpegia, lepoa, belarriak, sorbaldak, bizkarra, ipurmasailak, izterrak, oinak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Eskuin gluteoan edo ipurmasailean.  Berria - Kirola   2004-03-04

Adarra sartu zion zezenak ezkerreko ipurmasailean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Makurtzen denean, musker laranja-berde bat agertzen zaio ipurmasailen arteko erretenaren gainean, tatuatuta, jakina.  Berria - Kultura   2004-08-12

Ikatza begietan, ipurmasail zabalak eta gerri fina...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

Hanka puntetan zutik, ipurmasailak tente dituztela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.

Ipurmasaileko giharrak nabarmen minberatu zitzaizkiola.  Berria - Kirola   2006-01-08

Ipurmasail mamitsuak eta begi beltz liluragarriak.  Berria - Kultura   2006-01-31

Aulki batean eseri da; haren ipurmasail tinkatuek bizkarra ukitzen dute eta haren soin tentea aurrerantz makurturik dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Ipurmasailak ubelduak dauzkadala ikusi ahal izan dut.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.

Orain lauhankan zegoen nire aurrean, bere ipurmasaila kolore-gorriak ikusten nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Gizonak ipurmasailetatik heltzen ninduen eta berarenganantz erakartzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Ipurmasailak bereizi eta ipurtzuloa erakutsi du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 87. orr.

Ipurmasailak estutzen hasi nintzen berak eskatzen zidan bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.

Nik neure mingainaz ipurdiko zulotxo polita arakatuko diot, ipurmasailetan zapladatxoak ematen dizkiodan bitartean. ezkerreko besoa ipurmasailetarantz jiratuta zuen gizonak, sorpresagaia bizkarrean ezkutatzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 156. orr.

Zaldien ipurmasailetan esku-zarta haserreak jorik, [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakumearen ipurmasailak (3); eta ipurmasailak (4); ipurmasailak laztantzen (3); ipurmasailak tente (3); ipurmasailetatik heldu (3); nire ipurmasailak (4); nire ipurmasailetan (4); zure ipurmasailak (4)


ipurmasailtxo iz inpurmasail txikia.

Gero [...] tabako makinara abiatu da, soineko azpiko tanga ñimiñoak markatzen dizkion ipurmasailtxo irtenak doi dantzatuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.


ipurmazela (5 agerraldi, 4 liburutan; orobat ipur(-)mazela 7 agerraldi, 4 liburutan) iz ipurmasaila.

Xaflako bat ipurmazelean -alde minberatuan ez, bertzean- eta galtzontziloa bere lehengora itzuli zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.

Ni mukiak ezin xukatuz nenbilen, haren ipur-mazela sendoak ferekatzetik gelditu gabe alabaina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Neskatila freskoak, izter, ipurmazel eta titi oparokoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 117. orr.

Enperadoreari gerla eman zion, ipurmazelak tronuan jarri orduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.

Zakurrek gehienetan izterretik eta ipur mazeletatik heltzen dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 80. orr.


ipurmokor iz ipurkonkorra.

Carabanchelgo ospitalera hiru-lau aldiz eraman zuten Jokin ebakuntzak egitera ipurmokorrean eta eskuineko hankan  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.


ipursalto iz adkor jauzia, saltoa.

Haien ipursalto eroak eta aiuma ikarazkoak mugimendu berriak dira naturaren baitan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.


ipursarde ik ipurtsarde.

ipurtagirian ik ipurdi 18.

ipurtalde (36 agerraldi, 18 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz ipurdi aldea. ik ipurdi 12.

Bularrean ile ugari zeukan Joxemari orduan ezagutu berriak eta hanketan ere bai, ipurtaldean bezala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 87. orr.

Beharrak egin eta gero, urez garbitzen dira ipurtaldeak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 19. orr.

Amgad-ek ez zuen etsi eta, zartailu bat harturik, ukaldi ttiki batzuk eman zizkion ipurtaldean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 159. orr.

Atximur egingo dizut ipurtaldean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 43. orr.

Lehenbiziko amazonak kolpe bat eman zion ipurtaldearekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.

Bular eta ipurtalde estu-estuak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 63. orr.

Zein ipurtalde ederra!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 201. orr.

Gizon batzuek titiak atsegin zituzten, beste batzuek hankak, eta beste batzuek ipurtaldea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.

Ipurdian Antonio zunba-zunba zebilkidan ipurtalde dena goxatuz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

· Zaflatxo goxo batzuk jo astoari ipurtaldean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

Orain astinduak sentitzen zituen atzera eta aurrera, hipogrifoaren ipurtaldea bere hegoekin batera goratu eta beheratu ahala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 98. orr.

2 hed

Beste abereek kaskarrekoa hartu zuten aurreko gurdien ipurtaldearen kontra, eta ilara gelditu egin zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Jaka zikin eta mila bider adabatua zuen jantzita, praka ipurtaldean zulatuak, kilometro asko egindako oinetakoak...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ipurtalde (3); beste ipurtaldeko mugimendu (3); besteak beste ipurtaldeko (3); ipurtaldeko mugimendu bitxiez (3)


ipurtandi (13 agerraldi, 9 liburutan; orobat ipurtaundi g.er.) izond ipurdia handia duena.

Alaba ipurtandiak ere bi pauso eman ditu bisitaria dagoen aldera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

Ipurtandia zarataka sumatu zuen artean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 30. orr.

-Ipurtandi mutur-zikina!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.

Nola zuen izena ipurtaundi beltzaran horrek, nik egunkaritik martxa egin baino urtebete lehenago etorri baitzitzaigun...?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

· Aurrean du behi ipurtandi pintoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 156. orr.

Lehen planoan, lagunaren Volvoa, nirekin batean azken orduetan kilometro franko irentsitako ipurtandi-muturrandia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.


ipurtargi 1 iz Lampyrudae familiako intsektu gorputz-biguna, emeek eta beldarrek argi ahul berdaxka bat egiten duen organo argikor bat dutena (Lampis noctiluca).

Ipurtargiak pindarka, bazterrik bazter.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

-Ipurtargiak bilatzen ibili gara... -esan didate.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 151. orr.

Kilkerrak eta ipurtargiak harrapatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.

Ene indarra euli batena zuan, eta ene argia ipurtargi batena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.

Ilargia goian ezin argitsuago, ipurtargi jigant bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.

Ipurtargiak dirudite lastargiek Sakabia bidean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.

Izarrak ipurtargien moduan hasi dira itsasoaren larru zabal ilunaren sabaian dirdiratzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Eta egunez esnezko eraikina denak, gauez, ipurtargiaren itxura hartzen du.  Berria - Kultura   2006-02-09

2 irud

Nigan betiko zizelkaturik geratuko da argia destilatzen zuen Adela hura, eguneroko gauzetan urtez urte ageri zen ipurtargi langile hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

Ilunabarrean, ipurtargi-trenak han-hemenka zebiltzan lainoan murgilduta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

3 argi guztiz ahula.

Hitz zuzenaren eta ia zuzena den hitzaren artean dagoen desberdintasuna, tximistaren argiaren eta ipurtargiaren artean dagoena bezalakoa da.  Berria - Gaiak   2004-03-10


ipurtargidun izond argi guztiz ahula duena.

Zergatik zegoen gizon aurpegi-biguna, deabru otzan baten bekain haiekin, harrizko irudi ipurtargidun bat bezala han jarrita?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.


ipurtarin 1 izond geldirik ezin egon daitekeena.

Gazte asko hasi zen Trinity Collegen irakasle, baina, gerakaitza eta ipurtarina izaki, Ingalaterrako zientzia ofizialaren egonkortasunak eta irakasle langintzak sortzen zioten asperdurak ez zuen batere asetzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Baina ni -ipurtarina, desleiala, iheslaria- leial izan natzaio beste lege horri; moralaren eskuliburuetan jasota egon ez arren, egiazko lege bakarra den horri.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

Eta laugarrena, txikia, mehea, ipurtarina, zikintzeko beti pronto zegoena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

Kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Bizia itsasoan sortu zen, duela 3.000 milioi urte, eta hantxe egon zen, harik eta arrain ipurtarin batzuek erabaki zuten arte denbora gehiago igarotzea uretatik kanpo.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 218. orr.

2 (adizlagun gisa)

Aulkian batera eta bestera mugitu zen ipurtarin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.


ipurtats 1 iz ugaztun haragijalea, arre iluna, txikia eta gorputz-luzea, Europa, Asia eta Ipar Afrikako basoetan bizi dena eta usain nardagarria botatzen duena (Mustela putorius).

Hienaren ezurdurak dira nagusiki atxemanak izan, bainan ere beste abere andana handi batenak: lepahoria, ipurtatsa, otsoa, harpetako lehoina, hartza, azeria, oreina, bisontea eta bertze...  Herria   2003-07-10

Hildako ipurtats bat zekarren bere esku handian dilindan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 83. orr.

Bazuen zerbait arratoiarenik, ipurtatsarenik eta zakur lasaiarenik, bilatzaileen, marruskatzaileen, ehiztarien eta nekaezinen familiakoa zela, alegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.

Bultzaka ari zaizkigu, eta Fermin ipurterre antza dakusat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.

2 ur-ipurtats europar bisoia.

Bisoi europar edo ur-ipurtatsa ugaztun haragijalea da, tamaina txikikoa (katu txiki baten tamaina du).  Berria - Gaiak   2004-12-05


ipurterre 1 izond erretxina, berehala haserretzen eta espaka hasten dena.

Gizon ipurterrea da, betidanik hala izan da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 112. orr.

Berba barik zaunka egiten duen agure ipurterrea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 142. orr.

Oteiza haur sentibera izan zela erakutsi nahi du Marañak, eta ez askok oroitzen duten agure ipurterre hura soilik.  Berria - Kultura   2006-03-22

-Ezta pentsatu ere! -oihukatu zuen pisukide ipurterreenak, haserre biziz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 132. orr.

-Egon hadi lasai Telleria, ez hadi ipurterrea izan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Diziplina sobietarra izango zen nonbait, baina ipurterre samarra nintzen ni hartan etsitzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 66. orr.

2 ipurtarina.

Mutilak geldi egon ezin direlako lan handiagoa ematen diotela konturatuko da, baina erantzuna automatikoki etorriko zaio: mutilak ipurterreagoak dira eta neskak isilagoak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Giza primateok jakin-min handia izaten dugu, eta ipurterreak, ausartak eta irudimentsuak gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.


ipurteste iz heste larriaren azken zatia, uzkian bukatzen dena.

Gaur egun, ipurtestea ukituz eta prostatak sortutako antigenoa neurtzeko odol analisi baten (PSA) bidez egiten da gaitzaren diagnostikoa.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Poltsa txiki bat sartzen da ipurtestean eta plastikozko hodi bat zakil azpian.  Berria - Kirola   2004-10-29


ipurtezur iz bizkarrezurra amaitzen den hezurra, ipurdiaren gainaldean dagoena. ik ipurkonkor.

Modu berean, Natura ere kontserbatzailea baita, koxis delakoan, ipurtezurrean, buztan desagertu baten aztarna daramagu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Hori bai, kuxin bat jarri behar izaten dut gainean esertzeko, ipurtezurra gehiegi ez hondatzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.


ipurtikara iz ipurdi ikara.

Nire ipurtikara biribilak gero eta biziagoak ziren, eta nik banekien, bere arnasarengatik, bere onetik ateratzen ari nintzela.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

Dotoreziaz eta ipurtikara leunez zuzendu da urotsa entzuten den atera, eta esan du: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 54. orr.


ipurtoker izond ipurdia okerra duena.

Jakintza-adar prestu hura jardun enpiriko ilunetara beheratzeagatik kargu hartu zioten Léari bi ikasle ipurtokerrek, haserre bizian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.


ipurtondo iz ipurdia, fusilena eta kidekoena.

Guardia batek fusilaren ipurtondoarekin bati buruan eman dio eta lurrera erori da...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 70. orr.


ipurtsarde iz ipurtaldean sarde modukoa duen intsektu txiki gorputz-zapala (Forficula auricularia).

Izan duen amesgaiztoan zomorroz josita ikusi du lorategia: larbak, beldarrak, kotxorroak, ehunzangoak, ipurtsardeak, armiarmak, kilkerrak, tximitxak, katu-bizarrak... denetarik! Berak senar defuntuaren pala du eskuan, baina ezin ditu momorro guztiak nahi bezain azkar akabatu, eta berehala hanketatik gora igotzen hasi zaizkio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Hagridek ipurtsardez beteriko lore-sorta bat bidali zion, aza horien antzekoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 151. orr.

Farre eta farre aritu ziren, umeak baino areago, zer eta Ramsay jaunak, gosalorduan ipursardea aurkitzean bere esnetan, den-dena airean barrena bidali zuelako hegan kanpoko terrazaraino.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 195. orr.

Zenbateraino sentitu ote zen Prue errudun esneko ipursarde harengatik!  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 197. orr.


ipurtxuntxur iz ipurkonkorra.

Azpil obalatu batean, untxi larrutu bat zegoen etzanda, barren hustua, lau gorputz adarrak zabal-zabalik, burua odoletan, sabelaren azala urraturik, bi giltzurrunak agerian; odol xirripa bat isuri zitzaion ipurtxuntxurretik isatseraino, eta, tantaz tanta, portzelanaren zurbiltasuna zikindu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.


ipurtxuri ik ipurtzuri.

ipurtzulatu, ipurtzula, ipurtzulatzen (corpusean ipurzulatu soilik) du ad ipurdia zulatu.

Lemari ero batek gidatu belaontzi mastagabetuko txo, eskifaia hordi batek etengabe ipurzulatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.


ipurtzulo (61 agerraldi, 30 liburu eta 4 artikulu; orobat ipurzulo g.er. ipurdi zulo g.er. eta ipurdizilo g.er.) 1 iz ipurdiko zuloa. ik ipurdi 22; uzki.

Ipurtzuloak gaur bezain minbera ez ziren garaietan, periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

Zakurrek ipurtzulo inguruan glandula usaintsuak dituzte eta kaka egiterakoan lurra markaturik gelditzen da. mandoaren ipurtzuloa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 36. orr.

Medikuak tutu bat sartu zion eztarritik behera, eta plastikozko ziri bat ipurtzulotik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.

Zatozte eta ezpata sartuko dizuegu ipurzulotik!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

Ostiko bat ipurtzuloan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.

Ipurmasailak bereizi eta ipurtzuloa erakutsi du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 87. orr.

Nire anderearen atzamarrek nire atzeko arrakala aztertu zuten, eta baita laster aurkitu ere nire ipurzuloa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Komeni da elkarri ipurmamietatik heltzea eta batak besteari ipurtzuloan zirriak eta kili-kiliak egitea, lizunkeriaren osagarri beharrezkoak baitira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Beste eskuaz nire adarrari eragiteari utzi gabe, ipurtzuloan gustua ematen zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.

2 (esapidetan) ik ipurdi 10.

Higuindu zuen boterea arras gustukoa zitzaion orain, eta nola boterea boteretik heldu baita, boterearen ipurdiziloaren milikatzen ari zen. antolatzaileak putakume horren ipurtzuloan miazka ari zituan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 204. orr.

Zer esango diot Basagoitiri bestela, txartela ipurtzulotik sartzeko, ala?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 56. orr.

-Ez, benetan, ipurtzuloraino nago garagardoz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

Eta ez munduko ipurtzulo honetan gelditu, nekazari eta ezkabiadun haien artean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.

3 ipurtzulo-milikari izond

Zuzendariaren gelatik irteterakoan, Jon Ozamizek eta Lurdes Arrondok, ipurtzulo milikari haiek, begiratu gaiztoa egin zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.

4 ipurtzulotik hartu ik ipurdi 24.

-Hoa ipurtzulotik hartzera!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

5 zakurraren/txakurraren ipurtzulora ik ipurdi 27.

Bestela, hoa txakurraren ipurtzulora!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 102. orr.

Ero bat bezala jarri zitzaidan hura, joan nendila zakurraren ipurtzulora nire hortz madarikatuarekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.

· Eni berdin zaidak Parisen ala zakurraren ipurzuloan izan hizan!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.

Agindutako txostena tarteko ez balitz, mandoaren ipurtzulora igorriko nukeen, inondik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ipurtzulotik sartu (3); zakurraren ipurtzulora (4)


ipurtzuri (orobat ipurtxuri eta ipurzuri) 1 iz alferrontzia.

Ekarridazue txakolina eta Bilbo ezezagunaren istorioa kontatuko dizuet... merke aterako zaizue, ipurtzuriok!!!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 129. orr.

Baita politika linguistikako arduradun, euskara teknikari, kultur zinegotzi eta gisako teknokrata ipurtxuri franko ere, ergelkeriarik politenetan miloiak xahutzen eta tajuzko lan bakanei arnasa ere ukatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.

2 pitxartxar mota bat (Saxicola oenanthe)

Ez nuen uste hainbeste txori motaren izenak nekizkienik, azaldu ahala izendatu ditut han behean kaiolatuon elkartasunetik alatu diren hegaztitxoak: karnabak, tarinak, zozoak, eperrak, hegaberak, kulixkak, istingorrak, tortoilak, pirripioak, urretxindorrak, txantxangorriak, ipurzuriak, birigarroak [...]  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

3 enara ipurtxuri enara azpizuria (Delichon urbica).

Enara ipurtxuriak auskalo zenbat multzo eta saldo osatzen dituzten Arantzazun bertan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

Enara arreak ziren, sendokote indartsuak, ez ipurtxuriak, baina hemen genituen, negu gogor hotz baten ostean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.


ipuru1 (orobat epuru g.er.) 1 iz altzifrearen familiako zuhaixka, hosto-zorrotza, oso urrintsuak diren fruitu beltz edo moreak ematen dituena (Juniperus communis).

Gero, etzan zen eta loak hartu zuen ipuru haren azpian.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,5

Zatoz, ene maitea, goazen landara, ipuruen babesean emango dugu gaua.  Elizen arteko biblia   Kt 7,12

Garizumako "su handiaren egunean", leku askotan txaparrak ebaki, batez ere ipurua, eta arratsean su haundiak egiten dituzte muinoetan. "Ipuru ardoa" izeneko diuretikoa, 60 gr.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 274. orr.

ipuru ale, 10 gr. limoi azal, eta litro bete ardo zuriz egiten da, zortzi hamar egun ontzen edukiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kareharrizko eskualde bat da Il Carso, ipuru-landarez betea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Epuru alez gozatutako jinebra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Gudari-gezi zorrotzen, ipuru-ikatz gorien antzeko zaren hori!  Elizen arteko biblia   Sal 120,4


ipuru2 1 iz ipar alor ertza.

Errebidearen bi bazterrak berde jori batean zeuden, irailako euri goxoek pizturik, lehengo ipuruak bezala perfektuki marraturik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

2 irud

Parte bat atxikia da bazterketa sozialaren ipuruetan dabiltzanen aloimendu eskaintzaren emendatzeko.  Herria   2002-12-05


ipuruketa (corpusean epuruketa soilik) iz ipuru zuhaixken bila.

Leitzara etorri berri hartan, hura poza gurea, herri inguruko bazterretatik Sanjoan sutarako epuruketan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 274. orr.


ipurzabal (corpusean ipur-xabal soilik) izond ipurdi zabala duena.

Mehea, baina ipur-xabala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.


ipurzapi iz ipurdiko zapia. ik pixoihal.

Besoetan hari elektrikoa bildua zuen eta ipurzapiak bustita zeukanez gero, elektrokutatua hil zela esan zitekeen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 42. orr.


ipurzikin izond ipurdia zikina duena.

Handik gutxira, tonelaje bereko neskatila ipurzikin bat iritsi zen, Gina izeneko bat, bi urtekoa, Filottiren lehen ilobatxoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.


ipurzintzur iz ipurkonkorra.

Jo ostikada bat ipurzintzurrean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.


ira (12 agerraldi, 6 liburutan) 1 iz garoa, iratzea.

Bizkai aldean, ira eta ihearekin egingo zizuten, beste horrenbeste: azienden azpitarako beharrezko zirenak bildu behar, sasoia hilabete honen inguruan, azken aldera, izaten baitzen normalean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

Abu ihia bezain luzea da, ira iharra baino iharragoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.

Ira ikusi zuen eta garia zela pentsatu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nolanahi ere il honetako ira-lanak ez ziren preseski eskolan ikasi ohi zirenak, baserriko eskola partikularrean baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.

Iraila margotu beharko bagenu, noski, euskaldunok garo, ihi eta ira bilketa lanak ipiniko genituzke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Eta arbeletan ira enbor fosilak aurkitu dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.

3 ira-belar

Ira-belarra edo azeri-buztana, berriz, landare bera da, akonito izena ere hartzen duena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.

Greziako mitologiaren arabera, Herkulesek, Euristeoren aginduz, Zerbero zakur ikaragarria infernuetatik arrastaka ekarri zuenean, ahotik zerion bitsa lurrera eroritako lekuetan sortu zen ira-belar pozoitsu hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 215. orr.

Sua egin eta txori horiek jateko ira-belarraren zotzak erabili zituzten burruntzi gisa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 215. orr.

4 ira sail (corpusean irasail soilik)

Eta preseski beste gauza batetik ere ageri da oihanak bazirela Luzaiden nasaiki, ezen oraino ikusten ahal dira mendi eta irasailetan ikatz egiteko tokien herrestoak edo hatzak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.


irabazarazi, irabazaraz, irabazarazten du ad irabaztera behartu.

-Nor izan dira sekulako dirutza irabazarazi dizutenak?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 255. orr.

Oratoriarako gaitasun berezi bat, Ramos Mejía ingeles ikastetxean sari bat baino gehiago irabazarazia ziona.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.

Hobeto ohoratzen baitira Jaunaren eta beste santuen jaiak, zerua irabazarazi dieten gabezia eta pobretasunaz, arima zerutik urruntzen duten gauza eder eta alferrikakoez baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 651. orr.

Eta horrenbesteko beldurrak bahago, alde-egintzak bazterrera eta utz nazak bakarrik, ni bakarrik aski nauk-eta nik laguntzen diodanari irabazarazteko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 56. orr.

Demokratei boza ematen dieten errepublikanoak eta independenteak dira hauteskunde bat irabazarazten duen jendea.  Berria - Mundua   2004-02-19


irabazbide ik irabazpide.

irabazdun ik irabaztun.

irabazi1, irabaz, irabazten 1 du ad (norbaitek) lanaren edo jardunaren ondorioz, diruzko edo bestelako sari bat eskuratu.

Behin, bihurritutako hanka sendatu nion mando bati, eta 10 erreal irabazi nituen, gazta bat erosteko adina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Batez beste indioek 35.000 pezeta irabazten dute urtean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Orduan irabazi zuen estreinako dirua soinua jotzen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

Kolonietan eta nabigazioetan irabazitako diruez egina zen harrizko etxe itzel hura.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 37. orr.

Lehen soldata Mutrikuko Antzumendin irabazi zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 34. orr.

Dirua irabazi zuen; dirutza!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 507. orr.

Mafiak diru asko irabazi du zuri esker.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 280. orr.

Dirua erraz irabazteko plan bat asmatu zuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.

Zurekin sekula ez dut txakur txikirik irabazi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Egin eta ogia irabazi.  Elizen arteko biblia   2 Ts 3,6 tit

Diru hari ispiluekin irabazi nuena gehiturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi.  Elizen arteko biblia   Mt 25,16

Chavezek, igoera horrekin, gutxienez 1.500 milioi dolar irabazi ditu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

Azkar [...] garraio enpresak 18,5 milioi euro irabazi zituen iaz, aurrekoan baino %14 gehiago. herriaŽ

Etxekoak eroso bizitzeko lain irabaziko zuen bertan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 139. orr.

Barre haren azpian, kexa bat bazen gehiago irabazte horren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.

· iron Muturreko bat irabazi behar duk oraindik!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

2 (jokoan, zozketa edo kideko batean)

Karta jokoan diru asko irabazi izango zuela, eta hura xahutzen ariko zela, edo auskalo. Asteko gure aurrezki guztiak kartetan irabazi ondoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.

Eskutik irabazi diote azken partida, eta etsi beharra dauka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura, eta handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Haren arabera Carranzak irabazi zuen "handira", nahiz gosta zaion "ttipia".  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Gabon gau hartan kinan -halaxe esaten zitzaion gure etxean bingoari- irabazi zigun denoi.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 180. orr.

Robespierreren beraren pasa-agiri benetako batez horniturik, Bertrandek jokoan irabazia bera, abiatu ziren bi zaldi beltzez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 148. orr.

Umeak banatutako kartekin apustua irabazi zuenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

Ezin izan nuen sinetsi aitak Eguneroko Igarlea-ren zozketa irabazi zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 13. orr.

Ustekabean neskaren aitak loterian milioi bat pezeta irabazi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 92. orr.

Tonbolan irabazitako panpina.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.

3 onura edo abantail bat lortu edo bereganatu.

Zer irabazten den galtzen denean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

Urte horretan irabazi zuten eskubide hori.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.

Ongi dakizue esku hauek irabazi dutela niretzat eta neurekin nituenentzat beharrezko guztia.  Elizen arteko biblia   Eg 20,34

Fraide demonioei dirua emanda zerua irabaziko zuela sinesten ote zuen?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere burua galtzen eta hondatzen badu?  Elizen arteko biblia   Lk 9,25

Dudarik gabe, erlijioak irabazi egin du astronomia, biologia eta dagoeneko zerrendatu ditugun gainerako arlo intelektual galduak zientziari uztean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

Bakea irabazi du, alaitasuna, oreka, eta kilo batzuk; ilusioa bakarrik falta du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 8. orr.

Leku berezi bat irabazia du Pierre Narbaitz-ek euskal kulturaren arloan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 149. orr.

Uste osoa dut, gure oinaze honen guztiaren ondoren, irabazia dugula beste bizitza bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 62. orr.

· Animalia askok ez dute oso ikusmen zorrotza izaten, eta sentikortasunean irabaztea garrantzizkoa da gau-ikusmenerako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Indarrean galtzen dena lastertasunean irabazten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 62. orr.

4 (pisua eta kidekoak)

Neguan asko hazia nintzen, eta Uilek berriz zentimetro bat ere ez zuen irabazi.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Aurpegia erabat puztua zeukaan, eta ematen zian hogei kilo irabazi zituela janzten zuen trajea erosi zuenetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

5 (besteren onginahia edo kideko zerbait) lortu edo beretu.

Irabazi zuen herriaren oniritzia.  Elizen arteko biblia   2 M 13,26

Zure abegi ona nahi nuen irabazi.  Elizen arteko biblia   Has 33,8

Aise irabazi zuen emakumearen estimua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Horregatik egin nuen, zure errespetua irabazteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

Ondo irabazia daukagu ospea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Lehendabizi turkoaren aurka irabazi zuen soldadu onaren ospea, eta ongi merezitako itzala areagotu egin zen holandarraren aurka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Aski zuen hori, ikusten zuten guztien ederra irabazten baitzuen Esterrek berez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.

· Mundu guztiaren gorrotoa irabazi dut ekintza honekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 337. orr.

Hedabideetan halako oihartzuna eta sona irabazi badu, zeresana zuelako eta duelako izango da.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 154. orr.

Jakinik (uste dut) ene bihotza betiko zuela irabazia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

6 borroka, lehiaketa, txapelketa batean saria eskuratu, garaile gertatu.

Irabazi edo galdu, ez da erdi-biderik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.

Gerrak galdu edo irabazi egiten dira eta guk galdu egin dugu.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 137. orr.

Baina lege onean irabazi hion, bai, jauna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Irabazten badidak, Lancelot ohorerik gabe joango duk hemendik; nik irabazten badiat, salatari gezurti bat besterik ez haiz izango.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 84. orr.

1054an bere anaia Fernando I.ak, Kastilla eta Leongo erregeak, gerla irabazi zion eta bizia kendu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 107. orr.

Iruditzen zitzaidan gudu bat irabazi nuela, txikia baina erabakigarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Harry eta Dudley berehala hasi ziren borroka sutsu baina isilean [...] Dudleyk irabazi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 37. orr.

Norbaitek bizkarrean kolpetxoak eman zizkion maratoia irabazi izan balu bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 74. orr.

Nola berreskuratuko dugu punturik ezin badugu quidditcheko partidarik irabazi?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 222. orr.

Partida ez zen oso ona izan, baina bat eta huts irabazi genion Murtziari.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 116. orr.

Hiru eta bat Bartzelonari irabazi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 132. orr.

Athleticek irabaztea merezi zian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 52. orr.

Ukabilketako borrokaldi guztiak irabazi zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Alberto Fujimorik erraz irabazi ditu hauteskundeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 46. orr.

Beste kuku batek joko liguke orain, hauteskundeetan Carrillok irabazi izan balu...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 10. orr.

Aluak dira irabazi uste duten bakarrak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 253. orr.

· Urte hartan Nobel saria irabazi zuelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Iaz hirugarren saria irabazi genuen, eta aurten lehenaren bila goaz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

Erromako Joko Olinpikoetan urrezko medaila irabazi zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 284. orr.

7 (auziak eta kidekoak)

Auzia irabazi egin nuen eta horrek ezagutzera eman ninduen zenbait jende garrantzitsuren aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

Drobiajkini, hilik zegoenez, auzia irabazteak ez zion inolako onurarik ekarriko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Auzia irabazteko xantza guziak alde zituzten.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

8 (lurralde edi kidekoak)

Italiak ere lur puska zenbait irabazi zituen, aliatuei eman laguntzaren sari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Zuretzat izango da Siken -amortarrei ezpataz eta uztaiaz irabazi nien lurraldea-, zu baitzaitut hobetsia semeetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 133. orr.

Beraz, inon ezin pausatu, ez gauaz eta ez egunez: Etxamendiren formulazioak gaurko ere berdintsu balio du, gospel berri horrek eremu handiak irabazi baititu bere fedearentzat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Eta basoerdi bat atera diot neure kontura, bere eskubide irabazia onartzearekin batera, mingaina eta eztarria bustiaz hizketa bizkortuko zaiolakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Ondotxo zekien berak, isiltasunari nekez irabazitako lurraldea baita musikarena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 187. orr.

10 denbora irabazi

-Pentsatuko dut -agindu nien, denbora irabazteko, nahiz eta garbi eduki ez nintzela joango eta ahaleginak egingo nituela Idoia ere joan ez zedin-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.

Erantzun aproposaren bila denbora irabazteko, ez nintzela oroitzen esan nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.

Denbora irabazteko taktika zaharra.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 50. orr.

Maiatza iritsi zen, eta liburuak irensten hasi zen Andres, ea horrela galdutako denbora irabazten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Era horretan beste edonola baino denbora gehiago irabaziko dut.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 170. orr.

Produktibitatea, bestalde, eginkizunen espezializaziotik dator, espezializazioari esker aski denbora irabazten baita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Denbora irabazi beharra daukazu, eta irabazten den denbora diruz bakarrik irabaz dezakezu, zure denboratxoa salduz irabazitako diruaz, hain oker ere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

11 irabaztearren irabazteko.

Bere ikasliburuaren edizio berri baten zuzenketak egiten laguntzen nion, hartara diru pixar bat irabaztearren. Hik ere edozein kontakizun asmatuko duk, tunika bat eta estalki bat irabaztearren. Gizonak, gero, igurtzi eta laztan egin zion, emakumearen konfiantza irabaztearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.

Gerra irabaztearren giza-duintasuna galtzen duenak, berriz, horixe bakarrik irabaz lezake: gerra.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 71. orr.

Bat-bateko burutazioa izan zen, denbora irabaztearren botatakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

edozeinek irabaz (16); ere irabaz (12); eta irabaz (16); irabaz dezake (48); irabaz dezakeela (15); irabaz dezaketela (11); irabaz dezaketen (10); irabaz dezala (10); irabaz zezakeen (11); partida irabaz (9)

aise irabazi (129); aise irabazi du (21); aise irabazi dute (15); aise irabazi zion (14); aise irabazi zuen (21); aise irabazi zuten (12); ak irabazi (15); aldearekin irabazi (23); aldeaz irabazi (22); aldiz irabazi (127); aldiz irabazi du (61); aldiz irabazi dute (9); aldiz irabazi zuen (15); alemaniarrak irabazi (12); arazorik gabe irabazi (16); asko irabazi (39); aurka irabazi (51); aurka irabazi zuen (14); australiarrak irabazi (16); australiarrak irabazi zuen (10); auzia irabazi (15)

baiezkoak irabazi (11); baina irabazi (33); baina irabazi egin (10); baino errazago irabazi (9); baino gehiago irabazi (10); baita irabazi (9); bakarra irabazi (42); bakarra irabazi du (22); bakarrik irabazi (23); bana irabazi (30); bandera irabazi (15); bartzelonak irabazi (9); bartzelonari irabazi (11); bat ere irabazi (14); bat irabazi (208); bat irabazi behar (12); bat irabazi du (25); bat irabazi eta (10); bat irabazi zuen (39); batek irabazi (28); batek irabazi du (9); batekin irabazi (13); batez irabazi (10); behin irabazi (14); beka irabazi (11); belgikarrak irabazi (12); belgikarrak irabazi zuen (9); berak irabazi (48); berak irabazi zuen (19); berriro irabazi (11); berriz irabazi (12); beti irabazi (10); bi aldiz irabazi (10); bi domina irabazi (9); bi irabazi (45); bi irabazi ditu (19); bi irabazi eta (10); bi partida irabazi (34); bi partidak irabazi (46); bi tiraldiak irabazi (11); biak irabazi (14); bigarren aldiz irabazi (10); bigarren etapa irabazi (9); bigarren partida irabazi (17); bigarren taldeak irabazi (13); bigarrenez irabazi (11); birritan irabazi (9); bitan irabazi (19); bitan irabazi du (11); borroka irabazi (12); bost aldiz irabazi (16); bost domina irabazi (9); bost irabazi (32); bost irabazi ditu (9); bost partida irabazi (13); bost partidak irabazi (9); bozak irabazi (82); bozak irabazi eta (12); bozak irabazi zituen (33); brontzezko domina irabazi (11)

da irabazi (14); dena irabazi (24); denbora irabazi (24); derrigor irabazi (10); diru irabazi (10); dirua irabazi (22); ditu irabazi (14); dolar irabazi (16); domina irabazi (91); domina irabazi nahi (10); domina irabazi zituen (12); domina irabazi zuen (31); du irabazi (54); du partidarik irabazi (10); dugu irabazi (9); dute irabazi (24)

edo hala irabazi (10); edo irabazi (18); ek irabazi (18); ere irabazi (115); ere irabazi du (11); ere irabazi egin (19); ere irabazi zuen (18); eroso irabazi (15); erraz irabazi (81); erraz irabazi zion (12); erraz irabazi zuen (11); erraz irabazi zuten (24); errazago irabazi (9); eskasa irabazi (24); esker irabazi (40); esker irabazi zuen (11); eskubidea irabazi (10); espainiako hauteskundeak irabazi (12); espainiako kopa irabazi (15); espainiarrak irabazi (24); espainiarrak irabazi zuen (17); esprintean irabazi (11); estatubatuarrak irabazi (14); eta aise irabazi (13); eta bat irabazi (9); eta biak irabazi (9); eta hirurak irabazi (11); eta irabazi (216); eta irabazi egin (61); eta irabazi egingo (9); eta partida irabazi (10); etapa bat irabazi (22); etapa irabazi (87); etapa irabazi du (17); etapa irabazi eta (9); etapa irabazi zituen (14); etapa irabazi zuen (18); etxean irabazi (24); euro garbi irabazi (13); euro irabazi (113); euro irabazi ditu (37); euro irabazi zituen (56); euroko irabazi (16); euroko irabazi garbiak (10); eurokopa irabazi (9); europako kopa irabazi (12); ez ditu irabazi (12); ez du irabazi (36); ez dute irabazi (15); ez irabazi (21); ez zuen irabazi (18); ez zuten irabazi (9); ezer irabazi (9); ezezkoak irabazi (9); ezustean irabazi (10)

filmak irabazi (12); filmak irabazi du (12); finala irabazi (51); finala irabazi dute (11); frantziak irabazi (16); frantziak irabazi du (11); frantziarrak irabazi (17); frantziarrak irabazi zuen (12)

gabe irabazi (51); gabe irabazi zion (9); gabe irabazi zuen (12); galdu edo irabazi (9); garbi irabazi (21); gehiago irabazi (96); gehiago irabazi du (25); gehiago irabazi zuen (19); gehien irabazi (22); gerra irabazi (17); giroa irabazi (10); goleko aldearekin irabazi (10); goleko aldeaz irabazi (12); guk irabazi (21); gutxiago irabazi (14); guztiak irabazi (105); guztiak irabazi ditu (20); guztiak irabazi dituzte (12); guztiak irabazi zituen (34)

hala irabazi (11); han irabazi (9); hanka batekin irabazi (10); hau irabazi (10); hauteskundeak irabazi (85); hauteskundeak irabazi ondoren (10); hauteskundeak irabazi zituen (19); hiru aldiz irabazi (10); hiru irabazi (21); hiru partida irabazi (29); hiru partidak irabazi (31); hirugarren partida irabazi (10); hirurak irabazi (13); hirutan irabazi (10); hori irabazi (16)

iaz irabazi (12); inoiz irabazi (17

irabazi ahal (40); irabazi ahal izateko (28); irabazi ala (10); irabazi arren (50); irabazi arte (30); irabazi asmorik (25); irabazi asmorik gabeko (22); irabazi aurretik (9); irabazi baititu (19); irabazi baitituzte (12); irabazi baitu (27); irabazi baitute (21); irabazi baitzion (17); irabazi baitzituen (13); irabazi baitzuen (39); irabazi baitzuten (13); irabazi bazuen (12); irabazi behar (249); irabazi behar dio (20); irabazi behar ditu (15); irabazi behar ditugu (14); irabazi behar du (34); irabazi behar dugu (17); irabazi behar dute (15); irabazi behar zuen (9); irabazi beharko (78); irabazi beharko dio (10); irabazi beharko du (13); irabazi beharko luke (10); irabazi beharra (57); irabazi beharra dago (10); irabazi beharreko (29); irabazi beharreko partida (12); irabazi berri (38); irabazi berri du (16); irabazi dio (119); irabazi diote (11); irabazi ditu (516); irabazi ditu aurten (11); irabazi ditu aurtengo (10); irabazi ditu bozak (9); irabazi ditu eta (45); irabazi ditu jarraian (12); irabazi dituela (16); irabazi dituen (39); irabazi ditugu (12); irabazi dituzte (137); irabazi dituzten (16); irabazi dituzue (11); irabazi du (1194); irabazi du aurten (14); irabazi du aurtengo (12); irabazi du bigarren (10); irabazi du eta (24); irabazi du jarraian (14); irabazi du lehen (20); irabazi du munduko (10); irabazi duela (40); irabazi duelako (16); irabazi duen (80); irabazi duena (18); irabazi dugu (36); irabazi dut (27); irabazi dute (347); irabazi dutela (23); irabazi duten (44); irabazi dutenak (9); irabazi duzu (15); irabazi duzue (12)

irabazi edo (40); irabazi edo galdu (17); irabazi egin (435); irabazi egin behar (72); irabazi egin beharko (9); irabazi egin ditu (31); irabazi egin dituzte (10); irabazi egin du (26); irabazi egin dute (14); irabazi egin genuen (15); irabazi egin nahi (22); irabazi egin zion (32); irabazi egin zuen (67); irabazi egin zuten (37); irabazi egingo (45); irabazi egingo dugu (10); irabazi egiten (29); irabazi ere (44); irabazi eta (338); irabazi eta beste (9); irabazi eta bi (13); irabazi eta gero (26); irabazi ez (51); irabazi ezean (12); irabazi ezinda (15); irabazi gabe (66); irabazi garbia (14); irabazi garbiak (15); irabazi genituen (11); irabazi genuen (48); irabazi handiak (19); irabazi izan (31); irabazi izana (19); irabazi izanak (29); irabazi nahi (181); irabazi nahi du (24); irabazi nahi dugu (10); irabazi nahi dut (9); irabazi nahi dute (11); irabazi nahian (15); irabazi nahiko (15); irabazi nituen (9); irabazi nuen (29)

irabazi ondoan (42); irabazi ondoren (201); irabazi ostean (152); irabazi zien (20); irabazi zieten (94); irabazi zion (467); irabazi zion atzo (38); irabazi zion herenegun (9); irabazi zioten (32); irabazi zituela (18); irabazi zituen (481); irabazi zituen bozak (13); irabazi zituen eta (16); irabazi zituen hauteskundeak (9); irabazi zituen iaz (35); irabazi zituen jarraian (9); irabazi zituenetik (14); irabazi zituzten (86); irabazi zizkion (15); irabazi zuela (52); irabazi zuelako (25); irabazi zuen (1740); irabazi zuen atzo (127); irabazi zuen azken (17); irabazi zuen bere (11); irabazi zuen eta (43); irabazi zuen etapa (14); irabazi zuen herenegun (23); irabazi zuen iaz (42); irabazi zuen igandean (13); irabazi zuen jarraian (18); irabazi zuen joan (15); irabazi zuen lehen (17); irabazi zuen partida (10); irabazi zuen proba (11); irabazi zuen urrezko (11); irabazi zuena (14); irabazi zuenean (28); irabazi zuenetik (26); irabazi zutela (15); irabazi zuten (483); irabazi zuten atzo (44)

irekia irabazi (11); italiarrak irabazi (16); italiarrak irabazi zuen (9); itzulia irabazi (24); jarraian irabazi (43); jokatu eta irabazi (23); k irabazi (27); ke irabazi (9); ke irabazi arte (9); kontra irabazi (45); kontra irabazi zuen (12); kopa irabazi (109); kopa irabazi zuen (32); kostata irabazi (26); lakersi irabazi (9); larri irabazi (10); lasterketa irabazi (18); lau aldiz irabazi (16); lau irabazi (23); lau partidak irabazi (13); laugarren partida irabazi (9); legebiltzarrerako bozak irabazi (9); lehen aldiz irabazi (14); lehen partida irabazi (40); lehen saria irabazi (12); lehen taldeak irabazi (25); lehia irabazi (15); lehiaketa irabazi (48); lehiaketa irabazi zuen (21); liga irabazi (79); liga irabazi zuen (19); madrili irabazi (9); merezita irabazi (21); miarritzek irabazi (21); milioi dolar irabazi (10); milioi euro irabazi (102); milioi euroko irabazi (14); milioi irabazi (31); milioi irabazi ditu (12); milioi irabazi zituen (14); munduko kopa irabazi (25); munduko txapelketa irabazi (20); nagusia irabazi (34); nagusia irabazi zuen (12); nagusitasunez irabazi (22); nahitaez irabazi (38); nahitaez irabazi behar (32); nazionala irabazi (9); nik irabazi (9); nola irabazi (21); norgehiagoka irabazi (9); nork irabazi (18); nork irabazi zuen (9)

onenaren saria irabazi (9); ongi irabazi (20); oscar saria irabazi (9); oso erraz irabazi (9); osoz irabazi (15); ozta irabazi (11); ozta ozta irabazi (10); partida bakarra irabazi (17); partida bana irabazi (9); partida bat irabazi (35); partida guztiak irabazi (40); partida irabazi (342); partida irabazi behar (23); partida irabazi ditu (37); partida irabazi dituzte (16); partida irabazi du (34); partida irabazi dute (9); partida irabazi eta (34); partida irabazi ondoren (9); partida irabazi zuen (39); partida irabazi zuten (21); partida jarraian irabazi (17); partidak irabazi (143); partidak irabazi ditu (32); partidak irabazi dituzte (12); partidak irabazi egin (22); partidak irabazi ondoren (11); partidak irabazi zituen (13); partidak irabazi zituzten (10); partidarik irabazi (44); partidarik irabazi gabe (12); pasa irabazi (45); pasa irabazi zuten (32); presidentetzarako bozak irabazi (15); proba irabazi (36); proba irabazi ditu (10); puntu irabazi (18); puntuak irabazi (12); realak irabazi (10)

sailkapena irabazi (10); sari bat irabazi (9); sari irabazi (20); sari nagusia irabazi (18); saria irabazi (149); saria irabazi du (31); saria irabazi zuen (61); sei irabazi (10); seigarren partida irabazi (11); soilik irabazi (10); taldeak irabazi (83); taldeak irabazi du (27); taldeak irabazi zuen (10); taldeari irabazi (9); tiraldi bana irabazi (9); tiraldi guztiak irabazi (35); tiraldiak irabazi (12); torneo irabazi (10); torneoa irabazi (26); tour irabazi (11); tourra irabazi (20); txapel irabazi (19); txapel irabazi ditu (11); txapela irabazi (30); txapeldunen liga irabazi (15); txapelketa irabazi (113); txapelketa irabazi zuen (51); ugari irabazi (11); urrea irabazi (28); urrezko domina irabazi (28); urtean irabazi (10); zazpi irabazi (12); zer irabazi (19); zigor eskasa irabazi (9); zuen irabazi (25); zuten irabazi (18)

irabazia du (9); irabazia zuen (19); irabazia zuten (13); ondo irabazia (10); ongi irabazia (9)

aise irabaziko (11); asko irabaziko (17); bat irabaziko (27); duenak irabaziko (14); duenak irabaziko du (11); ere irabaziko (9); erraz irabaziko (10); eta irabaziko (9); euro irabaziko (15); gehiago irabaziko (20); hauteskundeak irabaziko (11); irabaziko balu (20); irabaziko ditu (37); irabaziko dituzte (9); irabaziko du (102); irabaziko duela (37); irabaziko duen (34); irabaziko dugu (49); irabaziko dut (13); irabaziko dute (26); irabaziko dutela (17); irabaziko ez (11); irabaziko luke (17); irabaziko ote (11); irabaziko zuela (19); irabaziko zuen (28); irabaziko zutela (11); nork irabaziko (49); nork irabaziko duen (18); nork irabaziko zuen (10); partida irabaziko (11); zer irabaziko (20)

bat irabazita (13); bat irabaziz (9); bozak irabaziz (12); bozak irabaziz gero (10); eta irabaziz (13); eta irabaziz gero (13); etapa irabazita (10); gaur irabazita (9); gaur irabaziz (12); gaur irabaziz gero (11); guztiak irabazita (17); hauteskundeak irabaziz (18); hauteskundeak irabaziz gero (18); irabazita ere (19); irabazita eta (9); irabazitakoa da (15); irabaziz gero (232); partida irabazita (35); partida irabaziz (10); partidak irabazita (19); tiraldi guztiak irabazita (11)

aurka irabaztea (14); bat irabaztea (51); da irabaztea (13); dirua irabaztea (14); du irabaztea (11); eta irabaztea (24); etxean irabaztea (12); euro irabaztea (11); ez irabaztea (21); finala irabaztea (13); gaur irabaztea (15); gehiago irabaztea (11); helburua irabaztea (10); irabaztea baino (19); irabaztea besterik (9); irabaztea besterik ez (9); irabaztea da (74); irabaztea dela (11); irabaztea du (10); irabaztea edo (11); irabaztea ere (14); irabaztea espero (23); irabaztea eta (23); irabaztea ez (39); irabaztea ez da (16); irabaztea ezinbestekoa (15); irabaztea ezinezkoa (9); irabaztea garrantzitsua (17); irabaztea izango (9); irabaztea lortu (57); irabaztea lortu zuen (14); irabaztea lortu zuten (12); irabaztea merezi (15); irabaztea nahi (18); irabaztea oso (28); irabaztea oso garrantzitsua (12); irabaztea oso zaila (10); irabaztea zaila (11); irabaztea zer (25); irabaztea zer den (22); irabazteak ez (16); irabazteaz gain (43); jarraian irabaztea (11); kopa irabaztea (19); liga irabaztea (23); milioi euro irabaztea (11); partida irabaztea (52); partidak irabaztea (26); puntuak irabaztea (10); taldeak irabaztea (10); txapelketa irabaztea (15); zuen irabaztea (9); zuten irabaztea (11)

asko irabazteko (10); aurka irabazteko (10); baina irabazteko (14); bat irabazteko (60); baten irabazteko (9); bozak irabazteko (28); bozak irabazteko faboritoa (10); da irabazteko (32); dena irabazteko (9); denbora irabazteko (24); dira irabazteko (15); dirua irabazteko (39); domina irabazteko (11); du irabazteko (21); dugu irabazteko (16); eraztuna irabazteko (12); ere irabazteko (14); eta irabazteko (73); etapa irabazteko (19); finala irabazteko (27); gehiago irabazteko (15); giroa irabazteko (22); guztiak irabazteko (9); hauteskundeak irabazteko (24)

irabazteko asko (16); irabazteko asmoa (13); irabazteko asmorik (14); irabazteko asmoz (25); irabazteko aukera (175); irabazteko aukera asko (14); irabazteko aukera gehien (17); irabazteko aukera izan (11); irabazteko aukera izango (9); irabazteko aukerak (46); irabazteko aukerarik (25); irabazteko behar (13); irabazteko bi (10); irabazteko bidea (14); irabazteko bidean (11); irabazteko borrokan (15); irabazteko eta (33); irabazteko ez (9); irabazteko faborito (55); irabazteko faborito nagusia (26); irabazteko faboritoa (42); irabazteko faboritoak (21); irabazteko faboritoen (14); irabazteko faboritoen artean (12); irabazteko gai (57); irabazteko gai dela (9); irabazteko gai izan (9); irabazteko gaitasuna (9); irabazteko gakoa (9); irabazteko gogo (11); irabazteko gogoa (15); irabazteko grina (23); irabazteko hautagai (77); irabazteko hautagai nagusia (17); irabazteko hautagaia (31); irabazteko hautagaiak (18); irabazteko hautagaien (24); irabazteko hautagaien artean (18); irabazteko itxaropena (13); irabazteko lehian (32); irabazteko lehiatik (9); irabazteko moduan (31); irabazteko moduko (12); irabazteko premia (18); irabazteko zorian (13)

itzulia irabazteko (44); jarraian irabazteko (12); kopa irabazteko (35); lasterketa irabazteko (11); liga irabazteko (77); ogia irabazteko (9); partida irabazteko (88); partidak irabazteko (24); proba irabazteko (26); puntuak irabazteko (12); saria irabazteko (17); titulua irabazteko (19); torneoa irabazteko (29); tourra irabazteko (34); txapela irabazteko (36); txapelketa irabazteko (60); txapelketa irabazteko hautagai (9); urrezko domina irabazteko (10

ari zen irabazten (11); asko irabazten (24); baina irabazten (10); baino gehiago irabazten (10); baino gutxiago irabazten (10); bat irabazten (27); batek irabazten (10); beti irabazten (19); bozak irabazten (11); denbora irabazten (10); diru asko irabazten (12); diru gehiago irabazten (13); diru irabazten (10); dirua irabazten (22); dolar irabazten (12); duenak irabazten (11); ere irabazten (17); eta irabazten (39); euro irabazten (11); gaur irabazten (18); gehiago irabazten (43); gutxiago irabazten (19); hauteskundeak irabazten (12); hori irabazten (10)

irabazten ahal (22); irabazten ari (67); irabazten ari da (10); irabazten atera (9); irabazten badio (12); irabazten baditu (19); irabazten badu (82); irabazten badugu (27); irabazten badut (14); irabazten badute (24); irabazten da (13); irabazten ditu (25); irabazten dituen (14); irabazten dituzte (15); irabazten du (71); irabazten duela (29); irabazten duen (66); irabazten duena (14); irabazten duenak (30); irabazten dugu (12); irabazten dut (13); irabazten dute (40); irabazten dutela (17); irabazten duten (23); irabazten eta (11); irabazten ez (47); irabazten ez badu (9); irabazten ez badugu (11); irabazten hasi (32); irabazten joan (9); irabazten nuen (11); irabazten saiatu (15); irabazten saiatuko (35); irabazten saiatuko da (16); irabazten saiatuko gara (9); irabazten zituen (11); irabazten zuela (10); irabazten zuen (50); irabazten zuten (16)

eta irabaztera (10); irabaztera behartuta (15); irabaztera goaz (12); nork irabazten (11); partida irabazten (38); partidak irabazten (20); puntuak irabazten (10); tourra irabazten (9); txapelketa irabazten (12); zen irabazten (14); zer irabazten (18)


irabazi2 1 iz irabazten den gauza.

Zure irabazi guztiez jabetuko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 23,29

Ba dakik nork jasotzen dituen negozio honen irabaziak?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 145. orr.

Irabazien erdia jasoko nuela ordain gisa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 236. orr.

Enpresen irabazien gaineko zerga..  Berria - Mundua   2004-05-16

Gastuak irabaziak baino handiagoak izango zirelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.

Irabaziak, ostera, haren bizimolde apalaren neurrikoak ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

Okerreko irabazien goseak eraginda.  Elizen arteko biblia   Tt 1,11

Urtebete baino luzeago jo zuen jokoak, eta, tarte horretan, hogei margolan saldu ziren, eta ia bi milioi dolarreko irabaziak egin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Banakako interesa eta epe laburrerako irabazia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Ehuneko hamabosteko irabazia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.

Zein den ikastolatik unibertsitaterakoan gertatzen den galera funtsezkoena, beste gainerako irabazi ustekoek estaltzen ez duten zulo beltz esentziala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

Balizko irabaziak ospatzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.

Holandarrek ere horrelatsuko irabaziak ateratzen dituzte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 15. orr.

2 (izenondoekin)

Horrekin batera, estraperloak irabazi eder askoak bideratu zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Bere igarpenen bidez irabazi ederra ematen zien nagusiei.  Elizen arteko biblia   Eg 16,16

Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,8

Bulegari asko ari dira irabazi handiko karguak eskuratu nahirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

-Ez zarete nehoiz helduko: irabazi txikiko kaka-jaleak zarete.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 74. orr.

Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu, zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,18

Ezkondu eta gero, baserriko irabazi ziztrina osatzeko-edo, fabrikan hasi zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Ez nuke irabazi errazeko kargu badaezpadakorik onartuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 509. orr.

Merkataritzak irabazi netoa ekar diezaioke munduari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Enpresa-lorpenik gabe, ez dago irabazi kapitalistarik, ez bultzada kapitalistarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denak, txiki eta handi, irabazi-gose dira, apaizak eta profetak faltsukeriari emanak.  Elizen arteko biblia   Jr 6,13

Berezko bide zuzenean ohi zion justiziak nori berea; mesede egin-nahiak edota irabazi-usteak ez zioten bide hori nahastuko edo galaraziko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

Japoniako sei merkataritza konpainia handienen irabazi kopurua Hego Ameriketako herri guztien BPG baina handiagoa da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 153. orr.

Irabazi-kostu kalkulua eginik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berentzat diru-irabazi izugarriak ateratzeko tentazioan erori ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Txanpongintzaren kudeaketak bide batez ekar ziezazkiokeen finantza-irabazi huts guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Abian den iraultza teknologikoak bideratzen dituen produktibitate-irabazi izugarrietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Produktibitate-irabaziak handitzeko lasterketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

4 irabazian adlag

Irabazian irten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

Kapitalistak eta bi herrialdeetako kontsumitzaileak irabazian aterako lirateke dudarik gabe, oihala nahiz ardoa Portugalen ekoitziko balira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Ikusten duzue nola ateratzen den bat irabazian edo galduan halako ergelkeriengatik?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Har ezazu dirua eta bankuan irabazian ipini.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.

Barruak gauza bat eta kanpoak edo goiak beste bat nahi dutelarik, barrua gelditzen da irabazian.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Irabazian geratu zelakoan zegoen, batere galdu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 324. orr.

Ama euskara putatu, prostitutatu, irabazian jarri eta haren proxeneta bihurtu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.

Santa Luzia egunean hasten dela eguzkia arratsaldetik irabazian esan ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko irabaziak (3); aurten irabaziak (3); baina irabaziak (4); balizko irabaziak (3); bere irabaziak (5); dira irabaziak (4); diren irabaziak (3); diru irabaziak (5); ditu irabaziak (7); dituen irabaziak (4); dituzten irabaziak (4); dolarreko irabaziak (9); enpresen irabaziak (3); ere irabaziak (5); ere irabaziak izan (3); eta irabaziak (24); euren irabaziak (3); euro inguruko irabaziak (3); euroko irabaziak (33); euroko irabaziak izan (15); euroren irabaziak (6); euroren irabaziak izan (3); guziak irabaziak (4); inguruko irabaziak (4)

irabaziak baino (3); irabaziak banatu (3); irabaziak ditu (7); irabaziak dituzte (7); irabaziak egiten (3); irabaziak eman (3); irabaziak emango (3); irabaziak erdibana (4); irabaziak ere (6); irabaziak eta (14); irabaziak eta galerak (3); irabaziak ez (8); irabaziak handitzeko (8); irabaziak izan (39); irabaziak izan ditu (5); irabaziak izan zituen (16); irabaziak izan zituzten (6); irabaziak izango (6); irabaziak izango ditu (3); irabaziak lortu (4); irabaziak lortzeko (6); irabaziak lortzen (3); irabaziak zituen (5); irabaziak zituzten (3)

izandako irabaziak (3); kutxaren irabaziak (3); lortutako irabaziak (3); milioi dolarreko irabaziak (8); milioi euroko irabaziak (27); milioi euroren irabaziak (6); partida guziak irabaziak (3); partidak irabaziak (3); sekulako irabaziak (4); zituen irabaziak (5)

beren irabazien (4); dituen irabazien (4); enpresen irabazien (4); eta irabazien (10); irabazien erdia (3); irabazien gaineko (7); irabazien gaineko zerga (5); irabazien kopurua (3); irabazien parte (5); irabazien parte bat (5); irabazien zati (6); irabazien zati bat (3); urteko irabazien (3)


irabazizale izond irabazien zale dena.

Hain gogorki aipatzen zuen klase irabazi-zale horretako kide sentitzen al zuen bere burua, edo haiengandik apartekoa, kasu berezia zelakoan?  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 148. orr.


irabazki iz irabazia. ik irabazkin.

2003an «sektoreko enpresek uste baino emaitza kaskarragoak» lortu zituztela ziurtatu arren, ez zituen irabazkiak zehaztu nahi izan: «fakturazioa igo egin da nabarmen, baina horrek ez dakar, ezinbestean, etekinen igoerarik».  Berria - Ekonomia   2004-04-28


irabazkin iz irabazia.

Irakurketak ez dakar irabazkinik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 81. orr.

Ekintzak, irabazkinik gabea dirudienean ere, badu zentzurik, bizitzarako zein etorkizunerako prestatzen baikaitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.


irabazle 1 iz irabazi duen pertsona.

Gizartean, gizarte honetan eta edozein gizartetan, irabazleak eta galtzaileak daude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.

Irabazle guziak Konpostelara joan ziren, Apostoluari eskerrak bihurtzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 167. orr.

I. Mundu Gerlako irabazleak saiatu ziren herri eskubideen edo bederen herri gutiengoen aldeko neurriak hartzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

Lehen sariaren irabazlea izan zen Joanes Garaztarra, Constantin medikuaren aita.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.

Charles Martel, aldiz, hiru heroien borrokako irabazle garbia izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.

Irabazle argirik gabe amaitu da lehia.  Berria - Kirola   2004-03-18

irabazle petoa da.  Berria - Kirola   2004-06-17

Olibondoa koalizio izan da, bere hitzetan, bozen «irabazle handia».  Berria - Mundua   2006-04-13

Frantses eta ingeles irabazleen arteko kidetasun ederra laster desegin zelakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Entzuleek igorritako botoek erabaki zuten Txomin Garmendia izatea irabazle.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 64. orr.

Hermann eta Zezenko deitzen genion mutil kankarro bat izaten ziren beti irabazle.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Errealitatea normaltasunez asumitzen, irensten, jaten erakutsi gaixoari edo gaixo-ustekoari, eta, azken buruan, galtzaileari irabazle dela sinetsarazi.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Kerryk zenbaki eta datu franko aipatu zituela eta, horrenbestez, ezagutza eta eduki aldetik irabazletzat jo zutela.  Berria - Mundua   2004-10-15

Dominguez eta Jurado irabazle Bilboko Milian.  Berria - Kirola   2006-04-23

Estitxu Arozena irabazle Nafarroa Oinez Sarian.  Berria - Kultura   2004-02-17

Airbus, zeruko lehiaren irabazle.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

Pla Sariaren irabazle Robert Saladrigasen hitzak.  Berria - Kultura   2004-01-08

Irabazlerik ez Akordeoi Lehiaketan.  Berria - Kultura   2004-12-07

Zorionak irabazleari!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

· Benetako irabazlea gizarte zibila izan zen  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Faustinok nahiago izan zuen irabazle txapelarekin erretiratu.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 68. orr.

Baina bata da irabaztea eta bestea, desberdina oso, irabazle maila hartzea.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 69. orr.

Irabazle sena dute, eta borrokalari finak dira.  Berria - Kirola   2004-05-11

Kandido eta Paulo elkarri harrokeriak botaz eta irabazle imintzioak eginez irten ziren jolastokitik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 19. orr.

Pairatzen dugun irabazle-feriako irabazleetakoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

· Gizartean diru-irabazle hutsarena ez zen papera izateko amets erregarria.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 51. orr.

Arauak jende arruntagoarentzat ziren, ez quidditcheko kopa-irabazleentzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

• 3 izond irabazi duena.

Zaldi irabazleari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.

Kartoi irabazlea hartu eta eskuan eutsi zion, oholtzako emakumeak zenbaki irabazleak irakurtzen zituen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Errexago da funtsean bihotza aberri irabazle batetik deslotzea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 126. orr.

Genetikaren loteria eskuzabalegia izan zen berarekin, eta zenbaki irabazle guztiak egokitu zitzaizkion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

Bi talde irabazle haiek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

• 4 (predikatu gisa)

Pilotan ez bezala, posible dela bertsotan hogeita bina egitea, teman ari diren biak irabazle suertatzea.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 10. orr.

Ipuina irabazle suertatuz gero.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

Gu irabazle sentitzen gara.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Catherinek, lehen saioaldi honetan bere burua irabazle ikusiz, musika jarri zuen eta mutilaren ondoan eseri zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 59. orr.

Zeharkatu genituen harri irristakorrak, eta, azkenean, heldu ginen, irabazle, gailur haizetsura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Eta puruari beste zupada bat eman nion, zaldiaren gainean, irabazle.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 183. orr.

Munduko txapelketetan lau aldiz irabazle agertu da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 48. orr.

Miarritzek galdu egin zuen (22-27), ehuneko laurogeita hamarrek irabazle jotzen zutenean.  Berria - Kirola   2004-09-21

5 irabazle atera/irten

Halabeharra eta zoria elkartzen direnean, zorigaiztoa ateratzen da gehienetan irabazle.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 32. orr.

Arrakastaren edo hutsegitearen edo erruaren ondoren, irabazle nahiz galtzaile irtendakoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

Irabazle irten denak zer ospatu duelako, galtzaileak pena nonbait ito behar duelako, edateko arrazoia dute denek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 45. orr.

Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Irabazle ateratzen dena txapeldun izango da, dudarik gabe.  Berria - Kirola   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz irabazle (7); baitzen irabazle (3); berriz irabazle (3); beti irabazle (7); bi irabazle (19); bi irabazle horiek (8); bi irabazle horien (4); bozen irabazle (3); da irabazle (17); dela irabazle (3); denak irabazle (5); dira irabazle (7); ditugu irabazle (3); ere irabazle (11); eta irabazle (15); ezkerra irabazle (3); iazko irabazle (4); irabazle ala (3); irabazle ala galtzale (3); irabazle atera (25); irabazle atera da (3); irabazle atera dira (8); irabazle aterako (4); irabazle ateratzen (3); irabazle bakoitzak (3); irabazle bat (4); irabazle beraz (3); irabazle ere (7); irabazle eta (28); irabazle eta galtzailerik (4); irabazle eta galtzale (4); irabazle ez (3); irabazle garbia (3); irabazle hauk (15); irabazle haundi (3); irabazle horiek (16); irabazle horien (7); irabazle irten (3); irabazle izan (11); irabazle izana (5); irabazle izanen (4); irabazle izango (3); irabazle sena (5); irabazle sentitzen (3); irabazle suertatu (4); izan da irabazle (6); izan irabazle (3); izanen da irabazle (3); lau aldiz irabazle (3); sariaren irabazle (6); zen irabazle (4); zuten irabazle (3)

ataleko irabazlea (6); aurtengo irabazlea (5); beste irabazlea (4); bigarren partidaren irabazlea (3); bikote irabazlea (6); da irabazlea (14); eta iazko irabazlea (3); eta irabazlea (7); euskadi sariaren irabazlea (4); hunen irabazlea (3); huntako irabazlea (3); iazko irabazlea (16); irabazlea da (9); irabazlea ere (5); irabazlea eta (18); irabazlea eta frantziako (3); irabazlea izan (12); irabazlea izan da (3); irabazlea izan zen (6); irabazlea izango (6); irabazlea izango du (4); irabazlea nor (7); irabazlea nor den (5); irabazlea zein (4); izan da irabazlea (6); izan zen irabazlea (4); jazko irabazlea (5); ko irabazlea (4); lehen irabazlea (3); lehiaketaren irabazlea (6); partidako irabazlea (5); partidaren irabazlea (6); partidaren irabazlea eta (4); sariaren irabazlea (24); sariaren irabazlea izan (3); talde irabazlea (3); z irabazlea (7); zen irabazlea (5); zuen irabazlea (3)

aritu ziren irabazleak (3); atzoko irabazleak (4); aurtengo irabazleak (5); azken irabazleak (4); baina irabazleak (3); bakoitzeko irabazleak (7); bi irabazleak (16); bikote irabazleak (5); bote irabazleak (3); bote irabazleak eta (3); dira irabazleak (18); diren irabazleak (3); ditu irabazleak (5); du irabazleak (9); du zain irabazleak (3); eko irabazleak (4); eta irabazleak (23); gaurko irabazleak (4); horietako irabazleak (4); horretako irabazleak (6); huna irabazleak (3); iazko irabazleak (7); irabazleak aise (3); irabazleak ariko (3); irabazleak ariko dira (3); irabazleak azken (4); irabazleak baino (4); irabazleak beti (7); irabazleak beti aintzinean (3); irabazleak beti aitzinean (3); irabazleak biziki (3)

irabazleak dira (4); irabazleak disko (3); irabazleak disko bat (3); irabazleak ederki (3); irabazleak ere (4); irabazleak eta (24); irabazleak ez (9); irabazleak ez dira (3); irabazleak hasieratik (3); irabazleak izan (6); irabazleak izan dira (4); irabazleak martinez (3); irabazleak nortzuk (5); irabazleak nortzuk diren (3); irabazleak olaizola (4); irabazleak olaizola ii (3); irabazleak oso (4); irabazleak patxi (3); irabazleak ziren (4); irabazleak zuzenean (4); jazko irabazleak (5); joan dira irabazleak (8); kanporaketako irabazleak (6); lehiaketaren irabazleak (4); obra irabazleak (3); partida horretako irabazleak (5); partidako irabazleak (14); sariaren irabazleak (5); sarien irabazleak (6); talde irabazleak (3); zain irabazleak (3); ziren irabazleak (10); zuen irabazleak (4)

arteko irabazlearen (4); arteko irabazlearen aurka (3); du irabazlearen (3); eta irabazleari (3); irabazlearekin neurtuko (3); irabazlearen alde (3); irabazlearen aurka (9); irabazlearen aurka jokatuko (7); irabazlearen eta (3); irabazlearen izena (7); irabazlearen kontra (4); irabazlearentzat puntu (3); irabazlearentzat puntu bana (3); partidako irabazlearekin (4); partidako irabazlearen (5)

atzoko irabazleek (7); baina irabazleek (3); bakoitzeko irabazleek (3); bi irabazleek (21); dute bi irabazleek (6); dute irabazleek (24); egin dute irabazleek (4); eta irabazleek (4); gaurko irabazleek (3); haatik irabazleek (3); irabazleek elkarren (4); irabazleek elkarren aurka (3); irabazleek eta (11); irabazleek gaur (3); irabazleek hiru (3); irabazleek jokatuko (3); irabazleek olaizola (4); irabazleek partida (3); irabazleek titin (3); irabazleek titin iii (3); jokatuko dute irabazleek (3); partidako irabazleek (4); zuten atzoko irabazleek (3); zuten irabazleek (9)

bi irabazleen (6); da irabazlerik (3); euro irabazleentzat (3); goresmenak irabazleeri (3); irabazleen alde (4); irabazleen artean (16); irabazleen arteko (3); irabazleen eta (6); irabazleen izenak (5); irabazleen kontra (4); irabazlerik eta (3); irabazlerik eta galtzailerik (3); irabazlerik gabe (4); irabazlerik izan (5); irabazletzat jo (4); ko irabazleen (3); zen irabazleen (3)


irabazlegai iz irabazteko aukera duena.

Lastoan, Bereau nafarra eta Bustintza bizkaitarra izango dira irabazlegai. Frantzia, Irlanda eta Ingalaterra irabazlegai.  Berria - Kirola   2004-08-21


irabazmin iz

Athleticeko jokalariei dagokienez, Guzmanek motibazio sistemak sortzeko asmoa dutela aurreratu zuen, jokalariengan autoestimua sendotu, irabazmina finkatu eta talde kontzientzia sendotzeko.  Berria - Kirola   2004-08-13


irabazpen iz irabaztea.

Askatasun demokratikoak, irabazpen sozialak, elkartasuna, lan orduen murrizketa eta denentzako paperak aldarrikatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Hezkuntza mailak eta irabazpenak: Lanaren bidez lorturiko irabazpen erlatiboak herri zenbaitetan (Goi mailako bigarren hezkuntza hartzen da erreferentziatzat: 100).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 225. orr.

Gol ezinezko hori gabe ez dago desiraren amaierarik, ez irabazpenik, ez lehen mailan irauterik, ezer ez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.


irabazpide iz zerbait irabazteko era edo bidea; etekina ateratzen den jarduera. ik negozio; dirubide.

Horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,5

Gerrak ekimen eta irabazpide berriak sortu zituen, hala nola Selim Aluanek lehenengoz zerabilen tearen salerosketa. bertako irabazpide bakarra liburu zaharren salmenta izan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Laborarientzat irabazpide berri bat sortzen du.  Herria   2005-11-17

-Beraz, horrek esan nahi du irabazpide txarra dela etxalde hau orain erostea, bai?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Erresumatik deserritu zituzten kasik, eta beste leku batzuetara joan behar irabazpide bila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

Putakume bat duk, gu denak saltzeko gauza, horretan irabazpide izanen badu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irabazpide txarra (3)


irabazte iz lanaren edo jardunaren ondorioz, diruzko edo bestelako sari bat eskuratzea; garaile gertatzea.

Irabazte horrekin segurtatzen dute gure jokolariak beren mail ederrean egoitea helduden urteko sasoinari buruz.  Herria   2001-03-08

Munich eskualdea burua gora jarri da azken irabazte horren ondotik.  Herria   2003-09-25

Eta besteak, diru irabazteaz itsuturik batetik eta diru irabazte haren mantsotasunaz etsirik bestetik, gero eta diru multzo gehiago jokatzeko eskatzen zioten begibakarrari, presaka zebiltzala argudiatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Frantzia den herrialde aberatsean, bere futbolariak diru-irabazteen sailkapenetan gora daudela.  Berria - Kultura   2004-05-26


irabaztun 1 iz ipar partida edo apustu batean irabazten duen pertsona.

Milafrangan maiatzaren lehenean: 4 orenetan, Duhauren kontra aintzineko irabaztuna.  Herria   2001-04-26

Bi irabaztunak joan dira aitzinean partida gehienean, 7-8 ren abantailarekin doi batez.  Herria   2003-07-24

Finala 30ean aratsaldeko 6 orenetan bi irabaztunen artean.  Herria   2003-08-14

8 bote irabaztunak eta 5 galtzaleak.  Herria   2003-12-04

• 2 izond partida edo apustu batean irabazten duena.

Bizi zen segurki trofeoko ortzegun aratsean 9 orenetan pilotari irabaztun hauekin, finalarendako.  Herria   2005-07-07

Huna hemen Arrosako kermezan zozketan atera diren zenbaki irabaztunak : 333-1169-5053-[...].  Herria   2001-09-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi irabaztunen artean (3); bote irabaztunak eta (3); irabaztun horiek (4); kontra aintzineko irabaztuna (3)


irabia
1 irabia eta irabia aritu

-Odola irabia, irabia eta irabia aritzen naiz, ezta? -jarraitu zuen mutilak, eskua airean mugitzen zuela esnegaina harrotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 129. orr.


irabiagailu iz irabiatzeko gailua.

1910ean asmatu zen irabiagailua, gaur egun arrautzak edo bestelako lehengaiak jotzeko sukaldean egunero erabiltzen dugun tresna.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.

Gauzak jaurtitzen dizkiot -lisaburdina, irabiagailua, zartagina, edozer-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Esate baterako, bakterioen sexu-elkartzea aztertu nahian genbiltzala nire lagun Élie Wollman-i bururaturiko ideia bitxi hauxe: inolako gupidarik gabe banantzea bikote zoriontsu haiek, sukaldeko irabiagailu batean sarturik: bakterioentzako coitus interruptus moduko bat, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 184. orr.

Izeba Petuniak bere irabiagailuan birrindu zituen gutunak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 41. orr.

Galdarara zuzenean jo, irabiagailua martxan jarri, eta sua piztu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

Ausartzea erabaki genuen, eta hala eginarazi genion auzoko errementariari latorri beltzezko erreaktor zilindriko halamoduzko bat, eskuzko irabiagailu eta guzti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.


irabiaka iz irabiatzen, nahasten.

Gero, buruan irabiaka zerabilen galdera egitera ausartu zen-: Zer gertatu behar zuen, bada?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

Herriak beti ibili dira irabiaka, eta mendeen poderioz, migratze horiek guztiz nahastu dira, puntu askotan transizio linguistikoen oroimena erabat desargertzeraino iritsiz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.


irabiaketa iz irabiatzea.

Airea eta beste gas batzuk ia beti izaten direnez urdailean, bor-bor entzungarri bat sortzen du batzuetan irabiaketa horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.


irabiaki iz esnea edo izozkia eta beste osagai batzuek ontzi batean irabiatuz egiten den edaria. ik batido.

Han joan zen bere taxiarekin Metropolitan Diner izeneko Iparraldeko Bulebarreko jatetxe batera; barran eseri eta txokolatezko irabiaki bat, bi hanburger eta plater bat patata frijitu eskatu zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.


irabiatu, irabia, irabiatzen 1 du ad (janari edo edari gaiak) irauliz nahasi.

Esnegaina irabiatuz gurina ateratzen da.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,33

Arrautzak irabiatzen jarraitu zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 203. orr.

Botako zituen ehun gramo gurin, beste hainbeste azukre eta bi arrautza sopera handi batean, eta haiek ondo-ondo irabiatu ondoren limoi arrailatua nahastuko zion, eta irina, masa pixka bat loditu arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Lehengo moduko koktel bat irabiatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.

Zergatik ez eskatu Snape maisuari Bi ontzi haietako isuriak, gero, beste handiago batera pasatzen ziren, hantxe nahastu eta irabiatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Maitasun edabea irabiatzen erakusteko?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Horietarikoak dira urdailean eta hesteetan (janaria irabiatu eta bultzatzeko) [...] dauden muskulu lisoak. supazterrean, altzairuzko neskato baten gainean pausaturik zegoen eltzekariaren irabiatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Odola isurtzen denean pertzean jaso eta eskuz irabiatzea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.

2 irud irauli, nahasi.

Haizeek irabiaturiko itsasoak ibai barrurantz hondarra jaurtitzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.

Ontzi zabala labain zihoan, izarrez ereina zirudien zerurantz ke beltzezko suge lodi bat jaurtiz; eta, gure ondotik, ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik, apar eta bits ari zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

3 irud

Irainak aditzeaz odola irabiaturik bainuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.

Haren ezpainak eta bular-lepoak laztandu zituen gero, eromen bridarik gabe batez, mutilaren zainetako odola guztiz irabiaturik baitzegoen ordurako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

Amorruak barrua irabiatu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Irudi horrek irabiatu egin zidan barrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.

Egun bi, Mihurubiko Martinen hitzak gogoan irabiatuz igaro nituenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.

· Niri, behintzat, bihotza irabiatzen, malgutzen, oretzen dit.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 96. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Arrautza egosia eta esne irabiatua hartuko zuten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.

Aurrean, mahai gainean, tul pilo handi argitsu bat zuen, zuringo irabiatu bat zirudiena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

Hozkailuaren gainean gaueko postrea zegoen: esnegain irabiatuzko meta handi bat eta azukrezko bioletak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Kartoizko eraikinen gainean, zeruak berun irabiatuzko ganga bat irudikatzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

Gorantz jaso zuen bekokia, eta zimurrez josirik zeukan alderik alde, behazun irabiatuaren mugimendu haserrearen seinale.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irabiatu eta (3)


irabio iz astinaldia, iraulaldia.

Azkeneko irabioak eragin zizkion ziriarekin lapikoan, eta itzuli zuen polenta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 128. orr.

Itsasoaren dantzaren irabiotik libre ginen-eta, barruko bakez eta bihotzez ekuru etzan nintzen kamainan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

Eguzkiaren isla altzairuzko ispilu hartan zelan dantzatzen zen ikusi nuen, eta horrexetan igarri nuen nire galderak eragin zion irabioa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 93. orr.

Barruan nuen irabioa ez zen hartan amaitu, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 229. orr.


iradoki, iradokitzen (orobat idaroki, iradokitu g.er.) 1 du ad norbaitengan halako gogoeta, ideia edo sentipena ernarazi.

Idazkera melodikoa bilatzen du horren bidez, gauzak zuzenean esan beharrean, iradoki egiten dituena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

Nire ezkondu nahi eza printzipio-kontua dela behin baino gehiagotan esana nion, edo iradokia behinik behin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Artistak iradoki nahi duenaz gain, materialak hitz egiten duela dirudi.  Berria - Kultura   2004-12-17

Zerbitzarien joan-etorriek eta beren begiratuek alde egiteko garaia zela iradoki ziotenean altxatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

Ronek, itxaropen handirik gabe, ikusezintasun-kapa erabiltzea iradoki zion, baina Hermionek erabat baztertu zuen aukera hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.

Jantzi luze loreduna zeraman soinean [...] kulero argiak iradokitzen eta zorrorik gabeko titi-puntak nabarmentzen zizkiona.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Haren aurpegiak barren noblea iradoki zidan eta xehetasun horrek biziki lasaitu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Usainek iradokitzen omen dituzte oroitzapenak azkarren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 94. orr.

Ondoan lo zuen neskatoaren gaztetasunak iradoki ote zizkion oroitzapenok?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Musikaltasuna iradokitzen duten soinu errepikakorrak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 186. orr.

Ikertzaileek iradoki dutenez, txinpantzeak homo generoan sailkatu beharko lirateke aurrerantzean.  Berria - Gaiak   2006-01-25

A!, ez ahaztu errimelari ere ukitu txiki bat ematea -iradoki zion ondotik pasatzerakoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

-Zer iruditzen zaizu datorren astelehenean? -iradoki zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

-Deitu Margeri -iradoki zuen osaba Vernonek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.

Zingiregi izenak besterik iradoki arren, berezko zingirarik ez dut etxe aurrean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 216. orr.

J. E. Amoore-k zera iradoki zuen 1952an: usaimen-mukosaren azaleran dauden forma bereziko kokaleku huts batzuekin loturik daudela zazpi usain mota nagusi.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Baina hori zuzendariak iradokitako ustea baizik ez zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

Herritarrek hitz erdiz iradokitakoa argiago adierazi zigun don Tirsok berak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.

Lizunkerian ez dagoela izugarrikeriarik, lizunkeriak iradokitzen duen oro naturak iradokitakoa delako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 182. orr.

Diafragman zanpatuko balute bezala sentitzen du, eta ez ausentziarengatik berarengatik, hutsaren, azken abandonoaren inpresio samingarri batengatik baizik, objektuen taxukeraren zorrotzak iradokitua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.

2 (konpletiba batekin)

Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamena Europarako arriskua dela iradokitu zuen: «Ibarretxe Plana aurrera aterako balitz, Euskal Herria Atlantikoko Albania bat izango litzateke».  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Hartan, Baionako apezpikuak, hitz erdika bazen ere, iradoki zion deserriratzeari akabantza emateko parada zuela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

Inori ez zitzaion bururatu iradokitzea itzuli bat egitera joana zela eta laster itzuliko zela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Hori dela eta, iradoki izan da animalia batengandik beste batengana transferitu ahal izango litzatekeela oroimena, RNA injektatuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Loewenthal-i telefonoz hots egin eta iradoki zion grebari buruzko zerbait esateko zeukala, eta ez zuela nahi lagunek jakiterik, eta hitz eman zion idazgelatik pasatuko zela, iluntze aldera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asmoa duela iradoki (3); atzo iradoki (6); bat iradoki (7); batek iradoki (6); batek iradoki zuen (3); batzuk iradoki (3); berak iradoki (4); dagoela iradoki (8); dagoela iradoki dute (3); daitekeela iradoki (7); daitekeela iradoki zuen (3); daitezkeela iradoki (3); dela iradoki (9); dezakeela iradoki (5); dezakeela iradoki du (3); direla iradoki (8); duela iradoki (21); duela iradoki du (3); duela iradoki dute (5); duela iradoki zuen (9); dutela iradoki (4); egitea iradoki (3); ere iradoki (10); ere iradoki zuen (3); eta iradoki (8); hori iradoki (5); horixe iradoki (3); ikertzaileek iradoki (3)

iradoki arren (3); iradoki baino (3); iradoki behar (4); iradoki bezala (8); iradoki den (4); iradoki die (3); iradoki diot (3); iradoki du (51); iradoki dute (25); iradoki dutenez (8); iradoki edo (3); iradoki egiten (6); iradoki ere (3); iradoki eta (6); iradoki izan (10); iradoki izan da (6); iradoki nahi (13); iradoki nahi izan (4); iradoki nion (6); iradoki ohi (3); iradoki ote (3); iradoki zezakeenik (3); iradoki zidan (7); iradoki zien (4); iradoki zion (31); iradoki zituen (3); iradoki zizkidan (3); iradoki zizkion (3); iradoki zuen (121); iradoki zuen atzo (4); iradoki zuenean (3); iradoki zuenez (8); iradoki zuten (10)

bat iradokiko (3); bat iradokitzeko (3); izan daitekeela iradoki (3); kapituluan iradoki (3); mugimendua iradokitzeko (3); zela iradoki (10); zela iradoki zuen (6); zera iradoki (3); zerbait iradoki (4); zientzialariek iradoki (3); zientzialariek iradoki dutenez (3); zirela iradoki (3); zitekeela iradoki (3); zuela iradoki (4)

bat iradokitzen (9); bat iradokitzen du (3); berak iradokitzen (4); besterik iradokitzen (9); besterik iradokitzen ez (3); dela iradokitzen (5); duela iradokitzen (3); hori iradokitzen (4); horixe iradokitzen (3); horrek iradokitzen (4); iradokitzen ari (3); iradokitzen baitu (4); iradokitzen digu (5); iradokitzen digute (3); iradokitzen ditu (6); iradokitzen dituen (4); iradokitzen dituzte (4); iradokitzen dizkigun (3); iradokitzen dizu (4); iradokitzen dizuet (3); iradokitzen du (46); iradokitzen duen (20); iradokitzen duen moduan (4); iradokitzen duenez (5); iradokitzen dute (18); iradokitzen duten (10); iradokitzen dutenez (4); iradokitzen ez (5); iradokitzen zidan (4); iradokitzen zion (4); iradokitzen zuen (13); iradokitzen zuena (4); iradokitzen zuten (11); izenburuak iradokitzen (4); izenburuak iradokitzen duen (4); zela iradokitzen (4); zer iradokitzen (5); zera iradokitzen (5); zera iradokitzen du (4); zerbait iradokitzen (3)

iradokiz eta (3); zela iradokiz (3)


iradokigarri izond iradokitzailea.

Lehen ere esana zitzaigun, oso modu ugari bezain iradokigarrietan, gure izaera garbia gorde behar genuela hilzorian zegoen hizkuntzaren hatsa gehiago labur ez zedin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.


iradokipen iz iradokitzea.

Egiaren errateko, Iker erori zen egunean, Edmeak ere ez zion barneko zauriari iradokipenik zilegitu: hortzak trinko eta zintzurra lehor zeukan, FR3ko sei minutuko emankizunean semea ETAko organigramako hirugarrenaren konpainian Miarritzeko ostatu batean bazkariten zegoela gelditu zutela ikasi zuenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 267. orr.


iradokitzaile (50 agerraldi, 19 liburu eta 23 artikulutan) izond iradokitzen duena. ik iradokigarri; iradokor.

Batzuei irudiak lehorrak direla irudituko zaie, eta besteei, iradokitzaileak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.

Hausnarraldi hitza ez dago gaizki hautatua, iradokitzailea da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Gau epel batean urtu zen kandelaren eite iradokitzailea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 51. orr.

Sinbolo iradokitzaileen bidez.  Berria - Kultura   2004-03-23

Emakumeak, senez, haurra nahi du lehendabizi; baina naturak beste forma poetikoago, iradokitzaileago batez jantzi behar du desira hori, eta maitasuna osatzen duten gezur horiek, errezel horiek sortzen ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Bidaian zehar emakumearekin hizketan hasiko da narratzailea, eta gezur iradokitzailez beteriko istorio bat entzungo haren ezpainetatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 28. orr.

Gure legeek debekatu egiten dituzte iradokitzaileak deituriko itaunketak epaiketetetan [...] delituarekin zerikusi zuzena dutelarik, erruztatuari bat-bateko erantzuna iradokitzen diotenak, alegia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iradokitzaileagoa (3); iradokitzaile eta (4); iradokitzailea eta (3)


iradokitze iz norbaitengan halako gogoeta, ideia edo sentipena ernaraztea.

Heriotza hain garbi iradokitze hura, iragarpen baten antzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

EAren Gipuzkoako zuzendaritzaren haserrea eragin du aukera hori iradokitze hutsak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07


iradokizun 1 iz iradokitzea, iradokitzen den gauza.

Errudun delako iradokizun horrekin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 160. orr.

Eskaintzen diren iradokizun asko "sen oneko iradokizunak" dira, edozein pertsonak normaltzat edo logikotzat joko lituzkeenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Edozein iradokizun onartzeko prest nago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.

Eskertuko nizkizuke iradokizunak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Kontuan izango diat iradokizuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Iradokizunak aintzat hartuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Ez zuen jakin nahi izan esaldiaren iradokizunaren norainokoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 276. orr.

Hala ere, iradokizun hauek harrera ona eta zabala jaso dutelako, merezi du beharbada horietako batzuk laburki aztertzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.

Bitartean, damen aho urrintsuetatik mota guztietako iradokizunak eta galderak iristen zitzaizkion, sotiltasunez eta adeitasunez mukuru beteak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.

Dupinen iradokizunei jarraituz, aitorpen idatzien azterketa xehe-xehea egin nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.

Idazlearen mamu kuttunak eta obsesio zaharrak; [...]; ideien ibilbideak, iturriak, maileguak, iradokizunen nondik norakoak, ispiluak, imitaziorako gaiak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Bere metafora iradokizunez betearekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 255. orr.

2 (izenondoekin)

Senari buruzko iradokizun labur hura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 331. orr.

Hura «iradokizun hutsa» izan zela ziurtatu zuen atzo Agirrek.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

Iradokizun gogo-pizgarri bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Irudiak adierazpen modu global bat, iradokizun-ahalmen handikoa, jartzen du idatzizko formaren ordez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Jurisprudentzian dihardutenei egotzi zaie ñabardura, bilduma eta iradokizun multzoak larregi ugaltzeko eraspena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.

Ñabardurak eta iradokizunak zentsurapean jartzen dituen hori berori da, izan ere, berari dagokion auzi batean, iradokizun egilerik ñabarduratsuena eta setatiena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 47. orr.

Josephine Quintavalle Ugalketaren Etikari buruzko Iradokizun taldeko kidearen esanetan, [...].  Berria - Gaiak   2004-07-22

4 iradokizunak egin

Zuzenketak eta iradokizunak egin nahi dituztenei helbide elektronikoa eskaintzen die Susak. testuak orraztu, zuzendu, iradokizunak egin...  Berria - Kultura   2004-05-28

Eta haien guztien inguruan Lockhart batetik bestera, iradokizunak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.

· Jon Barrutiak ere irakurri, eta iradokizun batzuk egin dizkigu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 7. orr.

Bake egitasmo hori ezartzea nahi dugu eta hainbat iradokizun egingo ditugu.  Berria - Mundua   2004-10-12

Pepponek On Camillori buruzko iradokizun iraingarri batzuk egin eta "kantzilerraren belea" deitu zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 309. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruzko iradokizun (3); ekarpenak eta iradokizunak (3); eta iradokizun (10); eta iradokizunak (10); hainbat iradokizun (6); iradokizun asko (5); iradokizun bat (9); iradokizun bat da (3); iradokizun batzuk (3); iradokizun hau (3); iradokizunak egin (4); iradokizunak egiteko (3); iradokizunak eta (8); iradokizunez betea (3); iradokizunez beteriko (3)


iradokor (11 agerraldi, 5 liburu eta 6 artikulutan) iz iradokitzailea.

Atzera begiratu eta Maribel ikusten du, deshabillé polit eta iradokor batez jantzirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 165. orr.

Gizakiaren plazerak eta minak modu iradokorrean islatzen zituen emanaldia eskaini zuten.  Berria - Kultura   2004-08-29

Nobela historikoaren bidez bere garaiko arazoen metafora iradokorrak sortzen dituen idazlea.  Berria - Kultura   2004-01-27


iraduko izond presakakoa.

Testuinguruen arabera, naturari itsatsi geldoa edo izpiritu enpresarial eta komertzial iradukoa; barbaroa edo banako ahulenen babeslea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 98. orr.


iragaile izond/iz ipar iragaten dena.

Xori iragaileen kondaketa bururatu du Organbidexka Col Libre elkarteak, azaroaren 24 ean.  Herria   2003-12-04

· Txipietan (6-11 urte) hogei iragaile baziren tauletan, eta handietan aldiz (11-15 urte) sei iragaile ziren.  Herria   2005-04-21


iragaite (orobat iragate g.er.) iz igarotzea.

Ez zuten maite kontrolpean dagoen bizitzari darion iragaite monotonoa, ezusterik gabekoa. Kausatik efektura iragate hori behatzailearen oharkabean burutu bada ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 106. orr.

Hasieran maitaleak izan ziren; eta gero, inolako iragaite agerikorik gabe, etsai bilakatu ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 152. orr.

Bikote bakotxak, elgarrekilako iragaite luze hori beren familiekin goxatu dute.  Herria   2004-05-06

Naturaren jarraitasuna eta bere betetasuna, duela gutxiko formen eta klimaren arteko harremana, ez-bizidunetik bizidunerako iragaite ia sumaezina.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artizarraren iragaitea (6); baten iragaitea (3); denboraren iragaitea (3); goxo baten iragaitea (3)


iragaitza 1 iz iragaitea, egoera batetik beste batera igarotzea.

XIX.etik XX. menderako iragaitza horretan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.

Gizaldien iragaitza eta denboraren iragatea sinbolizatzearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.

Haietako bakoitzari, bere azken minutuak izango diren horietan, arretarik handiena eskaintzen dio Bev-ek, laztanduz, hitz eginez, iragaitza hori samurragotuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.

Garapen iraunkorrerako iragaitza.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.

Eredu sozio-ekonomiko iraunkor bateranzko iragaitzan pauso sendoak egiteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 105. orr.

Ekintzak, garatzen hasi ahala, berez dakarzkio akordeen modulazio eta iragaitzak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

2 iragaitzaz1 nonbaitetik etorririk norabait joateko.

Napoleon enperadorea, Irunen iragaitzaz zela, zutabe honetan jarri zen bizkarrez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

Herrian iragaitzaz zegoen kulak bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 443. orr.

Hirian iragaitzaz zegoen emakume ezezagunen batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 486. orr.

Iragaitzaz zeuden itsasontziei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.

3 iragaitzaz2 bide batez.

"Auskalo nondik bahitua izango duzuen", esan nuen, iragaitzaz bezala, eta trago luzea jo nion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

Erranen dizut, iragaitzaz bada ere, ezen [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

Poemako gertaera eta gorabehera nagusiak ez dira haien inguruan harilkatzen, eta noizean behin soilik ukitzen dituzte, azaletik eta iragaitzaz beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.

4 iragaitzazko izlag

Iragaitzazko biztanleak.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

Pentsatu zuen Midak kalezuloan iragaitzazko bisitari bat zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.

Polemikarako aitzakia G. de Azcárate-ren iragaitzazko esaldi batek piztu du: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.

5 iragaitzez iragaitzaz.

Soberaxko, inoren etxean iragaitzez egoteko. Neronek ere iragaitzez baizik ez nuen han ikusten neure burua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Bere lagun batek beste bati telefono kabinaren kontua iragaitzez aipatu zion, Louisek entzuten ez zuelakoan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iragaitzaz (3); iragaitzaz bezala (4); iragaitzaz zegoen (3)


iragan1, iragaten (202 agerraldi, 46 liburu eta 33 artikulutan orobat iragaiten 626 agerraldi, 52 liburu eta 316 artikulutan), iraganen (991 agerraldi, 22 liburu eta 823 artikulutan; orobat iragango 8 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan) (guztira 9744 agerraldi, 240 liburu eta 5091 artikulutan) 1 da ad igaro.

Tranbia iragan da: argi gorria sabaian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

Printania Hotelaren aurretik iragaten den tranbiak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 117. orr.

Zatika eroriak ziren pareta haien erditik iragan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Bazkaldu ondoren, erretzeko gelara iragaten ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.

Iragan nauk Iparrera Hegoaldetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 29. orr.

Aintziratik errekara iragan ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 435. orr.

Tonneliers karrikatik iragan zen, zakuaren hartzeko eta Graxiri eta haren senar itsasturiari adio errateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Aterako bidean, bikotearen ondotik iragan nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Ukitzeko bezain gertu iragan naiz haren aldamenetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.

Botila vodka Ttipiren eskuetaraino iragan zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

• 2 du ad

Patar xut eta luze bat iragan dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

Portal de Castilla-ren argazkia hartu, Odron ibaia iragan eta banoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.

Gero erromesak behar du Rua vieja, karrika zaharra iragan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Ezen eskualde hartako Zuzendaritzak mendiak paperik gabe iragaiten zituzten guziak horrela deitzen zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.

• 3 (denborazko banakoekin)

Dio hiru aro iragaten dituela bere bizian jendeak: estetikoa, morala, erlijiosoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Iragan zen negua eta iragan zen udaberria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.

Zortzi hilabete iragan dira Kattalinek Sophie azken aldikotz ikusi zuenetik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

Lau egun iragan zituen jadanik bere lanpostutik urrun.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 113. orr.

Iluntze hartan, mutiko gaztea kaia bazterreko putetxera agertu zen, eta gau osoa iragan zuen han.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Gaineratikoetan, eguna oharkabe iragan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.

Segundoak banan-banan iragaten sentitzeko behar den denbora tarte zehatza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.

Azken batez, une atseginak iragan ditugu elkarrekin hondar hilabeteetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

Bizi guzia ahaiderik gabe iragan ondoan, lanak zituen gogoan hartzea egiazki bazituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.

Beste bi urte iragan nituen ulertu gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 191. orr.

Oso hilabete latzak iragan nituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

Antolaturiko denboran egun bat iragana duzu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 75. orr.

Gehienez ere bi ordu lehenagoko irudiak ziren, baina tartean mende bat iragana zela ematen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Hamaikak iraganak ziren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 122. orr.

Gogoratu antzinako egunak, pentsatu iraganeko urteetan.  Elizen arteko biblia   Dt 32,7

Haiek naute gehienik ezagutzen, haurtzaroa elgarrekin iragana baiginuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 89. orr.

· Irail erditsutan iragaitekoa zen Glissexpo saloinari uko egin diote azkenean antolatzailek berek.  Herria   2003-05-01

4 (gauza abstraktuez)

Irailaren bigarren astean, herriko bestak arazorik gabe iragan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Gero, gauzak nola iragan ziren, ez naiz oroit.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

Historiaren diziplina batzuk jarraitasunetik jarraitasun-ezera iragan direla. hustutze hori bere begien aitzinean iragan da, ezin sinetsizko gisan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.

Guk badakigu heriotzatik bizira iragan garena.  Elizen arteko biblia   1 J 3,14

Iragan da bigarren zoritxarra! baina laster etorriko da hirugarrena.  Elizen arteko biblia   Ap 11,14

Neskaren bisaia Josurenganako mirespen agerikotik hasperen etsira iragan zen segundo gutitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Erdietsi zituen horrela bi eliza errenta bakun, haiei esker ikasketak ordaindu ahal izan baitzituen doktoretza iragan arte.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.  Elizen arteko biblia   1 J 2,17

Eta hortik Jehova forma hibridoa sortu zen, latinetik europar hizkuntzetara iragana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 248. orr.

· Lagunari pausatuki so egin zion, eta gogoan iragan zuen aspaldiko partez atera zela bere zulo hartarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 286. orr.

Eta ausartziak bultzatu zuen gogoan iragan zitzaionaren paperean ezartzera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.

5 (modua adieraziz)

Aingerua hegaldaka iragan zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.

Hiria zalu zalu iragan dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.

Apurka-apurka, eskasia gorrian iragan hilabeteek makaldu osagarria hobetzen ari zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Denbora laster iragan zen, eta berekin eraman zuen biziko gauzarik hoberena: lilura.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 210. orr.

Egun osoa ene haurrak gogoan iragan dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.

Elkarrizketa biziki ongi iragan zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 221. orr.

Kristalez bestaldean, objektu urdinxkak oldarka iragaten dira bata bestearen atzetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Joanesek eguna zorri miran iragaiten zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

6 muga jakin bat baino areago joan.

Atea iragan nuen orduko ahal nuen guztietan erdirekitako gelen barrura behatu nuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 27. orr.

Zuhaurek txapelketetan parte hartzen duzu eta Euskadiko txapelketetaraino ere iragan zira.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 179. orr.

Aspaldi iragana dut mende erdiaren marra. Iragana zuen Sarak seme-alabak izateko garaia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Bazekiten, beraz, muga haren iragaitea, bertze eskualde batzuetan baino errexagoa zutela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

7 pairatu, jasan

Ez, hainbestean, salatu diren arriskuengatik -ez baitira handiagoak bakterioekin eta birus patogenoekin egindako saioak direla-eta aspalditik iragaten ditugunak baino-, baizik eta, batez ere, asalduak hartzen gaituelako geneak organismo batetik hartu eta beste batean txertatzearen ideiaren aurrean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 150. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Hizketan ari dela ematen du itsas kantuz betetako garai iragan batekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 80. orr.

Baina ez du hitzik esan zer egin duen, non ibili den zazpi hilabete iragan berrietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.

Idatziz ulertzen dut bizi iragana, erreala izan ez den biziari mamia emanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

Ederra da gaitzaldi iraganak kontatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 13. orr.

9 (era burutua izenlagun gisa)

Iragan udazkenean ongi zen, orain... ez dakit.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.

Mizel Lehu, iragan uztailean ezkondua zen Raymonde Xuberotarsarekin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.

Iragan martxoaren 22an hain zuzen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.

Iragan astean, beste bihotzeko bat jasan zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.

Jatsuko komentuan lau pareta artean iragan urte parrasta hura.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Hemen, iragan mendeetan bezalatsu daudela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 169. orr.

Fabrika zaharrarekin lotuta daude hiriaren iragan mendeko oroitzapen nagusiak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 28. orr.

Pentsamendua urrutira joaten zaio, iragan garaietara.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aratsaldean iragan (19); aratsaldean iragan dira (14); arrakastatsuki iragan (11); arras ederki iragan (13); artean iragan (15); aste iragan (11); baigorri bataio iragan (8); baigorrin iragan (8); baina iragan (28); bat iragan (98); bat iragan da (20); bat iragan dute (14); bat iragan zen (9); bataio iragan (14); batean iragan (21); batean iragan da (11); bere iragan (13); bestak iragan (14); bestak iragan dira (8); bezala iragan (14); biltzar nagusia iragan (15); bozak iragan (23); bozak iragan dira (9); da iragan (84); da iragan astean (22); da iragan igandean (11); dago iragan (8); den iragan (14); denbora iragan (17); dira iragan (87); dira iragan aste (9); dira iragan astean (17); dira iragan larunbatean (26); ditu iragan (20); dituzte iragan (13); donostia iragan (25); du iragan (37); dugu iragan (8); dute iragan (28)

ederki iragan (98); ederki iragan da (60); ederki iragan dira (22); egin zuen iragan (10); egun iragan (26); eguna ederki iragan (8); eguna iragan (30); eguna iragan da (15); ehorzketak iragan (23); ehorzketak iragan dira (21); elizan iragan (44); elizan iragan dira (24); eman zuen iragan (9); ere iragan (26); erredakzioa iragan (20); esposatu dira iragan (8); eta iragan (122); eta iragan astean (10); eta iragan sasoian (11); etxean iragan (11); etxetik iragan (8); ezin hobeki iragan (13); ezkondu dira iragan (18); ezkontza iragan (18); ezkontza iragan larunbatean (9); ezkontze iragan (24); ezkontze iragan larunbatean (18); finalak iragan (8); gabe iragan (22); gaindi iragan (12); gasteiz iragan (8); giro onean iragan (12); goxo bat iragan (17); goxoa iragan (11); goxoan iragan (8); goxoki iragan (11); han iragan (13); hazparne hiltze iragan (31); hazparne sortze iragan (19); heriotze iragan (37); heriotze iragan astean (20); herrian iragan (14); hilabete iragan (16); hiltze iragan (73); hiltze iragan astean (61); hobeki iragan (16); hoberenean iragan (10); hor iragan (8); hori iragan (17); hori iragan da (8); horiek iragan (9); horrela iragan (10); huntan iragan (10); hura iragan (8); igandean iragan (21); igandean iragan da (9)

iragan abenduan (31); iragan abenduaren (20); iragan abuztuan (10); iragan abuztuaren (20); iragan agorrilaren (8); iragan ahala (8); iragan apirilaren (32); iragan apirilean (10); iragan arte (14); iragan aste (45); iragan aste hortan (22); iragan astean (524); iragan astean bere (8); iragan astean egin (9); iragan astean zendu (50); iragan asteartean (35); iragan asteazkenean (41); iragan asteburu (56); iragan asteburu hortan (53); iragan asteburuan (88); iragan asteburuko (11); iragan asteko (37); iragan astelehenean (51); iragan azaroan (23); iragan azaroaren (32); iragan baita (8); iragan bat (10); iragan behar (38); iragan beharko (8); iragan beharra (19); iragan berri (18); iragan bi (12); iragan da (540); iragan da ederki (8); iragan da eta (11); iragan da joan (17); iragan da joanden (25); iragan dadin (10); iragan dela (22); iragan den (98); iragan dena (21); iragan denbora (13); iragan denboraldia (8); iragan denboraldian (64); iragan denboraldiko (46); iragan dira (351); iragan dira eta (27); iragan dira gure (11); iragan dira joanden (9); iragan dira ortzaizeko (11); iragan dire (19); iragan direla (26); iragan diren (47); iragan ditela (10); iragan ditu (41); iragan du (50); iragan dugu (16); iragan dut (18); iragan dute (48)

iragan ebiakoitzean (31); iragan egun (22); iragan egun hauetan (14); iragan ekainaren (35); iragan ekainean (24); iragan eta (62); iragan ez (12); iragan hilabetean (23); iragan hilean (18); iragan hori (8); iragan hurbila (8); iragan igande (16); iragan igandean (194); iragan igandean gure (8); iragan igandeko (14); iragan ilabete (25); iragan ilabete hortan (18); iragan irailaren (20); iragan irailean (10); iragan jardunaldian (19); iragan larunbat (18); iragan larunbatean (216); iragan larunbatean ezkondu (18); iragan larunbateko (10); iragan maiatzaren (27); iragan maiatzean (31); iragan martxoan (31); iragan martxoaren (61); iragan mende (34); iragan mende hortan (20); iragan mendean (13); iragan mendearen (11); iragan mendeko (18); iragan nintzen (8); iragan nituen (9); iragan nuen (16)

iragan ondoan (38); iragan ondoren (19); iragan orduko (11); iragan ortzegunean (9); iragan ortzirale (11); iragan ortziralean (21); iragan ostegunean (58); iragan ostiralean (85); iragan otsailaren (25); iragan otsailean (18); iragan sasoian (110); iragan sasoian baino (11); iragan sasoiko (23); iragan sasoiko azken (8); iragan udan (27); iragan urrian (19); iragan urriaren (37); iragan urtarrilaren (38); iragan urtarrilean (14); iragan urte (17); iragan urtean (103); iragan urtean baino (9); iragan urteko (79); iragan uztailaren (25); iragan uztailean (21); iragan zen (137); iragan ziren (78); iragan zituen (29); iragan zituzten (9); iragan zuen (38); iragan zuten (22)

ea iragan (9); iruñ izan da iragan (28); izan zen iragan (10); izatera iragan (8); joanden igandean iragan (8); larunbatean iragan (13); legebiltzarrak iragan (9); lortu zuen iragan (8); nagusia iragan (17); nagusia iragan da (13); nola iragan (56); nola iragan den (12); nola iragan diren (8); ondotik iragan (17); onean iragan (21); ongi iragan (49); ongi iragan da (18); ongi iragan dira (9); ontsa iragan (25); ontsa iragan da (16); osoa iragan (15); ostatuan iragan (8); parisen iragan (11); pausatu da iragan (9); polliki iragan (9); sortze iragan (29); sortze iragan ilabete (19); urte iragan (51); urte iragan dira (15); urte iragan ditu (8); urteak iragan (16); xarmanki iragan (9); xarmanki iragan da (9); zen iragan (67); zen iragan igandean (8); zendu dira iragan (16); zion iragan (16); ziren iragan (26); zituen iragan (41); zituzten iragan (12); zuen iragan (122); zuen iragan astean (14); zuen iragan igandean (8); zuen iragan larunbatean (13); zuten iragan (53); zuten iragan astean (9); zuten iragan igandean (8)

hilabete iraganak (4); iraganak dira (6); iraganak direla (5); iraganak direlarik (3); iraganak eta (10); iraganak ez (3); iraganak iragan (4); iraganak izanen (5); iraganak izanen dira (4); iraganak ziren (4); urte iraganak (5)

bat iragaiten (9); baten iragaiteko (16); goxo baten iragaiteko (9); hortik iragaiten (11); iragaiten ari (30); iragaiten ari da (13); iragaiten da (25); iragaiten dela (9); iragaiten den (30); iragaiten dira (33); iragaiten diren (15); iragaiten zen (26); iragaiten ziren (16); iragaiten zituen (8)


iragan2 1 iz iraganaldia.

Iragana orain eta oraina iragan bihur daitezen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 47. orr.

Auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Iragana eta oraina eta geroa errerik utzi nahi zituen ke isats luzea zuten ikur.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

"Gaur zortzi" iragana izan liteke, eta izan liteke etorkizuna ere.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 23. orr.

Iragana orainaldiaren bila joango zen, azkenik, eta orainaldiak iragana zapuztuko zuela espero zuen Agnèsek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Neronek ere banekien iragana arbuiatzeak oraina beti jartzen duela dantzan eta nortasuna kolokan.Ez zait historia gustatzen, ezta iragana ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

Iragana ezagututa, hobeto bideratuko dugu geroa eta, geroa ziurtatuta, iraganean sakontzeko oinarri sendoagoa eta bitarteko ugariagoak izango ditugu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 107. orr.

Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

Badakit iragana ezin dela ezabatu, behin gertatua betirako dela gertatzen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 111. orr.

Zure iragana astuna da.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 141. orr.

Eta hona, nire iragana zulo izugarri bat besterik ez da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 117. orr.

Zientzia bat sortzean bere iraganeko ideologiaz askatuz eta iragan hori ideologiko bezala agerraraziz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Iraganaren zatiak bata-bestearekin itsastea dut lana...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 210. orr.

Iraganari adabakiak jartzen dizkiogula diozu...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.

Orain eta betiko, iraganak markaturik nago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Iraganean, bere ile bikain nahasia luze eraman izan zuen. hobe familiaren iraganean handitasun bila arakatzen ez hastea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Autoa nire iraganeko bizitzako aztarna bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 170. orr.

Iraganetik datozkion hitzekin oraina interpretatzen duten bihozkadak idatziz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

Iragana ez dago atzean, alboan baizik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

Iraganaren bila dabilena, urre bila dabilena bezala, erotu egiten da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.

Iragana leku arrotza da, beste modu batean hitz egiten dute han.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

2 (izenondoeekin)

Ez etorkizun berri baten atarian, iragan ilun baten lauzapean baizik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Iragan ezkutu baten misterioa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

Iragana legitimatzearen aurka zegoen ETA, iragan hori Lauaxetaren iragan heroikoa bazen ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 29. orr.

Iragan hurbilak ez zeukan jada mezularien premiarik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.

Lehenbailehen ezabatu nahi zituzten beren iragan frankistaren arrasto guztiak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

Euliak bazuen jada atzetik iragan luze bat zientziaren munduan, luzaro izan baitzen genetisten material hauta.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 78. orr.

Iragana iragan huts zen, atzean lagatako denbora alferrikakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Munduaren iragan osoa guztiz alferrikakoa izanen litzateke.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

Antzinatasuna eta aretoan barrena barreiatutako dibanak, horra bere iragan loriatsuaren ezaugarri bakarrak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Zer ote zerabilen gogoan? haren iragan ohoretsua, orotaz mintzatu eta orotan azken hitza berea izateko eskubidea ematen ziona.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Iragan ahaztu baten argi dirdai igarokor batzuk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ahaztu beharreko iragan zati baten gisa ikusten dutela esan zidan Ritak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 60. orr.

4 (gramatikan) lehenaldia, iraganaldia.

Honela, ingelesez, maila morfemikoan the, boy, S, iragana, come, eta antzeko sinboloak dauzkagu, eta hauekin the boys came "mutilak etorri ziren" esaldia itxuratzen duen the+boy+S+come+iragana katea osa dezakegu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.

Hau da, iragana elementua ISsing edo ISpl elementuaren ondotik ager daiteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 162. orr.

Gadierazpenean, esanahiaren antzekotasuna ez da iluntzen, iragana morfema agertu egiten baita bai took eta bai baked aditzen itxurapen morfemikoan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 164. orr.

Plurala osatzeko, berriz, -zki aukeratu zen (zaizkit, ez zaitzit / jataz), eta zit-dunak iragana egiteko: zitzaidan (ez zaitan / zautan / jatan).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 171. orr.

5 igarotzea.

Denboraren iraganak bere dimentsio osoa hartzen du bakartasun eremu horietan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Denboraren eta astiaren iraganak bertze kadentzia bat hartuko du egoera berri horretan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Marrubiak bil ditzakegula denboraren iraganak nekez hondatzen dituenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

6 iragan-min (orobat iraganmin) nostalgia. ik oroimin.

Izan garenaz eta garenaz badihardu ere, ez dago Oteizaren begiradan iragan-minik eta nostalgiarik batereHamabi urterekin, eta iragan-minez...  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.

Baina ez da iragan-mina Rothek bizi duena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Zikoinak, ostera, azkenik Marrakexera onik heldu den honetan ez du oroimin edo iraganminik eta, pozarren, bizpahiru itzuli egin ditu Hiri Gorriko Xmáa el Fná azoka gainean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.

Ez nuen beste behin goizean esnatu eta ohe zabalean iragan-minik edo inoren ausentziarik sentitu nahi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

Inork ez daki oraindik zer den funtsean batzuetan etorkizunaren grina bihurtzen den iragan-min, xangrin edo dena delako gaitz hori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina iragana (8); bere iragana (20); bere iragana eta (3); da iragana (7); dela iragana (4); den iragana (7); denboraren iraganak (4); du iragana (4); duen iragana (3); dugu iragana (3); dut iragana (3); edo iragana (4); ere iragana (3); eta iragana (28); etorkizuna eta iragana (3); euskararen iragana (4); euskararen iragana eta (3); geure iragana (4); gure iragana (5); haren iragana (4); herriaren iragana (3); hori iragana (9); hori iragana da (6); hura iragana (3); iragana ahazteko (3); iragana ahaztu (13); iragana ahaztu eta (4); iragana beste (3); iragana bezala (5); iragana da (37); iragana ere (9); iragana eta (62); iragana eta etorkizuna (16); iragana eta geroa (9); iragana eta oraina (16); iragana ez (19); iragana ez da (4); iragana ezagutzea (3); iragana ezagutzen (5); iragana gogoan (5); iragana gogora (3); iragana orainera (3); nire iragana (13); zait iragana (3); zuen iragana (5)

bere iraganarekin (3); bere iraganaren (6); bere iraganari (7); bere iraganari eta (3); bere iraganaz (7); da iraganaren (3); elizen iraganaren (3); eta iraganarekin (3); eta iraganaren (10); eta iraganaren arteko (4); eta iraganari (8); eta iraganaz (9); iraganarekiko lotura (4); iraganarekin hausterat (4); iraganarekin hautsi (3); iraganarekin lotzen (7); iraganaren arteko (4); iraganaren bila (5); iraganaren eta (20); iraganaren eta etorkizunaren (4); iraganaren eta geroaren (3); iraganaren eta orainaren (5); iraganaren zama (6); iraganaren zati (3); iraganari begira (7); iraganari begiratzeko (4); iraganari buruz (10); iraganari buruzko (3); iraganari dagokio (3); iraganari eta (6); iraganari ihes (3); iraganari ihes egin (3); iraganari so (4); iraganaz ari (3); iraganaz eta (8); iraganaz eta orainaz (3); iraganaz hitz (10); iraganaz hitz egin (4); iraganaz hitz egitea (3); neure iraganarekin (3); neure iraganarekin hausterat (3); nire iraganari (5); nire iraganari buruz (4); nire iraganaz (3); orainaren eta iraganaren (6); zuen iraganaren (3)


iraganaldi 1 iz denbora iragana.

Horra zergatik, gauza baten irudia, bere soilean harturik, berdina den, nahiz geroaldiari nahiz iraganaldiari nahiz orainaldiari dagokiola.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 271. orr.

Ez naizela nire etorkizun eta iraganaldi posibleez gehiago arduratuko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 121. orr.

Lisaren gertutasunak lagundu zion iraganaldia garden ikusten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 155. orr.

Garagardo zurrutada batek ekarri zuen iraganalditik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Emazte xaharraren buru ona eritasunak higatu, leundu eta klikatu zuen, sailez sail ezabatu, orainalditik iraganaldirako bidaian, geroaren irudikatzeko ahalmenaz arras desjabetua zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

2 (gramatikan) lehenaldia.

Iraganaldiko hirugarren pertsonetan ø- dago mendebaleko hizkera gehienetan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 117. orr.

Bizkaiko herri batzuetan batez ere, orainaldiko adizkiei -n gehituaz eratzen dira iraganaldikoak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 201. orr.

Euskara nafarreko alderdi baten -a- erroa erabili ohi da trinkoen iraganaldian: zakien, zagoen, zabilen tankerakoak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 199. orr.

Iraganaldi burutugabea, geroaldia eta aoristoa desagertzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 180. orr.


iraganarazi, iraganaraz, iraganarazten (orobat iraganerazi g.er.) du ad iragatera behartu. ik igaroarazi.

Gaur berriz ere alemanen okupazioa gerta baledi eta Kattalin mugalari balitz, iheslariak nondik iraganaraziko ote lituzkeen karkulatzen ari da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 23. orr.

Hodian, kanpotik beroturik, hidrogeno-korronte bat iraganarazi genuen. baina asmatzen duguna ere adimenduaren galbahetik iraganarazi beharko genuke, metaforak ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Zorrotzegi izan delako irudipen horrek arrats guzia arrangurak janik iraganaraziko diola beldur da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

Zure aurrean neure ontasun guztia iraganaraziko dut.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 133. orr.

Ondikotz, karrozazainak operaren aurretik iraganarazi ninduen, eta irteeraren zurrunbiloan gertatu nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

Keinu txikiena egiteko ere ez dira kapaz izan, ezta familia bati goiz errukitsuagoa iraganarazteko ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Memento onik iraganarazi daukuten herritar gazteak antzerkian.  Herria   2004-11-25

Paper eta arrazionamendu txartel faltsuak marrazteko lehena zen Chadefaud: bazuen zenbait eta zenbait jende Espainiara iraganarazirik, judioak, komunista iheslariak, erresistenteak eta ingeles aireko gidatzaileak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.


iraganbide iz iragateko bidea. ik igarobide.

Iraganbide meharretan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Iraganbideetako hormetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 155. orr.

Iraganbide estuan bazterreratu behar izan nuen bidea uzteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

Lautadaren ekialdeko bidetik edo mendebalderako iraganbidetik ekingo zioten bilaketari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Arima korporalaren eta izpirituaren arteko zubia eta iraganbidea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 216. orr.

Geroago, eguzkiak bere iraganbide zerutiarrean zenbait maila jaitsiak zituelarik [...].  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 251. orr.

Orainean jarrita dauzka begiak, konbentzituta baitago, bizitza hau iraganbide bat baizik ez dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

Txiki-txiki egindako herrixka hondatuak, iraganbideko gudu-ospitale zabalak, hilkutxa hutsak zerraldoen esperoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 122. orr.

Euskal Herria iraganbide edo trantsito lekua izanik, beti ibili da modu askotako jendea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.


iraganezin 1 iz ezin iraganezkoa.

Isabel ezkondurik zegoen eta hura marra iraganezina zen enetzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 586. orr.

Gure artean zegoen oihana murru iraganezin bat zela, zeren oihanak mila urratseko bihur baitzezakeen urrats bakoitza. beharrezko zen hesi iraganezina hezkuntza eman behar zutenen eta hartu behar zutenen artean. pentsamendu eta sentimendu benetakoak ezagutzea galarazten duen muga iraganezina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.

Egunero 10.000 auto baino gehiago dituzten errepideak oztopo iraganezinak dira animalientzat.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Lubaki iraganezinen gainetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 277. orr.

Konstituzioa «iraganezina den mugatzat» hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

2 iraganezinezko iraganezina.

Pirinio mendiak ere ez dira, dagoeneko, iraganezinezko hesi.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 200. orr.


iragangaitz 1 izond bertatik ia ezin iragan daitekeena.

Aberatsen eta pobreen arteko zubia ez da iragangaitza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Denborari, beraz, iragangaitza eta geldikorra izaki, izatean iragangaitza dena dagokio agerpenean, h. d., substantzia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 93. orr.

2 aditz iragangaitz argumentu bakarra duena. ik iragankor 2.

Aditz iragangaitzak zero-objektuak dituzten aditzak direla proposatzen duen ideia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 92. orr.

Aditz iragangaitzaren erabilera iragankorra.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.

· Ingelesez, growl iragangaitza da nahitaez, eta raise iragankorra nahitaez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.


iragangarri izond bertatik iragan daitekeena.

Lau motatako eraikinak daude egun: ibilerrazak, lege guztiak betetzen dituztenak; oztoporik gabeak, 1983ko legea bai, baina 1997 eta 2000koa betetzen ez dituztenak; iragangarriak irizpide guztiak betetzen ez dituztenak, eta ez iragangarriak lege bakar bat ere betetzen ez dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09


iragangarriki adlag

Beraz, segidaren ikuspuntutik denborak ezaugarritutako iragangarrikiaz osatzen denez gero, orduan iraunkorkia da aldatzen den guztiaren azken subjektua aldagarriki ororen substratu gisa, h[au] d[a], substantzia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.


iragankor 1 izond igarokorra.

Argi iragankorraren lekua betiko argiak hartzen duenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Betiko ondasunak mespretxatuz [...] ondasun iragankorrak, [...] gauza handi eta miresgarritzat geureganatzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 122. orr.

Kontsolamendu gisa, iragankorra ere betierekoa dela pentsatzen zuen, l'éphémère est éternel.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.

Iraunkorra erran dut, ekintza eta lan iragankorretarik bereizteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Bere lanean, izan ere, [...] eskerrona iragankorra eta herra iraunkorra zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Beraz, iragankor zena ospez betea bazegoen, iraunkor denak askoz ospe handiagoa izanen du.  Elizen arteko biblia   2 Ko 3,11

Bistan da dena dela iheskor eta iragankorra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 94. orr.

Hobe da gure iraupenaz arduratzea, atsegin iragankorrez baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

Bizitza iragankor honetako ondasunetan eta erosotasunean lurreko bakearen bila dabiltza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 375. orr.

Une iragankor hori zein laburra izan zen kontuan izanda.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Egoera iragankor honetan, gizarte-hutsunea indibidualismoak betetzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Munduko zibilizazioetako gidari iragankorrengandik Jainkoagana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

Eztul ahul batzuk egin zituen, aztoramen iragankor eta oso arin baten mende, une batez, egon izan balitz bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 42. orr.

Gogoeta iragankorrak baino ez ziren, ordea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Itzal iragankor bat izan da, ordea, Josebak umorez eta abileziaz aienatu duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 83. orr.

Aitaren begien distira iragankor hori.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 67. orr.

Egun bakarra irauten zuten lore dotore haiek ekartzen zioten gogora zein iragankorra den bizitza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.

Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena, gauza guztiak beren edertasunean iragankorrak direla eta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Poesiaren eta fedearen arteko lotura edo bederen harreman iragankor misteriotsuak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 110. orr.

Substantzia, Izpiritu unibertsala da, honen historia; herrien izpirituak haren akzidente aldakor iragankorrak baino ez dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 162. orr.

Irudiak arina izan behar du, azkarra, iragankor-suntsikorra.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.

2 zerbaitetatik zerbaitetara iragaten dena. ik traszendente.

Jainkoa da, beraz, gauza guztien berebaitako kausa, baina ez kausa iragankorra.  Herria   2004-05-13

3 aditz iragankor bi argumentu dituena. ik iragangaitz 2.

Argi dago perpaus pasiboei boz aktiboko perpausak dagozkiela sistematikoki, ezaugarri erabat espezifikoak dituztenak, hala nola aditza iragankor akusatiboa izatea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.

Orain, be+en elementuak aditz iragankorra eskatzea, A+IS aurretik ezin agertzea, A+by+IS aurretik agertu beharra (A iragankorra denean), inguruko izen sintagmen hurrenkera iraultzea, denak (34) erregelaren ondorio automatikoak ditugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 68. orr.

Bitara itxura litekeela shoot "tirokatu" aditz iragankor edo iragangaitz gisa hartuz gero.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.

· Aditz iragangaitzaren erabilera iragankorra.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.

4 xedapen iragankor iraupen mugatua duena.

Errege dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean, etorkinen ezohiko «normalizazio» prozesu bat arautu zuen, etzi hasi eta maiatzaren 6an amaituko dena.  Berria - Harian   2005-02-05

Espainiako Gobernuak Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen zortzi artikuluren eta bi xedapen iragankorren kontrako helegitea jarri du. herriaŽ

Xedapen Iragankorra ordezkatuko duen edozein formulak nafar guztien eskubide demokratikoak bermatu behar ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Xedapen Iragankorra ez du baliogabetu nahi Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aditz iragankor (5); bizitza iragankor (3); eta iragankor (3); gauza iragankor (4); gauza iragankor guztiak (3); iragankor bat (11); iragankor baten (6); iragankor baten idolatria (3); iragankor eta (5); iragankor guztiak (3); iragankor honetan (3); iragankor hori (4); xedapen iragankor (3)

a iragankorra (4); a iragankorra denean (3); eta iragankorra (8); gogora zein iragankorra (3); iragankorra den (5); iragankorra den bizitza (3); iragankorra denean (3); iragankorra ere (3); iragankorra ez (3); iragankorra ezabatzeko (6); iragankorra izan (6); iragankorra izango (3); iragankorra kentzearen (6); iragankorra kentzearen aurka (4); iragankorra kentzeko (10); laugarren xedapen iragankorra (16); xedapen iragankorra (50); xedapen iragankorra ez (3); xedapen iragankorra ezabatzeko (6); xedapen iragankorra kentzearen (6); xedapen iragankorra kentzeko (10); zein iragankorra (3); zein iragankorra den (3)

gauza iragankorren (4); iragankorrak baino (4); iragankorraren ezabaketa (3); iragankorrik ez (3); laugarren xedapen iragankorraren (3); ondasun iragankorrak (3); xedapen iragankorraren (9); xedapen iragankorraren ezabaketa (3); xedapen iragankorrari (3)


iragankortasun iz iragankorra denaren nolakotasuna.

Iragankortasun krudel harexek, bizialdia egun bakarrera mugatzen zuelarik, ezin egokiago emango zion aditzera irakurleari lore haien dotoretasuna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.

Iragankortasun atzeraezinezko horretan, bat-batean ari denaren amildegi txiki horretan du zentzua bertsoak, hor sortzen dira bai lastoaren arruntasuna eta bai alearen miraria.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Arima ez da materiagabeko batasuna eta ezin da iragankortasunetik askatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 255. orr.

«Botere hutsunea eta iragankortasun egoera» saihesteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Helbide-agenda itxi zuenean [...] halabehar, iragankortasun, beldur sentsazio bat izan zuen Ferrisek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 138. orr.


iraganleku iz iragateko lekua.

Egokitu zidaten lehenengo lantokia zen, lehenengo eta azkena, inork ulertu ez baina nik ongixko nekizkien arrazoiak zirela-eta inoiz ez bainuen alde egin nahi izan beste guztientzat hiri handiagoetarako iraganleku huts besterik ez zen herrixka honetatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.


iraganmin ik iragan2 5.

iragapen iz igarotzea.

Tartean ezuste handirik ez bada, EAEko Ararteko izango da datozen urteetan, eta amaiera emango dio talde politikoen desadostasun giroaren eraginez hiru urte baino gehiago jardunean egondako Mertxe Agundezen iragapen aldi luzeari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15


iragarki 1 iz hormetan, aldizkarietan eta kidekoetan ezartzen den izkribua, zerbaiten berri ematen duena.

Bigarren solairuaren parean, iragarki zuri batek informatzen zuen, Jacob Haiken Real State Inc.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.

Puerto de Erro, dio iragarkiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

Hona azkenean espero nuen seinalea: iragarki urdin bat: goian Santiagoko maskorra, erdian bidekaria eta azpian gezi bat, Bidea ezker hartu behar dudala erakusteko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kontratatutako iragarki bat ere bazen gehigarri hartan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 18. orr.

Telebistarako iragarki bat prestatu behar da.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.

Camel enpresak, adibidez, hainbat buruhauste izan zituen bere iragarki animatu bat zela medio.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.

Iragarki erraldoien neonezko argiek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 75. orr.

Iragarki elektronikoen urrezko hautsak dar-dar egiten zuen zeruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.

Hilabetekariko iragarki sailkatuen aldera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 113. orr.

Lan-poltsa, iragarki laburrak, eskelak...  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Ate gaineko iragarki koloretsuari bi letra falta zaizkio, eta beste bat erortzear dago.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.

Teledendako iragarki abailgarriak ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.

Produktu argalgarrien iragarkietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 53. orr.

Iragarki eta mezu publizitarioetan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Edozein ohar, mezu eta iragarki euskaraz idazteari ekin zitzaionean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 12. orr.

Ez nintzen iragarki haiek zer iragartzen zuten jabetu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 135. orr.

Zuri-zuria, iragarkietan bakarrik ikus litekeen zuri mota batekoa.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 9. orr.

· Zeren nirea hitzezko iragarki bat baita.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik publizitario.

Iragarki-taula zahar eta higatuan agertu zen oharrera keinu eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.

Gauza bat da elizako iragarki-ohola, eta bestelakoa alderdi politiko batena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Haritzak moztu eta iragarki-panel handi bat ipini zuten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.

Iragarki paper horietako batean irakurri nuen, Rencontres-Relations delako sailean: [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 205. orr.

Nire ustez, hauxe adierazi nahi zuen iragarki-jartzaileak: "Norbaitek mantentzea nahi dut".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 206. orr.

Irakasleendako, politikariendako, iragarki egileendako, itzultzaileendako, hizlari eta ipuin kontalariendako...  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Geroago, arte-zuzendari eta iragarki-diseinatzaile aritu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Iragarki-txartelak egin eta programa-zerrenda osatzea bezalako gai delikatuetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 202. orr.

Hantxe ibili behar, lerroz lerro, iragarki-irribarrea eginez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.

Bai baitzekien ez zitzaiola iragarki mota horien prestaketa atsegin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.

Izan ere, [...] iragarki tartea komunera joateko baliatzen den tartea izaki, eta Super Bowla denez EEBBtan audientzia gehien duen partidua, minutu gutxitako tartean jende kopuru eskergak komuneko kateari aldi berean tira egiten dionez [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Kalean berriro, Coca-Cola iragarki bat ikusi dut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 237. orr.

Automobil iragarki batek.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.

Baina Siemens-en telebista-iragarkia jarriko diegu gero.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 63. orr.

Bizitza ez da telebistako serie bat, ezta mundua kolonia iragarkia ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 122. orr.

Dendetako erakusleihoetako antzerki-iragarkiak irakurriz bidean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.

Egunkarietako sexu iragarkietan adierazten zuten modura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 175. orr.

Hauteskunde iragarkiez betea ageri zen irten nintzen kalea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten iragarkia (11); beste iragarki (4); beste iragarki bat (3); buruzko iragarkiak (5); diren iragarki (4); edo iragarki (3); eta iragarki (12); eta iragarkiak (8); eta iragarkietan (7); eta iragarkiz (3); iragarki bat (43); iragarki bat ere (3); iragarki bat jarri (5); iragarki batean (11); iragarki batek (4); iragarki bati (4); iragarki batzuk (3); iragarki edo (6); iragarki eta (12); iragarki haiek (3); iragarki hau (3); iragarki taulan (3); iragarki taularen (3); iragarkia ikusi (6); iragarkia irakurri (3); iragarkiak dira (3); iragarkiak eta (10); iragarkiak ez (3); iragarkietan bezala (3); iragarkietan ere (3); iragarkietan eta (3); iragarkietan ez (4); ohar eta iragarkietan (5); publizitate iragarki (3); ziren iragarkiak (3); zuen iragarki (10); zuen iragarki bat (3); zuten iragarki (3)


iragarkidun izlag

Aurkitzen ditudan paisaiak, iragarkidun etxeak, posterrak, errege bat bezala iragaiten ditudan erakusleihoak, liburu honetako izaerak diren egingai berekoak dira denak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 116. orr.


iragarkizun iz etorkizun dena iragartzea. ik iragarpen 2.

Iragarkizunak eta magia zuria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Nagitasunez egon nintzaion begira, neskek iragarkizunak esateko erabiltzen dituzten zurtoin berde horietako bat mastekatuz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.

-Ea, esaguzu iragarkizuna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.


iragarkunde iz

Konpainiak, jainkozko apaltasunez, saihets egiten dio iragarkunde orori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.


iragarle 1 izond/iz iragartzen duena.

Aurki ezagutu nuen harengan mezulariaren figura, arimak gidatzen dituen Merkurioarena edo, nahi bada, aingeru iragarlearena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Aztien bezero sarria zen eta amets iragarlerik ere izaten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Aurrena, zeinu iragarleak egoten dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 241. orr.

Alkatearen bulegoan sartutakoan, beraz, bere susmoak beltzak ez ezik, lainotsuak ere baziren; ekaitz iragarle inondik inora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 182. orr.

Garondoraino iristen zitzaion halako hotzikara bat sentitu zuen, balizko zorabio baten iragarle.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.

Gorpua belzten hasia zen, heriotzaren kiratsaren iragarle.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 303. orr.

Zirru-kumulu multzoak mirets zitzakeen, eguerdi aldera masa borobilago batean biltzen eta arratsaldean itsasotik altxatzen zen haizeari esker berriz barreiatzen, etzirako eguraldi onaren iragarle xume.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.

· Da Ruak bazekien Sirenen kanta heriotza iragarle dela beti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Maitagarri herio-iragarlea desagertarazi zuen sorginak erbi-ezpaina zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 249. orr.

Berri ez dakit pozgarri edo zorigaitz-iragarle hura.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Ba al dakizu ardiak eguraldi-iragarle ezin hobeak direla?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 52. orr.

• 2 iz etorkizuna iragartzen duen pertsona.

Abeslaria hegan doanean, albiste onen iragarlea da eta ez du gezurrik esaten...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 110. orr.

Sineskerietan erraz erortzen zen gizona izanik, iragarle eta aztiz inguratu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 32. orr.

Orduan, Haliterses Mastorida zaharrak hartu zuen hitza; iragarlea zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Iragarle-begi zorrotzez, horra aitaren eskuak idatzia semearen etorkizuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

Iragarle zaharrei, eguraldi-gizon eta emakumeak hartu die tokia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten iragarle (3); eta iragarle (4); iragarlea da (3); iragarlea zen (3)


iragarmen iz iragartzeko ahalmena.

Hilzorian direnek batzuetan izaten duten iragarmen-edo horrez, dena ulertu zuen, dena asmatu zuen, eta esaten zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 347. orr.


iragarpen 1 iz gertatu dena edo gertatuko dena iragartzea.

Danborrada Inauterien aurrerapen bat, iragarpen bat dela.  Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.

Izan ere, 1939ko martxoa zen, eta egun gutxi lehenago, ia iragarpen hotsandiko berberaz ("Habemus Papam") eman zitzaion amaiera Eugenio Pacelli kardinala Petriren Aulkira jaso zuen elizburuen bilkurari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Urak botatzeak, eta ondoko erditzearen iragarpen jakinak, bizkarra okertu zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 123. orr.

Zuhurtziaz eta mesfidantzaz hartu du Nafarroako Gobernuak ETAren su-eten iragarpena.  Berria - Harian   2006-03-23

ETAren su-eten iraunkorraren iragarpena «baikor» hartzen dutela esan zuen.  Berria - Harian   2006-03-23

Desarme iragarpena taktikatzat jotzen dute Londresko gobernuak «kontzesioak» egin ditzan.  Berria - Harian   2005-07-29

Londresko gobernuak ere iritzia eman zuen su-eten iragarpenaz.  Berria - Harian   2006-03-23

Behar zen bulegora eraman nituen gure paperak, egunkarian azaldu zen gure ezkontza-iragarpena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Laster gertatzekoa zen zerbait handiaren iragarpen gisa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 424. orr.

Frantziskorentzat, hitz eta gertakari, iragarpen eta historia da Eukaristia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 106. orr.

Arnasa sakon hartu zuen goragale iragarpena eteteko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

2 iragarkia.

Gilda filmaren iragarpen kartela zen, "inoiz ez da izan Gilda bezalako andrerik!" esloganaren azpian Fordek Hayworthi jotako zaplaztekoaren unea jasotzen zuena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 71. orr.

Telebistan ikusten zuen iragarpen bakoitzeko [...].  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 72. orr.

3 igarle batek edo, zerbait gertatuko dela esatea.

Eta iragarpen bat egingo dizut: hilabete hau amaitu eta hurrengoa hastean izango duzu hementxe.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 146. orr.

Iragarpen izugarri bat irakurri zuen han: Lilavati ezkontzen baldin bazen, hil egingo zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Eta iragarpen bat ere esango diat, eta bete egingo dela uste diat, ez azti naizelako edo hegaztien bidez iragartzen dakidalako, hilezkorrek bular barruan hitz horiek jarri dizkidatelako baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Heriotza-zigorra ezarri zion inguruan aholkulari gisa erabiltzen zuen astrologoetako bati, bete ez ziren -edo erregeren gustukoak ez ziren- iragarpen zenbait egin zituelako edo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 32. orr.

Aspaldiko iragarpen bat bete zaidak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.

Kiromantzia, etorkizunaren iragarpena, magia beltza...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 85. orr.

Berarengana etorri zen etorkizunerako iragarpen eske.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

Beharrak ekarri nau Hadesera, Tiresiasi iragarpena eskatu behar bainion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.

-Telemako: hegazti hori iragarpen bat zuan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 112. orr.

Poztu zaitez, Ikarioren alaba; hau ez da amets bat, iragarpen bat baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.

Ikuskari hutsalak eta iragarpen gezurtiak dituzte; "Jaunaren mezua" esaten dute, Jaunak bidali ez dituen arren.  Elizen arteko biblia   Ez 13,6

Horregatik bada, hain sarri egiten diren iragarpen horietakoren bat, halabehar soilez, betetzen baldin bada eta heriotzaren batekin batera gertatzen bada, miraria aldarrikatzen da ber-bertatik, bertatik ahazten baitira bete ez diren gainerako amets guztiak, iragarpen guztiak, zorigaitzaren profezia guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 101. orr.

4 zerbait gertatuko dela zantzuetan oinarrituz iragartzea.

1960ko Iraultza abian ipini zen sasoi hartan, sarri egin ohi zen honako iragarpen hau: Euskara eskolan eta telebistan sartzen denean, betiko salbatuta izango da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 131. orr.

Ekonomilariek bizitza erdia pasatzen dutela iragarpenak egiten, eta beste erdia zer dela eta ez duten asmatu azaltzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 95. orr.

Pertzepzio sistemak egiazko pertzeptuak sortzen ditu […] aldagaiak zenbait arauren arabera konbinatuz gero aurretiazko iragarpenak egiteko aukera ematen dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

Datuak larriak dira, eta iragarpenak ez dira hobeak.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Iragarpenak egiteko ahalmena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 192. orr.

Inflazio-iragarpenak aldatzeko eta prezioen egonkortasuna berreskuratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Iragarpena a posteriori da igarpen -"Ene, asmatu ere, asmatu egin zuen!"-.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.

5 (meteorologian)

Gaur goizean egin du iragarpen bat, sekulako zaparradak, mendebaleko haizea, terrala, eta abar izango direla.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 155. orr.

Saiatu naiz meteorologiaz jarduten, iragarpenak taxutzen, dakizkidanak erakusten eta zabaltzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.

Eta euria agintzen bazuen iragarpenak, ez zenekien noiz iritsiko zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 418. orr.

Albistegietako iragarpen laburrak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.

Egun seinalatu horretan egin behar zuen eguraldiaren iragarpena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Eguraldi iragarpen batek diru puxkatxo bat ekar zezakeenik ere ez zitzaidan burutik pasatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 127. orr.

Meteorologia iragarpen zerbitzuak antolatzeko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 32. orr.

Ez dakit 1916ko Nekazarientzako Eguraldi Iragarpen kanpaina horretan parte hartuko zuten Arantzazutik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da iragarpen (3); dira iragarpen (3); eguraldi iragarpen (4); eta iragarpen (20); halako iragarpen (3); iragarpen bat (18); iragarpen batek (4); iragarpen eta (3); iragarpen gehienak (3); iragarpen gezurtiak (3); iragarpen gisa (4); iragarpen guztiak (8); iragarpen guztien (6); iragarpen guztien kontra (5); iragarpen hau (7); iragarpen honek (3); iragarpen hori (9); iragarpen horrek (7); iragarpen horrekin (3); iragarpen horren (5); zuen iragarpen (3)

andereñ baten iragarpena (6); da iragarpena (3); du iragarpena (4); dute iragarpena (4); egin zuen iragarpena (21); egindako iragarpena (9); eguraldiaren iragarpena (5); etaren iragarpena (6); eten iragarpena (6); etenaren iragarpena (8); gobernuaren iragarpena (5); hazkuntza iragarpena (4); iragarpena bete (3); iragarpena egin (13); iragarpena egin du (3); iragarpena egiteko (4); iragarpena ere (4); iragarpena eta (3); iragarpena ez (8); iragarpena ez zen (3); iragarpena izan (5); iragarpena oso (4); iragarpena txalotu (5); jo zuen iragarpena (3); judasen saldukeriaren iragarpena (3); lehen iragarpena (3); nire iragarpena (4); oaren iragarpena (3); oaren iragarpena (3); pedroren ukoen iragarpena (3); saldukeriaren iragarpena (3); su eten iragarpena (6); su etenaren iragarpena (8); trelawney andereñ ukoen iragarpena (3); zuen iragarpena (28); zuten iragarpena (4)

adituen iragarpenak (3); bere iragarpenak (3); dira iragarpenak (3); egindako iragarpenak (5); eguraldi iragarpenak (6); eguraldi iragarpenen (6); eguraldi iragarpenen arabera (4); eguraldi iragarpenik (3); eguraldiaren iragarpenak (5); eta iragarpenak (9); eta iragarpenaren (3); eta iragarpenen (3); etaren iragarpenaren (4); etaren iragarpenaren ondoren (3); eten iragarpenaren (3); eten iraunkorraren iragarpenak (4); etenaren iragarpenaren (3); iragarpenak bete (4); iragarpenak egitea (4); iragarpenak egiteko (4); iragarpenak egiten (7); iragarpenak ere (3); iragarpenak eta (7); iragarpenak ez (13); iragarpenak ez dira (5); iragarpenaren ondoren (6); iragarpenen arabera (13); iragarpenen bat (3); iragarpenik ez (3); iraunkorraren iragarpenak (4); su eten iragarpenaren (3); su etenaren iragarpenaren (3)


iragarpentxo iz iragarpen laburra.

Egin egunkarian tartetxo bat eskaini zidaten, iragarpentxoa bezperatik bidali eta han ipintzeko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 126. orr.

Esan dezadan, lehenbiziko urte haietan, aro-iragarpentxoa elkarrizketa labur batean ehoa zihoala.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 110. orr.


iragarrarazi, iragarraraz, iragarrarazten du ad iragartzera behartu.

Nire buruaz iragarrarazi nuen, inprimaki bat bete, eta paparreko botoizuloan eransteko txarteltxo horietako bat eman zidaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Urrian zeudenez eta euri hilabetea izan ohi denez, kontzientzia lasaitze aldera irratian iragarrarazi zuen Araujo Lda. enpresak euritako sorta txiki bat jaso berri zuela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.


iragarrezin izond ezin iragarrizkoa.

Jakinik patua ez dela ez kasualitate ez istripu, gertakizun kateatu, iragarrezin eta ulergaitzen emaitza natural baizik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Apika haren destinoa eta nirea zalapartatsu irtengo ziren bertan karriletatik, etorkizun elkarkide guztiz iragarrezin baterantz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Ulert eta iragarrezina bilakatua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.


iragarri, iragar, iragartzen 1 du ad zerbaiten berri jendaurrean eman.

Gonbidatuen etorrera iragarri zidaten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 274. orr.

-Tea -iragarri zuen neskameak, tupustean atean kukuka agertu zelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 242. orr.

Iragarri ziguten bakarra zen gura zuen orok eman zezakeela izena Alemanian lan egiteko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 67. orr.

Tapa altxatu, liburu bat atera, eta hotsandiz iragarri zuen: Introductio in analysin infinitorum, Euler.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

2ren erroaren irrazionaltasuna absurdoaren bidez frogatua -iragarri zuen Léak ozen, Maxek lehen hezkuntzan erabiltzen zuen arbeltxoa atereaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

1753ko abuztuaren 4an, hau frogatu berri zuela iragarri zuen Euler-ek: [...].1970eko hamarraldiaren hasieran gertatu ziren diru- eta energia-krisiek nazioarteko ordena horren amaiera iragarri zuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 424. orr.

Martxoak 22, 2006. ETAk su-eten iraunkorra iragarri du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 11. orr.

Egunkarian nire piano-jardun bat iragartzen zuen ohartxoaren bila nenbilela, kartzelatik irten berri zen bati buruzko albiste labur bat ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 80. orr.

Frantzia eta Kanada ere prest daude antzeko neurriak iragartzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Bi amoranteak beren habian, bat-batean emakumearen senarraren bisita iragarri gabea jasotzen dutenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Distira argi batek eguna zabaltzen hasia zela iragartzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Zatoz, meu coraçao, irakurri du mobilak iragarri dion mezu berrian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.

2 (salgai edo kideko zerbaitena)

Saltokietan, gizonek arraina iragartzen zuten garrasi luzeak eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

Tabakoa saltzeak, erosteak eta erretzeak legezkoa izaten jarraituko badu ere, Espainiako Gobernuak produktua iragartzea debekatu egingo du.  Berria - Harian   2005-11-04

Tabakoa iragartzeko publizitatea jartzen dutenak ere zigortuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Gaur egun, edozein aldizkari pornotan antzeko zakilak iragartzen dira, neurri guztietakoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 125. orr.

Filma iragartzen duen afixan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

Colacao iragartzeko kanta famatu hura.  Berria - Kultura   2004-03-14

Liburu hau Txalapartan iragarri zenetik Ereinen argitara den arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Lehenengo ikusita, telebistan iragarritako muskulaziorako tramankulua ematen du makinak.  Berria - Gaiak   2006-03-02

1963an enpresa bat iragartzeko eginiko film hura birkontestualizatu dute.  Berria - Kultura   2004-07-22

Hotelek beren zerbitzu eskaintzan hondartza basatiak iragartzea ere ahalbidetzen du.  Berria - Mundua   2004-01-27

3 agerian ez dagoena edo ezagutzen ez dena Jainkoak-edo aditzera eman.

Eta Jaunaren mezua iragarri zieten hari eta haren etxeko guztiei.  Elizen arteko biblia   Eg 16,32

Hala iragarri zenuen zeure zerbitzari Moisesen bitartez.  Elizen arteko biblia   Ba 2,28

Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarri eta bidezkoa adierazten dudana.  Elizen arteko biblia   Is 45,19

4 gertatu den edo gertatuko den zerbait aditzera eman; zerbait nola gertatuko den esan.

Jesusek tenplu berria iragarri.  Elizen arteko biblia   Jn 2,13 tit

Jesusek Judasen saldukeria iragarri.  Elizen arteko biblia   Jn 13,21 tit

Jaunak Eliri zigorra iragarri.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,27 tit

Jaunak iragarri du: "Zigortu egingo dut Babiloniako Bel jainkoa, ahotik aterako diot irentsi duena".  Elizen arteko biblia   Jr 51,44

Bildu nire inguruan, gerora gertatuko zaizuena iragartzera bainoakizue.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 133. orr.

Molak Bizkaian harririk harriaren gainean ez duela utziko iragarri izan du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Horrelaxe deitzen da herrian ostiralerako iragarri duten emankizuna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 28. orr.

Lanak 1987. urtean hasiko zirela iragarri zuen, baina 1993. urtean hasi ziren.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 20. orr.

Eta Iraxuk iragarri bezala gertatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Operazioaren lehen fasea Hermionek iragarri bezain ondo atera zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.

Rossek etorkizuna iragarri ere egin zion behin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 30. orr.

Horregatik da etorkizuna iragartzea oso eginkizun zaila...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 344. orr.

Ezin aldatu dugun iraganaren errudun eta ezin iragarri dugun etorkizunaren bazka nahi gaitin patuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Sorpresa bat zegoen iragarrita partiduaren aurretik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 159. orr.

Emaitza, iragarritako bera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 80. orr.

5 igarle batek edo, zerbait gertatuko dela esan.

Mikaias profetak hondamendia iragarri.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,13 tit

Nik iragarri dut eta aurrez adierazi, nik salbatu zaituztet.  Elizen arteko biblia   Is 43,12

Zeure zerbitzari profeten bitartez iragarri zenuen bezala, gure erregeen eta arbasoen hezurrak hilobietatik atera eta kanpora bota dituzte.  Elizen arteko biblia   Ba 2,24

Aztiek erregearen semea hiltzaile eta tirano sekulakoa izango dela iragarri eta gero, semea gotorleku bateko leotzetan giltzatu zuen erregearena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Zergatik ostu diozue nire nagusiari kopa zilarrezkoa, edateko eta etorkizuna iragartzeko erabiltzen duena?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.

Etorkizuna behar bezala iragartzeko, eskuko arrastoak ikusi behar dira, hanketakoak, eta beste horretakoa ere bai!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 33. orr.

Alabaina, ez zuen egiten jendeak mirari deritzan horrelakorik ezer, ez geroa iragartzen ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 32. orr.

Pozik irakurri zuen Girolamo Cardanoren horoskopoa, bizitza luzea iragartzen baitzion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

6 zerbait gertatuko dela zantzuetan oinarrituz esan.

Eta bai, almanakak iragarri bezala, ilargia ezkutatzen hasi zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 56. orr.

-Ruche jauna, bazenekien Talesek eklipse bat iragarri zuela?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 60. orr.

Nik, berriz, frogatu, bai, baina iragarri, ez, hara.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Medikuek iragarri bezala, Adela handik gutxira hil zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 251. orr.

Gaitzak iragartzea da medikuntzaren helburu nagusia mende honetan.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Ezkorrek, lanaren amaiera iragarri dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

Irakasle kataluniarra gai izan zen egun bizi dugun zenbait fenomeno iragartzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

7 meteorologia iragarpena egin.

Euria iragarri dute biharko ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

Eguraldi ederreko egunak iragarri zituzten meteorologoek, antizikloi bat bertan-goxo geratua zen egun batzuetarako.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 229. orr.

Irratiz eguraldia iragartzen duen gizona.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 155. orr.

Telebistak eguraldi ezin hobea iragarri zuen: zeru oskarbiak eta 20-25 gradu bitarteko tenperaturak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 174. orr.

Zatoz, beste elurte bat iragarri dute, gustatuko zaizu prestatu dugun altxor bilaketa...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.

Aste horri erreparatu ziotenek Eguberriak arteko eguraldi garbi gozoa iragarri zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

adituek iragarri (10); aldaketa iragarri (10); aldaketak iragarri (7); amaiera iragarri (8); antolatzaileek iragarri (10); ari direla iragarri (7); armadak iragarri (8); asmoa duela iragarri (21); asmoa dutela iragarri (8); asmoa iragarri (54); asmoa iragarri du (8); asmoa iragarri zuen (27); asmoa iragarri zuten (7); asmoa zuela iragarri (8); astean iragarri (11); atzo iragarri (167); atzo iragarri zuen (91); atzo iragarri zuenez (56); atzo iragarri zutenez (12); aurkeztuko dela iragarri (10); aurkeztuko duela iragarri (17); aurkeztuko dutela iragarri (12); aurretik iragarri (10); bat iragarri (32); bat iragarri du (8); bat iragarri zuen (8); batek iragarri (14); batek iragarri zuen (7); batzordeak iragarri (9); berak iragarri (17); berria iragarri (11); bilduko dela iragarri (10); dagoela iragarri (13); dagoela iragarri zuen (7); daitekeela iragarri (10); daitezkeela iragarri (7); daudela iragarri (7); dela iragarri (261); dela iragarri du (76); dela iragarri dute (45); dela iragarri zuen (113); dela iragarri zuten (11); diela iragarri (15); diela iragarri zuen (7); diola iragarri (25); diola iragarri du (8); diola iragarri zuen (16); diotela iragarri (16); diotela iragarri zuen (7); direla iragarri (103); direla iragarri du (12); direla iragarri dute (16); direla iragarri zuen (52); direla iragarri zuten (17); dituela iragarri (139); dituela iragarri du (52); dituela iragarri zuen (68); dituztela iragarri (121); dituztela iragarri du (20); dituztela iragarri dute (19); dituztela iragarri zuen (53); dituztela iragarri zuten (23); duela ere iragarri (11); duela iragarri (365); duela iragarri du (116); duela iragarri dute (14); duela iragarri zuen (195); dutela iragarri (219); dutela iragarri du (26); dutela iragarri dute (49); dutela iragarri zuen (89); dutela iragarri zuten (45)

eginen duela iragarri (13); egingo dela iragarri (15); egingo dituela iragarri (10); egingo dituztela iragarri (20); egingo duela iragarri (37); egingo dutela iragarri (43); egingo iragarri (9); egingo zuela iragarri (8); egongo dela iragarri (10); ere iragarri (57); ere iragarri du (12); ere iragarri zuen (29); eskatuko duela iragarri (8); eta iragarri (32); eta iragarri zuen (7); eten iraunkorra iragarri (7); etena iragarri (64); etena iragarri zuen (12); etena iragarri zuenetik (16); gehiago iragarri (18); gehiago iragarri dituzte (7); gobernuak iragarri (20); gobernuak iragarri du (7); gobernuak iragarri zuen (8); hala iragarri (29); hala iragarri zuen (19); hartuko dituela iragarri (13); hartuko duela iragarri (15); hartuko dutela iragarri (11); hartuko iragarri (11); hasieran iragarri (9); hasieran iragarri zuen (8); haziko dela iragarri (15); hazkuntza iragarri (11); herenegun iragarri (18); herenegun iragarri zuen (12); hori iragarri (12)

iragarri arren (17); iragarri aurretik (10); iragarri baino (19); iragarri baitu (8); iragarri baitute (9); iragarri baitzuen (13); iragarri behar (7); iragarri berri (17); iragarri berri du (8); iragarri bezala (66); iragarri ditu (50); iragarri dituen (8); iragarri dituzte (59); iragarri du (671); iragarri du erredakzioa (8); iragarri du eta (7); iragarri du ez (11); iragarri duen (28); iragarri duenez (44); iragarri dute (297); iragarri duten (11); iragarri dutenez (26); iragarri eta (69); iragarri eta gero (14); iragarri ez (8); iragarri gabeko (8); iragarri izana (10); iragarri izanak (8); iragarri moduan (7); iragarri nahi (9); iragarri ondoren (24); iragarri ostean (10); iragarri zen (10); iragarri zidan (10); iragarri zien (15); iragarri zion (39); iragarri zituen (73); iragarri zituzten (26); iragarri zuen (1673); iragarri zuen atzo (317); iragarri zuen bere (15); iragarri zuen bezala (7); iragarri zuen eta (7); iragarri zuen ez (15); iragarri zuen herenegun (29); iragarri zuena (8); iragarri zuenean (21); iragarri zuenetik (29); iragarri zuenez (125); iragarri zuten (313); iragarri zuten atzo (55); iragarri zutenez (32)

iraunkorra iragarri (7); itxiera iragarri (9); izanen dela iragarri (13); izango dela iragarri (70); izango direla iragarri (25); izango zela iragarri (14); jada iragarri (9); jarraituko duela iragarri (15); jarraituko dutela iragarri (16); jarriko duela iragarri (21); jokatuko duela iragarri (9); joko dutela iragarri (8); ministroak iragarri (20); ministroak iragarri zuen (11); mobilizazioak iragarri (16); mobilizazioak iragarri dituzte (9); nahi duela iragarri (7); neurri iragarri (7); neurriak iragarri (13); parte hartuko iragarri (10); plana iragarri (7); presidenteak iragarri (13); su etena iragarri (63); utziko duela iragarri (17); utziko zuela iragarri (15); zegoela iragarri (10); zela iragarri (70); zela iragarri zuen (34); zela iragarri zuten (13); zera iragarri (15); zera iragarri zuen (11); ziola iragarri (10); zirela iragarri (30); zirela iragarri zuen (18); zirela iragarri zuten (7); zituela iragarri (44); zituela iragarri zuen (32); zituztela iragarri (24); zituztela iragarri zuen (9); zituztela iragarri zuten (11); zuela iragarri (127); zuela iragarri zuen (101); zutela iragarri (57); zutela iragarri zuen (20); zutela iragarri zuten (26); zuzendaritzak iragarri (8)

atzo iragarritako (7); dago iragarrita (18); etak iragarritako (28); etak iragarritako su (27); gaur iragarriko (7); iragarriko du (17); iragarriko dute (9); iragarrita dauden (12); iragarrita zegoen (26); iragarritako su (34); iragarritako su eten (9); iragarritako su etena (13); iragarritako su etenaren (7); iragarritakoa baino (10); zegoen iragarrita (7)

bakea iragartzen (8); bat iragartzen (27); bat iragartzen zuen (10); duela iragartzen (7); ere iragartzen (8); eta iragartzen (8); etorkizuna iragartzen (9); ezer onik iragartzen (9); heriotza iragartzen (8); iragartzen ari (12); iragartzen dio (11); iragartzen ditu (8); iragartzen dituzten (7); iragartzen dizuet (8); iragartzen du (44); iragartzen duen (46); iragartzen dute (30); iragartzen duten (17); iragartzen ez (7); iragartzen zion (7); iragartzen zituen (7); iragartzen zuen (65); iragartzen zuten (33); onik iragartzen (10); zela iragartzen (8)


iragarterraz izond erraz iragartzen dena.

Ximurrak berdintsu jokatzen omen zuen bere atzaparretara biltzen zituen menpekoekin, baina lagun taldeko bere aurkariaren pare jarri nahirik afalondoetan kontatzen zizkigun larru-istorioak iragarterrazagoak eta menperakuntzaren orbainak histuak ageri ziren Charlyrenen aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.


iragartzaile izond iragartzen duena.

Guztiak, larunbatean autobus geltokitik 18:00etan aterako den manifestaziorako prestatutako kartel iragartzaileak eskuan zituztela agertu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Iragartzaile batek denbora jakin batean bidal ditzakeen mezu elektronikoen kopurua mugatzen du lege horrek.  Berria - Gaiak   2004-11-05


iragartze iz etorkizuna asmatzea.

Ordainetan, iragartze-ahalmena eman zion Zeusek, eta zazpi belaunaldiz bizi luzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 18. orr.


iragate ik iragaite.

iragazarazi, iragazaraz, iragazarazten du ad iragaztera behartu.

Likido biologiko batean, odolean esaterako, dauden ezpurutasunak mikroporozko mintz batetik iragazarazteko teknika da dialisia.  Berria - Gaiak   2004-07-02


iragazgaitz (4 agerraldi 4 liburutan; orobat iragazkaitz 3 agerraldi 2 liburutan) 1 izond irazgaitza.

Sakonune handi horren lurzorua buztinezkoa da erabat, iragazgaitza beraz, eta, hori dela-eta, ura bertan geratu eta lurraldea gurutzatzea guztiz nekoso bihurtzen da urtaro beroan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Txapel bikeztatu sakona, iragazgaitza, hegal zabalekoa. zergatik ez zen haietaraino iristen ura?: bada, ibai-bazterren gainean geroztik eraikitako bideek hesi iragazgaitz bihurtu zirelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

Ez dakit kea irensten ez nekielako ote zen, zupaldi gutxiegi egiten nituelako, ala nire organismoa iragazkaitza zelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.

2 irud

Kapitainek, hodeien palioari kontrajarrita, itzal beltz eta iragazgaitz baten irudi itzela ikusi zuten, tximistek koroaturik, zeruaren ganga osoa inbadituz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.


iragazgaiztasun iz irazgaiztasuna.

Ubidearen tarte horren iragazgaiztasuna probatzeko eta eraikinean akatsik ez dagoela egiaztatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Laburbilduz, bektoreen eta harmen diferentzialaren (iragazkortasunaren eta iragazgaiztasunaren) arloa deskribatzea, arlo hau, aldaketen jokoarentzat, ahalbide-baldintza historikoa izan delarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.


iragazi, iragaz, iragazten (115 agerraldi, 61 liburu eta 15 artikulutan) 1 du ad irazki edo kideko batetik igaroarazi. ik irazi. (isurkari bat)

Ura iragazi eta irakin beharko dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Sistema hark ura tankeetara sartu aurretik iragazteko aukera eskaintzen zuen.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Gatza gehitu beharko zaio eta iragazi egin beharko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4050. orr.

Arratoientzat sortutako giltzurrun artifizialak odola iragazi eta gernua sortzeko gai izan dira.  Berria - Gaiak   2004-07-02

Ez ditu osagai horiek degradatzen, zeluletako hormetatik iragazi eta haien eragin toxikoa murriztu baizik.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Lehenik, odola iragazten da: globuluak eta plasma utzi egiten dira, baina ur gehiena eta solido disolbatu gehienak kendu egiten zaizkio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

•2 da/du ad gorputz solido batek bere hutsuneetatik isurkari bati igarotzen utzi; horrelako gorputz batetik isurkari bat igaro.

Nola ur geza, lur geruza batzuetatik iragazitakoan, patinera jariatzen den, gozaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.

Putzu handiak zeuden, lurrak ezin zuenez hainbeste ur iragazi.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.

Ura tantaz tanta iragazten da eta perla luzetan egiten du negar leizeen bobedatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

3 (argia eta kidekoak)

Ate irekitik iragazten zen argi jarioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Bat-batean argi izpi batzuk iragazi ziren hostoen artetik ustekabean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 620. orr.

Izan ere, eguzkiko izpi ultramore mota bat iragazten du [ozono geruzak].  Berria - Gaiak   2004-07-11

Parisko ikuspegian zabalik ageri ziren leihotxoetatik iragazitako argi-izpi ñimiñoen itzalpean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 122. orr.

Tarte batzuetan tripaki-lainoak, xare-xare, eguzkiaren argia iragaziz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Eguzkiaren urtebeteko bero ongi iragazi horrek, den-dena urtuko luke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Begiak irekitzerako norbaitek barruan kolore beluri bat iragazi balit bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

Beste kolore batzuk ere azaltzen dira, «geruza beltz batek iragazita».  Berria - Kultura   2004-06-20

4 hed

Belarriak zolitu zituen eta soinua garbi irtsi zitzaion, lagun zituen zarata eta hots guztiak iragazita bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Liderrak bestondoaren galbahetik iragazitako irri-modua egin zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.

Kafeak eta ogi-xigortuak isuritako usaina nonbaitetik iragazia zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 193. orr.

Paduren usaina etxe barnera iragazten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.

Orkestraren zalaparta halleko ate birakarietan zehar iragazi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Hotza iragazten zait hezur minberatuetaraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Orduak eman nitzakeen hondartzan, hondarra hatzen artetik iragazten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Lainoa atariaren azpitik iragazten zen, geldi-geldi igotzen joanen zen eta dena itoko zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.

5 irud

Ur masak mingostasuna iragazten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.

Hoztasun lanbroak nahi gabe iragazten utzi duen tristura usain batez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 60. orr.

Ramsay jauna handik ehun pausotara egonda ere, zuri batere hitz egin gabe ere, zu ikusi gabe ere, iragazi egiten zen, nagusitu egiten zen, bere burua gailentzen zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.

Lehen gai-zerrenda gaurkotzen saiatu ziren, hura Kuhnen galbahetik iragaziz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

Euskalduntasunetik pentsatzeari ekin zioten frantses kulturatik eskuraturikoa galbahetik iragazi ondoren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Artistak zalantzaren galbahean iragazten ditu bere arreta artistikoa bereganatu duten gorabeherak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.

Harrigarri da halako albistea Hierroko zentsuratik iragazi izana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.

Idazlearen galbahe etiko edo, nahi bada, autozentsuratik iragazita.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 173. orr.

Ni, nolanahi ere, ahalegintzen naiz beti emozioa burmuinetik iragazten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Garunaren tolesduretatik iragazitako teoria elaboratuetan. erromantizismoa Espainian, aurretik arima espainolaren teoria erromantikoak erromantizismoa bera iragazita sartu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Maitasuna zen, pentsatu zuen Lilyk, oihala mugitzeko itxura eginez, eta gainera destilatua eta iragazia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 51. orr.

Egunaren argi iragaziak oroimena desegiten du, bihurtzen du hauts-izpi, argitan igeri.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 354. orr.

Ur iragazia edango nuke, eta aire esterilizatua arnastu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat iragazten (5); iragazi eta (7); iragazi eta gernua (3); iragazi ondoren (3); iragazi zen (4); iragazten da (4); iragazten zen (13); odola iragazi (3); odola iragazi eta (3)


iragazketa iz iragaztea.

Petrolioaren kutsadura, isurketak eta iragazketak, baina, delta suntsitzen ari dira.  Berria - Mundua   2006-02-10


iragazki (45 agerraldi, 21 liburu eta 18 artikulutan) 1 iz ehun edo paperezko hondoa duen bahe modukoa, bertatik igaroaraziz isurkariei lohitasunak kentzeko erabiltzen dena. ik irazki1 .

Ardoa iragazkitik zein bizkor ezkutatzen den ikusten dugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Ura egosi eta iragazkitik botata, erraz pasatuko da behealdera, kafearen goxoa hartuta. erpuruarekin eutsiz zilarrezko koktelontziaren iragazkiari, Coruñan galtzerdi zahar bat erabili behar izaten genuen iragazki gisa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Iragazkia bezalaxe utzi omen zuten automobila, baina sekulako suertea izan zuten, eta ez zituen bala bakar batek ere ukitu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 218. orr.

Ur biltegietan ikatz aktibatuzko iragazkiak jarriko dituzte arazoa konpontzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Lixibatuak tratatuta daudenean, iragazki handi batzuetara eramango dituzte, «hondakin solidoren bat geratzen bada, hor gelditzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Puntako iragazkiak jarriko ditu hondakin kutsakorrak isurtzen dituzten tximinietan.  Berria - Ekonomia   2004-02-17

Ezaguera mugatzea gasa sukaldeko iragazkiarekin mugatu nahi izatea bezalakoa da: alferrikakoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 23. orr.

2 irud/hed

Oso gutxi dira-eta gure hizkuntzatik zuzenean itzuli diren lanak, gaztelaniaren iragazkia pasatu gabe.  Berria - Kultura   2004-09-09

Produkzioa handia da, eta ez dago behar bezalako iragazkirik bereizketa egiteko.  Berria - Kultura   2004-03-21

Beharbada, iragazkiaren lana egiten du hango futbolak.  Berria - Kirola   2006-02-03

Iragazkia da literatura, ispilua baino gehiago.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.

Justizia Auzitegira jotzeko gaitasuna izan behar dugu Estatuen iragazkirik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gainezka dago autoko hautsontzia, iragazki ertzeraino erretako zigarro hondakinekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 85. orr.

Akustikoki ikusita, ahots-bideak erresonatzailearen egitekoa betetzen du (itxia izanik, iragazki motako erresonatzailearena, gainera).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Giltzurrunak, bada, ez dira iragazki edo kontzentrazio-mekanismo huts bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Janaria mahaian bero edukitzeko kobrezko ontzi berezi bat eta kafe-iragazki bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Bikaina da gero nola harrapatu zenuen azkenekoa te-iragazkiaz... fokuak eta argi-iragazkiak antzezleek beraiek mugitzen dituzte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 139. orr.

Berriz ere ateko euli iragazkitik atzera egin eta kalera jo zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 55. orr.


iragazkor izond isurkariei igarotzen uzten diena. ik irazkor.

Urtegiko eskuineko magala iragazkorra da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 174. orr.

Adin horretan hesteetako hormak ez direlako behar bezain iragazkorrak gertatzen da hori.  Berria - Gaiak   2004-08-11


iragazkortasun iz iragazkorra denaren nolakotasuna. ik irazkortasun.

Arkeologiak diskurtso baten iragazkortasunaren maila eta era aztertzen ditu: berak hastapen bat ematen du diskurtso hori artikulatzeko jarraitutako gertaeren kateaketa batean; halaber definitzen ditu gertaerak enuntziatuetan transkribatzeko operadoreak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.

Bektoreen eta harmen diferentzialaren (iragazkortasunaren eta iragazgaiztasunaren) arloa deskribatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.


iragazle iz iragazten duena.

Zer egiten du lur-azalak jasotako beroarekin? eguzkiak emaniko horretatik, atmosferako galbahe iragazleak igaro eta gero, gutxi-asko, % 44 edo 45 jaso du gure Ama-lurrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.


iragazpen iz iragaztea.

Eta uharka horiek, berriz, bikoitzak edo hirukoitzak egingo balira, hau da, iragazpenez ura batetik bestera aldatu ahal izateko modukoak, askoz ere osasungarriagoa izango litzateke erabiltzeko; lohiak jalkitzeko lekua baldin badauka, izan ere,askoz ere garbiagoa izango da ura, eta usainik gabe gordeko du bere zaporea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.

Itoizko Koordinakundeak iragazpen, lur mugimendu edota isurbideen arazoen inguruan egindako salaketak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Araudi berriak dio urtean 60 orduz neholako iragazpenik egin gabe jaurtiki dezaketela ke hori.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02


iragaztegi iz iragazteko planta. ik iraztegi.

Bertzalde, kostaldeko herri gehienek lan handiak egin dituzte iragaztegietan Europako araudietara moldatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Hendaiako bi kasuetan ordea, arrazoia bertze bat da, iragaztegien gaitasun eza.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02


iragaztezin izond ezin iragazizkoa.

Fosfatoa deskonposatu eta karbonozko geruza trinko eta iragaztezina sortzen da, plastikoa oxidazioaren aurrean babestuko duena.  Berria - Gaiak   2006-03-10


irago, iragotzen (68 agerraldi 4 liburutan) da/du ad igaro.

Langileak iragotzen ziren tarteka-marteka.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Trena noiz irago zain.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

Eta zenbat gauza gozo eta garratz iragotzen gure gibeletik?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Egun bikaina irago nuela iruditu zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 14. orr.

Egun batzuk atautxiaren etxean iragotzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

Segundo batzuk irago ostean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 105. orr.

Oso azkar hasi ziren gauzak nire burutik iragotzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 42. orr.

Harridura irago eta gero, lasaitasun bitxi bat, horixe izan zen sentitu nuen lehenengo gauza.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Nireak eta bost iragoak nituen konpainia hartan sartu ahal izateko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 21. orr.

· Upel bakoitza sokaz ondo estekatu ostean, Mateok berak emango zuen hura gora iragotzeko agindua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.

Ontzira irago beharreko zamak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irago eta (5); irago zen (3); iragotzen ziren (5)


iragoarazi, iragoaraz, iragoarazten du ad igaroarazi.

Iragoarazitako umilazioak eta muturrera jaurtitako irainak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 113. orr.


irail 1 iz urteko bederatzigarren hila.

Miarritzeko Mediatekan, irail osoan, Euskal Kultur Erakundearen “Euskararen hatsa” erakusketa.  Herria   2005-09-08

Irail erditsutan iragaitekoa zen Glissexpo saloinari uko egin diote azkenean antolatzailek berek.  Herria   2003-05-01

Irail honetako eskola sartzeak erakusten du erakaskuntza katolikoaren osasun ona.  Herria   2002-09-19

Egutegiak 1957ko iraila zela adierazten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Iraila iristean, bigarren mailako irakaskuntzan sartuko ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 33. orr.

Berrogeita bi urte geroago, 1999ko irailean, David hila zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Ama, Edith Frank-Holländer, irailean etorri zen aitari lagun egitera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

Irailean ikusiko dugu elkar.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 61. orr.

Ekaineko azterketetan gai bat utzi nuen irailerako: anatomia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 130. orr.

Heldu den iraileko nahi luke kolektibo berri horrek, Iparraldeak behar lukeen egiturari doakionez, proposamen bateratu bat eskaini.  Herria   2003-06-26

Irailaz geroztik, brasildar errealak arazoak zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

2 (-en atzizkiarekin)

1890eko irailaren 29an jaioa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 11. orr.

Urte berean, irailaren 28an, Hegoaldeko uholde makurrak, 3 hildako utzi zituztenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 356. orr.

Hurrengo egunean, irailaren 12an, [...].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 100. orr.

Irailaren 29-an, igandean: «Le flic de San Francisco» (TF1).  Herria   2002-10-10

Irailaren 22an, ostegunez, 20.30etan, Hazparneko mediatekaren ondoan den Elgar zentroko B gelan, lehen solairuan.  Herria   2005-09-22

Irailaren hogeita bian Rufin Piotrowski Parisen zen berriro.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 72. orr.

Labartza, 2000ko irailaren 1ean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 7. orr.

Zarautzen, 2003ko irailaren 25ean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 25. orr.

Asteartea, 1936ko irailaren 15a.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.

2000ko irailaren 14a zen, osteguna.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.

Irailaren 6an errepublikazaleek Belchite hartu dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 84. orr.

Alejandro Mallona, 1937ko irailaren 4an fusilatua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.

Irailaren 11ko gertaera gogorren ostean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 67. orr.

Gehiago dena, 2001eko irailaren 11an egin zuten atentadu izigarri haren pareko zerbaiten antolatzen ere ari direla.  Herria   2003-05-15

Lehenengo txostena 1942ko irailaren 11koa da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 212. orr.

Irailaren 23tik 24rako gauean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

Bazkarirako, baduzue oraino irailaren 16a arte zuen izenak emaiteko telefono huntarat : 05 59 54 45 38.  Herria   2002-09-12

Ekintza irailaren 16a baino lehenago hasi zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 128. orr.

1224ko irailaren bigarren zatian edo urriaren lehen egunetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Izan ere, irailaren atarian zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

Belgrano-n, Irailaren Hamaika kalean, zuen landetxea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

3 (-k atzizkiarekin datetan)

1914an, udazkenean sartzean, irailak 22 zituenean hil zen Igeldoko bere kaxko maitean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 33. orr.

· (aposizioan)

Larunbatean, irailak 7, aratsaldeko 4 etan ongi-etorria.  Herria   2002-09-05

Biltzarra ortzirale huntan eginen da, irailak 3, aratseko 8ak eta erdietan, Uztaritzeko Latsa biltokian.  Herria   2004-09-02

Donibane Lohizunen, izanen ahal da mugimendu ortzirale huntan zortzi, irailak 30, Ravel ikastegiko ezkerparetan.  Herria   2005-09-22

Biharamunean, irailak 11, destakamenduak Txibarlinskoe herri txikia igaro zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 369. orr.

1907, irailak 3.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 59. orr.

Irailak 12, igandea: Robert McGuinn eta Mike Farris.  Berria - Kultura   2004-08-13

4 (-ko atzizkiarekin datetan)

Iraileko Santakrutz ondorengo 3 egun seinalatuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

Iraileko Gurutze santuaren jai bezperan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1089. orr.

Iraileko lehen egunean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.

1997ko iraileko bigarren astean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.

Iraileko 30 egunotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 351. orr.

Gizon horrek parte hartua du iragan iraileko 11-an New-York-eko bi dorren suntsitze hartan.  Herria   2002-08-01

Iraileko goiz hegohaizetsu bat zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 66. orr.

-Iraileko arratsaldeak labur, eta ilunabarrak hozkirri, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 322. orr.

Nik ez nuen iraileko azterketa egiteko batere asmorik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Konspirazio horiei erantzunez, herriak, amorratuta, iraileko masakreak bultzatu zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

Udako distira galdu duen iraileko argi motela gozagarriagoa iruditzen zait.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 73. orr.

Iraileko botikarien kongresurako izena eman.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Laster iluna izango da, eta iluntze horren epeltasuna irail-brisaren hozkirriak menderatuko du.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.

Beste horma batean, akuarelazko argazki bat zegoen: Irail goiza irudikatzen zen han.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

irail arratsalde batean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.

Irail hasteko euria, mahastiaren edaria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Lajos itzuli zen eguna irail amaierako igande bat zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Irail hondarrean, berri batek Frantzia osoa inarrosi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.

Urtero ohi legez, badiako paisaia errotik zen aldatua irail-urrien arteko muga hartan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.

· Indietako itsasoan, bi monzoi daude: lehenengoan haizeek mendebaldetik ekialdera jotzen dute, eta abuztu-irailetan hasten da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurka irailak (7); da irail (4); den irail (3); dira irail (3); egitaraua irailak (5); ekaina eta iraila (3); eta irail (7); eta irail arte (3); eta iraila (14); eta iraila artean (4); eta iraila bitartean (3); heldu den irail (3); irail arte (4); irail bukaeran (6); irail eta (5); irail hastapen (5); irail hastapenean (4); irail hastean (3); irail honetan (3); irail hortan (6); irail huntan (3); irail ondarrean (5); irail osoan (4); iraila arte (21); iraila arte ez (3); iraila artean (5); iraila baino (7); iraila baino lehen (7); iraila bitarte (4); iraila bitartean (13); iraila edo (5); iraila eta (17); iraila eta urria (6); iraila honen (3); iraila hunen (11); iraila urria (3); iraila zen (3); irailak ere (3); puntuagarria irailak (3); z egitaraua irailak (5)

aldiz irailaren (3); antolatzen du irailaren (4); baita irailaren (4); bat irailaren (3); batuak irailaren (4); beila irailaren (4); bereziki irailaren (3); berria irailaren (3); bilera irailaren (3); da irailaren (45); datorren irailaren (18); dela irailaren (4); den irailaren (38); dio irailaren (3); dira datorren irailaren (5); dira irailaren (18); diren irailaren (3); ditu irailaren (9); dituzte irailaren (3); donostia irailaren (5); du irailaren (26); dugu irailaren (3); dute irailaren (17); eginen da irailaren (3); eguna irailaren (6); eko irailaren (9); eman irailaren (3); epea irailaren (3); erakusketa irailaren (3); ere irailaren (7); estatu batuak irailaren (4); eta irailaren (86); eta irailaren hasieran (4); ezkontza irailaren (4); finala irailaren (6); gobernuak irailaren (3); hartuko du irailaren (3); hasi eta irailaren (6); hauteskundeak irailaren (3); heldu den irailaren (17); helduden igandean irailaren (4); helduden irailaren (12); herri hortan irailaren (3); herrian irailaren (3); hortan irailaren (3); huntan irailaren (3); iazko irailaren (31); igandean irailaren (5); iragan irailaren (20); iraganen da irailaren (7)

irailaren amaiera (3); irailaren amaieran (6); irailaren azken (13); irailaren azken egunean (3); irailaren azken egunetan (5); irailaren azkenetan (3); irailaren batean (6); irailaren bigarren (3); irailaren bukaeran (11); irailaren erdi (3); irailaren hasiera (3); irailaren hasieran (16); irailaren hogeita (4); irailaren lehen (10); irailaren lehenean (13)

irailaz geroz (4); irailaz geroztik (19); izan da irailaren (3); izanen da irailaren (5); izanen dira irailaren (3); izenak irailaren (4); jaialdia irailaren (4); joan den irailaren (19); joan zen irailaren (4); ko irailaren (54); larunbatean irailaren (3); oraino irailaren (4); partidak irailaren (4); urteko irailaren (26); ustez irailaren (3); zen irailaren (9); zinema irailaren (14); zioten irailaren (3); zuen irailaren (9); zuten irailaren (3)

abuztuan eta irailean (4); aurtengo irailean (4); baina irailean (4); bereko irailean (5); bilduko da irailean (3); da irailean (14); datorren irailean (13); dela helduden irailean (3); den irailean (52); den urteko irailean (6); dira irailean (6); ditu irailean (4); du irailean (6); dute irailean (6); edo irailean (8); erabaki zuen irailean (3); eta irailean (48); hartako irailean (3); hazi ziren irailean (4); heldu den irailean (20); helduden irailean (16); hori irailean (4); iazko irailean (54); iragan irailean (10); iragan urteko irailean (3)

irailean abiatuko (4); irailean argitaratuko (4); irailean atxilotu (5); irailean atxilotu zuten (3); irailean aurkeztuko (4); irailean baino (5); irailean berriro (4); irailean berriz (3); irailean bertan (5); irailean bezala (3); irailean bi (3); irailean edo (14); irailean edo urrian (8); irailean egin (9); irailean egin zuen (4); irailean egingo (9); irailean eginiko (3); irailean egitekoa (3); irailean egiten (3); irailean eman (6); irailean erabakiko (5); irailean ere (5); irailean eta (15); irailean eta urrian (7); irailean ez (4); irailean greba (4); irailean hasi (16); irailean hasi eta (3); irailean hasi zen (4); irailean hasi ziren (4); irailean hasiko (9); irailean hasiko da (5); irailean hil (3); irailean idekia (3); irailean izan (5); irailean izango (6); irailean jarri (3); irailean jokatuko (5); irailean jokatuko den (4); irailean kaleratuko (6); irailean onartu (6); irailean onartu zuen (4); irailean onartutako (3); irailean piztu (3); irailean washingtonen (3); irailean zabaldu (3)

joan den irailean (30); joan zen irailean (12); joanden irailean (7); joanden irailean idekia (3); kataluniako legebiltzarrak irailean (3); ko irailean (3); kontseiluak irailean (3); legebiltzarrak irailean (4); legebiltzarrak irailean onartu (3); mahaia irailean (3); ondoko irailean (3); urte bereko irailean (5); urte hartako irailean (3); urteko irailean (33); zen irailean (16); ziren irailean (9); zituen irailean (3); zuen iazko irailean (4); zuen irailean (10); zuten irailean (5)

da iraileko (4); den iraileko (7); eta iraileko (8); eta iraileko lehen (3); heldu den iraileko (5); helduden iraileko (3); iazko iraileko (3); iraileko azken (3); iraileko bigarren (4); iraileko egun (8); iraileko egun batean (3); iraileko egun batez (3); iraileko lehen (14); iraileko lehenengo (4); iraileko lehenengo egunetan (3); iraileko maitaldia (4); iraileko maitaldiaren (4); iraileko maitaldiaren konduko (3); iraileko sartzea (3); iraileko txosten (3); iraileko txosten ekonomikoan (3); zen iraileko (3)

aurtengo urtarriletik irailera (6); da irailera (3); da irailera bitartean (3); datorren irailerako (3); du irailera (3); eta irailerako (6); eta irailetik (4); eta irailetik aurrera (3); irailera arte (14); irailera artean (3); irailera atzeratu (5); irailera begira (3); irailera bitartean (34); irailera pasatu (3); irailetik abendura (3); irailetik aurrera (43); irailetik goiti (15); irailetik harat (3); irailetik urrira (3); u irailetik (3); urtarriletik irailera (21); urtarriletik irailera bitartean (19); uztailetik irailera (11); uztailetik irailera bitartean (7); zen irailetik (3)


irain1 1 iz norbaiten izen onaren aurkako egite edo hitza. ik laido.

Irainak eta jipoiak ohikoak izaki, asko gaixotzen ziren barruti haietan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Burugabeon etengabeko irainak.  Elizen arteko biblia   Sal 74,22

Iraintzen zutenean, ez zuen irainez erantzuten.  Elizen arteko biblia   1 P 2,23

Beste nazioak zuetaz jabetu dira, isekaz eta irainez bete zaituztete.  Elizen arteko biblia   Ez 36,3

Horra non hitz bera gerta daitekeen maitalearentzat ezti eta amarentzat ozpin, adiskidearentzat irain eta etsaiarentzat garaipen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Ez zen isiltzen, dena laido eta irain, bideak hemen izpirituak bezain hertsiak zirela oihuka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.

Lehen instanteko ezustea gainditu eta gero, irain eta birao hasi zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Halaxe aritu zen luzaz, biraoari irain eta irainari arao.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Harik eta irainari irainez erantzutea erabaki zuen arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 25. orr.

Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ez eta irainari ere irainaz, bedeinkazioz baizik.  Elizen arteko biblia   1 P 3,9

Erleak, iraintzat hartu bide zuen hura, aireratu eta hegan joan baitzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Erlijioaren aurkako iraintzat hartua izan ez dadin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 299. orr.

2 (izenondo batekin)

Traidoreak ginen, ezdeusak, sugeak, faltsuak eta, hona irain handiena, indibidualistak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 41. orr.

Sinuka hasten da bera, eta irain larriak botaka [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

ik irainka.

Hitz horiek irain larriak direla salatu du kontseilu bilkuran.  Herria   2002-09-19

Bete-betean dastatu nuen irainaren zaporea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 37. orr.

Irain bidegabea da hori! Zifra horien atzean, eta irain urrikigabeen gibelean, giza sofrikario latzen prezioa ezkutatzen zelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Are ausarki erantzuteko, irain eta madarikazio ulertezinez, haiek ezarririko itxitura eta zapalkuntzazko errejimenari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Gogoan nituen emakumearen aitzin eguneko irain telefonikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Hotela "irain arkitektoniko" bat dela dio azken urteotan Italian moda-modan dagoen Piero Pazzi argazkilariak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

3 (aditz baten objektu gisa)

Irainak esaten zizkioten eta harriak botatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Isaac Buchar Gomez koronelak bere bulegora deitu ninduen, eta han berriro mehatxuak eta irainak entzun behar izan nituen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.

Atxilotu egin dute andre Madalen, inolako begirunerik gabe eta irain lizun gordinenak jaurtikiz emakumeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Kirstenek keinu zantarra egin eta italieraz dakizkien irain guztiak bota dizkio Gianfrancori: imbecille, minchione, bastardo, deficiente... Ergela edo buru-ments hutsa zen; halako irainak botatzen nizkion behintzat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Dorothy gaixoa -pentsatu nuen, hartaz urrikalduz eta bota nizkion irain guztiak janez-, Dorothy gaixoa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 101. orr.

Honako iraina labaindu zitzaidan ezpain artetik: "Hoa zakurraren ipurtzulora!".  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 133. orr.

Epaileak iraina ikusi zuen hor.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.

Nahi zuena esan zezakeen, edozer irain onartuko genion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 219. orr.

Irain guztiei entzungor egin zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Irain eta iseka guztiak pazientziaz eramaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenituzten guztien aurrean.  Elizen arteko biblia   Heb 10,33

Toki askotan irain ugari jasan behar izaten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 473. orr.

Behar bezala ordainaraziko zienat iraina.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 43. orr.

Herri txiki batean jaioak ginen, nekazari giroan heziak, beraz gure ikaskide hiritarrek kutxan gordetako irainak harrotzen zituzten edo, zehatzago, hizkuntza klasistak eskura jarritako metraila guztia erabiltzen zuten gure aurka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurrena, irain-bertsoak jarri zizkion Danteri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.

Irain-soka luzea jaurti zion, eri, gutiziatsu, higuingarri, eta gizagaldua bezalako hitzak tartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Irain-arrosario bati ekin zion Alleyne jaunak, bi eskutitz falta zirela eta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 132. orr.

Irain hitzik jaso gabe ez zegoen harekin konpontzerik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Bitartean irain eta mespretxu hitzak esanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 946. orr.

Neskamea galdua zegoen, itoa, zanpatua, irain erauntsi haren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Gaur inori ez zaio ezdeusa deitzen ahal txikia izateagatik, hagitz ñarroa izanik ere, berehala baitator irain-kereila bat, bestela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 398. orr.

Bere etxejabearen kontrako irain-auzi hura eraman zeniolako orain bi urte.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 122. orr.

Marmaro sorgina madarikatzen nuen, funtsean lur osoa irain burbuila berdinean kartzela nezakeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

Nire etxera irain bihikatzera jina baldin bazara, hobe duzu jin bidetik lekutzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Behin betikoz atea itxi nahi baitiet arduragabekeriaren hutsegiteei, edo bekaizkeria gaiztoaren gezur-irainei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 24. orr.

6 irainezko izlag

Aurkariaren irainezko erretolika.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 145. orr.

Nire zorigaiztoko menturak biziki gogaiturik zeukan arren, Saito jaunak ez zuen nik neure buruaz eginiko irainezko balorazioa zalantzan jarri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 165. orr.

7 irain-bide

Zure hitza iragartzen dudalako, oi Jauna, irain- eta iseka-bide naiz egun guztian.  Elizen arteko biblia   Jr 19,8

8 iran-egile

Iraindua sentitu denak irain egilea salatu, eta epaileak arrazoia eman.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

9 irain egin ik iraindu.

Anaiek ez diezaiotela inori irain egin, ez gaizki esan, baizik elkar maita dezatela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Irain egin dizut ala?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 143. orr.

irain egin badizut, barkamena eskatzen dizut.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 143. orr.

Neurriz gain edaten zuenean, hitzetik hortzera irain egiten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,5

Nori egin diozu irain eta iseka?  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,22

Askok, handi nahiz txiki, iseka eta irain egiten zieten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 516. orr.

Inoren ohoreari kalte edo irain egin ziezaiokeen guztia kontu handiz baztertzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Toki honi irain egiten dionak zigor gogorra jasoko du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

· Irain gogorra egin didazu zugandik urrutiratu nauzunean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

-Irain handia egin diguk dama hau horrela hilda.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 116. orr.

Burla eta irain asko egiten zioten, zoro bati egiten zaion erara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.

Zalakaindarrei egindako irain hura ezin onartuzkoa irudi zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Egin zaizkien irainak barkatzen ez dituztelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 551. orr.

Haiengana joan eta egin zizkieten irainen barkamena eskatzen zieten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 474. orr.

Kristau fedeari egiten zizkioten irainei erantzuteko hitz etorria eta adorea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Mingarriagoak al dira gorputzari egindako irainak izpirituari egindakoak baino?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina irain (3); batek irain (3); dituen irain (3); edo irain (4); ere irain (6); ere irain egiten (4); eta irain (39); eta irain egiten (3); irain asko (3); irain bat (12); irain baten (4); irain edo (3); irain egin (27); irain egin zion (3); irain egingo (3); irain egitea (6); irain egiteko (7); irain egiten (25); irain egiten dio (3); irain egiten zioten (4); irain eta (47); irain eta iseka (5); irain eta mehatxu (3); irain eta mehatxuak (4); irain ez (3); irain gehiago (3); irain guztiak (8); irain guztien (3); irain guztiengatik (4); irain handia (6); irain handia egin (4); irain hauek (4); irain hori (6); irain horiek (4); irain hura (3); irain larria (4); irain larriak (5); irain publikoa (3); irain sexistak (5); irain ugari (5); laido eta irain (3)

edo iraina (4); egindako iraina (4); egiten zaion iraina (3); eta iraina (14); guztientzat iraina (3); iraina da (12); iraina dela (6); iraina edo (3); iraina egin (3); iraina egunkaria (3); iraina eta (21); iraina ez (4); iraina ikusi (3); iraina izan (4); iraina kitatzeko (5); kontrako iraina (4); zaion iraina (3)

aurkako irainak (11); da irainak (3); diren irainak (4); dituen irainak (4); egindako irainak (6); era guztietako irainak (3); eta irainak (60); eta irainak eta (3); eta irainak jasan (5); guztietako irainak (3); irainak barkatzen (4); irainak barkatzen ez (3); irainak bota (5); irainak botatzen (4); irainak egin (3); irainak entzun (7); irainak entzun behar (4); irainak entzuten (3); irainak ere (5); irainak esaten (4); irainak eta (59); irainak eta laidoak (4); irainak eta mehatxuak (11); irainak eta mespretxuak (3); irainak eta tratu (3); irainak ez (3); irainak jasan (7); irainak jaso (3); irainak jasotzen (3); irainak salatu (3); isekak eta irainak (3); kontrako irainak (8); laidoak eta irainak (3); mehatxu eta irainak (4); mehatxuak eta irainak (11); nolako irainak (3); zituen irainak (4); zure kontrako irainak (3); zuzendutako irainak (3)

eta irainari (4); eta irainen (7); eta irainen artean (3); eta irainengatik (3); eta irainez (9); eta irainik (3); hori iraintzat (3); irainek eta (7); irainen artean (11); irainen bat (9); irainez bete (9); irainez bete eta (3); irainez betetzen (3); irainez eta (5); irainik egin (5); irainik entzun (5); irainik ez (4); irainik handiena (3); irainik merezi (3); iraintzat hartu (9); iraintzat hartuko (4); iraintzat hartzen (5)


irain2 iz titiaren esnealdia.

Beote baserriko behi batek kilima zeukaan; beste hitzetan esanda, errapeak minbera zitian eta ez zian erraz iraina eraisten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.

Umeak egin baino sei bat egun lehenago handitu egiten zaizkie titiak eta iraina eraitsi lezakete.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Ume egin eta ordu batzuez atseden hartuko du, umeei iraina eman bitartean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Hiru aste igaro eta iraina gutxitzen hasten zaio amari.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Seigarren astean erabat gelditzen da ama iraina ematetik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 17. orr.


irainaldi iz

Jendea multzoka ateratzen zen etxeetatik, toki santuari gainera zetorkion irainaldia urrun zedin elkarrekin otoitz egitera.  Elizen arteko biblia   2 M 3,18


iraindu, irain(du), iraintzen 1 du ad irain egin.

-Ez al haiz konturatzen gizon horrek iraindu egin gaituela eta eskarmentua behar duela?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 355. orr.

Hamlet, gogor iraindu duk heure aita.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 147. orr.

Badakizu nola iraintzen nauten eta lotsarazten, nola desohoratzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 77. orr.

Puta bat zara -iraindu zuen Lallyk, mugitu gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 110. orr.

Iraindu ninduenaren aginduetara.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

Puta bat zara -iraindu zuen Lallyk, mugitu gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 110. orr.

Honek norberaren interesen alde jokatzen erakusten du, legeak iraindu gabe. Jaungoikoaren ministro bat irainduz Jaungoikoa bera iraindu duk.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

Eta irain eta mespretxa dezagun geure burua, zeren doilor eta ustel, kirasdun eta har baikara guztiok geure erruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Nola irain dezake natura, hain egoki zerbitzatzen dion ekintza batek?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Biluzik izan zutela eta sexualki iraindu zutela ere salatu du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Arras iraindua sentitzen zen, inork begiratzen ez ziola oharturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

Espainiako erregea iraindu izana egotzita.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Jendeak aho betean iraintzen nau, masailakoz betetzen.  Elizen arteko biblia   Jb 16,10

-Errege: bada zu iraintzen dabilenik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 20. orr.

Alemaniar hizkuntza horrela iraintzea ere!  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

· Horregatik, gorroto izan, irain eta mespretxatu behar ditugu geure buruak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hiri-gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea; gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,19

Tsarina iraindu baten antzera, Liubak amorru biziz begiratzen zion atzetik. neure ametsetako dama irainduaren aitzinean joko hura jokatu behar nuelako.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Errugabetasun irainduaren irudia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

Legea irainduaren lekuan jartzen da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.

Epailearen eta irainduaren arteko harremanak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Irainduarena egin zuen, baina modu teatral batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat iraindu (3); edo iraindu (3); epailea iraindu (3); ere iraindu (7); erregea iraindu (3); eta iraindu (25); eta iraindu egin (9); eta iraindu egiten (4); eta iraindua (6); ez iraindu (4); gogor iraindu (3); hitzez iraindu (3); inor iraindu (6); iraindu behar (3); iraindu besterik (3); iraindu besterik ez (3); iraindu ditu (3); iraindu du (5); iraindu duela (3); iraindu duzu (3); iraindu edo (5); iraindu egin (37); iraindu egin gaituela (3); iraindu egin naute (3); iraindu egin zuen (4); iraindu egiten (23); iraindu egiten du (3); iraindu eta (36); iraindu eta mehatxatu (5); iraindu gabe (7); iraindu izana (5); iraindu nahi (17); iraindu zituen (3); iraindu zituzten (4); iraindu zuen (7); iraindu zuten (7); iraindua sentitu (4); iraindua sentitzen (3); irainduta sentitu (5); irainduta sentitzen (3); jainkoa iraindu (3); jendeak iraindua (3); mehatxatu eta iraindu (6); zergatik iraindu (3)

bat iraintzen (4); bera iraintzen (3); erregea iraintzea (3); erregea iraintzeagatik (4); espainiako erregea iraintzeagatik (3); espiritua iraintzen (3); espiritua iraintzen duenak (3); eta iraintzen (8); gabe iraintzen (3); horrela iraintzen (3); inor iraintzea (3); iraintzea da (4); iraintzea egotzi (3); iraintzea ere (3); iraintzea eta (5); iraintzea leporatu (3); iraintzea leporatuta (3); iraintzeagatik eta (3); iraintzeko asmorik (3); iraintzeko erabiltzen (4); iraintzeko eta (4); iraintzen ari (3); iraintzen badu (4); iraintzen bazaitu (3); iraintzen ditu (3); iraintzen du (4); iraintzen duen (3); iraintzen duena (4); iraintzen duenak (8); iraintzen duenari (3); iraintzen dugu (3); iraintzen dute (3); iraintzen eta (7); iraintzen hasi (6); iraintzen zituen (3); iraintzen zituzten (4); iraintzen zuen (7); iraintzen zuten (4); iraintzen zutenean (4); izena iraintzen (3); natura iraintzen (3); ni iraintzeko (7); nola iraintzen (4); zergatik iraintzen (3)


iraingarri 1 izond iraintzen duena. ik iraintzaile.

Puxika bat baino ez nintzen ja, giza izaeraren karikatura iraingarri bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.

Beste askok ere barre egiten zioten eta hitz iraingarriak esaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 467. orr.

Emaztearen aurrean hitz gogor eta iraingarri batzuk esateko zorian egon zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.

Hala adierazi zuen, askoz ere hizkera iraingarriagoarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 151. orr.

-Koldarra haiz gero -errepikatu zuen gazteak, ahots iraingarriagoarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

Egin dezatela barre, asma ditzatela txantxa iraingarriak: aspertuko dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

Grialaren bila ari dira naziak? -galdetu nion, ironia kutsu ia iraingarri batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.

Montanerrek halako segurtasun iraingarri samar batez hitz egiten zuen gauza guztiez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Mugitzean, haren aldakak eta bular harroa modu iraingarri samarrean nabarmentzen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Bidenabar, gauza iraingarri samarrak esan zituzten gizon argalei buruz: besteak beste, ez zirela gizakiak, zotzaren antzeko zerbait baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.

Ama, ordea, hitz iraingarri haiek ezin jasanik, kolpetik zutitu zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 354. orr.

EAri iraingarriak iruditu zaizkio Aznarren agur hitzak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Probokazio iraingarria eta onartezina da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

Kaleratze iraingarri baten laidotik libratu baitzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.

Gero, zerri-gorotza bota dute egur-pilaren gainera, emakumearen heriotza iraingarriagoa gerta zedin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

Esklabo berria otzana izaten da boteretsuekin, zuria goian dauzkanekin, koldarra indartsuagoekin; irentsiko du umiliaziorik iraingarriena ere ordaindu beharreko tasa baten moduan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 103. orr.

2 (izan aditzarekin)

-Eskutitz hori iraingarria da -esan zuen bisitariak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 195. orr.

Nondik nora da iraingarria hi hitza?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 402. orr.

Ez al da, orduan, iraingarria besteen harrokeriaren jostailu bihurtu beharra?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.

Urkatu behar zuten gizonaren alaitasun zentzugabe hori iraingarria zen espetxearentzat eta exekuzioarentzat berarentzat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

Barregarria duk hire harropuzkeria, hire jokabidea iraingarria, eta hi hemen, nire lorategian egotea guztiz zentzugabea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 98. orr.

Iraingarria eta mingarria da Erramun Osak egin duen egoeraren azterketa aseptikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Faxisten laguna izatea baino iraingarriago zaio idazleak katuei jaten okela ematen diela ikustea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.

Haren irribarrea iraingarri zitzaidan, laneko gauzetan, birritan aipatu dudan bezala, arduratasun pertsonifikatua bainaiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

3 (adizlagun gisa)

Errukia bertute bat dela, errukitzaileak maiz ezkutatu eta mozorrotu beharrekoa, errukituari apalgarri eta iraingarri gerta ez dakion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 236. orr.

Sendatu ninduten eta mundura bota ere bai, zakur herrena botatzen den bezala, denen iraingarri, denen ostikoen jomuga.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Egun ere txiroak dira inguru haiek, uralitazko teilatuen gaineko telebista antenek iraingarri egiten duten txirotasun modernoan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazpen iraingarriak (3); biktimentzat iraingarria (4); da iraingarria (3); eta iraingarri (4); eta iraingarria (9); eta iraingarriak (4); hitz iraingarri (5); hitz iraingarriak (3); hori iraingarria (3); iraingarri bat (8); iraingarri batzuk (3); iraingarri eta (4); iraingarria da (19); iraingarria dela (4); iraingarria ere (3); iraingarria eta (3); iraingarria iritzi (3); iraingarria iruditzen (5); iraingarria izan (7); iraingarria izan zen (3); iraingarria jasan (3); iraingarria zen (9); iraingarriak dira (3); iraingarriak direla (4); nagusitasun iraingarria (3); tratu iraingarria (4); tratu iraingarria jasan (3)


irainka adlag irainduz, irainak esaka.

Zaldun gaizto bat agertzen da une hartan, gorriz jantzirik, irainka.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.

Aurrena irainka eraso zidan, nire arrazoiak ezin baitzituen ezeztatu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

Irainka hasi zitzaizkion zakarki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez: -ez al haiz, bada, hi Mesias? salba ezak heure burua eta salbatu gu ere!  Elizen arteko biblia   Lk 23,39

Gizontxoa berean tematu zen eta espainiarrei irainka hasi zen azkenean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

Iritsi zen, bada, eta Ulisesi ekin zion irainka: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

Aitak Rajab lasaiarazi zuen, eta hura deabruari irainka joan zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 53. orr.

Gehiengoa izorratu dutela esan eta irainka erantzun digute, Konturatu orduko, elkarri deiadarka, irainka, mehatxuka hasten ginen fakultateko kafetegian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 301. orr.

Eguzkiak neurriz gain jotzean madarikatu egiten dute, eta irainka hartu, gizonak eta beuren lurrak kiskaltzen dituelako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.

Munduko zenbait aldetan irainka hartzen zituzten, gizon mespretxagarri eta ezezagun bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.

Hauek, borroka nahian, inguratu, geldiarazi, eta irainka erabili zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

Irainka eta kolpeka erabili zituzten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 70. orr.

Irainka eta laidoka eraso zion emazteari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Erruduna, berriz, zigorgabe, garaile irteten da auzitegitik, errugabeari irainka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etsaiak irainka (3); irainka ari (14); irainka hasi (15); irainka hasi zen (3); irainka hasi zitzaizkion (3); irainka hasten (5)


irainkatu, irainka(tu), irainkatzen du ad iraindu.

Zaldiz sartu ziren hunoak monasterioko liburutegian, eta liburu ulertezinak hautsi eta irainkatu eta erre zituzten, letren estalkian beren jainkoaren aurkako biraorik ote zegoen beldurrez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.


irainkiro adlag era iraingarrian.

Leihoko kristalak irainkiro zikin ageri ziren, paretak belztuak, eta tabako zaharmindu usain goibel bat zirauen airean istilkaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.


iraintsu izond irainez betea.

Sindikalista izenaren eratorri iraintsu ezberdinak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.


iraintzaile izond iraintzen duen pertsona. ik iraingarri.

Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako: barren-barreneraino iristen dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 272. orr.

Egun osoan sufriarazten didate iraintzaileek, nire kaltea beste asmorik ez dute.  Elizen arteko biblia   Sal 56,6

Mikel Strogoffek ez du ez iraina ez iraintzailea ikusi, baina Nikolasek bai.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 369. orr.

Iraintzaileari kasurik egin gabe.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 128. orr.


irainzale izond irainen zale dena.

-Kresipo irainzalea -esan zion idizainak, berak jo baitzuen-: hori, Ulises eskean ari zela eman hion ostikadagatik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.


iraitzi, iraitz, iraizten (orobat iraizi) 1 du ad jaurtiki, bota.

Promes egin baitu ez duela kanpora iraitziko ate joka datorkionik inor.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 158. orr.

Enplegatu azal-ilunak euren lanpostuetatik iraitzi zituzten eta inork ez zien beste lanik eman nahi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

Senarraren etxekoek iraizi egin zuten etxetik eta ondasun guztiak kendu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 98. orr.

Spinoza hiru bider izan zen gizaki: pertsona zen aldetik lehena, judua zelako bigarren […] eta, hirugarren, sinagogatik ere iraitzia zuten.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 139. orr.

Askotan eragileak hil egin zituzten (Ariztimuño eta Lauaxeta fusilatu egin zituzten) eta beste batzuetan kartzelan sartu edo erbestera iraitzi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 323. orr.

Kromatozko herdoil–aurkakoak eta amonio kloruroak, denboran atzera iraitzi ninduten eztandan, 1946ko urtarril gogorreraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

Aurretik teila horien barruko aldea pikearekin ondo igurtziko da, ura iraitz dezaten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Sumendiaren kraterrak sugar azao bat iraizten zuen goitika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gurdi ttipi bat pasatu zitzaien aitzinetik, eta haiek zeuden tokitik harri iraitzi baten heinean edo, baratu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.

3 gorputzetik kanpora jaurtiki.

Lehorreko animalietan, enbrioiak ezingo luke bizirik iraun kanpoko ingurune gogorrean, eta arrautza formako bere espazio-ontzian iraitzi behar izaten da mundura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.

Tututzat du bere burua, hots, jan eta iraitzi baino ez du egiten.  Berria - Kultura   2004-12-22

Gorotz batzuk iraizten ditu lurrera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 109. orr.

Gernuan iraizten dira hondakinok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Kutsatu eta hiltzen ez diren hegaztiek, hamar egunez iraizten dute birusa, ahotik eta gorotzetan.  Berria - Gaiak   2004-01-28

Edandako ardo bolumenaren ia berdina baita iraizten den gernua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

Larru-zulo sakonetarik iraizten zen hizkuntzaren, lurraldearen eta etorri sozialaren gutxiestea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 218. orr.

4 erauzi.

Jean Etchepareri Nietzschek iraizi omen zion errotik, Seminarioan lehendik kordokatua zuen fedea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iraitzi (3)


iraizean 1 adlag gaingiroki, bidenabar.

Ez gara, beraz, barrurago sartuko, iraizean iruditeria inkontziente horren eta bestelako "barne", "buruko" iruditeria batzuen arteko hurbilketa egiteko ez baldin bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Deustan ezin liteke tajuz ari gizon okupatua […] dena iraizean bezala hartzen du, norbaitek bortxaz erakutsiko balio bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.

Inoizka eta iraizean egina nintzen berarekin topo gerra ondoren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.

Jurisprudentziak ere, azken batean, baitaratu behar ditu norberak alferrik aurreikusi nahiko lituzkeen objektu guztiak edota iraizean egindako aurreikuste batek barneratuko ez lituzkeenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.

2 iraizeko1 izlag bidenabarrezkoa.

Hala eta guzi, OEH.k ez dakar ez alka ez alke hitzik; alga hitzean egiten duen aipamen iraizeko hauxe baizik: […].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.

3 iraizeko2 gutxi irauten duena.

Horren lehen gauzatze artistikoa da, era ikararazlean iraizekoa eta galkorra den mundu honetako guztiaz ohartarazten duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Pausoak, hotsak, kantuak lausotzen ariko balira bezala, iraizeko esanahia balute bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.

Neure gainetik hain garai entzuten nuen ostera erruki adigabe eta iraizekoz oraturiko hitz haiek, “zergatik duzu halako itxura artega?”.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.


iraizi ik iraitzi.

iraizkin iz gorputzetik iraizten den hondakina.

Azido urikoa, gizonaren eta ugaztunen jariakinetan urri-urria, txorien iraizkinen ehuneko 50 dela, eta narrastien iraizkinen ehuneko 90.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Nor uste nuen nintzela, beren aurrean horrela aurkezteko, alegia deus ez, pitoi-iraizkinak eskatuz?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.


iraizoztar izlag Iraizozkoa, Iraizotzi dagokiona.

Bertso Ligan, bost gaztek lehen aldiz parte hartu dute: Xabi Salbador barañaindarrak, Ekaitz Astiz iraizoztarrak, Iker Iriarte astiztarrak, Mizel Mateo bidarraitarrak eta Iñaki Aleman iruritarrak.  Berria - Kultura   2006-03-03


iraizpen iz iraiztea.

Iraizpen, [...] hitzontzikeriaren aurkako erremedio frogatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.


iraka iz landare lastoduna, gariaren antzekoa, laboreentzat kaltegarria eta erauzten zaila (Lolium tremolemtum).

Alferrik dela bizitzako kasuak garia eta iraka bereiztea balitz bezala epaitu nahi izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.

Iraka eta bertze belar gaixto guztiak ebaki egin behar zirela eta sutarat jaurtiki.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 416. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraka eta (3)


irakas (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat irakats g.er.; ik irakatsi1)

Vaquerizaren irakas-teknika ez dakit Sobiet Batasunekoa ala berak asmatua ote zen, ez dakit eragingarria zen ere: gela batean edukitzen gintuen, dena estatua txuriz betea, eta haietakoren bat marraztu behar genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 66. orr.

Ez noski irakas-jarduna denentzat denean, ikasleei banaka ari natzaienean baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 154. orr.

Ondorio horretara heldu da Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI), Pisa ebaluazio azterketaren emaitzaren bigarren irakurketa egitean.  Berria - Harian   2005-03-22

Teknologia berriak irakas eta ikas-baliabide moduan erabiltzea, curriculum arruntean txertaturik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Hau nire irakats gela izan zen hiru urtez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakas sistema (7); irakas sistema ebaluatu (6)


irakasaldi ik irakastaldi.

irakasbide (ETCn 184 agerraldi; orobat irakaspide ETCn 15 agerraldi, eta erakasbide g.er.) 1 iz zerbait irakasteko bidea. ik ikasbide.

Irakasbide hauetan hezten zituen aita onberak bere seme berriak, ez hitzez eta ahoz bakarrik, baizik eta egitez eta egiaz batez ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Irakasbiderako liburu aproposak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Wolffen irakaspidea eta aldi berean arrazoimen hutsaren jardunbidea bera ere arbuiatzen dituztenek zientziaren girgiluetatik askatzeko asmoa besterik ez dute, eta lana jolas, ziurtasuna iritzi eta Filosofia filodoxia bihurtzeko asmoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Horrenbestez, honako hau zen irakasbidea: norbera prestua izanda ere, bizitzako ezbeharrak onddoak bezala ateratzen dira eta piztiak bezala sufritzera behartzen zaituzte.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 100. orr.

Irakasbidea: Zein da ipuin honetatik atera behar duguna?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 122. orr.

Sentimenduaren bide errazetik jotzea bertuterantz, eta gaiztakeriatik urruntzea, arazoei ihes egin beharra azpimarratuz, hutsik egiten ez duen irakasbidea baita hau.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 114. orr.

Lehenari behatu eta aukeren ondorio noraezekoak baino ezin ikus ditzakegu, eskarmentu edo irakasbide.  Berria - Kultura   2004-12-11

Eskola elebidünetan beste 140 haurrek ikasgei zonbait eüskaraz dütüela kontütan hartürik ere, eüskararen irakasbidea zinez kinta txarrean dela erraiten ahal da, zorigaitzez.  Herria   2002-12-12

2 (izenondo batekin)

Iazko Ligako Finala irakasbide ona izan da eta ikasi dugu.  Berria - Kirola   2006-04-12

Irakasbide ederra izango da horrelako gizon bat ezagutzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 440. orr.

Berezko buruargitasunari esker, susmatzen zuen ez zela horrela irakatsi behar, baina ez zekien zein zen irakasbide zuzena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.

Orain erretiratua delarik ere segitzen du erakasbide elebidunaren inguruan bai eskola publikoetan bai Seaskako ikastoletan.  Herria   2001-01-11


irakasgai (orobat erakasgai g.er.) 1 iz ikasketa plan bat osaten duten gaietako bakoitza. ik ikasgai.

Orduraino irakasgaiak hartzen ziren kontuan: ikasketa bakoitzak honenbeste irakasgai ditu, ikasturteetan honela antolatuak daudenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Irakasgai gehienak lauhileko bihurtzen dira ikasketa plan berrian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.

Irakasgai hauek, aldi berean, anitzez ere gehiago ziren kopuru aldetik, eta anitzez ere beteago ikasi behar ziren gaien aldetik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Ikasturte horretan hartu nahi zituen irakasgaiez hitz egiten hasi ginen, zikloez eta kredituez, eta matrikula baldintzez.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Matematika da irakasgairik desatseginena.  Berria - Harian   2005-03-22

Irakasgai horretako ekaineko azterketa sekulako pagotxa izan zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 31. orr.

Lau irakasgai gainditu zituen, eta azkenean, Kimikako azterketan gutxiegi eman zioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Ezingo da ikasturtea igaro bi irakasgai gainditu gabe utziz gero.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Enborreko irakasgaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Irakasgai horiek hautazkoak dira filologiako ikasleentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Laster irakasgai guztiak euskaraz eskainiko direla.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Artearen Historia irakasgairako lan bat egitea erabaki genuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 109. orr.

Bete behar diren baldintzak: irakasgaiari loturiko lizentzia. herriaŽ

Irakasgai bakarra neukan, baina bi talde.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 121. orr.

2 irakasten den gaia; ikasi behar den gaia.

Titinek irakasgai zailenaren azterketa jarri zuen: erremateena.  Berria - Kirola   2004-08-27

Goi mailako futbolean hasi berria den gazte batentzat, horrelako jokalariak dira irakasgairik gogorrena.  Berria - Kirola   2004-12-07

Paranoia krisia jasan nuen eta nabaritu ere klandestinitate osoaren lehen irakasgaiaren egiaztatzeko ordua jin zitzaidala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

Ez zela komeni alde egitea, alde eginez gero galduko zutela iraultzaren irakasgaia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi irakasgai (4); da irakasgai (3); eta irakasgai (3); euskarazko irakasgai (3); hainbat irakasgai (3); irakasgai bat (9); irakasgai batzuk (3); irakasgai guztiak (4); irakasgaiari loturiko (7); irakasgaiari loturiko lizentzia (7)


irakasgarri (orobat erakasgarri) izond zerbait irakasten duena.

Pasadizoa irakasgarria da: irakasten duelako, ez batak eta ez besteak ezagutzen duela Herder.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 49. orr.

Nahiago dut besteentzat irakasgarri izango diren bost hitz ulergarri esan, hizkera ulertezinean hamar mila baino.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,19

Oren pare bat iraun du ohart gabean, hain ziren ohargarri eta sarkor hor entzun ditugun solas erakasgarriak.  Herria   2003-11-06

Apez suhar bat, bide erakasgarria bizi duena.  Herria   2004-04-22


irakaskera iz irakasteko era.

Rufino Arrolak irakaskera bitxia eukan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 65. orr.


irakasketa (orobat erakasketa) iz irakastea. ik ikasketa.

Gure eskolan ibiltzen diren haurren burrasoek, joanden astean bi egunez, okupatu dute eskola, erakasle bat gutiagorekin nahi baidiote eginarazi erakasketa.  Herria   2003-04-10

Irakasketa-prozesu luzea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 40. orr.


irakaskide iz ikastetxe bereko irakaslea. ik irakaslekide.

Irakaskide gehienak kontrako iritzikoak ziren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 103. orr.

Hori zela eta, irakaskide batzuk irakasle izan nituen bolada batez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

Halako klabe ezezagun batean hasi dela hizketan orain, "ikastolako hizkeran", eta hola mintzatzen dela irakaskideekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 79. orr.

Leioan irakaskide dudan MLk ere merezi du esker oneko aipamena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.


irakaskintza iz irakaskuntza.

Hinduismoa, bere izatez eta irakaskintzaz, beste er-lijioekin eta pentsamoldeekin nahiko eramankor eta begirunetsu da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 180. orr.


irakaskizun iz irakastea, irakaspena. ik ikaskizun.

Teoria etiko horien garapen historikoari dagokionez, Erdi Aroko filosofian Tomas Akinokoa da, moral eta politika arloan, aristotelismoaren irakaskizunak lantzen dituen filosofoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.


irakaskuntza (orobat erakaskuntza g.er.) 1 iz irakastea; irakastea hornitzen den bitarteko, bide eta pertsonen multzoa.

Ikerketa irakaskuntza bezain inportantea den leku batean bizi.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.

1904an erakaskuntza debekatua zaie kongregazioei.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 43. orr.

Maimonek irakaskuntzon xedeak azaltzen ditu, eta beraiez ohar gaitezen lortzen saiatzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Ez da egokia, hortaz, irakaskuntzan, zailen eta sakonenetik hastea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.

Nola antolatzen den irakaskuntza, nola ikerkuntza, eta nola unibertsitateak gizarteratzen duen bere jakinduria.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

Baliabideak irakaskuntza eta ikerkuntza egokiagoak egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Herri hizkerak irakaskuntzan aintzakotzat hartu beharraz.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 256. orr.

1900ean, bigarren irakaskuntzako 59 Instititu zibil bakarrik zegoen Estatu espainol guztian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.

Irakaskuntza ertaineko ikasleentzat.  Berria - Kultura   2004-10-14

Iraila iristean, bigarren mailako irakaskuntzan sartuko ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 33. orr.

Irakasleak ez dira irakaskuntzan parte hartzen duten langile bakarrak. hemezortzi urte egin ditut irakaskuntzan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

Liburu hau urtetako irakaskuntzaren emaitza da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

Atenasera itzultzean, Akademian jarraitu zuen irakaskuntzan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.

Aristotelesek dozena bat urtetan jarraitu baitzion Platonen irakaskuntzari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.

Helburua euskarazko irakaskuntza sustatzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Bertsolaritza hizkuntza edo literaturaren irakaskuntzarako eduki eta osagarri bezala erabiltzea.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.

Urteetako fraide eta apaizen irakaskuntzak ateo eta ezkertiar bihurtu ninduten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.

Irakaskuntzako hiru sareek, pribatuak, publikoak eta Ikastolek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Arturo Martinez Rosek, CCOOko Irakaskuntzako arduradunak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Irakaskuntzako profesionalei dei egin zien hedabideak erabiltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Europako Goi Irakaskuntzako Eremua diseinatzeko prozesua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatuak.  Berria - Harian   2005-09-10

Espainiako Irakaskuntzaren Kalitate Legearekin (LOCE).  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

2 (izenondo batekin)

Irakaskuntza publikoko kide batek.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 14. orr.

76 haurren gurasoek irakaskuntza elebiduna eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Irakaskuntza akademikoarekin zuzenean loturik dauden arazoetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

Baliabideak irakaskuntza eta ikerkuntza egokiagoak egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Irakaskuntza ez unibertsitarioan euskal curriculumaren inguruko eztabaida zabaldu dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Irakaskuntza Publikoko Ministerioan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pentsamenduaren historia periodo eta eskolatan sailkatzea [...] irakaskuntza-sisteman ezinbestekoa izan arren, arras artifiziala da. Lehen irakaskuntza maila bukatu zuen Hemiteko lehenbiziko haurra izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Irakaskuntza-programen interesen arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.

Berarentzat irakaskuntza prozesua ez zen soilik ezagueraren transmisioa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 115. orr.

Elkarrizketa berreskuratzea, irakaskuntza metodo gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan. herriaŽ

Literatura, publizitatea, irakaskuntza testuak, kazetaritza, esaera zaharrak, [...] denetan zer ikusi eta zer ikasi izango dugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Eta asmoz eta asmamenaz itzuli nintzen irakaskuntza urteetara, orain bezala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 51. orr.

Euskarazko irakaskuntza mota guztien eskaintza bermatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Hitzarmen Berezitik kanpo gelditu zen irakaskuntza alorreko neurriak indarrean jartzea. herriaŽ

Ikastolen irakaskuntza eredua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Irakaskuntza gaitasunak.  Herria   2005-04-28

Ez da inoiz zinezko irakaslea izan; irakaskuntza-erakunde eraldatu eta, bere irudiko, zikiratu honetan inoiz baino lekuz kanpoago dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

Generalitateko Irakaskuntza kontseilari Josep Bargallok.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

MITeko mintegi batean erabili zuen irakaskuntza-materialaren bilduma.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.

Mende berriko irakaskuntza estiloei.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 60. orr.

Lehenengo eta behin, irakaskuntza hizkuntzak euskara izan behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Irakaskuntza mundua betidanik berea izanen zuela argi zuen.  Berria - Kultura   2004-05-05

Gaur egun dauden irakaskuntza zentroak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Oihal batek bitan banatzen zuen irakaskuntza-gela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 123. orr.

Irakaskuntza Berrikuntzarako errektoreordea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

· Udako ikastaroen «irakaskuntza-bilgune» izaera nabarmendu zuen mintzaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Unibertsitate irakaskuntzarako egiten den ahalegin ekonomikoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 182. orr.

Hizkuntz irakaskuntzan fonetikaren erabilera bultzatzea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Nazioarteko kirol irakaskuntzako adituak ekarri eta kirolerako talentua duten 10 urtetik gorako mutilentzako eskola berezia sortu dute.  Berria - Kirola   2006-02-07

Gizaki guztiengandik [...] espero da erlijio-irakaskuntzak entzun ditzaten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Kongresua egin zuten atzo CCOO-Irakaskuntza sindikatuko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere irakaskuntza (3); ccoo irakaskuntza (3); da irakaskuntza (3); den irakaskuntza (3); derrigorrezko irakaskuntza (5); dute irakaskuntza (6); eta euskarazko irakaskuntza (3); eta irakaskuntza (28); eta irakaskuntza eta (6); euskal irakaskuntza (3); euskara irakaskuntza (3); euskararen irakaskuntza (9); euskarazko irakaskuntza (20); goi irakaskuntza (4); historiaren irakaskuntza (3)

irakaskuntza alorrean (3); irakaskuntza alorreko (6); irakaskuntza arloko (3); irakaskuntza bermatzeko (4); irakaskuntza bermatzen (3); irakaskuntza edo (3); irakaskuntza elebiduna (6); irakaskuntza ere (4); irakaskuntza eredua (5); irakaskuntza ertaineko (3); irakaskuntza ertaineko ikasleentzat (3); irakaskuntza eta (30); irakaskuntza eta ikerketa (14); irakaskuntza eta ikerkuntza (5); irakaskuntza ez (4); irakaskuntza hobetzeko (3); irakaskuntza izan (3); irakaskuntza mota (4); irakaskuntza oso (3); irakaskuntza programa (3); irakaskuntza prozesuan (3); irakaskuntza publikoa (4); irakaskuntza publikoak (4); irakaskuntza publikoan (10); irakaskuntza publikoaren (6); irakaskuntza publikoko (18); irakaskuntza publikoko eragileek (3); irakaskuntza publikoko mahaia (3); irakaskuntza sistema (9); irakaskuntza sistemak (3); irakaskuntza sisteman (4); irakaskuntza sistemaren (4)

eta irakaskuntzako (6); euskadiko irakaskuntzako (3); euskadiko irakaskuntzako langileen (3); euskararen irakaskuntzak (3); euskarazko irakaskuntzak (6); goi irakaskuntzako (3); irakaskuntzak eta (3); irakaskuntzak ez (4); irakaskuntzako hiru (3); irakaskuntzako langileen (4); lab irakaskuntza (3); mailako irakaskuntza (3); ohiko irakaskuntza (3); unibertsitateko irakaskuntza (4); unibertsitateko irakaskuntza eta (3); zen irakaskuntza (3); zuen irakaskuntza (6)

bereziki irakaskuntzan (3); bertsolaritza irakaskuntzan (3); esperientzia irakaskuntzan (9); esperientzia irakaskuntzan frantsesaren (3); estresa irakaskuntzan (3); eta irakaskuntzan (13); euskal irakaskuntzan (3); euskara irakaskuntzan (7); euskara irakaskuntzan sartzeak (3); euskaraduna esperientzia irakaskuntzan (4); irakaskuntzan aitzindari (3); irakaskuntzan aurrera (3); irakaskuntzan diharduten (3); irakaskuntzan egin (5); irakaskuntzan ere (7); irakaskuntzan eta (8); irakaskuntzan ez (5); irakaskuntzan frantsesaren (3); irakaskuntzan frantsesaren ezagutza (3); irakaskuntzan izan (3); irakaskuntzan lan (4); irakaskuntzan sartzeak (3)

da irakaskuntzaren (3); espainiako irakaskuntzaren (3); espainiako irakaskuntzaren kalitate (3); eta euskarazko irakaskuntzaren (6); eta irakaskuntzaren (8); euskal irakaskuntzaren (3); euskararen irakaskuntzaren (4); euskararen irakaskuntzari (3); euskarazko irakaskuntzaren (25); euskarazko irakaskuntzaren alde (5); euskarazko irakaskuntzaren aldeko (4); euskarazko irakaskuntzaren eskaintza (3); euskarazko irakaskuntzari (10); euskarazko irakaskuntzari behar (3); irakaskuntzaren alde (7); irakaskuntzaren aldeko (4); irakaskuntzaren alorrean (4); irakaskuntzaren bitartez (3); irakaskuntzaren eskaintza (3); irakaskuntzaren esparruan (3); irakaskuntzaren inguruko (3); irakaskuntzaren kalitate (5); irakaskuntzaren kalitatea (6); irakaskuntzaren munduan (3); irakaskuntzari behar (3); irakaskuntzari buruz (4); irakaskuntzari dagokionez (5)


irakasle (orobat erakasle g.er.) 1 iz irakasten duen pertsona; irakaskuntzan ari den pertsona. ik maisu.

Irakasle asko izan ditut, maisu gutxi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Zure prezeptorea naizen neurrian, irakasle ez ezik zure lagun ere izan nahi nuke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 142. orr.

Irakasle hori unibertsitateko katedraduna baldin bada.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Irakasle bati eraso diogu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 293. orr.

Bila ezazu beste bizimodu bat, irakasle jauna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 252. orr.

Zer eta eskola barregarri bat topatzen zuen, ikasleek irakasleari iseka egiten ziotena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Binns irakaslea bere oharrak hartu eta irakurtzen hasi zen ahots motel monotonoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 128. orr.

Irakasleok jendeak uste baino fantasia gehiago dugu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Ondoren, nire irakasleengandik jasotakoak azalduko ditut.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.

Haydn irakasletzat zuen Mozartek, eta haren omenez sei koarteto konposatu zituen.  Berria - Kultura   2006-01-27

· Bilbao Orkestra Sinfonikoko bederatzi irakasle Joan Krisostomo Arriagaren eta Pablo Sarasateren obrari buruzko mintegi bat ematen ari dira.  Berria - Kultura   2004-06-19

2 (izenondo batekin)

Nolanahi ere, unibertsitatearen zama irakasle ikertzaileek izango lukete.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 120. orr.

Irakasle finko gehiago egoteko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Irakasle egonkorren auzian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Gera nintekeela han uda bitartean ere, irakasle laguntzaile moduan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 87. orr.

Ordurako irakasle titularra bilakatua zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 162. orr.

Gerta liteke katedrari uko egin behar izatea irakasle kontratatu gisa baldintza hobeak izango lituzkeelako, baina orduan irakasle "oso" horren estatusa galduko luke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Irakasle funtzionarioen eta kontratatuen arteko desoreka.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Irakasle ez-funtzionarioak kontratatzeko modua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Legeak dio unibertsitateak gehienez ere lau urterako kontratatuko dituela irakasle atxikiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

EHUn dauden irakasle elebidunak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 182. orr.

Institutuko irakasle doktore batek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Walsh Atzerri Eskolan, irakasle gonbidatu gisa, Lidergo Globalari buruzko seminarioan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Irakasle ohi batek argitaratutako artikulu txiki bat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 29. orr.

Irakasle kaleratuen auzian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Gymnasiumeko irakaslerik gogaikarriena, herr Haspern, filosofiakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

Irakasle euskaltzaleak izan zituen, Don Manuel Lekuona eta Don Joxemiel Barandiaran besteak beste .  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Hori bera ezin argiago adierazten du gure irakasle kartsu eta jakintsuak bere 3. liburuko 12. kapituluan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.

Irakasle heldu bat, bere andreaz aspertuta kutizia ero bat hartua bere ikasleetariko batekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

3 (izenlagun batekin)

Martin Azpilkueta nafartar irakasle Frantziatik etorri berriari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.

Ikastoletako irakasle, guraso eta laguntzaileen iritziak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Institutuko irakasle eta langileek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Leyden-go Unibertsitateko irakasle egin berri zaituzte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.

EHUko irakasle Asier Fullaondok ongi ezagutzen du transgenikoen gaia.  Berria - Harian   2005-03-23

Etikako irakaslea ez da etikaren irakaslea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.

Latin literaturako irakasle bati entzundakoa ekarri nuen harira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

Matematikako irakaslea oso bestelakoa zen biologiako irakaslearen aldean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 19. orr.

Latineko irakaslea zen Columbiako Unibertsitatean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

Hizkuntza Modernoetako irakasle izan zen garai batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Jaime euskarako eskolak ematen hasi zen institutu batean, behin-behineko irakasle gisa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 114. orr.

Eskarmentu handiko irakasle bat jarri ziguten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 89. orr.

• 4 (predikatu gisa)

Hori zela eta, irakaskide batzuk irakasle izan nituen bolada batez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

-Eta nor izango ote dugu irakasle? -esan zuen Hermionek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.

Leongo mendialdeko herrixka batera joan da irakasle.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.

Irratian hasi nintzenean, ez nuen uste atzera berriz irakasle hasiko nintzenik inoiz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Hogeita bi urte nituela hasi nintzen Arrasateko ikastolan irakasle.  Berria - Kultura   2004-11-27

Aznar irakasle ez hartzeko eskatu dio IBOk Georgetowngo Unibertsitateari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

Hainbat urtez Oinarrizko Heziketan eta IRALEn irakasle jardun ondoren.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 67. orr.

Hurrena Tolosan jardun nuen, BBBn eta UBIn irakasle.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

Estatubatuarrak pinturaren irakasle ziharduen 60ko hamarkadaren amaieran, baina laster batean ekin zion bideoa eta argazkiak lantzeari.  Berria - Kultura   2004-03-17

Jabier Muguruza Liverpoolen irakasle.  Berria - Kultura   2004-03-11

· Normalean, AEBetan, adibidez, unibertsitate batek askoz ere langile ez-irakasle gehiago ditu, irakasleak baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

5 (izenondo gisa)

Irakasle eskola ez da eskola irakaslea, zahar etxea ez da etxe zaharra. Aipatu ditugun teologo gehienak eta beste aita irakasle guztiak ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 124. orr.

Jesuita irakasle batek gomendatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

EHUko irakasle talde batek egindako ikerketa baten arabera.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 36. orr.

Irakasle-mahairantz joan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Irakasle-gelako ate ondoan bertan geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 110. orr.

Ordu arte ikusitako irakasle-bulego guztietatik, Dumbledorerena zela dudarik gabe interesgarriena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 174. orr.

Garbi daukat zein den nire irakasle-eredua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.

Bere azal argiari esker onartu zuten neska beltzen irakasle-eskolan Pennsylvanian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 332. orr.

Bere merituz irabazitako irakasle plaza ukatu nahi diote.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 143. orr.

Eskola pribatuetako irakasle-lanpostu guztiak orduantxe bete berriak zeuden.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.

Adeitsu onartu baitu Arte Ilunen Aurkako Defentsako irakasle-postua betetzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

irakasle titulua eskuratzeko formazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Osunako unibertsitatean hartua dut irakasle gradua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 180. orr.

Irakasle-jardunean hartutako erraztasun batez ahotsa goratuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 67. orr.

Alkoholizatuta zegoen [...] baina nahiko itxuran eusten zion, eguerdi arte behintzat, irakasle-jardunbideari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

Basozain-lanaz gain irakasle-lan hori ere egitea onartu baitu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Donostiako Irakasle Eskolara.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Sekula izan dudan irakasle-urterik gogoangarrien eta gozagarrienean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 54. orr.

Irakasle kopurua gastuaren erreferentziatzat hartzen badugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.

Ez nuen topatu irakasle-maila onik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 113. orr.

Enpresaburuen nahiak eta unibertsitateko irakasle-ikertzaileenak ez datozela beti bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

Batzar irekia izan zen eta, gehienbat, idazle eta irakasle jendea bildu zen bertara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 158. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jose izeneko fraidea genuen filosofia irakasle eta tutore.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

Hamazazpi urte zituela, Edinburgon kimika-irakasle zen Lyon Playfair-en irakaspenak jasotzera bidali zuten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Boris Ephrussi-k, Frantzian izan den lehenbiziko genetika-irakasleak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 45. orr.

Hilabete batzuez musika irakasle aritu zen Munichen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.

Eski-irakasle batek bezala daki eskiatzen!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.

Nahiz [...] bost unibertsitatetan berrogei urtez hurbil zuzenbide irakasle izan naizen [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.

Andre Virginiak ikastetxe bateko hizkuntza-irakasle italiartzat aurkeztu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Matxin Labaien zen Tolosako pintura-irakasle hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 67. orr.

Hoa ahoskatze-irakasle on batengana eta eskaiok azentu hori moldatzeko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 231. orr.

Kerrn haren moduko goi-irakasle batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

· Eskuin besoa galdu nuen, ezingo nion aurrerantzean nire piano irakasle postuari eutsi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Hainbat urtetan euskara irakasle lanetan ibili ondotik, banuen aldatzeko gogoa.  Berria - Kultura   2004-04-06

8 irakasle agregatu katedratikoaren hurrengo maila duen irakaslea.

Irakasle agregatu izan nahi duten hautagaiek eskakizun hauek bete behar dituzte: doktore titulua izatea; gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatzea unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan; eta irakaskuntza eta ikerketa jarduera horien gaineko ebaluazio positiboa edukitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

EAEko Unibertsitate Legearen bost pasarte eraman ditu auzitara Espainiako Gobernuak: irakasle agregatu eta laguntzaile bihurtzeko hautagaien gaitasuna epaitzeko metodoa; unibertsitate titulu propioak emateko ahalmena.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Irakasle agregatuak arautzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

9 irakasle-ordezko

Azpilkuetak behin batean irakasle-ordezko baten lanik baizik ez zuen egin ahal izan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

anatomiako irakasle (5); aurkako defentsako irakasle (5); baina irakasle (14); batean irakasle (13); batean irakasle edo (5); batek irakasle (5); bere irakasle (17); beste irakasle (29); beste irakasle bat (5); bi irakasle (17); da irakasle (16); defentsako irakasle (5); den irakasle (10); deustuko unibertsitateko irakasle (6); dira irakasle (8); diren irakasle (8); du irakasle (9); duen irakasle (6); dut irakasle (5); dute irakasle (8); duten irakasle (7); edo irakasle (12); ehuko irakasle (39); ehuko irakasle eta (11); ekonomia irakasle (6); ere irakasle (5); eskolako irakasle (13); eta ehuko irakasle (6); eta irakasle (143); eta irakasle bat (6); eta irakasle lanetan (5); euskara irakasle (6); ez irakasle (5); fakultateko irakasle (10); filosofia irakasle (12); gero eta irakasle (5); gure irakasle (17); hainbat irakasle (9); herriko unibertsitateko irakasle (8); historia irakasle (5); ikasle eta irakasle (21); ikasle irakasle (9); ikastetxe batean irakasle (5); ikastolako irakasle (6); ikastolan irakasle (5); institutuko irakasle (7)

irakasle alu (5); irakasle aritu (5); irakasle asko (16); irakasle askok (15); irakasle bakar (9); irakasle bakoitzak (7); irakasle bat (80); irakasle bat behar (6); irakasle batek (70); irakasle batekin (11); irakasle baten (30); irakasle bati (26); irakasle bati eraso (5); irakasle batzuek (12); irakasle batzuen (8); irakasle batzuk (16); irakasle berriak (10); irakasle bezala (7); irakasle da (17); irakasle den (8); irakasle edo (20); irakasle edo hezkuntza (5); irakasle ere (10); irakasle eskolako (10); irakasle eskolan (14); irakasle eta (205); irakasle eta gurasoak (5); irakasle eta gurasoek (7); irakasle eta idazle (5); irakasle eta idazlea (5); irakasle eta idazleak (8); irakasle eta ikasle (11); irakasle eta ikertzaile (7); irakasle euskaldun (6); irakasle euskaldunak (6); irakasle euskaldunen (8); irakasle ez (10); irakasle ez diren (5); irakasle funtzionarioen (6); irakasle gazteak (5); irakasle gehiago (7); irakasle gehienak (12); irakasle gelako (5); irakasle gisa (25); irakasle gonbidatu (8); irakasle guztiak (16); irakasle guztiek (19); irakasle guztien (9); irakasle harekin (5); irakasle haren (5); irakasle hark (8); irakasle honek (5); irakasle hori (11); irakasle horiek (18); irakasle horien (9); irakasle horrek (6); irakasle hura (9)

irakasle izan (61); irakasle izan zen (21); irakasle izana (6); irakasle izandako (5); irakasle izateko (20); irakasle izendatu (5); irakasle jardun (7); irakasle jauna (16); irakasle juduak (5); irakasle juduaren (5); irakasle kontratatu (10); irakasle kontratatuen (16); irakasle lagun (8); irakasle laguntzaile (10); irakasle laguntzaileak (9); irakasle lanean (7); irakasle lanetan (13); irakasle moduan (6); irakasle mota (5); irakasle ohi (10); irakasle ohiak (13); irakasle on (5); irakasle ona (14); irakasle onak (6); irakasle oso (6); irakasle plaza (6); irakasle postu (12); irakasle postuak (11); irakasle talde (14); irakasle talde batek (9); irakasle titularra (5); irakasle titulua (6); irakasle txarra (6); irakasle zaharrak (14); irakasle zein (5); irakasle zen (9)

izan zituen irakasle (8); izan zuen irakasle (9); lehen irakasle (5); literatura irakasle (5); literaturako irakasle (5); matematika irakasle (6); matematikako irakasle (8); musika irakasle (12); neure irakasle (5); nire irakasle (16); nuen irakasle (5); oso irakasle (6); psikologia irakasle (6); publikoko irakasle (5); sei irakasle (5); unibertsitate irakasle (9); unibertsitatean irakasle (14); unibertsitateko irakasle (84); unibertsitateko irakasle eta (21); zaragozako unibertsitateko irakasle (8); zein irakasle (5); zen irakasle (22); zion irakasle (6); ziren irakasle (11); zituen irakasle (13); zuen irakasle (26)

da irakaslea (8); dantza irakaslea (5); deustuko unibertsitateko irakaslea (8); duen irakaslea (5); ehu ko irakaslea (8); ehuko irakaslea (47); ehuko irakaslea eta (8); ehuko kimika irakaslea (7); ekonomia irakaslea (6); eskolako irakaslea (18); eskolako irakaslea da (9); eta ehuko irakaslea (7); eta irakaslea (24); euskara irakaslea (6); fakultateko irakaslea (32); fakultateko irakaslea da (8); filosofia irakaslea (9); frantseseko irakaslea (7); genetika irakaslea (8); gure irakaslea (7); historia irakaslea (14); informatika fakultateko irakaslea (6); institutuko irakaslea (8); irakaslea da (122); irakaslea da eta (9); irakaslea ere (14); irakaslea eta (59); irakaslea eta idazlea (5); irakaslea ez (13); irakaslea izan (37); irakaslea izan da (5); irakaslea izan zen (14); irakaslea izango (6); irakaslea naiz (13); irakaslea zen (16); kimika irakaslea (9); ko irakaslea (11); lehen irakaslea (5); literatura irakaslea (5); literaturako irakaslea (7); lurie irakaslea (5); matematika irakaslea (5); matematikako irakaslea (8); nire irakaslea (8); psikologia irakaslea (6); soziologia irakaslea (14); unibertsitateko irakaslea (68); unibertsitateko irakaslea da (19); unibertsitateko irakaslea eta (7); unibertsitateko irakaslea izan (5); unibertsitateko soziologia irakaslea (6); zen irakaslea (7); zibileko irakaslea (5); zientzien fakultateko irakaslea (6); zuzenbide zibileko irakaslea (5)

baina irakasleak (10); bartzelonako unibertsitateko irakasleak (7); behar du irakasleak (7); binns irakasleak (8); da irakasleak (5); dira irakasleak (7); diren irakasleak (8); ditu irakasleak (5); du irakasleak (22); duten irakasleak (12); ehuko irakasleak (73); ehuko irakasleak eta (9); eskolako irakasleak (14); eta ehuko irakasleak (10); eta irakasleak (69); ez irakasleak (6); fakultateko irakasleak (11); genetika irakasleak (7); gure irakasleak (10); historia irakasleak (5); idazle eta irakasleak (9); ikasleak eta irakasleak (5); institutuko irakasleak (9); irakasleak azaldu (10); irakasleak azaldu zuenez (5); irakasleak berak (5); irakasleak bere (18); irakasleak beste (5); irakasleak bilatzen (5); irakasleak bilatzen ditu (5); irakasleak dioen (7); irakasleak dira (15); irakasleak egin (5); irakasleak ere (22); irakasleak eta (55); irakasleak euskalduntzeko (7); irakasleak ez (18); irakasleak ez zuen (6); irakasleak izan (5); irakasleak izango (5); irakasleak kontratatzeko (8); irakasleak prestatzeko (7); irakasleak ziren (5); kontratatutako irakasleak (6); matematikako irakasleak (5); nire irakasleak (6); nupeko irakasleak (5); truxa irakasleak (11); unibertsitate irakasleak (12); unibertsitateko irakasleak (57); zein irakasleak (6); zigun irakasleak (7); zion irakasleak (9); zuen irakasleak (26)

berlingo irakaslearen (6); diren irakasleek (12); dute irakasleek (9); duten irakasleek (8); ehuko irakaslearen (12); ehuko irakasleek (13); eta irakaslearen (15); eta irakasleei (7); eta irakasleek (34); eta irakasleek ez (5); eta irakasleekin (11); euskaltegietako irakasleek (7); hezkuntzako irakasleek (5); ikasleek eta irakasleek (6); irakaslearen aburuz (5); irakaslearen arabera (18); irakaslearen esanetan (17); irakaslearen eta (6); irakaslearen etxeko (5); irakaslearen hitzak (10); irakaslearen ustez (16); irakasleei buruz (6); irakasleei eta (8); irakasleek beren (10); irakasleek ere (16); irakasleek eta (21); irakasleek ez (27); irakasleek ez dute (12); irakasleekin eta (6); unibertsitateko irakaslearen (12); unibertsitateko irakaslearen esanetan (6); unibertsitateko irakasleek (10); zion irakasleari (6)

bi irakaslek (6); da irakasleen (9); diren irakasleen (11); duten irakasleen (16); ehuko irakasleen (7); eta irakasleen (41); eta irakasleentzat (6); ez duten irakasleen (5); galdu duten irakasleen (5); ikasle eta irakasleen (7); irakasleen aldetik (7); irakasleen artean (25); irakasleen arteko (8); irakasleen egonkortasuna (11); irakasleen eta (20); irakasleen eta ikasleen (5); irakasleen kopurua (8); irakasleen lan (5); irakasleen lana (14); irakasleen prestakuntza (11); irakasleen soldata (6); irakasleen soldatak (6); irakasleetako bat (6); irakasleren bat (12); irakasleren batek (7); unibertsitateko irakasleen (5); zen irakasleen (5); zenbait irakaslek (7); ziren irakasleen (5)


irakaslegai iz irakasle izateko prestatzen ari den pertsona.

Estatuak, bestalde, irakasleen prestakuntza bermatu eta irakaslegaien kopurua handitu beharko du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Gaur irakasle titulua eskuratzeko formazioan, irakaslegaiak formazio teorikoa egin behar du lehen urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Sindikatuek prekarietate sistemaren desagertzea eta irakaslegaien titularizazioa bultzatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01


irakaslego 1 iz irakasletza.

Portugaleko erreinua utzi zuen, irakaslegoari uko egin ondoan idazlanetan soilik eraunsteko gisan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 21. orr.

Irakaslegoa utzia zuela eta gehienetan Baionako izeba mutxurdinaren etxean bizi zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 185. orr.

2 irakasleria, irakasleak.

PSOEren Gobernuaren testuak dio bermatuko dela irakaslegoaren berezko trebakuntza.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26


irakaslekide (orobat erakaslekide) iz ikastetxe bereko irakaslea. ik irakaskide.

Bazuen ordea, garai berean, Martin Azpilkuetak, Salamancako Unibertsitatean, asko miresten zuen irakaslekide bat, Frantzisko Vitoriakoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Ikastolan irakaslekideak agurtu eta nire ikasgelan sartzen naiz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Milesker erakaslekideen partez ere.  Herria   2004-05-27


irakasleria iz irakasleak, irakasle multzoa.

Carmen Santiago: Irakasleria errektoreordea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Irakasleriaren prestakuntzaz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 124. orr.

Campusaren sarrera nagusian, irakasleria propioaren aldeko aldarria degien pankarta baten atzean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 139. orr.

Sare publikoko irakasleria sentsibilizatu eta informatu nahi dute kanpainarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

1980. urteko hastapen haietan irakasleria gazteagoa zen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Ondoko urteotan irakasleriaren erdia berritzea aurreikusten da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Irakasleriaren batez besteko adina.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Ikasturte hartan 92 ikasle elebidun baino ez zeuden, irakasleriaren %3,45, hain zuzen.  Berria - Harian   2005-02-25

Joan den asteazkenean EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleria grebara deitu zuten sindikatuak baikor daude.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakasleria propioa (5)


irakaslesa iz emakumezko irakaslea.

Gure irakaslea, irakaslesa, moztaka eta nor-nori itxurakoa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 29. orr.


irakasletza 1 iz irakaslearen lanbidea edo jarduna.

Irakasletzan sorta gazte mardula genbiltzanez, lagunduko geniola agertu genion, eta bera pozik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 63. orr.

2 irakasle ikasketak.

Egin ezazu Irakasletza, sar zaitez lanean, eta hitz egingo dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29


irakasmen iz irakaspena.

Jainko Salbatzaileak Jondoni Petiriri hitzeman dio ez dela sekulan enganatuko bere irakasmenetan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 135. orr.


irakaspen (orobat erakaspen) 1 iz norbaitek irakasten dituen ideien, adigaien, jokamoldeen multzoa.

Hango senideei irakaspen hau ematen hasi ziren: "Moisesengandiko usadioaren arabera erdaintzen ez bazarete, ez zaitezkete salba".  Elizen arteko biblia   Eg 15,1

Mundu, jende guziei Jesusek eman irakaspena :”Denek elgar maita ezazue”.  Herria   2005-09-01

Esopok irakaspena ateratzen du ondoren: jainkoaren aurrean ezin da ezer ezkutatu, hari ezin zaio ziririk sartu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.

Jaits bedi nire irakaspena euria bezala, isur bitez nire esanak ihintza bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 32,2

Ene seme, ez ahaztu nire irakaspena eta izan gogoan nire aginduak.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,1

Zeren haren Espirituak dena irakasten baitizue, eta irakaspen hau egiazkoa da eta ez gezurrezkoa.  Elizen arteko biblia   1 J 2,27

Nire onetik ateratzen nau Elizaren irakaspenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Ez dezagun bederen nehoiz ahantz bizitze iraganak eman irakaspena!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.

Beharbada ahaztu dugu Lafitte-Tournier-en irakaspena cité, pays adieran, herria baita eta citoyen, herritarra.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.

Irakaspen ona izan liteke izurria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Irlandako prozesuko «irakaspen» bat aipatu zuen: prozesua zenbat eta gertuago, aldeetako batek -hots, ezker abertzaleak- orduan eta eraso gehiago jasango dituela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Irakaspena, ez da gandorra behar baino gorago ibili behar.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

Zein da zuen ikerketatik atera behar den irakaspen nagusia?  Berria - Gaiak   2004-11-11

2 pl

Nik emandako irakaspenak zintzo gordetzen baitituzue.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,2

Irakaspen okerrak zabalduz.  Elizen arteko biblia   Eg 20,30

Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren. definizio Horrek bere baitan biltzen zituela Pio XII.aren, eta Vatikanoko II. kontzilioaren irakaspenak.  Elizen arteko biblia   Eg 2,42

Seme, entzun aitaren oharrak eta ez baztertu amaren irakaspenak.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,8

Entzun arretaz jakintsuen esanak, gogoan hartu nire irakaspenak.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,17

Krisiaren irakaspenak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

2001eko irailaren 11tik atera dituen irakaspenak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 133. orr.

Historiak eman zien horretarako irakaspenik ugari.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 149. orr.

Arrazoimen hutsaren kritika bi zatik osatzen dute aurkibideak dioenaren arabera: osagaien irakaspen transzendentalak eta metodoaren irakaspen transzendentalak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Sabethek hasieratik hartua zuen bere gain Baedeker-a zabaldu eta niri irakaspenak emateko erantzukizuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.

Hamazazpi urte zituela, Edinburgon kimika-irakasle zen Lyon Playfair-en irakaspenak jasotzera bidali zuten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Sarriegik arretaz jarraitu zien Santesteban maisuaren irakaspenei.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Errepublikako eskoletan ezin omen da frantsesez ez den irakaspenik eman.  Herria   2002-08-01

Onartzen ere dugu, ederresten, holako ikastetxe batean erakaspenak euskaraz litezkela behar eman, Euskal Herri guziak buruzagi berak ukanez geroz, bai eta mintzai bera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 129. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

D irakaspen modeloari ateak zabaltzen dizkio erakaskuntza publikoak.  Herria   2001-09-13

Ez gaitezen haur izan, edozein irakaspen-haizek astinduak eta harat-honat eramanak.  Elizen arteko biblia   Ef 4,14

Gauza ote zen isiltzeko, eta irakaspen-saioetan entzun zuena bere baitan gordetzeko?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 123. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Astronomia, kosmogonia, kronologia, biologia, fisika, psikologia... txandaka guztiak hartu eta berregin ziren erlijio-irakaspen ezarriarekin bateraezinak ziren bideetatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Arras zaila da kokaren urrezko garai haren laburpena egitea, baina bizitza-irakaspen handia eman zigun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

Bizi-irakaspen ederra.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 76. orr.

Apaltasun-irakaspena izan beharko genuke, badaezpada ere, liburuak egiten ditugun guztiok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.

Nork ikasten ditu errazago etika irakaspenak, ikasleek edo politikariek?  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Ez diezadala eman demokrazia irakaspenik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Haren bake, harmonia eta apokalipsi irakaspenak jaso zituzten Botticellik eta Lippik, zuzenean lehenengoak eta Savoranolaren jarraitzaileen bitartez bigarrenak, eta biek ala biek beren obretara eraman zituzten.  Berria - Kultura   2004-03-15

Esprinterrak kokapen eta konfiantza irakaspena eman zion Zabel zailduari.  Berria - Kirola   2004-09-10

5 irakastea, irakaskuntza.

Euskararen irakaspena bermatzea.  Herria   2005-02-27

Hizkuntzaren irakaspena haur orori helarazteko.  Berria - Mundua   2004-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arimaren irakaspen (17); arimaren irakaspen arrazionala (3); arimaren irakaspen arrazionalaren (4); arimaren irakaspen hutsaren (3); beste irakaspen (3); eta irakaspen (19); gure jaunaren irakaspen (3); irakaspen arrazionala (3); irakaspen arrazionalaren (4); irakaspen bat (11); irakaspen ederra (3); irakaspen egiazkoaren (3); irakaspen egiazkoaren eta (3); irakaspen eta (7); irakaspen eta oinatzei (3); irakaspen hau (8); irakaspen hauek (3); irakaspen hori (3); irakaspen horren (3); irakaspen hutsaren (3); irakaspen transzendental (3); irakaspen transzendentala (4); irakaspen transzendentalaren (12); irakaspen transzendentalaren lehen (3); jaunaren irakaspen (3); jaunaren irakaspen eta (3); juzgamenaren irakaspen (5); juzgamenaren irakaspen transzendentalaren (3); metodoaren irakaspen (8); metodoaren irakaspen transzendentalaren (4); osagaien irakaspen (7); osagaien irakaspen transzendentalaren (3); zenbait irakaspen (3)

bere irakaspenaren (3); den irakaspena (3); elizaren irakaspenak (4); emandako irakaspena (3); eta irakaspenez (4); haren irakaspenak (4); haren irakaspenaz (3); haren irakaspenaz txunditurik (3); irakaspena ahaztu (3); irakaspena da (8); irakaspena dut (3); irakaspena eman (4); irakaspena ematen (3); irakaspena eta (6); irakaspena ez (5); irakaspena izan (5); irakaspenak eman (3); irakaspenak ere (3); irakaspenak eta (3); irakaspenaren arabera (3); irakaspenaren aurka (4); irakaspenaz txunditurik (3); irakaspenaz txunditurik zegoen (3); irakaspenik eman (3); irakaspenik gabe (3); izadiaren irakaspenak (3); nire irakaspena (8); nire irakaspenak (3); zure irakaspena (14); zure irakaspena dut (3)


irakaspengarri (corpusean erakaspengarri soilik) izond erakutsia izatekoa.

Ikus arte Jean Louis! Ereman dukan gudua erakaspengarri uzten daukuk, bainan hire urrats hatzetarik ibiltzea ez duk edozoinen ahaletan.  Herria   2005-11-10


irakaspide ik irakasbide.

irakastaldi (ETCn 51 agerraldi; orobat irakasaldi ETCn 3 agerraldi, eta erakatsaldi ETCn 2 agerraldi ) irakaspena; irakasten den aldietako bakoitza.

1533ko bere irakastaldietan, botere politiko orori muga zehatzak jarri zizkion, hala nola, idatzi zuelarik zorrozki: Imperator non est dominus totius orbis, "Enperadorea ez da mundu osoaren jabea".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Hona zein izan zen Pedro Pacheco kardinale bisitadore eta erreformazaleak Martin Azpilkueta nafartar irakasle Frantziatik etorri berriari, bere lehen irakastaldiarentzat, proposatu zion tesia: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.

Irakasaldi akademikoetara ohitua dagoen gazteria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.

Bere irakasaldian, beste hau ere esan zien: zabiltzate kontuz lege-maisuekin!  Elizen arteko biblia   Has 45,12


irakaste iz zerbait ezagutaraztea, bereziki irakaspenen edo ikasgaien azalpenaren bidez.

Irakaste hutsa ez nuke defendatuko, baldin eta hizkuntza irakasteko baldintzak aldatzen ez badira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Elkartea ongi zuzentzen duten arduradunek estimu bikoitza merezi dute, prediku- eta irakaste-lanetan ari direnek batik bat.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,17


irakastegi (orobat erakastegi) iz irakasteko lekua.

Errege Jaunak ordea, ez zuen izendatu epaile bat baizik eta hau biziki Argia eta Jakintsua izanagatik bere irakastegian, ez da gisa horretako auzien egiteko gizona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

Gurekin zen alabainan Josette Laharrague Untxineko itsas-erakastegiko idazkaritzan lan egiten duena.  Herria   2002-11-14


irakastordu iz irakasteko ordua.

Ikasle/irakasle ratioen jaitsiera, 55 urtetik gorakoentzako murrizketak, irakastorduen jaitsiera.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11


irakastun iz irakaslea.

Ez zakitek zer irakastun ona galtzen duten neskatarako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Joanes! -bere besoetan estutu ninduen ezpondatar haurren irakastunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.


irakatsarazi, irakatsaraz, irakatsarazten du ad irakastera behartu.

Anitz gauza ikasi dut harengandik: oroz lehena, beira puzt daitekeela: hain laket zitzaidan sistema hura, ezen irakatsarazi ere baitiot, eta egunen batean badut asmo beruna edo brontze urtua puzten saiatzeko ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.


irakatsi1, (orobat erakasi g.er. eta erakatsi g.er.), irakats (orobat irakas g.er.), irakasten 1 du ad zerbait ezagutarazi, bereziki irakaspenen edo ikasgaien azalpenaren bidez.

Honela irakatsi zidan aitak: hartu gogoan nire hitzak eta gorde nire aginduak, bizi nahi baduzu.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,4

Haiei irakatsi behar dizkiezun agindu, lege eta erabakiak adierazi behar baitizkizut.  Elizen arteko biblia   Dt 5,31

Nork eman dio kontseilu eta argibide, nork irakatsi jokabide zuzena?  Elizen arteko biblia   Is 40,14

Zuzenbide kanonikoa eta zibila ikasi eta irakatsi baitut anitz urtez Frantzian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 200. orr.

Frantseseko klaseak hartzen genituen gela berean irakasten nizkion zientzia gaiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.

Musikaren Historia irakatsi beharra egokitu zitzaion zenbait urtez.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Bertako ikasketek ez omen dute unibertsitatekoen antzik, deabruak arte magikoa, astrologia edo nekromantzia bezalako gaiak irakasten omen ditu-eta.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 55. orr.

Gaitzespenaren doktrina Kalbinek irakatsi zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 121. orr.

Ahalik eta gauza gehien euskaraz irakatsi behar dela pentsatuz eta eskatuz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 71. orr.

Antropologia euskaraz irakatsi zuen lehen irakaslea izan zen.  Berria - Kultura   2006-02-09

Beraz, irakatsi dizudanez, lehen gorputzek, solidoak eta hutsune gabeak badira, eternalak izan behar dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 61. orr.

Irakatsi zaizuen ikasbidea bihotzez onartu duzue.  Elizen arteko biblia   Erm 6,17

Nagusiak irakatsi zuhurtasun eta determinazioaz jokatzen zen Txoko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

Semeei irakasten zien hura zela perfekziorako bidea, hura betiko ondasunen bermea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

Gai horietarik ez dira irakatsi behar lehen hastapenak besterik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 94. orr.

Belgikako lubakiek irakatsi zidaten gerraz aberasten diren enpresa-gizon eta politiko ustelak gorrotatzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.

Sokratesentzat bertutea ezin delako irakatsi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

Beren erretorek eta predikariek ez baitie aski irakasten arimak eta aingeruak ez direla gorpuztunak eta are gutiago oraino Jainko Jaun Handiena eta Hoberena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Jainkoaren suminak irakatsiko dizue haren onginahiak irakatsi ez dizuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Ikasi zuen tokian, hantxe irakatsi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

1990. urtean Paris VIII Unibertsitatean irakatsi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Bizimodua ateratzeko jarraitzen du irakasten, eta lanbide horretan apaltasuna ikasten duelako ere bai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

Erlatibismoak bereizketak egiten irakats diezaguke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 65. orr.

Zeren aipatu dugun aitzineko nozio hartaz besterik badela irakats bailiezaguke Hannah Arendtek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 156. orr.

Hik irakats iezadak nola funtzionatzen duen eta neure gain bertze guztia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 195. orr.

Nola irakats frantses gramatika ulergarri bilaka dadin.  Herria   2003-09-18

Joan eta irakas jende guztiei, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 181. orr.

2 zerbait egiteko jakituria edo trebetasuna eman. ik erakutsi1 2.

Ruche jaunak ofizioa irakatsi zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Ondikotz, inork ez zidan irakatsi Erromako printzearen ofizialekin nola gobernatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 233. orr.

Zahardadea nola bizi irakatsi ordez, zahardadea nola eraman irakasten digute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.

Zapata-dendan ikasi zuen ofizioa eta hantxe irakatsi zioten bizitzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 127. orr.

Ikasten irakatsi didan Christian Metz-i eskaintzen diot liburu hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 18. orr.

Eta zer zen azetilenoa irakatsi zion, zer zen oxigenoa, zein zen lehenik itxi behar zen balbula, nola hustu behar ziren hodiak gero.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.

Peterrek basoaren sekretuak irakatsi zizkien umeei.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 171. orr.

Zuzenak izaten irakatsi ziguten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.

Baina ez digute geure burua maitatzen irakatsi.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 25. orr.

Nik ez nekien frontoia zer zen ere berak irakatsi zidan arte.  Berria - Kirola   2004-06-01

Doinua ere jarri zien gorespenoi, eta bere lagunei esaten eta kantatzen irakatsi zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 709. orr.

Olatu gazien gainean oinez joaten irakatsi ziena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.

Baina ez ziguten irakatsi nola fabrikatzen den bonba bat, ez eta fusila nola erabiltzen den ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Elkar txunditzen irakastea ez da eskolaren egitekoa, nonbait.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Guri hauspoa zaratarik gabe eta notak garbi jotzen irakatsi digute.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 95. orr.

Aitak irakatsi zian hiri katukia jaten, ez ala?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dituzten higuingarrikeriak irakats (3); eta irakats (3); higuingarrikeriak irakats ez (3); irakats diezaion (3); irakats ez diezazkizueten (3); irakats iezadazu (3); irakats niri (3)

aitak irakatsi (4); asko irakatsi (6); baina irakatsi (4); baino gehiago irakatsi (3); bat irakatsi (7); batek irakatsi (5); berak irakatsi (10); berak irakatsi zigun (3); beretik irakatsi (3); beretik irakatsi behar (3); beti irakatsi (4); bizitzen irakatsi (3); dela irakatsi (5); deus irakatsi (4); dialektikak irakatsi (3); egin eta irakatsi (4); egiten irakatsi (11); egiten irakatsi zidan (3); erabiltzen irakatsi (3); ere irakatsi (10); eta berak irakatsi (3); eta irakatsi (27); euskara irakatsi (6); euskaraz irakatsi (6); ezer irakatsi (6); frantsesa irakatsi (3); gauza irakatsi (3); gehiago irakatsi (4); haiek irakatsi (3); hala irakatsi (3); hark irakatsi (11); hark irakatsi zidan (5); hark irakatsi zizkidan (3); hori irakatsi (6); horrela irakatsi (3); ikasi eta irakatsi (4); ikasten irakatsi (3)

irakatsi ahal (6); irakatsi behar (54); irakatsi behar dela (4); irakatsi behar zaie (3); irakatsi behar zaio (4); irakatsi beharko (10); irakatsi beharra (6); irakatsi beharrean (3); irakatsi beharreko (4); irakatsi beharrik (5); irakatsi bezala (7); irakatsi digu (5); irakatsi digute (7); irakatsi dio (3); irakatsi dit (8); irakatsi edo (3); irakatsi egin (6); irakatsi egin behar (5); irakatsi egingo (3); irakatsi egiten (4); irakatsi ere (3); irakatsi eta (18); irakatsi eta praktikatzen (3); irakatsi ez (8); irakatsi ezin (3); irakatsi gabe (4); irakatsi hau (3); irakatsi izan (8); irakatsi nahi (26); irakatsi nahi zidan (3); irakatsi nahian (4); irakatsi niri (5); irakatsi niri zeure (4); irakatsi nuen (3); irakatsi ondoren (3); irakatsi zaizuen (3); irakatsi zer (3); irakatsi zidan (26); irakatsi zidaten (7); irakatsi zien (29); irakatsi zigun (8); irakatsi ziguten (8); irakatsi ziola (5); irakatsi zion (24); irakatsi zioten (9); irakatsi zituen (6); irakatsi zizkidan (6); irakatsi zizkigun (4); irakatsi zizkion (4); irakatsi zuen (19); irakatsi zuten (3)

irakatsia dudanez (3); irakatsia izan (3); irakatsiaren arabera (3); irakurtzen irakatsi (5); israeldarrei irakatsi (4); izaten irakatsi (3); jotzen irakatsi (3); maitatzen irakatsi (3); nik irakatsi (4); nola irakatsi (5); nork irakatsi (4); ofizioa irakatsi (5); umeei irakatsi (3); une beretik irakatsi (3); zela irakatsi (4); zer irakatsi (6); zerbait irakatsi (8); zerbait irakatsi nahi (3); ziguten irakatsi (3)

bidez irakastea (3); edo irakastea (3); egiten irakatsiko (3); eta irakatsiko (5); euskara irakastea (5); ez irakastea (4); gehiago irakatsiko (3); giza jakinduriak irakatsitako (3); hala irakatsirik (3); irakastea baino (5); irakastea da (4); irakastea ere (3); irakastea eta (5); irakastea ez (5); irakastea nahi (3); irakatsiko dizut (9); irakatsitako hizkeraz (3); jainkoak irakatsita (3); jakinduriak irakatsitako (3); jakinduriak irakatsitako hizkeraz (3); neuk irakatsiko dizut (3)

bizitzen irakasteko (3); egiten irakasteko (6); eta irakasteko (18); euskara irakasteko (16); euskaraz irakasteko (6); hizkuntza irakasteko (4); irakasteko agindu (5); irakasteko eta (4); irakasteko ez (3); irakasteko gai (4); irakasteko gai izango (3); irakasteko gauza (3); irakasteko ikasten (6); irakasteko ikasten eta (3); irakasteko modu (3); irakasteko orduan (3); irakasteko prest (5); israeldarrei irakasteko (3)

asko irakasten (3); atzerriko hizkuntza irakasten (3); bat irakasten (3); batean irakasten (3); behar bezala irakasten (4); berak irakasten (6); berean irakasten (3); berriak irakasten (3); bezala irakasten (5); bidez irakasten (5); deus ere irakasten (3); egiten irakasten (7); erdaraz irakasten (3); ere irakasten (15); eskoletan irakasten (5); eta irakasten (20); eta irakasten hasi (5); euskara irakasten (16); euskaraz irakasten (6); ezer irakasten (8); filosofia irakasten (5); gaztelaniaz irakasten (4); guztia irakasten (3); hala irakasten (3); hark irakasten (3); hastapenak irakasten (3); hau irakasten (3); herriari irakasten (4); hizkuntza irakasten (6); ikasten eta irakasten (3)

irakasten ari (22); irakasten ari zela (3); irakasten ari zen (3); irakasten arimak (3); irakasten aritu (3); irakasten bada (3); irakasten baitzien (3); irakasten da (11); irakasten den (9); irakasten die (4); irakasten diegu (4); irakasten dien (3); irakasten diete (5); irakasten digu (20); irakasten digun (8); irakasten digute (6); irakasten dio (3); irakasten diozu (4); irakasten dira (4); irakasten diren (4); irakasten ditu (8); irakasten dituzte (3); irakasten du (20); irakasten duela (3); irakasten duen (13); irakasten duen bezala (3); irakasten duena (9); irakasten dut (4); irakasten dute (9); irakasten duten (7); irakasten dutenak (4); irakasten duzu (4); irakasten duzula (3); irakasten eta (15); irakasten ez (10); irakasten hasi (24); irakasten hasi zen (5); irakasten hasi zitzaien (7); irakasten ibili (4); irakasten ibili zen (4); irakasten omen (4); irakasten saiatu (3); irakasten saiatzen (3); irakasten zaie (3); irakasten zen (6); irakasten zidan (3); irakasten zien (12); irakasten zigun (6); irakasten ziguten (3); irakasten zion (6); irakasten zituen (4); irakasten zizkion (4); irakasten zuen (24); irakasten zuten (7)

irakastera eta (3); jotzen irakasten (3); kontuak irakasten (3); literatura irakasten (3); matematika irakasten (3); musika irakasten (4); nork irakasten (3); sinagogetan irakasten (3); tenpluan irakasten (9); tenpluan irakasten ari (3); zehazki irakasten (3); zen irakasten (3); zer irakasten (11)


irakatsi2 iz irakaspena.

Ez zuen irakatsi hau ahaztu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Norbait zuengana joan eta irakatsi hau ez badarama, ez onartu etxean.  Elizen arteko biblia   2 J 1,10

Irakatsi hau ez baduzue kontuan hartzen eta lagun hurkoarekin haserretuta bazaudete, galduko duzue Jainkoa eta honen grazia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.

Balaamen irakatsiei jarraitzen dieten batzuk.  Elizen arteko biblia   Ap 2,14

Gure Jaunak ikasbide on bat adierazi digu jainkozko irakatsietan sendo iraun dezagun.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.

Kontu izan zuk ere horrekin, gogor jarri baitzen gure irakatsien kontra.  Elizen arteko biblia   2 Tm 4,15

Horiek arretaz aztertu eta apalik ikasten dituenak, irakatsi salbagarriez jantzita, bizkor barrenduko duela haren jakinduria gorena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 296. orr.

Irakatsi benetan santua!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dizkidazun irakatsiak eman (4); eman dizkidazun irakatsiak (4); eta irakatsiak (3); irakatsiak eman dizkiet (4); irakatsiak eta (3); irakatsiei esker (3); irakatsiei jarraitzen (3)


irakiano izlag/iz ipar irakiarra.

Bertzalde bildu diru hortarik parte bat baliatua da herriz kanpo Irakianoen laguntzeko.  Herria   2003-10-02


irakiar 1 izlag Irakekoa, Irakeki dagokiona.

Oi, irakiar herria, aurrerantzean herrialde guztia garbituko dut etsaiez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 20. orr.

Irak okupatzen duten soldadu estatubatuarrek irakiar herritarren kalteetan ustez egindako lapurreta kasuak.  Berria - Mundua   2004-06-02

Irakiar kurdo bat Ameriketan bizi zena azken hamar urteetan.  Herria   2003-05-15

Irakiar armadaren mende geunden orain.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 66. orr.

Savak-ekoek zelaiko kurdu guztioi dei egin ziguten, irakiar ministro bati entzutera joan gintezen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Xihita den Ali Al Sistani irakiar alderdiburua bezalako batzuek ez dute trufarik edo mespretxurik onartzen.  Herria   2003-12-25

Beste aldean, irakiar soldaduak ageri ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 14. orr.

Horrela jakin dugu marineak nola hil duen irakiar zauritua Falujan!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 69. orr.

Istiluak tropa estatubatuarren eta irakiar erresistentziaren artekoak izan ziren berriz.  Berria - Mundua   2004-10-06

2 (izenondo gisa)

Aurrean, sei polizia irakiar zeuzkaten, arma gabeturik, gerrikorik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Nasirian, tropa italiarrek 15 ekintzaile irakiar hil eta hainbat zauritu zituzten. herriaŽ

Bakuban bi polizia irakiar hil ziren bonba-autoz egindako erasoan. herriaŽ

Denok orpoen gainean eserita geunden, soldadu irakiarren begirada garailearen pean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.

Gure gizonek harrapatutako polizia irakiarrak ikusi nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 51. orr.

Estatubatuarrek preso irakiarrei jasanazitako tratu txarrak.  Berria - Mundua   2004-05-06

Gazte irakiarrek txukunak eta diziplinatuak izan behar dute.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

Lau emakume irakiar kristau hil zituzten ekintzaileek Bagdad ondoan.  Berria - Mundua   2004-01-23

3 iz Irakeko herritarra.

Ingelesek asmatu zuten Irak, eta orduan aitona irakiar egin zuten, baina berak ez zuen inoiz ulertu hitz berri horren esanahi ezkutua: Irak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.

Ez da irakiarra, afrikarra da. preso diren irakiar batzuen aurka eginiko gehiegikeriak argitzea da.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 75. orr.

43 irakiar eta AEBetako sei soldadu hil dira Bagdad, Kerbala, Faluja eta Tikriten.  Berria - Mundua   2004-04-25

Estatubatuarrek hamar irakiar hil dituztela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 151. orr.

'Gizarte' edo 'zibilizatu' hitza merezi al du lau turista 56 irakiar baino garrantzitsuagoak zaizkion herrialde batek?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 150. orr.

Nolanahi ere, irakiar asko ez dira estatubatuarrekin batere fio.  Berria - Mundua   2004-04-21

Hogeita hamar mila irakiar Saudi Arabiara.  Berria - Mundua   2004-01-17

Kurduek [...] eta irakiar sunitek zein xiita laikoek erabat errefusatzen zuten Al Jaafariren hautagaitza.  Berria - Mundua   2006-04-22

Irakiarren mezuak harrapatu eta deskodetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Armada irandarrak turkiarren eta irakiarren laguntza izan zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adingabe irakiar (3); bat irakiar (13); bat irakiar hil (5); bederatzi irakiar (3); beste bi irakiar (7); beste bost irakiar (6); beste irakiar (3); bi irakiar (27); bi irakiar hil (18); bi polizia irakiar (12); bi zibil irakiar (8); bizi diren irakiar (3); bost irakiar (20); bost irakiar eta (6); bost irakiar hil (13); bost soldadu irakiar (3); diren irakiar (6); dozenaka irakiar (4); dozenaka irakiar hil (3); du irakiar (5); ehunka irakiar (4); ehunka irakiar hil (3); ekintzaile irakiar (5); ekintzaile irakiar hil (3); emakume irakiar (9); emakume irakiar hil (3); eta bi irakiar (5); eta irakiar (19); eta lau irakiar (3); eta sei irakiar (3); guardia nazional irakiar (4); gutxienez bi irakiar (3); gutxienez hiru irakiar (3); gutxienez zazpi irakiar (3); hamaika irakiar (4); hamar irakiar (3); hamar irakiar hil (3); hiru irakiar (22); hiru irakiar atxilotu (3); hiru irakiar hil (14); hiru polizia irakiar (4); hiru zibil irakiar (4); hussein irakiar (4); indar irakiar (4)

irakiar askatu (4); irakiar atxilotu (9); irakiar atxilotu zituen (3); irakiar atxilotu zituzten (3); irakiar bahitu (5); irakiar bahitu zituzten (3); irakiar bat (52); irakiar bat ageri (3); irakiar bat hil (29); irakiar batek (11); irakiar baten (8); irakiar bati (3); irakiar batzuei (4); irakiar batzuekin (3); irakiar batzuen (5); irakiar batzuk (3); irakiar daude (4); irakiar ere (7); irakiar ere hil (4); irakiar erresistentziaren (3); irakiar eta (38); irakiar eta aebetako (5); irakiar eta bi (5); irakiar eta soldadu (4); irakiar gobernu (4); irakiar guztiak (3); irakiar guztiek (4); irakiar hil (217); irakiar hil dira (26); irakiar hil ditu (5); irakiar hil dituzte (14); irakiar hil eta (37); irakiar hil ziren (82); irakiar hil zituen (15); irakiar hil zituzten (25); irakiar hilda (6); irakiar horien (3); irakiar inguru (3); irakiar kargudun (3); irakiar preso (3); irakiar sunitak (4); irakiar zauritu (10); irakiar zauritu ziren (7)

lau irakiar (14); lau irakiar hil (10); lau polizia irakiar (7); lau zibil irakiar (3); milaka irakiar (3); nazional irakiar (5); polizia irakiar (51); polizia irakiar bat (8); polizia irakiar eta (4); polizia irakiar hil (27); preso irakiar (20); preso irakiar bat (4); saddam hussein irakiar (4); sei irakiar (12); sei irakiar hil (8); sei polizia irakiar (8); soldadu irakiar (15); soldadu irakiar eta (4); soldadu irakiar hil (9); ume irakiar (3); ume irakiar bat (3); zazpi irakiar (6); zazpi irakiar hil (6); zibil irakiar (38); zibil irakiar bat (7); zibil irakiar hil (20); zibil irakiar zauritu (5); ziren hiru irakiar (4); zortzi irakiar (6); zortzi irakiar hil (4)

dauden emakume irakiarrak (6); deitu dituzte irakiarrak (3); direla irakiarrak (3); dituzte irakiarrak (6); emakume irakiarrak (10); emakume irakiarrak askatzeko (7); erresistentzia irakiarrak (22); erresistentzia irakiarraren (16); eta irakiarrak (8); gehienak irakiarrak (3); gobernuburu irakiarrak (3); herri irakiarraren (3); indar irakiarrak (4); irakiarra hil (3); irakiarra izan (3); irakiarrak askatzeko (10); irakiarrak askatzeko eskatu (3); irakiarrak dira (3); irakiarrak ere (4); irakiarrak eta (10); irakiarrak ez (6); irakiarrak hil (3); irakiarrak izan (3); irakiarrak nola (3); irakiarrak torturatzea (3); irakiarrak zapaltzen (3); irakiarrak ziren (4); polizia irakiarrak (11); polizia irakiarrari (3); preso irakiarrak (20); preso irakiarrak torturatzea (3); segurtasun indar irakiarrak (3); zibil irakiarrak (6); ziren irakiarrak (5)

agintari irakiarrek (6); bat irakiarrek (5); da irakiarrek (3); dituzte irakiarrek (3); dute irakiarrek (6); ekintzaile irakiarrek (8); erresistentzia irakiarreko (4); estatubatuarrek preso irakiarrei (6); eta irakiarrek (8); hamar bat irakiarrek (3); indar irakiarrek (4); irakiarrei boterea (4); irakiarrei burujabetza (3); irakiarrei eginiko (7); irakiarrei eginiko torturen (4); irakiarrei eta (5); irakiarrei jasanarazitako (3); irakiarrei jasanarazitako tratu (3); irakiarrei subiranotasuna (4); irakiarrei tratu txarrak (5); irakiarrek aebetako (4); irakiarrek berek (7); irakiarrek beren (7); irakiarrek bizia (13); irakiarrek bizia galdu (12); irakiarrek bozak (4); irakiarrek eta (7); irakiarrek ez (3); irakiarrek jasandako tratu (4); milioi irakiarrek (4); polizia irakiarrek (6); preso irakiarrei (23); preso irakiarrei eginiko (6); preso irakiarrei jasanarazitako (3); preso irakiarrei tratu (4); preso irakiarrek (11); preso irakiarrek jasandako (4); segurtasun indar irakiarrek (4); soldadu irakiarrek (5); soldaduek preso irakiarrei (3); subiranotasuna irakiarrei (3); zibil irakiarrek bizia (3); zien irakiarrei (4)

agintea irakiarren (3); boterea irakiarren (9); boterea irakiarren esku (8); eta irakiarren (8); hainbat irakiarren (3); irakiarren artean (14); irakiarren arteko (5); irakiarren aurka (4); irakiarren aurkako (6); irakiarren esku (32); irakiarren esku utzi (8); irakiarren esku uztea (3); irakiarren esku uzteko (7); irakiarren eskuetan (4); irakiarren eskutan (3); irakiarren eta (5); irakiarren gorpuak (6); irakiarren kontra (6); irakiarren kontrako (10); irakiarrez osatutako (3); polizia irakiarren (8); preso irakiarren (14); soldadu irakiarren (4); subiranotasuna irakiarren (13); subiranotasuna irakiarren esku (11)


irakiatar izlag/iz ipar Irakiarra.

Irakiaren eta Iraniaren arteko gerla bururatu zelako urte mugaz baliatu da irakiatar populuari mintzatzeko.  Herria   2002-08-15

Irakiatar jaun batzuen bisita ukana zuten serbiar herri gizonek.  Herria   2002-12-05

Badira omen Hungrian hiru mila Irakiatar, herri kudeatze gora beheretan Amerikanoek eskolatuak.  Herria   2003-01-28


irakidura 1 iz dirakienaren egoera.

Mitxa bat piztu eta, barrikaren kaskoan hiltzen bazen, erran nahi zuen karboniko laspela oraino jalgitzen ari zitzaiola eta irakidura ez zuela bukatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

2 haserre bizia.

Barneko irakidura sumatu nuen eta ahobetekoak esatekotan nengoen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 132. orr.

Neure mendeku nahiaren eta neure odol-irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.


irakin, irakiten (orobat erakin g.er.) 1 du ad isurkari bat, beroaren eraginaz bere barnean sortzen eta azalean lehertzen diren lurrin burbuilez inarrosia gertatu.

Ura iragazi eta irakin beharko dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Ura irakiten jarri kobrezko ontzi batean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Ur pixka bat irakin eta eskua bete irin bota.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 308. orr.

Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Urak irakin egiten du erradiadore batzuetan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

Hartu arkume onena; gero, pilatu azpian egurra, irakin dezala borbor, hezurrak ere ongi egosteko.  Elizen arteko biblia   Ez 24,5

Kanilatik ura hartu genuen, tea eta kafea egin, esnea irakin eta kafearen ordua zenerako mahaia jarri genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.

Kafeak irakin egin du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Karlosen telefono zenbakia markatu du sukaldetik, mikrouhinean kafesne batek, berotu baino, irakin egiten duen bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 103. orr.

Potasako xaboiz irakindako uretan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.

Sua handitu zuen Ruche jaunak, eltzekoak irakiten jarrai zezan, eta azafraia bota zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Kea irteten zaio sudurretik, borbor irakiten dagoen pertzetik bezala.  Elizen arteko biblia   Jb 41,12

2 dirakien uretan eduki.

Berak esan zuen nire begiak uretan irakindako arrautza ematen zuela, baina morea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 75. orr.

Azpiko arropa irakin eta aniletan pasatzen zuen, ondorio txarrik gabe sukarra joan zedila errezatuz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 86. orr.

3 hartzitu.

Goizean goiz ardogilearekin joana zen hara, ea irakiten hasitako bi kupelekin zer egin zitekeen aztertzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Gero barriken betetzea mimurreta deitu arno ezti saltsa hortaz... zenbait egunez behar zuten irakin edo fermentatu, taulez eta hagez behar bezala puntzuindaturik edo sustengaturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Aski izanen da euri zaparradaren batek bustitzea zimaur hori, irakiten hasi eta bere kaka-lurrunetan irentsita gera daitezen betiko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 162. orr.

4 irud

Itsasoa irakiten ari zela zirudien, borborka, aparra zeriola.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.

Odol gazteak berez diraki.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

Odola irakiten jarri zitzaidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Haren borondatea bizia zen eta tematia, eta haren lasaitasuna asaldakaitza, baita gizon bat etsia hartzeko zorian edo odolak irakin beharrean jarriko zuten egoeretan ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Haragiak bortitz irakin zidan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 142. orr.

Horretan pentsatzen duen bakoitzean irakin egiten dio barrenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 150. orr.

Irakiten dut barrua, atsekabe-egunak heldu zaizkit.  Elizen arteko biblia   Jb 30,27

Harryk burua irakiten zuen eta adore gabe sentitzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Irakiten zegoen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 207. orr.

Buruan ideia bat zuela beste guztien gainetik, ideia bat gorde ezinik eta irakin beharrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.

Dena jakin usteko ezjakin arrunt pedanteen kontra irakiteraino asaldatzen zena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Ikasia nuen haren ondoan egoten garai bateko gorrotoak barnean irakin gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Amorruak irakinda neukan barrua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 44. orr.

Bazen zerbait Henneren barruan irakiten zuena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.

Jakin-minak irakiten nengoen zer ote zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Bihotza borborka du desiraz irakiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

Naturaren kontrakoa da irakiten ari den pasioari ur hotza botatzea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.

Joanes Haroztegirekiko aferak bizi-bizi zirakien, eta kontrako epaia emana zioten Lapurdiko nahiz Bordeleko epaileek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Lurra, eurite handiak usteltzen duenean, harrez irakiten ikusten dugunez gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Zure potxotxa irakiten dago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

5 (era burutua izenondo gisa) dirakiena; irakin duena.

Ur xorta irakin hura berehala horma puska bihurtu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

Borborka ari zen ontzitik ur irakina bota baitzion gainera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.

Eta bihotzak bor-bor egiten dit ur irakinak bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.

Horietan ikatz piztua aurkitzen da, ur irakinaren antzera borboka dagoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Te-ontzia erotu egin zen eta ur irakin txorrotadak botatzen zituen alde guztietara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Teontzi urdin bat esku batean eta eltze bat ur irakin bestean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.

Gorputz osoa ur irakinean errea zuela irudi zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 205. orr.

Hurren azala, ur irakinetan egosita, pixa errazteko onuragarria da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Ur irakinetan botatako dilista-ale bakan murgilariak balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Ur irakinezko iturburu bikainak sortzen ziren han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Alkohol irakinaren usainak hartuak zituen bazter guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

Eros ezazu laurden bat esne irakin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.

Horrela babesteko koipe irakinaren zipriztinetatik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Lapurrak jaitsi ziren banaka-banaka tximiniako zulotik, eta denak olio irakinetan kiskalduta gelditu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

Negu hotz hartan eta, bertzenaz ere, tenore hartan, barnearen pixteko, edozein edari irakin on zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

Berun irakinez beteriko pertz batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Niri, batez ere, perretxikoz, arrozez, tipulaz, porruz eta piperrez beteak gustatzen zitzaizkidan, tartean arrautza irakin gorringo-bigunak zituztela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

· Horko jendeek aurpegia burdin irakin batekin markatua dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

Almadiapean, ur irakina ari zitzaigun bultzaka.  Berria - Harian   2005-03-24

Aire irakinezko bafada.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Maitasun irakinaren adierazpenekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 128. orr.

Gaztaroko berezko izaera irakin eta izpiritu kezkatsuagatik. sekulako hustualdia eman nion neure barru irakinari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

6 (era burutua izen gisa) ik irakinaldi; irakite.

Norbaitek gorputzean sukarraren irakina hartzen badu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 431. orr.

Ezin diozu deitu maitasun; zeren zure adinean odolaren irakina bezaturik baitago, apala da, eta zentzuaren meneko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.

Hizketan ari zenak ezin zion eutsi barneko irakinari haserrearen haserrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.

Erlauntzaren burrunban, lanaren irakinaren erdian, hankapeko oztopo dira erlemandoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Horrek berriz ere bizkortu zuen plazaren irakina.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 70. orr.

Ez zuen ezer ikusten; hala ere, lurra irakin-borborrez beterik zegoela iruditu zitzaion, euria egin eta harrez pikortatzen denean bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

7 irakitan ik irakitan.
8 ur irakinaren froga

Turingiarren legearen arabera, adulterioz salatutako emakume bat ez zuten ur irakinaren frogara kondenatzen, salbu eta haren defendatzailerik aurkezten ez bazen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

Egiaren arragoa gaizto hau antzinako legeria basatiaren monumentu bizia da, suaren eta ur-irakinaren frogei eta armen zori ezustekoari Jainkoaren epai deitzen zitzaion garaikoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Hortaz, hauxe diot: garai hartan, borroka bidezko froga eta burdina goriaren eta ur irakinaren froga erabiltzen ziren gorabeheretan, hain zetozen bat legeak ohiturekin, non legeok ez baitzuten bidegabe askorik egin, nahiz berez bidegabeak izan; ondorioak kausak baino errugabeagoak izan zirela; ekitatearen kontra zihoazela, baina eskubideak zapaldu gabe; zentzugabeak izan zirela, tiranikoak baino gehiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irakin (3); eta ur irakinaren (6); irakin egin (3); irakin egiten (4); irakin eta (6); ur irakin (4); ur irakina (10); ur irakinaren (16); ur irakinean (4); ur irakinetan (6); ur irakinez (4)

amorruz irakiten (3); barnean irakiten (3); barrena irakiten (3); barrenak irakiten (4); burua irakiten (5); eta irakiten (7); gainean irakiten (3); irakiten ari (19); irakiten ari den (4); irakiten ari zen (4); irakiten ari ziren (4); irakiten dago (5); irakiten du (4); irakiten eta (5); irakiten hasi (15); irakiten hasi eta (3); irakiten hasi zenean (4); irakiten hasten (8); irakiten hasten da (3); irakiten jarri (18); irakiten jarri zitzaidan (3); irakiten jartzen (9); irakiten nengoen (3); irakiten zegoen (7); irakiten zeukan (3); irakiten zuen (6); odola irakiten (20); odola irakiten jarri (3); olioa irakiten (5); ura irakiten (7); ura irakiten jarri (4)


irakinaldi iz zerbaitek irakiten duen denbora eta aldi bakoitza. ik irakin 6.

Irakinaldiaren burbuilak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Lehen, hotzikarak sentitzen hasi naiz; orain, aldiz, halako irakinaldi bat heldu zait matelezurretara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

Bere gaztetasunaren berezko irakinaldiaren ondorio.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Ikus dezagun gainez egin arteko irakinaldia duzun, ninitxo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Imazi irakinaldi bat falta zaio indarkeriaren amaierari buruzko eztabaida lideratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Irakinaldia igaro eta ehunka emakume alarguntsa gelditu ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 120. orr.

Kafe-hautsa, ura eta azukrea ibrik izeneko ontzi berezian jartzen dira [...], hiru aldiz irakinarazten zaio, eta irakinaldi bakoitzean kafea ontzitik ihes egin nahian hasten denean sutatik kendu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Interes partikularren barne-irakinaldiak baretu eta gidatu ahal izateko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.


irakinarazi, irakinaraz, irakinarazen 1 du ad irakitera behartu.

Eta ura dagonean ere, ur hori ez da osasungarria izango, zeren eta itzalik ez dagoenez, eguzkiaren indar zakarrak irakinaraziz lehortu eta erabat xurgatzen baitu zelaietako azal gainetik ura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Gazura, berriz irakinarazten zen, gatzagiz hornitzen, bigarren gasnaren moldatzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Eta hodei kargatua itsasoaren azalera jaurtiz batera, bat-batean bera ere osorik uretara oldartzen eta itsasoa inarrosten du, orroe itzeletan irakinaraziz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 419. orr.

Maitasunaren sua da, bihotza gozotasun eta alaitasunez irakinarazten duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Jauregira itzuli eta zain gelditu zen, ezinegonak barrena irakinarazten bazion ere.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 70. orr.

• 2 dio ad

Ai jaitsiko bazina, sastraka erretzen edo urari irakinarazten dion sua bezala!  Elizen arteko biblia   Is 64,1

Kafe-hautsa, ura eta azukrea ibrik izeneko ontzi berezian jartzen dira [...], hiru aldiz irakinarazten zaio, eta irakinaldi bakoitzean kafea ontzitik ihes egin nahian hasten denean sutatik kendu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.


irakingailu iz ura irakiteko gailua.

Irakingailu elektrikora joan zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.


irakintasun iz irakitan dagoenaren nolakotasuna.

Ez dut adin nahikorik, eta gaztaroko berezko irakintasun eta arinkerian nago oraino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.


irakitan adlag irakiten, dirakiela.

Haren gorputz txikia dardarka zegoen, odola irakitan. Gorputzak sutan, odola irakitan, ez genekien gehiago non ginen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 179. orr.

Mila gogoeta egin eta egin, batzuetan gorputza irakitan banu bezala, bestean horma beltzak hartua iduritzen zitzaidalarik, amaz nintzen oroitzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.

Ikaretan eta irakitan nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.

Urte hartan berean, Mundu Berria aurkitu zuen Cristobal Colonek, irakitan zeudelarik Europan Berpizkundea eta Humanismoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.

Baina noiz arte kontrolatuko da irakitan jartzen ari den herri hori?  Herria   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

odola irakitan (5)


irakite 1 iz isurkari bat, azalean lehertzen diren lurrun burbuilez inarrosia gertatzea.

Mark-1 izeneko oinarrizko euskarria dauka, eta irakite bidezko ur erreaktorea edota zuzenean Ebro ibaitik hartutako uraren hozte sistema erabiltzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

2 irud

Haizearen indarra itsasoaren kontra oldartzen da eta olatuetan irakite harrigarria jasotzen du.Jainkoaren laguntzaz badezake, beti berekin baitu, nahiz eta beti ez nabarmen sentitu; Jaunak kendu diolako irakite handia, maitasun bizia eta grazia sutsua, gelditzen zaiolarik betiko bizitzarako grazia nahikoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.

Mark-1 izeneko oinarrizko euskarria dauka, eta irakite bidezko ur erreaktorea edota zuzenean Ebro ibaitik hartutako uraren hozte sistema erabiltzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25


irakurbide iz

Berdin liburu bat irakurtzea bazkal aitzinean edo bazkal ondoren, eri egonik edo osasuntsu... eta zeren eguraldiak ere bere eragina izan baitzezakeen, halako moldez, non orzkarbiak, bertzerik gabe, arrai eta alegera jar baikintzakeen, eta lainoak triste, oraingo arraitasunak eta geroko tristeziak, bakoitzak bere oinatzak eta aztarnak utz ziezazkiokeelarik irakurleari, bere irakurbidean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.


irakurgai 1 iz irakurtzeko idazlana; bereziki, atsegin hartuz irakurtzeko idazlana, batez ere prosazkoa.

Egunean atal bat bakarra irakurtzen duenak 101 egunerako (edo gauerako) irakurgaiak badituela liburu honetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 9. orr.

Zure lehendabiziko irakurgaiak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 233. orr.

Autobusean eta metroan ere irakurtzeko moduko irakurgaiak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 252. orr.

Giltzapean sartu zuten eta bere poz bakarra igandeetan mezetara joan eta irakurgaiak irakurtzea zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 44. orr.

Antza denez, irakurgai galgarriak lerratu dira testuan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 163. orr.

Irakurgai gomendagarria da guztiz euskararen historia hurbila eta maileguen gaiaren inguruan Mitxelenaren "Euskal hitzen jatorri eta itxura desberdinaz " artikulua.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Euskarazko irakurgaiak debekatzen dizkiote eta mugimendu guztietan zaindari bat dauka bizkar gibelean. Apezari behako antsiatsua igorri eta bigarren irakurgaiari lotu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Maisua irakurgai liburua azaltzen ari zitzaigun bitartean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.

• 3 adlag

Horra zergatik, hor dauzkagun oraino, gaur egun, aberasgarri eta irakurgai, orduko idazle handien obrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Uste dut Joxe Austin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa nuela irakurgai-.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 97. orr.

Egia da garai hartan ideia bera [...] irakurgai genuela narratzeko arteari buruzko era askotariko ikerlanetan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 172. orr.

Txistu y tamboliñ literatur aldizkariaren bosgarren zenbakia Interneten dago irakurgai.  Berria - Kultura   2004-02-20

Fito Rodriguez idazle eta EHUko irakasleak Konkordia bila izeneko fikzio-net-a jarri du irakurgai sarean. herriaŽ

Ben Jellounen bi liburu, euskaraz irakurgai.  Berria - Kultura   2004-04-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

daude irakurgai (4); irakurgaiak egiteko (3); irakurgaiak egiteko erabiltzen (3); jakin irakurgaiak (3); maitinetako irakurgaiak (3); maitinetako irakurgaiak egiteko (3)


irakurgailu 1 iz euskarri elektromagnetikoan dagoena ikus edo entzungai bihurtzen duen gailua.

Irakurgailutik Beethovenen musikaren KDa kendu zuen  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Techno 98 jarri zuen azkar laser irakurgailuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.

DVD irakurgailurik ez daukatenek.  Berria - Kultura   2004-12-14

CD irakurgailuan ragga kanta bat daukagu, Shaggy-ren ragga indartsu bat.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 117. orr.

Yvesen opus 80 musika airosa jartzen zuen zinta-irakurgailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 288. orr.

Azantzarekin batera kasete-irakurgailuan zebilen Stingen Sacred Love zinta berriko melodiak korrok bitxietan amildu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 322. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dvd irakurgailu (9); dvd irakurgailu bat (3); irakurgailu bat (4); laser irakurgailuan (3)


irakurgaitz izond idazkeragatik nahiz mamiagatik irakurtzeko nekeza gertatzen dena, ia irakurtezina.

Liburu bat irakurgaitza egiten zitzaionean, gupidarik gabe uzten omen zuen bertan behera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 152. orr.

"Eskuizkribuan" hitz asko irakurgaitzak edo irakurtezinak zirenez, […].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 14. orr.

Krimena artelan gisa ulertzen zuen, artelan gisa edo adimenaren joko bezala gutxienez, joko konplexu eta irakurgaitz baten moduan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 43. orr.


irakurgarri 1 izond irakurtzeko modukoa.

Itzulpen 'literala' egitea baino areago, testu irakurgarriak idaztea izan dugu helburu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.

Horixe baitzen gure helburu nagusia: testuok modu irakurgarrian eskaintzea haietara hurbildu nahi duenari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.

Euskaraz kontatutako gauza asko molde ezberdin batez erran behar dira frantsesez irakurgarriak eta onargarriak izateko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 284. orr.

Ikusgarria ez baita irakurgarria.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 247. orr.

• 2 pred

Beste txosten askotan legez, irakurgarri diren datuak gutxi dira; txostena San Francisco Kalifornian datatua dela eta 1942ko apirilaren 30ean osatu dela, horra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 214. orr.

Pagotxa, hi!, liburu osoa sarean irakurgarri.  Berria - Kultura   2006-03-21

Interneten jarri dituzte irakurgarri Elhuyar aldizkariaren lehen bost urteetako zenbaki guztiak.  Berria - Gaiak   2006-04-20

• 3 iz irakurgaia.

Hemengo guziez galdekatuak izan dira jendeak: telebista, irratiak, diskak eta kazetak eta irakurgarriak, egunkariak, aldizkariak eta liburuak.  Herria   2005-09-22

Nobela berri bat dut irakurgarri bakarra, egoiliar bat ere aspertuko lukeena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 235. orr.


irakurgarritasun iz irakurgarria denaren nolakotasuna.

Horri baino gehiago begiratu diogu testuen irakurgarritasunari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.

Beste zerbait da liburuari gaurkotasuna eta irakurgarritasuna ematen diona: umorea, alegia.  Berria - Kultura   2006-03-21


irakurgela iz irakurtzeko prestaturiko gela. ik irakurketa 5.

Liebknecht liburutegiko irakurgela apal hau betetzen doa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 325. orr.

Hori da, beraz, sukaldea, eta hori Van Daan senar-emazteen logela, denon egongela, jangela eta irakurgela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 36. orr.

Ezker aldean egon behar zuen irakurgelak, beheko solairuko komunaren ondoan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 84. orr.

Irakurgelara igo naiz, lehenengo solairura.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 96. orr.

Bi orduz aritu naiz lanean irakurgelan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Atsegin du arratsalde-hondarrean irakurgelan izaten den isiltasuna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.

-Ez gara oraindik irakurgelan izan, eta ez dakigu etxeko zein aldetan dagoen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 82. orr.


irakurketa 1 iz irakurtzea.

Kontua da, halaber, idazketa bezain ekintza sortzailea dela irakurketa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Euskarazko irakurketa sustatzeko xedearekin. herriaŽ

Ixtorio laburren irakurketa eta jokoak haurrentzat, Hendaiako Mediatekan.  Herria   2001-11-01

Pasarte honen irakurketak eragindako inpresioa adierazteko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.

Harridura bozkariotsua da Leibnizen irakurketak eragiten duena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.

Tupustean eten zuen Ruche jaunak irakurketa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

Fitxa berriz irakurtzeari ekin zion, irakurketa utzia zuen lekuan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Fitxa amaiezinaren irakurketa bukatu arte.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 426. orr.

Irakurketan murgiltzen saiatu nintzen, Stendhalen Italia argitsuan babesleku bat bilatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 141. orr.

Teknika horrek irakurketa errazten duela uste dut.  Berria - Kultura   2006-03-21

Ezin dut azterketa egin, ez dut-eta irakurketa egin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 47. orr.

Besteak beste, testamentuaren [...] irakurketa elkarrekin egiteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

Eskolako oharretan bazen xehetasun bat, lehen irakurketan itzuri zitzaidana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Jauzikako irakurketa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 127. orr.

Ahozkotasunaren bat-batekotik irakurketaren patxada geldira igarotzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 286. orr.

"Irakurketako gai nagusia: traizioa", erantzun dit.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

2 (izenondoekin)

Irakurketa dramatizatuak, Bilbon eta Donostian.  Berria - Kultura   2006-01-31

Irakurketa atsegin bat osasungarriagoa da gorputzarentzat ariketa fisikoa baino, Kantek esana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Irakurketa soila da, eta efektu espezialak ez ditut gustuko.  Berria - Kultura   2004-03-07

Irakurketa plazer-emaileaz ari naiz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

3 interpretazioa.

Irakurketa askoko liburuak idatzi zituzten, aberatsak eta agortezinak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 97. orr.

Maimonen askotariko irakurketak planteatu ahal izate hutsa interesgarria da oso.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

Horrek irakurketa ezberdinak izan ditzake.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

Gure artean egin ohi den irakurketa arau-emailea alboratu eta, sofisten irakurketa deskribatzaileari ematen zaio lehentasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Zientzia-ezagutzaren eta garapen teknologikoaren eredu klasikoen irakurketa kritikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Zilegi bekit irakurketa psikoanalitiko bati ekitea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 93. orr.

Legearen irakurketa murritza egin zuten 2000. urtean onartu zituen dekretuek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Oso bestelako irakurketa egiten dutela «demokraziaren oinarrien inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Danboreneari, berriz, Legearen «irakurketa okerra» egitea leporatu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Fenomenoaren irakurketa feminista egin behar dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Emaitzen irakurketa eta etorkizunerako perspektibak azaltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Errealitate fisiko bat dago, eta horrek eragin handia du hiriaren beste irakurketak egiteko orduan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Kartomantzia, kiromantzia, te-hondarren irakurketa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 101. orr.

Ikusle eredua arras desberdina da, irudiaren irakurketan ala haren produkzioan finkatzen den begirada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irakurketa mahaietako lanparak itzali egin ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.

Egun batean Fermin Ibarra, ikaskide gaixoa, topatu zuen irakurketa aretoan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

Hitzaldiak, ibilbide literarioa, irakurketa gida.  Berria - Kultura   2004-04-14

Garai hartan, irakurketa-hizkuntza zen zuretzat euskara?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

Ikasketa eta irakurketa gaien zerrenda sistematikoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.

Ezintasun hori lotuagoa egongo da gure oroimen edo irakurketa-ahalmenaren mugekin zinezko arrazoiekin baino.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.

Nire lehenbiziko irakurketa-ahaleginak neketsuak izan ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Irakurketa-fitxek honako hau eduki behar dute gutxienez: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 350. orr.

Irakurketa-teknikak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 327. orr.

Bi irakurketa-maila izango zituen, segur aski, gutunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

Irakurketa-klabe berrien eraginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.

Neur ezazu gutxi gorabehera 15 orrialdeko irakurketa-unitate bat eta horren edukia artikulu, kapitulu edo atalen baten bukaerari egokitu iezaiozu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Irakurketa-akatsak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Irakurketa-hutsuneak badituzu -irakurri behar zenuena irakurri ez duzulako-, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Hazparne edo Donapaleuko irakurketa ateleria horietan hitz berri horien ezagutzea joko bat bilakatzen da.  Herria   2004-05-27

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literatura irakurketak zahar etxeetan.  Herria   2002-10-03

4etan, Sanokin, antzerki-irakurketa: "Algeriako eskailak", Phydis taldeak emanik.  Herria   2003-07-10

Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.

Daliren omenezko poesia irakurketa egingo dute maiatzaren 22an, Mares museoan.  Berria - Kultura   2004-04-14

Poesia irakurketa hutsa tristea geratzen dela eta Mikel Markez ere ekartzea proposatu nien.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 21. orr.

Lore eskaintzak, bertsoak, komunikatu irakurketak, besarkadak eta musuak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.

Berdin dio apaizen gogo-jarduna izan ala sorgin baten tarot-irakurketa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Nire denborapasako irakurketa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Scanner irakurketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 327. orr.

6 irakurketa gela ik irakurgela.

Liburutegi Nazionaleko inprimatuen irakurketa-gela handian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Irakurketa-gelako eskuineko apal-ilara baten aurrean kokatu zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Irakurketa-gela zabalik zegoen, eta bertara sartu nintzen bakarrik egoteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azaleko irakurketa (5); azken irakurketa (6); baina irakurketa (6); bakoitzak bere irakurketa (3); baten irakurketa (9); bere irakurketa (15); bere irakurketa egin (3); beste irakurketa (19); beste irakurketa bat (12); bestelako irakurketa (8); bestelako irakurketa egin (6); bi irakurketa (12); bibliaren irakurketa (3); bigarren irakurketa (17); bigarren irakurketa bat (5); bilakaeraren irakurketa (3); buruz irakurketa (3); buruzko irakurketa (15); da irakurketa (9); den irakurketa (7); diren irakurketa (6); du irakurketa (8); duen irakurketa (12); dute irakurketa (7); duzun irakurketa (3); edo irakurketa (4); egin diren irakurketa (3); egin zuen irakurketa (6); egindako irakurketa (12); eginiko irakurketa (3); egiten den irakurketa (3); egiten duen irakurketa (5); egoera politikoaren irakurketa (3); egoeraren irakurketa (7); egoeraren irakurketa egin (3); emaitzen irakurketa (7); ere irakurketa (8); eskritura sainduen irakurketa (3); eta irakurketa (34); euskarazko irakurketa (5); euskarazko irakurketa sustatzeko (3); ez da irakurketa (3); gaineko irakurketa (4); hainbat irakurketa (6); haren irakurketa (4); historiaren irakurketa (5); honako irakurketa (3); honen irakurketa (3); horien irakurketa (3); horrek irakurketa (3); horren irakurketa (8); inguruko irakurketa (10); inguruko irakurketa egin (3)

irakurketa amaitu (3); irakurketa asko (5); irakurketa ateleria (3); irakurketa baikorra (7); irakurketa baikorra egin (5); irakurketa bakarra (6); irakurketa bat (35); irakurketa bat baino (5); irakurketa bat egin (3); irakurketa bat egiten (4); irakurketa bat ere (3); irakurketa batean (3); irakurketa baten (5); irakurketa bateratua (3); irakurketa batzuk (5); irakurketa behar (3); irakurketa bera (5); irakurketa berri (4); irakurketa berria (4); irakurketa berriak (4); irakurketa bikoitza (4); irakurketa bukatu (5); irakurketa da (5); irakurketa desberdinak (3); irakurketa dramatizatua (5); irakurketa dramatizatuak (4); irakurketa edo (3); irakurketa egin (40); irakurketa egin du (7); irakurketa egin zuen (9); irakurketa egin zuten (3); irakurketa egingo (5); irakurketa egitea (6); irakurketa egitean (3); irakurketa egiteko (7); irakurketa egiten (26); irakurketa egiten duzu (13); irakurketa egiterakoan (3); irakurketa egokia (7); irakurketa erabat (3); irakurketa ere (10); irakurketa ere egin (4); irakurketa erraza (3); irakurketa errazteko (4); irakurketa errazten (4); irakurketa eta (24); irakurketa eten (3); irakurketa ez (4); irakurketa ezberdinak (4); irakurketa ezkorra (4)

irakurketa gela (3); irakurketa gelan (4); irakurketa hau (3); irakurketa hori (10); irakurketa horiek (6); irakurketa horietan (3); irakurketa horretan (3); irakurketa hura (3); irakurketa interesatua (3); irakurketa izan (4); irakurketa kritikoa (10); irakurketa kritikoa egin (5); irakurketa maskulinoa (4); irakurketa modu (3); irakurketa mota (3); irakurketa murritza (3); irakurketa oker (3); irakurketa okerra (4); irakurketa ona (3); irakurketa oso (3); irakurketa pertsonala (5); irakurketa politiko (4); irakurketa politikoa (11); irakurketa politikoa egin (4); irakurketa positiboa (10); irakurketa positiboa egin (5); irakurketa saioak (4); irakurketa sakona (3); irakurketa soila (4); irakurketa sosegatua (3); irakurketa sustatzeko (5); irakurketa sustatzeko xedearekin (3); irakurketa zehatza (5); irakurketa zuzena (3)

konstituzioaren irakurketa (4); lanaren irakurketa (6); legearen irakurketa (10); lehen irakurketa (7); lehenengo irakurketa (3); liburuaren irakurketa (4); liburuen irakurketa (3); nolako irakurketa (3); obraren irakurketa (6); olerki irakurketa (6); oso bestelako irakurketa (4); oso irakurketa (4); partidaren irakurketa (4); partiden irakurketa (3); poesia irakurketa (4); politikoaren irakurketa (3); proposamenaren irakurketa (3); ren irakurketa (6); sainduen irakurketa (3); testu baten irakurketa (4); testuaren irakurketa (3); testuen irakurketa (3); zein irakurketa (5); zein irakurketa egiten (5); zen irakurketa (3); zer irakurketa (10); zer irakurketa egiten (8); zuen irakurketa (13)

bestelako irakurketarik (3); bigarren irakurketan (3); du irakurketaren (3); eta irakurketak (4); eta irakurketan (4); eta irakurketaren (3); eta irakurketari (6); irakurketak egiteko (5); irakurketak ere (3); irakurketak eta (11); irakurketak ez (4); irakurketan aurrera (3); irakurketan aurrera egin (3); irakurketan murgildu (4); irakurketan murgildu zen (3); irakurketan murgiltzen (3); irakurketara mugatzen (3); irakurketarako zaletasuna (4); irakurketarekin bat (3); irakurketaren arabera (3); irakurketaren berri (3); irakurketari ekin (5); irakurketek eta (5); lehen irakurketan (7); lehenengo irakurketan (3); zion irakurketari (3)


irakurketakide iz irakurketa berean parte hartzen duen pertsona.

Zer pentsatu behar dute Londresko irakurketakideek?  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.


irakurlagun iz irakurketa laguna.

Mikel beste egunkari bat gainbegiratzen ari zen barra kontran jesarrita, tortilla eta ardo beltz berezi bat irakurlagun.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.


irakurle (2607 agerraldi, 184 liburu eta 709 artikulutan) 1 iz irakurtzen duena; liburu edo aldizkari jakin bat irakurtzen duena. ik irakurtzaile.

Idazle baino lehenago, irakurle naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.

Idazleen irakurleak idazleak direnean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 252. orr.

Nik ez dut irakurle jakin batentzat idazten, liburua auskalo non eta auskalo noiz zabaltzen duen ezezaguna da irakurlea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 30. orr.

Testu haien balizko irakurleak neuzkan gogoan: haien iritziak, haien maiseaketa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.

Horrelako zer edo zer uler lezake aurreiritzirik gabeko irakurleak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.

Nik neuk nahitaezkoa dut hurbileko irakurleen iritzia nire lana justifikatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 351. orr.

Ez dakit irakurleak zer nahi duen; gainera, orotariko irakurleak daude.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.

Haien obretan geure kezken oihartzuna eta -batzuetan- galderen erantzuna aurkitzen baitugu noiznahiko eta nonahiko irakurleok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Sartzera zihoan eguzkiak gorriz margotzen zituen emakumezko irakurleentzako mahaia, atea, liburuen bizkarrak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.

Gara-ren irakurleek merezi dute primizia hori.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 67. orr.

Valverderen itzulpenaren irakurleak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Lerroon xedea Alderraien Gidariaren irakurlea irakurketan gidatzea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.

Bibliaren irakurleek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Idazlea irakurlearengandik bereizten duen ibaia zeharkatzeko zubiak dira literatura lanak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 53. orr.

Holako irakurle bat da edozein liburu handi bihur dezakeena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.

Irakurlea ez dela irakurle erraz irakurtzen duelako, baizik eta zailtasunez ere irakurtzeko gauza delako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.

Egileak ez du irakurlea mundu horren existentziaz komentzitu nahi: mundu hori sentiarazi nahi dio.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Idaztean, irakurlea auzi baten aurrean jarri behar duzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

Berak dioenez, egunkariaren berrogei mila irakurleak izan ziren berarentzat irakurketa batzorderik zorrotzena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

Ez dago egunkarietako irakurleen gutunak irakurri besterik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 45. orr.

Ez zeukan egonarririk liburuetarako eta ez-irakurle peto-petoa zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

Testamentu Zaharreko lehen liburua da, irakurle, eskuetan duzun hau, bertsio egokituan emana.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.

Gure liburutegiko irakurleen aretoaren erdian baitago haren potreta.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

2 (izenondoekin)

Irakurle handia izan beharra dago hirugarren mailako idazle izateko ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 89. orr.

Irakurle ohartua konturatu da zergatik gustatu zaidan liburu hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Erretorika eta poetika jokoak baino ez dira, irakurle oharkabea hitzik gabe uzteko eta inondik ere ez duten sakontasun filosofikoa agertzeko erabiliak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Irakurle argiak ikusiko zuen bezala, gazte literaturan kokaturiko liburu hau ez da ohiko nobela.  Berria - Kultura   2004-04-11

Irakurle arretatsua zen, oroimen sendokoa, eklektikoa eta nekaezina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Durant jaunak bildumazale nekaezintzat eta irakurle aseezintzat zeukan bere burua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Ez nekien nik osaba Felipe horren irakurle amorratua zenik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Sutsuki gomendatzen diot irakurle jakingurari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

Svevo-ren irakurle zorrotza da José.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Eta nire ustez, kaleko irakurle arruntak behar ditugu, hizkuntzaren erabiltzaile arruntak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 254. orr.

Bere eleberririk txalotuenetako bat, denboraren joanean benetako ikur bihurtu zena irakurle barojazaleentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 7. orr.

Irakurle saiatuak izango du aukera Bonabenturaren lanaz gozatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

XX. mendeko irakurle euskaldunak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 172. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Susak eta Pamielak irakurle taldeak dituzte, Elkarren argitaletxe barruan irakurle kontseilua dute.  Berria - Kultura   2006-04-14

Itzulpenak, hitzaldiak, artikuluak, irakurle txostenak, arte kritikak eta beste batzuk idatzi zituen.  Berria - Kultura   2004-04-07

Nahikoa irakurle-esperientzia biltzen zuen bere baitan jakiteko egileak ez dakiela, bere pertsonaiei buruz, izan direna baizik, eta ez guzti-guztia, hala ere, eta oso gutxi izango direnari buruz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 312. orr.

Gure irakurle-atseginak ere baditu bere erru-zorrak. plastiko zurrunezko irakurle-txartelean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

Gure irakurle-kopuru urria zabaltzeko ahaleginean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.

Jainkoaren aintzarako eta irakurle-entzuleen onerako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 463. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada dagoeneko neurtitz-irakurle isilik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.

Poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Literatura irakurlea naiz, nobela irakurlea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 84. orr.

Nobela irakurle sutsuak zirela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 217. orr.

Iparraldeko kazetaritza irakurleentzat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Hurrengo urratsa, guztia prentsa-irakurle berri-goseak ulertzeko moldera ekartzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

5 elizkizunetan eta, goraki irakurtzen duena.

Hedley Erresuma Batuko Elizako irakurle eta Liverpoolgo elizbarrutiko chancerror-a da.  Berria - Gaiak   2004-10-08

6 unibertsitate batean, atzerri hizkuntza bateko sorterriko irakasle laguntzailea.

Literatura Eslaviarreko irakurlea Turingo Unibertsitatean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 282. orr.

7 esku-irakurle eskuetan irakurtzen duena.

Gure amak ez zien federik esku-irakurleei.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 180. orr.

Adrianok zenbait esku-irakurleri kontsultatzeko ohitura zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

astekari hunen irakurle (3); baina irakurle (7); balizko irakurle (5); bat irakurle (3); bere irakurle (6); beste irakurle (6); da irakurle (6); dela irakurle (4); direla irakurle (3); diren irakurle (4); du irakurle (9); duen irakurle (3); dugu irakurle (4); dute irakurle (3); duzu irakurle (6); entzule eta irakurle (3); ere irakurle (4); esango du irakurle (3); eta irakurle (49); eta irakurle guzieri (5); euskal irakurle (5); euskarak irakurle (3); euskarak irakurle arruntak (3); gaurko irakurle (3); gure irakurle (9); herria ren irakurle (3); honen irakurle (8); honen irakurle horrek (4); hunen irakurle (4); idazle eta irakurle (7); idazlea irakurle (48); idazlea irakurle x (47)

irakurle amorratua (7); irakurle arretatsua (3); irakurle arrunta (3); irakurle arruntak (5); irakurle arruntak behar (4); irakurle asko (8); irakurle askok (8); irakurle askoren (5); irakurle baino (3); irakurle bakarra (3); irakurle bakoitzak (4); irakurle bat (6); irakurle batek (21); irakurle batek baino (3); irakurle baten (4); irakurle batzuek (6); irakurle batzuk (4); irakurle berri (4); irakurle eta (21); irakurle euskaldunari (5); irakurle gazte (5); irakurle gaztea (4); irakurle gehiago (4); irakurle gehienak (3); irakurle gehienek (5); irakurle gisa (9); irakurle guziek (3); irakurle guzier (4); irakurle guzieri (13); irakurle guztiek (3); irakurle honen (3); irakurle honi (4); irakurle hori (9); irakurle horrek (11); irakurle horri (5); irakurle izan (5); irakurle jakin (3); irakurle jarraikia (4); irakurle kopuru (3); irakurle maite (3); irakurle maitea (18); irakurle maiteak (5); irakurle moduan (3); irakurle mota (4); irakurle mota bat (3); irakurle ona (3); irakurle ororentzat (3); irakurle saiatuak (4); irakurle talde (3); irakurle x (47); irakurle x iban (7); irakurle x laura (6); irakurle x maite (4); irakurle x pello (4); irakurle x ur (9); irakurle x xabier (10); irakurle zein (3)

da irakurlea (13); daiteke irakurlea (3); darama irakurlea (4); den irakurlea (3); du irakurlea (12); eta irakurlea (22); euskal irakurlea (3); gure irakurlea (3); irakurlea bere (3); irakurlea berehala (4); irakurlea edo (4); irakurlea ere (5); irakurlea ez (4); irakurlea gogoan (3); irakurlea harrapatzeko (3); irakurlea harrapatzen (4); irakurlea izan (3); irakurlea ohartuko (3); lehen irakurlea (3); nire irakurle (4); non irakurlea (3); on irakurle (3); on irakurle guzieri (3); poesia irakurle (5); ren irakurle (6); tratatu honen irakurle (4); zaio irakurlea (3); zara irakurle (3); zein irakurle (3); zuk irakurlea (3)

agian irakurleak (3); aurkituko ditu irakurleak (11); baina irakurleak (12); baina irakurleak ez (3); behar du irakurleak (4); beharko du irakurleak (3); bere irakurleak (4); beza irakurleak (6); da irakurleak (5); den irakurleak (4); dezake irakurleak (3); dezala irakurleak (4); dezan irakurleak (3); ditu irakurleak (20); ditzake irakurleak (3); du irakurleak (31); duen irakurleak (4); duten irakurleak (4); eta horrela irakurleak (3); eta irakurleak (40); euskal irakurleak (6); ez dezala irakurleak (3); ez irakurleak (3); gure irakurleak (10); gure irakurleak oporretan (7); honen irakurleak (3); horrela irakurleak (3); irakurleak aise (4); irakurleak badaki (3); irakurleak badu (5); irakurleak baino (3); irakurleak baino gehiago (3); irakurleak behar (3); irakurleak berak (10); irakurleak bere (13); irakurleak berehala (3); irakurleak bi (3); irakurleak dagoeneko (8); irakurleak dagoeneko ezagutzen (3); irakurleak dira (3); irakurleak du (5); irakurleak ere (15); irakurleak eta (6); irakurleak ez (22); irakurleak ez du (13); irakurleak ezin (4); irakurleak hobeto (3); irakurleak hobeto ulertuko (3); irakurleak jakin (11); irakurleak jakin behar (7); irakurleak liburua (3); irakurleak mintzo (27); irakurleak nahi (3); irakurleak oporretan (7); irakurleak oporretan sail (3); irakurleak uler (3); irakurleak zer (6); izango du irakurleak (3); nire irakurleak (3)

baina irakurlearen (3); da irakurlearen (5); da irakurleari (3); dio irakurleari (13); diot irakurleari (4); dizkio irakurleari (6); du irakurlearen (3); duen irakurlearentzat (3); duen irakurleari (3); egilearen eta irakurlearen (3); eta irakurlearen (27); eta irakurlearen artean (5); eta irakurlearen arteko (3); eta irakurleari (12); euskal irakurlearen (3); euskal irakurlearentzat (4); euskal irakurleari (6); idazlearen eta irakurlearen (4); irakurlearen arreta (4); irakurlearen artean (5); irakurlearen arteko (3); irakurlearen baitan (3); irakurlearen esku (5); irakurlearen esku uzten (3); irakurlearen eskuetara (4); irakurlearen eta (3); irakurlearen gogoan (3); irakurlearen lana (3); irakurlearen mesederako (3); irakurlearentzat ere (3); irakurleari dagokio (3); irakurleari ere (7); irakurleari eta (5); irakurleari ez (7); irakurleari gogora (3); irakurleari zer (3); zaio irakurleari (13); zitzaion irakurleari (4)

bere irakurleei (3); du irakurleen (3); egunkarietako irakurleen (3); eta irakurleei (4); eta irakurleek (6); eta irakurleen (12); eta irakurleen arteko (3); gorako irakurleentzako (3); gure irakurleei (3); gure irakurleek (7); gure irakurleen (4); gure irakurleeri (3); hainbat irakurlek (4); herriaren irakurleek (3); idazleen eta irakurleen (3); irakurleek badakite (4); irakurleek ere (3); irakurleek ez (3); irakurleek jakin (3); irakurleen artean (12); irakurleen arteko (3); irakurleen harrera (3); irakurleen hitzordua (4); irakurleen iritziak (3); irakurlek badakite (3); irakurleren batek (9); irakurlerik gabe (4); ren irakurleek (3); urtetik gorako irakurleentzako (3)


irakurlego (16 agerraldi, 7 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 272 agerraldi) iz irakurleria, irakurleak.

Bitxiegia zela, irakurlegoa ez zegoela prestatuta estilo horretako zerbait asimilatzeko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 124. orr.

Irakurlegoa aspertu egin dugula iruditzen zait.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakurlegoa ez (3)


irakurleria (12 agerraldi, 4 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 152 agerraldi) iz irakurleak, irakurleen multzoa.

Idazleentzat idazten omen zuen, literatura esperimentala estimatzen zutenentzat, eta orobat irakurleria zabal -baina sofistikatu- batentzat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 10. orr.

Poesiak ez du inoiz irakurleria handirik izan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 355. orr.

Euskal irakurleriaren normalizazioranzko bidea.  Berria - Kultura   2004-12-04

Orduan honako auziak izan genituen eztabaidagai: egunkariaren jabego edo titularitatea; kazetari euskaldun gutxi zela; euskarazko tradizio periodistikorik ez zegoela; eta irakurleria edo masa kritikoaren falta zegoela», azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24


irakurmen iz irakurtzeko ahalmena.

Idazmenaren eta irakurmenaren bidez lor daiteke nazioko batua ikastea, eta entzumenaren eta mintzamenaren bidez, ahozko hizkerara hurbiltzen hastea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 173. orr.

Varronek litteratio deitzen dio, hau da, irakurmena, idazmena eta kalkulua lantzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

Lau arlo ebaluatzen dira: irakurmena, ezagutza matematikoa, ezagutza zientifikoa eta buruketen ebazpena.  Berria - Harian   2005-01-02


irakurmin iz irakurtzeko grina.

Bere garaian izan zuten garrantzi historikoaz kanpo kalitatea dute eta irakurmina eta interesa sortzeko mamia eta funtsa dute.  Berria - Kultura   2004-09-04


irakurraldi 1 iz irakurtzea; zerbait irakurtzen den denbora edo aldi bakoitza.

Nere irakurraldia segitu nuen: [...].  Herria   2003-05-29

Bigarren irakurraldia egin nuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 240. orr.

Ekin dio azken irakurraldiari.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

Behin eta berriro irakurri izan ditut, eta irakurraldi bakoitzean haien ahotsak adi ditzaket hitz bakoitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.

Gaixoak, liburu osoa irakurri, eta irakurraldi bakarrean ikasi omen zuen buruz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Nobelak luzeegiak ziren, eta berari gauza motzak gustatzen zitzaizkion, irakurraldi batean hasi eta amai zitezkeenak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 248. orr.

Barojari buruzko testu laburren irakurraldia ere egingo dute, maiatzaren 10ean.  Berria - Kultura   2006-04-28

Alboko gela batean iparralde hotzeko olerkariak irakurraldia prestatzen zuten, tarteka pattar zuritik edanez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 47. orr.

Treneko idazleok irakurraldia geneukan Marché de la poesie delakoan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 79. orr.

Aski aurreratua zuelarik irakurraldia, ohiz kanpoko hots bat entzun zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

Juan Garzia loak hartzen zuen lantzean behin, eta Saizarbitoriak irakurraldia eten eta "esna hadi, Garzia!" oihu egiten zion.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 116. orr.

Hegaldi eta irakurraldi honen helburua errealitate edo literatura arabiarrera inguratzea eta hura gainbegiratzea izan baitaiteke.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kuarta gotikoko liburu bereziki bitxi eta jakingarri baten irakurraldi arretatsuan aurkitzen zuen ordea nire lagunak gozamenik handiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.

Begira -eta irakurraldi luzeari ekiten zion-.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 222. orr.

Grina horri zion eskaintzen ikasketek, lagunarteak eta irakurraldi ugariek libre uzten zioten denbora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Eleberriko beste pasarterik ere ekarri dio gogora, ordea, gaueko irakurraldiak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.

Parte hartzen dut jendaurreko irakurraldietan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.

Komuneko irakurraldi oteitzarrak sumatu zizkion Gabinek Godoti.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arte-galeriak poesia-irakurraldiak eta musika soiréeak babestu izan zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irakurraldi (6); irakurraldi bakoitzean (3); poesia irakurraldiak (3)


irakurrarazi, irakurraraz, irakurrarazten (orobat irakurtarazi g.er.) du ad irakurtzera behartu.

Oporretan irakurri dut, eta emazteari ere irakurrarazi diot.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.

Paltoko sakelatik atera zuen beti berekin zeraman izendapen ageria eta irakurrarazi zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.

Poesia garaikidea irakurtarazteaz gainera, atzera begira ere jarri ninduen.  Berria - Harian   2005-12-06

Mitxelenaren lan mordoa irakurrarazi zigun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Buruan sartu zitzaion bere liburu jasanezinak irakurrarazi behar zizkidala ohean nengoen bitartean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.

Bere meneko kapitain bati irakurrarazi zizkiok Don Carlosek, Nafarroara sartzerako prestatutako bi Agiri luzeak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 108. orr.

Elizatik irtetean, bere Errege-Dei berezia irakurrarazi du Don Carlosek herriko plazan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Ahalegin guztiak egiten ditu amari ipuinen bat irakurrarazteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Irakurtzen ez dakitenek, irakurraraz bitzate sarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.


irakurrezin ik irakurtezin.

irakurri (9828 agerraldi, 283 liburu eta 1655 artikulutan; orobat irakurtu g.er.; cf leitu1 253 agerraldi, 46 liburu eta 36 artikulutan), irakur, irakurtzen 1 du ad testu idatzi bateko ikurren saila, beroriek ezagutuz, jarraitu; horrela arituz, idazlan baten mamiaz jabetu. ik leitu1.

Antzina eman zen horren berri Historian, hau da, ingelesez History esan, eta H-I-S-T-O-R-Y irakurtzen den horretan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Saiatzen zara, baina zure begiek irakurtzen dituzten lerroak ez dira burmuinera argi iristen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.

Egun osoa irakurtzen pasatzen badut.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Gau osoak irakurtzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 20. orr.

Komunean ere irakurtzen nuen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

Gazte argia haizela esan niean, asko irakurtzen duala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Paretek asko erakusten ahal diote haietan jartzen duena zuhurki irakurtzen dakienari.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Aita ez muturtzeagatik hasi zen, bada, ezkutuan eta hartu-utzika irakurtzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

Bi modutakoak ziren, berriz, gaztelaniaz irakurtzen nituenak: […].Erleei zuka egin behar zaiela irakurri nuen behin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 41. orr.

Orwell irakurri gabea nintzen garai hartan ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Aurkibidea irakurri eta artikulu bat tintaz azpimarratua zegoela ohartu zen Perrette.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Gizon dotorea dut, bekain eta ile grisekoa, asko irakurri duten begi miope eta nekatuekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

-Zerbait irakurri dut zutaz -esan zidan-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 113. orr.

Irakurri beharrean -irakurtzeaz gain, hobeto esanda- ikusi egin behar dira hitzak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 247. orr.

Hura bi edo hiru aldiz irakurri eta Rekexok ez zuen ezer ulertu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 107. orr.

Entzun eta irakurri dugunaren arabera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.

Neure begiekin irakurri nuen albistea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 118. orr.

Hasi eta buka irakurri behar den gauza.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Saramagori irakurtzen nioenez, tximeletarentzat ez dago gaurik, goizarekin jaiotzen baita eta gauarekin hiltzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.

Time aldizkariari irakurria diot (1996ko abendua), Hego Korean zakur-okela "delicacy" bat dela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 39. orr.

Ez dakit non irakurria dudan, itsas ertzean bizi den jendeak era berezi batez elkarlotzen dituela errealitatea eta fantasia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 204. orr.

2 (aditzaren objektuarekin)

Hamazazpi urte nituen Kafkaren Metamorfosis irakurri nuenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 393. orr.

Neue Freie Presse Biblia balitz bezala irakurtzen nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 105. orr.

Apaiz bat dabil, pauso txikian, otoitz liburua irakurtzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Arretaz irakurtzen nuen egunkaria egunero.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

Nork erosten eta irakurtzen ditu antologiak?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 61. orr.

Berriz irakurri zuen esaldia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

Igorlearen helbidea irakurri zuen: "Patxi Telleria, Ezkurra, España".  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 180. orr.

Txundituta, hau irakurri zuen: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 306. orr.

Irakaslearen ezkutuan telefonoa atera, eta mezu hau irakurri du: [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 22. orr.

Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena: Etxegileek baztertutako harria giltzarri gertatu da.  Elizen arteko biblia   Mk 12,10

Behin nonbait irakurtua dut aleman olerkari minbera batek asmatu kondaira.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

Atlasetan irakurtzen diren izen eder horietakoren bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 72. orr.

Donostiako prentsan irakurri dut gertakariaren albistea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 21. orr.

Begien parean alderantziz jarrita irakurri zuten gure igaro-baimena irteerakoek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

Girolamo Cardanok ezingo zuen (p3)/3 irakurri, baldin eta Tartagliak (p/3)3 idatzi bazuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.

· Jentilek sasijainkoen irudiei kontsulta egin ohi dieten bezala, juduek lege-liburua zabaldu zuten, Jainkoaren nahia irakurtzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 3,48

3 hed

Eta ahalegindu ere bai laguntzen, baina ezin, ez baitakit grekeraz irakurtzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

Arabiera irakurtzen badakit, baina oso ahoskera txarra daukat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

Amonak partiturak irakurtzen erakusten zidan, solfeo-ariketak egiten. ea jendeak mapei begiratzen zien, ea bazekiten mapok irakurtzen eta ulertzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

Braillez irakurtzen duten itsuengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

4 (bestelako zantzuak)

Ezin zion ezpainetan irakurri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

Treneko ordutegiak jakin nahi badituzu, makina batek irakurtzen du zure ahotsa, eta gura duzun informazioa ematen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 316. orr.

· -Kafearen aztarnan irakurtzen ari naiz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 383. orr.

Giuliak, esan beharra dago, bazuen sorgin puntu bat, eskua irakurtzen zuen, aztien bezero sarria zen eta amets iragarlerik ere izaten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

5 irud

Bertzeen begietan irakurtzeko gai bazina bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 402. orr.

Borreroak urkagaiaren eta urkatuaren begi-ninietan irakurtzen daki.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.

Haren begi urtsuetan denbora bezain zaharra zen oinaze jasanezin bat irakurri nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Tavioren begirada gurutzatu zuen Ruche jaunak, eta erabakitasuna irakurri zion begietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Bestetik ezintasuna irakurtzen zuen amaren begitartean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.

Pentsatu zuen, hori bai, berak bakarrik sumatu ez zuen zarata batek sortua behar zuela aurpegietan irakurtzen ari zen harridura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Bere aurpegian irakurtzen nuena etsipena zen, ezer baino gehiago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 267. orr.

Ez dakit nire burutazioak irakurtzeko gai izan ote zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 356. orr.

Pentsamendua irakurri izan balit bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 119. orr.

Elkarri so egin zioten, hitzik esan gabe, nor bestearen pentsamenduak irakurri nahirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 171. orr.

Nire bihotzean irakurri berri duzu, andrea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.

6 (irud, era azalduz)

Nazioetako kodeak eta historia-liburuak begi filosofikoz irakurtzen dituen edonork ikusiko du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Are gehiago, liburua ez da ulertuko, ez bada ikuspegi erlijiosoaz irakurtzen eta esperientzia erlijiosoaren eremuan kokatzen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 15. orr.

Zer-nolako begi zorrotzez irakurtzen dituen jatorrizko testuak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 19. orr.

7 begiez jarraitzen den izkribua goraki esan.

Jaunarengatik eskatzen dizuet: irakurri senide guztiei gutun hau.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,27

Hurbildu eta postre-zerrenda irakurri die kamareroak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 130. orr.

Paper-zatitxo batetik irakurri dizkit!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 219. orr.

Segurtasunez irakurri zuen, astiro, eskuizkribuari soaldirik ere egin gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.

Neozelandar komunistak poema bat irakurri du afalondoan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Orduan, honako adierazpen hau irakurri zuen ahots goraz: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 94. orr.

Eta Jaunaren etxean aurkituriko itun-liburuak dioen guztia irakurri zien erregeak ahots handian.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,30

Ozen irakurtzen du: [...].  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.

"...beraren gainetik dabilen jakituria puntu bat", bukatu du ozenki irakurtzen Gabinek.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.

Irakurri didate argi eta garbi zuek bidali didazuen gutuna.  Elizen arteko biblia   Esd 4,18

Gero, itun-liburua hartu eta herriari irakurri zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 187. orr.

"Irakurri hau" esaten diote, eta hark "Ez dakit irakurtzen" erantzuten.  Elizen arteko biblia   Is 29,12

Galtzen atzeko sakelatik Simakha jaunaren txartela atera, eta imintzio handiz irakurri zuen Leák: Medium Handia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Xemeinek ozenki irakurri zien testua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 417. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Joanes gizon irakurria eta galaia omen zen, emakumeek atsegin dituztenetarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Hain zen mutila argia, hain hizlari aparta, hain irakurria eta jantzia, ezen haren familiako kide izateaz ohorea sentitzen bainuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

Gainera hi oso irakurria hintzen...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

Tristan ere Artur erregearen zaldunetariko bat zen, asko irakurria, musikaria, ehiza-liburuen idazlea.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 17. orr.

· Ez alferrik dira eskelak egunkarietako albisterik irakurrienak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Hegoaldean, idazle irakurtuenetarik da gaur egun Toti Martinez de Lezea.  Herria   2003-07-31

Erregimen komunistaren garaian Errumaniako literatur kritikaririk irakurriena izan zen Duvrescu.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

Italian izandako idazlerik irakurrienetako bat izan arren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Haren ipuinetatik irakurrienean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

9 aletu.

Bere fruituak alez ale irakurtzean, arantza guztien artetik ibili naizen gorputzaldia izan dut behin baino gehiagotan, eta adabaki berrien beharrez gelditu zaizkit arropa zahar asko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.

10 sasi-irakurri

Petroniorengan ere antzeko gauza bat irakur daiteke -esan zuen/P-k ordu arte sasi-irakurtzen aritutako poema liburua utziz-.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bat irakur (9); batean irakur (7); bezala irakur (7); ere irakur (19); eta irakur (20); euskaraz irakur (15); hau irakur (14); hauxe irakur (13); hauxe irakur zitekeen (6); irakur baitzitekeen (7); irakur daiteke (92); irakur daitekeen (13); irakur daitekeenez (9); irakur daitezke (51); irakur daitezkeen (8); irakur dezagun (8); irakur dezake (6); irakur dezakegu (6); irakur dezakezu (8); irakur dezala (6); irakur dezan (8); irakur dezaten (8); irakur erretxa (6); irakur eta (7); irakur ezak (13); irakur ezazu (17); irakur zaletasuna (11); irakur zezan (8); irakur zitekeen (109); irakur zitekeen haren (7); irakur zitekeenez (6); irakur zitezkeen (17); leloa irakur (6); zer irakur (11); zera irakur (9); zera irakur zitekeen (6)

adierazpena irakurri (7); agiri bat irakurri (6); agiria irakurri (19); agiria irakurri zuen (7); al duzue irakurri (6); aldiz irakurri (30); arretaz irakurri (17); arte irakurri (6); artikulua irakurri (13); asko irakurri (39); asko irakurri dut (6); asko irakurri eta (7); askotan irakurri (9); aspaldi irakurri (7); aurrean irakurri (16); baina irakurri (11); bat irakurri (132); bat irakurri dut (8); bat irakurri eta (6); bat irakurri nuen (16); bat irakurri zuen (26); bat irakurri zuten (15); batean irakurri (53); batean irakurri nuen (15); batzuk irakurri (27); batzuk irakurri zituen (7); behera irakurri (12); behin irakurri (13); bera irakurri (9); berak irakurri (6); berria irakurri (8); berriro irakurri (41); berriro irakurri dut (6); berriro irakurri zuen (12); berriz irakurri (24); berriz irakurri zuen (9); buruz irakurri (9); da irakurri (12); dela irakurri (8); dena irakurri (8); denak irakurri (8); du irakurri (6); dut irakurri (18); duzue irakurri (6); edo irakurri (15)

egunkari batean irakurri (9); egunkaria irakurri (11); egunkariak irakurri (6); egunkarian irakurri (21); entzun edo irakurri (8); entzun eta irakurri (14); epaia irakurri (7); ere irakurri (42); esaldia irakurri (7); eskutitza irakurri (9); eta berriro irakurri (15); eta berriz irakurri (14); eta irakurri (119); eta irakurri egin (13); eta irakurri egiten (8); eta irakurri zuen (8); euskaraz irakurri (19); ez dut irakurri (11); ez irakurri (10); ez zuen irakurri (6); ezer irakurri (18); gabe irakurri (7); gaztelaniaz irakurri (7); gehiago irakurri (11); goitik behera irakurri (12); gustura irakurri (7); gutuna irakurri (24); gutunak irakurri (6); gutxi irakurri (6); guztia irakurri (11); guztiak irakurri (14); handiz irakurri (12); handiz irakurri zuen (6); hau irakurri (38); hauxe irakurri (13); hitza irakurri (7); hitzak irakurri (15); hori irakurri (17); horiek irakurri (7); hura irakurri (20); idatzitakoa irakurri (8); inoiz irakurri (11); inork irakurri (6)

irakurri ahal (104); irakurri ahal izan (41); irakurri ahal izango (19); irakurri ahal izatea (7); irakurri ahal izateko (19); irakurri ahala (31); irakurri al (17); irakurri al duzu (6); irakurri arte (14); irakurri aurretik (6); irakurri baino (11); irakurri baitzuen (6); irakurri behar (126); irakurri behar da (7); irakurri behar dela (7); irakurri behar dira (9); irakurri behar izan (17); irakurri behar izaten (7); irakurri beharko (16); irakurri beharra (10); irakurri beharrean (8); irakurri beharreko (10); irakurri beharrekoa (8); irakurri beharrik (9); irakurri berri (33); irakurri berria (16); irakurri berria zuen (6); irakurri besterik (8); irakurri bezain (7); irakurri bitartean (8); irakurri diat (9); irakurri diot (6); irakurri ditu (15); irakurri ditudan (10); irakurri ditut (46); irakurri dituzte (7); irakurri du (77); irakurri dudala (7); irakurri dudan (25); irakurri dudana (6); irakurri dudanez (14); irakurri duela (8); irakurri duen (15); irakurri dugu (15); irakurri dugun (6); irakurri dut (139); irakurri dut eta (9); irakurri dute (12); irakurri duten (8); irakurri duzu (24); irakurri duzue (7); irakurri duzun (7)

irakurri edo (24); irakurri edo entzun (6); irakurri egin (47); irakurri egin behar (6); irakurri egin zuen (15); irakurri egingo (9); irakurri egiten (28); irakurri egiten du (9); irakurri ere (29); irakurri ere egin (7); irakurri eta (241); irakurri eta gero (24); irakurri eta irakurri (9); irakurri ez (40); irakurri gabe (63); irakurri gabea (6); irakurri genituen (7); irakurri genuen (11); irakurri hau (7); irakurri izan (49); irakurri izan dut (8); irakurri nahi (56); irakurri nahiko (6); irakurri nion (20); irakurri nituen (53); irakurri nituenean (6); irakurri nuela (8); irakurri nuen (218); irakurri nuen behin (6); irakurri nuen eta (6); irakurri nuenean (29); irakurri nuenez (6); irakurri ohi (15); irakurri omen (9); irakurri ondoren (79); irakurri orduko (8); irakurri ostean (25); irakurri ote (9); irakurri zen (9); irakurri zidan (6); irakurri zigun (6); irakurri zion (23); irakurri zituen (89); irakurri zituzten (17); irakurri zizkion (8); irakurri zuela (14); irakurri zuen (423); irakurri zuen lehen (6); irakurri zuena (9); irakurri zuenean (28); irakurri zuten (83); irakurri zuten atzo (7)

izena irakurri (14); izenak irakurri (9); izenburua irakurri (6); komunikatua irakurri (6); lerroak irakurri (6); liburu bat irakurri (11); liburu irakurri (7); liburua irakurri (29); liburuak irakurri (16); liburuan irakurri (6); libururik irakurri (7); manifestua irakurri (12); manifestua irakurri zuen (6); manifestua irakurri zuten (6); mezua irakurri (10); nik irakurri (12); noizbait irakurri (9); nola irakurri (11); non irakurri (11); nonbait irakurri (15); nuen irakurri (6); oharra irakurri (10); olerkiak irakurri (9); ondo irakurri (13); osoa irakurri (12); osorik irakurri (19); ozenki irakurri (9); papera irakurri (7); pasartea irakurri (6); pentsamendua irakurri (8); poema bat irakurri (7); poema irakurri (12); poemak irakurri (7); presidenteak irakurri (6); presidenteak irakurri zuen (6); testu bat irakurri (6); testua irakurri (13); zela irakurri (10); zer irakurri (19); zera irakurri (8); zerbait irakurri (10); zuen irakurri (15)

bat irakurriko (16); bat irakurriko du (7); bat irakurriz (10); batean irakurria (9); batean irakurritako (6); ere irakurriko (7); eta irakurria (6); hau irakurriko (14); hau irakurrita (7); irakurria dut (7); irakurria eta (8); irakurria nuen (23); irakurria zuen (16); irakurriak nituen (9); irakurriak zituen (7); irakurriko balitu (6); irakurriko ditu (16); irakurriko dituzte (15); irakurriko dizut (7); irakurriko du (35); irakurriko duen (7); irakurriko dugu (7); irakurriko dut (17); irakurriko dute (20); irakurriko duzu (18); irakurriko ez (6); irakurriko zuela (6); irakurriko zuen (8); irakurrita ere (10); irakurritako agirian (7); irakurritako liburu (7); irakurriz eta (7); irakurriz gero (21); liburuan irakurria (21); nonbait irakurria (10); ondoeza liburuan irakurria (18)

bat irakurtzea (9); bat irakurtzean (6); bat irakurtzeari (7); bat irakurtzeari ekin (6); berriro irakurtzea (10); eta irakurtzea (13); eta irakurtzeari (22); eta irakurtzeari ekin (16); hau irakurtzea (7); hau irakurtzean (6); hori irakurtzean (6); hura irakurtzean (10); irakurtzea aski (8); irakurtzea baino (7); irakurtzea bururatu (6); irakurtzea da (9); irakurtzea erabaki (7); irakurtzea ere (7); irakurtzea eta (16); irakurtzea ez (8); irakurtzea merezi (7); irakurtzea nahi (6); irakurtzeari ekin (59); irakurtzeari ekin dio (6); irakurtzeari ekin nion (11); irakurtzeari ekin zion (28); irakurtzeari ekiten (9); irakurtzeari utzi (9); liburua irakurtzea (7); liburuak irakurtzea (8)

arretaz irakurtzeko (6); bat irakurtzeko (11); da irakurtzeko (7); edo irakurtzeko (7); egunkaria irakurtzeko (9); egunkariak irakurtzeko (8); eta irakurtzeko (35); euskaraz irakurtzeko (36); ez irakurtzeko (10); gehiago irakurtzeko (6); hau irakurtzeko (7); hori irakurtzeko (10); irakurtzeko agindu (6); irakurtzeko asmoz (7); irakurtzeko astia (7); irakurtzeko astirik (6); irakurtzeko aukera (26); irakurtzeko aukera izan (6); irakurtzeko betarik (9); irakurtzeko edo (6); irakurtzeko ere (8); irakurtzeko eskatu (8); irakurtzeko eta (35); irakurtzeko gai (16); irakurtzeko gauza (12); irakurtzeko gogoa (15); irakurtzeko moduan (13); irakurtzeko ohitura (22); irakurtzeko zaletasuna (6); liburua irakurtzeko (14); liburuak irakurtzeko (12); osorik irakurtzeko (6); zuen irakurtzeko (6)

aldiz irakurtzen (7); aldizkariak irakurtzen (7); ari naiz irakurtzen (9); ari zara irakurtzen (8); ari zen irakurtzen (11); arretaz irakurtzen (6); arte irakurtzen (7); asko irakurtzen (24); baina irakurtzen (10); bat irakurtzen (111); bat irakurtzen ari (34); bat irakurtzen hasi (7); bat irakurtzen zuen (6); batean irakurtzen (11); batek irakurtzen (6); batzuk irakurtzen (9); begietan irakurtzen (6); berria irakurtzen (6); berriro irakurtzen (8); berriz irakurtzen (14); bezala irakurtzen (16); biblia irakurtzen (6); buruz irakurtzen (6); da irakurtzen (14); du irakurtzen (11); edo irakurtzen (18); egunero irakurtzen (8); egunkaria irakurtzen (51); egunkaria irakurtzen ari (19); egunkaria irakurtzen zuen (6); egunkariak irakurtzen (18); egunkaririk irakurtzen (10); eleberriak irakurtzen (7); entzuten eta irakurtzen (6); ere irakurtzen (25); ere norbait irakurtzen (6); erraz irakurtzen (13); eta berriz irakurtzen (8); eta irakurtzen (123); eta irakurtzen ari (9); eta irakurtzen hasi (33); euskaraz irakurtzen (18); ez du irakurtzen (7); ez irakurtzen (15); ez zuen irakurtzen (6); ezer irakurtzen (9); gabe irakurtzen (11); gainetik irakurtzen (6); gehiago irakurtzen (17); gehien irakurtzen (6); gustura irakurtzen (9); gutuna irakurtzen (6); gutunak irakurtzen (8); gutxi irakurtzen (6); guztiak irakurtzen (17); guztiak irakurtzen jardun (12); haiek irakurtzen (7); handiz irakurtzen (6); hartan irakurtzen (6); hartu eta irakurtzen (7); hasi nintzen irakurtzen (8); hau irakurtzen (27); hauek irakurtzen (8); hauxe irakurtzen (6); historia irakurtzen (6); hitzak irakurtzen (6); horiek irakurtzen (9); horretan irakurtzen (6); hura irakurtzen (19); hura irakurtzen ari (6); idazten eta irakurtzen (20); inguruko guztiak irakurtzen (12); ipuinak irakurtzen (6)

irakurtzen ahal (33); irakurtzen ahalko (6); irakurtzen amaitu (6); irakurtzen ari (312); irakurtzen ari da (18); irakurtzen ari den (21); irakurtzen ari dira (9); irakurtzen ari naiz (9); irakurtzen ari nintzela (18); irakurtzen ari nintzen (20); irakurtzen ari zaren (10); irakurtzen ari zela (22); irakurtzen ari zen (89); irakurtzen aritu (20); irakurtzen aritu nintzen (7); irakurtzen da (59); irakurtzen den (42); irakurtzen dena (9); irakurtzen diogu (10); irakurtzen dira (14); irakurtzen diren (11); irakurtzen ditu (23); irakurtzen ditudan (7); irakurtzen dituen (11); irakurtzen dituenak (7); irakurtzen ditugu (12); irakurtzen ditut (14); irakurtzen dituzte (9); irakurtzen dituzten (10); irakurtzen dituzu (8); irakurtzen du (50); irakurtzen dudan (6); irakurtzen dudanean (6); irakurtzen duela (12); irakurtzen duen (22); irakurtzen duena (7); irakurtzen duenak (7); irakurtzen duenean (9); irakurtzen dugu (26); irakurtzen dut (43); irakurtzen dute (15); irakurtzen duten (15); irakurtzen duzu (28)

irakurtzen edo (24); irakurtzen edo idazten (6); irakurtzen egon (7); irakurtzen ematen (12); irakurtzen ere (12); irakurtzen eta (102); irakurtzen eta idazten (37); irakurtzen ez (58); irakurtzen ez duen (6); irakurtzen genuen (14); irakurtzen hasi (147); irakurtzen hasi da (6); irakurtzen hasi eta (9); irakurtzen hasi naiz (9); irakurtzen hasi nintzen (21); irakurtzen hasi orduko (7); irakurtzen hasi zen (50); irakurtzen hasia (8); irakurtzen hasteko (9); irakurtzen hasten (21); irakurtzen hasten naiz (6); irakurtzen ikasi (16); irakurtzen ikasten (8); irakurtzen jakin (11); irakurtzen jardun (14); irakurtzen jardun nauk (12); irakurtzen jarraitu (40); irakurtzen jarraitu zuen (28); irakurtzen jarraitzeko (6); irakurtzen jarraitzen (12); irakurtzen nituen (25); irakurtzen nuen (40); irakurtzen omen (8); irakurtzen ote (7); irakurtzen pasatzen (7); irakurtzen saiatu (7); irakurtzen saiatzen (9); irakurtzen segitu (6); irakurtzen utzi (10); irakurtzen uzten (8); irakurtzen zen (15); irakurtzen zituen (60); irakurtzen zituzten (8); irakurtzen zuela (11); irakurtzen zuen (65); irakurtzen zuten (9)

eta irakurtzerakoan (6); irakurtzera eta (13); irakurtzerik izan (7); izenak irakurtzen (6); lanak irakurtzen (9); liburu bat irakurtzen (31); liburu hau irakurtzen (6); liburua irakurtzen (48); liburua irakurtzen ari (6); liburua irakurtzen hasi (6); liburuak irakurtzen (45); liburuak irakurtzen zituen (7); libururik irakurtzen (19); literatura irakurtzen (7); maiz irakurtzen (6); naiz irakurtzen (13); nintzen irakurtzen (16); nobela irakurtzen (6); nola irakurtzen (8); norbait irakurtzen (8); norbait irakurtzen ari (8); nuen irakurtzen (6); ongi irakurtzen (6); ozen irakurtzen (12); testuak irakurtzen (7); zara irakurtzen (12); zekien irakurtzen (6); zen irakurtzen (27); zer irakurtzen (21); zerbait irakurtzen (11); zerrenda irakurtzen (9); zituen irakurtzen (8); zuen irakurtzen (15)


irakurterraz izond irakurtzen erraza dena.

Liburu argiak eta irakurterrazak ziren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 169. orr.

O. Marquardenak, biziki testu inportanteak, ez dira irakurterrazak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 281. orr.

Arturo Graf-en Il diavolo liburua [...] deabruak mendebaldeko artean bete duen tokiari buruzko saio sakon irakurterraza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 15. orr.

Artikulu xumeak argitaratzen ditugu, irakurterrazak, inoiz notizia izango ez liratekeen notiziak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 37. orr.

Lau ixtorioz osatutako kontakizun irakurterraza.  Berria - Kultura   2006-02-21

Aspaldi honetan modan dagoen literatura irakurterraz arrunkeriaz beteaz kutsa ez nadin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 19. orr.

Ahalik eta irakurterrazen eta erakargarrien idazten saiatzen dela dio.  Berria - Kultura   2006-05-05


irakurtezin (orobat irakurrezin) 1 izond ezin irakurrizkoa.

"Eskuizkribuan" hitz asko irakurgaitzak edo irakurtezinak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 361. orr.

Clarel, Melvilleren olerki epiko itzel eta irakurtezina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

1925ean hildako gizon baten izena zegoen idatzia harrian, iragandako urte luzeek ia-ia irakurtezin bihurtzeraino higatua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Barruan, paper busti ia deseginean mezu irakurtezin bat egongo da, tinta urtua dataren arrastoetan bakarrik nabari dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

Nor arraiok idatzi zuen liburu malapartatu eta irakurrezin hori?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Ohartxo bat jaso zuen, Marioren idazkera ñimiño ezagun eta ia irakurrezinarekin egina.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 134. orr.

Lerroak arrotz iruditu zitzaizkidan, irakurtezin, eta paragrafo bakoitzean sei bider, zazpi bider, mila bider geratu behar izan nintzen, motel, ezereza ulertzeko.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 42. orr.

2 irud

Polizia bat bota beltzekin oinez, tente, bakarrik, bere uhaleria ilunetik bere arma astuna zintzilik, sonbreiruaren biserak begiak gerizpean uzten dizkiola, bere aurpegia irakurtezina eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.


irakurtzaile (12 agerraldi, 3 liburu eta 6 artikulutan; orobat irakurtzale g.er. eta erakurtzaile g.er.) iz irakurlea.

Kazeta hunen moldatzaile diren buruzagi eta langile suharreri bai eta ere kazetaren irakurtzaile guzieri.  Herria   2005-01-06

Jatortasuna bilatzen duten argitaratzaileentzat irakurtzen duten irakurtzaileak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 133. orr.

Ator beraz, erakurtzaile maitea, harrait, eta nerekin entzun ezak neurtizlari zaharra.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 179. orr.

· Erran dezagun Geexan izan dela Eliz gizona, 36 urtez irakurtzaile, brankardier, baleako hautetsi, 24 urtez axurant, 12 urtez auzapez, ikusten da hor ainitz zerbitzu egin duela, Elizan, herrian eta balean.  Herria   2001-09-20

Hor elgarri erran dugun bezala nahi dugu kazeta hunen irakurtzaleeri bai eta ere herritar guzieri erran: Jainkoak dautzuetela urte berri on bat bereziki osagarri on batekin.  Herria   2001-01-11


irakurtzale ik irakurtzaile; irakurzale.

irakurtze 1 iz testu idatzi bateko ikurren saila jarraitzea; horrela arituz, idazlan baten mamiaz jabetzea.

Beti prest egin ahalaren egiteko, dela irakurtze, komunione emaite ala eliza garbitze.  Herria   2004-03-11

Irakurtze eta otoitzetan parte hartu dute ahaide hurran zenbaitek euskaraz, frantsesez edo inglesez.  Herria   2001-07-05

Alferrikako irakurtze mingarri horrek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.

Zalduneria liburu nazkagarrien etengabeko irakurtze mikatzak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Arratsetan nor bere etxera goizik bilduz, bai eta irakurtze ona frango eginez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 190. orr.

Horrela bada, hainbesteraino sartu zen irakurtze horretan, irakurriz pasatzen zitzaizkion gauak argirik argi eta egunak ilunik ilun eta honela, lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.

Aski ohikotzat jotzen zuen jendeak "pentsamendua irakurtze hori".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.

Baina ez naiz ongi oroitzen irakurtze horiez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.

Gertaera frogatuen irakurtze hutsa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Eta harrezkero mandamendua irakurtze hutsak haragia pizten zidala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beren kantu, irakurtze eta antolakuntza parteak prestatuak zituzten jatsuarrek.  Herria   2003-03-13

Ezkongai guztiei zergatik ez eskatu, nazio hizkuntzaren ahoskatze, irakurtze eta izkribatze probak egitea. bere asaldura ezkutatzeko, egin zuen letra hura lerro pasan irakurtze irudi bat, ez egon arren irakurtzeko egoeran.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Nire izena jartzen besterik ez dakit-eta idatzi-irakurtze horretan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.


irakurzale (orobat irakurtzale) 1 iz irakurtzaletasuna duen pertsona.

Gauza ezaguna da, irakurzaleon artean, nolako garrantzia izaten duen liburu baten hasierak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 63. orr.

Opari erredundanteak izan ohi dira hauek: erretzaile bati hautsontzia, bizikleta zale bati bizikleta, irakurtzale amorratu bati liburua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 148. orr.

Liburutegi atsegina da hau, oso bisitatua, irakurzaleek estimatua.  Berria - Kultura   2004-04-23

Ez dago liburu on bat utzaraziko duen berri onik irakurzalearentzat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.

• 2 izond irakurtzaletasuna duena.

Kalesako neska irakurzalearen agerraldi hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Baltzari bidali nion testua, lagun irakurzale moduan bere iritzia eskatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 112. orr.

Cienfuegosek edo Azkaratek edo ezpainean behera sakaila duen Eibarko armagile batek edo tabernari irakurtzale batek zure berba esplikatuko zuten urteetan, tipografo klandestinoak balira legez: [...].  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 170. orr.

Nire aitak esandako hitzez oroitu ninduan, zeren, nahiz eta oso irakurzalea izan ez, ikasiak baitzitian egia batzuk, bere bakardadean eta bizi eskarmentuan oinarrituak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 188. orr.

Mutil azkarra zen, irakurzalea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 24. orr.


irakurzaletasun (orobat irakur zaletasun g.er.) iz irakurtzeko zaletasuna.

Ritxarrek piztu zuela nire irakurzaletasuna, eta hark egin ninduela irakurle.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 68. orr.

Irakurzaletasuna bultzatzeko bideak.  Berria - Kultura   2004-04-23

Haur eta nagusien artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz.  Berria - Kultura   2004-07-13

Indarrean dagoen hezkuntza sistemak ez du irakurzaletasunik sorrarazten.  Berria - Kultura   2004-10-29

Zeure jakin-min horrek gidatzen, bazkatzen dizu irakurzaletasuna.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

Nire ustez, tranpa bat egiten da liburugintza eta literatura edota liburugintza eta irakurzaletasuna identifikatzean.  Berria - Kultura   2004-01-15

«Egia da salmenten galera gertatzen ari dela», azaldu zuen Landak, «baina aipatzen diren kopuruak ez dagozkio irakurzaletasunaren zirkuituari, beste zirkuitu batzuei baizik, erosle gatibuen zirkuituei».  Berria - Kultura   2004-01-15

Transgresioa oso inportantea izan da nire irakur zaletasunean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakurzaletasuna bultzatzeko (6)


irakurzaletu, irakurzale(tu), irakurzaletzen da ad irakurzale bihurtu.

Verne irakurriz irakurzaletu gara bai gure belaunaldia, bai aurrekoak ere.  Berria - Harian   2005-03-24


iraleku iz ira dagoen lekua, garo saila. ik garoman.

Malda beheiti jo du jarraian, iraleku bakanduan barrena, uraren marmar hurbilaren bila.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Oro har halere toki frangotan bazterrak zoin diren xuku, iturrotxak agortuak, pentzeak larrutuak eta iralekuak jadanik larrazkeneko jauntzitan.  Herria   2005-08-11


irandar (ETCn 1.018 agerraldi) 1 izlag Irangoa, Irani dagokiona.

Irandar agintarien erretratuez apainduta dago toki hau.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Muga igaro genuen, irandar polizien begiradapean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 62. orr.

Gure bizkarrean, irandar soldaduen atzean zeuden gutarrak arretaz begira zeuden ea nola hartzen gintuzten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.

Irandar mutil biak ondo zaindu dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Shirin Ebadi: Irandar emazte honek ukan du bake Nobel saria.  Herria   2003-03-17

Hemengo emakumeek ez dizutelako jaramonik egiten irandarra zarela esanez gero, ezta prostitutek ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 115. orr.

Armada irandarrak turkiarren eta irakiarren laguntza izan zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Film irandar bat ematen zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

2.000 irandarrek eman dute izena […] ekintza suizidak egiteko zabaldu duten zerrendan.  Berria - Mundua   2004-06-06

2 iz Irango herritarra.

Savak-en beldurrez, ezin genuen irandarren saldukeria salatu.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Turkian esaten zidaten kontu handiz ibiltzeko irandar fanatikoekin, eta irandarrek afganoak arbuiatzen dituzte.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.

Mustafa Barzani jenerala, azkenera arte aritu zen borrokan irandarren kontra, amore eman gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

2.000 irandarrek eman dute izena Iraken, Palestinan eta Salman Rushdie idazlearen aurka ekintza suizidak egiteko zabaldu duten zerrendan.  Berria - Mundua   2004-06-06


iraniar (ETCn 339 agerraldi) izlag/iz irandarra.

Iraniar goi-ordokiko pertsiar inperiogileek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Keyvan Cheminari iraniar perkusionista xoragarria.  Herria   2004-12-30

Azar Nafisi iraniarraren nobelak.  Berria - Kultura   2004-10-16

Shirin Ebadi abokatu iraniarrak. herriaŽ

Iraniarrak kontent zeuden hark proposatutako erreformekin.  Berria - Mundua   2004-02-20

Manifestazioan 402 pertsona hil ziren, tartean 275 iraniar.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraniarrak ez (3)


iraniko izond Irangoa, Irani dagokiona. ik irandar.

Kazan izan baitzen mundu iraniko musulmanaren ipar-ekialdeko gotorlekua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Zibilizazio Iranikoa eta Arabikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraniko eta (3); iraniko eta (3); musulman iraniko (3); musulman iraniko (3)


iranio iz indoeuroparra banatzen zen hizkuntzetako bat.

Ezaugarri horien arabera, eslabiera legoke iranioaren eta germanikoaren artean, eta hori guztiz bat dator hizkuntza horien banaketa geografikoarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.


iraotu, irao(tu), iraotzen du ad

Hona hemen zenbait adibide, San Martinek berak jarritako erdal itzulpenarekin batera: barauts 'broca', barauts-etxe 'porta-brocas', harixa ixo 'pasar de rosca', iraotu 'revenir', jo ta pasa 'trabajo de batalla', lokan ipiñi 'poner en punto muerto', maratilla 'destornillador'...  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 214. orr.


irargailu iz irartzeko gailua.

Bi ordu eta erdiz etxea arakatu ostean, guardia zibilek lau kaxa eta irargailu bat atera zuten bertatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03


irarkola iz inprimategia.

Senpereko emazte gazte bat da, bi emazte gazte ere dira inprimerian eta Irarkolan...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 120. orr.

Datari, zuzendariari, arduradunei, argitalpenaren izaerari eta irarkolari dagozkion datuak frantsesez idatzi beharko ditu engoitik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Baionako egun hortan, irarkola-lantegian bazen kortxela xume bat, han ari ginen Lafitte eta biak.  Herria   2001-10-25


irarlan iz grabatze lana, gainazal batean egiten dena. ik grabatu 2.

Zurezko irarlanaz baliatzen ziren antzeztokiko iragarkiak eta eleberrietako irudiak prestatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 120. orr.

Hormetan hainbat margolan zeuden esekirik, estu-estu eta nahas-mahas: gudaldi baten irarlan luzea, horizkaturik eta kristalik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Irarlanaren aldamenean, olio-pintura belztu batek hormaren erdia betetzen zuen; loreak, fruituak, angurri erdibitu bat, basurde baten muturra eta buruz behera zintzilikaturiko ahate bat ikus zitezkeen han.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.


irarle iz irartzen duena.

Pikutara frogak eta irarleak, esan diat, egun batzuetarako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.


irarrarazi, irarraraz, irarrarazten (orobat irarriarazi) du ad irartzera behartu.

Ez nintzen oroitzen hemen irarrarazi nituela eskuzabal nengoen batean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 160. orr.

-Al Kashi-k, Samarkandan, 14 hamarren; Ludolph van Ceulen-ek, 35 hamarren, bere hilobian irarriarazi zituenak...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.


irarri, irar(i), irartzen 1 du ad grabatu.

hain zegoen Bernoulli asmakizun horretaz harro, non bere hilobian irar zezatela agindu baitzuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

W. P. Weber izena irakurri nuen, letoizko txapatxo batean irarrita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 149. orr.

Artzain anitzek milaka eta milaka mezu, izen eta data utzi dituzte lertxunetan irarriak, gure luzaidetarrak bezala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 62. orr.

Mahaiaren azpian, marmol argizko zoruan irarrita, ikur handi bat ikusi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 274. orr.

Harrian irarriko zituela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 458. orr.

Jahvek Moisesi, Jainkoaren beraren eskuak harlauzetan irarrita, eman omen zizkion hamar aginduetako bigarren agindu esplizitu hau: […].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Hau ez baitzen erraz irarria izan buztin bigunean, harri gogorrean nekez grabatua baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Selinont-ko herritarrek gurtu egin zuten eta tenplu bat eraiki zioten, bai eta dominak irarri ere, non Apoloren irudiaren aurrez aurre kokaturik baitzegoen haren irudia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Beste aldean, berriz, Siziliako armarria zuen irarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 469. orr.

Ingalaterrako erreginak bezainbesteko eskubidea zuela berak dirua irartzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 128. orr.

Ceccok poltsa bete florin irarri berri ikusia zuen salan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.

Gainera, ez al zeukan, bada, metalean irarria: bere nagusiaren ahotsa!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

2 irud

Hiri haren izen bitxia gogoan irarrita gelditu zitzaidan: Stalingrado.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 288. orr.

Irudipenak egiazkotzat edukitzeko, jatorri duen objektuak ariman irarrita egon behar duela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Gure ariman irarrita daramagun betiko legearen nozio laburra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.

Noizbait sentitu dugunaz galdetzen bazaigu, ez ditugu ematen aditzera gauzak, haiek oroimenean utzi eta irarritako irudiak baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 193. orr.

Gizarte-irudi horietako bat, hazkunde-prozesuan zegoen zibilizazio bateko jendearen bizitza psikiko subkontzientean sakon irartzeko gaitasun nabarmena zuena, parroki estatu subiranoaren idoloa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.

Zentzu zabalean, giza bizimodu baten ezaugarri eta alderdi guztiak dira kultura, eta, zentzu estuan, bizimodu horretan irarritako balio-sistema.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

· Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 63. orr.

Aurrerantzean, termino kimikotan irarrita egongo da arrisku horixe bakoitzaren genoman, norberaren osagai ezabaezin gisa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 137. orr.


irartoker iz inprimatze-hutsa.

Aurreneko irartokerrak neronek zuzendu eta bigarrenak Tolosara bialtzen nizkion.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 67. orr.


irasagar iz irasagarrondoaren fruitua, udarearen antzekoa, baina hura baino biribilagoa, mamia latza eta garratza baina urrintsua duena, eta merlaturik edo erreta jaten dena. ik kodoin.

Izan ere, bailarako etxeetan gazta egingo zuten, eta suerte pixka batekin irasagarra ere ez zuten faltako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Irasagarrak eta pepinoak irentsi zituzten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Autodidaktaren begitartea, horia eta gogorra irasagar baten gisa, gaitzespenezko asaldura tinko bihurtu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 200. orr.

Ezabagoma, irasagarra bezain lodia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Irasagarrak usteldu arte, Ericek ez zuen jakiterik izan bere filmaren bukaera.  Berria - Kultura   2004-06-03

Bakailao tortilla, piperrez lagundutako bakailao frijitua, txuleta eta postrea (gazta, intxaurrak eta irasagar-gozokia).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.


irasagarrondo iz udareondoaren familiako zuhaitza, irasagarrak ematen dituena (Cydonia oblonga).

Intsusaren baia batek herrenka zeharkatu zuen Pasealekua, eta irasagarrondo gazte batzuekin hizketan geratu zen, eta denek zituzten makuluak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.

Irail bukaeran irasagarrondoa margotzea erabaki zuen, eta bere etxera deitu ninduen.  Berria - Kultura   2004-06-03

Ez du argazki bat aurrean duela margotu nahi irasagarrondoa.  Berria - Kultura   2004-06-03


irasail ik ira 4.

irato, iratotzen 1 ad itoarazi.

Senarrak eta beraren etxekoek -emaztea erre, urkarazi edo irato egin badute-, epailea, medikua eta polizia igurtzi egiten dituzte, emazteak bere buruaz beste egin duela esan dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 86. orr.

Tazitok dioenez, germaniarrek delitu larriak baizik ez zituzten ezagutzen: urkatu egiten zituzten traidoreak, eta irato egiten zituzten koldarrak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.

Kartagok Jende Zuzenbide berezia zeukan: irato egiten zituen Sardinian eta Herkulesen zutabeen aldean merkataritzan aritzen ziren atzerritar guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

2 irud

Bi harritzar jausarazten zituen oihuak iratotzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.

Afaldu ostean irratian aurrera eta atzera eginez bilatzeari ekin genion, Euzkadiko Fronteko berriak jakin guran; eta arerioaren irratiek irato egin gintuzten ia-ia, Gernikako sarraski sadikoari buruzko berrien berriez. Itsasoak ezpataren botereak iratoko zituela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.


iratsi, irats, irasten dio ad erantsi, itsatsi.

Eguzkiak, Ararateko mazelei iratsirik, hagitz argi gorria ematen zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 56. orr.

Gero berriz iratsi, eta berriz, nekez, bereizi zen azkenean mendiaren parez pare gelditu arte.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 121. orr.

Piza paretari irasteko gauza ez eta, zer habila hemen harrokeritan!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 74. orr.

Begiak paretari irastea aski.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 22. orr.


iratxo 1 iz gizakiei batez ere kalte egiten omen dien izaki alegiazkoa. ik mamu.

Iratxo haiek urdin-urdinak ziren, eta hogei zentimetro inguru ziren altu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Ez dakit bakardadeak eragin zuen, ala denok hor barruan dauzkagun eta behar ez den lekuan sartzen gaituzten iratxo horien lana izan zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 99. orr.

Plazer apur bat ere igarri nuen, zeren, etxea guztiz hertsirik zenuela sartu bainintzaizun, eta horrek ahaltsu egin ninduen, ipuinetako iratxoak, intxisuak eta gainerako spirituak bezainbat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 395. orr.

Onezko izpiritu izan zein iratxo madarikatu, zeruko haize gozo ekarle zein infernuko zafrada.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.

Dobby etxeko iratxoa da... etxe batean eta familia batean betiko zerbitzatzera behartua...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 18. orr.

Peeves ikastetxeko iratxo bihurria zen, hondamena eta istiluak eragiteko aireko mehatxu burlatia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Iratxoak sudurra zimurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zilarrezko ateetatik igarotzean, iratxo-pare bat makurtu zitzaien agurtzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.

Ez da sinestekoa jabearen alaba izatea, haren arras aurkako eitea baitu, miragarriro, elfo ilunen iratxo-tankera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.

· Ez nuke lotsagabea izan nahi, baina... ez da niretzat unerik egokiena etxe-iratxo bat neure logelan izateko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.

Manolok eta Genisek osatzen duten bikotea gaur egungo talde dibertigarrienetarikoa da; Almodovar & McNamara edo Tino Casal zena bistaz galdu gabe, aspaldiko telebistako elektro-iratxo haien bertsio berria izan daitezke.  Berria - Kultura   2006-03-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dator gure iratxo (3); edo iratxo (6); esan zuen iratxoak (3); etxe iratxo (3); gure iratxo (3); gure iratxo ona (3); iratxo bat (7); iratxo batek (4); iratxo ona (3); zion iratxoak (3); zuen iratxoak (5)


iratzararazi ik iratzarrarazi.

iratzargailu 1 iz iratzartzeko gailua.

Iratzargailua goizeko bostak eta erdietan ezarria nuen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Orduari begiratu gabe, iratzargailua jarrita zegoela ziurtatu nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 47. orr.

Aldameneko gelatik, zortzi eta erdiak zirela jakinarazi zidan Edurneren iratzargailuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Aurpegia garbitu, iratzargailuaren alarma zazpietarako prest utzi eta argia amatatu du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Iratzargailuaren txirrina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 101. orr.

Iratzargailuaren begirada fluoreszentearen mehatxupean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Iratzargailuak jo baino askoz ere lehenagotik nengoen esna.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.

Begi bat behartu nuen iratzargailuaren aldera; oraindik hogei minutu baino gehiago diana jo arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Itzartu orduko eguzkia askoz goxoagoa da iratzargailu madarikatua baino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.

Iratzargailua gelditzeko besoa beti bezala luzatu zuenean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 58. orr.

Ohe ondoko mahaitxoaren gainean zegoen iratzargailuaren biribilkian segundoen orratzak tai gabe egiten zuen arkuari jarraituz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Izan ere, zein aitzakia asmatuko zuen?: ez zuela iratzargailurik entzun?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 55. orr.

Gas botila bat, iratzargailua, bolbora beltza eta elektrika hariek osatzen zuten lehergailua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Kontzentrazio-esparru bateko iratzargailuak iratzartzen ez dituen bakarrak gehiago iratzarriko ez direnak baitira.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 161. orr.

2 irrati-iratzargailu

Hiru liburuek osatutako behin-behineko mahaitxoaren gainean Gipuzkoako Kutxaren irrati-iratzargailua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 101. orr.

Informazioaren garaiotan, irrati-iratzargailuaz esnatzen gara.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iratzargailu bat (3); iratzargailuak jo (4)


iratzarketa iz iratzartzea.

Euskal Herriak beranduegi esnatu ziren, horregatik izan da hain odoltsua iratzarketa, erromantiko europarrek esnatu gintuzten lozorrotik, ezjakintasunetik, gerra zibilak eta diktadurak ere eman ziguten iratzarketa moduko bat, iratzarketa odoltsu bat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.


iratzarpen iz iratzartzea.

Jardunbide eszeptikoak arrazoimenaren etsamina zehatz baten iratzarpenean izan dezakeen eraginari dagokionez [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 261. orr.

Hala ere iratzarpen hori ez da aski Angeluarrak goragoko mailaratzeko.  Herria   2004-06-10


iratzarraldi iz iratzartzea; zerbait edo norbait iratzartzen den aldi bakoitza.

Erakutsi zuen horrela, Europako nazio xumeenak harrotzera zihoan iratzarraldian, euskaldunek parte har zezaketela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

Iratzarraldiko protestantismoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.

Da Ruak bazekien min sorgin, ametsean iratzartzaile, iratzarraldian lo eragile garela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.


iratzarrarazi, iratzarraraz, iratzararazten (orobat iratzarrazi g.er., iratzar(-)arazi eta iratzararazi g.er.) 1 du ad iratzartzera behartu.

Hotzak iratzarrarazi ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Urteetan amesgaiztoek iratzarrarazten zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 103. orr.

Goizeko hirurak eta hamalauko Lapsus Tempo delakoak bristadan iratzarrarazi ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Ortzegun sainduz, martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Begiak berez irekitzen zitzaizkion arte egingo zuen lo, edo, sarri gertatzen zen legez, eraikinean beste nonbaitetik etorritako zarataren batek ikaraz iratzarrarazten zuen arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.

Donibane Lohizun eta Ziburun, hartza iratzar-arazia dute eta ihauteriak segitzen ahal du airoski.  Herria   2001-02-15

2 irud

Holako bilkurak, holako hizlariekin behar litzateke egin Euskal Herriko xokoetan, euskaldunen euskaltasunaren iratzarrarazteko.  Herria   2004-10-21

Gure fede nekatua iratzar-arazi du!  Herria   2005-04-14

Ez zizkion, ez, etxeko ardi gasnaren usainak urrunetik ere sudur xiloak iratzarrarazi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iratzarrarazi zituen (3)


iratzarri, iratzar, iratzartzen (670 agerraldi, 141 liburu eta 48 artikulutan) 1 da ad esnatu. ik iratzartu; itzarri1.

Gauean hainbat aldiz iratzarri zen, asaldaturik, norbaitek inarrosi izan bailuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 127. orr.

Dardaraka iratzarri naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

Maitea hasperenka iratzarri zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 156. orr.

Goizean iratzarri zenean, eta gertatutakoa gogoratu zuenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.

Bat-batean iratzarri nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Haren oheraino heldu nintzen, baina ez zen iratzarri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 306. orr.

Ikuskizunaren dorpetik iratzarri nintzen, Halles aldetik zetorren polizia auto baten sirena hautematean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

Spinola hitza entzuteak bere lozorrotik iratzarri balu bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 88. orr.

Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizitzarako, besteak betiko lotsarako.  Elizen arteko biblia   Dn 12,2

Iratzarriak ziren merkatariek Nina irri handi batekin urrundik agurtzen zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 237. orr.

Amesten dugu, azkenik, [...] iratzarriak gaudenean egitera ausartzen ez garenak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 249. orr.

Noizbait ere justu izango den bestelako izate baten ilusiotik iratzarririk, eta zorionaren mirariez desengainu harturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eguraldi bero-argiaren aurpegi distiratsuaz iratzarri den udaberri betearen hats uhinak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.

Zakila iratzarri egiten da, aztoratu, handitu, gogortu, berotu, eta burua altxatu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Behin Greg "esnatuz" gero, haren garun-azala iratzarriz gero, haren bizitasuna bera ere bitxia zela ikusten zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Hartzak, bada, [...] kobre sulfato soluzioa, tanta bat bota heure azido sulfurikoan, eta horra hor erreakzioa abian: zinka iratzarri egiten duk, hidrogeno-burbuilatxozko geruza batek estaltzen dik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Goxo-goxo egotea, elkarrenganako pasioa iratzartzea eta geure burua joaten uztea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.

Ametsetako urrea, iratzarritakoan gorotz!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

• 2 du ad

Herbert iratzarri nuenean, asaldatu egin zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.

Telefonoak iratzarri zuen Angie.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 142. orr.

Biharamunean, eguerdi irian agian, Iratxeko kanpai-hotsek iratzarri ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

Sekulako barre algarak iratzarri ninduen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Airearen freskurak eta euriaren zurrumurru lehiatuak iratzarri ninduten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Maskuria husteko premia larriak iratzarri zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

Eguzkia mendien atzetik joana zen Arinen zaunkek iratzarri gintuztenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 103. orr.

Badirudi alemaniarren armada osoa iratzarri dugula.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Otoi, ez iratzarri ene maitea, utzi lo egiten, nahi duen arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.

Barkatu, iratzarri egin haut.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 11. orr.

Berrogei minutu edo lotan egon ondoren, berriro zabaldu nituen begiak, bestelako zirkinik ere egin gabe, halako zirrara nahasi bitxi batek iratzarririk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta hatz-mutturretako ukittuak gozamen zabalenaren alderdi lokartuak iratzarriko dizkizu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.

Horra hor bere obraren bi mugarri, bi emaitza probokatzaile, kontzientzia lokartuak iratzarri eta arkitekturaren tenplua zimentarrietatik astindu dutenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 180. orr.

Haren eskua sentitu orduko karranpa bortitz bat nabaritu bainuen, odolean lotan nuen amorrua iratzarri zidana.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 99. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aje hauek berauek gertatzen dira adimen iratzarrietan ere espiritu zital eta gezurtien eraginpean  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 323. orr.

4 iratzarririk esna.

Hura lo nahiz iratzarririk egon [...].  Elizen arteko biblia   Mk 4,27

Zaudete beraz iratzarririk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

Iratzarririk egin behar da amets.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 106. orr.

Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Eta erakuts iezadazu non den zapelatz ederra, haren ondoan iratzarririk egon behar baitut zazpi egunez segidan, demendreneko lo kuluxkarik egin gabe.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

Monikak gau osoa adiskide batzuekin iratzarririk igaroa zuen arren, erabat argi omen zuen burua.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.

Azkenean oheratu ginen kuluxka baten egitera, baina ez nuen lorik egin ahal izan, sobera zainetan bainintzen, hainbeste sentsazione berrik ene gorputza eta izpiritu guzia iratzarririk...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 107. orr.

5 iratzarrita esna

Haurrak logura afal ostean, eta begiak argi, argiegi aukeran, goizetik gu baino lehen, esna eta iratzarrita, nahi baino lehen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 414. orr.

Dotorezia neurritsu batez jantzita dago, eta horrek kontraste handia egiten du, goizegi iratzarrita, baldarkeria gainetik kendu ezinik gabiltzan gainerako bidaiariokin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 27. orr.

Beharko egon lur jota eta etsita, gau osoa ernai eta iratzarrita emanez gero!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat iratzarri (5); batean iratzarri (3); batek iratzarri (10); da iratzarri (3); eta iratzarri (6); ez iratzarri (4); ez iratzarri ene (4); ez zen iratzarri (5); gehiago iratzarri (3); goizean iratzarri (3); hotsak iratzarri (3); iratzar hadi (3); iratzarri arte (3); iratzarri den (3); iratzarri dira (3); iratzarri du (8); iratzarri egin (16); iratzarri egin zen (5); iratzarri egiten (3); iratzarri ene (4); iratzarri ene maitea (4); iratzarri eta (22); iratzarri ez (3); iratzarri gabe (3); iratzarri gintuen (3); iratzarri nahi (7); iratzarri naiz (5); iratzarri nau (6); iratzarri ninduen (8); iratzarri ninduenean (4); iratzarri ninduten (8); iratzarri nintzen (3); iratzarri nintzenean (8); iratzarri orduko (3); iratzarri zara (3); iratzarri zelarik (3); iratzarri zen (23); iratzarri zenean (10); iratzarri ziren (5); iratzarri zituen (7); iratzarri zuen (25); iratzarri zuten (3); zaratak iratzarri (3); zen iratzarri (5)

batean iratzartzen (3); batek iratzarririk (3); batek iratzartzen (3); ez iratzartzeko (5); iratzarriko zuen (3); iratzarririk egon (3); iratzartzen ari (4); iratzartzen den (3); iratzartzen dira (3); iratzartzen du (4); iratzartzen hasten (3); iratzartzen naiz (3); iratzartzen nintzen (6); iratzartzen zen (7); iratzartzen zuen (3)


iratzartu, iratzar, iratzartzen (340 agerraldi, 83 liburu eta 58 artikulutan) da/du ad esnatu. ik iratzarri; itzartu.

Goizalderat iratzartu ginen, biak elkarren besoetan oraino ahantziak...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.

Lehenik iratzartu zena Basoi izan zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.

"Iratzartu, Lucy", esan nion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 167. orr.

Ardoaren lozorrotik iratzartu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 32. orr.

Amesgaizto batetik iratzartu banintz bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.

Beharko dute iratzartu Bordelesek.  Herria   2005-02-27

Hartza iratzartzen dea ihauteria hor delakotz ala ihauteria hasten izaitekotz hartza iratzartu delakotz? hori, dakienak daki, nik ez dakit!  Herria   2001-02-08

Bai, ongi iratzartu orduko, gustatzen zitzaidan bezperako lan eta hara-honatak arra-gogoratzea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Lo zegoen, ez nuen iratzartu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 140. orr.

Gaua han harat joana zitekeen bagoiko atea bat-batean ideki zenean S.S. en orroek iratzartu gintuzten. kontzentrazio-esparru bateko iratzargailuak iratzartzen ez dituen bakarrak gehiago iratzarriko ez direnak baitira, eta horiek hor daude hilotz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Sorterria iratzartu eta salbatu nahi zuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Francori eskerrak emateko, zeren harek min asko egin du Euskal Herrian bainan iratzartu du abertzaletasuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 62. orr.

Iraun ezak iratzarturik zazpiak arte, orduan jaikiko baitzaik aita lanera, eta ama haren atzetik, gosarikoak prestatzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Goizetan, jeikitzean, berehala iratzartua zirea eta behar duzu zonbait denbora eleketa hasteko?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 169. orr.

Bortz minuturen buruko lagun guziak iratzartuak ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iratzartuko zen (3)


iratzartzaile izond iratzartzen duena.

Da Ruak bazekien min sorgin, ametsean iratzartzaile, iratzarraldian lo eragile garela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

Gaua zetorren, izuen iratzartzaile, izarren pizgarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Baina borondaterik onena ere zorigaitzaren iratzartzailerik konplituen eta sostengurik fermuen bihur daiteke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.


iratzartze iz esnatzea.

Iratzartzea bat-batean etorri zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 157. orr.

-Igandean, Ziburun eta Donibane Lohizunen, ihauteria-kari, hartzaren iratzartzea eta lehen ateraldia.  Herria   2004-01-29

Zure begiradaren iratzartze horrek. Ameskaitz bat da, iratzartze zoragarri bat dukeena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.

Eta ene amets gaixtoa behar balitz akabatu iratzartze goxo batekin [...].  Herria   2001-10-04

Zarata eta zalaparta horiek guztiek halako iratzartze bikain burrunbatsu baten xuxurla goxoaz betetzen zuten artean lokarturiko giro hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Iratzartze gero eta hurbilagoa, itzal dardarati haren hondoan sumatzen zenez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Jakintsuen arabera iratzartzeak sortzen zuen estresa ezabatzea eta lotarik kontzientziarako zubiaren erraztea zen hormona honen helburua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 171. orr.

Beraz gure baserrietan izan da iratzartze haundi bat aspaldiko urteetan lagungo horier buruz.  Herria   2005-12-29

Berak jotzen zuen goizetan iratzartze-txistua, berak kontrolatzen zuen atzera dena gauez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 153. orr.

Leku bat, gorputz pasionatuaren uda luzatzeko grina baten eta ahazturaren lo luzetik iratzartze nagi baten artekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hartzaren iratzartzea (6); kontzientziaren iratzartzea (3)


iratzartzearren adlag iratzartzeko.

Tournebride-ra joan bainintzen lotara, jauregikoak ez iratzartzearren.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 354. orr.

Apalki egiten dute, ni ez iratzartzearren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 217. orr.

Oso astiro mugitu nintzen, ez iratzartzearren, eta patchworkezko edredoia gainetik bota nion  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez iratzartzearren (3)


iratze (116 agerraldi, 37 liburu eta 27 artikulutan) 1 iz lurpeko zuztarra duen landarea, aski gora igotzen diren hosto elkartu handiak dituena (Pteridium aquilinum etab.); landare horien saila. ik garo, ira.

Garo eta irak (edo iratzeak) gorri-iluntzen hasitakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

Mendi mazeletan iratzeak gorritzen hasi dira eta zuhaitzak kolore hori eta erdoil ederrez beztitzen.  Herria   2003-03-17

Ibili naiz pagoen erdian, ni bezain handi diren iratzeak bi eskuz baztertu ondoan eta artetan landareari lotuz ez erortzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Aldamenean zeukan iratze bati heldu eta sustraitik atera zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Bidetik sobera urrundu gabe etzan ginen, iratze batzuen itzalpean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.

Iratze erraldoien artean erdi ezkutatuta.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 119. orr.

Iratze kulunkarien artetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

Iratze xuria deitzen zuten ekain ondarrean moztu iratzea.  Herria   2004-05-13

Iratzeen freskotasuna, haizearen fereka, pinudi hurbilaren xuxurla magikoa...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

, berriz, haitzaren horma izerditsua, goroldio, iratze eta zuhaixkaz estalia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Iratze bustiaren usaina du Gotzoneren gorputz biluziak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Berrehun milioi urteko jakinduria omen daukaten iratzeetan barrena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Iratze guti da orai segaz pikatzen.  Herria   2001-10-11

Ote eta iratze biltzera [...] gindoazenean bezala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

Iratzeak mendian berean metatzen zirela edo orgataraka etxerat ekartzen, etxe sahetsean metatzeko.  Herria   2001-10-18

Huna iratzeen egiteko tenorea jina.  Herria   2004-09-23

San Jil, iratzeak ebaki trankil.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.

Txokolatea suarekin bigundu eta bota dut tabako artera: polen gozagarria iratze okreen artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

'Archipiélago'-k jaso du Bidasoaldeko jaialdiko Urrezko Iratzea.  Berria - Kultura   2004-09-04

2 ira saila.

Han iratzearen bestaldetik eroaren moduan korrika zihoala.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 127. orr.

Iratzeari helduta, pendizean irristaka ailegatu ginen errepidetik metro gutxira zegoen errekaren ondora.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 35. orr.

Bidexka anitz iragaiten zen oihan, iratze eta pentzeetatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Laukian sartutako argazki bat, non ageri baitziren iratze-landare baten aurrean irribarrez Annie, osaba Jim eta Gwilym.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Mahaiaren gainean ontzi bat iratze landare batekin, zilarreria bere kaxan sartuta eta disko-jogailu bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Bordan sartu ninduan eta, biziki nekatua izanez, iratze metaren gainean etzan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.

Iratze eta mahats hostoak saltzen zituzten, libra laurdeneko sortetan kontu handiz bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Mendi horietan zauzkaten othe-iratze ihaurkinak eta ere etxeko suko egurra.  Herria   2005-02-10

Udaberriko ote eta iratze sailetan behera.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 16. orr.

Iratze baso batek betetzen du sakonduraren gaina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Erresalbu batzu egitea lohi eta iratze leku batzutan.  Herria   2005-02-27

Bere gorputzaren iratze usain mikatza.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

Haitzek egindako labar izugarriak hantxe genituela buruz gain, zintzur apartsuak barren-barrenean, eta pinudi, goroldio eta iratze mota zoragarriak alboetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.

Ihaurgairako iratze biltzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

Iratze ta larre garbitze guti egiten duten azken urte hauk berek.  Herria   2001-10-18

Ardi deizte, ile moxte, iratze pikatze, mendiko sute, artzain joko eta bertze...  Herria   2004-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iratze (8); eta iratzeak (3); iratze eta (11); iratze eta harri (4); iratzea eta (4); urrezko iratzea (4)


iraularazi, iraularaz, iraularazten (orobat irauliarazi g.er.) du ad iraultzera behartu.

Halako batean haizeak ontzia iraularazi eta gilaz gora ez ote gintuen utziko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 176. orr.

Nik, berriz, beste pare bat arraun kolpe jo nuen, txanela kasik bertan iraularaziz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Gozotasun eztia sentitu zuen orduan bizkar biluzian behera, eta sorbaldak iraularazi zituen, berokipean aske eta epeletan goxo izan zitezen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.

Gau hartan emakumearen sexua itsaso izan baitzitzaion Irisarriri, itsaso itogarri, barrenak iraularazi zizkiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Hauek, bai, hauek dira gogo keinu eta bat-bateko ongiketa moduko batez, Estatu baten egitura osoa iraularazteko gai direnak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.


iraulerraz izond erraz iraultzen dena.

Giza tamainako panpina bat iraul-erraza da; aukera gehiago ditu erortzeko, zutik egoteko baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.


iraulezin izond ezin iraulizkoa.

Semeak, berriz, iraulezina ikusiko zuen erresumaren hondamendia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Sendotasun iraulezin betierekoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.


iraulgile izond iraultzen duena.

Horregatik bere egitekoa kontrajartzea izanen da; erakundeei, herria; kultura filisteoari, kultura iraulgilea; kultura aristokratikoari, kultura herrikoia.  Berria - Harian   2006-03-19


irauli1, iraul, iraultzen 1 du ad zerbait azpikoz gora jarri; zerbait albo baten gainean bermatua jarri. ik uzkaili.

Hats egin du dado-potoaren ahoan, eta, potoa airean astindu eta gero, mahai gainean irauli du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

Iraulita jarritako katilu bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Oihal-etxola batera heltzean, jo eta irauli egin du, eta oihal-etxola azpikoz gora erori da.  Elizen arteko biblia   Epa 7,13

Tinta-ontziak hartu eta gela osoa zipriztindu zuten, liburuak eta paperak birrindu, horma-irudiak urratu, paper-ontziak irauli.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Gerra-gizonek, upela irauli, eta mutiko bat aurkitu zuten hantxe.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.

Eta trukalarien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen.  Elizen arteko biblia   Jn 2,15

Autobian irauli omen da kamioi bat, platerez kargatuta zihoana.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.

Jendearen bultzadak gero eta bortitzago, iraultzeko zorian zegoen kalesa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

Gudu-gurdiak eta gurdikoak irauliko ditut, eta zaldiak eta zaldizkoak eroriko dira, batak bestea ezpataz jota.  Elizen arteko biblia   Ag 2,22

Erantzuteko presaren presaz, Harryk ia irauli zuen tinta-botilatxoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 204. orr.

Golderik ez bazuen, aitzurraz iraul zitzakeen soroak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 475. orr.

Baratzeko lurra irauli arren, Eugeniaren hondarrik ez zen kausitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Mendiak erroetatik iraultzen ditu.  Elizen arteko biblia   Jb 28,9

Arineketan igoko zara ontzi gainera eta astia izango duzu oraindik izotz tontor handi bat zatiak galtzen eta iraultzen ikusteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

2 (itsasontziak eta kidekoak)

Baina zoritxarrez ontzi txikia irauli egin zen; gidariak igeri egiten zuen bitartean, Jakobo anaia hondora joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Batel bat, ordea, irauli egin zen; patroi zihoan mutil kozkorra, ez ni baino askoz handiagoa, ibaiaren erdialdera erori zen, beste bi arraunlarirekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Iraulitako txalupa baten azpian, oinez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

3 irud azpikoz goratu.

Gobernua iraultzeko arriskuan jartzeraino.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 264. orr.

Emakumeak Historia iraultzen ari dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 282. orr.

Hesi sozialak hautsi eta lege guztiak iraultzearen lilura.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Errai guztiak azpikoz goiti ezarriak neuzkan, ingeniari pitzatu batek diseinaturiko atrakzio deabruzkoak irauliak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Eta, berriro ere bihotza irauli zion goibelaldiari eusteko indarrik gabe. nekazariei buruzko klixea irauli nahi zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.

Horrela, Maltzurkeriak mundu osoa erraustuko du, bidegabekeriak ahaltsuen tronuak irauliko. Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,23

Erabat irauli zuen auzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

Kantek gure ezagutzaren eta izatearen adigaiak irauli ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Bere iluntasuna iraultzen duen lur zahar honen dardaraldia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 145. orr.

Kuhnen "paradigma" nozioak irauli egin zuen zientzia ulertzeko modu estandarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Mendebaldeko moralaren historian, menderatuek, kristauek, ahulek, nagusia indarrez garaitu ezinik, balio horiek irauliko dituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Hitz ordena iraultzeak dakartzan ondorioak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 123. orr.

· Zanpatzen gaituen historia intelektual dogmatiko guztia errotik iraul-gaindituz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 9. orr.

4 ontzi baten edukia beherago dagoen beste batera hustu.

Txanbilak gora jasoko dira, eta ardatzera iritsi ahala, iraultzen joango dira jasotako ur guztia depositu batera isuriz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.

Eltze bat ikusten dut irakiten, iparraldetik hegoalderantz iraultzear.  Elizen arteko biblia   Jr 1,13

Nor da hodeiak zenbatu eta zeruko pegarrak iraultzeko bezain jakintsu.  Elizen arteko biblia   Jb 38,37

Petaka neure ezpainartera irauli nuen; bere onera itzultzean, hutsik zegoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Poltsa komun-ontziaren gainean iraultzen dut.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

· Lucyk garbituta ekarri ditu patatak: saski handi batera iraulita garbitu ohi ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Hondarrez beteriko kamioiek bezala: bidearen amaieran zama irauli, hondarra hustu, eta beste bidaia bat hasi, hondar gehiagoren bila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

• 5 da/du ad biratu, itzuli. ik iraulkatu.

Gure Super-Constellationa apur bat aurrerantz iraulia zetzan, ez gehiegi: aurreko gurpilak zeuzkan bihurrituta, hondarretan hondoratua zelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Bere gorputzaren pisu guztia txakurraren gainera iraultzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Lurrean etzan eta nire gainera irauli dut zakarrontziaren edukia.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 77. orr.

Trena esparruaren gainera irauli zen eta oroitarria txikitu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Jerusalem, estali dolu-jantziz, irauli hautsetan.  Elizen arteko biblia   Jr 6,26

Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen.  Elizen arteko biblia   Mk 15,46

Eskuak bihotzera eramaten zituzten, begiak gora iraulita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Xuxurlaka hitz egiten hasi zitzaion, begiak bizi-bizi irauli: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.

Baina begiak zerurantz iraulirik, akabatu zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Eguzkia irauliz joan zen gauzen gainetik eta beren itxura itzuli zien.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.

Nire alde irauli zituen bere indarrak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 25. orr.

Giza bizitzaren zergatia eta zertarakoa aztertzera irauli zuen bere ahalmen osoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Laneko kontuetara irauli nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Bere idealetara iraulia bizi izan zelako.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 47. orr.

Borrokan isuri nintzen teklatura iraulitako ene eri gogortuekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

-Denetarik dun zaku miresgarri horretan -solasa bertze noranahi iraultzeko gogoz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Dianaren irriñoaren oroitzapenak lagundu ninduen orria iraultzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.

Baina opila mozten hasi zenean, platera altzora irauli zitzaion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.

Okerbidean iraulitako gaua kolpe bakarrean zuzentzeko bezainbat.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 28. orr.

Mundua itzultzen hasten da, mundua hitzetara iraultzen eta bihurtzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Itzulpen hori, ordea, modu lasai eta egokituan egin dugu, testua hitzez hitz iraultzeko xederik gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.

6 (gogoan) erabili.

Gauza zerutarrak gogoan iraultzen zituen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1000. orr.

Baina Frantzisko, bidean geldirik, anaiari esan ziona buruan iraultzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 615. orr.

Burutapenok barnean irauli ostean, ikuskariaren interpretazioa eman zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Marinelak dado-jokoan hasi dira barrika irauli baten ipurdi gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Kanpai irauli bat zen, edo, nahi bada, kukufraka-korola bat, lau metro zabal eta altzairu trinkoan egina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Ur zikinen ontzi irauliei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 20. orr.

Hilotz usainak erakarria zuen, inola ere, zaborrontzi irauliak hegal-usoak bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Argazki batean txalupa irauli bat ageri zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.

Etxabere hilak, basapizti galduak, arbola irauliak edo pareta zahar eroriak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Adibide erraz eta garbi bat [...] perspektiba iraulia deitzen denarena da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Ikur nagusiaren azpian zubi irauli itxurako diakritikoa jartzea.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.

Euskalki batzuetan eta garai batzuetan txistukari apikariak irauliak ere badiren edo izan ote diren ikertzea merezi lukeen arazoa da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.

· Hobi bat, sei txakur heldurentzat: lur irauli berrian ere, ia ordubete behar du, eta amaitzen duenerako minbera du bizkarra, minbera besoak, eta min du eskumuturrean ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Lur irauli berriaren hezea zekarren haizeak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 80. orr.

8 azpikoz gora irauli

Itzultzeko irrikaz, grinatsu irauli dugu lurra azpikoz gora, lubakitik kanpora egin nahian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Irauli egin dira balioak azpikoz gora.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 252. orr.

9 goitik behera irauli (orobat gainetik beheiti)

Eta zer da gertatzen? ume erdaldunek euskara ikasi baino lehenago dutela bere eskolakide euskaldunek ikasten erdara, helburua gainetik beheiti irauliz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 68. orr.

Goitik behera irauli zuten hiria; asaldaturik zebilen mundu guztia, nahiz eta inork ez zuen tutik ulertzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Baina badabiltza hor norbaitzuk zuek nahasten eta Kristoren berriona goitik behera irauli nahian.  Elizen arteko biblia   Ga 1,7

Hego Amerika goitik behera irauli eta gero al hator hona, Euskal Herria ere iraultzera?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 85. orr.

10 iraul-orga iraulki orga,

Belarretarako gurdiak eta kamioiak, omnibusak eta iraul-orgak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atera eta irauli (3); auto bat irauli (7); barrena irauli (3); barrenak irauli (3); bat irauli (27); bat irauli da (3); bat irauli egin (10); bat irauli zen (5); batek irauli (3); behera irauli (6); bihotza irauli (7); bihotza irauli egin (4); dena irauli (3); egoera irauli (14); egoera irauli egin (3); egoera irauli nahian (3); erabat irauli (5); eta irauli (19); eta irauli egin (8); gainera irauli (5); goitik behera irauli (6); gora irauli (3); hori irauli (7); irauli ahal (3); irauli behar (8); irauli beharko (4); irauli beharra (6); irauli berriaren (3); irauli da (7); irauli du (7); irauli dute (3); irauli edo (3); irauli egin (64); irauli egin da (3); irauli egin du (4); irauli egin zen (22); irauli egin zituen (3); irauli egin zitzaion (4); irauli egin zuen (6); irauli egingo (5); irauli egiten (7); irauli eta (36); irauli ez (4); irauli nahi (7); irauli nahi zuen (3); irauli nahian (4); irauli nuen (3); irauli ondoren (4); irauli zen (23); irauli zen atzo (3); irauli zituen (7); irauli zitzaion (6); irauli zuela (3); irauli zuen (31); irauli zuten (6); kamioi bat irauli (13); lur irauli (5); lur irauli berriaren (3); lurra irauli (5); mahaiak irauli (3); markagailua irauli (3); mundua irauli (4); traktorea irauli (5); traktorea irauli eta (3); zeharo irauli (3)

atera eta iraulita (3); autoa iraulita (5); autoa iraulita geratu (3); baiona iraultzen (21); baiona iraultzen plataformak (4); bat iraulita (3); egoera iraultzeko (17); eta baiona iraultzen (3); eta egoera iraultzeko (3); eta iraulita (6); eta iraulita geratu (5); eta iraultzeko (4); iraulita geratu (10); iraulita geratu zen (9); iraultzea lortu (3); iraultzeko asmoz (3); iraultzen ari (5); iraultzen ditu (3); iraultzen du (5); iraultzen duten (3); iraultzen eta (5); iraultzen hasi (3); iraultzen hasi zen (3); iraultzen plataformak (4); iraultzen zituen (3); iraultzen zuten (3); lurra iraultzen (5)


irauli2 iz iraulaldia, iraulketa.

Horren bitartez, hain zuzen ere, asaldurarik eta iraulirik gabe, herriek lege makurren justizia egiten diote euren buruari, eta halaber, gizartea bera babesten dute, legegileari emandako ustekabekoetatik eta legegilea bera ere bere buruaren hutsetatik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.

Irauliaren erdian, Napoleonen barealdi gudatsua  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.


irauliera iz iraulketa.

Berrogeita hamar urteren iraulieran, lodia, handia eta, haize girotua gorabehera, lepoko korbataren atzetik izerdika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Argazkiari kasu egitera, 80 urteen iraulieran ibiliko zen buru-soil sotanaduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.


iraulika ik iraulka.

iraulikatu ik iraulkatu.

irauliko iz iraultzea, iraulketa.

Gero, autoaren edo motorraren edo kamioiaren deskontrola ikusgarria izaten zen, zirraragarria: iraulikoak, itzuli-mitzuliak, oinezkoen harrapaketak...  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 16. orr.


iraulka (orobat iraulka) 1 adlag irauliz, iraulkatuz, biraka.

Gero iraulka bidebazterrera joan nintzen, justu saiheska etzanda zetzan soldadu aleman horren ondora.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 91. orr.

Aita Rentería iraulka zebilen ohean lorik egin ezinik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 52. orr.

Hermione ez zen ohartu ere egin Malfoy eta Ron bere aulki azpian iraulka zebiltzala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 202. orr.

Elurretan itzulika eta iraulka ibili ginen, odolaren arrasto gorriak uzten zurian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 42. orr.

ik beherago 2.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eguzkitan jartzen ginen terrazan, eta iraulka jostatzen ginen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 108. orr.

Ziklopea, berriz, minez oihuka eta iraulika zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.

Negar egiten zuen saminki eta lurrean iraulka zebilen ero baten pare.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Haren aulkiaren atzean, txakurra, belarretan iraulka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 20. orr.

Lau hankatan ibiltzen zen, hautsetan iraulika aritzen zen bere zakurrarekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Putekin egongelan iraulka ibiltzea, nonbait hor!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 29. orr.

Gizakien golkoetan iraulka diharduten kezka-olatu tristeak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.

Aspalditik buruan iraulka nituen hainbat ale elkarrekin eskuz esku ipini nahia, horixe izan da bultzatu nauena.· Ni ere atera nintzen egun hartan plazako hareara, taberna ingurutik zezenetara zuzenean; xexen haiek inguruan lasterka eta jende-iraulka sumatu bezain laster, ordea, ikaratu egin nintzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 21. orr.

2 itzul-iraulka

Itzul-iraulka lorik egin ez, / egunez arlo zakarra; / alare, Iriondok naiago omen du / etzauntza artako iñarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 247. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarretan iraulka (3); eta iraulka (4); eta lurrean iraulka (4); iraulka eta (4); iraulka hasi (3); iraulka ibili (6); iraulka ibiltzen (3); iraulka zebilen (4); lurrean iraulka (11); lurrean iraulka hasi (3); lurrean iraulka zebilen (3)


iraulkatu, iraulka(tu), iraulkatzen 1 da/du ad nork bere burua, etzanik dagoela, alde batera eta bestera biratu.

Deiadar egingo dute zuregatik, garratz egingo garrasi, errautsez burua estali eta lurrean iraulkatuko.  Elizen arteko biblia   Ez 27,30

Iraulka zaitezte hautsetan Bet-Leafran.  Elizen arteko biblia   Mi 1,10

Kumeak bihurritu eta iraulkatu egiten ziren, atzera eta aurrera ipurdiaren eta sabelaren gainean biraka, batak bestea zokoratuz, elkarri atximurka, amaren inguruan elkarri bultzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Arnasa nola aldatzen zaion entzutea, plazerez nola iraulkatzen den, aurpegia nola pizten zaion...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 253. orr.

• 2 du ad alde batera eta bestera birarazi.

Guri txanotik heldu, lurrera bota, elurretan iraulkatu eta makilaren kozkor guztiekin astintzen gaituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 958. orr.

Lurraren bizkar azpian ibai ezkutu asko dabilela, olatu indartsuetan harri murgilduak iraulkatzen dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

Horrela sua urrun botatzen du, eta hautsa lekutara zabaltzen eta belztasun zarratuko kea iraulkatzen du, eta aldi berean pisu izugarriko haitzak jaurtitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.

3 irud

Zintzoak urrundu egiten dira horrelakotik eta ez dira bekatuetan iraulkatzen.  Elizen arteko biblia   Si 23,12

Adela sartzen eta salmahaira hurbiltzen ikusi nuelarik, bihotza iraulkatu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Bere lanetan hainbat kultura, hizkuntza, erlijio eta ideologiatako narrazio nagusiak berrirakurtzea, iraulkatzea, interpretatzea, narrazio teknika berriak trebeziaz baliatuz.  Berria - Kultura   2006-04-25

Emakumeak historia iraulkatzen ari dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 279. orr.


iraulkatzaile (corpusean iraulkatzale soilik) izond iraulkatzen duena.

Gure mututasunen erdian iraulkatzale argi hori.  Herria   2003-08-07


iraulkatze iz alde batera eta bestera biratzea.

Desioa sedukzioan azaleratzen dugu, maitasunezko musu samurretan, iraulkatze grinatsuetan, laztan hezeetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.


iraulketa 1 iz iraultzea, azpikoz goratzea.

Egia dela aita izatea ezin erranezko sentimentu sakona dela, izatearen egiazko iraulketa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

Gaur egungo legediaren «iraulketa» bultzatu beharra dago, arautegi berria sortuz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Bere bizitzari erabateko iraulketa eman aurretik, Frantziskok krisi existentzial sakona jasaten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Iraulketa ikusgarria Oiartzunen: 14-6tik 14-22ra.  Berria - Kirola   2004-08-05

Haserreak kantxan, iraulketa markagailuan eta nola ez, Titinen garaipena.  Berria - Kirola   2004-09-21

2 (hitz elkartuetan)

Urdinak 18-14 hurreratu zirenean, azkaindarrak txapa jo zuen eta bere hotsak iraulketa itxaropenak desegin zituen.  Berria - Kirola   2004-07-15

· Bi generoen arteko «lan iraulketa» beharrezkoa dela Nahi zintuztedan entzun, egunkaria komentatzen, [...], jatea ahanzten duten ttirrittak bezala kantatzen, jakinez hamar mila urteko bizi-iraulketa batean zuen arimek bederazka Izatea miretsi dutelako geltoki honetan zaudetela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

Azken txanpako markagailu iraulketan.  Berria - Kirola   2004-09-07


iraulki 1 iz kamioietan, gailu berezi bati eraginda irauli daitekeen kaxa.

Langile bat kamioiaren iraulki gainean belaunetaraino zaborrean sartuta ontziak husten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 433. orr.

Etxolen eta […] txabolen artetik igaro zen, zaborrez eta gurpilez mukuru beteta zeuden hondakindegiak atzean utzita, non iraulkiak errautsak eta zaborra deskargatzen ari baitziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Kamioi militarraren iraulkian buruz behera etzanda gaude Gorria eta biok, eskuak atzealdean lotuta ditugula.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

2 iraulki orga

Azez beteriko iraulki orga batzuk karga husten ari ziren oraindik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.

Deskargatu eta deskargatu jarraitzen zuten; iraulki orgek beren barazki karga botatzen zuten lurrera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraulki orga (3); iraulki orgen (3)


iraultza 1 iz herri edo estatu batean, talde edo klase batek aginpidea hartzen eta gizarte hierarkia iraultzen duenean jazotzen diren gertaeren multzoa. ik matxinada.

Emakumeek lan munduan sartu eta independentzia ekonomikoa lortuz geroztik erabateko aldaketa -iraultza- gertatu dela gizartearen egituran.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.

Informazio teknologia berrien iraultza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.

Han Castroren gerrillarekin borrokatu zela, eta iraultza egin zuela.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.

Nekazari tradizional haiek iraultza egin beharko zuten lurra lantzeko eta lurren jabetzako metodo tradizionaletan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Iraultza gertatzen bada, hazkundea arriskutsu bihurtzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

Gure bizitza afektibo, sozial eta ekonomikoaren zuztarretaraino heldu den iraultza gertatzen ari da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 290. orr.

Inork ez dik musika idazten, inork ez dik iraultzarik pizten edota inor ez duk maitemintzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.

Kopernikok sortutako astronomiaren iraultza.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.

Euskararen bilakaeran izan den azken iraultza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 14. orr.

Iraultza guztien gainetik gizona zegoela, eta emakumea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 90. orr.

Iraultza aurreko monarkiaren oinordekoen aldekoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Zenbat irauten du iraultzaren edo iraultzen fase honek?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.

2 (izenondoekin)

1917ko urriko iraultza sozialista.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Errusian iraultza komunista gertatu baino askoz lehenagoko garaietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Ezta iraultza nazionalista edo sozialistaren profetarik odoltsuenen artean ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.

Iraultza proletarioaren egunean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.

Khomeiniren 1979ko iraultza islamistaren gaia aipatu diodanean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.

Iraultza faxista martxan dago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 331. orr.

XIX. mendeko iraultza industrialaren ondorioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.

Iraultza ekonomiko, sozial eta, batez ere, psikologikoaren ordainetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Emakumeei esker, benetako iraultza sozio-ekonomikoa, kulturala eta sexuala gertatzen ari da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.

Txinan, Iraultza Kulturalaren garaian zeuden.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Kuhnen Iraultza zientifikoen egitura liburuaren argitalpenaz geroztik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Gurea ez da iraultza ezkertiar bat; gurea iraultza nazionalista bat da!  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.

Nikaraguako iraultza sandinista.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

3 (izenlagunekin)

1821eko Mexikar Iraultzaren ondoren 1910eko Iraultza etorri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

K.o. 1789ko Frantziar Iraultza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.

Frantziako iraultza denboran, 1793 eta 1796a artean, anitz herri suntsiturik gelditu zen Nafarro gain honetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Errusian K.o. 1825ean zertutako Abenduko Iraultza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.

Belusezko Iraultza izan zen, ordea, sistema politikoa aldarazi zuena, 1989an. etorkizuneko iraultza egiteko "indar biologiko" hori izan behar dugu kontuan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 161. orr.

Irudien egiazko iraultza, iraultzarik bada, aspaldi gertatua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 291. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik iraultzaile.

Europan nagusi diren iraultza mugimenduei.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Garai hartarako, ordea, fanarioten nagusitasuna azpijana zegoen Mendebaldeko iraultza-gertaeren ondorioengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Iraultza-batzorde bat osatu dugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.

Zinezko iraultza-proiektu bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 220. orr.

Izugarri txarto kantatzen zuen, eta tonutik ateratzen zen are iraultza-abestietan ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 71. orr.

Alemaniar sozialdemokraziaren iraultza-nahia gelditzearren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

Kantek berak bere Filosofia eta bereziki Arrazoimen hutsaren kritika iraultza-ekintza gisa ulertu zuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Iraultza hasierako garaian.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 32. orr.

Garat anaiek, Iraultza denboran, euskal departamenduaren alde eraman eta galdu zuten gudua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 107. orr.

Iraultza-egunak kitzikagarriak zitzaizkion, abentura berrien iturburu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

Leninek erran omen zuen, XX. mende hasieran, mende berria gerla eta iraultza mende izanen zela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Gerra eta iraultza-hotsak edonon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1956an Hungarian herri iraultza bat izan zen, boterean zegoen Alderdi Komunistak erroz zapaldu zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Gizartean odolik gabeko gizarte-iraultza eragiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Garrantzizko gizarte- eta politika-iraultza ari zela gertatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Industri iraultza gertatu zenetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.

Horrelako egoeretan, hots, zientzia-iraultzetan, teoria bat beti da zokoratua ala biek aurrera egin dezakete?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Bada, zenbaitek dio egungo teknologia iraultza, garrantzitsua izanik, ez dela benetako iraultza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.

Ondorengo ia milurtekoan, gizarte- eta kultur iraultzen aniztasun txundigarria gertatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Maok kultura iraultza jarri zuen abian Txinan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Macintosh iraultza.  Berria - Gaiak   2006-04-01

6 irud egoera jakin bat iraultzen duen aldaketa.

Filosofiaren iraultza kopernikarra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Iraultza berdearen defendatzailerik sutsuenetakoak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 133. orr.

Diru-ekonomia Japonian sartzeak... iraultza geldo baina geraezina eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Iraultza mikroelektronikoak -hots, informatizazioak, automatizazioak edota errobotizazioak- produkzio modu berriak ahalbidetu ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

7 Iraultza Handia frantziar iraultza.

1793-an, oraino Iraultza handiaren urte heietan beraz [...].  Herria   2003-01-28

Frango aipatua izan den beste erretor bat, Iraultza Handiaren aintzineko azkena, Xavier de Saint-Esteben.  Herria   2003-07-31

Iraultza handiaren keinka hartan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 159. orr.

Donibane Lohizune iraultza handiko denbora hetan.  Herria   2001-11-01

Euskal-Herriko parropiez eta Iraultza handiko gertakariez.  Herria   2003-01-14

· Frantziako iraultza handiaren denbora hartan.  Herria   2003-11-06

Frantziako Iraultza handia nola iragan zen Euskal-Herrian.  Herria   2003-03-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldeko iraultza (4); azken iraultza (5); baina iraultza (4); barne iraultza (6); benetako iraultza (10); bere iraultza (5); beste iraultza (6); da iraultza (22); dela iraultza (6); den iraultza (9); du iraultza (5); duen iraultza (8); edo iraultza (10); egiazko iraultza (4); ere iraultza (8); eta iraultza (46); etaren iraultza (8); etaren iraultza zerga (5); etari iraultza (19); etari iraultza zerga (19); frantziako iraultza (50); frantziako iraultza handia (4); frantziako iraultza handiaren (7); gizarte iraultza (4); gora iraultza (4); gure iraultza (5); industri iraultza (9); industria iraultza (8); irakeko iraultza (19); irakeko iraultza islamikoaren (12); irakeko iraultza islamikorako (6); iraken iraultza (7); iraken iraultza islamikoaren (5); irango iraultza (4)

iraultza ala (4); iraultza ari (4); iraultza baino (4); iraultza bat (39); iraultza bat izan (4); iraultza baten (13); iraultza berdea (5); iraultza da (5); iraultza denboran (10); iraultza egin (12); iraultza egin behar (4); iraultza egingo (4); iraultza egiteko (9); iraultza egiten (4); iraultza ekarri (12); iraultza ekarri zuen (7); iraultza ere (4); iraultza eta (13); iraultza etorri (4); iraultza ez (10); iraultza frantsesak (6); iraultza frantsesaren (7); iraultza garaiko (5); iraultza gertatu (7); iraultza gertatzen (5); iraultza gertatzen ari (4); iraultza guztiak (5); iraultza guztiek (4); iraultza handi (6); iraultza handi bat (4); iraultza handia (11); iraultza handiaren (16); iraultza handiaren keinka (6); iraultza hasi (9); iraultza hau (4); iraultza honen (6); iraultza hori (4); iraultza horren (11); iraultza hura (8); iraultza industriala (4); iraultza islamikoa (5); iraultza islamikoak (5); iraultza islamikoaren (26); iraultza islamikoaren kontseilu (18); iraultza islamikorako (7); iraultza islamikorako kontseilu (7); iraultza izan (14); iraultza izan zen (7); iraultza laranja (10); iraultza moduko (4); iraultza partarrieu (5); iraultza piztu (4); iraultza politikoa (4); iraultza sandinista (6); iraultza sandinistaren (5); iraultza sexuala (4); iraultza sortu (4); iraultza sozialista (6); iraultza txiki (8); iraultza txiki bat (7); iraultza zerga (60); iraultza zerga delakoa (10); iraultza zerga eskatu (5); iraultza zerga ordaindu (22); iraultza zergaren (5); iraultza zientifikoen (4); iraultza zientifikoen egitura (4); iraultza zuria (4)

dira iraultzak (5); eta iraultzaren (17); frantziako iraultzak (15); frantziako iraultzan (8); frantziako iraultzaren (28); frantziako iraultzatik (5); frantziako iraultzaz (4); industri iraultzaren (7); industria iraultzak (6); industria iraultzaren (4); iraultzak ere (4); iraultzak eta (6); iraultzaren alde (7); iraultzaren bidez (6); iraultzaren eta (10); iraultzaren garaian (10); iraultzaren lehen (7); iraultzaren ondoren (17); iraultzaren ondotik (6); iraultzari buruz (7); iraultzari esker (4); iraultzarik handiena (5); iraultzaz geroztik (6); krabelinen iraultza (5); krabelinen iraultzaren (4); kubako iraultzaren (5); pentsakeraren iraultza (5); sciri irakeko iraultza (8); sekulako iraultza (6); teknologia iraultza (8); zen iraultza (11); zen iraultzaren (6); zuen iraultza (13); zuen iraultzaren (5); zuten iraultza (4)


iraultzaburu iz iraultza baten buruzagia.

"Argien mende" famatuaren umeek [...] ez zuten izan orduan beren helburuen betetzeko astirik, beharrik! zeren eta, hamar urte barne, iraultzaburu gehienek, zuriek ala gorriek, elkar jan baitzuten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.


iraultzaile (orobat iraultzale g.,er.) 1 izond iraultzaren aldekoa, iraultzaren alde aritzen dena;. ik iraultza 4.

Kubatar mugimendu iraultzailearekin kolaboratzen du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.

Uztailaren 26 Higikunde Iraultzailea sortu zuen eta borrokari lotu zitzaion berriz bere herria Batistaren tiraniatik askatzeko.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

Bere eri tinkatuen artean zeukan Chauvin-Dragon herriko epaitegi iraultzailearen erabakia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 286. orr.

Erakunde iraultzaile baten oinarri politiko eta ideologikoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Béla Kun-ek gidatutako gobernu iraultzaileak 133 egun iraun zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Talde iraultzaile armatu batek zer jokaera hartu behar ote zuen Espainian hala moduzko demokrazia bat apailatzen bazuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Kubako azken gerra iraultzailearen historia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 289. orr.

Suizidio dialektikoa, esango nuke nik orain, bazegoelako arrazoi iraultzaile bat presaka bizi behar hartan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 19. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

ETA inguruan sortu den abertzaletasun iraultzaile negartiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.

Esnatzen ari zen gehiengoaren gurari iraultzaileak asetzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.

Hori izan zen beren praktika iraultzailearen osagai oinarrizkoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.

Ukabila altxatu du keinu iraultzaile bat eginik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.

Errepublikar kartsu honek mintzaldi iraultzaile sutsuak idazten zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

"Bortizkeria iraultzailea" deitzen zutena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

Betiere kapitalismoaren kontrako eginbide politikoarekin eta pedagogia iraultzailearekin estu-estu uztartua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Berba bat, berba xume bat esan ahal izateko egin dut egin dudana, apiril iraultzaile bat iragarriko duena, gizarte honen hegaldia udabarrirantz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 152. orr.

Badirudi Jazinto Errepublikak ekarri zuen haize berri eta iraultzaileak eraman zuela Eibarrera, nahikoa helduta utzi zuela baserria.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 49. orr.

Zientziak ez du zerikusirik horrekin; ez da kristaua, ez da ateoa, ez iraultzailea, ez erreakzionarioa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Grégoire delako apezpiku iraultzaile famatu hori.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

Errepublikak bete zuen Grégoire apez abertzaleak eta haren lagun iraultzaile jakobinoek egin ametsa: […], hots, "gure arbaso baserritarren frantsestea".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

Ia egunero, hiltzera kondenatutako ekintzaile iraultzaileak exekutatzen zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Izan zitekeen ere, Güell-tarrak erreboluzionario edo iraultzale izaiteaz akusatuak zirela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 127. orr.

-Hi, hago isilik, oilartxo sasi iraultzailea!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.

Izan ere, erasoaren zamari aurre egin ahal izateko, zanpatzaileen aurkako masa-mugimendua bildu ez ezik, abangoardia iraultzailearen gidaritzapera ekarri beharra dago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

Liga Komunista Iraultzaleak agertzen du ezkerburuan bere zerrenda.  Herria   2001-02-01

2 egoera jakin bat iraultzea dakarrena.

Geneetan oinarrituriko sendagai iraultzaile berriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Fregeren logika iraultzailea ere une horietan atera zen argitara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Nolabait esatearren, esaldia, testuinguru hartan, iraultzailea suertatu zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.

3 iz iraultzaren alde aritzen den pertsona.

Hemingwayk berak, zioen albisteak, iraultzaileen eledunarena egin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.

Hainbeste iraultzaileren ahalegina eta odola hutsaren hurrengo uztea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

Disidenteek, asaldatzaileek, iraultzaileek, anarkoek eta bihurriek ordaintzen dute garestien beren ausardia, baina haiek aldatzen dute mundua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Frantziar iraultzaileak sekula ez ziren nekatu Solon eta Likurgo aipatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Horra euskal iraultzaile parasitoa, nere izenarekin nere bihotza erre nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.

Negoziaketak has ditzan FARCeko iraultzaleekin andere bahituaren libratzeko.  Herria   2004-02-26

Ez, ez da garaiko iraultzaile edo ezkertiar idealista utopiko anakroniko baten aldarrikapena. jakinekoa baitzen zeukaten diru apurra multikopista eta tinta erosten gastatzen zutela iraultzaile bulartsu haiek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

Ezinezkoa zela halakorik gertatu izana sinestea bera bezalako iraultzaile peto bati.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Biraultzaile ustezko bati.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 11. orr.

Errepublikazaleak eta iraultzaile ohiak baikinen gehienok.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Edozein iraultzailek errepresioari buruz jakin behar duena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 25. orr.

Iraultza egitea da iraultzaile guztien eginbeharra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Zertako balio izan digute beren gezurra iraultzen ez dakiten iraultzale gizajo horiek?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mota eta joera guztietako iraultzaile talde txikiak zeuden Errusian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Beshir aldamenean neukan une oro itsatsita muki bat bezala, nire iraultzaile-talaka nazioartekoari adi-adi, liluraturik, begiak ezin irekiago, harrituta nire buru-argitasuna zela-eta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

-Lana topatzen duanean, ez ezak gero galdu bigarren egunerako, iraultzaile plantak egiteagatik!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi iraultzaile (11); alderdi iraultzaile eta (3); armatu iraultzaile (31); armatu iraultzaile kolonbiarrak (19); armatu iraultzaile kolonbiarrek (4); batzorde iraultzaile (3); edo iraultzaile (4); eta iraultzaile (8); indar armatu iraultzaile (30); iraultzaile bat (18); iraultzaile baten (7); iraultzaile bi (3); iraultzaile edo (3); iraultzaile eta (14); iraultzaile eta modernoa (3); iraultzaile hau (3); iraultzaile honek (4); iraultzaile izan (5); iraultzaile kolonbiarrak (20); iraultzaile kolonbiarrak atzo (3); iraultzaile kolonbiarrak gerrilla (4); iraultzaile kolonbiarrak gerrillak (3); iraultzaile kolonbiarrek (4); iraultzaile talde (3); isilpeko batzorde iraultzaile (3); mugimendu iraultzaile (7); pri alderdi iraultzaile (6); talde iraultzaile (8)

aldaketa iraultzailea (3); alderdi iraultzaileak (3); armada iraultzailea (5); armada iraultzaileak (5); armatu iraultzaileak (5); borroka iraultzailea (3); bretainiako armada iraultzailea (5); bretainiako armada iraultzaileak (5); erakunde sozialista iraultzaileak (10); eta iraultzailea (5); eta iraultzaileak (7); indar armatu iraultzaileak (5); iraultzailea da (7); iraultzailea eta (7); iraultzailea izan (7); iraultzailea izan zen (6); iraultzailea sortu (4); iraultzailea zen (7); iraultzaileak dira (3); iraultzaileak edo (3); iraultzaileak izan (4); kontseilu iraultzaileak (3); mugimendu iraultzailea (3); sozialista iraultzaileak (10); teoria iraultzailea (3); zerga iraultzailea (10)

armada iraultzailearen (3); armada iraultzaileari (8); armada iraultzaileari leporatutako (3); armada iraultzaileko (4); bretainiako armada iraultzailearekin (3); bretainiako armada iraultzaileari (8); bretainiako armada iraultzaileko (4); eta iraultzaileen (3); iraultzaileari leporatutako (3); iraultzaileek ez (3); iraultzaileko eta (4); iraultzaileko kide (5); kontseilu iraultzaileko (3); mugimendu iraultzaileko (4)


iraultzailetu, iraultzaile(tu), iraultzailetzen (corpusean iraultzaletu soilik) da/du ad iraultzale bihurtu.

Eta nago, euskal sena kristautu, abertzaletu, iraultzaletu ahalean ugaldu ote den txori xipotx honenganako sentiberatasuna ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.


iraultzakide izond iraultza berekoa.

Adinkideak ziren biak, iraultzakideak, burkideak, eta, seguru asko, hainbat aldiz Frantziako Batzarretan Iraultzaren eta Arrazoiaren aldeko hitzaldi sutsuak egindako Jean-Baptistek oso gustura entzungo zizkion burkide hari azken orduan Iraultzaren aurrerapenak eta abantailak goresteko zuzendu zizkion hitz loratu eta kementsuak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 111. orr.


iraultzakume izond adkor iraultzaren ondorio dena.

Baina pentsamendu demokratiko modernoa, Iraultzakumea, "burgesa" nahi bada, edo errepublikanoa, liberala, hori bai, berek deskubritu zuten, karlistakumeen belaunaldi abertzaleak, eta bere odolarekin defendatu zuten gerra-zelaietan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.


iraultzalari (orobat iraultzari) iz iraultzailea.

Gazte denboran adixkide minak izanak dira Klein eta Fisher, biak iraultzalariak.  Herria   2001-01-25

Iraultzariek egoera hori "Terrorea" deitzen zuten, eta bortizkeria zen terroristek errepublikako lurralde guzietan sortzen zutena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.


iraultzaldi iz irualtzea, iraultza.

Iraultzaldi bakoitzaren izaera, erradikaltasuna, fase horren luze-laburra, etab., dio Ortega-k [...] arraza bakoitzaren karakterearen araberakoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.


iraultzale ik iraultzaile.

iraultzaletze iz iraultzale bihurtzea.

Pasarte hunkigarri horretan ederki suma liteke, ongi erreparatuz gero, aldez aurretik aipatzen nuen sinbologia, papagorriaren kristautze, abertzaletze, iraultzaletze kontua dela eta.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.


iraultzari ik iraultzalari.

iraultzatxo iz adkor iraultza txikia.

Aipatua izan da 1968ko iraultzatxoa, nola geroztik aldatu diren gauzak Frantziako Unibertsitateetan.  Herria   2005-07-07

Nork bere herrian ezin, eta hantxe egin genuen iraultzatxoarekin konformatu behar.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 82. orr.

Zer deabru dira frantses horiek: sekulan ez kontent, beti zerbait berri nahi, iraultzatxoz iraultzatxo dabiltzalarik, iraultzatxoak baitira sortzen dituzten aldaketak.  Herria   2004-04-01

Eta itzulipurdi eta iraultzatxo hori termikoa da, bero-kontuarena delako, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.


iraultzazale izond iz iraultzaren zale dena.

Abraham Lincolni eskuz esku eman omen zion bikote iraultzazaleak idatziriko Manifestu Komunista, gero esklabotza deuseztatzearen defendatzaile ospetsua izango zen presidentea Illinoisko senataria besterik ez zenean...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 131. orr.

Txomin Agirrerenean espero ditugu langile-auzoetako giro iraultzazale horren kontrako herra, jende-nahasteak sortzen dion beldurra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 40. orr.

Kantari ederra lehena, iraultzazalea bigarrena.  Herria   2004-01-15


iraultzazaletasun iz iraultzazale denaren nolakotasuna.

Bere iraultzazaletasun eta gorrotoak beretzat gordetzen zituen, ez ziren bere gelatik ateratzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.


iraultze iz azpikoz goratzea; iraultza.

Erabateko aldaketa da, komunikazio prozesuaren iraultze osoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.

Kristautasuna izan da, nagusiki, balioen iraultze hori bideratu eta ekarri duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Antolaketaren iraultzeari dagokionez, arau berriak ezartzeko asmorik ez dago, dauden arauak nahastekoa bai, ordea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Antifrasia, iraultze semantikoa, beharrak sortutako artea da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 63. orr.

Etxeverri-ren ondotik Frantziako iraultze handia arte Ziburun erretor egon ziren gehienak sortzez ziburutarrak ziren eta lehenik herrian berean bikari egonak...  Herria   2003-07-31

Ez, ez daki holako barne-iraultze eta barne-hazkurritze horien berri.  Herria   2002-09-19


iraultzika adlag iraulka.

Sakana eta Larraun ibarrak goiti datoz hodei beltzak iraultzika.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Bakanak baitira oso, zeremonia arteko hutsarte fin ttiki horiek aintzat hartu, eta gogoan iraultzika paratzen dituztenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.


iraumen iz iraupena.

Hochedéren iraumena ere ederra da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.


iraun, iraun, irauten 1 du ad egoera berean jarraitu, egoera jakin bati eutsi. ik atxiki; mantendu.

Horrela, sistema aurrera doa, iraun egiten du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Bizi, ez iraun.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.

Harrobiko harea, berriz, azkarrago lehortzen da eraikuntzetan, eta zarpeatuak iraun egiten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.  Elizen arteko biblia   1 J 2,17

Larruazalaren ukimena duen dardaragailu bat, pila alkalinoak dituena, iraun eta iraun eta iraun egiten duten horietakoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 100. orr.

Ea noiz arte irauten duen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Menelaok, berriz, agintean iraun zuen, handikien diruzalekeriari esker.  Elizen arteko biblia   2 M 4,50

Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak, hauen arrazak munduan iraun dezan.  Elizen arteko biblia   Has 7,3

Iraun dezazuela benetako penitentzian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 592. orr.

Ukabilkada bat eman nion buruan, isilik negar egiten ikas zezan, besteren etxean iraun nahi izanez gero nola portatu behar zuen ikas zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

Euzkadiren izaerari buruzko gure ideiak -gure sentimenduak- bere horretantxe iraun zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Nafarrek uda arte iraun zuten bortupean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Idoiaren eta bion arteko harremanak ez baitzuen iraun uda arte ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.

Emanaldiak irauten duen bitartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

Gosariak iraun bitartean, neskari ez zitzaion irribarrea suntsitu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Diana Andoinskoak aditzera eman zidan delako liburua atxikitzen ahalko nuela Bidaxuneko nire egonaldiak iraun artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.

Bidaiak iraun zuen denbora guztian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 293. orr.

Teresak kuxkurtuta eduki zituen begiak irakurketak iraun bitarte guztian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 151. orr.

Francori beti iraun zion Pontitora itzultzeko fantasiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 172. orr.

Bere goxoak nire baitan betiko iraun dezan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 46. orr.

Horrek ekain-uztail-abuztuetan irauten du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Bururaino irauteko, gaizki eta sobera laster ari den bihotza artatu behar da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

2 (modua adieraziz)

Nork iraun dezake zutik Jainko Jaun santu honen aurrean?  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,20

Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,13

Bizirik iraun zutenak sakabanatu egin ziren, bi lagun batera ez gelditzeraino.  Elizen arteko biblia   1 Sm 11,11

Bizirik irauteko grinak gaiztoturik, herio larrian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Nik eseririk iraun nuen, burumakur.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Interes partikularrek elkartuta iraun dezaten beharrezkoa den lokarria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.

Maryk, ikaragaitz iraun zuen azken-azkeneraino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

Sinesmenean osasuntsu iraun dezaten.  Elizen arteko biblia   Tt 1,13

Euskaldun gazteen egitekoa, egundaino bezala, euskaldun eta fededun irautea zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.

Halaxe iraun zuten denbora batean, Enrike lurrean luze, Gabin fitxekin ari zelakoa egiten, biak geldi, biak isilik.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.

Pentsakor iraun zuen, ordea, larria barrenean sartuta, korapilo handiren bat askatu ezinez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Baldin iraun izan banu neure hitzari leial zuk zeureari leial iraun duzun bezain gutxi, hartuko ote zenuke nigandik erantzun bat bakarra ere?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 202. orr.

Kristinak ezbaian iraun zuen pixka batean, eta gero, dendako zokora jo zuen, enplegatuendako gelatxora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

Isilpean gorde nahi zituen demostrazioak; isilpean iraun dute.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

Bakoitzari egoera onean irauteko behar duena ematen diona.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 193. orr.

Ondikotz, nik ez dut inoiz luzaz iraun haize-kontra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

Autoan zarratua, zigarroak zigarroei iraun nuen, ataritik begirik galdu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

3 (ezezko esaldietan)

Ez zuen iraun hausnarketak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 111. orr.

Baina horrek ez du irauten, ezin du iraun, eta ondotik berriz ere ilun erabatekoa, nora eza. erregimenak ezingo luke iraun minutu bakar batez ere galera esentzial gurea, eta denona, eta norberarena, galdu-uste ustela besterik ez dela sinetsarazteko gauza ez balitz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Gehiago ezin iraun izan nuenean, eskuak askatu gabe, belauniko jarri nintzen, eta, hala, burua atera ahal izan nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Jainko goren eta bakarragandik aldendu baitziren, ezin iraun beraien arteko batasunak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Orduan ere hirukotea osatu zuten, baina ez zuen askorik iraun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

4 aipatzen den iraupena izan. (denbora banakoekin)

Jaiak zazpi egun iraun zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 7,9

Berrogei egunez iraun zuen uholdeak.  Berria - Harian   2006-04-26

Hamabi egun iraun zuen oraino zendu aitzin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 151. orr.

150 bat urte iraun zuen eskola pitagorikoak, eta 218 pitagoriko bildu bere baitan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

Berrogei urte luze iraun duen Gerla Hotzak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.

Hogoi urte iraun dut han.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 117. orr.

Daviden garaian, hiru urtez iraun zuen gosetea izan zen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 21,1

Horrela iraun zuen hiru urtez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 146. orr.

Egoera gogor hartan, urtetan iraun zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Hilabete iraun zuen Noto haizeak, jo eta jo.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 86. orr.

Lau hilabete iraun zuen abenturak, Tiro-trukaketak bizpahiru oren iraun zuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

Orduak irauten duen une hori.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 33. orr.

Bi ordu eskas iraun zuen bilerak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Oren erdia pasa iraun zuen gure elkarrizketak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 154. orr.

Oso bizitza laburra dute dastamenaren zelula hartzaileek; egun batzuk besterik ez dute irauten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 149. orr.

Mexikoko Tamaulipas basamortuko gure egonaldiak lau egun eta hiru gau iraun zuen, 85 ordu guztira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Maitasun horrek urte erdi iraun zion, nahiz eta gehiegizko sugar hura etengabea ez izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1043. orr.

Galdeketak ordu laurden inguru iraun zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Iraun, pare bat aste baizik ez zuen iraun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Segundo gutxi batzuk iraun zuen horrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

Unetxo bat iraun zion nahasmenduak, eta berehala eutsi zion neurritasunari: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 109. orr.

Pareta horiek ezin dutela laurogei urtetik gora iraun.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.

5 (adizlagunekin eta kidekoekin)

Amari labur iraun dio, ordea, ikuskizunaren pozak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.

Gerra beldurrez, gurasoek ez zuten luze iraun Berlinen, Sara mundura ekartzeko denbora doia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Luze iraun zidan isilik gelditu izanaren damuak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 266. orr.

Zori on eskeko zeremoniek ez zuten luzaro iraun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Garaipen honek denbora luzez iraun zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 922. orr.

Hala iraun zuen denbora luzean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.

Ikaratu zen Agerre, baina ikarak guti iraun zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Isiltasunak ohi baino gehiago iraun du.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 260. orr.

Eta gehiago iraun zezaten, teila batekin estali omen zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Gertatu ohi da izenak irauten duela izanak baino gehiago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 39. orr.

Zenbat iraun zuen Diofanteren bizitzak?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.

Irailean ekin zioten birari, eta 2000. urteko ekaina bitarte iraun zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

6 iraun-nahi iz

Zuhurtziak edo iraun-nahiak bultzaturik, mihian zituèn hitzak irentsi zituen beste behin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 27. orr.

Jaiotako denek bizitzan iraun nahia behar baitute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.

Bizi-nahiak eta iraun-nahiak hartaraturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

· Garaion behin-behinekotasun hori, axalekotasun hori, iraun-nahi-ez hori bermatuko zion bidea behar zuen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arte iraun (103); arte iraun behar (6); arte iraun du (6); arte iraun zuen (37); arte iraun zuten (12); artean iraun (6); asko iraun (33); askorik iraun (22); aste iraun (23); aste iraun du (5); aste iraun zuen (5); astebete iraun (7); atxik eta iraun (6); baina gutxi iraun (7); baina iraun (5); baino gehiago iraun (35); bakarrik iraun (12); bat iraun (40); bat iraun du (8); bat iraun duen (6); bat iraun zuen (17); bat pasa iraun (6); batez iraun (8); batzuk iraun (6); bere hartan iraun (19); bere horretan iraun (5); bertan iraun (7); beti iraun (6); betiko iraun (5); bi aste iraun (8); bi egun iraun (5); bi oren iraun (8); bi urte iraun (10); bilerak iraun (5); bitartean iraun (5); bizirik iraun (101); bizirik iraun ahal (5); bizirik iraun behar (7); bizirik iraun dezaten (7); bizirik iraun nahi (5); bizirik iraun zuen (9); bizirik iraun zuten (8); bost urte iraun (6); dakit zenbat iraun (5); denbora iraun (11); du iraun (25); du luze iraun (7); edo iraun (5)

egun iraun (46); egun iraun duen (8); egun iraun zuen (17); egunez iraun (9); egunez iraun zuen (5); epaiketak iraun (5); erdi iraun (33); erdi iraun du (5); erdi iraun zuen (17); ere iraun (14); eskas iraun (14); eskas iraun zuen (7); esker iraun (5); eta bizirik iraun (8); eta erdi iraun (29); eta iraun (40); eta laurden iraun (5); ez du iraun (12); ez zituen iraun (5); ez zuen iraun (36); ez zuten iraun (5); ezin du iraun (9); ezin iraun (8); gabe iraun (19); gabe iraun zuen (5); gau iraun (5); gau osoa iraun (5); gaur arte iraun (7); gehiago iraun (68); gehiago iraun zuen (18); gehiegi iraun (9); gehien iraun (5); gerrak iraun (11); gerrak iraun zuen (7); gora iraun (5); grebak iraun (11); grebak iraun duen (5); guti iraun (8); gutxi iraun (60); gutxi iraun du (7); gutxi iraun zuen (31); gutxiago iraun (6); halaxe iraun (5); han iraun (7); hark iraun (11); hark iraun zuen (7); hartan iraun (21); hilabete iraun (35); hilabete iraun du (5); hilabete iraun duen (8); hilabete iraun zuen (12); hilabeteak iraun (6); hiru aste iraun (8); hiru egun iraun (6); hiru laurden iraun (8); hiru ordu iraun (8); hiru oren iraun (6); hiru urte iraun (11); horrek iraun (17); horrek iraun du (5); horrek iraun egin (5); horrela iraun (10); horretan iraun (9); indarrean iraun (6); inguru iraun (25); inguru iraun zuen (12); inguru iraun zuten (6)

iraun ahal (31); iraun ahal izan (6); iraun ahal izango (6); iraun ahal izateko (15); iraun artean (11); iraun badu (6); iraun baitu (5); iraun baitzuen (11); iraun behar (76); iraun behar du (11); iraun behar dute (5); iraun behar zuen (10); iraun beharko (11); iraun beharra (6); iraun beza (8); iraun bitartean (89); iraun dezake (36); iraun dezakeela (7); iraun dezakeen (17); iraun dezakete (9); iraun dezala (24); iraun dezan (50); iraun dezaten (28); iraun dituen (7); iraun du (172); iraun du eta (9); iraun du partida (10); iraun du partidak (11); iraun duela (13); iraun duen (179); iraun duen bitartean (14); iraun duen denbora (5); iraun duen gatazka (5); iraun duen lau (5); iraun duen partida (14); iraun duena (26); iraun dute (30); iraun dutela (5); iraun duten (33); iraun egin (28); iraun egin zuen (16); iraun egingo (5); iraun egiten (27); iraun egiten du (14); iraun eta (32); iraun ez (16); iraun ezazue (8); iraun genuen (7); iraun izan (13); iraun izan balu (5); iraun izana (5); iraun lezake (5); iraun nahi (22); iraun nahi du (5); iraun nuen (17); iraun ohi (9); iraun omen (6); iraun omen zuen (5); iraun ondoren (5); iraun sendo (5); iraun zabaleta (5); iraun zezakeen (10); iraun zezan (9); iraun zezaten (7); iraun zian (5); iraun zidan (9); iraun zien (5); iraun zion (33); iraun zituen (12); iraun zuela (19); iraun zuen (699); iraun zuen artean (10); iraun zuen bilerak (7); iraun zuen bitartean (64); iraun zuen denbora (17); iraun zuen denboran (8); iraun zuen eta (11); iraun zuen horrek (8); iraun zuen saioak (5); iraun zuena (14); iraun zuten (103); iraun zuten bitartean (6)

bizirik iraundako (6); isilik iraun (11); isilik iraun zuen (6); kanpainak iraun (5); lau hilabete iraun (8); lau urte iraun (8); laurden iraun (14); laurden iraun du (7); luzaro iraun (33); luzaro iraun zuen (8); luzaroago iraun (6); luzaroan iraun (18); luzaz iraun (30); luze iraun (83); luze iraun duen (5); luze iraun zuen (17); luze iraun zuten (5); luzeago iraun (5); minuta iraun (8); minutu iraun (31); minutu iraun zuen (22); nekez iraun (6); nola iraun (18); nork iraun (7); ordu inguru iraun (6); ordu iraun (41); ordu iraun zuen (27); ordubete inguru iraun (5); ordubete iraun (12); ordubete iraun zuen (9); oren bat iraun (7); oren iraun (24); oren iraun du (5); oren iraun duena (6); oso gutxi iraun (5); osoa iraun (15); osoa iraun zuen (5); osoan iraun (9); pasa iraun (15); pasa iraun du (7); saioak iraun (6); segundo iraun (9); segundo iraun zuen (5); segurik iraun (5); sendo iraun (11); soilik iraun (5); tinko iraun (14); urte iraun (91); urte iraun du (6); urte iraun duen (23); urte iraun duten (6); urte iraun zuen (30); urteak iraun (10); urtebete iraun (5); urtez iraun (9); urtez iraun zuen (5); zazpi egun iraun (5); zazpi urte iraun (5); zehar iraun (7); zenbat denbora iraun (7); zenbat iraun (21); zenbat iraun zuen (11); zituen iraun (5); zuen asko iraun (15); zuen askorik iraun (9); zuen iraun (39); zuen luzaz iraun (7); zuen luze iraun (17); zuten iraun (7); zutik iraun (27); zutik iraun zuen (7)

a arte iraunen (7); arte iraunen (38); arte iraunen du (22); bat iraunen (10); bost egun iraunen (6); egun iraunen (16); egun iraunen du (7); egun iraunen dute (8); eta iraunen (8); guzia iraunen (7); hilabete iraunen (8); horrek iraunen (5); iraunen baitu (5); iraunen du (104); iraunen duela (5); iraunen duen (31); iraunen duena (10); iraunen dute (35); iraunen duten (10); iraunen ote (5); iraunen zuela (5); iraunen zuen (6); luze iraunen (6); noiz arte iraunen (10); raino iraunen (5); urte iraunen (8); zenbat iraunen (7)

arte iraungo (90); arte iraungo du (36); arte iraungo duela (5); arte iraungo duen (11); arte iraungo dute (14); arte iraungo duten (6); asko iraungo (11); askorik iraungo (10); aste iraungo (5); baino gehiago iraungo (8); bat iraungo (8); bat iraungo du (5); bere horretan iraungo (7); beti iraungo (10); beti iraungo du (8); betiko iraungo (13); bi urte iraungo (5); bizirik iraungo (20); denbora iraungo (7); du iraungo (11); du luze iraungo (8); egun iraungo (17); egun iraungo du (11); ere iraungo (7); ez du iraungo (9); gehiago iraungo (21); gutxi iraungo (5); hilabete iraungo (15); hilabete iraungo du (6); hiru egun iraungo (8); horretan iraungo (7); inguru iraungo (9); inguru iraungo du (7); iraungo badu (17); iraungo badute (9); iraungo baitu (6); iraungo balu (5); iraungo ditu (7); iraungo du (180); iraungo du eta (10); iraungo duela (48); iraungo duela uste (5); iraungo duen (60); iraungo dute (46); iraungo dute eta (5); iraungo duten (19); iraungo ez (7); iraungo luke (12); iraungo lukeen (9); iraungo ote (13); iraungo ote zuen (6); iraungo zuela (14); iraungo zuen (27); iraungo zuten (7); luzaro iraungo (11); luzaroan iraungo (7); luze iraungo (35); minutu iraungo (11); noiz arte iraungo (17); ordu iraungo (8); ordu iraungo du (5); osoa iraungo (7); sendo iraungo (6); urte iraungo (23); zenbat denbora iraungo (5); zenbat iraungo (24); zenbat iraungo duen (11); zutik iraungo (19); zutik iraungo duela (6)

arte irautea (7); bere izanean irauteko (9); bizirik irautea (47); bizirik irauteko (124); eta bizirik irauteko (6); eta irautea (9); eta irauteko (10); gehiago irautea (5); irautea da (8); irautea eta (7); irautea ez (5); irautea lortu (7); irauteko behar (6); irauteko eta (5); irauteko gaitasuna (7); irauteko gisan (6); irauteko indarra (6); irauteko modu (5); irauteko moduan (5); irautekoa zen (5); izanean irauteko (9); luzaroan irauteko (5); zutik irauteko (12)

arte irauten (23); arte irauten duen (5); arte irauten zuen (5); asko irauten (10); aste irauten (7); azkeneraino sendo irauten (5); baino gehiago irauten (12); bat irauten (18); bat irauten du (7); batzuk irauten (5); bere izanean irauten (5); berez irauten (5); bertan irauten (6); beti irauten (8); betiko irauten (8); bizirik irauten (38); bost urte irauten (7); du irauten (16); dute irauten (8); egun irauten (18); egun irauten du (9); erdi irauten (6); ere irauten (12); eta erdi irauten (5); eta irauten (8); ez du irauten (15); ez dute irauten (6); ez zuen irauten (5); gabe irauten (10); gehiago irauten (22); gutxi irauten (11); gutxiago irauten (8); han irauten (6); hartan irauten (5); hersketak irauten (5); hersketak irauten duen (5); hilabete irauten (13); horrek irauten (7); horretan irauten (8); inguru irauten (9)

irauten ahal (23); irauten ahalko (7); irauten badu (28); irauten badute (11); irauten baitu (9); irauten baitzuen (6); irauten baldin (5); irauten ditu (5); irauten du (151); irauten du eta (9); irauten duela (24); irauten duen (169); irauten duen artean (10); irauten duen bitartean (56); irauten duena (19); irauten dute (57); irauten dutela (13); irauten duten (53); irauten duten bitartean (11); irauten dutenak (11); irauten ez (13); irauten zion (6); irauten zuela (7); irauten zuen (67); irauten zuen bitartean (7); irauten zuten (31); irauten zuten bitartean (5); izanean irauten (5)

luzaro irauten (8); luzaz irauten (11); luze irauten (28); minutu irauten (16); minutu irauten du (8); oraindik irauten (5); osoa irauten (6); segundo irauten (8); sendo irauten (13); sendo irauten duena (7); tinko irauten (13); urte irauten (19); zenbat irauten (14); zuen irauten (5); zutik irauten (5)


iraunaldi 1 iz zerbaitek irauten duen denbora.

Hiru urteko iraunaldia izango du itunak.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Izen-abizenak eta bidai txartelaren iraunaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bizitza baten iraunaldian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.

Horrela desintegrazioaldiak, osotasun gisa, prozesu uniforme baten itxura duela, kasu bakoitzean iraunaldi uniformearekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

Intrahistorian, edo iraunaldi luzeko historian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.

Zer da hobe, baina, seme: maitasunezko egun zoragarri bat, edo urtebeteko iraunaldi antzua?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 113. orr.

2 (hitz elakartuetan)

Bidai txartela bere iraunaldi epean jaioterrira bueltatzeko erabiltzen ez bada  Berria - Euskal Herria   2004-03-06


iraunarazgarri izond iraunarazten duena.

Berriz ere argi utzi zen garapen iraunarazgarria erdiesteko ezinbestekoak zirela oinarrizko aldaketak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

ik iraunkor.


iraunarazgarritasun iz iraunarazgarria denaren nolakotasuna.

Hazkundeak iraunarazgarritasuna sustatzen omen du nolabait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.


iraunarazi, iraunaraz, iraunarazten du-dio 1 ad irautera behartu.

Jaiotzen dena sorrarazten eta horren existentzia halako denbora batez iraunarazten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Indar gauzen sortzaile eta hazleek ere ezin dituzte sorkariak iraunarazi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 129. orr.

Bi erregai onak, biok ere, sua piztu, bizitu eta iraunarazteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 29. orr.

Betierean iraunaraziko dut zure erregetza Israelen gainean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,5

Ziurrenik desberdintasun horrexek iraunarazi zuen beren adiskidetasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Sistema bere burua iraunarazteko diseinatutako munstro bat da.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 28. orr.

Oroitzapenak iraunarazten zuen Martha Cory, irakurketak Hester Prynne.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

Zertarako etorkizunaz kezkatu, zertarako gure gaurko ondasunak iraunarazi, etorkizun hori ikusi, bizi eta gozatuko ez badugu?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.

Halako egonezin batek esna iraunarazten zuen Mikel Strogoff.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Gu geure izanean iraunarazten gaituen ahalmenaren arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 397. orr.

Harridurazko deiadarra eraspen izugarriarekin, sorkari guztietan pentsatuz, nola utzi nauten bizirik eta hala iraunarazi nauten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.

Charlie da bat eginda iraunarazten diguna, berak baretzen ditu gure arteko liskarrak. unibertsoa ex nihilo sortzen duena, eta etengabeko kreazio-egintza batez iraunarazten diona.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Pentsatu du zorionekoa dela maitasunari beti iraunarazten diona.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 139. orr.

Haserre hotza iraunarazteko indarrik ez nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 85. orr.

Gauzei iraunarazteko kultura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Zoriona datza gizakiak bere izatea iraunarazi ahal izatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

2 (nola adizlagunekin)

Legatzari hamalau hilabetez bizirik iraunaraztea lortu dute Donostiako akuarioan.  Berria - Gaiak   2004-02-08

Bizirik iraunaraztera behartzen haute...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Horiekin guztiekin aski ez eta burua hautsi behar nire buruzagitza nola zutik iraunaraz!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 192. orr.

Berak sendo iraunaraziko dizue azkeneraino.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,8

Esklabotasunaren erakundeari setati iraunaraztea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Osasuntsu iraunaraziko nauzu, zutik eutsiko zeure aurrean betiko.  Elizen arteko biblia   Sal 41,13

3 (era burutua izenondo gisa)

Bera ez da berridazketa bat baino gehiago ezta ezer ezberdina ere: alegia, ez da kanpokotasunaren forma iraunarazia, dagoeneko idatzitakoaren araututako eraldaketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizirik iraunaraziko (3); bizirik iraunaraztea (5); bizirik iraunaraztea lortu (3); bizirik iraunarazten (3); eta iraunarazi (5); eta iraunarazteko (3); eta iraunarazten (5); iraunarazi behar (5); iraunarazi eta (6); iraunarazi nahi (8); iraunarazi zuen (3); iraunaraziko du (4); iraunaraziko dut (3); iraunaraztea lortu (3); iraunarazteko faktore (3); iraunarazten du (3); iraunarazten duen (3)


iraunarazle izond iraunarazten duena.

Arimaren izaera hau, beraz, gorputz osoak hartuta dago, eta bera da, halaber, gorputzaren jagole eta iraunarazle; biak erro komunez elkarri atxikita baitagoz, eta ez dirudi hiltzeke bereiz daitezkeenik  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 185. orr.


iraunarazte iz irautera behartzea.

Oker handia egingo genuke proiektuak bizirik iraunarazte hutsarekin konformatuko bagina, pauso berriak emateko modurik izan gabe, eta, tamalez, gehienetan, gaur egungo egoera hori da.  Berria - Harian   2005-12-03

Ekaingo leize-zuloaren errepikak behar dituen zuzendaritza, kudeaketa, iraunaraztea eta sustapena ziurtatzeko helburuarekin  Berria - Kultura   2004-07-29


iraunbide iz irauteko bidea.

Kontuak atera, eta garbi ikusi genuen sare publikoan sartzea beste iraunbiderik ez zuela gure ikastolak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.


iraunbizi, iraunbizitzen (6 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan; cf biziraun 109 agerraldi, 39 liburu eta 42 artikulutan) du ad biziraun.

Husainek seguruenik arrazoia zuen: bere bizimoldearekin, apenas ateratzen zuen iraunbizitzeko. Auzo txiroan iraunbizitzen ahalegintzen den Gonzalo gaztea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.

Gustatuko litzaidake normalean komertzialtasunera edo iraunbizitzera bideratutako ildo komertzialaz gain, hauek gustukoak izanik ere, esperimentaziora bideratutako nolabaiteko fundazio bat egitea.  Berria - Kultura   2006-01-06


iraungabekeria iz

Modu horretan, legeek dute, eduki ere, halako indar eta boterea, kontraturik santuena nahikeriaren edo iraungabekeriaren joko hutsa izan ez dadin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.


iraungaitz izond ia ezin iraunezkoa.

Garapenerako baliabideen kontserbazio eta kudeaketa (herrialde aberatsetako kontsumo joera iraungaitzak salatuz).  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 103. orr.

Ezinezkoa litzateke hori, baldin eta gure pertzepzioak, berez, gure hargailuak blaitzen dituzten estimulu ustekabeko eta iraungaitzen isla pasibo hutsak balira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Bertako hareak ere berehala xurgatzen zuen gora-nahi haren azken hondarra, oihartzun apartsu iraungaitzaren itxuran.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.


iraungarritasun iz iraungarria denaren nolatotasuna.

Nagusiak iraungarritasun plano bat presentatua du, 140 langiletarik 20 erretretan emaitea proposatuz.  Herria   2003-04-03


iraungi, iraungitzen (orobat iraungitu g.er) 1 du ad itzali; guztiz moteldu.

Anak, argi nagusia iraungi eta mahaiaren gaineko lanpara ttipiaz ordezkatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Banan-banan lanpara guztiak iraungi ziren, Carmichael jaunarena izan ezik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 125. orr.

Nola iraungitzen den izarren argia eguzkiarenaren parean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Bigarren lerroan gelditu zen, atariaren parean, ez motorra ez argiak iraungi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Su hura aspaldi iraungi zitzaidaan, ordea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 299. orr.

Apurka-apurka suaren apaltze moduko bat sumatzen zela esango nuke; ez amatatzea, ez iraungitzea, baina bai mantsotzea, hizketagaietan amodioaren zoroak arimaren bestelako zokoei tokia egin balie bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.

Bere oroimenean artean iraungi gabe zegoen Rhin-en soinua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.

· Bi hilabete gabe, iraungia zen erreboltaren txinparta, eta hilik edo preso espainolari buru ematera ausartu ziren gehienak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

2 irud

Sentsazioa oso arin iraungi zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.

Begitxo txikiak oraindik iraungi gabe zeuzkan, eta bizkor higitzen zituen bekain ilesarrien azpian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Luis Lizarralderi anaiaz zituen oroitzapen ilunak erabat iraungi zitzaizkion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.

Urgulldikako kolpe-zaratak eta oihu urrunak ahuldu egin bide ziren, moteldu, eta pixkanaka iraungi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Eztarrian iraungi zitzaion Mariaren aipua, eta negar zotin batez hil zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 101. orr.

Gau hartan, suz iraungi zuen bere gorroto-egarria.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.

Une horiek iraungi dira ene oroimenetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Ahmet ehizan zen bitartean ez zuen ikusi behar bekoz beko, ez zuen ikusi behar bakardadeak nola iraungitzen zion bizia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 104. orr.

Ez literaturaren historia, baizik eta alboko zurrumurruarena, eguneroko idazketarena, hain arin iraungitzen dena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Zeren kolorea bera ere iraungi-hila baitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Halako izu oraindik guztiz iraungi gabe bat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.

3 (espezie, giza multzo, hizkuntza eta kidekoez) desagertu, galdu.

Nahitaezkoa da animalia espezie asko orduantxe iraungi zedin eta ez zezan, ugalduz, ondorengorik izan ahal.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.

Hau bezalako uneetan estoikoak irribarre egingo zuen, baldin eta espezie klasiko hori ez bada erabat iraungi ziniko modernoaren joan-etorriei toki zabala uzteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.

Naturalisten ustez maitagarriak orain iraungiak dira, nahiz eta Ingalaterrako Elizako apaiz batek hiru ikusi zituen Colchester ondoan 1855ean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.

Protestante sekta bat, orain iraungia, Europatik etorri zena joan den mendearen hasieran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 34. orr.

Familia partikularrak iraungi egin daitezke; hortaz, ondasunak ez dituzte betiko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

Elizgizonak iraungi ezin den familia dira: beraz, ondasunak betiko dituzte, eta ezin dira haiengandik irten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

Euskalkietan zatituta zegoen hizkuntza osoki iraungi ez zedin.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 37. orr.

4 ahitu; hil.

Oso mantso hasi zen liburu horren bizitza, eta, gaia dela medio asko saltzekoa ez zen arren, txakalaldirik gabe egin du bere bidea hogei urteotan, hasierako 4.000 aleko tirada erraldoia iraungitzeraino.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 120. orr.

Izan ere, Aristolelesen aburuz higidura zirkularra ez zen sortzen ez eta iraungitzen ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

Bertatik ezin dut inolaz ere inferitu, zerizan pentsatzailea naizen heinean, berez irauten dudala, ez naizela ez sortzen ezta iraungitzen ere berezko eran.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 161. orr.

5 (epe, hitzarmen eta kidekoez) amaitu; indarrean egoteari utzi.

Ordubeteko epea iraungi zela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 142. orr.

Apartamentuaren errenta-epea iraungitzear zelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 163. orr.

Martxoan iraungitzen baitzen hiru urteko kontratua.  Berria - Kultura   2006-03-30

Hitzarmen hori joan den abenduan iraungi zen.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Zorrak konpentsazioz iraungitzeko sistema bat sortu zen konderrian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Arauetako zenbait artikulu iraungi direlako eta beste zenbait Europako Auzitegiak bertan behera utzi dituelako, arautegia moldatzeko beharra dagoela dio Bruselak.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

REPSOL-YPF: Urrezko akzioa (mugimendu korporatiboak eragozteko ahalmen berezia) iraungi zaio Espainiako Gobernuari.  Berria - Ekonomia   2006-02-07

Nafarroako gizartearekin duten erantzukizun morala ez da iraungitzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Ahalordea iraungi egin da eta lurreratutako salgaiak galtzeko arriskuan gaude.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 50. orr.

Auzian epaitutako lagunen eroskeria delituak iraungi egin direla ondorioztatu zuen Nafarroako Auzitegiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Ohartu naiz gainean eraman ohi dudan agiria iraungia dagoela joan den aspaldian, eta, beraz, daukadan agiri nazional bakarra nere españoltasun iraungiaren agiria dela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

Atea nire txartel iraungiaz trabatuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 76. orr.

Gauza bera gertatu zitzaien bisa iraungi zitzaien edota AEBetako immigrazio legeak urratu zituztenei.  Berria - Mundua   2004-10-21

6 (janariez eta kidekoez)

Denak beherakoarekin, eta laster lotu zituzten kausa-ondorioak, eta poteen iraungipen-dataren bila hasi eta datarik ez, eta halaxe ohartu aspaldi iraungiak behar zutela.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.

Azkar kontsumitu behar dira, iraungi baino lehen.  Berria - Kultura   2006-03-31

7 (era burutua izenondo gisa)

Argi iraungi horretarik bertze mila piztu, eta argi berretua mundurat heda daitekeela eta barreia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Haren ezpain xahar eta iraungiak isilik mugitzen ziren; zenbatzen ari zen, batuketak egiten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Zenbaitetan irainek eta biraoek birbiltzen zituzten elikagai iraungiak saldu izanaren salaketak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

8 iraungi-data iraungitze data.

Badugula denok nork bere iraungi-data, gizaki izan edo herri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat batean iraungi (3); batean iraungi (4); delitua iraungi egin (3); erabat iraungi (3); eroskeria delitua iraungi (3); eta iraungi (5); eta iraungitzen (5); iraungi arte (3); iraungi egin (7); iraungi egin dela (3); iraungi egiten (3); iraungi gabe (5); iraungi zen (15); iraungi ziren (3); iraungi zitzaion (4); iraungitzen ari (7); iraungitzen da (3); iraungitzen den (6); iraungitzen zen (5); iraungitzen ziren (3); iraungiz joan (3); iraungiz joan zen (3); nola iraungitzen (4); nola iraungitzen den (3)


iraungiezin izond ezin iraungizkoa.

Agian erorarazi du kristauen armadaren gainean zeruko su iraungiezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 210. orr.

Sandrari begiratu nionean pizturik zituen begiak, ez bezperako pattarraren ondorioz baizik eta nik ongi asko ezagutzen nion justizia-gosearen su iraungiezinaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 78. orr.


iraungigaitz izond iraungitzen zaila dena, ia iraungiezina.

Forma ideal berorrek fantasiazko lainoaren gainetik argitzen dit arrazoimen garbi, iraungigaitz eta betikotasun narea duen argiarekin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

Edertasun espiruatalagoen eta delizia iraungigaitzen harmoniarantz garamatzan neurritasunari jaramonik egin gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.

Munduak hasiera bat duela, nire Norbera pentsatzaileak izaera bakuna, eta beraz, iraungigaitza duela, bera aldi berean bere hautazko ekintzetan askea dela eta izadiaren hertsapenez goiti dagoela, eta azkenik, mundua osatzen duten gauzen ordena osoa jatorrizko zerizan batetik datorrela, eta helburuzko batasuna eta elkarlotura oro bertatik hartzen dela, hauek guztiak Morala eta Erlijioaren oinarrizko hainbeste zutabe dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.


iraungikor izond iraungitzen dena.

Agiri hori iraungikorra da eta noizean behin berritu beharra dago: 5 urtez behin aurrena, 10 urtez behin hurrena, eta gero... batere ez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

Irauteko esperantza gutxiena daukan sasoian -iraungikorrena, itzalkorrena eta erorkorrena den garaian- egiten da bere nortasuna egundo ez bezain iraunkor eta are behin-betikoa.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.


iraungikortasun iz iraungikorra denaren nolakotasuna.

Gure nahimena askea ez bada eta arimak materia beraren zatigarritasuna eta iraungikortasuna badu, orduan ideia eta oinarri-esakune moralek baliotasun oro galtzen dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.


iraungipen 1 iz iraungitzea.

Bere Fedonean benetako deuseztapena litzatekeen iraungipen hori sahiesten saiatu zen, zerizan bakunak inoiz izateari utzi ezin diola frogatzera ausartuz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.

Denbora sinbolizatzeko oso baliabide ahaltsuak ditu, gainera, zinemak: iraungipen kateatua, gaininprimaketa, bizkortzea, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Agindu baten iraungipena zeremonia egoki batekin ospatu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 72. orr.

2 iraungipen data iraungitze data.

Babarrun pote iraungipen datarik gabeak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Iraungipen data jakinik gabeko erreportajeak altxatzen ditu, gertakariek jai hartzen duten egun latzetako salbabide.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraungipen data (3)


iraungitze 1 iz itzaltzea.

Edonon efektuen eta kausen katea ikusten dugu, helburuen eta baliabideen katea, sortzearen eta iraungitzearen erregulartasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

2 amaitzea; indarrean egoteari uztea.

Irabazien zerga ordainketa %18tik %15era murriztu da, eta etxebizitza kontuen iraungitze epea urtebete atzeratu da, bost urtetik sei urtera. herriaŽ

3 iraungitze data

Jogurtaren iraungitze data produktuaren galera arriskuak markatzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 406. orr.

Badaezpada ere, ez zion iraungitze-data begiratu poteari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.

Badirudi laster gaindituko duela bere iraungitze data.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Prozesuak badu iraungitze data, eta ezin da usteltzen utzi.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Ama euskarak zahartzera egin duen bezala, poeten esperimentuek ere nahi baino azkarragoa dute iraungitze-data.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 101. orr.

Hitzaren iraungitze data.  Berria - Kirola   2006-04-13

Poeten esperimentuek ere nahi baino azkarragoa dute iraungitze-data.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 101. orr.

Noiz arteko iraungitze data du diktadore lanbideak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraungitze data (11)


iraunkor 1 izond irauten duena, irauteko joera duena.

Egiazko bake zuzen eta iraunkor bat eraiki beharretan gabiltzalarik Euskal Herrietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Su-eten iraunkor bat eskatuz.  Herria   2004-03-25

Siberia osoa hainbat hilabetetako gau iraunkor horrek inbadituko balu!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Haustura iraunkor bat eragiteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Alderdi abertzaleek sortu dute dinamika iraunkor bat Abertzaleen Batasuna plataformaren inguruan.  Herria   2004-07-15

Gogoeta egitea eragozten duen sentimendu huts bat uste iraunkor bilakatzea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 67. orr.

Adimenaren bizitza baizik ez da iraunkorra, edo ia iraunkorra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.

Mendebaldeko pentsamenduaren espirituan [...] marka iraunkor hori utzi zuen Aristotelesen arimak haren substantzian ere utzi zuen efektu iragankorra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.

Ekuatore aldeko [...] elur iraunkorrekiko mendi bakar altua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.

Bakea ez dela izaten lore iraunkorra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Erakusketa iraunkorreko geletatik paseatzen ari nintzela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 155. orr.

Aldakuntza oro zerizan iraunkor bat eta berberaren egoeretakoa balitz bezala kontsideratzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.

Lurraren laborantza iraunkor oro gorrotatzen duten nomada antzekoek.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.

Hortik sortu zen batzorde iraunkor bat eratzeko ideia.  Berria - Harian   2005-02-27

Nutrizioari buruzko NBEko Batzorde Iraunkorrak.  Berria - Gaiak   2004-03-24

-Talde iraunkor bat osatuko da -adierazi zuen Einsteinek-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 204. orr.

Sei kide iraunkor berri eta beste hamahiru ez-iraunkor.  Berria - Mundua   2004-12-03

Helburu berdin bati begira jarritako askoren borondatearen batasuna ez da bakea gordetzeko eta modu iraunkorrean defendatzeko aski.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 104. orr.

2 (beste izenondo batekin)

Zibilizazio Helenikoak konkista iraunkor baketsuak egin baitzituen Alexandro Handiaren belaunaldia baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Bikote monogamiko iraunkorra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Sei kide iraunkor berri.  Berria - Mundua   2004-12-03

Olatuetan barrena aldian-aldian bi distira azkar eta ondoren luze iraunkor bat bidaliz, faroko argia zegoen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 64. orr.

Elkarri zioten mirespen geroz eta handiago hura adiskidetasun sendo iraunkor bihurtu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Hitzen irudi grafikoa gauza iraunkor eta sendotzat daukagu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.

Zirrara gogorragoak eta iraunkorragoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 111. orr.

Bertsolaritzaren historian, bikoterik arrakastatsu eta iraunkorrenetan, ongi banatuak zeuden paper hauek.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 77. orr.

Izaera egonkor eta iraunkorrekoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Bake iraunkor betikoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 28. orr.

Badela izaki bat, unibertsoko gorputz guztiak ez bezalakoa, [...], bat, iraunkor eta betierekoa, kausarik gabea eta aldaezina: eta izaki hori Jainkoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 187. orr.

3 (izan aditzarekin)

Hiru gauza ditugu oraindanik iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,13

Beraz, iragankor zena ospez betea bazegoen, iraunkor denak askoz ospe handiagoa izanen du. behin ziurtatuz gero denboran iraunkor izango direla objektuok, posible zen, horrenbestez, irudikapen hori oroitzea.  Elizen arteko biblia   2 Ko 3,11

Zelai horren zorua seguru eta iraunkorra zela pentsatuko balu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 70. orr.

· Azaleko historiak, batera eta bestera zoro-zoro dabilela ematen duen artean, sakonean barnehistoria bere horretan iraunkor dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.

Bere asmoan iraunkor eta guztiz sutsu jainko-maitasunaren desiran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Hauetan [jainkoen tenpluetan] bai gauza ederrak eta bai akatsak betiko geratzen baitira nabarmen eta iraunkor.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Memoria elurra bezalakoa baita: erori berri xapatxetan aise urtzen da eguraldiak epeltzera eginez gero, baina egun askotan mara-mara gainezka pilatutakoa lurrera itsasten da iraunkor.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

4 (ekologian) ingurumenaren ikuspegitik bideragarria dena.

"Hazkunde iraunkorra" terminoak kontraesan bat du bere baitan. Natur baliabideen erabilera iraunkorrerako irizpideak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 41. orr.

Arlo horiek [...] kritikotzat hartzen dira, zeren eta garapena baldintzatu egiten baitute epe luzera, hau da, baldintzatu egiten dute eredu iraunkor oro.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.

Garapen eredu iraunkor baten alde.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Eredu sozio-ekonomiko iraunkor bateranzko iragaitzan pauso sendoak egiteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 105. orr.

Laborantza iraunkor bat sustatu.  Herria   2001-05-24

Etxaldeen kudeaketa iraunkor baten aldeko zerbitzu bereziak.  Berria - Ekonomia   2006-01-15

Gizarte Global Iraunkorra eraikitzeko bide bakarra.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

Basoen Ustiaketa Iraunkorrerako Printzipioei buruzko Adierazpena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Sojaren Ekoizpen Iraunkorrari buruzko Nazioarteko Mahai-inguruan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

5 garapen iraunkor (626 agerraldi, 3 liburu eta 115 artikulutan)

Garapen iraunkorra alderdi politiko, gizarte mugimendu eta abarren agenda politikoan txertatu den terminoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Garapen iraunkor kontzeptua argitzeko lehen pausoa hazkundearen eta garapenaren arteko bereizketa egitea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Garapen iraunkor batek [...] ingurumena babestu behar hori betetzen duen produkzio sistema bat behar du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Basoen garapen iraunkorra lortzeko akordioa adostu dute Araban.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Gipuzkoako Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

AHT garapen iraunkorrerako garraiobiderik egokiena dela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Garapen Iraunkorraren Aldeko Nazio Batuen Erakundearen menpeko Batzordeak.  Berria - Gaiak   2004-04-17

· Bestelako balio batzuk beharko ditugu, zinez nahi baldin badugu gure garapena iraunkor izan dadin.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bake iraunkor (13); bake iraunkor bat (5); batzorde iraunkor (6); batzorde iraunkor bat (3); bezain iraunkor (3); dinamika iraunkor (5); erakunde iraunkor (3); eredu iraunkor (8); eredu iraunkor baten (3); eta iraunkor (22); eta iraunkor bat (7); eten iraunkor (6); eten iraunkor bat (5); ez iraunkor (5); garapen iraunkor (28); garapen iraunkor kontzeptua (8); garapen iraunkor kontzeptuaren (3); gauza iraunkor (3); gauza iraunkor eta (3); hazkunde iraunkor (3); horretan iraunkor (3); ikasgela iraunkor (3); ikasgela iraunkor bat (3); iraunkor bakarra (3); iraunkor bat (60); iraunkor bat sortzeko (5); iraunkor bat sortzen (3); iraunkor batean (4); iraunkor batek (4); iraunkor baten (23); iraunkor baten alde (6); iraunkor baten aldeko (3); iraunkor batez (3); iraunkor bati (4); iraunkor bihurtu (4); iraunkor bihurtzen (3); iraunkor eta (44); iraunkor gisa (4); iraunkor hori (5); iraunkor horrek (3); iraunkor horren (3); iraunkor izan (4); iraunkor izateko (4); iraunkor kontzeptua (8); iraunkor kontzeptuaren (3); iraunkor oro (3); kide iraunkor (13); kide iraunkor izateko (3); kontseiluko kide iraunkor (4); laborantza iraunkor (6); su eten iraunkor (6); talde iraunkor (4)

armatuen etenaldi iraunkorra (8); bake iraunkorra (20); bake iraunkorra eta (3); bake iraunkorra lortzeko (6); basoen garapen iraunkorra (3); batzorde iraunkorra (10); bezain iraunkorra (4); bikote monogamiko iraunkorra (6); bilduma iraunkorra (8); da garapen iraunkorra (5); da iraunkorra (7); dela iraunkorra (3); dinamika iraunkorra (3); egonkor eta iraunkorra (3); elkarrizketa iraunkorra (3); eraikuntza iraunkorra (3); eredu iraunkorra (3); eta garapen iraunkorra (7); eta iraunkorra (56); eta iraunkorra dela (3); eta iraunkorra izango (3); eten iraunkorra (58); eten iraunkorra aldarrikatu (5); eten iraunkorra baloratzeko (3); eten iraunkorra behin (3); eten iraunkorra eman (4); eten iraunkorra iragarri (7); etenaldi iraunkorra (11); ez da iraunkorra (5); ez iraunkorra (3); foro iraunkorra (4); garapen iraunkorra (103); garapen iraunkorra eta (8); garapen iraunkorra kontzeptua (3); garapen iraunkorra lortzeko (11); garapen iraunkorra terminoa (4); hain iraunkorra (3); hazkunde iraunkorra (4); heziketa iraunkorra (5)

iraunkorra aldarrikatu (5); iraunkorra antolatzeko (3); iraunkorra atzeraezina (3); iraunkorra baloratzeko (3); iraunkorra behin (3); iraunkorra bermatzeko (3); iraunkorra bultzatzeko (3); iraunkorra da (18); iraunkorra dela (10); iraunkorra den (12); iraunkorra dena (3); iraunkorra edo (4); iraunkorra egin (4); iraunkorra egingo (3); iraunkorra ekarriko (3); iraunkorra eman (6); iraunkorra emango (3); iraunkorra emateko (3); iraunkorra eraikitzeko (3); iraunkorra eratzea (3); iraunkorra ere (4); iraunkorra eta (43); iraunkorra eta bakea (3); iraunkorra ez (8); iraunkorra ez da (3); iraunkorra ez dela (3); iraunkorra ezarri (4); iraunkorra iragarri (7); iraunkorra izan (21); iraunkorra izan behar (5); iraunkorra izan dadin (3); iraunkorra izango (12); iraunkorra izango da (5); iraunkorra izatea (3); iraunkorra izateko (9); iraunkorra izaten (3); iraunkorra kontzeptua (3); iraunkorra lortzeko (19); iraunkorra osatu (3); iraunkorra ote (3); iraunkorra sortzea (3); iraunkorra sortzeko (4); iraunkorra terminoa (4); iraunkorra zen (3)

armada iraunkorrak (3); batzorde iraunkorrak (20); bost kide iraunkorrak (4); departamenduko batzorde iraunkorrak (3); eta iraunkorragoa (7); eta iraunkorragoak (4); eta iraunkorrak (18); eten iraunkorrak (19); garapen iraunkorrak (16); harreman iraunkorrak (6); harreman sexual iraunkorrak (3); iraunkorrago eta (3); iraunkorragoak eta (3); iraunkorrak bi (3); iraunkorrak dira (9); iraunkorrak diren (6); iraunkorrak eta (8); iraunkorrak ez (5); iraunkorrak izan (6); iraunkorrak zer (3); justu eta iraunkorra (3); kide iraunkorra (5); kide iraunkorrak (13); kide iraunkorrak dira (4); konponbide iraunkorra (4); kontseiluko kide iraunkorra (3); kontseiluko kide iraunkorrak (4); kudeaketa iraunkorra (3); laborantza iraunkorra (7); luze eta iraunkorrak (3); monogamiko iraunkorra (6); ondasun iraunkorrak (4); organiko iraunkorrak (3); politiko iraunkorra (4); sexual iraunkorrak (3); su eten iraunkorra (58); su eten iraunkorrak (19); talde iraunkorrak (3); zerbait iraunkorra (5)

batzorde iraunkorraren (8); batzorde iraunkorraren bileraren (3); bilduma iraunkorraren (7); bizitza iraunkorraren (4); eta garapen iraunkorraren (8); eta iraunkorraren (3); eten iraunkorrarekin (5); eten iraunkorraren (17); eten iraunkorraren albistea (3); eten iraunkorraren iragarpenak (4); etenaldi iraunkorraren (4); garapen iraunkorrarekin (6); garapen iraunkorraren (72); garapen iraunkorraren alde (3); garapen iraunkorraren aldeko (7); garapen iraunkorraren euskal (5); garapen iraunkorraren inguruan (3); garapen iraunkorraren inguruko (3); garapen iraunkorraren ingurumen (3); garapen iraunkorrari (10); garapen iraunkorrari buruz (3); garapen iraunkorraz (7); garapen iraunkorraz hitz (3); garraio iraunkorraren (3); iraunkorraren albistea (4); iraunkorraren alde (9); iraunkorraren alde egin (3); iraunkorraren aldeko (8); iraunkorraren bileraren (4); iraunkorraren eta (4); iraunkorraren euskal (5); iraunkorraren euskal ingurumen (5); iraunkorraren inguruan (3); iraunkorraren inguruko (3); iraunkorraren ingurumen (3); iraunkorraren iragarpenak (4); iraunkorraren izenean (3); iraunkorrari buruz (6); iraunkorrari buruzko (3); iraunkorraz hitz (4); laborantza iraunkorraren (3); prestakuntza iraunkorraren (5); psoeren batzorde iraunkorraren (3); su eten iraunkorrarekin (5); su eten iraunkorraren (17)

aldundiko garapen iraunkorreko (10); batzorde iraunkorrean (11); batzorde iraunkorreko (5); batzorde iraunkorreko kide (3); bilduma iraunkorreko (13); bilduma iraunkorreko lanekin (3); diputazio iraunkorreko (3); diputazioko garapen iraunkorreko (3); eta iraunkorrean (3); eta iraunkorren (3); eta iraunkorrena (3); eta iraunkorrik (3); garapen iraunkorrean (10); garapen iraunkorrean oinarritutako (4); garapen iraunkorreko (22); garapen iraunkorreko diputatu (10); garapen iraunkorreko diputatuak (4); garapen iraunkorrerako (30); garapen iraunkorrerako diputatuak (3); hosto iraunkorreko (4); iraunkorrean oinarritutako (4); iraunkorreko diputatu (10); iraunkorreko diputatu luis (10); iraunkorreko diputatuak (4); iraunkorreko kide (3); iraunkorreko lanekin (3); iraunkorrerako diputatuak (3); iraunkorrerako irizpideak (3); iraunkorrik ez (7); iraunkorrik gabe (3); kide iraunkorrek (8); kide iraunkorren (5); kontseiluko kide iraunkorrek (4); lege iraunkorren (4); modu iraunkorrean (14); oiarbide garapen iraunkorreko (3); ondasun iraunkorren (6)


iraunkorki 1 adlag era iraunkorrean.

Iraunkorki gaiztoa denak zigorra jasoko du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.

Zientzia modernoari iraunkorki dagozkion metodo logikoenetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.

Aitortzen dut [...] ez ditudala aski iraunkorki jarraitu azken urteotan Europan egiten diren hausnarketak arazo hauei buruz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

Tortura, Permachen ustez, estatuek «iraunkorki erabiltzen duten tresna» da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Bi hauen harrizko obrak Izuran iraunkorki finkatuak izan dira, Konpostelako beilarien argigarri.  Herria   2001-09-06

2 (izen gisa) gauza irakunkorra.

Agerpen guztietan iraunkorkia objektua bera da, h[au] d[a], substantzia (phaenomenon).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Iraunkorki hau gabe, beraz, ez dago denbora-hartuemanik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Denbora-hartuemanak, beraz, iraunkorkian baino ez dira ahalgarriak (izan ere, aldiberekotasunarena eta segidarena dira denbora-hartueman bakarrak), h[au] d[a], iraunkorkia denbora beraren errepresentazio enpirikoaren substratua da, eta bertan besterik ezin da izan denbora-determinazio oro.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iraunkorki (3); iraunkorki honek (3)


iraunkortasun 1 iz iraunkorra denaren nolakotasuna.

Gaien identitatea eta iraunkortasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.

Iraunkortasuna eta betikotasuna, ezaugarri hauek bere baitan biltzen dituen ondasun bakarra Jaungoikoa da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Hezurrak, berriz, iraunkortasun handia erakusten baitu tenkatzean edo okertzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Erabilpen ezberdinak baimentzen dituen jarraitasun batez, denborazko iraunkortasun batez hornitua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.

Erretinako irudiaren egitura-aldaketak jarraitasun baten (gainazalen jarraitasunaren) eta iraunkortasun baten (gauzen iraunkortasunaren) arabera hautematen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Begiespenen kantitatea eta kualitatea, beren substantziatasuna edo iraunkortasuna, beren kausazko harremana, kausa eta efektua diren aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Substantziaren izaerari halabeharrez dagokion iraunkortasunari begira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.

Lege horrek iraunkortasunik ezaren alde egiten du berez iraunkorra den egoera batean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 163. orr.

Basatiki jotzen zuen, iraunkortasun hotz eta ankerrez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

ik jarraikitasun.

Amodioaren denbora, berriz, iraunkortasunaren, jarraikitasunaren, gelditasunaren denbora da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Lan seriosa, iraunkortasunean finkatua.  Herria   2001-11-15

2 (ekologian)

Garapen iraunkorrak bere baitan hartzen dituen oinarrizko eta funtsezko ideiak iraunkortasuna eta globalitatea dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 44. orr.

Ekonomiaren hazkundea eta iraunkortasuna bateraezinak dira. Gizarte iraunkortasunari eta ingurumenari loturiko arazo sorta bat iritzi publikoari aurkezteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 41. orr.

Gizarteko sektore guztiek dute zeregina iraunkortasunerako prozesuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Iraunkortasunerantz aurrera egiteak ingurumen, gizarte, ekonomia eta kulturako etekinak jaso eta besteentzat uztea esan nahi du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Etorkizuneko hirigintzak iraunkortasunean, lehiakortasunean eta kohesioan oinarrituta egon behar duela diozu.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Autore gehienen iritziz, hazkunde ekonomikoa ezin da iraunkortasunaren ideiarekin uztartu, «oinarri ezberdinetatik abiatzen direlako».  Berria - Gaiak   2004-04-07

3 (hitz elkartuetan)

Turismoari sobera sakrifikatuz, behar bada, gure urte guziko ekonomia iraunkortasun hura sakrifikatzen zutelakotz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 134. orr.

Zenbat eta begia ilunpetara egokituago egon, hau da, zenbat eta atsedenduago, "freskoago" egon, orduan eta luzeagoa izaten da irudi-iraunkortasun hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Proiektatzen diren irudien argitasunak ia segundo laurden bateko irudi-iraunkortasuna eragiten baitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Pertzepzio-iraunkortasuna guk egiten dugun konparazio etengabea da, ikusten dugunaren eta ikusi dugunaren arteko konparazio etengabea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere iraunkortasuna (6); berriaren iraunkortasun azterketa (3); erretinako irudi iraunkortasuna (3); erretinako irudi iraunkortasunak (3); erretinako irudi iraunkortasunaren (3); eta iraunkortasuna (14); eta iraunkortasunaren (4); iraunkortasun eta (3); iraunkortasun hau (3); iraunkortasun hori (4); iraunkortasun horren (3); iraunkortasun txostenean (3); iraunkortasuna da (3); iraunkortasuna eta (6); iraunkortasunaren aldetik (4); iraunkortasunaren oinarri (3); iraunkortasunari eta (3); iraunkortasunari eta (3); irudi iraunkortasuna (4); irudi iraunkortasunak (3); irudi iraunkortasunaren (3); sare berriaren iraunkortasun (3)


iraunkortu, iraunkor(tu), iraunkortzen du ad iraunkor bihurtu.

Epe laburrean lana iraunkortzeko bideak landuko dituzte erakundeekin.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Gatazkak iraunkortzen dituzten oinarrietan lan egin behar da, gatazka horiek elikatzen dituen giroa amaitu nahi bada.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Eginkizun hori egituratu behar da, lana iraunkortu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Iruditzen zaigu zoriona gauza askok osatutako egoera bat dela, betirako iraunkortzea nahi genukeena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 86. orr.


iraunpen ik iraupen.

irauntza iz irautea.

Boterea eskuratu arte, iraultza; boterea eskuratu, eta irauntza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irauntza (3)


irauntzaile izond irauten duena.

Irauntzailea atera zaio keinua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.


iraupen 1 iz irautea, egoera berean jarraitzea, egoera jakin bati eustea.

Denbora atzemateko modu normala iraupena da, iraupen laburra bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.

Iraupena da existentziaren jarraipen mugagabea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.

Gauzen iraupenaren ezagutza ezegokia baizik ez dezakegu izan Denboraren sentipena ez dator, bada, gertaeren iraupen objektibotik, denboraz dugun sentipenean gertatzen diren aldakuntzetatik baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 491. orr.

Badago, jakina, kontaketaren iraupen bat, baina gertaera-segidaren ordenaren arabera ere definitzen da kontaketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

Gizartearen iraupen eta ordena egokiak familien egonkortasunean dutela oinarri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Hor zeuden, zutik, hotzak hotzari, iraupen fisiko fisiologikoaren mugak norainokoak zeuzkaten aztertzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

[Nekazari-herri primitiboak] mendez mende iraupen hutsaren mugetan bizitzera ohituta egonak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Espeziearen iraupena ziurtatzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 287. orr.

Omeiatar erregimenaren iraupena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

Euskararen beraren iraupena segurtatuta ikus zitekeen han.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

Desobedientziaren iraupenak beste zigor bat merezi zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.

Zakilaren ahalmenak hobetzea (neurria, gogortasuna, iraupena).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 243. orr.

Ez du iraupenik, iraupen bera baita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

2 zerbaitek bere hartan dirauen denbora; gertakari baten hasieratik amaierara igarotzen den denbora bitartea.

Ikasketek ez dutela guztiek iraupen bera.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

Charly trinkotasunaz eta kalitateaz baliatzen zen, harremanen iraupen laburra orekatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Azkenean Lucyk eskertu egin zuen ibilaldiaren iraupen ez oso luzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 195. orr.

Inoiz ez esan gezurrik zeure buruari, amarru horrek iraupen gutxiko eragina izaten baitu gehienetan. herrialde hartan dena zen ziurtasunik gabea, dena zen iraupen gutxikoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 131. orr.

Bost film emango dituzte gaur Donostiako Aquariumean: hiru labur [...] eta iraupen ertaineko beste bi.  Berria - Kultura   2004-04-15

Ibiltari azkarra eta iraupen handikoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 179. orr.

Disko luzegoa osatzea, ohiko iraupenekoa.  Berria - Kultura   2004-05-13

Goma hutsak baino iraupen hobea du nahasturak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Iraupen mugagabeko kontratuekin.  Berria - Harian   2006-03-28

Iraupen bereko zatitan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Batzuek, beste batzuek, agian ez dute korapilorik egiten amodiozko istorioetan, sexuaren lotura ere iraupen mugatuko lokarri askaerraza gertatzen bide zaie.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 167. orr.

Iraupena: 97 minutu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 31. orr.

Ikasketa tekniko luzeen [...] batez besteko iraupena 7'5 urtekoa da, iraupen teorikoa bost urtekoa baldin bada ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 105. orr.

Bost bat asteko iraupena dute stratum corneum delakoaren zelulek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

AEBetan lanaldiaren iraupenak gora egin duela eta langabeziak berriz behera: […], Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, batez besteko 1.996 ordu lan egiten dela, langabezia-tasa erdia izanik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 134. orr.

Urtebeteko iraupenera, berriz, ehun kontratutik hiru baino ez ziren iritsi.  Berria - Ekonomia   2006-04-01

Hamar mila urtetik beherako iraupen bakar bat ere ez dun kontuan hartzekoa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Atzo sinatutako hitzarmenak ez du iraupen mugarik.  Berria - Kultura   2004-04-03

Forma, intentsitatea eta iraupen moduak izan daitezke estimulu horiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Neurri, gogortasun eta iraupen gorabeherak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.

Filma [...] bloke horietako multzo bat (planoak) "ordena eta iraupen-baldintza jakin batzuetan" kateatuta eratzen den muntaketa bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Iraupen-irudi deitzen dugun hori, denboraren jarioa erregistraturik jasotzen duen denborazko irudia, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

4 (kiroletan)

Martin Strel iraupeneko igerilari esloveniarrak sekulako balentria egin nahi du: Txinako Yangtse ibaiko 4.600 kilometro osatu. Serrano Tourreko lehen hamarren artean sailkatu den txirrindularia da, iraupen handiko karrerista.  Berria - Kirola   2004-02-20

Indarreko eta iraupeneko aizkolarien arteko neurketa Gazte Mailako finalean.  Berria - Kirola   2006-02-25

Ljungskogek Munduko Txapelketako iraupeneko lasterketan urrezko domina eskuratu zuen iaz.  Berria - Kirola   2004-02-22

Iraupen-lasterketa egiten duten atletentzat.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Dena dela, iraupen-lasterkari batek ere oxigeno-zorra ordaindu beharko du lasterketaren amaieran.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Javier Otxoak eta Amador Granadok iraupen eta erlojupeko probetan parte hartuko dute, eta pistan ere arituko dira.  Berria - Kirola   2004-09-16

Bi probatan bakarrik parte hartu dugu: Espainiako Iraupen Txapelketan (laugarren) eta Espainiako Pista Txapelketan (hirugarren eta bigarren).  Berria - Kirola   2004-05-20

5 irautea, jarraikitasuna.

Orduan deabruek, haren iraupen eta pazientziaren aurrean lotsatuta eta garaituta, alde egin zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1077. orr.

Legegizon jakintsu batek, ikusiz eta kontsideratuz halako iraupen eta bertutea inolako nekek edo irainek ezin zuela asaldatu [...].Halako iraupen handiz zerbitzatzen duzun Jainkoak bakarrik salba zaitzake!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.

Hauek sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak dira, denboraldi baterako sinesten baitute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Gotzainak, berriz, Jainkoaren gizonaren adorea arretaz kontsideratuz eta haren kartsutasunaz eta iraupenaz harriturik, besoak zabaldu eta bere kapaz estali zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.

Bai hark bere fedean zuen iraupenagatik, bai harengan ikusten zuen munduaren mespretxuagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 987. orr.

Frantziskoren buruargitasuna eta gogo-iraupena, eta Honorio Aita santuaren aurrean egin zuen predikua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.

Adore honek eraginik iraupenez eraman ahal izan ditzazuen guk geuk ere eramaten ditugun sufrimenduak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,6

Iraupenaren iraupenez lortuko duzue bizia.  Elizen arteko biblia   Lk 21,19

6 iraupen eski

Eski jauziak, eski alpinoa, iraupen eskia, motza, skeletona, lugea eta snowboarda.  Berria - Harian   2006-02-09

Iraupen eskia: Taldekako esprinta (gizonezkoak).  Berria - Harian   2006-02-09

Iraupen eskia, 30 kilometrokoa (emakum.).  Berria - Harian   2006-02-09

Iraupen eskiko taldekako esprintean.  Berria - Kirola   2006-02-15

Italiarrak hamar domina irabazi zituen iraupen eskian Olinpiar Jokoetan. urrezko domina irabazi zuen iraupen eskian Salt Lake Cityn.  Berria - Kirola   2006-02-11

7 iraupen laburreko/luzeko

Iraupen laburreko ikasketak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.

Neke da neurtzea tendentzia iraunkorra ala iraupen laburreko moda den.  Herria   2003-02-27

Aldi berean iraupen luzeko diskoak asmatu ziren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Iraupen luzeko merkuriozko pilaz funtzionatzen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Iraupen luzeko langabeziaren gorakada kezkagarriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Japoniak iraupen luzeko atxiloketa gune batean sartu du Bobby Fischer.  Berria - Kirola   2004-08-12

Askok aukeratu zuten Donostia udaldirako eta iraupen luzeko egonaldietarako egonleku.  Askoren artean   «Rataplan» - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzoko finalak iraupen (6); baino iraupen (4); bere iraupen (3); edo iraupen (3); eta iraupen (30); eta iraupen eskia (3); finalak iraupen (6); finalak iraupen eskia (6); iraupen bat (3); iraupen bera (3); iraupen eskia (30); iraupen eskian (8); iraupen eskiko (5); iraupen eta (15); iraupen gutxiko (3); iraupen gutxikoa (6); iraupen gutxikoak (3); iraupen handiko (4); iraupen hori (6); iraupen laburra (5); iraupen laburreko (9); iraupen luze (4); iraupen luzea (3); iraupen luzeko (25); zen iraupen (4); zuen iraupen (3)

arteko iraupena (8); bere iraupena (5); betiko iraupena (3); bi urteko iraupena (10); bizitzaren iraupena (3); bost urteko iraupena (5); du iraupena (3); eguneko iraupena (5); eta iraupena (12); eta orduen iraupena (3); euren iraupena (4); euskal herriaren iraupena (4); euskararen iraupena (3); gorputzaren iraupena (3); gure gorputzaren iraupena (3); herriaren iraupena (5); herriaren iraupena bermatzeko (3); hilabeteko iraupena (6); hiru urteko iraupena (5); horien iraupena (7); horren iraupena (4); ikasketen iraupena (3)

iraupena arriskuan (3); iraupena bera (3); iraupena bermatzeko (10); iraupena da (7); iraupena du (22); iraupena duen (4); iraupena duen arren (3); iraupena dute (4); iraupena duten (5); iraupena eduki (3); iraupena ere (6); iraupena eskatzen (4); iraupena eskatzen du (3); iraupena eta (29); iraupena ez (4); iraupena ezin (3); iraupena hiru (4); iraupena izan (6); iraupena izango (9); iraupena izango du (7); iraupena izaten (4); iraupena luzatzeko (3); iraupena ukanen (3); iraupena ukanen du (3); iraupena ziurtatzeko (9); iraupena ziurtatzen (3); iraupena zuen (4)

bere iraupenerako (5); eta iraupenaren (8); eta iraupenaren arabera (3); eta iraupenez (4); iraupenaren arabera (8); iraupenaren ezagutza (5); iraupenaren ezagutza guztiz (3); iraupenari dagokionez (3); iraupenerako baliagarri (3); iraupenerako eta (3); jokoaren iraupena (3); kontratuaren iraupena (7); kontratuen iraupena (3); lantegiaren iraupena (3); lau urteko iraupena (4); minutuko iraupena (9); minutuko iraupena du (4); orduen iraupena (5); orduko iraupena (3); partidaren iraupena (4); ruiz iraupena (3); urteko iraupena (31); urteko iraupena du (7); urteko iraupena eskatzen (3); urteko iraupena izango (4)


iraupentsu izond iraupenez betea.

Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eramanpen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.  Elizen arteko biblia   Erm 12,12

Izan iraupentsu otoitzean, beti erne Jainkoari eskerrak emanez  Elizen arteko biblia   Kol 4,2


iraur-belar (corpusean iraurbelar soilik) iz belar landare errizomaduna (Cyperus longus).

Gerroarren lurraldean, erregea hil dakienean, gorpu osoa argizaritu, sabela ireki garbitu eta iraurbelar xehetuz eta lurringaiz gainera apio eta aneta haziz betea duelarik, berriz josi egiten diote, eta bere hilobian ipini.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.


irausialdi (corpusean irausi aldi bakarrik) iz araldia.

Beste animalien deia sentitu nuen neure arterietan, liskarra eta estaltzea, ene arrazaren irausi aldietako lurrin desiragarria.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 122. orr.


iraute iz egoera berean jarraitzea, egoera jakin bati eustea.

Analogia, berritzearen eta irautearen oinarri gisa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.

Batzuek elikatze-organoen antzera, banakoaren kontserbazioa dute helburu; beste batzuek, hala nola ugaltzeko organoek, espeziearen irautea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 193. orr.

Guretzat hil edo biziko kontua da irautea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 222. orr.

Handik aurrera bere bizirik iraute horrek ematen zion ospearen markarekin geratu zen Vitruvioren liburua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

2 zerbaiten hasieratik amaierara igarotzen den denbora bitartea.

Aurreko prestatze-ikasketen iraute luzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Musu hura [...] iraute apurrekoa izan zen arren, izar finko bat bihurtu zen, handik aitzina, ene memorian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraute hori (3)


irazeki, irazekitzen 1 du ad sua itsatsi.

Tximist batek zuhaitzak irazeki zituen. Ez duzue sumeta bat irazekitzen, suzko labirinto bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Zeren gela barrenean kandela bat baitzegoen, eriaren gelaz arduratzen zen morroiak irazekia. Eguneko hirugarren zigarroa irazekiz ospatu nuen neure garaipen tikia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.

-Urkamendian? -zinez harrituta begiratu dit tabakoa irazekitzeari lagata.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.

Zerutik eroritako meteorito bat bailitzan, Erdi Aroko erlijio-eguratsean sartzean ikusgarriro irazeki zena azkenean bere goritasuna galdu arte. potasio tinditxo bat geratu bide zen ontziaren beirari itsatsirik, eta nahikoa izan bide zen nik gainera botatako urarekin erreakzionatu eta bentzeno-lurrunak irazekitzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Deabru bakarrak ez du infernua egiten, baina labea irazeki dezake.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 79. orr.

· dio ad Alabaina jende andana suziekin eta lasto idorrarekin saiatzen ari zen egur bustiari irazekitzen,  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

2 irud

Argiak izerdi tantak irazekitzen dizkio ezpainetan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Gerra luzea eta odoltsua izan zen heikeen eta gengien artean, gorroto barkaezinak irazeki eta itzaltzeko aukera eta denborarik gabe pizturik mantenu zituena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.

Berak uste baitu horrela hasten dela pertsona hiltzen, egunero hitzen harridura ahalmena irazekitzeko kezkari uzten dionean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.

Barneko harrotasunak irazekita.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Harik eta neroni nire Semearen baitan agertzen naizen arte, eta berau sutu eta irazeki dadin arte Izpiritu Santuaren maitasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Oroimenak irazeki baitio itxaropen hori  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ezbeharrez ahoko zulotik suziri irazeki bat sartu zitzaionean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Eskaileretan gora, zuzi irazekiz argiturik zegoen atari zabaleraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Ikusi zuen kandela piztua eskuekin hesitzen eta gero argimuki irazekiaren kontra jartzen aurpegia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 126. orr.

Bolbora irazekiaren abaila, Aurpegia ferekatzen palma-hosto irazekiz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

Ni emaztearen oroimen urdinetik ihesi nentorren, bere lili irazekiaren berotasunetik itzurika.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 34. orr.

Goizaldeko eguzkiak ezin du zulatu gorritzen hasitako zeru irazekia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.

Maitasun irazekiaren agerpen garbiarekin ekin baitzenion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 17. orr.


irazgaitz 1 izond ura edo beste isurkari bat igarotzen uzten ez duena.

Itsasoan erabiltzen den […] txano irazgaitza.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

Baina alde batera bakarrik da irazgaitza larruazala, ez bi aldeetara; izan ere, gorputzaren azaletik ur asko galtzen da izerditzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Benetako jantzi irazgaitz baten gisa funtzionatzen dute ezkatek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 198. orr.

Malgua, arina eta bikainki irazgaitza baita [polietilenoa].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Teilak alkaternaz margotu zituzten, irazgaitz egiteko inondik ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

2 irud

Eta ontzat ematen da, gainera, komunitate horiek nahiko irazgaitzak direla, normalean entzuten duten hizkera bakarra tokian tokiko hori dela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.


irazgaiztasun iz irazgaitza denaren nolakotasuna.

Itsasoan igeri egitean, larruazalaren irazgaiztasunak babesten gaitu uzkurtzetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.


irazi, iraz, irazten (31 agerraldi 8 liburutan) 1 du ad iragazi.

Oker berdindutako zangetatik hezetasuna sartu, ura irazi eta sabaia bertan behera amil zitekeen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.

Ukuiluan ekaitzaldi bakoitzean itoginak izaten ziren, goitik, lastategitik irazten baitzen ura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.

Bigarren fasean, beste prozesaketa bat pasatzen du irazitako gai urtsuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

Irazi egiten zian, ordea, ur hori, eta ioi-trukezko araztailu batetik pasarazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Odolaren osagai batzuk kapilarretatik kanpora irazten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Horren ondoren, tubulu estuetan barrena igarotzen da irazitako fluidoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Odoletik irazitako likidoaren % 99 baino gehiago itzultzen da atzera zirkulaziora.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Haitzulo berriaren zirritu guztietatik irazten zen zilarbizia tanta-intzirika.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Eta hormei bazirudinan murmurrak zerizkiela tantaka, artesi eta zartaduren artetik iraziko balitzaizkie bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 85. orr.

Argi trebes eta mugikor bat zuen begietan, zilarbiziarena berarena bezalakoa; zilarbizi bihurtu zela zirudien, huraxe zebilkiola zainetan eta begietatik irazten zitzaiola.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

2 hed/irud

Kanpotik iristen zaizkigun informazio-izpi ugariak etengabe irazten dira: batzuk atzera botatzen dira, eta beste batzuk, berriz, denboraldi luzeko oroimenean gordetzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 238. orr.

Atea zabalik zegoen eta zeru gris baten argi-isla irazten uzten zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.

Ilargiaren izpiak hire aurpegi gainera irazten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 162. orr.

Idazle baten literatur hastapenek […] oroimenaren galbahea ezagutu dute -horixe du iraganak alde eta kontra-, eta nirearen galbahetik irazi denaren arabera, Mikel Lasarekin uztartuko dut beti Rimbaud.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Egia da denboraren galbaheak ez duela sarritan guk nahi genukeen bezain zehatz irazten: aleak, hondarra, hautsak, oinazeak igaro egiten dira galbahearen saretik behera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Idazlana aurrera doan heinean, atzean geratzen dira zirriborroetako hainbat zati, galbahetik irazi ez direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

3 (beste aditz batez elkarturik)

Euri temati batek tona asko amianto ikuz-irazi zituen harrobiaren hormetatik beretatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Hirugarrena -barrokismoa, dekadentismoa, formaren gurtza aratz-irazi bezain fanatikoa?- bi hemistikio bikiz osatua da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Gai iraziak eta odolak oso antzekoa dutenez sodio-kontzentrazioa, ez da garbi ikusten zergatik itzuli behar duen sodioak atzera odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Ioi multzo handi batek kapilarretarako bidea egin duenean, haien karga positibo metatuak karga negatiboa duten ioiak […] erakartzen ditu gai irazitik odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.


irazki1 (48 agerraldi, 27 liburutan) 1 iz ehun edo paperezko hondoa duen bahe modukoa, bertatik igaroaraziz isurkariei lohitasunak kentzeko erabiltzen dena. ik iragazki.

Badakit, apatz handitik irazki batean hedatu oihal mehar baten bidez, esnea ferblankazko pertzera iragaten zela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.

Baina gutiziak ez ninduen aldatzeko xendetan plantatzen: errealitatea irazkia bezain zulatua neukan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

Irazkiekin alderatu izan ditu inoiz pertsona autistak, etengabe besteren nortasunak xurgatzen baitituzte, ezeini eusteko edo bereganatzeko ahalmenik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

· Cliffen irazki gabeko zigarretetako bat erre nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.

2 irud

Ustekeria hori askotan gogoaren irazkitik iragaten nuen, baina gogo hazkatzeak ez zidan sendatzerik bideratzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 184. orr.

Gauzak nolakoak ziren oroitzen garela uste dugu, baina ez gara oroitzen, irazkiak daude beti, oroimenaren irazkiak, neurosienak, boluntarismoarenak, mota guztietako irazkiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Laboratoriora itzulirik, irazki-orri bat hartu, bi puntutxo gorri egin bi laginekin, eta estufan ipini nuen, 80°C-ra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.

Ez nuen, ordea, akabatu behar [armiarmatxoa] , baizik eta irazki-pisaontzi batean ezarri eta kanpora loresailera atera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Bi giltzurrunetako irazki-unitateetatik ateratzen den kantitatea minutuko 130 ml inguru da, baina gernuaren eratze-indizea ez da minutuko 1 ml baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.


irazki2 1 iz ehundegian elkarri paraleloak ezartzen diren harien multzoa, haien artetik bilbea igaroaraziz ehuna egiteko; ehunean, luzarako harien multzoa. ik bilbe.

Irazkia eta bilbea gurutzatzen dituen bezala ehuleak ehunean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.

Ehutean irazkiaren artetik pasaz bilbea osatzen alderik alde joan-etorrian dabilen tramankulua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

Sukaldean bakarrik aditzen zen pedalek eragin ehundegi-zuren kriskitina, tarteka irazkian lerratzen zen ehun-orrazearen zizikak hautsirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

Bilbe-irazkien luze-zabal osoan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.

Nire buruko zazpi mototsak irazkiarekin txirikordatzen badituzu eta ehulearen ziriekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.

Sanson esnatu, eta eten egin zituen zirien ardatza eta irazkia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.

2 bilbea.

Verneren eleberrien irazkia bidaia harrigarria da ia beti, pertsonaia karikaturizatu batzuek egiten dutena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Hortik datoz glosei erantsi oharñoak, gero barreiatuak direnak Azpilkuetaren beraren idazlanen irazkia ehotzen duten "Notabilia" ohargarrietan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

3 abere eta gizakien mintzatuz, tamaina.

Beti izan naiz handia eta sendoa; mutikotan ere irazkiz eta indarrez nire lagunak baino sendoagoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 20. orr.

Han irazki aski txikiko gizon bat baizik ez nuen ikusi, burges aberatsaren estiloan jantzia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Testuaren irazki-bilbe baten hari ikusezinei.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Memoriaren mapak eta mapen memoria, biak irazki-bilbe berera erakartzen ditu literario deitzen dugun testu batek eta bilgune horretara erakartzen gaitu irakurleok.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Ehunak burdinaren ondorengo dira, ehundegiak burdinaz egiten baitira, eta ez dago irazki-hariak, anezkak eta ardatz kantariak bezalako tresna hain xumeak beste inola egiterik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Tapizaren bilbe-irazkien askotarikoari.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.


irazkitu, irazki, irazkitzen du ad irazkia egin, bilbatu.

Gertaki haien guztien eta arrazoin haien guztien bilbatzea eta irazkitzea, denboraren ehundegietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Minutu gutxi batzuen buruan, irazkitua nuen plana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.

Askotariko mitologia dibergenteak irazkitu zituzten histrioiek; batzuek aszetismoa predikatu zuten, beste batzuek lizentzia, denek nahasmena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Baldin beldurra eta sinesberatasuna ehun berean bilbatzen eta irazkitzen badira.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 553. orr.


irazkor iz ura edo beste isurkari bat igarotzen uzten duena. ik iragazkor.

Prozesua bizkortu egiten da berehala, mintzaren barruko karga elektriko pixka bat galtze hutsak irazkor bihurtzen baitu mintza, eta barrura sartzen baitira horrenbestez karga positibozko kanpoko sodio ioiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Erakutsiko zen badirela agente irazkor batzuk, gerora birus izena ipiniko zitzaienak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 182. orr.


irazkortasun iz irazkorra denaren nolakotasuna.

Bulkada kimikoak zelula-mintzaren irazkortasuna aldatzen du gune batean, eta sodio ioiak (normalean kanpoan eusten zaienak) barrura sartzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Dagoeneko ikusi dugu zelularen mintzaren irazkortasunean gertatzen den aldaketak abiarazten duela nerbio-bulkada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Kasu batean zein bestean, espazio politikoaren irazkortasunak eta pluraltasunak (hau da, inperio burokratiko ez bihurtu izanak) zabaldu zuten merkataritza hiri beregainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.


irazpaper iz irazteko papera.

Irazpaper zati idor baten gainean ezarri nuen [ilar erdia].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Uretatik ateratzen nuen bakoitzean, hauts marroizko xerlo bat zekarren imanak atxikirik: irazpaper puska batekin kontuz-kontuz biltzen nuen osatuz zihoan gordailura, aldiko miligramo bat edo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.


irazte iz iragaztea.

Hodi labur samar bat da giltzurrun-arteria, eta horrek asko laguntzen dio irazte-prozesuari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.


iraztegi iz irazteko planta.

Hiru hirietako estolderiak egokitu eta luzatzeaz gain, lau iraztegi egin behar izan dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14


iraztor iz ipar iratze saila.

Jakesek nahi zuen atsolutoki Lakabira bereganatu, zedarrietan han hara zegoen iraztor heze baten trukean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.


ireki1, ireki (orobat irek g.er.), irekitzen (orobat iriki g.er. eta ideki g.er.) 1 du ad sarrera edo irteera eragozten duena higitu edo kendu.

Leihoa ireki zuen. Ireki itzan apur bat leihoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Nigandik bereizirik, bere poltsatik giltzak atera eta atea ireki zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Hiriko jendeak, beldurraren beldurrez, ireki egin zizkien ateak. Nork ireki zion mendekuari atea?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 145. orr.

Alboko gelako atea giltzaz ireki zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

Zuzendariak brastako batez ireki du bere izena erakusten duen atea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 54. orr.

Mugak ireki zituztenean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.

Hala ere, ez zieten sarrera ireki nahi izan.  Elizen arteko biblia   1 M 5,48

Itsasora ateratzeko irteera ireki eta bere flota portu txikitik atera zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

Ezpainak ireki zituen, mihitxo zorrotz eta gorri bat atera […].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

Ireki leize-zuloko ahoa eta ekarri niregana bost errege horiek.  Elizen arteko biblia   Jos 10,22

Atzeko atearen sarraila ireki eta sartu egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.

Martak irribarre egin zuen eta Olatzek leihoko kisketa ireki zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Maletako hesgailuak ireki eta zaku-oihalezko fardeltxoa atera nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Bildotsak laugarren zigilua ireki zuenean, laugarren izakiaren ahotsa entzun nuen hau esaten: "zatoz".  Elizen arteko biblia   Ap 6,7

Atera zen eguzkia, ireki ziren hodei zilarkarak eta lanbro distiratsua pausatu zen elurraren gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Uraren giltza ireki nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Biluztu nintzen, ur beroaren kanila ireki eta [...].  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

Hannak ur hotzaren txorrota ireki zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.

Gasa ireki eta bere buruaz beste egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 90. orr.

2 zerbaiten barnealdea irispidean jarri.

Ganbera ireki egin dute..., zer esan nahi ote du horrek?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 125. orr.

Gero armairua ireki eta bertatik atorra bat atera zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.

Orduan sorbaldak goratu eta erregistro-kutxa ireki zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 128. orr.

Harryren idazmahaian jarri nintzen, eta goiko erdialdeko tiradera ireki nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Autoa ireki eta bolantera jarri orduko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 205. orr.

Argentinan hegazkinetako sabela ireki eta handik botatzen zituzten, bizirik, militarren kontra ahotsa goratzen zutenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 135. orr.

Hilobiak ireki eta ixtea.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 21. orr.

Denda ireki orduko joango naiz film horren bila, hemendik ordu erdira.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 53. orr.

Hiri honetan, asteazken triste batean, zer uste duk dagoela irekia goizaldeko bortzetan?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

Poto bat ireki eta zakurrari jaten eman zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 68. orr.

Ogitartekoa ireki eta lau xerra mortadela zenbatu ditu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Berriz ere ireki nuen kartera: bi kondoiak hor ziren beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Dilindan zeraman poltsa ireki zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Josek aletegi guztiak ireki eta alea egiptoarrei saldu zien.  Elizen arteko biblia   Has 41,56

Gari-zakuak ireki genituen eta nork bere dirua aurkitu zuen zaku-muturrean.  Elizen arteko biblia   Has 43,21

Kastelak ardo zakar pinta bat ireki eta botila, inguruan bilduak zirenei eskaini zien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Botilak ireki eta airera botatzen ari dira likidoa.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 120. orr.

Paketea ireki zuen Ruche jaunak, eta Rhind papiroa atera zuen handik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Ireki zuen zerua eta jaitsi zen, oinpean hodei-lainoa zekarren.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,10

Hermioneren eskutitza ireki eta ozen irakurtzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Perrettek han utzitako gutun-azala hartu, ireki, eta bi argazki atera zituen handik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Hegalei eragin, eta mokoa ireki zuen zabal-zabal.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Bidaiari egarritua ahoa ireki eta edozein ur edateko prest dagoen bezala.  Elizen arteko biblia   Si 26,12

Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko, dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,9

Oraingo aldian bai, ahoa ireki nuen, oker-aditua zuritzeko asmoz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.

Kolpeak burua ireki zion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Saihets aldera etzanik, zauria ireki egin zitzaion, eta odoletan hasi.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.

Ireki ipurdi bikain hori nire irrika lohiari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.

Bihar ireki egingo naute, dagoeneko badakitena ziurtatzearren: ez dagoela zer eginik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 300. orr.

· Lakua ireki zuen itsasora eta lakuarekin hiribilduarentzat portu eder bat egin zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.

Pista nagusia, konponketetarako itxia baita, azkar ireki beharra dago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

3 (bideez eta kidekoez mintzatuz)

Nik ireki nuen bidea itsasoan, ur oldartsuetan zehar.  Elizen arteko biblia   Is 43,16

Indarrez bidea ireki, hiriko ateetatik igaro eta libre aterako dira.  Elizen arteko biblia   Mi 2,13

Badirudi garai hartan egindako aurrerapenek ireki ziotela bidea geroago etorriko zen guztiari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

Hobbesen ondotik, bide berriak eta ez beti hain okerrak ireki bazituzten ere […].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.

Behin ildo hori ireki zenez gero […].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Zirritua ireki nuen bular-zorroaren eta larru-azalaren artean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.

Zuloa ireki zuten barrukoek harresian, eta hiriko gudari guztiek ihes egin zuten.  Elizen arteko biblia   Jr 52,7

Zulo bat ireki zuten lurrean eta hantxe lurperatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Ura nondik eraman, iturririk ez badaukagu, orduan putzuak ireki beharko ditugu. gure ondoko belaunaldiak duela berrogeita zenbait urte ireki zuen frontea hestera doalarik eta agian egiazko bake zuzen eta iraunkor bat eraiki beharretan gabiltzalarik Euskal Herrietan [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

4 zerbaiten osagai higikorrak elkarrenganik urrundu.

Ireki eskua jauna, etorkizuna iragarriko dizut.  Berria - Kirola   2004-03-17

Tomek besoak ireki zituen, eta neskatoa berehala oldartu zitzaion beso artera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Izterrak ireki. arrain bat hartu eta zakatzak ireki zizkion freskoa ote zen ikusteko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Hire sinadura baizik ez diat ikusten egunkaria ireki orduko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Gristasunaren erdian guardasola ireki nahian.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.

Eta ez zen inor ez zeruan, ez lurrean, ez lur azpian liburua ireki eta irakur zezakeenik.  Elizen arteko biblia   Ap 5,3

Svevo-ren eleberria ireki eta irakurtzen hasi nintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

Niregana makurtua zegoen bitartean, musu ematen, eskotea ireki zitzaion.Txabusinaren hegalak ireki baitzitzaizkion, ezker izterraren ikuspegi eskuzabala oparituz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

5 hed/irud

Ireki begiak eta ikusi!  Elizen arteko biblia   Ba 2,17

Begi bat besterik ez zuen ireki, erdizka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Ireki itzak begiak, Sebas.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Ireki nire begiak, ikus ahal ditzadan zure legearen dohain harrigarriak.  Elizen arteko biblia   Sal 119,18

Hiru emakumeen betazalak itxi-ireki egin ziren bizi-bizi, urre pila ikusi izan balute bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Belarriak ireki dizkidazu, zuri entzuteko.  Elizen arteko biblia   Sal 40,7

Zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,11

Zergatik, bada, ezingo liokete elkarri bihotza ireki?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 103. orr.

-Zatozte orain, barrua ireki baitit Sansonek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Hain nintzen zoriontsu arima ireki nizun egunean!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 183. orr.

Aspaldiko zauri bat ireki da.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 73. orr.

6 (bestelakoetan)

Igerileku publikoetako uren azterketaren emaitzekin ireki behar genian gaur ordu bateko albiste-saioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

TKEk espedientea ireki zion Astillerori.  Berria - Kirola   2006-05-03

Prestaturik gabe zegoela sentitzen baitzuen beraren aurrean ireki ziren aukera ugarien aurrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 264. orr.

Hainbertzeko asotsa atera zuen aferak, Bordeleko Parlamentuak ikerketa ireki baitzuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Behin prozesu bat ireki ondoren on dela, urteak igarotzen direnean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 74. orr.

Edozein jarreratara irekia dagoen ikuspegitik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 139. orr.

7 bezeroak hartzen dituen etxe edo merkataritza gune bat sortu.

Jatetxe japoniar ireki berri batean erreserbatua nuen mahaia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Hurrengo urtean Harryk arte-galeria ireki zuen, Bette-ren diruarekin osoki.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Gero, gure poliklinika ireki zuten, eta ni kalera bota ninduten, beste sendagile judu batekin batera.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 11. orr.

Amaetxe bat ireki dute; hobeto esan, amaetxe itxura duen zerbait.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 24. orr.

Lau urte geroago, makineria ultramodernoaz hornituriko ikuztegi berria ireki zuen, Zabalgunearen erdi-erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Hiri ondoan ireki berriko golf-zelaian entrenatzen ziren neofito apain baina irrigarrien jarreran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Gorte Gorenak itxiarazi zuen, ilegalki irekia izan baitzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 191. orr.

Zortzi auto enpresa interesatuak dira Basusarriko golfa eta Maignon-eko itzulgunearen artean "automobilaren herria" idekitzeko.  Herria   2002-12-12

8 (era burutua izenondo gisa)

Taxiaren ate irekiaren aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.

Askoz ere errazago hitz egiten zen leiho irekiaren ondoan, ilun samarrean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 238. orr.

Leku irekian egin beharreko itxiturak direla-eta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Zutunik jarritako artazi ireki batzuen forma zeukan Museoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 170. orr.

Eskopeta irekian bi kartutxo sartu zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.

Txanpon urrezko bat utzi zuen bentariaren esku irekian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Hartu bi agiriok, zigilatua eta irekia, eta sartu buztinezko pitxer batean, luzaro iraun dezaten.  Elizen arteko biblia   Jr 32,14

Tiradera bat zabaldu eta gutunazal ireki bat atera zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 40. orr.

Bosgarrenean, Sanbalatek bere laguntzaile bat bidali zidan gutun ireki batekin.  Elizen arteko biblia   Ne 6,5

Beti liburu ireki bat aurrean neukala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Trenaren azken bagoia furgoi ireki bat zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Haren hazpegi ireki eta bizitasunez beteen aurpegiera ia biluzia.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.

· Beste kutxa alderik alde ireki batzuetatik, ordea, aldiro zihoazen ihesi beste liburu batzuk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Zauri ireki berritik odolusten ari balira bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

Haren aho erdi-irekiari lokarri batek eusten zion. ik ireki2.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

9 begi(en) itxi-ireki batean (orobat hertsi-ireki) une guztiz labur batean.

Unetxo batean, begien itxi-ireki batean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,52

Begi itxi-ireki batean desagertu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 61. orr.

Bat-batean galgatu, eta, begi itxi-ireki baten bitartean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Egiazaleak betiko irauten du, gezurtiak begien hertsi-ireki bat.  Elizen arteko biblia   EsZ 12,19

Begien hertsi-ireki batean desagertu da!  Elizen arteko biblia   EsZ 23,5

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ahoa ireki (79); ahoa ireki eta (17); ahoa ireki gabe (10); ahoa ireki zuen (8); aldea ireki (6); armairua ireki (9); armairua ireki eta (8); aro berria ireki (6); asko ireki (13); ate bat ireki (22); ate ireki (11); atea ireki (445); atea ireki bezain (8); atea ireki du (15); atea ireki egin (10); atea ireki eta (105); atea ireki nuen (13); atea ireki orduko (10); atea ireki zen (28); atea ireki zien (7); atea ireki zion (14); atea ireki zuen (49); atea ireki zuenean (13); ateak ireki (139); ateak ireki ditu (6); ateak ireki dizkio (6); ateak ireki eta (19); ateak ireki ziren (8); ateak ireki zituen (9); ateak ireki zizkion (11); atzo ireki (9); aukera ireki (6); azkar ireki (6); baina ireki (9); bat ireki (246); bat ireki behar (10); bat ireki da (12); bat ireki du (24); bat ireki dute (11); bat ireki eta (24); bat ireki nahi (11); bat ireki zen (12); bat ireki zuen (36); bat ireki zuten (9); batean ireki (8); batek ireki (22); batek ireki zuen (9); batez ireki (6); batzuk ireki (11); begi bat ireki (7); begi itxi ireki (6)

begiak ireki (160); begiak ireki ditu (6); begiak ireki eta (25); begiak ireki nituen (12); begiak ireki zituen (41); begien itxi ireki (27); berak ireki (17); berehala ireki (13); berri bat ireki (26); berria ireki (31); berriak ireki (27); berriro ireki (25); berriz ireki (20); bide bat ireki (9); bide berriak ireki (12); bidea ireki (78); bidea ireki du (9); bidea ireki zuen (8); bidea ireki zuten (6); bideak ireki (10); botila ireki (10); da ireki (6); denda ireki (8); epea ireki (7); erabat ireki (7); erdi ireki (25); ere ireki (32); eskua ireki (7); espazio ireki (6); espediente ireki (6); espedientea ireki (20); eta atea ireki (18); eta begiak ireki (13); eta ireki (70); eta ireki egin (11); eta ireki egiten (9); eta leihoa ireki (8); etxeko atea ireki (11); ez ireki (9); eztabaida ireki (11); gainean ireki (6); ganbera ireki (11); gehiago ireki (8); gelako atea ireki (23); gutun ireki (9); guztiak ireki (14); handia ireki (8); handiz ireki (7); herrian ireki (6); hori ireki (6); horrek ireki (6); hozkailua ireki (6); hura ireki (11); ikerketa ireki (7)

ireki ahal (22); ireki ahal izateko (7); ireki aitzin (6); ireki arte (15); ireki atea (11); ireki ateak (7); ireki aurretik (20); ireki baino (11); ireki bat (53); ireki batean (47); ireki baten (17); ireki begiak (13); ireki behar (77); ireki behar izan (9); ireki beharko (18); ireki beharra (11); ireki berri (20); ireki berria (9); ireki bezain (19); ireki bezain laster (14); ireki bitartean (9); ireki da (52); ireki daiteke (7); ireki dela (15); ireki den (26); ireki die (9); ireki dio (21); ireki diote (6); ireki ditu (34); ireki dituen (8); ireki dituzte (17); ireki dizkio (8); ireki du (129); ireki duela (9); ireki duen (13); ireki dugu (11); ireki dut (12); ireki dute (49); ireki dutela (7); ireki edo (12); ireki egin (73); ireki egin zen (15); ireki egin zuen (14); ireki egingo (7); ireki egiten (23); ireki egiten da (6); ireki ere (16); ireki ere egin (6); ireki eskua (8); ireki eta (548); ireki eta bere (12); ireki eta berehala (6)

ireki eta itxi (16); ireki eta kanpora (6); ireki ez (17); ireki ezak (9); ireki ezazu (16); ireki gabe (36); ireki izana (8); ireki nahi (64); ireki nahi izan (8); ireki nion (7); ireki nituen (21); ireki nuen (66); ireki ondoren (15); ireki orduko (28); ireki zen (109); ireki zen atea (6); ireki zen eta (10); ireki zenean (14); ireki zidan (14); ireki zidan atea (9); ireki zien (26); ireki zien atea (6); ireki zion (50); ireki zioten (13); ireki ziren (36); ireki zituen (118); ireki zituen eta (10); ireki zituenean (7); ireki zituzten (33); ireki zitzaion (16); ireki zitzaizkion (7); ireki zizkien (6); ireki zizkion (29); ireki zuela (8); ireki zuen (361); ireki zuen atea (16); ireki zuen eta (19); ireki zuena (6); ireki zuenean (42); ireki zuten (142); ireki zuten atea (6); ireki zutenean (12); ireki zutenetik (7)

itxi eta ireki (13); itxi ireki (36); itxi ireki batean (29); kajoia ireki (7); kaxa ireki (7); kaxoia ireki (6); komuneko atea ireki (7); kutxa ireki (25); kutxa ireki eta (10); kutxa ireki zuen (8); leihatila ireki (6); leiho ireki (7); leihoa ireki (52); leihoa ireki eta (16); leihoa ireki zuen (12); leihoak ireki (9); liburua ireki (12); liburua ireki eta (6); logelako atea ireki (6); maleta ireki (7); minutuko zuloa ireki (8); nik ireki (6); nola ireki (7); nork ireki (6); pare ireki (6); parez pare ireki (6); pixka bat ireki (10); politiko berria ireki (6); politikoa ireki (6); poltsa ireki (9); prozedura ireki (6); prozesu bat ireki (10); prozesua ireki (7); sabela ireki (9); tartea ireki (14); tartetxoa ireki (6); tiradera ireki (16); tiradera ireki eta (8); txiki bat ireki (11); zabal ireki (12); zabal zabal ireki (10); zigilua ireki (6); zigilua ireki zuenean (6); zuen ireki (7); zuloa ireki (23); zuloa ireki zuen (7); zuloa ireki zuten (8); zuloak ireki (6)

aebetako irekia (8); arabako irekia (7); ate irekiaren (9); ate irekiaren (9); australiako irekia (22); baino irekiago (7); bat irekia (7); batzar irekia (6); bizkaiko irekia (10); erabat irekia (6); erdi irekia (9); eta irekia (29); eta irekiagoa (6); eta irekiak (8); eztabaida irekia (17); eztabaida irekia eta (6); gune irekia (6); gutun irekia (8); guztiei irekia (8); guztiz irekia (6); irekia baita (6); irekia da (58); irekia dago (14); irekia dagoela (8); irekia dela (23); irekia du (9); irekia eta (65); irekia irabazi (11); irekia irabazi zuen (7); irekia izan (28); irekia izan behar (9); irekia izan zen (6); irekia izango (40); irekia izango da (26); irekia izatea (8); irekia zegoen (9); irekia zen (20); irekiagoa da (7); irekiak dira (11); irekiak eta (14); irekiak ziren (7); irekiaren aurrean (6); irekiaren aurrean (6); jarrera irekia (31); jarrera irekia eta (8); jarrera irekiagoa (6); joko irekian (6); kontzeptu irekia (6); leku irekietan (7); oso irekia (16); partida irekia (6); txapelketa irekia (8)

atea irekiko (19); ateak irekiko (26); bat irekiko (33); bat irekiko du (6); bat irekiko dute (6); begiak irekiko (14); berri bat irekiko (6); berri irekiko (6); berriak irekiko (7); bidea irekiko (17); bulego irekiko (10); bulego irekiko ditu (6); erdiko irekiko (14); ere irekiko (6); espedientea irekiko (6); gaur irekiko (12); gaur irekiko dute (6); irekiko da (26); irekiko den (10); irekiko dira (21); irekiko ditu (35); irekiko ditu ateak (6); irekiko dituzte (25); irekiko dizkio (9); irekiko du (50); irekiko duela (6); irekiko duen (7); irekiko dut (11); irekiko dute (49); irekiko final (16); irekiko final laurdenak (7); irekiko finala (14); irekiko luke (8); irekiko zain (6); irekiko zuen (6); noiz irekiko (12); noiz irekiko zain (6)

ahoa irekita (7); ate erdi irekitik (10); ate irekitik (9); atea erdi irekita (10); atea irekirik (8); atea irekita (37); atea irekita utzi (8); ateak irekita (30); aurka irekitako (9); bat irekita (26); begiak irekirik (7); begiak irekita (14); beti irekita (6); bidea irekita (18); bideak irekita (11); da irekita (11); egongo da irekita (7); erdi irekirik (13); erdi irekita (32); erdi irekita zegoen (9); erdi irekitik (13); eta irekita (9); eztabaida irekita (7); guztiak irekita (11); irekirik zegoen (7); irekita aurkitu (7); irekita dago (55); irekita dagoela (15); irekita dagoen (11); irekita daude (10); irekita daudela (6); irekita dauden (10); irekita egon (14); irekita egongo (18); irekita egongo da (11); irekita egoten (8); irekita eta (13); irekita geratzen (9); irekita jarraitzen (9); irekita utzi (33); irekita zegoen (25); irekita zeuden (13); irekita zeukan (9); irekitako aro (6); irekitako bidea (9); irekitako bideari (6); irekitako bidetik (6); leiho irekitik (12); leihoa irekita (10); oraindik irekita (8); oso irekita (8)

atea irekitzea (13); atea irekitzean (21); atea irekitzeko (17); ateak irekitzea (10); ateak irekitzeko (24); bat irekitzea (38); bat irekitzeko (56); bat irekitzeko asmoa (6); bat irekitzeko aukera (8); begiak irekitzea (6); begiak irekitzeko (6); berri bat irekitzea (6); berri bat irekitzeko (9); berria irekitzea (7); berria irekitzeko (7); berriak irekitzeko (8); berriro irekitzeko (6); berriz irekitzea (7); berriz irekitzeko (6); bidea irekitzea (8); bidea irekitzeko (18); bideak irekitzea (7); bideak irekitzeko (7); ez irekitzeko (11); eztabaida irekitzeko (7); irekitzea da (9); irekitzea erabaki (15); irekitzea espero (7); irekitzea eta (13); irekitzea lortu (24); irekitzea lortu zuen (9); irekitzea lortu zuten (6); irekitzearekin batera (9); irekitzearen alde (6); irekitzeko agindua (7); irekitzeko asmoa (13); irekitzeko aukera (14); irekitzeko eskatu (38); irekitzeko eskatu dute (7); irekitzeko eskatzen (6); irekitzeko eta (15); prozesu bat irekitzeko (11); prozesua irekitzeko (10); tartea irekitzea (9); tartea irekitzea lortu (7)

ahoa irekitzen (23); ate bat irekitzen (6); atea irekitzen (64); atea irekitzen ari (6); atea irekitzen du (8); atea irekitzera (26); atea irekitzera joan (12); ateak irekitzen (33); aukerak irekitzen (6); bat irekitzen (63); bat irekitzen du (10); begiak irekitzen (13); berri bat irekitzen (10); berria irekitzen (6); berriak irekitzen (16); bidea irekitzen (39); bidea irekitzen du (6); bideak irekitzen (8); eta atea irekitzera (6); eta irekitzen (11); guztiak irekitzen (7); irekitzen ari (58); irekitzen ari den (13); irekitzen ari zen (8); irekitzen da (23); irekitzen den (16); irekitzen denean (9); irekitzen die (6); irekitzen dio (17); irekitzen dira (13); irekitzen ditu (16); irekitzen dituen (6); irekitzen dituzte (9); irekitzen dituzten (6); irekitzen dizkio (7); irekitzen du (53); irekitzen duela (8); irekitzen duen (17); irekitzen entzun (6); irekitzen eta (21); irekitzen eta ixten (8); irekitzen ez (15); irekitzen hasi (16); irekitzen hasi zen (9); irekitzen ikusi (6); irekitzen saiatu (11); irekitzen zen (17); irekitzen ziren (9); irekitzen zituela (6); irekitzen zituen (12); irekitzen zituzten (6); irekitzen zuen (21); irekitzen zuten (9); irekitzera joan (20); irekitzera joan zen (11); nola irekitzen (6)


ireki2 1 izond oztopo edo hertsikeriarik gabea.

Ekonomia azpisistema ireki bat dela, baina beti ere itxia den ekosistema mugatu batean txertatutakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.

Iraganerako ate bitxi eta psikologikoki ireki hura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Lehen urteetako ETA hau intelektualki irekia da, bilaketa batean dabil.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 34. orr.

Eztabaida guztiz ireki haietan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 96. orr.

Logika, adibidez, hizkuntza irekia da, onartzen baitu hizkuntza metalogikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Estilo ireki eta aktibo bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 101. orr.

2 ideia eta jarrera berriak onartzen dituena.

Oso mutil irekia zen eta denekin zuen harreman ona.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 110. orr.

Praktika hegemonikoak gizarte osaezin eta irekiaren artikulazioak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Donostia, merkatari herri bat eta gotorleku militar itxia izatetik, hiri irekia izatera igaro zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Gu "itxiak" garen bezala, haiek "irekiagoak" direla esan ohi dute, izpirituz irekiagoak, eta ez dakigu izpiritua pitzatua, zulatua edo gaizki josia dutelako den.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

Erlijioaren Filosofia, erlijioei buruzko gaiez egiten den hausnarketa kritiko irekia, zehatza eta konfesioetatik apartekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.

3 bokalez mintzatuz, aho-irekiera handienarekin ahoskatzen dena.

Frantsesez, latinezko o* oro, silaba irekian, eu bilakatzen zen azentuduna zenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.


ireki3 (orobat I larriz) 1 iz maila guztietako kirolariak onartzen dituen kirol norgehiagoka. ik open. (tenisean)

AEBetako tenis irekia, US Opena alegia.  Berria - Kirola   2004-08-28

11 torneo irabazi ditu (grand-slam-eko Australiako Irekia, Wimbledon eta AEBetako Irekia tartean).  Berria - Kirola   2004-11-23

AEBetako Irekiak bi protagonista izan ditu: Federer eta Svetlana Kuznetsova.  Berria - Kirola   2004-09-14

Ingelesak irabazi zuen Donostiako Irekia, eta Gomez izan zen lehen euskal jokalaria, 10. postuan.  Berria - Kirola   2006-04-19

Federer nagusi Australiako irekian.  Berria - Kirola   2004-02-03

Australiako Irekian aritu zen, baina ez zen final-hamaseirenetatik pasatu.  Berria - Kirola   2006-05-04

2 (pilotan)

Buruz Buruko Bizkaiko Irekia hasiko da gaur Muskizen (19:00), eta hiru kanporaketa partida jokatuko dituzte.  Berria - Kirola   2006-02-03

Lau t'erdiko Arabako Irekiari.  Berria - Kirola   2006-03-11

Frontisek antolatzen duen buruz buruko Bizkaiko Irekia irabazi zuen atzo. herriaŽ

Frontisek gaur aurkeztuko du Arabako Irekia, PZA zirkuituko laugarrena, Arabako Pilota Federazioak Gasteizen dituen bulegoetan (11:00).  Berria - Kirola   2006-03-02

Nafarroako Irekian, Arretxe eta Errandonea I.a aurrera.  Berria - Kirola   2004-12-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako irekiko (3); arabako irekiko (10); arabako irekiko final (4); australiako irekian (23); australiako irekiko (35); australiako irekiko final (3); australiako irekiko finala (6); australiako irekiko finalean (3); australiako irekiko lehen (6); bizkaiko irekiko (10); bizkaiko irekiko final (3); eta australiako irekiko (3); irekiko final (16); irekiko final laurdenak (7); irekiko final zortzirenetako (3); irekiko finala (14); irekiko finala jokatuko (6); irekiko finalean (7); irekiko finalean ariko (3); irekiko finalerdiak (6); irekiko itzulpen (3); irekiko lehen (12); irekiko lehen zerrendaburuak (3); irekiko txapeldun (4)


irekialdi iz zerbait irekitzen den aldietako bakoitza.

Pixkanaka, multzokatuz doaz eta ate automatikoaren irekialdi batean hogei bat atera dira elkarren ondoan, elkarren segidan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Hori izan zen liburuaren lehen irekialdian atera zitzaion pasartea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Liburuaren irekialdi bakoitzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 510. orr.

Nola esaten zaio saltoki handietako irekialdi berezi horri?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen irekialdian (3)


irekiarazi, irekiaraz, irekiarazten (orobat irekarazi) du ad irekitzera behartu.

Kontrolean gerarazi eta maleteroa irekiarazi zioten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 111. orr.

Otoitz luze eta beroa egin ondoren, Ebanjelioen liburu santua aldaretik hartu eta bere lagunari […] irekiarazi zion, Hirutasun santuaren izenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Oihu zainartaz begiak irekiarazi nizkion eta lo horditik aharrausika jalgi zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 154. orr.

Lagunen bat izan banu nirekin, gure ezpatak batuko genituen laborari etxeren bateko atea irekiarazteko, ohantze eta janari eske.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Ziur nengoen ehortzi baino lehen zerraldoa irekiaraziko zuela edukia ikusteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 324. orr.

Arrosak irekiarazten dituen zurrumurru mina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 203. orr.

Horregatik, 1974an Hok irekiarazi zuen euskaldunok arras gustukoa dugun jokoaren praktikatzeko lekua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak irekiarazi (3)


irekidura 1 iz gune irekia. ik irekigune.

Putzuko ur-gaina izozturik zegoen, eta gorputz bat kabitzerainoko irekidura txiki bat zabaldu behar izan dute pikotx baten laguntzaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

Albo batean eta bestean ate eta irekidura ugari zeuden. Atearen irekidura.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.

Gorputzaren zatirik erotikoenak jantzien irekidurek doi-doi bistaratzen dituztenak omen dira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

Gerrialde baten ebakera, papar baten irekidura biribila, papar-hegal baten lerroa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Oinetakoen irekidura airosak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Gangaren erdian argia sartzeko irekidura bat utzi behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Xafla horiek elkargainka antolaturik daude, erdian zirkulu formako irekidura bat uzteko moduan, irekidura horren diametroa doitu ahal izateko objektiboaren tutuan kokaturiko uztai baten bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Irekidura bakoitzak begiak bezala jokatzen zuen: argi gehiegirekin, itxi egiten zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Gora biltzen zituen atorraren mahukak [...] eta eskutxo mehe iharrak irekidura zabaletatik irteten zitzaizkion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.

Horietatik bost parte eta erdi irekidura edo baoaren zabalerari emango zaizkio bere beheko aldean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

Saiatu nintzen [...] irekiduratik zerbait ikusten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Kontzientzia jarioaren eredua, non orainak etengabe ihes egiten dion bere buruari etorkizunaren irekiduran eta iraganaren atxikipenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.

V-aren formako irekidura.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

2 (hizkuntzalaritzan) hotsak sortzeko artikulazio organoek airea igarotzeko uzten duten zabalera. ik irekiera 6.

Artikulazio guneak, kokapena gorabehera, beti irekidura bat azaltzen du, hau da, irekiera maila bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Erabateko oklusioari dagokion irekidura graduarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Irekidura maila bat gaindituz gero, ahoak erresonatzaile gisa jokatzen du batez ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.

Ez da inon gertatzen bokalen irekidura mailak esanahia ezin bereizi izatea: horregatik hizkuntza batean azal daitezkeen bokal fonemak gutxienez bi dira (bata ahalik eta itxiena, bestea irekiena).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

3 irekia denaren jokaera. ik irekiera 6.

Tokiko kulturari errespetua eta irekidura adieraztea normala da.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Horregatik, lehen bileretan egiazko irekidura bat bazen Frantziako Estatuaren partetik, eta abertzaleei toki handia eman zieten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Landetakoa da, baina Euskal Herriari eta euskal nortasunari buruzko irekidura erakutsi izan du beti.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Garrantzitsua da kultur mailako irekidura.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Epe laburrera ez dugu irekidura keinurik espero gatazkaren konponbiderako bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da irekidura (3); eta irekidura (7); irekidura bat (5); irekidura maila (4)


irekiera (orobat irikiera g.er.) 1 iz irekitzea.

Mugaren irekieraren ondoren, Gazako portua eraiki beharko dela [...] gogorarazi zuen PANeko presidenteak.  Berria - Harian   2005-11-26

«Aurrerapausoa» da egoitza zaharraren itxiera eta BECen irekiera, gaurdainoko jabeek azaldu dutenez.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Gernikako, Markinako, Durangoko eta Donostiako pilotalekuen irekiera dela-eta.  Berria - Kirola   2004-10-08

Saltoki handien irekiera eteteko eskatu dute Bizkaiko dendariek.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

«Aurrerapausoa» da egoitza zaharraren itxiera eta BECen irekiera, gaurdainoko jabeek azaldu dutenez.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Haren testamentuaren irekiera segitu eta, beraz, haren egoera ekonomikoaren sendotasuna egiaztatu ahal izan zutenak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 19. orr.

Ikerketa mota horiek, hala ere, oso gutxitan dakarte akademi espedientearen irekiera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

2 (izenondoekin)

Legebiltzar berriaren irekiera ofizialean.  Berria - Mundua   2004-10-16

Ikasturtearen irekiera ofiziala egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Napumoceno da Silva Araujo adiskide min eta gogoratuaren testamentu itxiaren irekiera nagusiaren lekukoetako bat izan zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mahai Nazional "zaharraren" askapena Mayor Orejaren jokaldi makiavelikoa zatekeen, HBko buruzagitza "berriaren" irekiera-prozesua oztopatu nahian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 179. orr.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 1996ko ikasturtearen irekiera hitzaldia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 224. orr.

Bere katedraren irekiera-hitzaldian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Megaparken irekiera egunean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Kongresuan legealdiaren irekiera ekitaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

· Kanpaina irekieran Nafarroa Europara UPNrekin bakarrik joan daitekeela esan zuen. herriaŽ

EDF argindar enpresaren kapital irekiera urtebete atzeratzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

4 gune irekia. ik irekidura; irekigune.

Meza-jantziaren alboko irekieratik eskua sartu, mukizapia atera eta, gorputza alde batera jiratuz, zintz egin zuen. Objektiboaren irekiera eta obturadorearen kontrola doitzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 157. orr.

Esposimetroa, objektiboaren irekiera jakin baterako eta filmaren lastertasun jakin baterako zenbateko esposizioa behar den adierazten duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Irekiera txikiak eta esposizio luzeak adina argi utziko dute igarotzen irekiera handiak eta esposizio laburrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Hobe da, beraz, [...] irekiera labur bat aukeratzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Oso irekiera handia du begiaren kristalinoak: f/2 edo gehixeago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

5 (hizkuntzalaritzan) hotsak sortzeko artikulazio organoek airea igarotzeko uzten duten zabalera. ik irekidura 3.

Erabateko oklusioaren eta irekiera handienaren artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Itxierari inplosioa deitu zaio, eta irekierari esplosioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

2, 3, 4 irekierako fonemak (sudurkariak, likidoak, erdibokalak).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.

Bigarren esplosiboaren irekiera graduan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 91. orr.

Artikulazio guneak, kokapena gorabehera, beti irekidura bat azaltzen du, hau da, irekiera maila bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

6 xake jokoan, partida abiatzeko jokaldi saila.

Hasiera-hasieratik argi eduki nuen neure sudur aitzinean nuela nire xake liburu kuttunak "irekiera espainarra" deitzen zuena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.

Joko sendo baina seguru bat egiteko, irekiera eskoziarra.  Berria - Kirola   2004-04-30

Zuriak aukeratu zituen [...] eta nik urrundik ere ezagutzen ez nuen irekiera bat egin zidan. edertasunaren kontzeptu berria, irekiera eta mundua beste begi batzuekin ikusten duenaren begirada pertsonala.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 50. orr.

–Ah... -esan zuen, eta pentsakor jarraitu nire ganbito-irekierari nola aurre egin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.

7 irekia denaren jokaera. ik irekidura 3.

Unibertsitateko irakasle batzuk ere konprometituak izan ziren [...] eta, garairako, irekiera handiz egin ahal izan nituen nire ikasketak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere irekiera (3); bere irekiera maila (3); irekiera ekitaldian (9); irekiera ekitaldiko (3); irekiera ekitaldira (3); irekiera eta (4); irekiera handia (4); irekiera handiena (3); irekiera maila (5); irekierako fonemak (3); laugarren irekierako (3); objektiboaren irekiera (6)


irekigabe (orobat ireki gabe) 1 izond ireki ez dena, irekia ez dagoena.

Lehenik bukaerako leherkari hasperendun batez eta gero leherkari glotalaurreko irekigabe batez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 167. orr.

2 irekigabeko (corpusean ireki gabeko soilik) izlag irekigabea.

Ez zegoen aterik guk ireki gabekorik, ez zegoen ezer miatu eta ukitu ez genuenik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Dar-dar-dar, ireki gabeko ateek ere hala egiten dute mendialdean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 88. orr.

Ez zegoen aterik guk ireki gabekorik, ez zegoen ezer miatu eta ukitu ez genuenik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Kutxa bat topatu genuen, egundo ireki gabeko gutunez beterik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.


irekigailu iz ontziak irekitzeko gailua.

Marinel mozkorti batek pote-irekigailu batez egina dirudi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 152. orr.

Ontziak (botilak, latak, flaskoak...) irekitzeko sistemak soildu egingo dira, berariazko irekigailu edo tresnarik maneiatu beharrik ez izateko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.

"Giza botila-irekigailu" bat zunan.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 236. orr.

Irekigailuaren bila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.


irekigune (orobat irekiune) iz gune irekia. ik irekidura.

Irekigune handiak ziren; arkatzez egindako batuketez josirik zeuden haien hiru pareta zikinak, eta saski eta fruitu pilak erakusten zituzten, gasaren argi biziaren pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Irekiguneetatik sartzen den argiak energia berria ematen dio [Oteizaren] obrari.  Berria - Kultura   2004-10-08

Ate baten tamainako irekigunea gelditu zen, eta handik atera zen Brent.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.

Berriro leihoko irekigunetik sartu nintzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 101. orr.

Soka osorik horman behera joan zenean [...] ateratako barrak uzten zuen irekiunetik gorputza pasatu, eta horman behera jaisten hasi zen irristaka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Hankekin eragindako indarrez birarazten denean, danborraren aurreko aldean dauden irekiguneetatik ura hartu eta ardatzen ondoko zuloetatik isurtzen da azpian jarrita dagoen [...] egurrezko ontzi batera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.

Kanpora begiratu zuen gero berak ere, herabeki, larruzko errezelen arteko irekigunetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 319. orr.

Gizon batzuek zakilaren mokoko azalaren irekigunea oso estua izaten dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larruazalaren irekigunea (3)


irekitasun 1 iz irekia denaren nolakotasuna.

Arte figuratiboetan, espazioaren irudikapenaren figura bera izango litzateke eszena, eta eremuz kanpoa [...] baliatzen delarik, ongi gauzatzen du espazioaren irekitasunaren eta itxitasunaren arteko konpromisoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

2 ik ireki2.

Idoiaren irekitasunak pixka bat herabetu egiten ninduen, zuzen-zuzen botatzen baitzituen gauzak, baina gero eta gehiago gustatzen zitzaidan ni tratatzeko modu fresko hura. Uste dut edertasuna eskaintzen dudala, irekitasuna eta mundua beste begi batzuekin ikusten duenaren begirada pertsonala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Gobernuaren irekitasuna terroristekin negoziatzeko prestutasuna bezala ulertzea akatsa da.  Berria - Mundua   2004-09-12

Ahalik eta irekitasun handiena erakutsi nahi dute Demokratek.  Berria - Mundua   2004-07-08

Euskaldunekin bat egin nahi duelako Sebastianek, eta, gainera, «Elizaren irekitasuna euskal kulturarekiko» erakutsi nahi duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Tolerantzian, parte hartzean, irekitasun[e]an eta etengabeko eztabaidan oinarritua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Gurekin daramagun infinitu osaezinaren irekitasuna da gure benetako egia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.

Erabateko argitasuna eta irekitasuna sendagileen aldetik haurren eutanasia gauzatzen dutenean.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Eskuzabaltasuna eta buru-irekitasuna lagun zutela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irekitasuna (6); irekitasuna eta (3)


irekitzaile 1 izond irekitzen duena.

Gizartearen norabide berriekiko konprometitua, halaber, bide irekitzailea, oso aktiboa eta, era berean, intsumisoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

2 (hizkuntzalaritzan) hotsak sortzeko artikulazio organoek airea igarotzeko uzten duten zabalera handitzen duena.

Zentzu berean hots itxitzaileez eta hots irekitzaileez hitz egin dezakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Orobat k irekitzaile bat ahoskatu ondoren.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.

Artikulazio irekitzaileen eta itxitzaileen artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irekitasuna (6); irekitasuna eta (3)


irekitze iz ireki aditzaren aditz izena.

Liburuetan deskribatzen diren sekulako udaberri horiek, eztanda, leherketa, irekitze erraldoiez betetako horiek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 219. orr.

Horra, beraz -amaitu zuen Ruche jaunak, goi mailako ikastegian irekitze-hitzaldiko azken esaldia esaten ari den diplomaduna bailitzan-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Jaialdia irekitze gaualdiarekin hasiko da bihar, Gare du Midi aretoan.  Berria - Kultura   2004-09-26

Aspaldiko amets baten gauzatzea izan zen Harryrentzat [...] eta eginahalak egin zituen irekitze-ekitaldiak arrakasta izan zezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

1853an gertatu zen "Japoniaren irekitze" delakoa baino lehentxeago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

Interneterako lotura finantzatzeko maileguak eskainiko ditu %0ko interesean eta irekitze, amortizazio eta kantzelazio komisiorik gabe.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Hanken ixte-irekitze akonpasatuak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.

Irekitze-ixte laster eta erregularki errepikatuek.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irekitze ekitaldian (3)


irekiune ik irekigune.

iren 1 izond zikiratua, ernalkinak erauzi zaizkiona. ik irendu 3.

Basti erreginaren bila bidali zituen Asuerok bere zerbitzuko zazpi morroi irenak. Han ikusi zuen etiopiar iren bat: Etiopiako Kandaze edo erreginaren ministraria zen, haren ondasun guztien administratzailea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.

• 2 iz ernalkinak erauzi zaizkion pertsona.

Bagoas izeneko irena zen zerbitzarien buru.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 153. orr.

Felipe eta irena, biak uretara jaitsi ziren eta Felipek bataiatu egin zuen.  Elizen arteko biblia   Eg 8,38

Hemen Hegek, erregearen iren emakumezainak, hartuko ditu bere ardurapean eta behar dituzten apaingarri guztiak emango dizkie.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irenak (3)


irenarazi, irenaraz, irenarazten du ad irentzera behartu.

Fulbertok, amorrarazita, irenarazi egin zuen Abelardo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 187. orr.


irendu, iren, irentzen 1 du ad zikiratu.

-Zuk ikusi zenuen nola irendu zuten Muxi?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.

Badira bere burua irendu dutenak zeruko erreinurako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zikiro-jana egin zuten: gauza jakina da irendutako haragiak aparteko zaporea izaten duela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Joan egingo haiz, edo, bestela, aitonari kontatuko zioat nirekin lotsagabetu haizela eta hi irentzeko aginduko dik, hire osaba Roque zena irentzeko agindu zuen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 27. orr.

Tissotek hainbat metodo "terapeutiko" planteatzen du, eta "gaixotasunak" jarraitzen badu, beharrezkoa ikusten du irentzea edo klitoria moztea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 34. orr.

· Hobe zuek nahasten ari diren horiek erabat irenduko balira!  Elizen arteko biblia   Ga 5,12

2 irud

Elur bola erraldoia bilakatzen du denborak memoria, baina, egiatan, xehetasun eta bitxikerien artean entresaka egiteko ahalmena irendu ondoren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Gizon batekin ari bazara, kondoiak sustraitik irentzen du plazerra, esperma ez botatzea krudela baino krudelagoa da emakumearentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

3 (era burutua izenondo gisa). ik iren.

Gusek bere zaldi irenduaren ipurdi higatuaren kontra bridez jota, esnetegira bidean zen berriro ere, bueltan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Zizare irendua! -egin zidan oihu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Barrabilak zanpaturik dituenak nahiz irenduak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean.  Elizen arteko biblia   Dt 23,2

Irenduak ere ez dezala esan: "Zuhaitz ihartua besterik ez naiz".  Elizen arteko biblia   Is 56,3

Neskatxa bortxatu nahi duen irendua bezalakoa da justizia indarrez ezarri nahi duena.  Elizen arteko biblia   Si 20,4

· irud Hitz hezi irendu horixe da teologoek eta teleologoek maite dutena, hotsik gabeko hitza, esanahiaren sasiak jana, aho-mihiz ebaki baino lehen noraino iritsiko den ikusia dagoena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.


irengarri izond irentzen duena.

Autoritatezko argumentua umetako "aitak esan du" otxan irengarriaren luzamen patologikoa baizik ez da, patologikoa baina akademikoki txit onetsia.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Mundua bere betean, "gizarte osoa kontuan harturik", konpondu nahi duenak... ba horixe: konpondu egin nahi du, edertu eta orraztu, onargarriago, irensgarriago eta irengarriago egin dadin.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.


irenketa iz irentzea.

Baina gaurko ikuspegitik, eta heziketak eraman duen bidea ikusita, zuzenagoa da esatea Sadek "heziketa sexuala" egin zuela, eta Rousseau eta haren jarraitzaile burgesek, ostera, egungo terminologia erabiliz, "hezi-irenketa".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.


irensgailu iz irensteko gailua.

Fotokopiagailura itzuli nintzen, ustez orriak irensgailuan gaizki sarrarazi nituela.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 31. orr.

Fotokopiagailura itzuli eta irensgailuari eman nion lana.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.

Irensgailuak hamar bat minutuan bukatu zuen lana.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.


irensgaitz (orobat irenskaitz) iz irensten zaila dena, ia irentsezina.

Hori dela-eta, irensgaitza bezain mingarria zitzaion herriko gazteok Telleriari genion gorrotoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 137. orr.

Bistan denez, Hesiodoren Teogoniak, Upanishad-ek edo Bibliak kontatzen diguten Sorkuntza bezain irensgaitza zaie halako historia bat iniziatugabeei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 35. orr.


irensgarri izond irents daitekeena; irensteko modukoa.

Frantsesek, diotenez, beste edozein herrik baino ogi per capita gehiago jaten dute, harritzekoa ez dena; izan ere, haiek dira irensgarri nola egin dakiten bakarrak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 122. orr.

Mundua bere betean, "gizarte osoa kontuan harturik", konpondu nahi duenak... ba horixe: konpondu egin nahi du, edertu eta orraztu, onargarriago, irensgarriago eta irengarriago egin dadin.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.

Halaxe egin nuen bere garaian, eta koma batzuk eranstera eta hitzen ordena txukuntzera mugatu naiz orain, irensgarriago egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.


irenskor izond irenslea.

Badator gure Jainkoa, eta ez isilean: su irenskorra aurretik, erauntsi zakarra inguruan.  Elizen arteko biblia   Sal 50,3

Hementxe dago Karibdis irenskorra, eta Etnaren urrumak hementxe ari dira mehatxuka, haren garren sumina berriro pilatzeko eta su bortxaz egotzia ahutzetatik okaztatzeko eta garrezko tximistak berriro zerura jaurtitzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.


irenskortasun iz irenskorra denaren nolakotasuna.

Zabortegietan, orain, berehala aprobetxatzeko edo edonola jateko moduko bihurtzeko balio zezaketen hondakinak bilatzen ziren, eta bilaketa hain zen sutsua non azken arratoiek, gau beltzaren erdian ikusiezinetik sortzen zirenean, ez baitzuten euren irenskortasun indiskriminatuak balia zezakeen deus aurkitzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 406. orr.


irensle 1 izond irensten duena.

Arrantzale batek sareak hedatzen ditu, erraiak jatera datozen arrain arre irensleak harrapatzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 194. orr.

Zuk itsaso beltz irenslearen aurrean geldirik aurkitu zenuen zeure burua, bakarrik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

Aho handi irensleak, aho hortz gabeak, aho gosetiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Morse andrea ispiluko islari so egon zen, hotz eta motz, [...] eztarri irenslearen mugimendu jauzkariak adi-adi aztertzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Patrikek baditek berezko joera irensle bat, zulo beltzen pareko halako indar desagerrarazle bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, izenondo balioarekin)

"Maitemintze" hitzaz pentsatu nuen; izan ere, sentipen menderatzaile edo adimen-irenslea iradokitzen duenez, gerta zitekeen hitzik egokiena ez izatea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.

Paper kontsumitzaile itzelak dira liburuak, baso irensle azkarrak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

Amesgaiztoa zen niretzat ura, munstro oro-irenslea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 39. orr.

• 2 iz irensten duen pertsona.

Zenbat eta ondasun gehiago, hainbat eta irensle ugariago.  Elizen arteko biblia   Koh 5,10

· Zer jan eta edaten dute, bada, milikari horiek, ardoa zer den ere ez baitakite, vitamina-irensle, te hotz-edale eta kotoi-murtxikatzaile horiek, ogia zer den ere ez baitakite...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 138. orr.

Higuin zituen Maxek halako pertsonak: hitz-irensleak, puntuazio-ikur oroen tripazainak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.


irenstaile izond irenslea.

Ez nintzela itzuliko berriz bere atzaparretan erortzera, hark bestela bezala bizioaren bideko irin-irenstaile bihurtuko ninduela, saiatu zela jada sudurrekoaren eskaintzekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.


irenstarazi ik irentsarazi.

irenste iz eztarritik igaroaraztea.

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea, edontziaren horma ilun bustien barreneko mundu bat-batekoa, ezpainetarainoko makurtze lasterra eta sabelerainoko irenste mantsoa, gatza mingainean, aparra ezpainen ertzetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Une batez, Pierrak, hortzen martzilika, zintzurren irenste hotsa eta euriaren kolpeka baino ez zituen entzun.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.


irenstezin ik irentsezin.

irenstezintasun ik irentsezintasun.

irentasun iz irena denaren nolakotasuna.

Emakumezkoaren irentasuna egiaztatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.


irentsarazi, irentsarazten (orobat irenstarazi g.er., iretsarazi g.er. eta irentsiarazi g.er.) 1 du ad irenstera behartu.

Mina nuela esan nionez, pilula bat irentsiarazi zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 58. orr.

Herriko mutiko bat, eskarlatina izan ostean bizkortzen ari zela, gonbitoka hil zen itota irentsarazi zizkioten oilasko eta indioilar pusketengatik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

Hemendik bi ordura, ur gazia irentsarazi behar zaie.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

Lehen-lehenik zikiratuko haut; gero zakila irentsaraziko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.

2 irud/adkor

Blair jaunak ere lanak izanen ditu bere angles oposizionekoeri pikor horren iretsarazten, Esadazu nor den, eta gaur bertan irentsaraziko diot gezur hori.  Herria   2005-12-22

Sermoilariak irenstarazi zizkidan hitzak eta gezurrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Eskola ertainean irentsarazten zizkiguten poesia guztiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Irakaslearen prestigioa babestearren haurrari okerra irentsarazi?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 151. orr.

Nire emazteari gisa bereko lukainka irentsaraztea ameskeria zen: elkarrekin egindako urteak eginda, neketan sinetsiko zidan horrelako zaflako bat hartzeko moduko etxeko-lanetan ari izana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Gezur handiak esaten dituzte liburuen kontrazalek batzuetan, irakurleari amua irentsarazteko.  Berria - Kultura   2006-04-11


irentsezin (orobat irenstezin) izond ezin irentsizkoa.

Globalizazioari buruzko liburukote irentsezin bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 101. orr.

Han zebilen gizon beltz handikote bat ere, musikarien doinu zeltei afrikar estiloko dantza mugimenduak erantsiz, halako nahaste irenstezina sortuz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 83. orr.

Lautada irenstezina da nire begientzat, baina ura ere bai lautadarentzat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Buru zuritze saio hori, hain merke eta faltsua, irentsezina izan zen azkenik Lucyrentzat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 250. orr.


irentsezintasun (corpusean irenstezintaun soilik) iz irentsezina denaren nolakotasuna.

Emaitza zinez hurbil zegoen jatorrizkoaren irenstezintasun mailatik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.


irentsi, irents, irensten (orobat iretsi g.er.) 1 du ad eztarritik igaroarazi.

Ezin dut ezer solidorik irentsi oraindik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.

Ia mastekatu gabe irentsi zuen azenario gordinak urdaila urratzen zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Di-da baten irentsi nituen telebista aurreko mahaitxoan zeuden gominola guztiak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 105. orr.

Zazpi-zortzi mazapan eserialdi batean irensteko.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 20. orr.

Mikelek ito beharrean irentsi zituen espagetiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 269. orr.

Garagardoa tragoan irentsi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 272. orr.

Halako batean, azken vodka tragoa irentsi, [...] eta, masailetan muxu bana eman ondoren, agur esan dit Beatricek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 147. orr.

Burua altxatu eta txistua irentsi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Listua irentsi nahi izan nuen, baina, tamalez, azken hezetasun arrastoak aspaldi aienatuak ziren nire aho-zulotik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 57. orr.

Otsoak eta itxainak dira holakoak : lehenek besteak janez eta bigarrenek besteren odola iretsiz.  Herria   2001-10-18

Zerbait esatera zihoala bazirudien ere, arnasa irentsi, eta isilik geratu zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Ez zitzaion komeni kea irenstea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.

Kea irentsi, ahoa Adaren bularren artera eraman, eta kea jaurtikitzen hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Harryk eskuak garbitu eta azkar irentsi zuen bere afari ziztrin hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Luze jo zion hogei pastillak irensteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Galoi bat berun urtu irentsi izan banu bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Lixiba errautsa irenstera behartu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Baina birusa ez duela seguru ez dakizun norbaitekin baldin bazaude, ez miazkatu genitalak, ezta hazia irentsi ere, jakina, Kontsolatzeko ahalegin horrek ez dio garraztasun poxi bat ere kentzen irentsi beharreko ozpinari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 121. orr.

Loroak ahokada batean irentsi zituen abokateak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

· Eta Loreren alu sakon aseezinak ene sabeleko isuria irentsi zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 28. orr.

2 irud

Bere memoria-liburuak irentsi egin nituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Etxeminak jota dago Leire, baina ez du agertu nahi; malkoak barruan irentsi eta irribarre zabal batekin hartu ditu gurasoak bisita-egun honetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 47. orr.

Bizitza osoan ez zuen sekula hainbeste zifra irentsi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.

"Eta nor ez?", galdetzeko gogoa irentsi nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 61. orr.

Berehala damutu nintzen esandakoaz, baina ezin hitzak atzera xurgatu eta irentsi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.

Orduantxe esan behar niokeen ez nuela kaka zahar hori guztia irentsiko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

Porrot hura irentsi nahi ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Nik etxean ez nuen hitz erdi bat ere esaten; dena irentsi, eta ahal nuen moduan eusten nion egoerari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.

Buruak irentsi ezin zuena bihotzak, arimak sinetsi nahi zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.

Bizia bere soilean irentsi ezinik, bixiaren eta biziagoaren minak darabil gure kasta hau.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Itxuraz mundua berak iretsi behar zinan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

Ez dakik zenbat kostatu zaidan hori irenstea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Baina irain hori irenstea ere!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 184. orr.

Etsaiaren publizitatea zen, eta guk irentsi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.

Emakumeak kontatzen dion guztia irensteko prest.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

Ziria irentsi ezinik, hitzik gabe geratu zen kartzeleroa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 201. orr.

Ergela izanda ere, hori ez dut irentsiko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 209. orr.

Badira ezin iretsiak enetzat: hala nola "Tourra" Frantziako itzuliarentzat.  Herria   2003-07-10

Entzundako edo irrentsitako iritzi eta sinesmen pertsonal guztiak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.

3 zerbaitek bere barnean hartuz desagerrarazi edo suntsitu.

Urek zubiak irentsi, ezpondak apurtu eta meatzeak bete egingo dituzte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.

Berriro indar guztiekin igeri eginez, denbora luzean, harik eta, akiturik, putzuaren erdiko zurrunbiloak irentsi eta betiko murgildu ziren arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Mutilak suak irentsi zituen, neskatxentzat eztei-kantarik ez.  Elizen arteko biblia   Sal 78,63

Su emango diet Gazako harresiei, eta bertako jauregiak irentsi egingo ditu.  Elizen arteko biblia   Am 1,7

Ez zen izan elizarik suak irentsi ez zuenik, ez apezik arbola batetik zintzilikatu ez genuenik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 286. orr.

Ur higatuetako pozoia iretsiko duten landareak.  Herria   2004-01-29

Bidea oihanean sartu da, oihanak irentsi du bidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.

Baina alferrik, lurrak irentsi dik, antza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.

Zoruak irentsi behar ninduela iruditu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 192. orr.

Sodoma eta Gomorra sumendi zahar batzuen ahoan eraikita zeuden, eta Vesubioko labak irentsi zituen Italiako beste hiri haiek bezalatsu desegin ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 182. orr.

Zabor-itsaso bat ni irentsi beharrean zegoen eta, horrela gerta ez zedin, olatu ilunetan argi-une bat bilatzea nuen aterabide bakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Isiltasunak irentsi gintuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 132. orr.

Gauak irentsi zituen argia eta mendia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Bigarren artikulu hori bozkatua izan zela inglesak ez frantsesa iresteko.  Herria   2005-03-17

Sugarra piztu zen; baina aurrean distiratzen zuen argiak, aldaretik atera eta irentsi egin zuen sua.  Elizen arteko biblia   2 M 1,32

Ama-semeak hegazkinean sartzen ikusi nituenean, ezerezak irentsi zidan barrena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 106. orr.

Idealaren eta dagoenaren arteko amildegiak irentsiko zaitu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Errepublika txiki haiek guztiak handi batek irentsi zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 106. orr.

1512an Nafarroa-ko erreinu ttipia iretsi zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.

Ia 180 kilometro egin zituen ihesean, baina kilometro pasatxo geratzen zela irentsi zuten.  Berria - Kirola   2004-07-10

Hurrengo Plan Partzialak noiz irentsiko, ibai bazterreko alde horretan oraino gelditzen diren baratze bakanetariko baten pareko bazterbide estuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Porlanezko erraldoi bat ibarra irensteko prest.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

4 animalia batek beste bat osorik-edo jan.

Ea, hil dezagun eta putzu batera bota; basapiztiaren batek irentsi duela esango dugu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.

Oilaskoa txikitu eta irentsi nahi duen otso bat iduri, Tino niregana jiratu zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Behi argal eta itxura txarreko hauek irentsi egin zituzten behi gizen eta itxura ederrekoak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.

Ez al da bera izango munstroa, marinel bat irentsi duena [...]?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 155. orr.

Han, izarape bukagaitz hartan, bakardadearen mamu galanta zegoen kizkurturik eta irentsi egin ninduen, zurp, urreburuak zizarea bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.

Zitoplasmako antenak luzatuta, organismo sarkina inguratu, irentsi eta desegin egiten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Jauna, mantis religiosa bat naiz, mokaduz mokadu irentsi nahi zaituena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 186. orr.

Behera begiratzean, piztitzar izugarri haiek ikusten zituen buruak uretatik aterata eta ahoak zabalik, bera erori bezain laster irensteko prest.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.

5 amua irentsi engainatua gertatu.

Denok irentsi genuen amua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 71. orr.

Ez zidan amua irentsi.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 107. orr.

Ostolazak, nola ez!, itsu-itsuan irentsi zuen amua, Gabriellek ezin hobeto bete baitzuen lana.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 270. orr.

Berun eta guzti irentsi dinagu amua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

Berehala irentsi zuen amua katxaloteak: "gustatzen zaizkizu?" eta erosi egin zizkion.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 62. orr.

Sauronek irentsi egin zuen amua, eta altzairuzko barailekin gainera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.

· Amu gozoa, saihestezina agian, nahita jarrita zure lagunak irentsi zezan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Aprobatu egin zuen adar jotzailea, haren amua ez ezik, amua irentsi izanaren amorrua ere irentsita.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amua irentsi (11); arnasa irentsi (3); asko irentsi (3); baina irentsi (3); basapiztiaren batek irentsi (3); bat irentsi (24); bat irentsi eta (4); bat irentsi zuen (5); batean irentsi (9); batek irentsi (11); batek irentsi zuen (3); batez irentsi (3); berehala irentsi (9); berehala irentsi zuen (6); bertako jauregiak irentsi (3); bezala irentsi (3); bizkor irentsi (3); dena irentsi (12); denak irentsi (5); du irentsi (6); elkar irentsi (3); erabat irentsi (3); ere irentsi (6); erraz irentsi (3); esateko gogoa irentsi (4); eta guzti irentsi (3); eta irentsi (48); eta irentsi egin (15); eta irentsi egingo (4); eta irentsi egiten (7); ez irentsi (4); ezer irentsi (3); gabe irentsi (8); gabe irentsi zuen (6); gehiago irentsi (5); gogoa irentsi (5); guk irentsi (3); guzti irentsi (3); guztia irentsi (8); guztiak irentsi (6); haiek irentsi (3); harryk listua irentsi (5); hauek irentsi (6); hauek irentsi egin (6); hori irentsi (8); hori irentsi behar (3); hura irentsi (9)

irentsi ahal (4); irentsi ahala (5); irentsi arte (4); irentsi aurretik (3); irentsi baino (3); irentsi behar (43); irentsi behar izan (15); irentsi behar izaten (3); irentsi behar nituela (3); irentsi beharko (4); irentsi beharra (8); irentsi beharrean (8); irentsi beharrik (3); irentsi ditu (11); irentsi du (21); irentsi duela (6); irentsi duen (5); irentsi dut (3); irentsi dute (5); irentsi duten (3); irentsi egin (69); irentsi egin behar (3); irentsi egin beharko (3); irentsi egin du (7); irentsi egin nituen (3); irentsi egin nuen (4); irentsi egin zituen (12); irentsi egin zituzten (9); irentsi egin zuen (9); irentsi eginen (3); irentsi egingo (19); irentsi egingo ditu (7); irentsi egiten (37); irentsi egiten du (5); irentsi egiten dut (3); irentsi egiten nituen (3); irentsi egiten zaitu (3); irentsi egiten zituen (3); irentsi egiten zuen (3); irentsi eta (81); irentsi eta gero (4); irentsi ez (7); irentsi ezin (4); irentsi ezinik (8); irentsi gabe (6); irentsi genuen (4); irentsi gintuen (4); irentsi izan (5); irentsi izan balu (3); irentsi nahi (20); irentsi nahi duen (3); irentsi nahian (6); irentsi nituen (5); irentsi nuen (35); irentsi ondoan (4); irentsi ondoren (8); irentsi orduko (6); irentsi ostean (3); irentsi zituen (34); irentsi zituen tropelak (3); irentsi zituzten (12); irentsi zuela (4); irentsi zuen (132); irentsi zuen arte (4); irentsi zuen eta (5); irentsi zuen tropelak (3); irentsi zuten (11)

itsasoak irentsi (4); jauregiak irentsi (6); jauregiak irentsi egingo (6); kea irentsi (6); kilometrora irentsi (3); lana irentsi (3); liburu hori irentsi (3); liburua irentsi (3); listua irentsi (47); listua irentsi eta (8); listua irentsi nuen (10); listua irentsi zuen (21); listurik irentsi (3); lurrak irentsi (5); mehar hauek irentsi (3); mendiak irentsi (3); osorik irentsi (6); pilula bat irentsi (3); suak irentsi (9); tropelak irentsi (3); ttua irentsi (6); txistua irentsi (17); txistua irentsi zuen (12); zabaldu eta irentsi (4); zirela irentsi (3); zuen irentsi (3); zurrunbiloak irentsi (4)

bat irentsiz (3); batek irentsiko (3); bezala irentsiko (3); bizirik irentsiko (3); ere irentsiko (4); guztiak irentsiko (4); irentsia izan (3); irentsia izateko (3); irentsiko baitu (3); irentsiko ditu (16); irentsiko dituen (4); irentsiko dituzte (5); irentsiko du (15); irentsiko dute (5); irentsiko ez (3); irentsiko zaitu (3); irentsiko zaituzte (4); irentsiko zituen (4); laocoonte irentsia (6); laokoonte irentsia (3); lurrak irentsiko (3); osoa irentsiko (3); osoa irentsiko du (3); suak irentsiko (8); suak irentsiko ditu (4); suak irentsiko du (3); zakurrek irentsiko (3)

haiek irensteko (3); hori irenstea (3); hura irensteko (5); irensteko prest (13); irensteko zorian (5); jonas irensteko (3)

bat irensten (5); bezala irensten (4); dena irensten (10); dena irensten eta (3); du irensten (3); errazago irensten (3); eta irensten (11); gabe irensten (6); gizakiak irensten (3); guztia irensten (3); guztiak irensten (6); hitzak irensten (3); irensten ari (11); irensten ditu (10); irensten dituen (11); irensten ditugu (3); irensten ditut (3); irensten dituzte (9); irensten dituzten (3); irensten du (18); irensten du eta (3); irensten duela (3); irensten duen (18); irensten dugu (3); irensten dut (4); irensten dute (9); irensten duten (5); irensten eta (7); irensten ez (5); irensten hasi (4); irensten hasi zen (3); irensten jarraitu (3); irensten nau (3); irensten nuen (5); irensten saiatu (6); irensten zituela (3); irensten zituen (15); irensten zituzten (3); irensten zuela (4); irensten zuen (20); irensten zuten (10); irrikaz irensten (3); kea irensten (5); liburuak irensten (5); listua irensten (3); nola irensten (3)


irentzaile 1 izond irentzen duena.

Doanekoak ez diren agentzia iraintzaile eta irentzaileen preso da kazetaria, eta bertsio ofizialena, eta ezjakintasunarena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 184. orr.

• 2 iz irentzen duen pertsona.

Elosuko irentzailea da hasia pregoia jotzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.


irentze iz zikiratzea, ernalkinak erauztea.

Baina oraindik ere gordetzen dute irentze boterea, barneko nazionalismo periferikoekin batik bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.


iretargi iz ilargia.

Barikuko iretargia txarra izaten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.

Heldu gara -iretargiaren argi urriak ez dizue elkarren aurpegiak ondo ikusten uzten-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 74. orr.


iri 1 iz ingurua.

15-16 urte iri hortan ukan nuen keinka bat frango txarra ene bizian.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 137. orr.

Anartean, Sarkozy, errekontru handiz kanpo segurik, hiru hilabete gabe, azaroaen 20-a iri hortan jarriko da UMP alderdiaren buru.  Herria   2004-09-09

Pazkorekin batean hain xuxen eta Pazko iri hortan.  Herria   2004-04-01

Errepausurik gabe euntsi ziren lanean eguerdi iria izan arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Ihiztarientzat urtxo sasoina, Jondoni Martine iria arte segitzen dena ardura.  Herria   2002-10-10

Aurten, bospasei erakusketa izanen dira hor Omiasaindu iria arte huntan.  Herria   2003-04-03

Omiasaindu irikotzat ez direa saltegi frango Eguberriri buruz apaintzen?  Herria   2005-12-22

2 irian inguruan.

Handik ukan nuen, eguerdi irian, lehen bisita, iguzki arrai bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Goizeko biak irian joan dira mendiz mendi.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.

Erdi lo geundelarik, goizeko oren bat irian, arrabotsa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 148. orr.

Arratsean, 6ak irian.      - 58. orr.

Beraz Luzaideko herriak bere oihana saldu zuen I932a irian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.

Gogoratzen zait bada, duela aspaldi, 1520 irian, Tolosan nengoelarik, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Funtsean, hogei urte irian, auzo-herriko Martzel laborari-seme karana ezagutu zuelarik eta harekin bestaz besta ibili... denek hori sinetsi genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

3 iriko izlag ingurukoa.

Eguerdi iriko haize hegoez baliatzen ginen soroa itzulikatzeko. Aurten Urtats iriko hotzaldia ardura izaiten den baino bortitzagoa ukan dute.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 117. orr.

Arratsaldeko biak iriko pentsamendu lirikoak airatu zaizkit eta akidura bizkarrean behera jautsi zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

1930 iriko egun batez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 118. orr.

Berrogeita hamar urte iriko jaun bizardun bat sartu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Han ginen beraz larunbatean, Baionako komertsaldegian, aratsaldeko 3-ak iriko.  Herria   2003-12-18

Hilabete huntan, Jondonane iriko hain segur.  Herria   2005-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ak irian (13); andredena maria irian (4); bata irian (7); biak irian (6); eguberri irian (8); eguerdi iria (3); eguerdi irian (32); erdiak irian (3); eta erdiak irian (3); gauerdi irian (6); hamarrak irian (3); hiruak irian (5); iri hortan (3); iria arte (6); iria zen (3); irian edo (3); irian edo hola (3); jondoni martine iria (3); lauak irian (4); maria irian (5); martine iria (3); martine iria arte (3); omiasaindu irian (6); oren bata irian (7); orenak irian (5); pazko irian (6); pazko iriko (3); urtats irian (10)


iridio iz Gai bakuna, metal zuria, hauskorra eta oso gogorra, ia urrea bezain pisua (Ir; zenbaki atomikoa 77).

Horrez gain, iridioa ote dagoen ikusi nahi dute.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Baliagarria zen jakitea urre kilo batek zenbat balio zuen garai hartan, baina baliagarriagoa prezio hori platino, iridio, uranio eta radio kilo baten prezioarekin alderatzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 16. orr.

Gaztelania zen ordenamendu sintaktikoaren iridiozko platinoa, gaztelaniaren eskemak bihurtzen zuen bata ibiltzeko erraza eta bestea bihurria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.


iriki ik ireki1.

irin (orobat urun g.er.) 1 iz gariaren alearen mamia ehoz ateratzen den hauts modukoa, janariak prestatzeko erabiltzen dena.

Azukre, olio, irin eta ardotan zenbat zor zuten.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 35. orr.

Irin garbiz, eztiz eta olioz elikatzen zinen.  Elizen arteko biblia   Ez 16,13

Hara hor Armando eta irin finaren xamurtasuna bere amantal zuriarekin ogia prestatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 90. orr.

Irin zuria bota nuen gainera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Arraultze freskoak eta irin naturala.  Herria   2001-07-05

Irinak, berriz, harriaren gogortasuna hartzen zuen sotoetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Hartu errota eta egin irina.  Elizen arteko biblia   Is 47,2

Hitzik gabe geratu zen don Tasio, irin egin berria baino zurbilago.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 23. orr.

Gregoriok esku irinez zuritua atera du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 89. orr.

Han badira irina, eztia, ardoa edo pozoina ematen duten zuhaitzak, arbola klasearen arabera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

Irin guztiak zuri ez direla ere ohartarazi digu, hala ere, Stephensek.  Berria - Kirola   2004-02-12

Horiek ez dira irin bereko opilak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

Lanera itzultzeaz mintzo zen, eta hirurogei urterekin erretiroa hartzeko asmoaz, etorkizunaz, balizko errotako irinaz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 169. orr.

Alerik gabeko galburuak irinik ez.  Elizen arteko biblia   Os 8,7

2 (neurri banakoekin)

Huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,1

Lau kilo irin zuri, litro bat olio garbiz oratua.  Elizen arteko biblia   Ir 29,40

Sei litro olio berrogei kilo irineko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Hogeita hamar anega irin garbi eta beste hirurogei irin arrunt.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.

Jainkoaren erregetza legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da.  Elizen arteko biblia   Mt 13,33

Hauxe baizik ez dut: eskutada bat irin eltzean, eta olio pittin bat pitxerrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.

Hirira joan eta katilukada bat irin prestarazi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1055. orr.

Ur pixka bat irakin eta eskua bete irin bota.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 308. orr.

· Lehen, aski zuten berrogeita hamar kopek eta zaku bete irina ahoa josirik edukitzeko; orain, aldiz, gurdikada garia eta hamar errubloko billete bat eskatzen dizute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 184. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire irin-zakuak zabaldu dizkiot, betetzen has zedin. bata bestearen gainean pilatutako irin zakuen gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Hauxe baizik ez dut: eskutada bat irin eltzean, eta olio pittin bat pitxerrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.

Irin orea egiteko arrabolaz jo eta jipoitu egin zuelako.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 98. orr.

Ogi zati bat eta bezperako irin opiltxo batzuk eman zizkion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 117. orr.

Bere eskuek eta gorputzak irin usaina zutela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 77. orr.

Irin albondigei buruz, Gobernuaren irinez, urez eta altxagarriz egiten ditugula esatea falta zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

Olioz oraturiko irin-oparia.  Elizen arteko biblia   Lb 9,4

Baziren lau irin eihera eta gainera oihalen tindatzeko okrea egiten zuen bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Inork ez dit egundaino eman irin-meta batean alberdaniatzeko aukerarik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.

Apaizek [...] birritan inguratu zuten atxilo-etxeko sua irin arrasto batez eta gari ale batzuez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

Normalean, Gazako zazpi irin lantegiek 30-60 egunerako gari stocka izaten dute badaezpada.  Berria - Mundua   2006-04-06

Mubaiadako irin merkatari bat zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Irin-saltzailea astelehenero bezala bere irinaren fintasuna laudatzen ari zitzaidalarik [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

GKE batzuk eta irin ekoizleak.  Berria - Mundua   2006-04-06

Hondoraturik dago, irin-aska batera botatako txanpon bat baino galduago.  Berria - Kultura   2006-02-12

Mustapha Shurab Gaza iparraldeko Palestinako Irin Konpainiako zuzendari nagusia da.  Berria - Mundua   2006-04-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gatza, gari-irina, esnea, eztia.  Elizen arteko biblia   Si 39,26

Ia zazpi tonelada ogi-irin garbi eta hamalau tonelada ogi-irin arrunt.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,2

Elur-geldo, elur-irin, elur-izpi, elur-gazura, elur-kixika, elur-zirin... pentsa zenbat izen, elur ttiki xume eta xehe horrentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Atzean ur-irinezko zipriztin bat zegoen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.

5 (bestelako laboreena)

Arto irin pixka bat, zahiarekin nahasirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Urez bete eltzea, arto irin eskukada bat, belar zahar batzuk, patata batzuk jarri zituen egosten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 106. orr.

Belarrak, basarto-irina, kakahuete-koipea eta patata gozoak erostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Belar gainean zeuden garagar-irinez edo zahiz egindako hiruzpalau ogi koskor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.

Lau kilo garagar-irin eskainiko ditu oparitzat.  Elizen arteko biblia   Zen 5,15

Zekale-irina behar baduzu, edo gari-irina, edo alea, edo okela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

· hed Almaitz batean ondo birrindutako kakahuete-irinetik 30 gramo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 22. orr.

Madrilerat igorri ere dituzte irinak analizatzerat eta handik jakin da abere irin eta arrain irinak bazituztela.  Herria   2001-03-01

Arrain-irinez betetako kamioi bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

Abere irinekin egindako pentsuekin.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Hormona sintetikoz zein abere irinez hazi urde gurintsuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 159. orr.

6 adkor kokaina.

A, irin magikoa! esan nuen nik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.

Ez nintzela itzuliko berriz bere atzaparretan erortzera, hark bestela bezala bizioaren bideko irin-irenstaile bihurtuko ninduela, saiatu zela jada sudurrekoaren eskaintzekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

7 irinetan

Haragi-pilotatxoak egiten bukatu, irinetan pasa eta frijitzen hasi zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Irinetan igurtzi eta zartaginera bota ditu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.

· Alberjiniak, irin-arrautzetan bildu eta binaka frijituak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Arrain eta haragi piezak platerean gerora zerbitzatuko diren tamaina eta forman ebakita, arrautza-irinetan bilduta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat irin (9); berrogei kilo irin (3); berrogei kilo irineko (4); egin irinarekin (3); eskukada bat irin (3); eta irin (10); eta irina (11); irin eskainiko (3); irin eta (7); irin garbi (12); irin garbi nahiz (3); irin garbia (6); irin garbiz (6); irin guztiak (4); irin guztiak ez (3); irin zaku (5); irin zakuak (3); irin zakuen (3); irin zakuen gainean (3); irina bezain (3); irina eskainiko (6); irina eskainiko duzue (5); irina eta (10); irina hartu (3); irina khakamada (4); irina khakamada liberalak (3); irinez betetako (5); kilo irin (12); kilo irin garbi (5); kilo ogi irin (4); ogi irin (13); ogi irin garbi (6); ogi irina (4); oliotan oraturiko irina (6); oraturiko irin (4); oraturiko irina (6); oraturiko irina eskainiko (5); zazpi kilo irin (3)


irindu, irin(du), irintzen 1 da/du ad irin bihurtu.

Grezian ere, gariarekin nahaste, irindurik erabiltzen omen zuten baba, ogia egiteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

2 irud

Han hemenka itaitzurak, gapirio batzu mutzituak edo irinduak, paretak tokika arrailduak...  Herria   2003-03-10


irineztatu, irinezta, irineztatzen 1 da/du ad irinez estali.

Aurpegia irineztatuegi zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 121. orr.

Irineztatutako ileordea darama jauntxo itxurako beste horrek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 94. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Olagarro puska irineztatu eta frijitu goxo-goxoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.


irinki iz

Bidarterat jina oporretarat, bere bost laguni postaz igorri diote alegia-eta deusez irinki zerbait.  Herria   2001-10-25


irintsu izond irin asko daukana.

Ilberriko alea, aizu, lastotsu omen, eta ilbeherakoa, burutsu eta irintsu. Patata bero irintsu batzuk, eskuzapi zuri batean bilduak. ikusten dut galleta saltzailea bere pauso astunak harea sakon eta irintsuan hondoratzen, bidoi astuna bizkar konkortuan daramala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.


irion, irioiten du ad zuzendu, bideratu.

Ordea, nola ezin itzal bainezakeen su hura ukabilez, desiraren alorretarik bideratu eta irion nuen neure su hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

Zeren dibarsorotarrak Baionako jauntxoetarik baitziren, bertze familia aberats batzuekin arnoaren monopolioa gidatzen eta irioiten zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.

Eta zaldia geure meneko dugunean, erdiesten dugu harat edo honat irioitea eta bideratzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 419. orr.


iris 1 iz ostargi-belarra.

Iris horiak (ostargi-belar horiak) ikusi zituen ilunean, eta, jakinez landare horiek ur apalekoak direla, handik zeharkatu zuen ibaia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

Greziarrek iris deitzen zioten lore horri, Iris jainkosaren omenez edo hura gurtzeagatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

2 begiko mintza, kornearen atzean dagoena, erdian ninia duena.

Esklerotika apur bat zimurtua zegoen, eta gogortua, antza; ninia nabarmen zabaldua; irisaren urdina lehen baino ilunagoa; betileak eta bekainak pixka bat erreak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 329. orr.

Hain zuten argia eta bizia kolorea, non irisa gainditu, eta begi globo osoa hartzen baitzuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Begi bateko irisaren erdian garbi-garbi ikusten zitzaion zuriunea, hodei bat bezain zuria.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 115. orr.

Kornearen atzean irisa dago, mugimendu erreflexuko esfinter gihar bat, erdian hutsune bat mugatzen duena: begi-ninia, 2-8 milimetro bitarteko diametroa izaten duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Kameraren diafragmak begiko irisa imitatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

Ikusiko duzu nola zabaltzen den beste begiko irisa argi gehiago pasatzen uzteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Teknologia handiko txartelak izango dira eta, besteak beste, herritarraren aurpegiaren erradiografia, irisaren inguruko datuak eta hatz markak bilduko ditu.  Berria - Mundua   2004-04-27

Iris-diafragma batek kontrolatzen du objektiboaren irekiera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.


irisarazi ik iritsarazi.

irisartar 1 izlag Irisarrikoa, Irisarriri dagokiona.

Maitena Etchegaray Irisartar andere gaztearekin.  Herria   2005-10-13

Jean Minondo Irisartar okina lotu da sail horri.  Herria   2001-07-05

Jende multxo bat bildu da, bai herritar, Irisartar andana bat ere, eta beste auzo herrietarik ere. Ez da dudarik ondoko urtetan ere ikusiko ditugula oraino heletar, suhuskundar eta irisartar adixkideak elgarrekin kantuz kermeza egunean...  Herria   2001-09-06

Irisartar lehen taldea nagusitu da iragan larunbatean, Airoski salan, Thuir-eko taldeari 32-30.  Herria   2005-11-10

Zinez sasoin ederra egin dute, gure irisartar gazteek.  Herria   2001-05-03

• 2 iz Irisarriko herritarra.

Suhuskundar eta Irisartar guzientzat.  Herria   2002-08-08

Iragan uztailaren 31an, departamendu-buru eta herriko hautetsiekin betan, irisartarrek bisitatu ahal izan zituzten Ospitaleko gela berriak.  Herria   2002-09-19

Bertzalde oraino, mediatekaz bereziki ongi baliatzen ahalko dira hor berean irisartarrak...  Herria   2002-09-19

Gero, 9 orenetan, izanen da Irisartar eta Baionesen arteko partida.  Herria   2003-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irisartar (4); indaburu irisartarra (3); irisartarra eta (5); irisartarrak dira (4); irisartarrak elkartea (3); irisartarrak elkarteak (6); irisartarrak elkartearen (3); irisartarrak elkarteko (3); irisartarrak esku (15); irisartarrak esku baloi (15); irisartarrak eta (3); irisartarrak pilota (3)


irisatu, irisa, irisatzen 1 da/du ad ostargiaren koloreekiko zerrendak agertu.

Usoaren lumak, garondo eta lepo inguruan koroa egiten dutenak, eguzkitan irisatu egiten dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 141. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Harrien artean esne-belarra, erabelarra eta akamailua hazten ziren, eta eguzkitan belzten ziren musker irisatu handiak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Halako batean, kremaileratik tiratu eta latex irisatuzko top ñimiñoa zorura bidean joan zaio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.


irisazio iz ostargiaren koloreekiko zerrenden multzoa.

Aurpegia ez zitzaien ongi ikusten, kataloxa, irismen gutxikoa izateaz gainera, ez baitzen akromatikoa ere, eta irisazio handia ematen zien gauza guztiei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Gustura sentitu genuen Obsidieene estreinako asmakizunarekin, klarinete, piano, biolin eta saxorako egindakoarekin: harri bolkaniko horrek sortzen dituen irisazioak entzun genituen instrumentuen muturreko erregistroekin eginda, portamento eta cluster-en arteko konbinazioak tentsioarekin uztartuak.  Berria - Kultura   2004-04-01


irisgaitz 1 izond pertsonez mintzatuz, beregana iristea zaila dena. ik iritsezin.

Mutiko hori erabat mutu eta irisgaitz zen hamabi urte zituenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Filmaz duen etengabeko ardurak eta kasetean behin eta berriz aditzeak ez dute desbideratu marrazkigintzatik [...] baina irisgaitzago egin dute Stephen elkarrizketarako eta harreman sozialerako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 225. orr.

Ume autista baten gurasoak konturatzen direnean umea berengandik urruntzen ari dela edo bakarti, irisgaitz, erantzungabe bihurtzen ari dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

2 tokiez mintzatuz, bertara iristea zaila dena.

Manpararena egin zezaketen angelu irisgaitzak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 378. orr.

Alde batera haurtzaroa eta gaztaroa zituan geldituak, hi eta iraganeko bizitzak adierazten zuen guztia, eta beste aldean ongi mugatu gabeko eremu irisgaitza gelditzen zuan, handik aurrerako bizitzan ibili beharko nuena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 168. orr.


irisgarri 1 iz irits daitekeena.

Errealitateak duen esanahia adieraztea da, beraz, axola diona; ilusioa, irisgarria, bigarren mailako helburu bat baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

2 eraikinez eta kidekoez mintzatuz, elbarritasunen bat dutenak irits daitezkeena.

Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak onartu berri duen ibilerraztasun planaren arabera, 2010ean Foru Aldundiaren eraikin gehienak irisgarriak izango dira, pertsona guztiei, berdintasunean, ondasun eta zerbitzu publiko guztietara iristeko aukera eskainiko zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

irisgarriak ez diren eraikinak egitea legearen aurkakoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09


irisgarritasun 1 iz irisgarria denaren nolakotasuna.

Irisgarritasun gutxiko beste arlo bat da jende askorentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

2 (eraikinez)

Birmoldaketa fasean diren ikastetxe guztiek irisgarritasuna oso aintzat hartzen dutela ziurtatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Bizkaia 2003 Irisgarritasun Plan Berezia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28


irismen (50 agerraldi 24 liburutan) 1 iz zerbaiten eragina heltzen den eremua. ik irispide; helmen.

Hitzarmenaren irismen eta erabilerari buruz gauza gehiago jakiteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Zentzu honetan, zuhurtasun printzipioaren irismen eta esanahia hedatu egiten da, [...].  Berria - Gaiak   2006-02-23

Antolamenduak elkarrengandik urrun dauden komunitateak lotzen ditu, botere harremanen irismena areagotuz gainera mundu osoko lurralde eta kontinenteetan zehar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Multzoak lautada begien irismeneraino estaltzen zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 61. orr.

Ezin dut hemen ikasi, jangelan; idazgelara joan beharra daukat, lanpara irismenetik kanpo dudan leku batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Betiko joanik bata, irismenetik at bestea, biak ikusezineko munduan bizi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 287. orr.

Agintarien irismenetik urruti edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Kameren irismenetik kanpora eraman zuten.  Berria - Mundua   2006-01-14

Arin ihes egin Harryren irismenetik eta gutun-sorta lodi bat atera zuen soinean zeraman burko-azalaren barrutik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

2 (izenondoekin)

Baina parte handi bat maila horretatik beherago gertatzen zen, kontzientziaren edo kontrolaren irismen zuzenean ez zegoen nerbio-sistemako prozesu baten mailan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Irismen unibertsaleko lanabes juridiko bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

Kataloxa, irismen gutxikoa izateaz gainera, ez baitzen akromatikoa ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

3 jaurtikitzen den zerbait iristen den punturainoko bitartea. ik irismen 3.

Irismen handiko misil balistikoak.  Berria - Mundua   2004-07-14

Saddam Husseinek irismen handiko sistemak garatzen zituen eta ez krispetak jaurtitzeko sistemak.  Berria - Mundua   2004-02-13

Iranen esku dauden irismen luzeko misilek.  Berria - Harian   2006-02-03

Orotara 800 kiloko buru nuklearra garraiatzeko gai den irismen erdiko misil bat.  Berria - Mundua   2004-05-30

2.000 kilometroko irismena duen misila probatu du Armadak.  Berria - Mundua   2006-04-30

4 irismenean irispidean.

Irismenean genituen gauzez nahiz eguneroko irudiez baliatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Bizitza oso bat zuen koloretan jasoa, baina aspaldiko kontua zen hori orain, ez berak irismenean zuen eta zuzenean senti zezakeen ezer.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Giza adimenaren irismenean dauden lege batzuen bitartez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 167. orr.

Ez daude gorputzaren zentzuen irismenean, gure begiramenetik eta ukimenetik urrun daudelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 291. orr.

Hor zegoen loria, beraz, eskuaren irismenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irismenetik at (3); irismenetik kanpo (11)


irispide (48 agerraldi 18 liburu eta 11 artikulutan) iz 1 zerbaiten eragina heltzen den bitartea. ik irismen; helmen.

Ezin gaitezke ziur egon gure irispidera ekarri dugunik giza historia osoa, maila primitibotik gorakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Agureak urrats bat atzera egin zuen harrera-mahaiaren gibelean, badaezpada ere agente amorratuaren irispidetik kanpo jarriz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.

Grezieraren irispidetik kanpo zeuden mendekoei eta aliatuei [...] latinaren erakargarritasuna areagotzeko gai izateko egoera bikainean zeuden erromatarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea, baina gaur egungo tekniken irispidetik oso urrun geratzen da posibilitate hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

Ignazia bere irispidetik atereaz eta bere arreba konkistatuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

2 (izenondoekin)

Sir John Herschelen irispide luzeko teleskopioaren bidez ikusitakoaren arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Tximinoetan, besondoa baino bi aldiz luzeagoa da besaurrea, eta irispide luzeagoa eta eskua oso bizkor mugitzeko ahalmena ematen die horrek tximinoei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

3 jaurtikitzen den zerbait iristen den punturainoko bitartea. ik irismen 3.

Balista eta katapulta-bateriak organo baten hodiak bezalaxe doituak zituen Arkimedesek, bakoitza irispide desberdin batera iristeko eran kokatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.

Arkimedesen makinek hain ahalmen handia eta hain irispide luzea dute, non ez baitira kokaleku honetara hurbiltzeko gauza izango, eta gure gain-gainetik igaroko dira jaurtigaiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

4 iristeko bidea.

Uharterako irispidea debekatuta zegoela ikerketak iraun bitartean.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 227. orr.

Irispide zailekoa ez ezik, ihesbiderik gabea zen babes bila hara joaten zenarentzat.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.

Lehenik eta behin, etxekoen ardura hartu behar du, hauenganako irispide errazagoa eta aholku egokiagoa ematen baitio naturaren antolamenduak eta gizartearenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 375. orr.

Erretinaren estimulazioak, [...] ikusmenezko mundu horren berezko ezaugarririk sakonenetarako irispidea ematen duelako ideia du oinarrian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

5 irispidean ik irismen 4.

Bistakoa zen sukaldariak unean uneko etorriaren arabera jokatzen zuela; irispidean zer eduki, horrixe heltzen zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Biologia molekularraren teknikek irispidean jartzen digute ondoretasunaren euskarri materiala. baina nik segitzen nuen alemanen parabellum, errebolber eta metraileten irispidean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 149. orr.

Ezin zen zuhaitzaren sustraietara inola ere hurbildu, haren kolpeen irispidean jarri gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 272. orr.

Turin inguruko mendiak, egun argietan ikusmenean, eta bizikletaz irispidean, gureak ziren, ordezkaezinak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

· Natura ezagutzea gizakiaren buru-irispidean dago, eta ezagutze hau boterea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irispidetik kanpo (5)}


iriste iz (toki batera) heltzea.

Zaldi-lurralde ideal hartara zaldiaren iriste berantak ondorioak izan zituen etorkinaren nahiz bertakoaren bizitzan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

· Gutunek, Hitlerren boterera iriste hasieran, nazismoaren benetako izaera salatzen dute.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 63. orr.


iristear adlag iristeko zorian.

Hau iritsi gabe zegoen artean, iristear omen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.

Motor hotsak autoa iristear dagoela adierazi dionean senak hala aginduta, Abelek atzera egin du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 82. orr.

Haiek Goxena iristear zirela, Josek bere zalgurdia prestarazi eta bere aita Jakobi bidera irten zitzaion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 129. orr.

Cassini espazio zunda Saturnora iristear da zazpi urteko ibili luzea eginda.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Bistak huts egiten ez bazion bederen (fidagarria ez emakumezkoen adin kontuetan), hogeita hamarreko muga iristear edo pasa berria zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Iristear geunden sailaren beste muturrera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

-Baina... Iristear gaude, mein führer... Amerikarren ehiza-hegazkinak agertzear egon daitezke...  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 13. orr.

Uda iristear zegoen.  Berria - Kultura   2004-08-26

Errespetatu zuzenbidea, egin justizia, iristear baitago nire salbamena, agertzear nire garaipena.  Elizen arteko biblia   Is 56,1

Argazkia arte-jarduera guztiz zilegiztatua izatera iristear dago, merkatuari dagokionez behinik behin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Ziur nengoen nire oharra zela iristear zegoena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iristear dago (8)


iritsarazi, iritsaraz, iritsarazten (orobat irisarazi g.er. eta iritsiarazi g.er.) du ad helarazi.

Sumatra uhartean daude, memento honetan, giza laguntza iritsarazteko eta banatzeko arazo larrienak.  Berria - Harian   2005-01-07

Horiengana literatura iritsarazi. Opariek ateak zabaltzen dizkiote gizakiari, handikien aurreraino ere iritsarazten.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,16

Horrela, behartsuen deiadarra harenganaino iritsarazi dute, Eta hark entzun egin du dohakabeen oihua.  Elizen arteko biblia   Jb 34,28

Garzonek Marcos, Moreno eta Martinez Lizarduikoari egozten die ETAri dirua iritsiarazi izana.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Lehenik, konfiantza iritsarazi nahi nieke.  Berria - Kirola   2004-08-27


iritsezin (orobat iritsiezin) izond ezin iritsizkoa.

Azken urteetan gizaseme iritsezina izan delako belgikarra komunikabideetarako.  Berria - Kirola   2006-04-06

Silfideak, aireko txoriak bezala, arrak eta emeak ziren, alferrik, dirudienez; izan ere, ondorengorik izan balute, leku iritsezinetan egingo zuten habia, kumerik ez baitie inork sekula ikusi.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 239. orr.

Work-in-progress horren azken helburua, helburu iritsezina, liburutegiko liburu guztiak beste ordena batean paratzea bide zen.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 193. orr.

Bera bakarrik da hilezkorra, eta iritsezineko argitan bizi da.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,16

Budismoa urrun geratzen zitzaidan, oreka iritsezin gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.

Egia zinezkoa besterik zen, gure teleskopioentzat iritsezina, iniziatuen eskura; bide luzea zen hura, eta nekez, miraz eta bozkario sakonez egiten ari zen bera ibilbide hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Printzesa dorrean, iritsezin, misterio guztien baso sorginduan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.


iritsi, irits, iristen 1 da ad heldu (toki batera).

Itsasontzi bat iritsi zen kaira, galeoi bat, Ainhoa izen distiratsua ikusgarri brankan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Eskailera gehiago igo eta Gryffindor dorreko sarrera ezkutura iritsi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 80. orr.

Mazedoniara iritsi nintzenean.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,5

Eguzkia jaio eta egunsentiko brisa iristen denean hiribildura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Gutuna Norvegiara iritsi zenean, lurperatuta zegoen jadanik Niels.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.

Irudia erretinara iristen da [...] eta handik garunera bidaltzen dira seinaleak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Bere luzera halako bi falta zitzaion gabarrari ibai ertzera iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 197. orr.

Gorputzaren gainazalera iristen den uraren lurrunketan, energia asko galtzen da bero sor gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Oso urduri iritsi zen Ruche jauna Ravignan kalera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 328. orr.

Peppone handik gutxira iritsi zen apaizetxera arnasestuka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 123. orr.

Amsterdamera iritsi ginen, trenez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 208. orr.

Feaziarren lurrera hurbiltzean, igeri iristeko hara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Arete eta Altzinooren aurrera iritsi arte.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

Zu etorri eta bost bat minutura edo iritsi da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

Zure argibideak berandu samar iritsi dira...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

Ondo diseinaturiko makina bat da bihotza, eta helburura iristeko adinako presioan bidaltzen du odola arteria-sistemara (kapilarretara iristeko adinako presioan, alegia), baina ez hori baino handiagoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Egiptotik irten eta hona iritsi arte.  Berria - Kultura   2004-07-17

Ezohiko isiltasuna iritsi zen gaztelura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 257. orr.

Esadazu nola iritsi bide nagusira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 90. orr.

Noraino iritsi ote nintzen jakin nahirik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 261. orr.

Naufragioaren berria Obabara iritsi zen unea imajinatzen nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.

Joniarra eta egiptoarra ibai-bazterrera abiatu ziren; feluka bat iritsi berria zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

· Nire kontra amorruz zaudelako eta zure harrokeria nireganaino iritsi delako.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,28

2 irud

Beraz, ez gara oraindik iritsi erailketa horren maleziaren kausara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 108. orr.

Gogoan dut nik ere ondorio argi honetara iritsi garela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 124. orr.

Ulertzen dut, bai, hau zigor handia dela eta erabat zuzena, jakinduriaren tronura iritsi eta libidoaren morroi izateko handik jaistea erabaki duenarentzat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.

Estatu-buru izatera iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Jeneral-mailara iritsi direnek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Sineskor izatetik, sinesgogor izatera iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Ilargia egin zait maitagarri, anitz estimatzera iritsi naiz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Eta, orain, adin honetara iritsi naizelarik, nire ondoreaz hasi naiz pentsatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 312. orr.

Denbora laburrean heldutasunera iritsi eta bizitza luzearen betetasuna lortu zuen.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,13

Biak iritsi ziren ulertzera ez zutela sekula jakingo zer izan zen Jacques eta Luizaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.

Jainkoaren maitasuna bere betera iritsi da.  Elizen arteko biblia   1 J 2,5

Kristoren betetasunaren neurriko izatera iritsi arte.  Elizen arteko biblia   Ef 4,13

3 (norbaiti zerbait edo beste norbait)

Belarriak zolitu zituen eta soinua garbi iritsi zitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Ateak kirrinka egin zuenean, orro luzeak iritsi zitzaizkien belarrietara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 248. orr.

Bigarren biolin baten doinua iritsi baitzitzaion garbi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Aurreko astean iritsi zitzaion eskutitza.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 13. orr.

Asisen iritsi zitzaion heriotza, 1226ko urriaren 3ko ilunabarrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Oinarri sendoz esan daiteke Frantziskoren 30en bat idazki iritsi zaizkigula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Iritsi zaizu, beraz, atseden hartzeko garaia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

Atzerritar hau iritsi zaigu jauregira, etxera itzultzeko laguntza eske.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

4 (une edo garai jakin bat)

Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari, iritsi baita igitaitzeko ordua.  Elizen arteko biblia   Ap 14,15

Elkar agurtzeko ordua iritsi zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Halako batean [...] iritsi zen Margeren egonaldiaren azken arratsa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Gaua iritsi zenean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 54. orr.

Pazkoa iritsi zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.

Haserretu egin ziren herriak, baina iritsi da [...] hilak epaitzeko garaia.  Elizen arteko biblia   Ap 11,18

Erditzeko garaia iritsi zenean, bizkiak izan zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 70. orr.

Iritsi baita haren haserrearen egun handia, eta nor egon zutik?  Elizen arteko biblia   Ap 6,17

Urtarrila ia oharkabean igaro eta otsaila iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.

Zazpigarren hila iritsi zenean.  Elizen arteko biblia   Esd 3,1

Garaia iritsi bezain laster.  Elizen arteko biblia   Is 60,22

· Ordaintzeko txanda iritsi zitzaion Maxi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

• 5 du ad helmuga edo helburu jakin bat lortu.

Handik berehala iritsi nuen gailurra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Jainkoaren neurrigabetasunean ezkutaturik, haren Probidentzia Jainkozkoaren atzean, non nik ezin baihaut iritsi ez ikusi, eta nora ez baitira heltzen nire hitzak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

Ardatzetik hurbileko argi-izpiak nabarmenago desbideratzen dira eta, beraz, kristalinoaren ertzetatik igarotzen diren izpien leku bertsuan iristen dute fokua; hala, aberrazio esferikoaren efektua desagertu egiten da ia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Barkamena iristeko bidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 56. orr.

Heldutasun-gradu hori ere iritsi genuen, urtebeteko atzerapenarekin bada ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Askapen-borrokak, hari esker, iritsi zuen bere xedea.  Elizen arteko biblia   1 M 3,6

Jokaera aldatu zuen bere helburua iristeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.

Oso gutxik lortzen duten pribilejioa ere iritsi du: tesi hori argitaraturik ikustea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

1933an, Hitlerrek agintea iritsi zuen urte berean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Beretzat iritsi zuen Menelaok apaizgo nagusia.  Elizen arteko biblia   2 M 4,24

Bere baitan egin zuen ea iritsiko ote zuen zoriontasun irrikatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

Ez dakit zenbat denboraz egon nintzen han eguzkia sartzen ari ziren bitartean, baina ia-ia alfa egoera iritsi nuen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 123. orr.

Abdul Kasemek iritsi zuen lehenik aintza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Bost minutu geroago, itsaso osoa, Vurrgh-eraino, amorru ezin gobernatuzkoan lehertzen zen; baina Moskoe eta kostaldearen artean iristen zuen amorru hark bere gorena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Bere izatearen muga iritsi duelako baizik hilko ez dena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 338. orr.

Zazpi Urteetako gerrakoan iritsi genuen borroka-maila, aurki gaindituko diagu oraingoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

· Gelako goialdean, presoaren esku eta begiez iritsi ezin, leiho txiki bat zen, burdinsarea zuena aurrealdean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.

ik iritsezin.

6 ezin iritsizko

Beti urruti dagoen Aurora, Carolina Carolinako lurralde mitikoan nonbait galduta, bizidunok ezin iritsizko emakume itzaletakoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 233. orr.

Beste gauza bat da euskaltzaletasuna: badu erlijiotik puskat eta ekonomia ere bada beste puskat (gaur egunean batik bat), eta jainko-idoloak eta dirua, edo bortxaz maitatzen dira, edo ezin iritsizko beste zerbaiten sublimagarri gisa maitatzen dira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Igota nengoen goialde ezin iritsizko horietatik jaitsi beharra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.

"Iritsi-erraza" denaz "ezin iritsizkoa" neurtu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

7 iritsi berri (orobat iritsiberri g.er.) izond/iz

Gonbidatu iritsi berriak zuzen jokatzen jakin zuen abagune horretan ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Jaun iritsi berriak gela aztertzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Iritsiberri bat nintzen.  Berria - Kirola   2004-04-15

Iritsi berriak saihestu egiten zuen bere buruaz luze mintzatzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

Iritsi berriei harrera egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.

· Iritsi berritan, gogoratu du mutilak, gau asko pasatu zituen esna, zibilen beldurrez.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

Niri dagokidanez, ez nengoen etxera iritsi berritan bezain urduri,  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 142. orr.

8 iritsi-erraz

"Iritsi-erraza " denaz "ezin iritsizkoa" neurtu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

ere irits (13); irits dadin (15); irits daiteke (33); irits daitekeela (21); irits daitekeen (20); irits daitezke (18); irits daitezkeen (11); irits gaitezke (10); irits zedin (11); irits zitekeen (17); izatera irits (16); noraino irits (28); noraino irits daitekeen (8)

agintera iritsi (20); akordio batera iritsi (46); akordiora iritsi (8); aldearekin iritsi (9); aldera iritsi (28); aldera iritsi zen (10); aldiz iritsi (12); amaiera iritsi (10); amaierara iritsi (11); arazorik gabe iritsi (12); arratsaldean iritsi (15); arratsaldean iritsi zen (10); arte iritsi (12); artean iritsi (12); atarira iritsi (12); atera iritsi (34); ateraino iritsi (12); atsedenaldira iritsi (10); atsedenaldira iritsi aurretik (8); atzo goizean iritsi (8); atzo iritsi (37); atzo iritsi zen (24); atzo iritsi ziren (10); aukera iritsi (8); aurrera iritsi (35); aurrera iritsi zenean (8); aurretik iritsi (8); azkar iritsi (10); azkenean iritsi (24)

baina iritsi (27); baino gehiago iritsi (8); baino lehen iritsi (8); baino lehenago iritsi (17); bakarrik iritsi (20); bakarrik iritsi zen (14); bartzelonara iritsi (10); bat iritsi (153); bat iritsi da (16); bat iritsi zen (62); bat iritsi zitzaidan (12); bat iritsi zitzaion (9); batean iritsi (26); batean iritsi zen (9); batera iritsi (245); batera iritsi arte (8); batera iritsi da (15); batera iritsi dira (14); batera iritsi eta (17); batera iritsi ginen (16); batera iritsi naiz (10); batera iritsi nintzen (8); batera iritsi zen (35); batera iritsi ziren (48); batzuk iritsi (12); behera iritsi (10); belarrietara iritsi (21); belarrietara iritsi zen (8); bera iritsi (8); berandu iritsi (83); berandu iritsi da (10); berandu iritsi zen (21); beranduago iritsi (11); beranduegi iritsi (11); bere txanda iritsi (8); berean iritsi (9); berehala iritsi (42); berehala iritsi zen (12); berehala iritsi ziren (13); berria iritsi (10); bertara iritsi (19); betean iritsi (9); betera iritsi (10); bezala iritsi (12); bidez iritsi (21); bukaerara iritsi (13); bulegora iritsi (14); buruan iritsi (9)

da iritsi (21); dela iritsi (8); dira iritsi (9); dolarrera iritsi (39); dolarrera iritsi da (11); dolarrera iritsi zen (22); dolarretara iritsi (11); donostiara iritsi (11); eginda iritsi (14); egiteko ordua iritsi (16); egiteko unea iritsi (13); egitera iritsi (15); egoitzara iritsi (8); eguerdian iritsi (9); eguna iritsi (45); eguna iritsi zen (11); eguna iritsi zenean (12); era iritsi (9); erdira iritsi (8); ere iritsi (138); ere iritsi da (20); ere iritsi dira (8); ere iritsi zen (35); ere iritsi ziren (15); ertzainak iritsi (9); ertzera iritsi (18); esker iritsi (17); eskuetara iritsi (19); eskutik iritsi (15); eta hala iritsi (8); eta hara iritsi (8); eta iritsi (69); eta iritsi da (10); eta iritsi zen (15); etorkin iritsi (17); etorkin iritsi dira (8); etxera iritsi (121); etxera iritsi eta (23); etxera iritsi nintzenean (12); etxera iritsi zenean (12); eurora iritsi (24); eurora iritsi zen (9); euskal herrira iritsi (11); ez da iritsi (13); ez gara iritsi (8); ez zen iritsi (31); ez ziren iritsi (10); ezagutzera iritsi (11); ezin iritsi (9); final laurdenetara iritsi (9); finalera iritsi (35); finalera iritsi zen (8); finalerdietara iritsi (25); finalerdietara iritsi zen (8)

gabe iritsi (51); gabe iritsi zen (12); gabe iritsi ziren (12); gailurrera iritsi (20); gainera iritsi (9); gara iritsi (8); garaia iritsi (73); garaia iritsi da (28); garaia iritsi dela (13); garaiz iritsi (32); garestienera iritsi (13); garestienera iritsi zen (8); gaua iritsi (29); gaua iritsi zen (8); gaua iritsi zenean (8); gauean iritsi (9); gehiago iritsi (15); gelara iritsi (9); geltokira iritsi (12); geroago iritsi (17); geroago iritsi zen (11); gobernura iritsi (15); goizean iritsi (13); goizegi iritsi (11); gora iritsi (16); gorenera iritsi (14); gradura iritsi (9); gu iritsi (10); gutun bat iritsi (8); guztietara iritsi (17); hala iritsi (10); handiena iritsi (8); handienera iritsi (15); handienera iritsi zen (8); handira iritsi (9); hara iritsi (65); hara iritsi eta (12); haraino iritsi (15); hartara iritsi (21); heldutasunera iritsi (14); helmugara iritsi (35); herrira iritsi (34); hiriburura iritsi (8); hirira iritsi (25); hona iritsi (33); honaino iritsi (25); honetara iritsi (30); hori iritsi (23); horrela iritsi (18); horrela iritsi zen (8); horretan iritsi (12); horretara iritsi (49); hotelera iritsi (16); hotsa iritsi (8); hura iritsi (17); ia iritsi (14); immigrante iritsi (11); inguru iritsi (8); ingurura iritsi (10); inoiz iritsi (11)

iritsi ahal (62); iritsi ahal izateko (38); iritsi ahala (23); iritsi aitzin (10); iritsi al (13); iritsi arte (314); iritsi arte ez (13); iritsi arte itxaron (9); iritsi artean (17); iritsi arteko (15); iritsi aurreko (16); iritsi aurretik (154); iritsi baino (162); iritsi baino askoz (8); iritsi baino lehen (105); iritsi baino lehenago (17); iritsi baita (22); iritsi baitzen (24); iritsi bazen (9); iritsi behar (90); iritsi behar du (10); iritsi behar zuen (11); iritsi beharko (15); iritsi berri (32); iritsi berria (57); iritsi berria zen (16); iritsi berriak (33); iritsi berriei (8); iritsi berritan (21); iritsi bezain (82); iritsi bezain laster (48); iritsi bezain pronto (22); iritsi bitartean (38); iritsi da (729); iritsi da eta (12); iritsi da ordua (8); iritsi daiteke (16); iritsi dela (105); iritsi dela esan (8); iritsi dela uste (9); iritsi delako (18); iritsi den (85); iritsi dena (8); iritsi denean (31); iritsi dira (249); iritsi direla (23); iritsi diren (52); iritsi direnean (17); iritsi duk (10); iritsi egin (10); iritsi ere (22); iritsi eta (420); iritsi eta berehala (27); iritsi eta gero (9); iritsi eta han (10); iritsi ez (97); iritsi ez diren (8); iritsi ez zen (9); iritsi ezin (16); iritsi ezinik (9); iritsi gabe (67); iritsi gara (110); iritsi garela (13); iritsi garen (15); iritsi garenean (16); iritsi ginelarik (15); iritsi ginen (144); iritsi ginen arte (10); iritsi ginenean (70); iritsi ginenerako (8)

iritsi izan (20); iritsi izana (13); iritsi izanak (8); iritsi nahi (142); iritsi nahi du (15); iritsi nahi nuen (10); iritsi nahi zuen (8); iritsi nahi zuten (8); iritsi nahian (21); iritsi naiz (83); iritsi naizen (14); iritsi naizenean (13); iritsi nintzela (9); iritsi nintzen (211); iritsi nintzenean (96); iritsi nintzenerako (18); iritsi nintzenetik (23); iritsi omen (17); iritsi omen zen (9); iritsi ondoren (43); iritsi oraindik (8); iritsi orduko (96); iritsi ostean (13); iritsi ote (29); iritsi ote zen (9); iritsi zaie (22); iritsi zaigu (31); iritsi zaigun (8); iritsi zain (14); iritsi zaio (48); iritsi zaiola (10); iritsi zait (15); iritsi zaizkigu (14); iritsi zaizkio (11); iritsi zaizu (10); iritsi zara (20); iritsi zarete (8); iritsi zela (73); iritsi zelarik (24); iritsi zen (1836); iritsi zen arte (41); iritsi zen atzo (38); iritsi zen eta (44); iritsi zen etxera (8); iritsi zen helmugara (14); iritsi zen lehen (9); iritsi zena (12); iritsi zenean (341); iritsi zenerako (23); iritsi zenetik (57); iritsi zenez (13); iritsi zenez geroztik (9); iritsi zinen (15); iritsi zirela (27); iritsi zirelarik (21); iritsi ziren (880); iritsi ziren arte (20); iritsi ziren atzo (30); iritsi ziren azkenik (9); iritsi ziren bi (8); iritsi ziren eta (25); iritsi zirenean (194); iritsi zirenerako (14); iritsi zitzaidan (49); iritsi zitzaien (35); iritsi zitzaigun (8); iritsi zitzaiola (10); iritsi zitzaion (105); iritsi zitzaionean (18); iritsi zitzaizkien (8); iritsi zitzaizkion (18); iritsi zuen (30)

izatera iritsi (166); izatera iritsi da (12); izatera iritsi ez (8); izatera iritsi gabe (9); izatera iritsi zen (51); izatera iritsi ziren (10); jakitera iritsi (10); laster iritsi (17); laurdenetara iritsi (9); lehen iritsi (10); lehenago iritsi (43); lehenago iritsi zen (8); lehenago iritsi ziren (8); lekura iritsi (29); lurraldera iritsi (9); madrilera iritsi (17); mailara iritsi (21); milioi eurora iritsi (21); minutura iritsi (8); mugara iritsi (13); nekatuta iritsi (8); ni iritsi (15); nintzen iritsi (8); nola iritsi (93); nola iritsi den (9); nola iritsi zen (23); nora iritsi (22); nora iritsi nahi (13); noraino iritsi (24); ondo iritsi (8); ondora iritsi (29); ondoren iritsi (23); ondorioz iritsi (10); onik iritsi (11); oraindik iritsi (19); oraintxe iritsi (8); ordua iritsi (121); ordua iritsi arte (9); ordua iritsi da (29); ordua iritsi zaie (8); ordua iritsi zen (13); ordua iritsi zenean (13); orduan iritsi (19); orduan iritsi zen (10); orduantxe iritsi (9); osasunara iritsi (10); ospitalera iritsi (11); ostean iritsi (16); parera iritsi (47); parisera iritsi (11); pentsatzera iritsi (11); plazara iritsi (22); polizia iritsi (9); portura iritsi (20); preziorik garestienera iritsi (9); ra iritsi (13); sarrerara iritsi (10); sasoian iritsi (9); segituan iritsi (9); sekula iritsi (12); tenorea iritsi (27); tenorea iritsi dela (8); tokira iritsi (15); triestera iritsi (15); txanda iritsi (71); txanda iritsi zen (25); txanda iritsi zenean (10); une hori iritsi (8); unea iritsi (66); unea iritsi da (15); unea iritsi dela (9); unea iritsi zen (10); urrun iritsi (15); urruti iritsi (8); urtean iritsi (10); zela iritsi (19); zen iritsi (36); ziren iritsi (13)

baina iritsiko (14); baina iritsiko da (8); bat iritsiko (12); batean iritsiko (12); batera iritsiko (13); batera iritsirik (10); batera iritsiz (8); berandu iritsiko (17); berehala iritsiko (10); bihar iritsiko (8); da iritsiko (10); dela iritsiko (8); eguna noiz iritsiko (8); ere iritsiko (30); ere iritsiko da (9); etxera iritsitakoan (13); garaiz iritsiko (10); gaur iritsiko (15); gaur iritsiko da (10); hara iritsita (9); hara iritsitakoan (9); honetara iritsirik (8); horretara iritsita (12); inoiz iritsiko (10); inora iritsiko (8); iritsia da (8); iritsia nintzen (9); iritsia zela (36); iritsia zen (77); iritsiak ziren (27); iritsiko al (9); iritsiko baita (12); iritsiko balitz (13); iritsiko da (311); iritsiko dela (64); iritsiko den (37); iritsiko dira (109); iritsiko direla (21); iritsiko diren (15); iritsiko duk (8); iritsiko ez (24); iritsiko gara (50); iritsiko lirateke (8); iritsiko litzateke (13); iritsiko naiz (24); iritsiko naizela (12); iritsiko ote (33); iritsiko ote zen (8); iritsiko zain (35); iritsiko zaio (13); iritsiko zara (19); iritsiko zela (38); iritsiko zen (58); iritsiko zenik (10); iritsiko zirela (12); iritsiko ziren (20); iritsiz gero (42); izatera iritsiko (46); laster iritsiko (20); lehenago iritsiko (12); mailara iritsiko (9); noiz iritsiko (99); noiz iritsiko zain (34); nola iritsiko (13); noraino iritsiko (19); ordua iritsia (8); ritsiak ginen (11); sekula iritsiko (8); urrutira iritsiko (8)

akordio batera iristea (8); batera iristea (26); etxera iristean (19); ez iristea (16); finalera iristea (8); garaia iristean (9); gora iristea (8); hara iristean (19); helmugara iristea (8); horretara iristea (8); iristea da (23); iristea ere (11); iristea espero (18); iristea eta (20); iristea ez (12); iristea lortu (39); iristea lortu zuen (17); iristea nahi (9); iristea zaila (8); iristea zen (14); iristearekin batera (13); izatera iristea (11); mailara iristea (8); parera iristean (13)

adostasunera iristeko (9); akordio batera iristeko (15); akordioetara iristeko (21); batera iristeko (54); bertara iristeko (14); etxera iristeko (8); ez iristeko (13); finalera iristeko (14); garaiz iristeko (11); hara iristeko (23); helburura iristeko (10); helmugara iristeko (17); honaino iristeko (8); honetara iristeko (14); horretara iristeko (35); iristeko asmoa (13); iristeko asmoz (9); iristeko aukera (25); iristeko behar (11); iristeko bide (16); iristeko bidea (34); iristeko bideak (14); iristeko eta (22); iristeko gai (20); iristeko irrikan (8); iristeko irrikaz (8); iristeko modua (10); iristeko prest (16); iristeko zailtasunak (8); izatera iristeko (14); lehenbailehen iristeko (9); lekura iristeko (14); mailara iristeko (12); noraino iristeko (13); noraino iristeko prest (8)

amaierara iristen (8); bakarrik iristen (10); bat iristen (29); batera iristen (55); berandu iristen (19); berehala iristen (8); beti iristen (16); beti iristen da (8); bidez iristen (10); da iristen (43); dela iristen (8); dira iristen (20); eguna iristen (9); ere iristen (51); ere iristen ez (9); erraz iristen (8); eta iristen (18); etengabe iristen (8); etxera iristen (12); ez da iristen (40); ez dela iristen (8); ez dira iristen (15); ez zen iristen (11); finalera iristen (8); garaia iristen (13); garaiz iristen (10); gehiago iristen (17); gora iristen (8); guztietara iristen (8); hara iristen (12); honaino iristen (16); honetara iristen (8); hori iristen (12); horretara iristen (14); hotsa iristen (9); inoiz iristen (8)

iristen ari (141); iristen ari da (19); iristen ari den (9); iristen ari gara (9); iristen ari ginela (9); iristen ari zela (8); iristen ari zen (16); iristen ari ziren (14); iristen bada (38); iristen bagara (12); iristen baita (11); iristen baitira (9); iristen baitzen (8); iristen banaiz (9); iristen bazen (9); iristen da (268); iristen da eta (10); iristen dela (30); iristen den (142); iristen den arte (19); iristen dena (16); iristen denean (116); iristen denerako (9); iristen dira (142); iristen direla (13); iristen diren (75); iristen direnak (12); iristen direnean (31); iristen eta (23); iristen ez (153); iristen ez bada (8); iristen ez den (25); iristen ez diren (24); iristen ez direnak (9); iristen ez zen (10); iristen gara (22); iristen garen (10); iristen garenean (18); iristen hasi (30); iristen hasi ziren (14); iristen ikusi (8); iristen naiz (19); iristen naizenean (13); iristen saiatuko (9); iristen zaie (12); iristen zaien (8); iristen zaigu (9); iristen zaio (18); iristen zaion (12); iristen zaizkigu (11); iristen zaizkigun (13); iristen zaizkio (9); iristen zara (13); iristen zela (11); iristen zen (159); iristen zenean (25); iristen zirela (12); iristen ziren (132); iristen zirenean (12); iristen zitzaidan (23); iristen zitzaion (29); iristen zitzaizkidan (11); iristen zitzaizkion (9)

iristerik ez (10); izatera iristen (34); izatera iristen ez (12); mailara iristen (8); nekez iristen (11); nola iristen (21); noraino iristen (31); noraino iristen den (20); ordua iristen (25); ordua iristen denean (12); parera iristen (11); soilik iristen (12); unea iristen (18); unea iristen denean (9); urrunago iristen (10); zen iristen (18); ziren iristen (10)


iritsiberri ik iritsi 7.

iritsiera iz iristea; iristeko modua.

Bozgorailuak mezuak eman eta eman ziharduen, iritsierak, irteerak, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

Iritsiera: Pasaiako Badiara iritsi ginen eta [...].  Berria - Harian   2005-06-10

Erresuma Batuko soldaduen iritsieraren 300. urteurrena ospatzeko.  Berria - Mundua   2004-08-05

Udazkenaren iritsierak ikasturte berriaren hasiera baitzekarren berarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.

Jakob von Gunten gazteak bere iritsiera kontatzen digu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 125. orr.

Trenaren iritsiera iragarriagatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

Nire inguruko gaixoei, baina, gertaera honek aurretik nire iritsierak besteko zirrara eragiten zien.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

Gure iritsieratik itxuraldaketara arte.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 105. orr.

Bozgorailuen iritsierarekin.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 82. orr.

Ez zen inola ere haiek pentsatua zuten iritsiera arrakastatsua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.


iritsiezin ik iritsezin.

iritzi1 (orobat eritzi g.er. eta eritxi g.er.)1 iz zerbaitez edo norbaitez eta bereziki gai edo arazo eztabaidagarri batez pentsatzen dena; onartzen edo arbuiatzen den ikuspuntua.

Hemen ere badira iritzi asko eta askotarikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.

Iritzi hori kritikaren asmakizuna da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 54. orr.

Iritzi honek ez du inolako baliorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 244. orr.

Iritzi horiek kontuan hartuta etorri ziren ondorengo urteetako erabakiak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 182. orr.

Berdin zidan Carlosen iritziak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.

Gaur egun aho batezko iritzia dago Eckharten benetako doktrinaren gaizkiulertzeetan oinarritu zela haren kondena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Zernahi gisaz, iritzi horiek datuetan funtsatzen dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Denek iritzi ezin hobea zuten hartaz eta santutzat jotzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Gestaltisten iritzi honek kritikak izan ditu teoria analitikoen aldetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.

-Zuk sinetsi ala ez, oso iritzi onean zauzkat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 242. orr.

Manuren iritzia gailendu zen.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

Ez naiz irratiko neure jardunarekin inoren iritzi eta jarrerak aldatuko nituela uste izateko bezain inozoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 12. orr.

Badakizu zer iritzi dudan zure familiaz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.

Kemenez adierazten dute nork bere iritzia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 253. orr.

Nork bere iritzia azaldu zion eta gomendioak ere egin zizkioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Uztazu nire iritzia agertzen. nork bere iritzia bota zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.

Esango dizuet nire iritzia...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.

Nire iritzia eskatu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Umbertok berriro galdetu zidan nire iritzia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 264. orr.

Zure iritzia jakin nahi nuen. zure iritzia entzun nahi nukeela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Herriaren iritzia ezagutzeko beldurrez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.

-Aldatu egin dut iritzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 198. orr.

-Horrexek aldarazi zidan iritzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 380. orr.

Nire iritzia iradoki nion, baina berak zakar eta gordin ihardetsi zidan ez zegokidala niri goi-irakasleak kritikatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

Gizartearen iritziak jasotzeko eta indarrean jartzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Erregeak eta gudalburuek ontzat eman zuten iritzi hori.  Elizen arteko biblia   1 M 6,60

Besteekikoa zen, besteen iritzia aintzat hartzen duten horietakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 98. orr.

Zein da honi buruz duzun iritzia?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 104. orr.

Adierazirik, bere esperientzia lagun, zer iritzi zuen auziaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 18. orr.

STomasek bada, dirudienez, erromatarren iritzia du hobesten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 128. orr.

Zein iritzi izango luke proiektu honetaz Aita Jeronimok?  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 61. orr.

Nire iritzi baten agerpen ustez apalak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.

Utziko al didazu bestelako iritzia izaten?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 198. orr.

Ostera, nire garaikideek oso bestelako iritzia dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.

Guztiak iritzi batekoak izan ziren: hobe zen ez operatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

-Agirre jauna, zu oso oker zaude nitaz duzun iritzian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 131. orr.

Heriotza eragin zuten kausei buruzko iritzian ez zetozen bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

-Ez dut ba uste -Pilarren iritzia.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 77. orr.

2 (izenondoekin)

Alderdiaren iritzi ofiziala.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 98. orr.

Bere garaiko iritzi nagusiaren isla baino ez da Etxegarairena.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Hori da iritzi hedatuena, ideiek ez dutela ia eraginik politikarien lanean. beren azterketetan egindako behaketen bidez, iritzi lauso eta zehaztugabeak utziz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.

Aldeko iritzi beroak eta gutxiespenezko jarrerak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Kontu jakina baita xehetasun txikienez osatuak daudela pertsonei buruzko gure sentimendu eta iritzi errotuenak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Barrena esaten ari zitzaidan ordu arteko iritzi eta jokabide moralak eten behar nituela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Irakaspen baikorra eskaini, inoren aurkako iritzi kritikorik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 50. orr.

Hegoaldeko mozkor bat, iritzi politikoetan erreakzionarioa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Ezkutatzen zituzten iritzi iraingarriak susmatu uste zituela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Eginkizun hori zure iritzi estetikoen mende dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Hau berez iritzi okerra da eta ez kezkakeria.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 199. orr.

Iritzi txarregia dut emakumeez horrelakorik uste izateko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 273. orr.

Iritzi kontrajarriak kontrastatu, eta iritzien arteko talka horretatik egia ateratzen ahalegintzea omen da eztabaida.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.

Mito pertsonalak eta idealizazio eta iritzi biribil jendea harritzeko adieraziak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 7. orr.

Iritzi zabalduenaren arabera.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Oso iritzi kaxkarra daukak hire osabaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

· Ezin omen nuen horretaz iritzi funtsezkorik izan, ez bainintzen inoiz Kaukasoan izana. Iritzi egiazkoak sortu eta jakinarazteko grina eta ardura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Baina Platonen iritzia bestelakoa zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beraz, epaileak iritzi-talde bati jarraitzen badio, kondenatu egingo du errugabea, eta beste bati jarraitzen badio, absolbitu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Iritzi-sortzailerik zorrotzenak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Legeriak, azken batean, bere akats guztiekin, mendeetako bermea baitu bere alde, iritzi-emale ugariren lan zabal eta ikaragarria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Nazka-nazka eginda iritzi-emaile eta intelektualen jardunaz ere, albisteen interpretazio eta iritzi-emailetza automatiko eta sistematikoaz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.

Hedabide nagusietan bi egun lehenago agertutako berri eta iritzi-artikuluetan miatzen zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 74. orr.

Iritzi-egoera sortzeko tokietan dagoen edonork.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.

Azken iritzi-zundaketak, eta ez gureak bakarrik, alde ditugu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Iritzi-truke dinamiko eta askeagoa bideratzeko ahalmena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.

iritzi mailako gauzetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 95. orr.

Bertsolaria nolabaiteko iritzi-erreferentzia bat dela esan daiteke euskal hiztunen komunitatean.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Iritzi-iturri alternatiboak aurkitzen. Bat-bateko iritzi-aldaketa hori.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 261. orr.

Funtsik gabeko ideia- eta iritzi-botatze atergabean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

-Iritzi kontua da hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sinboloen teoria orokor bat funtsatzea da kontua […] balio-iritzi orotatik gutxi-asko libre izango den teoria bat .  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Ekonomia normatiboa -balio-iritziak, zerbait ona edo txarra den eta gisako egiaztapenak jasotzen dituena- .  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Ez zen, ez, erraza ezein epai-iritzi laburbidezko eta global ematea hartaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Ea onartzen zituen nire liburuak, inplizituki nahiz esplizituki, ematen zituen epai-iritziak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

· Ezaguna dugu Moaben gehiegizko harrokeria, haren oilarkeria eta handiustea, haren handi-iritzi hutsalak.  Elizen arteko biblia   Is 16,6

Ze urrun zegoen bera izandako arkitekto buru-iritzi eta kontentagaitz harengandik!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

Aita beti ari da esaten buru-iritzia naizela, baina ez da egia: apain-nahia baizik ez naiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 256. orr.

5 -en iritzian (420 agerraldi, 51 liburu eta 139 artikulutan) -en iritziz.

Sukar beltzaren seinaleak, Orthezeko medikuen iritzian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Zenbait autoreren iritzian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Gure amaren iritzian liburu hura ez zen oso gomendagarria Margotentzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 47. orr.

Khamasen iritzian, okupazioak gizartearen banaketa bilatzen du, eta ez AEBek ez Irakeko Poliziak ez dituzte herritarrak babesten.  Berria - Harian   2006-04-28

Pertsona alferrak zoritxarra ondo merezia zuen, haren iritzian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.

Apala bere portaeran, apalagoa zen bere iritzian eta guztiz apala bere buruaren estimuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.

Gauza bat bazen, haren iritzian, gero eta nabarmenagoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.

Hizkuntzalari askoren iritzian bereizkuntza fonemikoa esanahi-bereizkuntzaren arabera definitu behar da .  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 132. orr.

Eta badakik, berez, "gizon guztiak berdinak direla" haien iritzian eta begietan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

-Zure iritzian, beste planetetan bizi al da inor?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 386. orr.

6 –en iritziz (2011 agerraldi, 122 liburu eta 1370 artikulutan)

Lorategia handia zen; Harryren iritziz, lorategi batek izan behar zuen bezalakoxea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.

Sabethen iritziz, gehiegizka ari omen nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.

Smithen iritziz, "Gizonak trukean aritzeko, gauzak aldatzeko eta gauza bat bestearen ordez emateko berez duen joeran" datza azterketa ekonomikoaren oinarri psikologikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Düsseldorftarraren iritziz ere, igotzen ari ginen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.

Denen iritziz gaizki hezitako pertsona nintzen, gaizki ohitua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Unibertsitarioon iritziz, unibertsitateari ez zaio ematen behar duen beste diru, hori gauza jakina da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.

Haren iritziz, Auschwitzeko izugarrikeriak errotik pitzatu zuen mendebaldeko zibilizazioaren historiaren haria.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 108. orr.

Oro har, nire iritziz, bizialdi polita emana genuen elkarrekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

Ene iritziz eta gizaki zentzudun ororen aburuz, horrelako sineskerei hauxe esan dakieke: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 208. orr.

Nire iritziz, ostera, aurki dezakeen tramankulu handienari eman behar dio bere lehen lorea birjina batek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.

Baina, ororen gainetik, antolaketa horren berorren iraupen luzean sumatzen zen, Usherren iritziz, delako sentikortasuna, eta urmaeleko ur geldietan gertatzen zen errepikapenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 44. orr.

Aseguru-etxeak hainbesteko bat emango dit, bere iritziz auto zahar hark balio zuenaren hainbesteko bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 181. orr.

Zeintzuk dira orduan, zure iritziz, naturak ezarri dizkigun bakardadearen ordezko loturak?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.

-Hortaz, zure iritziz, zenbat denbora mota daude?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.

Bide zuzenetik omen zebiltzan, haren iritziz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 131. orr.

Hala ere, Mirenen iritziz, atzerapen-maila arin bat baino ez zuen Anak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

6b handi-iritzi iz handiustea.

Ezaguna dugu Moaben gehiegizko harrokeria, haren oilarkeria eta handiustea, haren handi-iritzi hutsalak.  Elizen arteko biblia   Is 16,6

7 herri iritzi ik beherago 14.

James Madison Estatu Batuetako politikariak erran zuen ederki: Herri iritzia du oinarritzat gobernu orok eta hori egia da, bakarra delarik ere gobernuburua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Herri iritzia berez sortzen denean, guztiz bere kasa agertzen denean, intuizioaren pare ikusi beharko genuke, horixe baita gizabanakoaren jeinuaren berezitasuna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 171. orr.

Herri-iritziak zuzenki zakarontzi deitzen dituenak.  Herria   2002-11-28

VWkoa «lan gatazka» dela azpimarratu du LABek, eta herri iritzia «nahasi eta manipulatu» nahi dela gaitzetsi du.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

8 iritzi bera

-Velasco jaunak ez du iritzi bera. Denak bat etorri ziren eta iritzi bera azaldu zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.

Joanesek ez zuen batere iritzi bera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 139. orr.

-Ez; kontua da ez dugula iritzi bera gauzez; hark uste du kanpora begira bizi behar dela, eta nik ez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 295. orr.

"Marítimos espejos" bere horretan esateagatik poesia egiten ari dela uste duenak ez du poesiari buruz nik dudan iritzi bera.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

· Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,10

9 iritzi bereko

Ivy ere iritzi bereko azaldu zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

Tom ere haren iritzi bereko agertu zen buruaz baiezko keinu isil bat eginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 110. orr.

Erroman ez zaiola nehori zilegi panormitarraren eta Paristarren iritzi bereko agertzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 128. orr.

Hala ere, zuei dagokizuenez, badut konfiantza Jaunak iritzi bereko egingo zaituztela gai honetan.  Elizen arteko biblia   Ga 5,10

Ondikotz, orduan bezala, egun ere ingurukoak ez ditut iritzi bereko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.

10 iritzi bereko(a) izan da ad

Ni iritzi berekoa naiz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 201. orr.

Iritzi berekoa al zara?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 37. orr.

Ez zakiat iritzi berekoa haizen...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 151. orr.

Mundu guztia ez zela iritzi berekoa erantzutera ausartu nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.

Ez da kontu berria: Aristoteles, duela hogeitalau mende, iritzi berekoa zen eta.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 79. orr.

Zinpeko guztiek iritzi berekoak izan behar dutela heriotza-zigorra emateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.

Bera ez zen, inondik ere, Maxen iritzi berekoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

Martini ez zitzaion ikuskaria gustatu eta ozen esan zuen, eta ikusle batzuk haren iritzi berekoak ziren, hartz lotuak ezin zuela bere burua defendatu alegia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Iritzi berekoak al gara horretan?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.

· Iritzi bereko da san Tomas.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.

Giulietta ez zen iritzi bereko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

Eta beraz orain, orduan nuen iritzi bereko naizen ala ez erran nezake, zilegi balitzait.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.

· Progresoari buruzko ikuspegiari dagokionez, hein handi batean iritzi bertsukoak baitira liberalismoa eta marxismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

11 iritzi horretakoa izan da ad

-Ni ere iritzi horretakoa naiz -esan zuen osabak-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Iritzi horretakoa al zara, jauna?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Bizkaiko apaiz gehienak ez omen ziren iritzi horretakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 54. orr.

Tabucchik ia gehiago maite du Portugal Italia baino, beharbada horregatik da iritzi horretakoa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

· Aitortu behar dizut ni neu ere iritzi horretakoxea nauzula.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 120. orr.

12 iritzi izan du ad ik iritzi2.

Ahalkea larruari loturik zeramala iritzi zuen, doterik baliosena agian. Gardavüaren ondotik setiatzen zuten poliziak gisakoak zirela iritzi zuen Txokok.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.

-Kaka ez du balio -iritzi zuen produktoreak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 177. orr.

-Ez naiz fida -iritzi zuen bentazainak, sinesgogor-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.

13 iritzi-miritzi

Nik beti galde-ikurra jarri ohi diet antzekotasunari buruzko iritzi-miritziei; eskarmentuz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

Behin eta berriz harrotzen dituzte gaiak [...] eta denetariko iritzi-miritziak plazaratzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 12. orr.

14 iritzi publiko ik gorago 7.

Zaila da oso iritzi publikoari aurre egin eta mesprezu horiei ihes egitea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Itoizko Koordinakundeak lortu du adituen arteko zalantza horiek iritzi publikoari helaraztea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 166. orr.

Hasieran, AEBetako iritzi publikoak ez zuen aparteko interesik erakutsi gatazka harekiko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

Euskal Herriko eta Espainiako iritzi publikoen artean askotan sumatzen den etena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Gure artean, iritzi mediatikoa eta iritzi publikoa sarritan ez datoz bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

15 iritzia eman

Ezin al daiteke honetaz hitz egin eta iritzia eman?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 140. orr.

Nork bere iritzia ematen du, eta helburuan behintzat ados daude: gandorra moztu behar diote oilartxoari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.

Nire iritzia eman nahi nuke puntu honetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 161. orr.

Argi eta garbi emango dizuet nire iritzia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 188. orr.

Garaiotan jendaurrean iritzia ematen jardutea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.

Daviden jokaerari buruzko iritzia ere eman nion gutunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Iritzia emateko eskatu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 64. orr.

-Baita zera ere! -erantzun zioten terrazako adituek, ezertxo ere jakin ez baina edozertaz iritzia emateko ausardiaz-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 112. orr.

-Ez dut uste gisa horretako saioen helburua ezer argitzea denik -eman nion nire iritzia-, iskanbila sortzea baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

· Ez zintuen jarri nahi iritzi bat emateko premian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Iritzi bat eman litekeen neurrian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.

Iritziak ematen ditugu auziei buruz eta zehazki aztertzen ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Aireratu baino lehen eskuetan hartu zuen eta bere iritzi profesionala eman zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 208. orr.

16 iritziak iritzi

Izan ere, iritziak iritzi, Txitxikoven buruan ideia hori sortu ez balitz, poema honek ez zuen argia ikusiko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 350. orr.

Iritziak iritzi, Robertentzat baino ez zegoen lekurik nigan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 46. orr.

Iritziak iritzi eta umoreak umore, zinez azpimarratzekoa zera da, erreakzio kritikoak kasu honetan "askatzen duen elea"; zein arlo ideologikotan kokatzen den ele hori.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

17 –en/ko iritzikoa izan da ad

"Rassool doktore andrearen iritzikoa naiz ni ere, nolabait", dio negozio-emakumeak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 71. orr.

Alabaina, zure iritzikoa naiz neu ere, eta emakume lizun guztiei esaten diet ipurditik larrua joz sentituko duten atsegina askoz ere handiagoa izango dela alutik joz sentituko dutena baino.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.

Baina ez da mundu guztia Posthumaren iritzikoa.  Berria - Kultura   2006-02-05

Latin Amerikako euskotarren artean, esan gabe doa, denak ez dira Iralaren iritzikoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 220. orr.

Idatzita utzi zuen Paul Valéry zorrotzak: "Batzuetan ez naiz neure iritzikoa".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 131. orr.

· Toribio Etxebarria sozialista eibartarra ere antzeko iritzikoa genuen trikitixa koplei buruz:[...].  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Irakaskide gehienak kontrako iritzikoak ziren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 103. orr.

18 iritziz aldarazi

Egoera ezaguna zitzaion eta behin baino gehiagotan saiatu zen Kirxa nagusia iritziz aldarazten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.

Mutikoak kasurik ere egiten ez zionez, amari dei egin eta mutikoa iritziz aldarazteko eskatu zion erregeak, horrela salba zedin.  Elizen arteko biblia   2 M 7,25

Garai batean bera gure Euskal Herriaren eskubideen alde izan zela, baina Balkanetakoak iritziz aldarazi duela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 91. orr.

Nire ustez, bestela egin genitzakeen gauzak, baina ezin izan nuen iritziz aldarazi.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 183. orr.

19 iritziz aldatu

Hau lorategietako aterantz abiatu zen, baina iritziz aldatu zuen, antza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.

Denverrek iritziz aldatu zuen, nolabait esatearren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.

Nolanahi ere, iritziz aldatzen bazara, deitu hotelera eta elkarrekin joango gara afaltzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Iritziz aldatuko ote nintzen beldurrez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

bere iritzi (24); beren iritzi (9); iritzi aldaketa (15); iritzi artikulu (21); iritzi artikuluak (13); iritzi bat (51); iritzi batzuk (12); iritzi bera (61); iritzi bereko (17); iritzi berekoa (130); iritzi berekoak (39); iritzi desberdinak (28); iritzi emaile (11); iritzi ezberdinak (49); iritzi guztiak (18); iritzi hori (56); iritzi horiek (23); iritzi horrekin (20); iritzi horren (11); iritzi horretakoa (13); iritzi kontrajarriak (55); iritzi ona (18); iritzi politiko (10); iritzi politikoak (13); iritzi publiko (15); iritzi publikoa (53); iritzi publikoak (50); iritzi publikoan (21); iritzi publikoaren (63); iritzi publikoari (25); iritziak iritzi (15)

iritzi berekoa da (62); iritzi berekoa zen (19); iritzi kontrajarriak daude (10); iritzi publikoaren aurrean (20); nire iritzi (13); zein iritzi (61); zein iritzi duzu (31); zer iritzi duen (12); zer iritzi duten (9)

adituen iritzia (10); aldeko iritzia (21); antzeko iritzia (29); aurkako iritzia (18); bere iritzia (174); beren iritzia (40); bestelako iritzia (36); euren iritzia (37); gehiengoaren iritzia (10); gizartearen iritzia (12); gure iritzia (29); herritarren iritzia (26); inguruko iritzia (28); iritzia agertu (22); iritzia aldatu (33); iritzia azaldu (27); iritzia eman (138); iritzia emango (13); iritzia ematea (26); iritzia emateko (81); iritzia ematen (32); iritzia entzun (17); iritzia eskatu (41); iritzia eskatzen (17); iritzia ezagutu (11); iritzia jakin (37); iritzia jakiteko (18); iritzia jaso (15); iritzia kontuan (33); iritzia plazaratu (19); iritzia plazaratzeko (19)

bakoitzak bere iritzia (15); bere iritzia eman (36); bere iritzia emateko (9); iritzia emateko aukera (11); iritzia jakin nahi (26); iritzia kontuan hartu (16); jendearen iritzia (9); kontrako iritzia (29); nire iritzia jakin (9); oso bestelako iritzia (18)

adituen iritziak (10); aldeko iritziak (11); bere iritziak (30); bere iritzian (27); beren iritziak (12); denetariko iritziak (11); euren iritziak (12); gure iritziak (9); gure iritzian (9); haren iritzian (38); herritarren iritziak (9); honen iritzian (15); iritziak bildu (10); iritziak eman (10); iritziak emateko (11); iritziak ematen (18); iritziak entzun (14); iritziak iritzi (15); iritziak jaso (18); iritziak kontuan (9); iritziak trukatzeko (10); iritziaren arabera (25); iritziaren aurka (19); iritziaren kontra (17); kontrako iritziak (14); nire iritzian (49); zure iritzian (12)

adituen iritziz (12); askoren iritziz (35); batasunaren iritziz (28); batzuen iritziz (26); bere iritziz (152); beren iritziz (13); bozeramailearen iritziz (13); egibarren iritziz (9); ene iritziz (10); entrenatzailearen iritziz (14); epailearen iritziz (9); euren iritziz (18); gure iritziz (47); iritziz aldatu (39); iritziz aldatzen (10); laben iritziz (11); nire iritziz (118); presidentearen iritziz (9); sailburuaren iritziz (10); sindikatuaren iritziz (12); sindikatuen iritziz (13); zabaletaren iritziz (11); zure iritziz (20)


iritzi2, irizten (orobat eritzi g.er.) 1 dio ad uste izan, irudi.

Sobakevitxek ondo iritzi zion halako eskaerari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Beste anaiek ongi iritzi zieten hitz hauei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 560. orr.

Eramaileek, ordea, egokiago iritzi zioten diru hura opari hartan baino beste zerbaitetan eralgitzeari.  Elizen arteko biblia   2 M 4,19

Bizikleta zegoen lekurainoko tarteari luze irizten nion orain.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Igual laurak edo bostak aldera arte ez zuen bere maitea gelara sartzerik izaten, eta labur irizten zion egonaldiari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Horri gutxi iritziz, haiek baino ere jokabide txarragoa izan duzu.  Elizen arteko biblia   Ez 16,47

Beldurtu egin zen hasieran, trenaren abiadurari biziegi iritzita.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.

Ispiluari begira jarri, eta eder irizten zion bere buruari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 184. orr.

Platonovek lotsagarri iritzi zion Txitxikoven jokabideari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 480. orr.

Interesgarri iritzitako datuak karpetetan gordetzen zituen.  Berria - Kultura   2004-02-01

Aitor dut argigarri eta bidezko iritzi niela emakumeak egindako bereizketa horiei.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Hain iritzi zion xarmagarri eta kitzikatzaile anonimoari, ezen gogo biziz irakurri baitzuen bigarren aldiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 236. orr.

Ia Kongresuaren erdiak ez dio horrela iritzi eta ez du sinatu nahi izan papera.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

Ez zen batere ondo konpontzen aitaordearekin; harroputza irizten zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.

Zantarra iritzi nion Atenasi, balkanikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

Hor goiko horri jardun merkea iritziko dionik ez da faltako.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.

Hango giroari sobera ezkerrekoa irizten zion amak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 220. orr.

Dunyadad ahizpak ipuinari zoragarria iritzi zion, eta Xerazadek are ipuin zoragarriagoa kontatuko zuela hitzeman zuen, baldin eta Xariar sultanak bizia beste egun batez luzatzen bazion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 35. orr.

Oinaze horiei makalegiak iritzi zieten; Jainkoak heretikoak su motelean erretzea exijitzen zuela frogatu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Joachimek ezin eraman zezakeelako, beti ere, Hannak bere buruari eta ez beste inori iriztea, haurrei dagozkien zeretan, instantzia azken eta bakarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

2 (adizki trinkoez)

Egizu, anaia, ongi deritzozuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 572. orr.

Zer deritzok? -galdetu zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 286. orr.

Garesti deritzet.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 183. orr.

-Anaia, zer deritzozu zeure buruari?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.

Beste batek sartzeari uko, han barruan emakume bat zegoela entzun orduko; gehiegi edo gutxiegi zeritzon, ez dakit.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Hor duzu Egipto osoa; jar itzazu hoberen deritzozun eskualdean.  Elizen arteko biblia   Has 47,6

Bere izaeraren arabera joaten eta etortzen da, komenigarri deritzona jaten du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.

Haietako batzuek horri ezinezkoa deritzote, eta onartzen dutenek berek ere aitortzen dute badirela hor kontaezinezko zailtasunak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.

3 (datibozko osagairik gabe)

Iritzi nion gutxi gorabehera zazpiehun edo zortziehun liburu izango zirela hain txukun antolatutako leku hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

Joycek irizten zion ez zirela izango zazpi edo zortzi baino gutxiago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Ordu polita dela iritzi izan diot beti.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.

Eta inude batenean hazi ondoren, mundu anker hau ez zela niretzat iritzirik, nonbait, Arantzazuko fraideek hartu ninduten besoetako.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Asaldura, urduritasun eta ezinegon guztiak mendean hartu eta hitz egiteko moduan zela iritzi zionean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

Berriro lotu gintzaizkion oheko jolas atseginari eta, egoki iritzi genionean, sarketarako prestatu ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 91. orr.

Ez zion bidezko iritzi hemengo izen-abizenak ematea ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 57. orr.

Ongi iritzi zion medikua esaldi harekintxe ikaratzea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Nahikoa iritzi ziotenean, hiru gizonak kanpora atera ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 76. orr.

Apartekoa iritzi zion, eta hari buruz mintzo zelarik, "ez da nolanahikoa" esan ohi zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.

Erruz edaten zuen: ohitura entretenigarria irizten zion emakumeak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

· Tristuraz beteak zirela iritzi nien.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 34. orr.

· -Ba hobe luke bere buruarekin apur bat pentsatzen hastea -iritzi zion Feynmanek-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 100. orr.

4 izena izan.

Izan ere, orain profeta deritzanari, lehen ikusle zeritzan.  Elizen arteko biblia   1 Sm 9,9

Baratze horiei persiarrez deritzate xarbagh, erran nahi baitu "errege-baratze".  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 68. orr.

Horregatik deritze egun horiei "Purim", beraien mintzairan "pur" hitzak zotz egitea esan nahi baitu.  Elizen arteko biblia   EstGr 9,26

Indar horri indar ilokutibo deritza Austinek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Eta "Kabul" deitu zion lurralde hari; hala deritza gaurdaino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,13

Giltzadura sinobial deritze gorputzean dauden gontz eta bola-ahokadura motako egiturei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Artalde handiak baitzituzten Galaad deritzan lurralde hartan.  Elizen arteko biblia   1 Kro 5,9

Elkarrizketei adi, Garazi zeritzola ikasi nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 303. orr.

David erregearen egintzak oro, lehenengotik azkenekora, "Samuel Ikuslearen Kronikak","Natan Profetaren Kronikak" eta "Gad Ikuslearen Kronikak" deritzen liburuetan daude idatziak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,29

POUM zeritzan alderdian sartu zen, ezker muturrekoekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

"Izango naizena naiz" deritzanak bidali nau zuengana.  Elizen arteko biblia   Ir 3,14

Adenosintrifosfato edo ATP deritzon gai kimikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Ongizatezko deritzan mundu ezinegoneko honek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

egoki iritzi (23); ezinbestekoa iritzi (22); iritzi dio (617); iritzi diogu (11); iritzi diot (26); iritzi diote (179); iritzi diozu (17); iritzi du (18); iritzi duen (16); iritzi duten (12); iritzi duzu (99) iritzi nion (79); iritzi zien (31); iritzi zion (1056); iritzi zioten (104); iritzi zuen (19); nahitaezkoa iritzi (19); onartezina iritzi (22); ongi iritzi (25); zoragarria iritzi (18)

; ari dela iritzi (11); ari direla iritzi (9); behar dela iritzi (32); behar direla iritzi (16); behar duela iritzi (27); behar dutela iritzi (16); beharko litzatekeela iritzi (9); beharko lukeela iritzi (19); beharrezkoa dela iritzi (14); egin duela iritzi (10); ezinbestekoa dela iritzi (16); ezinbestekoa iritzi zion (15); ipuinari zoragarria iritzi (18); iritzi dio batasunak (10); iritzi zion otegik (10); izan daitekeela iritzi (13); izan dela iritzi (19); izan zela iritzi (23); izango dela iritzi (20); nahitaezkoa iritzi zion (11); ona dela iritzi (11); onartezina iritzi zion (12); ongi iritzi zion (10); zer iritzi diozu (12); zoragarria iritzi zion (18)

egoki irizten (12); hala irizten (9); irizten dio (44); irizten diot (14); irizten diote (15); irizten diozu (11); irizten nion (9); irizten zion (70); irizten zioten (11); ondo irizten (9); ongi irizten (10); zer irizten (28); zer irizten diozu (9)

[3] behar dela deritzo (12); behar direla deritzo (4); behar duela deritzo (6); beharrezko dela deritzo (4); beharrezkoa dela deritzo (3); egin duela deritzo (3); ezinbestekoa deritzo (3); hala deritzo (6); harrigarria deritzo (3); izan daitekeela deritzo (5); izan dela deritzo (4); izango dela deritzo (5); larria dela deritzo (3); larria deritzo (3); ona deritzo (3); onartezina deritzo (4); ondo deritzo (3); ongi deritzo (3)

egoki deritzot (4); ez deritzot ongi (3); hala deritzot (6); on deritzot (4); ondo deritzot (9); ongi deritzot (6); zer deritzok (14); zer deritzon (3)


irizgarri izond auziez eta kidekoez mintzatuz, iritzia eman daitekeena.

Baina alegoriaren azalpena gai irizgarria da, [alegoria] horren helburua bat edo beste izan daitekeelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.

Baina itsustasuna eta edertasuna gauza irizgarrietan gertatzen dira, eta ez adigarrietan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.


irizkeria iz iritzi gaitzesgarria.

Krimen handiei buruz sortu behar den iritziak ez dio irizkeriari lekurik utzi behar.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Horiek, beren arimako zolagunean, irizkeriaz eta akarrez beterik daude berak bezala bizi ez direnentzat, edota beren moldeak eta ohiturak benetan maite ez dituztenentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.


irizkide iz iritzi berekoa.

Horrekin bere irizkideen poesiarekiko muzina apurtzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Presidente bat aise makurtzen ez dena / irizkide ez direnak gogor zigortzera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 76. orr.


irizkidetasun iz irizkide denaren nolakotasuna.

Maimonek Jainkoaren betegintzak era negatiboan ulertarazteko darabilen argudioa [...] San Tomasek, San Dionisiok eta aita Luis Granadakoak ere, zeinek bere erara, antzera darabilte, irizkidetasun harrigarriaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 245. orr.


irizmen iz irizpidea; iritzia emateko ahalmena.

Batak besteari beren eraikuntzetan egindakoak erakusten zizkioten, eta hala elkarren arteko lehian beren talentuak landuz, egunetik egunera beren irizmena hobetzen joan ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Egiazkoa eta gezurrezkoa bereizteko irizmenik gabeengana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 160. orr.

Okerreko irizmenekin buruak itsututa, […].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.

Goranzko zentzuan (unibertso osoaren Kausa) ez dela ez arima, ez gogamena eta ez duela irudimenik edo irizmenik edo arrazoimenik edo adimenik; ez da ez logos ez noesi, ez da mintzamenaren edo adimenaren gaia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.


irizmolde iz

Besterik izango litzateke utziko balute jainkozko eta naturaz gaindiko argiak kudea ditzan beren irizmoldeak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.


irizpen 1 iz gai edo arazo bati buruzko aditu baten iritzia, bereziki izkribuzkoa.

Abenduaren 15ean Erakunde eta Herrizaingo Batzordeak lan taldeak egindako irizpena eztabaidatu eta bozkatuko du. herriaŽ

Bidezko irizten dionean, bere ekimenez ere eman dezake irizpena.  Berria - Harian   2005-02-13

Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari aholkua eskatzen zaionean, Europako Parlamentuak, Kontseiluak edo Batzordeak Eskualdeetako Lantaldeari jakinaraziko diote irizpena eskatu izan dela.  Berria - Harian   2005-02-13

Eusko Legebiltzarreko Industria, Merkataritza eta Turismo batzordeak oniritzia eman dio Industriaren Legea aztertu duen lan-taldeak igorri duen irizpenari.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

Epe bat jarriko diote Lantaldeari bere irizpena aurkez dezan.  Berria - Harian   2005-02-13

Hil ondoren "askatu" zutenean, ordea, beste bat izan zen medikuen irizpena: minbizia aurkitu zioten saihetsean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Egun haietan urduri egon zen denbora guztian; laborategiaren irizpena lasaitzekoa izan zen; esku-zapiko odoletan ez zen aurkitu Koch-en bazilorik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Bestalde, Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak, irizpen mamitsu bat egin ondoren, gauza bera eskatu dio Espainiako Arartekoari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Ezingo dio ihes bere garaiko irizpideari, bere garaikideen irizpen itxurazale eta sentiberatasunik gabeari: berak maitasun handiz sorturiko obrak hutsalak eta kaskarrak direla esango dute, [...], berak pintaturiko pertsonaien ezaugarri berberak egotziko dizkiote, ozen aldarrikatuko dute ez duela bihotzik, ez arimarik, ez jainkozko karrik bere antzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

3 irizpidea, irizmena.

Etengabeko harreman bat behar zuen, ikus-eremuaren alde bakoitzaren eta bere inguruaren arteko konparazio bat, sintesi orokor hartara iristeko: Helmholtzek "irizpena" deitzen ziona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Ez zait inoiz damutuko hau idatzi izana, zuetariko baten batek irizpen zuzenez noizbait irakurri eta heresia abandonatuko duelakoan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Ekintza bereziei buruz inolako irizpenik ez ematea; aldiz, legearen irizpenaren pean uztea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 54. orr.

Horregatik, arrazoi zuzenaren irizpena da bakea lortzeko itxaropenik dagoen tokian bakearen bila jardutea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 74. orr.

Era berean gauza ulergarriei buruz irizpena osatzeko, arrazoia dela medio, barne egiari kontsultatzen badiogu, nolatan esan dezakegu belarriak ukitzen dituen soinua baino ezer gehiago ikasten dugula hitzen bidez?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 192. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ardura handiz hartuko du Hezkuntza Sailak soziolinguistek landu behar duten irizpen txosten hori.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Bazirudien, beraz, zelula horietako bakoitzak Landen korrelazionatzaile edo Helmholtzen "irizpen-emaile" gisa ziharduela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.


irizpide (1769 agerraldi, 100 liburu eta 807 artikulutan; orobat erizpide g.er.) 1 iz zerbait epaitzeko araua; epai edo erabaki baten oinarria. ik kriterio.

Delitua zer den esateko irizpidea, beraz, eragiten duen kalte soziala da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.

Zein da bertuteak hautatzeko irizpidea?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Errentagarritasunaren irizpidea lege duen batek ez du onargarri inork liburu bat kultur akuilu soilez idaztea edo argitaratzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Irizpide hauek izan ditut kontuan nire zortzikotea hautatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.

Irizpide hau ontzat hartzen bada, [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 183. orr.

Zer edo zer baieztatzen dugunean, zer irizpide ase behar ditugu hura zuzena edo ez zuzena dela esateko?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Kantitatea irizpide harturik, [...].Prest bainago gogor aurre egiteko giza irizpidez jokatzen dudala esaten duten horiei.  Elizen arteko biblia   2 Ko 10,2

Teoria arau-emaileek gure ekintzak ebaluatzeko irizpideak ematen dizkigute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Zuen irizpideak hedatzeko duzuen grinak bultzatuta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 267. orr.

2 (izenondoekin)

Irizpide orokorrak.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Gizartearen interesak jarri ditugu gorago tituluak eskaintzeko irizpide nagusitzat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.

Giza ingurumena babesteko eta hobetzeko bidean munduko herriei jarraibidea eta gidaritza eskainiko dieten irizpide eta printzipio komunen beharraz jabeturik [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.

Horrek, trebatzea eskatzen du, irizpide jakin batzuen arabera behin eta berriz saiatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Irizpide ortodoxoen arabera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Nazioan erroturiko irizpide faltsu batetik sortzen diren ondorio negargarriei. Irizpide nazionalista gailentzen zaio irizpide nazionalari abertzaleen erdal prentsan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Erotismo eta pornografia terminoak ez dira irizpide egonkorretan sustraitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Irizpide estatistikoa normaltasunaren irizpidetzat hartu behar dugu?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

Irizpide juridikoei jarraituta aukerarik ez zela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Irizpide eta arau guztiz estuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

Edukiari eta hartzaileei erreparatuz gero, gutunak multzo ezberdinetan sailka daitezke, jakinik ezin direla hemen ere irizpide zurrunegiak erabili.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.

Depresioa diagnostikatzeko esaterako, gaixoak irizpide estandar batzuk bete behar ditu.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Irizpide enpirista hori hizkuntzaren esanahiaren jatorrian ezarri ohi da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Agerpenen substantziatasunaren irizpide enpirikoa zein ote den galdetzen bada.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.

Zaila da, baina, sailkapenerako irizpide formal bat aurkitzea, arbitrarioa eta ad hoc ez dena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 127. orr.

Kontuan izan beharreko irizpide formalak ere eskaintzen baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Irizpide formaldatzaileen arabera. Irizpide zuzen eta argiz jokatzen ohitzen bagara.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 130. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irizpide desberdintasun nabariak daude ikerketa ebaluatu eta balioztatzeko orduan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.

Aralarrek, ohar baten bidez, irizpide ezberdintasuna «lotsagarria» dela esan zuen.  Berria - Harian   2005-02-12

Irizpide desadostasun hori eragiten duten arrazoiak aztertzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Irizpide batasunak oinarri izan behar du une honetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Irizpide eta hautaketa sistema pertsonalizatuak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Bere irizpide askatasunak eta heterodoxotasunak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.

'Euskal Herria Bai' ekimena aztertu eta berari buruzko irizpide trukaketa egin zuten alderdiotako ordezkariek herenegun.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Erregeri berari eman zion eskutitzez irizpide-aldaketa guztizko honen berri: [...].Udalak Plan Orokorraren irizpide dokumentua onartu du osoko bilkuran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 221. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez ote duzue giza irizpide hutsez jokatzen?  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,3

Egia-irizpide batean oinarrituriko jakintza espekulatiboarena da ikusmolde hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 142. orr.

Nik ez bezala kolorea baitzuen berak gustu-irizpide, bost axola alderdi teknikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Multzoek identitate-irizpide garbia dute, unibertsalek ez bezala: A eta B multzo bera dira elementu berak baldin badituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

Itzulpen-irizpide egokiagorik!  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.

Zuzentasun-irizpide objektibo onartuak badaudenez, horiei jarraitzeko aholkatzen dizugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Hiztunen erantzunetan oinarritutako gramatikaltasun-irizpideak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 30. orr.

Baldintza hauek elkartzean, hizkuntz egituraren teoria orokor baterako egokitasun-irizpide sendoa lortzen dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

Guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea, nork bere sailkatze-irizpide propioak ezartzea, hain zuzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

Ezizenen kudeaketa irizpide jakin batzuen arabera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 155. orr.

Maastrichten ezarritako finantza-irizpideak iraunkortzat hartuz, Amsterdamgo hitzarmenak aurrekontu-diziplinari ematen dio lehentasuna, finantza-politiken koordinazio benetakoaren kaltetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Zer periodizazio-irizpide hartu behar dugu serie bakoitzarentzat?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Enuntziatuarentzako batasun-irizpide estrukturalak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 102. orr.

Zientifikotasun-irizpide formal eta esperimentalei.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.

Baita Gestalt-en legeak betetzeak ere (eta inbariantza-irizpide orok, oro har).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.

Ezagutzazko esanahigarritasun-irizpide enpirista: arazoa eta aldaketak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrerapenaren irizpide (3); baina irizpide (9); baino irizpide (3); beharreko irizpide (4); bere irizpide (7); beste irizpide (12); beste irizpide batzuk (3); beti irizpide (3); bi irizpide (9); buruzko irizpide (5); da irizpide (10); dago irizpide (5); den irizpide (4); dira irizpide (4); diren irizpide (10); diren irizpide berberak (3); dituen irizpide (5); du irizpide (7); dute irizpide (6); dute irizpide hori (3); duten irizpide (5); ebbren irizpide (3); edo irizpide (3); egiaren irizpide (4); erabakia irizpide (3); erabilitako irizpide (3); erabiltzen diren irizpide (3); ere irizpide (9); ere irizpide bera (3); eta beste irizpide (3); eta irizpide (37); eta irizpide hori (4); eta irizpide horiek (3); ez da irizpide (3); ez dago irizpide (4); ez dira irizpide (3); giza irizpide (6); giza irizpide hutsez (5); gure irizpide (4); gutxieneko irizpide (3); hainbat irizpide (12); hiru irizpide (3); horrek irizpide (5); inolako irizpide (3)

irizpide argirik (5); irizpide argirik gabe (3); irizpide asko (5); irizpide bakarra (12); irizpide bat (16); irizpide bateraturik (3); irizpide batzuen (4); irizpide batzuk (20); irizpide bera (13); irizpide bera erabiliko (4); irizpide berak (6); irizpide berberak (11); irizpide berri (3); irizpide berriak (6); irizpide bezala (3); irizpide bi (3); irizpide dokumentua (3); irizpide dokumentua onartu (3); irizpide edo (4); irizpide egokia (3); irizpide ekonomikoak (3); irizpide enpirikoa (3); irizpide erabili (10); irizpide erabili duten (3); irizpide eta (21); irizpide ezberdinak (8); irizpide falta (5); irizpide faltsu (4); irizpide finkatu (3); irizpide finkorik (3); irizpide formal (3); irizpide garbirik (5); irizpide gisa (4); irizpide guztiak (7); irizpide hartu (4); irizpide hau (8); irizpide hauek (11); irizpide hauen (4); irizpide honen (5); irizpide honen arabera (3); irizpide hori (31); irizpide hori ez (5); irizpide horiek (25); irizpide horiek ez (4); irizpide horien (10); irizpide horien arabera (6); irizpide horietan (6); irizpide horrek (4); irizpide horren (3); irizpide horri (4); irizpide hutsez (5); irizpide izango (4); irizpide jakin (5); irizpide jakinik (3); irizpide jarraitu (3); irizpide juridikoak (3); irizpide moral (3); irizpide nagusi (6); irizpide nagusia (20); irizpide nagusiak (18); irizpide oker (3); irizpide orokor (3); irizpide orokorra (3); irizpide orokorrak (7); irizpide politiko (4); irizpide politikoak (5); irizpide politikoen (6); irizpide politikoen arabera (4); irizpide politikoetan (4); irizpide tekniko (3); irizpide teknikoak (3); irizpide zehatz (3); irizpide zehatzik (4); irizpide zorrotzak (3)

bere irizpidea (3); da irizpidea (6); eta irizpidea (3); irizpidea erabili (4); irizpidea eta (5); irizpidea ez (7); irizpidea ez da (3); legaltasun irizpidea (3); lehen irizpidea (3); ocderen irizpidea (3); oinarrizko irizpide (4); orokorraren aurrerapenaren irizpide (3); oso irizpide (9); zehazteko irizpide (3); zein irizpide (13); zein irizpide erabili (4); zen irizpide (3); zenbait irizpide (12); zer irizpide (15); zer irizpide erabili (4); zer irizpide izango (3)

aukeratzeko irizpideak (3); banatzeko irizpideak (4); behar diren irizpideak (5); beharreko irizpideak (6); bere garaikideen irizpideak (3); bere irizpideak (14); beren irizpideak (3); diren irizpideak (17); dituen irizpideak (10); dituzten irizpideak (16); duten irizpideak (3); egiteko irizpideak (6); emateko irizpideak (6); erabiltzen diren irizpideak (6); eta euren irizpideak (4); eta irizpideak (11); euren irizpideak (5); euren irizpideak aintzat (4); ezarritako irizpideak (9); ezarritako irizpideak betetzen (3); garaikideen irizpideak (3); garaikideen irizpideak ez (3); gobernuaren irizpideak (3); gure irizpideak (3); idatziz emateko irizpideak (4); inguruko irizpideak (5); iraunkorrerako irizpideak (3)

irizpideak aintzat (8); irizpideak aintzat hartuz (4); irizpideak aldatu (9); irizpideak aldatu eta (3); irizpideak aldatzeko (3); irizpideak aurrera (3); irizpideak bateratzeko (7); irizpideak betetzen (10); irizpideak betetzetik (3); irizpideak daude (3); irizpideak dira (5); irizpideak ditu (3); irizpideak emateko (3); irizpideak ematen (3); irizpideak ere (7); irizpideak eta (13); irizpideak euskal (3); irizpideak ez (17); irizpideak ez baitu (3); irizpideak ezarri (5); irizpideak finkatu (4); irizpideak hartu (3); irizpideak indarrean (3); irizpideak jarraitu (3); irizpideak jarraitzen (4); irizpideak kontuan (7); irizpideak zehazteko (3); irizpideak zehazten (4); irizpideak zehaztu (5); irizpideak zorroztu (3)

irizpidearen arabera (5); kirol irizpideak (7); kyotoko protokoloko irizpideak (3); nire irizpideak (4); oinarrizko irizpideak (7); protokoloko irizpideak (3); zehaztutako irizpideak (3); ziren irizpideak (5); zituen irizpideak (4); zuen irizpideak (4)

bere irizpideekin (3); diren irizpideei (3); dituen irizpideen (4); eta irizpideen (4); euren irizpideen (4); inolako irizpiderik (3); irizpideei buruz (3); irizpideei buruzko (3); irizpideei dagokienez (3); irizpideei jarraituz (4); irizpideek ez (3); irizpideekin bat (7); irizpideekin ez (3); irizpideen arabera (42); irizpideen artean (3); irizpideen aurka (8); irizpideen berri (4); irizpideen inguruan (3); irizpideren arabera (18); irizpiderik ez (4); irizpiderik gabe (9); irizpidetzat hartu (3); kirol irizpideei (3); zein irizpideren arabera (6); zer irizpiderekin (6); zer irizpideren (8); zer irizpideren arabera (7)


irizpidedun izond irizpidea duena, irizpide zuzenez jokatzen duena.

Behialako garai batean nire erosteko ahalmena zuhurki administratzen zekien erosle irizpideduna nintzela amestu banuen ere [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Musikari eta musikagile irizpidedunek, Bixente Martinezek, Joseba Tapiak... esan izan digute inoiz, miresgarria dela elkarren segidan eta tonu desberdinetan kantatzeko gaitasun hori.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 121. orr.


irizte iz uste izatea.

Aingeru irizte hark edozein susmo uxarazten ziola-eta, kontent izaten ei zen, ontziburuaren gogoa egiteak gerora izan zezakeen paguaren fedez, fede on ezin hobean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 307. orr.


irla (375 agerraldi, 50 liburu eta 50 artikulutan; cf uharte 2260 agerraldi, 151 liburu eta 710 artikulutan) 1 iz uhartea. ik uharte.

Irlak, ostera, zein kontinenteri dagozkion, ez dago horren argi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.

Irla eguzkitsu batera helduak ziren biak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 153. orr.

Elkarrizketa ergel horietako batean irla bakarti batera zer eramango zukeen galdetuko baliote.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Irla artifiziala, Burumendi itsaslabarraren parean.  Berria - Harian   2006-03-14

Irla txiki batean naufrago dagoenari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 12. orr.

Harik eta, irla batean, zuhaitz baten hostotzaren erdian ezkutatu zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.

Erraza da Manhattango irla barruan metroa erabiltzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 22. orr.

India Handian bada eremu bat Fede-Lurra edo Brameyko irla deritzana.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 86. orr.

Munduan zehar zenbait bidaia egin ondoren, Sandwich irletan hil, eta hango basatiek jan zuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 86. orr.

Habanako Hegoaldean den Pinos Irlan bildu dituzte, atxilo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.

Aurrena Britaniar Irletarantz sartuko ziren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 65. orr.

Kanariar Irletako Parlamentuak.  Berria - Kultura   2006-01-14

Itsasontzia irlarik irla zihoan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.

Ahanzturaren artxipelagoko irla bihurtzen baitira izenok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 59. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aulkiekin eta mahai-zapiarekin irla-jokoan ari zaretenean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste irla (4); bi irla (3); eta irla (9); irla bat (6); irla bat da (3); irla batean (6); irla batera (4); irla de (3); irla horiek (3); irla txiki (7); irlak korrontean (6); kanariar irlak (3); manhattango irla (5); zen irla (3); zen irlara (3)


irlandar (489 agerraldi, 56 liburu eta 211 artikulutan) 1 izlag Irlandakoa, Irlandari dagokiona. ik irlandes.

Irlandar whisky erdi bat hartuko zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.

Irlandar pub ospetsu horren aurrean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.

Irlandar baso guztiak bezala, ez zen oso zarratua.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

Bilboko irlandar lagun batzuk Mary zirikatzen aritu ziren, txantxetan noski.  Berria - Kultura   2004-11-09

Kathleenek irlandar doinu hautatu batzuk jo zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.

Irlandar abertzaletasuna indarrean zegoen garai haietan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Irlandar Berpizkundea indartzen hasi zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

Alleyne jaunaren ipar irlandar azentua imitatzen ari zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 134. orr.

Irlandar adeitasun gizabidetsu, bihotzezko eta benetakoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 302. orr.

Irlandar jatorriko amerikar artista gazte bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 172. orr.

Lady Gregory bezalako anglo-irlandar aristokraten edo Synge bezalako nekazari erromantiko eta idealisten erara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

Gogora ekarri zuen Dowland irlandarra katolikoa zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.

-Irlandarra naizen arren, egonaldi luzetxoa egin nuen Orion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 30. orr.

DUPeko buruak IRA Irlandar Armada Errepublikanoaren «desarmea» eskatu zuen. herriaŽ

2 (izenondo gisa)

Aita euskalduna, ama irlandarra.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Lokal country batera lehenbizi eta irlandar batera gero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Geriatrikotik hurbil dagoen kafetegi batean geunden kafe irlandar bana hartzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 202. orr.

Behin Edward Kilkenny izeneko merkatari irlandar bat etorri zen Pragara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Familia amerikar guztietan falta ezin daitekeen osaba irlandar musugorri mozkortia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

Erromako Ikastetxe Irlandarrean ikasia zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.

• 2 iz Irlandako herritarra.

Etorriak ziren 35.000 Irlandar Parisera eta entzun ditugu haien kantuak.  Herria   2004-10-14

Uste duzu irlandarrek neutral jarraituko dutela?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.

Lia Fail zen, irlandarren harri sakratua.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 29. orr.

Irlandarren errege izendatu zutenean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 143. orr.

Senarra irlandar peto-petoa zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

Zaharra ez zen inoiz joan irlandar basati horiek ikustera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 193. orr.

Irlandar talde isil bat Taran berreskuratutako gorpuen ilarari so zegoen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 53. orr.

Bi gaztigu-ostiko eta entsegu emendatu batekin, 22 eta 3 Irlandarren alde.  Herria   2001-02-22

3 irlandera.

Esaldi hori makina bat bider errepikatu zuten atzoko ekitaldian, irlandarrez zein euskaraz.  Berria - Harian   2006-04-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaiz irlandarrak (9); du irlandar (3); dute irlandarrek (3); eta irlandar (18); eta irlandarrak (5); eta irlandarrek (6); eta irlandarren (6); ira irlandar armada (28); irlandar armada (37); irlandar armada errepublikanoa (5); irlandar armada errepublikanoak (16); irlandar armada errepublikanoaren (9); irlandar armada errepublikanoari (3); irlandar bat (6); irlandar batek (3); irlandar eta (6); irlandar gerlari (3); irlandar hil (3); irlandar preso (3); irlandarra da (3); irlandarra ere (3); irlandarra eta (6); irlandarrak eta (4); irlandarrak ez (3); irlandarrek ez (4); irlandarren kontra (6); mezu berria irlandarrei (3); reid apaiz irlandarrak (8); zuten irlandarrek (7)


irlandera iz irlandar gaelikoa.

Hori bada kontua, badakizu, irlandera ez da nire hizkuntza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 281. orr.

Zeltak (bretoiera, irlandera, galesera, eskoziera).  Herria   2001-10-18

Gabriel Conroy, dublindar idazlea, nazionalistak eta irlandera gutxiesten dituena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.

Irlanderaz hasi dut prentsaurrekoa nire hizkuntza delako.  Berria - Harian   2005-02-19

Irlandar Berpizkundea indartzen hasi zenean, alabaren izenari onura ateratzea erabaki zuen Kearney andreak eta irlandera-irakasle bat ekarri zuen etxera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irlandera (3)


irlandes (54 agerraldi, 7 liburu eta 38 artikulutan) 1 izlag/iz irlandarra.

Artilezko irlandes trikota lodi bat zeukan soinean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Igande arratsaldez Irlandes musikari ta kantarien aldi "Ceipre Cinu"rekin.  Herria   2004-06-10

Bobby Sands irlandes borrokalari famatuaren presondegiko idazkiak.  Herria   2003-04-10

Musikari multxo batez inguraturik, tartean Alan Griffin irlandesa, Joserra Senperena eta Juan Mari Beltran.  Herria   2004-07-22

'Guinness' garagardo irlandes bat adibidez.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 258. orr.

Nork asmatuko zuen, joan den ortziralean Irlandesek irabaziko zutela Ingelesen kontra.  Herria   2004-03-11

Irlandesaren koilaratxoa.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 126. orr.

Tony Blair ingles lehen minixtroa kexu da eta mehatxuka ari Sinn Fein ipar irlandes taldeari buruz.  Herria   2002-08-01

Stade français Pariseko taldeak irabazi du Irlandesen kontra.  Herria   2001-04-26

• 2 irlandera.

Gero gaelikoa sakontzen hasi zen, eta irlandesez idatzi behar zuela konturatu zen.  Berria - Kultura   2006-02-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irlandesen kontra (6)


irlatar iz uhartetarra.

Irlatarren senaren hain kontrakoa zen intolerantzia hartan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 46. orr.


irlatxo iz uhartetxoa.

Kariben barnako irlatxoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.

Gorpua erretzea edo hilkutxa irlatxoaren ondoan urperatzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 15. orr.

Kanadako Sari Nagusia Gilles Villeneuve zirkuituan korritzen da, Notre Dame irlatxoan kokatua dagoena.  Berria - Kirola   2004-06-19

Orduan irlatxo bat osatzen zuen eremu batean...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.


irmo 1 izond kanpoko eraginari erraz amore ematen ez diona, koloka edo zalantzan ez dagoena. ik sendo.

Izotz gogorra, bide zabala, lur irmoa nonahi!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Lizunki begiratu zion, goitik behera, bular irmoetatik hasita.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Fidel gizon irmoa dun, eta zuzena.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.

Biek indar askatu haien uhalei esku irmoz eutsi behar baliete bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Esku irmoarekin ipini zuen oihal garbia astoaren gainean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

Sakonera paregabeko begirada irmo harekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.

-Weasley andereñoak eritegira joan behar luke oraintxe bertan -eten zuen Dumbledorek ahots irmoz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 275. orr.

Ahotsa irmoa eta argia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Haren ibilera bizia eta irmoa da oraindik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 32. orr.

Marfa Strogoff urrats irmoz ofizialari jarraitu eta posta etxetik irten zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

Zer zela eta segurtamen irmo hura?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.

Zu ikusteko eta zuri hitz egiteko borondate irmoak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

Nork bere ikastetxean irratia antolatzeko erabaki irmoarekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 109. orr.

Erantzunak deus ez aitortzeko erabaki irmoa hartua zuela frogatzen zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 297. orr.

Adierazpen ugariak bezain irmoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Gelditzeko eskaera irmoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 54. orr.

Beti izan zen haren lanaren defendatzaile irmoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

2 (adizlagun gisa) ik irmoki.

-Orain ez -erantzun zion Lupinek irmo-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.

-Ergelak! -esan zuen, erdeinuz eta irmo.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.

Jansonek denbora izan zuen irmo eta larderiaz berriro esateko: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Neskak ahopeka egiten zituen galderak, baina zuhurki eta irmo.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.

Zeremonia magiko bateko berbak tonu irmoan ahoskatuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

Erratzari irmo heldu isatsetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Burdinazko barandari heldu zion irmo bi eskuez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.

Garrasi egin nuen, nire kontra irmo estutuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 104. orr.

Gorputzean, muskulu asko daude hezurrei irmo loturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Fedearen egia irmo sinesten eta xalo aitortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.

Bakoitzak bereari irmo eutsiz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 143. orr.

Tradizioari irmo atxikirik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 10. orr.

Zer dela eta eutsi zieten bi emakume horiek beren jarrerei hain irmo?  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.

Besoak eta zangoak, irmo tinkaturik, lau palanka ziren, indarrezko lanei ekiteko mekanikoki prestatuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

EAk irmo gaitzetsi du Etxebarriko leherketa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Nazioarteko komunitateak modu irmo eta bateratuan jokatu behar du.  Berria - Mundua   2006-01-31

Ateak ixtean atera zuen hotsa entzun zen, giltzari irmo eragitearen karranka hurrengo, eta gero bat-batean ur lasterren jarioa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.

Estropezu egin zuen tximiniaren ertzean, baina hala ere arroka bat bezain irmo jarraitu zuen esku librean zeukan garagardoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 217. orr.

Ahotsa goratu gabe, emeki baina irmo.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 101. orr.

Bennettek, eskua irmo, arrautza gisako ebaki sakon bat egin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurka irmo (3); aurrean irmo (5); baina irmo (14); bezain irmo (7); erabaki irmo (3); erantzun irmo (3); ere irmo (4); eta irmo (26); fede katolikoan irmo (3); hain irmo (6); harryk irmo (4); irmo atxiki (3); irmo baina (3); irmo bat (7); irmo egon (3); irmo erantzun (6); irmo erantzun zion (3); irmo esan (3); irmo eta (36); irmo eta argia (3); irmo eusten (8); irmo eutsi (11); irmo eutsi zion (3); irmo gaitzetsi (4); irmo heldu (5); irmo jarraitu (3); irmo jarri (5); irmo jokatuko (3); irmo mintzatu (3); irmo sinesten (3); jarrera irmo (3); katolikoan irmo (3); modu irmo (3); modu irmo eta (3); oso irmo (3); zion irmo (6); zuen irmo (8)

aldeko jarrera irmoa (5); asmo irmoa (6); begirada irmoa (3); borondate irmoa (16); borondate irmoa duela (5); da irmoa (7); defentsa irmoa (7); defentsa irmoa eginen (3); epai irmoa (3); erabaki irmoa (17); erabaki irmoa hartu (9); erabaki irmoa hartua (3); erabakia irmoa (4); erantzun irmoa (3); eta irmoa (15); ez da irmoa (5); irmoa agertu (4); irmoa agertu du (3); irmoa azaldu (5); irmoa da (6); irmoa dela (3); irmoa duela (9); irmoa eginen (3); irmoa eman (4); irmoa erakutsi (3); irmoa erakutsi dute (3); irmoa eskatu (3); irmoa eta (13); irmoa ez (4); irmoa hartu (11); irmoa hartu gabe (3); irmoa hartu nuen (3); irmoa hartua (4); irmoa izan (6); irmoa zuen (3); jarrera irmoa (19); jarrera irmoa erakutsi (3); konpromiso irmoa (10); sendoa eta irmoa (3); sostengu irmoa (3)

ahots irmoz (5); baina irmoak (3); baina urrats irmoz (3); erabaki irmoaren (3); eta irmoagoak (4); eta irmoak (4); gaitzespen irmoena (4); irmoak izan (3); irmoz ari (3); irmoz ari naiz (3); jarrera irmoagoa (3); jarrera irmoak (4); pauso irmoak (3); urrats irmoz (7); urrats irmoz ari (3)


irmoki adlag irmotasunez, irmo.

"Ezta Inglaterrako Erreginagatik ere", esan zuen Ramsay andreak irmoki.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 80. orr.

Itxaropenaren aingura irmoki Kristogan finkatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 520. orr.

Hari beti finko eta irmoki lotuta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 75. orr.

Luze eta irmoki iraungo zuela uste genuenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 188. orr.

Lucyk, eztiki, irmoki, eragotzi egiten du besarkada.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina irmoki (4); eta irmoki (8); irmoki defendatu (3); irmoki errefusatu (3); irmoki eta (4); irmoki salatu (4); irmoki sinesten (3); zuen irmoki (4)


irmotasun 1 iz irmoa denaren nolakotasuna.

Lotura batzuen irmotasuna zein soka batzuen tenkada egokia egiaztatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 367. orr.

Indar ikaragarri handia eta lasaia adierazten zuen, ezin garaituzko irmotasuna, adore hotz eta ozarra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Harria bezalako seta eta irmotasuna igartzen zitzaizkion masail irtenetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.

Norak tematsu begiratzen zion Andreasi, bere erabakiaren irmotasuna azpimarratzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.

Imintzioak borondateren irmotasuna erakuts zezakeen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 183. orr.

Irmotasun berberaz mintzatzen zitzaien handiei nahiz txikiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

Ohartu gabe intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

Nabaria zen batere irmotasunik gabe mintzo zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.

Nire erantzunaren irmotasuna gorabehera, ataka gaiztoan sartu berria nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 301. orr.

Ikusten duzue nolako irmotasunarekin dioten maitasuna ez dela haientzat egina.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 41. orr.

Bere ausardiaz, bere adoreaz, irmotasunaz, loriarekiko maitasunaz eta bertuteaz beraz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 115. orr.

-Jakina -ni sasi-irmotasunean ari-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 353. orr.

2 (izenondoekin)

Tuterako alkatearekin ere bildu ziren atzo, eta enpresa abiatzeko «irmotasun handiagoa» eskatu zioten.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Bota altu haien zarata martziala, pausoen irmotasun ozen perfektua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Etsipen eszeptikoan erortzeko, edo irmotasun dogmatikoa onartzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 176. orr.

Ahalegin handiz lortutako irmotasun etsi horrekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 55. orr.

Kemen hutsa da Lucy, irmotasun hutsa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

Adimen urriko haur batekin aritzeko baliatuko lukeen samurtasun osoz, baina Gibraltarko itsasartearen irmotasun ezkutukoaz-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 54. orr.

3 irmotasunez

Aihen-belarrak gora egin du irmotasunez. Araupeko bizitza daramatenen oinarriak lauki baten irmotasunez sendo iraun dezan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.

Manifestariek irmotasunez salatu zituzten gipuzkoar agintarien asmoak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Irmotasunez aritzeko ere eskatu zuen.  Berria - Harian   2006-03-05

Irmotasunez erantzun die, baina, Sharonek gobernukideen kritikei: [...].  Berria - Mundua   2004-02-04

Buruari baretasunez eta irmotasunez eragin, eta esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 159. orr.

Sendagilea oker egon liteke -esan zuen Willemek, eztabaidarik onartzen ez zuen irmotasunez-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 172. orr.

· Ezohiko irmotasun erabatekoz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.

Garbi utzi nion, irmotasun otxanez, ez nengoela prest Aleph-az ezbaian jarduteko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duen irmotasun (3); eta irmotasun (7); eta irmotasuna (5); eta irmotasunez (6); haren irmotasuna (3); irmotasun berarekin (4); irmotasun handiagoa (3); irmotasuna eta (7); irmotasunez erantzun (5); irmotasunez eta (3); irmotasunez gaitzetsi (3)


irmotu, irmo(tu), irmotzen 1 da/du ad irmo edo irmoago bihurtu; irmo ezarri edo finkatu.

Gizona gelditu egiten da, irmotu eta arnasa hartzen du sakon.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Berez kirasdunak diren lekuak neguan osasungarri bihurtzen direla, zeren eta hotzarekin sendotu eta irmotu egiten baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.

Ohe gainean jarri zen; maindirearen tolesen artean ispilu bat irmotu, tindu-paleta atera, eta aurrealdeko xerloak urdintzeari ekin zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

Ardatzak ziriez baizik ez zeuden itsatsirik gurtetxean, eta, hobeki irmoturik egon zitezen, zurezko haga bat jarri zuten batetik bestera eta bernoz eta azkoinez josi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 142. orr.

Hark azaldu zuenez, «Euskal Herrian auzitegi espainiarrek zilegitasunik ez dutela agerian gelditu zen joan den asteburuan Kursaalean», eta horixe bera da Bilbon «irmotu» nahi dutena.  Berria - Harian   2005-02-24

Baldin eta oker eta abusu horiek finkatu eta irmotu badira transakzio, azken instantziako epai edo arbitro ebatzien bidez eta gauza epaituaren indarraz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lerak aise eta trabarik gabe doaz irristan Barabaren azal irmotuan aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.


irobala iz

Bezperan karramarro bat harrapatu eta etxera eraman nuen, irobala batetik helduta ipini nuen karramarro hura mahai gainean paseatzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.

Eta karramarroa mahai gainean irobalatik lotuta paseatzen hasi nintzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 91. orr.


iroitsu izond iraintsua.

Halaz, Edmeak Sebas eta aitari luzatu zien soako iroitsuaz axolarik ez bailuan, gainerakoak baino asko gorago zerraikan kantan, askoz gorago eta, itsusiago zena, okerrago.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 153. orr.


irokesera iz irokesen hizkuntza.

Egun jende asko txunditu egingo litzateke irokeseratik itzulitako eleberri edo poema baten aurrean, baina ez dio kasurik ere egiten Quebeceko edo Montrealgo kolono batek frantsesez idatzitako liburu bati.  Berria - Mundua   2004-07-04


irol iz ahula.

Bisustu urte denean, bizki asko egin eta ume asko irol jaiotzen dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.


iroldegi iz komuna.

Goizeko 9etan eta arratsaldeko 4etan, 10 minutu ematen zaie atxilotuei, iroldegirako eta garbitegirako.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.


ironia 1 iz zerbaitez edo norbaitez iseka egiteko era, adierazi nahi denaren kontrakoa esatean datzana; zerbait esatean erabiltzen den isekazko moldea.

Ironia erremedio zuhurragoa da minaren kontra, kinina sukarraren kontra baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 5. orr.

Ironia sarkasmotik bereizten duena ironiak objetuarekiko duen afektibitatea dela, sarkasmoak ez duena.  Berria - Kultura   2004-12-04

Ez dakite ironiak eta anbiguotasunak bereizten gaituela animaliengandik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.

Ironiaren distantzia hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 232. orr.

Ez da ironia, arraileria baizik.  Berria - Kultura   2004-07-10

Satira, sormena, ironia, irudimena... horiexek dira gerrilla komunikatiboaren osagaiak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 83. orr.

Begietan ironiaren su txikia eta etsipenaren langarra bat eginik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 241. orr.

Ironia sumatu dio azken hitzetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 97. orr.

Umorea eta ironia darie bere testuei, tristura eta garraztasunarekin batera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.

Historiaren ironia badirudi ere, herrialde garatuenak dira [...] lehentasunezko baldintzak eskatzen dituztenak, eta ez simetrikoak, garapen-bideko herrialdeekiko trukeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Ironiaren galbahea hautatu nuen haserrea kanporatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

Umorea esaten dudanean, ez naiz algaraka aritzeaz ari, baizik eta ironiarako lizentziaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.

Historiaren ironiaz, Napoleonek bere karrera Waterloon bukatu zuen uneantxe hasi zuen Bernadotte kondeak berea: Suediako tronura igo berria zen, eta, horren bitartez, hura zen Norvegiako agintaria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ironiak tindatzen zituen haren hitzak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 225. orr.

Hi gabe gu bakarrik, hau da ironia.  Herria   2004-07-08

2 (izenondoekin)

"Orain hirugarren pisuko txalet batean bizi haiz, ez?" esaten zidan ironia mindu batekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.

Freskoa, mamitsua, umore onekoa eta ironia handikoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 99. orr.

Ironia fina erabiliz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, hasieratik bertatik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 10. orr.

-Ezkondu? -ironia goxo bat balitz bezala esan zuen-.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 177. orr.

Entzungor egin diot bere ironiari; jarraitu dut: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 199. orr.

Bizitzak ironia garratzak zituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.

Ironia garratzagorik esan zezakeen ordea gizon txikiak, baldin eta komediantearen film gehiago ikusi izan balitu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.

Bere ohiko ironia maltzurraz Keynesek buelta eman zion txantxari: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa; orobat ironi g.er.) ik ironiko.

Denak balakatzen zituen, baina asmo oneko ironia tonu batez beti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

Zer gura duk egitea? -ironi tonuaz saiatu zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 58. orr.

Erbesteratze horrek bazuen, preso ohiarentzat, ironia ukitu bat: askeago sentitzen zen, nonbait, Errusiarengandik askatasuna lortu berria zuen herrialde batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Jatera eta edatera eman hidan -gehitu zuen Ebanjelioko hitzak gogoratuz, halako ironia kutsu batekin- eta hire etxean aterpetu ninduan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 151. orr.

Behin sua baretuta, ironia puntuarekin hitz egin zuen Luis Marik.  Berria - Harian   2005-06-14

-Baina tronua beti hor dago, Versaillesen dago! -ausartu zinen erantzuten, ironia tanta batez. Ironia-aire amiñi bat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 60. orr.

Inolako ironia-arrastorik gabe diot hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.

Halako ironia sentimendu batek hartaratuta erosi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.

· Infernu-ironia.  Berria - Kultura   2004-09-19

4 ironiaz ik ironikoki.

Lagun batzuek ironiaz behatu zidaten aurrenekoz, mesederen bat erostekotan ote nenbilen edo morrontzarainoko izuan eroria ote nintzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 230. orr.

Mentxuk ironiaz egin zion barre bere buruari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 148. orr.

Le Monde-k, ironiaz irakur daitekeen titulua ezarri zion: "Rainier III de Monaco, le patron".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 147. orr.

Heriotzaren inguruan ironiaz aritzeko edo gertakizunak lazki eta, aldi berean, samurki aipatzeko...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 286. orr.

Gizon gazteak barre egin du ironiaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 186. orr.

Zenbait ekonomilarik, ironiaz, kasino-ekonomia esaten diote ekonomia ez-erreal horri.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.

'Ilargia zela uste nuen,' esanen duzu ironiaz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

-Zer, lapurren beldur? -galdetu zion ironiaz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 267. orr.

5 ironiazko izlag ik ironiko; ironiatsu.

Kontrarioa apaltzeko asmoz botatako ironiazko hitzak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.

Arestiren hori jolas bat izan zen, ironiazko ariketa bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 121. orr.

Horrek eragotzi zion nahi zukeen ironiazko doinua ematea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 217. orr.

Zuzendari literarioaren haserrea nabarmena izan zen, are eta gehiago ondorengo hitzetan jarri zuen ironiazko zamarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 106. orr.

Moda-modako kirol-soineko batez jantzia, bi azeri-larru iletsu lepoan eta halako irribarre ironiazkoa ageri zuela, mindua eta zain dagoenaren irribarrea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Inork ez zidan sinetsiko, ertzainak erabili zuen hizketa lehor ironiazko bera erabiliko luke mundu guztiko poliziak ere: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ironia (3); bere ironia (6); bere ohiko ironia (3); da ironia (5); du ironia (3); edo ironia (3); eta ironia (40); eta ironia ez (3); eta ironia fina (3); halako ironia (5); historiaren ironia (6); inolako ironia (3); ironia apur (7); ironia apur batez (4); ironia bat (4); ironia da (3); ironia erabili (3); ironia erabiliz (4); ironia eta (33); ironia eta umorea (3); ironia ez (6); ironia ezin (3); ironia fina (6); ironia hori (5); ironia iluna (3); ironia kutsu (4); ironia mehe (6); ironia nabarmenez (3); ironia pixka (6); ironia pixka batez (3); ironia puntu (5); ironia puntuarekin (3); ohiko ironia (3); oso ironia (3); umorea eta ironia (9); zidan ironia (3); zion ironia (3); zuen ironia (5)

bere ohiko ironiaz (4); da ironiaren (3); du ironiaz (4); esan zuen ironiaz (4); eta ironiarako (3); eta ironiaren (8); eta ironiaz (15); ez ironiarik (4); ez ironiarik gabe (3); ironiarako joera (3); ironiaren su (3); ironiarik gabe (7); ironiaz ari (4); ironiaz erantzun (9); ironiaz erantzun zien (3); ironiaz esan (4); ironiaz eta (14); ironiaz mintzatu (4); ironiaz mintzatu zen (3); ohiko ironiaz (5); zuen ironiaz (13)


ironiatsu 1 izond ironiaz betea, ironiazkoa.

Izenburu ironiatsua zuen artikuluak (¿Existe realmente Borges?).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Irribarre ironiatsua ageri zen emakumearen ezpain meheen ertzetan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 91. orr.

Mintza-doinurik ironiatsuena hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Marco Bellocchio-ren La Cina è vicina (Txina hurbil dago) filmeko izenburuaren alarma-dei ironiatsua.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Gazteak irri antzeko zerbait egin zion, keinu ironiatsu bat hobeki erran.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Eta zuek zuen aitzur eta igitaien bidez geldiaraz gogo dituzue? -galdegin zien, ironiatsu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 185. orr.

-Horko kanpoko guda-oinean topatu dut -esan nion, ironiatsu, kazetarien diziplina ezarekin moldatzea zein zaila zen ulertarazteko moduan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 118. orr.

Berari farrez ari zen, ironiatsu, goxotasunez iseka eginez bezala egunargitan lo zegoelako.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 119. orr.


ironiatxo iz adkor ironia.

Antzina bateko egoeratxoei ironiatxo berritu batez begiratzeko moduko mezuak, alaxede!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.


ironiazale izond ironiaren zale dena.

Itxaro Borda pertsona alaia eta pesimista da batera, ironiazalea, zorrotza eta kritikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 278. orr.


ironiko izond ironiari dagokiona; ironiaz betea. ik ironia 3; ironiatsu; ironia 5.

-Zer? Azpikeria lanetan? -galdegin zien, boz lodiari doinu ironikoa erantsiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

Eta badu gauza guztien gainean ipintzen duen ukitu ironikoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.

Gurekiko, hots, bere adiskideekiko harremanek kutsu ironiko bat izaten zuten beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 255. orr.

Irribarre ironiko batekin agurtu nuen, esanez bezala: "Hik erakutsiko didak niri...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.

Erlojuaren barre ironikoari odola dario: hamarrak eta hamar.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.

Han "Liberté" izen ironikoa daraman dorrean itxiko dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 25. orr.

Ez da galdera erretorikoa, ezta ironikoa ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

Bisita labur ironiko horiek bizitzan kale egin dudala erakustearren egiten ote dizkit?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Jainkoen begirada ezaxola eta ironikoaren azpian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.

Haren irribarre lotsak eragotzixe eta jaunkiro ironikoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Izan ere, zer ironikoago subiranotasunaren esentzia baino, Michael Keating analista politiko ezagunaren hitzetan "post-subiranoa" den mundu honetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.

Agure eszeptiko eta ironiko bat zen, erretorika guztien etsai.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Heretikoa, ironikoa, emankorra... bai, pertsona bitxia izan zen Keynes.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Leihoak behar dira ironiko izateko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

doinu ironikoa (3); eta ironikoa (10); eta ironikoan (3); ironiko bat (12); ironiko eta (8); ironiko izateko (4); ironikoa baino (3); ironikoa da (8); ironikoa eta (8); ironikoa izan (3); ironikoa zen (3); irribarre ironiko (7); irribarre ironikoa (3); izen ironikoa (3); oso ironikoa (3); oso ironikoa da (3); ukitu ironikoa (3)


ironikoki adlag ironiaz, era ironikoan.

Batere jan beharrik ez duena baina, ironikoki, guregan mila nahikari eta behar jarri zituena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.

-Hau duk hau jende xehearen altxatzeko mintzaldi hauta -komentatu zion Joanttok ironikoki, berantxago elkarrekin sagarno baso bana edan zutelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Rantxitoak dira, hala deitzen baitiete ironikoki txabolei, barriotako jendearen bizilekuak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Annek buruaz baietz egin zuen ironikoki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuen ironikoki (4)


ironizatu, ironiza, ironizatzen du ad ironiaz esan.

Huskeria bat -ironizatu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 137. orr.

«Kakamarlo batzuek zeharka dezakete, beraz autobiderik ez» ironizatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Ez dugu gure eredu ondratua islatu eta eredu horren alde txarrei buruz ironizatuko zuen joerarik ezagutu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Irribarrea ezpainetaratu zitzaion Joseluren gizontzeaz isilean ironizatuz, dagoeneko mutikoa ez zela hain ume eta beregan eragindako portaera-aldaketa zuela haren froga zuzena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ironizatu zuen (6)


ironizatzaile izond ironizatzen duena.

Izan ere, ironiak ez ote du oinarri, umoreak ez bezala, ironizatzaileak bere burua ironiak joa baino gehiagotzat hartzea?  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 143. orr.


irozgarri izond irozotzen duena, euskarria.

Nahi bainuke inork ere oraka ez baleza gure hizkuntza, hizkuntzarekin zerikusirik ez duten [...] ñabardura arrotzak nahi edo ez nahi hizkuntzari atxikiaraziz, ustez edo irozgarri egokiak direla, ez baitira batere hala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 200. orr.

Gure biktima gaixoak: haien sufrimendua gure Ideiaren irozgarria da; haiek biktimago eta gu arrazoidunago.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.


irrada 1 iz erradiazioa.

Argiaz izan diren kontzeptuen arrastoa ere erakutsi beharko luke, argia irrada bezala hartu denekoa, uhin bezala hartu denekoa, giro bezala hartu denekoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lehen legea hau da, kultur irrada integral bat, argi-irrada integral bat bezala, bere osagaien espektroan difraktatzen dela, gauzaki errefraktario batera sartzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

3 irradan abiada handian.

Handik, irradan zabaldu zen gero munduko laborategi eta unibertsitate guztietara.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irrada integral (3)


irradagrama iz

Man Ray-ren irradagrama (1898an argazkilariek "argizko eskulturak" egin zituzten berriro, tartean optikazko mekanismorik sartu gabe, paper fotosentibera zuzenean esposiziopean jartzeko printzipio horretantxe oinarrituta).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.


irradatu, irrada, irradatzen du ad irradak jaurti. irud

Hondar-ale batzuk irradatu dizkiot garondo aldera, baina berak lo segi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.


irradatze iz irradak jaurtitzea.

Areagotu egin daitezke, hala ere, hainbat prozeduraz: irradatzea, tratamendu kimikoa, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 58. orr.

Zeren iluntasun hura, berez baletor bezala, unibertso fisiko eta moraleko objektu guztietara zabaltzen baitzen, tristuraren irradatze etengabean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.

Beroaren irradatzea quant-erauntsi batekin parekatzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 185. orr.


irradiagailu iz autoetan, motorreko beroa irradiatzeko gailua.

Egun bero batean, edo ariketa gogorra egiten denean, automobilaren irradiagailuak bezala funtzionatzen du larruazalak, airera igorriz beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.


irradiaktibitate iz

Eguzkiaren irradiaktibitatean izandako fluktuazioen efektuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.


irradiatu, irradia, irradiatzen 1 du ad argia, beroa... hainbat norabidetan igorri.

Galaxia zaharrak baino askoz argi ultramore gehiago irradiatzen dute galaxia gazteek.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Eguzkiak irradiatzen duenetik, 0,000.000.000.5 bakarrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Beroa goraka irradiatzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

2 irud

Endelegu egileak eragina du lurrean, eta berarengandik irradiatuak dira gure jakintzak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Izan ere, horrezaz gain askoz ohore gehiago egiten dio, pertsona bezala eta bere jakinduriatik irradiatuta beste askorengana iristeko berezko eskuzabaltasunak  Berria - Kultura   2004-06-17


irradiatzaile izond irradiatzen duena.

Bigarren legea, difrakzioa gerta daitekeela, halaber, gizarte-gorputz arrotzean inolako inpakturik gabe, gizarte irradiatzailea dagoeneko kolapsoa izan eta desintegratzen ari bada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.


irradiazio 1 iz irradiatzea.

Argiaren irradiazio fisikoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Iristen zaizkigun irradiazio horretatik kopuru dezentekoa atmosferako geruzek iragazten dute. Irradiazioa erradioaktibitate iturri batetik gertuegi zaudenean gertatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Kasu honetan are larriagoa da, kutsadura izan delako eta ez irradiazio soila.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Irradiazioz edo beste zerbaitez ikusteko ahalmena nolanahi izanda ere, ezingo dugu ikusmenez ikusi ahalmen hori; arimaz aztertu behar dugu eta agian arimaz hura ulertzera iritsi gaitezke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 303. orr.

2 irud

Kultur eragin siriako eta helenikoek Arabiarantz izandako irradiazio luze eta iraunkorrak gizarte-ondorio metakorra sortu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Zibilizazioaren irradiazio difraktatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Gizarte-inguruneak historiaz hitz egiten dion gutxiengoarentzat, gizarte-ingurune historiko baten irradiazioaren mende egotea berez ez zen nahikoa historialari bat inspiratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Azterlan honetan beste nonbait kulturaren gizarte-irradiazioa argiaren irradiazio fisikoarekin alderatu dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Gizarte horietan zibilizazioa bere hazkundealdian maila ezberdinetan eragiten ari zelarik bere kultur irradiazioaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kultur irradiazioaren (3)


irrati 1 iz haririk gabeko telefonia.

Lee Forest, irratiaren asmatzaileetako bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 43. orr.

Irrati edo telebistako hitzaspertu luzeetan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.

Irrati eta telebistako programa berezien bidez.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berehala, baita irrati bidez ere, lau haizeetara hedatu dute berria.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

Irrati-gizona zen, batik bat, Mario Kaplun.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

Hego Euskal Herriari dagokionez, Espainiako Gobernua da irrati-espektroaren jabe.  Berria - Harian   2005-06-01

Irrati frekuentzien banaketari erreparatuz gero.  Berria - Harian   2005-06-01

Gela irrati-laborategi eta mintzatoki bihurtzea predikatzen nuen ikastaro haietan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 109. orr.

Irrati-muntaiak eskuz egiten genituen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Euskal Herria sukaldarien herria da, euren esku dauzkate telebista eta irrati programak, egunkarietako gehigarriak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 71. orr.

Irrati teknika ikasteko gaitasuna.  Herria   2002-12-05

Zutabeak idazten, irrati-kolaborazioak egiten, komikiak marrazten.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.

Irrati-narrazio bat egiteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Patziko auzoa Marseillan galdu zuen, zertifikata erdietsia zuelakoan irrati-transmisioetara bideratu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.

Irrati emisio bitartez zabaltzen hasi zen mezuan desobedientziarako deia egiten zuen.  Berria - Mundua   2004-02-12

Irrati Kazetaritzako teknikak.  Herria   2001-10-11

Zure Barne Ministroak esan du bart, irrati tertulia batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 70. orr.

Hala zioen 1934an irrati-elkarrizketa batean: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Egiptoko portuetako administrazioak ontziarekiko irrati lotura galdu zuen ostegun gaueko hamarrak inguruan.  Berria - Mundua   2006-02-04

710 irrati iragarki eta 906 telebista iragarki zabalduko ditu Hezkuntza Sailak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Bost herri telebista, 30 irrati-emandegi, 60 herri aldizkari, 63 aldizkari espezializatu, 60 berripaper eta 34 eskoletako argitalpen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Telebista eta Irrati Hedapenerako Europako Batasuna.  Berria - Kirola   2004-06-02

Lurreko irrati-teleskopioen bidez.  Berria - Gaiak   2004-08-03

3 irrati igorgailua. ik beherago 10.

1982an, Euskadi Irratia abian jarri zenean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 78. orr.

Hiru eskual irratiak, Xiberoko Botza [...] Irulegiko Irratia eta Gure Irratia, beharbada, ondoko egunetan elkarrekin irrati bat egin lezakete.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 216. orr.

Bost urte egin nituen irratian, Andia kalean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 111. orr.

Irrati lokaletan ere, denek nahi dute eguraldiaren berri gertutik jarraitu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 163. orr.

Arratsean irrati frantsesa aditzen genuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 188. orr.

Zulo horretan Alemaniako irrati bat entzuteak harritu zaitu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 70. orr.

Kabulgo irrati baten arabera. hark bere behinolako bulegoan alemaniar irratia sintonizatu du eta ateari giltza eman dio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Irrati guztietako berriak entzun ondoren (Bagdad Irratia, Israel Irratia, Mosku Irratia eta Amerikako Ahotsa), aitak liburu lodia hartzen zuen, eta olerkiak irakurtzen zizkigun.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

Erresistentziaren irrati pirata zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

Irrati publiko eta bestelakoak.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 168. orr.

Euskal irrati publiko bateko kazetaria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 22. orr.

Urte bakar batean 2.000 irrati libre sortu ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Irrati klandestino batek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.

Kristau irrati bat, hori baita Lapurdi Irratiaren berezitasuna.  Herria   2002-09-19

"RadioKultura.com" interneteko irrati elebidunaren egitasmo berria.  Herria   2005-05-19

Kasik 30 euskal irrati daude Arrosa sare horren barnean  Herria   2002-12-19

4 (hitz elkartuetan)

Hiriburuetako irrati-estudioak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 133. orr.

Jose Antonio Uriarte Itxaso kazetari eta irrati zuzendaria.  Berria - Kultura   2004-11-18

Cadena Ser Espainiako irrati sareak ziurtatu duenez.  Berria - Mundua   2004-06-09

Iruñeko irrati lizentziak banatzeko.  Berria - Harian   2005-06-01

40 Principales irrati formularen 40. urteurrena ospatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-06

Gerraren irrati-babel koxkorra zen, heriotza-mezu askotarikoak, itsasontzi zein hegazkinetatik igorriak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

· Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

5 irrati hargailua. ik beherago 7.

Altzari ilun dotore askoak, zorua linolioz eta alfonbraz estalia, irrati bat, lanpara eder bat, dena zoragarria, benetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Irrati hura aurikularren bitartez entzun behar zen eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

Koru bat La Marseillaise kantatzen hasi zen irratian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Hauxe besterik ez geneukan etxe hartan: armairu bat eta aitaren irrati sobietarra; hura aditzen egoten zen aita egun osoan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Irrati baten dialari eragiterakoan ateratzen diren hotsak iruditu zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 194. orr.

Ez zuen irratia piztu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 54. orr.

Irrati txikia isiotu eta ohea egiteari ekin nion.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 180. orr.

Hori entzunda irratia amatatu zuen aitak purrustada bat eginez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.

Irrati bat frekuentziatik kanpo sintonizatuta dagoenean bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Egunean zehar ez zen entzuten irrati-hotsa besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 28. orr.

Gauean entzundako irrati-hotsekin gogoratu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Irrati-denda batean lan egiten zuela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 196. orr.

Irrati-saltzaile harekin ezkondurik egon zitekeen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 61. orr.

· Transistore irratia asmatu zen 1954an, eta urte berean sortu zen lehenbiziko indarretxe nuklearra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

7 irrati aparatu irrati hargailua.

Irrati aparatu urrun bateko marmari monotonoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Irrati aparatu baten musika zetorren patiotik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Atsegina egin zitzaidan inguruko gauzek erakusten zuten tinkotasuna, zein seguru zegoen irrati aparatua alfonbraren gainean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Irrati aparatu urrun bateko marmari monotonoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

8 irrati emanaldi ik irratsaio.

Alexis Díaz Pimientak kontatzen digu azken urteetan zer gertatzen den irrati-emanaldietan.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 167. orr.

Nola ibiltzen ginen gu irrati emanaldiekin, batetik bestera aldatuz, hala zabiltza zu egun telebistarekin ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Mahai inguru sakonak, irrati emanaldi sonatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

Gure irrati emanaldiak hobetzea, satelite bidezko telebista bat abiatzea.  Berria - Mundua   2006-02-17

9 irrati emankizun irrati emanaldia.

Patrick Cassanek egun horietako prentsa artikulu, irrati emankizun eta telebista erreportaiak bildu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Integrazio Batzordeak sei orenetako irrati emankizun berezia antolatua zuen iragan larunbatean, "Irrat' 6" izenekoa.  Herria   2004-03-18

Azti-Begia elkarteak irrati emankizuna satelitez ere hedatuko du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

10 irrati emisore (orobat emisora) irrati igorgailua.

Mentxuk paretaren kontra zegoen irrati emisorea seinalatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 124. orr.

Irrati-emisoreentzat kontzesioa exijitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Irrati emisoraz aldatu eta Jan Garberren musika ematen ari zen bat aukeratu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 77. orr.

Katalanezko lau irrati emisora publikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

11 irrati esatari

Nik al dakit zer goraipatzen jardundako irrati-esatari guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Ekitaldiak musikazale eta irrati esatari ezaguna izango du aurkezle: Pello Zabala.  Berria - Kultura   2004-03-31

Desobedientzia zibilaren kriminalizazioaz aritu ziren Joxe Mari Elosua eta Enrique Lertxundi abokatuak atzo Donostiako Miramar Jauregian, Txema Auzmendi irrati esataria moderatzaile zutela. herriaŽ

Tokitan daude [...] irrati-esatariak berri emaile lanak egiteko errepide ertzeko tabernen bila ibiltzen ziren garaiak  Berria - Kirola   2004-04-11

12 irrati hargailu ik irratigailu.

Irrati-hargailuetan erabiltzen den bolumen-kontrol automatikoarekin konpara daitekeen baliabidea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

13 irrati igorgailu

Irrati-igorgailu batek sortzen ditu seinale elektriko horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Irrati igorgailu txiki bat daraman tandem bizikleta honek.  Berria - Mundua   2004-09-17

14 irrati iratzargailu (orobat esnagailu)

Hiru liburuek osatutako behin-behineko mahaitxoaren gainean Gipuzkoako Kutxaren irrati-iratzargailua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 101. orr.

Informazioaren garaiotan, irrati-iratzargailuaz esnatzen gara.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.

Atzo goizean, berriro ere, madarikatu egin nuen irrati-esnagailua erosi izana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 67. orr.

15 irrati-kasete (orobat irratikasete)

Autoetako irrati-kaseteak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

Gidariak eskularruen kutxa ireki zuen, kasete bat atera, eta irrati-kasetean ipini zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 119. orr.

Irrati-kasetea, ordea, konpontzera eraman nuen, eta merkatuko baflerik indartsuenak gehitu nizkion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Goizean ikusitako irrati-kasete antzeko hartatik entzungailuak ateratzen ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 146. orr.

Bere besaulkira doa eta ondoan jartzen du irratikasetea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 107. orr.

16 irrati kate

Espainiako irrati kate publikoan.  Berria - Harian   2005-06-01

Onda Cero irrati kateak Eibarren (Gipuzkoan) duen egoitzan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Irratia piztean frantsesezko irrati kate bat gaztelerazko batekin nahastuta entzun zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Irrati kate hispanoen aldetik.  Berria - Mundua   2006-04-12

Irrati kate komertzial eta pribatu guztiek zerga ordaindu behar dute publizitateagatik.  Berria - Harian   2005-06-01

17 irrati saio (11 esaldi, 3 liburu eta 6 artikulutan) irratsaioa.

Ordu txikietan entzundako irrati-saio bateko raï musikaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 21. orr.

Turkiak kurduerazko telebista eta irrati saioak abiatu ditu.  Berria - Mundua   2004-06-10

Entzule kopuru handien duten telesailak, edo harrera handien duten irrati saioak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.

17a irrati-taxi ik radio1 2.

Kasurik ez egiteko estaziorako irrati-taxikoen deiei.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

18 irrati-telebista pl irrati eta telebista.

Frantsesa baita eta franses prentsan edo franses irrati-telebixtetan frantsesek bakarrik merezi dituzte laudorioak.  Herria   2001-09-06

Irrati-telebistetako iritzi emaile askok.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

Euskara irrati-telebista publikoetan erabiltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Azkenean, Euskal Herria aipatua izanen da prentsa-irrati-telebixtetan.  Herria   2003-12-18

19 irrati teleskopio ik irratiteleskopio.
20 irrati uhin

Irrati uhinak zapuzteko tresneria.  Berria - Harian   2005-04-19

Horrez gain, Lurrarekin komunikatzeko modu berriak probatu dituzte: irrati uhinak beharrean, laser izpiak eta oso maiztasun handiko transmisioak erabili dira.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Irrati-uhinen arteko txanparik gailurrena harturik etxe guztietara iritsi da bere ahotsa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 147. orr.

Irain, mespretxu eta jauntxokeria merkea barra-barra darabilen irrati-uhinetako izar itzaltsuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.

Hainbat jabe dituzte euskal irrati uhinek.  Berria - Harian   2005-06-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

and roll irrati (5); arrosa irrati (5); bat irrati (5); cero irrati (4); da irrati (6); den irrati (4); duen irrati (5); dute irrati (4); edo irrati (5); eko irrati (9); eko irrati lizentzien (4); ere irrati (5); erriko irrati (6); erriko irrati lizentzien (4); espainiako irrati (15); eta irrati (61); eta irrati publikoak (4); eta irrati publikoaren (4); euskal herriko irrati (6); euskal irrati (15); euskarazko irrati (6); gure irrati (10); hainbat irrati (5); herriko irrati (6); irrati bat (26); irrati batean (16); irrati batek (4); irrati batekin (4); irrati bateko (4); irrati baten (11); irrati bati (7); irrati bidez (15); irrati edo (7); irrati elkarrizketa (7); irrati elkarrizketa batean (5); irrati emisora (6); irrati esatari (7); irrati esatariak (5); irrati espektroa (6); irrati espektroaren (5); irrati eta (92); irrati eta telebista (26); irrati eta telebistako (5); irrati eta telebistaren (4); irrati eta telebistetan (12); irrati eta telebixtek (6); irrati eta telebixtetan (5); irrati hori (4); irrati horrek (4); irrati kate (24); irrati kateak (11); irrati katean (7); irrati katearen (9); irrati kateari (6); irrati libre (4); irrati libreak (4); irrati libreen (8); irrati lizentziak (7); irrati lizentzien (14); irrati lizentzien banaketa (4); irrati lizentzien banaketan (4); irrati publikoak (8); irrati publikoan (8); irrati publikoaren (5); irrati saio (5); irrati telebista (11); irrati telebistak (5); irrati telebistako (4); irrati telebistetan (5); irrati telebixta (4); irrati telebixtak (4); irrati telebixtek (4); irrati telebixtetan (6); iruñ iruñ iruñ iruñ israelgo irrati (5); madrilgo irrati (5); onda cero irrati (4); ser irrati (14); ser irrati kateak (4); ser irrati katearen (4); telebista eta irrati (24); zegoen irrati (5); zen irrati (6); zuen irrati (4)

antxeta irratia (6); batean irratia (4); da gure irratia (4); da irratia (5); du euskalerria irratia (4); du irratia (4); edo irratia (4); egin irratia (11); eta egin irratia (5); eta gure irratia (7); eta irratia (45); eta irratia entzuten (4); eta irratia piztu (11); eta irulegiko irratia (5); euskadi irratia (30); euskadi irratia sariaren (4); euskalerria irratia (44); gure irratia (88); gure irratia eta (6); gure irratia gure (4); herri irratia (5); irratia amatatu (4); irratia da (4); irratia edo (5); irratia entzun (11); irratia entzunez (8); irratia entzuteko (5); irratia entzuten (36); irratia entzuten ari (4); irratia ere (9); irratia eta (40); irratia eta telebista (5); irratia eta xiberoko (6); irratia ez (5); irratia gure (4); irratia itxi (4); irratia itzali (10); irratia itzali zuen (6); irratia izan (4); irratia jarri (8); irratia jartzen (5); irratia pizten (10); irratia piztu (54); irratia piztu dut (7); irratia piztu eta (15); irratia piztu nuen (7); irratia piztu zuen (12); irratia piztuta (11); irratia sariaren (4); irratia sortu (4); irulegiko irratia (35); irulegiko irratia eta (8); lapurdi irratia (12); sartu eta irratia (4); telebista eta irratia (6); zen irratia (6); zuen irratia (10)

antxeta irratiak (7); du euskalerria irratiak (5); du gure irratiak (5); eta euskal irratiak (4); eta irratiak (16); euskadi irratiak (25); euskadi irratiak atzo (4); euskal irratiak (42); euskalerria irratiak (31); gure irratiak (55); gure irratiak bere (4); gure irratiak eta (5); gure irratiak lanpostu (4); herri irratiak (8); ingeles irratiak (8); irratiak atzo (8); irratiak bere (10); irratiak ere (5); irratiak esan (5); irratiak eta (26); irratiak ez (12); irratiak lanpostu (4); irulegiko irratiak (24); lapurdi irratiak (13); ser irratiak (4); zuen irratiak (8)

arrate irratian (7); atzo euskadi irratian (11); bilboko herri irratian (5); da gure irratian (4); eta irratian (19); euskadi irratian (67); euskadi irratian egin (5); euskadi irratian egindako (6); euskadi irratian eginiko (4); euskalerria irratian (4); gasteiz irratian (4); gure irratian (21); herri irratian (27); irratian adierazi (4); irratian atzo (4); irratian edo (6); irratian egin (14); irratian egin zioten (6); irratian egindako (19); irratian egindako adierazpenetan (5); irratian egindako elkarrizketan (5); irratian eginiko (7); irratian entzun (21); irratian entzun nuen (4); irratian entzuten (9); irratian ere (5); irratian eta (18); irratian eta telebistan (6); irratian euskaraz (12); irratian euskaraz fm (6); irratian ez (5); irulegiko irratian (21); lapurdi irratian (35); lapurdi irratian euskaraz (10); loiola irratian (6); loiolako herri irratian (8); meza irratian (7); zuen irratian (4)

eta irratiaren (5); euskadi irratiaren (4); euskadi irratiari (28); euskadi irratiari atzo (4); euskadi irratiari eskainitako (18); euskalerria irratiaren (10); euskalerria irratiari (9); gure irratiaren (20); gure irratiari (5); herri irratiari (5); irratiaren alde (16); irratiaren aldeko (8); irratiaren arabera (7); irratiaren bidez (6); irratiaren bitartez (4); irratiaren bolumena (5); irratiaren egoitza (4); irratiaren eta (4); irratiaren inguruan (4); irratiaren kanpaina (8); irratiari atzo (8); irratiari eskainitako (24); irratiari eskainitako elkarrizketa (8); irratiari eskainitako elkarrizketan (16); irulegiko irratiaren (31); irulegiko irratiaren alde (10); irulegiko irratiaren kanpaina (6); irulegiko irratiari (9); lapurdi irratiaren (8); ser irratiari (4)

eta irratiek (8); eta irratietan (8); euskal irratiek (42); euskal irratiek zabalduko (8); euskal irratien (13); euskal irratien barne (4); euskal irratietako (7); euskal irratietan (32); irratiek eta (8); irratiek zabalduko (8); irratiek zabalduko dute (5); irratien barne (4); irratien barne akordioaren (4); irratien bidez (9); irratietan eta (8); telebista eta irratietan (4)

du irratiko (5); edo irratiko (5); eta irratiko (11); eta irratiz (4); euskadi irratiko (37); euskadi irratiko madrilgo (7); euskalerria irratiko (36); euskalerria irratiko kideak (4); euskalerria irratiko kideek (5); euskalerria irratiko kideen (5); euskalerria irratiko zuzendari (8); euskalerria irratiko zuzendariak (6); frankfurteko irratiko (4); frankfurteko irratiko orkestra (4); gure irratiko (8); herri irratiko (6); irratiko esatari (8); irratiko esataria (5); irratiko kazetariak (5); irratiko kideak (7); irratiko kideek (10); irratiko kideen (6); irratiko madrilgo (7); irratiko musika (4); irratiko orkestra (13); irratiko orkestra sinfonikoa (4); irratiko orkestra sinfonikoak (6); irratiko zuzendari (11); irratiko zuzendari mikel (10); irratiko zuzendaria (6); irratiko zuzendariak (14); irratiz entzun (5); irulegiko irratiko (7); koloniako irratiko (7); koloniako irratiko orkestra (6); segura irratiko (5); zuen irratiz (4)


irratigailu iz irrati hargailua.

1945etik haste Tolosako irratiak hedatzen zituen aste oroz orkestra horren piezak, mazurka, polka eta beste, segur aditzaile anitz hurbiltzen baitziren beren irratigailura ordu goxo baten pasatzeko menturan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 178. orr.

Irratigailu edo radiorik ez zen kasik batere, 1930eko hamarkadan oraino...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 94. orr.


irratigintza iz irrati jarduera.

Euskarazko irratigintzaren historian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 14. orr.

Nolakoak izan ziren euskararen hastapenak iparraldeko irratigintzan?  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Irulegiko Irratiak 241.000 euroko aurrekontua du aurten; irratigintza garapen funtsak finantziatuko du aurrekontuaren %25, publizitateak %24 eta gazte kontratuek %10.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09


irratikasete ik irrati 15.

irratikide iz irrati berekoa.

Paolo kazetariak han ezagutzen duen irratikide bati buruz hitz egiten dit.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 255. orr.


irratilari iz irratian aritzen den pertsona.

Sophie Hontaas eta Alexandre Aguerre irratilariek kudeatu duten mahain-inguruan.  Herria   2002-09-19

Berri agentzietako ordezkariak, irratilariak [...] telebista kamerak eta teknikariak, argazkilariak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

WKFM irratiko irratilarien argazkiak behar ditut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

Hogeita lau orduz irratilari, edo hogeita lau orduz idazle.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 83. orr.


irratitelefonogailu iz uhin hertziarren bidez dabilen telefonoa.

Telefonoz, telegrafoz, fonografoz horniturik, irratitelefonogailuz, zinematografoz, linterna magikoz, hiztegiz, ordutegiz, arautegiz, albistariz...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.


irratitelegrafo iz uhin hertziarren bidez dabilen telegrafoa.

Irratitelegrafoen ganbaran eman nituen gau eta egun asko hegoaldeko itsasoetan, Hego Barearen itsasbidea egiten zuten ikatzez betetako kargaontzi haietan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.


irratiteleskopio iz argizagi eta kidekoak igortzen dituzten irrati uhinak atzematen dituen hargailua.

Lurreko irrati-teleskopioen bidez, izotz aztarnak aurkitu dituzte latitude altuetan dauden inguruetako krater eta gerizpeetan.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Irrati-teleskopioa estreinatu du aurten, Donostian, Miramongo Zientziaren Kutxagunean.  Berria - Kultura   2004-05-27


irratitxo iz irrati hargailu txikia.

Ordubata: denak adi-adi BBC irratiko berriak entzuten, irratitxoaren inguruan jarrita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Eltzo lepaluzea azaldu zen, belarrian irratitxoa zuela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 126. orr.


irratizale izond irratiaren zalea dena.

Nire laguna ez zela inoiz ez irratizale ez prentsa irakurle izan oroitu eta trankildu nuen neure burua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.

Irulegiko Irratiak gomitatzen ditu laguntzaile, entzule eta irratizale guziak 2003ko otsailaren 1an eginen duen Biltzar Nagusirat.  Herria   2003-01-28


irratsaio (33 esaldi, 4 liburu eta 14 artikulutan) iz irrati emanaldia.

Goizaldeko irratsaio batean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.

Hala Bedi irratiko Puntu eta Koma kultur irratsaioan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 12. orr.

Poemen liburuko irakurketa "normalagatik" ez ezik, irratsaioen eta zuzeneko irakurketen bitartez -izugarri ondo irakurtzen omen zuen-, rockeko izar baten fama bildu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.

Zuzeneko irratsaio baten antza izango du antzezlanak. euskal musikari eta dantzari eskainitako irratsaio batean. herriaŽ

Bakartientzako irratsaio nahiz telebista saioek gauetan izan ohi dute arrakasta gehien.  Berria - Gaiak   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irratsaio bat (4); irratsaio batean (5); irratsaio baten (5); irratsaio eta (3); irratsaio honetan (4)


irrazional 1 izond arrrazoiaren araberakoa ez dena.

Animalia irrazionalen sentimenei.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 361. orr.

Izatasun irrazional eta bizigabeak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Arima irrazionalaren bakea ezinezkoa da gorputzaren bakerik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 374. orr.

Alde irrazionala edo arrazionala azaleratzen du idazleak?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 248. orr.

Arrazoimenak, adimenak edo espirituak arimaren mugimendu irrazionalak menderatzen dituenean, orduan eta orduantxe bakarrik esan daiteke gizakiarengan nagusitzen dela nagusitu behar duena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 115. orr.

Neure burua distantziaren bidez babesteko sen irrazionalari amore emanez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Harrotasunezko seta irrazional batengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino, adimendunak irrazionalak baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Irrazionalak al dira osasunari buruzko ideia puritano baten mende bizi direnak?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Zientzien azken oinarria irrazionala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

· Gure diziplinan [filosofian], "razional" adierazteko "arrazional" hitza erabiltzeak muga kontzeptual bat suposatzen duela uste dugu, "razional", "irrazional" eta "arrazional" hitzek kontzeptu filosofiko desberdinak adierazten baitituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

2 zenbakiez mintzatzuz, bi zenbaki osoren zatidura gisa ezin eman daitekeena.

Al Karaji, kantitate irrazionalak zenbakitzat hartu zituen lehena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Zenbaki irrazionala zenbaki gorra da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Ordu arte erabilitako zenbakiei, berriz, -positiboei eta negatiboei, arrazionalei eta irrazionalei- zenbaki erreal deitu zitzaien.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 310. orr.

Ba al da aljebraikoa ez den zenbaki irrazionalik?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 436. orr.

Magnitude irrazionalak bazirela onartu zuten greziarrek, halabeharrez agertzen zirelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

2ren erroa irrazionala zela frogatzeaz gainera, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irrazionala (4); irrazionala da (4); irrazionala dela (3); irrazionala eta (3); irrazionala zela (4); irrazionala zen (3)


irrazionalismo iz irrazionaltasuna.

Humerekin, izan ere, jadanik ez gaude razionalismoan, beren-beregi anti edo irrazionalismo-mota batean baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Munduaren irrazionalismo etikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.


irrazionalkeria iz irrazionaltasun gaitzesgarria.

Ideologiak eta irrazionalkeriak psikoanalizatzea eta desmaskaratzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 159. orr.

Gure txoko honetan irrazionalkeria bultzatzen da eten gabe.  Berria - Harian   2006-05-06


irrazionalki adlag irrazionalkeriaz.

Begira orain, arren, zeinen itsuki eta irrazionalki esan ohi den: Jaungoikoak nire nahimenaren geroko egintzak aurrez jakin baditu, hark aurrejakindakoa derrigor egin behar dut, ezin baita deus izan berak aurreikusi duen eran baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 150. orr.

Aurresentipen arraro bat izan zuen, eta irrazionalki, berriro ere bainuontzia bete eta bigarren bainu bat hartu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.


irrazionaltasun 1 iz irrazionala denaren nolakotasuna.

Erlijioaren irrazionaltasunak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Jainkoen beldurra ezjakintasunaren irrazionaltasunetik datorrenez, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 17. orr.

Zientziaren demokratizazioa lehenbailehen uxatu beharreko irrazionaltasunaren mamua besterik ez dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Kaosaren irrazionaltasuna.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Kapitalismoaren harraparitzaren irrazionaltasunak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Katolikotasunean Unamuno faszinatzen duena irrazionaltasuna da -eromena- eta ideal baten infinitua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.

Ororen gainetik pentsamolde arrazionala gurtzen duen zibilizazio horren gainean irrazionaltasunak duen indarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Beste behin zientzia irrazionaltasunari nagusitu zaio.  Berria - Mundua   2006-04-08

Biziaren irrazionaltasunaz kontziente izan ondoren hura bizitzea, hartaz gozatzea dagokiola banakoari.  Berria - Kultura   2004-05-22

2 (matematikan)

2ren erroaren irrazionaltasuna absurdoaren bidez frogatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

Teodorok [...] 17 arteko zenbaki oso guztien erro karratuen irrazionaltasuna frogatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irrazionaltasuna frogatu (3); irrazionaltasuna frogatu zuen (3); irrazionaltasuna frogatzea (3)


irreal izond erreala ez dena, ez-egiazkoa. ik erreal1 4.

Behelainoak gauzen forma lausotu eta giro irreala sortuko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.

Egun batetik bestera mundu irreal batean sartuak ginen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 37. orr.

Ekialdeko dantzariek orekan aldaketa ugari egiteko ohitura dute, baina estetika irreal batean.  Berria - Kultura   2004-09-10

Baina imajinazioa ez da irreala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.

Kontakizunaren samurtasun irreal hori laket zait egiazki.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 300. orr.

Alegoria guztiek ematen dutela irrealak harik eta konkretatzen eta itzultzen diren arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 58. orr.

Uste nuen zain nengoen emakumea ezezaguna zela, ederra, irreala.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 65. orr.

-Maitasuna, Asier, konplikatua duk, baina ez duk irreala!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irreala (5); ia irreala (3); irreal baina (3); irreal batean (3); irreala da (5); irreala dela (5); mundu irreal (4)


irrealismo iz errealismorik eza.

Izan dira eskolak irrealismoan, ez-errealismoan, surrealismoan kokatzen zirenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.


irrealista iz errealismorik gabea.

Sistema irrealista iruditzen zaigu, guretzat nagusia den argazki-perspektibaren antzik ez duelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Errinozero baten grabatuak egin zituela, eta "irrealistak" direla erabat grabatu horiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Lehiakideen prezio «txikiegi» eta «irrealistei» egotzi zien erantzukizuna.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

«Irrealista» izango litzatekeela Israeli eskatzea kokaguneak ezabatzeko.  Berria - Mundua   2004-09-16


irrealitate (11 esaldi, 7 liburu eta artikulu 1ean) iz irrealtasuna.

Dena bat zetorren isilune honekin, hustasun honekin eta egunsentiko irrealitatearekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 188. orr.

Halako irrealitate babesle batean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Irrealitate osoan murgiltzen nintzen segurki.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.


irrealtasun (16 esaldi, 12 liburutan) 1 iz irreala denaren nolakotasuna.

Euskarazko izkribu hark halako irrealtasun bat ematen zien armen jabeei.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 337. orr.

Eguna argitzen ari zuen, eta horrek irrealtasun kutsu handiagoa eman zion Bixkiturriko geltokian [...] argia pizturik pasa zen lokomotorari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

Infernuko gauzen ezaugarrietako bat irrealtasuna da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.

Argien joko kromatikoak irrealtasunez tindatu du neskaren gorputz biluzia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

Oraingo hau niretako zen, ordea, eta horrek anarteraino ohartu gabeko ñabardurak eransteaz gain [...] halako irrealtasuna zekarkion egoerari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Egungo teorizazio handiaren ondorioz lortu den irrealtasun maila, Erdi Aroko eskolastikarekin soilik aldera daiteke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.

Irrealtasun sentipena nagusitu zitzaien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.

Herriaren irrealtasun irudipen hura are gehiago indartzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Irrealtasun-lanbro batean bildurik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Bat-batean denak irrealtasun airea hartu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 350. orr.


irreberente (orobat irreberent) izond begirunegabea, errespeturik gabekoa.

Hirugarren liburuan munduari barre egin behar zaio, irreberente izan beharra dago, errespetua galdu idazleei eta irakurleei.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 191. orr.

Gazte irreberent bat bainintzen orduko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 54. orr.


irreberentzia iz begirunegabetasuna, errespetugabetasuna.

Delituen benetako neurria hau izango balitz, izakien Izakiari egindako irreberentzia bat monarka baten erailketa baino gogorrago zigortu beharko litzateke. Irreberentzia hori gabe, nola irakurri orduko berripaperak?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Eta barkatuko ahal didazu irreberentzia, jaun André, zeren [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 475. orr.


irredentismo iz lurralde jakin bat nazio jakin batekoa dela eta, hura anexionatzearen alde egiten duen higikunde politikoa

-Irredentismoa, bereziki -bere hariari heldu dio-, guztiz kaltegarri iruditzen zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 196. orr.

Irredentismo batek (Palestina-Israel arazoan ikusten dugun bezala) beste irredentismo bat dakarrelako; eta honek, atzerago begiratuz, beste bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 196. orr.


irredentista iz irredentismoaren aldekoa den pertsona.

Gure aitak, irredentista baitzen, Austriako titulu haiek saltzeko konbentzitu nahi izan zuen amona, baina alferrik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 16. orr.


irrefrenable izond ezin eutsizkoa.

Gogo irrefrenablea pertsona gustura dagoenean baino ez da sentitzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 108. orr.


irregular 1 izond forma, tamaina edo kidekoez mintzatuz, erregularra ez dena.

Korridore estu batean aurrera, eskailera irregular batera iritsi ziren; sigi-saga igotzen zen etxean gora.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 39. orr.

Ezkaratz iluneko harrizko zoru irregularrean oiloak zebiltzan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Sentsazioa izan genuen tatami lodi, gozo eta irregular samar baten gainean genbiltzala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

Harrobitzat jo nituen halako sakan irregular batzuk itzulinguratu behar izan nituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Zoladura irregularrak, azoka zalapartatsuak.  Berria - Mundua   2004-12-31

Uniformedun neskek binakako ilara irregularra osatzen dute maldan behera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Eraikin kasik karratu eta horma irregularrekiko baten ezker hegala hartzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Lekua formaz oso irregularra zela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.

Burezurra osatzen duten molde irregularreko hezurrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Horma batetik besterako koska irregularrak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 154. orr.

Forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.

2 legearen edo ereduen araberakoa ez dena.

Frantsesean gogotik ari naiz lanean, eta egunean bost aditz irregular sartzen ditut buruan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

Gauaren erdian kadentzia irregular batekin apartamentu paretik igarotzen ziren auto madarikatu haien zarata.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

Maimonek esfera exzentrikoak aipatzen ditu, Ptolomeoren sistema astronomikoan argizagien mugimendu irregular batzuk azaltzeko balio zutenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

Hermioneren arnasa arina eta irregularra zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.

Multijabetzan oinarritutako salmenta irregularrak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Kontratu irregularra duen langileak bere egoera salatzea utopia hutsa da.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Egoera erregularrean eta irregularrean dauden etorkinak kontrolatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Jarduera administratibo irregularra.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

3 (adizlagun gisa)

Bertsolariak irregular aritu ziren oro har.  Berria - Harian   2005-12-18

Giordani tenorraren hutsunea nabaria izan zen, bere ordezkoa, Very tenorra, irregular aritu baitzen maitalearen rolean.  Berria - Kultura   2006-03-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aditz irregularrak (3); baina irregularra (3); egoera irregularrean (9); eta irregular (3); irregular eta (3); irregularra da (10); nahiko irregularra (3); oso irregularra (5)


irregularki adlag era irregularrean.

Zurrumurru elkor hura, ahoko pipen sartu-atereak irregularki hautsia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Liseriketarako kaltegarria duk irregularki jatea, nik egiten dudan bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

Boliviako emakume etorkin bat abokatuari abisatu gabe irregularki kanporatzea leporatzen die epaitegiak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Irregularki bizi diren etorkinak  Berria - Euskal Herria   2004-01-18


irregulartasun 1 iz irregularra denaren nolakotasuna.

Halako "profilak" ohikoak dira autisten artean: adimen-test direlakoetan, "barreiamendua" edo muga-mugako irregulartasuna erakutsi ohi dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

Gizarte-desintegrazioko fenomenoen erregulartasun eta uniformitatearen eta gizarte-hazkundeko fenomenoen irregulartasun eta aniztasunaren arteko kontraste harrigarri hau.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.

Lokatza lehorraren koloreak irabazi egiten dio irregulartasunez belarraren berdeari, geometria oro eginez ezinezko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.

Bere jokoaren irregulartasunak bere ezina azaleratu zuen.  Berria - Kirola   2004-12-07

2 gauza edo egite irregularra.

Hormape beltzak ez zuen erakusten irregulartasun apurrik ere, murru betiberdinek ez bide zuten onartzen ate bakarrik ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Bere ikerkuntza-metodoetan aurkitutako irregulartasun batzuez hitz egiten zuten batzuek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 101. orr.

Beste eredu horren desegokitasunek eta sortzen dituen irregulartasun ugariek iradokitzen dute hori ere ez dela hizkuntzarako eredu egokia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

Gobernuaren irregulartasunak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Aldaketa fonetikotik sorturiko irregulartasunak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.

Egiaztatuko al ditu berak irregulartasunen bat hitzen erabileran, bateraezinak diren zenbait proposizio, elkarri egokitzen ez zaizkion esanahiak, batera sistematizatu ezin diren kontzeptuak?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.

3 (auzietan eta kidekoetan)

Auzitegi Gorenaren epaiak hauteskundeetan izandako «irregulartasun larri asko» aipatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Sumarioa irregulartasunez josia dago.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Irregulartasun ekonomikoei buruzko beste eginbide batzuk ere zabalik daude Auzitegi Nazionalean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

13 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak haien aurka, egindako irregulartasunak direla eta. herriaŽ

Sei euskal herritarren aurkako prozesuan egon diren irregulartasunak salatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Igandeko bozetan irregulartasunak izan zirela.  Berria - Mundua   2006-03-26

Euskal Jai pilotalekua eraisteko lanen inguruan gertatu omen diren irregulartasunen inguruan argibiderik jasotzen ez badu, IUN-NEB prest dago Iruñeko Udala auzitara eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Oteiza Museoko zuzendariak kudeaketan antzeman irregulartasunen berri eman beharko du.  Berria - Kultura   2004-04-06

Udaletako zozketetan inongo irregulartasunik ez zuela onartuko ohartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Ustezko irregulartasunak lanak esleitu zituzten une berean hasi ziren, lehiaketa irabazi zuten enpresen aukera ez zelako merkeena, ezta azkarrena ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Ustezko irregulartasun horiek eraman dituzte Ekuadorreko etorkinak Iruñeko epaitegian salaketa jartzera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adituak ez datoz bat, pertsona bat gaixo dagoen esan ahal izateko, aurkitu beharreko irregulartasun kopurua zehazterakoan.  Berria - Gaiak   2004-05-01

26 urteko gaztea «irregulartasun egoeran» dago, bere abokatuak esandakoaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Erreferenduma egin ahal izateko sinadura bilketan «irregulartasun zantzu handiak» egon zirela.  Berria - Mundua   2004-02-13

Irregulartasun salaketak aztertzeko eta ondorioak txosten batean biltzeko.  Berria - Mundua   2004-10-12

Etorkinen etorrera hori ez dute etengo ez kostako ontziek, [...] ez klandestinitate eta irregulartasun mehatxuek, ez eta lankidetza politika zaharkituek ere.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikerketak ondorioztatzen duenez, ustez hainbat kontabilitate eta finantza irregulartasun atzeman daitezke Egunkaria-ren diru mugimenduetan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozetan irregulartasun (5); eta irregulartasun (5); hainbat irregulartasun (12); hainbat irregulartasun izan (4); irregulartasun batzuk (6); irregulartasun eta (4); irregulartasun izan (4); irregulartasun larriak (3); irregulartasun nabariak (3); irregulartasun salaketak (3); irregulartasun ugari (12); irregulartasun ugari egin (3); irregulartasun ugari izan (4); prozesuaren irregulartasuna (3); ustezko irregulartasun (4); zenbait irregulartasun (4)

diren irregulartasunak (6); du irregulartasunak (3); egon diren irregulartasunak (3); ere irregulartasunak (5); eta irregulartasunak (10); gertatutako irregulartasunak (3); hauteskundeetan irregulartasunak (4); hauteskundeetan irregulartasunak izan (3); irregulartasunak agerian (3); irregulartasunak atzeman (3); irregulartasunak daude (3); irregulartasunak direla (5); irregulartasunak direla eta (4); irregulartasunak egin (5); irregulartasunak egon (7); irregulartasunak egon zirela (3); irregulartasunak eta (3); irregulartasunak gertatu (5); irregulartasunak gertatu direla (3); irregulartasunak izan (19); irregulartasunak izan zirela (12); irregulartasunak salatu (12); irregulartasunak salatu ditu (3); irregulartasunak salatu zituen (4); irregulartasunak salatzeko (4); izandako irregulartasunak (6); ustezko irregulartasunak (7)

diren irregulartasunen (3); inolako irregulartasunik (8); irregulartasunen bat (4); irregulartasunen berri (9); irregulartasunen berri eman (3); irregulartasunen berri izan (3); irregulartasunen inguruan (4); irregulartasunik ez (3); ustezko irregulartasunen (3)


irrelebante izond hutsala, garrantzigabea.

Ni etxean egon ala beste pixka batean hemen egon, irrelebantea duk.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 175. orr.


irrelijiostasun iz erlijiogabetasuna.

Testu horietan datzan asmoa ez da espekulaziorako atea erabat itxi eta adimenari bere helmenean duena ulertzen galaraztea, ezjakinek eta arduragabeek [...] uste duten bezala, hura akats eta irrelijiostasuna balitz bezala, "iluna argi eta argia ilun" bihurtuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.


irrespontsable izond arduragabea.

Demagogia egitea da, zergak ordaintzen dituztenen diruarekin irrespontsablea eta ideologizatua den paktu bat finantzatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.


irri 1 iz barrea, bereziki isekazkoa-edo.

Gidariak irri antzeko zerbait egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Irriak, irainak, burla-haizezko oihuak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 151. orr.

Hobe negarra, irria baino; begitartea goibel egon arren, bihotza ondu egiten baita.  Elizen arteko biblia   Koh 7,3

Bortz minutu abantzu atxiki ninduten beirateaz harata esperoan, oro irri eta solas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

Beste motor batean, berriz, bost lagun, dena irri eta keinu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Eltzepeko zotzaren txinpart-hotsa bezalakoa ergelaren irria, huskeria hutsa.  Elizen arteko biblia   Koh 7,6

Gaizki zaude ala...? -erran zidan kondesak, hala-holako irria ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

Kalapita horren erdian, Ezpondak, irria ezpainetatik galdu gabe, bere kokots bizar gabea ferekatzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Entzuten ahal ez den irri bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 43. orr.

Irri batekin erantzuten dio, buruaz agur eginez, lotsatia baino gehiago maleziazkoa den irri batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.

Oraingo irria urduria izan zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

Ez zen hori denen gustukoa izan, izan zen irri eta trufa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

Azaroaren 16an, 4.30etan, antzerki, kantu eta irri.  Herria   2003-11-13

Irria eragiteko esaten diren hitz likits antxak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lagunei irria eragin zien nire jarrerak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Irriari eutsi ezinik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.

Ni irriak salbatzen nau.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

2 (izenondoekin)

Baina nolako irri goxoa!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Bere irri argiarekin eta bere musu goxoekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 49. orr.

"Ikus arte" erranik pollikiño, irri ezti-ezti batekin. Amona Sinforosak barre egin zuen, saltzaileak irri zabala, eta amak irri inozo bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 35. orr.

-Zertan ari haiz? -Martin Mihurubikoak harridurazko irri mehe batez itaundu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

Irri xaloa lorarazi nuen neure ezpainetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.

Begiraden eta irri mutuen esangura irakurtzen trebatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

Bistan da irri xuri batekin egin nion galde hori...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

72 urte, xuxen xuxena zegoen, ona, lañoa, zuhurtziaz betea, irri xuri bat ezpainetan, enetzat zinezko anaia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.

-Zinez manera eztiak dituzu, Ermita adixkidea -dio irri larri batekin marexalak-.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

Izeba Petuniaren irri faltsu ozena iritsi zen egongelatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 18. orr.

Irri sarkastiko batez askatu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 25. orr.

-Jaiki bai, esnatu ez oraindik -ihardesten diegu irri etsia ezpainetan, begiak idor eta mihiak totel.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 149. orr.

Haren irri ozenak bezero guztiak birarazi zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Artegatasuna irri bortxatu batez kukutu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Irri osasuntsua ezpainetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.

-Maialen zunan... -azaltzen zion anaiak, irri kokina begietan-.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Bere betiko irri zozoaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

-Gauza fina -erantzun zuen Barchinik irri gaiztoz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 291. orr.

Gizonak, orduan, irri isekariz: […].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

Afifi andereak, orduan, irri asaldatu batekin: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Isilka ia dena esaten zuen irri maltzur-aire batekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.

ik irrimaltzurka.

Jauntxoari irri ikus ezina eskapatu zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ttipiren irri-algarak egun horietako eguzkia bezainbat gorritu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.

Afifi anderea, irri firfira ezpainetan, adeitasunez mintzatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Irri gogoa bermatu zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

-Harekin irri partida ederrak egiten genituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.

Zer duk hik eskua hain idorra, Kattinak ez nahi ukaiteko?, eta gaitzeko irri zafla bota zuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

Egun batez, ordea, denen irri-bazka izateaz nazkaturik, mututasun erabatekoan kiribildu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

"Zer esaten duzu?" sinesgaitz, irri doinuz, Larraitzek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.

Sinbadek begietan beti izaten zuen irri-keinu zorrotz harekin begiratu zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 138. orr.

Irri-joko haiek egiatzat hartzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Irri-esanak eta hitz politak ez dira burugogorretan sortzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 160. orr.

Babiloniako erregeari irri-kanta.  Elizen arteko biblia   Is 14,3 tit

Neska txarrei buruzko irri-kopla lizuna kantatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Ez duzu irri antzerki bateko tonto lapikoa izan nahi, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 230. orr.

Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri-arra batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

Mundu guztia irri-ajajaka hasi zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 173. orr.

· izond Zirikatzaile eta irri-gaizto samarra.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 145. orr.

Bera da hemengo jostakina eta irri-ontzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Ttipi bere bulegoko atean nuen, irri-zabal.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

· Biok irri-algaraka hasi baikinen, inguruko ikusleen bekozko beltzei soraio.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Halakorik adituta, ordea, Charly irri-ajataka lotuko zitzaidan bere hartan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta irri garden bat, ume irri bat, lokarturiko etxearen isiltasun handian txirula baten txorrotxio samurra zirudiena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Orduan agureak, berriz fartsa honetako errege, garaipen-irri zoroak, basatiak, bota zituen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 129. orr.

Aitatxiren soa ikusiz, garaipen irria ezin izan zuen saihestu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.

Hala nola, Amanda Aizpuriete hor aurrean, lotan ere zorion-irria dario eta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Harryri batere atsegina ez zen iseka-irria egin zion amaren beso artetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.

Etxarteren ezpainek burla irria marraztu zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 75. orr.

Gutizia hark eragindako irribarre onbera bat zebilkion jostalari aho aldean, eta behin tranbiara igo eta txartela ordaindu zuelarik, gidariari egindako adeitasunezko diosal-irri zabal bilakatu zitzaion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Itzuli zenean, alimaleko pizti-irria zeraman: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

[...] -esan zuen Peevesek santu-ahotsez, baina begietan deabru-irria zuela-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

5 irriz ik irriz.
6 irri-belar (corpusean irribelar soilik) urrebotoiaren eta irabelarraren familiako landarea (Ranunculus sceleratus).

Hara da hura heldu girlanda fantasiatsuz horniturik, irribelar, asun, bitxilorez, eta orki-lili luzangoz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.

7 irri egin

Guk irri egin dugu denak irrika hastean, eta txalo ere egin dugu denak esku zartaka hastean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 319. orr.

Harekin batean egin nuen irri, ozenegi beharbada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Irri egin genion, eta gordinkeriaren bat bota ere bai.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Irri egiten zuen eguzkiak, soroko ihintzetan dirdirka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

Hauteskundeak: bada irri egitekoa.  Herria   2004-02-26

-Niri ere bai! -irri egin zuen gizonak-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 176. orr.

Diru sobera diagu guk, gero! irri egin zuten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 253. orr.

Irri egin zuen halako batean berak, eta irri gero nik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

Hain suturik egon ez banintz, muturrera eginen niokeen irri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Mugitu gabe zintzilik zegoen katua ikustean irri egin zuen maltzur.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 120. orr.

Ederki egingo dute irri gure kontura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 108. orr.

Zaindariak gogotik egin zuen irri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

Hamidak, ostera, ez zion irri egiteari utzi: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

Neskatxak, irri egitearekin batera: […].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

Saski beteak ikusiz atseginez irri egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Bere buruari irri egin nahi balio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 93. orr.

Nik biziki maite dut irri egitea eta irri eginaraztea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

· Guztiok egin genuen irri eta barre.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.

Atera behar duzu, hemengo mutilak ezagutu, irri apala egin zuen, niri beha.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 48. orr.

Irri zabar bat egin zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Irri xitala egiten du fededunak jeneralean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.

Gorriak irri gaiztoa egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.

Potzolok irri burlatia egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Raduan Husainik berak ere irri zabala egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Gazteak irri antzeko zerbait egin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Denek begiratu zuten On Camilloren leihorantz, irri-gaizto eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 103. orr.

8 irri eginarazi (orobat irrieginarazi g.er.)

Baztertzen ninduten eta errientsa nitaz trufatzen zen, gaineratiko haurrak irri eginaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.

Nik biziki maite dut irri egitea eta irri eginaraztea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

Irri eginarazteko jokoak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

Irri eginarazi zidan bat-bateko burutazioak  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.

9 irri-egingarri (orobat irriegingarri) izond ik irringarri.

Karikaturak dira, baina mamuak dira; batzuk irri-egingarriak dira, denak dira izugarriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

-Biziki irri egingarria zara Amaia...  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Bakoitzak berea egiten du eta filma guzian irri egiten da nasaiki, hain irri egingarriak diren jokolarien arteko harremanak. bat-batean oroitu nintzen, irakasleak nola hormetan edo eskola gelaren minean zegoen berogailuaren inguruan, gehiengoaren irri egingarri, hitz bat edo beste trebes ahoskatzen zutelako, auzoko lagunak dekalkatzen zituen.  Herria   2001-06-07

10 irri-emangarri (orobat irriemangarri) izond

Gutun luzeak idazten zizkidan bere estilo dotore eta irri-emangarrian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

Gertaera grotesko eta irriemangarriek, dena dela, ez diote gizatasun izpirik ere kentzen historiari.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.

11 irri eragin

Aireak irri eragiten zigunan; gure begien soa elkartzen zinan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.

12 irri-eragingarri (orobat irrieragingarri) izond

Bere antzezlan irri-eragingarri bateko pertsonaia baten hitzak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 110. orr.

Portaera irri-eragingarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Gattermannaren esanera bromobentzenoa edo metilo-bioletoa prestatzea dibertigarria zen, are irrieragingarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

Gauza sinple hunkigarriak, omore onezko hitz eztiak, irriegingarriak ere artetan irakurtuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 170. orr.

13 irri karkaila (orobat irri karkail)

Mariri beste irri karkaila bat atera zitzaion, eta beste biek ere irriño bat egin zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Bere hitzei irri-karkail ozen batzuekin eman zien azken puntua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Mentxuren algarak luzatu zuen Santosen irri-karkaila.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 102. orr.

· Irri-karkailaka lotu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

14 irri-karkaraka adlag

Leher gaizto egiteraino hasi zen irri karkaraka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Unetik unera irri karkaraka itotzen zen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.

Eta bizkaitarrak trufaka eta irri-karkaraka ekin zion berriro.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.

15 irri-mirri (orobat irrimirri)

Galdetu nion, irrimirri apur batez baina betiere errespetuz, ea zein aldartez ari zitzaidan, kosmikoaz ala beste batez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.

· adlag Pepponek, mahaian ukabilkada bat joz, besteak isilarazi zituen, irri-mirri hasiak zeuden eta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 125. orr.

Ehun zaldun nabarrak ere bai zaldien gainetan, denak bibotedun, denak irribarretsu, denak irri-mirri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.

16 irri-mirrika adlag

Ohe-buruan, anaia nagusi Felix eta arreba Ernestina irri-mirrika daude begira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.

17 irri-murrika iz

Azkenean motorra muntatu eta martxan jarri nuenean, berak irri-murrika egin eta "Bravo" esan zuen, besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Haren irri-murrika bizarpetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

· adlag Baina tipoak ez du deus esatekorik, bere Louvre osoa neska ukitu ahal izateko aitzakia besterik ez, agure lizun halakoa, eta gainera, niri irri-murrika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.

18 irri-murritz (orobat irrimurritz eta irrimurritx) iz

Felicitasek bere lehen irri murritza oparitu zidan, kukuka, bere ezpain artetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Irri murritza utzi eta barre algarari eman nion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 203. orr.

Neskak eskua eman eta begiratu zidanean, irrimurritza egin zidanean, esan zidanean seguraski zineman lan eginen zuela, berarengatik interesatzen hasia zela zinemaren mundua ere.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.

Eta neskak irrimurritzaz: "Baina maniobrari jauna, nik itsuitsuan ere saltzen ahal ditut txartelak".  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.

19 irri xafla adkor irri karkaila.

Medikua, abokata, lege gizona, armadako aitzindaria, erregea, teologoa eta predikaria, bakoitzaren berezitasunak xeheki azalduz eta irakurleari zenbait irri xafla eginaraziz ber denboran.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 202. orr.

Aperitifa hartu, afaldu, irri xafla batzu bota eta Gérard ere lasaitzen da, hastapeneko mutur tzarra alegeratzen zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 94. orr.

Bazkari denboran eta ondoan ere entzun izan baita bakarren irri xaflak eta kantuak.  Herria   2004-09-30

20 irri zafla irri karkaila.

Zer irri zaflak eta karkailak egin ditugun horier begira, ez baita kalte artetan bederen, egun guzietako griñetarik baztertzeko.  Herria   2004-10-14

Itxura horien aitzinean zer balio du asko borondate oneko politikariek piztu eztabadak, afera irringarria balitz, zer irri zaflak egin ginezazken zuen astokeriez.  Herria   2003-11-06

Zonbat karkaila ta irri zafla ba ote dituk sorturik.  Herria   2003-01-14

Jendearekin elgarrizketa bat baitzen, denen irri zafla eder batzuez noiztenka moztua.  Herria   2001-02-08

Ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

-Zer duk hik eskua hain idorra, Kattinak ez nahi ukaiteko?, eta gaitzeko irri zafla bota zuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

21 irri zuri1 iz irribarrea; irri faltsua.

Kristinak irri zuri bat egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

-Bejondeiola! -esan zuen txinpartaka irri zuriz-.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.

Irujori bost, zeharkako begirada eta irri zuria ezpainetan, bera da oilategiko oilarra.  Berria - Kirola   2006-02-09

Baina duela zenbait hilabete, hemen Irlandakoa bezalako prozesu bat egin zitekeela erraten genuenean, beste diputatuek irri zuriarekin erantzuten ziguten.  Berria - Harian   2006-03-23

-Bikaina! -irri zuriz erantzun Teresak-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.

Hipokrisiak eta irri zuriek gela osoa gainezkatu zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 197. orr.

Hots, lan ederretan sartzen ari da Blair ere, irri zuria egiten dioten beste europearen artean.  Herria   2005-06-30

Eskalatzaileak irri zuri batez eman zion azkenburu esaldiaren nabarrari, gibelasmoaz inolako dudarik geldi ez zekidan.· Osabak berak lotsa handirik gabe eta irri zuritxo batekin aitortzen du mozkor galanta eta emakumezale porrokatua dela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

22 irri-zuri2 (orobat irrizuri) izond zuria, faltsua.

Baina sobera ageri da zein irri zuria den.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

Zer moduz hemengo oporretan? galdetu zioten irrizuri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ala irri (4); aldiz irri (6); amak irri (6); are irri (4); baina irri (12); berak irri (6); bere irri (23); bertze irri (9); beste irri (12); beste irri bat (4); buruari irri (5); da irri (6); dena irri (7); du irri (7); edo irri (4); egin zidan irri (6); egin zuen irri (7); ere irri (37); ere irri egin (10); ere irri egiten (6); eta irri (166); eta irri egin (20); eta irri egiteko (5); eta irri egiten (19); eta irri hura (6); eta irri karkaraka (8); eta irri maltzur (4); eta irri zabala (4); ez irri (4); ez zuen irri (4); ezpainetan irri (10); gaitzeko irri (4); gizonak irri (5); guztiek irri (5); halako irri (6); haren irri (11); hari irri (4); herriz irri (4); hire irri (4)

irri ajataka (8); irri algara (13); irri algarak (5); irri algaraka (4); irri artean (9); irri bat (48); irri bat ezpainetan (8); irri batean (6); irri batek (4); irri batekin (18); irri baten (5); irri batez (14); irri bortxatu (5); irri bortxatua (5); irri ederrak (4); irri edo (6); irri egin (225); irri egin du (13); irri egin eta (10); irri egin gabe (4); irri egin genuen (6); irri egin nahi (6); irri egin nion (6); irri egin nuen (12); irri egin zidan (19); irri egin zion (12); irri egin zuen (73); irri egin zuten (8); irri eginarazi (8); irri eginarazteko (4); irri eginarazten (9); irri eginen (16); irri eginez (20); irri egingo (8); irri egitea (14); irri egiteari (5); irri egiteari utzi (5); irri egiteko (49); irri egiteko gogoa (7); irri egiteko parada (4); irri egitekoa (4); irri egiten (156); irri egiten du (4); irri egiten dut (5); irri egiten dute (5); irri egiten ere (4); irri egiten hasi (5); irri egiten nuen (4); irri egiten zidan (5); irri egiten zion (5); irri egiten zioten (5); irri egiten zuela (5); irri egiten zuen (14); irri egiten zuten (13); irri egiterat (4); irri eragingarria (4); irri eta (82)

irri eta barre (4); irri eta irri (6); irri eta solas (6); irri eta trufa (7); irri etsi (14); irri etsi bat (10); irri ezin (8); irri ezin zabalagoa (6); irri ezti (6); irri firfira (25); irri firfira bat (9); irri firfira ezpainetan (5); irri gaizto (6); irri gaiztoa (7); irri gaiztoz (9); irri goxo (7); irri goxoa (7); irri gozoa (4); irri handi (4); irri herabe (4); irri hura (24); irri hura egin (6); irri inozo (5); irri inozo bat (4); irri karkail (4); irri karkaila (25); irri karkailak (10); irri karkailaka (10); irri karkailetan (4); irri karkara (6); irri karkarak (7); irri karkaraka (34); irri karkaraka hasi (18); irri labur (7); irri malizios (5); irri malizios bat (4); irri maltzur (25); irri maltzur bat (7); irri maltzur batekin (4); irri maltzurra (16); irri maltzurrez (8); irri murrika (5); irri o (4); irri oa (4); irri pikaro (5); irri pikaro bat (4); irri pollit (4); irri solas (4); irri txiki (8); irri txiki bat (6); irri urduri (6); irri urduri bat (4); irri zabal (20); irri zabal bat (4); irri zabal batek (4); irri zabal batekin (5); irri zabala (27); irri zabala egin (13); irri zafla (6); irri zuri (7); irri zuri bat (4)

baina irria (5); bere irria (6); eta irria (14); eta irriak (8); gaztearen irria (5); gure irriak (5); haien irriak (5); haren irria (11); haren irriak (4); irria ahoan (4); irria baino (4); irria egin (4); irria eragin (6); irria eragiten (5); irria eta (14); irria ezin (4); irria ezpainetan (43); irria sortzen (5); irriak eta (15); irriak ez (4); irriz irri (5); lehen irri (4); maria sarak irri (4); nik irri (8); nik irri egin (4); nuen irri (4); sarak irri (6); sarak irri egin (6); zen irri (11); zer irri (5); zidan irri (10); zion irri (4); zitzaion irri (4); zuela eta irri (4); zuen irri (27); zuen irria (6); zuten irri (6)

beti irriz (6); denak irriz (7); dio irriz (4); erdi irriz (10); ere irriz (6); eta irriaren (5); eta irriz (27); eta irriz hasi (5); ez zen irririk (4); hasi zen irriz (4); irriari eutsi (7); irrien artean (4); irririk egin (5); irririk ez (5); irriz ajataka (4); irriz ari (36); irriz ari zen (14); irriz ari ziren (5); irriz eta (19); irriz hartu (4); irriz hasi (47); irriz hasi zen (28); irriz hasi ziren (7); irriz hasten (4); irriz irri (5); irriz karkailaka (48); irriz karkailaka hasi (24); irriz lehertu (7); irriz lehertu zen (6); irriz lehertzen (7); kantuz eta irriz (4); mona irriz (4); mona irriz hasi (4); zen irririk (4); zen irriz (5); zuen irriz (7)


irriarazi, irrriaraz, irriarazen du ad irri eginarazi.

Harri zaharrak aipatuz, Mayola irriarazi zuen bi dantzen artean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Eter beti oskarbiak estaltzen eta argi ugariko isuriz irriarazten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.


irribarre (orobat irrifar(re) g.er.) 1 iz barre xumea, begitartearen keinu sotil batez adierazten dena. ik irriño.

Esker oneko irribarre batekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

Eta, handiustezko irribarrea aurpegian, gaineratuko duzue: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 357. orr.

Une batez irribarre baten itzala agertu zen Heydrichen ezpain finetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 197. orr.

Lerro txiki beltz bat aulkian zehar doana itxura misteriotsu eta bihurriarekin, ia irribarre bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 208. orr.

Nagusiak, irribarrea ezpainetan, zalantzati erantzun zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 197. orr.

Istant bat geroago, irribarrea loratu zitzaion berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Oilarrak kantatu du jada eta eguzkiaren irribarrea du uraren gainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.

Ezin izan nion irribarreari eutsi irudipen hori finkatu zitzaidanean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

Bere malkoak xukatu zituen arrebak, nola-hala irribarreari eusten ziolarik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 14. orr.

-Tira, bada -gehitu zuen, irribarrea ezabatu gabe-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.

Bizkarretik helduta dauka gizonak emaztea, eta, irribarrea behartu gabe ere, poza erakusten dute.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 110. orr.

Mespretxuzko irribarreaz muzin eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 74. orr.

2 (izenondoekin)

Betile beltz luzeak eta irribarre zoragarria zituen. Eta lo xarmagarriak, irribarre zabalez, bi masailak laztandu zizkion bere masail iletsuekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Irribarre alaiko gazte beltzaran txiki hark Adela zuen izena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Irribarre lotsati bat ezkutatzen zuela ikusi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 257. orr.

Obispoak irribarre jostarina eskaini zigun Karmeni eta bioi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 132. orr.

Irribarre eztia, gozoa, inozoa, batzuetan lerdejarioaren atarikoa.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

Oraindik ere irribarre mutiri hori ote du?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

Irribarre tristea itzuli zitzaion ezpainetara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Irribarre sotila saiatu zuen, baina ez zitzaion zirkin neketsu bat besterik atera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Gutizia hark eragindako irribarre onbera bat zebilkion jostalari aho aldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Ahotik irribarre ergela une batez ere galdu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Orduan, apal-apal, irribarre eztia ezpainetan, esan zuen: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Biharamun goizean, Tomek ohiko irribarre horzgabearekin eta kikarakada tearekin esnatu zuen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 61. orr.

Irribarre inozo batez, pastelak oso-osorik sartu zituzten ahoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.

Ruthen irribarre inozoa barre-algara bihurtu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Irribarre okertuan halako bozkario bat antzeman nion, barre-haize bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

-Horrela behar -irribarre asean-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

-Dementorren musua deitzen diote -esan zion Lupinek, irribarre bihurritu samar batez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irribarre izpi batek argitzen zizkion begi esmeralda kolorekoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Eginahalak eta bi egiten zituzten denek ere irribarre-tankerako bat itxuratzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.

Irribarre-mamu antzeko bat aurpegiratu zitzaion amari orduan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 82. orr.

Urrundik antzeman diot guganako begirada arrotza, ulertezintasunezkoa, eta aho ertzean irribarre modukoa. gozotasunik ez zuen irribarre saiakera haietako bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

-Ezbehar bat? -irribarre suerte bat agertu zen neskaren bisaia suminduan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.

Izugarriko ahaleginean iduri, irribarre-erdi bat piztu zitzaion nonbaitetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

Eta espero nuen irribarre-truke hura izatea aurrerakoan ere, edo luzarorako, gure ezagun izatearen agerpide bakarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Telegrafoari beti adi, parte militar hotzetan murgildurik, neure ondoan aspaldisko hartan emakume-irribarre leunik gabe idorturik, [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 205. orr.

Han ikusi genuen atzera Fructuoso, haur-irribarrea ezpainetan, harro asko zetorrela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.

Aingeru-irribarre samur batez begiratu zidan zuzendariak, euskararekiko nire jarrerari sutsuegi iritzita edo.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 161. orr.

Bere gaizto-irribarrearekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 259. orr.

Müllerrek bekoki distiratsua garbitu zuen gabardinaren mahukaz, bere zakur-irribarrea ezpainetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

Hantxe ibili behar, lerroz lerro, iragarki-irribarrea eginez, denoi banan-banan galdezka ea gustura geunden nor geure igeri-jakaren barruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.

Biltegira itzuli zen zorion irribarrearekin aterkiz mukuru zegoen Lisboa kaletik zihoala.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.

Wallace Reiden eta Valentinoren eta aspaldiko denboretako gainerako izarren trufa-irribarrea ikusten nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.

Orain, tratuak zer edo zer gozatua baitzuen irudi hura, ezpainetan onginahi-irribarrea erakusten zuela ageri zitzaien.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.

5 irribarrez (657 agerraldi 146 liburu eta 25 artikulutan) adlag ik beherago 7; ik irribarreka; irribarrezka.

Emakume bat ageri zen, irribarrez, aintzira baten ondoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 72. orr.

Ezker-eskuin irribarrez agurtzen hasi zen, printze bat nola bere herriaren erdian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Eskuak lehortu zituen mantelean, irribarrez beti, odola izotz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.

Nire lehengusina irribarrez ari zen, oso sinesgogor hura ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 318. orr.

Goiza irribarrez hasten ari zen zeruan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Irribarrez dago, pozik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Quenu irribarrez zegoen; Lisa, tankera egokian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Senarra parean du neskatxen diosalei irribarrez erantzuten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 30. orr.

Irribarrez erantzun nion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 390. orr.

-Horixe -erantzun zuen Samek, irribarrez-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 25. orr.

Senarra parean du neskatxen diosalei irribarrez erantzuten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 30. orr.

Hala, irrifarrez jarraitu zuen, hantxe eserita.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 91. orr.

Gorritu da eta, gero, irribarrez esan du: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.

Irribarrez begiratzen zion eskuinean zuenari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.

-Ez dut ezetzik esango -esan zuen Kernan jaunak, urduri-antzean irribarrez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 253. orr.

Lo zegoen lasai asko, irribarrez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

-Aurrera -animatu nuen nik irribarrez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.

Zer egiten ari zinen, Percy? -galdetu zion Ronek, irribarrez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 241. orr.

-Pozten naiz -Agustinak, irribarrez-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 57. orr.

Odoletan blai, baina irribarrez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 49. orr.

· Batzuek eta besteek, irribarrezkoek eta latzek, guztiek batera, zeinek bere doinu berezia joaz, orkestra bikaina osa dezaten nahi izan dut.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.

6 irribarre egin

Um Hamidak irribarre egin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Neskak irribarre egin zion.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 152. orr.

Ronek irribarre egin eta begia keinatu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 225. orr.

-Zergatik ez? -irribarre egin zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 16. orr.

Ama guztiek egiten dute irribarre.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

Crabberi eta Goyleri maltzur irribarre egin, eta harmailetan gora joan ziren hirurak gaztelurantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Irribarre egiten dute denek, ez baitakite ezer.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Irribarre eta negar egiten duzu aldi berean?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.

Eskuan krisantemo zuri bat zeukan, eta irribarre egiten zion kamerari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.

Txakurrak buztana dantzatu eta irribarre egiten du lepotik eskegitzera daramatenean, baina zu gizakia zara.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 100. orr.

Egunak irribarre egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 192. orr.

-Ez al didazu ba esango inoiz ez zuela...? -Ceciliak asmo txarrez egin zuen irribarre.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 31. orr.

Gizonak bere buruari egiten zion irribarre, txantxa on bat egitera doanaren gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

· Harryk irribarre zabala egin zuen, eta gero maitekiro begiratu zion Tomi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Lolak ezpainak mingainarekin busti, eta irribarre lizuna egin dio lodikoteari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

Angelek irribarre hutsal bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Irribarre konplizea egin zuten biek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Irribarre samurra egin, eta zain geratu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Aitak irribarre mehe bat egin zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.

Irribarre txikia egin eta zakarki erantzi zuen xala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.

Nikolaik amultsuki begiratzen zion, irribarre xumea eginez eta negarrez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 218. orr.

Dudleyk irribarre ergel eta inozo bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.

Irribarre laburra, lotsatia, egin zien.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 171. orr.

Harry harrituta utzi zuen irribarre disimulatua egin zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 125. orr.

7 irribarre eginez (150 agerraldi 31 liburutan) adlag ik gorago 5.

Irribarre eginez begiratzen dit.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 34. orr.

Guregana etorri zen, irribarre eginez, eta bostekoa eman zigun.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 31. orr.

Izterrak zabaltzen dizkit irribarre eginez, esku batez hankartea tentatzen, eta besteaz narras-narras egiten dit bular aldean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

Gazteak, begiratu egin zion eta, begiekin irribarre eginez, erantzun zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

-Zergatik egiten duzu barre? -galdetu zion neskak, gogorik gabe irribarre eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Hortaz, kezkaturik dago -esan zuen Weasley jaunak, pozik irribarre eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 52. orr.

Zeatik ez diguzu esan nor zean, e, Neville? -esan zion Stanek, Harryri irribarre eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Ikusiko duzu, dena ondo aterako da -Pedrok irribarre eginez-.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 91. orr.

Eta Ama Birjina ere gure aurrean zegoen, kristalezko urna batean sartuta, goxo irribarre eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Irribarre eginez hortzak erakustea; horixe gure eredua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Keinu bat igorriz edo irribarre eginez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Burlaizez irribarre eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.

· Goxoki bat agindu baliote bezalako irribarrea egin zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

8 iribarre eginarazi

Idazlan baten izenburuak jakin-mina piztu, eta irribarre eginarazi zion pentsamendu bat eragin zion Ruche jaunari: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.

Eta halere irribarre eginarazten du zenbaitetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 31. orr.

Louri atzera irribarre eginarazi zion eta esanarazi, O'Brien jaunaren begiratu bekaiztiaren gainetik:[...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Euskaldunoi geronen buruaz barre eginaraztea izan da Gallegoren xedea, eta hori behintzat, barre edo, gutxienez, irribarre eginaraztea lortu ez duenik ezin esan.  Berria - Kultura   2004-12-04

9 irribarre eragin

Haren lore sortak ez ziren mundu guztiaren gogoko; irribarre eragiten zuten, baina baita kezka ere, xaloak eta ankerrak ziren batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Eta gero, irribarre eragin zidan doinu batez, gehitu zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

· Irribarrea eragiten dit hain bizi ikusteak: taberna hutsik egoten den orduetan burua ere husten zaio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aitak irribarre (10); alexek irribarre (5); alexek irribarre egin (5); altxatu eta irribarre (7); amak irribarre (8); andereñ andreak irribarre (12); andreak irribarre egin (10); aurpegian irribarre (14); baina irribarre (17); batek irribarre (9); begiratu eta irribarre (7); berak ere irribarre (9); berak irribarre (14); bere irribarre (42); berriro irribarre (7); beste irribarre (8); du irribarre (13); duen irribarre (5); dut irribarre (5); egin zuen irribarre (20); egiten zuen irribarre (9); elkarri irribarre (6); emakumeak irribarre (12); emakumeak irribarre egin (7); emazteak irribarre (5); ere irribarre (37); ere irribarre egin (22); esan eta irribarre (5); esan zuen irribarre (8); esker oneko irribarre (5); eta emakumeak irribarre (5); eta irribarre (265); eta irribarre egin (84); eta irribarre egiten (31); eta irribarre txiki (5); eta irribarre zabal (11); eta irribarre zabala (7); eta neskak irribarre (5); ezpainetan irribarre (15); gabeko irribarre (6); gero irribarre (7); gizonak irribarre (7); halako irribarre (10); haren irribarre (14); hark irribarre (11); harryri irribarre (5); oak irribarre (5)

irribarre antzeko (5); irribarre arin (6); irribarre artean (7); irribarre atsegina (7); irribarre bat (77); irribarre bat eskaini (6); irribarre batean (5); irribarre batek (10); irribarre batekin (29); irribarre baten (14); irribarre batez (43); irribarre behartu (5); irribarre behartua (9); irribarre bitxi (6); irribarre eder (7); irribarre egin (732); irribarre egin behar (8); irribarre egin dio (11); irribarre egin dit (6); irribarre egin du (38); irribarre egin eta (61); irribarre egin genion (5); irribarre egin nion (19); irribarre egin nuen (19); irribarre egin zidan (45); irribarre egin zien (8); irribarre egin zion (80); irribarre egin zioten (9); irribarre egin zuen (317); irribarre egin zuten (16); irribarre eginarazi (6); irribarre eginen (5); irribarre eginez (75); irribarre egingo (19); irribarre egitea (8); irribarre egiteko (18); irribarre egiten (241); irribarre egiten du (41); irribarre egiten saiatu (10); irribarre egiten zidan (12); irribarre egiten zion (13); irribarre egiten zioten (5); irribarre egiten zuela (7); irribarre egiten zuen (38); irribarre egiten zuenean (7); irribarre egitera (9)

irribarre erdi (7); irribarre erdia (5); irribarre ere (7); irribarre ergel (6); irribarre ergel bat (5); irribarre eta (19); irribarre ezti (7); irribarre eztia (8); irribarre gaizto (6); irribarre goibela (6); irribarre goibela egin (5); irribarre goxo (9); irribarre goxoa (5); irribarre gozo (9); irribarre gozoa (12); irribarre handi (15); irribarre handi bat (7); irribarre hori (16); irribarre horrekin (5); irribarre hotz (5); irribarre hura (7); irribarre inozo (5); irribarre inozoa (7); irribarre ironiko (7); irribarre labur (6); irribarre leun (7); irribarre lotsati (8); irribarre lotsati bat (5); irribarre maltzur (20); irribarre maltzur bat (8); irribarre maltzurra (23); irribarre maltzurra egin (7); irribarre maltzurrez (18); irribarre mingots (7); irribarre oker (5); irribarre onbera (5); irribarre samur (6); irribarre triste (14); irribarre tristea (9); irribarre txiki (28); irribarre txiki bat (15); irribarre txikia (25); irribarre txikia egin (12); irribarre txikia eginez (5); irribarre urduria (5); irribarre xaloa (5); irribarre xume (13); irribarre xume bat (8); irribarre xumea (7); irribarre zabal (50); irribarre zabal bat (15); irribarre zabal batekin (9); irribarre zabal batez (5); irribarre zabal zabala (5); irribarre zabala (50); irribarre zabala aurpegian (6); irribarre zabala egin (13); irribarre zabalaz (5); irribarre zabalez (5)

jaunak irribarre (7); kristok irribarre (10); kristok irribarre egin (10); llumek irribarre (6); llumek irribarre egiten (6); neskak irribarre (22); neskak irribarre egin (13); nik ere irribarre (6); nik irribarre (10); nik irribarre egin (7); niri irribarre (5); nuen irribarre (5); ohiko irribarre (7); oneko irribarre (5); sethek irribarre (11); sethek irribarre egin (9); zen irribarre (11); zidan irribarre (9); zion irribarre (10); zitzaion irribarre (6); zuen irribarre (61)

baina irribarrea (9); baten irribarrea (5); bere irribarrea (9); du irribarrea (6); eta irribarrea (30); ezpainetan irribarrea (7); haren irribarrea (19); irribarrea agertu (6); irribarrea ahoan (10); irribarrea atera (18); irribarrea atera zitzaion (8); irribarrea desagertu (5); irribarrea egin (15); irribarrea egin zuen (8); irribarrea egiten (8); irribarrea eragin (5); irribarrea eragiten (7); irribarrea eskaini (6); irribarrea eta (14); irribarrea ez (9); irribarrea ezabatu (5); irribarrea ezpainetan (41); irribarrea ezpainetatik (5); irribarrea galdu (16); irribarrea galdu gabe (10); irribarrea ikusi (7); irribarrea ikusten (5); irribarrea itzuli (5); irribarrea loratu (5); nire irribarrea (7); zen irribarrea (6); zion irribarrea (5); zitzaion irribarrea (9); zuen irribarrea (13)

baina irribarrez (5); bere irribarrearekin (5); bere irribarrerik (7); beti irribarrez (7); du irribarrez (6); erantzun zuen irribarrez (6); ere irribarrez (8); esan zidan irribarrez (5); esan zion irribarrez (5); esan zuen irribarrez (9); eta irribarreak (12); eta irribarrez (59); eta irribarrez esan (5); haren irribarreak (9); irribarreak eta (11); irribarreari eutsi (12); irribarrerik egin (14); irribarrerik egin gabe (5); irribarrerik gabe (6); irribarrez ari (19); irribarrez ari zela (6); irribarrez ari zen (7); irribarrez begiratu (6); irribarrez begiratzen (14); irribarrez begiratzen zion (6); irribarrez dago (9); irribarrez erantzun (12); irribarrez esan (14); irribarrez eta (25); irribarrez hasi (7); irribarrez ikusi (6); irribarrez zegoen (24); kristok irribarrez (17); zen irribarrez (5); zidan irribarrez (11); zion irribarreari (6); zion irribarrez (9); zuen irribarrez (24); zuen kristok irribarrez (13)


irribarreka (41 agerraldi 17 liburutan) adlag irribarrez, irribarre eginez. ik irribarrezka.

Lisak sorbaldak jasotzen zituen eztiro, irribarreka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

Florentek, irribarreka, ezetz zioen denbora guztian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Irribarreka zihoan, eta haren hortz zuriak kandelak ziren, gau bigunean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

Irribarreka zegoen, baina, berriro ere, gaitzaren ondorengo aurpegia zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

Haietariko zenbait irribarreka ari ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Estreinako zurrutada emandakoan irribarreka begiratu zion Maizari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irribarreka (7); irribarreka ari (4)


irribarreño iz irribarretxoa.

Curtisek eskua luzatu zion aitaordeari, aurrez aurre baitzuen, eta adeitasunezko irribarreño bat egin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.

-Etorri nintzenean hori bezain argal nengoen, edo are flakoago -esan zuen berriro korearra seinalatuz, eta jarraitu zuen irribarreño batez- eta begira ezazue orain nolakoa nagoen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 153. orr.


irribarretsu (orobat irribartsu g.er. eta irrifarretsu g.er. eta irrifartsu g.er.) 1 izond

Malkin andrea sorgin mozkote eta irribarretsua zen, dena malba-kolorez jantzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 73. orr.

Meharra eta kopetiluna zen, beraz, senar sendo, osasuntsu, ziur eta irribarretsuaren kontrara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

Irribarretsua zuen ahotsa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.

Haren piura irribarretsu eta tolesgabea ikusirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Izozki-postuko emakume irribarretsuak zer nahi zuen galdetu ziolako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

Jendearen begi irribarretsuak zeure begitartean landatuak ikusiko dituzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 9. orr.

Landare horien artean, lorategi irribarretsu horren sakonean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 212. orr.

Ohiko "egun on" diosal irribarretsua egin zion. lehengo asteko maleta bera zegoen, Popeye marinelaren irudi irribarretsuak apaintzen zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.

Gizon ederra zen, berrogei bat urtekoa, irribarretsu eta onbera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.

Ilegorri hankaluze kankailu irribarretsua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 19. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gau batez, irribarretsu, asmatu ote zuen galdetu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 196. orr.

Biak zeuden irrifarretsu, bertan zutik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.

Platera saldaz eta godaleta arnoz betetzen, irri barretsu, baina galderarik ez egiteko ahaleginetan aldi berean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 110. orr.

-Ez dakit ba... -irribarretsu begiratu zion-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 118. orr.

Irribarretsu hurbildu zitzaidan, mihi gorria kasik ezker gingileraino luzaturik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 186. orr.

Hala bada, bihotza pilpiran, irribarretsu erantzun zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.

-Ahal izango nuke? -galdetu zuen Wendyk, irribarretsu-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 105. orr.

Gizonak, orduan, irribarretsu: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.

Nora zoaz horren irribarretsu, zaldiko?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegi irribarretsua (7); aurpegia irribarretsu (3); baina irribarretsu (6); begitarte irribarretsua (3); berak irribarretsu (3); beti irribarretsu (3); dio irribarretsu (10); emakume irribarretsu (4); erdi irribarretsu (4); ere irribarretsu (4); eta irribarretsu (44); eta irribarretsu ageri (3); eta irribarretsu begiratu (3); eta irribarretsu zegoen (3); eta irribarretsua (4); irribarretsu ageri (6); irribarretsu ageri zen (3); irribarretsu agertu (9); irribarretsu agertu zen (5); irribarretsu agertzen (3); irribarretsu atera (5); irribarretsu bat (7); irribarretsu batek (4); irribarretsu baten (3); irribarretsu begiratu (7); irribarretsu begiratu zidan (3); irribarretsu begiratzen (4); irribarretsu dago (5); irribarretsu erantzun (5); irribarretsu esan (5); irribarretsu eta (29); irribarretsu eta alai (3); irribarretsu ikusi (3); irribarretsu jarraitzen (3); irribarretsu zegoen (10); irribarretsua egin (3); irribarretsua eta (5); pozik eta irribarretsu (4); zen irribarretsu (5); zion irribarretsu (7); zuen irribarretsu (6)


irribarretu, irribarre(tu), irribarretzen da/du ad

Zuhaitzei isil-isilean hitz eta mintzo xotilak irribarretzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 143. orr.


irribarretxo iz irribarre txikia.

Irribarretxo bat saiatu zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Katek begiratu egiten dio, zerbitzariaren irribarre lausoari beste irribarretxo batez erantzunda.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.

-Tira, Olga eta Xavier, egin irribarretxo bat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.

Beltzaran txikiak ez zuen erantzun, baina ia antzeman ezinezko irribarretxo bat egin zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Errektore jaunak irribarretxo fin bat egin zuen Dekano jaunari begiratuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.

Irribarretxo herabetia egin zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 331. orr.

Bere bulldog aurpegian irribarretxo errukarri bat igar zitekeen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.

Irribarretxo bat bota diozu eta aurrera jarraitu duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.

Ezpainetan irribarretxo antzeko bat marraztu zitzaion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

-Bai, beti errespetua joan behar du aurretik -errepikatu zuen ironia irribarretxo batez neskatoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irribarretxo (3); irribarretxo bat (22); irribarretxo bat egin (7); irribarretxo batez (7); irribarretxoa egin (6); irribarretxoa luzatu (3)


irribarrezka (9 agerraldi 3 liburutan) adlag irribarreka.

-Etxea konpontzen buru-belarri ibili naiz -azaldu zuen irribarrezka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 89. orr.

"Zer egiten duzu horrela, David?", esan zidan irribarrezka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Baina berak, irribarrezka, Birgha ezpataren kirtena jo zuen, konfiantza erakutsi nahian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 190. orr.

Poz atseginez irribarrezka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 155. orr.


irribelar ik irri 6.

irribera (13 agerraldi 12 liburutan) 1 izond alaitasuna adierazten duena. ik irrikor.

Kimono handiegi batean sartutako portzelanazko emakume ñimiño eta irribera batek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

"Zuretzat, Agurtzane", esan zidan aurpegi irriberaz.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 98. orr.

Kristalaren lurrun atzean bisaia irribera dakarren aurpegi bat dakusat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Aitormenezko hitzerdi irribera bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.

Zenbat eta moralina estuagoan hezi, orduan eta irriberago eta negarberago jendea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

Nahasmendua sortzen zion aire irribera aurpegian so zitzaion osabari behakoa eman zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 162. orr.

2 (adizlagun gisa)

Klara adi-adi zegoela Hausterri begira, adi-adi eta irribera. -Oker ez banaiz, jaun gazte horrek zerbait gehiago jakin nahiko du bere familiaz -komentatu zuen Marik, irribera-.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.


irribide iz irri egiteko motiboa.

Makur ari gaituk, hain maiestatetsua izaki halako bortxa ageria erakutsiz, zeren zaurtezina baita bera airearen pare, eta gure ukaldi alferrok irribide gaizto.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 29. orr.

Baina bada gehiagorik eta okerragorik, gure eta gure langintza ondo irribidean uzten duenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.


irribidekeria iz

Gainera, mendekuak ez du barkamenak baino banitate eta irribidekeria gutxiago erakusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 202. orr.


irriegile ik irrigile.

irrieginarazi ik irri 8.

irriegingarri ik irri 9.

irriemangarri ik irri 10.

irrieragingarri ik irri 12.

irrieragingarritasun iz irri-eragingarria denaren nolakotasuna.

Irrieragingarritasun oharkabez, honela esanez amaitzen zuen testuak: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.


irrigai iz irri egiteko gaia.

Bere neurrian eduki behar du daukanak, bertso gizatxarretan eta irrigai zikinetan barrena ibilarazi gabe. Lapurtar triunfalismuak zuberotar azentua, fonetika, irrigai, parregai bezala dauka, eta jende bezala mespretxatzen gaituzte "buru arinak" garelakoz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 137. orr.


irrigarri 1 izond irri eragiten duena.

Gauza irrigarri bat kontatu behar dizut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.

Moldakaitzak dira trajedunak, gorbata irrigarri horiek lepoan loturik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 146. orr.

Zer zirrara [...] eragin zizkidan osaba gartzelatik ateratzen ikusteak, paperezko txano irrigarri hura buruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Eta hiltzeko ere prest zeuden horrelako abenturazale irrigarri baten goranahia asetzearren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Egiaz, zure ikaslea neskatxa arras irrigarri bat da!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 317. orr.

Jeloskortasun funsgabe eta irrigarri batek bultzatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Huskeria ia irrigarri hauek guztiak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Guraso inozoek zuen buruan sartutako agindu irrigarri guztiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Mundu guztiaren irrigarri bihurtu naiz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

Grina txarrak jabea galbideratzen du, etsaien irrigarri bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Si 6,4

Amorruz arnaska, mehatxu-egarriz dardarka, hilketa-gogoz irakiten, baina halere ezinduta, eskas, denen irrigarri.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.

Hik dantzan ez dakik! ez nauk hirekin ariko, denen irrigarri!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.

Ez nikek bertze jauntxoen irrigarri izan nahi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz, ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau.  Elizen arteko biblia   Jb 12,4

Judua, aberatsa izanik ere, judu besterik ez zela, presondegi bateko biztanle, judu ez ziren guztien irrigarri eta azpiko, behe mailako beti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 252. orr.

3 (adizlagun gisa)

Irrigarri zegoen, nire billete biribilkatua sudur zulotik zintzilika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Irrigarri sentitu zen une batez.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.

Gertaldi etsipenezkoak irrigarri gertatzen zirela luzeegiak izanez gero.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Horien aldean, irrigarri gelditzen ziren nire lagunen sastagaiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Trenputxartua, burumindua, neska puska baten aitzinean irrigarri gelditua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Ingalaterra irrigarri utzi nahian.  Berria - Kultura   2004-05-19

Harrigarri bezain irrigarri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

Erortzen dira, halakoetan, maskarak, eta garen bezalakoak azaltzen gara, orain guztiz irrigarri, orain guztiz nigargarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 174. orr.

ELAk «irrigarri» iritzi dio SEAk eskainitako soldata igoerari.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski irrigarria (3); bera irrigarri (3); bezain irrigarri (3); da irrigarria (3); denen irrigarri (3); erretolika irrigarriak (5); eta irrigarri (9); eta irrigarria (4); eta irrigarriak (3); irrigarri bat (14); irrigarri batzuk (3); irrigarri eta (9); irrigarri hori (4); irrigarri sentitu (3); irrigarri utzi (3); irrigarria da (6); irrigarria iruditu (3); irrigarria iruditzen (5); irrigarria izan (4); irrigarria zen (6); irudi irrigarri (3)


irrigarrikeria 1 iz irrigarritasun gaitzesgarria.

Hamabortz urte hituenetik irrigarria izan haiz, eta gaur, noiz eta gaur, goia jo duk hire irrigarrikerian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Orain sumina baretu zaidalarik, ez dut irrigarrikeria baizik ikusten zure ikaslearen jokabidean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 318. orr.

2 egite irrigarria.

Gizon arriskutsu horiek lor zezaketen fidantzia irrigarrikeriaz edo gezur beltzaz aldez aurretik itotzen. plazer handia hartzen nuelarik emakume hura bizioz eta irrigarrikeriez halatan apaintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 257. orr.


irrigarriki adlag era irrigarrian. ik irrigarriro.

"Aitatxorekin joan gura dut! aitatxorekin joan gura dut!" zioen oihuka, intzirika eta garrasika, oinetako zuriekin hartxintxar zurian eta hauts zuritan irrigarriki ostikoka eta aztalka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.


irrigarriro adlag era irrigarrian. ik irrigarriki.

Armada erregularrak errege berriaren aurrean irrigarriro galdu zuelarik, karlistak adoretu egin ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Hauteman ere diot amodioak beti atxiki ohi duen horietako baliakizun bat, zeinaren eraginez neska ttipi hori irrigarriro gertatu baita kaltedun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 164. orr.


irrigarritasun iz irrigarria denaren nolakotasuna.

Literaturan, etxe-etxeko intsektua dugu eulia, irrigarritasunaren eta gogaikarritasunaren ikur.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 64. orr.


irrigatu, irriga, irrigatzen du ad likidoez eta, hedaduraz, argiaz edo beroaz mintzatuz, zerbaiten zehar barreiatu.

Argi gardenaren iturri oparoak ere, eguzki etertarrak, ortzia etengabe distira berriz irrigatzen eta argia bet-betan argi-berritzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.

Gauzen barren-barrenetik kanporatuak diren gorpuzñoak, halanola eguzkiaren argia eta beroa, une batean ortzialde guztian zabaltzen eta itsas-lehorrak hegatzen eta ortzia irrigatzen ikusten baditugu, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 243. orr.


irrigazio iz irrigatzea.

Eskuetako odol irrigazioarekin arazoak izan dituzten pilotari ugari.  Berria - Kirola   2004-09-30

Irrigazio arazoak dira min ohikoenak pilotariarengan.  Berria - Kirola   2004-09-30


irrigile (orobat irriegile) izond irri egiten duena.

Neskatxa ttipi hori irriegilea da; eta, haren alaitasunari bide emateko, bururatu zitzaidan burutik pasatzen zitzaizkidan abentura eskandalugarriak oro, gure pausaldietan, hari kontatzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.

Itsaso jabalaren lausengu traidoreak ezin zuen inor erakarri bere uhin irrigileen engainura.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.


irrigura iz barregura.

Mutila, berriz, kilimaka hasi zaio saihets aldean, eta Angela irriguraz bihurritu da aulkian, besoak bular gainean gurutzatuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 74. orr.


irrika1 (ETCn 6.372 agerraldi; orobat irriki ETCn 405 agerraldi) 1 iz zerbaitetarako grina edo nahi bizia. ik irrits; joran.

Irrika orok du alde iluna, jelosia da amodioaren egia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Gogoak sen bat dauka, grina bat, irrika bat: maitatzea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.

Irrikaren lehenengo osagarria den bultzada horretaz gainera, irrika bere xedearen arabera (irrika asetzea izaten da beti), bere objektuaren arabera (irrika bere xedera iristeko bidea), eta iturburuaren arabera (irrika gorputzean ainguratzen den gunea) definitzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Emaztearen irrikak, desioak eta izaera ez dira kontuan hartzen. zulotik zure hitzak entzuten aritu naiz, eta zure gorputzaren irrikak bete nau.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 81. orr.

Neurri guztiak galduak eta gorputz osoa dardaraz jartzen zidan irrika batez astindua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Gaztaroaz geroztik zeuen desira beste hesirik, zeuen irrika beste legerik ez duzuenok.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 62. orr.

Edertasunak liluratu zaitu eta irrikak bihotza okertu.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,56

Kontsumorako irrika, grina bizia, desioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

Ordu arte bizi izan ez nuen irrika bat hasi zitzaidan barru--barruan ernaltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 317. orr.

Esan dugunez, bere irrika ez zen bete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 49. orr.

Irrika tanpez desagertu zitzaion, eta haren ordez, matelak sutan sentitu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Ez omen nuen ezer esan, ez agindu, ez adierazi, baina begiradan sumatu omen zidan irrika.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.

2 (izenondoekin)

Dutxa on baten irrika bizia nuen, nonbait ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.

Gaztetako irrika eutsiezin hura sentitu nuen barruan, erraiak dardararazten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.

Nire izate guztia inarrosi zuen, geroz eta handiagoa zen irrika eutsiezinez bete zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 209. orr.

Ahotsean arnas-estua, egarri aseezina, irrika ezkutua nabari zituen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Irrika suharrez desiratzen nituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Herriko nahiz kanpoko neskekin eta emakumeekin larrutarako irrika erabatekoarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

Irrika eskopikoa deitu ohi dena irrikaren kontzeptu orokorraren kasu berezi bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

Bere irrika ase gabea harekin gogor jokatuz berdintzen zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

3 (-tzeko atzizkia duen aditz forma batekin)

Frantziskoren karitate kartsua, eta martiri izateko irrika.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 161. orr.

Supituan bera besarkatzeko gogoak hartu zidan barrena, nire kontra estu-estu egin eta haren bularrak sentitzeko irrikak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 101. orr.

Zein koloretako barruko arropa zeraman jakiteko irrika.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 54. orr.

Ikasteko irrika izugarria omen zuen Johnek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Gutun hori hartzeko irrika bizian nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.

Hil arte iraungo diola Trabukori urre-goseak eta Berdabio inguruak zulatzeko irrika eroak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.

Berri jakinarazteko irrika menderaezina sumatzen zuen barnean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

A ze irrika dudan zu ikusteko!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 356. orr.

Izugarrizko irrika nuen arrakasta lortzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 399. orr.

· Berak jakinarazi zizkidan ni ikusteko duzuen irrika, zuen damu-negarra eta nirekiko maitasuna.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,7

Irrika bizia dugu jakiteko nor garen, nondik gatozen eta zer egiten dugun hemen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 196. orr.

Berebiziko irrika piztu zitzaidan musika klasikoa entzuteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina ikusten da badela irrika mota bat, haserrea, kontrakorik ez duena, ez baitzaio besterik gelditzen uko egitea baizik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Irrika-uhin batek zeharkatzen du alderik alde.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.

Pultsio edo irrika kontzeptua oinarri-oinarrizkoa da Freuden psikoanalisian. lehen planoak eragiten dituen irrika-efektuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

-Ederki, zurekin joango naiz dantzara, begietan txantxangorri habiak dituzun neska -esan zuen mutilak, irrika-minak erretzen balego bezala-.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 21. orr.

Beren irrika-kargarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskolan, lagun-irrika zuen Templek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

El Doradokoak aberetu egiten gaitu, Colonek -giza irrikak- deskubritutakoa konkistatu behar [...] basatia ahalbideratzeko asmatzen baitira urrearen inguruko sineskeria eta fabulak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.

Ikusle-irrikak eta irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Arestiko asmo guztiak ahaztuta eta haragi-irrika guztiaz nolabait libratua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

Hor kokatzen dira emozio primitiboak -gosea, beldurra, atsegina, sexu-irrika-, banakoa nahiz espeziea arriskutik babesten dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Bere handinahia eta botere irrikak asebetetzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Gobernura noa hemendik egun gutxira eta diru-irrika bizian noa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.

Diru-gosea eta ohore irrika itsua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

Gorrotoa giza arimaz erabat jabetzen denean, mendeku-irrika ere piztuta egoten duk su horren ondoan...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 146. orr.

Maitasun-irrika serafikoz jainkoaganatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Bere hedapen-irrika espekulatiboaren ateraldietan gustura zedarriztatzen uzten ez den arrazoimena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.

Norberaren edukitze irrika asetzen eta beste gainerakoena zapuzten duen edozer.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.

Gure atxikitasunean badelako halako gurekoikeria eta jabego-irrika bat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Izatea eman zion Harenganako konbertsio irrika duen arimak aurrena existitu beharra zuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 302. orr.

Jan-irrika sartu zitzaien basamortuan.  Elizen arteko biblia   Sal 106,14

6 irrikan (339 agerraldi 80 liburu eta 139 artikulutan) adlag irrikaz.

Irrikan nengoen arma berriak gazteluko guztiei erakusteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Buruiritzia izaki, hura noiz hurreratuko zitzaion egon zen, irrikan, bereak eta asto beltxarenak esateko eta dardaran ezartzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago.  Elizen arteko biblia   Jb 7,2

Jakinduriaren irrikan zauden horrek, bete aginduak eta erruz emango dizu Jaunak.  Elizen arteko biblia   Si 1,26

Horren irrikan egon nauk azken urtean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 360. orr.

Ezkutuan larrutan ari direnak zelatatzen omen ditu, giza haziaren irrikan beti ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 49. orr.

Nahita berandutu nintzen, banekien hura irrikan zegoela, baina, iritsi nintzenean, ez nintzen ibili luzamendutan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

-Baina nolatan jakin dute? -galdetu zien Mikel Strogoffek, jakin-minez irrikan, baina berrien egiatasunaz erabat fidatu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 161. orr.

Urduri, zain zegoen, irrikan, Memok bere gutizia noiz adieraziko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 81. orr.

· Irakurtzeko irrikan dago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.

Zer nahi zuten jakiteko irrikan zegoen Maiza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 139. orr.

Logura, eta etzateko irrikan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 379. orr.

7 irrikatan (52 agerraldi 19 liburu eta artikulu 1ean: ETCn 360 agerraldi) adlag ik irrikitan.

Tomen konpainiarik gabe, bereziki irrikatan nintzen asteartean hura ikusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

Rachel bereziki irrikatan zegoen Lucy ezagutzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 277. orr.

Kleiman jaunak hamaikak eta erdiak arte jakin-minez irrikatan eduki gaituelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Martxoak bere euri eta eguzki, belar ugari ekartzen ere badaki, eta behiak larre-irrikatan muuuka jartzen ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.

Gaur egungo Alemanian ia filosoforik ez da, bizitza praktikoaren irrikatan daude denak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Petrus, nire iritzirako, irrikatan dago Lucyk dena bertan behera utzi eta alde egin dezan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 184. orr.

-Noiz ikusiko dugu printzesa? Irrikatan nago!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

8 irrikaz (496 agerraldi 120 liburu eta 50 artikulutan; ETCn 2.341 agerraldi) adlag irrikatuz.

Irrikaz irensten dituzte ostrak, karramarroak eta bestelako jaki bitxiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.

Harryk irrikaz begiratu zuen kartazalaren barruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 349. orr.

Gustura ikusiko omen zuen, beisbol partida bat zuzenean, eta, udaberrian, denboraldia noiz hasiko irrikaz zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Beldur zen, baina irrikaz ere bai.Nik, urduri eta irrikaz, zakilburua bere uzkiaren kontra jarri nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 43. orr.

-Bai -esan zuen Bain andreak irrikaz-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.

Irrikaz nengoen berarekin batera han egoteko, bera lanean ikusteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Irrikaz daudela jakiteko kutxa nolakoa zen barrutik eta nola zegoen antolaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Maitasunaren irrikaz bizi zen, eta ihes egiten zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.

Heriotzaren irrikaz zeuden, aitzitik, hura baitzen Hassanek hitz emana zien paradisurako pasaportea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Ni neure maitearena naiz, eta nire irrikaz dago bera.  Elizen arteko biblia   Kt 7,11

-Ezer aurkitu duzu, aita? -galdetu zion Fredek irrikaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 38. orr.

Leihotik kanpora irrikaz begiratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 207. orr.

Irrikaz itxaroten dut amore eman eta loak hartzeko unea. liluramenduz eta pertzepzio-irrikaz betea izan zen S.B.rentzat erietxean emandako denbora.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 121. orr.

Ehiza-irrikaz dagoen lehoiaren antzera.  Elizen arteko biblia   Sal 17,12

· Goseak akabatzen nago, festara joateko irrikaz... -erantsi zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 70. orr.

Fangek leihora salto egin zuen irteteko irrikaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 235. orr.

Gobernadorearen emaztea eta alaba nora joan ote ziren jakiteko irrikaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

9 irrikazko izlag

Mutilei irrikazko edo maitasunezko kanta flamenkoak abesten egon ohi zen neska-koadrila, esku-zartaka.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.

10 irrika izan du ad ik irrikatu.

Hala agintzen du halabeharrak, hala eskatzen du adimenak, eta, batez ere, halaxe irrika du nire borondateak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

Zizeronengandiko Jakinduria kontzeptua nahiko abstraktua zen, Agustinen bihotzak irriki zuenaren soslaia besterik ez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Askok gauza bera irrika izanaz.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 57. orr.

Gizon noble baten semeak, jaiotzatik itsu zenak [...] irrika zuen ikusmena eskuratu zuen, eta, gertaera horren oroigarriz, Iluminato izena eman zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.

· Campionek ipurdi haren irrika zuen, eta lasterka joaten zitzaion ipurdia gordean haztatzera osaba ez zegoen bakoitzean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Marrazoak ikusteko irrika zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

Ikusi dituzun gizon horiek soldaduak dira eta bakoitzak bere irrika du eta bakoitza bere grinak bizi du.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

11 irrika izan da ad

Jainko, ene Jainko, lehia biziz nabilkizu bila, zure egarri da nire barrena, zure irrika naizen guztia, lur lehor, agor, urgabea bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 63,2

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabera irrika (3); are irrika (3); ateratzeko irrika (3); baina irrika (3); baino irrika (6); baita irrika (3); bere irrika (12); bereganatzeko irrika (3); beren irrika (4); da irrika (4); den ikusteko irrika (3); duen irrika (4); duten irrika (3); egiteko irrika (6); ekiteko irrika (3); entzuteko irrika (4); esateko irrika (4); eta irrika (35); eta irrika bizian (3); eta irrika biziz (3); ezagutzeko irrika (8); gero eta irrika (3); gure irrika (3); guztien irrika (3); hain irrika (6); halako irrika (6); haren irrika (4); hartzeko irrika (4); ikusteko irrika (20); ikusteko irrika bizia (3); ikusteko irrika bizian (4); irrika bat (6); irrika bizia (26); irrika bizia zuen (4); irrika biziagoz (3); irrika bizian (45); irrika bizian nintzen (6); irrika bizian zegoen (5); irrika biziaz (4); irrika biziz (21); irrika biziz itxaroten (3); irrika bortitza (4); irrika da (3); irrika du (5); irrika edo (4); irrika ere (3); irrika eskopikoa (6); irrika eta (20); irrika ez (5); irrika ezazue (3); irrika guztiak (3); irrika hain (3); irrika handia (5); irrika handiagoa (3); irrika handiagoz (4); irrika handirik (3); irrika handiz (5); irrika hori (8); irrika horiek (3); irrika horrekin (3); irrika hura (5); irrika nuen (4); irrika piztu (7); irrika sartu (3); irrika sentitu (4); irrika sortu (8); irrika sortu zitzaion (3); irrika zapuzten (3); irrika zuen (12); izateko irrika (9); jakiteko irrika (12); jakiteko irrika bizian (4); joateko irrika (6); martiri izateko irrika (3); nire irrika (10); zeukan irrika (3); zuen irrika (3); zuen jakiteko irrika (3); zure irrika (4); zuten irrika (4)

bere irrikak (4); eta irrikak (11); ikusteko irrikak (3); irrikak bultzatzen (3); irrikak eta (6)

alde egiteko irrikan (3); atseden hartzeko irrikan (3); denboraldia hasteko irrikan (3); egiteko irrikan (18); egiteko irrikan nago (3); emateko irrikan (3); entzuteko irrikan (5); eta irrikan (8); eta irrikan zegoen (4); eta jokatzeko irrikan (5); hartzeko irrikan (8); hasteko irrikan (22); hasteko irrikan gaude (3); hasteko irrikan nago (4); hitz egiteko irrikan (3); ikusteko irrikan (21); ikusteko irrikan daude (3); irabazteko irrikan (5); irakurtzeko irrikan (5); iristeko irrikan (8); irrikan da (10); irrikan dago (23); irrikan dagoela (13); irrikan dagoen (3); irrikan daude (20); irrikan daudela (5); irrikan dira (5); irrikan egon (10); irrikan egongo (3); irrikan egotea (3); irrikan egoten (9); irrikan gaude (9); irrikan nago (24); irrikan nengoen (15); irrikan zaude (8); irrikan zegoela (10); irrikan zegoela esan (3); irrikan zegoen (20); irrikan zeudela (4); irrikan zeuden (9); itzultzeko irrikan (5); jakiteko irrikan (15); joateko irrikan (9); jokatzeko irrikan (28); jokatzeko irrikan da (4); jokatzeko irrikan dago (6); jokatzeko irrikan nago (4); jokatzen hasteko irrikan (3); jotzeko irrikan (3); lortzeko irrikan (7); partida jokatzeko irrikan (4); sartzeko irrikan (5)

eta irrikatan (3); irrikarik ez (3); irrikarik handiena (6); irrikatan dago (3); irrikatan egongo (4); irrikatan nago (8); irrikatan nengoen (3); irrikatan zegoela (3)


irrika2 adlag barreka.

"Berrehun eta berrogei gramo galdu ditut azken aste honetan", edo "kilo eta laurehun irabazi ditut", zehazten zuen don Pedrok, eta berarekin biltzen ziren adiskideak […] irrika eta zirika hasten zitzaizkion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Gelakideak, astakirten galantak, ez zuten zeregin hobeagorik aurkitzen, noski, beren habailak […] nire zirkuluetarantz keinatu baino, irrika eta trufaka, irakasleak bizkarra ematen zigunean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 19. orr.

Neska batzuk -mutil handia ez ezik, egokia zen Ubanbe- irrika hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

-Hi! Aita Martzelino zirudik! -esan dio Joxek, irrika.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 71. orr.


irrikagarri izond irrika eragiten duena.

Oroimin asegaitz, irrikagarri eta gazi-gozoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Erdi-mailako jaun horiek bai, horiek badute halako dohain irrikagarri bat, zeruaren opari! aintzira galant baten ur-azal irrikagarria ikusirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.

Une hartan harritu zuenaren eta handik aurrera irrikagarri bihurtuko zitzaionaren lekuko izan zen Gustavo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Gero eta irrikagarriagoa egiten zitzaion liburuaren sekretua argitzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.

Bazirudien haren finantzak ere ez zeudela oso egoera irrikagarrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.


irrikaitz iz irribarrea, gehienetan maltzurra.

Txitxikov ohartu zen dama askok irrikaitz maltzurrez begiratu ziotela elkarri eta halako espresio zimarditsu bat agertu zela aurpegi batzuetan, eta horrek barneko nahasmendua areagotu zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 253. orr.

Haiek izanen dira hurrengoak, dio, ezpainetan irrikaitza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 170. orr.


irrikatsu (orobat irrikitsu g.er.) 1 izond irrikaz betea.

Marinelaren begi irrikatsuak sumatu zituen bere lepoan, iztarretan eta orkatiletan iltzaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Begirada irrikatsua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

Zakil egarriz zegoen potxon irrikatsu bati ene esnea eskaini nion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

"Zer dago?", haur gosetu baten galdera irrikatsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 116. orr.

Harresi hauen aurka hautsiko dira zuen hezurrak, hemen moztuko ditugu zuen esku irrikitsuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.

Perla baliotsu baten jabe pribilegiatuekiko inbidia irrikatsua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gizonaren ahoa itsumustuan ari zen masaila batean, sudurraren azpian, emakumearen ahoaren xerka, irrikatsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.

Eta, mesedez, gogoan izan beti laguntzeko benetan irrikatsu naukazuela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.

Donatienek irrikatsu maite zituen bi gauza hauek: uzki-koitoa eta talde-sexua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Egunero miatzen zuen egunkaria, irrikatsu, euren balentriak irakurtzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 497. orr.

Heriotzaren zain daude, eta ez zaie etortzen, altxorrak baino irrikatsuago bilatu arren.  Elizen arteko biblia   Jb 3,21


irrikatu, irrika(tu), irrikatzen (orobat irrikitu g.er.) 1 du ad irrikaz nahi izan.

Dagoeneko lortu dut zerupean irrikatu nuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Dena dela, irrika itzazue dohainik onenak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,31

Ez dut inoren zilar-urrerik edota jantzirik irrikatu izan.  Elizen arteko biblia   Eg 20,33

Joana zuen Hadassenganako desira, eta bazekien Yentl irrikatuko zuela, baina ez zen ausartzen hari hura esaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Kondena bera irrikatu behar ote dugu, bada, irrikatzen hasita?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Eta ez ditzatela axola biziz sendagaiak eskatu, ez eta neurriz kanpo irrikatu aurki hiltzekoa den eta arimaren etsai den lurtar gizakiaren osasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 389. orr.

Jakin-minak irrikaturik, mailu bat hartu, eta txiki-txiki egin zuen erregeak sarraila-zuloko diamantea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Bizitza gelditu egin zaio; lausoki, erretiro lasai bat hasi da irrikatzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Eta inor zenbat eta gutiago maite, orduan eta maitakorrago azaltzen dira, eta gero eta jende gehiagok adora ditzan irrikitzen dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.

Irrikatzen nago bihar Unitàk zer dioen irakurtzeko!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 331. orr.

Irrikatzen egoten gara larunbata noiz iritsiko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.

Lortzeko irrikatzen dauden hori luzaroan ukatu ezin zaien pertsonak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Eskumenean zuen irrikatzen zuen guztia.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 139. orr.

Hain biziki irrikatzen duena bilatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 43. orr.

Argindarra: huraxe irrikatzen nik gehiena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.

Etorri niregana irrikatzen nauzuenok.  Elizen arteko biblia   Si 24,19

2 (era burutua izenondo gisa)

Bere baitan egin zuen ea iritsiko ote zuen zoriontasun irrikatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

Aireak jasoa zuen haren hats irrikatuaren lurrina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

Traidorearen eta heroiaren bular barnera bala irrikatu bat oldartu zen arte. Zeure bihotzeko desira osoz zerbitzatzen duzun hark ontzat eman dezala, zuri sari irrikatuok ematea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Alabaina, barealdi irrikatu hura lortu beharrean, bizimolde berriak areagotu egin zion familiarekiko eta karrikarekiko sentitzen zuen hastioa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziki irrikatzen (7); biziki irrikatzen zuen (4); egiteko irrikatzen (3); eta irrikatzen (6); etorri niregana irrikatzen (3); irrikatu behar (5); irrikatu hura (3); irrikatu zuen (4); irrikatu zuten (4); irrikatzen du (6); irrikatzen dudana (3); irrikatzen duen (5); irrikatzen duten (3); irrikatzen eta (8); irrikatzen nago (8); irrikatzen nauzuenok (3); irrikatzen nuen (3); irrikatzen zuen (22); niregana irrikatzen (3); niregana irrikatzen nauzuenok (3); santuak irrikatzen (3); santuak irrikatzen zuen (3)


irriki ik irrika1.

irrikitan (65 agerraldi 33 liburu eta 20 artikulutan; ETCn 360 agerraldi; cf irrikatan ETCn 260 agerraldi) adlag irrikaz ik irrika1 7.

Irrikitan naukazu! -adarra jo nahian edo-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.-a irrikitan dago urriaren 24a noiz helduko.  Berria - Kirola   2004-10-01

Belarri guztiak jarri ziren neuri erne, nire ekintza izugarriaren arrazoia nola agertuko nuen irrikitan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Hirekin noiz ezkonduko irrikitan nagok, begiak ateratzeko!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 269. orr.

Irrikitan geunden horrelakoak ikasteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Aspaldi handian irrikitan nengoan hiri noiz erranen, Edu, eta gaur diat parada: hamabortz urte hituenetik irrigarria izan haiz, eta gaur, noiz eta gaur, goia jo duk hire irrigarrikerian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Zu begien bistatik galtzeko irrikitan nago.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 137. orr.

Luze-luze lo egiteko irrikitan dagoela erraten digu halakoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiteko irrikitan (5); ikusteko irrikitan (4); irrikitan dago (5); irrikitan gaude (3); irrikitan nago (3); irrikitan zegoela (3); irrikitan zegoen (4)


irrikitsu ik irrikatsu.

irrikitu ik irrikatu.

irrikor (5 agerraldi 5 liburutan) 1 izond alaitasuna adierazten duena. ik irribera.

Aire irrikorra darien indioilar aldrak  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ai, hik ere Alex nahi huen -aurpegiratu zion Arantxak, irrikor.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 149. orr.

Emaztea une batez begira gelditu da aho zabalik, aurpegia atezuan eta irrikor, lehertu beharrean dagoenaren antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.


irrilari iz irri egiten duena.

Guztiei egun on irrilariak emanez sartu zen Angie Publicity House-n.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 156. orr.


irrimaltzurka adlag ik irri 2.

-Ikusiko dinagu -esan zuen Angiolierik irrimaltzurka.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.


irrimarra1 iz karikatura.

Urriaren 29an ortziralearekin aratsaldeko 4,30etarik 6ak arte, Irrimarrak, marrazki ikastaldiak ordinadorean eta argazki arramoldatzeak, beti ordinadorean.  Herria   2004-10-21

Eusko Jaurlaritza prest dago etorkizuneko proiektua laguntzeko, baina ez gaude prest egungoaren irrimarra defendatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-21


irrimarra2 iz irri-mirria.

Datu zehatzik inork ez du eman nahi artzainek zenbat ardi dauzkaten esaten ez duten arrazoi berberengatik, baina aurten, analisiaz galdetu, eta denen ahotan irrimarra zegoen.  Berria - Kultura   2004-02-17


irrimirri ik irri 14.

irrimurritz ik irri 16.

irringarri izond 1 irri-egingarria, irrigarria.

Bertze errorik ezin izan mintzatzeko molde irringarri horrek, gauza batez eta haren kontrakoaz aldi berean bozkariatzera eramaten zuenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

Zer egoera irringarria!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 142. orr.

Tentsio unetik historio irringarri baten medioz ateratzeko usaia baitut, errespetu eta zentzu izpirik gabeko silogismo hau asmatu dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 188. orr.

Ikusgarri irringarri bat eskainiko du "To Be Quatre" laukoteak Donibane Garaziko Vauban zinegelan.  Herria   2004-02-05

C.an "Kutxidazu bidea, Ixabel" antzerki irringarria.  Herria   2003-11-27

Sketx labur eta irringarriak.  Herria   2004-11-18

2 (adizlagun gisa)

Alabaina, berehala etxeratuz, irringarri agertuko nintzaien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.

Ez nuen ez susmagarri ez irringarri gelditu nahi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzerki irringarria (3); irringarri bat (5); irringarri ere (3)


irringarrikeria iz irrigarrikeria.

Solasa biziagotu nuen, irringarrikeriaren mugan: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.


irriño (orobat irrino g.er. eta erriño g.er.) iz irritxoa.

Goitik beheiti so egin eta irriñoa loratu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Gogoeta horiek alaiturik, irriño bat pizten zait ezpainetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.

Ez zuen sekulan irriño batek haren aurpegia argitzen, baina bihotz haundikoa zen eta bazekien zerbitzu egiten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.

Urrats bat egin orduko, ordea, itzuli eta irriño erdi batez zabaldu zizkidan bere beso gotorrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.

Irriño mehe batek bizi pizar bat eransten zien haren mazelei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Begitarte mehatxa, sudurra puxka bat luzea, ezpainak bata besteari tinke lotuak, irriño samin batekin xokoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 109. orr.

-Amadis ez da, beraz, Briolanie xarmantarekin oraino elkartu... -emakumearen irriñoa jostaria zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Irriño murritz batek eztitzen zion arestiko behako harroa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.

Neskameari irriño ergel bat atera zitzaion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

Zuzendaria aspaldi ohartu zaie haien irriño konplizeei.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

Irriño egin die, baina ez da irriz ari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Gizonak irriño bat egin zion eta, zutiturik, bidean barna abiatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.

Pantxikaren ondorat heldu nintzelarik, irriño bat egin zidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Joantto izan zen irriño bat bera egin ez zuen bakarra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 66. orr.

Lotsazko irriñoa egin zuten neskaren begiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

Biharamun eguerditan, bazkal orduko Maite heldu zait irriño bat ezpainetan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.

Ene zaintzale troparen buruzagiak, xefak, biziki airosa iduri du, irriño bat ezpainetan, baina ez irri gaixtoa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Kattinak berriz ere irriño bat ezpainen xokoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

Gure thenoria jin ondoan, erriño batekin, errezebi gitzatzü.  Herria   2003-02-13

Sigi-sagaka bere zeldara bazihoan gero, aingeru irriñoak begitartea apaintzen ziola.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 29. orr.

Berlusgoñik azeri-irriñoa egin zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti irriño (14); beti irriño (3); ere irriño (3); eta irriño (4); eta irriño (6); halako irriño bat (3); halako irriño bat (5); haren irriño bat (5); irriño bat (75); irriño bat egin (17); irriño bat egiten (3); irriño bat ezpainetan (14); irriño batek (9); irriño batekin (32); irriño baten (4); irriño batez (15); irriño egin (10); irriño egin zuen (3); irriño ezti (3); irriño goxo (4); zuen irriñoa (3); irriñoa begietan (3); irriñoa egin (4); irriñoa ezpainetan (4)


irriñoka adlag irriñoak eginez.

Karrikan barrena ikusita, auzotarrak marmarka eta irriñoka hasten diren horietakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.


irrintzi (orobat irrintzin(a) g.er.) 1 iz zaldiaren eta kidekoen oihua.

Zaldien irrintziak eta astoen arrantzak dantzatzen zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

Zaldien irrintzi izutua entzun zen tupustean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Zaldi baten irrintzi zorrotza iritsi zen niganaino.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Gau ilunpe beltz horretan jendeen solasak entzun daitezkeela, eta ere oilarren kukurrukuak eta ere zaldien irrintzinak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 71. orr.

Zalditzar zuri batek egin zuen jauzi bere aurrean, irrintzi beldurgarria jaurtiz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.

Gameluaren irrintzia entzun nuen irrintzia besterik ez zenean; gero, arrisku-seinale bilakatu zen, eta, azkenik, irrintzi bihurtu zen berriro.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 186. orr.

Irrintzi horiek Giomar hil zuen adarbakar haren ondorengoenak omen dira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.

2 giza oihu berezia.

Mendi gailurretatik irrintzi baten hots ozena heldu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 98. orr.

Janis Joplinen irrintzi basa eta Dylanen sudur-mintzoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Oreinak bezala salto egingo du herrenak, pozaren pozez irrintzi mutuak.  Elizen arteko biblia   Is 35,6

Jerikoren konkista, tronpeta hotsez eta herriaren bat-bateko irrintzi beldurgarriari esker lortutakoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.

Nik bi pauso ematerako, ordea, garaipenezko irrintzi ero bat entzun nuen nire atzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Souad Massiren musikak pizturik, guztiak irria ahoan, txaloka, zutik, eskuak airean edo gerria dantzan, arabiar irrintzinak entzun daitezkeela han-hemenka.  Berria - Kultura   2004-03-28

3 euskal oihua.

Bat-batean, Orrondok irrintzi bat bota zuen trikitrixaren piezari lagunduz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 35. orr.

Martinek irrintzi bat bota zuen, barre-algara luze bat ematen duena, edo zaldiaren oihua, barre burlati batez bukatua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Edan eta irrintzina harrigarri bat botatzen du Elur-ek gauaren bihotzean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 170. orr.

Hurbiltzean, Marik irrintzi bat bota zuen, biztanleen abisatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 108. orr.

Angel Berruetaren seme Imanolek aitaren alde egindako oihuarekin eta irrintzi batekin eman zion azkena omenaldiari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Esme eta Gotzone Sestorainen irrintziek biribildu dute lana.  Berria - Kultura   2004-03-19

4 hed

Eta ateak ere, lehen bere erroetan atseginez irrintzi egiten zuenak, isilik dirau eskaratzean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

Gurpilei negar, enbrageari irrintzi eta martxa-aldagailuari karrank eginarazten zien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Eta soinu txikiaren irrintziak gure gurasoen odola irakiten jartzen bazuen [...].  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 13. orr.

Zelan soinua besoek emon ahala zabaltzen eta izten eban eta zelako irrintzia ataraten eutsan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 19. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irrintzi deiak ikaraldi batez iratzarri zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 167. orr.

Aurtengo Irrintzi lehiaketako irabazlea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 17. orr.

Urkoiko plazan, irrintzina lehiaketa.  Herria   2002-08-08

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orduantxe entzun ziren zaldi irrintziak, zamariei zuzendutako oihuak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 120. orr.

Gamelu-irrintzia arrisku bilaka zitekeen bezalaxe, datilondo ilara batek mirakulua adieraz zezakeen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 122. orr.

Diotenez, oraindik ere entzun daitezke adarbakar-irrintziak, gauez, Betelu aldeko baso-mendietan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.

Belaunaldi askotako borroka irrintzi menderakaitza, euskal garaipenaren oihu harroa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 143. orr.

Agure kabroiak sekulako algara-irrintzia egin zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 134. orr.

Egin poz-irrintzi, mendiok!  Elizen arteko biblia   Is 49,13

Egiogun poz-oihu Jaunari, poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!.  Elizen arteko biblia   Sal 95,1

Gudu-irrintzi zolia eginez, etsaiei bulartsu aurre emanez.  Elizen arteko biblia   Is 42,13

Buruzagien aginte-hotsak eta gudu- irrintziak.  Elizen arteko biblia   Jb 39,25

Herri osoak gerra-irrintzi handia egingo du.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.

7 irrintzi egin

Irrintzi egin zuen behorrak, eta artzain txakurrak hankartean sartu zuen buztana.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Egin zilipurdika zekorrak zelaian bezala, egin irrintzi zaldiak bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 50,11

Jakin ezak, bertzalde, zaldiak irrintzi egiten duela, eta astoak arrantza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

Pottokak irrintzi egin zuen, asaldaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 360. orr.

Jo turuta Sionen! egin irrintzi nire mendi santuan!  Elizen arteko biblia   Jl 2,1

Ez egin hitzik ere, nik irrintzi egiteko esan arte.  Elizen arteko biblia   Jos 6,10

Egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.  Elizen arteko biblia   Sal 47,2

Burdina trinkoko gontzetan irrintzi egiten duen gotorlekuren bateko borta astuna etxean sartzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

· Zaldi batek irrintzi mehe bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.

Herriak izugarrizko irrintzia egin zuen, eta harresiak behea jo zuen.  Elizen arteko biblia   Jos 6,20

8 irrintzi eginarazi

Ardi galdua sasiz sasi bezala ibili zen bazterrik bazter hauspoari negar eta irrintzi eginarazten irakasten.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 26. orr.

9 irrintzi eragin

Pentsetakoa da Rufinok zelako irrintziak eragingo eutsazan soinu barriari.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aingo irrintzia (3); barañ egin dezagun irrintzi (3); egin irrintzi (14); egin irrintzi jaunari (4); egin poz irrintzi (3); eta irrintzi (9); eta irrintziak (3); gudu irrintzia (3); irrintzi bat (9); irrintzi bat bota (4); irrintzi bat entzun (4); irrintzi egin (13); irrintzi egin zuen (7); irrintzi egin zuten (3); irrintzi egiten (6); irrintzi eta (11); irrintzi jainkoari (3); irrintzi jaunari (4); irrintzi taldearen (3); irrintzia egin (5); irrintzia egin zuen (3); oihu eta irrintzi (3); poz irrintzi (7); poz irrintziak (3); zaldi irrintziak (4)


irrintzika (orobat irrintzinaka g.er.) adlag irrintzi eginez.

Beyaziteko ibarrean, zaldi bat irrintzika ari zen, eroturik, urduri, izu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Gure zaldia, alde batera eta bestera zebilen irrintzika, eta eperrak, eroturik, kaiolako burdinak mozten saiatzen ziren mokoaz, erabat larri.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.

Hauek irrintzinaka hasten diren bezain laster lauhazka itzultzen dira behorrak urrez kargatuak diren ontziekin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Uztar batez irrintzinaka du joiten zaldiak.  Herria   2003-04-03

Ezproinak kilis kalaska, harmadurak kirriz karrazka, izerditan irrintzika eta sudur ziztuka zaldiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

Eta herri osoak pozez oihuka eta irrintzika goresten zuen Jauna.  Elizen arteko biblia   Esd 3,11

Astelehen gauean, bertze leiho batetik, preso batek oihuka eta irrintzika jakinarazi zion askatuko zutela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Baina Vanessak irrintzika jarraitu zuen zoroen pare: [...].  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 72. orr.

Haren ondoren barrabas olde hura lasterka, jauzika, zilipurdika, oihuka, marruka, miauka, irrintzika, orroka, kukurrukuka, eta beste mila gauza barregarri asmatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Mendi eta muinoek poz-irrintzika ekingo diote, landako zuhaitz guztiek txalo joko.  Elizen arteko biblia   Is 55,12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irrintzika (5); irrintzika ari (3); irrintzika hasi (5); irrintzika hasteko (3); oihuka eta irrintzika (4); poz irrintziz (3)


irrintzilari (orobat irrintzinalari g.er.) iz irrintzi egiten duen pertsona.

Jaialdia janzte aldera, zazpi irrintzilari ere deitu ziren.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 67. orr.

Meza eta bazkariaren ondotik baziren egunaren alaitzeko, pilotari, dantzari, kantari, bertsulari, txistulari, irrintzilari, hots, denbora hartako eskual kultura egiten zutenetarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.

Eta bertsularien ondotik irrintzinalarien aldi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.


irripar(re) ik irribarre.

irripartsu ik irribarretsu.

irrirudi iz irri modukoa.

-Hitzordua ipini eta gero damutu zitzaidan, ez pentsa -atzamar potoloak txalekoko faltrikeretan gakotuta zeuzkan Luigiri begiratu zion, eta haren irrirudiaz ohartu zen-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.


irris (orobat irrisa) iz ipar arroza.

Ogi, irris eta bertze hainbat hazkurriz bete zakuak garraiatu behar dituzue kamioietara.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 48. orr.

Irrisaren prezioa.  Herria   2005-02-03

Somaliako portuetara mendebalde aberatsak kargoak mukuru betez igorri zituen irrisa mutzituak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.

Irrisaz beterik diren soro hezeak, arratsaldeko euri epel nasaiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 35. orr.

Herriko adiskideak elizaren maldan zeuden irris pikorrak aurtikitzen, oraiko moldean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.

Kizkira entsaladetan, urdeki saltsetan, Cantoneko irris bihiketan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Bi irrisa zaku ekarriz.  Herria   2005-04-21


irriskatu, irriska, irriskatzen du ad ipar arriskatu.

Egia da irriskatzen dutela beren bizia.  Herria   2005-01-20

Diktatore ohiak aldiz herio gaztigua irriskatzen du irakiar legean.  Herria   2004-07-08

Astearte aratsalde huntan, Paueko dei-auzitegian ziren, eta isuna ez badute ordaintzen, 75 eguneko presoaldia irriskatzen dute.  Herria   2005-01-20

Bakoitxak irriskatzen duela urte bat eterdiren presondegia eta 15.000 euroko isuna.  Herria   2005-06-09

Auziperatua izaitea irriskatzen du.  Herria   2004-10-14

Telefonak irriskatzen duela ere polliki kariotzea.  Herria   2004-09-09

Hiru gizon hauekin ez duzu deusik irriskatzen, badakit, konfiantza osoa egiten baitiet, Argonen erreinura salborik helduko zarela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 32. orr.

Zer prest zira irriskatzeko harremanetan?...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 75. orr.

Orduan nork irriskatuko zuen galtzaleen alde?  Herria   2001-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irriskatzen ditu (3); irriskatzen du (7); irriskatzen duela (3)


irrisku (orobat irrixku g.er.) iz ipar arriskua.

-Zirurikan badiaxu anbulantzia Iruñera buruz... gaua zuxun eta karabineruen irriskua ere hor...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 221. orr.

Egon lasai beraz, ez duk enekin eskualde horretarik deusen irriskurik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.

Sobera irrisku zela beste presoentzat eta bereziki administrazionearentzat.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 107. orr.

Irrisku handiena izan ditakeen tokietan, sare berezi batzu hedatu dituzte.  Herria   2003-01-14

Irriskurik gabeko bidean ibiltzerik ez da beraz.  Herria   2002-10-24

Nolako egoeran bizi behar izan duten 20 egunez, zerraturik, baldintza prekarioetan, biziaren irriskuan, elgarren artean metan.  Herria   2004-01-29

Errumanian hasi dira garbitasun baten egiten, irriskuan diren ainitz ihizi hilez eta jendea xertatuz.  Herria   2005-10-13

Lurrerat abiatzeko irriskuan zen jauregi zaharra erostea.  Herria   2002-10-17

Zer lanak, soinekoak ezin idorraraziz atertu ondoan! erreka batzutan sartuz belaunetaraino, lerratzeko irriskuan...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Bonba bat zapartatzera zoala Barnabeuko zelaian, han ziren 70.000 ikusleen bizia irriskuan ezarriz.  Herria   2004-12-16

Batzutan kexatzen zira, zeren eta ikusten baitituzu […] elkarrekin finkatuak diren helburuak, gauzak gaizki doatzilarik, orduan irriskutan jartzen direla.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 46. orr.

Zerratzeko irriskutan diren bulegoak.  Herria   2003-10-30

Ageri da hor zer irriskutan ginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 94. orr.

Beren bizia irriskutan ezarriz, Beharrik norbait ohartu baitzen aski goiz irrisku haunditan zegoela!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

Ihesaldi irriskuak bazirela...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deusen irriskurik (6); ere irrisku (3); galtzeko irriskuan (3); holako zerbaiten irriskurik (3); irrisku bat (7); irrisku handiak (4); irrisku handiena (3); irrisku handitan (5); irrisku haunditan (5); irriskuak ere (3); irriskuan ezarriz (4); irriskurik batere (3); irriskurik hartu (3); irriskutik kanpoan (3); izaiteko irriskuan (3); ortzi irriskuak (4); zerbaiten irriskua (7); zerbaiten irriskurik (3)


irriskudun izond irriskua duena.

Holakoa da lekua, beti dardara baten irriskuduna, 1935an ezagutu zen azkena, Quetta hiria suntsitu zuena 50000 jende ezbaian hilik utziz.  Herria   2005-10-13


irriskuño iz ipar arrisku txikia.

Untsalaz ez litake holakorik gertatu behar bainan bada halere irriskuño bat.  Herria   2001-07-26


irriskutsu izond ipar arriskutsua.

Beren itsasuntzia arras irriskutsua zuten.  Herria   2004-01-15

Hori badut uste irriskutsua den...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 179. orr.

Elementu guztiz irriskutsua da "ur-ozeanoa".  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Zuraren artatzeko tinduak eta gudronezko estali bereziek erretzean ke beltz eta irriskutsua bota du.  Herria   2005-06-23

Euskal-departamenduari ezetz eta ezetz, Euskal-Herriaren ezagupenean sobera urrun joaitea litakeela eta sobera molde irriskutsuan!  Herria   2003-12-25


irrist 1 adlag

Binako pauso bat, binako pauso bat, beste bat, irrist, irrist eta eragin gerriari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 111. orr.

Nire gelakideak barrabil aldean finkatu zuen atzamarren mugimendua, eta ingurua laztantzeari eman zion, emeki-emeki, irrist eta irrist, begirada lurreko aldizkarian eta nigan ezarriz tarteka.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 96. orr.

2 irrist egin (orobat irrista egin g.er.) irristatu, labaindu.

Irrist egiten zuen aldamio labainkorretan. jelan irrista egin eta, besoa apurtu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 168. orr.

Ematen zuen bere eserlekutik irrist egin eta lurrera erori zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 72. orr.

Altxatu nintzenean, galtzek beheraka irrist egin baitzuten, nire galtzontziloen mutur bat bistara agerian zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.

Autoaren atzeko gurpilak irrist egiten hasi ziren.  Berria - Kirola   2004-04-30

Urtegi horren ezkerreko magalak irrist egiteko arriskua zuela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.

Batzuetan, nahi gabe, irrist egiten da; nork ez du noizbait mihiaz huts egin?  Elizen arteko biblia   Si 19,16

Literatura eta aingira irrist eta ihes eginez bizi dira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

3 irrist eragin irristarazi.

Askuari apropos irrist eragin eta hatzak saihetseko zaurian ipini zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1098. orr.

Ez diezazula mihiak irrist eragin, lakioa jartzen dizunaren aurrean eror ez zaitezen.  Elizen arteko biblia   Si 28,26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoak irrist (3); batek irrist (3); behera irrist (3); behera irristan (3); eta irrist (6); irrist egin (61); irrist egin eta (14); irrist egin ez (4); irrist egin zion (3); irrist egin zuen (9); irrist egin zuten (6); irrist eginez (8); irrist egiteko (4); irrist egiten (22); irrist egiten zuen (3); irrist eta (3)


irrista 1 iz irristada.

Kontrabandista irri eta jolas zebilen, noiznahi irrista eta eroriko bailitzango plantak eginez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Jakituria gutxikoa litzateke, irrista beldurgarrien erresuman sartuta, laburregi jokatzea eta seme-alaben erabakia eta gurasoen zuhurtzia fermuki estekatzen dituen denbora laburtzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.

Inoiz baino okertuago zihoan, oinez, irrista-beldurrez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

2 irristan adlag irristatzen.

Hirurak zihoazen eskutik helduta, hautsaren gainean irristan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

Hosto artean irristan zihoan odolezko orbanari segitu zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 146. orr.

Elurra eta izotza nonahi, eta lera aise eta agudo doa aurrera irristan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

[Zaldiak] muino harrigarri horien bestaldeko maldan behera amiltzen dira irristan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Gure madarikazioak isilarazi behar izan ditugu, lokatzetan irristan lerratzen garelarik, bata besteari helduta betiere, bertan behera eror ez gaitezen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Hiriko zerugain kuadrikulatuan, kaio bat, bakardadean irristan, mezu bat brodatuz, harat-honat llabur, bizi, urdurietan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 177. orr.

Adela azkar ihartu zen, aldapa elurtuan behera irristan datorrena bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.


irristada iz irristatzea.

Bere haragiaren kontra aihenen irristada arina sentitzearen pozez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Aldaketa hura oroimenaren irristada edo nahastetzat har zitekeen. Galderatik harridurara garamatzan irristada horretan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Tren-geltoki bateko arropazaindegia oso leku egokia izan daiteke inoren irristada ezkutatzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 51. orr.

Motorea gelditu eta irristada eginez iritsi zen ate aurreraino.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 219. orr.

Kontrako biran jaurti dut hegazkina, edo kontrako irristadan, zehatz esateko (utikan bira legezkoak!).  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.


irristadatxo iz adkor irristada.

Etxean ez zuen aitortu nahi izan irristadatxo hori, eta azterketara ez zela aurkeztu asmatu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.


irristagailu ik irristailu.

irristagarri 1 izond irristakorra.

Urmaelera igo eta urratsak kontu handiz eginez dabil hondo irristagarriaren gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Aurreko egunetako euri sarrien eraginez, bidean hosto pila erdi ustelduak ageri ziren han-hemenka, eta olioz igurtzia balego bezain irristagarria bihurtzen zuten bide hezea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Animaliak gara [...]; izerditan jartzen gara, hark [etsaiak] heldu nahi izanez gero gure azala irristagarri gerta dadin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

2 irud

Gai irristagarria. Kontzeptuak berak ere -"Estatua", "independentzia", "subiranotasuna"- erasopean daudela azken aldi honetan, eta beren edukiak uste genuena baino askozaz ere irristagarriagoak direla.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

• 3 iz zerbait irristarazten duen gaia.

Gizonak irristagarriz igurtzi ditu bere zakil ezin tenteagoa eta neskaren uzkia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

4 ate irristagarri ate irristazailea.

Galeria txiki bat dirudi, erabat irekia, eta ate irristagarri batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 71. orr.


irristailu (ETCn 63 agerraldi; orobat irristagailu ETCn 32 agerraldi; cf patin ETCn 768 agerraldi) 1 iz irrist egiteko gailua oinean finkatzen dena. ik patin.

Goxokiz, irristailuz, bizikletaz eta arrantza-tresnaz betetako denda batean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 138. orr.

Neguan, gaixoek izotz-pista egiten zuten, eta eskietan edo irristailuetan ibiltzen ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

-Hoa arotzarengana eta gurpiletan irristagailuak ipintzeko eskatu -esan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.

· Norbaitek asmatu zuen monopatina, handik hainbeste urtera milaka ume eta gaztek erabiliko zuten irristagailua alegia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.


irristaka adlag irristatuz.

Harkaitzera iritsi ziren, eta han osaba Vernonek, irristaka eta labainka, etxetxo zaharkitura gidatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

Menditik zuzenean jaisten hasi ziren, saltoka, elurraren gainean irristaka, ia erorian amildegian behera. deabruz mozorrotutako animazio-talde bat patinetan irristaka eta suziriak botatzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

Horman ezkutaturiko harrizko ate bat ireki zen irristaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.

Bere burua ardatz harturik, jira eta biraka hasi zen, zoruaren gainean irristaka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.

Beti daukazu suge bat bezala irristaka ihesi doakizun zerbait.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Irristaka joan zen harrizko txirristan behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 226. orr.

Malko lodiren bat sentitu duzu masailetik behera irristaka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Autoa kostaldeko bidetik irristaka doa, eta eguraldiak onera egin du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 83. orr.

Gurpilak irristaka hasi zitzaizkidan eta errepide bazterrera joan nintzen zurrunbilo zuri baten erdian harrapaturik. · Autoa bidetik atera eta, frenoei eragin arren, irrista-irristaka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behera irristaka (5); eta irristaka (4); gainean irristaka (5); irristaka eta (6); irristaka hasi (3); zen irristaka (3)


irristaketa 1 iz irristalarien jarduera edo kirola. ik irristatze.

DBH 1ean irristaketa egiten badute, DBH 2an hipika, eta DBH 3an arraunean hasten badira, hurrengo urtean DBH 3koei arrauna eginarazi diezaieten eskatu nahi diegu eskolei.  Berria - Kirola   2004-04-09

Kataluniako irristaketako selekzioak nazioarteko txapelketetan ofizialki lehiatzeko aukera izango du aurrerantzean, Nazioarteko Irristaketa Federazioaren (FIRS) baimena jaso ondoren.  Berria - Kirola   2004-03-28

2 irristaketan adlag

Izotza ari duenean, eta besteak irristaketan dabiltzanean, pista txiki bat antolatzen du berarentzat, aparte, izotzaren ondoan, belarretan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Txuri-urdin izotz jauregian irristaketan ibiltzeko aukerari ez zioten muzin egin ikasleek arratsaldean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11


irristakor 1 izond bertan irrist egitea erraza gertatzen dena. ik labainkor; lerrakor.

Zeharkatu genituen harri irristakorrak, eta, azkenean, heldu ginen, irabazle, gailur haizetsura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Horma bat zen, harriz egina itxuraz, oso leuna, irristakorra eta hotza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Zaldiak lehia bizian jardun zuen, zangoak zola irristakorrean tinkatzeko ahaleginean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Hartara, basoaren gune sarri eta etengabe ilunekin egokitu ginen, eta hezetasunak irristakor bihurtzen zituen pendizekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Karlstad inguruko errepide estu eta irristakorrak.  Berria - Kirola   2004-02-06

Ikusten ez den izotz hau irristakor eta labainkor gertatzen baita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

2 irud/hed

Haren eskuek, hitzak bezain irristakorrak itxuraz, biolina ekarri zuten sabel gainera [...] eta bihotz ondoan utzi zuten, ama batek bere ume maitea ekartzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Baina hori oso arazo irristakorra da eta ezin da erabat mekanikoki hartu.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Lokatzezko oinarri irristakor horrekin, edozein epailek botako duela auzia atzera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.

Neurri hori oso irristakorra da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

3 irrits egiten duena.

karpa zilarkarak, perka hegalgorriak, aingira irristakorrak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Horixe da sumintzen ninduena: noski, ez zegoen inongo arrazoirik larba irristakor hura existitzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

Eta La Torre, laino irristakorren atzean eder eta isil.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.

Negarrez hasi zen, anpulu irristakorrez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.

Gaur Anoetako zelaia bustia egongo da eta baloia irristakor.  Berria - Kirola   2006-04-22

· irud Benetakoak diruditen gauza guztien artean -esan nuen-, ez da denbora bezain iheslari, irristakor eta inefablerik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 80. orr.

Horregatik, ideia irristakor haiek zehazki taxutzeko orduan berehala konturatzen zen, ahoskatu barik, bere golkorako esan orduko, zentzurik gabeko hitzak zirela  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

3 ate irristakor ate irristazailea.

Egurrezko egitura eta paperezko leihoak dituen ate irristakorra.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irristakorra (4); irristakor bihurtu (3); irristakor eta (3); irristakorra da (3)


irristakortasun iz irristakorra denaren nolakotasuna.

Halako gainestaldurak eskien irristakortasuna eta abiadura areagotzen ditu  Berria - Gaiak   2004-09-30


irristalari iz irristagailuarekin higitzen den pertsona.

Hotz handiko egunetan uzkurtzen ziren, izozten, Norvegiako badien irudira, non irristalariak patinetan ibiltzen baitira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Irristalari gurpildunak palmondora erabat biluzik igoz eman zion bukaera saioari.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.

Izotz-irristalariak edo antzerkian Satanena egiten dutenak gogorarazten zituen  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.


irristaldi 1 iz irrastada.

Gero Denver zutitu eta irristaldi luze bati ekin zion, bere kabuz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 238. orr.

Karlosek Martin zaldi gainean errekan sartzen ikusten zuenean, irristaldi arriskutsuren bat opa izaten zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

2 irud

Karlos Zabalaren saio honek eremu labanak zapaldu behar izan ditu, halere, zorionez, ez du irristaldi arriskutsurik jasan.  Berria - Kultura   2004-07-10

Bazekien osaba Silverio ez zuela benetako aita, baina [...] nahiago izan zuen irristaldi baten fruitua zela pentsatu.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 69. orr.


irristaleku iz irrist egiten den lekua. ik lerraleku; lerragune.

Hara, irristalekuan jarriak dituzu eta hondamendira amiltzen.  Elizen arteko biblia   Sal 73,18


irristarazi, irristaraz, irristarazten du ad irristatzera behartu. ik lerrarazi.

Atsegin dut ukitzea, nire eskuan igurzten nauen sedazko azal hori irristaraztea. Léak, oinetakoak kendu, eta besaulki azpira irristarazi zituen, oin-puntaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

-Bentariaren pabana -esan zuen Damián itsuak, urrutiko, oso urrutiko zirudien ahotsaz, hitzak irristaraziz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Amak erantzun zion, aitaren ordez, ahots gozoz, hitzak irristaraziz, kantuan bezala, "uharte bat musika da, eta musika uharte bat da, zeruz eta itsasoz betea".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 239. orr.


irristari 1 iz irristatuz mugitzen dena.

Tranpal irristaria abiarazten duen biradera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

2 (fonetikan)

Baina irristariak ez dira bokal, ez dutelako berez silaba osatzen.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Horregatik esan ohi da diptongoan bokal bat eta irristari bat daudela.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Gehienetan, bokal itxiena irristaritzat hartzeko joerari ematen zaio amore.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Irristariak alofonoak dira euskaraz.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

3 ate irristari ate irristazailea.

Gela handiaren horman [...] ate irristari bat zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.


irristaritasun iz irristaria denaren nolakotasuna.

Hobeto esan, irristaritasuna alofonikoa da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.


irristatu, irrista, irristatzen (orobat irristratu g.er.) 1 da ad gainalde leun batean herrestan joan.

Galtza bustiak bildu eta harkaitzean behera irristatu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.

-Hosto horietan irristatuko zen -esan zuen gidariak. -Irristatu egin hintzen horma-gune ezin labanago batean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

Obus-zulo batean irristatu gara eta hantxe ezkutatuta egon gara puska batean, badaezpada ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Irristatu eta kolpe txar bat hartu du harkaitz puntaren batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.

Pijama bat jantzi eta maindireen artean irristatu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 105. orr.

Ohetik kontu handiz irristatu zen ez baitzuen John iratzarri nahi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 172. orr.

Neskatoaren aurpegia Egutxiren sorbaldan irristatu zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.

Bere bi hatz irristatu ziren blusaren azpitik eta bularretakoaren ertza ukitu zuten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Neskak sentitu zuen beste haragi hura berearen barrenean irristatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.

Une hartan zigarreta hatzen artetik irristatu eta kuxinen artera erori zitzaion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Jo eskuin, jo ezker, aingira baten gisa irristatu zen mahaipera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

Zaindarien artetik sigi-saga suge baten moduan irristatu eta gero.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Aulki gurpildunetik tapakia irristatu zitzaion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Soka, zorionez, ez zitzaion irristatu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Malko bat irristatu zitzaion masailean behera.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.

Justinak pauso batzuk eman zituen aurrera, zoru gainean irristatuz bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 218. orr.

Burdinazko errail bakarraren gainetik irristatuz baztertzen ziren ateak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 11. orr.

Berokiak jantzi eta kalera atera ginen, leran irristatzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

2 irud

Eguzki eder bat irristatzen zen hostoen artetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Hezurretan barrena beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Kristala eskuz garbitu eta hotzikara lepotik irristatzen sentitu du Juliak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.

Eskote baten ertzetik behera amiltzen zaigu begirada edo gona baten barrenetik gora irristatzen zaigu grina. -Hitzen artetik irrista ez zitezen eztabaidak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

Hori pentsatu zuen da Ruak, hitzak irristatzen zituela itsuak, biolinaren arkua hariak jotzean irristatzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Ahotsa irristatu eta desagertu egiten da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Bizitza erdizka eta pozik gabe irristatu zaik, eta ustekabean ohaburuan heriotza agertu zaik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 219. orr.

Antzerki gaietara irristatu zen hizketa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.

Hamar hilabete bero eta gozo irristatu ziren Menendez gaztearen bizitzan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 120. orr.

Minutuak behatzen artean irristatzen sumatzen zituzten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

• 3 du ad gainalde leun batean herrestan eraman.

Ezker eskua irristatu zuen maitalearen sabelean gora.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.

Bere hatz luzeetako bat irristatzen zuen Martini koparen ertzetik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 124. orr.

Eta eskua nire kamiseta azpira irristatu duenean bertigoa da sentitu dudan zirrara mota.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 43. orr.

Beira puskak ez zapaltzen saiatuz, [...] errezelak irristatu nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.

· Laztan iheskorrak esku eta masailean, gutiziak irristatzen dituzten berbak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 91. orr.

-Damutuko zara oraindik -irristatu egin zituen hitzak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artetik irristatzen (4); bat irristatu (9); bat irristatu zitzaion (4); bat irristatzen (4); behera irristatu (16); behera irristatu eta (3); behera irristatu zen (4); behera irristatuz (5); behera irristatzen (15); eta irristatu (6); eta irristatu eta (3); gainean irristatuz (3); gainetik irristatu (5); irristatu da (6); irristatu egin (11); irristatu egin zen (3); irristatu egiten (5); irristatu eta (39); irristatu nintzen (5); irristatu zen (27); irristatu ziren (3); irristatu zitzaidan (4); irristatu zitzaion (11); irristatu zitzaizkion (4); irristatuz bezala (3); irristatzen ari (7); irristatzen da (8); irristatzen den (4); irristatzen diren (4); irristatzen eta (3); irristatzen hasi (4); irristatzen sentitu (4); irristatzen utzi (7); irristatzen zen (10); irristatzen zirela (3); irristatzen ziren (7); irristatzen zitzaion (5); irristatzen zitzaizkion (7); lurrera irristatu (3); nola irristatzen (4); nola irristatzen zen (3)


irristatzaile 1 iz irristatzen dena.

Dorre moduko bat, oholez babestutako eskailera irristatzailezko sistema batez eratua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

2 ate irristatzaile irristatuz higitzen den atea. ik irristagarri 4; irristakor 3; irristari 3.

Ate irristatzaileak erdi ireki eta zeharka begiratu zuen gela hotzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.

Gero gure atzean ate irristatzailea itxi eta kanpotik kolpe batzuk jo dituzte.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

Bi eskuak erabili behar izan ditu ate irristatzailea ireki ahal izateko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 31. orr.


irristatze 1 iz gainalde leun batean herrestan joatea.

Itoizko urtegian, ezkerreko magalean dago irristatze handia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Ezkerreko magalean irristatze bat dago, 20 hektometro kubikokoa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Irristatzearen ondorioz urtegira eror daitekeen materialen kopurua.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 167. orr.

2 irristalarien kirola. ik irristaketa.

Kataluniak selekzio ofizialak eduki ahal izango ditu lau kiroletan: patin hockeyan, lerroko irristatzean, abiadura irristatzean eta irristatze artistikoan.  Berria - Kirola   2004-03-30

Bere alaba da, behiala eskolara, ballet-eko klaseetara, zirkura eta irristatze-pistara eraman ohi zuena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Kirol ezagunak al dira irristatze kirolak Katalunian?  Berria - Kirola   2004-04-01

Irristatze hockeya ez da olinpiar kirola.  Berria - Kirola   2004-04-01

Inor konturatu gabe lortu du Kataluniako Irristatze Federazioak Nazioartekoaren kide izatea.  Berria - Kirola   2004-03-30

Nazioarteko Irristatze Federazioak.  Berria - Kirola   2004-03-28

Ekainean, Kanadan, Munduko Lerroko Irristatze Txapelketan, irailean Munduko Abiadura Irristatze Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-03-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irristatze federazioa (4); irristatze federazioak (18); irristatze federazioak azaroaren (3); irristatze federazioak nazioarteko (3); irristatze federazioko (5); irristatze hockeya (3); kataluniako irristatze (16); kataluniako irristatze federazioa (4); kataluniako irristatze federazioak (9); nazioarteko irristatze (9); nazioarteko irristatze federazioak (6)


irrits 1 iz grina bizia, batez ere haragizkoa.

Eta Venusek maitaleen gorputzak oihanetan biltzen zituen; elkarrenganako irritsa nagusitzen baitzen, edo gizonezkoaren indarra eta grina bortitza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

Grina txarrak hilduratzen eta haragizko irritsak menpean hartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Bera inondik ere ez zen irritsek eta desirek menderatua zuten emakume mendeko bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.

Neskatxa irritsen amildegian jausi zen eta bizioak harrapaturik dabil.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.

Uste du negar hotsa datorrela Garner andrearen leihotik, baina zernahi izan liteke, nornahi, baita kateme bat ere bere irritsa adierazten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 308. orr.

Irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi.  Elizen arteko biblia   Has 3,16

Halakoxe irritsez katigatuak dagoz Venusen lakioetan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Ez dakizu soilik irritsak duela amodioaren lotura urratzeko eskubidea?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Nerabezaroko lehenbiziko urteetatik aurrera, bere sexualitatearen historia izan zen alde batera eta bestera jo ohi zuten grinen eta irritsen katalogo orotariko bat, bereizkuntzarik gabea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Gogoan bazenitu oraino sentimendu arras amoltsu, gure bihotzen elkargarri haiek; arimaren irrits hura, betiere berpiztua eta betiere biziago sentitua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 448. orr.

Mundu guztiak zekien Parisek sekulako irritsa sortzen ziela naziei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 297. orr.

Aurkikuntza hori arakatzeko irritsez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.

Promiskuitatean bizi izan zen, irritsezko zurrunbilo baten erdian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

2 (izenondoekin)

Hondar zuriko ur berdeak eta haragiaren irrits gozoa ziren bere nahien muga. Irrits lotsagarri hura ez izatera, munduko gizonik onena irudituko zitzaion.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Mina, jelosia eta irrits sutsua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.

Nire irrits ezegoki hauek sendatzeko?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Irrits eutsiezina?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Irrits sadikoak zapalduz, gure beste griña txarrak bezela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.

Lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea.  Elizen arteko biblia   Kol 3,5

Mundua haiek liluratu nahian zebilen eta haragia bere irrits gaiztoz lanean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Irrits ezezagun batek goitik behera zeharkatu nauelarik, sexuan pausatu zait.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hala ere, irrits zimiko bat sentitzen du harenganako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 37. orr.

· Amodio lizuna, hau da, eder itxuraren ernaltze irrits sortzailea [...] Herra bilakatzen da errazki, non ez den, okerrago oraino, eldarnio mota bat bihurtzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 519. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dio neskari sexu-irrits huts hori antzematen, baina oraindik gazteegia delako da hori, ez beste ezergatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.

Zaldia eta gizona, alabaina, ugaltzeko irritsak bultzatzen ditu biak, baina bata zaldi irritsak, eta bestea giza irritsak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 343. orr.

"Haragiaren borondatea" esatean adierazten du, haragi-irritserako isuria, gizakiaren borondatearen aurka dagoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Haragi irritsaren katixima suerte bat ontzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.

Errebantxa-irritsez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere irrits (3); irritsak senarrarengana bultzatuko (3); nire irritsa (4)


irritsaldi iz irritsa.

Haren irritsaldiak ematu nituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 65. orr.


irritsatu, irritsa(tu), irritsatzen du ad irritsez desiratu, irrikatu.

Valmont jauna gaur goizean partitu da, andrea; iruditu zait partitze hori hain zenuela irritsatzen, non jakinarazi behar nizula uste izan baitut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.


irritsu (orobat irrizu g.er.) 1 izond irriz dagoena.

Bere begi irritsuekin, oihal oneko arropak jantzi arren itxura zarpaila zuen tipoa zain zeukan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.

Begirakune irritsua josi zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Emakume gaztea eta irritsua dugu Kirsty.  Berria - Kultura   2004-05-26

Distira bereko errainu irritsua zerien jauregi aurreko platanondo, zumar eta ezkien adaburuei ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

2 (adizlagun gisa)

Aurrez aurrekoetan, berriz, beti bezain neurritsu jokatzen zenuen, alai eta irritsu ere bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.

Eta, hala, osaba goibel eta irritsu uzten nuela, irritsu eta goibel, igande hartan bakarrik ibili nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 277. orr.

Eta adiskideturik-edo itzuli ziren handik, biok ere irritsu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 442. orr.

• 3 izond irrigarria.

Hausnarketa irritsuan egon nintzen pixka batez, liburuetako azpimarrek Adak dantza makabroaz eta Danelen jarreraz erakutsitako destainarekin zuten loturaren kariaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irritsu eta (3)


irritu, irri(tu), irritzen da ad irristatu.

Orduan ez arrazoimenari ez bisaiari eusten diet beren onezkoan, eta malkoak irritzen zaizkit isilka maisailetan behera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.


irritxo iz irri txikia. ik irriño.

On Camilloren irritxo ironikoa aditu zen isiltasunean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.

Txapeldun federalak sorbaldak jaso zituen, irritxo batez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Barchinik irritxo bat egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.

-Bai... ez... bueno... zeozer bai -esan zuen emakumeak, irritxo egiten saiatuz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

Andereñoa [...] irritxo memeloak egin eta gorritu egin zela, kapela alde batera okertuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.

Irritxoa egin diogu elkarri, sakelakoari fidatzen segitzen baitiogu gure enkontruen fortuna.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irritxo bat egin (3)


irritzi iz adkor (cf irri) iritzia.

Oihu pare batez amaitzea, epaiketa apurtzeko modurik zabarrena da, nire irritzian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.

Konparantzarik barregarriena nork asmatuko ibili zarete, aitortzen ausartzen ez zineten kezka batek jota zeundetelako; zuen irritzian pitzatua zegoen honek sator lana egin dizue.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 52. orr.


irrixku ik irrisku.

irriz 1 adlag irri eginez, barrez.

Preso ohiak trenetik atera ziren, irriz, nigarrez, hunkiturik, zoriontsu, bozik gabe.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 209. orr.

Eta beti irriz, umore onean, eta trenpuan agertu, ahulezia ttipiena ere erakutsi gabe.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.

Yves hilik eta hi irriz!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 277. orr.

Aitak aldiz, bere burua bortxatuz, irriz: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 75. orr.

Irriz eta laidoz hasten zaizkit.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 213. orr.

Prokuradorea irriz hasi zen eta gaineratikoak, halaber.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 66. orr.

Gutik egin zuen ez baitzen irriz hasi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Magali irriz ari zen, aurpegia lore, begiak ñir-ñir...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Irriz ari nintzen ene baitan, eguneroko ene etsai intimo horiek gisa horretan kakinarazirik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 63. orr.

Ikusi zuen irriz ari, kantua amaitzean zoriontsu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Irriz lehertu zen goraki, balentria bikainaz espantuka.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.

Zainengatik menturaz, Ttale irriz lehertu zen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Biltzarrera eraman ninduen kideak irriz ihardesten zidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 182. orr.

Gartzia irriz karkailaka hasi zen bere izterrean zartako bat joz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Irriz ase ondoan, bota zuen aitzina beretik: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

-Hara bertze tipula Uste nuen arras loriaturik entzuten ninduzula -botatzen dio Kattalinek alegia haserre eta erdi irriz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 133. orr.

2 irrizko izlag

Irrizko istorioak ez dira, ordea, ugariak izaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 76. orr.

Denbora bizkortuari, berriz, balio komikoa eman izan zaio ia beti, irrizko generoan asko erabili izan delako inondik ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

3 irriz irri

Baina irriz irri egoten ginen, ni beti berdin xoratua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Urrunetik plantatu zitzaidan, irriz irri, gaitzeko berria bazuela enetzat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti irriz (6); beti irriz ari (3); biak irriz (3); denak irriz (7); dio erdi irriz (3); dio irriz (4); erdi irriz (10); ere irriz (6); eta irriz (27); eta irriz hasi (5); eta irriz karkailaka (3); gizona irriz (3); hasi zen irriz (4); irriz ajataka (4); irriz ari (36); irriz ari zen (14); irriz ari ziren (5); irriz erran (3); irriz eta (19); irriz hartu (4); irriz hasi (47); irriz hasi zen (28); irriz hasi ziren (7); irriz hasi zitzaidan (3); irriz hasten (4); irriz irri (5); irriz karkailaka (48); irriz karkailaka hasi (24); irriz karkailaka lehertzen (3); irriz lehertu (7); irriz lehertu zen (6); irriz lehertzen (7); kantuz eta irriz (4); mona irriz (4); mona irriz hasi (4); ni irriz (3); nina irriz (3); nion irriz (3); zen irriz (5); zidan irriz (3); zuen irriz (7)


irrizale izond irriaren zale dena.

Errektore irrizaleak zioenez, une horretan kimikalariren batek analizatu izan balu, doktorearen osaeraren bi herenak paper zaharrak hartzen zituela aurkituko omen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

Lagun atsegin baina izugarri irrizale batzuek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.

Irrizalea eta txantxazalea baitzen nehor ez bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 156. orr.

Bazuen dukeak otsein bat, otsein-burua, irrizale lotsagabea zena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.


irrizto iz

Kontua da testu xehea eta ikusiezina berrezartzea, idatzitako lerroetako irriztoak zeharkatu eta noizbehinka astintzen dituena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.


irrizu ik irritsu.

irrupzio iz oldarka sartzea.

Beraz, irrupzio bat dago, zer edo zer berri sortu nahi da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25


irteera (orobat urtekera g.er.) 1 iz irtetea.

Nire goizean goizeko lehenengo irteera hau.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Aitak arratseko irteera eragotzi nahi zidan, baina nik ez nuen onartu.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 220. orr.

Aste osoan hura zen irteera bakarra, festa-gune bakarra.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

Bere laneko irteera horietako bat aprobetxatu zuen aitak ni eskola berrira eramateko.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 69. orr.

Irteera atzeratzeko asmatu nituen aitzakiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Haien irteera zelatatzen zuela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.

Kapitalen irteerek ere goranzko mugimendu ikusgarria izan zuten 1840 eta Lehen Mundu Gerraren artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Moisesen aldi hau Egiptoko irteerarekin abiatzen da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 143. orr.

Egiptotiko irteera mirakuluzkoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Donostiarako autobusaren irteera iragarri zuten bozgorailuetatik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 35. orr.

Tolosarako trenaren irteera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 173. orr.

Jaurtikitako granaden irteera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

Nazioarteko irteeren terminalera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.

Irteera bat egin duzue destakamendu tatariar bati kontra egiteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 432. orr.

Gustatzen zitzaion fabrikako lagunekin ostiral gauero bola-jokoan aritzera egiten zuen irteera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Eguzkiak bere irteera egin aurretxoan. Irteera eta txango laburrak egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.

Ez nintzen lagunekin irteten, asteburuak jo eta ke ikasteko aprobetxatzen bainituen, tartean-tartean mendira irteeraren bat edo beste soilik eginda.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Irteera laburrak izaten ziren hasieran, pare bat ordu baino gehiago ez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 333. orr.

Itsasportuetako ontzien sarrera eta irteeren mugimendua...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 68. orr.

Badaezpada ere, irteerakoan topaldi gaiztorik izan ez genezan, aldean eraman diat artilleria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Ikastetxetik irteeran Ariane ikusi zuen eta haren atzetik joan zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 331. orr.

Basotik irteeran, bi anaiak, [...] inguruko pendoitz, haitzarte, txaraka eta dena argiroago ikusten hasi dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

· Ikaztegiko sarrera-irteeren kargu egingo nintzela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

2 pertsonak edo gauzak irteten diren gunea.

Etxetik ehun bat metrora, herriko irteera bat erakutsiz, Said-ek esan zigun norbait izango genuela zain handik kilometro batera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.

Billabonako irteeran aurkitu zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.

Geltoki nagusiko irteera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Bagina, bada, uteroko irteera da, erditze kanala. gelako irteera guztiak ongi itxita ote nituen begiratzera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Tunelaren irteera gertu dagoela.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.

Zuloak sarrera eta gibeleko irteera izaten ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Ustekabean irteera aurkitu duelako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Ez zuen norabidez aldatzeko eta ekialderanzko irteera bilatzeko asmorik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Kapela ongi jarri eta irteerarantz abiatu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.

Olatz ezkaratzean geratu zen, irteera zaintzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.

Itsasora ateratzeko irteera ireki eta bere flota portu txikitik atera zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

-Irteera bat! etorri hemendik! -oihukatu zien Arantxak besteei-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 235. orr.

Irteerako ateetara zihoazen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 225. orr.

Sarrerako hodiak zabaltzen badira eta irteerakoak ixten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.

Begien parean alderantziz jarrita irakurri zuten gure igaro-baimena irteerakoek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

Teoria lanabes gisa itxuratzen da: corpusa du sarreran (input), eta gramatika irteeran (output).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

3 irud

Badirela Euskadin, alderdi guztietan, irteera bat proposatzeko gai diren politikari argiak eta zintzoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 95. orr.

Prostituzioa da neska erromes askoren irteera bakarra.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 216. orr.

Emakumeek asmatutako irteera bat, gizonari bere eskubidea osteko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 34. orr.

-Irteera bat besterik ez duzue hona etorri zaretenok.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.

Ez duzu zereginik, irteerarik, norabiderik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 152. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Juliaren eta Iñakiren sarrera eta irteera orduak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 53. orr.

Irteera bezperan portua bonbardatu eta zamaontzi batzuk hondoratu zituztela kontatzen du.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 41. orr.

Egunkariek deitoratzen zituzten "irteera edo itzulera operazioaren" minean bagina bezala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 16. orr.

Irteera marrako bigarren lerroan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 71. orr.

Irteera-kableak bihotzaren kanpoaldeari itsasten zaizkio, bentrikuluen uzkurtzea estimula dezaten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Irteera-hodi handi batetik zurrupatuko balute bezala sentitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 46. orr.

Neskak buru-ukaldi bat egin zuen irteera aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

Akuarioko irteera aurrean dauden eskaileretatik jaistean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Igandetan egin ohi zuten asteko mendi-irteera, astelehenetan inoiz ez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

Kanpaldiak, mendi irteerak, txangoak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 151. orr.

Urak geratuta dituzten zingirak, ordea, eta ibai edo zanga bidezko ur-irteerarik ez dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Aurreko kapituluetan ikasi dugu zer edo zer seinale-sarreraren mekanismoez, eta aipatu ditugu seinale-irteeraren mekanismo batzuk ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Kapital-irteera horiei aurre egiteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Ezkerrean albo irteera bat, sukaldera.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 24. orr.

Tximinia-irteeraren atzean gorderik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Lucyk Camden Towneko metro irteeraraino jo zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.

Korrika atera ginen, herri irteerarantz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 11. orr.

Ziztu bizian larrialdi-irteerarantz joan zen. tenpluaren egitura eta banaketa, sarrera-irteerak eta antolamendu osoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Bertsolari etorriari azkar-irteerarekin erantzunez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

Intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

6 (I larriz) Bibliako bigarren liburuaren izena.

Moisesi Sinai Mendian errebelatutako lege judua, eta Pentateukoan edo Moisesen bost liburuetan dagoena: Genesia edo Hasiera, Exodoa edo Irteera, Lebitarren Liburua, Zenbakiak eta Deuteronomioa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.

Inspirazioa ez zetorkien ez Legetik, ez Profetengandik, baizik eta Irteera eta Josue liburuetako narrazioetatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.

Herodotoren obratik, Odiseatik eta Irteera liburutik ateratako adibideak ere badira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.

7 irteera eman

Merkantilisten arabera, metaketa hori eraginkorragoa izan zitekeen merkataritza-soberakinei irteera emango zieten politika-bideak erabiliz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Hitz egitea ez da adierazteko daukagun sentipen tropelari irteera emateko bidea besterik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balmasedako irteera (4); bere irteera (5); beste irteera (4); beste irteera bat (4); bi irteera (4); da irteera (9); da irteera operazioa (3); duen irteera (4); egindako irteera (3); egiptoko irteera (3); eta irteera (15); haien irteera (3); irteera aldera (11); irteera aurkitu (3); irteera bakarra (6); irteera bat (31); irteera da (4); irteera egin (5); irteera eman (5); irteera ematen (4); irteera eta (9); irteera eta itzulera (3); irteera gabeko (3); irteera galarazteko (3); irteera guztiak (8); irteera guztiak ixten (3); irteera hori (3); irteera izan (5); irteera izango (4); irteera operazioa (12); irteera operazioan (6); irteera ordena (3); irteera puntuan (4); irteera zaintzen (3); lehen irteera (3); sarrera eta irteera (3); sarrera irteera (5); sarrera irteera guztiak (3); zen irteera (4); zuen irteera (4)

benetako irteerak (3); eta irteerak (5); eta irteerako (3); irteerak eta (6); irteerak itxi (3); irteerako atea (4); irteerako lehen (3); mendi irteerak (4); sarrera irteerak (8); sarrerak eta irteerak (3)

autobideko irteeraren (3); bergarako irteeran (3); dira irteeran (3); ere irteeran (4); eta irteeran (14); eta irteerarantz (3); eta irteeraren (3); eta irteeretan (4); ez zen irteeran (3); geltokiko irteerara (3); irteeran egongo (3); irteeran eta (4); irteeran ez (3); irteeran izango (18); irteeran izango da (4); irteeran izango dira (3); irteerarantz abiatu (7); irteerarantz abiatu zen (4); irteeraren bat (3); irteerarik ez (6); irteerarik gabeko (19); irteerarik gabeko kale (3); izango dira irteeran (3); zen irteeran (3)


irteerabide (orobat irteera-bide) iz irteteko bidea.

Izan ere, kontsonante horien ekoizpenean hersketa bat gertatzen den arren (ahoskunea ematen diena), irteerabide aski irekiren bat ere izaten dute hersketak irauten duen bitartean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Kamino berria egiteke, Marielexako baserri askoren irteera-bidea Aginetara jaistea zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 220. orr.


irten, irteten (orobat irtetzen g.er.) 1 da ad (toki batetik) kanpora joan. ik jalgi, ilki; atera. (norbait)

Eskuak-eta garbitu, etxetik irten, eta eskolako atarira joan nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

-Irten zaitez ontzitik, emazte, seme eta errainekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 30. orr.

Guardia zibilak agertu zirenean, frontoiko atakatik irten nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

Erregearenetik irten eta berehala, emakumeak zurgin batengana jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.

Baina berak ihes egin zuen komisariatik, eta egunkarietan irten zen haren ekintza.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Gero, uretatik irten, eta buruz behera etzan da lehor-zapiaren gainean, negarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Kalera irten aurretik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 81. orr.

Hala irten ginen Idoia eta biok Côte d'Azur aldera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.

9 mm-ko errebolberra atera, milizianoen aurrera irten, eta hitz bat besterik ez zuen esan: djaxe. Eserlekuraino eraman ninduen, eta agurrik egin gabe irten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

Presaka irten ziren autorantz, emakumea berekin eramateko denborarik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.

Ziztu bizian irten ginen handik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Koadrila ihesi irten zen tabernatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Kamiseta hutsean irten zen, begiak igurtziz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Hurrengo goizean, oso goiz irten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Bat-batean, ez zuen gauez irten nahi.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 17. orr.

2 (norbait zerbaitetara)

Nagusia irten zen Marro lasaitzera, eta nire laguna atzetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Irten dadila herria egunero, egunean behar dutena biltzera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 178. orr.

Telemako aitaren bila irten zela jakinik, haien bihotzak amorru handiak jo zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Horregatik irten naiz zure bila.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,15

Kamiseta hutsean irten zen, begiak igurtziz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Nire laguna auto bat probatzera irten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.

Gu bainua hartzeko asmotan irten baina, […].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

3 (norbait beste norbaitekin)

Amarekin irten zen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 53. orr.

Hurrengo egunetan, elkarrekin irteteko deitzen zidan Idoiak, hondartzara joateko, edo mendira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Elkarrekin irten ziren anai-arrebak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.

· Haietara Marisarekin batera joaten nintzen [...] nirekin irteten hasia baitzen; elkarrekin joaten ginen zinera edo beheko auzoan paseatzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

4 (zerbait)

Hurrengo egunean, eguzkia irten baino lehentxeago.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 107. orr.

Baina Telemakok brontzezko lantza sartu zion bizkarretik, eta bularretik irten zitzaion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 168. orr.

Nire zakilak sartu eta irten egiten zuen haren ahoan, atzera-aurrera jakintsuak egiten zizkidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Begiak itxi, zabaldu, eta malko beroak irten zitzaizkidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

Buruan adats luze kiribilduak irten zitzaizkion, ihazintoaren antzekoak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Lurruna irten zitzaion ahotik, hitzekin batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

Algara asmatikoa irten zitzaion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.

Hura ikusi, eta ezin konta ahala ahots hasi zitzaizkidan barrutik irten beharrean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Ezpain artetik odol-hari bat irten zitzaion, masailean behera, leporaino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

-Arranoa! -irten zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 116. orr.

Kurt?, irten zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 191. orr.

-Bai, baina beti herren izango naiz; horrek ez du bueltarik -irten zitzaidan, ia pentsatu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Argi eta garbi geratu zen gutuna ezagutarazteko iniziatiba Hitlerren ingurutik irten zela,  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 118. orr.

5 zerbait, egon behar lukeen tokitik kanpora joan.

Bihotza ia irten zitzaidan bularretik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.

Bihotza irten beharrean jartzen zaigu, ezpainak lehortu egiten zaizkigu eta arnasa azkarrago hartzen hasten gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 183. orr.

Bularretakoa pixka bat jaitsi, eta bular bat irten zitzaion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Dardarka zeukan kokotsa, begiak irten beharrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 62. orr.

Bidetik irten eta mendian behera erorita amiltzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.

Araua haustea ezarritako bidetik irtetea da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

6 toki edo egoera jakin batean egoteari utzi.

Medikuntza-eskolatik irten zenean, lurralde urrunei buruz zuen jakin-minari leku eman zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.

Hurrengo hilabeteetan, jende ugari irten zen espetxeetatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Kartzelatik irteten zirenei edo atzerritik itzultzen zirenei.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Zenbat estualditatik ez ote zara irten!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 157. orr.

Hondamenaren eta pobreziaren putzutik irten gaitezen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 56. orr.

Kalezulotik hiriaren bihotzera irtetean, lo trinko batetik irten eta munduaren zaratara agertu zirela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

Eta ez zaie inolaz ere zilegi izango Elkarte honetatik irtetea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Mahaiko ogi-apurrak biltzen hasi zen, nik jarritako trantzetik irteteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

7 gertatu.

Ez zaizkio gauzak behar bezala irten -dibortziatu zen, ez ditu seme-alabak ia ikusten-, eta bere aire abailduak ni abailtzen nau.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.

Hala bada, neska xarmantarengana asko nahian joan, eta hutsean irten zen Bakbaka errukarriak, burua makur, hiritik alde egin behar izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.

Ez zen galduan irten, edariak balio zuena baino lau aldiz gehiago eskatu zuen eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 107. orr.

Balio duena garaile irteten da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

"Che" medikua zen, eta Granmatik bizirik irten zirenek bazuten halako kultura maila bat.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 255. orr.

-Lasai zaitez -esan zion Mahmudek-, salburik irten zara, eta, bizitzaren aldean, ondasunak hutsa dira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zeure idazkera biribil polit hori irudikatu eta antzeratu nahian egindako saio eta ahaleginak erabat ustel irten zitzaizkidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 128. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Gerria oso makurtua zuen, bularra oso irtena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Aurpegi oreztatsua eta gaztaina-koloreko begi irtenak zituena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

Eskuak txikiak; hatzak luzeak; azazkalak irtenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Boxeolari sudurra zuen eta kokots irtena, bizarrak gorritua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Aurpegiko hezurrak irtenak zituen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 217. orr.

Zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Soineko azpiko tanga ņimiņoak markatzen dizkion ipurmasailtxo irtenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

· Begiak irten-irtenak, tik berezi bat masail puztuetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.

· Annieren argazki margoztatu bat, ile-harrotua eta bular-irtena azaltzen zena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Bere aurpegi luxe kokots-irtena zurbil zegoen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 127. orr.

9 –en alde irten

Batzuetan, haren alde irteten nintzen Endreren eta Tiborren aurrean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Horrelakoak dituk hiri triste honetako zorigaiztokeriak, entzun nion esaten nire alde irtendako gizonari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

10 (norbait) bere onetik irten

-Nor dago bere onetik irtenda? -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

Jauregian irain egiten badidate, ez hadi heure onetik irten, ezta hanketatik arrastaka banaramate edo geziak botatzen badizkidate ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 119. orr.

Berehala, beren onetik irten, eta txorakeriak esaten hasi ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 195. orr.

Begira, masturbatzen ari natzaio, musukatzen, burua galtzear nago... aha! aha! aha! lagunak, ezin dut gehiago! [...] alajainkoa! neure onetik irtenda nago!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 203. orr.

10 bidera irten

Zirze edabezalearen jauregira iristear nengoela, Hermes irten zitzaidan bidera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 66. orr.

Zergatik ez zorteari bidera irten eta besteen antzera aurrera egin?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Lehi-ra iritsi zenean, filistearrak bidera irten zitzaizkion, pozez oihuka.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 37. orr.

Behia irten zitzaien bidera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 28. orr.

Bidera irteniko txakur ozarregiak paretik kentzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

11 onik irten

Jose Antonio Agirre eta Manuel Irujo onik irten ziren […] 1937ko hondarrean izan zuten auto istriputik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 75. orr.

Herr Haspern, ordea, onik irten zen lehendabiziko epaiketan, eta Hermannek beste irakasleen epeltasunari egotzi zion zigorrik gabe atera izana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 67. orr.

Badirudi bere txarrean ere onik irten nintzela, hots, petrikiloak ondo egin zuela bere lana.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Ibaiak ura gelditu zuen, eta Ulises onik irten zen itsasotik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 26. orr.

Sorginkeria batetik onik irten, eta hara non okerrago batean sartu naizen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.

12 sartu-irten iz

Hainbeste sartu-irten eta joan-etorri susmagarri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.

Arraunen sartu-irtena bizkortu genuen, horra gure erantzuna.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Garrasien Etxeak ere merezi du sartu-irten bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.

Behiala merkantzia sartu-irten eta jarduera handia izan zuten lokal orain hautseztatu eta leihorik gabeak.Txitxikovek, orobat, sartu-irten bat egin zuen hiriko lorategian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Sartu-irten bat egin zuen atezainarenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 21. orr.

Etxera sartu-irten bat egitea komeni zitzaiola.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 54. orr.

Hiruzpalau aldiz egin zuen Ruche jaunak liburu-dendan sartu-irtena. Doktoreak Posta etxera egunero egiten zituen sartu-irtenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.

Erosleak sartu-irten etengabean zebiltzan, bultzaka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Begirada zorrotz eta biziko erizainak sartu-irten azkarrean nonahi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 137. orr.

· adlag Begirada galduta etxetik sartu-irten nenbilela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Sartu-irten zebilen jendeari begiratu zion Georges Berniardek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 124. orr.

13 sartu-irtentxo

Bulegotik goiz antza irten, loradendan sartu-irtentxoa egitera geratu eta etxerantz abiatu zen Camillarengana. Esan dezakegu, zientziaren asmazioetan sartu-irtentxo bat eginaz [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

ahotik irten (11); airean irten (7); alde irten (29); alde irten zen (25); aldera irten (7); aretotik irten (18); aske irten (30); aske irten zen (12); atarira irten (22); atarira irten zen (8); atetik irten (31); atetik irten eta (7); atetik irten zen (8); atzetik irten (18); atzo irten (10); aurrera irten (9); autotik irten (29); autotik irten eta (11); azpitik irten (12); balkoira irten (11); barrutik irten (7); bat bidetik irten (8); bat errepidetik irten (7); bat irten (85); bat irten da (9); bat irten zen (37); bat irten zitzaion (13); batean irten (14); batera irten (25); batera irten ziren (11); batetik irten (33); batetik irten eta (9); batzuk irten (11); begiak irten (7); berehala irten (18); berehala irten zen (10); berriro irten (9); bezala irten (18); bezala irten zen (7); bidera irten (42); bidera irten eta (8); bidera irten zitzaion (12); bidetik irten (23); bidetik irten eta (7); bidetik irten zen (9); bila irten (34); bizian irten (12); bizirik irten (24); bulegotik irten (20); dendatik irten (16); egiptotik irten (18); egiptotik irten eta (9); egitera irten (20); eguzkia irten (16); elizatik irten (10); elkarrekin irten (7); ere irten (24); errepidetik irten (25); errepidetik irten eta (8); errepidetik irten zen (10); eskolatik irten (14); espetxetik irten (17); eta etxetik irten (12); eta gelatik irten (17); eta irten (92); eta irten egin (44); eta kalera irten (31); eta kanpora irten (38); etxetik irten (118); etxetik irten eta (20); etxetik irten gabe (11); etxetik irten zen (11); etxetik irten zenean (7); ez irten (10); ez zen irten (8); gabe irten (42); gabe irten zen (11); garaile irten (18); gaztelutik irten (9); gelatik irten (79); gelatik irten eta (17); gelatik irten zen (33); geltokitik irten (9); gizon bat irten (7); goiz irten (10); goizean goiz irten (7); guztiak irten (7); handik irten (46); handik irten eta (12); hartatik irten (12); hemendik irten (9); herritik irten (14); herritik irten eta (7); hiritik irten (16); hiritik irten eta (9); honetatik irten (8); horretatik irten (11); hoteletik irten (8); ikustera irten (12); ikustera irten zineten (8)

irten ahal (21); irten ahal izateko (8); irten ahala (9); irten arren (9); irten arte (23); irten aurretik (72); irten baino (41); irten baino lehen (36); irten baitzen (9); irten barik (9); irten bat (22); irten bat egin (10); irten bazen (7); irten behar (111); irten behar izan (18); irten behar zuen (10); irten beharko (24); irten beharra (13); irten beharrean (24); irten berri (15); irten berri den (7); irten berria (29); irten berria zen (7); irten berriak (8); irten berritan (9); irten bezain (48); irten bezain laster (45); irten da (145); irten dadila (7); irten dadin (7); irten daiteke (8); irten dela (9); irten den (12); irten denean (9); irten dira (66); irten diren (8); irten egin (118); irten egin da (7); irten egin ginen (7); irten egin nahi (8); irten egin nintzen (14); irten egin zen (46); irten egin ziren (7); irten egingo (20); irten egingo da (7); irten egiten (39); irten egiten da (29); irten ere (15)

irten eta (610); irten eta atea (12); irten eta berehala (10); irten eta beste (8); irten eta gero (15); irten ez (19); irten ezinda (13); irten ezinik (22); irten gabe (59); irten gaitezen (7); irten gara (25); irten ginen (80); irten ginenean (15); irten nahi (59); irten nahi izan (9); irten nahian (10); irten naiz (40); irten naizenean (9); irten nintzen (129); irten nintzenean (23); irten ondoren (48); irten orduko (47); irten ostean (11); irten ote (7); irten zaio (7); irten zait (12); irten zaitez (15); irten zara (13); irten zedin (10); irten zela (24); irten zelarik (13); irten zen (926); irten zen atzo (14); irten zen bere (10); irten zen berriro (8); irten zen espetxetik (7); irten zen eta (27); irten zen etxetik (16); irten zen gelatik (13); irten zen handik (9); irten zen kalera (11); irten zen kanpora (8); irten zena (7); irten zenean (87); irten zenetik (8); irten zineten (8); irten zirela (9); irten ziren (375); irten ziren atzo (11); irten ziren eta (8); irten zirenean (43); irten zitzaidan (26); irten zitzaien (11); irten zitzaion (77); irten zitzaion bidera (8); irten zitzaizkion (15); irten zuen (14)

itsasora irten (10); jangelatik irten (8); jauregitik irten (10); kalera irten (203); kalera irten behar (7); kalera irten da (7); kalera irten eta (25); kalera irten ginen (8); kalera irten naiz (13); kalera irten nintzen (20); kalera irten zen (28); kalera irten ziren (21); kanpora irten (169); kanpora irten eta (23); kanpora irten ginen (9); kanpora irten nintzen (9); kanpora irten zen (34); kanpora irten ziren (17); kanpora irten zirenean (7); kantxara irten (7); kartzelatik irten (14); komunetik irten (13); lanetik irten (7); lasterka irten (20); lasterka irten zen (9); lehenago irten (9); leihora irten (9); lekutik irten (7); logelatik irten (9); lorategira irten (7); merriman irten (7); merriman irten egiten (7); noiz irten (7); nola irten (22); nondik irten (17); ohetik irten (7); ondo irten (22); onetik irten (8); ongi irten (20); onik irten (25); onik irten zen (10); ospitaletik irten (9); ostatutik irten (7); patiora irten (19); pozik irten (10); presaka irten (8); sartu eta irten (16); sartu irten (49); sartu irten bat (20); sekula irten (10); sukaldetik irten (19); tabernatik irten (14); uretatik irten (10); zelaira irten (15); zen irten (10); zer ikustera irten (9); ziztu bizian irten (12); zuela irten (9); zuela irten zen (7); zulotik irten (22)

alde irtengo (8); begi irtenak (8); bezala irtengo (8); bizirik irtengo (8); handik irtengo (8); irtena zen (16); irtenez gero (21); irtengo da (117); irtengo da gaur (8); irtengo dela (13); irtengo den (15); irtengo dira (57); irtengo diren (7); irtengo gara (16); irtengo naiz (24); irtengo ote (7); irtengo zain (7); irtengo zara (15); irtengo zarete (7); irtengo zela (11); irtengo zen (10); irtengo ziren (9); kalera irtengo (8); kanpora irtengo (8); kanpora irtenik (7); laster irtengo (10); noiz irtengo (12); onik irtengo (9); sartu irtena (18); sartu irtenak (11); sartu irtenean (16)

aske irtetea (11); aske irteteko (13); bizirik irtetea (7); eta irteteko (15); etxetik irtetean (10); ez irtetea (8); ez irteteko (14); gelatik irtetean (8); handik irtetean (10); handik irteteko (19); hartatik irteteko (9); honetatik irteteko (12); horretatik irteteko (7); irtetea erabaki (17); irtetea erabaki zuen (8); irtetea lortu (16); irteteko agindu (12); irteteko agindua (8); irteteko aukera (20); irteteko baimena (9); irteteko bide (8); irteteko esan (8); irteteko eskatu (7); irteteko eta (7); irteteko prest (9); irteteko zorian (20); kalera irtetea (8); kalera irteteko (35); kanpora irteteko (21); onik irteteko (9); zulotik irtetea (7); zulotik irteteko (14)

ahotik irteten (10); atetik irteten (7); bat irteten (19); batetik irteten (18); bezala irteten (12); egitera irteten (7); eguzkia irteten (7); ere irteten (7); eta irteten (17); etxetik irteten (34); ez zen irteten (8); gelatik irteten (7); handik irteten (16); irteten ari (72); irteten ari zela (11); irteten ari zen (20); irteten ari ziren (7); irteten bada (25); irteten da (60); irteten den (44); irteten dena (8); irteten denean (20); irteten dira (45); irteten diren (31); irteten direnak (9); irteten direnean (9); irteten eta (15); irteten ez (18); irteten gara (11); irteten hasi (31); irteten hasi zen (9); irteten hasi ziren (9); irteten ikusi (35); irteten ikusi zuen (8); irteten naiz (16); irteten nintzen (11); irteten utzi (16); irteten utziko (7); irteten uzteko (10); irteten uzten (10); irteten zaizkio (8); irteten zen (86); irteten ziren (71); irteten zirenean (8); irteten zitzaizkion (17); kalera irteten (29); kanpora irteten (23); nola irteten (12); ondo irteten (9); ongi irteten (8); tabernatik irteten (7); zen irteten (16)


irtenaldi 1 iz irtetea; norbait edo zerbait irteten den aldi bakoitza. ik irteera.

Handik hiru egunetara emango dio Don Kijotek hasiera hirugarren irtenaldiari. Oso gustuko zuen Pasaiako irtenaldi hura. Islandiarako irtenaldia Berberiako itsaslapurrek egin zuten balentriarik handienetakoa da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

Baimenik gabeko irtenaldietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.

Irtenaldia egin zuten gure kontra zelai zabalera; guk, aldiz, kontraerasoa egin genien hiri-sarreraraino.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,23

Irtenaldi bat egitera goaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 280. orr.

Altzatik egiten zituzten irtenaldiez oroitzen zen Sara oharkabean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.

Mendira-eta egiten ditugun irtenaldi urriak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 129. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Taldea bentan geratu zen, inguruetan arakatze-irtenaldi batzuk eginez tarteka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.

Jaunak garaipena eman zion Davidi gudu-irtenaldi guztietan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 8,14

Osabaren gogozko itxialdi hura han beheko kafetxean billarrean jokatzera joateko gau-irtenaldiz etena izan zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

3 sartu-irtenaldi

Eskolako sartu-irtenaldietan jendea pasilloan pilatzen zenean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

davidi gudu irtenaldi (3); gudu irtenaldi (5); gudu irtenaldi guztietan (3); irtenaldi bat (7); irtenaldi guztietan (3); irtenaldi hura (3); irtenaldia egin (3)


irtenalditxo iz irtenaldi laburra.

Anaia Simon hirian utzirik, Jonatanek irtenalditxo bat egin zuen gudari-talde txiki batekin eta herrialdean zehar ibili zen.  Elizen arteko biblia   1 M 9,65


irtenarazi, irtenaraz, irtenarazten du ad irtetera behartu.

Beraz, zergatik irtenarazi ninduzun sabeletik?  Elizen arteko biblia   Jb 10,18

-Irtenarazi itzazu etxean sartu zaizkizun gizon horiek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 22. orr.

Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxaz eta burdinazko aizkoraz lan egitera behartu zuen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,31

Pedrok denak irtenarazi zituen eta, belaunikaturik, otoitz egin zuen.  Elizen arteko biblia   Eg 9,40

Nik irtenaraziko zaituztet hilobitik, oi ene herri, eta Israelgo lurraldera eramango.  Elizen arteko biblia   Ez 37,12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

handik irtenarazi (4); irtenarazi eta (8); irtenarazi ninduen (4); irtenarazi ondoren (3); irtenarazi zituen (4); irtenarazi zituzten (3); irtenarazi zuen (4); kanpora irtenarazi (5)


irtenbide (orobat urtenbide g.er.)1 iz irteteko bidea. ik aterabide.

Ubideak, putzua luzetara gurutzatuz, irtenbide bat egina zuen beste muturrean, eta bihurritu egiten zen gero, urrutiago ibaiarekin elkartzen zen arte.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 113. orr.

Emaginak esan zuen: "Hik bai duala urratu irtenbidea!" horregatik, Peretz, "Urradura", eman zioten izen.  Elizen arteko biblia   Has 38,29

Nik, haurrari irtenbidea ematen diodan honek, ez ote nion, bada, jaiotzen utziko? haurrak jaioarazten ditudan honek, irtetea eragotziko ote nion?  Elizen arteko biblia   Is 66,9

Bizitzan beste asko bezala, irtenbiderik gabeko kalea zen hura ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

· Ikasketak egiten ari naiz baita ere, baina hemen ez dugu irtenbide handirik.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 138. orr.

2 irud.

Irtenbideetan jarri behar dugu arreta eta ez arazoan.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Arazorik ez irtenbiderik gaberik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Palestinako gatazkaren irtenbidea.  Berria - Mundua   2004-11-11

Gurpila baino irtenbide hobea da hori, alderdi askotatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Konplikatua da gatzatze-mekanismoa, baina irtenbide eraginkor bat ematen dio arazo zail bati.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.

Ataka latza benetan, oso latza, eta gainera ez duzu irtenbide argirik ikusten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Pentsatu nuen izan zitekeela psikiatrarena baino irtenbide hoberik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.

Nazioarteko elkartasunak babes ditzake irtenbide baketsuak bilatzen dituzten erakundeak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Ainarak esan zidan irtenbide bakarra ikusi zuela -horri irtenbidea deitu ahal bazaio behintzat-: itxurak egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 211. orr.

Irtenbide bat bakarrik zegoen: hilketa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 106. orr.

Zorrak kitatzeko irtenbide bakarra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

Irtenbide batzuk saiatu dira, baina ez da lortu arazoa guztiz argitzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 185. orr.

Arazoaren irtenbidea aldez aurretik ebatzia baitzegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Krisiari irtenbide bateratuak bilatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Helburua, hortaz, arazo honi irtenbidea ematea izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 219. orr.

Gero, gogoeta egin, eta hortxe aurkitu dut irtenbidea... beste liburu batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Egoera ezerosoari irtenbidea ematearren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Ba al zuen beste irtenbiderik, ordea?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Hemen geratu beste irtenbiderik ez dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Atzera egitea beste irtenbiderik ez du, Ez zegoen beste irtenbiderik.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 120. orr.

Ez atzera ez aurrera gaude gu: irtenbiderik gabe...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Semantikaren arazo nagusia [...] ebatziko lukeen irtenbide-eredua proposatzen du Davidsonek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

4 irtenbide gabe ik irtenbidegabe.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arazoari irtenbide (5); auziari irtenbide (7); baino irtenbide (4); bakezko irtenbide (4); bati irtenbide (4); beste irtenbide (27); beste irtenbide bat (16); beste irtenbide batzuk (7); bi irtenbide (7); da irtenbide (12); dela irtenbide (4); den irtenbide (5); du irtenbide (9); duen irtenbide (10); dute irtenbide (5); edozein irtenbide (6); egiteko irtenbide (4); ere irtenbide (8); eta gatazkari irtenbide (5); eta irtenbide (60); eta irtenbide bakarra (9); eta irtenbide bat (8); ez da irtenbide (6); gatazka politikoak irtenbide (4); gatazka politikoari irtenbide (8); gatazkaren irtenbide (8); gatazkari irtenbide (30); gatazkari irtenbide bat (5); gatazkari irtenbide demokratikoa (6); gatazkari irtenbide negoziatua (4); gatazkari irtenbide politikoa (5); honi irtenbide (5)

irtenbide argirik (4); irtenbide bakar (6); irtenbide bakarra (74); irtenbide baketsua (8); irtenbide bat (107); irtenbide bat aurkitu (4); irtenbide bat aurkitzeko (9); irtenbide bat aurkitzen (4); irtenbide bat bilatu (11); irtenbide bat bilatzeko (6); irtenbide bat bilatzen (6); irtenbide bat eman (6); irtenbide bat emateko (9); irtenbide baten (10); irtenbide baten bila (5); irtenbide batzuk (8); irtenbide berriak (4); irtenbide bila (16); irtenbide demokratiko (6); irtenbide demokratikoa (18); irtenbide demokratikoa emateko (6); irtenbide demokratikoak (6); irtenbide demokratikoaren (7); irtenbide demokratikoaren alde (4); irtenbide demokratikorako (5); irtenbide diplomatikoa (4); irtenbide duina (5); irtenbide egokia (13); irtenbide egokiena (8); irtenbide elkarrizketatua (4); irtenbide erraza (4); irtenbide eta (4); irtenbide gehiago (7); irtenbide gisa (8); irtenbide hori (4); irtenbide negoziatu (6); irtenbide negoziatua (9); irtenbide ona (10); irtenbide onena (4); irtenbide orokorra (5); irtenbide politiko (21); irtenbide politiko eta (7); irtenbide politiko negoziatua (5); irtenbide politikoa (29); irtenbide politikoa behar (10); irtenbide politikoa emateko (4); irtenbide politikoak (5); irtenbide politikoaren (4); irtenbide politikoen (5); irtenbide politikorako (5); irtenbide posible (5); irtenbide posibleak (4); irtenbide txarra (5); irtenbide zaila (4)

konpontzeko irtenbide (4); litzateke irtenbide (4); oinarritutako irtenbide (4); oso irtenbide (4); politikoak irtenbide (4); politikoari irtenbide (8); zein irtenbide (4); zen irtenbide (8); zen irtenbide bakarra (4); zer irtenbide (8); zituen irtenbide (4); zuen irtenbide (5)

arazoaren irtenbidea (4); arazoari irtenbidea (20); arazoari irtenbidea emateko (7); arazoei irtenbidea (6); auziari irtenbidea (5); batek irtenbidea (4); bati irtenbidea (5); bati irtenbidea emateko (4); behin behineko irtenbidea (5); behin betiko irtenbidea (9); behineko irtenbidea (5); bere irtenbidea (7); betiko irtenbidea (9); da irtenbidea (35); dela irtenbidea (9); den irtenbidea (5); du irtenbidea (6); duen irtenbidea (4); dugu irtenbidea (5); egoerari irtenbidea (14); egoerari irtenbidea aurkitzeko (5); egoerari irtenbidea emateko (4); eskasari irtenbidea (4); eta gatazkari irtenbidea (4); eta irtenbidea (17); euskal gatazkaren irtenbidea (4); euskal gatazkari irtenbidea (8); ez da irtenbidea (12); ez dela irtenbidea (6); gatazka politikoaren irtenbidea (4); gatazka politikoari irtenbidea (13); gatazkaren irtenbidea (20); gatazkari irtenbidea (43); gatazkari irtenbidea aurkitzeko (4); gatazkari irtenbidea bilatzeko (12); gatazkari irtenbidea emateko (14); honi irtenbidea (5); horri irtenbidea (14); horri irtenbidea emateko (4)

irtenbidea aurkitu (21); irtenbidea aurkitu behar (6); irtenbidea aurkitu nahian (4); irtenbidea aurkitzea (6); irtenbidea aurkitzeko (28); irtenbidea aurkitzen (4); irtenbidea bilatu (13); irtenbidea bilatuko (4); irtenbidea bilatzea (7); irtenbidea bilatzeko (47); irtenbidea bilatzeko asmoz (6); irtenbidea bilatzen (9); irtenbidea da (9); irtenbidea ekarriko (4); irtenbidea eman (32); irtenbidea eman behar (9); irtenbidea eman nahi (5); irtenbidea emango (13); irtenbidea ematea (9); irtenbidea emateko (68); irtenbidea ematen (11); irtenbidea eta (5); irtenbidea ez (12); irtenbidea ez da (6); irtenbidea izan (6); irtenbidea izan daiteke (4); irtenbidea topatzea (4)

arazoei irtenbideak (5); eta irtenbideak (25); eta irtenbideak bilatzeko (5); eta irtenbideak ere (4); eta irtenbidearen (4); gatazkaren irtenbidean (6); gatazkaren irtenbiderako (6); gatazkari irtenbideak (4); irtenbideak aurkitzeko (9); irtenbideak bilatu (10); irtenbideak bilatu behar (4); irtenbideak bilatzea (4); irtenbideak bilatzeko (24); irtenbideak bilatzen (8); irtenbideak emateko (4); irtenbideak ere (7); irtenbideak eskatu (4); irtenbideak eskatzen (5); irtenbideak ez (4); irtenbidean parte (4); irtenbidearen alde (7); irtenbidearen parte (6); irtenbideren bat (24); irtenbideren bat aurkitu (7); irtenbideren bat aurkitzeko (5); krisiari irtenbidea (10); politikoaren irtenbidea (4); politikoari irtenbidea (16); politikoari irtenbidea emateko (5); zen irtenbidea (5); zuen irtenbidea (4)

baina irtenbiderik (5); beste irtenbiderik (138); beste irtenbiderik ez (62); beste irtenbiderik ikusten (4); beste irtenbiderik izan (4); bestelako irtenbiderik (4); da irtenbiderik (5); dago beste irtenbiderik (12); dago irtenbiderik (6); du irtenbiderik (8); dute beste irtenbiderik (5); egitea beste irtenbiderik (5); eta irtenbiderik (7); eta irtenbiderik ez (4); ez dago irtenbiderik (5); ez du irtenbiderik (7); inolako irtenbiderik (7); irtenbiderik aurkitu (5); irtenbiderik egokiena (7); irtenbiderik eman (6); irtenbiderik ematen (7); irtenbiderik ez (89); irtenbiderik ez dagoela (7); irtenbiderik ez du (5); irtenbiderik ez dugu (4); irtenbiderik ez zuen (5); irtenbiderik ez zuten (4); irtenbiderik ezean (4); irtenbiderik gabe (11); irtenbiderik gabeko (16); irtenbiderik ikusten (7); irtenbiderik izan (5); irtenbiderik izango (4); irtenbiderik onena (10); joatea beste irtenbiderik (4); nuen beste irtenbiderik (4); zegoen beste irtenbiderik (8)


irtenbidegabe (corpusean interbide gabe soilik) 1 izond interbiderik ez duena.

Gogoaren goibeltasun irtenbide gabea, irudimenaren ezein ernegarrik bikaintasunaren aldera ezin desbideratu zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

2 interbidegabeko izlag interbidegabea.

Ozeano gehiengotarrean ez badu bere nortasun eta euskalduntasuna galdu eta urtu nahi, bere legearen arabera nahi izaten badu kultura [...] bereganatu eta aitzinarazi, materialki marjinazioko lagunarte kultural txiroagoan kausituko da, estuago, erkinago, irtenbidegabekoago, zailagoan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.


irtenbidetxo iz adkor irtenbidea.

Bistan da euskaraz argitaratzeak eta euskal argitaletxeek laguntzak behar dituztela, hori ez dut nik ukatuko, baina zirkuluek beti behar lukete irtenbidetxoren bat kontuak normalizatu nahi baditugu, eta ezin dira hain itxiak izan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 106. orr.


irtengune (31 agerraldi 7 liburutan) (orobat irtenune 17 agerraldi 15 liburutan) iz gauza batean, gainerakoak baino kanporago den aldea edo zatia.

Handik lasterrera, bideak arroka hutsak osatutako irtengune handi bat inguratu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.

Harrizko hormak, irtengune eta arrakaladurarik gabeak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 219. orr.

Hutsartetik hutsartera joanez, irtenune bakoitzaren atzean babestuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.

Gotorlekuko irtenunearen muturrean geldiarazi zuen don Ottaviok aulki gurpilduna. koskak, koskorrak eta irtenuneak berdintzea eta biribiltzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Kaiola teilatuaren irtengunean zintzilikatu zuen Yi jaunak. teilape eta irtengune haietan zehar.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 72. orr.

Erlaitzen irtenguneak bota egingo ditu tantak pareta-lerrotik kanpora.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Hizketa-hotsen ekoizpena biriketan hasi eta ezpain- edo sudur-irtenunean bukatzen den ariketa anatomikoa da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edo irtengunea (3); proiekzio edo irtengunea (3)


irtenkeria iz aterladi gaitzesgarria.

Ustez mozkorti sabelkoi baina azken batean engagé baten zoroaldiak ziren irtenkeriak, denak barkagarri horiek, Errepublikaren aldeko idazle ospetsuaren irtenkeriak zirenez gero.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 147. orr.


irtentxo ik sartu 8.

irtete iz irten aditzaren aditz izena.

Eremuz kanpoa zineman [...] eta pinturan [...]: begirada kontua beti, sartze edo irtete kontua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.

Nik, haurrari irtenbidea ematen diodan honek, ez ote nion, bada, jaiotzen utziko? haurrak jaioarazten ditudan honek, irtetea eragotziko ote nion?  Elizen arteko biblia   Is 66,9

Faraoiak irtetea galarazten zigulako.  Elizen arteko biblia   Ir 13,15

Bere baitatik kanpora irtete horren bitartez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Andres Nocionik bere irtete klausula ordaindu eta Baskonia utzi du.  Berria - Kirola   2004-08-13

Ostro irtete, arto ereite; ostro erortze, gari ereite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.


irtirin izond koketa.

Azafata irtirinek beren gorputz lerdenak eskaini zizkiguten opari gisa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 121. orr.

Amak irakatsi dio horrela pintatzen, hura ere irtirin hutsa da-eta, baina alabak amaren marka guztiak hautsi ditu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 271. orr.

Jaitsi ahala hobeto antzeman zion neskatoaren ibilera irtirinari, minigona beltzean aldakak mugituz eta nerabe bularrak mahuka gabeko atorran harrotuz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 47. orr.


irudi 1 iz izaki edo gauzaki bat adierazten duen lerroen, koloreen edo formen multzoa.ik imajina.

Ohe gainean, lehengo asteko maleta bera zegoen, Nabukodonosor erregeak urrezko irudi bat egiteko agindu zuen, hogeita hamar metro gora eta hiru metro zabal, eta Babilonia eskualdeko Dura lautadan ipini zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Gizaki-antzeko irudi bat ikusi nuen: gerrialdetik behera suzkoa zen; gerrialdetik gora metal goriaren distira bezalako argitasunez inguratua..  Elizen arteko biblia   Ez 8,2

Jenerala garbi-garbi oroitzen zen, irudi bat lupaz ikusten ari balitz bezain garbi.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da, baina batzuetan, hizki batek (x hizkiak) mila irudik baino gehiago esan dezake.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Popeye marinelaren irudi irribarretsuak apaintzen zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Elizetako Ama Doloreetakoaren irudi margotuek.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.

Irudi zizelkatuak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,31

Hartz itxurako irudi handi batek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Budaren irudi txikiak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

Aitak bere antzera moldekatu zuen irudi noblea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.

Kearekin irudi multiformeak marrazten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 233. orr.

Irudi itsasgarri batzuk eskuratu zituen andreak handik edo hemendik, eta haietako bat egin zion opari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.

Eguzkiak dirdira egiten du goi eremuetan irudi iheskorrak eratuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 101. orr.

Ez baitziren Jainko, zurezko nahiz harrizko irudi huts baizik.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,18

Pirografiaz grabatutako irudi bat zen, neska bat esgrima-jantzian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Haien erretratuak egitea pentsatu nian, baina sekula ez diat jakin hezurrik gabeko irudi biribil horiek marrazten...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

Bizantziar estiloko irudi hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.

3 itxura-edo.

Betiko geratuko zaio irudi hori gogoan atxikia: emaztea, hil hurren, ohean etzanda, kantuan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.

Irudi bat dakarkio larritasunak gogora, nondik ez dakiela: Hidra, bederatzi buruko herensugea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 68. orr.

Zoriondunek zeruan ez dituzte sorkariak ezagutzen beren sorkari-irudietan, baizik eta jatorrizko irudiaren argitan, irudi hau Jainkoa bera denez, eta irudi horretan Jainkoak ezagutzen du, eta maitatzen bere burua, mundu osoarekin batean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Amaren irudi berbera bihurtu zen, zango luzeko eta ile beltzeko emakume eder bat, June bera bezain zalua eta malgua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

4 (izenondoekin)

"Euskal" emakumearen irudi berria.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 245. orr.

Kristoren irudi berria deskubritzen du Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Ohorea mantentzeko irrikagatik, ez beza inola ere justiziaren irudi sendoa ahuldu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Intelektual konprometituaren ospea gehitu zion bere idazle irudi gorrotatu bezain goraipatuari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Hurrengo hilabeteetan, maistra berriaren irudiak bete zuen nire gogoa; orain konturatzen naiz zer-nolako irudi idealizatua osatu nuen nire barruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.

Gizakiaren baitan dagoen irudi jainkozkoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Bisaia ilun, bekain luze eta iletsuak, sudurrak zabalak, buruko soila... aitaren irudi bizia zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 110. orr.

Hindenburg zeppelinaren irudi nahastezina ikusten zen egunkariaren azalean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Nola eraiki dezake emakume batek bere irudi publikoa?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 214. orr.

Irudi latz haiek ekarri nituen berriro gogora, baina han.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Ideiak deitzen ditudanak ez dira ez irudi hutsak, begi zolan edo, nahi bada, garunaren erdian sortzen direnak, baina bai Pentsamenduaren kontzeptuak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 219. orr.

Esan zidaten ez zenuela irudi ona eman.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 244. orr.

· Itzulipurdika eta herrestan iritsi nintzen Sewastengo plazaraino, non, erdi aldean geldituz gero, irudi femenino bat ikusi bainuen niregandik gertu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.

Irudi txanodun bat gazteluko eskailerak jaisten ari zen isil-isilik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 203. orr.

Trena igarotzean, garrasi egiten genuen, ahoa oso zabalik, haren irudi amaigabea erabat desagertzen zen arte.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 86. orr.

5 idazlan batean testuaren argigarri edo apaingarri ezartzen den marrazki edo argazkia.

Erka bedi 2.1 irudiko trabekulen ereduarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 28. orr.

Atzealdearen araberakoa izaten da batez ere (4. irudia).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Hona lege horietako ezagunenak (ikus 14. irudia): [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Testua edertzen zuten irudi ikusgarri samarrek ere bazuten isilpekorik: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Dena mahairatu nion, testu eta irudi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Titular handietan beti, letra gutxi eta irudi handiak, publizitatearen erregistrotik oso gertu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 110. orr.

Bibliarako eginiko irudi apaingarriak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 10. orr.

Irudi batzuek aldizkarietatik ateratakoak ziruditen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.

6 gauzaki batetik irteten diren argi izpiak, optika sistema batetik igaro ondoren biltzen diren puntuen multzoa.

Efekto hori saihesteagatik jaso da, hain zuzen, proiekzio-lastertasuna [...] lehenik segundoko 12 iruditik 16 iruditara, eta gero poliki-poliki 24 iruditaraino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Irudi horren argitasuna handitu nahi baldin bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Bideo irudia segundoko 25 irudiko lastertasunean produzitzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Bideoko irudia inprimatu eta proiektatu, biak egiten dira batera, baina ez da inprimatua, argazki-irudia inprimatua izan daitekeen bezala, ez eta proiektatua ere, zinemako irudia proiektatua izan daitekeen bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

7 (izenondoekin)

Hasierako proiektoreek sarri eman ohi zuten halako irudi dardaratsu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Erretinan irudi fokatua eratzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Foku-luzerarena bera izan behar du objektiboaren eta filmaren arteko distantziak, irudi garbia lortuko bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Irudi finkoan, izan ere, eremuz kanpokoa ikusi gabe geratzen da betiko, irudimenez baizik ezin daiteke irudikatu; irudi mugikorrean, berriz, eremuz kanpo dagoena beti azal daiteke agerira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.

Irudi holografiko bat puntu eta orban sail zentzugabe bat da begi hutsarentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Jatorrizkoaren irudi negatiboa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 15. orr.

Irudi autonomoa vs. sekuentziako irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Irudi digitalen aldi bereko bost proiekziok.  Berria - Kultura   2004-06-22

Irudi faltsuak benetakoak direla sinetsaraztea biziki erraza da.  Berria - Kultura   2004-01-23

Ispiluak beti bidaltzen baitu irudi bat... zera... izoztua, irudikatzen duenaren berdin-berdina izatearen poderioz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

8 (geometrian) puntuak, lerroak, gainaldeak, bolumenak bere hartan hartuak. ik figura 2.

Irudi geometrikoetan interesatu zen bereziki: zirkuluak, zuzenak, triangeluak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Lerro beltz zuzen edo irudi geometriko erregularrei jarraituz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 390. orr.

Egituren kurba dotoreek, teilatuen irudi geometrikoek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Zirkuluak, patuaren irudi unibertsal horrek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

Kurba baten luzera kalkulatu, irudi baten azalera zehaztu, solido baten bolumena kalkulatu, irudi baten grabitate-zentroa kokatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Hura izan zen irudi kurbatu baten lehen koadratura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Irudi lerrozuzen itxien artean sinpleena da triangelua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Gero, irudi lerrozuzen mota guztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Noiz dira bi irudi kideko? -galdetu zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 158. orr.

Irudi lauen eta esferikoen ezagutzaren liburua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 214. orr.

9 gauza edo ideia bat gogorazten edo iradokitzen duen gauza.

Bere agintearen irudi den makilari eusteaz batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Bi eskuak magalean bildurik, amatasunaren irudi baten moduan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.

Orain arte irudi bidez hitz egin dizuet; baina badator ordua irudi bidez hitz egingo ez dizuedana, baizik eta Aitaren berri argi eta garbi emango dizuedana.  Elizen arteko biblia   Jn 16,25

Bi emakumeak bi itunen irudi dira.  Elizen arteko biblia   Ga 4,24

Bestea, ordea, libre dena, goiko Jerusalemen irudi da, eta bera da gure ama.  Elizen arteko biblia   Ga 4,26

Antropologiaren eta humanismoaren irudi bizkiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 19. orr.

Diskurtsoa kontraesanek har dezaketen irudi enpirikoa da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 172. orr.

Tatuajeak karmaren irudi haragiztatuak dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 134. orr.

· Ikur linguistiko horien adierazpenerako balio duten irudi akustikoekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Edo artelan oro irudi birtuala dela ("ilusio" eta "irudi birtual" sinonimotzat hartzen ditu).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Mimogrametan, hitzaren irudi idatzia erreferentearen irudia ere bada.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 247. orr.

· Irudi eta metaforak baino haratago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 285. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irudi-gurtzari buruzko liskarrean. Irudi sortzaile abila da Izua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Irudi multzo bakoitzak bertute bat sinbolizatzen du: adorea, leialtasuna, atxikimendua, edota beharra.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.

Nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

irudi-Jario bat hasten da isurtzen bere gogora.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.

Zirrimarren irudi-oste zorabiagarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Torizu, gogorra nahiz biguna, nire bularra; / bertan ezarri nahi duzun irudi-marra; / zin dagit-eta beti gordeko dudala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

Izango da ikustea irudi-ikuspenez Nazaretetik Belenerako bidea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.

Erretinako irudi-iraunkortasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Irudi-gurutzamenduak, irudi-trukeak eta irudi-emaitzak geroz eta sarriago gertatzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Koloretako txalupa baten irudi-test klasikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Txantxangorrien irudi-arduradunak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 76. orr.

Kongresuan H&K-eko irudi-aholkulariek erakutsitakoa ongi asko antzeztu zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Chavezek ez du asmatu bere irudi politikarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 56. orr.

· Batez ere kristau irudi-gurtzailea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 27. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jainko-irudi bat egiten du eta aurrean ahozpezturik gurtzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,17

Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu zen.  Elizen arteko biblia   Has 19,26

-Harri-irudi bat bezala egon behar al duzu denbora osoan hor?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.

Erori da Babilonia, erori da! haren jainko-irudi guztiak lurrean gelditu dira apurtuta.  Elizen arteko biblia   Is 21,9

Giza irudi tiki betaurreko-lodi bat plastikozko poltsa bat kulunkatzen ari zen gure begien parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Etengabe gorantz tenkaturiko sei beso, balizko hiru emakume-irudi zizelkatuetatik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 58. orr.

Txapin izpiliku-koloreak ziren, erromes-maskor eta lore-irudi soilez apainduak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Irudi espezifikoak (zinema- irudia, argazki- irudia, eta abar), edota, hala behar izanez gero, irudi jakin batzuk aztertzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Filmeko irudia argazki-irudia da; bideo-irudia, aldiz, euskarri magnetikoan egoten da grabatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

Arte-irudi modernoak ere bai, erreprodukzioetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 105. orr.

Hondo-irudi modura, Mexiko osoko jendeak pairaturiko Historia ere ageri zaigu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

Mundu-irudi berriak estreinako aldiz sortzen zituen galderak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Denbora-epe hori edozein motatako eraso eta larrialdiren iraupen-irudi bihurtu da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 913. orr.

Beharbada drogaren munduak duen hondamen-irudi horrengatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

Zoriondunek zeruan ez dituzte sorkariak ezagutzen beren sorkari-irudietan, baizik eta jatorrizko irudiaren argitan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Amets-irudi berriak agertzen zitzaizkion, sabelduak, astunak, kolorez margotutako zuhaitz-enborren antzekoak, pentsamenduak baino are lasterragoak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 49. orr.

Amak barre-irudi bitxia egin zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.

Barre-irudi bat azaldu zen gizonaren aurpegian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Hizkuntzan, berriz, hots irudia dago soil-soilik, eta ikus-irudi etengabe gisa atzeman ahal daiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Jaltako giro burges dekadentearen literatur irudi ezin hobeak utzi zizkigun: itsas-pasealekua, txutxu mutxuak, asperdura infinitua...  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 144. orr.

Konbentzio bat da, erretorika-irudi hutsa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Ez nituen lepo-mozte irudi haiek, karotidari zerion odol hura [...] burutik kendu ahal izan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Leihoko kristalak opako zeuden, eta beste aldean malko irudiko hari loditan irristatzen ziren tantak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Atorra luze holandarra soinean, eskumuturretan arrosa irudiko loreak josita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 272. orr.

12 -en irudiko izlag -en irudi bereko, -en antzeko. ik irudiko.

Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,49

Eta gu haren irudiko izatera deituak gara. Gure irudiko den gauza bat maite dugunean, hark ere, ordainez, maita gaitzan bermatzen gara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 688. orr.

Hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez.  Elizen arteko biblia   Flp 3,21

Zeren irudiko da Jainkoaren erregetza? zeren antzeko dela esango nuke?  Elizen arteko biblia   Lk 13,18

Beraren irudiko gauza bat maite duena, lehiatzen da, ahal bezainbatean, gauza horrek hura maita dezan, ordainez. Jainkoak gizakia egin zuenean, bere irudiko egin zuen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 313. orr.

Berea bezalako indarrez jantzi zituen eta bere irudiko egin.  Elizen arteko biblia   Si 17,3

Eta gu, zeure antzeko eta irudiko eginik, paradisuan ezarri gintuzulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 150. orr.

Hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak bere menpe jartzeko duen ahalmenari esker.  Elizen arteko biblia   Flp 3,21

Eta edozeinizakiren irudiko idolorik egiten baduzue [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 48. orr.

13 irudizko1 ik imajinario.

Geure burmuinak sorturiko mundu batean bizi gara, etengabeko joan-etorrian errealaren eta irudizkoaren artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 188. orr.

Langile irudizkoak .../... mugez harainditik ekarriak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Hori da Kanten irudizko 'jaiotze lurra', gizakia bera.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 47. orr.

Hantxe ari zitzaidan, bai, irudizko Hipokrates, hatza altxaturik, mehatxuka: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Soinua bi belarrien artetik igarotzen den irudizko lerro baten puntu batetik datorrenean gertatzen da efektu maximoa, hots, behatzailearen ezkerraldeko edo eskuinaldeko puntu batetik datorrenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Batera eta bata bestearen lagun erabiliz zentzumenok, hasieratik sortzen baitugu irudizko mundu bat: ikusten dugunaz, kontzeptuz eta esanahiz osatutako mundu bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.

Nik are gehiago miresten nituen Kepa eta Pello, biak ere heroi bihurtu arteraino, neure mundu irudizko bezain haragi-hezurrezkoan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 62. orr.

Irudizkoa baino ez da elkarrizketa hori.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Irudizko italiera bateranzko joera etengabearekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Makina bat pertsonaia kimeriko, egiazko eta irudizkoaren arteko poliexistentzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Hitzezko adieraziei buruz mintzatzean irudizko adiera esaten zaionaren parekoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

Adigai irudizkoak saihestu eta hizkuntza erreferentzialean idazten ahalegindu zaitez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Gauzak berezko zentzuan harturik beti ere, ez erabilera irudizko, hedatu eta norgauzatuetan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

14 irudizko2 (matematikan) zenbakiez mintzatuz, zenbaki negatibo baten erro koadrotik sortzen dena. ik konplexu 6.

Zenbaki negatiboetan, irrazionaletan, irudizkoetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.

Unitate negatiboaren irudizko erro bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

Formula, i irudizkoa, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 310. orr.

Errealitateko zein ordenatan kokatzen zituen adierazteko, irudizko zenbaki deitu zien! Baldin eta kontuan hartzen baziren irudizko erroak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 310. orr.

Alor matematiko berriak zabaldu ziren; tresna berriak asmatu (taldeak, matrizeak...) irudizko aldagai baten funtzioen teoria nagusitu zen mende hasieran: Cauchy, Riemann, Weierstrass.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Ohar bedi, bide batez, matematikariek zenbakiei eskainitako kalifikatzaileen nolakotasuna: hautsiak, absurdoak, ezinezkoak, gorrak, puskatuak, irudizkoak, konplexuak, idealak eta, bukatzeko, traszendenteak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 436. orr.

15 irudizko3 irudiak dituena.

Irudizko liburu batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

16 horma-irudi (orobat hormairudi eta hormiduri g.er.)

Haritz egurrezko horma-irudi handi bat zizelkatzen eman zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 182. orr.

Euriak ia ezabaturiko horma-irudiak ikus zitezkeen nonahi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Liburuak eta paperak birrindu, horma-irudiak urratu, paper-ontziak irauli.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Leihatilaren gainean Quex hitlerzale gaztea pelikularen horma-irudi handi bat zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Egiptoko faraoien hilobietako horma-irudien antzera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 117. orr.

Lanak iragartzen dituen horma-irudia zintzilik dago, aldiz, azken bi urtetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Hormirudietako batzuk alderantziz zeuden zintzilikatuak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.

Antzeko lanetan aritu zen Asisko Urmeneta, Iruñean egindako hormairudi batean aurrena eta Napartheid fanzinearen bigarren zenbakian gero.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 20. orr.

Logelako horma irudi eta izkribuz beterik du Josuk.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

17 irudi egin

Ez nuen ordu arte hartu urruntze irudi bat egiteko xedea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

Kantaren hitzak kantatu irudi egin zuen ezpainez  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

18 irudi izan1 du ad ik iduri 9.

Irudi du loraldi bat izan zuela leku honek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.

Gengis Khan moderno bat irudi zuen, ausarta eta lotsagabea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Ipuin beldurgarrietako sugetzarra irudi zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

Gangak dekorazio aberatsa zuen eta [...] argi puntuz izartuta zegoela irudi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Une batez irudi izan zuen Rachel negarrez hastera zihoala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Ez zuen irudi ezer susmatzen zuenik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 279. orr.

Irudiko luke haize bafada batek eraman eta hauts hodei baten gisan desegin behar zuela lur erre, lehorraren gainean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Arimaren erdigune guztiz nobleak halako indarrez du erakartzen, non irudi bailuke hara zuzentzen direla hezur-muinak eta zainetako odola.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Ez zuen irudi ontziaren geroan sinesten zutenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.

Irudi zuen, bada, asturuek ez zutela nahi Armada Txit Zorionekoa inoiz abia zedin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 155. orr.

19 irudi izan2 zaio ad ik iduri 10.

Irudi zait ongiaren eta gaizkiaren artean hautatzeko kanpoko norbaiten beharra dugula.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 306. orr.

Irudi zitzaion aski zuela eri ttittilaren altxatzea pulindak oro koro-koroka bere altzoan edukitzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 21. orr.

Jostunak, makinak eta lan-mahaiak edonola pilatuta daudela irudi dakioke kanpotik datorren behatzaileari.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

Ohitu ezak Julie orori beha egotera eta oro mezutzera, bai eta huskeria irudi dakiokeena ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 330. orr.

Zein sakrifizio irudi lekidake neketsu, zure bihotzak sarituko lidakeela jakinik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 263. orr.

20 irudi izan3 (adizkia ezabaturik; ik iduri 13)

Badoaz nire indarrak, ur isuria irudi; koloka ditut hezur guztiak, urtzen ari zait bihotza, argizaria irudi. lekua mendi mazelako buztinean ireki sarraski itsusia zen, sake gorri bat, irudi odola zeriola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.

Hegazkineko eserlekuan uzkurtuta, errezoan irudi, Urtzen ari zait bihotza, argizaria irudi.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 144. orr.

Kondesa ederra zen, baina, era berean, edertasun gogorrekoa iruditu zitzaion, lorategi batetik ateratako harrizko emakume bat irudi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

Ariannak, ilea ordurako solte, odolezko ibaia irudi, Lamento d´Ariannako zati bat kantatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

baina irudi (17); baino irudi (7); barre irudi (10); bat irudi (31); bateko irudi (7); baten irudi (21); bere irudi (29); beste irudi (35); beste irudi bat (14); bestelako irudi (8); bi irudi (30); buruaren irudi (7); da irudi (29); dela irudi (10); den irudi (27); dira irudi (11); diren irudi (20); du irudi (14); duen irudi (19); dugu irudi (10); duten irudi (16); edo irudi (18); egindako irudi (7); emaniko irudi (7); ere irudi (17); erretinako irudi (11); eta irudi (194); eta irudi horiek (8); ez irudi (9); frantziskoren irudi (8); gabeko irudi (8); giza irudi (29); giza irudi bat (9); hainbat irudi (14); halako irudi (13); haren irudi (18); harrizko irudi (11); hori irudi (7); horma irudi (8); horren irudi (9)

irudi artistikoak (8); irudi asko (11); irudi baitzuen (9); irudi bakar (17); irudi bakar bat (9); irudi bakarra (10); irudi bakoitza (7)irudi bat (232); irudi bat egin (7); irudi bat egiteko (7); irudi batean (22); irudi batek (21); irudi batekin (9); irudi baten (44); irudi batez (8); irudi bati (10); irudi batzuek (8); irudi batzuk (33); irudi beltz (9); irudi bera (8); irudi berbera (9); irudi berri (8); irudi berria (13); irudi berriak (7); irudi bidezko (7); irudi bihurtzen (7); irudi bizi (10); irudi bizia (8); irudi da (12); irudi du (17); irudi eder (10); irudi ederra (7); irudi ederrak (7); irudi edo (14); irudi eskasa (16); irudi eskubideak (7); irudi eta (90); irudi gehiago (12); irudi gisa (9); irudi guztiak (22); irudi haiek (21); irudi handi (14); irudi haren (8); irudi hark (9); irudi hartan (7); irudi hau (18); irudi hauek (7); irudi hori (103); irudi horiek (71); irudi horien (15); irudi horietako (11); irudi horietan (11); irudi horrek (28); irudi horren (22); irudi horretan (8); irudi horri (7); irudi hura (37); irudi hutsa (8); irudi ilun (7); irudi izan (8); irudi izugarri (7); irudi jakin (10); irudi kanpaina (7); irudi lauso (7); irudi lezake (18); irudi luke (36); irudi mota (20); irudi ona (35); irudi oro (11); irudi pornografikoak (8); irudi publikoa (8); irudi txarra (10); irudi txiki (12); irudi txikiak (8); irudi zait (10); irudi zuen (88)

jainkoaren irudi (9); oso irudi (27); zela irudi (11); zela irudi zuen (7); zen irudi (16); zenbait irudi (11); zer irudi (10); ziren irudi (8); zituen irudi (8); zuela irudi (13); zuen irudi (25); zuten irudi (9)

aitaren irudia (9); amaren irudia (11); argazki irudia (9); azken irudia (11); baina irudia (7); baten irudia (98); benetako irudia (7); bere irudia (59); bideo irudia (11); birjinaren irudia (7); da irudia (14); den irudia (25); duen irudia (27); dugun irudia (10); duten irudia (17); emakumearen irudia (8); en irudia (7); erretinako irudia (9); eta irudia (41); euskal herriaren irudia (8); filmeko irudia (10); gauza baten irudia (7); haren irudia (58); herriaren irudia (11); hots irudia (7); irudia agertu (14); irudia agertu zen (7); irudia agertzen (11); irudia baizik (8); irudia bera (12); irudia burutik (9); irudia da (36); irudia dela (8); irudia egin (15); irudia eman (17); irudia ematen (17); irudia ematen du (7); irudia ere (32); irudia eta (70); irudia etorri (20); irudia etorri zitzaidan (10); irudia etorri zitzaion (8); irudia ez (38); irudia ez da (12); irudia gogoan (8); irudia hobetzeko (7); irudia ikus (10); irudia ikusi (16); irudia ikusten (20); irudia izan (16); irudia zen (9); jainkoaren irudia (7); lehen irudia (9); nire irudia (16); taldearen irudia (7); zen irudia (8); zuen irudia (12); zuten irudia (7)

antzeko irudiak (8); argazki irudiak (7); bateko irudiak (9); baten irudiak (22); bere irudiak (11); bideo irudiak (9); dira irudiak (9); diren irudiak (23); ditu irudiak (7); dituen irudiak (10); duten irudiak (15); eta irudiak (69); etxe jainkoen irudiak (10); filmeko irudiak (7); gauza baten irudiak (7); gauzen irudiak (10); giza irudiak (9); haien irudiak (15); handiko irudiak (7); haren irudiak (12); hartutako irudiak (16); irudiak ageri (7); irudiak agertzen (12); irudiak baino (7); irudiak berak (7); irudiak dira (24); irudiak edo (8); irudiak egin (7); irudiak ematen (11); irudiak erabili (7); irudiak erabiltzen (10); irudiak erakusten (14); irudiak ere (25); irudiak eta (69); irudiak ez (22); irudiak hartzen (9); irudiak ikus (11); irudiak ikusi (19); irudiak ikusten (9); irudiak jaso (9); irudiak jasotzen (12); irudiak sortzen (12); irudiak zabaldu (11); irudiak ziren (15); jainko irudiak (10); jainkoen irudiak (18); kometaren irudiak (7); lehen irudiak (11); santuen irudiak (8); telebistako irudiak (10); zituen irudiak (9); zituzten irudiak (7)

argazki irudiaren (10); bere irudiaren (7); da irudiaren (8); den irudiaren (10); edozein irudik (3); eta irudiaren (42); eta irudiaren arteko (8); eta irudien (32); filmeko irudiaren (7); haren irudiaren (7); hartutako irudiekin (7); ikusleak irudiarekin (7); irudiarekin duen (9); irudiaren arteko (13); irudiaren aurrean (16); irudiaren eta (23); irudiaren tamaina (7); irudiari begira (7); irudiari buruz (11); irudiari eta (7); irudiei begira (7); irudiei dagokienez (12); irudiekin batera (7); irudiekin eta (7); irudien artean (14); irudien arteko (8); irudien bidez (14); irudien bitartez (8); irudien eta (11); irudien lurra (11)

irudiko luke (3)

antz eta irudikoa (3); baten iruditik (6); baten iruditik sorturiko (3); bere irudikoa (3); eta irudikoa (3); gauza baten iruditik (4); gure irudikoa (6); gure irudikoa den (5); irudikoa den (5); irudikoa den gauza (4); iruditik gora (4); iruditik sorturiko (3); pornografia iruditik (3); pornografia iruditik gora (3)


irudidun izond liburuez eta kidekoez mintzatuz, irudiak dituena.

Handik gutxira, liburu irudidun batekin itzuli zen eta bere fardeltxoaren ondoan utzi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Egunkari bat edo aldizkari irudidun bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 162. orr.

Entziklopedia irudidun batean ikusi dudala uste dut.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 85. orr.


irudietsi, irudiets, irudiesten du ad irudikatu.

Egin ariketa hori, ederra da: irudietsi Van Gogh, Matisse, Dali edo Toulouse-Lautrec bera, treneko korridore estuetan emakume gizenekin gurutzatzean pardonnez moi, pardonnez moi, elkarri traba egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.


irudigai iz irudiaren gaia.

Suikodenko heroietako irudi bat aukeratu nuen irudigai, indarra eta kemena berez garatuko zitzaizkidalakoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 130. orr.

Beste zerbait hori fonema da, haren hitzetan: Lautidee ('hots ideia'), Lautvorstellung ('hots irudigaia'), edo Lautabsicht ('hots asmo' edo 'intentzioa').  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.


irudigile 1 iz marrazkilaria.

José, animaliak eta landareak marraztea baitzuen gogoko, botanikako liburuen eta belar-liburuen irudigiletzat irudikatzen nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

Mikel Valverde komikigile eta irudigile gasteiztarraren obra.  Berria - Kultura   2004-02-03

Mikel Urmeneta irudigile eta diseinatzaile iruindarrak irabazi du aurtengo sanferminetako kartelerako lehiaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Erakusketa batek irudigilearen 200 marrazki inguru bilduko ditu, 1920 eta 1930eko hamarkadetan eginikoak.  Berria - Kultura   2004-12-23

· Badaki ametsak, irudigile aparta bera, errainu ederrak sortzen dituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.

Biolin doinuek hegan egin zuten kezko zeruan barrena eta, musika irudigile aparta baita, bizitza ekarri zuten lur mortura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 290. orr.

2 zizelkaria.

Felipe Arrese Beitia [...] arotza zen ogibidez, irudigile edo santugina.  Berria - Kultura   2006-01-15

Irudigileak Roxanaren aurpegi urregorrizkoa zizelkatu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 112. orr.

Irudigile batek buztin ilunez egiten duen artelana balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Mesede horren ordainetan irudikatzen dute [Atlas] pintoreek eta irudigileek mundua eusten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3010. orr.

Egiptoko pintore eta irudigileek Panen irudia ahuntzburudun eta akerhankadun marrazten eta zizelatzen dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.

[Jorge Oteiza] oriotar irudigile eta pentsalari handiarentzat.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irudigile aparta (3); irudigile eta (3)


irudigintza iz irudiak egitea.

Ezta, bestalde, irudimen berritzaileak lekarkeen irudigintza anitza eta nabarra ere, hedarazitako irudiak baino, telebistatik, bideotik, zinematik jasotako irudiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Orduan aitak garaiko irudigintza erlijiosoaz zekizkien apurrak esaten zituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Irudikapenezko irudigintza ispiluko irudiaren, uretan, beira batean, metal leunduan berez eratzen den irudiaren imitazioa da beharbada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.


irudikabide iz irudikatzeko bidea.

Primitiboetatik barrokoetaraino, aldiro ahalegindu dira margolariak beren irudikabideak hobetzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 167. orr.


irudikaezin izond ezin irudikatuzkoa.

Mundu irudikaezin eta arrotz batean bizi den haur baten barnera iristeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Gaur egun irudikaezinak izango liratekeen lekuetan izaten ziren erakusketa horiek.  Berria - Kultura   2004-06-15

Guretzat, irudikaezina da une bateko emaitza, ez baitugu inoiz bere horretan jasotzen; maila goragokoetara bidaltzen da, eta han berehala prozesatzen, kolorea pertzibitu ahal izateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Zeren nire begiek ikusia baitzuten asmabidez baizik iristerik ez dugun zer ezkutu hori, zeinaren izena gizonek bidegabeki aipatzen baitute, baina ezein gizonek ez baitio so egin: unibertsoa, irudikaezina baita.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 171. orr.


irudikagai izond irudikatzeko gaia.

Mexikoko lur bazter bat dugu irudikagai, Comala, hautsez eta nekez lurrarekin berdindutako bere jendeekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.


irudikagaitz izond irudikatzen zaila dena, ia irudikaezina.

Ez ditut alferrik gogora ekartzen analogia irudikagaitzok; badute zerikusirik Aleph-arekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Itxurazko orri bakoitza bi berdinantzekotan banatuko litzateke: erdiko orri irudikagaitzak ez luke ifrentzurik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.


irudikagarri izond irudika daitekeena; irudikatzeko modukoa.

Uste dute, irudikagarria den guztia, era berean arrazoimenerako onargarria dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Eguneroko errealitateko objektuak hautemateko, tratua izateko iragan gogoangarri batekin eta etorkizun irudikagarri batekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 100. orr.

Mutur bi horietako biztanle guztiek burua zerurantz eta oinak haien antipodenetara begira dauzkate, eta, halere, ez da inola ere posible ez eta irudikagarria ere, horietako inor erortzea, ez baitaude batzuk goian eta besteak behean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.


irudikapen 1 iz irudikatzea, irudi bidez adieraztea.

Zientziaren eginkizuna, hain zuzen, munduaren, izakien eta gauzen irudikapen bat eskaintzea da, zenbait eskakizuni erantzunez: [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 99. orr.

Fisikak objektu bati buruz eratzen duen irudikapena, bada, eraikuntza teorikoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 102. orr.

Biologia ere saiatzen da bere objektuen, organismo bizien, irudikapen bat eraikitzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 102. orr.

Ahots ikurraren irudikapenari ikurrari berari adina garrantzi, edo gehiago, ematen diogu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.

Datorkeenaren irudikapen horri egokitzen dizkiogu desirak eta arbuioak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 19. orr.

Irudikapenaren historikotasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

· Irudikapena ideia bat da, zeinaren bidez Izpirituak gauza bat kontenplatzen baitu presenteko bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 401. orr.

Baina Izpirituaren irudikapenek gehiago adierazten dituzte gure Gorputzaren afektuak kanpoko gorputzen izaera baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 265. orr.

Burua leunki astindu zuen burkoaren gainean, eta irudikapena desagertu egin zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 95. orr.

Semearen etorkizun bakartiaren irudikapena izan zitekeen bat-bateko zirrararen eragilea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Irudikapenetan, Hermann bakarrik agertzen zen hasierako momentuan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 151. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Urteen joanean are irudikapen zantarragoak bururatu zitzaizkien, adibidez Henry Matsonen haurrek zer-nola xahutzen zieten diru guztia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

Antzinako ofizioen eta bizimoduaren irudikapen ikusgarria lortu du Artziniegako Etnografia museo berriak.  Berria - Kultura   2004-03-26

Paper-txoria txoritxo baten irudikapen figuratiboa da, eta, haatik, bere lerroak sinpleak eta harmoniaz beteak dira.  Berria - Kultura   2004-11-09

Bakoitzak bere buruaz duen ideia da, norberaz dugun irudikapen mentala.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Ekialdea irudikapen hutsa da, Mendebaldeak eraikitako diskurtsoa, eta Mendebaldekoen buruan besterik ez dago.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Bi saio horietan, gazteen muturreko irudikapen bat eskaintzen dute.  Berria - Harian   2005-09-29

Ametsetako irudikapen batek baino trinkotasun gutxiago zuen-eta beti puntua egiten aritzen zen emakumearen oroitzapenak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

3 (irudiei buruz)

Irudikapen oro konbentziozkoa da, baita analogikoena ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Irudikatzaileak [...] irudikatzen duenaren lekua hartzen duen prozesu bat da irudikapena/ordezkapena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Zuri-beltzeko argazkiak eta zuri-beltzeko filmak munduaren "irudikapenak" direlako onartzen ditugu; [...] haietatik beste alde batera begiratzeko moduko irudiak direlako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Filmean [...] espazioaren irudikapena sintesi-prozesu bat da; irudikapen horretan eszenografia-lana lekuz aldatuz joaten da, eta segidan datozen ikuspegien koherentzia gordetzea izan behar du helburua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.

Erretinako irudia [...] ikusten den eszenako gainazal desberdinen luminantzien proiekzio bidezko irudikapen bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Irudi mentala ez da, beraz, errealitatearen halako barne "argazki" gisako bat, errealitatearen irudikapen kodetu bat baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Ezin dira pinturak ontzat eman ez baldin badira errealitatearen irudikapen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.

Inpresionistak iritsiko ziren gero: hauek erabat urrundu ziren, haren arabera, ikusmenezko irudikapenetik, eta argitasunaren sentsazioa bera irudikatzera iritsi ziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Helburu errealista baten mende jarri nahi izan baita beti irudikapen-analogia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Irudi jakin batean erabili den irudikapen-sistemaren eta indarrean dagoen irudikapen-arauaren arteko erlazioaren neurria baizik ez da errealismoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Irudiaren balioetako bat baizik ez dugu kontuan hartuko hemen, irudikapen-balioa, errealitate sentigarriarekiko erlazioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 185. orr.

Pinturan, eta geroago argazkilaritzan, aplikatzen den perspektiba geometrikoa, partez arbitrarioa den irudikapen-konbentzio batetik datorrena [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.

Artistak bigarren eskuko irudi eta sinboloz beterik egoten dira, eta, umetan bereganatutako irudikapen-konbentzioak ez ezik, mendebaldeko artearen historia osoa ekarri ohi dute beren marrazkietara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

Irudikapen kontzeptua: ilusioa irudikapenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Hauxe da, oinarrian, irudikapen kontzeptuaren arazo nagusietako bat: zenbateraino da irudikapenaren helburua irudikatzen duen objektutzat hartua izatea?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizakiak bere baitan eratzen duen mundu-irudikapena, zientzian oinarritua izan zein mitoan, imajinazio-kontua da hein handi batez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 169. orr.

Dirudienez, kanpoko munduaren gogo-irudikapena aberastuz joan da Homo sapiensera eraman duten entzefalizazio-urratsetan zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 183. orr.

Hark esana errepikatzen du hitzez hitz adieraziz fonema dela Lautidee ('hots-ideia'), Lautvorstellung ('hots-irudikapena'), Lautabsicht ('hots-asmoa').  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.

6 irudikapenezko izlag irudikapenaren bidezkoa.

Irudikapenezko arteak izadia imitatzen du, eta imitazio horrek plazerra ematen digu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Espazioaren arazoa irudikapenezko arteetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

Filostratorengan, mimesis hitzak irudikapenezko imitazioa nahi du esan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Errealitate-efektuak irudikapenezko irudi batean (koadroa, argazkia ala filma izan, axola gutxi du, printzipioz) analogia-aztarren guztiek ikuslearengan eragiten duten efektua esan nahi du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Irudikapenezko irudia narraziozko irudia izan ohi da, beraz, oso maiz, nahiz eta kontatzen den gertaera hori hedadura gutxikoa izan askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 227. orr.

Irudikapenezko funtzioaren eta funtzio sinbolikoaren arteko bereizkuntzarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Koadroak [...] eratzen duen ikuspen-indizea are gehiago indartzen da irudi hori irudikapenezkoa, edota narraziozkoa, kontaketazkoa, irudimen-balio ohargarri batekoa denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabiar irudikapen (6); arabiar irudikapen garaikideak (6); baten irudikapen (6); baten irudikapena (5); beste irudikapen (3); den irudikapen (3); errealitatearen irudikapen (4); eta irudikapen (11); eta irudikapenezko (5); irudikapen bat (16); irudikapen eta (3); irudikapen garaikideak (6); irudikapen hori (6); irudikapen horrek (3); irudikapen horren (3); irudikapen horretan (3); irudikapen konbentzio (3); irudikapen modu (6); irudikapena da (5); irudikapena ez (3); irudikapenak ez (3); irudikapenaren eta (4); irudikapenari dagokionez (3); irudikapenezko arte (5); irudikapenezko artearen (4); irudikapenezko irudi (3); irudikapenezko irudia (4); irudikapenezko irudiak (3); irudikapenezko irudiaren (3); izpirituaren irudikapenek (3); mundu irudikapen (3)


irudikarazi, irudikaraz, irudikarazten du ad irudikatzera behartu.

Norbait zegoela berarekin irudikarazten zion komedianteari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.

Ezin, ordea, neure buruari deus ere irudikarazi, hau asaldura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 268. orr.

Eman dezagun kontzeptu batek dagokion irudi akustikoa irudikarazten duela burmuinean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Orobat aldarazi digute gizakiaren eta beste espezieen arteko erlazioei buruz genuen ustea, eta eboluzioa brikolaje gisa irudikarazi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 147. orr.

Zale duzu guztiz eldarnioa halako agerkari mamigabeak irudikarazten.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 154. orr.


irudikatu, irudika, irudikatzen 1 du ad irudimenean sortu edo eratu. ik imajinatu.

Irudikatu bai, ordea, irudikatzea libre baita, oraingoz, amestea eta pentsatzea bezalaxe, oraingoz, norberaren barne-muinak mugarri, oraingoz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Kutuzov luzaroan ahalegindua zen irudikatzen zer maniobra-aukera zituen Napoleonek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 21. orr.

Mundu-sistema harrigarri bat irudikatu zuen. Bere gorputza nik behin eta berriz irudikatu bezalakoxea zela ohartu nintzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Fikzioa: aireportutik aireratutako hegazkinean doan emakumezko bat irudikatu du alargunak, eta alaba Londresen duela. askotan irudikatu nuen elkar ikusiko genuen momentua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 83. orr.

Uda eta aita belar epaiten irudikatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Alegiazko lurralde jori eta aberatsak irudikatu zituen mundu urrunetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Asaldaturik, agian zerbait amestu edo irudikatu dudalako, urratsak entzuten nituela-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.

Astebete bada gauzak nik irudikatu ez bezala direla.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.

Neure burua irudikatu nuelarik telefonoa hartzen eta haren zenbakia markatzen, ohartu nintzen ziur asko alferrik izango zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Etorkizuna irudikatu beharra eta hura ezagutu ezina.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 20. orr.

Badira 'hura ezagutu ez banu' pentsatuz hura ezagutu gabeko bizitzarik irudikatu ezin dutenak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 41. orr.

Ezin duzu irudikatu ere egin nola larritu naizen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 258. orr.

Nola irudikatu, ordea, nozio arrunt eta hala eta guztiz ere konplexu hori?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Gizon batek etxeko biziaren gozoak irudikatu dituelako izan duela etxe baten eraikitzeko guraria.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 383. orr.

Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, (objektuen) balio abstraktuak adierazi egiten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Ez dagoela espazioa irudikatzerik ekintza bat irudikatu gabe, diegesirik gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Erraz irudikatzen du gertatutakoa Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Behin baino gehiagotan aritu izan naiz asmatzen zein ote litzatekeen eurenganako mendeku egokia, baina sekula ez zait aski begitandu nire irudimenak irudikatua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

Nola nuen irudikatua nire sorterrira itzultzea?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.

Ametsik zoroenean ere irudikatzerik ez dagoen mirari aparta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 247. orr.

2 irudi bidez adierazi.

Biribiltxo batez irudikatzen da zeroa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Piramidearen itzal makurtua irudikatzen zuen triangelu ilunaren muturreraino.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 52. orr.

Justizia itsu irudikatu izan dute beti artistek, eta, aukeran, hala behar luke.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 189. orr.

Operazioen teatroa mahai handi batean jarritako mapan irudikatua dago.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.

Ezagutzen nauzu; ez dizut neure sumina irudikatu beharrik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.

Eguzkia, besteak beste, lauburuarekin irudikatu izan dugu gure historian zehar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

Pintoreak errealitatearen detaileak baino ezin ditu irudikatu, zati ñimiño eta berez hutsalak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.

Ile ordez sugeak, atzamar zorrotzak eta hagin beldurgarriak zituztela irudikatu ohi ziren.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.

Segidan, kandela eta zuzi batzuk pizturik, egunsentia irudikatu dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.

Inpresionistak iritsiko ziren gero: hauek erabat urrundu ziren, haren arabera, ikusmenezko irudikapenetik, eta argitasunaren sentsazioa bera irudikatzera iritsi ziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

Negua irudikatu nahi du elurrak, sasoiz kanpo, baina kontra egiten diote txorien udaberri kantuek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Bisaian keinu aingerutar bat irudikatu zitzaion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 152. orr.

Biluzik zegoen nire ametsean eta bere soin paregabea eskultore greziar eta erromatar onenek ere ezingo zuketen irudikatu. hormetako margolanek guantxeen historiako eta bizitzako uneak irudikatu nahi zituzten.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

Uste dut arrain mota honek giza jakituria oso ongi irudikatu eta sinbolizatu duela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 164. orr.

Mundu zabaleko sinbologian, batik bat arima irudikatu du mariposak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 306. orr.

Irudi erreala bada, argi izpiak marra arrunten bidez irudikatu behar da grafikoan; irudikeria hutsa denean, aldiz, puntutako marra etenen bidez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Azalean bi gizon ikusten ziren elkarri ukabilak eskainka, trakeski irudikatuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mahaien arteko hutsuneek osatzen zituzten porteria irudikatuetan golak sartuz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 102. orr.

Ikusleak irudian espazio irudikatu bat pertzibitzen duen aldetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Artazi irudikatu batzuekin zekien mozten euren bien arteko harremana.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 58. orr.

Haren etxea betetzen zuten txori irudikatu eta piztia margotu mordoarengatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 89. orr.

Gauza irudikatua iruditzat hartzen dugulako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.

Ordena joniarrean gapirioen proiekzioa irudikatu nahi dute dentikuluek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Analistak artelanaren aurrean duen egitekoa ez da, horrenbestez, irudikatua interpretatzea, irudikatu horren bidez erreprimitzen dena interpretatzea baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.

4 aurre-irudikatu

Aurre-irudikatu ere bai nik, neure artean, hogeita lau ordu barruko banantze-unea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise irudika (3); asko irudika (3); bereiziki irudika (3); bezala irudika (3); bidez irudika (3); dela irudika (4); dela irudika bageneza (4); ere irudika (9); erraz irudika (4); eta irudika (5); ezin irudika (17); ezin irudika dezaket (3); irudika bageneza (9); irudika bageneza baino (9); irudika daiteke (7); irudika daitekeen (7); irudika daitezke (3); irudika daitezkeen (5); irudika dezagun (7); irudika dezake (3); irudika dezakeen (4); irudika dezakegu (8); irudika dezaket (8); irudika dezakezu (6); irudika ditzakegu (3); irudika eta (3); irudika ezazu (4); irudika ezin (3); irudika genezake (3); irudika idurika (4); irudika lezake (3); irudika liteke (4); irudika nezakeen (6); irudika zezakeen (11); irudika zitekeen (4); nekez irudika (7); nekez irudika daiteke (3); nola irudika (5)

askotan irudikatu (4); aurrez irudikatu (4); bat irudikatu (23); bat irudikatu nahi (3); bat irudikatu zuen (3); baten gisa irudikatu (3); bezala irudikatu (6); bizitzarik irudikatu (3); burua irudikatu (3); da irudikatu (3); dela irudikatu (5); dela irudikatu nahi (4); du irudikatu (3); dut irudikatu (3); duzu irudikatu (6); duzu irudikatu ere (4); edo irudikatu (5); ere irudikatu (5); eta irudikatu (6); ez irudikatu (3); ezin dut irudikatu (3); ezin duzu irudikatu (5); gabe irudikatu (3); gisa irudikatu (4); guztiak irudikatu (3); hau irudikatu (3); hori irudikatu (6); horrela irudikatu (4)

irudikatu ahal (7); irudikatu bai (3); irudikatu behar (16); irudikatu behar da (4); irudikatu beharko (4); irudikatu beharra (5); irudikatu bezain (3); irudikatu bi (3); irudikatu ditu (11); irudikatu dituzte (3); irudikatu du (16); irudikatu duen (3); irudikatu dugun (4); irudikatu dut (6); irudikatu dute (6); irudikatu duten (3); irudikatu egin (5); irudikatu egin beharko (3); irudikatu egiten (6); irudikatu ere (15); irudikatu ere egin (8); irudikatu eta (16); irudikatu ez (7); irudikatu ezin (3); irudikatu izan (9); irudikatu nahi (47); irudikatu nahi dute (3); irudikatu nahi izan (16); irudikatu nahian (3); irudikatu nituen (5); irudikatu nuen (39); irudikatu ohi (9); irudikatu zen (3); irudikatu zer (3); irudikatu zituen (18); irudikatu zituzten (6); irudikatu zuela (3); irudikatu zuen (56); irudikatu zuen bere (3); irudikatu zuen ruche (3); irudikatu zuten (20)

bat irudikatuko (3); bezala irudikatuko (3); espazio irudikatua (3); irudikatua dago (3); irudikatua zuen (4); irudikatuko ditu (6); irudikatuko du (12); irudikatuko dugu (6); irudikatuko nuke (3); irudikatuko zuen (4); moduan irudikatu (3); nola irudikatu (7); zela irudikatu (3); zuela irudikatu (4); zuen irudikatu (3); zuen irudikatua (3)

bat bezala irudikatzea (3); bat irudikatzea (5); bat irudikatzeko (9); bezala irudikatzea (6); da irudikatzea (4); denbora irudikatzeko (4); egoera irudikatzeko (3); etorkizuna irudikatzeko (3); ez irudikatzea (4); ez irudikatzeko (3); hori irudikatzeko (4); irudikatzea baizik (3); irudikatzea eta (3); irudikatzea oso (4); irudikatzeko ahalmen (4); irudikatzeko ahalmen hori (3); irudikatzeko asmoz (3); irudikatzeko aukera (4); irudikatzeko balio (4); irudikatzeko eta (5); irudikatzeko gauza (3); irudikatzeko joera (3); irudikatzeko modu (4); irudikatzeko modua (8); irudikatzeko oso (3); mundua irudikatzeko (5)

arbuiatzen dutela irudikatzen (3); baita irudikatzen (3); bat irudikatzen (50); bat irudikatzen du (12); bat irudikatzen duen (4); bat irudikatzen zuen (8); batean irudikatzen (4); batek irudikatzen (4); batez irudikatzen (6); batzuk irudikatzen (6); batzuk irudikatzen ditugu (3); berean irudikatzen (3); bezala irudikatzen (20); bezala irudikatzen dugun (8); bidez irudikatzen (6); bikain irudikatzen (3); bikain irudikatzen du (3); bizitzak irudikatzen (3); buruan irudikatzen (3); da irudikatzen (5); daramala irudikatzen (4); daramala irudikatzen dugun (3); dela irudikatzen (39); dela irudikatzen baldin (5); dela irudikatzen du (3); dela irudikatzen duena (9); dela irudikatzen duenak (3); dela irudikatzen dugun (12); dituela irudikatzen (4); dituela irudikatzen duena (4); du irudikatzen (3); duela irudikatzen (32); duela irudikatzen badugu (5); duela irudikatzen baldin (6); duela irudikatzen duen (3); duela irudikatzen dugun (7); duen zerbait irudikatzen (3); duena irudikatzen (3); dugula irudikatzen (3); dutela irudikatzen (8); dutela irudikatzen dugun (4); egiten irudikatzen (3); ere irudikatzen (9); eta irudikatzen (9); eta irudikatzen dut (3); eta odola irudikatzen (3); ezintasuna irudikatzen (3); gauza batzuk irudikatzen (4); gauzak irudikatzen (4); gisa irudikatzen (5); gizon bat irudikatzen (5); gorrotatzen duela irudikatzen (4); haiek irudikatzen (7); hala irudikatzen (6); hark irudikatzen (5); hark irudikatzen duen (4); hegaldia irudikatzen (3); hori irudikatzen (4); horrek irudikatzen (3); horrela irudikatzen (6); horrela irudikatzen du (3); hunkitua dela irudikatzen (17); hunkitzen dituela irudikatzen (4); hunkitzen duela irudikatzen (12); hura irudikatzen (3); irudiak irudikatzen (5); irudian irudikatzen (5); irudian irudikatzen den (3)

irudikatzen ahal (4); irudikatzen al (7); irudikatzen ari (3); irudikatzen badu (6); irudikatzen badugu (8); irudikatzen baititu (3); irudikatzen baitu (4); irudikatzen baldin (24); irudikatzen baldin badu (9); irudikatzen baldin badugu (14); irudikatzen da (16); irudikatzen den (16); irudikatzen dena (4); irudikatzen dira (7); irudikatzen diren (8); irudikatzen ditu (20); irudikatzen dituela (5); irudikatzen dituen (11); irudikatzen dituena (5); irudikatzen dituena da (3); irudikatzen ditugu (8); irudikatzen ditugun (5); irudikatzen ditut (6); irudikatzen dituzte (8); irudikatzen dituzten (8); irudikatzen dituzu (3); irudikatzen du (85); irudikatzen du eta (3); irudikatzen dudan (4); irudikatzen duela (13); irudikatzen duelako (5); irudikatzen duen (70); irudikatzen duena (24); irudikatzen duenak (6); irudikatzen duenean (5); irudikatzen duenik (3); irudikatzen dueno (3); irudikatzen dugu (7); irudikatzen dugula (4); irudikatzen dugun (52); irudikatzen dugun bezainbatean (8); irudikatzen dugun gauza (11); irudikatzen dugun guztia (8); irudikatzen dugun heinean (4); irudikatzen duguna (3); irudikatzen dut (17); irudikatzen dute (13); irudikatzen dutela (5); irudikatzen duten (22); irudikatzen dutenak (4); irudikatzen duzu (5); irudikatzen edo (3); irudikatzen eta (8); irudikatzen ez (4); irudikatzen hasi (4); irudikatzen hasten (3); irudikatzen nituen (11); irudikatzen nuen (34); irudikatzen nuen nik (3); irudikatzen saiatu (6); irudikatzen saiatzen (4); irudikatzen zen (5); irudikatzen ziren (4); irudikatzen zituen (22); irudikatzen zituzten (4); irudikatzen zuela (7); irudikatzen zuen (63); irudikatzen zuen eta (3); irudikatzen zuena (9); irudikatzen zuten (15)

irudikatzera iritsi (3); irudikatzerik ez (4); izpirituak irudikatzen (5); kontingente bezala irudikatzen (5); maite duela irudikatzen (3); mundua irudikatzen (5); mundua irudikatzen duen (3); nola irudikatzen (12); nola irudikatzen duzu (4); norbaitek irudikatzen (4); odola irudikatzen (5); ongi irudikatzen (3); poztasunera daramala irudikatzen (3); zen irudikatzen (5); zer irudikatzen (3); zerbait irudikatzen (5); zihoazenen bizitzak irudikatzen (3)


irudikatzaile 1 izond irudikatzen duena.

Antzin Aroko pentsamenduan jakite-diziplina nagusia ontologia zen [...], Erdi Aroko filosofian teologia [...]), eta Modernitatean subjektu irudikatzailearen ezagutza-teoria, edo gnoseologia/epistemologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

• 2 iz irudikatzen duen pertsona.

Irudikatzaileak, testuinguru mugatu jakin batean, irudikatzen duenaren lekua hartzen duen prozesu bat da irudikapena/ordezkapena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.


irudikatze 1 iz imajinatzea.

Norbaitek gauza bat gozatzen duela irudikatze soilagatik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 295. orr.

Bizimodu berria irudikatze hutsak beste gizon bat bihurtu duela ematen du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Izuz dardarka hasten zen Sergeiren eta gurasoen arteko topaketa irudikatze hutsarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 62. orr.

Min ematen zidalako Danelen jokoaren txantxaz haratagoko aukera mingarri bat irudikatze soilak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.

2 irudi bidez adieraztea.

Keinu horiek lotsagabekeriaren irudikatze hutsa ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 166. orr.

Hunkituta egin zuen topo bere gaztaroko irudikatze grafikoarekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Naturaren irudikatze errealistaren maisutzat jo dute adituek Carlos de Haes.  Berria - Kultura   2004-03-11

Errealitate eta bizitzaren irudikatze poetikoa.  Berria - Kultura   2006-03-14

Zer eratakoa eta zeren bidezkoa da irudikatze hori, nola tratatzen ditu irudikatze horrek espazioa eta denbora, errealitateaz dugun ikusmoldearen kategoria nagusiak diren horiek?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Irudikatze horrekin jarraituz, esan daiteke B-k A ordezkatzen duela, zerbaitetan B Abaino hobea delako.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irudikatze hori (5); irudikatze hutsak (3)


irudikazio iz irudipena.

Aitor zezatela ez zutela gizon beltzez jantzirik aurkitzeko kemenik izan, pentsa zezatela lanperna-biltzaile edo dena-delakoak arrazoi ezkuturen batzuk izango zituela poliziaren aurrean ez agertzeko, baina ez zezatela esan salbatu ninduena nire irudikazio bat zenik!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 139. orr.

Bete-bete egin zitzaizkion begiak irudikazioaren ederrez  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.


irudikeria iz begien irudipena.

Errealitatea eta irudikeria ez dira beti marra mota desberdinen bidez bereizten ahal.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Presaka autora joan eta etxerantz abiatu zen, bere irudipenak izango ziren itxaropenez, ordu arte inoiz kezkatu ez zuen gauza, hark ez zuelako irudikeriarik izaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Hasieratik izan zuen begien aurrean, baina irudikeria baten moduan, hurbiltzen hasterako desagertu egiten zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.

Soa automobilean finkatu zuen, tinko, zekusana egiazkoa zela eta ez irudikeria bat erabat ziurtatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 210. orr.

Bihozkada bat, dena irudikeria gaizto bat izana ote zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Ispiluz beste aldean sortzen den irudia noiz erreala eta noiz begien irudikeria hutsa den.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Gero konturatu nintzen esferak bere baitan zeuzkan ikuskizun zorabiagarriek sorturiko irudikeria zela mugimendu hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Ezin esango dut hildakoak deika edo animoka ari zaizkidala, irudikeria hutsa litzateke hori, baina bideko seinaletzat hartu nahi ditut nik, aurrera segitzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.

Irudikeria baino ez den botereagatik eta oraingoagatik ari dira lehian Gazan.  Berria - Mundua   2004-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irudikeria hutsa (4)


irudikizun iz irudipena.

Eta, horrela, eguzkiari behatzen diogularik irudikatzen dugu gutarik nonbait han berrehun oinbetetan aurkitzen dela, baina gure errakuntza ez datza irudikizun huts horretan, baizik eta irudikatze hori egiten dugularik ez baitakigu zer den ez egiazko distantzia ez zer den gure irudikizunaren kausa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 193. orr.


irudiko iz (-en atzizkiaren eskuinean) -en iritziz. ik irudi 12.

Jessicaren irudiko anaiaren itzala xerkatzen zukeen oraino ere amatxik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

Galderren irudiko sarriago berba egin beharko zuten haren gainean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 38. orr.

Haren irudiko ni ez nintzen italiarra.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

Bere irudiko, alemaniar izen bereziaren eta frantses zehatzailearen arteko loturak halako nahasmendu txundigarri eta arras atsegingarri bat eragingo zuen bere bezeroen gogoetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Ene irudiko, ederki hasi perpausa bururaino eramaten ahalko zuen, bidaiaz eta agerraldiaz balia: [...].  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 79. orr.

Nolanahi ere, Txitxikoven irudiko, hango nekazariak esne-mamitan bizi zirela erakusten zuten, denak egoera onean zeuden eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Hura guztia harro sentitzeko modukoa zen, nire irudiko, berezko sen baten jabe naizela aitortu behar, hautatua izan nintzen, jainkoek hautatua, ezin bestela izan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Baina, ene irudiko bederen, ez du bere jeinu handiaren zorroztasuna erakutsi besterik egin, dagokion lekuan frogatuko dudan bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 235. orr.

Gure itzalak ilargitan: guraizez ebakitako siluetak!, Sabethen irudiko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Hobe izanen zen, ene irudiko, Pitagorasen hirukiaren teoriaren zehaztea!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 135. orr.

Ez zen emanaldirik hoberena ene irudiko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 228. orr.

"Kontxo!" esaten duten guztiak inozo hutsak dira, nire irudiko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

Hori bezain sinplea da, gure irudiko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Gogotxartu ninduen neskaren aierukadak: bakardadea omen nire tristeziaren iturri, bere irudiko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Ene irudi soileko, gisa horretako kultura ekoizpenak, garapen estrategia ekonomikoaz hazi lau lantegi mega guayek baino gehiago ekarriko lioke euskarari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aralarren irudiko (6); aranaren irudiko (3); aresen irudiko (4); azkarateren irudiko (3); barrenaren irudiko (7); batasunaren irudiko (14); bere irudiko (68); bere irudiko egin (4); bozeramailearen irudiko (4); buenen irudiko (4); buruaren irudiko (8); buruzagiaren irudiko (4); diezen irudiko (3); earen irudiko (3); edozein izakiren irudiko (3); egibarren irudiko (4); elkarri ren irudiko (4); elkartearen irudiko (3); elorrietaren irudiko (3); en irudiko (3); ene irudiko (11); ere irudiko (4); ere irudiko ez (3); erraztiren irudiko (4); eta bere irudiko (3); eta irudiko (4); etxerat en irudiko (3); friasen irudiko (5); gure irudiko (13); haien irudiko (5); haren irudiko (45); horren irudiko (3); ibarretxeren irudiko (6); idazkari nagusiaren irudiko (7); imazen irudiko (4); industria sailaren irudiko (4)

irudiko bi (3); irudiko den (3); irudiko egin (5); irudiko eta (4); irudiko ez (5); irudiko gauza (4); irudiko gauza bat (3); irudiko idolorik (3); irudiko izan (5)

aren irudiko (3); izakiren irudiko (3); izakiren irudiko idolorik (3); jainkoaren irudiko (4); jaurlaritzaren irudiko (5); kidearen irudiko (3); koordinatzailearen irudiko (4); laben irudiko (4); larreinaren irudiko (3); lehendakariaren irudiko (6); llamazaresen irudiko (3); lopezen irudiko (4); madrazoren irudiko (4); martinezen irudiko (3); mayor orejaren irudiko (3); mendigurenen irudiko (3); nagusiaren irudiko (7); nire irudiko (45); orejaren irudiko (3); otegiren irudiko (4); parlamentariaren irudiko (3); peñ ppko buruaren irudiko (3); presidentearen irudiko (8); ramirezen irudiko (3); ren irudiko (6); sailaren irudiko (5); sailburuaren irudiko (10); salhaketaren irudiko (3); sanzen irudiko (7); semearen irudiko (3); sinatzaileen irudiko (3); sindikatuen irudiko (5); udalbiltzaren irudiko (4); zabaletaren irudiko (7); zuzendariaren irudiko (4)


irudikor 1 izond besteren hitz eta egiteetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena.

Aljeria da estatuaren industrializazioaren estrategia horren eredurik argiena, kanpokoari buruz irudikorra, industria astunean oinarritua eta petrolioaren errentaren mendekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Urduriago bilakatu zen, irudikorrago eta zekenago, alargun guztiei gertatzen zaien legez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Agian «irudikorra» izango dela aitortu dio Berriari, baina «dirua eskaintzen dutenek irabaziak izan ditzaten ezin hobeki hausnartutako prozesua» dela berretsi du.  Berria - Harian   2005-12-02

Lady Madeline gaztaro betean hilobiratu zuen eritasunak […] arrosa kolore arin baten iseka utzi zion bularrean eta aurpegian, eta irribarre irudikor bat ezpainetan, zenduengan hain ikaragarria izaten dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

2 (adizlagun gisa) ik irudikorki.

Presaka egiten zuen bere bidea, irudikor eta larri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.

Triste begiratu zidan, irudikor.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 143. orr.

• 3 izond irudimentsua.

Behin Enperadore Horiak gizonari koadro bat pintatzeko agindu zion, koadro irudikor bezain sotila.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 207. orr.


irudikorki adlag irudikor.

Euskaltasuna euskal "espirituetan" mamituz, oso irudikorki deskribatzen digu mehatxua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 227. orr.


irudikortasun irudikorra denaren nolakotasuna.

Horrela, arrazoimenari uko eginen lioke, hartatik urrunduz, bere erlijioan kalte eta galera jasan duelako ustean, eta, horrelako irudikortasunetan, kezkak eta urduritasunak harturik, bihotzean etengabeko min eta estuasun larriak pairatuko ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.

Nire irudikortasunak geroz eta arbuio handiagoa eragiten baitio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 343. orr.


irudilogo iz

Egungo egunean, irudilogoa nagusi, ideialogoa maizter.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.


irudimen 1 iz gogoak irudiak edo ideiak sortzeko edo irudikatzeko duen ahalmena.

Irudimena da atseginaren akuilua; era honetako gozamenetan irudimenak gobernatzen du dena [...]; ez al dugu ba berari esker gozatzen?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 126. orr.

Memoriaren eta irudimenaren ezteietatik sortutako istorioak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.

Irudimenari hegoak libre utzita.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 141. orr.

Irudimenari ateak zabalduz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.

Gero haietaz hitz egiten zigun, irudimenari bidea zabalduz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

Laster seneratu ziren, konturaturik gehiegi lasaitu zituztela irudimenaren hedeak eta errealitatea bestelakoa zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Eugeni, erabili zure irudimen guztia, lizunkeria azken muturreraino eramateko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.

Guztia hire irudimenaren asmazio bat besterik ez dun izan!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 240. orr.

Gure irudimenari utzi beharko diogu lan egiten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 143. orr.

Iritzi honen arabera espazioaren eta denboraren apriorizko adigaiak irudimenaren sorkariak baino ez dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.

Irudimena baretu eta menderatzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.

Gure irudimena kaldan da eta egoera ikaragarriak sortzen ditu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Gizakiaren irudimenak ezin asmatu du hura baino ikuspegi goibel eta negargarriagorik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Bi gisetara ulertzen dugula kantitatea: hau da, abstraktuan eta azaletik, irudimenak asmatu bezala; edo substantzia bezala, adimenak baizik egin ez dezakeenaren arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.

Ni neu ere bat naiz eta nire gorputza hemen dagoela sentitzen dut; baina irudimenak eraginda, nahi dudan lekura aldatzen naiz, nahi dudanarekin solastatzera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 204. orr.

Berriz ere katedralaren inguruan dabilkio irudimena hegaldaka.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 183. orr.

Jendeak, normalean, arauak alde batera utzi eta irudimenez jokatzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.

2 (izenondoekin)

Irudimen biziko pertsonek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Burke jaunaren irudimen emankorra.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Saderen liburuetako fantasiak haren irudimen sukartsuaren fruitu dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Nire irudimen sukartuaren gorabeheraren bat zela pasatu zitzaidan burutik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.

Ez zen dena irudimen hutsa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 254. orr.

Gaitz gehien-gehienak irudimen hutsa direla.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 29. orr.

Irudimen trebea eta buruargitasun zorrotza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 162. orr.

Irudimen hegalaria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.

Irudimen lizunena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

Bere irudimen likitsari askabidea eman ziolarik, etorkizuna aukera dirdaitsuz beterik agertu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Juduen irudimen gaixotuak asmatutako ergelkeria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Utikan gazteriaren irudimen galgarria!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

Irudimen handia du irainak asmatzeko.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 81. orr.

Zenbait saltoki irudimen handiz eraikiak ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Irudimen handiko plano eta koadro fantastikoak egin zituen Antzinako Erromaren arkitekturan oinarrituta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

Baldin eta zinabrioa batzuetan gorria eta besteetan beltza, batzuetan arina eta besteetan pisua balitz,[...] orduan nire irudimen enpirikoak inoiz ez luke zinabrio pisua pentsatzeko aukerarik izango.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 82. orr.

Irudia irudimen produktiboaren ahalmen enpirikoaren produktu bat dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.

Berehala erabaki nuen nire irudimen asaldatuak engainatu ninduela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zientziaren jardunbidearen irudimen fasean funtzionatzen du zientzialariak artistak bezala; hipotesiak eratzeko orduan, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 185. orr.

Apenas dagoen eleberrigilerik, fisikariek unibertsoaren historia kontatzen duteneko irudimen-erakustaldi bikaina berdindu dezakeenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 32. orr.

Zeren heriotza, irudimen kontuan, biziaren paretsukoa baita.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.

Giza izaeraren irudimen-. ausardia- eta aldakortasun-ahalmenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.

Bere lehengo mundu koloretakoa, eta are haren oroimena, ahultzen eta barnean itzaltzen ari zitzaizkion bitartean, ikusmen-, irudimen- eta sentiberatasun-mundu berri bat ari baitzitzaion aldi berean jaiotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Irudimen apur batekin, itsusia ere ez zela erran zitekeen, gauzen izaera sobera bortxatu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Mesfidatia, harroa, mutua, setatsua, jokatzekotan beti behar du xake taula aurrean, ez baitu irudimen izpirik ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.

· izond Baina bertsolariarentzat ez da gauza tristeagorik eta irudimen-moztaileagorik, pareta zuriari eta argi gorriari begira aritu beharra baino.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 166. orr.

Kasu hura, hilketa arrunt, itsusi eta nardagarri bat zela, eta ez liburu eta nobeletan agertzen diren amodio-istorio irudimen-galgarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa

Giza irudimenaren sorkari baten jaiotza.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 158. orr.

Nire haur irudimen gaixoa saiatzen zen haien kontaeren hutsuneak betetzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Herri-irudimenaren xalotasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

5 irudikapena.

Ikustetik irudimenera igaro garenean, hasiak gara dagoeneko begiralea kontuan hartzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

6 irudipena, susmoa.

Baina, gutienez, hiru metro gorako hesi xixtadun eta tinke haien artetik, aleman armatuen zangopetik, zenbait minutaz ihes joaiten zirelako irudimena zeukaten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

7 irudimenezko1 irudimenaren araberakoa.

Irudimenezko hautematea oinarritzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.

Gerra gehiagoren bila zebiltzan umeek, irudimenezko beren abenturentzako gerra erreal bat nahi zutenek.  Berria - Kultura   2004-05-28

8 irudimenezko2 irudizkoa.

Frantsesez "image" (´irudi´) hitzetik zuzenean eratorri den izenlagun bakarra "imaginaire" (irudimenezko) da, eta irudimenarekin lotzen duen zentzu espezializatu bat hartu du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

5. irudian irudimenezko paisaia bat erakusten da perspektiba linealean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Irudia gainazal plano bat bezala pertzibitzen delako pertzibi daiteke hobeto irudian irudikatzen den irudimenezko hirugarren dimentsioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Fikziozko hiru dimentsioko espazio bat, irudimenezkoa, baina analogiazko zantzu batzuen bidez espazio errealari atxiki dakiokeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Hona nola definitzen duen distantzia psikiko hori Pierre Francastelek: "alde batetik irudikapeneko objektuen arteko erlazioa, eta, bestetik, irudikapeneko objektuaren eta ikuslearen arteko erlazioa arautzen dituen irudimenezko distantzia tipikoa".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametsa eta irudimena (3); baina irudimena (3); baina irudimenak (3); bere irudimen (5); bere irudimena (14); bere irudimena eta (4); bere irudimenak (4); da irudimena (5); ere irudimen (3); eta bere irudimena (5); eta irudimen (17); eta irudimena (27); eta irudimenak (11); eta nire irudimenak (3); gure irudimena (8); haren irudimena (3); irudimen apur (3); irudimen asaldatuak (3); irudimen handia (7); irudimen handiko (9); irudimen handikoa (3); irudimen hutsa (8); irudimen hutsaren (3); irudimen pixka (3); irudimen produktiboaren (6); irudimen sukartsuaren (3); irudimena baizik (3); irudimena da (4); irudimena erabili (4); irudimena erabiltzen (4); irudimena ere (4); irudimena eskatzen (3); irudimena eta (30); irudimena ez (4); irudimena izan (5); irudimena landu (4); irudimena pizten (4); irudimenak bere (4); irudimenak edo (4); irudimenak edo dena (4); irudimenak ere (4); irudimenak eta (4); irudimenak ez (5); irudimenak ezin (6); nere irudimen (5); nire irudimen (9); nire irudimena (18); nire irudimenak (18); nire irudimenak edo (4); zure irudimen (3)

bere irudimenaren (7); bere irudimenean (12); bere irudimeneko (3); beren irudimenaren (3); da irudimenaren (5); den irudimenezko (3); duen irudimenaren (3); duen irudimenezko (5); edo irudimenaren (4); edo irudimenezkoa (4); ere irudimenaren (3); eta irudimenarekin (5); eta irudimenaren (7); eta irudimenari (3); eta irudimenaz (3); eta irudimenean (4); eta irudimenez (4); eta irudimenezko (7); giza irudimenaren (4); gure irudimenaren (5); gure irudimenaz (4); gure irudimenean (4); haren irudimenean (4); irudimenaren ahalmen (3); irudimenaren arabera (6); irudimenaren bidez (6); irudimenaren bitartez (4); irudimenaren eta (8); irudimenaren funtzio (3); irudimenaren sintesi (11); irudimenean baino (5); irudimenean baizik (3); irudimenean eta (4); irudimenean ez (3); irudimenez eta (3); irudimenezko mundu (3); irudimenik gabe (4); irudimenik gabeko (4); nire irudimenaren (9); nire irudimenari (4); nire irudimenean (12); orduan irudimenaren (3); zure irudimenaren (3); zure irudimenean (3)


irudimenkeria iz irudimen gaitzesgarria.

Hebainduta nengoen, egun hark zeharo abailduta, eta hortixek nire erabaki ezina, zer hori nire izaerarekin batere bat ez datorren arren, eta hortixek nire irudimenkeria ere (bainuontziari sarkofagoaren antza hartzen nik: etruskoa!): erabaki-ezintasun hotz-dardarti baten eldarnioa, hain zuzen ere...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.


irudimentsu izond irudimena handikoa; irudimen handia adierazten duena.

Giza primateok jakin-min handia izaten dugu, eta ipurterreak, ausartak eta irudimentsuak gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

Bereziki Pete, Nipper eta biok baino irudimentsuagoa baitzen istorioak asmatzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.

Eskoziarra jokalari tinkoa da, eta Aussel, bizia eta irudimentsua; elkarrekin ongi moldatzeko biko egokia.  Berria - Kirola   2004-08-17

Literatura asmakari bat da beste bizitza batzuk bizitzeko, bizitza paraleloak, alternatiboak, irudimentsuagoak, alaiagoak edo tragikoagoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 356. orr.

Hauen oroitzapena oso laburra eta ahula izaten dela jakinda, baldin eta gizadiarengan ezohikoa den indar irudimentsu batek ez badu bere boterearekin objekturainoko distantzia gainditzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

Ekintza baketsua, irudimentsua eta sinpatikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Konponbide irudimentsua izan da Anekdotarik sinpleenak Dick Turpinenak baino abentura arriskutsuago edo Casanovarenak baino enkontru galaiago bilakatzen ziren haren hitz irudimentsuetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 146. orr.

Dramaturgia irudimentsua eta aktore-lan sendoa.  Berria - Kultura   2004-03-04

Richardsonen pase azkarrak eta irudimentsuak baliatuz.  Berria - Kirola   2004-10-17

Burua nekatzen hasi zen enperadoreari, ministerioari, gobernuaren soldatapeko guztiei, goikoengatik hasi eta azken udaltzainaganaino, modu aski irudimentsuan adarra nola jo aurkitu nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

Une batez, suz inguraturiko izotz puska bat, arrautzopil sorpresadun bat nintzelako irudipen tristea izan dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irudimentsua (3); eta irudimentsuak (4); irudimentsua eta (3)


irudipen 1 iz irudimenak osaturiko ustea.

Gauez entzuten nituen hotsak nire irudipenak izan zitezkeen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

Geure sentsuen eta geure burmuinaren izaerak eragiten dizkiguten irudipen ustelak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 99. orr.

Zirriborroetan -irudipen hori nuen-, bere begiei eta bere ezpainei deitzeko modua bakarrik salbatzen zen: North Cape eyes, Thule lips. -Atera burutik irudipen horiek -esan zidan nire gidariak-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Ezin dut irudipen bat burutik kendu: ama izatearekin alderatuta, aita izatea nahiko zeregin abstraktua dela, alegia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 84. orr.

Jainkozko irudipen eta berokeria mistiko haiei guziei.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.

Irudipen hark bultzatuta, alegia Williamen adiskidetasuna berreskuratu, dena berriro bere oneratu, estuasuna amaitu, eta orain bai garaipena eta bai isekarako libre zegoela [...].  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 100. orr.

Berriro nagusitu zitzaion egun hartako irudipen bera, bakearena, atsedenarena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.

Dena bere irudipena eta gezurkeria izan ote zen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Zeure irudipena besterik ez duzu hori, Hanna...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.

Ene irudipena da, Joanes Paulo II.ak […] New Yorkeko Nazio Batuen Biltzar Nagusian eman zuen hitzaldi garrantzitsuan, giza eskubideen oinarriak eta eremuak finkatu nahi izan zituela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Edo agian nire irudipena izango zen, atari zurbil hartako eta lehengusuaren harrera gela ilun hartako argi eskasiak sortua.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 79. orr.

Gure moduko kalezulotarren irudipena izaten da nekazaria lurrarekin halako batasun mistiko goxo batean bizitzen dela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Urrunetik, oso urrunetik, garrasi batzuk entzutea ere iruditu zait, baina irudipenak izan daitezke, ez nago batere ziur.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 165. orr.

Irudipena ematen diate etsai-gudaroste buru-itsu eta maltso baina kopuruz eta pisuz ikaragarri baten aurkako gerra azkengabe batean borrokatzen ari haizela, eta bataila guztiak galtzen dituala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

Engainuzko irudipenetan erori nahi ez badute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 242. orr.

2 (izenondoekin)

Irudipen hutsa zen barrearena, noski, hortz haiek handiegiak baitziren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.

Baliteke neure irudipen hutsa izatea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

Argia irudipen hutsa baita, zarata irudipen hutsa baita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.

Irudipen txoro bat izan nuen: andre-gizon haiek Goizederren gurasoak zirela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 139. orr.

Postaburuaren irudipen xelebreek eraginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

Lehenbizi, inondik ere ikusten ez dena badela sinetsi, eta gero, sinetsi dugun hura ikustera iritsi (benetan edo irudipen hutsez den berdintsu dio hemen: biak dira errealak eta gezurrezkoak).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Bere izakerari buruz zeukan irudipen ilun bat baieztatzen zuen horrek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

· Ikuskizun bakan eta gehienbat lazgarriak iradokiko zidan, seguru aski, honako irudipen objektiboki guztiz ulergarri hau: gu ere, Lurra, ilunpetan zintzilik, hots, ziztuka gabiltzala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 188. orr.

3 irudimenak osaturiko ikuspena.

Ikusten zuen ikusi gizajoak bere buruan koroia, Trebisondako erresuma nagusiko koroia gutxienez, bere besoaren indarrez irabazia noski; eta irudipen hauek zemaioten gozamenak bultzatua […].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Fedezko zera hauetan, izan ere, nork bere joera, gustu, nortasun, debozio edo teorien araberako irudipenak ikusten baititu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Deabrua irudipen gaiztoen bidez Frantzisko haietatik urruntzen saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Lorategi publikoan antzeko irudipen bat izan dut, arestian: landareek, soropilek, Olivier Masquereten iturriak itxura tematia zuten, hain adierazpen gabeak izatearen poderioz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 271. orr.

Lurraren beste agerkera gezurrezko bat da "gure bazterrak" dei genezakeena, hots: [...] sasoi bateko paisajistek ikusi uste zuten natura-puska apaingarri huts bihurtua; Lizardik bultzi-leiotik ikusten zuen irudipen hura bera.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Edo mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

4 susmoa.

Gauzak sakon aztertuz gero, irudipen hori okerra dela konturatzen gara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 537. orr.

Urduritasunak eragindako irudipen paranoikotzat hartu nituen begirada izutu haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Hala ere, gizona aspaldidanik ezagutzen nuelako irudipen zentzugabea izan nuen: garaia, argala, lirain samarra...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Susmo hura ez zen hutsetik sortutako irudipena izango, baizik aurretik irakurritako zerbaiten oihartzuna.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 69. orr.

Beharbada oker egongo naiz, baina nire irudipena da ez garela leku horretatik asko mugitu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen hitzaurrea irudipena da; hemen irudipen-ikusmenaz infernuaren luzera, zabalera eta sakontasuna ikustea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 69. orr.

Ez ote zen dena irudipen kontua izango?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 227. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berez, ez dihardu barrez, burezur hilek ez baitute barrerik egiten, barre-irudipen soila da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.

Urruntasun irudipena inoiz baino bortitzagoa izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Aurpegi zurbila dute, karminik gabea eta batzuek serioa; eta zeregin zehatza dute: zintzotasun-irudipena ematea horrexen bila doazenei.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

Mututasuna, bakartasun irudipen horrekin ezkontzen joan zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Izaeraz biguna zen; ezagutu berritan halako garraztasun- eta irmotasun-irudipena ematen zuen; hori, ordea, haren familiako giro gogor eta garraztuaren isla baizik ez zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

7 irudipenezko izlag

Hortik, beraz, psikiatraren irudipenezko ustea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Ez ginen oinarritu irudipenezko ipuinetan, geure esperientzian baizik, geure begiz ikusi baikenuen haren handitasuna.  Elizen arteko biblia   2 P 1,16

Errealitate izeneko mundu irudipenezko hau.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

8 irudipena eduki irudipena izan.

-Irudipena daukat norbait zelatan ari dela lainoaren atzetik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 12. orr.

Irudipena neukan nigandik zerbait jakin gura zutela, baina burua higitzea zen egin nezakeen gauza bakarra: ez nuen ezer ulertzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 194. orr.

Baina orain irudipena daukat gaixoa edo eria baino hobeki ez ote datozkion mina eta minarekikoa gure baitan joka darabilgun morbo-haize honi: mina, minduna, minbera eta mindua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Irudipena daukat lurralde hori egilearentzat zerbait obsesiboa dela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 111. orr.

Hala ere, irudipena daukat -edo neukan, berarekin hitzegin bitartean- Hassanek ez zuela esandakoa benetan sinisten, baizik eta sinistu egin nahi zuela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Gainera, irudipena daukat, urteetan aurrera, 35etik gora-edo doazenentzat, istorioak ez ote diren soberan gelditzen; eurek daukate kontatzeko aski.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

9 irudipena izan du ad

"Ez dakit", erantzun du Egeak, "irudipena dut".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

Irudipena dut jendartean nagoenean gustagarri gertatzeko desira gehiegizkoak naturaltasunez jardutea eragozten didala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

Ez zekien aberatsek zer jaten zuten, eta irudipena zuen okela, okela eta okela besterik ez zutela jaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.

Irudipena nuen ez ote zuen maitaleren bat han, eta, seguruena, negozioak ere izango zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Zuri entzunda, David, irudipena dut ez ote duzun uste bidegabeki jokatzen ari garela zurekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 71. orr.

Irudipena izan zuen kontakizun ona eta umoretsua aterako zitzaiola.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Zerbitzariak ea elkarrekin gindoazen galdetu zuenean, baietz erantzun nion, eta irudipena dut ahotsa hautsi zitzaidala hitz egitean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.

Une batez, Varsovian nengoelako irudipena izan nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina irudipen (4); bere irudipen (3); edo irudipen (6); eragindako irudipen (3); eta irudipen (6); irudipen bat (8); irudipen eta (7); irudipen hori (24); irudipen horiek (5); irudipen horrek (4); irudipen horrekin (3); irudipen hura (8); irudipen huts (3); irudipen hutsa (19); nintzelako irudipen (3); nire irudipen (6); nire irudipen hutsa (3); zer irudipen (3); zuen irudipen (5); zuen irudipen hura (3)

baina irudipena (11); baina irudipena dut (5); baten irudipena (4); bigarrena irudipena (5); bigarrena irudipena da (5); da irudipena (3); duen irudipena (3); ene irudipena (3); ene irudipena da (3); eta irudipena (16); eta irudipena dut (5); eta irudipena izan (5); hitzaurrea irudipena (4); hitzaurrea irudipena da (4); irudipena baino (3); irudipena besterik (5); irudipena besterik ez (5); irudipena da (24); irudipena dauka (4); irudipena daukagu (4); irudipena daukat (29); irudipena du (6); irudipena dut (33); irudipena duzu (3); irudipena ematen (7); irudipena ere (4); irudipena eta (3); irudipena izan (44); irudipena izan dut (5); irudipena izan nuen (15); irudipena izan zuen (13); irudipena izango (13); irudipena izango zen (7); irudipena izaten (7); irudipena izaten nuen (3); irudipena neukan (7); irudipena nuen (10); irudipena sortzen (3); irudipena zeukan (3); irudipena zuen (11); izandako irudipena (3); lehen hitzaurrea irudipena (4); lehen irudipena (3); nengoelako irudipena (4); neure irudipena (3); neure irudipena izango (3); nintzelako irudipena (3); nire irudipena (17); nire irudipena da (4); nire irudipena izango (4); nuen irudipena (3); zelako irudipena (3); zen irudipena (4); zuelako irudipena (6); zuelako irudipena izan (4); zuen irudipena (4)

bere irudipenak (8); eta irudipenak (3); eta irudipenezko (4); irudipenak ikusten (3); irudipenak izan (3); irudipenak izango (3); nire irudipenak (6)


irudipentxo iz irudipen apurra.

Eskolak ez ninduen jada gaixotzen; hain zuzen ere, irudipentxoa nuelako ez nenbilela eskolara.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 44. orr.


iruditarazi, iruditaraz, iruditarazten du ad irudikarazi.

Bekatu larriz bekatu larri dabiltzanei etsaiak gehienetan atsegin faltsuak eskaini ohi dizkie, haragi-gozakeriak eta atseginak iruditarazirik, beren bekatu eta grina txarretan lotu eta luzaroago iraunarazteko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 185. orr.


iruditatu, irudita, iruditatzen du ad irudikatu.

Ikusi baizik, nik bederen, beste nonbait bainuen iruditatzen edo hobeki errateko beste norbait ikusten karrikan ibilki, Orreagan utzia nuen Maria, bost urte lehenago.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 71. orr.


iruditegi iz iruditeria.

Nire ustez, Bibliako istorioek, Itun Zaharrekoek bereziki, eragin handia izan dute nire iruditegian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 74. orr.


iruditeria iz irudi multzo egituratua.

Poeta gazteari ez zaizkio baliagarri poesia kanonikoak erabilitako iruditeria eta lexikoa.  Berria - Kultura   2006-03-14

Poesiaren iruditeria kanonikoaren antipodetan.  Berria - Kultura   2006-03-14

Zubietan, joaldunaren ondoan mozorroaren inguruko iruditeria izugarri aberatsa gorde da.  Berria - Kultura   2006-01-27

Erlijiozko iruditeria, figuratiboa izan ala ez, oparoa baita, eta bizirik baitago oraindik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Kristau Elizaren iruditeria militarraren bilakaeran "Jainkoaren soldadua" lehenengo misiolaria zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Kronopioa, Julio Cortazarren iruditerian, jaiaren eta artearen izakia zen.  Berria - Kultura   2004-02-11

Irudi orok topatzen du iruditeria, identifikazio-sareak eragiten ditu, eta ikusleak bere buruarekin ikusle begirale bezala duen identifikatzea eragiten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Eguzkia femeninoa da alemanez, jakina, baina andrazkoa da mundua alemanez ikusten dutenen iruditerian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 80. orr.

Gerraren kolorezko iruditeria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Bai ederki gezurresten duela errealitateak arnasestukako itsumustuaren iruditeria hori!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.

Oso ipuin maitea izan dugu euskal gizarte idilikoarena, eta ez bakarrik indar tradizionalistek bultzatua, iruditeria bera landu eta aberastu baitute ezkertiar ustekoek ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 127. orr.

Ohar bedi hizkuntza zermugatzeko erabiltzen den iruditeria ugaria: herriarentzat da haren arima [...], odola, azala, ekoizpena, etc., halaber pentsamenduarentzat horren jantzia, etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iruditeria (4); iruditeria eta (3)


iruditsu izond irudiz betea.

Paradoxa badirudi ere, ordea, esango litzateke ustez "iruditsuagoa" den prozesu semantiko hori, "ikusmenezko pentsamenduari" atxikiago behar lukeen prozesu semantiko hori, hitzari ez ezik literaturari zehazki atxikirik ez bada ezin uler daitekeela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Figura, jakina den bezala, egitura gutxi-asko bakandu bat da hitzezko adierazpenaren barruan; zentzua era bereziago, "iruditsuago" batean adierazteko asmoz egina delako bereizten da diskurtsoaren erregulartasunetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.


iruditu1, irudi, iruditzen 1 zaio ad (zerbaitek edo norbaitek beste norbaitentzat) delako itxura izan, itxuraz halakoa izan; itxuren arabera uste izan.

Hilzorian dagoen norbaiten marranta iruditu zitzaidan. Aztorea iruditu zitzaion Zeunerri, behekoen peskizan goian hegaka dabilen aztorea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Errespetu falta iruditzen zaidak! Teresa hilzorian eta zuek borrokan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Urteak egunak iruditu zitzaizkion, hainbeste maite zuen hura.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 81. orr.

Orduan beste doinu bat etorri zitzaion belarria, doinu hits malenkoniatsua, entzutera Lituaniako herri eztei-kanta iruditu zitzaiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.

Ez zait iruditzen zure pareko arerioa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 273. orr.

Niri ez zait gehiegikeria iruditzen abadeak esandakoa: 1960an […] Obabako nekazariek antzinako mendeetako aire hori zuten, eta, zentzu hertsian, beste aberri batekoak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Liburu bat idazteko asmoa ezin zitzaion huskeria iruditu hura bezalako pertsona bati.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

-Geiger hori ez zitzaidan gustatu, bufoi bat iruditu zitzaidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 110. orr.

Edgar Poe-ren pertsonaiak iruditu zitzaizkidan segituan; baina bazuten halako xarma bat, xarma dohakabe bat; patu gaiztoaren biktimak iruditu zitzaizkidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Urrutira nire aitaren ahotsa entzutea iruditu zitzaidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

"Adios, Felisa" entzutea iruditu zitzaion Josu R-ri, emakumearen irudia jadanik haren bistatik kanpo.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Ubanbe burdinazko palankarekin lur hura zapaltzen; Pantxo eta Sebastian kopa esaten zitzaion saski bati heldu eta, iruditu zitzaidanez, hondarra garraiatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Hartan geundela, hots batzuk iruditu zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 344. orr.

Agote-enea izeneko etxera iristear nintzela, nota batzuk iruditu zitzaizkidan, gitarra elektriko batenak edo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 46. orr.

"Pozik zaude ala iruditu egiten zait?", galdetu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Zer iruditzen zaizu janzteko modu hau? Prêt à porter esaten diote, eta izugarri gustatzen zaie frantsesei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

-Zer iruditu zaizu? -galdetu zion Iturbidek presondegitik irten zirenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.

Zer iruditzen zaizu Heleni deitzea? Ondo egongo gara elkarrekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

-Zer iruditu? -txistu egin zuen harriturik-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Izan zezakeen zentzurik nerabe batek esperientzia umilgarria bizi izandako halamoduzko hotela deskribatzeak, baina museoko momia aretoarekin gauza bera egiteak, ez zitzaidan iruditzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

2 (izenondoekin)

Bitxia iruditu zitzaidan ukoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Ez al zaizkizue zuhurregiak, epelegiak iruditu?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 131. orr.

Ikaragarria iruditu zitzaidan hura guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.

Harrigarria iruditu zitzaidan bat-batean ezezagun bati horrelako aitorpena egitera ausartzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Sabethi zinikoa iruditu nintzaion, barreari eutsi ezinik niharduelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.

Hannaren portaera oso arraroa iruditu zitzaidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.

-Tira, jakina -esan zuen neskak-, niri ere halakoxea iruditu izan zait beti, baina ez dakit.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.

Beti iruditu izan zaizkit ikusgarriak halako egiturak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Zutik ederragoa iruditu zitzaion detektibeari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Ni adi-adi nengoen, Angeloren isiltasuna susmagarria iruditu baitzitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 239. orr.

Egitasmo ausarta iruditu zitzaidan, baina inola ere ez burugabea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Gehienei mukizu ahobero bat iruditu izanen nintzaien.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Hori bai iruditu zitzaiola guztiz sinestezina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Den-dena kontatu nien eta benetan harrigarria iruditu zitzaien gizajale haiengandik ihes egin izana.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 195. orr.

Kixotea -dio Menard-ek- izugarri interesatzen zait, baina ez zait iruditzen, nola esan?, ezinbestekoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 39. orr.

Askoz ere magikoagoa iruditzen hasi zitzaidan telebistak egitea, motor mekaniko zikinak askatu eta osatzea baino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Hark aipatu zituen gertaerak hain harrigarriak iruditu zitzaizkidan, non sinesgogor azaldu bainintzen erabat haiei buruz. Azken fusila oso ondo dago, azken aldian irakurri dudan onenetakoa iruditu zait.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 317. orr.

Akitua edo gutxienez abaildua iruditu omen zitzaion, nahigaberen baten itzala zeraman nonbait arrastaka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Begiratu zion bai bentariak, baina ez zitzaion Don Kijotek zioen bezain ona iruditu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Haizea batzuetan ez zen izaten hasieran iruditu bezain indartsua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

3 (nola adizlagunekin)

Nire guraso burges eta kezkatsuei ere ongi iruditu zitzaien guk karroza eta guztiko eztei arranditsurik egin nahi ez izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Martini ez zitzaion hura batere ondo iruditu, hartz gaixoak ez baitzuen inolako defentsarik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Luisi ez zaio inoiz hori gaizki iruditu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 25. orr.

Ez zitzaion hain ongi iruditu bere nagusiaren oharra.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.

Ez zekien non paratu begirada, arakatzen zuten begi haietatik ihesi nahian, bere anatomiaren beste eremuren batean finkatzea ere ez zitzaion egoki iruditu, batez ere kamiseta zuri estu haren azpian bularretakorik ez zerabilela konturatu ostean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.

Lotan iruditu zitzaidan hasieran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Bi gizaje errukarri ziren, hala iruditu zitzaigun, zarpaz jantziak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Historia bat, hasi eta bukatu, idazten ikasi aurretik, historia kontatu gabe bere eragina kontatzera igarotzea gehiegi iruditu zitzaion.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

4 (mendeko esaldiekin)

Etxean norbait sartu zela iruditu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Epaitegirako atea irekia dagoela iruditu zaio zuzendariari, argitasun zirrinta bat iruditu zaio behintzat, norbait ibiliko balitz legez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 141. orr.

Behin baino gehiagotan iruditu zitzaidan ukiezinezko esku batek, edo hobeto esanda, atzeman ezinezko gorputz batek, ileak ozta-ozta ferekatzen zizkidala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 250. orr.

Iruditu zitzaidan, une-unean baina argi eta garbi, ez zigula aurpegira begiratzen, irri nahiz barre egin eta arretaz entzun arren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

Ozta-ozta nabaritu zinan, iruditu baitzitzaion beraren oinak, ordura arte bakarrik eta hotzik egonak, zerbaitetan biltzen zirela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

Inori ez zitzaion iruditzen onik aterako zirenik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 156. orr.

Maitasunak ere baditu horrelako amarruak, ez zaizu iruditzen inoiz bukatu behar duenik...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 344. orr.

-Niri ez zait iruditu alta salmenta handirik badela eskualde honetan...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.

Galtzaileari kobratzeak errukia ematen didala-edo iruditu baitzaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

Horretan, hesi baten ondotik zihoala, elurretan arrautza bat ikusi ote zuen iruditu zitzaion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 143. orr.

Gertatukoaren ondoren bien artean harreman berezi bat hastera ote zihoan iruditu zitzaion Olatzi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 136. orr.

Nire albotik pasatzean, atzeko eserlekuan Adelaren irudia ikusi ote nuen iruditu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Hegazkineko leihatilatik Andes mendikatea bere xapel xurituekin ikustea! haur denboran, geografiako liburuan, karta bat begiratuz iruditua, gure begien bistan, zeru urdin-urdin baten azpian.  Herria   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aproposa iruditu (9); ari nintzela iruditu (6); ari zela iruditu (41); arraroa iruditu (18); arrotza iruditu (6); arrunta iruditu (7); atsegina iruditu (10); baina iruditu (24); baina iruditu zitzaidan (12); baina iruditu zitzaion (7); barregarria iruditu (6); bat iruditu (50); bat iruditu zitzaidan (16); bat iruditu zitzaion (11); bat zela iruditu (8); batean iruditu (7); batez iruditu (9); behar nuela iruditu (11); behar zuela iruditu (10); beharrezkoa iruditu (13); beti iruditu (27); beti iruditu izan (13); bidegabea iruditu (8); bidezkoa iruditu (10); bikaina iruditu (6); bitxia iruditu (37); bitxia iruditu zait (6); bitxia iruditu zitzaidan (8); bitxia iruditu zitzaion (7); dagoela iruditu (13); daudela iruditu (6); dela iruditu (38); dela iruditu zaio (8); dela iruditu zait (8); direla iruditu (6); duela iruditu (21); duela iruditu zaio (7); duela iruditu zait (11); dutela iruditu (7); ederra iruditu (23); ederra iruditu zitzaion (7); edo hala iruditu (9); egin dela iruditu (6); egin zela iruditu (7); egin zuela iruditu (12); egiten zuela iruditu (7); egoki iruditu (15); egokia iruditu (53); egokia iruditu zait (7); egokia iruditu zitzaidan (7); egokia iruditu zitzaion (9); egokiagoa iruditu (7); entzutea iruditu (12); entzutea iruditu zitzaidan (6); erakargarria iruditu (9); ere iruditu (17); erraza iruditu (6); eta iruditu (65); eta iruditu zitzaidan (23); eta iruditu zitzaion (23); ez iruditu (7); ez zait iruditu (11); ez zitzaidan iruditu (11); ez zitzaion iruditu (9); ezinezkoa iruditu (8); gaizki iruditu (11); gehiegizkoa iruditu (18); gogorra iruditu (7); hala iruditu (70); hala iruditu zitzaidan (25); hala iruditu zitzaion (20); halaxe iruditu (9); handia iruditu (10); handiegia iruditu (6); harrigarria iruditu (25); harrigarria iruditu zitzaidan (9); harryri iruditu (7); harryri iruditu zitzaion (7); hori iruditu (15); horregatik iruditu (7); hutsa iruditu (6); ideia ona iruditu (7); ikustea iruditu (9); interesgarria iruditu (34); interesgarria iruditu zitzaidan (12)

iruditu ahal (9); iruditu arren (30); iruditu baitzait (8); iruditu baitzitzaidan (26); iruditu baitzitzaion (33); iruditu behar (8); iruditu bere (6); iruditu bide (7); iruditu ere (6); iruditu eta (15); iruditu ez (8); iruditu izan (59); iruditu izan zait (31); iruditu ohi (8); iruditu omen (15); iruditu omen zitzaion (11); iruditu zaidak (8); iruditu zaidala (6); iruditu zaidan (18); iruditu zaidana (8); iruditu zaie (25); iruditu zaigu (48); iruditu zaik (8); iruditu zaio (125); iruditu zaion (12); iruditu zait (337); iruditu zait beti (8); iruditu zait eta (7); iruditu zait niri (6); iruditu zaizkidan (7); iruditu zaizkio (23); iruditu zaizkit (20); iruditu zaizkizu (9); iruditu zaizu (67); iruditu zaizun (6); iruditu zitzaidaan (10); iruditu zitzaidala (7); iruditu zitzaidalako (7); iruditu zitzaidan (858); iruditu zitzaidan eta (15); iruditu zitzaidan ez (8); iruditu zitzaidan hori (7); iruditu zitzaidan hura (7); iruditu zitzaidan nire (6); iruditu zitzaidan niri (11); iruditu zitzaidan orduan (8); iruditu zitzaidana (17); iruditu zitzaidanez (9); iruditu zitzaien (97); iruditu zitzaigun (80); iruditu zitzaiola (22); iruditu zitzaiolako (14); iruditu zitzaion (859); iruditu zitzaion behintzat (11); iruditu zitzaion bere (9); iruditu zitzaion eta (13); iruditu zitzaion ezen (7); iruditu zitzaion gabini (8); iruditu zitzaion harryri (9); iruditu zitzaion hori (6); iruditu zitzaion matiasi (6); iruditu zitzaion orduan (8); iruditu zitzaiona (10); iruditu zitzaionean (10); iruditu zitzaizkidan (73); iruditu zitzaizkien (7); iruditu zitzaizkion (47); iruditu zitzaizun (14)

itsusia iruditu (6); izan zitekeela iruditu (7); izango zela iruditu (13); izugarria iruditu (8); luzea iruditu (8); nahikoa iruditu (8); nengoela iruditu (11); nengoela iruditu zitzaidan (10); nintzela iruditu (17); nintzela iruditu zitzaidan (13); niola iruditu (6); normala iruditu (9); nuela iruditu (41); nuela iruditu zitzaidan (35); ona iruditu (39); ona iruditu zitzaidan (10); ona iruditu zitzaion (6); ondo iruditu (20); ongi iruditu (38); ongi iruditu zitzaien (8); ongi iruditu zitzaion (10); oso egokia iruditu (6); oso interesgarria iruditu (9); oso ona iruditu (7); ote zuen iruditu (6); polita iruditu (18); samarra iruditu (21); samarra iruditu zitzaion (6); samarrak iruditu (6); susmagarria iruditu (9); txarra iruditu (6); une batez iruditu (6); zait iruditu (11); zebilela iruditu (16); zebilela iruditu zitzaion (7); zegoela iruditu (65); zegoela iruditu zait (6); zegoela iruditu zitzaidan (18); zegoela iruditu zitzaion (28); zela iruditu (196); zela iruditu zait (14); zela iruditu zitzaidan (66); zela iruditu zitzaien (11); zela iruditu zitzaion (78); zer iruditu (67); zer iruditu zaik (7); zer iruditu zaizkizu (7); zer iruditu zaizu (25); zetorrela iruditu (6); zeudela iruditu (10); zeudela iruditu zitzaion (6); zeukala iruditu (7); zidala iruditu (15); zidala iruditu zitzaidan (11); zihoala iruditu (8); zihoala iruditu zitzaion (6); ziola iruditu (9); ziola iruditu zitzaion (6); zirela iruditu (31); zirela iruditu zitzaidan (8); zirela iruditu zitzaion (12); zitekeela iruditu (9); zituela iruditu (15); zitzaidala iruditu (6); zitzaidan iruditu (11); zitzaiola iruditu (12); zitzaiola iruditu zitzaidan (6); zitzaion iruditu (10); zoragarria iruditu (15); zuela iruditu (130); zuela iruditu zait (8); zuela iruditu zitzaidan (40); zuela iruditu zitzaion (72); zuen iruditu (6); zutela iruditu (19); zutela iruditu zitzaidan (6); zutela iruditu zitzaion (9)

bat irudituko (12); dela irudituko (6); gaizki irudituko (12); harrigarria irudituko (6); irudituko balitzaio (7); irudituko litzaidake (9); irudituko litzaioke (9); irudituko litzaizuke (10); irudituko zaie (12); irudituko zaigu (10); irudituko zaik (8); irudituko zaio (32); irudituko zaizu (50); irudituko zaizue (9); irudituko zitzaien (8); irudituko zitzaion (21); irudituz gero (8); ondo irudituko (6); zer irudituko (19); zer irudituko litzaizuke (9)

al zaik iruditzen (9); al zaizu iruditzen (31); aproposa iruditzen (7); ari dela iruditzen (13); ari naizela iruditzen (20); ari nintzela iruditzen (6); ari zela iruditzen (9); arraroa iruditzen (14); arriskutsua iruditzen (9); askotan iruditzen (8); aspergarria iruditzen (7); atsegina iruditzen (14); baietz iruditzen (7); baina iruditzen (43); baina iruditzen zait (27); barregarria iruditzen (15); bat iruditzen (83); bat iruditzen zaio (8); bat iruditzen zait (22); bat iruditzen zitzaidan (14); bat iruditzen zitzaion (15); bat zela iruditzen (7); batzuetan iruditzen (24); batzuetan iruditzen zait (17); behar dela iruditzen (7); behar duela iruditzen (9); behar zuela iruditzen (6); beharko lukeela iruditzen (8); beharrezkoa iruditzen (11); bera iruditzen (7); bezala iruditzen (9); bezala iruditzen zait (7); bidezko iruditzen (10); bidezkoa iruditzen (32); bistakoa iruditzen (6); bitxia iruditzen (22); bitxia iruditzen zait (6); dagoela iruditzen (38); dagoela iruditzen zait (22); daudela iruditzen (15); dela iruditzen (174); dela iruditzen zaie (7); dela iruditzen zaigu (15); dela iruditzen zaio (29); dela iruditzen zait (90); dela iruditzen zaizu (7); denak iruditzen (6); dibertigarria iruditzen (7); direla iruditzen (40); direla iruditzen zaio (10); direla iruditzen zait (17); dituela iruditzen (9); dituela iruditzen zait (8); dituztela iruditzen (7); dudala iruditzen (27); dudala iruditzen zait (20); duela iruditzen (76); duela iruditzen zaio (13); duela iruditzen zait (39); dugula iruditzen (21); dugula iruditzen zait (14); dutela iruditzen (29); dutela iruditzen zaie (6); dutela iruditzen zait (14); duzula iruditzen (6)

ea zer iruditzen (17); ederra iruditzen (27); ederra iruditzen zait (6); ederragoa iruditzen (6); edo hala iruditzen (14); egoki iruditzen (13); egokia iruditzen (60); egokia iruditzen zait (19); egokiak iruditzen (7); egokien iruditzen (14); egokien iruditzen zaizuna (10); erakargarria iruditzen (9); ere iruditzen (19); ergelkeria iruditzen (7); erraza iruditzen (10); eta iruditzen (77); eta iruditzen zait (28); eta iruditzen zitzaidan (14); eta iruditzen zitzaion (11); ez dela iruditzen (8); ez zaigu iruditzen (7); ez zaik iruditzen (7); ez zaio iruditzen (6); ez zait iruditzen (81); ez zaizu iruditzen (30); ez zitzaidan iruditzen (12); ez zitzaion iruditzen (10); ezinbestekoa iruditzen (10); ezinezkoa iruditzen (30); ezinezkoa iruditzen zitzaidan (6); ezinezkoa iruditzen zitzaion (10); gabea iruditzen (7); gaizki iruditzen (68); gaizki iruditzen ez (9); gaizki iruditzen zait (9); garela iruditzen (15); garela iruditzen zait (10); garrantzitsua iruditzen (31); garrantzitsua iruditzen zait (14); gauza iruditzen (7); gehiago iruditzen (8); gehiegizkoa iruditzen (10); ginela iruditzen (6); gogaikarria iruditzen (6); gogorra iruditzen (8); gutxi iruditzen (19); hala iruditzen (75); hala iruditzen zaio (6); hala iruditzen zait (22); hala iruditzen zitzaidan (19); hala iruditzen zitzaion (6); halaxe iruditzen (6); handia iruditzen (13); harrigarria iruditzen (21); harryri iruditzen (6); harryri iruditzen zitzaion (6); hiri zer iruditzen (14); hobea iruditzen (7); hori iruditzen (15); hori iruditzen zait (7); horixe iruditzen (9); horregatik iruditzen (12); horregatik iruditzen zait (8); hutsa iruditzen (10); ideia ona iruditzen (10); ikaragarria iruditzen (12); interesgarria iruditzen (33); interesgarria iruditzen zait (12); interesgarriagoa iruditzen (7); interesgarriak iruditzen (9)

iruditzen al (60); iruditzen al zaik (9); iruditzen al zaizu (34); iruditzen baitzaio (11); iruditzen baitzait (32); iruditzen baitzitzaidan (31); iruditzen baitzitzaien (11); iruditzen baitzitzaion (45); iruditzen bazaigu (6); iruditzen bazaik (9); iruditzen bazaio (17); iruditzen bazaizu (41); iruditzen bazaizue (8); iruditzen bazitzaion (6); iruditzen ez (32); iruditzen hasi (9); iruditzen hori (7); iruditzen omen (9); iruditzen ote (7); iruditzen zaidak (73); iruditzen zaidala (21); iruditzen zaidalako (17); iruditzen zaidan (46); iruditzen zaidan arren (6); iruditzen zaidana (16); iruditzen zaie (65); iruditzen zaielako (6); iruditzen zaien (15); iruditzen zaigu (178); iruditzen zaigulako (11); iruditzen zaigun (16); iruditzen zaik (44); iruditzen zaio (287); iruditzen zaio eta (8); iruditzen zaio hori (8); iruditzen zaio orain (6); iruditzen zaiola (27); iruditzen zaiolako (9); iruditzen zaion (28); iruditzen zaiona (14); iruditzen zait (1347); iruditzen zait eta (7); iruditzen zait euskal (6); iruditzen zait ez (24); iruditzen zait gure (6); iruditzen zait hori (11); iruditzen zait niri (28); iruditzen zait orain (14); iruditzen zaizkidan (10); iruditzen zaizkie (8); iruditzen zaizkien (7); iruditzen zaizkigu (13); iruditzen zaizkigun (11); iruditzen zaizkio (26); iruditzen zaizkit (66); iruditzen zaizkizu (17); iruditzen zaizu (243); iruditzen zaizue (28); iruditzen zaizun (9); iruditzen zaizuna (17); iruditzen zitzaidala (21); iruditzen zitzaidalako (26); iruditzen zitzaidan (522); iruditzen zitzaidan behintzat (6); iruditzen zitzaidan eta (13); iruditzen zitzaidan ez (9); iruditzen zitzaidan nire (6); iruditzen zitzaidan niri (7); iruditzen zitzaidana (11); iruditzen zitzaien (68); iruditzen zitzaigun (45); iruditzen zitzaiola (34); iruditzen zitzaiola esan (6); iruditzen zitzaiolako (29); iruditzen zitzaion (506); iruditzen zitzaion bere (11); iruditzen zitzaion eta (9); iruditzen zitzaion hori (7); iruditzen zitzaiona (9); iruditzen zitzaionean (6); iruditzen zitzaizkidan (37); iruditzen zitzaizkien (8); iruditzen zitzaizkigun (7); iruditzen zitzaizkiola (6); iruditzen zitzaizkion (84); iruditzen zitzaizun (6)

itsusia iruditzen (6); izango dela iruditzen (6); izugarria iruditzen (12); jatorra iruditzen (6); kezkagarria iruditzen (7); larria iruditzen (12); larriagoa iruditzen (6); litzatekeela iruditzen (7); lotsagarria iruditzen (10); lukeela iruditzen (12); luketela iruditzen (6); miraria iruditzen (7); miresgarria iruditzen (11); modukoa iruditzen (7); nahikoa iruditzen (6); naizela iruditzen (40); naizela iruditzen zait (30); naturala iruditzen (7); nazkagarria iruditzen (6); nengoela iruditzen (10); nengoela iruditzen zitzaidan (9); nintzela iruditzen (25); nintzela iruditzen zitzaidan (15); niri iruditzen (20); niri iruditzen zait (11); niri iruditzen zitzaidan (6); nituela iruditzen (7); nituela iruditzen zitzaidan (6); non iruditzen (7); normala iruditzen (29); nuela iruditzen (26); nuela iruditzen zitzaidan (15); ona iruditzen (40); ona iruditzen zait (18); onartezina iruditzen (9); ondo iruditzen (84); ondo iruditzen bazaizu (7); ondo iruditzen zait (28); ongi iruditzen (72); ongi iruditzen bazaizu (11); ongi iruditzen zait (12); oso garrantzitsua iruditzen (10); oso interesgarria iruditzen (11); oso larria iruditzen (7); oso ondo iruditzen (10); oso ongi iruditzen (7); oso zaila iruditzen (10)

polita iruditzen (19); samarra iruditzen (20); samarra iruditzen zait (7); sinestezina iruditzen (13); susmagarria iruditzen (6); tristea iruditzen (10); txarra iruditzen (15); ulergarria iruditzen (6); ulertezina iruditzen (6); zaigu iruditzen (7); zaik iruditzen (16); zaila iruditzen (29); zaila iruditzen zait (11); zain iruditzen (6); zaio iruditzen (6); zaiola iruditzen (8); zait bidezkoa iruditzen (10); zait gaizki iruditzen (12); zait iruditzen (82); zait ondo iruditzen (6); zaizu iruditzen (61); zarela iruditzen (10); zegoela iruditzen (25); zegoela iruditzen zitzaion (16); zela iruditzen (91); zela iruditzen zait (6); zela iruditzen zitzaidan (29); zela iruditzen zitzaion (34); zentzugabea iruditzen (10); zentzuzkoa iruditzen (9); zer iruditzen (255); zer iruditzen zaidan (7); zer iruditzen zaik (31); zer iruditzen zaizkizu (7); zer iruditzen zaizu (124); zer iruditzen zaizue (18); zer iruditzen zitzaion (10); zerbait iruditzen (6); zergatik iruditzen (14); zezakeela iruditzen (6); zilegi iruditzen (6); ziola iruditzen (6); zirela iruditzen (18); zirela iruditzen zitzaidan (6); zitekeela iruditzen (6); zituela iruditzen (8); zitzaidala iruditzen (8); zitzaidala iruditzen zitzaidan (6); zitzaidan iruditzen (14); zitzaiola iruditzen (8); zitzaion iruditzen (15); zoragarria iruditzen (17); zuela iruditzen (63); zuela iruditzen zitzaidan (15); zuela iruditzen zitzaion (26); zuri zer iruditzen (6); zutela iruditzen (9); zuzen iruditzen (6); zuzena iruditzen (17)


iruditu2 1 iz irudipena, ustea.

Beraz, egia ote, bizkonde, Tourvel andreari atxikia zauzkan sentimendua iruditu bat baizik ez izatea zuretzat?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.

Baina gure aitak, Chiaramonterengandik berri lasaigarriak jaso bazituen ere, ezezkoa egiten zuen buruarekin, desilusionaturik, gure aita oso kaskagorra zelako, lehenbiziko irudituak aldatzeko ezgauza.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 225. orr.

2 -en irudituan -en ustean.

Bere irudituan, mespretxu handienaren biktima zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 104. orr.

Hitz bitan esateko: amarus, laru, margul, margo, amargo hitzak, elkarren orpoz orpokoak direla, alegia, nere irudituan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.


iruditxo iz irudi txikia.

Ticesko Ama Birjinaren iruditxo bat zuen, txerpolari bati Ohanesko festetan erosi ziona eta etxeko egongelan jarri zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 91. orr.

Idiaren iruditxoa hartuz eta taldearen ondora eramanez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 357. orr.

Bere buruaren tintazko iruditxo hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 160. orr.

Portzelanazko iruditxo bat ukituko bazenu bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.

Biñeta-ertzeko iruditxoa.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Gauza bera gertatzen da irudi-horman ere, irudi mugikorrez osatutako segida ordenatu bat baita, osotasun zatikatuzko irudi bakar bat bezala irakur daitekeena, edota elkarren ondoz ondo jarritako iruditxo segida bat bezala ere irakur daitekeena. horien bidez iruditxoak mugiarazten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.


iruditzaile iz irudiztatzailea.

Margolaria ere da Aña Mari Marin, Baztango bazterren iruditzailea, Jorge Oteiza artista oriotarra zenaren lagun mina.  Herria   2004-03-04


irudiztapen iz irudiztatzea.

Orain, gainera, ikertzaileek eskura zituzten, aurreko aroetako neurologoek ez bezala, garun-irudiztapen teknika berriak (TAK, EMI, PJT, SQUID, etab.).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

Beste irudiztapen forma batzuk esperimentatzen ari da: Pontitoren maketa kartoizkoak, bere hatz luze sotilez moldatuak, eta margolanen bideoak (musikaz lagunduak), [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.

Irudiztapen-ahalmen horrek barne-oihartzunik edo erantzunik berekin zuen ala ez, ez zegoen inondik inora ere garbi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.


irudiztatu, irudizta, irudiztatzen 1 du ad irudi bidez adierazi. ik irudikatu 2.

Hots-iturri horren ingurua irudiztatu ahal izango bagenu ere, uhinak ikusiko genituzke erdigunetik biribilean urrutiratzen, ur geldietara harri-koskor bat botatzen denean bezala.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Denbora irudiztatzen duen ardatz horizontalean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Bayeux-eko tapizerian irudiztaturiko zaldun normandiar batek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.

Ez, ez, ezin dizut irudiztatu segundo horietan nola sentitu nuen guztia etengabe txirikordatua, denbora iragana eta oraina, eta guzti-guztian beti zu, beste inor ez.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 52. orr.

2 irudiz hornitu.

Horietarik 22 hautatu ditu Daniel Landartek eta Jakes Larre ari izan da horien apaintzen bakoitza irudiztatuz.  Herria   2003-03-10

Martzeloren bizitzaren ale bat, Plutarkorena, Girolamo Kremonakoak miniatura miragarriz irudiztatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Poema irudiztatuen irakurketa.  Herria   2004-02-12

Iratzeder-en olerkien irakurketa irudiztatua.  Herria   2004-07-22

Egongela hutseko jarleku baten eseri eta hormetan ageri ziren Irango egutegi irudiztatuei begira geratu naiz, muturrekoa asimilatu nahian.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 47. orr.

Banuen tiradera batean pergamino irudiztatu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.


irudiztatzaile iz irudiztatzen duen pertsona.

Irudiztatzailea: Jakes Larre.  Herria   2004-02-12

Daniel Landart izan da 22 olerkiren hautatzailea, Jakes Larre haien irudiztatzailea.  Herria   2005-03-17


irudiztatze iz irudi bidez adieraztea.

Modelatzearen mimesi-ahalmena, barne-irudiztatze guztiz hitz eta kontzeptu gabearena, ez ote den izan ezaguera modu nagusia milioi bat urte edo gehiagoan, gure aurreko gizakiarentzat, Homo erectusarentzat, Homo sapiensaren baitan pentsamendu abstraktua eta hizkuntza sortu arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.


iruindar (orobat iruñear g.er.) 1 izlag Iruinekoa, Iruineri dagokiona. ik iruinseme.

Jon Alonso iruindar idazlea entzuleen artean zen.  Berria - Kultura   2004-03-10

Mikel Zabalza iruindar alpinista Himalaiarat joango da negu huntan.  Herria   2002-11-28

Eta hala da neurri batean, iruindar idazle honek ere gerren harrobi agorrezinetik hartu baitu istorio hau kontatzeko lehengaia.  Berria - Kultura   2004-05-08

Iñaki Otxoa iruindarrak baditu ja bederatzi zortzimilako igoak.  Herria   2005-06-16

Marta Mendia iruindarrarentzat bosgarren Munduko Txapelketa da Budapestekoa, pista estaliko bigarrena.  Berria - Kirola   2004-03-05

Julen Zelaieta beratarra, Oier Lakuntza iruñearra.  Herria   2004-11-25

Hamaika espetxe ezagutu ditu preso ohi iruindarrak.  Berria - Harian   2005-11-12

Abeslari iruindarra Alemanian bizi da egun.  Berria - Kultura   2004-08-31

Kirolari iruindarra pozez gainezka zegoen, irribarretsu.  Berria - Kirola   2006-02-14

Aznarren garaian TVEko informatiboetako buru Alfredo Urdazi Iriarte kazetari iruindarra inspirazio iturri oparoa izan da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.

Eta, hala ere, Cesareo Cifuentes Iruñean bizi da, jaiotzez iruindarra ez bada ere.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 121. orr.

Bi euskaldun ziren horietan, donostiarra bat eta iruindarra bestea, hirugarrena madrildarra.  Herria   2001-10-18

2 iz Iruineko herritarra.

Iruindar bat atxilotu dute gizon bati aurpegira tiro egiteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Hiru gazte, andoaindar bat eta bi iruindar, arrastatuak izan dira.  Herria   2005-07-28

Manifestarien artean zegoen Javier, 35 urteko iruindarra.  Berria - Ekonomia   2004-12-24

Milaka eta milaka iruindar (10.000, antolatzaileen arabera) atera zen atzo karrikara.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Nola ez bada, iruindar guztiak eta are nafar guztiak ere apartaraziko genituen noizbait Erromako printze ustelaren sehigotik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

Iruindarrak irrikan zeuden, erregea noiz itzuliko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzelari iruindarrak (3); da iruindarrentzat (4); dira iruindarrak (3); dute iruindarrek (11); egin zuten iruindarrek (3); eta iruindarra (3); eta iruindarrak (4); hegaleko iruindarrak (3); iruindar bat (8); iruindar bat atxilotu (3); iruindar guztiak (3); iruindarra da (4); iruindarra eta (4); iruindarra hil (4); iruindarra hil zuen (3); iruindarrak beste (3); iruindarrak ere (4); iruindarrari eta (3); jokatuko dute iruindarrek (3); urteko iruindar (4); urteko iruindarra (3); ziren iruindarrak (3); zuten iruindarrek (12)


iruinseme izlag Iruineko semea, iruindarra.

Iñaki Otxoa iruinsemeak ere K-2 igo du.  Berria - Kirola   2004-07-29

1556a zen eta haren egilea, Joan Amenduze iruinsemea, Valtierrako eta Tuterako bizilagun izan zena, Tafallako kartzelan zegoen preso.  Berria - Kultura   2004-12-22

Tomas Atondo harro zegoen bere lanbideaz eta iruinsemea izateaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Enrike Labritekoak -Joanesen eta Katalinaren semeak- jakin izan du iruinsemearen fideltasuna eskertzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Karrikan omena zebilen bazela iruinseme bat baino gehiago, isilean lekutua errege kanporatuen aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Iruinsemea ikasle saiatua gertatu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Sokak hartu iruinseme leialok urkatu dituen errege gaiztoa urka dezagun!  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 183. orr.

Bigarren zatian bost goleko errenta lortu zuten etxekoek, eta handik aurrera dena ateratzen hasi zitzaien iruinsemeei.  Berria - Kirola   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ene iruinseme fierra (3)


iruinxeme izlag adkor iruinsemea.

Lizarraga iruinxemea duk, ausarta ausartik bada, pertsona ona, elizkoia, kristau ezin hobea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 93. orr.

Joakin Elio Ezpeleta iruinxemea eta Torkuato Mendiri allotarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 248. orr.


irule iz iruten duen langilea.

Irule mazala, beti irun beharrez, beti irun eta amets, eta gero zera hura deus ez...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

Petiri, irule agot baten semea, gaztelura joan da liho bila, Urrutiko andre gazteak eskatu baitio haren amari jaunarentzako atorra egiteko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Aurretik gertatu ziren industria iraultzek, ehule, irule, garraiolari, muntatzaile, tornulari edo errementarien bizi-modua aldatu zuten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.

Neguko gau luzeetan, haririk meheenak pentsamenduaren hariaz iruten dituzun irulea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

Irule-gremioen, ehuleen eta oihal-merkatarien protestak alferrikakoak izan ziren.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Irule-ofizioaren galtze ekidinezinaren ondoren, erresumako ehundegiek banan-banan itxi zituzten ateak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.


irulegitar (orobat irulegiar g.er.) izlag/iz Irulegikoa, Irulegiri dagokiona; Irulegiko herritarra.

Joanden larunbatean Peio Saldubehere Aldudarrak hartu du espos lagunetako Itxaro Goicoechea Irulegitarra.  Herria   2005-09-29

Irulegitar hau ezkondua zen eta bi haurren aita, 3 eta 6 urteko bi neska.  Herria   2004-12-23

Eskertzen ditugu parte hartu duten guziak eta bereziki honbertze lan ibili duten Baigorriarrentzat eta Irulegitarrentzat.  Herria   2005-07-14


irun, iruten du ad ehun-gaia hari bihurtu.

Andreek agintzen zutela eta gerra egiten zutela, bitartean gizonek aziendak gobernatzen eta artilea iruten zutelarik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Artilea iruten ari zirela aritzen omen ziren emakumeak kantuan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.

Tia Pacak madre eta padreren ezkontzarako irun zituen izarak ea han utzi behar genituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 140. orr.

Begira nola hazten diren loreak: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten.  Elizen arteko biblia   Lk 12,27

Bere etxe aitzinean iruten ari den emakumea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

Nik ez dakit iruten, baina bai irakurtzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

Behi eta ardi joareak, iruten artzeko tresnak, asto eta mandoen bizkarrean ezartzen ziren kakoletak.  Herria   2003-07-17

Bere hindu-herrikideei beren kotoia berriro eskuz irun eta ehotzeko eskatzean, Gandhi bide bat erakusten ari zitzaien Mendebaldeko ekonomi amaraunaren sare ikuskorretatik libratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.

Elurra isil ari du kanpoan, teilatu gainetan mutu, zuk irun eta amets egiten duzu, urruneko zera batean...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

Euliek sarea irun zuten gela eguzkitsuetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.

Museo bat du Madame Beylek bere hiru pisuko jauregitxoan, oso gaztetatik nekez, diruz eta ilusioz batu, bildu, irun eta aniztu duen bildumarekin gainezkatutako museo paregabea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 105. orr.

Iruteko ardatzak bezala birarazten zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Irutetik bizi den andere pobrea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irun eta amets (3)


irunberriar (corpusean iruberritar soilik) izlag

Julen Reketa laudioarra eta Patxi Goñi irunberritarrak Makalu kaskora nahi zuten igan, bainan haize bortitzegi batek beheitirako bidea harrarazi diote.  Herria   2005-06-16


irundar 1 izlag Irungoa, Iruni dagokiona.

Tirso Olazabalgo irundar beterano eta aberats entzutetsuak eman zuen aurrerako pausoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 371. orr.

Juanma Garate irundarra Espainiako xapeldun dugu.  Herria   2005-06-30

Carlos Etxepare irundarrak ordezkatuko du egungo Kutxako presidentea, Fernando Spagnolo.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Irundarra zen emakumea, eta herriko alardean emakumeek duten tokiari buruz ari zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Ramon Sagarzazu 40 urteko irundarra.  Herria   2005-05-26

Angel Pazos tenor irundarra eta Francisca Beaumont kontralto iruindarra.  Berria - Kultura   2006-01-20

Bidasoa XXI taldeko igerilari irundarrak lau probatan parte hartuko du.  Berria - Kirola   2006-03-02

2 iz Irungo herritarra.

Esker bihotz-bihotzetikoak, bada, gure irundar unibertsal horri.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.

Irundar gehienek Alarde mistoa «errespetuz» hartu dutela esan dute antolatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Larunbatean jokatuko dute irundarrek joanekoa, Alemanian, eta itzulikoa, astebete geroago Irunen.  Berria - Kirola   2006-02-22

Irundarrek lautan irabazi dute eta eibartarrek bitan.  Berria - Kirola   2004-12-11

Puntu bat nahikoa zaie irundarrei beste urte batez Asobalen jarraitzeko.  Berria - Kirola   2004-05-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dute irundarrek (4); entrenatzaile irundarrak (3); garate irundarra (14); irundarra da (4); irundarra eta (4); irundarrak bere (3); irundarrek bi (4); irundarrek ez (4); irundarrek lehen (3); juanma garate irundarra (11); urteko irundarra (3)


irundegi iz irulearen lantegia, iruten den lantegia.

Errotak eta bolak ez ziren geldirik egoten, oihal-fabrikak, aroztegiak eta irundegiak etengabe aritzen ziren lanean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.


iruntz iz ihintza.

Iruntza handia zen, eta Bilbotik Donostiarako norabideko errepideak euria egin ostean izaten duen dirdira zuen, nahiz oskarbi egon.  Berria - Harian   2005-12-21


iruntzi 1 iz ifrentzua.

Gauza orok du bere iruntzia, bere ifrentzua, bere alderdi ezkutu edo sibilinoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 102. orr.

Lelo honetan maisuki biltzen dira tradizioaren aurkia eta iruntzia: memoria eta eredu literarioak («oro errana da»), eta transgresioa edo urratzea («baina ez nik»).  Berria - Kultura   2006-03-28

· irud. Urrundik nentorren, desterruaren iruntzi mingarritik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 42. orr.

2 iruntzi(e)tara ifrentzuz.

Ni beste batzuek naute gehiago kezkatzen, hitzak, galtzerdiak nola, iruntzietara jarri eta hala, naturaltasun osoz ematen (eta luze gabe han-hemen errepikatzen) direnean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 149. orr.

Kontrolari, lobotomizazioari ihes egitea da iruntzietara idaztea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.

Laster iritsi da, ez iritziak aldatzera bakarrik, baizik interesen arabera kontzeptuak berak nahierara erabiltzera, modu batean ala kontrarioan, hemen bat baztertuz, han bestea iruntzitara maneiatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.


iruritar izlag/iz Iruritakoa, Iruritari dagokiona; Iruritako herritarra.

Mizel Mateo bidarraitarrak eta Iñaki Aleman iruritarrak.  Berria - Kultura   2006-03-03

Ostirale arrastiritan laneko meskabüz hil da Jean-Pierre Etchemendy maiastürüa (zurgina), berrogei urteko iruritarra.  Herria   2001-02-01

Iruritar eta zalgiztar zaharrenak ere ez dira gogoratzen.  Berria - Kultura   2004-02-03

Mizel Mateo bidarraitarrak eta Iñaki Aleman iruritarrak.  Berria - Kultura   2006-03-03


irurtzundar izlag/iz Irurtzungoa, Irurtzuni dagokiona; Irurtzungo herritarra.

Nagore irurtzundarrak hori zuen bere azken partida Asegarcerekin.  Herria   2003-02-27

Ongai eta Diaz Ulzurrun irurtzundarrek oso erraz irabazi zuten Garcia II.aren eta Aranbururen aurka (22-10). herriaŽ

Irurtzundarrak albistea gogo onez jaso bazuen ere [...].  Berria - Kirola   2004-10-07


irus izlag zoriontsua. ik uros.

Ez da aski irus izaitea, lehenik ohartu ondoan irus girela behar ginduke jakin denbora hartzen eskerren bihurtzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.

Martina zirudienez irus zen: zer besterik idatz jendearen poza deskribitzeko orduan euskararen ele murriztasuna azpimarratuz?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 34. orr.

Zorionak aita ama iruseri eta bizi luze eta goxo bat sortu berriari.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 22. orr.


irustasun iz zoriona.

Gure partetik goresmenak espos berrieri, zoineri desiratzen baitiotegu osagarri eta irustasun.  Herria   2004-05-20


irute iz ehun-gaia hari bihurtzea.

Ez da harrek egiten ez zuen lan arrunt eta bortitzik; ala irute, ala ehaite, ala bokata xuritze, orotara ekarria zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 222. orr.


irute iz ehun-gaia hari bihurtzea.

Ez da harrek egiten ez zuen lan arrunt eta bortitzik; ala irute, ala ehaite, ala bokata xuritze, orotara ekarria zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 222. orr.


iruzkin 1 iz testu bati buruz egiten diren azalpenak biltzen dituen testua.

Eutozio, Apolonioren eta Arkimedesen iruzkinen egilea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Kasik urte osoa iragan nuen, inprimatzalearen etxen hetsirik, liburuaren berrikusten eta emendatzen bost iruzkin argitzaleekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.

Langedoc-en zenean (1148an) Pentateucori buruzko iruzkinak ezagutarazi zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

Baldin orain Gidariaren kapituluak berriro irakurtzen baditugu, ohartuko gara bertan ageri den azpitestua [...] doktrina talmudikoei buruzko iruzkin aparta eta landu-landua dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

Sakratu egindako testu baten iruzkin exegetikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

2 zerbaiti buruz norbaitek bere iritzia edo ikuspuntua azaltzeko esaten edo idazten duena.

Nire alaba [...] behin ere ez da gauza izan iruzkin jator bat egiteko, erabat eta osorik bere baitakoa den ezertxo ere esateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

-Lasai, ez urduri jarri, iruzkin bat besterik ez da izan, iruzkin bat arazoa ez dela hain sinplea kontura zaitezten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.

Bazterrak: garrantzi handikoa da lanaren orrialde bakoitzean irakurleak, irakurri bezain laster, bere iruzkinak idazteko tokia izatea, hau da, eskuinean eta ezkerrean toki nahikoa uztea (2-3 zentimetro).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

Iruzkina: ezin da irakurri!  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 350. orr.

Jende xehearen iruzkin haiek eta gisakoek bere onetik ateratzen baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 16. orr.

Iruzkin zakar batzuk.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

Iruzkin lotsagabe honek txundituta utzi ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 319. orr.

Jendeak zuzendutako begirakune herratsuei eta iruzkin gaitzesgarriei arretarik eman gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Zenbat aldiz entzun dituzu halako iruzkin kezkatuak hizkuntza honi buruz?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Islamiar filosofiak, bere kulturako premiei erantzunez, mendeetan zehar egindako iruzkin-lana.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Arte-liburu batean buruz ikasitako iruzkin-puskatxoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 455. orr.

Iruzkin-modu koldarra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

· Eta erreferentzien joko hau ez da homologoa matematika-tratatu batez dihardugunean edo testu-iruzkin batez, kondaira historiko batez edo eleberri ziklo bateko pasarte batez ari garenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Ziur asko, Minor-en erlijioa zela-eta egin zituen gaitzespen-iruzkinek mindu egin zuten Rory.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.

-Hainbeste zezenketa ikusi dituelarik, zezen-iruzkin bat idazteko gai sentituko ote litzateke berori?  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 298. orr.

4 iruzkin egile ik iruzkingile.
5 iruzkina(k) egin

Proklo, Euklidesen iruzkina egin zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Itzal handia duten autoreez fidatu eta baliatzen dira ia beti, aukeran haien testuei iruzkinak eginez, Aristotelesen logikako testuekin edo Boezioren tratatu teologikoekin gertatu bezala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

"Maiteen dudan urtaroa, maiteen dudan ordua", iruzkina egiten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

-Diru mordo bat -egin nion iruzkina Harryri-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.

Maimonek Adam eta Evaren paradisuko kontakizunari (Hasiera, 2-3 kap.) egiten dion iruzkina, II: 30 kapituluan datorrena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Jakin batean Iban Zalduak Txillardegiren Putzu eleberriaz neuk egindako iruzkina kritikatu du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.

Eguraldiaren gainean bidenabar egindako iruzkinak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

· Iruzkin interesgarriak eta dibertigarriak egiten zituen ikusten zuen edozer gauzari buruz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 149. orr.

Aldian behin, gidariak iruzkin gordinen bat egiten zuen bidean ikusitako zerbaiti buruz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 348. orr.

Harira ez datorren iruzkin bat egiteko garaia da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 127. orr.

Amonak iruzkin bakarra egin zion: "Ai, petardo bat eskuan banu...!".  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere iruzkina (4); buruzko iruzkin (5); buruzko iruzkina (4); buruzko iruzkinak (6); edo iruzkin (3); egindako iruzkin (3); egindako iruzkina (4); eta iruzkin (14); eta iruzkinak (10); gaineko iruzkinak (4); inolako iruzkinik (4); iruzkin bakarra (3); iruzkin bakarra egin (3); iruzkin bat (12); iruzkin edo (3); iruzkin eta (5); iruzkin hau (7); iruzkin labur (3); iruzkina egin (6); iruzkina egiten (5); iruzkina egiten du (3); iruzkinak egin (3); iruzkinak eginez (3); iruzkinak egiteko (3); iruzkinak egiten (5); iruzkinak ere (3); iruzkinak eta (5); iruzkinen bat (3); iruzkinik egin (7); iruzkinik gabe (3); nire iruzkin (3); ren iruzkin (4); zuen iruzkin (3)


iruzkindu, iruzkin(du), iruzkintzen du ad iruzkina egin.

Gogoratzen zait bada, duela aspaldi, 1520 irian, Tolosan nengoelarik, garizuma denboran ematen ziren errepikapenak deitu ikastaldi horietarik bat eman nuela txukun eta baketsu, orduan han gaindi zebiltzan beste hainbeste solas nahasi eta liskartsuren aurka, Decretalia-ren aitzinsolas hau iruzkinduz: errege bakezaleak, bere bihotz onarekin nahi du bere subjektuak umilak, bakezaleak eta bertutetsuak izatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

"Aurpegia aldatu zuenean, zuk bidali zenuen" (Jb, 14,20), hori honela ulertu eta iruzkindu behar da: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 47. orr.

Eta iruzkintzen du Ribas-ek Unamuno-ren perpausa: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 130. orr.

Seguru ez zarela geratuko bertan iruzkintzen diren obretako bat edo beste dastatu gabe...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 9. orr.


iruzkingile (orobat iruzkin egile) iz testuen iruzkinak egiten dituena. ik iruzkinlari.

San Juan Teutonikoa deitu iruzkingile handiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 166. orr.

Ondoren, Greziako matematikaren "iruzkingile handiak": Proklo, Euklidesen iruzkina egin zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Erranez gorputzera etorri aitzin arima bizi dela, nahiz hori heresia dela erran zuen Joani iruzkin egileak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

Doktoreek eta beste iruzkingile batzuek "pausaldi' adieran hartzen dute, eta hortik aditz iragankor arazle bat eginez, honetara ulertzen: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 169. orr.

Iruzkingile askok Unamuno-ren ausardia ere nabarmendu ohi du haren Bilboko interbentzioan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 125. orr.

Petzero berria sortu da, kritika gehienak alde egiten dituen iruzkingilea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.


iruzkinlari iz iruzkingilea.

Eta zer esan nahi dute literatur iruzkinlariek, ia hutsik gabe ohi dutenez, hau edo bestea "borgianoa" dela diotenean?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.


iruzkintxo iz iruzkin laburra.

"Edozein belar pila ez baita meta", gogoratzen digu Lertxundik, Mitxelena aipu, delako esaldi horren iruzkintxoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 19. orr.

Irakasleak antzeko hitzak darabiltza, irakasle guztiek bezala, bere iruzkintxoa egin duen arren.  Berria - Kirola   2006-03-16


iruzkintzaile iz iruzkingilea.

Maisu ausartenak Averroes iruzkintzaile arabiarraren izenaz eta doktrinaz baliatzen hasi zirenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Glosa horiek, beren hitz euskarriarekin, baliagarri dira edozein motako azterketarentzat, batere ordenatu gabe eta bortxatuzko argudio artifizialenekin -hots, lehen iruzkintzailek, ordukotz hila zen ohiko eskolaren metodologiatik bildu txar guztia-.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

Talmudaren eta bere iruzkintzaileen irakurketek bizitza guztian lagundu zioten.  Berria - Kultura   2006-01-12


iruzur 1 iz onura edo probetxu bat lortzeko helburua duen engainu edo azpikeria.

Emaztearen iruzurra eta Sansonen mendekua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.

Bere herria Troiako zaldiaren iruzurraz ohartarazteagatik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Santutzat zeukaten anaia baten iruzurra agerian jartzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 627. orr.

Era guztietako gezur eta iruzurrez baliatuz.  Elizen arteko biblia   EstGr 205,13

A zelako iruzurra den gure zentzuen mozkorraldi hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

Nahita egindako lapurretari iruzurra gehitzen zaionean, nekez egin dezake inork plagioaren gorazarre.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

Piltdowneko gizonaren hezurra norbaitek antolatutako iruzurra izan zela frogatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 81. orr.

Objektibo izateko nahiak iruzurrera eramanak zituen hirurak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 42. orr.

Hein batean, literatura guztia da iruzur edo simulakro.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.

Nam June Paikek «artea iruzurra da» zioen.  Berria - Kultura   2006-02-01

Bertsolaritza ez da iruzurra, benetako ekintza kulturala da.  Berria - Kultura   2006-02-04

Sharonen plana iruzurra da; egoera ez du aldatu nahi.  Berria - Mundua   2004-05-04

Iruzur historikoa litzateke Convergencia i Unio [Espainiako] Estatuko gobernabidean sartzeak Kataluniako gehiengo aurrerakoia auzitan jartzea.  Berria - Mundua   2006-02-07

Maiz, berarekin, iruzurretan ari nintzela iruditzen zitzaidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Aitaordeak dio Hilde andereak iruzurrean harrapaturiko bezeroak edo ordaindu nahi ez diotenak hil egiten dituela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 65. orr.

Gehienak iruzurrez engainatuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

2 (bereziki, legeak zigortzen duena)

Mailegu hura ez zela hartuko legeari egindako iruzurtzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.

Lege frantsesek iruzurtzat jotzen dute merkatari batek bankarrota egin aurretiko hamar egunetan egindako guztia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.

Oposizioak iruzurtzat jo zituen emaitzak.  Berria - Mundua   2006-02-07

Londresko burtsan iruzur baten ondorioz diru guztia galdu ondoren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 43. orr.

Besteak beste, iruzurra eta kapital-ihesa egitea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diote.  Berria - Mundua   2004-05-29

Jendeari iruzur egiten ziola koadro faltsuak pintatuz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.

Telefono bidezko iruzurren aurkako neurriak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Pinocheten emazteari eta lau seme-alabari iruzurra egotzi diete.  Berria - Mundua   2006-01-24

Atxilotuei 1.200.000 euroko iruzurra leporatu diete.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Iruzurrak bainoago haren eragin politikoak kezkatzen du Alderdia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.

Harryk lanari ekin zion, eta lan faltsu haiek munduan han eta hemengo bildumariei iruzurrez saltzen hasi zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Cook County barrutiko fiskalak hogeita hemeretzi iruzur leporatu zizkion, eta salaketa aurkeztu zuen beraren aurka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Obrako kontratuekin iruzurra gertatzen dela salatu dute behin eta berriro sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2006-05-07

«Iruzurra, prebarikazioa eta alderdikeria» areagotzen ditu politika horrek.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

-Lau milioi dolarreko iruzur batean zaude sartuta sekula ikusi ez duzun gizon batekin?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Nafarroako Aurrezki Kutxaren (CAN) 5.143 kreditu txartel kopiatu zituzten; iruzurrak 630 bezero kaltetu zituen.  Berria - Harian   2005-03-03

300 milioi euroko iruzur fiskala. herriaŽ

Iruzur informatikoak asko ugaritu dira azkenaldian.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Bekatu gehienak bezalaxe, iruzur zientifiko gehienak ez dira aitortzen.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Iruzur intelektuala, baimenik gabe testua lapurtu diolako egileari, bere erara manipulatzeko.  Berria - Kultura   2004-12-23

Galdeketa hura iruzurra izan zen; Frantziako estatu kolonialak antolatutako itxurakeria.  Berria - Mundua   2004-05-21

Igandean egin zen erreferendumean iruzurra egon zela salatzen jarraitzen du oposizioak. herriaŽ

Iruzurraren biktimak izan ziren langile atzerritarrek berretsi egin dituzte salaketak. Iruzurrari aurre egiteko, araudiak ahalmena emango dio Ogasunari inspekzioaren aurretik zergadunen datuak erkatzeko eta enpresen kontabilitate liburuak aztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Debekatuta zegoen aleak esportatzea: ondo atera zitzaion Wickhami bere iruzur-saioa, Manausen kalterako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Koordinadora Demokratikoak iruzur frogak biltzeari ekin dio.  Berria - Mundua   2004-08-18

Presidentetzarako bozetan irregulartasun eta iruzur salaketak.  Berria - Mundua   2004-11-30

Hainbat iruzur delitugatik auzipetu du.  Berria - Mundua   2004-08-03

Kasuz kasu aztertuko dute egoera bakoitza, «iruzur arazoak» eragotzi nahi dituztelako.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Afera kezkatzekoa da iruzur maila jakin batzuetara heltzen denean.  Berria - Harian   2005-03-03

Erreferendumean ezetzak oso alde txikiarekin irabazi zuen, eta, gainera, iruzur kasu ugari izan zirela iritzi diogu betiere.  Berria - Mundua   2004-04-23

Gero eta iruzur mota gehiago aurkitzen dituzte ikuskatzaileek. aldizkariko arduradunek iruzur zantzuak detektatzeko kontrol neurriak zorroztuko dituztela diote.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Haren iruzur-kexu alfer eta apika suminduak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.

Alderdi bakoitza hobeto libratuko da bestearekiko konpromisoetatik, inolako iruzur-beldurrik izan gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa

Parrasiosek, itxuraz, erakutsi nahi ez zion koadro hura [...] trompe-l'œil bat, begi-iruzur bat besterik ez zela ohartu zen, koadroa eta oihala horman bertan margotuak baitziren biak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

Hark egin zuen banketxe-iruzurra Dominikar Errepublikan sekula egin den handiena izan zen.  Berria - Mundua   2004-05-16

70 milioi euroko kontabilitate iruzurra.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Lan ikuskaritza indartuko da, kontratazio iruzurrei aurre egiteko.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

EAJ prest dago lege iruzurra egiteko, eta, Zumarragan gertatu zen bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

«Estatutu ituna estatutu iruzur» bilakatuko zela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Tele5 telebista katean zerga iruzurra egin eta monopolioaren aurkako legeak haustea leporatu dio Espainiako Baltasar Garzon epaileak.  Berria - Mundua   2004-12-11

Kuchmaren kontrako oposizioak hauteskunde iruzurra salatu zuen.  Berria - Mundua   2004-11-30

· Berriro hauteskunde iruzur arrastorik balego, dozenaka mila jende agertuko lirateke bozkalekuetara azaroaren 3an.  Berria - Mundua   2004-10-28

5 iruzurrezko

Hor dira pertzeptologiako laborategietan egiten diren pertzepzio-iruzurrezko esperimentuak ere, ikusleari diapositiba bat eta kartoizko maketa bat nahasarazten zaizkionak, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Tatariarrak atzera bota zituzten hiriaren kontrako iruzurrezko bi erasoetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 455. orr.

Iruzurrezko apaizgoaren biktimenganako mespretxua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Iruzurrezko behin-behineko Konstituzio baten menpean, «botere aldaketa» formala gertatu ondoren.  Berria - Mundua   2004-04-09

Peruko hauteskunde iruzurrezkoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Gaixo-agiriak «iruzurrezkoak» direla.  Berria - Ekonomia   2004-12-18

6 iruzur egin ik iruzurtu.

Hire anaiak iruzur egin dik eta berak hartu dik bedeinkazioa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 74. orr.

Houstongo Hilary Bryant 40 urteko dentistak ustekabean jakin zuen bere senarrak iruzur egiten ziola.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 19. orr.

Bada fantasia sexualak edukitzea lagunari fideltasunik ez izatea (!) edo hari iruzur egitea dela pentsatzen duenik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 164. orr.

Margolariak bazekien oroimenak iruzur egiten digula askotan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 61. orr.

Iruzur egin didate begiek!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

Niri iruzur egiteko asmoa zenuen, ezta? Ez ostu, ez esan gezurrik, ez egin iruzurrik zeuen herritarrari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 240. orr.

-Ez diguzu iruzurrik egin, ez eta zapalketarik ere, ez duzu inoren eskutik deus hartu.  Elizen arteko biblia   1 Sm 12,4

Kontseiluak zenbat eta kide gehiago izan, orduan eta nekezagoa izango da legeei iruzur egitea, erosketak zailagoak direlako elkar zaintzen duten kideen artean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 113. orr.

Egiaren itxurako iritziak iruzur egin ez diezagun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Okin bat iruzur egiten harrapatu eta paldoan sartzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.

Ez dagoela minari iruzur egiterik.  Berria - Kultura   2004-05-14

Nirekin estuenik loturik zeuden bi pertsonek iruzur eta traizio egiten baitzidaten modurik lotsagarrien eta zakarrenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.

Gizarte Segurantzari iruzur egitea egotzi zien Garzonek Egin-eko arduradunei.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Etxebizitza Sailak sortu zuen istilua, udalek sustatutako etxebizitzen zozketetetan «iruzur» egiten zelakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

EAJ eta EA koalizioan aurkeztea hautesleei iruzur egitea da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Politikariek iruzur egin digutela iruditzen zait.  Berria - Mundua   2006-02-18

· Azarora arte 10.100 milioi euroko iruzurra egin diote Ogasunari italiarrek.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Langileoi egin zaien iruzurra 60.000 eurotik gorakoa izan dela azaldu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Ehun errublo baino gehiagoko iruzurra egin zion artzapezaren emazteari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.

Euskal literaturan egin den iruzurrik ederrenetakoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdien legeari iruzur (6); baina iruzur (6); begi iruzur (4); bere buruari iruzur (3); bere iruzur (3); beste iruzur (10); beste iruzur bat (8); buruari iruzur (5); da iruzur (7); du iruzur (3); egindako iruzur (3); ere iruzur (5); eta iruzur (22); eta iruzur fiskala (4); euroko iruzur (4); euroko iruzur fiskala (3); gizarteari iruzur (5); gizarteari iruzur egitea (3); gobernuak iruzur (3); hau iruzur (3); hauteskundeetan iruzur (4); herritarrei iruzur (5); herritarrei iruzur egiten (3); hori iruzur (5); horrek iruzur (3); iruzur asko (6); iruzur bat (19); iruzur bat besterik (3); iruzur batean (3); iruzur baten (6); iruzur berri (3); iruzur bikoitza (3); iruzur egin (98); iruzur egin eta (6); iruzur egin gabe (3); iruzur egin izana (5); iruzur egin nahi (6); iruzur egin ziola (4); iruzur eginez (12); iruzur egingo (10); iruzur egitea (46); iruzur egitea da (5); iruzur egitea dela (3); iruzur egitea egotzi (8); iruzur egitea leporatu (9); iruzur egiteagatik (6); iruzur egiteaz (4); iruzur egiteko (22); iruzur egiten (39); iruzur egiten ari (6); iruzur egitera (3); iruzur eta (17); iruzur fiskala (16); iruzur fiskala egin (3); iruzur fiskalaren (6); iruzur handia (3); iruzur handiak (4); iruzur handiak gertatu (3); iruzur horren (3); iruzur hura (3); iruzur hutsa (14); iruzur hutsa da (6); iruzur hutsa dela (3); iruzur mota (4); iruzur salaketak (7); iruzur txiki (3); langileei iruzur (5); langileei iruzur egitea (3); lege iruzur (4); legeari iruzur (11); legeari iruzur egin (5); milioi euroko iruzur (4); zaion iruzur (3); zela iruzur (3)

akordioa iruzurra (3); baten iruzurra (3); bozetan iruzurra (10); bozetan iruzurra egin (5); da iruzurra (3); egindako iruzurra (7); ere iruzurra (3); erreferendumean iruzurra (3); erreferendumean iruzurra egon (3); eta iruzurra (18); euroko iruzurra (13); euroko iruzurra egin (3); ez da iruzurra (3); guztiek iruzurra (3); guztiek iruzurra salatu (3); hautagai guztiek iruzurra (3); hauteskunde iruzurra (8); hauteskundeetan iruzurra (3); hori iruzurra (3); hori iruzurra da (3); inguruko iruzurra (3); iruzurra agerian (4); iruzurra atzeman (4); iruzurra atzeman du (3); iruzurra baino (4); iruzurra baino ez (4); iruzurra da (22); iruzurra dela (12); iruzurra edo (3); iruzurra egin (45); iruzurra egin duela (5); iruzurra egin dute (4); iruzurra egin eta (3); iruzurra egin nahi (6); iruzurra egin zela (4); iruzurra egin zuen (3); iruzurra egin zutela (4); iruzurra egitea (14); iruzurra egitea leporatu (4); iruzurra egitea leporatzen (3); iruzurra egiteagatik (4); iruzurra egiteaz (3); iruzurra egiteko (7); iruzurra egiten (6); iruzurra egiten dutenek (3); iruzurra egon (13); iruzurra egon da (4); iruzurra egon zela (6); iruzurra ere (4); iruzurra eta (22); iruzurra ez (3); iruzurra izan (16); iruzurra izan zela (5); iruzurra leporatu (5); iruzurra salatu (24); iruzurra salatu du (4); iruzurra salatu eta (7); iruzurra salatu zuen (3); iruzurra salatu zuten (4); iruzurra salatzeko (3); iruzurra salatzen (3); iruzurra zela (3); lege iruzurra (23); lege iruzurra da (3); lege iruzurra dela (4); lege iruzurra egin (3); milioi euroko iruzurra (7); oposizioak iruzurra (6); plana iruzurra (3); proposamena iruzurra (3); proposamena iruzurra dela (3); txandan iruzurra (3); zerga iruzurra (8); zuen iruzurra (4)

diren iruzurrak (3); edo iruzurrik (4); egindako iruzurrak (5); eta iruzurrak (5); eta iruzurrik (3); hauteskunde iruzurraren (5); iruzurrak eta (5); iruzurraren aurkako (8); iruzurraren aurkako plataformak (3); iruzurraren aurkako plataformaren (3); iruzurraren biktimak (3); iruzurraren biktimak izan (3); iruzurraren eta (3); iruzurrari aurre (3); iruzurrean ez (3); iruzurrei aurre (5); iruzurrei aurre egiteko (3); iruzurren bat (3); iruzurrik ba (3); iruzurrik ba ote (3); iruzurrik egin (6); iruzurrik egon (5); iruzurrik ez (12); iruzurrik handiena (3); iruzurtzat jo (20); iruzurtzat jo dute (3); iruzurtzat jo zituzten (3); ustezko iruzurraren (3)


iruzurgai iz

Ezin da gizakia horren iruzurgai eta hilkor izan, bere maitagai bete den Jaungoikoarengana iritsi ezin ahal izateko beste.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 111. orr.


iruzurgile (86 agerraldi, 29 liburu eta 17 artikulutan) 1 izond/iz iruzur egiten duena. ik iruzurti. (pertsonei buruz)

Funtzionari usteldu bati, banku-hausle iruzurgile bati.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Iruzurgilearen ofizioa errepideetako lapurrarena baino erdeinagarriagoa den bezala.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 54. orr.

Lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,10

Iruzurgilea salatzeko frogarik ez dugun aldetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.

Nazaretheko iruzurgile zozo horrek ideia handiren bat iradoki al dizue inoiz?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.

Andoni Arrieta ustezko iruzurgilea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.

Edonola ere, .eu-n amaituriko milaka helbide iruzurgileen esku gelditu dira legearen zulo batez baliatuta, adituek salatu dutenez.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Legedi arinagoak dituzten herrialdeetatik egiten dute lan iruzurgileek, Errusiatik, Txinatik, Asiako hegoaldetik...  Berria - Gaiak   2004-11-14

Dopinaren, edo iruzurgileen atzetik dabil tematuta azkenaldian Tourra.  Berria - Kirola   2004-07-03

2 (gauzei buruz)

Hauxe irakurri du hiztegi iruzurgilean: [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 104. orr.

Aski dute beren borondate iruzurgilearen nahikunde bat, eta printze, enperadore edo jainko bihurtzen dira, munduko aberastasun guztien jabe bihurtzen dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.

Trama iruzurgilean parte hartu zuela egiaztatuta baitago.`  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iruzurgile (3); eta iruzurgileek (3)


iruzurkeria iz iruzurra.

Zintzoek zuzentasuna dute gogoan, gaiztoek iruzurkeria besterik ez.  Elizen arteko biblia   EsZ 12,5

Gaiztakeria sortzen du, zoritxarra ematen argitara, iruzurkeriaz bete-betea du barrua.  Elizen arteko biblia   Jb 15,35

Ulpiano legelariak Iruzurkeriaz eta Lekukotasunaz egin liburuen lehen orrialdeetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.


iruzurkor izond

Baina gizakia Jaungoikorik gabe iruzurkor eta ulertezin izatetik gizakiaren ezagumenarentzat.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 112. orr.


iruzurle iz iruzur egilea.

Langintza, hala ere, sotilki iruzurlea; alegia, ez denaren kolore eta itxura emanez, azpian dagoena gordetzeko xedea duen arte oro bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.


iruzurmen iz iruzur egiteko ahalmena.

Garaipen horrek ikasgai bat du, batez ere, guretzat: engainatuak izateko prestasunak duen garrantzia, zeren, Zeuxisek begi-iruzur hura hasieratik ikusi izan balu, izango ote zuen horrenbesteko iruzurmena koadro hark?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.


iruzurti (87 agerraldi, 31 liburu eta 9 artikulutan) 1 izond iruzur egiten duena. ik iruzurgile. (pertsonei buruz)

Jakob zuri eta iruzurti hura bihurtu zen juduen buruzagi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Edozein iruzurtik ziria sartu eta zaborra salduko dizu arimen ordez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.

Hi, iruzurti eta gezurrontzi, deabrukume eta zuzenbide ororen etsai hori, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenak okertzen aspertuko?  Elizen arteko biblia   Eg 13,10

Batzuen ustez, ilusioen saltzaile iruzurti eta moralista; beste batzuentzat, azken urteotako istorio narratzailerik trebeena.  Berria - Kultura   2006-02-01

Behatz ttikiko azazkala labanaren modukoa zuen txerpolari iruzurtia.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Bere ezkon-eraztuna kendua duen iruzurtiaren gisa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 219. orr.

Iruzurti bat, proxeneta bat, droga-trafikatzaile eta kontrabandista izateaz gainera, jakina.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.

Hamaika entrenatzaile iruzurti daude Ligan.  Berria - Kirola   2006-01-27

2 (gauzei buruz)

Gu guztion ohitura iruzurtiak direla-eta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 106. orr.

Errepubliketan, hauteskunde iruzurtiz moderaturiko aginte gorena duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Borboiko Juan Carlosen eta Adolfo Suarezen irudian oinarriturik trantsizio iruzurti batek gure historia ezagutzea galarazi digu.  Berria - Kultura   2004-02-28

Salmenta iruzurtia gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

Egia, izadiaren ilunagatik edota antzekotasun iruzurtiengatik, ezkutuan eta nahasita zegoela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Inongo fantasiarik eta irudi iruzurtirik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 359. orr.

Aurkikuntza iruzurtia izan zen, eta beharbada anaiek asmaturiko iruzurra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Bere sofismakeria iruzurtizko sare artifiziosoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iruzurti bat (5); iruzurtia izan (3); txerpolari iruzurtia (3); txerpolari iruzurtien (4)


iruzurtsu izond iruzurrez betea.

Nire gogoan sortzen diren asmo, iritzi, ekintza guztiak, ikur horrekin datoz: maitajardunak izatearen ikurrarekin, batzuetan iruzurtsu badira ere.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 17. orr.

Nire gogoaren aurrera azaltzen zaidan 'egia' edo 'ezaguera' hori iruzurtsua izan ohi dela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 73. orr.


iruzurtu, iruzur(tu), iruzurtzen 1 du ad iruzur egin.

Esate baterako, tabako-kontrabandistaren espetxeratzea ezin da izan sikarioarena edo lapurrarena bezalakoa; lehenak iruzurtu duen alor berean zerbitzu-lanak eginez zuritu behar du delitua, hau zigorraren izaerarekin hobeto dator eta.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 97. orr.

Jainkoak hutsegiterik egingo balu bere egian, edo bere hitzekin iruzurtuko bagintu, ez litzateke Jainkoa izango; bere hitza Egia da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

Horrelakoetan naturak gizakia iruzurtzen du, tentaldi galgarrien arriskuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.

Han zegoen kalean Demba, iraindua, jota, iruzurtua eta azken itxaropena ere galduta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 172. orr.

Bere lilurakeria bera aurkitu ondoren ere iruzurtzeari eta beti konpondu behar diren uneko nahasketak jarraituki sortzeari uzten ez dion Dialektika.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Sineskorrek eta iruzurtuek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.


iruzurtxo iz iruzur txikia.

Ez zen kikila ez gorra ez zinikoa; ez zen egokitu: iraganarekiko kontuak egiten zituen eta ezin xuxen orekatu kontuok: orekatzen saiatzen zen, haatik, horretarako iruzurtxoren bat egin behar bazuen ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.


iruzurzale iz iruzurren zale den pertsona.

Iruzurzaleen lagun handi hark.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 64. orr.


isabeldar 1 izond Isabel Espaniako erreginaren aldekoa.

Hartan foruzaleek, karlistek, euskal diputatuek eta isabeldarrek bat egin zuten Gasteizen, Espartero kendu, Maria Kristina berrezarri eta foruak berriz indarrean jartzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Isabeldarren soldadu kaskodunak.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

2 Isabel Ingalaterrako erreginaren jarraitzailea.

Ez zuen Shakespeare irakurtzen, isabeldarren ingelesez ez bazen, ez eta Dostoievski ere San Petersburgoko zirilikoaz ez bazen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.


isabelino izond isabeldarra.

Erregerekin edo Errege gabe, federalak izan zein konstituzionalak, hemen Espainia legebakar isabelinoa zetorkiguk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.


isasti iz isatsa dagoen eremua.

Hondar berbera, tirain berbera, bare, uhinska batzuen joan-etorria besterik ez, ia-ia aparrik harrotu gabe, eguzki berbera, haize berbera isastian barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 236. orr.

Isastia, asfaltoa eta itsasoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.


isastu, isats/isastu, isasten du ad erratzatu, eskobatu.

Eta, izan ere, bera igarotakoan, ez zegoen kalea isastu beharrik: ofizialen batek ezproia galtzen bazuen, begien itxi-ireki batean Pliushkinen etxeko pilara joaten zen ezproia; emakumeren bati, oharkabeturik, putzu alboan suila ahazten bazitzaion, Pliushkinek etxera eramaten zuen suila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.


isastun ik isatsdun.

isats1 1 iz animalia askoren bizkarrezurra aaitzen den luzakina. ik buztan.

Nicobar irletan bizi ziren gizonek isatsa zeukatela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Gorputza, atzeko hankak eta isatsak zaldienak zituzten, baina aurreko hankak, hegoak eta buruak arrano erraldoienak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

Katua lozorroan zegoen, sabelez gora, hanka bat sudurraren gainean, isatsa saihetsen kontra bildua lastaira bailitzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Zakurrek ez zuten zaunkarik egin, isatsa astindu baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 115. orr.

Arrainak hormatuak zeuden, isatsa bihurriturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Eskorpioiek bezalako isatsak zituzten, eztenez hornituak.  Elizen arteko biblia   Ap 9,10

Asperturik zegoen batera eta bestera ibiltzen, deabruari isatsetik tira egiten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 84. orr.

Munstroaren ipur-konkorrari edo isats-aldeari zegokion tokian.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 19. orr.

Harryk lasaituta leiho-ertzari heldu zion, ezagutzen baitzuen isipu-itxurako isats hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.

Ilunabarrean artilezko bi isats eraman behar ditu beltzez pintaturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 253. orr.

Oilarra beltza zen arren, luma berde batzuk ere bazituen isats aldean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.

Tauroren isats aldera eta Pleiadeen konstelazioaren aldera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.

Capricornioren azpian Piscis australa dago, Balearen isats aldera begira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Literatura baten loraldietan itzulpenak berez datoz, gorputzaren ondoren isatsa datorren bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Isats ile-gorri bat erakutsi zion, handi-handia, behor sendoren bati kendua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Isatsa apaldua duen txakurraren antzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 81. orr.

Isats urdineko hainbat txoriren ziztu-burrunba bazterretan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Urre-koloreko isats distiratsua zuen, paumarena bezain luzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.

Balea bera baino handiagoa zen, oso lepo eta isats luzekoa, dinosaurio baten itxurakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Soilgune baten ertzean boa bat erdizka ikusi zuelako, isatsa kiribil, burua tente.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Gero, mugimendu azkar ustekabeko batez, Pitagoras gaixoaren isats motosdunari heldu zion bi eskuez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.

Bere isats iletsuaren muturra astinduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Brontzezko lehoien zenbait isats zorrotz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Eta faisaiak, faisai paregabeak, txano gorrimina, [...] sugarrezko isatsa, herrestan orain, gorteko soineko baten gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

3 irud

Gibelean isats bakarrean bilduriko adatsek, hemen ohitura den bezala, kolore gorrixka bat hartzen dute kokotean, aire librean utzi diren zeta puskak bezala, kolorea higatuta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Hala, eguzkira gerturatzean izotz konglomeratura lurrundu egiten zela esan zuen, eta lurrundutako partikulek isats luze eta ikusgarria sortzen zutela.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Kometa baten isatsa zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Gero, kometa isatsetik hartu eta tiraka hasi zen, berarengana erakarriz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Beren argizko isats erraldoiak atzetik dituztela datoz izar distiratsurantz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Askok izarra deitzen zioten, baina haren isats luzeak ez zion zalantzari aukerarik ematen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 167. orr.

Bigarren arazoa, Montseren soineko luzetik etorri zitzaigun: izan ere, bazkalondoko dantzarako ere ez zen eragozpen txikia izan isats luze hura...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 175. orr.

Eztei-jantziaren isats luzeak arrastaka darraiola.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Bere isatsari hozka egitera kondenatuta ote zegoen matematika?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garisoroan zut iltzatzen zuten zerriaren isats-hezurra tente.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Urre-koloreko isats-luma luzeak astintzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 271. orr.

Fenixen isats-lumak eta herensugeen bihotz-zuntzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

Isats-pianoa gure gelako zentro neuralgiko garrantzitsuena da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.

Zuzi batzuk prestatu zituen gero, eta, azeriak bata besteari isatsetik lotuta, zuzi bat jarri zuen isats korapilo bakoitzean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pauma isatsaren irudira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Sabelaldea urdin argiz pintaturik eta behi isats bat erantsirik badarama.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 253. orr.

Zenbat arratoi-isats bota behar zaion Ilea Hazteko edabeari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 193. orr.

6 zerbaiten atzeko zatia.

Hegazkinaren isats eta motoretik gertu zegoen eserita.  Berria - Mundua   2004-08-28

Aparte xamar eseri ginen, jendearen solasik entzun beharrik ez izateko lain, [hegazkinaren] isats lemaren gerizpean, arropak erantzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

7 isats-luze izond isatsa luzea duena.

Hiru zaldikoa izaten da kibitka eskuarki, baina honek bat bakarra zeukan, ile-luze, isats-luze, indar eta adore handikoa odol mongoliarraren kariaz. sagukume erraldoi batzuez erditu zen Amama Otso; denak ere, isats-luzeak eta bibote dardaratidunak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 333. orr.

Kea baitzuten salatari, ke lodia, ke beltza, ke biribilkaria; iragana eta oraina eta geroa errerik utzi nahi zituen ke isats luzea zuten ikur.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten isatseko (3); bere isats (3); eta isats (4); eta isatsa (8); eta isatsak (4); eta isatsaren (3); eta isatsetik (3); heldu isatsetik (3); isats aldera (4); isats astinduka (3); isats eta (6); isats luze (5); isats luzeak (3); isatsa astindu (3); isatsa astinduz (3); isatsa ere (3); isatsa eta (4); isatsa mugituz (3); isatsetik hartu (3); isatsetik helduta (4); isatsetik tira (5); isatsetik tira egiten (3); kometa baten isatseko (3); kometaren isatsean (3)


isats2 1 iz zuhaixka lekadun lore-horia, abar mehe eta malgu ugari, eta hosto gutxi dituena (Cytisus scoparius).

Haritz, isats eta txilarren artean doa errepidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 178. orr.

Pinuaren bila nenbilen ni, han behean behar zuen, isats artean, eta nik ulertzen ez zergatik Hannak ez zuen kotxean itxaron nahi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 236. orr.

Erratzak egiteko erabiltzen den isats luzexka horiei.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

2 erratza.

Kiratsa lurrin bihurtu nahian isats eta garbikari guztiak hartu eta etxea behin betikoz garbitu eta ikuztera sartzeko prest daudenak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zirauki eta Mañeru herrietako inguruak miatzen genituen xehe-xehe, okin-labeetarako isats landare ihartuak etengabe zapaltzen genituelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 245. orr.

Burua isats-zuhaixka baten atzean gordeta.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Eta arbola bakoitzak bazuen buruan, urrezko koroa bat bailitzan, isats-belar sorta luze bat loretan!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

Sasi artean basalandareak biltzen zituzten, isats-sustraiez elikatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 30,4

Beraz, azkenean, eta etsi-etsian, isats-erratzaz baliatu behar izan zuen saguak etxetik kanpora uxatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iñar-isats deitu izan zaio erratzetarako baliagarri zen txilar motari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.


isatsdun (orobat isastun) 1 izond isatsa duena.

Lord Monboddok deskribatutako gizon isastunak gaur egun irudimenak sortutzat hartzen dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 157. orr.

[Protestantak] deabruak bezalakoak direla eta, halatan, adardun eta isatsdun-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.

2 irud/hed

Emakume ederregi bat bezain iritsi ezinezko, garraizkio gure patuari, gure izotzezko izar isatsdun jantzia geldiro garraiatuz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 65. orr.

Emakumeek soineko isastunak janzteko duten ohituran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 157. orr.

Hona gorteatzaileak, gure isatsdun jantziari jarraika.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

3 piano isatsdun hariak horizontal ezarriak dituen piano luzea.

Rec grabazio estudioan, piano isatsduna eskura izateaz gain, musika jo bitartean, edo grabatutakoa entzutean, filmaren irudiak gela berean dagoen pantaila handi batean ikusteko aukera izan du Salvadorrek.  Berria - Kultura   2006-04-30


isatsondo (corpusean isats ondo soilik) iz isats landarea.

Badirudi, ordea, isats ondoa dela, erratzetarako erabiltzen den zuhaixka, alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 146. orr.


isba ik izba.

iseiatu, iseia(tu), iseiatzen da ad saiatu.

1512ko atakatik landa, erresumaren berriz biltzera iseiatü ziren Albret errege xüxenak.  Herria   2005-05-12


iseka 1 iz norbait edo zerbait barregarri edo irrigarri uzteko erabiltzen diren egite edo hitzak. ik burla, trufa1; irri.

Iseka eta iraina harroaren gauza dira, baina mendekua du zelatan lehoia bezala.  Elizen arteko biblia   Si 27,28

Iseka da, gorroto dugun gauza batean zerbait mespreziagarri badela irudikatzetik sorturiko Poztasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 357. orr.

Tira, aita, iseka bat dirudi zure ateraldi horrek!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Handik hara, altzari bat gehiago bihurtu nintzen ikasgelan; alde batetik, mesedegarri gertatu zitzaidan hori, halaxe amaitu baitziren isekak eta irainak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.

Beste batzuek isekak eta zigorrak, kateak eta kartzelak jasan zituzten.  Elizen arteko biblia   Heb 11,36

Isekak eta irainak jasaten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 99. orr.

Xeto, triste, bere tristura ezkutatzen saiatu zen, gure isekaren beldur.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.

Berebiziko beldurra zuen gaizki aterako ote zen, aitaren isekagatik batez ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Hondaturik utzi zaituztete eta zuek berenganatzeko irrikaz zeuden beste nazioak zuetaz jabetu dira, isekaz eta irainez bete zaituztete.  Elizen arteko biblia   Ez 36,3

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hori, egiaz, iseka hutsa besterik ez baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 208. orr.

Hark niri plazan egindako iseka zirikatzailea: "E'tzea koldarra izango, ezta ba?".  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 104. orr.

Bost axola zitzaizkion amaren gaitzespeneko begiradak edo jendearen ageriko isekak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 145. orr.

Estoikoen kontrako iseka bat irakurri zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.

Bere jarreraren aurkako isekak eta ziriak eraman behar zituelako etengabe.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Ezingo nuke jasan beren errukia, ez beren asmo oneko isekak onez eraman.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Musu emango nizuke kalean aurkitzean, inoren iseka-beldurrik gabe.  Elizen arteko biblia   Kt 8,1

Aurrez aurre Draco Malfoy aurkitu zuen, ohiko iseka-aurpegiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Iseka barreak egin dizkiote Korreori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.

Harryri batere atsegina ez zen iseka-irria egin zion amaren beso artetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.

Ahotsak nolabaiteko iseka-doinua zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Amonak iseka-keinu bat egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Ahotsean iseka-gogoa igartzen zitzaiola, esan zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Iseka-antzean begiratzen dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Basatia eta aparta zuan [...] baina krudeltasun ukitu batekin, iseka oldar batekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahaztuta al nituen lagun batek nik liburu batean azpimarratutakoekin bota zituen algarak eta egunetan jaso behar izan nituen irri-isekak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

• 5 adlag

Barre algaraka hasten dira pertsonaiak iseka eta irainka hasten direnean beren artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Irainka eta iseka hasi ziren hirugarrenarekin.  Elizen arteko biblia   2 M 7,10

Iseka ari dira eta zitalkeriak esaten.  Elizen arteko biblia   Sal 73,8

6 isekaz adlag

Lagunak isekaz ari zaizkit.  Elizen arteko biblia   Jb 16,20

Baina emakumeak, isekaz ari zitzaiolakoan, lotsaz esan zion: "Utz nazazu bakean zeure mantuarekin".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Tsiganokek zakar eta isekaz erantzuten zion beti.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

Etxeko nagusia Sanchezen herri berekoa zen, eta Jose zuen izena; baina Pepinito esaten zioten herri osoan, isekaz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.

Horrelako ezaguerarik ez duenak, isekaz hartuko nau; baina barre eta burla hauek ez didate minik emango, beren itsukeriak ematen didan tristurarena besterik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Isekaz eta txistuz hartu zituzten besteek Alberten hitzak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Beraren gizonak isekaz sarri esaten zion: "Ez zara mundura mottiko bat ekartzeko gauza izan".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 78. orr.

Beste batzuek, aldiz, honela zioten isekaz: "Edanak daude".  Elizen arteko biblia   Eg 2,13

Zorte handia beharko duzue! -esan zuen ahots batek, isekaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 132. orr.

-Zeatik eroi zea, ba? -Stanek isekaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.

-Bere eskola prestatzera! -Ronek, atzetik, isekaz eta mespretxuz-.-Zu gabe joango ginela uste nuen -esan zion kazetari ingelesak, erdi isekaz erdi benetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

7 isekazko izlag

Isekazko barre-algara labur bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.

Isekazko algara batek erantzun zion ateraldi hari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Eta honekin guztiarekin Guilhermek lotsagorritu beharko zukeen, baina ez zen horrelakorik gertatu, aitzitik, bazirudien isekazko irribarrea bihurritzen zitzaiola ahoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 187. orr.

Harry Blount itzuli zelarik, Alcide Jolivet isekazko ahotsez kantuan ari zela entzun zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 247. orr.

Eta isekazko ateraldi batekin trufa egin ordez, azalpen oso eta neurtu bat eman zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

Hortxe dago! ez duzu entzuten? eta ziur nago isekazko imintzioak ere egiten dituela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.

Bazirudien emakumearen hizkera lasaiak isekazko irri lotsati bat uzten zuela agerian-.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 51. orr.

8 iseka egin

Gaizkiaz iseka egitea ez da sekula gaizto.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.

Nire izumenari iseka egiten zioten!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.

Jentil arrotz horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 31,4

Arrainak iseka egitera agertzen ziren urertzera, bizi-bizirik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Badakit erori egin zela -esan zuen iseka egiteko inongo asmorik gabe.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 146. orr.

Ez zuen barre egiten iseka egiteko; haren barrea ondokoaren pozaz benetan alaitzen den emakume batena zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Egitasmoan Nafarroaren eskumenak eta araubidea urratzen dira, eta nafarrei iseka egiten zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Aralarrek esan du aldaketek Legebiltzarrari «iseka» egiten dietela.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

«Lotsa gabe iseka egin dute», gaitzetsi zuen Arizabalok.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Nori egin diozu irain eta iseka?  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,22

-A zer filma kontatzen ari haizena! -iseka egin zion Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.

· Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten.  Elizen arteko biblia   Mt 27,31

Bazela bidelapur bat, Istanbuleko Sultanaren agintariei barre eta iseka gaiztoa egiten ziena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 194. orr.

Haiei barre edo iseka egiteko baimena ere eman behar litzaiguke.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 229. orr.

Emaztearen anaiak eta haren lagunek egindako isekak eta txantxak zituela gogoan erabaki hura hartzean.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 12. orr.

Ez niri egin isekarik, badut eta nahikoa samin bestela ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barre eta iseka (3); batek iseka (3); estatuari iseka (3); eta iseka (27); eta iseka egingo (3); eta iseka egiten (9); eta isekak (4); eta isekaz (4); ez iseka (3); irain eta iseka (5); iseka egin (34); iseka egin nahi (3); iseka egin zien (3); iseka egin zion (4); iseka eginez (10); iseka egingo (11); iseka egingo diote (4); iseka egitea (12); iseka egiteko (11); iseka egiten (81); iseka egiten dio (6); iseka egiten zien (4); iseka egiten zion (9); iseka egiten zioten (13); iseka egitera (4); iseka eta (12); iseka hasi (3); isekak eta (8); isekak eta irainak (3); isekaz ari (8); isekaz ari zitzaiolakoan (3); isekaz eta (10); zuzenbide estatuari iseka (3)


isekabide (corpusean iseka-bide soilik) iz isekarako bidea.

Zure hitza iragartzen dudalako, oi Jauna, irain- eta iseka-bide naiz egun guztian.  Elizen arteko biblia   Jr 19,8


isekagai iz iseka egiteko gaia.

Hona hemen gu orain erbestean, sakabanatu gaituzun herrietan, berauen isekagai eta madarikazio bihurtuak.  Elizen arteko biblia   Ba 3,8

Hiri hau hondamen bihurtuko dut eta jendearen isekagai.  Elizen arteko biblia   Jr 19,8

Madarikazio eta izu, lotsakizun eta isekagai izango dira jaurtikiko ditudan nazio guztietan.  Elizen arteko biblia   Jr 29,18

Hondamendi egina utziko zaitut eta isekagai bihurtuko inguruko nazioentzat.  Elizen arteko biblia   Ez 5,14

Auzoko herrien isekagai egin gaituzu, ingurukoen burla eta barregarri.  Elizen arteko biblia   Sal 44,14

Horregatik, nazio arrotzen isekagai egiten zaitut eta herrialde guztien barregarri.  Elizen arteko biblia   Ez 22,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta isekagai (10); eta isekagai bihurtuko (3); eta isekagai izango (3); isekagai bihurtu (3); isekagai bihurtuko (3); isekagai eta (4); isekagai eta madarikazio (3); isekagai izango (3); jendearen isekagai (3)*


isekagarri iz iseka merezi duena.

Disekzio-eskolan, heriotza isekagarri gisa ikustea gustatzen zitzaien ikasleei; gorpu bati paperezko kono bat jarriko zioten ahoan, edo paperezko kapela bat buruan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.


isekari 1 izond iseka egiten duena.

Gizon atsegina zen, berritsua, isekaria, baina betiere errespetuz jarduten zuena.  Askoren artean   «Rataplan» - 68. orr.

Profetaren isekarien aurka.  Elizen arteko biblia   Is 28,7 tit

Mutil gazte gizen eta baldarra zen, ilun eta isekari antzekoa, eta etengabe kliskatzen zituen begiak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Haurdunaldiak erabat aldatu zuen Lulu; isekari eta alai zena, triste eta sentimental bihurtu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.

Portuan, atoiontzi isekariak uluka eta aiko-maiko kezko zuhaitzen azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Barre-algara isekari bat entzun du bere atzean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 126. orr.

Irri isekari bat atera zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 304. orr.

Aurpegiera isekari batez begira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.

Are gehiago harritu ninduen begiratzeko era isekari hark.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

-O, Mr. Salomon Levy bere judu arroparik onenarekin -garrasi egin zuten ahots isekari batzuek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Gizonak, orduan, irri isekariz: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

Doinu erdi atsegin, erdi isekariaz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 27. orr.

Gutxiespen isekariaren bidez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

2 (izen gisa)

Inguruan ditudan isekariek hortzak erakusten dizkidate.  Elizen arteko biblia   Sal 35,16

Profetaren isekarien aurka.  Elizen arteko biblia   Is 28,7 tit

3 (adizlagun gisa)

Ivors andereñoak bere bekainen azpitik begiratu zion une batez isekari, eta Gabrielek irribarre egin behar izan zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 282. orr.

Baina emazteak, sumindurak ahotsa dardaran jarria, isekari galdegin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

Beldurrak al hago? -leporatu zion Husainek, isekari-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

-Ni ez behintzat-erantzun zuen emakumeak barrez, isekari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

-Eguerdiko ordu batean, jaun agurgarria! -egiten zuen durundi lehengo esaldiak, ahots-doinuaren aldaera guztietan esanik, noiz alai-isekari, noiz haserre, noiz temati eta sor.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irribarre isekari (3); isekari bat (6)


isekati izond isekaria.

Eta isekati iruditu zitzaion ikusten zuela Ramsay andrea hantxe urteen pasilo bukaeran esaten, [...].  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 172. orr.

Jamesek agerian zeukan belauna zerbaiten adaskarekin kilimatzeko makurtu zenean, apetatsu eta isekati, emazteak purrust egin zion "gazte gizarajo hura", Charles Tansley, ondotik bialdu zuelako.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 36. orr.


isekatsu izond isekaz betea.

Ohartu zen bera zein barregarri zegoen bere musuzapia eskuetan zuela, atezain beltzak isekatsu esaten zion bitartean: "Egun on, Mr. Baldwin, badirudi egun ederra datorrela".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.

Tonu isekatsua hautatu zuen, Fernando eta Orrondoren txoro-haizea baretzeko asmoz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 49. orr.


isekatu, iseka(tu), isekatzen du ad iseka egin.

Jainkoaren Semea gurutziltzatzen ari baitira eta mundu guztiaren aurrean isekatzen.  Elizen arteko biblia   Heb 6,6

Eta horrela isekatua eta iraindua, hantxe egon zen egun hartako aldi luze batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.

Horrez gain, bahitua zeukatenek isekatzen zuten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 171. orr.


isekatzaile iz iseka egiten duen pertsona.

Isekatzaileen oihuak han eta hemen entzun zireni. Isekatzailez inguratua nago, lorik ere eginezinik haien lotsagabekeriaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.


isil (6052 agerraldi, 273 liburu eta 463 artikulutan; orobat ixil 611 agerraldi, 35 liburu eta 328 artikulutan) 1 izond hotsik, soinurik, zaratarik gabea; zarata gutxikoa.

Urruti-minaren minak eragindako oihu isila.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.

Etzanik hiru ordu laurdenez, jalgi behar nituen kanpora barneko mamuen oihu ixilak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 83. orr.

Milaka garrasi isil mutu aditu dut.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.

Ulu eta kurrinka isil bat entzun ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.

Biharamunetik aurrera, zurrumurru isil bat ibili zen merkatu nagusian zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Xuxurla isil eta asaldatu bat entzuten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.

Herbail-aulki baten erroten zirri-zarra isila hauteman zuen Agatak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.

Baiezko isila egin nion nire adiskideari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Otoitz isil labur bat egin nion Jainkoari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Donibane Lohizunen,larunbat eguerditan egin da manifestaldi ixil bat.  Herria   2004-03-18

Barre karkara egin zuen, sakona baina isila; abegitsua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 49. orr.

Mespretxuzko barre isil bat atera zitzaion Malfoyri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 106. orr.

Abeli negar isil, antzinako bat korapilatu zaio eztarrian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

Tarteka negar-zotin isil batzuek astintzen zioten gorputz osoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.

Sekula hasi eta sekula amaitzen ez zen musika isila.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.

Haren olesari agur isil batez erantzun nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 362. orr.

Batek agur ixil bat keinuz igortzen dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Obusen erauntsi isila, haserre bizian, nire inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.

Lankide guztiok ulertu genuen mezu isila: gerra galdu dugu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 285. orr.

Ordenagailu ondoan dagoen telefono isilean pausatzen dut begirada.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 117. orr.

Hain zuen isila motorra, non kontaktua etenda zeukala uste izan baitzuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

Beste ahotsak, isilagoa eta sakonagoa zenak, nagitasunez eta apal erantzun zion: [...].  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Mintza zaitez isilago, Graziana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 194. orr.

Koloniako hoteleko gela isilean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 205. orr.

Gela zabal ixilean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.

Henrikek txanpon bat ematen zion kotxezainari, kale isilean gelditzen zen, atari zaharraren aurrean eskularruak kentzen zituen, […].  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

Irakaslearen eta atzealdekoen borroka ia isil hura irabazi ez bagenuen ere [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 31. orr.

Urrats isileko morroi batek gidatu ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

· Miresle isilik ez zaio falta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

2 irud/hed

Igande isil eta eguzkitsuaren zama hiri gainean sumatzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

Denbora hila, isila.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.

Bizirik dirauenaren poz isil garailea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

Amairik gabeko langar isila.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Bakardade isil iraunkor honetan, nornahi bihurtzen don fiolosofo.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 222. orr.

Lagunen arteko kalaka baino, nahiago du maitasun isila eta artistaren bakardadea. errezelek iragazten duten argitasun motela, erantzitako arropen lekukotasun isila.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.

Adiskidetasun isil eta diskretu batek. gu geu ere animatzen ginen, noizbehinka, goikoen emulazioan; emulazio isilean, erants dezadan, eta ez lehia zaratatsuan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.

Amorostuarentzat jakinduria ez da mintzozkoa, baizik intimitate isila.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.

Naturaren konpainia isilean nago eta nabil.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 23. orr.

Ezkutuko tristura isil batek astintzen zion bihotzaren hondoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Zorion publikoaren banatzaileek legeriari egiten dioten laido isila.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Alabaina, norbaiten presentzia isila suma zezakeen, behatxulotik begira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Zeruak ere baditu, ikusmirazalearentzat, bere baldintzak: ederreste isila besterik ez du onartzen, begirada bakartiaren irakurketa biluzia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.

Eta errekei egokituz, sugearen erraztasun ixilarekin lerratzen da bidexka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.

Hiru eguneko jarraipen isil, zail eta neketsu baten ondoren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 43. orr.

Hitzez adieraz ez daitekeen egintza heroiko isil baten oroitzapenak irauten duen bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

Urteetako lan isila.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 111. orr.

Hantxe zeukan muga aitak, gerran; handixe hedatzen zen amildegi ilun isila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 99. orr.

Hautsa irentsi zuen, hildakoen hautsa, hildakoen hauts isila.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Inkubazio isileko gaitz bat besterik ez, oharkabean gugan garatzen doana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

3 gutxi hitz egiten duena.

Isila bilakatu zen, eta bakan erantzuten zuen silaba bakarra baino gehiagoko hitzez. Jendez gainezka zeuden kaleen zokoetan geratutako gizon isil zarpailtsuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Barda ikusi dudan ingeles gizon ixil eta iduriz adin onekoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Espainiar isil bat nuen lagun.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Presuna ixil eta langilea.  Herria   2001-03-22

Jonas gaztea mutil isil eta liburuzalea zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Bi emakume isil haiek, amona-bilobak irudi, halako errespetua ematen zuten sufrikarioak saminduriko dohakabe saldo haren erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 279. orr.

Bere behinolako lagun isil begiratuarengana itzulirik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Bederatzi urte eta erdiko Lucy isil bat, ile beltz motzarekin eta amarenak bezalako begi biribil marroixkekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Mamu talde bitxia zen hura; Donostiako egunsentiaren misterioan, lekuko isil.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Eliz ataria jende isil eta kopetilunez beterik zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

Jende bakartia, isila.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.

Elurrak etxea bakarturik utzi zuen, erabateko setioa ezarri zion, iparraldetik iritsitako gudaroste isil eta ilun batek gaztelu bat setiatzen duen bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Hainbat soldadu alemaniar daude lurpeko babeslekuan zehar, hanka-zabalik; denak isil geldi, denak hilik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

-Isila zara... edo isilik zaude? -galdetu zion Julenek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 135. orr.

Baina, bera ere izaera isilekoa izanik, ez zen ibili egokiera bila neskarekin solasean hasteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

· Piztiarik maltzurrenak diren zakur isil horienak bezalakoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

• 4 (predikatu edo adizlagun gisa)

Isil eta bare dut barne-gogoa.  Elizen arteko biblia   Sal 131,2

Kanpoan, denak isil; noizean behin zentinelaren urratsak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Etxean arrotz, hango margolanak, estatuak eta kaletik sartzen zen isiltasuna lagun, bera ere isil eta lauso zegoelarik, […].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.

Ixil dago kaiolan kokorikaturik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 172. orr.

Lucy isil dabil, ez du sentimendurik agertzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.

Bat-batean isil eta geldirik geratu zen dena, denboran harrapatua bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 100. orr.

Dena bare eta isil gelditu arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.

Elurra isil ari du kanpoan, teilatu gainetan mutu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.

Egun batean goian, hurrengoan behean; muturrekin eta isil goizean, eta barrez eta trufaz gauean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.

Eta ziurrenik ere hitzak isil mugituko ziren bere gogoan, zalapartarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Pertsiana guztiak jaitsita eta dena isil.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

Gero, ezponda handira heldurik, hortxe dago ibai zabala, mortu, geldi eta isil.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.

-Ibiltzeko moduagatik, uso bat ematen duzu, arin eta isil.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 124. orr.

5 (erkaketetan)

Ni, halabeharrez, harria baino isilago geratu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.

Hirurak, ordea, harria baino isilago egon dira.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 148. orr.

Hildako bat bezain isil.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Azkenik trenaren geltoki berria, plazatxo karez zuritu eta hautsez betean, lazareto bat bezain isil.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Sugea bezain isila izan haiz beti, baina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 290. orr.

Berriro ere sofatik alde egina zen, narrasti bat bezain isil.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Usoa bezain isil mugitzen den neska horren azken behako bat espero nuen nik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

Soilik agure kankailu bat azaldu zen, bakardadearen mamua bezain isila.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 33. orr.

6 isilekoa.

Felipe II.-ari bidali eskutitz isila, 1562ko otsailaren 25ean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 151. orr.

-Tratu isil bat, bai, apaizaren geroaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 94. orr.

Alargun gazteak ez zuela tratu isilaren berri izan behar.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.

Sinbolikoki, idazleak eta diktadurak elkarbizitza baketsuaren antzeko itun isila sinatu dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 293. orr.

Txosten isila.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 152. orr.

Esadazu hitz bakar bat, Martin, eta zure etxera iritsi ez bada, egin ezazu, ahal baduzu, ikerketa isil bat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 42. orr.

Beti bezain burugabe segitzen nuela adierazi zidan amak, poltsa isila osatzeko beta izanagatik, oso inozo utzi bainuen neure buruaz zernahi egitea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.

ik beherago 23.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Modu isil sekretu batean komunikatzen ziren euren desirak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sekulan ez nuen usteko nik […] isil-ehiztari ikusiko nuenik nor eta inoren gauzak errespetatu behar direla predikatzen diguna bera. -Maite ditut loreak -esan zuen, tupusteko isil-aitorpentxo haietako batean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.

Atsedena akabatuta, lerrokatzen hasiak ginen bazkaltzera abiatzeko, baina oraindik ez ziguten emana isil-agindua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.

Isil-trebetasun horretatik idazketa soil-soilik ideografikora [...] distantzia ahitezina dago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.

Guk biok emakume batek baino gehiago iraun diagu -jarraitzen du isil-kontuetako tonuan-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.

-Gure agintariek ere ez omen ditek buruz burukorik nahi, halaxe esan zidak aitak -esan zuen, isil keinu batez-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 200. orr.

Batak bestearen aurpegi gorri akitua, isil-negar baten malko-jarioa ikusten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.

Isil deiak entzun ziren jende artean, eta epaile-longainaz jantzitako agure erkindu batek igo zituen urkamendiko eskailera-mailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Frantzia garaituaren aurpegia, isil orduetan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.

Mundua sortzen laguntzen ari ziren ezkutuko isil-batzar solemne haren entzule.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.

Ez zekiten zer jukutria eta isil-joko ustel erabiltzen ariko ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

Salara iritsirik, amonak isil-lekuren batetik bonboi-kaxa ateratzen zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

ik beherago 25.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bihotz beratuko al zara, andere, zure-zurea den bihotz honen alde, hainbesteko isil-minetan mindurik baituzu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Hala amildu zen Cyril Tourner jainko ezezagun batenganantz zeruaren zirimola isil-itunean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

8 (izen gisa) ik isiltasun.

"Badakik noren kontra jokatzen duen Realak?", galdetu dio, isila nolabait hausteagatik.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 30. orr.

Isila bezain ilun badator elurra .../...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 114. orr.

Elurra bezain ilun badator isila...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 114. orr.

Isilaren barnean baitira hitz mutuak eskura jausten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Espero zuen papera zabaldu ondoko isila.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 146. orr.

Gauaren isila aprobetxatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.

Eta gero, isilik geratzen naiz, isilak bere besoetan har nazan amoreakatik, eta halatan dadin neure izena isilaren izanean disolba eta barreia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 410. orr.

Haur arbuiatuaren gertakizuna isilaren altzoan galdu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 35. orr.

Gauaren isilean, bat-batean eginiko sokak erabiliz, harresiak jaitsi zituzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.

ik isilean 3.

9 isil-asmo (corpusean isilasmo soilik)

Berariaz, isilasmoz eta azpikeriaz egin du leku bat, bortxaz, Altzabeheititik 848 kilometrora dagoen espetxe honetako bigarren galeriako presoen mahaian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.

10 isil-entzule (corpusean isilentzule soilik)

Zeren Burke jaunaren jeinu ahalguztidunak aurki lerrarazi baitzuen hura ohiko tragediaren arau eta erregeletatik kanpo, zeinean beti kontakizun bat eta isilentzule bat baitzegoen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.

11 isil-ezkutuan

Isil-ezkutuan hasiko nintzen lanean, izenik gabe edo izen faltsuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Napoleonen garaiko frantziar gobernuak, britainiar salerosgaiak baztertzeko komedia egin zuen Berlingo dekretuarekin, baina isil-ezkutuan britainiar botak eta gainjantziak inportatu zituen Napoleonen armadetan erabiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

12 isil-geldi (corpusean isilgeldi soilik) isila eta geldia.

Historia progresista eta aitzinaketariaren apar eta zirimoletatik intrahistoria isilgeldira, utopia historiko guztietatik salbaziozko esentzialismo katoliko eta espainolera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

13 isil-gorde (orobat isilgorde) iz sekretua, isilpekoa.

Errespetatu beharreko isil gordea.  Berria - Kultura   2004-10-30

Izan ere, begi-bistan dut haien jokabidea; niretzat ez dute isil-gorderik haien erruek.  Elizen arteko biblia   Jr 16,17

Hortik aurrera, ozenki segitu dute, lehengo isil-gordeak zentzua galduta bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 118. orr.

Zortzi egun baditu alabaina neure eder horren isilgordeen jakitun naizela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 379. orr.

Isilgorderako joera bera zuten batak nola besteak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

· izond Gainera, motel samarrak begitantzen hasiak zitzaizkidan bakterioak, isil-gorde samarrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 73. orr.

Ea zer ezkutatzen nuen, arrazoi isil gorde bat izango nuela hainbeste aitzakia jartzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 119. orr.

Haren belar tarteko ibilera isilgordeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

· Ttipi eskola-emaile, Ttipi isil-gordezale, Ttipi sekretu-ebasle.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Aldiz, berari zegozkionetan, isil-gordekeria setatia zuen bertzeen gaineko jakin-gose ezin-asearen gehigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

14 isil-gordean (31 agerraldi, 12 liburu eta artikulu 1ean: orobat ixil-gordean g.er.) adlag isilean.

Izokinak harrapatu zizkidan isil-gordean ibaitik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.

Ingurumarietara begiratu zuen isil-gordean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Isil-gordean negar egin dut nire begi bilduen atzealdetik, zinkurin ozenik ez egiten ahaleginduz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.

Isil-gordean negar egin dut nire begi bilduen atzealdetik, zinkurin ozenik ez egiten ahaleginduz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.

Eta Fishguardeko atera iritsi ginen, gizon bat, Evans jauna bezala lepoko batean bildua, tabernatik isilgordean ateratzen zen une berean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.

Baina ixil-gordean, ezkutuan, ezinean, jende prestuen begiratu gaiztoaren pean, ohore gezurrezko guztietatik garbi eta eredu izatetik ezin urrunago.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

15 isil-gordeka (51 agerraldi, 19 liburu eta 2 artikulutan; orobat isilgordeka g.er.) adlag isilka.

Isil-gordeka jarraitu zion Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

Ez dut uste Harryk isil-gordeka ibili behar duenik ikastetxetik kanpo, Black libre dabilen bitartean...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Gau hartan ikastetxera itzuli nahi bazuen, denbora behar zuen berriro Honeydukesera isil-gordeka sartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Pertsona bakar bati isil-gordeka kontatzea, baldinbaitere, pertsona gehiegiri kontatzea bezalakoxea zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.

Gaizkileen gorpuak isil-gordeka lurperatzea eskatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 109. orr.

Gizon batek baino gehiagok isil-gordeka kontatu dit ez lukeela inolaz ere atzetik hartuko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

Baina beti jarri nau sutan niretzat munduko gauzarik naturalena zena isilgordeka eduki beharrak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

16 isil-gordeko izlag isilpekoa.

Bazen lagunartekotasun halako bat, isil-gordeko kontu hura partekatzeak elkarren lagun minago bilakatu izan balitu bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.

Weldon andreak bazuen beste zaletasuntxo isil-gordekorik ere, noizik behin aitortu ohi zuenik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Betiereko burutazio arin eta isil-gordekoa zuen akuilu, agian gau hartan gauzak onbideratzen has zitezkeelakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

17 isil-isila (56 agerraldi, 16 liburu eta 4 artikulutan; orobat ixil-ixila 71 agerraldi, 6 liburu eta 43 artikulutan) isil-isilik

Betiko atea ireki zuen, isil-isila eta, behin sartuz gero, berehala hetsi zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 44. orr.

Minutu batez aitatxi isil-isila egon zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.

Jendeak isil-isila eta kontent zeuden.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 120. orr.

Karrika isil isila zegoen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.

Apalen artean eskuin ezker isil-isila ibili zara.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 257. orr.

Bestea, baina, bere baitara bildua egon zen, isil-isila.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.

Liburu Sainduen eta Elizako Aiten iturrietara itzulia zen isil-isila.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.

Afifi anderea isil-isila geratu zen Hamida kafearen azpilarekin sartzen ikusi zuelarik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Beti isil-isila, beti beltzez bezti, soa apal.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Bi gasna zerra eder jan genituen ixil-ixila.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Eta han gelditu nintzen, tente, ixil-ixila, kamiunttoari beha eta beha.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

18 isilean ik isilean.
19 isileko ik isileko.
20 isilik ik isilik.
21 isil-mandatari ik isilmandatari.
22 isil-misilik adkor isilik.

Eskola-txirrinak jo du eta ilara bitan lerrokatu gara, isil-misilik, hogeina haur inguru.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Aita joan egin zitzaigun, eta gu guztiok haren heriotzagatik negarrez ari ginen, isil-misilik, nor bere kasa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

23 isil-misilka (35 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean) adkor isilka.

Isil-misilka aldendu nintzen emakumearengandik, mantso-mantso.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.

-Tira -erantzun zion Malfoyk, isil-misilka-, alde batetik, bai, Potter.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.

Ondotxo ikasia zuen isil-misilka mugitzen lanean zebilelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Norbait pasabidean zebilen isil-misilka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.

Gaineratekoan, Nabarrenkoxetik isil-misilka atera zen mutikoa izenez baizik ez zen Garrüze gordean utzi zuen bera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.

24 isil-ostuka (orobat isilostuka) adlag isilka.

Haren zalgurdia isil-ostuka zebilen aurrera, kaleko buxaduraren erdian galdurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Gurinaren pabiloira bihurtu zen isil-ostuka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Erudituei, jakinmina dutenei, isilostuka ibili eta ahopeka aritzeko aldi luzean autore bila zebiltzanei.  Berria - Kultura   2004-06-18

25 isil-poltsa

Demagun erakundeei sos batzuk geratzen zaizkiela isil-poltsan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.

26 isil-toki (corpusean isiltoki soilik)

Baina Gorriaren ahoa isiltokia da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

27 isil-zulo (corpusean isilzulo soilik) izond

Sakrilegio haren esalea Sandro zen, Sandro isilzuloa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

28 meza isil abesten ez den meza.

Egun horretan, penitentzian, Probidentziak naraman lekuan, meza isil bat entzunen dut.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 272. orr.

Azaroaren 11ko omenezko meza isiletan batez ere, orduan zuelako egiazki sentitzen zinez laxoa eta herabetia izan zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

· Lehen meza, isila zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots isil (4); arin eta isil (3); arte isil (3); arte isil isilik (3); baiezko isil (3); baina isil (10); baina isil nadin (3); bat bezain isil (5); bezain isil (13); borroka isil (3); dena isil (5); denak isil (7); denak isil isilik (4); dut isil (3); edo isil (4); ere isil (9); ere isil isilik (3); eta isil (70); eta isil gordean (5); eta isil gordeka (5); eta isil isila (7); eta isil isilik (21); ezkutuan eta isil (4); gau isil (5); gela isil (5); geldi eta isil (3); gizon isil (4); gizon isil eta (3); guztiak isil (3); guztiak isil isilik (3); harry isil (4); harry isil isilik (3); hermione isil (3); hots isil (4); irudi isil (3)

isil ari (3); isil baina (4); isil bat (56); isil bat egin (4); isil bat egiten (3); isil batean (11); isil batek (5); isil baten (4); isil batez (6); isil eta (74); isil geldi (3); isil geratu (3); isil gordean (32); isil gordeka (51); isil gordeka gaztelutik (3); isil gordeka ibili (3); isil haren (4); isil hark (5); isil horrek (3); isil hura (5); isil isil (5); isil isila (57); isil isila egon (8); isil isila eta (3); isil isila geratu (10); isil isilean (13); isil isilik (294); isil isilik dago (6); isil isilik egon (16); isil isilik egongo (4); isil isilik egoten (3); isil isilik entzun (4); isil isilik entzuten (4); isil isilik eta (6); isil isilik gelditu (7); isil isilik geratu (25); isil isilik joan (4); isil isilik zegoen (8); isil isilik zeuden (7); isil isilka (6); isil mandatari (5); isil misilean (6); isil misilka (35); isil nadin (10); isil ostuka (3); isil samarra (4); isil zaitez (28); isil zaitezte (3); isil zedin (12); isil zegoen (3); keinu isil (3); lagun isil (3); lan isil (4); lan isil eta (3); lekuko isil (4); modu isil (4); mutil isil (3); ni isil (4); ni isil isilik (3); nintzen isil (4); nintzen isil isilik (3); nola isil (3); oihu isil (3); orduan isil (3); oso isil (4); osoan isil (3); otoitz isil (3); soinu isil (3); soinu isil bat (3); zen isil (9); zen isil isilik (4); ziren isil (3); zuen isil (12)

baiezko isila (5); baiezko isila egin (5); baina isila (3); barre isila (5); bezain isila (6); elkarretaratze isila (5); eta isil isila (7); eta isila (29); eta isila zen (5); gizon isila (11); hain isila (4); isil isila (57); isil isila egon (8); isil isila eta (3); isil isila geratu (10); isila bezain (3); isila da (18); isila darion (3); isila delako (3); isila den (3); isila egin (17); isila egin zuen (4); isila egin zuten (3); isila egiten (3); isila egon (8); isila egon zen (5); isila ematen (3); isila ere (3); isila eta (33); isila geratu (10); isila geratu zen (10); isila izan (18); isila izan zen (10); isila izango (8); isila izango da (3); isila izanik (3); isila zen (23); lan isila (8); lekuko isila (8); lekuko isila izan (3); mailu isila (3); manifestazioa isila (3); musika isila (5); nahiko isila (4); negar isila (5); negar isila darion (3); oso isila (5); pertsona isila (4)

are isilago (7); baino isilago (22); baino isilago egon (3); baino isilago geratu (4); baino isilagoa (3); elkarretaratze isilak (7); eta isilago (10); eta isilagoa (4); eta isilak (9); eta isilak ziren (4); eta isilaren (3); gero eta isilago (5); harria baino isilago (7); hitz isilak (6); inoiz baino isilago (5); iraultza isilaren (3); iraultza isilaren hitzak (3); isilago egon (3); isilago eta (5); isilago geratu (5); isilago hitz (7); isilago zegoen (3); isilagoa eta (4); isilak dira (4); isilak egin (4); isilak egin ziren (3); isilak ere (3); isilak eta (7); isilak izan (7); isilak izan ziren (3); isilak izango (3); isilak izango dira (3); isilak ziren (8); isilaren hitzak (3); malko isilak (3); ohi baino isilago (4); oso isilak (4)

bere isilean (3); elkarretaratze isilean (3); erabateko isilean (3); gauaren isilean (4)


isilaldi (orobat ixilaldi g.er.) iz isiltasunezko bitartea. ik isilune.

Orain, bost minutuko isilaldia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 234. orr.

Isilaldiak bi minutu inguru iraun zuen Isilaldi kezkagarri bat etorri zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.

Azkenean, beste isilaldi labur baina astun baten buruan [...].  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

Ixilaldi llabur bateko porrot eder baten aurretik edo ondotik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Isilaldi luzea igaroko da Sorayak hitz egin aurretik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 18. orr.

Isilaldi luze setatsu bat etorri zen ondoren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Orduan isilaldi trinkoa gauzatu da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 172. orr.

Barealdia eta isilaldia ziren orain amaren baitan, goibeltasun halako bat etxe inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.

Beste isilaldi bat izan zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 59. orr.

Isilaldia egin du jarraitu aurretik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 19. orr.

Orduan, gure isilaldia eten, eta esan zuen: Bere burua zigortu beharra zeukan isilaldia beste egun batez luzatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 169. orr.

Irri urduriak, kalaka funsgabeak eta bat-bateko isilaldiak tartekatu dira jokoa hasi aurreko uneetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.

Bazen hor tentsio-puntu bat, hitzetan adierazten ez zena, ekintzetan ere gauzatzen ez zena, baina isilaldietan sumatzen zena, begiradetan nabarmentzen zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste isilaldi (7); beste isilaldi bat (4); eta isilaldi (7); isilaldi bat (17); isilaldi bat egin (3); isilaldi bat izan (8); isilaldi baten (12); isilaldi baten ondoren (7); isilaldi baten ondotik (3); isilaldi luze (12); isilaldi luze bat (4); isilaldi luze baten (5); isilaldi luzea (11); isilaldi luzeak (4); isilaldia egin (6); minutuko isilaldia (4)


isilalditxo iz isilaldi laburra.

Isilalditxo bat; Ane, haurra kulunkatzen, isilka: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 98. orr.

Isilalditxo bat egon zen, gero Filotti zaharrak keinu egin eta Gina sartu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.

Ez -gehitu zuen jeneralak, isilalditxo baten ondoren, eta gero, ahots apalagoz-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isilalditxo bat (3)


isilarazi (354 agerraldi, 125 liburu eta 101 artikulutan; orobat ixilarazi 22 agerraldi, 3 liburu eta 18 artikulutan), isilaraz, isilarazten 1 du ad isiltzera behartu. (norbait)

Saiatu nintzen keinuka eskatzen Monari Johnny isilarazteko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 206. orr.

Danik, biei begira, eskutik heltzen dio Joanari isilarazteko, baina Joana ez da isiltzen. dago hura isilarazterik ardoa edan duenean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.

Ezbeharren minak isilarazten nau.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

-Zergatik isilarazi nauzu? -esan zion Ronek haserre.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 85. orr.

Besoa goitituz isilarazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.

Isilarazten duzunean, mutu; mintzarazten duzunean, etorri oneko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.

-Isilaraz ezazu atso hori! -bortiztu zen apeza-.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

"Hush up, silly!", isilarazi zuen Lizek zakar.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Antzina, deabrua erabili zuen botereak, herritarrak isilarazteko eta kikiltzeko.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 122. orr.

Auskalo zer ez ote duten asmatuko kazetariak isilarazteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 219. orr.

Kepak, zutituta eta lurrari ostikoka isilarazi ditu oihulariak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 21. orr.

Lagunak mihiari eragiten hasi zirenean, Kearney jaunarekin [...] ezkondu eta isilarazi zituen denak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

Batzu eta besteak ixilarazi ditu Abbas jaunak.  Herria   2005-01-13

· Hasieran, adar meharrak astindu eta txoriak isilarazi dituzte.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 153. orr.

Harrondoko zakurrak lo-hautsez isilarazi zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

2 (zerbait)

Ez isilarazi goresten zaituztenen ahoa.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,10

Dumbledorek eskua jaso zuen azalpen-zaparrada hura isilarazteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 317. orr.

Bere barrengo harrak isilarazi nahi dituen aberaskoteak ez du abadia bat jasoarazten, museo bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.

Zure kanta-hotsa isilaraziko dut, zure zitara-soinua ez da berriro entzungo.  Elizen arteko biblia   Ez 26,13

Hatz-kolpe batez isilarazi nuen Ximurraren erantzungailu automatikoko emakume ahots konputerizatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Egun horretan, Anarekiko hitzorduaren ondorioz-edo, bakan jotzen nauten zirimola baikor horietariko batek isilarazten zizkidan sabel hutsaren arrangurak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Tonuerdiko maiztasun-aldaketa batek nerbio-zuntz horietariko 400 isilaraziko ditu eta beste 400 aktibatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Historia irabazleek idazten dute jakina denez, baina, hori baino areago, isilarazi egiten zaigu gure izen eta izate propioaren historia txikia ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 68. orr.

Gerrako kontuak errezel gisako tabu baten ostean ezkutatu edo isilarazi ziren Euskal Herrian luzaroan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 49. orr.

Bizkaia bouaren zeregina Lagako kanoiak isilaraztea zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 102. orr.

Erran behar da trabak izan zituela irratiak, ez ttipiak, behin baino gehiagotan ixilarazia izaiteraino.  Herria   2001-04-05

3 (era burutua izenondo gisa)

Arrazoi sozio-politiko-kulturalengatik ahots isilaraziak badirela dio eta horien berri eman nahi duela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa isilarazi (5); artekariak isilarazi (3); asko isilarazi (4); batek isilarazi (4); batez isilarazi (6); batez isilarazi zuen (4); berehala isilarazi (4); betiko isilarazi (3); dena isilarazten (3); edo isilarazi (3); eta isilarazi (6); eta isilarazi egin (3); eta isilarazten (5); hura isilarazteko (3); isilarazi behar (5); isilarazi ditu (6); isilarazi du (5); isilarazi egin (9); isilarazi egiten (6); isilarazi eta (7); isilarazi nahi (25); isilarazi nahi ditu (3); isilarazi nahi izan (3); isilarazi nahi izatea (3); isilarazi zituen (13); isilarazi zituzten (3); isilarazi zuen (17); isilarazi zuten (8); isilaraziko ditu (3); isilarazten saiatu (4); isilarazten zuen (3


isilarazle (corpusean ixilarazle soilik) izond isilarazten duena.

Kausa [...] beti edo gehienean da kausa eragozlea, zapuztailea, galarazlea eta ixilarazlea, hitzaren eta arrazoiketa garbiaren etsaia.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.


isilasmo ik isil 9.

isilberri izond isileko berria.

Burusoil, gorpuzkera sendokoa, doluz jantzia, [...] hantxe zegoen, leiho ondoan zutik, Zunz behargin neskaren isilberrien zain.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Hala, halako urtemuga malenkoniaz eta erotismo hutsalez beteetan, Carlos Argentino Daneri-ren isilberriak jasotzen hasi nintzen pixkanaka.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.

Varisco ere andregaiturik zegoen, eta elkartasun sakona eta isilberri intimozko truke ugaria zebilen horrenbestez bien artean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.


isilbidezko izlag isileko.

Bigarrena Homerotik Hesiodora pasatzen da (isilbidezko omenaldi ez nolanahikoa eginez, eraikuntza jaukalaren frontisean, poesia didaktikoaren aitalehenari).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.

Adiskide edo maitale berriren bat hautatzen dutela, ez dituk elkarrekiko loturez askatuko, ez bada bestearen baimen ezkutuko eta isilbidezkoaz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.


isildegi iz

Noizbait idatz nezala nahi zuen, edo hala interpretatu nuen nik orduan, kontu hau egundaino isildegian gorde dudan arren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.


isildu, isil(du), isiltzen (orobat ixildu g.er.) 1 da ad isilik gelditu. (norbait)

Ama ez zen isiltzen. Egor Timofeievitx ere isildu egin zen azkenean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.

Isildu egin nintzen ni, eta isildu egin zen bera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Isildu ginen biak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Ni sartzean, isildu ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 46. orr.

-Isil hadi behingoan, emakumea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 73. orr.

-Isildu zaitez, baina, neska! -esaten zion amak-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

-Isildu!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 60. orr.

Isildu! -ikaratu zen koronela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 56. orr.

Harryk bortizki buruaz ezezkoa egin zion Nevilleri, isil zedin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 219. orr.

Esanahia argitzeko inor ez bada, hizketa arroztuna isil dadila batzarrean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,28

Hizketan jarraitu zuen Albertek, isildu ezinik, nonbait: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.

Eta orduak eta orduak ematen zituen, isildu gabe, bere haurtzaroko kanta frantsesak kantari: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Gero ixildu ziren eta ixiltasunak bete zuen eliza.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.

Biltzar guztia isildu egin zen Paulo eta Bernaberi entzuteko.  Elizen arteko biblia   Eg 15,12

Abesbatza isildu zenean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Jerry une batez isildu, eta begiak itxi eta ireki zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.

Esaldi hori bukatzean ikara egin nuen, eta, une batez, isildu nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

Gizonak isildu egin ziren eta Führerra hasi zen hizketan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 84. orr.

Gero denak isildu ziren istant batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.

Hor ari zen, tar-tar-tar isildu gabe, toki zoldazu horren dohainak kantari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Aldian behin, norbaitek emandako hizpideari lotu eta orduak eta orduak pasatzen zituen isildu gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.

Doi-doi isildu naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Seko isildu zen ate ondoko morroi oihukaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Kolpetik isildu zen Héraclius.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Isildu gabe hizketan ari naizelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

Isildu behar luze bat etorri zitzaigun denoi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.

Isiltzea erabaki nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

Hobe nuen isiltzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 225. orr.

Higuinez mukuru, isiltzea zuhurrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 61. orr.

Gizonetan zaharrenak ahots leunez, hitz-dardaraz, isiltzeko esan zien emakumeei.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Behingoz isiltzeko eskatu zigun norbaitek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Isiltzeko hotsak ere entzun ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

ik isiltzeko.

Isiltzeak sendatzen baitu mina, batez ere, min asma ezina.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

· Eta gidariak irratia itzali zuen eta dobermana isildu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 63. orr.

-Gaur bertan izan balitz bezala gogoratzen dut, nola isildu ziren inguruko txori denak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 170. orr.

Baina zubira heldu orduko, igelak oro isildu zaizkit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

2 (zerbait)

Arnasarik ere ez zen entzuten; bihotzen taupadak ere isildu egin ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 299. orr.

Garrasiak ozenak ziren, baina berehala isildu omen ziren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 144. orr.

Noizbait isildu ziren oihuak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

Ahotsak isildu egin ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.

Kanpaiak isildu ziren eta hizlariak berriro ekin zion bere jardunari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 101. orr.

Ekaitza haizekirri bihurtu zuen eta olatuen orroa isildu.  Elizen arteko biblia   Sal 107,29

Musika isiltzen da eta Algernon sartzen da, alaitsu.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 52. orr.

Gramofonoa isildu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

Isildu da danbolin-soinu alaia, amaitu da festazaleen zarata-hotsa, isildu da zitara-soinu alaia.  Elizen arteko biblia   Is 24,8

Eskua altxatzen du Ermitak eta berehala isiltzen dira haizea eta huntza.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Danborren arrada une batez handitu eta gero isildu egin zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 316. orr.

Zalaparta isildu arte itxaron zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.

Iduri izan zuen den-dena isildu zela gurekin batera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Korapiloa isildu egiten da, baina hor dago, gordeta, harik eta garrasi batean esnatu eta azaltzen den arte.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 20. orr.

Arnasaren txistua ez zaio isiltzen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 178. orr.

· 3 du ad zerbait ez esan, ez adierazi.

-Ortzegunean konpromiso bat zenuela erran zenidanean, ederki isildu zenuen ez zinela gauaz itzuliko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Zerbait nik esan bezala ez bada edota isildu badut, ez da nire borondatez izan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Zure maitasun eta fintasuna ez ditut batzar nagusian isildu.  Elizen arteko biblia   Sal 40,11

Datu hori badakit interesatu egingo zitzaizuna, eta isildu egin nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.

Zalantzaz ito beharrean zegoen, zer egin ez zekiela: ikusitakoa azaldu ala isildu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 900. orr.

Sekretu moduko bat zen; nerabeek helduen aurrean isildu ohi dituzten barne-kontuetako bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

Faxistak hau guztia isiltzen saiatu ziren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

Amodioarenak ordea alferrik isildu dituzu: ez ditut zuk bezala isilean gordeko; interes sobera handi batek behartzen nau neure isiltasuna haustera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 446. orr.

Funtsezko elementua da zein datu ematen duzun eta zein isiltzen duzun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.

Zuen amak asko daki isiltzen denaz, esaten ez denaz.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 46. orr.

Zigor zaitzala gogor Jainkoak, esan dizkizun hitzetarik bat ere isiltzen badidazu.  Elizen arteko biblia   1 Sm 3,17

Hori da, hortxe dago gaur egun isiltzen den egietako bat: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

4 isilarazi.

Airearen dardarak isildu egin gaitu instante labur batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Erakundea alderdi politiko bihurtzearen alde zegoen buruzagia betiko isildu zutenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 94. orr.

Eztarriko minak eta bakar-bakarrik nengoela ohartzeak isildu ninduten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

Eta hala, eztarrian erdi itotako garrasi batzuk entzun ziren, lantza kolpez berehalakoan isildu zituztenak, eta karrika inor gabe geratu zen istant batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 204. orr.

Betiko isildu zituzten beste garai batean herriko plazan entzundako barreak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 103. orr.

Goizeko ordu txikietan, auzo guztia lotan eta ni, berriz, umearen negarra isildu ezinik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 44. orr.

Isildu eta desagertarazi nahi den iragana porlanez estali, eta fini!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 80. orr.

Gauzak gaizki bazihoazkion, Ttipik lehengo astean erran bezala, ederki isildu zuen, dena kalitate, informatika eta kontabilitate.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Ordena barruko tirabirak isildu nahi ziren horrela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Berak zioenez, azken aldiko historian Espainiako ilustrazioa isildu egin zuten, eta, azkenerako, ez zela existitu sinestarazi ziguten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

isil bedi (4); isil hadi (33); isil hadi eta (4)

ahotsa isildu (6); ahotsa isildu egin (3); ahotsak isildu (5); aita isildu (3); ala isildu (3); aldi baterako isildu (3); andrea isildu (3); asko isildu (3); aurrean isildu (6); azkenean isildu (3); baina berehala isildu (3); baina isildu (34); baina isildu egin (26); baitzen isildu (3); bat batean isildu (24); batean isildu (35); batean isildu egin (8); batean isildu eta (5); batean isildu zen (7); batean isildu ziren (3); batera isildu (3); baterako isildu (3); baterako isildu eta (3); batez isildu (19); batez isildu egin (7); berehala isildu (16); berehala isildu zen (7); berriro isildu (7); berriro isildu zen (6); berriz isildu (3); betiko isildu (4); bezala isildu (3); biak isildu (3); da isildu (11); dena isildu (3); denak isildu (13); denak isildu eta (3); denak isildu ziren (6); doinua isildu (3); dut isildu (3); ederki isildu (3); edo isildu (4); erabat isildu (4); erdian isildu (3); ere isildu (20); ere isildu egin (10); ere isildu zen (3); eta berehala isildu (4); eta gero isildu (5); eta gitarra isildu (3); eta isildu (92); eta isildu egin (54); eta isildu egingo (4); eta isildu egiten (10); ez baitzen isildu (3); ez da isildu (9); ez isildu (3); ez nintzen isildu (4); ez zen isildu (13); ez ziren isildu (5); gehiago isildu (3); gero isildu (15); gero isildu egin (9); gitarra isildu (3); gitarra isildu da (3); guztiak isildu (6); halako batean isildu (3); hartan isildu (4); hotsa isildu (7); hotsa isildu egin (3)

isildu behar (16); isildu behar dute (3); isildu behar izan (4); isildu beharra (4); isildu da (33); isildu denean (4); isildu dira (8); isildu edo (4); isildu egin (382); isildu egin baitzen (4); isildu egin behar (12); isildu egin da (30); isildu egin dira (9); isildu egin gara (4); isildu egin ginen (6); isildu egin naiz (6); isildu egin nintzen (35); isildu egin zara (3); isildu egin zela (4); isildu egin zen (208); isildu egin ziren (44); isildu egingo (14); isildu egingo naiz (3); isildu egiten (64); isildu egiten da (15); isildu egiten dira (11); isildu egiten gara (3); isildu egiten nintzen (6); isildu egiten zen (13); isildu egiten ziren (4); isildu ere (14); isildu ere egin (4); isildu ere egiten (3); isildu eta (63); isildu eta arraun (3); isildu eta ez (4); isildu ez (6); isildu ezin (3); isildu gabe (37); isildu gabe hizketan (3); isildu ginen (6); isildu hadi (6); isildu nahi (10); isildu naiz (3); isildu nintzen (8); isildu ondoren (4); isildu zaitez (5); isildu zela (3); isildu zen (124); isildu zen arte (3); isildu zen eta (3); isildu zen une (3); isildu zenean (20); isildu ziren (41); isildu ziren denak (3); isildu zirenean (6); isildu zituen (5); isildu zituzten (3); isildu zuen (5)

ezin isildua (6); ezin isildua zen (3); isildua izan (3); isildua zen (6); isilduak ziren (5); kolpetik isildu (3); laster isildu (5); literarioa isildu (3); musika isildu (11); musika isildu egin (4); ni isildu (3); nintzen isildu (4); nuen isildu (3); orduantxe isildu (3); segituan isildu (7); segituan isildu zen (4); seko isildu (3); une batez isildu (14); zen isildu (15); zergatik isildu (5); ziren isildu (6); zuen eta isildu (3); zuzendari literarioa isildu (3)

da isilduko (3); eta isilduko (4); ez da isilduko (3); ez naiz isilduko (3); isilduko al (17); isilduko al haiz (3); isilduko al zara (8); isilduko al zarete (5); isilduko balira (5); isilduko hiza (3); isilduko naiz (3); isilduz eta (3); isilduz joan (7); isilduz joan zen (4); naiz isilduko (3)


isildura iz isiltasuna.

Isildura honen barne barnean gauzak nahi ditut erran, ez besterik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Eta itsasoaren istilua eta isildura, nola gizon bat gora eta behera ibili eta bertan gelditu zen, tente, beren aurrean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 167. orr.


isilean (641 agerraldi, 162 liburu eta 81 artikulutan orobat ixilean 25 agerraldi, 6 liburu eta 15 artikulutan) 1 adlag ezkutuan, gordean; aditzera eman gabe. ik isilpe 2.

Bi agenteak isilean abiatu ziren Parisko karrika zaratatsuetan barrena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 90. orr.

Badakigu hainbat aldiz elkarrizketatu zela isilean Frantziskorekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

On da ixilean jokatzea hori baita diplomatikoen lana.  Herria   2005-11-10

Beti goseak egoten nintzen eta isilean lapurtzen nuen ogia kalean paseoan nenbilen bitartean jateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

Gizonak isilean behatu zion, eta hortik segitu zuen ezen hobe zuela ez hitz egitea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.

Tratua isilean egingo da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.

Ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen.  Elizen arteko biblia   Mt 1,19

Hura zer ote zen galdetzen zion isilean bere buruari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Orduan isilean egin zuena "Orion" sarean, orain badakigu zer izan zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.

Gaur egun arte emakume askok isilean pairatu dute indarkeria klase hori.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.

Zu isilean biziki maitatzeari askietsirik, neure amodioaz gozatzen nuen bederen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.

Baina hainbeste urtez hegaldi haren inguruan sortutako zenbait anekdota isilean egon dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.

Nik neuk, isilean, eskuineko zaldiaren gainean etorri ohi zen "postilloi" mutikoa miresten nuen bereziki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Eta esaten zidan isilean: guk odol noblea diagu zainetan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 46. orr.

Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela.  Berria - Gaiak   2004-06-23

2 (-en atzizkiaren eskuinean) -ak jakin gabe, -a jabetu gabe.

Enrike Labritekoa enperadorearekin tratuan ari ez ote den bere koinatuaren isilean, Iruñea bakez berreskuratzeko ametsean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Biharamunean Diharce-ri idatzi zion erranez afera hori osoki haien ixilean tratatu zela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 110. orr.

Errege Henrike lehenago airatua zen, bere soldadu guztien isilean eta bere koinatu ezaxola madarikatzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Nire isilean elkarri zerbait erran nahi diotelarik zuen mintzairan aritzen dira aita-semeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 257. orr.

Napolesetik Veneziara joan ziren Damián Tuterakoa eta Paolo Zubia, gauaren estalki beltza baliaturik, ezkutuan eta inoren isilean, lapur edo gaizkile gisa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Besteen isilean joan nendin, non dagoen jakin beharko nukeela-eta eraman ninduen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.

Aita-amen jakinean ala isilean...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean) isiltasunean ik isil 8.

Ez iraindu erregea, ez eta zeure baitan ere; ez mintza aberatsaren aurka, ez eta zeure gelako isilean ere.  Elizen arteko biblia   Koh 10,20

Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak; gaueko isilean-eta biziago mintza soinu horiek guztiak. zer daukan hark bere bihotzeko isilean gordeta  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

4 isilik, hitz egin gabe.

Denbora tarte luze batez isilean bidaiatu genuen, nor bere pentsamenduetan murgilduta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.

Herritik irten arteko tartea isilean egin genuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 59. orr.

Batzuetan pazientziaz eta isilean jasotzen zituen, bestetzuetan garrasika eta auhenka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 169. orr.

Une batez isilean egon ostean, gizonak, irribarrez, gaineratu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.

Gotainerakoan, eliza hirukunak errezebitu ninduen, isilean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 384. orr.

Ikasi dugu dagoeneko isilean irakurtzen, zorionean ikasi ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.

-Sei eta erdietan abiatu -esan zuen, eta ezpainak isilean mugitzen hasi zen, zenbaketan ari balitz bezala-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

5 isil-isilean (13 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan)

Eta handik denbora asko baino lehen, isil-isilean ari ginela eta bigarren ateari heldu nionean juxtu, esan zidan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.

Gero isil isilean irten, atea kontuz itxi eta kalean goazen esan nion Josemariri.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 20. orr.

Eta laztana ematerakoan, isil isilean belarri zulo-zulora hitzok esan zizkion: [...].  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.

Zuhaitzei isil-isilean hitz eta mintzo xotilak irribarretzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 143. orr.

6 isilean gorde

Berria isilean gordetzeko agindu zion Arturrek.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 109. orr.

Entzun ondoren inori azaldu gabe isilean gorde behar nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 413. orr.

Baina, noski, hori aipatzea ez zitzaion komeni, eta isilean gorde zuen. Isilean gordeko nizula hitz emana nion neure buruari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Isilean gorde nahiko dituzten abenturen berri badudala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 517. orr.

Alabaina, ez zen ausartzen hari hitz erdi bat ere esatera, eta isilean gordetzen zuen bere maitemina.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 93. orr.

Amodioarenak ordea alferrik isildu dituzu: ez ditut zuk bezala isilean gordeko; interes sobera handi batek behartzen nau neure isiltasuna haustera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 446. orr.

Zure sekretua isilean gordetzera behartu nauzu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 47. orr.

Hacquinek isilean gorde zuen aitortza hori 1953ra arte, eta orduan gutun bat bidali zuen Libération egunkarira, Zolaren hiltzaileak bere krimena aitortu ziola esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

-Hain da gizon isilean gorde zalea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte isilean (3); baina isilean (8); batez isilean (4); erabateko isilean (3); ere isilean (7); ere isilean gorde (3); esan zuen isilean (4); eta isilean (52); eta isilean egon (3); guztia isilean (3); hau isilean (3); hori isilean (4); isil isilean (13); isilean alde (3); isilean ari (6); isilean baina (3); isilean begira (4); isilean bere (3); isilean eduki (5); isilean egin (14); isilean egin zuen (4); isilean egindako (3); isilean egon (8); isilean eta (19); isilean gelditu (4); isilean geratu (4); isilean gorde (40); isilean gorde behar (3); isilean gorde dute (3); isilean gorde nahi (5); isilean gorde zuen (3); isilean gordeko (6); isilean gordetzea (6); isilean gordetzeko (5); isilean gordetzen (13); isilean hasi (3); isilean ibili (7); isilean ibili ziren (3); isilean iraun (3); isilean jaiki (4); isilean jarraitu (3); isilean joan (5); isilean lan (3); isilean sartu (5); ni isilean (3); nuen isilean (5); sekretua isilean (3); une batez isilean (3); zen isilean (6); ziren isilean (5); zuen isilean (10); zuten isilean (3)


isileko (orobat ixileko g.er.) 1 izlag isilean dagoena, isilean ari dena, isilean egiten dena. ik isilpeko; ezkutu2; gorde; sekretu.

Isileko semeaz arrunt ahantzirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

-Hori isileko maitaleren batek bidali dik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 63. orr.

Huraxe zen gure isileko lotura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.

Berak hartu zuen tiroka polizia eta isileko agente bat zauritu zuen buruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

Isileko poliziek epaileen aurrean ematen zituzten azalpenak entzuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Azken bi egunetan isileko poliziakoek orpoz orpo jarraitzen zioten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Martin Irati aldeko isileko arrantzaria izana zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Isileko lanak egiteko eguraldi ezin hobea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.

Diskrezioa eta egiten ari diren «isileko lanarekiko» errespetua eskatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Isileko ekonomia desegiteko.  Berria - Harian   2005-11-10

Multinazionaleko zuzendariak eskatu zuen enpresak egindako azkeneko eskaintzei langileek isileko bozketarekin erantzuteko.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Isileko hitzarmen batengatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.

Delako isileko arma haieri esker.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Gaixoen bekaitz zen, baita begiralearen bekaitz ere -doktoreak isileko mandatu misteriotsuak eginarazten baitzizkion-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 198. orr.

Charlieren burutazioa izan zen isileko ehizan edo arrantzan ibiltzekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.

Aita isileko arrantzan edo ehizan aritutakoa zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.

Gau ezin hobea aukeratu genuen isileko arrantzarako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 48. orr.

Nazioen artean isileko gerra industriala piztu da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Bolo-bolo dabilen isileko eztabaida.  Berria - Harian   2005-11-05

Arrazoiaren jarraitzaile ilun eta baketsuen isileko eskerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Don Facundo burkidearen berbak entzuten ditut egunero isileko mitin batean, La Lucha de Clases irakurtzen dut txapelokerren ezkutuan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

C hepatitisa «isileko izurria» dela dio Europako Droga-menpekotasunaren Behatokiak.  Berria - Gaiak   2004-02-06

· Ohiko belarriak ez ditu bereizten isileko hots horiek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 269. orr.

2 (izenondo gisa)

Zinegite isileko eta zehatz baten ondorio gisa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Iraneko polizia isilekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Komandoa isilekoa zenez, nire komando-lagunek bakarrik zekitean ETAn ibilia nintzela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Ekitaldia isilekoa izan zen arren, argazkiak atera ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 438. orr.

Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela.  Berria - Gaiak   2004-06-23

3 (izen gisa) ik isiltzeko.

Mutilak bazeukan isilekoren bat, errespetatu beharrekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.

Iturri onetik jaso duten isilekoa jakinarazi diote Factorykoek. Isilekoak esaten dizkiote elkarri, eta aldizka ozenki egiten dute algara.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.

Baina lasai egon haiteke niregatik, nik bazekiat isilekoak gordetzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta isileko (8); isileko arrantzan (4); isileko ehizan (5); isileko lan (5); isileko lana (3); isileko polizia (3); isilekoak esaten (3)


isilentzule ik isil 10.

isilezin izond ezin isilduzkoa.

Kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Ahots nagusiak, noski, Rychard Feynman fisikari gaztea, George Gamow txantxazalea eta Bertrand Russell isilezina ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.


isilgailu iz zarata jakin bat isiltzeko gailua.

Isilgailua aske dut eta erortzeko zorian dago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 205. orr.

Goazen Dingoren isilgailua konpontzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 249. orr.

Pistolak isilgailua jarrita zuenez, ardo botila bat zabaltzean bezalako zarata atera zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 69. orr.

Nahiz eta pistolari bezala isilgailua ipini.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 81. orr.


isilgailudun izond isilgailua duena.

Aurreko gauean beren aitak erabilitako pistola isilgailuduna artean han ote zegoen begiratzera zihoala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 95. orr.


isilgeldi ik isil 12.

isilgorde ik isil 13.

isilik (3134 agerraldi, 253 liburu eta 235 artikulutan orobat ixilik 217 agerraldi, 29 liburu eta 124 artikulutan) 1 adlag (norbait) ezer esan gabe, hitzik egin gabe.

-Zaude isilik! -egin zuen oihu zaintzako beste soldadu batek, haserre.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

-Zaude isilik, Nora!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.

Hago isilik, atso zatar hori!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.

-Hago isilik, eroa, hago isilik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 192. orr.

Hago isilik, aho-handi!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitzegitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko, Moisesen legeak agintzen duen bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,34

Goazen -esan nion-, gauden isilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Ixilik zaudete, baina badakit zuen ixiltasun hori irakurtzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

Duela aste pare bat, larunbat batez, soberaxko edan nuen, eta gauza batzuk erran nituen, isilik egonik hobeko bainuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.

Isilik egin genuen Elsbethen etxerainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Isilik ageri zen eszena haietan, batzuetan lotsaz, gehienetan beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 151. orr.

Hamar bat segundo isilik egon eta gero, hitza hartu du berriz ere Xabik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 121. orr.

Isilik geratu nintzaion, argazkietako bat sudur parean nuela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 28. orr.

Une honetan, hitzik egin gabe, isilik gelditzen bazara, etorriko zaie juduei norbaiten laguntza eta salbatuko dira.  Elizen arteko biblia   Est 4,14

Ondorioa espero ez genuena izan zen, berehala isilik gelditu baitziren etsaiak, isilik eta adi, hobeto esanda, musikak iraun zuen bitartean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Jendearekin ez ezik, animaliekin ere isilik egoten zen beti: isilik ematen zion edaten zaldiari, isilik uztartzen zuen, astiro eta nagiki mugitzen zen haren inguruan. esfortzurik gabe ikasleak isilik edukitzeko dohaina zeukan Snapek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Hurrengo segundoak isilik egin zituen emakumeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Isilik ekin zion bere poltsa tikian arakatzeari. Isilik eutsi zion pixka batean, eta gero gehitu: […].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

Isilik hartu zuen txokolatea, ogi xigortuak emeki bustiz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

Pozak zoratzen egon naiz, baina isilik, oso isilik eman ditugu denok Francis etorri arteko minutu luzeak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 37. orr.

Isilik jarraitu genuen bide luzean, eta berriro ere ustekabean harrapatu ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 127. orr.

Alferrik dena; zeren Heriotzak, isilik inguratuta, bere itzal beltzean bildu baitzuen biktima.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Tabakoaren ke gozoa isilik arnasten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 82. orr.

Geldirik eta isilik irautea lortu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.

Isilik utzi zituen hiru gizonak mahaian, eta isilik eta ilun, gero eta ilunago, joan zen berriro bere txokora.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 47. orr.

Lerden eta zut, eta isilik, estatua bat irudi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 173. orr.

Bentaria etorri zen, isilik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Bi emakumeek elkar besarkatu zuten isilik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

-Aginduak dituk, gu isilik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.

Ni, isilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.

· Txoriak isilik zeuden zuhaitz adarretan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Bazirudien hontza ere konturatu zela haren garrantziaz eta lasai eta isilik zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 28. orr.

2 (zerbait) zaratarik edo soinurik egin gabe.

Eguna joan eta eguna etorri, artilleria isilik egon zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 157. orr.

Gaztelua isil-isilik zegoen; festa bukatu zela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 73. orr.

Gotorleku guztiak isilik zeuden, mutu lubaki karlistak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Dorretxe inguruak isilik zeuden.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.

Gela isil-isilik zegoen, hutsik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 125. orr.

Borda isilik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 210. orr.

Jangela isilik geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 116. orr.

Eta, haizerik gabe, hostoak ere isilik zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Azken hondarrak biltzen saiatzen ziren zalien latoi hotsak erantzun, euliak ere isilik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 91. orr.

Bazterrak isilik zeuden, loaren longainaz estalirik bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 156. orr.

Eseri ziren hirurak, eta hegaldia isilik abiatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.

Elizako kanpandorreko ezkila isilik dago oraingoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 153. orr.

Piano mekanikoa isilik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.

Han zegoen [biolina] mahai gainean distiraka, isilik eta atezuan, isilik eta esna, isileko bizian, edozein unetan isiltasuna hausteko prest.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Bat-batean dena isilik geratu zen behean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 21. orr.

3 isilka.

Hain isilik esaten zuen yous, ezen ez baitzen igartzen, eta ez zuen esnea baino edari biziagorik edaten, ahotsa zaintzeagatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 209. orr.

Ongi bainekien orduko ezen gai batzuk isilik mintzatzekoak zirela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 89. orr.

Ahotsak entzuten zituen txutxu-mutxuka, isilik mintzatu nahian, eta gero masailezurren hotsa zetorkion, eta zimurtzen ziren paperena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Besarka nezala eskatu zidan, isilik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

4 (erkaketetan)

Halaxe dabiltza kale eta bide suntsitu horietan barrena, oihalezko euren kartzela barruan, hilak bezain isilik. Estatua bat bezain isilik geratu zen denbora guztian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.

Loroa, aldiz, esna-esna zegoen, harrizko sagu bat bezain isilik, Dontsuak hasieran bezala jarraitzen zuen, etxeko laratza bezain isilik.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 201. orr.

Riddlek, itzala bezain isilik, atetik irten eta jarraitu egin zion, Harry atzetik hanka-puntetan zihoala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.

Tunela hilobi bat bezain isilik zegoen  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 253. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean) -en isilean.

'Aitaren isilik nator', aitortu dio mutilak abadesari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.

Nire senarraren isilik, berarekin geratu nintzen bere gogoa betetzeko eta, bide batez, nik neure jakinmina asetzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

Eta Florentek, azkenean, senarraren isilik zerbait ere ematea eskaini zion herabeti.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 197. orr.

Mateoren isilik egotearen arrazoia zein ote zen galdetu nion nire buruari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 187. orr.

6 isil-isilik (304 agerraldi, 121 liburu eta 29 artikulutan)

Isil-isilik klasean, isilik patioan, isilik bazter batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 153. orr.

Isil-isilik, galtzak eta alkandora jantzi nituen, gimnasiako arropa izerdituaren gainetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Baindarrak isil-isilik geratu ziren, harri eta zur.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Quenu isil-isilik zegoen, arnasarekin ere hotsik ateratzen ez zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

Burua jiratu eta isil-isilik egon da zenbait segundoz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 110. orr.

Selifan oso luzaz egon zen isil-isilik entzuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Ohean etzanda geratu zen, isil-isilik, sarrerako mugimenduei adi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Eta bizimina hazi ahalean, luzatuz doazkio ixil ixilik, negu minean osotara luzatu eta nabarmen ikusteraino.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

Atzealdetik hurbildu nintzen isil-isilik, eta ez zen konturatu ere egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

Taibele ohean etzanda geratu zen, isil-isilik, sarrerako mugimenduei adi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Gainerako bezeroak geldirik zeuden, isil-isilik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Orduan ere isil-isilik ni.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Katua bere lekura itzuli zen isil-isilik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.

Zozoak, isil-isilik, elorri txuriaren pipitta gorri-gorri horiek xanpa eta xanpa jaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Artean ilun egoten zen, eta etxea isil-isilik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

7 isilik gorde

Marinelek ere isilik gorde zuten Hornosen gertatutakoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.

Ene lagunarena isilik gordetzeko zeukan arrazoi berberagatik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 187. orr.

Zaila da askotan ozenki salatzea isilik gorde nahi izaten den zerbait.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

Hago lasai, isilik gordeko diat eta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahal bezain isilik (6); aita isilik (7); ama isilik (6); arte isilik (23); arte isilik egon (6); artean isilik (5); aurrean isilik (21); baina isilik (43); baina isilik geratu (9); bat isilik (10); batean isilik (20); batean isilik egon (10); batez isilik (39); batez isilik egon (16); batez isilik geratu (11); batzuk isilik (9); bazterrak isilik (6); bera isilik (5); beti isilik (7); bezain isilik (21); biak isilik (12); bitartean isilik (6); da isilik (21); dena isilik (16); denak isilik (35); denak isilik geratu (12); denak isilik zeuden (6); denok isilik (6); dira isilik (10); du isilik (8); du isilik egon (6); dugu isilik (6); edo isilik (12); egon hadi isilik (7); egon isilik (24); egon zen isilik (6); erabat isilik (5); ere isilik (29); eta isil isilik (21); eta isilik (228); eta isilik egon (15); eta isilik egoten (6); eta isilik gelditu (8); eta isilik geratu (49); eta isilik geratzen (8); eta isilik zegoen (7); ez da isilik (5); ez zen isilik (8); ezin dugu isilik (5); ezin isilik (5); geldi eta isilik (7); geldirik eta isilik (9); gero isilik (15); gero isilik geratu (5); ginen isilik (6); gizona isilik (10); guztia isilik (5); guztiak isilik (10); hadi isilik (7); hago isilik (49); haiek isilik (5); hain isilik (12); hobe isilik (12); ia isilik (5); inguruan isilik (5); isil isilik (294); isil isilik dago (6); isil isilik egon (16); isil isilik eta (6); isil isilik gelditu (7); isil isilik geratu (25); isil isilik zegoen (8); isil isilik zeuden (7)

isilik abiatu (8); isilik ari (5); isilik begiratu (9); isilik begiratzen (5); isilik beti (6); isilik dago (31); isilik dagoen (5); isilik daude (22); isilik eduki (6); isilik egin (33); isilik egin genuen (9); isilik egin zuten (7); isilik egoiten (7); isilik egon (293); isilik egon behar (14); isilik egon da (12); isilik egon dira (5); isilik egon eta (14); isilik egon ginen (20); isilik egon hadi (17); isilik egon ondoren (11); isilik egon zen (62); isilik egon ziren (26); isilik egongo (20); isilik egonik (6); isilik egotea (48); isilik egoteak (5); isilik egoteko (59); isilik egoteko agindu (9); isilik egoten (51); isilik egoten zen (10); isilik egotera (7); isilik eman (8); isilik entzun (12); isilik entzuten (6); isilik eta (134); isilik eta geldi (5); isilik eta pentsakor (6); isilik ez (11)

isilik gelditu (132); isilik gelditu da (6); isilik gelditu dira (6); isilik gelditu eta (5); isilik gelditu ginen (7); isilik gelditu nintzen (11); isilik gelditu zen (44); isilik gelditu ziren (12); isilik gelditzen (18); isilik gelditzen da (5); isilik geratu (394); isilik geratu da (22); isilik geratu dira (13); isilik geratu gara (5); isilik geratu ginen (29); isilik geratu nintzen (25); isilik geratu zen (180); isilik geratu ziren (60); isilik geratuko (11); isilik geratzea (14); isilik geratzeko (8); isilik geratzen (54); isilik geratzen da (7); isilik geratzen dira (7); isilik geratzen nintzen (6); isilik geratzen zen (10); isilik geunden (10); isilik gorde (21); isilik gordetzeko (5); isilik ibili (14); isilik iraun (11); isilik iraun zuen (6); isilik jarraitu (36); isilik jarraitu zuen (14); isilik jarraitzen (20); isilik jarraitzen zuen (6); isilik joan (18); isilik joan ginen (5); isilik lotu (7); isilik nengoen (5); isilik segitu (15); isilik segitu zuen (7); isilik segitzen (6); isilik utzi (7); isilik zaude (5); isilik zegoela (6); isilik zegoen (93); isilik zegoen eta (5); isilik zeuden (45); isilik zihoan (9)

ixone isilik (5); jendea isilik (6); ni isilik (19); nik isilik (8); nuen isilik (6); orain isilik (9); ordu arte isilik (7); ordura arte isilik (7); oso isilik (10); pixka batean isilik (8); une batez isilik (23); zaitez isilik (5); zaude isilik (80); zaudete isilik (8); zen isilik (34); zen isilik egon (5); ziren isilik (11); zuen isilik (17)


isilikako ik isilkako.

isilka (288 agerraldi, 75 liburu eta 2 artikulutan; orobat ixilka 26 agerraldi, 5 liburu eta 17 artikulutan) 1 adlag ahopeka, apalki. ik isilik 3.

-Ez -esan zuen isilka eta haserre-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 276. orr.

-Biak -erantzun zion Hermionek isilka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 280. orr.

-Prest? -galdetu zion Hermioneri isilka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 128. orr.

-Ez dela ezer aldatu? -Dumbledorek, isilka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.

Ondoren, Marta bere ahizpa Mariari dei egitera joan zen, eta esan zion isilka: "Maisua hemen dun eta hots egiten din".  Elizen arteko biblia   Jn 11,28

Belarrian isilka esaten zion: hire amak titi ederrak ditik?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.

Munduko maitale guztiek belarrira isilka esaten dituzten hitzak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 100. orr.

Gero, isilka-: gauza batek asko harritu nau: Euklidesi batuketak bost axola izateak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.

Isilka mintzatu ziren bikiak, George eta Celia, ez esnatzeko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 127. orr.

-Osaba Jim, osaba Jim! -deitu nuen, isilka, gizon botadunak entzun ez zezan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Herrian isilka esaten zuten Gaiztoa agian alde egina izango zela Hennerengandik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Isilka hitz egiten zioten elkarri eta begi keinuak egiten zituzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 77. orr.

Bill harro sentitu zen Carolek behin, isilka, Linda "zinezko pertsona" zela esan zionean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 70. orr.

Hurrengo ostiralean, bederatzietan puntu-puntuan -erantsi zuen isilka-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 153. orr.

Nor dela uste duzue? -galdetu zuen Ronek isilka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

Mutilak irakurri zuen, baina isilka eta neskaren izenean geratuz, Tennysonen poema hautatuen lehen aleko lehen orrian idatziak zeuden hitzak: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 231. orr.

Isilka ari bazarete, urrutiratu txokoren batera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Lenehanek isilka barre egin zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 77. orr.

Negar egiten ari da isilka.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 204. orr.

-Azkenean! -egin du hasperen isilka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

· Gabrieli kontatu zion istorioa kontatzen hasi zen berriro ahots isilka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

Patrizio kapitaina bere ganberan baitzegoen sukarraren aurka borrokan, eta beste bost marinelak berenetan madarikazio isilka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

2 isilean.

Bi gizon bidali zituen kanpamentutik, lurraldea isilka ikertzera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 22. orr.

Isilka eta gordeka espaloian geldi zegoen tipoaren ondoraino iritsi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 183. orr.

Ezkutuka eta isilka, jakina.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 199. orr.

Isilka Weasleytarrengana hurbiltzen saiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.

Tartaroak dira, Europara isilka sartu eta bertan laketuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.

isilka harrapatzen zaituen sugearen gisa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.

Isilka igo ginen atikoraino.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 87. orr.

Emaztea bainugelan zegoen bitartean, senarrak isilka leihora joan eta kanpora begiratu zuen, etxaurreko lorategira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.

Gudarostea isilka sartu zen hirira, gudutik ihesi datorren gudarostea lotsaz isilka sartu ohi den bezala.  Elizen arteko biblia   2 Sm 19,4

Zergatik alde egin duzu isilka eta engainuz, niri ohartarazi beharrean?  Elizen arteko biblia   Has 31,27

Familiartasun amultsuz hartu ninduen, eta isilka ia dena esaten zuen irri maltzur-aire batekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.

Isilka sartu, eta egongelan lotan topatu nuen ama, nire zain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.

Etorri bezain isilka irten nintzen, ama ez esnatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.

Eta beste galde frangoren artean hauxe oraino: diru hori oneski beretua bazuen, zendako ezarri duen ixilka Suisako banko batean...  Herria   2001-01-18

3 isil-isilka

Azkenekoz ikusi genuenean, isil-isilka ari zen irla zeharkatzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 183. orr.

Urteak pasatu zituen galtzerdia isil-isilka betetzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 249. orr.

4 isilka-isilka

Isilka-isilka, urek goraka egin zuten, eta oinak ere ukitu zizkieten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 132. orr.

5 isilka-misilka

Isilka-misilka mintzo zitzaidan, besotik helduta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 93. orr.

Osabak esku batean zuzia zeraman, eta, bertzeaz besotik atxikitzen ninduela, baita ahoa belarrirat hurbiltzen ere, isilka-misilka erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.

Alde egiteko ordua iritsi zenean, bere garagardoa ordainduko nion galdetu zidan isilka-misilka.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Nesken txutxu-mutxuak eta berbaroa apurka-apurka amatatu arte itxaron dute, gero, isilka-misilka, beren planari ekiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 71. orr.

Etxean isilka-misilka aterpetu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dumbledorek isilka (5); esan zion isilka (10); esan zuen isilka (8); eta isilka (13); harryk isilka (6); hermionek isilka (8); isil isilka (6); isilka ari (3); isilka esan (3); isilka esaten (3); isilka eta (12); isilka eta haserre (4); isilka hitz (7); isilka joan (4); isilka mintzatu (3); isilka misilka (10); isilka sartu (7); malfoyk isilka (3); riddlek isilka (3); ronek isilka (7); zen isilka (5); zien harryk isilka (3); zien isilka (3); zion dumbledorek isilka (4); zion harryk isilka (3); zion hermionek isilka (4); zion isilka (17); ziren isilka (4); zuen hermionek isilka (3); zuen isilka (13); zuen ronek isilka (5)


isilkako (orobat isilikako) 1 izond isilka esana edo egina, isilpekoa.

Judeako bere lagun guztiei isilkako idazkia bidali zien, Jonatan eta lagunak harrapatzeko eskatuz.  Elizen arteko biblia   1 M 9,60

Pesimistak isilkako armen beldur ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 104. orr.

Isilkako sare berean arizanak ziren, alemanen kontra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 116. orr.

Alemana frantsesa bezala baitzerabilen, denak bazekizkien, isilkako irratien bidez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Egia bestelakoa zen; Gavardi mingaina dantzarazi nahi zion, isilkako kontuak ager zitzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 267. orr.

Ezkutuko opariak sumina baretzen du, isilkako erregaloak haserrerik biziena.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,14

Prozesuaren parte bakoitza bere arrazoiak agertzen ari zaio, isilkako mixkili-muxkuluan, Jaungoiko ahaltsuari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

2 isila.

Negarrarekin batean isilkako intziri bat ateratzen zitzaion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.

Anitzi bakarkako edo isilkako otoitza ez zitzaien aski.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 98. orr.


isilkari izond

Isilkari gindoazen, leiho batzuetatik sartzen ziren argi zerrendek lantzean behin ezpaten moduan argitzen gintuztela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.


isilkeria iz isiltasun gaitzesgarria.

Txingudi Bizirik-ek agintarien isilkeria ere salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Nazioarteko exekuzio kopuruen gaineko isilkeria salatu du Aik.  Berria - Mundua   2006-04-20

Oso interesgarria litzateke agintariei galdetzea zergatik jokatzen duten halako isilkeriaz exekutatzen dituzten pertsonen kopuruaren inguruan. Irrikak, gutiziak, malkoek edo haserreak ez zuten honezkero isilkeriarik ez arbuiorik jasotzen: legeak ebatziko zuen gure orde.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 33. orr.

Bestela isilkeria horiek ez nitizkek ulertuko, ez barkatuko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 214. orr.


isilketa (orobat ixilketa) iz isiltzea.

Nahiz Eriksonek exenplurik ez jarri -baztertutako testuen exenplurik, esan nahi dut-, lan hori neronek hartu eta hitzaldia osatzea erabaki nuen, exenpluak ondo etortzen baitira beti, eta areago isilketaren aurka jokatzen dutenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Urte askuan egon naiz ixillik, baiña kontau egin gura dot, eztot gehixago ixilketarik gura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 33. orr.


isilki (orobat ixilki) adlag isilik, isilka. ik isilkiro.

Beraz, hiri handietan zehar daramatela, hilkorrak agur mutuz isilki bedeinkatzen dituenean, ibilbide guztia brontzez eta zilarrez leuntzen diote, opari mardulez aberasturik, eta arrosen elurra jaurtitzen dute, ama eta segizio andanak estaliz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 133. orr.

Bainan, zuk, ardi tropak mendian egiten duen gisan, emeki emeki, ixilki eta egun oroz, bidexka berri bat ideki duzu zure urratsez, Ikas Bi-ren bidean.  Herria   2005-07-07


isilkide iz

Isilkide, [...] Urliaren sekretuen berri duen Sandia bat, eta Berendiari kontatzen dizkiona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 157. orr.


isilkiro adlag isilik, isilka. ik isilki.

Josebak kontu handiz eta isilkiro zabaldu zuen atea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

Isilkiro, ezpainak mugituz berrirakurri zituen bi zatiak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 116. orr.

Une hartan, don Estebek eskuak bildu, aho parean jarri, haiekin inbutu bat osatu, eta hitzak isurtzen hasi zen, batean don Justinianoren belarrira eta bestean don Kosmerenera, isilkiro, beldur balitz bezala, beste norbait paretaren atzetik entzuten ari ote zen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 73. orr.


isilkoi izond isilkorra.

Benetan isilkoi nengoela esan zidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.


isilkor izond isilik egoteko joera duena.

-Tira, tira, aski duk, adiskidea, zein isilkorra haizen!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 311. orr.

Jacques Chirac Frantziako presidenteak ere, jarrera «isilkorra» izan du proposamenaren inguruan.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Ezpata-sagarra laztandu zuen, leuna eta isilkorra.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 97. orr.


isilmandatari (22 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; orobat isil-mandatari 7 agerraldi liburu 1ean) iz isilmandatuak egiten dituen pertsona.

Iñakik, aldiz, gero eta amorostuago zirudien, ez zuen beste gairik izaten, eta Montseren bi ikaskide egin zituen lagun, eguerdiro haiekin bildu eta bere kausaren aldeko isilmandatari bihurtzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 110. orr.

Haren isilmandatari batengandik jakina naiz ezen atsekabe handia eman ziola haietako bat baratu beharrak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 238. orr.

Bertzenaz, badakizunez geroztik nor duen isilmandatari, ez ezazu dudarik egin haren gutun bakoitzak ez dukeenik prediku ttipi bat bederen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 369. orr.

Ez dakit gaztigatu dizudan ezen duela lau edo bortz egunez geroztik ohore handiz isilmandatari naukala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 127. orr.

Parisen zela erran zion agenteari, isil-mandatari euskaldun baten atzetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.

Herrialde anitzetako agente sekretuak, espioiak eta espioi-ehiztariak, era guztietako isil-mandatariak, ekintzaileak, iheslariak, soldadu ohiak eta soldadu izatea amesten zutenak... guztiak koktel lehergarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.

Isilmandatari eta gaizkide, Sangarre, aberririk gabe, familiarik gabe, bere bizitza noragabea eskaintzen zuen atseginez Ivan Ogareffek Siberiara bidali behar zituen inbaditzaileen zerbitzuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.


isilmandatu 1 iz isilpeko mandatua, isilkako mezua.

Irrikaz begiratu eta begi kliskak egiten zizkion, ahopean mintzatzen zitzaion munduko gauzarik hutsalenak esateko, isilmandatu masonikoak itsasten zizkion elkarri emandako bostekoei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

-Ez dizut deus esanen gizon horren aurrean -esan zidan isilmandatua emanez bezala-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 134. orr.

Baina baldin adiskide bat balu, haren isilmandatua hartzeko bezain mina, [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 138. orr.

2 norbaitek berari dagokion sekretu bat adieraztea.

Baina erregu egiten dizut pentsa dezazula ez naizela eroa, hain zuzen ere, egin behar dizudan isilmandatuaren bitxitasuna neuk esaten dizudanez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 385. orr.

Anitz emakume kausitu ditut, pentsa dezakezunez, gaitz arriskutsu horrek jota; haietariko batzuen isilmandatuak entzuna naiz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 340. orr.


isilmandatuka adlag isilmandatuak eginez.

Maiz ohartu izan natzaio isilmandatuka aritzeko emakume baten premiari, eta nahiago nuke neska hori, bertze edozein bainoago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 172. orr.


isilostuka ik isil 24.

isilpe (590 agerraldi, 128 liburu eta 102 artikulutan; orobat ixilpe 10 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz ezkutua, sekretua.

Isilpe osoa, beraz, ezinbestezkoa duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Lauzpabost gazte irten ziren, isilpe erabatekoan, taberna txikitik: haien itzalak uzkurturik eta hormarekin bat eginda urrutiratu ziren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Zenbait egunez mintzatuak zirela isilpe osoan Don Manuel eta Don Juan Nepomuceno Orbe markesa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 129. orr.

Balizko zure gaixotasuna isilpe halakoan gorde zenuelarik, [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

Biak bizi izan ziren isilpe eta itzalpe samarrean, haien lanak ez zirelako XX. mendea arte argitara atera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 36. orr.

-Hemen da, hirian -esan zuen jeneralak ahopetik, garrantzi handiko berri bat, isilpe-isilpeko bat, ematen ari balitzaio bezala-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Ez dela lehenengo aldia, matematikaren historian, inor isilpeaz baliatu dena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

2 isiltasuna.

Eta isilpe osoan entzun dute.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Gure artean isilpe osoa sortu da, astuna, iraunkorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

Neure gelaren isilpean pazientzia luzez eginiko esperimentuen fruitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Isilpea egingo da kafearen lurrin gozoaren ingurumarian, ez zara berritsua, Andoni ere ez da berritsua, eta isilik egongo zarete luzaroan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 115. orr.

3 isilpean1 isilean, ezkutuan. ik isilka 2.

Ni, isilpean, Arkimedesen aldekoa ninduan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

Osaba Joanikot etorri zitzaidan, isilpean, bisita egiterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Gor batekin hizketan bezala, poliki-poliki, zure izen berria isilpean adierazten ahalegindu zara ezpainekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 24. orr.

-Zer gertatzen duk? -galdetu nion isilpean ondoko bati.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Isilpean egin omen zuen, Arrietak ezer jakin gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.

Salaketa haiek isilpean eta ezkutuan egiten zirela: hain isilpean eta hain ezkutuan, non akusatuak ez baitzuen salatzailearen eta lekukoen berri jakiten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.

Jatekoa ere zuloan ezkutaturik jaten zuen, eta bestelako zerbitzuak ere isilpean egiten zizkioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Isilpean bizitzea dagokizula urte batzuetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 613. orr.

Gordean eta isilpean eduki dute haren izena 150 urtean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 69. orr.

Gogoeta ez batere samurren buruan, aurkikuntza isilpean edukitzea erabakitzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Jainkoek dituzte lurpean metal-meen zainak hazarazten, baina isilpean dauzkate, ezkutaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.

Zu bazarela gauza sekretua isilpean edukitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 340. orr.

-Ez dut nik deusik ere gorde isilpean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

Grosrouvrek, aitzitik, bere lanak isilpean gordetzeko erabakia hartu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.

Gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaira arte.  Elizen arteko biblia   Dn 12,4

Ea isilpekoa isilpean behar bezala gordetzen dugun biok.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 215. orr.

Isilpean gorde nahi zituen demostrazioak; isilpean iraun dute.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

Bonabenturak isilpean uzten ditu Perugiaren aurkako guda eta Frantziskoren presoaldia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.

Bertze zenbaitek, anarteraino isilpean ibilita, lehen aukera zuten hura denen aitzinean higanot agertzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

Beraz, isilpean pasatu beharko zuten muga Kataluniatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 237. orr.

Ezezaguna isilpean lurperatu zuten, Carril ezizeneko hura lurperatu behar zutela baliatuz zulo bakarrean gorpu bi sartuz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 143. orr.

Isilpean aterako dituzte, kamioi ustez huts horietan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 104. orr.

Ijitoen moduan ixilpean eta gauez gainera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

4 isilpean2 (-en atzizkiaren eskuinean) -en isilean, -a jabetu gabe.

Bien isilpean, ni izana nintzen eztabaida horren lekuko, espaloitik beretik barrandan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Otoi, orain arte ezkutuan gorde baduzue ikusia, aurrerantzean ere zuen isilpean bego.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 45. orr.

Nonbait, ez oso aspaldi lankideren batekin abentura bat izan zuen eta, Xavierren isilpean gorde ahal izango zuela uste izan bazuen ere, gure epaiketaren kontu horrek zuzenean eragin dio.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko isilpean (3); baina isilpean (4); dena isilpean (3); duzu isilpean (3); ere isilpean (4); eta isilpean (25); etorri zait isilpean (5); ezkutuan eta isilpean (3); gauzak isilpean (3); gorde isilpean (7); guztia isilpean (4); hau isilpean (4); hauek isilpean (3); isilpean ari (4); isilpean bizi (3); isilpean egin (6); isilpean egiten (6); isilpean eraman (4); isilpean esan (4); isilpean eta (10); isilpean gorde (31); isilpean gorde behar (7); isilpean gorde nahi (6); isilpean gordeta (3); isilpean gordetzea (6); isilpean gordetzeko (5); isilpean gordetzekoa (3); isilpean gordetzen (6); isilpean uzteko (3); isilpean uzten (4); zait isilpean (5); ziren isilpean (3); zuen isilpean (4); zuten isilpean (3)


isilpeka adlag isilka.

Eta Harri Arokoa izanik, hizkuntza honek ez zuen tokirik XX. mendeko hezkuntzan, isilpeka eta altxapeka ez bazen, ez zuen tokirik Punta Galeako golfean edo medikuen kontsultazioetan, ez zuen tokirik silizioaren gizartean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.


isilpeko (orobat ixilpeko g.er.) 1 izlag isilekoa, ezkutukoa.

Sare horrek Reichetik ateratako isilpeko informazioa jaso, antolatu eta Ingalaterrara bidaltzen dik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 89. orr.

Isilpeko zerbitzu baten egoitza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Estatu Batuetako gobernuaren isilpeko ordezkari bat jarri zen gurekin harremanetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 300. orr.

1938ko apirilean, Himmlerren aginduz, Ahnenerbek isilpeko espedizio bat antolatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Hori isilpeko gauza da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 173. orr.

Etnia, abertzaletasuna, independentzia, kapitalismoa, sozialismoa eta antzeko kontzeptuak aztertu genituen taldean, eta, aldi berean, isilpeko lanetan sartu ginen gero eta gehiago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Isilpeko kontua zen beti, klandestinoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

Nafarroan ere badira isilpeko ehizan aritzen diren pertsonak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Isilpeko ehiztari asko trofeoak lortzeko aritzen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Isilpeko irratiak ere badira B.B.C. ingelesa entzuten dugu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Isilpeko salaketak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

Gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 93. orr.

Gure belarrietara iristen ez zen ixilpeko mundu bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Nafarroa ofiziala baino Nafarroagoa izan daitekeen isilpeko bertze Nafarroa horretan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 14. orr.

Aitortza komunitariotik isilpeko aitortzara pasatu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Giza anaitasuna aldarrikatzen duen eta kideen arteko elkartasuna helburu duen isilpeko elkartea.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Zelanoren hitzen azpian isilpeko kritika nabari daitekeela anai Eliasen aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.

EZLNko Isilpeko Batzorde Iraultzaile Indigenaren Komandantzia Nagusiak.  Berria - Harian   2005-06-22

Jakinarazpena -isilpekoa dioen gainazal batean iritsi zaio- jokabide-araubidearen kopia batekin batera igorri diote.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

· -Zaindu ardoen kontua -erantzun zuen jeneralak, oso-oso isilpeko ahotsez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.

Kontuan hartu ezin ditugun isilpeko hots horietako bat ez bada.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 85. orr.

2 (izenondo gisa)

Nadiak igarri zuen Mikel Strogoffen ekintza guztiak eragile isilpeko batek zuzentzen zituela, bazegoela ezkutuko arrazoiren bat bere buruaren jabe izaten uzten ez ziona.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 186. orr.

Lantokian bazela pizgailu-industria isilpeko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Horrelakoxea duk adiskidetasuna, balentria bat duk, hitzaren zentzu isilpeko eta halabeharrezkoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

"Gerra zurrumurruengatik, badakizu, jendea asaldaturik dabil", erantsi zidan ahotsa apalduz, kontua isilpekoa balitz bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 69. orr.

Abokatuak bere bezeroarekin antolatzen duen estrategiak isilpekoa behar baitu izan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 159. orr.

3 (izen gisa)

Azkenean, zeharo asperturik, barruan zeraman isilpekoa agertu zion: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Ea isilpekoa isilpean behar bezala gordetzen dugun biok.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 215. orr.

Fresnesko hormatzarrek isilpeko asko gordetzen dute, oinaze eta tristezia asko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 198. orr.

Isilpekoren batez jabetu edo azpijokoren bat egin nahi zuenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu, pertsona fidagarriak dena gordetzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,13

Isilpekoak azaltzen dituenak konfiantza apurtzen du, ezin izango du adiskide minik aurkitu.  Elizen arteko biblia   Si 27,16

Jaunak zure isilpekoak azalduko ditu eta zu batzarraren aurrean apalaraziko.  Elizen arteko biblia   Si 1,30

Isilpeko profesionalaren izenean, badakizue.  Berria - Kultura   2006-03-09

Bere isilpeko sekretuak argitzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

4 isilpekotasuna.

Ezerk ere ezin zidak hautsiarazi aitorpenaren isilpekoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 356. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta isilpeko (9); eta isilpekoa (4); isilpeko bat (4); isilpeko batzorde (3); isilpeko batzorde iraultzaile (3); isilpeko ehizari (3); isilpeko eta (5); isilpeko txostenak (3); isilpekoa da (3)


isilpekotasun iz isilpekoa denaren nolakotasuna.

Isilpekotasuna behar-beharrezkoa zen hor, ezinbestekoa, zeren jentilek ulertzeak sakrilejio-salaketaren arriskua ekar baitzezakeen berekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Zentzuari eta isilpekotasunari jaramon egiteke.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 156. orr.


isilperatu, isipera(tu), isilperatzen du ad isilpera ekarri.

Gaua trinkoa zen; euri sarkor batek isilperatzen zituen zarata guztiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.


isilpetu izond isilpean jarria.

Naturak matutien otoitzerako deika ari diren kanpai hots isilpetuak jasoko lituzkeen kalostra izuti eta alargundua zirudien, izarren zilar hutsez osaturiko estalpe karroindua bakardadearentzat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 168. orr.


isilpide iz isiltasuna.

Hutsetik hautsera hedatu zen isilpidea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 52. orr.


isiltasun (2290 agerraldi, 230 liburu eta 246 artikulutan; orobat ixiltasun 111 agerraldi, 6 liburu eta 95 artikulutan –gehien-gehienak Herria aldizkarian-) 1 iz hotsik edo soinurik eza; ezer entzuten ez den toki baten egoera..

Besteren logelako isiltasun eta bakardadean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.

Isiltasuna da nagusi berriz ere; ez da lehengo isiltasun bera, ordea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 119. orr.

Gauak bere hegalekin bildu zuen kalezuloa eta nonahi isiltasuna zen nagusi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.

Isiltasuna zabaldu da, amesgaiztoa bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

Neguan, seietarako iluntzen duenean, isiltasuna da hotzaren lagun bakarra.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.

Isiltasuna genuen etxe, neurririk gabeko jauregi, formarik gabeko lorategi eta zuhaitz mataza; isiltasuna genuen arkitekto hilezkorrek minaren gainean eraikitako baseliza, betikotasunean irauteko egina: denboraren sua poliki-poliki, unetik unera, erre gabe erretzen duena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

Gauerdian isiltasuna zabaldu da eta ez da entzuten gauzainen ahotsa besterik orena ematen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.

Orduan, txaloen eta algaren ostean zabaldu zen isiltasuna, otzara batean inoiz sartu den hustasunik mingarriena izan zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.

-Eta zer gertatzen da baten batek isiltasun hori hausten badu?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.

Ziztu bakarti batek hautsi du altzairuzko isiltasuna.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.

Bizkarra emanik itxi zuen atea, bortitz, gauaren isiltasuna urratuz hartara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 109. orr.

Gelako isiltasuna [...] txonta baten txio-txioak urratzen zuen noizik behinka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Leihotik filtratzen den argiak gauzen ertzak leuntzen ditu, isiltasunak arnasa hartzen duela dirudi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.

Isiltasunaren altzoan, begiak biltzen hasi zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Isiltasunean lau begi zelatari zeudela ohartu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Ilunbean eta isiltasunean sendimenduek libertate gehiago baitute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Isiltasuna egin zen gelditasunaren gainean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Isiltasuna atsedena da, ez nekearen ondoren eta nekearen ordain sortzen den atsedena, baizik eta nekearen aurretikoa: ezer egin aurretiko gelditasun atsedengarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

2 isilik egotea, isilik dagoenaren jarrera.

Zuhurtziak isiltasuna du lagun min.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Azkenean, Al Gazteak hautsi zuen isiltasun hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 190. orr.

Ixiltasun haren samina muinetaraino sartu zitzaidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Une labur batez, lehengo bere isiltasun horretan erortzen da berriro, buruarekin baietz eginez nire galderari erantzuteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 231. orr.

Isiltasuna gordeko dute beti elizan eta logelan ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.

Erabateko isiltasuna egin zen, eta epailea irakurtzen hasi zen [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Isiltasuna ere erantzun bat da, pentsatu nuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.

Isiltasunak erantzun zion gizajoari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

Faxismoak isiltasunera kondenatuak zituen hogei urtez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Egia da badaudela isiltasunera edo otoitzera bultzatzen gaituzten lekuak eta baita barrenean larria edo izua eragiten digutenak ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

Orain etxea isiltasunez betea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.

3 (izenondoekin)

Isiltasun bareak inguratzen zuen dena.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,14

Isiltasun bero bat erortzen zen zeru eguzkitsutik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Kandela erretzen ari zen isiltasun handiaren erdian, sugar luze triste batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Neuk eten nuen orduan isiltasun pisu hura: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Isiltasun trinko batek betetzen zituen gogo-bihotzak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.

Kaleko isiltasun beltzak ezustean hartu izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Hiri gainbeheratu hartako ohiko ixiltasun hits eta zapala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Erlojuak etenik gabe jotzen zituen orduak, isiltasun sakona urratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.

Isiltasun izugarri hartan, ihesi zihoazen minutuen soinu goibelak kulunkaturik, bizidun ororengandik urrun, bost pertsona -bi emakume eta hiru gizon- gauaren, egunsentiaren eta exekuzioaren zain zeuden.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

Isiltasun itogarri, heriozko batek hartzen du dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Jabalaldian ere, musikarik gabe, isiltasun hilgarrian, hondora jo daiteke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Gelako isiltasun goibelean bi bihotzen taupadak entzuten ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

Isiltasun anonimoa zen hirian nagusi, ibai baten antzera karrika guztiak hartuak zituen isiltasun zabal eta arrea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Isiltasun osoa eta ezin hautsizkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.

Isiltasun eta bildutasun osoan gindoazela, gutienik ustean, Emmaren itxura agertu zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.

Bat-batean, iluntasun eta isiltasun arrotz batek infinitoraino inguratzen zaitu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Isiltasuna, ez besterik, jaso zuen erantzun gisa, isiltasun lodia, isiltasun zorrotza, isiltasun gogorra, hitzek gaindi ez zezaketena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Zeuk iradokitako isiltasun administratibo hori praktikatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isiltasun-giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 135. orr.

Isiltasun-laino batek inguratuta, barrura sartzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Ezarritako isiltasun-orduetan hitz egiten bazuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Isiltasun-egunak asteko unerik ederrenak eta gogobetegarrienak bihurtzen dira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.

Isiltasun une laburraren ondotik, klarinetearen hots eztia altxatu zen errauts zutoin baten pare.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.

Harekin egindako isiltasun-tratua, gaur arte zintzo asko gorde dudana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 120. orr.

Isiltasun zama astuna.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.

Izu-lekua zen hiria, isiltasun-lekua, isiltasunak kea bezala zulo guztiak estaltzen zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Ez zekizkiten isiltasun-estalki munstrokara baten pean jazotzen ari zen sarraskiaren xehetasunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Senarrak isiltasun tantez erantzuten zionez, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.

Isiltasun-botoa egitea, eta bere burua mutu edukitzera behartzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilerri isiltasuna izan zen klasean une batez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 134. orr.

Hilobi-isiltasuna nagusitu zen orduan. Aurrera egin behar dugu, deituak izango garen eguna iritsi arte" esanaz apurtu zuen don Martinek jaunartu ondorengo gogoeta-isiltasuna.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina isiltasun (4); bere isiltasun (9); den isiltasun (4); ere isiltasun (6); eta isiltasun (53); eta isiltasun hartan (4); gero isiltasun (4); isiltasun astun (8); isiltasun bareak (6); isiltasun bareak inguratzen (6); isiltasun bat (6); isiltasun batean (4); isiltasun baten (6); isiltasun erabatekoa (13); isiltasun erabatekoan (5); isiltasun eta (14); isiltasun handi (7); isiltasun handia (9); isiltasun hartan (19); isiltasun hau (7); isiltasun hori (14); isiltasun horrek (8); isiltasun horrekin (4); isiltasun horren (9); isiltasun horretan (4); isiltasun hura (18); isiltasun ia (4); isiltasun luzea (5); isiltasun osoa (10); isiltasun osoan (12); isiltasun pisu (5); isiltasun sakon (10); isiltasun sakona (6); isiltasun sakonean (4); isiltasun une (8); zen isiltasun (10); zuen isiltasun (15)

aitaren isiltasuna (4); arteko isiltasuna (7); baina isiltasuna (7); bateko isiltasuna (6); bere isiltasuna (4); berriro ere isiltasuna (4); bildotsen isiltasuna (4); da isiltasuna (9); den isiltasuna (6); du isiltasuna (4); erabateko isiltasuna (23); erabateko isiltasuna egin (5); ere isiltasuna (11); eta gero isiltasuna (7); eta isiltasuna (54); eten zuen isiltasuna (4); etxean isiltasuna (4); ezohiko isiltasuna (5); gauaren isiltasuna (5); gero isiltasuna (14); haren isiltasuna (11); hau isiltasuna (5); inguruko isiltasuna (4)

isiltasuna apurtu (4); isiltasuna baino (7); isiltasuna berriro (4); isiltasuna da (22); isiltasuna da nagusi (7); isiltasuna dago (6); isiltasuna dela (5); isiltasuna dela eta (4); isiltasuna egin (27); isiltasuna egin zen (22); isiltasuna egiten (5); isiltasuna erabatekoa (15); isiltasuna erabatekoa zen (9); isiltasuna ere (9); isiltasuna eskatu (9); isiltasuna eskatu zuen (7); isiltasuna eta (42); isiltasuna eten (5); isiltasuna ez (15); isiltasuna ez da (5); isiltasuna genuen (8); isiltasuna gero (4); isiltasuna gordetzen (6); isiltasuna hausteko (5); isiltasuna hausten (8); isiltasuna hautsi (18); isiltasuna hautsi zuen (4); isiltasuna izan (15); isiltasuna izan da (4); isiltasuna izan zen (6); isiltasuna nagusi (15); isiltasuna nagusi zen (4); isiltasuna nagusitu (39); isiltasuna nagusitu da (5); isiltasuna nagusitu zen (28); isiltasuna sortu (4); isiltasuna urratu (8); isiltasuna urratzen (6); isiltasuna zabaldu (5); isiltasuna zegoen (8); isiltasuna zen (22); isiltasuna zen nagusi (13)

bere isiltasunarekin (4); du isiltasunak (4); erabateko isiltasunean (8); eta isiltasunak (12); eta isiltasunaren (17); eta isiltasunean (23); eta isiltasunez (4); gauaren isiltasunean (6); haren isiltasunak (4); isiltasunak ere (5); isiltasunak eta (6); isiltasunak ez (6); isiltasunaren adabakiak (6); isiltasunaren aurrean (7); isiltasunaren erdian (9); isiltasunaren eta (6); isiltasunaren ostean (4); isiltasunean eta (11); nire isiltasuna (5); nire isiltasunak (4); urratu zuen isiltasuna (4); zen isiltasuna (28); zen isiltasunaren (4); zen isiltasunean (4); zuen isiltasuna (17); zuen isiltasunak (6); zuen isiltasunaren (5); zuen isiltasunean (5); zure isiltasuna (4); zuten isiltasuna (4); zuten isiltasunean (6)


isiltoki ik isil 26.

isiltsu izond isiltasunez betea.

Aretoa, jendez urri eta isiltsu, porrotaren iragarpen penagarria zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 158. orr.

Isiltsu zetzan ibaia destilategi hutsaren ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 167. orr.


isiltxorik adlag adkor isilik.

Jarraitu nion isiltxorik eta hantxe basoko zirkilu batean ikusi nuen etzaleku apropos bat eginda zuela, eta hantxe hezur pila galanta.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 272. orr.

Otsoen etzalekuen berri dakiten artzainak badira gure mendi hauetan, janari bila otsoa noiz irteten den kanpora kontuan isiltxorik egon, eta otsokumeak zortzina eta hamarna habian dauden tokietatik harturik beren etxeetara ekarri izan dituztenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.


isiltze iz isilik gelditzea.

Isiltze gihartsu horretan sumatzen diat poetaren indarrik handiena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.

Musikaren isiltzea txortaldiaren bukaeratzat jotzen genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 101. orr.


isiltzeko iz isilik gordetzeko gauza.

Behin baino gehiagotan, ahoaren beteaz, isiltzekoren bat erranen nuen noski, baina nik, dama horren arreta nireganatu bertze gogorik ez nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.


isilune (orobat ixilune g.er.) 1 iz isiltasunezko une edo denbora laburra. ik isilaldi.

Jipoiak bakarrik entzun ditugu, eta makilakada batetik besterako isiluneak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

Minutu bateko isilunearen ondoren, Nellie McNiel altxatu egin zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.

Joan naiteke orain? -galdegin zion Xanek, hiruzpalau minutuko isilunearen ondotik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Um Hamidak isilune bat egin zuen, bere garaipena hobeki dastatzearren. Ni txunditzeko helburu garbia zuen isilune bat egin eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 159. orr.

Erabateko isilunea egin zen gelan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 220. orr.

Isilune bat izan zen, eta laurek elkarri begiratu zioten so uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.

Isilune bat izan genuen hori esan eta gero.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 45. orr.

E letraren saio egokiaren ondoren, isilune bat egon zen, gogoetarako erabili genuena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Minutu bateko isilunea dator gero, HIESAk jota hil diren guztien omenez.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.

Isilune bat etorri zen informazio bitxi horren ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.

Isilune bat gertatu da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 186. orr.

Isilune bat sortu da, agian oso lehiatsu mintzatu naizelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Aita izan zen azkenean isilunea urratu zuena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.

Ordu arteko isilunea hautsiz, Marsauani printzesari buruz galdezka hasi zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.

Oraingoan berak eten zuen isilunea: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.

Isilunea zabaltzen da, Llumek urduri aldatzen dituen telebista kanal desberdinetako ahotsek baino hausten ez dutena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 115. orr.

Isilunea betetzeko, ez nuela zehazki Joe Costellorekin bazkaldu argitu nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 263. orr.

Edonor asaldarazi eta kikilarazten dute halako isiluneek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.

Potzolo bat-bateko isiluneaz baliatu zen nire aldera lehenbizikoz begiratzeko. nire liburu hau isilunez beterik dago, narrazio etenez josia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Astiro irakurri ere, isiluneak neurtuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.

Hitzak eta isiluneak tartekaturik. geure isiluneen jabe gara, eta geure hitzen esklabo.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.

Isilune batetik lehen inplosiora (>) igarotzen garen gunean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.

Ekitatea lege naturalerako itzulera da, lege positiboen isilune, kontraesan edo gorabeheretan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Izan daiteke epailearen txistu-hotsa isilune-minutu baten aurretik harmailetako zarata isilarazten duena.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

2 (izenondoekin)

Isilune luzea heldu da ondoren. Isilune luze baten ondoren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.

Helduek, isilune luzeen artean, gero eta luzeagoak ziren isiluneen artean, geroaz hitz egin zuten, ahots apalez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 225. orr.

Eta ondoren, bat-batean, isilune pisu bat; piztuak dituzun zentzumen erne eta zorrotzen galderei erantzuten ez dien isilune luze bat.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Isilune labur haren ondotik hitz egiten jarraitu zuenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 34. orr.

Isilune amaiezin bat etorri zen gero.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 442. orr.

Espero ez nuen isilune astuna.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 63. orr.

Adak berak urratu zuen isilune deserosoa: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.

Izan ere, ez ziren isilune abegitsu eta lagunartekoak, jendea elkartuta dagoenean tarteka gertatu ohi diren horietakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko isilune (3); bertze isilune (4); beste isilune (16); beste isilune bat (12); eta isilune (23); eta isilune baten (4); eta isilune luze (4); gero isilune (3); isilune adierazgarri (3); isilune bat (70); isilune bat egin (21); isilune bat egon (3); isilune bat izan (14); isilune bat sortu (5); isilune batean (4); isilune baten (53); isilune baten ondoren (23); isilune baten ondotik (25); isilune baten ostean (3); isilune bitxi (3); isilune bitxi bat (3); isilune deserosoa (4); isilune eta (4); isilune hura (3); isilune labur (19); isilune labur bat (3); isilune labur baten (14); isilune laburra (3); isilune luze (40); isilune luze bat (14); isilune luze baten (18); isilune luzea (16); isilune luzearen (3); zen isilune (3); zuen isilune (5)

arteko isilunea (3); bateko isilunea (28); bateko isilunea egin (10); bateko isilunea gorde (4); bateko isilunea gordeko (3); bost minutuko isilunea (5); erabateko isilunea (3); ere isilunea (3); eta isilunea (4); eten zuen isilunea (3); isilunea egin (31); isilunea egin zen (11); isilunea egin zuen (7); isilunea egin zuten (11); isilunea egon (3); isilunea egon zen (3); isilunea eta (3); isilunea ez (3); isilunea gertatu (3); isilunea gorde (8); isilunea gorde zen (3); isilunea gorde zuten (5); isilunea gordeko (3); isilunea izan (4); isilunea izan zen (3); minutu bateko isilunea (25); minutuko isilunea (13); minutuko isilunea egin (6); minutuko isilunea gorde (4); ondoko isilunea (3); zen isilunea (4); zuen isilunea (9)

bateko isilunearen (3); eta isiluneak (4); isiluneak eginez (3); isiluneak eta (4); isiluneak sortzen (3); isilunearen ondoren (7); isilunearen ondotik (4); isilunearen ostean (3); isiluneaz baliatu (3); minutu bateko isilunearen (3)


isilunetxo iz isilune laburra.

Isilunetxo bat utzi dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 179. orr.

Isilunetxo baten ondoren, onartu egin zuen: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.

Baina berriro heziketaren gaira itzuliz, atzo, isilunetxo bat izan zen andre horren hitzalditxoaren ondoren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.


isilzulo izond adkor isila.

Sakrilegio haren esalea Sandro zen, Sandro isilzuloa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.


isiotu (ETCn 352 agerraldi; orobat ETCn 6 agerraldi eta iziotu ETCn 64 agerraldi), isio, isiotzen 1 du ad piztu.

Sua garretan isiotzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.

Honela inoiz uztak eta galburuak txinpart bakarretik sutean isiotzen ikusi ohi ditugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 341. orr.

Ez al dakusu, halaber, liho itzungi berria kriseilura hurreratzean, nola garrari ukitu aurretik isiotzen den, eta berdin zuzia ere?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.

Oraindik ez dakite zerk isiotu zuen sutea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Isiotzen den pospoloaren karraska, eta bat-batean sutan dago, su urdinkara hotz batean bilduta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.

Orduan isiotuz joan ziren beste ontzietako argiak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.

Lehorrera bidali zuen txaneltxo bat, popako kriseilua isioturik zeramala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.

40 watteko bonbilla kanpotik isiotu eta itzaltzen zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Ez piztu telebistarik, ez isiotu irratirik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.

Gero, telebista isiotzen zuen eta lokarturik geratzen zen besaulkian.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.

Caponek zigarreta bat isiotu zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 92. orr.

Hautsontzia hartu eta ohean etzanda isiotu zuen zigarro egin berria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 158. orr.

Gintonika, erabaki du beste winston bat isiotzean, horixe eskatuko diat hurrena.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 65. orr.

Gaur, aldiz, Ogeta pilotalekua beteko du isiotu berriko habanotzarren keak.  Berria - Kirola   2004-08-05

Bigarrenez isiotu zuen ezpainetan eskegirik zeukan txirria.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 122. orr.

Hor inguruan isiotu dute egunotan, bestalde, Zabalgarbi errauskailua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Puruari erdian bokila ezarri eta alde bietatik ixiotuta erretzen zuen...  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 38. orr.

2 irud

Zertatik liteke sentimena bat-batean lohadarretan isio, garra hausberotik bezala? Gizon hau, beraz, gaztetako sugarrez bekatutan izioturik zegoen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.

Sentimen ia iraungiak isiotu egiten dituztela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 151. orr.

Ikatz goria balitz bezala, den-dena jainko-maitasunaren sugarretan isiotua zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Maila horretatik behera, miseriak ez du kontzientziarik isiotzen, amatatu baizik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Ez zituen ankerraren gudu argitsuak isiotuko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Zeruko distiraz argitua eta naturaz gaindiko sugarretan isiotua, suzko gurdi dirdaitsuaren gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.

Materiaren bihotza hutsune bat omen da, non energiaz betetako izpiak etengabe mugitzen diren batera eta bestera, ulertzen ez dugun mugagabetasun sentipen batek isiotuta.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.

Badaki ez duela ezer sinetsiko, baina hala ere zalantza baten ezinegona isiotu nahi du neskarengan, dantzan joan dakion sabeletik eztarrira, eztarritik garunera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haren ondoan, argimutil bateko kandela isiotuek aurpegia berotzen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Zigarro isiotu bat eskaini eta esku odoldua toallan bildu zuen, odoljarioa gelditu nahian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat isiotu (23); bat isiotu du (6); bat isiotu zuen (6); isiotu du (9); isiotu eta (7); isiotu zuen (11); sugarretan isiotua (3); zigarro bat isiotu (17); zigarroa isiotu (3)


isipu (orobat ixipu g.er.) 1 iz elizetan ur bedeinkatua jaurtitzeko erabiltzen den tresna.

Isipua keinu leunez jaso, eta goitik behera zirtatu zuen ur bedeinkatua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.

Gero, hegazti bizia, zedro-zura, purpura gorrimina eta ixipua harturik, iturburuko uraren gainean hildako hegaztiaren odoletan bustiko ditu, baita hegazti bizia ere. Isipua eta otoitz-liburua altzoan estutzen zituela.  Elizen arteko biblia   Lb 14,6

Laugarrena, lehen orrialderako, plano orokorra, erdian apeza zuela isipuari eragiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Ezpata eta isipua, erregeek!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harryk lasaituta leiho-ertzari heldu zion, ezagutzen baitzuen isipu-itxurako isats hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.

Crookshanksek arin salto egin ohetik eta lehenengo prestatu zen gelatik irteteko, bere isipu-isatsa tente-tente zuela, lerden asko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

Pertzak, hauts-palak eta ixipu-ontziak ere egin zituen Hiramek.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,11

Bildu odola ontzi batean eta, ixipu-sorta bertan bustirik, zirtatu zeuen etxeko ategainak eta alboak.  Elizen arteko biblia   Ir 12,22


iskanbila 1 iz oihuen, jolas edo borroka hotsen zarata; nahasmendua. ik istilu.

Hura zen iskanbila eta ardaila, hura zarata eta nahaspila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

-Zer dela-eta honelako asaldua eta iskanbila?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 201. orr.

Haurren iskanbila eta joan-etorriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Hango buila eta hango iskanbila!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Telebista gelako zarata eta iskanbilatik ihesi.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 97. orr.

Iskanbilak, manifestaldiak zeuden kaleetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 247. orr.

Atzera egin zuen, bere inguruan piztutako iskanbila ikusita.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 54. orr.

Behe-mailako jendea da beti iskanbila sortzen dabilena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 102. orr.

Sekulako iskanbila antolatu zuen zorioneko bururdi hori zela-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.

Biltzarraren inguruan zegoen jendearen iskanbila baretzean, [...].  Elizen arteko biblia   Jdt 6,1

Barazkien, loreen eta fruituen pabiloietan, iskanbila handiagotuz zihoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Mel Gibsonen The passion of Christ filmak eragindako iskanbilak, borrokak eta haserreak ez dira itzali oraindik. herriaŽ

Bat ez, hogei hildako ekarriko dituen iskanbila eragin dezake.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.

Alabaina, munduaren iskanbilatik bakartua egon arren, kalezuloak bizi burrunbatsu berezkoa du.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.

Animalia izutuen iskanbilaz barre egiten zuen oraindik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Ederra 1848ko iskanbila, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Txoriak txorrotxioka aritzen dira iskanbila zalapartatsuan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

2 (izenondoekin)

Hantxe nenbilen, larri asko, Las Vegasko joko-etxe horietako batean [...] iskanbila galanta bazterretan, eta gainera bozgorailuen burrunba.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

Iskanbila galanta sortu zian, ezta, Ern?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 37. orr.

Une hartan, iskanbila handia izan zen bidean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 383. orr.

Ezpata zein ezkutuekin iskanbila handia atereaz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 36. orr.

Horrek iskanbila madarikatu bat piztu eta giro gaiztoa eragingo likek hire kontra eta, beraz, gotzain jaunaren kontra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.

Han habiak eginak zituzten enarek beren kirrinkekin sortzen zuten iskanbila izugarriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.

Barre algara handi bat entzuten zen hondoan, sukaldean, lapikoen iskanbila pozgarriarekin batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.

Hor non datorkion deabru talde handi bat, oso ankerrak, zalaparta eta iskanbila betean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1076. orr.

Gizon-emakumeak leihoak zabaldu eta hantxe eserita aritzen ziren berriketan eta elkarri ahots goraz deika, iskanbila biziki alai eta zalapartatsuan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lur idor eta hutsezko zerrenda batean zehar, lehenbiziko txabola-lerrotik, iskanbila-hotsak datoz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 197. orr.

Aitortza, garai batean krimenaren galgarik handiena izana, honen bultzatzailerik onena bihurtu da azpikeria eta iskanbila garaietan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

· Jendearen atsegin-iskanbila entzuten zen.  Elizen arteko biblia   Ez 23,42

4 iskanbilan ibili

Zergatik dabiltza iskanbilan nazioak, eta asmo ustelak asmatzen herriak?  Elizen arteko biblia   Eg 4,25

Gu hor iskanbilan eta astrapalan genbiltzan bitartean, Potoloak isil-isilik...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a zer iskanbila (3); arteko iskanbila (4); da iskanbila (7); du iskanbila (3); ere iskanbila (3); eta iskanbila (32); eta iskanbila sortu (5); gabeko iskanbila (3); halako iskanbila (6); hango iskanbila (3)

iskanbila antolatu (3); iskanbila bat (6); iskanbila batean (7); iskanbila ederra (8); iskanbila ederra sortu (4); iskanbila entzuten (3); iskanbila eragin (8); iskanbila eragin du (3); iskanbila eta (16); iskanbila gogorra (3); iskanbila handia (16); iskanbila handia sortu (8); iskanbila hasi (3); iskanbila hau (9); iskanbila hau guztia (3); iskanbila hura (6); iskanbila izan (8); iskanbila piztu (4); iskanbila sortu (33); iskanbila sortu du (4); iskanbila sortu zen (13); iskanbila sortu zuten (4); iskanbila sortuko (5); iskanbila sortuz (3); iskanbila sortzen (5); izugarrizko iskanbila (5)

eta iskanbilak (5); iskanbilak eta (6); iskanbilaren erdian (4); iskanbilaren inguruko (3); iskanbilarik gabe (3); iskanbilarik nahi (3); sekulako iskanbila (17); sekulako iskanbila sortu (6); sortutako iskanbila (3); surik gabeko iskanbila (3); zalaparta eta iskanbila (3); zarata eta iskanbila (3); zen iskanbila (10); zer iskanbila (5)


iskanbilaka adlag iskanbila sortzen.

Baina hura irenstear zegoela, zaldizainak oihuka eta iskanbilaka irten ziren, eta zaldia berehala babestu zen itsasoan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 192. orr.


iskanbilatsu izond iskanbila handikoa.

Itxura basatiko belagileak, ipotx iskanbilatsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

Azti-talde iskanbilatsu bati zerbitzatzen. Kantariak, dantzariak, zaldi lasterketa iskanbilatsuak izango ziren, eta jarraian orgia eta zalaparta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Borroka iskanbilatsu eta festa zaratatsuen idealizazio poetiko hau.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Urte iskanbilatsu haietan egin ziren bidegabekeriak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 202. orr.

Harro eskolako bere ekintzengatik eta asmakeria iskanbilatsuengatik. Elkarrizketa aurrera joan zen, iskanbilatsuago eta sutsuago, orain elkartea osorik zegoenez gero.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.


iskanbilazale izond iskanbilaren zale dena.

katedraduna ez zegoen oraindik, eta, ikasleen artean jende iskanbilazale asko zegoenez, baten bat lurrean bastoiaz kolpetxoak jotzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Aracilek, zer gertatzen zen eta Txoriburuak iragarritako bisitaren berri jakinik, alde egingo zukeen, iskanbilazalea ez zelako; baina, koldar baten gisa ez agertzeko, hantxe geratu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.


iskemia iz odol zirkulazioa organo edo ehun batean etetea eta gutxitzea.

Bularreko angina iskemia transitorio bat da; odolak bihotzera heltzeari lagatzen dio, baina aldi batez, gero, berriro ere bere onera etortzen da.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Iskemia bat zeukan eta atzamarra gangrenatzeko arriskua zegoelako egin zion ebakuntza Ander Letamendia doktoreak.  Berria - Kirola   2004-03-26


iskemiko izond iskemiari dagokiona.

Gaixotasun zabalduenen zerrendan hirugarren lekuan ageri dira errepide istripuen ondoriozko traumatismoak, kardiopatia iskemikoa eta depresioaren atzetik.  Berria - Gaiak   2004-04-08


iskildura iz

Urliak poemari damaio iskildura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.


iskilimotz iz

Eta arrotzak ezpataz edo iskilimotzaz hilko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.


iskilinba (orobat ixkilima) 1 iz orratz buruduna, orratza. ik orratz 2.

Laukiekiko txalekoa zuen eta, txakur-buru batez apaindutako iskilinba bat ere, brokatuzko gorbatan iltzaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Behar ziren igorri xingola batzu, ixkilimekin, eta gero ixkilimak behar ziren untsa plegatu, xixta sobera hartu gabe.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 41. orr.

Eta gero, bi kortxo txatal, batetik, eta dozena bat iskilinba bestetik, kaiolatxo borobilak eraiki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Iskilinba-buruen moduko bere begi-nini beltzak pixkanaka-pixkanaka handitu egin ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Ohorea aldi berean zorrotz eta merke zen mende batean bizitzea egokitu zitzaiola gogoan atxikitzen zuen artzainak, kolko gantzatsuan ixkilima herdoilduez medailak itsasten zizkioten bitartean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 129. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baginakian gure ekintzak ixkilima ukaldien parekoak zirela.  Herria   2003-03-10


iskilinbatu, iskilinba(tu), iskilinbatzen (orobat ixkilimatu) du ad iskilinbez finkatu.

Jatok, gizon famatua baita, egunkarietan beraz ari diren […] artikuluak murruetan, ateetan, iskilinbatu edo kolatu ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Zonbait medaila papoetan ixkilimaturik, Irratian goizeko seietan entzuna egun osorako daramazu gogoan ixkilimatua, saihets eta ekidin ezin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 201. orr.


iskilu (orobat izkilu g.er.) 1 iz arma.

Zaldiak, zalgurdiak, iskiluak, munizioa, dena dago prest.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Isilaldi betean zain zegoelarik jaso zuen iskiluen deskarga bortitza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.

Han ziren beste bi foral, iskiluak prest-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 51. orr.

Frantziar herriak, izkiluen bidez askatasuna eskuratu duenak, legearen bitartez gorde eta finkatuko du askatasun hori.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 97. orr.

Lapur batengana bezala atera zarete ni hartzera makilez eta iskiluz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 169. orr.

Beso bi izanez gero, nahikoa iskilu ez al da aitzurra?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 193. orr.

Har itzazu ehizarako iskiluak, uztaia eta geziak, zoaz oihanera eta harrapa ezazu piztiaren bat.  Elizen arteko biblia   Has 27,3

Kanoiek huts eginez gero,eskuko iskiluekin egin beharko ote genion aurre erasoaldi bati; abordaiari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

Euskal Herriko mendietan barrena, eta su-iskiluak neure besoetan harturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 242. orr.

2 hed/irud

Iskilu nagusiak, hortaz, parabellum-ak eta bonbak barik, berebiziko abailaz jaurtiriko birusak eta antibirusak izango dira.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

Euskara politika iskilu gisa erabiltzeak, horrenbestez, kalte baino ez dio egiten bere estatusari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.

Ederki makilatzen ditu iskilu bakar dituen hitzez eta bertsoez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iskiluak (4)


iskiludun iz armaduna.

Lehenbiziko iskiluduna izan zuan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 193. orr.


iskimau iz eskimala, inuita.

Eta bazekiten, bidaiant euskaldunek, marinel haiek ez zirela euskal kantu zahar batzuetan aipatzen diren "indiano salbaiekin" eta "iskimau gizabestiekin" beti ontsa portatu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 122. orr.


iskin ik izkina.

iskintxo
1 iskintxo egin (ETCn 51 agerraldi; orobat izkintxo egin ETCn 28 agerraldi) higidura egokia eginez saiestu. ik izkina 6.

Kartzelatik itzuli zenean ez zuten gonbidatzen tertulietara, eta jendeak iskintxo egiten zion, orain iraultzaile arriskutsuaren sona zuelako Turinen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 165. orr.

Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako literaturak ez diela zertan izkintxo egin bizitzaren gai nagusiei; heriotzari, edo minari, eta ezta gazteen kezka eta egonezinei ere.  Berria - Kultura   2006-05-02

Oztopoei iskintxo eginez iritsi ginen Sheila Helmekin dantzan ari zen lekura.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 59. orr.

Aristotelesen filosofiarekin lotua, irakasten zuen bitartean batetik bestera ibiltzen baitzen, ikasleen erreparoei iskintxo egiteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 221. orr.

Ez nuen asmatu legeari iskintxo egiteak exijitzen zuen jokoa azken hariraino jokatzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Cause celebre haren paper sorta lodietan ez da ageri errudunek aginduari iskintxo egin zioten ala harrera gaiztoko jurisdikzio hartatik berehala alde egin zuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iskintxo egiteko (3)


iskiotibal iz aldaka aldeko giharra.

Bost partida jokatu ondoren, iskiotibalak apurtu zituen, eta ordutik 15 minutuan baino ez zuen jokatu.  Berria - Kirola   2004-10-01

Karpin ordezkatuko du eskuin hegalean, errusiarrak minberatuta daukalako oraindik ezker izterreko iskiotibala.  Berria - Kirola   2004-12-12

Jauregiri ez zaio osatu iskiotibaletan zuen gainkarga.  Berria - Kirola   2004-10-24


iskiriatu ik izkiriatu.

isku ik idisko.

isla1 1 iz zerbaitek argitzen duen gorputz batek norabide berean, edo beste norabide batean, jaurtikitzen duen argia.

Begi haien sakonguneetako isla putzuko urarena bezalakoa zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.

Behin ikusi zuen urrearen distira, baina Weasley bikietako baten eskumuturreko erlojuaren isla zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

Ispilua nolako, halakoxea izaten da isla.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Ispilutik hain hurbil zegoenez, Harryren sudurra ia ukitzen ari zen bere isla.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 188. orr.

Bere aurpegiaren isla edalontzian atzematera saiatu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 93. orr.

Gora egiten ikusi nituen, pauso geldiekin, hiru orban beltz ziruditen asfaltoaren islaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

Argi egiten duen argitik islara dagoen alde bera dago jakinduria sortzailea eta sortuaren artean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.

Ilargiak uretan egiten zuen isla ere deskribatzen ahal dizuet.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.

Ispiluetan dirdizka mila islatan ugaltzen zen ehun lanpararen argipean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Eta zer egin behar du hurrena maitasunak erotutatako txoro batek?, galdetu zion bere islari isilka, Victoriako taberna hutseko ispilu itxuraldatzailean ikusten baitzuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.

Morse andrea ispiluko islari so egon zen, hotz eta motz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Egongelako argiak isla egiten zuen hormigoi bustian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.

Suaren isla hartzen zuten dendako neskameak han utzitako tentelkeria xalo handiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

2 (izenondoekin)

Farolak etorbidean gaindi izekitzen ari ziren eta isla berdeak jaurtikitzen zituzten etxe-bloke moreen gainean. Ilunabarraren isla gorriez gozatzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Alde batean, ez oso urrun, pinudi urdinxka baten isla iluna atzematen zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Nire kilkerra beltza da, isla gorrizta ttikiekikoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 55. orr.

Isla ilunak hauteman ditu autoaren karrozerian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 91. orr.

Han argitasuna zen nagusi, leihoen argiaren isla angeluzuzenek eta banaketa-autoen 8 itxurako nikelezko osagarriek sortzen zituzten dirdaiek eraginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.

Isla hutsa da ametsetan ikusten dena: benetako aurpegiaren aurrean, aurpegiaren irudia.  Elizen arteko biblia   Si 34,3

3 irud

Gizarte forma edo eredu baten isla naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.

Gai horiek izan al dute islarik literaturan?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Agian albo-herrikideen arteko gorroto eta ezinikusien isla baino ez dira halako hitzak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 84. orr.

Bere garaiko iritzi nagusiaren isla baino ez da Etxegarairena.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Garaipenaren isla zen haren begien distira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Zinez esan daiteke Maupassanten barne bidearen isla dela haren obra gehiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Giza adimenak errealitatea errepresentatzen du, errealitatearen hala holako isla bat da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Oro har, X katea bere "ispiluaren aurreko isla den" (hots, atzekoz aurrerakoa den) X kateak jarraiturik eraturiko perpausak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 41. orr.

Euskal Herriko gatazka politikoaren islarik ere bada han-hemenka liburuan.  Berria - Kultura   2004-10-23

4 (izenondoekin)

Odolaren isla lauso bat da linfa: odol-plasmaren itxurako likido bat, funtsean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Ez zuen bete-beteko sentipenik adierazten, ezpada sentimendu baten isla ahula.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.

Etorkizunak, berriz, ez du aurpegi eta isla jakinik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

Hizkuntza baten bereizkuntza fonemiko orok du bere isla grafikoa hizkuntzaren ortografian.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Zeharo murgildurik gauden suntsipen zurrunbilo hori gizarte, produkzio eta kontsumo sistema baten isla zuzena dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

Munduan azken urteotan izan diren gertaerek isla zuzena izan dutela zineman.  Berria - Kultura   2004-09-17

Estrukturalismoak isla oparo eta aberatsa izan du euskararen ikerketan Mitxelanaren fonologiazko maisu lanetan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 78. orr.

Isla zehatzik gabeko arerio-kide beldar-irudi hori aurrean definituz baitoakizu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 285. orr.

Egun iraganen isla atzeratuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 91. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Mugitzen den gorputz batek mugi-ezinezko beste bat, geldirik dagoena, jotzen duelarik, aitzina mugitzeko gisan isladatua da, eta jo duen gorputz geldiaren planoarekin isla-marrak osatzen duen angeluak, plano berarekin jotze-marrak osatzen duen angeluaren neurri bera du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 153. orr.

· Atea zabalik zegoen eta zeru gris baten argi-isla irazten uzten zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.

Eta azkenean haritxo gorrizko amaraun itsusi bat osatzen da, ezpain-isla lausotuz eta efektu guztia hondatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

Mailaren behereneko partean, eskuin aldera, dirdir-isla zuen esfera koxkor bat ikusi nuen, nekez jasan zitekeen distira zeriona.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketaren isla (3); aniztasunaren isla (8); aniztasunaren isla da (4); arimaren isla (3); asmoaren isla (3); aurpegiaren isla (5); baten isla (33); baten isla dira (3); benetako isla (3); bere isla (13); beren isla (3); bizitzaren isla (4); dira horren isla (3); du isla (5); duen isla (7); egoeraren isla (5); eguzkiaren isla (4); ere isla (6); ere isla izango (3); ereduaren isla (4); errealitatearen isla (6); eta horrek isla (4); eta horren isla (9); eta isla (9); ezinaren isla (4); gizartearen isla (12); gizartearen isla izan (3); haren isla (6); horrek isla (10); horrek isla izan (4); horrek isla izango (4); horren isla (65); horren isla da (15); horren isla dira (12); horren isla izan (5); horren isla zuzena (4); ingurunearen isla (3); irudiaren isla (6)

isla argia (6); isla aztertu (3); isla baino (9); isla baino ez (7); isla baita (4); isla baizik (6); isla baizik ez (5); isla bat (5); isla besterik (7); isla besterik ez (7); isla da (72); isla de (10); isla de los (4); isla dela (19); isla den (4); isla dira (28); isla direla (7); isla diren (5); isla egiten (4); isla ere (11); isla ere bada (3); isla eta (9); isla ez (5); isla garbia (5); isla gisa (4); isla ikusi (4); isla izan (48); isla izan behar (8); isla izan da (3); isla izan dezan (4); isla izan dira (3); isla izan du (3); isla izan nahi (3); isla izan zen (9); isla izanen (3); isla izango (20); isla izango da (4); isla izango du (8); isla izatea (9); isla marrazten (3); isla zehatz (3); isla zen (5); isla zuzena (18); isla zuzena da (6); isla zuzena dela (3); isla zuzena izango (3)

islarik ez (5); islarik izan (6); izaeraren isla (3); izan du isla (3); izan zuen isla (3); la isla (8); la isla de (6); nire isla (4); nortasunaren isla (3); politikoaren isla (9); porrotaren isla (4); sakonen isla (3); sentimenduen isla (3); suaren isla (4); zuen isla (8)


isla2 iz uhartea.

Isla bat agertu eta enbarkazioa hurbiltzean desagertuko da, gero beste uharte batzuk ikusiko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

Bai, alakalufe indioak bizi izan dira menderik mende hemengo isla, badia eta kanaletan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Egun horretan ikusiko duzu Onen Isla.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Txinak 1.220 milioi biztanle ditu, Nauru izeneko isla batek 12.000 inguru bere 21 kilometro koadrotan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Ibaiko islara itzultzean, harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Aldi berean, Iceblink izotzauslea Falkland isletara bidean joango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 399. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 33 aldiz agertzen direnak)

falkland isletara (3)


islada iz isla.

Harridurazko zerbait, zurbila, argi baten islada bezala, begirarazi eta liluratu egiten zuena aldi berean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 64. orr.

Gauzen islada gelditzen da, antza, hitzen isladaren barrenean mugatua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 107. orr.

Leihoko argi isladen ondulazioei.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.


isladadun izond isladuna.

Umeak oinak airean zerabiltzan, ingurura begira, kuartzozko isladadun bere begi biribilez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.


isladarazi, isladaraz, isladarazten du ad islarazi.

Gaua ordenean jartzera eta munduari arimaren mugak isladaraztera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.


isladatu (ETCn 223 agerraldi), islada, isladatzen du ad islatu.

gauza ezaguna baita batzuetan aurpegiko zeinuek, gogoz kontra bada ere, egia isladatzen dutela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.

Argi xume bat zegoen haren aurpegian, bertan isladaturik baleuka bezala Mintaren goritasuna.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 108. orr.

Uretan isladatutako loreak bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 129. orr.

Esan zitekeen ibilgailuaren atzeko argi gorriak bere begi-ninietan isladatzen zirela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 153. orr.


isladun izlag islako.

Argitsua eta aireztatua zen, urre matearen isladun kolore leuneko tapizekin apaindutakoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 28. orr.


isladura iz isla.

Zozo harro ezer ustekoak, ez baitakite airea, eguzkia, zeru grisa edo oskarbia, haizearen bufadak, argiaren printza, isladura, giroa eta aurkintzaren fantasia munduak direla.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.


islagailu iz islatzen duen gailua.

Tximinia gorriak islagailuen argitan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

Jaun smoking-dunak beren andereak besarkatuz berotu nahian, islagailuak zama-lanak argiztatzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

Ikusi nuen lurreratze-trena nola ateratzen duten astiro-astiro, hegalen azpiko islagailuen argi itsugarria nola pizten eta berorien argitasun zuria helizeen diskoen gainera nola jaurtitzen duten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.


islakera iz isla.

Lagundu ere egin nuen makina bat museotara, berarengandik hurbil egotearren soilik, etruriar puxkaz beteriko beira-arasa baten islakeran Sabeth bera ikustearren, bere aurpegi gaztea, bere seriotasuna, bere poza!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.


islam (orobat Islam) 1 iz Koranen biltzen diren Mahometen irakaspenetan jatorria duen erlijio monoteista.

Erromatar eta Arabiar inperioetan biztanleriaren birbanaketa eta nahasketa antolatuaren azken onuradunak kristautasuna izan zen kasu batean eta Islama bestean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Eta baziren islama miresten zutenak, poeta sufiak bereziki.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Greziako erlijio nagusia kristautasun ortodoxoa da, eta judaismoa eta islama kenduta, beste erlijio guztiak debekaturik daude.  Berria - Gaiak   2006-05-06

Islamaren joera gogorrenarekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 93. orr.

Gizaldian Nanak-ek sortu zuen erlijio hori, islama eta hinduismoa elkartu nahian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

«Funtsezkoa» da islama eta islamismoa zer diren zehaztea.  Berria - Mundua   2004-06-18

Legeek ezin dituzte Islamaren arauak urratu.  Berria - Harian   2005-10-15

Ez nuen Islama iraindu, apaizgoa auzitan jarri baizik.  Berria - Mundua   2004-07-06

Antzeratsu, Islam garailearen panteoian, Jainko haragitu kanporatua Ali jainkotuaren forman mozorrotuta itzuli zen isilka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Islamaren eragina Kristandadeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 425. orr.

Islamaren aurkako gurutzadetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Medina hiriaren inguruko basamortu-sail txiki batzuetatik abiaturik, lastertasun harrigarriz hedatu zen islama.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Islam-aurreko erlijioetako tenpluetakoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.

Kristau-mundua eta islam-mundua borroka gogorrean zebiltzan historia-une hartan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Nahiz eta Islam herriek oro har, Arabia eta Emirerri Saudiak kendurik, egutegi gregorianoa erabiltzen duten beren nazioarteko harremanetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.

3 erlijiotzat islama duten herrien multzoa.

Islam zabaletik kanpo.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da islama (3); da islama (3); du islama (4); du islama (4); eta islama (9); eta islama (9); eta islamean (4); islam politikoa (4); islam talde (3); islama da (3); islama da (3); islama erlijio (4); islama erlijio (4); islama eta (8); islama eta (8); islama ez (11); islama ez (11); islama ez da (5); islama ez da (5); islama ez errespetatzea (3); islama ez errespetatzea (3); islama izan (3); islama izan (3); islamari eta (3)


islamdar (28 agerraldi, 12 liburu eta 8 artikulutan) izlag/iz islamari dagokiona; islamaren aldekoa. ik islamiar.

Gurean hain sarri aipatzen den islamdar fanatikoen arazoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 20. orr.

Gure kultura Asiako antzinako inperioetatik edo islamdar mundutik ekarritako produktu eta ideiekin aberastu zen bezalaxe.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 295. orr.

Milango lizeo batek klase aparte batean bildu nahi ditu bertako ikasle islamdarrak datorren urtean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

Terrorismo islamdarraren mehatxuek.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Petrolio-prospekzioak herrialde islamdar petrolio-ekoizleetatik kanpora bideratu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Islamdarrak gainerako ikasleengandik apartatzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Khomeini [...] islamdarren 1979ko iraultzaren heroia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.


islamiar (117 agerraldi, 11 liburu eta 57 artikulutan) izlag/iz islamari dagokiona; islamaren aldekoa. ik islamdar.

Talibanak, gure imajinarioan, islamiar fundamentalismoaren irudi sinpleena dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.

Islamiar errepublika nahi zutela sortu Iran-en bezala.  Herria   2003-05-01

Garai hartako unibertsitateetako maisuak juduak eta islamiar erlijiokoak izan ziren nagusiki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

Bi frantses bahituak dira eta [...] hilen dituztela jakinarazten dute Frantziak ez balinbadu islamiar mokanes legea desegiten.  Herria   2004-09-02

Irango iraultza islamiarrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Erdi Aroko historialari islamiar handiaren ideiak bere eskemetara ekarriz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.

Alderdi Islamiarra ez da hauteskundeetan izango.  Berria - Mundua   2004-12-28

Irakeko Armada Islamiarra izeneko talde batek.  Berria - Mundua   2004-09-03

Islamiarrik sutsuena baretzeko moduko egitasmoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.

Islamiarren artean ere salatua zuten aspalditik, esaterako, munduaren betikotasunaren doktrina aristotelikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi islamiarrak (4); eta islamiar (3); islamiar eta (5); terrorismo islamiarraren (3)


islamiko (637 agerraldi, 9 liburu eta 356 artikulutan) izond islamari dagokiona.

Lege islamikoaren erreinua pixkanaka zabaldu zen kaliferrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Mendebalde modernoa eta mundu islamikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Anaidi islamiko eta hindu horietan errusiar alderdi komunistaren ethosa oso garbi bereizten da jada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Integrista islamikoen intolerantzia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

AEBetako erakunde islamikoek ere salatu egin dute eskolak hartutako erabakia.  Berria - Gaiak   2004-04-02

Pirinioetatik Indus ibaiaren ertzetaraino hedatzen zen inperio islamikoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Hamas Erresitentzia Islamikoaren Mugimenduak Ansar al Islam erakunde islamikoko kide liratekeen hiru susmagarriak Absburgon, Berlinen eta Stuttgarten arrastatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-12-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi islamikoa (3); alderdi islamikoak (8); arabiar eta islamikoak (3); armada islamikoa (10); armada islamikoa izeneko (6); armada islamikoak (14); batzorde islamikoak (3); ekintzaile islamiko (3); erakunde islamikoak (4); errepublika islamikoa (6); errepublika islamikoak (3); estatu islamiko (5); estatu islamiko bat (3); eta islamikoak (4); eta jihad islamikoa (16); eta jihad islamikoak (7); gazako unibertsitate islamikoan (3); gizarte islamiko (3); gizarte islamikoa (4); irakeko alderdi islamikoak (6); irakeko armada islamikoa (10); irakeko armada islamikoak (11); iraultza islamikoa (5); iraultza islamikoak (5); islamiko bat (10); islamiko batean (3); islamiko batek (3); islamiko borrokalaria (7); islamiko eta (3); islamikoa da (4); islamikoa erakunde (6); islamikoa erakunde armatuak (3); islamikoa erakundeak (4); islamikoa erakundeek (4); islamikoa erakundeko (11); islamikoa erakundeko ustezko (3); islamikoa eta (9); islamikoa eta hamas (3); islamikoa izeneko (6); islamikoa izeneko talde (4); islamikoa taldeak (3); islamikoak bere (5); islamikoak bere gain (5); islamikoak eta (10); islamikoak ez (9); islamikoak ez du (3); islamikoak ez duela (4); jihad islamikoa (45); jihad islamikoa erakunde (4); jihad islamikoa erakundeak (3); jihad islamikoa erakundeek (4); jihad islamikoa erakundeko (11); jihad islamikoa eta (8); jihad islamikoak (37); jihad islamikoak eta (6); kultur zentro islamiko (3); lege islamikoa (10); marokoko talde islamiko (6); mugimendu islamiko (3); mugimendu islamikoa (6); mugimendu islamikoak (5); mundu islamikoa (7); mundu islamikoan (3); sharia lege islamikoa (3); talde islamiko (15); talde islamiko batek (3); talde islamiko borrokalaria (7); talde islamikoak (4); terrorismo islamikoa (6); unibertsitate islamikoan (3); uzbekistango mugimendu islamikoa (3); zentro islamiko (3); zuen jihad islamikoak (3)

alderdi islamikoaren (4); erlijio islamikoaren (3); errepublika islamikoaren (7); errepublika islamikoaren buruzagi (4); erresistentzia islamikoaren (41); erresistentzia islamikoaren mugimendua (3); erresistentzia islamikoaren mugimenduak (16); erresistentzia islamikoaren mugimenduaren (3); erresistentzia islamikoaren mugimenduari (3); erresistentzia islamikoaren mugimenduko (15); eta konferentzia islamikoaren (6); hamas erresistentzia islamikoaren (30); irakeko alderdi islamikoaren (3); irakeko iraultza islamikoaren (12); iraken iraultza islamikoaren (5); iran islamikoaren (3); iran islamikoaren partehartzeko (3); irango errepublika islamikoaren (4); iraultza islamikoaren (26); iraultza islamikoaren kontseilu (18); islamikoaren arabera (3); islamikoaren artean (3); islamikoaren buruzagi (5); islamikoaren buruzagi nagusi (3); islamikoaren erakundea (5); islamikoaren erakundeak (4); islamikoaren erakundeko (4); islamikoaren kontseilu (18); islamikoaren kontseilu gorena (3); islamikoaren kontseilu nagusia (6); islamikoaren kontseilu nagusiaren (4); islamikoaren mugimendua (3); islamikoaren mugimenduak (16); islamikoaren mugimenduaren (3); islamikoaren mugimenduari (3); islamikoaren mugimenduko (15); islamikoaren partehartzeko (3); jihad islamikoaren (8); konferentzia islamikoaren (15); konferentzia islamikoaren erakundea (4); konferentzia islamikoaren erakundeak (4); konferentzia islamikoaren erakundeko (4); lege islamikoaren (3); mundu islamikoaren (6); terrorismo islamikoaren (4)

alderdi islamikoko (7); erakunde islamikoko (5); erresistentzia islamikoko (3); erresistentzia islamikorako (15); erresistentzia islamikorako mugimenduak (7); erresistentzia islamikorako mugimenduaren (3); erresistentzia islamikorako mugimenduko (3); eta islamikoen (3); eta jihad islamikoko (8); hamas erresistentzia islamikorako (8); irakeko alderdi islamikoko (7); irakeko iraultza islamikorako (6); iraultza islamikorako (7); iraultza islamikorako kontseilu (7); islamikoen arteko (3); islamikoko bi (5); islamikoko buru (8); islamikoko burua (3); islamikoko buruzagi (7); islamikoko kide (5); islamikoko kideak (3); islamikoko ustezko (4); islamikoko ustezko bi (3); islamikorako kontseilu (7); islamikorako mugimenduak (7); islamikorako mugimenduaren (3); islamikorako mugimenduko (3); jihad islamikoko (40); jihad islamikoko bi (4); jihad islamikoko buru (5); jihad islamikoko buruzagi (5); jihad islamikoko ustezko (4); mugimendu islamikoko (4); talde islamikoen (4)


islamismo iz islama; islamaren kultura.

«Funtsezkoa» da islama eta islamismoa zer diren zehaztea.  Berria - Mundua   2004-06-18

Bosnia-Herzegovinako musulmanak oso berandu lotu zitzaizkion islamismoari, XVII. edo XVIII. Mendean.  Berria - Mundua   2004-02-01

Islamismoak aurrekari bakarra izan du Europan [...]: nazismoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Islamismoaren jarraitzaileak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 183. orr.

Ekialde Hurbila islamismoaren menpean dagoen eremua dela uste dugu Mendebaldean.  Berria - Mundua   2006-01-12

islamismo politikoaren hedapena eta gorakada.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Erasoa islamismoak eragindakoa izan dela baieztatzen bada.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Islamismo integristen diru iturri handiena.  Berria - Mundua   2004-05-30

Sale al Sadlanek ukatu du sermoilariok muturreko islamismoa sustatzeko mezuak helarazten dituztela.  Berria - Mundua   2004-03-19


islamista (525 agerraldi, 4 liburu eta 316 artikulutan) izond/iz islamismoari dagokiona; islamismoaren aldekoa. ik islamdar.

Erlijio islamistaren alderik irekiena sustatu nahi dute Marokoko zenbait agintarik.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Ekintza islamistengatik espetxeratutako presoak.  Berria - Harian   2005-03-09

Khomeiniren 1979ko iraultza islamistaren gaia aipatu diodanean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.

Errepublika laikoa zen izenez, nahiz diktadura izaitez, bainan biharko lanjerra da errepublika islamista baten sortzea.  Herria   2003-04-17

Al Fatak 68 ordezkari ditu, independente laikoek 12, independente islamistek zazpi eta Fidak bat.  Berria - Harian   2006-01-06

Taliban deitu islamistek.  Herria   2001-06-07

Bestalde, denek behar dute bizi islamistek finkatu legeen arabera.  Herria   2001-06-07

Islamista integristen atentatuak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.

Armadak ustezko islamisten aurkako eraso ugari egin ditu Waziristan ipar eta hegoaldean. herriaŽ

Muturreko islamistek kazetarien aurka abiaturiko kanpainako urterik bortitzenean.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Islamistek 52 estatubatuar bahitu zituzten Teherango enbaxadan.  Berria - Mundua   2004-02-12

Muntaser al Zaiat islamisten abokatu egiptoarraren arabera.  Berria - Mundua   2004-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

al kaeda islamista (5); alderdi islamista (3); bat islamista (3); bi ekintzaile islamista (4); buruzagi islamista (3); ekintzaile islamista (43); ekintzaile islamista atxilotu (4); ekintzaile islamista bat (3); ekintzaile islamista batzuek (4); ekintzaile islamista erakundeko (3); ekintzaile islamista hil (3); ekintzaile islamista sarearekin (3); ekintzaile islamista sarearen (4); ekintzaile islamista sareko (3); ekintzaile islamista talde (3); erakunde islamista (3); eta islamista (3); islamista atxilotu (7); islamista bat (9); islamista batean (4); islamista batek (20); islamista bateko (3); islamista baten (5); islamista batzuek (5); islamista ekintzaile (3); islamista erakundeko (3); islamista eta (4); islamista hil (5); islamista integrista (3); islamista izan (4); islamista sarearekin (3); islamista sarearen (6); islamista sareko (3); islamista talde (9); islamista talde batek (3); kaeda ekintzaile islamista (15); kaeda islamista (6); kaeda islamista ekintzaile (3); preso islamista (4); talde islamista (27); talde islamista batek (13); terrorismo islamista (7); ustezko ekintzaile islamista (11); webgune islamista (4); webgune islamista batean (4)

borrokalari islamistak (4); ekintzaile islamistak (8); ekintzaile islamistei (4); ekintzaile islamisten (16); ekintzaile islamisten aurka (3); ekintzaile islamisten aurkako (4); ekintzaile islamisten eta (3); erakunde islamistak (3); erakunde islamistako (5); erakunde islamistaren (3); erakunde islamisten (3); eta ekintzaile islamisten (8); eta islamisten (11); eta islamisten artean (3); eta islamisten arteko (5); etaren eta islamisten (6); islamistak eta (4); islamistak iraken (4); islamistaren aurka (3); islamistaren aurkako (3); islamistari aurre (3); islamisten artean (8); islamisten arteko (9); islamisten aurka (3); islamisten aurkako (5); islamisten eta (8); kaeda erakunde islamistako (5); muturreko islamistak (3); nazionalista islamistak (4); preso islamistak (3); preso islamisten (3); sunna talde islamistak (3); talde islamistak (13); talde islamistako (6); talde islamistaren (3); talde islamistekin (4); talde islamisten (7); talde islamistetako (3); talde nazionalista islamistak (3); terrorismo islamistaren (6); terrorismo islamistaren aurkako (3); ustezko ekintzaile islamisten (4)


islamizatu, islamiza(tu), islamizatzen 1 du ad islamista bihurtu.

Europa islamizatuko den beldurra.  Berria - Mundua   2004-12-16

Palestina Askatzeko Erakundean ziren talde marxistei «iraultza armatua gizartea pazientziaz islamizatzearen aurretik jartzea» leporatu zien.  Berria - Mundua   2004-03-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Serbiar eta kroaziar islamizatuak dira, haien hizkuntza bera hitz egiten dute, eta Islama gutxiengo gisa bizi izan dute.  Berria - Mundua   2004-02-01

Herri islamizatu berri haiek bateratzeko, ez zen aski erlijio hutsa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Oso modu zehatzean deskribatzen eta sentiarazten digulako zer den emakumearen kondizioa halako gizarte islamizatu batean.  Berria - Kultura   2004-09-22


islamizazio iz islamizatzea.

Islamizazio prozesuari ekin zion Khomeini buruzagi goren izan zuen gobernuak.  Berria - Mundua   2004-02-12

Europaren islamizazioari aurre egiteko.  Berria - Mundua   2004-12-11


islamofobia iz islamarekiko ezinikusia.

Islamofobia erraz kutsatzen den gaitza da, ia barneratuta dugu.  Berria - Mundua   2006-02-12


islamologia iz islamdar erlijioaren eta kulturaren ezterketa.

Filosofia eta Frantses Literaturan lizentziaduna da, eta Arabiar Islamologiako doktorea Genevako Unibertsitatean.  Berria - Mundua   2004-06-18


islandiar (orobat islandar g.er.) 1 izlag Islandiakoa, Islandiari dagokiona.

Antropologoak islandiar edo finlandiar saga frankotan agertzen zen "zaldikatze eroaren" kontzeptuari buruzko xehetasunak eskatu zizkion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 165. orr.

Larsson suediarra, Sigurdsson islandiarra eta Torgovanov errusiarra dira ezagunenak.  Berria - Kirola   2004-02-25

Felixsson eskuin alboko islandiarra.  Berria - Kirola   2004-04-24

• 2 iz Islandiako herritarra.

Reykjavik sarraskitu zuten, lapurreta ugari egin eta laurehun bat islandiar hartu esklabo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.

Gauza bakar bat dago errege saxoiaren erantzun miragarri hori baino miragarriagorik: islandiar bat izatea, hain zuzen, garaituen odoleko gizon bat, hura sekulako idatziz eman zuena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Suediarra edo islandiarra ematen zuen andre gazte bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Begiak, berriz, oso urdinak, nola izaten diren urdin, ez islandiar edota suediarrenak, baizik eta, areago, North Capeko jendearenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.


islandiera iz Islandiako hizkuntza.

"Saga", berriz, islandierako hitza kontsideratzen da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 237. orr.

Pleasure is all mine, Vokuro islandieraz abestua, Oll birta, Submarine edota Desired constellation abestiak entzun ahal izango dira disko berri horretan. herriaŽ


islapen iz islatzea.

Arkeologiak bere azterketa beste maila batean kokatzen du: adierazpen, islapen eta sinbolizatze-fenomenoak berarentzat irakurketa global baten ondorioak dira analogia formal baten edo zentzu translazioen bila dihardutenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.

Garuneko fosforeszentzia bat, islapen bat, adimena alegia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.


islarazi, islaraz, islarazten du ad islatzera behartu.

Ondotik igaro zen [...] erregea bere jauregian gortesau ilaren ondotik igarotzen den bezala, errege gorputzaren atal guztien duintasuna nabarmenduz, erregearen maiestatea islaraziz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Zeren, izan ere, ispiluaren zati batetik alde egiten baduzu, handik ez datorke orain irudirik; naturak gauza guztiak euron bihurdura berdinen arabera itzul eta islarazten dituelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 249. orr.


islatar iz uhartetarra.

Egia da Sarkozy batek indar bat bazuela egina hango islatarren arrazoinen entzuteko.  Herria   2003-07-03


islatu , isla(tu), islatzen (ETCn 19.648 agerraldi) 1 du ad gorputz batek, norabide batean heltzen zaion argia beste norabide batean, edo norabide berean, jaurtiki. ik ispilatu.

Jimmyk zerbitzaria ikusi zuen leihoko kristalean islatuta: ile latzeko gizon argal bat zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Neure burua kristal ilunean islatua ikusteko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.

Ispilu handi batean islatutako argi-parrastada batek hall iluna erdibitzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Kalean zoazela erakusleihoetan islaturiko zeure irudiari soslaiz begiratu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Mendi garaiak aintzirako ur garbietan islatuak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Gasolio putzuetan islatutako garabi, sare eta txatarra meta haiek berberek osatzen zuten ispiluaz bestaldeko mundua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Larruazala ezin egokiagoa zen belusezko errezelen gorrimina leunki islatzeko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 58. orr.

Zeru horixkaren kontra islaturiko hiria seinalatu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.

Testuak dioena testua bera da, hitzen ispiluan islatuko balitz bezala.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 243. orr.

Aurpegia uretan islatzen da, gizakia gizakiaren bihotzean.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,19

2 (fisikan)

Airean bidaiatzen duen soinu ia guztia islatu egiten da uraren gainazala jotzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Laino-hodeiek xurgatzen dituzten izpiak % 3 badira, islatu eta sakabanarazten dituztenak beste % 23 direnez, % 26 hodei-lainoekin galtzen dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

Beroa goraka abiatu orduko, hodeien sabaian islatu eta, erreflexioz, beheruntz dator berriro.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.

[Eguzkitik] datozen argi-izpiek objektu hori (makila zuri bat, adibide bat jartzeagatik) jotzen dute; objektu horrek izpi horietako parte bat alde guztietarantz ispilatzen du; islatutako izpi horietako batzuk kamera iluneko zulotik barrura sartzen dira eta objektu horren irudi (itzulikatu) bat eratzen dute atzeko aldeko horman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Argi-fluxua gauza batek emititzen edo islatzen duen argi-energiaren kopurua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Uhin-luzera guztiak neurri berean zurgatzen dituzten gainazalak kolore griseko agertzen dira: argi asko islatzen badute, zurikara, eta bestela belzkara; hartzen duen argiaren %10 baino gutxiago islatzen duten gainazalak beltz agertzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

3 hed/irud

Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Harridura islatu da Lainezen begitartean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 58. orr.

Ikaraldia aurpegian islatuta zeraman artean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.

Ez al duzu zeure burua Asier eta Itxasoren istorioan islatuta ikusten?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 308. orr.

Berari sentimenduak islatzea interesatzen zaiola.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

Frantziskoren gaztaroa eta Asis hiriko giroa hobekien islatzen duen idazkia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Irudi horiek islatzeko, Annyk marea ilun txikiak sorraraziko lituzke gure bihotzetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Gogoeta egin dut zilegi dela Kixote "azken" horretan halako palimpsesto moduko bat ikustea, zeinean nolabait islatu behar baitute gure lagunaren "aurretiazko" idazkeraren aztarnek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Kolonia-inperioen osaerak sistemako unitate politiko nagusien arteko lehia izugarria islatzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Mikelek, gainera, kableak mozteko ekintzak "solidarioen filosofiaren funtsa" islatu zuela uste du. Journal laneko hainbat pasartetan gordinki islatu zituen amaganako desira eta menderatze nahia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.

Adinaren eta bizimodu bapoaren eragina nabaritzen zitzaizkion, azkenarena batez ere, ezkutaezinezko kilo batzuetan islatua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Edozein hizkuntzatako hotsak islatzeko balio zezakeen alfabetoa.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Kawabatak bere lanetan [...] Japonia zaharraren edertasuna islatu nahi du.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Erradiazio islatua deitzen zaio fenomeno honi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Gantzak gainez egiten zuen nonahi, garbitasuna gehiegizkoa izan arren, faiantzazko xaflen artetik isurtzen zen, lurreko baldosa gorriak ezkoztatzen zituen, sutegiaren burdinurtuari islatu grisaxka ematen zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aniztasuna islatuko (3); argia islatuz (3); aurpegian islatu (3); bat islatu (9); bat islatzeko (3); batean islaturik (3); batean islatzea (3); borondatea islatu (3); borondatea islatu behar (3); burua islatua (3); burua islatua ikusten (3); ederki islatu (3); egoera islatu (3); ere islatu (5); ere islatuko (3); errealitatea islatu (3); errealitatea islatzeko (4); hori islatu (9); hori islatuko (3); hori islatzea (3); hori islatzeko (3); hura islatu (3); islatu ahal (5); islatu ahal izateko (3); islatu behar (17); islatu behar dira (3); islatu behar du (4); islatu beharko (5); islatu beharra (3); islatu da (12); islatu dira (3); islatu ditu (6); islatu du (18); islatu duen (3); islatu dute (10); islatu egiten (7); islatu eta (8); islatu izan (6); islatu nahi (28); islatu nahi du (4); islatu nahi izan (13); islatu nahian (5); islatu zen (24); islatu ziren (5); islatu zituen (11); islatu zuen (37); islatu zuten (13); islatua ikusi (4); islatua ikusten (5); islatuko balu (4); islatuko da (9); islatuko dela (3); islatuko du (3); islatuko duen (6); islatuko duten (3); islaturik ikusi (4); islaturik ikusten (3); islatuta ikusi (3); islatuta ikusten (5); islatzea lortu (3); islatzeko moduan (3); islatzeko orduan (3); ispiluan islaturik (3); ondo islatu (11); ondo islatu zuten (5); sentimenduak islatzea (3)

bat islatzen (22); bat islatzen du (11); bat islatzen zuen (3); batean islatzen (3); batek islatzen (3); beharra islatzen (3); berak islatzen (3); bertan islatzen (3); bezala islatzen (3); bizia islatzen (3); bizimodua islatzen (3); bizitza islatzen (3); borondatea islatzen (11); borondatea islatzen du (3); borroka islatzen (3); da islatzen (3); dela islatzen (4); dela islatzen du (3); dena islatzen (5); du islatzen (3); dute islatzen (3); dutela islatzen (3); ederki islatzen (9); ederto islatzen (3); egoera islatzen (6); ere islatzen (17); ere islatzen da (6); ere islatzen ditu (3); errealitatea islatzen (5); ez da islatzen (3); ez du islatzen (3); ez dute islatzen (3); ezin hobeto islatzen (7); garbi islatzen (3); gehiago islatzen (3); giroa islatzen (3); guztia islatzen (6); guztiak islatzen (4); harremanak islatzen (4); herritarren borondatea islatzen (4); hobeki islatzen (3); hobekien islatzen (6); hobekien islatzen duen (3); hobeto islatzen (10); hobeto islatzen du (4); hori guztia islatzen (3); hori islatzen (17); hori islatzen da (3); hori islatzen du (4); horrek islatzen (4); horrek islatzen du (3); indarra islatzen (3); irudiak islatzen (4)

islatzen da (59); islatzen dela (4); islatzen delako (3); islatzen den (15); islatzen dena (6); islatzen dira (19); islatzen direla (5); islatzen diren (4); islatzen ditu (23); islatzen dituela (3); islatzen dituen (8); islatzen dituzte (13); islatzen dituzten (10); islatzen du (142); islatzen du hobekien (3); islatzen du horrek (3); islatzen duela (19); islatzen duelako (7); islatzen duen (39); islatzen duena (9); islatzen dugu (4); islatzen dute (41); islatzen dutela (6); islatzen dutelako (5); islatzen duten (25); islatzen dutena (4); islatzen dutenak (6); islatzen eta (6); islatzen ez (14); islatzen saiatu (5); islatzen zen (29); islatzen ziren (9); islatzen zituen (11); islatzen zituzten (3); islatzen zuen (31); islatzen zuten (14); jarrera islatzen (3); kezkak islatzen (3); lana islatzen (3); moduan islatzen (3); mundua islatzen (3); nahia islatzen (4); nola islatzen (6); ondo islatzen (7); ondo islatzen du (3); ongi islatzen (4); orobat islatzen (3); porrota islatzen (4); porrota islatzen dute (3); uretan islatzen (5)


islatxo iz uhartetxoa.

Eta islatxoa, Bikini Atoloitik hurbil zegoen.  Berria - Kultura   2004-11-28

Bake eta lasaitasun bila Ozeano Pazifikoko islatxo urrun hartara joan zen lagunaz akordatzen naiz.  Berria - Kultura   2004-11-28


islatzaile izond islatzen duena.

Erretinaren atzealdeko geruza islatzaile horregatik ikusten dira katuen nahiz beste animalia gautar batzuen begiak argi egingo balute bezala, automobilaren argien parean edo gertatuz gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Irudi inprimatuak argia behar du ikusi ahal izateko, pertzepzioaren ikuspegitik gainazal islatzaile bat baizik ez baita, izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Txaleko islatzaileei buruzko araudia. txalekoek daramatzaten banda islatzaileak bost zentimetrokoak izan behar dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05


islatze iz gorputz batek, norabide batean heltzen zaion argia beste norabide batean, edo norabide berean, jaurtikitzea.

Zenbat eta zorua argiago, orduan eta islatze handiago eta bero gutxiago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.

Arga, mila islatze argitsuk kirrutua, zilarrezko suge bat bailitzan zihoan zuhaitzen artean narraska.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.

Eta islatze eta absorbatze horiek objektuaren azalaren egituraren arabera gertatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta islatze (3)


isleta iz bideartea.

Aipatu txostenaren arabera, aparkalekuak zabaldu, plataformetako isletak konpondu eta terminalaren eraikina handitu baino ez dira egingo.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22


ismaeldar izlag Ismaelen leinukoa.

Abigailen semea Amasa izan zen; honen aita Jeter ismaeldarra. Galaad aldetik zetorren ismaeldarren karabana bat ikusi zuten, Egiptora zihoana.  Elizen arteko biblia   1 Kro 2,17


ismaelismo iz

-Ismaelismoa VII. gizaldian jaio zen, eta sekula ez zuen hilketa aldeztu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.


ismo iz

Ismo-en sorrera (sindikalismoa, sozialismoa, komunismoa, anarkismoa, inperialismoa, liberalismoa eta sozialismo demokratikoak, nazionalismoa eta, geroago, nazionalsozialismoa, faxismoa edota nazionalkatolizismoa) [...]. Filosofo berezia da, bere garaikoa erabat, baina ez du lekurik inolako "ismo"tan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 354. orr.

Ismo guztiak xurgatzeko ahalmen txundigarria erakusten zuen pintorea zen Dali.  Berria - Kultura   2004-05-11

Nahiz eta ismo guztietatik zehar ibilitakoa izan.  Berria - Kultura   2006-04-16

Abangoardismoa da euskal hiztegian ageri den lehendabiziko ismoa.  Berria - Kultura   2006-02-12


iso interj 1 zaldiei eta beste zama abereei geldi daitezen esaten zaien hitza. ik ixo.

ISO! -orro egin zuen Snapek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.

Ni, astoak bezala: "iso" erraten didatenean, hortxe geldi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Halako batean, hara non entzuten dudan aldameneko gelako gizona garrasika, "Arre!" eta "Iso!", eta haren mingaina ahoaren sabaian trostaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 44. orr.

Gure txanoak bultzatzen saiatzen ziren belar-hesien artean, "iso" xuxurlatu batez gerarazi zuen osabak animalia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

-Iso, traidore hori! -agindu zion Maelek zorrotz, berarengana makurturik-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.

2 ez arre ez iso ez aurrera ez atzera.

Soka eskuetan, Mateori begira geratu nintzen, ez arre eta ez iso, aurpegia sutan. Korridore erdian ez arri ez iso puska bat egin eta gero, berriz ere ateko bidea hartuko nukeen, Josuren ahotsa ailegatu ez balitzait, atetik kanpora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.

Eta egon horretan pasa-ittuk orduak, mende luze iduri! ez arre, ez iso.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez iso (3)


isobara iz eguraldi mapetan eta, atmosfera presio bereko puntuak lotzen dituen lerroa.

Nola adierazi isotermak eta isobarak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.

Isobara maparen arabera, bazirudik antizikloi bat dagoela penintsularen erdian  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.


isodomo izond hargin lanez mintzatuz, harlan berdinekin eginikoa.

Bi motatakoak egiten dituzte obrak: batari isodomoa esaten zaio, besteari pseudoisodomoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Pareta isodomoa dela esaten da ilara guztiak lodiera berdinekoak direnean; pseudoisodomoa izango da elkarren ondoko ilarak desparekatuta daudenean eta altuera desberdinekoak direnean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.


isoglosa iz hizkuntza atlasetan eta, ezaugarri jakin bati buruzko bi dialektu eremu bereizten dituen lerroa.

Isoglosa kopuru nabarmena biltzen denean, hizkuntza bat edo dialekto bat dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 20. orr.

Dialekto ezaugarriei "isoglosa marrak" edo "isoglosak" izena eman zaie.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Segur aski, ez genuke irizpide finko batekin bat egingo, aldagai sare batekin baizik, isoglosa zenbaitekin, zeren eta nik uste dut horren antza izango lukeela emaitzak, dialekto mapa batena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 267. orr.


isoglosematiko izond

Glosema terminoak "mintzo ezaugarria" esanahia duela onartzen badugu, zuzenago hitz egin ahalko dugu marra isoglosematikoez, horrelako terminoa erabiltzerik izango balitz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Marra isoglosematikoa da uholde baten ertza bezalakoa; marra hauek, ertz horrek bezala, aurreraka zein atzeraka jo dezakete.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 250. orr.


isokarro iz XX. mendearen erdialdean hiri garraioan erabili zen hiru gurpileko furgoneta modukoa.

Hegoak larruz estalita omen zeuden, bata bestearekin halamoduz lotutako zati handi eta zikinak, eta izkina batzuetan halako hutsune zabalak zituztela, haizea handik sartzeko edo; bi gurpilen gainean dena, isokarro bat zirudiela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.


isokronia iz isokronoa denaren nolakotasuna.

Gaudreaulten iritzian, plano oro, baita planorik luzeena ere [...] erakutsiaren orainaldian dago, erakuslearen eta erakutsiaren artean isokronia dagoenez gero.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.


isolagailu (ETCn 46 agerraldi) iz eskuarki hotzetik, berotik, elektrizitatetik edo hotsetik isolatzen dnen gailua.

-Ikusten hango isolagailu hura, hirugarren habearen gaineko lehena?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 41. orr.


isolagarri iz eskuarki hotzetik, berotik, elektrizitatetik edo hotsetik isolatzen duena.

Pertsona normal batean, lodi samarra eta nahiko isolagarria da hatzmamietako epidermisa, eta nahiko gauza beroak erabili ahal izaten dira eskuetan minik sentitu gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.


isolagarritasun iz isolagarria denaren nolakotasuna.

Dermisaren azpian, gantz-geruza bat dago; geruza horrek larruazalaren isolagarritasuna hobetzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Egun hotzetan ilea pixka bat tentearazten duten muskulu ugari dituzte animaliek larruan; hartara, ile-larrua harrotu, eta isolagarritasun hobea lortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.


isolamendu (ETCn 2.330 agerraldi; orobat isolamentu g.er) 1 iz beroaren, elektrizitatearen, hotsaren eraginetik kanpoko egoera.

Bidea isolamendu termikoa zuen kutxa berezi batean sartuta egin zuen XII. mendeko artelanak, Madrilgo Manterola garraio berezietako enpresaren kamioi isotermoan.  Berria - Kultura   2006-01-12

Lantegi eta industria pabilioientzat isolamenduak diseinatzen hasi zen, 1971ean,  Berria - Kultura   2004-01-06

2 bakartzea; bakartze egoera.

Isolamendu eta sentsibilitaterik ezaren arteko harreman estua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Egoera honek isolamendu politikora daramala.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 316. orr.

Ez daukat feedbackik, ez dago komunikaziorik; isolamendua krudela da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 106. orr.

Liburutegiko isolamenduan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

3 (kartzelan)

Sakabanaketaz landara, isolamendua ere pairatu behar dute euskal presoek. Jipoiak eta isolamendua batera doaz ia beti.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 138. orr.

Carabanchelgo galeria eta isolamendu guztiak pasa zituela dio.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 152. orr.

-Isolamendutik irtendakoan dei bat egiten utziko dizugu, zure abokatuari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

Kartzela zaharra zen, eta isolamenduko ziegak kalabozoen antzekoak ziren. motinaren ondoren isolamendura zigortu dituzten sozial horietako batena duzu ziega hori.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Gogorra egin behar zaie isolamendua gazteei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Isolamendu ziegetan sartuko zaituztete, guk geure lana egoki egin ahal izan dezagun.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 66. orr.

Huelvako kartzelan preso bati zazpi asteburuko isolamendu-zigorra jarri zioten.  Berria - Harian   2006-04-07

Ocalani ezarri dioten isolamendu politika bortitza eteteko ere eskatzen dugu. Isolamendu galeriak, osasun artatze eza...  Berria - Mundua   2004-10-03

5 isolamendu modulu

Herrerako isolamendu moduluko ziega batean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

Badira urte luzeetan isolamendu moduluetan dauden kideak; kartzela bateko isolamendu modulutik beste kartzela bateko isolamendu modulura, betiereko bakardadean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 91. orr.

6 isolamenduan egon isolamendu moduluan egon.

Ioldi hauteskunde egun hartan Herrerako isolamenduan zegoen zigortuta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 130. orr.

Zangoa bola bati lotuta egoten zarete isolamenduan?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakarkako isolamendua (3); eta isolamendu (6); eta isolamenduak (4); eta isolamenduaren (4); isolamendu modulura (3); isolamendu politika (3); isolamendu politikoa (4); isolamendu zigorra (3); isolamendua eta (4); isolamendua hautsi (3); isolamendura eraman (3)


isolatu (ETCn 5.190 agerraldi), isola(tu), isolatzen 1 du ad beroaren, elektrizitatearen, hotsaren eraginetik kanpo utzi.

Xaflak isolatu egiten gaitu autoaren barruan eta hori da bidea.  Berria - Harian   2005-12-13

Isolatzeko plantxak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.

'Columbia'-ren istripua eragin zuen isolatzeko aparrak akatsak zituela esan du NASAk.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Erregai tankea isolatzeko apar sintetikoaren puska batek zulatu zuen Columbia transbordadorearen hegala. herriaŽ

Zelda hauk ongi isolatuak dituk ba, ez duk deus entzuten...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.

Sailak isolatuak daude, ez da urik sartzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Etxeak berotzeko eta isolatzeko sistema berrietan.  Berria - Harian   2006-02-18

Isozianatoa produktu toxikoa da, Fagor Etxetresna Elektrikoak konpainiak hozkailuak termikoki isolatzeko erabli ohi duena.  Berria - Harian   2005-12-21

2 bakartu.

Analisi birologiko sakon bat egin behar da eta birusa isolatu.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Gustuko du musika horrela disekzionatzea, notak bakartzea, isolatzea, nota bakoitza tarte txuriez inguraturik ikustea.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.

Enuntziatu gehiago aurkitzen dira isola daitezkeen "speech acts" direlakoak baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Bazirudien munduan bakarturik bizi zela, denetik isolatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Bost aldiz eduki dute zigor ziegetan isolatuta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.

Bakarrik sentitu nintzen, zeharo isolatuta mundutik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 107. orr.

Baserri isolatu batzuk ozta-ozta, edo jende xeheen txabola soilak. bi tiro aski maletategi barnera, autoa landa isolatu batera eramanda.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Munduko azken bazter isolatu eta ezezagun haietara abiatu ziren esploratzaileak XIX. mendeko bigarren erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Postariek ospe txarra dute baserrietan eta xalet isolatuetan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat isolatuta (4); gertaera isolatua (3); isolatu bat (5); isolatu egin (4); isolatu eta (4); isolatuta bizi (4), erregai tankea isolatzeko (4); isolatzeko apar (4); isolatzen du (3); kasu isolatuak (3); modu isolatuan (5); tankea isolatzeko (4); tankea isolatzeko apar (4)


isolatzaile (ETCn 840 agerraldi) 1 iz/izond berotik, elektrizitatetik, hotsetik isolatzen duena.

Hatz, esku-ahur eta oin azpiko azal sendoa bero-isolatzaile ona da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Isolatzaile elektriko ere bada azala, lehor dagoenean batez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Isolatzaile termikoz eta aluminio xaflez babestuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 324. orr.

Material merkea da [PVCa], aire zabalean egonkorra, ez da herdoiltzen, isolatzaile termiko, elektriko eta akustikoa da eta erresistentzia mekaniko egokia du.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Aire-geruza bat harrapatzen du barruan, eta ilea bera baino isolatzaile eraginkorragoa da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Erakusleihoan zinta isolatzailez itsatsita.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 19. orr.

Soinu isolatzaile ona da [amiantoa].  Berria - Ekonomia   2004-09-12

2 bakartzailea.

1938an Estatu Batuen jarrera isolatzailea oso zen gogorra.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isolatzaile ona (4)


isolatze iz bakartzea.

Espainiako eta Frantziako Estatuek ez dituztela euskal presoak Euskal Herriratzen eta, are gehiago, urruntze, isolatze eta bakartze politika areagotu dutela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Seguritate gorenezko espetxeak, erregimen militarizatuak, isolatze politikoa  Berria - Euskal Herria   2006-03-19


isolazio iz bakartzea; bakatze egoera.

Eta jende-talde baten barnean, isolazioa baino latzagoa den gerlarekiko kontsentsu bat osatzen du, jende bakuna, taldearen partaide izan arren, ez baita heltzen bere ikusmoldearen hitzez agertzera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 134. orr.

Eta han egoten ginen ilunetik argiari begira gu, jende bakartia, isila, denak elkarrekin bilduta, baina bakoitza bere isolazioan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.


isolazionismo 1 iz nazioarteko arazoetan parte ez hartzearen eta herrialdea bakartzearen aldeko joera politikoa.

"Isolazionismoaren" politika hori bere habitata gotorleku fisikoa duen gizarte batek praktikatzen duenean agertzen da bere formarik xumeenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

Baina faktore geografikoek lagundutako isolazionismo fisikozko gertaera horiek, interes historikoaren aldetik, ezin dira konparatu isolazionismo psikologikoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

Hemeretzigarren mendean ere, isolazionismoa maila politikoan egingarria zirudienean, lurreko paradisu honetan suge ugari zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

Horrelako isolazionismoa prozedura negatibo hutsa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Doktore tesia Ameriketako Estatu Batuen (AEB) isolazionismo politikaren eta atzerri politikaren inguruan egin zuen.  Berria - Mundua   2006-03-10


isolazionista izond helburutzat isolazionismoa duena, isolazionismoaren aldekoa.

Kontuan hartu behar da halaber bi mendez baino gehiagoz (1639-1859) Japoniak politika isolazionista bultzatu zuela, europar merkatariekiko harreman guztiak eten zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.


isomorfia iz forma kidetasuna; multzo bi edo gehiagoren elementuen arteko bana-banako egokitasuna. ik isomorfismo.

Wittgensteinen arabera, hori horrela izan dadin, nahitaezkoa da errealitateak, pentsamenduak eta hizkuntzak forma bera izatea, isomorfia erlazioan egotea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

1950-1955 ingurua arte, objektutik garuneraino, begitik igaroz, elkarren segidan burutzen zen isomorfia sail bat balitz bezala ulertzen zen pertzepzioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.


isomorfismo iz forma kidetasuna. ik isomorfia.

Eraketa ezberdinen artean isomorfismo arkeologikoak erakustea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 183. orr.

Kontzeptu bat bestearen gainean proiektatzea ahalezkoa egin duten puntuak zehaztea, metodoak edo teknikak transferitzea baimendu duen isomorfismoa finkatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.


isomorfo izond beste bati buruz, harekin isomorfia erlazio batez lotua.

Izan ere, hizkuntzak eta errealitateak forma logiko berdina dute, isomorfoak dira: adibidez izenak, hizkuntzaren azken osagai definiezinak, bat datoz gauzekin, errealitatearen azken osagaiekin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

Taxonomia-patologia harremanak ez dira taxonomia-gramatika harremanen isomorfoak; aberastasunen gramatika-azterketa harremanak ez dira gramatika-exegesi harremanen isomorfoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.


isonimia iz

Isonimia: hiritar ororen berdintasuna, legekidetasuna adierazten du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.


isopo (orobat isopa) 1 iz isipua.

Andreak ikusi zituen bezain laster, berehala, antxintxika joan eta ur bedeinkatu pixka bat eta isopoa ekarriaz etorri zen, eta esan zien: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 28. orr.

Beraz, goizeko 10:30tik goiti txatxo, trapuzahar edo joaldun espiritu txarren haizatu nahian bere isopoa astintzen ikusteko parada ukanen duzue.  Herria   2003-02-06

2 hed

Gauza harrigarria, artixta tindatzaile batek musika lagun, aldare aintzinean zen pareta xuri batean egin dauku isopa mota ainitz eta sare puska bat ibiliz, ainitz koloretako zirrimarra, ttintta eta ororen buru zen, frango kexu den itsaso baten itxura.  Herria   2004-10-14


isoprenoide iz

Estatinek kolesterola sintetizatzea eragozten dute; baina, aldi berean, prozesu horretan bitarteko lana betetzen duten beste batzuen sintesia ere eragozten dute: isoprenoideena.  Berria - Gaiak   2004-08-18


isoszele (ETCn 125 agerraldi; orobat isoszeles ETCn 2 agerraldi) izond hirukiez mintzatuz, luzera bereko bi alde berdin dituena.

Talesek frogatu zuen triangelu isoszele batek bi angelu berdinak dituela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Erdibitu dezagun; bi triangelu angeluzuzen isoszele berdin aterako dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Potzolo moztaka, ilea motz-motza eta aurrean ile-xerlo bat tente, bekain gorrixkak eta triangelu isoszele baten formakoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

triangelu isoszele (3)


isoterma iz eguraldi mapetan eta, tenperatura bereko puntuak lotzen dituen lerroa.

Nola eratu eta nola adierazi isotermak eta isobarak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.

1817an, von Humboldt zientzia-gizona izan zen isoterma arrastoak asmatuko zituena: lur azaleko tenperatura berdintsuko puntuen arteko arrastoa islatuko zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.


isotermiko izond tenperatura aldatu gabe atxikitzen duena.

Hori dela eta, orain gehienak edari isotermikoak, txokolateak eta horrelakoak erosten dabiltza, Rakel barne.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 198. orr.

Ez bat eta ez bi, jantzi isotermikoak arrapataka erantzi, eta, panpandojak bistan, saiotxo lesbiko ikusgarri bati ekin zioten, koreografia modu eztiagatik erleen dantza zirudiena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.


isotermo izond tenperatura aldatu gabe atxikitzen duena.

Madrilgo Manterola garraio berezietako enpresaren kamioi isotermoan.  Berria - Kultura   2006-01-12

Behiala isotermo izandako kamioi-kaxa orain txabola bihurtuan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 156. orr.


isotoniko izond odol gazuraren gatz kontzentrazio eta presio osmotiko berekoa.

Saioa bukatutakoan ez zitzaien burutik ere pasatzen kaferik eskatzerik, orain edari isotonikoak edaten zituzten.  Berria - Kultura   2004-08-22

-Barraren ezker aldean duk hire txoriñoa -esan dit maleziatsu, eskatutako edari isotonikoa luzatzeaz batera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.


isotopiko izond isotopoena.

Iturri isotopiko batek bidalitako gamma erradiazioa hezurrean zehar igaroarazi eta distira-neurgailu baten bidez detektatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.


isotopo iz atomo zenbaki bera izanik, atomo masa desberdina duten elementuetako bakoitza.

Erantzuna mineraletako isotopoek emango dute.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Hidrogenoaren isotopoa da, eta itsaso zein ibaietako uretik ateratzen da.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Zesio-137 isotopo erradiaktiboak 45.260 kilometro koadro kutsatu zituen, Ukrainaz, Bielorrusiaz eta Errusiaz landa.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Bonba atomikoak egiteko eta erreaktore nuklearretan erabiltzen da [uranioa], horretarako, berez duen 235 isotopoaren kopurua handitu egin behar da.  Berria - Mundua   2004-06-25

Zazpi urtean, plutonio isotopoz betetako zortzi ontzi eduki ditu gordeta garajean Errusiako gizon batek.  Berria - Gaiak   2004-11-03


isotropia iz isotropoa denaren nolakotasuna.

Erakustea guztiz ezberdinak diren kontzeptuek [...] leku analogoa betetzen dutela euren positibotasun-sistemaren adarkatzean -isotropia arkeologiko batez hornituak daudela erakustea, alegia-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 183. orr.


isotropo izlag norabide guztietan tasun berak dituen gorputz edo ingurunea.

Perspectiva artificialis-ari dagokionez, Berpizkundean "espazio sistematikoa" (matematikoki ordenatua, infinitua, homogeneoa, isotropoa) azaldu zenean egin zen posible (edo beharrezko).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.


isozianato iz

Isozianatoa produktu toxikoa da, Fagor Etxetresna Elektrikoak konpainiak hozkailuak termikoki isolatzeko erabli ohi duena.  Berria - Harian   2005-12-21

Metil isozianato gai arriskutsua egiten hasi ziren Bhopalgo lantegian.  Berria - Gaiak   2004-12-03


ispahandar izlag/iz Ispahangoa, Ispahani dagokiona; Ispahango herritarra.

Ispahandarrak, soka eskuan, / goibel negarrez zioen: / "Apaltasunez bizi izan banintz, / betiko ospea nukeen".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.


ispilatu, ispila, ispilatzen 1 da/du ad ispiluan islatu. ik ispilukatu.

[Miraila] haietan ispilatzean, hagitz handi edo hagitz ttiki ikusten duzu zeure burua, edo eta erabat bihurriturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Neure beldurra, neure ezustea, neure mina ikusi nituen, Potzolo ene haurretako ikaskidearen betaurreko beltzetako kristaletan ispilaturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Eguzkia eguzkiago iruditu zaie biei BBVAren kristal dorrean ispilatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

2 irud islatu.

Bere begietan aingeruen xalotasuna ispilatzen da. Ispilatze hori, bizi izan diren eta bizi diren gainerako gizakien garunetan ispilatutako irudiekin batera eta haiekin kontrastatuta, hori da munduaz dugun ezagutza, hori da gure mundua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 132. orr.

Kontraste horrek beste bat ispilatzen du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Hor daude, esate baterako, bohemio jende narrasen ibiliak, Rafael Villasús poetaren heriotzan ispilatuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.

Orobat imajinatu zuten gure egintzak alderantziz ispilatzen direla beste aldean, halako moldez ezen, beila egiten badugu, besteak lo egiten du, fornikatzen badugu, bestea kastua da, ebasten badugu, bestea eskuzabala da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Argi ispilatutan aztertu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ispilatzen da (4)


ispilatze 1 iz desberdin beroturiko bi aire geruzetan gertatzen den islatzearen ondoriozko lilura optikoa. ik ispilukeria; espejismo.

Ispilatzeen berri entzuna zuen, eta ikusi ere egin zituen batzuk: basamortuko harearen gainean gauzatzen ziren desirak ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 141. orr.

2 ispiluan islatzea.

Hotsaren lilurazko ispilatze moduko bat bide da, beraz, danbor hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.

Badira irudi opakoak, argiaren erreflexioz, ispilatzez ikusteko eginak, uki daitezkeenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Misteriozko gauza da harentzat, gauza sakon, ezezaguna, ispilatzeen eta fantasmagorien eremua, izatez ez diren gauzak ikusten direna, gauez, ezagutzen ez diren hotsak entzuten direna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Dudarik ez dago senti daitekeen horizonteko kosmos-parteak gure garunean duen ispilatzearen ondorioa dela ezagutzen dugun mundua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.


ispilu (orobat ixpilu g.er.) 1 iz beira eztainuztatuzko gainazal leun batek osatzen duen gauzakia, argia islatzen eta pertsona eta gauzen irudia ematen duena. ik mirail.

Ispiluan gizon arrunt bat ikusi zuen, aurpegi maiztukoa eta bizar-zuria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Ispiluan begiratzen dut berriro.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Bere buruari begiratzen dio ispiluan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 129. orr.

Ispiluan islatua ikusten du, ohean, egunkaria irakurtzen, gauero bezala.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 34. orr.

Xole eta Anamari ixpiluaren aurrean apain apain orraztu, ezpainak pinta pinta egin eta, abiatu dira herri aldera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.

Norberaren irudiaren ordez ezerezarena erakusten duen ispilua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.

Behebarruan ispilu bat bada, zintzo-zintzo itxurak bikoizten dituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

Ispilu baten irudia bezain erraz ezabatzen dena.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 32. orr.

Ikusi nituen planetako ispilu guztiak eta batek ere ez ninduen islatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Ispilua nolako, halakoxea izaten da isla, eta hori da kalkulatu behar dena: ispiluz beste aldean sortzen den irudia noiz erreala eta noiz begien irudikeria hutsa den.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Leihoetako kristalak ispilu bihurtzen ziren tuneleko paretaren hondo ilunarengatik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 98. orr.

Nor nintzen, ordea, ni?, hori zen ispiluak berdinduko ez zidan koska.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Gustatu egiten zaizu ispiluko irudia.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 80. orr.

Ispiluzko betaurrekoduna albotik igaro zitzaion, eta Ronda kalean sartu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ispilu handi, pitzatu eta zikin baten azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

Konketa, komun zikin bat eta ispilu txiki bat zeuden han.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 24. orr.

Bere aurpegia islatuta ikusi zuen hauts-kutxako ispilu biribilean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Aldagelan zegoen, hiru orriko ispilu baten aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.

Apaintze-mahaiko ispilu aurrean eserita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.

3 irud

Haren begiak ispilu sakon bi ziren, non neure burua ikus bainezakeen. Nork bere burua bere ezerezaren ispilu aurrean ikustea ez baita kontu atsegina.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 240. orr.

Izango ote zen gai handik ateratzean aspaldiko ispilu ezagunetan bere aurpegiari aurrez aurre begiratzeko, zekien bezala jakinik, askoz azkarrago zahartzen dela bat egunero bere aurpegia oparitzen ez dioten ispilu haien baitan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Nigeriak ispilua ipini zidan begien aurrean, eta nire burua ikusi nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 184. orr.

Kazetaritza edo hitzak behar zituen Ugaldek mundu erreala islatzeko informazioaren ispiluan.  Berria - Harian   2005-10-05

Eleberria "ispilu bat da, bidean aurrera doana". Ispilu honetan, hain zuzen, dirdai egiten du pobretasun zoriontsuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Egingo nuke apeta horietako mordotxo bat atzeman dituzula zure atzerako ispilu horretatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

4 isla.

Haren begitarteari, arimaren ispilu, edertasun miresgarria zerion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Argitaletxea ez da batere sektarioa, orduko kulturaren ispilu baizik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.

Askoren iritziz, alter ego edo ispilu izan zuen Brechtek Keuner jauna.  Berria - Kultura   2004-08-24

Egoera eta garai horien ispilu eder hunkigarria da Edale santuaren kondaira testu labur ezaguna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Errepublika historikoak errepublika utopikoa du ispilu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Haren bisaia bozkarioaren ispilu zen, martini-itsaso gozoak amets zituelako marka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Zeren ispilu dira nire testuak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.

Gure ezjakintasunaren ispilu gara askotan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 149. orr.

Liburutegi pertsonal oro bizitza baten egitasmoa eta ispilua da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

5 eredua, jarraibidea.

Banketxean dirua daukan gizon baten aurpegia zen, arrakastaren ispilu ezin hobea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Guk nahi dugu kontinente hau besteen ispilu izatea, batez ere demokrazia kontuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.

Ispilu eta jarraibide izan daitezen munduan bizi direnentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1190. orr.

Berri ezazu gure bizitza lehengo erara, perfektuen ispilu eta eredu zaren horrek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Irlandako ispiluari so.  Berria - Harian   2005-07-30

Fededunendako eredu eta ispilu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.

Aita, zure biziera eta jokabidea argi eta ispilu izan dira eta hala dira orain ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 538. orr.

Izan ere, zu zinen gazteon ispilu, zu gure hegoa eta iparra, ereduetan gorena eta maisuetan maisuena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 292. orr.

Eta Sarak heu hauka ispilu...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 189. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ispilu-denda bateko erakusleihoaren aurrean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 18. orr.

Kaiola barruko ispilu zatia lurrunez estalirik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.

Denbora-tarte batez alde batetik bestera artega ibili ondoren, ispilu-atetik irten eta esekitako jantziz beteriko korridore batera heldu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

Ispilu-joko bat izaki, literaturak errealitatearen errepresentazioa bilatu nahi du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Ispilu-irudiz dena erlatibizatzeko joera zuen batentzat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.

Hasi da bidaia, portu miresgarrien ametsa, altxor preziatuenen desira, miseria gogaikarrienen ispilu-lana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

Analogia ispilu-alderdiari dagokiola esan daiteke, eta errealismoa mapa-alderdiari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahalegin handiz jaiki eta esku-ispilua hartu du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 149. orr.

Barne-ispilu horren aurrean jarri eta deus ez ikustea jasangaitza zaigula.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 190. orr.

Erlijiosoak santutasun-ispilu ziren, eta jende santu asko hilobi zurituen itxurakeriaz kutsatu gabe zegoen oraindik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

8 atzerako ispilu auto gidariari atzealdean dagoena ikusten laguntzen dion ispilua.

Olatz etengabe ari zen atzerako ispiluan begira, noiz azalduko ote ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.

Atzerako ispiluari begira hitz egin zion txoferrak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.

Atzerako ispilutik begira ari zait gidaria.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 83. orr.

Atzerako ispiluan bidaiariari begiratu ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

-Hik garbi ikusten al duk? -galdetu zidan, Romanek azalpenak bukatu, eta atzerako ispiluan berari begira ageri ziren nire begi biei finko begira.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.

9 ispilu itxuraldatzaile

Eta zer egin behar du hurrena maitasunak erotutatako txoro batek?, galdetu zion bere islari isilka, Victoriako taberna hutseko ispilu itxuraldatzailean ikusten baitzuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.

· Ispilu itxura-aldarazleak iragartzen zituen iragarki apurtu bat haraxeago.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrean ispilu (3); batean ispilu (4); baten ispilu (7); beraren ispilu (3); beste ispilu (3); bi ispilu (3); bizitzaren ispilu (3); burua ispilu (3); da ispilu (7); du ispilu (5); edo ispilu (5); elkarren ispilu (4); eredu eta ispilu (3); errealitatearen ispilu (5); eta ispilu (38); eta ispilu aurrean (3); eta ispilu izan (4); gizartearen ispilu (5); herriaren ispilu (3); horren ispilu (9); ispilu aurrean (62); ispilu aurrean jarri (6); ispilu aurreko (4); ispilu aurrera (5); ispilu baizik (3); ispilu bat (52); ispilu bat da (4); ispilu bat eta (3); ispilu bat zegoen (3); ispilu batean (19); ispilu batean bezala (5); ispilu batek (4); ispilu baten (15); ispilu baten aurrean (8); ispilu batera (3); ispilu bati (3); ispilu beltz (3); ispilu da (7); ispilu dira (10); ispilu edo (3); ispilu ere (5); ispilu eta (20); ispilu ezin (3); ispilu gara (3); ispilu gardena (3); ispilu gisa (9); ispilu guztiak (3); ispilu handi (10); ispilu handi bat (6); ispilu handia (3); ispilu handian (3); ispilu handiaren (5); ispilu hartan (3); ispilu honek (3); ispilu hori (5); ispilu horrek (4); ispilu horren (5); ispilu horren aurrean (3); ispilu horretan (4); ispilu horri (3); ispilu izan (22); ispilu izan behar (3); ispilu izan zen (6); ispilu izatea (5); ispilu joko (3); ispilu joko bat (3); ispilu jokoak (3); ispilu lana (4); ispilu moduko (3); ispilu ona (3); ispilu txiki (11); ispilu txiki bat (7); ispilu zen (3); munduan ispilu (3); munduaren ispilu (4); ondoko ispilu (3); zegoen ispilu (3); zen ispilu (4); zeruaren ispilu (4); zion ispilu (3); zuen ispilu (10); zuen ispilu aurrean (3)

atzerako ispilua (3); atzerako ispiluan (7); aurpegia ispiluan (3); baina ispiluak (3); bainugelako ispilua (3); bere burua ispiluan (11); bere ispilua (3); burua ispiluan (16); burua ispiluan ikusi (5); buruari ispiluan (5); da ispiluan (3); duen ispilua (7); dut ispiluan (3); egoeraren ispilua (3); erakusten duen ispilua (3); eta ispilua (14); eta ispiluak (6); eta ispiluan (11); eta perfekzio ispilua (6); gaineko ispiluan (4); gelako ispiluan (3); ikusten ispiluan (3); ispilua apurtu (4); ispilua baino (3); ispilua da (9); ispilua dela (5); ispilua eta (7); ispilua izan (6); ispilua k (5); ispiluak dira (3); ispiluak eta (3); ispiluak ez (3); ispiluak itzultzen (4); ispiluan barrena (5); ispiluan begiratu (15); ispiluan begiratu eta (4); ispiluan begiratuz (4); ispiluan begiratzea (3); ispiluan begiratzen (10); ispiluan begiratzera (3); ispiluan bere (14); ispiluan bere burua (5); ispiluan bere buruari (5); ispiluan eta (3); ispiluan ikusi (20); ispiluan ikusi zuen (3); ispiluan ikusten (12); ispiluan ikusten nuen (4); ispiluan islaturik (3); ispiluan itsatsita (3); ispiluan neure (8); ispiluan neure burua (4); ispiluan neure buruari (3); komodako ispiluan (4); nuen ispiluan (4); ondoko ispiluan (4); perfekzio ispilua (19); perfekzio ispilua k (5); salako ispiluan (3); zegoen ispiluan (3); zen ispiluan (3); zuen ispilua (4); zuen ispiluan (9)

burua ispiluaren (3); eta ispiluaren (10); eta ispiluaren aurrean (6); eta ispiluari (7); eta ispiluari begira (3); eta ispiluen (3); ispiluaren atzean (3); ispiluaren aurrean (87); ispiluaren aurrean bere (4); ispiluaren aurrean jarri (8); ispiluaren aurrean jartzen (3); ispiluaren aurrean zegoen (4); ispiluaren bestaldean (3); ispiluaren beste (5); ispiluaren beste aldera (3); ispiluaren kontra (4); ispiluari begira (21); ispiluari begiratu (9); ispiluari begiratzen (3); ispiluen gainean (4); ispiluen gainean lo (4); ispiluen zaldunaren (3); komuneko ispiluaren (4); komuneko ispiluaren aurrean (4); nuen ispiluaren (3); nuen ispiluaren aurrean (3); zen ispiluaren (5); zen ispiluaren aurrean (3); zion ispiluari (4); zuen ispiluari (3)

atzerako ispilutik (13); atzerako ispilutik begiratu (3); eta ispiluko (3); eta ispilura (4); eta ispilutik (4); ispiluko bere (3); ispiluko hori (3); ispiluko irudia (3); ispilura begira (5); ispilura begiratu (7); ispilura begiratu eta (3); ispilura begiratu zuen (3); ispilura hurbildu (6); ispilura joan (7); ispilura joan zen (4); ispiluren bat (4); ispilurik ez (3); ispilurik gabe (5); ispilutik begira (3); ispilutik begiratu (6); ispilutik ispilura (3); ispilutik ispilura (3); ispiluz bestaldeko (3)


ispiludun izond isipilua duena; ispiluak dituena.

Atzean, armairu handi ispiludun bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Hiru ateko armairu ispiludunak gizon erdibiluzi baten irudia itzultzen zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

Ukipen-lente ispiludun bat erabiliz, ez da zaila begiaren mugimendu naturala konpentsatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Armairu ispiluduneko eta komodako kaoba distiratsuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Begiak ikusezin egiten zizkioten eguzkitako betaurreko ispiludunak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armairu ispiludun (3); ispiludun bat (3)


ispilugile iz ispiluak egiten dituen langilea.

Eztainua [...] eztainu kloruro bihurtu eta ispilugileei salduz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

Baina, kontuak kontu, bezeroak arrazoi du beti, bereziki kimikaz ezer gutxi dakienean, horixe baita, hain zuzen, ispilugileen kasua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.


ispilukatu, ispiluka, ispilukatzen du ad ispilatu.

Hodibihurrezko hoztailuaren muturretik, harribitxien moduko argi-izpiak ispilukatzen zituzten tanta lodi urrekoloretan erortzen zen azidoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.


ispilukazo iz adkor ispilu isla.

Garbi-garbia balego, agian norbaitek ispilurik ez dela pentsatu eta sekulako ispilukazoa hartuko likek.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

Horrelako espekulazioetan hasi, eta ispilukazo galanta har dezakek, esan nian orain hurrengo.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.


ispilukazoka adlag adkor

-Hi ere ispilukazoka hasi al haiz? -egiten du Hausterrek orduan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.


ispilukeria iz ispilatzea; lilura hutsala.

Saio guztiak, esperantza guztiak, ispilukeria guztiak, behin eta berriz apurtzen eta zirtzilatzen dira kalexka hauen egunerokotasunaren, ezdeusaren, epika faltaren kontra.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.


ispiluketa iz

-Zer moduz ispiluketan?  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 173. orr.


ispiluratu, ispilura(tu), ispiluratzen 1 da ad ispilura joan.

Baina ispilua sentitzen duguneko, guregandik irtendako irudi bat ispiluratzen da, eta handik berriro, atzera jaurtirik, gure begietara itzultzen da,  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 249. orr.

2 du ad ispilura eraman.

Eta zeozer denik azkarren eta noiznahi ispiluratzen baduzu ere, irudia hantxe dukezu beti; hortik dakizu gorputzaren gainazalari ehundura xumeak eta figura xumeak etengabe jareiten zaizkiola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 241. orr.


ispilutxo iz ispilu txikia.

Berrogei urte inguruko emakume bat erakutsi zidan, oraindik ederra, besaulki handi batean eserita, eskuko ispilutxo batean bere aurpegia etengabe aztertzen ari zena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.

Aurrean ipini zion beti zorroan erabiltzen zuen ispilutxoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 128. orr.

Gure aita zenak, larunbatean kentzen zuen asteko bizarra, ispilutxoa leihoko maratiltxoaren ertzean esekita...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.

Neska haien aurrealdean bizi zen mutil batek eguzki-izpiak botatzen zizkien ispilutxo batez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Raukina saiatu zen modu baretsuan neskatoari hitz egiten, ispilutxotik atzerantz begiratzen zuen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 126. orr.


ispilutze iz ispilatzea.

Ispilutze hutsa izan zen, Pamesak zuloa egin zuen berriro.  Berria - Kirola   2006-02-17


ispiritu ik izpiritu.

israeldar (orobat israeltar g.er., izraeldar g.er. eta israeltiar g.er.) 1 izlag Israelgoa, Israeli dagokiona. ik judu.

Palestinar gazte bat, 16 urtekoa, hil dute israeldar soldadoek Gazako zerrendan.  Herria   2004-08-12

Kutxaren aitzinean bildua zegoen israeldar batzar osoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,5

Israeldar gudarosteko bi mila gizon inguru galdu ziren egun hartan.  Elizen arteko biblia   1 M 5,60

Israeldar obusak palestinar kanpamendu baten kontra.  Herria   2004-10-14

Israeldar herrialdea bakean bizi izan zen berrogei urtez, Gedeon bizi izan zen artean Bi haur israeldar tiroz hilak.  Elizen arteko biblia   Epa 8,28

Herenegun ekintzaile palestinarrek bost soldadu israeldar hil zituzten Eretzen eta Hebronen.  Berria - Mundua   2004-01-15

Egiptok ustezko espioi israeldar bat askatu zuen.  Berria - Mundua   2004-12-21

Horrek areagotu egin du judu israeldarren haserrea.  Berria - Kultura   2006-03-04

Sari Nussebeh palestinarrak eta Amos Oz israeldarrak jasoko dute Katalunia saria.  Berria - Kultura   2004-07-23

Ilan Volkov israeldarraren zuzendaritzapean ariko dira musikariak.  Berria - Kultura   2004-05-21

2 iz Israelgo herritarra.

Ez joan zeuen senide dituzuen israeldarren kontra borrokatzera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,24

Hara, nireganaino iritsi da israeldarren deiadarra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 149. orr.

Baina Jaunak setatsu bihurtu zuen Faraoia, israeldarrei joaten ez uzteko.  Elizen arteko biblia   Ir 10,20

Israeldarrek lehorbide horretatik igaro zuten itsasoa, ur harresiak zituztela ezker eta eskuin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Bake hitzarmena egin zuten israeldarrekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 28. orr.

Judit israeldarren sinbolo bilakatu da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 88. orr.

Sderot hirian bi israeldar hil dituzte.  Berria - Mundua   2004-06-29

Bilarazi zituen Davidek israeldar guztiak Jerusalemen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,3

Eta israeldar askok ere onartu zuen haren erlijioa.  Elizen arteko biblia   1 M 1,43

Berrikitan hautsi mautsi bat egina zuten Palestindar eta Israeldarrek Gaza lurraldeaz eta Betleme hiriaz.  Herria   2002-09-05

Nazioarteak uste baino interes komun gehiago ditugu palestinarrek eta israeldarrek.  Berria - Harian   2005-08-16

Israeldarren kontrolpean jarraitzen dute palestinarrek.  Berria - Harian   2005-11-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aaronek eta israeldar (3); baina israeldar (3); bat israeldar (3); benetako israeldar (3); bi israeldar (6); bi israeldar hil (5); bi soldadu israeldar (3); bizi ziren israeldar (4); bost soldadu israeldar (3); dira israeldar (4); emakume israeldar (3); espioi israeldar (3); eta israeldar (56); eta israeldar elkarte (4); eta israeldar guztiak (7); eta israeldar guztiei (5); eta israeldar guztiek (12); eta israeldar guztien (4); eta israeldar leinuetako (3); eta soldadu israeldar (3); israeldar asko (6); israeldar askok (4); israeldar bat (26); israeldar bat eta (4); israeldar bat hil (10); israeldar bat zauritu (3); israeldar batek (9); israeldar baten (7); israeldar batzuk (4); israeldar elkarte (13); israeldar elkarte osoa (6); israeldar elkarte osoaren (3); israeldar elkartea (3); israeldar elkarteak (3); israeldar eta (18); israeldar eta palestinarren (5); israeldar gudari (3); israeldar gudariak (3); israeldar guztiak (39); israeldar guztiei (22); israeldar guztiek (28); israeldar guztiek harrika (3); israeldar guztiekin (18); israeldar guztien (13); israeldar guztien aurrean (7); israeldar hil (35); israeldar hil dira (3); israeldar hil ditu (3); israeldar hil dituzte (3); israeldar hil eta (4); israeldar hil ziren (4); israeldar hil zituen (4); israeldar hil zituzten (7); israeldar lehen (3); israeldar leinu (4); israeldar leinuak (3); israeldar leinuetako (4); israeldar palestinarrak (3); israeldar zauritu (5); israeldar zauritu ziren (3); israeldar zein (3); josue israeldar (4); josue israeldar guztiekin (3); josuek eta israeldar (3); josuek israeldar (6); josuek israeldar guztiekin (5); lau israeldar (5); mila israeldar (3); moisesek israeldar (5); moisesek israeldar guztiei (3); semeei eta israeldar (3); soldadu israeldar (24); soldadu israeldar bat (12); soldadu israeldar hil (4); zen israeldar (4); zeuden israeldar (3); zien israeldar (4); ziren israeldar (14); ziren israeldar guztiak (5); zuen josuek israeldar (5); zuten israeldar (3)

abiatu ziren israeldarrak (3); begirale israeldarrak (3); bizi ziren israeldarrak (3); dira israeldarrak (3); ditu israeldarrak (5); ditut israeldarrak (3); eta israeldarrak (27); ez zedin israeldarrak (3); gainerako israeldarrak (8); israeldarra eta (3); israeldarra nahiz (3); israeldarra naiz (4); israeldarrak basamortuan (3); israeldarrak beren (7); israeldarrak berriro (4); israeldarrak egiptotik (16); israeldarrak egiptotik atera (4); israeldarrak egiptotik ateratzeko (3); israeldarrak ere (8); israeldarrak eta (20); israeldarrak ez (3); israeldarrak hiltzen (3); israeldarrak nor (5); israeldarrak nor bere (5); israeldarrak sinai (3); israeldarrak zigortu (3); israeldarrak ziren (5); izan ziren israeldarrak (3); jainkoak israeldarrak (3); jaunak israeldarrak (8); kolono israeldarrak (5); langilezain israeldarrak (3); palestinarrak eta israeldarrak (4); soldadu israeldarrak (14); zedin israeldarrak (3); ziren israeldarrak (33); ziren israeldarrak eta (4); zituen israeldarrak (11); zituzten israeldarrak (5)

agindu israeldarrei (8); die israeldarrei (3); diezu israeldarrei (5); egin zien israeldarrei (3); esan israeldarrei (39); esan zien israeldarrei (8); esango diezu israeldarrei (5); eta israeldarrei (17); eta israeldarrei joaten (3); ez zien israeldarrei (5); israeldarrei aurre (3); israeldarrei eman (4); israeldarrei emango (8); israeldarrei emango diedan (7); israeldarrei erasotzera (3); israeldarrei eta (8); israeldarrei irakasteko (3); israeldarrei irakatsi (4); israeldarrei joaten (12); israeldarrei joaten ez (3); israeldarrei joaten utzi (3); israeldarrei joaten uzteko (3); jainkoak israeldarrei (4); jaunak israeldarrei (7); moisesek israeldarrei (4); soldadu israeldarrei (3); zien israeldarrei (24); zien israeldarrei joaten (3); zieten israeldarrei (5); zitzaien israeldarrei (6)

agintari israeldarrek (3); atzo soldadu israeldarrek (5); baina israeldarrek (5); berriro israeldarrek (5); beste israeldarrek (5); beste israeldarrek bezala (3); bizi ziren israeldarrek (4); dituzte israeldarrek (8); dute hau israeldarrek (3); dute israeldarrek (11); egin zituzten israeldarrek (5); egin zuten israeldarrek (11); eta israeldarrek (34); hau israeldarrek (4); israeldarrek bere (3); israeldarrek beren (8); israeldarrek bezala (4); israeldarrek bi (7); israeldarrek bi palestinar (3); israeldarrek erabat (4); israeldarrek erabat eta (3); israeldarrek ere (6); israeldarrek esan (5); israeldarrek esan zioten (4); israeldarrek eta (16); israeldarrek eta palestinarrek (5); israeldarrek ez (12); israeldarrek ez zuten (5); israeldarrek ezin (4); israeldarrek garaitu (3); israeldarrek gaza (3); israeldarrek gazan (3); israeldarrek ihes (4); israeldarrek ihes egin (4); israeldarrek jauna (3); israeldarrek jaunari (8); israeldarrek menperatu (4); israeldarrek menperatu zituztela (3); israeldarrek nork (3); israeldarrek nork bere (3); israeldarrek palestinar (4); josuek eta israeldarrek (3); militar israeldarrek (4); moisesek eta israeldarrek (3); naute israeldarrek (3); palestinarrek eta israeldarrek (7); soldadu israeldarrek (61); soldadu israeldarrek bi (7); soldatu israeldarrek (3); zieten soldadu israeldarrek (3); ziren israeldarrek (7); zituzten israeldarrek (10); zituzten soldadu israeldarrek (8); zuten berriro israeldarrek (4); zuten israeldarrek (27)

eta israeldarrekin (3); israeldarrekin batera (5); israeldarrekin eginiko (3); israeldarrekin eginiko itunaren (3); israeldarrekin eta (3); jaunak israeldarrekin (3); jaunak israeldarrekin eginiko (3)

amortarrak israeldarren (3); beste israeldarren (4); bizi ziren israeldarren (3); da israeldarren (10); ditut israeldarren (3); du israeldarren (4); dut israeldarren (3); eta israeldarren (55); eta israeldarren alde (3); eta israeldarren artean (11); eta israeldarren arteko (14); eta israeldarren elkarte (3); eta israeldarren eta (3); ez da israeldarren (3); filistearrak israeldarren (4); filistearrak israeldarren aurka (3); gainerako israeldarren (4); haserrea israeldarren (3); hiru soldadu israeldarren (3); israeldarren abererik (3); israeldarren alde (6); israeldarren artean (48); israeldarren artean bizi (9); israeldarren arteko (15); israeldarren arteko gatazka (3); israeldarren artetik (12); israeldarren artetik eta (3); israeldarren aurka (16); israeldarren aurka borrokatzeko (3); israeldarren aurkako (7); israeldarren aurkako erasoak (4); israeldarren aurrean (20); israeldarren aurretik (13); israeldarren aurretik egotziak (3); israeldarren biltzar (9); israeldarren biltzar osoa (3); israeldarren biltzar osoaren (3); israeldarren buruzagi (5); israeldarren elkarte (22); israeldarren elkarte osoa (11); israeldarren elkarte osoaren (4); israeldarren elkarte osoari (5); israeldarren elkartea (4); israeldarren esku (3); israeldarren eta (35); israeldarren eta palestinarren (22); israeldarren eta palestindarren (3); israeldarren gorpuak (4); israeldarren izen (6); israeldarren izen bilketa (4); israeldarren izenak (3); israeldarren izenean (3); israeldarren kontra (13); israeldarren kontrako (7); israeldarren lehen (8); israeldarren lehen semeen (4); israeldarren lurraldean (3); israeldarren ondoren (3); iturri israeldarren (3); jaunak israeldarren (9); jaunak israeldarren aurretik (7); judu israeldarren (3); lebitarrak israeldarren (3); palestinarren eta israeldarren (7); palestindar eta israeldarren (3); santutasuna israeldarren (3); santutasuna israeldarren aurrean (3); soldadu israeldarren (21); soldadu israeldarren gorpuak (3); zen israeldarren (7); zioten israeldarren (3); ziren israeldarren (10); zituen israeldarren (5); zuen israeldarren (3); zuten israeldarren (3)


israelita izlag israeldar.

Lehen jazartokia beraz Casablanca erdian, bigarren bat izan dute Safir hotelaren aintzinean, hau delarik israelita biltokia.  Herria   2003-05-22


istaklok ik ixtaklok.

istalakuntza ik instalakuntza.

istant (ETCn 1.981 agerraldi: orobat ixtant g.er., ixtan g.er., istante g.er. eta instant g.er.) 1 iz unea.

"Denbora istantez osatua da"; erran nahi baita, denboraldi txiki ugariz osaturik dagoela, beren iraute laburrarengatik gehiago ezin zati daitezkeenez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.

Lau zango airean, jauzi egiteko istantean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta milaka gar ikusi nituen hosto haien lekuan [...] goiti nahi balute bezala, gero eta goitiago, suaren istanteko hegaldian betiko... ik beherago 5.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 620. orr.

Ekarpen hori konbentzionala da, kodetua, eta oso desberdina ere izan daiteke, argazkiak zer atzeman duen: iraupen bat, luzeagoa ala laburragoa, ala instantea deitzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 158. orr.

Bizitzako gertakizun arruntetan ere izaten dira minututan neurtzerik ez dagoen istant bereziak, ia betierekoak diruditenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

Zu gabe ezin naiz istant bakar batez ere bizi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 82. orr.

Istant berean, biriketaraino barneratu zitzaidan garbigailu usain mina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Haren soan ez baitzen istant hartan lainorik: oskarbi zen, eta oskarbi hartan mila eguzkik egiten zuten dir-dir.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

Bigarren istant hartatik aurrera, ez zitzaizkidan aski bere belarriak, bere begiak, bere ilea, ezta bere ezpainak ere, eta beldur handi bat sartzen zitzaidan, ez ote nion, hitz egiten hasiz gero, erokeriaren bat esango: "Virginia, orain dela lau urte baino ederragoa zaude, mihia ibili nahi nizuke bularretan".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

2 (bat-en ezkerrean; orobat ixtanpat g.er.)

Istant bat izan zen, pindar ñimiño bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 276. orr.

Ixtant bat iraunen dute negoziaketek.  Herria   2005-02-03

Mila eta bat alfonbren gelan, lasaitasunak istant bat iraun zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.

Istant bat geroago, atari barnean nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Itxi baino istant bat lehenago arteratu nuen oina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Ez nintzen istant bat gehiago hor luzatuko, Charly izan ez banu gibelean bulkaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

Istant bat gabe, eztarria eta birikak bor-bor nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Istant bat gabe, mariaren usain sarkorrak gainerakoak jan zituen jantoki tikian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Istant bat ere ez zuen galdu nirekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

Istant bat baizik ez zen izan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 148. orr.

Zaude ixtanpat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 19. orr.

· Istant batzuk lehenago baino askozaz ere okerrago zegoela zirudien, bere odolean zebilen alkoholak azken kolpea eman balio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Istant baten buruan, kokoriko dagoena zutitu egin da eta, orduan, mistoaren argiak dardara egin eta Joxeren soslai gorritua erakutsi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 114. orr.

Istant baten buruko, odolez zipaturik geunden, eta azken hatsean edo hilik ziegako preso guztiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

Baina soraio gelditu zen eta, istant batzuen buruan, leihotik urrundu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 152. orr.

· Ixtant goxo bat iragan dugu aspaldian prestatua zuen "kolazionearen" inguruan.  Herria   2004-02-26

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Plazer istant ziztrin, minimo eta soilik a posteriori idealizatu hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Hedadura etengabea dela onartuz gero, beharrezkoa zela zatiezintzat edukiriko denbora-istant horren zatigarritasuna ere onestea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.

Axenario, zalantza istanterik gabe, pozez zoratzen agertu da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 75. orr.

4 ixtante laster, berehala.

Ixtante, Marsellarat helduak izanen gara.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Hala ere ez du odola gelditzea erreusitu, eta gizon gaztea ixtante hil da.  Herria   2002-10-17

Hogei bat urte eginen du ixtante Piarres Lafitte kalonjea joan zela.  Herria   2002-09-19

5 istantean (103 agerraldi, 39 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 725 agerraldi)

Hark istantean bete zuen agindua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 221. orr.

Istantean janen duguna ikusi nahi duzu?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 57. orr.

Baina Aladinen jeinua erne egon eta, senarrari emaztea laztantzeko astirik ere eman gabe, haien ohea hartu, eta istantean ezarri zuen Aladinen logelan. atalondoan une batez geratu zen, eta gero gauera jaurtiki zuen bere burua eta istantean desagertu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 220. orr.

Sarak istantean ulertu zidan mezua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 222. orr.

Amari deitu behar nion istantean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 92. orr.

6 istanteko istantean.

Istanteko lasaitu zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 33. orr.

Istanteko piztu ziren lehen marmariak: nolaz atzerritar fedegabe batek Nafarroaz aholku?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.

Istanteko, di-da esanen zioat: maite zaitut!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 44. orr.

Honek eta honen gizonek oihukatu abisuek, portuan lotu ontzietako marinelak ernarazi zituzten, eta istanteko dena hankazgora aurkitu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.

7 istantera istantean.

Leizea istantera zabaldu zitzaion, eta, sumatu bezala, han topatu zuen lapurren gordelekua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Aktore famatu bihurtu den garai haietako nire irakasleak istantera ezagutu ninduen, duda izpirik gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 75. orr.

Eta une batean zenbat gauza atsegin ez ote dit ekarri gogora! istantera, joandako denboraren nostalgiaz bete naiz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 68. orr.

8 instant batean

Istant batean galdu nituen begi bistatik. Istant batean ikusi nuen zehatz-mehatz non ginen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 197. orr.

Ron-errazio bikoitza atera digute, eta istant batean berotu naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Dena istant batean jazo zen, Toki-Onako sarreran.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 33. orr.

Gure gorputz porotsuek istant batean bere odol guztia galdu balute bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Baietz esan beharrean, txanela brankaz lehorrera begira jarri zuen, istant batean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

9 instant bateko adlag

Zorionez, istant bateko ito beharra baizik ez zen izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Istant bateko estura izan zen, laster amonaren ahotsa entzun baikenuen bera zela esaka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

10 istant batez

Istant batez moteltzea lortu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Istant batez isilik egon zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 264. orr.

Horra zer ibili zitzaidan, istant batez, gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Halako batean, tximista bat, eta istant batez Santa Klara, Urgull eta Igeldoren soslaiak agertu zaizkio.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Sartu ez sartu egon zen istant batez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Istant batez baino ez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.

Zintzurra bustitzeko artean mahainak ezarriak ziren bazkaiteko, ixtant batez zanpez bete da barnea.  Herria   2003-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina istant (9); baina istant batean (3); baino istant (7); baino istant bat (6); da istant (6); da istant batez (4); dena istant (5); dena istant batean (5); du istant (3); duzu istant (3); egon zen istant (5); ere istant (4); eta istant (39); eta istant bat (4); eta istant batean (6); eta istant batez (12); eta istant hartan (6); ezta istant (3); geratu zen istant (3); handik istant (3); handik istant batera (3)

istant bakar (12); istant bakar batez (10); istant bat (96); istant bat ere (8); istant bat gabe (7); istant bat gehiago (4); istant bat gelditu (3); istant bat geroago (22); istant bat lehenago (14); istant batean (78); istant batean ere (3); istant batean gertatu (3); istant bateko (7); istant baten (10); istant baten buruan (6); istant batera (3); istant batez (149); istant batez ere (8); istant batez eta (4); istant batez isilik (3); istant batzuen (3); istant batzuetan (3); istant batzuez (3); istant batzuk (8); istant berean (16); istant ezin (3); istant ezin laburrago (3); istant haiek (3); istant haietan (4); istant hartan (45); istant honetan (3); istant hori (7); istant horretan (13); istant hura (4); istant labur (11); istant labur batez (5)

duen istantean (3); eta istantean (10); hark istantean (3); istantean hasi (3); istantean ohartu (6); naiz istant (4); nik istant (4); nintzen istant (4); nuen istant (9); nuen istant batez (3); plazer istant (3); zen istant (21); zen istant batean (7); zen istant batez (13); zidan istant (3); ziren istant (4); zuen istant (5)

bainan ixtanteko (5); eta handik ixtanteko (3); eta ixtant (4); eta ixtantean (4); eta ixtanteko (6); handik ixtanteko (11); ixtant bat (15); ixtant batean (3); ixtant baten (3); ixtant batez (12)


istantekotasun iz istantekoa denaren nolakotasuna.

Eta istant haren istantekotasunak betikotasunerako bidean jarri ninduen, denbora bere baitarik jalgi izan balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.


istantño iz unetxoa.

Istantño bat iraun zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.

Istantño bat izan zen, hasperen baten denbora.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.


istape (orobat iztape eta ixtape) 1 iz iztarren arteko bitartea. ik izterpe.

Apez bat, ostia kontsagratua landatzen emakume baten iztape beltzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Zakila ezin ederragoa zuen, delikatua baina erabakigarria eta Alemaniaren kontzientzia baino gogorragoa, adimena aparta, istapeak usain zoragarrikoak, planeta honetako ilerik leunena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Hainbeste hazi dituk laharrak, istapetan ere sartzen zaizkiguk dagoeneko peto-peto.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Ezpainak Amagoia-Felicitasenak ditu, izterrak Edurnerenak, aldakak Kristinarenak, ixtapea Klararena eta titiak Anarenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

2 urratsa.

Ehun bat istapera gelditua zen, gure kulebrinen tiramenetik at.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.


istapeka (corpusean iztapeka eta ixtapeka soilik) 1 adlag zangalatrau.

Ibanteliko mendi paretek ikusi dituzte 175 amorratu, patarra goiti bermatzen, iztapeka beren pirripit VTT famatuaren gainean.  Herria   2005-10-06

Itsasuarra pirripitan ixtapeka jarri zelarik, izeba lasterka hurbildu zitzaion, bi sagarrekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 75. orr.

2 irud

Bi hitzez erran dezagun Orbaizetan erreka iztapeka hartu zutela fabrikarekin, ura errexago ibiltzeko nahi zuten gisan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.


istil (orobat ixtil g.er.) 1 iz euria egiten duenean eratzen den ur geldizko hedadura txikia, bereziki bideetan edo espaloietan gertatzen dena. ik putzu.

Hemen ere, etxe ilun eta pobreak, karriketan ur eta istil, eta zakurrak, beti zakurrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 208. orr.

Kale erdiko istil bat zen gauza berri bakarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Istil bat zapaldu zuen, pentsatzen zihoala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.

Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Etxalde bat halere, istilez istil ibiliz atzeman dudana, eta bera lohiz inguratua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

Ilargi argiak istila bustitzen duen bezala elkar bustitzen hasi dira, larruz larru eta bularrez bular.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

Itogina ondo itsutzen ez bada, beti berritzen da istila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Charlierekin eskolara bidean, udazkeneko orbel-pilatan kriski-kraska, eta istil-putzuetako izotzetan zinpi-zanpa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

2 (izenondoekin)

Gure bidexketan zangopean zapaltzen dugun istil beltzaren antzera aspalditik geldirik dagoen ur uherra. Istil uherrean palastaka, lokatz beroan haztamuka.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Otea eta txilarra hazten ziren ur istilen arteko sastraketan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Iluntzen ari zuen, eta euri-istiletan distiratzen zuten gasezko sugarrek ñirñirka.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.

Odol istil baten erdian.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 58. orr.

Odol istila zeukan inguruan, eta bi hankak itxuraz izterretik behera falta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 280. orr.

4 ipar lohia, lokatza.

Handik laster, istilez ihaurri ziren baratzeetan barna abiatu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.

Egia da ongi jaten dela Auch-en baina errugbi partidan zelaiko ixtila jastatzeaz gain 25/6 eko emaitzarekin itzuli zaizkigu etxera.  Herria   2001-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta istil (4); istil bat (5); istilak eta (3)


istilkatu, istilka, istilkatzen da ad zipriztindu.

Leihoko kristalak irainkiro zikin ageri ziren, paretak belztuak, eta tabako zaharmindu usain goibel bat zirauen airean istilkaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.


istilkor (corpusean ixtilkor soilik) izond

Horregatik, erantsi zion iparraldeko laborariren batek bere ukitua aldi honi ere: Ihauteri ixtilkor, Pazko urikor, moltsa betekor.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 81. orr.


istiltsu (orobat ixtiltxu g.er.) izond lohitsua.

Parkea blai eta istiltsu zegoen aste haietan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 103. orr.

Lur istiltsuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.

Soldadu tatariarren zutabeentzat ezinezkoa zelako eskualde istiltsu hartan barneratzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

Geroztik Errobik karreatu du hainitz ur, Ezterenzubitik hunaraino, garbi ala ixtiltxu.  Herria   2005-12-22


istilu 1 iz iskanbila, anabasa, kontu korapilotsua.

Istiluaren zalaparta zabaldu da berehala giroan, pauso arin batzuk antzeman dituzue pasilloan barrena; zuen bila datoz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Sinagogako buruzagiaren etxera heltzean, ikusi zuen Jesusek hango istilua, jendea negarrez eta garrasika.  Elizen arteko biblia   Mk 5,38

Parisko ia matxinada eta istilu guztietan parte hartu du.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

Ertzaintzaren bi furgoi heldu dira, baina ez da istilurik egon.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

Kalean istilu pixka bat atera dute, etorri da Pitito Kapitaina.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 165. orr.

La Salleko pasillo eta gelak goibelak iruditzen zitzaizkidan; [...]; gure arteko istiluak -herri txikietako ikasleek lehia gogorra geneukan hirikoekin- txoroak, arinak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Peeves ikastetxeko iratxo bihurria zen, hondamena eta istiluak eragiteko aireko mehatxu burlatia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Urtebete geroago, istiluak hasi ziren, eta Geronimo gerra bidean jarri zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 93. orr.

-Segi, Mona, goazen! -esan nion, besotik helduta, beste istilu batean sartuko ote zen beldurrez.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 20. orr.

Han goitik bere ikaragarritasun osoan ikusi ohi nituen manifestazioak, eta, egia esateko, poza ematen zidan neure burua istilu hartatik libre ikusteak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.

-Ez zakinat zer istilu darabilten denda horretan -esan zuen neskazaharrak-, baina nik ez zionat usain onik hartzen...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.

2 (izenondoekin)

Alberto Fujimorik erraz irabazi ditu hauteskundeak eta, istilu handiak zabaldu diren arren, bere hirugarren agintaldia hasiko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 46. orr.

Agintariek bere buruaz beste egin zuela esan zuten [...] baina istilu larriak piztu ziren Alemania guztian haren hileta egunetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 103. orr.

Istilu gorriak izan ziren atzo Navalen.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

1984 urtealdian, baina, Punjaben askatasuna iristeko grina areagotu eta istilu gorriak sortu ziren gobernu zentralaren eta sikhen artean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 53. orr.

Istilu ozenena plazan entzun, eta pentsatu ninan han jendearen artean jaitsi egingo zitzaidala beldurra. Istilu eta borroka ikaragarria zegoen gau eta egun hiri osoan, aspalditik elkarren etsai ziren bi alderdiren eraginez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.

Gauez ateratzen naizen bakoitzean, istilu politikoren batean sartu behar dudala pentsatzen ditek.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 179. orr.

Jai baketsuak izan dira, istilu politikorik gabeak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.

Charleroy inguruan istilu are gogorragoak izan ziren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 111. orr.

3 arazoa, gorabehera.

Jabeak buruhauste eta istilu nahikorik izana zuen Tigrerekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.

Gehienak etxeko istilu eta gorabehera beltzekin hurbiltzen zaizkigu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.

Egunero izango dituzu istiluak eta buruhausteak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.

Naziorik aurreratuenetan ere istilu gorriak sortzen dituzte arratoiek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Istilu galantean sartu nauzu!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 327. orr.

Charlie eta biok istilu larritan sartu ginen, kontu harengatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 20. orr.

Geroztik gurasoekin istilu latzak izan zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 124. orr.

Enpresek istilu ezagunak izan dituzte beren jarduera ekonomikoaren ondorioa dela medio (istilu ekologikoak, finantzarioak, lan egoerari buruzkoak, eta abar).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.

Istilu bat izan zuen ikaskide batekin: tresna bat lapurtu zioten neskari, eta hark ikaskide bati egotzi zion errua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 146. orr.

Orain badakit, zergatik izaten duten hainbeste istilu oinetakoekin gure emakumeok.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Drogazaleek beren istiluak pistola dantzatuz konpontzen dituzte.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.

Beste gazte batek [...] Andrew Glover Youth Programm sortu zuen, legearekin istiluetan zebiltzan gazteei laguntzeko erakundea, hain zuzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Istilu usaina dago, giro arraroa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Segundo gutxitan kale baketsua istilu gune bihurtu da.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.

Guztira 36 poliziak eta 5 suhiltzailek zauriak jasan zituzten eta 395 ustezko istilu eragile atxilotuak izan ziren.  Berria - Mundua   2006-01-04

Lan zama ez ezik, negoziazio kolektiboa eta industria plana ere istilu iturri bihurtu dira.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Algortako bizitegi-auzora iritsi ziren arazorik gabe, Bilbotik atera ondoren ez baitzen trafiko istilurik izan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 127. orr.

Arma istilu batzuk izan zirela eta, frantsesek Tidjani preso sartuko dute.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 21. orr.

Esaterako pentsiodunek: ez dira, ez, oso ohikoak beren erosketa ahalmena atxikitzeko erretiratuek egindako greba eta kale istiluak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Ezkontza istiluak daudenean, emazteak alferrik jotzen du poliziarengana.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 95. orr.

Little Rocken arraza istiluak gertatzen ari ziren bitartean, […].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Honatx beste Bartolo ezagun baten aipamenak nola egiten diren, amodio istilu berdintsutan: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko istilu (3); beste istilu (3); ere istilu (6); eta istilu (22); ez zen istilu (3); istilu artean (3); istilu asko (4); istilu bat (8); istilu bat izan (4); istilu batzuk (5); istilu batzuk gertatu (3); istilu ederra (3); istilu eta (17); istilu gehiago (3); istilu gogorrak (6); istilu gorriak (8); istilu guztiak (3); istilu handirik (3); istilu hartatik (3); istilu honetan (3); istilu horiek (4); istilu horietan (6); istilu hura (4); istilu larriak (23); istilu larriak izan (7); istilu larririk (3); istilu latzak (3); istilu ugari (5); istilua sortu (6); izandako istilu (4); zen istilu (6); zuen istilu (4)

artean istiluak (4); artean istiluak izan (3); arteko istiluak (8); arteko istiluak izan (3); baina istiluak (4); batean istiluak (3); dira istiluak (3); ditzaketen istiluak (3); ditzaketen istiluak ekiditeko (3); ere istiluak (9); ere istiluak izan (6); eta istiluak (27); eta istiluak izan (6); gertatutako istiluak (4); halako istiluak (3); hasi ziren istiluak (4); herenegungo istiluak (3); istiluak egon (5); istiluak ekiditeko (4); istiluak eragin (6); istiluak eragitea (7); istiluak eragiten (3); istiluak eta (13); istiluak gertatu (10); istiluak gertatu ziren (6); istiluak gertatzen (6); istiluak gertatzen ari (3); istiluak hasi (12); istiluak hasi ziren (7); istiluak izan (63); istiluak izan dira (10); istiluak izan ziren (40); istiluak izan zituen (3); istiluak izan zituzten (3); istiluak izango (3); istiluak izaten (3); istiluak piztu (3); istiluak salatu (3); istiluak salatu ditu (3); istiluak sortu (6); istiluak sortzen (5); istiluak zirela (3); izan ziren istiluak (7); izandako istiluak (10); kale istiluak (5); ziren istiluak (20)

arteko istiluetan (5); eta istiluetan (6); gertatu istiluen (3); gertatutako istiluen (3); istiluei buruz (3); istiluekin lotu (3); istiluen aurkako (5); istiluen berri (4); istiluen egunean (3); istiluen kontrako (5); istiluen ondoren (4); istiluen ondorioz (7); istiluen ostean (4); istiluetan atxilotutako (3); istiluetan parte (14); istiluetan parte hartu (6); istiluetan parte hartzea (4); istiluetan sartu (4); izan ziren istiluen (3); izan ziren istiluetan (3); izandako istiluen (5); izandako istiluengatik (5); izandako istiluetan (8); izaniko istiluetan (5); kale istiluetan (5); kale istiluetan parte (4); ziren istiluen (4); ziren istiluetan (6)

da istilurik (3); eta istilurik (10); eta istilurik ez (4); ez da istilurik (3); ez zen istilurik (14); inolako istilurik (9); istiluren bat (6); istilurik egon (3); istilurik eragin (3); istilurik ez (13); istilurik ez zen (7); istilurik gabe (13); istilurik gertatu (8); istilurik izan (21); istilurik izan ez (4); istilurik larrienak (6); istilurik nahi (9); istilurik sortu (7); istilurik sortu gabe (7); istilutan sartu (3); istilutan sartuko (5); istilutan sartzeko (3); zen istilurik (15); zen istilurik gertatu (5); zen istilurik izan (8); zuen istilurik (3)


istiluka adlag istiluak sortzen.

Istiluka hasten bazait, jo egingo dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 125. orr.

Istiluka hartzen gintuzten leku guztietan, eta berdintsu hartzen genituen guk kontra ari zitzaizkigunak, guraso, irakasle edo beste edonor.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 31. orr.

Egia zen hilabeteak zeramatzatela istiluka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 11. orr.


istilutsu izond istiluz betea.

Bakegile izan zen Frantzisko bere garaiko gizarte istilutsuaren erdian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 751. orr.

1873ko udaberri istilutsu hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Ostatu-enkante istilutsu batean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 97. orr.

Lapur-txorien txorrotxio istilutsua.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 231. orr.

Zarata istilutsu batek isilarazi zituen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 222. orr.

Akabo ziren eztabaidak, istilutsuak nahiz lasaiak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.

Hizkuntza arazoak beti gertatzen dira istilutsu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

istilutsua izan (3)


istilutxo iz istilu txikia.

Alsazia-Lotaringiako istilutxo armatu lokala paradigma bat bilakatzen da munduaren polo batetik bestera kultura eta zibilizazio moderno guztiaren nondik norakoa funtsen-funtsenean zertan datzan argitzeko...  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 164. orr.


istiluzale (corpusean istilu zale soilik) izond istiluen zale dena.

Pentsatzen zuen horrekin istilu-zalea bihurtuko zela, arnegaria... baita mozkorra ere, zorrik ez zeukalako, eta hala gertatu zen hein batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 252. orr.


istinga iz zingira.

Istinga sakonean murgiltzen ari naiz, eta oinak non tinkaturik ez.  Elizen arteko biblia   Sal 69,3

Ehundaka gazte, lepoan zapi gorria zutela ia denak, eta agureak, oinez, piloan, mugituz eta zalapartan istingan eta landare artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 109. orr.

Taldean aukeratu biktima, istingen artean argi egiteko bere burua eskaini, eta, putzuaren ahoraino eramanik, zuzia itzali eta han amilarazten zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.


istingatsu izond istingaz betea.

Eta Bluefields istingatsu hau uztera goaz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.


istingatu, istinga(tu), istingatzen du ad

Hurrengo egun batean Juan Bautistaren batela istingatzen jardun ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.


istingor iz tamaina txikiko hegaztia, moko-luzea eta hankak biluziak dituena, zingiradietan ezkutazen dena (Gallinago gallinago).

Noizean behin istingor bat ateratzen zen ildo zaharretako ertzetan hazten ziren belarren artetik lasterka.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Ez nuen uste hainbeste txori motaren izenak nekizkienik, azaldu ahala izendatu ditut han behean kaiolatuon elkartasunetik alatu diren hegaztitxoak: karnabak tarinak zozoak eperrak hegaberak kulixkak istingorrak tortoilak [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.


istitu, isti, istitzen du ad

Beldurrak istitzen ninduen hain agerian argitasun bila ibiltzetik, eta bai handi-uste moduko batek ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.


istmo iz bi kontinente edo penintsula bat kontinentearekin lotzen duen lur zatia.

Muino bat eskuinean, muino bat ezkerrean, bi golko; erdian istmo bat, mendi bat itsasoan; mendiaren orpoan hiri bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Bi itsasoak bereizten dituen istmoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Istmoko Jack Zangoluzea izan zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakarra istmoko jack (3); gizon bakarra istmoko (3); istmoko jack (4); istmoko jack zangoluzea (3)


istorio (3405 agerraldi, 202 liburu eta 662 artikulutan; ETCn 35.873 agerraldi; orobat ixtorio 499 agerraldi, 26 liburu eta 340 artikulutan; ETCn 2.214 agerraldi, istoria g.er. eta historio g.er.) 1 iz kontakizuna. ik ipuin.

Horrelako hogeitaka istorio idatzi nituen lehenbiziko bi hilabeteetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.

Eleberriak eta beharbada dozena bat istorio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

Ez naiz ni istorio honetako pertsonaia nagusia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Hamaika aldiz entzuna edo irakurria izango duzu, umetan batez ere, Mateo Txisturen istorioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.

-Ba al dakik, Fermin, Borgesen istorio hura?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.

Hurrengo lau istorioek nerabeen arazoak erakusten dituzte.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.

Iraganeko istorio hauen guztien helburua gure egungo bizitza definitzea da. film bat ikusi ez eta gero film haren istorioa asmatzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

Bada istorio honen egia xehetasunetan datzalako, eta istorioa gertatu zen bezalaxe kontatzea beste aukerarik ez dudalako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.

Jon Mirandek ere istorio horren aldaera bat egin zuen, oso ikonoklasta, gainera.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 170. orr.

Ez nuen nire ezintasuna onartu nahi, gogorregia zen nonbait ia edozein istorio moldatzeko gauza nintzela sinistuta nengoen honentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.

Gaiarekin, pertsonaiarekin, istorioko gertakizun batekin...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.

Istorio horiek gauero kontatu, kateatu eta txirikordatu zituen, eta gertakariak erakargarrien zeudenean, orduantxe egingo zuen etena, biharamunean jarraitzeko eta, hartara, bizia beste egun batez salbatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Biblia Sainduko istorio harrigarriak kontatzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

Istorio harrigarriak kontatzen zituen izokinen eta beste arrainen adimenaz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

-Zer da ixtorio hori, Magali?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Istorioa asmakizuna bazen, notarioaren aurrean kontatzeak ez baitzuen egia bihurtuko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Igandekari lanik ez egiteko ostatuan gelditu saltzaile baten historioa kondatzen du.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 136. orr.

2 gertaera, egiazko nahiz alegiazkoa.

-Istorio bat kontatuko dizut, 199ln gertatu zena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

Eta holako zenbat istorio ez zen gertatzen urte haietan...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 41. orr.

Entzun ez duten istorio bat eder-laburtzen zuen galdera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

Orduan, Saget andereñoak beste istorio bat kontatzen zien, han geldi zitezen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.

Gizakia beti da kontu kontalaria, bere istorioez eta besteen istorioez inguraturik bizi da, gertatzen zaion guztia horien bitartez ikusten du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.

Ez dago dudarik badukeela benta horrek ere bere istorioa eta arrazoina ere holako izen baten ukaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 26. orr.

Etenik gabe kontatu dut Gretaren istorioa, baina kontakizunak iraun zuen bitartean Angelok sukaldeko leihotik begiratu zuen, ez dakit zenbat aldiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 248. orr.

Orthezetik ihesi ziudadelara agertu nintzeneko istorio bera berritu nien inguruan suertatu zitzaizkidanei, inolako ahalkerik gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.

Luzaidek izan du istorio frango, herri bezala sortu zenetik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 6. orr.

Bazterketa mundu guzian eta garai guzietan eten gabe errepikatzen den istorio bat da.  Herria   2003-12-25

Badela ixtorio etxeetan!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.

Eta ondotik Basoik etxe horren historioaz mintzatu zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

-Istorio izugarria da, ezta?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Bere bizitza alferrik galduaren istorio gordin ergel guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Istorio bitxia Barry eta Judith Smileyrena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 32. orr.

Francesco hil zen iraileko gau hartan zer gertatu zen galdetu ziotenean, istorio nahasiak eta ulertezinak hasi zen kontatzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 36. orr.

Jorge Luis Borgesen fantasia bihurriak ere ezin zezakeen sortu Voynich eskuizkribuarena baino istorio misteriotsuagorik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 45. orr.

Istorio ustelen bat izan zuen Ofizio Sainduarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.

-Istorio luzea da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 179. orr.

Eta istorio puta hau horrela akitzen balitz, gaitz erdi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Benetako istorio baten erdi-erdian sumatu nuen neure burua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Mitoa, funtsean [...] "egiazko ixtorio bat" da, egia da (erreala ez, baina egia bai).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Ene zortzi eguneko bizar eta soineko pildekin bizi izan nuen ezin-sinetsizko istoria kondatu nienean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

Eleberri honek, hilarri hartako soldadu ezezagunaren izena badu ere abiaburutzat, fikziozko istorio bat du kontakizun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 4. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egia esan, aita ez zen makala, istorio-hariak asmatzeko orduan batik bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 232. orr.

Irakurle ohartua konturatu da zergatik gustatu zaidan liburu hori, nire istorio-asmo honekin duen antzagatik besteak beste, eta ezingo diot ukatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Istorio kontalari sudur-harro bat bere istorioetan galdua eta etxeratzeko irrikaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Gurasoak eta haurrak berdin txoratzen dituen istorio-sail bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Istorio-mota guztiak asmatu nituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

Ondoren, laurok eskuinean genuen lagunari pasako genion gure istorio-hasiera, eta ezkerrekoarena hartu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Liburu berri baten moldatzen ari zela ere jakin ginuen, olerki, oroitzapen eta istorio liburu bat: "Bizinahiaren arnasa".  Herria   2004-12-02

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zerga istorio, bideetan gaindi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.

Amodio istorio askotan legez -nola Teruelen, hala Veronan-, maitasuna izan da patuaren itsu-mutil kontakizun honetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 18. orr.

Baina ez genuen gure aspaldiko ezkontza-istorio hartaz hizketan jaraitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

Eta zer zen ere ostatu ixtorio hori, denak baino bitxiago kausitzen nuena!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.

Nork bilakatu zuen ezbeharra sorgin-istorio?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Hala, desagertu egiten dira hatz-markak, nahiz eta oraindik ez dirudien prozesu hori baliatu denik detektibe-istorio baten oinarri gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Soldadugai etorri berriak hasiak ziren pentsatzen gu, beteranook, ahoberokeriatan aritu ginela lubakietako gerra-istorio latz horietako batzuekin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 157. orr.

Western istorioko protagonistak.  Berria - Kultura   2004-02-08

Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Ez dirudi eleberriek duten denbora-segida erregularra duenik eta, gainera, kazetaritza-istorio errealekin nahasten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.

Asteburu hartan etengabe erabili nuen gogoan sedukzio istorio hura, nondik heldu ez nekiela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Nekrofilia-istorio hondoratuaren kontura idatzitako lerroez landa [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

6 istorio misterio iz ipuin miragarria.

Arnegiko bide luzean kondatua diote jadanik zer istorio misterio mota zen eta nola haurra nahi zuten Espainiako lurrean sor zedin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.

Hitz batez, omorea nagusi bai mahainean bai etxerakoan autobusean zer nahi ixtorio mixterio kondatuz...  Herria   2005-09-22

Eta goizean aurkituko duela itzulerako bidea -hala, istorio-misterio, etengabe-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 147. orr.

Tartez tarte, meatzeetaraino eraman naute, inolako istorio-misteriorik gabe, jabe diren lurra guztien eskuko baleukate bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Ezar zinezakeen gizon hori edozein josteta, ikerketa, ofizio, joko edo ixtorio-mixterio gaietan, etzen gizonaren eta herrien alderdi bat ere Lafitte hotz eta motz utziko zuenik.  Herria   2001-10-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amodio istorio (13); amodiozko istorio (6); aspaldiko istorio (8); baina istorio (18); bat istorio (9); bere istorio (10); beste istorio (37); beste istorio bat (25); bi istorio (8); buruzko istorio (12); buruzko istorio bat (5); da istorio (18); da istorio hau (5); den istorio (10); den istorio bat (5); dira istorio (8); diren istorio (7); dituen istorio (7); du istorio (12); duen istorio (9); dut istorio (9); edo istorio (5); eta beste istorio (5); eta istorio (66); eta istorio bat (7); fikziozko istorio (5); hainbat istorio (7); hainbeste istorio (5); halako istorio (5); hamaika istorio (9); hiru istorio (7); hori beste istorio (6); idatzitako istorio (5)

istorio asko (14); istorio bat (195); istorio bat da (17); istorio bat kontatu (11); istorio bat kontatuko (7); istorio bat kontatzeko (6); istorio bat kontatzen (11); istorio batean (5); istorio batek (6); istorio batekin (8); istorio baten (24); istorio batzuk (7); istorio bera (18); istorio bera kontatzen (7); istorio berbera (5); istorio berri (5); istorio berriak (6); istorio bitxi (6); istorio bitxia (7); istorio eder (7); istorio ederra (7); istorio eta (20); istorio gehiago (5); istorio gehienak (5); istorio guztia (9); istorio guztiak (13); istorio haiek (9); istorio harrigarri (5); istorio hartan (11); istorio hau (57); istorio hau kontatzen (5); istorio hauek (6); istorio honek (12); istorio honekin (5); istorio honen (20); istorio honetako (6); istorio honetan (13); istorio honi (5); istorio hori (36); istorio horiek (29); istorio horien (6); istorio horrek (15); istorio horrekin (6); istorio horren (7); istorio horretan (9); istorio hura (28); istorio kontatu (8); istorio labur (5); istorio luze (9); istorio luzea (6); istorio luzea da (5); istorio osoa (21); istorio osoa kontatu (6); istorio polit (7); istorio polita (5); istorio triste (9); istorio tristea (6); istorio txikiak (9); istorio unibertsala (5); istorio zahar (12); istorio zaharrak (10)

maitasun istorio (35); maitasun istorio bat (18); makina bat istorio (5); nire istorio (11); oso istorio (17); sekula istorio (6); sekula istorio bera (6); zen istorio (15); zenbait istorio (6); zer istorio (7); zuen istorio (14)

amodio istorioa (9); arteko amodio istorioa (5); arteko maitasun istorioa (6); baten istorioa (60); baten istorioa da (5); baten istorioa kontatu (6); baten istorioa kontatzen (22); benetako istorioa (8); bere istorioa (34); buruzko istorioa (5); da istorioa (19); den istorioa (10); du istorioa (10); duen istorioa (13); emakume baten istorioa (6); eta istorioa (28); gure istorioa (8); haren istorioa (12); hitzaurrea istorioa (5); hitzaurrea istorioa da (5); horren istorioa (6); istorioa da (41); istorioa dugu (6); istorioa entzun (5); istorioa ere (8); istorioa eta (11); istorioa ez (18); istorioa ez da (9); istorioa izan (5); istorioa kontatu (44); istorioa kontatu du (8); istorioa kontatuko (8); istorioa kontatzeko (14); istorioa kontatzen (84); istorioa kontatzen da (9); istorioa kontatzen du (41); istorioa kontatzen hasi (5); istorioa zen (5); kontatu istorioa (5); kontatzen den istorioa (5); lehen hitzaurrea istorioa (5); maitasun istorioa (19); maitasun istorioa kontatzen (5); nire istorioa (9); zen istorioa (13); zion istorioa (5); zuen istorioa (9)

bere istorioak (6); bi istorioak (5); buruzko istorioak (13); dira istorioaren (6); diren istorioak (8); du istorioak (5); eguneroko istorioak (6); eta istorioak (23); hiriko istorioak (12); inguruko istorioak (8); istorioak asmatzen (10); istorioak bere (5); istorioak dira (6); istorioak entzuten (5); istorioak ere (7); istorioak eta (13); istorioak ez (10); istorioak kontatu (14); istorioak kontatzea (11); istorioak kontatzeko (11); istorioak kontatzen (49); istorioak kontatzen ditu (7); istorioak ziren (5); istorioaren berri (5); istorioren bat (12); istoriorik ez (5); kontatzen diren istorioak (5); maitasun istorioak (5)

aspaldiko ixtorioa (8); baten ixtorioa (5); baten ixtorioa (5); da ixtorio (10); da ixtorioa (7); da ixtorioa (7); diru ixtorio (6); eta ixtorio (23); hauxe da ixtorioa (6); hauxe da ixtorioa (6); ixtorio bat (21); ixtorio batzu (5); ixtorio eta (13); ixtorio frango (9); ixtorio hits (6); ixtorio hori (20); ixtorio horiek (6); ixtorio horrek (26); ixtorio horrekin (5); ixtorio hortan (13); ixtorio hortaz (6); ixtorio kondalari (7); ixtorio kondan (7); ixtorio mixterio (6); ixtorio nahasi (5); ixtorio nahasia (5); ixtorioa da (8); ixtorioa da (8); ixtorioa hau (6); ixtorioa hau (6)aspaldiko ixtorioa (8); sorgin ixtorio (11)


istoriogile (corpusean ixtoriogile soilik) iz

Historiagile izeneko ixtoriogile triste horiei.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.


istorioño (orobat historioño) iz istoriotxoa.

Konda dezagun orain istorioño bat Pertole etxe horretatik hurbil gertatua...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.

Istorioño bat Robleseneko tindu egiteko olaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.

Konda dezagun istorioño bat gai horretaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Ainitz xehetasun, ainitz hixtorioño, hemendik toki horietara joan diren izen zerrendekin...  Herria   2004-12-02


istoriotxo iz istorio laburra.

Umbertok cicerone lana egin zidan bide osoan, orain etxe bati buruzko berri emanez, gero eliza baten ezaugarriak zehaztuz, hurrengoan tabernaren batean behin gertatutako istoriotxoa kontatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Berrogei eta berrogei, laurogei istoriotxo izango zituen liburuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 8. orr.

Atal horretarako hautatua duen bigarren istoriotxoa izugarria iruditzen zaio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.

Istoriotxo bat kontatuko dizut. Istoriotxo moralizatzaile eta folklorezalea proposatzen digu autoreak.  Berria - Kultura   2004-10-27


istriar izlag Istriakoa, Istriakori dagokiona; Istriako herritarra.

Istriar errefuxiatuak, dalmatak eta guk bezala Fiume-tik alde egindakoak bizi ginen Il Silosen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

-Eta ez zarete hemengoak, esan nahi dut, ez zarete istriarrak?  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 64. orr.


istribor (orobat estribor g. er.) iz ontziaren eskuinaldea, brankara begiratuz. ant ababor.

Mangle zerrenda luzea dugula istriborreko bandan, eta itsaso zabala ikusten dela ababorretik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Izotz aingurak botako dituzue, bi istriborrean, bat popan, eta bana ababorrean eta brankan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

'Errebira istriborrera!' deiadar egingo du nostromoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.

Apur bat istriborrera okertu zen bou hori Harrizorrotzeko izkinarantz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 68. orr.

Ahalegin betean saiatu zen istriborreko karelaren gaina gainditzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.

Bi argi, berdea bata eta gorria bestea, istriborreko eta ababorreko faroletatik sortu eta izpi zeiharrak jaurtitzen zituzten ontziaren alboetara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Ziabogan istriborreko arraunlariek bogatu egiten dute, eta ababorreko lehen hirurek ziatu, euren gorputza toletetara gerturatu, traineruak buelta har ez dezan.  Berria - Kirola   2004-07-28

Istriborko haize ederra genuela itsasoratu ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

istriborreko bandan (3)


istripatu izond istripua izan duena.

Poliziaren baimenarekin metroan eskatzen dabiltzan horiek ez ote diren behiala tunela zulatzen zutela elbarri geratutako istripatuen ondorengoak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.


istripu (3236 agerraldi, 168 liburu eta 1052 artikulutan; ETCn 34.029 agerraldi; orobat ixtripu 265 agerraldi, 2 liburu eta 202 artikulutan; ETCn 738 agerraldi) 1 iz bat-bateko eta ustekabeko gertaera, ondorio okerrak dituena.

Istripu bat gertatu da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

925 istripu gertatu ziren guztira Nafarroan 2003 urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Bihurgune horretan hainbat istripu gertatu zen hurrengo urteetan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

Gure lagun batek istripua izan du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 265. orr.

Istripu bat izan, eta, harrigarria bazen ere, ez zen batere oroitzen hartaz, auskalo zergatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Euriteek hainbat istripu eragin dituzte Euskal Herriko errepideetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Bizia galdu zuen istripu batean.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

Istripua, suizidioa, ala hilketa?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 106. orr.

Gizon bat zen, Eladio zeritzana eta istripu batean emaztea eta bi semeak galdu zituena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 114. orr.

Istripu batean izan zen, bere mobilettean zihoala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 86. orr.

Bihurritu bat ere bazuela orkatilan, istripu batean egina.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 122. orr.

Jakinik patua ez dela ez kasualitate ez istripu, gertakizun kateatu, iragarrezin eta ulergaitzen emaitza natural baizik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Beste horiek dira istripuaren erantzule.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.

Ixtripuan hil diren zazpi lagunak, bost gizon eta bi emazte, batto Israeldarra...  Herria   2003-02-06

Istripuan hartutako kolpeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

Liskarra piztu zuten 15 urteko Bouna Traoreren eta 17 urteko Zied Bennaren istripuzko heriotzaz gain, 61 urteko gizonezko bat hil zen, gazte batzuek hari eraso eta koman sartu ondoren.  Berria - Harian   2005-11-10

2 (izenondo edo izenlagunekin)

2003an %10,4 jaitsi dira istripu larriak eta % 4,3 istripu arinak.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Bainugeletan istripu larriak gertatzen direlako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 325. orr.

-Istripu tiki bat -errepikatu nuen buruz ikasitako zurigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Istripu kimiko batetik babesteko aholkuak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Ihesi zihoala, istripu zoritxarreko bat izan, eta hanka hautsi zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

Azterketak egin ondoren, poliziek kazetariei istripu negargarri bat izan zela esan zieten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 165. orr.

Kreazio guztia istripu itsua da [...] hitz bakoitza gezur bat, esaldiak kaosa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Bideko ixtripu gutiago.  Herria   2003-03-20

Hazparneko erakasle bat, Marie Pargade, zendu da mendiko ixtripu batean, Ossau aldean.  Herria   2004-05-06

Zorigaitzezko istripu baten ondorioz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 126. orr.

Ustekabeko istripuak ahoa bete hortz utzi zuen kotxezaina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

Hankako istripua izan aurretik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Portuan izandako istripu batek ezker hankako herren nabarmena utzi zion saritan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 17. orr.

Alegiazko ixtripu larri baten antzespena Baionan.  Herria   2005-10-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Istripu-eguneko gizon beltzez jantziak eman zidan abisua gogoratu nuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.

Film batean bezala ikusten baititut oraindik ere istripu-garaiko irudiak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

Istripu arrisku latza zagok txatarrarekin, kontu handia eduki behar izaten duk olagarroa zabaltzerakoan ere.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.

Istripu simulakroak «ganorarik» ez zuela izan diote.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Nevillek, bi oinak lurrean zituela ere, istripu-kopuru ikaragarria izaten baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.

Zer istripu-mota izan du bada?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

Fenomeno atmosferikoak eta argindar sistemako akatsak dira istripu iturri nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Anbulantzia bat istripu tokira joan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Lehenengoan, «likidatzaile» deiturikoak daude, hau da, istripu gunea garbitzen eta erreaktorearen inguruan porlanezko sarkofagoa eraikitzen aritutako langileak.  Berria - Gaiak   2006-04-19

· Egun dagoen lan istripu tasari aurre egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas istripu batean hildako bost arrantzaleren gomutan.  Berria - Kultura   2004-07-06

Bide ixtripuak aldiz %20-ez ttipitu omen dira Euskal Herriko errepideetan.  Herria   2003-01-09

Hirira iritsi, senarrak auto-istripua izan duela jakin eta ospitalera egin du Marthak, arrapaladan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

Auto istripu hilgarriak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

Eleanor oraintxe hil da hegazkin istripu batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 98. orr.

Aita hil zitzaion, minbiziak jota, eta anaia bat, motor istripuan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Stephenek hiru urte bete baino lehentxeago, moto-istripu batean hil zitzaion aita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

1977 eta 1980 bitartean 89 euskal herritar hil ziren, militateen ekintza-istripuetan batzuk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

Bizkar-muina oso ondo babesturik dago bizkarrezurra osatzen duten orno barne-hutsei esker, baina izan dezake ustekabeko kalterik; trafiko-istripuetan, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

Komunikazio-istripuen eragile.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

5 lan istripu (orobat lanistripu g.er. eta lan ixtripu g.er.)

Gure aita papeleran hil zen lan istripu batean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.

Iaz Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan lan istripuetan 152 lagun hil ziren.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Ospitale batera eraman ninduten, eta lanistripua gertatu zitzaidala esan behar izan nuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

Lan istripu hilgarriak salatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Lan istripuen kontrako neurriak.  Herria   2001-05-31

Lan istripuei aurre egiteko milioi bat euro gehiago bideratuko dira.  Berria - Harian   2005-12-30

Lan ixtripuak zorrozkiago kontrolatu beharko dituela Erien Axurantza Kutxak.  Herria   2004-07-15

Bohemiako Erresumaren Lan Istripuen Aurkako Aseguru Etxean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

auto istripu (112); auto istripu bat (11); auto istripu batean (50); auto istripu baten (18); auto istripu izan (10); auto istripu larri (4); auto istripu larria (8); autobus istripu (8); autobus istripu batean (6); azken istripu (4); baina istripu (5); batean istripu (4); beste bi istripu (6); beste istripu (23); beste istripu bat (17); bi istripu (17); bi istripu izan (6); bigarren istripu (4); bigarren istripu larria (4); bost istripu (8); bost istripu izan (4); da auto istripu (4); da istripu (6); den istripu (4); dira istripu (11); edo istripu (5); eragindako istripu (4); ere istripu (7); errepide istripu (6); errepidean gertatutako istripu (5); eta istripu (35); ez zen istripu (4); gertatutako istripu (17); gertatutako istripu batean (9); gertatutako istripu baten (4); hainbat istripu (10); hegazkin istripu (9); hegazkin istripu batean (7); hiru istripu (10); hiru istripu izan (4)

istripu arin (4); istripu asko (9); istripu bat (118); istripu bat ere (4); istripu bat gertatu (19); istripu bat gertatzen (5); istripu bat izan (28); istripu bat izango (4); istripu batean (139); istripu batean atzo (4); istripu batean bi (5); istripu batean galdu (4); istripu batean hil (16); istripu batek (16); istripu baten (70); istripu baten lekuko (5); istripu baten ondorioz (43); istripu batez (4); istripu berean (4); istripu edo (10); istripu edo gaixotasun (4); istripu eguneko (5); istripu eragin (4); istripu eta (11); istripu gehiago (9); istripu gehiagorik (5); istripu gehiagorik ez (4); istripu gehien (5); istripu gehienak (8); istripu gertatu (21); istripu gertatu dira (4); istripu gertatu ziren (13); istripu gutxiago (7); istripu hartan (6); istripu hilgarriak (8); istripu hori (7); istripu horiek (4); istripu horietan (5); istripu horrek (5); istripu horren (6); istripu horretan (9); istripu hura (4); istripu izan (48); istripu izan dira (10); istripu izan dituzte (11); istripu izan ziren (17); istripu kopuru (5); istripu kopurua (9); istripu larri (34); istripu larri bat (11); istripu larri baten (4); istripu larri izan (8); istripu larria (48); istripu larria gertatu (10); istripu larria izan (21); istripu larriak (28); istripu larriak izan (4); istripu larriek (5); istripu larrienak (4); istripu larriren (4); istripu larririk (5); istripu nuklearrik (4); istripu txiki (9); istripu txiki bat (5); istripu ugari (10); istripu ugari izan (4)

izandako auto istripu (21); izandako istripu (30); izandako istripu batean (16); lagunek istripu (5); lan istripu (40); lan istripu gehiagorik (4); lan istripu izan (4); lau istripu (5); moto istripu (5); tren istripu (5); zen auto istripu (4); zen istripu (7); ziren istripu (7); zuen istripu (10); zuten istripu (4)

auto istripua (75); auto istripua izan (55); azken istripua (4); baina istripua (4); batek istripua (22); batek istripua izan (19); beste istripua (7); bi lagunek istripua (8); bidean istripua (6); bidean istripua izan (5); bigarren istripua (9); da istripua (7); du istripua (8); eragin zuen istripua (6); eta istripua (16); gertatu zen istripua (18); hegazkin istripua (5); hirugarren istripua (4)

istripua argitzeko (4); istripua arratsaldeko (9); istripua atzo (6); istripua da (4); istripua dela (5); istripua edo (4); istripua eduki (4); istripua eragin (6); istripua eta (6); istripua gertatu (69); istripua gertatu eta (9); istripua gertatu zen (35); istripua gertatu zenean (11); istripua goizeko (8); istripua ikertzeko (4); istripua ikertzen (5); istripua ikertzen ari (4); istripua izan (273); istripua izan aurretik (5); istripua izan baino (5); istripua izan du (15); istripua izan dute (19); istripua izan eta (18); istripua izan ondoren (11); istripua izan ostean (6); istripua izan zela (7); istripua izan zen (12); istripua izan zuela (5); istripua izan zuen (57); istripua izan zuenetik (4); istripua izan zuten (63); istripua izandako (8); istripua jazo (6); istripua nola (11); istripua nola gertatu (11); istripua salatzeko (6); istripua ukan (5); istripua zela (4); istripua zergatik (6); istripua zergatik gertatu (6); istripua zerk (6); istripua zerk eragin (6)

izan zen istripua (16); izan zuen istripua (8); izan zuten istripua (19); izandako istripua (7); kamioi batek istripua (5); lagun batek istripua (6); lagunak istripua (8); lagunak istripua izan (8); lagunek auto istripua (10); lagunek istripua (13); lagunek istripua izan (13); lan istripua (15); lehen istripua (12); lehenengo istripua (4); moto istripua (5); neska lagunak istripua (6); senideek auto istripua (10); senideek istripua (7); senideek istripua izan (6); zela istripua (4); zen istripua (39); ziren istripua (7); zuen istripua (23); zuten istripua (24)

auto istripuak (16); auto istripuak izan (5); da istripuak (4); dira istripuak (8); diren istripuak (4); dituen istripuak (4); dituzten istripuak (6); eragindako istripuak (4); errepide istripuak (6); eta istripuak (12); eta lan istripuak (7); istripuak auto (5); istripuak eragindako (11); istripuak eragozteko (5); istripuak ere (6); istripuak eta (10); istripuak ez (11); istripuak ez dira (4); istripuak gerta (4); istripuak gutxitzeko (6); istripuak izan (10); istripuak izan dituzte (4); istripuak izan zituzten (5); istripuak izateko (5); istripuak izaten (4); istripuak murrizteko (5); istripuak saihesteko (17); istripuak salatzeko (9); izandako istripuak (12); lan istripuak (44); laneko istripuak (11); senideen istripuak (4)

arteko istripuan (5); auto istripuan (63); auto istripuan hil (14); autobidean izandako istripuan (4); baten istripuan (4); da auto istripuan (5); gertatutako auto istripuan (6); gertatutako istripuan (14); hil ziren istripuan (4); istripuan auto (4); istripuan bost (4); istripuan erredakzioa (4); istripuan hil (27); istripuan hil zen (7); istripuan hil ziren (10); istripuan hildako (5); istripuan pertsona (4); istripuan pertsona bat (4); istripuan zauritutako (6); izandako auto istripuan (17); izandako istripuan (28); izaniko istripuan (4); lan istripuan (13); zen istripuan (7); ziren istripuan (7)

auto istripuaren (6); da istripuaren (5); dira istripuaren (6); dira istripuaren nondik (4); eta istripuaren (6); ez dira istripuaren (4); istripuaren arrazoia (6); istripuaren arrazoiak (20); istripuaren arrazoiak argitzeko (5); istripuaren berri (17); istripuaren berri izan (4); istripuaren eraginez (6); istripuaren erantzule (5); istripuaren inguruko (5); istripuaren lekura (5); istripuaren nondik (16); istripuaren nondik norakoak (13); istripuaren ondoren (14); istripuaren ondorioak (7); istripuaren ondorioz (74); istripuaren ondorioz errepidea (5); istripuaren ondotik (5); istripuaren ostean (8); istripuaren unean (5); istripuaren zergatiak (5); istripuari buruzko (5); izandako istripuaren (11); izandako istripuaren ondorioz (6); lan istripuaren (4); txernobilgo istripuaren (8); zen istripuaren (6); ziren istripuaren (7); zuen istripuaren (12); zuen istripuaren berri (4), istripuari buruz (5)

auto istripuen (13); auto istripuetan (33); auto istripuetan hildakoen (5); errepide istripuen (4); errepide istripuetan (11); eta istripuen (4); eta lan istripuen (8); gertatutako istripuetan (10); istripuei aurre (4); istripuei aurre egiteko (4); istripuei buruzko (4); istripuen aurka (9); istripuen aurkako (8); istripuen eragile (4); istripuen inguruko (7); istripuen kopurua (6); istripuen ondorioz (22); istripuetan bi (4); istripuetan erredakzioa (6); istripuetan hil (4); istripuetan hildako (4); istripuetan hildakoen (8); izandako auto istripuetan (14); izandako istripuen (7); izandako istripuen ondorioz (4); izandako istripuetan (10); lan istripuei (5); lan istripuen (51); lan istripuen aurka (6); lan istripuen aurkako (5); lan istripuen ondorioz (5); lan istripuetako (4); lan istripuetan (10); trafiko istripuetan (4)

auto istriputan (14); auto istripuz (6); bi auto istriputan (6); bi istriputan (17); da istripuz (4); edo istripuren (4); edo istripuz (4); gertatutako bi istriputan (5); hiru istriputan (6); istripuren bat (33); istripuren bat gertatu (5); istripuren bat gertatzen (4); istripuren baten (4); istripuren baten ondorioz (4); istripuren ondorioz (4); istripurik ez (4); istripurik larriena (7); istripurik larrienak (5); istriputan atzo (4); istriputan sei (5); istripuz edo (4); istripuz hil (15); istripuz hil zen (9); istripuz hildako (5); izandako bi istriputan (7); lan istripuz (6); lau istriputan (7)

auto ixtripu (6); auto ixtripuz (5); bide ixtripu (6); bideko ixtripu (11); ixtripu bat (16); ixtripu batean (15); ixtripu baten (11); ixtripu baten ondorioz (6); ixtripu baten ondotik (5); ixtripu eta (4); ixtripu hori (4); ixtripu izigarri (6); ixtripu izigarri bat (4); ixtripu latz (7); ixtripu latz bat (4); ixtripu latza (5); ixtripu lazgarri (4); ixtripuz hil (5); lan ixtripu (4)


istudiante ik estudiante.

istudiatu ik estudiatu.

istuka adlag listuka.

Baina gaitz-esaleek -erdi ezkutuka- / bota behar ahotik behazun istuka: / dirudunen pilulak zirela goxoki, / ok-eragingarriak, haientzako ezti.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 235. orr.

Llum Coca-cola istuka pantailara bota eta eztulka hasten da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 102. orr.


istupa ik iztupa.

isturitzar izlag/iz Isturitzekoa, Isturitzi dagokiona; Isturitzeko hiritarra.

Kaseta hunen bidez, Jamattittek eskertzen ditu isturiztar eta aihertar laguntzaile guziak.  Herria   2003-03-17

Beraz, helduden igandean ere, ainitz isturiztar izanen girela Senperen euskararen sustenguz.  Herria   2003-05-08

Edozoin Aihertar, Isturiztar eta Donoztiritarrek parte har lezake.  Herria   2005-01-20


isun (orobat ixun g.er. eta izun g.er.) 1 iz lege edo aginduren baten hausleari ezartzen zaion diruzko zigorra.

Isun bat ez ordaintzeagatik.  Herria   2003-07-10

Bi egunen buruan, emaztea bera joan zen Zirkulazio Ordezkaritzara eta bertan ordaindu zuen 150 euroko isuna.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

Behin isun bat jarri zioten.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 65. orr.

Manifestazio batean parte hartzeagatik 900 euroko isuna jarri diote herritar bati. herriaŽ

Atxilotuta eraman zituzten, eta biharamunean, 400 euroko isuna eskatu zuen bakoitzarentzat.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Prokuradoreak 500 euroko isuna galdegin zuen bi Demoentzat.  Herria   2002-10-17

Isunak 10 mila eta milioi bat euro artekoak izango dira. herriaŽ

Mila dukateko isunaren mehatxupean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

750 euroko ixuna ordaindu.  Herria   2002-12-26

Bosna mila euroko isunarekin.  Herria   2005-04-28

Berandu sartzeagatik edo goizegi irteteagatik isun gogorrak zeuden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.

Isunak txikiak dira borroka-antolatzaileentzat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

Eta jaso din kondena: mila koroako isuna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Nahikoa du inoiz gaizki aparkatzeagatik isun bat jasotzea edo polizia-auto bat ikustea, gogamenean indarkeria-irudiak agertzen has dakizkion..  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hala ere, anitz eta anitz dira udaltzainen isun-gaztigua haizetakoan daramatela inpunitate osoz lekutzen direnak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 32. orr.

Isun-buletinaren arabera, 150 euroko diru-zigorra ezartzen zitzaion gidariari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

Orduan isun jakinarazpen bat jarri zion gure aitari, debekatuta zegoelako hark egin zuena egitea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.

· Berehala ohartu zen zirkulazio-isun bat zela barrukoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 37. orr.

Pandemia bibliko bat bailitzan, ehun eta hamabost trafiko-isun jaso ditu etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 115. orr.

3 isuna ezarri

180 euroko isuna ezarri zion bakoitzari Iruñeko instrukzioko hirugarren epaitegiko buruak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Hamalau lagunen kontra baldintzapeko isuna ezarri diete, bakoitzari 1.000 eurokoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Apelazio Batzordeak isuna ezarri zion Racingi, eta hilabeteko zigorra Alcarazi.  Berria - Kirola   2004-04-29

Dantza-zerga ordaintzen ez duten tabernariei isuna ezartzen zaie poliziak norbait lokal horretan dantzan harrapatuz gero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

Kartzela-zigorra eta isuna ezarriko zaie 1) [...].  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

· Udalak isun eder eta zentzagarria ezartzen die, hasieran, arau-hausleei.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste isun (5); beste isun bat (5); bi isun (6); eta isun (4); euro isun (4); euroko isun (8); euroko isun bana (5); isun amanda (3); isun bana (5); isun bat (25); isun bat ez (3); isun bat ezarri (3); isun bat jarri (5); isun ekonomikoa (4); isun eta (3); isun gogorrak (3); isun handiak (4); isun jarri (5)

arteko isuna (22); arteko isuna izango (3); arteko isuna jaso (3); arteko isuna ordaindu (3); dolarreko isuna (18); dolarreko isuna ezarri (4); dolarreko isuna jarri (6); dolarreko isuna ordaindu (4); dute isuna (3); enpresari isuna (3); ere isuna (4); eta isuna (18); eta isuna eskatu (3); eta isuna jarri (4); euro arteko isuna (17); euroko isuna (185); euroko isuna ere (3); euroko isuna eskatu (15); euroko isuna eta (11); euroko isuna ezarri (33); euroko isuna jarri (37); euroko isuna jartzeko (3); euroko isuna jaso (6); euroko isuna ordaindu (20); euroko isuna ordaintzeko (3); euroko isuna ordaintzera (3); eurotako isuna (5); federazioak isuna (3); hilabeteko isuna (4); hilabeteko isuna eskatu (3); hirurogei liberako isuna (6); inguruko isuna (3)

isuna edo (4); isuna ere (7); isuna ere ordaindu (3); isuna eskatu (27); isuna eskatu du (9); isuna eskatu zituen (4); isuna eskatu zuen (11); isuna eta (14); isuna ez (6); isuna ezarri (46); isuna ezarri die (4); isuna ezarri dio (6); isuna ezarri diote (4); isuna ezarri zien (4); isuna ezarri zion (13); isuna ezarri zioten (4); isuna ezarriko (4); isuna ezartzen (4); isuna izango (3); isuna jar (3); isuna jarri (73); isuna jarri diete (4); isuna jarri dio (18); isuna jarri diote (14); isuna jarri zion (13); isuna jarri zioten (5); isuna jarriko (11); isuna jarriko diote (3); isuna jartzeko (10); isuna jartzeko eskatu (3); isuna jartzen (4); isuna jartzen ari (3); isuna jaso (15); isuna jaso dezake (4); isuna ordaindu (46); isuna ordaindu behar (7); isuna ordaindu beharko (22); isuna ordaindu beharra (3); isuna ordaintzeko (4); isuna ordaintzen (9); isuna ordaintzera (6); isuna pagatu (5); isuna pagatu beharko (3)

liberako isuna (6); liberako isuna ordaintzen (4); milioi dolarreko isuna (8); milioi euroko isuna (21); milioiko isuna (4); pezetako isuna (3); zigorra eta isuna (4)

arteko isunak (5); bitarteko isunak (3); dolarreko isunak (3); edo isunak (3); eta isunak (13); euro arteko isunak (5); euroko isunak (9); isunak ere (4); isunak eta (9); isunak ezarri (3); isunak ezarriko (4); isunak ezartzeko (3); isunak jarri (11); isunak jarri nahi (4); isunak jarriko (4); isunak jartzea (3); isunak jartzen (6); isunak ordaindu (8); isunak ordaindu beharko (3); isunak ordaintzeko (5); isunaz gain (3); isunen araudia (3); isunez gain (3); milioi dolarreko isunak (3)


isundu, isun, isuntzen du ad isuna jarri.

Lan ikuskaritzak istripuaren lekua aztertu eta enpresak segurtasun neurriak ez zeuzkala ikusita isundu egin zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Soinua errepide nagusian jotzen zuten, errepidea publikoa zenez han ezin zen isundu, eta Abadiñoko aguazilak eta Urkiolako apaizak begira egoten ziren, errepidetik ateraz gero isuntzeko.  Berria - Kultura   2004-09-28

Urte osoan debekatua dute xori honi kalterik egitea, eta isunduta haren habiak zapuztaraztea edo habiatik arrautzarik harrapatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.


isur (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik isuri1)

Handiek esan didate lehen solairura igotzeko, isur-hoditik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 100. orr.

Onilean bezala, jiraka bai, baina gero eta isur-mutturretik bertago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 95. orr.

Ez al zuten haiek jaten erre-oparietako gantza, eta edaten isur-oparietako ardoa?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 234. orr.

Debekatua zuten juduek tenpluan erre-opariak, sakrifizioak eta isur-opariak eskaintzea.  Elizen arteko biblia   1 M 1,45

Horiei eskaini dizkiezu isur- eta labore-opariak.  Elizen arteko biblia   Is 57,6

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardo isur (4); ardo isur oparitzat (3); dagozkien isur (3); eta isur (35); eta isur opariak (14); eta isur opariekin (6); eta isur opariez (5); isur opari (5); isur oparia (3); isur opariak (21); isur opariak eskaintzen (3); isur opariekin (8); isur opariekin batera (4); isur oparietarako (5); isur opariez (5); isur opariez gain (5); isur oparitzat (4); opari eta isur (7); opariak eta isur (3)


isuraldatu, isuralda, isuraldatzen du ad (norbaiten odola) beste baten gorputzera igaroarazi.

Hildako pertsona hari odola isuraldatu zioten 1997. urtean, eta, antza, jaso zuen odola kutsatuta zegoen. herriaŽ

Odola isuraldatu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela. herriaŽ


isuraldatze (corpusean isurialdatze soilik) iz (norbaiten odola) beste baten gorputzera igaroaraztea.

Europako Batasunaren Buletinean ez zuen argitaratu isurialdatzea egiteko obretarako lehiaketen deialdia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10


isurarazi, isuraraz, isurarazten (orobat isuriarazi g.er. eta isurrarazi g.er.) du ad isurtzera behartu.

Bat-bateko liskarra sua bezala pizten da, eta odola isuraraz lezake.  Elizen arteko biblia   Si 28,11

Odola ugari isurarazi zutela ikusi zuen gizonak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

Indarkeriak odola isurarazi zuen atzo ere Iraken.  Berria - Mundua   2006-01-11

Begia jotzen duenak malkoak isurarazten ditu, bihotza jotzen duenak sentimenduak agerrarazten.  Elizen arteko biblia   Si 22,19

Ginebrara ohitutako nire begiei malkoak isurarazi zizkien whiskyaren erasoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Haren, gudarostearen eta lagun izango dituen herri askoren gain euri-jasa isuraraziko dut, kazkabar, su eta sufrez.  Elizen arteko biblia   Ez 38,22

Lotsa ematen zizun edonork ikus zitzakeen maindire haietan uztea zeure eskuez isurarazitako esnearen arrastoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.

Pixka bat eragitea nahikoa izan zuen niri hazia isurrarazteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.

Berak bere klitoria eskainiko dit milika diezaiodan: horrela, bigarrenez isuraraziko diot izor-zukua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Hainbeste izerdi isurarazten zigun tartariarren aurkako gerra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isurarazi zuen (4); isurarazi zuten (3); malkoak isurarazi (3); odola isurarazi (4)


isurbera (orobat ixurbera) izond isurtzeko joera duena.

Eta utzi izan baliote, di-da, bi minutuan amaitua izango zuen lana, kito; ixurbera kronikoa baitzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

Jainkoaren borondateak, esentziaren gaindiko aberastasunaren ugaritasunak eraginik, gainez dagi elkar-batasunean, San Agustinek dioenez: "Jainkoa, ontasun gorena, berez da isurbera".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.

Gure Orixe handiak hau idatzi zuen A. Basile Joannatéguy-ren idazkeraz: "Au dut euskal idazleetan maiteena... Idazkera biguina, ixurbera, argia du... behin eskuetara ezkero txoratzen du Joannatéguy-k".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.


isurbide (orobat ixurbide g.er.) 1 iz zerbait isurtzen den bidea.

Isurbideak buxatu ziren, eta urpekariek garbitu behar izan zituzten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

Ostiralean isurbidea hondatu zen, larunbatean konpondu zuten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Isurbideen sarea aztertu zuten arretaz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

Arnasa hartzean harraskako isurbidearen antzeko hotsa ateratzen baitzuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.

Azpian bi ixurbide badauzka.  Herria   2004-01-29

Azpiko isurbideak zabalik zirela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

Urtegiaren azpiko bi isurbideetako ateak itxi zituzten teknikariek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Isurbiderik gabeko aska eskerga batean bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

2 irud

Euroa indartsu dabil eta hemen bai ez dakigula azpialdeko isurbideak non eta nola dauden.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

Ez zuen atzerako begirada hori nostalgiari isurbide lasaigarria eskaintzeko erabili, oraina interpretatzeko eta geroari begiratzeko asmoz baizik.  Berria - Kultura   2004-04-22

3 (hitz elkartuetan)

Azaldu diot nola zurezko hodiak, hala nola Sales herri hartako teilatu-isurbideak, hondatzen eta usteltzen diren denborarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Barrabiletatik zakilerako esperma isurbide edo hodi deferenteak moztean datza basektomia.  Berria - Gaiak   2004-11-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azpiko isurbideak (12); azpiko isurbideak ez (6); isurbideak ez (6); isurbideetako ateak (4)


isurgai iz isurkaria.

Zer egin dute anartean? ez dute babes porturik antolatu, itsaso sakonean aritzeko atoiuntzirik ez dute egin, lehorrean ez dute petroleontzi erraldoi horietako isurgaia xurgatzeko egiturarik antolatu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Teknikariek isurgai bat sartu zuten lurrean zulatze lanak bururatzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06


isurgailu (orobat ixurgailu) iz zerbait isurtzeko gailua.

Gasolina isurgailu baten parean gelditzen naiz, autotik atera, gordailuaren tapoian giltza sartu, ireki eta mangeraren muturra gordailuaren ahoan sartzen dut.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

Orzantza, ximixtak, euria jauts ahala, presondegiko ur guziak ene ibiltokira jausten, ixurgailu batek bildu eta bideraturik bezala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.


isurgaitasun iz isurgaia denaren nolakotasuna.

Uraren izoztea hautematen badut [...], orduan elkarrekiko denbora-erlazio batean dauden bi egoera atzematen ditut (isurgaitasuna eta gotortasuna).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 78. orr.


isurgaitz izond nekez isurtzen dena.

Tinta egoskor isurgaitza badute, ordea, ez du hark kanpora irteteko grinarik izaten, eta, horren partez, aukera txikiena duen bakoitzean zeharo lehortu eta lumaren barruan solido bihurturik geratzen da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.


isurgi (orobat ixurgi) iz ipar isurbidea.

Urarekin ainitz gauza garbitzen ahal da bainan ur zikinak berak ere, etxetako ixurgiak besteak beste, behar dira garbitu.  Herria   2004-07-08

Untsalaz, aintzirak badu bere ixurgia itsas-alderat bainan ixurgi hori galkatua izanki, arrunt lohiak hartua.  Herria   2005-12-15

Lekuka, ixurgi eskasez eta bereziki itsas-gora zelarik, urak ateratu dira.  Herria   2004-05-13

Erran behar da ur harek betetzen eta berritzen duela ere bere ixurgi duen Itsas-Beltza delakoa.  Herria   2005-06-30

Egarri denak plaza hortan berean aurkituko du sagarno freskoa, Txopinondoren barrikatik ixurgian beste edari motekin, beti Ikastolaren kondu.  Herria   2002-07-25

2 irud

Hiriak utzi dituztenen familien ibilbidea, lurren okupatzeko ixurgia bat izan ditake gisa hartarat plantatu politika kudeantzekin akortean.  Herria   2005-10-06

3 bokalea.

Bittorrek aitzina jarraitu zuen beste lau penaturekin portu aldera, isurgirantz, soldadu baten begipean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.


isurgune iz zerbait isurtzen den gunea.

Iturriko uren harrizko isurgunean, Fatiha ikusi nuen urtxoekin jostari.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 186. orr.

Iritsiak ziren ibaiaren isurgunean zegoen burdinola handira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 95. orr.

Ibaiaren isurgunearen aldera, gure nasatik urrun, fuel depositoen bazterrean, petroliontzi alemana faxisten tankeen hornitzaile.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.


isuri1 , isur, isurtzen (orobat ixuri g.er. eta izuri g.er.) 1 du ad (isurkari bat) dagoen ontzia irauliz edo makurtuz erorarazi edo jarioarazi.

Botila harrapatu nuen mahaitxoaren gainetik, eta gelditzen zitzaion whisky hondarra nire basora isuri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

1/3 jarrita zeukan edalontzia hartu, eta 1/2 jartzen zuenera isuri zuen Maxek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

Gazteak, bi botilak ireki eta gero, tanta batzuk isuri zituen batetik eta bestetik bi kopatara.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Ur beroa limoiaren gainera isuri zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.

Harraska txiki bateko zuloan behera isuri zituen edari-hondarrak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 16. orr.

Edith behean zegoen, sukaldean, indioilarrari salda isurtzen erre bitartean lehortu ez zedin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Katilu tea eskuan hartu, frutazko gozagarria isuri, eta honela mintzatu zen: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Isuri olioa ontzi guztietara eta, bete ahala, eraman denak bazterrera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,4

Hartu zuen, orduan, Samuelek oliontzia eta Sauli burura isuri zion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,1

Eskua luzatu genion elkarri mahaiaren gainetik eta aldi berean Elosegik kafea isuri zuen mahukaren ertzarekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.

Beste batzuen arabera, arrebaren maitaleak isuri omen zion pozoia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

Luma behatzetatik erori eta tinta isuri zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 165. orr.

Mila litro aluminio isuri zituen kamioi batek, atzo, AP-68 autobidean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Irailean onartu zuten ontziak 65.000 tona isuri zituela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

2 (nork osagairik gabe)

Ura basora bota nahi izan nuenean, ezer ez zen isuri; hutsik zegoen!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.

Erdialdean, itzal zurbilaren pean, bi iturri isurtzen dira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 382. orr.

Tanta bat ere ez zen edontzitik kanpora isuri. Lurrera isuri eta berriro bildu ezin den ura bezala gara.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Aldarea zartatu egin zen eta errautsa aldaretik behera isuri.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,5

3 hed

Txuna ibaiak banantzen ditu bi Siberiak, urak Jeniseira isuri aurretik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

Eguneko eta gaueko ordu bakoitzean, 70 mila milioi litro ur isurtzen ditu Amazonasek!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Lurra ikaratu egin zen, ortzia dardaratu; hodeiek euria isuri zuten.  Elizen arteko biblia   Epa 5,4

Giza isurkari oro isuri izan da noizbait nire taxiko atzeko eserlekura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Barne-muinetaraino hunkitu eta errukiturik, malkoak isuri zituen Antiokok.  Elizen arteko biblia   2 M 4,37

Negar-malko mardulak isuri zituen bere begi jadanik ilaunduetatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.

Bat-batean, ibaika isuri zituen malkoak bi begietatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 521. orr.

Gizon gerraria izan zara zu eta odola isuri duzu; horregatik, ez didazu zuk eraikiko tenplua.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,3

Tenpluko ate handiari su eman eta errugabeen odola isuri zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 1,8

Ortzia bera odol isuri berria bezain gorri ageri zitzaigun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 11. orr.

Gizarteak onargarri deritzon moduan isurtzeko gernua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Izerdi zurruzta ederra isuri nuen denbora gutian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Kondoi barruan isuri nuen nire hazi zuri, bero eta ugaria.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 85. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Handik segundu batzuetara hazia isuri zuen eta, barrabilak ferekatzen ari bainintzaion, ene beso gainera erori zen esne beroa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Minutu eskas bat baino ez zuen behar izan esne sendoa Imanolen ahoan isurtzeko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.

Ez dago sexurik esperma isuri gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

Edengo paradisuan amets erotiko bat izan omen zuen lehen gizon hark eta lurrera isuri zuen bere hazia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 50. orr.

Ikatza zakura isurtzen hasi nintzen apurka-apurka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 224. orr.

· (nork osagairik gabe) Batetik Kantabrikora eta bestetik Mediterraneora isurtzen diren iturri bizi batzuk besterik ez baitu inguruan Uitzik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 37. orr.

Argi urrun bat isuri zen ene gainera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Negar malko mardul beroak isuri zitzaizkion begietatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.

Sudurretik, kokotsetik eta ahotik isuri zitzaion odola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.

Ponpatuz bezala eragiten zaio lagunaren zakilari; atzera-aurrera batzuen ondoren, hazia isuri egiten da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 122. orr.

4 irud

Urteak isuri ziren, odola bezainbeste, elur ura bezainbeste, negarra bezainbeste.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Gertaerak ere isurtzen uzten dituzu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 34. orr.

Horrela, gainezka isuri zidan gure Jaunak bere onginahia.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,14

Ustekabean zetorkion etorkinaren kontra isuri zuen bere haserrea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Beraz, neure amorrua beraien gain isuri dut, neure suminaz suntsitu ditut.  Elizen arteko biblia   Ez 22,31

Bere eskuzabaltasunaren dohainak oparo isuri ditu gure gainera.  Elizen arteko biblia   Ef 1,8

Halako plazer uher bat isuri zuen Ximurraren bisaiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Mendi kasko horietarik apezak ixuri ditu bere benedizioneak herriaren lau hegaletarat.  Herria   2003-06-05

Baina putzura isuri zitzaidan poza berehala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 224. orr.

Atsekabe horiek adiskide fidel eta segur baten baitan isurtzeko premian naiz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 183. orr.

Besotik indarrez heltzen niola, belarrira isuri nizkion hitzak, arestian berak niri bezala: […].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 181. orr.

Emakumeak zerumugari begiak altxatu eta izen bat isuri du ezpain artetik harresi muturretik behera: Montrol.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.

Ez nuen beste asmorik -isuri nuen, istant batez aho-zabalik egon ondoren.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

5 ontziez eta kidekoez mintzatuz, edukia erorarazi.

Joan zen lehen aingerua eta isuri zuen lurraren gainera bere ontzia.  Elizen arteko biblia   Ap 16,2

Seigarrenak Eufrates ibai handiaren gainera isuri zuen bere ontzia, eta urak agortu egin ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 16,12

Zoazte eta isuri lurraren gainera Jainkoaren haserre-zigorraren zazpi ontziak.  Elizen arteko biblia   Ap 16,1

• 6 da ad orgasmoa izan.

Dolmancé, isur zaitez, isuri, ene maitea... baserritar kankailu honek blai egin behar nau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 207. orr.

Une honetan, gizon biak isuri egin dira, bata neskaren baginan eta bestea ahoan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 47. orr.

Haren zakila nire ipurdian tenkatzen sentitu nuenean, zoroa bezala igurtzi nion [pipitatxoari], eta berriro isuri nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

Hezitzaile bien erdian isuri da neska.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 94. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

gizonaren burua zinez baitago apaingarrietarat emanago eta isuriago biluztasunerat baino...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Lanera berriz ere isuria, ez zuen nire aldera so egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Hortik dator nehor ez izatea Bekaizkeriari isuriagorik, beren burua apalesten dutenak baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

Bide erdian gelditu zen tupustean, eta kafe isuriak eskuak erre zizkion.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.

8 isur-opari

Debekatua zuten juduek tenpluan erre-opariak, sakrifizioak eta isur-opariak eskaintzea.  Elizen arteko biblia   1 M 1,45

Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,21

Oparigaiei isur-opari hauek dagozkie: zekor bakoitzari hiru litro ardo, ahariari bi litro eta arkume bakoitzari litro eta erdi.  Elizen arteko biblia   Zen 28,14

Egin azpilak, erretiluak, pitxerrak eta katiluak, isur-oparietarako.  Elizen arteko biblia   Ir 25,29

Bete egin behar omen dituzue, zeruko erreginari intsentsua erre eta isur-opariak eskaintzeko hitz emandako botoak.  Elizen arteko biblia   Jr 44,24-25

Ez al zuten haiek jaten erre-oparietako gantza, eta edaten isur-oparietako ardoa?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 234. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardoa isuri (5); asko isuri (3); bat isuri (34); bat isuri du (3); bat isuri zen (3); bat isuri zitzaion (6); bat isuri zuen (8); batean isuri (4); batzuk isuri (4); behera isuri (7); bestea isuri (3); bezala isuri (3); burura isuri (4); burura isuri zion (3); ere isuri (4); erregai isuri (15); erregai isuri zuen (11); erregaia isuri (4); erruz isuri (5); erruz isuri zen (4); eta isuri (32); ez isuri (5); gain isuri (3); gainean isuri (4); gainera isuri (10); gainera isuri zuen (5); gas isuri (9); gas isuri baten (5); gasolina isuri (3); gasolio isuri (3); gehiago isuri (13); gutxiago isuri (8); hazia isuri (10); ibaika isuri (4); ibaika isuri zituen (3); ibaira isuri (3)

isuri arte (3); isuri arteraino (3); isuri aurretik (7); isuri baino (3); isuri baino lehen (3); isuri baitzuen (3); isuri behar (11); isuri berria (3); isuri bizigai (4); isuri da (6); isuri den (5); isuri dira (6); isuri ditu (8); isuri dituzte (6); isuri du (14); isuri duela (3); isuri duen (4); isuri duen odola (3); isuri dut (5); isuri dute (3); isuri egin (6); isuri ere (6); isuri eta (45); isuri eta isuri (3); isuri ez (6); isuri ezin (4); isuri ezinik (3); isuri ezinik gelditu (3); isuri gabe (16); isuri hori (7); isuri izan (6); isuri nahi (3); isuri nintzen (4); isuri nituen (3); isuri nuen (14); isuri olioa (4); isuri ondoren (5); isuri zaizkio (3); isuri zen (36); isuri zen eta (3); isuri zien (5); isuri zion (13); isuri zioten (3); isuri ziren (19); isuri ziren itsasora (3); isuri zituen (42); isuri zituen malkoak (4); isuri zituzten (5); isuri zitzaidan (3); isuri zitzaion (15); isuri zitzaizkion (4); isuri zuela (3); isuri zuen (81); isuri zuen bere (10); isuri zuen haren (3); isuri zuria (3); isuri zuten (21)

itsasora isuri (3); izerdia isuri (3); kloro isuri (3); litro erregai isuri (5); litro petrolio isuri (3); lurrean isuri (3); lurrera isuri (5); malko bat isuri (8); malko batzuk isuri (3); malko isuri (8); malko ugari isuri (6); malkoa isuri (3); malkoa isuri ezinik (3); malkoak isuri (18); malkoak isuri zaizkio (3); malkoak isuri zituen (3); malkoen isuri (3); malkorik isuri (10); malkorik isuri gabe (5); milioi tona isuri (3); nola isuri (4); odol asko isuri (3); odol isuri (9); odola erruz isuri (5); odola isuri (25); odola isuri eta (3); odola isuri zuten (3); odolik isuri (7); olio isuri (4); olioa isuri (8); olioa isuri zuen (3); oparo isuri (4); orduan malkoa isuri (3); otoitza isuri (3); petrolio isuri (8); petrolio isuri zituen (3); pixka bat isuri (3); tanta isuri (3); tona erregai isuri (10); tona isuri (6); tona isuri zituen (4); tona petrolio isuri (3); toxikoak isuri (4); toxikoak isuri zituen (3); ugari isuri (8); ur isuri (7); ura isuri (4); zikinak zuzenean isuri (3); zuzenean isuri (3); zuzenean isuri ziren (3)

aldare oinean isuriko (3); atmosferara isuritako (3); beraren oinean isuriko (3); bezala isuriko (3); espiritua isuriko (8); espiritua isuriko diet (5); eta isuritako (5); eta malkoak isuriz (4); haiengan isuriko (3); haiengan isuriko dut (3); isuriko da (6); isuriko diet (6); isuriko dio (5); isuriko ditu (4); isuriko du (4); isuriko dut (9); isuriko dute (3); isuriko zuen (4); isuritako hitz (3); isuritako karbono (3); isuritako odol (4); isuritako odola (10); isuritako odolak (4); isuritako ur (4); isuritako ura (4); isuritako usain (3); isuritako usaina (15); isuritako usainari (4); isuritako usainari antzeman (3); isuriz eta (4); kristok isuritako (3); lurrera isuriko (4); malko ugari isuriz (8); malkoak isuriz (6); neure espiritua isuriko (6); odola isuriko (6); odola isuriko da (3); odola isuriz (4); oinean isuriko (6); olioa isuriz (7); ontziak isuritako (3); sumina isuriz (3); ugari isuriz (9); ura isuriko (3)

dioxidoa isurtzeko (3); ez isurtzea (4); ez isurtzeko (3); gasa isurtzeko (3); hazia isurtzeko (4); isurtzeko eskubideak (9); isurtzeko eskubideen (6); isurtzeko zorian (5); karbono dioxidoa isurtzeko (3); odola isurtzea (6); odola isurtzeko (7)

ardoa isurtzen (3); artetik isurtzen (4); asko isurtzen (5); asko isurtzen du (3); atmosferara isurtzen (6); atmosferara isurtzen den (3); baitara isurtzen (3); barnera isurtzen (4); bat isurtzen (15); bat isurtzen zen (3); batera isurtzen (6); batzuk isurtzen (3); behera isurtzen (5); bezala isurtzen (6); burrustan isurtzen (4); dioxidorik isurtzen (3); edo isurtzen (5); ere isurtzen (7); eta isurtzen (9); etengabe isurtzen (3); gai toxikoak isurtzen (5); gainera isurtzen (5); gehiago isurtzen (9); gutxiago isurtzen (6); guztia isurtzen (3); guztietatik isurtzen (3); handik isurtzen (3); hazia isurtzen (9); hazia isurtzen zuen (3); hondakin isurtzen (3); ibaira isurtzen (5)

isurtzen ari (34); isurtzen ari da (6); isurtzen ari den (4); isurtzen ari naiz (3); isurtzen ari zela (4); isurtzen ari zen (6); isurtzen bada (6); isurtzen da (35); isurtzen da ura (3); isurtzen dela (3); isurtzen delarik (3); isurtzen den (22); isurtzen dena (3); isurtzen dira (11); isurtzen direla (3); isurtzen diren (15); isurtzen diren ur (3); isurtzen ditu (15); isurtzen dituen (9); isurtzen dituzte (16); isurtzen dituzten (14); isurtzen du (18); isurtzen duen (22); isurtzen duena (5); isurtzen dute (22); isurtzen dutela (3); isurtzen duten (20); isurtzen duten nitrogeno (3); isurtzen eta (7); isurtzen ez (9); isurtzen hasi (14); isurtzen hasi zen (8); isurtzen utzi (5); isurtzen uzten (3); isurtzen zela (4); isurtzen zen (47); isurtzen zen eta (3); isurtzen ziren (19); isurtzen zituen (17); isurtzen zituzten (4); isurtzen zitzaiola (4); isurtzen zitzaion (13); isurtzen zitzaizkion (4); isurtzen zuen (31); isurtzen zuen hazia (3); isurtzen zuena (5); isurtzen zuten (9)

itsasora isurtzen (11); itsasora isurtzen den (4); kanpora isurtzen (3); lurrera isurtzen (3); lurrera isurtzen zuen (3); malkoak isurtzen (13); malkoak isurtzeraino (6); malkorik isurtzen (3); minek isurtzen (3); minek isurtzen duten (3); nola isurtzen (11); nola isurtzen den (4); odola isurtzen (18); odola isurtzera (3); plantek isurtzen (3); plantek isurtzen dituzten (3); toxikoak isurtzen (6); ugari isurtzen (4); ur isurtzen (3); ura isurtzen (5); zorrotadaka isurtzen (4)


isuri2 (orobat ixuri g.er.) 1 iz isuri den gauza.

Harkaitzaren isuri hezeek bustiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 111. orr.

Kolakaoaren marroiak kutsatuko du, estoldaren isuriak ibaia bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.

Emaztearen hankartetik isuri gorri eta beroa bazetorren burrustan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Gozatzeko momentuan, gizonak [...] ezin du neska utzi hainbeste esanahi eta sinbolo gordetzen duen isuri hori gabe, ezin du neska utzi hain isuri misteriotsua jaso gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.

Joan-etorri sakoneko mugimendu bati ekin eta, azkenik, plazerrez arnasestuka, isuri bizigai epela botatzen dio erraietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 82. orr.

Zakil bat zurrupatu nahi du eta haren isuri itsaskorra eztarria bustitzen sentitu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.

Malkoen isuri errazak areagotzen dio mintzoari sentikortasuna.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 113. orr.

Ostiralean itxi zuten, lantegian isuri erradioaktiboak igarri ostean.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Isuri kutsagarrien kezka dute Mantxako itsasartean.  Berria - Gaiak   2006-02-02

1997ko urrian izan zen lehendabiziko isuri garrantzitsua: butanol isuria izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Lidia, badakizu Ternik pleurako isuria duela?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.

2 irud

Lehenengo maila, [...] energia psikikoaren isuri "librearen" eremua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Irakurriz arintzen zuen orduen isuri geldia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

-Baina, gizona -esan zuen azkenean Txitxikovek, itxuraz amaierarik ez zuen erretolika haren isuri oparoak harriturik-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.

Gaueko begiraldi horrek gogoeta asaldagarrizko halako isuri gisako bat eragiten zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Testuari eman nahi izan dion isuri gozoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bafada bat etorri zitzaion bat-batean sudur zuloak mintzera, mingotsa oso, janari gaziaren eta giza isuri izerdituaren arteko nahasmenaren adierazle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Aurpegian jasotako kolpeek burmuinean eragindako odol isuri baten ondorioz hil zen aktore frantziarra, autopsiak argitu zuenez.  Berria - Kultura   2004-03-19

Hagaxka berarekin bi kono horiek lasaituz edo estutuz lortuko da ontzian erortzen den ur-isuria indar gehiagorekin edo gutxiagorekin erortzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Badoaz nire indarrak, ur isuria irudi; koloka ditut hezur guztiak.  Elizen arteko biblia   Sal 22,15

Gas isuri motel eta ikusgai baten argi naturaz kanpokoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Ez zen sumatzen ez zuzi ez bestelako argi iturri artifizialik; hala ere bazen izpi indartsuzko argi isuri bat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.

Azido kloridriko eta amoniako isuri puska ez nolanahikoa lurrunarazten zuen aire zabalera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Ezin eutsi izan nion hazi-isuriari..  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Ateraldi eta bertso isuri ezin agortuzkoaz alaitzen zituen oraindik ere ezkontzak, gazte denboretan bezalaxe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Gelatxo zen harrobia, iturria, amaitzen ez zen pieza-isuria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 60. orr.

4 teilatuaren eta kidekoen makurdura.

Zoladura egingo da bi hatz inguruko lodiera duten teserak erabiliz, eta bi hatzeko isuria emanez hamar oin bakoitzeko Tinpanoaren gainean gailurra, astazaldiak eta petralak jarriko dira, kontuan hartuz isuriak teilatu osoaren heren batekoa beharko duela izan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Piezak jarrita daudenean eta beren isuri egokia eman zaienean, ondo igurtziko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Lurra zanpatu ondoren hartxintxar edo adreilu birrinduzko zoladura zabaltzen da, isuria emanez hodiak erreten aldera jaisteko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

5 isurialdea.

Hantxe bereizten baitira bi aldeetarako isuriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 37. orr.

Han mendebal isurian dauden harkaitz-mendiak joz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 66. orr.

Mediterranear isurian laborantzaren mekanizazio handiak eraldaketa sakonak gauzatu ditu ingurumenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

6 jaidura, joera.

Lehen mendigoizale nintzena mendibehezale bihurtu nintzen, neure arima barruko isuri ilunari men eginik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.

Jesusen errukia eta behartsuenganako isuria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.

Ez zela hori Leizarragaren berezko isuria.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 30. orr.

Azkarateren bertsoen gaiak ugariak dira, baina isuri berezia ageri du egileak politikarako.  Berria - Kultura   2004-04-14

Kristau erlisioan badaude bi alderdi, teilatu batean bezala, bi eskualde, bi joera eta isuri: bata dinamikoa, ernea, beti aitzina joailea, konkistatzailea, [...]; bestea lasaia, baketxua, amultxua. familiako tradizioz zetorkion karlistenganako isuria eta zaletasuna.  Herria   2001-02-22

Gure lagun maiteari hortik heldu ote zaio edertasunaren zeru urdinerat deraman ixuria?  Herria   2003-05-29

"Haragiaren borondatea" esatean adierazten du, haragi-irritserako isuria, gizakiaren borondatearen aurka dagoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Euskara giputzarenganako isuria sumatu dute Aranon, Areson eta Leitzan, hizkera horiek aztertu berri dituzten Juan Jose Zubirik eta Mikel Olanok ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 58. orr.

Urak maldan beherako isuria hartzen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.

Barruko ixuria eta hotsak lehenago dira legearen letra baino.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izan al liteke sasoi beteak eta gainez egindako osasun eta bizi-indar batek ekarritako gogo-ixuri bat, gauza gogor, espantagarri, gaizto eta bizi-nahasgarrietara garamatzana?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Ondorioz, palmondoak zimeldu egin ziren, eta maitasun isuria ahitu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

8 isurian adlag

Ura isurian bezala joango zaizkio etxeko aberastasunak.  Elizen arteko biblia   Jb 20,28

Baina, isurian dator, harri tartean jauzika, murmurio eta apar dariola inoizka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Alaitasun iturria, isurian hasiz gero erresuma osoa irri algaraka jartzeko modukoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

Isurian sartzen zen argi hotza beiratetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Gastoni, berriz, isurian ateratzen zitzaion hitza, haserrerik edo gorrotorik gabe, harrotu ere gabe, soilik eta biluzik, begia apaltzeko moduan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dioxido isuriak (4); eta isuria (6); eta isuriak (6); eta isurien (3); garun isuria (3); garun isuria izan (3); garuneko isuria (3); garuneko isuria izan (3); gas isuri (9); gas isuri baten (5); gas kutsagarrien isuria (3); gas kutsakorren isuriak (3); gertatu zen isuria (3); hazi isuria (3); isuri bat (15); isuri bat izan (3); isuri batek (6); isuri baten (11); isuri baten ondorioz (9); isuri baten ondorioz (9); isuri hori (7); isuri kutsagarrien (4); isuri oparoa (3); isuria du (4); isuria eragin (3); isuria eragoztea (4); isuria eragoztea da (3); isuria eta (7); isuria hain (3); isuria izan (20); isuria izan zuen (6); isuria zuela (3); isuriak eta (4); isuriaren jatorria (6); isuriaren ondorioak (4); isuriaren ondorioz (6); isuriaz eta (3); isurien ondorioz (3); isuriren bat (5); isuririk ez (3); karbono dioxido isuriak (4); kutsagarrien isuria (4); kutsakorren isuriak (3); malko isuri (8); odol isuri (9); odol isuria (25); odol isuria eragoztea (4); odol isuria eta (3); odol isuria izan (8); odol isuriak (7); odol isuriaren (3); odolaren isuria (3); olio isuri (4); petrolio isuri (8); pleurako isuria (3); ur isuri (7); ur isuria (6); zen isuria (3); zuen isuria (3); zuten isuria (3)


isurialdatze ik isuraldatze.

isurialde iz ura isurtzen den aldea.

Bi solairuko baserri zabala da, hormak harrizkoak eta sendoak, teilatua bi isurialdekoa eta gorria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.

Beste isurialdean esne urtsuaren tonua ematen dio ilargiak mendi hegal zabalari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Hala, Etruria eta Kanpania aldera begiratzen duen isurialdea eguteran geratzen da eta egun guztian hartzen du eguzkiak bere ibilian duen indarra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Beste isurialdea Adriatikora begira gelditzen da eta iparraldeko eskualderantz etzaten da, eta etengabeko lur-eremuak ditu itzalean eta laiotzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Portugal aurrena [...] Brasildik Makaoraino iristen zen merkataritza-inperio baten ardatz bihurtu zen, Afrikako bi isurialdeak, eta, horren ondorioz, Indietarako itsasbidea bereturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.


isurialdi iz isurtzea.

Atzamarrak Pietatearen ipurmasailetan iltzaturik, segundo gutxi batzuetako atsegin eternala, gerri kolpez lagunduriko isurialdia, esprinterrek helmugako marra gainean jotzen duten giltzurrun kolpea-a-a-a...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.


isurika (orobat ixurika) adlag isurtzen.

Eta ondo ankerra, hala ere, espetxea: aldiro-aldiro lanbroa egiten zian, isurika, aldiro eurijasa, eta bospasei zentimetro uretan plastaka gintuan, barrenean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.

Ikusgarri gaitza da ez ixurika "Ura ahoz-aho" hori.  Herria   2005-04-21


isurkai iz isurkaria.

Kobrezko ontzia ura berotzeko, saltxitxa-pakete zanpatu samar bat, su-pala, te-ontzia, zenbait katilu koskadun eta botila bat anbar koloreko isurkaiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.


isurkari (42 agerraldi, 22 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 344 agerraldi; orobat ixurkari g.er.) 1 iz daukan ontziaren formara egokitzen den eta presioak tamainari eragiten ez dion gaia edo gorputza. ik likido; isurki, isurkin.

Beste pitxer bateko isurkariaz bete zuen gero edalontzia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 491. orr.

Hanka zabalik datzan artean, isurkari batez bustitzen dute burutik oinetaraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.

Nafta likidoa botatzen dute itsasora, eta isurkari hori gainean geratzen da, urak baino dentsitate txikiagoa izanik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Janari sendo trinkoak ez zituzten inoiz ukitu, eta isurkarietan, ura eta esnea edan zuten batez ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.

Buluzten gituzte, bilo-bizarrak mozten, produktu batekin emokatzen eta gorputz eta buru alimaleko untzi batean murgiltzen gituzte, barnean den ixurkariak larrua erretzen baitauku.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Nire barne muinetako isurkari zurixka, etsimenduaren zuku mindua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Erasogileek dendaren erakusleihoa hautsi eta isurkari sukoia jaurti zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

2 (izenondo gisa) ik isurkor.

Erregai isurkariak bultzaturik 2,5 segundo besterik ez zen egon airean eta 56 metro kurritu zituen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Jakina da Asiaren erdialdeko lurra belaki bat bezalakoa dela, hidrogeno karburo isurkariz blaitua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Odola, malkoak eta tinta: emakumeak izaki isurkariak dira eta, bareak bezala, lorratz limur bat uzten dute iragaiten diren lekuan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Latexak bai, latexak bete-betean ematen du isurkari-itxura.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 49. orr.

Bihotzeko gutxiegitasunak eragindako isurkari-euspenari zor zitzaizkion kilootako batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

· Giza isurkari oro isuri izan da noizbait nire taxiko atzeko eserlekura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta isurkari (3); isurkari bat (4)


isurketa (orobat ixurketa g.er.) 1 iz isurtzea.

Ondoren, 1997. urtean Kioton, CO2-aren isurketak arautzen saiatu ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Alemaniaren isurketek, esate baterako, %18 behera egin dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Isurketak %13 handitzeko baimena eman zioten, ekonomia aski atzeratua zuelako.  Berria - Harian   2005-02-16

Programa ezarri zenetik, 3.898 familiak %15 gutxitu dute CO2ren isurketa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Prestige-ren isurketek eragindako arazoez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Iragan irailean egin zuen isurketa horietako bat.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Barakaldoko enpresak gai toxikoen isurketa larriak egin ditu azken urteotan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Etengabeko isurketa toxikoek denei egiten dietela kalte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Isurketa baten ondorioz 300 arrain hil dira Zumaiako Narrondon Isurketen %55aren erantzule diren herrialdeek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Hondakin uren isurketari buruzko jardunaldia egin dute egunotan, Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Isurketa atsegingarri hau gabe hilik nengoke honezkero.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 206. orr.

Ikusten duzunez, Eugeni, masturbaldi baten ondoren, hazi-guruinak handitu egiten dira eta azkenean likido bat isurtzen dute; isurketa honek zoramenik eztienera eramaten du emakumea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Onartzen den isurketa muga 150.000 kilokoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Isurketa azokaz gain, Kiotoko Itunak garapen garbirako mekanismoa abiatu zuen indarrean jarri zenean.  Berria - Gaiak   2006-05-02

2005-2007 urte bitarterako isurketa eskubideak banatuko dira lehen planean, dohan.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Isurketa Araudia berritzen ari zarete.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

· Instalaziokako emisio isurketa eskubideen zerrenda.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gas isurketa baten ondorioz izan zela.  Berria - Kirola   2004-12-18

Karbono dioxido isurketei zerga ezartzea proposatu dute.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Ur isurketak bizitza bezala, odolarenak heriotza dakar ondorioz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

Zoritxarrekoa zu, hiriak odol-isurketaz jasotzen eta herriak bidegabekeriaz handitzen dituzun hori!  Elizen arteko biblia   Hab 2,12

Odol isurketa handiena Bagdad hiriburutik 110 kilometro mendebaldera kokatua den eta sunitak gehiengo diren Ramadi hirian gertatu zen.  Berria - Mundua   2006-01-06

Sartu gehiago mihia, andere, ez miaztu klitoria bakarrik; barneratu mihi likits hori umetokiraino: hazi-isurketa azkar-azkar eragiteko modurik hoberena da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Badirudi emearen portaera basatiak erraztu egiten duela arraren esperma isurketa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 160. orr.

Ez bainion gorputzari gau isurketak egiteko adina atseden ematen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

datozen urteotan isurketa (3); dira isurketen (3); duten gasen isurketa (8); eta isurketa (3); gas isurketa (3); gas isurketak (7); gasen isurketa (10); isurketa egin (3); isurketa eragin (3); isurketa gehiago (3); isurketa muga (3); isurketa murrizteko (6); isurketa murrizteko helburuak (3); isurketak gutxitzeko (4); isurketak murrizteko (5); isurketak murriztu (5); isurketak murriztu behar (3); isurketari buruzko (3); isurketarik gabe (3); odol isurketa (19); odol isurketarik (6); odol isurketarik gabe (3); urteotan isurketa (3); urteotan isurketa murrizteko (3)


isurki (30 agerraldi, 13 liburu eta artikulu 1ean; orobat ixurki g.er.) 1 iz isurkaria, bereziki gorputzak isuria.

Eskuan, uraren koloreko isurkiaz beteriko kopari kontzen zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Esnea ugaria da, ibaika ari da isurki zuria.  Berria - Kultura   2006-02-12

Beltz-beltzak ziren gorputzen isurkiak, gernua eta odola, gorotza eta odol lodia bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 103. orr.

Haiek, esandako sua ez, baizik eta isurki lodia aurkitu zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 1,20

Oparigaiak erre zirenean, sobera gelditutako isurkia harri handi batzuen gainera isurtzeko agindu zuen Nehemiasek.  Elizen arteko biblia   2 M 1,31

Baina hilekoarekin bezala isurki epel bat sentitu nuen izterretan behera: ez odola, baizik eta beherakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 187. orr.

Hantxe etorri zen, plop, agurearen dardarizo eta arnasotsen artean, eskua likindu zidan isurki lirdinga hura, biziaren iturritzat goretsi ohi duguna, neure bizian lehenengoz ikusten nuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

2 isurialdea.

Haitza bustirik zegoen eguzkiak jotzen zuen isurkian, eta lei beltzez estalia itzalpekoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Indioiloa uhurika, zilipurdika joan zen teilatu-isurkian beheiti, hegatzean ezin gelditu eta erori egin zen goitik behera lurreraino.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.


isurkin (29 agerraldi, 13 liburutan; orobat ixurkin g.er.) 1 iz isurkaria.

Ez da ura gehien estimatzen duen isurkina. Ardo zuria atera zuen Mirandek, bi edalontzi ttikitan, isurkin hura emakumearen azalera lehenbailehen kanporatu eta aingeru aurpegi hura izerdituago ikusteko irrikaz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.

Hor dago ingelesek kafea deitzen dioten isurkin hori.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Dakizuenez, lapiko batek gehiegi irakiten duenean, isurkinak gainezka egiten du ezinbestez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Nire desioa piztuta zegoen eta nire isurkinak nire iztarretan behera iragazten sentitzen nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.

Gure gorputzaren osaketak, gure organoek, gure isurkinen ibilerak, gure abere-sen indartsuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.

Idatzi egin nahi nuen, arimara isurkin ezezagun bat baitzetorkidan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.

2 isurialdea.

Sabaia lastozkoa zuen, bi isurkinekoa, eta adreiluzko korridore bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.


isurkor izond isurtzeko joera duena.

Ura bezain isurkor eta iheskor.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Urgain geldiak ispilua zirudien; Urumea bera lakua bailitzan, eta ez ibai isurkorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Erretako etxeen usain isurkorra, itsatsita geratzen zena, noranahi joanda ere atzean utz ez zitekeena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Gezurra da naturak hazi isurkor hori ugalketarako jarri duela oso-osorik eta bakar-bakarrik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 184. orr.

Tinta isurkorregia badute, lumaren muturretik ihes egin ohi du hark, eta alkandora-poltsikoetan orban ezabaezina utzi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isurkor eta (3)


isurle (ETCn 44 agerraldi; orobat ixurle g.er.) iz aipatzen dena isurtzen duena. ik isurtzaile.

Hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol-isurle ustezkoa odolustua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.

Israelek dio ez dituela ahanztekoak palestinar odol ixurleak.  Herria   2003-07-10


isurpen (ETCn 478 agerraldi; orobat ixurpen g.er.) iz isurtzea.

Berotze globala sortzen duten gasen isurpena mugatzeko egutegia ez zuten onartu Ameriketako Estatu Batuek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Isurpenaren ondoren txilina makaldu egin zitzaidan eta zulo irristakorretik atera zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 119. orr.


isurrarazi ik isurarazi.

isurtoki iz

"Isurtokiak" non diren, aaieka hartara arrimatuak ginen, jakiteko ea zergatik ari zen urritzen ura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 127. orr.


isurtzaile iz isurlea.

Izan ere, Espaniako Gobernuak gai horren inguruan Europako Batasunak onartutako araua bakarrik bete du, eta, hortaz, isurtzaileen zati bat besterik ez du arautu: gutxien isurtzen dutenen ingurukoa(%40). Zerua begien aurrean dugu egunero, batzuetan argi-emaile eta bestetan euri-jasen isurtzaile errukigabea, baina beti gure eskuetatik at.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 148. orr.

Konplexuz edota apetaz betetako pertsona faltsuak, gizonezko ahobero baina inpotenteak edo isurtzaile azkarrak, emakumezko ezin maltzurragoak edo ezin sufritzaileagoak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 107. orr.


isurtze (orobat ixurtze g.er.) iz (isurkari bat) dagoen ontzia irauliz edo makurtuz eroraraztea. ik isurketa; isurpen.

Aitaren birika zulatuen isurtze hotsaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 429. orr.

Jainkoaren dohaina gugan isurtze soila baizik ez da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Gizakiak harrigarriro atxikitzen zaizkie beren lege eta ohiturei […]; haiek aldatuz gero, nekez saihestuko dira nahasmendu eta odol-isurtze handiak, herrialde guztien historiek erakusten digutenez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Odol isurtze izugarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

Baina euriaren isurtze doinu erregularra baizik ez zuen entzun.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 86. orr.

Urtean lau libururen harpidetza hartu [...] banku bidez diru-ixurtze automatikoa eginez argitaletxearen kondura.  Herria   2005-07-07

Sendagileak esan zidan garaiz aurreko isurtze arazoak seriotasunez kontuan hartzekoak zirela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isurtzerik gabe (3); odol isurtze (10); odol isurtzerik (3); odol isurtzerik gabe (3)


isuski-garratz (corpusean isuskigarratz soilik) iz zuhaixka arantzaduna, lore horiak eta fruitu gorri jateko onak ematen dituena (Berberis vulgaris).

Bidea hutsik zegoen erabat; lahar edo intxusa adarren bat, soilik, isuskigarratz mordoskaren bat, odola bezain gorri, azaltzen zen bakarrik han-hemenka, zanga ertzetik. Zanga ertzean nahasirik zeuden errubia bezain gorri ziren isuskigarratzak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 188. orr.


isuskitxo iz erratz txikia.

Berriro butxatu dira isurbideak, ezin dugu ura jariatzen utzi, tantaka ez bada, ezin dugu komuna erabili, isuskitxoa erabiliz ez bada, eta ur zikina terreina handi batean gorde behar dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.


itaitzur ik itaizur.

itaixur ik itaxur.

itaizur (orobat itaitzur) iz itaxura, itogina.

Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itaizur franko.  Elizen arteko biblia   Koh 10,18

Han hemenka itaitzurak, gapirio batzu mutzituak edo irinduak, paretak tokika arrailduak.  Herria   2003-03-10


itakar izlag/iz Itakakoa, Itakari dagokiona; Itakako hiritarra.

Hala ere, ezkongaiak hil badituk jauregian, itakarrek mezulariak bidaliko ditiztek alde guztietara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 184. orr.

-Entzun orain niri, itakarrok: Ulisesek jainkoen nahia besterik ez du egin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 185. orr.

-Utzi, itakarrok, borroka gogorra, eta ez isuri odol gehiagorik!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 187. orr.


italiano 1 izlag italiarra.

Berlusconi italiano gobernu buruak.  Herria   2001-10-04

Italiano lehen minixtroak ihardesten diote ez duela hortako astirik. Italiano airekoak Saboya 79 motakoak ziren, 1 000 kilo bonba garraiatzeko eginak.  Herria   2002-07-18

Musu ematen zion atzerritar italiano gazte batekin zegoelako.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 90. orr.

Domenico Latti apez italianoak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 113. orr.

Alemaniarra zen jatorriz, baina ikasia zen, eta Italian sarritan izana, eta estimatzen zituen italianoak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 78. orr.

2 italiera.

Italianoz hitz egin zidan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 83. orr.

Frantsesez edo italianoz bagenekien galdetu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Kroazian, bada egunkari bat, "La Voce", italianoz egiten dutena.  Herria   2001-05-10

Ingelesezko, alemanezko, italianozko liburuak arakatzen nituen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 142. orr.

Nik frantsesezko hitzak entzun nahi ditudan bezala, berak ere agian italianozkoak entzun nahi dituelako egoten gara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apez italianoak (3); eta italiano (4); gasperi italianoa (3); italiano bat (5); italiano batek (3)


italiar 1 izlag Italiakoa, Italiari dagokiona. ik italiano.

Italiar jatorriko erromatar hiritarren kolonia hau.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Boloniako Eskolako italiar matematikariek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 285. orr.

Boloniako italiar eskola.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Hamabosgarren mendeko italiar humanistek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.

Italiar merkatariek bazterrera utzi ahal izan zituzten bitartekari musulmanak Ekialdeko aberastasunetara iristeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Italiar kulturaren astea antolatu zuen udalak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

Italiar mafiak, baina, mespretxatu egiten du errusiarrena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

Bera eta italiar putakume hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 105. orr.

Noiz entzun eta ikusi dituzue Klöden alemana edo Basso italiarra?  Herria   2004-07-05

Urte berean Enrico Fermi fisikari italiarrak Chicagoko Unibertsitatean erreaktore nuklearra asmatu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 71. orr.

Bi naufrago italiar aurkitu ditut, Gaetano di Amalfi eta Andrea di Noli.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Larruzko zapata italiarrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Dino de Laurentis, 1970a, koprodukzio italiar-sovietarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

Calvino italiarra zen; Monterroso, Guatemalakoa; Tolkien, ingelesa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 68. orr.

Uste nuen italiarra edo amerikarra zela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 251. orr.

• 2 iz Italiako herritarra.

Munduko lau bazterretako jendeei ematen diet ostatu: frantsesei, italiarrei, flandestarrei, saboiarrei, bretoiei, alemaniarrei...  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

Gaur italiar haien ondorengoek hemen jarraitzen dute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.

Italiar peto horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

Jendeak uste du pasta dela italiarren gailur gastronomikoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Ingelesek aise irabazi dute Italiarren kontra: 80 eta 23.  Herria   2001-02-22

1870, Italiarrek Erroma hartzen diote buru-lehenari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 42. orr.

Orain italiarrarentzako lan bila omen zabilen, hemen, Gasteizen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 253. orr.

Spinola, italiar faltsua, kristau faltsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bahitu italiar (3); bahitu italiar bat (3); baina italiar (3); bi italiar (5); ekintzaile italiar (3); emakume italiar (3); eta italiar (18); hainbat italiar (3); hiru italiar (3); hura italiar (3); italiar bat (32); italiar bat hil (4); italiar batek (11); italiar baten (10); italiar batera (6); italiar erara (3); italiar eta (20); italiar hil (3); italiar hori (5); italiar idazle (3); italiar jatetxean (3); italiar jatorriko (4); italiar kasetari (4); italiar kutsuko (3); italiar literaturako (3); italiar peto (3); italiar txiki (3); jatetxe italiar (5); jatetxe italiar batera (4); lau italiar (3); mendeko italiar (3); soldadu italiar (12); zen italiar (3); zuen italiar (3)

andrea dovizioso italiarra (4); da italiarra (3); eta italiarra (5); gidari italiarra (4); idazle italiarra (5); italiarra baino (3); italiarra da (10); italiarra dira (3); italiarra edo (3); italiarra eta (12); italiarra fassa bortolo (3); italiarra fitxatu (5); italiarra hil (3); italiarra izan (7); italiarra izan zen (3); italiarra izan ziren (3); italiarra izango (5); italiarra izango da (3); italiarra nagusitu (4); italiarra nagusitu zen (3); italiarra zela (3); italiarra zen (8); ivan basso italiarra (5); paolo bettini italiarra (3); piepoli italiarra (3); scarponi italiarra (3); txirrindulari italiarra (8); valentino rossi italiarra (4); zuzendari italiarra (3)

bahitu italiarrak (3); baina italiarrak (8); bettini italiarrak (3); bi italiarrak (7); cunego italiarrak (3); damiano cunego italiarrak (3); davide rebellin italiarrak (3); dira italiarrak (5); ditu italiarrak (4); du italiarrak (5); eta idazle italiarrak (5); eta italiarrak (14); gidari italiarrak (7); idazle italiarrak (8); italiarrak askatu (4); italiarrak atzo (3); italiarrak azken (3); italiarrak bere (4); italiarrak dira (6); italiarrak egin (6); italiarrak entziklopedia (3); italiarrak entziklopedietan (3); italiarrak ere (4); italiarrak eta (18); italiarrak ez (16); italiarrak ez du (3); italiarrak irabazi (16); italiarrak irabazi du (7); italiarrak irabazi zuen (9); italiarrak izan (4); italiarrak izan ziren (3); italiarrak oso (4); italiarrak ziren (3); italiarrak zuzenduko (3); rebellin italiarrak (3); soldadu italiarrak (4); talde italiarrak (8); txirrindulari italiarrak (8); ziren italiarrak (4); zituen italiarrak (4); zuen italiarrak (9); zuzendari italiarrak (3)

baldoni kazetari italiarraren (3); eta italiarrei (3); idazle italiarraren (4); italiarraren atzetik (3); italiarraren gorpua (3); italiarraren hilketa (3); italiarraren kontra (4); italiarraren le (4); italiarraren le conseguenze (3); italiarraren ordez (3); italiarrari buruzko (3); kazetari italiarraren (5); paolo sorrentino italiarraren (3)

atzerriko italiarren (3); baina italiarrek (4); bi italiarren (3); bizi diren italiarren (4); diren italiarren (4); dute italiarrek (5); dute italiarren (3); eta italiarrei (3); eta italiarrek (10); eta italiarren (12); eta italiarren arteko (3); italiarrek ez (5); italiarrek oso (3); italiarrekin batera (4); italiarren artean (9); italiarren arteko (8); italiarren arteko lehia (3); italiarren aurka (4); italiarren boto (3); italiarren boto egiteetan (3); italiarren kontra (8); italiarretako batek (3); jatorri italiarrekoa (3); milioi italiarrek (5); soldadu italiarren (4); zen italiarren (4); zuten italiarrek (6); zuten italiarren (3)


italiaratu, italiara(tu), italiaratzen da/du ad Italiara joan; Italiara eraman.

Besteak beste, Brigada Gorriko ekintzaile ohi Enrico Villimburgo eta Roberta Cappelli Italiaratu nahi ditu.  Berria - Mundua   2004-08-25


italiartasun iz italiarra denaren nolakotasuna.

Italiartasuna deitzen dioten balio aberkoi horrek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Italiartasunaren eskuzabaltasun suizidatzat dute Bolzanon alemana koofiziala izatea ere, edo Triesten esloveniera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.

Triestera iritsi nintzenetik inoiz edo behin sumatua nuen gai polemikoenari oratu zion etxekoandreak, Trieste inguruko lurraldeen italiartasunari buruz aritu baitzitzaidan luzaz eta kartsu  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 270. orr.


italiartu, italiar(tu), italiartzen 1 da/du ad italiar bihurtu.

Alpeez bestaldeko Mendebaldeko herri gehienen italiartzea ikusi zuen belaunaldia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Mendebaldeko kristau-kultura italiartu estandarizatu baten partaide bereizgabea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.


italiera iz Italian mintzatzen den latin hizkuntza. ik italiano 2.

italiera batuaren eta dialektoaren arteko tentsioa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Piamontera hizkuntza mintzatua baita funtsean, eta gure italiera marmolezko hau, berriz, hilarriak idazteko egokia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.

Italieraren dialektoak ere osagai inportanteak dira, italiera estandarra ondo jakinagatik ere arrotz batek askotan usaindu ere egiten ez dituenak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Italiera ez ofizialean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

Aurten iritsi garenok izan ezik, denek egiten dute italieraz, ulertzeko lain behintzat.  Berria - Kirola   2004-02-10

Italiera garbian egiten nuen nire ustez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 162. orr.

Nik italiera garbi-garbia egiten dut.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 149. orr.

Gutxi hitz egiten zuen, oso italiera traketsa zuelako beharbada.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 284. orr.

Aleman-italiera hiztegi bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 217. orr.

Italierara itzuli zuen latinezko testua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

Graffitia, pintadaren izen internazionalena, italieratik hartua da.  Berria - Kultura   2004-07-31

Italierako ikasleak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Sciopero izan baitzen ikasi nuen italierazko lehendabizikotako hitza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Alemanentzako italierazko gramatika batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Niccoló Tartagliaren italierazko itzulpen bat, 1543an Venezian argitaratua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Wren-ek, italiera-eskola batzuen truke, lehen urratsak ematen lagundu zidala ingeles hizkuntza infinitu horren ikasketan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alemanentzako italierazko (3); dago italiera (4); eta italiera (14); eta italieraz (9); eta italierazko (4); frantsesa eta italiera (3); italiera eta (6); italiera ez (6); italiera pixka (3); italiera pixka bat (3); italierara itzuli (4); italierarekin batera (3); italieraz eta (5); italieraz ikasi (5)


italieradun izond/iz italeraz dakiena.

1914tik 1918ra bitarteko gerran Austriak zituen lurralde italieradunak askatzearen aldekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 277. orr.

Italierazko itzulpena ez da oraindik argitaratu, baina irakurri duten italieradunen aldetik etorri zaidan iritzia ere antzekoa da: ezustea, idazteko moduagatik, kontaeragatik eta emakumearen ikuspegiaren gordintasunagatik, omen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 246. orr.

· hed Han-hemen puskatu egunkari eta aldizkariei, haiek husturiko latak kuxinak zigarrokinak paperak diskoak eta zabor italieraduna gehitu behar zaizkie.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.


italieratu, italiera(tu), italieratzen du ad italierara itzuli.

Vazquez Montalbanen liburuen italierazko itzultzailea da Lyria; haren 40tik gora liburu italieratu ditu.  Berria - Kultura   2004-01-18


italika iz

Bazen Zesarean Kornelio izeneko gizon bat, "Italika" zeritzan gudu-taldeko ehuntaria.  Elizen arteko biblia   Eg 10,1


italiko 1 iz italiar penintsulan mintzatzen zen indoeuropar hizkuntzaren adarra.

Italiko komunaren sistema fonologikoan. Zeltikoak, bestalde, oso lotura hertsiak ditu italikoarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.

• 2 izond hizkuntzen mintzatuz, italikoaren multzokoa dena.

Italian bere senide zituen oskoera eta unbriera dialekto italikoekin borrokatu behar izan zuen [latinak], eta mesapiera eta veneziera iliriar dialektoekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

3 Italiari, bereziki antzinakoari dagokiona.

Askatasun italikoa harrapatu zuten otsoak beti gurekin izango ditugu, ezkutaleku gisa erabiltzen duten basoa goitik behera bota ezean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.

4 letra motez mintzatuz, etzana.

Biziki komeni da, beraz, komatxoak ez erabiltzea hitzak nabarmendu, berezi edo azpimarratzeko, nahiz hitz horiek adiera markatua izan edo beste hizkuntza batzuetatik hartuak izan (halako hitzak letra italikoz idatziko ditugu)  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.


italiota iz/izond italikoa.

Greziar italiotak oskoen eta etruskoak zelten kontraeraso barbaroaren mende erori ondoren, erromatarrek helenismo latinizatua eraman zuten [...] Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Hizkuntza erkidego bat ez ezik, erakunde komunak zeudela, etnismo italiotaren eta etnismo germanikoaren artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.


itandu ik itaundu.

itaun 1 iz galdera.

Buruan, berriz, banuen hamaika itaun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Estiloari, gaiari edo tonuari buruzko galderak egiteaz gainera, idazleak entzuten ditu itaun deserosoagoak ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Ez da galdera erretorikoa, ezta ironikoa ere, zuk zeuk erantzun beharreko itauna baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

"Nor dabil hor" itaun marrantatua entzun zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Aitzinean Ximurra edo Charly izanez gero, itaun jakina etorriko zen ondotik: "baina jo huen, bai ala ez?".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Nedak ere ez daki itaun horri erantzuten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 172. orr.

Itaun guztiei erantzuten saiatu nintzen ni epaiketan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 11. orr.

-Gustatu al zaik? -osabaren itauna.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 60. orr.

-Ez duzu berriz ere ikusi -itauna baino areago, egiaztapena zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Hortik aurrera itaun andana luzea etorri da.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 119. orr.

Itaun-erantzunak begitantzen eman nuen gaua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 204. orr.

2 itaun egin itaundu.

-Eta jainkoa? -itaun egin zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.

Zein fedetakoak ote ziren haiek itaun egin nion neure buruari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 259. orr.

Dena ongi, Joanes? -begirune hutsez egin zion itaun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Inor ez zen ausartu, ordea, gai hartaz itaunik egitera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

· Haatik, bost ardura zion, itxuraz, hark Igeldokoari, ez baitzion hartaz beste itaunik egin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.

Andreak eta seme-alabak itaun asko egin zizkidaten baina ez nien ia ezertxo ere erantzun.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 104. orr.

Horregatik harritu da tabernaria kanpotarrak berriro itaun bera egin dionean handik ordu erdira.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 58. orr.

-Ez hintzen geroztik ezkonduko, ala bai? -batentzako tokia zegoen eskailera hartan, eta bera aurretik zihoanez, Mentxuk burua jiratu zuen itauna egiteko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 83. orr.

Itauna egiteko moduan zorabioaren halako aire bat bazen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 294. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste itaun (4); beste itaun bat (3); eta itaun (4); itaun bat (4); itaun egin (8); itaun egin zidan (3); itauna egin (5), itaunei erantzuten (3)


itaundu, itaun(du), itauntzen 1 du ad galdetu.

-Komuna hor aurrean da, ezta? -itaundu zuen Eusebiak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 149. orr.

-Rigakoa zara? -itaundu zion lehenbizi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 80. orr.

Baina -itaundu nion nik- zergatik egin zuen ihes Rosemundek?  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 15. orr.

-Izotzik? -itaundu zion, bertan zegoela jakin zezan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 216. orr.

-Zertan ari haiz? -Martin Mihurubikoak harridurazko irri mehe batez itaundu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

Rufinoren estiloaz itauntzean, dino: [...].  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.

Ea Mentxu goian zegoen itaundu zion Joseluk amari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

Kafe bat hartu nahi ote zuen itaundu zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.

Emakumezkoen literaturaren balioez aritzeko, nahitaez nazioartean arrakasta lortu behar ote den itaundu nion neure buruari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 9. orr.

Euren buruari itaunduko deutsee ea zer egin behar daben.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 25. orr.

Ez nion itaundu zer aditu zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 340. orr.

Gehien zeinetan gozetan dauen itaundurik, berari danerik gustetan ei jako, baita kantetea be.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 27. orr.

2 galdekatu.

-CIAk behin baino gehiagotan itaundu ninduen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.

Gainera, 50 bat gizonezko itaundu zituzten.  Berria - Mundua   2004-03-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat itaundu (3); besterik itaundu (3); ez nion itaundu (7); itaundu behar (3); itaundu eustan (3); itaundu gura (3); itaundu izan (3); itaundu nion (27); itaundu nuen (3); itaundu zidan (16); itaundu zien (6); itaundu zion (49); itaundu zuen (30); itaundu zuten (3); itauntzen du (3); nion itaundu (7); ote zuen itaundu (4); zuen itaundu (4)


itaungarri izond

Onezko izpiritu izan zein iratxo madarikatu, zeruko haize gozo ekarle zein infernuko zafrada, hire asmoak makur izan zein onbera, hain heldu haiz hi itxura itaungarrian ezen mintzatu behar bainatzaik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.


itaunka adlag galdezka.

Bus geltokiaren inguruan ibili naiz itaunka denbora luzean, eta azkenean lau gizonekin elkartu eta denon artean taxi-gidari batekin egin dugu tratua. apur bat harriturik begiratu zidaten kontalari bizardunari itaunka hasi nintzaionean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

Bide bertsutik jarraitu dut itaunka: [...].  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 116. orr.

Zorionaz itaunka ematen dugu bizitza osoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 86. orr.

Lecœur andrea bere buruari itaunka jardun zen luze.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.


itaunketa (90 agerraldi, 28 liburu eta 24 artikulutan) 1 iz galdeketa.

Abaildurak jota zegoen, polizien itaunketa bere azalean bizi izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Batek berehala eraman zuen Anjel handik, bigarrena etxe guztia hasi zen miatzen eta hirugarrenak itaunketa azkar bat egin zidan. Itaunketek, kriminalisten arabera, espiralean garatu behar dute gertakizuna, nolabait esateko, baina sekula ez zuzen-zuzenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 52. orr.

Berrogei bat minutu iraun zuen itaunketak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.

Itaunketak alferrikoak dira, delituaren aitorpena alferrikoa den bezala, beste froga batzuek baieztatzen dutenean erruduntasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.

Inkisizioaren itaunketa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 224. orr.

Tsarrak itaunketa eten zuen une batez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Itaunketari ekin zion, izena emateko eta abar.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 211. orr.

Erantzunaren zain egon gabe, hainbat abarretan banatutako itaunketa bati ekin zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

1979aren hasieran, itaunketa egin nionean, "errukarria" zela esan zuen, "gorputz aldetik, behintzat", eta gero: "Bizimodu petrala da, hauxe".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Halako batean itaunketak hasten dira, eta egun batean B. jaunak, tortura gelara itzuli aurretik, liburu bat lapurtzen du, berak nahi bezala Homero edo Goetherena izan beharrean, xake maisuen partidak jasotzen dituena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.

2 itaunketa egin

Itaunketa egin zitzaien gazteei, errudunaren aurrez aurre jarri zituzten, eta esan zuten kili-kili etengabea sentitzen zutela gorputzeko parte batzuetan, eta deabrua zutela barruan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Itaunketa egingo zigutela eta bertan fusilatuko gintuztela agindurik, gure inguruan arranditsu kokatu ziren, eta han abiatu ginen mendatera bidean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

-Ez niri egin itaunketarik, epaile jauna, nik ez dakit ezer horretaz -esan zuen, bere betile luzeak beheititzeaz batera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itaunketa egin (5); itaunketa egiteko (4); zuen itaunketa (3)


itaunlari iz galdekatzailea.

Gogoan dut, nire izaeraren alderdirik beltzenak argitan ipintze aldera, hiru itaunlari prestuek hartu zuten bide infamiazkoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.


itauntze iz galdetzea.

Eta zoritxarretik aldenduko dituen ez-itauntze horri ez diote koldarkeria deitzen, konformitatea baizik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 155. orr.


itaurre 1 iz idiak gidatzea.

Irailekoan, itaurre-itzuli gutxi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

2 itaurrean adlag idiak gidatzen.

Nik oso gogoko nuen mutikotan itaurrean, ittulian, itzuli eta itzuli, idien aurrean ibiltzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.

3 itaurreko1 izlag

San Migeletako atsotitzak, ia denak irailekoak badira ere, hor dago San Migel ipui, soroan itturi dioena, lehenagoko maiatzeko data gogora ekartzen diguna, itaurreko garaiak, artoa erein behar zeneko ittule-lanetakoak, maiatzeko lehen egunetakoak baitziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

4 itaurreko2 iz idiak gidatzen dituen pertsona.

"Ittulea" itularia da, itaurrekoa, idi aurrekoa: jubilatuek batetik bestera tokiak ikusteko euren aurretik ibili duten gida turistikoa, alegia.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 49. orr.

· Gurdia lastoz zamatu eta etxera itzuli dira hirurak; Asun eta Martin atzean, Andres itaurreko.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.


itaxur (16 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan; orobat itaixur g.er.) 1 iz itogina.

Urte osoak iraganen dire nihor ohartu gabe itaxur hetaz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 189. orr.

Orduan ziren ohartu itaxur bat ederra bazela gainean, ezkerretik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 114. orr.

Itaxurak barnean estaia batetik bestera, kanpoan euriaren nigar herresta hitsak murruetarik behera, lehen xuri izanak, orain huntz-ostoak janak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Itaxurak abiatzen zaizko lehenik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 189. orr.

2 irud

70 urte eta beti berdin gazte, ez da deneri emana, adin hortako jende ainitzek badituzte itaxurak, elkarte frangok ere ba!  Herria   2005-10-20


item iz alea, multzo bateko banakoa.

"Ez, ez da halakorik gertatuko"; honela erantzuten dio galdetegiaren hamabigarren itemari, artikuluaren eranskinean ageri denez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Ikasleek proba bakoitzaren itemen %20 gainditu behar izan dituzte.  Berria - Harian   2005-04-26

-Lopeztarren argazki-albuma... -murmurikatu du aitak, amak emandako zerrendatik lehenengo itema errepikatuz-.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.

Izan ere, guk euskaraz hitz egiten genuen -euskaraz ere bai-, eta horrek item berri bat eransten zion sinonimoen zerrendari: aldeano esaten zuenak palurdo zioen, palurdo zioenak cashero, cashero zioenak vasco edo vascorro.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Aurreko itemari jarraituz, natur ingurunea menderatuz aurrerapen zientifikoa sortzen da, eta fenomeno soziokulturalak aurrerapen zientifikoaren arabera garatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Oinarriaren eta eraikinaren gainerako guztiaren arteko erlazioa ezin da, hortaz, kontzeptuala izan; ez da logikoa ezta inferentziala ere, erlazio horiek item proposizional edo kontzeptualen artean gertatzen baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.


iteuli 1 iz behiei eta kidekoei erasotzen dien ezpara (Tabanus bovinus).

Iteulia [...] erabili dugu berriz tabanus bobinus izendatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.

Dena den, liztorrak, erleak bezalatsu, zirikatu edo amorratuz gero, eraso lezake ganadua, baina nekez abeak, ezpadak edo iteuliak bezala senez odol bila zuzenean ganadua eraso.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.

2 irud

Limes mehatxatuaren atzeko botereak ahalegin bat egin behar du, giza indar edo ekipamendu edo dirutan neurtuta, batere proportziorik gabea bere aurkako iteulien baliabide eskasekiko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.


itinerario iz ibilbidea.

Lehenengo bere oinetakoari begiratzen zion, ea apurtu ote zuen, eta zapata apurtu ez bazuen baloiaren itinerarioa miresten zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Itinerario imajinarioa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.


ito, itotzen 1 da ad arnasa hartu ezinik hil.

Uste dut bi hijacker ito direla.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.

Zergatik ez ote nintzen hil amaren sabelean? zergatik ez ito jaiotzerakoan bertan?  Elizen arteko biblia   Jb 3,11

Doi-doi izan zuten Linori ito aurretik gerrikoa lepotik kentzeko astia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Ontzigaltzea erabatekoa gertatu zen eta, marinela franko ito zen arren, Badr erregeak, ohol bati eutsirik, kostaldera iristea lortu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Eroaldi batean jotzen zuen ura, itotzen ari balitz bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.

Ur handiegietan sarturik itotzeko arriskuan ez ote nintzen izanen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 95. orr.

13 bainuzale ito ziren kataluniako itsasertzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Olatx mundura jaio zen egun berean arnasarik hartu ezinez ito zen umeari.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 11. orr.

Txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen eta ito.  Elizen arteko biblia   Lk 8,33

Ez nintzela gai lepotik heldu eta ito arte estutzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.

San Blas, ito arte arnas.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.

Ez zen, ikerketak gorabehera, ito egin zen ala ito egin zuten jakin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 279. orr.

Itotzeko zorian egon zen behin Venezian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

2 hed/irud

Denbora gehiegi edan gabe egonez gero, ito egiten naiz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

Ito arte edan behar izan zian elefantiasiak jota ez hiltzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Ito ez zarenean halako zerrenda luzea ahoskatzean!  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.

Ito egiten zen hostaila azkengabe haren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

San Blas, doministikuka ito behar naz!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.

Lanpeturik, ito antzean pixka bat, baina gaizki ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.

Ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito-ez-ito nekagarri horretan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.

· Azken hitza eztarrian ito zait: hori aurkitzeko baldin bazen, hobe nuen isiltzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 225. orr.

Handikien ahotsa ito egiten zen, mihia ahosabaiari erantsita geratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 29,10

Ez da batere harritzekoa, beraz, egoera horretan, hazkundea berehala ito izana: %4,5 zen 1990ean, eta %0,7 1993an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

• 3 du ad norbaitek beste norbait, arnasa hartzea eragotzirik -lepoa estuturik edo- hil. ik itoarazi.

Uste dut denoi ere jaulier oilartu ziniko hura lepotik heldu eta bertan itotzeko gogoak eman zigula.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.

Bi egun geroago, andre noblearen neskatoa ito zuten Arga ibaian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Lepoa bihurrituko zien, ito egingo zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 209. orr.

Aurpegi gainean bigungarri bat ipini eta ito egin zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 79. orr.

Baserriko beste zakurrarekin elkartu eta biok antxumea ito zuten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Eritegia utzi eta gizonak lepotik heldu eta ito egin nahi izan zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Beltz batek zerbait izugarria egina zion eta gero, ito egin zuen...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 468. orr.

Borrokan egin zuten pixka batean, ileetatik tiraka, elkar ito nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

· Hurrengo goizean, ordea, hilik aurkitu zuten musikaria bere gelan, biolin hari batez itoa, leiho txikiko burdinsaretik zintzilik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

4 hed/irud (norbait)

Kartzelako giroak ito egiten nau.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.

Egarriak itotzen bainengoen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.

Mozkorzale ezdeus bat, bizian deus onik egin ez zuena eta, emeki-emeki, bere burua alkoholean ito zuena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Uste nuen haserreak ito behar zuela eta joko ninduela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.

Tristura itzelak ito ninduen luzaroan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.

Madarikazio bat ito nuen hortzartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Bere ugazaba beldurtua guztiz epiteto itsusizko olde batean ito ondoren, ustekabean zetorkion etorkinaren kontra isuri zuen bere haserrea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Hemen gelditu zen beilari bat, leher egina eta egarriak itoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Zorrez itoak zirela eta, sekula ez zutela hainbeste lan egin eta...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Gero eta lanean itoago ikusten dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 186. orr.

Lan horiek guztiak irentsi behar dituelako dago emakumea ito-larrituta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.

5 hed/irud (zerbait)

Portomarin hiri ohia, Miño ibaiaren urek, urtegi bilakaturik, itoa dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.

Sasiek, haztean, ito egin zuten hazia eta ez zuen fruiturik eman.  Elizen arteko biblia   Mk 4,7

Bere bi titiek ito nahirik bezala estutu zuten nire txilibitua.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Haiek bai harmaila malkartsuak, zabaleraz eta goieraz juxtu behar lukeenaren alderantziz eginak, edonori arnasa itotzeko ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Ito nuen, bada, kontzientziaren boz hertsatzaile baina sumaezina.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

Barrengo harra ito nahian zebilela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Amak aurpegira eraman zituen eskuak, oihu bat itotzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Barrea ito ezinik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 150. orr.

Negar zotinak aurpegia eskuekin estaliz ito nahi lituzke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.

Sen atabikoak tabernara gidatu ninduen, penak Coca-Colatan ito nitzan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.

Haren adeitasunak usu itotzen zuen haren amodioa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.

Maitasuna eta bizia itotzen duten hainbat arau.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 73. orr.

Arrazoimena asmakeria eta itxurapenen azpian ito ez dezaten.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.

Beren zuzengabekeriaz egia ito egin dutelako.  Elizen arteko biblia   Erm 1,18

Oihuka laguntza eskatzen badut ere, ito egiten du nire erregua.  Elizen arteko biblia   Nk 3,8

Industria pribatuari mozala ipini zion eta jende anitzen ekimenak ito.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 16. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Lurrean hobiratzea bezalakorik ez dago marinel itoarentzat. Bizia itzuli baitzion lekaide ito bati.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.

Berehala berriro hondoratzen diren gorputz itoak bailiren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.

Hementxe dago, mela-mela, katu ito baten gisa nire oinetara makurtua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

Gero giza ahots batek, ahots ito batek, galdetu zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Giro itoa zen zuzendariordearen bulegoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

Liburu-dendako mugarte itoan jaten genituen gure sandwichak eta edaten gure kafe izoztuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

Garrasi ito baten oihartzuna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 205. orr.

Hots mehe itoa zen, ikarak arima hartu duenean sakonenetik irteten dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.

Xotin ito batzuen artean xifrituriko irribarre bat zen haren mintzabidea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.

Mastetan behera baldan-baldan erortzen uzten zituen haizetxo bigun ito batek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Gaixoak gelaxka ito batean lo egiten du orain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.

Irundik gora Erlaitz gaina, Euskal Herriko aldapa itoenetakoa.  Berria - Kirola   2006-04-02

7 (era burutua izen gisa) ito den pertsona. ik itotako 3.

East River ibaiak bere ito guztiak paseora ateratzen ditu, baina paseoa urpean da gaur, urpean da desfilea.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.

Morillons inguruan atera duten ito bat begiratzera noa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 383. orr.

Iruditzen zitzaidan heriotza emandako haiek guztiak, lepoa moztutako haiek guztiak, pozoitu haiek guztiak, urkatu haiek, ito haiek, saldo beldurgarrian, botoa ematen duten herritarrak bezala zetozela, gizarteari esatera: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.

Bera zen itoak sekula gehiago ur azalera ez azaltzeko moduan non eta nola bota behar izaten diren zekien bakarra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.

-Heriotza itsusia da itoarena -erraten zigun halakoetan, adoretu nahirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Horra, ordea, biak, igerilaria eta itoa, fantasmazko agindu bila.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 187. orr.

8 itoan ik beherago 15.

Eta usoak, kontra egiten ahalegintzen ziren, itoan, kutxen hondoetara itzultzen zituen bitartean, begiak zuri, bortxaz irentsitako elikagai hark mozkorturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

Ezin zaio bildotsari, ia itoan daukan otsoagatik, "otsoa ere hemengoa da" esan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Orduan, Florentek, ia itoan, aski ikusi zuela adierazi zuen, ulertu zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

· Erdi itoan nengoen, hotzak gogorturik, azazkalak odoletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Oso gaixorik eraman dute: erdi itoan, burua galduta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 169. orr.

9 itoenean (-en edo -ko atzikien eskuinean)

Goizean, lanaren itoenean, neska gaztea sukaldera etorri eta bien eskuek topo egiten zuten haragi xehatuaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Eta nire laztura areagotzeko, inoizko itoenean: [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

10 barrez ito

Barrez ito zirela nire kontura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 42. orr.

Barrez ito behar zuen dukesak Santxoren esanak entzunda.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

Nik uste nuen bertan ito behar zuela barrez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 114. orr.

Barrearen barrez ito gintuan ia, baina, ligatzeari dagokionez, lehen bezalatsu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.

Soina aurrera eta atzera zerabilen, barrez itota.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Bere bizkar ari ziren barrez, barrez itotzen, barrez leher gaizto egiten, bere amorru ezinduaren bizkar.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.

Hura barrez ito beharra...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 21. orr.

11 ito behar ik itobehar.
12 ito beharrean (orobat itobeharrean g.er.)

Harakinen karrikan, gizon bat ito beharrean ari ziren soldaduak, lepoa uhalez inguratu eta tiraka, bere diruen altxatokia erran ziezaien.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

Diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: "emadak zor duana".  Elizen arteko biblia   Mt 18,28

· Eztulka hasi zen itobeharrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Hau kiskali beharra; ito beharrean gaude, eta egiten duen bero sapa honekin oinez joan behar alde guztietara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

Emakumeak barre egiten zuen beti, ito beharrean, aitak kilimak egiten zizkionean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 40. orr.

Belauniko erori nintzen, ito beharrean, zotinka, arnasestuka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Zalantzaz ito beharrean zebilen, zer egin ez zekiela: ikusitakoa azaldu ala isilik gorde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Aitak abandonatu gintuenetik ito beharrean ibiltzen da beti, korri hona eta korri hara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 117. orr.

Strogoffen hitz erdi bat entzun orduko barrez ito beharrean jartzen baitzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.

· Burua lehertu eta birikak ito beharrean, oka egin nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Bihotza ito beharrean zebilkidan taupadaka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

13 ito beharrez (orobat itobeharrez) ito beharrean.

Dobbyk hots bitxi bat egin zuen ito beharrez eta gero burua paretaren kontra jo zuen eroa bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.

Izadia arnasa hartu ezinik zegoen, antza, ito beharrez ia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Arnasa hartzen saiatuz, Malfoyk Harryren belaunetara zuzendu zuen bere makila magikoa, eta "Tarantallegra!" esan zuen itobeharrez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 163. orr.

14 ito eginda

Hantxe bertan, harkaitzen kontra jota, edo uretan ito eginda, hil zitezen denak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

15 ito-itoan ik gorago 8.

Hona! -garrasi egin zuen Karlosek ito-itoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Hona! -garrasi egin zuen Karlosek ito-itoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots ito (5); artean ito (4); baina ito (8); barrez ito (6); barruan ito (3); bat ito (23); bat ito da (3); bat ito du (3); bat ito egin (4); bat ito zen (4); bat ito zuen (3); batean ito (8); batek ito (4); bertan ito (9); bertan ito zen (3); da ito (3); du ito (3); emakume bat ito (3); erabat ito (3); ere ito (8); erori eta ito (4); eta bertan ito (3); eta ia ito (3); eta ito (47); eta ito beharrean (5); eta ito egin (11); eta ito egingo (4); eta ito egiten (4); euskaltegiak ez ito (5); ez ito (8); garrasi ito (3); gizon bat ito (6); guztiak ito (4); han ito (3); hantxe ito (3); harra ito (3); heldu eta ito (4); hots ito (3); ia ito (10); ibaian ito (3)

ito arte (12); ito aurretik (4); ito bat (20); ito batek (3); ito batekin (3); ito baten (3); ito behar (33); ito behar izan (4); ito behar nuela (3); ito behar zuela (4); ito behar zuen (3); ito beharra (6); ito beharrean (42); ito beharrean zegoen (3); ito beharrez (4); ito da (11); ito dira (5); ito du (8); ito edo (6); ito egin (73); ito egin behar (6); ito egin da (6); ito egin nahi (5); ito egin nintzen (4); ito egin zen (15); ito egin ziren (4); ito egin zuen (8); ito egin zuten (8); ito egingo (26); ito egingo haiz (3); ito egingo naiz (3); ito egiten (65); ito egiten da (5); ito egiten ditu (4); ito egiten du (5); ito egiten dute (3); ito egiten naiz (5); ito egiten nau (4); ito egiten nintzen (3); ito egiten zen (5); ito egiten ziren (4); ito ere (6); ito eta (21); ito eta galdu (3); ito ez (15); ito ezinik (3); ito gara (3); ito izana (3); ito liteke (3); ito nahi (28); ito nahi izan (7); ito nahian (8); ito nintzen (3); ito nuen (4); ito ondoren (3); ito zela (6); ito zen (29); ito ziren (15); ito zituen (7); ito zituzten (3); ito zuen (22); ito zuten (10)

ahots itoaz (7); artean itoa (4); erdi itoan (4); erritmo itoa (3); eta itoa (8); eta itoak (3); gero eta itoago (3); ia itoan (7); itoa da (4); itoa dela (3); itoa eta (7); itoa izanen (3); itoa izanen dela (3); itoak dira (3); itoak eta (3); itoak ziren (3); itoen artean (3); itsasoan ito (4); jausi eta ito (3); oihu ito (6); oihu ito bat (5); oro ito (3); sehaskan ito (3); uretan ito (3); zorrez itoa (5); zorrez itoa dela (3)

itoko dira (3); itoko ez (4); itoko naiz (3)

artean itota (4); bat itota (6); bat itota hil (3); batean itota (4); da itota (3); dira itota (4); egarriak itota (4); erdi itota (9); erori eta itota (3); eta itota (8); gizona itota (3); hil da itota (3); hil dira itota (4); ibaian itota (4); itota agertu (7); itota agertu da (3); itota bizi (8); itota dago (5); itota eta (5); itota hil (30); itota hil zela (5); itota hil zen (6); itota hil ziren (4); itota hilko (3); itota hiltzen (4); itota ikusten (4); itota sentitzen (3); itotakoen gorpuak (5); itotakoen gorpuak uretara (3); keak itota (4); uretan itota (3)

arnasa itotzeko (3); bat itotzeko (3); bertan itotzeko (4); eta itotzeko (8); ez itotzeko (14); hartan itotzeko (3); itotzea da (3); itotzeko arriskuan (7); itotzeko asmoarekin (3); itotzeko moduan (3); itotzeko zorian (21); itotzeko zorian egon (5); itotzeko zorian zegoen (3); oro itotzea (3)

artean itotzen (3); aurkaria itotzen (4); bat itotzen (3); batean itotzen (4); bere burua itotzen (4); burua itotzen (4); egarriak itotzen (6); erdian itotzen (3); erdian itotzen ari (3); eta aurkaria itotzen (3); eta itotzen (18); itotzen ari (46); itotzen ari naiz (3); itotzen ari nintzen (3); itotzen ari zela (5); itotzen ari zen (10); itotzen da (5); itotzen du (6); itotzen duela (4); itotzen duen (3); itotzen duten (4); itotzen eta (3); itotzen ez (3); itotzen gaituen (3); itotzen hasi (5); itotzen hasi zen (3); itotzen nau (3); itotzen nauen (3); itotzen ninduen (4); itotzen ninduten (3); itotzen saiatu (7); itotzen saiatuko (4); itotzen saiatuko da (3); itotzen zen (6); itotzen ziren (3); itotzen zituen (3); itotzen zituzten (3); itotzen zuen (14); jokoa itotzen (3); jokoa itotzen saiatuko (3); zapaltzen eta itotzen (3)


itoaldi iz itotzea.

Beste askok kontrolik gabe jatea dute larritasuna eta itoaldia gainditzeko modua.  Berria - Harian   2005-03-30

Haurraren deserosotasun edo itoaldi horretan pizten da gizakiok definitzen gaituen existentziaren sentimendu tragikoa, eta itoaldi hori bera da espirituaren salbaziorako hiru bide posibleetatik [...] batera hurbiltzen gaituen sentimendua.  Berria - Kultura   2006-03-22

Valentziak gora egin zuen eta Osasunak zortzi-hamar minutuko itoaldia jasan zuen.  Berria - Kirola   2006-01-15

Hamasek Israel onartu eta terrorismoa utzi behar omen du, hango herritarrak itoaldi ekonomikotik irteteko.  Berria - Mundua   2006-04-30

Itoaldi mikatz bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 74. orr.


itoarazi, itoarazi, itoarazten du ad ito, itotzera behartu.

Heriotzera zigortutakoak uretan itoarazi edo hil ondoan uretara botatzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 313. orr.

Gogoan dut haurra nintzenerako ere horrelaxe maite nituela katuak, nire eskutxoetan itoarazteko bat-bateko gogo horiekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

Zomorro-samalda jaisten zaizu kortina lizunetik behera: nik uretan itoarazi nituela uste, baina handik pixka batera berriro azaldu zitzaizkidan hustubidean gora.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Baina ikusi egin zenuen ibaian itota, itoarazita, besoa bihurrituta, enbor ustela bezala urazalean jirabueltaka.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 180. orr.

Plost iraunarazi nahiko baligu bezala, gero bertan behera zurrupatzeko eta itoarazteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.

Gero, zinkurin sakon bat itoarazi ondoan, argia itzali eta ohean sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.

Oihu bat itoarazi behar izan dut.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 90. orr.

Eta haserrea zen itoarazi nahi nuena, ez soilik atsekabea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Halakoetan inoiz baino gehiago edaten dut, nire atsekabeak itoarazteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.

Begi itsasoak ziren, gertatutakoa oroimenaren uretan itoarazi zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Kilometro batzuk ihesean egin zituen Barakaldokoak, baina Lampre eta Rabobank taldekoen ekimenak ihesaldi denak itoarazi zituen.  Berria - Kirola   2006-03-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat itoarazi (4); itoarazi nahi (3); itoarazi zuen (3); uretan itoarazi (4)


itobehar (orobat ito(-)behar) iz arnasa hartzeko eragozpen handia.

Erretasun gero eta ezagunago bat hesteetatik gorantz, itobehar bat aurpegiraino, zeure burkideen zabarkeria ezin mesprezatuaren amorrua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.

Udako gau izartsua genuen, [...] paseatzeko aproposa, egun argiko ito-beharra ahantzaraztera etorritako haixe mehe baten kulunkan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Ametsa ote bularreko oinazearena, eta ondoriozko ito-beharra?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 368. orr.

Irtenbide txiki bat frankismoaren ito behar hartan bere seme-alabentzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 168. orr.

Alprojari sos bat eman dion lukurreroa ito-behar handiagoan dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 181. orr.

Sobera dago esatea, itobeharren ondorioz, izua ez ezik herioa ere zabaldu zela hiri osoan zehar. tabakoaren keak eta koktelek sortarazitako itobeharraren eta solasaldi gogaikarriaren ondoren.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.


itodura iz itomena,

Amaia! -atera zitzaion Agustinari itodura handiz, ahotsa kordokaturik, bere ahizparengana arin-arin joan bitartean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 163. orr.


itogarri izond itolarria sentiarazten duena. ik itotzaile.

Atera egin behar nuen zulo itogarri hartatik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 82. orr.

Soto ilun itogarri hartan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 78. orr.

Gelako giro itogarrian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 216. orr.

Bagoi itogarrietan pilatuta.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.

Bizi diren gizarte itxiak, familiako giro itogarri eta etsigarriak eragiten dizkie emakumeei horrelako gaiztakeriak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 105. orr.

Sufre usain itogarri batek bete zuen airea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.

Petrolioaren kirats itogarria eta zaldien simaurra gorabehera. erdararen hemengotasun itogarria.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Bi kultura edo gehiago elkarren artean liskarrean hastean sortzen diren gatazka itogarri eta hondagarriekin alderatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Naturaren joritasun itogarriaren aurrean, araztasunik aratzena eta sinpletasunik erabatekoena bilatu nitian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Izara, manta eta edredoiaren pisua itogarria da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.

Izua torloju itogarria da, begirada lausotzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.

Hezetasuna ukigarria zen ia, itogarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 77. orr.

Uda hura itogarria izan zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Altzariei distira darie, gelaren garbitasuna itogarria da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 216. orr.

Gero eta itogarriagoa zen gobernu kolonialaren zerga-sistema.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Itogarria zitzaidan inguruko isiltasuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Abuztu erdiko bero itogarriko arratsalde batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Eguzki itogarriaren azpian nagi eta busti luze-luze eginda.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bero itogarri (5); bero itogarria (12); bero itogarria egiten (3); bero itogarriak (5); bero sapa itogarria (3); beroa itogarria (3); beroa itogarria zen (3); besarkada itogarri (3); bezain itogarria (3); defentsa itogarria (9); egoera itogarri (3); ere itogarria (3); eta itogarri (7); eta itogarria (5); eta itogarriagoa (4); gero eta itogarriagoa (3); giro itogarri (5); giro itogarria (9); giro itogarriak (3); giro itogarrian (3); giro itogarritik (5); giroa itogarria (3); itogarri bat (7); itogarri batean (3); itogarri batek (6); itogarri bihurtzen (3); itogarri eta (5); itogarri hartan (11); itogarri hartatik (5); itogarri samarra (3); itogarria da (10); itogarria egin (8); itogarria egiten (10); itogarria egiten zuen (3); itogarria eta (4); itogarria izan (6); itogarria zen (12); presentzia itogarria (4); presio itogarria (5); sapa itogarria (3)


itogarritasun iz itogarria denaren nolakotasuna.

Gidoiak eskatzen duen itogarritasunezko eta eromenezko gero eta inpresio kargatuago bat eragiteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Itogarritasun hura, ordea, bestelakoa zen, jertse berdearen atzean ezkutatzen zen misterioa arnastu ezean itoko balitz bezala,  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 149. orr.


itogin (57 agerraldi, 22 liburu eta 9 artikulutan; orobat itokin 6 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz ura tantaka erortzen den sabaia edo teilatuaren gunea; tantaka erortzen den ur hori bera. ik itaxur.

Teilatuak itoginak ditu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 50. orr.

Ukuiluan ekaitzaldi bakoitzean itoginak izaten ziren, goitik, lastategitik irazten baitzen ura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.

Putzu bat zegoen lurrean, elizak itokinak zeuzkan seinale.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 158. orr.

Itogina ondo itsutzen ez bada, beti berritzen da istila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Gelaren izkina batean, beste itogin baten zarata entzuten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Erabat aldatuko du orain duen sabai zaharkitu, zulatu eta itoginez betea.  Berria - Kirola   2004-11-12

Itoginez jositako aterpe batetik bestera.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.

Itokin eskerga zeukan ziega ziztrin batean, kopetan jo zidan ur tanta lekuko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 73. orr.

Gora, sabaira joan zitzaizkion begiak, bat-batean, itogina egon behar zuen lekura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 174. orr.

Gure neskato bikain, kementsu eta trufaria itogina bera baino gogaikarriagoa bihurtu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

Betiko itoginak harria zulatzen duela diote.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

2 irud

Nahiago dute itsuak izan sistema zaharrari egiten ari zaizkion pitzadura, zirrikitu eta itoginen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.

Hau ere itunaren itogina da, bertan ez dagoelako mugaz gaindiko lankidetzaren onarpen juridikorik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Arranguraren itoginak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.

Hitz jarioa ideien itokinetatik sortu ohi da sarri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.


itogune iz itotzeko gunea.

Lehen sektorearen egoera latza, nekazarien itogune ekonomikoa eta administrazioaren parte hatze urria salatu zituen Karrerak.  Berria - Ekonomia   2004-08-10


itoitz iz euri ura.

Plaza inguru huntako ur higatuak eta itoitzak (euri urak) biltzea denak beheraxago ordokian moldatuak izan diren haska horietara.  Herria   2002-09-12

Horrat bilduko dira alabaina, Moulin Barbot auzo guneko itoitzak edo euri urak.  Herria   2003-05-08

Galde zenbait ere abiatu dira, itoitz uren hodieriak aski handiak ezarriak ote diren, eta egoitza kolektiboak behar bezainbeste gerizatuak diren horrelako uhasteen kasuan.  Herria   2005-11-17

Hiru urte barne ur higatu eta itoitzen ixurpena behar dugula pikoan eman.  Herria   2002-09-12


itoiztar izlag Itoizkoa, Itoitzi dagokiona; Itoizko herritarra.

Itoiztar anaiek uste baino gehiagokoak aurkitu ote dituzte uztariztarra eta saratarra?  Herria   2004-11-25

Berehala erraiteko, beren joko xuxen eta bortitza erakutsi dute makear-lekondarrek hastetik, batere xantzarik ez uzteko gisan Itoiztarreri.  Herria   2004-01-29


itoka 1 adlag arrapaladan; itotzeko zorian.

Egun osoan itoka lanean arizan ondoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 135. orr.

Gosea engainatu nuen itoka janez ostatu triste batean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 114. orr.

Aho itxia eskuz bermatzen nuela kanporatu nintzen, itoka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Itsurik, itoka, durundia belarrietan, urdaila estu-estu ikusitako guztiarengatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.

Txelu bai, ordea, zauriturik; ene ondoan erori da odoletan eta itoka antza. Pozez negar itoka hasi zen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 178. orr.

2 irud

Aldiro eztulka eta itoka hasten den abioneta horietakoa izango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

3 (izen gisa)

Halere ez lehenagoko finala haundien itoka hura eta jendea ez hain gaztea oro har, bainan ederki hola.  Herria   2005-05-19


itokarrean adlag itotzeko zorian.

Bai erori ez erori zebilen galtzadan botata zeuden azal eta zurtoinen geruza lodian irristaka, itokarrean zegoen, hosto zapalduen usain sarkorra zela eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Poztu egin naiz itokarrean banauka ere sudurretara itsasten zaidan plastiko honek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 92. orr.

Ezin didate erantzun, barre egiten baitute itokarrean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.


itoketa iz itotzea.

Borreroak itoketa hasten duelarik, zure gorputz osoa bihurritua ageri da, buruak atzeraka egiten duela, begiak itxita.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 171. orr.

Euskal karlismo gogorraren itoketa, dena dela, lehenagotik prestatu zen Madrilen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.


itokin ik itogin.

itolarri 1 iz itotze sentipen larria. ik itobehar.

Ez dut inoiz idunekorik jantzi orain arte eta itolarria eragiten dit.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.

Itolarria sentitu duzu, atzamar bat lepoaren ingurua tinko estutuz, bulego horretatik alde egin beharra.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.

Poltsa buruan jarri eta lepoan estututa itolarria eragin ziotela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Butanol isuria izan zen, eta arnasketa arazoak, zorabioak eta itolarria eragin zuen auzokideen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Halako batean, zerbait ahaztu zuelako usteak itolarria eragin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.

Aztarrika dabilzkit hatzak lurrean, eroen moduan atzaparka, baina itolarria sartu zait.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Sekulako itolarria sentitzen zuen, eta neskaren birikek eztarritik irten nahi zutela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Kalamuaren TCH sustantziak bronkodilatazioa areagotzen du; hala, asma eta horrek dakarren itolarria arintzen ditu.  Berria - Harian   2005-04-17

Itolarririk edo osteoporosis arazorik ez duten 50 eta 60 urte arteko emakumeek ez lukete hormonarik hartu beharko.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Aroa beroa zen; itolarria autobusaren barnean.  Berria - Harian   2005-05-28

"Hau itolarria!", pentsatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.

Kulpabilitatez, itolarriz, gogorazen zara Luisez, norbaiti zerbait zor bazenio bezala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 112. orr.

Itolarriko hiria Bonbai.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 209. orr.

Gaztelu isil hark itolarrizko sentipen pisu bat eragiten zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.

2 irud

Ez dakit nola egin genuen topo biok behe-ur hartan, korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.

Hona non diru aldetik itolarrian kasik aurkitzen den helduen euskalduntze elkartea.  Herria   2002-12-19

Egunkariaren itolarri ekonomikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

3 (hitz elkartuetan)

Hauexek jasan baitzituzten, bete-betean, kearen erasoak eragindako lehen itolarri-kasuak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.

Haren ahotsean bada itolarri-zantzu bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Graemetarren jauregia izan zitzaion babesleku, baina, egoitza dotore hura ere estua eta itolarri-eragilea bilakatu zitzaionean, Edinburgo hirira joaten hasi zen barrena pozoitzen zion atsekabetasunetik ihesi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

4 itolarrian adlag

Eztulka ari naiz, goitika egiteko ahaleginean, itolarrian. Hor da, tente, besoak zabalik, estigmen zain balego bezala; ahoa irekia du, itolarrian. Itolarrian nintzen, izerdi hotz batek gorputz osoa hartu zidan, hildakoa bezain zurbil geratu nintzen eta ezin arnasa hartu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.

Eztulka ari naiz, goitika egiteko ahaleginean, itolarrian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Hantxe nengoen ni, behiala ura horren maite izan nuen hau, han, [...], itolarrian, bihotza pilpira bizian, izu laborrian, ur hartatik nola irten asmatu ezinik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

Hura Exkaluren nahasmena, itolarriaren eta mozkorraren artean, "Apolok ihes egin zidak", "segiok azkar" eta gisakoak heriosuharrean esaten zituela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.

Arrantzale tipiak itolarrian dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Gobernuak, diru laguntzak murriztuta, ikerkuntza «itolarrian» utzi duela salatu dute ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estututa itolarria eragin (3); eta itolarria (5); itolarria eragin (10); itolarria eragiten (4); itolarria sentitu (8); itolarria sentitzen (3)


itolarrika adlag italarrian.

Askotan gertatu zen jana ahoan zuela itolarrika hastea, agian irensterakoan izango zen, eta behin, mastekatua zuen jana trabatu eta atera egin zitzaion dena eta mahaia eta platera eta zorua zikindu zituen  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 173. orr.


itolarritasun iz itolarria.

Itolarritasun puntu bat badauka, sentsazioa handik jalgi nahia eta hala ere jalgi ezina baita.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 42. orr.


itolarritu, itolarri(tu), itolarritzen du ad itolarria eragin.

Neu naiz gertatzen ari dena edo naizena, neure buruaren betekadaz lehertzen naiz, neure arnasak itolarritzen nau eta mila izpitan xehatzen naiz, listen naiz, baina izpi eta lits horiek oro neure gorputzaren erdi-erdiko muinean biltzen dira atzera, indarka bezala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.


itomen 1 iz itotzea; itobeharra.

Barreak eztula eragin zidan, eztulak itomena, Beroak eragindako itomena arintzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 241. orr.

Sabaia beheratu egin dela iruditu zaio, gelak itomena sortzen baitio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

Hamabigarren tronkoan itomena sentitu zuela, eta hortik aurrera ez zela ezertaz gogoratzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

Ez nuen jada bularrean lehenagoko itomena sentitzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.

Itomen hartan, goragalea irten zitzaion ahotik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Birikak bildu zitzaizkion arnasa hartu beharraren itomenez, eta hitzik esan ezinik gelditu zen une batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Zoriona droga gogorra da gorputzarentzat, hasierako dosietara gorputza ohitu egiten da, eta hurrena gehiago behar du, eta hurrena askoz ere gehiago, hasiera batean hain modu atseginez liluratu gintuen zorion mailara iristeko, eta hor hasten da zorabioa, itomena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.

Goragalezko zorabio jarraitu batean, itomenezko indar ikaragarri batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 331. orr.

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Itomen handia izaten dute H5N1 gaitzak jotako pertsonek.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Batzuetan apoplexia edo itomen histerikoen kasuan gertatzen den bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 105. orr.

Antzinakoek "umetokiaren herste edo itomena" esaten ziotena da, Aristotelesek, Galenok eta Pliniok aipatua, eta "organo horren gaitza da, eta emakumeek horretan espasmo-mugimenduak sentitzen dituzte eta eztarrian bola bat (globus hystericus) bezalako bat nabari uste dute, itoarazten dituena".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Neronek ere aditu ahal izan nuen Ximurraren itomen hotsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.

Eta hemengo kontuen eragina ere nabari da liburuan, itomen sentsazio bat: Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera eta beste. herriaŽ


itotako 1 izlag ito dena.

Ikusi egin nahi zenuen errekako putzuan itotako lagunaren eitea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.

Uretan itotako lehen amuarraina, Senpe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 102. orr.

Uholdeetan itotako milaka abereen gorpuak.  Berria - Mundua   2006-04-27

Atxilotuta zeudela itotako 78 musulmanen kasua.  Berria - Mundua   2004-10-28

Funtzionarioak luma tintontzian berriz busti, tintan itotako euli bat harrapatu eta atera zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 67. orr.

Nor arduratuko zen itsasoan itotako luxuzko emagaldu batez?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 270. orr.

Itsasoan itotakoak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 97. orr.

Hainbat eta hainbat [...] urak eraman eta itotakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 299. orr.

2 irud

Biriketako arnasa faltaz itotako ahots eten ilaun batez hitz egin zuen Norak: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

Eztarrian erdi itotako garrasi batzuk entzun ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 204. orr.

Baldar itotako irribarreak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

Naturaren gorazarrean itotako poesia zen harena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

Pila haiek, ibai hura, perla koloreko itzal delikatuez hornitzen ziren, more bigunez, esnez moteldutako arrosez, horian itotako berdeez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

• 3 iz ito den pertsona. ik ito 7.

Itotakoen gorpuak uretara jaurtikitzen badira [...] seitik hamar egunerako bitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 138. orr.

Hildako, itotako, galdutako asko izan zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Ezpainak ez ditu inolaz ere moreak, itotako bati legokiokeen bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Itotakoen urteroko omenaldian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itotakoen gorpuak (5)


itotasun iz itomena duenaren egoera.

Itotasunetik aterako da laugarren atalean, «nahiz eta munduak bere hartan jarraitzen duen». Atzamarrak poliki mugituz, ezkerreko botoiak ia sakatzeke, hauspoaren nekea entzuten genuela, arnasestuan baina itotasunik gabe.  Berria - Kultura   2004-10-09


itoti iz itogina.

Itoti urdinaren azpian obra idatzi du, «urruntasunari, nostalgiari eta mugagabetasunari buruzko poemak biltzen dituen lana», egilearen hitzetan.  Berria - Kultura   2004-12-11

Teilatuko hegatzetatik ari duen itoti soinu bakanak bestek ez du jotzen aiton iloben belarrietan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itoti urdinaren (4); itoti urdinaren azpian (4)


itotzaile 1 izond itotzen duena. ik itogarri.

Askotan itotzaileak ez dira otsoak, zakur basatiak baizik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 116. orr.

Gizonek, normalean, ageriko tiraniaren aurka hormarik sendoenak jartzen dituzte, baina ez dute ikusten zomorro nimiñoa, poliki-poliki horma janez, ibai itotzaileari bide isila bezain segurua zabaltzen diona.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.

Erdiko despotismoa desegin baitute, ankerragoa, segurtasun gutxiagokoa eta herri-gogoaren itotzailea zen despotismoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 84. orr.

• 2 iz itotzen duen pertsona.

"The Poor Strangler" deitzen zioten, "itotzaile gaixoa edo estranguladore gaixoa".  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 171. orr.

Patinekin errazagoa lukek gaizkileengandik, itotzaileengandik eta lapurrengandik ihes egitea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.


itotze iz arnasa hartzea eragotzirik hiltzea.

Bi saio jasan nituen, itotze sentsazio larria sentitu nuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

Sakrifizioa kontatzen ziola Jessicari, hatsanka, amatxik zintzurra ferekatzen zuen, urkatze eta itotze ekintzak berak pairatzen bailituan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.

Kontua da itotze estrategia horretan prozesua bera oxigenorik gabe uzteko arriskua dagoela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11


itotzear adlag itotzeko zorian.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itotzear dagoen (3)


itotzeke adlag ito gabe.

Argia da bustitzen gaituena, izarren izerdiak bezala, gu sekula santan itotzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.


itsas (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat itxas g.er.; ik itsaso 5.)

Zuria zen, mendiko elurra, hego haizea, sua, itsasargia, ezkontza izarak, uso mezulariak, esnegaina, itsas aparra bezain zuria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.

Bibloseko artisau trebatuenak zenituen zeure itsas arotz.  Elizen arteko biblia   Ez 27,9

Izan ere, lanak izan ditut nire txalupatxora igotzera bairatzeko bikotea, Desolaziotik bereizten gintuen tarte laburra, ehun bat itsas besabete, zeharkatu behar zela eta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Behean, betiko soinu errepikatuak, tabernetako usainak, itsas brisa, umeen oihuak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 74. orr.

Baionara iritsitakoan, bere iraganaz damutzeke, hala ere gerorako esperantza odolgabeaz fidaturik, itsas borrokak, itsas sarraskiak, itsas nahigabeak, itsas ibilerak oro uzteko ordua bazela iritzirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Halako batean haizea aldatu eta iparretik hasi zen joka, goi-goitik eta lehen baino kementsuago, lehen baino gorroto handiagoz, itsas-gose balitz bezala, itsas sorotik jateko garia bildu nahiko balu bezala bere esku handiez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Inguru haiek estaltzen zituen hondar hodei eta itsas gandua zabalduxea egoteagatik, jakin zuen Almak ganbaratik erraz asko ikus zitekeela Westerborkeko patioa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Lotsa zaitez orain, Sidon, itsas gotorleku!  Elizen arteko biblia   Is 23,4

Lau hormak itsas harri zuriz eginak ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Adiskideok, ikusten nago itsas ibilaldi honek kalte eta galera handiak ekarriko dituela, ez karga eta untziarentzat bakarrik, bai eta guretzat ere.  Elizen arteko biblia   Eg 27,10

Aleutiar uharteetako itsas igaraben [...] bizilekua da.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Erran dizut nola Bretainiako kostan itsas istripu bat izan genuen, eta nola istripu hartan behatz bat galdu nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.

Euskal kostaldeko portuetan ugariak ziren itsasontzietako bat harturik, entzuna denez euskaldunak iaioak baitira itsas kontuetan, Londreserainoko bidea egingo zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 147. orr.

Antonio ere, aita bezalaxe, itsas lanetan hasi zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 518. orr.

Ozeanoa edo Itsas Mamua ote naiz zaintzailea jar diezadazun?  Elizen arteko biblia   Jb 7,12

Ez al zenuen zuk itsas munstroa txikitu eta herensugea sarraskitu?  Elizen arteko biblia   Is 51,9

Horrela, italiarrak itsas aurrean jotzen irakatsi zion Irisarriri, itsas musikaren gainetik biolin musika jartzen, itsas musikari berea nagusitzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Egokiak ziren abeslarien arropa desberdinak, eta Basalduak jarritako itxas-nasako eszena minimala.  Berria - Kultura   2004-01-14

Eta beste hirurek onartu, irribarrez onartu, itsas oihuari aurre egiten zion irribarre laino eta sotilez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

Zuk baretzen duzu itsas olatuen burrunba, zuk baretzen herrien zalaparta.  Elizen arteko biblia   Sal 65,8

Gezi-uztaiez eta lantzaz armatuak datoz; ankerrak dira eta gupidagabeak; itsas orroa bezalako deiadarrez.  Elizen arteko biblia   Jr 6,23

Nire bistatik itsas putzuan barrena galdu arren.  Elizen arteko biblia   Am 9,3

Itsas sakonera bota ninduzun, hondo-hondoraino: zurrunbiloak inguratu ninduen, zure uholde eta uhinek azpian hartu.  Elizen arteko biblia   Jon 2,4

Saiatzen zela bere ahotsa itsas soinuaren gainetik altxatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Bere itsas urteetan ere buru baino bular gehiagorekin jokatu baitzuen beti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Kontua da Kilkennyren biolina Saltzen dendan azaldu zela, Sardiniako gatz-harriz landuriko biolin batzuen erdian, itsas usaina, itsas soinua jario.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Zortzikoa berez amaitzera zihoanean, doinua leun, itsas zurrumurrua bezala atertzera zihoanean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

cf. itsaso itsas abere (4); itsas adar (3); itsas ainarak (3); itsas aingira (3); itsas aingirak (3); itsas aintzira (4); itsas alde (4); itsas aldean (10); itsas aldera (8); itsas alderat (4); itsas aldetik (21); itsas aparra (4); itsas arazoetako (3); itsas argi (6); itsas argia (6); itsas arloko (3); itsas armada (21); itsas armadak (14); itsas armadako (34); itsas armadan (7); itsas armadaren (11); itsas arranoa (3); itsas aurrean (5); itsas aurreko (4); itsas azalaren (3); itsas azalean (3); itsas azpitik (3); itsas bazter (25); itsas bazterra (8); itsas bazterrak (7); itsas bazterraren (4); itsas bazterrean (37); itsas bazterreko (19); itsas bazterrera (7); itsas bazterretako (3); itsas bazterretan (3); itsas bazterretik (7); itsas begia (19); itsas bela (3); itsas belar (13); itsas belarra (5); itsas belarrak (4); itsas belarraren (3); itsas beltzak (4); itsas beltzeko (5); itsas bidaia (20); itsas borroka (5)

itsas erakundeak (7); itsas erakusketa (5); itsas erakustegi (4); itsas erakustegian (3); itsas erdian (4); itsas erditik (3); itsas eremu (6); itsas errimak (7); itsas ertz (5); itsas ertzean (10); itsas ertzeko (6); itsas eta (5); itsas foroak (4); itsas foroko (3); itsas gainean (16); itsas gaineko (5); itsas garraio (5); itsas garraioa (4); itsas geroa (7); itsas gizon (27); itsas gizona (8); itsas gizonak (4); itsas gizonen (8); itsas haize (11); itsas haizea (3); itsas haizeak (8); itsas haizearen (5); itsas haraindiko (3); itsas hegazti (5); itsas hegaztien (3); itsas hegi (39); itsas hegia (17); itsas hegian (43); itsas hegiko (51); itsas hegira (4); itsas hegiraino (4); itsas hegirat (4); itsas hegitik (9); itsas hegiz (8); itsas herri (3); itsas herriak (4); itsas hondarra (9); itsas hondoa (14); itsas hondoak (3); itsas hondoan (9); itsas hondoko (7); itsas hondora (15); itsas hondoraino (3); itsas hondotik (7)

itsas ibilaldi (3); itsas ikara (15); itsas ikarak (3); itsas inguruan (3); itsas ingurumenari (3); itsas izar (5); itsas kanta (4); itsas kantuak (4); itsas kapitain (3); itsas kirol (3); itsas kirolak (5); itsas kolpe (6); itsas komandantziako (3); itsas komandantziaren (3); itsas korronte (3); itsas kotsadura (12); itsas kurkuilua (3); itsas lamia (6); itsas lamiak (7); itsas lamiek (3); itsas lamien (3); itsas lapur (8); itsas lapurrak (4); itsas lapurrek (3); itsas lapurren (6); itsas lasterkari (3); itsas lautada (3); itsas lehiaketa (6); itsas lehorrak (6); itsas lehorretan (5); itsas lerra (5); itsas maila (6); itsas mailak (4); itsas mailaren (6); itsas mailatik (5); itsas margolan (3); itsas marraren (3); itsas mendi (20); itsas merkataritza (3); itsas milia (14); itsas miliara (4); itsas munstro (3); itsas munstroa (4); itsas museoa (5); itsas museoko (3)

itsas ofizial (3); itsas ondarea (7); itsas ondarearen (3); itsas ondoan (4); itsas ondoko (11); itsas ontzi (4); itsas ontziak (3); itsas ontzietan (3); itsas orro (3); itsas orroa (10); itsas pasealeku (3); itsas portu (6); itsas portua (4); itsas salbamenduko (15); itsas segurtasunari (3); itsas segurtasunerako (3); itsas soinua (5); itsas trikuaren (3); itsas txakur (13); itsas txakurrak (5); itsas txakurrek (4); itsas txakurren (5); itsas txori (4); itsas ugaztun (3); itsas ugaztunak (3); itsas ugaztunen (4); itsas uhin (3); itsas uhinak (3); itsas uhinei (3); itsas uhinen (5); itsas untzi (28); itsas untzia (4); itsas untzian (3); itsas untziaren (3); itsas untziz (5); itsas ura (4); itsas urak (6); itsas urde (3); itsas urek (3); itsas uretan (3); itsas usaina (3); itsas xori (3); itsas xoriak (3); itsas zabala (4); itsas zabalean (20); itsas zabaleko (7); itsas zabalera (5); itsas zakurren (3); itsas zaldi (7); itsas zolan (3)


itsas aho iz bokalea.

Atoiontzi bat ikusi zuen, itsasontzia itsas ahoraino eramatera etorria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Atoiontzi bat ikusi zuen, itsasontzia itsas ahoraino eramatera etorria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.


itsas aingira iz aingiraren antzeko itsas arraina, ezkatarik ez duena (Conger conger).

Itsas aingira, kolore urdin lokaztuko suge lodi hori, begi txiki beltzak buruaren alde banatan, hain likatsua, ezen bizirik dagoela eta narrasean dabilela pentsarazten baitio ikusleari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Itsas aingirak, xerrak markatzeko balio duen orratz beltzarekin ziztatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Harik eta itsas aingirak ate aurrean lehortzen zeuzkan etxe txiro batera iritsi ginen arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 313. orr.

Gizon batek arkaitz zilo batetarik atera du, oren erdi bat segurik borrokatu ondoan, alimaleko itsas-aingira, mota hortako arrain guti ikusten baita hein hortakoa denik! pentsa, 38 kilo pisu, ez baita harritzeko holako arraina ezin menperatuz azkarki penatu behar izan bada ere gure gizona...!  Herria   2004-04-22


itsas animalia iz itsasoan bizi den animalia.

Poloniatik zaldi-zezina eta chucruta; Norvegiatik izokina eta narbal itsas animaliaren adarra, hauts egina bera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Itsas animaliak ez dira, ordea, estresak jota dauden bakarrak.  Berria - Gaiak   2004-03-15

IMOk dioenez, atzerritik ekarritako itsas animalia eta landareen arazoa ez da berria, eta urtero handituz doa garraiatutako espezie kopurua.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Itsas animaliak eta itsas landareak ikertzen direla laborategi horretan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.


itsas animaliatxo iz itsas animalia txikia.

Lehenengoz lehorreratu zirenean, ordu arte ezagutzen ez zuten arraza bateko itsas animaliatxo kaltegabeen itxura zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.


itsas armada (orobat itsasarmada g.er.) iz estatu baten itsas indarren multzoa.

Britainia Handiko itsas armadak -Royal Navyk- marinel ugari behar zituen Frantziako iraultzaileen kontrako gerrarako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

Veneziako Itsas Armadan marinel lanetatik bizi zirenek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Otomandar itsas armadaren lingua franca italiera [zen].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Itsas armadako soldadu ohia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Errusiako Itsas Armadako buruak.  Berria - Mundua   2004-03-24

Estatu Batuetako itsas armadako Pinkerton tenienteak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 98. orr.

Itsas Armadaren egoitza nagusia.  Berria - Mundua   2004-03-15

Donostiako Itsas Armadako Komandantziatik abiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Frantziako itsas armadak Angelun duen eremuan.  Herria   2003-03-17

"Belle-Poule" frantses itsas-armadako untzi beladun famatua.  Herria   2003-06-12

Frantziako Itsas Armadako hegazkin bat.  Berria - Mundua   2004-09-25

Aitak etxetik bidali zuenean, Itsas Armadako akademian sartu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

Itsas Armadako Ministerioan sartu zen funtzionario.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

Armada, Itsas Armada eta Aire Armadak osatzen dituzten Indar Armatuen zeregina.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 106. orr.

Lur- eta itsas armadako urtekaria.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 78. orr.


itsas arrain iz itsasoan bide den arraina.

Verlaque jaunak itsas arrainen saltokietara eraman zuen berriz Florent.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Ospakizun handietan ibai eta itsas arrainak kontsumituko ditugu; eguneroko dietan, berriz, artifizialki ekoitzitako arrain eta itsaskitik geroz eta gehiago.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

· Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen.  Elizen arteko biblia   Has 1,21


itsas arrano iz arranoaren antzeko hegaztia, ur ertzean bizi dena (Haliaetus albicilla).

Hurrengo hauek, ordea, ezin izanen dituzue jan: arranoa, gabiraia, itsas arranoa, Hegaztien kaiolan txori bakar bat dago, itsas arrano gazte bat, hegal hautsia ohol batekin lotua daukana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

Itsas arrano buztangorria: Zerrenda gorriak eta kontserbaziorako ahaleginek egoera aldatzeko ahalmena badutela erakusteko froga da, IUCN taldeak dioenez.  Berria - Gaiak   2006-05-03


itsas azpi (5 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; orobat itsaso azpi 3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan) iz itsasoaren azpialdea. ik itsaspe.

Itsas azpian margotutako koadroak.  Berria - Kultura   2006-04-12

Itsaso azpiko lur geruzak aztertuz ulertu dute zientzialariek lehen zer gertatu zen, eta orain gerta daitekeena aurreikusi nahi dute iragan urrunari begira.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Zuek itsaso azpiko sumendiak zarete enetzat; eta erre egiten nauzue, eta ito ere bai.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.

Itsas azpitik irten eta hegan joan zen Ulisesen ondora, kaio baten antzera. aurreko bizialdiak ur-korronteak baitira edonorentzat, bizitzako itsas azpitik tiraka ari direnak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Inor ez zen inorekin gelditzen hizketan, ihes egiten zioten denek elkarri, halako likintasun bat soinean, itsas azpiraino hondoratzen gaitu faxismoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.


itsas belar (31 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan; orobat itsasbelar 6 agerraldi 5 liburutan) 1 iz itsasoan hazten den alga.

Zernez harantzago itsasoa ez dela nabigagarria han hondo gutxikoa delako, limoz eta itsas belarrez betea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari. Ura leporaino heldu zitzaidan, itsas leizeak inguratu ninduen, itsas belarrak buruan bildu zitzaizkidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.

Aingura altxatzen ari ziren, itsas belarrak eta lapak nabaritzen ziren kate handian itsatsirik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.

Hezeak zeuden, eta itsas belarren usain freskoa zerien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Itsas-belar biltzale horiek aste huntan badoatzi berriz itsasorat, zikin eta ondarkin biltzen artzeko.  Herria   2003-10-30

Arbola bakoitzak bazuen buruan, urrezko koroa bat bailitzan, itsas-belar sorta luze bat loretan!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

Orain arte adituek ezagutzen ez zituzten 12 itsas belar espezie.  Berria - Gaiak   2006-02-15

2 irud

Ahizpatasuna uhartea zenez, mihiz eta ezpainez emaztearen bahiak oro milikatzekoak ziren, itsas belar malgu gazien sasiak errotik kendu ondoan, norberaren uhartearen bila, antsiaz lehertu errauts arin bilakatu aitzin.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 112. orr.


itsas bele iz

Belabeltza, uroiloa, itsas belea.  Elizen arteko biblia   Dt 14,17

Hontza, itsas belea, ibisa.  Elizen arteko biblia   Lb 11,17


Itsas Beltz ik itsaso 2.

itsas dortoka (corpusean itsaso dortoka soilik). Itsasoan bizi den dortoka.

Itsaso-dortokek hondartzetan erruten dituzte arrautzak.  Berria - Gaiak   2006-02-19


itsas elefante (orobat itsaselefante) iz itsas txakurraren familiako ugaztuna, azala gris ilunekoa, zeinaren arrak mutur luzea baitu (Mirounga sp.).

Haragi gehiegirekin eta larru handiegiarekin aldi berean, itsas elefantea bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

Eta itsaselefanteak ere ikusiko dira, izotzen artetik, beren buru bizkarren dirdira erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.


itsas erdi (9 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; orobat itsaso erdi 7 agerraldi, 6 liburutan) iz (leku atzizkiekin) itsasoaren erdi.

Nor Tiroren pareko, itsas erdian gotorleku zenaren pareko?  Elizen arteko biblia   Ez 27,32

Itsaso erdian banengo eta igerian ez baneki.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 344. orr.

Literatik jaisteko unean, sekulako botagura nabaritzen dut; iruditzen baitzait, iruditzen, itsaso erdian nagoela ontzian.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 15. orr.

Pintatzailearen harridurako Luisak distira egiten zuen bere zurian, nola perla batek itsaso erdian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 152. orr.

Hilen tokira jaitsaraziko zaituzte, heriotza bortitzez hilko zara itsas erdian.  Elizen arteko biblia   Ez 28,8

Argi-zutoinak itsas erdiko harkaitzetan eraikiak dira.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.

Egiptoarrak, faraoiaren zaldi, gurdi eta zaldun guztiak, israeldarrei erasoka itsas erdiraino sartu ziren.  Elizen arteko biblia   Ir 14,23

Israeldarrak, ordea, oinak busti gabe igaro ziren itsas erditik, ur-harresiak zituztela ezker eta eskuin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.


itsas gain (29 agerraldi, 18 liburu eta 2 artikulutan; orobat itsasgain 21 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan eta itsaso gain 22 agerraldi, 10 liburu eta 5 artikulutan) iz itsasoaren gainaldea.

Eskuinean, eguzki betea, itsas gain gardenean distiratsu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 350. orr.

Amaigabeko itsasgain urdinkara.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.

Mara-mara ari zen argia itsasgaina zilarreztatuz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

Dutxa hartu nuen eta leihotik itsaso gaina arrosa bilakatzen begietsi. Itsasgainak altzairuzko xafla bat zirudien.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 184. orr.

Zoaz eta hartu, itsas gainean eta lehorrean zutik dagoen aingeruak eskuan duen liburu irekia.  Elizen arteko biblia   Ap 10,8

Kristo itsas gainean zebilen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.

Itsas gainean ehunka eta milaka kilometro hegan egiten duten txoriek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Arraunek arrasto apartsu biziak sortzen dituzte itsaso gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.

Kostan, izotz-puskak ikusten omen ziren itsas-gainean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Iparra zebilen, eta eguzkiak altzairu-koloreko distirak eragiten zizkien itsas gaineko olatu apartsu ugariei.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.

Ezin da ahaztu izotz-mendiaren azpikaldea itsasgainekoa baino askoz handiagoa dela beti.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Luzatu zuen Moisesek eskua itsaso gainera eta Jaunak atzerarazi zuen itsasoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Sekulako lanbro-mintz zabalak altxatzen hasi ziren, trumilka eta parrastan, itsasgainetik zerurantz, eta euri-adar sarriak zetozen zerutik itsasora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.

Itsas azaletik baino areago itsas gainetik hegan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.


itsas haize iz itsasotik datorren haizea.

Itsas haizeak jotzen duenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Florenten aurpegian itsas haize bolada hozkirri batek jo zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Zeren, hegoa bizkortzen hasi orduko, lotsagabetzen denean, itsas haizea ekartzerainoko buelta hartzen baitu: Hegoaren ondotik, ipar euria gogotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

Egunez, gora igoarazten zituzten txandaka, […] itsas haizea har zezaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.

Baserri bat eraiki zuen bertan, itsas haizetik gordea, hormak zuri eta teilatua gorri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

Itsas haize goxoko gau izarratuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Itsas haizearen zapore gazi mingots ezaguna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

Itsas haizearen ziztuen gibeletik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 243. orr.

Txirula joka hasi zen: haize txikia itsas haize handiarekin lehian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Hala sartzen zen itsas haizea ontziko zirrikuetatik, ontziko mastartetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.


itsas handi (7 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 61 agerraldi: orobat itsaso handi eta itsasandi g.er.; ik itsaso 18) 1 kostaldetik ikusten ez den itsaso zatia. ik itsas zabal.

Itsasoa gogorra eta gaiztoa izaten da askotan, egia, baina oihu egiten du, garrasi egiten du, leiala da-eta itsaso handia; ibaia ordea, isila da eta maltzurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Itsasontzi ederra zela, bitxia oso, txopako gaztelu barroko izugarri landutakoa zuena, itsas handietako mirakulu, marinel guztien bekaitz-min.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.

Mugagabeko zeru-barrutietan, itsas handietan edo baso zabal-ederretan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 64. orr.

Han, itsasandia ilun eta irakiten dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Matxitxako muturrari, gure itsaso txikiaren eta munduko itsaso handien artean mugarri egiten duen adar luzeari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 44. orr.

2 irud

Bigarrenak behinik behin kai txikiaren babesa eta aterpea uzten dizu, lehenengoak, berriz, itsas handira botatzen zaitu, merkatu globalaren espazio amaigabera, ahazturara.  Berria - Kultura   2004-06-27

Merkatu askearen itsaso handian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.

3 uhin handiak dauden itsasoa.

Haien esanetan, itsas handia zegoen eta olatu batek ontzia irauli zuen.  Berria - Mundua   2004-01-17

Itsaso handia orduantxe hasi zen baretzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 192. orr.

Hara, itsaso handiak etorri baino lehen iritsiko ote ginen, hori zen zalantza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 155. orr.

Goiz hartan, hiru kanpai doinu entzunda, denak mugitzen hasi ziren, itsaso handia zegoelako eta Tootles, kontramaisua, euren artean zebilelako, soka baten muturra eskuan hartuta eta tabakoa mastekatzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 197. orr.


itsas hegazti iz itsasoan bizi den hegaztia.

Ekaitz txoria Europan bizi den itsas hegaztirik txikiena da. urrunera begira itsas hegazti zuriak ikusi zituen, ibaiaren gainean eguzkitan hegan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.

Ur sakonetan murgiltzen den itsas hegazti bat bezala.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 155. orr.

Itsasora iristen diren plastikozko hondakinek milioi bat itsas-hegazti, 100.000 itsas-ugaztun eta milioika arrain hiltzen dituzte urtero-urtero.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Itsas hegaztiak bizi luzea dute.  Berria - Gaiak   2004-07-17


itsas hegi (orobat itsasegi g.er.) iz itsasbazterra, itsasertza.

Itsas hegi hauetara itsas urde edo foken bila jaisten dira. Itsas hegia, eraikuntza enpresen interesen tentazioa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Itsas hegi ordokia, guztiz ordokia, guztiz sakona, itsasoa bera baino beherago dagoena, dirudienez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Fox Island Riverreko itsas-hegia. Argi dorre gorria itsas-hegi muturrean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.

Zipreko itsas hegiaren babesean ibili ginen, haizea kontra baikenuen.  Elizen arteko biblia   Eg 27,4

Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,27

Itsas hegian den betoizko 'art deco' eraikuntza haundiko La Pergola dantzalekuan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Itsas hegiko etxola mixerableetan bizi ziren arrantzaleekiko erlazio estuegirik ere ez zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Hozten hasia den aireak Lapurdiko itsas hegiko udazkenetako arratsak gogorarazten ditu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 134. orr.

Itsas hegiko etxola mixerableetan bizi ziren arrantzaleekiko erlazio estuegirik ere ez zuen Itsasoak kokaina poltsa gehiago bultzatu ditu Lapurdiko itsas hegira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Laurogei metro gora den Rajabai dorretik itsasegira arte ez zen etxe bat bera ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 209. orr.

Ez da gehiago deus eraikitzen ahal untsalaz itsas hegi-hegian, bakarrik ehun bat metro barnago gutienetik.  Herria   2005-07-21


itsas herensuge iz itsasoan bizi den herensugea.

Egun hartan, Lebiatan, suge iheskor eta makurra, zigortuko du Jaunak bere ezpata zorrotz, handi eta bizkorraz: hil egingo du itsas herensugea  Elizen arteko biblia   Is 27,1


itsas herri (orobat itsaserri g.er.) iz itsasbazterrean kokatua dagoen herria.

Atlantiar kostako itsas herriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Donostian eta beste itsas herri askotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.

Ptolomeo erregea itsasaldeko Seleukiara bitartean zeuden itsas herriez jabetu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 11,8

Itsas herrietako printze guztiak beren tronuetatik jaitsiko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 26,16

Giro, klima, zoluaren osaketa eta ohitura bereziek (mendiko herrietakoenak eta itsas herrietakoenak desberdinak bide dira, adibidez) eragina izan dezaketela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 242. orr.


itsas hondar iz itsasoko hondarra.

Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari.  Elizen arteko biblia   Has 41,49

Zeruko izarrak eta itsas hondarra bezala ugalduko ditut neure zerbitzari Daviden eta neure zerbitzari lebitarren ondorengoak.  Elizen arteko biblia   Jr 33,22

Egun batez, israeldarrak, itsas hondarra bezala, neurtezin eta kontaezin izango dira.  Elizen arteko biblia   Os 2,1

Itsas hondarra, euri-tantak, mendez mendeko egunak, nork zenbatu?  Elizen arteko biblia   Si 1,2


itsas hondo (orobat itsaso hondo g.er.) iz itsasoaren hondoa.

Ur gardena, itsas hondoa garbi-garbi ageri, aurpegia uretan murgildurik noa igeri, itsas hondoa ikustearren; nire itzal itsas hondoan islatua: igel ubela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Itsas hondoa agertu zen, lurraren oinarriak agerian jarri Jaunaren orroaz, haren haserre-ziztuaz.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,16

Haren kutxa guztiak, milaka landare eta intsektu aleak, haren ohar-koadernoak, haren idazkiak: itsas hondoan galdu zen den-dena!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Ez lur azalean ez itsas hondoan ez duzu haren parekorik topatuko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

Itsas hondoko belarrek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Itsas hondora amildu zenituen, ostera, haien erasotzaileak, harria ur sakonera bezala.  Elizen arteko biblia   Ne 9,11

Beren kantuekin marinelak erakarri eta itsas hondora eramaten zituzten, betiko eraman ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 123. orr.

Eta hiru bira eman zituen gure ontzi ederrak, hiru bira... eta itsaso hondora joan zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Goserik daudenean, itsas hondotik irteten zaie kantua; pozik daudenean, berriz, olatu gain apartsuetatik...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

Igerian dakienak itsas hondotik perlak ateratzen ditu, baina igerian ez dakiena ito egiten da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.

"Historian" bi maila dago: ageriko eta axala, gertakariena, kroniketan agertzen dena, hori deitu ohi da historia; eta barnekoa, isila, historiaren substantzia, ur gaineko uhinen azpi-azpian dagoen itsas hondoa, intrahistoria.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.


itsas inguru (orobat itsaso inguru) iz itsasoaren ingurua.

Itsas inguru hartan geunden, bada, non baitzeuden arestian aipatu dizkizudan uharteak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.

Trinidadeko irlako itsas inguruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 524. orr.

Zingira horiek itsaso inguruan badaude [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Itsaso inguruan gagozenean, hezetasun gazia datorkigu ahora.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 245. orr.


itsas izar iz itsas hondoan bizi den izar itxurako ekinodermoa.

Goizetan, itsasoak behera egiten zuenean, harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Itsas trikuen fosilak -bost puntako itsas izarraren antzeko irudia izaten duten sagar baten antzeko harri biribilak-.Zenbaitzuetan neskatoak bere eskutxo itsas izar tankerakoa luzatzen zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 125. orr.


itsas jende iz itsasoarekin harremanean bizi den jendea.

Jainkoak ezkontza ezarri zuenean, lehorreko jendea izan zian gogoan, ez itsas jendea...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 469. orr.

Ezin zuten aintzakotzat hartu itsas jendearen jokamoldea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Zeren ezagutzen baitut Cumanáko portuko marinelengan eta gainerako itsas jendeengan eraginik duen gizonik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.


itsas kolpe iz itsasoak eraginiko kolpea.

Bi itsas kolpek, bata bestearen atzetik, zabu-zabuka utzi zuten ontzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Itsas kolpe batek irauli du itsasontzia, Gran Soleko itsasoaren erdian Osaba Julian, hor berean hil zuan, igeri ez zekielako, itsas kolpe batek eramanik.  Berria - Kultura   2006-03-26

Handik hilabetera jakin zen, baietz, aita hilik zela, itsas kolpe batek ontziaren zubitik eramanda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.


itsas landare iz itsasoan hazten den landarea.

Itsas animaliak eta itsas landareak ikertzen direla laborategi horretan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

· IMOk dioenez, atzerritik ekarritako itsas anilmalia eta landareen arazoa ez da berria, eta urtero handituz doa garraiatutako espezie kopurua.  Berria - Gaiak   2004-02-17


itsas lehoi iz Itsaso Baketsuko eta Hego itsasoetako ugaztuna, itsas otsoaren antzekoa baina belarriduna eta hura baino lepo-luzeagoa (Otaria sp.)

Bukaeran Pribiloff irlak aipatzean dituenean hitz jokoa egiten du, seal = zigilu / seal = itsas-lehoi homonimian oinarritua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 304. orr.

Haren arabera, baleek, itsas txakurrek eta itsas lehoiek 500 edo 600 milioi tona itsas izaki jaten dituzte urtean.  Berria - Gaiak   2004-07-20

Galtzeko zorian diren steller itsas-lehoien, […] bizilekua da.  Berria - Gaiak   2004-12-14


itsas marraskilo iz itsasoan bizi den marraskiloa.

Bada, hauek itsas marraskilo batenak dituk, eta bertze hauek txirla jigant batenak...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.


itsas milia (orobat itsaso milia g.er.) itsasketan erabiltzen den bide neurria, 1852 m-ren baliokidea.

1.450 itsas milia (2.687 kilometro) egin dituzte hirugarren etapan.  Berria - Harian   2005-07-10

38.000 itsas milia nabigatu ostean, itsasoan lau urtez noragabean ibili eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.

Ontzia Indiako kostaldetik 700 itsas miliara zegoen atzo.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Neure artean pentsatu nuen leku literarioak itsas miliak zirela, infinitu birtualak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 30. orr.

Baudelairek dio infinituaz ideia bat edukitzeko aski dela itsas milia bat ikustea. Azterketak itsas hegian eta itsasoan ere burutuko dira, itsas milia bat arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 30. orr.


itsas ondo (orobat itsasondo eta itsaso ondo) iz itsasoaren ondoko aldea

Gaurtik ekainaren amaiera bitartean hiru rally jokatuko dira itsas ondo horretan.  Berria - Kirola   2004-05-14

Lau mega-hiritik hiru itsaso ondoan daude.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Antonio zuen izena eta Andaluziako Malaga hirian jaioa zen, itsas ondoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Atsedentoki bat itsas ondoan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 50. orr.

Bidea itsas ondoan zihoan, bi kilometroan. Baina geroztik ospetsu egin du itsas ondoko bidea, Jordanez haranzko lurraldea, eta Galilea, jentilen eskualdea.  Elizen arteko biblia   Is 8,23

Ezagunak zituen hizlariak baino hobea izan nahian, bere ahotsa itsas ondoko ibilaldi eta pasieretan trebatzen zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Itsas ondoko udaleku bat antolatzeko beharra uler dezan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.

Menditik itsas ondora, bien arteko aldea nabarmentzen zen bertatik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 93. orr.

Kostako itsasondoak bai, hor itsasoak badu termostatoarena egiteko enpeinua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 471. orr.


itsas otso 1 iz itsas txakurra.

Zinez ikustekoa! Bazterretako mahainetan, zernahi abere motaren ezurdurak badaude: azeri, zaldi, orkatz, pitotx, itsas-otso, xori, arrain, gau-iñara, apo, suge eta bertze...  Herria   2004-03-18

2 itsasgizon zaildua.

Ez neukan zure osaba itsas otsotzat -esan zion-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

Badia barruko itsas otsoa, otu zitzaion Gabini  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.


itsas sagarroi iz itsasoan bizi den sagarroia.

Osabak eskurat eman zidan fosila: itsas sagarroi batena zen, ederra zinez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.

Bai, itsas sagarroia hil zuan, baina harri honetan utzi zian bere azken bihotz-kolpea...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.


itsas suge iz itsasoan bidi zen sugea.

Gizon bat eta emakume bat biluzik ageri ziren, itsas suge batek indarrez estekaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

[Laokoonte] Apoloren apaiz troiatarra, bi semeekin batera itsas suge batzuek hil zutena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Karmel mendi gainean gorde arren, han ere aurkitu eta harrapatuko ditut; nire bistatik itsas putzuan barrena galdu arren, han ere itsas sugeak zizta ditzan egingo dut.  Elizen arteko biblia   Am 9,3


itsas triku iz trikuaren itxurako itsas animalia ornogabea (Echinoidea).

Itsas trikuaren enbrioia ez da parekatzekoa igelaren, saguaren edo euliaren enbrioiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 65. orr.

Eta, itsas trikuarekin, igelarekin, oilaskoarekin, are saguarekin, azterketa genetikoa, luzaroan, edo ez da batere halakorik, edo eskas geratzen da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 122. orr.

Itsas trikuen fosilak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 125. orr.

Elikadurazko produktu berriak onartzeko era biziki aldatzen da sektore, herri, garai, eta abar batetik bestera: zaldia, borraja, txakurra, barraskiloa, galanperna, arratoia, itsas trikua, txerria, saguzarra, txikoria, gamelua, patata, dortoka, indaba, intsektuak, tomatea, alkohola, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.


itsas txakur (orobat itxastxakur eta itxas txakur) 1 iz ugaztun itsas-lehortarra, aurpegia zakurraren antzekoa baina belarririk gabekoa, ilea motza eta gorputz adarrak igerian egiteko egokituak dituena (Phoca vitulina). ik foka.

Itsas txakurrek koipezko geruza baten babesa dutenez, beti daude bero.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

Itsas txakurrek ehundaka milia egiten dituzte inon gelditu gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

350.000 itxas txakur ehizatzea baimendu du Kanadak.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Ehiza talde bat ere antolatuko da, itsastxakurrak harrapatzeko, bestela pinguinoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.

Itsas txakur aurpegia zeukan gizona ere gogoan dut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 61. orr.

Irlandan itsas txakurrek emakume itxura har dezakete.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.

Emakume bihurtutako itsas txakur bat.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Itsastxakur saldoak iparralderantz joango dira, eta baleak ere han urrun ugari pasatuko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.

Nahikoa zuten gorputza itsastxakur koipez igurztearekin  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

3 itsas txakur fraide Mediterraneo itsasoan bizi den itsas txakur mota (Monachus monachus)

Horra hor zergatik, hain handiak izanik ere arrainen eta ugaztunen arteko aldeak, guztiek dituzten ia gene berak, eta berdin krokodiloek zein itsas txakur fraideek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsastxakur (3)


itsas txori iz itsasoan bizi den txoria.

Itsasoan ekaitza denean, itsas txoriak Oria errekan gora joaten dira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 152. orr.

Itsas txorien karranka urrunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.

Itsas txori erraldoien heiagorak hauteman ziren, galernaren ondotik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Horretaz gain, milioika izokin, 250.000 itsas txori, 2.800 igaraba, 300 itsas txakur, 250 arrano eta 22 orka inguru hil ziren.  Berria - Gaiak   2004-03-28

Adituen arabera, garai hartan Alaskako kostaldean zeuden itsas txori eta itsas ugaztun asko hipotermiak jota hil ziren.  Berria - Gaiak   2004-03-28


itsas ugaztun iz itsasoan bizi den ugaztuna.

Mazopak itsas ugaztunak dira, baleak, katxaloteak, zereak edo orkak bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

Itsas ugaztunak babesteko.  Berria - Gaiak   2004-07-20

Zenbait itsas ugaztunen eta babestutako dortoken bizileku.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Itsasora iristen diren plastikozko hondakinek milioi bat itsas-hegazti, 100.000 itsas-ugaztun eta milioika arrain hiltzen dituzte urtero-urtero.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Adituen arabera, garai hartan Alaskako kostaldean zeuden itsas txori eta itsas ugaztun asko hipotermiak jota hil ziren.  Berria - Gaiak   2004-03-28


itsas uhin iz itsasoko uhina. ik olatu.

Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean, itsas uhinak baretuko ditut.  Elizen arteko biblia   Za 10,11

Itsas uhin erraldoiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.

Gizona baino handiagoa zelakoan, itsas uhinei agindu eta mendi-gailurrak balantzan pisa zitzakeela uste zuena.  Elizen arteko biblia   2 M 9,8

Itsas uhinen leherketa geldoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 191. orr.

Pianoaren notak soilik zutitzen ziren, itsas-uhinen gisako itxura bat harturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.


itsas ur iz itsasoko ura.

Itsas urak biltzen eta lur gainera isurtzen dituena.  Elizen arteko biblia   Am 5,8

Euriaren musika maite zuen, euriaren musika itsasoa joz, euri urak itsas ura joz. Itsas eta ibai-uretako bizidunen artean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Itsas ur kontzentratua diluitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 198. orr.


itsas urde iz mazopa.

Itsas hegi hauetara itsas urde edo foken bila jaisten dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Ziztuan Lampauletik atera nintzen, Enez Eussa III ospetsuaren itsas urde marraka marrantatuak entzuteko justu heldu nintzen portura.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.

Jendearen isiltasuna, usainak, ibilerak, so gatibatuak, etorkizunez jadanik biluziak eta metroaren itsas urde marrakak enetako orduan, ama ontzia bezain premiazkoak ziren  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.


itsas zabal (44 agerraldi, 24 liburu eta 12 artikulutan; orobat itsaso zabal) 1 kostaldetik urrun dagoen itsaso alderdia. ik itsas handi.

-Itsas zabalean oraindik, kostatik berrogeita hamarretik gora kilometrora.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Egiptoko Hurgada portutik 70 kilometro itsas zabalean hondoratu zen ontzia.  Berria - Mundua   2006-02-04

1.500. urtean, itsas zabalean nabigatzen ari zela, Amerikaren parean, eremu marroi itzel harekin egin zuen topo espainiar kapitain batek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Uretara suil bat bota, eta ura dastatu zuen: ur geza itsas zabalean!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean, ontziaren bidea itsaso zabalean.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,19

Itsas-zabaleko eginak diren hamalau ontzi handi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 37. orr.

Itsaso zabaleko ontziek garraiatzen zituzten zure merkantziak.  Elizen arteko biblia   Ez 27,25

Uztailetik protestan ari dira itsas zabaleko plataformetako langileak.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Hango ontzioletan, berriz, askotariko ontziak egiten dira: bai itsas zabalekoak, bai Nilo ibaian barrena joango direnak [...] eta bai hondoa laua dutenak, hiri inguruko zingiretarako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Azaroaren 13an hasi zen itsasuntzia kraskatzen Galiziako kostaldetarik hurbil eta, Aznar-ek itsas zabalera urrunarazirik, azaroaren 19an urperatu zen bere petrolaki guziarekin.  Herria   2003-11-20

Nire DC-4-a, Mexico-Cityranzko bidean, [...] itsas zabalaren gainean bihurkada egin eta zeru gorian murgilduz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

2 irud

Jendea hain gaztetxotan bizitzaren itsas zabalean gurutzatzen denean, euren arteko elkar ezagutza oso azalekoa izanen da derrigor.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.

Pertsonaiak deserrotuta agertu zaizkigu, giza harremanak arront urriak dira, sustrai ezak bakardadearen itsas zabalera bultzatzen du gizakia.  Berria - Kultura   2004-12-02


itsasadar (orobat itsas adar g.er. eta itxasadar g.er.) iz lehorrean aski sakon sartzen den itsas zatia.

Itsasadar bat bere hondartzarekin begiztaturik, ahal bazen untzia bertan sartzea erabaki zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 27,39

Beren herrian itsasadar egokirik ez dagoela, moilarik ez dutela.  Berria - Kirola   2006-01-25

Zaldi lasterketak egiteko kristalezko plataforma erraldoia ipini nahi dutela itsasadar gainean, Guggenheim paretik Areatzako zubiraino...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 13. orr.

Itsasadar ondoko igarobideetatik.  Berria - Harian   2005-02-26

Vigoko itsasadarrean, marisko haztegiak dira nagusi.  Berria - Kirola   2004-08-08

Bizkaiko beste itsasadar handia, Urdaibaiko erreserba.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

Itsasadarreko ur ilunei begira.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 142. orr.

Udaletxeko zubia zeharkatu dugu itsas adarraren ur geldoa hor behean dugula.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 62. orr.

Zazpiak puntuan baitaukat lehenengo katamarana itsasadarra pasatzeko...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

Pasaiako itsas adarraren muturrean dago, atzera egitean mareak lehorrean uzten duen leku batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Itsasadarreko bokaletik gertu zeuden hondartzak eta itsaslabarrak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.

Itxasadarrean zenbat eta gorago, aldaketa handiagoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Hilotzak itsasadarrean gora eta behera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.

Ezagutzen dituzue itsasadarraren babesa utzi eta ortzi-muga zabalera, ekaitzen legera aurreratzen diren amilburu zorrotzak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilboko itsasadarra (4); bilboko itsasadarrean (9); burdinazko itsasadarra (3); eta itsasadarraren (3); itsasadarraren alde (4); itsasadarraz bestaldeko (3); itsasadarrean barrena (4); itsasadarrean gora (4); itsasadarrera ematen (3)


itsasalde (139 agerraldi, 35 liburu eta 38 artikulutan; orobat itsas alde 52 agerraldi, 18 liburu eta 20 artikulutan) iz 1 itsasoko aldea, itsasoa dagoen aldea. ik itsasbazter.

Igo eta begira itsasaldera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,43

Kale nagusitik itsasaldera eramaten zuen kale estu batetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Karratua eta asentu ederrekoa ikusten zen etxea hondartzatik begiratuta, eta dadoaren itxura areagotzen zuten itsasaldeko leiho txiki haiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.

Itsasaldetik amildegiak eta beste hiru hegaletatik burdinazko hesi batek babesten zuen etxea sarkinengandik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Une hartan ateri zen, eta itsasaldeko zerua garbitzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Ipar-haizeak, halere, hodei ilunak zekartzan itsasaldetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 113. orr.

Jaunak haizea atera zuen, eta haizeak, itsasaldetik joz, galeper-multzoa ekarri eta kanpaleku inguruan bota zuen.  Elizen arteko biblia   Zen 11,31

Inguratu zuen hiria eta, aldi berean, gudu-ontziak hurbildu ziren itsasaldetik.  Elizen arteko biblia   1 M 15,14

Eta mapagileen begiak zentroren batetik begiratzen du, eta [...] zentro horretatik erabakitzen da, adibidez, zer dagoen eskuinean eta zer ezkerrean, eta erabakitzen da ez diola axola urak nondik norako bidea egiten duen, baina bai zer gelditzen den hiriburutik eskuinetara eta zer ezkerretara, eta hala Bilbotik -ez itsasaldetik- begiratuta dago Sestao ezkerrean eta Algorta eskuinean, eta Mauletik -ez bortuetarik- begiratuta dago Altzai eskuinean eta Ligi ezkerrean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

2 itsaso inguruko aldea, itsaso ondoko lurraldea. ik kostalde.

-Hona itsasalde honetako karta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.

Harralde hartan oso harkaitz-zulo politak daude lanpernetarako, sona handia du itsasalde osoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Uharte santuak bisitatu zituzten, Kareliako itsasaldetik hurbil.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiro eta Sidongo itsasaldetik etorria.  Elizen arteko biblia   Lk 6,17

Trogloditen leinu basatikoak ziren, Arabiako Golkoaren itsasaldeetan eta Etiopiako harpeetan arrunt hedaturik den piztijende horien leinu higuinekoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

Eritreako itsasaldeko portu batean ainguratu behar izan zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Lapurdiko itsasaldeko hizkerak, Donibane-Lohizune eta Sara ingurukoak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 36. orr.

Piperbeltzaren Itsasaldeko eta Gabon Ibaiko beltzek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 249. orr.

Eta itsasalderago, lakuko urgain zabalean, tiburoiaren bizkarreko hegatsak ur azala ebaki duela iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

San Franciscotik Renora natorrenean, ito egiten naiz itsasaldetik basamortura etorrita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

Itsasalde austral hauetara misionero anglikanoak heldu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Asuero erregeak zergak ezarriz menperatu zituen, nola lehorrekoak hala itsasaldekoak.  Elizen arteko biblia   Est 10,1

Jendea ez zen itzultzen joandako lekutik: landaldetik, mendialdetik, itsasaldetik, nonahitik; jendea ez zen Parisera itzultzen, besterik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsasaldeko (3); itsasalde osoan (3); lapurdi itsasaldean (4); lapurdi itsasaldeko (6)

[3] itsasaldi haren (3); itsasaldi luze (4); miarritzeko itsasaldiak (3)


itsasaldi (orobat itsas-aldi g.er.) 1 iz itsasoak, Eguzkiaren eta Ilargiaren eraginpean aldizka gora eta behera egiten duen higidura. ik marea; itsasgora; itsasbehera.

Hortaz, zenbat eta goragoa itsasaldia, orduan eta beherago joaten da ura bere erorian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Hantxe geratzen ginen, harik eta ia itsasaldi bitartea ailegatzen zen arte, eta orduan aingura jaso eta etxera abiatzen ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

Baina itsasaldiaren aldaketaren unean bakarrik gertatzen dira soseguzko tarteak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Itsasaldi harroa den guztietan izaten da arrantza ona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

Hondartzetan itsasaldiek hondarra lekuz aldatzen dute; ibai eta zingiretan, berriz, edozeinek bota dezake zerbait hondora.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

2 itsasoz egiten den ibilaldia.

Oroitu nuen neure Italiarako itsasaldia, ezin bareagoa eta ezin jabalagoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 301. orr.

Atlantikoan zeharreko itsasaldi hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Asteburuetan itsasaldi luzeak egin ditugu elkarrekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.

Bere ibilaldi edo itsasaldi haietan, zetak, oihalak, alfonbrak eta alkatifak kargatzen ohi zituen Turkian, gero Espainian, Frantzian, Holandan edo Ingalaterran deskargatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.

Karga-ontzi baterako bidai txartel bat inguratu dut: baina neguan ez da itsasaldirik, beti dabil tramontana, edo mistrala, edo [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Karel artekoa korta bihurturik eroaten zutela itsasaldi luzeetan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 245. orr.

Halako itsasontziek lau arraun ere eramaten baitituzte, haize gabeko itsasaldietarako  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

3 itsasoan ematen den denbora.

Hamaika eguneko itsasaldiaren ondoren iritsi gara uhartearen ikusmenera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Eta azpimarratu behar da aurreneko ihesaldi jakinaren eta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbora bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldiena baino hilabete batzuk luzexeagoa dela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.


itsasandi ik itsas handi.

itsasargi (74 agerraldi, 27 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 1941 agerraldi; orobat itsas(-)argi 13 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan) iz itsasaldean, marinelen lagungarri eta gidari, eraikitzen den dorre argiduna. ik farola1; faro.

Itsasargiaren izpiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Uharteko itsasargiaren klisken isla zuzen-zuzen luzatzen da uretan zehar beraganantz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.

Eta itsasargitikako dirdirek aldizka argitzen zituzten Miarritzeko etxeak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Piztu zen aurreneko argia Callebotte itsasargiarena izan zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 102. orr.

Aurrealdeko itsasargiak pizten hasiak ziren, banan-banan, eta Capbretoneraino: Igeldo, Iger, Miarritze...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.

Nik hiru itsasargi ezagutzen nituen: Igeldokoa, izpi bat, eta gero bi hutsarte labur; Iger muturrekoa, Hondarribian, bi izpi labur, eta gero oso luzaz itzalia; eta azkena (edo azkenurrena: ez nago ziur) Miarritzekoa, bi izpi segidan, eta hutsune luzakorra ondoren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.

Obrak Miarritzeko itsas-argian.  Herria   2001-10-18

Alexandriako itsasargiaren argi-azaoa utzirik, lanpara baten argi-konoari ekin zion oraingoan Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Egia da Miarritze eta Miarritzeko itsasoa ederrak direla iguzkia sartzera doalarik itsasoan, horiek guziak itsas-argia eraikia den tokitik ikusirik.  Herria   2005-09-22

Ellen altxatu egin zen, hotza eta zuria, iristezina, itsasargi baten modura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Matxitxakon itsasargiko zaindariarekin telefono deia lotu bitartean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsasargi bat (3); itsasargi baten (6)


itsasargizain (corpusean itsasargi zain soilik iz itsasargi baten ardura duen pertsona.

Itsasargi zainaren gibeletik eta Maien eskutik, ehun eta laurogeita hamasei eskailera mailak igo genituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.


itsasarte iz bi itsas hegiren arteko itsaso zatia.

Zibilizazio Arabiko musulmanak artean bazuen atlantiar itsasertza Afrikan Gibraltarreko itsasartetik Senegaleraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Bering itsasarteko izotz-pusketan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 353. orr.

Nahikoa da Bosforo itsasartea zeharkatzea kontinente batetik bestera igarotzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

Manchako itsasarteko olatu gris dentso eta zakar haiek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

Zeelanda Berriaren eta Urville uhartearen arteko itsasartea gurutzatzea ez omen da gauza erraza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsasartea zeharkatu (3); itsasarteko uhartetarren eta (3); torresko itsasarteko uhartetarren (3)


itsasbazter (117 agerraldi, 26 liburu eta 14 artikulutan; orobat itsas(-)bazter 127 agerraldi, 24 liburu eta 82 artikulutan -gehien-gehienak Herria astekarian-, eta itsaso bazter g.er) iz itsasotik hurbil dagoen lur eremua eta lehorretik hurbil dagoen itsas zerrenda. ik itsas hegi; itsasalde.

Itsasbazterreko hondarra bezain ugari.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,36

Egiptoarren gorpuak ikusi zituzten itsasbazterrean.  Elizen arteko biblia   Ir 14,30

Itsasbazterrean loturik zegoen txalupa batera egin zuen salto.  Elizen arteko biblia   Mk 4,1

Kaltetutako itsas bazterrak garbitzen 5.000 milioi eurotik gora xahutu zituztela.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Ibilian noa berriro itsas bazterrerantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 276. orr.

Itsasbazterreko pasealekuan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

Berrogei egunetan egin zuten Malabarko itsasbazterretik Itsaso Gorrirako bidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Harkaitz hartatik aurrera, non hasten baita Ozeanoko itsasbazterra, ez zen ezer ezagutzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 44. orr.

Zarauz eta Zumaia gipuzkoar itsas bazterreko bi herrietan.  Herria   2001-10-18

Lapurdiko itsasbazterreko hizkera -"kostatarra" deitu dena-. Garai hartan, nabigatzaileak behartuta zeuden itsas bazterrari jarraitzera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Amazonas baporea itsasbazterretik urrundu zen, Liverpoolera bidean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Antzinakoak ez ziren itsasbazter haietatik aldentzen monzoiez eta alisioez baliatzen zirenean baizik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Delako erakunde berezi horrek beretu dituela itsas-bazterreko eremu frango.  Herria   2005-07-21

Obra asko egitekoa dutela Getarian itsas-bazterreko ezponda batzuen azkartzeko.  Herria   2003-02-20

Bostehun talentu bidali zituen Fenizia eta Siriara, marinelak bidal zitzaten, itsasbazterrean zabaltzen zituen kolonietan kokarazi nahi baitzituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Pertsiarrek iktiofagoen, oriten eta beste herri barbaro batzuen esku uzten zuten itsasbazter osoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

'Itsaso bazterreko andreak!' esan zuen Hamaikak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsasbazterrean (3); itsasbazterrean bizi (4); lapurdiko itsasbazterreko (3); zituzten itsasbazterrean (3)


itsasbazterreratu, itsasbazterrera(tu), itsasbazterreratzen da/du ad itsasbazterrera joan; itsasbazterrera eraman.

Deitoragarritasun, gaitzesgarrikeria, gurutzefikatzaile, itsasbazterreratu, mendigoizaletasun...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 220. orr.


itsasbehera (orobat itsas behera g. er.) 1 iz itsasoaren egoera batez-besteko maila baino beherago dagoenean. ik marea 6; itsasgora; itsasaldi.

Itsasbehera zen, eta hondartzak mugagabea zirudien. Itsas behera zegoen, bezperan bezala.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.

Itsaslaster hau itsasoaren gora-beherek arautzen dute, alegia, sei orduz behin izaten diren itsasgora eta itsasbeherek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Itsasbeherak lehorrean uzten du badiaren erdia eta bereizi egiten du Donostiatik, bera ere mundutik bereiz egonik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.

Itsasbeherak agerian utziak zituen ibaiaren erraiak, basatza gris ilun ura, zerriaren hesteak hil berritan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

10,70 metroraino handitu dute ainguralekuaren sakonera itsasbeheran.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Itsasbeheraren kresal usaina ekarri du haizeak gelara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

2 irud

Gurutzaden itsasgora eta itsasbeherak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.

Itsasbehera Wall Street-en, itsasgora Bronx-en.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsasbehera (3); eta itsasbeherak (3); itsasbehera zen (4)


itsasbide (21 agerraldi, 8 liburu eta 4 artikulutan;orobat itsas(-)bide 9 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz itsasoan zeharko bidea.

Bela-untzian, "Route du rhum" itsasbideko golko gaixtoenak beharko ditu iragan, uhain eta ekaitz ikaragarriak gainditu, Pointe à Pitre-raino heltzeko.  Herria   2002-11-07

Eta garraio pisuak berdin itsasbidez edo treinbidez egin ditezkelarik, nolaz ez dira bada oraino abiatzen hortarako behar litezken obrak?  Herria   2001-11-15

Ameriketarako edo Afrikarako joan-etorriak, harako itsas bideak eta zilipurdiak ezagunak zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Arinki jaioak, arinki ibiliak lur eta itsas bideetan barrena, atzera begiratzeko astirik gabe, arinki galduak eta haizearen mende, azkenik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.

Cervera itsasontzi faxista zebilela aste guztian Hondarribiatik Zarautza bitarteko itsasbidea egiten, eta alferrik zela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Duba eta Safagako portuen arteko itsasbidea egiten ari zen Salem Express ontzia.  Berria - Mundua   2006-02-04

Afrikako ipar-mendebaldeko kostaldera iritsi eta Sudango urrearen aldera itsasbide bat zabaltzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Brasildik Makaoraino iristen zen merkataritza-inperio baten ardatz bihurtu zen [Portugal], Afrikako bi isurialdeak, eta, horren ondorioz, Indietarako itsasbidea bereturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

2 itsasaldia.

Itsasbiderako behar ziren janariak.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,12

Gu Tirotik Ptolemaidara joan ginen, hala geure itsasbidea bukatuz.  Elizen arteko biblia   Eg 21,7


itsasegi ik itsas hegi.

itsaserri ik itsas herri.

itsasertz (orobat itsas(-)ertz) iz itsasoa ukitzen duen lur zerrenda. ik itsas hegi; itsasbazter.

Akemenestarrek etsipenez onartu behar izan zuten beren mendebaldeko anatoliar itsasertza galtzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Itsasertza bazterrik bazter ezagutzen zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

Itsas-ertza eta ibai-bazterra biak batera janzteagatik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

Ozeano Barearen mendebaldeko itsasertzetik Baltikoaren ekialdeko itsasertzeraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Itsas ertzean bizi den jendeak era berezi batez elkarlotzen dituela errealitatea eta fantasia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 204. orr.

Itsasertzean dagoen Dora hirira joan zen ihesi.  Elizen arteko biblia   1 M 15,11

Eslavonia aldeko itsasertzean lehorreratzera behartu zuten.-Ez, itsasertzean ez, Hendaiatik sei bat miliatara. Ni behean nengoen, jendearen artean isilik, hondar ale bat itsas ertzean bezala bat gehiago multzoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.

Itsasertzeko herri batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Itsasertzeko lerro luzeari begira egon zen, lehenik Bizkaian galtzen zen lerro hautsiari, eta gero, iparralderantz zihoan Landetako lerro zuzenari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.

Itsasertzeko errepidetik joan zen mugarantz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Itsasertzeko hondarra bezain ugari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 4,20

Seleukoren seme Demetriok Erromatik ihes egin eta Siriako itsasertzeko hiri batera jo zuen giza taldetxo batekin.  Elizen arteko biblia   1 M 7,1

Atzo Alaskako [...] itsasertzean hondoa jo zuen petroliontzi batek.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Aurreneko zelula duela ehunka milioi urte agertu zen, itsasertzeko lohian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Oriol, berriz, Mediterraneo itsasertzekoa zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.

· Jauregi eroria zegoen orube hartan, itsas ertz-ertzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko itsasertzean (3); eta itsasertzean (4); eta itsasertzeko (11); eta itsasertzeko hondarra (3); itsasertz osoan (4); itsasertzean aurkitu (3); itsasertzean dagoen (5); itsasertzeko hondarra (7); itsasertzeko hondarra bezain (6); itsasertzera iritsi (3); itsasertzera jo (3); itsasertzetik hurbil (3); zen itsasertzean (3)


itsasgarri 1 izond itsasten dena.

Zoruko estalki plastikoa altxatu, eta zementuaren pitzadurak zerrenda itsasgarri zabal eta sendo batez estali zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Goiburu horren azpian lerro bat dago idatzita, egunero zer ordutatik zer ordutara dagoen irekita azaltzen duena, baina estali egin dute zinta itsasgarri batez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Zementu itsasgarriz eta oliozko pinturaz, aurki konpondu ahal izango da komuneko ontzia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Paper itsasgarri bat eman zion Perretteri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

Irudi itsasgarri batzuk eskuratu zituen andreak handik edo hemendik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.

• 2 iz itsasteko erabiltzen den gaia.

Aitari esker, nire posta txartelen bilduma osoa eta nire zinemako izarren argazkiak lehendik ekarriak baitzituen, horrekin guztiarekin horma oso bat apaindu ahal izan dut, horiek itsasgarriz itsatsiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 38. orr.

Modu honetako nahasteak ditugu hormetako pinturetan, bernizetan, itsasgarrietan...  Berria - Gaiak   2004-09-30

3 irud

Bikotekideak elkar lotzen dituen itsasgarria da sexua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 269. orr.

Ulertu nuen ezin zela harekin bizi, haren izaerari eta jokabideari gizakien arteko harremanek behar duten itsasgarria falta zitzaiela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

4 itsasten den gauza.

Atean, itsasgarri bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.


itsasgintza (orobat itxaskintza) iz itsasketa eta itsasontzi eta itsasbideekin zerikusia duten gauzen multzoa.

Barneko gunea, 7.000 m2-koa, non ikus daitezken itsas-portu, merkatu eta untzioletako gauzeriak, itsasuntzi maketak, hots itsasgintzari loturiko guzia...  Herria   2003-11-27

Euskal itsasgintzari buruzko liburu gotorra, ikerle andana eder baten fruitu.  Herria   2003-04-24

Itsasgintzako artxibak ikerturik [...] interesatu da gehien bat 17. mendeko euskal arrantzale eta mariñelen biziari, berezikiago itsas-lasterkarieri, eta orduko ingurugiroari.  Herria   2004-12-16

Itsasgintza eta lurlantza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 389. orr.


itsasgizon (77 agerraldi, 31 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 1.085 agerraldi; orobat itsas(-)gizon 51 agerraldi, 8 liburu eta 35 artikulutan –gehien-gehienak Herria astekarikoak-) iz lanbidez itsasoan ibiltzen den gizona. ik itsasturi; marinel.

Sinbad Itsasgizonaren bidaiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.

Arraunlari guztiek bertan behera utziko dute ontzia, marinel eta itsasgizonak lehorrean geldituko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 27,29

Itsas bidaia batean xahutu nahi nuen urrea, itsasoa eta itsasgizonak ezagutzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Goretsazue, itsas gizon eta piztia guztiok, goretsi urrutiko bizilagunok. Tiroko errege Huramek, funtzionario batzuen bidez, itsasontziak eta itsasgizon trebeak bidali zizkion Salomoni.  Elizen arteko biblia   Is 42,10

Itsasgizon ospetsu eta zaildua zen aholkua eman zion Nelson kapitain hura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

Behar duzu alabainan frogatu itsas-gizon ernea eta atrebitua zirela.  Herria   2001-09-06

Norvegiako itsasgizon zaharrenak ere ez du sekulan halakorik ikusi. bukatu dira zazpi itsasoetako itsas gizonen abenturak, Txinako tabernetan muturrekoka borrokatzen ziren marinelen abenturak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

Igandean, Donibane Lohizunen, Kortsario deitu itsas-gizonen kofradiak bere biltzarra eta besta.  Herria   2004-09-23

Baina ekaitz zakarra sortu zen eta itsasgizonek egun luzeetan jardun behar izan zuten arraunean gogor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsasgizon (3); eta itsasgizonak (3); itsasgizon bat (3); itsasgizon trebeak (3)


itsasgora (orobat itsas gora g.er.) 1 iz itsasoaren egoera, batez-besteko maila baino gorago dagoenean. ik marea 9; itsasbehera; itsasaldi.

Itsaslaster hau itsasoaren gora-beherek arautzen dute, alegia, sei orduz behin izaten diren itsasgora eta itsasbeherek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Lekuka, ixurgi eskasez eta bereziki itsas-gora zelarik, urak ateratu dira.  Herria   2004-05-13

Itsasgora denean, habailetan egiten du itsaslasterrak Lofoden eta Moskoe arteko bitartea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Ibaiak ekartzen ditu, baina batzuetan itsasgorak ibaira itzultzen ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Yangtse ibaian, itsasgorak uhin harroak eragiten ditu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 310. orr.

Behin batean, ordea, behar baino gehiago luzatu zirelako bertan, itsasgorak ustekabean harrapatu eta kobazuloan ito ziren gazteak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.

Morencambeko badia arriskutsua da itsasgora azkar igotzen delako.  Berria - Mundua   2004-02-10

Pauso bizkorrez nindoan, ezertan pentsatu gabe, itsasgoraren ertzetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.

Betetzen ari da Akropolis, itsasgora baletor bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.

2 irud

Gurutzaden itsasgora eta itsasbeherak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.

Orduan, lelotua guztiz, gelditu egin zen, bere burua abandonatu zuen batzuen bultzaden eta besteen irainen artean; olatuek jo eta itsasgorak hondora zeraman piltzar bat besterik ez zen izan handik aurrera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Itsasbehera Wall Street-en, itsasgora Bronx-en.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 239. orr.

30eko urteetan, Errepublikarekin berehala zapuztu eta gero, ematen du bere itxaropenak Europako itsasgora autoritarioan ipini dituela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsasgora eta (5)


itsasgune iz

Hunaindikoak ez batere ados, izaitekotz alde bat debekatu behar litakeela Bordeleko alde hortan eta hor bakarrik, antxua ardura berritzen den itsasgune batean.  Herria   2005-06-30

Bizkaiko Golkoan, txoko horretako itsasgune hori dela euri gehien sartzen denekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 332. orr.


itsasi ik itsatsi.

itsasikara (53 agerraldi, 7 liburu eta 22 artikulutan; orobat itsas(-)ikara 17 agerraldi, 2 liburu eta 14 artikulutan) iz itsas hondoan gertatzen den lurrikata olatu bortitzak eragiten dituena.

Handik beste astebetera, ordea, beste itsasikara batek astinduko zituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 68. orr.

Igandeko itsasikarak 132 hildako eta 150 zauritu eragin ditu.  Berria - Mundua   2004-12-31

Itsasikarak kaltetutako herrialdeei.  Berria - Mundua   2004-12-29

Sumatrako uhartean itsasikarak dozenaka eraikin suntsitu eta 27.174 pertsona hil ditu.  Berria - Mundua   2004-12-29

Historiako itsasikararik suntsitzaileenetako bati aurre egin behar izan zion joan den igandean.  Berria - Mundua   2004-12-31

Tsunami deitu itsas ikara haren desmasiak ari baitituzte gero eta gehiago xifretan ezartzen.  Herria   2005-03-31

Aurten lur-ikara batek [...] sortu du itsas-ikara ikaragarriko desmasiak eginez.  Herria   2005-01-06

Itsasikararen epizentrotik hurbil egon arren.  Berria - Mundua   2004-12-29

Igandeko itsasikararen erreplikak izan ziren atzo Indonesian.  Berria - Mundua   2004-12-31

Adituen esanetan, itsasikara 7,5 gradu baino handiagokoa denean soilik sortu ohi dira olatu erraldoiak.  Berria - Mundua   2004-12-31

Lur eta itsasikara izigarri harekin.  Herria   2005-05-19

Herio musika jotzaile aparta da, tresna guztiak bereak dira, tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara, sumendi eta Jainkomendi, suzko eta berunezko su, hari eta altzairu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Iruditzen zitzaidan ezen bizitzaren gauzarik behinenek beren bideari jarraitzen ziotela, geldiezin, gure ahaleginen gainetik, uholde batek edo itsasikara batek bezala arrastaka eramaten gintuzten bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.

Baina Montse uholde bat zen, esana dut, eta ezer gutxi zezakeen ni bezalako intxaur-azal batek itsas ikara hari aurre egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste itsasikara (3); itsasikara bat (3); itsasikarak kaltetutako (5); itsasikararen eraginez (3)


itsasketa1 1 iz ontzi batean itsasoz ibiltzea. ik nabigazio.

Ateneak irakatsiak zizkion astronomia, matematika, arkitektura, itsasketa, medikuntza eta "beste arte hagitz baliagarri" batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 139. orr.

Hamar eguneko itsasketa hartan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 273. orr.

Itsas zabaleko itsasketan ontziak probatuak zituztenek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Era horretan, zabalik geratu zen Flandriako eta Ingalaterrako bidea, itsasketaren aurrerapenei esker laster ustiatu ahal izan zena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Eskaintzak ziren, Bonantzako Kristori egindako otoitz-erreguak, ontziek itsasketa ona egin zezaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Karlos II.ak Normandia aldera egin zuen 1355eko itsasketa sonatuan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 56. orr.

Pfenning berri hura sakelatik atera eta beha gelditzen nintzen, eginak nituen itsasketa gaitz guztiak gogoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.

Mendebaldeko Kristau Zibilizazioak itsasketa ozeanikoaren teknika menderatu zuen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Britainiar Itsasketaren Legeak delakoan azaldu zen merkantilismoaren nolakotasun agresiboa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik nautiko.

Itsasketa ikasketak egiten ziharduen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.

Merkataritza ontzietako kapitaina, Deustuko Itsasketa Eskolako irakaslea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 235. orr.

Arrantzontzien eta itsasketa ontzien argazkiak ageri ziren paretetan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.

Agian Frisiako itsas marka-gizonengandik ikasia zuten ontzigintza eta itsasketa-teknikari hain probetxu ona atera ziotenez, itsasoko agintea eskuratu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Zaldiz borrokatzeko frankoen antzea frisiarren itsasketa-antzea bezain ongi ikasia baitzuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsasketa ozeanikoaren (3)


itsasketa2 iz itsastea.

Batzuek ohiko kartel itsasketak egin zituzten arazorik gabe, eta beste batzuek arazoekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

EAEko Legebiltzarrerako hautagai gehienek jada ohiko bihurtu den kartel itsasketaren bidez abiatu zuten bi aste pasatxo iraungo duen lasterketa.  Berria - Harian   2005-04-01


itsasketari iz itsasketak egiten dituen pertsona.

Espainian ez bezala, "zakurrak elizan edukitzeko eskubidea" zabaldua baitzen Bretaña, Ingalaterra, Flandes eta Ipar Europako elizetan, eta euskal itsasketariek ekarri zutela uste da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.

Shetlandeko itsasketariek oraindik ere haizea erosten die, korapildutako zapi edo soka gisan, ekaitzak menperatzeko ahalmena omen duten emakume zaharrei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.


itsaski1 1 iz zernahi itsas ornogabe jateko ona, bereziki oskoldunak eta moluskuak.

Itsaskiek duten hezurrezko estalkia gorputzaren kanpoaldean dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Eguneroko dietan, berriz, artifizialki ekoitzitako arrain eta itsaskitik geroz eta gehiago.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

Izozturiko arrain eta itsaskiei.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 111. orr.

Itsasoa ezagutzen ez zuten eta itsaski gatzaturik jaten ez zuten jendeak aurkitu arte.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.

Haitzetan alderrai ibiltzen ziren, eta itsaskietatik eta indigenekiko salerosketaz lor zezaketen gari apurretik bizi ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

Jatetxe asko ere aipatzen dira, bereziki arrain eta itsaskiari emanak direnak.  Herria   2004-11-11

Itsaskiz beteriko hostorea, onttozko moussea eta ez dakit zenbat gauza gehiago atera ziguten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Kanabera bat eta txiki-txiki egindako itsaski-buruen apasta on bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

ICESek 135 arrain eta itsaski espeziei egiten die jarraipena.  Berria - Mundua   2004-10-21

· Badaezpada, aldez aurretik egin zuten jaia zaleek joaneko bidaian ez ziren faltatu Cava, itsaskia, kantuak....  Berria - Kirola   2004-12-18

2 itsaskitan

Bertan behera utzi dute EAEn itsaskitan ibiltzeko debekua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Itsaskitan ari ziren 19 immigrante hil dira itota.  Berria - Mundua   2004-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsaski (5)


itsaski2 iz itsasgarria, lekeda.

Eskutitz zorroak itxi egiten dira txisturik eman gabe, zorroaren itsaskia busti egiten delakotz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Ontzia, itsaskia hautsiz, beste ertzerantz zihoan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 310. orr.

Koko azala bete itsaski edan baietz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 197. orr.


itsaski3 iz itsasoa gorabehera handiz inarrosten duen higidura; meteorologian, 1.25 eta 2.50 metro bitarteko uhinak dauden itsas egoera.

Inbasioa oso ongi doa, eguraldia txarrik txarrena bada ere, sekulako ekaitz, euri jasa eta itsaskiarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

Eta ez da besterik izango, arnasa mugimendu geldiak baizik, landetako maindire zurrunen azpian, itsasoan, ekaitzaren ondoren, itsaski hondar bat bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 49. orr.

Badia bateko ur arbeltsu hilak ikusten zituen, itsaskiaren higidura urrunak ozta-ozta inarrosten zituenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.


itsaskirri iz itsaski arina; meteorologian, 0.5 eta 1.25 metro bitarteko uhinak dauden itsaso egoera.

Itsaskirria izanen da eta olatuak nabarmenak izanen dira atrakalekuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.


itsaskor 1 izond berez edo erraz itsasten dena.

Bikearen kolorekoa eta bikea bezain itsaskorra du ilea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Munduko gauzarik itsaskorrena da hazia, ez da hala?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Zakil bat zurrupatu nahi du eta haren isuri itsaskorra eztarria bustitzen sentitu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.

Kola gris itsaskorraren antzeko zerbaitez estalita zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 160. orr.

Zerrenda itsaskorra ipini nuen zirrikituan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.

Hankak zinta itsaskorrez loturik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.

Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta, kulunka eginez zoruko lauza zabukarietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Esku hil eta itsaskor bat atera zuen kapa azpitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Ellenek globoen hariak ipini zituen txapel gorriko hiru neskato tximino-aurpegidunen esku zikin-itsaskorretan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.

Gailu itsaskor batzuk erabiliz, nahi erara apain daitezke Tetrak, posterrekin edo are koadroekin ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 68. orr.

Gogaiturik nindukan lur itsaskor eta bigun hark.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Momentu bat eta paper tolestu horren barruko edukia ez da existitzen, zainetatik dabilkit, hegal artifizialak ematen dizkit basatza itsaskor honetatik alde egiteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

Bero itsaskor kiskalgarriaren antzeko zerbait.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.

Zauriok [...] zornatu egiten ziren, eta itsaskor bilakatu: hala, denbora igaro ahala ezin genituen zapatak ere askatu, ezin ziren erantzi, oinetara itsasten ziren, gorputz atal berriak ziren, oinetan haziak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

Beltz eta itsaskor dirauen lohiaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.

2 irud

Jendea atsegina da baina ez itsaskorra; nolabaiteko tartea gordetzen dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.

Meritua azalduko zaio, kontzeptu madarikatu eta itsaskor legez.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 14. orr.

Oroitzapen itsaskor hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.

Ukitu epel, umel eta apur bat itsaskorra sentitu nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.

Hatsaren eta zerabilen perfume itsaskorraren nahasketa barru-barruraino sartu zitzaion Maizari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 62. orr.

Sargori sapa itsaskorraren aztarnarik ez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.

Gau tropikala, beroa eta itsaskorra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Eguraldi likits eta egurats itsaskorra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Ganduaren gisako isiltasun itsaskorra hedatu ohi zen bat-batean ikasgela osoan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

3 (abesti eta kidekoetan)

Surfari, autoei eta neskei buruzko abesti itsaskor eta sinple samarrak.  Berria - Kultura   2004-09-28

Haren proposamena mainstream kutsuko pop melodia itsaskorretara mugatzen zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Soinu itsaskor tematia, belarrietatik sartu eta burmuinetan geratu zitzaiena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Catch my disease single itsaskorrak.  Berria - Kultura   2006-01-12

Goldweiserren esaldi itsaskor eta gozoetan gatibu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.

4 kutsakorra.

Gaitz itsaskor horren kontrako beste erremedio guziak pasakorrak edo alferrikakoak baitira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.

itsa iz itsaskorra denaren nolakotasuna.

Orain ere, asko aldatzen da pistaren itsaskortasuna goizean goizetik arratsaldera.  Berria - Kirola   2004-05-09

Espektakuluaz bastante nekaturik, handik alde egitekotan nengoen; hala ere, ipurdiaren itsaskortasunagatik edo zerbait hobea ikusteko irrikaz, bertan geratu nintzen azken momentuan, fedea ez baita hain erraz galtzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsaskor (6); eta itsaskorra (3); itsaskor eta (3)


itsaslabar (35 agerraldi, 8 liburu eta 12 artikulutan; orobat itsas(-)labar 10 agerraldi 8 liburutan) iz labarra.

Itsasadarreko bokaletik gertu zeuden hondartzak eta itsaslabarrak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.

Jaizkibelgo itsaslabarren magalean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Egeo zaharra zain dago, itsaslabarraren ertzean, Teseo semea bizirik ala hilik itzuliko ote den.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 18. orr.

Itsaslabarraren gainean dagoen txalet bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.

Itsaslabarretan egiten du habia eta planktona du elikagai. Sekulako kolpe batez bide-bazterreko burdinazko hesia hautsirik, itsaslabarrean behera erori nintzen amilka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Irudi guztiz heteroklitoen videoclip baten gisa oroitzen dut orain itsaslabarrean beherako erorialdia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Baina handik ez da oihurik atera, mina zabaldu da, laino itxia itsas labarretan bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 99. orr.

Hudson ibaia ikusten zen, arrastiriak zilarreztaturik, bai eta Manhattango etxeek eratzen zuten itsas-labar zuria ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.

Itsas labarren ertzean banindoa bezala sentiarazten zidan zerbaitek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.

Bularrak heriotzari dei egiten dio ezerezaren itsas labarrean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsaslabarreko etxea (5)


itsaslamina (g.er; orobat itsaslamia g.er. eta itsas(-)lamia) iz itsasoan bizi den lamina. ik sirena.

Itsas lamiak, edo lehorrekoak, galbidea dira gizasemearentzat, sirena kantaren lilurak hondamendira darama marinela.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.

Ipar itsasoetan, Thule inguruko ur hotzetan, egun baino askoz itsas lamia edo sirena gehiago omen zegoen Harald erregearen garaian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 121. orr.

Itsas-lamiek barne-hezetasuna zurrupatu eta azal huts bihurtu zutela kapitaina diote zenbaitek. Itsas-lamiak arrain-ahoz xukatu zizkidan begiak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Marcosen belarri ondotik, itsas lamia batek baino adats luzeagoa zuen eulitzar bat pasatu zen zortzigarrenez.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 108. orr.

Itsas lamia beltzaran bat ageri zen irla txiki baten ondoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 85. orr.

Eta hodei baten gainean etzanda itsaslamia bat, bular oparoen jabe.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 50. orr.

Itsaslamiaren baten herdoilezko kantu etorkizunez fosildua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.

Horixe zen funtsezko bakarra eta horrixe behar lotu, boz ustez prestuaren itsas lamien kanta zorarazle orori sorgor.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.


itsaslapur (19 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 219 agerraldi; orobat itsas(-)lapur 25 agerraldi 6 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 75 agerraldi) 1 iz lapurretan egiteko itsasontziei erasoz bizi zen pertsona. ik pirata; kortsario.

Afrikako kostaldean kortsario lanetan zebiltzan itsaslapur musulmanek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Baina zein zen maltzurkeriarik gabeko eskua itsaslapur eta beltz-tratularien herri hartan?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

Gudukak zirelarik pizten erresumen artean, erregearen manuz itsas gizonak bilakatzen ziren itsas lapur; saratar asko bide horri ziren jarraiki.  Herria   2003-02-20

Zeren urte luzeetan izan baitzen Trinidadeko uhartea itsas lapur ingeles eta holandesen habia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Atxiki ninduen itsas lapur begibakarrak paparretik, eta irriz erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 523. orr.

Emakumea Sidonen jaioa zen; itsaslapur batzuek bahitu, eta Eumeoren aitari saldua zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.

Itsas lapurren atzaparretarik libratu gintuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

Lehen greziarrak itsaslapurrak ziren denak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Itsaslapurren uhartea baitzen Hispaniola.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

2 hed

XXI. mendeko piratak dira, zientziaren izenean, eurenak ez diren baliabide genetikoen jabe egin nahi duten itsaslapurrak.  Berria - Gaiak   2004-05-30

3 (hitz elkartuetan)

Beste batzuk, ordea, langile "autonomo" gisa aritzen ziren [...] eta kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

· 1570etik aurrera iparraldeko merkatari-itsaslapurrek sistematikoki ostu zituzten Mediterraneoko herrialdeak, haien aberastasunak beretuz eta, haien produktuak imitatzen eta faltsutzen baitzituzten, industria hondoratuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.


itsaslapurreta (orobat itsas lapurreta) 1 iz itsaslapurren jarduera.

Alde bakarreko gertakariak ditugu mintzagai, hala nola ehiza, bidelapurreria edo itsaslapurreta, trade-tik baino areago, raid-etik gertuago zeudenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

AEBekin borrokatu zuen britaniarren aurka, eta modu horretan agintarien barkamena jaso zuen, baina hura amaituta, itsas lapurretari ekin zion berriz.  Berria - Kultura   2004-04-28

Izan ere, itsaslapurretari behar duen garrantzia eman behar zaio, militarra nahiz intelektuala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Han, Campeachy izeneko herri batean, antolatu ziren [Laffittetarrak) edozein langintzatarako: kontrabandoa, itsas lapurreta, kortsario lanak, beltz esklaboen garraioa...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 127. orr.

2 itsaslapurretan adlag

Hurrengo urteetan aberastasun asko eskuratu zituzten Janssenen aginduetara itsaslapurretan aritutako marinelek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.


itsaslaster (orobat itsas laster g,er.) iz itsasoan gertatzen den urlasterra.

Tenperaturak gora egin dezake Iberiar penintsulan, Lurraren berotze orokorra dela eta, baina baliteke, halaber, tenperaturak behera egitea golkoko itsaslasterraren moteltzeagatik.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Hego Pazifikoko El Niño itsaslasterraren eraginak Europaraino heltzen direla ondorioztatu du Suitzako klimatologoek eginiko ikerketa batek.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Itsasgora denean, habailetan egiten du itsaslasterrak Lofoden eta Moskoe arteko bitartea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Itsaslaster hau itsasoaren gora-beherek arautzen dute, alegia, sei orduz behin izaten diren itsasgora eta itsasbeherek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Itsaslasterra gogorrenean dagoenean, eta ekaitz batek areagotzen badu lasterraren indarra, arriskutsua izaten da norvegiar milia bat baino barrurago sartzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Goiz tamalgarri hartan mendebalderantz zihoan itsas lasterrak, Kon-Tiki almadia 4.300 milia Ozeano Barean zehar eraman zuenak, orain Raroia uharrietarantz zeraman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Antarktikako izotz barreratik askatutako zatiak direla, eta handiak izan daitezkeela, eta jitoan datozela haizeak baino gehiago itsaslasterrak bultzaturik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

Olatuen, ur azpiko itsaslasterren eta haizearen mende.  Berria - Harian   2006-04-30


itsasleize (corpusean itsas leize soilik) iz itsas hondoan dagoen leizea.

Itsas leizea zure aurka altxarazi eta ur handiek estaliko zaituztenean.  Elizen arteko biblia   Ez 26,19

Itsas leizea itxi nuen, haren urlasterrak eta ur handiak geldiaraziz.  Elizen arteko biblia   Ez 31,15

Ura leporaino heldu zitzaidan, itsas leizeak inguratu ninduen, itsas belarrak buruan bildu zitzaizkidan.  Elizen arteko biblia   Jon 2,6

Zuhaitzik ezin da, bada, zeruan egon, ez hodeirik itsas leizeetan, ez arrainik lehorrean bizi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.


itsasmuga (corpusean itsas muga soilik) 1 itsas barrutiaren muga. iz

Wessex-eko erresumaren itsas mugetan. Kanarietako Legebiltzarrak itsas mugak kontrolatzeko eskatzea erabaki duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

2 itsasoko zerumuga.

Zirkulua ezarri du itsas mugan, argia eta iluntasuna bereizteko.  Elizen arteko biblia   Jb 25,10

Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu, nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu.  Elizen arteko biblia   Sal 139,9


itsasmutil (orobat itxasmutil g.er.) iz itsasontzietan mutil gisa aritzen den gaztea.

Goio aparte uzten zuten, kaletarra zela, edo itsasmutila zela, edo sehaskakoa zela oraindik, ez zioten baserriko beharrik egiten egundo uzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

-Tira ba, gizontxook -esan zuen, indarrez-, zuetako sei oholean paseatuko dira gaur gauean, baina bi itsasmutil behar ditut.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 178. orr.

Itsasmutilak ekipajea metatzen ari ziren eskaileren behealdean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Azken hoeita hamar urteak Hinman-en eta White Star Lines-en eman ditut itxasmutil-lanetan, eta oain zarra naizenez, bota ein naute.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.


itsaso (orobat itxaso g.er.) 1 iz Lurraren azalaren zatirik handiena estaltzen duen ur gazizko hedadura zabala.

Lehorrari "lur" eman zion izena eta ur-multzoari "itsaso".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Iparraldeko itsasoan eta Baltikoan, [...] itsasoa ez da guztiz itsasoa eta lehorra ez da guztiz lehorra. Itsasoa gogorra eta gaiztoa izaten da askotan, egia, baina oihu egiten du, garrasi egiten du, leiala da-eta itsaso handia; ibaia ordea, isila da eta maltzurra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Zuk egin zenituen zeru-lurrak eta itsasoa, eta horietan bizi diren guztiak.  Elizen arteko biblia   Eg 4,24

Hodeiak pilatu eta itsasoa astindu zuen, eskuan hiruhortzekoari eutsirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Itsasoa zeharkatu eta Persefoneren lurraldeko basora iritsiko haiz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 71. orr.

Israeldarrek lehorbide horretatik igaro zuten itsasoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Lurra baino luzeagoa da, itsasoa baino zabalagoa.  Elizen arteko biblia   Jb 11,9

Haren garaian egin zen urtegia, itsasoa bezain urtegi zabala.  Elizen arteko biblia   Si 50,3

Begira emakumeen begi urdinak, itsasoa bezain sakonak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 268. orr.

Nire maitasuna itsasoa bezain zabala da.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 106. orr.

Itsasoa labar ilunak astintzen ikusiko duzu istriborreko bandan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.

Itsasoa biziki haserretu zen, ontzia lehertzeko zorian jarriz.  Elizen arteko biblia   Jon 1,4

Haizeak itsasoa harrotu, hauspotu eta bere onetik atera nahian ekin zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Zer egin behar dizugu orain zuri, itsasoa baretu dadin?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.

Norbait juduberri egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate, eta egin duzuenean, zeuek baino gaituago bihurtzen duzue infernurako!  Elizen arteko biblia   Mt 23,15

Ogia itsaso-kolorekoa dun / goseegi nagon jateko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 287. orr.

Itsaso ardoa bezain gorrian zehar noak neure gizonekin Temesako hirira.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Bazakiat zenbat lan nozitu duzuen itsaso arrainez betean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 70. orr.

Panormoko kairaino, nondik, itsaso kolore sakonez tindatuaren gainean, Samos-en lerro gandutsua ikusten baitzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.

Hara heltzeko hiru urtetan zehar hamaika itsaso nabigatu behar baitziren itsasontzi handi batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.

Nabigatu gabeko itsaso, zeharkatu gabeko basamortu edo gainditu gabeko mendikateren baten forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

Argi baltsa bat urrutian, itsasoa mareabeheran.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

Bazituen erregeak itsasoan ur handietarako merkataritza-ontziak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,22

Gau-egun osoa eman nuen itsasoan galdurik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,25

2 pl

Gorets bezate zeru-lur eta itsasoek eta bertan bizi diren guztiek.  Elizen arteko biblia   Sal 69,35

Munduko itsaso eta ozeanoak ez dira ez zabortegiak, ez baliabide naturalen iturri agortezinak ere.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Nahi duen guztia egiten du Jaunak zeru eta lurrean, itsaso eta ozeanoetan.  Elizen arteko biblia   Sal 135,6

Itsasoetan petrolioarekin, esaterako, gertatzen diren hondamen ekologikoak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

Guzti-guztiek gizakiarentzat latz diren lekuetan izan zuten sorterri, edo zehatzago esatearren, garai batean [...] oso bakarti eta mortu ziren desertu, mendi eta itsasoetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Hiri birrinduetan eta itsaso galduetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Ondorioz, glaziarrak urtu eta itsasoek gora egiten dutenean, euren etxeak utzi eta barnealdera egingo dute ihes milioika pertsonek.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Itsasoetan barrena dabil oraindikanen, damurik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.

3 (izenondoekin)

Mendiak bezain gora dira, olatu horiek, guztiak desberdinak, ondokoa ez bezalakoak, itsaso amorratua bezala jasoak, baina hura baino handiagoak oraindik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Zuk menperatzen duzu itsaso arranditsua, zuk baretzen uhin harrotuak.  Elizen arteko biblia   Sal 89,10

Udaberri kanta bat entzungo da izotzezko itsaso basamortu horren gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

"Eromena" deitu ohi den itsaso beldurgarri, haserrekor, uhin harroz, lainoz, ekaitzez bete horretan galtzen zen haien pentsamendua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.

Itsaso bixi haserre-tankerako batean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Agian itsaso eguzkitsuetatik jasotako euri gozoren baten azken arrastoa zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Marseilla, nahitaezko aterbe itsaso ekaiztsu baten erdian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.

Itsaso estu eta harkaitzez bete baten bazterrean bizi zirenez. Itsaso gaiztoa bezala, asaldaturik, egonezinik daude.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

Arkua zubian bezala, oihalontzia itsaso geldian bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

Itsaso gozoaren usaina du, azukrezko itsasoaren usaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.

Izkinadatik hurbil jarraituko duzue itsasketa, harri hegalen masa iluna luzatuko da itsaso grisaren gainean istriborreko bandatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

Itsaso haserre, mutu eta geldi horren gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Itsaso haserrea zeharkatzeko asmoz ontziratzeko dagoela.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,1

Txalupa txiki bat itsaso haserrean bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 143. orr.

Irudimenaren itsaso hondogabetik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.

Hitzak, une hartan, bustita zetozelako, itsaso ilun eta sakon batetik irtendako antxetak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 212. orr.

Bigarren mailako itsasoa baita, itsaso itxia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

O, itsaso izugarria!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.

Hegomendebaldeko haizeak eta behelaino zerrendek, itsaso izurtuak eta lanbro iraunkorrek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.

Itsaso lanbrotsua doi-doi argitzen zen pittin bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.

Popa aldetik galduko dira itsaso luze, zabal, sakonean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.

Iratzederren poesian itsaso materialetik itsaso metafisikora zuzenki doa bidea, metaforaren bidez: Jainkoa da itsaso mistiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Itsaso mediterraneoetan uharte maite baten bila dabilen ontzi galdu batena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Urruti, itsaso misteriotsu eta itsasbazter ziurgabeekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.

Beren ahotsak ozen entzuten ziren itsaso mortuan etzaten ari zen eguzkiaren argitara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 61. orr.

Itsaso mugaezina dago beherago, harantzago.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 14. orr.

Sekula amaitzen ez den itsasoraino, itsaso nahasi eta haserreraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Gure izpiritua itsaso bat da hitzezko arrainak bertan ibil daitezen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Itsaso Ozeanoan barna uharte horietarik eguzki sartzera buruz joanez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 93. orr.

Hondoratuak itsaso sakon beltzean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 224. orr.

Ez zuen ezein itsaso urrunetan galdua, ezta loriazko gerraren batean ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.

Itsaso urrunen batetik datozen uhinek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

Eskozia aldean, itsaso zakarrena duten parajeetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.

4 hedadura horren zati jakina, eskualde batean aurkitzen dena.

Itsaso hori arakatzera joan zen, Indietakoa arakatu zuen bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Itsaso berekoak gaituk.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Hainbat itsaso eta ia kontinente oso bat zeharkatu ostean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 177. orr.

Nola ez daitekeen ontziz itsaso hori gurutza, ez daiteke ere jakin zer den itsaso horren bertzaldean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

Londresetik abiatu eta Kantauri Itsasoa iragaiten da Fisterra parean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Kaspio itsasoa Ponto Euxinotik bereizten duen partea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa izango da.  Elizen arteko biblia   Ez 47,20

Itsaso Atlantikoa maparen erdi erdian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

Ipar Itsasoko ur beti hotzetan harturiko bakailao gazitua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Itsaso Baltikoa ez da Atlantikoa, eta XVIII. mendeko errusiar bela-ontzia ez da XX. mendeko brasildar zama-ontzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.

Hurrena, Atlantiko Itsasoa zeharkatu eta Riora, bertan sukurtsala baitu konpainiak Irlandako itsaso berde sakona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Txinako itsasoko herrialdeek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.

Sokoa edo Donibane aldeko itsaso harro bizia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

5 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa) ik itsas.

Ongi aditzen zen soro helduen usain gozoa eta uhinek hondartzan utzitako belarren itsaso usaina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.

itsaso lanetan zaildutako mutilak denak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Amerikar kontsulatuak zerrenda hori aztertu eta itsaso-konpainiari itsasontziak zein marinelekin ezin nabigatu duen ohartarazten du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 274. orr.

Lehenbizikoak zerikusi zuzena du dauden itsaso-baliabideekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.

Jendeak uharteen arteko itsaso hutsuneak hurbilduko dituzten zubiak eraikiz agortzen du bere bizitza osoa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 76. orr.

Misio buruak, berriz, Kubako Itsaso Ontzidiaren aholkulari jardungo du. Itsaso-seguritateko agentearentzat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Denen goi-buruzagitza Estatu Batuetako Navyren Itsaso-Mugaldeetako komandantearengan izango delarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Denbora gutxi barru, zeru-lurrei eta itsaso-lehorrei dardara eragingo diet.  Elizen arteko biblia   Ag 2,6

6 irud

Merkatuko lurra lohi likidozko itsaso bihurtzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Lainozko itsaso bat, erraiten den bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.

Pico Urrielluren oinarrira iritsi ginen egunean, hodei-itsaso bat ageri zen gure oinen parean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.

Iritsi ginen ekintza-lekura, Walt Whitman-ek kantatutako belar-itsaso horietako bat.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.

Zabor-itsaso bat ni irentsi beharrean zegoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Zeru-lurrak gar-itsaso. martini-itsaso gozoak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.

Isiltasun itsaso betidanikotik / irten ginen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 94. orr.

Nahigabe-itsaso baten aurka altxaturik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.

Hastean, nora ezean haztamuka ibili ondoan, azkenean ikerketa-itsaso batean murgildu nintzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 8. orr.

Gure literaturaren itsaso barean dezenteko olatuak harrotu zituen nobela bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 183. orr.

Topikozko itsaso batean itotzen zarete.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

Itsaso jainkozkoa da maitasun sendoari erantzunez gainez egina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Gorputzeko ehunak bustiko zituen barne-itsaso bat garatu zuen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Banderatxoen itsaso bat osatu behar omen dugu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.

Eta kapelak ikusten ditut, itsaso bete kapela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.

Itsaso bete orrialde, beraz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 226. orr.

Nik nire hatua eta ontziburuak itsaso beteko haserrea generamala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

7 itsasoko ik itsas.

Itsasoko parke eolikoak Europa osoa hornitzeko gai izan litezke.  Berria - Gaiak   2004-03-09

Itsasoko gai toxikoek mutazio genetikoak eta minbizia eragiten dizkiete bertakoei.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Azidotasun horrek itsasoko espeziei egiten dien kalteaz.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Itsasoko azidotasunak eta ozeanoen berotzeak ondorio larriak ekar ditzake, bai itsasoko espezientzat eta ondorioz, baita lurrekoentzat ere.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Itsasoko kutsadurarenkausa nagusiak.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Itsasoko salbamendu taldeak jakinarazi duenez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Itsasoko segurtasuna hobetzeko zenbait neurri onartu zituen atzo Europako Legebiltzarrak Estrasburgon egin zuen bileran.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Richard Tesore SOS Itsasoko Faunaren Erreskaterako Erakundeko burua da.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Itsasoko Biziaren Errolda (COML).  Berria - Gaiak   2004-11-25

Ertzaintzaren artezilariak Mutrikuko Itsasoko Gizarte Institutura joan ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Vigoko Itsasoko Ikerketarako Institutuko zientzialarien arabera.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Bertan Itsasoko Ingurumena Babesteko Batzordea osatu zen.  Berria - Gaiak   2004-02-17

8 itsaso azpi ik itsas azpi.
9 itsaso bare bare dagoen itsasoa.

Feaziarrek arraun egingo ditek itsaso barean, hire etxera edo nahi duan lekura iritsi arte.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.

Itsaso barearen distira. Itsaso barez jo zuten Hispaniola, eguzki kiskalgarri baten pean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Marinelak aurrera egiten du bere itsasaldi luzean, presarik gabe, egun gazi, geza eta gozoekin, noiz itsaso barean noiz ekaitztsuan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 49. orr.

Baina zer litzateke adiskidantza ika-mikarik gabeko itsaso barean?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.

10 Itsaso Bare Ozeano Barea.

Pazifiko edo Itsaso Bareko uharteetan, Java eta horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 240. orr.

Lau egun geroago Itsaso Barean itsasoratu ziren eta gero Honolulura eraman zituzten ontzi batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.

Sententzia horrek Afrikako, Karibeko eta Itsaso Bareko herrialdeei ere eragin diezaieke.  Berria - Harian   2005-12-14

Juan Ignacio Silesek Boliviako Atzerri ministroak atzo adierazi zuenez, Itsaso Barerako sarrera berreskuratzeko hitzarmena sinatzea proposatuko dio Txileri. herriaŽ

Orduan denentzako galeriatik kendu eta Itsaso Bare handitik ekarritako zohi baten kontra ur hari bat murmurka doan beirazko gelatxo batean sartzen dut.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

11 itsaso beltz (orobat itsas beltz g.er.) kolore beltzeko itsaoa.

Itsaso beltza gora doa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

Zikindu eta lokaztu duen elur beltza, haize zirimolak harrotu duen itsaso beltza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Gauaren itsaso beltza urratzen zuen faro gisako hura ikustean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Gozo zetorren udazkena, eta zakar itsaso beltza.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 83. orr.

Eta zuk itsaso beltz irenslearen aurrean geldirik aurkitu zenuen zeure burua, bakarrik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

· Eta nire gogoak denboraren itsaso beltzetan nabigatu zuen, antzinako nire herrikide haren buruan barrentzen ahaleginduz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Memoriaren minak / itsas beltzetako / uharte isiletan urtzen / direlarikan...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.

12 Itsaso Beltz (53 agerraldi, 10 liburu eta 18 artikulutan; orobat Itsas Beltz 12 agerraldi, 4 liburu eta 7 artikulutan) Europa eta Asia arteko barne itsasoa, besteak beste Ukraina eta Turkia artean dagoena.

Itsas Beltzeko kolonietatik ekarritako esklaboen sal-erosketak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Lurraren bazter hartara bilduak ziren India, Txina eta Persiako salgaiak oro, itsaso beltz eta kaspiarreko produktu guztiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Zarbo biribila, esaterako, Kaspiar Itsasoan eta Itsaso Beltzean hazten da.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Itsaso Beltzeko bazterrak lasaiak ikusten ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 126. orr.

Itsas Beltzak bustitzen dituen urrutiko lurraldetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Baltikotik ia Itsaso Beltzeraino iristen zen Polonia zabal eta definigabe hartan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 62. orr.

Geroago greziarrek hainbat kolonia sortu zituzten Itsaso Beltzeko kostaldean.  Berria - Mundua   2004-11-30

Txinatik Itsaso Beltzeko errusiar kostaldeetaraino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Itsaso Beltzaren iparraldeko lehorrekoentzat [...] Europa eta Asiaren arteko bereizketak ez zuen zentzu ulergarririk. harik eta Stalinek lagun ohia Itsaso Beltzera erbesteratu zuen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 276. orr.

13 itsaso bidez adlag

Marokotik itsaso bidez ihes egin nahi duen emakume gazte baten komeriak kontatzen ditu.  Berria - Kultura   2004-09-21

Pazifikoko kostaldeko Perevoznaiara bideratuko da gero, eta itsaso bidez Txina, Japonia, Hego Korea, Indonesia eta Australia hornitzeko.  Berria - Ekonomia   2006-01-08

Bizirik zeudenetatik bi barkuaren gidatzaileak zirela zehaztu zuten italiarrek zein albaniarrek eta biak atxilotuak izan zirela, Italian itsaso bidez legez kanpo sartze honen antolatzaileetatik zirelakoan.  Berria - Mundua   2004-01-11

14 itsaso bidezko izlag

Handik itsaso bidezko bidaiak kontinente eta herrialde guztietara joateko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 100. orr.

Gizon horien egitekoa izango da itsaso bidezko komunikazio guztia etetea, inor ez bedi itsasotik barna sar edo irten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.

Premiazkoa da itsaso bidezko garraioa sendotzea eta errepide sarea txukuntzea.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Guk ez dugu bakarrik burdinbideetako garraioa aholkatzen, baina baita itsaso bidezkoa ere.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

15 itsaso gain ik itsas gain.
16 itsaso gorri kolore gorriko itasoa.

Bere buruaren sermoiak ardotan eta ketan itoak ziren, itsaso gorrian laino egun batean naufragatzen duten potinak legetxe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.

17 Itsaso Gorri (101 agerraldi, 7 liburu eta 13 artikulutan; orobat Itsas Gorri 9 agerraldi, 3 liburu eta 5 artikulutan) Afrikaren eta Arabiar Penintsularen artean dagoen barne itsasoa.

Itsaso Gorria zeharkarazi zien, ur handien artetik eramanez.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,18

Moisesek atera zituen Egiptotik, egintza harrigarri eta mirariak eginez Egipton, Itsaso Gorrian eta berrogei urtez basamortuan.  Elizen arteko biblia   Eg 7,36

Egiptoko gerletan, Berenize-n, Itsas Gorriari bekoz beko, kokatua zen legio bateko tribunoa nintzen. Hiri hau Elat ondoan zegoen, Itsaso Gorriaren ertzean, Edom lurraldean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

Itsaso Gorriaren ertzeko goi-lurretan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Ez nengoela alegia Itsas Gorri edo Tirrenoan, ezta Atlantiko edo Mediterraneoan ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Bira egin eta basamorturantz jo genuen, Itsaso Gorrirantz.  Elizen arteko biblia   Dt 2,1

Itsaso Gorriko bokalean zeuden portuetara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 41. orr.

Joan den urriaren 7an Sinai-Itsaso Gorriko (Egipto) eremu turistiko batzuetan izandako erasoak.  Berria - Mundua   2004-11-02

Zuek, berriz, itzuli zaitezte basamortu aldera, Itsaso Gorriko bidean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 206. orr.

18 itsaso handi eremu handia hartzen duen itsasoa. ik itsas handi.

Bere herria suaz zigortzera zetorren bera, eta suak lurpeko itsaso handia eta Israel, Jainkoaren ondarea, irentsi behar zituen.  Elizen arteko biblia   Am 7,4

Hala ere, itsasoaren kopuru osoaren aldean, ekarri horien denen batura apenas den tantatxo bat; ez da harritzekoa, beraz, hain itsaso handia ez handiagotzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Zalaparta hark itsaso handiren baten azal urdinak inguratu eta alde guztietatik isolatu zuela amets eginarazten zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Itsaso handiaren erdira bota ninduzun, / hondo-hondoraino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 163. orr.

· Itsasoa hain da handi leku horietan non hedoietarik dilindan dela duen iduri  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 91. orr.

19 Itsaso Hil Israel eta Jordaniaren artean dagoen barne itsasoa.

Muga Itsaso Hilaren hego-ertzean hasten zen.  Elizen arteko biblia   Jos 15,2

Bidaiarien bailaran -bidaiariei pasabidea mozten dien bailaran-, Itsaso Hilaren ekialdean.  Elizen arteko biblia   Ez 39,11

Itsaso Hilaz bestaldetik, Edom lurraldetik, etsai-talde ugaria datorkizu.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,2

Jordanen ekialdeko Araba haran guztian zehar Pisga mendiaren magaleko Itsaso Hileraino.  Elizen arteko biblia   Dt 4,49

Jazer-eraino iristen ziren aihenak, basamorturaino hedatzen, Itsaso Hileraino luzatzen.  Elizen arteko biblia   Is 16,8

Itsaso Hileko idatziak ez direla eseniarrenak esan dute Israelgo adituek.  Berria - Gaiak   2004-07-31

20 itsaso hondargabe (orobat itsas hondargabe)

Ez nadin itsaso hondargabe horretan sar, ordea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.

21 itsaso hondo ik itsas hondo.
22 itsaso ondo ik itsas ondo.
23 itsaso txiki

Itsaso txikia zegoen, are apalagoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

"Kresala usaintzeko, itsaso txikitan sarkorrago" neure artean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

24 itsaso zabal (133 agerraldi, 39 liburu eta 41 artikulutan; orobat itsas zabal g.er.) zabala den itsaoa. ik itsas zabal.

Kantauri itsaso zabala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 25. orr.

Baina itsaso zabal, sakon eta amaigabetik zetozen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 173. orr.

Eta ibaietan hasi zena itsaso zabalera da ixurtzen, egoki eta bidezko den bezala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Itsaso zabalak zeharkatu dituzte Homerorekin, infernuak bisitatu dituzte Danterekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 199. orr.

Ikusleentzat ikusgarriagoa da ibaia, baina arraunlarientzat erosoagoa itsas zabala.  Berria - Kirola   2004-08-27

Zenbat aldiz ez ote duen amestu itsas zabal hura zeharkatu eta mendean hartzea.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

25 itsasoz itsaso

Nora-ezean ibiliko dira, itsasoz itsaso, iparraldetik eguzkialdera, Jaunaren hitzaren bila, baina ez dute aurkituko.  Elizen arteko biblia   Am 8,12

Egun hartan, itsasoz itsaso eta mendiz mendi etorriko zaizkizu zeure seme-alaba sakabanatuak.  Elizen arteko biblia   Mi 7,12

Beti itsasoz itsaso ibiliz Panteira heltzen zara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

Zeruak ailiotsa gure lagunak, itsasoz itsaso dabiltzanak, halatsuko sentimenduek bizi litzaten!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

cf. itsas itsaso adriatikoaren (3); itsaso aldera (13); itsaso aldetik (9); itsaso baltikoan (5); itsaso bare (6); itsaso barea (3); itsaso bareak (3); itsaso barean (9); itsaso barearen (6); itsaso bazterrean (5); itsaso bazterreko (3); itsaso beltz (4); itsaso beltza (9); itsaso beltzaren (17); itsaso beltzean (11); itsaso beltzeko (7); itsaso beltzera (5); itsaso beltzeraino (3); itsaso berde (3); itsaso bete (5); itsaso beteko (4); itsaso bidez (3); itsaso bidezko (5)

itsaso erdian (6); itsaso gainean (7); itsaso gaineko (3); itsaso gainera (8); itsaso gorri (3); itsaso gorria (17); itsaso gorrian (26); itsaso gorriaren (9); itsaso gorriko (13); itsaso gorrira (9); itsaso gorriraino (5); itsaso gorrirantz (5); itsaso gorritik (11); itsaso guztia (3); itsaso guztiak (7); itsaso guztietako (5); itsaso guztietan (4); itsaso handia (8); itsaso handiaren (3); itsaso hila (4); itsaso hilaren (4); itsaso hilean (3); itsaso hileko (4); itsaso hilera (3); itsaso hileraino (5)

itsaso ilun (3); itsaso ilunean (3); itsaso izoztua (3); itsaso ondoan (3); itsaso ozeanoan (3); itsaso sakona (3); itsaso sakonean (4); itsaso txarra (3); itsaso urdin (3); itsaso urdina (4); itsaso usaina (4); itsaso zabal (10); itsaso zabala (24); itsaso zabalak (3); itsaso zabalaren (6); itsaso zabalari (3); itsaso zabalean (48); itsaso zabaleko (7); itsaso zabalera (21); itsaso zabalerantz (3); itsaso zahar (6); itsaso zakar (4); itsaso zakarra (10); itsaso zakarrak (3); itsaso zakarraren (6); itsaso zakarrean (3); itsaso zati (3)

agurea eta itsasoa (13); aral itsasoa (4); baina itsasoa (7); barentseko itsasoa (5); da itsasoa (20); dela itsasoa (4); den itsasoa (6); du itsasoa (10); dut itsasoa (5); edo itsasoa (6); ere itsasoa (5); eta itsasoa (129); eta itsasoa bare (4); eta itsasoa eleberriko (6); ez itsasoa (4); gabeko itsasoa (4); gero itsasoa (6); goitik itsasoa (7); goitik itsasoa ikusten (5); han goitik itsasoa (6); itsasoa baino (6); itsasoa bare (23); itsasoa bare bare (6); itsasoa baretu (8); itsasoa baretu egin (4); itsasoa bera (10); itsasoa bera baino (4); itsasoa bere (4); itsasoa beti (4); itsasoa bezain (12); itsasoa bezain zabala (4); itsasoa bezala (6); itsasoa biziki (4); itsasoa da (12); itsasoa eleberriko (6); itsasoa erdi (4); itsasoa erdi bi (4); itsasoa ere (17); itsasoa eta (60); itsasoa eta bertako (4); itsasoa eta mendia (4); itsasoa ez (25); itsasoa ez da (10); itsasoa ezagutzen (5); itsasoa gero (9); itsasoa gero eta (9); itsasoa gora (4); itsasoa hor (5); itsasoa ikusi (16); itsasoa ikusten (15); itsasoa ikusten da (7); itsasoa ikustera (5); itsasoa izan (8); itsasoa izan zen (4); itsasoa lehortu (4); itsasoa maite (5); itsasoa oso (5); itsasoa utzi (7); itsasoa zakar (7); itsasoa zakartzen (4); itsasoa zeharkatu (14); itsasoa zeharkatu eta (6); itsasoa zeharkatzen (5); itsasoa zen (7); kantauri itsasoa (8); kontzertua itsasoa (4); lurrak eta itsasoa (4); maitasuna itsasoa (4); maitasuna itsasoa bezain (4); mediterraneo itsasoa (9); munduko itsaso (12); nire maitasuna itsasoa (4); nuen itsasoa (5); zegoen itsasoa (9); zen itsasoa (17); zerua eta itsasoa (6); zuen itsasoa (8); zuten itsasoa (8)

baina itsasoak (4); baina itsasoan (4); baltiko itsasoan (5); barents itsasoan (4); barentseko itsasoan (8); bat itsasoan (9); da itsasoak (4); da itsasoan (10); dela itsasoan (4); den itsasoan (6); dira itsasoan (11); direla itsasoan (8); dituzte itsasoan (5); du itsasoak (7); du itsasoan (5); dute itsasoan (9); edo itsasoan (11); eta itsasoak (31); eta itsasoan (40); eta mediterraneo itsasoan (5); ipar itsasoan (9); iparraldeko itsasoan (4); itsasoak ere (8); itsasoak eta (18); itsasoak ez (8); itsasoak irentsi (4); itsasoan aurrera (7); itsasoan barna (4); itsasoan barrena (13); itsasoan berean (5); itsasoan bizi (5); itsasoan bizi diren (4); itsasoan bukatzeko (4); itsasoan dabiltzan (5); itsasoan dagoen (4); itsasoan edo (7); itsasoan egin (6); itsasoan egindako (4); itsasoan ere (9); itsasoan eta (20); itsasoan ez (12); itsasoan galdu (10); itsasoan galduta (6); itsasoan galdutako (6); itsasoan hil (11); itsasoan hiltzen (4); itsasoan hondoratu (6); itsasoan hondoratzen (4); itsasoan ibili (10); itsasoan ibiltzeko (7); itsasoan igeri (6); itsasoan ito (4); itsasoan izan (5); itsasoan murgildu (4); itsasoan sartu (5); itsasoan urak (8); itsasoan urak handi (7); itsasoan zehar (9); kantauri itsasoan (8); karibe itsasoan (4); mediterraneo itsasoan (16); oraino itsasoan (4); zen itsasoan (10); ziren itsasoan (6); zituen itsasoak (4); zuen itsasoak (6); zuen itsasoan (4)

aral itsasoaren (4); baina itsasoaren (4); da itsasoaren (6); dira itsasoaren (5); du itsasoaren (5); eta itsasoarekin (6); eta itsasoaren (69); eta itsasoaren artean (6); eta itsasoaren arteko (7); gora itsasoaren (4); gora itsasoaren mailak (4); itsasoaren alde (4); itsasoaren artean (7); itsasoaren arteko (7); itsasoaren aurrean (7); itsasoaren bazterrean (4); itsasoaren bazterrez (6); itsasoaren bazterrez bazter (6); itsasoaren besta (18); itsasoaren beste (10); itsasoaren beste aldean (5); itsasoaren egoera (6); itsasoaren eguna (4); itsasoaren erdian (28); itsasoaren ertzean (8); itsasoaren eta (16); itsasoaren gainean (12); itsasoaren gainetik (6); itsasoaren hegiz (4); itsasoaren hegiz hegi (4); itsasoaren hondoan (8); itsasoaren hotsa (4); itsasoaren inguruan (5); itsasoaren kontra (6); itsasoaren kotsadura (7); itsasoaren maila (5); itsasoaren mailak (6); itsasoaren ondoan (7); itsasoaren ur (5); itsasoaren usaina (5); itsasoaren zabala (6); itsasoaren zati (4); itsasoaren zolan (11); kaspiar itsasoaren (5); lurraren eta itsasoaren (4); lurrazpiko itsasoaren (4); mediterraneo itsasoaren (4); zen itsasoaren (10); zuen itsasoaren (8)

eta itsasoari (28); eta itsasoari begira (8); eta itsasoaz (5); eta itsasoetan (5); itsasoari begira (64); itsasoari beha (4); itsasoari buruz (12); itsasoari buruzko (14); itsasoari eta (4); itsasoari so (7); itsasoaz bestalde (4); itsasoaz bestaldeko (7); itsasoaz bestaldera (11); itsasoaz eta (4); itsasoetan barrena (4); zen itsasoari (6)

da itsasoko (5); dira itsasoko (4); du itsasoko (4); edo itsasoko (8); egeo itsasoko (7); eta itsasoko (47); ezkio itsasoko (8); ezkio itsasoko santa (5); ipar itsasoko (20); ipar itsasoko brent (6); itsasoko ama (6); itsasoko arrain (5); itsasoko arrainak (7); itsasoko brent (6); itsasoko energia (7); itsasoko eta (9); itsasoko gaietan (4); itsasoko gizarte (5); itsasoko haize (9); itsasoko haizea (4); itsasoko haizeak (8); itsasoko ingurumena (4); itsasoko nagusi (4); itsasoko olatu (4); itsasoko olatuen (4); itsasoko parke (6); itsasoko parke eolikoak (4); itsasoko santa (5); itsasoko tresnen (6); itsasoko uhinak (7); itsasoko uhinek (4); itsasoko uhinen (7); itsasoko ur (19); itsasoko ura (19); itsasoko urak (10); itsasoko uraren (6); itsasoko uretan (8); kantauri itsasoko (10); zen itsasoko (4)

baina itsasora (4); bat itsasora (6); batek itsasora (4); da itsasora (6); dira itsasora (6); du itsasora (4); edo itsasora (4); ere itsasora (7); eta itsasora (35); itsasora begira (15); itsasora begiratzen (5); itsasora bidean (6); itsasora bota (22); itsasora bota zuen (5); itsasora botako (4); itsasora botatzea (4); itsasora botatzen (5); itsasora edo (4); itsasora ematen (9); itsasora ematen duen (4); itsasora erori (11); itsasora erori zen (4); itsasora erortzen (5); itsasora eta (8); itsasora iritsi (4); itsasora irten (10); itsasora irten zen (4); itsasora irteteko (4); itsasora isurtzen (11); itsasora isurtzen den (4); itsasora itzuli (6); itsasora jaurti (8); itsasora jaurtiki (5); itsasora joaten (5); itsasoraino hedatzen (4); itsasorako bidea (5); itsasorat eta (5); itsasotik itsasora (5); iturritik itsasora (11); mediterraneo itsasoraino (11); nuen itsasora (4); oihanetik itsasora (9); ziren itsasora (4); zuen itsasora (7)

dira itsasotik (5); edo itsasoz (4); eta itsasotik (14); eta itsasoz (19); itsasorik ez (4); itsasotik ateratzen (5); itsasotik gertu (11); itsasotik hurbil (6); itsasotik itsasora (5); itsasotik zetorren (7); itsasotik zetozen (5); itsasoz bestaldean (6); itsasoz bestaldeko (22); itsasoz bestaldera (10); itsasoz beste (5); itsasoz eta (6); itsasoz haraindiko (6); itsasoz itsaso (11); kaspio itsasotik (4); mediterraneo itsasotik (4); zen itsasotik (4); zen itsasoz (4); ziren itsasoz (4)


itsasoka adlag kopuru izugarrietan.

Burua berriro altxatu zuenean, lehen lerroko gizonak, gizon puskak inondik inora, pago bat bezainbat bai denak, negarrez ari zirela jakin zuen, itsasoka negarrez gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Gero, isiltasuna, hildakoen isiltasuna ibaika, itsasoka, eskuka, zabaldu zen Parisko karriketan barrena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 138. orr.


itsasondoar (orobat itsasondotar) izlag Itsasondokoa, Itsasondori dagokiona; Itsasondoko herritarra.

Joxe Luis Aramendi itsasondoarrari esker.  Herria   2004-05-27

Herriko erretorea bata, itsasondoarra baina Lazkaon fraide zegoena bigarrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

Sentipen arraro bat izan dut nik beti Itsasondon eta itsasondotarrekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.


itsasontzi (orobat itsas ontzi g.er., itxasontzi g.er. eta itsasuntzi g.er.) 1 iz

Horra itsasontzi bat Alexandriako portuan sartzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

The Penguin itsasontziko bidaiari mozkor batek tiro egin omen zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 117. orr.

Bestea Inazio Iraurgi da, [...] Ainhoa itsasontziko kapitaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Itsasontziko marinel zamaketariak Itsas armada amerikanoaren itsasontziak porturatu orduko, emakume-jendea itsasertzera biltzen zen saltoka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Indietako eta Itsaso Gorriko itsasontzi ihiz egin batek hogei egunetan egiten zuen bidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 32. orr.

Espainiako bandera zeraman itsasontzi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Gaur abiatuko da Repsol enpresaren Polar Prince itsasontzia Prestige hondoratu zen lekura.  Berria - Gaiak   2004-05-07

Espainiara abiatu ziren, itsasontziak Bartzelonako portuan utzi behar baitzituen kafea eta azukrea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Ez dakite noiz eta nora iritsiko diren, itsasontziek ibilbideak aldatzen dituztelako sarritan Itsasontzia lehorreratu eta atzetik jarraitzeko agindu nien.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 69. orr.

Itsasontziei zeharka bultzatzen zien haizeak, masta-oihalak eteteraino.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Itsasontzi bat hondoratu da Egipton, ehunka bidaiarirekin.  Berria - Mundua   2006-02-04

Kortsarioen hiru itsasontzi bota zituela hondora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.

Begira, horra haizea bera, izadian den indarrik handiena [...] itsasoa malkorrak amilarazten dituzten mendi bihurturik jaikiarazten duena eta itsasontziak uharrietara jaurtitzen dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.

Bartzelonako portuan, egun berean eta biharamunekoan, dozena bat itsasontzi galdu eta hondoratu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 473. orr.

Ekaitz batek, hiriko kostaldetik hurbil, itsasontzi bat hondorarazi zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 143. orr.

Hantxe, mahai gainean, zegoen musika tresna, itsasontzi egin berria bezain distiratsua. munduarekin daukan harremana kapitainak bere itsasontziarekin daukana dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 145. orr.

Hamar gizon zeuden itsasontziaren bizkarrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Orkak sudurretik jaurtitzen zuen iturri zuri kizkurra zen odaiertzean ikusten zen lurrun hura, eta orkaren mutur beltza itsasontziaren branka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Nik itsasontziaren gilari eutsi nion bederatzi egunez; hamargarrenean, jainkoek Ogigia uhartera bota ninduten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.

Bikoteen azpiko lurzorua kulunkan ari zen, itsasontzi baten bizkarraren gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Mister Lewinek atzo gure itsasontziko makina-aretoa bisitatu zuela dio.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

Joan daitezela batera zure eta nire itsasgizonak itsas ontzietan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,50

Beste batek, berriz, itsasontzi bat hartu zuen errentan, Krotonara joateko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

Kamioiak itsasuntzietan ezarririk bidaiatzeko.  Herria   2003-11-27

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiru mastako itsasontzi handietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Paperezko itsasontzi txikiak askatzen zituen urmaelean eta atseginez barre egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 196. orr.

Zamaketari presoak gordetzeko erabiliko zuten itsasontzi herdoildu batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

Cervera itsasontzi faxista zebilela aste guztian Hondarribiatik Zarautza bitarteko itsasbidea egiten, eta alferrik zela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Itsasuntzi beladun batean, munduaren itzulia bururatu du 233 egunez.  Herria   2005-06-16

Bizitza osoa zaborra biltzen eman nahi al duk itsasontzi zikin bateko sukaldean?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Itsasontzi urperatu bati buruzko kantu bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Zurezko itsasontzi bat, goleta arin bat itxuraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Oihanetako zuhaitzak erabiltzen ziren zurezko itsasuntziak eraikitzeko.  Herria   2005-12-08

Itsasoan ageri ziren hirurak, luxuzko itsasontzi batean etzanik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 52. orr.

Okerreko itsasontzia hartu genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Viktoria erreginaren banderapeko itsasontzietan zazpi ozeanoak korritu ostean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Armaz kargaturiko itsasontzi bat.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.

Italiako Armadako itsasontzi bat.  Berria - Mundua   2004-01-11

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Joka segitzen zuen, poza bere begietara etorri arte, urre eta bitxiek itsasontzi sotoak betetzen zituen bezala pozak bere barneko zokoak bete arte.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Azkenean, makinak ere gelditu ziren behingoz, eta itsasontzi gainaldera igo ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Joan zitezen itsasontzi bizkarrera itsasoa zelatatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

Itsasontzi puskak ageri ziren gure gainetik nahiz azpitik, egur masa handiak eta zuhaitz enborrak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Itsasontzi pilotuak nahasten eta okerreko bidera bidaltzen dituen laino sarria bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Haizeak leiho eta balkoietan zintzilik zeuden maindire eta arropa zuriak besarkatu zituen ibilian, eta, itsasontzi oihalak balira bezala, puztu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 150. orr.

Portuan zegoen itsasontzi trafikoari buruzko iruzkinek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 124. orr.

Uharteen arteko itsasontzi zerbitzua ere geldiarazi dute.  Berria - Mundua   2004-12-03

Bere itsasontzi konpainia sortu zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 234. orr.

Zaila zen oso, urte-sasoi hartan, Europarako itsasontzi-tokirik lortzea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Europarako nire itsasontzi-txartela ezin izango zidatela erreserbatu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Veneziarrak laguntzaile bat bidali zuen merkatal itsasontzi batean metropoliraino.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Alep-eko eta Suezko karabanek gure dirutik bi milioi eramaten diuzte hara, eta beste hainbeste pasatzen da iruzurrez; Suezko errege-itsasontziak ere bi milioi eramaten ditu hara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 355. orr.

Erietxe-itsasontziak portuan gora limurtzen ziren eta gauez isilgordeka deskargatzen zuten Jersey-ko nasa zaharretan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

Katedralaren dorre lirainek [...] plazaren hedadura zabala, kontrastearen medioz, urrunago barreiatzen dute, harri lauzek moldatu uhain eztiek katedral-itsasontzi mugiezinari ozeano bat eskaintzen diotela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari zen itsasontzi (5); bandera zeraman itsasontzi (5); bat itsasontzi (4); beste itsasontzi (4); betetako itsasontzi (4); betetako itsasontzi bat (4); bi itsasontzi (6); da itsasontzi (4); den itsasontzi (4); doan itsasontzi (4); eta itsasontzi (18); eta itsasontzi batean (4); hiru itsasontzi (6); itsasontzi asko (5); itsasontzi bat (73); itsasontzi bat hartu (5); itsasontzi bat hondoratu (9); itsasontzi bat ikusi (4); itsasontzi batean (50); itsasontzi batean sartu (4); itsasontzi batek (6); itsasontzi bateko (4); itsasontzi baten (22); itsasontzi batetik (4); itsasontzi bati (5); itsasontzi berean (6); itsasontzi eta (10); itsasontzi handi (12); itsasontzi handiak (7); itsasontzi hartan (4); itsasontzi itxura (4); zen itsasontzi (7); zeraman itsasontzi (5); zihoan itsasontzi (5); zihoan itsasontzi batean (4)

bounty itsasontziko lehen (4); eta itsasontzia (12); eta itsasontziak (13); eta itsasontziaren (6); eta itsasontzien (4); eta itsasontzietan (5); hms bounty itsasontziko (4); itsasontzia bezala (4); itsasontzia eta (6); itsasontzia hartu (12); itsasontzia hondoratu (5); itsasontziak eta (8); itsasontzian eta (4); itsasontzian sartu (5); itsasontziaren bizkarrean (5); itsasontziko kapitaina (6); itsasontziko lehen (4); itsasontziko sotoan (4); itsasontzira igo (4); prestige itsasontziaren (4); zen itsasontzia (5); zen itsasontziaren (4); ziren itsasontziak (4); zuen itsasontzia (6); zuen itsasontziaren (4)


itsasontzidi (corpusean itsas ontzidi soilik) iz itsasontzi multzoa ik flota; itsasontziteria.

Kubako Itsas Ontzidiko ontzietako batzuk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.


itsasontzigintza (orobat itsasuntzigintza) iz itsasontziak egitea.

Lehengo denboretan, itsasontzigintza indartsu zagon Euskal Herrian. Itsasontzigintzan eta altzarigintzan erabiltzen da.  Herria   2005-12-08

Amberesera jo behar, Escalda ibaiak bitan zatitzen duen hirira -hiri aberats, noble eta burgesa bateko, itsasontzigintzako langile, merkatari txiki eta behartsu jendea bizi direnekoa besteko-, Uriel da Ruaren erorikoaren azken hurrena zein izan zen jakiteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Arrantzaz, itsas-kirolez, itsasuntzigintzaz ala zernahitaz.  Herria   2005-12-15


itsasontziratu, itsasontzira(tu), itsasontziratzen 1 da ad itsasontzira joan.

Itsasontziratu zenean, Parisera joatea pentsatu omen zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.

Itsasontziraturik, Atenea mozorrotua Telemakoren alboan eseri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.

2 du ad itsasontzira eraman.

Portuan, zezenak itsasontziratzen ari: zezen beltz-nabar haiek lurrean zabaldutako sarearen gainera eramanak, gero gorantz altxatuak, eta haien izua, haien bat-bateko ezintasuna, airean zintzilik, lau hankak saretzarraren txuloetatik kanpora luze, haien begi guztiz epileptikoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

Burdinarekin ezkontzen delako [eztainua], latorri malgu bilakaraziz eta horrenbestez "nocens ferrum" delako tasun odolgosea kenduz; feniziarrak zebiltzalako haren tratuan, eta oraindik ere herri amesgarri urrunetan erauzten, arazten eta itsasontziratzen delako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.


itsasontziteria (orobat itsas ontziteria)iz itsasontzidia, flota.

Salomonek itsas ontziteria eginarazi zuen Etzion-Geberren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,26

Merkataritza hark itsasontziteria handia ematen ziela erromatarrei, hau da, botere handia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.


itsasontzitzar iz pei itsasontzi handia.

Han urrunean itsasontzitzarra ikusten da, Pessoaren olerki hartan legez, baina itsasora bidean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 218. orr.


itsasoratu, itsasora(tu), itsasoratzen 1 da ad itsasora joan, itsasoan sartu.

Zazpigarrenean, haizea baretu zuen, eta itsasoratu egin ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

-Sutearekin, presoak presaka ontziratu dituzte, eta itsasoratu dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Baina ez dut uste zure laguna bakarrik itsasoratuko zenik, ezta txalupa batean ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.

Hamabost egun iragan ondoren itsasoratu ziren mastaberriturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.

Miamin itsasoratu ziren, 1958ko otsailaren batean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 289. orr.

Hendaiatik itsasoratu gintuan, Iparraldeko eta Bretainiako kostaldea atsegin omen dik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.

Luze gabe itsasoratu zen, baina [...] ekaitz zakarra altxatu, eta itsasontziak hondoa jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Jalidan erresumarako belaontzi batean itsasoratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 136. orr.

Ez du ontzirik, ez gizonik, itsasoratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 21. orr.

Aurki ikusi zuen, belauntziaren bizkarrean jo eta ke itsasoratzeko lanean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.

Arraunik eta belarik gabeko txalupa batean itsasoratua izango da, bi egunetarako janariarekin.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 59. orr.

Urrats batzuk eman zituen belardi ertzeraino, ea han beheko hondartzan ikus zezakeen talde txiki hura itsasoratzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 160. orr.

· Ordubete geroago beste ontzi bat itsasoratu da.  Berria - Harian   2006-04-04

Goizerako, flota itsasoratzeko moduan zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 188. orr.

Eta Golondrina portuan geratu zen, noiz itsasoratuko zain.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 244. orr.

2 itsasora heldu.

Guadalquivir ibaia itsasoratzen den tokia padura omen da guztiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.

Artibai erreka itsasoratzen den herrikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Sekula itsasoratu ez den ibaia.  Berria - Kultura   2004-01-23

Tenperatura hiru gradu igoz gero, ur hori itsasoratzen hasiko litzateke, apurka.  Berria - Gaiak   2004-10-19

3 itsasora erori.

Itsasoan ez dute herresto funtsik aurkiturik, itxuren arabera, kolpez itsasoratzean osoki zapartatu baita airekoa.  Herria   2004-01-15

• 4 du ad itsasora eraman, itsasoan sartu.

Bizitza atera beharrak itsasoratzen zaitu askotan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Azkenean lortu zuten bultzaka popa itsasoratzea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.

Lokarriak askatu eta arraunlariek ontzia itsasoratu zutenean, Ulisesek lo sakona hartu zuen, hilik balego bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 92. orr.

Pasaian itsasoratutako 1,33 milioi tonetatik, 431.000 tona Erresuma Batura joan ziren.  Berria - Ekonomia   2004-02-17

5 itsasora bota.

Malaysiako ontzi batek milioi erdi litro erregai pasatxo itsasoratu ditu, ekaitzak erditik hautsi ondoren.  Berria - Gaiak   2004-12-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsasoratu (6); eta itsasoratu egin (4); itsasoratu da (4); itsasoratu egin (6); itsasoratu eta (6); itsasoratu nintzen (4); itsasoratu zen (11); itsasoratu ziren (12); itsasoratzen den (7)


itsasoratze iz itsasora joatea, itsasoan sartzea.

Eta festa, estropada, mendiko irteera, karroza erakuste, ontzi berrien itsasoratze, herriko gertatu nagusi guztiak filmatu zituen [...] Boilieu kamerarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.

Eta, oro har, itsasoratze osoa, Manhattango bazterrak desagertu arte, eta gero kaioak, gure segizioan bidailagun.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Baina arrazoiren bat edo besterengatik itsasoratzea ia ordubetez atzeratu ei zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 302. orr.

Ferryak itsasoratzeaz batera, Ellenek eskua eman zion autotik jauzi egiteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.


itsasorratz iz itsasontzi iparrorratza.

Baziren itsasontziak; eta itsasontzietan, itsasorratzak; eta, itsasontzien azpian, itsasoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Eta itsasoa gehiegi mugitzen zenean, mugitu egiten zen itsasorratza ere, eta ez zuen, orduan, ezertarako balio izaten: iparra galtzen zuen ontziak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Hartan, kutxa zabalduan itsasorratza ikusi nuen, bere mutur zorrotz biekin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 181. orr.


itsasote iz itsasoratzea.

Hamalau urte zituen eta huraxe zen bere lehenengo itsasotea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 43. orr.

Urteetan, Bilboko kapitaina Habana-Camagüey-New Orleans itsasoteak egiten dabil eta, esku-ahurra bezain ondo ezagutzen ditu Kubako eta Estatu Batuetako bazter horiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 252. orr.

Ikusiak nituen nik karrakak, osaba Juanekin Lapurdira zein auzoko beste kantabresen aldera egin izaten genituen itsasote haietako askotan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

Bazen-eta Ameriketako zein Ternuarako bidea ez ezik Filipinetakoa ere egina zuenik, halako itsasote luzeetan ageri izaten diren gaitzen eskarmentua hartuak baitziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.

Itsasote horietan ez zaio lar kostatzen inguruetan nabigatzen diren beste ontzien berri idaztea, ez eta portuetan ikusten dituen faxista-zale banderadunen gorabeherak paperean ohar modura jasotzea ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.


itsasozale izond itsasoaren zale dena.

Itsasozale porrokatua naizen donostiar hau.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Andrew bezalako itsasozale batentzat gogorra baitzen itsasoa betiko utzi beharra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.


itsaspe (orobat itxaspe g.er.) iz itsasoaren azpialdea. ik itsas azpi.

Urazalean agertu gabe itsaspea itsutu eta nabigaziorako heriotza tranpa maltzurrak osatzen dituzten hondar pila menditsuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Kanariak dira mundu osoan maniobra militarrek zetazeo gehien hildako lekua, bertako itsaspe malkartsua egokia delako militarrek saioak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Berrehun eguneko marea itsaspean basera itzuli barik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

20.000 legoa itsaspean liburuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

Hiria aspaldi batez itsaspean egon izan balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 229. orr.

Zer egin dezake administrazioak fuela itsaspetik kentzeko?  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Itsaspetik otoika.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 87. orr.

Bat-batean esku moduko batek itsaspetik atera eta baltsara jaso zuen berriro.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Frantziako itsasertzeko Saint Nazaire muturreraino itsaspeetan arakatuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

Otso taldeak isilpean ari dira itsaspeetan barrena, gainean nahiz inguruetan igarotzen zaien edozeri mehatxu eginez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donostiako itsaspeko (6); itsaspeko zinema (4)


itsaspekari iz itsaspean ibiltzen den urpekaria.

Urpekarien gaitza, ur gainera lasterregi itzultzen diren itsaspekariek izaten duten egoera mingarri eta inoiz hilgarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Pilotu bat ikusi ahal izan genuen, itsaspekari-betaurreko eta guzti, kabinatik burua atera eta guri goitik behera begira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.


itsaspeko 1 izlag itsaspeari dagokiona.

Itsaspeko haitzuloetako altxorrak zaunkaka gordetzeko ardura duen munstroa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

itsaspeko mendien mapa egitea da egitasmoaren helburuetako bat.  Berria - Gaiak   2004-11-25

1.500 kilometroko itsaspeko mendikatea.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Baina igual entzungo da kanpai hotsa, pentsatuko duzu, itsaspeko sakontasun abisaletan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Itsaspeko logeletara banaka-banaka erretiratzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 132. orr.

Zazpi herrialdetako 24 film emango dituzte Donostiako Itsaspeko Jaialdian hilaren 13tik 18ra.  Berria - Kultura   2004-04-08

Itsaspeko Zinemaldiko zuzendari Francisco Pizarrok azaldu duenez.  Berria - Kultura   2004-04-08

Donostiako Itsaspeko Zinema Zikloak 3.000 ikusletik gora izan ditu  Berria - Kultura   2006-04-23

2 iz ur azpian murgilduta ibil daitekeen ontzia.

Jules Verneren harako Nautilus itsaspeko hura gogorarazten duen espazio harrigarri bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

U-boat itsaspekoak, horra Hemingwayren eldarnio gaietako beste bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

Ez nuen espero ikusterik, eta nik ikusi egin itsaspeko bat azaleratzen neure mutur aurrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.

Ur-azaleko borrokarako ez daude txarto horniturik U motako itsaspekoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

Spruille Bradenek geroago idatziko zuenez, itsaspeko edo otso haietako bat harrapatzekotan izan ei ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 191. orr.

Hegazkinek itsaspeko bat begiztatu zutela eta gerraontziek jo eta hondora bota zutela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 191. orr.

Itsaspekoaren zubira jaurtitzekoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.

Misilek eta itsaspekoek erabiltzen duten orientazio-sistema inertzialarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

Erresuma Batuko Armadako itsaspekoetako kapitan ohi batek idatzirikoa.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Tiburtzio Izpitzuak Antonio Otsaren ahoan ipini zituen azken hitz horiek Kubako itsaspeko-ehiztariak dakartzate, ezinbestez, gogora.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 274. orr.

3 (izenondoekin)

Han, Trident itsaspeko nuklearrak dituzte militarrek.  Berria - Mundua   2004-04-17

Itsaspeko militar bat.  Berria - Mundua   2004-01-24

Karibe aldean zamaontzien ehizean hainbeste itsaspeko aleman ibiltzearen gakoa non den jakin du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 159. orr.

Jeanne M. ontzia […] joan zen hondora, U-37 itsaspeko sonatuak torpedoz jota, 1940ko abenduan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsaspeko zinema (4)


itsaspen iz itsastea.

Gorputzaren parterik handienean, nahiko leuna da epidermisaren kanpoko aldea, baina ildo markatuak ditu oin azpietan eta ahurretan, itsaspen hobea izatearren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Lekedaren itsaspena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Gomaren itsaspen eskasagatik.  Berria - Kirola   2006-02-03

Zipreko Rallyak autoen erresistentzia eta gurpilen itsaspena neurtzen du.  Berria - Kirola   2004-05-14

Pneumatikoen itsaspena asko baldintzatzen du tenperaturak.  Berria - Kirola   2004-05-25


itsasperatu, itsaspera(tu), itsasperatzen da/du ad itsaspera joan; itsaspera eraman.

XIV. mendean lur-ikara batek itsasperatua.  Herria   2004-11-25

Sotaren Bayon itsasperatu "Batxiren arima galdua".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 87. orr.


itsasportu (9 agerraldi, 4 liburu eta 5 artikulutan; orobat itsas(-)portu 28 agerraldi, 10 liburu eta 9 artikulutan) iz portua, itsasbazterreko portua.

Zientzialaria ezin izango da aireportu, itsasportu eta enbaxadetara hurbildu, eta ez du pasaporterik izango.  Berria - Mundua   2004-04-21

Segurtasun kontrolak areagotu zituzten gune estrategikoetan, gobernu egoitzetan eta eraikin publiko, aireportu zein itsas-portu, tren geltoki eta bestelako garraio publikoetan.  Berria - Harian   2005-07-08

Itsasportuetako ontzien sarrera eta irteeren mugimendua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 68. orr.

Kantauriko gure itsas portuetatik igarotzen ziren ontzien harat-honatak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.

Itsasportu bat sortuko dutela Gazako zerrendan.  Herria   2005-02-10

Azken balea Oriotarrek zuten bere itsasporturat bildu, duela ehun urte.  Herria   2001-06-07

Aita itsas portutik itzuli da, bakailao biltegi batean zamalanak egin eta gero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

Ziburu eta Donibane Lohizune zirela, Bilborekin batera, Euskal Herriko itsasportu nagusiak garai hartan. Oi Tiro, itsas portuetako erregina, itsas herri askorekin merkataritzan aritzen zaren hori.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 28. orr.

Itxurari erreparatuz bat-batean iruditu zitzaion eragozpenik gabe izan zitekeela itsasportuko zamaketari greziar bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.


itsastar (orobat itsastiar g.er.) 1 izlag itsasokoa; itsasaldekoa.

Esate baterako, urraburu itsastarra […] dastatzean izkira eta itsaskiaren ahogozoa sentitzen dugu, arrain horrek besterik jan ez duelako bere bizitza osoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.

Ez pentsa, beraz, Zentauroak gizakia eta zaldien hazia nahastetik etor daitezkeenik, ez txakur oldartiz inguraturiko gorputz erdi itsastarreko Eszilarik izan daitekeenik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Gizonek, lehortar zein itsastar, ingeles ontziaren taxu doitua, haren galaitasun erabatekoa […] aipatu zituzten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 198. orr.

Jakin bedi mendian menditarra naizela eta itsasoan itsastarra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 208. orr.

Ni ez naiz batere itsastarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 319. orr.

Hirurak ere kresala bezain itsastarrak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.

• 2 iz itsasaldekoa den pertsona.

Arrantzaleak zein beste itsastar batzuk. Basetxeetakoek badakite, baina ez itsastarrek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 27. orr.

Itsastarren artean, haur jaioberriari alkohol tanta batzuk jartzen zizkioten begietan, eta bedeinkapen berezia izaki, uretarako gai bihurtzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 74. orr.

Itsastarren jaka zuriarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.

Sei puntu kardinaleko erreferentzia eduki nahi luke Queipok etorkizunean, itsastarrek bezala.  Berria - Kultura   2004-11-02


itsastatu, itsasta, itsastatzen du ad itsasoz ibili. ik nabigatu.

Ordu arte gizadiak inoiz itsastatu gabeko itsaso zabalera irtetea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

Ozeanoetan itsastatzen lorturiko trebetasun berriak  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.


itsastatze iz itsasoz ibiltzea.

Lehenengoa itsastatze ozeanikoaren teknikaz nagusitzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 451. orr.


itsastegi iz

Ziburuko itsas-itsastegikoak dira nagusitu bainan arraulari guziek hartzen dituzte goresmenak.  Herria   2004-08-12


itsasturi 1 iz lanbidez itsasoan ibiltzen den pertsona. ik itsasgizon; marinel.

Vasco de Gama itsasturia.  Herria   2003-05-08

Duela 20 urte, lehen aldikoz Route du Rhum bela ontzi lasterraldian parte hartu zuen Didier Mundutegi euskal itsasturiak.  Herria   2002-10-10

1430-1540 urteen artean, europar merkatari-itsasturi-konkistatzaileek Afrikako kostaldeak esploratu eta azkenik inguratu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

· 2 izond lanbidez itsasoan ibiltzen dena.

Tonneliers karrikatik iragan zen, zakuaren hartzeko eta Graxiri eta haren senar itsasturiari adio errateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsasturia eta (3)


itsasuar izlag/iz Itsasukoa, Itsasuri dagokiona; itsasuko herritarra.

Zaindu dute berea itsasuar gazteek, hendaiarren gostuz.  Herria   2003-11-27

Itsasuar akordeoi joile gazte batzuen laguntzarekin.  Herria   2005-11-03

Aitzin partidan, landestar balios batek batez garaitu du itsasuar indar haundiko hori.  Herria   2003-07-03

Patrick Ager itsasuarra.  Berria - Kirola   2004-09-05

Larunbatean ariko dira finalerdietan Aguerre-Ducassou itsasuarrak.  Herria   2004-10-14

Mixel Lastiri itsasuar sukaldari eta musikariak.  Herria   2003-02-20

Amaturrak ere baditugu goiti doatzinak, eta ez bakarrik gure itsasuar ttipi haundia.  Herria   2003-03-06

Buruz buruka hau [...] itsasuarraren alde joan da, bereziki garaztarra apaltzearekin ondarrerat.  Herria   2005-10-06

Eta Junior mailean itsasuarrek dituzte saratarrak garaitu.  Herria   2003-01-14


itsasuntzi ik itsasontzi.

itsatsarazi, itsatsaraz, itsatsarazten du ad itsastera behartu.

Hitz elkarketak batetik, eta aurrizki-atzizkiak gaineratzeak bestetik, ondorio berbera izan dezakete: ahariari, atzentzen, atzeratzera, estutu, etetea, ezerezera, ezezagun, hiztegigile, irteten, itsatsarazi, lapikoko, mukerkeria, pairarazi...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 27. orr.


itsatsi, itsats, itsasten 1 da/du ad tartean hutsunerik gertatzen ez dela lotu.

Gelditu gabe eragin behar zitzaion arrozari, aleak itsats ez zitezen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Aurpegi bat itsatsi zen une batez leihoaren kontra eta desagertu egin zen gero.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Haren hankartea nirearen kontra itsasten sentitu nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 131. orr.

Nire ezker eskua masailaren kontra itsatsi dut, azala tenkatu dut, imintzioka nago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.

Etenda geratutako zintaren bi muturrak zelorekin itsatsi, eta aurrera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Kolaz itsatsi behar izan zituen bidaiari lurtarrak jainko hauskorraren bi puskak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.

Handiak txikiekin elkartuak nahi zituen, jakintsuak sinpleekin anai maitasunez batuak, urrutikoak urrutikoekin amodioaren lekedaz itsatsiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

Gutunazal bat utzi zuen beretzat komisario-buruak, post-it bat itsatsia zuena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.

Orduan konturatu zen zinten emultsioak itsatsiak, kolatuak, geratu zirela eta bideo aparatuek ezin zituztela jiratu...  Berria - Kultura   2006-04-26

Gizon-usain minarekin batean, haren gorputzak itsatsirik zekarren Edurneren urrin gazi-gaztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Begiak itxi-itxita zituen, grinaz betetako malkoekin itsatsita.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 277. orr.

Erretako etxeen usain isurkorra, itsatsita geratzen zena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Badakit internautak ez direla nirekin ados egongo baina "kopiatu-itsatsi" pentsakera gailentzen ari zaigu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 407. orr.

Orain ahotsak bilatu dituzte, eta haien neurrira egin euren cut & paste (moztu eta itsatsi) ariketak.  Berria - Kultura   2006-02-16

2 (zeri osagaia adieraziz)

Sudurra leihoari itsatsi eta goitik behera amiltzen uzten nuen neure gogoa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 27. orr.

Mihia ahosabaiari itsatsi eta ihartu egin zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Hain zen lodia lokatza, ezen berehala itsatsi baitzitzaien gurpilei, feltrozko estalki bat balitz bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 94. orr.

Usain sakona itsatsi zitzaion musuzapiari.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 108. orr.

Begiak ur basoari itsatsi zitzaizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 173. orr.

Goroldio sentimentalik itsatsi ez zaion hitz soil batek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Herasek eraso zain geratu zen, eta haren gurpilari itsatsi zitzaion.  Berria - Kirola   2004-09-23

Gorputza zakuaren kontra jausten utzi zuen [...] eta burua ere zakuari itsatsi zion, alboz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

Lianaren beste muturra, etxepean lo zegoen zerri baten hankari itsatsi diote.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.

Teknika horren bidez irudia atzeari itsasten zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Irteera-kableak bihotzaren kanpoaldeari itsasten zaizkio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Ibaia […] ez da "toki" bat, eta bazterren izenak tokien izenak izan ohi dira, jendeak mendeetan barrena gizagirotutako bazter edo parajeei itsatsi dizkienak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Denek beren barreneko sua itsasten zioten beren adoratzailearen arimari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.

Trikitilariek musikaren alaitasuna itsatsi zioten giroari.  Berria - Harian   2005-03-29

Beiratetik gertu, bazen bozgorailu bat paretari tinko itsatsia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Saihetsei itsatsia dagoen gantza.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.

Niri betiko -hala uste nuen- lotua, nire gorputzari itsatsia, nire biziarekin bat egina.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 41. orr.

Oinez zenbaitetan, zaldiz gehienetan, ni aitatxiren bizkarrari itsatsirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.

Buruz behera, ilea lokietako larruazalari itsatsita eta motots trinkoan bildua zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Hiru hodi jarriko dira elkarri itsatsitako uharken barruan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.

3 (nori osagaia adieraziz)

Familia bati itsatsi zaion ospe txarra soberanoak ezaba dezakeela, errudunaren familia errugabeari bere ageriko elkartasuna agertuz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Zer jarreraz lortuko zuen Jainko Jaunari osokiago itsastea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Bataren ofizioa besteari itsatsi zaio, agi danean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.

Nondik nora itsatsi ote zaio gure hegaztirik ttipienari errege izate hori bere izenean?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.

Otso zakurrari ere grina gaizto hori itsatsi zitzaion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 119. orr.

Lurrezko ontzi hautsi bat berregiten den bezala, amets puskak bildu eta itsatsi behar genizkion elkarri.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 95. orr.

Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala.  Elizen arteko biblia   Jn 15,4

Zuri itsatsia nago oso-osorik, eta zure eskuinak eusten niri.  Elizen arteko biblia   Sal 63,9

Niri itsatsirik ez dagoena kanpora botatzen dute.  Elizen arteko biblia   Jn 15,6

Berehala ohartu nintzen nor zegoen hor niri itsatsita.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Gero batbaten Viktoriari itsatsita ikusi nuen nire gorputza.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.

4 (nori osagaia isildurik)

Mundu-zalekeria hautsa bezala itsasten zaigulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

Woolworth eraikinetik gertu, kalean bizi zen emakume bat itsatsi zitzaion.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

Lapa bat bezala itsatsi zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 65. orr.

Urte askotarako itsatsi zidan izengoitia: Herrenko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Gogoa Jugoslavian geratu zait itsatsirik, eta Sarajevoko eta Kosovoko izugarrikerietan pentsatzen ari naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Likido likits batek betileak itsasten zizkidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 22. orr.

5 (non osagaia adieraziz)

Nire mezua zuengan itsasten ez delako.  Elizen arteko biblia   Jn 8,37

Treneko leihatilan kedarra itsatsi da. Bildu zuen besakada bat abar ihar, eta, sutara botatzean, sugegorri bat eskuan itsatsi zitzaion, berotik ihesi.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.

-Ez nuen paparrean itsasteko asmorik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 213. orr.

Oinetan itsatsi zaigun zuen herriko hautsa ere hor astintzen dizuegu.  Elizen arteko biblia   Lk 10,11

Hezetasuna azalean itsasten da eta azala galtzetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 13. orr.

Harrezkero, galipota oinpean bezala itsatsi zitzaidan nire buruaz beste egiteko burutapen hura sabelean. Gero, Klararen ezpain gorri minak nireetan itsatsi ziren.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 36. orr.

Txertoa ez da mentu onean itsatsi, eta ez du fruiturik ekarri geurean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 308. orr.

Erakutsi diot nola, beira-xafla oraindik beroaren gainean berun urtua itsats daitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Albumeko argazki hura norbaitek begi gainean itsatsi balio bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.

Bi gaztetxo kartelak hormetan itsatsi eta itsatsi zebiltzan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Egun batean, bere argazki bat, fotomatoian egina, ekarri zidan, eta paretan itsatsi nuen nik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.

Post-it-a [...] idazmahaian telefonoaren ondoan itsatsi nuenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 250. orr.

Gutunazalean bi zentaboko zigilu asko itsatsi zituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 221. orr.

Orratz batez horman itsatsi genuen kartoia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 87. orr.

Hainbeste edertasun bere bihotzean txintxetaz itsatsi nahiko balu bezala. Argiei begira, ezerezean itsatsi zituen begiak, gorri eta more, more eta gorri.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 11. orr.

Txoferrak Abeli itsatsi dizkio begiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 86. orr.

Begirada inon itsatsi gabe.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 189. orr.

Jainkoak geure bihotzetan itsatsi duen errukiagatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Izan ere, oso gogorra da ohiko gauzak uztea eta behin gogoan itsatsiak ez dira erraz erauzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Baldokietan itsatsia zeukan ilea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

Berinetan axolagabeki itsatsiriko papertxoetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 195. orr.

Harako krak hura, garezurraren barruan itsatsirik, sarrera-giltza bihurtu zen nire baitan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Doilorkeriaren historia unibertsala geneetan itsatsirik daukagu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.

Mingain sikua aho sabaian duzu itsatsita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 7. orr.

Gonan itsatsitako luma batzuk astindu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Itsatsita neukan xaguaren intziria gogoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 134. orr.

Buru gainean txakurraren hondakinak zekartzatela, gorputzetan zakur-usaina itsatsita.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 82. orr.

6 (nora osagaia adieraziz)

Niregana itsatsi zen erabat.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 44. orr.

Furgonetaren leihora itsatsirik joan naizenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.

Larrura itsasten hasi zaidan izerdiak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.

Sudurretara itsasten zaidan plastiko honek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 92. orr.

Arropa gorputzera itsatsita zeukanat.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 48. orr.

Eta handia nintzela ere esaten zidan, eta nire hitzak azalera itsatsita zituela ezpainak bailiran.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 176. orr.

Laiseka gurpilera itsatsi zitzaion eta harekin egin zuen bidea.  Berria - Kirola   2004-06-05

Bere garraztasuna ez da malkoak lez kanporatzen, baina denboraldi luze batez begietara itsatsita geratzen da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

Bentosa handi batzuen bitartez itsasten da lurrera, finko gera dadin.  Berria - Kirola   2006-01-20

· Hori izaten da zailena, arropak eta estalkiak erraietaraino itsatsirik egoten dira eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Hitz itsatsiak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 135. orr.

Bi argazki itsatsiak obalo gisa zeuden moztuta.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Makillajea eman ezin zuela kexatu zenean, aitak apain-mahai gorri bat erosi zion, nakar itsatsiekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Erradiografiak ere bazituen liburuan paratuak, dozena erdiren bat, bakoitza bi orri itsatsiren tartean eta erdian lauko bat irekita, argitara ikusteko moduan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 213. orr.

8 itsatsi-itsatsi eginda pega-pega eginda.

Oraintxe ere ikusten dut, bai, sudurra paperera itsatsi-itsatsi eginda, eta mihia hortz artetik kukuka duela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat itsatsi (6); begietan itsatsi (3); bezala itsatsi (4); bezala itsatsi zitzaidan (3); elkarri itsatsi (3); eta itsatsi (10); gurpilari itsatsi (5); gurpilera itsatsi (5); gurpilera itsatsi zen (3); itsatsi behar (8); itsatsi behar izan (3); itsatsi ditu (3); itsatsi egiten (6); itsatsi eta (18); itsatsi gabe (4); itsatsi nahi (3); itsatsi nuen (4); itsatsi zaio (3); itsatsi zaion (3); itsatsi zen (9); itsatsi zion (5); itsatsi ziren (4); itsatsi zituen (9); itsatsi zituen begiak (3); itsatsi zituzten (6); itsatsi zitzaidan (4); itsatsi zitzaion (16); itsatsi zitzaizkion (6); itsatsi zuen (3); kartelak itsatsi (3); ondo itsatsi (3)

ahosabaiari itsatsia (3); furgonetaren leihora itsatsirik (3); gorputzari itsatsia (3); gorputzari itsatsirik (5); hormari itsatsia (4); itsatsia dagoen (6); itsatsia dagoen gantza (5); itsatsia eta (4); itsatsia ez (3); itsatsia gelditu (3); itsatsia geratu (4); itsatsia zegoen (3); itsatsia zeukan (4); itsatsia zuen (3); itsatsiak gelditu (4); itsatsirik geratu (3); itsatsirik zeuden (3); leihora itsatsirik (3); lurrari itsatsirik (3); niri itsatsirik (3); saihetsei itsatsia (5); saihetsei itsatsia dagoen (5)

atean itsatsita (3); azalean itsatsita (5); azalera itsatsita (3); bat itsatsita (3); batean itsatsita (4); bati itsatsita (4); bezala itsatsita (4); buruan itsatsita (3); elkarri itsatsita (14); elkarri itsatsita zeuden (5); erdi itsatsita (3); gorputzari itsatsita (4); gurpilari itsatsita (3); hormari itsatsita (4); ia itsatsita (3); ispiluan itsatsita (3); itsatsita bezala (3); itsatsita dago (3); itsatsita dagoen (3); itsatsita daude (3); itsatsita dauden (3); itsatsita eduki (4); itsatsita eta (4); itsatsita gelditu (6); itsatsita geratu (11); itsatsita geratuko (3); itsatsita geratzen (11); itsatsita jarraitzen (3); itsatsita utzi (4); itsatsita zegoen (15); itsatsita zeraman (4); itsatsita zeuden (7); itsatsita zuen (4); leihoari itsatsita (3); lurrari itsatsita (4); oroimenean itsatsita (3); paretari itsatsita (4); telefonoari itsatsita (3); zeuden itsatsita (3); zuen itsatsita (3)

bat itsasten (5); bezala itsasten (3); elkarri itsasten (3); itsasten ari (9); itsasten ari ziren (3); itsasten da (5); itsasten den (3); itsasten dio (3); itsasten dira (7); itsasten diren (5); itsasten ez (3); itsasten saiatu (3); itsasten zaio (8); itsasten zaizkie (3); itsasten ziren (5); itsasten zitzaion (8); itsasten zitzaizkion (4); kartelak itsasteko (3); ondo itsasten (3)


itseskatu, itseska, itseskazen da ad

Lakona ta? -galdatu zion kontrol kabinatik itseskatzen zen hodiaren isurian ahots metalikoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.


itsu (orobat itxu g.er.) 1 izond ikusten ez duena.

Tom deritzon beltz itsu batek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.

Gizon itsu bat hurbildu eta kopletan hasi zitzaion kantari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Altxor sekulako bat aurkitu zuen behin Maittieneko harkaitzetan, eta artzain itsu bati deitu zion laguntza eske, basoan bildutako ezkurra garraiatu behar zuela esanda.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.

Homero izeneko idazle itsu bati buruz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 129. orr.

Gero turkiar neska itsu bat sartu da, neska-mutil biren eskutik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 327. orr.

-Agure itsu bat duzu atarian, zure galdez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 72. orr.

Geroztik, nere guztizko andregai sekretua izan da neskatila itsu euskaldun hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

Lau kolpetan lau zati egin nion aurpegia polizia itsu putasemeari.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.

Zaldi itsu batekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 368. orr.

Ez abere itsurik edo gorputz-atalen bat hautsia duenik.  Elizen arteko biblia   Lb 22,22

Ilunpe hartantxe egiten duela ondoen igerian arrain itsu hiztunak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Xederik gabe zebilzkion betzuloetan begi itsuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Nire eri itsuek arrosarioa ezagutu zuten, zurezko bihi larri eta xeheetan harilkatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Itsuenak ere ikusten du hori.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

2 irud

Begi itsuak ziren, ezer gehiagorik ikusiko ez zutela zin egindakoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Zita itsu haietako batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 109. orr.

Gaztelaniaren itzulpen itsu dira euskarazko literaturan erabili izan diren ozen eta gor terminoak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Zorigaitz itsu baten itzal hormatuak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 36. orr.

Larriaren eta txikiaren arteko bereizketak lege itsu eta inpartzialaren esku utzi behar dira, eta ez epaileen zuhurtzia arriskutsu eta arbitrarioaren iritzira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Natura krudela da, itsua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.

Nora garamatza lastertasun itsuko tren honek?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 193. orr.

3 zentzuari edo adimenari jarraitzen ez diona.

Baina ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia, bere joera eskandalagarria ondo baino hobeto defendatzen zekiena bere bibliotekari erudizioaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Ez dela ideia ona garai honetan alboko herrialdean sartzea, hor jende itsu eta fanatiko asko dagoela.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 45. orr.

Mendozatarren zaldizainarekin izan nuen amorio itsu hargatik galdua nengoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 592. orr.

Lehen nion mirespen itsua, ordea, itzaltzen hasi zitzaidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Indar itsu batek herrestatzen zuen aurrera.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.

Iduri luke eskuineko belaunaldien ondotik etorri belaunaldi berriek ezkerreko muturretik ekarri diguten sorgin berrien katiximak eraman gaituela iragan mendeetako sabeltxuri-sabelgorrien borroka itsuetara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Washingtonek atentatu itsuen egiletzat jo duen Abu Mussab a-Zarkauiren taldea.  Berria - Mundua   2004-07-13

Atzerapenak sortu ziren, Mikel Strogoffen aurrera jo nahi itsuak ere ezin saihestu zituenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

Zientzilari italiarrak uko itsu batekin ihardets baitziezaiokeen tribunalari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Eternitatea ez da handi, ez ttipi, esan liteke egun bateko edo instant bateko gertaldia dela, irudipen itsu batek hazia eta hiperbole bihurtua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.

Ukaldi itsu bat besterik ez zen izan lurrera-behar hura niretzat, ahozpezko tupust egite bat konorte-galerarantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Martin handinahia zen, arriskuzalea eta uste itsua zuen bere patuan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Asmo itsu horrek gogortu eta zikoiztu egin zuen azkenerako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Gurasoei errespetu itsua izatetik seme-alaben beldur izatera pasatu gara.  Berria - Harian   2005-04-15

Baina sendotasun hori fede itsu batetik edo pentsuaren sendotasunetik baizik ezin etor daiteke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 403. orr.

Agnostizismotik sinesmen itsura eta sinesmen itsutik ezertxo ere ez sinestera iragan zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Dirua itsua da eta itsugarria, fede guztien gisan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Kreazio guztia istripu itsua da, paper orri batean eroritako tintontzia eta tintak bere kabuz gutun bat idatzi duena, hitz bakoitza gezur bat, esaldiak kaosa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Indarkeria itsura, ia fanatikora.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.

4 zerbaiten erabateko zalea.

Luis Arruza, ezizenez "Ferrari", mutilzaharra eta automobilzale itsua, automobila noiznahi aldatzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.

Amona ere futbolzale itsua baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 10. orr.

-Eta ni ere, handik harat, pinturazale itsua egin ninduan, are gehiago Pariserat joan nintzenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 121. orr.

Ordenazale itsuaz gain, zuhurra, ernea eta begi-zolia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Zabaltasunerako itsua naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

5 ikusten uzten ez duena.

Halako hodei-multzo trinko itsu bat sortu zen berehala brankaren aurrez aurre.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Behe-laino itsu batek estali izan balitu bezala nire iraganaren zantzuak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.

Ibaia, laino itsu hark ezkutatzen zidana, nire inguruan igerian zebilzkidan izaki bitxiz beterik zegokeela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Haiek beraiek izan ziren, ontzia lainoarte itsuan zetorrela sumaturik, itsas malden gailurretan argi faltsuak piztu zituztenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Ilun itsua zen oraindik, ez baitziren izango hirurak ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.

Bat-batean hiltzen dira gau itsuan.  Elizen arteko biblia   Jb 34,20

Argi gorri, ilun, keinukari ezagun batzuk, zeru itsu urrutikoan galdu eta atzera azaltzen zirenak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 37. orr.

5a ikusten ez dena.

Bafleen bi kutxa handiek, baina, geldialditxoa egin zuten eskaileretan, zaindarien begiradatik ezkutuan zegoen bazter itsu batean.  Berria - Harian   2005-07-07

6 gelez eta kidekoez mintzatuz leihorik ez duena.

Aitona ohean lotu beharra zegoela eta gela itsu batean hertsi, zeren jauregiko jendeak ez baitzuen zergatik haren biraorik entzun ez jasan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.

Denbora tortura tresna baita gela itsu batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.

Ganbera itsuko ohatze eskasean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Berogailu batek baino epeltzen ez zuen etxebizitza ilun eta itsu batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Griluz loturik ekarri ditu gainera, bi jaunen animak arrastan, eta leotz itsuan sartuak dauzka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.

7 kaleez eta kidekoez minzatuz, aterabiderik ez duena.

Kamioi, orga edota gurdirik ez zen sartzen kale itsu hartara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

Erresistentzian hasi berritako gazte batek zabarki jarri zion hitzordua kale itsu batean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.

Liberalizazioan areagoatzeko Munduko Merkataritza Erakundeko herrialde kideen arteko negoziazioak kale itsu batean daude aspalditik.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Nola irten zulo itsu hartatik, hura zen asmatu behar nuena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 132. orr.

Bide itsua.  Berria - Harian   2005-05-31

Korridore itsu batera iritsi ziren, zulo itzaltsu batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Pixa egin zuen korridoreko amaiera itsuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Zerbait egin nahi duena aise galtzen dela "labirinto" itsu batzuetan!  Herria   2002-11-14

Zirkulu itsu baten barruan gaude, beraz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 58. orr.

8 leihoez eta kidekoez, estalirik dagoena.

Ez zen leiho itsurik eta patio hutsik egon.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.

Eder zait leiho itsuen luto zibil hau.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 185. orr.

Ohiko ezinegona jabetu zen Tsiganokez, baina orain, hormek estuturik, burdin hesiek eta ezer ikusten uzten ez zuten heriozko leiho itsuek hertsaturik, bere baitara bihurtu zuen amorru guztia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

Leihoa bera ere ateska itsu bat iruditu zitzaion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 121. orr.

Izu-laborriak harturik, adimena nahasirik, harrizko horma itsu baten aurrean balego bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.

9 basoaz eta kidekoez mintzatuz, sarria.

Honela, Santo Domingoko baso itsu batera ihes egin zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.

Baso itsuan aizkoran ari den egurgina ziruditen.  Elizen arteko biblia   Sal 74,5

Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik [...] basoarte amaigabea, zarratua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Oihan itsua besterik ez izaki, ordea, baztergabea, berde-urdina, laua, ozeanoa bezalakoxea... oihan itsua!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

10 (izan aditzarekin)

Orain Greg, itsu ez ezik, elbarri ere bazen, bai alde neurologikotik, bai gogamenekotik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Kolorearekiko itsu zela erabat. ikusmendunontzat lotsagarria da jaiotzez itsu direnei begiratzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 162. orr.

Begiak itsu dituzte eta ezin ikusi, burua ere ilun eta ezin konprenitu.  Elizen arteko biblia   Is 44,18

Jakin zuen da Ruak ez dutela itsuek itsu ez direnek bezala negar egiten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 86. orr.

Itsua zela, zuzen ibiltzeko gai ez zela, gaixo zegoela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Itsua banintz, neu konturatuko nintzateke beste inor baino lehen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Demagun gizon bat itsua dela jaiotzatik, eta, heldua delarik, kuboa eta esfera ukimenaz bereizten erakutsi zaiola.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.

Erabat itsua balitz bezala tratatu dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Jauna, nire neba itsua duzu!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 335. orr.

Eta ez dakit esan dizudan, baina itsua zen Santos, itsu-itsua.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 106. orr.

Itsua izanagatik ere, Borges idazleak begi ernea zuen topiko kulturalak eta literarioak biluzteko orduan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

· Izuagatik begia itsu, belarria gor, eta burua maingu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Itsu behar nikek ez konturatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

• 11 pred

Ez zuen ezer ikusten: erabat itsu zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Maitemindurik baitzegoen, maitasunaren argiz itsu beraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Txikitan itsu gelditutako pertsonak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.

Hiru egun eman zituen han itsu, ezer jan eta edan gabe Itsu eta gor ageri baitzen geroaren aurrean.  Elizen arteko biblia   Eg 9,9

Nork egiten du gizakia mutu ala gor, itsu ala ikustun, nik, Jaun honek, izan ezik?  Elizen arteko biblia   Ir 4,11

Jesusek itsu jaiotakoa sendatu.  Elizen arteko biblia   Jn 9,1 tit

Eta itsu sortuko ez zen semea ekarriko nuela mundura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 86. orr.

Ez baitzen askorik kezkatzen norbait itsu edo besamotz uzteagatik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 210. orr.

• 12 iz ikusten ez duen pertsona.

Hango argiak itsuak sendatzen bazituen ere, ikusteko gai zirenak itsutu egiten zituela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 250. orr.

Eta itsua, soldaduen begiez ikusiko balu bezala, bere aulkitik altxatu eta soldaduen aurrean jarri zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Doinu bera behin eta berriro, Dowlanden Pavan Lachrimae, Damián itsuak jotzen zuen erara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

Solferinoko itsua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 278. orr.

Aldez behintzat higiene eza dela eta, Indian 10 milioi itsu daude.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 20. orr.

Itsu askori ikusmena itzuli zien.  Elizen arteko biblia   Lk 7,21

Orduan, itsuek ikusi egingo dute berriro eta gorrek entzun.  Elizen arteko biblia   Is 35,5

Itsuak argitu, konkortuak zutitu, deabruak jaurti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.

Itsu, gor eta mutuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Gerra Handiak eragindako zoro, itsu, maingu eta herren ugari ikusten zen bazterretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.

Hoa bizkor herriko plaza eta kaleetan barrena, eta ekarri hona behartsu, elbarri, itsu eta herrenak.  Elizen arteko biblia   Lk 14,21

Itsuentzako eskola batera bidali zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Itsu eskalearena eginez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 98. orr.

Bat-batean, itsu baten inguruan biltzen hasi da jendea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Ez, itsu guziek ez dute berdin ikusten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Bada ikusi nahi ez duena baino itsu itsuagorik ere: ikusi nahi duen huraxe baizik ikusten ez duena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.

Ez madarikatu gorra, ez ipini itsuari bidean oztoporik.  Elizen arteko biblia   Lb 19,14

Itsuaren begi bihurtu nintzen, elbarriaren oin.  Elizen arteko biblia   Jb 29,15

Eta itsuaren gidaria itsua bada, biak zulora eroriko dira.  Elizen arteko biblia   Mt 15,14

Itsuak itsuen itsumutil!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 77. orr.

Itsu batek ere ikusiko zuen Lajosenganako jeloskortasuna piztu zitzaiola Laciri, jeloskortasun irrigarria piztu ere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Diru biltzea itsuen xakurrak erosteko itsuentzat.  Herria   2003-04-24

ik beherago 25.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Once, Espainiako itsuen elkartea nork ez du ezagutzen?  Herria   2003-09-04

Itsuen futbolean 2-0 irabazi zuen Frantziaren aurka.  Berria - Kirola   2004-09-19

13 itsualdia.

Gero, itsuak hartuta, urrats egin du niregana, eta eskua jaso du zaflaka hasteko bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Atea ireki, berea ez zirudien indarrez, eta bere itsuan Alessandro ikusi zuen Juvenaliaren gainean maitasunez larruz larru ilez ile urtzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Hiri-hotsak hor bertan dauzkat / Eta preso neure itsuan / Zerua ilun beltz dakusat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 116. orr.

14 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itsu-makila eta eguzkitako betaurrekoak hartuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.

Bi modu nabarmen zituen, beraz, "itsu-portaera" agertzeko edo "itsuarena" egiteko: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Iduri du Europa-mailean ere itsu-mandoko bezala dabiltzala batzuetan.  Herria   2003-12-25

Autodidaktaren arima bere itsu-begi ederretaraino igo da eta bertan azaleratzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

Ikusmen inplizitu, oharkabe edo itsu-ikusmen deritzona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Erietxean antzeman zioten itsu-ikuskera lehenbizikoz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Hala eta guzi, itsu paperan ibilitako alfer jende pikaroa erruz izan da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Itsu plantak egiten zituztelako.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.

Egunaren distira bikainak aztoraturik eta itsu-liluraturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

15 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etsai-gudaroste buru-itsu eta maltso baina kopuruz eta pisuz ikaragarri baten aurkako gerra azkengabe batean borrokatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

• 16 adlag itsurik.

Zeren eta itsu sinesten duenak bizitzako arrazoin bihurtzen baitu bere sinestea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.

Itsu baino itsuago sinesten baitzuen Jainkoaren probidentzian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 532. orr.

Naturaren senari itsu jarraitzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

Lasterka abiatu nintzen, itsu; lurrera eroria zen norbaiten bizkarrean ipini nuen hanka, eta estropezuka jarraitu nuen, baina ez nintzen jausi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.

Lokatzetan behera, burdinazko barren azpian, itsu, haztamuka.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 158. orr.

17 itsuan adlag ikusi gabe.

Eskumuturrez jotzen saiatzen da itsuan. Lehen itsuan ari nintzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Buruz behera zegoen gabardinan faltrikeraren bila ibili zen itsuan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Zatiak ezkutuan gordetzen ziren, eta gidariak itsuan sartzen ziren errepidean.  Berria - Kirola   2004-09-17

Patata-sail bat zeharkatu behar dute itsuan eta behaztopaka etxaldera iritsi aurretik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Arrasto bakar hartaz at, oro zen itsuan egin beharreko igartze-lana.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 287. orr.

18 itsura (orobat itsurat g.er.) adlag ipar itsuan.

Itsura hautatu zuen behar nuen luneta parea, beste anitzen artetik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 117. orr.

Hola jokatuz, erakutsi dute juduek ez direla gehiago itsura jokatzen lehenago bezala bainan beren ukaldiak nahi duten lekuan egiten ahal dituztela.  Herria   2003-03-10

Gure izialduraren emendatzeko S.S. sarjant bat [...] geritarat goiti doa eta itsura mitralleta kolpe bat igortzen du.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Ez da, egia erran, airerat eta itsurat egina galde hori.  Herria   2005-01-06

19 begi itsuan adlag

Begi-itsuan edozein bazter ezagutuko zuketen, hango urrina usaintze hutsarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

20 itsu-gidari itsuaurrekoa.

Itsu dira, eta itsu-gidari.  Elizen arteko biblia   Mt 15,14

Badira ere, beste ainitz mailetan, xakur heziak: batzu itsu gidari, besteak droga ikerlari, edo jende bakartuen etxeko lagun.  Herria   2001-07-05

21 itsu-itsu (36 agerraldi, 7 liburu eta 10 artikulutan) adlag itsu-itsuan.

Israelek itsu-itsu jarraitu gaiztakerian.  Elizen arteko biblia   Jr 8,4 tit

Ehiztari senaren mende jarria dagoeneko, gorputzak itsu-itsu bide ezagunetik jarraitzen du.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.

Agintariek esandako guztia bihotz-bihotzez sinetsi eta aginduak itsu-itsu betetzeko prest egotea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Ez, ez zen bi begi berderen atzetik itsu-itsu joan, ezkonberritan noizbait pentsatu izan zuen bezala.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 25. orr.

Garaipena gertu ikusten badu, itsu-itsu bilatuko du.  Berria - Kirola   2004-04-04

22 itsu-itsuan (153 agerraldi, 71 liburu eta 41 artikulutan) adlag ezer ikusi gabe; aztertu edo hausnartu gabe.

Lasterka hasi zen itsu-itsuan aurrera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

CRSak itsu-itsuan egin zuten eraso, aitzinean zeukaten guztiaren kontra.  Berria - Harian   2005-11-06

Ur handitan itsu-itsuan ez sartzeko. -Itsu-itsuan sartu nauk, eta ez haut ikusi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

Baina gudari batek jaurtiki zuen gezia itsu-itsuan eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren junturartetik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,34

Itsu-itsuan bota nion tiroa, baina zuzen.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 247. orr.

Zaudete, beraz, lasai, itsu-itsuan jokatu gabe.  Elizen arteko biblia   Eg 19,36

Itsu-itsuan maitatzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 216. orr.

Nahikoa da dozena erdi liburu itsu-itsuan erostea, horretaz konturatzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 40. orr.

Geroztik itsu-itsuan enborrak ebakitzen jarraitzea besterik ez dudala egin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

Ez itzazue itsu-itsuan sinetsi hitz dohakabe itxurakook, agian itxura besterik ez dira izango eta!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 135. orr.

· Itsu-itsuan heltzen diogu nork bere egiatxoari, egia osoa bailitzan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 178. orr.

23 itsu-itsuka ik itsuka 2.
24 itsu-itsuko izlag

Gure amona garai batean oso aberatsa izan zen, baina asko pobretu zen Mundu Gerran, zeren, Frantzisko Joserengan itsu-itsuko konfiantza izanik eta uste zuenez Italiak ez zuela irabaziko, gorde nahi izan baitzituen Austrian zituen hainbat titulu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 16. orr.

25 itsu-lagun iz

Hiria ezezaguna zitzaion eta itsu lagunik gabe nekez ibiliko zen maldan gora jarrita dauden etxarteetatik barrena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Itsu-lagun lanetara behartzen nau berriro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

26 itsu-leiho lehio itsua.

Lau partetan partitu baitzuten haren gorputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu-leihotik eseki.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.

Harresiaren inguruan lubakia zularazi zuen Migelek eta, atea hobeki defendatu beharrez, gainean itsu-leihoak irekiarazi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Itsu-leihoetatik begiztatu nuen etsaia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

27 itsu-mandoka ik itsumandoka.
28 itsu-zakur itsu gidari den txakurra.

Itsu-zakurra, itsuen gidari paregabea.  Herria   2005-03-17

Bana beste, zortzi urtez ari dira gidaritza lan hortan itsu-zakurrak, beren 10 urteak arte.  Herria   2005-03-17

Itsu-zakur eskola.  Herria   2005-03-17

Badira itsu-zakurrak, zergatik ez gor-loroak?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agure itsu (3); agure itsu bat (3); batean itsu (4); begiak itsu (6); bezain itsu (11); bi itsu (4); da itsu (8); da itsu itsuan (5); dama itsu (3); du itsu (3); duen itsu (3); edo itsu (7); emakume itsu (5); emakume itsu bat (3); erabat itsu (11); erdi itsu (7); ere itsu (11); eta itsu (54); eta itsu batek (3); eta itsu itsuan (11); eta kale itsu (3); ez da itsu (4); ez itsu (5); fede itsu (4); gauzetan itsu (3); gela itsu (4); gela itsu batean (3); geratu zen itsu (3); gizajoa itsu (3); gizon itsu (5); gor eta itsu (6); guztiz itsu (3); hain itsu (5); hura itsu (6); hura itsu itsuan (3); ia itsu (11); ia itsu zegoen (3)

itsu bat (43); itsu batean (15); itsu batek (22); itsu batek ere (6); itsu batekin (5); itsu baten (25); itsu batera (9); itsu bati (13); itsu bezain (3); itsu bihurtu (7); itsu bihurtzen (3); itsu da (6); itsu dago (6); itsu direnei (3); itsu edo (4); itsu egon (6); itsu eta (57); itsu eta gor (9); itsu eta mutu (3); itsu ez (6); itsu gara (4); itsu gelditu (6); itsu gelditzea (3); itsu gelditzeko (3); itsu geratu (11); itsu geratu zen (3); itsu geratzen (3); itsu gisa (4); itsu hark (3); itsu hau (3); itsu hori (4); itsu horrek (3); itsu hura (4); itsu hutsa (3); itsu hutsa niz (3); itsu itsu (17); itsu itsuan (153); itsu itsuan egiten (3); itsu itsuan eta (4); itsu itsuan hartu (3); itsu itsuan jokatu (3); itsu itsuan sinesten (13); itsu itsuan sinetsi (6); itsu izan (8); itsu jaio (3); itsu makila (4); itsu mandoka (4); itsu nengoen (5); itsu sinesten (4); itsu utziko (3); itsu zakur (4); itsu zakurrak (3); itsu zegoen (14); itsu zen (6)

jaiotzez itsu (3); kale itsu (20); kale itsu batean (7); kale itsu batera (6); koloreekiko itsu (4); urteetan itsu (3); urtez itsu (5); zen itsu (11); zen itsu itsuan (3); zuen itsu (3)

agure itsua (4); angiozarko itsua (4); atxikimendu itsua (3); baina itsua (3); da itsua (6); edo itsua (5); erabat itsua (5); erdi itsua (7); eta itsua (20); euli itsua (3); ez da itsua (4); fede itsua (13); indar itsua (6); itsua baita (3); itsua baitzen (3); itsua balitz (5); itsua balitz bezala (5); itsua besterik (3); itsua besterik ez (3); itsua bezala (4); itsua da (20); itsua da eta (3); itsua dela (5); itsua egin (3); itsua ematen (3); itsua eta (22); itsua eta gorra (3); itsua ez (6); itsua izan (12); itsua izango (3); itsua izatea (4); itsua naiz (5); itsua sendatu (3); itsua zela (13); itsua zen (26); itsua zen santos (3); itsua zuen (3); jesusek itsua (3); jesusek itsua sendatu (3); konfiantza itsua (9); maitasun itsua (3); oihan itsua (4); solferinoko itsua (4); virgil itsua (3); zale itsua (4); zen itsua (4)

baino itsuago (4); begi itsuak (12); bezain itsuak (4); du itsuak (3); erantzun zuen itsuak (3); esan zuen itsuak (5); eta itsuago (6); eta itsuak (11); itsuago eta (3); itsuak bezala (5); itsuak dira (6); itsuak ere (8); itsuak ere ikusten (3); itsuak eta (14); itsuak eta herrenak (3); itsuak ez (5); itsuak gara (3); itsuak izan (6); itsuak jotzen (3); itsuak zirela (3); zuen itsuak (13)

da itsu itsuan (5); eta itsu itsuan (11); gela itsuan (3); hura itsu itsuan (3); ilunpe itsuan (6); itsu itsuan (153); itsu itsuan egiten (3); itsu itsuan eta (4); itsu itsuan hartu (3); itsu itsuan jokatu (3); itsu itsuan sinesten (13); itsu itsuan sinetsi (6); itsuan aukeratu (3); itsuan egin (3); itsuan egiten (3); itsuan eta (6); itsuan hartu (3); itsuan jokatu (3); itsuan sartu (3); itsuan sinesten (14); itsuan sinetsi (6); zen itsu itsuan (3)

eta itsuaren (4); eta itsuari (3); eta itsuek (3); eta itsuen (3); itsuaren bidez (3); itsuaren esku (3); itsuaren gidari (3); itsuaren gisan (3); itsuaren hatzak (3); itsuaren zubiko (5); itsuarena egin (5); itsuarena egiten (3); itsuei ikusmena (3); itsuek ikusi (3); itsuen begiak (4); itsuen eta (3); itsuenak ere (5); itsuz eta (3)


itsualdi iz itsutasunezko aldia.

Onartuko dugu honen guztiaren arrazoia nekea izan dela, ahalmenen itsualdi iragankor bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 109. orr.

Iluntasunaren arima sakonaren bidetik erabateko itsualdira iristen dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.

Normalena izaten da galderari halako itsualdi bat jarraitzea, kolpetik esnatzean edota zerbaitekin ikaratzean bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

Pizturiko odolaren mintzaira entzuten hasia zen berriro, eta bazekien zer esan nahi zuen horrek: grinak zirikatutako itsualdia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 24. orr.

Buruhandiak sekulako itsualdia zeukan, edandako Guinness litroen eta olerkariari gorroneatutako porro ugarien kontura.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 86. orr.


itsuarazi, itsuaraz, itsuarazten (orobat itsutuarazi) du ad itsutzera behartu.

Bakardadeak eta deabruaren trikimailuek eta aztikeriek itsutu egin ohi dute marinela, eta horretara, haragiaren irritsarekin itsuaraziz, Sodoma galarazi zuen bekatuan erorarazi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 296. orr.

Zerk itsuarazi hau hola.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 171. orr.

Nire burua plazeraren atakaraino neronek itsutuarazi behar nuelarik, hazi likitsa hatzekin bildu eta sudurrera eramaten nuen berak behin egin zuenez, kriskitin-keinu hark Almaren gomuta piztuko zidalakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.


itsuaurreko (orobat itsu-aurreko) iz itsua gidatzen duena, itsu-laguna. ik itsu 20; itsumutil.

Gaztetxo nintzela Dodaka itsuaurreko izan zen niretzat, erreferente eta eredu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 178. orr.

· izlag -Itsu aurreko txakurra izango naiz! -esan zuen bere artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 327. orr.


itsubide iz itsutzeko bidea.

Nola ahaztu kazetari batzuen eta ezkerreko intelektualen eldarnioak, beren ideologiak itsubidera ekarriak, arrazoimenari uko eta pentsamenduaz beste egitera hain lotsagarriro limurtuak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 46. orr.


itsugarri izond itsutzen duena.

Tximista itsugarria ikusi zen, eta atearen orriak lurrera erori ziren milaka zatitan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.

Argitasun itsugarri batez ikusten hasi nintzen segitu behar nuen jokabidea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

Paisaia argitzen du, argi itsugarri, ikaragarri, mila eguzki baino indartsuago batez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 165. orr.

Orduan argi itsugarri batek biluztu ninduen bide erdian: ni besarkatzera heldu zen munstro orro-egilearen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Hauts hodei itsugarriak hegaldatu ziren norabide guztietan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Eguzkiaren distira itsugarria Azpimunduko atea irekitzean...  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

-Barkatu, jaun-andreok, eta egun on -hasi zen, bere irribarrerik itsugarriena jantzita-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.

Garai bateko hiritar ilustratu edo argituaren argitasun hura [...] pantallak zuzen-zuzenean bi begietatik garuneko zulo beltzetaraino helarazten duen argitasun katodiko itsugarria besterik ez da gaur.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Irudia indar itsugarriz iritsi zitzaion arkitektoari, flash baten moduan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Dirua itsua da eta itsugarria, fede guztien gisan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Grina itsugarri batek erabat baliogabetu zion nahimena.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 214. orr.

· Inprenta lanetan aritzen ez zenean, itzultzailearen nekeak hartzen zituen gainean, begien itsugarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi itsugarri (8); argi itsugarri bat (3); argi itsugarria (6); argi itsugarriaren (3); argitasun itsugarri (4); eta itsugarri (3); itsugarri bat (9); itsugarri batean (3); itsugarri batek (6); itsugarri batez (3); itsugarri eta (3); itsugarri hura (3); itsugarria izan (4); itsugarria izan daiteke (4)


itsuka 1 adlag ikusi gabe; aztertu edo hausnartu gabe. ik itsu 17.

Astiro eta nekez, katuka jaitsi ziren itzaletan, itsuka, estropezuka, haitz, sasi eta adar idorren artetik arrastaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.

Zelai zabalean barrena, belarrak eta loreak itsuka zapalduz, etsaiaren atzetik ibili ginen egun eta gau batez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.

Itsuka ari zen tiro egiten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.

Eskuak itsuka bilatu zuen ezpataren eskutokia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

Bazekien Tom hibernazio-aldian zela, etsipenezko aingeru beltz baten aurka borrokan itsuka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Palestindarrak bezala jokatzen baitira itsuka; ez hain itsuka halere, ez baitira bakarrik joaiten Amerikarren kontra, bainan bereziki Irakiar poliziaren kontra eta polizia horretan sartu nahi duten Irakiarren kontra.  Herria   2004-09-23

2 itsu-itsuka. itsu-itsuan.

Itsu-itsuka genbiltzan, gazteluko lubakiaren hondoan barrena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 290. orr.

Denbora gehiegi daramagu itsu-itsuka, eta jakin badakigu hau ez dela biderik onena.  Berria - Kultura   2004-03-27

· Andereñoaren aholkuari jarraiki, itsu-itsukako jolasean banenbil bezala interpretatzen dut Colin-maillard.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 169. orr.

Ez dago, itxurak direnez, itsu-itsukako maiteminik, izen orotarik haruntzago edo honuntzagokorik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsuka bilatu zuen (3)


itsukeria iz grina biziak edo setakeriak sortzen duen adimenaren edo zentzuaren galera. ik itsutasun.

Ez dik axola zerk eraginda, koldarkeriak naiz itsukeriak, herrak nahiz harrokeriak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.

Bihotzeko itsukeria.  Elizen arteko biblia   Jn 9,35 tit

Txokozalekeria eta itsukeria aspaldiko kontua dira gurean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 40. orr.

Bere fanatiko itsukeria gorabehera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.

Itsukeria tematuari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Arrazoikerizalearen itsukeria gaindiezina eta harrokeria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

Luzaz emaztekirik ikusi barik egoteak batzuengan itsukeria modu bat eragiten du, alegia, emearen dohainak ikustea gizonezkoarengan, gehienbat mutilengan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 296. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsukeria (3)


itsuki1 adlag itsu-itsuan.

Bera itsuki maite nuelako lehertarazi nuen Madrilgo Burtsa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 22. orr.

Salomon, hala ere, itsuki maitemindu zen haietaz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.

Baldin eta ustez dakien hori itsuki ez sinesteko zuhurtzia eta prudentzia eduki izan balitu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.

Nafarroako koroaren jabeak, bere inguruan, nekez aurkituko zuen bertze inor bere nahietara hain itsuki makurtua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Lurraldetasunaren ideia integratzaileak Iparraldea Hegoaldeari itsuki beha jartzen du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsuki (4); itsuki maite (4)


itsuki2 iz kolaioa.

Bisigua eta bainapatatak, txitxarroa eta arroza, itsukia eta garbantzua, lirioa eta berakazopa, arrantzontziek legatzetan ari zirela harrapaturiko beste arrain zantarrak, bentara ateratzeko gauza ez zirenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.


itsukor izond itsugarria.

Gero argi itsukor ikaragarria eta lur-ikara baten desmasiak.  Herria   2005-08-11

Itsukorra eta sendoa da gure begi ahulentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.


itsulapiko (orobat itsu(-)lapiko g.er.) iz eltzeitsua.

Zurezko oilar gandor-gorri eder bat zen itsulapiko hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.

Zure arrebak itsulapikoan sartzen ditu aurrezkiak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 148. orr.

Diru-bilketarako itsulapiko bakar bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Goioren itsulapikoa hutsik zegoen beti, txerritxo lodi hura ia egunero abileziaz husten baitzuen bizkarreko zulotik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 288. orr.

Arrebak txanponak sartu zituen […] Santa Anak oinetan zeukan itsulapikoaren zirrikitutik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Ingeles peto bat azaldu zen, ingeles petoak diren itsulapiko bat eskuan zuela [...], eta hotsa egiteko astinduz, libra bana eskatu zigun Marx-en mausoleoa ikusi ahal izateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Kubako goi-agintariek eskua itsu-lapikoan sartu nahi dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.


itsumando iz zen bait jokotan, begiak lotura batekin estaliak dituena.

Hala dirudi, baina hain itsumando nago, ezingo nuke ezagutu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 149. orr.


itsumandoka (24 agerraldi, 12 liburu eta 3 artikulutan; orobat itsu-mandoka g.er.) adlag itsu-itsuan.

Idazteari ekin nion, itsumandoka, jalgitzen zitzaidanaz harritua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 137. orr.

Itsumandoka gurpil-aulkiaren burdinazko egitura ezaguna haztakatu eta, mugimendu sail neketsu baten ondoren, berriro aulki gainean jartzea erdietsi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 83. orr.

Gizakia munduko gainazalean itsumandoka dabilen espeziea baizik ez da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.

Geroak erranen ene gogoa eta ene bihotza, itsu-mandoka ibili ondoan, argi berri baterat helduko diren ala ez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.

Halaber lanotzen duenean eta, bidea galdurik, itsumandoka behar delarik ibili.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Itsumandoka jotzen duen herioa injustua da zinez.  Berria - Kultura   2004-03-16

Neskak aurrera egiten zuen, itsumandoka, zarata kirrinkarien nahaspilan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Bidean itsu-mandoka nindoan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 13. orr.

Hara eta hona puska batean itsu-mandoka gidatu ondotik, autoa geldiarazi nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Itsu-mandoka irensten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.


itsumen 1 iz itsutasuna.

Hiri bereko emakume bat itsumenak jota zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Flashak sortutako itsumenak eta sustoak beste hainbeste segundoz utzi zuten paralizatuta bezala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.

Hala nola eguzki betearen dirdaia itsumen iluna den begientzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 37. orr.

Handik puska batera, begien itsumena baretu eta inguruari erreparatu dio.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 26. orr.

Itsu sentitu zen, itsumenik okerraren jabe, gainera: argia ezagutu eta gero ilunpetara kondenatu izan denarena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.

Begirada galdua, berriz, itsumenarenaz gainera, hozkeriarena izan daiteke; gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremin gandutuarena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.

Harrigarri zitzaidan Gregen itsutasunaren alde hori, bere itsutasunerako zuen itsumen berezia, alegia, "ikustea" edo "begiratzea" zer zen ahaztua izatea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.

Ediporen antzera, gizakiok ez bi baino hiru edo anitz ahotsez mintzo gara: ni, zu, hura; identitaterik eza, itsumenera eramango gaituen jatorrizko bekatua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Itsumen hura gogoratze hutsak lotsatu egiten nau orain; ez, ordea, garai hartako jakin-minak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Dei egin didazu, dei eta oihu, eta nire gorreria hautsi; argi eta distira eginez uxatu duzu nire itsumena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Linok itsumen momentu hori izan ez balu, txorakeria hori egin izan ez balu...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Halako itsumen-sentipen bat sortzen da orduan, argi-dardara deitzen duguna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aizkolariaren itsumena (4); itsumen eta (3)


itsumendu iz itsumena.

"Hi baino gutiago ez diat izan behar!" erran ohi zietela gure arbasoek elkarri eta, menturaz, itsumendu horrek berak gaituela guhaur beti galdu!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.

Eta nire itsumenduan zera pentsatu nuen: "Ai dirua banu, bertatik esango nioke nor naizen”.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 166. orr.

Nahiz eta gerlak baduen beti, lehen eta orai, orai gehiago tresnaturik ere, bere basakeria, bere itsumendua, bere itsuskeria, zendako..., zendako... ez zen Peioren heriotzea Weimar-en eta ene heriotzea Weimar-en, heriotze bera izanen, ene galdeak zerbait zentsu balinbadu segurik?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 140. orr.


itsumustu (orobat itsu-mustu g.er.) 1 iz itsu-itsuan eginiko gauza.

Nik, kimikari gisa lanik ez eta alienazio beteko egoeran (orduan ez zen, ordea, "alienazio" hitz hori erabiltzen), han jarduten nuen itsumustu nahasian orriak eta orriak idazten pozoiturik nindukaten oroitzapenez, eta lankideek burutik egindako gizagaixo bati bezala egiten zidaten so begiaren ertzetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

Bai ederki gezurresten duela errealitateak arnasestukako itsumustuaren iruditeria hori!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.

2 itsumustuko ik itsumustuan 3.
3 itsumustuzko izlag itsumustuan egiten dena.

Bakea egin nahi zien beste jendeak, baina ezin; zera baitzion euskaldunak bere itsumustuzko hizketan […].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

Berehalaxe entzun nuen eskaileretan gora haren azkazalen hots itsumustuzkoa, eta han azaldu zen, pozik, isatsari eraginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 225. orr.


itsumustuan (101 agerraldi, 54 liburu eta 8 artikulutan) 1 arrapaladan; itsu-itsuan. ik itsumustuka.

Ezer pentsatu gabe, gogoetarik egin gabe, ezer ulertu gabe itsumustuan hasi zen igerian bazterrerantz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Xehetasunetan galtzen zela iruditzen zitzaion, maparik gabe idazten zuela, gehienez ere iparrorratz ahul batekin zebilela ilunpean, itsumustuan, bide-galtze luzeak eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 28. orr.

Izen hura gidari, modu jabeago batean begiratu nion nire errealitateari, eta, batez ere, ordura arte itsumustuan egindako lana konprenitu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

Ergelkeria baita -esan nuen- itsumustuan jarraitzea, harik eta gasolina erabat agortu arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Hamasei urteko neskarik ez da joango itsumustuan harengana, burtzoraturik eta grina sutsu batek eraginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Hor itsumustuan pilatzen dena, uholdetarako proportziotan joango ez da, ba?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.

Bertso bat azpimarratzen dut, itsumustuan, zertan ari naizen begiratu gabe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Andereak musu eman dio, zakila ukitu dio praken gainetik, eta gizon gaztea itsumustuan irten da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.

-Era bitxian mintzatu eta mugitzen ziren denak: itsumustuan, oldarka, edo astiroegi edo bizkorregi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 90. orr.

Marmolezko zorua zuen saloi handi bat, irudimenean dantza aretoa iruditu zitzaiona, zeharkatu zuen ilunpean itsu-mustuan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

Badoa mendian bidea, zoroa bezala itsumustuan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Ez egin ezer itsumustuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Itsumustuan oldartu zitzaion Max.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Tourvel andrea, izuturik, itsumustuan altxa zen, hartu zuen suziri bat, eta irten zen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

2 ustekabean.

Wolfgang? -oihukatu zuen Einsteinek, gainean metatutako pisu guztia itsumustuan arinduta eta etorri berriak ezagutuz-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.

Deblauki gertatu da, itsumustuan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

Halako baten, itsumustuan, ez non eta ez han, diruak hartu eta itzuri egin zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.

Eta ehiztari guztienak bezala, bereak ere bidera irtendako animalien enkontruz beterik daude, arrastoa jarraitu eta itsumustuan eraso egindako piztien begiradez oroimenean itsatsirik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Txito bustia, itsumustuan harrapatu duen eraso hark bere zentzua ustegabetu bailuen, basoaren bila hasi da, lurrean aztarrika.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Orain, ezerezetik bat-batean jalgia, ezkutuko indar batek heriotzaren ilunpeetatik biziaren argira itsumustuan erauzia, plaza bateko bankuan eserita berpiztu berria zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

3 itsumustuko ustekabekoa

Aurpegia gorritua zeukan, batera eta bestera ibili beharrak eta, agian, itsumustuko beroak eraginda.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.

Itsumustuko oinazea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.

Arerioaren itsumustuko erasotik babesteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 82. orr.

Aski izango zukean begiradarik bakar bat, keinu ustekabeko bat, hitz itsumustuko bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 180. orr.

Hizkuntza baten hotsen itsumustuko bilakaera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.

Beste alderantz egindako biraketa itsumustuko hark.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsumustuan (4); itsumustuan erantzun (3); itsumustuan eta (5); zen itsumustuan (5); zuen itsumustuan (6)


itsumustuka (46 agerraldi 20 liburutan) adlag itsu-itsuan. ik itsumustuan.

Itsumustuka gabiltza, hormari haztaka itsua bezala, itsumustuka bistagabea bezala.  Elizen arteko biblia   Is 59,10

Kirxak, ilunpetan, itsumustuka ekin zion itzulbideari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Horrela, egun-argi betean ilunpetan aurkitzen dira, eguerdian itsumustuka ibiltzen gauean bezala. Eta bertan, ilunperik beltzenean gelditu zen Elimas, eta itsumustuka zebilen, eskutik nork eramango.  Elizen arteko biblia   Jb 5,14

Pattarrarengatik estropezuka eta bidetik oker, ardotan itota: ikuskariak dituztenean itsumustuka eta epaia ematean zanbuluka. ez genuen besterik behar, ilunbista hartan, pneumatiko-arrasto bila hirurok bide banatatik itsumustuka elkar galtzea baino.  Elizen arteko biblia   Is 28,7

Metafisikaren jardunbidea gaurdaino itsumustuka aritze hutsa baino ez da izan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Itsumustuka eta nahikoa kontrol metodikorik gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 76. orr.

Mendebalde modernoko arkeologi aurkikuntzak metaturiko jakintzak oraindik itsumustuka uzten du hogeigarren mendeko historialaria ilunabar historikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 242. orr.

Ez da lan gozoa antzinako eran salerostea, errekardaritzan jardunez, nahiz ohitura horrek, arabiar herrietan, arkitekturaren logika berari erantzuten dion: prezioak gezurrezko fatxadak dira, eta elkarrizketa sigi-saga eta itsumustuka saiatzen da misteriora -produktuaren benetako preziora- iristen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsumustuka (7)


itsumutil (ETCn 91 agerraldi; orobat itsu(-)mutil ETCn 25 agerraldi) 1 iz itsu bat gidatzen duen mutila, itsuaurrekoa.

Orduan, Sansomek esan zion eskutik zeraman itsumutilari: -Eraman nazak jauretxeari eusten dioten zutabeak ukitzeraino, haietan sostenga nadin.  Elizen arteko biblia   Epa 16,26

Bere kasa moldatzen zen, espaloi zikinean zehar zeuden hesi hautsiak poliki-poliki haztatu eta itsumutil gisa baliatzen zituelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 263. orr.

Niniveko jendea, Tobit itsumutilik gabe, bakarrik eta sendo zebilela ikustean, txunditua gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Tb 11,16

Itsuak itsuen itsumutil!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 77. orr.

2 irud

Korridore ilun batean barneratu ginen, hura itsu-mutil isil, ni jarraikitzaile itsaskor.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Gramatikaren paradigma eta baso guztiak itsu mutilik gabe zeharkatzeko gai izan den jendeaz inguraturik gaude.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 29. orr.

Itsumendu zuri hartan, radarra zen kapitainaren itsumutila.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Neure ezkutalekua ikuskatzeari ekin nion, ilargiaren errainu ahulak itsumutil nituela pabiloiko beirate garaien artetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Ez zekien gaztetxo hark nora jo nahi zuen, eta horrelakoetan zigarreta bat itsumutil ona izaten da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 175. orr.

Gurean, maitasuna sentitzearen eta maitasuna egitearen arteko bidean, irudia dugu bitartekari edo itsumutil nagusi, eta ez, beste garai eta lekuetan legez, usaina, aberastasuna edo kokapena gizartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Amodio istorio askotan legez -nola Teruelen, hala Veronan-, maitasuna izan da patuaren itsu-mutil kontakizun honetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 18. orr.


itsumutsuka adlag itsumustuka.

Zitarik ez zutenak ere, ilunean, itsumutsuka ibiltzen ziren, elkar usaindu, elkar ukitu, nor zen mutila, nor zen neska, ezagutu nahian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 227. orr.


itsumuturka adlag itsumustuka, itsumustuan.

Gure bizian ere bide bat egin behar baldin badugu eta bide hortan partitzen baldin bazira, itsumuturka partitzen baldin bazira, mustupilka joanen zira berdin!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 90. orr.

Eta, beraz, jakitate hori xekatzen baldin baduzu itsumuturka, hola...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 90. orr.


itsura ik itsu 18.

itsurik adlag ezer ikusi gabe; ikusmenik gabe. ik itsu 16.

Itsurik, itoka, durundia belarrietan, urdaila estu-estu ikusitako guztiarengatik. Izan naizen su guztiek bat eginen balute, ez lirateke lur osoan kabituko eta aingeruak itsurik geratuko lirateke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.


itsusgarri izond itsusten duena.

Pasta lodi beltzeko begiorde itsusgarri horiek jakako poltsikoan neramatzan orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

Estalgarri oro itsusgarri: soilik laxotasunari emana denean dago zinez zoragarri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

· Horregatik ez dute ikusi bi puntu zeruan, metalezkoak, bi sorgin-orratz erraldoi, hodei gero eta zuriagoen itsusgarri.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.


itsusi (orobat itxusi g.er.) 1 izond bistari atsegin ez zaiona, edertasunik ez duena. ik ezain. (bizidunei buruz)

Zazpi edo zortzi atso itsusi zeuden kokoriko eta tarteka jarriak elizaren inguruan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Emakume itsusi eskarmentu gabeko bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Umetxo jaio berri, lohitsu eta oso itsusi bat atera zen lurretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.

Gizon txiki xuri itsusi eta pottoloa zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 215. orr.

Esaera horixe baitzerabilten ezkontza-artekariek neskato itsusi eta dotegabeez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 24. orr.

Adiskide itsusi eta betaurrekodunak zituzten neska dotore ile-kizkurrak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 205. orr.

Ezta, piztitzar itsusi hori?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.

Zakur puska itsusi batekin ibiltzen da tipoa, badaezpada.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

Dortoka itsusi eta potoloaren ontzia.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 47. orr.

Ipuineko ahatetxo itsusiaren pareko sentitu izan naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 116. orr.

Joan hadi ohera, itsusi hori, pentsatu zuen Thomas jaunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 135. orr.

2 (gauzei buruz)

Etxe bati su eman edo holako gauza itsusi bat egingo dugula pentsatzen du jendeak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

Neska handia eta mardula zen, esku itsusiekikoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 58. orr.

Hautsitako zorro itsusi bat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.

Pistola itsusi bat hotel itsusi bateko gela itsusi batean. Zauri itsusi hura sendatuta zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 111. orr.

Gau itsusi haiek ziren, hain zuzen, ahaztu ezin zituenak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

Ume-jolasak iruditzen zitzaizkidan, ume-jolas itsusi beti-berdinak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.

Oihu itsusi bat gabe.  Herria   2002-12-05

Keinu itsusi bat egin nion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.

Tanto politek itsusi eta trabatuek bezain beste balio dute.  Berria - Kirola   2006-01-15

Hura guztia amarru itsusi bat zela adierazi zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

Hartan, sekulako ezuste itsusia hartu genuen, herr Haspern ikusi baikenuen korridorean aurrera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 67. orr.

Ene bizi guzian ikusiko dudan itsuskeriarik itsusienaren testigu izan ninduan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.

Sekretu itsusi baten pisua pairatzen baikenuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Baduk denbora hots itsusiak dabiltzala hiri buruz... ez genian sinetsi nahi...  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 49. orr.

Salaketa eta hitz itsusi bat baino gehiago bota zizkioten elkarri.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Bakean utz ezazu atzerritar hitz larri itsusi hori... zer duzu, "mekauen"?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 49. orr.

Eraikin handi eta itsusi, adreilu gorriz apaindu batera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Uhain tzar itsusi batek biak eraman zituen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Elizatzar itsusi bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 95. orr.

Hori kale itsusia!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 95. orr.

Zoriak, ordea, joko itsusia egin zion eta, itsas irakinetan barna, portu gabeko bidaia luzera iraitzi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 139. orr.

Dotoretasunik gabeko hotel bateko taberna itsusian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

Galtzerdi-pare ezin itsusiago baten barruan sartu zuen salatoskopioa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 66. orr.

Paperezko lore handi bezain itsusiez emokaturiko pareten artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

3 (beste adizlagun edo izenondo batekin)

Rollebon jauna oso itsusia zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 41. orr.

Oso itsusia egoten naiz alemaneko eskolaren ondoren.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 66. orr.

Baina orain ez zait hain itsusia iruditzen Pallamaglio kalea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 186. orr.

Renée itsusi samarra da, txikia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

Biziki itsusi da-eta hola mintzatzea.  Herria   2001-02-08

Gorputz eta aurpegieraz arras itsusia zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

-Bai, hitz itsusia benetan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 11. orr.

Andre zaharraren aurpegia, zeharo itsusia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 249. orr.

Nire anaiek itsusi mortala zela esaten zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 70. orr.

Begiak, batez ere, izugarri itsusiak dira hain hurbiletik ikusirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Tramankulu harrigarri itsusi bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 170. orr.

Beso bakarraren errebeskada batean bi erraldoi erdibitu zituena, itsusi ikaragarriak biak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Itsusi amorratua izango haiz eta betiere.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 227. orr.

Itsusi interesgarria izango zen batzuentzat, eta itsusia eta kito, beste batzuentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Nik bazekiat itsusi aparta nagoela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

· Dendako enplegatu guztien uniformea janzten zuen, atorra urdin argia eta gona marroia, itsusia pestea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

4 (izan, iruditu eta kideko aditzarekin; ik beherago 12)

Edertasuna, bestalde, izan liteke polit nahiz itsusi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.

Zé Luis ez zen polita, baina ezta itsusia ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Elurra polita da mendian, itsusia errepidean.  Berria - Kirola   2006-03-14

Halaz aldi berean kuraiosak eta lazoak ginen, ausartak eta herabeak, [...], itsusiak eta ederrak, gaiztoak eta onak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 146. orr.

Baina mutila ez zen itsusia, ez zen batere itsusia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.

Lodia zen eta itsusia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 187. orr.

Badakizu, juduak itsusiak dira denak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 119. orr.

Itsusia zara, erotuta zaude!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 264. orr.

Paolak esaten zuen Mirandaren haurra itsusia zela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 156. orr.

Heriotza itsusia da itoarena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Arrakasta gauza itsusia da, eta beltza.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Bere ustez oso ederra da, baina itsusia baino itsusiagoa da, izan, ergel hori.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

-Aurpegi itsusia duzu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 395. orr.

Hazpegiak itsusiak ditu, zakarrak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 156. orr.

Eta arretaz begiratu nion eta ez zitzaidan itsusia iruditu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.

Oso itsusia iruditzen natzaion galdetu diot Margoti.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.

Gainerakoak baino asko gorago zerraikan kantan, askoz gorago eta, itsusiago zena, okerrago.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 153. orr.

Esan duzu ezin itsusiagoa iruditzen zitzaizula.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 97. orr.

5 pred

Ez zara polita, baina ezin esan itsusi zaudenik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 25. orr.

Ez gara sesioan arituko, ez dugu elkarrekiko itsusi jokatuko, ezta antzekorik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Itsusi deritzo guztiari, baina ez da leihotik aldentzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

-Itsusi aurkitzen al nauzu, postariaren seme, bihotz-mamiak izotz mendia baino hotzagoak dituzun mutil horrek?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.

Itsusi kausitzen zuen burua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.

Arma [...] mesanotxe gainean zetzan, beltz eta itsusi.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 111. orr.

6 (erkaketetan)

Atso zahar bat zen, bekatua bezain itsusia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 177. orr.

Basurdea bezain itsusia zuan, zikina eta biboteduna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.

Emakume furfuriatsua, sorgina bezain itsusia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

Aho handi hartako ezpainak gorriz margotuko balitu bezain itsusi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 201. orr.

-Mahaspasa baino itsusiagoa duk eta...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 165. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, izenondo betekizunaz)

Berrogeita hamar bat urteko emakume aurpegi itsusi batek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Delikatuki ibiltzen oin behatz-itsusi, gorrien gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Ez zegoen kaiorik; 'moko-itsusi' esaten dieten txoriok baino ez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 129. orr.

· Betaurreko lodi-itsusiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

Bilbo hiri aberats-itsusia da, meatzaritzan diharduena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

· 8 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

Harmantako zoko horrek, bere itsusian, bazuen beste abantail bat luzaidarrentzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Oi biziaren itsusiaren itsusia!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

9 itsusi egin

Loreak aspaldian zimelduak zirela eta... itsusi egiten zutela eta... handik kendu nahi zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 38. orr.

10 itsusi eman

Badakizu, emakumeek ez dute builarik egin behar, itsusi ematen du.  Berria - Kultura   2004-05-25

Frijituak egiten saiatua nintzen, kotoi hidrofiloa labe elektriko baten xaflaren kontra zapaldurik edukiz: azukre errearen gustuaren arrasto bat bazuten, baina hain itsusi ematen zuten bistara, ezen ez baitzitzaizkidan iruditu merkaturatzeko modukoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Itsusi ematen omen zuen lan guztiak neuk egiten nituela jartzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.

Prostituzioa, nomadismoa eta pobrezia, esaterako, nabarmen hazi dira herrialde aberatsetan, eta itsusi ematen dute.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

Iritsi zen momentu bat pentsamendua debekatzeak itsusiegi ematen zuena, eta orduan egin zutena izan zen pentsamendua galaraztea, hots, galdu araztea, alferrik galtzea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

11 itsusi-itsusi

Aitaren galtzerdiak pasaratzen ditudanean puntu itsusi-itsusiak ateratzen zaizkit eta gero Natalinak desegin egin behar izaten ditu  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 155. orr.

12 itsusi izan zaio ad

Kreditu-txartelak ez zitzaizkien itsusi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Frantsesa nintzela jakitea ez zitzaion itsusi.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 57. orr.

Errepublika hortan ez zaiku itsusi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 28. orr.

Ez zaiku itsusi Afrikak eskura dezan holako sari bat.  Herria   2004-10-21

Kontent niz hemen baitzira, eta ene emazteari, jakinen duelarik, ez zaio itsusi izanen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.

Goizak paseotxo bat egiteko gogoa ematen zuen eta itsusi zitzaidan gelan sartuta gelditzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.

Iparraldeko bi bertsulari finalean, ez zaiku itsusi.  Herria   2005-12-08

Guztiei itsusi litzaieke alabaina, minduaren mina samintzea, justiziak ez duelarik horrelakorik eskatzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

Niri oso zitzaidan itsusi non eta Luteziaren logelan bi papagaio horiek usoen posturan ikustea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.

· Ezin naiz luzatu, itsusi da neska batentzat leku batean geldirik mintzatzen egotea.  Berria - Harian   2005-11-10

Bere lotsariak agerian jartzea, ez zen harentzat itsusi, eta itsustasuna bera ere ezin uler zezakeen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 46. orr.

13 modu itsusian

Gasteiztik modu itsusian alde egin zuen, Real Madrilen kontrako finalerdietako azken partidaren aurretik alde eginez.  Berria - Kirola   2004-03-17

Kendu zidan panpina eskutik, eman zion modu itsusian Maiderri, eta oihuka esan zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 44. orr.

Bi gizon ikusi zituen fusilez armatuak, oso modu itsusian distiratzen zuten baionetekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Damak haren kontra hitz egiten hasi ziren bazterretan, oso modu itsusian gainera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batere itsusi (3); edo itsusi (4); emakume itsusi (3); eta itsusi (14); eta oso itsusi (3); ez zaiku itsusi (4); gauza itsusi (5); gizon itsusi (3); hitz itsusi (8); hitz itsusi horiek (3); itsusi aurkitzen (3); itsusi bat (49); itsusi bat egin (6); itsusi bat izan (3); itsusi batean (6); itsusi batek (4); itsusi baten (12); itsusi batez (4); itsusi batzu (3); itsusi da (4); itsusi den (3); itsusi ematen (4); itsusi eta (29); itsusi haiek (5); itsusi haren (3); itsusi hori (14); itsusi horiek (6); itsusi hura (9); itsusi mortala (3); itsusi samarra (5); keinu itsusi (7); keinu itsusi bat (5); orban itsusi (3); oso itsusi (7); zaiku itsusi (4); zauri itsusi (4)

ahate itsusia (4); ahatetxo itsusia (4); ala itsusia (3); aurpegi itsusia (4); baina itsusia (7); batere itsusia (3); bezain itsusia (4); da itsusia (6); ederra eta itsusia (3); edo itsusia (3); eta itsusia (27); eta itsusia da (3); eta itsusia ere (3); ez da itsusia (3); ez zen itsusia (4); gauza itsusia (11); hain itsusia (3); hitz itsusia (6); itsusia da (27); itsusia da eta (3); itsusia dela (8); itsusia den (6); itsusia duk (4); itsusia egin (5); itsusia egin zion (4); itsusia ere (5); itsusia ere ez (3); itsusia eta (14); itsusia ez (7); itsusia hartu (5); itsusia iruditu (6); itsusia iruditzen (6); itsusia izan (12); itsusia izan zen (4); itsusia izango (3); itsusia zara (3); itsusia zela (6); itsusia zen (15); itxura itsusia (4); kontu itsusia (7); nahiko itsusia (3); oso itsusia (15); oso itsusia da (3); sarrera itsusia (3); sarrera itsusia egin (3); zein itsusia (6); zen itsusia (8)

baino itsusiago (5); baino itsusiagoa (9); baino itsusiagoak (3); eta itsusiak (10); ezin itsusiago (4); ezin itsusiagoa (3); gauza itsusiak (6); hitz itsusiak (8); itsusiago baten (3); itsusiagoa da (3); itsusiak dira (4); itsusiak esan (3); itsusiak eta (10); itsusienak eta (3); itsusiren bat (3); itsusitzat jotzen (3); modu itsusian (6); oso modu itsusian (4); politak eta itsusiak (3)


itsusiagoka adlag

Maskak ezartzen zituzten, aurpegiak itxuraz aldatuz, zein itsusiagoka.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.


itsusiagotu, itsusiago(tu), itsusiagotzen du ad itsusiago bihurtu.

Izan ere, barrura begira jartzen garenean, hain sentitzen gara batzuetan itsusiak, non besteak itsusiagotzeko jarrera hori errotzen baitzaigu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 87. orr.


itsusikeria ik itsuskeria.

itsusitasun ik itsustasun.

itsusitu ik itsustu.

itsuska izond itsusi samarra.

Itsuska zelako mutilek ez zioten maitasun handirik erakusten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 157. orr.


itsuskeria (orobat itsusikeria g.er. eta itxuskeri g.er.) 1 iz egintza itsusia.

Infernua merezi baitut anaiei egin eta esan dizkiedan itsuskeria eta irainengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.

Ez esan itsuskeriarik, Pantxo!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.

Akademiako mutikoak nerabezaroan sartu eta itsusikeriak egiten hasi zirenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.

Umeek eta gazteek, horrela biluzik ikusi zutenean, burutik eginda zegoela pentsatuz, itsuskeria asko egin zizkioten, lokatz ugari gainera jaurtiz, harrika emanez, hara eta hona bultzatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.

Egiten zizkioten keinuei eta esaten zizkioten itsuskeriei.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 107. orr.

Ez genituzke, halere, SS-en itsuskeriak gutietsi behar...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 88. orr.

Itsuskeria izan zen Racheli egin zeniona, Nathan, hari horrela agiraka egitea ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Itsuskeria bat izan da.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.

Egindako mina jasotako mina da, eman ez genuena galdu genituen gauzen artean dago pilatuta, ulertzen jakin ez genuena gehiago da itsusikeria itsutasuna baino, errespetatu ez genuen hari deika ari da orain bihotza...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 145. orr.

2 (izenondoekin)

Ongitxo zekien itsuskeria galanta zela erregearen asmoei muzin egitea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 144. orr.

Berriz ere salatu ditu gerla denborako itsuskeria ikaragarriak eta dei bat zabaldu bakearen alde.  Herria   2005-11-10

"Beste gizonezko batzuekin itsuskeriarik handienak egiteaz" salatu zuten.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Ene bizi guzian ikusiko dudan itsuskeriarik itsusienaren testigu izan ninduan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.

3 itsusia den gauza; itsustasun gaitzesgarria.

Atso zahar irrigarri bati itsuskeria bat erosarazteko makurkeriaz gozatzen.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 16. orr.

Itsuskeriaren infernutik atereak dirudite ostatuko parrokiano femenino bakanek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Baina ederra da bere itsuskerian.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

Gizakia etengabe aurrera doa, begiak bere ahultasunean jarriz, bere ezinean, bere itsuskerian, bere ezerezean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

Bekatuak pisatu, egindako bekatu larri bakoitzak berez dituen itsuskeria eta gaiztakeria begiratuz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 65. orr.

Ken ezan itsuskeria hori.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

den itsuskeria (3); eta itsuskeria (8); eta itsuskeriak (4; itsuskeria bat (8); itsuskeria egin (3); itsuskeria eta (4); itsuskeria hori (4); itsuskeria horren (3); itsuskeria izan (3)


itsuski 1 adlag modu itsusian. ik itsuskiro.

Itsuski erabili zuten, harekin alde batetik bertzera ibili zirela eginen nuke...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Beste mutiko batekin musuka ari izana zela, eta itsuski musuka omen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 28. orr.

Beren erretorearen hautatzeko mementoan, itsuski jokatu ziren beren artean: elegaiztoak, gezurrak, jukutriak, lehenik, kolpeak, gero, zauriak gorputz-arimetan, eta gertatu zen gizon bat hil zutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.

Eta horrek itsuski ematen gaur, jakina.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

Ni itsuski engainatu izana ez askietsirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

Itsuski lotu zitzaion, ukaldika, ateari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 159. orr.

Bi erizain emazte hilak, itsuski kolpatuak biak, batek lepoa moztua.  Herria   2004-12-30

Itsuski torturatua izan zela bost egunez segidan  Herria   2001-11-01

2 adkor oso, ikaragarri.

Gizon eztia, itsuski ederra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

Koleratuko dun, itsuski koleratu ere, eta nitaz sekulakoak eta bat erranen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Garai hartan hasi zen errealitatearen zentzumena galtzen eta itsuski edaten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Hiru urte bazuen lelo bera errepikatzen zidala, ilargi aldaketetan bereziki, orduan, bizkar-hezur eta belaunetatik itsuski sufritzen baitzuen...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Beraz prezioa itsuski goititu zitzaion.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.

Hala, nire zink sulfatoa itsuski kontzentratu zen azkenerako, eta hausño zuri halako bilakatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Uztailean, jendea bazen itsuski asteburuetan.  Herria   2003-08-14

Gutien ustean izurritea itsuski heda ditakeela.  Herria   2005-12-29

Lana xuhur batzuetan, lurra itsuski kariotzen ari, gure gaztek ezin erosizko heinerat helduak prezio apalenak ere.  Herria   2004-07-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzu itsuski (3); eta itsuski (3); etxe lurrak itsuski (3); itsuski funditu (4); itsuski fundituak (4); itsuski mendekatu (7); itsuski mendekatu zela (3); lurrak itsuski (3)


itsuskiro adlag modu itsusian. ik itsuski.

Galtzerdi motzak zangoetan biribilkatzen zitzaizkidan, oinetakoen gainetik itsuskiro ageriz, lokarriak askatzen zitzaizkidan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

Gainerako kaleetan ere, suteen ondorioz, etxaurreak belzturik; eta ateak eta leihoak [...] adreiluz hormaturik eta itsuskiro kukuturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.


itsustasun (orobat itsusitasun g.er.) iz itsusia denaren nolakotasuna.

Zahartzaroaren itsustasuna berari ere hurbiltzen ari zitzaiola pentsatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Argi zen ez zela itsustasuna Louiseren bakardadearen arrazoia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

Itsustasun hura ez zuen emakume haien itxurak sortzen, baizik eta haien zorigaiztoko makurbideak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

Ez dut sekula izan gizon gazte horri hain ongi ematen dion itxura txukuna, eta ezin esan nire itsusitasuna hunkigarria denik ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Baina itsustasuna eta edertasuna gauza irizgarrietan gertatzen dira, eta ez adigarrietan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Edertasun edo itsustasun kontzeptua soziala da eta arbitrarioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 214. orr.


itsustu, itsus, itsusten (59 agerraldi, 33 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 430 agerraldi; orobat itsusitu 20 agerraldi, 12 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 75 agerraldi; eta itxusitu g.er.) 1 da/du ad itsusi edo itsusiago bihurtu.

Urteek ez dute ederrago bihurtu, baina ezta itsustu ere, pentsatu du, Beatrizek atea ireki orduko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 175. orr.

Nekez barkatzen ziotela gizonezkoek emakumezkoen begi-betegarri zenari [...] eta ahalegintzen zirela berez ederra zena itsusten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 241. orr.

Neskatxak begirakunea ilundu zuen, aurpegiera itsusteraino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.

Aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko.  Elizen arteko biblia   Mt 6,16

Bi aldiz egin zuen laprast aldapan behera eta, lurra jota, lohiz itsustu zitzaizkion gaztaina koloreko prakak atzeko aldean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Aire egokitura egokitu zirenetik, itxuragabe itsusitu dira mamuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 122. orr.

Eskuek itsustu egiten dute zure edertasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Badirudi zuzentasunak itsustu egiten duela eguneroko bizitza arrunt akatsez betea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Azentu arrotzak ez dituela hitz ederrak itsusten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Ametsetan ikusitako toki haren edertasuna beste amets batek itsustu edo ezabatuko ote zion beldurrez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.

Edertasuna itsusteko modu haren aurka. gauzarik inportanteenak eta latzenak esaten ari den une berean hausten du bere gogoeta eta biraoekin dena itsusitzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.

Halako batean eztabaida hura hainbeste itsusitu zen non segundo batzuez biak isilik geratu baitziren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 218. orr.

Taldearen inguruko giroa itsusitu egin da berriz ere.  Berria - Kirola   2004-01-25

Urtarrilean taldeak daraman ibilbideak ere ezin du itsustu Javier Aguirreren jokalariek lortutakoa.  Berria - Kirola   2006-01-17

Goseak gorputza higatzen du, baina kuraia ere, bai eta arima, itsusterainokoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Hiria aldatua aurkitu zuen, itsustua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 96. orr.

Ez da harritzekoa Oscar saria hari eman izana, hain zuzen beti irabazten duelako bere burua itsustu duen antzezleren batek.  Berria - Kultura   2006-03-08

Hochedéren aurrean nire uko txiki guztiak, nire zabarkeriak, nire nagikeriak, denak itsusten dizkiot nire buruari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Distiratze lan atergabeari esker jatorrizko edertasunera itzultzen ziren xarmarik gabeko objektu txiki zikin itsustuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsustu egiten (3)


itsustuagotu, itsustuago(tu), itsustuagotzen du ad gehiago itsustu.

Batzuetan espainolak baino frantsesak itsustuago bailezake euskara.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 68. orr.


itsutasun 1 iz itsua denaren nolakotasuna.

Itsutasuna begien akatsa dela diogunean, begiek ikusmena berezkoa dutela aitortzen dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 364. orr.

Ez dute onartzen pausatzea mugimendu gabezia dela, ez eta [...] itsutasuna ikusmen gabezia denik ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 208. orr.

Ez zen heriotza izango, itsutasuna baizik, Mikel Strogoffen kondenazioa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 322. orr.

Erretinako gaitz horrek itsutasuna eragiten du.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Zentzumen-organoetako akatsen ondorio izan ohi dira gehienetan gorreria eta itsutasuna, ez zentzumenoi dagozkien garuneko eremuetako akatsenak. Itsutasuna, hasieran gabezia eta galera latza izan badaiteke ere, leun daiteke denbora joan ahala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Itsutasun psikiko erabatekoa (Antonen sindromea esaten zaiona).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Garuneko lesioren batek eragindako koloreekiko itsutasun erabatekoa, garuneko akromatopsia deritzona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

2 irud

Egindako mina jasotako mina da, eman ez genuena galdu genituen gauzen artean dago pilatuta, ulertzen jakin ez genuena gehiago da itsusikeria itsutasuna baino, errespetatu ez genuen hari deika ari da orain bihotza...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 145. orr.

Mendebaldean dietarik dieta gorputz idealaren atzetik lehiatzen diren horiek bezalakoxe grina eta itsutasuna erakusten zuela bere helburura iristeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Askotan aditu dut deitoratzen Frantzisko I.aren itsutasuna Kristobal Koloni ezetza eman ziolako, honek Indietara joatea proposatu zionean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.

Soilik erlijio santuak eman dezakeela, bai mundu honetan ere, gizonen grinen itsutasunean alferretan bilatzen dugun zorion sendo iraunkorra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 398. orr.

Hori da juduen itsutasunaren sorburua, ez ikustea ebanjelioaren ekonomia Jainkoaren asmoen ordenan dagoela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 364. orr.

Itsutasuna, gidari txar!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsutasuna (4); haren itsutasuna (3); itsutasun erabatekoa (4); koloreekiko itsutasun (5)


itsutu, itsu(tu), itsutzen (orobat itxutu g.er.) 1 da ad itsu bihurtu

Hirurogeita bi urte zituen itsutu zenean.  Elizen arteko biblia   Tb 14,2

Halakoetan, nahiz eta ikusi, esaerak dioen bezala, itsutu egiten bainaiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Hamabigarren tronkoan itsutu egin zen, eta arratsaldeko bostetan esnatu ospitalean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

Gizonari esanez bezala: "Itsutu zaitez, ni itsutu naiz!".  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 59. orr.

Itsutua nago, ez dut egun-argirik ikusten.  Elizen arteko biblia   Tb 5,10

Etxe atarian zeudenak, zahar nahiz gazte, itsuturik utzi zituzten.  Elizen arteko biblia   Has 19,11

Itsu zaitezte, itsutu! mozkortu, baina ez ardoz!  Elizen arteko biblia   Is 29,9

Tarteka gustatzen zaidan niri ere anfetatxo bat sartzea, baina kostoarekin itsutzea beste gauza bat dun, konstanteagoa bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 328. orr.

Pertsona heldu goizik itsutuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

· Eskua nire galtzen erdiko patrikan sartu orduko itsutu zitzaidan garuna; aise igarri zuen berak, nire hasperen txiliotxoa entzun eta bere alkandoraren eskumuturra heze sumatzean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.

Ihartu bekio besoa! itsutu bekio eskuineko begia!  Elizen arteko biblia   Za 11,17

Begiak aldapatik jaso gabe nindoan aurrera, elurraren distiraz itsuturik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.

Begiak itsuturik datzanaren gogapean pizten diren irudi eroen makulua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Nik kolpeka ekin nion harkaitzari begiak itsututa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.

Leiho bakarra oholekin itsutua zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Leihoak itsutuak eta lastoz beteak zeuzkaten fatxadak, adar hautsiekiko zuhaitzak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Tutueria itsututa dagoenean eta iturginak askatzen duen moduan egiten diagu guk.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.

• 2 du ad (norbaitek edo zerbaitek beste norbait)

Profetak otoitz egin zion Jaunari: "Itsutu jende hori!"; eta Jaunak itsutu egin zituen, Eliseok eskatu bezala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,18

Szythiarrek, begiak estaliz itsutu egiten dituzte esklaboak, beren lan nekosoetan aisego ari daitezen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.

Atarian zeudenak, berriz, itsutu egin zituzten guztiak, zahar eta gazte, eta atea aurkitzeko gauza ez zirela utzi zituzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.

· 'Jantzi' horrek ez gaitu, ordea, itsutu eta nahastu behar; ez ditugu, alegia, kontakizunok hitzez hitz hartu behar.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 13. orr.

Harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,4

Miren iruzurra egiteko gai ez zelakoan nago, diruak ez baitzuen itsutzen, ez zuen ematen behintzat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 193. orr.

Ez onartu eskupekorik, itsutu egiten baititu pertsona jakintsuak ere eta hondatu egiten zintzoen epaia.  Elizen arteko biblia   Dt 16,19

Inoiz ikusi dudan argi zurienak erdi itsutu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.

Mila izarrek itsutu ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Argiak itsutua, doi-doi ikusi nituen altxatzen lagundu ninduten besoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Argitasunak itsutu egin nau berriro.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

Urrutiko tximistak ez baitu sekula inor itsutu gaurdaino.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 95. orr.

Hainbertzeraino itsutu ninduen izuak eta ikarak, non [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Itomenak itsutu egin zuen, baina gorputzak bere kasa lanean jarraitzeko indarra aurkitu zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 254. orr.

Egiteak ematen du noski bere poza, baina, itsutu egiten du: aspertu edo biziatu; ez egiteak hainbestetsu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Aspaldiko gerra zahar batean zorte etsaiak Solferinon itsututako soldadu hura.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.

Gaur, diruaren botereak itsututakoak dira izar, eurak ditugu gidari, eta gu, nahi eta ez, euren atzetik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Zenbait egunetan zorionak itsutua egon zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Begitanzio batek itsutuak bezala geunden.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 270. orr.

Maitasunak itsuturik zegoelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

3 (norbaitek edo zerbaitek beste zerbait)

Begiak itsutu zituen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.

Ukabilak itsutu nituen min emoteraino.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,4

Gero, sarrailak, eskuko lanpararen entxufea, tiraderetako zirrikituak, iturriko tutua itsutu genituen bikeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Izan ere, Itakako jaunak bere abentura batean ziklopeari begi bakarra itsutu baitzion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.

Intentsitatea jartzen zuen egiten zuen guztian, eta ni ez nintzen nor haren txeren iturri oparoa itsutzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 286. orr.

· Berehalako belztasunak itsutu zituen guztien begiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 205. orr.

Ilunpetan dabil eta ez daki nora doan, ilunak itsutu egin baitizkio begiak.  Elizen arteko biblia   1 J 2,11

Nola ur arreek uholdeka zubi begiak itsutzen dituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

Sarrerako harlosa tzarra astiro-astiro mugitzen hasi orduko, urrezko distira sekulako batek itsutu zuen eguna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Gogoa zeharo itsutzen duen irudi batez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 314. orr.

Ezagutzen dituzue [...] urazalean agertu gabe itsaspea itsutu eta nabigaziorako heriotza tranpa maltzurrak osatzen dituzten hondar pila menditsuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Haren ile horiek eguzkia itsutzen dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.

Iragan-min gehiegiak Europa itsutu duelakoan dago Roth.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Baditugu beirazko erlojuak, argia irentsi eta argia kanpora botatzen dutenak, bazterrak argiz itsutuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Zaldi itsutuak bildu eta dardar uztartu zituen eta euren bidetik bergidatu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Suge itsutua zabuka zebilen, nahasita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

Haren begi itsutuetatik odola irteten zen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

Ukabil itsutu haietan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

Gela itsutu batean mila foku batera piztu balituzte bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 140. orr.

Ate itsutu bat dago hilerriaren aurrealdean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

· Begi malkoz itsutuak jaso nituen izartegira.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 137. orr.

· Zigorra betez begiak atera zizkiotenean, lurrera bota zituzten itsutuaren begiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 865. orr.

Ez da hain aise jokatzea itsutuen edo integrista porrokatuen kontra.  Herria   2001-09-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argiak itsutu (4); baina itsutu (4); batek itsutu (7); begiak itsutu (5); erabat itsutu (5); erabat itsutu zen (3); eta itsutu (12); ez gaitu itsutu (3); gaitu itsutu (4); gaitu itsutu behar (3); grinak itsutu (3); horrekin itsutu (5); ia itsutu (3); itsutu artean (3); itsutu begiak (3); itsutu behar (8); itsutu da (3); itsutu egin (39); itsutu egin nintzen (3); itsutu egin zuen (6); itsutu egingo (5); itsutu egiten (36); itsutu egiten baititu (3); itsutu egiten ninduen (4); itsutu egiten zuen (4); itsutu ere (4); itsutu eta (12); itsutu ez (3); itsutu gabe (10); itsutu nahi (4); itsutu ninduen (10); itsutu nintzen (3); itsutu zen (6); itsutu zituen (5); itsutu zuen (5)

amorruak itsututa (3); argiak itsuturik (6); begiak itsuturik (5); begiak itsututa (3); begiak itsutzen (8); erdi itsuturik (4); erdi itsututa (4); eta begiak itsuturik (3); eta itsuturik (3); itsutuak eta (3); itsuturik eta (3); itsuturik utzi (3); itsututa egoten (3); itsututa eta (4); itsututa zegoen (3); itsutzeko moduko (3); itsutzen ari (7); itsutzen duen (3); itsutzen eta (3); itsutzen ez (4); itsutzen gaitu (3); itsutzen nau (3); itsutzen zuen (3); maitasunak itsuturik (3)


itsutuki adlag itsuki.

Ez-lekuan dabil, baina, paradoxikoki, edo ez hain paradoxikoki, hondarrean irakurle abstraktua konkretu bilakatzea nahi luke, itsutuki.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.

Frantses katoliko zintzoek ongi ikasiko genuen amen erraten itsutuki Filipe Pétain gidari "zuhurrari".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.

Bere izaite guziaz behardunen alde jokatuko da itsutuki.  Herria   2003-10-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itsutuki (3)


itsutzaile izond itsutzen duena.

Orain, azkenean, libre du Virgilek ez ikustea, ikusmenaren eta espazioaren mundu itsutzaile eta nahastailetik ihes egitea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

Sorginduta, liluratuta daude ETA-Batasunaren argi itsutzailearekin, legearen aplikazioa bezalako funtsezko oinarri bat zalantzan jartzeraino.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29


itsutze iz itsu bihurtzea.

Bat-batean, ordea, argitze bai izan nuen, edo itsutze bat -berdin da-, eta nire indar eta jakintza apurrak hizkuntza ukatuari eman behar nizkiola erabaki nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 78. orr.


itu 1 iz jomuga, jotzeko helburua.

Nahikoa izan zen birote batek itua jotzea beste gainerakoek berehala bidea ikas zezaten. Ituaren erdian jo zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Eskopetarekin joanen zarete, distantzia zurian itu beltza galdu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.

Ondo agerian egon behar dugu, eta hala eskola-umeentzako moduko itu bat bilakatu alemaniarrentzat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 118. orr.

Inazitok ogi kanika bat egin zuen [...] aurrerantz jaurti zuen eta lehen ilaran mahai parean zegoen Lodia garondoan jo zuen, hain itu zabalarekin ezinezkoa baitzen huts egitea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.

Literatura ez da tiro olinpikoa; ez duzu itu bakar bat eta hartara zenbat hurbildu zaren neurtzeko zirkulurik.  Berria - Kultura   2004-05-18

Adituek ezagutza teknikoan oinarriturik botatzen zituzten beren aurreikuspenak; eta kazetariek, berriz, dardoak, Wall Street burtsako baloreez osaturiko itu edo diana berezi bati.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

Nazioen (Estatuen) psikologia hau da Caro Baroja-k bere kritika gehienen ituan duena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.

2 helburua.

Bigarren itua arrazaren hobekuntza da, proiektu eugeniko bat arraza espainol gaixoarentzat Ibilgailua, begirakune guztien itu, Gurija kalerantz abiatu zen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 233. orr.

3 itu-ituan bete-betean.

Itu-ituan jotzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 147. orr.

Eta itu-ituan asmatu. adituek ezagutza teknikoan oinarriturik botatzen zituzten beren aurreikuspenak; eta kazetariek, berriz, dardoak, Wall Street burtsako baloreez osaturiko itu edo diana berezi bati.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.


itulari iz itaurrekoa.

"Ittulea" itularia da, itaurrekoa, idi aurrekoa: jubilatuek batetik bestera tokiak ikusteko euren aurretik ibili duten gida turistikoa, alegia.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 49. orr.


itule (corpusean ittule soilik) itularia.

Itaurreko garaiak, artoa erein behar zeneko ittule-lanetakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

Eta eman deun ittulie-re, ez huan txarra. "Ittulea" itularia da, itaurrekoa, idi aurrekoa: jubilatuek batetik bestera tokiak ikusteko euren aurretik ibili duten gida turistikoa, alegia.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 49. orr.


itulean (orobat itulan) adlag itaurrean.

Nik oso gogoko nuen mutikotan itaurrean, ittulian, itzuli eta itzuli, idien aurrean ibiltzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.

Haur bakarra zuten eta, aita-amak lanean aritzen ziren bitartean, itulan-eta, semea batetik bestera, jolasean aurrena, barrabaskerietan hurrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.


itun1 1 iz elkar hartzea, hitzarmena.

Itunak berez obligatzen du; legeak obligatuta mantentzen gaitu obeditzeko itun unibertsalaren bidez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 189. orr.

Ituna promesa bat baita, eta legea agindu bat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 189. orr.

Itunak behartu egiten du gizona, hau da, promesaren izenean bete behar du.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 189. orr.

Herri konkistatuek eta herri askeek betidanik hitzartu dute, euren arteko hitzarmen eta itunetan, bakoitzaren legeria zibila zaintzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 39. orr.

Inor ez baita, itun batez, ezinezkoarekin lotzen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 87. orr.

Beraz, halako itun batek ezin du inortxo ere lotu, eta itunen izaeraren kontra doa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 92. orr.

Itun batez lotuta dagoenari sinetsi egin behar zaio, fedea bakarrik baita itunen lokailua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 91. orr.

Baina hiri ideala ez da itun batean oinarritzen, naturalki sortzen baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Bion itun mutu hark sendotu egin zuen gure adiskidetasuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 105. orr.

Bete arretaz itun honen xedapenak.  Elizen arteko biblia   Dt 29,8

Itunerako baldintzak.  Elizen arteko biblia   Ir 34,10 tit

Itun hau onartezina da ikuspuntu nazionaletik zein sozialetik.  Berria - Harian   2005-02-13

Eman behar nizun musuak askoz garrantzi handiagoa zuen, halere, konpromiso bat zen, itun bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 243. orr.

AEB ek ez zuten Kiotoko Protokoloa berretsi -itun hori 1997 an izenpetu zen Kioton, eta helburua gas toxikoen emisioa murriztea zen [...]-.Inor ez dela, itunen bidez, lerratu beste baten boterearen menpera.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Koroa ezarri eta itunaren agiria eman zion.  Elizen arteko biblia   2 Erg 11,12

-Hau da, bada, lurreko bizidun guztiekin egiten dudan itunaren ezaugarria.  Elizen arteko biblia   Has 9,17

Ondoren, santutegia, itunaren egoitza, ikusi nuen zeruan irekitzen.  Elizen arteko biblia   Ap 15,5

Sutan zegoen menditik jaitsi nintzen, itunaren harlosak eskuetan nituela.  Elizen arteko biblia   Dt 9,15

Gatazka horiek, denak, estatuarteko sistemaren berregituratze sakon batez amaitu ziren (Westfaliako itunak, Vienako biltzarra, Bretton Woods-eko hitzarmenak eta Nazio Batuen sistema).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Maastrichteko itunak finkaturiko bost irizpideetatik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Maastricht-eko Itunean ezarri ziren bateratze baldintzak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Egonkortasun Ituna malgutzeko erreforma aurkeztu du BruselakUdal eta foru administrazioetako lan ituna ezbaian dago Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian. herriaŽ

Ajuria Eneko itunak manifestaldi baterako deia egin zuen martxoaren 18rako.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 186. orr.

Egonkortasun eta Hazkunde Ituna indarrean dagoenez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.

NATO North Atlantic Treaty Organisation (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

· Egiptotik irten ondoren Jaunak israeldarrekin eginiko itunaren harlosak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,9

2 (izenondoekin)

Errege etxea edo armada finantzatzeko 487.722.613 euro ordaindu beharko dizkio Espainiako Gobernuari Itun Ekonomikoaren bidez. Gatazkak 2003ko itun kolektiboaren negoziazioan du jatorria.  Berria - Harian   2005-12-23

Gizarte industrialetan XX. mendean egin diren lorpenak (gizarte-babesa, gutxieneko soldata, itun kolektiboak, etab.).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Enpresen arteko itun estrategikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

XVIII. mendean, mugimendu askatzaileekin, Ilustrazioak baieztatu egin zuen herrien borondatetik jaiotzen zela hitzarmen edo itun sozial hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

Europako itun konstituzionalari buruzko erreferenduma.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Argi dago itun politiko bat dela, euskal abertzaletasunaren kontrako itun bat dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Gaur Itun Antiterrorista berrestea, gerrarako ituna berrestea izan da eta ez inolaz bakerako ituna.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Itun isila sinatu dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 293. orr.

Karolinjiar enperadoreek, PP-PSOE Itunaren ordez, bakerako itun berria.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

3 (izenlagunekin)

Izan ere, ez zen terrorismoaren kontrako itun bat, nazionalismo demokratikoaren kontrakoa baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Jainkoak gure arbasoekin egindako itunari eutsiko diogu.  Elizen arteko biblia   1 M 2,20

Emakume arteko ituna? ez: sinpleki, beren ustez guk uler ez dezakeguna aipatu ere ez digute egiten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.

Estatuen eta merkatarien arteko ituna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Merkatarien klasearen eta estatuen arteko itun horretatik sortuko zen merkatu-ekonomiaren ezaugarria den konkurrentziazko sistema.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Gure arteko ituna tazitoa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Askatasunari Buruzko Ituna (Freedom of Information Act, edo FOIA).  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.

4 (aditzaren objektu zuzen gisa)

Eman dezagun bi hirik itun bat egiten dutela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 92. orr.

Era berean, ezin da animaliekin itunik egin.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 86. orr.

Egin dezagun ituna bion artean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,19

Laster sektoreko itunik egin ezean, gure enpresei agindua emango diegu nork bere bidea jorratu dezan.  Berria - Ekonomia   2004-05-05

Ez ahaztu zuekin egin duen ituna.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,38

Badirudi Espainiako indar nagusiak ez daudela prest itun konstituzional berri bat egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Abrahamekin eginiko ituna, Isaaki emaniko zin-hitza.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,16

Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena.  Elizen arteko biblia   Mk 14,24

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ituna hitzartu ondorengo otorduaren edertasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

ETArekin inolako itunik ez zuela sinatu ere nabarmendu zuen Carod-Rovirak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Azaroaren 14an, itun bat izenpetu zuen Brasilekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Zuen arbasoei zin eginez hitz emandako itunaz.  Elizen arteko biblia   Dt 4,31

Itun bat proposatu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 352. orr.

«Nazioarteko terrorismoari» aurre egiteko itun bat adostea proposatu zien alderdi guztiei.  Berria - Mundua   2004-12-14

Itun bat eskainiko diat, bada: hire nagusia itzultzen bada, tunika eta soinganekoa emango dizkidak; itzultzen ez bada, esaiek zerbitzariei haitz handi batetik behera bota nazatela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 104. orr.

Nire esana betetzen baduzue eta nire ituna gordetzen.  Elizen arteko biblia   Ir 19,5

PPren presidentegai Mariano Raxoik «Terrorismoaren Aurkako Ituna betetzeko» eskatu zion Rodriguez Zapaterori.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Egonkortasun Ituna malgutzeko erreforma aurkeztu du Bruselak.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Ordura arte indarrean egondako ituna urratzen zutelako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 91. orr.

Bide okerrera eramango ditu xurikeriazko promesez ituna hautsi dutenak.  Elizen arteko biblia   Dn 11,32

Ituna hausteagatik merezi duzuen zigorra.  Elizen arteko biblia   Lb 26,25

Itunak haustea debekatzen duen lege naturalaren indarrari esker.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 197. orr.

Aurreko itun bat baliogabetzen duen geroko ituna baliogabea da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 75. orr.

Ondoren, oholtzaren gainean zutik, Jaunarekiko ituna berritu zuen erregeak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,3

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Caballitoko langile gehienek ezetz esan diote berriro itun eskaintzari.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Han hasi zen, beraz, haien itun-harremana Pobretasun santuarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

Eta Jaunaren etxean aurkitutako itun-liburuak dioen guztia irakurri zien erregeak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,2

Jendetzak eman baitizkie gatibu edomdarrei, anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe.  Elizen arteko biblia   Am 1,9

Beteko zituztela liburu hartan idatziak zeuden itun-arau guztiak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,31

Itun-lagunek kanpora botatzen zaituzte zeure lurraldetik, zurekin bakean zeudenek iruzur egin eta azpian hartzen zaituzte.  Elizen arteko biblia   Ab 1,7

Neure artzain-makilapera ekarriko zaituztet eta itun-uztarrian sarraraziko.  Elizen arteko biblia   Ez 20,37

Anaia txikiak ohartarazi eta aholkatu perfekzio-bideari ekin diezaioten, "Andre Pobretasunari itun-lokarriz" lotuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Hizkuntza zerbait bada, tresna konpartitua da, euskal hiztunen arteko itun itxurako konbentzio bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Elkar Bizitzarako Itun Politika berria Euskal Autonomi Erkidegoan  Herria   2003-10-23

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horregatik, bake-ituna egin zuen Jaunak berarekin.  Elizen arteko biblia   Si 45,24

Europako Konstituzio Itunaren galdeketaren aurrean Sarkozy-k harturiko jarreraz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 118. orr.

Ez zuten horretarako inolako "adiskidetasun-itunik" egin beharrik izan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Basailuak, mendekoak, lur-zatia (feudoa) hartzen zuen bere jaunagandik (nobleagandik), leialtasun-itunean ezarritako baldintzak betetzen zituen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Franco hil ondoren batzuek egin zuten isiltasun-itunak gerrako kontuak ez aipatzeko zioela.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 199. orr.

Iraultzaren Zuzendaritza eta Uztailaren 26ko Mugimenduaren arteko lankidetza ituna.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 289. orr.

Urrearen pool delakoaren sorrera 1961ean, urte berean izenpetutako mailegu-itun orokorrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

1850eko urteetan izenpeturiko merkataritza-itunak berrikustea lortu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

Kolonia-itunak [...] herrialde kolonizatua beharturik uzten zuen lehengaiak esportatzera eta bertako merkatua metropoliko manufaktura-ekoizpenetara zabaltzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Esportazioen gaineko borondatezko murrizte-itunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Legeak bakarrik ezarri ahal diola zigorra delituari, eta ahalmen hau legegilearen baitan baino ezin daitekeela egon, honek gizarte osoa ordezkatzen duelako gizarte-itun bat dela medio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Gizarte Itun basikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 114. orr.

· Bi sindikatuon lan itun eskaintzak LABek eta CGTk egindakoak baino 74 boto gehiago lortu ditu  Berria - Ekonomia   2006-01-27

7 Itun Berri Jesukristok azken afarian eraberritu zuen ituna; Bibliaren zatia, Jesukristo jaio ondoko liburuak biltzen dituena.

Horregatik, Jesu Kristo itun berri baten bitarteko da, bere heriotzaz antzinako itunaren garaian egindako hutsegiteak barkatu baititu.  Elizen arteko biblia   Heb 9,15

Paulo itun berriaren zerbitzari.  Elizen arteko biblia   2 Ko 2,17 tit

Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,25

Itun Berriko narrazioetatik harturiko izenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Emaiozu geure amari Itun Berria, bere beharretarako sal dezan, liburuak berak agintzen baitigu behartsuei laguntzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.

Kristauen Itun Berrian bada gai honi buruzko esaera bat, [...] ulerterraza ez dena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 63. orr.

Apokalipsia edo Agerpena, Itun Berriko azken liburua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 290. orr.

8 Itun Zahar Bibliaren zatia, Jesukristo jaio aurretiko liburuak biltzen dituena.

Bibliako Itun Zaharrean eta beste hainbat liburutan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 91. orr.

Lau urte eman zituen han Itun Zaharra itzultzen. Itun zaharreko gizon-emakumeak sinesmen-eredu.  Elizen arteko biblia   Heb 11,1 tit

Begira, Itun Zaharreko (Rut 4,7-8) pasarte honi: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Itun Zaharreko Jainko krudel hura fetixe idolatra odolzale bat besterik ez zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.

Itun Zaharrekoak bezalako patriarka prestua.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.

Itun Zaharreko errege eta epaileen espirituan, Jainkoaren herriari Jainkoaren legea aldarrikatuz eman zioten legea kristau-herri osoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

9 Itunaren/Itun kutxa hamar aginduen harlauzak eta beste zenbait gauza gordetzen zituen kutxa.

Itunaren kutxa aurretik zihoan, hiru egunetan, eta hark adierazten zien non gelditu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 198. orr.

Itun-kutxa zeramaten apaizak Jordan ibaiaren erdian egon ziren geldi. Jaunaren itun-kutxaren aurrera sarturik, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zituen.  Elizen arteko biblia   Jos 4,10

· Gure arbasoek bazuten basamortuan itun-agiriaren etxola.  Elizen arteko biblia   Eg 7,44

Bere apaiz-zerbitzua Jainkoak egindako benetako santutegian betetzen du, eta ez gizakiek egindako itun-etxolan.  Elizen arteko biblia   Heb 8,2

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arteko itun (20); aurkako itun (8); beste itun (10); beste itun bat (5); bigarren itun (5); da itun (8); den itun (7); du itun (8); duen itun (6); edo itun (5); eta itun (56); europako itun (18); europako itun konstituzionalaren (6); itun agiria (6); itun agiriaren (6); itun antiterrorista (12); itun antiterroristan (5); itun antiterroristaren (7); itun bat (86); itun bat dela (5); itun bat sinatu (5); itun baten (17); itun batez (6); itun berri (13); itun berri bat (7); itun berria (36); itun berriak (7); itun berrian (6); itun berriaren (11); itun berriko (9); itun duina (7); itun eta (9); itun gehigarria (5); itun haren (6); itun hau (6); itun hori (44); itun horrek (27); itun horrekin (7); itun horren (26); itun horretan (9); itun kolektiboa (10); itun kolektiboaren (5); itun konstituzionala (9); itun konstituzionalak (7); itun konstituzionalaren (12); itun konstituzionalari (8); itun kutxa (62); itun kutxa eta (6); itun kutxa zeramaten (10); itun kutxaren (10); itun politiko (15); itun politikoa (6); itun santua (6); itun soziala (5); itun zaharra (6); itun zaharrean (8); itun zaharreko (17); jainkoaren itun (5); jaunaren itun (33); jaunaren itun kutxa (27); lan itun (26); lan itun duina (5); nazioarteko itun bat (7); psoek itun (5); zuten itun (6)

ajuria eneko ituna (11); aldeko ituna (12); arcachongo ituna (5); arteko ituna (27); aurkako ituna (39); bake ituna (16); bake ituna sinatu (6); basileako ituna (6); bere ituna (7); betiko ituna (9); buruzko ituna (5); debekatzeko ituna (6); du ituna (10); dudan ituna (10); duen ituna (18); dute ituna (14); duzun ituna (5); egin nuen ituna (5); egin zuen ituna (5); egindako ituna (12); egonkortasun ituna (51); egonkortasun ituna hausteagatik (6); egonkortasun ituna malgutzeko (8); eneko ituna (11); eskubideen ituna (10); estatu ituna (16); estradizio ituna (5); eta ituna (32); eta nire ituna (5); europako ituna (18); ez ugaltzeko ituna (20); garaziko ituna (6); genevako ituna (6); giza eskubideen ituna (6); gizarte ituna (5); gobernu ituna (6); gutxituen ituna (14); hitzartu dute ituna (5); hizkuntza gutxituen ituna (13); hizkuntzen europako ituna (5)

ituna baztertzailea (5); ituna bera (6); ituna bere (5); ituna berpizteko (5); ituna berresteari (6); ituna berresteko (12); ituna berretsi (10); ituna berritu (6); ituna bertan (9); ituna bertan behera (9); ituna beste (9); ituna bete (9); ituna betearazteko (5); ituna betetzea (5); ituna betetzeko (8); ituna betetzen (7); ituna da (13); ituna dela (9); ituna egin (60); ituna egin dute (8); ituna egin zuen (8); ituna egin zuten (7); ituna egingo (18); ituna egingo dut (12); ituna egitea (12); ituna egiteko (21); ituna egiten (11); ituna ere (13); ituna eta (37); ituna ez (36); ituna ez dela (9); ituna haustea (7); ituna hausteagatik (7); ituna hausten (8); ituna hautsi (32); ituna hautsiko (7); ituna hitzartu (7); ituna indarrean (14); ituna indartu (10); ituna izenpetu (12); ituna izenpetu zuten (5); ituna lortzeko (7); ituna malgutzeko (8); ituna negoziatzeko (6); ituna negoziatzen (18); ituna negoziatzera (7); ituna onartu (13); ituna proposatu (6); ituna sinatu (100); ituna sinatu dute (5); ituna sinatu dutenek (5); ituna sinatu ez (5); ituna sinatu zuen (13); ituna sinatu zuten (16); ituna sinatuko (12); ituna sinatzeko (9); ituna sinatzen (5); ituna urratu (9); ituna urratzen (13)

jainkoak ituna (5); jaunak ituna (5); konstituzio ituna (7); kontrako ituna (9); kyotoko ituna (18); lan ituna (119); lan ituna negoziatzeko (6); lan ituna negoziatzen (13); lan ituna negoziatzera (7); lan ituna sinatzeko (5); lizarra garaziko ituna (6); maastrichteko ituna (8); nazioarteko ituna (7); nire ituna (21); nire ituna hautsi (5); nizako ituna (6); nuen ituna (6); pp ituna (5); pp psoe ituna (86); psoe estatu ituna (6); psoe ituna (88); psoe ituna beste (6); psoe ituna eta (6); sektoreko ituna (7); sinatutako ituna (7); terrorismoaren aurkako ituna (27); terrorismoaren kontrako ituna (5); ugaltzeko ituna (20); ugaltzeko ituna sinatu (6); urteko ituna (7); urteko lan ituna (6); utrechteko ituna (7); zuen ituna (22); zuten ituna (10)

arteko itunak (14); ditu itunak (6); du itunak (15); egonkortasun itunak (19); eta itunak (17); europako itunak (10); europako konstituzio itunak (5); itunak dio (9); itunak egin (11); itunak eta (14); itunak ez (28); itunak ez du (14); itunak ez duela (5); konstituzio itunak (14); kyotoko itunak (6); lan itunak (30); nazioarteko itunak (10); pp psoe itunak (10)

ajuria eneko itunaren (9); arteko itunaren (12); askerako itunaren (5); atlantikoko itunaren (7); atlantikoko itunaren erakundeko (5); aurkako itunaren (13); du itunaren (5); dudan itunaren (6); duen itunaren (9); eginiko itunaren (6); egiten dudan itunaren (5); egonkortasun itunaren (18); eneko itunaren (9); estatu itunaren (10); eta itunaren (19); europako itunaren (25); europako konstituzio itunaren (7); ez ugaltzeko itunaren (7); garazi itunaren (5); gutxituen itunaren (5); ipar atlantikoko itunaren (7); itunarekin bat (6); itunaren agiria (5); itunaren alde (12); itunaren aldeko (14); itunaren arabera (17); itunaren aurka (18); itunaren aurkako (14); itunaren bidez (10); itunaren bilera (7); itunaren bileran (8); itunaren bilerara (5); itunaren erakundeko (5); itunaren erreforma (6); itunaren eta (5); itunaren ezaugarria (7); itunaren gaineko (7); itunaren garaian (6); itunaren harlosak (5); itunaren inguruan (16); itunaren jarraipen (11); itunaren kontra (8); itunaren kontrako (10); itunaren negoziazioa (18); itunaren negoziazioan (9); itunaren ondoren (6); itunaren protokolo (5); konstituzio itunaren (12); kyotoko itunaren (9); lan itunaren (66); lan itunaren negoziazioa (17); lan itunaren negoziazioan (8); lizarra garazi itunaren (5); merkataritza askerako itunaren (5); pp itunaren (11); pp psoe itunaren (40); psoe estatu itunaren (5); psoe itunaren (40); psoe pp itunaren (11); terrorismoaren aurkako itunaren (12); ugaltzeko itunaren (7); zuen itunaren (7)

europako itunari (14); europako konstituzio itunari (18); inolako itunik (5); itunari baiezkoa (5); itunari buruz (12); itunari buruzko (27); itunari emandako (6); itunari esker (6); itunari ezezkoa (9); itunari jarraiki (5); itunaz hitz (5); itunen bidez (8); itunetik at (5); itunetik kanpo (5); itunik egin (11); itunik egingo (5); itunik ez (11); konstituzio itunari (31); konstituzio itunari buruzko (11); konstituzio itunari ezezkoa (5); lan itunari (7); lan itunaz (7); lan itunean (5); lan itunen (10); lan itunik (6); nazioarteko itunetan (5); pp psoe itunari (8); pp psoe itunean (8); pp psoe itunekoak (5); psoe itunari (8); sektoreko lan itunen (5)


itun2 izond iluna, goibela.

Begiak ordurako eginak ziren gelako giro itun beltz modurrira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Poesia itun, arrats-beherati eta ez horratik halako ederrak idaztea, inguruan mundua sugarretan zegoela ez zitzaigun iruditzen ez harrigarri eta ez lotsagarri ere. guztietariko jolasak, jokaerak eta izaerak hausnartzen dira: onak, bigunak, ederrak, gozoak, alaiak eta baita ere txarrak, gogorrak, lizunak, mingotsak eta itunak...  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Aurki, hain eroankor nola uso-ama bere biki urrezkoak oskoletik irtetean, mintzultasun itunera zaigu atzera bilduko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 208. orr.


itundu1, itun(du), ituntzen 1 da/du ad ituna egin, hitzartu.

Baldin arimak euren artean itundu ez badira, hegan lehenen iritsia lehenen sar dadin, elkar jo eta hausten ekin gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.

Aurrekontua ituntzea lortu dute PSE-EE, EAJ eta Eak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Atzo, ordea, behin-behineko su etena itundu zuten gobernuarekin.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Enpresek erantzun zieten ez zutela Gipuzkoako hitzarmenik itunduko, baldin eta Osakidetzak ez bazizkien diru ekarpenak handitzen.  Berria - Ekonomia   2004-10-28

ELA, LAB, CCOO, UGT eta LSB sektoreko patronalarekin negoziatzen hasi dira alorreko lehen lan hitzarmena ituntzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Kalteordainak itundu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Besteren batekin aurretik zerbait egitea edo ez aipatzea itundu ondoren. helburua ETArekin ituntzeko formulak bilatzea bada, ez dugu parte hartuko.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 90. orr.

Monarkian bizi ziren pertsona eta nazioen arteko eskubideak itunduta zeuden; nazio bakoitzaren legeak emanda zeuden, baita idatziz jarrita ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.

Itunek ez dute behartzen itundutako gauza bera lortzera, indar guztiez saiatzera baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 88. orr.

Dibortzioa eskuratu duen ezkontideak gorde behar ditu, kalteordain moduan, ezkontza kontratuan itundutako abantailak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Horietatik, 1.225 ikastetxe publikoetan matrikulatuta zeuden, eta 273 soilik ikastetxe itunduetan. D eredua da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sare publikoan zein itunduan handituko den bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proportzioa orekatu nahi du 2010 urterako: %60 publikoetan eta %40 itunduetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itundu dute (5); itundu zuten (5)


itundu2, itun(du), ituntzen da/du ad ilundu, goibeldu.

Behera beharrak ez du inor ituntzen, goranahirik izan ez duenik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 159. orr.


itungile iz ituna egiten duen pertsona.

Itungilearen borondaterik gabe ez baitago itunik; eta borondatea da azken deliberamendu ekintza.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 87. orr.


itunki adlag goibelki.

Horra, baina, non datorren gizagaixoa itunki irakurriz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 85. orr.


itunkide iz itun bateko kidea.

Itunkide aldaketa honela azaldu zuen NNPk: «Gutxiengoek, hots, zuriek, mestizoek eta indiarren ondorengoek, Gobernuan ahotsa izango dutela ziurtatzeko egin dugu».  Berria - Mundua   2004-04-14


itunpeko izond itun batek lotua dagoena.

Parekotasuna handia izan arren, oraindik ere itunpeko sareko ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte.  Berria - Harian   2005-03-22

Itunpeko ikastetxeetan, berriz, diru laguntza ematen zaie eurek behar duten irakaslea kontratatu ahal izateko. Itunpeko ikastetxe pribatuek.  Berria - Harian   2005-10-02

Itunpekoak diren ikastetxe guzti-guztiek dute erantzukizun bera gizartearen aurrean. Errepublika gizakiena denean, familia ez da agindupeko menpekotasuna, itunpekoa baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itunpeko sareak (3)


ituntze iz ituna egitea, hitzartzea.

Azkenik, promesa bat haustea irain da promesa bera zilegi bada, baina ituntze eskubiderik ez badago, ez da inolako eskubiderik transferitzen; ondorioz, ez da irainik egiten, II. ataleko 17. artikuluan esanda dagoen bezala.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 129. orr.


itunzale izond itunaren zale dena.

Proposamena «integratzailea, errealista, irekia eta itunzalea» dela nabarmendu zuen, eta horregatik «erabat dator abertzaletasunetik eraiki nahi dugun gizarte ereduarekin».  Berria - Euskal Herria   2004-09-04


iturbegi 1 iz iturri baten begia. ik ur 16.

Elizaren atzealdetik gora joanda, berriz, Iturrigorriko iturbegi herdoil bitxitik edan nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 269. orr.

Baldin eta eztarri lehorrera iturbegiko ura isuriko baliote.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.

Sasien artetik bidea idekiz edo harkaitzaren itzulia eginez [...] nahi nuke iturbegira iragan, ikusteko nola sortu zen, menderen mende aitzinetan, lurraren xilotik ura.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

2 iturburua.

Basauriko partean, [...] Nerbioi izenekoarekin bat egiten duen tokian, Ibaizabal izena ageri da, besteak beste, 1863ko Bonaparte printzearen mapa ezagunean, eta beharbada hor izan dezake ibai-izenak bere iturbegia.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 218. orr.


iturburu 1 iz lur azpiko ura azaleratzen den aterabidea.

Hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zeuden han.  Elizen arteko biblia   Ir 15,27

Iturri batean geldituko zen, ur freskoko antzinako iturburu batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.

San Inazio iturburua gibel, besikula, gantzen liseriketa eta idorreria arazoetarako erabiltzen da batez ere.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Gero, En-Xemex errekastotik igaroz, En-Rogel iturburura heltzen zen.  Elizen arteko biblia   Jos 15,7

Iribasko iturburuaren egoerak ere kezka sortu du ekologisten artean: «Iturburu horretako ur guztia etxebizitzetan eta industrietan erabiltzen da; ondorioz, Ertzilla ibaia hutsik gelditzen da».  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Isaaken morroiek ibarrean zulatu eta iturburu bat aurkitu zuten.  Elizen arteko biblia   Has 26,19

Badaude beste iturburu batzuk ur azidoak ematen dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Basamortua aintzira bihurtuko dut, lur lehorrean iturburuak sortaraziko.  Elizen arteko biblia   Is 41,18

Ur irakinezko iturburu bikainak sortzen ziren han-hemenka, izadiak aintziraren hondoan zulatutako putzu artesiar batzuetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Ibaien iturburuak agorrarazi eta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena.  Elizen arteko biblia   Jb 28,11

Hiri gotortu eta hiri nagusi guztiak xehatuko dituzue, fruta-arbolak ebakiko, iturburu guztiak itxiko.  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,19

Zentrala jartzeko oinarrizkoa dugula presio handiko gasbidea eta iturburu bat gertu izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

2 uhinak igortzen dituen gorputz, gailu edo kidekoa.

Iturburu batetik (eguzkitik, adibidez) datozen argi-izpiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

3 zerbaiti buruzko argibideak ematen dituen idazki, agiri, pertsona edo kidekoa. ik iturri 6.

Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

4 etorkia, hasiera.

Denbora eta espazioa, beraz, ezagutzaren bi iturburu dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.

Sortzez iturburu beretik sortuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

Iturburu zelta duen eta ingelesez heldu zaigun idatzi batek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 176. orr.

Ea agian horren bidez arrazoimena adigaien iturburu bihurtzen den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 149. orr.

Izadiaren legeen iturburua, eta beraz, izadiaren batasun formalaren iturburua adimena bera dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 89. orr.

Gure ezagutza gogamenaren bi oinarrizko iturburuetatik sortzen da; lehena, errepresentazioak jasotzeko ahalmena da (zirraren harmena), bigarrena, errepresentazio horien bitartez objektu bat ezagutzeko ahalmena (adigaien berezkotasuna).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 55. orr.

Beharbada sormenaren iturburu, artearen jatorri sentitzeak hunkitzen ditu horrenbeste emakumeak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.

Atsekabeek eta bihozminek beren iturburu nagusia daukatela [...] sekula osoki gureganatzen ahal ez dugun gauza baten aldeko Maitasun gehiegizkoan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 563. orr.

Zapatak kendu eta hankak goian jarri zituen une batez, galtzerdi haragi-kolore finak eta izter biribilen iturburua erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Windowsen iturburu-kodea argitaratuko duela dio Microsoftek.  Berria - Gaiak   2006-01-26

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jakinduriaren giza iturburu bakarrera jotzen ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.

Gure irudi-iturburu nagusiek, liburuek, diapositibek edota telebistaren pantailak arras berdintzen dituzte irudien neurriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Ezagutza-iturburu berezia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.

Oro harrezko esperientzia baten ahalgarritasuna eta bere objektuen ezagutza hiru ezagutza-iturburu subjektiboetan funtsatzen dira: sentsua, irudimena eta apertzepzioa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.

Geroztik Mikel Goñi polemika iturburu bihurtu zen.  Berria - Kirola   2004-03-20

Zinema mutuak zenbaitetan gehiegi ere erabili zituen muntaketa-efektu hipertrofikoak dokumentu errealitatearen desitxuraketa bortitza ziren, baina ezin agortuzko adierazgarritasun-iturburua izan ziren bolada batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Lege idatziaren lehentasunak, beraz, ez du aterik ixten bestelako arau iturburuentzat.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

7 iturburu izan

Bere Nahia da bere aginduen iturburu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.

· Ez zen ohartu Ariannaren oinazeak bera, Alessandro, zuela iturburu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

Mugimendu hura ez zen ohikoa; gertaeren larritasuna baizik ezin izan hark iturburu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.

Holgerren gaineko elezaharrak Raimbert Pariskoak XII. mende hondarrean idatzitako poema epiko frantsesa omen du iturburu nagusi.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.

· Adiskidetzea-k, berriz, La Clemeza di Tito lanean du iturburua, eta Oroitu-k Requiema ekartzen du gogora.  Berria - Kultura   2006-01-06

Guk geuk agerian ikusi ez arren, lur azpi-azpiko istiletan dute iturburu agerrezina halako errekastoek, eta ez dira inoiz agortzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste iturburu (3); du iturburu (4); du iturburua (3); eta iturburu (9); eta iturburuaren (3); eta iturburuko (4); ezagutza iturburu (5); ezagutzaren iturburu (3); guztien iturburu (5); guztien iturburua (3); hamabi iturburu eta (3); iturburu bat (4); iturburu bera (4); iturburu eta (10); iturburu guztiak (3); iturburu izan (5); iturburu kodea (5); iturburu nagusia (4); iturburua da (6); iturburua ere (4); iturburua ez (3); iturburua izan (4); iturburua non (3); iturburuan dagoen (3); iturburuko ura (3)


iturendar izlag/iz Iturengoa, Itureni dagokiona; Iturengo herritarra.

Mizel Mateo bidarraitarra, Alazne Untxalo iturendarra.  Herria   2004-11-25

«1-2», Iker tolosarrak; «2-1», Josu iturendarrak.  Berria - Kirola   2004-03-07

Ez da, ordea, hor agortzen, inola ere, iturendarrarekiko dudan zorra.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 8. orr.


iturgin 1 iz etxeetan eta, ubideen, ur tresnen eta kidekoen instalatze, konpontze eta zaintzeaz arduratzen dena.

Thompson-i esango diot iturgina hona bidaltzeko zer gertatzen den ikus dezan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.

Okin izan nintzen gero, eta iturgin ere izan nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 300. orr.

Zu zeu izango zintudala etxeko okina, etxeko iturgina, etxeko elektrikaria, etxeko igeltseroa...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 162. orr.

Linternero apala, libertatearen iturgina, sasikorik handiena naiz oraintxe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

Zelan egongo da amaituta -galdetu zuen iturginak, erdeinuz- ur beroa eta hotza instalatu barik?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.

Nire iturginak lanean ditudala momentu honetan eraikuntzan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 106. orr.

Tutueria itsututa dagoenean eta iturginak askatzen duen moduan egiten diagu guk.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lagungarri izango zatekeen buxadurak kentzeko iturgin-ziri bat, baina ez genuen horrelakorik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.

· Herriko iturririk erabiliena herdoildu zuen udal iturginen soseguak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta iturginak (3); ez naiz iturgina (3); iturgin bat (3)


iturgintza 1 iz iturginaren lanbidea; ubideen, ur tresnen eta kidekoen instalatze, konpontze eta zaintzea.

Brasa berogailuak, Rueda pneumatikoak, Rayo elektrotresnak, El Caño iturgintza... Artean iturgintzan trebatu gabea izanagatik ere, ahaleginak eta bost egin zituen zorioneko gailua eta ur-hodiak ahalik txukunen jartzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.

Petrusek ez du beraren beharrik hodiak jartzeari edo iturgintzari buruz aholku emateko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 180. orr.

Iturgintzako nozioak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 208. orr.

Iturgintzako hodi sinple eta pintatu gabez egindako gurutzeak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 194. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aitonak iturgintza eta elektrizitate arazo zailetan sartzen zituen atzaparrak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 37. orr.


iturketa iz

Bizi osoa du iturketari emana orain denbora-pasako motzailea izanagatik, hidrologo profesionala izan da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.


iturri 1 iz ur jario bat ateratzen den gunea. ik iturburu.

Iturri bateko ura edatean, deabruek hartu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 866. orr.

Iturri batena zirudien ur hotsa entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Gaurdaino iraun du iturri garbi hark.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Lur guztia urrea balitz; iturri, itsaso eta ibai guztiak baltsamozkoak balira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.

Zuk sortarazi dituzu iturri eta errekak.  Elizen arteko biblia   Sal 74,15

Oihanean iturri bat jaiotzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Urbegi zikina, iturri ustela: halaxe gaiztoaren aurrean kikiltzen den zintzoa.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,26

Badaude, gainera, lurraren zuku garratzetatik sortzen diren iturriak izugarri garratzak direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

Kumas ingurua, non mendiak ketan dagozen, sufre biziz beterik eta iturri beroz horniturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.

Ur beroko iturri ugari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Iturria putzu ireki berria balitz, eta [...] kalitate oneko brontzez egindako ontzian isuri ondoren, aztarnarik uzten ez badu, ur hori oso ona izango da. ahuntzak ere gera daitezela, iturriko ninfen ondoan, atseden hartzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Gero, iturriko zorrotari eskaini nion ahoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

2 irud/hed

Baina heriotzak gorputzeko iturri guztiak agortzen ditu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.

Negar bizian lehertu zen, begiak iturri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Ernest Hemingwayk iturri onetik edango ditu hango berriak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 61. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Iturri klasiko haietatik edanda edo, Larramendik euskararen etimologiaren atea ireki zion euskal hausnarketari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.

Iturri bertsutik edaten dute: zientzia, teknika, aurrerapena eta ekonomia determinismoaren uretatik, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Ezagutzen nuen jendeari gertatutako gauzak idatziko nituen, eta iturri hori ere agortutakoan, historiako gertakizunak hartuko nituen. hizkuntza onaren iturriak seinalatu, euskal nortasunaren ezaugarriak zehaztu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Hitzaren iturri bizia analfabetoena baita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.

Amodioaren iturria enetzat agortu da azkarrenean beharko zuen tenorean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

Alboan gizon handi bat genuelakoan geunden, eta nik neure artean, ahal nuen neurrian pentsatzen nuen zein iturri jainkozkotik isuri ote zitzaizkion egia horiek.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.

Lurra tentuz, zentzuz eta modu eraginkorrean ustiatu beharko dugu, bera ere ez baita iturri agortezina.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 28. orr.

Gure indarraren iturri agortezina.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 74. orr.

Iturri isotopiko batek bidalitako gamma erradiazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

EBko energia hornidura bermatzeko, ezinbestekoa da iturri berriztagarriak indartzea.  Berria - Mundua   2006-03-25

3 ubidez ekarririko urei aterabidea emateko antolatzen den eraikuntza, gehienetan uhaskaz hornitua.

Gero, iturriaren karelean eserita, gauaren lanbrora arte aritzen ziren kalakan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 103. orr.

Lorategi ederrak, eskultura ikusgarriak, iturri barrokoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 275. orr.

Marmolezko iturri oso garai eta oso landu batetik ur hari bat isurtzen zen etengabe konketa batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Bi erromes plazako iturri ederrean ari dira edan eta edan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Eskea bukatu zutenean, biak herritik kanpora bildu ziren, jateko asmotan, iturri eder bat zen lekuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 966. orr.

Iturriaren inguruko zementuzko koskatik kanpora irtenik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Gathalonabes horrek bazituen hiru iturri handi, hiruak kristalez eta perlez apainduak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 76. orr.

Kartagon ere bada iturri bat, gainean koipe moduko bat izaten duena igerian, eta limoiondo-azalaren antzeko usaina duena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

Plazako iturriaren ondotik pasatzean, uretara bota zuen gainerako soka puska.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Iturriko burdin hesia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.

Banoa ezker dauden iturri eta askari buruz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Lorkako plazan dagoen iturriko ura ona da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Sinesgaitz egiten da hemen iturriko ura ez edatekoa izatea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 213. orr.

Iturriko ura bezain garbia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.

Iturriko tutua itsutu genituen bikeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

4 txorrota.

Iturria irekita ere utzi zuen, etengabe ur-hari bat zeriola.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Dutxaren iturriari eragin zion.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.

Denbora apur bat pasatzen da iturriko giltzari eragin eta ura irteten hasten denera arte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 208. orr.

Arazo bakarra du: sukaldean ez duela iturririk.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 21. orr.

Lekuz aldatu dituzte goizean sukaldeko iturria ireki duen eskua eta orain irekitzen ari dena.  Berria - Kultura   2006-03-26

Sukaldeko iturriari tanta eternal bat zerion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.

Ikustekoa izango da etxe berriko iturrietatik zer irteten den.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 208. orr.

Iruñean etxe-barruetan iturriak jarri zituztelarik, etxetik ateratzeko arrazoi bat kendu ziotela emakumeari.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

· Gas iturria zabaldu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 134. orr.

5 jatorria, etorkia.

Horrelako gaitza bakarrik da erabateko gaitza, maitasunean bakarrik baitu bere iturri eta sorburu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Munduko sineste partikular guzien iturrian, horixe sumatzen dut: senezko gizaindar askatzaile basatia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Bedeinkatua Jainkoa [...] Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa!  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,3

Latinez, hitz horien iturri dirudiena, aprilis dugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.

Alabaina, right delakoa da berarentzat justiziaren eta ordenaren iturri.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 19. orr.

Beraz, ezagutzak beti bi iturri ditu (eta bi bakarrik): sentimena [...] eta adimena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Ideal eta Jainko guzien iturri zaharra da Natura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

On guztia eta on guztien iturri den Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Idazle hauen mundu sinbolikoak eta hizkerak Biblian du bere iturri aberatsena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Bilduma horren iturri ia bakarra Zelanoko Tomasen "Tractatus de miraculis" liburua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 736. orr.

Washingtonek ez zuela onartuko araudi horren baliogabetzea, ezta islama lege nagusiaren iturri bakarra izatea ere.  Berria - Mundua   2004-02-29

6 zerbaiti buruzko argibideak ematen dituen idazki, agiri, pertsona edo kidekoa.

Nere iturria martxoaren 26ko Eguneron ateratako elkarrizketa da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.

Informazioa iturri onekoa da, esan ohi da Osberno ospetsua bera dela iturria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 150. orr.

Iturri dokumentalak al dira nobelak?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 212. orr.

"Iturri konfidentzialen arabera", dio txostenak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.

Iturriak baieztatzeaz hitz egiten denean, zergatik ez da esaten iturri ofizialak berak direla maiz gezur iturri?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 76. orr.

AP berri agentziak iturri palestinarrak aipatuta zabaldutako informazioaren arabera.  Berria - Mundua   2006-03-19

Etxe Zuriko iturriek atzo jakinarazi zutenez. herriaŽ

7 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Iturri-txorrotak dena emanda irekiz gero.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.

Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Gorputz asko, egarriak eraitsiak eta kalean iraulka, iturri tutuen azpian luze zeutzan, edari gozoaren gehiegiak itota. farola bat da, iturri-hartune bat da, eta nire begiradaren ahalmenaz eguneroko itxurara murrizten saiatzen nintzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.

8 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Itsasoa eta ur-iturriak egin zituena.  Elizen arteko biblia   Ap 14,7

Eskualde osasungarrienak eta ur-iturri egokiak dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Nork bihurtuko nire burua ur, nire begiak malko-iturri?  Elizen arteko biblia   Jr 8,23

Negar iturria urrituz, jaiki nintzen ustez eta Jaungoikoak ez zidala besterik agintzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 235. orr.

Noizbait agortu zen Magaliren negar iturria.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 122. orr.

Lanceloten begietatik bi malko-iturri jaitsi ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 82. orr.

Pixa iturri baten ixurtzera joaiteko xutitzen da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Erdiko uharkatik hodiak eramango dira urmael eta plaza-iturri guztietara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.

Bizi-iturriaren jarioa mehetzen hasten delarik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Landareak dira oinarrizko proteina-iturria, Bitamina-iturri berriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Eguzkiaren erradiazioa da gure energia-iturri bakarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Diseinu-ezaugarri burutsu ugari dituen energia-iturri autopropultsatu gisa ikusten du ingeniariak gorputza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Biolina baitzuen aho, biolina kanporako ate, biolina hots-iturri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Hots-iturri horren ingurua irudiztatu ahal izango bagenu ere, uhinak ikusiko genituzke erdigunetik biribilean urrutiratzen.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Ozta-ozta igartzen dira dilistaren neurriko argi-iturri bana mutilaren ninietan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.

Argi-iturriaren uhin-luzeraren arabera. Joan den mendean itxi ziren BATAN fabrikak, gero errota edo argindar iturri bihurtu ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

1819an sartu zen Egipton kotoigintza, eta herrialdeko dibisa-iturri nagusia bihurtuko zen hamarraldi batzuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Mutiritasun eta ausardiazko zurrunbiloa, jakintsua, berezkotasun- eta bihurrikeria-iturri agortezina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Hainbeste eta gehiago dira guztientzat hondamen-iturri, su hartzeko prestatutako zuzien antzeko baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Baina, halaber, autoritatea ere bada, aginte-iturri nagusia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.

San Frantziskoren idazkiak dira zalantzarik gabe hura ezagutzeko kontsulta-iturri hoberena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Viète inspirazio-iturri gertatu zitzaion Fermati, haren notazioen jarraitzaile izan baitzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.

Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea.  Elizen arteko biblia   Erm 15,13

Baina odola ez duzue inola ere jango, bizi-iturri baita.  Elizen arteko biblia   Dt 12,23

Ur sakon dira gizakiaren hitzak, erreka gainezka, zuhurtzi iturri!  Elizen arteko biblia   EsZ 18,4

Lokarriak apurtzea gozamen-iturri baita beti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Esperientziaren ezagutza-iturri imanenteak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 240. orr.

Luzaro ur-lurrun iturri arin baina iraunkor baten eraginpean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 156. orr.

Kazetariok isilean eduki behar ditiagu geure berri-iturriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Betikoa da, "polizia iturriak" dira albistea idazteko berme nagusi: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 161. orr.

9 informazio iturri

Telebista informazio-iturri ia bakartzat duten pertsonak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Holako pertsonak informazio iturri preziatuak ziren nazientzat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 64. orr.

Guri bulkada elektriko gehiago heltzen zaizkigu zerebrora eta horregatik erabiltzen ditugu eskuak, informazio iturri direlako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

Informazioaren egiatasuna baieztatu informazio iturriekin argitara atera aurretik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

AEBetako hedabide gehientsuenek informazio iturri ofizialekiko erakutsi zuten morrontza.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Informazio iturri bat baino gehiago zuela zehaztu arren.  Berria - Mundua   2004-04-04

10 iturri belar belar landarea, leku urtsuetan hazten dena, jateko ona (Nasturtium officinale etab.). ik berro2.

Iturri-belarrez inguratua legokeen iturria garo-iturri deituko ez litzatekeen modu berean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 227. orr.

Ez da justu iturri-belarra, basoaren ertzetan hazten den belar gizen bat da, jateko ona, gero amets arraroak eragiten badizkizu ere: guk, hala ere, iturri-belarra esaten diogu.· Euskaraz iturri-belarra deitzen diegu, baina zientzialariek ematen dioten latinezko izena Adiantum capellis-veneri da, hau da, Venusen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Iturri-belarraren txortenak behintzat beltz-beltzak dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberastasun iturri (9); aebetako iturri (5); albiste iturri (5); amezketako zazpi iturri (9); arazo iturri (13); argi iturri (15); atsegin iturri (9); atzo iturri (9); baina iturri (6); bedeinkazio iturri (5); bere iturri (6); beste iturri (49); beste iturri batzuek (12); beste iturri batzuen (7); beste iturri batzuk (8); bi iturri (20); bizi iturri (11); da iturri (9); den iturri (6); dira iturri (6); diru iturri (82); diru iturri berriak (6); diru iturri nagusia (10); du iturri (8); dute iturri (11); edo iturri (8); energia iturri (35); erdian iturri (5); erdian iturri bat (5); ere iturri (5); esan zuten iturri (6); esperantza iturri (5); eta diru iturri (9); eta energia iturri (5); eta iturri (47); eztabaida iturri (12); gozamen iturri (8); guzien iturri (6); guztien iturri (10); hainbat iturri (6); hiru iturri (6); horien iturri (6); ika mika iturri (6); indar iturri (8); informazio iturri (47); informazio iturri izan (6); inspirazio iturri (55); inspirazio iturri izan (7)

iturri aberatsa (5); iturri agortezina (7); iturri askotatik (6); iturri bakar (9); iturri bakarra (20); iturri bat (77); iturri bat zegoen (8); iturri batean (5); iturri batek (17); iturri baten (20); iturri batetik (8); iturri batzuek (28); iturri batzuen (32); iturri batzuen arabera (28); iturri batzuk (17); iturri berberek (8); iturri berberen (13); iturri berberen arabera (12); iturri berek (5); iturri beretik (5); iturri berriak (15); iturri berriztagarriak (7); iturri berriztagarrietatik (6); iturri bihurtu (9); iturri bilakatu (7); iturri bilakatzen (5); iturri da (26); iturri den (17); iturri den jainkoak (5); iturri diplomatikoek (12); iturri diplomatikoen (7); iturri diplomatikoen arabera (5); iturri dira (15); iturri edo (6); iturri ere (8); iturri eta (46); iturri ez (9); iturri garrantzitsua (5); iturri gisa (20); iturri guztiak (8); iturri guztien (5); iturri hartan (5); iturri hori (9); iturri horiek (18); iturri horien (23); iturri horien arabera (19); iturri horietatik (7); iturri horrek (5); iturri horren (15); iturri horretatik (8); iturri hortarik (5)

iturri izan (48); iturri izan da (5); iturri izan zen (5); iturri izanen (5); iturri izango (9); iturri izaten (6); iturri militarrek (9); iturri militarren (5); iturri militarren arabera (5); iturri moduan (5); iturri nagusi (18); iturri nagusia (53); iturri nagusiak (11); iturri nagusietako (6); iturri nagusietako bat (6); iturri ofizialak (6); iturri ofizialek (51); iturri ofizialek azaldu (7); iturri ofizialen (112); iturri ofizialen arabera (100); iturri ofizialen esanetan (7); iturri ondoan (15); iturri ondoko (5); iturri onetik (10); iturri oparo (6); iturri oparoa (12); iturri palestinarrek (14); iturri palestinarren (9); iturri palestinarren arabera (9); iturri ugari (5); iturri zaharretik (6)

jakinarazi zuten iturri (6); kezka iturri (39); kezka iturri da (7); kezka iturri nagusia (7); kutsadura iturri (5); mika iturri (6); ororen iturri (11); plazer iturri (5); polemika iturri (5); poz iturri (8); ren iturri (5); zazpi iturri (27); zazpi iturri eta (7); zorion iturri (5); zuen iturri (5); zuten atzo iturri (5); zuten iturri (29); zuten iturri ofizialek (12)

argi iturria (6); bere iturriak (6); bestelako diru iturriak (5); den iturria (6); diru iturria (14); diru iturriak (41); energia iturriak (14); eta iturria (7); eta iturriak (6); guztien iturria (8); informazio iturria (5); informazio iturriak (18); inspirazio iturria (15); iturria da (13); iturria ere (8); iturria eta (20); iturria ez (8); iturria ireki (5); iturria itxi (5); iturria izan (12); iturriak aipatuta (7); iturriak aipatuz (49); iturriak aipatuz berri (5); iturriak aipatuz efe (6); iturriak aipatuz zabaldu (9); iturriak eta (12); iturriak ez (8); iturriak ezagutarazteari (6); iturriak ezagutarazteari uko (5); jean michel iturria (5); kezka iturria (5); michel iturria (5); polizia iturriak (14); polizia iturriak aipatuz (11)

iturriaren ondoan (17); meribako iturrian (6); ondoko iturrian (5)

aebetako iturriek (7); armadako iturriek (9); auzitegi nazionaleko iturriek (6); auzitegiko iturriek (5); barne ministerioko iturriek (5); batzordeko iturriek (5); enpresako iturriek (5); erietxeko iturriek (6); gobernuko iturriek (21); herrizaingo saileko iturriek (7); informazio iturriek (19); inguruko iturriek (13); iturriek adierazi (36); iturriek adierazi dutenez (10); iturriek adierazi zutenez (21); iturriek atzo (29); iturriek atzo jakinarazi (6); iturriek azaldu (12); iturriek azaldu zutenez (8); iturriek baieztatu (5); iturriek berriari (9); iturriek diote (6); iturriek diotenez (9); iturriek efe (6); iturriek esan (16); iturriek esan zuten (6); iturriek eta (7); iturriek ez (11); iturriek ez dute (5); iturriek jakinarazi (42); iturriek jakinarazi dutenez (10); iturriek jakinarazi zutenez (27); iturriek jakitera (6); iturriek jakitera eman (6); iturriek zehaztu (5); lehendakaritzako iturriek (8); ministerioko iturriek (7); nazionaleko iturriek (7); ospitaleko iturriek (12); palestinako iturriek (5); paneko iturriek (6); polizi iturriek (9); polizia iturriek (50); poliziako iturriek (6); poliziaren iturriek (6); saileko iturriek (7); washingtongo iturriek (8); zuten polizia iturriek (14)

aebetako iturrien (5); armadako iturrien (8); armadako iturrien arabera (8); diru iturrien (5); erietxeko iturrien (16); erietxeko iturrien arabera (15); gobernuko iturrien (14); gobernuko iturrien arabera (13); informazio iturrien (11); informazio iturrien arabera (5); israelgo iturrien (9); israelgo iturrien arabera (8); iturrien arabera (285); iturrien esanetan (14); iturrietako bat (5); ospitaleko iturrien (20); ospitaleko iturrien arabera (20); palestinako iturrien (7); palestinako iturrien arabera (7); polizia iturrien (69); polizia iturrien arabera (64); polizia iturrietatik (5); poliziako iturrien (6); poliziako iturrien arabera (6); poliziaren iturrien (5)

amezketako zazpi iturrik (6); hainbat informazio iturrik (42); hainbat informazio iturriren (62); hainbat iturrik (21); hainbat iturriren (21); hainbat iturriren arabera (17); informazio iturrik (43); informazio iturriren (63); informazio iturriren arabera (62); informazio iturririk (6); iturrik eta (5); iturriko ura (17); iturriren arabera (137); iturririk ez (8); iturritik edan (5); iturritik itsasora (11); iturritik ura (5); zazpi iturrik (10); zazpi iturriko (5); zenbait iturrik (17); zenbait iturriren (59); zenbait iturriren arabera (58); zuten hainbat iturrik (7)


iturridun izond iturria duena; iturriak dituena.

Jarraian aurkitzen dugun lehen objektua erloju iturridun bat da Joan Brossaren ikuste-poemetakoen antzekoa, eta haren azalpen errotuluak zera dio: «Hartu denbora».  Berria - Kultura   2004-10-26


iturritxo iz iturri txikia.

Arte eta pago galantak, iturritxoa erdian, beti ura dariola.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Handik beheraxeago, Trinitateko kalean, San Bizenteko kantoia jotzen, bazen beste iturritxo bat.  Askoren artean   «Rataplan» - 32. orr.

Susan ere, Pertsiarren erreinuko hiriburuan, badago iturritxo bat, eta iturri horretatik edaten dutenek hortzak galtzen dituzte  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3890. orr.


itute iz itogina. ik itaxur.

Bulegoaren leiho ondoko erretena trabatu eta itutea zegoen barrura; zeharo hondaturik zegoen alfonbra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 135. orr.


itxaro 1 iz itxaropena.

Etorkizun direnen itxaroa ikuskizun bilakatzen dela datozenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.

Paradisurik gabeko munduan bizi ei gara, ikasi behar ote mundu hobea lortzeko itxaro barik bizitzen?  Berria - Kultura   2006-01-31

2 itxaro izan espero izan.

Haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei ere.  Elizen arteko biblia   2 Tm 4,8

Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena.  Elizen arteko biblia   Erm 8,24

Baina ikusten ez duguna itxaro badugu, iraupenez behar dugu zain egon.  Elizen arteko biblia   Erm 8,25

Arimak, zoriona itxaro duen arren, ez du zorion galdua gogoratzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 331. orr.

Antsiaz itxaro dut nire bihotzera pakea ekar dezakeen hitz bakarra.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.

Hemen hazia naiz eta hemen hilko naizela itxaro dut.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Baina urte amaierarako gerra bukatua izango dela itxaro dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.

Horda grisak ikustea itxaro dut, guregana hurbiltzen, "ez-inoren lur"etik zehar, baina ez da inortxo ageri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.

Azken batean, ezin duzu itxaro horiek gertatzen ari denaz ezer jakiterik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 102. orr.

Hainbeste itxaro izan dugun askapena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

· Huts egindako misio batetik ez dago zer itxarorik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan; ik itxaron 4)

Itxaro-lekuaren erdi-erdian zegoen ordulari biribil tzarrari begiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.


itxaroarazi ik itxaronarazi 2.

itxarobide (orobat itxaropide) iz espero izateko motiboa.

Ahalegin guztiak egin zituen umearekin ahalik eta denbora gehiena pasatzeko, eta baita lortu ere, Ainhoaren itxarobide guztiak aise gaindituz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 99. orr.

Hiri ezezagunaren anonimotasun horrek bestelako itxaropideak, aukerak, ametsak piztu zitzakeen zure baitan, nahi gabe ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.

Eta hala ere, santu honek sinetsi egin zuen inolako itxarobiderik ez zegoenean, munduaren oinorde izango zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

Nire mintzoa izan dadila beti egiazkoa, zure erabakietan baitut itxaropidea.  Elizen arteko biblia   Sal 119,43

Datu txarra da, eta ez dator bat Administrazioak [...] ematen ari diren balantzeekin eta itxarobideekin.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Zuk esana da poesiaren egitekoa ez dela inongo talderik salbatzea, baina itxarobide halako batzuk betetzeko egiten dela.  Berria - Kultura   2004-12-14

Espantuz eta lotsaz beteko dira beren itxaropide Etiopia eta beren harrotasun Egipto zutenak.  Elizen arteko biblia   Is 20,5


itxarokizun iz espero izateko aukera.

Hala bada, irudi artistikoak berrezagutzeak lotura estua du ezagutza hutsarekin; baina ikusleak espero dituenekin ere egiten du topo, eta alda ditzake haren itxarokizunak, edota bestelako itxarokizun batzuk sortu: (ber-)ezagutza oroitzapenarekin batera doa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Kimikari izan behar genuen, baina gure itxarokizun eta esperantzak ezberdinak ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.


itxaron (2648 agerraldi, 203 liburu eta 519 artikulutan; orobat itxoin 328 agerraldi, 65 liburu eta 33 artikulutan), itxaroten 1 dio ad zain egon.

Otu zaio Leon Marty likits horrek agindu ote dion loreena umeari, eta meza ondoren itxaron dio eliz atarian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Bi gizonek itxaroten zioten Pedro Páramori atean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.

Bezperan berak kale hartan itxaron ziola oroitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 238. orr.

Kalean zehar berandu ibiltzen denean, itxaron egiten diot.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 67. orr.

Amari itxaroteko egongelan eseri ginenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 31. orr.

Ez nion luzaroan itxaron behar izan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.

Baina hona iritsi eta hor kanpoko portxean eseri nintzenean, hiri itxaroten, zera jakin ninan [...].  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 77. orr.

Erantzunari itxaron gabe, bere gizonengana itzuli zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 143. orr.

Irakaslearen seinaleari itxaron gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.

Irrikaz itxaroten nion une horri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 192. orr.

Erabat ikaratu eta izuturik, elkarri itxaron gabe, denak batera sakabanatu eta ihesi joan ziren.  Elizen arteko biblia   Jdt 15,2

-Joan zintezkete oinez hurrengo geltokiraino, eta han Goriziarako trenari itxaron.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.

Itxaron, aita, itxaron niri!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 417. orr.

Itxaron iezadazu malekoian.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.

· Eserita itxaron duzu atea zabaldu arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 93. orr.

Itxaron hemen gu itzuli arte.  Elizen arteko biblia   Ir 24,14

Ez itxaron heriotzako ordura arte.  Elizen arteko biblia   Si 18,22

Argia ilundu artean itxaron dugu, eta gaua belztu egin da berriro bat-batean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Egunero-egunero irrikaz itxaroten zuen kalean zeharreko osteratxoaz gozatu ahal izateko unea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 265. orr.

Bederatzietatik hamaikak arte itxaron beharrak liluraren erakargarritasuna indartu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 50. orr.

Itxaron zezala, nahikoa urduri jarria ninduen berak aurretik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 188. orr.

Baina itxaron dezagun, ea zer ateratzen den.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 84. orr.

Beste zazpi egun itxaron eta usoa bidali zuen; oraingoan ez zen itzuli.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,23

Samuelek erabaki bezala, zazpi egunez itxaron zuen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,8

On Camillok beste ordu batez itxaron zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 320. orr.

Segundo batzuk itxoin ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 79. orr.

Une batez ere itxaron gabe, eta niri ezer egiteko denborarik eman gabe, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Kasu hauetan garbikuntza egin beharko dute eta zazpi egun itxaron.  Elizen arteko biblia   Ez 44,26

Nik orduan: itxaron dezagun beste pare bat aste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Esan biezaio eguntxo batzuk itxaroteko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.

Itxaron, itxaron ezazu momentu bat!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 230. orr.

-Itxaron apur bat -esan zuen portzelana-merkatari batek-: platertxo bat ere emango dizut.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.

Itxaron apur batean, hortzak garbitzera noa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Gizonak pixka batean itxoiteko keinua egin zuen eskuarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Bizitza osoa itxaron ez dut ba…Tira, majo itxaron beharko du, horratik, nik berriro telefonoz deitzerako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 235. orr.

Jainkoak luze itxaroten du, baina behar den bezala zigortzen du gero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

"Itxoin pasilloan", esan zidan Joseba eta bion gelaren parera iritsi ginenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

-Itxaron egik, beste botila ardo baten bila najoak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 175. orr.

-Itxoingo diat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

Itxaron gabe eragin dio maratilari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.

· Luzaro itxaroten egon ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1058. orr.

Maletatxoan daramazu egurrezko fusila, itxaroten bera ere, zu bezala, noiz amaituko, noiz itzuliko, noiz desagertuko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.

• 2 du ad espero izan, itxaro izan.

Zoaz bakean, eta itxaron duda-izpirik gabe aurki izango duzula zeure gizonaren aldetik nahi duzun kontsolamendua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Bizi berria itxaron.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,16 tit

Nire bisitaldia itxaroten zuela esan zitekeen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 38. orr.

Benetan hauxe da itxaron dugun profeta.  Elizen arteko biblia   Jn 7,40

Benetako bertuteak ez du denbora-mugarik ezagutzen, itxaron duen saria betierekoa denean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.

Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago; jornalariak bezala, soldata itxaroten du.  Elizen arteko biblia   Jb 7,2

Banekien erantzunik itxaroten ez zuena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

Izan ere, maitasunik ederrena maitatua izatea itxaroten ez duena da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 141. orr.

Nire arrazoimenaren interes guztia hurrengo hiru galderetan bateratzen da: zer ezagut dezaket? zer egin behar dut? zer itxaron dezaket?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Nik, ordea, ba al nuen, gero, etorkizunetik ezer itxaroterik, ordurako ez nekienik?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 164. orr.

Ezin da onura iraunkorrik itxaron politika moraletik, gizonaren berezko sentimenduetan oinarrituta ez badago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Hor ere, nazioarteko aldaketarik itxaron gabe neurri zehatz batzuk hartu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Zoriontsuak harengan itxaron dutenak!  Elizen arteko biblia   Is 30,18

Niregan itxaron dutenei ez die inoiz usteak huts egingo.  Elizen arteko biblia   Is 49,23

Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena.  Elizen arteko biblia   Erm 8,24

Espero ez duguna itxaron behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Gerra abentura honetatik zer itxaronik ez dut, prestamen geldi hauxe ez bada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 60. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Badakit grekoen aurkikunde ilunak latinezko bertsoz argitzea zaila dela, [...] baina, hala ere, zure merezimenduak eta zure adiskidantza gozoaren atsegin itxaronak edozein lantegi harrarazten eta gau lasaiak ernai pasarazten dizkit, zure gogoa argiztatzeko hitzen eta bertsoen bila.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.

4 (era burutua hitz elkartuen lehen osagai gisa; ik itxarongela)

Itxaron-min geldigarri halako bat jabetu zen nitaz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 33. orr.

Etxeek, plazek, hiri hartako bizitza osoak, azoka bateko urduritasun usteldu eta itxoin-giroa zuten ezaugarri.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

5 itxaron-zerrenda

Izan ere, itxaron-zerrendetan neur daiteke osasun sistema baten eraginkortasuna.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Kirurgiako itxaron-zerrendak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Donostiako Ospitalean, adibidez, 58 pertsona daude itxaron-zerrendan gaur egun.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Lagundutako ernalketarako teknikak soilik Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalean egin daitezke eta, gainera, itxaron zerrenda luzeak daude.  Berria - Harian   2005-07-16

Lau hilabeteko itxaron zerrenda dago hodietako kirurgiarako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

amaiera arte itxaron (4); amaitu arte itxaron (11); arte itxaron (256); arte itxaron behar (58); arte itxaron beharko (62); arte itxaron du (5); arte itxaron dut (5); arte itxaron duzu (5); arte itxaron gabe (4); arte itxaron nahi (9); arte itxaron nuen (13); arte itxaron zuen (30); arte itxaron zuten (8); artean itxaron (6); asko itxaron (16); asko itxaron behar (8); askorik itxaron (5); aste itxaron (5); atean itxaron (4); baina itxaron (14); baina itxaron egin (5); bat itxaron (20); bat itxaron behar (6); batean itxaron (15); batez itxaron (11); batez itxaron zuen (4); batzuk itxaron (9); batzuk itxaron behar (4); bertan itxaron (4); bi urte itxaron (4); bihar arte itxaron (8); bukatu arte itxaron (7); da itxaron (8); du itxaron (4); dugu gehiago itxaron (4); dugu itxaron (4); egin arte itxaron (8); egon arte itxaron (8); egun itxaron (13); egun itxaron behar (4); egun itxaron eta (4); erantzuna itxaron (6); erantzuna itxaron gabe (4); erantzunari itxaron (7); erantzunari itxaron gabe (5); erantzunik itxaron (5); erantzunik itxaron gabe (4); ere itxaron (8); eserita itxaron (5); eta itxaron (57); eta itxaron egin (9); eta itxaron egiten (8); etorri arte itxaron (4); ez itxaron (5); ez zuen itxaron (7); galdu arte itxaron (5); gehiago itxaron (40); gehiago itxaron behar (8); gehiago itxaron beharko (4); gehiago itxaron gabe (4); gehiegi itxaron (11); gutxiago itxaron (5); gutxiago itxaron behar (5); hainbeste itxaron (7); han itxaron (4); hilabete itxaron (9); hilabete itxaron behar (5); ikusi arte itxaron (4); iritsi arte itxaron (9)

itxaron ahal (5); itxaron apur (25); itxaron apur bat (12); itxaron apur batean (10); itxaron behar (233); itxaron behar da (24); itxaron behar du (4); itxaron behar dugu (9); itxaron behar dute (6); itxaron behar duzu (4); itxaron behar izan (108); itxaron behar izatea (6); itxaron behar izaten (12); itxaron beharko (123); itxaron beharko da (15); itxaron beharko dela (7); itxaron beharko du (22); itxaron beharko dugu (14); itxaron beharko dute (15); itxaron beharko dutela (4); itxaron beharko duzu (6); itxaron beharko zuen (4); itxaron beharra (15); itxaron beharrik (14); itxaron beharrik izan (5); itxaron beste (5); itxaron besterik (7); itxaron daitekeen (7); itxaron dezagun (10); itxaron dezaket (9); itxaron dezala (7); itxaron du (21); itxaron dut (14); itxaron dute (6); itxaron duzu (10); itxaron egin (89); itxaron egin behar (26); itxaron egin beharko (36); itxaron egin zuen (8); itxaron egin zuten (4); itxaron egingo (14); itxaron egiten (19); itxaron egiten du (8); itxaron ere (6); itxaron esan (4); itxaron eta (31); itxaron eta gero (4); itxaron eta itxaron (5); itxaron ez (4); itxaron ezak (4); itxaron ezazu (4); itxaron ezin (6); itxaron gabe (64); itxaron gela (6); itxaron gelan (6); itxaron genuen (10); itxaron hemen (19); itxaron iezadazu (6); itxaron izan (9); itxaron jaunarengan (4); itxaron nahi (24); itxaron nion (5); itxaron niri (6); itxaron nuen (28); itxaron ondoren (5); itxaron ostean (10); itxaron pixka (22); itxaron pixka bat (12); itxaron pixka batean (10); itxaron zerrenda (12); itxaron zerrendak (11); itxaron zerrendan (4); itxaron zerrendetan (5); itxaron zion (9); itxaron zuela (4); itxaron zuen (84); itxaron zuten (19)

izan arte itxaron (5); kanpoan itxaron (6); luzaro itxaron (7); luzaroan itxaron (4); luzaz itxaron (10); luzaz itxaron behar (4); luze itxaron (18); luze itxaron behar (9); luzea itxaron (4); minutu itxaron (6); oraindik itxaron (6); ordu itxaron (4); orduak itxaron (4); ordura arte itxaron (6); pixka bat itxaron (5); pixka batean itxaron (8); segundo batzuk itxaron (4); unera arte itxaron (7); urte itxaron (23); urte itxaron behar (14); urte itxaron beharko (5); urtebete itxaron (7); urtez itxaron (5); urtez itxaron behar (5); zazpi egun itxaron (7); zen itxaron (5); zer itxaron (9); zer itxaron dezaket (5); zergatik itxaron (6); zertan itxaron (4); zuen gehiago itxaron (4); zuen itxaron (10); zuregan itxaron (4)

arte itxarongo (34); arte itxarongo du (4); arte itxarongo dugu (4); arte itxarongo dut (4); arte itxarongo dute (6); etorri arte itxarongo (4); hainbeste itxarondako (4); han itxarongo (4); hemen itxarongo (4); itxaronez gero (4); itxarongo dizut (9); itxarongo du (9); itxarongo dugu (10); itxarongo dut (22); itxarongo dute (10)

arte itxarotea (25); arte itxarotea erabaki (5); arte itxaroteko (19); bat itxarotea (6); batean itxaroteko (8); eta itxarotea (5); eta itxaroteko (9); eta itxaroteko esan (4); han itxaroteko (6); itxarotea baino (8); itxarotea baino ez (5); itxarotea beste (4); itxarotea deliberatu (5); itxarotea erabaki (21); itxarotea erabaki du (4); itxarotea erabaki nuen (4); itxarotea erabaki zuen (12); itxarotea ez (5); itxaroteko agindu (7); itxaroteko esan (25); itxaroteko esan zidan (4); itxaroteko esan zion (5); itxaroteko eskatu (13); itxaroteko eskatu zion (6); kanpoan itxaroteko (4)

arte itxaroten (13); bat itxaroten (7); biziz itxaroten (4); ere itxaroten (5); eta itxaroten (15); gabe itxaroten (5); irrikaz itxaroten (7); itxaroten ari (31); itxaroten ari da (5); itxaroten ari zen (4); itxaroten ari ziren (4); itxaroten dago (5); itxaroten diot (4); itxaroten du (13); itxaroten duen (6); itxaroten dugun (5); itxaroten dut (7); itxaroten dute (7); itxaroten duzun (4); itxaroten egon (17); itxaroten eta (4); itxaroten ez (7); itxaroten gelditu (5); itxaroten genuen (6); itxaroten geratu (4); itxaroten nion (4); itxaroten nuen (9); itxaroten zeuden (4); itxaroten zion (10); itxaroten zuen (26); itxaroten zuten (11); zen itxaroten (5); zeukan itxaroten (4)


itxaronaldi (orobat itxoinaldi g.er.) 1 iz itxarotea; itxaroten den aldia.

Hogeita hamasei ordu trenez; itxaronaldiak, geldiuneak eginez, geltoki mortu eta hotzetan, eta inguruan bidaia-lagunak beti. Itxaronaldiak isilean sufriarazten zion.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.

Naufragioaren berria Obabara iritsi zen unea imajinatzen nuen, Virginiaren itxaronaldia itsasoan galdutako gorpuaren bilaketak iraun zuen bitartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.

-Itxaronaldi guzti-guztian ez diat hi beste pentsamendurik izan gogoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Itxaronaldia luzatuz joan zen arren, parada hartan ez zuen huts egin, hamaikak aldera Ostolaza azaldu baitzen atarian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 129. orr.

Itxaronaldia noiz amaituko den ez du zehaztu Gonzalezek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Mantsotu egin zuen pausoa, itxaronaldia atseginagoa gerta zekien.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.

Ikusmiran egotea -denborapasa arintzeko modu bat baino ez, ordu arte- gure itxaronaldietako entretenimendu nagusi bilakatuko zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.

Aldizkariak itxaronaldia eramangarriago egiten lagundu dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.

Zigarro bat piztu nuen itxoinaldia arintzearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.

Itxaronaldiak estutasuna areagotu besterik ez baitzidan egingo.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.

Itxaronaldiak itxaropena berpizten du, halabeharrez, itxaroten duenarengan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 143. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Debozioz besoak altxaturik, aurpegia sortalderantz bihurturik, itxoinaldi magikoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Erran zidanez, aspertua da aireportuetako itxaronaldi gogaikarriez.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 97. orr.

Emaitzarik gabeko itxaronaldi luze hartaz nazkatzen hasita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 156. orr.

Bost orduko itxaronaldiaren ostean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Dena hagitz profesionala eta zibilizatua, hainbat ordutako itxaronaldian nire kontra egositako koleraz mingostuagatik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

3 (erietxeetan)

Osakidetzako ebakuntza kirurgikoen batez besteko itxaronaldia 49 egunekoa izan da aurreko hilabeteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Bihotzeko ebakuntzetarako itxaronaldiak ezin izango ditu 90 egunak gainditu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Itxaronaldi luzeenak ginekologia, traumatologia, oftalmologia eta dermatologia espezialitateetan izaten direla adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Gaixoek pairatzen duten itxaronaldia murrizteko asmoa duen dekretua onartu du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

4 ehiza debekua.

Iazko abenduan, adibidez, hamar lagun salatu zituzten oilagorrak itxaronaldietan ehizatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batez besteko itxaronaldia (4); besteko itxaronaldia (4); itxaronaldi luze (5); itxaronaldi luzeak (4); itxaronaldiaren ondoren (3)


itxaronarazi, itxaronaraz, itxaronarazten (orobat itxoinaarazi g.er.) 1 du ad zain egonarazi.

Beti itxaronarazten zioat pixka batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 77. orr.

Mingarria zaizu gazte gizagaixo horri gehiago itxaronaraztea, ala?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Bada jenderik horrela, hotz-hotzean, hogeita hamar edo berrogei minutu itxaronarazten diona BEKOZari, aurrez hitzordua izendatua badu ere, hura mendean hartu eta hala bere nagusigoa inposatzeko xede berariazko nabarmenez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Lagunei zenbateraino itxoinarazi jakitea zen koxka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Ez areagotu bihotz-saminduaren nahigabea, ez itxaronarazi zeure emaitza beharrean dagoenari.  Elizen arteko biblia   Si 4,3

Feofarren gudalburuak ez zien luzaro itxaronarazi, eta, bostak baino lehen, turuta zoliek iristen ari zela iragarri zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.

2 (corpusean itxaroarazi soilik) espero izatera behartu.

Nire izaera pentsatzailearen existentzia iraunkorra dela itxaroarazten didaten arrazoiak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.


itxarongela (53 agerraldi, 30 liburutan; orobat itxaron(-)gela 18 agerraldi, 12 liburu eta 5 artikulutan) iz erietxe, geltoki eta kidekoetan, itxaroteko gela.

Itxarongela txiki eta pareta hutsekikoa jendez gainezka dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Bitxia da Onkologiako itxarongelako eserlekuen antolamendua. Eritetxe bateko itxaron-gelan zaude, sendagilea noiz etorriko zain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

Ttipiren agentziako itxarongelatik ateratzea lortu ondotik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

Itxarongelako ateraino abiatu eta arestiko ibilbidea errepikatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 30. orr.

Scheherazade ugari dagoela munduan, batik bat ospitale, zoroetxe eta itxarongeletan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 137. orr.

Luze mintzatzen ziren honetaz eta hartaz [...] itxarongelan zain zeudenez arduratu gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 146. orr.

Joana eta inspektorea, itxaron-gelan eserita, eztabaidan ari dira.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 151. orr.

Harreragilea: bai, zoazte mesedez horko itxarongelara, eta deituko dizuegu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 155. orr.

Itxarongelan, ikusia zuen komunio moduko bat sortzen zela gaixoen artean, lubaki berean dauden soldaduen artean bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.

Lehengo eguneko itxarongela berberean sarrarazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Itxaron gelan bidaiari batzuk eta, ia beti bezala, tipo bitxiren bat ere bazegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.


itxaropen (3340 agerraldi, 205 liburu eta 1498 artikulutan; ETCn 28.099 agerraldi; cf esperantza 1911 agerraldi, 200 liburu eta 683 artikulutan; ETCn 13.205 agerraldi) 1 iz nahi edo desiratzen duguna gertatuko delako edo lortuko dugulako uste ona. ik esperantza; itxarobide.

Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena.  Elizen arteko biblia   Erm 8,24

Auroraren desagertzearen drama berdin nozitu zuten biek, etsipen eta itxaropen berberak, zorigaiztoko aurreikuspen berberak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Itxaropen, kimera, lilura horren atzetik gabiltza.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Izan ere, nor izango da gure itxaropena eta poza?  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,19

Hutsa da horien itxaropena, alferrikakoak horien nekeak, probetxugabeak egintzak.  Elizen arteko biblia   Jkd 3,11

Gurasoek amore emango zutela, hara haien itxaropena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 93. orr.

Beharrik itxaropena tematsua da; eta ahula da xutik egoiten, ahula delakotz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 9. orr.

Lurraren tamainako planeta bat aurkitzeko itxaropena handiagoa da orain.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Txerrien zelulak, diabetesa sendatzeko itxaropena.  Berria - Gaiak   2006-02-21

-Itxaropenari berari ere beldurra zaion garaietan bizi gara, Elizabeth.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.

Ihesbiderik inon bazen, hantxe zeukala itxaropena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

Dena bukatuko den itxaropena, bakea izango den itxaropena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.

Iritsi da itxaropenari leihoak zabaltzen hasteko ordua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Hainbeste luzatuz gero mehetu ere egingo da itxaropen hori.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Gogoz kartsu ziren, itxaropenean alai, ezbeharrean eraman handiko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

Apartamentu huts hartan bizi izan nintzen, zerbaiten itxaropenetan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 90. orr.

Itxaropenez beteriko etorkizuna.  Elizen arteko biblia   Jr 29,11

Bihar ere zu dardarka ikusteko irrikaz eta itxaropenez.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 132. orr.

Agian helduden urte hortan kausituko duzue zuen nahikarien betea, maitasun eta itxaropenez osaturik.  Herria   2004-12-30

2 (izenondoekin)

Itxaropen sutsua dut ez didala usteak huts egingo.  Elizen arteko biblia   Flp 1,20

Itxaropen osoa dut eutsi egingo diogula Jakutskeko tropak iristen diren bitartean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.

Lilura soilik, eta etorkizunerako itxaropen irmoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 67. orr.

Buruko edo bihotzeko zoko ilunen batean bazuen halako itxaropen lauso eta zehaztugabe bat, gauzak aldatuko zirelakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Ordu batzuk lehenagoko itxaropen ahula erabat galdua zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 64. orr.

Itxaropen zirraragarriago baten sorrera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.

Ez du, ordea, bere burua engainatu nahi itxaropen antzuaren lilurapean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Ez iezadazu utz itxaropen ustelik izan dezadan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.

Maitemintzeko aukera edukitzea da itxaropen gozo hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Susmo arrazoizko eta zeken guztiak uxatu zituen itxaropen burugabe hark.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Hark bizitzan itxaropen eta fede ona zeuzkaan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Agian neska zurekin maitemindu egin dela eta maitasunez beterik hartuko zaituela dioen itxaropen txikiak. Itxaropen haundia hemen ere geroari buruz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 37. orr.

Ez dugu itxaropen handirik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 154. orr.

Hasierako asmoak eta sentimenduak gogoratzen dituzte, hasierako itxaropenak eta itxaropen zapuztuak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 49. orr.

Ahal bezala zuritu ditut fede galdua, errealitatearen ikuspegi laikoa, itxaropen etsia, errebeldia egoskorra, eta izerdi-iturriaren aldaketa, goldetik lumara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

Ezer lortzeko itxaropen handirik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.

Izua eta ikara guztiak ezabatzen dizkizun itxaropen gozo bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Zalantzazko itxaropen ahul batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 166. orr.

Pozik oheratzen nintzen, biharamunerako itxaropen bare batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Bakea lortzeko «itxaropen zuhurra» duela azaldu zuen PSE-EEko idazkari nagusiak. herriaŽ

Ene bakardade goibelera poz izpi bat dakar itxaropen dotore horrek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.

Itxaropen Oneko lurmuturra.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

· Ohartu nintzen itxaropen alferreko batek eragin zuela nire iruzkin hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

Itxaropen huts eginak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

3 (aditzekin)

Itxaropena neukan salbuespena egingo zuela nirekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Berak ezin izan bazuen bizar-labana komunetik atera, ezin itxaropen handirik eduki nik lortuko nuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.

Eta zuengan daukagun itxaropenak oinarri sendoak ditu.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,7

Mikel Strogoff saiatzen zen Nadiari itxaropen pittin bat ematen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 374. orr.

Ez du zentzurik Stanleyri itxaropena ematen ibiltzeak Harry iritziz aldatu bada.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 213. orr.

Itxaropen berriak ematen dizkizuten eta gaztaroko ametsak berpizten dizkizuten goiz horietako bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.

Badakizu, itxaronaldiak itxaropena berpizten du, halabeharrez, itxaroten duenarengan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 143. orr.

Geroz eta itxaropen handiagoa sentitzen hasi nintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 337. orr.

Jaunarengan jarria nuen itxaropen guztia.  Elizen arteko biblia   Sal 40,2

Jar ezazue zeuen itxaropen osoa Jesu Kristoren agerpenak ekarriko dizuen dohainean.  Elizen arteko biblia   1 P 1,13

Nik ez nion bere itxaropena zapuztu nahi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Artean genuen itxaropen urria zapuztu zigun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 166. orr.

Jende asko ezin zen sartu eta kanpoan egoiten zen begira, barnean sartzeko itxaropena atxikiz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 118. orr.

Aberasteko itxaropena galtzeko prest dagoenari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

Baina ez zuen itxaropen guzti-guztia ere galdu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 84. orr.

Nire itxaropen eskas eta itxuraz azkena galtzeko ikaraz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

Itxaropena galtzeko modukoak ziren albisteak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.

Zuen etsipenak itxaropena galtzera ere eramaten dituela ezjakinak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Handik askatzeko itxaropen oro galdua zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Inork ez ditzala pitz itxaropen faltsuak.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

Leialtasuna eta itxaropena suspertuz.  Elizen arteko biblia   Si 49,10

Gutxienez itxaropena berreskuratu dut.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 60. orr.

2004eko urteak ekar dezagula itxaropen, zorion eta osagarri.  Herria   2004-01-01

· Etsipenak eta itxaropenak ginderabiltzan txandaka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 187. orr.

Hemendik urtea bukatzerako gerta daitekeenaren itxaropenak iratzarririk gauzka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.

Eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara.  Elizen arteko biblia   Erm 5,5

Eta langabetuak berehala jasotzen du bere itxaropenak iradokitako mezua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.

Mesias faltsuek sorturiko itxaropenak eta arazoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

· Eta hala ere itxaropenari eusten diot.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.

Denbora beti itxaropenari aurka egiteko dago!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

· Tupustean, nire itxaropena berpiztu egin zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 185. orr.

Dena galduta dagoenean iristen da sarri itxaropena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 188. orr.

Tupustean, nire itxaropena berpiztu egin zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 185. orr.

Berriro itxaropena piztu zait, gauzak bide onetik doaz berriro!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.

Itxaropena erne zitzaion: ordura arte ikusi ez zuena ikusiko ote zuen?  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

Baina itxaropen horiek ustel gertatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Galdera askoren erantzun bilakatzen zen hondamendia eta itxaropen eza nagusi ziren garai haietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 9. orr.

itxaropen egunak ziren haiek.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 43. orr.

Itxaropen mezu batez amaitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Azkenetan zegoen, sendatzeko itxaropen-arrastorik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 853. orr.

Bada itxaropen-zantzurik haren ahotsean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 40. orr.

Itxaropen keinu bat piztu da bere begi ninietan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 73. orr.

Itxaropen-izpi bat eman dit horrek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.

Itxaropen-oldar bat, dena egiteko zegoelako sentipena.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Esaldi bakoitzak handitu egiten zuen nire itxaropen-sentimendu zuhurra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 167. orr.

Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea. Jerusalemi itxaropen-agintzaria.  Elizen arteko biblia   Erm 15,13

Wanda Ford itxaropen eta etsipen uhinek gora eta behera zerabilten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 87. orr.

Zeharbidez itxaropen edo beldur kausa diren gauzak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 323. orr.

Ia prozesu esperimentala da ikusmenezko pertzepzioa: itxaropen-sistema bat behar du aldez aurretik, eta itxaropen horien gainean osatzen dira hipotesiak, berehala egiaztatzen edo ezeztatzen direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bake-itxaropen hori zapuzteko.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 11. orr.

Ezin zitzaiela animalia haiei garaipen-itxaropen txikienik eskaini.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Kristau-itxaropena eta betiko aintza.  Elizen arteko biblia   Erm 8,18 tit

Alemanei lurra eta garaipen-itxaropena poliki-poliki kenduz denen artean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.

Salbamen-itxaropena geroko.  Elizen arteko biblia   Is 29,15 tit

Atzera begiratu dut, sorbalda gainetik, barkamen itxaropenez-edo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.

Bost urtez ume-itxaropenetan egon ondoren ez zenidan huts egin.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 34. orr.

Sinesle Zaharren arabera, gizadiaren etorkizun-itxaropenez ernalduriko gizarte bakar izateari- uko egiten ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

6 hiru bertute teologaletako bat.

Hiru gauza ditugu oraindanik iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,13

7 bizi itxaropen

Eta Bilbao doktoreak, erradiologoak, zertxobait luzatu izan ez balu, bizi-itxaropen hura aspaldi agortua zegokeela pentsatzen zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 164. orr.

Inork ez dio esan zortzi hilabeteko bizi-itxaropena ematen diotela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

New York-eko Harlem ezagunean jaiotzen den ume batek Bangladesh-en jaiotzen den beste batek baino bizi itxaropen txikiagoa du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.

Zimbaweko biztanleek dute bizi itxaropen txikiena munduan: 36 urte.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Gaixotasunaren eragina gutxitu egin zen eta bizi-itxaropena luzatu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Haurren heriotza tasa hutsera jaitsi da eta bizi itxaropena 80 urte arte luzatu da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 272. orr.

Herrialde horietako batzuetan, bizi itxaropena ez da 40 urtera iristen.  Berria - Gaiak   2004-07-15

8 itxaropen(a) izan du ad espero izan.

Itxaropen dugu ikustea luza gabe gure ezkila dorrea lehengo itxura ederraz apaindua.  Herria   2004-12-30

Badut itxaropen luzaroxeago egongo naizela zuekin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,7

Bera izango dute itxaropen nazioek.  Elizen arteko biblia   Mt 12,21

Jauna, zuregan dut itxaropen: zuk erantzungo didazu, Jauna, ene Jainko!  Elizen arteko biblia   Sal 38,16

Eguna argitu baino lehen, deiadar degizut laguntza eske: zure promesetan dut itxaropen!  Elizen arteko biblia   Sal 119,147

Batzar osoa oihuka hasi zen eta Jainkoa bedeinkatu zuen, berarengan itxaropen dutenak salbatzen dituelako.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,60

Zu zaitugu geure itxaropen!  Elizen arteko biblia   Jr 14,22

Jaunaren zain nago, nahiz eta hark Jakoben herriari aurpegia gorde; harengan nik itxaropen.  Elizen arteko biblia   Is 8,17

· Timoteo laster zuengana bidaltzeko itxaropena dut.  Elizen arteko biblia   Flp 2,19

Badut itxaropena aurrerantzean ere horrela izango dela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 240. orr.

Hirugarrenean agidanez? itxaropen hori dute, behintzat.  Berria - Harian   2005-11-16

Beste itxaropen bat du ordea: turista horrekin egun gehiagotan gelditzea.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 168. orr.

Ezbairik gabe, itxaropen hobea zuten marinelek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.

Euren lan-gaitasunean itxaropen gutxi zuten guztiekin batera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 187. orr.

Plan eta itxaropen handiak genituenean, gogoratzen?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 39. orr.

9 itxaropenezko

Itxaropenezko irribarrea ezpainetan zuela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 161. orr.

Kirxak, pozarren eta alegera, itxaropenezko ahotsez galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Haietako bat ezpainen artean jartzen ari nintzela, pozezko, itxaropenezko pentsamendu bat, erdizka taxutua, bururatu zitzaidan bat-batean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.

Ilusio punttu goxo eta itxaropenezkoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurkitzeko itxaropen (5); badut itxaropen (4); baina itxaropen (6); bere itxaropen (7); bizi itxaropen (10); da itxaropen (8); du itxaropen (9); dugu itxaropen (4); dute itxaropen (6); egiteko itxaropen (4); ere itxaropen (4); eta itxaropen (55); ez du itxaropen (4); genuen itxaropen (4); gure itxaropen (5); halako itxaropen (5); itxaropen apur (7); itxaropen apur bat (5); itxaropen asko (4); itxaropen askorik (4); itxaropen bakarra (13); itxaropen bat (8); itxaropen baten (4); itxaropen berri (4); itxaropen edo (8); itxaropen eta (35); itxaropen eta maitasun (4); itxaropen faltsuak (10); itxaropen faltsurik (5); itxaropen garai (4); itxaropen garaian (6); itxaropen gehiago (4); itxaropen gutxi (12); itxaropen guztia (10); itxaropen guztiak (26); itxaropen handia (33); itxaropen handia piztu (4); itxaropen handiak (20); itxaropen handiena (4); itxaropen handirik (44); itxaropen handirik ez (6); itxaropen handirik gabe (14); itxaropen hori (33); itxaropen horiek (7); itxaropen horrekin (6); itxaropen hura (4); itxaropen iturri (4); itxaropen izpi (14); itxaropen izpi bat (9); itxaropen oro (6); itxaropen ororen (4); itxaropen osoa (9); itxaropen txiki (4); itxaropen txiki bat (4); itxaropen urria (4); itxaropen zuhurra (4); nik itxaropen (4); nire itxaropen (8); nuen itxaropen (4); zen itxaropen (4); zer itxaropen (5); ziren itxaropen (4); zituen itxaropen (6); zuen itxaropen (8); zuten itxaropen (5)

amaitzeko itxaropena (4); aurkitzeko itxaropena (8); aurkitzeko itxaropena galdu (4); azken itxaropena (9); badut itxaropena (7); baina itxaropena (6); bake itxaropena (10); baten itxaropena (11); baterako itxaropena (4); bere itxaropena (8); bizi itxaropena (39); den itxaropena (29); den itxaropena agertu (5); diren itxaropena (13); dituen itxaropena (4); dituzten itxaropena (5); du itxaropena (12); duen itxaropena (23); duen itxaropena agertu (4); dugu itxaropena (5); dugun itxaropena (5); dut itxaropena (4); dute itxaropena (10); duten itxaropena (18); duten itxaropena agertu (4); edo itxaropena (4); egiteko itxaropena (16); ere itxaropena (5); eta bizi itxaropena (4); eta itxaropena (60); ez du itxaropena (4); ez dute itxaropena (5); gure itxaropena (10); hasteko itxaropena (4); ikusteko itxaropena (4); indarkeria amaitzeko itxaropena (4); irabazteko itxaropena (13); iristeko itxaropena (4)

itxaropena agertu (49); itxaropena agertu du (6); itxaropena agertu zuen (35); itxaropena azaldu (17); itxaropena azaldu zuen (9); itxaropena azaldu zuten (4); itxaropena badu (6); itxaropena badut (6); itxaropena baino (5); itxaropena berreskuratu (4); itxaropena beti (5); itxaropena da (8); itxaropena dago (5); itxaropena dakar (4); itxaropena dauka (5); itxaropena daukat (6); itxaropena du (28); itxaropena duela (15); itxaropena duela esan (7); itxaropena dugu (16); itxaropena dut (22); itxaropena dute (24); itxaropena edukitzeko (4); itxaropena eman (7); itxaropena ematen (10); itxaropena ere (31); itxaropena ere agertu (4); itxaropena ere bai (4); itxaropena eta (44); itxaropena ez (25); itxaropena ezin (5); itxaropena ezin da (4); itxaropena galdu (28); itxaropena galdu gabe (4); itxaropena galdurik (6); itxaropena galduta (5); itxaropena galtzen (16); itxaropena hazten (4); itxaropena izan (15); itxaropena izan behar (4); itxaropena izatea (4); itxaropena izateko (14); itxaropena izateko arrazoiak (4); itxaropena kaleko (6); itxaropena luzatu (4); itxaropena piztu (26); itxaropena piztu du (6); itxaropena piztu zen (4); itxaropena piztu zuen (5); itxaropena sortu (10); itxaropena zabaldu (5); itxaropena zapuztu (8); itxaropena zuen (7); itxaropena zuten (7)

bake itxaropenak (8); baten itxaropenak (4); bere itxaropenak (6); eta itxaropenak (16); itxaropenak eta (12); itxaropenak ez (7); itxaropenak zapuzten (5); itxaropenak zapuztu (8); itxaropenak zapuztu zituen (4); itzultzeko itxaropena (6); izango den itxaropena (6); izateko itxaropena (17); jarraitzeko itxaropena (4); jasotzeko itxaropena (4); joateko itxaropena (4); jokatzeko itxaropena (12); konpontzeko itxaropena (6); lortzeko itxaropena (23); lortzeko itxaropena agertu (4); lortzeko itxaropena azaldu (6); nire itxaropena (12); nuen itxaropena (4); poza eta itxaropena (5); sailkatzeko itxaropena (5); zelako itxaropena (4); zen itxaropena (6); zuen itxaropena (12)

aurkitzeko itxaropenik (8); badu itxaropenik (4); badut itxaropenik (4); baina itxaropenari (4); baten itxaropenean (5); batere itxaropenik (5); den itxaropenarekin (5); du itxaropenik (6); duzu itxaropenik (4); egiteko itxaropenarekin (4); egiteko itxaropenik (4); eta itxaropenaren (12); eta itxaropenari (7); eta itxaropenerako (10); eta itxaropenetan (4); eta itxaropenez (14); eta itxaropenik (13); eta itxaropenik gabe (5); etorkizunari itxaropenez (5); ez du itxaropenik (5); ez itxaropenik (6); inolako itxaropenik (6); inongo itxaropenik (4); itxaropenaren atea (4); itxaropenaren bidez (4); itxaropenaren eta (6); itxaropenari ateak (7); itxaropenari eusteko (6); itxaropenari eusten (4); itxaropenari eutsi (5); itxaropenari leiho (4); itxaropenerako arrazoiak (8); itxaropenerako atea (4); itxaropenerako garaia (6); itxaropenez betea (5); itxaropenez beteak (4); itxaropenez beterik (6); itxaropenez beteta (4); itxaropenez eta (5); itxaropenez hartu (6); itxaropenik bai (4); itxaropenik ez (31); itxaropenik gabe (33); itxaropenik gabeko (16); itxaropenik galdu (5); itxaropenik handiena (4); itxaropenik izan (4); itxaropenik izango (4); lortzeko itxaropenik (5); oraindik itxaropenik (5); zuen itxaropenez (5); zuen itxaropenik (4)


itxaropenaldi iz itxaropenezko aldia.

Itxaropenaldia behin betiko itxaropena bihurtu dadin egin beharreko lana egitea eskatzen du; zuhurtziaz, gainera.  Berria - Harian   2006-03-24


itxaropengabe izond itxaropenik gabekoa.

Hilabeteak iraun zituen erasoak, eta soldadu alemaniarrek haien egoera norainokoa zen txarra, krudela eta itxaropengabea kontatzen zieten euren senideei, euren emazteei.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 144. orr.


itxaropengabetu, itxaropenga(tu), itxaropengabetzen da/du ad itxaropena galdu.

itxaropengarri izond itxaropena pizten duena.

Hazparneko saltegiek indar bat egiten dute horrelako egunak antolatuz, jakinez ez dela egoera hain itxaropengarri sail hortan.  Herria   2004-05-20

Epaiketaren kontua oso modu mingarrian amaitu genuen eta, itxaropengarri bazaizu, jakizu Rakelek presidentearen errugabetasuna defendatu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 225. orr.

Alain Baluto lendakaria zoriontsu agertu da bildu arrakastaz eta geroa itxaropengarri dauka.  Herria   2004-09-02


itxaropentsu 1 izond itxaropenez betea; itxaropena pizten duena.

Eta gizonik itxaropentsuena bilakaturik, atzera kemena bildu, eta hurrengo inkontrua prestatzeari lotu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Esperimentu itxaropentsu baten berri eman zuten The Journal of Expermiental Medicine zientzia aldizkarian.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Goldbergek goraipatu egin du ikertzaileen lana eta lortutako emaitzak itxaropentsuak direla esan du.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Lekukotasun hunkigarri eta itxaropentsua.  Herria   2005-04-07

Etorkizun itxaropentsua edo iraganera itzultze etsigarri bat...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 304. orr.

Baionan iragan gozoa eta etorkizun itxaropentsua elkartuko dira, neurketa arras interesgarrian.  Berria - Kirola   2004-01-23

Bizitza bezain samurrak, etorkizuna bezain itxaropentsuak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.

Bere hausnarketa itxaropentsuen zati batzuk aditu ditut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

Handik datozen berriak ez dira oso itxaropentsuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 300. orr.

Albert Matsonek eta bere emazteak esperoan sumatzen zituzten ahaideak, atezuan dagoen zelatariaren egonarri itxaropentsuaz, euren heriotzako orduaren alde otoika.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

2 (adizlagun gisa)

Etorkizunari itxaropentsu begiratzeko aukera dago.  Berria - Harian   2006-04-02

Bake aukeren inguruan itxaropentsu mintzatu zen Espainiako gobernuburua.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Goiztirian esnatu ziren, lasai eta itxaropentsu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

-Gaixo egongo da agian! -esan zuen Ronek itxaropentsu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 68. orr.

Pozik ari dira laurak, pozik eta itxaropentsu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

Erreginak baiezka entzun zizkion hitz haiek, itxaropentsu.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.

Agurtu egin dut, itxaropentsu, eta berehala etorri da niregana.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

Hasi aurretik urduri, ohi denez, baina itxaropentsu.  Berria - Harian   2005-09-11

Aurreneko aldiz itxaropentsu naiz.  Berria - Mundua   2004-01-06

Itxaropentsu dago, 2001eko 134 milioiko zorra desagertuko delakoan.  Berria - Ekonomia   2004-06-30

Gauden itxaropentsu.  Herria   2005-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aukeraz itxaropentsu (3); baina itxaropentsu (22); baina itxaropentsu dago (3); baina itxaropentsu gaude (5); bake aukeraz itxaropentsu (3); begira itxaropentsu (4); donostia itxaropentsu (3); entrenatzailea itxaropentsu (5); entrenatzailea itxaropentsu dago (4); ere itxaropentsu (6); eta itxaropentsu (29); eta itxaropentsu agertu (4); etorkizunari itxaropentsu (5); irabazteko itxaropentsu (3)

itxaropentsu ageri (10); itxaropentsu ageri da (4); itxaropentsu ageri dira (3); itxaropentsu agertu (59); itxaropentsu agertu da (16); itxaropentsu agertu dira (6); itxaropentsu agertu zen (29); itxaropentsu agertu ziren (5); itxaropentsu agertzen (4); itxaropentsu agertzen da (3); itxaropentsu al (3); itxaropentsu atera (3); itxaropentsu azaldu (21); itxaropentsu azaldu da (4); itxaropentsu azaldu zen (11); itxaropentsu azaldu ziren (5); itxaropentsu bat (4); itxaropentsu baten (4); itxaropentsu begiratu (3); itxaropentsu begiratzen (11); itxaropentsu begiratzen dio (8); itxaropentsu da (18); itxaropentsu dago (34); itxaropentsu dagoela (3); itxaropentsu daude (20); itxaropentsu dira (9); itxaropentsu egoteko (9); itxaropentsu eta (12); itxaropentsu gara (3); itxaropentsu gaude (17); itxaropentsu geunden (3); itxaropentsu hartu (3); itxaropentsu hartu dute (3); itxaropentsu izateko (7); itxaropentsu mintzatu (11); itxaropentsu mintzatu zen (9); itxaropentsu nago (16); itxaropentsu naiz (4); itxaropentsu zaude (3); itxaropentsu zegoen (3); itxaropentsu zen (4); itxaropentsu zeuden (4)

eta itxaropentsua (6); eta itxaropentsuago (3); etorkizun itxaropentsua (5); itxaropentsua da (6); itxaropentsua dela (9); itxaropentsua ere (4); itxaropentsua eta (4); jokalariak itxaropentsu (3); oso itxaropentsu (10); oso itxaropentsua (5); oso itxaropentsuak (3); oso itxaropentsuak (3); portlandeko jokalariak itxaropentsu (3); pozik eta itxaropentsu (4); zuen itxaropentsu (3)


itxaropentsuki adlag itxaropentsu.

Ibilbide aberatsa! Euskaltasunaz ere ari zaiku Sarako apeza, liburuaren azken hitzetan Euskal Herriko Elizaren geroaz ere itxaropentsuki zaikularik mintzo.  Herria   2004-12-16


itxaropentxo iz itxaropen txikia.

Hor zetzan nire itxaropentxoa.  Berria - Kirola   2004-09-16

Halatsu da irakurleak hartzen duen inpresioa, Baroja gaixoa sinesten ez duena sinetsi nahita dabilela, mespretxu guztiaren erdian itxaropentxo bat bezala adierazten dizunean: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 251. orr.


itxaropide ik itxarobide.

itxarote iz zain egotea; espero izatea.

Ez zen jakin-mina, ziurtasunezko itxarote moduko zerbait baizik..  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Asperdura, itxarote berezi horrekin batera: hori da, nire ustez, egiaz Auschwitzek azaltzen duen inpresioa -nire begitan gutxienez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 122. orr.

Berriro konturatzen naiz askoz ere gutxiago hunkitzen naizela ekintza honetan, itxarote absurdo batera mugatzen banau ere, janzten ari nintzenean baino.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 52. orr.

Jasan ezin den itxarote baten ondoren izaten den arintasuna neukan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.

Horrek denboraren ezabatze bat dakar, ordea: bizitzaren zentzua azken eguna iritsi arte erabakitzerik ez badago, itxoite hori kenduta zentzu berri bat pizten da, denboraren iragan arruntarekin zerikusirik ez duena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 135. orr.

Luzamendu bakarra, berriz ere hurrengoa bidali arteko itxarote hura izaten nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 132. orr.

Baina arren, baiezkoa ez bazen ezezkoa, erantzun bat erregutzen zenidan, itxarote horren ur irakinean egon ezinik, nonbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 13. orr.

Hala ere, pentsatzen ari naiz orain, gutuna bidaltzeko itxarote horretan, dena ez zela eskrupulua eta zintzotasuna izango.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 12. orr.

Gure egoteak, gure itxaroteak xede bat izan du bederen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 156. orr.

Itxarotearen itxaroteaz, baina, berantetsi egin zuen eta, etsipena harturik, ilusio faltsuak baztertu, eta bizitza zegoenetan hartzea erabaki zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Izan ere, itxarote orok zorionarekin du zerikusia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 271. orr.

Ez zen jakin-mina, ziurtasunezko itxarote moduko zerbait baizik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itxarote zerrendak (3)


itxartu ik itzartu.

itxaso ik itsaso.

itxes (orobat itxesa) iz zorigaitza, kaltea.

Horrek ere lazgarriko itxes, porrot, bankarrot eta malürrak ekar ditzake.  Herria   2002-12-26

Ez gira itxes horiek egin dütüenen epaile agertü nahi, haatik entelegatü nahi dütügü egintza horien arrazoak.  Herria   2005-02-27

Bestetik badü zer egina bazterren itxesetik elkitzeko eta mündü berri baten eraikitzeko.  Herria   2004-02-12

Eskerrak bihurtuz gure Jainkoari bazter hautarik urruntzea horrelako itxesa ikaragarriak.  Herria   2005-01-06


itxi1 , ixten 1 du ad ate, lehio eta kidekoez mintzatuz, norabaiteko sarrera eta irteera eragozteko eran jarri. ik hetsi; hertsi1.

Hiri barruko bizilagunek, ordea, itxi egin zizkieten ateak.  Elizen arteko biblia   1 M 10,75

Sartu etxean eta itxi ateak barrutik.  Elizen arteko biblia   Is 26,20

Goiko gelako ateak itxi eta maratila eman ondoren.  Elizen arteko biblia   Epa 3,23

Egutxik giltzaz itxi zuen atea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Organo hau zabaldua edo itxia egon daitekeen ate bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Atera iritsi eta danbateko batez itxi zuen bere ostean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

Morroiak kanpora bota zuen neska eta atea giltzaz itxi.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,18

Atzo goizeko 09:07an itxi zituzten Itoizko azpiko isurbideetako ateak, lehenengoz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Ateak itxi nahi ez eta piketeei aurre egin zien nagusiak. ik beherago 15.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

Bere kutxen estalkiak itxi eta giltza eman zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 249. orr.

Luisak leihoetako estalkiak itxi zituen eta plater txiki batean gauetarako zuen kandela piztu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 97. orr.

Leihoa erabat itxi ala ez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Zaratarik gabe itxi zen berriz hesia, furgoneta igaro ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 445. orr.

Ohean eseri, errezelak bere inguruan itxi, eta orriak pasatzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 173. orr.

Jendea pertsianak itxi eta zirriztuetatik begira jarri zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Letagin zuriek distira egin zuten eta kolpe lehor batean itxi ziren kosk egiteko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 276. orr.

Poliki itxi zuen maletaren kremailera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Aurpegia zurrun dauka, ezpainak itxita.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

Aurrena musu batez itxi zizkidan ezpainak.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 213. orr.

Betazalak itxi eta, eguna argitu arte, berriro zabaldu beharrik ez izatea desiratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.

Komuneko tapa itxi eta bertan jarri zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

· Harri ere besteen atzetik sartu eta giltzarrapoa itxi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 330. orr.

Eskua handik kendu zidan, botoia berriro itxi eta edaria hartu zuen atzera.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 32. orr.

Gizonak leporaino lotu zuen zamarra, eta emakumeak hobeto itxi zuen berokia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

· Ahoa zabalik, zakatzak itxi eta ireki.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.

2 ate, hesi, estalki edo kideko bat mugituz edo jarriaz, zerbaiten barne eta kanpoaldearen arteko bidea galarazi.

Kabina itxi eta komuneko katiluaren gainean jarri zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 93. orr.

Apaizek itxi egin zuten jauretxea.  Elizen arteko biblia   2 M 1,15

Irteteko esan zien, itxi egin behar baitzuten museoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Tiraderari bultza egin nion, eta altzaria itxi nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 198. orr.

Laga itzazue hilak bakean eta itxi ezazue zerraldo hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Amona Erikak labea itxi zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

Gero argia itzali eta denda itxi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 62. orr.

Liburu-denda itxi eta geltoki aldera abiatu ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Ezin zen Perrette izan, zeren astelehenetan, bostak arte itxi denda, eta joan-etorri bat egiten baitzuen Auzo Latindarreko liburu-dendetara.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.

Kafetegia itxi arte ez zen leiho ondotik mugitu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

Itsas leizea itxi nuen, haren urlasterrak eta ur handiak geldiaraziz.  Elizen arteko biblia   Ez 31,15

Leize-zulo bat aurkitu eta bertara sartu zituen Jeremiasek oihal-etxola, kutxa eta usain-gozoen aldarea, eta leize-ahoa itxi.  Elizen arteko biblia   2 M 2,5

Bere ama zenaren gorpuari ahoa itxi zion -begiak itxita zeuzkan jadanik-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 75. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Begiak itxi dizkizue profetoi, burua estali ikusleoi.  Elizen arteko biblia   Is 29,10

Eskuekin belarriak itxi ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 155. orr.

ik beherago 17.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.

Begi-belarriak itxi eta sudurra erabiltzen hasi nintzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 34. orr.

Ahoa itxi eta gogortu egin zitzaion.  Elizen arteko biblia   1 M 9,55

Ergela ere, ahoa itxi eta isilik egoten bada, burutsu eta zuhurtzat hartzen dute.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,28

Taibeleren sabela itxi egin zen, eta ezerk ezin izan zuen hura gehiago zabaldu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Krema potetxoa itxi eta ispilu atzeko armairutxoan gorde du.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 33. orr.

Soineko zuria zeraman jantzia, bular gainetan estu itxia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

· Tiradera itxi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 283. orr.

Orriak karpetan gorde eta kaxoia itxi zuen, berehala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

3 heltzeko, igarotzeko, harremanetan jartzeko modua deuseztu edo erabiltzea eragotzi.

Sarrera giltzaz itxi eta zigilatu egin zuen.  Elizen arteko biblia   Ap 20,3

A-63 Lapurdiko autobideko sarrerak itxi egin behar izan zituzten atzo goizean. herriaŽ

Hura irten ondoren, itxi egingo da berriro sarrera.  Elizen arteko biblia   Ez 46,12

Irun erori eta muga itxi zenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 23. orr.

Gaztelura igotzeko bidea itxi zion harmailetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Izozmendi erraldoi batek milaka pinguinori itsasorako bidea itxi ziela ohartarazi zuten Zeelanda Berriko zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Jaunaren sumina geldiarazi zuen eta bizirik zirautenenganako bidea itxi zion.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,23

Berak itxi dit bidea, ez dut irtenbiderik.  Elizen arteko biblia   Jb 19,8

Aurrean zeuden pertsona batzuek, elkarren ondoan jarriz, aterabidea itxi zioten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 121. orr.

Osgiliathen emango du kolpea, behin egin zuen bezala, Boromirrek pasabidea itxi zion hartan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 105. orr.

Artxandako tunelak itxi behar izan dituzte, greba dela eta.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Egun hartan, Irati ibaiko tunela itxi zuten, eta soroak ur azpian gelditzen hasi ziren.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Neofaxismoari bidea itxi behar zaiola eta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 86. orr.

4 (zuloak eta)

Ate zirritua itxi zuten, mahai handia zutitu eta arasarekin tinkatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Atea silikonaz itxi zuten, kanpotik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 18. orr.

Sudurzulo bat itxi eta bestetik zintz egin du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 26. orr.

Eskuekin belarriak itxi ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 155. orr.

Txirula zuloak itxi eta ireki.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Azken solairuko tranpa-zuloa itxi eta gero.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

5 (iturriak eta)

Alainek iturria itxi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Gero txorrota itxi zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 123. orr.

Erretenak itxi eta beste batzuk ireki behar izan ziren, lur goldatua urez betetzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

Hiriak xehatu, lur landuak harriz bete, iturburuak itxi eta fruta-arbolak ebaki.  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,25

Gero, berriro kanila itxi samartuaren azpian ipini zuen edontzia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Itxi ezan hire estolda eta ez gaitzan zikindu hire zikinkeriarekin!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

6 zerbaiten osagai higikorrak elkarrengana hurbildu, bitarterik uzten ez dela.

Aldizkaria itxi eta zutitu egin zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 79. orr.

Beren eskola-liburuak itxi zituzten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 433. orr.

Izebak, berriz, kontuak eramateko liburua itxi zuen kolpean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaira arte.  Elizen arteko biblia   Dn 12,4

Dokumentu bat zabaldu zuen eta atzera itxi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.

Elenak aterki gorria itxi du eta Irenerenean babestu da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Ni Macedonioren labanarekin jolasten nintzen; zabaldu eta atzera itxi.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.

Eskua itxi, ukabila estutu eta babarrunei eragin zien.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Ukabila itxi eta Marjolin konorte gabe utzi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Esku irmo itxi batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Nik, diruari begiratu gabe, eskua itxi nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

7 tratuez mintzatuz, egin.

Pentsio truke itxi zuten tratua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Tratua itxi genuen, ez ahaztu, argi eta zabal hitz egin eta gero.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.

8 denda, lantegi eta kidekoez minzatuz dagokion zerbitzua ematetik gelditu.

Nik lan egiten nuen [...] esneki fabrika itxi zutenean, besoa moztuta bezala geratu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.

Lebigre, ez ezak hire taberna arriskuan jar, itxi egingo diate bestela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.

Liburu-denda itxi eta saldu egin zutela lastertxo.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 36. orr.

Apaizak kanpora bota eta haien saltokiak itxi behar zirela esaten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.

Astebete barru negozioa itxi dezaket etekinak lortuta...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 469. orr.

Existentzia Hotela itxi egin zuten, eta handik urte batzuetara berriro ireki zutenean, [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

· Langraizko espetxea itxi eta inguruetan beste bat eraikiko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

San Markoseko zabortegia itxi eta errauste planta martxan jarri arte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Dozenaka gaztek egin zuten bat kazetarien aurrean, gaztetxea itxi izana salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

9 norbait edo zerbait leku itxi batean sartu.

Emakumea eta haren zaindariak apaiz etxeko sukaldean itxi nituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Neskatoari dantza egitean zerbait gertatuko ote zitzaion beldurrez, jauregiko gela batean itxi omen zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.

Denak ziegetan itxi eta guztiei ilea mozteko agindu zuen zuzendaritzak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 94. orr.

Hangar hartan itxi gintuzten aurreneko aldietako batean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 192. orr.

Haiek ni sotoan itxi baino lehenago.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 61. orr.

Presozain batek gauean esnatu eta patio batean itxi zuen beste laurehun eta gehiago gatiburekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Ez gaitu kartzela batean itxi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Osaba Vernonek giltzarrapoz itxi zuen kaiolan Harryren hontza.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

10 (bestelakoak)

Zirkulua itxi da, zure militantziari buruzko azterketa egina dago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 256. orr.

Gau osoan [...] jardun zuten medikuek odola garbitzen eta zauriak itxi nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Arazoa zen mukiak itxi egiten zizkiola birikak arnasa galarazteraino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Parentesia itxi ondoren, berriz hasi beharra zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

• 11 da ad (norbaitek bere burua) leku itxi batean sartu edo gorde.

Etxeko gela bakarrean itxi zen bere emaztearekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 29. orr.

Txikitatik kartzela estu batean itxi zen betiko Senarraren maitasunez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 867. orr.

Neure gelan itxi eta arnas ariketak egiten egoten nintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 105. orr.

Neure baitan itxi naiz, neure buruari baizik ez diot begiratu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 168. orr.

Ikaraturik bere baitan itxi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 241. orr.

12 (era burutua izenondo gisa)

Um Hamidak zure xarmaren gakoa du, ate itxi guztiak irekitzen dituena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

Pertsiana erdi itxien zirrikituetatik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Begi berdeak zabal-zabalik bere betazal itxien azpian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 214. orr.

Lehen sexu jarduna ikasle gela itxi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Egotismoaren gela itxi eta itsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.

Baratze itxia zara, ene arreba.  Elizen arteko biblia   Kt 4,12

Gurditxo itxi batzuk, kaxa formakoak, zinkez estaliak eta arnasbidez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Heroiaren gorpua arakatu zuten polizi morroiek gutun itxi bat aurkitu zutela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

Josebari begi itxien bistan agertzen zitzaizkion eszena eta elkarrizketa horiek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Pertsonen artean izaten diren hesi itxi horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.

Entropiak (desordenak) beti egingo du gora sistema itxi batean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 16. orr.

Alfabetoaren sistema itxia da, finkoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 175. orr.

Labirinto itxi batean elkarri bultzaka eta tiraka.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 111. orr.

Mundu itxi horretan trinkoagoa ematen du denborak, lodiagoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.

San Damiango Ordenako moja itxientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

· Elkorra zen Concha, eta oso itxia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

Giputzen jarrera itxi eta txokozaleak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 100. orr.

Frankismo garaiko giro itxi integristak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Nazionalismoaren aurpegirik itxien, dogmatikoen eta gogorrena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 104. orr.

Txoko-hizkera itxienean oinarriturikoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

· Dena da gau gurean, gau itxi eta itxaropentsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Ilunbe itxi batek estali zuen Egipto osoa hiru egunez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 166. orr.

Gau itxi lainotsu batez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 231. orr.

Laino itxi batean aurkeztuko natzaizu.  Elizen arteko biblia   Ir 19,9

Basoa oso itxia den lekura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Tontorrik garaienetara eta basarterik itxienetara heldu naiz.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,23

Zuhaitz-arte itxi batetik igarotzen ari zirela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 233. orr.

Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Aleman itxian mintzatzen ari ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 61. orr.

· Beren parabola mugagabea kurba itxi bihurtzen zaie.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 394. orr.

Irudi lerrozuzen itxien artean sinpleena da triangelua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

· Bideak bihurgune itxi samarra egiten baitzuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 188. orr.

Errebuelta itxi batera iritsia zelako. helmugatik gertu zegoen 180 graduko bihurgune itxian erori egin zen.  Berria - Kirola   2004-04-28

Han ibaia biragune itxi-itxi batetik irteten zen segidan beste bat osatzeko, askoz irekiagoa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.

Burgosera heltzen ari ginela, bihurgune itxi batean, erori egin nintzen bizikletatik.  Berria - Kultura   2004-08-10

Burdinbidearen bihurgune itxi batean zihoala, danbateko bortitz batek astindu zuen trena guztiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Bere bueltak gero eta itxiagoak zirelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

· Hizkuntza batean azal daitezkeen bokal fonemak gutxienez bi dira (bata ahalik eta itxiena, bestea irekiena).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

· Ez izan eskuzabal hartzeko eta esku-itxi emateko.  Elizen arteko biblia   Si 4,31

Galtza eta bota beltzak, atorra hori lepo-itxi bat.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.

· Itxi-usainak edo usain itogarriak, freskotasunaren alderantzizkoak  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

13 itxian leku itxian; preso.

Gaixoak itxian eta hilak isilean hiltzen dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 262. orr.

Emakume elbarri bat, itxian sartua, bere leihoaren kontra gogoetan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 88. orr.

Bisoi europarra itxian hazteko ekimena.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Horrekin batera bere buruari lana eman nahi zion, barruan egonik barruan ez zegoela frogatzeko, gorputza itxian gordetzen bazuten ere, izpiritua aske ibil zitekeela jakinarazteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Gotorlekuan Pragako eta Vienako musikaririk ospetsuenak zeudenez itxian, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Sinesten lanak dituen arren, "jatorri islamiarrekoak" ziren poliziek itxian sartuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

14 ahoa/ezpainak itxi isildu; isilarazi.

Ezin zuen ahoa itxi, hitzontzien bizioa zuen eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.

Unaik beste biei ahoa itxia edukitzeko esan zien.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

Quenuk kexu aurpegia ipini zuen, baina emazteak ahoa itxi zion, hitz hauek bortitz gehituta: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Beste herrialdeak salatzen ibili beharrean hobe lukete ahoa itxi eta ituna sinatu.  Berria - Gaiak   2004-11-18

-Itxi aho hori! -orro egin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 139. orr.

-Ethel nirekin etorriko duk eta hik itxi ezak ahoa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 109. orr.

Batzar nagusian iragarri dut zure salbazioa, ez ditut ezpainak itxi. arrebaren zureganako maitasunak eta halabeharrak ezpainak itxi ez balizkiote.  Elizen arteko biblia   Sal 40,10

15 atea(k) itxi irud

Sudurrean koxk egin diozu, barrenean hausten ari zaizun zerbait horri atea ixteko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 126. orr.

Bere askatasunari atea ixten tematzen da berori. Gipuzkoa aldetik sartu omen den euskara batuari ateak itxi nahirik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 137. orr.

Baina guk zazpi ahalak egiten ditugu gazteriak deabruari ateak itxi diezazkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.

Berak, berriz, labur erantzun ohi zuen azken aldian, funtsean ezer esaten ez zuten hitz arrunt haiek baliatuz errukiari ateak itxi nahi balizkio bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 200. orr.

Maiz, denek ohoratzen zutenean, biziki nahigabetzen zen, eta, giza goraipamenari ateak itxiz, ordainetan bezala bera irainez betetzeko eskatzen zion norbaiti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

16 begien itxi-ireki batean

Unetxo batean, begien itxi-ireki batean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,52

Begien itxi-ireki batean, harribitxirik baliotsuenak bildu, eta Samandalengana agertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 77. orr.

Begien itxi-ireki batean berrogeita hamar urte inguruko emakume bat ikusi dut nire aurrean esertzen Izan ere jeinuek dena begien itxi-ireki batean egin baitezakete.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 164. orr.

Kabiarra begien itxi-ireki batean desagertu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.

· Begi itxi-ireki batean desagertu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 61. orr.

Bat-batean galgatu, eta, begi itxi-ireki baten bitartean, espaloiaren ondo-ondoan utzi zuen Albertek autoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

17 belarriak itxi entzungor egin.

Aho judu batetik bestera Alemaniako kontuak iristen dira, hain kontu izugarriak, non ausartuko banintz belarriak itxiko bainituzke, baina ezin dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 41. orr.

Ez diezazkiogun belarriak zeharo itxi zuhurtasunari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 193. orr.

Belarriak ixten ez dituena eta jainkozko deiari adi dagoena, hura da salbatuko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.

18 itxi-ireki

Langa asko ireki-itxi behar izan genituen Cuchilla Negra-ko basabideetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Orduan begiratu egin zidan, begiak itxi-irekiz, bista enfokatu nahian.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 111. orr.

Gizon argal luzea zen bera, zain eta gihar, txikitan izandako istripu baten arrasto gisa, eskuineko begiaren betazalak tik batez etengabe itxi-irekitzen zitzaizkiona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Begiak itxi-irekitzen zituen ohi baino erritmo azkarragoan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 48. orr.

Hiru emakumeen betazalak itxi-ireki egin ziren bizi-bizi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

· Hara begiratzen zuen begi itxi-irekirik egin gabe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 67. orr.

Begien itxi-ireki azkarrak dira sentitzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.

19 itxi-irekika

[...] -esan zuen hitz etenez, begiak itxi-irekika zituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Mutilak begiak itxi-irekika begietsi zuen neska, masailak sutan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.

Emakumea jiratu eta begira geratu zitzaion sudurzuloak etengabe itxi-irekika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

20 itxi-itxi

Bizar zuri itxi-itxia bularrean behera jaisten zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Landare-multzo itxi-itxiari ebakiak egiten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Kokoriko makurtuko naiz hementxe, eta eskuekin itxi-itxi egingo ditut begiak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.

Gelako atea morroiloz itxi-itxi egin ondoren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 195. orr.

Sudur-eztarriak itxi-itxi eginda.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

Gerrarekin hasi eta emozionatu egin zen segituan gizona, eta swahili itxi-itxi-itxi batean ekin zion.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ahoa itxi (30); ahoa itxi eta (7); ahoak itxi (6); akordioa itxi (17); artean itxi (7); asko itxi (9); aspaldi itxi (6); ate guztiak itxi (10); ate itxi (14); atea giltzaz itxi (17); atea itxi (303); atea itxi aurretik (7); atea itxi baino (8); atea itxi bezain (10); atea itxi du (6); atea itxi egin (8); atea itxi eta (64); atea itxi nuen (7); atea itxi ondoren (8); atea itxi orduko (9); atea itxi zuen (62); atea itxi zuenean (13); atea itxi zuten (8); ateak itxi (137); ateak itxi egin (9); ateak itxi eta (17); ateak itxi zituen (8); ateak itxi zituzten (9); atzean itxi (8); atzera itxi (8); atzo itxi (8); auzia itxi (7); baina itxi (7); baitan itxi (6); bakarra itxi (8); bat itxi (72); bat itxi egin (7); bat itxi eta (11); bat itxi zuen (11); batasunaren egoitzak itxi (6); batean itxi (20); batek itxi (6); batez itxi (43); batez itxi zuen (13); batzuk itxi (9); begi bat itxi (11); begi itxi (11); begi itxi ireki (6); begiak erdi itxi (7); begiak itxi (368); begiak itxi ditu (29); begiak itxi ditut (9); begiak itxi eta (85); begiak itxi nituen (44); begiak itxi zituen (98); begien itxi (27); begien itxi ireki (27); begirik itxi (8); belarriak itxi (6); berehala itxi (8); berriro itxi (27); berriz itxi (15); bertan itxi (7); betazalak itxi (6); betiko itxi (7); bezala itxi (6); bidea itxi (46); bidea itxi zion (7); bihurgune itxi (14); bihurgune itxi batean (7); bulegoak itxi (8); da itxi (6); danbateko batez itxi (16); denda itxi (25); denda itxi eta (8); dendak itxi (6); dolarrean itxi (6); dolarrean itxi zuen (6); edo itxi (6); eginez itxi (6); egoitzak itxi (10); egunkaria itxi (105); egunkaria itxi eta (16); egunkaria itxi izana (12); egunkaria itxi zutela (14); egunkaria itxi zuten (8); egunkaria itxi zutenean (16); egunkaria itxi zutenetik (6); egunkariak itxi (9); enpresa itxi (9); erabat itxi (37); erabat itxi gabe (7); erdi itxi (8); ere itxi (27); ere itxi egin (7); errepidea itxi (10); errezelak itxi (7); estalkia itxi (6); eta atea itxi (63); eta ateak itxi (7); eta begiak itxi (67); eta berriro itxi (7); eta giltzaz itxi (8); eta itxi (79); eta itxi egin (20); eta itxi egiten (10); etxeko atea itxi (7); euskaldunon egunkaria itxi (29); ez itxi (14); gabe itxi (9); gaztetxea itxi (11); gela itxi (19); gela itxi batean (7); gelan itxi (6); gero itxi (7); geroago itxi (6); giltzaz itxi (36); giltzaz itxi eta (10); giltzaz itxi zuen (8); guztiak itxi (40); guztiak itxi zituzten (6); guztiz itxi (8); hau itxi (8); hori itxi (8); indarrez itxi (7); iratiko tunela itxi (7); ireki eta itxi (16)

itxi ahal (12); itxi aitzin (6); itxi arte (17); itxi atea (10); itxi aurretik (35); itxi baino (41); itxi baino lehen (25); itxi bat (30); itxi batean (50); itxi batek (7); itxi bateko (7); itxi baten (7); itxi begiak (7); itxi behar (90); itxi behar izan (41); itxi beharko (22); itxi berri (7); itxi berria (7); itxi bezain (15); itxi bezain laster (12); itxi da (19); itxi dira (14); itxi ditu (60); itxi ditut (10); itxi dituzte (43); itxi dizkio (7); itxi du (72); itxi du eta (7); itxi dut (7); itxi dute (42); itxi edo (9); itxi egin (256); itxi egin behar (43); itxi egin beharko (9); itxi egin du (17); itxi egin dute (6); itxi egin zen (21); itxi egin zituen (7); itxi egin zituzten (17); itxi egin zuen (31); itxi egin zuten (26); itxi egingo (38); itxi egingo dute (6); itxi egiten (69); itxi egiten da (12); itxi egiten dira (9); itxi ere (8); itxi eta (538); itxi eta bere (6); itxi eta berriro (6); itxi eta beste (17); itxi eta gero (12); itxi eta ireki (13); itxi ez (25); itxi gabe (69); itxi gabe dago (8); itxi gabeko (9); itxi genuen (9); itxi ireki (36); itxi ireki batean (29); itxi itxi (11); itxi itzazu (6); itxi izan (6); itxi izana (31); itxi izana salatu (9); itxi izanak (7); itxi nahi (57); itxi nahi du (7); itxi nahi izan (8); itxi nituen (54); itxi nuen (34); itxi ondoren (50); itxi orduko (20); itxi ostean (24); itxi zela (7); itxi zen (73); itxi zen atea (8); itxi zen eta (7); itxi zenean (15); itxi zidan (6); itxi zieten (7); itxi zion (27); itxi zioten (7); itxi ziren (26); itxi zituen (180); itxi zituen atzo (8); itxi zituen begiak (7); itxi zituen berriro (6); itxi zituen eta (11); itxi zituzten (64); itxi zizkion (7); itxi zuela (9); itxi zuen (324); itxi zuen atea (18); itxi zuen atzo (6); itxi zuen bere (6); itxi zuen eta (12); itxi zuenean (18); itxi zutela (35); itxi zuten (123); itxi zuten arte (6); itxi zutenean (34); itxi zutenetik (14)

atea itxia (8); ateak itxiak (8); kaleak itxi (6); koadernoa itxi (6); kolpe batez itxi (7); kolpean itxi (10); kutxa itxi (8); laino itxi (11); lantegia itxi (22); leihoa itxi (31); leihoa itxi eta (6); leihoa itxi zuen (10); leihoak itxi (19); leku itxi (10); liburua itxi (43); liburua itxi eta (16); liburua itxi zuen (11); morroiloz itxi (7); muga itxi (7); ondo itxi (22); ongi itxi (9); oraindik itxi (13); oraindik itxi gabe (7); planta itxi (7); poliki itxi (7); sarrera itxi (7); sumarioa itxi (6); taberna itxi (13); tabernak itxi (6); tunela itxi (8); ukabila itxi (8); ukabila itxi eta (6); zentrala itxi (6); zergatik itxi (6); zirkulua itxi (7)

atea itxiko (7); ateak itxiko (18); ateak itxiko ditu (6); bidea itxiko (6); guztiak itxiko (6); itxiko da (26); itxiko dira (9); itxiko ditu (16); itxiko dituzte (13); itxiko du (47); itxiko duela (10); itxiko duen (9); itxiko dute (45); itxiko dutela (9); itxiko duten (6); itxiko zuela (6); itxitzat eman (11); itxitzat eman du (3); itxitzat jo (6)

a ixteko (8); atea ixteko (13); ateak ixtea (15); ateak ixteko (23); auzia ixteko (15); auzia ixteko eskatu (7); bat ixtea (13); bat ixteko (10); begiak ixtea (7); begiak ixteko (10); behin betiko ixteko (9); berehala ixteko (8); betiko ixteko (9); bidea ixteko (9); egoitza ixteko (7); egunkaria auzia ixteko (6); egunkaria ixtea (14); egunkaria ixteko (11); elkartea ixteko (11); enpresa ixtea (6); enpresa ixteko (6); erakusketa ixteko (6); eta ixteko (13); ez ixtea (8); ez ixteko (24); ez ixteko eskatu (7); garoñ guantanamo ixteko (7); ixtea erabaki (44); ixtea erabaki du (10); ixtea erabaki zuen (14); ixtea ere (6); ixtea espero (7); ixtea eta (16); ixteko agindu (36); ixteko agindu du (7); ixteko agindu zuen (10); ixteko agindua (17); ixteko agindua eman (9); ixteko arriskua (8); ixteko asmoa (19); ixteko aukera (12); ixteko erabakia (7); ixteko eskatu (54); ixteko eskatu dio (6); ixteko eskatu du (10); ixteko eskatu dute (8); ixteko eskatu zuen (10); ixteko eskatu zuten (7); ixteko eskatzeko (6); ixteko eta (24); ixteko ordua (29); ixteko ordua baino (6); ixteko orduan (9); ixteko prest (7); ixteko zorian (7); lantegia ixtea (10); lantegia ixteko (18); lantokia ixteko (6); lehenbailehen ixteko (7); naval ixteko (7); nuklearrak ixteko (7); taberna ixteko (9); zabortegia ixteko (10); zentral nuklearrak ixteko (7); zentrala ixteko (15)

ahoa ixten (6); atea ixten (62); atea ixten du (7); atea ixten zuen (6); atea ixtera (7); ateak ixten (35); aterik ixten (9); bat ixten (14); batek ixten (9); batez ixten (6); begiak ixten (68); begiak ixten ditu (12); begiak ixten ditut (14); bidea ixten (24); erabat ixten (6); ere ixten (6); eta atea ixten (10); eta begiak ixten (7); eta ixten (26); giltzaz ixten (11); guztiak ixten (14); irekitzen eta ixten (8); ixten ari (49); ixten ari dira (9); ixten ari zen (8); ixten ari ziren (7); ixten da (16); ixten den (11); ixten dira (10); ixten ditu (25); ixten ditut (18); ixten dituzte (11); ixten dituzten (6); ixten dizkio (8); ixten du (33); ixten duen (20); ixten dut (7); ixten dute (24); ixten duten (7); ixten edo (6); ixten entzun (6); ixten eta (11); ixten ez (16); ixten hasi (12); ixten ikusi (6); ixten nituen (6); ixten saiatu (8); ixten zen (17); ixten zituen (10); ixten zituzten (6); ixten zuela (6); ixten zuen (31); ixten zuten (13); liburua ixten (6); nola ixten (7)


itxi2 izond 1 itxia dagoena.

Um Hamidak zure xarmaren gakoa du, ate itxi guztiak irekitzen dituena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

Pertsiana erdi itxien zirrikituetatik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Begi berdeak zabal-zabalik bere betazal itxien azpian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 214. orr.

Lehen sexu jarduna ikasle gela itxi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Egotismoaren gela itxi eta itsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.

Baratze itxia zara, ene arreba.  Elizen arteko biblia   Kt 4,12

Gurditxo itxi batzuk, kaxa formakoak, zinkez estaliak eta arnasbidez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Heroiaren gorpua arakatu zuten polizi morroiek gutun itxi bat aurkitu zutela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

Josebari begi itxien bistan agertzen zitzaizkion eszena eta elkarrizketa horiek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Pertsonen artean izaten diren hesi itxi horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.

Labirinto itxi batean elkarri bultzaka eta tiraka.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 111. orr.

Irudi lerrozuzen itxien artean sinpleena da triangelua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

2 kanpoko eraginik ez duena edo onartzen dez duena..

Entropiak (desordenak) beti egingo du gora sistema itxi batean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 16. orr.

Mundu itxi horretan trinkoagoa ematen du denborak, lodiagoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.

Alfabetoaren sistema itxia da, finkoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 175. orr.

· Elkorra zen Concha, eta oso itxia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

Giputzen jarrera itxi eta txokozaleak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 100. orr.

Frankismo garaiko giro itxi integristak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Nazionalismoaren aurpegirik itxien, dogmatikoen eta gogorrena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 104. orr.

Txoko-hizkera itxienean oinarriturikoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Aleman itxian mintzatzen ari ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 61. orr.

3 barrutegian bizi dena.

San Damiango Ordenako moja itxientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

4 trinkoa edo sarria dena.

Dena da gau gurean, gau itxi eta itxaropentsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Ilunbe itxi batek estali zuen Egipto osoa hiru egunez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 166. orr.

Gau itxi lainotsu batez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 231. orr.

Laino itxi batean aurkeztuko natzaizu.  Elizen arteko biblia   Ir 19,9

Basoa oso itxia den lekura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Tontorrik garaienetara eta basarterik itxienetara heldu naiz.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,23

Zuhaitz-arte itxi batetik igarotzen ari zirela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 233. orr.

Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

5 kurbez eta kidekoez minzatuz, irekiera angelu txikai duena.

Beren parabola mugagabea kurba itxi bihurtzen zaie.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 394. orr.

Bideak bihurgune itxi samarra egiten baitzuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 188. orr.

Errebuelta itxi batera iritsia zelako. helmugatik gertu zegoen 180 graduko bihurgune itxian erori egin zen.  Berria - Kirola   2004-04-28

Han ibaia biragune itxi-itxi batetik irteten zen segidan beste bat osatzeko, askoz irekiagoa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.

Burgosera heltzen ari ginela, bihurgune itxi batean, erori egin nintzen bizikletatik.  Berria - Kultura   2004-08-10

Burdinbidearen bihurgune itxi batean zihoala, danbateko bortitz batek astindu zuen trena guztiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Bere bueltak gero eta itxiagoak zirelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

6 bokalez mintzatuz, aho-irekiera handienarekin ahoskatzen dena.

Hizkuntza batean azal daitezkeen bokal fonemak gutxienez bi dira (bata ahalik eta itxiena, bestea irekiena).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

7 (hitz elkartuetan, izenondo gisa)

Ez izan eskuzabal hartzeko eta esku-itxi emateko.  Elizen arteko biblia   Si 4,31

Galtza eta bota beltzak, atorra hori lepo-itxi bat.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.

· Itxi-usainak edo usain itogarriak, freskotasunaren alderantzizkoak  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

eta itxia (16); aho itxiaren (5); ate itxiaren (5); ate itxiari (3); eta itxiago (7); eta itxiak (8); itxia da (10); itxia dela (7); itxia eta (28); itxia izan (18); itxia izango (10); itxia izango da (7); itxia zegoen (9); itxia zen (10); itxiago eta (6); itxiak daude (7); itxiak dira (12); itxiak ditu (6); itxiak eta (10); itxiak izan (6); itxiaren atzean (3); itxiaren eta (3); itxiaren kontra (3); jarrera itxia (26); laino itxia (8); lehia itxia (6); leiho itxiaren (4); oso itxia (15)


itxialdi 1 iz ixtea; zerbait itxirik dagoen denbora. ik itxiera.

Madrilek aurreratu du Bruselak ziur aski itxialdia aginduko duela.  Berria - Harian   2005-06-03

Aldakak zabunka eta bularrak itxialditik alde egin nahirik zebilzkion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.

Fiskalak 'Egunkaria'-ren itxialdia luzatzeko eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

· Hiru kardinal burutsuren aurrean aurkeztu behar izan zuen [...] eta haien epaia jaso: Perugia hiriko Mendiko Andre Mari komentu frantziskotarrean hamar urteko itxialdia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.

Asteartekoak itxialdia jasandako juduak eramaten zituen, heriotza lekuren batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

2 norbait edo talde bat leku itxi batean sartzea; sarturik ematen duen denbora.

Besteak laster ohartu ziren komunean egiten zituen itxialdi luzeez.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.

Orain, atzera begiratzean, neure burua eta besteak epaitzen saiatzen naizen honetan, konturatzen nauk handipuzkeria hura, itxialdi hura eta bakartze hura zenbaterainoko umekeriak izan ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.

Beldur zara itxialdia luzatuz gero ez ote zaren erotzeko bidean sartuko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.

Bakarreko itxialdiko seigarren astean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

3 (zerbait salatzeko)

Presoen gose greba, itxialdi eta bestelako protestak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 139. orr.

Gure ingurukoak eta konfiantzazkoak, parrandan bezala manifa eta itxialdi askotan parte hartutakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 92. orr.

Pentsioen Berdintasunaren aldeko Plataformak, adibidez, itxialdi mugagabea hasi zuen ostiralean Iruñeko Nabarreria auzoko Zabaldi elkartean.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

‘Egunkaria’-ren alde itxialdia egin zutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Beotegi [...] Baionako katedralean itxialdia egin zuen taldean zegoen Unibertsitateko Lege Organikoaren [...] aurka EHUren Leioako campusean iaz egindako itxialdi batean parte hartzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

Maiatzaren 12an beste itxialdi bat egingo dute ikasleek, protesta gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

AHTren Aurkako Asanbladak gaur amaituko du bi eguneko itxialdia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko itxialdian parte (3); beste itxialdi (3); campusean itxialdia (5); campusean itxialdia egiteagatik (3); catek itxialdira deitu (3); eta catek itxialdira (3); itxialdi bat (7); itxialdi batean (4); itxialdi batean parte (3); itxialdi eta (3); itxialdi horretan (3); itxialdia bertan (3); itxialdia bertan behera (3); itxialdia egin (35); itxialdia egin dute (11); itxialdia egin zuen (4); itxialdia egin zuten (15); itxialdia egingo (15); itxialdia egingo dute (11); itxialdia egiteagatik (6); itxialdia egiteko (3); itxialdia egiten (15); itxialdia egiten ari (13); itxialdia eta (3); itxialdia hasi (8); itxialdia luzatzeko (3); itxialdiak egin dituzte (3); itxialdian parte (4); itxialdira deitu (5); langileek itxialdia (3); leioako campusean itxialdia (5); ordezkariek itxialdia (3); ordezkariek itxialdia egin (3); orduko itxialdia (6)


itxiarazi, itxiaraz, itxiarazten du ad ixtera behartu.

Bat-bateko hunkipenak egunkaria itxiarazi zidan, euria eta kazkabarra ari duela, aterkiak itxiaraztea, planoa ongi gera zedin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

Gehiegizko argiak begiak itxiarazi dizkio.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.

Trenbidea hamar minutuz itxiarazi ondoren, 11:30ak inguruan manifestazioa egin zuten Bizkaiko hiriburuan.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Mosul hiriko gobernadore Duraid Kashmulak Tigris ibaiaren gaineko bost zubiak itxiarazi zituztela jakinarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-12-23

Eskola eta elizetatik gertuko sex-shop eta top-less lokalak itxiaraztea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Euskaldunon Egunkaria itxiarazi ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Diru arazoek itxiarazi baitute hedabide hori.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Elur ekaitzak 29 ikastetxe itxiarazi zituen atzo.  Berria - Harian   2005-01-27

Horrelakoa zen nire Veronica Lake, beti prest ahoa itxiarazten duten erantzunak emateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak itxiarazi (4); begiak itxiarazi dizkio (3); egoitza itxiarazi (3); itxiarazi zituen (5); itxiarazi zituzten (3); itxiarazi zuen (3)


itxidura ik itxitura.

itxiera 1 iz denda, lantegi eta kidekoez minzatuz dagokion zerbitzua ematetik gelditzea.

Ez da albiste, denda txiki baten irekiera (edo itxiera) albiste ez den bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Iragarki bat jarriko dut, bezeroek itxieraren berri izan dezaten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 390. orr.

Ziklo baten itxiera da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 193. orr.

Zentralaren itxierak gaur egun erdi hilda dagoen ingurua berpiztea ekarriko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Ufesaren itxiera gogor gaitzetsi du ESK sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Langileek erakunde publiko guztien babesa eskatu dute itxiera eragozteko. herriaŽ

Euskaldunon Egunkariaren itxiera.  Berria - Kultura   2004-12-04

Katalunian egunkari baten itxiera eraso kriminaltzat hartzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Behin-behineko itxiera sei hilabetez luzatzea bi aldiz erabaki du orain artean del Olmok.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Ohrideko aireportuan pilatu zen 70 zentimetroko elurrak ere itxiera eragin zuen.  Berria - Harian   2005-01-27

Ostiralean 40,07 dolarrekoa izan zen itxierako balioa.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

Azken xehetasun hori Itxierako erredaktoreak jakinarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

2 sarrera eta irteera eragozteko eran jartzea.

Itxierari inplosioa deitu zaio, eta irekierari esplosioa; p bati inplosiboa (p> ) edo esplosiboa (p< ) esaten zaio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan, itxi aditzaren hainbat adiera bilduz)

Lorategien itxiera-ordua adierazten duten panelak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.

Gospel kontzertuen itxiera ekitaldi gisa, kontzertu berezi bat eskainiko dute.  Berria - Kultura   2004-12-17

Ipuruako zelaiak jaso zuen itxiera abisuak berebiziko garrantzia izan du erabakian. herriaŽ

Boladok sumarioaren itxiera autoa kaleratu beharko du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Ipini ezazu etxean ate blindatu bat, edo arrunta bada, gutxienez bi itxiera-puntu izan ditzala.  Berria - Harian   2005-07-21

· Kontratisten eta Eraikitzaileen Elkarteak lan-itxiera erabakiko du astelehenetik aurrera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.

Arestian azaldu dugun meategi-itxiera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.

Ikusmen-itxiera oso bestelako bat, berriz, atzerakada, emozio-estres handiarekin edo gatazkekin bide zegoen loturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aren itxiera (3); baten itxiera (7); bere itxiera (3); du itxiera (6); dute itxiera (5); egunkari baten itxiera (3); egunkaria ren itxiera (47); egunkariaren itxiera (15); en itxiera (4); enpresaren itxiera (3); eta itxiera (5); euskaldunon egunkariaren itxiera (5); ezkutuko itxiera (3); garoñ itxiera bertan (5); itxiera bertan behera (5); itxiera beste (5); itxiera beste lau (4); itxiera da (5); itxiera dela (6); itxiera dela eta (4); itxiera ekarriko (7); itxiera ekarriko duela (4); itxiera errauste (3); itxiera esan (3); itxiera eta (28); itxiera eta berriaren (3); itxiera ez (4); itxiera gertuago (3); itxiera gertuago dago (3); itxiera hizpide (3); itxiera horiek (3); itxiera iragarri (9); itxiera justifikatzeko (4); itxiera luzatzea (5); itxiera patronala (3); itxiera salatu (7); itxiera salatu zuten (3); itxiera salatzeko (9); komunikabideen itxiera (3); lantegiaren itxiera (6); navalen itxiera (12); ren itxiera (56); ren itxiera eta (16); ren itxiera salatu (3); ren itxiera salatzeko (6); zabortegiaren itxiera (5); zabortegiaren itxiera errauste (3); zentralaren itxiera (3); zuen itxiera (4)

egunkaria ren itxieragatik (3); egunkaria ren itxierak (3); komunikabideen itxierak (5); ren itxierak (4)


itxigailu iz zerbait ixten duen gailua.

Larru sintetikozko maleta zuri zahar bat zen, itxigailu bat hautsia zuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.

[Poltsaren] itxigailua haztatu zuen zeharo itxita zegoen egiaztatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Eskua jarri zuen nire bularretakoaren itxigailuan. Neskaren gorputza apur bat gehiago hurbilduz, bularretakoaren itxigailuarekin borrokan hasi zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Estalkiaren itxigailuaren mihia sakatu baino lehen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.

Gure arropetan gora eta behera erabiltzen dugun lerra itxigailua edo kremailera  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.


itxikeria iz amore emate edo aldaketa ororen aurkako jarrera gaitzesgarria.

Harrigarriena, dena dela, ez da elkarte horren itxikeria.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 125. orr.

Patronalaren itxikeria da sektoreko ituna egiteko traba.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

Frantziako Gobernuak frantsesa ez diren hizkuntzekiko duen itxikeria.  Berria - Mundua   2004-05-11

Italiako egunkariak irekitze hutsarekin berehala sumatzen den kontua da hori: itxikeria, geure mugen barrenean, gure ideologiaren barrenean, eta horrela konbentzionala ez den guztia zokoratu egiten da.  Berria - Kultura   2006-04-25

Adegiri metaleko negoziazioan «itxikeriaz» jokatzea leporatu dio LABek.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Elizaren itxikeriaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.


itxindi (orobat itxindu) iz ipar ilintia.

Sua piztu eta eskuetarik eskapatzen zenean, jakin behar zen gar eta itxindietarik ordu zeno ihes egiten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 313. orr.

Hor gertatu dena, zerbait ezinbertzezko zen, naski jendea hain minbera eta beldurti den huntan aise pizten ahal baitira itxinditik su kaltegarriak.  Herria   2005-09-08

Altzairutegiko zuzendaritzak esplikatu du morteroz egina den zoladurak zituen urradura batzuetatik elektrika kableetara sua hedatu dutela labe nagusiko itxindi batzuk.  Herria   2001-05-03

Itxindu bat sartzen zen uretan, suaren bidez ura garbitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Zure langile haurrideen itxaropenaren itxindu izan zaite!  Herria   2005-09-01


itxindu1 izond ipar piztua.

Ahalkizungarriak gara! -zehaztu nion gogor belarri zulora, hira itxinduak gordetzen saiatuz eta ika-mika sugarrak nigan itzaliz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 58. orr.


itxindu2 ik itxindi.

itxitasun iz itxia denaren nolakotasuna.

Espetxeko itxitasunarekin, mugatasunarekin konparatuta eskerga zelako itsasoaren zabala.  Berria - Kultura   2006-03-23

Arte figuratiboetan, espazioaren irudikapenaren figura bera izango litzateke eszena, eta eremuz kanpoa [...] baliatzen delarik, ongi gauzatzen du espazioaren irekitasunaren eta itxitasunaren arteko konpromisoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

· irud Erlijioei arrazoiaren bidetik ibiltzeko eskatu behar diegu, bere itxitasunetik irten eta fundamentalismotik aska dadin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 268. orr.

Horixe da familia nuklearra deitzen dena, itxituraren eta itxitasunaren ispilua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Hirian bertan ere itxitasuna sentitzen dinat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 100. orr.

Ezer ez zitzaion azaleratzen barne-itxitasun haren geruzatik kanpo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Komunitate txikien itxitasunaren eta hipokrisiaren kontra.  Berria - Kultura   2004-09-22


itxitegi iz esparru itxia.

Bere burua eta bere itxitegiaren gela ezabatzeko asmatu dituen pertsonaia dramatikoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.

Bere gela estuko itxitegira sartu, eta idazten jarraitu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.


itxitura (orobat itxidura g.er.) 1 iz barruti edo toki itxia.

Gatibuei zegokienez, itxitura batean sartu zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Inguruan itxitura bat zegoen, lurrean sarturiko harriz, pinuz eta arte handiz hesitua.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.

Bi behi zeuden, eta bazter batean, itxitura baten barruan, txahal bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.

Aurreko hanketatik heldu eta itxitura batean sartu du ardia.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.

Elkarren kontra estutu ginen, ardiak itxituran bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Itxidura honetan denok daramagu faxistek ikur gisa ezarri diguten zigilua.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.

Sastrakaz eginiko itxitura bat dago ezkerraldean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

Esmeraldazko itxitura bat, bi metro gora, basoan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 66. orr.

Leku irekian egin beharreko itxiturak direla-eta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Itxiturapean zulo bat eginez irtena zen kortatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Animaliak azkar egin du ihes alanbreko itxituraren azpitik burua makurtuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

[Ismukeko hiribilduko] lurren inguruak itxitura sinetsezin batekin daude mugatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3890. orr.

Internazionalista presoen barrutia inguratzen duen itxiturako hesolak harrapatzen dituzte gauez, etxolak egiteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Itxiturako ate nagusian ikusi ez banu Adlerhaus zioen errotulu handi bat hegazkin baten marrazkiarekin, ez nuen asmatuko aerodromo bat zegoela burdinsarezko hesi altu herdoilduaren barrutian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Helmuga guztiak estutzen zizkion harresien itxituratik, begirada etorkizunera zabaltzera igaro zen hiria.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Hobeki geundeke lehorrean, leku ongi egurasturen batean, itxitura kirastu honetan baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Unibertso bat kartoizko itxitura txiki batean estu-estu gordea.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 25. orr.

2 irud

Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta, betiereko itxitura biribiletik ihesi. Gaztaroko lehen adiskideak izan nituen haiek, ez luzaroko, baina, gutxienez, nengoen itxituratik irteteko balio izan zidaten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Beldur nintzen agerian geratuko ote zen barruan ezkutaturik neukan gorrotozko itxitura. Horixe da familia nuklearra deitzen dena, itxituraren eta itxitasunaren ispilua, eskizofreniaren mintegi oparoena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Errazago etsitzen du bere egon-behar hartan, kartzela-barruko definizio izatezkoan eta itxituraren barruko itxituran.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 149. orr.

Zer itxidura metafisikotan dagoen bilduta euren oinarrizko positibismoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

3 ixten duen gauza.

Erakusleihoen aurrean jaitsirik daude burdinazko itxiturak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 102. orr.

Kristalezko itxitura zuen korridorearen beste aldeko patioan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Kaskezurra baizik ez zuen babesten eta itxitura hondatua zuen. ik itxigailu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Valentinak latexezko goanteak jantzi, goiko manta apartatu zuen usain gogorrari kasurik egin gabe, eta pixoihalaren itxiturak libratu zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

Ameriketatik itzuli ondoren bururatu zitzaion itxitura elektrikoa jarraraztea, botoi bat sakatuz zabaltzen diren horietakoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 67. orr.

Zelai eta barrutietan, harrizko hesiak eta langak baztertu gabe arantzazko hesiak jartzen hasi zirenean txarrantxa deitu zioten itxitura hari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

Langak eta itxiturak lurrean, mundua denon baratze handia da, ken ditzagun hesiak eta txarrantxak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.

4 ixtea; ixte sistema; ixtearen ondorioa.

[Xabier Lete] eritu zen, hestegorriaren itxitura bat ukan zuen eta ainitz mehetu.  Herria   2005-02-10

Kutxa blindatu bateko itxitura automatikoaren gailuarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Itomenez zegoela, eta ezingo zuela gela txikiko itxitura eraman.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Nire fruituak eta nire barazkiak lapurretatik gordetzen zituen itxitura horma baten atzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 402. orr.

Filmaren zuzendariak baimena eskatu zuen itxitura zelaietara joan eta txarrantxa-hesiaren beste aldetik Lamberten ahotsean falta ziren zatiak grabatzeko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.

Itxitura usain bitxiak eta goizeko osteak erantsitako kiratsak eraginik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.

· Goragoko hodeien itzalak beheragokoen gainean, errezelak diruditen itzalak, eta haien artean goaz hegan, hodei-itxitura bat, gure aurrez aurreko eguzkiak argitua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

Lorategi zainaren aihotz zorrotzak etengabe ezartzen zituen lerroan adar itxitura haiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

6 itxituran toki itxian

Itxituran ohitutako animaliei egunez ematen zaie bazka, [...], egunez betetzen zaie uraren aska, egunez parasitoen arakatzea, egunez albaiteroaren bisitak... eta gauez beraiek sartuko dira aterbean lotara, eguraldi txarra bada bederen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itxitura (4); eta itxiturak (3); halako itxitura (3); itxitura bat (7); itxitura batean (4); itxitura elektrikoa (3)


itxitzaile izond/iz ixten duena.

Hots itxitzaileez eta hots irekitzaileez hitz egin dezakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Bokal irekitzaileen eta itxitzaileen arteko bereizketari.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 92. orr.

Hotsen igorpenerako beharrezkoak diren mugimendu irekitzaile eta itxitzaileak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 82. orr.

Artikulazio irekitzaileen eta itxitzaileen artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.

Eta arima baino gehiago, gogoa da bizi-langen itxitzaile eta biziaren jaun.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 189. orr.


itxoin ik itxaron.

itxura iz 1 zerbait edo norbait gure begien aurrean agertzen den era; zerbaitetik edo norbaitengandik ikusten dena.

Ez begiratu horren itxura eta luzerari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,7

Itxura da hiri honetan balio duen gauza bakarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Ezagutu nuenetik, beti saiatzen nintzen disimulatzen haren itxurak eragiten zidan larderia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Zer diozue itxurak! errealitatea, errealitatea, jaunak, errealitatea!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 142. orr.

Gauzen aniztasuna, haien banakotasuna, itxura, berniza besterik ez zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Hil ostean, ordea, guztiz ederra da haren itxura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Neska goxoaren itxura zuen Magalik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.

Kontuz, haren itxurak ez zaitu nahasi behar: gizon hori dirudien baino hagitzez azkarragoa da...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.

Hitzaren itxurak besterik iradokitzen badu ere, ez duela zer ikusirik croix saint edo antzeko ezerekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

Kafkaren Prozesuak txosten forentse baten itxura guztia du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Itxura guztietako gurdiek galtzadak oztopatzen zituzten; barazkiek espaloiak estaltzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Badirudi beste itxura bateko eta oso bestelako tenplua sortu dutela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2090. orr.

Baina, itxura haren azpian, bigarren Cesar bat ikusten nuen orain.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Sasoiz kanpoko laranjak, ordea, itxura bakarrik du laranjarena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.

Litekeena baitzen, itxurak besterik erakusten bazuen ere, Lisboa emakumezkoa izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 89. orr.

Itxurak dio ez zuela hain gaizki egin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Samurtasunaren irudia zela erantzun zion, kanpoko itxuratik behinik behin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 168. orr.

2 (pluralean)

Baina Peterri, mutila zenez, bost ardura zitzaizkion itxurak, eta saltoka hasi zen, pozez zoratzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 53. orr.

Emakume itxurak galdu eta izaki ukiezin, sumagaitz, sotil, harrapaezin bilakatzen joan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.

Antigoaleko dama baten itxurak gustatzen zitzaizkion: ilea mototsean bildua; zetazko zapia lepoaren bueltan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.

3 (izenondoekin)

Ile horia zuen, begi ederrak, itxura bikaina.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,12

Lehen begiratuan, itxura oneko gizona zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

-Haren eztulak ez zuen itxura onik azkenekoz ikusi genuenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.

Itxura politeko trattoria bat ikusi nuen atzo arratsaldean inguru haietan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Ez dut sekula izan gizon gazte horri hain ongi ematen dion itxura txukuna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Baina itxura zoragarriko dama hark mantu zarpail batez estaltzen zuen gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Itxura indartsuko giza irudi bat agertu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.

Itxura kaxkarreko gizona da eta hizlari eskasa.  Elizen arteko biblia   2 Ko 10,10

Itxura xelebrea genuela gogoratu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Mutil gaztearen arrebak itxura mozkotea zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Oinazetan dagoenaren itxura txarra du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Egunak joan ahala, etxekoandre zaharrak sorgin gaizto nazkagarri baten gero eta itxura handiagoa zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.

Begiak tolesturik eta erdi barrez zegoen, itxura ergel eta gozo antzarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 139. orr.

Edo zu mehatu... -pentsatu zuen Marik, bere adiskidearen itxura hitsak penaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Autodidaktak itxura jostalari, misteriotsu samarra hartu du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 182. orr.

Halako itxura aszetiko eta arretagaldukoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Zenbait bidaiari halako moldez aldatu dira, itxura fisikoan eta moralean, non itzulitakoan haien ahaide gertukoenek ere ez dituzten ezagutu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

Horixe da nire bizitzari itxura nahasi eta koherentziarik gabea eman diona.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.

Ez dela itxura onekoa ni handikien jauregietan egotea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

Itxura gotorreko ateari iltzatutako txartel metalezkoak honela zioen: Anjel Urtxipia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Jaten ikusten ninduzuenean, ez nintzen jaten ari; itxura hutsa zen.  Elizen arteko biblia   Tb 12,19

-Dena itxura hutsa.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 48. orr.

Itxura tamalgarrian zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

· Kristinaren begitarteak garbi adierazten zidan itxura pena-emangarria behar nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Gabardinak lerdendu egiten zion itxura berez lerdena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

4 (aditzaren objektu gisa)

Zer da hau? -larritu zen petrikiloa, nire hankaren itxura ikusita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Eta, otoitzean ari zela, aurpegiaren itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu.  Elizen arteko biblia   Lk 9,29

ik itxuraldatu.

Gero, itxura ahal zuen guztia aldatu eta hegoaldera joan zen Vienara oinez iristeko asmoz.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 42. orr.

Aldatu zuen Saulek bere itxura beste soineko batzuk jantziz. Gizon heldua, bere gainbeherara adoretsu doana, eta, bere buruaz arduragabetu nahi ez duelako, itxura zaintzen duena.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,8

Tomek ulertu egin zuen, eta saio ahul bat baizik ez zuen egin, itxurak zaintzearren, alde egin ez zezan bairatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Batzuetan iluntzen dut bekozkoa, onartzen dut, itxurak mantentzearren, baina gertatzen da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 160. orr.

Gorde ezan itxura bederen, arraioa!, ez dinat besterik eskatzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Begitartean marrazturik gelditu zitzaidan zozo aurpegiari, Ttipiren agerpenak itzularazi zion itxura pixka bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Haren itxura miresten genuen, beti tren batera igotzear egotearena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 188. orr.

Ustez bestera, itxura ederragotu beharra daukazu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.

Italiako lege nagusiaren bederatzigarren artikuluak hirietako itxura ona babesten du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Altzifre altuak, meheak eta espiritualak sortzen dira haien hesi berdexketatik, bazter honen florentziar itxura areago azpimarratuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

-Zure giza itxura utzi, eta mando pinto batena hartu!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Ispiluak gure kanpoko itxura islatzen duten bezala.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 190. orr.

Neska hura, gauzen itxurak bere erara moldatzen zituen panpina.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.

5 ipar irudia.

Emazte gorputz baten itxura agertu zen ostatuko atean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Sakez aitaren itxura agertu zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.

Han dago gizon baten itxura, etzanik, bi bazterretan laguntzaile batzuekin: Cize-ko bortuetan Konpostelako bidari bat hila.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.

Hor daukat saria: Santiagoren itxura, burdinezko zizelkadura moderno bat, Garesekoa gogorarazten didana.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 144. orr.

Harrizko itxura bat zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 162. orr.

Bizpahiru urrats eginez neska gaztetxo baten itxura ikus dezakezu urrundik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 18. orr.

Ene iduriko euskaldun taldeek ez dute show-business hortako itxura batzu hartu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 56. orr.

Herrian gaindi ibili dira, horrela bilduz Luzaideko euskalkiaren itxurak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 11. orr.

Beste gela, liburu, mapa eta itxuraz betea dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 32. orr.

· Sinekdokearen itxurak hartzen baitu osoaren ordez zati soila.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.

6 funtsa; itxura egokia.

Itxura gabeko haragi-puxka ximel hura puztu egin zen artoa krispetetan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.

Honek ez du egiaren itxura handirik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Ez zen-eta itxura horrela ibiltzea jendea oraindik gerraren ondorioak sufritzen ari zen garaian.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 28. orr.

Begitartean marrazturik gelditu zitzaidan zozo aurpegiari, Ttipiren agerpenak itzularazi zion itxura pixka bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta azken bost asteak hala emanak zituen, objektuak aztertzen, haien itxura-gorabehera harrigarriak ikasten. zeren autistek -hala diote- ez baitute itxura-jokabiderik, eta hartan Templek, hotz-hotzean eta zalantza izpirik gabe, amarru bat erabaki, eta erabat prest baitzegoen ni kontrabandoz lantegian sartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Betidanik bizitza bitan zatitzen zion eta antzezpen baten tankerako bihurtzen zuen itxura-egite halabeharrezkoarekin jarraituz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Harrezkero ez zutela eta itxura-antza haren beharrik izango.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.

· Tranbiaren bidetik zihoan gizon itxura-txukun batek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.

Percy-k XVIII. mende itxura-apain horri errebelatu zizkion baladen txanda etorri zen gero.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irlandan itsas txakurrek emakume itxura har dezakete.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.

Neskatxa ttipi horren aurpegiaren ederrak, [...], haren haur itxurak, haren moldakaizkeriak berak gogoeta zuhur horiek indartzen zituzten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 304. orr.

Bazuen, bere birjina itxura ameslari haren azpian, halako egoskorkeria mutu bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Joycek zioen Nancyren gorputz-itxura bere azken senarrari zor zitzaiola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

Halako handientza bat ere atzematen hasi ziren haren aurpegieran, halako gerlari-aire edo militar-itxura bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Hilobi-itxura iradokitzen zuten objektuz mukuru betea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Nolabaiteko konplizitate itxura.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 222. orr.

Normaltasun itxura eman nahi baitio egiten ari den guztiari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

Gela guztiek zuten isiltasun-itxura bera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Zintzo itxura jarrita, bere hartan segitu zuen txirrina sakatu arte.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Beldurtu egin nintzen neure zahar itxura ikusita, Exotiko itxura zuen besaulki batean eseri zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.

Nekatu itxura zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.

Harritu itxura jarri, eta zuzenean begiratu zion Lisari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 154. orr.

Gero eta city itxura handiagoko bazterrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Badakigu pasiboaren formaldatzea, IS-Aditza-IS itxura duen edozein kateri ezar dakiokeena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 109. orr.

· Beti iraun zion bere zakur egurtu itxura horrek  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.

9 itxurako1 izond ik itxurako.

Odolki-itxurako beso batzuen gainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Kono itxurako txanoa jantzita agertu da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Tren geltokian bihotz itxurako poltsa bero bat erosi du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 39. orr.

Mahaian idazteko makina eta faktura itxurako paperak pilatzen ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 37. orr.

Ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.

Atoiontziak, arnasestuka, kotoi itxurako kezko bafadak botatzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.

Astia izan zuen hildakoa zubiaren erdian ikusteko: mutil aurpegi-zuri, arrain itxurako bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.

Ilargi-erdi itxurako ezpata luzea hartu zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 164. orr.

Zapata-kutxa itxurako gela hura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 158. orr.

Beti hein bat gogoz kontra zorri-zaku itxurako elkarte eta ekintzetan leporaino sartu naizelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 9. orr.

Frantsesean eta micmac hizkuntza amerindioan iraun duten euskal itxurako zenbait hitz.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 221. orr.

Mutiko serioa nintzen hau gizon itxurako eta tximu aurpegiko ergela bihurtzen hasi nintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

-Osasuna, kamarada! -esan zidan haiekin zegoen agure itxurako batek.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 110. orr.

Kamioizale itxurako hiru-lau gizon.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

Buhame itxurako saltzaile batek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Funtzionario itxurako apezarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Falangista itxurako gazte batekin eserita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Kinki itxurako lagunak irri maltzurra baina jatorra egin dit.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 128. orr.

Lorategi-edo itxurako toki zabalago batzuk ageri ziren adreiluzko eraikuntza dotoreago batzuen atari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.

Herabeti-itxurako gizon handi eta zurbil bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 431. orr.

Beldur baitziren aitaren haserre-itxurako aurpegia ikusita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 375. orr.

Denak ziren erretiratu itxurakoak, hogeita hamar inguruko emakume bat izan ezik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.

Nekatu-itxurako aittonen bat ikusiz gero oinez, gelditu eta igotzera gonbidatzen zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.

Horditu itxurako gizakote batekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

Hurbiltzen da argazkilari bat ere, segaila eta moderno itxurakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.

Orixek apal itxurako eskaintza horrekin garbi utzi nahi baitu bien poetiken desberdintasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

Bizi duen istant hori ez dela amesgaiztoa, amesgaizto itxurako errealitatea baizik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 203. orr.

Zortzi-itxurako opilak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Zortzi zenbakiaren itxurakoa atera zain kiribil hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.

J itxurako amuak baztertu eta G formakoak erabiltzeak.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Taberna arlote-itxurako baten erakusleihoaren aurrean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.

Zer nolako sakonera eta zenbat adar ditu bizitza bezalako hitz soil itxurako batek?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 98. orr.

Ihi grisen irudi berrosatu eta alderantzizkatuak, eta zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxurakoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

Kontzertu-areto bateko aditu jendeari ari zitzaiola zirudien, eta ez ehiza-gela itxurako hartan bilduriko afaltiar urri eta erdi ezagunei.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

Bikote adineko bat zegoen, senar-emazte itxurakoak, jangelaren beste aldeko mahaian eserita.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

10 itxurako2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Han behean hori-hori, urrearen itxurako zerbait ikusi zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 113. orr.

Gazte gehienak ziren susmagarri; are eta gehiago Josebaren itxurakoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Paperezko kutxen itxurako etxe grisak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Elefante hanken itxurako galtza horiek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.

Ihintza desagertu zenean, antzigarraren itxurako zerbait, xehea eta garautsua, gelditu zen lur gainean.  Elizen arteko biblia   Ir 16,14

Zareak duen zirrikitu batetik azeri larruaren itxurako zerbait ageri da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 25. orr.

Golf-pilota zabal baten itxurako egitura bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Gelatina gogor samar baten itxurakoa da kolagenoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Odolaren isla lauso bat da linfa: odol-plasmaren itxurako likido bat, funtsean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Ingelesek horrelaxe deitzen diote makila loratu baten itxurako zenbait landareri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 140. orr.

Nahi duzun itxurako zubia egin dezakezu eskura baduzu ingeniari on bat eta aski diru materialak erosteko eta jendeari ordaintzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

Neskalaguna, errusiarra, ilehoria, berari gustatzen zaion itxurakoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.

Dagokion kolore eta itxurako arrautza jartzen dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

11 itxuran1 adlag ik itxuran.

Aita gaixo zegoen, itxuran nabari zitzaion, baina ez zion erretzeari utzi.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 223. orr.

Dupin dandy bat da, itxuran nahiz arrazobidean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Jainkoak ez du gizakiek bezala begiratzen: hauek itxuran geratzen dira, Jaunak bihotzari begiratzen dio.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 46. orr.

Baina, itxuran behintzat, ba al dago ezer samurragorik?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Horrexegatik, hain zuzen, deskubrituko du itxuran aurkakoak diren sistema horien bateragarritasun sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.

Horregatik, zuena itxuran bakarrik zuen berea, eta egiaz, beste nagusien mende zegoen jada.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 83. orr.

· (hitz elkartuen bigarren osagai gisa) Honela erantzun zion Ateneak, artzain itxuran: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Kapela bizkarrean eta makila eskuan, erromes eta behartsu itxuran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 650. orr.

Abiatu zen, bada, Siriarantz bake-itxuran.  Elizen arteko biblia   1 M 11,2

Besoa luzatu, hatz erakuslea eta luzea V itxuran ipini, eta jiraka ibili zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 133. orr.

Neska-mutil taldea, aspertu itxuran bakoitzak bere eskuan atxikitzen zuen garagardo botilari begira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Ez zaitzatela gaitzets apal-itxuran agertu eta aingeruen kultua atsegin duten horiek.  Elizen arteko biblia   Kol 2,18

Norak aitari begiratu zion, baimen eske itxuran.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.

12 itxuran2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Atenea, Mentorren itxuran, biziki haserretu zen, eta Ulises xaxatu zuen, garai batean bezainbat kemen erakusten ez zuela esanez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.

Kristo Jesus agertu zitzaion gurutziltzatuaren itxuran.  Elizen arteko biblia   Kol 2,6

Non nahi ikusten dira alabaina aingeruak umetxoen itxuran margoturik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Aita prestu baten itxuran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 95. orr.

Atenea hurbildu zitzaion, artzain gazte baten itxuran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Ilargia bezain handi eta eguzkia bezain distiratsu zen izar baten itxuran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 416. orr.

Bi mailatan artikulatzen den sistemaren itxuran.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.

Munduko denbora guztia duenaren itxuran hurbildu da buruzagien aldera, patxadaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

Dionisos haurra Da Vinci-k eman zion itxuran gogoratzea gustatzen zait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.

Daukazun joeragatik dakit eta ibiltzeko duzun eran eta hitz egiteko duzun itxuran ikus dezaket eta tratatzen nauzun manerak baieztatzen dit; eta maita zaitzaket, baby, etsipenera arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 115. orr.

13 itxuraz1 adlag ik itxuraz.

Gezurra esaten da, gizaki batek bere jitez, kanpoko itxuraz, bere hitzez eta eginez bihotzean ez dituen sentipenak adierazten dituenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Ez fidatu itxuraz. -Itxuraz aldatzen den zerbait -erantzun zion-; bere ustez jendea gehien ikaratuko duenaren forma hartzen du.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.

Bigarrena zen egun hartan, arratsaldean bere arrano itxurazko totema zeru urdinean ikusi baitzuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

14 itxuraz2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuraz agertu zen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 84. orr.

Esker onaren itxuraz mozorrotua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 61. orr.

Han eseri zen hipaka, panpin handi eta oso itsusi baten itxuraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 18. orr.

Banekien nire itxuraz ari zirela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.

Bere itxuraz Harryk atsegin zuen gauza bakarra bekokian zeukan orbain txiki-txikia zen, tximista-forma zeukana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Nbaten itxuraz, bizar jaioberria eta gaztetasunaren distira zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 66. orr.

Detektibea atezuan bizi da badaezpada, bizitzak erakutsi baitio ez duela fidatu behar ezeren itxuraz, inoren hitzez, edonolako mozorroz, distira txinpartatsuetako erretorikaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 102. orr.

15 itxuraz3 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Formula matematiko haiek guztiak eta haien garapenak zientzia-itxuraz mozorrotutako arrunkeriak baizik ez ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.

Etenik gabe mintzatzen zen, zentzudun itxuraz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 40. orr.

Baina irribarreari eutsi zion, logale itxuraz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Eskua eraman zuen begietara nekatu itxuraz, eta burua inarrosi zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.

Abaildu itxuraz gogoetei emana egon zen pixka batean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 216. orr.

· Bigarrena zen egun hartan, arratsaldean bere arrano itxurazko totema zeru urdinean ikusi baitzuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

ik itxurazko.

16 itxura antzean (orobat itxurantzean) adlag ik itxuran.

Gure etxea itxura antzean gobernatzen saiatzen naiz -ihardesten zion zorrotz emazteak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.

Indartsu dagoen nola dakien galdetu diogu: «Bueno, Azpeitia inguruko mendateetan denborak eta bihotz taupada erritmoak ditut hartuta: Errezil, Beizama, Mandubia; itxura antzean ibili naiz han».  Berria - Kirola   2006-02-03

Erdoziak itxurantzean jardun zuela adierazi zuen saioaren amaieran, baina ez erabat gustura.  Berria - Kirola   2004-03-15

17 itxura batean adlag

Itxura batean, berdin zitzaion edozein lekutatik hastea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Ikusi dugu itxura batean trinkoa dirudien hezurrak ere badituela halako barrunbe batzuk zelula bizientzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Itxura batean akatsa dirudien horrek badu noski bere esplikazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Itxura batean birjina bat pertsona agorra da, baina bera da emankorrena ere bere bihotzean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Oximorona dirudi, ika-mikak itxura batean behintzat, nekez baitira elkarren aldekoak.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 76. orr.

Stephenek neskenganako duen ardura, haiekiko fantasiak, oso normalak dira itxura batean; oso nerabe kutsukoak, nolabait esateko; eta, hala ere, giza eta gizarte aldetik falta sakona islatzen duen umetasun eta xalotasun nabarmena dute ezaugarri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Itxura batean adimenaren mugak gainditzen zituen metamorfosi sekulako hori nolabait azaltzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 49. orr.

Gero, hiruzpalau errezeta egin, eta hantxe joan zitzaidan atsoa, itxura batean pozik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 50. orr.

Alegia, terapia genikoak ez du zentzurik, itxura batean, hor.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 160. orr.

Denak leku berean jarraitzen zuen, itxura batean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 105. orr.

18 itxura batera adlag

Itxura batera, ez zitzaion afariko haserrearen izpirik geratzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Itxura batera, ez zegoen haien artean inolako ezinikusirik. baina itxura batera zabarra den diseinu horrek badu bere arrazoia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 101. orr.

Haren hitz nagi eta ahopekoek, itxura batera, gai hartaz kokoteraino zegoela adierazi nahi zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 201. orr.

Izen asko lurralde bakarrarentzat, itxura batera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 96. orr.

Kanpalekuaren aurre-aurrean, hamahiru zaldi zeuden, sentiberak eta urduriak itxura batera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

19 itxura denez adlag

Itxura denez, Gavard jauna ez da inoiz ordu bata baino lehen etxeratzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 329. orr.

Aipatu ostiralean Donostian izan zen zure laguna, lekukoak daude, eta itxura denez gaua ere bertan igaro zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.

· Bereziki garbia zen hori Nadiaren kasuan, itxura zenez ez baitzituen pasatu zirrimarra, eskematizazio eta zapaburu faseak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Ehunka konposatu antzemangaitzak, bestelako sedimentu anonimo, itxura zenez aspaldiko belaunaldietatik ukitu gabeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

20 itxura egin

Gainerakoa, jaten zuen itxura eginez, kolkoan gordetzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Hura han zela ez zekitelako itxura egiten zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Elkar biziki maite zutelako itxura egiten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Hanka hautsia neukalako itxura egiten bainuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Haserretuaren itxura egin zuen Idoiak, agian pixka bat egon ere bazegoen eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 142. orr.

Altxatu eta alde egiteko itxura egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

Gure amari, hori entzunda, alditxar antzeko bat etorri zitzaion, baina nik uste itxura egiten ari zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 91. orr.

21 itxura eman

Horrek madonnatxo gaizto baten itxura ematen zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 91. orr.

Aukera egiten zalantzan dabilenaren itxura ematen ahalegintzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Nire ideiari purrustada baten itxura eman niezaiokeela pentsatu nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.

Betaurreko txiki batzuk zeramatzan, intelektual itxura ematen ziotenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

Saioari seriotasun itxura emateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Zuzen-zuzen doan gezi baten itxura eman zion ziurtasun erabatekoarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 157. orr.

Ez oso handia baina egokia, jende asko bildu gabe ere itxura emateko modukoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 48. orr.

22 itxura gaizto

Ez nuen lankide saltzaileak ikusteko gogorik izaten, itxura gaiztoa zuten, besterik ez esatearren.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

Erdi biluzik, galtzak eta alkandora tarratatuak, itxura gaiztoan, batere estalkirik gabe, ez manta ez zilarrezko paper ez kristorik, beste dozenaka edo ehunka gorpuren ondoan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Amonak ageriko gogo txarrez esaten zigun sartzeko, eta jenderik gabeko gela haustsuzko ilara batean zehar eramaten gintuen, zeinetariko bat, itxura gaiztoko tresna hitsez josia, Doktorearen bulego erdi utzia baitzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Glosolalia edo heterofasia edo buru-nahasmendu edo eldarnio itxura gaiztoko hura.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.

Hor ditugu lekuko Aragón bezalako izen itxuragabekoak; Araxes bezalako izen itxuragaiztokoak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

· izond Borge jauna hilurren zen, odol-borbor itxuragaiztoan, bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

23 itxura galdu

Gaur, etxeak hor daude, baina landa etxeen itxura galdu dute: eraikinak dira, ez besterik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 271. orr.

Tamalgarria, gaztetako itxura galdua izana.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 123. orr.

Hiri itxura galduz doa ingurua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.

Muxu eman bezain laster orein-itxura galdu eta printze eder bat bihurtuko haiz. Kolpetik, nire gizaki itxura galdu dut.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 262. orr.

· (orobat itxuragaldu) Hogeita hamartsu urterekin, haren berezko fintasuna, haren larruazal leuna, [...], haren hanka-beso arinak, loditzen eta itxura galtzen hasiko ziren, beirateko santu alfertu baten moduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Nik begiratu bizkor bat bota nion, eta ikusi nuen ongi zahartu zela, itxuragaldu gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Kale egin zuten aurrelariek, kale joko antolatzaileek, taldeak itxura galdu zuen, loturarik ez zeukan.  Berria - Kirola   2004-04-21

Paul ihartuta zegoen, itxura galduta; Minta lerden, axolarik gabe.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 171. orr.

24 itxura-galdu (orobat itxuragaldu) izond

Feltro beltzeko kapela zeraman buruan, kixkalia eta itxura-galdua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Hara iritsi bezain pronto, Emmanuel ikusi baitzuen, inoiz baino itxura galduago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 123. orr.

Gure errituen oihartzun itxuragalduren batek Tiber aldean atera bide du geroztik hotsik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.

Hazpegiak itxuragaldu samarrak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

25 itxurak gorde

Ibiltzen jarraitzen du, itxurak gordetzearren, kopeta goian duela.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 145. orr.

Itxurak gorde behar, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

Halakoetan, kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei, eta zigorra itxurak gordetzeko soilik dantzatzen zen bizkar gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.

Itxurak gordetzeko, Van Daandarren leiho parean geratu nintzen lehendabizi, baina handik pixka batera Peter ikustera igo nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 237. orr.

Faxistek, bonbardaketa egin ondoan, gasolina edo ezantzaz busti zuten hiria eta su eman, itxurak gordetzeko gisan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.

Itxurak ondo gordetzea baino gehiago bazela uste dut, benetan nahigabetzen baitziren haserrealdiren bat zutenetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.

26 itxura guztien arabera

Zeren, itxura guztien arabera, mozkor-mozkor eginik baitzegoen, galdua zuten, itxura guztien arabera, oharmen erne eta argia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 117. orr.

Hilketa bat, itxura guztien ariora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Bisitan etorri zitzaidaan, eta, itxura guztien arabera, sinistu egin zian nik kontatu niona.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 247. orr.

Itxura guztien arabera, biziki ona zen bere emaztearentzat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.

27 itxura hartu

Ateneak, begiak dir-dir, Telemakoren itxura hartu zuen orduan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Itxura hartzen ari zen panpina, eta Manu pozik zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Trantsilvaniaraino joan beharra al dago Drakularen itxura hartzeko gure Basa Jaunari?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Hain hauskorra zirudienak harkaitz baten itxura hartu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Gezur txiki bat ederreztatzea egia txiki baten itxura har dezan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 103. orr.

Etsipenak, etsimenduak eta ernegazioak argialdiaren itxura ere har lezakete zenbaitetan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Aitortu behar dut ikasle zintzo eta atseginen itxura hartu dizuedala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Haragiak ere bere ohiko itxura hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 330. orr.

Poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Ilargiak odol-itxura hartuko du.  Elizen arteko biblia   Eg 2,20

· Ahotsa apaldu eta itxura maltzurra hartu du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.

Hau itxura itsusia hartu dudana!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

Ez dakit nola erran, baina munduak, handik goiti, enetzat beste itxura bat hartu zuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 36. orr.

Gelak itxura erabat maskulinoa hartu zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Ezbehar handi batek jo duen gizonaren itxura bihotz-eroria hartzen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

28 itxura-nahasi du ad

Badaki harremanetarako paradigma litzatekeen gizonen amets hori [...] zenbat itxura-nahasten duten emakumeek.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 39. orr.

29 itxurak egin

Hara, ez dut zurekin itxurak egiten ibili nahi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 439. orr.

Itxurak egin, behintzat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 48. orr.

Itxurak egiteko besterik ez bada ere.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 24. orr.

Itxurak egiten ez dakienak, bizitzen ere ez zakik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.

Lo bete-betean zegoen, noski, eta ez itxurak egiten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 54. orr.

Gizon argiaren itxurak egiten ditu orain, baina amarrua baizik ez da hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

Oi, zu prefektua zara, Percy? -esan zion bikietako batek, harrituaren itxurak eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.

Hortaz, ez nekienaren itxurak egin nituen hark ezagun nituen kontuak aletzen zizkidan bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 142. orr.

Eta zer demontre lortu nahi duk hik anaia bat duan itxurak eginez!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 132. orr.

Giltza aurkitzen ez nuelako itxurak egin nituen, baina obeditu behar izan nion azkenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.

Txostena aztertzen ari zirelako itxurak egiten zituzten, eta dardaraka hasten ziren nagusia azaltzen zen bakoitzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Zer diogun badakigulako itxurak egiteko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 225. orr.

Pentsatzeko itxurak egin nituen une batez, eta gero esan nuen: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

-Itxurak egin ditzakezu ez dakizula ezer eta bakean utzi eurak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 344. orr.

Ergelkeria horiek guztiak sinesten ditudalako itxurak beharko ditut bada egin, eta etsipenez beharko naiz akitu, andre horrek zorrotz antzean ibiltzea laket duelako!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.

· Ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Hurtadok lo itxurak egin zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Zoro-itxurak egin zituen haien aurrean, haien artean erotuak bezala jokatuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 21,14

Emakumeen % 30 "zenbaitetan" orgasmo itxurak egitera behartuta sentitzen dira. ez nintzen itxurak egiten ari, ez egile itxurak ez ikusle itxurak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 211. orr.

Haatik, nire beldurrak uxatzeko eskatu dizudalarik ele bat, ele bat bakarra, ihardetsi beharrean, adituko ote zintuzten beldur itxurak egin dituzu  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 150. orr.

30 itxurak hartu

Esaten hasi zitzaidan nik askotan hitz egiten nuela "geroago" gertatuko zirenez, eta dama handien itxurak hartzen nituela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.

Europa, Amerika, Afrika, India, munduko xoko desberdinetan diren merkatuen itxurak hartuko ditu Kanboko Eguberriko merkatu honek.  Herria   2004-12-09

Hitz egiten dudanean handi itxurak hartzen ditudala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

Gizon hark, gauza askorik ez bazekien ere, katedradun-itxurak hartu nahi zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

31 itxurak ixura

Itxurak itxura, ni bezalako oilo koloka huen Senpe ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.

Itxurak itxura, berrogei bat urteko gizona zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

Itxurak itxura, Otsotzarmendi jaunari ez zion gertaerak mesederik egin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

ari den itxura (8); arrunt beste itxura (8); baina itxura (48); bainan itxura (8); baino itxura (28); baino itxura hobea (11); batek itxura (10); baten itxura (242); baten itxura du (10); baten itxura eman (7); baten itxura ematen (22); baten itxura guztia (7); baten itxura hartu (22); baten itxura hartzen (10); baten itxura zeukan (10); baten itxura zuen (18); batere itxura (24); batere itxura onik (16); bere itxura (69); beren itxura (14); bertze itxura (7); bertze itxura bat (7); beste itxura (61); beste itxura bat (47); bestelako itxura (19); betiko itxura (9); bezalako itxura (10); da itxura (25); dagoen itxura (7); dagoenaren itxura (7); dauka itxura (7); den itxura (23); dena itxura (7); du itxura (21); duen itxura (33); duten itxura (10); edo itxura (19); egia itxura (8); emandako itxura (15); ere itxura (30); eta bere itxura (7); eta itxura (221); eta itxura guzien (8); eta itxura guztien (15); ez da itxura (11); ez dauka itxura (7); ez du itxura (12); ez itxura (9); ez zen itxura (7); ez zuen itxura (10); gero eta itxura (7); giza itxura (14); haien itxura (17); hain itxura (22); halako itxura (25); haren itxura (62); horrek itxura (9); horren itxura (15)

itxura aldatu (10); itxura aldatzen (7); itxura baino (13); itxura baino ez (7); itxura bat (96); itxura bat eman (10); itxura bat ematen (8); itxura bat hartu (10); itxura batean (225); itxura batean behintzat (11); itxura baten (8); itxura batera (40); itxura batez (9); itxura beldurgarria (12); itxura bera (28); itxura berezia (7); itxura berri (11); itxura berria (11); itxura besterik (19); itxura besterik ez (18); itxura bikaina (11); itxura bitxia (10); itxura da (15); itxura dauka (21); itxura daukan (8); itxura denez (114); itxura du (45); itxura duela (7); itxura duen (31); itxura duena (7); itxura dute (9); itxura duten (16); itxura eder (12); itxura ederra (42); itxura ederreko (14); itxura ederrekoa (10); itxura ederrekoak (8); itxura edo (11); itxura eduki (7); itxura egin (49); itxura egin nuen (10); itxura egin zuen (8); itxura eginez (27); itxura egitea (8); itxura egiteko (18); itxura egiten (54); itxura egiten zuen (7); itxura eman (75); itxura eman nahi (23); itxura emanez (18); itxura emango (9); itxura ematea (12); itxura emateko (30); itxura ematen (106); itxura ematen dio (10); itxura ematen du (9); itxura ematen zion (14); itxura ematen zioten (17); itxura ere (31); itxura eskasa (14); itxura eta (82); itxura ez (29); itxura ezin (19); itxura gehiago (9); itxura guzien (97); itxura guzien arabera (96); itxura guztia (22); itxura guztiak (13); itxura guztien (199); itxura guztien arabera (190); itxura guztiz (9)

itxura handiagoa (20); itxura handirik (12); itxura har (11); itxura hartu (97); itxura hartu zuen (41); itxura hartua (7); itxura hartuko (16); itxura harturik (8); itxura hartuta (9); itxura hartzeko (7); itxura hartzen (105); itxura hartzen ari (13); itxura hartzen du (19); itxura hartzen zuen (11); itxura hartzeraino (7); itxura hobea (38); itxura hobea eman (12); itxura hori (51); itxura horrekin (8); itxura hutsa (37); itxura hutsa zen (7); itxura ikusi (9); itxura ikusita (12); itxura izan (23); itxura izango (22); itxura izango du (8); itxura izugarria (8); itxura kaskarra (18); itxura negargarria (8); itxura ona (135); itxura ona du (8); itxura ona eman (31); itxura ona ematen (8); itxura ona hartu (7); itxura onean (9); itxura oneko (30); itxura onekoa (11); itxura onik (45); itxura oso (16); itxura osoa (10); itxura penagarria (12); itxura pixka (9); itxura pixka bat (7); itxura polita (8); itxura soila (10); itxura transzendental (7); itxura tristea (7); itxura txarra (46); itxura txarra eman (11); itxura txarreko (12); itxura txarrik (9); itxura txukuna (13); itxura xelebrea (10); itxura zenez (15); itxura zeukan (43); itxura zuen (104); itxura zuena (12); itxura zuten (35)

izateko itxura (15); kanpoko itxura (14); kanpotik itxura (7); lehengo itxura (11); nekatu itxura (10); nire itxura (12); nolako itxura (27); normaltasun itxura (10); orduan itxura (7); oso bestelako itxura (7); oso itxura (74); oso itxura ona (21); oso itxura txarra (9); talde itxura (12); ze itxura (12); zein itxura (7); zelako itxura (11); zen itxura (21); zer itxura (58); zer itxura duen (8); zer itxura zuten (7); zerbaiten itxura (7); zion itxura (7); zuen itxura (45); zure itxura (11); zuten itxura (7)

baina itxuraz (23); baten itxurak (10); baten itxurako (13); baten itxurakoa (9); baten itxuran (31); baten itxurarik (11); baten itxuraz (11); beste itxurarik (9); bihotz itxurako (11); da itxuraz (12); ere itxuraz (7); eta itxurak (18); eta itxuraren (7); eta itxuraz (87); eta itxurazko (14); haren itxurak (15); itxurak egin (91); itxurak egin behar (15); itxurak egin nituen (13); itxurak egin zituen (22); itxurak eginez (83); itxurak egitea (35); itxurak egiteko (26); itxurak egiten (111); itxurak egiten ari (17); itxurak egiten hasi (9); itxurak egiten zituen (13); itxurak egitera (9); itxurak eta (12); itxurak ez (7); itxurak gordetzeko (8); itxurako bat (23); itxurako gizon (22); itxurako zerbait (12); itxurakoa eta (7); itxuraren arabera (15); itxurarik egin (8); itxurarik eman (7); itxurarik ere (11); itxurarik ez (19); itxurarik gabe (7); itxuraz bederen (11); itxuraz behintzat (45); itxuraz ere (9); itxuraz eta (19); itxuraz ez (23); itxuraz hain (9); itxuraz oso (11); itxurazko mugimendua (8); itxuren arabera (55); lehergailu itxurako (8); lo itxurak (8); nintzelako itxurak (10); zelako itxurak (11); zen itxuraz (16); zilar itxurako (10); zuen itxuraz (13)


itxurabako ik itxuragabe 3.

itxuraberritu, itxuraberri(tu), itxuraberritzen du ad itxura eraberritu.

Ruche jaunak aurkeztu zien letraz goitik behera jositako idazkera hartan erabat irakurrezinak ziren formulak; "itxuraberritu" egingo zituzten J-eta-Lk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 299. orr.


itxuradun 1 izond itxura (ona) duena.

Sandra naiz, bi bular ederreko 25 urteko neskatxa itxuraduna.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 75. orr.

Hala nola, eskerronezko bestak, xabalina jaurtiketak, zaldizkoen edo oinezkoen itzaleko gudukak, herensuge edo armagizon itxuradunekin, elkar joz beso batean beste besoan baitute min hartzen, ariketak arranbelekin, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.

2 izlag itxurako.

Itsas txakur itxuradun gizona.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Eraikuntza gotorrak dira, kubo itxuradunak eta tokiz alda daitezkeenak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02


itxuragabe 1 izond itxurarik edo funtsik ez duena. ik eragabe.

Haurrak deformeak eta itxuragabeak baziren, abandonatzeko baimena ematen zien.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 115. orr.

Lurrean, argizuloaren azpian, masa itxuragabe bat zetzan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Mamu itxuragabeek pertsegitzen zituzten.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,15

Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat, urtero, nahita, haur itxuragabeak, nazkagarriak, beldurgarriak, munstroak, hitz batean, egiten dituena, eta gero munstro-erakusleei saltzen dizkiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

Poeman agertu arte, ideiak izengabe, itxuragabeak dira; sortzeko zorian daudela, sentitu egiten ditugu, eta izendatu egiten ditugu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 164. orr.

Inguruan zituen emakumeen kapela itxuragabeei begira egon zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Dosier funsgabe eta itxuragabe baten bitartez.  Berria - Mundua   2004-04-23

Ia liburu guztiak itxuragabeak eta kaotikoak baitira, izan ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

Oroimenezko izaki guzti haien isiltasun metatuek multzo itxuragabea, multzo taxugabea, osatu balute bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Haren ordez, egiturarik gabeko formen aldeko joera nabari daiteke, bereizgarririk gabeko collage orokor itxuragabearen aldeko joera.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.

Gertakizun itxuragabea eta sekula inori buruan pasatu gabea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.

Bukaera ona, Don Kijote kementsuak haize-errotetako borrokaizun ikaragarri eta itxuragabe hartan izan zuena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 35. orr.

Atsegin itxuragabe baten bila zebilelako izan al zuen amets itxuragabe hura?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 46. orr.

Ameskeria itxuragabeetarako joera nabarmena.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Zeregin itxuragabea, ilunetan eserita neska baten zelatan egotea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Hainbat gauza itxuragabe eta lizun esatera ez ezik, egitera ere behartzen dituzte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Zaila zen ulertzea non izan ziren lehenago ilunpe kontaezin, itxuragabe, isil haiek guztiak, gauza mutuen arima mutu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Nolabait ere eraiki egin behar da nortasun bat, nork bere burua harturik buztintzat, berez itxuragabea dena landuaz izate horri forma bat emateko, muga eta irudi jakinak izango dituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Bazookarena guztiz itxuragabea da, osoro neurriz kanpokoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

Barojak ez zuen Unamunok baino fede gehiago euskararen biziberritzean eta gaitasunean, baina nabarmenkeria itxuragabea iruditu zitzaion Bilboko hitzaldia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 77. orr.

2 guztiz handia, izugarria.

Orduantxe jabetu nintzen dozenaka edo ehunka zirela, zinez, hildakoak, […] halako masa itxuragabe bat osatuz, itsaso zuri baten tankerakoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Etxetto zapal goibel hura egoniko lekuan egurrezko habe eta adreilu pila itxuragabea agertu omen zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 15. orr.

Zenbat disparate egin zituen Eliz Amak, ezinbesteko eta premiazko ez ziren aginddu-magindduei garrantzi itxuragabea emanez!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Gonak ere handi zabalean itxuragabeak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

3 (adizlagun gisa) ik itxuragabeki.

Itxuragabe okertua eta burua sorbaldari itsatsia zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Iikusia zuen Frantzisko bere ahaide eta ezagunen artean itxuragabe jokatzen eta bere zentzugabekeriaz beste guztien gainetik nabarmentzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Bere hiriko emakume itxuragabe konkortu bat ekarri zion gogora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Minbizia bezala hazi da, itxuragabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 92. orr.

Aire egokitura egokitu zirenetik, itxuragabe itsusitu dira mamuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 122. orr.

Kontsumogaiak itxuragabe ugaltzearekin batera, neurri berean ari dira agertzen ezinaren ezinez zapuzturiko pertsonak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

4 itxuragabeko (orobat itxurabako) izlag itxuragabea; guztiz handia.

Zalduneria liburu zoro horietan datozen itxuragabeko erokeria horiek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 99. orr.

Itxuragabeko eta zuzengabeko egoera hortara ez heltzeko.  Herria   2002-12-26

Eta Jaungoikoaren goi-ardurak ez du horregatik desohorerik nozituko, bidegabekoak justiziaz tratatzen dituelako, eta itxuragabekoak ordenaren edertasunaz estaltzen dituelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 203. orr.

· Itxuragabeko kalteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Uholde itxuragabekoak bazterrak garbitzen eta triskatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

5.000 hildako utzi zituen eurite eta uholde itxurabako hark.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

160 kilometrotik gorako haize boladek, zuhaitz eta teilatu, bazter asko hankazgora utzi, eta triskantza itxuragabekoak eragin zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itxuragabe (3); eta itxuragabeak (3); hain itxuragabe (3); itxuragabe bat (5); itxuragabe baten (3); itxuragabe eta (8); itxuragabea da (3)


itxuragabekeria iz egite edo esate itxuragabea.

Gazteen hezkuntza telebistaren esku uztea itxuragabekeria beldurgarria da.  Berria - Kultura   2006-03-14

Ase eta bete egin zitzaion irudimena liburuetako gai haietaz: aztigintzak zirela edota auzi haserreak, guda borrokak, norgehiagokak, zauriak, maite-moduak, maiteminak, erasoak eta ezinezko itxuragabekeriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Horrek ez badu halako itxuragabekeriarik sortzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.

Elgarretaratzen dira eta, denborak bere eragina baitauka, mintzatzen dira gerlaz, gerlaren itxuragabekeriaz, gerlaren ondorio latzez, biek pairatu dituztenak  Herria   2003-04-10


itxuragabeki 1 adlag itxuragabe, eragabeki.

"Nondik dakik hik justu hidrogenoa eta oxigenoa direla?", esan zidan itxuragabeki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Zango itsusi baten ideia bera espekulazio filosofikoaren egintza bikainen artean bere lekua izateko bezain itxuragabeki orijinala zen!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 183. orr.

Blanxadia gelditu da bakarrik, iparrak orraztatzen duen porroskaz betezko hondartza, eta behin, Portutxoa ezin ulertuz, frantsesek itxuragabeki Port aux Choix bataiatu zuten portu xumea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 148. orr.

2 txit asko, izugarri.

Doktorearen begiak urduri mugitzen ziren, eta haiek ere bi arrain arraro ziruditen, gorrituak, itxuragabeki puztuak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.


itxuragabetasun iz itxuragabea denaren nolakotasuna.

Egia ziren horman eskegitako gona higatu eta zimurtu haiek, beren itxuragabetasun agerikoarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 153. orr.

Dibertitzeko elkartzen badira, bakoitzak gehiago atsegin ditu, ridikuluari erreparatuz, barregura sortzen duten gauzak, baldin eta bere izen ona indartuta irteten bada, besteen itxuragabetasunarekin edo ahuleziarekin konparatuz gero.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 60. orr.


itxuragabetu, itxuragabe(tu), itxuragabetzen 1 du ad itxuragabe bihurtu, itxura galdu. ik desitxuratu; itxuratxartu.

Bat-batean, amaren aurpegia modu ikaragarrian zimurtu zen, itxuragabetu, asaldatu, malkoz bete.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.

Gaitzak gorputza itxuragabetu eta itsusten du.  Berria - Gaiak   2004-03-17

Agure xahar musugorri bat zen, sendoa, eskuak lodi-lodiak zituena, lanak eta artritisak itxuragabetuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.

Kirika eginez baso barren hartara non argi-itzalek den-dena laukitu eta forma guztiak itxuragabetzen baitituzte.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.

Whittaker andrea beti moldatzen zen, nolabait, kontuak itxuragabetu baino lehen geldiarazten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 63. orr.

Batzuk zapalduta eta itxuragabetuta zeuden, eta beste batzuk labanaz basatiki sastatuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 113. orr.

Euskal toki izen asko itxuragabetu egin dira, erdarazko hitzak, artikuluak edo preposizioak gogoan: Larrun, La Rhune; Larraineta, La Reineta, […].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 167. orr.

Denok dugu hitz berri bat asmatzeko edo hitz zahar bat itxuragabetzeko ahalmena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 140. orr.

"Havertà" hebreerazko hitza da, bai formaren eta bai esanahiaren aldetik itxuragabetua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.

Hitz bete hauetan, berriz, formak bere horretan dirau, esanahia da eraldatu eta itxuragabetua agertzen zaiguna.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 151. orr.

Begiak zuloetatik ateratzeko zorian jarraitzen zuen, aurpegia oinazeak itxuragabetuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Betzuloak hustu zizkioten eta begiko nerbioak ere aiztoz ebaki; horrela itxuragabetuta, Frantzisko dohatsuaren aldare aurrera eraman zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 865. orr.

Sen estetikoa erabat itxuragabetua eta atrofiatua du hori dioenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Rosalind-en begirada belarri itxuragabetura itzultzen da behin eta berriro.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 243. orr.

Karrikaren bestaldean zutik dagoen gizasemeak Lainezen isla itxuragabetu bat irudi lezake.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 92. orr.

Beste hizkuntza bateko hitz itxuragabetuak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itxuragabetu egin (4)


itxuragabetze iz itxuragabe bihurtzea, itxura galtzea.

Gaixotasunak, itxuragabetzeak, usteltzeak mendean har dezakeen abere makina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 333. orr.

Esanahia ere itxuragabetzearen oinarrian egon daiteke, ondoko adibideetan ikusiko dugunez.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 172. orr.

Gutunean Aznarrek esan zuen horrelako «gezurrak, gehiegikeriak eta itxuragabetzeak» PSOEk PP baztertzeko antolatu duen kanpaina baten zati direla.  Berria - Mundua   2004-07-28


itxuragaitz izond itxura gaiztokoa.

Esan beharra dago bulegoko funtzionarioak izugarri itsusiak eta itxuragaitzak zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

Horrenbestez, bakea eman diezaiogun Plaza Eliptikoko munstro itxuragaitzari, ez dezagun oraingoz iratzar, helduko zaio-eta hiritar sinesgogorren aurrera agertzeko garaia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 182. orr.


itxuragaizto ik itxura 22.

itxuragaiztu, itxuragaitz, itxuragaizten da/du ad itxuratxartu.

Baliteke lirikarako bere barne-oldarra hilik ez izatea baina, hamarka urtetan ahitzen egon ondoan, narrasean baino ezin da atera leize-zulotik, higaturik, herbaldurik, itxuragaizturik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.


itxuragaldu ik itxura 23; itxura 24.

itxuragile izond itxurak egiten dituena.

Seguruenik Jordan bera da itxuragilea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.


itxurakeria 1 iz itxuratiaren bizioa; itxurak egite gaitzesgarria.

Itxurakeria eta bikoizkeria.  Elizen arteko biblia   Si 27,22 tit

Bertan dena da simulazioa, itxurakeria, bikoizketa eta mozorroa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.

Itxurakeriak, azpikeriak, bide ilun eta okerrak, saihestu egiten dira gehienetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.

Utz ditzagun itxurakeriak: hi haiz zuhurrena eta buruz bizkorrena hilkorren artean; ni, aldiz, jainkoen artean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 95. orr.

Literatura fantastikoa, Borgesek berak idatzi zuenez, errealismoaren itxurakeriak baino zaharragoa eta egiazkoagoa dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 139. orr.

Gogoratu, zeure burua engainatzen zenuen hitzekin, abentura esaten zenion itxurakeriari, bidaien, nesken, liskarren, itxurapenei eta gezurrezko dirdirari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.

Gauza hutsalei kasurik egin gabe, itxurakeria gezurtiei erreparatu gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 64. orr.

Itxurakeriarik gabe, naturaltasunez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Itxurakeriarik gabeko sinesmen benetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Beti txantxetan eta itxurakeriatan ibili behar dugu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 79. orr.

Neskak lehentxeago emandako estutuan bazegoen zerbait hika egiteko, konplimenduak esateko eta itxurakeriatan jarraitzeko gogoa kentzen ziona.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

Konturatzen zara guztiak ez direla berdinak kontu horretan, gehienak itxurakerietan ibiltzen direla.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

2 itxurakerian

Hori jasanen duen gizonik ez dago, nik uste, non eta itxurakerian ari ez den.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

Edo bertzenaz, Gérard-ek badaki itxurakerian ibiltzen denbora guzian.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 119. orr.

3 itxurakeriaz

Lehen helburu hau beti mantendu da, zinez edo itxurakeriaz, kode guztien buruan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Eta gorde bitez kanpora goibel eta itxurakeriaz kopetilun agertzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.

Lege egitasmoaren «itxurakeriaz» ohartzeko onena da ikustea testuan ez dela diruari buruzko aipurik ageri.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Edonola ere, itxurakeriaz nahiz egiaz, Kristo predikatzen dute, eta honek pozten nau.  Elizen arteko biblia   Flp 1,18

4 itxurakeria egin (orobat itxurakeriak)

Anartean arrantza industrialeko jauntxoek, pelagikoek, arrain bankuak hondatu dituzten jende berak, itxurakeria egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Euskal presoen eskubideen inguruan hirukoak «itxurakeria» egiten duela salatu du Jone Goirizelaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Ez nago ni itxurakeriak egiten hasteko moduan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 30. orr.

5 itxurakeriazko izlag

Itxurakeriazko eskabideak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edo itxurakeria (3); eta itxurakeria (5); eta itxurakeriak (3); eta itxurakeriarik (3); itxurakeria baino (10); itxurakeria baino ez (10); itxurakeria egiten (3); itxurakeria eta (3); itxurakeria hutsa (12); itxurakeria izan (3); itxurakeriarik gabe (4); itxurakeriatan dabiltza (3); itxurakeriatan ibili (4)


itxuraketa 1 iz itxuratzea.

Ez zen ohartu itsua ez zela benetako itsu, begietako itsu, itxuraketakoa baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Gauza zen itxuraketa eta komiki dibertigarri eta bikainak egiteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

Zortzi urte zituenean hasi zen Temple bereganatzen itxuraketa-jolasean aritzeko ahalmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

2 itxura ematea, egituratzea.

Esfera pribatuaren eta publikoaren artean diharduten sareen itxuraketari dagokionez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

Zentzuen bitartez, eta adimenak hor eskurik izan gabe, hautemaniko objektu baten itxura, hots, haren egitura eta itxuraketa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 47. orr.


itxurako 1 izlag itxura egokikoa. ik itxurazko 2; itxura 9.

Ari ahala ari izana nintzen erredakzioan, delako Felicitas/Amagoiaren adierazpenak itxurako erreportaia batera ekartzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Jendearen bulkadek barreiatu gintuzten, itxurako solasaldi baten ernamuina hozitu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Baina non? ba al du itxurako ekiporik?  Berria - Kirola   2004-05-18

2 (izenondo gisa)

Emakume gazte bat, oso argala bera, belztez jantzita, eta hiru gizon gazte, hiru gizon itxurako, eslabiar arraza peto-petoko erakusle hirurak, beltzez jantzita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 156. orr.


itxuraldaketa 1 iz itxuraladatzea. ik antzaldaketa.

Guk abere baten azkena deitzen duguna ez da benetako azkena izango, itxuraldaketa baizik; eta itxuraldaketaren oinarrian betiereko mugimendua dago, materiaren benetako esentzia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Ez da itxuraldaketa handirik izan ez bataren ez bestearen izakeran.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.

Larba horietatik imagoa jaiotzen da, itxuraldaketa edo metamorfosiaren bidez intsektu heldu bihurtuko dena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 239. orr.

-Garai hartan nire itxuraldaketak... beldurgarriak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

Itxuraldaketa oso denbora laburraren buruan gauzatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Gero, kafea prestatu, eta liburu bat irakurtzen jarri zen, Kafkaren Itxuraldaketa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 197. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Asteburuan, atseden hartu zuen, berriz ere, itxuraldaketa prozesuak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.

Itxuraldaketa prozesua oso-osorik buruturik [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itxuraldaketa hura (3); itxuraldaketa prozesua (3); kafkaren itxuraldaketa (5)


itxuraldatu, itxuralda(tu), itxuraldatzen (ETCn 1.945 agerraldi) 1 du ad zerbaitek edo norbaitek beste itxura edo eite bat hartu. ik eraldatu; antzaldatu.

Gizonaren aurpegi aldagaitza beltzuri minbera batek itxuraldatu zuen; begiak altxatu zituen eta aho matrailak tinkatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Harik eta azkenean Baindarren egongela erabat itxuraldatzea lortu zuen arte, etxeko izugarrikerien ganbera bilakatzeraino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Ahartza-lepoko borda honetan, petrola lanpa baten argi txarrak itxuraldatzen dituelarik inguruan diren presunak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.

Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

Erditzalean, leizezulo zabal batean bezala, kideen aurpegi loak eta ametsek itxuraldatuak bereizten ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

Beltxargaren mozorroz itxuraldatuta hurbildu zitzaion Zeus handia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 153. orr.

Nahiz eta funtsean dantza etnikoan oinarritu erlijiozkoak, hasierako eta bukaerako jarrerak [...] zurien dantza garaikideko ekarpenak ziruditen, hirietako dantza laikoan itxuraldatuak.  Berria - Kultura   2004-02-15

Zinezko gauzak axalez itxuraldatzen eta apaintzen, haurttoak bezala libertitzen ziren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

· Honi esker Islamak sei mendetan bere burua itxuraldatu eta, beraz, bere zeregina ere eraldatu egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

• 2 da ad

Hiru emakumeak bat-batean itxuraldatu ziren, ez beldurrez edo ironiaz, ustekabez baizik.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 174. orr.

Hainbesteraino itxuraldatu zen, ezen bazirudien bi aurpegi desberdin izan zituela: lehengo aurpegi gaztea nonbaitera joana zen, eta haren lekuan aurpegi berria zeukan, ikaragarria, ilunpetik etorria.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Berdegunean, ordea, erabat itxuraldatzen da: jokalari beroa da, indartsua, markatzaile zorrotza, liderra. Zure aita beti orein bihurtzen zen itxuraldatzen zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 342. orr.

Beraz, hango egoera jasanezina bihurtu zitzaidanean... neure gelan itxuraldatu... eta txakur bihurtu nintzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 300. orr.

Neure buruaren jabe izaten segitzen dut itxuraldatutakoan...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

Denok itxuraldatzeko gaitasuna genuen-eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 287. orr.

Orain, haizea ez zuten alde, gauzak itxuraldatuak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bilboko udaberrian harrapatu nau ETAren su-etenak, Bilbo itxuraldatu honetan, hondakinen eta arkitekturaren hiri fetixez betean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

«Espazio itxuraldatuan» ariko dira Arrieta eta Hurtado, «gorputzei nortasuna» ematen dieten jantziak soinean dituztela.  Berria - Kultura   2004-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat itxuraldatu (4); eta itxuraldatzen (3); hori itxuraldatu (3); itxuraldatu du (4); itxuraldatu dugu (3); itxuraldatu egin (9); itxuraldatu egin zen (4); itxuraldatu egiten (8); itxuraldatu eta (6); itxuraldatu zen (3); itxuraldatu zuen (4); itxuraldatua zegoen (3); itxuraldatuta zegoen (4); itxuraldatzen ari (4); itxuraldatzen ari da (3); itxuraldatzen eta (3)


itxuraldatzaile izond itxuraldatzen duena.

Gauzen itxura-aldatzaile diren indartxo guztiek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Eta zer egin behar du hurrena maitasunak erotutatako txoro batek?, galdetu zion bere islari isilka, Victoriako taberna hutseko ispilu itxuraldatzailean ikusten baitzuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.

-Garbi dago aztikeria batek akabatu duela... ziur asko Tortura Itxuraldatzaileak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.


itxuraldatze (orobat itxura-aldatze g.er.) iz zerbaitek edo norabitek beste itxura edo eite bat hartzea. ik metamorfosi.

Gure Prometeok Prometeo izateari eutsiko dio; bera baino maila goragokoak badira, ordea, Ovidiok berak nekez irudikatuko zukeen itxuraldatzea jasango du: euli bihurtuko da, edo euli baino gutxiago, hondar-ale!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Eta itxuraldatze hura eta mudantza hura obra zedin eta konpli, zer on egin zidan zure jokabideak...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.

Geurean ere itxuraldatze ttipi bat suertatzen da hitzen artean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 48. orr.

Baina "ipuin" horren forma unibertsalak subjektuarengan duen itxuraldatze erradikalari begiratzen dio Badiouk.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 137. orr.

Itxuraldatze harrigarri hori Europako edozein hiritan kokatuta egon daiteke.  Berria - Kultura   2004-12-05

Bazitekeela zakarrontziko kartzinoma ezkatadunaren itxura-aldatze etengabeko hura.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.

Itxuraldatze ilun eta misteriotsua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.


itxuraldi iz

Gizakia, harroaldi, itsualdi, pozaldi, eroaldi, urrialdi, itxuraldi, zintzoaldi... eta beste hutsaldi ugariz betetako zorro sintetikoa baita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.


itxuran 1 adlag itxura onean, egoki. ik itxura 11.

Txukun, itxuran aritu zen defentsako eskuin albokoaren posizioan.  Berria - Kirola   2006-01-06

Joseba Albizu azpeitiarra indartsu dabil eta itxuran aritzeko asmoa du.  Berria - Kirola   2006-02-05

Contra itxuran aritu zen Milanen jokatu zuen denboraldian (29 partida jokatu zituen Ligan eta beste 10 UEFAn), baina Carlo Anccelotirentzat ez zen ezinbesteko jokalaria.  Berria - Kirola   2006-02-03

2 ik itxura 12.

Asmatu egin behar nuen non zegoen zer, munduan itxura samarrean ibiliko banintzen behintzat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.


itxuranitz iz

Mundu itxuranitz, aldibereko eta ia eraman ezineko punturaino zehatz baten soegile bakarti eta oroikuslea zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.


itxuraño iz ipar iruditxoa.

Lehenago ere ba omen zen, kasik toki berean, Ama Birjina baten itxuraño bat, bainan aise ttipiagoa eta arrunt beltxa, oraikoa xuri ta urdina delarik...  Herria   2003-07-10


itxurantzean ik itxura 16.

itxurapaindu, itxurapain(du), itxurapaintzen du ad

Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi, Ttipi txostengile saiatuaren estilo zurrun eta sinoptikoaren gristasuna itxurapaindu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.


itxurapen 1 iz itxuratzea, itxurak egitea.

Hitzezko gezur-jarduna itxurapen koherente eta arrazoitsu batez gainzuritzen. haren irekitasun zuzen, argitsu hura agian itxurapen hutsa zela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Gogoratu, zeure burua engainatzen zenuen hitzekin, abentura esaten zenion itxurakeriari, bidaien, nesken, liskarren, itxurapenei eta gezurrezko dirdirari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.

Izan daitezkeen disputak eta eztabaida ustekoak Kongregazio barrurako egiten diren antzezpen eta itxurapen hutsak besterik ez dira, tamainako neurri polit baten barruan betiere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.

2 irudikapena.

Arazoa beste bat da: mintzamenaren ekoizpenaren eta pertzepzioaren azpian dauden itxurapen mentalak eta itxurapen horiek mintzamenaren gertakari fisikoekin lotzen dituzten arauak aurkitzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

Gramatika ondoz ondoko 'itxurapen-maila' abstraktuen segida bat da, eta maila bakoitzak perpausaren alderdi desberdinak biltzen ditu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 14. orr.

Ezin dugu hierarkiarik eratu the man hit the ball hurrenkeraren itxurapenen artean; ezin dugu osagai-egitura sistema maila talde mugatutan zatitu, gorenetik beherenera ordenaturik, perpaus bakoitzeko itxurapen bakar bat bilduaz azpimaila bakoitzean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

3 itxura, irudia.

Filosofiaren eginbeharra sasi-interpretaziotik sortutako itxurapena gainditzea zen, horrek hainbeste goraipatzen eta maitatzen diren lilurakeriak apurtuko baditu ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Iritsiko da Jainkoa "aurpegiz aurpegi" kontenplatzera, San Paulok esaten digun bezala, eta jadanik ez irudien edo itxurapenen arabera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten itxurapean (10); eta itxurapen (4); eta itxurapenen (3); itxurapen maila (9); itxurapen mailen (3)


itxurarazi, itxuraraz, itxurarazten du ad itxuratzera behartu.

Gizon aberatsa, drogaren irabaziak itxurarazteko, beste negozio handitan sartuta zebilen gizona.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 167. orr.


itxuratasun iz itxura.

Eta nork ez daki itxuratasun sentikorrak arrazoiaren indarra duela herri sinesbera eta txundierrazean?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Honek ez du esan nahi egia-itxuratasunaren irakaspena denik; izan ere, egia-itxura duena egia da, oinarri askiezaren bitartez ezagutzen bada ere, beraz, bere ezagutza akasduna da, baina ez horregatik iruzurtia, eta beraz, ez da baztertu behar Logikaren zati analitikotik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.


itxurati 1 izond ona edo zintzoa izan ez eta itxurak egiten duena. ik itxurazale.

Ez diat nahi atzean gelditutakorik, ez eta sasigaixo itxuratirik ere; hitaz ari nauk, Peaceful.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.

Gizon itxurati klase horrek egin ohi duen bezala, zigarroari eskuan gorputzetik ahalik eta urrutien eutsiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.

Horrek eragin zion gogor borrokatzea Robespierreren ideien kontra, eta hura itxurati eta gezurtitzat jotzea, Iraultzaren benetako lotsagarritzat...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

Ospe ona eta izen garbia garesti saltzen direlako gure gizarte itxuratian. Izugarri itxuratia da, fazati hutsa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Nahikoa da, itxurati hori!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 145. orr.

Ez naiz gezurtien mahaikide izan, ez eta itxuratiekin batera ibili.  Elizen arteko biblia   Sal 26,4

Ez ditiat itxuratiak gogoko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 170. orr.

2 (gauzei buruz)

Bi umeak adierazten zaila den moduan aurkeztu zituen, keinu dramatiko eta itxuratiz, esanez bi umezurtz gaixo zirela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Elkartze-eszenak, adiskidetze-eszena pozezko eta hunkigarriak, hitz-erdika dena, elkartze haien benetako edukia eta esanahia talde-irudiaren giro itxurati eta antzerkizkoaren atzean ezkutatuz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.

Literatura eta hitzontzikeria itxurati baten hondarrez pozoiturik bizi direla.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Hartarako beste bide bat aurkitu behar zuen, itxuratiagoa eta praktikoagoa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 124. orr.

Halako ontasun itxuratiz eta gailentasunez hitz egin zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Ez anaia nagusi Felixen muzinak, ez Axenarioren isiltasun itxuratiak, Borondatezko komikotasun itxuratiaren atzean egiazko barregarrikeria disimulatzeko ahaleginean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 80. orr.

Zer da, orduan, moda berri barren huts itxurati nazkagarri hau?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itxurati eta (3); zein itxuratia (3)


itxuratsu izond

Zerbitzari bati ukondotik oratu, eta, ahal nuen modurik lasai-itxuratsuenean, emakumeaz galdetu nion, hari buruzko xehetasun fisikoak eta arropari buruzkoak eman eta gero.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.


itxuratsuki adlag

Batasun baldintzatugabearen bere printzipioa itxuratsuki balioaraztea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 176. orr.


itxuratu, itxura(tu), itxuratzen 1 du ad itxurak egin.

Um Hamidak ere barre egin zuen, ezustea itxuratuz, baina bere buruari esan zion: "Emakumea, ez al dun lotsarik?".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 42. orr.

Eta niri damutu egin zait beste ateraldi hoberik eduki ez izana, hartara ez bainuen nire harridura ezkutatu, eta bozkarioa itxuratu behar izango.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 250. orr.

Ezkon etxea utzirik, semeenera jo izan baitzuen, ikustaldiak itxuratuz, baina zinez ihesaldiak eginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

Izu-ikara handitan nintzela itxuratu nuen, eta hura ere aise izutu zen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.

Zaitak, axolagabekeria itxuratuz, hizketa molde nahigabetua antzeratu nahian: […].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Haritz autoan geratu zen, begiak itxita eta hartuko ez zuen loa itxuratu nahian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 32. orr.

-Bai, zer egingo huen? -galdetu zion Jonathanek, Léak eman behar zuen erantzuna entzuteko irrikaz zegoela itxuraturik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

2 eratu.

Teoriak itxuratu eta ereduak eraikitzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 68. orr.

Lana nahiko itxuratua nuen, bukatua esaterako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.

Gauza jakina da munduan badirela tankera horretako aurpegi ugari: naturak berehalako batean itxuratu ditu, azken ukituak emateko nekerik hartu gabe, karrakarik, ginbaletik edo bestelako lanabes finik erabili gabe; kolpe gogor batzuk emanez taxutu ditu, zirti-zarta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Lurraldetasun printzipioa, indarraren monopolioaren kontrola eta ordezkaritzan oinarritutako botere politiko zilegia ziren estatu-nazio modernoa itxuratzen zutenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Deus ez zuen aipatu, ordea, lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauez.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

Jainko-tenploa eta jauretxea ezin da izan giza-eskuek egina, antolatua eta itxuratua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

Adierazi ere egin zidaten inoiz ez zutela horren bitxi itxuraturiko uterorik ikusi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.

Ezusteak Edurneren bisaian ezpairik gabe itxuratuko zuen keinua nolakoa izanen ote buruan nerabilela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Ximurrak, kreditu-txartelaz baliaturik, hiru lerro itxuratu zituen karpeta gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Ondoren, ur bedeinkatu ugariz ihinztatu zuen Buru Nagusiaren erretratu handia, burumakurtze txiki bat itxuratuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.

3 (-en) itxura eman; itxura hartu.

Edo helduek harako pasadizo hura hamaika aldiz kontatu eta horrela oroipen hura finkatu digutelako; finkatu eta itxuratu, edo desitxuratu bestela, izan ere, helduen bertsioak manipulatu egiten baitu haurrak gertakari hartaz eduki zezakeen berezko ikuspegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 144. orr.

Gogoetekin lehian balebil bezala, etorkizun hurbila itxuratu nahirik edo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 106. orr.

Argizarizko madari ongi itxuraturiko bat sartu genuen benetako fruten artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Jendea pintatzen zuen, marra fin okerrez, aurpegiak zehaztu gabe, aurpegiak itxuratu gabe, aurpegiak biribildu gabe, aurpegiak desagertzeko zorian ikusten baitzituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Euskal Mitologiako nor eta zer zirenak itxuratuak ziren denak beren lehengo iduriko eta itxurako jauntziekin: Tartaro, Basa jaun, Sorgin, Lamin, Basandere, bertze frango eta Zanpantzar.  Herria   2003-03-20

Beira gardenez eginiko ontziak ziren, emakume baten gerria itxuratzen zutenak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Bestearen idazkera itxuratu beharra ere ez zitzaidan batere kostatzen, errazago egin ahal izateko egunero-egunero jarduten bainuen horretan, eta, azkenerako, ez dakit berea baino neureago ez ote nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.

Hona nola itxuratzen diren gauzak momentuko: Baionak gaztelu berrira erakar litazke bai liburutegi munizipalean, bai euskal erakustokian dituen artxiboak; Merkatal Ganbarak ere horra eraman lezake bere artxibo zerbitzua; azkenik Pauen kokatzen diren gure artxibo andana bat ere horra ekarriko lituzkete.  Herria   2001-04-26

Itxaropena hasia zen itxuratzen: hurbilago ikusten hasia zen ordura arte horren emaitza lazgarriak eman zituen zirkulu biziotsu baten [...] betiko amaiera.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.

4 irudikatu.

Zaldiak edertasuna eta libertatea itxuratzen ditu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Ez da gauza bera gogoan gorputzen irudiak itxuratzea eta gorputzaren bidez gorputzak ikustea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

Zelak mailu txiki batzuk ageri zituen bi aldeetan, larru gorrixkan itxuratuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

Hortakotz da itxuratua izaiten ezpata eskuan.  Herria   2001-07-26

Marra batzuk egin ditu kaierean, kartzela eta Olasoneko etxea itxuratuz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.

Nire haur irudimen gaixoa saiatzen zen haien kontaeren hutsuneak betetzen, amak bizi izan zuen izugarrikeria handi hura gogoan itxuratu nahian.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Kode horietako batzuk ia unibertsalak izango dira (pertzepzioari dagozkionak), beste batzuk nahiko naturalak oraindik, baina gizarteak itxuratuagoak (analogia-kodeak, adibidez[...]), eta testuinguru sozialak erabat determinatzen dituenak beste batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Imanolek belar-eskukada bi hartu, eta airean bota zituen, bortizki, landare-euri bat itxuratuz.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 73. orr.

Beren ipuinak asmatu, itxuratu eta apaindu ostean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 367. orr.

Egoera mugatuko gramatika "egoera-diagrama" bezala itxura daiteke grafikoki.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

Honela, took hitza, maila morfologikoan, take+iragana bezala itxuraturik dago.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.

Hizkuntz egiturari buruzko teoria batek ezin duela azaldu edo itxuratu ingelesez mintzatzen den hiztunak duen gaitasuna.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 43. orr.

(36i) irudian, teoria lanabes gisa itxuratzen da: corpusa du sarreran (input), eta gramatika irteeran (output).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

· Ez nintzen sekula top-model moldean itxuratu, baina itsusia nintzela entzutea ez zitzaidan agradatzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

5 itxura hobea eman, itxurako bihurtu.

Eguna apur bat luzatzen eta itxuratzen doanez, tenperaturak ere egokitzearen aldera hasten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.

McLarenek, nolabait, denboraldia itxuratu du garaipen honekin, baina diru asko galduko du aurten, hala ere.  Berria - Kirola   2004-08-31

Azken jabetzetan Brownek meritu handiko saskiratze pare bat lortu zuen, emaitza itxuratzeko baino ez.  Berria - Kirola   2006-01-08

Biharamunean Euskal Telebistan agertu behar nintzen eta sudurra itxuratzeko nahiko estalgarri eman behar izan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.

Aurrena komunetik pasa aurpegia itxuratzera eta segituan sukaldera joango zen bientzat afari goxo bat prestatzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Alaitasun itxuratuz beteta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 185. orr.

Letra gotiko itxuratu samar batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Lehen erranahian eta erranahi itxuratuan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat itxuratu (6); bat itxuratzen (6); bitartez itxuratzen (3); denboraldia itxuratzeko (3); itxuratu du (4); itxuratu eta (3); itxuratu nahian (3); itxuratu nuen (5); itxuratu zuen (6); itxuratzen da (5); itxuratzen dituzten (3); itxuratzen du (7); itxuratzen nituen (3); itxuratzen zituen (3); itxuratzen zuen (5); itxuratzen zuten (4)


itxuratxarki adlag gisagabeki.

Erramun, urte batzuk lehenago lankide izandakoa, mutil jatorra jatorrik bazen, on-puska, Herioak eramana zuen, itxuratxarki -Mitxelenak esango zukeen bezala-, erarik traketsenean, minbiziaren mozorropean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Nik beti esaten nuen Urolako tren zaharrak itxuratxarki traizionatu zuela Aizarnazabal, Zumarragatik Zumaiarainoko bidea arinago egitearren Urola ibaiaren ondotik urrundu eta gure herria baztertuta utzirik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 144. orr.

Oinez zihoazen, dirurik ez zuten, itsu zegoen, eta Nadia gabe, bere gidari bakarra gabe, bide bazter batean etzan eta itxuratxarki hil besterik ezin egin!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.


itxuratxartu, itxuratxar(tu), itxuratxartzen da/du ad itxura txarra hartu edo eman. ik itxuragaiztu; desbistatu.

Orain itxuratxartua nago, baina ba al dakizu hamasei urterekin kantinera atera nintzela Altzako jaietako danborradan?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 156. orr.

Baina idazten hasi orduko, ideiak eraldatu, itxuratxartu egiten dira, eta dena faltsu bihurtzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.


itxuratxo iz adkor itxura apurra.

Elizako organista zen, aldi berean; halako elizgizon-itxuratxo bat ematen zion horrek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Leunki-kudeaturiko-mendekotasun-luze-onartuaren itxuratxo hartaz  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 43. orr.


itxuratzaile izond itxuratzen duena.

Kate itxuratzaileen talde hau (15) erako diagramaren kidea da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.


itxuratze 1 iz irudikatzea.

Hargatik da gauza putz eta erraz xamarra euskaltzaleen "euskaraz bizitze" hori, edo bat zinez euskaraz bizi edo ari dela emate edo itxuratze hori.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.

Ezkerreko zenbakiek erregelon hurrenkera egokia adierazten dute, itxuratze hau (35) ereduko gramatika bat dela onartuaz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 151. orr.

2 eratzea.

Antza denez, estiloaren itxuratze jardunean (elocutio) hartzen du zuzenean parte epe laburreko oroimenak.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.


itxuraz 1 adlag itxurari dagokionez.

Neskatoa ez zen itxuraz oso garaia.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

Adinez eta itxuraz guztiz gizon sasoikoa bazen ere, [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.

Zuraje gaitzeko laguna zen, itxuraz nahiz janzkeraz, lana bukatuta gimnasio bateko airea arnastera abiatzen den zamaketaria ematen zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Barazki-saltzaileak magrebtarrak ziren gehienak, itxuraz ere antzematen zitzaien.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Berdin tximistak ere: mendiak eta basoak kiskaltzera goitik bidalia denean, bete egiten du agindutakoa; idoloak, berriz, ez dira horien guztien pareko, ez itxuraz, ez indarrez.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,62

Izan garbiki eta hondoraino apal, barruan eta kanpoan, ez itxuraz eta hitzez bakarrik, egian eta adimenaren oso-osoko ustean ere bai.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.

Itxuraz antzekoak diren hitzekin ere osa daitezke horrelako bikoteak: argi eta garbi, [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 141. orr.

2 dirudienez, itxuren arabera.

Itxuraz, poztu egin da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Itxuraz, nitaz aski dakiela iruditzen zaio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 231. orr.

Ez dute, itxuraz, aspalditik elkar ezagutzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Emakumeek, itxuraz, liskarren bat izan berria zuten, eta elkarri irainka ari ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Eta, itxuraz, halaxe zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Dutxatu berria, itxuraz, ile ilun bustia tantaka ari zitzaion oraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Horma bat zen, harriz egina itxuraz, oso leuna, irristakorra eta hotza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Beherean inor ez ageri, itxuraz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Ez zuen oso aldatuta ikusi, itxuraz behintzat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.

Irrigarria ematen du egoerak, baina itxuraz bakarrik.Ostatu hartu zuen soldadu espainiar asko zituen toki argi eta, itxuraz, garbi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Bi gizon mehe baina itxuraz indarrekoak biak ala biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Gertakari itxuraz hutsal hark Txitxikoven nahia betetzera makurtu zuen etxeko nagusia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 496. orr.

Ezpain ertzaren luzadura, ozta-ozta ohargarria bisaia itxuraz neutroan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Gizon gazteak begietara begiratu zion Migeli, jakin-min itxuraz axolagabe batez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.

3 itxura onarekin, egoki, ganoraz.

Deus itxuraz eta benetan esaterik ez dago kasik haien aurrean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Ikusten duelarik hitzak maizegi daudela ideien merkatuari eta deus itxuraz ikasi ez eta dena dakiten teologoen lainezari salduak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Ez dakigu galdera horri erantzuten, zeren ez baitakigu gorpuzkia den ala uhinkia den: biak da (ikusten nola ez dagoen itxuraz esaterik?).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina itxuraz (23); baina itxuraz bakarrik (4); bat itxuraz (6); baten itxuraz (11); bere itxuraz (6); da itxuraz (12); dira itxuraz (4); ere itxuraz (7); eta itxuraz (87); ez itxuraz (6); ez zuen itxuraz (4); itxuraz aldatzen (4); itxuraz bakarrik (6); itxuraz bederen (11); itxuraz behintzat (45); itxuraz behintzat ez (4); itxuraz bere (4); itxuraz ere (9); itxuraz eta (19); itxuraz ez (23); itxuraz ezer (4); itxuraz gure (6); itxuraz hain (9); itxuraz normalak (4); itxuraz normalak diren (4); itxuraz oso (11); itxuraz soilik (5); itxuraz xaloa (4); kanpoko itxuraz (6); nahiz itxuraz (4); zegoen itxuraz (6); zen itxuraz (16); ziren itxuraz (4); zuen itxuraz (13)


itxurazale (orobat itxura zale) izond itxuren zale dena.

Santutzat naukate eta gizon santuari dagokion biziera egingo ez banu, itxurazale nintzateke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 678. orr.

Ez izan itxurazale gizakien aurrean, zaindu esaten duzuna.  Elizen arteko biblia   Si 1,29

Bera apal apal hortxe dago orain, itxura zale harro horien mende.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

Ez dakit nork hezi duen, baina sekula ez dut emakume itxurazaleagorik ikusi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 271. orr.

Beren barrua gogorturik duten maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira.  Elizen arteko biblia   1 Tm 4,2

Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok!  Elizen arteko biblia   Lk 11,52

Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Ezingo dio ihes bere garaiko irizpideari, bere garaikideen irizpen itxurazale eta sentiberatasunik gabeari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta fariseu itxurazaleok (6); itxurazale eta (3)


itxurazalekeria iz itxuren zaletasun gaitzesgarria.

Gaiztakeria guztiak -maltzurkeria, itxurazalekeria, bekaizkeria eta gaizki-esateak- alde batera utzirik.  Elizen arteko biblia   1 P 2,1

Ibili kontuz fariseuen legamiarekin, hau da, itxurazalekeriarekin.  Elizen arteko biblia   Lk 12,1

Handiustearen eta itxurazalekeriaren aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.


itxurazko 1 izlag benetakotik itxura baino ez duena.

Hirukitxoek luminantzia bera dute denek, baina beren itxurazko argitasuna oso desberdina dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Itxurazko mugimendua eta mugimendu erreala hartzaile berberei dagozkie?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Ezagutza filosofiko osoa (egiazkoa eta itxurazkoa).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.

Almeida laster pasatu zen itxurazko lagun interesatua izatetik bene-benetako laguna izatera.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 153. orr.

Bigarren ordena hori labirinto miragarri bat da, jenialki ordenatua itxurazko desordena baten barruan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.

Itxurazko esperientzia (sentimenena) ez da benetako esperientzia, razionala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Itxurazkoak baino ez diren kontraesanak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 30. orr.

Hala ere, itxurazko gogo-bake hark ez zidan luzaro iraun.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 101. orr.

[Etsai] honen egitekoa baita alaitasun eta pozaldi espiritual horren aurka borrokatzea, itxurazko arrazoiak, zorrozkeria eta azpikeria pilo bat ekarriz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 193. orr.

Estatuaren etxe harrizko bat, arkitektura-estilo jakin baten eredukoa, leihoen erdiak itxurazkoak zeuzkana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Sineskeria horrek jota daudenek estilotzat daukatena ez da orrialde baten eragingarritasun edo eragingarritasunik eza, idazlearen itxurazko trebezia han-hemenkakoak baizik: darabiltzan konparaketak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

2 itxura onekoa, itxura egokikoa. ik itxurako.

Marik ahantziko zuen; gaztea zen, eta denbora franko bazuen berriz maitemintzeko gizon itxurazko batez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 253. orr.

Ez daukazu denborarik itxurazko ezer asmatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.

Gaua itxurazko oheetan igaro nahi bagenuen, berehalatik ekin behar zitzaion lanari.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.

Lau oin horiekin ez dago itxurazko bertsorik osatzerik.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 127. orr.

Eta itxurazko zerbait eman dezake egoki kantatuta.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 115. orr.

Ohi bezain zarpail zegoen, baina [...] osasuntsuago ematen zuen, itxurazko jatordu batzuk egin izan balitu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 108. orr.

Ezin zuela itxurazko letrarik idatzi denda irekita baldin bazegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 256. orr.

Esaten dizuet ez dudala gehiago honela jokatu nahi, ez bailitzateke erlijiosoentzat itxurazkoa eta egokia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 20. orr.

Ez baitzen itxurazkoa hogeitaka urterekin artean gurasoei dirua eskatzen ibiltzea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 37. orr.

Arestian baino itxurazkoagoa iritzi nion prezioari, eta, eskatutakoa ordaindu eta gero [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezer itxurazkorik (5); itxurazkoa baino (3); itxurazkoa baino ez (3); itxurazkoa baizik (3); itxurazkoa baizik ez (3); itxurazkoa da (3); itxurazkoa eta (3)


itxuroso (orobat itsuroso g.er.) 1 izond adkor itxurazkoa, itxura onekoa.

Mahomatarren paradisuan bizi den eme itxurosoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 148. orr.

Oso mutil itxurosoa eta ederra, euskaldun peto-petoa.  Berria - Kultura   2004-08-01

Mozkor itxurosoak, hori bai, mozkorrak ez balira bezalakoak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.

Meharra zen eta, jilaba maiztu batez jantzirik egon arren [...] gorpuzkera itxurosoa eta duina zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.

Halakoxe sentsazioa izan dezake hainbat soineko edo galtza higatuen puska eta piltzarrekin jantzi itxurosoa lortzen duen jostunak ere.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 11. orr.

Bikoteak zuen aberastasun bakarra (antzara bat) hiltzeko prest agertu ziren etorri berriei janari itxurosoa emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Estudiotik irten, eta jatetxe itxuroso batean bazkaldu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 186. orr.

Beti eguraldi itxurosoa agintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.

Eraso itxurosoak egiten hasi zen Eibar.  Berria - Kirola   2004-02-08

Saltzailearekin tratu itxurosoa eginez, emakumea erosi eta jauregira eraman zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 168. orr.

Azkenean, egin nuen tratua, prezio onean, kantitate itxuroso bat erostekotan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

Gelak itxurosoak dira.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 59. orr.

Paragrafoak: luzeegiak izatea ez da ez praktikoa ezta itxurosoa ere, ideia zuzen eta zehatz aurkeztea komeni baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

Ondoren barreiaturik zeuden paperak korrika eta presaka bildu eta modu itxurosoan ipini zituen idazmahai gainean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.

Zein itxurosoa den Camel paketea, ezta?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 24. orr.

Obra didaktiko hark mezuaz aparte ez baitzuen ezer itxurosorik eskaintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 74. orr.

2 (adizlagun gisa)

Baliabide gutxirekin perpausak itxuroso moldatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Aski itxuroso konplitzen zuela egitekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Mahai gainera ateratako guztia erakutsiko zion, banaka, jasotako ipuinekin ahalik eta egokien eta itxurosoen uztartuz. biharamunean guztiz sendaturik esnatu zen, itxuroso eta garbi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.

Aberatsen suizidioa mila libera da, gainera; eta itxuroso hiltzen dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itxuroso (3); itxuroso bat (5); itxuroso eta (4); itxurosoa eta (3); zerbait itxurosoa (3)


itxusi ik itsusi.

itxusitu ik itsustu.

itxuskeri ik itsuskeria.

itxutu ik itsutu.

itzain (orobat itzai g.er.) 1 iz idiak edo gurdiak gidatzen dituen pertsona.

Kanpoan, aidaka ari ziren itzainak, negarka orga zamatuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

Itzainak, uztarriko idiak askatuta, beren gisara utzi zituen, lasai-lasai, leku berde atsegin hartan barrena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 94. orr.

Gibelean, bortz orga karranka ari ziren, bakoitza bere itzainarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 169. orr.

Nire osaba eta ganaduaren itzaina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña batto artzain eta itzaina, eta bertzea aldiz San Franziskotarra, hiritar fina.  Herria   2001-03-22

Ez zen geldia Mañexen "budismoa": beti aitzina bazoan, itzain baten urratsean.  Herria   2001-02-22

Ikatzak betetzen zuen aska erraldoi bat, ondotik itzainek betetzen zituzten beren brozelak eta jo Donibaneko geltokirat beren idien urratsean.  Herria   2004-02-05

Uztarri bakoitzak bi itzain izango ditu.  Berria - Kirola   2004-07-30

Alde bakoitzak 1.100 euro jokatuko ditu, eta jabeak izango dira itzainak.  Berria - Kirola   2004-07-03

Horra zergatik maite dizun artzaiak hurritz makila, itzaiak hurritzezko akuilua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Seiehun filistear hil zituen itzain-akuilu batez.  Elizen arteko biblia   Epa 3,31

Haren olerkia ere beti aitzina doa itzain urratsean.  Herria   2001-02-22

3 irud gidaria.

Artalde dohakabea, lau egun horietan Lorraine eskualdean ibilki ginen kurri eta kurri, ongi inguratuak eta zainduak, itzain akilu xorrotxez ongi hornituak.Trinket Xaharreko finalerdi huntan bazuten behari gibeleko bi gazte horiek ere beren itzain trebatuekin. kontua ez zen burutza berriak sortzen segitzea, administrazioan itzainak uztarrikoei nagusitzeraino.  Herria   2004-09-23

Hautetsien Kontseilua eta Garapen Kontseilua itzain nolazpait, norabide egokienak finkatzeko gogoa agertuz.  Herria   2001-11-15

Zortzi herrietako elizen itzaina.  Herria   2005-03-03

Badirudi, aldaketatxoaren itzaina dugula zeharhaize hego-mendebal kutsuko hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.

4 itzain joan/ibili.

Pete Itçainak ere utzi zuen bere baserria ez itzain joateko, baizik artzain.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Jainkoaren kutxa Abinadaben etxetik hartu eta gurdi berrian ezarri zuten; Uza eta Ahio zihoazen itzain.  Elizen arteko biblia   1 Kro 13,7

Mutikotan itzain ibilia naizelako edo.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 125. orr.


itzal 1 iz argi iturri baten izpiek jotzen duten gorputz batek sortzen duen gune iluna; iluntasuna. ik itzalpe; geriza.

Axularren garaietan, gaizki ikusia zegoen inoren itzala zapaltzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 158. orr.

Zuhaitz batetik gertu zegoen, itzalaren babesean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 140. orr.

Zuhaitz handi baten itzalean eseria aurkitu zuen eta galdetu zion: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,14

Han, gerezi-ondoak egin itzalaren eremuan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.

Hasia zen argia mahastien eta olibondoen itzalak seinalatzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Orain bezala, gaztainondo garaien itzala eskertuko zuen 36ko uda hartan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.

Bere pentsamenduari segitzen dio, itzalak gorputzari nola...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.

Banoa ni, arratseko itzalaren antzera desagertuz.  Elizen arteko biblia   Sal 109,23

[Antzarak] leihora etorriko zaizkigu pausatzera, argia eta itzala bereizten diren lekura. ik beherago 16.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

Itzaletik argirat eta argitik itzalerat, hori da erakusketa arraro horren lema nagusia.  Herria   2004-04-01

Hiru gizonak kanpora atera ziren eta itzaletik itzalera, kontu handiz, bakoitza bere etxerantz abiatu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 76. orr.

Itzalean ezkutatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.

Azofrako aterpean egon naiz, itzalean, eguzkia ezti zedin beha.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Gaur ere berrogei gradu itzalean!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Erdi itzaletan dugu logela, lanpara gorriaren argitan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Gaztainondoen itzal beltzaren pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.

Haritz, arte edo ezki baten itzal babesgarria udako egun sargorietarako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 143. orr.

Pinuek eta izeiek itzal handia egiten zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Kanpoan bagoiaren itzal mugikorra ostertzerantz luzatzen zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Dorreek eta etxeek itzal luze eta garbiak hedatzen zituzten mendebalderantz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

Zuhaitz tzar itzal luze zabaleko baten gisara.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 150. orr.

Samek erraldoi baten antzera nabaritzen zuen bere burua, bere baitako itzal itzel eta desitxuratuan bilduta bezala. argi aratz, indartsu bat, ganbera borobilean itzal trinkoak sortzen zituena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 218. orr.

Eta, haren atzean, itzal sakonek desitxuratuta, Angelaren aurpegi zurbila.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 76. orr.

Argiño dardarati batek itzal konkortuak sorrarazi zituen gelatxoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.

Irribarre baten itzal lausoa marraztea lortu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 79. orr.

Neguan, herriko farol apurrak hotzaren itzal umelak argitu ezinik zeudela.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

Gizakia arnasaldi baten antzeko baita eta haren egunak itzal iheskorraren antzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

Ikusminean gozo, sarean leiho, itzal hotzean bero.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 9. orr.

3 irud

Ulertezintasunezko itzal batez lausotu zitzaizkion Perretteri begiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Eguneroko bizitzak itzal handi hori zuen gainean, eta, beraz, egunak ez zuen berdin argitzen denentzat.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 103. orr.

De Villepinen atzean Sarkozyren itzal iluna gero eta hurbilago dagoenean.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Bizitza hauek maiz izaten dute zoriaren argi-izpi guztiak iluntzeko gai den itzal handiren bat, amildegira daraman bidea ezkutatzen duen argi ederren bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 214. orr.

Zeren zuhurtzia baita itzalen artean bizi behar duenak bertze itzal bat izan dezan babes.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 65. orr.

Emazte leial edo ama ona izateko hezten da emakumea, senarraren itzal izateko.  Berria - Gaiak   2004-03-18

Eta ikusten nuelarik ezen arimaren leiho batetik beldurraren itzala ihesi zihoakidala, bertze itzal bat sartzen ikusi nuen bertze leiho batetik, hiraren eta koleraren itzala izan zitekeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 246. orr.

Zeren falta eta gabezia hura baitzen kalte guztien gaineko kaltea eta gaitzik gaitzena eta galgarriena, [...] egozten ninduena itzal galduen desertu fingabekorat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

'Exxon Valdez'-en itzal beltza.  Berria - Gaiak   2006-02-03

U2 taldearen itzal luzeak dena estaltzen du.  Berria - Harian   2005-08-09

Heriotzaren itzala gainean duen izaki batek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.

Baina ordutik hona urte batzuk pasatu badira ere, Teresaren itzal luzeak sarritan harrapatzen nau (ametsetan, oroimenean, Starlux-usaina sentitzen dudan aldiko...).  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 158. orr.

Parrokiaren itzalean sortutako kirol talde baten ospea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 157. orr.

Zer ostia dago arimaren itzalean ezkutaturik, betiere ezustean baikaitu harrapatzen?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 182. orr.

Hobe izanen nuela neure sentimenduen gordetzea eta itzalean mantentzea ezen ez haien agertzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 622. orr.

Araudi aldaketa horiei esker gauza batzu argitzen dira beste batzu aldiz itzalean daudelarik.  Herria   2001-04-26

Haiek nehork ez ditu aipatzen eta goresten, itzaleko lan baliosak ez duke gure irrati, telebixta edo kasetentzat espantagarrizko titulurik! ezkutuko harremanak lantzen, eta itzaleko lana egiten.  Herria   2003-11-06

Itzaleko ekonomia hori, baina, AEBetako ekonomiaren oinarria da.  Berria - Mundua   2004-01-10

4 (eragina edo)

Boterea duen gizon batentzat erraiten da itzal haundiko gizona dela.  Herria   2001-10-11

Beldurraren itzal luzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Hipokondria ilunaren itzal latzak goibeldu egin zuen haren aurpegi bizia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.

Geopolitikaren itzal luzea, Bashkim Sehuk ez du trenean segitzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.

Frantsesaren eta espainolaren itzal handiek babes egiten zigutelakoan bizi ginen, eta ez genuen ikusten bi hizkuntza handi horien itzal zabalek geure itzala itzali eta estaltzen zutela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 157. orr.

Eragin eta itzal hori ukaezinak dira literaturaren alorrean ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Beste batean Edgar Allan Poeren itzala suma liteke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 26. orr.

Etxe Zuriaren itzal iluna Caracasen.  Berria - Mundua   2004-04-18

Ezingo nizuke zuri horrelakorik egin, ez behintzat zure itzalak nigan argitzen dueino.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Adelari zer edo zer gertatzen bazitzaion, Juliok larrutik ordainduko zuela, ziur nengoen-eta atxiloketa haien guztien atzean beraren itzala zebilela, nondik edo handik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

· Begi beltzak, itzal ilunez margotuak zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

5 (babesa edo)

Askatasun indibiduala bermatuko zion itzal eta babes doi-doia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Etsia itzal harturik, zerua eta zerutiar den oro madarikatzen hasi da Leonore, eta deiadar egin dio Heriori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Bawtryko uhalgilearen kasuan Oliver Cromwel izan zen itzal babesletik iluntasun nahaskor bilakatu zen indar eragilea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 214. orr.

Halako irudien itzalak babesturik joatekoak ginen gudara, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 76. orr.

Garrüzen, aitatxiren itzalak babesten ninduen; Nabarrenkoxen, berriz, gazteena nintzen, ipurdi guri baten jabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 221. orr.

Nafarroako erregeen itzalean zituzten beren egiteko politiko eta militarrak, erreinuko mariskal eta agramondar aitzindari bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

Kapital multinazionala dute eta boterearen itzalean garatu dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

Neskak aitaren itzaletik libratu nahi du?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kandelaren garrak dardar egin du, eta harekin batera aretoko itzal-argiek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 69. orr.

Ibarrak arrastiriko zehar-argitan, itzal-mazelak, itzal-trokarteak, lats zuriak han behean, larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Geldi bestean zure bularren eta zokogune ezkutuen itzal islada zeru urdinari begira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Beren itzal-ingurua hautsi eta errealitate biziarekin nahasi behar zutelako iritzia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 256. orr.

Haren belaren isla nabarmentzen ikusia genuen euripean, eta gero aire itzal-lausoan eta ilunbean desagertzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 145. orr.

Ulisesek egin zion eraso lehenik, lantza itzal-luzea altxatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizon-itzalak borrokan ikusi zituen ontziralekuan; bortizki elkar jotzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.

Magenta-itzal distiratsu bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 100. orr.

Bibote-itzal bat zuen potolo bizkarzabal batek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Jabetu bitez hartaz ilunpea eta herio-itzala, ezkuta bedi lainopean. basa txakurren artera bota gaituzu eta herio-itzalean murgildu.  Elizen arteko biblia   Jb 3,5

Irakurketa aurrera, Hesterrek ez zuen gorputz-itzal zehatzik hartzen Noraren irudimenean. nabarmen agertzen da herio-itzal beltzak ezin dituela estali biziaren argiari bide zuzenez jarraitzen diotenak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.

Irri-itzal litekeena sumatu uste du orduan Gabinek Marujaren begietan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Damu-itzal bat hedatzen zaio barnean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 106. orr.

Hereje-itzal horiek zupatu egiten zaituztete.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 73. orr.

Hartz-itzal sekulakoa korridoreko paretetan barrena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Urdanga hau xehatuko bagenu ere, ez legoke horretan krimenaren itzalik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 299. orr.

Miresgarria gertatzen da nola gnomoaren ekinokzio-itzala neurri desberdinekoa den Atenasen eta Alexandrian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4170. orr.

8 begirunea; begirune-eragingarria.

Duintasunik gutxieneko iruditzen zaizkigunak itzal eta begirune handienaz inguratzen eta zaintzen ditugu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,23

Erkinak baino prestago eta gaiago dira bere Egileari eta Jaunari begirune eta itzal egiteko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 55. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Itzal ona dugu auzoan, gauzak kontuz egitera behartzen gaitu horrek...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Izenak berekin zekarren guztia: ospea, itzala, dirua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 102. orr.

Gerlak galdu du nazioartean zuen ospea eta itzala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Baginuen gorago Uztaritzeko Louis Dassance, orduan herri hortako auzapez zena eta Laborantzaz zauzkan diploma eta kargu politikoekin bere itzala bazuena politika munduan.  Herria   2003-09-18

Euskaltzaindiak beti izan du itzal akademikoa eta errespetua euskaltzaleen artean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.

Émile Zola idazle handia zen ordurako, itzal luzekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Jorge Oteizak euskal kulturaren alor guztietan izan dituen eragina eta itzala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Basarrik bertsolaritzaren historian izan dituen itzala eta maila aztertzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Zuen kulpaz galdu du Alemaniak bere itzal handia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Erlijio-gizonaren aurazko itzala galduta gizaki soil, zahar eta gupidagarri bihurturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.

Esku bigunaren leuna erantsi behar diote beren kargu-itzalari, handizkien sehasketan hazi ez direnak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.

9 adkor espetxea, presondegia.

Bere zeregina ez zen hiltzailea itzalean sartzea, txostena eskuratzea baino.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 257. orr.

Tira, ez zinateke errurik gabe itzalean usteltzen ari den bakarra izango.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 132. orr.

Badakizu, aitorpena ondo aterata ere, urte batzuk eman beharko dituzula itzalean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 77. orr.

Ez dute ahanzten Gaizkile asko sartu duk itzalera?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 40. orr.

ik itzaleratu.

Segurtasuneko agenteek biraogiletzat zeukaten, eta aldian behin aste pare baterako itzalera eramaten zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Hamar hilabeteren presondegia bildua zuen alabainan eta gauzak legez-lege eginez itzalerat joan behar zuen beraz, ez da hortan haratik ez hunatik.  Herria   2003-06-26

Haren hiltzalea itzalerat bildu zutela.  Herria   2003-11-06

272 estasi dosi eta 100 speed dosi hatxeman dituzte eta hiru presuna itzalerat bildu.  Herria   2001-09-20

10 gainazal batean eratzen den itzalgunea, argi izpien igarotzea galarazten duen gorputzaren ingurua, nolabait irudikatzen duena.

Ahotsak entzuten zituela eta itzalak ikusten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Atetxo bat zeharkatu zuen itzalak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Pasatu ahala meatze-zuloko erdi-ilunpera jarri zaio begia, eta bere aurrean hasi da itzal batzuk bereizten, gero itzal horiei gizon-emakumeen taxua hartzen, eta haien eskuetan, azkenean, pistola antzeko batzuk antzematen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 117. orr.

Gavarden pistolaren itzala ikusi zuen, errebolber profil ikaragarri handi bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.

Paralelismo handi bat egiten du Baudryk film-ikuslearen eta Platonen mitoan haitzuloan kateatuta eta errealitatearenik beren aurreko horman proiektatzen zaizkien itzalak baizik ez ikustera kondenatuta dauden esklaboen artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.

Itzal hauek sortzen dituzten txotxongiloak oso handiak izaten dira.  Berria - Kultura   2004-07-18

Ezpata borrokak, koreografiak eta itzal proiektatuen bidez emandako pasartea.  Berria - Kultura   2006-05-09

Zergatik dezake lurrak, halaber, ilargia argigabetu eta, bera gainean dela, eguzkia geldi atxiki, hilero konoaren itzal barruan zorrotz dabilen bitartean, Bere silueta irudikatzen du, hormaren kontra itzal-antzerki txinatarra egiten duenaren erara.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.

Itzal bidezko ikuskizuna taularatuko du.  Berria - Kultura   2004-07-18

Jolas hau amets baten itzal-irudien gisara desagertuko litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.

Festa hura bete-betera iristen zenean, sabaian itzal dantza harekin, eta urre koloreko musika bero harekin.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.

11 itxura, irudia, bereziki ahula edo hutsala.

Juanen gelan, gurutze baten aztarna, itzala, suma zitekeen ohe gaineko hormaren erdigunean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 59. orr.

Egun batean, gorputzik gabe aurkituko naiz, itzal bat izango naiz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 189. orr.

Pentsamendu izena ere ez zuen merezi; pentsakizun baten itzala zen beharbada, edo pentsakizun baten lehengaia, lehenagotik ere hantxe gordea zegoena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Zeruko gauzen irudi eta itzal besterik ez da.  Elizen arteko biblia   Heb 8,5

Bazitekeen Voldemort garai batean izandakoaren itzal hutsa izatea orduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.

Whitek bere aitari begiratu zion, eta bizitzak suntsitutako itzal bat ikusi zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 294. orr.

Schenker doktoreak egon behar zuen tokian itzal luze bat baizik ez zen, itzal betaurrekodun bat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 94. orr.

Intsigniak eta galoiak itzal hutsak ziren, baina han zeuden, soldadu espektral haiei buruz informaziorik eskaintzen ez bazuten ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 82. orr.

Lubakietan mugitzen ziren itzal urrun haien artean, anaia zaharraren aurpegia ikusi uste zuen etengabe, hura ere izuturik, bera bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Urbiaindik iragan itzal bat bezala agertzen baitzitzaidan Italian ezagutu nuen gizona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 437. orr.

Ez zela mamu edo itzal baten gisa igaro mundu honetatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.

Bentaria -itzal zapuztua- ilunean desagertu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

Amak ez likek bere seme hura aurkituko, itzal bat baizik, zeren mundua jan nahi zuen gazte hura munduak jan baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.

Zain geratzen da eta denbora itzal bihurtzen zaio, itzal iheskor.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.

Idazketaren bidez atzeman nahi dugunean bizitza, iragan bihurtua, itzal batzuk besterik ez dugu eskuratzen, gutxi gorabeherako argazki lausoak onenean ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.

Neure ezbai eta buruhauste haiek guztiak, denbora batean enegan haragitzen zirenak eta haragiaren haragi bihurtzen, itzal bihurtu baitziren, finean, eta, azturaren azturaz itzalaren itzal.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 500. orr.

Utikan, baina, iraganeko itzal gaiztook!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 59. orr.

Abelek Joxe mugitzen hasi dela sumatu du, itzalean itzal.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 114. orr.

Haren begien kolore urdin distiratsu hartatik ez zen itzalik ere geratzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 221. orr.

12 alde okerra, goibela edo bada-ezpadakoa.

Gizon berezia, dena argi eta itzal.  Herria   2005-12-22

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Itzal ilun bat zuen gainean amak, Charliek eta biok argi asko ikusten genuen, eta ez zen soilik aitaren heriotzagatiko itzala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Itzal beltz batek gurutzatu zuen bere burua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 127. orr.

Une hartan itzal triste batek zeharkatu zuen emakumearen aurpegia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 159. orr.

Zeren bekatu mortalak beti uzten baitu ariman itzal bat, ezin ezaba daitekeena purgatorioan baizen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 578. orr.

Ez dakit jeloskor zegoelako edo barrendik zalantza edo itzal batek jaten zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 140. orr.

Itzal batek betartea bat-batean ilundu balio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 189. orr.

Haren itzal bakarra: biziki handia eta zabala baitzen, bere oheaz bestalde, enearen parte bat ere hartzen zidala, lotarik!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Euskal gizarteak duen mamu, itzal eta zulo beltz bakarra ETA da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Gustura ibili nintzen, eta zu ere halaxe ibili zinelakoan nago, baina bazen, hala ere, itzal moduko bat, eguzkiaren gainean ipintzen tematzen diren hodei horien antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 44. orr.

Azkenik, agur esan die itzal ekonomikoei, iaz azken hamahiru urteetako hazkunde tasarik handiena izan zuela baieztatu eta gero.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Itzalak itzaltei, balio ote du beraz bozka-legea Frantziak orai kanbiatzea, bestaldiko beharko badu gero berriz kanbiatu.  Herria   2003-01-14

Bainan batzuen ustez aintzinamendu handia da gisa guziz eta itzalak itzaltei onartzea hobeko da, ondotik eta denborarekin hobetzen ahalko dela zernahi gisaz.  Herria   2004-07-22

13 hutsa, hobena.

Itzalak bazituen noski: emazte zalea zen, kristaua, Cochinos Badiako zorri-zakua debaldetan inarrosi zuen...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

Oraiko bozka-legearen itzal handiena, Frantzia guzia bozgune bakar ekarria dela.  Herria   2003-01-14

14 (erkaketetan)

Riddlek, itzala bezain isilik, atetik irten eta jarraitu egin zion. Orduan itzala baino argalago geratu nintzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.

Haien bizkar biluziak, hain juxtu ere, platanondoen gerizpeko itzala bezain ilunak dira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Nor besterik bizi izan duk higandik itzala bezain hurbil eta itzala bezain iheskor, hainbeste denboran?  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 191. orr.

Kontu haiek aspaldikoak baziren ere [...] arratseko itzala baino soka luzeagoa zekarkidaten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.

• 15 izond itzaltsua; iluna.

Edo eraman gaitzan bi-biok egoitza itzal, ahaltsura.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Han ikusi zuen burdinlanga bultzatzen [...] eta patio itzala zeharkatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Goazen, zeren zain zaude?, esan zuen nire gibelean ahots itzal batek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Ohitu nintzen irribarre itzal hartara.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Orain arratsaldeko saihets itzal hura beste aldera mugitu du mahai gaineko argiak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 187. orr.

-Urkatu horien kinka baino askoz ere itzalagoa dinagu geurea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

16 argi-itzal pl argiak eta itzalak. ik beherago 17.

Argi-itzalak dantzatzen ari dira atalondoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 228. orr.

Titaniozko alkatxofa globalaren argi itzalak ikusi ditut gortinen artetik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.

Neskaren arnasaldi lasaiak bularraldeko argi-itzalak higitzen zituen, gora eta behera, modu akonpasatu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Argi-itzal artean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 152. orr.

XX. mendearen argi-itzalak eta paradoxak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 11. orr.

Gau-mahaiko lanpara txikiak sortzen duen argi-itzalean.  Jokin Muņoz   «Bizia lo», 2003 - 30. orr.

Kaleko kriseiluen argi-itzaletan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 85. orr.

Giza izaeraren argi-itzaletan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

Filigrana gotiko argi-itzalezko hura.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 137. orr.

17 itzal-argi (orobat itzalargi) pl itzalak eta argiak. ik gorago 16.

Kandelaren garrak dardar egin du, eta harekin batera aretoko itzal-argiek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 69. orr.

Zoriona itzal-argizkoa da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.

Etchevarriaren tresna arruntak barna, barneneraino, kasik ezin helduraino sartzen dira itzal-argi jokoetan begia eta gogoa haziz, bere sena guzia eman diola egin duenari.  Herria   2002-07-25

Arantza Aranaren gorputz soslaia itzalargitan ikusi zuten, zutik jarritako Tour-eko etapa menditsu baten mapa orografikoa bailitzan.  Berria - Kultura   2004-12-18

Mutil handiago batzuk han ari ziren dantzan, neskaren bati estu loturik, isilean, aurpegia gorrituta eta izerditurik itzalargietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 346. orr.

18 itzal egin ik beherago 20.

Herriko elizari itzal egiten zion kasik Donapaleuko tenplu berriak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 107. orr.

Simoniri itzal egingo dionik ez dagoela Giroan.  Berria - Kirola   2004-05-16

Spiritu Sainduak itzal eginen ziola...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.

Gure literatura apalean leku bat eskuratzera ez ezik, beste guztiei itzal egitera iritsia zegoen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 17. orr.

Eskola giristinoetako fraide hori, mehe-mehea, isila, haro gutikoa, nehori itzal egiten ez ziona, gizon handi bat bezala agertu zitzaidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.

Hitzek itzal egingo diotela jakin gabe.  Berria - Kultura   2006-03-14

Airbusek garai hartan ez zuen gaitasunik Boeing taldeari itzal egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

19 itzal handiko errespetagarria, begirunetsua.

Hain nortasun nabarmen eta hain itzal handiko dama bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 212. orr.

Eta logela ere itzal handiko pertsonen modukoa iruditu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 231. orr.

Unibertsitateetako irakasleek eta hainbat alorretako itzal handiko profesionalek.  Berria - Mundua   2004-10-23

· Zaldun haietarik bat zen, bertzeen artean itzal handienekoa zirudiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 554. orr.

20 itzala egin ik gorago 18.

Eta gurutze haren parean, ostatu bat, ostatuaren saihetsean arbolpe batek gaitzeko itzala egiten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Idazmahai astunari izugarrizko palmondo baten hostoek itzala egiten zioten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

-Alde egin ezak paretik, itzala egiten didak eta!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 73. orr.

Sukaldetik zetorren kriseiluko argiak itzala egiten zion sudurretik gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Ipuin bat idatz dezaket museo honetako koadroek elkarren artean duten lehiaz: nork nori itzala egingo daude, zeinek ikuslearen arreta bereganatuko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

21 itzala eman

Begiei eskuarekin itzala emanez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 203. orr.

Arbola horiek ditugu ametzak, [...] mozkin izpirik emaiten ez dutenak, bainan inguramena edertzen dute, begiratzen ere euri ixalotak tupustez jeustetik eta kabaler itzala emaiten.  Herria   2003-10-02

Horrelako istorioak ere idatzi zituen, baina ez dira horiek ospea eta itzala eman zizkiotenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

Prentsan argitaratu izaten dituen artikuluek beraren izenari ematen dioten itzala.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 131. orr.

Santo Domingoko Trujillo diktatoreak aldamenean ezin omen zuen itzala egingo zion gizonik eduki.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 79. orr.

Nire etxe aurrean, etxea estaltzen, babesten eta itzala ematen dion albo erraldoiaren azpian belarretan etzanda eman dut goiz guztia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 305. orr.

22 itzalak itzaltei ipar

Itzalak itzaltei, balio ote du beraz bozka-legea Frantziak orai kanbiatzea, bestaldiko beharko badu gero berriz kanbiatu?  Herria   2003-01-14

Bainan batzuen ustez aintzinamendu handia da gisa guziz eta itzalak itzaltei onartzea hobeko da, ondotik eta denborarekin hobetzen ahalko dela zernahi gisaz.  Herria   2004-07-22

Oro har, aroa ere alde ukan dute bost egun eta bost gau horiek! itzalak itzaltei, azpimarratu dena da airostasun gaitza izan dela burutik buru, gauza ederra dela hoinbeste jende, xahar eta gazte, denak xuri ta gorriz jaunztea, ausagailu eta ikusgarriak ederki joan direla...  Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arbasoen itzal (4); arbasoen itzal gisa (4); argi eta itzal (7); argi itzal (5); artean itzal (6); baina itzal (7); baino itzal (6); batean itzal (4); batek itzal (4); baten itzal (15); bere itzal (15); beren itzal (6); beste itzal (7); bi itzal (6); da itzal (5); den itzal (4); dituen itzal (4); du itzal (6); edo itzal (9); ere itzal (5); eta bere itzal (4); eta itzal (69); eta itzal handiko (6); hainbat itzal (4); halako itzal (5); haren itzal (9); itzal artean (5); itzal bat (70); itzal bat bezala (8); itzal bat ikusi (4); itzal batek (16); itzal baten (9); itzal batzuk (10); itzal beltz (12); itzal beltza (8); itzal beltzak (7); itzal bihurtzen (4); itzal bila (6); itzal dezake (4); itzal edo (4); itzal egin (9); itzal egingo (8); itzal egiteko (7); itzal egiten (12); itzal eta (25); itzal ez (4); itzal ezak (4); itzal gehiago (4); itzal gisa (5); itzal handi (6); itzal handia (42); itzal handia du (4); itzal handia izan (4); itzal handiagoa (4); itzal handiak (4); itzal handiko (47); itzal handiko gizon (4); itzal handiko gizona (7); itzal handiko jaun (5); itzal handikoa (6); itzal handikoak (5); itzal haundia (4); itzal hegadunak (5); itzal hori (10); itzal horiek (4); itzal hura (9); itzal ilun (7); itzal iluna (8); itzal luze (8); itzal luzea (35); itzal luzeak (8); itzal moduko (5); zegoen itzal (4); zen itzal (12); zuen itzal (12)

argia eta itzala (9); baina itzala (5); baten itzala (36); bekatuaren itzala (13); bere itzala (40); da itzala (4); du itzala (6); duen itzala (9); edo itzala (4); eta bere itzala (6); eta itzala (42); faustoren itzala (5); haren itzala (25); herioren itzala (5); heriotzaren itzala (10); horren itzala (6); itzala agertu (6); itzala agertu zen (4); itzala baino (14); itzala baino ez (4); itzala baizik (5); itzala bere (4); itzala bezain (6); itzala bezala (6); itzala da (5); itzala duela (4); itzala egin (8); itzala egingo (8); itzala egiten (10); itzala eman (4); itzala ematen (9); itzala ere (13); itzala eta (19); itzala ez (10); itzala gero (4); itzala gero eta (4); itzala handia (6); itzala ikusi (7); itzala izan (8); itzala izango (4); itzala luzea (9); itzala luzea da (4); itzala oso (4); itzala sumatu (4); itzala sumatzen (4); itzala utzi (5); itzala zapaltzen (4); itzala zen (4); nire itzala (8); zen itzala (4); zenaren itzala (4); zuen itzala (9); zure itzala (5)

argi itzalak (16); argiak eta itzalak (8); baina itzalak (5); baten itzalak (9); batzuen itzalak (4); bere itzalak (5); eta itzalak (24); haren itzalak (7); itzalak bezala (4); itzalak ere (11); itzalak eta (19); itzalak hartu (4); itzalak ikusi (5); itzalak ikusten (4); itzalak luzatzen (6); itzalak sortzen (4); mendearen argi itzalak (4); zuen itzalak (5)

bere itzalaren (4); eta itzalaren (12); itzalaren baitan (4); itzalaren bila (7); itzalaren luzera (4)

argi eta itzalen (5); argi itzalen (4); argi itzaletan (8); baina itzalean (5); baten itzalean (18); beren itzalekin (4); erdi itzalean (6); erdi itzaletan (4); eta haren itzalean (6); eta herio itzalean (5); eta itzalean (16); eta itzalekin (4); eta itzalen (13); eta itzalez (8); haien itzalean (5); haren itzalean (24); herio itzalean (5); horren itzalean (6); itzalean bizi (10); itzalean bizi izan (4); itzalean egon (17); itzalean egonik (4); itzalean eseri (4); itzalean eta (7); itzalean geratu (10); itzalean hazi (4); itzalean lan (6); itzalean lo (4); itzalean utzi (9); itzalean uzten (8); itzalean zegoen (4); itzalen armada (4); itzalen artean (13); itzalen artetik (5); itzalen bat (5); itzalerat bildu (4); itzalez eta (4)


itzalalde iz

Gure artean orain itzalaldean dagoen belaunaldiak izango zituen bere akatsak, baina [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 286. orr.


itzalaldi 1 iz argindarraren etenaldia.

Asteartean haize bortitzak eragotzi zien NASAko teknikariei zunda jaurtitzea, eta, atzo, argindarraren itzalaldi batek.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Iberdrolak sare elektrikoa ez du behar bezala zaindu eta itzalaldiak iraun zuen bitartean ez zien beharrezko arreta eskaini bezeroei.  Berria - Harian   2006-02-01

Iberdrola itzalaldiaren larritasunaz ohartu dela dio Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Dominikar Errepublikako erietxeek arazoak dituzte itzalaldiekin.  Berria - Gaiak   2004-06-27

Ezagunak dira New Yorkek jasandako itzalaldiak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 151. orr.

Partida atsedenaldian bukatu izan balitz, San Mames beltz eta ilun utzi zuen itzalaldia izango zen kronika honetako hizpidea, 20 minutuko iluntasun hori izan baitzen lehen 45 minutuetako kontu aipagarriena.  Berria - Kirola   2004-11-14

2 eklipsea.

Eguzkiaren itzalaldia (eklipsea) urriaren 3an.  Herria   2005-09-29

3 zerbait itzaltzen den aldia.

Garuna oxigenorik gabe eta karbono dioxidoz pozoiturik, gorabeherak eta itzalaldiak izaten zituen Virgilen kontzientziak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Arrazoiaren aldiroko itzalaldi hauek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.

Zaharra berritu du, lur jota zegoena bizkortu, ia hilik zegoen erlijioa berpiztu du, itzalaldira doan mundu honen arratsean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.


itzalarazi, itzalaraz, itzalarazten du ad itzaltzera behartu.

Eta orduan, ama sentimenduak itzalaraziz, pentsamendu bakar bat izan zuen: "Ez nuen galbidean jarriko nahi gabe?".  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

Ezpatak zorroan sarrarazi zituen, haatik, ez gorrotoak itzalarazi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Cesarrek bere leihoko markoan itzalarazten zuen zigarrokin baten errautsa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.


itzalargi ik itzal 17.

itzaldu ik itzali.

itzaldun izond itzala duena.

Sartzen diren zazpiak itzala zitean izena ematerakoan, sei baino ez dituk irteten itzaldun, maisua zazpigarrenaren itzalarekin gelditzen baituk.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 55. orr.

Errekak jadanik eraman zuen uda mineko uharte itzalduna.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Bere garaian, itxuraz, oso ederra izandako emakume bat zen, begi beltz, handi, itzaldunekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.


itzaldura iz itzaltzea.

Gaua zen ordurako, eta farolen argiak, itzaldurak ubelez mozorroturik, ez zuen lortzen lanbroari eta ilunbe beltzari nagusitzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.


itzaleratu, itzalera(tu), itzaleratzen du ad espetxeratu, presondegiratu.

Han itzaleratua izaiteko, aski da kurdo herritarra izaitea, edo xihita, hots, ez batere Husseinen alderdikoa.  Herria   2003-04-10

Furgoi beltzean itzaleratu zutenean, gilotinaren mihi fin eta zorrotza lepondoan hotz lerratzen imajinatu eta trenputxartu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.


itzalezin 1 izond ezin itzalizkoa.

Argitsua da jakinduria, itzalezina haren distira.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,12

Su eramangarriak eta uretan itzalezinak sortzea Hermioneren espezialitatea zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 156. orr.

Heldutasunera iritsi den zomorroari halako grina itzalezin bat pizten zaio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 239. orr.

2 itzalezineko izlag itzalezina.

Jaunaren epaia itzalezineko labea da: gutarik nork jasan lezake haren su kiskalgarria?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.

Zeure etsaien esklabo egingo zaitut ezagutzen ez duzun lurralde batean, nire haserrearen sua harrotu baituzu itzalezineko sugarretan.  Elizen arteko biblia   Jr 17,4


itzaleztadura iz itzaleztatzea.

Era berean, aurrealdearen eta puntu baterantz iheska doazen alboen itzaleztadura da perspektiba, lerro guztiak zirkulu baten zentroa den puntu batera biltzen direla azalduz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.


itzaleztatu, itzalezta(tu), itzaleztatzen du ad itzalez hornitu.

Gero paseo bat eman zuten biek parrokian barrena, azaleek itzaleztaturiko korridoreetan zehar.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.

Kalean elkartzen ginenean, itzaleztaturik egoten ziren etxeak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 43. orr.


itzalgabe 1 izond itzalik ez duena.

Hiria erretzen zuten egunero, itzalgabe ematen zuen suaz, erraiak kiskaltzen dituen suaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 99. orr.

2 itzalgabeko (orobat itzalbako) izlag itzalgabea.

Bideak ez du deus eskasik, espazio zabala bezain itzalgabekoa da, ezer ez da hartarik kanpo geratzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 24. orr.

Jende beldurtu eta plegatuen aurrean oihuka, bekatuari erdeinu eta uxaka bere denbora pasatzen zuen Axular itzalbakoaren moldean finitzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.


itzalgai izond itzaltzeko gaia.

Hasieran sua pizten zekien lurrin huraxe bera bilakatu zen itzalgai elkarren ondoan egindako egunak pilatu zirenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.


itzalgailu 1 iz sua itzaltzeko gailua.

Itzalgailuak hartu eta sua amatatzeko aukera ere eman zieten bertara hubildu ziren haurrei.  Berria - Gaiak   2006-05-07

Hark itzalgailu kimiko bat mahai gaineko oihal ikaztu pilo baterantz destatzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

-Itzalgailu bat ere eskatu nioan suhiltzaile bati.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 74. orr.

· Su itzalgailua hartu, eta berak amatatu zuen sute txikia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Inguruko zutabe batera hurbildu eta, handik tamaina handiko su-itzalgailu bat erauzirik, Konstirengana joan zen kulunka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.

2 su itzalgailu (orobat suitzalgailu g.er.) su itzaltzeko erabiltzen den gailua.

Su itzalgailua hartu, eta berak amatatu zuen sute txikia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Tamaina erdiko su-itzalgailu bat zen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.

Inguruko zutabe batera hurbildu eta, handik tamaina handiko su-itzalgailu bat erauzirik, Konstirengana joan zen kulunka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.

Telefonoa erauzi diogu atzaparretatik, nahikotxo kostata, eta kameraren aurrean ostikoz zanpatu dugu, su-itzalgailuz, mailuz ere bai.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Kanbotarrak aitortu zuen ez duela lana besterik egiten (su-itzalgailu saltzailea da), eta han duela burua.  Berria - Kirola   2006-04-01

Harrizko zolaren gainean Minimax markako suitzalgailu bat zegoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

Etxeko su itzalgailuarekin garrak amatatzen saiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16


itzalgaitz izond itzaltzen zaila, ia itzalezina.

Baina neke horren azpian, artean bizirik zirauen, itzalgaitz, zu ikusteko eta zuri hitz egiteko borondate irmoak, handik ateraraz nintzaten baino lehen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.


itzalgaizka 1 adlag ezkutuka, isilean, gordeka.

Inor ohartu gabe, halako jeneral bati atea ireki ziotela baliatuz, itzalgaizka sartu zen harrera-gelaraino bere egurrezko hankarekin. eta ni ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

Zein modu tentagarrian agertzen den, itzalgaizka, logalea!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

Inork ez zezan itzalgaizka hortik tantarik ere edan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Han zihoan hura itzalgaizka, benetako otso bat bezala hormen kontra narras.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Heriotzara kondenatuko zuten bere azken urratsak kontatu nituen, itzalgaizka bere emazteari segika eman zituenak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

Etorri bezala, iheskor, uzkur eta itzalgaizka ikusi nuen, bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz, kalean barrena ezkutatzen, zorigaitzak emakume ederrenei ere eransten dien patetismo puntu horrekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.

Nahigabeak, jakingo duk noski, ez dituk etortzen lauoinkako zalapartan, hunoen zalduneria bezala, baizik eta isilka, itzalgaizka, epidemiak bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

2 itzalgaizkako izlag

Nire ehiza-zainek itzalgaizkako ehiztariak zaintzen ibiltzen baitziren...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itzalgaizka (4)


itzalgarri izond errespetagarria, begiragarria.

Afanasi Vasilievitxek berezitasun itzalgarri asko ditu, baina baita ezin barkatuzko akats ugari ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Merkataria, itzalgarria bada, ez da merkatari hutsa, negozio-gizona ere bada nola edo hala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Jainko itzalgarriaren ostotsa durundan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.


itzalgune (orobat itzal(-)gune eta itzalune g.er.) 1 iz itzalpeko gunea.

Emazteek berriz, itzalgune bat bilatzen zuten, hats bahiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Espazioari buruzko gogoetetan oinarritzen da Oteizaren gaurko lana: argi eta itzal gunez beterikako irudi karratuen eta esferoen bidez, espazioaren hustuketari buruzko ikerketa dauku eskaintzen artistak.  Herria   2001-08-09

Itzalune hezera begira.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 100. orr.

Ilunbeltz sakonena barnagotzen dute kasik ikusezinak egiten dituen argi pindarrek, halaber eguerdi beteko argi eztandak dauzka bere itzaluneak koloreen ñabarduretan...  Herria   2005-07-21

2 irud

Itzalgune nahigabetu batek zeharkatu zuen Domengaren behakoa, istant batez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Aurten, hasteko, profesionalen kopuruan FIPAk itzalgune bat izan duela damu izan dira arduradunak.  Berria - Kultura   2006-01-29

Hona lana egina, bere argi eta itzal guneekin, gain hartarik begi onez onartuko digulakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.

Egun hortan berean, 90,5 MHZ neurriko frekuentzia berria baliatuz, Gure Irratiak estaliko ditu Azkainen, Urruñan eta Donibane Lohizunen zituen itzal-guneak.  Herria   2001-02-01


itzali, itzal(i), itzaltzen (orobat itzaldu g.er.) 1 da/du ad erretzetik edo argitzetik gelditu edo geldiarazi. ik iraungi; amatatu.

Itzaltzen ari zen beheko suak oraindik argitzen zuen egongela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 218. orr.

Marta eta Olatz suari begira egon ziren, erabat itzali zen arte, erritu baten parte balitz bezala. Nafarroako suhiltzaileek atzo goizaldean itzali zuten Aurino mendian [...] herenegun arratsaldean sortu zen sutea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.

Egurra amaitzean, sua itzali; iraintzailerik gabe, kito liskarra!  Elizen arteko biblia   EsZ 26,20

Sua ez dela gasolinaz itzaltzen ahal.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 22. orr.

Tximinia itzalita baitago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

Okre oneko mineral puska bat erretzen jartzen da gori-gori dagoen arte; ondoren ozpinarekin itzaltzen denean purpura-kolorea hartzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.

Gizon zaharrenak zigarreta itzali zuen eta zaindariari begiratu zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 131. orr.

Marta, zigarrokina hautsontzian itzali eta salako sofan eseri zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.

-Zure edertasun horrek eguzkia ere itzaliko luke, ama.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 107. orr.

Argiak piztu eta itzali.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Argiontzia bizkor itzali zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.

Dupontek olio-lanpara piztu eta linterna itzali du.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

Gas-lanpara itzali zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Poxpoloa itzali egin zitzaion ordea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 96. orr.

Ilundu egiten da haren etxeko argia, itzali, argi egiten zion kriseilua.  Elizen arteko biblia   Jb 18,6

Ez baitu etorkizun onik gaizkileak: itzali egingo zaio biziaren kriseilua.  Elizen arteko biblia   EsZ 24,20

Ia ahituriko zuzia txinpartaka itzali zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.

Begi nekatuak ditu, nahiz eta oraindik gordetzen duten halako distir fin bat, noiz edo noiz berpizten dena, itzaltzear dagoen ikatz-txinparta bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.

Iraganeko txingarrak ez dira itzali.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

Epikuro ere, adimenean giza enda gainditu eta, eguzkiaren irteerak izarrak eterrean bezala, denak itzali zituena, biziaren argia iraungitzean, hil egin zuan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.

Orain arte, [Marteko] sumendiak duela 600 eta 500 milioi urte artean itzali zirela uste izan dute astronomoek.  Berria - Gaiak   2004-08-06

2 karra, bizitasuna edo indarra ibitu edo desagertu.

Begietako distira itzali egin zitzaion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 174. orr.

54 urte zituen, baina itzali gabe gaztetako pindarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!  Elizen arteko biblia   Sal 85,4

Azkenean estutasunezko intziriak eta poz basatizko deiadarrak erabat itzali ziren urrunean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.

Festaren hotsak oraindik itzali gabe.  Berria - Kirola   2004-05-19

Bat-batean, itzali egin ziren haren aieneak; ez, ordea, astinduaren hotsak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

Oin-hotsak itzali ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 202. orr.

Aspaldi itzali zela Donostiako manifestazio erraldoien oihartzuna.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Mel Gibsonen The passion of Christ filmak eragindako iskanbilak, borrokak eta haserreak ez dira itzali oraindik. herriaŽ

Pixkana-pixkana irribarrea itzali zitzaion eta begitartea zakartu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 350. orr.

Harritu egin ninduen haren begiradak: ez nion beldurrik ikusi, distira maiztu bat baizik, etengabeko mozkorraldiek itzalia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

Orduan itzali zen esperantza guztia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.

Uholdeak maitasuna ezin itzali, ez eta ibaiek ere ito.  Elizen arteko biblia   Kt 8,7

Kanpotik ederki penatu bazen hotzez, barnean lizunkeriaren grina itzali egin zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 767. orr.

Idazlea eskueran izateak eman zidan poza iragarpen ilunago batzuek itzaliko zidatela sentitu nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 32. orr.

Beraren ospea ez dadila itzal inoiz lur emankorraren gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 38. orr.

Urteen amarauna osatzen doazen gau hauetako lilura ez da itzali oraindik bere baitan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.

Arnasa amaitzen ari zait, bizia itzaltzen, hilobia dagokit zain.  Elizen arteko biblia   Jb 17,1

Kontrarioaren tanto sortak Xalaren adorea itzali zuen.  Berria - Kirola   2006-04-18

Egintza itzaltzen da; hitzak, berriz, irauten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.

3 argindarrez aritzen diren tresna eta gailuez, edo motorrez mintzatuz, korrontea eten.

Irratia itzali zuen urduri.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 162. orr.

-Telebista itzali eta disko bat ipiniko dut -esan zuen gizonak-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

Ahaztu egin zaio sakeleko telefonoa itzaltzea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 124. orr.

Jonek grabagailua itzali duenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 200. orr.

Ordenagailua itzali eta sukaldera doa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

Ordenagailuak barnetik husten ari balitz bezalako txistu itoa atera zuen, unitatea itzaltzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Blanchek haizagailua itzali du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 215. orr.

Sartu berri zen autoko gidariak motorra itzali eta maleteroa ireki zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

Diesel-motorra itzalitakoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Zerrategiko makinak itzalita zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Baina itzali traste hori.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 39. orr.

4 (bistatik) desagertu edo desagerrarazi.

Alois Miedl berehala itzali zen gerraosteko zalapartaren artean, eta ez zuen arrastorik utzi Goudstikker-margolanei zegokienez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 53. orr.

Hola itzali zen Eskualduna, 1887-an sortua, eta sortu beraz HERRIA, Piarres Lafitte apeza sustatzaile.  Herria   2004-10-28

Lankide guztiak lekutuak ziren, desagertuak, aienatuak, itzaliak, irentsiak, hogei, berrogei, hirurogei edo ehun errublo sakelaratuta.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.

Adierazpen- eta esanahi-sistema osoak itzaliagatik bere baitan, beste batzuk sortu zitzaizkion, erabat berriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

5 hil.

Igande aratsean itzali da, 92 urtetan, Bordaberriko Nañi Iturbide.  Herria   2002-09-19

Joan den ilabetean itzali zauzku bi herritar.  Herria   2005-10-13

Teuleriko etxekandere xaharra, Marie Errecart, bizi izan den bezala, ixil-ixila itzali zauku 86 urtetan.  Herria   2001-09-20

Loratzerat zoan landarea itzali zaiku, Ostankoa Haixpeko Mattin Idiart, 16garren urtean, luzaz pairatu ondoan bainan familiak eta lagunek inguraturik zendu da.  Herria   2005-03-24

20 urte du Manex Erdozaintzi Etxart baxenabartar frantziskotar idazle-erakaslea itzali zela.  Herria   2004-11-18

Atzerrian, erregina Katalina anartean itzalia zen, eta berdin Joanes Albretekoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Itzaltzean, gorputza hauts bihurtuko da eta espiritua haize iheskorra bezala desagertuko.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,3

6 (era burutua izenondo gisa)

Tiro hotsa aditu zen eta gar itzali batek uniformea kiskali zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

Pipa itzali bati eusten zion esku luzean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

Zigarro itzalia ezpainetan, zangoak gurutzaturik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 199. orr.

Agureak bere begi itzaliak musika tresnatik jaso, eta Kirxa bistatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Begirada akitu batekin egin du topo, inoiz bizi-bizi zelatatu duten begi sarkorren distira itzaliarekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 54. orr.

Barren-barrenean, gure gainean, domoak, krater itzaliak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Hiru brie gazta, ohol biribil batzuen gainean, malenkoniatsu ageri ziren, ilargi itzaliak iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Gero, gogamen itzalia berpiztu zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Horixe baita adimenaren aurreiritzien eta argitasun itzaliaren azken ondorioa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.

Kafe-makina itzaliaren ondoan, transistore txiki bat piztuta zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.

Ordenagailu itzaliari begira geratu nintzaion.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 70. orr.

7 ezin itzalizko

Buruan ezin itzalizko pentsamendu bakarra zeukala: ihesa, askatasuna, bizitza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.

Bolbora irazekiaren abaila ezin itzalizkoan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

8 piztu-itzali piztu eta itzali.

Argiak piztu-itzali egin dira bi aldiz.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 15. orr.

Ganbera itxi baten barnean bat-batean piztu-itzali egiten den sugarra bertze argirik gabeak iruditzen zaizkit gaur egun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Neonezko errotulu izugarri handi bat piztu-itzalian zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 13. orr.

ik itzalika.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa itzali (4); argi guztiak itzali (7); argia itzali (89); argia itzali aurretik (5); argia itzali behar (4); argia itzali du (3); argia itzali egin (4); argia itzali eta (23); argia itzali ondoren (3); argia itzali zen (5); argia itzali zuen (4); argiak itzali (41); argiak itzali egin (5); argiak itzali eta (8); argiak itzali ziren (4); argiak itzali zituen (3); argiak itzali zituzten (3); aspaldi itzali (3); baina itzali (6); bat itzali (11); batean itzali (4); batera itzali (4); begi itzali (5); berak itzali (4); berak itzali zuen (3); berehala itzali (13); berehala itzali zuen (4); berez itzali (3); berriro itzali (3); bezala itzali (5); bizia itzali (3); da itzali (4); denak itzali (3); dira itzali (6); distira itzali (3); erabat itzali (10); ere itzali (7); esku argia itzali (3); eta argia itzali (4); eta argiak itzali (4); eta itzali (36); eta itzali egin (15); eta itzali egiten (3); eta motorra itzali (4); eta telebista itzali (4); ez da itzali (4); ez dira itzali (3); ezin itzali (4); garra itzali (4); garra itzali eta (3); gero itzali (3); guziak itzali (3); guztiak itzali (11); guztiz itzali (8); hautsontzian itzali (5); hogoi urtetan itzali (3); hori itzali (5); hura itzali (4); inork itzali (3); irratia itzali (10); irratia itzali zuen (6)

itzali ahal (8); itzali ahal izan (4); itzali argi (3); itzali argia (5); itzali arte (8); itzali aurretik (8); itzali baitzuen (3); itzali bat (8); itzali behar (20); itzali behar izan (5); itzali berria (3); itzali bezain (6); itzali bezain laster (5); itzali da (28); itzali dena (14); itzali dira (7); itzali ditu (3); itzali du (22); itzali duenean (3); itzali dut (7); itzali egin (84); itzali egin da (8); itzali egin du (3); itzali egin dut (3); itzali egin zen (24); itzali egin ziren (15); itzali egin zitzaion (6); itzali egin zuen (6); itzali egingo (6); itzali egiten (35); itzali egiten da (10); itzali egiten zen (3); itzali egiten ziren (3); itzali ere (3); itzali eta (92); itzali eta bere (4); itzali eta gero (4); itzali ez (4); itzali gabe (17); itzali genituen (3); itzali nahi (10); itzali nuen (8); itzali ondoren (9); itzali orduko (5); itzali zauku (9); itzali zauku uste (3); itzali zela (4); itzali zelako (3); itzali zen (39); itzali zen arte (4); itzali zenean (6); itzali ziren (32); itzali ziren argiak (3); itzali ziren eta (4); itzali zirenean (3); itzali zituen (6); itzali zituzten (6); itzali zitzaion (11); itzali zuen (64); itzali zuen eta (3); itzali zuen sua (4); itzali zuten (17)

kandela bat itzali (3); kandela itzali (8); kandela itzali zuen (3); lanpara itzali (3); lilura itzali (3); linterna itzali (4); motorea itzali (3); motorra itzali (17); motorra itzali eta (6); motorra itzali gabe (3); motorrak itzali (3); oraindik itzali (7); ordenagailua itzali (3); orduko itzali (4); piztu eta itzali (4); sua itzali (27); sua itzali eta (6); sua itzali zuten (3); suak itzali (5); sutea itzali (9); telebisioa itzali (3); telebista itzali (15); telebista itzali eta (4); telebista itzali zuen (4); telefonoa itzali (4); urtetan itzali (15); urtetan itzali da (4); urtetan itzali dena (11); zerbait itzali (3); zigarroa hautsontzian itzali (3); zigarroa itzali (13); zigarroa itzali eta (3); zigarroa itzali zuen (6)

argia itzaliko (5); argia itzalita (8); argiak itzaliak (3); argiak itzalita (13); argiak itzalita zeuden (3); da itzaliko (5); erabat itzalita (4); erdi itzalita (4); ere itzaliko (4); ez da itzaliko (5); gaizki itzalitako (6); gaizki itzalitako zigarro (3); guztiak itzalirik (3); hori itzalita (3); inoiz itzaliko (5); itzaliko da (7); itzaliko dut (3); itzaliko ez (6); itzaliko ez den (4); itzaliko zen (4); itzaliko zuen (3); itzalita dago (5); itzalita daude (3); itzalita egon (3); itzalita eta (3); itzalita ez (3); itzalita zegoela (3); itzalita zegoen (7); itzalita zeudela (3); itzalita zeuden (10); itzalitako argi (4); itzalitako argi bakoitzeko (4); itzalitako zigarro (3); itzaliz joan (5); itzaliz joan zen (4); sua itzaliko (3); telebista itzalita (5)

argia itzaltzea (4); argiak itzaltzea (3); argiak itzaltzeko (3); espiritua ez itzaltzeko (3); eta itzaltzeko (4); ez itzaltzeko (6); ez itzaltzeko moduan (3); itzaltzea eta (4); itzaltzea lortu (4); itzaltzeko ahaleginean (3); itzaltzeko eta (3); itzaltzeko lanetan (6); itzaltzeko moduan (3); sua itzaltzea (3); sua itzaltzeko (12); sua itzaltzeko lanetan (4); sutea itzaltzea (3); sutea itzaltzeko (6); telebista itzaltzeko (3)

argia itzaltzen (13); argia itzaltzera (4); argiak itzaltzen (11); argiak itzaltzen ari (3); berehala itzaltzen (5); distira itzaltzen (5); edo itzaltzen (4); edo itzaltzen ahalko (3); erabat itzaltzen (3); ere sua itzaltzen (3); eta itzaltzen (15); hertsatzen edo itzaltzen (3); inoiz itzaltzen (3); itzaltzen ahal (4); itzaltzen ahalko (4); itzaltzen ari (27); itzaltzen ari den (3); itzaltzen ari zen (5); itzaltzen ari ziren (6); itzaltzen bada (3); itzaltzen da (5); itzaltzen den (6); itzaltzen dira (6); itzaltzen diren (4); itzaltzen dituzten (3); itzaltzen du (10); itzaltzen duen (3); itzaltzen dute (3); itzaltzen eta (8); itzaltzen ez (10); itzaltzen hasi (7); itzaltzen hasi zen (3); itzaltzen hasten (3); itzaltzen ikusi (4); itzaltzen joan (16); itzaltzen joan zen (11); itzaltzen saiatu (5); itzaltzen saiatu zen (3); itzaltzen utzi (8); itzaltzen zen (7); itzaltzen ziren (5); itzaltzen zituen (7); itzaltzen zuen (5); itzaltzera joan (3); kandela itzaltzen (3); motorra itzaltzen (3); nola itzaltzen (5); orduko itzaltzen (3); pizten eta itzaltzen (3); piztu eta itzaltzen (3); sekula itzaltzen (3); sua itzaltzen (24); sua itzaltzera (8)


itzalika adlag

Teknikariak azken konexioak egiten ari dira oholtzan, argiak piztu-itzalika.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.

Hala ere, irudi erdi osatu erdi galdu hori ager-itzalika dabilkit gogoan, beste hamaika irudirekin batera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.

Uhartera heldu eta handik ikusita, San Francisco ageri-itzalika zebilen gandu espektral batez bildua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.


itzalitasun iz itzalia denaren nolakotasuna.

Nirwana edo itzalitasun guztizko batean dena zeharo berdin-berdin mortutzeraino (bata eta berdina bat-berdinak izateraino).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 161. orr.


itzalixe izond apur bat itzalia.

Gerriz arno zahagi betea ematen zuen; aurpegiz, kandela zimurtu itzalixea. · Negar arrastoak itzalixeak zituen bisaiatik, eta makillaje paratu berriak halako distira bat sorrarazten zion larru-azalean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.


itzalixetu, itzalixe(tu), itzalixetzen da/du ad apur bat itzali.

Gaztetako grinaldi eroska haiek ari baitira itzalixetzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.

Ardo zuri ordez, noski, erabili liteke uxuala (patarra), alkohol hutsa, edo txanpana baitare, ondotik likore gozoren batetik xorta bat gehituz alkohola itzalixetzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.


itzalketa iz itzaltzea.

Neguko itzalketa saihesterik ez ei zegoen, [Iberdrolako] Oriolen arabera.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Bost urte itzalketa eta bonbardaketekin, horra gure bekatuengatik ordaindu beharreko zorra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Eguberriz itzalketan dabilanak, bilatuko du Pazkoan supazterra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 494. orr.


itzalkin iz eguzkitik babesteko aterki modukoa.

Igandeko jantzia zeraman jendea, lastozko kapelak, itzalkinak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Hondartza aldera ihes egin eta itzalkin baten azpian gordetzea beste aukerarik ez geneukan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Behin, buruhas zihoan dama bat pasatu zen aldamenetik, itzalkin farfailazko bat zabalik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Eraikinaren atzealdeko tegi hutsean habia antzeko bat egiten du, Shaw-tarrei hartutako mahai batekin eta besaulki zahar batekin, eta eguzkirik txarrenetik babesteko hondartzako itzalkin batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Atea zeharkatzean, Ellenek ireki zuen bere itzalkina, alde batean txirrinak eta bestean postontziak zituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.


itzalkor izond

Irauteko esperantza gutxiena daukan sasoian -iraungikorrena, itzalkorrena eta erorkorrena den garaian- egiten da bere nortasuna egundo ez bezain iraunkor eta are behin-betikoa.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

Distira hirukunetan bezala agertzen eta desagertzen zitzaizkidan, argi-balek lekuko itzalkor bihurturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.


itzalño iz itzaltxoa.

-Itzalño bat baitu halere?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Dudaren itzalño bat.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 70. orr.


itzalpe 1 iz zuhaitz batek edo kideko zerbaitek eratzen duen itzala; iltzalean dagoen tokia. ik gerizpe.

Deskantsu poxi bat kausitu beharrez itzalpe argi batean paratua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Arte, urki eta haritzen itzalpe ederrean.  Elizen arteko biblia   Os 4,13

Pagoen itzalpe hezean.  Berria - Kultura   2006-02-16

Zurzurien itzalpe isilean barrena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 33. orr.

Arbolen itzalpe urrunari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.

Belabeltzez eta hautsez betetako itzalpe horretatik alde egiteko gogoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.

Ilunabarreko itzalpe leunean bilduta zegoen neska.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

Distira handia eta itzalpe galanta.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

Nolatan hago hodei-itzalpe ilunak harturik oraindik?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 34. orr.

· Inkisizioaren oskurantismo zapaltzailea behin betiko itzalpera bidali duen goiaingerua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Itzalpetik itzalpera egin dut via Ribiteletik [...] Piazza Chanoux-era.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

2 espetxea, presondegia. ik itzal 9.

Hilabeteko itzalpea izan zen txantxa haren ordaina.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.

Presoa itzalpetik irtengo ote den.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 164. orr.

3 itzalpean

Berrogei gradu itzalpean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.

Goiz partean, kalezuloa itzalpean egoten da, hotzak eta hezetasunak hartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Itzalpean ezkutatu zen Nadia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 327. orr.

Hartzazue atseden bitartean, zuhaitzaren itzalpean.  Elizen arteko biblia   Has 18,4

Atzerritar batzuk ikusi nituen toldo hori eta zuriaren itzalpean eserita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Jaiotzaz ez zen hirikoa, ez zen onddo kapelaren itzalpean bizi, zuek eta ni bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.

Brankako gazteluaren itzalpean gorderik, ezin inor konturatu han zegoela. seme bat ere bazuen, hor, eliza horren itzalpean ehortzia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.

Ordura arte lozulo izana nuen zokondoa, artilleria pieza haietako baten itzalpean atondua nuena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 137. orr.

Krimenak burutu dituen gaizkilea zergatik ohoretan goresten den eta desohorearen itzalpean estaltzen pertsona akasgabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

Beti anaien itzalpean bizi izan denez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 192. orr.

Aitaordeak atzeman ahal izanen zion oraino anaiarik gabeko emazterik, bertze norbaiten itzalpean hutsetik hasi ahal izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.

Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira.  Elizen arteko biblia   Is 9,1

Zatozte, babestu nire itzalpean.  Elizen arteko biblia   Epa 9,15

Krimenak burutu dituen gaizkilea zergatik ohoretan goresten den eta desohorearen itzalpean estaltzen pertsona akasgabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

Mallarmé poeta sinbolistaren itzalpean antolatutako hizketaldietan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.

Horrela agertzen zaigu arimaren dimentsio orain arte itzalpean utzitako bat. · Dena dela, biak bizi izan ziren isilpe eta itzalpe samarrean, haien lanak ez zirelako XX. mendea arte argitara atera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 22. orr.

4 itzalpeko izlag

Gaurko asfalto eguzki gogorrak itzalpeko toki eroso baten tirria piztu baitidate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.

Ilargiaren itzalpeko aldea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Santxo Azkarrak kiskali eginen zuen San Nikolasen itzalpeko burgo osoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Washingtonen itzalpeko ALCA Ameriketako Merkataritza Gune Librearen inguruan Itzalpeko güdari ezezagünak hobeki biziarazi nahiz.  Berria - Mundua   2004-01-02

Haitza bustirik zegoen eguzkiak jotzen zuen isurkian, eta lei beltzez estalia itzalpekoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bartzelonaren itzalpean (3); baten itzalpean (9); batzuen itzalpean (3); eta itzalpean (4); gazteluaren itzalpean (3); haren itzalpean (11); hegalen itzalpean (5); horren itzalpean (3); itzalpean bizi (13); itzalpean bizi zirenei (3); itzalpean dagoen (3); itzalpean egon (3); itzalpean eta (3); itzalpean gelditu (4); itzalpean sartu (3); itzalpean utzi (5); itzalpetik atera (3); zuhaitzaren itzalpean (3); zure hegalen itzalpean (3)


itzalperatu, itzalpera(tu), itzalperatzen du ad itzalpera eraman.

Gizon bat, bada, eta bizitza bat, bere historia handi-txikiekin, Historiak [...] kontutxo horiek guztiak itzalperatu nahi izan zituen garai latzaren bihotzetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.

Bizi den herri batek bere memoria historikoa eskuratzeko nahia eta eskubidea du, anitzetan itzalperaturik dena, ez bakarrik auzoko beste potentzia batzuengatik, baina ere guhaurek ahantzi, baztertu, galarazi dugulako edo batzuek digutelako.  Berria - Kultura   2004-05-05


itzalpetu, itzalpe(tu), itzalpetzen 1 du ad itzalpean jarri.

Esaguzue zer egin, hartu zeuen gain gure defentsa; itzalpetu eguerdi betea eta egizue gauaren antzeko, erbesteratuak gordetzeko, ihesi doazenak aurki ez ditzaten.  Elizen arteko biblia   Is 16,3

Mendebalde modernoko gizarteak, pentsaeraz nazionalista eta klase ertainekoa izanik, Erdi Aroko atal ilun samarretik irten eta munduaren gainerako guztia itzalpetu zuen laster.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Elizaren baitako barne-eztabaidak kristau eta juduen arteko polemikak itzalpetzera jo zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

2 (era burutua izen gisa) espetxeratua, presondegiratua.

Urtean zehar, zenbat bazkari, afari eta ekintza ez dute muntatzen familiakoek eta gazteek, itzalpetuak laguntzeko eta ikustera joiateko, hoin urrun, sar-atera baten esperantzan.  Herria   2004-05-06


itzaltegi iz itzalpea.

Bebarruko arkuaren aurrez aurre itzaltegi bat zegoen, makilaz eratua, eta haren gainean basa-arrosondo baten adarrak bermatzen ziren; haren hostaila, loretxo zuriz apaindua, hain zen sarria non eguzkiaren argiari ez baitzion igarotzen uzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Goizean, ohetik jaikitzean, dutxa hotz bat hartzen zuen Flora eta Pomonaren itzaltegian.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Andresek ureztagailu handi bat jarri zuen itzaltegiaren sabaitik zintzilik, eta kirtenetik soka bat lotu zion, txirrika batetik igaro eta beste aldetik aulki baten gainean jarritako harri bati lotua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.


itzaltei ik itzal 19.

itzaltsu 1 izond itzalez betea; iluna.

Bide hori hartzen ausartzen zirenak berehala iritsiko ziren Oihan Itzaltsura.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.

Gimnasioko zuhaitz-lerro itzaltsuen azpian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.

Kasernako alde itzaltsuenen abaroa bilatuz beti.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 178. orr.

Korridore itsu batera iritsi ziren, zulo itzaltsu batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Non gero eta luzeagoak -eta ikusezinagoak- baitira kausaren eta efektuen arteko tarte itzaltsuak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Greziar estilo peto-petoko eraikinak, lorategiz inguratuak eta barruko patio itzaltsuz ongi hornituak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Zoko itzaltsu batean gorde zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 230. orr.

Argia ilean kontzentraturik ere, gogoa ahora joaten zitzaidan; bular argitutik alu itzaltsura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Geratu zen ikusmiran katedrale antzeko leku batean, oso iluna, oso itzaltsua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 169. orr.

Beti geratuko zaigu alderdi bat itzalpean, eta alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara, barne-debeku moduko bat daukagu ilunpe horren muinean barneratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

Harryk Sirius Blacken begi goibel itzaltsuetara begiratu zuen, haietxek baitziren haren aurpegi abailduan bizi-arrastoa erakusten zuten atal bakarrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 36. orr.

2 begirunea eragiten duena.

Zuzendari txit agurgarriari bidali nahi diogun Adierazpen Deskribatzaile Akritikoa (ADA), beren sinadura itzaltsuekin babes dezaten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Jainkoa eta Erregea zerbitzatu ondoren, guztien begiramena irabazirik, erretiroa hartu, egoitzaz aldatu, eta lurjabe bihurtzen dira, Errusiako handiki itzaltsu eta abegi oneko jaun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Egun on, Lipmann jaun itzaltsua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 33. orr.

Gure K.L.-ri begiratzea besterik ez dago, gure herriko idazlerik itzaltsuenari.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.

Nolatan nahasi zen afera hartan karabanen xeke itzaltsu eta agurgarria?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 72. orr.

Begiramen itzaltsu batez hitz egin zion agureak mutilari: […].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 111. orr.

Irrati-uhinetako izar itzaltsuak,  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.

3 (adizlagun gisa)

Herio agertu da, mutilak behar zuen tokian, zurbil eta itzaltsu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Eguzkiak argiturik, oihan sasitsua zabaldu egiten zen leku batzuetan, eta bere barrunbeak erakusten zituen, itzaltsu, laiotz, piztia baten ahutz ilunak bailiran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Batzuk zutik, itzaltsu, edertasun bete-betean, beren eguneroko bizitzan luzaro mantendu ezin izan duten halako goitasun aire batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.

Suschitzky andreak bat-batean esan zuen, serio eta itzaltsu, otoitz egiten bezala: [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.

Bidexkak betikoan: umel, itzaltsu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itzaltsu (3); itzaltsu bat (3); itzaltsu batean (4); itzaltsu eta (5); itzaltsu horretan (4); lipmann jaun itzaltsua (4)


itzaltxo iz itzal txikia.

Itzaltxo bat, azkenean, hegiko buztingorri horren ondoan ikusi dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.


itzaltzaile (orobat itzaltzaille) iz itzaltzen duena.

Jauna deitzen zidan gizon hark eztulka, eta halaxe esan zuen, itzaltzaileagoak, eta ez nuen zer esan nahi zuen konprenitu.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 95. orr.

Erromatar Inperioak arazoaldi baten itzaltzaile gisa bere estatu unibertsalaren bake grisa ezarri aurreko egunetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Bion lanak garbi erakutsiz ez dela beti itzultzailea itzaltzailea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 61. orr.


itzaltze iz erretzetik edo argitzetik gelditzea.

Ez da ohartzen gau-argien itzaltze hori egunaren itzuleraren seinale dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Ikusten ditudanean gorriz tindaturiko lainoak, arrosen itzaltze arina eta urretxindorren kanta sakon eta tristea ostargi-belarren girlanden artean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 33. orr.

Suteen detekzio eta itzaltze sistema, Itzaltze lanetan Iruñeko, Tafallako eta Zangotzako suhiltzaileek parte hartu dute.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Argi-itzaltze horrexek markatzen baitu haurren loaren hastapena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.


itzalune ik itzalgune.

itzarrera iz itzartzea.

Hurrengo eguneko itzarrera makala eta biharamun itzela.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.


itzarri1, itzar, itzartzen (216 agerraldi, 58 liburu eta 8 artikulutan) 1 da ad esnatu. ik itzartu; iratzarri.

Hurrengo goizean, ohi ez bezala, goiz itzarri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 129. orr.

Hurrengo goizean ezkor itzarri zen, eta goiz gainera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.

Hamaikak aldera itzarri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Baina printzesa ez zen itzarri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 118. orr.

Ordu laurdena besterik ez nuen egin lo, lepagogortuta itzarri nintzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

Zakurra ere itzarri da, eta aztarrika ari da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Nola esango genuke... barruan daramagun animalia itzarri da aurrena, gu ondoren.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 28. orr.

Ia lozorroan zegoen gizona itzarri-edo egiten da, eta aurrena grogi samar marmarrez "e?, e?" galdetu ondoren, "bai, bai; bai" erantzuten du, aztoratuta baina bizkor.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 111. orr.

Itzarri zenean beste saialdi bat egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

-Baina zertan ari zara? -botatzen dio Martak, bat-batean itzarri eta bere erdi-biluztasunaz izuturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.

Ni haren ondoan geratu nintzen beilan, noiz itzarriko zain.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.

Itzarri berria zegoen, ezagun zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

Amets-lilura hartatik itzartzean purruskatua nuen bihotza, lur joa bizi-gogoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Ez dezagun horrelakorik sinets; ameskeria horretatik itzarriak gara dagoeneko, eta ateismoa da arrazoitzen dakien jende ororen sistema bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Goizean goiz lokartu nintzen eta, itzarritakoan, tristura sakona sentitu nuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 10. orr.

Itzarritakoan, Pesk hirian zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 128. orr.

Itzarri, mesedez, itzarri!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 88. orr.

Esna, itzar zaitez, Debora, itzarri, esnatu, kanta ezazu!  Elizen arteko biblia   Epa 5,12

2 irud/hed

Baina eguzkia gordetzen delarik, beirak eta kriseiluak pizten direneko, hiria itzarri egiten da, biziaren dardara hautematen da nonahi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Nigan lo zegoen mundu oso bat itzarri, piztu eta irakiten zait oroimenean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 191. orr.

• 3 du ad

Kokotsak bularra ukitzen duela egon da lepoko minak itzarri duen arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 109. orr.

Liluramendu hartatik soil-soilik kafeteraren ziztuak itzarri ninduen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 28. orr.

Gure ama itzartzen zuen doilorkeria latzak aurpegiratzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Baina nire anaiak ez ninduen inoiz bakean uzten bere istorio haiekin, eta aldiro itzartzen ninduen berriketan jarduteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

Ez zintudan itzarri nahi -esan zuen etxekoandreak-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Artegatasun itzarri horren ezinegonean kulunkan nengoela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 60. orr.

Uda hurbildu ahala, arratsaldeak luzatu ahala, hondartzatik paseatu eta putzuan aztarrikatu bitartean, itxaropentsu eta itzarrien baitan irudipen arraroenak jaio ziren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 131. orr.

5 itzarririk adlag itzarrik, esna.

Ez naiz segur itzarririk egon ote nintzen denbora osoan. Loak hartu gabe iragaten zituen gauak oro, begiak erdi hertsirik, edozein zaratots edo marruma entzun bezain pronto itzarririk, erne, ohoinak zitezkeelakoan gaueko mamuen zelatan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 170. orr.

Gure aita bere seme guztien etorkizunaz kezkatzen zen eta, gauaz itzarririk, amari esaten zion: "zer eginen du Ginok?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 85. orr.

6 itzarrita adlag itzarrik, esna.

Haren argi ahula besterik ez geneukan, eta nik, tarte bat neramanez itzarrita, gauzen soslaiei behinik antzematen banien ere, Oriol esnatu berriarentzat dena izango zen ilunpe beltz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 188. orr.

Pauli bere txokoan mugitu eta burua altxatu zuen, itzarrita.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat batean itzarri (3); batean itzarri (7); batean itzarri eta (3); ere itzarri (3); eta itzarri (6); eta itzartzen (3); itzarri borondatezko (3); itzarri da (5); itzarri egin (3); itzarri egiten (5); itzarri eta (7); itzarri nahi (7); itzarri nahi ez (6); itzarri naiz (3); itzarri nintzen (10); itzarri orduko (4); itzarri zen (7); itzartzen dira (3)


itzarri2 adlag itzarrik, esna.

Gora eta behera, lo eta itzarri, horrela egin zuten bidaia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 127. orr.


itzarrik adlag esna.

Itzarrik zein lotan gagozela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.

Itzarrik edo lotan ote zegoen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 142. orr.

Itzarrik da, ohean, izara kokotseraino igota, betazpitsu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 37. orr.

Gogo-adimenek itzarrik segi dezaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 275. orr.

Esparruko gainontzeko biztanleoi, ostera, erregutu zigun itzarrik irauteko, gauerdira arte beharrezkoa izanez gero, gulash sendoa prestatzen hasi behar zutelako.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 237. orr.

Erdi itzarrik nengoen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 11. orr.

Gau osoa emango zuela itzarrik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 37. orr.

Ohean egon arren itzarrik zegoela eta guztiari begiratzen ziola, ilunpetan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 155. orr.


itzartu (102 agerraldi, 18 liburu eta 4 artikulutan) itzar, itzartzen 1 da ad esnatu. ik itzarri1; iratzartu.

Eta hartantxe itzartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 285. orr.

Txalupan itzartu zen, mindutako eskua igurtziz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.

Izerditan itzartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 287. orr.

Halako batean nekeak eskua laxatu-edo egin zuen eta itzartu egin nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

Anestesiak eragindako loalditik sekula itzartu izan ez bazina ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Itzartu bezain laster.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 76. orr.

Amets gaiztoren bat izan denean, gero norbera itzartzean ohekoak zelan ageri diren, halaxe zeuden hango burusia eta izarak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.

Noiz arte egongo zara etzanda, alfer hori? noiz itzartuko zeure loalditik?  Elizen arteko biblia   EsZ 6,9

Itzartu orduko eguzkia askoz goxoagoa da iratzargailu madarikatua baino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.

2 irud/hed

Bihotzaren txoko ahaztu eta aspaldian lokartu hori itzartu egin dela iruditu zaio.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 41. orr.

Mundua itzartzen hasia zen, ostatuko leihoetako batean kutxa saldu zidan gizona agertu zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 362. orr.

Orduan beste gaitz batzuek gure bularrean itota zeukaten larritasun hura itzartzen eta burua jasotzen saiatzen da. -Itzar daitezela, bada, beraren botereak!  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.

• 3 du ad

Danbada haren hotsak itzartu ninduen ni ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.

Aldameneko gizonaren berbek itzartu egin dute Joxan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Mugimenduak eta asaldurak itzartu naute jarraian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 83. orr.

Eta uste dut argitxo hark itzartu zuela Darling andrea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 36. orr.

Umeak itzartu, korta garbitu, garbigailua ipini, abereak larreratu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.

4 itzarturik adlag itzarrik, esna.

Inor ez baita itzarturik jaikitzen, behin biziaren eten hotza gertatuz gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

Felicitas, ostera, ondo itzarturik doa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.


itzatu (ETCn 46 agerraldi), itza, itzatzen 1 du ad ipar iltzatu.

Ferreiros herrian baziren ferratzaileak, zaldien aztaparrak eta erromesen oinetakoak itzatzen zituztenak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Murruan dago itzatua zurezko ikurra: "Albergue Trinidad de Arre".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Ni aldiz harritua han egoki tente, lurrari itzatua izan banintz bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Bainan iduritzen zait, bera hantxe ohean ezindua zagolarik, etxekotu zela kurutzeari itzatua ikusten zuen bere lagunarekin.  Herria   2001-04-05

Geroan, gizon eginik, utziko ditu bere eskuak gurutzean itzatzera: gizon egin den Jainkoaren maitasuna munduaren lau hegaletarat agertzeko.  Herria   2003-12-25

Zola hori ez zedin higa, itzatzen zioten gomazko tira bat edo berdin dozena bat itze.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

2 irud

Begia itzatua baitzuen ostia eta kalitzari, mixteriozko so bat botatzen zuela.  Herria   2001-06-21

Joanesek geroztik ere sekulan ikusi ez zuen begirada baten indarra zeukan, hain sarkorra, behin betirako, argazki bat paretan bezala, oroimenean itzaturik gelditu zitzaiona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

Benen buruan itzaturik geldituko da izan dela tsunami aitzineko garaia... eta tsunami ondokoa.  Herria   2005-12-29

Agian ez da sobera denbora egonen ohean itzaturik.  Herria   2005-01-13

Bake bitxi batek itzatu nau hemen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 73. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bazuen zenbait urte eri zela eta kadera itzatu baten gainean, ibiltzen zela.  Herria   2002-08-08

Kadera itzatu batetan egoiten zen, arta haundienarekin laguntzen baitzuten erizain eta familiakoek.  Herria   2003-12-11


itze 1 iz iltzea.

Apainduraren osatzeko, hegia zabala zuen aita zenaren lapurtar boneta hartu zuen, itze batean tilingo zegoena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Itzea sartzen da jo eta jo arizanaren bortxaz.  Herria   2003-09-18

Gaitzeko borta, zeruraino doan borta, zeruko atea, zura itzez izarreztatua, 585 itze kasko beltz, mugimendu gabeko konstelazioa, zur gorrian landatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Kristoren beso mehe eta luzeek, gorputz hilaren pisuak itzetatik ateratzekotan balire bezala, Kurutzefikatuaren hauskortasuna gehitzen dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

Itze sailtzaile batek iragarki egile bati galdegin zion marrazki baten bitartez bere ekoizpenaren aipamena egitea.  Herria   2005-01-20

2 (pilotariena)

Itzeak izanikan ere, hala hala segitu zuen pilotan eta partida irabazi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.

3 itze-belar iltze belarra.

Horma-harrietan ernetzen den itze belarraz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,13

Landareei buruz ere mintzatu zen, Libanoko zedrotik hasi eta hormetako itze-belarreraino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 67. orr.

Jarri naiz eukalitu edo, izen pollitagoa baita, itze-belarrei so ziri mehe luze horiek noraino joan nahi dute, zeru barnean ausikika bezala ari direla.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.

4 itze-kanela iltze kanela.

Han biper eta itze-kanela garestien merkataritzan aritzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 174. orr.

Itze-kanela kargatu ondotik, etxeratzen dira eta Sevillara itzultzen 1522ko irailaren 8an  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 175. orr.

5 itzeak egin

Hogeigarren mende hastapenean ari ziren itze egiten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 27. orr.

Itze egiteko mekanika hori.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 27. orr.


itzel 1 izond guztiz handia, ikaragarria.

Mexikon, 1985ean lurrikara itzel baten ondorioz 5.000 lagunetik gora hil ziren.  Berria - Kirola   2004-03-14

Bala zaparrada itzela zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

Condor Legioko liztor itzelek Gernika suntsitu zuten iluntzean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.

Fossalta di Piave-n andari zereginean ziharduela, beraren inguruan leherketa itzela gertatu eta hantxe amaitu zitzaion guda.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

Mozkor itzela harrapatuta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 211. orr.

Danbada itzela izan zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.

Agirre hori putakume itzela duk!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 56. orr.

Biografia ahantzien liburutegi itzel bat da gaurko hiria.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Itzelak dira, inondik ere, imajinazioaren ahalmenak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.

Niretzat ha ezagutzea itzela izan zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 85. orr.

Jendilaje itzela dabil.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 140. orr.

Gertrudis emakume erraldoiaren beso itzeletan bukatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Ikusita nago ni portuan ale itzel askoak, kristoren zuhaitz puskak, zera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Hura bai giza indarraren zarrastelkeria ergela, primitibokeria itzela, gero.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.

Itzelak kontatuko nituen sasoi batean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 21. orr.

Neurri itzeleko katu arre bat zeukan beso artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Gizon eretxia zan, nortasun itzelekoa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 67. orr.

Balio sinboliko itzelekoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 305. orr.

2 (adizlagun gisa)

Emakumea itzel hunkitu da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Gerran itzel sufritutako mutila.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 210. orr.

Itzel portatu behar izan dut.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

Telefono dei batek itzel formaldu ditzake gauzak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 48. orr.

-Itzel pasatuko dut -esan zuen Peterrek.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 211. orr.

Hasierako sarreran kontrabaxua eta fagota, esate baterako, itzel aritu ziren, baita oboea ere bere kontrakanto ironiaz betetako horretan.  Berria - Kultura   2004-06-02

Kuban, ostera, itzel.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 45. orr.

3 (izenondo baten ezkerrean)

Arrain itzel handia harrapatu ondoren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.

Ikaragarri, itzel handiak dira gizon biak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.

4 itzelezko izlag itzela.

Itzelezko lorategi gris hotza da Bilbo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 87. orr.

Itzelezko ondasunak zituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.

Horko horrek, Johnek, itzelezko amorrua digu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 59. orr.

Disgustua baino, itzelezko poza hartu zuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 175. orr.

Askok uste dute idazleak itzelezko erraztasuna duela idazteko eta hitz egiteko, eseri eta barra-barra betetzen dituela paperak eta horregatik dela idazle.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 30. orr.

Leihotik begira-begira egona zen, erabat liluratuta, eguraldiak higatutako panel itzelezkoek goraipatzen zituzten iragarkiei adi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gertakari itzel (3); isiltasun itzel (3); itzel bat (23); itzel batean (7); itzel batek (4); itzel baten (14); itzel eta (11); itzel hau (3); itzel honen (3); itzel hori (4); itzel horretan (3); itzel hura (8); krimen itzel (5)

ahalegin itzela (12); ahalegin itzela egin (7); alde itzela (4); aldea itzela (3); anabasa itzela (3); arrakasta itzela (19); arrakasta itzela izan (7); arrakasta itzela lortu (4); arrisku itzela (3); astakeria itzela (3); astindu itzela (5); aukera itzela (5); aurrerapauso itzela (8); beldur itzela (5); buruhauste itzela (4); eragin itzela (12); eragin itzela du (4); eragin itzela dute (3); ezusteko itzela (3); falta itzela (4); gaitasun itzela (7); garrantzi itzela (15); garrantzi itzela izan (4); gauza itzela (3); gogo itzela (6); ikusmin itzela (4)

itzela baita (4); itzela da (67); itzela dago (8); itzela dauka (8); itzela daukagu (3); itzela dela (11); itzela delako (3); itzela du (18); itzela duela (3); itzela dugu (3); itzela dute (12); itzela duten (3); itzela egin (48); itzela egin behar (4); itzela egin du (5); itzela egin duela (3); itzela egin dute (4); itzela egin eta (3); itzela egin zuen (10); itzela egin zuten (5); itzela egiten (9); itzela eman (9); itzela ematen (5); itzela eragin (7); itzela eragiten (3); itzela ere (3); itzela eta (10); itzela hartu (4); itzela izan (68); itzela izan da (12); itzela izan dute (3); itzela izan zela (3); itzela izan zen (24); itzela izan zuen (6); itzela izango (10); itzela izango da (3); itzela izango litzateke (3); itzela izaten (4); itzela jaso (3); itzela litzateke (6); itzela litzatekeela (3); itzela lortu (5); itzela lortu zuen (3); itzela piztu (3); itzela sentitu (5); itzela sentitu zuen (4); itzela sortu (6); itzela zegoen (5); itzela zen (17); itzela zeukala (3)

ahalegin itzelak (3); itzelak dira (8); itzelak egin (6); itzelak eta (5); itzelak izan (4); itzelak ziren (5); itzelaren ondorioz (4); jauzi itzela (4); jokalari itzela (4); kalitate itzela (7); kalte itzela (5); kolpe itzela (6); kopuru itzela (3); lan itzela (24); lan itzela egin (12); maila itzela (3); masa itzela (3); meritu itzela (3); min itzela (3); negozio itzela (7); ondorio itzelak (3); parranda itzela (5); parranda itzela egin (3); partida itzela (4); politiko itzela (5); presio itzela (8); presio itzela egin (5); sarraski itzela (3); talde itzela (4); tentsio itzela (3); zama itzela (4); zaparrada itzela (3)

da itzelezko (3); eta itzelezko (16); eta itzelezko arrakasta (3); itzelezko arrakasta (6); itzelezko gogoa (5); itzelezko poza (5)


itzeltasun iz itzela denaren nolakotasuna.

Hil berri den emakumeak beti soinean zeraman koipe zaharraren usaina lurrin gozoagoa da heriotzaren itzeltasuna arintzeko bazterrik bazter barreiatzen den intsentsu zerutiarrarena baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.


itzi ik utzi.

itziartar izlag/iz Itziarkoa, Itziarri dagokiona; Itziarko hiritarra.

Bertze euskal txirrindularietan, Unai Osa itziartarra eta Patxi Villa beratarra hoberenen artean ibili dira.  Herria   2005-06-02

Libertyko itziartarra zazpigarren postuan helmugaratu zen.  Berria - Kirola   2006-04-02

Unai Osa Illes Balears taldeko txirrindulari itziartarraren Nire Itzulia atala.  Berria - Harian   2005-04-03

Igeldotarrek eta itziartarrek ere urteak daramatzate udalerri propioa lortzeko lanean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Itziartarren interesak Deban defendatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osa itziartarra (4)


itzul ik itzuli1 10.

itzul-amilka iz itzulipurdia.

Talde handietan-eta egin beharreko zilipurdi eta itzul-amilkak bezala, gorputz guztia minberatzen zait oroitze hutsarekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.


itzul-bidaia iz itzulerako bidaia.

Ausartu zineten halako itzul bidaia luzea egitera, izeba ezongi egonda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

Gainera, itzul-bidaiarako ondo etorriko zitzaion maleta hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 249. orr.

Hegazkinari erregaia berritu diote, eta prest gelditu da itzul-bidaiarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.


itzulaldi iz itzultzea.

Gau itogarri bateko goiz aldera zendu zen, noizbait berarena izana zen ohitura baten itzulaldi bitxi batengatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.


itzularazi, itzularaz, itzularazten (orobat itzulerazi g.er., itzuliarazi g.er. eta itzul(-)arazi g.er.) du ad itzultzera behartu.

Kolpeka, ukabilkadaka eta irainka itzuliarazi zituzten hirira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.

Itzularaz ditzan Irakiarat igorriak dituzten 1.500 ukrainar soldadoak.  Herria   2004-12-09

Irain, itzularaz nazazu zeuregana, zu baitzaitut Jauna.  Elizen arteko biblia   Jr 31,18

Zerk gaitu bada, lur huntarik gorago altxatuko, Jainkoaren ganat itzul-araziko?  Herria   2001-10-18

Egunotan 20.000 iheslari itzuliarazi dituztela zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-25

Eta berdin dut espero zure bertuteek bide egokira itzularaz dezaten printzea, zuen bion ohorearen mesedetan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 110. orr.

Herri-agintarien jauregira joan zen, bere semeari auzia jartzera eta etxetik ostu zuen dirua itzularaz ziezaiola eskatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Horren gatik ote du Arbelbidek Lavieuxville apezpikuaren katixima hartzen eta ez de Loison apezpikuak euskarara itzul arazi zuen Napoleonena?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 163. orr.


itzulbide (orobat itzul-bide g.er.) 1 iz norabait edo zerbaitetara itzultzeko bidea.

Itzulbidea geldoa eta nekagarria izan zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 200. orr.

Itzulbidean, geldialdia egin nuen esekitokiaren parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Ez genuen hitzik egin itzulbidean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Entzun zuen Cartaphilus itsasoan hila zela, Esmirnara itzul bidean, eta Ios uhartean ehortzi zutela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

Seihileko bat egin berria Yalen, scholarship, eta orain etxerako itzulbidean amarengana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Kanpalekurako itzulbidean hartu nuen erabakia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.

Itzulbidean da Hamlet.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 187. orr.

Inor igarotzen ez den eta itzulbiderik ez duen lurrean.  Elizen arteko biblia   Jr 2,6

Norberaren bizitzak une batetik aurrera ez duela itzulbiderik pentsatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Hori guztia destenorez eta itzulbiderik ez zegoela gogoratu zitzaidan, ordea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Gure aitatxik gogoa berriturik egin zuen itzulbidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Kirxak, ilunpetan, itsumustuka ekin zion itzulbideari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Orkoen osteek moztuko digute itzulbidea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 127. orr.

Orduan, uhartean zehar ibiltzen hasi nintzen, jainkoei laguntza eske, itzulbidea erakuts ziezadaten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.

1941eko urtarrilean Europaren eta munduaren zorteak itzulbiderik gabeak ziruditen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Itzulbiderik gabeko bidaiarako txartela hartua nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.

Itzulbiderik eta atzerabiderik gabeko desastrea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 6. orr.

Konpondu ezinezko, itzulbiderik gabeko kalteak gertatuko ziren.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.

2 itzulia.

Eginbidez ez baldin bada, automakikoki bederen iragan dut ja ezagutzen dudan elizaren barneko itzulbidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itzulbidea hartu (3); itzulbiderik ez (3); itzulbiderik gabeko (4)


itzulbira iz zerbaiten inguruan egiten den itzulia.

Zeru-ertz batetik irten eta beste ertzeraino haren itzulbira: haren berotik ezin libratu ezer!  Elizen arteko biblia   Sal 19,7


itzulbiraka adlag itzulbirak eginez.

Horregatik bi orduz baino gehiago aireportuaren gainean itzulbiraka ibili zen, erregai guztia erre arte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 150. orr.


itzulbiratu, itzulbira(tu), itzulbiratzen du ad biratu.

Denda zabalik zegoelako adierazle ziren eragiketa guztiak egin zituen: errotulutxoa itzulbiratu, pertsianak jaso, eta erakusleihoko argitxoak isiotu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 149. orr.


itzulera 1 iz norabait edo zerbaitetara itzultzea.

Ihesak eta itzulerak ez dira denak berdinak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Erregearen itzulera.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 111. orr.

Horregatik kalkula dezakegu kometa periodikoaren itzulera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 394. orr.

Inoiz gauzatuko ez den bigarren itzulera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 39. orr.

Agian zuk atzeratu bakarrik egin duzu haren itzulera boterera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 269. orr.

Itzulera errepide nagusitik egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Berriz Irisarrira itzuli nahi balute, itzulera ere pagatuko ziela.  Herria   2005-04-21

Zuen itzulera ospatzera etorri gara.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 516. orr.

Berarekin afaldu ahal izateko bi aldiz atzeratu nuela itzulera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 161. orr.

Errefuxiatu zipretar-greziarren itzulera onartzen ez zuelako.  Berria - Mundua   2004-02-08

Sendero Luminosok 'itzulera' iragarri du.  Berria - Mundua   2004-04-20

Bizkarrean neukan tatuajea, ordea, itzulerarik gabeko bidaiaren antzekoa zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 143. orr.

Eta nire itzulerako zer-nolako guztiak etorri zitzaizkidan berriro gogora.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

Itzulerako bidea hartu zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.

Biharamun eguerdiko hamabi eta erdietan nuen itzulerako hegaldia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Itzulerako partida San Mamesen jokatuko dute.  Berria - Kirola   2004-08-28

Itzulerako txartelak erostera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.

Itzulerako bidea egin genuen dendarantz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 123. orr.

Itzulerako bidaia osoan ez zuten hitz bakar bat egin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 392. orr.

Itzulerako autobusik ez neukan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 92. orr.

Itzulerarako prestakizunak hasi zituzten atzo.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Niretzako bideak jada ez du itzulerarik.  Berria - Mundua   2004-07-27

Oreka egonkorrak eta hauskaitzak, itzulera gabeko prozesuak, amaigabeko arauketak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Orain nire itzulera gaiztoa kontatuko dizuet, Troiatik honantza Zeusek eskaini didana.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 47. orr.

Hamaika erretolika luze Jainko zaharren itzulera saihestezinari buruz (H-bonbaren jaurtiketaren ondoren!).  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Kurt Cobainen heriotza tamalgarria edota Rolling Stones mitikoen itzulera irrikatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Itzulera gogoangarria.  Berria - Kirola   2004-10-10

Itzulera gazi-gozoan pentsatuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.

Etengabeko itzuleraren bertsio txiki bat ditugu literaturako kontakizun laburrak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Euskal arkeologiak eta antropologiak lagundu digu Ama Lurrarenganako itzulera horretan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

Ekitatea lege naturalerako itzulera da, lege positiboen isilune.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Odolaren bihotzerako itzulera eragozten bada, garunerako garraioak ere sufritu egiten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 174. orr.

Baina antropologiaranzko itzulera honen benetako "aita" Kant izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

Haren balizko itzulera alferrikakoa lukek.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 321. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Raduan Husainiren itzulera eguna heldu zelarik, inork ez zuen ongi etorria beste konturik izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Denbora luzea du itzulera-ordua iritsi arte.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 72. orr.

Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera-tekla.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Hamaika aldiz aurkitzen gara itzulera-bidea hartzeko beharrean, bideak nahi dugun lekura ez daramala dakusagulako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

itzulera bidaian atzean geratuko zarete Edna eta biok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.

Jasser Arafatek errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea bermatu behar dela berretsi zuen atzo Ramalan.  Berria - Mundua   2004-05-02

Nolakoa izan zen itzulera partida?  Berria - Kirola   2004-07-22

Egunkariek deitoratzen zituzten "irteera edo itzulera operazioaren" minean bagina bezala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 16. orr.

Clitemnestra-ren itzulera lanarekin lortu duen [sari] hau.  Berria - Kultura   2004-02-01

Goizeko zazpiak aldera, askatuko du Stardust zundak itzulera kapsula.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Etxerako itzulera-txartela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Arau berri hauetatik abiatuta deskriba eta azter daitezke jarraitasun, itzulera eta errepikapen-fenomenoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 197. orr.

Inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera; itzulera-puntuak, eta abar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Itzulera Legearen arabera, Israelera joateko eta hango herritartasun agiria lortu ahal izateko eskubidea dute diasporan bizi diren judu guztiek.  Berria - Mundua   2004-12-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Liga itzulera prestatzeko.  Berria - Kirola   2006-02-22

5 itzulketa.

Diru laguntza horien itzulera atzeratu edo epeka ordaintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

6 itzulerakoan itzultzean, itzulerako bidaian.

Itzulerakoan ez genuen geldialdirik egin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Behin batean, heriotza-trena, itzulerakoan zihoala, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 231. orr.

Joaneko partidan galdutakoa itzulerakoan berreskuratu dezakegula.  Berria - Kirola   2004-09-15

Lehengo ile kirrua [...] motz-motz eginik zekarren itzulerakoan eta erabat urdindua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argentinarraren itzulera (3); casanovaren itzulera (3); errefuxiatuen itzulera (12); erregearen itzulera (6); etxerako itzulera (5); greziarren itzulera (3); ilararen itzulera (3); itzulera bidea (7); itzulera egunean (3); itzulera enpiriko (5); itzulera enpirikoa (4); itzulera enpirikoan (7); itzulera enpirikoaren (3); itzulera eskubidea (15); itzulera ona (3); itzulera operazioa (12); itzulera operazioetan (3); itzulera partida (3); palestinarren itzulera (5)

agerpenen ilararen itzulera (3); aste santuko itzulera (3); errefuxiatu palestinarren itzulera (3); eta itzulera operazioetan (3); irteera eta itzulera (3); itzulera ororen aurretik (4)

itzulerako bidaia (9); itzulerako bidaian (3); itzulerako bidea (20); itzulerako bidea hartu (4); itzulerako bidean (10); itzulerako lehia (3); itzulerako neurketa (3); itzulerako partida (11); itzulerako partidan (3)

errefuxiatuen itzuleraren (3); errefuxiatuen itzuleraren (3); eskolatik itzuleran (3); etxerako itzuleran (3); handik itzuleran (3); itzuleraren aurretik (3); itzuleraren aurretik (3); itzuleraren bitartez (5); itzuleraren bitartez (5)


itzuleragabe (corpusean itzulera gabe soilik) izond itzulerarik ez duena.

Zabalik zuen bidea periferizazio-prozesu itzulera gabeak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.


itzulerdi iz itzuli osoaren erdia.

Itzulerdi egin du Bittorrek branka aldera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Ezkerrean geratua zen eskuineko zangoari itzulerdia eginarazi zion orduan indarka, belaunak eskatzen zuen posizio naturalera ekarriz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.


itzulezin (orobat itzuliezin g.er.) 1 izond itzuliko ez dena, berriro gertatuko ez dena.

Aukera bakoitzak bere prezioa duela eta itzulezina dela.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

Denbora ez al da beti itzulezina?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.

Hemen ez baitago fenomeno itzulezinik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

2 beste hizkuntza batera ezin itzuli dena.

Badira pasarte itzulezinak, baina horrelako liburu batek aukera ematen du ordezko testu bat sartzeko.  Berria - Kultura   2006-01-28

Hitz hauek itzulezinak izango dira, idiolekto honek itzelezko antza izango du isiltasunarena. sentsazio eta sentimendu horiek hitzetan itzulezinak balira bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

Itzulezinak itzultzen hasteko ariketak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

3 [adiera nahasgarria: ik lehen adiera; cf itzulgarri] atzerakorik ez duena.

Bakea itzulezina egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

Itzuliezina da prozesua?  Berria - Harian   2006-03-25

Guretzat su-etenak itzulezina eta unibertsala behar du izan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

Normalizaziorako agertoki itzulezina lortzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Ondorio posible horien ezkortasun gradua katastrofikoa edo itzulezina izatea.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Kantariaren egoera itzulezina da, baina makina bati lotuta dagoenez, ez dago jakiterik zenbat denbora iraun dezakeen bizirik.  Berria - Kultura   2004-06-26

4 itzulezinezko izlag bertatik ezin itzul daitekena.

Bide luzea eta nekea segur bainan itzul-ezinezko bidea.  Herria   2003-07-10

Itzulezinezko mugetaraino dituzte eramanak hizkuntza txikiak, hizkuntza bazterrekoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.


itzulezintasun 1 iz itzulezina denaren nolakotasuna.

Abentura sentimendua denboraren itzulezintasunarena izanen litzateke, besterik ez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.

Arrazoiaren amespideak munstroak sortzen ditu noski, baina jolas kontsolagarriak dira horiek munduaren itzulezintasunaren aldean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 12. orr.

Ez dakit itzulera baten historia soila den Marioren amaginarrebarena, eta ez den, baita ere, historiaren beraren itzulezintasunaren lagin garden samarra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

2 beste hizkuntza batera ezin itzuli denaren nolakotasuna.

Beste zenbait testutan, itzulezintasunak darama idazlea jatorrizkotik erabat aldentzera.  Berria - Kultura   2006-03-21

3 [adiera nahasgarria; ik itzulezin 3] atzerakorik ez duenaren nolakotasuna.

Prozesu demokratikoaren itzulezintasuna eta arrakasta berma ditzan.  Berria - Harian   2006-03-25


itzulgai iz itzuli behar den testua.

Diru premia tarteko ez dela, itzultzailea barne beharrak bultzatzen du itzulgaiak aukeratzera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 47. orr.

-Itzulgaiaren erredaktoreak 100 metrotik hartu duela zati hori?  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 67. orr.

Itzulgaiko esaldiaz gogoratu zen Gabin.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.

CATetik iritsitako itzulgaien bila joan zenean.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 197. orr.

Ustez itzulgai huts zen hartatik hasita, horra noraino diren helduak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 94. orr.

Egun hartan, Huarte Donibanekoaren pasarte bat eman zion itzulgai Enrikek, izaeraren eta alderdi organikoaren, hots, gogoaren eta haragiaren arteko atxikimenduaz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

Itzultzailearen itzulgaiarekiko maitasun gehiegiak ere sor ditzake itzulpena itsu ditzaketen beroaren lamarak eta lurrunak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.


itzulgailu iz testuak itzultzeko gailua.

Eskuko itzulgailua esatea arruntegi eta baldar egiten zaio baten bati eta horregatik itzultzaile mugikorrak jarriko du hitzaldietan esaten dena ulertzeko ematen dizuten tresnatxo horren azpian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 81. orr.


itzulgaitz izond ia itzulezina.

Lukrezioren denbora denbora itzulgaitza dela eta haren naturak, beraz, historia bat daukala esan beharko litzateke, estoikoena itzulgarria eta historia gabea den bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Zeren gertakarion jabe izan ziren gizaldi haiek dagoeneko irentsiak baititu iragan itzulgaitzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 57. orr.


itzulgarri 1 izond itzul daitekeena, berriro gerta daitekeena.

Itzulgarria zen denbora, iragana eta geroa ezertan bereizten ez ziren unibertso aldaezin batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 31. orr.

Palingenesiak denbora arbuiatzera daramatza, prozesuetan iraunkor denarekin bat egitean, haien errepikatzearen eta, beraz, betiraunaren jakile: naturaren legeak itzulgarriak direla baiesteko euren era berezia da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Lukrezioren denbora denbora itzulgaitza dela eta haren naturak, beraz, historia bat daukala esan beharko litzateke, estoikoena itzulgarria eta historia gabea den bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

2 diruaz eta kidekoez mintzatuz itzul daitekena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ikus-entzunezko proiektuak diru laguntza itzulgarriekin sustatzeko harturiko bideak «aurrerapen esanguratsua» adierazten duen arren, «egoera kezkagarria» dela salatu dute.  Berria - Kultura   2004-04-01

3 beste hizkuntza batera itzul daitekeena.

Itzulgarritzat jo duten itzultzaileen artean, bada orain Exercices de style euskarara itzuli duen bat: Xabier Olarra.  Berria - Kultura   2006-01-12

4 [adiera nahasgarria: ik lehen adiera; cf itzulezin] atzerakorik baduena.

Gizonengan esterilizazioa eragiteko modua aurkitu dutela, haien osasunean edo libidoan kalterik sortu gabe, eta, gainera, metodo itzulgarria dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.

Ea kondenatuekin heriotza itzulgarriak lor ditzaken, alegia ez betikoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 73. orr.

Gainera, txertoak abantaila handi bat du: itzulgarria da.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Ni neu mendizalea naiz baina argi daukat energia eolikoak ez duela kutsatzen eta, gainera, inoiz atzera egin nahi izanez gero, inpaktua itzulgarria dela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09


itzulgarritasun iz itzulgarria denaren nolakotasuna.

Bereizi behar da, beraz, hizkuntza analogiaren (edo itzulgarritasunaren), berberatasun logikoaren (edo baliokidetasunaren) eta enuntziazio-homogeneotasunaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

Raymond Queneauren liburu honen itzulgarritasunaz eztabaida franko izan da.  Berria - Kultura   2006-01-28


itzulgune (orobat itzul(-)gune) iz ipar itzulia egiteko gunea.

Erdaraz "Rond Point" erraiten den gauza hori "Itzulgunea" deitzen da euskaraz.  Herria   2005-06-09

Baiona Santespietarik San Andresera heltzean, Lapurdiko zubi aitzineko itzulgunea "Rond point de l'Aquitaine" deitzen da.  Herria   2005-08-04

Itzulgune berri bat ezarri dute hor eta iduriz hola akulatu arramoldaketa arras egokia da.  Herria   2001-06-14

Itzul gune berria sei errepide desberdinetatik hartzen ahalko da.  Herria   2003-03-20

Intermarché saltegiko itzulgune ondoan.  Herria   2004-02-26

Miarritzeko autopistako itzul-gunean.  Herria   2005-01-13

· Miarritze nire amets eta gogoeten itzulgunea da.  Berria - Kultura   2004-09-14


itzuli-mitzuli 1 iz adkor itzulia, intzulingurua.

Ez zitzaion psikologiaren itzuli mitzulietan ibiltzen batere laket.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 94. orr.

Mattuk, alimaleko bularrak esku ahurrez haztatu zituen, gorputz itzuli-mitzuli zabala obratzen zuen oroz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.

Errepidearen itzuli-mitzuli patartsuak iragaiten ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Hau da, sortu-hil, sortu-hil etengabeko itzuli-mitzuliari bukaera ematea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

Itzuli-mitzulirik gabe erraiteko: ero-etxe batean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

Hilketa horren itzuli-mitzulietan sartu gabe [...].  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 17. orr.

Orain arte dena itzuli mitzuli zitzaidan bidea zurgin baten eskuaire bat bezain xuxena dut aitzinean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Dena itzuli-mitzuli, dena bihurri eta salbuespen, eta hori batere beharrik gabe gehiago dena...  Herria   2005-01-13

• 2 adlag itzuli-mitzulika.

Olinpiar jokoetan gimnastek hagetan itzuli-mitzuli ibili ondoren egiten duten bezala.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Ez zela gehiago koldarkeriatan itzuli-mitzuli ibiliko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

Etxera bueltatu zen etsi-etsian, espiritua askeagoa zuela, Quenu andrearen lehengusuaren irudia itzuli-mitzuli oroimenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Errepidea dena itzuli mitzuli doa, landare eta lore mota guziak hunkitu edo perekatu zein milikatu nahi balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.


itzuli-mitzulika adlag adkor itzulika.

Itzuli-mitzulika harat-honat ibilita ere, ezin oroitu non utzi nuen madarikatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Gazteari, berriki jakin zuen xehetasuna itzuli-mitzulika zebilkion gogoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Mutila, besarkatu nahian neskatxari darraikio eta biok zuhaitzaren inguruan itzuli-mitzulika ibiliko dira, etengabeko kantuan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Goizean, Rafa eta Egiptorekiko mugaren artean kokatua den errefuxiatu bizigunearen bost auzunetan sartuta ziren Tsahalen soldadu eta tankeak, Apache helikopteroek itzuli-mitzulika zihardutelarik airean.  Berria - Mundua   2004-05-21


itzuli-mitzulikatu, itzuli-mitzulika(tu), itzuli-mitzulikatzen da ad adkor itzulikatu.

Itzuli-mitzulikatzen ziren bere begi hetsien aitzinean... aireportuarekin hasteko!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.


itzuli1. itzul, itzultzen (orobat utzuli g.er.) 1 da ad lehenagoko tokira berriro joan. ik bihurtu.

Hegazkinak berriro itzuli ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 59. orr.

Orduan iluntasuna itzuli zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 126. orr.

Izerdiz belztua dagoenean, itzul bedi jauregira, har beza bainualdi eder bat eta bihoa lotara.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

Etxera ez itzultzea pentsatu nuen, gurasoek egingo zidatenaren beldur.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.

Hori ikustean, ihesi joandako gizonak Jonatanengana itzuli eta etsaien ondoren joan ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 11,73

Bihar goizean ene xoko goxora itzuli bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Baina usoa, hankak non pausaturik izan ez eta, ontzira itzuli zen, artean ura baitzegoen lurrazalean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

-Noizbait itzuli haiz harat?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 65. orr.

Handik bost bat minutura, ordea, nire izaren artera itzuli zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

Ez jan ogirik han, ez edan urik, ez itzuli joan zaren bide beretik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,17

Mezulariak itzuli zirenean, erregeak galdetu zien: -zergatik itzuli zarete?  Elizen arteko biblia   2 Erg 1,5

Ebakuntza gelatik itzuli berritan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.

Solasean hasi orduko, dendako neskamea, Augustine, erosketetatik itzuli zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Hamar urteren buruan erbestetik itzuli, eta [...].  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 103. orr.

Zoritxarrez, arrats hartan bertan itzuli behar nik Thunera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Gelditzeko itzuli zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.

Itzul zaitez etxera, onik eta osorik, eta aurki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

Gertatua ikusirik, bular-joka itzuli zen hirira.  Elizen arteko biblia   Lk 23,48

Harik eta ni borrokatik garaile itzuli arte.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,27

Garbi itzuli naiz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 156. orr.

Beren arteko bat ere galdu gabe onik itzuli zirelako.  Elizen arteko biblia   1 M 5,54

Mutila whiskia urarekin zekarrela itzuli zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Inondik inora ezin izango nintzen nire erresumara haurdun itzuli...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 73. orr.

Trenez itzuli ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 109. orr.

Itzuli zitzaizkion mezulariak Jakobi, esanez: "Esau zure anaiarekin egon gara; bera ere bidera datorkizu laurehun gizonekin".  Elizen arteko biblia   Has 32,7

Ez dakit zer pentsatu nuen neskatxa itzuli arteko hamar minutuko bitarte hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 178. orr.

Bidera itzuli berri-berritan agertu zen Ana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Bidaltzaileari itzulia -esan zuen ozenki-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

2 irud/hed

Arrastora itzuli dena.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 70. orr.

Onbidera itzuli dela iruditzen zaidan bakoitzean, eskandalu berri bat ekartzen dit.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Nik uste dudanez, Frantzisko hasierako errugabetasunera itzulia zen. Itzuli niregana, herri fedegabe hori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Gogor eusten dio bere makurkeriari, ez du itzuli nahi atzera.  Elizen arteko biblia   Jr 8,5

Nire aginduak onartu ez zituzten arbasoen erruetara itzuli dira.  Elizen arteko biblia   Jr 11,10

Honela, kapitulu honetako bigarren paragrafoan egin dugun galdera hartara itzuliaz [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.

Baina gatozen harira, itzul gaitezen 1938. urtera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

Hiroshi 1963ko apirilera itzuli da eta, ondo gogoan duenez, abuztuan aitak familia abandonatuko zuen: ez zuten ezer gehiago jakin hari buruz.  Berria - Kultura   2004-02-04

Argia itzulia zen eta txoriak goratik ari ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.

Argia nire begietara itzuli zelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Brigada Zientifikokoak oporretatik itzuli dituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

3 norbait edo zerbait, lehenago zegoen egoeran edo egitekoan berriro gertatu.

Xaflako bat ipurmazelean [...] eta galtzontziloa bere lehengora itzuli zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.

Nire lastategiko bakardadera itzuli naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 191. orr.

Berehala itzuli zen, ordea, lehenera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.

Zoriontsu zegoela zirudien, haurtzarora itzuli balitz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Nehoiz ez bide zen bidaia hartarik zinez errealitatera itzuli.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Gero, bere seriostasunera itzuli zen eta burua hazkatu berriz mintzatzen hasi aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.

Astiro makurtu zuen burua, ezker-eskuin eragin, harik eta lehengo jarrera tinko berberera itzuli arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Bazkal ondoan, bakoitza bere lanera itzuli zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 110. orr.

Eman ezazue epaia, eta itzul gaitezen nor bere egitekoetara.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 65. orr.

Gaiari heldu ordez, gerraren aurkako bere betiko jardunera itzuli zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Behin, lasterka abiatzer da, [...] baina segidan urrats eztira itzuli.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Edo nahiago ote zuen Michigan osteko bere jatorrizko egitasmora itzuli eta bigarren hezkuntzako ingelesezko irakasle izateko lanpostua bilatu?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 264. orr.

Baina gauez senar eta aita arduratsuaren eginkizunera itzultzen zen isilean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Itzul gaitezen orain ehun urteko Hondarribiko eta Hendaiako bileretara.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 30. orr.

Itzul gaitezen, alabaina, Kode Zibilaren autuetara.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Ontziko kapitaina, gure artean zigarro bat erretzen ari zela, afariko solasera itzuli zen berriro bat-batean. eta ez du sinesten bera berrikustera ez bestetara itzulia naizenik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Odola bere baitara itzuli gabe zegoen oraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Zelatan egotetik itzuli eta lurpeko gure babeslekuan gaude ostera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

· Apurka-apurka itzuli zaio hitz jarioa, eta zorigaiztoko abentura kontatu die ikusleei.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.

Harrotasuna itzuli zitzaion.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.

4 bira egin; nork bere burua beste norabide batera zuzendu.

Nor zetorren ikusteko itzuli zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.

Berari begiratzeko itzultzen naizenean, esku biekin musuak igortzen ari zait.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 198. orr.

Joantto bat-batean itzuli zen zaharo batek zafratu balu bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Erregina beste aldera itzuli zen, bere gelara joateko, aurpegia malkoz bustirik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 31. orr.

Emakumeen ondo-ondotik iragan zen, emakumeen ur gozoaren lurrina usainduz, baina ez zen haiengana itzuli, ez zituen begiak haiengan jarri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

Hautagaia orduan osaba Kamilengana itzuli zen, eta esan zion: […].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Burua ezustean jasorik eta Kirxari begiratzeko itzuli gabe, esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 139. orr.

Don Pedrorengana itzuli zen-: nik esango dizut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Epailea harengana itzuli zen: [...].· Erran genezake kontrako aldera itzulia dela izen hori.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.

Hura da eskuara bastarta, oro erdararat itzulia, gure hizkuntza ederraren iduripen zerbait beizik ez duena.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 179. orr.

• 5 du ad zerbait biratu edo beste norabide batera zuzendu.

Ez zuen burua itzuli eta ez zen higitu ere sartu zirenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Bat-batean, nire izena entzun nuen, burua itzuli nuen, eta ez nuen ezer ikusi nire inguruan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.

Ondoren gizonak eskuak poltsikoetan sartu eta alde egin du burua itzuli gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

Gizonak burua itzuli zuen harengana.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Hori, ez nion aise barkatuko eta, ehorzketetan ikusi nuelarik, burua bestaldera itzuli nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 97. orr.

Gizonak begiak pagoari buruz itzuli zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Itzul belarria niregana, Jauna.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,16

Etxejabeak oinak itzuli eta sartu bezalaxe atera zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Armaren aho beltza nire aldera itzuli aitzin jalgi zen botila ene eskutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 376. orr.

· Burua itzuli zion lehenengo gizonarekin ezkondu zen; basozain ziztrin batekin, alajaina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 33. orr.

5a filmatu.

Palermo hirira joan gara ikusiz han diren palazio edo jauregi ederrak, hain zuzen Gangi deitzen dena, hango saloi handian Visconti Italiar zinegileak itzulia zuela "Le Guépard" filma.  Herria   2004-07-08

6 zegoen tokira edo egoerara bihurtu.

Ordurako, Madame Beylek itzulia zuen Calvinoren Collezione di sabbia bere apalera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Louiseren giltza sarrailan entzun nuenean, ahal bezala itxi eta arrapataka itzuli nuen bere lekura begiratzen niharduen argazki album lodi bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 133. orr.

Uretara begira zigarroa isiotu eta berriro patrikara itzuli du eskua.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Hasperen egin du, indarrez, begiak itxi, eta besoak bere tokira itzuli ditu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 162. orr.

Artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik eta, ardiei edanarazi ondoren, harria bere lekura, putzu-ahora, itzuli.  Elizen arteko biblia   Has 29,3

Likorrak, itxuraz, bizitasuna itzuli zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.

Huskeriek itzultzen didate niri bizipoza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Auzokoei zergak ezarriz, beti bortxa erabiliz, Urrutiko etxeari itzuli dio garai bateko distira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Elkarrekin egoteak adorea eta indarra itzuli zizkien.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 92. orr.

Anjelen berbek barrara itzuli dute Joxanen arreta.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 73. orr.

Berak itzuliko dizkizue bere errukiaz arnasa eta bizia.  Elizen arteko biblia   2 M 7,23

7 norbaiti hartu edo kendu zaiona bihurtu; norbaitek jaso duena bihurtu.

Osorik irakurri gabe itzuli nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.

itzuli zuen hartutako dirua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

-Itzuli txanponetan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 65. orr.

-Itzuli egingo dizkizut gure aitak zuenari kendu zizkion hiriak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,34

Ez itzuli jabeari berarengandik ihes egin eta zuenean babesturiko esklaboa.  Elizen arteko biblia   Dt 23,16

Hona telebista; itzuli niri dirua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 45. orr.

Eta itzul ezazue zeuen zaku-muturretan utzi zutena; okarkabean-edo egingo zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 121. orr.

98,5 milioi euro itzuli ditu Nafarroako Ogasunak.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

Astearte gauera bitarteko epea eman zion Jukosi, zor dituen 2.750 milioi euroak itzul ditzan.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

Gure Errege jaunak hitzemana ziola bere aitaginarreba Enrike II.ari itzultzea delako erreinua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 204. orr.

Suaren Lurraldeko Gobernuak Argentina hegoaldean 35.000 hektarea itzuli dizkie hango aborigenei.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Bertan preso zeuzkaten bahituak Jonatani eman zizkioten; honek, gero, beren gurasoei itzuli zizkien.  Elizen arteko biblia   1 M 10,9

Edithek senarrari itzuli zion kartoi sorta, eta hark mahaiaren beste aldean utzi zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Lukulok, Sinope eta Amisa hartu zituelarik, askatasuna itzuli zien.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 355. orr.

Elizgizonek beti eskuratu dute, beti itzuli dute eskuratutakoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 321. orr.

Billetea itzuli ziolarik, ezagunen arteko seinalea beharbada, gizonak irri bat eskaini zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

Batzuek itzuli egin zuten jarauntsia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 187. orr.

Hura ez zen geldirik egon eta, ustekabean, musua itzuli zidan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Burua makurtu egin behar dela, eta ez dagoela zertan kolpea itzuli, bereziki aurkaria handiagoa bada.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Eskuei eragin nien, eta eskurik gabeko gizonak agurra itzuli zidan kakoak astinduz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 27. orr.

Nik, pentsaturik artean gazte eta sasoiko ikusi nauela [...] irribarrea itzuli zionat eta nire ondoko aulkia seinalatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.

Lisa ederrarekin topo egin eta haren mespretxu begirada itzuli zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.

Irriño batez itzuli didate agurra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 156. orr.

Zergatik itzuli didazue gaizkia ongiaren truke?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.

Berak itzuli digu guk gizakiaren erruz paradisuan galdu genuena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.

· Neure irudi unatua itzuli zidan poliziaren betaurreko beltzen islak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

8 hizkuntza batean esan edo idatzi dena beste hizkuntza batean esan edo idatzi.

Ingelesa ulertzen zuen, eta grekeraz erantzuten; Hannak itzuli zidan funtsezkoena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

Koro Navarrok itzuli du, eta Erein argitaletxeak kaleratu, Bioleta sailean.  Berria - Kultura   2004-01-07

Joxe Austin Arrietak itzulia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 3. orr.

-Esan du ikaragarri gustatzen zaiola zitala izatea -itzuli zuen Peterrek.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 143. orr.

Nola itzuli bat-batean, ahoz edo idatziz?  Berria - Kultura   2006-01-07

Bertrand Russellen Filosofiaren arazoak (Klasikoak, 2002) itzuli berria du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Moll Flanders nobela itzuli zuen, eta Altxor Uhartea-ren egilea miretsi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.

"Bi testu labur ari naiz itzultzen", esan dit berak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.

Honelatsu itzuli nion euskaraz ene irakasleari bere erranaldia: "Bakoitza Gizartearentzat, Gizartea Presonarentzat".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.

Vitruvioren "symmetria", guk proportzioa itzuli duguna.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

Frantsesez, "cet homme a un penchant pour la boisson" itzul ginezake.  Herria   2003-05-29

Dirudienez, zerbitzu sekretuetako ofizial batek oker itzuli zuen alemanei irratiz harrapatutako mezu bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 65. orr.

Luterok Biblia itzuli zuen alemanera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 314. orr.

1950-1965 artean Kawabata, Tanizaki eta Mixima izan ziren ingelesera gehien itzuli ziren idazleak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 12. orr.

Euskaraz argitaratu eta sei hilabetera, katalanera eta espainolera itzuli zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.

Euskarara itzuli behar izan nuen dokumental batek gezurrik ez bazioen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

Ikus gutuna, alemanetik euskarara itzulia, I. Eranskinean.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.

Itzuli -pentsatu duzu- euskaratik itzuli...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 94. orr.

Isidorak, ordea, itzulia dauka hori guztia bere hizkuntza xehera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

· Eta Windows bera ere euskaraz erabil dezakegun garai honetan (egin ote du euskarak horiek baino aurrerapen nabarmenagorik?, azkarki aitzinatu gara, bistan denez, programa informatikoak itzuliaz) beldur naiz euskal gaietan gauzak ez diren denak xalo eta laño.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Sethek aurre egin ahalko zion espiritu itzuliari, baina Kitok ez zuen uste Denver gai izango zenik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 232. orr.

Anbulantzia bat dator astiro, eta tristea da anbulantzia, bere izen itzuliarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 424. orr.

Hagun hori-gorri bat ahotik zariola, begiak itzuli-zurituak...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

Bi horiek dira munduko libururik itzulienak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

30 titulutik gora ditu eta euskal idazlerik itzulienetakoa da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 67. orr.

10 (itzul hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Ortzian zeharreko eguzkiaren itzul-ibil ugarietan, piztien era nahaskorrean arrastatu zuten bizia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.

Itzul-iraulka lorik egin ez, / egunez arlo zakarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 247. orr.

Georgiarren kondairak, Tamara erreginaren itzul-minez onduak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 114. orr.

Itzul molderen bat edo beste agian hobetu litekeela? baliteke, baina, zein lanetan ez?  Berria - Kultura   2006-01-17

Horrek emaiten zeien nolazpaiteko lehentasun eta dretxoa mementoko itzul-sari batentzat.  Herria   2004-12-16

· Brentanoren Lore Layren itzul-egokitzapen frantsesa alegia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.

Bi hitzak azaltzen ziren orrian, Jacques Tati maitearen erretratu bat ikusi nuen, eta, beti gertatzen zaidan bezala, areago itzul- edo idaz-nekea daukadanean, ezin izan nion tentazioari eutsi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

11 (norbait) bere onera/senera itzuli da/du ad

Afarian ere ez zen bere onera itzuli.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.

Hauxe dakit bakarrik: neure onera itzuli nintzenean, emakume beltz gizen hura neukala aldamenean belauniko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Hiria bere onera itzuli ezinik dabil oraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Minutu batzuk pasatu ondoren, pixkanaka, gorputza lasaitzen hasi eta arnasa bere onera itzuli zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Jarkera bitxi hartan sakon hartu zuen arnasa eta [...] besoak euren onera itzuli zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 107. orr.

Baina odol hotzeko gizona naiz, eta berehalaxe itzuli nintzen nire senera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.

· Eta hark sartu zuen eta ferekatu zidan, senetik aterea, eta, itzuli nintzenean, ordaina hartu nahi izan zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

baina itzul (21); baina itzul gaitezen (11); eta itzul (39); etxera itzul (14); itzul bedi (13); itzul dadin (20); itzul daiteke (39); itzul daitezen (15); itzul ez (10); itzul gaitezen (79); itzul gaitezen orain (10); itzul hadi (15); itzul nadin (16); itzul zaitez (80); itzul zaitez zeure (15); itzul zaitezte (41); itzul zedin (22); itzul zitezen (9)

aldera itzuli (41); aldera itzuli zen (16); alemaniara itzuli (9); andrea itzuli (8); apartamentura itzuli (10); asisa itzuli (8); atera itzuli (8); atzera itzuli (53); atzera itzuli eta (14); atzo itzuli (16); atzo itzuli zen (9); aulkira itzuli (9); autora itzuli (10); baina itzuli (23); baitara itzuli (11); barrura itzuli (22); barrura itzuli zen (8); bat batean itzuli (9); bat itzuli (36); batean itzuli (19); batekin itzuli (36); batekin itzuli zen (18); batera itzuli (19); batetik itzuli (8); batzuk itzuli (8); begiak itzuli (9); bera itzuli (8); bere etxera itzuli (12); bere gelara itzuli (15); bere herrira itzuli (15); bere lekura itzuli (16); bere onera itzuli (41); bere senera itzuli (8); berean itzuli (8); berehala itzuli (42); berehala itzuli zen (20); berehalaxe itzuli (8); berriro itzuli (50); berriz itzuli (36); berriz itzuli zen (9); bertan itzuli (11)

beterik itzuli (11); bezala itzuli (8); bidera itzuli (10); bidetik itzuli (9); bila itzuli (9); bilbora itzuli (9); bizimodura itzuli (8); bulegora itzuli (19); bulegora itzuli zen (8); burua itzuli (52); burua itzuli eta (11); burua itzuli gabe (9); burua itzuli zuen (9); buruan itzuli (8); buruz itzuli (16); da itzuli (33); dena itzuli (13); dira itzuli (11); diru laguntzak itzuli (8); dirua itzuli (30); dirua itzuli beharko (9); du itzuli (18); dute itzuli (9)

egiptora itzuli (11); egoerara itzuli (11); egongelara itzuli (20); elizara itzuli (9); emaitzarekin itzuli (9); era itzuli (9); erbestetik itzuli (12); erdira itzuli (10); ere itzuli (38); eskolara itzuli (12); esku hutsik itzuli (14); espainiara itzuli (9); eta etxera itzuli (52); eta gero itzuli (11); eta itzuli (168); eta itzuli egin (24); eta itzuli zen (8); etxeetara itzuli (15); etxera itzuli (378); etxera itzuli ahal (9); etxera itzuli behar (12); etxera itzuli da (8); etxera itzuli eta (43); etxera itzuli ginen (11); etxera itzuli nahi (29); etxera itzuli naiz (10); etxera itzuli nintzen (23); etxera itzuli nintzenean (12); etxera itzuli zen (57); etxera itzuli zenean (13); etxera itzuli ziren (20); etxerat itzuli (33); euro itzuli (20); euskal herrira itzuli (38); euskal herrirat itzuli (8); euskarara itzuli (15); ez da itzuli (15); ez itzuli (26); ez zen itzuli (44); ez ziren itzuli (8); frantsesera itzuli (9); frantziara itzuli (11); gabe itzuli (55); gabe itzuli zen (11); gabe itzuli ziren (8); garaile itzuli (13); garaira itzuli (8); gaztelaniara itzuli (19); gaztelura itzuli (10); gehiago itzuli (12); gelara itzuli (65); gelara itzuli eta (9); gelara itzuli zen (29); gero itzuli (22); geroago itzuli (17); geroago itzuli zen (9); gibelera itzuli (13); gibelerat itzuli (9); gutxira itzuli (8); guztia itzuli (10); guztiak itzuli (8); handik itzuli (14); hara itzuli (28); harengana itzuli (14); hartara itzuli (15); hartuta itzuli (10); haurtzarora itzuli (9); herrialdera itzuli (11); herrira itzuli (98); herrira itzuli eta (13); herrira itzuli zen (26); herrirat itzuli (19); hirira itzuli (33); hirira itzuli ziren (8); hizkuntzatara itzuli (12); honela itzuli (8); hotelera itzuli (27); hura itzuli (11); hutsik itzuli (18); inguruan itzuli (9); inoiz itzuli (15); italiara itzuli (11)

itzuli ahal (66); itzuli ahal izan (19); itzuli ahal izango (16); itzuli ahal izateko (21); itzuli aitzin (17); itzuli arte (75); itzuli artean (11); itzuli aurretik (42); itzuli baino (34); itzuli baino lehen (17); itzuli baitzen (15); itzuli behar (318); itzuli behar du (14); itzuli behar dugu (9); itzuli behar dut (21); itzuli behar dute (8); itzuli behar izan (57); itzuli behar zuela (10); itzuli behar zuen (11); itzuli beharko (128); itzuli beharko du (15); itzuli beharko dute (9); itzuli beharra (54); itzuli beharrean (12); itzuli beharreko (20); itzuli beharrik (8); itzuli berri (15); itzuli berria (17); itzuli berritan (8); itzuli bezain (23); itzuli bezain laster (17); itzuli bitartean (13); itzuli da (385); itzuli da eta (13); itzuli dela (38); itzuli den (20); itzuli denean (22); itzuli dio (18); itzuli dira (136); itzuli dira etxera (10); itzuli direla (8); itzuli diren (14); itzuli ditu (14); itzuli dituzte (10); itzuli du (39); itzuli dut (8); itzuli dute (19); itzuli edo (11); itzuli egin (195); itzuli egin behar (20); itzuli egin beharko (14); itzuli egin da (12); itzuli egin nintzen (9); itzuli egin zen (59); itzuli egin ziren (16); itzuli egingo (50); itzuli egingo da (8); itzuli egiten (47); itzuli egiten da (8)

itzuli ere (30); itzuli eta (568); itzuli eta bere (15); itzuli eta esan (26); itzuli eta gero (16); itzuli etxera (10); itzuli ez (52); itzuli ezean (9); itzuli ezin (9); itzuli gabe (65); itzuli gabea (11); itzuli gara (34); itzuli ginen (92); itzuli ginenean (12); itzuli gira (8); itzuli haiz (13); itzuli hona (8); itzuli izan (13); itzuli izana (9); itzuli mitzuli (36); itzuli mitzulika (8); itzuli nahi (224); itzuli nahi du (14); itzuli nahi dut (9); itzuli nahi izan (23); itzuli nahi nuen (9); itzuli nahian (9); itzuli nahiko (12); itzuli naiz (87); itzuli naizenean (13); itzuli nintzen (256); itzuli nintzen berriro (9); itzuli nintzen eta (11); itzuli nintzen etxera (12); itzuli nintzenean (97); itzuli nion (16); itzuli nituen (8); itzuli nuen (16); itzuli ohi (12); itzuli omen (11); itzuli ondoan (10); itzuli ondoren (31); itzuli orduko (28); itzuli ostean (10); itzuli zara (24); itzuli zela (40); itzuli zelako (10); itzuli zelarik (50); itzuli zen (1535); itzuli zen aita (8); itzuli zen arte (11); itzuli zen bere (30); itzuli zen berriro (25); itzuli zen eta (69); itzuli zen etxera (32); itzuli zen euskal (8); itzuli zenean (219); itzuli zenerako (17); itzuli zenetik (14); itzuli zidan (23); itzuli zinen (11); itzuli zion (78); itzuli zirela (8); itzuli ziren (416); itzuli ziren eta (20); itzuli zirenean (38); itzuli zituen (31); itzuli zituzten (12); itzuli zitzaion (18); itzuli zizkion (14); itzuli zuen (78); itzuli zuten (21)

jaioterrira itzuli (12); jangelara itzuli (8); jaunarengana itzuli (9); jauregira itzuli (19); jerusalemera itzuli (34); jerusalemera itzuli zen (14); jerusalemera itzuli ziren (11); kanpalekura itzuli (8); kontra itzuli (9); laguntzak itzuli (9); lanera itzuli (52); lanera itzuli behar (8); laster itzuli (21); lasterka itzuli (10); lehen itzuli (38); lehen mailara itzuli (8); lehengora itzuli (19); lekura itzuli (39); lekura itzuli zen (19); lekura itzuli ziren (9); logelara itzuli (12); lurraldera itzuli (9); madrilera itzuli (9); mahaira itzuli (24); mailara itzuli (15); milioi euro itzuli (16); mundura itzuli (15); naiz itzuli (8); new yorkera itzuli (11); ni itzuli (18); ni itzuli arte (11); nigana itzuli (14); niregana itzuli (20); noiz itzuli (8); nola itzuli (21); normaltasunera itzuli (13); ohera itzuli (20); oinez itzuli (10); ondora itzuli (18); ondora itzuli zen (9); ondoren itzuli (14); onera itzuli (53); onera itzuli zen (13); orduan itzuli (10); ostatura itzuli (14); parisa itzuli (10); plazara itzuli (10); pozik itzuli (14); ra itzuli (8); sekula itzuli (11); senera itzuli (10); sorterrira itzuli (20); sukaldera itzuli (25); sukaldera itzuli zen (11); taldera itzuli (17); tokira itzuli (15); yorkera itzuli (11); zen itzuli (48); zereginetara itzuli (9); zergatik itzuli (23); ziren itzuli (10); zuela itzuli (17); zuela itzuli zen (11); zuen itzuli (9)

arte itzuliko (11); baina itzuliko (12); barru itzuliko (14); batean itzuliko (18); batean itzuliko naiz (8); berehala itzuliko (25); berehala itzuliko naiz (10); berriro itzuliko (27); berriz itzuliko (22); bihar itzuliko (24); da itzuliko (25); dela itzuliko (9); dira itzuliko (13); dirua itzuliko (12); du itzuliko (14); egunen batean itzuliko (11); ere itzuliko (16); eta itzuliko (41); etxera itzuliko (55); etxera itzuliko da (8); euskal herrira itzuliko (8); ez da itzuliko (12); ez dela itzuliko (9); ez dira itzuliko (10); ez zela itzuliko (15); gaur itzuliko (26); gaur itzuliko da (10); gaur itzuliko dira (12); gehiago itzuliko (13); gero itzuliko (10); guztiak itzuliko (8); hamaikakora itzuliko (15); hamaikakora itzuliko da (8); hara itzuliko (16); hasierako hamaikakora itzuliko (9); herrira itzuliko (18); inoiz itzuliko (21)

itzuliko balitz (12); itzuliko da (340); itzuliko da gaur (12); itzuliko dela (37); itzuliko den (20); itzuliko dira (156); itzuliko dira lanera (13); itzuliko direla (26); itzuliko ditu (10); itzuliko dituzte (8); itzuliko dizut (8); itzuliko du (13); itzuliko dute (13); itzuliko ez (27); itzuliko gara (79); itzuliko haiz (8); itzuliko litzateke (8); itzuliko naiz (153); itzuliko naizela (16); itzuliko nauk (16); itzuliko nintzela (14); itzuliko nintzen (21); itzuliko ote (27); itzuliko zain (14); itzuliko zara (33); itzuliko zarete (15); itzuliko zela (54); itzuliko zen (48); itzuliko zirela (11); itzuliko ziren (12); lanera itzuliko (16); laster itzuliko (41); laster itzuliko da (8); laster itzuliko naiz (14); ligara itzuliko (9); noiz itzuliko (67); noiz itzuliko da (8); noiz itzuliko zain (14); nola itzuliko (16); sekula itzuliko (17); taldera itzuliko (9); zela itzuliko (15); zen itzuliko (11); zuen itzuliko (8)

atzera itzultzeko (10); batera itzultzeko (10); beren etxeetara itzultzeko (8); berriro itzultzeko (15); berriz itzultzeko (13); dirua itzultzea (9); dirua itzultzeko (11); eta etxera itzultzeko (18); eta itzultzean (10); eta itzultzeko (18); etxeetara itzultzeko (14); etxera itzultzea (54); etxera itzultzean (43); etxera itzultzeko (112); euskal herrira itzultzea (10); euskarara itzultzeko (12); ez itzultzea (20); ez itzultzeko (38); handik itzultzean (20); hara itzultzeko (10); herrira itzultzea (16); herrira itzultzeko (18); itzultzea baino (11); itzultzea da (17); itzultzea erabaki (61); itzultzea erabaki du (8); itzultzea erabaki zuen (22); itzultzea eta (26); itzultzea izan (11); itzultzea lortu (16); itzultzea nahi (13); itzultzea zen (8); itzultzearen alde (9); itzultzeko agindu (29); itzultzeko agindua (11); itzultzeko asmoa (28); itzultzeko asmorik (17); itzultzeko asmotan (10); itzultzeko asmoz (9); itzultzeko aukera (47); itzultzeko baimena (20); itzultzeko baimena eman (8); itzultzeko bidea (9); itzultzeko erabakia (13); itzultzeko esan (9); itzultzeko eskatu (57); itzultzeko eskatu zion (11); itzultzeko eskatuz (8); itzultzeko eskatzen (16); itzultzeko eskubidea (21); itzultzeko eta (24); itzultzeko exijitu (10); itzultzeko garaia (10); itzultzeko gogoa (13); itzultzeko gogorik (9); itzultzeko gogoz (11); itzultzeko irrikaz (11); itzultzeko ordua (21); itzultzeko orduan (10); itzultzeko prest (29); itzultzeko tenorea (9); laguntzak itzultzeko (15); lanera itzultzea (16); lanera itzultzeko (15); lehen mailara itzultzea (8); lehen mailara itzultzeko (13); mailara itzultzea (8); mailara itzultzeko (15); onera itzultzeko (8); sorterrira itzultzeko (11)

aldera itzultzen (11); atzera itzultzen (13); bat itzultzen (9); batean itzultzen (8); berandu itzultzen (8); bere onera itzultzen (13); berehala itzultzen (9); berriro itzultzen (21); berriz itzultzen (23); beti itzultzen (24); buruz itzultzen (10); da itzultzen (12); dira itzultzen (9); ere itzultzen (8); eta berriro itzultzen (8); eta itzultzen (19); etxeetara itzultzen (8); etxera itzultzen (102); etxera itzultzen da (9); etxera itzultzen den (8); etxera itzultzen zen (10); ez da itzultzen (8); ez zen itzultzen (8); gabe itzultzen (13); gaztelaniara itzultzen (8); hara itzultzen (9); herrira itzultzen (10); itzultzen ahal (16); itzultzen ari (95); itzultzen ari da (13); itzultzen ari dira (10); itzultzen ari zela (10); itzultzen ari zen (9); itzultzen bada (34); itzultzen bazara (8); itzultzen bazarete (8); itzultzen bazen (16); itzultzen da (157); itzultzen da eta (9); itzultzen dela (12); itzultzen den (39); itzultzen denean (43); itzultzen dira (66); itzultzen direla (11); itzultzen diren (22); itzultzen direnean (12); itzultzen ditu (10); itzultzen du (19); itzultzen eta (10); itzultzen ez (59); itzultzen ez den (9); itzultzen gara (22); itzultzen garenean (9); itzultzen ginen (8); itzultzen hasi (26); itzultzen ikusi (14); itzultzen naiz (32); itzultzen naizenean (21); itzultzen nintzen (32); itzultzen nintzenean (13); itzultzen utzi (11); itzultzen zara (8); itzultzen zarenean (10); itzultzen zela (21); itzultzen zelarik (8); itzultzen zen (132); itzultzen zenean (30); itzultzen zion (11); itzultzen ziren (71); itzultzerik izan (8); itzultzerik izango (8); nola itzultzen (13); okadara itzultzen (8); onera itzultzen (15); zen itzultzen (10)


itzuli2 1 iz zerbaiten inguruan, edo zenbait lekutatik igaroz, abiapuntura bihurtu arte dagoen ibilbidea.

[Zeldako] begi xilokatik begiratuz, klixka! klixka! klixka! eta itzulia bururatua denean, dena isilik dagonean, azma! azma!, kalaka berritz haste...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.

Ermita eta Basoi gidari, [...], Baigorrin gaindi, itzuli aberats eta zoragarri bat hasten du, mendeetan zehar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Munduari itzulia laurogei egunetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 129. orr.

Tro Breiz deitzen zaio Bretainiako itzuliari, eta Erdi Aroan erromesaldi luze bat adierazteko erabiltzen zen izen hori (600 km-ko itzulia da).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 153. orr.

Pasarte hori dela Nietzschek eskaini digun betiereko itzuliaren azalpenik bilduena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

2 (egin aditzarekin)

Enkanteen ondoren, ikuskatzaile berria bere itzulia egiten hasten zen blai-blai eginiko kaleetan barrena pauso laburrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

Oren erdi guziz, zaintzaleek beren itzulia egiten dute kartierreko zelda guzietan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.

Gero, bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik, xahakoak hiruzpalau itzuli eginik [...] abiatu ziren berriz beheiti gizonak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Sasien artetik bidea idekiz edo harkaitzaren itzulia eginez [...] nahi nuke iturbegira iragan, ikusteko nola sortu zen, menderen mende aitzinetan, lurraren xilotik ura.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

Hiru aldiz karrikako itzulia egiten dute, hiru lerrotan, jendeen iziarazteko doia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Bakarrik nahi nuke gaineko karrikaren itzulia ere egin eta beldur niz denbora ari zaukula laburtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 45. orr.

Zazpigarren egunean, zazpi aldiz egingo duzu hiriaren itzulia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.

Egunsentian jaiki eta itzulia egin zuten hiriaren inguruan.  Elizen arteko biblia   Jos 6,15

Behin berriro, uharriaren itzulia egin zuen Algerreko Arrosak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Handik gutxira, berriz hasi nintzen presondegiaren itzulia egiten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

Beraz, norbaitek lurraren itzulia egin nahi balu, aski luke beti haratago jarraikitzea partitu den lekura heltzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 82. orr.

Munduaren itzulia lehenengoz egin zuena Sir Francis Drake da ingeles askoren ustez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.

Afrikako itzulia egiteko, gakoa Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu eta biratzea zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.

Baratze osoari itzulia egin zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Jean-Pierre Curutchet Heletako gure berriketariak gaitzeko itzulia egin berri du Ipar-Ameriketan gaindi.  Herria   2003-03-17

· Gero, haren inguru-itzulia egin, eta altxorra zegoeneko piramide berdeari erreparatu zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

ik itzulinguru.

3 bira.

Bi itzuli egin zituen gelan garrasika.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Ez zen gelditzera ausartzen, gelditasunak sortzen baitzion orduan izua, eta gero eta bizkorrago ibiltzen zen, gero eta itzuli azkarragoak egiten zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 207. orr.

Lurrak bere inguruan itzuli osoa egiteko behar duena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

Lurrak eguzkiaren inguruan egiten duen itzuliaren iraupena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

Soka lodi bat dauka itzuli osoan tatuatua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 81. orr.

Aldapa gogorrik gabeko 16,8 kilometroko zirkuitu bati 11 itzuli eman behar zizkioten, 185,3 kilometro guztira.  Berria - Kirola   2004-08-01

'Match Omnium' Joane Somarriba Zoulfia Zabirovaren aurka (10 itzuli jazarpenean).  Berria - Kirola   2004-01-31

32 kilometro ditu itzuli horrek, eta txirrindulariek hiru aldiz egin beharko dute.  Berria - Kirola   2004-07-25

Gibernauk hirugarren itzulian utzi zuen karrera mekanika arazo bategatik.  Berria - Kirola   2006-03-28

Azken aurreko itzulian zirkuituko errekorra ondu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-27

Itzuli zut bat egin zuen, eta gureganantz hegaldatu zen zuzenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.

Zerbaiti heldu nahi zion bakoitzeko, itzuli bizkor bat egiten zion eskuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Konturatu zenean ezin genuela pagatu, ehun eta laurogei graduko itzulia egin zuen Davidek beste aldera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.

Palankaren itzuliaren doinu gozoa borreroaren eskupean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.

Itzuli kopuruaren arabera sailka daitezke 1 Formulako autoen potentziak.  Berria - Kirola   2004-09-28

Azken urteetan, 1 Formularen garapena ez da itzuli denboran bakarrik islatu.  Berria - Kirola   2004-05-25

Eguzkiaren urte-itzuli askorekin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

3 irud

Errotak itzulia egin zuen laster: 1803tik 1812rat 9 apez berri baizik ez zelarik izan, 1813tik 1823rat 58 izan ziren, 1823tik 1832rat 75, 1833tik 1842rat 88.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.

4 joan-etorria.

Begiak xurituak eni dago eta asteburuetako itzuli hori zor diot.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Gernikara itzuli bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Pariseko itzulia egiten nuen frangotan nehorekin solas bakar bat ere erabili gabe.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Alabaina guztien artetik egiazki très heureux zegoen bakarra ni nintzen han, Pariseko itzuliari halako etekina aterata: futbol estadio oso bat hankaz gora botatzeko lain leherkari neukan ipurpean, gainera merkea eta segurantziaz erabiltzeko modukoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.

Beraz, atzeratu egingo nuela Bilborako itzulia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.

Gisa guziz, igandean etxeko itzulia eginen dut usaian bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 138. orr.

Ai misioetako erreinu haiek! niri ere gogoratu zitzaidan ene lur honetako itzulia horrela bururatzea  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.

5 itzulingurua.

Norabide bakarrekoak izanik, itzuli handia behar du Nerearen etxera joateko. ozta-ozta baina libratu egin ziren harri beltza jotzetik, autoa itzuli handi bat eginez jiratu baitzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 14. orr.

· irud Lehenbiziko orrialdeetan halako itzuli handi bat egin dut, bide batez, mendeak eta urteak neurtzeko egunero erabiltzen ditugun sistemak nolakoak diren, kuriositate gisa baizik ez bada ere, oroitarazteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Baina barkatu, berriz ere bat-bateko itzulian sartu naizelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 183. orr.

6 txirrindularitzan eta kidekoetan, lurralde batean zehar egiten den etapakako norgehiagoka.

Itzuli handietan, Giroan, Tourrean eta Vueltan.  Berria - Kirola   2004-01-21

Anquetil izan zen lehena bost aldiz Frantziako Itzulia irabazten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Euskal Herriko itzuliak ibilbide berria duelako aurten.  Berria - Kirola   2006-04-01

Dotore ari da Robert Hunter hegoafrikarra Suitzako Itzulian.  Berria - Kirola   2004-06-17

2005eko Espainiako Itzulian sei etapa amaituko dira gailurretan.  Berria - Kirola   2004-12-12

Georgiako Itzulian Lance Armstrongek irabazi zuen hirugarren etapako goizeko atala, esprintean.  Berria - Kirola   2004-04-23

Sanchez egun bateko probetan eta itzuli txikietan ahaleginduko da.  Berria - Kirola   2004-01-23

Bederatzi itzuli ageri dira bere palmaresean, ia denak maila handikoak.  Berria - Kirola   2004-04-04

Oscar Freirek irabazi du Mallorcako Itzuliko bigarren etapa, esprintean.  Berria - Kirola   2004-02-03

ik itzuliko.

Gaur, hirugarren etapa jokatuko da, Andaluziako Itzuliko etapa nagusia.  Berria - Kirola   2004-02-17

Bihar jokatuko da itzuli honetako azken etapa.  Berria - Kirola   2004-02-06

Petacchik 24 garaipen lortu zituen iaz, horietatik 15 itzuli handietako etapak.  Berria - Kirola   2004-02-25

7 hainbat unetan egiten den prozesu baten zatia.

Irailaren 20an egingo diren presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian.  Berria - Mundua   2004-07-07

Bozka-lege berria berme, bigarren itzulian barne izaiteko lixta batek beharko ditu bozen % 10 bederen ukanak lehen igandean.  Herria   2004-01-22

Lehendabiziko itzulian hautatu zuten 1885eko urriaren 4an, eta behin eta berriz hautatu zuten gero.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Ainitzen gostuko, Kirchner-ek du haatik bigarren itzulian nagusitzeko mentura handiena, maiatzaren 18-an.  Herria   2003-05-01

Bigarren itzulia gertatuko da, lehen itzulian zerrenda bakar batek ere ez badu gehiengo absolutua lortu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Lehen itzulian hautatzen da, bigarrenean aldiz baztertzen.  Herria   2001-03-22

Ezusteko handia izan zen atzo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea aukeratzeko lehen itzulian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Lehen itzulian Mari Carmen Gallastegiren aldekoen zati handi batek bigarren itzulian Monteroren alde egin izanak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Lehenengo itzulian uribatzarrek hautagaiak proposatuko dituzte eta, bi herriren sostengua duten hautagaien artean aukeratuko dute afiliatuek bigarren itzulian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Gauderen liburua botazioen laugarren itzulian gailendu zitzaion, lau botorekin, Alan Jauberten Val Paradis lanari.  Berria - Kultura   2004-11-09

Lehen itzuliko lau lixtak egundainokotan plantatuak ziren bozketa eta emaitzak hein bertsukoak izan dira.  Herria   2001-03-22

Finalerdietako bigarren itzuliko bi saio jokatu dira iragan asteburuan [bertsulari xapelketan].  Herria   2005-12-01

Prest dago [errektore kargua hartzeko] bigarren itzulikoak negoziatzen hasteko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

8 (kirol txapelkeketan)

Frantziako kopako lehenengo itzulian.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

Asobal Ligako bigarren itzuliak emozioa izango du.  Berria - Kirola   2004-12-23

Txapeldunen Ligan jokatzeko batez beste lehen itzulian 33 puntu behar dira, eta denboraldi amaieran 63 puntu.  Berria - Kirola   2004-01-16

Joaneko itzulian Baskoniak aise irabazi zuen Granadan (76-93), gaurkoa, baina, partida desberdina izango da.  Berria - Kirola   2006-04-09

Lehen itzuli ikaragarri ona egin genuen, eta bigarren itzulia ikaragarri txarra izaten ari da.  Berria - Kirola   2004-05-21

Realak bigarren itzuli lasaiagoa izango duela dirudi une honetan.  Berria - Kirola   2006-01-07

Lapurtarrek nahitaezkoa ukanen dute puntu kopuru hori lortzea bigarren itzuliko lehen partidan sailkapeneko lehen postua lortu ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-12-07

Futbolean, Frantziako kopako seigarren itzuliko txartela eskuratu du Aviron-ek.  Herria   2002-10-24

9 itzulian1 inguruan.

Ez dute elkar ezagutzen mahai bakoitzaren itzulian jarriak diren jendeek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.

Ziloaren itzulian plantatu ginen, errondan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 123. orr.

Nagusiaren itzulian bildurik biltzarraren egitera gindoazela, telefonoak jo zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 138. orr.

Igandean, Herri Urrats Senpereko aintziraren itzulian.  Herria   2005-05-05

Beraz herriko hautetsiak elgarretaratu dira abuztuaren 31 an Roger Gamoy auzapezaren itzulian.  Herria   2001-09-27

Funtsean, aski da gure itzulian begiratzea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 9. orr.

Elgarretaratzea eguerdi itzulian Beandozeko plazan.  Herria   2005-06-16

10 itzulian2 itzuleran, itzultzean.

Erregina Joana eta printze Henrike bidean dituk, itzulian. Eta abiatzen dira itzulian. Heldu da haiengana mezularia, baina ez dator itzulian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 292. orr.

Hor dator itzulian, bi coca-cola lata eta plastikozko bi edalontzi handirekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 266. orr.

Samariara itzulian zetorren gudarosteari bidera atera eta esan zien: [...].  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,9

Bisirrak eta soldaduek Aladin hiritik bospasei legoatara topatu zuten, ehizalditik itzulian, Kolonbiatik itzulian gatoz, eta Caracaseko aireportuan gaude berriro.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 227. orr.

Nik, Itakatik itzulian bainentorren, dibisa bat jarri nuen etxeko atean: itzulpena itzulera da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 175. orr.

Oihuka zihoazen herrira itzulian, zerri garbitu berriak aurretik zituztela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.

11 itzulietara adlag alderantziz.

Itzulietara jarrarazia zuen, eta jostorratz-hariak behar zituen tokietan pasarazia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

12 itzuliko izlag ik itzuliko. ingurukoa.

Beren itzuliko auzoguneek ere izen horiek hartuak baitituzte.  Herria   2003-07-10

Hain zuen maite bere sort-etxea eta itzuliko mendiak.  Herria   2002-10-10

Itsas horren itzuliko herrialde guziak beharko dira oraino elgarrekin bermatu, denen artean elgar aditurik.  Herria   2005-09-29

Gertatu dena da senar emazte horiek [...] zernahi jende, beren itzulikoetarik, salatu dituztela, heiek ere itsuskeria heietan partzuer izanak zirela erranez.  Herria   2004-07-08

13 ezin itzulizko [adiera nahasgarria: ik itzulezin] atzerakorik gabekoa.

Harrezkeroztik, ezin itzulizkoa ematen zuen botere politikoaren, militarraren, fiskalaren eta monetarioaren zentralizazio-prozesuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

ETAren su-etena ezin itzulizkoa izatea lortzeko, Espainiako Gobernuari lankidetza eta babesa eskaintzera joan zen Josu Jon Imaz Madrilera, atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

14 itzuli bat egin

Gudagizon guztiak joan eta inguratu ezazue hiria, itzuli bat eginaz haren jiran.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.

-Joan hadi heure kasa itzuli bat egitera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 347. orr.

Gero, itzuli bat egin genuen kaian zehar, ilun-bistaren urdin gero eta ilunagoa barneratuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Asteburuetan, amarenganat itzuli bat egiten nuelarik, ahal bezain itzuli laburra egia erran, [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

Trenean bidaiatzea haurtzarora itzuli bat egitea da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 37. orr.

Hiru mila eta bostehun itzuli: puskatzeko arriskua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

15 itzuli-mitzuli ik itzuli-mitzuli.
16 joan-itzuliko adlag

Ondorioz, 2004-2005 sasoian 16 talde ariko dira lehian, joan-itzuliko sailkapen ligan, eta ondoan, finalerdiak eta finala jokatuko dira.  Berria - Kirola   2004-04-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

beste itzuli (12); beste itzuli bat (8); bi itzuli (24); bigarren itzuli (48); hiru itzuli (37); itzuli bat (153); itzuli bat egin (47); itzuli bat eginen (8); itzuli bat egiten (15); itzuli bat egitera (8); itzuli baten (29); itzuli batera (21); itzuli batzuk (8); itzuli ederra (12); itzuli eman (14); itzuli handi (23); itzuli handi bat (11); itzuli handiak (17); itzuli handien (10); itzuli handietako (25); itzuli handietan (30); itzuli hori (19); itzuli hortako (10); itzuli hortan (17), itzuli oso (8); itzuli osoa (33); itzuli osoa egin (8); itzuli osoan (11); itzuli txikietan (11)

alemaniako itzulia (11); andaluziako itzulia (11); aragoiko itzulia (8); asturiasko itzulia (11); bere itzulia (12); bigarren itzulia (118); bigarren itzulia egin (10); bigarren itzulia hasi (10); errioxako itzulia (10); espainiako itzulia (12); eta itzulia (32); euskal herriko itzulia (80); euskal herriko itzuliak (8); frantziako itzulia (92); gaitzeko itzulia (8); gaztela leongo itzulia (14); herriko itzulia (83); italiako itzulia (8); itzulia bukatu (14); itzulia bururatu (9); itzulia egin (76); itzulia eginen (10); itzulia eginez (11); itzulia egingo (9); itzulia eginik (11); itzulia egiteko (8); itzulia egiten (36); itzulia eman (9); itzulia ere (21); itzulia eta (46); itzulia gaur (15); itzulia gaur hasiko (9); itzulia hasi (20); itzulia irabazi (24); itzulia irabazteko (44); itzulia izan (15); itzulia korrituko (17); itzulia korrituko du (8); itzulia korritzeko (8); itzulia zela (13); itzulia zen (35); lehen itzulia (117); munduaren itzulia (15); munduari itzulia (10); murtziako itzulia (16); romandiako itzulia (8); suitzako itzulia (17); valentziako itzulia (13)

aste bateko itzulietan (8); auzapezaren itzulian (19); azken itzulian (9); bateko itzulietan (8); baten itzulian (11); bigarren itzulian (165); bigarren itzuliaren (15); bigarren itzuliari (12); espainiako itzulian (10); euskal herriko itzulian (70); frantziako itzulian (29); frantziako itzuliaren (13); gamoy auzapezaren itzulian (18); herriko itzulian (70); itzulian berean (9); itzulian ere (27); itzulian eta (20); itzulian ez (15); itzulian lortu (8); itzulian parte (13); itzuliaren hasieran (10); lehen itzulian (196); lehen itzulian berean (9); lehen itzuliaren (15); lehenengo itzulian (14); murtziako itzulian (12); suitzako itzulian (13); valentziako itzulian (18)

alemaniako itzuliko (11); andaluziako itzuliko (10); asturiasko itzuliko (8); bigarren itzuliko (39); bigarren itzuliko lehen (8); down under itzuliko (10); euskal herriko itzuliko (21); final laurdenetako itzuliko (8); final zortzirenetako itzuliko (9)

itzuliko azken (29); itzuliko bigarren (30); itzuliko bigarren etapa (15); itzuliko bosgarren (8); itzuliko etapa (27); itzuliko garailea (10); itzuliko garaipena (10); itzuliko hirugarren (21); itzuliko hirugarren etapa (15); itzuliko laugarren (10); itzuliko lehen (43); itzuliko lehen etapa (16); itzuliko lehen etapan (8); itzuliko partida (72); itzuliko partida jokatuko (10); itzuliko partidak (18); itzuliko partidan (37); itzuliko partidarako (14)

bigarren itzulira (30); bigarren itzulirako (23), lehen itzulitik (21); joaneko eta itzuliko (8); laurdenetako itzuliko (8); lehen itzuliko (57); lehen itzuliko azken (14); mallorcako itzuliko (8); murtziako itzuliko (11); romandiako itzuliko (8); suitzako itzuliko (11); valentziako itzuliko (9); zortzirenetako itzuliko (9)


itzuliarazi ik itzularazi.

itzuliezin ik itzulezin.

itzulika 1 adlag biraka, itzuliak eginez.

Zakurra gela inguruan itzulika hasi zen, hormetan usainka, eta intzirika denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.

Koilara itzulika erabili nuen kafearen barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Baziren ere alegiazko paradisuko xoriak maxina bati esker itzulika eta kantari zebiltzanak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 76. orr.

Bazirudien goietako lekuren batetik hegazti bat erori zela eta beherantz zetorrela, airean itzulika hego arinei eraginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 169. orr.

Halaber, itzulika eta itzulika zebilen dorreko argia, Cape St. Mary'sko harresi ikaragarrien kontra zartatzeko lanjerrean zebiltzan ontzien abisatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 131. orr.

Burua itzulika hasi zitzaidan eta oroitu nintzen herenegun gaueko amesgaixtoaz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

Gobernurik gehiago ez duen eta olaturik olatu itzulika doan ontzi bateko eskifaia bezala aztoraturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.

Elurretan itzulika eta iraulka ibili ginen, odolaren arrasto gorriak uzten zurian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 42. orr.

Gauaz aditzen zuen ohean itzulika, baina ez zen hitzik errateko gai izan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Goma soil bat da orain, kasik gogoz kontra darabilzu ahoan itzulika.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.

Barnea itzulika ari zaio, ordea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 175. orr.

Kontxako badian jokatu zen, eta itzulika, ez joan-etorrian.  Berria - Kirola   2004-09-09

2 irud

Bainan zonbait jendendako, zerbaitetara heltzeko, nahiago dute itzulika ibili.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 29. orr.

• 3 iz bira.

Eta geroxeago, bidearen itzulika batean... etortzen hasi nintzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 263. orr.

Itsasorantz urrutiratzen ari zen gurpilaren itzulika hotsa entzuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

4 irud

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala, zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka, esan beharreko hartarik ihesi beti, esan nahi eta esan ezinez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

5 itzulikako izlag

Hura ez zen gehiago zirimola, ezpada erortze amaigabea mendi amaigabe batean behera, itzulikako hegaldia kolore ikusgarriz margotutako mundu zabalean barrena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 49. orr.

6 itzulika-mitzulika adkor itzulika. ik itzuli-mitzulika.

Itzulika-mitzulika zebiltzan ene izpirituan, galderak sortuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

Konprenitu nuen beraz, itzulika-mitzulika ibili gabe, galdetu behar niola psikanalistarik ezagutzen zuenetz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.

7 joan-itzulika

Inguruan behatze lanetan joan-itzulika zeuden polizia batzuek nortasun txartela eskatu zieten bi gazteei.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itzulika (4); gainean itzulika (4); inguruan itzulika (4); itzulika ari (4); itzulika eta (11); itzulika hasi (6); itzulika hasi zen (4); itzulika hasten (3); itzulika ibili (7); lurrean itzulika (3)


itzulikarazi, itzulikaraz, itzulikarazten da ad itzulikatzera behartu.

Madeleinek bilbe-orrazia itzulikarazi zuen, harien astalkatzeko, geldirik egon ezinik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 169. orr.

Herrian berriz, beste iturri bat: errota alimale bat behar da itzulikarazi eta ura nasaiki dario txorrotatik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Eta, azkenean, beti ideia beren inguruan ibilarazten ditu gogoetak, motor bat hutsean itzulikarazten balu bezala, azkenean obsesione bilakatu arte.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

2003an hasi zuten zentral termiko hori eraikitzen eta aurten hasi dira zentrala itzulikarazteko entseguak.  Herria   2005-07-21

Ez nion begiratu nahi baina kontrola ez nezakeen indar batek, beti, ene begiak hari buruz itzulikarazten zizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 91. orr.

Tripak itzulikarazten zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 199. orr.


itzulikaraztaile iz itzulikarazten duena.

Errotaren itzulikaraztailea Jean Bruno bere iloba izan du.  Herria   2005-07-07


itzulikari (orobat itzulkari) izond itzulikatzen dena.

Halabeharraren ebazpenei men egiten die, bere bizitza ematen die, bere esperantza, bere izu guztizkoa, baina ez zaio bururatzen haren lege labirintoz beteak edo eta haren agerpide diren esfera itzulkariak ikertzerik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Batto bada itzulikaria, mendi harritsu bat erakusten duena, dena harpe eta dena zoko, zernahi jende ibilki bidez-bide mendian goiti eta beheiti...  Herria   2004-12-16


itzulikatu, itzulika, itzulikatzen (orobat itzulkatu g.er.) 1 da ad gertatu, moldatu.

Haatik gauzak ez ziren berak nahi bezala itzulikatu eta Frantzia behere horretan higatu zituen azken urteak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.

Berriro ere, gauzak ez ziren guk asmatu bezala itzulikatu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Gauzak ongi itzulikatu balira, Josefa Fernanda-k bizitza ospetsu bat eramanen zukeen Espainiako gortean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Ikusiko beraz igandean gauzak nola itzulikatzen diren...  Herria   2004-11-11

Nork daki nola itzulikatuko zen gerla, Franco-k baia eman bazion?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 141. orr.

Bizkitartean Baionan manifestaldi bat gehiago egin zuten, gaizki itzulikatu zena anitzentzat baina hiru lagunek ez zuten berdin pentsatzen: karrikak sutan miretsi zituzten, zikin ontziak lurrean erretzen, [...].  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Ordukotz haatik, etsi bat hartua nuen eta egina nuen enetzat, denen buru, hobe baizik ez zela hori, gauzak gisa horretarat itzulikaturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 49. orr.

Nehork ez baitzekien gehiago gauzak nola itzulikatuko ziren, orduan da Lur zutitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 141. orr.

Nola barneratuko zuen neskato txiki batek gauzak hain harrigarriro itzulikatzea errua norbaiti egozteko beharra hein batean bederen sentitu gabe?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

Bainan hortan girea? edo galde hori bestela itzulikatuz, zertan gira xuxen?  Herria   2003-11-13

Arrangurak ere hor gaindi gobernuaren konduko zerbitzu frango enpleatu gutiagorekin itzulikatu beharko direlakotz.  Herria   2004-09-30

Sindikatak hasarre, lanaren arrangura pisu batekin, beldur France-Télécom itzulikatu nahiko dela langile gutiagorekin, erretretarat doatzinak ez ordainduz eta hola...  Herria   2004-09-09

Itzulikatzeko diruketa 1 380 000 koa izanen da guti eskas, horietarik 490 000 baztertuak direlarik mailegu itzultze eta obrentzat.  Herria   2001-04-12

2 (du aditz gisa)

Erraiten ahal dugu bere erakasle lagunekin eta gazte horiekin lan ederra itzulikatu duela.  Herria   2002-09-19

3 da ad biratu, itzuli.

Segitzailerik bazuenez ikusteko noizbehinka, laburki itzulikatzen zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.

Lehenik burua ongi busti nuen, gero hiruzpalau aldiz itzulikatu nintzen ur irakituaren azpian, bizkarra, papoa, hots gorputzaren xoko-moko guztiak behar bezala zipatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Zirimola, hodeian barnaturik, estuan itzulkatzen da eta sutegi gori horren barruan oinaztua zorrozten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.

Gorputza berez itzulikatu zitzaidan oheko mutur batetik bertzera: boz logaletu hori ez zen Josurena, emakume batena baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Bizkaiko orga ttipia esan nahi dut, bi idi eta bi gurpil sendokoa, ardatzarekin batean itzulikatuz mendian legoa bete barne entzuten den soinu ikaragarria ateratzen duena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

Animaleko mekanikeria honek trabarik gabe itzulikatu behar du.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Denbora errota bezala itzulikatzen da eta, beharba, elgar berriz ikusiko dugu geroan.  Herria   2001-09-20

• 3 du ad biratu, itzuli.

Burua itzulikatuz, ohartuko zinateke neska horrek saltegi osoa zeharkatzen duela, diskoen arlora joateko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 18. orr.

Gizonak begitartea itzulikatu eta begiz bakarrik ihardetsi zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 323. orr.

Lurrean belaunikatuta, bi eskuekin indar eginez itzulikatu nuen hila.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.

Hodeietan zehar orroak batera eta bestera bildaltzen dituzte eta irteera bila iraulkatzen dira, hodeiei su haziak atera eta erruz pilatzen dituzte eta garra sutegiaren barrunbean itzulkatzen dute, hodei urratua txinpartaka distiratu arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.

Soa itzulikatu nuen, hantxe berean zegoela, Zangozatik berehala, Aragoiko Sos del Rey Catoliko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 68. orr.

Jaka askatu, besaburuen mugimenduez soinetik irristatzen utzi, eta mahuka batetik heldurik airean itzulikatu ondoren, [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.

Koadernoa bere aldera itzulikatu nuen, ikus zezan ez nuela espezialisten oporren konturik jaso.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Orrialdeak itzulikatzen dituzu... beti bezala, eta ohidura horretaz oraintxet ohartzen zara, lehen eta azken orrialdeak irakurtzen dituzu...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 17. orr.

Berriro itzulikatzen dut hegazkina ezkerrerantz, eta gero eskuinerantz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Sukar batek, ezin egon batek, barne guzia itzulikatu zion.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.

•4 ad/du ad irauli, itzulipurdikatu.

Ohitura asko itzulikatu dira Indian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 205. orr.

Aieneka aritzen zen, ipurdiz gora itzulikatzen zuen etxe guztia, ondoezik txikiena izan orduko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Denbora hetan Frantziako erresuma ederra azpizgora itzulikatua zen eta osoki nahasia.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.

Bihotza itzulikatu zitzaidan ustekabeko galdera harekin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 25. orr.

5 irud

Baina Frantziako administrazioneak ontsa baino hobeki badaki bere legeak itzulikatzen, eta presoak urte luzez bakartasunean atxikitzeko, lege-irudiak gordez, hiru hilabeteko bakartasunera kondenatzen ditu bakarrik, baina hiru hilabetez behin beste hiru hilabeterentzat kondenatuz, eta behin eta berritz eta berritz...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Hantxe jolasten ginen goizetik, soropil berdeko hegietan, argia belarretan, kanoi itzulikatuen eta muturrez beheiti landaturiko morteroen artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Gizon gazte batek, irribarre zabala ezpainetan, beraren buruaren gainean paperontzi itzulikatu bati eusten dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezala itzulikatu (3); bezala itzulikatzen (3); gauzak nola itzulikatu (3); gauzak nola itzulikatuko (20); gauzak nola itzulikatzen (6); itzulikatu diren (3); itzulikatu eta (3); itzulikatu nuen (4); itzulikatu zen (4); itzulikatuko diren (19); itzulikatuko diren ondoko (4); itzulikatuko ote (3); itzulikatzeko diruketa (4); itzulikatzen ahalko (3); itzulikatzen da (3); itzulikatzen diren (4); itzulikatzen zen (3); nola itzulikatu (5); nola itzulikatu diren (3); nola itzulikatuko (26); nola itzulikatuko diren (18); nola itzulikatuko ote (3); nola itzulikatzen (9); nola itzulikatzen ahalko (3); nola itzulikatzen diren (4; ongi itzulikatu (3)


itzulikatze iz itzulikatu aditzaren atiz izena.

Itzulikatze horrek dit baltsea erabiltzeko ideia piztu.  Berria - Kultura   2004-09-04


itzuliko 1 izlag partidez mintzatuz, bitara jokatzen diren norgehiagoketan bigarrena.

Benetako Europako Kopa otsailaren 22an eta 23an jokatzen hasiko da, aurrera egin duten hamasei taldeekin itzuliko partidak, martxoaren 8an eta 9an.  Berria - Kirola   2004-12-18

itzuliko partida abantaila horrekin jokatzeko.  Berria - Kirola   2004-12-14

Gol horrekin itzuliko partidan sailkapena aise lortuko zuela zirudien.  Berria - Kirola   2004-03-12

Txapeldunen Ligako finaleko itzuliko partida jokatu zuen Montpellierren (Frantzia), etxeko taldearen aurka.  Berria - Kirola   2006-04-20

Errekopako Itzuliko partida.  Berria - Kirola   2004-04-22

Interrek astebete geroago jokatuko du final-zortzirenetako itzuliko partida. Joaneko partida Lizarran jokatuko dute, eta itzulikoa, Norvegian.  Berria - Kirola   2004-12-15

Bihar Kopako joanekoa, urtarrilaren 14ean (21:30ean) Kopako itzulikoa, eta urtarrilaren 25ean Ligako itzulikoa. Inolako presiorik gabe goaz itzulikoa jokatzera.  Berria - Kirola   2004-01-06

Getxok itzulikoa irabazi du, baina Espainiako Kopatik at geratu da.  Berria - Kirola   2006-05-09

Etxean jokatuko dugu itzulikoa, baina finala Iruñean erabakiko. Joanekoan 0-0 amaitu zen partida Sevillan, eta itzulikoan 3-1 gailendu zen Osasuna Iruñean.  Berria - Kirola   2006-04-21

Itzulikoek zehaztuko dute finala, finalerdietako bi joanekoak hutsean amaitu ondoren. · Ordukoaren itzulikoa egin da beraz orai Azkoitin.  Herria   2002-12-05

• 2 iz

Aldaik itzulikoa egin, eta: […].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 103. orr.

Beraz, oraindik itzulikoa falta da, ezta? -ez daukak ugazabandrearekin muturtzeko inolako asmorik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ean jokatuko (3); final zortzirenetako itzulikoa (3); itzuliko partida (72); itzuliko partidak (18); itzuliko partidan (37); itzuliko partidarako (14); itzulikoa etxean jokatuko (4); itzulikoa etxean jokatzea (4); itzulikoa iruñ itzulikoa jokatuko (3); kopako itzulikoa (3); zortzirenetako itzulikoa (3)


itzulimurdika adlag itzulipurdika.

Hor dago Istillaga anaietako bat, mostradorearen luzerak zabalerarekin osatzen duen ertzean erdiz erdi, hanka bat eskuinaldera, bestea ezkerrera, aulkian eseririk; Kandido Mier eta Eladio mingainari itzulimurdika...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 80. orr.


itzulingo iz itzulipurdia.

Israelen Ariel Sharon lehen ministroak ere, jadanik eginak dituen politikako itzulingoen gainera, itxurak emaiten ditu beste buruzgainkatze baten bezperan ez ote den.  Herria   2005-09-01


itzulinguratu, itzulingura, itzulinguratzen da ad inguratu.

Kontua da, itsasertza itzulinguratuz heldu nintzela hara -whiskyari tragoxka bat eman, eta lagunei so geratu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 109. orr.

Mendia itzulinguratzen zuen xendra estu bati jarraitu ostean, errepide batekin egin zuen topo.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 141. orr.

Harrobitzat jo nituen halako sakan irregular batzuk itzulinguratu behar izan nituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.


itzulinguru (orobat itzul(-)inguru g.er.) 1 iz bide zuzenetik urruntzen den bidea.

Bide laburra behar zuen nire etxerakoak eta itzulinguru ederra egin du auzoko kaleetan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 115. orr.

Egunkarira bueltatzean, itzulinguru handia egin nuen Kristinaren atariari itzurtzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Hala gertatu zen helmugara iritsi ginela itzulinguru luzea egin ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.

Izotz zolako arrakalak direla eta 29 kilometroko itzulingurua egin beharko dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 323. orr.

Handik itzulingurua eginda pasatzen ginen, mendira joaten ginenetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 130. orr.

Ongi oroit ditzaket aldi hartako joan-jinak eta itzul-inguruak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 498. orr.

Bitartean, Jeroboamek gudari-talde bat bidali zuen, itzulingurua eginez, Judakoak atzetik harrapa zitzan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 13,13

Gurditzarra, kalez kale hainbat itzulinguru egin ondoren, kalezulo ilun batean sartu zen azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Saihestu egin ziren israeldarrak bidetik, itzul-inguru bat eginez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 212. orr.

Belardietan barna hainbat itzulinguru eginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Baina ez, handik askoz gertuago egon arren, Tolosatik, Andoaindik abiatuta baizik, eta handik ere ez zuzenean, itzulinguru luze askoa eginda baizik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 47. orr.

2 zerbaiten inguruan egiten den itzulia.

Taxia Plaza Eliptikoari itzulingurua ematen hasia zen jadanik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 240. orr.

Taldearen aurrean zaldiari itzulinguruak eragin, danborraren konpasean aurrera eginez denak...  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Patxadaz hartu nahi ditu gauzak, futbolak itzulinguru asko ematen dituela bai baitaki.  Berria - Kirola   2006-02-10

· Munduari bira egiten ez dion itzulinguruko esferarik ba ote den jakiteari dagokionez, halaber, ikerkizun dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

Eskolara joateko, itzulinguruko bidea hartzen du, lagunek nondik datorren jakin ez dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 127. orr.

3 irud zeharkako era edo bidea.

Abortu bat izan nuela jakinarazi nion itzulinguru askorekin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

Itzulinguruak alde batera utzirik, gaiari zuzenean heltzea erabaki zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

-Itzulingururik ez, mesedez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 472. orr.

Bonino ez zen kontalari ona: adarretatik joaten zen, errepikatzen, itzulinguru luzeak eta itzulinguruen itzulinguruak egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Baina ez zuen, antza, itzulinguruetan denbora galtzen ibiltzeko astirik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.

Itzulinguru edo ihesbideren bat erabiliko zuela telebistako filmetako hiltze haietaz mintzatzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 178. orr.

Hitz bihurri eta itzulinguruak, apaindura hutsalak, nabarmenkeriak eta jakingurak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Husainek, amak albistea emateko erabili zuen itzulinguru gabeko moldearekin haserre, hau besterik ezin izan zuen esan: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.

4 itzulingururik gabe

Itzulingururik gabe esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Itzulingururik gabe esateko, guzti-guztia aldatu zen harentzat Itzulingururik gabe kexatu zitzaion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.

· Baina, orain, utz dezagun alde batera hori guztia eta gatozen harira itzulinguru gehiagorik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itzulinguru (5); eta itzulinguruak (4); eta itzulingururik (8); eta itzulingururik gabe (7); hainbat itzulinguru (3); itzulinguru bat (7); itzulinguru bat egin (3); itzulingurua egin (3); itzulingurua eginez (4); itzulingururik gabe (19)


itzulinguruka (orobat itzul(-)inguruka g.er.) 1 adlag itzulinguruak eginez.

Estepan barrena oldartu behar eta Irkutskera itzulinguruka iritsi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 384. orr.

Ilunabar aldera iritsi zen, azkenean, agindutako hegazkina, kirol-aparatu bat, luzaroan itzulinguruka ibili zena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Itzulinguruka ibili zen, gero eta beherago, zuhaitzen adar gorenak ukituz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 203. orr.

Han ibili zen luzaroan itzul-inguruka gure gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Batzuetan itzulinguruka ibili bada ere, ondo etorri da berriz ere arrastora, idazle zailduek egiten duten moduan.  Berria - Kultura   2004-10-02

2 itzulika.

-Itzulinguruka ibili ginen parkean, jira eta bira -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.

3 irud

Itzulinguruka ibili gabe: zure senarrak joera homosexualak ditu. Haren menera heltzean, aberea gelditu zen eta jantziak usnatu zizkion, haren oinetan itzul-inguruka zebilela, beti zaunkaka.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.

Beti itzulinguruka erantzuten zioten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Aitak ez baitzuen gehiago holako solasik atera edo bertzenaz, zinez itzul-inguruka eta Sophie ez gaitzitzeko hartzen zuen zuhurtasun guziarekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 113. orr.

Hurrengo, itzulinguruka zebilkion beste kontua ekarri zuen hizpidera Bain andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.

4 itzulingurukako izlag

Porrota dute zigor testua bera baino luzeagoak diren itzulingurukako ahaleginek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itzulinguruka hasi (3); itzulinguruka ibili (13)


itzulingurutsu izond itzulinguruz betea.

Nazismoaren gaitzespen modu hura herabe eta itzulingurutsua zen, baina ez zuen zuribiderik bilatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.


itzuliño (orobat itzulino) iz itzulitxoa.

Soldaduek beren itzuliñoa bururaturik, iheslariek bidea libre zuten aitzina segitzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

Argitasun zenbait parke hortarat itzuliño bat egin nahi dutenentzat.  Herria   2001-04-05

Ez zenuke nahi nik ere itzuliño bat egin baneza zure herrirat?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 115. orr.

Jakes handiak artetan itzuliño batzu egiten ditu Frantzian gaindi, batean hunat eta bestean harat.  Herria   2001-05-10

Zinez balioko du itzuliño bat egitea.  Herria   2002-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

du itzuliño (3); gaindi itzuliño (3); itzuliño bat (38); itzuliño bat egin (15); itzuliño bat egiten (3); itzuliño baten (12); itzuliño baten egitea (4); itzuliño baten egiteko (4)


itzulipurdi 1 iz hankaz gorako itzulia. ik zilipurdi.

Hura saihesteko jotzaileak itzulipurdi bat egin behar izan zuen airean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

Itzulipurdiak eta agoniazko murgilak egiten ikusteak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

Hango bidaztien itzulipurdiak eta erorikoak!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Batek buruz behera eta itzulipurdiak eginez airean, beste batek tripa plastada galanta joko zuen uraren kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Airean itzulipurdiak egiten baditu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Bizpahiru itzulipurdi eginik, azkenean ikasi zuen kurri ibiltzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Halako batean Berndek Émileri eskutik heldu nahi, hura baitzihoan lehenengo, eta itzulipurdi egin eta dena, eskailerak, Bernd eta Émile, denak hankaz gora zulo barrenera!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 52. orr.

2 irud

Apostuetako dirua 100-50i irten zen Koteto ezkurraren alde, diruak itzulipurdi ugari izan zituen partida guztian. herriaŽ

Oso urte gutxi beharko dira egoera honek itzulipurdia eman dezan: 27 baino besterik ez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 286. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itzulipurdi bat (5); itzulipurdi bat egin (4); itzulipurdi egin (3); itzulipurdiak eta (3)


itzulipurdika 1 adlag itzulipurdiak eginez.ik zilipurdika.

Erreka zolaraino eraman zuen bere laguna, errestan, itzulipurdika.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Jira eta bira ibili zen, kiribilean, sigi-saga, itzulipurdika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Krater sakon batean murgil egin dugu, eta itzulipurdika zeharkatu dugu izotza, zalaparta bizian, hondo urtsuraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Basurdeak Adonis harrapatu eta itzulipurdika bota zuenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 225. orr.

Konortea galdu ez galdu bainengoen, eskaileretan behera itzulipurdika erori ez erori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.

Muturreko bat eman eta eskaileretan behera itzulipurdika joango zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 305. orr.

Eza nagusituz, Europaren karroa itzulipurdika joanen dela erreka ilun baten zola-zolarat eta handik ateratzeko gero ederrak ikusiko direla!  Herria   2005-03-31

Hontza oso txikia zen, eta airean itzulipurdika zebilen, trenaren ziztuak hara eta hona astintzen baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 348. orr.

Itzulipurdika ibili dira, jirabiran, elkarri ukabilka eta madarikazioka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

Bizitza hari-matazarekin nahasturik itzulipurdika ibiltzen den katu bihurria da batzuetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

• 2 iz itzulipurdia.

Angelinak puntuatu zuenean, Harryk itzulipurdika batzuk egin zituen bere sentimenduak adierazteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itzulipurdika (3)


itzulipurdikatu, itzulipurdika(tu), itzulipurdikatzen (orobat itzul ipurdikatu g.er.) 1 da ad itzulipurdiak egin. ik zilipurdikatu.

Ahate zaharra aldi oroz itzulipurdikatzen zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

• 2 du ad azpikoz gora jarri, gainazpikatu.

Bortz minutu geroago, fitsik erosi eta probatu gabe alde egin zuten, arropa-denda guztia itzulipurdikatu ondotik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

Hark bi lanak uztartzen ditik, seme-alabak munduratzea eta mundua itzulipurdikatzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Atzeraka egin zuen batean, neskari adatsa ur jauzi baten gisara erori zitzaion eta, haren aurpegia ikusterik izan ez bazuen ere, ile parrasta hark liluratu egin zuen Bruno, bere zentzumenak itzulipurdikatu. Programa osoa itzul ipurdikatua.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 37. orr.

Azken aldi bat atakatzera abiatzen dira eta aitzin hortan bezala itzulipurdikatzen ditugu, segitzen eta 500 preso egiten, gu ginen baino gehiago!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Bi orri itzulipurdikatu nituen ordu erdian.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.

Hantxe aldatu da -itzulipurdikatu, esango nuke- nik bidaia honetaz nuen irudipena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 220. orr.

Dena hankaz gora itzulipurdikatzen  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 148. orr.

3 irud

Horrek guztiak itzulipurdikatu egiten ditu ohorearen ideiak, moralarenak eta erlijioarenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 264. orr.

Pedroren bat-bateko heriotzak itzulipurdikatu zion patua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Usain onak, izerdiak eta jatekoen baporeak nahasten ziren, Edmearen burua itzulipurdikatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.

Egoeraren logika itzulipurdikatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Kontziente zen bere sentimendu itzulipurdikatuez, edo bere izatearen gabezia hartaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.

Alabainan, mahain gainean ditugun elikagaiek hain dituzte gostu itzulipurdikatuak, beren kolorante eta guziekin!  Herria   2002-10-17


itzulipurdikatze iz azpikoz gora jartzea.

Peio Iralour-ek bere aldetik ikertu ditu etxalde batek azken 40 urte hauetan ezagutu diruen itzulipurdikatze handiak, ardurenean txarrerenako.  Herria   2002-10-24

Adierazpenaren itzulipurdikatze honek ez dakar Rousseauren ikuskeraren beste muturrerantz jotzea.  Berria - Kultura   2006-03-07


itzulitto iz itzulitxoa.

Baina ene itzulittoa alferretan izan zen...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.


itzulitxo iz itzuli txikia.

Parisainoko itzulitxoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 29. orr.

-Gregoire, egingo dugu itzulitxo bat Leonlandiara.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 24. orr.

6etan Oñatin itzulitxo bat, hiriaren ezagutzeko.  Herria   2003-06-19


itzulixka iz itzulitxoa.

Montevideon itzulixka bat egin orduko afaltzeko tenorea baita, juaiten gira denak elgarrekin jatetxe batetarat.  Herria   2005-09-01


itzulkari ik itzulikari.

itzulketa 1 iz jaso edo hartu dena itzultzea.

Eztabaidak haiekin batera atzemandako material militarraren itzulketaren ingurukoak ziren.  Berria - Mundua   2004-06-24

Goiz-goizetik hasi eta ondo berandu arte, buru-belarri emanik egoten zen: bezeroak, hornitzaileak, eskaerak, salmenta, sailkapena, kontuak, itzulketak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

EBk urte bateko epea eman zion dirulaguntzen itzulketa osatzeko eta epe hori gaur amaitu da.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

PFEZaren 529.321 aitorpen espero ditu Aldundiak, 431.111 itzulketa.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

800 eta 1.100 milioien artean ibiliko da itzuli beharreko dirutza, Batzordeak inoiz behartutako itzulketa handienetako bat.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Hau itzulketa sinbolikoa besterik ez duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 327. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gordailu interesak, akzio eta dibidenduak, kapital itzulketak, finantza aukerak, inbertsio funtsak, pentsio funtsak.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Lehenbiziko egunetako itzulketarako, diru itzulketarako alegia, baneukan nahikoa nire kontu korrontean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.


itzulkizun iz itzulgaia.

Hartzen dugu itzulkizun edo jatorrizko testu bat (A): Behi euskaldun baten memoriak; eta ondoren haren ustezko, eta izatezko, itzulpena (B): Memorias de una vaca.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.


itzulkor izond norabait edo zerbaitetara itzultzeko joera duena.

Baldintzen aldetiko ilara baten sintesiari, hots, agerpen jakinaren baldintza hurbilenetik urrunenera doanari, itzulkorra deitu nahi diot, baldintzatuaren aldetikoari, berriz, ondorio hurbilenetik urrunenera doanari, sintesi aurrerakorra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 178. orr.

Espazioari dagokionez, bertan ez dago bere baitan aurrerakorraren eta itzulkorraren arteko ezberdintasunik, zeren berak agregatu bat osatzen baitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 178. orr.

Ideia kosmologikoek, beraz, sintesi itzulkorraren totalitateaz jarduten dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 178. orr.

Baldintzen ilara sintesi itzulkorrean bertan aurkitzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 193. orr.

Badituk elementu batzuk pertsona batzuen bizitzan itzulkor eta galgarriak; musika, konparazio batera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sintesi itzulkorraren (3)


itzulkorki adlag era itzulkorrean.

Agerpenen arteko hartueman errealen kategoriei dagokienez, substantziaren kategoria bere akzidenteekin batera ez da egokia gertatzen ideia transzendental baterako, h. d., arrazoimenak ez du oinarririk beraiei dagokienez itzulkorki baldintzetara joateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 179. orr.


itzulmin iz inorabait itzultzeko mina.

Baina gure arbasoek ez zuten haren esanik egin nahi izan; aitzitik, baztertu egin zuten eta, Egiptora itzulminez [...].  Elizen arteko biblia   Eg 7,39

"Ez dira jada nire ardiak", esan zion bere buruari, itzulminik sentitu gabe.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 106. orr.


itzulpen 1 iz hizkuntza batetik beste batera itzultzea.

Itzulpen batek itzultzailearen garaira ekartzen du testua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

Itzulpen okerrak, el pols, hots, pultsua, la pols bihurtu du, hautsa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 41. orr.

Fitzgerald taldekideak egin zizkion ariketen azalpenen itzulpenak.  Berria - Kirola   2004-02-26

Urtero honelako hiru edo lau itzulpen argitaratzea.  Berria - Kultura   2006-03-04

Dr. G. F. Savage-Armstrong-ek (London 1907, Bell) ingelesera egindako itzulpenetik euskaratua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 467. orr.

Idazmahaian zegoen Hauptmann-en Michael Krameren itzulpen baten eskuizkribua ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Euskarazko testuen itzulpen diren lau liburu argitaratu berri ditu Alga argitaletxeak.  Berria - Kultura   2006-04-05

Itzulpen hau 1766an argitaratu zen 5. edizioarena da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.

Mikel Lasak Rimbauden Denboraldi bat infernuan itzulpenari egin zion hitzaurretik hartutako hitzak dira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Testamentu Berriaren itzulpenaren amaieran.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.

Kritikak behin betikotzat hartzen duen argitalpen hau hartu dugu guk ere, itzulpen honetarako oinarri gisa, jatorrizko testuari albait hurbilenetik lotuz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.

Horren arabera, moenia terminoaren itzulpena hobeto lotzen zaio beti 'barru harresitu' gisako esamolde bati.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Gure zibilizazioa, neurri handi batean, itzulpenean oinarritua dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

Gozatu gehiago ematen du jatorrizkoak, ez du itzulpeneko hizkeraren bereizitasunik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 175. orr.

Nik, Itakatik itzulian bainentorren, dibisa bat jarri nuen etxeko atean: itzulpena itzulera da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 175. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Itzulpen literal barregarri hauek ezjakintasuna adierazten dute: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 168. orr.

altavista.com bilatzailearen itzulpen automatikoko sistemak Babel Fish izena du.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Gaztelaniaren itzulpen itsu dira euskarazko literaturan erabili izan diren ozen eta gor terminoak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Frantses itzulpen negargarri batetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Itzulpen kaxkar hori baino ez zuen irakurri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Hona gutxi gorabeherako itzulpen egokituan.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Gaur-gaurko itzulpen askok gozatu gehiago ematen dit niri, jatorriz euskaraz idatzitako gaur-gaurko zenbaitek baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

Niccoló Tartagliaren italierazko itzulpen bat, 1543an Venezian argitaratua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Euskarazko filma hauek badute frantses itzulpen bat.  Herria   2003-04-24

Itzulpena taxuz egitekotan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Gainera, ingelesetiko itzulpenak egiten zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

Aramera ikasi zuen, Bibliaren jatorrizko bertsiotik egiteko euskararako itzulpena.  Berria - Harian   2005-02-12

3 hed

Proportzio maskulino idealen itzulpen aritmetikoa da doriarra, "emakumearen lerdentasun eta xumetasunarena" joniarra, eta "neskato baten xumetasunarena" korintoarra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Enuntziatuen arloa ez dela deskribatu behar beste inon (gizakien pentsamenduan, konstituzio transzendentalen eremuan) garatzen diren eragiketen edo prozesuen "itzulpen" gisara.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 141. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behar-beharrezkoa dugu itzulpen-politika bat, hiru alorretan bereziki.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

Itzulpen lana izan delako tradizioaren eta hizkuntza-ren arteko osmosiaren eragile nagusi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 63. orr.

Axularren Gero euskara batuan jarriko bagenu bezalako zerbait egiten du itzulpen-lan batek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

Itzulpen saria Anton Garikanok jaso du.  Berria - Kultura   2004-11-24

Itzulpen zerbitzua muntatu zuten.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

Itzulpen-teknologien balio estrategikoa.  Berria - Kultura   2004-10-31

Bapateko itzulpen zerbitzua segurtatua izanen da, euskaratik frantseserat eta frantsesetik euskararat.  Herria   2001-02-15

Tarazonako itzulpen mintegiari amaiera emateko.  Berria - Kultura   2004-09-04

Orixeren Aitorkizunak dut gogoan: agian ez da, testuarekiko leialtasunari dagokionez, itzulpen-eredu izango [...] baina prosazko jarioaren eredu bikaina aurkituko dugu guztiok ere orri horietan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

Hiztun elebidunon itzulpen-gaitasunak.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 70. orr.

Itzulpen premiak asko garatuko zirela hurrengo urteetan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

Itzulpen ariketa gisa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Itzulpen saioetako aurkikuntzak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

Itzulpen agentzia horrekin.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 235. orr.

Euskarazko "Literatura Unibertsala" deritzan itzulpen bilduma.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.

Elkar argitaletxeak eta Arrasateko AED elkarteak eratutako Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa.  Berria - Kultura   2006-02-04

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskarazko literatur itzulpen gehienak gaztelaniatik egin ohi dira.ç  Berria - Kultura   2004-09-04

6 aldi bereko itzulpen ik aldibereko itzulpen.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldi bereko itzulpen (4); bat bateko itzulpen (3); bateko itzulpen (3); bereko itzulpen (4); bereko itzulpen zerbitzua (3); beste itzulpen (8); beste itzulpen bat (5); bi itzulpen (4); da itzulpen (10); du itzulpen (7); du itzulpen lan (3); egindako itzulpen (4); eta itzulpen (15); euskarazko itzulpen (16); euskarazko itzulpen berria (3); eusko legebiltzarreko itzulpen (3); ez da itzulpen (3); frantses itzulpen (3); haren itzulpen (5); irekiko itzulpen (3)

itzulpen asko (4); itzulpen automatikoa (4); itzulpen automatikoko (4); itzulpen automatikoko sistema (3); itzulpen automatikorako (5); itzulpen automatikorako sistema (3); itzulpen bat (13); itzulpen bat egin (4); itzulpen batek (3); itzulpen baten (8); itzulpen batzuk (4); itzulpen batzuk ere (3); itzulpen berria (6); itzulpen egin (3); itzulpen eta (8); itzulpen eta guzti (3); itzulpen gehienak (4); itzulpen hau (8); itzulpen honek (3); itzulpen honen (6); itzulpen honetan (6); itzulpen hori (7); itzulpen horiek (6); itzulpen horrek (4); itzulpen lan (10); itzulpen lana (9); itzulpen lanak (7); itzulpen lanak eta (3); itzulpen lanetan (6); itzulpen lehiaketa (3); itzulpen oker (3); itzulpen okerrak (4); itzulpen sistema (4); itzulpen zerbitzua (11); itzulpen zerbitzuko (5); itzulpen zuzena (3)

jokin zaitegi itzulpen (3); kode irekiko itzulpen (3); lau itzulpen (3); legearen itzulpen (3); legebiltzarreko itzulpen (4); legebiltzarreko itzulpen zerbitzuko (3); obraren itzulpen (5); ren itzulpen (5); zaitegi itzulpen (3); zuen itzulpen (3)

aldi bereko itzulpena (5); bat bateko itzulpena (3); bateko itzulpena (3); baten itzulpena (7); bere itzulpena (4); bereko itzulpena (5); da itzulpena (10); den itzulpena (4); du itzulpena (10); dut itzulpena (4); dute itzulpena (3); egin du itzulpena (7); egindako itzulpena (5); eta itzulpena (14); euskal itzulpena (3); euskarazko itzulpena (24); frantses itzulpena (4); frantsesezko itzulpena (5); gaztelaniazko itzulpena (21); gaztelerazko itzulpena (3); haren itzulpena (3); honen itzulpena (5); honen itzulpena eusko (4); itzulpena argitaratu (3); itzulpena baino (3); itzulpena bera (6); itzulpena da (10); itzulpena dela (3); itzulpena egin (16); itzulpena egin zuen (3); itzulpena egitean (3); itzulpena egiteko (3); itzulpena egiten (3); itzulpena eman (5); itzulpena ere (8); itzulpena eta (4); itzulpena eusko (4); itzulpena eusko jaurlaritzako (4); itzulpena ez (8); itzulpena ez da (3); itzulpena itzulera (3); itzulpena kaleratu (4); lanaren itzulpena (3); lehenengo itzulpena (3); liburu honen itzulpena (4); liburuaren itzulpena (5); ren itzulpena (5); testuaren itzulpena (4)

bere itzulpenean (3); egindako itzulpenak (3); egindako itzulpenean (5); egindako itzulpenetik (12); egindako itzulpenetik euskaratua (12); ere itzulpenak (3); eta gaztelaniazko itzulpenak (3); eta itzulpenak (4); eta itzulpenen (3); euskarazko itzulpenak (12); frantsesezko itzulpenaren (4); gaztelaniazko itzulpenak (9); gaztelaniazko itzulpenen (3); ingelesera egindako itzulpenetik (12); itzulpenak dira (4); itzulpenak egin (7); itzulpenak egin behar (3); itzulpenak egiteko (3); itzulpenak egiten (5); itzulpenak ere (7); itzulpenak eta (9); itzulpenak ez (3); itzulpenaren egilea (4); itzulpenari buruzko (4); itzulpenari esker (6); itzulpenean ere (6); itzulpenei esker (3); itzulpenen bat (3); itzulpenen bidez (5); itzulpenetik euskaratua (12); itzulpenez gain (3), euskarazko itzulpenik (4); itzulpenik ez (3); itzulpenik gabe (5); lanen itzulpenak (3)


itzulpengintza 1 iz itzulpenak egitea.

Pelikulen bikoizketa gauza berria da euskaraz, eta liburuen itzulpengintza ere (sistema bezala, jakina) orain dela gutxiko kontua.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Poesia, narratiba, saiakera, haur eta gazte literatura eta itzulpengintza landu ditu batik bat.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 4. orr.

Senez euskal itzulpengintzaren modernizazioarekin batera etorri da.  Berria - Kultura   2004-10-31

Itzulpengintza, bikoizketa, sinkronizazio ostea eta azpitituluen erabilera sustatu.  Berria - Kultura   2004-10-31

Euskarazko itzulpengintzak azken urte guztiotan egindako bide benetan joria.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Kultura guztiek izaten dute itzulpengintzaren premia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Luis Angeli piztu zitzaion ideia: itzulpengintzan zuten irtenbidea.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

Mahai zabal baten inguruan jarrita daude besteak, hiztegi artean, itzulpengintzan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Itzulpengintzan, Castelao, Uxio Novoneira, Vladimir Maiakovski, Joan Salvat-Papasseit, Merimée edota Victor Hugo euskaratu ditu.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 4. orr.

Azken urteotan literatur eta ikus-entzunezkoen itzulpengintzan, zineman eta literaturan izan diren aurrerapenak.  Berria - Kultura   2004-05-27

Euskal filologian, itzulpengintzan eta interpretaritzan lizentziatua da Errasti.  Berria - Kultura   2006-02-04

Itzulpengintzako Grinzane Cavour saria, berriz, Hado Lyriarentzat izan da aurten.  Berria - Kultura   2004-01-18

EIZIEk itzulpengintzarako azpiegitura bat sortzea lortu du urte hauetan.  Berria - Kultura   2004-10-31

Ez dago, ordea, itzulpengintzaren ezintasunaz izan diren muturreko hain iritzi ezkorretara jo beharrik onartzeko ezin direla jatorrizko oihartzunak ehuneko ehunean jaso.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Irizpideetan eta norabideetan adostutako itzulpengintzak [...] erakutsiko liguke polimeroei buruzko azken berrikuntza itzultzea baino eragingarriagoa dela kimikaren alde desberdinei buruzko esku-liburu onenak itzultzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.

Itzulpengintzako Euskadi sariaren irabazlea.  Berria - Kultura   2004-03-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

EHUko Filologia Fakultateko Ingeles, Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Sailak.  Berria - Kultura   2004-05-27

Itzulpengintza lizentziaturako 1. mailako Ziortza Aiensa.  Berria - Harian   2005-05-25

Itzulpengintza tailerrak arabieraz, euskaraz, ingelesez, alemanez, gaztelaniaz, frantsesez eta italieraz eskainiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-06-17

Victor Hugoren Idi orgaren karranka liburuarekin itzulpengintza arloko finalera heldu zen Izagirre.  Berria - Kultura   2004-09-30

East Angliako itzulpengintza jardunaldietan.  Berria - Kultura   2004-07-06

Hango poesia jaialdian poesia eta itzulpengintza mintegian izango da.  Berria - Kultura   2004-05-02

Senez itzulpengintza aldizkariaren 26. aleak.  Berria - Kultura   2004-01-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literatur itzulpengintzari berriro lotzeko gogo faltarik ez du Aranak.  Berria - Kultura   2004-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itzulpengintza (5); euskal itzulpengintzaren (3); itzulpengintza arloko (4); itzulpengintza eta (3); itzulpengintzan eta (3)


itzultzaile (orobat itzultzale g.er.) 1 iz itzulpengintzan aritzen den pertsona.

Demagun gaztelaniazko itzultzaile bat, Valverderenari desegokia iritzita, Hamlet berriro itzultzen hasten dela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Nire andregaia ingeleseko itzultzailea da eta etxean egiten du lan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.

Vazquez Montalbanen liburuen italierazko itzultzailea da Lyria.  Berria - Kultura   2004-01-18

Euskal idazlea, bertzeak bertze Testamentu Berriaren itzultzailea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

Aurrekontu ofizialen itzultzailea baino gehiago asper zaitezke.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 32. orr.

Itzulpen batek itzultzailearen garaira ekartzen du testua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

Gaztelaniazko itzultzaileak bere alde zituen tradizioa, hizkuntzaren normalkuntza eta nahi den guztia, baina Irene Aldasorok, euskal itzultzaile askok bezala, euskarazkoak motelagoa behar lukeela dioen logika hautsi du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.

Itzultzaileen sortzaile-lana ahanzten da itzulpenez ari garen guztietan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.

Itzultzaileak errusierazko argitalpenetik harturiko oharra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.

Fernando Rey itzultzaileak euskaraturiko Gure etxeko kontuak liburuan.  Berria - Kultura   2004-10-30

Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.

Aristoteles: Kategoriak, Donostia, Gaiak, 2000; itzultzailea: Gotzon Arrizabalaga.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 182. orr.

-Itzultzaile bat eskatzen dut, jauna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.

Itzultzaileekin egindako epaiketak legezkoak diren galdetu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Epaiketa euskara hutsean eta itzultzaile gabe egiteko eskaera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Katharine Gun Londresko Gobernuaren itzultzaile ohiaren aurkako epaiketarik ez da izango azkenean.  Berria - Mundua   2004-02-26

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak eta IZO Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak antolatuta. herriaŽ

2 (adizlagun gisa)

Itzultzaile ibili zen: Breton, Eluard eta Crevelen lanak itzuli zituen.  Berria - Kultura   2006-04-11

Filologia Frantsesa ikasi du, baina itzultzaile jarduteko beste bi urteko master bat egin beharko luke Vilniusen.  Berria - Mundua   2004-04-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Anoush farmazialariak egin du itzultzaile lana.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 92. orr.

Itzultzaile lanetan diharduelako.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.

Andres bere itzultzaile-lanbide berria ongi betetzeko prest zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta EIZIE itzultzaile elkarteak ere jasoko dituzte diru laguntzak.  Berria - Kultura   2004-12-29

Jakintzaren Etxeko itzultzaile taldea zen hango aberastasunik handiena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

Horrelako aldizkariak unibertsitateei eta itzultzaile eskolei lotuak egoten dira.  Berria - Kultura   2004-10-31

Neure itzultzaile-halabeharrek eragindako paranoiatxo hola-halako batek baino zerbait funtsezkoagoak. Itzultzaile bidezko epaiketek hizkuntz eskubideak urratzen dituzten ala ez argitzeko asmoz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina hausnarketa hori ez da literatura itzultzaile batena, ezpada idazle izan nahi duen batena.  Berria - Kultura   2004-07-31

5 itzulpenak egiten dituen tresna.

Zerbitzu plataforma bat izango da: posta elektronikoa, Interneteko guneen itzultzaile bat, weblog bat, txosten bereziak PDF formatuan...  Berria - Gaiak   2004-09-26

Noiz lortuko ote da izurdeen hizkuntzaren itzultzailea? oso aspaldian, Kanariar Uharteetan guantxeek izurdeekin txistuka hitz egiten bazuten, zergatik ez lortu gaur egun gailuen bidezko harremana gizakien eta izurdeen artean?  Berria - Gaiak   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aguer itzultzaile (7); baina itzultzaile (4); bat itzultzaile (3); du itzultzaile (3); eizie euskal itzultzaile (6); eta itzultzaile (22); eta itzultzaile gabe (11); euskal itzultzaile (17); euskaraz eta itzultzaile (12); hermine aguer itzultzaile (7); idazle eta itzultzaile (3); itzultzaile askok (3); itzultzaile bat (13); itzultzaile batekin (3); itzultzaile baten (5); itzultzaile eta (12); itzultzaile gabe (13); itzultzaile gabe deklaratu (5); itzultzaile gabe egin (4); itzultzaile gisa (8); itzultzaile izan (5); itzultzaile lana (7); itzultzaile lanak (5); itzultzaile lanak egiten (3); itzultzaile lanetan (6); sailak euskal itzultzaile (4)

bere itzultzailea (3); bereziartu itzultzailea (3); dira itzultzaileak (3); du itzultzailea (4); du itzultzaileak (8); eta bere itzultzailea (3); eta itzultzailea (9); eta itzultzaileak (18); eta itzultzailearen (6); eta itzultzaileari (4); eta itzultzaileek (3); eta itzultzaileen (3); eta itzultzailerik (5); eta itzultzailerik gabe (5); euskal itzultzaileak (3); euskaraz eta itzultzailerik (5); euskarazko itzultzailea (6); idazle eta itzultzaileak (6); idazlea eta itzultzailea (3); itzultzailea da (5); itzultzailea ere (5); itzultzailea eta (6); itzultzaileak berak (4); itzultzaileak bere (4); itzultzaileak errusierazko (18); itzultzaileak errusierazko argitalpenetik (18); itzultzaileak ez (6); itzultzailearen arabera (5); itzultzailearen lana (3); itzultzailearen oharra (15); itzultzailearen ustez (3); itzultzaileari egindako (3); itzultzaileen artean (6); itzultzailerik ez (5); itzultzailerik gabe (10); itzultzailerik gabe deklaratu (3); itzultzailerik gabe eta (3); mendiguren bereziartu itzultzailea (3); nire itzultzailea (3); tarazonako itzultzailearen (4); zuen itzultzaileak (3)


itzultze 1 iz lehenagoko tokira edo egoerara bihurtzea. ik itzulera.

Etorkizun itxaropentsua edo iraganera itzultze etsigarri bat...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 304. orr.

Estatu ez diren autogobernuak ez dira "tribalismo"ra itzultze bat, "forma politiko berrien aitzindari" baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.

Itzultze amaigabea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 117. orr.

Eta errealitatera itzultze horrek, halako arbuio ezkutua piztu zuen nigan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 31. orr.

Egunari buruz, Sabethen etxera itzultze-eguna izaki, hitzik ere ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

2 biratzea.

Eta, buru-itzultze baten bitartean, ikusi zuenean ezen indiar gorriak lurrerat egin zuela, irri-karkaraka hasi zen hain haserre zirudiena, bere doilorkeriaz loriaturik-edo.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

3 norbaiti hartu edo kendu zaiona bihurtzea; ik itzulketa.

Besteenak diren ontasunak ez dira itzuli behar hortik kalte handiagoak aterako balira, horra zergatik ez diren errazegi Erregeak kondenatu behar, besteen ontasunak, berenak ez direla jakinik ere, atxikitzen dituztelarik, sinesten dutelako menturaz itzultze horrek kalte handiegiak sor litzakeela beren erreinuetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 203. orr.

Itzultze prozesuaren negoziaketak hasi zirelarik, erran gabe doa txinatarrek Hong Kong osatzen duten hiru eskualde horiek eskatu zituztela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itzultze horrek (5)


itzungi, itzungitzen da/du ad itzali. ik iraungi.

Gure urdailean pilatzen eta hura sutzen duten bero-gorputz ugariak ere, ura etorkeran, ezabatu eta sua bezala itzungitzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 281. orr.

Gorputzeko garra itzungi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Honelaxe itzungitzen da egarri bizia gure gorputzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 281. orr.

Zeruko eguzki distiratsua itzungi gura dutenek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 315. orr.

Kriseilu itzungi berriak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 437. orr.


itzurarazi, itzuraraz, itzurarazten du ad itzurtzera behartu.

Hark itzurarazi naik hire bihozberatasunetik, haren justiziari min emanen ziolakoan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.

Zure sufrimenduak eta beste gizonenak ez dizkizu matematikak itzuraraziko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.


itzurbide (orobat itzurpide g.er.) iz ihesbidea.

Nik ez diat itzurbiderik, zeren eta hegaldatu egin nahi bainuke, bai, baina ez zekiat norat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.

Ez uste nire hutsegitea barkatzeko edo gutxitzeko itzurbide baten bila ari naizenik; erruduna naizela aitortzen dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 447. orr.

Alde eta bazter guztietarik atzemanik eta katez loturik, ihesbiderik eta itzurpiderik gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

Baiespen bakoitza sendotzeko, hortik heldu diren zalantzak argitzeko eta egiten zaien gezurtapenaren nabarmentasuna saihesteko ere, liburuak izkiriatu eta eztabaidak egiteko premian aurkitzen dira, bestelako itzurbiderik ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 188. orr.


itzuri (orobat izuri g.er.), itzur, itzurtzen 1 da ad norbaiten edo zerbaiten eskuetatik edo mendetik ihes egin. ik eskapatu.

-Mugimendu zakar bat egin, eta eskuetatik itzuri zitzaion animatzaileari mikroa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

Beso artetik itzuri zitzaidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Eta denbora hatzen artean ihes egiten sentitzen nuen, gorputzetik itzurtzen minutuz minutu, odoluste jadanik geldiezin bat bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.

Baina behar zutela bipilki zin egin elizgizonak zirela, erregearen jendeari itzuri eta Elizaren justizia erreklamatzearren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.

Behin perla beltza norberaren eskuetan eduki eta gero ezin zaiola itzuri patuari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.

Ezin zitzaion itzuri harri eta argizko ziklope hari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Ba al da gauzarik nire pentsamenduari itzurtzen zaionik?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Erantzun automatikoak, gehientsuenak gure nahimenari itzurtzen zaizkionak, erreflexuak, alegia, Nola itzuriko natzaio Jainkoaren aurpegiari?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Objektu sentikor asko itzuri egiten zaizkie.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 218. orr.

-O, bai! -itzuri zitzaion Léari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.

Hasperen sakon bat itzuri zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.

Zergatik begiratzen didazu horrela? -egin zuen oihu neskak, zakar, eta birao gordin bat itzuri zitzaion ezustean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Ea, ez al zaizu irribarretxorik itzuriko?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

Ruche jauna ezin izan zitzaion pentsakizun horri itzuri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Haren mintzoari nahigabe itzuri zaion hunkidura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 397. orr.

Lau osaba, hiru izeba eta hamasei lehengusuren begi-luzeei ezin itzuriz ibiltzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Sexismoari itzuri ezinik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 105. orr.

Hala, bada, ezin itzuri nolabaiteko kezka horri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.

Errotuladore horiz markatuak nituen bart itzuri zitzaizkidan xehetasunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Ordurako haiek jabetuta baitzeuden niri itzuri zitzaidan gauza batez: ja ez ginela gizaki libreak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.

Beldurtu eta Miamira itzuri zen iloba.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 21. orr.

Familiako besteren bat atzeko irteera zaintzen gelditzen da, sugea handik itzur ez dadin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Alemanak hurbiltzearekin, 1940an, frantsesen eskuetarik itzuri zen judua zelakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.

Gela hartatik, eta etxe hartatik, ikaraz itzuri nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Arrain-saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 172. orr.

Burbuila bat bezala itzuri zen harengandik bizia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Guk ere badakigu gauzek nola behar duten izan gaur (nahiz eta, barrendik, beti lehengora itzurtzen zaigun gogoa eder bila).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

• 2 du ad

Hemen ezerk ezin digu itzuri, zeren arrazoimenak osoro bere baitatik sortzen duena ezin baitzaio berari ezkutatu, aitzitik, arrazoimen berak dakar argitara bere printzipio komuna aurkitu ahala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Guk ezin izango diegula zartakoari eta zauriari itzuri, punteria onez jaurti bazen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 145. orr.

Bertze ukaldi bati nekerik gabe itzuri nion, hala ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.

Zigorrari itzuri egiten badiot ere, ezingo zionat itzuri sariari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.

3 ezin itzurizko

Ezin itzurizko asturuari itzuriko zaiola sinetsarazten dion uste ergelak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Jakin badakigu inork ezin diola itzuri egin bere patuari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.

Eta oharkabean itzuri egin nion kristalezko begiratu hari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Egia da musika-erritmo batek [...] eragin fisikoagoa, ezin itzurizkoagoa duela guregan irudiaren edozein elementuk baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

4 itzuri egin (orobat itzur egin g.er.) ihes egin.

Eta hastapenari estu lotu behar hori da, salbuespen nahasleei itzuri eginez, lor daitekeen egiaren parterik handienera iristeko modurik egokiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

[...] -esan zuen Evans jaunak, surtara begira oraindik ere, lagunen begiei itzuri eginez eta erretzen ari ziren irudiei mintzatuz-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 142. orr.

Genetika molekularraren metodoek aukera ematen zuten, gainera, genetika klasikoarenei itzuri egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 56. orr.

Lehen ekinaldia nik irabazia nuela, itzur egin bainion, berrogei minutuz bederen, halabeharraren mesede bati esker bederen, nire aurkariaren erasoari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

Ezerk ez zion hari itzuri egiten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

Baina ordurako zaila zen sakrifizioaren tentazioari itzuri egitea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.

Zergatik behartu behar gaituzte alemaniarrek, Dantzig berentzat eskatzean, Dantzig salbatzera ez bada, ezinezkoa baita, lotsari itzuri egiteko geure buruaz beste egitera?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 112. orr.

Migel Mailuk apezei itzuri egiten zien eta fraideei eskapo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

5 itzuri joan, ibili

Zeharbidea hartuko dute, itzuri joango dira puska batean, ihes egitea ezinezko dutela jakin arren.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 140. orr.

Bertakoak Jeniseisk probintziara itzuri joan ziren tatariarren beldurrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.

Behin eta berriz itzuri doazkigun asmo ezkutu horiek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 186. orr.

Poliziak turisten itzuri zebiltzan, zaldizkoak ez du ezinbestean zalduna zertan izan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artetik itzuri (5); baina itzuri (3); bat itzuri (15); bat itzuri zitzaion (6); begiei itzuri (3); ere itzuri (5); eta itzuri (3); ezin itzur (3); ezin itzurizko (3); itzuri ahal (3); itzuri behar (4); itzuri egin (33); itzuri egin eta (3); itzuri egin nahi (3); itzuri egin zion (3); itzuri eginez (7); itzuri egitea (4); itzuri egiteko (21); itzuri egiten (22); itzuri eta (9); itzuri nahi (5); itzuri zaio (5); itzuri zait (3); itzuri zen (9); itzuri zitzaidan (8); itzuri zitzaion (18); itzuri zitzaion ruche (4); oihu bat itzuri (3); zitzaion itzuri (3)


itzuriezin (orobat itzuri ezin) 1 izond ezin itzurizkoa.

Ez hil behar itzuri ezinaren aurrean, ez bestelako arrisku modu ezagunen aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Sei lagunendako sarrerak gehi barneko erosketa itzuriezinak, Espazioaren dedukzio transzendentala ere bilatzeko premia itzuriezina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Haien erasoa itzuri ezina zenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

Haien kode genetikoan idatzirik zegoen patu itzuriezina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

Sistema arrazionalistan ere idealismoa itzuriezina dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.

Adimenaren adigaia esperientzia ahalgarriaren zedarriztapen itzuriezinetatik askatzen duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 178. orr.

2 itzuriezineko (corpusean itzuri ezineko soilik) izlag itzuriezina.

Itzuri ezineko pentsamendua iltzatu diote gogoan: ilargiak distira egitean helduko da, akaso, nire ordua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 203. orr.


itzuriezinki adlag ezin itzurizko eran.

Itzuriezinki finkatua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.


itzurika adlag itzuri eginez.

Ni emaztearen oroimen urdinetik ihesi nentorren, bere lili irazekiaren berotasunetik itzurika, hona, bidaia honetara.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 34. orr.


itzurkor izond iheskorra.

Onbera, nabarmen errukiturik, urduri, itzurkor, bere sotoan ostatu eman izana eskertu nion Carlos Argentino Daneri-ri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 170. orr.


itzurle iz iheslea.

Intxixu gorde hari, nikel-Nikolas apetatsu hari, noiz hemen noiz han egiten baitu jauzi, itzurle eta maltzur, belarri luzeak tente, erne beti pikotxa ikertzailearen kolpetik ihes egiteko, sudurra bete hortz uzteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.


itzurpide ik itzurbide.

iurretar izlag/iz Iurretako, Iurretari dagokiona; Iurretako herritarra.

Iñaki Aramaio Sarrionandiarekin kartzelan urte asko pasatutako Ondarruko preso ohia da egun, iurretarrari testuak makinaz jotzen zizkion laguna.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.


iusnaturalismo iz Zuzenbide naturalaren teoria.

Iusnaturalismo eta zuzenbide positiboaren arteko harremanei buruzko galdera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.


ixa iz (euskal alfabetoko letra)

Maelen marrazkia orlegi koloreko ixa lodi batez zirriborratu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 88. orr.

Ugariak ziren, alde guztietan, bandera gorriak ixa berdearekin.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 167. orr.

Ohar bedi irakurlea hemen perpaus-zatia "x" (ixa) dela, ezezaguna, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.


ixi interj ixo.

-Ixi! -agindu nion, harekin lehenengoz benetan haserre.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 71. orr.


ixil ik isil.

ixiotu ik isiotu.

ixipu ik isipu.

ixkilima ik iskilinba.

ixkione ik izkirio.

ixkiriatu ik izkiriatu.

ixo interj 1 norbaiti isil dadin eskatzeko erabiltzen den hitza.

-Ixo biok!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 330. orr.

-Ixo, eta ez galderarik egin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 143. orr.

-Ixo, ez egin hainbesteko zalapartarik...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

-Zu ixo!, bestela zu ere gurekin etorriko zara!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 29. orr.

-Ixo! -agindu zidan ahapeka, niganantz braust bihurtuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 73. orr.

-Ai, ixo! -esaten du Llumek, Daniri ahoa ixten diolarik-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 37. orr.

-Ixo! -bota zion Snapek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

-Ixo! -eten zion On Camillok-.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 102. orr.

-Ixo!! –nik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

-Ixo, Txiki -atsoak-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 193. orr.

-Ixo! -zakarki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

-Pasaidak birra, Txapli, eta ixo!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.

-Ixo, norbait dator.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 139. orr.

Ez, ezin liteke eta ixo.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Ixo! -Humphries jaunak mahaia jo zuen betaurrekoekin-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.

-Ixo, ixo, Jim! -esan zuen Anniek-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.

Lasai maite, lasai, tori karta bat jolasteko, ixo eder hori, lasai bihotz hori...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Zientzia horretaraino iristen ez den artean, ixo.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

· Hurrengoan "ixo!" erantzungo diot neuk ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Ron Lupini hitza kentzera zihoan, baina "ixo!" esan zion Hermionek, Lupini begira zegoelarik adi-adi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.

-Zergatik ixo?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

2 (arreta erakartzeko edo)

Baina ixo, bagenekien zehazki, zergatik ez genuen hilen berpiztean gehiago sinesten!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

Bainan, ixo, zuek behar duzue irakurtu!  Herria   2004-12-09

Ixo, trumoika hasi al du?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Errolan gaixoa estonatuko zen, eta xuxen mintzatzeko, harrituko, asmatu ahal izan balu geroxago, makur bertsuak harrapatuko zuela, baina ixo, ez da leienda bera, historia baizik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.

Eta azpeitiano autozentratuen azpeitiarrismoak, eta kosmopolitta merkeak, eta europano barrenustelak, eta... ixo, ixo, aski da gaurkoz.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ixo (5); eta ixo (9); ixo eta (3)


ixtaklok (orobat istaklok g.er.) adlag zangalatrau. ik istapeka.

Aitzina joaki, zaldiaren gainean ixtaklok, abereak baitzekien berak nora joan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.

Belaunikaturik dago, istaklok zaldunaren zangoen gainean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

Arnasa nekez hartzen zuen astoaren gainean ixtaklok urruntzen ikusi zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.

Ixtaklok” zaldidun batasuna.  Herria   2005-10-06


ixtan ik istant.

ixtaño iz adkor ipar instantea.

Ixtaño bat egoiten dira berriz hatsa hartzeko doia, bur-zoratuak bezala, holako jauziak gain beheiti izigarriko efetua baitu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Hortarako lantegier galdatua zaie 15 egun barne ixtaño bat hartzea galdeketa bete eta itzultzeko.  Herria   2003-03-27

Eta kanpotik norbait sartzen den guziz, ate irekiaren gibeleko argi saminarengatik, ixtaño bat behar du nor den segurtatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 27. orr.


ixtant ik istant.

ixtape ik istape.

ixtapeka ik istapeka.

ixte iz itxi aditzaren aditz izena.

Dardarkariak dardarkari izateko, nahikoa da ixte lasterraren errepikapen bat, baina gehiago ere izan daitezke.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.

Aireari igarotzen uzten dion aho barrunbearen ixte ez-osoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Kaleko atearen ixte hotsak eten zuen elkarrizketa.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 158. orr.

Une hartan bertan ate baten zabaltze lasterraren hotsa zirudiena etorri zen nire gainetik, eta hura bezain ate-ixte bizkor batena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 103. orr.

Ezin direla [fluktuazioak] esplikatu "kanpoko" kausengatik: eguraldiak eragindako uzta txar, gaitz, greba orokor, lantegi-ixte, lurrikara [,,,] eta antzekoengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Objektu bat beste objektu batzuei buruz mugitzen denean, esate baterako, erretinako proiekzioak begi-ixte zinetiko batekin lotu ohi den perspektibazko aldakuntza bat duenean pertzibitzen da mugimendu hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Begi-zirkin egin zuela iruditu zitzaion Joanesi: begi-kliska, ustez, begi ireki eta ixte ikusezin bat ia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Hanken ixte-irekitze akonpasatuak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.

Irekitze-ixte laster eta erregularki errepikatuek.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egunkaria ren ixtea (9); ren ixtea (11)


ixtegi iz ukuilua.

Etxaldeen, jantokien, ixtegien, hiltegien diseinua: askotariko sistemak, azienda kudeatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.


ixter ik izter.

ixtil ik istil.

ixtorio ik istorio.

ixtripu ik istripu.

ixtudiatu ik estudiatu.

ixun ik isun.

ixuri ik isuri1.

izabar iz/izond Izabakoa, Izabari dagokiona; Izabako biztanlea.

Ez daude, esaterako, Koldo Artolak Antonia Anaut izabarrari hartutako hitzak, erronkarieraren testigantzarik garrantzitsuena.  Berria - Kultura   2004-05-15


izadi (812 agerraldi, 49 liburu eta 38 artikulutan; cf natura 2508 agerraldi, 186 liburu eta 353 artikulutan) 1 iz izatasun fisikoa duten gauza guztien multzoa, osotasuntzat hartua, eta bereziki izaki biziduntzat hartua, gizadi-ren aurrez aurre. ik natura.

Izadia nahiz gizadia gobernatzen zituen Logos unibertsal objektiboa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.

Izadia gaztea eta munduaren izaera oraintsukoa da eta ez zuen hastapena antzina izan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.

Gizakiaren eta izadiaren arteko batasuna.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.

Izan ere, izadia ala gizartea, zein nagusitzen da zientzia-gertakariaren eraketan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

izadiko konplexutasuna elementu kopuru txiki baten konbinatoriari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 61. orr.

Lehenengo filosofo grekoek, lege naturala izadiaren ordenan sartu zutenez, ez zituzten lege naturalak lege fisikoetatik aldentzen (izadia physis baitzen).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.

Adimenik gabe ez legoke izadirik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Izadiaren indarretan pentsatzeak, lurreko, aireko eta uretako ernamuin guztiak gauaren erdian haziz nola egon zitezkeen pentsatzeak, zorabioa sortzen zion askotan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Horrela duk, izadiaren legea duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Sexu bat bestearengana gerturatzen duen guraria, izadiaren ordena fisikoari dagokio.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Izadiaren osotasun erabatekoan desagertzeraino.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.

Beraz, lege jakin batzuk dira, eta apriorizkoak gainera, lehen-lehenik izadi bat ahalbidetzen dutenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 115. orr.

Substantzia bakar bat baizik ez dela Izadian eta hura absolutuki mugagabea dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 59. orr.

Edertasun naturala Izadiaren helburuen forma da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 241. orr.

Izadiko indar askok ikergaitz dirau guretzat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

2 (kalifikatzaileekin)

Gizakiak izadi apal baina eder honetan zorioneko izan daitezen nahi duela Jainkoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 209. orr.

Beroak eta hango izadi aberatsak pizten du horrenbeste animalia eta piztia.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

Zuen olerkietako izadi liluragarria etengabe hondatzen ari dira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 70. orr.

Izadi fisikoaren gaineko boterea, geografi esplorazioetan eta zientzi aurkikuntzetan adierazia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 231. orr.

Jarduera ekonomikoak izadi edo baliabide fisikoei kalte nabarmenak egiten dizkienez [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.

Izadi ez-gizatiarraren gaineko boterearen gehitze potentzial izugarri horren prezioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Sorkariaren edo Sortzailearen maitasunak ernaltzen du hitz hau, hots, izadi galkorraren, edo egia aldaezinaren maitasunak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 310. orr.

Izadi gorpuzduna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.

Izadi bizigabean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.

Izadi pentsatzailearen Metafisikak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

3 (oso-rekin)

Gizakiak, hots, izadi osoa sentsuen bitartez ezagutzen duen zerizanak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.

Gogoratu behar duzu gauzadia amaigabea dela eta konturatu ortzia izadi osoaren zatitxo bat [...] besterik ez dela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Eguraldiaren itxurari tankera ematerakoan, izadi osoa maite dudalako, argiaren eta garbiaren aldera jokatzen dut, beti halaxe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.

Badakigu, izan ere, izadi osoa erdiminetan intzirika dagoela orain arte.  Elizen arteko biblia   Erm 8,22

Gauzen lehenkitzat jaiotzen eta hiltzen ikusten ditugun gorputz bigunak hartuz gero, izadi osoak hutsera itzuli behar du eta gauza guztiak hutsetik birjaio eta hazi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik natural.

Izadi-adigai transzendenteak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 180. orr.

Horregatik ez zenuen desiratzen izadi-mundu hartako beste izaki txiki eta arrunt bat izatea baizik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.

Aldian aldika gizakiari berez eta izadi legez datozkion gerta behar horiek.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.

Ustez transzendentala den kausalitatearen izadi-legean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

Bere hiru lankide eta izadi jakintzetako lau jakintsuri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 293. orr.

4 izadi isil/hil margolan mota bat.

Laket izan zaizkidanak : bi izadi-ixilak eta bien artean gustagarriena niretzat xuri ta beltzean lau zatitan landu etxe barnea, Anne-k hor ixiltasuna margotu baitu.  Herria   2003-10-23

Ametzaenea ostatuko salan aurkezten du margolan bilduma figuratiboa Aitziber Akerreta-k, ederretan ederrena zait ostatuko ontzi eta gauzak gogoan egin duen izadi ixila...  Herria   2005-07-28

Béla Balàzsek fisionomia aipatzen duenean, aurpegia bezalaxe, paisaia, izadi hila eta gauza baten lehen planoa ere baditu gogoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.

5 izadiaz goiti

Metafisikak ez ditu ideiak behar Natur Zientziaren mesedetan, baizik izadiaz goiti joateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 296. orr.

6 izadiaz gaindiko/goitiko

Poeren unibertsoa ez baitago ez benetako munduan ez izadiaz gaindikoan: adimenaren mundua da harena, gogoarena, errealitate objektiboaren gainean eraikia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Izadiaz gaindikoaren erdi-sineste lauso baina hala ere zirraragarri batek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 128. orr.

Hiru sistema bakarrak ondorengo hauek dira: eragin fisikoarena, aurrez determinatutako harmoniarena eta izadiaz goitiko laguntzarena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazoimenak izadiaren (3); baina izadiaren (3); baita izadiaren (3); berean izadiaren (3); da izadiak (3); da izadiaren (7); dela eta izadia (4); dela izadiaren (4); den izadia (3); den izadiaren (6); du izadiaren (3); duen izadiaren (3); dugu izadiaren (3); edo izadia (3); edo izadiaren (3); ere izadia (3); eta izadi (3); eta izadia (11); eta izadiaren (19); ez izadia (3); izadi ez (3); izadi osoa (13); izadi osoan (3); izadi osoaren (3); izadia baino (4); izadia berak (3); izadia bere (5); izadia da (3); izadia deitzen (3); izadia eta (10); izadia eta askatasuna (3); izadiak berak (7); izadian bertan (3); izadian den (4); izadian den indarrik (3); izadian ez (4)

eta izadiari (3); eta izadiaz (4); eta izadiko (4); izadiaren batasun (12); izadiaren batasun sistematikoa (4); izadiaren batasuna (3); izadiaren beharrezkotasun (3); izadiaren edo (3); izadiaren eta (15); izadiaren ezagutza (3); izadiaren helburuen (4); izadiaren helburuen forma (4); izadiaren ikerkuntzan (3); izadiaren ikertzaileen (3); izadiaren irakaspenak (3); izadiaren kausa (6); izadiaren kausen (6); izadiaren lege (22); izadiaren lege orokor (3); izadiaren lege orokorren (3); izadiaren legea (6); izadiaren legeak (3); izadiaren legeen (12); izadiaren legeen arabera (5); izadiaren metafisika (5); izadiaren ordena (9); izadiaren ordenaren (6); izadiari buruzko (3); izadiari dagokionez (3); izadiari kalte (3); izadiaz eta (3); izadiaz goiti (3); izadiko gauza (3); orduan izadiaren (3); zeren izadiaren (3)


izadilari iz naturalista.

Izadilari eta zaldun hura benetan hila izanik, nolaz aritzen da orain, bizirik balego bezala, hasperenka eta aieneka?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 146. orr.


izaera (orobat izakera g.er.) 1 iz izaki bat tankeratzen duten nolakotasun eta ezaugarrien multzoa; izateko modua edo era.

Jainkoaren izaera gizakiaren izaerarekin nahastekatzen dutenek errazki egozten dizkiote Jainkoari gizakiaren afektuak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 43. orr.

Giza arima Jaungoikoaren izaera berekoa ez den arren, izaera hobe ezineko haren irudia gure izaeraren atalik nobleenean bilatu eta aurkitu behar da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 326. orr.

Orainokoan Jainkoaren izaera eta Haren propietateak azaldu ditut.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 105. orr.

Izpirituaren izaeraz eta etorkiaz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 127. orr.

Substantziaren izaerari dagokio existitzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.

Adimenaren izaerari dagokio gauzen egokiro hautematea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 209. orr.

Batasun edo menpetasun horretan datzala Estatuaren izaera.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 113. orr.

Hizkuntzaren Filosofian, hizkuntzaren izaera argitzeko aztertzen da hizkuntza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.

Nire izaera garraztu eta gozakaiztu egin dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

Zabarkeriarik gabe, ordea: testuen izaera gordetzen saiatu gara beti ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.

Kitcherren liburuak [...] summa baten izaera du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

Gauzen izaeran ez da izaten ahal, izaera bereko edo atributu bereko bi substantziarik edo gehiagorik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 39. orr.

Substantzia, aldiz, zergatik existitzen den, hori ere haren izaera soiletik dator, izaera horrek existentzia baitauka bere baitan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 51. orr.

Irudi hori, oraindik izaeraz optikoa baizik ez dena, tratatu, eta guztiz bestelako izaera bat duen informazioa bihurtzen duela erretinako sistema kimikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Susmoa baitut izen adina izaera eta izaera adina atributu bereko izan nituela bizian bizi izan nintzenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Inondik ere, izakeraz (eta odolez ere) ijitoa behar duela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.

Izaeraz, bere afekzioak baino lehen da substantzia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 37. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Torturaren izaera okerra/zuzena bertutearen arabera arrazoitzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Argi dago, bada, gogoaren izaera hirukoitza dela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.

Arimaren izaera hilkorra dela uste baitugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 213. orr.

Donostiar izaera alaia da, jostagarria.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.

Hizketaren izaera akustikoa da.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Giza izaeraz bestelako izaera duten gauzekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.

Gurea bezalako bekatuzko izaeran bidali du bere Semea eta honek, bere burua barkamen-oparitzat eskainiz, kondenatu egin du bekatua bere giza izaera hilkorrean.  Elizen arteko biblia   Erm 8,3

Hobe zuen itxaron, itxaron harik eta haren berezko izaera erakusten zuen arte, eta orduan...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 218. orr.

Barne egituraz ahozko izaera duten idatzizko lan motei buruz.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

Batak bestea suntsitzen ahal duen neurrian, gauzak kontrako izaerakoak dira, hots, ez daitezke subjektu berean izan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 251. orr.

Giza izaeraz bestelako izaera duten gauzekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.

Ezabaezina izango balitz bezala hiritar izaera, hiritar izateak esklabo izatea edo txarragoa esan nahiko balu bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

3 izatea.

Gauzen izaera ezinezkoa dela arimarik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 87. orr.

Izadia gaztea eta munduaren izaera oraintsukoa da eta ez zuen hastapena antzina izan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.

Baina teoriak ez dio deus haren izateaz, zer-izanaz edo izaera esentzialaz: ez dago horrelakorik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Gauza hitzak intensio eskasa du (oso ezaugarri gutxi ditu bere baitan edo izaeran) eta estensioa berriz oso handia, ia edozeri aplika baitakioke.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Tren espresoari izaera ematen diona irtetzeko ordua da, bere ibilbidea, eta oro har gainerako tren espresoetatik bereizten duten zertzelada guztiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 143. orr.

Jaungoikoarengan bizitza dioguna bere esentzia eta izaera dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 334. orr.

Hustu egin zen bere handi izateaz eta esklabo-izaera hartu.  Elizen arteko biblia   Flp 2,7

Burdinak bere izaera aldatu eta egurraren arintasuna hartu balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

Zehatz-mehatz ezagutzen eta bereizten zuen ikusten ari zen hura, bakoitzaren izen, izaera eta egoera argi eta garbi ezagutuz..  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1036. orr.

Errusiarra zen, izatez, baina ez zioten errusiar izaera onartu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

4 (izenondoekin)

Jainkoaren izaera mugagabetik formalki datorren guztia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 133. orr.

Existentziaren izaera propioaz naiz ari.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 213. orr.

Gauzen izaera agortezina.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Gauzen sorkuntzan lehenkiek izaera isila eta ezkutua gorde behar dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 75. orr.

Giza gorputza izaera desberdineko atalez osatua dela: jariakor, bigun eta gogorrez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

Izaera hauskorrekoak direnez gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.

Izan ere, ondo izaera zitala du Sirius Black horrek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 133. orr.

Ezberdintasunak kontaezinak eta oso izaera ezberdinekoak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

Gizabanakoaren izaera soziala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.

Bertan erabilitako ezagutzaren izaera berezia kontsideratu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 90. orr.

Izaera pribatu nahiz publikoa duten erakundeek osatzen dute sistema osoa. ederki defendatu zuela botere politikoaren herri etorkia, haren izaera eta oinarri demokratikoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Boterearen izaera elitista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Oso zapalduta egonda ere, izaera primitiboak kontzientziaren sakonean irauten du...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.

Montanerrek ere gehiago zuen izaera semitikotik iberikotik baino.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Ttipiren izaera patxadatsu eta lasaiak, haren manera eztiek, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Bere izaera grinatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 126. orr.

Haren izaera pipertuaren eta eztabaida amaiezinen hotsa luze gabe heldu zen nagusiengana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Atxilotuen "izaera zibila" azpimarratzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 30. orr.

Nire herritarren izaera bekaizkeriazkoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.

Zer-esango-ote-duten horrekiko mesprezua bere izaera betizutik eta amaren axolagabekeriatik zetorkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 114. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izaera mailan duten aldea sakonagoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 216. orr.

Izaera-aldaketa nabarmena eta autokontrola galtzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Ulertu nuen ez zela izaera kontua bakarrik, ezta nire gaztetako irakurketen eragin hutsa ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 25. orr.

Izaera-desberdintasuna haien indar desberdinaren ondorioa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.

Gure oinordekoak ez dira fitsik ere oroitzen izaera-egoera hartaz...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 79. orr.

Portugalen historia aldatzeaz gainera, nagusiei, argitaletxeari, historialariari, eta batez ere bere izaera-bizimoduei esan die ez, ez eta ez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 132. orr.

Garapen edo inboluzio mailak, inguruneari erantzuteko erak, izaera-motak, eskuratutakoak, jaiotzezkoak edo herentziazkoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gauza kreatuen esentziari dagokiola Jainko izaera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 141. orr.

Jainko izaera mugagabekoaren betegintzarrea gozatzen duela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 581. orr.

Giza izaeratik datorren guztia giza izaera soil horren arabera ulertu behar da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 439. orr.

Giza izaerako legeen eremura igarotzen garenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Gizon-izaera, bai.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 190. orr.

Errazago sartu zitzaien neskame soinekoa neskame izaera baino, arima ez baita gorputza bezain mozorrozale.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.

Nire judu izaera deskubritu berriak azaleratutako oroitzapena, dudarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Giza aberearen otso-izaera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Norengan dago benetako nazio-izaera?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.

Herri interesen ordez, alderdi izaerako ikuspegi estrategikoak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Borondatezko testamentuari lege izaera eman nahi dio Londresek.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Kultur izaera bertsuko botereen arteko barne-liskar politikoetarako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Inolako oztoporik gabe onartuko dugu bertso mota hauen formula-izaera.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 169. orr.

Bertsolaritza erretorika-genero gisa aztertuta, ez dugu deblauki haren literatura-izaera baztertuko.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.

Bertso bakoitza, bere diskurtso-izaera galdu gabe, diskurtso-segmentu bilakatzen den (makro)diskurtsoa sorrarazten da antolabide horri esker.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.

Begian eratzen den irudi optikoaren proiekzio izaera hori Antzinarotik ezagutzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Zenbat eta gehiago ahazten den irudiaren irudi-izaera orduan eta gehiago sinetsiko baita, uste horren arabera, irudian irudikatzen dena errealitatea dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Colinek bere lanari nahita ematen dion hipotesi-izaera horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Lehen ere aipatu dugu argazkiaren zantzu-izaera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.

Irudiaren margolan-izaera ahazturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Hizkuntza komunitate bateko partaide-izaera hiztun osotik hasi eta hizkuntzaren ezaguerarik ez dueneraino doan continuum bat da-.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Kristo Jesusek, Jainko-izaerako izanik, ez zion gogor eutsi nahi izan.  Elizen arteko biblia   Flp 2,6

6 izaeratsuko

Emakume atseginak ziren, adeitsuak eta lagunkoiak, eta emagin sendoen izaeratsukoak halabeharrez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arimaren izaera (14); arte izaera (5); baina izaera (12); bakoitzak bere izaera (14); bakoitzaren izaera (10); baten izaera (26); benetako izaera (35); bere izaera (173); bere izaera eta (8); beren izaera (22); berezko izaera (28); beste izaera (21); beste izaera bat (11); bestelako izaera (8); bi izaera (8); den izaera (6); du izaera (8); duen izaera (22); duten izaera (7); edo izaera (17); egiazko izaera (22); ere izaera (10); errealitatearen izaera (5); estatuaren izaera (7); eta bere izaera (11); eta beren izaera (5); eta giza izaera (7); eta haren izaera (8); eta izaera (123); euren izaera (19); euskal presoen izaera (7); funtsezko izaera (6); gatazkaren izaera (21); gatazkaren izaera politikoa (14); gauzaren izaera (7); gauzen izaera (33); giza gorputzaren izaera (5); giza izaera (57); giza izpirituaren izaera (9); gizakiaren izaera (12); gizakien izaera (5); gogoaren izaera (5); gorputzaren izaera (17); gorputzen izaera (5); gure izaera (31); guztien izaera (5); haien izaera (22); haien izaera politikoa (5); haren izaera (58); hauen izaera (5); herri izaera (20); herriaren izaera (5); hizkuntzaren izaera (6); honen izaera (13); horien izaera (10); horren izaera (25); israelen izaera (25); israelen izaera eta (5)

izaera adierazten (7); izaera agerian (5); izaera aldatu (10); izaera aldatzen (7); izaera azaltzen (6); izaera baino (11); izaera barne (11); izaera barne hartzen (11); izaera bat (24); izaera bera (38); izaera berak (7); izaera bereko (15); izaera berekoa (6); izaera berekoak (8); izaera berezi (7); izaera berezia (27); izaera berreskuratu (6); izaera berria (5); izaera da (10); izaera dela (7); izaera desberdineko (7); izaera du (11); izaera duen (9); izaera duten (8); izaera edo (14); izaera eman (10); izaera ematen (6); izaera enpiriko (6); izaera enpirikoa (8); izaera erabat (5); izaera erakusten (9); izaera erakutsi (8); izaera ere (24); izaera eta (153); izaera ez (37); izaera ez da (7); izaera ez duten (5)

izaera ezagutzeko (6); izaera ezagutzen (7); izaera ezberdina (5); izaera ezberdineko (9); izaera galdu (5); izaera gogorra (6); izaera guztiz (8); izaera handiko (5); izaera hartu (7); izaera hau (6); izaera hori (34); izaera horrek (13); izaera horri (7); izaera izan (9); izaera izango (6); izaera juridikoa (13); izaera militarra (5); izaera nazionala (12); izaera ofiziala (11); izaera ona (5); izaera onartu (7); izaera onartzea (8); izaera onartzen (7); izaera osatzen (6); izaera oso (8); izaera osoa (7); izaera parte (5); izaera politiko (13); izaera politikoa (91); izaera politikoa aitortzea (5); izaera politikoa aldarrikatu (7); izaera politikoa duen (5); izaera politikoa eta (8); izaera propioa (11); izaera publikoa (9); izaera soziala (9); izaera sozialaren (5); izaera zaharra (5); izaera zein (9); izaera zein den (6); izaera zuen (6)

izpirituaren izaera (11); izpirituaren izaera osatzen (5); jainkoaren izaera (22); jatorrizko izaera (6); kanpoko gorputzaren izaera (6); kataluniaren nazio izaera (17); lege izaera (9); legeen izaera (5); munduaren izaera (5); nafarroako izaera (5); nafarroaren izaera (13); navalen izaera (5); nazio izaera (48); nazio izaera eta (7); nazioarteko izaera (8); nire izaera (25); norberaren izaera (7); nork bere izaera (5); objektuaren izaera (5); oso izaera (11); pertsonaien izaera (5); politikoen izaera (6); politikoen izaera politikoa (5); preso politikoen izaera (6); presoen izaera (22); presoen izaera politikoa (18); prozesuaren izaera (5); talde izaera (35); taldearen izaera (6); zein izaera (6); zuen izaera (7); zure izaera (6)

arrazoimenaren izaeran (5); bere izaeragatik (8); bere izaerak (15); bere izaeran (13); eta izaerak (8); gauzen izaerak (8); gauzen izaeran (13); giza izaerak (11); giza izaeran (5); gizarte izaerako (5); gure izaerak (6); haren izaerak (7); izaerak berak (11); izaerak eskatzen (5); izaerak eta (9); izaerak ez (6); izaeran bat (7); izaeran eta (6); izaeran ez (5)

baten izaeraren (8); bere izaerarekin (7); bere izaeraren (64); bere izaeraren arabera (7); bere izaeraren legeen (5); beren izaeraren (7); eta izaeraren (9); giza izaeraren (41); gure izaerarekin (14); gure izaerarekin bat (6); gure izaeraren (20); gure izaeraren kontrako (5); haren izaeraren (15); izaerarekin bat (20); izaerarekin bat datorren (5); izaeraren alde (6); izaeraren alderdi (6); izaeraren arabera (24); izaeraren araberako (5); izaeraren beharrezkotasunetik (7); izaeraren eta (15); izaeraren ezaugarri (5); izaeraren ezinbestekotasunetik (7); izaeraren gaineko (5); izaeraren inguruan (5); izaeraren kontrako (6); izaeraren lege (6); izaeraren legeen (5); izaeraren legeen arabera (5); jainko izaeraren (11); jainkoaren izaeraren (6); nazio izaeraren (10); nire izaerarekin (7); nire izaeraren (8)

adimenaren izaerari (5); baten izaerari (5); bere izaerari (15); bere izaeraz (11); beren izaeraz (6); da izaeraz (6); eta izaeraz (14); gauzen izaerari (9); gauzen izaeraz (6); giza izaerari (12); giza izaeraz (6); gure izaerari (6); haren izaerari (12); izaerari berari (8); izaerari buruz (17); izaerari buruzko (15); izaerari dagokio (10); izaerari dagokion (5); izaerari dagokionez (11); izaerari eta (11); izaerari ez (8); izaeratik datorren (5); izaeraz eta (22); izpirituaren izaeraz (7); jainkoaren izaerari (10); jainkoaren izaeratik (6); substantziaren izaerari (5)

bere izakera (3); eta izakera (3); izakera eta (3)


izaeradun izlag izaerako.

Zergatik ez areago onartu badirela halako izaeradun gorputzak, sua sortu duten bezala, zer txikiak ken-ezarriz, ordena eta mugida aldatuz, airearen aurak ere eragin ditzaketenak, honela bata bestetik gauza guztiak mutatuz?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 75. orr.


izai ik izei.

izain 1 iz zizare mota xurgatzailea, ur gezetan bizi dena eta gorputzetik odola ateratzeko erabiltzen zena (Hiduro medicinalis).

Botikariarengana joaten zen izain eta ukendu bila.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

Izaina bezala itsatsiko litzaidake.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 98. orr.

Bertzeen odoletik xurgaka eta hurrupaka dabiltzanak, nola izainak eta parasitoak. hori ez zen oztopo izan gizonari leku delikatu batean izainak jartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Berrogei izain jarri behar izan baitzizkioten lokietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.

Machlathek izain baten aurpegia zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Izain xurgatzailetzat zeukaten gehienek Lenehan, baina, fama hori gorabehera, azkarra eta ele-ederra zenari esker gorde ziren lagunak erabat haren kontrako jarrera hartzetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez al dut argi utzi izain-zukuaren txurrustada bat nahikoa zela?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.

Izain-izurrite biblikoa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 48. orr.

Mantxatar pedante eta orojakin bat, drogeriako saltzailea, sendalaria eta izain-jartzailea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

3 (irain gisa)

Ramirez Bakedanokoaren arrebarenean ere izain lodi eta ezdeus horiek ez ziren salaketatik urrun ibiliko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Kazetariak izainak zirela adierazi zuen beste batean, eta batzuk pertsonalki iraindu ditu.  Berria - Kirola   2006-01-27

Izainak halakoak!  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 159. orr.


izaite ik izate.

izakari iz izakia.

Nire ni ausartak barre egiten zion nire ni beldurtiari, eta inoiz ez dut egun hartan bezala sumatu gure baitan ditugun bi izakari horien arteko kontrakotasuna, batek baietz, nahi zuela, besteak ezetz, aurka eginez, aurrena bat, hurrena bestea, gailentzen zirela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.

Begira egoten zaizkit, ikusten naute, izakari harrigarri, sinestezinezko horiek, maitagarriak, lur sakratuaren, aire ukiezinaren eta munduaren ama den argi beroaren alabak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

Guri aingeruak bezala margotu zaizkigun izakari hegodun handiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.

Izakari goragoko bat bilakatua nintzen, mendera ezinezko adimen batez armatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.

Era guztietako izakari ikusezinak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 247. orr.


izakera ik izaera.

izaki1 1 iz izatasuna duen zernahi gauza, banakotzat hartua.

Zientziaren eginkizuna, hain zuzen, munduaren, izakien eta gauzen irudikapen bat eskaintzea da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 99. orr.

Kreazioko gainerako izakietatik bereizten du horrek gizakia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Jainkoa deitzen dut, absolutuki mugagabea den izakia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

Lurretik kanpoko izakien agerpenei buruzko filmeetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Espezie horiek iraunkorrak, ongi arautuak eta existentzia egonkorrekoak, zeruko izakiak bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Bi izaki direla edo bi substantzia ezberdin osatzen dituztela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 47. orr.

2 (izenondoekin)

Arima hori izaki hilezkorra da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Gizona izaki zital eta mespretxagarria baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 56. orr.

Izaki odolzaleen, hiltzaileen eta borreroen izaera misteriozko horretatik zerbait zeukan gizon hark.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Zure amaginarreba baino izaki gorrotagarriagorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Eta ikusten dut fede doilor horretako Jainkoa izaki arduragabe eta basatia dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.

Izaki mitologikoen arrastoak harri eta harkaitz askotan ageri dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 195. orr.

Lau izaki bizidunek "Amen" erantzun zuten.  Elizen arteko biblia   Ap 5,14

Izaki txanoduna desagertua zen handik-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 72. orr.

Bi izaki hegadun egingo dituzu, urretan landuak.  Elizen arteko biblia   Ir 25,18

Sortutakoa eta izaki sortzailea ezin daitezke gauza bera izan: erlojua eta erlojugilea gauza bera izan al daitezke?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 99. orr.

Behe-mailako izaki adimengabeei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Bestelako izaki zentzudun ala zentzugabeetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Izaki aljebraiko gisa "ikusten" zen izaki geometrikoa: M puntua zenbaki bikote bilakatu zen (x, y).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

-Kontuan hartu izaki idealak direla geometriako irudiak; ezin dira miazkatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.

Izaki idealei baizik ez dagozkie teoremak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

· Azazkal berritzea, narrastien larru berritzea bezala, gu izaki dilubioaz aurrekoekin lotzen gaituen aztarna bat da.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ontologia aristoteliko batean, beraz, hiru izaki-mota bereizi ditugu: banakoak, motak eta propietateak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Hortaz, zer izaki mota da Luzifer hau?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 46. orr.

Nola barruko hala kanpoko hormetan, inguru guztian, hegadun izaki-irudiak, palmondo eta lore-xorta-irudiak zizelkatu zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza izakiez ari gara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 66. orr.

Kontzientziak gure giza-izakiaren jardunak epaitzen ditu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 29. orr.

Diruarena, amodioarena, zenbaki guztien multzoarena, unibertso hedakorrarena eta beste ezin-izaki askotxorena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Jainkoa edo Unibertsoa mutur batean, partikula elementalak bestean, eta tarteko ezin-izaki guztiak tarteko, aideko izan-behar baten eta berezko ezin-izanaren artean lehertzen dira etengabe.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

Gure munduan dena den, dakien eta dezakeen ez-izakiari Jainkoa deitzen zitzaion.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.

5 izaki goren

Gnostikoek erabiltzen duten hitz kabalistikoa da abraxas delakoa, eta Izaki Gorena adierazten omen du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 167. orr.

Mahomatarren Izaki Gorena, Teologia morala, ostera, lege etikoetan oinarritzen den izaki goren baten izatearen uste osoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

Gizonen arteko harremanetan lege-esparru batzuen barruan joka daitekeelako, Izaki gorenaren eskuhartze bereziaren premiarik gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Gehienek onartzen baitute izaki goren bat dagoela. · Gorengo Izakiaren kontrakoa, beraz, ez-izatea soilik izan daiteke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 277. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

beste izaki (40); bezalako izaki (8); bi izaki (21); edozein izaki (6); hainbat izaki (5); halako izaki (6); hegadun izaki (12)

izaki arriskutsuen (9); izaki asko (4); izaki bakar (6); izaki bakarra (11); izaki bakoitza (4); izaki bera (6); izaki berezi (4); izaki berri (7); izaki bitxi (4); izaki bizi (14); izaki bizia (5); izaki bizidun (37); izaki biziduna (12); izaki bizidunak (11); izaki bizidunek (7); izaki bizidunen (15); izaki bizidunik (4); izaki biziek (4); izaki bizirik (6); izaki goren (7); izaki gorena (4); izaki guztiak (33); izaki guztiei (9); izaki guztiek (7); izaki guztiekin (4); izaki guztien (14); izaki hegadun (10); izaki hipotetikoen (4); izaki ikusezin (4); izaki magikoen (14); izaki mota (10); izaki oro (6); izaki orok (4); izaki sentikor (4); izaki txiki (9)

izeneko izaki (4); kanpoko izaki (5); lau izaki (9); munduko izaki (10)

beste izaki bat (4); beste izaki batzuk (4); bi izaki hegadun (5); hegadun izaki haiek (5); izaki arriskutsuen azterketarako (8); izaki bizidun baten (4); izaki magikoen zainketako (7); munduko izaki guztiak (6)

beharrezko izakia (4); edozein izakiren (6); hegadun izakiak (5); hegadun izakiak (5); izakiak oro (6); zeruko izakiak (4); zeruko izakiak (4)


izaki2 (orobat izanki) 1 adlag izanik; d(ir)elako, z(ir)elako.

Deabrua, gaizkiaren irudi izaki, ez da errealitate, gabetasuna da, falta den zerbait.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Frantziskok, etxegile zuhur izaki, etxea harkaitz sendoaren gainean eraiki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 665. orr.

Herri berekoak izanki, elkar ez genuen haatik bakan baizik ikusten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Ark ere, ordea, etsai gaiztoak izaki, eta aien atzaparretan erortzen dek askotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.

Filosofia handiko haurra izaki, halere, erabaki zuen kontu hura guztia Jainkoaren esku uztea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Paris hain handia izanki, mirakuilua izanen zela Elenarekin buruz buru gertatzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

Ez naute sentitzen, ukitzen, fantasma hegaldun izaki, baina desterratu eginen nindukete pozik beren gogotik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

Honako hau antologia izaki, haren ipuin batzuk besterik ez ditugu hautatu; bertsioa izaki, ezin, bada, haren kontamoldea zehatz-mehatz azaldu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 12. orr.

Zuk, sagua izaki, jale onaren fama daukazu eta ez zenuke pastel bakar bat ere arbuiatu behar.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Eta horratx: irain gorriagorik ez izaki neretzako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.

Nahiz eta ordurako ondotxo jabetua behar zuen ez zeukala salbabiderik, abantaila nirea izaki nabarmen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Izanez ere, haurra izaki familiaren enbrioia, eta nola jasan bada inork, gai edo ezgai, estatuarentzako antzu izate horrenik?...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Anaiaren bizi sakratua arriskuan izanki eta nik, burua erabat hustua, ez jakin nor behar nuen deitu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Beroa izaki, zinez, sala tiki horretan!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Loa eta gaua, bistan da, batera datozela, eta ageri denez, Txomin ere gautar izaki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

Eta gure goizoilandak, "pottottobero" samarren fama izaki, berriz, auzo herrietan!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 229. orr.

Lastima, usainarena ez ziaten denek hain ondo jasoko, aretoa handiegia izaki, eta ikusleenganako distantzia ere bai...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.

2 izaki eta

Fama gotorra izaki eta, Sarlat-eko elizan Gure Aitak entzuleak ditu plazerrez gainditu.  Herria   2001-06-14

Mister Lewinek ez zeraman soinean, jakina, inolako etiketa-jantzi ilunik, eta dantzatu ere mazurka modura egiten zuen dena, Polonian jaioa izaki eta haurtzaroa ghettoan bizi izana eta abar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 133. orr.

Orain, bidearen mugari arras hurbil izanki eta, karriken izenei kasu egiten diet.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Aroa ederrenetarik izaki eta, arrakasta gaitza izan dute ondartzek.  Herria   2001-08-09

Asteazken gehienetan, arratsaldeko bostetarik harat libro izanki-eta, itzuli bat egiten nuela Pariserat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.

Pentsamendu hauengatik, alabaina, gehienik gose direnek dute gehienik pairatzen, gutiziatzen duten ohoreraino ezin helduz etsitzen dutelarik, eta, haserre gorrian izanki-eta, prestu iduri nahiz lehiatzen direlarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

amorratua izaki (4); bakarra izaki (5); bera izaki (6); berezia izaki (5); egia izaki (7); egina izaki (4); eguna izaki (4); gabea izaki (6); garaia izaki (5); gaztea izaki (6); handia izaki (6); horixe izaki (5); horrela izaki (4); huraxe izaki (5); hutsa izaki (4); jaioa izaki (5); kontuan izaki (8); nagusia izaki (4); ona izaki (7); onak izaki (4); onekoa izaki (4); ostirala izaki (4); semea izaki (4); soila izaki (4); soilik izaki (4); txikia izaki (8)

[3] azkena izanki (3); bi urratsetan izanki (3); debekatua izanki (3); egia izanki (3); eguna izanki (4); frango izanki (3); gehiago izanki (3); han izanki (5); herria izanki (4); hor izanki (6); urratsetan izanki (3); urtea izanki (4)


izakin iz toki jakin batean salgai batetik dagoen kopurua.

Baina bada beste datu deigarri bat: 41,6 milioi euroko ezohiko doikuntza sartu behar izan du azken hiruhilekoan izakinen balioan, nikel izakinenak izandako jaitsieragatik.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

Urteko izakinak berritzeko unea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 23. orr.

Baliabide berriztaezinak erabiltzen diren neurrian, horien izakinen murriztea alternatiba berriztagarriez konpentsatuko da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Baliabide berriztaezinen kasuan ez du garrantzi handirik, jakina, zeren eta horien erabilerak jaitsarazi egiten baitu, betiko, agortze bidean dauden baliabide horien izakin maila; hauxe gertatzen da, besteak beste, erregai fosilekin, petrolioarekin alegia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Izakinak pilatzen hasi ziren dendaren atzealdean eta begiz joak nituen ordurako hurrengo izakin-berrikuntzan neuretzat gordeko nituenak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 27. orr.


izakitu izond izaki bihurtua.

Denboraren poderioz izakitua da berriz, helburu eta egiteko bakarrarekin: iturriplanetarat eta iturrigurasoen ondorat itzultzea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 30. orr.


izakitxo iz izaki txikia.

Bien bitartean, sorbidean den izakitxo horren baitan, horra agertu zenbait zelula poliki-poliki nerbio-zelula masatxo bat osatuz doazenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 151. orr.

Eta izakitxo haiei buruzko galdera piloa egin zionean, Peter harritu egin zen, gogaikarriak iruditzen baitzitzaizkion, beti ibiltzen zirelako bere kontuetan muturra sartzen eta horrela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 56. orr.


izamen iz izatea, izateko ahalmena.

Entzuna ere badut, eltzegilearen antzekoa dela izamena, eta eltze eder bat egin dezakeenak, berdin ditzake bi, hiru, eta ehun ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.

Ez dira ez betikoak gizonen gauzak; beren bukaerara doaz denak, hasierako izamena galduan-galduan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 201. orr.


izamolde iz izateko modua.

Geneak eta proteinak ez dira jada bakoitza berdinik gabeko objektu, espezie batek berezko duen izamolde berezi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 106. orr.

Mila beso, mila ezpain, mila... izamolde nahi nituzke izan izakari xarmagarri garrantzi gabeko horietako saldo oso bat aldi berean besarkatu ahal izateko. Horrexek ematen dio espezieari halako aniztasun aberats, halako izamolde-aukera zabala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.


izan1, izaten, izango/izanen (ETCn 24.372.883 agerraldi) 1 da/du ad izatasunaren jabe gertatu. (ikus beheko konbinatorian izan aditzaren agerraldi maizkoenak)
2 (era burutua izen gisa) ik izan2.
3 izan ere1 (izan (da) aditzeko perpaus batean)

"Izan ere hala izango da agian", pentsatu nuen neurekiko, aingeru guardakoarekin gogoratuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 239. orr.

Izan ere, zer da espainola izate edo ez izatea?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Izan ere, hautsa zara / eta hautsera itzuliko zara.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 21. orr.

Izan ere, Frantziako Kode Zibila zerbait bada, aurreko erregimen politikoaren lege haustura da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Izan ere, gizonen arteko "zintzoa" gauza bakoitzari berea ematen diona da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Izan ere, aurtengo Gabonak izango dira, okerrik ezean, etxe honetan bizitzen emango ditudan azkenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 142. orr.

Izan ere, gurasoen ameskeria hutsak dira lizunkeriaren bidean aurkitu omen daitezkeen zorigaitzak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Utziozu, beraz, galdetzeari batek daki zein doktore edo irakasle gaiztori buruz; izan ere, gaiztoa bada ez da doktorea, eta doktorea bada ez da gaiztoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 103. orr.

Zer da psikiatra bat, izan ere, ikaragarri eta ezin sinetsi ahala dakien gizona edo emakumea ez bada?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Huraxe zen, izan ere, inguruetako herrixka eta auzo apalagoen "hiriburu" koxkorra.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Karbonoa, izan ere, elementu berezi-berezia da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Interpretazio mota hau da, izan ere, epaileari galarazten zaion bakarra.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 50. orr.

Gerraren izugarrikeria, basatikeria: gizakiarengan bada, izan ere, halako suntsitzeko gogo bat, besteak hiltzeko eta piztia bat izateko gogo bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Ez dira, izan ere, gauza bera garbitasuna eta garbia; eta ildo horretatik hainbat adibide.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 84. orr.

Izan ere, kontua ez da, inondik inora, zer sentitzen duen naturak eta legeak bestearen momentuko gurariak asetzera kondenatutako objektuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 244. orr.

Horrek ez zion asko laguntzen, ordea: aurrean ikusten zuena bezain beltza zen, izan ere, gogamenean tomateaz egiten zuen irudia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Tamala da zuk niri ez sinestea, izan ere errugabea bainaiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 131. orr.

Izan ere, antigoaleko jende askorentzat, bihotza baitzen kontzientziaren organoa eta burua sentimenduena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.

Nor da izan ere, gaurregun, familiko buru, haurra bera ez bada?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Izan ere, eskuratu eta gorde ezin ditugun gauzen gabezia gogo nare eta berdinez pairatzen duena baino sendoago nor izan daiteke?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 118. orr.

Izaki bizidunen ekintzarik arrunten eta beharrezkoenetariko bat, izan ere, aurrera begiratzea da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 19. orr.

Ikustekoa baitzen, izan ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

(izan (du) aditzeko perpaus batean)

Annek, izan ere, bere egunkaria idatzi zuenean hamahiru-hamabost urte zituen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

Nazio barneko merkataritzak, izan ere, trukea eragozten zuten oztopo ugari zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Bizitza zoriontsua zuen izan ere, funtsean, dena aldeko zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Izan ere, herri bakoitzak bere izpiritua dizu, bere nortasuna.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 40. orr.

Izan ere, kristauek, barne-barnetik gorroto zioten, ez baitzuten Gabriel Ruaren kristautasunaz sinesten,  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

4 izan ere2 (bestelako aditzeko perpaus batean)

Izan ere, auzi hura neuk sortua zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Izan ere, 'itzuli' egin ditugu testuak, ez [...] haiek hartu eta gure erara edo gogara berridatzi.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.

Izan ere, dinamika hori gero eta urrunago dago estatuen kontroletik, eta eraso egiten die estatuen subiranotasunaren funtsezko zenbait ezaugarriri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Izan ere, horiek ez gaituzte jartzen moral oinarri baten eta Estatu lege baten arteko desberdintasuna nabarmentzeko tenorean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

Izan ere, erromatarrek kartagotarrenganako gorrotoa gorde zuten baita haiek suntsitu eta gero ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Izan ere, ez zuen uste berriro elkar ikusiko zutenik, kasualitatez ez bazen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 112. orr.

Izan ere, itzultzeko asmoarekin jo aten baitziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 111. orr.

Izan ere, egia argitaratzea sarri askotan arriskugarria zela uste zuen hark.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Izan ere, pentsatzen nuen elkarrekin aztertu behar genuela I. jaunaren egoera konplexua, eta, ahal izanez gero, laguntza eman hari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Izan ere, betiko gauzen maitasunak zoriontsu egiten dituenak betiko legearen arabera bizi dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 119. orr.

Izan ere, non aurki heldulekurik argiari?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Hemen, izan ere, landutako sororik apenas dagoen, eta lurra elkorra da, azalean bai behinik behin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Baina arraza ariarra goratzeko haien arrazoi guztiak moralak eta kulturalak dira: izan ere, "historia" egiten dute, ez zoologia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.

Jende artean, beste pertsona berezi bat juxtu-juxtu ezagutu nuen; izan ere, garai batean ile eta bizar luze-luzeak zeuzkan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Badakizu, izan ere, nola jokatzen duen jende azal-ilun askok, norbaitek hatz bat eskainiz gero, besondoa hartzen diote.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Antzutasuna, izan ere, semen lodiegiak eragiten du eta, bestela, behar baino likido meheagoak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Miepek, izan ere, hain hunkigarriro kontatzen ditu gauza horiek guztiak; bera ere asaldatuta dago oso.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.

Etxe honetan, izan ere, ez gaude seguru, ez ni eta ezta zeu ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Bakoitzak erdiaren jabe baino ez izate horrek, izan ere, beste erdia bilatzeari denbora eta energia asko eskaintzera behartzen du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 40. orr.

Alabaina, halabeharrak aurrea hartu zion, izan ere Darruitxek ministerioko zuzendari orokorrarekin elkarrizketatzea eskatu baitzuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Halaxe baitzirudien, izan ere: inoiz ez zela han inor ibili, berrogeita bi pasaiariok eta eskifaiako bost kideek osatzen genuen taldearen arrastorik txikiena ere ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

"Izan ere! ia ahaztu nintzen! -hots egin zuen amak-.      - 369. orr.


izan2 1 iz izatea.

Norbere izana eta munduaren omena irabazteko asko erakutsi behar da eta asko ezkutatu.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Garapen Iraunkorraren izana, sustraiak eta adarrak azaltzeko saio xumea da, beraz, liburu hau.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.

Gauza singularrei eta, beraz, gizakiari beren izana atxikarazten dien ahalmena, Jainkoaren ahalmena da, hots, Naturarena. Euskararen berezitasuntzat hartuak izan diren ergatiboari edo deklinabide mugagabeari, izatearekin edo izanarekin zer ikusi gutxi dutela esan bailiteke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 395. orr.

2 (izen hitzarekin hitz jokoa eginez)

Izenak ez du izanarekin zerikusirik, ezta izanak izenarekin ere, hitz onomatopeikoetan izan ezik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Objektuaren izena subjektuaren izanarekin loturik dagoen hotsezko ezaugarri ezin doiagoa eta ezin zehatzagoa balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Izena duen orok omen du izana (hala uste omen dute euskaldunek), baina izana duen orok al du izena?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Ontzian marinel eta zirujau zetorrenak Hendrike Frantziako zuela bataiarriko bere grazia, baina denek, fede ezin hobez, Mihurubiko Martin irizten ziotela, gurean izana duen orok ezizena ere baduelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 338. orr.

Izanarekin izenarekin ari nauk, ez izenaren izanarekin!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Izenak izen, bat bera da izana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.

Prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu: izen-izanak galtzeko arrisku latzean amiltzen dira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

3 norbaitek duena.

Izen baten jabe eta diru baten jabe egitea da arrakasta; hau da: letra eta numero gizenez idaztea pertsona baten izana, balioa eta prezioa.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.


izanaldi iz existentzia.

Horrelako idazleak agerian jartzen du gure bizitza biltzen duten huskerien lupetz izugarri, ikaragarria; azalera ekartzen du mundu honetako gure izanaldi hainbatetan mingots eta gogaikarrian nonahi aurkitzen diren izaera hotz, arrunt eta xeheen hondoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.


izanarazi, izanaraz, izanarazten du ad izatera behartu.

Heriotzak ontzen du bizia; (nere) heriotzak izanarazten du (nere) bizia, eta alderantziz.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Harengan ez dela aniztasunik, ez eta Berarengandik kanpoan dagoena izanarazteko ezintasunik ere, eta munduarekin daukan harremana kapitainak bere itsasontziarekin daukana dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 145. orr.

Bestela esanda: ingurua barrua dela, edo gauzaren ingurua gauza bera dela, zein baita ezin litekeen gauza, baina nor denak halaxe izanarazten duena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 152. orr.

Ondorioz, Jainkoa bera eta gauza guztiak izanarazten eta eragiten dituen Jainkoaren ahalmena Haren esentzia bera da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 103. orr.


izanberritze iz izatea berritzea.

Asisko frantziskotarren izanberritzea deitu duena, erakutsiz nola ziren anai horiek Euskal Herri guzian zabaldu Bermeo eta Arantzazutik Donapaleura.  Herria   2002-08-08


izandun izond ondasunak dituena.

Jende izandun nobleengan errukia sortzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.

Jauntxo izandun batek haurdun utzi ondoren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.

Nolabait bertako jende izanduna liluratzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 165. orr.


izangai iz izateko gaia.

Baina zintzotasunak alde batera lagata, egiazkotasunaz atzendurik, gatozen egiantzekotasuna deritzan tranpa mortalera; balizko, baginako eta balirako mundura, hots, zientziara eta bere errealitatera, eta egin dezagun galdera ezina izangai bihurtzen duen beste era xume, arlote eta zientifiko honetan: zer da fotoia?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.


izangura iz izateko gura.

Izatea eman zion Harenganako konbertsio irrika duen arimak aurrena existitu beharra zuen; izan aurretik ez baitago izangurarik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 302. orr.


izanki ik izaki2.

izankide izond izan berekoa.

Estatuan, bere izaeran, lurraldean eta abar gezurrezkoetan sekula sinetsi ez [...] eta orain zer duk, eta estatugaien (Euskal Herria eta bere lehengusu eta izankide guztien) lurraldean eta bere tasunean, batasunean, kulturan, historian, izaeran, fedabideetan eta abar gezurrezkoetan sinetsiko dugula, ala?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.


izankidetasun iz izankidea denaren nolakotasuna.

Objektu urrutienen izankidetasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 114. orr.

Izankidetasun-arlo hauek guztiak elkarren artean uztartzen dituen sistema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Berari lotutako arloa (formulazioaren benetako testuingurua ez dena, ezta bera artikulatua izan den egoera ere, baizik eta beste enuntziatuentzako izankidetasun-eremua).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Bera ez baita enuntziatuarentzat ahalbide-baldintza, baizik eta izankidetasun-legea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.


izankizun iz izateko dena.

Jende askotxo bizi da -badakit- ez-izaki edo izankizun horren eguzkipean etzana, eta -neurera nator- ezin hilez bixirik dagoen euskara, halabeharrez, ezerez ideal horren estalkitzat daukana.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.


izankor izond izateko joera duena.

Gauza, izankor gauzatzen ekilearen bidez; ekilea, gauza dela medio, ekile bilakatzen da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 80. orr.


izantsu izond

Osaeraz ere xelebre xamarra da hitza, oso gutxi baitira partizipio bati -tsu atzizkia erantsita sortzen diren hitzak: izantsu eta edukitsu -"asko duena, daukana"- gogoratzen zaizkit kolpera eta inon begira ibili gabe, eta baliteke halabehar hutsa izatea, baina baliteke halabehar bete-betea izatea ere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.


izantza iz izatea.

Euskal Herriaren bizi-partaide naiz, eta guztiz aintzakotzat hartzen dut Euskal Herriaren berezko izantza, eta beregain bizitzeko borondatea, egungoa eta etorkizunekoa.  Herria   2004-02-12

Lehenbizi ohean etsitzen ikasi zuen tximinoak, artean zeharo beratu gabeko tximino hark, ikaragarrizko desengainua hartu zuen bere egoitza eta izantza berri hartan [...], eta orduan zer egin zuen?: laguna bilatu, ohe-barruraino karriatu eta harekin larrutan egin, ohearen erruz galdu berria zuen animaliatasunari ez erabat uko egiteagatik, animaliatasun haren oroiminez eta galminez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.


izapide 1 iz zuzemena, urratsa. ik diligentzia2.

Hainbat izapide bete behar zituzten abiatu baino lehen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 101. orr.

Legeak ezartzen dituen epeak eta izapideak betetzea ezinbestekoa dela ohartarazi zuen atzo Ciampik.  Berria - Mundua   2006-04-13

Kontua da, laguntzak eskatzeko izapideak hilaren 28rako bete behar dituztela ezinbestean.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Iturbidek ere jakingo zuen nora jo izapideak bizkortzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 113. orr.

Abbey erosteko izapideak azkartuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Behin umeari [...] izena emateko izapideetan lagundutakoan, itzuli eta han utziko nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.

Harryren testamentua balioztatzeko izapide zaila.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.

Notarioarentzat "pentsioa lortzeko izapideekin zerikusirik ez zuten xehetasun alferrikakoak" ziren haiek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.

Diruari bere zikin, gaitz edo bekatu fundazionala ritual edo izapide merke batekin barka dakiokeela erakutsi nahiz bezala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

2 izapideak egin.

Bailiek ez zuten epaitzen; izapideak egiten zituzten, eta bitartekarien epaia esaten zuten, baina bitartekariek epaitu ezin bazuten, bailiek berek epaitzen zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Administrazioan edozein izapide egin edo agiri bete behar dutenean gaztelaniaz egin behar izaten dute.  Berria - Harian   2006-03-21

Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak «izapideak gaizki» egin zituelako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Zeintzuk ziren Benito zenaren hezurrak lortzeko modua eta Artaxonara eramateko egin behar nituen izapideak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 315. orr.


izapidetu, izapide(tu), izapidetzen da ad zuzemenak, izapideak egin.

Egoera irregularrean daudenen baimen eskaerak ez dira izapidetzeko onartuko, ez dira aintzat hartu ere egingo.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Suitza herrialde txikia dela, ez dagoela lekurik ezin konta ahala iheslarirentzat, aterpe-eskubidea, bai noski, baina Hannak aski denbora izan zuela bere erbesteratzea izapidetzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.


izapidetza iz

AEIPSPk antzeko legedia landuko du Europan sakabanatutako elkarte guztientzako, «izapidetzak ez ditzan pentsiodunen eskubideak lotu».  Berria - Ekonomia   2004-03-20


izar 1 iz zeruan distiratzen ikusten den zernahi argizagi, Eguzkia edo Ilargia izan ezik.

Eguzki, ilargi, izar eta astro guztiak ikustean.  Elizen arteko biblia   Dt 4,19

Izar hori Venus da, inondik ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 144. orr.

Zeruko izar eta konstelazioek ez dute gehiago argirik emango.  Elizen arteko biblia   Is 13,10

Izar bat bera ere ez zen ageri zeruan. Han da Sirio izarra, mordoxka honetako 8 izarretako bat, distira handien erakusten duena, Txakur handi deitu 8 izar horietako eta izartegi osoko distiratsuena bera, gainera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.

Izar azpian mundua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 186. orr.

Haizeak ilentiari ateratzen zizkion txinpartak zeruko izar bilakatu zirela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.

Beste anitz izar bada Zaldixuriaren konstelazioan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.

Izar horren aurrez aurre ere beste izar bat aurkitzen da zaindariaren belaunen artean: Arcturus izena du eta oso kolore fina du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

Bost izarrez osatua zela uste genuen, baina oker genbiltzan horretan: zazpi izar dira, Hartz Handia bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.

2 (izenondoekin)

Eta gau itxia zenez, izar argirik gabea, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Zerutik izar handi bat jausi zen.  Elizen arteko biblia   Ap 8,10

Belarraren berde biziaren gainean, gailurreko izar ñirñirkarien azpian.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Izar iheskorrak, betikotasun guztirako ilunpe beltzak zain dauzkatenak.  Elizen arteko biblia   Ju 1,13

Bere tristura-pleinuz izar alderraiak konjuratu eta haiek geldiarazirik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.

Fenomenorik ohikoena izar erratuena izaten da.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Arima zoriontsu hura ikusi zuen, izar distiratsu baten itxuran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.

Noiz eta begia bere lekuan ipini eta Scorpio-ko izar distiratsu hura ikusi bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 116. orr.

3 irud

Nahiz eta estepa elur bigunez estaliak bizkor ibiltzea eragozten dion eta izar zilarkarak jaurtitzen dizkion ahora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 270. orr.

Osaba Joanikot izan nuen luzaroan neure gaueko izar eta ipar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 337. orr.

Besarkatu behar nuela ene bihotzeko izar berria.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

Izar distiratsu bat jaio da, bai, gure auzoan, aurki futbolaren mundu zabalean dir-dir egingo duena!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 76. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ia izar bakar legez agertzen dira idazleen ortzadarrean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 81. orr.

4 (astronomian) energia sortzen eta igortzen duen argizagia.

Izar finkoen esferarekin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

Izan ere, Eguzkia izar distiratsu bat baino ez da Plutonetik begiratuta.  Berria - Gaiak   2006-01-14

Bertako izar batzu gure Eguzkia baino ehun aldiz astunagoak dira.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Teleskopioarekin argi ikusten da zeru laino horiek izar askotaz osatuta daudela.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Argitasun une bat besterik izan ez bazen, izar baten lehertzearen modukoa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 171. orr.

Desagertzear dagoen izar bat inguratzen duen eraztuna.  Berria - Gaiak   2004-08-12

Esne Bidean sortu ziren izar zaharrenen adina zehaztea lortu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Izar baten inguruan birak ematen dituen ustezko planeta baten irudiak lortu ditu Hubblek. herriaŽ

Izar horren inguruan beste hiru planeta ere badira.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Teoriaren arabera, izar erraldoiak kataklismo baten bidez kolapsa daitezke, barruko erreakzio nuklearrek grabitatearen aurka egiteko behar adinako indarra sortzean.  Berria - Gaiak   2004-11-25

5 (erkaketetan)

Izarra bezain argi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 100. orr.

[Begiak] bizi-biziak zituen, izarrak bezain argitsuak. Ilargia bezain handi eta eguzkia bezain distiratsu zen izar bat bezalakoa zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Zeruko izarra bezain ederra.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.

Jaunak esana baitzuen zeruko izarrak bezain ugari eginen zuela Israel herria.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,23

Wendyren azken irudia leihokoa da, umeak zeruan urruntzen ikusten, izarrak bezain txiki bihurtu arte.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 221. orr.

Izarrak baino gehiago dira.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 120. orr.

Zeruraino igoko naiz; izarrik garaienak baino gorago jarriko dut tronua.  Elizen arteko biblia   Is 14,13

Kezko gorputz bat zeruko hodei grisen artetik gora, mitxeleta bat bezala, izar bat bezala, gatz-lorea bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.

6 izar baten irudikapena; izarrak irudikatzen diren itxura duen gauzaki puntaduna.

Zapalgailuaren gorenean, dena izar eta dena barra, Estatu Batuetako bandera.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Asteburuan, paperezko izar laranjak banatuko dituzte kolonoen artean.  Berria - Mundua   2004-12-22

Anai Bernardok oso izar ederrezko koroa zuen buruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 997. orr.

Burua estaltzeko zeraman kasketak, berriz, zilarrezko izar txikia zeukan aurrealdean txertaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 81. orr.

Sebastianen atarira iritsi ginenean, hiru izar margotu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Ordutik aurrerakoa ezaguna da: izar horia jantzi beharra, kalera ordu jakin batzuetan soilik irten ahal izatea, merkataritzan jarduteko debekua, e.a.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 10. orr.

Daviden izar horia zeramatenek ez baitzuten aberririk.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

Michelin Gidak bi izar ematen baitizkio.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

Izar-itxurako lore batzuek dir-dir egiten zuten fosforeszentzia argiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

Mila ezproiren izar puntadunak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Uniformeko paparrean izar gorria zeraman, bere karguaren adierazgarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Luxuzko hotela da, bost izar ditu, gida guztietan ageri da.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

7 zaldi baten kopetako zuriunea.

Bi zaldi gazte, lau ankak zuri, izar zuri bekokia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 85. orr.

8 zineman, kiroletan edo gainerako lanbideetan nabarmentzen den edo jendeak miresten duen pertsona.

Uste dut ez dudala behin ere ikusi zu bezalako gazte lerdenik, eta oraindik ere zine mutuaren garaian bagina, izar bihurtuko zintuzket astebete baino lehenago.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 69. orr.

Eguzkia Beverly Hillsen atzetik sartzen ari zen, izar ospetsu guztiak bizi ziren tokitik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 70. orr.

Jende gehiago sartzen ari zen eta ohartu nintzen horietako bat Grace Briscoe zela, izar handia, une hartan Smithers andreari eta Sami bostekoa ematen ari zitzaiena.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 34. orr.

Nire herrian egunkarietako ebakinetan nire izena izar handienen ondoan ikusten zutenean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 47. orr.

Bai, izar bat izango haiz, beharbada, eta jende guztia esku-igurtzika ibiliko zaik, orain bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.

Telebistako izar batek ezagutzen ez nuen gizon zahar bat elkarrizketatzen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.

Portlandek bi izar izan zituen Valladoliden aurka: Rivero eta Boesen.  Berria - Kirola   2004-03-04

Alessandro Petacchi da Fassa Bortoloko izar distiratsuena, baina ez bakarra.  Berria - Kirola   2004-03-23

Hango zaleek nahiago dituzte jokalari langileak izar nagiak baino.  Berria - Kirola   2004-06-17

Goizean zakur gosekilen moduan ibili garen idazleok izar jatun bilakatu gara hemen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.

Irain, mespretxu eta jauntxokeria merkea barra-barra darabilen irrati-uhinetako izar itzaltsuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.

[Bertsolaria] alde batetik izar mediatikoa da eta bestetik nonahi ia lagunartekoa.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

Izar berri bat intelektualen artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arcturus izar-sisteman piztutako gerraren ondoren ihes egindako lehenengo espaziontzien etorrera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Ba, izar-euri edo izar-jario hori, benetan da ikustekoa, egia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Ilberritik gertuko egunetan izango dira izar-euri ikusgarrienak.  Berria - Gaiak   2004-04-18

Izar-kumeak deituko die baten batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Tximino hori ez da izar-igarlea, egi-egia hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

Astronomiarako izar-mapak egiten ari zirela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.

Izar ihintz eztiak busti belardian pausatzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.

Izar hautsa. Idazle apal ezezagunok ibili ginen moduan ibiltzeko prest ziratekeen izar-idazleak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.

Historia osoko pentsalaririk bikainenetakoak zeuden han bilduta, izar-kumulu miresgarri baten eran.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 190. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abar gorri horietan bertan, begi ernamuin ttikiak han daude prest, ile-izar ttiki gorrixkak zabalik, hauts ttattar horietakoren bat harrapatuko duten zain. begiak betaurreko beltz lodiz estaliak zituen, uniformeko paparrean nabarmen komisario izar gorria zegoen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Zinema-izar eta abarren bisitak jasotzen zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

Telebista izar izan zeneko garaitik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 118. orr.

Futbol izar bat izateko bidean nengoelako.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 50. orr.

11 itsas izar itsas hondoan bizi den izar itxurako ekinodermoa.

Goizetan, itsasoak behera egiten zuenean, harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Itsas trikuen fosilak -bost puntako itsas izarraren antzeko irudia izaten duten sagar baten antzeko harri biribilak-.Zenbaitzuetan neskatoak bere eskutxo itsas izar tankerakoa luzatzen zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 125. orr.

12 izar egon

Izar dago gaua, eta dar-dar dagite urruti, urdin, argizagiek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 15. orr.

13 izar loka (orobat izarloka g.er.)

Etorri zen eta alde egin zuen, izar lokaren modura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Handik goizeko lauretara, zirkinik ttikien eta xehatxenak ere apuntatu, bai haize xafladaren bat balin bada, edo izar-lokaren bat azaldu denentz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 307. orr.

Horietako batzuk izango ote dira guk izar-loka deitzen ditugunak?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 449. orr.

Ikusiko ditudalakotz, abuztuaren une honetako fenomenoak: ortzi kapa ilunean, izar-lokak jauzika.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.

Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Gauaren hastapena izarrei begira eman dugu, eta nahikariren bat eskatzeko esan diot izar lokaren bat ikusi orduko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 106. orr.

· Duela gutxi, telebistako izar horietako bat izan zen zepoan erori zena: Ana Rosa Quintana, bigarren izena behintzat ezin hobeto jarria duen tele-izar loka.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.

14 izar-kume ik izarkume.
15 izar multzo

Zeru-sabai garbi horretara begiak luzatu orduko, gau argia denean, noski, izar multzoak ikusten ditugu, eta badakizue multzoxka horiei izen bereziak eman zizkietela aspalditik: Hartz handia eta Hartz ttikia, adibidez, hor dira goian ongi kokatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Lot al ditzakezu zuk izar-multzoak edo konstelazioen loturak aska [...]?  Elizen arteko biblia   Jb 38,31

Cancer konstelazioan izar multzo ugari daude: begi bistaz zerbait lainotsua bezala agertzean dira.  Berria - Gaiak   2006-02-02

16 izar uxo izar iheskorra.

Izar uxoak zebiltzan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.

Hontzak... izar uxoak... eta gaur itxura xelebreko jendea ere bazebilen hirian...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 12. orr.

Bakar--bakarrik izar uxo baten antzeko zerbait.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 38. orr.

Kent, Yorkshire eta Dundee bezain urrutiko ikusleek deitu didate esanez atzo agindu nuen euriaren ordez, izar uxoak izan dituztela bota ahala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Izar uxoak Kenten erortzen... apustu egingo nuke Dedalus Diggle-ren kontua izan dela hori; ez du inoiz zentzu handirik izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 15. orr.

Taldearen entrenamenduetan ikastetxeko erratzetako bat erabiltzen zuen orain, Izar uxo zaharretako bat, oso geldo eta estropezuka hegan egiten zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

futbol izar (8); gure izar (5); itsas izar (5)

izar berri (8); izar berria (24); izar berriak (11); izar berritik (5); izar bilakatu (8); izar distiratsu (12); izar gorria (7); izar handi (13); izar handia (8); izar handiak (5); izar handien (5); izar horia (20); izar horiak (7); izar izan (5); izar multzo (5); izar nagusia (11); izar nagusiak (9); izar ontzigintza (6); izar ontziola (10); izar ontziolak (6); izar ontzioletako (8); izar talde (11); izar taldea (41); izar taldeak (13); izar taldearen (16); izar taldeko (35); izar uxo (5); izar uxoak (7)

munduko izar (5); taldeko izar (7); zeruko izar (10)

futbol izar bat (7); izar bat izango (5); izar bat zen (5); izar baten inguruan (8); izar distiratsu bat (5); izar taldea zatitzeko (6)

goizeko izarra (28); gure izarra (5); izarra izan (13); izarra izateko (5); kanboko izarra (11); partidako izarra (7); taldeko izarra (17)

goizeko izarrak (7); irñ irka (5); izarrak ñ izarrak bezain (13); izarrak bezala (8); izarrak ikusi (6); izarrak ikusten (7); izarrak ikustera (5); izarrak izan (6); izarrak txapelketa (11); izarrak zeruan (5)

izarrak bezain ugari (9); taldeko izarrak (6); zazpi izarrak (5); zeruko izarrak (20)

izarrei begira (18); izarrei beha (12); izarren argia (7); izarren artean (12); izarren arteko (7); izarren azpian (9); izarren hautsa (29); izarren liga (5); izarren ligan (15); izarren moduan (7); izarren odola (8); izarrez betea (5); izarrez beteriko (6); izarrez betetako (5)


izara 1 iz maindirea.

Ez tapaki ez izara, elkarren alboan larrugorritan esnatu gara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 310. orr.

Burusiak altxatuko zituela, izarak atera, lastairari buelta eman, eta aireberritzen ipiniko zuela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Izarak aldatu behar ditu.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 226. orr.

Bi izara lotuak soka moduan luzatu ditugu leihotik behera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 409. orr.

Zapiaren ordez izara bat astintzen azaldu zen atarian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Izara batetik zintzilik aurkitu zuten hilda, ziegan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Elaine Oglethorpe, izara batean bilduta, gelan sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

Orduak neramatzan lo egin ezinik, ohean jira eta bira, izara artean korapilatzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

Etxera ondo asetuta helduko zelakoan, ondo hustuta, esan nahi dut, izara azpiko jokoetarako grina barik...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 133. orr.

Ez zuen aurpegia izaren azpitik atera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.

ik izarape.

Nork harrapatuko izaren azpian!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Hura doi-doia gelara sartu eta izaren artera nirekin batera sartzekotan zela, bere haragi leun beroa nirean kiribiltzeko irrikaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Izara mutur batetik heldu eta hilotza agerian utzi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 126. orr.

Izotz blokeak batuz zabalduko da elurtea izara bat bezala itsasoaren gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.

Gauaren izaretan zegoen bilduta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

Ez zuen aurpegia izaren azpitik atera  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aurrena pozoitu egin zuen, bigarrena ito izara busti batez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 76. orr.

J.L.R. Josek, gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen.  Elizen arteko biblia   Mt 27,59

Izara zurien artean etzanda.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Izara zimurtsuen artean aztoraturik mugitzen zen, ezeroso.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 69. orr.

Hezetasunez lizundutako izara artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.

Eskumutur biak heldu zizkion samurki Martak Patakiri, oheburuan izara hautsi batekin eskulotzera balihoa bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.

Ematen zuen isiltasunak, izara erraldoia bailitzan, hotela biltzen zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Ilunaren izara beltzaren pean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 174. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuetan zeukan izara saila komoda batean utzita eskaileran behera jaitsi zen Antonia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 45. orr.

Izara zati bat gerrian lotu eta Bilboraino joan zen oinez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

Leihotik behera izara soka zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Bere ukabiltxo arrosak izara-ertzaren kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.

Izara izkina ohearen zangoan lotzen duen artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 409. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendi kaskoek ordurako ohi zuten elur-izara falta izan arren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Neskaren azal argia elur izara bezalakoa zen, hain zegoen zurbil.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 177. orr.

Euriaren zilar-izaran zehar Gryffindorreko zutoinak ikusten ahaleginduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Ana Morena han goran eserita ikusirik, erruki-izara batek estali zituen nire begi argi unatuak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.

5 hil-izara

Aldare aurreko eztei-jantzia bezain eder edo ederragoa ageri zen organdizko hil-izara uraren gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elur izara (3); izara artean (23); izara batean bilduta (4); izara gainean (7); izara zuri (7); izara zuriak (4); izara zuriz (3); izaren artean (10); izaren azpian (4); izaren azpitik (3); izaren keinua (3); kotoizko izara (3); oheko izarak (4); zetazko izara (3); zetazko izara artean (3)


izarape iz izara azpia.

Baina han, izarape bukagaitz hartan, bakardadearen mamu galanta zegoen kizkurturik eta irentsi egin ninduen, zurp, urreburuak zizarea bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.

Gero, ohean hainbat buelta emango dut lo egin ezinik, izarapean biluzik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Ohe barruan irakurtzen nuen nik, izarapean, linterna txiki baten laguntzarekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Eberen gorputz uzkurtua alferrik saiatzen da izarapean beroa topatzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Mamorroaren beldur izarapean ezkutatzen den haurraren antzera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 63. orr.

Eskuineko zapata eta galtzerdia kendu eta Lucasen izarapera sartu zuen Mariak oina.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.


izaratxo iz izara txikia.

Beste egun batean, finean, Mariasun Landaren Txan fantasma irakurri, eta berak bere interpretazioa egin zuen, errotuladorez esku bat marrazten zuela, bere bost hatzekin, hatz-punta bakoitza fantasma txiki baten izaratxoak estalirik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 245. orr.


izarbel iz planeta.

Lurra, gure izarbel urdina.  Herria   2005-09-15

Hasteko eta bat, delako izar hori ez da egiazko izar bat bainan izarbel bat.  Herria   2005-11-03

Ez naiz X3C izarbeletik etorri eta idazlez itxuraldatu den V kuskandela ikaragarria.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 106. orr.

Beste izarbel batetako jende bat baldin bada.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 116. orr.

Xinak ere bere lekua nahi du izarbel-espazioan.  Herria   2005-10-20


izardi ik izerdi.

izardun izond izarra duena; izarrak dituena.

Itsasoa, basoa, zeru izarduna.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 65. orr.

"Ermita" auzoko hotel izarduna zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 222. orr.

Sukaldari haundiekin ginen joan den astezkenean, jatetxe izardun horietan.  Herria   2003-12-04

Che Guevara zeritzon morroi bizartsu baten poster zaharkitua ikus zitekeen, txano izarduna buruan eta begirada hodeiertzean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 91. orr.

Ohe izardunei, zisne lepoko aulkiei, esfinge itxurako su-burdinei Gosaltzen ari nintzen beste izardun batekin, portugaldar bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.


izari 1 iz neurria, tamaina.

Denboraren izaria, erritmoaren aldaketa...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Gelaren izaria bi metro karratu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

Aldizkariaren izaria handitzen da, A4 formatua ukanen baitu hemendik aitzina.  Herria   2005-05-05

Ohoinak gogorki gaztigatuak ziren, izariz kanpo.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Izariz kanpoko fedea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.

Batean izariz kanpoko beroak, ondotik gaitzeko hotzaldiak!  Herria   2005-08-04

Elgar aditu zuten ogiaren eta artoaren prezioa goratzeko izariz goiti.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 170. orr.

Zuen zorra pagatu duzue ezin ederkiago, izariz gaindi.  Herria   2003-03-13

Ofizioko gizonak badira hor begi kolpe batez izaria hartzen dizutenak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.

Izari bereko orratz guztiek.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.

Orduan zituen baigorriarrak garaztarraren izariak hartuak eta hamar kintze hartu ere, 20-10.  Herria   2005-02-24

Beharrik denboran gure eliza handian izariak ongi asmatuak ziren holakoetan bederen jendearen kokatzeko.  Herria   2003-05-01

Beraien baitako gerla-kanta baten izariak markatuz ari zirela ematen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

Heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

Duela mila urte, leku honen garrantzia Orreaga eta Cebreiroren izarikoa zen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 178. orr.

Gogoan hartuz geroz fedegabeen aurkako gerlaren helburu orokorra eta kristautasunaren eta erlisionearen defentsa dela Bulda deitu emaitzaren oinarri nagusia, gauza gutxia eta erraza baita amoina berezi hura, erraten ahalko da [...] delako emaitza ez dela araberakoa ez behar den izarikoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.

Ez genuela euskaldunek nehongo faboreen aiduru egoiterik gure nazioari bere izariko estatuaren orkoia moldatzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.

· Bulgarian lurrikara izan dute iragan astean, 4,4 neurrikoa Richter izarietan.  Herria   2003-12-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bagoira sarrarazten gaituzte bosnaka, kondatzen behin eta bietan, barne hura bete-bete arte 100 preso -izari betea, zapatua- eta bagoia hesten dute eta ontsa hesten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

Bainan gertakari horiek ez ditazke ere gorde… izari bat behar litakeela atxiki? bainan nun da izari ona? Armen kargatze hori guti gorabehera egiten zuten, ez zutelakotz izari xuxenik.  Herria   2005-11-10

Nun den izari egokia, hortan da auzia.  Herria   2005-05-19

Heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori da españolez fanega eta frantsesez arpent deitu aspaldiko lur izaria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 17. orr.

Pertsona horiek Albert eta ni ginen, ezkutu, egitekotsu, multiforme, beste denbora-izari batzuetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.

Gizonak aldiz, gizon delakotz, baditu gizonaren mugak bezala, bere neurri-izariak eta hauek sort ditzazketen aberastasun batzu ere, ordainez!  Herria   2001-09-13

3 izarian neurriz.

Gizon zuhurrari dagokiola, janari eta edari goxoak hartuz, izarian, bere burua indarberritzea eta suspertzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 463. orr.

Arno xorta bat on baizik ez dela gorputzarentzat, izarian edanez.  Herria   2004-07-29

Behar dela mugitu, gorputza ez «herdoiltzerat» uzteko, mugitu egun guziz bainan izarian.  Herria   2005-11-17

Aise gehiago hartuko omen zuen haatik, gure Kostaldean ala bestalde, diru gehiago ukan balu, bainan sosa izarian du eta denetarat ez da beraz hola eta hola heltzen ahal...  Herria   2005-07-21

Alde batetik Hamaseko terroristak eta bestetik Israelen armada bipila izarian egoiterat deituz.  Herria   2005-02-27

4 izari batean neurri batean.

Untzi haundi batzu egin baitira eta ainitz arrain betan hartzen ahal dutenak, behar litake kasu egin eta izari batean egon.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 150. orr.

Erretretan diren batzueri ere gogotik eman lezakioke lan zerbaiti legez-lege lotzeko moldea, izari batean halere...  Herria   2005-06-30

Turismoaren beharra bainan izari batean.  Herria   2004-03-11

Denek behar dutela aintzina segitu, bainan denek kasu eginez eta izari batean.  Herria   2001-08-02

Egia ere izaiten ahal da, izari batean bixtan da...  Herria   2004-10-21

Ainitzek nahiago halere atea ideki bainan izari batean eta muga batzu atxikiz, orai arte bezala edo bezalatsu...  Herria   2005-01-20

5 izariko zapata atzeman bikotekide egokia aurkitu.

Eta oraikoan Mutxurdin eta Karlosek atxemanen dute izariko zapeta! bixtan da gomita hau auzo herrietako ezkont-gaientzat ere bali dela!  Herria   2005-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denboraren izaria (4); izariz kanpo (3); izariz kanpoko (8)


izarigabe 1 neurrigabea.

Aitaren egiteko moldeak zinez harritzen ninduen, eta deblauki errateko, izarigabea kausitzen nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

2 izarigabeko izlag izarigabea.

Faraonen piramida izarigabekoek Faraonen jainkotasun beldurgarria adierazten zutela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 133. orr.


izariño iz izar txikia.

Nahiz denek badakigun [...] garapen hobea ez dela hola eta hola jiten, ainitz gisetarat lagundua izaiten ahal dela, trabatua ere ba, hori dela alde bat gertatzen, gobernuaren eragina ezin ukatua izanki segur bainan izariño batean...!  Herria   2004-05-20

Gauaz bereziki eta argitu arte gainerat, ainitzek ez baitakite izariño batean gelditzen.  Herria   2001-08-09


izarkari iz ipar neurtzailea. ik izartzaile.

Hego Lapurdin, arraintza sailetan, Departamenduak 12000 euro bozkatu ditu arrain izarkari baten erosteko Donibane / Ziburuko portuan; Arta eta Zokoako dike azpiko mugimenduen neurtzeko tresneria berri iraultzaile batentzat 102 000 euro.  Herria   2005-11-10


izarkume (orobat izar-kume) iz asteroidea.

Izar-kumeak deituko die baten batek; Herria aldizkarian, "satelite" ttiki gizakiak igorritako horiei ilargikuma deitu zitzaien gisara, eta ez dago gaizki: ilargikume batzuk, izarkume hauek jo ez jo, hortxe arrisku bizian ibiliko direlako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.


izarlari iz ipar kosmonauta.

Huna zertsu dioten hor gaindi erabili izarlari batzuek, lehen aldikotz, 1961 ean, Youri Gagarine errusoa altxatuz geroztik.  Herria   2003-01-14

Handik hamar urteren buruan [...] "Mission Apollo 15"-en aldi, eta hor James Irwin izarlariak [...].  Herria   2003-01-14


izarloka ik izar 13.

izarniadura iz argitasun aldakorreko distira.

Txispa baten izarniadura bordaren barruan, kandela baten argia. Errekako uretako izarniadura zuri horiak itsutu baitu istant batez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.

Harrez gero izarrak izarniadura galdu zuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 118. orr.

Euriaren ondoko gardentasuna giroan, bustiaren distira gauza guztietan, izarniadura hori eta Rosamari ezagutu izanaren harri ukaldia kopetaren erdian, aspaldi ez bezalako astelehen egunsenti ederra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.


izarniatsu izond argitasun aldakorrez distiratsua.

Begiak, betikoak, ilun eta izarniatsuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Alabaina, gure arteko tartea hain zen tikia, neurtzen ahal bainion begietako kolorea, iluna eta izarniatsua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Betaurreko izarniatsuekiko gizonei.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.

Orga urrundua zen, zarata ahuldua zen emeki, eta mendian galtzen zen heinean haurtzaroaren berragertze izarniatsua itzali egiten zen ene gogoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Ehun leiho handi zabaldu eta biziki izarniatuetarik datorren leinuru leun batek argitzen du plaza eztiki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.


izarniatu, izarnia(tu), izarniatzen 1 da/du ad argitasun aldakorrez distiratu.

Orduero izarniatzen ziren ehunka laser-izpi zeru hartan, Txaikovskiren musikaz lagunduta.  Berria - Kultura   2006-04-02

Hegoaldeko Gizakien zimitarra biluziek izarren distiraz izarniatu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

Pinakuluak kristal landuzko bitxiaren antzera izarniatzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Gaztelako zeruak izarniaturik zeuden, eta unibertsoaren sakonak Jainkoaren eztarria zirudien.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Niri bakarrik zuzendu zitzaidan Olinpiaren maitasunezko begirada, eta sentimen eta pentsamenduak izarniatzen zizkidan; Olinpiaren maitasunean bakarrik aurkitzen dut neure nortasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.

Xahartuko dira, nolabait esatearren, pindarrak eta txinpartak, eta orduan ikusi ahal izanen duzu odol tanta bat, menturaz bi, goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Baratzeak mortu zeuden, eta zeru izarniatua berehalako izozte bati begira zegoela ematen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.


izarniatzaile izond argitasun aldakorrez distiratzen duena.

Urrunean, haranaren sakontasunean, bost bat legoara zuzen-zuzen, Ibai Handia zihoan, gris eta distiratsu ipar-mendebaldetik, hegoalderako bihurgune zabala marraztuz eta, lanbro izarniatzailean galdu aurretik, mendebaldera itzuliz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.


izarño iz izartxoa.

Bere aurrean, gauean izarñoak egondako leku berean, datilondo ilara luzea, amaiezina, ageri zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 122. orr.

Egundaino ez dut geroztik ukan gauazko treinean hain goxoki mintzatua nuen izarño haren berririk.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 55. orr.

Kanpoko argiak bizi laburreko izarñoak piztarazten zizkion behiala soildurik ezagututako buru gaineko mataza gominaztatuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Osagairen baten %0,9a transgenikoa bada [...] hala adierazi beharko du (izarño baten bitartez jakinarazi beharko dio erosleari).  Berria - Euskal Herria   2004-04-18


izarpe iz gaueko zeruaren azpiko lurra.

"Ederra da izarpe honetan hiltzea", esan zuen Vladimirrek bat-batean hasperen eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Hain daude nekeak jota errailok; trena gelditu egiten da izarpe zabalean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.

Jenderik gehienak izarpean egin du lo, burua ezkutuaren gainean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.

Artzain batek gaua izarpean pasatzetik salbatu gintuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 144. orr.

Ariketa zirtzil horretan aurkitu nuen nabarmentzeko bidea, nola edo hala nabarmentzeak bakartasunaren izarpetik lagun-multzoaren aterpera dagoen tartea finkatzen ahal zuen garaietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Ekitaldi nagusi gisa, izarpeko opera emanaldi bat iragarri zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.


izarradura iz

Ez zuen asko behar izarradura tapatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.


izarralde iz izar taldea.

Kide haren irriaren oihartzuna gozo zitzaidala oroitzen naiz, zeru hondoan, desiraren biderkagarri zitekeen Hartzaren Izarraldea bilatzen nuen bitartean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.


izarramentu iz

'Gau izarramentua,' oroituko duzu Kalaportuko arrantzaleen berbamodua, eta errime esango duzu, 'bihar izorramentua!'  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.


izarrarte iz ortzia, izarren izarren egoitzatzat hartua. ik izartegi.

Ni ere gaueko izarrarteari beha nengoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 72. orr.

Eguzkia ez da egunero toki berean ateratzen izarrartean, pixkanaka-pixkanaka leku aldatuz doalako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

Izarrak ñirñirka ari ziren Araraten gainean, eta gailurrak bat egiten zuen izarrartearekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Orain dela 6.000 urte konturatu zen norbait Egipto aldean horrenbesteko denbora pasatu ondoren, halako batean izar berezi bat ageri zela goizean urruneko izarrartean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

Eta badira ere Filosofo batzuk izarrarteko mugimenduek harmonia bat osatzen dutela uste dutenak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Begira izarrarteko distira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 142. orr.

Zehazki esateko, izarrarteko espazioan 450 milioi kilometro barrurago.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Aerogela erabili ohi du NASAk izarrarteko hautsa «aldatu gabe» jasotzeko.  Berria - Gaiak   2004-01-04


izarratu, izarra(tu), izarratzen 1 da/du izartu.

Hainbeste ez balira -apaizak esan- estimagarriagoak izango lirateke; izarratu egin behar da liburu hau, eta zikinkeriaren batzuk garbitu behar zaizkio gauza zoragarri horien artean dauzkanak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gau izarratua zegoen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 273. orr.

Gau izarratuan, Mary Landford Rubenekin doa zaldi gainean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 156. orr.

Kolpetik bezala, zeru izarratua utzi zuen, airea garden garbitu berritan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

Zeru izarratua gainean, harri freskoa azpian, Aioraren larru epela zentimetro batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.

Eter izarratuaren beroak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

• 3 iz gau izarratua.

Zeruan izarratu ederra zegoen eta elurrarekin bazterrak franko ongi ikusi eta Aireko errebueltan ezkutatu ziren arte egon ziren begira.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zeru izarratua (3)


izarreztatu 1 ond izarrez betea.

Gau hotza duzue, izarreztatua.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 86. orr.

Harryk gora begiratu eta belusezko sabai beltza ikusi zuen, izarreztatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 108. orr.

2 irud

Gaitzeko borta, zeruraino doan borta, zeruko atea, zura itzez izarreztatua, 585 itze kasko beltz, mugimendu gabeko konstelazioa, zur gorrian landatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Belarra artean berdetasun trinko leunekoa, etxearen berdetasuna pasio lore purpurez izarreztatua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.


izarrontzi (corpusean izarruntzi soilik) espaziontzia.

Otsailaren 1ak ekarri duen bertze berri guzien artean, [...] harrigarriena, izigarriena, Columbia izarruntziaren zapartatzea Texas-eko zeru gainean, barnean ziren zazpi espazio-presunak xirtxikatuz.  Herria   2003-02-06


izartasun iz izarra izateko tasuna.

Norbaitek pentsa dezake, gure herri txiki honetan, izartasunak demaiola bertsolariari edozein hedabidetan azaltzeko aukera.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

Rufino bere izartasunaz harro eta seguru ibiliko zan, jentearen aldetik be, halantxe hartua izateko karismea eukan eta.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 23. orr.


izartegi 1 iz ortzia, izarren egoitzatzat hartua. ik izarrarte.

Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Begi malkoz itsutuak jaso nituen izartegira.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 137. orr.

Han da Sirio izarra, mordoxka honetako 8 izarretako bat, distira handien erakusten duena, Txakur handi deitu 8 izar horietako eta izartegi osoko distiratsuena bera, gainera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Izartegiaren mugimendu harmoniko eternalean arimak bere harmoniaren ideala kontenplatzen zuen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

Badakizu lurraren eta izartegiaren artean zazpi direla zirrikak, Ilargiarena Lunæ, Merkurusena Mercurii, Venusena Veneris, Eguzkiarena Solis, Marsena Martis, Jupiterrena Iovis eta Saturnusena Saturni, eta izar geldiak dituen zirrikari bederatzigarren bat gehitzen zaiola izarrik gabe dena eta esferaren forma duena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 80. orr.

Bai ederra zu, ene laztana, Tirtza hiria bezain ederra, Jerusalem bezain zoragarria, izartegia bezain izugarria!  Elizen arteko biblia   Kt 6,4

Izartegiko musikaren til-tila entzuten zuela iruditu zitzaion Joanesi  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 156. orr.

2 irud

Aldi hartan, Frantzisko zoriontsuak, bere mirari harrigarriengatik, Elizaren izartegian izar berri bezala distiratzen zuen Asis hirian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1158. orr.

Hara nola jaio zen Odei "euskal mitologia" izenekoaren izartegira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 61. orr.

Pop musikaren izartegiko supernobarik distiratsuena bihurtu zela Creaming My Jeans taldea  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.


izartsu izond izarrez betea.

Gau izartsua zen; munduko lehen gaua zirudien, hain zen apala. udaberriko gau izartsu eta epeletan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.

Basoa maite dut, itsasoa maite dut, Kantek eta denok zeru izartsua maite dugu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 57. orr.

Errauts mineralen ilunpe izartsuen sabaiaren maldan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 212. orr.

Zerua izartsua zegoen orain.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Egunak luzeak zirelako eta izartsu zegoelako zerua. harea ekaitzen indarra eta gau izartsuen gardentasuna uztartzen ditu Tartiten musikak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zeru izartsu (3); zeru izartsua (7); zeru izartsuaren pean (3)


izartu1, izar(tu), izartzen 1 da ad izarrez (irud) bete.

Gangak dekorazio aberatsa zuen eta [...] argi puntuz izartuta zegoela irudi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Mahaikideetako batek, bost minutu baitzeramatzan, hitzik egin gabe, bulebar asaldatu, gas-argiz izartu, zurrumurrutsuari begira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 105. orr.

2 izarniatu.

Hara, gutaz akordatu dela alkatea -esan zuen sarjentuak pozaren pozez, botilak ikusi eta begiak izartuta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Piak zabalik, izartuta eta busti samarrik zituen begiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 181. orr.

3 izar (irud) bihurtu.

Aurrelari espainiarra noblea zen aldez aurretik, Madrilen urdindu zuen odola, baina Monakon ez da izartu.  Berria - Kirola   2004-05-26

4 (era burutua izenondo gisa)

Goiargia iritsi zitzaidan, zinetan, ezin konta ahala izar zituen zeru izartua ikustean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Paris, lur beltzaren gainera eroritako zeru izartu puska bat iduri, latz agertzen zitzaion, gogor, haserre antzean, bertara itzultzen ari zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.


izartu2, izar(tu), izartzen 1 du ad ipar neurtu.

Tresna horiek izartzen dute zenbat euri egin duen gauaz, zenbatekoa den haizearen abiadura edo airearen tenperatura.  Herria   2003-02-27

Markok eta bere lagunek ikertuko dute hori guzia, izartuko, argazkitan hartuko...  Herria   2005-04-07

Oro har, izartzen diren sail gehienetan kutsadura hein berean edo apaltxagoa ezagutzen dugu momentu hauetan.  Herria   2005-04-28

Eskaintza eta eskaeraren arteko ezberdintasuna saiatuko gara izartzen.  Herria   2005-02-24

Hor laster egin duten guzien neurriak zerrendatuz 3865 kilometro izartuak izan dira.  Herria   2004-12-09

Analisia franko egin zizkioten han: odola, burezurra, mihia, ahots sokak, papoa, belarriaren malguak, aire hartzeko haragizko hodiak, eskuetako eta oinetako eri puntak izartu eta zenbakiak oro ordenadoreetan sartu, neurtzera utzi ez zuen behereko txistu teleskopikoarenak salbu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.

Apez gaztearen gorputza hatsak abandonatu zuela konturatu zenean, haren soako urdinean bere desesperantza propioaren hondoa izartu zuen: nehoiz eta nehori ez zion adiskidantzak zitzifrikatzen zituen gerla hau aipatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 253. orr.

2 ezin izartuzko

Ezin izartuzkoak dira "Gure Aita"ren mezuak, eta lehenik Jesus Jainko Semeak erakutsia dauku "Gure Aita, zeruetan zirena" berri ezin prezatuzkoa: [...].  Herria   2002-11-21


izartxo 1 iz izar txikia.

Baina Ermela, zuk ez bazenu neretzako maitasunik, / izartxo baten gainera igoz joango nintzake mundutik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 246. orr.

Kolpe bakoitzean zirtots motel bat entzuten zen, eta izartxo hori xorta bat ernatzen ikusten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.

2 (corpusean ez dago; ETCn 127 agerraldi; orobat asterisko ETCn 90 agerraldi) iz izar formako ortografia-marka (*), hitz edo esaldi bat nolabait markatzeko erabiltzen dena. ik asterisko.

Ohar bakoitza izartxo baten bidez adierazi da testu nagusian.  ETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Testuko izartxoek liburuaren amaieran oharra doala esan nahi dute.  ETC-literatura, saiakera   Biziaren izaera, C. H. Waddington (Iņaki Iņurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Horietan izartxo baten bidez adierazten dute geroko ikerketek finkatuko dutela.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-09

Gogoko berriak markatzeko, izartxoa erabiltzen da; berriren bat gogoko izanez gero, izartxoarekin markatzen da, eta horrela gogoko berriak ikusi nahi direnean, berri izartxodunak eskatzearekin nahikoa da.  ETC-prentsa   Berria, 2006-12-27

Gauza da bertan, esaterako, poliziari dagokion hitza behar lukeen lekuan izartxoak agertzen direla.  ETC-prentsa   Argia, 2002-09-29

Izar formakoa da, eta, broma dirudien arren, medikuaren analisietan zerbait gaizki dagoenean agertzen den izartxoaren berdina da.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2013-11-01

Izen horiek nahiz glosategian jasotako terminoek izartxoa daramate, testuan lehenengo aldiz agertzen direnean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Soziologia eta hezkuntza , Askoren artean, EHU, 2009

Izartxoa erabiltzen da hizkuntza jakin batean ezinezko den segida adierazteko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Askoren artean, EHU, 2010

3irud

Okerreko negoziora dedikatu ez izanaren segurantzia, konpetentziak ematen duen adrenalina, egun batzuetako izartxo izatearena, idazleez gain eurak ere hor direla erakustearena...  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 39. orr.

Horien ordez, izartxo kaskarrak fitxatu zituzten: Robbie Fowler, Nick Barmby, Roque Junior, eta abar.  Berria - Kirola   2004-01-28

Oroit ahal zara, Loretxu, nola galdu nuen Maite, Garazi aldeko izartxo hura.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.


izartzaile iz ipar neurtzailea. ik izarkari.

Kanboko "Foucault Dufourg" lur izartzaileak dira hautatuak izan lanaren egiteko.  Herria   2004-07-22

Orai lur izartzaile bat pasatu eta beharko da ikusi zer gero eman lur huni.  Herria   2004-03-04


izartze iz ipar neurtzea.

Kabinet "Lalague" hautatua izan da izartzearen egiteko.  Herria   2005-05-12

Kanboko "Foucault-Dufour" da hautatua izan lur izartzearendako.  Herria   2004-03-04


izarzale (corpusean izar zale soilik) iz

Izar-zale madarikatu horreek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 230. orr.

Epaile itzal- eta izar-zale horrek karguak zeinen arinki banatzen dituen jakinda, nik hauxe opa diot neure lankideari: izan dezala lehenbailehen epaiketa, eta izan dadila epaiketa hori gaur zortzi egin zuen oposiziokoa bezain garbia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 162. orr.


izatasun (orobat izatetasun g.er.) iz denaren, izatea duenaren nolakotasuna; izatearen muina.

Nik bistaz soilik ezagutzen dudan jendeak baino izatasun gehiago du Jim Hawkinsek niretzat, haren talaiatik eta haren larruan egin bainuen [...] altxorraren uharterainoko bidaia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Herritarrak, gazteak batez ere, mundu zabalean izateko hainbeste modu dagoela ikusita, euren izatasunaz jabetu dira, dituzten ezberdintasunez ohartu dira.  Berria - Harian   2005-11-11

Etxebarrietaren martirioan aurkitu zuen ETAk bere izatasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 83. orr.

Baina akats orok izatasuna kutsatzen du; beraz, izaeraren kontrakoa da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 364. orr.

Jakituria jakin aditzetik (sapientia-sapere) dator; zientzia (scientia), berriz, latinezko scire aditzetik eta esentzia (edo izatasuna) izan-etik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Ondorioz, Jainkoa unibertsoari dagokio, forma gauza formadunari, eta formagatik bera badena denari, doakion bezalaxe, horren egiazko izatasuna formak eratzen baitu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 176. orr.

Sistema horrek aurkakotasunean, bere barruan ezartzen diren balio arbitrarioetan, funtsatzen du bere izatasuna: balio hutsez osaturiko egitura bat dugu aurrean [...] ikurren arteko erlazioek [...] eraturikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Linguistikoa denaren izatasuna ez da substantzia, forma baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

Nola eta zer erlazioaren arabera gure arima, esentzia eta existentziari dagokionez, jarraitzen zaion izatasun jainkozkoari eta etengabe Jainkoaren baitan dagoen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere izatasuna (5); izatasun gehiago (3); izatasuna inplikatzen (3)


izate 1 iz ik izatasun.

Metafora honen bidez adierazi nahi da gizakiaren baitan bi izate daudela: izate arrazionala, alde batetik, eta, bestetik, izate animaliazkoa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.

Sortzez duzun izate biologikoak eragina du diskriminazioan, ez zure inteligentziak, zure abileziak edo kreaziorako duzun talentuak ematen dizun izateak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 163. orr.

Azken batean, maitasunaren osagarri nagusietako bat eraikuntza ere bada, ez buruz egina soilik, baizik eta izate osoa hartzen duena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Ezkontzaren izate, ezaugarri eta xedea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.

Zuzenbidea arrazoi unibertsala da, gauzen izate horretan bertan oinarrituriko arrazoi gorena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.

Izate oro da ona, Izate gorena Ongi gorena delako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 200. orr.

Izakiak izate diren teoria, edo metafisika, besterik gabe, teologia bihurtu da, hau da, izate gorenaren ikerketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

2 (izenondoekin)

Izen handiak izate handia dakarrela uste du, nonbait, zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 218. orr.

Bere Jainkoa, halako Izate inpertsonal bat, Osotasun batean murgildua, Naturarekin bat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Gure izate ustelkorrak bizi ustelezinez jantzi behar du, eta izate hilkorrak hilezkortasunez.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,53

Jainkoaren edo Izate betierekoaren eta mugagabearen esentziatik nahitaez etorri behar izan diren gauzen azaltzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 121. orr.

Giza Izpirituaren izate formala osatzen duen ideia ez da bakuna, baina, bai, biziki anitz ideiaz osatua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 161. orr.

Ideien izate formalak Jainkoa onartzen du bere kausatzat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 129. orr.

Hagitz interesgarria izanen litzateke, norbaitek entsegu eder bat eginen balu, afeminatu, fanatiko extu, matxista eta nahinolako artista publiko hitzen azpiko izate zinezkoak elkarri dioten zorra egungo semantikan aztertuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 258. orr.

Nahimena eta adimena beste deusik ez dira nahi izate singularrak eta ideia singularrak baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 221. orr.

Etxez etxe joan behar izate nekoso horretan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

3 (predikatu edo objektuarekin)

Horrela, bada, lotsati izate hori lan tresna garrantzizkoa bihurtu zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 197. orr.

Gizakiek gizaki izate hutsagatik eskubideak baldin badituzte, orduan osasuntsu bizitzeko eskubidea dute.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Baina nago, denok berdinak izate horretan ez ote diren batzuk berdinago, beste batzuk baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 141. orr.

Haurdunaldi edo ernarialdi gaizto, ume izate bihurri eta jaiotze elbarri asko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.

Inor ohartu ote da bereziki "baratzako pikoak hiru txorten" izate horrek funtsean lukeenaz?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.

Hau da ezer ez izate tristea!  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan)

-Izate forma orok sufrimendua eta oinazea dakar berekin -dio Budak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 146. orr.

Gero, zuen arraza Noeren ontzian gorde zuen, munduan zuen izate-mota gal ez zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 973. orr.

· Sare ezkutu horretantxe itotzen da giza izate guzia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

5 izatez adlag berez, izaeraz.

Begien mugimenduei buruz dugun informazioa ez da, izatez, batere zehatza, eta ezin du eginkizun hori izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Alemaniar Erdi Aroko Mistika Aro Garaitik Aro Behererako iragaitzaren fruitu, ordurako aski umotu eta berantiarra da izatez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Badakigu, ezen, izatez borobilaren edozein puntutan gurutzatzen diren zuzenkiek osatzen dituzten lauki zuzen guziak neurri berekoak direla.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 135. orr.

Izatez, gure herririk gehienak erregeren, elizaren edo jauntxoren baten morrontzapeko petxero izanak ziren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.

6 izatezko izlag

Eta orduan gaztea ONG batean sartzen da edo izatezko ezkertiarra edo modagoko zerbait egiten da zerbait izateko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Ezagun dute ustezko (eta izatezko) ibai-izen askok eta askok ezin izan daitezkeela herri-jendeak asmatuak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

Lehorraldian dagoenak gogoan eduki beza Jainkoak bere izatezko indar hutsetan utzi nahi izan duela, etsaien astinaldiei eta tentaldiei oldar dakien.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

Ba al dauka izatezko eta esistentziazko zerei buruzko arrazoiketa esperimentalen bat?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

Errealitatearen benetako izate izatezkoa, ordea, ametsetan bakarrik agertzen da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 27. orr.

Orduan, haren zatikien ezberdintasuna ez da izatezkoa, moduzkoa baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.

7 izatezko bikote

Izatezko bikoteak eta ezkontzak parekotzat hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Izatezko bikoteek ezkonduen eskubide berak dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Legezko eta izatezko bikoteak berdin Eroski taldearentzat.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Ezkontideek, izatezko bikote heterosexualek eta ezkongabeek izanen dute haur bat adoptatzeko eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Orain arte izatezko bikote homosexualek haurrak adoptatu ahal izateko bikotekideetako batek adoptatu behar izaten zituen.  Berria - Harian   2005-04-22

Mutil-laguna eta biok izatezko bikoteen zerrendan izena ematera joan ginenean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Hau da, Barañaingo Ignacio Javier Azkonaren izatezko bikote denez, legeak lotura hori onartu eta hemen bizitzeko baimena eman beharko liokeela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Izatezko bikoteek Estatuko legeekin topo egiten zuten sarritan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Izatezko Bikoteen Legeari helegitea jartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Nafarroako Izatezko Bikoteen Legea indarrean sartu zenean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Santiagoko Unibertsitateko biologia irakasle hau Anxo Quintanaren izatezko bikote politikoa da eta etorkizunean idazkari nagusia izateko hautagai faboritoa.  Berria - Harian   2005-07-26

· Izatezko hirukotea ginen kasik.  Berria - Kirola   2004-12-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arimaren izate (3); bere izate (39); beren izate (4); beste izate (5); bi izate (4); emakume izate (4); ene izate (3); euskal izate (3); gauzen izate (4); giza izate (3); gure izate (8); haien izate (5); haren izate (5); ideien izate (4)

izate bat (18); izate baten (6); izate bereziaren (5); izate formala (5); izate formalak (3); izate gorena (3); izate guzia (3); izate guztia (19); izate guztiak (3); izate guztien (4); izate guztitik (3); izate hau (5); izate honek (4); izate honen (3); izate hori (62); izate horrek (30); izate horren (5); izate horretan (12); izate horri (5); izate hura (6); izate hutsa (12); izate hutsagatik (15); izate hutsak (7); izate hutsarekin (4); izate hutsaz (3); izate jakin (3); izate maila (3); izate oro (7); izate ororen (6); izate osoa (17); izate osoan (5); izate osoaren (4); izate politikoa (7); izate soila (3)

kide izate (3); lotsati izate (4); neure izate (6); nire izate (17); ongi izate (3); presoen izate (3); zuen izate (3)

ahal izate hori (4); behar izate hori (4); behar izate horrek (3); bere izate guztia (6); bere izate osoa (5); ez izate bat (3); ez izate hori (5); ez izate horrek (4); ideien izate formalak (3); izate eta aiurri (4); izate hori da (4); nahi izate hori (5); nahi izate horrek (3); nire izate guztia (4); nire izate osoa (3); presoen izate politikoa (3)

eaeko izatezko bikoteen (9); izatezko bikote (8); izatezko bikotea (5); izatezko bikoteak (11); izatezko bikoteek (7); izatezko bikoteen (62); izatezko bikoteen legea (14); izatezko bikoteen legeak (3); izatezko bikoteen legearen (14); izatezko bikoteen legeari (8); izatezko bikoteen zerrendan (4); nafarroako izatezko bikoteen (10)


izatedun izond izatea duena.

Ondasunak salerosian erabiltzen dituzte, jabetza erabatekoaren izatedunak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Izenak horditu bezala egiten du adimena, sutu irudimena: izenak sinets-errazago bilakatzen ditu aurrena eta ezin dudatuzko hurrena, azkenerako mundua mundu denetik beti hor egon direla iruditzerainokoan, jakinak eta izatedunak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Gu izatedunak, sinestedunak eta lausogabeak garen aldetik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Bere baitako kausa deitzen dut, haren esentziak bere existentzia barne hartzen duen hura; edo bestela, izatedun bezala baizik haren izaera pentsa ez daitekeena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.


izategabekotasun iz izategabea denaren nolakotasuna.

Harritzekoa al litzateke, hortaz, nire baitan haluzinazio batzuen izategabekotasuna kontrolatzeko ahalmena une honetan zurrundurik egotea!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.


izategintza iz

Munduak darabilen etengabeko izangintza edo izategintza hazkorrak ateratzen duen burrunbaren erdian.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.


izateke adlag izan gabe.

Morroi edo peoi huts izateke profesional egin beharko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 31. orr.

Gainera, beste era batean, ni neuretzat ez naiz beste bat, errepresentazioaren objektu bat, baizik eta neure kontzientziari berehala presente nagokion zerbait, errepresentazioaren bitartekotza behar izateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.


izateki iz

Antzin Aroko pentsamenduan jakite-diziplina nagusia ontologia zen (onto-logia: izatekiaren jakitea).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.


izatetasun ik izatasun.

izba (orobat isba g.er.) iz izei zurezko landetxe txikia, Ipar Errusiakoa. ik datxa.

Izbetako enborrak ilunak eta zaharrak ziren, teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten, gailurreko habea eta -saihets hezurren irudiko- albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen haietako batzuetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Izbetako leihoek ez zuten kristalik, haietako batzuk piltzarrez edo nekazarien oihal latzezko beroki lodiez estalirik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Izba bateko oharkan etzanda pentsa eta pentsa egon ondoren, Muinoaren oinean [...] enborrezko izba grisak zeuden inguru guztian barreiaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.

Soldadu batzuk amona baten isban gelditu ziren.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Ostatua izba baten antzekoa zen, baina handiagoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Inork eraikitzen al du hiru ertzeko izbarik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.


izeba (1244 agerraldi, 125 liburu eta 40 artikulutan) 1 iz aitaren arreba edo amaren ahizpa; orobat osabaren emaztea. ik izeko.

-Baina, izeba -esan zion neskak-, traba egiten didazu. -Hori ez da horrela, izeba -esan zuen La Sarriettek-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 118. orr.

Aitaren aldetiko izebak esan zigun hori.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

-Tira, atera pitin bat -izebak barrez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Etxebizitza bat konfiskatu zieten izebei anaia EAJkoa zelako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 23. orr.

Izeben arteko berriketa haietako batean -Nire izebarenean jarraitzen duk? -galdetu zion Claudek-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 73. orr.

Igandeetan izebarenera noa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 123. orr.

Bere garaian ez nuen jakin izebarengana hurbiltzen, eta orain berandu da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.

Izeba Kate biziagoa zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Izeba Juliak oportoa edo jereza eskaini zien gonbidatu guztiei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 300. orr.

Izeba Mabelen urtebetetzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Gure amak izeba Emilianirekin ezkondu nahi zuela osaba Joanikot, baina honek ez zuela nahi Motz eta latz azaldu nion Unairi amatxirekin eta izeba Gloriarekin bakarrik gelditu behar zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 317. orr.

Han hasi zen euskararen ikasten, ahantzia baitzuen haur haurretik, aitamak goizik zendurik eta bera biarnes izeba baten etxean egonik, Ithorrotzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Bere ama egiaz izeba zuela esan zioten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 166. orr.

-Jainkoak daki zer-nolako izeba duzun hori: senarraren aldetikoa...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Eta etxeko izeba Gracy Kelly eta Rainiero ezkondu ziren egun berean ezkondu zen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 14. orr.

Izeba oso emakume irmoa da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.

Atzean utzi genituen, aitona-izeba eta haien inguruan zuten guztia.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 218. orr.

Izeba-lehengusinak asteburu askotan etortzen ziren gurera, izeba alargundu zenetik batez ere, igandeetan batik bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 42. orr.

2 (izenondoekin)

Gehienetan Baionako izeba mutxurdinaren etxean bizi zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 185. orr.

Neba-arreben umeen izeba ezkongabe moldakaitza, bere familiaren erdigunean trabatuta geratutako erbesteratua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Izeba neskazaharraren ateraldi pozoitsuak. altxatu egin ziren ia denak, Margarita, don Leonardo alkatearen izeba pinpirina, izan ezik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Deboziozko elkarrizketak nire izeba xaharrarekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Izeba negarti eta histerikoena.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 166. orr.

3 izeba-iloba pl izebak eta ilobak.

Urte batzuk pasata izeba-iloben etxean instalatu zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Izeba-iloben arteko harremana sendotu baino ez da egin urteekin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

Erabat ziur nago elkarrekin konpontzen diren neba-arrebak, osaba-ilobak eta izeba-ilobak, aita-alabak eta ama-semeak, ad infinitum, askoz ere gehiago direla gure hipokrisiak onartzen duena baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

Rimski-Korsakov, Schriabin, Borodin, Tchaikovskiren doinuak jotzen zituzten, Tchaikovskirenak batez ere, izeba-ilobek oso maitea baitzuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.

4 izeba-osaba (18 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan) pl izebak eta osabak. ik beherago 6.

Baina izeba-osabek ez zidaten baimen-orria izenpetu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Pentsatu zuen hobe zela izeba-osabekin hitz egitea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 83. orr.

Haurtzarako eta lehen gaztaroko pertsonaiak (izeba-osabak, lehengusua, aitona, eskola lagunak, adiskideak, egunkariko lankideak, lehenengo amodioak).  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

Amonaz eta amonaren etxeaz gogoratu naiz, izeba Fermina eta osaba Juliánez, bueno amaren izeba-osabak ziren.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.

Gaztedanik Aldudera joan zen, han baitzituen alabaina izeba-osebak: Laurence Arrospide eta Martin Inda.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

15 ilabetetan Indako Elenaren joaiteak Agnés eta Jean François aitamak, aitatxi-amatxiak, izeba-osebak eta ahaideak dolu izigarrian utzi ditu.  Herria   2004-10-07

5 izeba txiki aitaren edo amaren lehengusina.

Eta berorien bi alabak, bukatzeko, Itziar eta Amélie nire bi izeba txikiak, oraindik ezkongai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Amélie Sagardia, ene izeba txikia nolabait esateko (izeba-amona delako), eta Amaren lehengusina propioa, Akizen bizi dena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

-Baina Praskovia Fiodorovna ez da arrotza, izeba txikia dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Izeba bat izeba txikia ez izateko arrazoirik ez zagok, ados; baina izeba batek, izan txikia edo izan handia, bere ilobari osaba deitzea, hori ez diat ulertzen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 30. orr.

Izeba-osaben etxean emango zidatela bazkaltzen, ez kezkatzeko horregatik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 85. orr.

6 osaba-izeba (96 agerraldi, 35 liburu eta 4 artikulutan) pl osabak eta izebak. ik gorago 4.

Marina, hemen eguberriak direlako etorri da, amaren parteko familia ezagutzera: aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusuak eta, batez ere, Maria Bautista, 104 urteko amona, birramona.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 133. orr.

Galdetu nahi nion zenbat emakume izan zituen, zenbat osaba-izeba, lehengusu-lehengusina nituen nik Kuba osoan barrena.  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.

Haren hiru seme-alabak, berriz ere ponpox-ponpox jantziak, osaba-izebek eta lehengusuek inguraturik zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Ixtanteko bururat jin zitzaidan Magaliren osaba-izebak izaten ahal zirela. bertako nagusiak osaba-izeba nituen eta haien seme-alabak lehengusu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.

Kontatuko dut nola bizi ziren, zer zaletasun eta ohitura zituzten osaba-izeba haiek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.

Osaba-izebak jende on eta amultsuak ziren, baina haien eta bere artean zerbait bitxi bazen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Ni sortzez zuberotarra, baina Milafrangan bizi naiz, osaba-izebekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 305. orr.

· Ttipiren osaba-izeba-lehengusuen kutsua harrapatu nien batzuei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alkatearen izeba (10); bere izeba (16); ene izeba (6); gure izeba (6); hire izeba (8)

izeba augusta (25); izeba cecilia (19); izeba ceciliak (18); izeba ceciliari (4); izeba emily (13); izeba emilyk (14); izeba emilyren (4); izeba ilobak (5); izeba joana (4); izeba julia (13); izeba juliak (17); izeba juliaren (6); izeba kate (25); izeba katek (45); izeba kontxi (4); izeba marge (14); izeba margek (26); izeba margeren (8); izeba margeri (4); izeba maria (5); izeba matilde (4); izeba milagros (6); izeba milagrosen (9); izeba osaba (4); izeba osabak (5); izeba petunia (26); izeba petuniak (50); izeba petuniaren (8); izeba petuniari (11); izeba pinpirina (4); izeba reginak (5); izeba tula (4); izeba xaharraren (4); izeba zahar (7)

neure izeba (4); nire izeba (35); osaba izeba (11); ximurraren izeba (4); zure izeba (10)

alkatearen izeba pinpirina (4); ama eta izeba (4); bere izebaren (7); bere izebari (4); esan zuen izebak (10); izebaren etxean (7); izebaren etxera (8); izeben etxera (14); osaba izebak (10); osaba izebei (6); osaba izebek (22); osaba izebekin (10); osaba izeben (29); osaba izeben etxera (12).


izebatxo iz adkor izeba.

Aski izango dik amatxok eta izebatxoek beren ardurapean hartzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.


izeber, izeberg ik iceberg.

izei (83 agerraldi, 21 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 609 agerraldi; orobat izai 34 agerraldi, 9 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 120 agerraldi) 1 iz pinuaren familiako zuhaitz handia, zurtoina zuzena eta abarrak zeharretara dituena, berez mendi goretan hazten dena (Abies sp.).

Landareetan gertatzen dena ikusiz, komeni da horretan ere natura imitatzea, adibidez zuhaitz biribiletan gertatzen dena, hala nola izei, altzifre eta pinuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.

Egiptoko Osiris jainkoa, Biblos hirian, Izei baten itzalean jaio zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Ülünpeko izei beltza.  Herria   2001-08-02

Pinu eta izai tantai ederrak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.

Iluntasuna mendi-magalak janzten zituzten izei xuxurlarien azpian ezkutatuta zegoen ordurako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.

Han zeuden, marmolezko ontzien barnean, hil batzuen errautsak, lore eta izei ttikien erdian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 100. orr.

Lore sorta animaleen artetik doi-doia ageri zen Maddalenen izei merkezko hilkutxa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.

Arbola asko desagertu egin ziren, beste batzuk erbesteratu, gaur egun Alpeetan soilik aurki daitekeen gabonetako izeia kasu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 137. orr.

Iritsi zaigu Gabon-Eguberritan izeia nahiz gorostia etxean zutik landatzeko ohitura ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Garraioa ontzi gainean edota izeiaz egindako baltsetan egin behar izaten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izai oihan handiak iparraldean. Izei abar huntzez lotuak eskuetan zituztela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Itxura biribil hori lortzen da izai adar lodienak gurutzatuz, gero izai adar meheagoak, eta azkenik adar hostodunez arteka guziak betez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.

Berehala lokartu ziren izai hostoek botatzen zuten usain goxoz sudur ziloak ferekaturik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 114. orr.

Troiako zaldia, Atenea jainkosari eskainitako opari galanta, izei oholez egina omen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Izei eta pinu enborrak, itsaslasterrak urperatuta, erruz azaleratzen dira, baina txiki-txiki eginda denak, ezpal mordo baten gisara.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Izei eta pinu ilara ilunekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

Malfoy, Crabbe eta Goyle zakar pasatu ziren arbola ondotik, izei-orratzak alde guztietara barreiatuz eta pozik irribarre eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 176. orr.

Haurra jaiotzean, izei-kandela piztu, eta erditu duen amaren ohe-jiran hiru itzuli eman, ama eta haurra, biak hala biak sendatzeko eta sendotzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

· Hildakoak besterik ez dira etzaten izei-marmolezko logeletan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 208. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zuhaitz izai eder eta osoki argituak.  Herria   2005-12-01

4 izei hispaniar batez ere Espainiako hegoaldean hazten dena (Abies pinsapo).

Leku guztietan ez dira harrobiko area, hartxintxarra, izeia, izei hispaniarra eta marmola nahi adina aurkitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Egurra, berriz, luzea da, landu-erraza eta barruko arotz-lanetan erabiltzeko izei hispaniarrarena bezain egokia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.


izeidi iz izei oihana.

Goroldioz estaliriko muino txikiak, izeidi bat, pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak, basatxilarrak eta horrelako huskeriak. "Baso Beltza" esaten genion baso baten ertzean bizi ginen -izena ez zen oso egokia, urkidiak ere bai-baitziren, zuri askoak, eta gure inguruan izeidiak-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.


izeki, izekitzen 1 da/du ad piztu.

Adelarekin ez nengoenean, amorrua izekitzen zitzaidan, gero eta sutsuagoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 222. orr.

Jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

Pospoloa izekitzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

Nire pipa izekitzeko gogoa nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Gero, aldare gainean intsentsua erre, eta izeki zituzten argimutileko kriseiluak, tenpluan argi egin zezaten.  Elizen arteko biblia   1 M 4,50

Salan izekirik zeuden argimutiletako bat harturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Joanez gero, esperantza gehiegi izeki zezakeen lehengusuarengan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 97. orr.

Zuzi izeki berrien argipean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zurdazko zuzi izeki bat astinduz eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Metxa izekia hurbildu zuen barreneko ertzera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Eguzkiak urrezko eta brontzezko babeskiak jo zituenean, distirak argitu egin zituen mendiak, lastargi izekiak bailiran.  Elizen arteko biblia   1 M 6,39

Ahoan musu emateko faborea lortu Becchinarengandik, eta soneto izeki bat ondu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.


izekitzaile izond izekitzen duena.

Ez dut uste haien arteko suak, izekitzaile, hedatu beharreko inolako pomadarik zuenik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.


izeko (83 agerraldi, 21 liburu eta 3 artikulutan)iz izeba.

Izeko mezatik heldu zen, beti bezala bakarrik, mantelina beltzez babestuta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

Izeko espiritu ihar eta hits bat zen, bere zorroztasunaren labanak ezpel horian egindako irudi zurbil eta izu bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Banekien, izekok esanda, herriko etxe handian egon zela hainbat urtez, gerra bukatu ostean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 102. orr.

Nire amak, aitonak, osabak, izekok... denek fabrika berean egin zuten lan.  Berria - Kultura   2006-01-08

Izekori entzunda nekien hori.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

Izekorik hurrekoenak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 170. orr.

Izeko Alicek berehala sumatu zuen etxekoandrearen malezia eta maltzurkeria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

Izeko Rosaren jostundegia.  Berria - Kultura   2006-02-21

Bizpahiru izeko alargun edota neskazahar saiatu dira etxe hartan bizitzen, baina alferrik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Gaixorik dudan izeko bat bisitatu behar nuela esan diot.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Laster itzuli gara, ordea, osaba-izekok susmorik ote duten beldur baita Annamaria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 45. orr.

Batzuentzat Sabino Aranaren hobi sakratuaren gordeleku eta niretzat izeko-osaben atsedentoki.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.


izen 1 iz gauza bat aipatzen edo adierazten duen edozein hitz; banako bat aipatzeko eta kidekoetatik bereizteko erabiltzen den hitza edo hitz multzoa.

Ez, ez da erraza gauzen izenetan sinestea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Eta orain menturaz ulertzen hasia zara paisajea natura hilaren beste izen bat dela, eta bizi ahantziarena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Izen banaren jabe dira, eta izenak horditu bezala egiten du adimena, sutu irudimena: izenak sinets-errazago bilakatzen ditu aurrena eta ezin dudatuzko hurrena, azkenerako mundua mundu denetik beti hor egon direla iruditzerainokoan, jakinak eta izatedunak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Fregeren esanetan, izen batek bere erreferentzia designatzen du, izena objektuaren ordezko bat da hizkuntzan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Sequoyah, beste izen batez George Guess edo George Gist deitua, 1760. urtean jaio zen Tuskegeen, cherokee herrixka batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.

Hartu nuen hari batetik zintzilik zegoen entzungailua, eta ahots ezezagun bat entzun nuen nire izena esaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.

-Ambrosio Spinola da nire izena, baina Markesa deitzen didate.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 88. orr.

ik beherago 19.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

"Zein da zure izena?", galdetu zidan nire txanda heldutakoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Haren izena, Miroszaw Czyiykiewicz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 314. orr.

Bi izen datozkit gogora: Mikel Azurmendi eta Ramon Etxezarreta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.

Ez zegoen izen hartako ez hotelik, ez clubik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Omsk hirian bizi izan zen, izen bereko probintzian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Itsasoa ere ura da, ur handia, eta gauza bat da kostako bazter bati "ezdakitnongo punta" esatea, eta oso bestelako gauza itsasoari (eta itsasoei) izena jartzea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

Lehen baino ere gehiago amorrarazten ninduen Golubtxik izen horrek.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

1973tik 1990era indarkeria politikoz hildako militar guztien izenak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

Izen bat esan dio, baina ez da inongo herrirena, mendi batena baizik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.

Ezin esango dugu behintzat zintzo jokatu ez zuenik sortzaile horrek bere sorkarientzat izena bereizterakoan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Jakobek leku hari Penuel -hau da, 'Jainkoaren Aurpegia'- eman zion izena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 92. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Detektibeek izenak hartu zizkieten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 461. orr.

Iritzian edo iriztean, gainera, bat eginak daude ustea eta izena ematea (hola edo hala deritzana bihurtzea).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Eta sabaiari "zeru" eman zion izena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.

Gauza guztiek al dute izena? ik beherago 19.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Leku hari Tabera -hau da, 'Sute'- jarri zioten izena.  Elizen arteko biblia   Zen 11,3

Zer izen jarri diote azkenean?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

2 (izenondoekin)

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Gauzek izen egoki bat dutela eta izenek gauza jakin bat adierazten dutela sinestea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Osaba, berriz, izen berrien bila zebilen, izen berriak sentipenak berrituko zizkiolakoan. Nesken Mendebaldeko Ikastetxea, izen bikaina, ez da hala?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 191. orr.

Hor ditugu lekuko Aragón bezalako izen itxuragabekoak; Araxes bezalako izen itxuragaiztokoak; Ibaieder, Ibaizabal edo Urederra bezalako izen pinpirin ezin sinetsizkoak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

3 kategoria edo mota bateko izakiak edo gauzak adierazteko erabiltzen den hitza.

Estatu baten nominan zeuden lapur "ofizialak" ziren, eta kortsario izen ohoretsua zeramaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Eta orduan Jainko Jaunak landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta aurrean ipini zizkion gizonari, ea zein izen ematen zien.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Milaka animalia- eta landare-espezieren izenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Euliak latinezko izen oso adierazgarri du: Musca domestica.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Txitxarraren izen zientifikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

Berari esker jakin nuen zizareei buruz, edota, izen zientifikoa erabiliz, poliketoei buruz dakidan guztia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.

Adonis izena hainbat landare edo loreren izen latinoa da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 225. orr.

Mendietako arranoen izen ohoretsua ez zuten zikintzen bide nagusiko "arrano" haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.

Ene ustez, gure lanbideari dagokion izen bakarra ikertzaile duk.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 46. orr.

Luxuzkoa izanagatik ere, bere ogibideak izen zehatza baitzuen, izen zaharra eta arrunt samarra, baina markatua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 104. orr.

Ea, hasteko, esan hiru edariren izenak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 193. orr.

Zuek merezi duzue santu euskaldunen izena, eta ez orain aldarean dauden horiek.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Zuek merezi duzue santu euskaldunen izena, eta ez orain aldarean dauden horiek  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Edozein hizkuntza, hitz-zorro bat edo izen-zaku bat baizik ez balitz bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Ia-ia epaiketa militarra egin zidaten itsas mapa sorta baten izen-etiketak nahasteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Seguru asko izen-aldaketa transkripzio-errua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.

Kalte sikologiko berezirik ez dit eragin, nik dakidala, izen-dantza horrek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 94. orr.

Administrazioko kide batekin elkarrizketa zorrotz bat izan arte, izen-ematea ez da, ez onartzen, ez ukatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 34. orr.

Adigai honen izen-definizioa ematea oso erraza da, hots, bere ez-izatea ezinezkoa den gauza. letra harrigarri handiz idatzita nire izen-helbideak, eta guztiz ezezaguna igorlearen deitura.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Idazle-izen goratsuak dituzten kalez osatutako auzo batean dago hotela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Norak ez zuen entzutez ere ezagutzen hiri-izen hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Hiri edo herri izen bat behar duzu?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Herri eta leku izenak frantsestu zituen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Ezagun dute ustezko (eta izatezko) ibai-izen askok eta askok ezin izan daitezkeela herri-jendeak asmatuak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

Ikasi toki-izen horiek ongi, Joanes.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 140. orr.

Bazkaldu genuena ere ez zen kartako jaki-izen puztuek iradokitzen zutenaren galgakoa izan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Iribarrenek aipatzen dituen abozo edo agozo landare izenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Beste Soraya batekin igarotzen du arrats bat -merkataritza-izen ezaguna bihurtu da Soraya, antza-.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Zure bataio-izenak eutsi ezineko indar batez erakartzen nau.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

6 bataio izena.

Irabazlea zure izen eta abizen berekoa da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 26. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nor da Antton? -jakin nahi izan zuen Lucyk, ordura arte ez baitzion inoiz izen hori aipatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 252. orr.

Jack, esate baterako, izen xarmagarria da nire iritziz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 42. orr.

Izen ezinezkoa duen emakume bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 279. orr.

Gezi bat aski da bihotz bat odolustutzeko, baina bi izen behar dira bihotz bat zulatzeko.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Izen bat, helbide bat, telefono bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 195. orr.

Egunen batean alabaren bat badut, izen hori jarriko diot.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 122. orr.

Horregatik, Juda jarri zion izena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 83. orr.

-Zein izen ipini nahi diozue? -galdetu zion On Camillok Pepponeren emazteari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.

Neure izen burgesa baztertu, eta Liberto bataiatu ninduten Donostiako CNTko egoitzan!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Ezabatu egiten dut Pamelaren izena zerrendatik, eta Lucyren aldi baterako zaindari izendatzen dut neure burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

· Izen batek asko lotzen du: txakurra edozein da, baina Lixta ez, Lixta ez da edozein.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

7 izenburua.

Izen bereko ipuineko protagonistari.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 118. orr.

Jeltzaleak sortu zituen neskatxa garbi eredugarri haiek ere, poxpoliñak genituen, izen bereko aldizkari eta guzi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.

Bilintxen "Biyotz eritua" izena duten bertsoetan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 195. orr.

Joxe Manuel Lujanbiok 1931n atera zuen bertso-sail bat, bere gehienek bezala izen hauxe zeramana: "Bertso berriyak Txirritak jarriyak".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 100. orr.

Izen bat atean: Miss Clevendon.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 61. orr.

Taberna eta denda askok izen espainiarrak zituzten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 177. orr.

Uda honen aurretxoan kaleratu da Un escorpión en su madriguera izeneko liburua, azpi-izenburu hauxe duena: "Indoeuropeo y euskara: mito e identidad".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

8 omena, entzutea.

Gezurrez zikindu nahi dute haren izen garbi eta oroipen gardena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

Izen eta ospe handiko hizkuntzalaria.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 106. orr.

Rottweilerrak ere gero eta izen handiagoa hartzen ari dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.

Bidezko eta beharrezko iruditu zitzaion, bai bere izen onaren handirako eta bai herriaren zerbitzurako, zaldun ibiltari egingo zela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Horrelakoxe kontuekin, pikutara bidaliko duk nire izen ona.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.

Eta kalte egin diot neure alderdiaren izen onari!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 239. orr.

Brighton-eko akuario hain izen onekotik ez urruti zegoen etxe bat, turkiar bainuak eskaintzen zituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Sugegorriek oso izen txarra izan dute aspaldidanik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 221. orr.

Buenos Airesen, italiar aihenekoa izatea izen txarrekoa zen artean; Londresen konturatu nintzen askorentzat halako atributu erromantiko bat zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Gizon gorriak ostera izen gaiztoaren jabeak dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 39. orr.

Izen handiak izate handia dakarrela uste du, nonbait, zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 218. orr.

9 (gramatikan) izaki edo izaki mota, edo gauza edo ideia bati dagokion hitza.

Hitz bakoitza bere adiera jatorrez erabili duk, eta izen substantibo bakoitza lehen poetek eman zioten epitetoaz hornitu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.

Izen, izenordain eta adjektiboetan ez ezik, adizkietan eta atzizkietan ere suertatzen dira aldakuntzak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 97. orr.

Ingelesez, izen sintagmak aditz sintagmen barnean egon daitezke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

10 (izan hitzarekin hitz jokoa eginez)

Izenak ez du izanarekin zerikusirik, ezta izanak izenarekin ere, hitz onomatopeikoetan izan ezik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Objektuaren izena subjektuaren izanarekin loturik dagoen hotsezko ezaugarri ezin doiagoa eta ezin zehatzagoa balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Izena duen orok omen du izana (hala uste omen dute euskaldunek), baina izana duen orok al du izena?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Ontzian marinel eta zirujau zetorrenak Hendrike Frantziako zuela bataiarriko bere grazia, baina denek, fede ezin hobez, Mihurubiko Martin irizten ziotela, gurean izana duen orok ezizena ere baduelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 338. orr.

Izanaren izenarekin ari nauk, ez izenaren izanarekin!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Izenak izen, bat bera da izana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.

Prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu: izen-izanak galtzeko arrisku latzean amiltzen dira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

11 -en izenean

Bion izenean errejistratuko dut negozio hori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 63. orr.

-Agurtu Lancelot nire izenean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 29. orr.

-Zeure izenean hitz egin, Sokrates.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Izan zuen Mardokeok horren berri eta Ester erreginari pasatu zion berehala abisua; honek, berriz, erregeari jakinarazi zion, Mardokeoren izenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 133. orr.

Eta hona hemen gu, irabazleak; hona hemen gu, haiei esker eta haien izenean, arrazoi guztiaren jabe eginak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

· Ez nuen botorik ematen, zerga batzuk ordaintzen nituen, besterik ez: ezin nintzen harrotu zergadunaren eskubideen izenean, ez hauteslearenen izenean, ezta hogei urtetako esanekotasunak enplegatuari emaniko ohorerako eskubide apalaren izenean ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Berdin dio lurraldearen izenean lurra, lur-gaina eta lurpea hustu, zulatu, itzulipurdikatu, desegin edo txikitzen badira ere; berdin dio lurraldea lurraren etsai handiena izanda ere.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Berdintasunaren izenean onartu zen Pariseko Asanblada Nazionalean, Toubon legea, hizkuntza gutxituak itotzeko bidea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

Gaur egun badakigu ez direla fidagarri populuaren ala herriaren izenean mintzo zaizkigun alderdi popular demokrata asko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

Alemaniako bi estatuek, egunetik biharrera, autodeterminazio printzipioaren izenean bat egiten zutela eta, Europako Federakuntza jaio nahiaren altzo birtualean bat eginik jartzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Ni Jaun ahalguztidunaren izenean natorkizu, zuk desafiatu dituzun israeldar gudarosteen Jainkoaren izenean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,45

-Legearen izenean, zabaldu atea!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 207. orr.

Ala-ren izenean, zin egiten diat ez dudala ukitu aparatu hori.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 53. orr.

Jainkoaren izenean!, ez nukeen tartean muturrik sartuko, baldinbaitere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.

12 izen-abizen (151 agerraldi, 49 liburu eta 56 artikulutan) pl ik beherago 14.

Lanaren izenburu osoa, irakaslearen izen-abizenak, ikasgaiaren izena, zure izen-abizenak, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Bere legezko izen-abizenak omen zerabiltzan bere harreman sozialetan, ez kaxakoak.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 52. orr.

Orduan komandanteak nor zen galdetu zion, eta Hucken aitak izen-abizenak eman zizkion, desagertutako mutiko haietarik baten aita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.

Baina emakumeok ez dugu izen-abizenik, ondorioz, ez gara existitzen.  Berria - Kultura   2004-03-06

· Horien osasunari eta bizimoduari buruzko izen-abizendun datuetan oinarritzen da.  Berria - Gaiak   2004-09-16

13 izen berezi

Multzoxka horiei izen bereziak eman zizkietela aspalditik: Hartz handia eta Hartz ttikia, adibidez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Izen bereziak eta abstraktuak bereizten dituen edozein gramatikak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 112. orr.

Bere irudiko, alemaniar izen bereziaren eta frantses zehatzailearen arteko loturak halako nahasmendu txundigarri eta arras atsegingarri bat eragingo zuen bere bezeroen gogoetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

14 izen-deitura (62 agerraldi, 40 liburu eta 6 artikulutan) pl ik gorago 12.

Igorlearen izen-deiturak eta helbidea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 242. orr.

Nire izen-deiturak telefono-gidan zeuden.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

Sarrera-orria betetzerakoan, errepikatu eta letraz letra eman behar izan zituen izen-deiturak. Izen-deiturarik gabeko atso bat ugaldean itoa, munduan milaka bezala. Nagusiak fitxa ekarri zion betetzeko eta bere izen-deiturak bertan idazteko eskatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Emaztea eta semeak atzerrira joan ziren beste izen-deitura batzuk hartuta.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

· Harpidetzari esker izaten dugu goizero, bakoitzarendako ale izen-deituraduna etxeko postontzian sartuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

15 izen-emaile (orobat izenemaile) izond

Errealitatea behatzailearen ekoizpena da, behatzaile izen-emaile batena (hizkuntza arruntean eta orobat fisikarenean).  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

16 –n izen(a) eman helburu jakin bat duen zerrenda batean izena idatzi.

Charliek armadan izen eman beharko duela, edo gu guztiok landetxetik botako gaituela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 101. orr.

Ez ditek izen ematen utziko hamazazpi urte bete.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.

Jimmy Parsonsek izen eman du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.

· Biak Sorbonan zeuden izena emanda.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Aurten taxi-erregistroan izena emanda zaudela adierazten du orri horrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

Ez nuen sekula aitaren baimena lortuko aerodromo batean izena eman eta hegazkinlari izateko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Armadan izena eman nahi zuten hiriko gazte boluntarioen arduradunetako bat zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Bazkarian parte hartzeko izenak behar dira eman aintzinetik ostatuan berean.  Herria   2001-11-08

· Hoa eta emak izena, agian hik uste baino lehen deituko diate.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 121. orr.

Baina izena orain ematea komeni da.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Horregatik komeni zela izena ahal zen lasterren ematea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Noiz duzu izena emateko asmoa?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Ondotik bazkaria Idioinzaharretan, eman izenak.  Herria   2001-11-01

17 izen-emate

Udaleku horietako batzuen izen-emate orrialdeak ere eskaini zizkion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Bera izan zitekeen nire izen-emateaz arduratuko zen militarra!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

Ordu laurden bat inguru iraun zuten haren izen-emate eta galdeketak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 130. orr.

18 izen propio izen berezia.

XIII. mendean bai, izen propio gisa agertzen zaigu Orçi bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Oro bat gertatzen da autoreen izen propioekin.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Izen propioek banakoak izendatzen dituzte: "Greta"k Greta izendatzen du eta "Belle"k Belle.Russellen ustez, izen propio puru batek denotatu egingo du soilik, eta ez du inolako arrasto konnotatiborik izango.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Egiazko izen propioak, hots, izen logikoki propioak, denotatu egiten du soilik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

19 izena izan du ad

Ismael Jaurrieta Tirapu zuen izena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

-Bide batez, Nathan dut izena -esan nuen-, Nathan Glass.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 102. orr.

Izena Mitridates zuen eta botere-gosea inork baino gehiago.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 158. orr.

Algy banu izena, ez nindukezu maitatuko?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 117. orr.

-Hemendik aurrera ez diozu zeure emazteari Sarai esango, Sara izango du izena. Anttoni zuen izena, ez oso izen euskalduna, bide batez esanda...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.

Floraren aitak Benito zuen izena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Damokles zuen izena kortesanoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.

Gallo nero zuen izena ardoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Noiz jaio ginen, nola izena duen gure amak eta bestela jakingo ez genituzkeen kontu horiek denak. Ingelesez Edinburgh izena duen hiri horretan.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

-Ez dago izen hori duen lekurik, Lucy.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.

"Okotz Cormenzana kixkaldurik hil zen atzo", irakurtzen zen Egiaren ispilua izena zuen hiriko egunkari salduenean.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

-Nola duzu izena?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 173. orr.

Eta hire emazteak nola du izena?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 459. orr.

Nola zuen izena ipurtaundi beltzaran horrek, nik egunkaritik martxa egin baino urtebete lehenago etorri baitzitzaigun...?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

· Ceferino Xemein, luma-izena Amandarro zuen polemista eta burukidea. · (zer galdetzaileaz) Baina berak zer izen du?  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

Eta zuk? zer izen duzu zuk?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Zer izen du belaontziak?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 102. orr.

20 izenezko izlag izen hutsezkoa (ez egiazkoa)

Mundu heleniko jentilak kristau-aroko laugarren mendean izenezko konbertsioa, en masse, egin ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Hau da, "Jainkoaren atributuak" deituak ahalmen multzo bat besterik ez dira, beren artean izenezko ezberdintasuna besterik ez daukatenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

euskal izen (16)

izen abizen (13); izen abizenak (102); izen abizenekin (11); izen aldaketa (17); izen arrunta (11); izen bakarra (21); izen bera (51); izen berbera (12); izen bereko (150); izen berezi (22); izen bereziak (16); izen berri (28); izen berria (35); izen berriak (16); izen bilketa (23); izen bitxi (15); izen deiturak (32); izen ederra (15); izen egokia (13); izen emaite (24); izen emaitea (16); izen emaiteak (26); izen eman (18); izen emate (12); izen ematea (26); izen emateko (19); izen ezagun (16); izen gisa (11); izen handi (18); izen handia (39); izen handiak (22); izen handiko (116); izen handikoak (12); izen ofiziala (24); izen ona (150); izen onaren (26); izen ospetsua (16); izen polita (23); izen propio (21); izen propioa (17); izen propioak (130); izen santua (17); izen sintagma (14); izen txarra (17); izen zaharra (12); izen zerrenda (17); izenak izen (12)

jaunaren izen (11); leku izen (15); nire izen (46); zein izen (27); zer izen (61); zion izen (54); zioten izen (19); zure izen (29)

bere izen ona (13); beste izen bat (65); beste izen batekin (12); beste izen batzuk (17); eman zion izen (43); eman zioten izen (13); izen bat eman (14); izen berri bat (15); izen eta guzti (18); izen hori bera (11); zer izen zuen (14)

aitaren izena (24); amaren izena (12); benetako izena (66); bere izena (386); beren izena (37); egilearen izena (11); eman izena (14); ene izena (11); enpresaren izena (11); etxearen izena (18); euskal izena (13); gizonaren izena (14); gure izena (17); haien izena (14); haren izena (272); herriaren izena (35); hire izena (27)

izena ageri (16); izena agertzen (17); izena aipatu (53); izena aipatzen (20); izena aldatu (64); izena daraman (35); izena eman (428); izena emana (41); izena emanda (43); izena emanez (12); izena emango (26); izena ematea (37); izena emateko (129); izena ematen (93); izena ematera (21); izena entzun (37); izena entzutean (16); izena esan (58); izena esaten (26); izena ezarri (22); izena galdetu (28); izena gogoratzen (11); izena hartu (80); izena hartuko (19); izena hartzen (27); izena ikusi (14); izena ipini (12); izena irakurri (14); izena izan (20); izena izango (26); izena jarri (123); izena jarriko (11); izena jartzea (14); izena jartzeko (19); izena jartzen (16); izena jaso (16); izena merezi (21

jainkoaren izena (29); jatorri izena (12); jatorrizko izena (17); jaunaren izena (33); neskaren izena (16); neure izena (16); nire izena (245); taldearen izena (23); zure izena (142)

bere benetako izena (12); bere izena daraman (11); bere izena eman (21); da bere izena (14); du bere izena (14); eman dakote izena (12); eman diote izena (25); eman dute izena (71); eman zion izena (15); eman zuten izena (21); izena eman behar (26); izena eman diote (21); izena eman duten (21); izena eman nahi (23); izena eman zion (33); izena eman zioten (18); izena eman zuen (22); izena eman zuten (12); izena emateko epea (49); izena esan zuen (11); izena eta izana (27); izena ezarri zion (11); izena hartu zuen (40); izena izango du (11); izena jarri diote (37); izena jarri zion (13); izena jarri zioten (23); jarri zion izena (29); jarri zioten izena (18); nola du izena (36); nola duk izena (15); nola duzu izena (41); nola zuen izena (21); zen bere izena (13)

bere izenak (20); beren izenak (24); gure izenak (13); guztien izenak (36); haien izenak (41); herrien izenak (14); izenak agertzen (19); izenak aipatzen (11); izenak berak (65); izenak emaiteko (11); izenak emaiten (14); izenak eman (281); izenak emanez (11); izenak emateko (14); izenak ematen (15); izenak esaten (12); izenak hartzen (14); izenak izen (12); lagunen izenak (11); leku izenak (16)

bere izenarekin (13); bere izenaren (22); bere izenaz (19); haren izenaren (12); haren izenaz (12); izenaren jabe (13); izenaren pean (13); izenaz deitzen (16)

ahalguztidunaren izenean (12); askatasunaren izenean (26); batasunaren izenean (41); bere izenean (49); demokraziaren izenean (17); denen izenean (24); eajren izenean (14); elkartearen izenean (37); erregearen izenean (13); etaren izenean (42); gobernuaren izenean (23); haren izenean (40); herriaren izenean (31); jainkoaren izenean (154); jaunaren izenean (97); jaurlaritzaren izenean (24); kontseiluaren izenean (13); kristoren izenean (22); legearen izenean (14); nire izenean (101); noren izenean (14); plataformaren izenean (14); santuaren izenean (28); segurtasunaren izenean (13); taldearen izenean (27); zure izenean (27)

egin nire izenean (25); gure jaunaren izenean (11); herritar guzien izenean (18)

agustin izeneko (14); agustin izeneko agure (13); izeneko agure (18); izeneko anaia (12); izeneko bat (61); izeneko batek (23); izeneko baten (16); izeneko bere (22); izeneko beste (26); izeneko elkarteak (12); izeneko emakume (30); izeneko erakusketa (17); izeneko gazte (12); izeneko gizon (67); izeneko herri (22); izeneko hitzaldia (11); izeneko lan (17); izeneko lana (24); izeneko leku (16); izeneko liburu (17); izeneko liburua (28); izeneko liburuan (32); izeneko mutil (11); izeneko neska (26); izeneko pertsonaia (11); izeneko talde (35); izeneko talde batek (12); izeneko taldeak (12); izeneko tranbia (11); izeneko txostena (21); izeneko txostenean (14); jatorri izeneko (11); pedro izeneko (11)

izenen artean (22); izenen bat (21); izenen emaitea (30); izenen emaiteko (47)

bere izenez (37); beste izenez (20); ez du izenik (15); izenez bataiatu (11); izenez deitu (31); izenez deitzen (26); izenez ezagutzen (38); izenik aipatu gabe (11); izenik ez duen (13); izenik gabe (46); izenik gabeko (57)


izenburu 1 iz liburu edo idazlan bati hasieran edo buruan ezartzen zaion izena, gehienetan haren gaia nolabait adierazten duena. ik izen 7.

Lanaren izenburu osoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Idazlanean agertzen diren kapitulu, atal eta azpiatalen izenburu guztiek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 378. orr.

Kontakizun honen amaierara heldu naiz, eta [...] oraindik ez dakit zein izenburu jarriko diodan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 177. orr.

Liburu honen izenburua hautatzeko orduan, [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 12. orr.

Izenburu bat ere pentsatu dut, oraintxe bertan gainera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.

Izenburu osoak honela dio: Izadiaren historia orokorra eta zeruaren teoria edo mundu-eraikin osoaren sorkuntzari eta jatorri mekanikoari buruzko saialdia newtondar printzipioen arabera. "Ez da inorentzat sekretua laster hildakoren bat izango dugula", zioen izenburu batek.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 13. orr.

Borroka galduetatik gatoz dik izenburu Urtzi Urrutikoetxea poeta gaztearen lehen liburuak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 143. orr.

Batak (edo besteak, ordenak ez baitu deus esan nahi) "Isiltasuna ez da aterpe" du izenburu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.

Aitaren olerki-liburukoa zen; "Neskatxa kurdua" zuen izenburu, eta Sami izeneko batek izenpetzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 39. orr.

Egunkaritik ebakitako puska bat, izenburu hau zuena: [...].  Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

De caelo (Zeruari buruz) izenburua duen liburuaren lehenengo atalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Next din izenburua; globalizazioari buruzkoa dun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Konikoak zuen izenburua haren lan nagusiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Zentsurak pasarte batzuk eta izenburua bera aldarazi zizkion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

"Zuretzat, inoiz ezagutu ez nauzun horrentzat", ageri zen orriaren goialdean, izenburu gisa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izenburu motz-zorrotzak egitera beharturik gaude.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Proiektua xumea zen arren, izenburu nabarmen eta apur bat arranditsua ematea erabaki nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

1972an Meadows Txostena atera zen argitara, "Hazkundearen mugak" izenburu adierazgarriaz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Izenburu bikain bat bururatu zait oraintxe kapitulu honentzat: […].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.

Izenburu luzea zuen egitarauak: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Horrela dio liburuaren jatorrizko izenburuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Axolagabe irakurri zuen hizki larriko izenburu bat: "Kargua utzi du Hungariako Presidenteak".  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Izenburu-orriaren eta hitzaurrearen artean sartu nuen grabatua. [...], zioen ostiraleko egunkariak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

"Bihar, 16:00etarako, presoak ez badituzte Euskal Herrira ekartzen, hil egingo dutela ohartarazi du ETAk", jarraitzen zuen berriak, letra txikiagoan, izenburu azpiko tituluan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.

· Olerki eta narrazio izenburu hauek ere esanguratsuak dira: Kosmo polita, [...]. Artikuluetan, literatur lanetan, liburu izenburuetan, publizitate esaldietan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 226. orr.

4 azpi-izenburu ik izenburuazpi.

Uda honen aurretxoan kaleratu da Un escorpión en su madriguera izeneko liburua, azpi-izenburu hauxe duena: "Indoeuropeo y euskara: mito e identidad". De Cive-ren azpi-izenburu luzeak behin baino gehiagotan aipatzen ditu jainko-ordena eta erlijioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

du izenburu (31); honako izenburu hau (5); izenburu bereko (19); izenburu egokia (4); izenburu hori jarri (4); izenburu osoak (4)

diskoaren izenburua (5); du izenburua (27); erakusketaren izenburua (4); hitzaldiaren izenburua (8); izenburua bera (11); izenburua du (10); izenburua eman (6); izenburua ematen (6); izenburua irakurri (6); izenburua jarri (21); izenburua zeraman (4); izenburua zuen (5); jatorrizko izenburua (21); liburua izenburua (10); liburuaren izenburua (33)

izenburuak adierazten duen (9); izenburuak berak (13); izenburuak dioen (10); izenburuak dioen bezala (5); izenburuak iradokitzen duen (4); liburuaren izenburuak (4); zioen izenburuak (4)

izenburuko hitzaldia (11); izenburuko liburu (5); izenburuko liburua (9); izenburuko liburuan (4); izenburuko mahai (4); izenburuko mahai inguruan (4); izenburuko txostena (7); izenburuko txostenean (6)


izenburuazpi iz ik izenburu 4.

Izenburu eta izenburuazpiaren edukia trukatua ageri zen lehen orrialdearekiko, hots, hatz nagi murriztua izenburuari zegokion, eta gogorkeri zantzuak, berriz, izenburuazpiari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Eta are gehiago izenburuazpiak: "Arrazoi naturalez hil bazen ere, uretara nork eta zergatik bota zuen ikertzen ari da orain polizia".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.


izenburudun 1 izond izenburua duena.

Bufanda beltz bat lepotik zintzilik, liburu bat eskuan... espainolezko izenburuduna!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.

2 izlag izenburuko.

Bestetik, Ipar Hegoa fundazioak Klase borroka Europako Batasun berrian: Europaren eraikuntzarako estrategia sindikala izenburudun txostena kaleratu berri duela jakinarazi zuen atzo LABeko eta fundazio horretako kide Pazis Garciak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Biharkoan, Eskubideak, askatasunak eta Estatu arrazoia izenburudun lehen jardunaldia hasiko da, 16:30ean.  Berria - Harian   2005-02-20


izendaezin 1 izond ezin izendatuzkoa.

Hots nahasi izendaezin bat!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.

Artega nengoen, biziki artega, izanez ere jostetak bazuen aldi berean erakarri eta uxatu egiten ninduen zer izendaezin bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.

Frantzisko agortu ezineko hitz-jarioz saiatzen da izendaezina den "Goi-goiko, ahalguztidun, Jaun ona" abesten eta ospatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Ideia hor da, betiere, izendaezin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.

2 izendaezine(z)ko izendaezina.

Izendaezineko idoloen kultua baita gaitz ororen hasiera, zergatia eta jomuga.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,27

Bere tasun izendaezinezko eta barnera ezinezkoengatik, bere jatorriagatik, bere etorkizunagatik edo bere helburuengatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 246. orr.


izendagarri 1 izond izendatzea merezi duena.

Eta gatazkaren antzeztokian gertatutako aldaketa izendagarrienak hiru asmorekin egin direla aurkitzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

2 izenda daitekeena.

Hortxe, lehen bereizketaren eremu horietan, hor agertzen diren distantzietan, etenuneetan eta atalaseetan diskurtso psikiatrikoak aurkituko du bere esparrua mugatzeko aukera, zertaz hitz egiten duen definitzekoa, berari objektuaren estatutua ematekoa -hau da, bera agerrarazteko eta izendagarria eta deskribagarria bihurtzeko-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.


izendaketa iz izendatzea.

Martinen hitzak dakartzat pinu usaineko gela honetara: kementsua zarelako maite zaitut, polita, arrazionala, askea... Memoria arakatu dut, bere nire izendaketa helduleku; maite nau, esan dut; polita zara, dio; eta ispiluan konprobatu dut.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 136. orr.


izendapen 1 iz kargu baterako izendatzea.

Andresek, izendapen hori jaso bezain laster, bere bagajea prestatu eta Hegoaldeko geltokirantz jo zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Baina honek, izendapena ez zuela hartu eta, ez zuen kargua onartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1141. orr.

Hainbeste kopla, bertso, bertsopaper eta txapelketa, hainbeste sariketa, antologia, izendapen, omenaldi, hileta eta urteurren...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Hantxe bertan izendatu zuen Mem Ramires mendebaldeko fronteko kapitain, gainerako buruzagien izendapena geroko utziz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 263. orr.

Arartekoaren izendapenak gehiengo zabala behar du, hots, 75 legebiltzarkideetako 45, gutxienik. herriaŽ

PSE-EE alderdiak ere babestu zuen Lamarkaren hautagaitza eta PPk adierazi du jada ez duela izendapena eragotziko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Txillardegi-k ez du onartu ohorezko euskaltzain izateko izendapena. herriaŽ

Bere izendapenaren jakinarazpena etorri zitzaion egunetik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 53. orr.

EAJ-EA taldea ados agertu da Kortaren izendapenarekin; ez, ordea, Josep Ramonedarenarekin.  Berria - Kultura   2004-09-28

Galesko Legebiltzarrak berriki izendatutako Hizkuntza Galeserako Batzordeburu berri Meri Huwsen izendapena ikertuko du.  Berria - Mundua   2004-08-28

Batzordekide hauen izendapena «alderdikeriarik gabe» egin dela zehaztu zuen Perettik.  Berria - Mundua   2004-06-05

Henrike esker txarrekoa izaten ahal zen sariak emateko tenorean, baina ez ergela izendapenak egitean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Izendapena patronatuak onetsi behar du orain.  Berria - Kultura   2004-10-09

Eta izendapena berresten da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 51. orr.

Hugolino Ostiako gotzainaren izendapena Ordenaren aita eta zaindari izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 527. orr.

Babiloniako akademia talmudikoetako buruei emandako ohorezko izendapena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Apeztu berri hartan, ez zuen izendapen ospetsu baten menturarik, baina bere kalifikazio onak ikusiz Baionan gelditzeko baimena bederen emanen ziotelakoan zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.

Niri zegokidan Gertakarietako kazetari saldoarendako izendapen gordin horren aitatasuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Berruezoren dimisioak izendapen berriak eragin ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Izendapen Publikoetarako Batzordeak.  Berria - Mundua   2004-08-28

Ohorezko izendapen asko jasotzen ari da egunotan Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Argentinan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

3 oskarretako eta kideko sarietako hautagai aukeratzea.

Oscarretarako 11 izendapen jaso ditu 'The Lord of the rings'-ek.  Berria - Kultura   2004-01-28

Oscarretarako zazpi izendapen izan zituen arren, bat ere ez zuen eskuratu.  Berria - Kultura   2006-03-29

Oscarretako film onenaren izendapena duten bost filmen diru sarrera ehuneko 20 igotzen da.  Berria - Kultura   2004-02-08

Brokeback Mountain-ek, Ang Leeren film miretsiak, zortzi izendapen jaso ditu, eta, horrenbestez, faborito bihurtu dute.  Berria - Kultura   2006-02-01

Taiwango zinemagile horren filmak zortzi izendapen lortu ditu.  Berria - Kultura   2006-02-01

Zinemako ekoizle daniarren elkarteak Lars Von Trierren filmaren Oscar sarietarako izendapena atzera botatzeko eskatu dio Danimarkako Institutu Zinematografikoari.  Berria - Kultura   2004-09-08

Ez dut uste saria jasoko dudanik, baina izendapen hutsarekin gustura nago.  Berria - Kultura   2004-04-20

'Bon voyage' lanak ditu Frantziako zinema jaialdirako izendapen gehien.  Berria - Kultura   2004-01-24

Heath Ledgerrek, aktore onenaren izendapena jaso du.  Berria - Kultura   2006-02-01

Sei izendapen zituen eta bostetan gailendu zen; besteak beste, rhythm and blues-eko diskorik eta abestirik onenaren sariak lortu zituen, Dangerously in Love lanarekin eta Crazy in Love abestiarekin.  Berria - Kultura   2004-02-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina anaia honen apaltasuna ezagutuz, ez zion izendapen-gutuna bidali nahi izan, bere apaltasunagatik kargua onartuko ez zuen eta, gainera, berarengana joko zuen beldur baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.

"Ikono bidezko izendapen kode" kontzeptuarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Paltoko sakelatik atera zuen beti berekin zeraman izendapen ageria eta irakurrarazi zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.

Sarrera ekitaldiaren amaieran, euskaltzain berriari domina eta izendapen agiria emango dizkiote.  Berria - Kultura   2004-07-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Handiki bat urrutiko herrialde batera joan zen, errege-izendapena hartzera. Honoris causa doktore izendapena jaso zuenean.  Elizen arteko biblia   Lk 19,12

Herriko jendeak lehenengo printzeari, printze izendapen aurretik ere, [...].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

6 zerbaiti edo norbaiti izena ematea; izena.

Izendapen haietatik guztietarik, Peaceful deitura erabili zuen gehienbat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

Inork galdetuko balit, ezingo nuke esan izengoiti huraxe zuelako bataiatu zuen horrela taberna, ala ostatuari izendapen horixe eman ziolako hartu zuen beretzako goitizena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 85. orr.

Ezagutu nuenean, "Oroimen-artista"tzat iragartzen zuten Franco, eta Proustekin -"oroimenaren poeta"- zituen parekotasunak azpimarratu nahi ziren, antza, izendapen horrekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.

Egileak aipatzen duen "Lehen Kausa" izendapen hau, filosofo arabiar eta eskolastikoek oso erabilia, Aristotelesen sistemarekin erabat loturik dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

"Dama" izendapena hitzetik hortzera zerabilen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Ez dago ezberdintasunik [ikuspegi honetan] "zurgin" eta "aditu" edo "jakintsu" izendapenen artean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 125. orr.

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Manga da Japonian komikiari ematen zaion izendapen generikoa. Bata zein bestea izendapen egokiak dira, bi hitz horiek "gerriko" esan nahi baitute.  Berria - Kultura   2004-02-04

Ez dauka izendapen hoberik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 11. orr.

Arrotza ere igandean bertsuaren bihotz izanen den Bilbao Exhibition Center antzokia, inglesezko izendapen bitxi horrekin.  Herria   2005-12-15

8 deklarazioa.

Sanzek hondamen eremu izendapena eskatuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Baserriaz gain, monumentu izendapenak haren ingurunea ere babestuko du aurrerantzean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

9 jatorri(zko) izendapen sor-marka.

Euler zen, matematikari guztien artean, "jatorri-izendapen" gehien sortu zituena, zerrenda ikaragarri bati eman baitzion izena: formulak, teoremak, metodoak, irizpideak, erlazioak, ekuazioak...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

Hor ditugu, adibidez, musikan, canción española, euskal musika, jota navarra, brit pop edo saldu beharrak asmatutako ezin konta ahala label, etiketa edo jatorrizko izendapen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapena elkarteak sustaturik, huntan biltzen direlarik 16 sototako mahatsak.  Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arartekoaren izendapenak (3); hondamen eremu izendapena (3); izateko izendapena (3); izendapen berriak (4); izendapena ematea (3); izendapena izan (3); izendapena jaso (13); izendapenak atzera botatzea (3); izendapenaren kontra (4); printze izendapena (3); sarietarako izendapena (3); sarirako izendapena (3)


izendarazi, izendaraz, izendarazten du ad izendatzera behartu.

Auzitegietara jo zuten herritarrek, eta Quilish muinoa Babestutako Gune izendaraztea lortu zuten.  Berria - Gaiak   2004-08-26


izendatu, izenda, izendatzen 1 du ad norbait kargu edo egiteko baterako, horretarako esku duenak hautatu. ik xedatu.

Urte hartan, herriko bi zahar izendatu zituzten epaile.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,5

Pio V. Aita Sainduak kardinale izendatu nahi izan zuen 1570ean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Moskuk orain arteko lehen ministro Sergei Abramov izendatu zuen behin-behineko presidente.  Berria - Mundua   2004-05-11

Gero Arbelbide izendatu zuen zuzendari, Hiriart zuzendari lagun eta Soubelet nobizioen buru.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 68. orr.

Hagit-en seme Adoniasek bere burua errege izendatu duela.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,11

Berrogei egunean problema gehien ebatziko zituena izendatuko zuten garaile, eta hark sakelaratuko zuen dirua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.

1792. urteko abuztuaren 25ean Frantziako hiritar izendatu zuten, eta bi departamendutako ordezkari izendatu zuten Konbentziorako (Oise eta Sa(tm)ne-et-Loire, non ondasun ugari erosi baitzituen).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

Komisario izendatu zuteneko dokumentua beiratua zuen, baina ez zekien, Baionan egin zuen gisan, berriz erabiltzen ahalko zuenetz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.

Euskaltzaindiak 1965ean izendatu zuen euskaltzain urgazle, eta euskaltzain oso, berriz, 1980ko uztailaren 31n, Jose Maria Lojendioren ordez.  Berria - Kultura   2006-01-21

Haiekin batera, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi ere ohorezko euskaltzain izendatzea erabaki zuen Euskaltzaindiak.  Berria - Kultura   2004-12-11

2001ean, Azpeitiko Baitte Euskara Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen.  Berria - Kultura   2006-01-21

Karia hortara Juan Jose Ibarretxe, Euskal Gobernuko Presidenta Doctor Honoris Causa izendatu dute La Platako unibertsitatean.  Herria   2005-03-10

BNG alderdiko zuzendaritza berria izendatu du Quintanak.  Berria - Mundua   2004-07-14

Alexandrek polizia buru berri bat izendatu zuen.  Berria - Mundua   2004-03-05

Onena komisarioak izendatzea delako, lege-hausleak sala ditzaten herriaren izenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.

2 (nora adieraziz)

Pirinioetako herrixka hartara izendatu zuten Larresoroko seminarioan ikasketak burutu orduko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.

XIX.ean, Lacroix, Baionako apezpikuak, Arnegira izendatu zuen Errecart erretore berriari galdegin zion Ondarrolako lana ere egin zezan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.

Ithorrotzeko Dassance erretorea Arnegira izendatua izan baitzen, Piarres-i galdegin zion otoi haurreri katixima egin ziezaien.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

3 oskarretako eta kideko sarietako hautagai aukeratu.

Ang Leeren Brokeback Mountaine eta Paul Haggisen Crash, berriz, bederatzina saritarako hautagai izendatu dituzte.  Berria - Kultura   2006-01-20

Sei hautagaitza izanda ere, George Clooneyren Good night and good luck saririk gabe geratu da, eta gauza bera gertatu zaio Steven Spielbergen Munich-i bost alorretan izendatu eta gero. herriaŽ

Pablo Malo zuzendari onenaren Goya sarirako izendatu dute.  Berria - Kultura   2004-12-15

Rachel Weisz eta Ralph Fiennes dira filmeko aktore nagusiak, eta biak izendatu dituzte, zein bere sailean, aktore onenaren BAFTA saria irabazteko hautagai.  Berria - Kultura   2006-01-20

Pablo Malo donostiarra zuzendari berririk onenaren sarirako izendatu dute, Frio sol de invierno lanagatik.  Berria - Kultura   2004-12-15

4 izenez aipatu edo adierazi.

Gauza izendatu, esan zuen al Khuarizmik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 383. orr.

Izen propioek banakoak izendatzen dituzte: "Greta"k Greta izendatzen du eta "Belle"k Belle.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria.  Herria   2004-08-12

Buruz izendatu zituen izenburuak don Ottaviok, Tavio txikiak bere haurtzaroko kantuak errepikatuko zituen bezalaxe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 485. orr.

Festa egun handi haren ekimenak bederazka izendatuz eta deskribatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 59. orr.

Luzeegi litzateke gero handik Perzepolizera arribatzeko trebesatu behar diren ziutate eta hiri guzien izendatzea eta deskribatzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 68. orr.

-Duela zenbait aste etorri ziren bi tipoek -jarraiki zuen kusiak, Pinet eta Cavaignac izendatu gabe aipatuz- pikoan emana dute "Osasun publikoaren komitea" edo horrelako zerbait...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.

Hamasei urterekin atxilotu zuten lehen aldiz, geroztik ezagutu dituen kartzelak izendatzen ditu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 79. orr.

Euskaratutako olerkiak aipatzean Bertolt Brecht, Goethe, Heinrich Heine izendatzen ditu, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-08-01

Ondarrola Cestau etxea, Irauzketa eta Ardandegia, hiruak izendatuak ziren "casas vecinales" bezala, erran nahi baita Erro ibarrekoak zirela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.

Parisko auzitegiko epaileak bideratu zuen azterketak ez zuen atentatu horren egile bezala 11 epaitutakoetatik bakar bat ere izendatu.  Berria - Mundua   2004-04-01

[...] Homerorenak, batez ere -zilegi bazaigu, oraingoz, deitura horren bidez autore bat izendatzea-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Atalak osotasuna izendatzen duen sinekdoke berezi horretan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

5 delako izena eman; delako izan izan. ik deitu.

Itxaro eta Uxue lehen 2 alaben ondotik, horra seme batekin direla aldi huntan, Amets izendatu dutena.  Herria   2003-03-06

Senar-emazte izendatzen zaituztet.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.

Pritxiaineko Marcel eta Genevieve-n familia emendatu da bigarren haur batez, nexkatxa bat, izendatu dutena Miren.  Herria   2004-05-13

Pomare V.a erregeak Frantziari eman zion uhartea eta ofizialki kolonia izendatu zuten.  Berria - Mundua   2004-06-11

Zubi bat egin omen zuen, zeina izendatu baitzuten Esteberen zubi; euskarak laket baitu hitzen laburtzea, hizkiak janez, horrek eman zuen Ezterenzubi, herri guziari ezarri zitzaiona.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.

Jendeak Herriko Plaza eta agintari berriek Errepublika Enparantza izendatzen zuten lekura iritsi zen Joanes.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

PAN Palestinako Aginte Nazionalak, berriz, «haserre egun» izendatu du nazioarteko auzitegiaren saio hasierako eguna.  Berria - Mundua   2004-02-22

Jean Grenet auzapezak «nazioarteko izarra» izendatu duenak lau urte daramatza diskorik kaleratu gabe.  Berria - Kultura   2004-05-28

Poliziak eta epaileek pertsona arriskutsu izendatu naute.  Berria - Mundua   2004-12-03

Ezkontza-nahasle izendatuko dute eta urdanga deitura ezarriko harekin nahasi denari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Pasio igandea, aspalditik, Lazaro eguna izendatu zuten, egun horretan mezetan lehenago Lazaroren pasarte ezagun hura irakurtzen zelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

O. Casmannek berak "Fabrica humani corporis" izendatzen du tratatuaren bigarren zatia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Eibarrera joan ginen, Henry Bengoa Inventarium izendatu genuen irakurketa hura ematera.  Berria - Kultura   2004-11-25

Idazleak sortutako lanen zerrenda «bibliografia aktiboa» izendatu dute Susako arduradunek, eta ondoan «bibliografia pasiboa» erantsi diote; hots, «beste egile batzuek idazle horren inguruan idatzi dutena jasotzen duen atala».  Berria - Kultura   2004-03-28

Hainbat liburu argitaratzeko ausardia lotsagabea izan dudala, horrek, noski, nire buruari idazle izendatzeko eskubidea ematen ez didala badakidan arren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.

"Aberats" epitetoaz izendatzen du Korinto.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.

Kapitala mugagabe metatzera bideratua dagoen sistema izendatzen du kapitalismo hitzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

6 sari jakin bateko saridun aukeratu.

Medicis sarien epaimahaiak Marie Nimierren La reine du silence eleberria izendatu du frantziar obrarik onena. herriaŽ

'Xivaren malkoak' eta 'Egiaren jokoa' izendatu dituzte 2003-04ko Liburu Gazteak.  Berria - Kultura   2004-06-04

Kepa Junkeraren Oliene kantua izendatu du Espainiako Musikaren Akademiak iazko euskarazko kanturik onena.  Berria - Kultura   2004-04-17

7 deklaratu.

Debako Udalak herria hondamen eremu izendatzeko eskatuko du gaurko udal batzarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Eremua Itsas Gune Bereziki Hauskorra izendatzeko eskatu diote zientzialariek IMO erakundeari.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Baltiko itsasoko hondoa babestutako naturgune izendatzeko proposamena eztabaidatuko du Nazioarteko Itsas Erakundearen menpeko Ingurumena Babesteko Batzordeak, datorren astean.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Gasteizko Mendiak natur parke izendatzeko egitasmoa prest du Udalak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Aieteko jauregia monumentu izendatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak.  Berria - Kultura   2006-03-29

Gasteizko Betiko elkarteak San Frantzisko komentua egon zeneko orubea Ondare Kultural izendatzeko eskaera igorri berri dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari.  Berria - Kultura   2004-06-02

8 norbaiti edo zerbaiti dagokiona adierazi; zerbait norbaiti dagokiola adierazi. ik esleitu.

Estatus arrunta izendatu zitzaion ikur horri: zifra bilakatu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Izendatu zioten, beraz, egun bat.  Elizen arteko biblia   Eg 28,23

1908.eko otsailaren 10a izendatu zuten mozketako eguna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.

1980ko gobernuak jaiegun izendatu zuenetik ospatzen dute sandinistek egun hau.  Berria - Mundua   2004-07-20

Adiskide leialari Grosrouvrek hain zuzen izendatu zion zeregina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

Bakoitzari obedientziak izendatzen zion arloa emateko pobreen lurraldean, Jainkoak erabakitako banaketaren arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

NDFri zegokion, lehen bezala, ikuskaritza makroekonomikoaren ardura, eta Munduko Bankuari egotzi zitzaion baliabideak izendatzeko eginkizuna eta egiturazko berrikuntzak sustatzekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

· Artean jakiten dut presoak komandoetara izendatzen dituen bulegoko buruzagia txekiar bat dela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.

9 ezin izendatuzko

Eta xehe-xehea aipatzea gaitz luketenak, baina artoski obratu beharrekoak, eta zehatz aipatu gabe banan-banan ezin izendatuzkoak, baina garrantzitsuak direnez usu baliatu beharrekoak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

alkate izendatu (8); buru izendatu (38); buruzagi izendatu (7); errege izendatu (28); euskaltzain izendatu (6); hautagai izendatu (14); jenerala izendatu (6); kide izendatu (13); kontseilari izendatu (6); lehendakari izendatu (21); ministro izendatu (42); nagusi izendatu (22); ondorengo izendatu (6); onena izendatu (38); ordezkari izendatu (11); oso izendatu (9); presidente izendatu (42); santu izendatu (6); urgazle izendatu (7); urtea izendatu (6); zuzendari izendatu (14)

barne ministro izendatu (9); errege izendatu zuten (6); euskaltzain oso izendatu (9); euskaltzain urgazle izendatu (7); idazkari nagusi izendatu (8); izendatu zuen errege (9); jokalari onena izendatu (9); lehen ministro izendatu (17); lehendakari izendatu zuten (7); presidente izendatu zuten (21)

izendatua izan (80); izendatuak izan (14); izendatutako administrari (7); izendatzea erabaki (8); izendatzea proposatu (6)


izendatuki adlag berariaz izendatuz.

Hor aipatzen dira izendatuki Herbart, Steinthal, Lazarus eta euren aldizkaria Zeitschrift für Völkerpsychologie und Sprachwissenschaft.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 42. orr.

Herriaren arimaren kontzeptuari Ortega lehen aldiz, oker ez banago, beren-beregi eta izendatuki erreferitzen zaion pasartean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 157. orr.

Eta jakin zuenean ezen dukeak gonbita onartu zuela, Donibane Lohizunetik ekarri baitzuen, izendatuki eta espreski, dukea jauregiratu baino bi hilabete eskas lehenago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 47. orr.


izendatzaile 1 iz izendatzen duena.

Jatorriz, [...]-z bukaturiko aditz izendatzaileekin dago erlazionatua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 261. orr.

Filologoak beti behar baititu mintzagai bat eta galdegai bat, baina berdintsu ari gintezkeen beste edozein jardun izendatzaile edo errealitate-sortzailez.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Jakintza (ez "zuhurtzia") etsipen izendatzaile bat da, eta izendatzaile bezain sortzaile eta asmatzailea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

• 2 iz zatikitean, behealdeko zenbakia.

Nicolas Oresmek, Ehun Urteko gerraren garaian, zenbatzaile eta izendatzaile hitzak sortu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Barraren azpian, izendatzaileak izendatu egiten du; gainean, berriz, zenbatu egiten du zenbatzaileak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Zatikiak batu, izendatzaile berera eraman, sinplifikatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.

3 izendatzaile komun

Egia esateko, eta matematikazko esapidea erabiliko dut, izendatzaile komun bakar bat besterik ez da izan nire bizitzan kasik: nire luxuria asebetetzeko zeregin osasungarrian eman ditut nire egunak, funtsean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.

Elkarren oso desberdinak dira, baina izendatzaile komuna dute: Txillida.  Berria - Kultura   2006-04-05

Izendatzaile komun mitiko horren bizimodua, kaleko gizonarena alegia, putzu bateko ura bezain aspergarria da, Roberts jauna.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 138. orr.

Hala ere, umekiaren izaeraren inguruan, «izendatzaile komunetako txikiena» zein zen zehaztua dagoela esan zuen Estrasburgok: «Umekiaren potentzialtasuna eta gizaki bihurtzeko ahalmena babestea; horrek bizitzeko eskubidea izango lukeen gizaki bihurtu barik».  Berria - Gaiak   2004-07-09


izendatze 1 iz norbait kargu edo egiteko baterako, horretarako esku duenak hautatzea.

Zuzendaritza batzordearen izendatzea.  Herria   2005-09-22

Beste izendatze guztiak uzten ditut zure enbaxadorearen gain.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.

Kardinale berrien izendatzeaz mintzatu nintzen Aita Sainduarekin. Izendatze hau ziurrenik 1220. urteko bigarren zatian gertatu zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 193. orr.

Zihauren artean egin baduzue izendatze hori, ez diot den gutieneko baliorik ezagutzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.

Pepinen errege izendatzearen formulan ikusten denez, Karlos eta Karloman ere gantzutu eta bedeinkatuak izan ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

Auzapez eta axuant izendatzeak egin dira.  Herria   2001-03-22

Kargu-izendatzeetan, Bulegoko kideak heldu den urtarrilaren 27an hautatuko dira.  Herria   2005-01-20

2 delako izena ematea; delako izan izatea.

450 sor-marka eta 127 izendatze ezberdin existitzen dira Frantziako arnoarentzat.  Berria - Harian   2005-09-11

Mapa egiten duen eskuaren indarrean dago gorabehera guztia, ez baitu herriak edo jendeak izendatze horretan parterik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 218. orr.

Hiztun komunaren neurriko izendatzetik autoritateak ezarritako izen edo rotuloetara darabilgun txango honetan [...].  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.

Izen politikoak eta geografikoak bereizi gabe, izendatze modu berberaren fruituak baitira nola batzuk hala besteak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Badela [...] "giza neurri edo tamaina izendatzaile bat" (gutxigorabeherakoa, jakina), herri-jendearen edo hiztun komunaren neurriko izendatze modu bat, eta badirela, horren gainetik, "mapak eta dokumentuak".  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.


izendegi iz izenak biltzen dituen zerrenda.

Duela hiruzpalau urte hasi zen oihanzaingoaz mintzaldi zenbaiten eskaintzen, bai-eta Lapurdi Irratian Baionako familien izendegiaz kronika jarraikiak zabaltzen, telefonoko urtekaritik hartuz deiturak.  Herria   2004-01-08

Egia da, UZEI.k presakako kirtenkeria asko asmatu du euskal lexikoa zehaztekoan, baina, Biologia Izendegian behiala ikusi nuen liztor hura ez zitzaidan batere arrotz egin; bai ordea, haren erabilera taxonomikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 249. orr.

Beste toki batzuetan bezala, kale izendegiari erantsi nahi izan zioten Sarriegiren izena.  Askoren artean   «Rataplan» - 65. orr.

Euskal Herriko udalen izendegia herrialdeka, Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak, departamenduak eta hiriburuak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30


izendun 1 izond izena duena.

Parisko anatomista izendun guztiek, zehaztasun eta oinarri sendoen falta direla-eta, barregarri utzi dituzte, gaizkileen kopuruari dagokionez, gai honi buruz argitaratu diren dedukzioak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.

Izendun lege eta erabaki judizialek kalte egingo diote Batasunari, ia seguru, baina askoz kalte handiagoa egiten diote demokraziari (sic) berari.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Tolosak ia talde osoa du internazionala, izendun jokalariez osatua, alegia.  Berria - Kirola   2004-04-22

2 (izen gisa)

Idazlea ez zen egun horretan zezen-plazara etorria zen izendun bakarra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 293. orr.


izengabe 1 izond izena ezagutzen ez dena; izena ezagutarazten ez duena..

Aurkikuntza mamitsurik izan ezean, ugaldeko atso izengabearen afera ez zen gehiago albiste.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Bertan, inoiz ez bezalako gauza ederrak esateaz gainera, maitale izengabeak hitzordua jartzen zion.  Berria - Kultura   2004-05-23

Betarte izerditsuan eskultore izengabe batek oinazearen iduria zizelkatu balio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Atzean utzitako jende izengabeari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 134. orr.

Alferrikako gerletan bizia -besterik ezin eta- galdu zuten izengabeen izenak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 65. orr.

2 irud/hed

Behor zahar eta zabal hura, otzana eta izengabea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Zein itsaso izengabetan egin nahi dut igeri?  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.

Gu bion artean bazen errotiko gorroto bat, grina ilun eta izengabe bat, eta haren sorburua galdua zen urteen joanarekin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa -zein bere "hemen"ekoa- izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Titanic aipatzen da, baina zenbat eta zenbat naufragio izengabe, hitzen icebergetan erpina baizik ez ikustearren.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 160. orr.

3 egile izengabea duena. ik anonimo.

Gutun izengabea Danceny jaun zaldunari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 511. orr.

Gezurrezko zurrumurru izengabeek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

4 izengabeko izlag izengabea.

Jende doilorra zen, izengabeko jendea, herrialdetik makilaka jaurtikia.  Elizen arteko biblia   Jb 30,8

Izengabeko mendietarik zetorren buztin-urak erreka loditzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Liburuetan sekula ikusia ez nuen izengabeko kabala bat zegoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

-Izengabeko esku batek idatziko lukeena behin eta betiko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.


izengabetasun iz izengabea denaren nolakotasuna.

Inoiz ez nuen hiltzen ikusteko, haren heriotzako unean bertan egoteko beldurra sentitu; hala eskatua zidan berak, hitz emanarazteraino, haren ondoan egongo nintzen, prest egongo nintzen, ez nuen utziko, ez eta ospitaleko gelako izengabetasun antzuan ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.


izengaizto iz ezizena.

Potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Izan du izengaiztorik ere: tradizio oso zabaldua erantsi izan zaio mendeen harilean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 197. orr.


izengoiti iz norbait izendatzeko bataio eta familia izenen ordez erabiltzen den izena.

Bi aurkeztu zituzten: Jose, deituraz Barsaba, izengoitiz Zintzo, eta Matias.  Elizen arteko biblia   Eg 1,23

Manuel Sarasa Gonzalez, izengoitiz "Kalpar-latz", izengoitiz "Sagarroi", izengoitiz "Manolo Potzolo".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Urte askotarako itsatsi zidan izengoitia: Herrenko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Haur denborako izengoitia nuen "Zimino".  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 167. orr.

Von Hardenburg-en idazle izengoitia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 128. orr.

Izengoitia paratu zidan: "Nabarrenkoxeko zezenkoa".  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.

Nik ezarri izengoitia aise hedatu zen lantokian: "Eskalatzailea".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Inork ez zidan eragozten izengoitiak ezartzea haien non, nola, zertan edo garaitiko zerei ohartuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.


izenka adlag izenak aipatuz.

Kondatuak izan ginen behin eta berriz, deia egin zuten izenka, manuak ukan genituen eta lanean hasi ginen: botoinak josi behar ziren, eta botoin xiloak inguruan bordatu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.


izenkide 1 izond izen bera duena.

Triskantzaren gomutak egun ere estatubatuarrei bihotza erretzen die Sthepen Benet-en Ehortzi Ezazue Ene Bihotza Wounded Kneen poemari eta Dee Brownen 1970.eko eleberri izenkideari esker.  Berria - Kultura   2004-04-17

Alemaniako analisten eta inbertsiogileen artean egiten den ZEW ekonomia analisi zentro izenkidearen inkestaren emaitzak oso txarrak direla jakin zen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-11-10

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Elkanok, ene izenkide Sebastianek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.

-Hemengo aldi, Joanes -agurtu ninduen nire izenkide Leizarragak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Carlos (Karl Marx-en izenkide izatea ere ez duk kasualitatea, jakina) hiltzearekin ez al du idazleak iradoki nahi gizarte sozialistaren ilusioa hilda dagoela (Botereak hil duela) edo horrelako zerbait?  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 84. orr.


izenkidetasun iz izenkidea denaren nolakotasuna.

Ez duzu sinetsi behar Haren esentzian gauza gehigarririk denik, gure esentziari eransten zaizkien atributuen antzekorik, (atributu mota) horien artean izenkidetasun hutsa dagoelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.


izenlagun (orobat izen-lagun g.er.) iz izenaren ezkerrean ezartzen den adjektiboa.

"Argal" izenlaguna Peñagarikano pertsonaren estereotipoaren zati da beraz.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 126. orr.

Francus izenlagunak, berriz, "noble", "aske", "eskuzabal" esan nahi du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Gazteentzako lehen lan kontratuaren legea iruzur hutsa da, beste izenlagunik ez du, lotsagarria.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Eta ez du onartzen apaingarririk, ez luzapenik, ez alferreko izenlagunik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 100. orr.

Lokailuak mota askotakoak daude: esapide konjuntiboak, izenlagunak, juntagailuak, loturako esaldiak, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Alferreko berbarik ez idatzi -sobera dauden adjektiboak, izenlagunak edo hitz-jokoak, adibidez-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Badaki 2. multzoan izen-lagun ere bihur daitezkeen substantiboak dituela.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 96. orr.


izenondo iz izenaren eskuinean ezartzen den adjektiboa.

Hainbeste izen eta hainbeste izenondo, horiek denek osatzen dutena sare-arte polita da eta, ez da zaila horretan harrapaturik geratzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

Gauza hura ezin zitekeen irudikatu hainbat izenondorekin: luze, labur, biribil, gogor, bigun... Zer hots ateratzen ote zuen?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Har dezagun, esaterako, perpausaren zatien saila: Zertan oinarritzen da izenetan, izenondoetan eta abarretan bereizturiko hitzen sailkapena?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 145. orr.

Izenik gabeko izenondoen pilatze bat da, eta izenondo horiek sinonimo kontestualtzat jo daitezkeelarik, alferrikako pilatze bat da.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Beste izenondoa Beltza dugu: gure artean parte gaiztoko guzia adierazten zuena, erlijio sinestetarik hasi eta jende kasta bereiztuak sinalatzerainokoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Hala ere, gehienetan inbertsioak ondorioak dakartza berekin, tartean dauden hitzak izenak, izenondoak, aditzak edo direnak direlakoak direla.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 124. orr.

Honek esan nahi du ezen gizakiek, oro har, lehenbiziko ahaleginean uler dezaketen eta irudika dakiekeen guztia Jainkoari (gorets bedi!) egotzi izan zaiola, eta, Bera, horrexegatik, gorpuztasuna adierazten duten izenondoekin kalifikatu izan dela, horrela Bera (gorets bedi!) badela frogatzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.

IZENONDOAK: bete, inguratu, handi, libre, luze, txirikordatu.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 197. orr.


izenondotasun iz izenondoaren izaera.

Badakigu, Jainkoari eskerrak, helburu anitzak ditugula gizarte moderno honetan, orain arte anitz helburu (edo helburu anitz) besterik gabe, genituen tokian, hitz horren izenondotasuna eta izenordaintasuna nahasiz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.


izenordain 1 iz gramatikan, gauza bat, bere izena aipatu gabe adierazteko erabiltzen den hitza, mugatzailerik onartzen ez duena.

Munduko mintzaira guzietan aurkitzen dira izenak, izenordainak, aditzak, aditzondoak, eta abarrak; horiek mintzairaren gramatika bereziak kudeatzen dituela.  Herria   2005-12-08

Morfologia, hitzen kategoria desberdinez (aditz, izen, adjektibo, izenordain eta abarrez) arduratzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

Gramatika eranskinean alfabetoa, zenbakien idazkera, deklinabidea eta aditz laguntzaile eta izenordainen taulak agertzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

") adberbio batez ("perfektuki") edo izenordain batez (zuek!).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Ene ingeles eta gaztelania hizkuntz pobreak ahal bezala darabiltzat, "Yo" eta "I" izenordainak nahasiz!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Joan Mari Irigoienek ni izenordaina osatzen duten bi letrak esanahiz betetzen ditu, n zubi batekin eta i itsasargi batekin alderatuta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 248. orr.

Gramatikan, lehen pertsonaren izenordaina da, eta numeroz singularra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 207. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izenordain pertsonalak ingelesez hiru kasu ditu, menpekoa, aurkagarria eta jasalea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 208. orr.

Bazuen, gainera, perpaus batzuen subjektua jateko bizio bitxia, izenordain pertsonalez ordezkaturik, eta horrek are lausoagoa bilakarazten zuen beraren berbeta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Bazuen, gainera, perpaus batzuen subjektua jateko bizio bitxia, izenordain pertsonalez ordezkaturik, eta horrek are lausoagoa bilakarazten zuen beraren berbeta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Galderari ere izenordain galdetzaileari jarraipena emanez erantzun liezaioke batek, iseka aire batez: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 53. orr.

Izenordain indargarrien alorrean hiru sail daude euskalkien arabera: mendebaleko neuk, Iparraldeko nihaurk, eta gainerako hizkeretako neronek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 197. orr.

Hitzaren hasierako his hori eta genero maskulinoko edutezko izenordaina gauza bera balira bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eta p-n-iw hitzaren izenordain atzizkia Moises gure maisuari buruzkotzat jotzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 76. orr.

Diskurtsoari dagokionez, esan behar da aditzek ez dutela pertsona markarik, eta benetako pertsona-izenordainik ez dagoela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

izen (orobat izen(-)orde) 1 iz ordezko izena. ik izengoiti.

Maria edo izatekotz Loretxu, izen-orde horrekin agertu beharra baitzen. Izen-orde alegera daukat eta beti atxikitzen dut.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

Sekulako olerki andana du idatziko bere bizian, “Oianburu” izenordearekin.  Herria   2005-12-08

Hamar, hamabi urte geroago, 1943an, haatik, Xabier Gazteiz izenordearekin argitaratu nuelarik Eskualdunak ene lehen liburuxka, 4. orrian sartu nuen behialako hostoaren kopia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Izenordez Musia zeritzon neska gazte zurbil ezezagunak ere hara begiratzen zuen, zerura.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Joan den astean zendu da Alphonse Lupiac Gure Etxolakoa, ainitzek Fonfon izen ordeaz deitzen zutena.  Herria   2004-02-05

Pedro Zumalde Ezpeleta, izenordez Lodia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.

2 izenordaina.

Sekulan santan ez du zein galdezkako izenordea erabiliko bait gabe, orai modan sartzen ari den bezala. You izenordearen plurala, hizkuntza-maila apaleko hitza.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 149. orr.

3 izenordeko iz izenordaina.

Izena bera ere, Mykael hebreerazkoa, 3 hitzez osatua dator: My, "nor" izenordekoa, Ka, "bezain" edo "bezala" aditzondoa duguna, eta El, hainbat hitz hebreerazkoetan ageri den "Jainko".  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.


izenpe iz sinadura.

Enperadore Horiaren izenpe eta zigiluarekin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 214. orr.

Desafioa euskal departamenduaren aldeko 46.000 izenpe biltzea izan daiteke.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Gai horri buruzko herri kontsulta antolatzea departamenduaren eskumena izan ala ez, izenpe guztiak lortuz gero «urrats politiko bat» hasiko dela zehaztu du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Izenpe horiek auzapezari helaraziko dizkiote ondoren.  Berria - Kultura   2006-04-04

Berandu baino lehen, Eihartzeako kideek izenpe bilketa abiatu dute.  Berria - Kultura   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izenpeak biltzeko (4)


izenpearazi, izenpearaz, izenpearazten du ad izenpetzera behartu. ik sinarazi.

Zuetarik bakoitzak zuen inguruko hamar pertsonari izenpearazten badiozue, aste baten buruan 1.500 izenpetzaile izan gaitezkeAldi berean, merkataritza-itunak izenpearazi zizkien Tunisiari eta Marokori, trukeen gaineko tokiko monopolioak ezabatzen eta muga-sariak behereneko mailetaraino murrizten zituztenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

FIDL Lizeoko ikasleen sindikatuak Dimitry, 19 urteko gazteari, CPE kontratu bat izenpearazi dio, sindikatuak ezagutzen dituen juristen laguntzarekin, 25 minuturen buruan kanporatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-04-04


izenpedura 1 iz ipar sinadura, izenpea.

Gobernuaren izenpedura da falta.  Herria   2004-04-29

Gaur hasiko dute 46.000 izenpedura biltzeko kanpaina, Ezpeletan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Urria baino lehen bildu behar dira izenpedura guztiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

46.000 izenpedura biltzeak indar handia emango die kontsultaren aldekoei.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Anaiarteak oroit-arazi du kanpaina frango badituela eginak eta izenpedura anitz bilduak euskal presoak hemendik hurbilago atxikiak izan daitezen. herriaŽ

Burasoen izenpedura faltsuen trafikoa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 62. orr.

Ez zen dokumenturik, ez ageririk, ez izenpedurarik, eta, legearen aitzinean, Mari beti emazte ezkongabea zen, seme baten ama.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 297. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baldintza zorrotzak bete behar dira izenpedura kanpainak legezko balioa ukan dezan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Zerbait egin behar genuela eta lizeoko ikasleen artean izenpedura kanpaina bat abiatu genuen ostegunean ikusteko nor zegoen ikastetxea ixtearen alde eta nor aurka.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Datozen hauteskundeak baino sei hilabete lehenago bukatu behar da izenpedura biltzea. herriaŽ

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izenpedura biltzeko kanpaina (3); izenpedura kanpainak (3)


izenpetu, izenpe(tu), izenpetzen (1080 agerraldi, 79 liburu eta 597 artikulutan) 1 du ad norbaitek izkribu baten azpian, egilea dela edo adierazten denaz bat datorrela aditzera emateko, bere izenpea ezarri; zerbait onartzen dela izenpea ezarriz adierazi. ik sinatu.

Ez nuen inolako gogorik neure izenez izenpetutako libururik kalean jartzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.

Liburua, izengoitiz izenpetua argitaratu zena, La Voz de Guipúzcoa egunkari errepublikanoan argitaratu zituen tokiko historiako kronika batzuen emaitza zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Ofizialak orri bat eman zion nire tutoreari izenpetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 114. orr.

Gabilondok "Calei-cale" izengoitiaz izenpetzen zituen bere lanak.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Baimen-orria eman aitari edo zaintzaileari, izenpetu dezan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Hagrid, zuk hemen izenpetu...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 324. orr.

Irakurri agiria izenpetu aurretik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.

New Yorkeko Plaza Hotelean bildurik, adierazpen bat izenpetu zuten, dolarrak gehiegizko balioa zuela onartuz eta bost herrialdeetako agintariek dolarraren balioa jaitsarazteko egin beharrekoak egingo zituztela aginduz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Gaur gauean izenpetu eta bidaliko dizut.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 99. orr.

1961ean, "121en manifestu" ospetsua izenpetu zuen, Aljeriako gerrari intsumisioa egiteko eskubidearen aldekoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.

Itun hori 1997an izenpetu zen Kioton, eta helburua gas toxikoen emisioa murriztea zen, planetaren berotze efektua saihesteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Departamenduaren aurkakoek ere eskaera hori izenpetu behar luketela uste dute Batera-koek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Trenbideetako 173 langilek agiri bat izenpetu zuten SNCFari euskararen erabilpena susta zezan eskatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Euskal Konfederazioak proposatu hizarmena izenpetzea onartu du.  Herria   2002-08-15

Egipto eta Israelen artean duela 25 urte izenpetu zen bakea ospatzeko.  Berria - Mundua   2004-03-25

1850eko urteetan izenpeturiko merkataritza-itunak berrikustea lortu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

To ageri hau! izenpetua eta zigiluz hornitua duk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

Izenpetu gabeko paperak eskuratu zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nagusiari kontatu zion Martinek bere burua eskaintzen zuela espedizio zail hura egiteko, alegia, alde karlistan sartu eta letra izenpetuekin itzultzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agiria izenpetu (6); akordio bat izenpetu (7); akordioa izenpetu (23); hitzarmen bat izenpetu (31); hitzarmena izenpetu (41); hitzarmena izenpetu zuten (7); hitzarmena izenpetuko dute (4); hitzarmena izenpetzen (7); hitzarmenak izenpetu (5); ituna izenpetu (12); izenpetu beharra (6); izenpetu dute hitzarmena (4); izenpetu zuten atzo (9); izenpetutako akordioa (4); kontratua izenpetu (13); mozioa izenpetu (4)


izenpetzaile iz zerbait izenpetzen duen pertsona.

Izenpetzaileen izenak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 87. orr.

Heldu diren hilabete hauetan, Akordioaren izenpetzaileeri galdegina zaie neurri konkretuan abiatzea.  Herria   2001-01-25

Bartzelonako Adierazpenaren izenpetzaileek atzo Madrilen egin zuten bileraren ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Izenpetzaile horietatik bat dugu Baionako MAIF asurantza bulegoa.  Herria   2001-07-05

Polizia ikerketa ohar honen izenpetzaile zen Frizon komisarioak eta garai hartan DNATeko buruzagi goren zen Roger marion komisarioak «idazketa akats bat» izan zela argudiatu zuten.  Berria - Mundua   2006-02-18


izenpetze 1 iz sinatzea, sinadura.

46.000 izenpetze bildu nahi ditu herri galdeketa egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Dagoeneko 750 izenpetze lortu dituztela azaldu zuen Miguel Torrek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Gizarte Segurantza ez hunkitzeko eskatzen zuten 10.000 izenpetze aurkeztu zuen Legebiltzarrean Alain Bocquet diputatu komunistak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Irailaren 1etik lanean hasiko dira, izenpetze ofizialaren zain egon gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Hauteskunde Batzorde Nazionalak dio oraingoz 1.800.000 izenpetze inguru balioztatu dituela.  Berria - Mundua   2004-03-03

Badirudi apirilaren zigilu eta izenpetze urez brodatua, Abril aguas mil betiko topiko hori dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Herriko Etxe guztietan izenpetze eguna antolatuko dute ekainean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Ondoko aste eta hilabeteotan izenpetze bilketa kanpaina burutuko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Herriko Etxe guztietan antolatuko dituzte izenpetze ekitaldiak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Pirinio Atlantikoetan erreferenduma antolatzea eskatzeko izenpetze biltze kanpaina abiatuko dute.  Berria - Harian   2005-11-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izenpetze bilketa (6); izenpetze kanpaina (5); izenpetzeak bildu (3); kontratuaren izenpetzea (3)


izentazio iz izendatzea.

Notarioen jardunek eta euskal herritarren jaidurek luzaroan ahalbideratu zuten, Code Civil horren azpian, baserriak oso-osorik zaintzea, ezkontza kontratuak eta oinordeko bakarraren izentazioa tartean zirela.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Bonaparteren garaia agortu, eta, aldaketa batzuen ostean, Kode Zibil soilaren izentazioa jaso zuen hark.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.


izentsu izond izen handikoa.

Uda, berriz, aterpez aterpe, eguzkiz, nekez eta haizez mozkortzeko, eta hatz-mamietako larruazala giza eskuk sekula ukitu gabeko haitzen igurtziz leuntzeko: ez, ordea, gailur izentsuetan, ezta egitate gogoangarri bila; horretaz deusen axolarik ere ez zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.


izentxo iz adkor izena.

Sakonean alderatu ditu gizakiak eta ardiak, eta bildotsen izentxoak ezagutzeko gogoa sortu zaio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.


izerbera izond erraz izerditzen dena.

Izerbera haiz ala zer demontre gertatzen zaik, motel?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Ixabel izerbera zen, orduan ere ttantta distiratsuz betea zegoen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 0. orr.


izerdi (orobat izardi g.er.) 1 iz gorputzari darion isurkari gazi eta usaintsua, beroaren, lanaren edo sukarraren eraginez larruazalean tantak eratuz agertzen dena.

Izerdiak gorputza garbitzen omen du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Belarrien atzean eta lepondoan behera zetorkion izerdi koipetsua lehortzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 60. orr.

Izerdi garbiaren usainak eszitatu egiten ditu maitaleak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

Egunetako izerdi itsaskorraren gazia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.

Bederatzi eguneko izerdi lehorra eta ihes egindako pixa metatu zaizkizu azalean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 185. orr.

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Aspirina izerdia botatzeko duk.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Nik nahiko izerdi bota diat, baita bion partez ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Uretan egarria hiltzen, nekea leuntzen eta izerdia garbitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 227. orr.

Izerdia azaleratu orduko izozten zitzaien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 259. orr.

Eskua bekokitik pasa zuen izerdia kentzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Izerdia xukatu zuen eskuin eskuaz; arnasa hartu zuen sakon.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.

Odol-tantak bezalako izerdia zerion.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.

Ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak On Camillo izerdi hotzetan pats zegoen, berak altxatu baitzuen eskua.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen, eta izerdi hotza botatzeko modukoa zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.

Lepoa izerdi loditan blai.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Izerdi zuri bat lerratzen hasi zitzaidan bizkarrean beheiti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 234. orr.

Ile beltz bustiak ikusten nizkion, izerdiz beteak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.

Izerdiz blai berriro nik bekoki eta lepo aldeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Izerdizko mikaztasuna amorruz bilatu duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.

Azkenean lortu du, izerdi batean baina, edaria.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

2 irud/hed

Hezetasunak izerdiz blaitzen zituen bazterrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Amodioa izerdizko odola da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

3 (testuinguru teknikoagoetan)

Izerdia kanporatzen denean, gorputza hoztu egiten da, neurri batean, izerdi horren lurrunketaz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 67. orr.

Egoera normalean, egunean kilo erdi ur baino gehiago lurruntzen da larruazaletik ikusten ez den izerdian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Izerdia ez da beti agerikoa izaten; izerdiaren ekoizpen-tasa lurruntze-tasa baino handiagoa denean baino ez da bustitzen larruazala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Txakurrak ezin du beroa izerdiaren bidez galdu, baina arnasestuka eginez galtzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Esfortzu gogor batean, litro bat izerdi sor daiteke orduko. Izerdi ekrinoak ez du usainik, baina gorputzak baditu izerdi-guruin apokrinoak ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Beroaren eraginez gorputzak izerdi egiten du, freskatze aldera, eta likido galtze hau berreskuratu beharra dago.  Berria - Harian   2005-08-06

4 (lanaren edo nekearen irudi gisa)

Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte.  Elizen arteko biblia   Has 3,19

Berdabiok ez daki [...] urteko egunak adina zulo egin dituela Trabukok -aitzur eta pala, izerdi eta neke, madarikazio eta behazun- ahuntzen larreetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Sos anitz izerdi soberarik gabe: Xarlesen filosofia zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

Azken izerdi eder bat eta "Albergue de los Pergrinos", eskuin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Eta zenbat izerdi, bere esku sakratua dela medio, gizonak hurritzetan utzia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Euskararen inguruan zebiltzan hainbat lagun, elkarte eta erakunderen neke, izerdi eta diruari esker sortu dena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.

Ez dakit zergatik egin behar diogun uko izerdi askorekin irabazitako tratamendu horri.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 50. orr.

Jin ziren lehenek lekua garbitu zuten, block-ak eraiki izerdi anitzen gostuz, bai eta gizon bizi anitzen gostuz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.

Minutuko aldea lortzeko izerdi franko bota behar izan zuten.  Berria - Kirola   2004-04-22

Makina bat izerdi, malko eta barre izan dira, urteotan guztiotan, astero-astero Irutxulo kaleratzeko.  Berria - Harian   2005-01-20

Irabazi arren, izerdia bota behar izan zuten puntuak eskuratzeko.  Berria - Kirola   2004-10-31

Uste baikenuen hura guztia herriaren izerdiarekin eraikia zela. eguneroko musika, neke eta izerdiz egina, odolaren aldarean isuria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Izerdia botaraziko zidak emakume madarikatu honek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izerdi arrastorik ez haren kopetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Alkohol, pixa eta izerdi urrina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

-Maitemindu egingo zaitut -esan zion Bibik ke, izerdi eta sexu usainak nahasian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Igeltsero izerdi-usaineko hura gure aita zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 40. orr.

Izerdi-parrasta, sauna batean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Izerdi zurruzta ederra isuri nuen denbora gutian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Asteoroko aitortza derrigorrezkoan, izerdi uharrak abiatzen zitzaizkidan bizkarrean behera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Izerdi malko batzuek zain hezeak marraztu zizkidaten kopetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Kamiseta laburrak agerian uzten duen gerrialdean izerdi-geruza mehea, azal leunaren distiragarri...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

Izerdii-patsa zerion eta erabat busti zuen haurra.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 132. orr.

ik pats 2.

Izerdi negarrek kopetan beheiti egiten zidaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Badira bi izerdi mota, larruazaleko guruinek sortuak biak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Denetan estimatuena zakurrena omen zen, izerdi-xularmerik ez zuelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.

Guruin ekrinoak dira izerdi-sortzaile handienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Ur hori izerdi-forman agertzen da larruazalean, eta, lurruntzean, berekin eramaten du beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neke-izerdi askoren artean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 197. orr.

Jendeen hats tepoa, perfume eta salboin merkeen usain gohaingarria, besapeetarik jauki kabala izerdi nazkagarria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Badirudi haren arropei eta gorputz-adarrei olio-izerdia dariela.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.

Sukarrez kordegabe egon zen luzaro, herio-izerdi hotzetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

7 landareek sustraien bidez lurretik ateratzen duten isurkari hazkurritsua, zurtoinean eta adar-abarren zehar gorantz eta beherantz dabilena.

Izerdia pixkanaka igotzen zen zainetan gora, gogorik gabe, eta sustraiak geldiro barneratzen ziren lurrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.

Berrikitzeko beti sapa grinatsua duen altza, izerdi aberatseko altsumak dituen altza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Egutera gozoki egonik, axkar demonio bere zainetan gora izerdi sapatsua altxatzen eta axkartzen zaion bat maitagarri zait oso.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

Zuhaitz zaurituak izerdia botatzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 148. orr.

Landare eta baso, kanpoaz gozatzen dakienak badaki beste pentsamendu honek biltzen duen beherakada honena ere: Uztailaren erditik eta aboztuaren erditsuraino, izerdia geldi-aldian izaten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.

Landareak berak ere sofritu egiten baitu: izerdi betean badabil, sapa eta barruko lurruna goraka duela, nola ebakiko diozu bada, bere punttetako muttur bigunena?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

izerdi-tantaka, negar batean egon ohi da, adarño gajoa, egun batzuetan, lur zorua, pare-parean, tindatuta uzten duela...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Behin aurkituta, sustraiak zulatzen ditu, landarearen absortzioa eta izerdi landugabearen garraioa oztopatuz.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Mahai berean egiten zuten topa, bene-benetako Cliquot bat edaten zutela, zortzi errubloan botila, inguruetako urkien izerdi freskotik oparo aterea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.

Landarea eta bizidun gizakia, barru-garbitzen, zurruntasuna lijerotzen, zalutzen eta malgutzen, izerdia medio lixiba egiten ari dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Hara hemen enborra: gorria eta erdibitua, izerdiz betea, eta hemendik ateratzen ditun adarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.

Urkiaren izerdi-sapa edaten zuten, batez ere udaberrian, osasun garbi fina mantentzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

Zuhaitz-izerdiaren gorakada udaberrian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

8 irud

Biziaren izerdia eta ongarri bakarra gogoa da, bizitzeko gogoa.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

9 (adizlagun gisa) izerditan.

Esnatu zen punpan, izerdi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

Amets egiten zuen makur-ekarleak zitezkeelakoan haurrak urkatzen zituela sortu arau eta tanpez iratzartzen zen, izerdi eta hatsanka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.

Berezkoetan asteleheneko partidaren berriak ditugu baina Baionattipikorik ez, hango trinketa izerdi baitzen ortzegunean.  Herria   2002-12-26

10 izerditan

Eguzkiak gogor jotzen du, izerditan zaude. Lerroan zabaldu ziren; eta Aubervillek izerditan zeudela ikusi zuen, izerditan paraje kupidagabe hartan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Justina lo dagoen ganberara iritsitakoan, izerditan da.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 204. orr.

Telefonoa pausatu zuenean, eskuak igurtzi zituen galtzetan, izerditan balitu bezala. Izerditan esnatu naiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Gida izerditan zihoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Izerditan eta ahoa lehor-lehor nuelarik iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Izerditan neuzkan eskuak, komun hartan giro hotz samarra egon arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Berriro hasi nintzen izerditan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Izerditan jarri nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.

Lisak gaztea izerditan ikusi zuen, ordura arte inoiz hauteman ez zion sugar batek begiak dirdirarazten zizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Nolanahi ere -berokirik gaberik, esan nahi dut-, izerditan segitu nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 11. orr.

Ronan eta Bane arrapaladan agertu ziren zuhaitz artetik, arnasestuka eta izerditan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.

Behorraren lepo gainean okertuta etxeratu zen Garner jauna, izerditan eta kolorea zuri-urdin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 297. orr.

Izerditan eta ahoa lehor-lehor nuelarik iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Sabaia hezetasunez izerditan zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Leihopeko maindire sagarrez betea izerditan hasi da.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.

· Izerditan blai zegoen, eta bazirudien une batetik bestera lehertu behar zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Eta sentimendu kontraesankorren arteko borroka zela medio, izerditan blai jarri nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

Elastikoa izerditan blai utzi arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.

Meharra lehena iritsi zen, baina gero arnasketa artifiziala egin behar izan zioten izerditan itota zegoelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

Peppone izerditan pats zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

ik beherago 13; ik pats 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Meharrak izerditan pats zeukan aurpegia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 200. orr.

11 izerdi guruin

Zakurrek oin azpietan -horregatik beren urrats hezeak- eta muturrean bakarrik dituzte izerdi guruinak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.

Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat [...] odolhodi, nerbio-zuntz eta izerdi-guruinez ongi hornitua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Gizakiek izerdi-guruinen bidez galtzen dute, batez ere, gehiegizko beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Ekonomia horren adibide adierazgarriena zera da beharbada: emakumezkoaren bularra, izatez, izerdi-guruin eraldatu bat izatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

Gorputzak baditu izerdi-guruin apokrinoak ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Txinan pneumonia atipikoak jota hildako gaixo baten izerdi guruinetan aurkitu dute SARSaren birusa.  Berria - Gaiak   2004-05-08

12 izerdi lapetan (10 esaldi, 5 liburu eta artikulu 1ean) izerdi patsetan.

Izerdi lapetan zara, baina izerdiak, zikindu ordez, ikuzi egiten zaitu. Izerdi lapetan zen, margul.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 48. orr.

Gizonak izerdi lapetan zeuden oihal lodiz egin palto eta xenilak soinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Hamar minutuz oraino, toki berean egon ninduan, mugitu gabe, hotzez ikaran eta izerdi-lapetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Beribil zabal dirdiradunean zabilan ixil ixilik lehena... eta harri hausten ari bigarrena izerdi lapetan.  Herria   2002-08-08

13 izerdi patsetan (77 esaldi, 54 liburu eta 9 artikulutan) izerdi asko dariola.

Izerdi patsetan heldu zen etxera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.

Izerdi patsetan itzartzen zen Herbert, lehen baino askozaz artega eta urduriago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.

Pala hartu zuenerako izerdi patsetan zegoen baso-guarda.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Metalezko teilatua eguzkiak berotu, eta izerdi patsetan ematen genuen eguna.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.

14 izerdi tanta

Izerdi tantak bildu zitzaizkidan kopetan eta lepo gibelean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Emakumearen kopetan izerdi-tanta txikiak agertu ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.

Dendako apaletan edo okindegitik eskura etorri zaion ogi berri horretan eskulan askotxo eta izerdi-tanta dezente, bere kideenak, daudela gordeta...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.

Izerdi tantak xukatzeko mokanesa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

Goibelaldi samin hark ez zuen izerdi tantarik ere bota nire bihotzean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.

· Haren kezka bakarra, ordea: ez zedila izerdi-ttantta bat bera ere eror bere paperaren gainera!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

· Bost Heinneken bere legezko izerdi tantekin barra gainean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

izerdi asko (6); izerdi franko (5); izerdi gehiago (6); izerdi hotz (5); izerdi hotza (17); izerdi hotzetan (11); izerdi hotzetan blai (5); izerdi lapetan (10); izerdi likina (5); izerdi patsetan (78); izerdi patsetan zegoen (5); izerdi tanta (16); izerdi tantak (22); izerdi tantarik (4); izerdi tantek (4); izerdi usain (6); izerdi usaina (12); zenbat izerdi (6)

aurpegiko izerdia (6); bekokiko izerdia (6); izerdia ateratzen (8); izerdia bota (12); izerdia botatzeko (5); izerdia botatzen (4); izerdia lehortu (8); izerdia lehortuz (4); izerdia tantaka (5); izerdia xukatu (10); izerdia xukatu zuen (5); izerdia xukatzen (5); izerdia zerion (5); kopetako izerdia (17); kopetako izerdia lehortu (4)

izerditan blai (55); izerditan blai nengoen (4); izerditan blai zegoen (6); izerditan dago (5); izerditan esnatu (4); izerditan hasi (10); izerditan hasi zen (5); izerditan hastea (4); izerditan hasten (6); izerditan nengoen (7); izerditan zegoen (19)


izerdialdi (corpusean izertaldi soilik) iz izerditzea.

Lorategi loratu berrian lorategi ipotx gordin, itifaliko bat topatzean sentituko luketen bat-bateko izertaldia.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.


izerdiarazi, izerdiaraz, izerdiarazten du ad izerditzera behertu.

Egiaztapen harekin lana gogora ekartzeak izerdiarazi egin zuen antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

Ilbeherak desintoxikatu egiten digu gorputza, garbitzearen aldera jotzen du, barruko sapak mugitu, ureztatu eta izerdiarazi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.


izerdidun izond izerdia duena.

Horixe dukezu, irakurle, artikulu bilduma honen irudirik osatuena: zain izerdidun elorriondo arantzatsua loretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.


izerdika adlag izerditan.

Eguzkipean izerdika, ni; korbata eta trajearen gainean bero lodiak labain egiten ziola, hura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Kulunka eta izerdika ari naiz, palmondo berdea hagaxka bat bezain malgua da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.


izerdikatu, izerdika(tu), izerdikatzen du ad

Adituentzat gauza jakina da jariakin (latinez secretio) guztiak kaltegarri edo toxiko direla: hala, baldintza patologikotan, ez da harrigarri agiria, enpresak isilka (secretum) jariatzen duen papera, gehiegiko neurrian xurga dadin ostera, eta lokartaraz, geldiaraz edo zuzenean hil dezan bera izerdikatu duen organismoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.


izerditsu 1 izond izerdiz betea.

Musika-banda batek dir-dir egiten zuen eguzkitan, txapel zuriak, aurpegi gorri izerditsuak, Yankee Doole jotzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.

Hotzikara bortitz batek astindu zidan gorputz osoa esku izerditsu bat berna gainean ipini zidanean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.

Bere esku bero, haragitsu eta apur bat izerditsuaren estutze lagunkoia sentitu nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 254. orr.

Bularreko ile izerditsuetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.

Gorputz izerditsuen marea gora gainditzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Western Union kapela izerditsua buruaren beste aldera joan zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Hiru eguneko bidaia izerditsua egin genuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Bikotearen saio izerditsuak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Umeltasun izerditsu hori.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.

Inoiz baino ederrago iruditu zitzaion mutila, eguzkiak distirarazten zion gerritik gorako biluztasun izerditsu hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Haitzaren horma izerditsua, goroldio, iratze eta zuhaixkaz estalia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

2 (adizlagun gisa)

Eguzkipean, izerditsu, gona laburrak jantzita, tenisean jokatzen ari diren neska gazteak etorri zaizkio gogora. Izerditsu nabaritzen dituzu ahurrak ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 76. orr.


izerditu, izerdi(tu), izerditzen 1 da ad izerdia isuri, izerditan egon.

Bodegako hautsetan izerditzen diren zamaketariei ura ematera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

Pertsona gizenak argalak baino gehiago izerditzen dira, eta bada arrazoi bat baino gehiago horretarako. Lihozko buru-zapia jantziko dute, eta lihozko galtzak, baina gerrikorik gabe, izerdi ez daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Eskuak izerdituko zaizkio, mingaina lodituko, begirada lotsatuko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Bat-batean eskuak eta galtzarbeak izerditzen hasi zitzaizkiolako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 104. orr.

Ikasteko pilotako karra eta bizitasuna, nola den lehenik izerditzen pilotan, eta gero irabazten.  Herria   2005-04-07

Ondoeza egin zitzaidan ia, Florak eta bere amak gertaturikoaren berri ematen nienean zer esango zidaten pentsatuz: izerditu egin nintzen, tentsioa jaitsi zitzaidan, odola hoztu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 319. orr.

Barrua garbitzen du, diuretikoa da, izerditzen eta toxinak botatzen laguntzen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

Lau pilotariek huts gutxi egin zituzten, galdutako tantoak oso gutxi izan ziren; majo izerditu behar izan zen atzo Beotibarren tantoa irabazi ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-02-22

Baina gauean zaldiak izerditu eta hoztu egin ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.

Eta hantxe, ardi galdu baten pare, aztoratua, ibili nintzen ibili, izerditu arte.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.

Potoloa, berriz, urduriaren urduriz izerditurik, ausartu da halako batean bere begiko ilehori xarmantari dantzan egiteko eskatzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

Gorputzaren azaletik ur asko galtzen da izerditzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Lurrun-bainuen aretoak eta izerditzeko gelak bainu beroen ondoko gelan egon behar dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Hotz zeukan esku leuna, urduritasunak edo izerditua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Edo pulmonia bat harrapatuko ote zenuen, trenaren zain zeundela, bizikletan izerdituta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Ez zuela amets hartaz deus oroitzen, bere gorputz odolez izerditua ez bazen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.

Poltsatik izerditutako elastiko eta galtzerdiak atera zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

Arropa zahar, maiztu eta izerditutakoak erosten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 251. orr.

• 2 du ad izerdi gisa isuri.

Haitzuloan goiko harriek hezetasuna izerditzen eta tantak destilatzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

Azido pirubikoa izerditzen eta ezpain-margo fabrikatzaile anbiguo halakoen atzetik lasterka egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

3 izerdiz bete.

Ordu erdi luzez aritzen nintzen flexioak eta ariketa fisikoak egiten, batzuetan gehiago ere bai, harik eta indarrak eten eta elastikoa eta galtzen gerribueltakoa guztiz izerditzen nituen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Esku izerdituak txirristaren alboetan irristatzen zitzaizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 230. orr.

Bekoki izerditua esku dardaratiaz lehortuz. Ilea kopeta izerdituan behera erortzen eta bizkarrean arrasto bero bat zabaltzen zitzaionean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 100. orr.

Langile izerdituek adreiluak eraman dituzte orgatiletan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

Likrazko kamiseta izerditua erantzi du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Arratsalde sargori batean, sexu sukartsuaren osteko solas izerdituan, zure izena aipatu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.

Bafada bat etorri zitzaion bat-batean sudur zuloak mintzera, mingotsa oso, janari gaziaren eta giza isuri izerdituaren arteko nahasmenaren adierazle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Horrek gogora ekarri dizkio garai batean soinua jotzen hartzen zituen izerdituak, eta ondorengo hoztualdiak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 51. orr.


izerditze iz izerdia isurtzea, izerditan egotea.

Begiradak, musuak, laztanak, desioa, jolasak, izerditzeak, beroaldiak... plazer partekatua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 62. orr.


izerdiztatu, izerdizta, izerdiztatzen da ad izerditu.

Utz, bada, alferrik nekaturik, odolez izerdizta daitezen, anbizioaren bide estuko deman.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 371. orr.


izerdizulo iz poroa.

Traba egiten zidaten jantziak kentzen hasi nintzen ahal nuen bezala, dena sentitu nahi nuen nire larruaren izerdizulo guztiekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.


izertu, izer, izertzen 1 ad ad ipar izerditu.

Oraiko laneko eta bizitzeko manerekin, norberak edozoin adinetan, izertzeko, mugitzeko ala kirolaren egiteko beharra senditzen du, bakarrik edo berdin taldean lagunekin.  Herria   2001-09-13

2 (era burutua izenondo gisa)

Pilotariak bezala, trinketak izertuak.  Herria   2003-01-28


izertzan adlag izerditan.

Lasterketako pilotua zenez, ez zegoen arriskurik, teorian behintzat, eta hala ere bira-kontagailuari begiratzen nion aldiro, izertzan hasten nintzen  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.


izetu, ize, izetzen du ad izeki.

Ohera itzuli beharrean, telebista izetuko du, ia oharkabean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.

Ontzi batzuetako bonbillak izetuta daude oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.

Zuek ere motorrak berriz izetu eta martxan jarraituko duzue itsasoko ur ordokietan barrena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.


izialdi iz ipar izualdia.

Izialdi bat ederra eta kitto!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.


izialdura iz izua.

Haatik zer izialdura! urrats bat hurbiltzen ari zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Ez zen mirespena izan, baizik izialdura.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

Martxek, hotzak, akidurak, gauaz mendian ibiltzeak, artetan izialdurak, deusek ez ninduen baitezpada egiazki sofriarazten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 56. orr.

Izialdurak zidan naski atea jo.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Bigarren motorra ere derrepente gelditu zenean, izialdura sortu zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Garratoinak ihes atera dira, tropan, jauzika, urbideetan itoak ez izaiteko, beldurturik, panikaturik, zaintzale gaixo hari sekulako izialdura emanez.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

Gauzak eta nakasketak eztitu ziren dena den, hango frantsesen izialdura ere ttipitu.  Herria   2005-03-24


iziarazi (orobat izi-arazi g.er.) du ad ipar izuarazi.

IK-k behar ditu ere salatariak iziarazi.  Herria   2004-06-10

Artileriako tiratzaile bat bezala armatua, bat baino gehiago iziaraziko du oraino.  Herria   2001-06-14

Ainitzek diote ere jendea funts hortan izi-arazten dela oraino gehiago eta arrazoinik gabe.  Herria   2005-11-03

Goiti ari dira orroaz oihuka gu iziarazteko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Urruñarraren tanto pollit batzu ez dira aski izan biriatuarraren iziarazteko.  Herria   2003-12-04


iziarazte iz ipar izitzera behartzea.

Gaizki erabiltze, tortura, arrobatze, iziarazte, buluzte, bortxatxe zernahi pairatzen dute poliza-gizonen ganik.  Herria   2004-11-25


izidura (orobat iziadura) iz ipar izialdura.

Ez dakit nundik ateratzen den, bainan izidurak indarra ekartzen du.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 62. orr.


izigarri 1 izond ipar izugarria.

Nietzschen jeinu izigarria hunkitu banu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 157. orr.

Zintzurrean banuen koropilo bat izigarria.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Lotsa izigarri batek edo beldur nahasi bitxi batek hartu ninduela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Gerla izigarria, sekulan ez bezala odoltsua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.

Orduan dira sortzen bidaia loriagarrienak, borroka izigarrienak, plazer eztienak, beldur lazgarrienak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Seigarrena da deabruen begiratze eta etengabeko buruz buru lazgarria eta hain izigarria, non saindu batek, behin haietarik bat ikusi ondoan, erran baitzuen, hura berriz ikusi baino, nahiago zuela labe gorrian sartu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.

Myrran diren ardoak dira ezin hobeak, izigarri azkarrak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 58. orr.

Diote ere badirela han alimalia miresgarriak, elefante zuriak, adar-bakardunak, eta ortzadarren kolorea duten xori izigarri ederrak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 87. orr.

Jendeen odol edaleak dira eta beraz izigarri gerlara eta hilketara emanak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 90. orr.

2 (adizlagun gisa)

Izigarri maite nituen lagunak, han.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

Beste gauza honek izigarri soleitzen nau, hots, jakiteak Jainko onak baduela aski indar zure arima sainduaren eta zure idurien nasaiki sariztatzeko ene ordez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 49. orr.

Aldi berean, bere baitan modu zehatz batean sortzen ahal dituen irudien kopurua izigarri gainditzen baldin bada, irudi guztiak elkarren artean nahasten dira osoki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 199. orr.

3 izigarriko izlag izigarria.

Nere aitormenak izigarriko goxoa jautsarazi zidan bihotz barne barnean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Izigarriko etsipenak itotzen ari ninduen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.

Argentinan izigarriko beharrak zituztela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 109. orr.

-Izigarriko oroitzapen onak, bai.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 107. orr.

Iñaki Arrosagaray joko horretan izigarriko pilotari trebea agertu zaigu, begia xorrotx eta zangoak zalu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 47. orr.

Ondoan pasatu zitzaien izigarriko azantza eginik eta lasterrean, batere behatu gabe.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.

Egun batez, ikusi ditut, oihanbide batean, bi senar-emazte, izigarriko abiaduran joaki, abantxu lasterka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

Eskuarazko liburuetan ez da izigarriko hauturik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 31. orr.

Izigarriko sinusitis krisiak ukaiten nituen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.

4 izigarrizko izlag izigarria, izigarrikoa.

Izigarrizko elegantziaz mugitzen zuen bere gorputza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 33. orr.

Amak ere izigarrizko boz polita du.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 174. orr.

Frantses jakobinismoak izigarrizko kalteak eragin ditu gure Herrian.  Herria   2005-02-27


izigarrikeria iz ipar izugarrikeria.

Hameka hil eta kolpatu parrasta bat, zinezko izigarrikeria...! Erokeria izateko garesti samarra, hamar mila dolar; baina, egia erran, ez izigarrikeria.  Herria   2001-07-12

Naziek gaitzeko izigarrikeriak egin bazituzten ere, geroztik izigarrikeria ttipi anitzek inarrosi dute mundua... eta ez dira telebistak erakusten dituenak zorigaitzik handienak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 64. orr.

Izigarrikeriak egiten zizkieten gutariko zaharrenei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Baina Joseperentzat ezin ilunagoko izigarrikeria!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

Ordu arte munduan inork gutik sinets zezakeen halako izigarrikeriarik gertatzen ari zenik Europan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 201. orr.

Herritar guziak bildu ziren plazan eta aipatua izan zen beren arbasoek jasan zuten izigarrikeria, etxe bakoitzak ukaiten zuela liburu bat oroitzapen gisa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 81. orr.


izigarriki adlag izigarri.

Eta egun ikusten ditugu elizetan fededunak bakantzen, apez gaiak izigarriki eskasten, bataioak ttipitzen.  Herria   2003-01-21

Oraiko martxan, izigarriki emendatuko da Alzheimerren eritasuna ondoko hamarkadetan.  Herria   2004-02-05


iziotu ik iziotu.

izitu, izi, izitzen da/du ad ipar izutu.

1902-an, lurra bi aldiz ikaratu zela Baionako alde hortan, maiatzean eta irailean, eta jendea azkarki izitu zela.  Herria   2004-02-26

Ez da makur handirik izan bainan han bizi den guarda ederki izitu da...  Herria   2004-12-16

Menditarrak deitu iraultzaileak ohartu zirelarik ez zituztela haien ideiak onartzen ez herritarrek, ez auzo herriek, ideien bataila gal beldurrez, izitu ziren eta etsaiak bilatzen eta ehizatzen hasi, bazter guztietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.

Jendea izitzen ere da, gero eta usuago badirela holakoak eta iduriz gero eta bortizkiago.  Herria   2005-10-20

Lagunak izitu, ez jakin nork igortzen zioten hori.  Herria   2001-10-25

Egunaren antolatzaileak euriak ez ditu izitu.  Herria   2003-09-11

Ez nau izitzen orain isiltasunak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Izituak baitzeuden borroka horri so.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

Harriturik eta iziturik zegoen, j'ai jamais vu çà! erraiten zidan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

Izitzekoa ere bada bestalde oraino ikusiz zonbat molde txar baden bazterretan, zonbat gazte atrebitzen diren zernahi lan tzarren egiterat, deusen ez nehoren errespetu mikorik gabe.  Herria   2001-10-04

Eta berritasunak badu beti, sorpresaz ari baita, gizonaren izitzekoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.


izitze iz ipar izutzea.

Batean Israelek dio dei egin Nazioneen Batasunaren Biltzar Nagusiaren karietara, deitoratuz Israelgo haurren izitze eta harridura palestindarren abrekeriek oihesturik.  Herria   2003-11-13


izkilu ik iskilu.

izkina (orobat izkin, iskin eta ezkin g.er.) 1 iz bazterra; angelu bat osatzen duen bazterra.

Lau izkinetan soldadu bana zeukaten zaindari, metraileta presoei buruz itzulirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.

Arditegiko izkinetik so egiten dudalarik ibarrari, beldurrak hartzen nau.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 72. orr.

Bide izkinean jarririk, ari ziren kanibeten xorroxten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Negarraren beroa oldartu zitzaion betazalen izkinan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.

Kaiaren izkina batetik ikusi zuten barkurantz zetorren gizon eta emazte talde bat, eskuak loturik, guarda nazionalez inguraturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 291. orr.

Ate ondoko izkina batean komunak, ondoan txorrota.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Eta han zegoan Ubanbe bakarrik, mostradorearen izkina batean edari horizta bat edaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

Sofaren izkina batean eseri nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

Herri hilaren erdian, elizaren hondarkinak, pareta batzu dorrearenak izanak, alderdi bat oraino abantxu bere goratasunean zutik, ganga parte bat, aldarearen zoladura, izkin batean txapel harri zizelkatu bat belartzarrek gordea, bataio untzia lurrez betea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Haren itzala agertzen ikusten zuen izkina guztietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.

Aldareak eraiki zituen Jerusalemgo izkin guztietan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,24

Beste batzuk etapa bat eginen dute beribilez (dixit Jato) eta makina izkin batean utzirik, oinez helduko dira aterpera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.

Bakarrik egoten da Omar, tabernako izkina berean beti.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 49. orr.

Somera kaleko Morga tabernan eseri ziren, izkinako mahaian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 101. orr.

Gelako izkina batean zokoratuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Gelaren izkina batean, beste itogin baten zarata entzuten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Adela ere han izaten zen batzarretan, izkina batean isilik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Plazaren izkina batean gelditu zen orduan Santos.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 104. orr.

Musika nire maitasun-nahiaren mezularia bilakatu zen, dei ozen bat jadanik nire ezinegonari eutsi ezin zion haurtzaroko denboraren izkina herdoilduen erdian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 80. orr.

Amultsuki entzuten gaituen belarri eta ahots lasaiak lanaren, amodioaren nahiz exilioaren izkinak leuntzen ditu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

2 kantoia.

Izkinako kafetegira joan, eta biziberriturik itzuli zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Egunkaria erosten diot izkinako saltzaileari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Ikatz kaleko izkinakoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Manifestazioan Goienkale eta Zeharkale izkinan airera panfletoak bota zituen gazte hura bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.

Moulins-Gémeaux kalezuloaren eta Tournebride karrikaren arteko izkinan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Izkinan buelta hartuko du, buelta hartzen ari da luzaz, oso luzaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 69. orr.

Harry izkinan geratu zenean, Nancy Mazzucehlli ari zen izkina hartantxe biratzen eta bere aspaldiko nagusiarengana hurbiltzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.

Orduan, gainean beste enbor batzuk jarriz txandakatuta lau aldeetan, izkinak egiten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Komisariaren lau izkinatan dinamita paketeak plazatu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru puta bazeuden karrika izkina batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Ezpain izkinan irri bat marraztuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

Marikarekin ongi date Maddi pentsatu zuen Jessicak, artean apezak seinalea eman ondoan, musu arina pausatzen zuela Theoren aho-izkinan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.

Baina hari entzutea belarri izkinan ume bat xuxurlaka edukitzea bezala zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 221. orr.

Mahai izkinan jarri nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Errekari hurbil zeuden borda eta etxe izkin zenbait ere eraman zituen uholdeak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Postalak zine irudia zuen, Charles Chaplin eta ume pobre bat harresi izkinan zeuden larritasunez begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 400. orr.

Putazain-papera egiten zuen antzezle txar bat; edo eta kale izkinako erronkajole horietako bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

Ur korrontearen eraginez, almadia ur izkinatik hurbil hasi zen nabigatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Armiarma sarerik gabeko sabai-izkinak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.

5 Frantzia izkina.

Frantzia izkinako herri gehien-gehienetan, Hondarribiatik Luzaideraino, izaten zuten pertsonaren bat beren kontrabandoko negozioetarako.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.

Errepublikako gobernuak, suprefetek eta Frantzia izkinako gainerako funtzionarioek matxinatuei pasatzen uzten zieten; eta Elizondoko kotxeetan, Aldudetik, Baigorritik, Ainhoatik, igarotzen ziren buruzagi karlistak, beren uniformeekin eta aginte-ezaugarriekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.

6 izkin egin1 (21 esaldi, 6 liburu eta 14 artikulutan; orobat izkina egin 2 esaldi, 2 liburutan) higidura egokia eginez saiestu.

Basurderen arreta erakartzea lortu zuen; segidan alde batera keinu egin eta kontrako aldera izkin egin zuen, erasoa galaraziz eta aldi berean Belasko salbatuz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 107. orr.

Eta Weldon andrea ez zen, ez, behin ekindako lanbideari izkin egiten zioten horietakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

Aleman ez-duin asko zegoela istripu probokatu batean bere burua zauritu, gerrari izkina egin eta gerra-pentsioa kobratzen zuena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Horrek aitzakia bat eman zuen legeari izkin egiteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.

Baina Peppone haserreegi zegoen arrazoitzeko, eta besteak erraz egin zion izkin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

Doinuak izkin egiten zuen.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Hiru aldiz egin zioten izkin dopin kontrolari Kenterisek eta Thanouk.  Berria - Kirola   2004-11-19

Jaitsierari izkin egiteko partida erabakigarriak jokatuko dituzte bihar Barakaldok eta Arratek.  Berria - Kirola   2004-05-21

7 izkin egin2 (futbolean, saskibaloian eta kidekoetan) ik iskintxo.

Gazteak hegaleko ohiko jokalaria dela adierazi zuen, «abiadura baliatuta izkin egiten ona, eta gainera defenditzen duena».  Berria - Kirola   2004-07-16

Oso indartsua da, baloiarekin izkin egiten oso abila.  Berria - Kirola   2004-02-21

Geldiezina da aurkariei izkin egiten hasten denean.  Berria - Kirola   2006-04-18

Atzelari biri izkin egin, gogor jaurti eta barrura.  Berria - Kirola   2004-10-28

Lebron Jamesek lau jokalariri izkin egin eta saskiraketa bikaina lortu ondoren.  Berria - Kirola   2006-05-05

Kortinak Albertori izkin egin eta atera jaurti zuen.  Berria - Kirola   2004-10-28

· Aurrera, atzera, erdiraketa bat, beste bat, izkin honi, izkin besteari, [...].  Berria - Kirola   2006-02-03

8 izkin harri

Orbaizetan, Fabrikako auzoan dauden etxe, eliza, ostatu, lantoki eta hainbat lekutan, ikustekoak dira harri pikatuz eginak izan diren izkin harriak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

Harresiek eta ongi kurutzatuak diren izkin harri ederrek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

Etxaintzineko ezker aldean, azken bi metrotan, izkin harriak zuriak dira, beherean gorriak direlarik: etxea berritu zenekoa?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 11. orr.

9 izkin-motz ipar (pilotan)

Orduan hunek nahi zuen lekurat manatzen zuen bere jo fina, ala taula, ala sare ondo hura ala eskuineko xoko edo izkin-motzerat.  Herria   2003-04-24

Hola aise ari gibelean Martiarena, batean taula, bestean arte-sare eta ondarrean izkin-motz batzu lurretik ezin bilduak.  Herria   2003-05-29

39tan izkin-motz Biscoubyk, ez dakit zenbatgarrena, baina ekarri botea Aramburuk bere aire zoragarriarekin, atxiki pilota ontsa taulatuz gibeleko batek bezala eta ondarrean bi-paret labur batekin bururatu.  Herria   2003-12-25

Hor da jokoan sartu Oçafrain, batean sare, bestean punpa-sare, edo izkin-motz eta guziz 8 bote ixtant batez, batean azpiz ezker, edo gainez, eta beti xuxen.  Herria   2003-05-15

Ez dute amor eman nahi galtzaleek, baina ez dira sartzen Arambururen boteak (biga bakarrik), huts bakar batzu ere bai biek tenore txarrean, eta xilo eta izkin-motzak ere irabazleen alde.  Herria   2003-03-27

Itsasuarra alabaina beti aintzinean zuen 24-18 arte, batean taula luzea, bestean izkin-motza, ez halere nahi bezain usu sare hura.  Herria   2001-05-10

Denaden, azken hauk dira lehenik berotu, 9-4 eta 19-8, ordukotz bi bote, Belascainen sarea, eta airez moztu bat, Teilleryren sarea, izkin motza eta eskuin pausatu batekin.  Herria   2003-01-21

10 izkina-izkinan

Fogarty jaunak, aulkiaren izkina-izkinan eserita, jakin-min berezia erakusten zuen. nahi zuen tokian jartzea zeukan bakoitzak, eta ni azken-azkeneko lerroan jarri nintzen, leiho ondoan, izkina-izkinan; irakaslearengandik urrutieneko txokoan beraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barraren izkina (3); gelaren izkina (3); izkin batean (7); izkin egin (21); izkin egitea (5); izkin egiteko (11); izkin egiten (11); izkin motz (6); izkina aldera (3); izkina bakoitzean (3); izkina bat (7); izkina batean (105); izkina baten (3); izkina batera (4); izkina batetik (12); izkina berean (3); izkina egiten (5); izkina guztietan (5); izkina hartan (3); izkina honetan (3); izkina ilun (3); jaitsierari izkin egitea (3); jaitsierari izkin egiteko (4); kaleko izkina (3); karrika izkina (4); plazako izkina (5); plazaren izkina (4); teilatu izkina (3)

barra izkinan (3); begi izkinan (3); beste izkinan (3); edozein izkinatan (3); ezpain izkinan (4); izkinako mahaian (3); izkinan bertan (4); izkinan eserita (3); izkinara iritsi (5); izkinaz bestaldera (4); kale izkinan (4); kalearen izkinan (4); kaleko izkinan (7); kaleko izkinara (3); lau izkinetan (4); pabiloiaren izkinan (3)


izkinada iz

Enbarkatu gara eta itsasora irtenda lehorreko izkinada bistan dela goaz, mangle zerrenda luzea dugula istriborreko bandan, eta itsaso zabala ikusten dela ababorretik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Izkinadatik hurbil jarraituko duzue itsasketa, harri hegalen masa iluna luzatuko da itsaso grisaren gainean istriborreko bandatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

Harrizorrotzetako izkinadatik ababorrera egin zuten apur bat, urdinberdea ilundu eta gaua koloreen materiaz jabetzen zela eta lehorreko argi bonbillak, geroago eta urrunago, pizten ziren artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.


izkinaratu, izkinara(tu), izkinaratzen du ad izkinara eraman.

Gortinak izkinaratu zituen orduan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.


izkinatu, izkina(tu), izkinatzen du ad izkinara eraman. ik izkinaratu.

Gaixoren bat eramango ote zuten eta gure laguntzaren beharrean ote zeuden bururatu zaio norbaiti, baina ez: furgoneta roulottearen atzealdean gelditu, errepidean izkinatu, eta, bertako aitona-amonekin batera, ez zaigu ba Luis azaldu!!!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.


izkinatxo iz adkor izkina.

Eskaparateen neoien aurrean, BBKkoen ekimen hau izkinatxotik etorritako argi izpia da: linternaren begitik dianaren zentro-zentrora doana.  Berria - Kultura   2004-03-06

Ez idurika, euskarak SNCF delakoaren dorreko izkinatxo bat zilatu baitu, tren berriari euskarazko izen bat emana izaitearekin.  Herria   2005-03-31


izkintxo
1 izkintxo egin (7 esaldi, 3 liburu eta artikulu 1ean) izkin egin.

Begi-kolpe batez ezagutu nituen, izkintxo egin nien.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Begi-kolpe batez ezagutu nituen, izkintxo egin nien.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Piztia azkenean tranpan, ordu arte izkintxo egindako tranpan erori dela ikusten duen ehiztaria bezala sentitzen zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako literaturak ez diela zertan izkintxo egin bizitzaren gai nagusiei; heriotzari, edo minari, eta ezta gazteen kezka eta egonezinei ere.  Berria - Kultura   2006-05-02


izkira 1 iz otarraintxoa bezalakoak baino tamainaz askozaz txikiagoak diren itsas oskoldun batzuei ematen zaien izena (Subord. Natantia).

Urraburu itsastarra [...] dastatzean izkira eta itsaskiaren ahogozoa sentitzen dugu, arrain horrek besterik jan ez duelako bere bizitza osoan; itsaski bilakatu da, jatunarentzat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.

Ez atzera eta ez aurrera, inolako erabakirik ezin hartuta ibili nintzen, putzuan geratutako izkira bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 186. orr.

Izkirak erosi ditut afari hasierarako.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.

Aitaren batean irentsi nituen atarikoak eta albahakaz ondu izkirak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 344. orr.

Jan genuena: izkirak plantxan eta txibia saltsan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 268. orr.

Aita santuak hain gustura jaten zituen izkirazko pasteltxoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.

· Nolatan ausartzen da izkira e[g]osi hori niri esatera gaueko zein ordutan zerbitzatu behar zaion emakume bati?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aldaketa nabarmena izan da; izkira mota bi agertu dira, eta karramarroa ere bai.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Emakume bat zen, otzara bete ogi eder, arrain, izkira-pastel, ezti eta mahats bildu berriak ekarriz. mahaian izkira-entsalada.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Northern Ospray da ontzi goibel ikaragarriaren izena eta hiruzpalau hilabeterentzako izkira arrantzara badoa orain berriz Groenlandiara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 146. orr.

3 izkira zuri kolorez arre-zutixka dena (Crangon crangon)

Ganba eta izkira zuriek, otzaren barrutik, beren milaka begien atxabitxizko botoi ia ikusezinak jartzen zituzten pila haien emetasun lausoaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.


izkiratxo iz adkor izkira.

Izkiratxo izoztuak bezalaxe geldituko ginateke.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.


izkiriarazi, izkiriaraz, izkiriarazen du ad izkiriatzera behartu.

Izkiriarazi dion gertakaria nik obratua da, eta huraxe da, nire iduriko, nire maisu lanik handiena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 187. orr.

-Ze trikimailu erabili duk gure aitari paper horretan direnak izkiriarazteko eta giltza kentzeko? -papera eskutik kentzen nion artean esan zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 331. orr.


izkiriatu (508 esaldi, 49 liburu eta 52 artikulutan; orobat iskiriatu g.er., izkiribatu g.er., izkribatu g.er. ezkiribatu g.er. eta ixkiriatu g.er.) 1 idatzi.

Otoitz-liburua barkatu zidaten, imaia guziak bereizirik: gibela xuria zuten guziak kanpora, haietan izkiria ez nezan norbaiti ene berrien heltzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.

Izkiriatzen ere ez dakite eta eguneroko lanendako gerletan irabaziak dituzten esklaboak dituzte erabiltzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 29. orr.

Batuketak eta kenketak egiten eta bere izena izkiriatzen ikasia zuen bere baitatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Berri haiek frantsesak ziren, baina ostoaren bestalderdian, alemanez izkiriaturik, sekulako mehatxuak baziren presoen biziaren kontra deusik egin ez zedin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.

Eskuz izkiriatuak ziren, letra handi zuzenetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 105. orr.

Han gure letretarik arras ezberdinak diren hizkiz da izkiriatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 58. orr.

Valmont jaunak gehitu omen die bere eleei gutun parrasta bat, emakume horrek eta berak egunean-egunean elkarri izkiriatuak zizkioten gutun multzo bat osatzen zutenak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 513. orr.

Aski ardura izkiriatzen genuen elgarri.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Hara hemen nagoela anaiok Jerusamelen zuei izkiriatzen eta erregutzen ez dezazuen gehiago bekaturik egin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

Gero izkiria ezak gutun bat, gure Ánimas honetan ontziratu hintzanez geroztikoak azalduz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 113. orr.

Zuk sinetsi ala ez, liburu bat izkiriatzen ari naiz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.

Olerki batzuk izkiriatzen nituen, errimatuak, frantsesez, euskararekin topo egin aurretik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.

Hiru testu hauek gure historia hurbilaren une ezberdinetan izkiriatu ditut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 157. orr.

-Eskritura sainduetan izkiriatua da: "ez da sehirik bi nagusiekikoa egin dezakeenik" -aitatxi Migel, Agaramonteko etxeaz mintzo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.

Xinatarrek, beren arbasoen izenak, zur peza batzuen gainean izkiriatzen dituzte.  Herria   2004-04-08

Komuneko paretan izkiriaturik aurkitu dudan ene poema.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 199. orr.

Jainkoa eta Euskal Herria goresten duten idazki hunkigarriak, euskara erretxean izkiriatuak.  Herria   2003-03-10

Buzoiko plakan izkiriaturik zegoen izenari begira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.

Erraldoiek pago eta haritzetan izkiriatutako letrak begien parean zeuzkan orain.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.

Behar ditiat segidan egungoak izkiriatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Geroago haren bizia izkiriatuko da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Senarrarengana hurbildu zen eta paper izkiriatua esku artetik kendu zion jostalari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.

Senarra zain-zain zegoen, eskuak paper izkiriatura atxiki-atxikita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erromantzez izkiriatua (3); gutuna izkiriatu (4); izkiriatzeko baimena (6); izkiriatzen ari natzaizun (4); izkiriatzen hasi zen (4); jainkoaren hatzaz izkiriatuak (3); niri izkiriatzeko baimena (3)


izkiriatzaile (8 agerraldi 4 liburu eta 2 artikulutan; orobat izkribatzaile 12 agerraldi 7 liburutan, izkiribatzaile g.er. eta izkribatzale g.er.) iz idazlea.

Haur bat badute, semea, eta liburuaren ardatz bilakatuko den alabaz esperantzetan dago Marie Riviere izkiriatzailea.  Berria - Kultura   2006-01-10

Izkribatzaile trebatu gabe baten lana zen nabarmen: erretorikoa, erdizka zintzoa, digresioz eta laudorio neurrigabez betea, hunkigarria, pedantea eta trabatsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Pentsatzen ere hasita nagon ez ote den izkribatzaile fede gaiztoren bat izan gure kondena makur hau asmatu zuena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Kalitate eta eraman handiko izkiriatzaile bati.  Berria - Kultura   2004-11-10

Urte franko bete beharko nituen oraino izkribatzailearen oinazearen funtsa konprenitzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Egunero, Leizarragak otoitza zuzentzen zuen, bere izkiriatzaile lanak uzten zion denboran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 246. orr.


izkiriatze (corpusean izkribatze soilik) iz idaztea.

Ezkongai guztiei zergatik ez eskatu, nazio hizkuntzaren ahoskatze, irakurtze eta izkribatze probak egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.


izkiribaino iz ipar eskribaua.

Eta izkiribaino horrentzat, «XIX. menteko idazle mistikoenetarik» da Hugo. Manuel Inchauspe kalonje izkiribainoa, ospitaleko apeza izan zen, eta gero diosesako bikari jenerala.  Herria   2005-12-22


izkiribatu ik izkiriatu.

izkiriera iz idazkera.

Baina zinezko eskolumekeria egin duzu izkiriera makurturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 112. orr.


izkirimiri iz denbora-pasa kontatzen den ipuintxo edo gertaera, batez ere barre eragitekoa.

Algara bat bota genuen, izkirimiri bat kontatu izan balu bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 94. orr.

Ohiturik zegoen, antza, izkirimiri hura esaten, eta baita entzuleriaren barre esker onekoa jasotzen ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Bi sainetegileek izkirimiri zahar, gastatu sail bat kontatuz erakutsi zuten beren gatza eta piperra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Badakigu nola bukatzen diren izkirimiri guztiak, eta kontatzen dituenak baizik ez du barre egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 188. orr.

Goizeko zortzi eta erdietatik eguerdia ondo jo zuen arte, hitz-jasa batek harrapatu ninduen, istorio, izkirimiri eta gai zentzuzko nahiz zentzugabeen gaineko hitz-uholde zinezko batek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Hogei bat obra idatzi zuen, komedia, tragedia, nobela, ipuin, izkirimiri-bilduma eta filosofia tratatuen artean  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.


izkirimiritxo iz

Izkirimiritxoekin hartu duen atsedenaren ondoren, biografoak ez du orri horiek idazten hasi arteko onik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 47. orr.


izkirio (orobat ixkione) 1 iz idazkuna.

Eta beherean izkirio hau: "Patrocinio de la Virgen".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 193. orr.

Banderak egin dituzte ixkione batzuek diotela: "La libertad o la muerte... Del infierno al cielo!".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

· Eta bertan, "Sr." edo "jauna" aurre-izkiriorik gabe, hitz soil hau irakurri bainuen: "Jose Mari Arruabarrena".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 179. orr.

2 letra moldea.

Bestalde, kontsultako arrapostuetan, jendeak molde librean egin dituen kritika eta oharpenak lerrokatuz, hogei orrialde bete dituzte, izkirio xehenean.  Herria   2005-10-13

Ene ixkionea ezagutzen dut letra batzutan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

3 izkirioz idatziz, izkribuz.

Errepostu xuxenik ez baitzen eman, berriz jende hauek izkirioz galde egin dute abokat baten bidez.  Herria   2005-08-04

Gure murru paretak, lekuka edo momentoka, betetzen dira izkirioz.  Herria   2005-08-04

Frantses gobernuak izkirioz hitz emanak zituen FEDER diru laguntzak kendu dizkio bat batean Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoari joan den udaberrian.  Herria   2005-11-17


izkribatzaile ik izkiriatzaile.

izkribu 1 iz idazkia, idazlana.

Izkribuetarik batzuk Gaztelako erromantzean idatziak ziren, bertzeak Garaziko mintzairan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.

Lurra borobil-borobila baita Aristotelek eta Euklideren izkribuen arabera eta bederatzi zeruen erdi-erdian kokatua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 80. orr.

Wilderen ondasun guztiak, argitaratutako eta argitaragabeko izkribuak barne, enkantean saldu zituzten epaiketako gastuak eta ordaintzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Wilderen ondasun guztiak, argitaratutako eta argitaragabeko izkribuak barne, enkantean saldu zituzten epaiketako gastuak eta ordaintzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Huarte kalonjearen izkribuek diote Arnegik, oraino berantean, 1612an, dotzena bat etxe baizik ez zituela, denak ere arras xumeak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 217. orr.

Rabbi A-i-ren lehen izkribuan halako adieraren alde egiten du, eta bigarren izkribuan, beste baten alde.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 41. orr.

Halaxe agertzen omen zen antzinako izkribuetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 231. orr.

Grezia klasikotik iritsi diren izkribuen idazkuntza bera ere oso duda-mudazkoa da.  Berria - Kultura   2006-03-23

Ontziburuaren izkribuak atontzen dihardut -herabetasunez erantzun nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.

Azkenean anitz ohar eta izkribu gelditu ziren argitaratu gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.

Bulegoko liburuak eta izkribuak oro miatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 206. orr.

Aspektua euskal aditzean izeneko izkribua topatu dut; Piarres Lafitte kalonjearena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 189. orr.

Izkribu sakratuak irakurtzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 160. orr.

Talmudari buruzko ene izkribuetan arazo honi buruz orotariko ohar batzuk azaldu nituen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.

Egin ezak izkribu hauen kopia -ontziko kontuak zirenak erakutsi zizkidan-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 113. orr.

-Aldatu al dituk numeroak hire izkribura?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 163. orr.

Leizarraga bere ganbera ñimiñoan zegoen, mahai izkribuz betera makurtua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Itzuliak berak bost kapitulutan egituratzen dio izkiriatzaileari bere idaztaraua eta kapitulu beraren barnean bakoitzak sar ditzake, bata bestearen ondotik, izkribu mota ezberdinenak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 8. orr.

· Bisitariak tarte bat isilik eman zuen, eskuizkribua eta makina-izkribua elkarri alderatzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 205. orr.

Hil-izkribuak ez dira, eskuarki, hildakoak idatziak, ezpada handik edo hemendik hartuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 98. orr.

Zoroa ni, ezko-izkribu honen egilea!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 82. orr.

Ezko-izkribua erlauntza da; nagusia, zentzutasuna; erleak, hitzak; eztena, izkribatzailea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.

3 idazkuna.

Beti lurrunen artean galduta, "Bains Caulet" izkribu kaskarra irakur zitekeen noiztenka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Baita izkribu soil hau ere: "Margarita de Parma / Reina de España".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 67. orr.

Ba, zuri lur eman zizuten egunean honako izkribu hau agertu zelako Errenteriako elizako paretan: "Mitxelena zerura!".  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Liburu bat ikusten du herriko liburu-dendako erakusleihoan [...] eta deigarria egiten zaio liburu-azalean dakarren izkribua: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 95. orr.

Eskuin, gibelaxago, kurutze beltz sinple bat ere bada, izkribu honekin: "Descansen en paz"; "Bakean daudela!".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.

Logelako horma irudi eta izkribuz beterik du Josuk.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 irud

Maitearen gorputza eta adierazpenak izkribu sekretuak dira maitatzailearentzat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 163. orr.

5 izkribuz idatziz.

Bai ahoz edo bai izkribuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Neronek ahoz esan dizkizudan hitzak ez duzu zilegi izkribuz adieraztea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 182. orr.

Jainkoak (gorets bedi!) badaki beldur handiaz egon naizela Tratatu honetan sartu nahi nituen gauzak izkribuz jartzean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

Izan ere, idazteko gutxieneko gaitasuna duenarentzat bederen, errazago baita izkribuz aritzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 69. orr.

Errazago dela horrelako gauzak izkribuz esatea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Eta nola esan nezake nik zerbait berririk eta hori izkribuz eman?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.

6 Izkribu Santu/Saindu

Gainera, errabinoaren gelaren atea gurutzatzera ere ez naiz ausartzen, Izkribu Santuek beldurtu egiten naute.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Horrexegatik diotsu era ilunez Izkribu Santuak: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.

"Hamar gauza sortu ziren [...] eguzkia ezkutatzean...", horien artean "Izkribu Santua" eta "(harlauzetako) idazkia".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 168. orr.

Jainkoaren ezkutatze hau Izkribu Santuetako pasarte askotan aipatzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.

Mezak, meditazioak, Izkribu Sainduen irakurketak,  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izkribu zaharrenetarik hasita (3); izkribu zaharretan (4)


izkributxo iz izkribu laburra.

Miranderen pentsamenduan sartzen hasteko, izkributxo bi aipa niezazueke beharbada lagungarri, nahi baduzue nahikoa desberdinak bata eta bestea: Pio Barojaren La Leyenda de Jaun de Alzate eta J. Ortega y Gasseten Mirabeau o el político, 1922ko eta 1927koak, bion aipatzeko ordena horretan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 209. orr.


izkutu ik ezkutu1.

izokin 1 iz itsas arrain hezurduna, mamia arrosa duena eta arrautzak erruteko ibaietan gora igotzen dena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Salmo salar).

Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana; korrokoia, ezkata handiagokoa, eta zakarrago zizelatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Charliek kontatu zienez, izokina arrautzak errutera etorri bide zen errekan gora.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.

Jada ez genuen izokinik harrapatzen isil-gordean, amak hala hitzemanarazi zigun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Bazen han, marmolaren gainean, izokin bikain bat, hasia, bere haragiaren kolore hori-arrosa erakusten zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Arratsalde batean, latako izokina jan eta kafe beroa hartzen ari ginela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Ez da ulertzekoa Bidasoako izokinak metal kopuru hori izatea bere baitan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 122. orr.

Izokin bati amuarrain baten enbrioia txertatu, eta amuarrain bat jaio da.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Izokin transgenikoak lortzeko, Atlantikoko izokinari Pazifiko itsasoko izokinaren hazkuntza hormona ezarri zaio, eta modu honetan izugarrizko hazkuntza-tasak lortu dituzte. Chinook izokina da beste izokinei oldartzen zaien bakarra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 123. orr.

2 (jaki gisa)

Zopa eta izokina jan bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Eta apalean txanpain botila eta izokizko pasteltxoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Etxerakoan, han ekarri ohi genuen untxi-pila, eta amuarrain zenbait; behin, hamalau libra izokin ere bai.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.

Izokina 7,5 eurotan kiloa.  Berria - Mundua   2004-04-22

3 (hitz elkartuetan lehen izenondo gisa)

Izokin-buruz eginiko pastel bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Europako izokin ibairik handiena.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Kamtchatkako izokin kaviarra du 6 eurotan lata, izokina 7,5 eurotan kiloa.  Berria - Mundua   2004-04-22

Izokin arraintza arras gostukoa dutenak badira. Izugarri gogorra da izokin mota hori.  Herria   2003-07-31

Koronelaren ibaian, non itsas amuarrain mordoa eta izokin mordoa baitzegoen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure amarena izan zen xal izokin-kolore batez bilduta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

Irteeran, bide bazterreko etxe eder izokin-kolore batean, leihatilak ubelez margotzen ikusi ditu pintore batzuk.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Goizeko zortzietarako bideo pornoak eskaintzen zituen taberna, izokin-kolorez margotu eta dastaleku bihurtu dute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Neska ilehori hortz luze bat, izokin-koloreko beroki batean bildurik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Izokin koloreko egunkari zimurtu bat Batzuk grisak, besteak izokin ala esmeralda kolorekoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 157. orr.

5 izokin keztatu/ketu

Atzeko lorategian eserita geundelarik eraztun-opilak eta izokin keztatua jaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Pepinoa ogi tartean gauero, eta noizbehinka, izokin keztatua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak, izokin ketuenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.


izor (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; cf izorratu. )

Izor-hazia isur dezan nahi dut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.

Plazer handia sentitzen badut ere, alde egin beharrean naiz, nahitaez, jainkosa-aho honetatik..., bestela bertan utziko dut nire izor-esnea!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

ZUreztatu zure izor-esnez ireki dizkidazun zauriak...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 205. orr.

Zuk haren hankartean jarriko duzu burua, eta berak bere klitoria eskainiko dit milika diezaiodan: horrela, bigarrenez isuraraziko diot izor-zukua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Nola aztoratzen duzun nire izor-zukua, nola azkartzen duzun isurketa zure berbekin eta zure ipurdiaren berotasun neurrigabearekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 180. orr.


izorgaitz izond gaitz benereoa.

Eta bidean ez zaitez andereari txorta jotzen hasi, oroitu josita dagoela eta izorgaitza duela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Hor behean zerbitzari bat dut, naturak inoiz eman duen tramankulu ederrenez hornitua, baina zoritxarrez pasmoa dario, munduan ezagutu den izorgaitz txarrenetariko batek jota dago eta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 301. orr.


izorra adlag haurdun.

Baina ez nuen izorra gelditzerik lortu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 80. orr.

Gau horretan, hain zuzen ere, bigarren haurraz izorra gelditu zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 74. orr.

Apiril arte onena hantxe lehorrean egotea dela, horditzea, alkandora jokatzea dadoetara, eta izorra uztea portuko neskatoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Gustu handiz ikusiko ninduen horren ederra, horren gaztea, horren osasuntsua, denek zioten bezala, eta bereziki sustatuko zuen, ez dakit garbi nola adierazi, haren barrua ni izorra nengoela jakiteak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.


izorragarri izond izorratzen duena.

Arrecho asko erabiltzen da bazter guztietan, "estoy arrecho" molestatua nago, deseroso, haserre; edo zerbait arrecho bada, izorragarria dela esan nahi du, itsusia, latza.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 28. orr.


izorraldi 1 iz haurdunaldia.

Andreen izorraldiak ez zuela irauten hiru egun baizik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

2 izorramena.

Sabela hutsik eta ergelkeria haietan izerdia atera behar; hura zen, hura, izorraldia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 169. orr.


izorramen 1 iz larru-jotzea.

Ai! hau izorramena! isur gaitezen laurok batera!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.

2 izorramendua.

-Hau izorramena!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 8. orr.

Ahal zuten izorramenik handienaren bila aritzen ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 152. orr.


izorramendu (orobat izorramentu g.er.) iz gauza guztiz gogaikarria.

-Badakit izorramendu bat izan zela zuretzat eta zure arrebarentzat hain berandu ailegatu izana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

Eta horiek zirela-eta galdetzen zenion zure buruari zenbat iraungo ote zuen sekula bukatzen ez zen izorramendu historia luze hark, egunero beste bat sortzen baitzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.

Berorri nork gutsietsi berorren gizontasuna; baina izorramendu aluko suak hartzen nau berorren nagusi zikin, ama zirinaren seme horrekin, hara.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.

Azken batean, zure gutunak jasotzea bera halako estortsio bat zen niretzat, nahi ez nuen izorramendua, bilatu ez nuena, merezi ez nuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.

'Gau izarramentua,' oroituko duzu Kalaportuko arrantzaleen berbamodua, eta errime esango duzu, 'bihar izorramentua!'  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.


izorrante izond/iz adkor izorratzailea, gogaitarazlea.

"Zergatik amaitu behar dut beti tipo izorranteenekin?", oihukatzen zuen berekiko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 142. orr.

Egia da neskak bart izorrante utsak zeudela, eta aldegin zutenean gu naiko ozpinduta eta zapuztuta geratu ginela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 105. orr.


izorratu, izorra, izorratzen (orobat izurratu g.er.) 1 du ad larrua jo.

Aberatsa nintzen: ezagutzen ez ninduten mutil gazteei ordaintzen nien izorra nintzaten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

Ni bezala pentsatzen duenak alde guztietatik izorra dezaten nahi izaten du, eta tramankulu batek zulatzen duen partea edozein izanik ere, zoriontsu zara hura sentitzen duzun bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.

Hogeita lau orduan laurogeita hamar aldiz izorratu ninduten aurretik eta atzetik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 128. orr.

Izugarri maite dut ipurdi neuk izorratu berria musukatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.

• 2 da/ gogaitarazia edo hondatua gertatu.

-Izorra dadila!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 224. orr.

Bestela ere, izorra dadila, hain leloa izateagatik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 81. orr.

Izorra hadi Piarres!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Izorra daitezela munduko golflari guztiak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.

Ederki izorratuta gaude.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 122. orr.

Eta hantxe izorratu zen dena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 149. orr.

Izorratuko haiz ederki, pentsatu nuen neure artean, eta mantsoago jarraitu nuen janzten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.

Konpondu gabeko -eta ondorioz, oraindik izorratu gabeko- asuntoak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.

Ez daukagu izotzik: izotz-makina izorratuta daukagu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.

• 3 du ad biziki gogaitarazi; hondatu.

-Kaka zaharra! bapo izorratu gaitik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 17. orr.

-Ez nazazu izorra, Gofi, ez nazazu izorra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

Ni ez izorratu, ez batak ez besteak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 119. orr.

Ai, zer ez nuke egingo kurrinka buruloka horrekin! izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

Norbaiten autoa izorratu nahi baduzu, modu lasterragorik edo errazagorik ez dago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

-Zoritxarrez klixeak izorratu zizkioat lehen traste honi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 110. orr.

Azukrea tamaina-tamainan duena gainera, eta hortz-haginik izorratzen ez duena.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.

Eta Jainkoak libra gaitzala elkar izorratzen hastetik, ezin da horrelakorik onartu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

-Church horrek dena izorra dezake.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 57. orr.

Gaztaroa hondatu ondoren helduaroa ere izorratuko diotelarik zikoizkeria hutsez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.

Guk, aberatsok, munduko pobreak izorratu ditugu, eta elkar hiltzera bortxatu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 97. orr.

Euren etorkizuna bermatzen dute horrela, gurea izorratuz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 141. orr.

Izorratu didazue bizitzako ametsa!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 121. orr.

Droga gehiegiak izorratutako puta bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.

Zerra izurratzeko zer asmatuko eta, zerraren hortz bat alde batera okertu zion eta bestea beste aldera, erabat estropeatu ziolakoan, baina entrama galanta eman zion eta, indarrez eta abilidadez, trontza asmarazi horrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitza izorratu (3); bizitza izorratzen (3); ederki izorratu (3); gu izorratzeko (5); izorra dadila (14); izorra daitezela (4); izorra hadi (24); izorra zaitez (4); izorratu beharra (4); izorratu zioten (3); izorratu zituzten (3); izorratu zuen (4); izorratuta dago (5); izorratuta dagoela (3); izorratuta egon (5); izorratuta nago (4); izorratzen du (4); izorratzen nau (4)


izorratzaile 1 iz larru-jotzailea.

Modu honetara lortzen da plazerik handiena: emakumea bere izorratzailearen gainean etzaten da, honen alderantzizko zentzuan [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Tira, madame, popatik emaiozu zure nebari... horra hor Agustinen zakila zurean sartzeko prest-prest, eta, niri dagokidanez, ez dut gupidarik izango zure izorratzailearekin...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 191. orr.

2 norbait haurdun utzi duen pertsona.

Joanesen ehorzketa egunean, bere interes bakarra zuen bere alabaren izorratzailearen harrapatzea, baina hobenduna ez zen azaldu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

3 gogaitarazlea. ik izorrante.

-Zer dela eta etorri behar zuen gurekin izorratzaile horrek? -lehertu egin da azkenean Lola-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Izan ere, Braun kontularia, ugazabaren absentzian haren ordezko zena, Mister Brown, bada, ez zen izorratzaile bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 40. orr.


izotz 1 iz tenperatura uraren izozte puntutik beherakoa deneko giroa, uraren izoztea dakarrena. ik horma2; lei; jela.

Izotza ari duenean, eta besteak irristaketan dabiltzanean, pista txiki bat antolatzen du berarentzat, aparte.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Toki gehienetan izotza egingo du, batez ere gauean.  Berria - Harian   2005-01-27

Negu gorrian, kanpoan begiak ateratzeko moduko izotza egiten zuenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 10. orr.

Aire-pistan, izotza botatzen ari du ia, eta iparrak jotzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Zabaldu zuenean hego haizeak izotza zekarrela begitandu zitzaidan-.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 86. orr.

Izotz gogorrak etorriko dira, bai, eta elurteak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 88. orr.

Elurteak izoztea ekarri zuen trailan eta izotz gogorrak iraun zuen 75 egunen segidan, martxoko Ama Birjina inguru artio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Donostiako hotzena, izotz polit horietako bat, 1986ko 11an suertatu zen, -5.8 gradutara hotza makurtu zenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.

Edozein izotzek alferrik galtzen baititu oraindik erabat zabaldu gabeko kukuluak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.

2 giroaren hoztearen ondorioz kristalezko masa bat osatuz trinkotzen den ura.

Ura beti ur den moduan, izan izotz, izan likido edo izan lurrun.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Horren ondorioz, arropak bustitzen zizkidan ur zikina izotz bihurtu da.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.

Uste baino izotz gehiago Marten.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Ur gazi horrek ipar poloko izotz hormatuak ere urtu egingo ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Herrixken gainean, oihanen gainean bezala, ke geldi bat baizik ez baitago, izotz zurixka bat bezalakoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Ikastetxe inguruko mendiek izotzaren kolore grisa hartu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 163. orr.

Izotza urtu egin zen eta ibaiak gainezka egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Izotza desegiteko, pixa egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

Eguzkiaren erradiazioa da kometaren izotza lurruntzeko arrazoi nagusia.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Kontu handiz eta nazkaz, izotzetan balebil bezala, jaitsi zen Farr jauna eskailera estu ilunetan behera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 175. orr.

Eta elur malutak izotzezko orratzen modukoak izanen dira ontziaren bizkarrean geratu behar direnentzat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Uhartearen gaineko izotzezko geruza zuri-urdina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Izotzezko pista batetik eraman ninduten ateraino.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 193. orr.

Izotzezko estatua bihurtuta geldituko nintzela bulego ilun hartan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Izotzetan biluzik baino hozkirri minagoa sentitu zuen Norak bizkarrezurretik gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.

Eskuak izotzetan sartzea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 74. orr.

Zelai-sasiak, izotzetan zuri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

3 izotz koskorra.

Santa Teresa txupito bi, baso luzean eta izotz barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 82. orr.

-Kafea izotzarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.

Ginebra izotzarekin edanez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.

Tonikak lagundutako ginebra desagertu eta edalontzi hutsak hasi ziren ilunpeko mahaia betetzen, bata bestearen atzean, limoi zatitxoak izotz urtuetan ito arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.

Wisky bat, kopa handi batean, izotzez beteta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

Sukaldera joan zen izotz bila.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Sabelean ontzikada bete izotz bota baliote bezala sentitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.

Ourenseko oruxoa, portuko whiskeya... besterik ez bada gintonika izotz mordoaz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.

4 irud

Beroa dago, bai -erantzun nion, umore punttu batekin izotza urtu nahirik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

-Egingo al dugu dardotan? -galdetu zion azkenean, lehen enkontru hartako izotza hausteko asmoz-edo.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

Hainbestenarekin, ene bihotza izotzak hartua egon zen hilabete luze eta mindu batzuen ondotik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iparraldean, Izotz Ozeanoa, Karako itsasotik Beringeko itsasarteraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Tatariatik Izotz Ozeanora mintzatzen ziren ia hizkuntza guztiak ulertzen zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Hartz siberiarra, alajaina, piztia izugarria, izotz itsasoetan bizi direnak bezain handia eta sardez edo ganibetaz baizik hil ezin dena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Artikoko izotz eremu handiak satelite bidez kontrolatzen dituzte zientzialariek.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Ur gaineko izotz-zelaien artean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 284. orr.

Haren lana gogor-gogorra zen neguan, izotz egunetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Izotz barra bat.  Berria - Kultura   2004-11-17

Diziplina behar omen dugu [...] izotz hormetan goiti egiteko bezain handia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 155. orr.

Iturriko urak izotz xafla bat egin zuen, egunetik egunera lodiagoa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Ekaitz batean 2.000 kilometro koadroko izotz plaka bat desegin zela ikusi zuten zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Izotz-geruza batez estalitako ur putzuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 189. orr.

Mikel Strogoff eta biak azkar lerratu ziren izotz bankuaren gainazalean aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

Itsastxakurrak izotz blokeen gainean lotan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Hilobiz hilobi neure burua deseginez, hilobien gainetan atseden hartu eta etzanez, lore berriak, izotz kristalak, txori nekatuak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Sethek kanpotarren zapata guztiak jiratu zituen izotz-patinen bila, seguru baitzegoen han zeudela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.

Neguan, gaixoek izotz-pista egiten zuten, eta eskietan edo irristailuetan ibiltzen ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

Izotz fabrikaren motor marruma apala baino ez da entzuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Ez daukagu izotzik: izotz-makina izorratuta daukagu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.

Artean izotz-putzu batetik libratu gabe, beste elurzulo batean leporaino sartuta nengoela konturatu nintzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 132. orr.

Bestelako arazoak ere eragin ditu, baina, izotz-galtze horrek erakunde ekologistak ohartarazi duenez: [...].  Berria - Gaiak   2004-02-12

Saunak, Vichy dutxak, dutxa ziklonikoak, izotz iturria, yoga aretoa, gimnasioa, aldagelak eta kafetegia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mutiko xarmantak banilia izotz bat eskaini ziolarik, Maddalenek konturatu gabe baietz erran zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 227. orr.

Ibarreko zuhaitzak, udaberriz jantzirik ordurako, gu bezalakoak ziren, haiek ere jende, hitzik gabea baina bero-izotzak sentitzen dituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

7 (erkaketetan)

Izotza baino hotzago zeukan eskua Velascoren alaba baltsamatuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.

Eroslerik den bitartean bihotza izotza baino hotzago duten horiek animaliak torturatzeko prest egongo dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 64. orr.

Gau hartan, afaritan, izotza bezain hotz agertu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Gaueko haizea mendi-gailurretatik izotza bezain hotz zetorren arren, [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

8 izotz-apurtzaile iz itsasontzi izotz-hauslea. ik beherago 13.

Ipar-mendebaldeko lurraldeetan eta Yukonen lan egin zuen mediku orokor gisa, eta, halaber, Artikoan dabiltzan izotz-apurtzaileetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.

9 izotz-aro (orobat izoztaro g.er.)

Azken 700.000 urtean zortzi izotz-aro eta zortzi bero-aro izan direla da atera duten ondorio nagusia.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Orain 1100 urte-edo, Erdi Aroan, beroaldi ttiki bat izan genuen bezala, orain 400 urte inguru, izotz-aro ttiki bat izan genuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Izotz Aroa berriz etorriko ote den ipar Europara aipatzen da batzuetan, eta zantzu zientifikoak badira hori pentsatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Arkeologoen esanetan, azken Izotz Aroa baino lehenago iritsi zen gizona Amerikara, orain 30.000 urte inguru.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Geroago ekarri genituen iparraldetik hemen izoztaroan bizi ziren abereak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

10 izotz beltz intzigarrik gabeko izotza, lurra gogortzen duena, oskarbi ez denean gertatzen dena.

Izotz zuri jelatua, goiak argi dituztenean; izotz beltz hormatua, lainotua dutenean ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Iparraldeko haizeak bisuts izoztua dakar goialdetik; eguna argitzeak ez du, agidanean, izotz beltzaren mamua uxatuko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.

Gau grisa zen, elur-ur xehea ari zuen, ziri-ziri, eta kaleak distiratsu ageri ziren izotz beltzetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Gurasoek oparitu zidaten kimua hamasei urte bete nituenean, eta ni arduratzen nintzen hura zaintzeaz, inguruko belar txarrak kentzeaz, izotz beltza egiten zuenean zapi saretu batez estaltzeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

11 izotz burruntzi (orobat burduntzi)

Ez dira urtu egun osoan atzoko izotz-burruntziak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 111. orr.

Teilatuetako izotz burruntzietatik ura tantaka-tantaka.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.

Burdinazko barroteak, barruko arnasaren lurrunaren eraginez, izotz-burruntziz eta antzigarrez estalita zeuden une oro. gutxienez dozena bat Gabon-arbola handi zeuden gelaren inguruan, batzuk dirdirka izotz-burduntzi txikiekin eta beste batzuk dizdizka ehundaka kandelarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.

12 izotz haize

Izotz haizeak erraztatu plazan hitz egiteko premia ankerra piztu zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

Haize bilauak eta beldurgarriak izaki, izen asko erantsi zaizkie: Ipar-gorria, Haize gorria, gose haizea, izotz haizea...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

13 izotz-hausle (orobat izotzausle) izond/iz itsasontziez mintzatuz, itsaso edo ibaietako izotz geruza hausteko tresnak dituena. ik gorago 8.

Zenbait lekutan Errusiatik joandako itsasontzi izotz-hauslearen laguntza behar izan zuten, izotzak 10 metroko lodiera zuelako.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Ontzi izotzauslea helduko dela abisatuko dizuete.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 357. orr.

Datorren hilean Ameriketako Estatu Batuetako ontzi izotz-hausle bat eta hiru zamaontzi dira heltzekoak badiara.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Izotzauslea ezin da honaino heldu eta airetik erreskatatuko gaituzte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

Bere kale iluna itxi den lekuetan, izotzausleak maniobrak egin beharko ditu beste bide bat zabaltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

Iceblink izotzauslea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 426. orr.

14 izotz-hausteko (orobat izotzausteko) izlag izotz-hauslea. ik gorago 8.

Artic Sunrise Greenpeacen izotz-hausteko ontziak lau aste egin ditu Patagonian.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Izotz kapa hau apurtu eta honaino iristea oso zaila izango da izotzausteko ontziarentzat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 345. orr.

15 izotz hockey (orobat hokei) izotzetan jokatzen den hockeya.

Eski artistikoa, izotz hockeya, patinaje artistikoa. Izotz hockeya: Lehen ligaxka (emakumezkoak).  Berria - Harian   2006-02-09

Fabio Capello eta Pavel Nedved esatari ariko dira izotz hockeyan.  Berria - Kirola   2006-02-03

Jean-Crhistophe Filippinek Hormadin amaitu du bere izotz hockeyko ibilbide profesional luzea.  Berria - Kirola   2004-04-13

Angeluko Hormadi izotz hokeiko talde nagusiko jokolariek.  Herria   2001-05-03

Izotz-hockey taldeak.  Berria - Mundua   2006-01-04

Lehen saria, pidaia bat Tunisian bi lagunentzat, aste batez, [...] gero mikro labe bat, irensgailu bat (errauts biltzeko tresneri), 2 ahuntx erdi, bildotx, izotz okei partidetako sartze eta abar...  Herria   2003-11-27

· Angeluko Hormadi izotz hokeilariek.  Herria   2002-11-07

16 izotz jauregi izotz kiroletan jokatzen den eraikina.

Gasteizek eta Txuri Urdinek Espainiako Kopako finalerdiak jokatuko dituzte gaur, Arabako hiriburuko izotz jauregian. herriaŽ

Txuri-urdin izotz jauregian irristaketan ibiltzeko aukerari ez zioten muzin egin ikasleek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

15 pertsona hil ziren Bad Reichenhallen, Alemanian, izotz jauregiko teilatua erorita.  Berria - Mundua   2006-02-24

17 izotz kirol

Eskaera gehien izotz kirolek izan dute.  Berria - Kirola   2004-12-30

Angeluko ASG izotz kirol elkarteari.  Herria   2002-11-21

Angelura etorria da FFSG izotz kiroletako federakuntzak igorririk.  Herria   2003-05-01

Emmanuel Caule SAGAko izotz kirol erakasleak.  Herria   2005-12-15

18 izotz koskor (orobat kozkor eta koxkor) edariak hozteko erabiltzen den izotz zatia.

Izozkailutik atera berri den izotz koskorra hatzei itsasten zaie.  Berria - Kirola   2006-02-03

Teacher's-aren kondarrak basoetara atera eta izotz kozkorrak eta ur zurrusta bat eransten ditut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

Izotz kozkor bat eta lima zati bat erantsi zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Bihotz formako izotz koxkorrak egiten zituen plastikozko kubitera hautatu zuen, gehiegi pentsatu gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.

Sapa malapartatu hark izotz-kozkorrez freskatutako bainua hartzera gonbidatzen zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.

19 izotz ontzi edariak hozteko izotz koskorren ontzia.

Izotz ontzi bat zegoen mahaiaren gainean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Nagusia ateraino laguntzera joan da: bezero garrantzitsuak dira, botila bat ardo zerbitzatu diete izotz ontzi batean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 201. orr.

Azken botila xanpainari zerbitzu-mahaiaren gainean zegoen nikelezko izotz-ontzi batean eragiten ari zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

20 izotz orratz

Zein proiekzio egiten zuten izotz orratzek, zein usain zetorren zeru ertzaren azken mugetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

21 izotz puska1 izotz zatia.

Elurtea pasatu, bazterretako azken zuriguneak desegin, eta azken izotz puskak urtzen direnean.  Berria - Kirola   2004-03-02

Izotz puska batzuk sortuak ziren Baikaleko ur gainean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Haize polarrak, izotz puskak noraezean eta iceberg batzuen puntek Antarktikaren hurbiltasuna iragartzen dute.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.

Jolas erotikoak imajinatzen, ezagun ditek aurpegian, otutzen zaio Gabini, izotz puskak azal kanelaren gainetik pasatzen...  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.

Zainetan zeuzkan izotz-puskak urtu eta gorputzean zehar barreiatu zaizkio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.

22 izotz puska2 izotz koskorra.

Di-da batean izotz puskak bota eta beste di-da batean ginebra eta tonika.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 77. orr.

Jarraian, erretilutik ere ginebra-botila hartu eta zurrusta luze bat hustu zuen edalontzian, izotz-puskak erabat estali zituen arte.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 11. orr.

Yolande kantuan aritzen da sukaldean; whiskia ekartzen dit, izotz-puskekin; nik egunkaria irakurtzen dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 78. orr.

23 izotz-txikitzeko iz izotza txikitzeko tresna.

Honetan datza teknika: gaixoei konortea galarazten zaie kolpe batez, eta, "anestesia" horren eraginpean daudela, izotz-txikitzeko bat indarrez sartzen zaie begi-globoaren eta betazalaren artetik orbitaren gainaldean barrena lobulu frontaleraino; puntu horretan, ebaki bat egiten da alderik alde, tresna alde batetik bestera mugituz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Izotz-txikitzeko bat besterik ez zen behar.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

24 izotz zuri (orobat txuri)

Kondentsazio hori hotzean gertatuz gero, ur-lurrina bertan izozten da, eta tokian tokiko txuritasuna gauzatu, izotz zuriz dena apainduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

Neguko giroa bada, gehiegi hozten da: orduan, kondentsazio hori ur-krixtal txuri hotz jelatuan izan ohi da; izotz txuria, edo intzigarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.

Lurrin umel hauen pilaketa gertatu ez den tokian, izotz txuria egonen da ziurrenik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Gatza bezala zabaltzen du izotz zuria lur gainean, jelatu eta belar-puntak arantzak bezala zorroztuz.  Elizen arteko biblia   Si 43,19

Izotz zuria, eurien mandataria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artikoko izotz (4); hormadi izotz (5); izotz artean (5); izotz bloke (13); izotz blokeak (4); izotz gainean (5); izotz gaineko (8); izotz geruza (10); izotz hockeya (126); izotz hokeian (23); izotz hokeiko (4); izotz jauregian (4); izotz kapa (4); izotz ondoko (4); izotz pista (5); izotz plaka (12); izotz plakak (6); izotz puska (39); izotz puskak (32); izotz pusken (6); izotz taldearekin (5); izotz tontor (6); izotz tontorrak (4); izotz zati (8); izotz zatia (4); izotz zatiak (7); izotz zuria (6

elur eta izotz (9); izotz bloke bat (4); izotz puska bat (10)

elurra eta izotza (12); elurrak eta izotzak (12); izotza baino (4); izotza bezain (5); izotza urtu (7); izotza urtzen (8); izotzaren azpian (4); izotzaren gainean (5); izotzen artean (4)


izotzaldi 1 iz izozte larriak dauden aldia. ik hormaldi.

Tajo ibaia Toledon jela-jela hormatuta utzi zuen izotzaldi makur batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

Nolanahi ere, bai urtarrilean eta bai otsailean, efemerideen zakuan errepasorik botaz gero, nabarmen hazita eta lodiduta dator aipatu dugun hotzaldi edo izotzaldi XVI-XVII. mendeko hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 61. orr.

Frango hotz handiak hor gaindi, izotzaldi eder batzuekin.  Herria   2005-12-29

Ondo prestatuta etorriak ginen, mendi bidearen nekeak ez ezik, elur eta izotzaldiak jasateko prest ere bai.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 258. orr.

Baina bera ahuntzei gailendu zitzaien, erauntsiei, izotzaldiei, gizakiei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

2 irud

-Ez naiz hemengoa -abiatu zen, azkenean, Dianne, izotzaldia urtzeko unea zela deliberatuta-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 77. orr.


izotzarte iz izotz arteko eremua.

Kumea eramaten baduzue, ama atzetik etorriko da, bere kexu kantu nekatuarekin, tarraz, bere odol lorratza izotzarte zakarrean luzatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.


izotzausle ik izotz 13.

izotzausteko ik izotz 14.

izotzdun izond

Oxobik ederki erran zigun urtatseko lehen hilabete izotzdun honen berri: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.


izotzgarri izond

Nehoiz ez nuen nabaritu eliza honetan sartu nintzenean bezalako zirrara izotzgarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.


izotzil iz urtarrila.

1971ko izotzilaren 4an.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Izotzilaren lehenbiziko 12 egunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.


izotztsu izond

Nola negu argi izotztsua egiten duenean, negu lehor harrik eta zizarerik bakoa datorrenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.


izozgailu ik izozkailu.

izozkailu (orobat izozgailu g.er.) iz ura eta janariak izozteko tresna.

Labea (elikagaien berogailua), izozkailua (luze kontserbatzeko) eta hozkailua (egun batzuetan mantentzekoa) aparatu bakar eta bera izango da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

Izozkailu azkarrak: nitrogeno likidoa baliatuz, elikagaiak -195º C-tara jelatuko ditu etxekoandreak edo sukaldeko nagusiak segundo gutxitan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

Etxerako erosketak egiteko aprobetxatu nuen, izozkailua hornitzeko.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.

Langile-jendeak [...] diru apur bat eskuetan izan orduko, izozkailuak, irratiak, eta antzeko etxe-tresna elektrikoak erosten zituzten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.

Johnsonen burua Sale Mohammed al Aufiren etxeko izozkailu batean aurkitu zuten poliziek atzoko operazioan.  Berria - Mundua   2004-07-22

Haur bihurriak freskagarrien izozgailua seinalatu zigun.  Berria - Kirola   2004-04-08

Inor ez da ausartzen Alemaniatik ekarritako izozkailuko atetzar zuria irekitzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.

· Ondoren laginak izozkailu berezietan sartuko dituzte eta, arazorik ezean, ADNak milaka urte iraungo ditu bertan.  Berria - Gaiak   2004-07-28


izozkailutxo iz izozkailu txikia.

Horretatik ez zen falta izan, izozkailutxo bat puntaraino beteta baitzeukaten zerbeza botilaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.


izozkara izond izotz tankerakoa.

Gelan bakardadeak hartu ninduen ostera, leihozulotik zorrotz sartzen zen mendien hats izozkara aratzak, eta geroaren larriak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 185. orr.

Gogo eskasean Valperga Caluso kalean gora nentorrela, Valentinotik laino izozkarazko boladak iristen eta paretik pasatzen zitzaizkidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.


izozketa 1 iz izoztea.

Banuen gisako izozketa anitzen berri eta ongi nekien hain tenperatura muturrekoek ezin osatuzko kalteak eragiten dituztela edonoren eskuetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 164. orr.

Behatzetan izozketa-sintomak hasi zaizkit, hori bai.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

2 irud

Erromatar Legearen kodetzerantz egindako lehen urratsa, K.o. 131n, Edictum Perpetuum delakoaren "izozketa" izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.


izozki 1 iz gozoki izoztua.

Izozkiaren gainean txokolate-krema beroa zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.

Niri ere gustatzen zaizkidala marrubizko izozkiak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 132. orr.

Erretiluaren erdian txokolatezko izozki sugartua dago, gar urdin eta horien artean bildurik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Ordu-erdiro dohainik ematen zion frutazko izozki bat, kremarekin eta karameluarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Marrubi eta kakahuete-gurinezko hiru izozki handi erosi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 53. orr.

Izozki makiladunez asebetetzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Neska-mutil guztiak, izozki bana eskuetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.

Berthillon-enean txokolatezko eta marrubizko izozki bat dastatzera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 163. orr.

Ea zergatik ez ginen ateratzen izozki bat hartu eta Kontxan zehar buelta bat ematera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 293. orr.

Zofia Glazer eta bere lagun bat beste eliza baten ondoan daude eserita, izozki bana jaten.  Berria - Mundua   2004-04-25

Izozkia milikatuz ibili ginen uhartean barrena.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 163. orr.

Arratseko 8etarik goiti, hurrupaldiaren ondotik izan da afaria: salda, zizka-mizka, oiloa errizarekin, gasna, izozkia, kafe eta ttotta.  Herria   2005-03-24

Tomate saltsa, izozki industriala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

2 (hitz elkatutetan)

Eguzki-argitan Florean Fortescue-ren izozki-dendaren kanpoaldean esertzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Izozki-postuko emakume irribarretsuak zer nahi zuen galdetu ziolako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

Izozki txosnaren aurrean gelditzean, sekula ez bezala, bi txartela atereaz, zirta hormatua erosi nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

Izozki-saltzailearen trizikloa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.

Izozki puska handi bat ebaki dut biontzat, bestelako jakirik ezean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 101. orr.

Koilara luze likatsu batez baliatuta, Anna izozki-puska batzuk arrantzatzen ari zen bere edontziko likido sendo apartsuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

Armiarma izozki-baso txiki batean paratzen eta estalkian zulo batzuk egiten lagundu diot.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 75. orr.

Izozki marka nagusietako bat.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 32. orr.

· Goizean hondartzara joan gara jogurt izozki italiar bat jatera  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi izozki (3); izozki bana (5); izozkia jaten ari (3); marrubizko izozki (5); txokolatezko izozki (5); txokolatezko izozki bat (3)


izozkigile iz izozkiak egiten dituen pertsona.

Gero, ordea, izozkigile baten orgatxoa topatu genuen, eta orduan nire anaia gelditu egin zen eta esan zidan: izozki bat hartzera gonbidatuko haut.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 233. orr.

Gozogile italiar handi-handia, sekulako ospea zuena mundu guztian izozkigile gisa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.


izozmendi (45 esaldi, 8 liburu eta 21 artikulutan; orobat izotz(-)mendi 8 esaldi, 2 liburu eta 2 artikulutan) iz Iparburu edo Hegoburu aldeko hormaguneetatik askatzen den izotzezko masa, itsasoan igeri doana. ik iceberg.

baitzuen alde hartan ugariak ziren izotz mendiak arrakalatzen ari zirela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Ezin da ahaztu izotz-mendiaren azpikaldea itsasgainekoa baino askoz handiagoa dela beti.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Harentzat, izozmendien tankerakoak ziren hotsak: entzuten zena ez zen ageriko zatia baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 380. orr.

Gutarik batzu oinez ibili dira izotz mendi kaskoan eta tokiko izozkiarekin whisky hurrupa bat edan ere gidariak eskainirik.  Herria   2005-03-17

-Itsusi aurkitzen al nauzu, postariaren seme, bihotz-mamiak izotz mendia baino hotzagoak dituzun mutil horrek?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.


izoztaldi ik izotzaldi.

izoztaro ik izotz 9.

izozte 1 iz tenperatura zero gradutik behera jaistea.

Baratzeak mortu zeuden, eta zeru izarniatua berehalako izozte bati begira zegoela ematen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

Izozteek eta antzigarrak jotzen dutenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Uholde eta izozte makurrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

Negu azkenaldeko edo udaberriko izozteak dira kaltegarrienak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 40. orr.

Horregatik, izozte gogorrak direnean […] ezin da lanik egin, ze zulatu orduko berriro hormatzen hasten baita leia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.

Araban izozte arinak izango direla iragarri dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

1596an, adibidez, maiatzaren 21ean, Toledoko lurraldean, izozte beldurgarria gertatu zen, mahastiak denak ihar erreta utzi zituen izozte latz berandukoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Olot aldean, 1579ko martxoaren 30ean, egundoko izoztea bota zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.

Gau oskarbiak izozte zuri sanoak dakartza, lur azala saretzeko dohaina dutenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Urdaitegian sartzen zen, egun hotzetan, zimur-zimur egina, izozteak uzkurturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Otsailean, izozteek otsoak jaitsarazi zituzten mendi zurituetatik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

· Maiz jaisten baita termometroaren hodia merkurioaren izozte punturaino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

Martxoko arrantzaldiak goraino bete ohi du Bermeoko izozte planta.  Berria - Harian   2005-08-21

Denbora luzez izoztuta izatean obuluek eta haziek ezaugarriak galtzen zituzten usteagatik, zenbait herrialdetan izozte aldia mugatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-05-26

ik izotzaldi.

2 gai organikoen isurkariak izoztu arte hoztea.

Izozte larriak ditu Oiarzabalek.  Berria - Kirola   2004-08-03

Gainera, Pasabanek berak etxekoei azaldutakoaren arabera, izozteak ez dira hasieran uste bezainbestekoak, arin samarrak baizik.  Berria - Kirola   2004-07-28

K-2 menditik jaisterakoan izandako izozteen ondorioz zenbait behatz moztuko dizkiete biei.  Berria - Kirola   2004-09-16

Oso argi daukat bi behatzetako falangeak galdu egingo ditudala izozteak direla eta.  Berria - Kirola   2004-08-21

Bigarren eta hirugarren mailako izozteak ditut, eta hilabete beharko da gutxienez tratamendu honekin jakiteko zirugia beharko den edo ez.  Berria - Kirola   2004-08-03

3 irud

"Izoztuta" geratzen den iheslariaren historia dela, eta parametroak galdu dituenaren egoeraren moduan ulertzen dudala izozte hori.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Soldatak izozten ez badira 30.000 lanpostu arriskuan daudela dio VWk.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Pentsioen igoerak izoztea eta erretiratzeko adina 65 urtetik 67ra atzeratzea erabaki du.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

El Baradeik herenegun Irani dei egin zion uranioa aberasteko prozesua 10 urtez bertan behera utz dezan «izozte tartea» hitzak erabilita, Mendebaldearekiko tirabirak murrizte aldera.  Berria - Mundua   2006-02-04


izoztegi (9 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; cf hormagune 10 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz hormagunea, glaziarra.

Hormategi edo izoztegiek estaltzen dute ia osorik lurraldea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Izoztegiak eskalatzen zituen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 123. orr.

Izoztegiaren ertzera iritsi zenean gelditu egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Alpe Garaietan, izoztegien oinetan, mendien gailur zuriak ebakitzen dituzten harkaitzezko mendiarte gorrietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 275. orr.

Eskuinetara Daubenhorn mendiak bere harkaitz beltz zutak erakusten zituen Wildstrubel gaineko Loemmern izoztegiko morrena erraldoien ondoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

2 izozte planta.

Ohargarri dira izoztegiaren inguruko hiru elkarteek eskuratzen dituzten 166 000 euroak, ASG ek berak 15 000 eskuratzen ditu, aldiz honekin lehian den SAGA ez da lagunduetan ekarria.  Herria   2002-12-26


izoztu, izotz/izoztu, izozten du ad 1 izotz egin.

Izozten ari zuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 105. orr.

2 da/du ad ura edo beste isurkari bat hotzaren eraginez egoera solidora igaro, izotz bihurtu.

Tutu barruko ura izozten denean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 182. orr.

Lurruna leihatiletako beiretan izozten zen, eta haize izoztua sartzen zen ateko zirrikituetatik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Itsasoa eta fiordoa izoztu egiten dira urritik aurrera eta hala jarraitzen dute uztailaren amaiera arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

1989an, Lugo aldean, Monforte de Lemosen, Cabe ibaia izoztu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Ez duzu jakingo nora joaten diren ahate horiek aintzira izozten denean, ezta?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Central Park-era itzultzea ahateen urmaela izoztuta ote zegoen ikustera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Elurra izoztu egiten da erori ahala, eta lokatza gogortzen du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.

Olioa, izan ere, ez da komeni izoztea, eguraldi beroarekin mehetzea baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

3 zerbait, daukan ura edo isurkaria izoztu arte hoztu.

Izebak atariko kanila Uilen alkandora horiaz bildu zuen, izoztu ez zedin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Gure pausoen hotsak sentitzen genituen zoru izozten hasian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Ba, aginte-kontrolak izozten ari dira gaur ere; bolantea gogor-gogor dago; lema-kontrola berriz, trabatuta dago erabat!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.

· Hotz etengabeak ikatza izozten zuen, eta, sutara botatzean, puztu egiten ziren zatiak, eta usain txarra botatzen zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Mars Express espazio zundak izotza eta izoztutako karbono dioxidoa atzeman ditu Marteko hegoburuan. herriaŽ

4 (gai organikoak)

Bidean jasandako hotzarengatik ezker eskua izoztu eta moztu egin omen zioten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Hankak izoztu egin zitzaizkion Siberian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 68. orr.

Oinak, berriz, izozturik, eta erreduraz beterik atzamarrak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Andre bat ama izan da, 21 urtez izoztuta izandako hazia erabilita. herriaŽ

Minbiziaren kontrako tratamenduak hasi behar zituzten emakumeen obulutegiko ehunak izoztu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Sei urte geroago [...] berriro jarri zizkioten izoztuta gorde zituzten ehunak.  Berria - Gaiak   2004-09-25

Emultsionagailuak, izozturiko elikagaiak pure edo krema bihurtzen ditu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

ADN laginez gain, zelulak eta esperma ere izozteko asmoa dute proiektuaren bultzatzaileek.  Berria - Gaiak   2004-07-28

5 irud

-Izoztuta nago -esan zuen Ronek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 189. orr.

-Izoztu egiten dizute barrua, ezta? -esan zuen Fredek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 82. orr.

Tila izozturik dago.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 67. orr.

Zaldunak urrundu ahala, itzalak jausten ziren berriro haien gainean, bihotzak izoztuz, eta Gondorko adorea errautsetan zimelduz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.

Tupustean, hotz ezezagun eta misteriotsu batek izoztu zion bihotza, metalezko esku ikusezin batek arima laztanduko balio bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.

Asaldatu nintzen, eta izerdi hotz batek izoztu ninduen oinetatik bururaino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Aspalditik izoztutako bihotz hari bero apur bat emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

Ahots bat zen, hezurretako muina izozteko modukoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.

Aurrera begira segitu zuen, denboran izoztutako irudi bat bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 33. orr.

Denbora? izoztuta dago, erlojua geldirik.  Berria - Kultura   2004-04-01

Albisteak izoztuta utzi zituen denak, kanpaleku nagusian.  Berria - Kirola   2004-07-28

· Izozturik geratu zitzaidan "baina" bat ezpain ertzean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.

Ezpainetan izoztu zitzaidan irria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

Eta, orduan, arestian bor-bor zuèn odola berriro izoztu zitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 79. orr.

Odola zainetan izozten zuten izaki nazkagarriak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 340. orr.

Logela erabili gabe egongo balitz bezala, denbora bertan izoztu izan balitz bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 42. orr.

6 soldatez, aurrekontuez eta kidekoez mintzatuz, bere hartan utzi.

Txentxo Jimenezek 2004ko aurrekontutik 65 milioi euro izoztuta daudela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

PSOEko gobernuak legearen artikulu horiek izoztuak dituen arren.  Berria - Harian   2005-02-25

Liberalak eta enpresa txiki zein ertainen esparrua erreformatuko du eta soldatak izoztuko.  Berria - Harian   2006-04-12

Aktibo likidoenak gauzatzeko lasterketa hasten da orduan, eta lasterketa horrek berehala ekartzen du merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

SEPIk «izoztu» egin du, behin behinean, Izarren industri plana.  Berria - Ekonomia   2004-09-24

Khanek eta bere laguntzaileak, Mohammed Farooqek, kontu korronteak izozturik dituzte.  Berria - Mundua   2004-02-01

Amodioaren zoroa arrazoiz bete eta izoztu egin zela aitortu zion, desiraren beroa aspaldian urtu eta agortu zitzaiola.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

· Teherani uranioa aberasteko prozesua izozteko eskatua zion IAEAk.  Berria - Mundua   2006-04-29

Kosovoren azken estatusa finkatzea 20 urtez izoztea eskatu zion Serbiak NBEri.  Berria - Mundua   2006-03-10

Legeak izozteko eta demokrazia hibernazio egoeran jartzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Proiektua baztertzeko edo izozteko eskatu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

7 (era burutua izenondo gisa)

Eta ontzitik lehorrera bezala jaitsiko zarete, hotzaren lanari esker, itsaso izoztura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Nire itzala ilunpean urtzen ikustean ur izoztuan murgiltzen ari naizen sentsazioa dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Askoz larriagoa da ur izoztuan murgilduriko gorputz baten bero-galera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Eremu argienak ur izoztuzko eskualdeak direla uste dute.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Kolore urdin ahuleko lurralde izoztu bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 144. orr.

Thailandiakoa zen oilasko haragi izoztua.  Berria - Harian   2005-10-25

Nik legatz izoztuarekin segitzen diat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 20. orr.

Elikagai izoztuak poltsa berezietan gorde behar dira kontserbatzea errazteko.  Berria - Harian   2005-08-06

Ametsak iparralde izoztuan. Noizbehinka, lorategi hartara joan eta eserleku izoztuan jartzen nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.

Errepide erabat izoztuan nekez zebilen autobus zaharrean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 106. orr.

Baso arbatsuetako sekretuak lanbro izoztuen artean gordez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.

Egurats izoztuan zuzen-zuzen goratzen ziren ke-haritxo meheen bidez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Esperma izoztuz emakumeak "artifizialki" ernaltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 147. orr.

8 irud

Gizonak bere hatsarekin berotzen ditu esku izoztuak.  Berria - Kultura   2004-10-23

Goian ilargi izoztu eta zahar-zaharra ñirñirka ari zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.

Argi baitago poloko konstelazio izoztuetatik datozen haizeok ibaiaz kontra dihardutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.

Neguaren amaiera izoztu hark amaigabea zirudien.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 35. orr.

Dama zuriaren hats izoztua zuen gogoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 117. orr.

Indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Izeba Emilyren ahoa estutu zen irri izoztu bat osatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.

Irribarre izoztuak zituen herriko guztientzat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.

Zorionez, Lepic andrearen begiratu izoztupean, seko isildu da. agindu zien pailazo-txanoak eramateko, Dukearen bihotz izoztua urtu arte.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Izu ziztada izoztu bat sentitu nuen garondoan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 124. orr.

Florent noizik behinka agertzen zen, eta bostekoa estutzen zion anaiari, Lisaren isiltasun izoztuaren ondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

Hitz haiek oroimen izoztuaren erdian bizitzaren aldeko musika bat berritu baliete bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 152. orr.

Materia galkorren eldarnio horri aurre egiteko, kristalaren araztasun izoztuan murgildu ninduan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Polo aldeko bakardade izoztuetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desira izoztuak (4); elur izoztua (4); elur izoztuan (4); esku izoztuak (4); gau izoztu (3); haize izoztua (3); iparralde izoztuan (3); itsaso izoztua (3); lagun izoztua (30); lur izoztua (4); ur izoztua (9); ur izoztuan (4); ur izoztuaren (3); ura izoztu (4)

bihotza izozten (4); erabat izoztuta (4); eskuak izoztuta (3); izozturik dago (3); izozturik gelditu (3); izozturik geratu (3); izozturik utzi (4); izozturik zegoen (4); izoztuta dago (3); izoztuta dagoenean (3); izoztuta daude (4); izoztuta egon (4); izoztuta gelditu (7); izoztuta geratu (3); izoztuta gorde (8); izoztuta nago (3); izoztuta utzi (3); izoztuta zegoen (8); izoztutako hazia (3); izoztutako karbono (3); odola izozten (4); seko izoztuta (3); soldatak izoztea (4); ur izoztuz (3)


izparringi iz egunkaria.

Kafe kikararen ondoan laga zuen izparringia, tolestuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

Guk irakurri genuen izparringian ez zetorren haren argazkirik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.

Ez, Eguna izparringian irakurri zuen albisteagatik jakin zuen, lehen orrialdean zetorren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.


izpi 1 iz gauza edo gai baten zatiki txiki, mehe eta luzea. ik printza; zuntz.

Artile kizkurreko izpi luzeez egindako alfonbra harro horietako bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Izpi mehe bakar bat, armiarma baten haria bezalakoxea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Azken urteetan, urdindu egin zitzaidan pixka bat ilea; izpi zuri bakanak, hala ere, ez ziren deigarri gertatzen beti ezaugarri nagusi izan dudan ile hori argizko adatsean tartekatuak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

Mika hasi zen inguruetako ehun, hari, izpi eta belartxoak biltzen eta habia haiekin apaintzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 70. orr.

Kobrezko izpi batzuekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Neure arnasak itolarritzen nau eta mila izpitan xehatzen naiz, listen naiz, baina izpi eta lits horiek oro neure gorputzaren erdi-erdiko muinean biltzen dira atzera, indarka bezala.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espartzu izpi batzuk jateagatik ez da inor hilko eta!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 122. orr.

Koltxoiaren txulo batean mugitzen zen hari-izpi moduko bat jo nuen begiz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Oraindik ere eusten zion esperantzari, hari-izpi mehe batez besterik ez bazen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.

Beti ufatzen duen haize firrindak uzkurrarazten ditu belar izpi luzeak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.

Kontzientzia zuhaitz baten gisa, belar izpi baten gisa existitzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.

Atsegina eta lasaigarria zaio lasto izpi lehorrak usaindu eta ukitzea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.

Ile-izpi harroak, errotik mingarriro erauzirik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Bazkaritako zopa trinkoan okela izpi gorriak topa daitezke.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

Arraia handia usteldurik zegoen, isatsa erortzen zitzaion, haren hegatsen hezur izpiek azal latza zulatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

3 argiaz mintzatuz, zernahi argi arrasto zuzen, adibidez gela ilun batean zulo txiki baten zehar heltzen dena. ik printza 3.

Argi gorrizko izpi ahul batzuk sartzen ziren leiho hesidunetatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Errotulu argidunek izpi gorriak, urreztatuak eta berdeak bilbatzen zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Hala ere bazen izpi indartsuzko argi isuri bat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.

Eguzkiak izpi erreak laino atzean ezkutuan dituela.  Berria - Kultura   2004-01-31

Eguzkiak bere lehenengo printza igorri zuen mendi urrunen gainetik, eta izpi ahul batek Lia Fail harri sakratua busti zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 40. orr.

Ilargi betearen izpiak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Ilargiaren izpi batek argitu zion aurpegia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 153. orr.

Neska erromantiko eskoziar batek agintzen die bere tutoreei ez dela ezkonduko izpi berdea ikusi aurretik.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.

Nire aurrean, iluntasuna zipriztinduz, milaka izpi argitsu zeudela, izarrak eta planetak, asteroideak eta kometak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

Eta, bat-batean, izpi epel batek argitu zion aurpegi zurruna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.

Mutil baten aurpegi gaztea itzalean zelatan, itsasargiaren izpiak, esku baten mugimendua zigarro punta hartzera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Linterna baten izpia, konturatu zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.

Logela ilun samar dago, leihoko pertsianek iragazten dituzten kaleko izpiek baino ez baitute argitzen.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.

Ez zuela batere dudarik Izpiritu Santuaren izpi batek argitu zuela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 96. orr.

· Cyril Tourner-en biziaren amaiera izpi-jario ilun batean galtzen da.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urrutiko kaleetan goiztiriaren argi-izpi urdinak urtzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Argi izpi gorrizta haien pean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.

Burua zeharkatu zidan argi izpi iheskor bat izan zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Eguzki izpi batek laztantzen ditu Evaren bularra eta burua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 115. orr.

Eguzki izpi txiki batzuk itsaso ilun eta hotz baten azalean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 248. orr.

Apur bat ibiltzera edo neguko eguzki izpi urriez hezurrak berotzera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.

Ilargi izpi batek sudurra laztantzen ziola.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.

Irakurlearen gogoan horrelako argitasun-izpi bat piztea lortuz gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 139. orr.

Laser izpi horrek bi atomoak batzen zituen.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Handik urte batzuetara bonba horiek laser izpi batek gidatuko zituen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 111. orr.

Neskatoaren ile muturrek elektrizitate izpi txikiak isurtzen zituzten Egutxiren hatzetara.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 55. orr.

Armagintza arloan bero-izpiek berunezko balak ordezkatu dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-29

5 zati guztiz txikia

-Zer ez nuke emango zuen bihotzen izpi bat, izpi bat besterik ez, nirearen ordez edukitzearren!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

Itsasotik ez zetorren haize izpi ñimiñoena ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 131. orr.

Katilu bat salda gorde, eta hara bota zituen azafrai-izpiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Egunaren argi iragaziak oroimena desegiten du, bihurtzen du hauts-izpi, argitan igeri.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 354. orr.

Hauts-izpi batzuk haizatu zizkion uniformearen sorbaldetatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.

Lurrean barreiatutako tabako-izpiak jasotzen hasi zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 61. orr.

Segundo izpi batez ez nintzen arrazoiaz ohartu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 92. orr.

Geratzen zaidan kemen-izpia edo baretasun apurra.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 172. orr.

6 irud

Kanpotik iristen zaizkigun informazio-izpi ugariak etengabe irazten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 238. orr.

Ordu arteko zalantza izpia, Teresak esandakoa gezurra ote zen, desegina zegoen betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Errealitatearen izpi haiek ez zuten jada eraginik nire gogoan, ez zuten markarik uzten bertan. Baina hozitutako esperantza izpi hura, berehala ihartu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.

Gari aleak bezala xehatzen zituen denboraren izpi guztiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Ba, nik uste hainbat poesia izpi geldituko liratekeela eskoletako koadernoetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

Adiskidetzearen errainu-izpiak hasiko ote dira, oraindik ilunbistan, argi egiten?  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

7 gurpil barne-huts bateko ardatza eta uztaia lotzen dituen hagatxoetako bakoitza.

Lauoinka bizian hasten dira zaldiak, gurpiletako izpiak elkarrekin nahasten dira biribilki oroberdin batean, dar-dar egiten du bideak, eta beldurrezko oihuak jaulkitzen zaizkie bide bazterrean geldirik geratu diren oinezkoei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.

Gurpil eskerga bat da, mendirik garaienaren gailurrean finkatua, zeinaren izpi erraldoiei hamar mila atal apurrago baitaude ahokatu eta atxikirik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 142. orr.

Jainko-jainkosok, osoko biltzarrean kendu horri boterea; izpi-makolak oro hautsi haren gurpilari, eta amilarazi abatza zeruko muinoan behera eta infernu zuloraino!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

Zalgurdien gurpil-izpietan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.

Itzainaren aginduetara egurrezko gurpil izpiak makal asko birarazten zituzten idien atzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.

8 pl irradak.

Izpi katodikoen izaerari buruzko urteetako eztabaida luze baten erantzun bila ari zelarik aurkitu zuen elektroia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.

Larruazala babesten du substantzia horrek: izpi ultramoreak harrapatzen ditu, kalte egin dezaten baino lehen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Izpi infragorrizko berokuntza.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Unibertsoaren mikrouhin izpiak.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Izpi kosmikoen jatorria aurkitu omen dute astronomoek.  Berria - Gaiak   2004-11-04

X izpiak eta hatz-markak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Galaxiatik datozen X izpi distiratsuen kausa argitu nahi dute astronomoek.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Akabo manikura, UVA izpiak eta prestaturiko diskurtsoak oro.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 127. orr.

X eta gamma izpien uhin luzera atomoak baino txikiagoa da.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Zulo beltzen gertutasunaz ohartarazten gaituzten gamma izpiak ziren, agian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

· sing Gamma izpi bat zer demonio zen jakitea desiratu zuen, ze itxura ote zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

9 izpi bat apur bat.

Begi beltzak izpi bat zabaltzen zirenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 86. orr.

Aizkora enborrean bezalaxe sartu nuen belarretan, sakon-sakon, tiratu eta izpi bat ere ez zen mugitu.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.

"Onenak gazterik hiltzen dira", pentsatzen du haraino ekarritako alaitasunaren izpi bat galduz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.

· Horietariko proteina izpi bat gorputzean sartuko balitz, bazterturik geratuko litzateke berehalaxe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.

Egia izpi bat besterik ez zeukaan liburu bakoitzak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 123. orr.

Hasia zen beldur-izpi bat sentitzen Zuk Dakizuna aipatzen zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 99. orr.

Mikaztasun izpi bat antzeman nuen bere hitzetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

Gabinek errezelo izpi batez begiratu zion Xereali.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.

Gaiztakeria-izpi bat ez dauka bihotzean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Gaitzespen izpi batez begiratzen zien gure denbora-pasa arloteei eta gure bizimoduei.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Liluraz gain, egonezina eta lotsa izpi bat ere baneramatzan parke hartatik bueltan, etxerako bidean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Bekaitz izpi bat ernetzen zaio inoiz ere ikusi ez duen senarrarengana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 18. orr.

Izan zuen Bartzelonak erreakzio izpi bat, baina hori baino ez zen izan.  Berria - Kirola   2006-02-18

Berehala gure atzetik etorri ez izanak [...] oraindik lotsa-izpiren bat geratzen zaiela erakusten din, nik uste.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 139. orr.

10 izpirik (ezezko esaldietan) ezer ere ez. ik fits 2.

Maginot Lerroak ez du izpirik balio.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 116. orr.

Ez dut izpirik ere mugatu nahi Oteizaren diskurtsoa, baina baliabideak jarri behar ditugu hura ulertzeko.  Berria - Kultura   2004-12-18

Arrazaren balio biologista, beraz ("das physische Moment"), ez da izpirik ukatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 214. orr.

Lehen erbitan eta galeperretan aritzen ziren, orain ez dago izpirik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Itxura batera, ez zitzaion afariko haserrearen izpirik geratzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Erreginak berrogeita hamarren bat urte izango zituen ordurako, baina edertasunaren izpirik ere galdu gabe zegoen artean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 20. orr.

Berak ez zian trukean eman nahi bere askatasun eta beregaintasun desira horren izpirik ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Ezta izpirik ere!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 128. orr.

Baina hala gertatu da, eta ez dut damurik, ezta izpirik ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 313. orr.

"Ez dut eguzki izpirik galduko", aurreratu zuen Elsek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 174. orr.

Bat-batean, ez dut gogo izpirik ere deus kontatzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 230. orr.

Baina, horrek ez dio axola-izpirik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Ordurako ez zegoen zalantza izpirik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Bular aldean ageri zaion odol arrastoak ez dio duda izpirik uzten.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 8. orr.

-Aldi honetan ere irabazten ari naiz -aldarrikatu zuen, alaitasun izpirik gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

Irakur ditzakegu ehun poema liburu poesia izpirik aurkitu gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

Borobilak, sendoak, erditze batengatik ere zelulitis izpirik gabeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Gizatasun izpirik gabeko keinu batek giza aurpegi hori desitxuratuko du.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.

11 izpi mutur (corpusean izpimutur soilik)

Bazkalondoko eguzkiak teila-zuloak bilatzen ditu, eta izpimuturrak itzal freskotan bustitzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi izpi (78); belar izpi (18); duda izpi (5); eguzki izpi (33); eguzkiaren izpi (4); esperantza izpi (13); hauts izpi (12); iguzki izpi (3); ilargi izpi (5); itxaropen izpi (14); izpi ahul (8); izpi bakarra (4); izpi berde (3); izpi berdea (7); izpi labur (3); izpi mehe (4); izpi ultramore (3); izpi ultramoreek (4); izpi ultramoreen (3); laser izpi (5); lasto izpi (3); zalantza izpi (6)

argi izpi ahul (3); argi izpi bat (31); argi izpi batek (4); belar izpi bat (3); duda izpi bat (3); eguzki izpi batek (12); esperantza izpi bat (11); hauts izpi bat (3); itxaropen izpi bat (9); izpi bat ikusi (4); izpi bat sortu (3); izpi berdea ikusi (3); zalantza izpi bat (3)

argi izpia (12); argi izpiak (27); argi izpiaren (4); argi izpiek (11); argi izpien (7); belar izpiak (8); eguzki izpiak (24); eguzki izpiek (18); eguzki izpiekin (3); eguzki izpien (6); eguzkiaren izpiak (9); eguzkiaren izpiek (8); gamma izpiak (6); gamma izpien (6); hauts izpiak (12); laser izpiak (7); lasto izpia (6); lehen argi izpiak (3); tabako izpiak (3); x izpiak (8); x izpiekin (3); x izpien (22); x izpien bidez (3)

arazo izpirik (4); argi izpirik (16); arrasto izpirik (3); asmo izpirik (3); aukera izpirik (5); axola izpirik (5); belar izpirik (3); beldur izpirik (5); denbora izpirik (6); duda izpirik (95); egia izpirik (3); eguzki izpirik (6); erruki izpirik (5); froga izpirik (3); garrantzi izpirik (3); gizatasun izpirik (4); gogo izpirik (14); haize izpirik (5); hauts izpirik (4); ideia izpirik (3); interes izpirik (4); izpirik ez (44); izpirik gabe (157); izpirik gabeko (8); izpirik txikiena (5); jaramon izpirik (3); kasu izpirik (8); leku izpirik (3); lotsa izpirik (10); susmo izpirik (3); zalantza izpirik (107); zalantzarako izpirik (9)

argi izpirik ez (3); argi izpirik gabeko (3); duda izpirik ez (5); duda izpirik gabe (53); lotsa izpirik gabe (6); zalantza izpirik ez (4); zalantza izpirik gabe (50)


izpidun izond izpiak dituena.

Ostia izpidun baten marrazkia erliebean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 129. orr.

Sonanbuluen loak hartua zuen, eguzki santu urrezko izpidunari begira luzaro egonak hipnotizaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Ellenen begi gris urrezko izpidunetan begirada finkatzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 495. orr.


izpika adlag apurka, izpietan.

Poesia izpika azaltzen zela?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.


izpikatu, izpika(tu), izpikatzen du ad

Ontzi preziatu batzuen barruan, narraska zebiltzan piztia mehe batzuk, zeinek ezkata arin dirdaitsuak baitzituzten eta zohardiz izpikaturiko begiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.


izpil iz orbana, kolore desberdineko zatitxoa.

Askotariko zakurrak ikusi zituzten, iletsuak eta odolgarbiak denak, kolore eta ile-antz guztietakoak: arre-gorrixkak, beltzak izpil zurixkekin, zuriak orban gaztainkara argiekin, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

-Kolore ilunen bat, olibakara edo botila-berdea, txilar koloreko izpilekin -esan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 504. orr.

Izpilekiko janzki gaztainkarei eta gorrixkei ederretsi zien handik aurrera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.


izpildun izond izpilak dituena.

Txilar koloreko frak izpilduna eta otso-larruzko longaina jantzi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Askatu zituzten hedeak; atzera eragin zioten zaldi izpildunari, muturrean zartako batzuk emanez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.


izpiliku 1 iz landare ezpainduna, zurtoin-gogorra, buruxketan biltzen diren lore urdinak dituena (Lavandula officinalis).

Hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu -ezkaiak eta erromeroak, salbiak eta errudak, izpilikuak eta berbenak-, besoak zabaldu...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.

Herritik hurbil bazen mendi bat […] harritzaz osatua, arrakaletan estrepak, erromeroak eta izpilikuak sortzen zirena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.

Izpilikuaren lurrin onean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

Izpilikuaren koloreko kaxa txiki bat atera du maletatik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 73. orr.

Kolpean, bainila-usaina nagusitzen zaio izpilikuarenari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.

Hortzak zituen zuriak, zeruak uda partean izpilikuz egina dirudienean bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 233. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lixiba egiterakoan amak xaboiari eransten dion izpiliku-usaina.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.

Izpiliku-uraren lurrina zerion haren ileari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Ilehoria hirian bizitzen egona zen eta, horregatik, batzuetan emakume finen izpiliku perfumea jartzen zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Izpiliku-urez lurrindua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

· Txapin izpiliku-koloreak ziren, erromes-maskor eta lore-irudi soilez apainduak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Frak-jaka eta izpiliku-koloreko galtzaz dotore jantzirik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.


izpimarra iz

"Carmen Diaz" irakurtzean atzera eta aurrera egin zuen birritan linternaren izpimarra batez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 145. orr.


izpimutur ik izpi 11.

izpiño 1 iz adkor izpia. ik izpitxo.

Harri kixkil bat, expal ttar bat, bellar izpiño bat, lizta muttur bat...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.

2 apurtxoa.

Besoak dilindan, buru-makur, herrestan, aitzinekoari segi, SSen oihuek ikaraturik, itxaropena galdurik eta argi izpiño bat atxiki nahirik oraino...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Txomini esperantza izpiño bat pizten zaio, baina ez da gehiagoren galdegitera menturatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 198. orr.


izpiritu (1812 agerraldi, 109 liburu eta 203 artikulutan; ETCn 6.092 agerraldi; orobat ispiritu g.er. eta ezpiritu g.er.; cf espiritu 2131 agerraldi, 121 liburu eta 201 artikulutan -gehien-gehienak Herria aldiakarikoak-; ETCn 11.063 agerraldi) 1 iz espìritua.

Ni ez bainauzu lurtarra, baizik eta izpiritua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Izpiritua larrutik hurbilago dago askozaz ere, betiere urrunegi gelditzen zaizkigun barrunbe ezezagun horietatik baino.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Herder-entzat "herriaren izpiritua" herri xumearen izpiritua da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.

Iraultzaren izpiritua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 18. orr.

Ideia bakar bat zuen izpirituan: eliza aitzinean abandonatu haur bastarta Sarara itzuliko zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

Ez dut uste delako maiatzeko izpiritu hori 1968koa den, bainan bai 2002koa.  Herria   2003-05-22

Nazioa "arima bat" omen da, "izpiritu" bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Baina Lucy bere baitara bildurik zegoen oso barna, axolagabetasunezko laino baten gainean igeri pisurik ez baleuka bezala, izpiritu huts bat gorputzetik erauzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Esferetako adimenak edo goi mailako izpiritu abstraktuak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

Izpiritu jainkozkoa duena bakarrik da gai batzuk besteetatik bereizteko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.

Artisau eskuak zituen eta izpiritu landua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Bai, badu zerbait izpiritu burgesak, Afrikako desertura edo Himalayara eragiten gaituena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 186. orr.

Eta non zen gaia, izpiritu argi eta ideki horrentzat balio etzuena?  Herria   2001-10-11

Gaur ere, izpiritu argitu eta positiboentzat, metafisika "ilargi zahar bat" [...] baizik ez da; fede ahul baten ume baxtarta, hots izpiritu hertsi eta kezkatien kontsolamendua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Matxinada-garai haietan, izpiritu kontserbatzaile eta hego-laburra erakutsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Bada hor egiazko kristau gerrazaletasun bat, gerra santuaren izpiritu gaizto bat, dioena: "Gerra, borondate txarreko gizonei!" Jaisten da orobat Izpiritu Santua usoaren itxurapean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik espiritual.

Andres Untzain idazlearen izpiritu-zuzendaria da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 266. orr.

Urguilu eta izpiritu gogortasun handia du.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.

Haserre gorria, minoritate [...] ekile baten bekaizkeria, izpiritu hertsikeria, burugabekeria, bortizkeria, atzerakoikeria etengabe salatzearren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

Sentimendu-nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu-hoztasuna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.

Ekonomiak, santua edo ez, izpiritu arrasto bat baduen seinale.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza Izpiritua osatzen duen ideiaren objektua Gorputza da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 147. orr.

Nahiz eta kazetari sentimental horiek herri izpiritua usteltzen duten [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Enpresa-izpiritua bultzatzeari.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Hartly, hik bai dakiala zer den elkartasun-izpiritua, hiritar eredugarri horrek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Erakutsi zaizue, Jesusen egiaren arabera, zuen adimen-izpiritua berritu dezazuela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Intolerantzia izpiritu berberaren ekoizpenak dira Inkisizioa eta gurutzadak,  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

5 izpirituzko izlag ik izpiritual.

Indian izpirituzko balioak mendebaldean baino preziatuagoak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 180. orr.

Berriro arrotz gertatzen zaizkie izpirituzko kontsolamendu eta gozoak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Hain jaiotza prestu eta izpirituzkoa bere baitan gertatzen ikusi nahi duenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Zertan datza biluztasun izpirituzkoa?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Zeren eta izaki izpirituzkoak eta gorpuzgabeak ez baitituzte gorputzeko begiek ikusten ahal, egiazki diren bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Egintza izpirituzkoak areago betetzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Ez direla materiazkoak, ez dutela itxura egonkorrik ez gorputzezkorik, ez bada izpirituzkoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.

Garapen intelektual, moral, sozial eta izpirituzkoan aurrera egiteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.

Hala ondasun materialetan, ez baita konparatzerik mairu hauek daukaten aberastasuna turkoek daukatenarekin, nola izpirituzkoetan, han izpiriztuko ondasunak fededunaren bizkarraren gainean hedatzen baitira oina lurrean paratu orduko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arrazaren izpiritu (5); izpiritu espainol (7); izpiritu espainola (8); izpiritu espainolaren (10); izpiritu saindua (18); izpiritu sainduak (10); izpiritu sainduaren (13); izpiritu santua (24); izpiritu santuak (6); izpiritu santuaren (15); izpiritu santuari (6); izpiritu soilari (4); izpiritu xorrotxa (6)


izpiritual (orobat ezpiritual) izond espirituala.

Alferrikako mila kezka material eta izpiritual burutik uxatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

Bizitza izpiritualaren bultzatzaile gisara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Gorde ezazu bake izpirituala, eta izan zaitez gaiztoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Atzean utzi nahi zituen gerrako oroitzapenek eta europar erraiek hozkatzen zuten minbizi izpirituala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 76. orr.

Gizaki arima aldiz gorpuzgabea da eta guztiz izpirituala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.

Eta, bestalde, hortik dator ere zorion hura izpirituala izatea eta gorputzeko edozein sentsurentzat ikusi ezina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arraza izpiritual (3); gai izpiritualak (3)


izpiritualdu, izpiritual(du), izpiritualtzen da ad izpiritual bihurtu.

Bilduma haragikoi hori, egunak jin eta egunak joan, ganbararen isiltasunean izpiritualtzen da, hazten ere idazketa hurri eta goxo baten kostuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.


izpiritualismo iz espiritualismoa.

Unamuno-ren kasuan susmoa du [Ortegak], haren izpiritualismo eta mistizismo guztiak funtsezko materialismo enas bat disimulatzen duela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 219. orr.


izpiritualista izond espiritualisa.

Ortega ez da eta ez da bihurtu behar izpiritualista kulturalista hutsa, horrela maisua arrazismoaren orbanetik salba litekeela pentsatzen bada ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 214. orr.


izpiritualitate iz espiritualitatea.

Komentu horiek dira izpiritualitate mistikoaren benetako zentroak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Hemengo etxeko izpiritualitatea, ordea, hutsaren hurrena...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 93. orr.

Izpiritualitate gose batek hartua delakotz.  Herria   2003-09-11


izpiritualizazio iz espiritualizazioa.

Asko dira zentralismo politikoaren "izpiritualizazio" modu hauek.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.


izpiritualki adlag espiritualki.

Hirugarren jaiotza arima santu bakoitzean gertatzen da, non Jainkoa izpiritualki jaiotzen ari baita beti maitasunaren eta graziaren bidez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.

Koloniak galdu arren, [...] Inperioak "arraza izpiritualki" batua izaten jarraitzen duela sinetsi gura da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 262. orr.

Izpiritu Santua bidaltzea, ikasleen mesedetan Pentekostes egunean gertatu zena, izpiritualki egunero eraberritzen da sakonki prestatzen direnengan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.


izpiritualtasun iz espiritualtasuna.

Baina zuk ez daukazuna (mintzatu zitzaion Bankes jaunari) dauka berak: izpiritualtasun basatia; ez daki ezer huskerietaz; zakurrak eta seme-alabak maite ditu. Gure garaiko egoera ezberdinak zailtzen dute izpiritualtasun berria lortzeko ahalegina.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.

Udaberriaren izpiritualtasuna...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

Izpiritualtasun gosea.  Herria   2004-04-15


izpiritudun izond izpiritua duena.

Orain arte demonstratu ditugunak gauza arruntak dira, eta ez dagozkie gizakiei beste Izaki guztiei baino gehiago, hauek guztiak izpiritudunak baitira, nahiz ez denak maila berean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 147. orr.


izpirituratu, izpiritura(tu), izpirituratzen da ad izpiritura etorri.

Bet-betan, hogei hitzeko otoitz bat izpirituratu zitzaion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.


izpiritutasun iz izpiritualtasuna.

Monasterio frango ere bisitatu ditu, toki horietako izpiritutasunaz gustaturik.  Herria   2004-02-05


izpiritutsu izond izpirituz betea.

Izerdia izpirituari gozoro darion zuku bat da, inork bedeinkatu gabeko ur izpiritutsu bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.


izpirituzale izond izpirituaren zale dena.

Arima espainolaren bikoiztasunaren gai hori Maeztuk bi Espainien maneran garatuko du: Don Quixote-rena, izpirituzalea, Santxorena, materialista, elkarrekin borrokan historian zehar.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 71. orr.


izpitsu izond izpi asko duena.

Konturatu zen erretxina nabarmen sendotzen zela xehe-xehe egindako gai izpitsuren bat gehitzen bazitzaion, hala nola zerrautsa, erabat gogortu baino lehen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Ileorde esekien punta izpitsuen azpian, emakume bustu bat biraka zebilen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.


izpitu, izpi(tu), izpitzen da ad izpitan desegin.

Itsasertzetik hurbil erabiliz gero ere, [harri bigunak] kresalarekin hondatuz izpitu egiten dira, eta berorik ez dute jasaten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1130. orr.


izpitxo 1 iz adkor izpia. ik izpiño.

Mundu osoa zure aurrean balantza alde batera okertzen duen izpitxoa da, lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,22

Bazuten urdinetik, baina agian grisetik gehiago; bazuten berdetik ere, eta marroi ukituak, izpitxo-txinpartak.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.

2 apurtxoa.

Berehala konturatu zen Snaperen sentimenduak berarekiko izpitxo bat ere ez zirela aldatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.

Horrexegatik ahal zuen denbora gehiena ematen zuen Harryk etxetik kanpora, noraezean eta oporraldiaren bukaeran pentsatzen, itxaropen-izpitxo bat ikusten baitzuen orduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 33. orr.

Gizonak bizi-izpitxo bat zuen oraindik eta, medikuen aholkuari jarraituz, ez zioten ezpata eztarritik atera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.


izpuratar (orobat izpurar) izlag/iz Izpurakoa, Izpurari dagokiona; Izpurako herritarra.

Jean Pierre Goiti, Izpurar laboraria eta Paueko laborantza ganbarako president ordea.  Herria   2004-07-05

Izpurar euskaltzale hori independente gisa aurkeztu zen duela sei urte. herriaŽ

Buruilaren 13an ezkontzako sakramenduaz elgarretaratu dira Izpurako elizan Gilbert Oçafrain eta Karine Etchezahar Izpurarra ezteiak ere hor berean zituzten Faustin Bentaberry salan omorerik hoberenean.  Herria   2003-09-25

Baxenabartar batzu ari direla Etorburu abesbatzan, hala nola suhuskundar bat, izpuratar bat, urepeltar bat eta aldudar bat.  Herria   2003-07-03

Ez dira haatik izpuratarrak ados, kalte handiak ekar bailezazke horrek herriari.  Herria   2003-01-09

Manifestalarien aintzinean, bertzeak bertze, izpuratar andana ederra, Frantxua Maitia-ren inguruan.  Herria   2003-09-18


izraeldar ik israeldar.

iztai iz izterra eta sabela elkartzen diren gunea. ik iztarte; istape.

Miriamek, ohe kidearen keinu xumea ulertu balu bezala, izterraren gorako bihurgunea zeharkatu zuen ezpainekin iztairaino.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 87. orr.

Goio astiro sartu zen eta aittitte aulki txikian eserita burua behiaren iztaian pausatuta topatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.


iztape ik istape.

iztar ik izter.

iztarte iz hankartea.

Behean, gizonezko bat iztartea afeitatzen ari zaio.  Berria - Kultura   2004-04-16

Istant bat gabe, iztartea harrotzen sumatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Gogoa berriz ere izarapera itzuli orduko, iztarteko ene lagunak bere ohiko izaera apala berreskuratua zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.


izter (orobat iztar g.er. eta ixter g.er.) 1 iz zangoaren edo hankaren zatia, belaunaren eta enborraren artekoa.

Izterrak egundoko mina ematen zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

Zauri arina zuen izterrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Gero ta fiteago nabil, zangoak eta izterrak, egun osoan, zanpa-zanpa asfaltoan ibilirik, gogortzen ari baitzaizkit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

Bi emazte, mendiak bezain azkarrak, izterrak, sorbaldak, bizkarrak gizonen parekoak.  Herria   2002-09-12

Lehen askoz ere arruntagoa zen emakumeak izter bat bestearen kontra igurtziz gozatzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 58. orr.

Haren hankak luzeak ziren eta izterrak haragitsuak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Nire iztarren zuritasuna nabarmen geratzen zen gona-atzealde beltzean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 34. orr.

Orduan, delako arrotzak tiro eman dio eta ixter batean kolpatu du.  Herria   2004-05-20

Arianek esertzean izterrak ia osorik erakutsi zizkion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.

Izterrak zabaltzen dizkit irribarre eginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

Ondo bereiz itzazu izterrak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Gehienak erdi biluziak, ixterrak eta papoa dena ageritan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

Mokorrak pixka bat atzera eramanarazten nizkion nire izterren artean goza zezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.

Une batez eta zeharka ikusi nuen zakila izter baten gainean zeukala, tentagarri etzanda.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Bizkarra zurrun, izterren gainean jarriak ditu eskuak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 119. orr.

Neskaren izterrak nola korapilatzen zaizkion, eta zein indartsu sentitzen dituen horrelakoetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Izterrak tolestuta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 165. orr.

Panpina aulkitxo batean eseri zen, izterrak elkartuta eta eskuak belaunetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.

Zuk gosaltzen duzun bitartean nik izterrak depilatuko ditut.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 82. orr.

Kilika sakon bat sentitu nuen izterretatik sabelera igotzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 28. orr.

Soa desbideratu zuen izterren hondoan ikusgai zegoen paradisuko... edo infernuko ahotik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Haietako batek tiro egin zion izterrean.  Berria - Kultura   2004-01-06

Izterretik herrenka zebilen.  Elizen arteko biblia   Has 32,32

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zapatak kendu eta hankak goian jarri zituen une batez, galtzerdi haragi-kolore finak eta izter biribilen iturburua erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Gona motzak agerian utziriko izter sendoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Eguzkiak belztutako izter gihartsu eta bilo horidun haien azal leun eta otzana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.

Zure izter esnetsuak irudikatzen ditut.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.

Hark munduko marka hautsi zinan bere bular eta izter silikonatuekin!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 205. orr.

Ene! zelako jainkosa-bularrak, zelako izter leun eta guriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Irrikak dardarazten ninduela, eskuak izter gantzatsu horien gainean ezarri nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Ene buztan harroa emearen izter beroen artetik sartzen saiatu ninduan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 63. orr.

Eskuineko izterrean zekarren ezpata hartu eta sabelean sartu zion erregeari.  Elizen arteko biblia   Epa 3,21

Azken bi asteak ezker izterrean zuen tendinitisa osatzen Frantzian eman ostean.  Berria - Kirola   2004-02-07

Eskuin izterreko aduktorean zaintiratua dauka Martin Mauricio Astudillo Alaveseko jokalariak.  Berria - Kirola   2004-11-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurrera jaitsi nituen begiak eta debozio handiz, pausatuki, joan nintzaion zangoak eskalatzen, orkatilaren borobiltasuna lehenik eta izter-mamiak gero miretsiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri.  Elizen arteko biblia   Has 32,26

Ixter-hezurra hautsia, ukondoko hezurra ere ba...  Herria   2003-07-17

Hantxe izter erdira bitarteko galtzerdiak ikusi zituen, gorriak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 11. orr.

Minigona beltz zabala, izter erdirainoko koloretako galtzerdiak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 157. orr.

Erdiko parteari izter forma emango zaio, grekoek meros deitzen dutena egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

· Gutizia sartu zitzaidan neskatxaren beso-izterrak ikusteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

· Ramona, larru-beltz, izter-guri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 256. orr.

· Bezero baten gainean izter-koloka jarri nintzen lehenengo aldian, oso gaizki pasatu nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eguzkitara atera dira Kixoren saihets-izterrak, oro hezur eta larru.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

5 (animaliena)

Altzinook idi bat hil zuen Zeusen ohorez, izterrak erre, eta oturuntza eder bat egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

Erretilu batean ahari-izterrak dakartzatela ikusirik [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Arrosen emazteak berak eman zidan afaltzera: ardi izter bat osorik eta pinta bat arno.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 227. orr.

Arkume izter gazitu bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Ahate ixterrak baratzekariekin.  Herria   2002-08-15

Eztainuzko azpiltxo bat dagoela eta bertan, saltsa ilun batean igerian, oilasko izter bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.

Oilasko izter txikia amaituta barrako gizonari galdetu diote pakistandarrei buruz.  Berria - Harian   2005-05-08

Kordoi jarraitu batzuk ere baziren, izter tolestuz eta bularki hanpatuz beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Oilo txiki beltz bat ikusi zuen, etxeko usoen antzekoa, hanka-izterrak lumaz estaliak zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

6 izterreko iz txirrindularien galtza mota, izterrak ere estaltzen dituena.

Afizionatuetan inoiz ez nituen jantzi izterrekoak, beti kulote motzak, eta profesionaletan, nola hasiko naiz ba izterrekoekin korritzen?  Berria - Kirola   2004-05-05

Txirrindulari denak arropa guztia zeramaten jantzita: txanoa, eskularruak, lepokoa, izterrekoak, besokoak... aurpegi arraroarekin begiratzen zidaten, kulote motzekin zihoan tipo hura nor zen galdetuko balute bezala.  Berria - Kirola   2004-05-05

Eskukoekin bai, baina izterrekorik ez.  Berria - Kirola   2004-05-05

7 izter alde (orobat izterralde)

Gerrikoaz astintzen zizkion izterraldeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 48. orr.

Gaur du Lizasok entrenamendua izterraldeak eutsiko dion edo ez jakiteko.  Berria - Kirola   2006-01-03

Estaltzen ninduten tapakiak baztertu nituen eta eskuak eraman nituen izter aldera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 189. orr.

· Ipini okela-zatiak, zatirik onenak, izter eta bizkarraldea  Elizen arteko biblia   Ez 24,4

8 izter arte (orobat izterrarte eta iztarrarte) hankartea.

Nik ere izter artea haztatu nahi nien txantxa moduan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Seriotasun osoz, izterrartea ukitzen diote denek elkarri, laburki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.

Azkenik, nire izterrartean pausatu zuen bere ahoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Bertze eskua nire izter arte harrotura eraman zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Une horixe hautatu baitzuen nire lagun berriak ene esku herabea bere izter artera eramateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Esku bat [...] nire gerrian pausatu zen, eta iztarrartean behera labanduz, hauen erdian sartu eta nire arrakalan irristatzen hasi zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

Nigandik bereizi gabe, eta zakila nire izterrartean, bainugelara eraman ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Nire garaipenaz segur, izter arteko pasabide heze anarteraino ahantzia esploratzera abiatu nintzen, gutizios.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Bere tresna izter artean laztandu zuen, ahora ere eraman zuen [...] eta azkenik ahuspez eta arnasestuka amaitu zuen emakumearen oinetan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.

Izter artean ikusi nion bere hura handiturik, eskuan, egonezinik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

· Lancelotek, kolpe ikaragarri batez, lurrera bota zuen Börs, zaldiaren zela izter artean zuela, uhalak etenda.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Zaldi zuri ikusgarria zeraman izter artean eta larruzko kapa beltza bizkar gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Gurinak irrist egiten zidan izter artetik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 95. orr.

Urkatuaren gorputza zurrundu eta haren izter artetik errekasto ilun kiratsa etortzen zen arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Motoa da konfiantzaren bigarren pausoa, gorputzaren igurtzia sentitzea, zure ipurtaldea bestearen izter artean, bere eskuak zure gerri inguruan, lotsati.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 198. orr.

9 izter barren

Musuka ari zitzaiola, kuleroak jaitsi, eta esku batez izter-barrenak laztandu zizkion-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 179. orr.

Ohe gainean egongo zara biluzik zetazko maindire artean, izter barrenak sutan, ni, botila bat xanpain hotza eskuan, heltzen naizenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.

10 izter barru (orobat izterbarru)

Beren mihiak adostasun osoz ibili ziren nire klitorisean eta ezpaintxoetan, perineoan eta uzkian, izterbarruetan eta ipurmasailetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 95. orr.

Begiak itxita, irristatzen sentitu nuen nire izter barruetan, mokorretan, ipurdietan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

Haietako batek dutxako alkatxofa hartu zuen eta bizkarretik, ipurditik, izterbarruetatik, larruazal guztitik pasatu zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

11 izter gain (orobat iztergain)

"Izter gainak arranpez josiak ditut!" zion bertze batek, ibilaldiaren bururapena sekula ikusiko zuenez gogoetatua.  Herria   2003-06-05

Gogoz kantatu zuen, iztergainak kulunkatuz, dantzatuz, keinuak eta imintzioak eginez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Zakila izter gainean neukan eta izterrean hazia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

Azpil batean jarri dena, eta bere izter gainean ipini zuen azpila.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Eta drogerian, erakusgai, maniki bat, emakume gazte baten iztergaina tamaina naturalean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

-Lagako didazu izter gaineko ileak nik kentzen?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 85. orr.

12 izter-lehengusu (orobat izterlehengusu) lehengusu propioa.

Ea, Hondarribiko izter-lehengusuen kontuekin batera, gaur gertatutakoa ere ahazten zaion.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 144. orr.

Oheak bereizten gaitu gure lehengusu eta izterlehengusuetarik, eta aldi berean, haiekin batzen.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

13 izter masail (orobat mazela)

Berriz ere nabarmenki, erotikoki mugitu zituen izter masailak ibiltzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.

Han noa, bi eskuekin sokari heldu eta, behitik goiti igoaldiro haritzaren gerrian bi iztermasailak estutuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

Izter masail barrualdeak odol-jarioan hasi zitzaizkidan, ez nituen gorputz giltzadurak sentitu ere egiten.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.

Soinekoa bi eskuez izter-mazelatara egokitu, eta eseri egin zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

14 izter ondo (orobat izterrondo)

Orduan, erabaki sendoa harturik, izter ondotik ezpata atera eta bularrean sartu nahi izan nion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

Emakumea izterrondoak doi-doi estaltzen zizkion minigona zimurtua lisatzen saiatu omen zen bi eskuekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Eta ez ditut gustuko gandorra ematen duten horiek ere, bi izterrondoetako ileak moztu-moztuak eta erdikoak hantxe, indio seminola baten burua balitz bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Irentsi ahal nuen guztia irentsi nuen makila tente hartatik, gero izterrondoak usaindu nizkion, gero barrabilak miazkatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Labanaz moztuko dizue Jaunak buruko ilea, kenduko bizarra eta izterrondoko ilea.  Elizen arteko biblia   Is 7,20

Haren izterrondoko zaina teinkatzen sumatzen duenean, gozamen eta irrika oldar bat sentitzen du bere barnean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.

Frantzisko dohatsuak izterrondoko hernia sortu zitzaion Pedro izeneko gizon bat miragarriro sendatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

15 izter txoko (orobat iztertxoko eta izterzoko)

Musuz betetzen zizkidan izter-txokoak, eta ni, begiak itxi, eta zeruraino igotzen nintzen, zeruraino!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Gauza bakar batek ematen zidan pena, aleman hari sabelean tiro egin izanak, eskuak iztertxokoan zituela segitzen zuelako, bota haiekin ibili eta ibili segitzen zuelako, eta nik banekien berari ere ez ziola inork lagundu behar, sabelean tiro bat hartuz gero ez dagoelako bizirik ateratzerik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.

Besape eta izter-txokoetatik zintzilik zituen haragi puska marroixka batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Gaitzena eta okerrena biharamunekoa izan zen, noiz eta txankro mingarri haiek atera baitzitzaizkidan, zuk dakizun tokian, izterzokoetako gongoilak ere handitzen zitzaizkidala...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

16 izter-zabal izond

Ile hori bikaina nuen arren, izterzabala eta hankokerra nintzen. · aldag Hura ohatzean izter-zabal etzateko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 31. orr.

Ron lurrean zegoen izter-zabal, baina Scabbers sakelan zuen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.

Hura etzaulkian, eta ni bere aldamenean kukulumuxu, izter-zabal...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 123. orr.

17 izter-zabalik adlag

Geltokiko buruaren bulegora sartu nintzen eta dama sofan etzanda zegoen ahoz goiti... biluzik eta zangoak honela izterzabalik!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 28. orr.

18 izter zain ik iztezain.

Burtziak sartu ondoren, izter-zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aparte utzitako izterra (3); ardi izterra (4); arkume izter (4); eskuin izterrean (11); eskuin izterreko (5); eskuineko izterra (4); eskuineko izterrean (8); ezker hankako izterrean (6); ezker izterrean (5); ezker izterreko (6); ezkerreko izterrean (8); hartu zuen izterrean (3); izan zuen izterrean (3); izter artean (15); izter arteko (5); izter artetik (4); izter barrenak (3); izter esnetsuak (4); izter eta (8); izter gainean (12); izter giltza (3); izter ondotik (5); izter zabal (4); izter zuri (3); izterrak eta besoak (3); izterrak ireki (3); izterrak ukitzen (3); izterrak zabaldu (6); izterrak zabaltzen (3); izterraren gainean (8); izterraren gainean jarri (3); izterraren kontra (8); izterren artean (29); izterren artean sartu (4); izterren gainean (6); izterretan behera (3); izterretan gora (5); nire izterraren gainean (4); sentitu zuen izterrean (3); zure izter esnetsuak (4)


izterbarru ik izter 10.

izterbegi iz etsaia, arerioa.

Begiak gure izterbegiaren armatik kendu gabe, eskua eskaini nion neure andreari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat -Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi-, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.

Alferrik dela horren ahal gutxiko izterbegi baten kontra horrenbertze ardura hartzea?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 223. orr.

Errugabeak, mendeku egiteko, errukigabe hilko ditu bere izterbegiak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Egun haietan ikasi nuen betiko espainola ez ezik frantsesa ere izan genezakeela izterbegi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 116. orr.


iztergain ik izter 11.

izterkada iz izterrez emandako kolpea.

Zarata txiki batek asaldatu zuen arte -senarra bere buruari izterkada jotzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 117. orr.


izterlehengusu ik izter 12.

iztermasail ik izter 13.

izterpe (orobat iztarpe) iz istapea.

-Maite banauzu, jar ezazu eskua nire iztarpean eta zin egidazu zintzoa eta leiala izango zarela nirekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 130. orr.

Morroiak, orduan, bere nagusi Abrahanen izterpean eskua jarri eta horrela egingo zuela zin egin zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 64. orr.

Esku bat deabruaren izterpean ipini, zin egin, eta munstroak agindu zizkion guztiak egin zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.

Emakumeek egunero ile bat erauzi behar zuten izterpetik eta gizonaren omenez eraman behar zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

Ukuiluko ilunetan aittitte behiaren izterpean bere aulkitxoan eserita igarri eta, hurreratzean, entzun zuen behiaren apatxa lurrean eta esne epela par par erortzen metalezko kantinera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.

Herri tipietan, ordea, askok oihaltxo bat, iztarpetik sartu eta gerriari buelta emanda.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskua nire izterpean (3)


izterralde ik izter 7.

izterrarte ik izter 8.

izterrezur (orobat izter-hezur g.er.)

Esku batean koati baten izterrezurra ezarri zion.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 111. orr.

Kupula hemisferiko bat da femur edo izterrezurraren burua. Izterrezurraren lepo hori hautsiz gero, bi hezur zatiak bereizi egiten dira muskuluen eraginez, eta ez dira berez osatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Izterrezurrari lotutako metalezko euskarri batez sendotu daiteke aldaka-giltzadura ahul bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 33. orr.

Zaila da hezurraren eta altzairuaren arteko lotura estu eta iraunkorra lortzea, izterrezurrean batez ere,karga astunei eutsi behar baitie izterrezurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 45. orr.

Hezur luze arrunt batean -izterrezurrean, adibidez-, hezur-makilaren erradioaren erdia inguru da hormaren lodiera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Zaharretxetik irten eta pasioan izter-hezurra hautsi duen agurea, ospitaleko leihotik haurrek bezala elur malutak tximeleta lokartuak bailiran erortzen ikusten dituena.  Berria - Kultura   2004-03-07

Izterrezur-buruaren zeharkako ebakidura  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.


izterrondo ik izter 14.

iztertxoko ik izter 15.

izterzabal ik izter 16.

izterzoko ik izter 15.

iztezain iz belaunpea.

Ferekatuko nizkion, behar bezala ferekatu ere, eskua belaunpean pausatuz, iztezainean, emeki-emeki.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 232. orr.


iztuku iz estukoa.

Iztukuak, izan ere, bere zuritasunaren fintasunagatik bertako keak hartzeaz gainera beste eraikinetakoak ere hartzen baititu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Hain ondo leunduta daude iztukuzko zarpeatuarekin non, […].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.

Arotz-lan finez edo iztukuz egindako erlaitzez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.


iztupa (orobat istupa g.er.) iz lihoa edo kalamua zehatzean bereizten den zati larria, sokak eta soineko latzak egiteko erabiltzen dena.

Iztupa zakarreko oihalak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Haietako baten lepokoa -larruzko azalaren azpian iztupa agerian uzteraino urratua aspalditik- trebetasun handiz josirik zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.

Bolbora finez blaitutako iztupa apur bati su eman, eta ibaira bota zuen...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Oholen arteko zirrikituak iztupaz bete.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Sudur luzearen azpian, iztupa-koloreko bibote baten punta zorrotzak ageri ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Iztupa-haria sutara inguratzean eteten den bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.


izturiztar izlag/iz Izturitzekoa, Izturitzi dagokiona; Izturitzeko herritarra.

Hiru hilabete geroago Damien Lapeyre azkaindarra eta Laurent Etxeverry izturiztar gaztearen aldi izanen zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 50. orr.

Salvat Monho izturiztar olerkari handi eta Irisarriko erretorak.  Herria   2005-07-28

Goresmenak izturiztar berriak diren burrasoeri eta zorionak sortu berriari.  Herria   2005-09-01

Ainitz izturiztar joaitekoak baitira, hitzordua 2ak 30etan finkatua da trinketean.  Herria   2003-03-10

40 bat izturiztar eta aihertar, Beltzuntze herrirat pidaiaz.  Herria   2004-06-03


izu 1 iz beldur larria eta bizia, bereziki zerbait egitea eragozten duena. ik izialdura.

Higuina zen, edo izua, ez dakit.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.

Irudi sortzaile abila da Izua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Izua torloju itogarria da, begirada lausotzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.

Nire izua, neskatxa hilik ote zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Hamar soldaduk, sarjentuak eta preso batek egiten omen zuten itzulerako bidea, izua begietan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 166. orr.

Izua aurpegian, kukuka bezala eta isilean hitz eginez ari dira hurbiltzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.

Loliren alabaren begietako izua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 60. orr.

Baina izua nuen akuilu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Izua nagusitu zen kanpaleku eta zelaian, jende guztiarengan.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,15

Izua ikusi nuen amaren begietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 145. orr.

Inoiz gertutik ikusi gabeko piztia izan arren, gorputz osoa hartzen zuen izua pizten zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.

Gela ilunaren zokoan, erregin etsitu eta hieratiko zegoen amatxik izua eragiten zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.

Horregatik bakarrik nahi nuke nire hitz hauek zalantzaren izua eragitea dirua daukatenengan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 63. orr.

Jakin dut segurantzaren ondoren izua sortzen, borrokari ekin baino lehen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 413. orr.

-Zer behar du? -galdetu nion halako posturan barregarri, haserre izan nahi, eta izua besterik erakusten ez zuen tonuaz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.

Izua baretu ezinik, hizketan jardun dugu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Burutik jotako gizaseme azal-ilun batek, ondoko hiri batean, lana eman zion emakumea erail zuen, eta izua barreiatu zen sasitzan sua bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

Lehendabiziko hiru egunak igaro zirenean, tristura eta izua desariltzen hasi zitzaizkion, leihatilatik ikusitako laino trinkoenak ere halako batean desegin, eta lits urratu bihurtzen ikusten zituen modu berean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

Bakea eta atsegina sentitzen zituen, baina izua eta harridura aldi berean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.

Temango gudariak izuak hartuko ditu, Esauren lurraldean ez da inor bizirik geldituko.  Elizen arteko biblia   Ab 1,9

Orduan Eta gaztetxo barregarriak, izuak harturik, eserleku libre baterantz ospa egingo dik, bestea musuhuts utzita.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 35. orr.

Zangoak dardarka zeuzkan, eta arnasa estu eta larri, izuak eraginik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Izuak eraginda jokatzen dute enpresek.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Weasley jaun-andreek pentsatzen zuten izuak joko zuela Harry, egia jakiten bazuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 60. orr.

Muxir, izuak jota, teilatu gainean kukuturik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 49. orr.

Izuak harrapatua nauka gela zikin honetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 30. orr.

Izuak akabatzen nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 111. orr.

Agureak, berriz, izuak dardarka: […].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.

Izuak ez dio begiratzen uzten.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.

Izuak distira egin zuen Juana Bixentaren begietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

Gerrak, izuak, horroreak bizi gaituzte.  Berria - Kultura   2004-03-20

Gorri-separatisten izutik ihesi zihoala, istripu zoritxarreko bat izan, eta hanka hautsi zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ikara eta izu gaindiezinak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 81. orr.

Izu gorriak hartuta, ihes egin nuen St. Michael Strassetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 150. orr.

Baina sakabanatuak izan ziren, izu beldurgarriak jota, ikuskari ikaragarriek asaldaturik.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,3

Hain izaki ahaltsuak ez ote du jainkoek eurek baino izu handiagoa eragingo?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Aho barnean izu gozoaren zapore elektrikoa dastatzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

Ez zuen ezertan pentsatzen [...] halako izu mutu baten mende zegoen burmuina erdi bi egiten zion kontraesan horren aurrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Eguzkia sartzera zihoala, lozorro sakonean murgildu zen Abran eta izu larri eta ilun batek mendean hartu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Eromenezko izu zorabiagarri batek hartu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Izu ezkutu batek estutzen zidan zintzurra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 205. orr.

Baldin izu osasungarri hori atxikitzeko arrazoi berrien premiarik banu, [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 157. orr.

Heziketa katolikoak eragindako izuak ez dio inbidiarik izu politikoari.  Berria - Kultura   2004-05-13

Hegaldi aurreko izua da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 25. orr.

· Ohe nahasiak eta burusi lurrera eroriak soilik salatzen zuten halako izu oraindik guztiz iraungi gabe bat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ceciliak izu aurpegia zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 169. orr.

Izu-deiadarrak entzuten dira: beldur-ikara, eta onik ez!  Elizen arteko biblia   Jr 30,5

Inork ez dik nahita izu-oihu bat botatzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Izu-garrasi batek astindu zuen gela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

Bat-bateko topaketak izu-dardara sakona eragin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Doi-doi baina sumatu izan nuen nire penetako lagunaren izu-begirada. Pistolak eragindako izu-lilurak estali zituen denak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 42. orr.

Halako izu sentimendu lauso bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Gabarroia oraindik urrun, hondartza ere bai honezkero, erdian nago eta une batez izu kolpea sentitzen dut, arnasa paralizatzen dit.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Saminez mozkor-mozkor egingo zara; izu- eta hondamen-kopa da zure ahizpa Samariaren kopa.  Elizen arteko biblia   Ez 23,33

AEBetako Kongresua aztertzen ari da lurralde palestinarrak «izu eremu» izendatzea, Hamasek nazioartearen eskaerak betetzen ez baditu.  Berria - Mundua   2006-02-12

Inkisizioaren izu-sarea .  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.

-Gure imaginarioan, zinean adibidez, Antillak izu-lekuak dira, menturarako egokiak, indioz edo beltzez beteak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 64. orr.

· Haren begi izu-larrituak, haren ile urdin eta zuriak, haren bekokia, haren sudurra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 233. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abere-izu irrazional sendaezin bat sorrarazteko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 136. orr.

Kontakizun hauen bidez jabe daiteke irakurlea zer nolako zigor-izua erabiltzen zuten orduko monarkia absolutoek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 7. orr.

Banku jakin baten arazoek eragiten dute gehienetan banku-izua, eta krisia berehala zabal daiteke sistema osora, baldin agintari publikoek ez badute gordailuen likidotasuna bermatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

5 (izenondo gisa)

Nire debot izu hori segika letorkidake, baldin ni baratuko banintz hari segitzetik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 322. orr.

Urrutian, beheiti, Beyaziteko ibarrean, zaldi bat irrintzika ari zen, eroturik, urduri, izu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Ez zuen sekula sentsazio izu-gozo hura bizi izan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Izeko espiritu ihar eta hits bat zen, bere zorroztasunaren labanak ezpel horian egindako irudi zurbil eta izu bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Gurasoen ondoan aspertzen den haur izu kale-beldur eta jende-beldur bat. inork ez baitzuen lortzen Barbarak bere baitan kuxkuldurik zeukan animaliatxo izu hura suspertzerik.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Begiak izu, bizi eta alai zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 104. orr.

6 (adizlagun gisa)

Larba eta lamien herri batean nengoela iduritzen zitzaidan, eta errainu hauek guztiek herraz eta izu behatzen zioten bizidunari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

[Haurra] kokoriko jarria zen pikor-harrizko xirrixtan, belaunak bularrean estututa eta besoak belaunen gainean antxumatuta, eta begiak izu egiten zigun so.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

• 7 izond abereez mintzatuz, mukerra, hezigaitza.

Diana adar-txordo hau beti izan da animalia moldakaitza, azken boladan izan duen behirik izuena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

ik betizu.

Inork ez baitzuen lortzen Barbarak bere baitan kuxkuldurik zeukan animaliatxo izu hura suspertzerik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Eta susmoa dut sasoi hartan hemendik ibili zela, izara eta kazola hauen artean ezkutaturik, plater eta liburu hauen artean disimuluan ibili zela zoriona deitzen den animalia izu eta muker hori.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.

· (pertsonei buruz) Oso izua zen nirekin, eta kalean egokitzen ginenean ez ikusia egiten zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

8 izuzko ik izumen 4.

Ozta-ozta eutsi ahal izan diot izuzko deiadar bat egiteari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 233. orr.

Begiak zabal-zabalik eta izuzko begirada espazio hutsean galdurik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Izuzko ipuinetan gehiago nabarmentzen da izakia lekua baino, sentsazioa objektua baino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Gorrimin biziago batek hartu zituen izuzko irudi odoltsuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Orro txiki bat jaulki zuen, izuzkoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

Tankeak atera zituzten kalera, kamioi metrailetadunak, bazookak, eta desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Gure asaba zaharrek errespetu handia zioten […] halako begirune erdi-izuzko bat sortu zitzaielako: gehienbat, ekaitzak sortutako miresmen eta ikara guztiengatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

9 izu batean adlag

Ume-koskor betizu baten gisa hasi zen Nora negarrez eta izu batean, "zure kanta hori, zure kanta hori" esan eta esan, bere burubidearen jabe egin ezinez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

Müller jaunari dagokionez, izu batean egin zuen bidea, gidariak saihesbideren bat hartzen zuenean tranparen batera ginderamatzala uste baitzuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Baina nik uste dut ez duela kemenik zu artzanoren artean ikusteko, izu batean bizi da gizajoa, uste dut hori dela zinezko arrazoia, badakizu zakarkeria izaten dela askotan ahultasunak ezkutatzeko modua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 205. orr.

10 izu-eragile (orobat izueragile g.er.) izond

Deiadar luzeak, haize firin mehe bat bezalakoak, sarkorrak, izu-eragileak, ia.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Haize beltzak, haize izu-eragileak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

11 izu giro (orobat izugiro)

Patronalari «izu giroa» hedatu nahi izatea egotzi zion.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

12 izu-ikara (orobat izuikara g.er.) iz

Izu-ikara batek jo zuen Nora Andreasek ukalondoetatik oratu orduko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Ihes egin behar ero batek hartu ninduen orduan, heriozko izu ikara bat, guduetako izu ikara egiazkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Benetan izu-ikara ematen zidan haurdun gelditzeak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Eta izu-ikara izango Etiopian, Egipton hildakoak erortzean.  Elizen arteko biblia   Ez 30,4

Pentsatze hutsak, izu-ikara sortzen zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 16. orr.

Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean.  Elizen arteko biblia   Ez 32,25

Nik barre egingo dizuet zeuen zoritxarraz, iseka, izu-ikara sartzen zaizuenean.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,26

Izu-ikara batek zeharkatu balu bezala zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 113. orr.

Dolu-jantzia jarriko dute soinean, izu-ikarak harrapatuko ditu.  Elizen arteko biblia   Ez 7,18

Horien ondoren, milaka arima hasi ziren agertzen, eta izuikarak hartu zidan barrena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 80. orr.

Hobe gutxi eduki eta Jaunarenganako begirunean bizi, altxor handia eduki eta izu-ikaraz bizi baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,16

Ezin ulertuzko latzikarak eta izuikara estuagarriak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Izadiak izuikara dio hustasunari, hala diote.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Izuikarek habia duten lekuraino iritsirik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.

Izu-ikarazko keinu bat egin eta kolpe zakar bat eman zidan bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 249. orr.

Ezpain izuikararen eraginez geldi-geldirik irekiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Izuikara-kliskada bat ikusi diot begietan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

13 izu-ikaratu (orobat izuikaratu g.er.) da/du ad ikaratu.

Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu; gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,15

Anitzek, ikusi, eta ihes egin zuten, haren buru gainean hegaldatzen ziren argiluma urdinxkek izuikaraturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Izu-ikaraturik zegoen Belxatzar eta erabat zurbildurik.  Elizen arteko biblia   Dn 5,9

Korobotxka izeneko lurjabe bat azaldu zitzaion etxera, izuikaraturik eta herioa baino zurbilago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

Ametsez beldurtzen nauzu eta ikuskari gaiztoz izu-ikaratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 7,14

14 izu izan da ad

Saltzailea, lehendabiziko aldiz bizitzan, izu izan zen, kezkaz bete zitzaion bihotza, ikusi baitzuen bestearen begi arreetan hark nahi zuen ametsa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 136. orr.

Eta izu gara, ahalke gara, gaizki gara.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.

Izu dira, beldur dira, espantuz dira, ikusitakoaz.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 113. orr.

Txundi zaitezte, beraz, zeruok! izu zaitezte eta ikaratu!  Elizen arteko biblia   Jr 2,12

15 izu-izu adlag

Ezohiko agerkari hau, desgaraian eta bakardade hartan, bera aski zen Santxoren barrena izu-izu jartzeko. Izu-izu egina zegoen euskalduna, hitzik erantzuteko gauza ez zela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Iheska abiatu zen izu-izu egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Belasko eta besteak Basurderen inguruan zeuden jadanik, nahiz eta batzuk izu-izu eginda, halako izaki beldurgarriaren aurrean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

Neskamea guardian erne izu-izu eta inbidiak erretzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.

16 izu-laborri (orobat izulaborri g.er.) iz izua.

Eta une hartan, [...] etxe zahar hartako isiltasun beldurgarrian, hots hark, hain bitxia izanik, ezin menderatuzko izu-laborria sortu zidan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Haren boz hutsak bihotzik ausartenari ere eragiten dio izu-laborria... aditu!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Buruari eragin nion, izu-laborria uxatu nahiz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Une batez, izu-laborriak jota geratu gara, erabat izoztuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Orain, gauez, izu-laborriak hartzen nau eta bihotza izozten dit.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.

Gogor jipoiturik eta izu-laborriak hartuta, zaldia lasterka joaten zen lau hanken eginahal guztian, deabrudun baten gisan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Pentsatzen ahalegindu naiz, nire izu-laborri handia baretzearren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Armak bertan utzi eta izulaborrian ihesi joan ziren harkaitzen artera babesleku bila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

Ahantzi gabeko laboratorio jelaz, itxaropenez eta izulaborriz bete batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Eta orduan pairatu nituen izu-laborrizko sei orduek txiki-txiki eginda utzi zizkidaten gorputz-arimak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

17 izu-laborritu (orobat izulaborritu g.er.) da/du ad izutu.

Ukatu egiten dut, ordea, gaur egun ere, Hannak garai hartan leporatu zidana, alegia, bere albistea entzun eta heriotza-punturaino izu-laborritu omen nintzelakoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.

Pailazo batek Tarleton-en zorakeriak imitatzen zituen, eta beste batek maindire batean bildurik Hamlet printzea izulaborritzen zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Izu laborriturik, neska aulkian agondu, eta Abasi begi herratsuz begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

18 –i izua izan du ad

Izua die txakurrei.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 87. orr.

Izua zien siglei, esaten zuen deabruaren mozorroak direla.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Sekulako izua nion oinaze fisikoari, gorputzaren sofrimendu lazgarriari, eta bestetik, izua nion akabera ezduin bati, desagertze komiko zantarrari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 185. orr.

Hizketan zekien arren, hitzei izua ziela ematen zuen, gehiago mintzatzen baitzen esku-begiekin hitzekin baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

Berrikuntzei izua dien baten egonezina erakusten zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izu aurpegia (5); izu begiekin (4); izu egina (4); izu handi (4); izu handia (6); izu ikara (55); izu ikara ematen (6); izu ikara ezartzen (5); izu ikarak (13); izu ikaraturik (7); izu ikaraz (30); izu ikarazko (5); izu izu (6); izu laborri (8); izu laborria (21); izu laborriak (22); izu laborriak jota (8); izu laborrian (12); izu laborriaren (6); izu laborrizko (4)

begietan izua (4); beldurra eta izua (7); izua aurpegian (4); izua ematen (5); izua eragin (13); izua eragiten (8); izua eta ikara (6); izua pizten (4); izua sentitu (5); izua sortzen (6); izua zabaldu (8); izuak eraginda (6); izuak hartu (14); izuak hartu zuen (7); izuak hartuko (4); izuak harturik (10); izuak hartuta (22); izuak jota (23); izuaren eraginez (4); izuaren izuaz (7); izuaren izuz (34); izuaren mende (5); izuen gordelekuetan barrena (4); sekulako izua (6)


izualdi 1 iz izua sentizen den aldia.

Baina gizonaren ausardia handia izanda ere, badira izualdi batzuk ausardiarik bulartsuenak ere balaz bezala zulatzen dituztenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Izualdi bat baino ez da izan, eta kolorea poliki-poliki badatorkionez, kezka, izu-ikara, arinduz doaz familiaren bihotzetan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 32. orr.

Istant bateko izualdia baizik ez zen izan, bertzalde.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Zenbaitzuetan izualdi txikiek jotzen zuten emakumea, bere lanpostua zela-eta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Neure burua ere aurkeztu dut, izualdia gaindituta.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 141. orr.

Riadek esan zuen, alta, gas negar-eragileak baino ez zituela bota, eta horrek izualdia eragin zuela.  Berria - Mundua   2006-01-13

Uste da norbaitek «bonba! bonba!» oihukatu zuela eta horrek eragindako ikarak izualdia piztu izana.  Berria - Mundua   2006-02-05

Alprazolan: Lasaigarria da, eta antsietate eta izualdi egoeretan erabiltzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

2 izua eragiten den aldia.

Bazen, ordea, familian, aspaldi Paristik Petersburgorako bidea egin zuenik, Berlinetik barrena igaroz, Robespierreren garaiko izualditik ihesi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

Moskuk Txetxenian darabilen politikaren erantzuna beste izualdi bat baldin bada, horrek esan nahi du akatsen bat dagoela politika horretan.  Berria - Mundua   2004-09-05

Gerra galdua izan arren, izualdiari ekin zioten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 11. orr.

Izualdia etortzean, bakea bilatuko dute, baina alferrik!  Elizen arteko biblia   Ez 7,25


izualditxo iz izualdi arina.

Bart gauean beste izualditxo bat izan dugu, bat-batean aldameneko horma jotzen hasi baitziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 225. orr.


izualdura iz izua, izualdura.

Izualdia etortzean, bakea bilatuko dute, baina alferrik!  Elizen arteko biblia   Ez 7,25


izuarazi, izuaraz, izuarazten du ad izutzera behartu.

Baina Paxkal, izuarazten nauk.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 125. orr.

Hara, ni ez nau inongo arrisku txarrak izuaraziko, baina kezka bizitan nago oraindik, bolbora eta beruna gogoratu hutsarekin.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

Berak, bere anaiak eta etxekoek arratoiak eta mamorroak sartzen zizkidaten gelan, ni izuarazteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Bildotsak izuaraziko dizkiguk hik!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 66. orr.

Bozaren doinua ez zitzaion aldatu, baina, azken aldian hainbeste izuarazi zuen gizon haren begietako so beltz hura berriz ikustean, emaztea ikaratu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.


izuarazle izond izuarazten duena.

Zer den itzarrik gaisotasunak jota edo loaren golkoan gagozela datorkigun gogo izuarazle hori, heriotzaz handikoak, euren hezurrak lurrak besarkatzen dituenak, entzuten eta aurrez aurre ikusten ditugula iruditzeraino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 39. orr.


izubera izond izutzeko joera duena.

Uler dezazun zer-nolako ahala irabazia zenuen hasieratik, ni nintzen ume lotsati eta izuberarengan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Zeren, zortea lagun, agian ate horietako batean dagoen batailoia izubera izango baita, eta hala balitz gatazka denbora laburrean irabazita legoke.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 276. orr.

Hurreratu egin naiz labana eskuan, kontzientzia izubera akabatzeko prest.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 52. orr.


izubide iz izutzeko motiboa.

Odol jario hura zen nire izubide bakarra, giza buru batetik atera daitekeen odol kantidade izugarria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 186. orr.


izuerdi iz (cf. izu; izerdi)

Bart izuerdi zuritan iratzarri nau inoiz eduki ez dudan itotasun batek: psikopatak lepoan tinkatua zidan atzaparra.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 126. orr.

Izuerditan hasi zen gero eta gorriago, goitu egin zitzaizkion odolak eta tunpalahara erori zen pultsuak saltatuta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

Ohartu naizenerako dena blai eginda nago izuerditan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 152. orr.


izugai iz izutzeko gai dena.

Izugai bihurtuko zaitut, eta kito zurea; zure bila ibiliko dira, baina sekula ez aurkituko.  Elizen arteko biblia   Ez 26,21

· Lotsaren lotsaz bizkarra eman du! auzokoen izu eta isekagai bihurtu da.  Elizen arteko biblia   Jr 48,39


izugaitz ik izukaitz.

izugarri 1 izond izutzen duena, guztiz beldurgarria. ik ikaragarri.

Hasperen egin nuen: zalantza izugarri harekin bizi beharko nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.

Del Valleri ideia izugarri bat pasatu zitzaion burutik: gizon hark, moduren batez, bere pentsamenduak irakurtzen ahal zituela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 196. orr.

Krimen izugarri horiek salatu eta gaitzesten ditugu.  Berria - Mundua   2004-08-03

Egun izugarri hauetan nire bihotza, ama bat bezala, hunkituta dago judu herria ikustean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

Animaliak gara, egoera izugarrietan iheserako fisikoki eta biokimikoki egokituta gaudenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

Nire gau-ikuskarietan laugarren piztia bat ikusi nuen: beldurgarria zen, izugarria eta guztiz indartsua.  Elizen arteko biblia   Dn 7,7

Mihi urdin handitua lore izugarri eta ezezagun baten antzera ahotik aterata.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 111. orr.

Gaztetxoek, irudiokin heziak, begirik kliskatu gabe dakusate bortizkeriarik izugarrienak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 298. orr.

Goibeltasun izugarri eta itxaropenik gabearen har aseezina bihotzaren alboan kiribildu zitzaion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.

Edozer egiteko prest nengoen, bizimodu izugarri hartatik urrunduko ninduen edozer.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Beldur izateko moduko hainbeste gauza ezezagun izugarri zeudenean hor zehar.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 276. orr.

Etsaien lerroez haraindi emaniko egun izugarri haietan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.

Tortura izugarriak eragiten ditugula, infernuaren atari direla etxeotako sotoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 353. orr.

Amesgaizto izugarria izan zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

Gerra ondoan, aldiz, mundua izugarri, ezezagun eta mugagabe ageri zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 213. orr.

Etsaiek inguratzen naute, [...] basabere izugarriak bailiran.  Elizen arteko biblia   Sal 22,13

Baina Jainkoak ipinitako bidetik okertu zenean, era izugarrian erraustu zuten etsaiek gerrate askotan eta gatibu eraman atzerrira.  Elizen arteko biblia   Jdt 5,18

2 adkor

-Walter! -diost-, izugarria zara benetan! Baina Llum hori izugarria da gero, atentzioa eman behar beti!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.

Ez dakik nolako irudimena duen Joanek, izugarria duk, putakeria bikainak asmatzen ditik.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 120. orr.

-Izugarria da haien ezjakintasuna! -esan zuen azkenean Koshkariov koronelak-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 449. orr.

Hurrengo denboraldia ere izugarria izan zen, futbolean egin dudan denboraldirik onena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 195. orr.

3 oso handia.

Hurrengo gauean gurutze guztiz izugarri bat ikusi zuen ametsetan: haren gailurrak zerua ukitzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Haren kargak ondoko gas argiontzi izugarri baten garaiera gainditzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

1887an amaituriko eraikin izugarri horrek hamalau milioiko kostua izan zuen gutxienez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Garai batean Annyk maleta izugarri bat eramaten zuen bidaia guztietara, xalez, turbantez, mantelinaz, maskara japoniarrez, kromoz betea...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 224. orr.

Eta hona, nire iragana zulo izugarri bat besterik ez da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 117. orr.

Pankreako sasi-kiste izugarri bat garatu zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Beste morroiak, handiak, sumindurik, ukabilkada izugarri bat eman zion buruan loroari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Jakin-min izugarri hori ez balu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.

Arreta osoz zaindu beharreko altxor izugarri baten aurrean banengo bezala ari zitzaidan ikazkina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Jendetza izugarria zuen zerbitzari, milaka eta milaka zeuden haren aurrean zutik.  Elizen arteko biblia   Dn 7,10

Gure inguruetako jentil guztiak bildu zaizkio Timoteori eta gudaroste izugarria eratu dute.  Elizen arteko biblia   1 M 5,38

Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,3

Begi-zorroztasun izugarria nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Japoniako egoeraren asimetria izugarria azpimarratu behar da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Min izugarria nuen berriro gerrian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 87. orr.

Balio estetiko izugarria duten ekuazioen bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Eta ezustekoa izugarria izan da, zu ikusi zaitugunean... -gaineratu zuen Sarak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 135. orr.

Udan bero izugarria pasatu genuen, eta neguan, berriz, berealdiko hotza egin zuen urte hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

• 4 iz izutzen duen pertsona edo gauza.

Galdera da: zergatik bihurtu zen hiltzaile hura ume-izugarri?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Ez zunan agertu; ordu bata jo, artean iritsi ez, eta ohartu nindunan ez zuela zentzurik han txori-izugarri segitzeak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 92. orr.

Txoritokieta zabal bat izandako mundua, txori-izugarri handitzar bat izatera etorri, txoriak estratosferan itotzeraino uxatuz.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

Izugarri gisa, beharbada, euskal ikasleen izugarri.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 173. orr.

Pepinitoren manien artean izugarri-itxurak egitea zuen bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

• 5 adlag oso, asko, guztiz. ik izugarriro. (aditzekin)

Eta izugarri maite dugu elkar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.

Izugarri atsegin nuen kirol-egunkari eta aldizkariei gainbegiratu bat ematea.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.

Izugarri beldurtzen hasi zen, erosle hark iruzur egingo ote zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Izugarri poztu zen bisitariak iritsi zirenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 471. orr.

Izugarri gustatzen zaio uretan ibiltzea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 153. orr.

Zaharrenari izugarri eragin dio aitaren heriotzak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Izugarri nahasi ziren gauzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 532. orr.

Zangoak izugarri handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta larriki gaixotu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 651. orr.

Diru-masa izugarri murrizten da, beraz, debaluazioaren aurretik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Eta une hartan izugarri sumatu nuen Monaren falta, arratsalde guztian baino gehiago.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 11. orr.

Bihotza izugarri estutzen zion galdera horrek, erantzuna ematen ausartzeke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.

Lizasok izugarri egin du gora azken egunetan.  Berria - Kirola   2004-09-04

Nork bere burua maitakor azaltzeko bizioa, disimulo horrexetatik ugaldu da, eta zinez inor maite ez duen jendeagan gailendu izugarri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.

6 (izenondoekin)

Diru kopurua izugarri handia izan zen, bera baitzen asmatzaile bakarra.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 35. orr.

Amestu egin al nuen presentzia izugarri handi hura? Izugarri itxuratia da, fazati hutsa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

Izugarri arriskutsua da atzera begiratu eta Jainkoari iseka egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 932. orr.

Haren masailek kolore arrosa, izugarri itsusia dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

Arauak izugarri zorrotzak, gogorrak eta ankerrak ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

Jimmyrenean biltzen ziren emakume guztiak izugarri antzekoak ziren itxuraz, harrigarriro.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

· Aiztoaren ahoa bezain estua zen mendi-lerro izugarri garai batetik zihoan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.

Kale izugarri zabaletan barrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Egun izugarri beroa zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 160. orr.

Itzal izugarri handi bat dardaratu zen paretan eta sabaian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 182. orr.

Jende izugarri onak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

Prezio izugarri altuetan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.

Laguntzaile izugarri txarrez inguraturik nago · (cf oso) Izugarri pieza politak egiten zituen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 91. orr.

Ene!, izugarri gizaseme atsegina da.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Izugarri txakurtxo eme zintzoa dirudi, benetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Izugarri begi ona duzu!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.

Izugarri borroka odoltsua izan zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 130. orr.

Kubak izugarri aukera ona galdu du.  Berria - Mundua   2004-05-29

7 (aldizlagunekin)

-O, Buck, izugarri ondo pasatzen ari naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Izugarri sutu duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Ni izugarri gaizki sentitzen nintzelako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 126. orr.

Izugarri asko dela ere esan daiteke, baina zifra hutsean adierazita ez digu ikararik sorrarazten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 58. orr.

Maria Bautista ere izugarri pozik dago gaur.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 151. orr.

Izugarri zurbil zegoela iruditu zitzaion Del Valleri, gaixorik balego bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 242. orr.

Unibertsoa izugarri azkar puztu zela.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Izugarri gaizto jokatzen ari naiz zurekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.

Ekaitza izugarri indartsu jotzen ari zen, eta bizitza salbatzeko ere zalantzaz, aingurak bota zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

8 izugarriko1 (izen baten eskuinean)

Ez omen zen hala ere balio izugarriko eraikina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Tentsio izugarriko une horretan.  Berria - Kultura   2006-02-12

Garrantzi izugarriko arma bat kenduko diet Alemaniaren suntsipena bilbatzen ari diren traidoreei.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Vargas Llosa emankortasun izugarriko idazle handia da.  Berria - Kultura   2004-01-18

9 izugarriko2 izlag ik beherago 10.

Ez dira urratsak gertatu, izugarriko jauziak baizik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.

Izugarriko ahala eta xantza badute adin hortakoek non-nahi eta ordu delarik lokartzen baitira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

Estatu Batuetako Defentsa sailak bere komunikazio sistemak garatzeko izugarriko inbestimenduak egin izan ez balitu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 157. orr.

Laborantza ganberak izugarriko garrantzia duela pentsatzen dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Sakonera izugarrikoa, gerra horien ondorengo amildegi espirituala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Fikziozko lanei buruz izugarriko kritika gogorra.  Berria - Kultura   2004-12-28

10 izugarrizko1 izlag

Hondamena eta izugarrizko ezbeharra.  Elizen arteko biblia   Jr 48,3

Izugarrizko amorrazioa eman zion marrazkiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Izugarrizko ikara genion, bakarrik zegoela sumatzen genuelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Liburutegiaren izugarrizko tamaina zen beste arazoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 178. orr.

Izugarrizko diamantea zuen eraztun bat zeramala hatzean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Gozokiek izugarrizko egarria sortu zieten eta ez zeukaten zer edanik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Egia da zure izebaren egongelan ikusi zintudanean izugarrizko zirrara eragin zenidala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 141. orr.

Egungo logikatik begiratuta, Fregek izugarrizko garrantzia hartu du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Informazio zehatza jakiteko eta errepikatzeko izugarrizko ahala daukate, baina gainerakoan deus ikasteko eta ulertzeko gauza ez diren idiotak dira.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Harryk nahiko garbi ikusi zuen irudi itzel bat, izugarrizkoa, begi distiratsu eta handiak zituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

11 izugarrizko2 izond

Ekialdeko Lander-entzat, alabaina, mendebaldeko konkurrentzia ere izugarrizkoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

Portugaldar, espainiar, holandar, ingeles eta frantses beltz-tratulariek eramaten zituzten esklaboak, garraio-baldintza izugarrizkoetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Gauza izugarrizkoren bat behar zuen izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.

Izugarrizkoak egiten, tiroak ematen, jipoitzen, atxilotzen, polizia faxistak baino okerrago, zakur amorratuak bezala.  Berria - Harian   2006-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

hutsune izugarri (9); izugarri aldatu (11); izugarri areagotu (11); izugarri azkar (10); izugarri eskertzen (9); izugarri gogorra (10); izugarri gustatu (29); izugarri gustatuko (9); izugarri gustatzen (102); izugarri handi (24); izugarri handia (44); izugarri handiak (12); izugarri handitu (21); izugarri hazi (14); izugarri luzea (14); izugarri maite (69); izugarri ona (21); izugarri ondo (17); izugarri pozten (17); izugarri poztu (20); izugarri sufritu (13); kolpe izugarri (9)

izugarri gustatzen zait (27); izugarri handi bat (9); izugarri maite dut (10); izugarri poztu zen (10)

ahalmen izugarria (12); antz izugarria (11); arrakasta izugarria (11); eragin izugarria (15); falta izugarria (14); gauza izugarriak (11); gogo izugarria (10); kolpe izugarria (12); kopuru izugarria (10); lan izugarria (22); lan izugarria egin (13); maila izugarrian (10); min izugarria (19)

izugarrizko arrakasta (11); izugarrizko beldurra (9); izugarrizko garrantzia (17); izugarrizko gogoa (16); izugarrizko indarra (9); izugarrizko kaltea (10); izugarrizko mina (10); izugarrizko poza (16)


izugarrikeria iz egintza izugarria, gaitzesgarritzat hartua.

Heriotza-zigorraren izugarrikeria. Auschwitzeko izugarrikeriak errotik pitzatu zuen mendebaldeko zibilizazioaren historiaren haria.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 108. orr.

Gerrako izugarrikeriek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.

Nik ez dut ez sarraskirik eta ez atzerriratzerik proposatzen; izugarrikeria horiek urrunegi daude nire arimatik, eta burutik pasatu ere ez zaizkit egiten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

Inglaterran sukaldaritza deitzen zaiona izugarrikeria bat da.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 100. orr.

Izugarrikeria zela hiri grekoa suntsitzea. Lizunkerian ez dagoela izugarrikeriarik, lizunkeriak iradokitzen duen oro naturak iradokitakoa delako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

Sozialistek izugarrikeria deritzote legeari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Osaba militar erretiratu batek aberriaren aintzak eta izugarrikeriak kontatzen zizkion Rufini.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Izugarrikeriak esaten ditu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 57. orr.

Izugarrikeriaren bat ikusten ari zela ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

Beldur bainintzen zein izugarrikeria idatz zezakeen nitaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.

Baliagarritasunaren ideia horrek, hasieran bakuna, kaltegabea iruditu lezakeen arren, izugarrikeriarik handienak zilegizta litzake.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

NBEren auzi humanitarioetarako buru Jan Egelandek Ugandari eta erakundeko beste kideei herrialdearen iparraldeko «izugarrikeria» bukatzeko gehiago egitea galdegin die.  Berria - Mundua   2004-10-23

Kasu hau Morgue kaleko izugarrikeria gertatu eta bi urte geroago izan zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

Bazirudien prozesuaren izugarrikeria salatu baino, bere burua zuritu nahi zuela Hathorne epailearen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Edozein izugarrikeria egiteko prest zegoela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

"Zer nolako izugarrikeria egin ote du hemen atxilotua egoteko?", egin zuen bere baitan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 123. orr.

Erlijio buruzagiek erresistentzia zilegitzat jo dute «okupazio indarrek izugarrikeriak» egin dituztelako.  Berria - Mundua   2004-11-21

Egitera zihoan izugarrikeriak inolako aringarririk izan ez zezan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.

Celari ez zaizkio pertsonaiak interesatzen, haiek egindako izugarrikeriak baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.

2 (izenondoekin)

Ez dut uste zuk izugarrikeria handirik egingo zenuenik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.

Benetan, andere, izugarrikeria galantak egin ditut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.

Haren tiraniaren biktimentzat, bazen heriotza mota bat herstura fisiko beldurgarrienez betea, baina bazen beste bat ere, izugarrikeria moral are higuingarriagoak zekartzana.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 103. orr.

Haren tiraniaren biktimentzat, bazen heriotza mota bat herstura fisiko beldurgarrienez betea, baina bazen beste bat ere, izugarrikeria moral are higuingarriagoak zekartzana.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 103. orr.

Hilketa izugarrikeria da, baina izugarrikeria beharrezkoa sarri, inoiz ere ez kriminala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

Haren "izugarrikeria higuingarrietatik" libratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.

PPri «izugarrikeria politikoa» alboratzeko eskatu zion.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Ez al ninduen, bada, ezinbestekotasunaren izugarrikeria katoliko hura sinetsi -eta jasan- ezinak fedetik urrundu [...]?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 22. orr.

Izugarrikeria naziaren iragarpenak eta oroitzapenak menderatutako bizitza bat  Berria - Kultura   2006-01-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izugarrikeria asko (3); izugarrikeria bat (14); izugarrikeria bat da (3); izugarrikeria bat iruditzen (3); izugarrikeria guztiak (4); izugarrikeriak egin (3); izugarrikeriak egiten (3); izugarrikeriak kontatzen (3); izugarrikeriaren bat gertatu (3); izugarrikeriarik handienak (4); zer izugarrikeria (4)


izugarriro adlag era izugarrian.

Heriotza hasi ginen denok izugarriro aditzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 127. orr.

Hain ezagunak eta hala ere hain izugarriro arrotzak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 88. orr.


izugarritasun iz izugarria denaren nolakotasuna.

Bere egoeraren larriaz eta izugarritasunaz jabetzen saiatu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Daviden lekuan jarri nintzen, bera bizirik eta ni hilda banengo bezala, eta galeraren izugarritasuna nabarmendu zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Izugarritasunaren irrikaz dagoen ausardia bat.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Nik sentitua dut izumen hori bere izugarritasun osoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Itsasoari edo suari begira jartzen zen guztietan gai zen orduak eta orduak isilik emateko, ezertan pentsatu gabe, naturaren izugarritasunean eta haren elementuen indarrean murgildurik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 106. orr.


izugile 1 izond terrorista.

Montjuichek badu historia siniestro bat, eta hori oso oinordetza onuragarria da estatuak ankerkeria izugilea erabili behar duenerako  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 129. orr.

2 iz terrorista.

Gaztea da psikologoa, menturaz bokazioa dauka presoaren patu dohakabea hobetzeko, haren sofrikarioa eztitzeko, psikopatak sendatzeko edo izugileak ontzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

Ni euskalduna nauk, eta denek uste ditek izugile bat naizela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 77. orr.

Bera presoa laguntzeko zegoelako beti, presoa izugilea izanda ere.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 215. orr.


izuikara ik izu 12.

izuikaratu ik izu 13.

izukaitz (orobat izugaitz g.er.) 1 izond nekez izutzen dena.

Urruneko printzesa konkistatzera etorri den abenturazale izukaitz honen grina.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.

Bahitu egin beharko nuen zaldun izukaitzen gisara.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 122. orr.

Adorea bildu eta bere arerio izukaitzarengana oldartu da ezpata aurretik daramala. Eder-ederra zen eta siberiar zaharra bezain jasankorra eta izukaitza.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 452. orr.

Horregatik, era batera prestatu behar dira makinak ausart eta izukaitz direnentzat, beste batera arduratsuentzat, eta beste modu batera izutientzat ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Hamabosgarren mendeko hilobi miresgarria da, Bruge-n egoteko duina Flandriako Mariaren eta Karlos Izukaitzaren hilobiekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

2 (gauzei buruz)

Odol hotz izukaitza eta zinezko kemena erakusten zituzten beti lanean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Osasun gordin nabarmen baten distira zuen aurpegian, masaila gorri marduletan eta begi urdin izukaitzetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hura zutik eta izukaitz ikustean adorea berreskuratzen zuten. -Esan bai asko! -erantzun du anaia nagusi Felixek, destainaz eta izukaitz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Bi italiar jo nituen begiz, eta haiengana joan nintzen zalantzarik egin gabe, izukaitz, eta galde egin nien: ezagutzen duzue zuek Tino?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 157. orr.


izukari iz izularia.

Albistea non sortu den datorkizu, nola heldu den teletipoaren bitartez, kontrola kontrolaren ostean igarota, horren albiste izukaria mundu guztiko erredakzioetara, eta nola eman dugun, bere horretan baina euskaraz, bulego politiko-militar batean sortu den bezalaxe.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 71. orr.


izukide iz izu berean kidea.

Oraindik ere hala dut, izukide izanak gotortu egiten baitu adiskidetasuna: ez distantziak ez denborak eraisten ahal dute adin horretan muturreraino eramandako konplizitatea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.


izukor izond izutia.

Larratxori izukorrek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.

Itzal bat, mesfidantzazko itzal izukor bat.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 39. orr.

Zure laguntzeko modu urduri, izukor, esker onetik iheskor hori ez dut sekula ahaztu.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 41. orr.


izulaborri ik izu 16.

izulaborritu ik izu 17.

izulari izond izutzailea.

Urriaren kaxkotik, udazkenari udaren ukittua malgutzen eta ahultzen zihoakioneko egun baketsuak zegozkion, batetik; eta negu gogorxeagoaren beldurra zetorkion izulari, bestetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 415. orr.


izumen 1 iz izua.

Nik sentitua dut izumen hori bere izugarritasun osoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Handik gutxira izumena zabaldu zen probintzia osoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Hartan guztian bazen aldez aurretik saiatutako zerbait, izumena sorrarazi nahi zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.

Doktorea zutik geratu zen, zurbil, izumenak harturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Izumenak betetzen zuen hala ere denboraldi haren oroitzapena, eta izumen are ikaragarriagoa zen lausoa zelako, eta, anbiguoa zelako, handiagoa zen beldurra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 28. orr.

Izumenez egoten naiz loa noiz etorriko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

2 (izenondoekin)

Nire ahalegin guztiak gorabehera, nabari sumatzen nuen izumen handi batek hartuak zituela etxe hartakoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Ikusleentzat ez zegoen arriskurik, baina izumen burugabe batek irteerara joatera bultzatu zituen denak itsumustuan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Izumen ergel batek eroturik, ihes egiteko prest.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.

Beldurraren beldur; nire gogoa asaldatzen zaidanean haren esturen beldur, izumen ulertezinezko sentipen izugarri horren beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hemen ez dugu inola ere izumen girorik arnasten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.

Gau horretan iritsi nintzelako eta sineskeriazko izumen ikuskari hura ikusi ahal izango nuelako pozez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Henrik eta Émilek ez zitean ulertzen izumen zurrunbilo hori.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 39. orr.

4 izumenezko ik izu 8.

Beldurra [...] izumenezko gauza bat da, sentipen lazgarri bat, arimaren andeatzea bezala, pentsamenduaren eta bihotzaren estura ikaragarri bat, gogoratzeak berak larriminezko ikarak eragiten dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Halako oihu ozenak bota zituen non izumenezko ikara bat zabaldu baitzen elizan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Eta oso bizkor nindoan arren, hotza nuen besoetan eta zangoetan: izumenezko hotz doilor bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Izumenezko eleberria genero herrikoia eta tradizio handikoa da ingeles hizkuntzazko erromantizismoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Lehen begiratuan, klasikoak bezalakoxeak dira Poeren izumenezko ipuinak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izumenak harturik (4)


izun izond faltsua.

Lousianako balada izuna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 157. orr.

Franco hil eta gutxira, 1976ko udan, kaleratu ziren lehen presoak amnistia haietako batekin, hurrengo martxoan beste batzuk hasi ziren irteten, beste indulto izun bat bitarteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

Agindu zuen notarioak zin egin zezala jabetza-titulua ez zela izuna.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.


izur 1 iz oihaleko toles paralekoetako bakoitza.

Soinean jantzi luze iluna, izur zabalez apaindua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Maiteak erortzen utzi zien gonaren izurrei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.

Errezelen eta ate-oihalen brokatuak, izur bikain-bikainekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Bi izur eginez josten dira, muxarradura zabalak dituzte goiko aldean...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

Gure larruazaleko edozein tolesduratan, gure jantzietako edozein izurretan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.

Xala soinean lerraturik, izur txikiz egindako papar jantzi bat agerian uzten zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Zurrunbilo baten antzera, akordeoi-izurrekiko soineko gorri bat igaro zen haien aurretik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Beste inori entzuten ez zitzaizkion hitz miragarriak esaten zituen: gipura, izurdurak, Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak...  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

2 tolesa.

Norbaitek ikusiko balu nolako haserre bat-batekoek zimurtzen zizkioten bekokiko izur eratsuak [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Izur sakonez zimurtzen zuen bekoki hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Haren aurpegia, ahizparena baino osasuntsuagoa, dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Zimur eta izurrez betetako aurpegia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 240. orr.

Haren masail grisaren arrakala luzeak eta haren aho ertzean hasten zen izur sakonak halako angelu bat osatzen zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 339. orr.

3 irud

Gure barruko izur guztiak erakutsi izan bagenizkio bezala mintzo dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.

4 uretan edo ilean eratzen diren uhin modukoetako bakoitza. ik kirru.

Aldi berean ikus daitezkeenean uraren izurrak eta harri txintxarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 105. orr.

Ura emeki zetorren, izur txikiak osatuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 435. orr.

Gaztaina-koloreko adatsa zuen, gorabeherarik gabeko izur faltsuetan bildua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Burua, ordurako errulorik gabea, indarrez inarrosi eta gaztaina argi-koloreko izur berriak orraztu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Arroparen toles bat, ezpain izur bat, margolariak deigarri jarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.

Kezka-izur bat ageri zuen begitartean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

• 6 izond ileaz mintzatuz, izurrak dituena. ik kizkur.

Bere ile izurra, gaztaina-kolorekoa, txukun-txukuna.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.


izuratar izlag Izurakoa, Izurari dagokiona; Izurako herritarra.

Bigarren, Xavier Dacosta-Bray, Londres-en bizi den izuratar semea.  Herria   2004-04-08

Evelyne Mainhaguiet Ibarrebordakoak senartzat hartu du Christian Breton Izuratarra.  Herria   2005-11-03

Ama Izuratarra duen jaun baten ahotik.  Herria   2001-05-17

Izuratarraren aldarrikapenak berriz Zoé Bray eta Arantxa Idieder herritarren eskutik-  Herria   2005-03-10


izurde 1 iz itsaso epel eta beroetako ugaztun haragijalea, handia, ahoa moko itxurakoa eta horzduna, gaina beltza eta azpia zuria dituena, taldeetan bizi dena (Delphinus delphis etab.).

Izurdeak hiltzeko arpoia beste armarik ezagutzen ez genuenon artean laster agertu ziren pistolak eta fusilak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Ikusmirari erreparatzen hasi nintzen, eta izurdeen jauziekin gozatzen, hiru izurdek aise eta axolarik gabe segitzen baitzioten ontziari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

Izurde amaren deiak bere umeari. ik izurdekume.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.

Hasieran lehorrean garatu eta eboluzioan zehar atzera uretara itzulitako itsas ugaztun askok, hala nola izurdeak eta mazopak, oso usaimen eskasa dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Berak ere ez dakiela zergatik etorri zen Francisco Franco autoz, hainbat izurde harrapatua zen Azor yatean edo hari eskolta ematen zion Hernán Cortés destroierrean etorri ordez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.

Maizago, ordea, zutik ikusten zuen, eskuak haztegien hondoan sartuta, arrainak ontzi batetik bestera aldatzen, edo jostalari, kobrezko izurde txikiak biratuz, ahotik behera ur xirripa bota zezaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Kantauri itsasora hiltzera etorri den izurdearen igerialdiak ikustera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.

Ezin baita sekula pentsatu, izurdeak marrazoaren hortzak dituela edo ni bezalako morroi gezak halako balentria burutu dezakeela.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

Munduan 300.000 izurde, bale, eta mazopa hiltzen dira arraste-arrantzaren ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Irrawady izurdea (Orcaella brevirostris) bigarren babes mailatik lehenera jaso dute.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Antzeko galera gertatzear da Amazonasko eta Mekongeko siluruekin, Gangesko izurdeekin eta Mara ibaiko ñu urdinekin.  Berria - Gaiak   2006-03-14

2 (erkaketetan)

Mandeulia bezain nazkagarria, izurdea bezain argia, Akiles bezain heroikoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horietako izurde espezie batzuk, gainera, galtzeko arriskuan daude.  Berria - Gaiak   2004-01-21

4 konstelazio baten izena.

Capricornioren gainetik Arranoa eta Izurdea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.


izurdekume iz izurdearen kumea.

Handiegia zirudien arauzkoa izateko, eta hain basatia... ile eta bizar beltz luze eta nahasiek aurpegi gehiena ezkutatzen zioten, haren eskuak zaborrontzien estalkien tamainakoak ziren, eta oinak, larruzko botekin, izurdekumeak bezalakoak  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.


izurdun izond izurrak dituena.

Tonu griseko gona izurdun bat jantzirik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 44. orr.

Shantung zetazko soineko izurduna, Kapela izurdunez eta alkandora lazodunez apaindua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 271. orr.

Zinta arrosa koloreko izurdun bat jarri diot osatzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.


izurdura 1 iz izurra.

Gauza bera ezkilen arrabotsak egiten ahal omen lezazke onda izurdura batzu airean eta hok urruntzen orzantza.  Herria   2001-01-11

Beste inori entzuten ez zitzaizkion hitz miragarriak esaten zituen: gipura, izurdurak, Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak...  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

2 irud

Bide erraza eta iduriz dena izurdura.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.


izurka iz

Sabeth mistral haizearen kontra ibiliz, terraza hura, Aita Santuaren lorategia, dena izurka: bere ilea, bere gona globo baten antzera, Sabeth barandari helduta, Sabeth agur-keinuka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.


izurratu ik izorratu.

izurri (515 agerraldi, 59 liburu eta 88 artikulutan) 1 iz lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion eritasun kutsakor oro, eta eskuarki Yersin-en baziloak eraginikoa. ik izurrite.

Lastertasun beldurgarriaz zabaldu zen izurria kontinente osoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Esponentziala nonahi aurkitzen diagu, izadian nahiz gizartean: landare baten hazialdian, izurri baten hedaduran, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.

Azkenean, izurriaren mendean erori zen hura ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

Hemezortzi urterekin, izurria harrapatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Izurriari aurre egiteko azpiegiturarik ez dagoelako.  Berria - Gaiak   2006-02-09

Txertoa da izurria geldiarazteko era bakarra.  Berria - Gaiak   2004-07-13

Izurriari bezala egiten zien ihes.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Protestantismoa aipatzea izurria aipatzea bezalakoa baitzen gure aurkientza hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.

Zerk eragin du, baina, gaitz horiek izurri bihurtzeraino zabaltzea?  Berria - Gaiak   2004-02-11

Birusa azkar eta asko zabaldu da, hiesa izurri bihurtzeraino.  Berria - Gaiak   2004-05-11

Hegaztien gripea mundu mailako izurri bihurtzeko arriskua ikusten dutelako.  Berria - Harian   2005-10-14

Izurria pandemia bihurtu dela.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Negu hartan izurria izan zen hirian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Izurriaren kontrako erremediorik onena garbitasuna dela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

2 (izenondoekin)

Goseak akituko ditu, sukar eta izurri gaiztoek erasango.  Elizen arteko biblia   Dt 32,24

Ez dizkizue bidaliko ongi ezagutzen dituzuen Egiptoko izurri ikaragarriak.  Elizen arteko biblia   Dt 7,15

Izurri ikaragarriz zigortu zituen.  Elizen arteko biblia   Zen 11,33

Baldintza haietan, otia azkar ugaldu zen, eta hark «izurri biblikoaren» tamaina hartu zuen.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Gujarateko izurri neumonikoa, izurri beltza baino gaiztoagoa zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Hegazti gripea -H5N1 aldaera bereziki- gizakien artean ere izurri arriskutsu bihur daitekeela gogorarazi dute berriro ere.  Berria - Gaiak   2006-04-21

OMEk dio diabetesa «izurri isila» bihurtzeko arriskua handia dela.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Bihotz hodietako gaitzen izurria zabaldu da munduan, eta Erdi Aroko izurri bubonikoa baino askoz hilgarriagoa da.  Berria - Gaiak   2004-08-29

3 irud

Izan ere, izurri gaizto bat zen, haien ustez, hilezkortasuna, eta hil beharra, berriz, izurri hartatik libratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 21. orr.

Bizkarreko mina da XXI. mendeko izurria erosokeriaren erresuma bilakaturiko herrialde garatuetan.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Bazen "euskal zibilizazio" bat antzinako Europan [...], gizarte baino gehiago emarte edo ema-gizartea zena, matriarkala, ekologista, auzolangilea, berdinzalea, ekialdetikako izurri hondatzaile, menderatzaile, gerrazale, patriarkal, zakil-harroak desegin zuena, baina ez zeharo.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

Depresioa, izurri berria.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Bakardadea XXI. mendeko izurritzat jo dute zenbait autorek.  Berria - Gaiak   2004-05-19

· Lehen izurria: ura odol bihurtu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 156. orr.

Hamargarren izurria: lehen-semeen hilketa.  Elizen arteko biblia   Ir 12,29 tit

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karrikaz karrika ibiltzen zen izurri- eta ekaitz-gauetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Mendebaldeko Europan gaur izurri arriskua oso-oso txikia da hegaztien artean, eta gaitza gizakietara pasatzekoa oraindik ere txikiagoa.  Berria - Harian   2005-10-22

Georgiako Izurri Zentroko zuzendariak, Paata Imnadzek.  Berria - Gaiak   2006-03-12

· Hain zen sakona ilunpea, non erretxinazko zuzi batez argitu behar izan baitzuen ehorzleak etxe izurri-joaren sarbidea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantses osteek haren herria mendean hartu, eta legen -edo tifus- izurri bat ekarri zuten, ez naiz ondo oroitzen zerena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

Badakigu 40 milioitik gora pertsona hil zituela 1918ko gripe izurriak, eta bi milioi inguru azken izurriek.  Berria - Harian   2005-10-14

658 lagun hil dira Indonesian denge izurri baten ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Martinen aita nekazaria zen, gizon iluna eta betizua, eta baztanga-izurri batean hil zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

1960etan zabaldu zen errubeola izurri batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Hegaztien gripe izurri baterako prestatzeko eskatu du EBk.  Berria - Harian   2005-10-14

San Elias herrian behi-izurria sortu zen ("Basabove" deitzen dio herriak, eta ez du abelgorririk bizirik uzten).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 602. orr.

Egiptoko hauts guztia gizaki eta abereentzat gogaikarri zen eltxo-izurri bihurtu zen.  Elizen arteko biblia   Ir 8,13

Oti izurri horrek, udazkenean, Maroko hegoaldeko eta Aljeriako larre eta soroak suntsitu zituen.  Berria - Gaiak   2004-08-25

· Ihauteriak alaitasun-izurri arin bat bezala lehertu ziren negu hartan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Badirudi eromen izurri bat zabaldu dela azkenaldi honetan Sao Paoloko probintzian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 303. orr.

6 (erkaketetan)

Beldurra izurria baino kutsakorragoa da eta aitaren batean zabaltzen da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.

Izan ere, heresia izurria baino kutsakorragoa da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.

7 izurri beltz izurri bubonikoa.

Halako batean, Florentzian agerrarazi ninduen, 1348an, Izurri Beltzaren erasoaren erdian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 107. orr.

Izurririk entzutetsuena, beharbada, "izurri beltza" izan zen, han, 1348-1350 urteetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

Okerrena ordea Izurri Beltza izan zen, 1348an hasita, izugarrizko beheraldi demografikoa eragin baitzuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Gujarateko izurri neumonikoa, izurri beltza baino gaiztoagoa zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gosea eta izurria (3); goseak eta izurriak (3); gripe izurri (3); gripe izurriak (4); izurri beltza (4); izurri guztiak (3); izurri larria (3); izurria baino (3); izurria bidaliko (3); izurria geldiarazteko (4); izurria saihesteko (5); izurriak jota (4); izurriaren aurka (3); izurriaren beldur (3); izurriaren kontrako (3); izurriari aurre egiteko (13)


izurrialdi iz izurria dagoen aldia.

Gogoan izan 1347az geroztik izurrialdiak Europa osoan ohizkoak zirela, eta 1546an bertan, museoan dauden hainbat margolan egiten ari ziren garai beretsuan, Bartzelonak gaitz hilgarriaren erasoa pairatu zuela  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.


izurribide iz izurri bat hedatzeko bidea.

Eulia izurribide izan daiteke eta gaixotasun asko kutsa ditzake -tifusa, disenteria, kolera, antraxa eta agian gehiago ere bai- hanketako iletxoetan eraman baititzake gaixotasun horiek sortzen dituzten bakterioak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.


izurridun iz izurriak jotako pertsona.

Izurridunen begi sutuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Izurriduna banintz bezala sentiarazten naute.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 405. orr.

Epifanio deunaren eliza harrez gero, jai egunetan ez ezik, astegunetan ere korualderaino beterik egoten zen jende behartsuz, gizon-emakume gaixo eta ezinduz, neska-mutil gaixo eta ahulduz, itsuz eta gorrez, mainguz eta herrenez, legenardunez eta izurridunez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Bat-batean izurridun bilakatu nintzen.  Berria - Kirola   2006-03-21


izurritasun iz

Eta gaixoen indar eta izurritasun hau guztia edo ortzian zehar kanpotik dator, hodeiak eta lainoak bezala, edo sarritan lurrean bertan biltzen eta sortzen da, zoru hezea, euri eta bero ezgaraikoen eraginez, usteltzen hasten denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 455. orr.


izurrite (372 agerraldi, 70 liburu eta 102 artikulutan) 1 iz izurria; izurri denbora.

Barrabas belarrek irentsita daude ia bazter guztiak, Lekeitio belarra ere deitzen diote izurrite horri zenbait lekutan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.

Arazoa zen estorninoak saldo handietan zebiltzala parkeetan, izurrite bihurtuta, eta bazter guztiak zirinez zikintzen zituztela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.

Soro eta barruti emankorrenetan, horrelaxe, ekaitz eta izurrite guztietatik libro suerta zitezen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Izurritea gertaturik gaitzeko lana egin zuen erien alde, kutsatua izateko beldurrik gabe.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 26. orr.

-Zein jainkok bidali ote digu izurrite hori?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 129. orr.

Ez ziren hara helduak gure gizarte hau joa duten gaitz eta izurriteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.

HIESak jota dago Hegoafrika, sekulako izurritea da han gaixotasun hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Izurrite, gerrate eta gosetearen ondoren bizirik gelditutako hiritarrak.  Elizen arteko biblia   Jr 21,7

Lurrikara handiak izango dira, eta izurrite eta goseteak han eta hemen.  Elizen arteko biblia   Lk 21,11

-Zer nahi duzu: zazpi urteko gosealdia zeure lurraldean, hiru hilabeteko ihesaldia etsaia ondoren duzularik, ala hiru eguneko izurritea zeure lurraldean?  Elizen arteko biblia   2 Sm 24,13

Lagun hurkoa suntsitzen duen gizona gosetea edo izurritearen antzekoa da, naturaren eskuak bidalia besteak bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 259. orr.

Konturatu bainintzen zenbateraino zen ustela zerria hilik izurritea amaitu zelako ustea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

2 irud

-Prostituzioa, Parisen, Manilan, Baionan edo Bilbon izurrite bat da.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

O, hipokrisia, gizateriaren izurritea, noiz arte?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.

Eta, beraz, halako ongiaren ideia bera izurrite bilakatu zen, gaizkia bera baino are gaiztoagoa oraindik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 37. orr.

Izurrite erreakzionarioa da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Are, hiru aginte modu klasikoei eratxikitzen badiegu laugarren aginte modu bat, azkena eta menturaz orotarik txarrena, erran nahi baita Burokrazia, bazter guztietan sartzera utziz geroz belar gaiztoak bezala hedatzen dena eta maiz izenik gabeko izurrite anonimoa bilakatzen, ez gara horrengatik nehoiz aterako boterearen kontzepzio gaiztoenetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

Historia osoan zehar ez da izan izurrite latzagorik gure gaurko munduari gainera erori zaion paperak nahasteko ahulezia hori baino!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Uholdeei ihes egiten ari dira milaka pertsona, eta izurrite arriskua dago.  Berria - Mundua   2006-04-27

Darfurren giza laguntza sendotu dute, lehenbiziko izurrite agerraldien ondoren.  Berria - Mundua   2004-08-19

Izurrite eta hondamendi egoerentzako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Balioko zuen izotz eta hotzak, landatik har eta zomorro izurriteak uxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

XIX. mendearen bukaera aldera, kotoiaren samu-izurrite batek erabat galdu zituen Alabamako kotoi-soroak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Oti berde edo matxinsalto handi horien izurrite berri latz batek Valentzia aldea gorritu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Lurraren inbasioa kontatzen da bertan, zorri izurrite baten inbasioa hain zuzen ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 239. orr.

Izain-izurrite biblikoa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 48. orr.

Rieti haraneko ganadu-izurritea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Kolera izurritea.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Ez dago hies izurrite bakarra, baizik eta tokian tokiko izurriteak. herriaŽ

2002an denge izurrite handia gertatu zen Brasilen eta 150 lagunek galdu zuten bizia.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Iraganean gripe izurrite larriek -1918an eta 1957an, esate baterako- eragindako galerak aztertu dituzte orain izan daitezkeen ondorioak aztertzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Baionako erietxeko osasun arduradunek bronkiolitis izurriteak okerrera eginen duela iragarri dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

· Giza izurrite baten birus ugalkor moduan baizik ezin litezke hartu eskolak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.

Lesio izurriteak barneko jokoa baliatzera behartuko ditu Ivanovicen jokalariak.  Berria - Kirola   2004-10-03

Badirudi eromen bat, Erdi Aroan Europako herriak jo zituen eromen kutsakorraren antzeko eromen izurrite bat zabaldu dela Sao Pauloko probintzian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 330. orr.

5 (erkaketetan)

Noiz arte Egiptoko izurriteak baino makurragoa den gerla hau?  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 167. orr.

Haren hatsa izurritea bezalakoa da  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

6 izurrite beltz izurri bubonikoa.

Gero, Venezian barrena zabaldu zen, izurrite beltza zabaltzen den bezala, bazela Errepublikaren barrutian deabru etsaiak egindako biolina jotzen zuen gizona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eritasun izurrite (3); eta izurrite (13); goseak eta izurriz (3); gosez eta izurriz (5); hiesaren izurritea (3); izurrite arriskua (3); izurritea zabaltzea (3); izurriteak eragindako (3); izurriz hilko (6); izurriz hilko da (4); izurriz joko (5); kolera izurritea (3); lesio izurriteak (3); matxinsalto izurritea (3)


izurritsu izond ik izurridun.

Medikuak bere bizia arriskuan jarri beharra zuen izurritsurik arruntena ere zaintzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 173. orr.


izurritu, izurri(tu), izurritzen 1 du ad izurriz kutsatsu.

Horra hor zure senarra, buruxka harjoa legez bere anaia osasuntsua izurritzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.

1451n Berna inguruko putzuak izurritzen zituzten izainak auzipetu zituzten, eta Lausanako Apezpikuak [...] agindu zuen "uretako har" haietako batzuk herriko epailearen aurrera ekartzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Halaxe egin zen, eta izainei, bai bertan eta bai kanpoan zirenei, hiru egun eman zitzaizkien izurritutako lekuak husteko "Jainkoaren madarikazioaren" zigorra ezartzeko mehatxupean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) izurriak joa. ik izurriztatu.

Emakume herren bat geratu zait parean, eta goitik behera begiratu dit, neuk nahasi izan banu bezala hiriko ordena edo izurritua banintz baino okerrago. Mondragoetik eta inguruko korta eta gari-sailetatik zetorren erre-usain izurrituak hartuak zituen bazterrak, keak eta harrapariek belztutako zeru astun baten pean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.


izurriztatu izond izurriak joa.

Gurasoek beren haur izurriztatuak bazterrean hiltzen uzten zituzten eta alde egiten zuten nora edo nora, kutsamenaren beldurrez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.


izurtsu izond izur asko duena.

Lepotik behera zeukan zintzilik, antzokiko oihal baten antzera, eta itsaso izurtsu haren azpian ezkutatzen ziren sorbalda, eskuak, besoak eta hankak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Zelula-geruza izurtsua leundu egiten da; zelulek elkar hartzen dute, nolabait esateko, lerroa babestearren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Kanpo-belarria (guk ikusten duguna) belarri-hegala da, larruazal eta kartilagozko hegal izurtsu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Dermisaren goiko aldea izurtsua da, eta haren formari egokitzen zaio epidermisaren azpiko aldea (geruza basala).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Hiru egitura izurtsu dira gorputz turbinalak: bat hezurrezkoa eta beste biak kartilagozkoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.


izurtu, izur(tu), izurtzen 1 du ad izurrak eragin.

Mathilderen brusa bat hartu zuen Norak aulki baten bizkarretik, sukaldera jaitsi eta han izurtzeko. Noizean behin aire ahul batek izurtzen zituen belak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.

Baso eta belar usaineko haize hotz batek putzuak izurtzen zituen euriak garbitutako kaleetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

Nire izen-deiturak entzun zituenean, ezpainak izurtu zituen espero zuen erantzuna eman izan banio bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Irribarre egin zion, ezpain-ertz bat zoragarriro izurtuz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Zeren buruan orraztatu gabeko bi ile baitzituen, biak ere nahasirik eta izurturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.

Hire xerlo dotore izurtuok.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 58. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ibaiaren ur izurtuaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Haren ile-xerlo gris izurtuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Itxura oneko azti bat zen, ile hori izurtua eta begi urdin distiratsuak zituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.

Etxea barraka amerikar bat zen, xafla izurtuz estalia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

Nonbaiteko latorrizko sabai izurtu hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Paper izurtuzko ohe batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.

Adarki izurtuzko marko batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.

Txakurraren sudurra ez da gurea baino askoz handiagoa, baina haren mukosa sentikorra oso izurtua eta tolestua da, eta horrek ahalbidetzen dio leku txikian azalera handia hartzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Haien aurpegi izurtu eta zurbilduetan miseriaren tristura zegoen markatuta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 218. orr.

Azal izurtuetako nork jakin nongo tolesturetan emazte gaztearen koloreak berriro aurkitzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.

Izurra izurtua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.


izurtzar izlag/iz Izurtzakoa, Izurtzari dagokiona; Izurtzako herritarra.

Izurtzarra eta iruindarra partida bakarra galdu ostean iritsi ziren finalera.  Berria - Kirola   2004-05-02


izuti 1 izond erraz izuten dena, izutezko joera duena. ik beldurti.

Maitatua sentitzea baino gura ez zuen haur izuti eta zalantzatsu baten zalapartak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Herioren aldarrikari zela, esan zien marinel izutiak lagun izutiei malkoak begietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Martxela izeneko biolontxelo-jotzaile mehe izuti bati.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Neska bitxi samarra da; izuti samarra, normalean, eta etxean lotsagabea oso.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Xagu izutiaren itxura dik -pentsatu nuen-, bere zuloan ezkutatzen den xagu gris bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

Egoera horietan gogoa ihesean alde batetik bestera salto egiten duen pizti izutia baita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

Hitzezko jauregi gotorra eraiki zuen izuaren aurka, izua izutien alde erabiliz, izutiak defendi zitezen izu-eragilearengandik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

2 hed

Esertzeko esan nion eta begi borobil izuti sarkorrekin begiratu zidan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.

Bere jarrera izuti hura ikusita, urtu behar nuela iruditzen zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 172. orr.

Agur izuti bat elkarri esan, eta ostatura sartu zen bera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 63. orr.

Harlemgo gau pisu, busti, izutian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.

Denbora izutiaren mozorro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 208. orr.

Latsaren xuxmur izuti etengabea ari, Arhane etxeraino hurbildu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 384. orr.

Orbel izutia ere haizean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 162. orr.

3 (erkaketetan)

Azeria bezain maltzurra da eta erbia bezain izutia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 73. orr.

Txahal bat baino izutiago, baietz egin nion buruarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 14. orr.

Ihesi abiatu ziren aretoan zehar, behi izutiak bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.

4 (adizlagun gisa)

Bakardadeak egiten gaitu izuti, bakardadeak ahuldu egiten baikaitu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Izuti jokatzen duzula berarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.

Oinaze goibeletan itotako morrosko sendo haien aurpegi minduetan [...] goiztiri esperantzatsu baten irribarre gozo-eztia hozitzen bide zen, izuti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 231. orr.

-Printzea ikusi nahi nuke -esan nuen izuti eta apal.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.

Eta geroxeago, izuti: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 305. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erbia bezain izutia (3)


izutikeria iz izutiari dagokion ekintza gaitzesgarria.

Eta ordurarteko neure zalantzak eta izutikeriak madarikatu nituen  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 56. orr.


izutu, izu(tu), izutzen 1 da ad izua sentitu.

Erizainak ispilu bat ekarri dit azkenean: izutu naiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Hondarra ikusi nuenean, harea hain hurbil, izutu egin nintzen une batez, batere motiborik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

Gaixotzen naizenean, izutu egiten nauk, nirea ez den zerbait gastatzen ariko banintz bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Aldian behin, haurraren soiltasuna urratu ahala, susmatzen genituen inguruan, ezkutuko armiarma batenak bailiran, gogortasunaren, erruki ezaren edo krudelkeriaren hariak, eta izutu ere egiten ginen heriotza aurrez aurre jartzen zigutenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Ez izutu, ez izan beldur jendetza izugarri horren aurrean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,15

Txundi zaitezte, beraz, zeruok! Izu zaitezte eta ikaratu!  Elizen arteko biblia   Jr 2,12

Izutu beharrean, harrotu egin zen, eta mendekua nondik hartuko zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 216. orr.

Teknologia berriekin izutu beharrean, gure alde jartzen saiatu gara.  Berria - Kultura   2004-07-10

-Harrapatu gaituzte! -izutu zen Ginebra-.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 65. orr.

Zamako abereak suaren inguruan jartzen direnean izutu egiten baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Ez zegoen izutua, haserre baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.

Prokuradoreak urrats bat egin zuen, gibelera, izuturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Arrebak, nebaren jarreraz izuturik bazegoen ere, ahalik sosegatuen hitz egin zion: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

Marquesito ere izututa atera zela ihesi, benetako koldar bat bezala, gainera, Susana bakar-bakarrik utzita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.

Halere, inauteri bera baino, aratuste kontuak gehiago astindu izan dira gure inguruotan, garizumako barau eta bijiliak izututa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Izututako tximu eroa bezala oihuka.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 21. orr.

Izutzeko negua egin zuen urte hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 141. orr.

2 (nola adizlagunekin)

Etxekoandrea ikaragarri izutu zen deabruaren aipamena entzutean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Izugarri izutu zela, noski, red skin haiek atzetik segika zituela ohartzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Trelawney andereñoa oso izutu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 263. orr.

Lagunak zeharo izutu ziren; eskuetatik arraunak askatu, eta uretara erori zitzaizkien.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.

Erabat izutua zegoen eta gorputza dardar, bihotzean nolako atsekabea zuen begira zeudenek igartzeko eran.  Elizen arteko biblia   2 M 3,17

Erabat izuturik eta ikaraturik, sakanean barrena barreiatu ziren denak ihesi, elkarri itxaron gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 158. orr.

• 3 du ad izua sentiarazi.

Eginkizunaren zailtasun guztiak azaldu nizkion Dolmancéri; ezerk ez zuen izutu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

CNTko partida bat zebilela gerra beren aldetik egin nahian, inguruko baserritar guztiak izutzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Erle artera sartu beharrak arras izutu nau.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Ikusi ikusten baitzuen otsoen ipuinek ez gintuztela askorik izutzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.

Apur bat izutu ninduen haren aurpegiak; ez soilik hazpegi gogorrak, nolabait gizontasun gehiegizkoak, zizelez landua bailitzan, ezpada haren azalaren ubel biziak, [...] haragi bizia islatzen zuenak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 201. orr.

Izutu egin du Luis telefono hotsak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 99. orr.

Orain esanda hain zaila ez dirudien arren, hartan pentsatze hutsak izutu egiten ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Iraganak erakartzen nau, orainak izutzen, etorkizuna heriotza delako.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 195. orr.

Etorkizun jakina aspergarri mortala delako eta etorkizun ez-jakina izutzeko moduko muturrarekin agertu ohi delako.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

-Jaso buru hori! -agindu zidan, gainerakoak erabat izutu zituen doinuaz; amaituak ziren txantxak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Gero apur bat izutu ninduen gauza bat gaineratu zidan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.

Isiltasunak izutu egiten gaitu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.

Hasieran bizitasun hura harrigarria gertatu bazitzaidan ere, azkenean nahasi, menderatu eta guztiz izutu ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.

Ez zaitzatela zeure burutazioek izutu; ez daukazu zertan zurbildurik.  Elizen arteko biblia   Dn 5,10

Izutu eta uxatu ez ezik, gizonak mututu ere egin ditu txoriak.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Sinesberak izutzeko asmaturiko ipuina da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.

Hilotza kanpora atera, eta aurre egin ziotenei beste erasoaldi bat egin zien, denak izutzeko modukoa.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 66. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Krinolinaz jantzitako emakume-talde izutu baten aurrean agertzen ikusi zuten berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Bi emakume menperatu, izutu eta zorigaiztoko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Ez zen hiritar izutu eta melenga haietarik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 110. orr.

Musu eman zidan bertan, ezpain izutuetan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.

Marisak mutu besarkatzen zuen, niri begi ertzetik begira, orein izutu batek bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.

Bere hezurduraren hotzikara sorgorra, piztia izutu batenaren antzekoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 86. orr.

Begirada izutu eta beldurrezko batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Erabateko isiltasuna egin zen, garrasi izutu txiki batek bakarrik hautsi zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 219. orr.

Zaldien irrintzi izutua entzun zen tupustean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Zeruko aingeruek eskua eman ziezaiotela bere arima izutuari, horrenbertzez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 151. orr.

Norak, errezelo izutua begietan, keinu egin zuen bekaina jasorik Andreasek zer adierazi nahi ote zuen jakiteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.

Gogoratzen dudan bakarra, oso larri ibili nintzela, gero eta izutuago Ashbury eta Frederick kaleen gurutzean sortutako kidetasuna galduko genuelakoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

· Banekien nahita egina zela, baina harritu eta izutu itxura egin nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 43. orr.

Han zegoen bera, ispiluan islatuta, zurbil eta izutu-itxuraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 187. orr.

Izutuarena egin behar nuen, baina ez larregi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.

5 izutuxe izutu xamar.

Sofi denbora tarte luzean egon zen geldirik zaldiaren ondoan: isilik, harriturik, izutuxea.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Ez, ez duk hori -pentsatu nuen agudo, izutuxea konparatzeagatik gertatuko zitzaidana eta hodeitzar beltz horietako batek mehatxatutako hiriari gertatu behar zitzaiona-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi izutuak (5); begirada izutu (3); benetan izutu (4); biziki izutu (3); erabat izutu (10); gehiago izutu (3); izutu egin naiz (9); izutu egiten nau (9); izutu gabe (6); izutu ninduen (12); izutu nintzen (13); izutu zen (23); izutu ziren (10); izutu zituen (5); izutu zuen (12); izutu zuten (3); neska izutu (3); zeharo izutu (5)

arrunt izutua (3); aurpegi izutua (3); erabat izutua (3); izutua zegoen (6)

arras izuturik (5); beti izuturik (3); erabat izuturik (6); guztiz izuturik (5); izuturik begiratu (7); izuturik esnatu (3); izuturik gelditu (8); izuturik ikusi (3); izuturik zegoen (6)

erabat izututa (13); guztiz izututa (5); izututa atera (3); izututa begira (3); izututa begiratu (6); izututa begiratzen (3); izututa bezala (4); izututa bizi (3); izututa esnatu (3); izututa gelditu (6); izututa geratu (9); izututa utzi (3); izututa zegoen (11); izututa zirudien (4); oso izututa (4); zeharo izututa (5)

gehien izutzen (3); guztiak izutzen (3); horrek izutzen (5); izutzeko arrazoirik (3); izutzeko modukoa (3); izutzen hasi zen (4); jendea izutzen (3); ni izutzeko (3; zerk izutzen (3)


izutzaile iz izutzen duena.

«Jardun terrorista izutzailearekin» ezer ez duela lortuko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Ospea, ordea, ume-izutzaile bezala etorri zitzaion, Euskal Herri eta beste zenbait tokitako gurasoek bere izena erabiltzen zutelako -beste leku batzuetan El Coco, El hombre del saco edo Le Croque-mitaine direlakoak bezala- umeei beldur apur bat sartzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.